date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-8-23 | https://www.berria.eus/albisteak/217395/erasoei-erantzungo-dietela-ohartarazi-dute-feministek-bilbon.htm | Gizartea | Erasoei erantzungo dietela ohartarazi dute feministek Bilbon | Larunbateko manifestazioan jasandako jazarpen eta irainak salatu dituzte, eta erasoei autodefentsaz erantzungo dietela adierazi: «Aste Nagusia geurea da, eta dagokigun lekua hartuko dugu» | Erasoei erantzungo dietela ohartarazi dute feministek Bilbon. Larunbateko manifestazioan jasandako jazarpen eta irainak salatu dituzte, eta erasoei autodefentsaz erantzungo dietela adierazi: «Aste Nagusia geurea da, eta dagokigun lekua hartuko dugu» | Joan den larunbatean, Bilboko Aste Nagusiaren hasiera zela eta, manifestazioa egin zuen Bilboko mugimendu feministak, Beldurrak gurekin jai! lelopean. Feministek salatu dute hainbat eraso eta irain pairatu behar izan zituztela manifestazioak txosnen gunea zeharkatu zuenean: «Zoazte harrikoa egitera», «Hemen daude betik... |
2022-8-23 | https://www.berria.eus/albisteak/217396/urdaibaik-helegitea-jarri-du-zarauzko-igandeko-emaitzagatik.htm | Kirola | Urdaibaik helegitea jarri du Zarauzko igandeko emaitzagatik | Helmugako argazkiaren marra «berez behar lukeena baino aurrerago» jarri zutela salatu du. Bi ehunen aurretik sartu zitzaion Hondarribia, eta igandeko lehen postua eskatzen du. | Urdaibaik helegitea jarri du Zarauzko igandeko emaitzagatik. Helmugako argazkiaren marra «berez behar lukeena baino aurrerago» jarri zutela salatu du. Bi ehunen aurretik sartu zitzaion Hondarribia, eta igandeko lehen postua eskatzen du. | Urdaibaik helegitea jarri du Eusko Label ligako Lehiaketako epailearen aurrean. Zarauzko bigarren jardunaldiko emaitza aldatzeko eskatu du. Bigarren egin zuen Hondarribiaren atzetik. Helmugako argazkiak eman zuen azkeneko emaitza, eta bermeotarrei bi ehunen gehiago jarri zizkien. Salatu du tramankulu teknologiko horren... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217418/bi-lagunen-gorpuak-aurkitu-dituzte-basaurin-atzo-sute-bat-piztu-zen-tokian.htm | Gizartea | Bi lagunen gorpuak aurkitu dituzte Basaurin, atzo sute bat piztu zen tokian | Arteagoiti auzoan piztu zen sua, atzo arratsaldean. Bi gizonezko dira hildakoak, anaiak, eta biek 73 urte zituzten. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da. | Bi lagunen gorpuak aurkitu dituzte Basaurin, atzo sute bat piztu zen tokian. Arteagoiti auzoan piztu zen sua, atzo arratsaldean. Bi gizonezko dira hildakoak, anaiak, eta biek 73 urte zituzten. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da. | Suhiltzaileek bi hilotz aurkitu dituzte Basauriko (Bizkaia) Arteagoiti auzoan, atzo landa sute bat piztu zen toki berean.
Atzo arratsaldean jaso zuten landa sutearen berri, eta 17:00 aldera joan ziren hara. Iristean, bi gizonezkoren gorpuak aurkitu zituzten. Larrialdi zerbitzuetako langileak iristean baieztatu zuten b... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217419/emakume-bat-hil-da-zallan-trafiko-istripu-batean-bota-duten-farolak-jota.htm | Gizartea | Emakume bat hil da Zallan, trafiko istripu batean bota duten farolak jota | Gidaria atxilotu egin dute, gidabaimenik ez daukalako eta edanda zegoelako. Hildako emakumeak 67 urte zituen. | Emakume bat hil da Zallan, trafiko istripu batean bota duten farolak jota. Gidaria atxilotu egin dute, gidabaimenik ez daukalako eta edanda zegoelako. Hildako emakumeak 67 urte zituen. | Ezbeharra izan zen atzo gauean Zallan (Bizkaia): Gueñes (Bizkaia) aldera zihoan auto bat errepidetik atera zen 23:00 aldera, eta farol bat jo zuen. Kolpearen ondorioz, farola erori egin zen, eta espaloian zegoen emakume bat jo zuen. Larrialdi zerbitzuak 67 urteko emakumea salbatzen ahalegindu ziren, baina hil egin zen.... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217420/ayesa-taldeak-ibermaticaren-100-erosi-du.htm | Ekonomia | Ayesa taldeak Ibermaticaren %100 erosi du | Kutxabank, garai batean informazioen teknologietako taldearen %47 zuena, jabetzatik aterako da. Ayesak esan du Ibermaticaren egoitza Donostian izango dela aurrerantzean ere. | Ayesa taldeak Ibermaticaren %100 erosi du. Kutxabank, garai batean informazioen teknologietako taldearen %47 zuena, jabetzatik aterako da. Ayesak esan du Ibermaticaren egoitza Donostian izango dela aurrerantzean ere. | Informazioen teknologietako euskal enpresarik handienetako baten jabetza eskuz aldatzera doa berriz ere. Ayesa taldeak Ibermaticaren %100 erosteko akordioa erdietsi du, Madrilgo Pro A Capital arrisku kapitaleko funtsarekin —euskal konpainiaren gehiengoa zuen (%55)— eta Kutxabankekin batean —Ibermaticaren %15 zuen—. Ald... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217421/covid-19aren-datuak-bosgarren-astez-segidan-jaitsi-dira-nafarroan.htm | Gizartea | COVID-19aren datuak bosgarren astez segidan jaitsi dira Nafarroan | Abuztuaren 15etik 21erako astean lau pertsona hil dira COVID-19agatik, aurreko astean baino lau gutxiago. Hamabost pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, baina horietako bat ere ez ZIUn. | COVID-19aren datuak bosgarren astez segidan jaitsi dira Nafarroan. Abuztuaren 15etik 21erako astean lau pertsona hil dira COVID-19agatik, aurreko astean baino lau gutxiago. Hamabost pertsona ospitaleratu behar izan dituzte, baina horietako bat ere ez ZIUn. | Nafarroako Gobernuak kaleratu berri ditu abuztuaren 15etik 21erako astean COVID-19ak izan duen eraginaren inguruko datuak. Horietan ikusten denez, bosgarren astez segidan COVID-19aren datuak beherantz egiten ari dira Nafarroan.
Positibo kopuruari dagokionez, 298 pertsonak eman dute positibo PCR proban, aurreko astean ... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217422/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-ikastetxe-guztiek-modu-orekatuan-eskolatu-beharko-dituzte-ikasle-zaurgarriak.htm | Gizartea | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe guztiek modu orekatuan eskolatu beharko dituzte ikasle zaurgarriak | Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarri du unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen dekretu proiektua. Horren arabera, bermatu egingo dute «eragin eremu guztietan» ikastetxe publiko bat behintzat badagoela. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe guztiek modu orekatuan eskolatu beharko dituzte ikasle zaurgarriak. Eusko Jaurlaritzak jendaurrean jarri du unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen dekretu proiektua. Horren arabera, bermatu egingo dute «eragin eremu guzti... | Hezkuntza eskaintzaren inguruan jarraituko duen bidea markatu du Eusko Jaurlaritzak. Oraindik behin betikoa ez bada ere, jendaurrean jarri du unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen dekretu proiektua. Azkenaldian polemika sortu duten zenbait gairi erantzuten di... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217423/errusiak-esan-du-operazio-militar-berezia-espero-moduan-doala.htm | Mundua | Errusiak esan du «operazio militar berezia» espero moduan doala | Moskuk adierazi du «kontzienteki» gutxitu dituela Ukrainaren aurkako erasoak, biktima zibilak izatea eragozteko. Zenbait ikuskatzaile Zaporizhiako zentrala miatzera joango dira datozen egunotan, baldin eta Errusiarekin egiten ari diren negoziazioek arrakasta badute. | Errusiak esan du «operazio militar berezia» espero moduan doala. Moskuk adierazi du «kontzienteki» gutxitu dituela Ukrainaren aurkako erasoak, biktima zibilak izatea eragozteko. Zenbait ikuskatzaile Zaporizhiako zentrala miatzera joango dira datozen egunotan, baldin eta Errusiarekin egiten ari diren negoziazioek arraka... | Sei hilabete dira gaur Ukrainako gerra hasi zela, eta Moskuk Kieven aurka iragan otsailean hasitako «operazio militar berezia espero moduan doa». Hala baieztatu du gaur Sergei Xoigu Errusiako Defentsa ministroak. «Herrialdeko armada lan sistematikoa egiten ari da bizimodu baketsua ezartzeko askatutako eskualdeetan», ad... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217424/isakek-reala-utziko-du-eta-newcastlek-fitxatuko-du.htm | Kirola | Isakek Reala utziko du, eta Newcastlek fitxatuko du | Ingalaterrako klubak 70 milioi euro ordainduko ditu aurrelari suediarrarengatik. Realaren historiako salmentarik garestiena izango da. | Isakek Reala utziko du, eta Newcastlek fitxatuko du. Ingalaterrako klubak 70 milioi euro ordainduko ditu aurrelari suediarrarengatik. Realaren historiako salmentarik garestiena izango da. | Alexander Isakek supituan amaituko du Realeko ibilbidea. Klub txuri-urdineko iturriek BERRIAri baieztatu diotenez, aurrelari suediarrak utzi egingo du Donostiako taldea. Ingalaterrako Newcastlen ariko da aurrerantzean, 70 milioi euroren truke. Hala, Realak sekula egin duen salmentarik garestiena bilakatuko da.
Newcast... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217425/taylorren-hilketaren-auzian-gezurra-esan-zuela-aitortu-du-aebetako-polizia-ohi-batek.htm | Mundua | Taylorren hilketaren auzian gezurra esan zuela aitortu du AEBetako polizia ohi batek | Poliziak tiroz hil zuen 26 urteko afro-amerikarra. Kelly Goodlett da oraingoz haren heriotzaren erantzule egin duten polizia bakarra. | Taylorren hilketaren auzian gezurra esan zuela aitortu du AEBetako polizia ohi batek. Poliziak tiroz hil zuen 26 urteko afro-amerikarra. Kelly Goodlett da oraingoz haren heriotzaren erantzule egin duten polizia bakarra. | Etxean lo zegoen Breonna Taylor 2020ko martxoaren 13an, Polizia bat-batean eta indarrez sartu zenean. 26 urteko larrialdietarako osasun teknikariarekin batera zegoen haren mutil laguna, eta, hark gerora azaldu zuenez, erasotzaileak zirela pentsatu zuen hasieran, eta horregatik egin zien tiro. Etxe barrura sartutako hir... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217426/beckermann-palmason-eta-stricklanden-lanak-izango-dira-zabaltegi-tabakalera-sailean.htm | Kultura | Beckermann, Palmason eta Stricklanden lanak izango dira Zabaltegi-Tabakalera sailean | Santiago Loza argentinarra Amigas en un camino de campo film luzearen mundu mailako estreinaldiarekin itzuliko da Donostiako Zinemaldira. | Beckermann, Palmason eta Stricklanden lanak izango dira Zabaltegi-Tabakalera sailean. Santiago Loza argentinarra Amigas en un camino de campo film luzearen mundu mailako estreinaldiarekin itzuliko da Donostiako Zinemaldira. | Donostiako 70. Zinemaldia hasteko hiru aste pasa gelditzen diren honetan, jaialdiaren programazioa osatzen duten atal guztietako filmen berri ematen segitzen dute antolatzaileek. Gaur, hain zuzen ere, Zabaltegi-Tabakalera sailean emango dituzten hamahiru film luzeren, zortzi laburren eta iraupen ertaineko baten berri e... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217427/eguzkik-salatu-du-urola-ibaira-odola-isuri-dutela.htm | Gizartea | Eguzkik salatu du Urola ibaira odola isuri dutela | Talde ekologistak uste du isurketak Urkaiko hiltegian duela jatorria. Uraren Euskal Agentziak ikerketa abiatu du. | Eguzkik salatu du Urola ibaira odola isuri dutela. Talde ekologistak uste du isurketak Urkaiko hiltegian duela jatorria. Uraren Euskal Agentziak ikerketa abiatu du. | Eguzkik Urola ibaira egindako beste isurketa bat salatu du. Ibaia Zestoako (Gipuzkoa) Iraeta auzotik igarotzen den tokian izan da isurketa, eta Eguzkik uste du litekeena dela Urkaiko hiltegian izatea jatorria. Eguzkik nabarmendu duenez, Urolak egun hauetan ur gutxi darama, eta kutsaduraren eragina gehiago sumatzen da i... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217428/benedettik-eta-gabiriak-bilbon-ordaindu-gabe-utzitako-bazkaria.htm | Kultura | Benedettik eta Gabiriak Bilbon ordaindu gabe utzitako bazkaria | Oroitzak freskatu, eta Mario Benedetti idazle uruguaitarrarekin 1997an bizitako pasadizo bat ekarri du gogora Julen Gabiriak. Twitterren harilkatu du kontaketa, hamazazpi txiotan. «Ni flipatuta, imajinatu!». | Benedettik eta Gabiriak Bilbon ordaindu gabe utzitako bazkaria. Oroitzak freskatu, eta Mario Benedetti idazle uruguaitarrarekin 1997an bizitako pasadizo bat ekarri du gogora Julen Gabiriak. Twitterren harilkatu du kontaketa, hamazazpi txiotan. «Ni flipatuta, imajinatu!». | «Pertsonaia historiko batekin kafe baten bueltan hizketalditxo bat izateko aukera bazenute, nor aukeratuko zenukete? Eta zergatik?». Tarteka, galdera interesgarriak kabitzen dira Twitterreko txio baten neurrian, 280 karakteretan. Erantzun on eta iradokitzaileak ere bai: «Mario Bennedetti», idatzi du Lander Garro idazle... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217429/ertzaintzak-67-ziztada-kasu-zenbatu-ditu-uztailetik.htm | Gizartea | Ertzaintzak 67 ziztada kasu zenbatu ditu uztailetik | Josu Erkorekak jakinarazi du kasuen erdiak salatu direla formalki. Bilboko jaietan ustez izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. | Ertzaintzak 67 ziztada kasu zenbatu ditu uztailetik. Josu Erkorekak jakinarazi du kasuen erdiak salatu direla formalki. Bilboko jaietan ustez izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. | Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak jakinarazi duenez, uztailaz geroztik 67 ziztada kasu inguru erregistratu ditu Ertzaintzak, gehienak emakumeei egindakoak. Denetan, baina, ez da salaketa aurkeztu: kasuen erdiak salatu dira formalki. Bilboko jaietan, adibidez, Ertzaintzak 25 kasuren berri izan du. ... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217430/marc-solerren-indar-erakustaldia-bilbon.htm | Kirola | Marc Solerren indar erakustaldia, Bilbon | Ganguren hamabi segundoko aldearekin amaitu du kataluniarrak, eta atzetik jarraika zituenek gertu izan duten arren, ezin izan dute harrapatu. Rudy Mollard da lider berria, ihesaldian egon eta gero | Marc Solerren indar erakustaldia, Bilbon. Ganguren hamabi segundoko aldearekin amaitu du kataluniarrak, eta atzetik jarraika zituenek gertu izan duten arren, ezin izan dute harrapatu. Rudy Mollard da lider berria, ihesaldian egon eta gero | Marc Solerrek (UAE) irabazi du Espainiako Vueltako bosgarren etapa, Bilbon. Eguneko ihesaldian sartzen azkena izan da kataluniarra, baina Gangurengo bigarren igoeran utzi ditu atzean iheskideak. Tropela lau minutura sartu da helmugan, denak elkarrekin, eta ihesean aritu den Rudy Mollardek (FDJ) jantzi du maillot gorria... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217431/otsailetik-2000-ukrainiar-heldu-dira-nafarroara.htm | Gizartea | Otsailetik 2.000 ukrainiar heldu dira Nafarroara | Gehienek babes eskaera tramitatu dute Iruñean eta Tuteran. Urkullu lehendakariak «harrera elkarte eta erakundeen lankidetza» eskertu du. | Otsailetik 2.000 ukrainiar heldu dira Nafarroara. Gehienek babes eskaera tramitatu dute Iruñean eta Tuteran. Urkullu lehendakariak «harrera elkarte eta erakundeen lankidetza» eskertu du. | Otsailaren 24an Errusiak Ukraina inbaditu zuenetik, 2.000tik gora errefuxiatu iritsi dira Nafarroara. Zehazki, 2.181 dira hilabete hauetan gatazka guneetatik heldu diren ukrainarrak: 1.111 emakumezko, 303 gizonezko eta 767 adingabe. Maria Txibiteren gobernuak zehaztu du, hala ere, horiek denak ez daudela uneotan herria... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217432/ehunka-lagunek-indarkeria-matxistarik-gabeko-aste-nagusia-aldarrikatu-dute-bilbon.htm | Gizartea | Ehunka lagunek «indarkeria matxistarik gabeko Aste Nagusia» aldarrikatu dute Bilbon | Bilboko Konpartsek deitu dute manifestaziora. Estreinako aldiz, abian jarri dute sexu erasoen kontrako protokoloa, «erasoen areagotzea ikusirik». | Ehunka lagunek «indarkeria matxistarik gabeko Aste Nagusia» aldarrikatu dute Bilbon. Bilboko Konpartsek deitu dute manifestaziora. Estreinako aldiz, abian jarri dute sexu erasoen kontrako protokoloa, «erasoen areagotzea ikusirik». | Berriz ere, indarkeria matxistaren kontrako aldarriek hartu dituzte Bilboko kaleak Aste Nagusian. Erasoei autodefentsa feministaz erantzunen dietela ohartarazi zuten atzo ehunka lagunek iluntzean. Gaur, berriz egin dute ozen oihu sexu erasoen aurka, Bilboko Konpartsen deiari segika. Erasoen gainetik... Aste Nagusia def... |
2022-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/217433/pilar-irigoien-sodenako-burua-kargutik-kendu-du-nafarroako-gobernuak.htm | Gizartea | Pilar Irigoien Sodenako burua kargutik kendu du Nafarroako Gobernuak | Enpresa publikoko buruak kontratu bat sinatu zuen CENekin 2020an, COVID-19aren aurkako maskarak erosteko. 1,2 milioiren galera eragin du operazioak. | Pilar Irigoien Sodenako burua kargutik kendu du Nafarroako Gobernuak. Enpresa publikoko buruak kontratu bat sinatu zuen CENekin 2020an, COVID-19aren aurkako maskarak erosteko. 1,2 milioiren galera eragin du operazioak. | Aulkia kendu diote. Pilar Irigoien, Sodena sozietate publikoko zuzendari kudeatzailea, kargutik kendu du Nafarroako Gobernuak, 2020ko maiatzean sinatutako kontratu batean atzemandako irregulartasunengatik. COVID-19aren izurriaren hasieran egin zuten akordioa Sodenako buruak eta Jose Antonio Sarriak, CEN Nafarroako Enpr... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217451/hector-llaitul-buruzagi-maputxea-atxilotu-dute-txilen.htm | Mundua | Hector Llaitul buruzagi maputxea atxilotu dute Txilen | Egurra lapurtzea, lurrak indarrez kentzea eta estatuaren kontrako atentatua egitea leporatzen diote. | Hector Llaitul buruzagi maputxea atxilotu dute Txilen. Egurra lapurtzea, lurrak indarrez kentzea eta estatuaren kontrako atentatua egitea leporatzen diote. | Txileko Poliziak Hector Llaitul buruzagi maputxea atxilotu du. Wallmapuko CAM Arauco-Malleco Koordinakundeko buru da Llaitul, eta egurra lapurtzea, lurrak indarrez kentzea eta estatuaren aurkako atentatua egitea leporatzen diote. Atxiloketari erantzunez, hainbat sute izan dira azken orduetan. Azkenekoan, bi traktore er... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217452/bilboko-aste-nagusian-salatu-duten-sexu-eraso-bat-ikertzen-ari-da-ertzaintza.htm | Gizartea | Bilboko Aste Nagusian salatu duten sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza | Ehunka lagunek «indarkeria matxistarik gabeko Aste Nagusia» aldarrikatu dute Bilbon, Bilboko Konpartsek deituta. Estreinako aldiz, abian jarri dute sexu erasoen kontrako protokoloa, «erasoen areagotzea ikusirik». | Bilboko Aste Nagusian salatu duten sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Ehunka lagunek «indarkeria matxistarik gabeko Aste Nagusia» aldarrikatu dute Bilbon, Bilboko Konpartsek deituta. Estreinako aldiz, abian jarri dute sexu erasoen kontrako protokoloa, «erasoen areagotzea ikusirik». | Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Seguratasun Sailburuak atzo gauean SER Espainiako irrati katean jakinarazi zuenez, Bilboko Aste Nagusian salatu duten sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Salaketa jarrita dago, eta Ertzaintzak abiatu du ikerketa. Datu askorik ez du zabaldu, baina Bilboko Aste Nagusian izan den s... |
2022-8-28 | https://www.berria.eus/albisteak/217453/zaurietatik-sistema-hausten.htm | Gizartea | Zaurietatik sistema hausten | Sexu jazarpena jasan dute lanean Nora Arbelbidek eta Amaia Cazenavek. Lanetik kanpo ere bai, baina lan munduan jasandakoarengatik egin dute salaketa jendaurrean. Biktima izan dira, baina jada ez dute leku horretatik hitz egiten, «mundua aldatzeko» grinatik baizik. | Zaurietatik sistema hausten. Sexu jazarpena jasan dute lanean Nora Arbelbidek eta Amaia Cazenavek. Lanetik kanpo ere bai, baina lan munduan jasandakoarengatik egin dute salaketa jendaurrean. Biktima izan dira, baina jada ez dute leku horretatik hitz egiten, «mundua aldatzeko» grinatik baizik. | Kazetariak dira biak, Ipar Euskal Herrian arituak, eta artetan elkar gurutzatu izan dute gertakarien berri ematean. Orain, beste harreman bat sortu dute Nora Arbelbidek eta Amaia Cazenavek. Sexu jazarpena jasan dute biek, kazetari zirela. Cazenavek erredakzioan bertan, hamar bat urtez. Arbelbidek 2003an, Martinikan, Pa... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217454/nora-arbelbide.htm | Nora Arbelbide | Nora Arbelbide. | Hemeretzi urteko kazetari ibilbidea du Nora Arbelbidek. Euskaldunon Egunkarian hasi zen, BERRIAn segitu zuen, eta, egun, Miarritzeko liburutegian (Lapurdi) ari da lanean, liburuzain. Kazetaritzan gustuko duena da «aldi berean hurbiletik eta bazterretik» so egitea munduari. Literaturazalea da errotik, eta bi libururen i... | ||
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217455/nafarroako-ikastetxeetan-covid-19aren-aurkako-neurririk-gabe-hasiko-dute-ikasturtea.htm | Gizartea | Nafarroako ikastetxeetan COVID-19aren aurkako neurririk gabe hasiko dute ikasturtea | Carlos Gimenok iragarri du balitekeela gaur bertan baliogabetzea 3-6 urteko haurrak eskola garraioan maskara erabiltzera derrigortzen dituen araua. | Nafarroako ikastetxeetan COVID-19aren aurkako neurririk gabe hasiko dute ikasturtea. Carlos Gimenok iragarri du balitekeela gaur bertan baliogabetzea 3-6 urteko haurrak eskola garraioan maskara erabiltzera derrigortzen dituen araua. | Iazko ikasturtea ere COVID-19ak baldintzatutakoa izan zen; 2022-2023ko ikasturteak, ordea, bestelako traza du oraingoz bederen. Nafarroako Gobernuak, esaterako, gaur iragarri du «erabateko normaltasunarekin» hasiko dutela ikasturtea, ikastetxeetan ez dutela edukiko COVID-19agatik aparteko prebentzio, garbitasun eta seg... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217456/amaia-cazenave.htm | Amaia Cazenave | Amaia Cazenave. | Tipitik kirolzalea da Amaia Cazenave. Haurra zenean, Baionako Jean Dauger zelaira joaten zen familiarekin, AB Aviron Bayonnais errugbi taldearen partidak ikustera. Futbolean aritua da hamar urtez, baita zaldiketan ere. 2010an hasi zen lanean FranceBleuko Baionako delegazioan, kazetaritza eskolatik aterata. Zenbait joan... | ||
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217457/baionako-aviron-errugbi-taldeko-kide-bat-eta-kide-ohi-bat-atzeman-dituzte-erizain-bat-jotzeagatik.htm | Gizartea | Baionako Aviron errugbi taldeko kide bat eta kide ohi bat atzeman dituzte erizain bat jotzeagatik | Miarritzeko Aguilera ospitalean sortu da liskarra, istripu bat izan duen lagun bati laguntzera joan direnean. Konorterik gabe utzi dute erizaina. | Baionako Aviron errugbi taldeko kide bat eta kide ohi bat atzeman dituzte erizain bat jotzeagatik. Miarritzeko Aguilera ospitalean sortu da liskarra, istripu bat izan duen lagun bati laguntzera joan direnean. Konorterik gabe utzi dute erizaina. | Baionako Aviron errugbi taldeko kide bat eta kide ohi bat atzeman dituzte, bart gauean Miarritzeko (Lapurdi) Aguilera ospitalean erizain bat jo eta konorterik gabe utzi ondoren. Frantziako France Bleu irratiak zabaldu duenez, gaur egungo entrenatzailearen laguntzaile Antoine Battut eta prestatzaile fisiko ohi Cyril Gom... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217458/hego-euskal-herrian-aurrerantzean-ere-maskara-derrigorrezkoa-izango-da-hegazkinetan.htm | Gizartea | Hego Euskal Herrian aurrerantzean ere maskara derrigorrezkoa izango da hegazkinetan | Raquel Sanchez ministroak bestelakoa esan badu ere, ez dute derrigortasuna kenduko. Gainerako garraio publikoetan ere herritarrek maskara jantzi beharko dute nahitaez. | Hego Euskal Herrian aurrerantzean ere maskara derrigorrezkoa izango da hegazkinetan. Raquel Sanchez ministroak bestelakoa esan badu ere, ez dute derrigortasuna kenduko. Gainerako garraio publikoetan ere herritarrek maskara jantzi beharko dute nahitaez. | Pandemiaren bilakaera ikusita, Hego Euskal Herriko aireportuetan eta hegazkinetan maskara erabiltzea ez dela derrigorrezkoa izango esan du Raquel Sanchez Espainiako Gobernuko Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako ministroak Espainiako kongresuan: «Aireko garraioaren kasuan, kendu egingo da maskara erabiltzeko derrigo... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217460/gutxienez-25-pertsona-hil-dira-errusiak-tren-geltoki-baten-kontra-egindako-bonbardaketan.htm | Mundua | Gutxienez 25 pertsona hil dira Errusiak tren geltoki baten kontra egindako bonbardaketan | Moskuk esan du «tren militar bati» eraso egin diotela. Borrellek «irmoki gaitzetsi» du Errusiak «zibilen aurka» egindako erasoa. | Gutxienez 25 pertsona hil dira Errusiak tren geltoki baten kontra egindako bonbardaketan. Moskuk esan du «tren militar bati» eraso egin diotela. Borrellek «irmoki gaitzetsi» du Errusiak «zibilen aurka» egindako erasoa. | Gutxienez 25 pertsona hil eta beste 50 zauritu dira Errusiak atzo Dnipropetrovsk eskualdean, Ukraina ekialdean, egin zuen erasoan. Kirilo Timoxenko Ukrainako presidentearen bulegoko zuzendariordeak jakinarazi duenez, besteak beste, bi ume hil dira. Moskuk tren geltoki bat bonbardatu zuen, eta treneko lau bagoik su hart... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217461/eajk-eta-eh-bilduk-laquoegiturazko-neurriakraquo-hartzeko-eskatu-diote-madrili.htm | Ekonomia | EAJk eta EH Bilduk «egiturazko neurriak» hartzeko eskatu diote Madrili | Kongresuak babesa emango die energia aurrezteko Espainiako Gobernuak proposaturiko lehen neurriei, alderdi abertzaleen aldeko botoarekin, besteak beste. Egungo egoerak luzarorako estrategiak eskatzen dituela azpimarratu dute. | EAJk eta EH Bilduk «egiturazko neurriak» hartzeko eskatu diote Madrili. Kongresuak babesa emango die energia aurrezteko Espainiako Gobernuak proposaturiko lehen neurriei, alderdi abertzaleen aldeko botoarekin, besteak beste. Egungo egoerak luzarorako estrategiak eskatzen dituela azpimarratu dute. | Espainiako Gobernuak energia aurrezteko proposaturiko lehen neurriek ozta-ozta egingo dute aurrera Diputatuen Kongresuan, beste behin ere Pedro Sanchezen inbestidura babestu zuten alderdien babesarekin. EAJk eta EH Bilduk alde bozkatu dute, «arduragatik» eta dekretuaren «oinarriekin» bat datozelako, baina ohartarazi du... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217462/iazko-txapeldunetako-bat-santurtzi-ez-da-ariko-aurtengo-kontxako-banderan.htm | Kirola | Iazko txapeldunetako bat, Santurtzi, ez da ariko aurtengo Kontxako Banderan | Donostiako Udalak ez dio gonbidapenik egin, klubak izena berandu eman eta gero. Asteazkenean izango da gizonezkoen sailkatze estropada, eta ostegunean emakumezkoena. | Iazko txapeldunetako bat, Santurtzi, ez da ariko aurtengo Kontxako Banderan. Donostiako Udalak ez dio gonbidapenik egin, klubak izena berandu eman eta gero. Asteazkenean izango da gizonezkoen sailkatze estropada, eta ostegunean emakumezkoena. | Gaur aurkeztu dute aurtengo Kontxako Bandera, Donostiako udaletxean. Bi sailkatze estropadak kontuan hartuta, 43 traineru ariko dira, baina iazko txapeldunetako bat ez da izango: Santurtzi. Izena epez kanpo eman zuen, eta antolakuntzaren gonbidapen bereziak bakarrik sar zezakeen parte hartzaileen artean. Baina Donostia... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217463/markinako-lan-istripua-salatu-dute-ela-lab-esk-steilas-ehne-eta-hiru-sindikatuek.htm | Ekonomia | Markinako lan istripua salatu dute ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek | Astelehenean Amenabar enpresaren Zabaleta harrobian hildako behargina gogoratu dute. 34 urte zituen, eta harri handi batek harrapaturik hil zen. | Markinako lan istripua salatu dute ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuek. Astelehenean Amenabar enpresaren Zabaleta harrobian hildako behargina gogoratu dute. 34 urte zituen, eta harri handi batek harrapaturik hil zen. | «Lan istripu gehiagorik ez; prekaritatea hiltzailea» idatzita zuen kartel baten atzean elkarretaratu dira ELA, LAB, ESK, Steilas, EHNE eta Hiru sindikatuetako ordezkariak, gaur, Donostian, Amenabar enpresaren egoitzaren aurrean. Joan den asteleheneko lan istripu hilgarria salatzea izan dute helburu. Markinan izan zen e... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217464/euskal-herriko-antzinate-berantiarreko-lehen-gaztelua-aurkitu-dute.htm | Kultura | Euskal Herriko Antzinate Berantiarreko lehen gaztelua aurkitu dute | Euskal Herriko Unibertsitateko Ondarearen eta Paisaia Kulturalen ikerketa taldeak amaitutzat eman du Berbeiako (Araba) indusketa arkeologikoen bigarren kanpaina. | Euskal Herriko Antzinate Berantiarreko lehen gaztelua aurkitu dute. Euskal Herriko Unibertsitateko Ondarearen eta Paisaia Kulturalen ikerketa taldeak amaitutzat eman du Berbeiako (Araba) indusketa arkeologikoen bigarren kanpaina. | Ikertzaileek Euskal Herriko Antzinate Berantiarreko lehen gaztelua aurkitu dute, eta 849 metroko altitudean dago, Gaubean (Araba), Barrio (Araba) eta Bachicaboren (Araba) artean. Erdi Aroko beste leku batzuetan ez bezala, inguru horretan ez dago eraikinik, ezta babes sistema handirik ere, baina, hala ere, Goi Erdi Arok... |
2022-8-28 | https://www.berria.eus/albisteak/217465/harreman-bereziak.htm | Kultura | Harreman bereziak | Xose Manuel Martinez Oca (A Estrada, 1942) narratibako Pedron de Ouro sariaren lehen aldietako ipuin finalistak argitaratuz plazaratu zen literaturaren munduan. 1979an eta 1982an, irabazlea izan zen, ordurako sariak Modesto R. Figueiredo izena hartua zuela. 1981ean, Las Palmasko Casa de Galicia saria irabazi zuen, Os l... | Harreman bereziak. Xose Manuel Martinez Oca (A Estrada, 1942) narratibako Pedron de Ouro sariaren lehen aldietako ipuin finalistak argitaratuz plazaratu zen literaturaren munduan. 1979an eta 1982an, irabazlea izan zen, ordurako sariak Modesto R. Figueiredo izena hartua zuela. 1981ean, Las Palmasko Casa de Galicia saria... | Egun hartan, nire ohiko lan-ibilbidearen barruan, iparraldeko hiri bateko jatetxe batera sartu nintzenean bazkaltzera, iruditu zitzaidan jangelako atzealdeko mahaian zegoen emakumea Zaragozako kosmetiko-etxe bateko komertziala zela, behiala nirekin harreman berezia edukitakoa bera. Baziren urte batzuk gure bideak banan... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217467/vine-garaile-eta-evenepoel-lider.htm | Kirola | Vine garaile, eta Evenepoel lider | Australiarrak azken mendatean erasoa jo eta gero lortu du garaipena. Evenepoelek eta Masek igoera ikusgarria egin dute, eta aldea atera diete gainerako taldeburuei | Vine garaile, eta Evenepoel lider. Australiarrak azken mendatean erasoa jo eta gero lortu du garaipena. Evenepoelek eta Masek igoera ikusgarria egin dute, eta aldea atera diete gainerako taldeburuei | Jay Vinek (Alpecin) irabazi du Espainiako Vueltako seigarren etapa, Pino Janon. Liderren arteko lehia hasi aurretik egin du saiakera australiarrak, eta inork ez du harrapatu. Remco Evenepoelek (Quick-Step) eta Enric Masek (Movistar) erritmo bizian egin dute igoera, eta bakarrik aritu dira Vineren atzetik. Primoz Roglic... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217468/bi-pertsona-intoxikatu-dira-nafarroan-ontziratutako-onddo-sorta-batean-detektatutako-toxinagatik.htm | Gizartea | Bi pertsona intoxikatu dira, Nafarroan ontziratutako onddo sorta batean detektatutako toxinagatik | Osasun Sailak jakinarazi ditu intoxikazio kasuak. Marka bereko sortak dituzten herritarrei aholkatu diete ez ditzatela jan, eta itzul ditzatela dendetara. | Bi pertsona intoxikatu dira, Nafarroan ontziratutako onddo sorta batean detektatutako toxinagatik. Osasun Sailak jakinarazi ditu intoxikazio kasuak. Marka bereko sortak dituzten herritarrei aholkatu diete ez ditzatela jan, eta itzul ditzatela dendetara. | Elikadura eta Nutrizio Segurtasunaren Espainiako Agentziak ohartarazi du intoxikazio kasuak izan direla Leringo (Nafarroa) kontserba etxean ontziratutako onddo frijitu batzuk jan dituztenen artean. Emandako informazioaren arabera, estafilokokoen toxinak atzeman dira onddoetan, eta horiek eragin diete oinazea kontsumitz... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217469/lau-erreaktore-nuklearren-geldialdia-luzatu-egingo-du-edfk-korrosioarengatik.htm | Ekonomia | Lau erreaktore nuklearren geldialdia luzatu egingo du EDFk, korrosioarengatik | Arazoa ikertzeko eta konponketa lanak egiteko denbora gehiago behar duela dio EDF Electricite de Francek. Une honetan, Frantzian dauden 56 erreaktoreetatik 32 geldirik daude. | Lau erreaktore nuklearren geldialdia luzatu egingo du EDFk, korrosioarengatik. Arazoa ikertzeko eta konponketa lanak egiteko denbora gehiago behar duela dio EDF Electricite de Francek. Une honetan, Frantzian dauden 56 erreaktoreetatik 32 geldirik daude. | Korrosio arazoak direla eta, lau erreaktore nuklearren geldialdia luzatu beharko duela jakinarazi du gaur EDFk, uste baino denbora gehiago beharko dutelako arazoen jatorriaren ikerketarako eta konponketa lanetarako.
Konpainia publikoaren aurreikuspen berrien arabera, Cattenom 1 erreaktorea azaroaren 1ean jarriko da ma... |
2022-8-25 | https://www.berria.eus/albisteak/217470/ozeanoak-babesteko-elkarrizketak-oztopatzea-egotzi-die-greenpeacek-ebri-eta-aebei.htm | Mundua | Ozeanoak babesteko elkarrizketak oztopatzea egotzi die Greenpeacek EBri eta AEBei | Bihar amaituko dituzte negoziazioak NBEren egoitzan. 2030erako nazioarteko uren %30 babestuta izatea bermatuko duen akordio lotesle bat dute helburu. | Ozeanoak babesteko elkarrizketak oztopatzea egotzi die Greenpeacek EBri eta AEBei. Bihar amaituko dituzte negoziazioak NBEren egoitzan. 2030erako nazioarteko uren %30 babestuta izatea bermatuko duen akordio lotesle bat dute helburu. | Greenpeacek salatu du nazioarteko urak babesteko negoziazioak «porrot» egitear daudela, EB Europako Batasunaren, AEBen eta Kanadaren «berekoikeria» dela medio. Ingurumenaren aldeko erakundearen arabera, herrialde horiek lehentasuna eman diete itsas baliabideen ustiaketatik ateratako irabaziei, ozeanoak babesteko helbur... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217492/krisi-egoerara-pasatu-da-ipar-euskal-herria-lehorteagatik.htm | Gizartea | «Krisi» egoerara pasatu da Ipar Euskal Herria, lehorteagatik | Guztira, orain arte, Biarnoko eta Ipar Euskal Herriko 103 herri «alerta» egoeran sartuak ziren; atzoz geroztik, Euskal Herriko 95 herriak ondoko mailara pasatu dira, «krisi» egoerara, hots. Neurrien azkartzera eraman du. | «Krisi» egoerara pasatu da Ipar Euskal Herria, lehorteagatik. Guztira, orain arte, Biarnoko eta Ipar Euskal Herriko 103 herri «alerta» egoeran sartuak ziren; atzoz geroztik, Euskal Herriko 95 herriak ondoko mailara pasatu dira, «krisi» egoerara, hots. Neurrien azkartzera eraman du. | Ur egoera gaizten ari da Ipar Euskal Herrian. Joan den abuztuan prefetak hedatu neurriak ez dira nahikoak izan lehorteari aurre egiteko. Prefeturak azaldu duenez, «abuztuaren 18ko eurien aurreko emarira itzuli dira errekak, 22tik goiti, jadanik». Hala, abuztuan uztailean baino euri gehiago egin badu ere, eta baldintza ... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217493/volkswagenek-produkzioa-etengo-du-datorren-astean-osagai-faltagatik.htm | Ekonomia | Volkswagenek produkzioa etengo du datorren astean, osagai faltagatik | Egun batez itxiko dute Landabeneko lantegia, irailaren 2an. Zuzendaritzak jarraipen batzordeari jakinarazi dio «auto osatugabeak» ekoizten aritu direla; 9.000, UGTren arabera. | Volkswagenek produkzioa etengo du datorren astean, osagai faltagatik. Egun batez itxiko dute Landabeneko lantegia, irailaren 2an. Zuzendaritzak jarraipen batzordeari jakinarazi dio «auto osatugabeak» ekoizten aritu direla; 9.000, UGTren arabera. | Hornidura arazoak ez dira amaitu Volkswagen taldean. Zuzendaritzak jarraipen batzordea bildu du, eta jakinarazi dio «auto osatugabeak» ekoizten aritu direla. MIB osagaia falta zaie auto horiei —sakelakoen konektibitatea, ahotsaren ezagutza, nabigazioa, gurutzaldi abiadura eta larrialdietarako deiak kontrolatzen ditu—. ... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217494/greba-egin-dute-miarritzeko-aguilera-klinikako-osasun-langileek.htm | Gizartea | Greba egin dute Miarritzeko Aguilera klinikako osasun langileek | Asteartean beren lankideek jasandako erasoa gaitzesteko, protesta egin dute egun. Zuzendaritzari baliabide gehiago galdegin dizkiote, eta indarkeria geroz eta gehiago jasaten dutela salatu dute. | Greba egin dute Miarritzeko Aguilera klinikako osasun langileek. Asteartean beren lankideek jasandako erasoa gaitzesteko, protesta egin dute egun. Zuzendaritzari baliabide gehiago galdegin dizkiote, eta indarkeria geroz eta gehiago jasaten dutela salatu dute. | Greban dira egun Miarritzeko Aguilera klinikako osasun langileak. Dozenaka langile bildu dira goizeko greba piketean, iragan asteartean beren lankideek jasandako erasoa salatzeko. Izan ere, Baionako Aviron errugbi taldeko kide bat eta kide ohi bat atxiloaldian ezarri zituzten, asteartean Aguilera klinikan erizain bat j... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217495/euriborra-igo-arren-hipotekek-ez-diote-utzi-ugaritzeari.htm | Ekonomia | Euriborra igo arren, hipotekek ez diote utzi ugaritzeari | Aurtengo ekainean iazkoan baino %15,4 mailegu gehiago sinatu dira. Lehen seihilekoan, %11,4 izan da hazkundea. Maileguen batez besteko kopurua 162.500 euro da. | Euriborra igo arren, hipotekek ez diote utzi ugaritzeari. Aurtengo ekainean iazkoan baino %15,4 mailegu gehiago sinatu dira. Lehen seihilekoan, %11,4 izan da hazkundea. Maileguen batez besteko kopurua 162.500 euro da. | Azken hilabeteetan Euriborrak izandako igoerak ez du gelditu hipoteka berrien sinadura. Ekainean, ohi bezala, beherakada txiki bat izan bada ere, azken hamar urteetan hipoteka gehien sinatzen ari den urtea da oraindik ere. INE Espainiako estatistika institutuaren arabera, ekainean 2.661 egin ziren Hego Euskal Herrian, ... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217496/kontxako-banderaren-kartela-hong-kongeko-arraun-modalitate-batean-oinarritzen-da.htm | Kirola | Kontxako Banderaren kartela Hong Kongeko arraun modalitate batean oinarritzen da | Sare sozialetako erabiltzaileek nabarmendu dutenez, besteak beste, patroia ontziaren brankan dago, eta ez popan, traineru estropadetan egon ohi den bezala. | Kontxako Banderaren kartela Hong Kongeko arraun modalitate batean oinarritzen da. Sare sozialetako erabiltzaileek nabarmendu dutenez, besteak beste, patroia ontziaren brankan dago, eta ez popan, traineru estropadetan egon ohi den bezala. | Atzo aurkeztu zuen aurtengo Kontxako Bandera Donostia Kulturak, eta, horrekin batera, estropadaren kartela. Brenno Henrique diseinatzailak egin du eta Berriro elkarrekin du izenburu. Sare sozialetan hainbat erabiltzailek ohartarazi dutenez, baina, karteleko irudia ez da traineru estropada baten irudia. Izan ere, patroi... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217497/lgtbi-euskal-behatokiak-bilbon-gertatutako-eraso-baten-berri-eman-du.htm | Gizartea | LGTBI+ Euskal Behatokiak Bilbon gertatutako eraso baten berri eman du | 17-20 urte arteko hainbat gaztek lau pertsonari «hitzez» eraso egin zietela jakinarazi du; hilaren 20an gertatu zen. | LGTBI+ Euskal Behatokiak Bilbon gertatutako eraso baten berri eman du. 17-20 urte arteko hainbat gaztek lau pertsonari «hitzez» eraso egin zietela jakinarazi du; hilaren 20an gertatu zen. | LGTBI+ Euskal Behatokiak jakinarazi duenez, neska eta mutilez osaturiko talde batek egin zuen erasoa; besteak beste, gizon trans bat iraindu eta mehatxatu zuten. Aditzera eman dutenez, erasoak ez zuen «okerrera egin», erasotzaileen taldeko bi neskak «esku hartu» zutelako, eta erasoa pairatu zuten pertsonek haien ondoti... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217498/jucil-guardia-zibilen-elkarteak-ospa-eguna-debekatzeko-eskatu-du.htm | Politika | Jucil guardia zibilen elkarteak Ospa Eguna debekatzeko eskatu du | Espainiako polizia indarrek herria utz dezatela eskatuko dute irailaren 3an Altsasun (Nafarroa). Guardia zibilen elkarteak, ordea, uste du «gorroto delitua» dagoela horren atzean. | Jucil guardia zibilen elkarteak Ospa Eguna debekatzeko eskatu du. Espainiako polizia indarrek herria utz dezatela eskatuko dute irailaren 3an Altsasun (Nafarroa). Guardia zibilen elkarteak, ordea, uste du «gorroto delitua» dagoela horren atzean. | Bihar zortzi Altsasun (Nafarroa) egitekoak diren Ospa Eguna debeka dezaten, izapideak hasi ditu Jucil Guardia Zibilarentzako Justiziarako Elkarte Profesionala. Eskaera hori egin die Espainiako Barne Ministerioari eta Espainiako Fiskaltzari eta Nafarroako Arartekoari.
Elkarteak gutun bana igorri die, eta, horren bidez,... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217499/adinekoen-artean-86k-nahiago-dute-etxean-bizitzea-egoitza-batean-baino.htm | Gizartea | Adinekoen artean, %86k nahiago dute etxean bizitzea egoitza batean baino | Nafarroako Gobernuak 65 urtetik gorakoei egindako ikerketa batetik ateratako datuetako bat da; etxeetako arta hobetzeko urratsetan aurrera ari dela nabarmendu du erakundeak. | Adinekoen artean, %86k nahiago dute etxean bizitzea egoitza batean baino. Nafarroako Gobernuak 65 urtetik gorakoei egindako ikerketa batetik ateratako datuetako bat da; etxeetako arta hobetzeko urratsetan aurrera ari dela nabarmendu du erakundeak. | Eguneroko martxan jarraitzeko zailtasunak dituztenean zer bizimodu klase nahi duten galdetu die Nafarroako Gobernuak 65 urteko 800 pertsonari inkesta batean, eta %86ek erantzun dute etxean bertan bizitzen jarraitu nahi dutela. %10ek esan dute egoitza batera joateko prest leudekeela esan, eta gainerakoek, etxebizitza eg... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217501/nafarroako-gobernuak-pirinioetako-ikasleentzat-proposatu-duen-garraio-zerbitzuari-ezezkoa-eman-diote-familiek.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuak Pirinioetako ikasleentzat proposatu duen garraio zerbitzuari ezezkoa eman diote familiek | Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle batzuek egunean lau ordu eman beharko lituzkete autobusean, Gimenoren planteamenduaren arabera. | Nafarroako Gobernuak Pirinioetako ikasleentzat proposatu duen garraio zerbitzuari ezezkoa eman diote familiek. Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasle batzuek egunean lau ordu eman beharko lituzkete autobusean, Gimenoren planteamenduaren arabera. | «Etsigarria». Pirinioetan bizi eta ikastera Iruñera joan behar duten ikasleen familiek horrela definitu dute Nafarroako Gobernuak atzo egin proposamena. Ekainaren 4an, indarrean sartu zen Nafarroan eskola garraioaren foru arau berria, eta, bertan, ikastetxera autobusez joateko eskubidea aitortzen zitzaien Batxilergoko ... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217502/manchester-united-xeriff-eta-omonia-egokitu-zaizkio-realari-europa-ligan.htm | Kirola | Manchester United, Xeriff eta Omonia egokitu zaizkio Realari Europa ligan | E multzoan izango dira txuri-urdinak. Irailaren 8an hasiko da fasea, eta azaroaren 3an bukatuko. | Manchester United, Xeriff eta Omonia egokitu zaizkio Realari Europa ligan. E multzoan izango dira txuri-urdinak. Irailaren 8an hasiko da fasea, eta azaroaren 3an bukatuko. | Reala E multzoan izango da Europako ligako multzoen fasean, hauek dituela aurkari: Manchester United, Xeriff Tiraspol (Transnistria) eta Omonia Nikosia (Zipre). Berriz izango du parez pare Ingalaterrako talde indartsua, duela bi denboraldi bezala; orduan, ez zen Anoetan izan joaneko partida, Turinen (Italia) baizik, pa... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217503/eh-bilduk-mikel-irujoren-premiazko-agerraldia-eskatu-du-sodenaren-akordioari-buruzko-argibideak-emateko.htm | Gizartea | EH Bilduk Mikel Irujoren premiazko agerraldia eskatu du Sodenaren akordioari buruzko argibideak emateko | Koalizioak «gardentasuna» galdegin dio Nafarroako Gobernuari, eta salatu du kontrol mekanismoek ez dutela behar bezala funtzionatu. Sodena enpresak CEN Nafarroako Enpresarien Elkargoarekin 2020ko maiatzean maskarak erosteko erdietsitako akordioaren inguruan argibideak eskatu ditu. | EH Bilduk Mikel Irujoren premiazko agerraldia eskatu du Sodenaren akordioari buruzko argibideak emateko. Koalizioak «gardentasuna» galdegin dio Nafarroako Gobernuari, eta salatu du kontrol mekanismoek ez dutela behar bezala funtzionatu. Sodena enpresak CEN Nafarroako Enpresarien Elkargoarekin 2020ko maiatzean maskarak ... | Erreakzio soka luzea ekarri du Pilar Irigoien Sodena sozietate publikoko zuzendariaren kargugabetzeak. Gaur, EH Bilduk Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Enpresa Garapenek kontseilari Mikel Irujoren premiazko agerraldia eskatu du, «beharrezko azalpenak» eman ditzan Sodena enpresak CEN Nafarroako Enpresarien Elkargoareki... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217504/euskal-herrian-ekoitzitako-hamazazpi-film-izango-dira-ikusgai-aurtengo-zinemaldian.htm | Kultura | Euskal Herrian ekoitzitako hamazazpi film izango dira ikusgai aurtengo Zinemaldian | Hamazazpi filmetatik hamahiru dira erabat –edo hein batean– euskaraz | Euskal Herrian ekoitzitako hamazazpi film izango dira ikusgai aurtengo Zinemaldian. Hamazazpi filmetatik hamahiru dira erabat –edo hein batean– euskaraz | Hamahiru film luzek eta lau film laburrek osatzen dute Euskal Herrian ekoitzitakoen zerrenda Donostiako Zinemaldiaren 70. edizioan. Hamazazpik, orotara. Hamahiru dira, ordea, euskara hutsean, edota, hein batean, euskaraz direnak.
Sail Ofizialean, Zuzendari Berriak sailean, Zabaltegi-Tabakaleran, Nesten, Zinemiran eta ... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217505/armadak-haur-eskola-bat-bonbardatu-duela-salatu-du-tplfk.htm | Mundua | Armadak haur eskola bat bonbardatu duela salatu du TPLFk | Gutxienez lau dira hildakoak, tartean bi adingabe. Etiopiako Gobernuak eskatu die herritarrei urrun daitezela gerrilla dagoen tokietatik, eta su etena urratu izana egotzi dio TPLFri. | Armadak haur eskola bat bonbardatu duela salatu du TPLFk. Gutxienez lau dira hildakoak, tartean bi adingabe. Etiopiako Gobernuak eskatu die herritarrei urrun daitezela gerrilla dagoen tokietatik, eta su etena urratu izana egotzi dio TPLFri. | TPLF Tigray Askatzeko Herri Fronteko eledun Getachew Redak salatu du Mekelle hiriburuko haur eskola bat bonbardatu dutela gaur goizean, Tigray eskualdean, eta Etiopiako armadari egotzi dio erantzukizuna. «Erasoaldi handia hirugarren egunean sartu denean, Etiopiako Gobernua bere ohiko egitekoetara itzuli da, zibilei era... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217506/gasoil-isuri-bat-izan-da-petronorren-muskizko-findegian.htm | Gizartea | Gasoil isuri bat izan da Petronorren Muskizko findegian | Barbadun ibaira doan gainezkabide batera joan da gasoila. Egoera «kontrolatuta» dagoela esan du Petronorrek. | Gasoil isuri bat izan da Petronorren Muskizko findegian. Barbadun ibaira doan gainezkabide batera joan da gasoila. Egoera «kontrolatuta» dagoela esan du Petronorrek. | Petronorrek berak eman du isuriaren berri. Jakinarazi duenez, Muskizen (Bizkaia) duen lantegitik gasoila atera da kanpora; zehazki, Barbadun ibaira doan gainezkabide batera. Euriteen eraginez gertatu dela adierazi du, ohar batean. Halaber, egoera kontrolatzeko neurriak hartu dituela ere jakinarazi du, baita isuriaren b... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217507/mendekuan-oinarritutako-justizia-arbuiatu-du-sarek-bilboko-kaleetan.htm | Politika | «Mendekuan oinarritutako justizia» arbuiatu du Sarek Bilboko kaleetan | Manifestazioa egin dute, Bilboko konpartsekin batera, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko | «Mendekuan oinarritutako justizia» arbuiatu du Sarek Bilboko kaleetan. Manifestazioa egin dute, Bilboko konpartsekin batera, euskal presoen eskubideak aldarrikatzeko | Aste Nagusi guztietan bezala, manifestazioa egin dute Sarek eta Konpartsen Koordinakundeak Bilbon, Etxera bidea gertu lelopean. Manifestazioaren amaieran, Sareko eledun Bego Atxak eta Joseba Azkarragak deitoratu dute Espainiako zenbait epaile eta fiskalek daukaten jarrera euskal presoen gradu progresioaren eta espetxek... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217508/modernak-bere-patentea-urratu-izana-leporatu-die-pfizerri-eta-biontechi.htm | Gizartea | Modernak bere patentea urratu izana leporatu die Pfizerri eta BioNtechi | Salaketa ARNm-aren teknologiari lotutako patenteari lotua da. Modernaren esanetan, beste bi botika etxeek COVID-19aren kontrako txertoa ekoizteko baliatu dute hark patentatua. | Modernak bere patentea urratu izana leporatu die Pfizerri eta BioNtechi. Salaketa ARNm-aren teknologiari lotutako patenteari lotua da. Modernaren esanetan, beste bi botika etxeek COVID-19aren kontrako txertoa ekoizteko baliatu dute hark patentatua. | Liskarrean dira munduko botika konpainia nagusietako hiru. Moderna botika etxeak salaketa jarri du Pfizerren eta BioNtechen kontra, bere patenteetako bat urratu izana egotzita. Zehazki, Modernak salatu du bi konpainia horiek ARNm teknologiarekin lotutako patente bat urratu dutela COVID-19aren kontrako txertoa ontzeko.
... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217509/ukrainara-giza-laguntza-bidaltzeko-pasabide-seguruak-eskatu-ditu-nbek.htm | Mundua | Ukrainara giza laguntza bidaltzeko «pasabide seguruak» eskatu ditu NBEk | Martxan jarri dute Zaporizhiako erreaktoreetako bat. Agintariak iodo pilulak banatzen hasi dira zentralaren inguruan bizi diren herritarren artean. | Ukrainara giza laguntza bidaltzeko «pasabide seguruak» eskatu ditu NBEk. Martxan jarri dute Zaporizhiako erreaktoreetako bat. Agintariak iodo pilulak banatzen hasi dira zentralaren inguruan bizi diren herritarren artean. | NBE Nazio Batuen Erakundeak eskatu dio Errusiako Gobernuari ahalbidetu ditzala «pasabide seguruak» Ukrainara giza laguntza eraman ahal izateko, negua heldu baino lehen. Kharkiven izan da gaur Gai Humanitarioak Koordinatzeko Nazio Batuen Bulegoko Ukrainarako ordezkari Denise Brown, eta ohartarazi du herritarrek falta di... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217510/esparzak-nafarroako-lemazain-ikusten-du-bere-burua-gobernatuko-dut.htm | Politika | Esparzak Nafarroako lemazain ikusten du bere burua: «Gobernatuko dut» | Navarra Suma koalizioa hautsitzat jo du UPNko presidenteak: «PPk finitu du Navarra Suma, baina uste dut ongi konponduko naizela Feijoorekin» | Esparzak Nafarroako lemazain ikusten du bere burua: «Gobernatuko dut». Navarra Suma koalizioa hautsitzat jo du UPNko presidenteak: «PPk finitu du Navarra Suma, baina uste dut ongi konponduko naizela Feijoorekin» | Atsotitzak dio katuak hiru salto behar dituela sagua harrapatzeko, eta UPNko presidente Javier Esparza ere sinetsita dago hirugarren saialdian lortuko duela 2015ean Uxue Barkosek eta 2019an Maria Txibitek kendu zioten aginte makila eskuratzea. «2023an gobernatzera aterako gara eta gobernatuko dugu. Erabat ziur naiz», a... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217511/herrada-nagusitu-da-cistiernako-helmugan.htm | Kirola | Herrada nagusitu da Cistiernako helmugan | Beste bost lagunekin batera ihesean aritu da Cofidisekoa, eta esprintean lortu du garaipena. Evenepoelek jarraitzen du lider | Herrada nagusitu da Cistiernako helmugan. Beste bost lagunekin batera ihesean aritu da Cofidisekoa, eta esprintean lortu du garaipena. Evenepoelek jarraitzen du lider | Jesus Herradak (Cofidis) irabazi du Espainiako Vueltako zazpigarren etapa, esprintean. Ihesaldiarentzako egun aproposa zen gaurkoa, eta tropelak nahi ez bazuen ere, hala izan da. Aurreko egun gogorraren ostean, eguna lasaiago hartu nahi du askok, baina ez dute atseden hartzeko betarik izan. Abiadura bizian aritu dira e... |
2022-8-26 | https://www.berria.eus/albisteak/217512/emakume-bat-hil-da-irunen-moto-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | Emakume bat hil da Irunen, moto batek harrapatuta | GI-636 errepidea erabat itxi behar izan dute. Biktimak 54 urte zituen. | Emakume bat hil da Irunen, moto batek harrapatuta. GI-636 errepidea erabat itxi behar izan dute. Biktimak 54 urte zituen. | 54 urteko emakume bat hil da gaur arratsaldean Irunen (Gipuzkoa), GI-636 errepidean, moto batek harrapatuta. 22 urteko gidaria, berriz, ospitalera eraman dute, zaurituta. Ertzaintza istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Istripua Osinbiribileko eta Behobiako biribilguneen artean izan da. Larrialdi zerbitzuak ber... |
2022-8-28 | https://www.berria.eus/albisteak/217533/akordiorik-gabe-amaitu-da-ozeanoak-babesteko-goi-bilera.htm | Mundua | Akordiorik gabe amaitu da ozeanoak babesteko goi bilera | Ohartarazi dute aurten itun bat egin ezean ezingo direla 2030erako ozeanoen %30 babestu. Txinak eta Errusiak jarri diete oztopo gehien elkarrizketei. | Akordiorik gabe amaitu da ozeanoak babesteko goi bilera. Ohartarazi dute aurten itun bat egin ezean ezingo direla 2030erako ozeanoen %30 babestu. Txinak eta Errusiak jarri diete oztopo gehien elkarrizketei. | «Akordioa blokeatuta dago, batez ere Txinak eta Errusiak hala nahi izan dutelako, arrazoi ideologikoak direla medio», aitortu dio BERRIAri Pilar Marcosek, ozeanoen aldeko kanpainarako Greenpeaceren ordezkariak, New Yorketik. Izan ere, bosgarren saioan ere akordiorik gabe amaitu da ozeanoen babesa negoziatzeko goi biler... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217534/bolada-onak-sadarren-jarraitu-beharko-du.htm | Kirola | Bolada onak Sadarren jarraitu beharko du | Gorriak jokalari bat gehiagorekin aritu dira 73. minututik aurrera, baina Betisek 1-0 irabazi du. | Bolada onak Sadarren jarraitu beharko du. Gorriak jokalari bat gehiagorekin aritu dira 73. minututik aurrera, baina Betisek 1-0 irabazi du. | Denboraldiko lehen partida galdu du Osasunak ostiral gauean Sevillan (Espainia). Hiru jardunaldi besterik ez dira jokatu, eta lehen bietan, Sadarren, garaipen bana lortu ondoren, hirugarrengoan egin diote ihes puntuek Iruñeko taldeari. Betisen aurka 0-1 galdu zuen atzo Osasunak. Borja Iglesiasek 34. minutuan sartu zuen... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217535/frantziako-poliziak-migratzaile-talde-bat-atxilotu-du-urrunako-elizan.htm | Gizartea | Frantziako Poliziak migratzaile talde bat atxilotu du Urruñako elizan | Polizia operazioa salatzeko elkarretaratzera deitu dute gaura 18:00etan, Urruñako San Bixintxio eliza parean. | Frantziako Poliziak migratzaile talde bat atxilotu du Urruñako elizan. Polizia operazioa salatzeko elkarretaratzera deitu dute gaura 18:00etan, Urruñako San Bixintxio eliza parean. | Frantziako Poliziak Urruñako San Bixintxio elizan aterpetuta ziren hamabi migratzaile atxilotu zituen atzo. Eguerdi partean izan zen polizia operazioa, eta horri erantzuteko, elkarretaratze batera deitu dute gaur, 18:00etan, eliza parean.
Urruñako Udalak gogor gaitzetsi ditu atxiloketak. Filipe Aramendi herriko auzape... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217536/gizon-bat-zauritu-dute-bilbon-labana-edo-kristal-batekin.htm | Gizartea | Gizon bat zauritu dute Bilbon, labana edo kristal batekin | Gizon bat zauritu dute Bilbon, labana edo kristal batekin. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, bart gauean, Bilbon, gizon bat labana batekin edo kristal batekin zauritu dute. Gizona Gurutzetako Ospitalera eraman dute, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen hasi da.
06:05ak inguruan gertatu da, Pio Baroja kalean. Lehen datuen arabera, bi talderen arteko borr... | |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217538/bilboko-aste-nagusian-ziztadak-egin-dituen-susmagarri-bat-identifikatu-du-udaltzaingoak.htm | Gizartea | Bilboko Aste Nagusian ziztadak egin dituen susmagarri bat identifikatu du Udaltzaingoak | Duela egun batzuk identifikatu zuten udaltzainek pertsona hori. Halere, ez dago horri buruzko salaketarik. | Bilboko Aste Nagusian ziztadak egin dituen susmagarri bat identifikatu du Udaltzaingoak. Duela egun batzuk identifikatu zuten udaltzainek pertsona hori. Halere, ez dago horri buruzko salaketarik. | Bilboko Udaltzaingoak Aste Nagusian ziztadak egin dituen susmagarri bat identifikatu du, udaleko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez. Iturri berberek azaldu dutenez, duela egun batzuk identifikatu zuten udaltzainek pertsona hori. Halere, ez dago horri buruzko salaketarik.
Bilboko jaiak hasi et... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217539/eh-bilduk-salatu-du-osasun-garraioan-atzerapenek-gora-egin-dutela-udan.htm | Gizartea | EH Bilduk salatu du osasun garraioan atzerapenek gora egin dutela udan | Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak «atzerapenei, gabeziei eta hutsegiteei» buruzko datuak eta azalpenak emateko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. | EH Bilduk salatu du osasun garraioan atzerapenek gora egin dutela udan. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkideak «atzerapenei, gabeziei eta hutsegiteei» buruzko datuak eta azalpenak emateko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. | EH Bilduk salatu du osasun garraioan atzerapenak izan direla Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan uztailean eta abuztuan. Hala, Eusko Jaurlaritzari eskatu dio larrialdiak koordinatzeko zentroetan eta anbulantzietan «atzerapenei, gabeziei eta hutsegiteei» buruzko datuak eta azalpenak emateko. Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltz... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217540/marea-horiak-hartu-ditu-plentziako-eta-gorlizko-hondartzak-harrera-duina-eskatzeko.htm | Gizartea | Marea Horiak hartu ditu Plentziako eta Gorlizko hondartzak, harrera duina eskatzeko | Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatu du ekitaldia | Marea Horiak hartu ditu Plentziako eta Gorlizko hondartzak, harrera duina eskatzeko. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatu du ekitaldia | OEE Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak deituta, giza katea egin dute Plentziako eta Gorlizko hondartzetan (Bizkaia), jaioterria uztera behartuak izan ostean bizitza arriskuan jartzen duten milaka pertsonak gogorarazteko, eta migratzaile horientzat harrera politika duinagoak eskatzeko. Marea horia gisa izendatu dute mo... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217541/donostiarra-ez-zigortzea-erabaki-du-tkeko-lehiaketako-epaileak.htm | Kirola | Donostiarra ez zigortzea erabaki du TKEko Lehiaketako epaileak | Epaiaren arabera, Iker Imazen auzian, Kaiarriba «ez zen aritu fede txarrez», eta ez zen «saiatu» TKE «engainatzen», ezta «gainerako klubak ere». Bost eguneko epea izango dute helegiteak aurkezteko. | Donostiarra ez zigortzea erabaki du TKEko Lehiaketako epaileak. Epaiaren arabera, Iker Imazen auzian, Kaiarriba «ez zen aritu fede txarrez», eta ez zen «saiatu» TKE «engainatzen», ezta «gainerako klubak ere». Bost eguneko epea izango dute helegiteak aurkezteko. | Donostiarra Kaiarriba Arraun Elkarteko arraunlari Iker Imazen auziaren harira, TKE Traineru Kluben Elkarteko Lehiaketako epaileak ezetsi egin ditu bost kluben helegiteak; hain zuzen, Donostiarrak Imaz arraunlaria Eusko Label ligako lehen bi jardunaldietan harrobiko gisa aurkeztean izandako fede txarra salatu zuten tald... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217542/jay-vinek-bigarrenez-irabazi-du-espainiako-vueltan.htm | Kirola | Jay Vinek bigarrenez irabazi du Espainiako Vueltan | Txirrindulari australiarra eguneko ihesaldian sartu da, eta indartsuena izan da Collau Fancuayako igoera gogorrean. Evenepoelek, Masek eta Roglicek aldea atera diete beste faboritoei. Landa ihesean ibili da, baina atzean geratu da azken igoeran. | Jay Vinek bigarrenez irabazi du Espainiako Vueltan. Txirrindulari australiarra eguneko ihesaldian sartu da, eta indartsuena izan da Collau Fancuayako igoera gogorrean. Evenepoelek, Masek eta Roglicek aldea atera diete beste faboritoei. Landa ihesean ibili da, baina atzean geratu da azken igoeran. | Txirrindulari guztiek bezala, Jay Vinek (Alpecin) makina bat ordu egin zituen arrabolean COVID-19aren pandemiak lehiaketa guztiak eten zituen bitartean. Egin, eta nabarmendu. Munduko eSports Txapelketa irabazi zuen, eta, horri esker, Alpecin taldeak kontratua eskaini zion. Urtebeteko egokitzapenaren ostean, ikusgarri d... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217543/behar-baino-gehiago-sufritu-du-irabazteko.htm | Kirola | Behar baino gehiago sufritu du irabazteko | Brais Mendezek sartutako gol bakar bati esker irabazi du Realak Elxen. Talde txuri-urdina gehiago izan da, batez ere lehen zatian. Mikel Merinok penalti bat huts egin du. | Behar baino gehiago sufritu du irabazteko. Brais Mendezek sartutako gol bakar bati esker irabazi du Realak Elxen. Talde txuri-urdina gehiago izan da, batez ere lehen zatian. Mikel Merinok penalti bat huts egin du. | Gol bakarra sartu, atea hutsean mantendu, eta hiru puntuak eskuratu. Hori da azkenaldian Realak darabilen formula. Eraginkorra da, puntu dezente pilatu baititu modu horretara. Baina arriskutsua ere bada, aurkariaren gol bakar batek saria heren batera murrizten duelako. Gaur ondo atera zaio apustua. Nagusi izan da talde... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217544/urdaibaik-irabazle-sena-odolean-darama.htm | Kirola | Urdaibaik irabazle sena odolean darama | 'Bou Bizkaia'-k denboraldiko seigarren garaipena lortu du Aresen, Galizian. Hirugarren luze hasieran hautsi du estropada. Isuntzak miraria behar du jaitsierako kanporaketako postua saihestu ahal izateko. | Urdaibaik irabazle sena odolean darama. 'Bou Bizkaia'-k denboraldiko seigarren garaipena lortu du Aresen, Galizian. Hirugarren luze hasieran hautsi du estropada. Isuntzak miraria behar du jaitsierako kanporaketako postua saihestu ahal izateko. | Galiziako uretan jostalari aritu da gaur Urdaibai, Aresen (Galizia). Hasi indartsu, eta hobeto bukatu du Iker Zabalaren kuadrillak, eta modu horretara lortu du denboraldiko seigarren garaipena, Eusko Label ligako hamazazpigarren jardunaldian. Irabazle sena odolean daramate bermeotarrek. Ligako titulua irabazteko borrok... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217545/bilboko-portuko-biodesel-biltegi-batek-su-hartu-du.htm | Gizartea | Bilboko Portuko biodesel biltegi batek su hartu du | Ke beltzezko zutabe handi bat sortu da, eta urrutitik ere ikusteko era izan da; sutea kontrolpean dagoela esan dute | Bilboko Portuko biodesel biltegi batek su hartu du. Ke beltzezko zutabe handi bat sortu da, eta urrutitik ere ikusteko era izan da; sutea kontrolpean dagoela esan dute | Bilboko Portuko instalazioetako biodiesel biltegi batek su hartu du gaur arratsaldean, eta ke beltzezko zutabe handi bat sortu da. Sare sozialen bidez eta hainbat argazki zabaldu dira eta, erakutsi dute, urrutitik ere ikusi egin dela zutabea.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, sutea... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217546/tripolik-armak-hartzeko-eskatu-die-herritarrei-gerra-zibil-bat-pizteko-arriskua-dagoelako.htm | Mundua | Tripolik armak hartzeko eskatu die herritarrei «gerra zibil bat pizteko arriskua» dagoelako | Batasun Nazionaleko Gobernuko lehen ministroaren arabera, milizien aurkako borrokak gogortu egin dira azken egunetan Tripolin, eta Tobruken egoitza duten oposizioko indarrak ere gero eta gertuago daude. | Tripolik armak hartzeko eskatu die herritarrei «gerra zibil bat pizteko arriskua» dagoelako. Batasun Nazionaleko Gobernuko lehen ministroaren arabera, milizien aurkako borrokak gogortu egin dira azken egunetan Tripolin, eta Tobruken egoitza duten oposizioko indarrak ere gero eta gertuago daude. | Krisi betean jarraitzen du Libiak. Otsailetik bi gobernu ditu herrialdeak: mendebaldeko GNU Batasun Nazionaleko Gobernua, eta ekialdeko GSU Elkartasun Nazionaleko Gobernua. Tripolin dago lehena, eta Tobruken du egoitza bigarrenak, baina azken honen indarrak gerturatzen ari dira Tripoli erdigunera. Horrez gain, hirian g... |
2022-8-27 | https://www.berria.eus/albisteak/217547/herrera-athleticera-itzuli-da.htm | Kirola | Herrera Athleticera itzuli da | Erdilari bilbotarra utzita ariko da, eta talde zuri-gorriak hura erosteko aukera izango du denboraldi amaieran. | Herrera Athleticera itzuli da. Erdilari bilbotarra utzita ariko da, eta talde zuri-gorriak hura erosteko aukera izango du denboraldi amaieran. | Bolo-bolo zebilen kontua gauzatu egin da azkenean: Ander Herrerak (Bilbo, 1989) Athleticen jokatuko du berriz. Utzita ariko da, eta talde zuri-gorriak hura erosteko aukera izango du denboraldi amaieran.
2011tik 2014ra zuri-gorriz jantzita jokatu zuen Herrerak. 128 partida izan ziren guztira, Espainiako liga eta Kopa, ... |
2022-8-28 | https://www.berria.eus/albisteak/217566/amaia-aldai-eta-andrea-capellan-gailendu-dira-emakume-master-cup-torneoaren-finalean.htm | Kirola | Amaia Aldai eta Andrea Capellan gailendu dira Emakume Master Cup torneoaren finalean | Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminde izan dituzte aurkari, eta 22-7 irabazi dute partida. Aldaik txapelketako pilotaririk onenaren izendapena ere jaso zuen. Finala, bideoan, 52. minututik aurrera. | Amaia Aldai eta Andrea Capellan gailendu dira Emakume Master Cup torneoaren finalean. Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminde izan dituzte aurkari, eta 22-7 irabazi dute partida. Aldaik txapelketako pilotaririk onenaren izendapena ere jaso zuen. Finala, bideoan, 52. minututik aurrera. | Uztailaren 15ean hasi zen Emakume Master Cup txapelketa, Haron (Nafarroa). Lau bikote aritu dira torneoan: Amaia Aldai eta Andrea Capellan, Olatz Arrizabalaga eta Uxue Oses, Maddalen Etxegarai eta Enara Gaminde, eta Leire Garai eta Itxaso Erasun. Azkenean, Amaia Aldai eta Andrea Capellan pilotariak gailendu dira finale... |
2022-8-28 | https://www.berria.eus/albisteak/217570/lau-txosna-eta-hiru-etxebizitza-hustu-behar-izan-dituzte-bilbon-bart-piztutako-sute-baten-ondorioz.htm | Gizartea | Lau txosna eta hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Bilbon bart piztutako sute baten ondorioz | Su artifizialen ostean piztu da sua, 23:00ak aldera. Hiru ordu behar izan dituzte hura kontrolpean hartzeko. Gertatutakoa ikertzen ari dira, zerk piztu zuen argitzeko. | Lau txosna eta hiru etxebizitza hustu behar izan dituzte Bilbon bart piztutako sute baten ondorioz. Su artifizialen ostean piztu da sua, 23:00ak aldera. Hiru ordu behar izan dituzte hura kontrolpean hartzeko. Gertatutakoa ikertzen ari dira, zerk piztu zuen argitzeko. | Bart gauean piztu da sua, 23:00ak aldera, Bilboko Epalzaren Alargunaren kalean. Sutearen ondorioz, 8., 9. eta 10. atarietako bizilagun guztiak atera behar izan dituzte etxetik, segurtasuna bermatzeko.
Horrez gain, lau txosnatan zeuden milaka lagun ere gune horretatatik aterarazi behar izan dituzte. Abante, Txomin Baru... |
2022-8-28 | https://www.berria.eus/albisteak/217571/marijaia-errautsetan-erreta-amaitu-dituzte-bilboko-jaiak.htm | Bizigiro | Marijaia errautsetan erreta amaitu dituzte Bilboko jaiak | 22:00etan izan da ekitaldi nagusia, itsasadarrean. 'Agur Marijaia' abestean, konpartsa guztiek argiak itzali dituzte hurrengo urtera arte. | Marijaia errautsetan erreta amaitu dituzte Bilboko jaiak. 22:00etan izan da ekitaldi nagusia, itsasadarrean. 'Agur Marijaia' abestean, konpartsa guztiek argiak itzali dituzte hurrengo urtera arte. | Bederatzi egunen ostean, atzo amaitu ziren bi urte luzez itxarondako 42. Bilboko jaiak. Aurtengo Aste Nagusiaren pregoilari Itziar Lazkano eta txupinera Iratxe Palacios lagun dituela esan die agur Marijaiak jai kutunei: 22:00etan egin dute ekitaldi nagusia, itsasadarrean, eta jende andana bildu da.
Ohi bezala, Marijai... |
2022-8-28 | https://www.berria.eus/albisteak/217573/danborzaleak-egitasmoa-sortu-dute-jaurlaritza-mutrikuko-portuan-egitear-den-proiektu-bat-gelditzeko.htm | Gizartea | Danborzaleak egitasmoa sortu dute, Jaurlaritza Mutrikuko portuan egitear den proiektu bat gelditzeko | Elkarretaratze bat egin dute gaur, proiektu horren aurrrean «planto» egiten dutela adierazteko. Erreferendum bat egin dezatela eskatu dute. | Danborzaleak egitasmoa sortu dute, Jaurlaritza Mutrikuko portuan egitear den proiektu bat gelditzeko. Elkarretaratze bat egin dute gaur, proiektu horren aurrrean «planto» egiten dutela adierazteko. Erreferendum bat egin dezatela eskatu dute. | Eusko Jaurlaritza duela ia hogei urte hasi zen Mutrikuko (Gipuzkoa) portu zaharra berritzeko plan berezi bat ontzen. Urte asko pasatu dira plana diseinatu, onartu eta martxan jarri zutenetik, eta, eten luze baten ostean, irailean berrekingo diete duela hogei urte abian jarritako lan horiei. Proiektu hori geldiarazteko ... |
2022-8-28 | https://www.berria.eus/albisteak/217574/hondarribiak-irabazi-du-boiroko-bandera-eta-urdaibai-lider-dago-oraindik-sailkapenean.htm | Kirola | Hondarribiak irabazi du Boiroko bandera, eta Urdaibai lider dago oraindik sailkapenean | Eguraldiak ez du lagundu, eta ia 50 minutu atzeratu da estropada. Santurtzi eta Isuntza mantendu dira sailkapenaren hondarrean. | Hondarribiak irabazi du Boiroko bandera, eta Urdaibai lider dago oraindik sailkapenean. Eguraldiak ez du lagundu, eta ia 50 minutu atzeratu da estropada. Santurtzi eta Isuntza mantendu dira sailkapenaren hondarrean. | Galiziako uretan jokatu da Eusko Label ligako hemezortzigarren jardunaldia, Boiron. Atzo ez bezala, jardunaldi orekatu samarra izan da, baina ia 50 minutu berandu hasi da, eguraldiarekin lotutako hainbat gorabehera zirela medio epaileak jokatzeko modurik bazegoen edo ez erabakitzen aritu baitira. Azkenean, Hondarribiak... |
2022-8-28 | https://www.berria.eus/albisteak/217575/egoera-zertxobait-lasaitu-da-tripolin.htm | Mundua | Egoera zertxobait «lasaitu» da Tripolin | Berri agentzien arabera, egoera «lasaitu» egin da gauean. Orain arte, 32 pertsona hil eta 159 zauritu dira liskarretan. Osasun Ministerioak ospitale berezi bat jarri du, zaurituak artatzeko. | Egoera zertxobait «lasaitu» da Tripolin. Berri agentzien arabera, egoera «lasaitu» egin da gauean. Orain arte, 32 pertsona hil eta 159 zauritu dira liskarretan. Osasun Ministerioak ospitale berezi bat jarri du, zaurituak artatzeko. | Egoera zertxobait baretu da Libiako hiriburuan. Ia 24 orduz borrokaldi betean egon ostean, gauean liskar horiek lasaitu egin direla zabaldu dute berri agentziek. Hala eta guztiz ere, hildakoen eta zaurituen datuak ez dira poztekoak: Libiako Osasun Ministerioaren arabera, 32 pertsona hil eta 159 zauritu dira azken eguno... |
2022-8-28 | https://www.berria.eus/albisteak/217576/gutxinenez-mila-lagun-hil-dira-pakistanen-eurite-indartsuek-eragindako-uholdeen-ondorioz.htm | Mundua | Gutxinenez mila lagun hil dira Pakistanen, eurite indartsuek eragindako uholdeen ondorioz | Beste 500.000 pertsona sorospen kanpanlekuetara lekualdatu behar izan dituzte. Guztira, 110 udalerri hondatu dituzte uholdeek, eta horietako 72 hondamendi eremu izendatu dituzte. | Gutxinenez mila lagun hil dira Pakistanen, eurite indartsuek eragindako uholdeen ondorioz. Beste 500.000 pertsona sorospen kanpanlekuetara lekualdatu behar izan dituzte. Guztira, 110 udalerri hondatu dituzte uholdeek, eta horietako 72 hondamendi eremu izendatu dituzte. | Eguraldiak gogor jo du Pakistan: azken asteotako eurite indartsuen eta horren eraginez sortu diren uholdeen ondorioz gutxienez mila pertsona hil dira, eta beste 500.000 sorospen kanpalekuetara lekualdatu behar izan dituzte. Herrialdearen hegoaldean dagoen Sindh probintzia kaltetu da gehien. Han, hogei herri geratu dira... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217577/gazte-nafar-bat-hil-da-asturiasen-ontzi-batean-nabigatzen-ari-zela-elektrokutaturik.htm | Gizartea | Gazte nafar bat hil da Asturiasen, ontzi batean nabigatzen ari zela elektrokutaturik | Itsasontziaren mastak elektrizitate kable bat jo du, eta deskargak bortizki jo du gaztea. Ospitaleratu egin dute, eta handik gutxira zendu da. 24 urte zituen. | Gazte nafar bat hil da Asturiasen, ontzi batean nabigatzen ari zela elektrokutaturik. Itsasontziaren mastak elektrizitate kable bat jo du, eta deskargak bortizki jo du gaztea. Ospitaleratu egin dute, eta handik gutxira zendu da. 24 urte zituen. | 24 urteko gizonezko nafar bat hil da Asturiaseko Coaña udalerrian, Eoko estuarioan izaniko istripu baten ondotik. Gaztea itsasontzi batean nabigatzen ari zen beste zenbait lagunekin batera. Halako batean, ontziaren mastak –karbonozkoa zen– goi tentsioko kable bat jo du, deskarga elektrikoa izan da ondorioz, eta elektro... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217578/saltzekotan-dira-berriz-arbonan-okupatu-zuten-etxea.htm | Gizartea | Saltzekotan dira berriz Arbonan okupatu zuten etxea | Notarioak salmenta agintza igorri dio SAFER laborantza lurrak kudeatzeko egiturari. Hiru bastiza eta lau hektarea lur hiru milioi euroan erosi nahi ditu Parisko bikote batek. Laborarien eta hautetsien beha, SAFER «prest» agertu da lehentasunezko erosketa partziala egiteko. | Saltzekotan dira berriz Arbonan okupatu zuten etxea. Notarioak salmenta agintza igorri dio SAFER laborantza lurrak kudeatzeko egiturari. Hiru bastiza eta lau hektarea lur hiru milioi euroan erosi nahi ditu Parisko bikote batek. Laborarien eta hautetsien beha, SAFER «prest» agertu da lehentasunezko erosketa partziala eg... | «Iragan urteko egoerara itzuli gara». Horrela mintzatu da Isabelle Capdeville Lurzaindia elkarteko kidea. Azaldu du Arbonako etxea (Lapurdi), bazterreko bi bastiza eta inguruko lau hektarea lur erosteko proposamena igorri diola notarioak SAFER laborantza lurrak kudeatzeko egiturari. Laborantza eremuan dira denak.
Iazk... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217579/baxaghar-lehen-ministroa-atxilotzeko-agindu-du-armadako-fiskal-nagusiak.htm | Mundua | Baxaghar lehen ministroa atxilotzeko agindu du armadako fiskal nagusiak | Baxagharren miliziak erretiratu egin dira hiriburutik. Herrialdetik ateratzea debekatu diete haren gobernuko hainbat kideri. | Baxaghar lehen ministroa atxilotzeko agindu du armadako fiskal nagusiak. Baxagharren miliziak erretiratu egin dira hiriburutik. Herrialdetik ateratzea debekatu diete haren gobernuko hainbat kideri. | GSU Elkartasun Nazionaleko Gobernuko lehen ministro Fathi Baxaghar atxilotzeko agindu zuen atzo iluntzean Libiako armadako fiskal nagusi Masud Rahumak. Horrez gain, herrialdetik irtetea debekatu eta pasaporteak entregatzeko agindu die Baxagharren gobernuko eledun Othman Abduljalili, zerbitzu sekretuetako buru izandako ... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217580/gizarte-larrialdietarako-laguntzetarako-35-milioi-euro-gehiago-jarriko-ditu-eusko-jaurlaritzak.htm | Ekonomia | Gizarte larrialdietarako laguntzetarako 3,5 milioi euro gehiago jarriko ditu Eusko Jaurlaritzak | Udazkenean eta neguan laguntza horien beharra handituko dela aurreikusten du Jaurlaritzak. Energia gastuetarako muga 900 eurotik 1.500 eurora handitu da laguntzetan. | Gizarte larrialdietarako laguntzetarako 3,5 milioi euro gehiago jarriko ditu Eusko Jaurlaritzak. Udazkenean eta neguan laguntza horien beharra handituko dela aurreikusten du Jaurlaritzak. Energia gastuetarako muga 900 eurotik 1.500 eurora handitu da laguntzetan. | Udazkenean eta neguan «ezegonkortasun energetikoa» egongo dela ikusita, Eusko Jaurlaritzak erabaki du gizarte larrialdietarako laguntzetarako 2022. urteko aurrekontua handitzea. 3,5 milioi euro gehiago izango dira, urte osoko diru saila 45 milioi eurora handituko dutenak. Hortik urtero 4,5 milioi joaten dira Jaurlaritz... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217581/bertan-behera-geratu-da-artemis-misioaren-hasiera-motorretako-batean-izan-den-arazo-batengatik.htm | Mundua | Bertan behera geratu da Artemis misioaren hasiera, motorretako batean izan den arazo batengatik | Tripulazioarik gabeko espedizioa zen gaurkoa. 2025ean Ilargira emakume bat bidaltzea du helburu misioak. | Bertan behera geratu da Artemis misioaren hasiera, motorretako batean izan den arazo batengatik. Tripulazioarik gabeko espedizioa zen gaurkoa. 2025ean Ilargira emakume bat bidaltzea du helburu misioak. | Artemis misioaren hasiera bertan behera utzi du NASAk gaur arratsaldeko lehen orduan, Floridan (AEB), motorretako batean izan den arazo baten ondorioz. 2025ean emakume batek Ilargia zapaltzea du helburu Artemis misioak, eta gaur 14:30ean abiatzekoa zen, tripulaziorik gabeko proba batekin. Motorretako batean, ordea, jar... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217582/navarra-sumako-zinegotzi-batek-eh-bildukoak-ezabatu-ditu-martinezekin-eta-arzotzekin-egindako-argazki-batetik.htm | Politika | Navarra Sumako zinegotzi batek EH Bildukoak ezabatu ditu Martinezekin eta Arzotzekin egindako argazki batetik | Joan den ostiralean, omenaldia egin zieten atletari eta eskubaloi jokalariari euren jaioterrian, Zizur Nagusian. Ekitaldiko argazki bat Instagramera igo du Vicente Azketak, baina zinegotzi subiranistak moztuta. | Navarra Sumako zinegotzi batek EH Bildukoak ezabatu ditu Martinezekin eta Arzotzekin egindako argazki batetik. Joan den ostiralean, omenaldia egin zieten atletari eta eskubaloi jokalariari euren jaioterrian, Zizur Nagusian. Ekitaldiko argazki bat Instagramera igo du Vicente Azketak, baina zinegotzi subiranistak moztuta... | Zizur Nagusiko (Nafarroa) udalbatzak eta herritarrek harrera egin zieten joan den ostiralean Asier Martinez atletari (Zizur Nagusia, 2000) eta Josu Arzotz eskubaloi jokalariari (Zizur Nagusia, 2004). Biek lortu dute Europako garaikurra, bakoitzak bere kirolean. «Ez ditugu egunero izaten bi zizurtar Europako txapeldun»,... |
2022-8-30 | https://www.berria.eus/albisteak/217583/naturaren-behatxuloak.htm | Bizigiro | Naturaren behatxuloak | Mendian tontorrak ez dira erakargarritasun bakarrak, ezta itsasertzean amildegiak ere. Naturak mendiak eta arrokak higatu eta zizelkatu ditu urte askotan, eta leiho edo begi ikusgarriak sortu ditu, kanpora eta barrura | Naturaren behatxuloak. Mendian tontorrak ez dira erakargarritasun bakarrak, ezta itsasertzean amildegiak ere. Naturak mendiak eta arrokak higatu eta zizelkatu ditu urte askotan, eta leiho edo begi ikusgarriak sortu ditu, kanpora eta barrura | Araozko aitzuloko begia. Itziar Alberdi
Gizakia txiki uzten duten leihoak dira Aitzulokoak. Bada zulo bertikal erraldoi bat, amildegia eta paisaia miresteko. Eta bada anfiteatro itxurako zulo horizontala, gora begiratzeko eta zerua behatzeko. Oñatitik (Gipuzkoa) Arantzazuko santutegira joateko errepidea hartu behar da... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217584/covid-datuak-maldan-behera-araba-bizkai-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | COVID datuak, maldan behera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan | Postibo kopururua beherantz doa aurreko asteekin alderatuta. Hamabost pertsona hil dira gaitz horren ondorioz azken astean, aurrekoan baino hiru gutxiago | COVID datuak, maldan behera Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Postibo kopururua beherantz doa aurreko asteekin alderatuta. Hamabost pertsona hil dira gaitz horren ondorioz azken astean, aurrekoan baino hiru gutxiago | Beheranzko joerarekin jarraitzen du koronabirusak Araban, Bizkai eta Gipuzkoan. Hori erakusten dute Eusko Jaularitzak gaur emandako datuek: 711 positibo atzeman dira azken astean—803 izan ziren joan den astean—, eta hamabost izan dira aste honetan gaitz horrek jota hildakoak; kasu horretan ere jaitsi egin da kopurua, h... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217585/navarra-sumak-osasun-departamentuari-egotzi-dio-maskarak-laquomerkatu-prezioa-baino-garestiagoraquo-erosi-izana.htm | Gizartea | Navarra Sumak Osasun Departamentuari egotzi dio maskarak «merkatu prezioa baino garestiago» erosi izana | Elma Saiz, Mikel Irujo eta Santos Indurain kontseilarien agerraldia eskatu du koalizio espainiazaleak | Navarra Sumak Osasun Departamentuari egotzi dio maskarak «merkatu prezioa baino garestiago» erosi izana. Elma Saiz, Mikel Irujo eta Santos Indurain kontseilarien agerraldia eskatu du koalizio espainiazaleak | Sodenako zuzendariaren kargugabetzeak eta CEN Nafarroako Enpresarien Elkargoarentzat erositako maskaren auziak ez du etenik. Gaur, agerraldia egin dute Cristina Ibarrola eta Marta Alvarez Navarra Sumako legebiltzarkideek. Salatu dute Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak FFP2 motako 560.000 maskara erosi zituela 2... |
2022-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/217586/han-goitik-itsasoa-ikusten-da.htm | Bizigiro | Han goitik itsasoa ikusten da | Itsasoaren beha bizi izan den herrialde bat da Euskal Herria. Kontaezinak dira, horregatik, kostaldean dauden begiratokiak. Behaketarako eta ikusmirarako propio sortutako talaiak dira horietatik asko, eta itsasoak labarretan zizelkatu dituen muinoak beste asko. Jatorrizko funtzioa galdu dute, eta aparteko begiratoki bi... | Han goitik itsasoa ikusten da. Itsasoaren beha bizi izan den herrialde bat da Euskal Herria. Kontaezinak dira, horregatik, kostaldean dauden begiratokiak. Behaketarako eta ikusmirarako propio sortutako talaiak dira horietatik asko, eta itsasoak labarretan zizelkatu dituen muinoak beste asko. Jatorrizko funtzioa galdu d... | Han goitik, eta beste toki askotatik ere bai. Julen Gabiria idazleari lapurtutako Han goitik itsasoa ikusten da liburuaren izenburua bada aproposa itsasoari begira bizi izan den herrialde batek zenbat begiratoki dituen azaltzen saiatzeko. Eta egina dago talaia eta seinero postuen bilketa lan bikain bat ere Itsasoari so... |
2022-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/217587/uraren-gardenak-ikusten-uzten-ez-dituen-bazterrak.htm | Bizigiro | Uraren gardenak ikusten uzten ez dituen bazterrak | Begi bistan egon ez arren, urpeak badauzka toki ikusgarriak. Euskal kostako lau toki proposatu dituzte urpekariek. Azpimarratu dute urpekaritzan «ez dela inprobisatzen» eta lanjerrak neurtu egin behar direla. | Uraren gardenak ikusten uzten ez dituen bazterrak. Begi bistan egon ez arren, urpeak badauzka toki ikusgarriak. Euskal kostako lau toki proposatu dituzte urpekariek. Azpimarratu dute urpekaritzan «ez dela inprobisatzen» eta lanjerrak neurtu egin behar direla. | Bermeotik (Bizkaia) itsasontziz abiatu, eta Matxitxakotik bostehun metrora itsas zabalerantz egotzi aingura. Puntu horretan 28 metro beheiti murgilduz gero, Mina Mari ontzia ediren daiteke, 37 metroan. Ontzi bat hondoratu zen tokian, ekosistema baten istorioa altxatu da. Baina, entelegatzeko, duela 60 urtera jauzi egin... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217588/realak-ofizial-egin-du-alexander-sorlothen-itzulera.htm | Kirola | Realak ofizial egin du Alexander Sorlothen itzulera | Aurrelari norvegiarrak utzita jokatuko du Donostian, denboraldi amaiera arte. Aurreko denboraldian, zortzi gol sartu zituen 44 partidatan. | Realak ofizial egin du Alexander Sorlothen itzulera. Aurrelari norvegiarrak utzita jokatuko du Donostian, denboraldi amaiera arte. Aurreko denboraldian, zortzi gol sartu zituen 44 partidatan. | Sorloth Realera itzuli da. Mediku probak egin ditu gaur goizean, eta, ondoren, denboraldi amaierara arte Realarekin lotzen duen kontratua sinatu du. Isaken irteeraren ondoren heldu den lehen aurrelaria da. Talde txuri-urdinak ez du erosteko aukerarik izango, eta, fitxatu nahi izanez gero, denboraldi amaieran lortu beha... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217589/burujabetzaren-eztabaida-zentroan-jarriko-du-eh-bilduk.htm | Politika | Burujabetzaren eztabaida «zentroan» jarriko du EH Bilduk | EH Bilduren Mahai Politikoak urte politikoko lehen bilera egin du, eta, besteak beste, burujabetza defendatuko duela berretsi du. | Burujabetzaren eztabaida «zentroan» jarriko du EH Bilduk. EH Bilduren Mahai Politikoak urte politikoko lehen bilera egin du, eta, besteak beste, burujabetza defendatuko duela berretsi du. | «Euskal Herriak burujabetza behar du», adierazi du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak; eta, horregatik, subiranotasuna agenda politikoaren «zentroan» jartzearen alde egingo du koalizioak datorren urte politikoan. «Gure ordez beste batzuek hartzen dituzte erabakiak, eta gure bizitza baldintzatzen dute». Ho... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217591/emad-aleebrahim-dehkordi-eta-luis-de-filippis-batu-dira-zuzendari-berriak-sailera.htm | Kultura | Emad Aleebrahim Dehkordi eta Luis de Filippis batu dira Zuzendari Berriak sailera | 'Chevalier noir' eta 'Something You Said Last Night' filmak erakutsiko dituzte. Carla Simonek lehiaz kanpo parte hartuko du Zabaltegi-Tabakaleran. | Emad Aleebrahim Dehkordi eta Luis de Filippis batu dira Zuzendari Berriak sailera. 'Chevalier noir' eta 'Something You Said Last Night' filmak erakutsiko dituzte. Carla Simonek lehiaz kanpo parte hartuko du Zabaltegi-Tabakaleran. | Aurtengo beste hiru film iragarri ditu Donostiako Zinemaldiak. Zuzendari Berriak sailekoak dira horietako bi: Emad Aleebrahim Dehkordiren Chevalier noir eta Luis de Filippisen Something You Said Last Night. Dehkordiren lehen film luzea da Chevalier noir. Shemroomen bizi dira Iman eta haren anaia Payar, aitarekin. Ama h... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217592/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-gasteizen-indarkeria-matxista-egotzita.htm | Gizartea | Hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen, indarkeria matxista egotzita | Bat haren etxebizitzan atxilotu dute, eta beste biak, kalean. | Hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen, indarkeria matxista egotzita. Bat haren etxebizitzan atxilotu dute, eta beste biak, kalean. | Asteburuan hiru gizon atxilotu ditu Gasteizko Udaltzaingoak indarkeria matxista egotzita. Lehenengoa haren etxebizitzan atxilotu zuten, eta beste biak, kalean.
Larunbat goizaldean atxilotu zuten lehen gizona, Judimendi auzoan. Etxebizitza baten barruan «bikote baten eztabaida» eta «kolpe handiak» entzuten zirela zabal... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217594/hegazti-gehiago-agertu-dira-hilik-donostiako-urumea-ibaian.htm | Gizartea | Hegazti gehiago agertu dira hilik Donostiako Urumea ibaian | Joan den astean ere uretako hegazti gehiago agertu ziren, baita aingirak ere. Eguzki talde ekologistak gertatutakoa argitzeko eskatu du. | Hegazti gehiago agertu dira hilik Donostiako Urumea ibaian. Joan den astean ere uretako hegazti gehiago agertu ziren, baita aingirak ere. Eguzki talde ekologistak gertatutakoa argitzeko eskatu du. | Hegazti batzuk hilik agertu dira Donostiako Urumea ibaian, Eguzki talde ekologistak salatu duenez. Azaldu dute gehienbat basahateak direla, eta oraingoan Martutene inguruan agertu direla. Izan ere, ez da lehenengo aldia. Abuztuaren 21ean ere elkarteak jakinarazi zuen uretako hegazti batzuk hilik agertu zirela ibai bere... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217595/brusela-urgentziazko-esku-hartze-bat-prestatzen-ari-da.htm | Ekonomia | Brusela «urgentziazko esku hartze bat» prestatzen ari da | Europako Batzordea merkatu elektrikoaren «egiturazko erreforma batean» ari da lanean, datorren asteko ezohiko bilerara begira. | Brusela «urgentziazko esku hartze bat» prestatzen ari da. Europako Batzordea merkatu elektrikoaren «egiturazko erreforma batean» ari da lanean, datorren asteko ezohiko bilerara begira. | Europako gas naturalaren prezioak martxotik izandako beherakadarik handiena izan du astelehen honetan, herrialdeen biltegiak eta bereziki Alemaniarenak aurreikusi baino azkarrago betetzen ari direlako. Joan den astean jakin zen EBko erreserbak %79an beteta daudela, eta Alemaniako agintariek esan dute irailerako espero ... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217596/bederatzi-palestinar-atxilotu-ditu-israelek-zisjordanian.htm | Mundua | Bederatzi palestinar atxilotu ditu Israelek Zisjordanian | Jihad Islamikoaren adar militarreko buruzagi bat dago atxilotuen artean. Etxean gotortu ondoren, bere burua entregatu du. | Bederatzi palestinar atxilotu ditu Israelek Zisjordanian. Jihad Islamikoaren adar militarreko buruzagi bat dago atxilotuen artean. Etxean gotortu ondoren, bere burua entregatu du. | Israelgo Armadak bederatzi palestinar atxilotu ditu gaur goizaldean, Zisjordaniako Jenin hiritik gertu, «terrorismoa» egotzita. Jihad Islamikoak baieztatu du horietako bat haren adar militarreko Jeningo buruzagi bat dela: Alaa Zakharna. Bera eta beste militante bat ziren operazioaren helburuak. Bi kideak etxe berean eg... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217597/al-sadrek-iragarri-du-behin-betiko-erretiratuko-dela-politikatik-eta-haren-jarraitzaileek-presidentetzaren-egoitza-hartu-dute.htm | Mundua | Al-Sadrek iragarri du «behin betiko» erretiratuko dela politikatik, eta haren jarraitzaileek presidentetzaren egoitza hartu dute | Irakeko kleriko xiitak nabarmendu du alderdiek eragindako «desitxuratzea konpondu» nahi izan duela bere jardunarekin. Beste batzuetan ere iragarri izan du politika utziko zuela. Agintariek etxeratze agindua ezarri dute herrialde osoan. | Al-Sadrek iragarri du «behin betiko» erretiratuko dela politikatik, eta haren jarraitzaileek presidentetzaren egoitza hartu dute. Irakeko kleriko xiitak nabarmendu du alderdiek eragindako «desitxuratzea konpondu» nahi izan duela bere jardunarekin. Beste batzuetan ere iragarri izan du politika utziko zuela. Agintariek e... | Paralisi politiko bat nozitzen ari dira Iraken, eta Muqtada al-Sadrek gaur plazaratutako erabakiak ez dirudi balioko duenik paralisi horrek eragindako tentsio politiko eta soziala baretzeko. Alderantziz. Kleriko xiitak iragarri du «behin betiko» erretiratuko dela politikatik, eta, ordu batzuk geroago, haren jarraitzail... |
2022-8-29 | https://www.berria.eus/albisteak/217598/athleticek-aste-nagusiari-jarraipena-eman-dio-cadizen.htm | Kirola | Athleticek Aste Nagusiari jarraipena eman dio Cadizen | Aise nagusitu zaio Cadizi. Iñaki Williams, Guruzeta eta Berenger izan dira goleatzaileak. Gainera, Iñaki Williamsi penaltia gelditu dio Ledesmak. | Athleticek Aste Nagusiari jarraipena eman dio Cadizen. Aise nagusitu zaio Cadizi. Iñaki Williams, Guruzeta eta Berenger izan dira goleatzaileak. Gainera, Iñaki Williamsi penaltia gelditu dio Ledesmak. | Jokoa eta emaitza. Bi gauzak batzeko gai izan da Athletic Mirandilla Berria futbol zelaian. Partida osoa jokatu du Ernesto Valverderen taldeak, eta hasi eta buka nagusi izan da Cadiz txiki baten aurka. Iñaki Williamsek lehen zatian aurreratu du Athletic, eta bigarren zatian Guruzetak sartutako bi golek eta Berengerren ... |
2022-8-30 | https://www.berria.eus/albisteak/217619/bilboko-aste-nagusiko-azken-egunean-izandako-sexu-eraso-bat-ikertzen-ari-da-ertzaintza.htm | Gizartea | Bilboko Aste Nagusiko azken egunean izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza | Eusko Jaurlaritzaren arabera, festen hondarrean gertatu zen erasoa, igandean, Marijaiaren erreketaren ondotik. Ertzaintzak bi ikerketa ditu martxan Aste Nagusiko sexu erasoekin loturik. | Bilboko Aste Nagusiko azken egunean izandako sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Eusko Jaurlaritzaren arabera, festen hondarrean gertatu zen erasoa, igandean, Marijaiaren erreketaren ondotik. Ertzaintzak bi ikerketa ditu martxan Aste Nagusiko sexu erasoekin loturik. | Bilboko Aste Nagusian sexu erasoekin lotutako beste salaketa bat izan dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Zehazki, plazaratutako informazioaren arabera, igandean gertatu zen erasoa, festen azken egunean.
Oraingoz, Jaurlaritzak apenas argitaratu duen salaketarekin loturiko informaziorik. Ertzaintz... |
2022-8-30 | https://www.berria.eus/albisteak/217620/bardea-larrialdi-egoeran-dago-esako-urtegiaren-egoeragatik.htm | Gizartea | Bardea larrialdi egoeran dago Esako urtegiaren egoeragatik | Urtegiaren %22,6 dago beteta, eta haren mende dago Bardea. Aurreikusi dute balitekeela ia erabat hustea, eta ureztatze kanpainak normalean baino lehen amaitu beharko du. | Bardea larrialdi egoeran dago Esako urtegiaren egoeragatik. Urtegiaren %22,6 dago beteta, eta haren mende dago Bardea. Aurreikusi dute balitekeela ia erabat hustea, eta ureztatze kanpainak normalean baino lehen amaitu beharko du. | Azken asteetan kezka eragin du urtegien egoerak, eta Esakoa (Nafarroa) ez da salbuespena. Urtegiaren %22,6 dago beteta, eta, eurite handirik ezean, arduradunek aurreikusi dute balitekeela irailean ia erabat hustea. Oraintxe, ehun hektometro kubiko ur daude han jasota.
Esako urtegitik edaten duten lurraldeen artean dag... |
2022-8-30 | https://www.berria.eus/albisteak/217621/erregaiak-iaz-baino-merkeago-egoteak-inflazioa-104ra-apaldu-du-espainian.htm | Ekonomia | Erregaiak iaz baino merkeago egoteak inflazioa %10,4ra apaldu du Espainian | Abuztuko datu aurreratuan, inflazio tasa lau hamarren murriztu da uztailetik. Azpiko inflazioak gora jarraitzen du, eta %6,3an dago. | Erregaiak iaz baino merkeago egoteak inflazioa %10,4ra apaldu du Espainian. Abuztuko datu aurreratuan, inflazio tasa lau hamarren murriztu da uztailetik. Azpiko inflazioak gora jarraitzen du, eta %6,3an dago. | Albiste ustez on baten atzean kezkarako datuak ezkuta daitezke. Prezioen igoera moteldu egin dela erakusten du gaur INE Espainiako Estatistikak emandako abuztuko inflazioaren datu aurreratuak, baina azpiko inflazioa igo egin da. Urte arteko inflazio tasa %10,4ra apaldu da uztaileko %10,8tik, eta eten eginda azken hilab... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.