date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217833/oinezko-bat-hil-da-bilbon-auto-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Oinezko bat hil da Bilbon, auto batek harrapatuta
Semearekin ospitalera zihoan bikote batek zeraman autoa. Gidaria atxilotu dute, ausarkeriaz gidatzeagatik ustezko zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egotzita.
Oinezko bat hil da Bilbon, auto batek harrapatuta. Semearekin ospitalera zihoan bikote batek zeraman autoa. Gidaria atxilotu dute, ausarkeriaz gidatzeagatik ustezko zuhurtziagabekeriazko giza hilketa egotzita.
Atzo arratsaldean 57 urteko gizon bat hil zen Bilbon, auto batek harrapatuta. Udaltzaingoak adierazi duenez, semearekin ospitalera zihoan bikote batek zeraman autoa. Arratsaldeko 18:30 aldera jazo zen istripua, Ballets de Olaeta kaleko 14. zenbakiaren parean (Deustu). Autoak oinezkoa harrapatu eta horma bat jo zuen. A...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217834/azterketak-euskaraz-pasatzea-lortzeko-lanean-segituko-du-seaskak.htm
Gizartea
Azterketak euskaraz pasatzea lortzeko lanean segituko du Seaskak
Ipar Euskal Herriko diputatu eta senatariak irailaren 14an bilduko dira Frantziako Hezkuntza ministroaren kabinetearekin.
Azterketak euskaraz pasatzea lortzeko lanean segituko du Seaskak. Ipar Euskal Herriko diputatu eta senatariak irailaren 14an bilduko dira Frantziako Hezkuntza ministroaren kabinetearekin.
Eskola sartzea egin zuten iragan astean Ipar Euskal Herriko ikasleek, eta, gisa berean ikasturtea hasi dute Seaskako ikasleek. Hain zuzen, ikasturteko erronkak aipatzeko agerraldia egin dute goizean, Ziburuko Kaskarotenea ikastola berrian (Lapurdi). Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak murgiltze ereduaren kontrako neu...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217835/janari-kate-handietako-salmentak-52-jaitsi-dira-uztailean.htm
Ekonomia
Janari kate handietako salmentak %5,2 jaitsi dira uztailean
Eustaten arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako saltoki handiek %1,5 gutxiago saldu dute ekaineko datuekin alderatuta.
Janari kate handietako salmentak %5,2 jaitsi dira uztailean. Eustaten arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako saltoki handiek %1,5 gutxiago saldu dute ekaineko datuekin alderatuta.
Saltoki handien irabaziek markak hautsi zituzten 2020. urtean, pandemiak etxerako kontsumoa izugarri hauspotu baitzuen, eta kanpokoari kalte egin. 2021ean nabaritu zen jada itxialdiak atzean gelditzen hasiak zirela, eta, 2022an, are nabarmenagoa da etxerako kontsumoa pandemia aurreko mailara itzultzen ari dela. Hala, %...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217836/jokoaren-mendekotasuna-prebenitzeko-gida-bat-sortu-du-eusko-jaurlaritzak-gazteentzat.htm
Gizartea
Jokoaren mendekotasuna prebenitzeko gida bat sortu du Eusko Jaurlaritzak, gazteentzat
Gazteen heren batek dio adingabeak zirenean hasi zirela jokatzen, nahiz eta apustu egiteko gutxienez 18 urte izan behar diren. 2021ean, gazteen %25ek egin zuten apustu behin gutxienez.
Jokoaren mendekotasuna prebenitzeko gida bat sortu du Eusko Jaurlaritzak, gazteentzat. Gazteen heren batek dio adingabeak zirenean hasi zirela jokatzen, nahiz eta apustu egiteko gutxienez 18 urte izan behar diren. 2021ean, gazteen %25ek egin zuten apustu behin gutxienez.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun, Hezkuntza, Osasun eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailak gazteenentzako gida bat sortu du, joko patologikoari buruzko informazioa zabaltzeko eta «arrisku jokoa goiz detektatzeko eta prebenitzeko». Gazteengandik gertu daudenentzat eta haiekin etengabeko harremana dutenent...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217837/gasa-30-garestitu-da-nord-stream-gasbidearen-itxierarekin.htm
Ekonomia
Gasa %30 garestitu da Nord Stream gasbidearen itxierarekin
Errusiak ostiralean jakinarazi zuen mantentze lanetarako geldialdia luzatu egingo zuela, noiz arte argitu gabe. Gasaren prezioak gora egin du eta euroaren dolarrarekiko balioak behera. Burtsetan ere galerak izan dira.
Gasa %30 garestitu da Nord Stream gasbidearen itxierarekin. Errusiak ostiralean jakinarazi zuen mantentze lanetarako geldialdia luzatu egingo zuela, noiz arte argitu gabe. Gasaren prezioak gora egin du eta euroaren dolarrarekiko balioak behera. Burtsetan ere galerak izan dira.
Aste erabakigarria aurrean, astelehena gogorra etorri da Europarentzat. Ostiral arratsean (merkatu asko itxita zeudela) iragarri zuen Gazpromek Nord Stream 1 gasbidetik gasik bidali gabe jarraituko duela isuri bat dela-eta, hiru egunetakoa izan behar zuen mantentze lanetarako itxiera datarik gabe luzatuz. Alemaniak et...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217838/pentsioak-kpi-errealaren-arabera-eguneratu-daitezen-estutuko-dute-pentsiodunek-udazkenean.htm
Ekonomia
Pentsioak KPI errealaren arabera eguneratu daitezen estutuko dute pentsiodunek udazkenean
Inflazioaren bilakaera ikusita, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dute 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea
Pentsioak KPI errealaren arabera eguneratu daitezen estutuko dute pentsiodunek udazkenean. Inflazioaren bilakaera ikusita, inoiz baino beharrezkoagoa ikusten dute 1.080 euroko gutxieneko pentsioa ezartzea
«Udazkenarekin milaka langile lanpostuetara itzuliko dira, eta gure lanpostua kalean dago, gure aldarrikapenak lortzeko borrokan». Jon Fano Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideak hitz horiekin deitu ditu mobilizazioetara Euskal Herri osoko pentsiodunak. Aurten gainera eskaerak oso argi dituzte: pentsioak KPI er...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217839/truss-aukeratu-dute-toryen-buruzagi-eta-erresuma-batuko-lehen-ministro.htm
Mundua
Truss aukeratu dute toryen buruzagi eta Erresuma Batuko lehen ministro
Azken agintaldian Atzerri ministro izandakoak «kontserbadore gisa» gobernatuko duela adierazi du. Johnsonek bihar utziko du gobernuburu kargua.
Truss aukeratu dute toryen buruzagi eta Erresuma Batuko lehen ministro. Azken agintaldian Atzerri ministro izandakoak «kontserbadore gisa» gobernatuko duela adierazi du. Johnsonek bihar utziko du gobernuburu kargua.
Margaret Thatcherri hamaika keinu egin dizkion eta Boris Johnsonekiko leialtasunari eutsi dion buruzagi bat aukeratu dute Erresuma Batuko Alderdi Kontserbadoreko buruzagi eta herrialdeko lehen ministro. Azken agintaldian Atzerri ministro izandako Liz Truss gailendu zaio Rishi Sunak Ekonomia ministro ohiari, babesen %57...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217840/joan-den-astean-zortzi-pertsona-hil-ziren-koronabirusarekin-araba-bizkai-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Joan den astean zortzi pertsona hil ziren koronabirusarekin Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Positibo kopuruak gora egin du: 839 kasu atzeman dituzte; 60 urtetik gorakoen artean, ordea, behera egin du intzidentziak, puntu bat.
Joan den astean zortzi pertsona hil ziren koronabirusarekin Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Positibo kopuruak gora egin du: 839 kasu atzeman dituzte; 60 urtetik gorakoen artean, ordea, behera egin du intzidentziak, puntu bat.
Joan den astean 838 koronabirus kasu positibo atzeman zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, aurreko astean baino 127 gehiago, nahiz eta proba gehiago egin diren. 102 pertsona daude koronabirusarekin ospitaleratuta; horietako 97 gela arruntetan daude, aurreko astean baino sei gutxiago, eta beste bostak ZIUan (lau gutxia...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217841/petrolio-upela-garestitu-egin-da-lpeek-ekoizpena-sinbolikoki-jaitsi-ondoren.htm
Ekonomia
Petrolio upela garestitu egin da, LPEEk ekoizpena sinbolikoki jaitsi ondoren
Atzeraldi baten beldurrak upelaren kotizazioa jaitsi du udak aurrera egin ahala.
Petrolio upela garestitu egin da, LPEEk ekoizpena sinbolikoki jaitsi ondoren. Atzeraldi baten beldurrak upelaren kotizazioa jaitsi du udak aurrera egin ahala.
Azken hilabeteotan apurka ekoizpena handitzen aritu ondoren, kontrako bidea hartzea erabaki dute Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak (LPEE) eta haren aliatuak, Errusia buru dutela. LPEE+ izeneko taldeak erabakitako murrizketa sinbolikoa da —100.000 upel gutxiago urrian irailean baino—, baina nahikoa izan da pe...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217842/itzali-egin-dute-zaporizhiako-zentralean-piztua-segitzen-zuen-erreaktore-bakarra.htm
Mundua
Itzali egin dute Zaporizhiako zentralean piztua segitzen zuen erreaktore bakarra
Errusiak eginiko bonbardaketengatik gelditu dute erreaktorea, Energoatom enpresaren arabera.
Itzali egin dute Zaporizhiako zentralean piztua segitzen zuen erreaktore bakarra. Errusiak eginiko bonbardaketengatik gelditu dute erreaktorea, Energoatom enpresaren arabera.
Beste itzalaldi bat Ukrainako Zaporizhiako zentralean. Energoatom enpresak jakinarazi duenez, gelditu egin dute zentral nuklearrean honezkero piztua gelditzen zen erreaktore bakarra. Zabaldutako informazioaren arabera, Errusiaren erasoaldi batengatik deskonektatu behar izan dute Ukrainako argindar saretik. Erreaktore h...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217843/arbuioa-eta-norabide-aldaketa.htm
Mundua
Arbuioa eta norabide aldaketa
Txileko konstituzio proposamenari emandako ezezkoa ezustean heldu bada ere, bada hura azaltzen duen arrazoi bat baino gehiago.
Arbuioa eta norabide aldaketa. Txileko konstituzio proposamenari emandako ezezkoa ezustean heldu bada ere, bada hura azaltzen duen arrazoi bat baino gehiago.
Neurri handiko ezustekoa izan da Txileko plebiszituaren emaitza, non 13 milioi txiletarrek baino gehiagok bozkatu duten Batzar Konstituziogileak herriarentzako konstituzio berri gisa proposatutako testua onartzeari buruz. Irailaren 4an, igandean, boto-emaileen bi heren inguruk uko egin zioten 2021eko uztailean %85eko p...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217844/jose-luis-otamendiren-landura-mundua-biltzen-duen-mintza.htm
Kultura
Jose Luis Otamendiren 'Landura', mundua biltzen duen mintza
Jose Luis Otamendi aldi baten amaieraren sentipenaz eta pertsonala eta kolektiboa uztartzeko zailtasunaz aritu da, besteak beste, 'Landura' poema liburu berrian. Susa argitaletxeak kaleratu du.
Jose Luis Otamendiren 'Landura', mundua biltzen duen mintza. Jose Luis Otamendi aldi baten amaieraren sentipenaz eta pertsonala eta kolektiboa uztartzeko zailtasunaz aritu da, besteak beste, 'Landura' poema liburu berrian. Susa argitaletxeak kaleratu du.
«Hezetasun eta hozbero kontrastea tarteko, kanpoaren eta barruaren artean osatzen den ur pelikula da landura, kristal gainean ageri ohi dena argien». Jose Luis Otamendi idazleak hitzaren esanahia argitu du aurrena. Izan ere, Landura bere poema liburu berriaren izenburua ere bada; hamargarren poesia bilduma du. «Gure ar...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217845/ohartarazi-dute-thwaites-glaziarra-desegiteko-zorian-dela.htm
Mundua
Ohartarazi dute Thwaites glaziarra «desegiteko zorian» dela
Ikertalde baten arabera, izotz mendia eta inguruko horma urtzeak ondorio larriak ekar litzake: 1-3 metro igo liteke itsas maila.
Ohartarazi dute Thwaites glaziarra «desegiteko zorian» dela. Ikertalde baten arabera, izotz mendia eta inguruko horma urtzeak ondorio larriak ekar litzake: 1-3 metro igo liteke itsas maila.
Alarmak piztu ditu Thwaites glaziarraren egoerak. Izan ere, berriki argitaratutako azterlanak ikusirik, bistakoak dira kezkarako zioak. Mendebaldeko Antartidan dago izotz mendi hori, eta, adituek plazaratu dutenez, «ozta ozta» da desegin gabea. Ikertzaile talde baten arabera, baliteke haren egoera franko aldatzea denbo...
2022-9-5
https://www.berria.eus/albisteak/217846/hiru-udal-langileren-aurkako-salaketak-artxibatu-dituzte-apasos-auzian.htm
Gizartea
Hiru udal langileren aurkako salaketak artxibatu dituzte Apasos auzian
Sexu erasoen ustezko egilearen aurkako auzibideak, berriz, zabalik jarraitzen du eta ikerketarekin jarraitzeko agindu du epaileak.
Hiru udal langileren aurkako salaketak artxibatu dituzte Apasos auzian. Sexu erasoen ustezko egilearen aurkako auzibideak, berriz, zabalik jarraitzen du eta ikerketarekin jarraitzeko agindu du epaileak.
Gasteizko Instrukzio epaitegiko 4.zenbakiko epaileak artxibatu egin ditu Apasos elkarteko zuzendaritzak Animalien Babeserako Zentroko hiru udal langileren aurka jarritako salaketak. Epailearen ustetan, ezin da frogatutzat jo langile horiek sexu abusuak edo sexu jazarpena ikusi edo ezagutzen zituztela. Apasosek salatuta...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217865/sexu-eraso-bat-izan-zen-igandean-barakaldon.htm
Gizartea
Sexu eraso bat izan zen igandean Barakaldon
Emakume bat diskoteka batean sartu zen, eta ez du gogoratzen gero zer gertatu zen. Goizaldean kalean aurkitu zuten, minez eta odoletan.
Sexu eraso bat izan zen igandean Barakaldon. Emakume bat diskoteka batean sartu zen, eta ez du gogoratzen gero zer gertatu zen. Goizaldean kalean aurkitu zuten, minez eta odoletan.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak hainbat iturriri jakinarazi dienez, igande goizaldean sexu eraso bat izan zen Barakaldon (Bizkaia). Igandean bertan salatu zuten, eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari da. Hainbat pertsonari deklarazioa hartu die. El Correo egunkariaren arabera, diskoteka batean izan zen erasoa...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217866/120000-euro-ordainarazi-nahi-dizkie-iruneko-udalak-hamar-pertsonari-sanferminetako-prozesioko-istiluengatik.htm
Politika
120.000 euro ordainarazi nahi dizkie Iruñeko Udalak hamar pertsonari, sanferminetako prozesioko istiluengatik
Jarritako salaketetan, «tentsio eta indarkeria egoera bat sortzea» egotzi die udalak, eta 12.000 euroko isuna ezarri dio bakoitzari
120.000 euro ordainarazi nahi dizkie Iruñeko Udalak hamar pertsonari, sanferminetako prozesioko istiluengatik. Jarritako salaketetan, «tentsio eta indarkeria egoera bat sortzea» egotzi die udalak, eta 12.000 euroko isuna ezarri dio bakoitzari
Uztailaren 7ko San Ferminen prozesioak soka luzea ekarriko du Iruñean. Auzitegietan bidea egiten ari den prozesuaz gain, bide administratiboa ere zabaldu du Iruñeko Udalak, egun hartan Curia kalean ziren hamar pertsonaren aurka. Zehazki, 12.000 euroko isun bana ezarri diete bakoitzari, «herritarren segurtasuna urratzea...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217867/israelgo-armadak-palestinar-bat-hil-eta-hogei-zauritu-ditu-jeninen.htm
Mundua
Israelgo armadak palestinar bat hil eta hogei zauritu ditu Jeninen
Zaurituen artean bi gazte eta haur bat daude. Apirilaz geroztik, 90etik gora palestinar hil ditu Jeninen eta Nablusen.
Israelgo armadak palestinar bat hil eta hogei zauritu ditu Jeninen. Zaurituen artean bi gazte eta haur bat daude. Apirilaz geroztik, 90etik gora palestinar hil ditu Jeninen eta Nablusen.
Israelgo soldaduek palestinar bat hil eta hogei zauritu dituzte bart gauean Jeninen, Zisjordanian. Hildakoak Mohamed Sabaneh zuen izena, eta 29 urte zituen. Zaurituen artean bi gazte eta haur bat daude; azken horri matrailezurrean tiro egin diote. Palestinako Atzerri ministroak jakinarazi duenez, larri daude zauritu ge...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217868/txinako-sichuan-probintziako-lurrikaran-hildakoak-65-dira-dagoeneko.htm
Mundua
Txinako Sichuan probintziako lurrikaran hildakoak 65 dira dagoeneko
Hamabi pertsona daude desagertuta. 6.500 pertsona ari dira erreskate lanetan parte hartzen.
Txinako Sichuan probintziako lurrikaran hildakoak 65 dira dagoeneko. Hamabi pertsona daude desagertuta. 6.500 pertsona ari dira erreskate lanetan parte hartzen.
Astelehenean 6,8 graduko lurrikara batek astindu zuen Txinako Sichuan probintzia, eta dagoeneko 65 dira hildakoak. Erreskate taldeak lanean ari dira oraindik epizentroa izan zen tokian. Komunikazioak etenda daude, eta etxeak erortzen ari dira oraindik. 3 gradutik gorako hamar erreplika izan dira lurrikararen ostean. A...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217869/nafarroako-bandera-erraldoiarekin-diru-publikoa-xahutu-eta-gainkostuak-isilarazi-izana-egotzi-diote-maiari.htm
Gizartea
Nafarroako bandera erraldoiarekin «diru publikoa xahutu» eta «gainkostuak isilarazi» izana egotzi diote Maiari
Adierazpen instituzionala onartu dute Iruñeko Udalbatzan EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen botoekin
Nafarroako bandera erraldoiarekin «diru publikoa xahutu» eta «gainkostuak isilarazi» izana egotzi diote Maiari. Adierazpen instituzionala onartu dute Iruñeko Udalbatzan EH Bilduren, PSNren eta Geroa Bairen botoekin
Diru publikoaren xahutzea, opakutasunez jokatzea eta gainkostuak ezkutatu nahi izatea. Hori egotzi diote Iruñeko alkate Enrique Maiari, udalbatzak gaur onartutako adierazpen instituzionalean. PSNren udal taldeak aurkeztu du adierazpena, eta, Nafarroako ikurrari «errespetu instituzionala» adierazteaz gain, udal gobernu ...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217870/luis-mari-elustondo-euskadiko-federazioko-presidente-ohia-hil-da.htm
Kirola
Luis Mari Elustondo Euskadiko Federazioko presidente ohia hil da
75 urte zituen, eta iazko martxoan utzi zuen kargua. UEFAn eta FIFAn selekzioaren ofizialtasunaren eskaria bideratu zuen, nahiz eta ondoren bi erakundeek atzera bota zuten.
Luis Mari Elustondo Euskadiko Federazioko presidente ohia hil da. 75 urte zituen, eta iazko martxoan utzi zuen kargua. UEFAn eta FIFAn selekzioaren ofizialtasunaren eskaria bideratu zuen, nahiz eta ondoren bi erakundeek atzera bota zuten.
Euskadiko Futbol Federazioak jakitera eman duenez Luis Mari Elustondo zendu da, erakundeko presidente ohia. Erandion (Bizkaia) jaioa, bederatzi urte izan zen presidente: 2012tik 2021ra. Selekzioaren ofizialtasunaren eskaria UEFAren eta FIFAren aurrean bideratu zuen presidentea izan zen, nahiz eta eta gero atzera bota z...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217871/ana-beltranek-ez-du-segituko-nafarroako-ppren-presidente-karguan.htm
Politika
Ana Beltranek ez du segituko Nafarroako PPren presidente karguan
'El País' egunkariak aurreratu du albistea, baina erabakia oraindik ez da ofiziala. Beltranen tokia Javier Garcia parlamentarioak beteko duela zabaldu dute.
Ana Beltranek ez du segituko Nafarroako PPren presidente karguan. 'El País' egunkariak aurreratu du albistea, baina erabakia oraindik ez da ofiziala. Beltranen tokia Javier Garcia parlamentarioak beteko duela zabaldu dute.
Ana Beltranek ez du segituko Nafarroako PPko presidente gisa. Erabakia oraindik ez da ofiziala, baina, El País egunkariak aurreratu duenez, Beltranek ez du postuan jarraituko, eta alderdiaren kongresuan ofizial egingo dute erabakia. Kongresua uda baino lehen egitea aurreikusita zegoen, baina oraindik ez du datarik. PPk...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217872/hego-euskal-herriko-etxeko-langileak-urrian-hasiko-dira-langabeziarako-kotizatzen.htm
Ekonomia
Hego Euskal Herriko etxeko langileak urrian hasiko dira langabeziarako kotizatzen
Enplegatzaileek %80ko hobaria jasoko dute eta 35.600 langileri eragingo die aldaketak. Soldatak Bermatzeko Funtsera joateko eskubidea ere aitortu zaie.
Hego Euskal Herriko etxeko langileak urrian hasiko dira langabeziarako kotizatzen. Enplegatzaileek %80ko hobaria jasoko dute eta 35.600 langileri eragingo die aldaketak. Soldatak Bermatzeko Funtsera joateko eskubidea ere aitortu zaie.
Hego Euskal Herrian legalki diharduten 35.600 etxeko langileak urrian hasiko dira langabezia ordainsarirako kotizatzen. Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak etxeko langileen baldintzak arautuko dituen errege dekretua onartu du, eta, haren arabera, aurrerantzean langabezia ordainsaria jaso ahal izango dute. Era b...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217873/truss-ekaitzari-aurre-egingo-diogu.htm
Mundua
Truss: «Ekaitzari aurre egingo diogu»
Buruzagi kontserbadoreak arratsaldean hasi ditu gobernua osatzeko elkarrizketak. Johnsonek kritikatu egin ditu dimisioa ematera bultzatu zutenak.
Truss: «Ekaitzari aurre egingo diogu». Buruzagi kontserbadoreak arratsaldean hasi ditu gobernua osatzeko elkarrizketak. Johnsonek kritikatu egin ditu dimisioa ematera bultzatu zutenak.
Arratsalderako egin du Liz Truss lehen ministroak bere lehen agerraldia, bere agintaldiko helburuak izango direnak aurkezteko. Euria izan du lagun lehen agerraldian, eta asko izan dira eguraldia haren agintaldiarekin lotu dutenak ere, esanez garai ilunak izango direla datozenak. Buruzagi kontserbadoreak, ordea, itxarop...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217874/getarian-lehorreratu-da-juan-sebastian-elkano-mundu-biraren-500-urteurrenean.htm
Bizigiro
Getarian lehorreratu da Juan Sebastian Elkano, mundu biraren 500. urteurrenean
Ehungarrenez, herri antzezlana egin dute Elkanoren mundu birak bost mende betetzen dituela oroitarazteko.
Getarian lehorreratu da Juan Sebastian Elkano, mundu biraren 500. urteurrenean. Ehungarrenez, herri antzezlana egin dute Elkanoren mundu birak bost mende betetzen dituela oroitarazteko.
Atzera begirako berezia egin dute Getarian, 1522. urtean eginak oroimenean. Bost mende dira Juan Sebastian Elkanok gidatu zuen ontziak munduari bira eman ziola. 1519an abiatu, eta 1522ko irailaren 6an lurreratu ziren Sanlucar de Barramedan, Espainian. Urteurrena ez da edonolakoa, beraz; eta ezta omenaldia ere –antzezla...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217875/zaporizhiako-zentralak-berehalako-neurriak-behar-ditu-ezbeharrik-gertatuko-ez-bada.htm
Mundua
Zaporizhiako zentralak «berehalako neurriak» behar ditu ezbeharrik gertatuko ez bada
IAEAk ohartarazi du zentral nuklearraren inguruko bonbardaketak «etengabeko arriskua» direla, eta dagoeneko hainbat kalte eragin dituztela eraikinetan. AEBetako informazio zerbitzuen arabera, Ipar Koreari armak erosteko asmoa du Errusiak.
Zaporizhiako zentralak «berehalako neurriak» behar ditu ezbeharrik gertatuko ez bada. IAEAk ohartarazi du zentral nuklearraren inguruko bonbardaketak «etengabeko arriskua» direla, eta dagoeneko hainbat kalte eragin dituztela eraikinetan. AEBetako informazio zerbitzuen arabera, Ipar Koreari armak erosteko asmoa du Errus...
IAEA Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak kaleratu berri du Zaporizhiako zentral nuklearrean egindako azterketari buruzko txostena. Bertan nabarmendu «berehalako neurriak» hartu behar direla ezbeharrik gertatuko ez bada. Gerra frontetik oso gertu dago zentrala, eta dagoeneko bitan itzali behar izan dituzte erreakt...
2022-9-6
https://www.berria.eus/albisteak/217876/bigarrena-lortu-du-pedersenek.htm
Kirola
Bigarrena lortu du Pedersenek
Danimarkarra esprintean gailendu da, taldetxo batean. Roglic erori egin da esprinta jotzen ari zela, eta Evenepoelek matxura bat izan du azken hiru kilometroetan
Bigarrena lortu du Pedersenek. Danimarkarra esprintean gailendu da, taldetxo batean. Roglic erori egin da esprinta jotzen ari zela, eta Evenepoelek matxura bat izan du azken hiru kilometroetan
Mads Pedersenek (Trek) irabazi du Espainiako Vueltako 16. etapa. Primoz Roglicek (Jumbo-Visma) erasoa jo du azken kilometroetan, eta harekin batera zenbait txirrindularik egin dute aurrera; horien artean Pedersen. Taldetxo horretako ziklisten artean erabaki da garailea, esprintean. Erraz gailendu da danimarkarra, eta R...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217896/hil-egin-da-auto-batek-atzo-erandion-harrapaturiko-emakumea.htm
Gizartea
Hil egin da auto batek atzo Erandion harrapaturiko emakumea
Biktimak 64 urte zituen. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da
Hil egin da auto batek atzo Erandion harrapaturiko emakumea. Biktimak 64 urte zituen. Ertzaintza gertaera ikertzen ari da
64 urteko emakume bat harrapatu zuen auto batek atzo Erandion (Bizkaia), Enekuriko errepidean, Bilborako norabidean. Larri eraman zuten Gurutzetako Ospitalera, eta gauerdian hil da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ez du gertaeraren inguruko beste informaziorik eman, baina Ertzaintza ikertzen ari dela ohartarazi ...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217897/palestinar-bat-hil-dute-tiroz-nablusen-astebetean-seigarrena.htm
Mundua
Palestinar bat hil dute tiroz Nablusen, astebetean seigarrena
Palestinako Osasun Ministerioaren arabera, bularrean egin diote tiro 29 urteko Junis Ghasan Tayehri.
Palestinar bat hil dute tiroz Nablusen, astebetean seigarrena. Palestinako Osasun Ministerioaren arabera, bularrean egin diote tiro 29 urteko Junis Ghasan Tayehri.
Israelgo armadak beste palestinar bat hil du Zisjordanian, astebetean seigarrena. 21 urteko Junis Ghasan Tayehri tiro egin diote bularrean, eta tokian bertan hil da, Palestinako Osasun Ministerioak zabaldu duenez. Al-Fara'a herrian izan da tiroketa, Nablustik gertu, Zisjordanian. Armadako iturrien arabera, borrokak iza...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217898/roglicek-vuelta-utzi-du-atzoko-istripuaren-ondorioz.htm
Kirola
Roglicek Vuelta utzi du, atzoko istripuaren ondorioz
Hainbat kolpe eta azaleko zauriak ditu, sendagileen agiriaren arabera.
Roglicek Vuelta utzi du, atzoko istripuaren ondorioz. Hainbat kolpe eta azaleko zauriak ditu, sendagileen agiriaren arabera.
Jumbo Visma taldeak eman du albistea, gaur goizean: Primoz Roglicek ez du jarraituko Espainiako Vueltan, atzo erori zela eta. Bigarren zen sailkapen orokorrean, eta azken hiru Vueltak irabaziak zituen txirrindulariak. «Osatu azkar, txapeldun! Eskerrik asko Vuelta honetan eman dituzun une polit guztiengatik», gaineratu...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217899/hasi-dira-ikasgeletara-itzultzen-nafarroako-100000-ikasle.htm
Gizartea
Hasi dira ikasgeletara itzultzen Nafarroako 100.000 ikasle
Nafarroako lau ikasletik batek ikasiko du D edo B ereduan. Ikasleen %66 sare publikoan matrikulatu dira.
Hasi dira ikasgeletara itzultzen Nafarroako 100.000 ikasle. Nafarroako lau ikasletik batek ikasiko du D edo B ereduan. Ikasleen %66 sare publikoan matrikulatu dira.
Irailaren 1ean egin zuten eskola sartzea Ipar Euskal Herrian, eta Nafarroako ikasleen txanda da orain: atzo ireki zituzten 225 ikastetxeetatik hamahiru, eta gaur eta bihar artean zabalduko dituzte gainerakoak. Orotara, 106.769 ikasle matrikulatu dira Nafarroako ikastetxeetan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, berriz, itu...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217900/covid-19aren-intzidentzia-maldan-behera-nafarroan.htm
Gizartea
COVID-19aren intzidentzia, maldan behera Nafarroan
Abuztuaren 29tik irailaren 4rainoko astean, 191 positibo antzeman ditu Osasunbideak, aurreko astean baino %32 gutxiago. Laugarren dosia 60 urtetik gorakoei eta arrisku taldeei jartzea aholkatu du EMAk.
COVID-19aren intzidentzia, maldan behera Nafarroan. Abuztuaren 29tik irailaren 4rainoko astean, 191 positibo antzeman ditu Osasunbideak, aurreko astean baino %32 gutxiago. Laugarren dosia 60 urtetik gorakoei eta arrisku taldeei jartzea aholkatu du EMAk.
Iragan astean jasotako COVID-19 datuen txostena argitaratu du Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak, eta, bertan jasotzen denaren arabera, izurriaren intzidentziak maldan behera jarraitzen du. Abuztuaren 29tik irailaren 4ra, 191 positibo antzeman ditu Osasunbideak PCR edo antigeno proba bidez: aurreko aste osoan bain...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217901/labore-esportazioak-herrialde-pobreenetara-mugatzeko-eskatuko-dio-putinek-erdogani.htm
Mundua
Labore esportazioak «herrialde pobreenetara» mugatzeko eskatuko dio Putinek Erdogani
Errusiako presidenteak egotzi dio Mendebaldeari «jokabide eredu bat» ezarri nahi izatea herrialdeei, «subiranotasuna murriztuz».
Labore esportazioak «herrialde pobreenetara» mugatzeko eskatuko dio Putinek Erdogani. Errusiako presidenteak egotzi dio Mendebaldeari «jokabide eredu bat» ezarri nahi izatea herrialdeei, «subiranotasuna murriztuz».
Errusia ekialdeko Vladivostok hirian egiten ari diren Ekialdeko Ekonomia Foroan da egunotan Errusiako presidente Vladimir Putin, eta han ere Ukrainako gerra izan du hizpide. Estatuburuak salatu du uda hasieran Turkia eta NBE Nazio Batuen Erakundearen bitartekaritzarekin lortutako labore esportaziorako akordioa bere mes...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217902/beste-hiru-salaketa-jarri-dituzte-eric-olhatz-ikuskatzailearen-kontra.htm
Gizartea
Beste hiru salaketa jarri dituzte Eric Olhatz ikuskatzailearen kontra
Presondegian dago Olhatz maiatzetik: hiru futbolarik haren kontrako salaketa ezarri zuten orduan, haurrak zirela sexu abusuak egin zizkiela eta. Orain, beste hiruk jarri dute salaketa, eta behin-behineko kartzelaldia luzatu diote.
Beste hiru salaketa jarri dituzte Eric Olhatz ikuskatzailearen kontra. Presondegian dago Olhatz maiatzetik: hiru futbolarik haren kontrako salaketa ezarri zuten orduan, haurrak zirela sexu abusuak egin zizkiela eta. Orain, beste hiruk jarri dute salaketa, eta behin-behineko kartzelaldia luzatu diote.
Eric Olhatz futbol ikuskatzailearen kontrako sei salaketa dira, sexu abusuengatik. 59 urteko gizona errekrutatzailea zen Baionako Aviron Bayonnais futbol taldean. Maiatzean, jada, haren kontrako salaketa ezarri zuten hiru futbolari ohik. Izan ere, haurrak zirela sexu abusuak egitea leporatzen diote gizonari. Atxilotua ...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217903/enirio-aralar-mankomunitateak-larre-kudeaketa-plana-berrabiarazteko-asmoa-duela-salatu-dute-abeltzainek.htm
Gizartea
Enirio-Aralar mankomunitateak Larre Kudeaketa Plana berrabiarazteko asmoa duela salatu dute abeltzainek
Gipuzkoako EH Bilduk 2019an «emandako hitza jan» egin duela diote Aralarko abeltzainek, eta abereekin egiten duten larre kudeaketa gutxiesten dela gehitu dute.
Enirio-Aralar mankomunitateak Larre Kudeaketa Plana berrabiarazteko asmoa duela salatu dute abeltzainek. Gipuzkoako EH Bilduk 2019an «emandako hitza jan» egin duela diote Aralarko abeltzainek, eta abereekin egiten duten larre kudeaketa gutxiesten dela gehitu dute.
Aralarko abeltzainak kexu dira, Enirio-Aralar mankomunitateko juntak 2019an «izoztu» zuen Larre Kudeaketa Plana berrabiarazteko asmoa duelako. Hori dela eta, Aralarko Baserritarren Elkarteko kideek, Euskal Nekazarien Batasunarekin eta Euskal Herriko Nekazarien Elkartasunarekin batera, agerraldia eta protesta egin dute ...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217904/lizar-begontildeak-irabazi-du-igartza-saria.htm
Kultura
Lizar Begoñak irabazi du Igartza saria
Benidormeko kiosko bat da Itzalkinak eguzkitan nobela proiektuaren gertalekua, eta han lan egiten duten bi emakume dira protagonistak.
Lizar Begoñak irabazi du Igartza saria. Benidormeko kiosko bat da Itzalkinak eguzkitan nobela proiektuaren gertalekua, eta han lan egiten duten bi emakume dira protagonistak.
Kiosko bat, gune turistiko bateko pasealeku batean, hondartzaren ondoan; eta, kioskoaren barruan, langile bat, egunkariz, aldizkariz eta askotariko oroigarriz inguratuta ia aurpegia besterik ikusten ez zaiola. Irudi hori iradokitzailea zaio Lizar Begoña idazleari, eta haren barneko askotariko gaiak lotuta irudikatu du ...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217905/superberriak-ek-denda-guztiak-itxiko-ditu.htm
Ekonomia
Superberriak-ek denda guztiak itxiko ditu
BM Shop kateko lau saltoki kudeatzen ditu, eta 70 langile kaleratuko ditu
Superberriak-ek denda guztiak itxiko ditu. BM Shop kateko lau saltoki kudeatzen ditu, eta 70 langile kaleratuko ditu
Superberriak-ek, BM saltoki handiak (Uvesco) BM Shop kateko denda batzuk kudeatzeko erabiltzen duen enpresak, jarduna eteteko lan erregulazioa hasi du. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, Amurrioko (Araba), Laudioko (Araba), Ugaoko (Bizkaia) eta Bilboko Zazpikaleetako BM Shop dendak ixteko asmoa du. Itxiera horiek 70 la...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217906/pablo-gonzalez-lehenbailehen-aske-uzteko-eskatu-dute-sindikatu-gehienek.htm
Gizartea
Pablo Gonzalez «lehenbailehen» aske uzteko eskatu dute sindikatu gehienek
Agiri bat sinatu dute, besteak beste, ELAk, LABek, Steilasek, ESK-k, CCOOk eta UGTk. Espainiari eta Europako Batasunari eskatu diete amaiera emateko «bidegabekeria» horri.
Pablo Gonzalez «lehenbailehen» aske uzteko eskatu dute sindikatu gehienek. Agiri bat sinatu dute, besteak beste, ELAk, LABek, Steilasek, ESK-k, CCOOk eta UGTk. Espainiari eta Europako Batasunari eskatu diete amaiera emateko «bidegabekeria» horri.
Otsailaren 28an atxilotu zuten Pablo Gonzalez kazetaria, Polonian, eta preso dute ordutik. Kazetariaren egoerarekin kezkatuta agertu dira gaur hainbat sindikatu agiri batean, eta hura askatzea galdegin dute. Besteak beste, ELAk, LABek, Steilasek, ESK-k, CCOOk, UGTk, CNTk eta Espainiako eta Herrialde Katalanetako beste ...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217907/euskarazko-conquis-hilaren-27an.htm
Bizigiro
Euskarazko 'Conquis', hilaren 27an
Lur Errekondok eta Iñigo Vicensek aurkeztuko dute ETB1eko reality berria: Naufragoak. Saioaren promozio kanpainan, EITBk botila erraldoi bat jarri du Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.
Euskarazko 'Conquis', hilaren 27an. Lur Errekondok eta Iñigo Vicensek aurkeztuko dute ETB1eko reality berria: Naufragoak. Saioaren promozio kanpainan, EITBk botila erraldoi bat jarri du Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.
EITBk Naufragoak abentura reality berria aurkeztu du gaur, Gasteizko FesTVal telebista jaialdian. Lur Errekondok eta Iñigo Vicensek aurkeztuko duten saioa berria: Karibe itsasoan galdu ondoren, bizirik irauteko erronka gogorrei aurre egin beharko diete lehiakideek. El Conquistador del Caribe saio arrakastatsuaren sortz...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217908/frantziak-gogortu-egin-nahi-ditu-langabezia-saria-jasotzeko-baldintzak.htm
Ekonomia
Frantziak gogortu egin nahi ditu langabezia saria jasotzeko baldintzak
Emmanuel Macronen gobernuak saria jasotzeko lan egin beharreko hilabeteen kopurua eta saria jasotzeko aldia aldatu nahi izatea nahi du ekonomiaren egoeraren arabera. Sindikatu guztiak daude kontra.
Frantziak gogortu egin nahi ditu langabezia saria jasotzeko baldintzak. Emmanuel Macronen gobernuak saria jasotzeko lan egin beharreko hilabeteen kopurua eta saria jasotzeko aldia aldatu nahi izatea nahi du ekonomiaren egoeraren arabera. Sindikatu guztiak daude kontra.
Emmanuel Macronen bigarren bosturtekoan lehen erreforma handia izango dena gaur jarri da abian, langabezia aseguruaren modulaziorako proposamena onartu duenean Ministroen Kontseiluak. Eta eztabaida handia izango da haren inguruan, sindikatu guztiak baitaude kontra. Berez, erreforma aurreko 2019ko erreforma jasotako ne...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217909/munduko-biztanleen-laurden-bati-eragiten-dio-aireko-kutsadurak.htm
Mundua
Munduko biztanleen laurden bati eragiten dio aireko kutsadurak
Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi du bero boladek eta horiek eragindako suteek okertu egin dutela airearen kalitatea. Hamar pertsonatik batek soilik arnasten du OMEren kalitate baldintzak betetzen dituen airea.
Munduko biztanleen laurden bati eragiten dio aireko kutsadurak. Munduko Meteorologia Erakundeak ohartarazi du bero boladek eta horiek eragindako suteek okertu egin dutela airearen kalitatea. Hamar pertsonatik batek soilik arnasten du OMEren kalitate baldintzak betetzen dituen airea.
«Planeta berotuz doan neurrian, suteak eta horiei lotutako aire kutsatua ugarituz joango dira, baita herrialdeek karbono dioxido gutxiago isuriko balute ere. Horrek zuzeneko eragina izango du giza osasunean, airearen kutsatzaileak atmosferatik lurrazalera iristen diren heinean», esan du Munduko Meteorologia Erakundeko ...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217910/ondoezak-jotako-langile-bat-hil-da-elgoibarren.htm
Ekonomia
Ondoezak jotako langile bat hil da Elgoibarren
Sindikatuen zenbaketaren arabera, aurten lantokian hildako 54. langilea da, eta 17. heriotza istripu ez-traumatikoa
Ondoezak jotako langile bat hil da Elgoibarren. Sindikatuen zenbaketaren arabera, aurten lantokian hildako 54. langilea da, eta 17. heriotza istripu ez-traumatikoa
Schaeffler Iberia Elgoibarko enpresako (Gipuzkoa) langile bat hil da bere lanpostuan zegoela ondoezak jo eta ospitalera eraman ondoren. LAB sindikatuak jakitera eman duenez, hildakoa ondoezik sentitu zen irailaren 2an, eta iragan asteburuan zendu zen Mendaroko ospitalean (Gipuzkoa). Sindikatuaren zenbaketaren arabera, ...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217911/eusko-jaurlaritzak-arazoak-eduki-ditu-ordezko-irakasleen-lanpostuak-esleitzeko.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak arazoak eduki ditu ordezko irakasleen lanpostuak esleitzeko
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ziurtatu du webguneak funtzionatzen duela jada.
Eusko Jaurlaritzak arazoak eduki ditu ordezko irakasleen lanpostuak esleitzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ziurtatu du webguneak funtzionatzen duela jada.
Euskal Herriko ikasleak pixkanaka ari dira ikasgeletara itzultzen, baina, ikasturtea hastear dela —bihar hasiko dira sare publikoko ikasleak itzultzen—, arazoak izaten ari da Eusko Jaurlaritza. Izan ere, ordezko irakasle eta hezitzaileei lanpostuak esleitzeko Ordezkagune webgunean arazo teknikoak eduki dituzte. Bete ga...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217912/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-gasteizen-bikotekideei-eraso-egiteagatik.htm
Gizartea
Hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideei eraso egiteagatik
Indarkeria matxistarekin loturiko delituak egotzi dizkiete 31, 42 eta 80 urteko hiru gizonezkoei. 2018ko Irungo jaietan sexu erasoengatik salatutako gizona absolbitu du Gipuzkoako auzitegiak.
Hiru gizon atxilotu dituzte Gasteizen bikotekideei eraso egiteagatik. Indarkeria matxistarekin loturiko delituak egotzi dizkiete 31, 42 eta 80 urteko hiru gizonezkoei. 2018ko Irungo jaietan sexu erasoengatik salatutako gizona absolbitu du Gipuzkoako auzitegiak.
Gasteizko Udalak jakinarazi duenez, udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu zituen iragan asteburuan, bikotekideei eraso egiteagatik. 31, 42 eta 80 urteko hiru gizonezko dira, eta indarkeria matxistarekin lotutako zenbait delitu leporatu dizkiete. Atxilotuen artean gazteena 31 urteko gizonezko bat da, eta Gasteizko Logro...
2022-9-7
https://www.berria.eus/albisteak/217913/ilarduiako-eli-gorrotxategik-eta-jose-mari-jauregik-irabazi-dute-ordiziako-gazta-lehiaketa.htm
Bizigiro
Ilarduiako Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik irabazi dute Ordiziako gazta lehiaketa
Bastidako Mitarte upategiak 9.600 euro ordaindu ditu enkantean gazta erdiagatik.
Ilarduiako Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik irabazi dute Ordiziako gazta lehiaketa. Bastidako Mitarte upategiak 9.600 euro ordaindu ditu enkantean gazta erdiagatik.
Lehen aldiz aurkeztu dute Eli Gorrotxategik eta Jose Mari Jauregik gazta ketu bat Ordiziako (Gipuzkoa) Euskal jaietan egiten den karrantza eta latxa esneaz egindako gazta txapelketara, eta irabaztea lortu dute. «Lehenengo bosten artean geratu izan gara, baina inoiz ez dugu irabazi, eta, egia esan, ez genuen espero», es...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217934/mila-lagunek-desfilatu-dute-jaizkibelekin-hondarribian-laquogero-eta-gehiago-gararaquo.htm
Gizartea
Mila lagunek desfilatu dute Jaizkibelekin Hondarribian: «Gero eta gehiago gara»
Konpainia parekidearen aldeko oihuak nagusitu zaizkie emakumeen parte hartze parekidearen aurkakoen keinuei. Hilabeteko epean aldeen arteko mahai bat eratzeko eskatu dio Jaizkibelek alkateari.
Mila lagunek desfilatu dute Jaizkibelekin Hondarribian: «Gero eta gehiago gara». Konpainia parekidearen aldeko oihuak nagusitu zaizkie emakumeen parte hartze parekidearen aurkakoen keinuei. Hilabeteko epean aldeen arteko mahai bat eratzeko eskatu dio Jaizkibelek alkateari.
Entseguak jendetsuak izan dira, eta gaur goizean ere oso jendetsua izan da Jaizkibel konpainia parekidearen desfilea Hondarribian (Gipuzkoa). Ohi bezala, alardeaz aparte egin dute euren ibilbidea, baina indartsu aritu dira, oso konpainia handia osatu baitute: mila lagunek hartu dute parte, Oihana Etxebarrieta kapitaina...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217935/australian-2030erako-karbono-isurketak-43-gutxitzea-onartu-dute-legez.htm
Mundua
Australian 2030erako karbono isurketak %43 gutxitzea onartu dute, legez
Zortzi urtez gobernu kontserbadoreak ikatzaren aldeko lobbyarentzat egindako lanak eten bat izan du gaur onartutako legediaren bidez.
Australian 2030erako karbono isurketak %43 gutxitzea onartu dute, legez. Zortzi urtez gobernu kontserbadoreak ikatzaren aldeko lobbyarentzat egindako lanak eten bat izan du gaur onartutako legediaren bidez.
Urte luzeetako gorabeheren ostean, legedi bat onartu du Australiak klima larrialdiari aurre egiteko. Senatuan onartu dute araudia, gaur, eta handitu egin ditu orain arte herrialdeak zituen deskarbonizazio helburuak. Esate baterako, 2030erako karbono dioxidoaren isurketak %43 gutxitzea ezarri dio legeak Australiari, 200...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217936/israelgo-armadak-palestinar-bat-hil-du-tiroz-ramallahtik-gertu.htm
Mundua
Israelgo armadak palestinar bat hil du tiroz, Ramallahtik gertu
Mailu batekin soldadu bati eraso egin diola argudiatu du
Israelgo armadak palestinar bat hil du tiroz, Ramallahtik gertu. Mailu batekin soldadu bati eraso egin diola argudiatu du
Israelgo armadak palestinar bat hil du gaur goizean Beitinen, Ramallahn, Zisjordanian. Palestinako Osasun Ministerioak esan du ez dutela identifikatu oraindik. Aste honetan Israelek hil duen zazpigarren palestinarra da. Israelgo armadak ohar batean argudiatu du palestinarrak aurretik eraso egin diola soldadu bati, mai...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217937/lander-martinezek-koordinatuko-du-yolanda-diazen-sumar-plataforma-aurkezteko-bira.htm
Politika
Lander Martinezek koordinatuko du Yolanda Diazen Sumar plataforma aurkezteko bira
Bilbon aurkeztuko dute, bihar.
Lander Martinezek koordinatuko du Yolanda Diazen Sumar plataforma aurkezteko bira. Bilbon aurkeztuko dute, bihar.
Sumar egitasmoaren aurkezpen bira egiten ari da Yolanda Diaz, Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea eta Enplegu ministroa. Bilboko Uribarri auzoan aurkeztuko du egitasmoa, bihar. Lander Martinezek, Elkarrekin Podemoseko idazkari ohiak koordinatuko du aurkezpen bira. 2020aren otsailean utzi zuen Podemoseko kargu...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217938/etbk-emozioen-bilgune-izan-nahi-du-denboraldi-honetan.htm
Bizigiro
ETBk «emozioen bilgune» izan nahi du denboraldi honetan
Urko Aristik Hitzokei saioa aurkeztuko du arratsaldero, gogoetarako eta solasaldirako tarte berri bat. Lide Hernandok, Klara Mendizabalek eta Iker Laurobak SOS kantak arriskuan programa berria aurkeztuko dute.
ETBk «emozioen bilgune» izan nahi du denboraldi honetan. Urko Aristik Hitzokei saioa aurkeztuko du arratsaldero, gogoetarako eta solasaldirako tarte berri bat. Lide Hernandok, Klara Mendizabalek eta Iker Laurobak SOS kantak arriskuan programa berria aurkeztuko dute.
Gasteizko FesTVal jaialdiaren barruan, ETBk 2022-2023ko denboraldiko programazioa aurkeztu du gaur goizean. Unai Iparragirre ETBko zuzendariak zera adierazi du: «Partekatu nahi ditugun emozioen bilgune izan nahi dugu. Denetariko emozioak, eta denontzat». Iparragirrek nabarmendu du ETB1en iaz abian jarritako estrategiar...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217939/euskal-herriratuak-izateko-eskaera-ukatu-die-jaurlaritzak-bost-euskal-presori.htm
Politika
Euskal Herriratuak izateko eskaera ukatu die Jaurlaritzak bost euskal presori
Preso horiek «sustraitzerik» ez dutela argudiatu du Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. Preso batzuen eskaerak aztertzeak «min» ematen duela adierazi du.
Euskal Herriratuak izateko eskaera ukatu die Jaurlaritzak bost euskal presori. Preso horiek «sustraitzerik» ez dutela argudiatu du Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. Preso batzuen eskaerak aztertzeak «min» ematen duela adierazi du.
Espetxe politika hizpide izan du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur goizean, Radio Vitoriari emandako elkarrizketa batean. Euskal presoek gradu aldaketarako eta hurbiltzeko egindako eskaerak hizpide hartuta, Artolazabalek jakinarazi du Jaurlaritzak uka...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217940/eusko-alkartasunak-primarioak-egin-beharko-dituela-berretsi-du-auzitegiak.htm
Politika
Eusko Alkartasunak primarioak egin beharko dituela berretsi du auzitegiak
Ebazpenari ezin zaio helegiterik jarri. «Albiste ona da demokraziarentzat, Eusko Alkartasunarentzat eta EH Bildurentzat berarentzat», adierazi du Maiorga Ramirezek, ildo kritikoko buruak.
Eusko Alkartasunak primarioak egin beharko dituela berretsi du auzitegiak. Ebazpenari ezin zaio helegiterik jarri. «Albiste ona da demokraziarentzat, Eusko Alkartasunarentzat eta EH Bildurentzat berarentzat», adierazi du Maiorga Ramirezek, ildo kritikoko buruak.
Gasteizko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiak arrazoia eman dio Maiorga Ramirez hautagaiari, eta agindua eman du Eusko Alkartasunako idazkari nagusia hautatzeko primarioak egiteko. Ramirezen hautagaitza baliogabetu egin zuen alderdiko zuzendaritzak, eta Eba Blanco izendatu idazkari nagusi. Geroztik, alderdian aurrez aurre ...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217941/jaurlaritzak-espero-du-irailean-ezagutaraztea-hezkuntza-legearen-aurreproiektua.htm
Gizartea
Jaurlaritzak espero du irailean ezagutaraztea hezkuntza legearen aurreproiektua
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2022-2023ko ikasturteko hasierako ekitaldia egin du Donostian. 360.000 ikasle matrikulatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; horietako %70ek D ereduan ikasiko dute.
Jaurlaritzak espero du irailean ezagutaraztea hezkuntza legearen aurreproiektua. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak 2022-2023ko ikasturteko hasierako ekitaldia egin du Donostian. 360.000 ikasle matrikulatu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; horietako %70ek D ereduan ikasiko dute.
Euskal Herriko ia ikasle guztiak itzuli dira ikastetxeetara: Ipar Euskal Herrikoak izan ziren lehenengoak; Nafarroakoak gero; eta gaurtik itzuliko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetakoak. Horren harira, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkariek bisita egin dute Donostiako Intxaurrondo Hegoa ...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217942/mundu-mailako-krisiek-eragin-dute-giza-garapenak-sei-urte-egitea-atzera.htm
Mundua
Mundu mailako krisiek eragin dute giza garapenak sei urte egitea atzera
Mundu mailako krisiek eragin dute giza garapenak sei urte egitea atzera.
Mundu mailako krisien eta COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, giza garapenak sei urte egin ditu atzera. Horretaz ohartarazi du NBGP Nazio Batuen Garapen Programak gizakiaren garapen indizeari buruzko aurtengo txostenean. 1990ean neurtzen hasi zirenetik, indizea aurrenekoz apaldu da bi urtez jarraian, eta, horre...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217943/ebzk-075-puntu-igo-ditu-interes-tasak-eta-gehiago-igoko-dituela-baieztatu-du.htm
Ekonomia
EBZk 0,75 puntu igo ditu interes tasak, eta gehiago igoko dituela baieztatu du
Maileguak garestituta, ekonomia hoztu eta inflazioa apaldu nahi du banku zentralak. Prozesuak luze joko duela aitortu du: «Guk ezin dugu energiaren prezioa jaitsi».
EBZk 0,75 puntu igo ditu interes tasak, eta gehiago igoko dituela baieztatu du. Maileguak garestituta, ekonomia hoztu eta inflazioa apaldu nahi du banku zentralak. Prozesuak luze joko duela aitortu du: «Guk ezin dugu energiaren prezioa jaitsi».
Belatzen oihuak erabat estali du usoen urruma Europako Banku Zentralean. Inflazioa %9,1era iritsi zen abuztuan, eta udazkenean zehar bi zenbakitara iristea espero denez, prezioen gorakadari interes tasen igoera handiekin erantzuteko ahotsak bakarrik entzuten dira. Ondorioz, interes tasa ofiziala 0,75 puntu igo zuen atz...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217944/langile-bat-hil-da-olatzagutian-lantegian-ibilgailu-batek-harrapatuta.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Olatzagutian, lantegian ibilgailu batek harrapatuta
Ezbeharra eguerdian gertatu da. Hildakoa gizonezkoa da, eta 55 urte ditu; Olatzagutiakoa da.
Langile bat hil da Olatzagutian, lantegian ibilgailu batek harrapatuta. Ezbeharra eguerdian gertatu da. Hildakoa gizonezkoa da, eta 55 urte ditu; Olatzagutiakoa da.
Foruzaingoak jakinarazi duenez, 55 urteko langile bat hil da Olatzagutian (Nafarroa), ibilgailu batek harrapaturik. Lantegiaren barrenean gertatu da ezbeharra. Istripua gertatu eta gutxira zendu da gizonezkoa. Larrialdi zerbitzuek eguerdian jaso dute istripuaren gaineko abisua. Osasun langileak eta foruzain talde bat ...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217945/etorkizun-hurbilean-girotu-du-katixa-agirrek-berriz-zentauro-eleberria.htm
Kultura
Etorkizun hurbilean girotu du Katixa Agirrek 'Berriz zentauro' eleberria
XXI. mendearen erdialdeko Parisen girotu du Katixa Agirrek bere ibilbideko hirugarren eleberria, baina etorkizun horri buruzkoak ez ezik, Mary Wollstoncraft XVIII. mendeko idazle eta eragile feministari buruzko pasarteak ere txertatu ditu.
Etorkizun hurbilean girotu du Katixa Agirrek 'Berriz zentauro' eleberria. XXI. mendearen erdialdeko Parisen girotu du Katixa Agirrek bere ibilbideko hirugarren eleberria, baina etorkizun horri buruzkoak ez ezik, Mary Wollstoncraft XVIII. mendeko idazle eta eragile feministari buruzko pasarteak ere txertatu ditu.
«Pixka bat zaila da azaltzeko, gauza asko daudelako, baina nik uste, azkenean, denak egiten duela klik nolabait». XXI. mendearen erdialdean girotu du Berriz zentauro eleberria Katixa Agirrek. Erabat nahasian doaz hartan errealitate fisikoa eta birtuala: klima larrialdiak hondamendi sorta bat eragin, eta biztanleria mug...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217946/egitarau-oparoa-aurkeztu-dute-ekotopaketetarako.htm
Gizartea
Egitarau oparoa aurkeztu dute Ekotopaketetarako
Irailaren 29a eta urriaren 2a bitartean Portugaleten antolatu dituzte Euskal Herriko mugimendu ekologista biltzeko asmoa duten topaketak
Egitarau oparoa aurkeztu dute Ekotopaketetarako. Irailaren 29a eta urriaren 2a bitartean Portugaleten antolatu dituzte Euskal Herriko mugimendu ekologista biltzeko asmoa duten topaketak
Gaur egungo krisi ekosoziala «erdigunera» ekartzea eta «galdera estrategiko bati» erantzutea. Helburu horiek betetzeko asmoz elkartuko dira Euskal Herri osoko zenbait herritar Portugaleten irailaren 29a eta urriaren 2a bitartean. Gizarte mugimenduetakoak, akademiako jendea, nekazariak, eta gaiarekiko interesa duen edon...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217947/sexu-eraso-bat-salatu-dute-nafarroako-unibertsitate-ospitalean.htm
Gizartea
Sexu eraso bat salatu dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalean
Zabaldutako informazioaren arabera, erasoaren biktima ospitaleko kafetegiko langilea da. Protesta «isil» batera deitu dute bihar eguerdirako, erasoa gaitzesteko.
Sexu eraso bat salatu dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalean. Zabaldutako informazioaren arabera, erasoaren biktima ospitaleko kafetegiko langilea da. Protesta «isil» batera deitu dute bihar eguerdirako, erasoa gaitzesteko.
Nafarroako Unibertsitate Ospitalean sexu eraso bat salatu dela jakinarazi dute berriki. Zehazki, ospitale horretako kafetegia zerbitzua ematen duen Arcasa enpresak eman du albistea, ospitaleko Lan Zuzendaritza eta Batzordearekin batera. Apenas eman duten salaketaren gaineko informaziorik, baina gertaturiko sexu erasoa ...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217948/ezker-abertzalearen-laquobalioak-eta-konpromisoakraquo-berretsiko-ditu-sortuk-hilaren-27an.htm
Politika
Ezker abertzalearen «balioak eta konpromisoak» berretsiko ditu Sortuk hilaren 27an
Nazio ekitaldia egingo du Tolosan hilaren 25ean, eta 27an ere mobilizazioak egingo ditu. Sortuk nabarmendu du burujabetza eraldaketa sozialean sakontzeko «bitartekoa» dela.
Ezker abertzalearen «balioak eta konpromisoak» berretsiko ditu Sortuk hilaren 27an. Nazio ekitaldia egingo du Tolosan hilaren 25ean, eta 27an ere mobilizazioak egingo ditu. Sortuk nabarmendu du burujabetza eraldaketa sozialean sakontzeko «bitartekoa» dela.
Nazio ekitaldia egingo du Sortuk hilaren 25ean, Tolosako Leidor antzokian, Gudari Egunaren testuinguruan. Gaur prentsaurreko batean adierazi dutenez, ezker abertzalearen «balioak eta konpromisoak» oroitzeko eta berresteko baliatuko dute ekitaldia, baita hilaren 27rako iragarri dituzten beste mobilizazioak ere. Jon Par...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217949/eajk-pse-eek-eta-eh-bilduk-kirolaren-legea-aurrera-ateratzeko-akordioa-egin-dute.htm
Gizartea
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk kirolaren legea aurrera ateratzeko akordioa egin dute
Lau ardatz nagusi izanen ditu legeak, eta ohitura osasuntsuak sustatzea da helburua.
EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk kirolaren legea aurrera ateratzeko akordioa egin dute. Lau ardatz nagusi izanen ditu legeak, eta ohitura osasuntsuak sustatzea da helburua.
Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Legearen alde egin dute EAJk, PSE-EEk eta EH Bilduk. Gaur jakinarazi dute EH Bilduk bat egin duela. «EH Bildu beti dago akordioak lortzeko prest, baina beti edukien arabera. Edukiak onak badira herritarrentzat, onak izango dira guretzat ere, eta akordioetan egongo gara», adierazi du Re...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217950/luis-gascaren-omenezko-erakusketa-zabaldu-dute-donostian.htm
Kultura
Luis Gascaren omenezko erakusketa zabaldu dute Donostian
Besteak beste, ikertzaile eta dibulgatzaile donostiarrak bildutako komikiak eta zinemari lotutako argazkiak jarri dituzte ikusgai Okendo kultur etxean.
Luis Gascaren omenezko erakusketa zabaldu dute Donostian. Besteak beste, ikertzaile eta dibulgatzaile donostiarrak bildutako komikiak eta zinemari lotutako argazkiak jarri dituzte ikusgai Okendo kultur etxean.
«Herri kultura maite duen edonorentzat figura eztabaidaezina da». Luis Gasca (Donostia, 1933-2021) kultur munduaren eta gizartearen aintzatespena jasota hil zen joan den urtean, baina Asier Mensuro komikiaren eta zinemagilearen historiagileak uste du oraindik ere handiagoa izan beharko lukeela hark egindako lanaren ait...
2022-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/217951/sareek-kateatu-eta-sareek-ehundu.htm
Gizartea
Sareek kateatu, eta sareek ehundu
Gizarte hiperkonektatua, menpekotasuna... ajeak ikusten dizkiete sare sozialei Aranburuk eta Kintanak; ordea, uste dute badutela eraldaketarako potentziala, talde proiektuak sortzekoa. Eurak dira eredu: 'Kabala' podcasta aurkezten du Kintanak, eta umorezko bideoak egiten ditu Aranburuk.
Sareek kateatu, eta sareek ehundu. Gizarte hiperkonektatua, menpekotasuna... ajeak ikusten dizkiete sare sozialei Aranburuk eta Kintanak; ordea, uste dute badutela eraldaketarako potentziala, talde proiektuak sortzekoa. Eurak dira eredu: 'Kabala' podcasta aurkezten du Kintanak, eta umorezko bideoak egiten ditu Aranburu...
Twitter, Instagram, Tiktok... Egunero darabiltzate esku artean —edo behatz artean— Maddi Kintanak (Zurich, Suitza, 1999) eta Nerea Aranburuk (Donostia, 1994): biek euskarazko edukiak sortzen dituzte sare sozialetan. Horien bidez elkar ezagutzen zuten, baina elkarrekin egon gabeak ziren orain arte. Halere, bat egin dute...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217952/elizabeth-iia-medikuen-zaintzapean-dagoela-jakinarazi-dute.htm
Mundua
Elizabeth II.a medikuen zaintzapean dagoela jakinarazi dute
Balmoralgo jauregian dago Erresuma Batuko erregina, eta han da Charles printzea ere. Estatuburuaren osasun egoerari buruzko kezka agertu du Liz Truss lehen ministroak.
Elizabeth II.a medikuen zaintzapean dagoela jakinarazi dute. Balmoralgo jauregian dago Erresuma Batuko erregina, eta han da Charles printzea ere. Estatuburuaren osasun egoerari buruzko kezka agertu du Liz Truss lehen ministroak.
Goizean bere aholkulariekin egitekoa zuen bilera bertan behera utzi du Elizabeth II.a erreginak, eta handik gutxira jakin da medikuak kezkatuta daudela haren osasun egoeraz. Errege etxeak komunikatu batean jakinarazi duenez, «medikuen zaintzapean» egotea eta atseden hartzea aholkatu diote estatuburuari. Oharraren arabe...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217953/aurrerapausorik-ez-arabako-metalgintzako-ituna-berritzeko-bileran.htm
Ekonomia
Aurrerapausorik ez Arabako metalgintzako ituna berritzeko bileran
Sindikatuek aitortu dute «mugimenduak» egon arren «txikiak» izan direla. Greba deialdiei eustea erabaki dute horrenbestez. Hilaren 19an elkartuko dira berriro bi aldeak.
Aurrerapausorik ez Arabako metalgintzako ituna berritzeko bileran. Sindikatuek aitortu dute «mugimenduak» egon arren «txikiak» izan direla. Greba deialdiei eustea erabaki dute horrenbestez. Hilaren 19an elkartuko dira berriro bi aldeak.
Arabako metalgintzako ituna berritzeko bilera orain artekoen moduan amaitu da, akordiorik gabe. Eta beraz, sindikatuek hilaren 21erako 22rako eta 23rako egindako greba deialdiak bere horretan segitzen du. ELA, LAB, CCOO, USO, ESK eta CGT sindikatuek osatutako plataforma bateratuak gaitzetsi du SEA patronalak akordioa a...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217954/nerea-aranburu.htm
Nerea Aranburu
Nerea Aranburu.
Erizaina da ogibidez Nerea Aranburu, eta buru osasunean ari da lanean. Hortaz, sare sozialak ez ditu ofiziorako erabiltzen, afizio gisa dituen umorerako eta antzerkirako baizik. Hirurak uztartzen ditu martxan dituen proiektuetan. 2018an sortu zen Barrexerka emankizunarekin dabil, beste zenbait lagunekin batera antzerki...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217955/maddi-kintana.htm
Maddi Kintana
Maddi Kintana.
Itzulpengintza ikasi zuen Kintanak, eta ikasten jarraitzeko asmoa dauka. Orain, Klak gazte proiektu komunikatiboaren Kabala podcasta aurkezten du. Spotifyren eta Youtuberen bidez zabaltzen dute haren edukia, eta urrian hasiko den hirugarren denboraldian du jarria burua. Gainera, aurten telebistan ere eman ditu pausoak,...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217956/liderra-nagusitu-da-piornalen.htm
Kirola
Liderra nagusitu da Piornalen
Enric Masen eraso guztiei erantzun die Remco Evenepoelek, eta azken metroetan erritmoa aldatuz irabazi du
Liderra nagusitu da Piornalen. Enric Masen eraso guztiei erantzun die Remco Evenepoelek, eta azken metroetan erritmoa aldatuz irabazi du
Remco Evenepoelek (Quick-Step) irabazi du Espainiako Vueltako hemezortzigarren etapa. Eguneko ihesaldian egon den Robert Gesink (Jumbo-Visma) azken kilometroan harrapatu dute Enric Masek (Movistar) eta Evenepoelek, eta erritmo aldaketa bortitz batekin irabazi du flandriarrak. 2.07ren aldea dauka orain Evenepoelek Masek...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217957/elizabeth-iia-hil-da-aro-bat-amaituz.htm
Mundua
Elizabeth II.a hil da, aro bat amaituz
Balmoral gazteluan, Eskozian, hil da 96 urteko estatuburua. Harena izan da Erresuma Batuko agintaldirik luzeena. Haren seme Charles III.a da orain errege etxeko buru. Truss lehen ministroak goraipatu egin du erreginaren rola, esanez «herrialdearen loraldia» ahalbidetu duela.
Elizabeth II.a hil da, aro bat amaituz. Balmoral gazteluan, Eskozian, hil da 96 urteko estatuburua. Harena izan da Erresuma Batuko agintaldirik luzeena. Haren seme Charles III.a da orain errege etxeko buru. Truss lehen ministroak goraipatu egin du erreginaren rola, esanez «herrialdearen loraldia» ahalbidetu duela.
Amaitu da Erresuma Batuak izan duen erreinaldi luzeena, Elizabeth II.arena. Estatuburua atzo hil zen, 96 urte zituela, Balmoral gazteluan, Eskozian. Haren osasuna okertuz joan da azken urteetan, eta baziren hilabete batzuk Buckinghamgo errege etxeak jakinarazi zuela «mugikortasun arazoak» zituela. Hori dela eta, Liz Tr...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217958/elak-jaurlaritzari-egotzi-dio-ez-duela-aintzat-hartzen-prezioen-igoera-handia.htm
Ekonomia
ELAk Jaurlaritzari egotzi dio ez duela aintzat hartzen prezioen igoera handia
Idoia Mendiak sindikatuekin bilerak egin ditu gaur, baina LAB sindikatuarekin ez da halakorik izan, sailburua ez delako agertu. CCOOk soldatez harago doan errenta paktu bat eskatu dio Mendiari.
ELAk Jaurlaritzari egotzi dio ez duela aintzat hartzen prezioen igoera handia. Idoia Mendiak sindikatuekin bilerak egin ditu gaur, baina LAB sindikatuarekin ez da halakorik izan, sailburua ez delako agertu. CCOOk soldatez harago doan errenta paktu bat eskatu dio Mendiari.
ELAren ustez Eusko Jaurlaritzak ez du prezioen igoera kontuan hartzen bere erabakietan. Mitxel Lakuntza idazkari nagusia Idoia Mendia lehendakariorde eta enplegu sailburuarekin bildu da garur, eta hala jakinarazi dio. Sindikatuaren iritziko, langile publikoen soldatak eguneratzean eta Diru Sarrerak Bermatzeko Errentare...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217959/biden-erregina-bat-baino-gehiago-zen-garai-bat-definitu-zuen.htm
Mundua
Biden: «Erregina bat baino gehiago zen. Garai bat definitu zuen»
Elizabeth II.a erreginaren heriotzak erreakzio andana eragin du, ez bakarrik Erresuma Batuan, baita nazioartean ere.
Biden: «Erregina bat baino gehiago zen. Garai bat definitu zuen». Elizabeth II.a erreginaren heriotzak erreakzio andana eragin du, ez bakarrik Erresuma Batuan, baita nazioartean ere.
Atzo hil zen Elizabeth II.a, Erresuma Batuko erregina, 96 urterekin. Errege etxeak eman zuen haren heriotzaren berri, medikuen zaintzapean zegoela onartu eta ordu gutxira. Berehala heldu ziren erreakzioak, ez bakarrik Erresuma Batutik, baita nazioartetik ere. Ikusi gehiago: Elizabeth II.a hil da, aro bat amaituz AEBe...
2022-9-8
https://www.berria.eus/albisteak/217960/reala-koroatu-duen-egun-historikoa.htm
Kirola
Reala koroatu duen egun historikoa
Txuri-urdinek irabazi egin dute Old Trafforden, Manchester Uniteden aurka. Gisa horretara, ezin hobeto abiatu dute Europa liga. Elizabeth II.aren heriotzak neurketaren inguruko esamesak sortu ditu aurreko orduetan.
Reala koroatu duen egun historikoa. Txuri-urdinek irabazi egin dute Old Trafforden, Manchester Uniteden aurka. Gisa horretara, ezin hobeto abiatu dute Europa liga. Elizabeth II.aren heriotzak neurketaren inguruko esamesak sortu ditu aurreko orduetan.
Realaren espedizioak nekez aurreikusi zezakeen gaur jazotako egoera. Ez garaipenarengatik soilik: historian lehen aldiz menderatu du Manchester United, partida ofizial batean, baina hori gerta zitekeen. Zelaiz kanpokoa izan da ez sinestekoa: Manchesterren (Ingalaterra) jokatu behar zuen egunean nor hilko, eta Elizabeth...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/217983/santa-anara-ailegatu-da-antso.htm
Kultura
Santa Anara ailegatu da Antso
Igandean, Makeako antzerki taldeak Iruñean aurkeztuko du Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda antzezlana, Peio Berteretxeren zuzendaritzapean.
Santa Anara ailegatu da Antso. Igandean, Makeako antzerki taldeak Iruñean aurkeztuko du Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda antzezlana, Peio Berteretxeren zuzendaritzapean.
«Parada bikaina da Iruñean euskararen alde ari diren elkarteak ezagutzeko eta saretzeko. Plazera da guretzat». Horixe erran du Antso Azkarra edo Miramamolinen esmeralda antzezlaneko zuzendari Peio Berteretxek, igandean Iruñean eginen duten emanaldiari buruz. Hiriburuko Santa Ana plazan izanen da, 18:00etan hasita. Mak...
2022-9-12
https://www.berria.eus/albisteak/217984/irule-lanetan-ari-ziren-amianto-fibrekin-informaziorik-gabe.htm
Ekonomia
«Irule lanetan ari ziren amianto fibrekin, informaziorik gabe»
Jesus Uzkudunek Barakaldoko enpresa batean jardundako adineko andre bati lagundu dio amiantoak eragindako gaixotasuna aitortu diezaioten lortzeko prozesuan. Beste langile ohi batek ere lortu du kalte ordaina.
«Irule lanetan ari ziren amianto fibrekin, informaziorik gabe». Jesus Uzkudunek Barakaldoko enpresa batean jardundako adineko andre bati lagundu dio amiantoak eragindako gaixotasuna aitortu diezaioten lortzeko prozesuan. Beste langile ohi batek ere lortu du kalte ordaina.
Bizkaiko Gizarte Segurantzak Raquel M.E. izeneko 88 urteko emakumeari erabateko ezgaitasuna aitortu dio Barakaldoko enpresa batean amiantoarekin lanean aritzeagatik sortu zaion asbestosi gaitzagatik. Jesus Uzkudunek (Donostia, 1949) lagundu dio emakume horri aitortza eskatzeko prozesuan. Asviamie amiantoaren Euskadiko ...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217985/indarkeria-matxistagatik-gizon-bat-kondenatu-du-baionako-auzitegiak.htm
Gizartea
Indarkeria matxistagatik gizon bat kondenatu du Baionako auzitegiak
Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Haren bikotekidea zauritu zuen, eta hiltzeko mehatxuak egin zizkion.
Indarkeria matxistagatik gizon bat kondenatu du Baionako auzitegiak. Lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri diote. Haren bikotekidea zauritu zuen, eta hiltzeko mehatxuak egin zizkion.
Baionako Auzitegiak gizon bat kondenatu zuen atzo, indarkeria matxistagatik. Irailaren 3an, Baionan, haren bikotekidea kolpatu eta hiltzeko mehatxuak egin zizkion. Emakumea karrikara atera zen haren 5 urteko alabarekin, ihes egin nahian, eta orduan atxilotu zuen Frantziako Poliziak haien atzetik zihoan gizona. Lau hil...
2022-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/217986/nire-aita-beti-gogoratuko-dut-idazten-poesia-egiten-zuen.htm
Kultura
«Nire aita beti gogoratuko dut idazten; poesia egiten zuen»
Mari Romero idazle legazpiarrak Etxetorre goikoa. Donde no existe el olvido bere laugarren nobela argitaratu berri du. Aurkezpena urrian egingo du, eta orduan jarriko du salgai.
«Nire aita beti gogoratuko dut idazten; poesia egiten zuen». Mari Romero idazle legazpiarrak Etxetorre goikoa. Donde no existe el olvido bere laugarren nobela argitaratu berri du. Aurkezpena urrian egingo du, eta orduan jarriko du salgai.
2012an idatzi zuen bere lehendabiziko lan luzea Mari Romero Fernandezek (Quintana de la Serena, Badajoz, Espainia, 1958), La casa de la buhardilla izenburupean. Bere familiaren historia bildu zuen han, eta emigrazioaren gaia landu. Lan harekin egin zen idazle, nahiz eta hitz hori oso handi geratzen zaiola aitortu. Lanb...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217987/elak-arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-espetxeetako-lan-baldintzak-salatu-ditu.htm
Gizartea
ELAk Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetako lan baldintzak salatu ditu
Sindikatuak elkarretaratzea egin du Basauriko kartzela parean. Espetxeetan sortutako «kaos egoera» salatu du eta zigorrak betetzeko zerbitzuaren ereduaz argibiderik ez ematea egotzi dio Eusko Jaurlaritzari.
ELAk Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetako lan baldintzak salatu ditu. Sindikatuak elkarretaratzea egin du Basauriko kartzela parean. Espetxeetan sortutako «kaos egoera» salatu du eta zigorrak betetzeko zerbitzuaren ereduaz argibiderik ez ematea egotzi dio Eusko Jaurlaritzari.
Gaur goizean protesta egin du ELA sindikatuak Basauriko (Bizkaia) espetxearen atarian Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako presondegietako lan baldintzak salatzeko. Sindikatuaren ustez, «onartezina» da Eusko Jaurlaritzak oraindik argitu ez izana zein den espetxeetan ezarri nahi duen zigorrak betetzeko euskal zerbitzuaren e...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217988/42-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-irunean-bideko-ama-ospitalean-izandako-sexu-erasoagatik.htm
Gizartea
42 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, Bideko Ama ospitalean izandako sexu erasoagatik
Ospitaleko langile batek salatu zuen irailaren 2an gizonak eraso egin ziola, lanaldia amaituta etxera joatear zela
42 urteko gizon bat atxilotu dute Iruñean, Bideko Ama ospitalean izandako sexu erasoagatik. Ospitaleko langile batek salatu zuen irailaren 2an gizonak eraso egin ziola, lanaldia amaituta etxera joatear zela
Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko egoitzetako batean —Bideko Ama ospitalea zen eraikinean— sexu eraso bat salatu zuten atzo. Ospitale horretako kafetegia zerbitzua ematen duen Arcasa enpresak eman zuen albistea, ospitaleko Lan Zuzendaritza eta Batzordearekin batera. Gaur, 42 urteko gizonezko bat atxilotu du Foruzaing...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217989/graduko-35000-ikaslek-hasiko-dute-ikasturte-berria-ehun.htm
Gizartea
Graduko 35.000 ikaslek hasiko dute ikasturte berria EHUn
Ikasleen %53,5ek euskaraz egingo dituzte ikasketak, eta %46,5ek gazteleraz. Datorren asteazkenean hasiko du EHUk ikasturte berria.
Graduko 35.000 ikaslek hasiko dute ikasturte berria EHUn. Ikasleen %53,5ek euskaraz egingo dituzte ikasketak, eta %46,5ek gazteleraz. Datorren asteazkenean hasiko du EHUk ikasturte berria.
2022-2023 ikasturtean 35.000 ikaslek egingo dituzte graduko ikasketak EHU Euskal Herriko Unibertsitatean; horietatik 8.316 lehen mailan hasiko dira. EHUk jakinarazi duenez, ikasle berrien %57 emakumeak dira, eta %43 gizonezkoak. Hizkuntzari dagokionez, graduko ikasketak euskarazko taldeetan egingo dituzte matrikulatuta...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217990/getxon-ustez-labanaz-izan-den-eraso-bat-ikertzen-ari-da-ertzaintza.htm
Gizartea
Getxon ustez labanaz izan den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Ertzaintzak ez du informaziorik eman nahi izan, baina goizaldean Gurutzetako Ospitalean ustez labana batekin egindako zauriak zituen pertsona bat ospitaleratu dutela baieztatu du.
Getxon ustez labanaz izan den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Ertzaintzak ez du informaziorik eman nahi izan, baina goizaldean Gurutzetako Ospitalean ustez labana batekin egindako zauriak zituen pertsona bat ospitaleratu dutela baieztatu du.
Gaur goizean Getxon izan den eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza. Goizeko 05:00etan pertsona bat Gurutzetako Ospitalera eraman dute, ustez labana batekin egindako zauriak zituela. Ertzaintzak albiste agentziei baieztatu die hori gertatu dela eta ikerketa bat abiatu duela hori argitzeko, baina ez du baieztatu labankada...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217991/gogotsu-hartu-du-jendeak-euskal-jaiaren-itzulera-zarautzen.htm
Bizigiro
Gogotsu hartu du jendeak euskal jaiaren itzulera Zarautzen
Kaleak bete dituzte herritarrek: erromeria egin dute, Musika plazan eta Lege Zaharren plazan. Alproja antzerki taldeak '2x2' antzezlana egin du, Munoan.
Gogotsu hartu du jendeak euskal jaiaren itzulera Zarautzen. Kaleak bete dituzte herritarrek: erromeria egin dute, Musika plazan eta Lege Zaharren plazan. Alproja antzerki taldeak '2x2' antzezlana egin du, Munoan.
Ohiko itxura hartu du Euskal Jai Egunak Zarautzen (Gipuzkoa), bi urteren ostean. Baserritarren jantziak soinean atera da jendea kalera, eta musikak hartu ditu kaleak goizean goizetik. Jai eguna izanik, jendez bete dira kaleak. Diana egin dute lehenik, eta Goiztarrak taldea irten da gero, garai bateko pertsonak irudikat...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217992/elak-irizpide-ekonomizistak-lehenestea-egotzi-dio-hezkuntza-sailari.htm
Gizartea
ELAk «irizpide ekonomizistak» lehenestea egotzi dio Hezkuntza Sailari
Sindikatuak protesta egin du Hezkuntza Sailaren ordezkaritzaren parean. Ordezkagune plataforman izandako «anabasaren» ardura Jaurlaritzari egotzi dio. Elkarrekin Podemos-IUk azalpenak eskatu ditu Eusko Legebiltzarrean.
ELAk «irizpide ekonomizistak» lehenestea egotzi dio Hezkuntza Sailari. Sindikatuak protesta egin du Hezkuntza Sailaren ordezkaritzaren parean. Ordezkagune plataforman izandako «anabasaren» ardura Jaurlaritzari egotzi dio. Elkarrekin Podemos-IUk azalpenak eskatu ditu Eusko Legebiltzarrean.
Ika-mika ez da baretu. Ordezko irakasleei eta hezitzaileei lanpostuak esleitzeko Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak erabiltzen duen Ordezkagune plataforman izandako gorabeherei buruzko polemikak segida izan zuen atzo. Sisteman izandako «anabasa» salatzeko elkarretaratzea egin du gaur ELA sindikatuak Bilbon, Eusko Jau...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217993/eak-maiorga-ramirezi-gogoratu-dio-afiliazioa-etenda-duela.htm
Politika
EAk Maiorga Ramirezi gogoratu dio afiliazioa etenda duela
Ramirezek esan du epaitegien primarioen prozesua martxan jarri beharko dela, «ziklo beltzari amaiera emateko».
EAk Maiorga Ramirezi gogoratu dio afiliazioa etenda duela. Ramirezek esan du epaitegien primarioen prozesua martxan jarri beharko dela, «ziklo beltzari amaiera emateko».
Aste honetan Gasteizko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiak arrazoia eman dio Maiorga Ramirez hautagaiari, eta agindua eman du Eusko Alkartasunako idazkari nagusia hautatzeko primarioak egiteko. Horren harira, Ramirezek gaur esan du ebazpenaren ondotik primarioen prozesua martxan jarri beharko dela, «ziklo beltzari amaiera e...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217994/hirugarrena-eskuratu-du-pedersenek.htm
Kirola
Hirugarrena eskuratu du Pedersenek
Danimarkarrak esprintean azkarrena dela erakutsi du, beste behin. Faboritoak ez dira mugitu, eta bihar izango dute azken aukera Evenepoeli maillot gorria kentzeko.
Hirugarrena eskuratu du Pedersenek. Danimarkarrak esprintean azkarrena dela erakutsi du, beste behin. Faboritoak ez dira mugitu, eta bihar izango dute azken aukera Evenepoeli maillot gorria kentzeko.
Mads Pedersenek (Trek) irabazi du Espainiako Vueltako hemeretzigarren etapa. Danimarkarrak nagusitasuna erakutsi du esprintean, beste behin, eta hirugarren etapa garaipena lortu du. Taldeburuak azkenaurreko etapan pentsatzen ari dira, eta ez da inor mugitu Pielagoko (9 kilometro luze eta %5,9ko pendiza) bi igoeretan. S...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217995/charles-iiia-amaren-memoria-ohoratuko-dut-zuen-zerbitzuan-naiz.htm
Mundua
Charles III.a: «Amaren memoria ohoratuko dut; zuen zerbitzuan naiz»
Errege etxeko buru bihurtu ondoko lehenbiziko agerraldia egin du Elizabeth II.aren semeak. Amaren ibilbidea laudatu du, eta hitzeman du «sutsuki» eginen duela lan. Bihar koroatuko dute.
Charles III.a: «Amaren memoria ohoratuko dut; zuen zerbitzuan naiz». Errege etxeko buru bihurtu ondoko lehenbiziko agerraldia egin du Elizabeth II.aren semeak. Amaren ibilbidea laudatu du, eta hitzeman du «sutsuki» eginen duela lan. Bihar koroatuko dute.
«Neure sakonetik ari natzaizue hizketan, minetik». Elizabeth II.a zendu ondoko lehenbiziko agerraldia egin du haren seme Charles III.ak, Erresuma Batuko erregeak. Ama hilda, zuzenean da Errege etxeko buru. Erresuma Batua eta munduko beste hainbat txoko oraindik ere Elizabeth III.aren heriotzak hartuak direlarik egin di...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217996/ebko-kideak-ez-dira-ados-jarri-gasaren-prezioari-muga-bat-jartzeari-buruz.htm
Ekonomia
EBko kideak ez dira ados jarri gasaren prezioari muga bat jartzeari buruz
Argindarraren eta gasaren merkatuan esku hartzeko akordioa lortu dute Energia ministroek, eta Batzordearen esku utzi dute proposamen zehatzagoak egitea
EBko kideak ez dira ados jarri gasaren prezioari muga bat jartzeari buruz. Argindarraren eta gasaren merkatuan esku hartzeko akordioa lortu dute Energia ministroek, eta Batzordearen esku utzi dute proposamen zehatzagoak egitea
Energia garestiaren prezioa jaisteko Europako Batasuna lantzen ari den neurri sortak beste urrats bat egin du, baina aste batzuk beharko ditu helmugara iristeko. Bilera luzea egin dute gaur Energia ministroek, eta agerian geratu zen ez dagoela adostasunik aztertzen ari diren neurri baten inguruan: gasari gehienezko pre...
2022-9-9
https://www.berria.eus/albisteak/217997/iratxe-sorzabal-euskal-presoa-espainiaratu-du-frantziak.htm
Politika
Iratxe Sorzabal euskal presoa Espainiaratu du Frantziak
Bretainian espetxeratua izan da orain arte, Reauko kartzelan. Estremerako (Espainia) presondegira mugitu dute orain, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Iratxe Sorzabal euskal presoa Espainiaratu du Frantziak. Bretainian espetxeratua izan da orain arte, Reauko kartzelan. Estremerako (Espainia) presondegira mugitu dute orain, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez.
Etxerat elkarteak jakinarazi du Frantziatik Espainiara mugitu dutela Iratxe Sorzabal euskal presoa. Zabaldu dutenez, Estremerako kartzelan izanen da aurrerantzean Sorzabal, Frantzian ezarria zioten kondena beteta; izan ere, orduan entregatu dio Frantziak presoa Espainiari, zigorra betetakoan. 2015etik da preso. Oroita...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/218021/hil-egin-da-atzo-san-martin-unxen-zaurituriko-gidaria.htm
Gizartea
Hil egin da atzo San Martin Unxen zaurituriko gidaria
41 urteko gizonezkoak traktore baten atoiarekin egin zuen talka, eta ZIUn sartu zuten atzo.
Hil egin da atzo San Martin Unxen zaurituriko gidaria. 41 urteko gizonezkoak traktore baten atoiarekin egin zuen talka, eta ZIUn sartu zuten atzo.
San Martin Unxeko (Nafarroa) gidari batek istripua izan zuen atzo, traktore baten atoiarekin talka egin zuenean. Buruan kolpe handia zuela ZIUra eraman zuten larri, eta gaur hil da, Foruzaingoak jakitera eman duenez. A. D. F. hizkiekin identifikatu dute foruzainek, eta, zehaztu dutenez, 41 urte zituen. San Martin Unxe...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/218022/ezker-anitza-iuk-eta-elkarte-memorialistek-omenaldia-egin-diete-bastidan-fusilatuei.htm
Gizartea
Ezker Anitza-IUk eta elkarte memorialistek omenaldia egin diete Bastidan fusilatuei
1936ko gerran erabilitako eremu hori biktimei «aitortza» egiteko egokitzea galdegin diete Jaurlaritzari eta gainerako instituzioei.
Ezker Anitza-IUk eta elkarte memorialistek omenaldia egin diete Bastidan fusilatuei. 1936ko gerran erabilitako eremu hori biktimei «aitortza» egiteko egokitzea galdegin diete Jaurlaritzari eta gainerako instituzioei.
1936ko azaroaren 3tik 6ra bitartean frankistek Errioxako (Espainia) San Asensio, Anguciana, Rodezno, San Vicente de la Sonsierra eta Haro herrietako zortzi bizilagun exekutatu eta Bastidako (Araba) hobi komun batean lurperatu zituzten. Vicente Rojas Carboneras, Felices del Campo Abalos, Felix Urrecho Ruiz, Ismenio Mone...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/218023/kote-cabezudoren-zigor-epaiari-helegitea-jarri-dio-biktimen-abokatuak.htm
Gizartea
Kote Cabezudoren zigor epaiari helegitea jarri dio biktimen abokatuak
Mario Diez abokatuak sare sozialetan iragarri du hamahiru kasazio errekurtso aurkeztu dituela Espainiako Auzitegi Gorenean Cabezudori ezarritako zigorraren aurka
Kote Cabezudoren zigor epaiari helegitea jarri dio biktimen abokatuak. Mario Diez abokatuak sare sozialetan iragarri du hamahiru kasazio errekurtso aurkeztu dituela Espainiako Auzitegi Gorenean Cabezudori ezarritako zigorraren aurka
Kote Cabezudo argazkilariaren kontrako salaketa jarri zuten emakumeen abokatu Mario Diezek errekurritu egin du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak ezarritako epaia. Abokatuak sare sozialetan jakinarazi duenez, joan den ostiralean hamahiru kasazio errekurtso aurkeztu zituen Espainiako Auzitegi Gorenaren aurrean, ekainaren ...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/218024/espetxeratu-egin-dute-sexu-eraso-bat-egiteagatik-atzo-irunean-atxilotutako-gizona.htm
Gizartea
Espetxeratu egin dute sexu eraso bat egiteagatik atzo Iruñean atxilotutako gizona
Nafarroako Unibertsitate Ospitalean langile bati sexu eraso bat egiteagatik atxilotutako gizonarentzat behin-behinean eta fidantzarik gabe espetxeratu du Iruñeko guardiako epaileak. Biktimarekiko 300 metroko urruntze neurria ere ezarri dio.
Espetxeratu egin dute sexu eraso bat egiteagatik atzo Iruñean atxilotutako gizona. Nafarroako Unibertsitate Ospitalean langile bati sexu eraso bat egiteagatik atxilotutako gizonarentzat behin-behinean eta fidantzarik gabe espetxeratu du Iruñeko guardiako epaileak. Biktimarekiko 300 metroko urruntze neurria ere ezarri d...
Iruñeko guardiako epaileak behin-behinean espetxeratu egin du sexu eraso bat leporatuta atzo Iruñean atxilotu zuten gizonezkoa. Atzo, 42 urteko gizonezko bat atzeman zuen Foruzaingoak, herenegun Nafarroako Unibertsitate Ospitaleko egoitzetako batean emakume bati sexu eraso bat egiteagatik. Gaur epaileak espetxeratzeko ...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/218025/giza-eskubideen-marokoko-erakundeak-70era-igo-du-melillako-hesian-desagertuen-zenbatekoa.htm
Mundua
Giza Eskubideen Marokoko Erakundeak 70era igo du Melillako hesian desagertuen zenbatekoa
Desagertuen artean, hamar hildako identifikatu dituzte. Europako Legebiltzarrak Espainiako Barne Ministroari eskatu dio gertatutakoari buruzko azalpenak emateko. 75 migratzaile epaitu edo kondenatu ditu Marokok, Melillako jauziarekin lotuta.
Giza Eskubideen Marokoko Erakundeak 70era igo du Melillako hesian desagertuen zenbatekoa. Desagertuen artean, hamar hildako identifikatu dituzte. Europako Legebiltzarrak Espainiako Barne Ministroari eskatu dio gertatutakoari buruzko azalpenak emateko. 75 migratzaile epaitu edo kondenatu ditu Marokok, Melillako jauziare...
Hirurogeita hamar dira jada ekainaren 24an Melillako hesia igarotzeko ahaleginean desagertutakoak, Giza Eskubideen Marokoko Erakundeak jakinarazi duenez. Horietatik hamar hildako gisa identifikatu dituzte, erakundeak egin duen ikerketa batean. Ekainaren 24an 1.500 migrante inguru saiatu ziren Melillako muga zeharkatze...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/218026/karmele-mitxelenak-eta-inaki-cidek-irabazi-dituzte-donostia-hiriko-kutxa-sariak.htm
Kultura
Karmele Mitxelenak eta Iñaki Cidek irabazi dituzte Donostia Hiriko Kutxa sariak
Karmele Mitxelenak 'Haragiko mamuak' narrazio bildumarekin irabazi du kontakizun liburuen alorreko saria, eta Iñaki Cidek 'Behin batean Loiolan' obrarekin eskuratu du antzerki alorrekoa.
Karmele Mitxelenak eta Iñaki Cidek irabazi dituzte Donostia Hiriko Kutxa sariak. Karmele Mitxelenak 'Haragiko mamuak' narrazio bildumarekin irabazi du kontakizun liburuen alorreko saria, eta Iñaki Cidek 'Behin batean Loiolan' obrarekin eskuratu du antzerki alorrekoa.
Bi urtean behin banatzen dituzte Donostia Hiriko Kutxa literatura sariak, ipuinaren eta antzerkiaren alorrekoak. Aurten, 56. ekitaldian, Karmele Mitxelena Etxebeste oiartzuarrak eta Iñaki Cid Larrea donostiarrak irabazi dituzte euskarazko lanen bi sari nagusiak. Epaimahaiak gaur arratsaldean eman du bere erabakiaren be...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/218027/etapa-carapazentzat-eta-vuelta-evenepoelentzat.htm
Kirola
Etapa Carapazentzat, eta Vuelta Evenepoelentzat
Carapazek irabazi du Vueltako 20. etapa, ihesean egon eta gero. Evenepoelek zailtasun handirik gabe igaro du eguna, eta etapa bat falta bada ere, flandriarra izango daitzuliko garailea
Etapa Carapazentzat, eta Vuelta Evenepoelentzat. Carapazek irabazi du Vueltako 20. etapa, ihesean egon eta gero. Evenepoelek zailtasun handirik gabe igaro du eguna, eta etapa bat falta bada ere, flandriarra izango daitzuliko garailea
Richard Carapazek (Ineos) lortu du Espainiako Vueltako 20. etapa garaipena. Ihesaldian egon eta gero, bakarrik helmugaratu da Ekuadorrekoa, eta mendiko maillota ere eskuratu du. Sailkapen nagusiaren lehian ez dira esperotako mugimenduak ikusi. Remco Evenepoelek (Quick-Step) aise eutsi dio arerioen saiakera gutxiei, eta...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/218028/suediako-alderdiek-diskurtsoa-gogortu-dute-ultren-gorakadari-aurre-egin-ahal-izateko.htm
Mundua
Suediako alderdiek diskurtsoa gogortu dute ultren gorakadari aurre egin ahal izateko
Parlamenturako hauteskundeak egingo dituzte bihar Suedian. Inkesten arabera, zentro-ezkerreko blokeak irabaziko ditu, baina oso aldea txikia aterako dio eskuineko eta eskuin muturrekoari.
Suediako alderdiek diskurtsoa gogortu dute ultren gorakadari aurre egin ahal izateko. Parlamenturako hauteskundeak egingo dituzte bihar Suedian. Inkesten arabera, zentro-ezkerreko blokeak irabaziko ditu, baina oso aldea txikia aterako dio eskuineko eta eskuin muturrekoari.
Suediako Parlamenturako hauteskundeak egingo dituzte bihar, eta, sekulako ezustekorik ezean, ohi bezala Alderdi Sozialdemokratak irabaziko ditu. Horrek ez du esan nahi, ordea, Magdalena Andersson alderdiko liderrak lehen ministro izaten jarraituko duenik. Politikoki bi bloketan banatuta dago herrialdea, eta inkesta geh...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/218029/urrizak-zortzigarrenez-irabazi-du-buruz-buruko-txapela.htm
Kirola
Urrizak zortzigarrenez irabazi du buruz buruko txapela
Barrenetxea IV.ak bereak eta bi eman ditu txapelduna garaitzeko, baina nafarra hobeto aritu da azken zatian.
Urrizak zortzigarrenez irabazi du buruz buruko txapela. Barrenetxea IV.ak bereak eta bi eman ditu txapelduna garaitzeko, baina nafarra hobeto aritu da azken zatian.
Duela hamabost egun, Javier Urrizak min hartu zuen iskioan eta eskumuturrean. Ordutik, Iruñeko aurrelaria makina bat aldiz joan da masaje emailearengana, buruz buruzko final handira puntu-puntuan heltzeko eta Endika Barrenetxea VI.a mendean hartzeko. Bada, nafarrak garaiezina dela berretsi du. Hernaniko (Gipuzkoa) atze...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/218030/laura-poitrasen-all-the-beauty-and-the-bloodshed-dokumentalak-lortu-du-urrezko-lehoia.htm
Kultura
Laura Poitrasen 'All the Beauty and the Bloodshed' dokumentalak lortu du Urrezko Lehoia
Alice Diopen 'Saint Omer' filmak epaimahaiaren sari nagusia eta 'opera prima'-rik onenaren saria irabazi ditu Veneziako 79. Zinemaldian. Luca Guadagninori eman diote zuzendaririk onenaren Zilarrezko Lehoia.
Laura Poitrasen 'All the Beauty and the Bloodshed' dokumentalak lortu du Urrezko Lehoia. Alice Diopen 'Saint Omer' filmak epaimahaiaren sari nagusia eta 'opera prima'-rik onenaren saria irabazi ditu Veneziako 79. Zinemaldian. Luca Guadagninori eman diote zuzendaririk onenaren Zilarrezko Lehoia.
Fikziozko zinemaren izen handi ugari aritu dira Urrezko Lehoia eskuratzeko lehian Veneziako 79. Zinemaldian, baina, azkenean, epaimahaiak dokumental bati eman dio sari nagusia: Laura Poitras zinemagile estatubatuarraren All the Beauty and the Bloodshed filmari. Filmak Nan Goldin artistaren bizitza kontatzen du, eta AEB...
2022-9-10
https://www.berria.eus/albisteak/218031/klimaren-bost-inflexio-puntu-bueltarik-gabeko-aldaketan-sartu-direla-ohartarazi-dute.htm
Mundua
Klimaren bost inflexio-puntu bueltarik gabeko aldaketan sartu direla ohartarazi dute
IPCCk aipatu baino lehenago gertatzen ari dira atzeraezinezko aldaketak, hainbat zientzialarik egindako ikerketa baten arabera.
Klimaren bost inflexio-puntu bueltarik gabeko aldaketan sartu direla ohartarazi dute. IPCCk aipatu baino lehenago gertatzen ari dira atzeraezinezko aldaketak, hainbat zientzialarik egindako ikerketa baten arabera.
Klima aldaketaren bost inflexio-puntu (ingelesezko tipping point gisa ezagunak) aktibatu egin direla beldur dira zientzialariak, irailaren 9an Science aldizkarian argitaratu den ikerketa zientifiko baten arabera. Hain zuzen ere, hamasei puntu identifikatu dituzte, eta horietako bostetan jarri dute arriskuaren azpimarra...
2022-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/218053/urdaibai-eta-orio-nagusi-kontxan.htm
Kirola
Urdaibai eta Orio, nagusi Kontxan
Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia jokatu dute gaur. Emakumezkoetan Oriok hirugarren aldiz irabazi du, eta gizonezkoetan zazpigarren aldiz Urdaibaik.
Urdaibai eta Orio, nagusi Kontxan. Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia jokatu dute gaur. Emakumezkoetan Oriok hirugarren aldiz irabazi du, eta gizonezkoetan zazpigarren aldiz Urdaibaik.
*Orio nagusitu da emakumezkoen estropadan. Bigarren jardunaldian hamalau ehunenekoko aldea atera dio Arraun Lagunaki. Oriotarren hirugarren Kontxako Bandera da. *Urdaibai aise gailendu da gizonezkoetan. Zazpi segunduko errenta zuen, eta beste zortzi gehitu dizkio.
2022-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/218054/orio-nagusi-kontxan-ere.htm
Kirola
Orio nagusi Kontxan ere
Lehen metroetatik hartu dute aurrea oriotarrek, baina hamalau ehunenengatik amaitu dute Arraun Lagunak-en aurretik. Oriok lortu duen hirugarren Kontxako Bandera da.
Orio nagusi Kontxan ere. Lehen metroetatik hartu dute aurrea oriotarrek, baina hamalau ehunenengatik amaitu dute Arraun Lagunak-en aurretik. Oriok lortu duen hirugarren Kontxako Bandera da.
Oriora doa Kontxako Bandera. Emakumezkoek eman diote loria arraun herriari. Hirugarrenez. 2019an, 2020an eta aurtengoa. Bigarren egunean ere aurrena izan da, eta aurreko igandeko 2,16 segundoren aldeari 0,14 ehunen gehitu dizkio gaur. Arraunek egin du gaur ere bigarren, eta Tolosaldeak, lehen txandako irabazleak, hirug...
2022-9-11
https://www.berria.eus/albisteak/218055/urdaibaik-irabazi-du-kontxako-bandera.htm
Kirola
Urdaibaik irabazi du Kontxako Bandera
'Bou Bizkaia'-k irabazi duen seigarren Kontxako Bandera da. Bigarren jardunaldian ere bermeotarrak izan dira azkarrenak, nagusitasunez. Donostiarrak bigarren lekua kendu dio Hondarribiari.
Urdaibaik irabazi du Kontxako Bandera. 'Bou Bizkaia'-k irabazi duen seigarren Kontxako Bandera da. Bigarren jardunaldian ere bermeotarrak izan dira azkarrenak, nagusitasunez. Donostiarrak bigarren lekua kendu dio Hondarribiari.
Gorka Aranberrik esandakoak gaurko estropada bukatu eta segituan: «Talde hau gaurkoa bezalako aberiak egiteko osatuta zegoen, eta gaur lehertu da». Eztanda Hondarribian entzun da, hango alardearen tiro hotsak igaro eta hiru egunera. Txikitu egin du gertuen zeukan aurkaria, lehen luzetik, eta estropada atera berritan. I...