date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/218256/barrote-arteko-borrokaldia.htm | Kultura | Barrote arteko borrokaldia | Alberto Rodriguezen Modelo 77 filmaren lehiaz kanpoko emanaldiarekin hasi da Sail Ofiziala. 1970eko urteetan Copel presoen kolektiboak egindako borroka kontatzen du. | Barrote arteko borrokaldia. Alberto Rodriguezen Modelo 77 filmaren lehiaz kanpoko emanaldiarekin hasi da Sail Ofiziala. 1970eko urteetan Copel presoen kolektiboak egindako borroka kontatzen du. | Franco hil ondoko lehen urteak. Espetxezainen jipoiak, janari ustela, arkakusoak, osasun arretarik eza, miseria... egunerokoa dira kartzeletan preso dituztenentzat, baita Bartzelonako Model espetxean ere. Arrazoi politikoengatik giltzapean daudenei amnistia iritsi zaie, baina gainerakoek hantxe jarraitu beharko dute. E... |
2022-9-16 | https://www.berria.eus/albisteak/218257/zorionak-zuri-abestuta-zabaldu-dute-70-zinemaldia.htm | Kultura | 'Zorionak zuri' abestuta zabaldu dute 70. Zinemaldia | Fipresci Sari Handia Ryusuke Hamaguchiren 'Drive my car' filmak irabazi duela iragarri dute Zinemaldia hasteko ekitaldian, eta, besteak beste, aste honetan bertan hildako Jean-Luc Godard zuzendaria gogoratu dute. | 'Zorionak zuri' abestuta zabaldu dute 70. Zinemaldia. Fipresci Sari Handia Ryusuke Hamaguchiren 'Drive my car' filmak irabazi duela iragarri dute Zinemaldia hasteko ekitaldian, eta, besteak beste, aste honetan bertan hildako Jean-Luc Godard zuzendaria gogoratu dute. | Loreto Mauleon eta Paco Leon aktoreek aurkeztuko dute aurtengo 70. Zinemaldia zabaltzeko ekitaldia. Leonek euskaraz egin ditu hitz batzuk hasieran, eta entzuleen barreak eta txaloak eragin ditu.
Mauleonek poza adierazi du, entzuleak, aspaldiko partez, maskarik gabe ikusi dituelako.
Lehenengo Zinemaldiko irudiak berre... |
2022-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/218302/juan-karlos-izagirre-aurkeztuko-du-eh-bilduko-zuzendaritzak-donostiako-alkatetzarako-primarioetan.htm | Politika | Juan Karlos Izagirre aurkeztuko du EH Bilduko zuzendaritzak Donostiako alkatetzarako primarioetan | Donostiako alkate izan zen 2011tik 2015era. Medikuntzara itzultzeko utzi zuen politika, baina 2019an bueltatu zen: Gipuzkoako batzarkide da harrezkero. | Juan Karlos Izagirre aurkeztuko du EH Bilduko zuzendaritzak Donostiako alkatetzarako primarioetan. Donostiako alkate izan zen 2011tik 2015era. Medikuntzara itzultzeko utzi zuen politika, baina 2019an bueltatu zen: Gipuzkoako batzarkide da harrezkero. | Juan Karlos Izagirre Donostiako alkategai izateko hautagai izango da EH Bilduren primarioetan. Hala baieztatu dio koalizioak berak BERRIAri, gaur Gipuzkoako egunkari batek aurreratutako albistea. EH Bilduren zuzendaritzak proposatutako hautagaia izango da, eta Izagirrek berak goizean txio batean konfiantza eskertu du. ... |
2022-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/218303/espainiako-elastikoari-uko-eginda-hartu-du-parte-kirolari-batek-beteranoen-europako-duatloi-txapelketan.htm | Kirola | Espainiako elastikoari uko eginda hartu du parte kirolari batek beteranoen Europako Duatloi Txapelketan | Gu Ere Bai plataformakoak izan ditu alboan azken metroetan, eta horiek Espainiaren elastikoari uko eginda lehiatu ahal izan duela azpimarratu dute horiek. | Espainiako elastikoari uko eginda hartu du parte kirolari batek beteranoen Europako Duatloi Txapelketan. Gu Ere Bai plataformakoak izan ditu alboan azken metroetan, eta horiek Espainiaren elastikoari uko eginda lehiatu ahal izan duela azpimarratu dute horiek. | Gaur goizean jokatu da Bilbon beteranoen Europako Duatloi Txapelketa. Euskal Herriko kirolariak Espainiaren edo Frantziaren elastikoekin lehiatzera behartu nahi zituzten, baina batek uko egin dio. Juan Martin Elexpuruk Debagoienako Antxintxika triatloi taldeko elastikoarekin hartu du parte. Gainera, Nafarroako bandera ... |
2022-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/218304/aldarrikapena-eta-festa-uztartu-nahi-ditu-sarek-urriaren-8an-donostian.htm | Politika | Aldarrikapena eta festa uztartu nahi ditu Sarek urriaren 8an Donostian | Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Sua, Doctor Deseo, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, Andoni Oilokiegi eta Trikidantz ariko dira Ilunben. | Aldarrikapena eta festa uztartu nahi ditu Sarek urriaren 8an Donostian. Belako, Rotten XIII, Esne Beltza, Su Ta Gar, Zea Mays, Liher, Sua, Doctor Deseo, Josu eta Gari (Hertzainak), Dupla, Andoni Oilokiegi eta Trikidantz ariko dira Ilunben. | Sarek gaur aurkeztu du urriaren 8ko mobilizazioa. Etxera bidea gertu! lelopean egun osoko egitaraua antolatu du, aldarrikapena eta festa uztartuz. Inaxio Oiarzabalek eta Nahikari Itubek gaur goizean adierazi dutenez, bi mezu helarazi nahi baitituzte: batetik, euskal presoak gero eta gertuago daudela, eta bestetik, orai... |
2022-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/218305/tolosaldeak-pauso-eta-erdi-eman-du-euskotren-ligan-segitzeko.htm | Kirola | Tolosaldeak pauso eta erdi eman du Euskotren ligan segitzeko | 16,84 segundo atera dizkio Deusturi Bermeoko erlojuaren aurkakoan. Bihar dute bigarren jardunaldia, Portugaleten, ibaian. | Tolosaldeak pauso eta erdi eman du Euskotren ligan segitzeko. 16,84 segundo atera dizkio Deusturi Bermeoko erlojuaren aurkakoan. Bihar dute bigarren jardunaldia, Portugaleten, ibaian. | Ezusterik ez da izan Euskotren ligako kanporaketan. Tolosaldeak koska handia atera dio Deusturi. Ez dira alferrik bat liga nagusiko taldea, eta bestea ETE ligakoa. Hamazazpi segundo egon dira gipuzkoarren alde, eta bihar Portugaleten biribildu behar luke lana. Gaurkoaren aldean, oso baldintza ezberdinetan: ibaian, ur b... |
2022-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/218306/realak-irabazi-egin-du-eta-alavesek-galdu.htm | Kirola | Realak irabazi egin du, eta Alavesek, galdu | Gipuzkoarrak nagusi izan dira, eta 2-0 hartu dute mendean Vila-real. Arabarrak ezinean aritu dira Madrilen kontra: 1-2 | Realak irabazi egin du, eta Alavesek, galdu. Gipuzkoarrak nagusi izan dira, eta 2-0 hartu dute mendean Vila-real. Arabarrak ezinean aritu dira Madrilen kontra: 1-2 | Denetarik izan du gaur Espainiako Lehen Mailako estreinakoak euskal taldeentzat. Onetik, Realak 2-0 irabazi baitio Vila-reali. Eta txarretik, Alavesek 1-2 galdu baitu Madrilen aurka.
Reala nagusi izan da, hasi eta buka. Hasi eta gutxira bideratu du garaipena, Synne Jensenek seigarren minutuan sartu baitu lehen gola. G... |
2022-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/218307/isuntzak-kolpea-eman-du-kanporaketan.htm | Kirola | Isuntzak kolpea eman du kanporaketan | Meirari 16,16 segundo sartu dizkio, Bueuri 18,80, San Pedrori 26,30, eta Pedreñari 27,20, lehen jardunaldian, Bermeon. Bihar erabakiko da, Portugaleten, zein bi talde ariko diren Eusko Label ligan datorren sasoian. | Isuntzak kolpea eman du kanporaketan. Meirari 16,16 segundo sartu dizkio, Bueuri 18,80, San Pedrori 26,30, eta Pedreñari 27,20, lehen jardunaldian, Bermeon. Bihar erabakiko da, Portugaleten, zein bi talde ariko diren Eusko Label ligan datorren sasoian. | Isuntzak handia egin du Bermeon. Eusko Label ligako kanporaketaren lehen jardunaldian, porrua sartu die beste lau aurkariei. Meirak 16,16 segundo gehiago behar ditu, Bueuri 18,80 atera dizkio, San Pedrori 26,30, eta Pedreñari 27,20. Bost puntu batu ditu Lekeitiko taldeak, eta hori bezain baliagarria da aurkariei atera ... |
2022-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/218308/hondarribiak-irabazi-du-bermeon-eta-eusko-label-liga-estutu.htm | Kirola | Hondarribiak irabazi du Bermeon, eta Eusko Label liga estutu | Azkeneko luzearen bigarren erdian 11 segundo jan dizkio Urdaibairi. Bi puntura jarri da liderrarekiko, eta bihar, erlojuaren aurka jokatuko dute azkeneko estropada, Portugaleten. | Hondarribiak irabazi du Bermeon, eta Eusko Label liga estutu. Azkeneko luzearen bigarren erdian 11 segundo jan dizkio Urdaibairi. Bi puntura jarri da liderrarekiko, eta bihar, erlojuaren aurka jokatuko dute azkeneko estropada, Portugaleten. | Hondarribia Urdaibai liderraren etxean sartu da, eta bandera atera du bertatik. Bermeon nagusitu da Eusko Label ligako azken-aurreko jardunaldian, eta bi puntu baino ez ditu orain alde Urdaibaik gaurko irabazlearekiko. Horrek esan nahi du, araudiari jarraituz, bihar erlojuaren aurka jokatu beharko dute lehiaketako azke... |
2022-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/218309/itsaso-zailetan-nabigatzen.htm | Kultura | Itsaso zailetan nabigatzen | Maskulinitate ereduez mintzo da Jaime Rosales Girasoles silvestres-en. Bazterreko auzoetan literatura irakasten du Diego Lermanen El suplente-ko protagonistak. Eta ‘Runner’ filmean, pertsonaien bakardadea ez ezik, paisaiena ere lehen planora eraman du Marian Mathias zinemagileak. | Itsaso zailetan nabigatzen. Maskulinitate ereduez mintzo da Jaime Rosales Girasoles silvestres-en. Bazterreko auzoetan literatura irakasten du Diego Lermanen El suplente-ko protagonistak. Eta ‘Runner’ filmean, pertsonaien bakardadea ez ezik, paisaiena ere lehen planora eraman du Marian Mathias zinemagileak. | Bartzelonako bazterreko auzo batean bizi da Julia, bi haurren ama gaztea. Erizaina izan nahi du, baina garbiketa lanekin ateratzen dituen sosekin egiten du aurrera. Halako batean Oscar ezagutuko du, eta harekin hasiko da bizitzen, zoriontasuna bilatu nahian. Jaime Rosales zinemagile katalanak 2008an aurkeztu zuen Sail ... |
2022-9-17 | https://www.berria.eus/albisteak/218310/hirugarren-dira-zuri-gorriak.htm | Kirola | Hirugarren dira zuri-gorriak | Athleticek irabazi egin dio Rayo Vallecanori San Mamesen, partida ikusgarrian. Bisitariek sartu dute lehen gola, baina etxekoek buelta eman diote emaitzari lehen zatia amaitu aurretik. 1993tik ez da horren ondo hasi talde zuri-gorria ligan. | Hirugarren dira zuri-gorriak. Athleticek irabazi egin dio Rayo Vallecanori San Mamesen, partida ikusgarrian. Bisitariek sartu dute lehen gola, baina etxekoek buelta eman diote emaitzari lehen zatia amaitu aurretik. 1993tik ez da horren ondo hasi talde zuri-gorria ligan. | San Mamesek beste gau eder bat bizi izan du gaur. Partida ikusgarria izan da, hasi eta buka. Espero zen halakorik, Ernesto Valverderi eta haren ikasle onenari, Andoni Iraolari, joko bizia eta erasokorra gustatzen baitzaie. Eta aurreikuspenek ez dute huts egin.
Etxekoen zorionerako, haientzat izan da garaipena. Horri e... |
2022-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/218343/lazkano-eta-oiarbide-lehen-postuetatik-urrun-munduko-txapelketan.htm | Kirola | Lazkano eta Oiarbide, lehen postuetatik urrun munduko txapelketan | Erlojupekoan 29. amaitu du Lazkanok, eta 32. Oiarbidek. Gizonezkoetan Tobias Foss izan da irabazlea, eta emakumezkoetan, Ellen van Dijk. | Lazkano eta Oiarbide, lehen postuetatik urrun munduko txapelketan. Erlojupekoan 29. amaitu du Lazkanok, eta 32. Oiarbidek. Gizonezkoetan Tobias Foss izan da irabazlea, eta emakumezkoetan, Ellen van Dijk. | Tobias Fossek eta Ellen van Dijkek eramango dute ortzadarraren elastikoa datorren urteko erlojupekoetan. Horiek izan dira onenak Wollongongen (Australia) jokatu den txirrindularitzako munduko txapelketan; ezustekoa eman du Fossek, eta hirugarrenez irabazi du Van Dijkek.
Bi euskal ordezkariak, Oier Lazkano eta Lourdes ... |
2022-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/218344/urdaibaik-irabazi-du-eusko-label-liga-ere.htm | Kirola | Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere | Azken estropada irabazi egin dute bermeotarrek, eta ez diote aukerarik eman Hondarribiari. Koroa altxatu duten zortzigarren aldia da. Lekittarra eta Samertolameu Eusko Label ligan izango dira datorren urtean. Tolosaldea, Euskotren ligan. | Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere. Azken estropada irabazi egin dute bermeotarrek, eta ez diote aukerarik eman Hondarribiari. Koroa altxatu duten zortzigarren aldia da. Lekittarra eta Samertolameu Eusko Label ligan izango dira datorren urtean. Tolosaldea, Euskotren ligan. | Joan den asteburuan Kontxako Bandera, eta oraingoan Caixabank koroa. Biak irabazi ditu Urdaibaik, denboraldi amaiera zoragarri bati esker. Kosta zitzaion martxa hartzea Iker Zabalaren taldeari, baina geldiezinak izan dira azken estropadetan: Bou Bizkaia da kantauri itsasoko trainerurik azkarrena.
Bermeotarrek, ordea, ... |
2022-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/218345/athleticek-lehen-zatian-sartutako-hiru-goli-esker-irabazi-dio-huelvari.htm | Kirola | Athleticek lehen zatian sartutako hiru goli esker irabazi dio Huelvari | Lehen gola 50 segunduan sartu du Jone Amezagak. Ligako lehen jardunaldia jokatu dute gaur zuri-gorriek. | Athleticek lehen zatian sartutako hiru goli esker irabazi dio Huelvari. Lehen gola 50 segunduan sartu du Jone Amezagak. Ligako lehen jardunaldia jokatu dute gaur zuri-gorriek. | Bikain ekin dio denboraldiari Athleticek. Lehen jardunaldia atzeratu egin zen epaileen greba dela medio, eta gaur eguerdian jokatu dute lehen neurketa zuri-gorriek, Lezaman, Sporting Huelvaren aurka. Aise nagusitu dira etxekoak; Jone Amezaga, Peke eta Ane Azkona izan dira golegileak.
Hasiera-hasieratik nagusitu da Ath... |
2022-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/218346/osasunak-galdu-egin-du-getaferen-aurka-sadarren.htm | Kirola | Osasunak galdu egin du Getaferen aurka Sadarren | Denboraldi honetan etxean izan duen lehen porrota da. Juan Iglesias eta Gaston Alvarez izan dira golegileak, eta Chimy Avilak txartel gorria ikusi du 43. minutuan. | Osasunak galdu egin du Getaferen aurka Sadarren. Denboraldi honetan etxean izan duen lehen porrota da. Juan Iglesias eta Gaston Alvarez izan dira golegileak, eta Chimy Avilak txartel gorria ikusi du 43. minutuan. | Amaitu da magia Sadarren. Orain arte, Osasunak jokoan izandako puntu guztiak poltsikoratuak zituen etxean, baina Getafek eten du bolada ona. Euskal taldeen borrero bilakatu da Madrilgo taldea; bi neurketa soilik irabazi ditu aurtengo ligan: joan den astean Realaren aurka, eta oraingoan Osasunaren aurka. Juan Iglesias e... |
2022-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/218347/bruselak-eskatu-du-hungariarentzako-7500-milioi-euroren-funtsa-blokeatzeko.htm | Mundua | Bruselak eskatu du Hungariarentzako 7.500 milioi euroren funtsa blokeatzeko | Hungariak jaso beharko lituzkeen funtsen heren bat da hori. «Zuzenbide estatua arriskuan jartzea» egozten diote. Talde komunitarioak aurrenekoz aktibatu du urtarrilean indarrean sartu zen mekanismoa. | Bruselak eskatu du Hungariarentzako 7.500 milioi euroren funtsa blokeatzeko. Hungariak jaso beharko lituzkeen funtsen heren bat da hori. «Zuzenbide estatua arriskuan jartzea» egozten diote. Talde komunitarioak aurrenekoz aktibatu du urtarrilean indarrean sartu zen mekanismoa. | Mehatxua bete du Europako Batzordeak. Ursula von der Leyen presidenteak apirilean jakinarazi zion Hungariari zuzenbide estatua errespetatu ezean ezingo zuela talde komunitarioaren aurrekontutik dirurik jaso, eta gaur ofizialki eskatu du laguntza horien herenak izozteko.
Hortaz, Bruselak aurrenekoz aktibatu du 2020ko u... |
2022-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/218348/sufrituta-espanyoli-irabazi-dio-realak.htm | Kirola | Sufrituta, Espanyoli irabazi dio Realak | Sorloth eta Brais Mendez izan dira golegileak, lehen zatian. Amaieran sufritzea tokatu zaie txuri-urdinei. Zortzigarren dira sailkapen nagusian. | Sufrituta, Espanyoli irabazi dio Realak. Sorloth eta Brais Mendez izan dira golegileak, lehen zatian. Amaieran sufritzea tokatu zaie txuri-urdinei. Zortzigarren dira sailkapen nagusian. | Sufrituta gaur ere, baina beste garaipen bat poltsikoratu du Realak. Txuri-urdinek kolpea jaso zuten ligako azken jardunaldian, Getafen, eta garrantzitsua zen selekzioen partidak direla-eta izango duten atsedenaldira garaipen batekin iristea. Esan eta egin: ez da txuri-urdinen neurketarik onena izan, baina Sorlothen et... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218349/donostia-saria-jaso-du-juliette-binochek-kursaalean.htm | Kultura | Donostia saria jaso du Juliette Binochek Kursaalean | Aktore frantziarra izan da gaurko ekitaldiko protagonista. Claire Denisek zuzendutako Avec amour et achanement filma ere eman dute galan. | Donostia saria jaso du Juliette Binochek Kursaalean. Aktore frantziarra izan da gaurko ekitaldiko protagonista. Claire Denisek zuzendutako Avec amour et achanement filma ere eman dute galan. | Bart jaso du Donostia saria Juliette Binoche (Paris, 1964) aktore frantziarrak, Kursaalean. Hura izan da bart gaueko ekitaldiko protagonista nagusia, eta Claire Denisek zuzendutako Avec amour et achanement filma ere eman duten galan. Binoche kartel ofizialeko protagonista ere bada. Isabel Coixeten eskuetatik jaso du sa... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218350/japonian-hamar-milioi-herritar-inguru-ebakuatu-dituzte-nanmadol-tifoiagatik.htm | Mundua | Japonian hamar milioi herritar inguru ebakuatu dituzte 'Nanmadol' tifoiagatik | Agintariek ohartarazi dute ekaitza «inoiz ez bezalakoa» izanen dela. Jakinarazi dute lagun bat hil dela, eta 70 inguru zauritu. | Japonian hamar milioi herritar inguru ebakuatu dituzte 'Nanmadol' tifoiagatik. Agintariek ohartarazi dute ekaitza «inoiz ez bezalakoa» izanen dela. Jakinarazi dute lagun bat hil dela, eta 70 inguru zauritu. | Bortitz hartu du Nanmadol tifoiak Japonia. Iragarria zenez, ekaitza zakar sartu da herrialdean, hegoaldetik, eta iparralderantz ari da orain mugitzen. Arriskua handia da, eta neurriak hartu dituzte kalteak ahalik txikienak izan daitezen: 9,5 milioi herritar baino gehiago ebakuatu dituzte. Japoniako Gobernuaren esanetan... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218351/farceko-disidentziekin-bildu-da-kolonbiako-gobernua.htm | Mundua | FARCeko disidentziekin bildu da Kolonbiako Gobernua | «Erabateko bakea» lortzeko helburuaren barruan kokatu ditu bilera hori gobernuak. NBEren eta Norvegiaren bitartekaritzarekin egin dute biltzarra. | FARCeko disidentziekin bildu da Kolonbiako Gobernua. «Erabateko bakea» lortzeko helburuaren barruan kokatu ditu bilera hori gobernuak. NBEren eta Norvegiaren bitartekaritzarekin egin dute biltzarra. | FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileetako disidentziekin bildu da asteburuan Kolonbiako Bakerako ordezkari berezi Ivan Danilo Rueda, bake prozesu bat abiatzeko urratsak egiteko helburuarekin. NBE Nazio Batuen Erakundeko eta Norvegiako ordezkariak izan dira, begirale gisara. Gobernuak komunikatu batean azaldu duenez... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218352/urkulluk-lankidetzan-oinarritutako-gobernantzaren-alde-egingo-du-eusko-legebiltzarrean.htm | Politika | Urkulluk «lankidetzan oinarritutako gobernantzaren» alde egingo du Eusko Legebiltzarrean | Nazioarteko «ziurgabetasun egoerari» aurre egiteko «agenda propioa» defendatuko du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ostegunean, politika orokorreko eztabaidan. Autogobernuari dagokionez, 1979ko estatutua osorik betetzeko eskatuko du. | Urkulluk «lankidetzan oinarritutako gobernantzaren» alde egingo du Eusko Legebiltzarrean. Nazioarteko «ziurgabetasun egoerari» aurre egiteko «agenda propioa» defendatuko du Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ostegunean, politika orokorreko eztabaidan. Autogobernuari dagokionez, 1979ko estatutua osorik betetzeko eskatuko... | Ikasturte politikoari hasiera emango dio ostegunean Eusko Legebiltzarrak, eta Iñigo Urkullu lehendakariak hitzaldia eskainiko du goizeko saioan. Lehendakaritzak hitzaldiaren ardatz nagusiak igorri dizkie gaur legebiltzar taldeei eta komunikabideei. Igorritako laburpenak jasotzen duenez, munduak bizi duen «ziurgabetasun... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218353/emakumezko-bati-sexu-eraso-bat-egin-diote-asteburuan-irunean.htm | Gizartea | Emakumezko bati sexu eraso bat egin diote asteburuan Iruñean | Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du. Udaleko talde politikoek adierazpen bat argitaratu dute erasoa gaitzesteko. | Emakumezko bati sexu eraso bat egin diote asteburuan Iruñean. Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du. Udaleko talde politikoek adierazpen bat argitaratu dute erasoa gaitzesteko. | Beste eraso bat. Iruñeko Udaltzaingoak ikerketa abiatu du asteburuan Nafarroako hiriburuan izandako sexu eraso baten harira. Iruñeko Udalak eman du salaketaren berri, ohar bidez. Zehaztu dutenez, erasoa larunbat gauean gertatu da.
Plazaratutako idazkian, talde politikoek «gaitzespen irmoa» azaldu dute gertatutakoaren ... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218354/tolosan-andoainen-eta-anoetan-sexu-erasoak-egin-izana-ukatu-du-auzipetuak.htm | Gizartea | Tolosan, Andoainen eta Anoetan sexu erasoak egin izana ukatu du auzipetuak | Egozten dizkioten gertakariak jazo ziren egunetan Errumanian zegoela esan du akusatuak. Urte hasieran, 12 urteko eta 9 urteko kartzelaldiekin zigortu zuten, beste bi bortxaketa egiteagatik. | Tolosan, Andoainen eta Anoetan sexu erasoak egin izana ukatu du auzipetuak. Egozten dizkioten gertakariak jazo ziren egunetan Errumanian zegoela esan du akusatuak. Urte hasieran, 12 urteko eta 9 urteko kartzelaldiekin zigortu zuten, beste bi bortxaketa egiteagatik. | Gaur goizean hasi da gizon baten aurkako epaiketa, Tolosan, Anoetan eta Andoainen (Gipuzkoa) sexu erasoak egin dituelakoan. Gipuzkoako Auzitegiaren Hirugarren Sekzioan izan da epaiketaren lehen saioa, eta akusatuak bere abokatuaren galderei bakarrik erantzun die. Egozten dizkioten hiru delituak egin izana ukatu du gizo... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218355/ines-ibanez-de-maeztuk-denbora-batez-ordezkatuko-du-manuel-lezertua-eaeko-arartekoa-osasun-arazoengatik.htm | Politika | Ines Ibañez de Maeztuk denbora batez ordezkatuko du Manuel Lezertua EAEko Arartekoa, «osasun arazoengatik» | Osasun arazoengatik egingo da aldaketa Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Arartekoaren buruzagitzan, baina instituzioak ez du zergatiaren inguruko informazio gehiago eman. | Ines Ibañez de Maeztuk denbora batez ordezkatuko du Manuel Lezertua EAEko Arartekoa, «osasun arazoengatik». Osasun arazoengatik egingo da aldaketa Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Arartekoaren buruzagitzan, baina instituzioak ez du zergatiaren inguruko informazio gehiago eman. | Manuel Lezertuak denbora batez Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Arartekoa izateari utziko dio, osasun arazoak dituelako. Ines Ibañez de Maeztuk hartuko du kargua, Lezertua itzuli arte. Herriaren defentsarako Eusko Legebiltzarraren mandataritzak ez du xehetasun gehiago eman Lezertuaren osasun egoeraren bueltan.
Ibañez de M... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218356/nafarroak-5216-milioi-euroko-gastu-muga-izango-du-2023an-aurten-baino-9-gehiago.htm | Ekonomia | Nafarroak 5.216 milioi euroko gastu muga izango du 2023an, aurten baino %9 gehiago | Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak aurreratu du Europako funtsetatik 245 milioi euro jasoko dituztela | Nafarroak 5.216 milioi euroko gastu muga izango du 2023an, aurten baino %9 gehiago. Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekonomia eta Ogasun kontseilariak aurreratu du Europako funtsetatik 245 milioi euro jasoko dituztela | Legealdiko azken aurrekontuak onartzeko lehen urratsa egin du gaur Nafarroako Gobernuak, ezohiko kontseiluan bildu ostean. Finantza gastuak kenduta, 5.215,9 milioi euroko aurrekontua izango du 2023an gobernuak. Inoizko gastu mugarik handiena izango da, aurtengoa baino %9,4 gehiago.
Elma Saiz Nafarroako Gobernuko Ekono... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218357/udaltzaingoaren-lan-poltsarako-ez-da-euskararen-b2-maila-behar-epaile-baten-arabera.htm | Gizartea | Udaltzaingoaren lan poltsarako ez da euskararen B2 maila behar, epaile baten arabera | UGTk jarritako helegitea onartu du Arabako Administrazio Auzitegiak, eta B2 maila ez dutenak atzera onartzeko agindu. Sindikatuak dio 2021eko deialdi publikoak hautagai batzuk «diskriminatu» zituela, eta EAEko Poliziaren Legearen kontrakoa zela. | Udaltzaingoaren lan poltsarako ez da euskararen B2 maila behar, epaile baten arabera. UGTk jarritako helegitea onartu du Arabako Administrazio Auzitegiak, eta B2 maila ez dutenak atzera onartzeko agindu. Sindikatuak dio 2021eko deialdi publikoak hautagai batzuk «diskriminatu» zituela, eta EAEko Poliziaren Legearen kont... | Aldeko sententzia jaso du UGTk Araba, Bizkai eta Gipuzkoan udaltzain izateko lan poltsari jarri zion helegitean. Gasteizko Administrazio Auzitegiak ebatzi du ez dela beharrezkoa euskarazko B2 maila egiaztatzea lan poltsa horretarako sarbidea izateko. 2021eko deialdi publikorako oinarrien bigarren puntua baliogabetu du,... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218358/euskal-gizarte-zibilaren-ordezkariek-jasoko-dute-icip-bakearen-eraikuntza-saria.htm | Politika | Euskal gizarte zibilaren ordezkariek jasoko dute ICIP Bakearen Eraikuntza saria | Bakearen eta bizikidetzaren aldeko egindako lana sarituko dute. Asteazkenean egingo dute ekitaldia, Kataluniako Parlamentuan. | Euskal gizarte zibilaren ordezkariek jasoko dute ICIP Bakearen Eraikuntza saria. Bakearen eta bizikidetzaren aldeko egindako lana sarituko dute. Asteazkenean egingo dute ekitaldia, Kataluniako Parlamentuan. | ICIP Kataluniako Bakerako Nazioarteko Institutuak Euskal Herriko «bakearen aldeko elkarte sarea» sarituko ditu asteazkenean ICIP Bakearen Eraikuntza 2022 sariarekin. Kataluniako Parlamentuan egingo duten ekitaldian, «bakea lortzeko aurrerapenei, indarkeria politikoaren amaierari, eta bizikidetzarako eta adiskidetzerako... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218359/ia-ehun-lagun-hil-ditu-kirgizistanen-eta-tajikistanen-arteko-gatazkak.htm | Mundua | Ia ehun lagun hil ditu Kirgizistanen eta Tajikistanen arteko gatazkak | Bi herrialdeen arteko mugako 137.000 biztanle inguruk eremutik ihes egin dute dagoeneko. «Eskala handiko gatazka» bihur daitekeela ohartarazi du Kirgizistango Gobernuak. | Ia ehun lagun hil ditu Kirgizistanen eta Tajikistanen arteko gatazkak. Bi herrialdeen arteko mugako 137.000 biztanle inguruk eremutik ihes egin dute dagoeneko. «Eskala handiko gatazka» bihur daitekeela ohartarazi du Kirgizistango Gobernuak. | Borrokan ari dira Kirgizistan eta Tajikistan, bi estatuen arteko mugan dagoen urtegi baten eta ur ponpa baten kontrolaren harira. Hilaren 14an hasi zen gatazka, eta gutxienez 94 lagun hil eta ehun baino gehiago zauritu dira. Ostiralean su etena adostu bazuten ere, borrokek aurrera jarraitu dute, eta, Kirgizistango Gobe... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218360/steilasek-salatu-du-hezkuntza-legearen-aurreproiektuak-ikastetxe-pribatuek-irautea-duela-helburu.htm | Gizartea | Steilasek salatu du Hezkuntza Legearen aurreproiektuak ikastetxe pribatuek irautea duela helburu | Haien hitzetan, euskara ez du erdigunean jartzen, eta segregazioari aurre egiteko ere ez da balekoa. | Steilasek salatu du Hezkuntza Legearen aurreproiektuak ikastetxe pribatuek irautea duela helburu. Haien hitzetan, euskara ez du erdigunean jartzen, eta segregazioari aurre egiteko ere ez da balekoa. | Steilas sindikatuak irmoki kritikatu du joan den astean ezagutarazi zuten zirriborroa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuarena. Bilbon egin duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, hainbat arlotan ikusten dizkiote hutsuneak; besteak beste, pribatizazio asmoetan, segregazioan, euskaran eta eragileen part... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218361/elak-adierazi-du-gipuzkoako-egoitzen-hitzarmena-inpugnatuko-duela.htm | Gizartea | ELAk adierazi du Gipuzkoako egoitzen hitzarmena inpugnatuko duela | UGTk eta Adegi, LAres eta Garen patronalek sinatu zuten dokumentua, joan den uztailaren 29an | ELAk adierazi du Gipuzkoako egoitzen hitzarmena inpugnatuko duela. UGTk eta Adegi, LAres eta Garen patronalek sinatu zuten dokumentua, joan den uztailaren 29an | ELA sindikatuaren erranetan, Gipuzkoako egoitzen hitzarmenean agertzen diren materialek egoitzetako langile guztiei eragin behar diete. Baina, dokumentua estatutuz kanpokoa den heinean, sinatu duten sindikatu edo elkarteetara afiliatuta daudenei soilik eragiten die. Beraz, hitzarmenaren eraginkortasunetik kanpo gelditu... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218362/krisi-ekonomiko-eta-sozialari-aurre-egiteko-neurriak-aurkeztu-ditu-labek.htm | Ekonomia | Krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko neurriak aurkeztu ditu LABek | Aberastasuna banatzea eta eredu sozioekonomiko berri bat ardatz dituen txostena aurkeztu du sindikatuak Hego Euskal Herriko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialetan. | Krisi ekonomiko eta sozialari aurre egiteko neurriak aurkeztu ditu LABek. Aberastasuna banatzea eta eredu sozioekonomiko berri bat ardatz dituen txostena aurkeztu du sindikatuak Hego Euskal Herriko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialetan. | LABek krisiari aurre egiteko neurriak aurkeztu ditu gaur goizean EAEko eta Nafarroako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialean. Neurri horien xedea da «aberastasuna banatzea eta eredu sozioekonomiko berri baterako» trantsizioa abiaraztea da. Horrez gain, sindikatuak Kontseiluaren premiazko bilera bat eskatu du. EAEri dagokion... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218363/osasun-kontrolak-kenduko-dituzte-hegoaldeko-portuetan-eta-aireportuetan.htm | Gizartea | Osasun kontrolak kenduko dituzte Hegoaldeko portuetan eta aireportuetan | Europako Batasunaren kanpoaldetik datozen bidaiariek ez dute COVID ziurtagiririk edo PCR negatiborik erakutsi beharko hemendik aurrera Espainiako aireportuetan eta portuetan. | Osasun kontrolak kenduko dituzte Hegoaldeko portuetan eta aireportuetan. Europako Batasunaren kanpoaldetik datozen bidaiariek ez dute COVID ziurtagiririk edo PCR negatiborik erakutsi beharko hemendik aurrera Espainiako aireportuetan eta portuetan. | Urritik edo azaroaren erditik aurrera, Espainiako aireportuetan utzi egingo diote Europako Batasunaren kanpoaldetik datozen bidaiariei COVID ziurtagiria edo PCR negatiboa eskatzeari, El Pais hedabideak jakin duenaren arabera. Orain arte, EBren kanpoaldetik zetozen bidaiariei tenperatura hartzen zieten, baita txertaketa... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218364/istiluak-izan-dira-iranen-buruko-zapia-gaizki-jarria-zuelako-atxilotu-zuten-emakume-baten-heriotza-dela-eta.htm | Mundua | Istiluak izan dira Iranen, buruko zapia gaizki jarria zuelako atxilotu zuten emakume baten heriotza dela eta | Milaka lagunek lau egun daramatzate protestan Irango hainbat hiritan. 22 urte zituen Mahsa Aminik, eta ostiralean hil zen. | Istiluak izan dira Iranen, buruko zapia gaizki jarria zuelako atxilotu zuten emakume baten heriotza dela eta. Milaka lagunek lau egun daramatzate protestan Irango hainbat hiritan. 22 urte zituen Mahsa Aminik, eta ostiralean hil zen. | Irango Poliziak asteartean atxilotu zuen Mahsa Amini 22 urteko gaztea. Arrazoia, buruko zapia «gaizki jarria» zuela. Egun hartan bertan bihotzeko bat izan zuen Aminik, Teherango komisaria batean, eta ostiralean hil zen, ospitalean. Ordutik, milaka lagunek lau egun daramatzate protestan Irango hainbat hiritan, eta istil... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218365/txinako-autobus-istripu-batean-27-pertsona-hil-dira-covid-19agatik-bakartzera-zeramatzatela.htm | Mundua | Txinako autobus istripu batean 27 pertsona hil dira, COVID-19agatik bakartzera zeramatzatela | 47 lagun zeramatzaten bakartze zentro batera, gaitzarekin kontakturen bat izateagatik. «Albo batera erori» zen ibilgailua, tokiko Poliziaren arabera. Igandeko ordu txikietan jazo zen ezbeharra. | Txinako autobus istripu batean 27 pertsona hil dira, COVID-19agatik bakartzera zeramatzatela. 47 lagun zeramatzaten bakartze zentro batera, gaitzarekin kontakturen bat izateagatik. «Albo batera erori» zen ibilgailua, tokiko Poliziaren arabera. Igandeko ordu txikietan jazo zen ezbeharra. | Txinak indarrean du oraindik ere kutsaturik gabeko estrategia, eta baditu bere ondorioak: COVID-19arekin kutsatuz edo kontakturen bat izanez gero, berrogeialdia da autoritateen erantzuna. Oraingoan, hego-mendebaldeko Guizhou probintziara begira dago Txina. Gaitzarekin kontakturen bat izandako 27 pertsona hil dira autob... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218366/adinekoentzat-ehun-plaza-berri-hitzartuko-dituela-iragarri-du-arabako-ahaldun-nagusiak.htm | Politika | Adinekoentzat ehun plaza berri hitzartuko dituela iragarri du Arabako ahaldun nagusiak | Politika orokorreko eztabaida hasi dute gaur Arabako Batzar Nagusietan. Ramiro Gonzalezek iragarri du menpekotasun energetikoa murriztea izango duela xede, eta energia berriztagarrietan EH Bilduk izandako «jarrera aldaketa» txalotu du. | Adinekoentzat ehun plaza berri hitzartuko dituela iragarri du Arabako ahaldun nagusiak. Politika orokorreko eztabaida hasi dute gaur Arabako Batzar Nagusietan. Ramiro Gonzalezek iragarri du menpekotasun energetikoa murriztea izango duela xede, eta energia berriztagarrietan EH Bilduk izandako «jarrera aldaketa» txalotu ... | Arabako Batzar Nagusietan politika orokorrari buruzko eztabaida hasi dute gaur, eta Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak hitzaldia egin du goizean. Azaldu du foru gobernuaren eta aurtengo aurrekontuen lehentasun nagusia «pertsonak eta enpresak babestea» izango dela, «batez ere enpresa txikiak». Arabak hiru eraldaketa behar... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218367/glasgowko-celticen-zaleek-txaloka-egin-dute-protesta-errege-familiaren-aurka.htm | Kirola | Glasgowko Celticen zaleek txaloka egin dute protesta errege familiaren aurka | Eskoziako Federazioak, protestak eragozteko asmoz, minutu bateko txalo zaparrada egitea erabaki zuen isilunea egin beharrean. Celticeko zaleek orduan pankarta bat zabaldu zuten harmailetan: «Errege familia gorroto baduzu, txalo egin». | Glasgowko Celticen zaleek txaloka egin dute protesta errege familiaren aurka. Eskoziako Federazioak, protestak eragozteko asmoz, minutu bateko txalo zaparrada egitea erabaki zuen isilunea egin beharrean. Celticeko zaleek orduan pankarta bat zabaldu zuten harmailetan: «Errege familia gorroto baduzu, txalo egin». | Elizabeth II.aren heriotzak zeresana ematen jarraitzen du futbolaren munduan: Realak Manchesterren jokatu beharreko neurketa ia-ia bertan behera geratu zen, Premier Leagueko jardunaldi bat atzeratu zuten, James McCleanen keinuak ere zeresana eman zuen... eta, orain, Glasgowko Celticeko zaleak bilakatu dira protagonista... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218368/bat-dorrea-martxan-jarri-dute-lehen-lau-solairuak-80-beteak-dituela.htm | Ekonomia | BAT dorrea martxan jarri dute, lehen lau solairuak %80 beteak dituela | Euskal Herrian aurretik errotutako 30 enpresa eta 40 ‘start-up’ dira ekintzailetza zentroaren lehen maizterrak | BAT dorrea martxan jarri dute, lehen lau solairuak %80 beteak dituela. Euskal Herrian aurretik errotutako 30 enpresa eta 40 ‘start-up’ dira ekintzailetza zentroaren lehen maizterrak | BAT Accelerator dorrea martxan hasi da, lehen lau solairuetako bulegoen %80 beteak dituela. Bilboko Bizkaia dorrean —Lehen BBVA dorrea zena— dagoen ekintzailetza zentroa da. Egun 30 enpresek dute bulegoa bertan, gehienak Euskal Herrikoak eta aurretik Bilbon erroturikoak, 40 start-up eta «mundu akademikoko» 50 eragile. ... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218369/eusko-jaurlaritzako-kirol-zuzendari-berriak-ezingo-du-tourraren-inguruko-erabakirik-hartu.htm | Kirola | Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari berriak ezingo du Tourraren inguruko erabakirik hartu | Gasteizko gobernuko Etika Publikoaren Batzordeak ebatzi du Gorka Iturriagaren ahalmena mugatu behar dela, haren emaztea lasterketarako kontrataturiko enpresetako baten jabea delako. | Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari berriak ezingo du Tourraren inguruko erabakirik hartu. Gasteizko gobernuko Etika Publikoaren Batzordeak ebatzi du Gorka Iturriagaren ahalmena mugatu behar dela, haren emaztea lasterketarako kontrataturiko enpresetako baten jabea delako. | Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari berriak, Gorka Iturriagak, ezingo du erabakirik hartu datorren urtean Bilbon hasiko den Frantziako Tourraren inguruan, haren emaztea lasterketaren komunikazioa kudeatzeko kontrataturiko bi enpresatako baten jabea delako. Jaurlaritzak berak hartu du erabakia, «faboritismo susmorik» iz... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218370/ukrainako-beste-zentral-nuklear-bati-eraso-egitea-egotzi-dio-kievek-errusiari.htm | Mundua | Ukrainako beste zentral nuklear bati eraso egitea egotzi dio Kievek Errusiari | Ukrainaren arabera, Mikolaiv eskualdeko zentraleko erreaktoreek ez dute kalterik izan, eta «lanean normal» jarraitzen dute. Iziumeko kasuaren harira, Kremlinek gezurtzat jo ditu Kievek egindako salaketak. | Ukrainako beste zentral nuklear bati eraso egitea egotzi dio Kievek Errusiari. Ukrainaren arabera, Mikolaiv eskualdeko zentraleko erreaktoreek ez dute kalterik izan, eta «lanean normal» jarraitzen dute. Iziumeko kasuaren harira, Kremlinek gezurtzat jo ditu Kievek egindako salaketak. | Errusiako armadak misilez eraso dio Mikolaiv oblastean dagoen zentral nuklearrari, Juzhnoukrainsk hiritik gertu, Ukraina hegoaldean. Hala salatu du Energoatomek, energia nuklearreko Ukrainako enpresak, Reuters berri agentziak jasotakoaren arabera. Hori bai, enpresak zehaztu du zentraleko erreaktoreek ez dutela kalterik... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218371/akordioa-egin-dute-arabako-metalean-labek-ccook-eta-ugtk-searekin.htm | Ekonomia | Akordioa egin dute Arabako metalean, LABek, CCOOk eta UGTk SEArekin | ELAk uko egin dio akordiorako oinarrian egoteari, uste baitu patronalaren eskaintzan «gabezia handiak» daudela. | Akordioa egin dute Arabako metalean, LABek, CCOOk eta UGTk SEArekin. ELAk uko egin dio akordiorako oinarrian egoteari, uste baitu patronalaren eskaintzan «gabezia handiak» daudela. | Energiaren krisi betean eta inflazioa %10etik gora dagoela, euskal negoziazio kolektiboak aurrerapauso handia eman du: Arabako metalgintzan akordioa lortu dute SEA patronalak eta sindikatuen ordezkaritzaren gehiengoak, LABek, CCOOk eta UGTk adostu baitute lan hitzarmena 2025. urtera arte. ELAk uko egin dio akordiorako ... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218372/hertzainak-taldeko-gari-zabala-eta-txanpi-berriz-bilduko-dira-azken-bira-egiteko.htm | Kultura | Hertzainak taldeko Gari, Zabala eta Txanpi berriz bilduko dira azken bira egiteko | 'Azkena gure alde' izena izango du birak. Irailaren 29an emango dituzte xehetasun gehiago, prentsaurreko batean. | Hertzainak taldeko Gari, Zabala eta Txanpi berriz bilduko dira azken bira egiteko. 'Azkena gure alde' izena izango du birak. Irailaren 29an emango dituzte xehetasun gehiago, prentsaurreko batean. | Hertzainak bueltan da. Hertzainak, bai: 1993. urtetik lehen aldiz bilduko dira haren kide klasikoetako hiru, azken bira egiteko. Ordutik eman izan dituzte kontzertu solteak, baina ez modu ofizialean. Azkena gure alde izena izango du birak, eta irailaren 29an emango dituzte xehetasun gehiago, prentsaurreko batean.
Duel... |
2022-9-19 | https://www.berria.eus/albisteak/218373/natalia-arroyo-gure-aukerak-izango-ditugu-kanporaketa-gainditzeko.htm | Kirola | Natalia Arroyo: «Gure aukerak izango ditugu kanporaketa gainditzeko» | Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako joaneko partida jokatzeko atarian, baikor da teknikaria, nahiz eta Bayern Munich talde indartsua dela aitortu. Nerea Eizagirre kapitainak taldearen «ilusioa eta gogoa» nabarmendu ditu. | Natalia Arroyo: «Gure aukerak izango ditugu kanporaketa gainditzeko». Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako joaneko partida jokatzeko atarian, baikor da teknikaria, nahiz eta Bayern Munich talde indartsua dela aitortu. Nerea Eizagirre kapitainak taldearen «ilusioa eta gogoa» nabarmendu ditu. | Realak Txapeldunen Ligako atariko kanporaketako joanekoa jokatuko du bihar Bayern Munichen aurka Anoetan (ETB1, 19:00). Donostiarrak estreinakoz arituko dira txapelketan. Bayern ez da nolanahiko aurkaria Alemaniako talderik indartsuena baita, Wolfsburgen atzetik. Lautan irabazi du liga: 1975-76an, 2014-15ean, 2015-16ea... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218417/bortxatu-egin-dutela-salatu-du-adingabe-batek-donostian.htm | Gizartea | Bortxatu egin dutela salatu du adingabe batek Donostian | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez, ustezko erasotzailea ere adingabea da. Gasteizen, Udaltzaingoak ikerketa bat abiatu du gizon batek bi alabak bortxatu dituen argitzeko. | Bortxatu egin dutela salatu du adingabe batek Donostian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak zehaztu duenez, ustezko erasotzailea ere adingabea da. Gasteizen, Udaltzaingoak ikerketa bat abiatu du gizon batek bi alabak bortxatu dituen argitzeko. | 14 urteko neska batek salatu du bortxatu egin dutela, Donostian. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak plazaratutako informazioaren arabera, larunbat goizaldean izan zen bortxaketa, Loiolako Erriberak auzoan. Auzoko festak ospatu dituzte asteburuan.
Ertzaintzak apenas eman duen salaketaren eta gertatuaren gaineko info... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218418/homosexuala-izateagatik-jazarri-dioten-langile-batek-bi-enpresaren-kontrako-auzia-irabazi-du.htm | Gizartea | Homosexuala izateagatik jazarri dioten langile batek bi enpresaren kontrako auzia irabazi du | Keolis eta Transdev garraio enpresek, orotara, 15.000 euroko kalte ordaina eman beharko diote langile ohiari. Garraio arloko CGT sindikatuko ordezkariek lan auzitegiaren erabakia txalotu dute. | Homosexuala izateagatik jazarri dioten langile batek bi enpresaren kontrako auzia irabazi du. Keolis eta Transdev garraio enpresek, orotara, 15.000 euroko kalte ordaina eman beharko diote langile ohiari. Garraio arloko CGT sindikatuko ordezkariek lan auzitegiaren erabakia txalotu dute. | Hamar urtez lankideen jazarpena jasan behar izan zuen autobus gidariak: homosexuala delako, eta CGT sindikatuko kidea delako. Hala aitortu du Paueko lan auzitegiak ere (Okzitania), eta hori ikusita deus ere ez egiteagatik kondenatu ditu Keolis eta Transdev garraio enpresak. Bakoitzak 7.500 euroko kalte ordaina eman beh... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218419/esportazioak-254-igo-dira-uztailera-arte-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Esportazioak %25,4 igo dira uztailera arte Hego Euskal Herrian | Gas erosketa handien eraginez, uztailean parekatu egin dira esportazioak eta inportazioak. | Esportazioak %25,4 igo dira uztailera arte Hego Euskal Herrian. Gas erosketa handien eraginez, uztailean parekatu egin dira esportazioak eta inportazioak. | Kanpo merkataritza markak hausten ari da 2022. urtean. Inflazio handiak hauspotuta, urtarriletik uztailera %25,4 handitu da Hego Euskal Herriko enpresek atzerrira bidalitako produktuen balioa. Zenbaki osoetan, 25.445,1 milioi eurorenak izan dira esportazioak: iaz baino 5.151 milioi gehiago dira, eta pandemia aurreko az... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218420/jaurlaritzak-helegitea-jarriko-dio-udaltzainen-euskara-eskakizunei-buruzko-epaiari.htm | Gizartea | Jaurlaritzak helegitea jarriko dio udaltzainen euskara eskakizunei buruzko epaiari | Lan poltsako hautagaiei euskara ez eskatzeak «herritarren eskubide urraketak betikotzea» ekar dezakeela ohartarazi du Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. | Jaurlaritzak helegitea jarriko dio udaltzainen euskara eskakizunei buruzko epaiari. Lan poltsako hautagaiei euskara ez eskatzeak «herritarren eskubide urraketak betikotzea» ekar dezakeela ohartarazi du Hizkuntza Eskubideen Behatokiak. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaltzainen lan poltsan euskarazko B2 maila behar ez dela dioen epaiaren aurka helegitea aurkeztuko du Eusko Jaurlaritzak. Bingen Zupiria bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian berretsi duenez, «bat etorri» dira gobernuaren barruan. Kultura eta Hizkuntza Politikarako sai... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218421/aita-marik-jasoko-du-nafarroako-gobernuaren-nazioarteko-elkartasunaren-saria.htm | Gizartea | Aita Marik jasoko du Nafarroako Gobernuaren nazioarteko elkartasunaren saria | Armonia Txantreana peñak aurkeztu zuen hautagaitza, eta 25.000 euro jasoko ditu itsas salbamendu humanitarioko elkarteak. | Aita Marik jasoko du Nafarroako Gobernuaren nazioarteko elkartasunaren saria. Armonia Txantreana peñak aurkeztu zuen hautagaitza, eta 25.000 euro jasoko ditu itsas salbamendu humanitarioko elkarteak. | Aita Mari Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkarteak irabazi du Nafarroako Gobernuko Gizarte Eskubideen Departamentuak ematen duen Nazioarteko Elkartasunaren XIX. Saria. 25.000 euro jasoko ditu erakundeak, «gerratik eta gosetik ihesi doazen migratzaileei eta errefuxiatuei, bereziki sexu indarkeriaren biktima izandako e... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218422/errusiak-ukrainan-okupatutako-lurraldeetan-erreferendumak-egitekoak-dira.htm | Mundua | Errusiak Ukrainan okupatutako lurraldeetan erreferendumak egitekoak dira | Luhanskek, Donetskek eta Khersonek iragarri dute hilaren 23tik 27ra egingo dutela galdeketa. Herritarrei galdetuko diete ea Errusiako Federazioarekin bat egin nahi ote duten. Zaporizhia eskualdean ere egin nahi dute erreferenduma. Kremlinek begi onez hartu ditu kontsultak. | Errusiak Ukrainan okupatutako lurraldeetan erreferendumak egitekoak dira. Luhanskek, Donetskek eta Khersonek iragarri dute hilaren 23tik 27ra egingo dutela galdeketa. Herritarrei galdetuko diete ea Errusiako Federazioarekin bat egin nahi ote duten. Zaporizhia eskualdean ere egin nahi dute erreferenduma. Kremlinek begi ... | Inbasioaren ondorioz Errusiak okupatutako lurrak atzera berreskuratzeko kontraerasoa hasi zuen Ukrainako armadak duela aste batzuk. Azken hilabeteetan kontrolpean izandako eremuetako batzuk galtzen hasi da Errusia Ukraina ipar-ekialdean eta hegoaldean, eta, horiek horrela, Moskuren menpe dauden Ukrainako lurraldeetan e... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218423/eak-ezohiko-kongresu-bat-egingo-du-epaitegien-ebazpenari-erantzuteko.htm | Politika | EAk ezohiko kongresu bat egingo du epaitegien ebazpenari erantzuteko | Otsaileko kongresuan hartutako erabakiak etenda geratu ostean, haiek berresteko biltzar presentzial bat egingo dute azaroan. Kritikoek salatu dute erabakiak ez diola erantzuten ebazpenari. | EAk ezohiko kongresu bat egingo du epaitegien ebazpenari erantzuteko. Otsaileko kongresuan hartutako erabakiak etenda geratu ostean, haiek berresteko biltzar presentzial bat egingo dute azaroan. Kritikoek salatu dute erabakiak ez diola erantzuten ebazpenari. | Alderdiko ildo kritikoaren helegiteari men eginda, Gasteizko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiak irailaren hasieran ebatzi zuen Eusko Alkartasunak otsaileko Kongresu Nazionalean hartutako erabakiak etetea. Erabakiari erantzuteko asmoz, alderdiko Kontseilu Nazionalak ezohiko kongresu bat egitea proposatuko dio bihar Batzar N... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218424/elak-hezkuntzako-lan-baldintzez-aritzeko-mahaia-eratzeko-eskatu-dio-jaurlaritzari.htm | Gizartea | ELAk hezkuntzako lan baldintzez aritzeko mahaia eratzeko eskatu dio Jaurlaritzari | ELAk ekarpenak egin dizkio Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroari. Negoziaziorik ezean, prest daude mobilizatzeko eta grebara joateko. | ELAk hezkuntzako lan baldintzez aritzeko mahaia eratzeko eskatu dio Jaurlaritzari. ELAk ekarpenak egin dizkio Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroari. Negoziaziorik ezean, prest daude mobilizatzeko eta grebara joateko. | Beste hainbat eragilek bezala, ELA sindikatuak ere argitu du zer ekarpen egingo dizkion Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroari. Prest agertu da horien inguruan Eusko Jaurlaritzarekin eta Eusko Legebiltzarreko alderdiekin eztabaidatzeko, eta, bide horretan, lan baldintzei buruz jarduteko... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218425/foruzaingoak-isuna-jarri-die-hamabi-ferrariren-gidariei-orduko-150-kilometroko-abiaduran-gidatzeagatik.htm | Gizartea | Foruzaingoak isuna jarri die hamabi Ferrariren gidariei orduko 150 kilometroko abiaduran gidatzeagatik | Radar batek atzeman ditu luxuzko autoak, Iruñetik Logroñorako A-12 errepidean | Foruzaingoak isuna jarri die hamabi Ferrariren gidariei orduko 150 kilometroko abiaduran gidatzeagatik. Radar batek atzeman ditu luxuzko autoak, Iruñetik Logroñorako A-12 errepidean | Hamabi Ferrari bata bestearen atzetik, eta hamabi isun bata bestearen atzetik. Foruzaingoak isun bana jarri die luxuzko hamabi autoren gidariei Nafarroan, radar bati esker orduko 150 kilometroan edo azkarrago gidatzen ari zirela atzeman eta gero. A-12 errepidean harrapatu dituzte, Logroñorako noranzkoan.
Frantziarrak ... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218426/biztanleen-1ek-munduko-aberastasunaren-456-dauka-gero-eta-gehiago.htm | Ekonomia | Biztanleen %1ek munduko aberastasunaren %45,6 dauka, gero eta gehiago | Munduko aberastasuna %9,8 handitu da 2021ean, Credit Suisseren txostenaren arabera. Biztanleen %1i areagotu egin zaio azken urteean aberastasuna, %1,7 hain zuzen, eta dagoeneko %45,6 dago multzo horren esku. | Biztanleen %1ek munduko aberastasunaren %45,6 dauka, gero eta gehiago. Munduko aberastasuna %9,8 handitu da 2021ean, Credit Suisseren txostenaren arabera. Biztanleen %1i areagotu egin zaio azken urteean aberastasuna, %1,7 hain zuzen, eta dagoeneko %45,6 dago multzo horren esku. | 2021. urtean, 463,6 bilioi dolarrekoa izan da munduko aberastasuna (465,3 bilioi euro), Credit Suisseren txostenaren arabera, eta aberastasun horren %45,6 fortuna globalen %1en esku dago, aurreko urtean baino %1,7 gehiago. Alegia, munduko aberatsenen artean aberatsenek gero eta aberastasun gehiago pilatzen jarraitu dut... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218427/noraino-hel-zaitezke-bost-orduan-trenez.htm | Bizigiro | Noraino hel zaitezke bost orduan trenez? | Europako edozein geltokitik bost orduan nora hel daitekeen jaso du Benjamin Td ingeniariak mapa interaktibo batean. Tren zerbitzuan ere agerikoa da Euskal Herriaren banaketa administratiboa. | Noraino hel zaitezke bost orduan trenez?. Europako edozein geltokitik bost orduan nora hel daitekeen jaso du Benjamin Td ingeniariak mapa interaktibo batean. Tren zerbitzuan ere agerikoa da Euskal Herriaren banaketa administratiboa. | Errepidean gidatzera ohituta dagoenak jakin badaki gutxi gorabehera noraino heldu litekeen bost orduan. Errepidearen, ibilgailuaren, abiaduraren eta atsedenaldian arabera, Euskal Herritik 500 kilometrora dauden tokiak bisitatu daitezke. Gutxik jakingo du, ordea, noraino irits daitekeen denbora tarte berean trenez. Eusk... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218428/berriztagarrien-hedadura-laukoiztu-beharko-da-cop26-biltzarrean-jarritako-helburuak-beteko-badira.htm | Mundua | Berriztagarrien hedadura laukoiztu beharko da COP26 biltzarrean jarritako helburuak beteko badira | Energiaren Nazioarteko Agentziak eta Energia Berriztagarrien Nazioarteko Agentziak egindako txosten baten arabera, berriztagarrien ahalmena %8 gehiago handituko da urte amaierarako, baina ez da nahikoa goi bileran hitzartutako helburuetara heltzeko. | Berriztagarrien hedadura laukoiztu beharko da COP26 biltzarrean jarritako helburuak beteko badira. Energiaren Nazioarteko Agentziak eta Energia Berriztagarrien Nazioarteko Agentziak egindako txosten baten arabera, berriztagarrien ahalmena %8 gehiago handituko da urte amaierarako, baina ez da nahikoa goi bileran hitzart... | Iazko azaroan Glasgown (Eskozia) egindako COP26 goi bileran hartutako konpromisoak gainbegiratu dituzte Energiaren Nazioarteko Agentziak eta Energia Berriztagarrien Nazioarteko Agentziak. Ondorioa argia izan da: helburuak beteko badira, laukoiztu egin behar da berriztagarrien urteroko hazkundea gaurtik 2030era. Ez da h... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218429/errusiako-opositore-batek-salatu-du-bera-hiltzen-saiatu-direla-miarritzen.htm | Mundua | Errusiako opositore batek salatu du bera hiltzen saiatu direla Miarritzen | Vladimir Osetxkinek esan du frankotiratzaile baten miraren izpi gorria bere etxean ikusi duela. 2015etik bizi da Miarritzen, eta Errusian bera bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana dute. | Errusiako opositore batek salatu du bera hiltzen saiatu direla Miarritzen. Vladimir Osetxkinek esan du frankotiratzaile baten miraren izpi gorria bere etxean ikusi duela. 2015etik bizi da Miarritzen, eta Errusian bera bilatzeko eta atxilotzeko agindua emana dute. | Errusierazko kazetari batek eginiko elkarrizketan egin du salaketa Vladimir Osetxkinek: frankotiratzaile bat bera hiltzen saiatu da Miarritzeko (Lapurdi) etxean familiarekin zegoela, pareko eraikinetik tiro egiten. Errusiako Zerbitzu Sekretuak egin ditu erantzule.
2015. urtetik Miarritzen bizi da Osetxkine. Errusian k... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218430/irango-poliziak-bost-lagun-hil-ditu-kurdistanen-emakume-baten-heriotzak-eragindako-istiluetan.htm | Mundua | Irango Poliziak bost lagun hil ditu Kurdistanen, emakume baten heriotzak eragindako istiluetan | 22 urte zituen Mahsa Aminik, eta joan den ostiralean hil zen, Poliziak atxilotu ostean. NBEk emakume kurduaren heriotza deitoratu du, eta Teherani eskatu dio ikerketa «inpartziala» egiteko. | Irango Poliziak bost lagun hil ditu Kurdistanen, emakume baten heriotzak eragindako istiluetan. 22 urte zituen Mahsa Aminik, eta joan den ostiralean hil zen, Poliziak atxilotu ostean. NBEk emakume kurduaren heriotza deitoratu du, eta Teherani eskatu dio ikerketa «inpartziala» egiteko. | Irango eta Kurdistango herritarrek egunak daramatzate protestan joan den ostiraletik. Irango Moralaren Polizia deitutakoak joan den asteartean atxilotu zuen Mahsa Amini 22 urteko gaztea. Poliziaren arabera, egun hartan bertan bihotzeko bat izan zuen Aminik, Teherango komisaria batean, eta ostiralean hil zen, ospitalean... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218431/sute-bat-piztu-da-ezkaba-mendian.htm | Gizartea | Sute bat piztu da Ezkaba mendian | Suhiltzaileen kamioiak eta helikopteroak joan dira, Antsoain herriaren eta Txantrea auzoaren artean piztu den sua itzaltzeko | Sute bat piztu da Ezkaba mendian. Suhiltzaileen kamioiak eta helikopteroak joan dira, Antsoain herriaren eta Txantrea auzoaren artean piztu den sua itzaltzeko | Sute bat piztu berri da Ezkaba mendian (Nafarroa), Antsoain herriaren eta Iruñeko Txantrea auzoaren arteko zuhaizti batean. Antsoaingo etxeetatik oso gertu daude sugarrak, eta dagoeneko han dira suhiltzaile ibilgailu ugari, sua itzaltzeko lanetan. Hasieran Nafarroako suhiltzaileak ibili dira itzaltze lanetan, baina, su... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218432/gure-zinema-sortu-dute-sektorea-biltzeko-plataforma.htm | Kultura | Gure Zinema sortu dute, sektorea biltzeko plataforma | Euskal ikus-entzunezkoen sektorea sustatu nahi du egitasmoak, eta, ikusleak erakartzeko asmoz, promozio bereziak eskainiko dituztela aurreratu dute | Gure Zinema sortu dute, sektorea biltzeko plataforma. Euskal ikus-entzunezkoen sektorea sustatu nahi du egitasmoak, eta, ikusleak erakartzeko asmoz, promozio bereziak eskainiko dituztela aurreratu dute | «Gure lanak ez dira besteenak baino ez hobeak ez txarragoak, baina guk ondoen ulertzen ditugunak dira; gure lagunak bezala, ez dira ez hobeak, ez okerragoak, baina bai hoberen ulertzen digutenak. Halaxe gertatzen da gure zinemarekin ere». Umore tonuz aurkeztu dute Sara Cozar eta Joseba Usabiaga aktoreek Gure Zinema pla... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218433/realak-estutu-egin-du-bayern-baina-ezin-izan-dio-irabazi.htm | Kirola | Realak estutu egin du Bayern, baina ezin izan dio irabazi | 60. minutura arte hobeak izan dira alemaniarrak, baina Amaiur Sarriegi zelairatu eta gero neurketa berdintzeko aukera bikainak izan ditu Realak. Shullerrek sartu du partidako gol bakarra. Munichen erabakiko da kanporaketa. | Realak estutu egin du Bayern, baina ezin izan dio irabazi. 60. minutura arte hobeak izan dira alemaniarrak, baina Amaiur Sarriegi zelairatu eta gero neurketa berdintzeko aukera bikainak izan ditu Realak. Shullerrek sartu du partidako gol bakarra. Munichen erabakiko da kanporaketa. | Europako talde onenen artean lehiatzeko gai da Reala. Txuri-urdinek lehen aldiz jokatu dute gaur Txapeldunen Ligako neurketa bat, eta, garaipena lortu ezin izan duten arren, sufriarazi egin diote Bayern Munichen gisako aurkari handi bati. Schullerren gol batek erabaki du neurketa, baina bi taldeek izan dute gol gehiago... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218434/arabako-foru-aldundiaren-tutoretzapeko-adingabe-batek-hezitzaile-bat-salatu-du-sexu-abusuengatik.htm | Gizartea | Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapeko adingabe batek hezitzaile bat salatu du sexu abusuengatik | Ertzaintzak kasua ikertu du, eta epaitegien esku dago. | Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapeko adingabe batek hezitzaile bat salatu du sexu abusuengatik. Ertzaintzak kasua ikertu du, eta epaitegien esku dago. | Ertzaintzak BERRIAri baieztatu dionez, Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean dagoen adingabe batek salaketa jarri zuen joan den astelehenean sexu abusuengatik. Ertzaintzak kasua ikertu du, eta epaileen esku dago.
EITBren arabera, bere hezitzailea da salatutakoa, eta abuztuan izan zen erasoa. Azaldu dutenez, bere post... |
2022-9-20 | https://www.berria.eus/albisteak/218435/espainiako-gobernuak-dio-ez-duela-garona-berriz-zabalduko.htm | Gizartea | Espainiako Gobernuak dio ez duela Garoña berriz zabalduko | Teresa Ribera ministroak esan du «ezinezkoa eta bideraezina» dela Gaztela eta Leongo Juntaren proposamena: «Ateraldi ideologiko bat da». | Espainiako Gobernuak dio ez duela Garoña berriz zabalduko. Teresa Ribera ministroak esan du «ezinezkoa eta bideraezina» dela Gaztela eta Leongo Juntaren proposamena: «Ateraldi ideologiko bat da». | Espainiako Gobernuak ez du Garoñako zentral nuklearra berriz zabalduko. Hala baieztatu du gaur Teresa Riberak, Trantsizio Energetikorako ministroak: Gaztela eta Leongo (Espainia) Juntaren proposamena «ezinezkoa eta bideraezina» dela esan du, «ateraldi ideologiko bat» dela. EH Bilduko Idurre Bideguren senatariak egin di... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218470/itzali-dute-ezkaba-mendiko-sutea.htm | Gizartea | Itzali dute Ezkaba mendiko sutea | Zallan (Bizkaia) atzo arratsaldean pizturiko sua kontrolatutzat eman dute goizaldean. Nafarroako Gobernuak herritarrei eskatu die «ez joateko» suak kiskalitako guneetara | Itzali dute Ezkaba mendiko sutea. Zallan (Bizkaia) atzo arratsaldean pizturiko sua kontrolatutzat eman dute goizaldean. Nafarroako Gobernuak herritarrei eskatu die «ez joateko» suak kiskalitako guneetara | Ezkaba mendiak su hartu zuen atzo arratsaldean, eta garrak azkar batean hasi ziren mendiaren ekialdeko pinudi batera zabaltzen, haizeak bultzatuta. Gauerdi aldera sutea kontrolatzea lortu zuten suhiltzaileek, eta goizerako itzalitzat eman dute.
Gaur goizean ingurua zaintzen eta freskatzen jarraituko dutela adierazi du... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218471/gelditasuna-ekaitzean-filmak-borobildu-du-euskal-zinemaren-gala.htm | Kultura | 'Gelditasuna Ekaitzean' filmak borobildu du Euskal Zinemaren Gala | Txema Areizaga elektrikariburu zena gogoratu dute, berriki hil baita. | 'Gelditasuna Ekaitzean' filmak borobildu du Euskal Zinemaren Gala. Txema Areizaga elektrikariburu zena gogoratu dute, berriki hil baita. | Euskal Zinemaren Gala egin dute bart Viktoria Eugenia antzokian. Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak aurkeztu dute. Txema Areizaga elektrikariburu zena gogoratu dute, berriki hil baita. Ekitaldia amaitzeko, Gelditasuna Ekaitzean Alberto Gastesiren filma eman dute. |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218472/gerra-erretorika-laquozuhurtziarik-gaberaquo-erabiltzea-egotzi-dio-natok-putini.htm | Mundua | Gerra erretorika «zuhurtziarik gabe» erabiltzea egotzi dio NATOk Putini | Erreserbistak mobilizatzeko agindu du Putinek, «aberria babesteko». Armadan lehen ere arituriko 300.000 militar ohi deituko dituzte Ukrainan aritzera. Kieven arabera, Kremlinen pausoa «aurreikus» zitekeen,gerra ez baita garatzen ari Errusiak planeatu bezala. Txinak elkarrizketarako deia egin du, eta, AEBentzat, Mosku «... | Gerra erretorika «zuhurtziarik gabe» erabiltzea egotzi dio NATOk Putini. Erreserbistak mobilizatzeko agindu du Putinek, «aberria babesteko». Armadan lehen ere arituriko 300.000 militar ohi deituko dituzte Ukrainan aritzera. Kieven arabera, Kremlinen pausoa «aurreikus» zitekeen,gerra ez baita garatzen ari Errusiak plane... | Ukrainak aste batzuk daramatza herrialdearen ipar-ekialdean eta hegoaldean Errusiako indarrei kontraeraso egiten, eta, horiek horrela, Vladimir Putin Errusiako presidenteak mobilizazio partziala agindu du, «aberria babesteko, bere burujabetza eta lurralde osotasuna, eta gure herritarren segurtasuna». Argitu duenez, bak... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218473/lanbidek-7-milioi-euroko-laguntzak-onartu-ditu-enplegurako-prestakuntza-erakundeek-berrikuntzan-inbertitu-ditzaten.htm | albisteak | Lanbidek 7 milioi euroko laguntzak onartu ditu, enplegurako prestakuntza-erakundeek berrikuntzan inbertitu ditzaten | Laguntzek xede dute baliabideak eta instalazioak egokitzea euskal enpresa-sarearen behar berrietara | Lanbidek 7 milioi euroko laguntzak onartu ditu, enplegurako prestakuntza-erakundeek berrikuntzan inbertitu ditzaten. Laguntzek xede dute baliabideak eta instalazioak egokitzea euskal enpresa-sarearen behar berrietara | Lanbide 7 milioi euroko laguntzak onartu ditu. Laguntzek xede dute, 2022an zehar, enplegurako prestakuntza-erakundeen berrikuntza-inbertsioa finantzatzea; zertarako eta aipatutako erakundeek baliabide eta instalazio eguneratuak eskuratu ditzaten (euskal enpresa-sarearen behar berrietara egokituak).
Lanbidek akordio be... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218474/unai-rementeria-ez-da-aurkeztuko-bizkaiko-ahaldungai-nagusi-izateko.htm | Politika | Unai Rementeria ez da aurkeztuko Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko | EAJk urriaren 4an emango du herrialde horretako hautagaien aukeraketa prozesuaren berri. | Unai Rementeria ez da aurkeztuko Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko. EAJk urriaren 4an emango du herrialde horretako hautagaien aukeraketa prozesuaren berri. | Azken bi legealdietan Bizkaiko ahaldun nagusi izan da Unai Rementeria, baina ez da berriz hautagai izango kargu horretan jarraitzeko, EITBk eta El Correo-k jakinarazi dutenez. Bi hedabideon arabera, Rementeriak emana dio erabaki horren berri EAJren Bizkai Buru Batzarrari. Jeltzaleek urriaren 4an iragarriko dute herrial... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218475/superberriak-ek-erretiratu-egin-du-erregulazio-espedientea.htm | Ekonomia | Superberriak-ek erretiratu egin du erregulazio espedientea | Zuzendaritzak atzera egin du erabakian, eta ez du enplegua erregulatzeko dosierra aplikatuko. 70 langile kaleratu nahi zituen taldeak. | Superberriak-ek erretiratu egin du erregulazio espedientea. Zuzendaritzak atzera egin du erabakian, eta ez du enplegua erregulatzeko dosierra aplikatuko. 70 langile kaleratu nahi zituen taldeak. | Superberriak katearen zuzendaritzak, atzera egin, eta enplegua erregulatzeko dosierra erretiratzea erabaki du. BM saltoki handiak (Uvesco) BM Shop kateko denda batzuk kudeatzeko erabiltzen duen enpresa da, eta hilaren hasieran iragarri zuen jarduera eten eta 70 langile kaleratu nahi zituela. Denda bana dauka Amurrion (... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218476/armak-hartzeko-eskatu-die-tplf-gerrillak-herritarrei.htm | Mundua | Armak hartzeko eskatu die TPLF gerrillak herritarrei | Tigrayko gerrillak salatu du Eritreak «erasoaldi zabal bat» hasi duela Etiopiako armadaren laguntzarekin. | Armak hartzeko eskatu die TPLF gerrillak herritarrei. Tigrayko gerrillak salatu du Eritreak «erasoaldi zabal bat» hasi duela Etiopiako armadaren laguntzarekin. | TPLF Tigray Askatzeko Herri fronteak gutun bat zabaldu du herritarrei armak hartzeko eskatuz, «gerra genozidatik defendatzeko». Oharrean salatu du Eritreak «erasoaldi zabal bat» hasi duela Etiopiako armadaren eta Amhara eskualdeko indar berezien laguntzarekin. «Aurrean dugun erronkak tigrayar guztien parte hartzea eska... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218477/hotelek-inoiz-baino-bezero-gehiago-izan-dituzte.htm | Ekonomia | Hotelek inoiz baino bezero gehiago izan dituzte | Abuztuan, 397.611 bezero izan dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan, iaz baino %11,2 gehiago. 2019ko udako markak ere aise gainditu dituzte. | Hotelek inoiz baino bezero gehiago izan dituzte. Abuztuan, 397.611 bezero izan dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan, iaz baino %11,2 gehiago. 2019ko udako markak ere aise gainditu dituzte. | Kopuruek ez dituzte gezurtatu sentsazioak. Udan inoiz baino turista gehiago izan diren ustea baieztatu dute datu estatistikoek, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoak behinik behin. Eustaten arabera, abuztuan 397.611 bezero izan dituzte hiru lurralde horietako hotelek. Inoizko kopururik handiena da, aise gainditu baitu aurreko... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218478/gazteen-arteko-euskarazko-ahozko-jarduna-aztergai-nafarroan.htm | Gizartea | Gazteen arteko euskarazko ahozko jarduna, aztergai Nafarroan | Erdararen erabilera zergatik igo den aztertu nahi dute Iruñeko Komunikabideak fundazioak eta Euskaltzaindiak. | Gazteen arteko euskarazko ahozko jarduna, aztergai Nafarroan. Erdararen erabilera zergatik igo den aztertu nahi dute Iruñeko Komunikabideak fundazioak eta Euskaltzaindiak. | Nafarroako gazteen arteko euskarazko ahozko jarduna aztertu nahi dute Iruñeko Komunikabideak fundazioak eta Euskaltzaindiak. Horretarako, mintegi bat antolatu dute irailaren 28rako. 09:00etatik 16:00etara eginen dute, Iruñeko Kondestablearen jauregian. Euskarazko ahozko jarduna Nafarroako gaztetxoen artean: egoera eta ... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218479/biharamuneko-pilula-urririk-izanen-da-emazte-guztientzat-iparraldean.htm | Gizartea | Biharamuneko pilula urririk izanen da emazte guztientzat Iparraldean | François Braun Frantziako Osasun ministroak iragarri du neurria, baina ez du zehaztu noiztik aitzina izanen den indarrean. Mementoko, 18 urtetik beherakoek urririk eta errezetarik gabe lortzen ahal dute, eta 26 urtetik beherakoek urririk, errezetarekin. | Biharamuneko pilula urririk izanen da emazte guztientzat Iparraldean. François Braun Frantziako Osasun ministroak iragarri du neurria, baina ez du zehaztu noiztik aitzina izanen den indarrean. Mementoko, 18 urtetik beherakoek urririk eta errezetarik gabe lortzen ahal dute, eta 26 urtetik beherakoek urririk, errezetarek... | Biharamuneko pilula urririk eta errezetarik gabe eskuratzen ahalko dute emazte guztiek; hala gertatuko dela erran du, bederen, Frantziako Osasun ministro François Braunek. Haatik, oraino ez du erran neurria noiz sartuko den indarrean, baina segurtatu du 2023ko Gizarte Segurantzaren lege proiektuan sartuko dutela; irail... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218480/rodolfo-martin-villa-ez-dute-auzipetuko-argentinan.htm | Gizartea | Rodolfo Martin Villa ez dute auzipetuko Argentinan | Argentinako Auzitegi Gorenak ez du ikusten gizartearen aurkako krimenen egiletzaren inguruko frogarik. Erabakiari errekurtsoa aurkeztea aztertzen ari da Ceaqua Kereila Argentinarra sostengatzeko Estatuko Koordinakundea. | Rodolfo Martin Villa ez dute auzipetuko Argentinan. Argentinako Auzitegi Gorenak ez du ikusten gizartearen aurkako krimenen egiletzaren inguruko frogarik. Erabakiari errekurtsoa aurkeztea aztertzen ari da Ceaqua Kereila Argentinarra sostengatzeko Estatuko Koordinakundea. | Rodolfo Martin Villa ez auzipetzea erabaki du Argentinako Zigor Kasazioko Ganbera Federalak, Argentinako Auzitegi Gorenak. Gizateriaren aurkako krimenak egotzi zizkioten zenbait elkartek, Espainiako Poliziak Gasteizko martxoaren 3ko sarraskian eta 78ko sanferminetan German Rodriguezen hilketan izan zuen jokabidearengat... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218481/eaeko-auzitegi-nagusiak-ez-du-onartu-elak-zahar-etxeen-hitzarmenari-lotuta-eskatutako-kautela-neurria.htm | Gizartea | EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu ELAk zahar etxeen hitzarmenari lotuta eskatutako kautela neurria | Hitzarmenaren hirugarren artikuluaren suspentsioa eskatu zuen sindikatuak, atxikitze araubidea mintzagai duena | EAEko Auzitegi Nagusiak ez du onartu ELAk zahar etxeen hitzarmenari lotuta eskatutako kautela neurria. Hitzarmenaren hirugarren artikuluaren suspentsioa eskatu zuen sindikatuak, atxikitze araubidea mintzagai duena | ELA sindikatuak joan den astean eskatu zion Auzitegi Nagusiari Gipuzkoako zahar etxeen hitzarmenaren hirugarren artikuluari lotutako kautela neurria. ELAk erran zuen arren hirugarren artikulua «diskriminatzailea eta antisindikala» dela, Auzitegi Nagusiak ez du kautelazko neurria onartu.
Hitzarmena UGTk eta bertze hiru... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218482/79-milioi-euroko-isuna-ezarri-diote-glovori-herrialde-katalanetan.htm | Ekonomia | 79 milioi euroko isuna ezarri diote Glovori Herrialde Katalanetan | 10.600 banatzaileren egoera erregularizatzera behartu dute plataforma digitala. Enpresak dio zigorrak ez duela zerikusirik 'rider'-en legearekin. | 79 milioi euroko isuna ezarri diote Glovori Herrialde Katalanetan. 10.600 banatzaileren egoera erregularizatzera behartu dute plataforma digitala. Enpresak dio zigorrak ez duela zerikusirik 'rider'-en legearekin. | Espainiako Lan Ministerioko ikuskaritzak 79 milioi euroko isuna ezarri dio Glovo plataforma digitalari. Iruzurra egitea egozten dio, eta «langileen eskubideak urratu izana». Zigorra eremu ekonomikotik harago doa, enpresak Herrialde Katalanetako 10.614 banatzaileren izena eman beharko duelako Gizarte Segurantzan. Glovok... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218483/lehortearen-ondorioz-sagarrak-azkarrago-heltzen-ari-dira.htm | Bizigiro | Lehortearen ondorioz, sagarrak azkarrago heltzen ari dira | Fruitel eta Sagardoaren Lurraldeak egindako txostenak baieztatu du beroaren ondorioz sagar gehiago erortzen ari direla. Iazko sagarrekin alderatuta, aurtengoek almidoi gutxiago eta azukre gehiago dute. Sagarren uzta ospatzeko, festa bat egingo dute bihartik urriaren 31ra bitarte. | Lehortearen ondorioz, sagarrak azkarrago heltzen ari dira. Fruitel eta Sagardoaren Lurraldeak egindako txostenak baieztatu du beroaren ondorioz sagar gehiago erortzen ari direla. Iazko sagarrekin alderatuta, aurtengoek almidoi gutxiago eta azukre gehiago dute. Sagarren uzta ospatzeko, festa bat egingo dute bihartik urr... | Beroaren eta lehortearen ondorioz, sagar gehiago ari dira erortzen, eta sagarrak azkarrago ari dira heltzen. Hala dio gaur Astigarragan (Gipuzkoa) aurkeztu duten sagardo sagarraren heldutasunaren XXII. txostenak. Barnealdeko sagastietan, gainera, are gehiago erori dira. Horrez gain, egungo klima baldintzak aldatzen ez ... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218484/tasmaniako-kostaldean-230-izurde-pilotu-agertu-dira-hondartuta.htm | Mundua | Tasmaniako kostaldean 230 izurde pilotu agertu dira hondartuta | Uste dute izurdeen erdiek bizirik jarraitzen dutela, eta Australiako Gobernuak erreskate zerbitzuak bidali ditu. Duela bi urte 500 izurde topatu zituzten leku eta garai berean. | Tasmaniako kostaldean 230 izurde pilotu agertu dira hondartuta. Uste dute izurdeen erdiek bizirik jarraitzen dutela, eta Australiako Gobernuak erreskate zerbitzuak bidali ditu. Duela bi urte 500 izurde topatu zituzten leku eta garai berean. | Bart 230 izurde pilotu (Globicephala) topatu dituzte Macquarie badian (Australia), hondarretan, Tasmaniako ipar-mendebaldean. Duela bi urte ere han gertatu zen Australian erregistratuta dagoen hondartzerik handiena: espezie bereko 500 izurde inguru aurkitu zituzten orduan. Hil egin ziren haietatik 380, baina ehun salba... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218485/erabaki-dute-43-milioi-euro-gehiago-jartzea-nafarroako-0-3-ziklorako.htm | Gizartea | Erabaki dute 4,3 milioi euro gehiago jartzea Nafarroako 0-3 ziklorako | PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Izquierda-Ezkerrak izenpetu dute akordioa. Hezitzaileen lan baldintzak eta geletako ratioak hobetu asmo dituzte. | Erabaki dute 4,3 milioi euro gehiago jartzea Nafarroako 0-3 ziklorako. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Izquierda-Ezkerrak izenpetu dute akordioa. Hezitzaileen lan baldintzak eta geletako ratioak hobetu asmo dituzte. | Nafarroan, 0-3 zikloko lan gatazka soka luzea edukitzen ari da. Konponbidea eman nahian, Nafarroako alderdi politiko gehienek itun bat sinatu dute gaur: PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Izquierda-Ezkerrak bat egin dute. Dokumentuan jaso dutenez, Nafarroako 2023ko aurrekontuen aurreproiektuan 4,3 milioi euro... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218486/laquoduiak-ez-digu-independentzia-ekarriko-ezta-negoziazio-mahaiak-autodeterminazio-eskubidea-ereraquo.htm | Mundua | «DUIak ez digu independentzia ekarriko, ezta negoziazio mahaiak autodeterminazio eskubidea ere» | Luze egin zaio CUPeko diputatu ohiari etxetik urrun egindako denbora. Ez da damu erbestera joan izanaz, ordea, une hartan eta testuinguru hartan zegoen irtenbide bakarretakoa baitzen, ikusita zenbaterainokoa zen errepresioa. Ordukoez eta etor daitezkeenez hitz egin du Kataluniako La Directa aldizkariarekin. | «DUIak ez digu independentzia ekarriko, ezta negoziazio mahaiak autodeterminazio eskubidea ere». Luze egin zaio CUPeko diputatu ohiari etxetik urrun egindako denbora. Ez da damu erbestera joan izanaz, ordea, une hartan eta testuinguru hartan zegoen irtenbide bakarretakoa baitzen, ikusita zenbaterainokoa zen errepresioa... | Ia bost urte igaro dira Anna Gabriel (1975, Sallent) Suitzara erbesteratu zenetik. Ordurako espetxean zeuden ANC Biltzar Nazional Katalaneko buru Jordi Sanchez eta Omniumeko presidente Jordi Cuixart, baita Kataluniako Gobernuko hainbat kide ere. CUPeko diputatu ohia eta UNIA sindikatuko egungo idazkari nagusia uztailea... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218488/gros-antigua-eta-erdialdea-turismo-jardueraz-saturatutako-eremu-izendatzea-eskatu-du-donostiako-eh-bilduk.htm | Gizartea | Gros, Antigua eta Erdialdea «turismo jardueraz saturatutako eremu» izendatzea eskatu du Donostiako EH Bilduk | Koalizio abertzaleak kontrol mozio bat eramango du osteguneko osoko bilkurara, pisu turistikoez saturatutako eremu berriak izendatzeko. | Gros, Antigua eta Erdialdea «turismo jardueraz saturatutako eremu» izendatzea eskatu du Donostiako EH Bilduk. Koalizio abertzaleak kontrol mozio bat eramango du osteguneko osoko bilkurara, pisu turistikoez saturatutako eremu berriak izendatzeko. | Donostiako EH Bilduk EAJ eta PSEren turismo eredua «agortuta» dagoela salatu du gaur goizean, prentsaurreko batean. Azken urteetan hotel, pisu turistiko eta gainerako turismo alojamenduen «kontrolik gabeko hazkundea» egon dela salatu du, eta horrek «ondorio negatiboak» ekarri dituela gehitu du. Hori dela eta, Gros, Erd... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218489/gasteizko-lantegia-beste-23-hektarea-handitzea-proposatu-du-mercedesek.htm | Ekonomia | Gasteizko lantegia beste 23 hektarea handitzea proposatu du Mercedesek | Udalari aurkeztu dio instalazioak handitzeko plana Urtaranek begi onez hartu du, ez diolako Eraztun Berdeari eragingo. Ekoizpena bikoiztu eta auto elektrikoak egiten hasteko inbertsioa bermatuko luke. | Gasteizko lantegia beste 23 hektarea handitzea proposatu du Mercedesek. Udalari aurkeztu dio instalazioak handitzeko plana Urtaranek begi onez hartu du, ez diolako Eraztun Berdeari eragingo. Ekoizpena bikoiztu eta auto elektrikoak egiten hasteko inbertsioa bermatuko luke. | Mercedes-Benzek beste urrats bat egin du aurrera etorkizunean auto elektrikoak Euskal Herrian egin ahal izateko. Fabrika handitzeko planaren berri eman dio Gasteizko Udalari; zehazki, ia 24 hektarea hartuko lukeen instalazio berri bat eraikitzea proposatu dio. Gorka Urtaran alkateak jakinarazi dio ez diola inolako trab... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218490/espainiako-gobernuaren-azken-txostenak-berretsi-du-esako-urtegiaren-segurtasuna-ezin-dela-bermatu.htm | Gizartea | Espainiako Gobernuaren azken txostenak berretsi du Esako urtegiaren segurtasuna ezin dela bermatu | 2021eko apirileko ebazpena izan arren, Nafarroako Gobernuak esan du uztailaren 25era arte ez zuela haren berririk izan | Espainiako Gobernuaren azken txostenak berretsi du Esako urtegiaren segurtasuna ezin dela bermatu. 2021eko apirileko ebazpena izan arren, Nafarroako Gobernuak esan du uztailaren 25era arte ez zuela haren berririk izan | Espainiako Gobernuko Trantsizio Ekologikoko Ministerioak Esako urtegiko segurtasunari buruz eginiko azken ebazpenak zurian beltz jarri du hainbat geologok eta gizarte eragilek salatzen zutena: ezinezkoa da urtegiaren segurtasuna bermatzea. «Egonkortasunari eragiten dioten faktoreen ziurgabetasuna dela eta, oso zaila da... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218491/eritreak-erasoaldi-zabal-bat-hasi-duela-salatu-du-tigrayko-tplf-gerrillak.htm | Mundua | Eritreak «erasoaldi zabal» bat hasi duela salatu du Tigrayko TPLF gerrillak | Tigrayko herritar guztiei armak hartzeko eskatu die TPLFk. Etiopiako Gobernuaren helburua tigraytarrak «sarraskitzea» da, gerrillaren arabera. | Eritreak «erasoaldi zabal» bat hasi duela salatu du Tigrayko TPLF gerrillak. Tigrayko herritar guztiei armak hartzeko eskatu die TPLFk. Etiopiako Gobernuaren helburua tigraytarrak «sarraskitzea» da, gerrillaren arabera. | TPLF Tigray Askatzeko Herri Fronteak Etiopiako Tigray eskualdeko herritar guztiei eskatu die Etiopiako eta Eritreako armaden aurka armak har ditzaten, «gerra genozidatik defendatzeko». TPLFk salatu du Eritreako armadak «erasoaldi zabal bat» hasi duela, Etiopiakoaren eta Amhara eskualdeko indar berezien laguntzarekin. T... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218492/aitortza-eta-baliabideak-eskatu-ditu-ueuk-50-urtemugaren-ospakizunean.htm | Gizartea | Aitortza eta baliabideak eskatu ditu UEUk, 50. urtemugaren ospakizunean | Mende erdiko ibilbidea ospatu du gaur Udako Euskal Unibertsitateak Bilboko Kafe Antzokian egindako ekitaldian. | Aitortza eta baliabideak eskatu ditu UEUk, 50. urtemugaren ospakizunean. Mende erdiko ibilbidea ospatu du gaur Udako Euskal Unibertsitateak Bilboko Kafe Antzokian egindako ekitaldian. | UEUk festa giroan ekarri du gogora unibertsitatea euskalduntzeari egindako ekarpena eta esku bete proiektuz eta ametsez begiratu dio etorkizunari. Kepa Sarasola UEUko zuzendaria «harro» mintzatu da bost hamarkadetan egindako ibilbideaz: «UEU euskara unibertsitatean modu naturalean erabiltzeko akuilu izan da, euskara te... |
2022-9-21 | https://www.berria.eus/albisteak/218493/urdazubiko-gizon-bat-hil-da-otsondo-mendatean-izandako-auto-istripu-batean.htm | Gizartea | Urdazubiko gizon bat hil da Otsondo mendatean izandako auto istripu batean | Gidatzen zuen autoa bidetik atera eta irauli da. 89 urte zituen. | Urdazubiko gizon bat hil da Otsondo mendatean izandako auto istripu batean. Gidatzen zuen autoa bidetik atera eta irauli da. 89 urte zituen. | 89 urteko gizon bat hil da gaur auto istripu batean, gidatzen zuen autoa bidetik atera eta irauli ostean. Otsondo mendatean (Nafarroa) izan da istripua. Foruzaingoak jakinarazi duenez, 09:30ean gertatu da istripua, N121B errepideko 63. kilometroan. Gizona helikopteroz eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera, ba... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218524/putin-gazteak-deitzen-hasi-da-gerrarako-eta-gazteak-herrialdetik-alde-egiten.htm | Mundua | Putin gazteak deitzen hasi da gerrarako, eta gazteak, herrialdetik alde egiten | Kremlinek esan du «gezurra» dela milioi bat pertsona mobilizatzeko asmoa daukatela. EBk adostu du Errusiari zigor ekonomiko gehiago ezartzea. Lavrovek egotzi dio Mendebaldeari gerraren «parte» izatea, Ukrainari armak emateagatik. Zaporizhian babes eremu bat sortzeko negoziazioak hasi dituzte. | Putin gazteak deitzen hasi da gerrarako, eta gazteak, herrialdetik alde egiten. Kremlinek esan du «gezurra» dela milioi bat pertsona mobilizatzeko asmoa daukatela. EBk adostu du Errusiari zigor ekonomiko gehiago ezartzea. Lavrovek egotzi dio Mendebaldeari gerraren «parte» izatea, Ukrainari armak emateagatik. Zaporizhia... | Ukraina kontraerasoa areagotzen ari denez, Vladimir Putin Errusiako presidenteak iragarri zuen, atzo, 300.000 erreserbista mobilizatuko dituztela gerrarako. Hasi dira horiek errekrutatzen, Errusiako zenbait hedabidek kaleratutakoa aintzat hartuz. Gainera, sare sozialetako bideoetan ikus daiteke nola agurtzen dituzten i... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218525/iriarte-zerbitzu-publikoen-degradazioa-agerikoa-da.htm | Politika | Iriarte: «Zerbitzu publikoen degradazioa agerikoa da» | Goizean, EAJ-PSE gobernu akordioa goraipatu du Urkulluk, eta bost herri akordio eskaini ditu. 1979ko estatutua osorik bete dadin «konfiantza giroa berreskuratzeko», Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko batzorde iraunkor bat sortzeko eskatu du. | Iriarte: «Zerbitzu publikoen degradazioa agerikoa da». Goizean, EAJ-PSE gobernu akordioa goraipatu du Urkulluk, eta bost herri akordio eskaini ditu. 1979ko estatutua osorik bete dadin «konfiantza giroa berreskuratzeko», Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko batzorde iraunkor bat sortzeko eskatu du. | * Iñigo Urkullu goizez aritu da hizketan, eta bost «herri akordio» eskaini ditu, aparteko egoerari aurre egiteko. Arratsaldean, 14:30ean hasita, talde politikoak ari dira.
em>* Urkulluk hitz egin eta gero, azkar hasi dira erreakzioak: Gobernuko alderdiek lehendakariaren hitzak babestu dituzte, eta oposizioa kritiko ag... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218526/eajk-elixabete-etxanobe-landajuela-proposatuko-du-bizkaiko-ahaldun-nagusi-izateko.htm | Politika | EAJk Elixabete Etxanobe Landajuela proposatuko du Bizkaiko ahaldun nagusi izateko | EAJren Bizkai Buru Batzarrak Etxanobe proposatu du diputatugai, eta Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagai | EAJk Elixabete Etxanobe Landajuela proposatuko du Bizkaiko ahaldun nagusi izateko. EAJren Bizkai Buru Batzarrak Etxanobe proposatu du diputatugai, eta Ana Otadui Biteri Bizkaiko Batzar Nagusietarako hautagai | Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi kargura ez dela berriz aurkeztuko baieztatu ostean, EAJren Bizkai Buru Batzarrak hautagaien berri eman zien atzo gauean Bizkaian dituen 123 Uri Erakundeei. BBBk Elixabete Etxanobe Landajuela eta Ana Otadui Biteri proposatu ditu hurrenez hurren, Bizkaiko ahaldun nagusirako eta Biz... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218527/iranen-gutxienez-hamabost-pertsona-hil-dira-mahsa-aminiren-heriotzaren-ondoko-protestetan.htm | Mundua | Iranen gutxienez hamabost pertsona hil dira Mahsa Aminiren heriotzaren ondoko protestetan | Irango Moralaren Poliziak aurreko asteartean atxilotu zuen Mahsa Amini 22 urteko gaztea, beloa «gaizki jarrita» zeukalako. Ostiralean hil zen; Poliziaren esanetan, «bihotzeko batek jota». | Iranen gutxienez hamabost pertsona hil dira Mahsa Aminiren heriotzaren ondoko protestetan. Irango Moralaren Poliziak aurreko asteartean atxilotu zuen Mahsa Amini 22 urteko gaztea, beloa «gaizki jarrita» zeukalako. Ostiralean hil zen; Poliziaren esanetan, «bihotzeko batek jota». | Kurdistango Hengaw Giza Eskubideen taldeak jakinarazi du jadanik hamabost direla Mahsa Amini gaztearen heriotzagatiko protestetan hildakoak. Irango Poliziak hil ditu, Divandareh, Saqqez, Urmia eta Dehglan herrietan, Kurdistanen. Hildakoez gainera, zauritu franko izan da protestetan: 733 inguru, Hengawren arabera, eta s... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218528/zerbitzuak-industriari-erreleboa-hartzen-ari-dira-ekonomiaren-hazkundean.htm | Ekonomia | Zerbitzuak industriari erreleboa hartzen ari dira ekonomiaren hazkundean | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa %1,1 hazi zen urteko bigarren hiruhilekoan, aurretik kalkulatutakoa baino bi hamarren gehiago. | Zerbitzuak industriari erreleboa hartzen ari dira ekonomiaren hazkundean. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa %1,1 hazi zen urteko bigarren hiruhilekoan, aurretik kalkulatutakoa baino bi hamarren gehiago. | Udazkena eta negua ekonomia aldetik gogorrak izan daitezkeen zantzuak eta usteak zabaltzen ari dira, eta eurogunean atzeraldi bat izan daitekeela dioten iragarleak ez dira falta. Egoera horretara, ordea, datu makroekonomiko onekin iritsiko da euskal ekonomia. Udari buruzko lehen datuak hilabete barru jakingo dira, bain... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218529/ipar-irlandan-lehen-aldiz-katolikoak-gehiago-dira-protestanteak-baino.htm | Mundua | Ipar Irlandan, lehen aldiz, katolikoak gehiago dira protestanteak baino | Ostiral Santuko Akordioaren arabera, Ipar Irlandaren etorkizunari buruzko erreferenduma egin liteke ikusten bada egon litekeela Irlanda batzearen aldeko gehiengo bat. | Ipar Irlandan, lehen aldiz, katolikoak gehiago dira protestanteak baino. Ostiral Santuko Akordioaren arabera, Ipar Irlandaren etorkizunari buruzko erreferenduma egin liteke ikusten bada egon litekeela Irlanda batzearen aldeko gehiengo bat. | Joan den asteartean zuten argitaratzekoa Ipar Irlandako errolda berritua, baina Erresuma Batuko Elizabeth II.aren hiletak atzeratu egin zuen hori ere. Gaur jakin da azkenean askok espero zuten datua, hau da, katolikoak gehiago direla protestanteak baino: zehazki, %45,7 dira katolikoak, %43,48 protestanteak eta %1,5 bes... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218530/urkulluk-bost-herri-akordio-eskaini-ditu-aparteko-egoerari-aurre-egiteko.htm | Politika | Urkulluk bost «herri akordio» eskaini ditu, aparteko egoerari aurre egiteko | EAJren eta PSEren arteko gobernu akordioa goraipatu, eta lankidetza zabaltzeko eskua luzatu du lehendakariak. Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko batzorde iraunkor bat sortzea eskatu du. | Urkulluk bost «herri akordio» eskaini ditu, aparteko egoerari aurre egiteko. EAJren eta PSEren arteko gobernu akordioa goraipatu, eta lankidetza zabaltzeko eskua luzatu du lehendakariak. Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko batzorde iraunkor bat sortzea eskatu du. | Joanak gogora ekarrita, baina datozenei so. Begirada aurrera eta atzera, alde batera zein bestera zuzenduz egin du Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk Eusko Legebiltzarreko urte politikoko lehen hitzartzea. Politika orokorreko osoko bilkura izan dute parlamentuan, 9:30ean. Iragan da lehenbiziko txanda, Urkul... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218531/navarra-suma-bakarrik-gelditu-da-parlamentuan-0-3-zikloaren-auzian.htm | Gizartea | Navarra Suma bakarrik gelditu da parlamentuan, 0-3 zikloaren auzian | Koalizio espainiazaleak lege proposamena aurkeztua zuen «langileen baldintzak hobetzeko», baina gainerako indarrek bide orri propioa adostu dute. | Navarra Suma bakarrik gelditu da parlamentuan, 0-3 zikloaren auzian. Koalizio espainiazaleak lege proposamena aurkeztua zuen «langileen baldintzak hobetzeko», baina gainerako indarrek bide orri propioa adostu dute. | Ezin izan du 0-3 zikloaren bandera astindu. Navarra Sumak lege proposamen bat aurkeztua zuen, «0-3 zikloko haur eskoletako langileen lan baldintzak hobetzeko». Gainerako talde parlamentarioek, baina, uko egin diote proposamena tramiterako onartzeari, koalizio eskuindarraren proposamena «oportunista» eta «zinikotzat» jo... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218532/espainiako-gobernua-aberastasun-handien-gaineko-zerga-bat-prestatzen-ari-da.htm | Ekonomia | Espainiako Gobernua aberastasun handien gaineko zerga bat prestatzen ari da | Maria Jesus Montero Ogasun ministroaren arabera, 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta soilik behin-behinean. | Espainiako Gobernua aberastasun handien gaineko zerga bat prestatzen ari da. Maria Jesus Montero Ogasun ministroaren arabera, 2023ko urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean, eta soilik behin-behinean. | Bankuen eta energia enpresen gaineko zerga berezien ondoren, Espainiako Gobernua beste bat lantzen ari da: aberastasun handien gainekoa. Koalizio gobernuko kiderik txikienak proposatu zuen, UP Unidas Podemosek, baina PSOEn ere bidea egiten ari da proposamena.
Maria Jesus Montero Ogasun ministroak (PSOE) azaldu du gobe... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218533/errenta-zerga-deflatatuko-dute-ogasunek-2023an-ere.htm | Ekonomia | Errenta zerga deflatatuko dute ogasunek 2023an ere | Urkulluk Politika Orokorreko bilkuran iragarri du neurria. Krisi energetikoari aurre egiteko 400 milioi euro erabiliko ditu. Lehendakariak ziurtzat jo du ogasunek aukera izango dutela energiaren eta bankuen sektoreko enpresei ezarriko zaien zerga edo tasa berriaren zati bat biltzeko. | Errenta zerga deflatatuko dute ogasunek 2023an ere. Urkulluk Politika Orokorreko bilkuran iragarri du neurria. Krisi energetikoari aurre egiteko 400 milioi euro erabiliko ditu. Lehendakariak ziurtzat jo du ogasunek aukera izango dutela energiaren eta bankuen sektoreko enpresei ezarriko zaien zerga edo tasa berriaren za... | Iñigo Urkullu lehendakariak 400 milioi euroko neurri sorta bat iragarri du krisi energetikoari aurre egiteko, eta, horren barruan, PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren deflatazio berri bat, 2023ko urtarriletik aurrera aplikatuko dena. Lehendakariak erabaki hori aurreratu du Eusko Legebiltzarreko Politika ... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218534/gobernuko-alderdiek-urkulluren-hitzak-babestu-dituzte-eta-oposizioa-kritiko-agertu-da.htm | Politika | Gobernuko alderdiek Urkulluren hitzak babestu dituzte, eta oposizioa kritiko agertu da | Iñigo Urkullu lehendakariak «akordioen legealdia» izaten ari dela adierazi du Eusko Legebiltzarraren politika orokorreko osoko bilkuran. Oposizioko alderdiak mesfidati dira Urkulluren adierazpenekin. | Gobernuko alderdiek Urkulluren hitzak babestu dituzte, eta oposizioa kritiko agertu da. Iñigo Urkullu lehendakariak «akordioen legealdia» izaten ari dela adierazi du Eusko Legebiltzarraren politika orokorreko osoko bilkuran. Oposizioko alderdiak mesfidati dira Urkulluren adierazpenekin. | Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk eman dio hasiera Eusko Legebiltzarraren politika orokorreko osoko bilkurari. Testuinguru politiko, ekonomiko eta sozialaren inguruko analisi labur bat egin du lehenik, eta akordioen legealdia izaten ari dela azpimarratu du, eta EAJ eta PSE-EEren arteko koalizio gobernua go... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218535/azpeitiko-udalak-urriaren-11n-egingo-du-parke-eolikoari-buruzko-batzarra.htm | Gizartea | Azpeitiko Udalak urriaren 11n egingo du parke eolikoari buruzko batzarra | Statkraftek udalari adierazi zionez, «eskema berritzaileak» eskaini nahi ditu energia gizarteratzean eta erakunde publikoekin parte hartzean. Proiektuaren lehen helburua deskarbonizazioan laguntzea dela dio Norvegiako enpresak. Proiektua oraindik «aurrelanketa fasean» dagoela nabarmendu du Nagore Alkorta alkateak. | Azpeitiko Udalak urriaren 11n egingo du parke eolikoari buruzko batzarra. Statkraftek udalari adierazi zionez, «eskema berritzaileak» eskaini nahi ditu energia gizarteratzean eta erakunde publikoekin parte hartzean. Proiektuaren lehen helburua deskarbonizazioan laguntzea dela dio Norvegiako enpresak. Proiektua oraindik... | Aurreratua zuen Nagore Alkorta Azpeitiko alkateak batzar ireki batera deituko zutela Norvegiako Statkraft enpresak Urola erdialdean eraiki nahi duen parke eolikoari buruzko informazioa herritarrei emateko, eta Azpeitiko Udalak gaur jakinarazi du noiz egingo duten: urriaren 11n, 19:00etan, Soreasu antzokian. «Batzarrare... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218536/bilboko-portuak-bake-sozial-erakustaldia-egin-du-trafiko-berria-lortzeko-asmoz.htm | Ekonomia | Bilboko portuak «bake sozial» erakustaldia egin du trafiko berria lortzeko asmoz | Zamaketariek eta enpresek lan itunarekin duten konpromisoa berretsi dute iraileko datu txarren ondoren. Rikardo Barkalak ez du portuko agintaritza uzteko asmorik. | Bilboko portuak «bake sozial» erakustaldia egin du trafiko berria lortzeko asmoz. Zamaketariek eta enpresek lan itunarekin duten konpromisoa berretsi dute iraileko datu txarren ondoren. Rikardo Barkalak ez du portuko agintaritza uzteko asmorik. | Bilboko portuak harrotasunez erakutsi du zamaketarien lan hitzarmen berriak ekarri duen «egonkortasuna» eta hari esker lorturiko argazkia. Rikardo Barkala Bilboko Portu Agintarizako presidenteak nabarmendu du enpresa eta sindikatuak elkarrekin ikustea «mugarri» bat dela. Haren ustez, iragan maiatzean sinaturiko akordio... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218537/ion-paroten-eta-jakes-esnalen-baldintzapeko-askatasun-eskaerak-onartu-dituzte.htm | Politika | Ion Paroten eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun eskaerak onartu dituzte | 32 urte daramatzate preso Frantziako presondegietan. Jakes Esnalek egiten zuen bigarren askatasun eskaera zen; Paroten seigarrena. Frederic Haranburu 'Xistor' 2020ko azaroan atera zen presondegitik. → «Erabaki honek Frantziako justiziak egin duen ikuspegi aldaketa erakusten du» | Ion Paroten eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun eskaerak onartu dituzte. 32 urte daramatzate preso Frantziako presondegietan. Jakes Esnalek egiten zuen bigarren askatasun eskaera zen; Paroten seigarrena. Frederic Haranburu 'Xistor' 2020ko azaroan atera zen presondegitik. → «Erabaki honek Frantziako justiziak egin... | Ion Parot eta Jakes Esnal euskal presoen baldintzapeko askatasun eskaerak onartu ditu Parisko Dei Auzitegiak, Bakegileek jakinarazi dutenez. 1990eko apirilean atxilotu zituzten biak, beste lapurtar batzuekin batera, ETAren Argala komando-ko kide izatea leporatuta, eta biziarteko kartzela zigorrera kondenatu zituzten. P... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218538/asteazkenean-zabalduko-dute-ahobizi-edo-belarriprest-gisa-izena-emateko-epea.htm | Gizartea | Asteazkenean zabalduko dute 'ahobizi' edo 'belarriprest' gisa izena emateko epea | Ekitaldi bat egingo dute hori «gizarteratzeko eta ospatzeko», Bilboko Kafe Antzokian. Hirugarren Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute, eta maiatzaren 18az geroztik zabalik dago ariguneek izena emateko epea. | Asteazkenean zabalduko dute 'ahobizi' edo 'belarriprest' gisa izena emateko epea. Ekitaldi bat egingo dute hori «gizarteratzeko eta ospatzeko», Bilboko Kafe Antzokian. Hirugarren Euskaraldia azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo dute, eta maiatzaren 18az geroztik zabalik dago ariguneek izena emateko epea. | Euskaraldian belarriprest eta ahobizi moduan izena emateko epea asteazkenean zabalduko dute. Antolatzaileek gaur jakinarazi dutenez, ekitaldi bat ere egingo dute «hori gizarteratzeko eta ospatzeko»; Bilboko Kafe Antzokian izango da, 19:00etan.
Ekitaldian izango dira, besteak beste, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako K... |
2022-9-22 | https://www.berria.eus/albisteak/218539/arabako-zahar-etxeetan-grebara-deitu-dute-elak-eta-labek-datorren-asteazkenerako.htm | Gizartea | Arabako zahar etxeetan grebara deitu dute ELAk eta LABek datorren asteazkenerako | Sindikatuek eskatzen dute hitzarmenaren eztabaida mahaia «berraktibatzeko» | Arabako zahar etxeetan grebara deitu dute ELAk eta LABek datorren asteazkenerako. Sindikatuek eskatzen dute hitzarmenaren eztabaida mahaia «berraktibatzeko» | Arabako zahar etxe pribatuetako langileen lan baldintzak aldatzeko eztabaidak joan den urteko otsailean gelditu ziren. ELA eta LAB sindikatuek mahaia uztea erabaki zuten, patronalak hitzarmeneko «edozein artikulu» aldatzeari ezezkoa ematen ziola argudiatuz.
Uztailean Arabako Foru Aldundiak bilera batera deitu zituen s... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.