date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216958/trafikoa-eten-dute-a-63-errepidean-bi-noranzkoetan.htm | Gizartea | Trafikoa eten dute A-63 errepidean, bi noranzkoetan | Gironda departamenduan piztutako sutearengatik itxi dute. Paueraino A-64 errepidea hartzeko aholkatu dute, eta, ondoren, A-65a, Bordelera. | Trafikoa eten dute A-63 errepidean, bi noranzkoetan. Gironda departamenduan piztutako sutearengatik itxi dute. Paueraino A-64 errepidea hartzeko aholkatu dute, eta, ondoren, A-65a, Bordelera. | Gironda departamenduko sutea eragina izaten ari da Euskal Herrian ere: 10:00 aldera, trafikoa eten dute A-63 errepidean, bi noranzkoetan. Errepide horrek Bordele eta Hego Euskal Herria lotzen ditu.
Trafikoaren arduradunek adierazi dutenez, Paueraino A-64 errepidea hartzeko eskatu diete gidariei, ondoren A-65aren bidez... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216959/izozki-sorta-batzuk-erretiratu-dituzte-aldin-lidlen-eta-mercadonan-osagai-arrotzak-atzeman-dituztelako-horietan.htm | Gizartea | Izozki sorta batzuk erretiratu dituzte Aldin, Lidlen eta Mercadonan, «osagai arrotzak» atzeman dituztelako horietan | Susmoa dute izozkietan azaldutakoak makila zatiak direla. Ez kontsumitzeko gomendatu diete produktuok erosi dituztenei. | Izozki sorta batzuk erretiratu dituzte Aldin, Lidlen eta Mercadonan, «osagai arrotzak» atzeman dituztelako horietan. Susmoa dute izozkietan azaldutakoak makila zatiak direla. Ez kontsumitzeko gomendatu diete produktuok erosi dituztenei. | Supermerkatuko hozkailutik kanpo beharko dute izozkiek. Elikadura eta Nutrizio Segurtasunaren Espainiako Agentziak izozki sorta batzuk merkatutik ken ditzatela agindu die berriki Aldi, Lidl, eta Mercadona enpresei –aginduak supermerkatu horien markakoak diren izozkiei eragiten die–. Agentziak jakinarazi duenez, «osagai... |
2022-8-10 | https://www.berria.eus/albisteak/216960/antartikako-izotza-salbatzeko-garaiz-da-baina-azken-aukera-izan-liteke-zientzialarien-arabera.htm | Mundua | Antartikako izotza salbatzeko, garaiz da, baina azken aukera izan liteke, zientzialarien arabera | Batez besteko tenperatura bi gradu igoko balitz, munduko izotz geruzarik handiena urtzeko prozesua bizkortu egingo litzateke, eta horrek itsasoaren maila hazaraziko luke: bost metro ere haz liteke 2500erako. | Antartikako izotza salbatzeko, garaiz da, baina azken aukera izan liteke, zientzialarien arabera. Batez besteko tenperatura bi gradu igoko balitz, munduko izotz geruzarik handiena urtzeko prozesua bizkortu egingo litzateke, eta horrek itsasoaren maila hazaraziko luke: bost metro ere haz liteke 2500erako. | 2015ean egin zuten COP21 nazioarteko goi bilera, Parisen, eta han adostu zuten industria aurreko munduko batez besteko tenperatura 1,5 gradu baino gehiago ez litzatekeela igo behar, bestela ondorioak larriak izango liratekeelako. IPCC Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak aurten argitaratutako azken azterlana... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216981/ireki-dute-biriatuko-muga-ibilgailu-mota-guztientzat.htm | Gizartea | Ireki dute Biriatuko muga ibilgailu mota guztientzat | Gauean zehar muga igaro ahal izan dute, baina 07:00etatik aurrera berriz itxi diete, Gironda departamenduan piztutako suteagatik. 7.400 hektareatik gora kiskali ditu suak han, eta 10.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. | Ireki dute Biriatuko muga ibilgailu mota guztientzat. Gauean zehar muga igaro ahal izan dute, baina 07:00etatik aurrera berriz itxi diete, Gironda departamenduan piztutako suteagatik. 7.400 hektareatik gora kiskali ditu suak han, eta 10.000 pertsona ebakuatu behar izan dituzte. | 7.400 hektareatik gora kiskali ditu dagoeneko atzo Gironda departamenduan (Akitania Berria) piztutako suteak. Larria da egoera. 10.000 lagun inguru ebakuatu behar izan dituzte, eta 1.100 suhiltzaile ari dira sua itzaltzeko lanetan, eta Europako herrialde askotatik ere igorri dituzte suhiltzaileak, laguntzera: Alemaniat... |
2022-10-14 | https://www.berria.eus/albisteak/216982/probaaaaa.htm | Gizartea | Probaaaaa | aaaaaa | Probaaaaa. aaaaaa | Monserrat Canga Coto
Catachu jatetxea (Iruñea)
Txipiroien entsalada epela
Txipiroien entsalada epela. Jagoba Manterola, Foku
Osagaiak
•Batavia uraza
•Haritz-hosto uraza
•Cherry tomateak
•Tipula
•5 txipiroi
•Modena ozpina
•Oliba olioa
•Gatza
1- Txipiroiak garbitu, eta plantxan kozinatu.
2- Moztu tipula, xe... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216983/osakidetzaren-leparen-zerrendak-abuztuan-argitaratu-izana-salatu-dute.htm | Gizartea | Osakidetzaren LEParen zerrendak abuztuan argitaratu izana salatu dute | Langileen oporraldia ez errespetatzea leporatu dio Satse sindikatuak Osakidetzari | Osakidetzaren LEParen zerrendak abuztuan argitaratu izana salatu dute. Langileen oporraldia ez errespetatzea leporatu dio Satse sindikatuak Osakidetzari | Osakidetzak abuztuan argitaratu ditu 2018-2019ko lan eskaintza publikoko azterketa gainditu dutenen zerrendak. Orain, gainditu dutenek dokumentazioa aurkeztu behar dute, eta emaitzarekin ados ez daudenek erreklamazioak eta inpugnazioak aurkezteko aukera izango dute, baina hori guztia hil honetan egin beharko dute, abuz... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216984/kiroldegi-eta-igerilekuetako-langileak-greban-dira-nafarroako-hainbat-herritan.htm | Ekonomia | Kiroldegi eta igerilekuetako langileak greban dira Nafarroako hainbat herritan | Piketeak eta elkarretaratzeak egin dituzte goizean, eta iluntzerako elkarretaratze bateratua antolatu dute, 19:00etan, Iruñeko udaletxe aurrean. | Kiroldegi eta igerilekuetako langileak greban dira Nafarroako hainbat herritan. Piketeak eta elkarretaratzeak egin dituzte goizean, eta iluntzerako elkarretaratze bateratua antolatu dute, 19:00etan, Iruñeko udaletxe aurrean. | Nafarroako hainbat herritako igerileku eta kiroldegiak itxita daude gaur, horiek kudeatzen aritzen diren langileen greba dela eta. Soldata eta hitzarmen «duinak» eskatu dituzte kiroldegi eta igerilekuetan harrera, sorospen, garbiketa eta mantentze lanpostuetan aritzen diren beharginek. Besteak beste, soldatak KPI konts... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216985/bilboko-gotzaintza-14-apaiz-ikertzen-ari-da-sexu-abusuengatik.htm | Gizartea | Bilboko Gotzaintza 14 apaiz ikertzen ari da sexu abusuengatik | Joseba Segura gotzainak eman du ikerketaren berri. Esan du «kasu gehiago egongo direla», nahiz eta horietako zenbait «inoiz ez diren jakingo». | Bilboko Gotzaintza 14 apaiz ikertzen ari da sexu abusuengatik. Joseba Segura gotzainak eman du ikerketaren berri. Esan du «kasu gehiago egongo direla», nahiz eta horietako zenbait «inoiz ez diren jakingo». | Bilboko Gotzaintza 14 apaiz ikertzen ari da sexu abusuen aferarekin lotuta. Joseba Segura gotzainak eman du Bilboko Gotzaintzaren ikerketa batzordeak abiatutako ikerketaren berri. Radio Euskadi irratian eginiko elkarrizketa batean mintzatu da gaiari buruz, eta aurreratu du «kasu gehiago egongo direla», nahiz eta horiet... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216986/pertseidak-eta-superilargia-ikusi-ahalko-dira-zeruan-gaurtik-larunbata-bitarte.htm | Bizigiro | Pertseidak eta superilargia ikusi ahalko dira zeruan gaurtik larunbata bitarte | Superilargia dela eta, Pertseida distiratsuenak baino ezingo dira ikusi. Adituek ez dute gomendatzen teleskopio edo antzeko tresnarik erabiltzea Pertseiden behaketarako. | Pertseidak eta superilargia ikusi ahalko dira zeruan gaurtik larunbata bitarte. Superilargia dela eta, Pertseida distiratsuenak baino ezingo dira ikusi. Adituek ez dute gomendatzen teleskopio edo antzeko tresnarik erabiltzea Pertseiden behaketarako. | Gaurtik larunbata bitarte izango da Pertseidak ikusteko aukera gehien zeruan. Argi kutsaduratik urrun dauden lekuetan, orduko 50 Pertseida ikusi ahal izango dira. Hala ere, ilargia eragozpen izango da, eta Pertseida distiratsuenak baino ezingo dira ikusi.
Jose Maria Madiedo Andaluziako Astrofisika Institutuko ikertzai... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216987/bilboko-metroak-iragarri-du-deskontuak-aplikatuko-dituela-garraio-publikoa-sustatzeko.htm | Gizartea | Bilboko Metroak iragarri du deskontuak aplikatuko dituela garraio publikoa sustatzeko | Bizkaiko Garraio Partzuergoaren erabakiaren zain dago, teknikoki nola egin erabakitzeko | Bilboko Metroak iragarri du deskontuak aplikatuko dituela garraio publikoa sustatzeko. Bizkaiko Garraio Partzuergoaren erabakiaren zain dago, teknikoki nola egin erabakitzeko | Bilboko Metroak iragarri du beraiek ere deskontua aplikatzeko asmoa dutela L1 eta L2 lineetan, energia aurreztu eta garraio publikoak sustatzeko neurrien harira. Oraindik ez dute zehaztu teknikoki nola egingo duten, Bizkaiko Garraio Partzuergoak hori ebazteko egin behar duen bileraren zain baitaude, baina, azaldu duten... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216988/bilboko-elizbarrutia-hamalau-apaiz-ikertzen-ari-da-sexu-abusuengatik.htm | Gizartea | Bilboko Elizbarrutia hamalau apaiz ikertzen ari da sexu abusuengatik | Joseba Segura Bilboko gotzainak baieztatu du elizbarrutian sortutako ikerketa batzordeak hamalau apaiz identifikatu dituela abusuen ustezko egile gisa. Gainera, erabateko sinesgarritasuna eman die biktimen lekukotzei. | Bilboko Elizbarrutia hamalau apaiz ikertzen ari da sexu abusuengatik. Joseba Segura Bilboko gotzainak baieztatu du elizbarrutian sortutako ikerketa batzordeak hamalau apaiz identifikatu dituela abusuen ustezko egile gisa. Gainera, erabateko sinesgarritasuna eman die biktimen lekukotzei. | Adingabeei egindako sexu abusuak ikertzeko Bilboko Elizbarrutiak sortutako ikerketa batzordeak hamalau apaiz identifikatu ditu. Horixe jakinarazi du gaur Joseba Segura Bilboko gotzainak Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. Adingabeak Babesteko eta Sexu Abusuak Prebenitzeko Batzordea sortu zuen Bilboko Elizbarrutia... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216989/barragan-beristain-giroud-guzman-eta-lechuga-horizontes-saria-eskuratzeko-lehian.htm | Kultura | Barragan, Beristain, Giroud, Guzman eta Lechuga, Horizontes saria eskuratzeko lehian | Mariano Biasin, Fabian Hernandez, Juan Pablo Gonzalez, Carolina Markowicz, Manuela Martelli, Valentina Maurel eta Andres Ramirez Pulido zinemagileen lehen lanek osatuko dute Donostiako 70. Zinemaldiko Horizontes Latinos saila. | Barragan, Beristain, Giroud, Guzman eta Lechuga, Horizontes saria eskuratzeko lehian. Mariano Biasin, Fabian Hernandez, Juan Pablo Gonzalez, Carolina Markowicz, Manuela Martelli, Valentina Maurel eta Andres Ramirez Pulido zinemagileen lehen lanek osatuko dute Donostiako 70. Zinemaldiko Horizontes Latinos saila. | Argentinan, Brasilen, Txilen, Kolonbian, Kuban eta Mexikon kokatutako hamabi istoriok osatuko dute Donostiako 70. Zinemaldiko Horizontes Latinos saila. Horien artean dira Ana Cristina Barragan, Natalia Beristain, Pavel Giroud, Patricio Guzman eta Carlos Lechugaren film berriak. Horizontes saria lortzeko lehian izango d... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216991/irlandako-errugbi-federazioak-debekatu-egin-die-emakume-transei-emakumezkoen-taldeetan-jokatzea.htm | Kirola | Irlandako errugbi federazioak debekatu egin die emakume transei emakumezkoen taldeetan jokatzea | Federazioaren esanetan, emakume transek «abantailak» dituzte «indarrari, energiari eta gaitasun fisikoari dagokienez». Dublingo The Emerald Warriors LGTBI errugbi taldeak salatu du hartutako neurria «atzerakoia» dela, eta federazioari eskatu dio erabakia atzera botatzeko. | Irlandako errugbi federazioak debekatu egin die emakume transei emakumezkoen taldeetan jokatzea. Federazioaren esanetan, emakume transek «abantailak» dituzte «indarrari, energiari eta gaitasun fisikoari dagokienez». Dublingo The Emerald Warriors LGTBI errugbi taldeak salatu du hartutako neurria «atzerakoia» dela, eta f... | Irlandako LGTBI komunitateak gogor kritikatu du IRFU errugbi federazioak emakume transgeneroei emakumezkoen taldeetan jokatzeko debekua ezartzea erabaki izana. Dublingo The Emerald Warriors LGTBI errugbi taldeak salatu du neurria «atzerakoia» dela, eta IRFUri eskatu dio erabakia atzera botatzeko. Taldearen ustetan, pol... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216992/laquokontrolik-gabeko-arrantzaraquo-hedatzen-ari-da-euskal-kostaldean.htm | Ekonomia | «Kontrolik gabeko arrantza» hedatzen ari da euskal kostaldean | Sare pelagikoak erabiltzen dituzten kanpoko ontziak «ohiko» bihurtu dira, debekatuta egon arren. ELAk dio ikuskatzaileak falta direla. | «Kontrolik gabeko arrantza» hedatzen ari da euskal kostaldean. Sare pelagikoak erabiltzen dituzten kanpoko ontziak «ohiko» bihurtu dira, debekatuta egon arren. ELAk dio ikuskatzaileak falta direla. | Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzale profesionalak itsasoratzen diren bakoitzean abisua eman behar diote Espainiako Nekazaritza eta Arrantza Ministerioari, eta porturatzen direnean zenbat arrain deskargatuko duten jakinarazi behar diote, gero lonjetan ministerioak bidalitako ikuskatzaileek egiazta dezaten arrantzatutakoa... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/216994/xxi-mendeko-apostolua.htm | Ekonomia | XXI. mendeko apostolua | Bere ondasun guztiak ekintza filantropikoetarako erabiliko dituela berretsi du Bill Gatesek: izurriteen kontra egiteko, munduko gosea amaitzeko, klima aldaketari aurre egiteko. Haren fundazioaren egitasmoak, baina, auzitan daude aspalditik. | XXI. mendeko apostolua. Bere ondasun guztiak ekintza filantropikoetarako erabiliko dituela berretsi du Bill Gatesek: izurriteen kontra egiteko, munduko gosea amaitzeko, klima aldaketari aurre egiteko. Haren fundazioaren egitasmoak, baina, auzitan daude aspalditik. | Pandemia bat iragarri zuen 2015. urtean, eta handik gutxira COVID-19aren aurkako txertoen finantzatzaile nagusietako bat bihurtu zen. Mundu osoari eragiten dion beste arazo larri bat ere badu bere zereginen artean: berotze globalari aurre egitea; horretarako, eguzki izpien eragina indargabetzea helburu duen egitasmo ba... |
2022-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/216996/agertoki-berri-baterako-lanak.htm | Kultura | Agertoki berri baterako lanak | Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere. | Agertoki berri baterako lanak. Badira zenbait auzi behin eta berriz agertzen direnak kulturgileen ahotan, maiz urgentzia forman; dela sortzaileen prekaritatea, dela euskal kulturaren bazterreko egoera. Epe motzean horiek beste leku batean ezartzeko mugimenduak bidean dira, baina badira askatu gabeko eztabaidak ere. | Aspaldi da elkarren berri zutela —«Amagoia Iban ateratzen zait oraindik», Muñozek—, eta mahai baten bueltan baina bi aldetan elkartu ditu bideak orain: Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuorde aritu da azken urteetan Jokin Muñoz —aholkulari ari da egun—, eta Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkartearen koordin... |
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216997/amagoia-gurrutxaga-uranga.htm | Amagoia Gurrutxaga Uranga | Amagoia Gurrutxaga Uranga. | Kulturara «kezka pertsonaletik» eta kazetaritzaren bidetik heldu zela dio Amagoia Gurrutxaga Urangak. «Beti gustatu izan zait istorioak kontatzea, eta, asmatzen baino, ikusitakoak kontatzen hobeto asmatzen dudala uste dut». 1991n hasi zen Argia-n lanean, eta Euskaldunon Egunkaria-n eta Berrian aritu da ondotik. Hainbat... | ||
2022-8-11 | https://www.berria.eus/albisteak/216998/joxean-munoz-otaegi.htm | Joxean Muñoz Otaegi | Joxean Muñoz Otaegi. | Argi zuen kulturari loturiko jardunetan ibili nahi zuela Joxean Muñoz Otaegik; «mila gauzatan aritu naiz» dio, gogo haren ondorio. Bi poema lan ditu argitaratuak; Tortolika eta Tronbon (1998) eta Karramarro Uhartea (2000) animaziozko filmaren gidoiak idatzi zituen, besteren artean; eta baita erakusketa ugaritarako gido... | ||
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217016/jean-jacques-sempe-diseinatzailea-hil-da-nikolas-txikiren-sortzailea.htm | Kultura | Jean-Jacques Sempe diseinatzailea hil da, Nikolas Txikiren sortzailea | Etxe askotan irakurri izan dira Nikolas Txikiren abenturak. Atzo zendu zen haur jostariaren sortzaileetako bat, Jean-Jacques Sempe diseinatzaile eta marrazkilaria, 89 urterekin. | Jean-Jacques Sempe diseinatzailea hil da, Nikolas Txikiren sortzailea. Etxe askotan irakurri izan dira Nikolas Txikiren abenturak. Atzo zendu zen haur jostariaren sortzaileetako bat, Jean-Jacques Sempe diseinatzaile eta marrazkilaria, 89 urterekin. | «Jean-Jacques Sempe umorista eta marrazkilaria lasai ederrean hil da, abuztuaren 11n, ostegunarekin, 89 zituela, bere oporretako etxean, emazteak eta lagunek inguratuta». Halaxe eman du diseinatzaile frantsesaren heriotzaren berri haren lagun eta biografo Marc Lecarpentierrek. Akitania Berriko Pessac herrian jaio zen J... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217017/inflazioa-bi-zifrara-iritsi-da-hego-euskal-herrian-107.htm | Ekonomia | Inflazioa bi zifrara iritsi da Hego Euskal Herrian: %10,7 | Erregaien prezioek behera egin dute, baina janaria garestitzeak eta, bereziki, etxeko gastuak (argindarra eta gasa) gora egiteak eragin du igoera. | Inflazioa bi zifrara iritsi da Hego Euskal Herrian: %10,7. Erregaien prezioek behera egin dute, baina janaria garestitzeak eta, bereziki, etxeko gastuak (argindarra eta gasa) gora egiteak eragin du igoera. | Aurki, diru zorroari ez ezik itsulapikoari ere begiratu beharko diote kontsumitzaileek, eta pandemia garaian aurreztutakotik tira egiten hasi, aurrezteko modua izan dutenek behintzat. Udan produktu ia guztien prezioetan izaten ari den igoerak udazken eta negu zailak iragartzen ditu. Erregaiak eta bereziki gasa garestit... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217018/bi-urteko-espetxe-zigorra-jarri-diote-gizon-bati-begirale-zela-adingabe-bati-ukituak-egin-izana-leporatuta.htm | Gizartea | Bi urteko espetxe zigorra jarri diote gizon bati, begirale zela adingabe bati ukituak egin izana leporatuta | Espetxe zigorraz gain, bost urteko inhabilitazioa jarri diote. El Correo hedabideak zehaztu duenez, ez da espetxean sartuko, aurrekaririk ez duelako. | Bi urteko espetxe zigorra jarri diote gizon bati, begirale zela adingabe bati ukituak egin izana leporatuta. Espetxe zigorraz gain, bost urteko inhabilitazioa jarri diote. El Correo hedabideak zehaztu duenez, ez da espetxean sartuko, aurrekaririk ez duelako. | Bi urteko espetxe zigorra eta bost urteko inhabilitazioa jarri dizkiote gizon bati, begirale zela adingabe bati ukituak egin izana leporatuta. El Correo hedabideak eman du gizonezkoari jarritako zigorren eta epaiaren sententziaren berri, eta zehaztu du bi urteko espetxe zigorra jarri arren ez dela espetxean sartuko, au... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217019/behin-behinean-kartzelatuko-dituzte-baionako-bestetako-talde-bortxaketako-bi-susmagarriak.htm | Gizartea | Behin-behinean kartzelatuko dituzte Baionako bestetako talde bortxaketako bi susmagarriak | Baionako bestetan izandako talde bortxaketaren harira, ustezko bi erasotzaileak preso sartzeko agindu du Paueko Auzitegiak, auziaren beha. Indarkeria matxistarekin lotutako beste hiru erasoren berri ere eman dute Euskal Herrian egun. Bi gizon kondenatu dituzte adingabeei sexu erasoak egitea leporatuta, eta gizon bat at... | Behin-behinean kartzelatuko dituzte Baionako bestetako talde bortxaketako bi susmagarriak. Baionako bestetan izandako talde bortxaketaren harira, ustezko bi erasotzaileak preso sartzeko agindu du Paueko Auzitegiak, auziaren beha. Indarkeria matxistarekin lotutako beste hiru erasoren berri ere eman dute Euskal Herrian e... | Baionako bestetan, emakume batek salatu zuen bi gizonek bortxatu egin zutela. Hala, Frantziako Poliziak ikerketa abiatu zuen, eta afera Baionako Auzitegiaren esku gelditu da, talde bortxaketagatik. Ikerketapean ezarri dituzten bi gizonak kontrol judizialpean aske utzi zituen epaileak hasieran, baina, Baionako prokurado... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217020/tximino-baztangaren-196-kasu-atzeman-dituzte-hegoaldean-orain-arte.htm | Gizartea | Tximino baztangaren 196 kasu atzeman dituzte Hegoaldean orain arte | Gaixotu diren guztiek sintoma arinak izan dituzte. Osakidetzak tximino baztangaren kontrako txertoaren 121 dosi jarri ditu, jasotako guztien %85. | Tximino baztangaren 196 kasu atzeman dituzte Hegoaldean orain arte. Gaixotu diren guztiek sintoma arinak izan dituzte. Osakidetzak tximino baztangaren kontrako txertoaren 121 dosi jarri ditu, jasotako guztien %85. | Azken asteetan, Osakidetzak 183 pertsonari diagnostikatu die tximino baztanga: 137ri Bizkaian, 36ri Gipuzkoan eta hamarri Araban. Osakidetzak azaldu duenez, azken kasu horiek ez daukate, lehenengo kasuek bezala, lotura epidemiologikorik atzerriko beste kasu batzuekin; aurretik kutsatutakoen kontaktuak dira oraingoak. H... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217021/hiru-pertsona-ospitaleratu-dituzte-basauriko-etxebizitza-bateko-suteagatik.htm | Gizartea | Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Basauriko etxebizitza bateko suteagatik | Kea arnastu dutela-eta eraman dituzte Galdakaoko erietxera etxebizitzako bizilaguna eta bi ertzain. | Hiru pertsona ospitaleratu dituzte Basauriko etxebizitza bateko suteagatik. Kea arnastu dutela-eta eraman dituzte Galdakaoko erietxera etxebizitzako bizilaguna eta bi ertzain. | Sua piztu da goizalean Basauriko (Bizkaia) etxebizitza batean, eta hiru lagun ospitaleratu egin behar izan dituzte. 05:00etan hasi da sutea, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak berri eman duenez. Etxean zegoen bizilaguna eta bi ertzain zauritu dira; kea arnasteagatik eraman behar izan dituzte Galdakaoko ospitalera.
... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217022/kontrolpean-dute-atzo-agurainen-piztutako-sutea.htm | Gizartea | Kontrolpean dute atzo Agurainen piztutako sutea | Sute bat piztu zen atzo Agurain aldean (Araba), eta kontrolpean hartu dute suhiltzaileek, bart hura itzaltzeko lanetan aritu ondoren. Okzitaniako suteak ez dira gehiago hedatu gauean, eta trafikoa normal dabil Irun aldean. Halere, Akitania Berriko Prefeturak adierazi du sutea hedatzeko arriskua «oso handia» dela oraind... | Kontrolpean dute atzo Agurainen piztutako sutea. Sute bat piztu zen atzo Agurain aldean (Araba), eta kontrolpean hartu dute suhiltzaileek, bart hura itzaltzeko lanetan aritu ondoren. Okzitaniako suteak ez dira gehiago hedatu gauean, eta trafikoa normal dabil Irun aldean. Halere, Akitania Berriko Prefeturak adierazi du ... | Beste sute bat; Agurain (Araba) aldean orain. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi zuenez, herri ondoko baso batek su hartu zuen atzo 17:00 aldera, trenbidetik hurbil. Hipotesi nagusia da trenak sortutako txinpartek piztu zutela soroetan zabaldu zen sutea. Suhiltzaileak gogor aritu dira gauean hura itzaltze... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217023/arma-nuklearrei-buruzko-dokumentuen-bila-sartu-zen-fbi-trumpen-etxera.htm | Mundua | Arma nuklearrei buruzko dokumentuen bila sartu zen FBI Trumpen etxera | Miaketa agindua publiko egiteko eskatu du AEBetan fiskal nagusiak. Errepublikanoek iragarri dute auziaren inguruko ikerketa bat eskatuko dutela. | Arma nuklearrei buruzko dokumentuen bila sartu zen FBI Trumpen etxera. Miaketa agindua publiko egiteko eskatu du AEBetan fiskal nagusiak. Errepublikanoek iragarri dute auziaren inguruko ikerketa bat eskatuko dutela. | Ez da oraindik baretu AEBetako presidente ohiaren etxeko miaketak eragindako zurrunbilo politikoa. The Washington Post egunkariak zabaldu duenez, arma nuklearrekin lotutako dokumentuen bila joan zen FBI Ikerketa Bulego Federala Donald Trumpen Mar-a-Lagoko etxera. Ez dago argi, ordea, bilatzen ari ziren hori aurkitu ote... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217024/ehuko-medikuntza-fakultateko-enpresek-uko-egin-diete-fakultate-berriaren-obrei.htm | Ekonomia | EHUko Medikuntza Fakultateko enpresek uko egin diete fakultate berriaren obrei | Eskaintza aurkeztu zutenetik %20 igo dira eraikuntza kostuak, eta, ondorioz, ezin dituzte kontratuan itundutako baldintza guztiak bete. Uko egite hori dela eta, EHU behartuta dago Medikuntza Fakultateko obra horiek berriro lizitaziora ateratzera. | EHUko Medikuntza Fakultateko enpresek uko egin diete fakultate berriaren obrei. Eskaintza aurkeztu zutenetik %20 igo dira eraikuntza kostuak, eta, ondorioz, ezin dituzte kontratuan itundutako baldintza guztiak bete. Uko egite hori dela eta, EHU behartuta dago Medikuntza Fakultateko obra horiek berriro lizitaziora atera... | Medikuntza aldi baterako enpresa elkarteak (ABEE) uko egin die EHUk Bilbon izango duen Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea eraikitzeko obrei. Elkarteak jakinarazi duenez, kostuen gorakada dela-eta ezin ditu lan horiek bere gain hartu.
EHUk 2021eko urriaren 15ean atera zituen lizitaziora eraikuntza lan horiek, 53,4 mi... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217025/osagarri-eta-bizigarri.htm | Bizigiro | Osagarri eta bizigarri | Osagai berriak probatzeko aukera izugarria eskaintzen dute entsaladek. Osagai bakar batek entsalada osoa itxuralda dezake. Algak erabil daitezke. Udan lekaleak berreskuratu. Munduko gaztak probatu. Frutekin bizitu edo gozatu. Edota jogurtarekin eta espezieekin ozpin-olio berezi bat egin. | Osagarri eta bizigarri. Osagai berriak probatzeko aukera izugarria eskaintzen dute entsaladek. Osagai bakar batek entsalada osoa itxuralda dezake. Algak erabil daitezke. Udan lekaleak berreskuratu. Munduko gaztak probatu. Frutekin bizitu edo gozatu. Edota jogurtarekin eta espezieekin ozpin-olio berezi bat egin. | Itsasoa platerean.
Wakame alga entsalada.. Benoit Prieur
Itsasoko barazkiak dira. Munduko leku batzuetan landatu egiten dituzte, Japonian, esaterako. Asian ohikoak dira, baina oraindik ez dira iritsi Euskal Herriko leku eta plater gehienetara. Sushian edo ramen zopan jaten dira batez ere. Gutxiago entsaladetan. Entsa... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217026/82-urteko-emakume-bat-hil-da-irunean-auto-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | 82 urteko emakume bat hil da Iruñean, auto batek harrapatuta | Vergel zubian izan da ezbeharra, oinezkoentzako pasabide batean, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Emakumearekin zihoan gizonezkoa larri dago | 82 urteko emakume bat hil da Iruñean, auto batek harrapatuta. Vergel zubian izan da ezbeharra, oinezkoentzako pasabide batean, Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez. Emakumearekin zihoan gizonezkoa larri dago | Iruñeko Arrotxapea auzotik Labriteranzko norabidean zihoan auto batek bikote bat harrapatu du goizean, 09:50ean. Biak Nafarroako Ospitale Unibertsitariora eraman dituzte, baina emakumea hil egin da. 84 urteko gizonezkoa larri dago.
Udaltzaingoaren arabera, Vergel kalean izan da, Arrotxapea Magdalena auzoarekin lotzen ... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217027/sarek-auzitegi-nazionalaren-blokeo-jarrera-salatu-du.htm | Politika | Sarek Auzitegi Nazionalaren «blokeo jarrera» salatu du | Sare Herritarrak adierazi du 47 euskal preso daudela oraindik urruneko espetxeetan | Sarek Auzitegi Nazionalaren «blokeo jarrera» salatu du. Sare Herritarrak adierazi du 47 euskal preso daudela oraindik urruneko espetxeetan | Euskal presoen egoerari eta haren bilakaerari buruzko balorazioa egin du gaur Sare Herritarrak, Donostian. Mugimenduak adierazi du bilakaera motela izan dela, baina aurrerapausoak positiboak direla. «Geldialdi asko izan dira, baina atzean utzi dira Euskal Herritik urrunen dauden kartzelak», argitu dute.
Sare Herritarr... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217028/industriak-berriztagarrien-kontsumoa-masiboki-handitzea-nahi-du-jaurlaritzak.htm | Ekonomia | Industriak berriztagarrien kontsumoa «masiboki» handitzea nahi du Jaurlaritzak | Jaurlaritzak energia aurrezteko planaren zirriborroa aurkeztu du. Gutxiago kontsumitzea eta berriztagarriak gehiago erabiltzea dira lehentasunak. | Industriak berriztagarrien kontsumoa «masiboki» handitzea nahi du Jaurlaritzak. Jaurlaritzak energia aurrezteko planaren zirriborroa aurkeztu du. Gutxiago kontsumitzea eta berriztagarriak gehiago erabiltzea dira lehentasunak. | Uztailaren amaieran, aurrezteko neurrien zantzuak eman zituen Jaurlaritzak, eta gaur bertan aurkeztu du lehen zirriborroa. Industriaren kontsumoan jarri zuen arreta Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburuak; gaur, ez da gutxiago izan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan kontsumitzen den gasaren %43,7 industriak erre... |
2022-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/217029/potemkin.htm | Kultura | Potemkin | Mario Regueira Ferrolen jaio zen, 1979an. Narratiban abiatu zuen bere literatura ibilbidea, Rebelión no invierno kontakizun bildumarekin (Xerais, 2004), eta L'affiche rouge (Xerais, 2007) eta Outono aquí (Sotelo Blanco, 2012) eleberriak ere kaleratu ditu; azken horri esker, Lueiro Rey saria eskuratu zuen. Poeta gisa, T... | Potemkin. Mario Regueira Ferrolen jaio zen, 1979an. Narratiban abiatu zuen bere literatura ibilbidea, Rebelión no invierno kontakizun bildumarekin (Xerais, 2004), eta L'affiche rouge (Xerais, 2007) eta Outono aquí (Sotelo Blanco, 2012) eleberriak ere kaleratu ditu; azken horri esker, Lueiro Rey saria eskuratu zuen. Poe... | Starla eta Grampoder-entzat, eskaizko sofan. Adak, sartzean, pentsatu zuen gehitxo zela toki hari areto esatea, aldirietako industrialde bateko pabilioi bat besterik ez baitzen, ederki atondua, baiki, eta arte surrealistaz, erreferentzia sobietarrez eta elementu estrainio-ustekoz betea. Publikoa ere sartuta zegoen joko... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217030/gutxienez-80-lagun-hil-dira-yemenen-borroketan.htm | Mundua | Gutxienez 80 lagun hil dira Yemenen borroketan | Miliziano talde batek, Saudi Arabiako koalizioak babestuta, Poliziaren eta armadaren kuartelei eraso diete. Probintziako gobernadoreak komandante bat kargutik kendu izanak eragin ditu liskarrak. | Gutxienez 80 lagun hil dira Yemenen borroketan. Miliziano talde batek, Saudi Arabiako koalizioak babestuta, Poliziaren eta armadaren kuartelei eraso diete. Probintziako gobernadoreak komandante bat kargutik kendu izanak eragin ditu liskarrak. | Aste hasieran liskarrak piztu ziren Yemen hegoaldeko Xabwa probintzian, gobernuko taldeen artean, eta, gutxienez 80 pertsona hil dira. Horietatik bost, zibilak. Xabwa probintziako Atau hiriburuan hasi ziren borrokak. Astelehenean, Poliziaren eta armadaren kuartelei eraso zien Saudi Arabiak gidatzen duen nazioarteko koa... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217032/urbelan-altuna-y-uria-eta-campezo-enpresek-handituko-dute-arte-ederren-eraikina.htm | Kultura | Urbelan, Altuna y Uria eta Campezo enpresek handituko dute Arte Ederren eraikina | 41,1 milioi euroko kostua izango du obrak guztira —hasiera-hasierako proiektuan espero zutena baino ia hemeretzi milioi euro gehiago—, eta 2024ko abuztuan bukatu beharko lukete. | Urbelan, Altuna y Uria eta Campezo enpresek handituko dute Arte Ederren eraikina. 41,1 milioi euroko kostua izango du obrak guztira —hasiera-hasierako proiektuan espero zutena baino ia hemeretzi milioi euro gehiago—, eta 2024ko abuztuan bukatu beharko lukete. | Bilboko Arte Ederren Museoa handitzeko obraren lehiaketa hutsik gelditu zen aurreko aldian, eraikuntza enpresek juzgatu zutelako ez zela posible obra egitea museoak agindutako prezioan. Bigarren aldiz atera zuten lehiaketara obra, eta, oraingoan bai, bi obra proiektu aurkeztu dira, eta museoak horietatik merkeena auker... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217033/aurrerantzean-antzara-artifizialak-bakarrik-erabiliko-dituzte-lekeitioko-jaietan.htm | Bizigiro | Aurrerantzean antzara artifizialak bakarrik erabiliko dituzte Lekeitioko jaietan | Pandemia aurretiko joera kontuan izanda, Antzara Egunean polimerozko antzarak soilik erabiltzea erabaki du udalak. Aurtengo sanantolinetan jarriko da martxan neurria. | Aurrerantzean antzara artifizialak bakarrik erabiliko dituzte Lekeitioko jaietan. Pandemia aurretiko joera kontuan izanda, Antzara Egunean polimerozko antzarak soilik erabiltzea erabaki du udalak. Aurtengo sanantolinetan jarriko da martxan neurria. | Lekeitioko (Bizkaia) Antzara Egunean ez da benetako antzararik erabiliko aurrerantzean. Lekeitioko Udala osatzen duten alderdiek aho batez hartu dute erabakia gaurko osoko bilkuran. Herriko hainbat eragile entzun ostean, polimeroz egindako antzarak soilik erabiltzea erabaki du udalak aurtengo sanantolin jaietatik aurre... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217034/salman-rushdie-arnasketa-lagunduarekin-daukate-new-yorkeko-erasoaren-ondorioz.htm | Kultura | Salman Rushdie arnasketa lagunduarekin daukate, New Yorkeko erasoaren ondorioz | Idazlearen osasun egoerari buruzko berriak «ez dira onak», haren ordezkariaren hitzetan. Ustezko erasotzailea atxilotu dute: 24 urte ditu, eta New Jerseykoa da. Fiskaltzak Rushdie hiltzen saiatzea leporatu dio. Idazlea heriotza mehatxupean izan da azken 33 urteetan, 'Satanic Verses' (Bertset satanikoak) idatzi zuenez g... | Salman Rushdie arnasketa lagunduarekin daukate, New Yorkeko erasoaren ondorioz. Idazlearen osasun egoerari buruzko berriak «ez dira onak», haren ordezkariaren hitzetan. Ustezko erasotzailea atxilotu dute: 24 urte ditu, eta New Jerseykoa da. Fiskaltzak Rushdie hiltzen saiatzea leporatu dio. Idazlea heriotza mehatxupean ... | Salman Rushdie idazleari eraso egin zioten atzo, Euskal Herrian 16:45 zirenean, hitzaldi bat ematera zihoala, Chautauquan, New Yorkeko mendebaldean (AEB). Agertokian zegoela, gizon bat haren gainera joan zitzaion, eta lepoan eraso zion labanaz, New Yorkeko Poliziak adierazi duenez. Erasotzaileak hitzaldiaren gidaria er... |
2022-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/217037/utopien-funtzioa-energien-aktibazioa-da.htm | Gizartea | «Utopien funtzioa energien aktibazioa da» | Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak». | «Utopien funtzioa energien aktibazioa da». Nola irudikatu gizarte hobeak, ipar gisa hartu eta bideari ekiteko. Utopiak ez dautza gatazkarik ezean, Martinezen ustez, gatazka «modu justuagoan» kudeatzean baizik. Gizarte hobeak ez baitira «zerutiarrak»: «Beti egongo dira egitekoak». | Utopia. Etimologikoki, «ez-lekua». Euskaltzaindiarentzat, «errealitatea kontuan hartzen ez duen gizarte edo politika xedea. Ezin gauzatuzkoa dirudien asmoa edo ideia». Eta, hala ere, errealitate hori eraldatzeko gai den kontzeptu bizia, Layla Martinez politologoak sakon aztertua (Madril, 1987). Utopia no es una isla li... |
2022-8-12 | https://www.berria.eus/albisteak/217039/bikain-hasi-dira-gorritxoak.htm | Kirola | Bikain hasi dira gorritxoak | Osasunak Sevillari irabazi dio Sadarren, ligako lehen partidan. Chimy Avilak sartu du lehen gola, Rafa Mirrek berdindu egin du, eta Aimar Orozek sartu du garaipenaren gola, penaltiz. | Bikain hasi dira gorritxoak. Osasunak Sevillari irabazi dio Sadarren, ligako lehen partidan. Chimy Avilak sartu du lehen gola, Rafa Mirrek berdindu egin du, eta Aimar Orozek sartu du garaipenaren gola, penaltiz. | Jagoba Arrasatek entrenatutako taldeak ezin hobeto ekin dio ligari: irabazi egin du lehen partida. Sevilla hartu du mendean, Sadarren. Merezitako garaipena izan da, hobeto aritu baita. Meritu handiko garaipena da ere bai, Espainiako taldea koska bat gorago baitago, eta asmo handiagoko helburuak baititu. Baina gaur, gor... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217040/mexikon-hamar-meatzari-erreskatatzeko-lanak-eten-behar-izan-dituzte.htm | Mundua | Mexikon, hamar meatzari erreskatatzeko lanak eten behar izan dituzte | Ekaitz bat dela medio, bertan behera utzi behar izan dituzte erreskate lanak. Coahuilako estatuko meategi batean istripu bat gertatu zen abuztuaren 3an, eta ura sartu zen barrura. Hamar meatzari daude harrapatuta, eta, ura ponpatu ostean, atzo hasi zuten erreskatea. Iaz beste zazpi hil ziren, antzeko moduan, estatu ber... | Mexikon, hamar meatzari erreskatatzeko lanak eten behar izan dituzte. Ekaitz bat dela medio, bertan behera utzi behar izan dituzte erreskate lanak. Coahuilako estatuko meategi batean istripu bat gertatu zen abuztuaren 3an, eta ura sartu zen barrura. Hamar meatzari daude harrapatuta, eta, ura ponpatu ostean, atzo hasi z... | Abuztuaren 3az geroztik, ikatz meategi batean harrapatuta daude hamar meatzari, Coahuilako estatuan. Sabinas herrian dago meategi hori, eta duela ia hamar egun jausi egin zen, eta urak hartu zuen ia erabat. Hamabost langile ari ziren lanean une hartan barruan; bostek lortu zuten ihes egitea eta kanpora ateratzea. Beste... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217054/bueltan-da-donostiako-aste-nagusia.htm | Bizigiro | Bueltan da Donostiako Aste Nagusia | Bi urteren ondoren, kanoikadak eta Piraten txupinazoak eman diete hasiera jaiei. Union Artesanako kideek abestu dute ‘Artillero’. Kaian, Bilgune Feministako kideek piztu dute poza. | Bueltan da Donostiako Aste Nagusia. Bi urteren ondoren, kanoikadak eta Piraten txupinazoak eman diete hasiera jaiei. Union Artesanako kideek abestu dute ‘Artillero’. Kaian, Bilgune Feministako kideek piztu dute poza. | Bi urteko etenaren ondoren, bueltan da Donostiako Aste Nagusia. Bi hasieretan jendetza izan da, ofizialean zein alternatiboan. Donostiar zein bisitarien jai egarria agerian gelditu da Alderdi Ederren eta portuko La Flamenka gunean. Kanoikadaren aurretik, euri zaparrada handia bota du, eta udaletxearen aurrealdea aterki... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217057/700-kilo-marihuana-atzeman-ditu-ertzaintzak-abantoko-errepide-batean-botata.htm | Gizartea | 700 kilo marihuana atzeman ditu Ertzaintzak Abantoko errepide batean botata | Kutxatan eta poltsatan gordeta zegoen kalamua, urbanizazio baten inguruko pista batean, bide ertzean botata. Merkatuan bi milioi euroko balioa lukeela zehaztu du Ertzaintzak. | 700 kilo marihuana atzeman ditu Ertzaintzak Abantoko errepide batean botata. Kutxatan eta poltsatan gordeta zegoen kalamua, urbanizazio baten inguruko pista batean, bide ertzean botata. Merkatuan bi milioi euroko balioa lukeela zehaztu du Ertzaintzak. | 700 kilo marihuana aurkitu zituen Ertzaintzak joan den ostegunean, Abantoko (Bizkaia) pista batean, bide ertzean botata. Poliziak azaldu duenez, urbanizazio baten inguruan ibilgailu bati susmoa hartu, eta ingurura joan ziren ertzainak. Orduan atzeman zuten kalamua, pista batean, poltsa eta kutxa batzuetan sartuta.
Ert... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217058/etxebizitza-espekulazioaren-aurka-mobilizatu-dira-maulen.htm | Gizartea | Etxebizitza espekulazioaren aurka mobilizatu dira Maulen | Etxe agentzietan itzuli bat osatuz egin dute protesta, XEKK Xiberuko Espekulazioaren Kontrako Kolektiboak antolatuta. | Etxebizitza espekulazioaren aurka mobilizatu dira Maulen. Etxe agentzietan itzuli bat osatuz egin dute protesta, XEKK Xiberuko Espekulazioaren Kontrako Kolektiboak antolatuta. | Etxe agentzien espekulazioaren aurka mobilizatu dira gaur Maulen dozenaka lagun. Euskal Herria ez da salgai leloa eraman dute pankartan manifestariek etxebizitzaren espekulazioa salatzeko. Maulen diren etxe agentzien inguruan itzuli bat eginez osatu dute manifestazioaren ibilbidea, plazatik hasita.
XEKK Xiberuko Espek... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217059/talibanek-airera-tiro-eginez-sakabanatu-dute-emakume-talde-bat-kabulen.htm | Mundua | Talibanek airera tiro eginez sakabanatu dute emakume talde bat Kabulen | Urte bat beteko da astelehenean talibanak gobernura iritsi zirenetik Afganistanen, eta hainbat emakumek martxa bat egin dute hiriburuan. | Talibanek airera tiro eginez sakabanatu dute emakume talde bat Kabulen. Urte bat beteko da astelehenean talibanak gobernura iritsi zirenetik Afganistanen, eta hainbat emakumek martxa bat egin dute hiriburuan. | Kolpeka eta airera tiro eginez sakabanatu dituzte gaur Afganistanen manifestazio bat egiten ari ziren hainbat emakume. Urtebete beteko da astelehenean talibanek herrialde hiriburua hartu eta agintera heldu zirenetik, eta, ordutik, are murritzagoak dira emakumeen eskubideak Afganistanen. Urteurrena dela eta, manifestazi... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217060/ziztada-bidezko-erasoak-salatu-eta-indarkeria-matxistaren-aurka-antolatzera-deitu-dute.htm | Gizartea | Ziztada bidezko erasoak salatu, eta indarkeria matxistaren aurka antolatzera deitu dute | Itaiak manifestazio bat egin du Donostian, 'Ziztadarik ez. Erasoen aurrean babesa antolatu' lelopean. | Ziztada bidezko erasoak salatu, eta indarkeria matxistaren aurka antolatzera deitu dute. Itaiak manifestazio bat egin du Donostian, 'Ziztadarik ez. Erasoen aurrean babesa antolatu' lelopean. | Bulebarretik hasita egin dute ziztada bidezko emakumeen aurkako erasoak salatzeko manifestazioa gaur, Donostiako Aste Nagusiaren atarian. Ziztadarik ez. Erasoen aurrean babesa antolatu lelopean egin dute Itaiak antolatutako mobilizazioa, azken hilabeteetan izandako ziztadak salatzeko eta horien aurkako «neurri eraginko... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217061/fbik-sekretupeko-dokumentuak-eraman-ditu-trumpen-mar-a-lago-etxetik.htm | Mundua | FBIk sekretupeko dokumentuak eraman ditu Trumpen Mar-a-Lago etxetik | AEBetako presidente ohia ikerketapean dago, ustez espioitza legea urratzeagatik. Floridako etxean atzeman dioten dokumentazioaren edukia defentsa arloko gaiekin lotuta dago, besteak beste. | FBIk sekretupeko dokumentuak eraman ditu Trumpen Mar-a-Lago etxetik. AEBetako presidente ohia ikerketapean dago, ustez espioitza legea urratzeagatik. Floridako etxean atzeman dioten dokumentazioaren edukia defentsa arloko gaiekin lotuta dago, besteak beste. | FBI Ikerketa Bulego Federala Donald Trump AEBetako presidente ohiaren Mar-a-Lago luxuzko etxera (Palm Beach, Florida) sartu zen joan den astelehenean. Agintari ohia ikerketapean da, ustez espioitza legea urratzeagatik, eta agente federalek sekretupeko hainbat dokumentu sorta atzeman zituzten Trumpen etxean. Hala jakin ... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217062/euskal-kirolariek-eskatu-dute-euskal-herriko-koloreak-janzteko-europako-multikirol-txapelketan.htm | Kirola | Euskal kirolariek eskatu dute Euskal Herriko koloreak janzteko Europako Multikirol Txapelketan | Euskal Herriko eliteko atletek eta amateurrek Espainiako edo Frantziako koloreak eraman beharko dituztela diote. Bilbon egingo da 2022ko Europako Multikirol Txapelketa, irailaren 17tik 24ra. | Euskal kirolariek eskatu dute Euskal Herriko koloreak janzteko Europako Multikirol Txapelketan. Euskal Herriko eliteko atletek eta amateurrek Espainiako edo Frantziako koloreak eraman beharko dituztela diote. Bilbon egingo da 2022ko Europako Multikirol Txapelketa, irailaren 17tik 24ra. | Multikiroleko euskal kirolariek —triatloia, duatloia eta akuatloia— Europako Txapelketan Euskal Herriko koloreak janzteko eskatu dute gaur. Izan ere, Gu ere bai plataformak adierazi duenaren arabera, eliteko kirolariak eta amateurrak Espainiako edo Frantziako koloreekin aritzera behartuta daude. Hori dela eta, platafor... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217063/22-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-irunen-sexu-eraso-bat-egiteagatik.htm | Gizartea | 22 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen, sexu eraso bat egiteagatik | Goizeko ordu txikitan jazo da, herriko aparkaleku batean. Ertzaintzak sexu eraso bat egitea egotzi dio 22 urteko gizonari. | 22 urteko gizon bat atxilotu dute Irunen, sexu eraso bat egiteagatik. Goizeko ordu txikitan jazo da, herriko aparkaleku batean. Ertzaintzak sexu eraso bat egitea egotzi dio 22 urteko gizonari. | Ertzaintzak 22 urteko gizon bat atxilotu du gaur Irunen (Gipuzkoa) sexu eraso bat egitea egotzita. 07:00etan Irungo osasun zentro batek Ertzaintzari deitu dio, bertan sexu eraso baten biktima bat zegoela esanaz, eta, ondoren, ospitalera eraman dute. Kasua ikertzen hasi dira orduan, eta arratsaldean lortu dute gizona at... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217065/zezenketen-kontra-manifestazioa-egin-dute-donostian.htm | Gizartea | Zezenketen kontra manifestazioa egin dute Donostian | Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deituta, ehunka pertsonak Aste Nagusian Donostian egingo diren zezenketak gaitzetsi dituzte. | Zezenketen kontra manifestazioa egin dute Donostian. Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak deituta, ehunka pertsonak Aste Nagusian Donostian egingo diren zezenketak gaitzetsi dituzte. | Bi urteko hutsunearen ostean, Aste Nagusia itzuli da Donostiara, eta harekin batera, Illunbeko zezenketak. Ehunka pertsona atera dira kalera gaur 18:00etan, zezenketak arbuiatzeko. Aurten sortu berri den Gipuzkoako Plataforma Antitaurinoak antolatu du mobilizazioa, eta «historiaurreko sarraskia» amaitzea exijitu dute.
... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217066/oriok-bederatzigarren-bandera-irabazi-du-euskotren-ligan.htm | Kirola | Oriok bederatzigarren bandera irabazi du Euskotren ligan | Ondarroan nagusitu eta gero, bihar lor dezake Euskotren liga hirugarrenez irabaztea. Nahikoa luke Arraunen aurretik sailkatzea Castro Urdialesen (Espainia). | Oriok bederatzigarren bandera irabazi du Euskotren ligan. Ondarroan nagusitu eta gero, bihar lor dezake Euskotren liga hirugarrenez irabaztea. Nahikoa luke Arraunen aurretik sailkatzea Castro Urdialesen (Espainia). | Orio pausoz pauso ari da Euskotren ligako garaipenera gerturatzen. Gaur eman du beste bat, hamargarrena, Ondarroan. Bederatzigarren bandera irabazi du 11 jardunalditan (Arraunenak dira beste bi garaipenak, bandera batekin), eta bihar bertan lor dezake liga hirugarrenez irabaztea. Castro Urdialesen ariko dira (11:40ean)... |
2022-8-13 | https://www.berria.eus/albisteak/217067/ondarroaren-ezusteko-garaipena-etxean.htm | Kirola | Ondarroaren ezusteko garaipena etxean | Eusko Label ligako estropada irabazi du, lehen txandatik. Marea eta haize aldaketa, eta itsas-laster handiak erabakigarriak izan dira. | Ondarroaren ezusteko garaipena etxean. Eusko Label ligako estropada irabazi du, lehen txandatik. Marea eta haize aldaketa, eta itsas-laster handiak erabakigarriak izan dira. | Handia egin du Ondarroak: etxeko estropada irabazi. Festetan da herria, eta Eusko Label ligako garaipen hau ere ospatzeko moduan dira ondarrutarrak. Lehen txandatik eskuratu du historian bigarrena duen lorpena, iaz Zierbenan lortu zuenari batu diona. Estu irabazi dio Cabori, 1, 46 segundogatik, eta gero nola ez duten d... |
2022-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/217090/enperadore-modernoa.htm | Ekonomia | Enperadore modernoa | Amazonen eskutik, Bezosek patrikak bete ditu, baina, batez ere, iraultza eragin du merkataritzan, eta kaleko erakusleihoetatik etxeko ordenagailuetara eraman du. 1,6 milioi langileko inperio erraldoia bigarren mailan uzten ari da Bezos. | Enperadore modernoa. Amazonen eskutik, Bezosek patrikak bete ditu, baina, batez ere, iraultza eragin du merkataritzan, eta kaleko erakusleihoetatik etxeko ordenagailuetara eraman du. 1,6 milioi langileko inperio erraldoia bigarren mailan uzten ari da Bezos. | Aberatsenen zerrendako lehen postua utzi du aurten Jeff Bezosek (Albuquerque, AEB, 1964), Teslaren kotizazioa puztu egin delako eta harekin batera Elon Musken aberastasuna. Baina bada Bezosek nekez utziko duen posizio bat: Amazonen eskutik azken bi hamarkadetan kontsumo ohiturak gehien aldarazi dituen enpresaburuarena.... |
2022-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/217092/oriok-hirugarren-aldiz-irabazi-du-euskotren-liga.htm | Kirola | Oriok hirugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga | Hamalau ehuneneko eskasegatik irabazi du gaur Castro Urdialesen, eta denboraldiko hamargarren bandera astindu du. | Oriok hirugarren aldiz irabazi du Euskotren Liga. Hamalau ehuneneko eskasegatik irabazi du gaur Castro Urdialesen, eta denboraldiko hamargarren bandera astindu du. | Aliron-a izango da gaur Orion. Horiek, gaur, nahikoa zuten Arraun Lagunaken aurretik amaitzearekin matematikoki liga erabakita uzteko. Eta lortu dute, baina gogor lan eginda: hamalau ehuneneko eskaseko tartearekin irabazi dute denboraldiko hamargarren bandera, Castro Urdialesen (Espainia).
Denboraldia, ordea, aise dom... |
2022-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/217093/hondarribiak-irabazi-du-castro-urdialesen-eta-sailkapena-estutu-du.htm | Kirola | Hondarribiak irabazi du Castro Urdialesen, eta sailkapena estutu du | Pasa den asteburuko kolpeari buelta eman dio Ama Guadalupekoa-k. Urdaibaik bigarren amaitu du, eta ondo eutsi dio lidergoari. | Hondarribiak irabazi du Castro Urdialesen, eta sailkapena estutu du. Pasa den asteburuko kolpeari buelta eman dio Ama Guadalupekoa-k. Urdaibaik bigarren amaitu du, eta ondo eutsi dio lidergoari. | Azkarra izaten jarraitzen du Hondarribiak. Pasa den asteburuan, Getarian (Gipuzkoa), bigarren ziabogan izandako akats baten ondorioz hamargarren egin zuten, eta Eusko Label Ligako lidertza galdu zuten, Urdaibairen mesedetan. Atzo ere azkarragoak izan ziren bermeotarrak. Baina gaur, Castro Urdialesen (Espainia), Ama Gua... |
2022-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/217094/realak-kuboren-gol-bati-esker-irabazi-du-cadizen.htm | Kirola | Realak Kuboren gol bati esker irabazi du Cadizen | Txuri-urdinek gogor lan egin behar izan dute, baina japoniarrak 24. minutuan sartutako golak balio izan die. Debuta egin dute Brais Mendezek eta Momo Chok. | Realak Kuboren gol bati esker irabazi du Cadizen. Txuri-urdinek gogor lan egin behar izan dute, baina japoniarrak 24. minutuan sartutako golak balio izan die. Debuta egin dute Brais Mendezek eta Momo Chok. | Iritsi, lehen neurketa hasieratik jokatu, eta hiru puntuak lortzeko balio izan duen gola sartu. Horixe da Take Kubok Realean egin duena. Ligako estreinako neurketa jokatu dute txuri-urdinek gaur Cadizko Nueva Mirandilla estadioan, eta ezin hobeto ekin diote denboraldiari: garaipen batekin (0-1).
Aurreikusitakoaren ant... |
2022-8-14 | https://www.berria.eus/albisteak/217095/emakume-bati-labanarekin-eraso-dio-bikotekideak-donostian.htm | Gizartea | Emakume bati labanarekin eraso dio bikotekideak, Donostian | Atxilotu egin dute 26 urteko gizonezkoa; larri dago emakumea. Gainera, lau emakumek ziztadak salatu dituzte Donostian, eta Zumaian eta Algortan banak; Algortan, gainera, adingabe batek sexu abusuak salatu ditu. Bestalde, Baionan gizon bat behin-behinean preso sartu dute gaur, bikotekideari eraso egiteagatik. Gasteizen,... | Emakume bati labanarekin eraso dio bikotekideak, Donostian. Atxilotu egin dute 26 urteko gizonezkoa; larri dago emakumea. Gainera, lau emakumek ziztadak salatu dituzte Donostian, eta Zumaian eta Algortan banak; Algortan, gainera, adingabe batek sexu abusuak salatu ditu. Bestalde, Baionan gizon bat behin-behinean preso ... | Poliziaren esku jarraitzen du Donostian bikotekideari labanarekin eraso egiteagatik atxilotutako 26 urteko gazteak. Igandeko goizeko zazpietan izan zen erasoa, Amara auzoan, eta larri zaurituta eraman zuten ospitalera emakumea. Lepoan eta bizkarraldean zauritu zuten. Indarkeria matxistarekin lotuta beste atxilotu bat e... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217096/beasaindar-bat-oso-larri-dago-grezian-jipoi-baten-ondorioz.htm | Gizartea | Beasaindar bat oso larri dago Grezian, jipoi baten ondorioz | Santorini uhartean zegoen 33 urteko Beasaingo (Gipuzkoa) bizilaguna, oporretan. Poliziaren arabera, lapurreta egiteko eraso zioten. | Beasaindar bat oso larri dago Grezian, jipoi baten ondorioz. Santorini uhartean zegoen 33 urteko Beasaingo (Gipuzkoa) bizilaguna, oporretan. Poliziaren arabera, lapurreta egiteko eraso zioten. | Santorini uhartean zegoen lagunekin oporretan 33 urteko Beasaingo (Gipuzkoa) bizilaguna, EITBk berri eman duenez. Hainbat lagunek eraso zioten joan den ostegunean, Poliziaren arabera, lapurreta egiteko; bakarrik zegoen eraso ziotenean. Atenasen ospitaleratu dute, ZIU zainketa intentsiboen unitatean, oso larri.
Polizia... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217097/donostia-abordatu-dute-piratek-ia-200-ontzitan.htm | Bizigiro | Donostia abordatu dute piratek ia 200 ontzitan | Itzuli da Aste Nagusi Pirataren ikur bihurtu den ekitaldia, bi urteko etenaren ondoren. Ia berrehun ontzi abiatu dira, 17:00ak jo dutenean. Abordatzeak hogeigarren aldia du aurten. | Donostia abordatu dute piratek ia 200 ontzitan. Itzuli da Aste Nagusi Pirataren ikur bihurtu den ekitaldia, bi urteko etenaren ondoren. Ia berrehun ontzi abiatu dira, 17:00ak jo dutenean. Abordatzeak hogeigarren aldia du aurten. | Duela hemeretzi urte, 2003ko abuztuaren 11n atera ziren Donostiako Piratak lehenengoz aldiz hiria abordatzera. Hogei bat ontzi baino ez ziren orduan. Izozkiak, zezenketak eta su artifizialak ikur zituzten festei ukitu «herrikoia» emateko asmoz atera ziren uretara, baimenik eskatu gabe. Kontxako hondartzara iristean uda... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217098/bost-lagun-hil-dituzte-ekuadorren-lehergailu-batekin-egindako-atentatuan.htm | Mundua | Bost lagun hil dituzte Ekuadorren, lehergailu batekin egindako atentatuan | Ekuadorko Gobernuak salbuespen egoera ezarri du Guayaquil hirian, 30 egunerako, «hiria babesteko eta kontrola berrezartzeko beharrezko neurri guztiak» hartzeko. | Bost lagun hil dituzte Ekuadorren, lehergailu batekin egindako atentatuan. Ekuadorko Gobernuak salbuespen egoera ezarri du Guayaquil hirian, 30 egunerako, «hiria babesteko eta kontrola berrezartzeko beharrezko neurri guztiak» hartzeko. | Gutxienez bost lagun hil dira eta zaurituta daude beste hamasei, Ekuadorko Guayaquil hirian igande goizaldean izandako leherketa baten ondorioz. Cristo del Consuelo auzoan izan da leherketa, bi diskoteka klandestinoren ondoan, eta «atentatu terrorista» gisa izendatu dute agintariek. Lekukoen arabera, lehergailuz beteta... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217099/17-urteko-gazte-bat-atxilotu-dute-donostian-beste-bati-labanaz-eraso-egitea-egotzita.htm | Gizartea | 17 urteko gazte bat atxilotu dute Donostian, beste bati labanaz eraso egitea egotzita | Bart izan da erasoa, Kontxako pasealekuan. Labankada jaso duen gaztea osasun etxe batera eraman dute. | 17 urteko gazte bat atxilotu dute Donostian, beste bati labanaz eraso egitea egotzita. Bart izan da erasoa, Kontxako pasealekuan. Labankada jaso duen gaztea osasun etxe batera eraman dute. | 17 urteko mutil bat atxilotu du Ertzaintzak Donostian, adin bereko beste mutil bati labanarekin eraso egitea leporatuta. Donostiako Udalak berri eman duenez, 3:40an izan da gertaera, Clara Campoamor plazan, Kontxako pasealekuan.
Erasoa gertatu eta gutxira atxilotu dute gaztea, inguruko taberna batean. Labankada jaso d... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217100/beste-30-pertsona-hil-dira-covid-19arekin-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Beste 30 pertsona hil dira COVID-19arekin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Koronabirusaren bilakaeraren berri eman du Osakidetzak: 180 lagun daude ospitaleratuta gaitzak jota, eta horietako hamabost ZIUetan daude. | Beste 30 pertsona hil dira COVID-19arekin Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Koronabirusaren bilakaeraren berri eman du Osakidetzak: 180 lagun daude ospitaleratuta gaitzak jota, eta horietako hamabost ZIUetan daude. | Koronabirus kasuen datu eguneratuak eman ditu gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta, horien arabera, beste 30 lagun hil dira gaitzak jota azken astean. Aurreko astean, berriz, 31 izan ziren gaixotasun horrekin hildakoak. Ospitaleetako presioak ere behera egin du: 180 pertsona daude ospitaleratuta, horietatik 15 Z... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217101/hilekoarentzako-produktuak-doan-banatuko-ditu-eskoziak-gaurtik-aurrera.htm | Mundua | Hilekoarentzako produktuak doan banatuko ditu Eskoziak gaurtik aurrera | Gaur sartu da indarrean Hilekoarentzako Produktuen Legea Eskozian. Udalek eta eskolek banatuko dituzte tanpoiak eta konpresak, eta eskatzen dituen ororentzat eduki beharko dituzte eskuragarri, doan. | Hilekoarentzako produktuak doan banatuko ditu Eskoziak gaurtik aurrera. Gaur sartu da indarrean Hilekoarentzako Produktuen Legea Eskozian. Udalek eta eskolek banatuko dituzte tanpoiak eta konpresak, eta eskatzen dituen ororentzat eduki beharko dituzte eskuragarri, doan. | «Hilekoarentzako produktuak doan izateko eskubidea benetakoa da gaurtik aurrera». Monica Lennon diputatu laborista harro agertu da Hilekoarentzako Produktuen Legea indarrean delako. Gaurtik aurrera, eskoziarrei udalek eta eskolek banatu beharko dizkiete hilekoaren higienerako produktuak, doan. Legez, eskatzen dituen or... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217102/ehu-munduko-400-unibertsitate-onenen-artean-mantendu-da.htm | Gizartea | EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean mantendu da | Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen munduko unibertsitate onenen zerrendan segituko du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. EHUk zazpi espezialitate ditu munduko lehen 200 unibertsitateen artean. | EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean mantendu da. Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen munduko unibertsitate onenen zerrendan segituko du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. EHUk zazpi espezialitate ditu munduko lehen 200 unibertsitateen artean. | Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen munduko unibertsitate onenen zerrendan segituko du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, zehazki 400 lehenengoen artean. EHU duela hamar urte sartu zen sailkapen horretan, eta orduan munduko 500 unibertsitate onenen artean sailkatu zen. Azken sailkapenaren arabera, ... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217103/gidari-bat-hil-da-tebas-muru-artederretan-autoa-bidetik-irten-ondoren.htm | Gizartea | Gidari bat hil da Tebas-Muru Artederretan, autoa bidetik irten ondoren | N-121 errepidean gertatu da ezbeharra. Eneritzen izandako beste istripu batean, larri zauritu da 21 urteko gazte bat. | Gidari bat hil da Tebas-Muru Artederretan, autoa bidetik irten ondoren. N-121 errepidean gertatu da ezbeharra. Eneritzen izandako beste istripu batean, larri zauritu da 21 urteko gazte bat. | Gidari bat hil da gaur Tebas-Muru Artederretan (Nafarroa), auto istripu batean. Berri agentziek zabaldu dutenez, bidetik irten da autoa, N-121 errepidean, e12:45ean. Larrialdi zerbitzuak eta Cordovillako suhiltzaileak hurbildu dira istripua gertatu den lekura, baina han bertan hil da gidaria.
Beste istripu bat izan da... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217104/palestinar-bat-hil-du-tiroz-israelgo-armadak.htm | Mundua | Palestinar bat hil du tiroz Israelgo armadak | Jerusalem ekialdean egindako sarekada batean hil dute 21 urteko gizonezkoa. | Palestinar bat hil du tiroz Israelgo armadak. Jerusalem ekialdean egindako sarekada batean hil dute 21 urteko gizonezkoa. | Bere etxean hil dute 21 urteko Mohammad Ibrahim Shham, Jerusalem ekialdeko Kufr Aqab barrutian. Palestinako Wafa berri agentziak zabaldu duenez, militarrak gaztearen etxera sartu, eta tiro egin diote, eta jarraian atxilo eraman dute. Handik gutxira eman du armadak berak gaztearen heriotzaren berri.
«Ez dakigu zergatik... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217105/william-rutok-irabazi-ditu-kenyako-presidentetzarako-hauteskundeak.htm | Mundua | William Rutok irabazi ditu Kenyako presidentetzarako hauteskundeak | Hauteskunde Batzordeko zazpi kideetatik lauk uko egin diote emaitzak onartzeari. Raila Odingaren jarraitzaileek protesta egin dute batzordeko kideak bilduta dauden hotelaren atarian. | William Rutok irabazi ditu Kenyako presidentetzarako hauteskundeak. Hauteskunde Batzordeko zazpi kideetatik lauk uko egin diote emaitzak onartzeari. Raila Odingaren jarraitzaileek protesta egin dute batzordeko kideak bilduta dauden hotelaren atarian. | Aste bat behar izan dute Kenyan presidentetzarako bozetako emaitza iragartzeko, eta hura ere ez da izan gatazkarik gabea. Izan ere, hainbat orduz zain egon ostean, Hauteskunde Batzordeko kideek iragarri dute Willian Rutok eskuratu duela garaipena, baina batzordeko zazpi kideetatik lauk uko egin diote emaitzak berrestea... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217106/upnk-navarra-suma-koalizioa-amaitutzat-ematea-leporatu-dio-ppri.htm | Politika | UPNk Navarra Suma koalizioa amaitutzat ematea leporatu dio PPri | Javier Esparzak «estrategia aldaketa bat» ikusten du PPn, eta Enrique Maiak berretsi du popularrek beren kasa erabaki dutela koalizioa bukatzea. UPNk uda amaitutakoan hartuko ditu Navarra Sumaren inguruko erabakiak. | UPNk Navarra Suma koalizioa amaitutzat ematea leporatu dio PPri. Javier Esparzak «estrategia aldaketa bat» ikusten du PPn, eta Enrique Maiak berretsi du popularrek beren kasa erabaki dutela koalizioa bukatzea. UPNk uda amaitutakoan hartuko ditu Navarra Sumaren inguruko erabakiak. | Javier Esparza UPNko buruak aurrena eta Enrique Maia Iruñeko alkateak ondoren, biek ondorioztatu dute Navarra Suma koalizioa bukatutzat jo dutela popularrek, eta «alde bakarrez» egin dutela, gainera. Irmo mintzatu zen PPren aurka Esparza, atzo, astelehena; PPk alderdiaren siglak koalizioaren aurretik jarri ditu, haren ... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217107/biktimen-oroimenezko-zentroak-berriz-ere-frantziako-enpresari-soil-gisa-izendatu-du-clement-perret.htm | Politika | Biktimen Oroimenezko Zentroak berriz ere «Frantziako enpresari» soil gisa izendatu du Clement Perret | Ez dute aipatu gerra zikinean Perretek izan zuen garrantzia. | Biktimen Oroimenezko Zentroak berriz ere «Frantziako enpresari» soil gisa izendatu du Clement Perret. Ez dute aipatu gerra zikinean Perretek izan zuen garrantzia. | Berriz ere zeresana ematen ari da Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroa. Iaz bezala, gaur ere sare sozialetan zabaldutako mezu batean «Frantziako industrialari» gisa soilik izendatu dute Clement Perret, ETAk hil zueneko 37. urteurrenean; ordea, ez dute aipatu gerra zikinean eduki zuen garrantzia. Perret... |
2022-8-15 | https://www.berria.eus/albisteak/217108/grina-ez-da-nahikoa-izan.htm | Kirola | Grina ez da nahikoa izan | Athletic Mallorca baino gehiago izan da San Mamesen, baina azken metroetan dituen zailtasunek sari barik utzi dute | Grina ez da nahikoa izan. Athletic Mallorca baino gehiago izan da San Mamesen, baina azken metroetan dituen zailtasunek sari barik utzi dute | «Golak sartzeko arazoak ditugu. Beraz, aukera gehiago eta garbiagoak sortu behar ditugu». Ernesto Valverdek gaur partida bukaeran esandakoa nahikoa da zuri-gorrien partida ikusi ez duenak lehian zehar zer gertatu den irudikatzeko. Ez baita lehen aldia Athleticeko entrenatzaile batek antzeko hitzak erabiltzen dituena ne... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217126/herri-bat-komunitate-bat.htm | Gizartea | Herri bat, komunitate bat | Nola funtzionatu beharko luke etorkizuneko Euskal Herriak? Xabier Barandiaran eta Eneko Bidegain unibertsitateko irakasleek gogoeta egin dute galdera horren inguruan. Ezinbestekotzat jo dute egitura politikoen eta gizarte zibilaren arteko elkarlana, erronka berriei erantzun ahal izateko. | Herri bat, komunitate bat. Nola funtzionatu beharko luke etorkizuneko Euskal Herriak? Xabier Barandiaran eta Eneko Bidegain unibertsitateko irakasleek gogoeta egin dute galdera horren inguruan. Ezinbestekotzat jo dute egitura politikoen eta gizarte zibilaren arteko elkarlana, erronka berriei erantzun ahal izateko. | Egungo eta etorkizuneko gizartearen erronkei erantzuteko gai izango den Euskal Herria irudikatzen dute Deustuko Unibertsitateko irakasle Xabier Barandiaranek eta Mondragon Unibertsitateko irakasle Eneko Bidegainek: klima eta lehengai krisiei erantzungo diena; desberdinkeriari aurre egingo diona, eta, noski, bere herrit... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217128/utopiaren-hiriarekin-maitemintzea.htm | Kultura | Utopiaren hiriarekin maitemintzea | Urte gutxian, Friedrich Durrenmatt, Ingeborg Bachmann eta W. G. Sebald itzuli ditu Idoia Santamariak alemanetik euskarara. Hango hizkuntza ikastera joan zenean liluratu zuen Berlinek, eta pasioz arakatu du Europa erdialdeko historia garaikidea, interes berezia ipiniz literaturan eta hizkuntzaren gorabeheretan. | Utopiaren hiriarekin maitemintzea. Urte gutxian, Friedrich Durrenmatt, Ingeborg Bachmann eta W. G. Sebald itzuli ditu Idoia Santamariak alemanetik euskarara. Hango hizkuntza ikastera joan zenean liluratu zuen Berlinek, eta pasioz arakatu du Europa erdialdeko historia garaikidea, interes berezia ipiniz literaturan eta h... | «Maitemintze izugarri bat». Hizkuntza batek ez, bik piztu diote maitemina Idoia Santamaria itzultzaileari (Donostia, 1962): ingelesak harrapatu zuen unibertsitate garaian, eta alemanak urte batzuk geroago. Eta, alemanak bezainbeste, Berlinek. Bi horiek dira hizkuntzaren bidez egin dituen bidaia nagusiak, baina era asko... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217129/espetxera-bidali-dute-donostian-bikotekideari-labanaz-eraso-egitea-egotzi-zioten-gizonezkoa.htm | Gizartea | Espetxera bidali dute Donostian bikotekideari labanaz eraso egitea egotzi zioten gizonezkoa | Foruzaingoak bost pertsona atxilotu ditu tratu txarrengatik, eta bi sexu abusuengatik. Donostian, adin txikiko mutil batek salatu du bart gauean ziztatu egin dutela. Gasteizen gizon bat atxilotu dute, eta Donostian beste bat, sexu abusuak egitea egotzita. | Espetxera bidali dute Donostian bikotekideari labanaz eraso egitea egotzi zioten gizonezkoa. Foruzaingoak bost pertsona atxilotu ditu tratu txarrengatik, eta bi sexu abusuengatik. Donostian, adin txikiko mutil batek salatu du bart gauean ziztatu egin dutela. Gasteizen gizon bat atxilotu dute, eta Donostian beste bat, s... | Epaileak espetxera bidali du gaur bikotekide ohia labanaz zauritzea leporatuta atxilotu zuten 26 urteko gizonezkoa. Igande goizaldean izan zen erasoa, Donostiako Amara auzoko etxebizitza batean, eta emakumea ospitalera eraman behar izan zuten, larri, lepoan eta bizkarraldean zauriak zituela. Haren bikotekidea, 26 urtek... |
2022-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/217130/euskara-bizilege-balitz.htm | Gizartea | Euskara bizilege balitz... | Bizitza bizigarriak garatzeko aukera izango den lurralde beregaina, euskaraz funtzionatu eta hizkuntzen balio kulturala aintzat hartuko duena. Hortik hurbil irudikatzen dute Eduardo Apodakak eta Idurre Eskisabelek Euskal Herri euskalduna. Irudikapen horrek haranzko bidea egiteko balio behar duela uste dute. | Euskara bizilege balitz.... Bizitza bizigarriak garatzeko aukera izango den lurralde beregaina, euskaraz funtzionatu eta hizkuntzen balio kulturala aintzat hartuko duena. Hortik hurbil irudikatzen dute Eduardo Apodakak eta Idurre Eskisabelek Euskal Herri euskalduna. Irudikapen horrek haranzko bidea egiteko balio behar ... | Nola bete esanahiz Euskal Herri euskalduna XXI. mendean, aldarrikapen hutsetik harago? Zer etorkizun utopikorekin lotu, eta nola deslotu etorkizun hori fantasiatik, eguneroko praktikak bide horretan jarri ahal izateko? Ariketa hori egiteak euskararen aldeko borrokaren genealogia egitera behartzen du, eta behartzen du, ... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217131/gal-eta-bve-taldeen-biktimak-birbiktimizatzea-egotzi-dio-foro-sozialak-biktimen-oroimenezko-zentroari.htm | Politika | GAL eta BVE taldeen biktimak birbiktimizatzea egotzi dio Foro Sozialak Biktimen Oroimenezko Zentroari | Clement Perret «Frantziako enpresari soil» gisa aurkeztu zuen zentroak, eta ez zuten aipatu gerra zikinean izan zuen garrantzia. | GAL eta BVE taldeen biktimak birbiktimizatzea egotzi dio Foro Sozialak Biktimen Oroimenezko Zentroari. Clement Perret «Frantziako enpresari soil» gisa aurkeztu zuen zentroak, eta ez zuten aipatu gerra zikinean izan zuen garrantzia. | Gaur 37 urte bete dira ETAk Clement Perret hil zuenetik. Biktimen Oroimenezko Gaisteizko Zentroak urteurrenaren berri eman zuen atzo sare sozialetan, eta «Frantziako industrialari» izendatu zuen, gerra zikinean izan zuen garrantzia aipatu gabe. Mezu horrek zeresana eman zuen sare sozialetan, eta jende askok kritikatu z... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217132/euskarafobia-egotzi-diote-altzolako-ura-enpresari.htm | Gizartea | Euskarafobia egotzi diote Altzolako Ura enpresari | Altzolako Ura enpresaren jokabideak polemika sortu du Twitterren, erabiltzaile baten kexa dela eta. Erabiltzaileak botiletan euskararen arrastorik ez dagoela leporatu dio enpresari. | Euskarafobia egotzi diote Altzolako Ura enpresari. Altzolako Ura enpresaren jokabideak polemika sortu du Twitterren, erabiltzaile baten kexa dela eta. Erabiltzaileak botiletan euskararen arrastorik ez dagoela leporatu dio enpresari. | Joan den igandean, Twitterreko Plistiplaust erabiltzaileak salatu zuen Altzolako Ura enpresaren botiletan erdara hutsean idazten dutela. Harridura eragin zuen txioak, baina, hala ere, enpresaren erantzunak sortu zuen ezinego handiena sare sozial horretan.
Altzolako Ura enpresaren @BasqueWater kontutik erantzun zuten l... |
2022-8-18 | https://www.berria.eus/albisteak/217133/geroa-gizonik-eta-emakumerik-gabe.htm | Gizartea | Geroa, gizonik eta emakumerik gabe | Gatazkarik gabeko paradisurik ez, baina bortxa gutxiagoko mundu hobe bat irudikatu dute Jule Goikoetxeak eta Miren Arangurenek, feminismoa tresna gisa hartuta. Harreman afektiboak, antolaketa ekonomikoa, zaintzeko moduak aldatuko lituzke gizon eta emakume kategoriak desagertzeak. | Geroa, gizonik eta emakumerik gabe. Gatazkarik gabeko paradisurik ez, baina bortxa gutxiagoko mundu hobe bat irudikatu dute Jule Goikoetxeak eta Miren Arangurenek, feminismoa tresna gisa hartuta. Harreman afektiboak, antolaketa ekonomikoa, zaintzeko moduak aldatuko lituzke gizon eta emakume kategoriak desagertzeak. | Holobionteez hitz egiten hasi dira, kafeak eta infusioak prestatu bitartean; hala deitzen diete zientzialariek hainbat espeziez osatutako izaki bizidunei. Nahiko kontzeptu berria da, multiespeziearen ideiarekin lotua, eta, zientzia fikziozkoa dirudien arren, beste errealitate batzuk irudikatzen laguntzen dio Jule Goiko... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217134/erasoen-gainetik-aste-nagusia-defendatzera-deitu-dute-bilboko-konpartsek.htm | Gizartea | Erasoen gainetik «Aste Nagusia defendatzera» deitu dute Bilboko konpartsek | Ohartarazi dute erasotzaileak ez direla ongi etorriak jai esparruan | Erasoen gainetik «Aste Nagusia defendatzera» deitu dute Bilboko konpartsek. Ohartarazi dute erasotzaileak ez direla ongi etorriak jai esparruan | Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Bilboko Aste Nagusia hasteko, eta konpartsek agerraldia egin dute jaietan gertatu ohi diren erasoen aurreko jarrera finkatzeko. Konpartsen Federazioko bozeramaile Garazi Askazibarrek eta Nerea Matutek «erasoen gainetik Aste Nagusia defendatzera» deitu dute, eta erasotzaileei oharta... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217135/nacho-monrealek-futbola-utziko-du.htm | Kirola | Nacho Monrealek futbola utziko du | «Garai bat bukatu da. Beste bat hasi. Zoriontsu naiz», azaldu du futbolari nafarrak sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Hamasei urte egin ditu futbol profesionalean; Osasunan eta Realean horietako hainbat. | Nacho Monrealek futbola utziko du. «Garai bat bukatu da. Beste bat hasi. Zoriontsu naiz», azaldu du futbolari nafarrak sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Hamasei urte egin ditu futbol profesionalean; Osasunan eta Realean horietako hainbat. | Erretiroa iragarri du Nacho Monrealek. Futbol profesionala uztekoa dela jakinarazi du, 36 urterekin. Sare sozialetan egindako argitalpen baten bidez eman die berria zaleei, bide batez iradokita alderdi fisikoak ikusteko aski handia izan duela erabakian. «Belaunak mezu bat helarazi dit, ozen eta argi: 'Ezin dut gehiago'... |
2022-8-19 | https://www.berria.eus/albisteak/217138/ate-zabalagoak-irekitzen-beti.htm | Gizartea | Ate zabalagoak irekitzen beti | Atzeko motiboak izan daitezke ezberdintasun sozialak, edo gizartearen parte baten begirada okerrak, edo hainbat pertsonaren sortzetiko zailtasunak, edo denak batera. Horiek gaindituta, gizarte inklusibo bat amets ederra da; bide zabalak eskatzen ditu denek, bakoitzak bere erara, tokia izateko gizartean. | Ate zabalagoak irekitzen beti. Atzeko motiboak izan daitezke ezberdintasun sozialak, edo gizartearen parte baten begirada okerrak, edo hainbat pertsonaren sortzetiko zailtasunak, edo denak batera. Horiek gaindituta, gizarte inklusibo bat amets ederra da; bide zabalak eskatzen ditu denek, bakoitzak bere erara, tokia iza... | Aurrean agertzen zaizkien harresietan ateak irekitzen, ate horiek gero eta zabalagoak nola izan daitezkeen irudikatzen: halaxe ari dira hizlariok solasaldi honetan etengabe, gizarte inklusibo bat nolakoa izango litzatekeen imajinatzen. Gizarte gaiekin lotutako ikertzailea da Joseba Zalakain SIIS ikerketa eta dokumentaz... |
2022-8-20 | https://www.berria.eus/albisteak/217140/etorkizuneko-ekotopia-amestuz.htm | Gizartea | Etorkizuneko ekotopia amestuz | Etengabe ohartarazten ari dira hedabideak, baita planeta bera ere: klima larrialdia iritsi da. Baina norantz jo behar da krisi horretatik ateratzeko? Zein da helmuga? Gizakiak etengabeko hazkundearen logikari jarraituko ez dion mundu bat; ongizatearen pertzepzioa guztiz aldatuko dena: ekotopia. | Etorkizuneko ekotopia amestuz. Etengabe ohartarazten ari dira hedabideak, baita planeta bera ere: klima larrialdia iritsi da. Baina norantz jo behar da krisi horretatik ateratzeko? Zein da helmuga? Gizakiak etengabeko hazkundearen logikari jarraituko ez dion mundu bat; ongizatearen pertzepzioa guztiz aldatuko dena: eko... | Klima larrialdia zer den ere jakingo ez duen mundu bat. Natura eta gizadia, biak orekan eta, ondorioz, hobeto biziko diren planeta bat. Natura errespetatzeak ez baitakar onura soilik lurrarentzat: gizakien bizitzak ere modu erradikalean aldatuko lituzke; eta alderantziz: gaur egungo gurpil zoroa gelditzeak ekarriko luk... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217141/gurutze-gorriko-boluntarioek-itsasoratzen-lagundu-diote-izurde-bati-zumaian.htm | Gizartea | Gurutze Gorriko boluntarioek itsasoratzen lagundu diote izurde bati Zumaian | Santiagoko hondartzan agertu da gaur goizean animalia. Hegal batean zaurituta zegoen. | Gurutze Gorriko boluntarioek itsasoratzen lagundu diote izurde bati Zumaian. Santiagoko hondartzan agertu da gaur goizean animalia. Hegal batean zaurituta zegoen. | Gaur goizean Gipuzkoako Gurutze Gorriko boluntarioek itsasora itzultzen lagundu diote Zumaiako hondartzan lehorreratutako izurde bati. Bi metro luze zen animalia, eta Calderon espeziekoa zen.
Hegal batean zuen zauriaren ondorioz, itsasora itzultzeko zailtasunak zituen, eta korronteak eraman du hondartza ertzera.
Gipu... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217142/garraiolari-bat-hil-da-oiartzunen-lanean-ari-zela-ondoezak-jota.htm | Ekonomia | Garraiolari bat hil da Oiartzunen, lanean ari zela ondoezak jota | Aurten 50 behargin hil dira lan istripuen ondorioz, LAB sindikatuak berri eman duenez. Elkarretaratzera deitu dute biharko. | Garraiolari bat hil da Oiartzunen, lanean ari zela ondoezak jota. Aurten 50 behargin hil dira lan istripuen ondorioz, LAB sindikatuak berri eman duenez. Elkarretaratzera deitu dute biharko. | Garraiolari bat hil da gaur Oiartzunen (Gipuzkoa), Lanbarren poligonoan lanean ari zela. LAB sindikatuak jakinarazi du ondoezak jo ondoren hil dela garraiolaria, «lan istripu ez-traumatiko baten ondorioz».
LABen arabera, Oiartzunen jazotakoa aurtengo 50. lan heriotza da Euskal Herrian. Lan istripuen atzean dagoen «pre... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217143/emakume-afganiarrak-ez-ahazteko-eskatu-dute-bilbon.htm | Gizartea | Emakume afganiarrak «ez ahazteko» eskatu dute Bilbon | Talibanek agintea hartu eta urtebetera, elkarretaratzea egin dute Bilbon, Emakume Afganiarren Eskubideen Aldeko Elkarteak antolatuta. | Emakume afganiarrak «ez ahazteko» eskatu dute Bilbon. Talibanek agintea hartu eta urtebetera, elkarretaratzea egin dute Bilbon, Emakume Afganiarren Eskubideen Aldeko Elkarteak antolatuta. | Afganistango emakumeen eskubideen aldeko elkarretaratzea egin dute gaur goizean Bilbon, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean. Emakume Afganiarren Eskubideen Aldeko Elkarteak antolatu du elkarretaratzea, eta emakume afganiarrak «ez ahazteko» aldarrikatu dute bertaratutakoek. Hogei bat lagunek parte hatu dute; ... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217144/navarra-suma-koalizioa-haustea-egotzi-dio-upnk-ppri.htm | Politika | Navarra Suma koalizioa haustea egotzi dio UPNk PPri | Javier Esparza UPNko presidenteak dio PPk «alde bakarrez» hartu duela koalizioa hausteko erabakia, «haien siglak lehenesteko». | Navarra Suma koalizioa haustea egotzi dio UPNk PPri. Javier Esparza UPNko presidenteak dio PPk «alde bakarrez» hartu duela koalizioa hausteko erabakia, «haien siglak lehenesteko». | PPk Navarra Suma koalizio eskuindarra hautsi du, koaliziotik alde egiteko erabakia hartu baitu. UPN, PP eta Ciudadanos alderdiek osatzen zuten koalizioa, eta Javier Esparza UPNko presidenteak gaitzetsi egin du PPk koalizioa uzteko modua. Esparzaren ustez, PPk «alde bakarrez» hartu du uzteko erabakia.
Izan ere, UPNk pr... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217145/zerga-bilketa-10-igo-da-uztailera-arte-araba-bizkai-eta-gipuzkoan.htm | Ekonomia | Zerga bilketa %10 igo da uztailera arte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan | Hiru lurralde horietako foru ogasunek 9.393,5 milioi euro metatu dituzte urteko lehen zazpi hilabeteetan | Zerga bilketa %10 igo da uztailera arte Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Hiru lurralde horietako foru ogasunek 9.393,5 milioi euro metatu dituzte urteko lehen zazpi hilabeteetan | Inflazioaren eragina zerga bilketan ere islatzen ari da azken hilabeteetan, eta uztailera arteko datuak igoera nabarmena ekarri du aurreko urteko epe berarekin alderatuta: %10,2. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru ogasunek 9.393,5 milioi euro bildu dituzte urteko lehen zazpi hilabeteetan. Bizkaiak bildu du gehien: 5.496... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217146/euriborrak-1-gainditu-du-abuztuko-lehen-erdian.htm | Ekonomia | Euriborrak %1 gainditu du abuztuko lehen erdian | Hipoteken interesak finkatzeko erabiltzen den erreferentzia nagusia gora eta gora doa | Euriborrak %1 gainditu du abuztuko lehen erdian. Hipoteken interesak finkatzeko erabiltzen den erreferentzia nagusia gora eta gora doa | Abuztuko lehen erdian %1,06an kokatu da Euriborra, batez bestean. Hau da, hipoteken interesak finkatzeko erabiltzen den erreferentzia nagusiak goraka jarraitzen du, nahiz eta abiadura pixka bat galdu duen azken asteetan. Aurtengo apirilean tasa negatiboak atzean utzi zituen sei urteren ondoren, eta, ordutik, hipotekak ... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217147/kobane-bonbardatu-eta-gutxienez-bost-lagun-hil-ditu-turkiak.htm | Mundua | Kobane bonbardatu eta gutxienez bost lagun hil ditu Turkiak | Hamabi urteko haur bat dago hildakoen artean. YPGko miliziek jakinarazi dute sei soldadu turkiar hil dituztela borroketan. | Kobane bonbardatu eta gutxienez bost lagun hil ditu Turkiak. Hamabi urteko haur bat dago hildakoen artean. YPGko miliziek jakinarazi dute sei soldadu turkiar hil dituztela borroketan. | Turkiako armada Kobane hiria eta inguruak bonbardatzen hasi da, eta gutxienez bost lagun hil ditu, 12 urteko haur bat tartean. Turkiako soldaduak bart gauean hasi dira erasoan, Kobane erdialdean eta Turkiako mugaren inguruko herrietan, Siriaren menpeko Kurdistanen. Gaur ere jarraitu dute erasoan. ANHA berri agentzia ku... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217148/kenyako-bozetako-emaitzak-legez-kanpokoak-direla-salatu-du-odingak.htm | Mundua | Kenyako bozetako emaitzak «legez kanpokoak» direla salatu du Odingak | Kenya Bakarra koalizioko zerrendaburuaren arabera, Hauteskunde Batzordeko presidenteak soilik gainbegiratu zituen emaitzak. Bozetako begirale baten gorpua aurkitu dute Nairobin, tortura zantzuekin. | Kenyako bozetako emaitzak «legez kanpokoak» direla salatu du Odingak. Kenya Bakarra koalizioko zerrendaburuaren arabera, Hauteskunde Batzordeko presidenteak soilik gainbegiratu zituen emaitzak. Bozetako begirale baten gorpua aurkitu dute Nairobin, tortura zantzuekin. | Raila Odingak, Kenya Bakarra koalizioaren presidentegaiak eta lehen ministro izandakoak, salatu du emaitzak «legez kanpokoak» direla, eta iragarri du auzitara joko duela: «Justiziak bertan behera utzi behar ditu [Hauteskunde Batzordeko presidente Wafula] Chebukatik iragarritako kopuruak. Gure iritziz ez dago irabazle z... |
2022-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/217149/algortako-mugimendu-feministako-bi-kide-ikertzen-ari-dira-desobedientzia-delitu-larriagatik.htm | Gizartea | Algortako mugimendu feministako bi kide ikertzen ari dira desobedientzia delitu larriagatik | Algortako Portu Zaharreko jaietan ziztatu egin zutela salatu du neska batek. Ertzaintzaren arabera, ez zioten utzi neska artatzen; mugimendu feministako kideek ziurtatu dute ertzainekin adostu zutela nola jokatu. Prentsaurrekoa egingo dute 18:00etan; herritarrei bertaratzeko eskatu diete. | Algortako mugimendu feministako bi kide ikertzen ari dira desobedientzia delitu larriagatik. Algortako Portu Zaharreko jaietan ziztatu egin zutela salatu du neska batek. Ertzaintzaren arabera, ez zioten utzi neska artatzen; mugimendu feministako kideek ziurtatu dute ertzainekin adostu zutela nola jokatu. Prentsaurrekoa... | Getxon, Algortako Portu Zaharreko jaietan (Bizkaia), neska batek ziurtatu zuen ziztatu egin zutela, eta horren ostean harrabotsa sortu da. Ertzaintzak kritikatu du neska zegoen txosnako bi arduradunek oztopoak jarri izana biktima artatzeko. Algortako mugimendu feministak BERRIAri ziurtatu dionez, ordea, mugimenduko bi ... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217150/osasunako-ikuskatzaile-bat-atxilotu-dute-adingabeen-aurkako-sexu-abusu-kasu-bat-egotzita.htm | Gizartea | Osasunako ikuskatzaile bat atxilotu dute adingabeen aurkako sexu abusu kasu bat egotzita | Oraingoz ez dute gizonaren biktimarik atzeman taldean | Osasunako ikuskatzaile bat atxilotu dute adingabeen aurkako sexu abusu kasu bat egotzita. Oraingoz ez dute gizonaren biktimarik atzeman taldean | Osasuna futbol taldeko ikuskatzaile bat atxilotu dute adingabeen aurkako sexu abusu kasu bat egotzita. Osasunak ohar bidez jakinarazi duenez, Errioxako taldeekin duten harremanaz arduratu da gizona, «beraien beharrak talde gorritxoari jakinarazteko», eta ikuskatzaile modura txostenak ere egin ditu gazteen eta kadeteen ... |
2022-8-18 | https://www.berria.eus/albisteak/217151/suomieraren-eta-itakaren-arteko-bidaia.htm | Kultura | Suomieraren eta Itakaren arteko bidaia | Bizitzako planetatik kanpo zegoen suomiera; alta, barneraino sartu zitzaion, mundu ikuskera berria eman zion, eta geroa net baldintzatu. Itakarako bidaian bezala, egitarau hetsia baino, irekia nahiago baitu. Itzultzaile bilakatu da suomierari esker, baina zintzoki aitortu du itzulpengintzak bere mugak dauzkala. | Suomieraren eta Itakaren arteko bidaia. Bizitzako planetatik kanpo zegoen suomiera; alta, barneraino sartu zitzaion, mundu ikuskera berria eman zion, eta geroa net baldintzatu. Itakarako bidaian bezala, egitarau hetsia baino, irekia nahiago baitu. Itzultzaile bilakatu da suomierari esker, baina zintzoki aitortu du itzu... | Hizkuntzarako bidaia zentzu denotatiboan egin zuen Joseba Ossak (Zumaia, Gipuzkoa, 1964): Euskal Herria uztearekin hasi baitzen hizkuntzak ikasten. Alta, nork usteko zukeen haren mapa linguistikoa Finlandiaraino hedatuko zenik? Eta Finlandia sartuko zenik haren izatearen muineraino? Aurreikusitako planek ez zuten ikusi... |
2022-8-19 | https://www.berria.eus/albisteak/217153/zoriz-mundu-bat-zabaltzea.htm | Kultura | Zoriz mundu bat zabaltzea | Errumaniara eraman zuten Arte Ederretako ikasketek, eta Bartzelona, Mosku eta San Petersburgora, gero, eslaviar hizkuntzek zein errusiar literaturak sortutako lilurak. Errusieratik euskarara hiru liburu ekartzea izan da bidaia horren azken nasa, oraingoz. | Zoriz mundu bat zabaltzea. Errumaniara eraman zuten Arte Ederretako ikasketek, eta Bartzelona, Mosku eta San Petersburgora, gero, eslaviar hizkuntzek zein errusiar literaturak sortutako lilurak. Errusieratik euskarara hiru liburu ekartzea izan da bidaia horren azken nasa, oraingoz. | Arte Ederretako karrera egiten ari zela, Erasmus beken bidez beste herrialde batera joateko aukera suertatu zitzaion Aroa Uharteri (Leitza, Nafarroa, 1984). «Bazen mapa bat nora joan gintezkeen jartzen zuena», gogoratu da. Alemania, Ingalaterra... aukera ohikoagoak izaten ziren ikasleen artean. Baina maparen beste punt... |
2022-8-16 | https://www.berria.eus/albisteak/217154/21-urteko-andoaindar-bat-hil-da-trafiko-istripu-batean-sorian.htm | Gizartea | 21 urteko andoaindar bat hil da trafiko istripu batean, Sorian | Astelehen goizean gertatu zen ezbeharra. Zaurituta gertatu dira beste hiru gazte, 20 eta 22 urte bitartekoak. | 21 urteko andoaindar bat hil da trafiko istripu batean, Sorian. Astelehen goizean gertatu zen ezbeharra. Zaurituta gertatu dira beste hiru gazte, 20 eta 22 urte bitartekoak. | 21 urteko gazte andoaindar bat hil da Soriako (Espainia) Hijonosa del Campo herrian, autoa bidetik atera ondoren. Lau lagun zihoazen denera autoan; beste hiru gazteak zaurituta eraman zituzten; haietako bi, larri. 7.44an gertatu zen ezbeharra, SO-P-2003 errepidean.
Larrialdi zerbitzuak joan zirenerako, hila zen 21 urt... |
2022-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/217155/itzal-jokoetan-aritzea.htm | Kultura | Itzal jokoetan aritzea | Ia berrogei urte daramatza Fernando Reyk itzulpen lanetan, italieraren eta euskararen artean. Lotsaz onartu du ez dela bidaiatu zalea, baina liburuak baliatzen zaizkio Danteren hizkuntzaren munduan murgiltzeko, betiere ofizioa ilunpean mantenduz. | Itzal jokoetan aritzea. Ia berrogei urte daramatza Fernando Reyk itzulpen lanetan, italieraren eta euskararen artean. Lotsaz onartu du ez dela bidaiatu zalea, baina liburuak baliatzen zaizkio Danteren hizkuntzaren munduan murgiltzeko, betiere ofizioa ilunpean mantenduz. | Urteak dira langile ikusezinez osaturiko armada bat lanean aritzen dela irakurleen plazer hutserako. Itzultzaileek «oharkabean pasatzea eta itzalean gelditzea bilatzen dute». Horixe dio Fernando Reyk (Iruñea, 1961), bere ibilbide osoan 70 lan inguru itzulita dauzkala. Egun, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren Euskarar... |
2022-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/217176/getxoko-itzubaltzeta-auzoko-nagusien-etxea-ez-eraisteko-agindu-dio-udalari-auzitegi-batek.htm | Gizartea | Getxoko Itzubaltzeta auzoko Nagusien Etxea ez eraisteko agindu dio udalari auzitegi batek | Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hustu eta hesitu dute ingurua, eta hainbat lagun bildu dira protestara. Gune hori erretiratuentzako eremu bat da egun, eta euskaltegi bat ere badu. Elkarretaratzera deitu dute arratsaldean. | Getxoko Itzubaltzeta auzoko Nagusien Etxea ez eraisteko agindu dio udalari auzitegi batek. Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hustu eta hesitu dute ingurua, eta hainbat lagun bildu dira protestara. Gune hori erretiratuentzako eremu bat da egun, eta euskaltegi bat ere badu. Elkarretaratzera deitu dute arratsaldean. | Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko eta Getxoko (Bizkaia) Udaltzaingoko langileak Itzubaltzeta auzoko Nagusien Etxera joan dira gaur goizean gune hori hustera. Ez dira berriak eremu hori husteko asmoak; azken hilabeteotan behin eta berriz atera da gune hori eraisteko planaren gaia. Azkenean, gaur goizean joan dira duela ... |
2022-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/217177/preso-eta-iheslarien-egoera-laquonormalizatzekoraquo-eskatuko-dute-manifestazio-baten-bidez.htm | Politika | Preso eta iheslarien egoera «normalizatzeko» eskatuko dute manifestazio baten bidez | Sarek eta Bilboko konpartsek batera antolatuta, abuztuaren 26an egingo dute, Bilbon. | Preso eta iheslarien egoera «normalizatzeko» eskatuko dute manifestazio baten bidez. Sarek eta Bilboko konpartsek batera antolatuta, abuztuaren 26an egingo dute, Bilbon. | Urtero legez, Sarek eta Bilboko konpartsek manifestazioa egingo dute abuztuaren 26an, 13:00etan, Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta, euskal preso eta iheslarien eskubideak aldarrikatzeko. Konpartsek azaldu dutenez, oraindik deialdia egin beharra dago, «pauso asko» falta direlako «presoen eta iheslarien egoera normaliza... |
2022-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/217178/koronabirus-datuak-gero-eta-hobeak-dira-nafarroan.htm | Gizartea | Koronabirus datuak gero eta hobeak dira Nafarroan | Azken astean 353 kasu positibo antzeman dituzte: joan den astean baino %52 gutxiago. Lau astez jarraian behera egin du intzidentzia metatuak. | Koronabirus datuak gero eta hobeak dira Nafarroan. Azken astean 353 kasu positibo antzeman dituzte: joan den astean baino %52 gutxiago. Lau astez jarraian behera egin du intzidentzia metatuak. | Azken lau asteetan hobera egin dute koronabirusaren datuek Nafarroan. Joan den astean 353 kasu positibo atzeman zituzten PCR edo antigeno testekin, aurreko astean baino %52 gutxiago; duela hilabete, 7.000 kasu detektatu zituzten aste batean. Abuztuaren 7an 99 pertsona zeuden koronabirusarekin ospitaleratuta, eta joan d... |
2022-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/217179/ospa-eguna-irailaren-3an-egingo-dute-altsasun.htm | Politika | Ospa Eguna irailaren 3an egingo dute Altsasun | Espainiako polizia indarrak herritik joan daitezela eskatuko dute Altsasun, Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu lelopean. | Ospa Eguna irailaren 3an egingo dute Altsasun. Espainiako polizia indarrak herritik joan daitezela eskatuko dute Altsasun, Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu lelopean. | Poliziarik ez! Langileon aurkako errepresioa gelditu lelopean egingo dute Altsasun (Nafarroa) aurtengo Ospa Eguna, irailaren 3an. Borroka «antierrepresiboa» eginez, Espainiako polizia indarrak herritik joan daitezela eskatuko dute. Izan ere, Ospa mugimenduak adierazi duenez, Poliziaren normalizazioa, presentzia eta err... |
2022-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/217180/bilboko-udalak-doako-500-jarduera-eskainiko-ditu-aste-nagusian.htm | Bizigiro | Bilboko Udalak doako 500 jarduera eskainiko ditu Aste Nagusian | Kulturak toki nabarmena izango du egitarauan: ehun musika jardueratik gora antolatu dituzte, esaterako. 2019ko festetan, milioi bat pertsona inguruk hartu zuten parte udalaren ekintzetan, eta aurten gehiago izango direla uste dute. Azpiegituren prezioaren igoera dela eta, ohi baino %20 handiagoa izango da aurrekontua. | Bilboko Udalak doako 500 jarduera eskainiko ditu Aste Nagusian. Kulturak toki nabarmena izango du egitarauan: ehun musika jardueratik gora antolatu dituzte, esaterako. 2019ko festetan, milioi bat pertsona inguruk hartu zuten parte udalaren ekintzetan, eta aurten gehiago izango direla uste dute. Azpiegituren prezioaren ... | Bilboko Udalak osatu du jada 2022ko Aste Nagusiko egitaraua: doako 500 bat jarduera eskainiko dituzte, orotara. Goizean aurkeztu dute egitarau osoa, udaletxean egindako prentsaurreko batean, eta, Itziar Urtasun Jaietako zinegotziak nabarmendu duenez, askotariko ekintzak izango dira, «adin eta mota guztietako jendearent... |
2022-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/217181/mahmud-abbas-1947tik-gaurdaino-israelgo-gobernuak-50-sarraski-egin-ditu-palestinako-50-herritan.htm | Mundua | Mahmud Abbas: «1947tik gaurdaino, Israelgo Gobernuak 50 sarraski egin ditu Palestinako 50 herritan» | Harrabotsa sortu dute Mahmud Abbas Palestinako Agintaritza Nazionaleko presidenteak Israeli buruz esandakoek. Palestinarren aurkako «50 holokausto» egin izana leporatu dio Israeli. | Mahmud Abbas: «1947tik gaurdaino, Israelgo Gobernuak 50 sarraski egin ditu Palestinako 50 herritan». Harrabotsa sortu dute Mahmud Abbas Palestinako Agintaritza Nazionaleko presidenteak Israeli buruz esandakoek. Palestinarren aurkako «50 holokausto» egin izana leporatu dio Israeli. | Askotariko erreakzioak eragin dituzte Mahmud Abbas Palestinako Agintaritza Nazionaleko presidenteak berriki Israeli buruz esandakoek. Alemanian hitz egin du, Berlinen, Olaf Scholz kantzilerrarekin bildu ondoren eginiko prentsaurreko batean. Agerraldi horretan, palestinarren aurkako «50 holokausto» egin izana leporatu d... |
2022-8-17 | https://www.berria.eus/albisteak/217182/emakume-saudiarabiar-bati-34-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote-twitterren-duen-jardunagatik.htm | Mundua | Emakume saudiarabiar bati 34 urteko espetxe zigorra ezarri diote Twitterren duen jardunagatik | Salma al-Xehab izena du, eta bere delitua izan da Palestinako eta Yemengo herrien abertzaletasuna babestu eta emakumeen eskubideen alde agertzea. Saudi Arabiak emakumeen eskubideak defendatzen dituen ekintzaile bati ezarri dion kondenarik luzeena da. | Emakume saudiarabiar bati 34 urteko espetxe zigorra ezarri diote Twitterren duen jardunagatik. Salma al-Xehab izena du, eta bere delitua izan da Palestinako eta Yemengo herrien abertzaletasuna babestu eta emakumeen eskubideen alde agertzea. Saudi Arabiak emakumeen eskubideak defendatzen dituen ekintzaile bati ezarri di... | Leedseko (Erresuma Batua) Unibertsitateko ikasle saudiarabiar bati 34 urteko espetxe zigorra ezarri diote bere Twitter kontutik Saudi Arabiako Gobernuarekiko disidenteak eta ekintzaileak jarraitzeagatik. Salma al-Xehab izena du emakumeak; 34 urte ditu, eta bi haurren ama da.
Saudi Arabiako terrorismoaren auzitegiak le... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.