date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218800/espainiako-gobernuak-araban-duen-ordezkaritzara-eraman-dute-aldiriko-tren-zerbitzuaren-eskaera.htm
Gizartea
Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkaritzara eraman dute aldiriko tren zerbitzuaren eskaera
Arabako eta Nafarroako 50 toki erakundek udaberrian abiatutako prozesuari jarraikiz bildu dira Arabako ordezkariarekin, AHTaren aurkako alternatibaren berri emateko.
Espainiako Gobernuak Araban duen ordezkaritzara eraman dute aldiriko tren zerbitzuaren eskaera. Arabako eta Nafarroako 50 toki erakundek udaberrian abiatutako prozesuari jarraikiz bildu dira Arabako ordezkariarekin, AHTaren aurkako alternatibaren berri emateko.
Egungo trenbide azpiegiturak modernizatzea eta aldiriko tren zerbitzu publiko bat martxan jartzea. Bi eskaera horiek bideratzeko, Arabako eta Nafarroako 50 toki erakundek manifestu bat aurkeztu zuten udaberrian, eta gaur Espainiako Gobernuak Araban daukan ordezkariordeari helarazi diote. Asparreneko, Dulantziko eta Arg...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218801/israelgo-armadak-lau-palestinar-hil-eta-44-zauritu-ditu-zisjordania-iparraldeko-kanpamentu-batean.htm
Mundua
Israelgo armadak lau palestinar hil eta 44 zauritu ditu Zisjordania iparraldeko kanpamentu batean
NBEk adierazi du Israel «gehiegizko bortizkeriaz» jarduten ari dela. Erakundearen arabera, indarkeria kasu gutxi batzuetan da zilegi: «Soilik bizitzak babesteko guztiz ezinbestekoa denean». Azken sei hilabeteetan ehun palestinar inguru hil dira Israelen erasoaldietan.
Israelgo armadak lau palestinar hil eta 44 zauritu ditu Zisjordania iparraldeko kanpamentu batean. NBEk adierazi du Israel «gehiegizko bortizkeriaz» jarduten ari dela. Erakundearen arabera, indarkeria kasu gutxi batzuetan da zilegi: «Soilik bizitzak babesteko guztiz ezinbestekoa denean». Azken sei hilabeteetan ehun pal...
Hazi eta hazi ari da Israelen armada Zisjordanian hiltzen ari den palestinar kopurua. Azken asteotan, nabarmen bizitua dago tentsioa karriketan, borroka ugari izaten ari dira; hildako eta zauritu ugari ere bai, ondorioz. Palestinako Osasun Ministerioak zabaldu duenez, Jenin inguruan izan da azken erasoaldia, kanpamentu...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218802/errusiako-petrolioaren-prezioa-mugatzea-proposatu-du-bruselak.htm
Ekonomia
Errusiako petrolioaren prezioa mugatzea proposatu du Bruselak
EBko ontziek ezingo lukete hortik gora saldu Batasunetik kanpoko herrialdeetan. Errusiako Estatuaren enpresetako administrazio kontseiluetan partea hartzea debekatu nahi du.
Errusiako petrolioaren prezioa mugatzea proposatu du Bruselak. EBko ontziek ezingo lukete hortik gora saldu Batasunetik kanpoko herrialdeetan. Errusiako Estatuaren enpresetako administrazio kontseiluetan partea hartzea debekatu nahi du.
Abenduaren 5etik aurrera, Europako Batasuneko herrialdeek uko egingo diote itsasoz garraiatutako Errusiako petrolioa erosteari. Jakina zen erabaki hori, baina orain beste debeku batzuk gehitu nahi dizkio Batzordeak, Batasunetik kanpoko herrialdeen eta Moskuren arteko petrolio salerosketak baldintzatzeko, eta Errusiaren...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218804/euskara-ez-beste-11-hizkuntzatako-wikipedian-baliatu-dute-berriaren-infografia-bat.htm
Mundua
Euskara ez beste 11 hizkuntzatako Wikipedian baliatu dute BERRIAren infografia bat
Nord Stream 2 gasbidea irudikatzeko infografia da zabaldutakoa. Aste honetako gas isuriei buruzko informazioa ematen du.
Euskara ez beste 11 hizkuntzatako Wikipedian baliatu dute BERRIAren infografia bat. Nord Stream 2 gasbidea irudikatzeko infografia da zabaldutakoa. Aste honetako gas isuriei buruzko informazioa ematen du.
Albisteak batzuetan lau haizeetara zabaltzen diren gisan, berdin gertatzen da, inoiz, irudizko informazioekin ere. Horren adibide da BERRIAk ondutako infografia batekin gertatua. Nord Stream 2 gasbideari buruzko infografia egunkariko mugetatik atera da nabarmen, nazioartera. 2022ko Nord Streameko gas isurketa artikulu...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218829/inflazioak-koska-bat-egin-du-behera-irailean.htm
Ekonomia
Inflazioak koska bat egin du behera irailean
Prezioen urte arteko gorakada %10,5etik %9ra apaldu da Espainian, argindarra merkatu egin baita.
Inflazioak koska bat egin du behera irailean. Prezioen urte arteko gorakada %10,5etik %9ra apaldu da Espainian, argindarra merkatu egin baita.
Abuztuan, etenaldi bat izan zuen KPI kontsumo prezioen indizearen gorakadak Hego Euskal Herrian, %10,7tik %10,5era jaitsi baitzen urte arteko hazkunde tasa. Irailean beste koska bat egingo duela behera iradokitzen du INEk gaur goizean aurreratutako datuak. Espainiari dagokio datua, baina inflazioa oso antzekoa da bi er...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218830/bertze-zulo-bat-topatu-dute-nord-stream-2-gasbidean.htm
Mundua
Bertze zulo bat topatu dute Nord Stream 2 gasbidean
Aurkitzen duten laugarren gas ihesa da. Bi Danimarkako eremuan daude, eta bertze biak Suediakoan. Alemaniako Ingurumen Ministerioak ohar egin du metano isuriek eragin ditzaketen kalteez.
Bertze zulo bat topatu dute Nord Stream 2 gasbidean. Aurkitzen duten laugarren gas ihesa da. Bi Danimarkako eremuan daude, eta bertze biak Suediakoan. Alemaniako Ingurumen Ministerioak ohar egin du metano isuriek eragin ditzaketen kalteez.
Nord Stream 2 gasbidean bertze zulo bat topatu dute Suediako agintariek, eta aurkitu duten laugarren gas ihesa da. Jenny Larsson Suediako kostazaintzako arduradunak adierazi duenez, lehenago topatu zuten zuloa «900 metroko isuri handi bat da», eta aurkitu berri duten laugarrena, berriz, «200 metro ingurukoa». Bi zulo D...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218831/urtea-amaitu-aurretik-ireki-nahi-dute-durangoko-plateruena.htm
Kultura
Urtea amaitu aurretik ireki nahi dute Durangoko Plateruena
Udalak adierazi duenez, eredu publiko-komunitario bat mamitzen ari dira orain. Durangoko Azoka igaro ostean zabaldu nahi du.
Urtea amaitu aurretik ireki nahi dute Durangoko Plateruena. Udalak adierazi duenez, eredu publiko-komunitario bat mamitzen ari dira orain. Durangoko Azoka igaro ostean zabaldu nahi du.
2020ko abenduan Durangoko (Bizkaia) Plateruena kafe antzokia itxi zutenetik, bi prozesu parte hartzaile egin dira, aretoaren etorkizunari buruzko iritziak jasotzeko. Bata udalak bultzatu du, eta bestea, berriz, herritar talde batek. Anboto aldizkariak jakinarazi duenez, atzo egindako udalbatzarrean EAJko zinegotzi Jon ...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218832/hertzainak-taldeak-becen-eta-gasteizen-joko-ditu-azken-bi-kontzertuak-abenduaren-16an-eta-urtarrilean.htm
Kultura
Hertzainak taldeak BECen eta Gasteizen joko ditu azken bi kontzertuak, abenduaren 16an eta urtarrilean
Barakaldorako sarrerak urriaren 5ean jarriko dituzte salgai, nahiz eta Kutxabankeko bezeroek urriaren 4an izango duten aurresalmentan erosteko aukera. Arabako saioa «bilduagoa» izango dela iragarri dute oraingoz.
Hertzainak taldeak BECen eta Gasteizen joko ditu azken bi kontzertuak, abenduaren 16an eta urtarrilean. Barakaldorako sarrerak urriaren 5ean jarriko dituzte salgai, nahiz eta Kutxabankeko bezeroek urriaren 4an izango duten aurresalmentan erosteko aukera. Arabako saioa «bilduagoa» izango dela iragarri dute oraingoz.
1993ko urtarrilaren 24an lehenik, Donostian, talde osoarekin. 2019ko irailaren 26an bigarrenik, Bilbon, Josu Zabala eta Iñaki Igon Garitaonandia Gari-rekin. Eta bikoteari Luis Xabier Sainz Txanpi bateria jotzailea gehituta orain. Hirugarren agurra izango du Hertzainak taldeak oraingoa, eta, diotenez, baita denetan azke...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218833/irungo-harrera-sareak-ohartarazi-du-handitzen-ari-dela-seguruak-ez-diren-bideak-hartzeko-arriskua.htm
Gizartea
Irungo Harrera Sareak ohartarazi du handitzen ari dela seguruak ez diren bideak hartzeko arriskua
Mugako kontrolak gogortu egin direla salatu du, eta Gurutze Gorriarren egoitza ahalik eta azkarren uztera behartzen dituztela migratzaileak. «Egoera lazgarriak prebenitzeko» eskatu die sareak erakundeei.
Irungo Harrera Sareak ohartarazi du handitzen ari dela seguruak ez diren bideak hartzeko arriskua. Mugako kontrolak gogortu egin direla salatu du, eta Gurutze Gorriarren egoitza ahalik eta azkarren uztera behartzen dituztela migratzaileak. «Egoera lazgarriak prebenitzeko» eskatu die sareak erakundeei.
Azken egunetan, «gogortu» egin da Poliziak Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko mugan egiten duen kontrola, eta horrek bide ez-seguruak hartzera eraman ditzake migratzaileak, Irungo Harrera Sareak ohartarazi duenez. «Santiagoko eta Behobiako zubietan egon ohi diren poliziek, zeinak ohi baino gazteagoak diren na...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218834/pintaketa-homofoboak-egin-dituzte-tuteran.htm
Gizartea
Pintaketa homofoboak egin dituzte Tuteran
Ortzadarraren koloreekin margotutako banku bat pintatu dute, eta 'maricones' (maritxuak) hitza idatzi dute
Pintaketa homofoboak egin dituzte Tuteran. Ortzadarraren koloreekin margotutako banku bat pintatu dute, eta 'maricones' (maritxuak) hitza idatzi dute
Eragile andanak salatu dituzte joan den asteartean Tuteran (Nafarroa) agertu ziren pintaketa homofoboak. Queiles pasealekuko banku bat ortzadarraren koloreekin margotuta zegoen, LGTBIQ+ kolektiboaren koloreekin. Norbaitek pintura urdina bota dio, eta maricones (maritxuak) hitza idatzi du lurrean. Ekintza, bada, ez da o...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218835/eiffage-enpresaren-arabera-ez-dago-arrisku-sanitariorik-angeluko-obran.htm
Gizartea
Eiffage enpresaren arabera, «ez dago arrisku sanitariorik» Angeluko obran
Eiffage enpresako komunikazio zerbitzuak BERRIAri esan dio enpresak «ulertzen» duela zabaldutako bideoek eragin «emozioa», baina segurtatu dute hondakin bizigabeak direla.
Eiffage enpresaren arabera, «ez dago arrisku sanitariorik» Angeluko obran. Eiffage enpresako komunikazio zerbitzuak BERRIAri esan dio enpresak «ulertzen» duela zabaldutako bideoek eragin «emozioa», baina segurtatu dute hondakin bizigabeak direla.
Angeluko (Lapurdi) BAB 2 merkataritza gunetik hurbil dagoen eremu batean, Eiffage enpresa eraikuntza bat egiten ari da, eta hango lurrean hondakin mordoa ageri den bideo bat zabaldu zuen Hugo Clement Frantziako kazetari ezagunak sare sozialetan. Polemika piztu du, eta Angeluko Herriko Etxeak berehala agindu du obra ber...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218836/bi-hilabeteko-grebara-deitu-dute-beti-on-telelaguntza-zerbitzuan.htm
Ekonomia
Bi hilabeteko grebara deitu dute Beti On telelaguntza zerbitzuan
Langileek dagoeneko 140 egun egin dituzte greban, lan baldintzak hobetzeko. 65.000 erabiltzaileri eskaintze die arreta Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu horrek, eta sindikatuek urrirako eta azarorako deitu dute lanuztea.
Bi hilabeteko grebara deitu dute Beti On telelaguntza zerbitzuan. Langileek dagoeneko 140 egun egin dituzte greban, lan baldintzak hobetzeko. 65.000 erabiltzaileri eskaintze die arreta Eusko Jaurlaritzaren zerbitzu horrek, eta sindikatuek urrirako eta azarorako deitu dute lanuztea.
Beti On telelaguntza zerbitzuko enpresa batzordearen gehiengoak, ELAk eta LABek osatua, jakinarazi du joan den astelehenean batzarra egin zutela langileek, irailaren 19an, eta, batzar horretan, aurreko 130 greba egun baino gehiagoren jarraipenaren «balorazio oso positiboa» egin zutela. Hori horrela, batzordeak erabaki ...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218837/sestaoko-eta-areetako-metro-geltokiak-lotuko-dituen-trenak-ez-du-makinistarik-izango.htm
Gizartea
Sestaoko eta Areetako metro geltokiak lotuko dituen trenak ez du makinistarik izango
Itsasadarraren azpitik igaroko den tren baten bidez, Bilboko Metroko lehenengo eta bigarren lineak lotuko dira.
Sestaoko eta Areetako metro geltokiak lotuko dituen trenak ez du makinistarik izango. Itsasadarraren azpitik igaroko den tren baten bidez, Bilboko Metroko lehenengo eta bigarren lineak lotuko dira.
Bilboko Metroko lehenengo eta bigarren lineak tren batek lotuko ditu Sestaoko eta Areetako geltokietan (Bizkaia). Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak aurreratu zuen berria atzo, Bizkaiko politika orokorreko bileran, eta gaur eman ditu xehetasun gehiago Imanol Pradalesek Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako diput...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218838/langileentzako-neurriak-eskatu-dituzte-baionan.htm
Ekonomia
Langileentzako neurriak eskatu dituzte Baionan
Frantziako Gobernuak aurtengo ikasturterako aurreikusi dituen erreformak salatu dituzte.
Langileentzako neurriak eskatu dituzte Baionan. Frantziako Gobernuak aurtengo ikasturterako aurreikusi dituen erreformak salatu dituzte.
Ehunka pertsona elkartu dira Baionan Ipar Euskal Herriko sindikatuek antolatu duten protesta egunean parte hartzeko. CGT, LAB, FSU eta Solidaires sindikatuen deiari erantzunez, manifestazioa egin dute bizi baldintza «duinak» aldarrikatzeko. Hiru eskaera plazaratu dituzte bereziki: gutxieneko lansari gordina orduko hama...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218839/putin-bihar-da-sinatzekoa-ukrainan-okupatutako-eremuen-anexioa.htm
Mundua
Putin bihar da sinatzekoa Ukrainan okupatutako eremuen anexioa
Kremlinek jakinarazi du Zaporizhia, Kherson, Donetsk eta Luhansk Errusiaren Federazioko kide bihurtzeko hitzarmenak sinatzekoa dela.
Putin bihar da sinatzekoa Ukrainan okupatutako eremuen anexioa. Kremlinek jakinarazi du Zaporizhia, Kherson, Donetsk eta Luhansk Errusiaren Federazioko kide bihurtzeko hitzarmenak sinatzekoa dela.
Vladimir Putin Errusiako presidentea bihar da sinatzekoa Moskuk Ukrainan partzialki okupatutako eremuak anexionatzeko hitzarmenak. Hori jakinarazi du gaur Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak, egunero egiten duen prentsa agerraldian. Joan den ostiraletik asteartera egindako galdeketen ondoren, anexioa formalki gauzat...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218840/jxcko-militanteek-datorren-astean-erabakiko-dute-kataluniako-gobernutik-irten-ala-ez.htm
Mundua
JxCko militanteek datorren astean erabakiko dute Kataluniako Gobernutik irten ala ez
Urriaren 6an eta 7an egingo dute kontsulta. Kataluniako presidenteak JxCri eskatu dio exekutiboan ala oposizioan egon nahi duen argitzeko. ERCk adierazi du Kataluniako Gobernuak aurrera jarraituko duela JxCk erabakitzen duena kontuan izan gabe.
JxCko militanteek datorren astean erabakiko dute Kataluniako Gobernutik irten ala ez. Urriaren 6an eta 7an egingo dute kontsulta. Kataluniako presidenteak JxCri eskatu dio exekutiboan ala oposizioan egon nahi duen argitzeko. ERCk adierazi du Kataluniako Gobernuak aurrera jarraituko duela JxCk erabakitzen duena kontuan ...
JxC Junts Per Catalunyako zuzendaritzak erabaki du oraingoz ez dela Kataluniako Gobernutik aterako; hain zuzen, militantziaren esku utzi du gobernuan jarraitzeko ala ez segitzeko erabakia. Datorren astean egingo dute kontsulta: urriaren 6an eta 7an. Jordi Turull alderdiko idazkari nagusiak prentsa agerraldi batean irag...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218841/espainiak-17-eta-35-artean-zergapetuko-ditu-hiru-milioitik-gorako-ondareak.htm
Ekonomia
Espainiak %1,7 eta %3,5 artean zergapetuko ditu hiru milioitik gorako ondareak
Madrilek beste neurri batzuk ere iragarri ditu, PFEZ pertsona fisikoen errenta zergarekin eta sozietateen gaineko zergarekin loturikoak, baina Hego Euskal Herriko ogasunek ez dituzte zertan ezarri.
Espainiak %1,7 eta %3,5 artean zergapetuko ditu hiru milioitik gorako ondareak. Madrilek beste neurri batzuk ere iragarri ditu, PFEZ pertsona fisikoen errenta zergarekin eta sozietateen gaineko zergarekin loturikoak, baina Hego Euskal Herriko ogasunek ez dituzte zertan ezarri.
Espainiako Gobernuak hiru milioi euro baino gehiagoko ondareak zergapetuko ditu, «elkartasun zerga» berriaren bidez. Hiru tarte izango ditu: %1,7ko tasa izango du 3 eta 5 milioi arteko ondareentzat; %2,1ekoa 5 eta 10 milioi artekoentzat, eta %3,5ekoa 10 milioi eurotik gorakoentzat. Kopuru horiek ondare zergatik murrizt...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218842/siemens-gamesaren-kaleratzeen-planak-alarma-piztu-du-lantokietan.htm
Ekonomia
Siemens Gamesaren kaleratzeen planak alarma piztu du lantokietan
Alemaniako konpainiak 2.900 langile kaleratu nahi ditu, eta aurreikusi du horietatik 475 Espainiako Estatuko lan zentroetakoak izatea. 2.600 langile aritzen dira Euskal Herriko lantokietan; gehienak, Nafarroan.
Siemens Gamesaren kaleratzeen planak alarma piztu du lantokietan. Alemaniako konpainiak 2.900 langile kaleratu nahi ditu, eta aurreikusi du horietatik 475 Espainiako Estatuko lan zentroetakoak izatea. 2.600 langile aritzen dira Euskal Herriko lantokietan; gehienak, Nafarroan.
Aspaldikoa da Siemens Gamesa eragiten ari den kezka, eolikoen konpainia emaitza txarrak harilkatzen ari baita azken urteotan. Kezka hori alarma bihurtu da, ordea, Alemaniako zuzendaritzak iragarri duen kaleratze plana dela eta: mundu osoan 2.900 behargin gutxiagorekin utzi nahi du lantaldea (talde osoaren %10 baino geh...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218843/patti-smithek-kontzertu-gogoangarria-eman-du-donostian.htm
Kultura
Patti Smithek kontzertu gogoangarria eman du Donostian
Bere ibilbideko kantu ikonikoak jotzeaz gain, Bob Dylan, Neil Young eta Lou Reeden kantuak berreskuratu ditu.
Patti Smithek kontzertu gogoangarria eman du Donostian. Bere ibilbideko kantu ikonikoak jotzeaz gain, Bob Dylan, Neil Young eta Lou Reeden kantuak berreskuratu ditu.
Azkena Rock jaialdian arrakasta handia lortu eta hiru hilabetera iritsi zen Patti Smith Donostiara. Oso bestelako egoera batean, rock jaialdi handi baten aldean, Kursaaleko auditoriumak giro intimoagoa, lasaiagoa eskaintzen duelako ezinbestean, inguruko zaratarik gabekoa. 76 urte betetzear dela, Smithek ez du askorik ...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218844/elbira-zipitriaren-estatua-bat-jarri-dute-gipuzkoako-foru-jauregian.htm
Gizartea
Elbira Zipitriaren estatua bat jarri dute Gipuzkoako foru jauregian
Lehenbizikoz, andre baten eskultura bat jarri dute jauregiko ohorezko patioan; Gipuzkoaren historiako izen handientzat gordetako espazioa da.
Elbira Zipitriaren estatua bat jarri dute Gipuzkoako foru jauregian. Lehenbizikoz, andre baten eskultura bat jarri dute jauregiko ohorezko patioan; Gipuzkoaren historiako izen handientzat gordetako espazioa da.
«XX. mendean izandako erreferente eta ikur handienetakoa». Ikastolen mugimenduaren aitzindaria eta euskaltzalea izan zen Elbira Zipitria, eta, haren heriotzaren 40. urteurrenean, hezkuntzari egindako ekarpena aitortu dio Gipuzkoako Foru Aldundiak. Horretarako, Zipitriaren estatua bat jarri dute erakundearen egoitza nag...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218845/klima-aldaketaren-politiketan-herri-indigenen-jakintza-kontuan-hartzeko-eskatu-dute.htm
Mundua
Klima aldaketaren politiketan herri indigenen jakintza kontuan hartzeko eskatu dute
Txosten batek dio herri indigenek «arazo global konplexuei aurre egiteko ulermen modu alternatiboak» dituztela
Klima aldaketaren politiketan herri indigenen jakintza kontuan hartzeko eskatu dute. Txosten batek dio herri indigenek «arazo global konplexuei aurre egiteko ulermen modu alternatiboak» dituztela
Nazioarteko hamabi autorek egindako txosten baten arabera, herri indigenek eta tokiko komunitateek duten jakintza lagungarria izan daiteke klima aldaketari aurrea hartzeko. Hortaz, egileen iritziz, kolektibo horiek egon beharko lukete klima aldaketari buruzko erabakiak hartzen diren prozesu politikoetan. Txostena hiru...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218846/teresa-laespada-izango-da-pse-eeren-hautagaia-bizkaiko-foru-aldundirako.htm
Politika
Teresa Laespada izango da PSE-EEren hautagaia Bizkaiko Foru Aldundirako
Sozialistek datorren urteko hautagaiak aurkeztu dituzte, eta Nora Abete aurkeztuko da Bilboko alkatetzarako
Teresa Laespada izango da PSE-EEren hautagaia Bizkaiko Foru Aldundirako. Sozialistek datorren urteko hautagaiak aurkeztu dituzte, eta Nora Abete aurkeztuko da Bilboko alkatetzarako
Bizkaiko ahaldun nagusi izateko aurkeztuko du PSE-EEk Teresa Laespada. Gaur egun, aldundiko Enplegu, Gizarte Inklusio eta Berdintasun diputatua da Laespada. Alderdi sozialistak amaitutzat eman du abalak aurkezteko epea, eta gaur jakinarazi ditu datorren maiatzeko hauteskundeetan aurkeztuko direnen izenak. Nora Abete iz...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218847/mdma-pastillak-direlakoan-pmma-atzeman-du-ai-laket-elkarteak.htm
Gizartea
MDMA pastillak direlakoan, PMMA atzeman du Ai Laket! elkarteak
Toxikotasun oso handiko droga bat dela ohartarazi du, eta 2015ean zenbait pertsona hil zirela Europan hori hartuta.
MDMA pastillak direlakoan, PMMA atzeman du Ai Laket! elkarteak. Toxikotasun oso handiko droga bat dela ohartarazi du, eta 2015ean zenbait pertsona hil zirela Europan hori hartuta.
Ai Laket! elkarteak jakinarazi duenez, «toxikotasun oso handiko» sustantzia bat atzeman dute droga test batean. Azaldu duenez, MDMA delakoan PMMA izan dezaketen pastilla bat da aztertutakoa. Laborategiko emaitzen zain daude, baina lehen analisiak emaitza hori eman du. Elkarteak azaldu du PMMA oso droga arriskutsua dela...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218848/hilekorako-produktuen-beza-10etik-4ra-jaitsiko-du-madrilek.htm
Gizartea
Hilekorako produktuen BEZa %10etik %4ra jaitsiko du Madrilek
Preserbatiboei eta medizinalak ez diren antisorgailuei ere eraginen die merkatzeak; pixoihalei, ez.
Hilekorako produktuen BEZa %10etik %4ra jaitsiko du Madrilek. Preserbatiboei eta medizinalak ez diren antisorgailuei ere eraginen die merkatzeak; pixoihalei, ez.
Baiezkoa jaso du, azkenerako, aspaldiko eskeak: hilekorako produktuen, preserbatiboen eta sendagarriak ez diren antisorgailuen BEZa apalduko dute Hego Euskal Herrian. Produktuon zerga %10ekoa da egun, eta %4ra apalduko da 2023an. Espainiako Gobernuak zergekin loturiko neurri sorta bat adostu du berriki, eta horien arte...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218849/zelan-erdaldundu-euskal-herria-dekalogo-bat-eman-du-euskal-encodingsek.htm
Gizartea
«Zelan erdaldundu Euskal Herria?»: dekalogo bat eman du Euskal Encodingsek
Espainiako epaile batek «gaizkile txiki bat» sortzeko dekalogoa eman zuen joan den hamarkadan. Hori oinarri, eta begirada euskarara zuzenduz, beste bat argitaratu du Euskal Encondingsek: Etxean erdaldun txiki bat sortzeko dekalogoa. Hamar gako dira, ironiaz biziturik.
«Zelan erdaldundu Euskal Herria?»: dekalogo bat eman du Euskal Encodingsek. Espainiako epaile batek «gaizkile txiki bat» sortzeko dekalogoa eman zuen joan den hamarkadan. Hori oinarri, eta begirada euskarara zuzenduz, beste bat argitaratu du Euskal Encondingsek: Etxean erdaldun txiki bat sortzeko dekalogoa. Hamar gako ...
Baga: «Egiozu txikitatik erdaraz; eskola arduratuko da haren euskalduntzeaz». Biga: «Ez egin sekula euskaraz haren aurrean, familia euskaldunean jaio dela pentsa dezake eta!». Eta higa, eta laga, eta hala, hamar bildu arte, galdera bati erantzuteko: nola erdaldundu Euskal Herria? Euskal Encodings elkarteak dekalogo bat...
2022-9-29
https://www.berria.eus/albisteak/218850/reala-txapeldunen-ligatik-kanpo-gelditu-da.htm
Kirola
Reala Txapeldunen Ligatik kanpo gelditu da
Realak ezin izan du kanporaketa irauli. Bayern aise gailendu zaio markagailuan talde txuri-urdinari: 3-1 amaitu da neurketa. Kanporaketan, Reala 4-1 gelditu da atzetik.
Reala Txapeldunen Ligatik kanpo gelditu da. Realak ezin izan du kanporaketa irauli. Bayern aise gailendu zaio markagailuan talde txuri-urdinari: 3-1 amaitu da neurketa. Kanporaketan, Reala 4-1 gelditu da atzetik.
Amaitu da Realaren estreinako aldia Txapeldunen Ligan. Bukatu da ametsa. Txuri-urdinen gogoari eta ilusioari Bayernen nagusitasuna gailendu zaio Munichen. Realeko jokalariek eta Natalia Arroyo teknikariak esan zuten alemaniarrak estutzen ekingo ziotela. Hala izan da, baina txuri-urdinek hamabost minutuz baino ezin izan...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218876/gaur-arratsaldean-hasiko-dira-ekotopaketak.htm
Gizartea
Gaur arratsaldean hasiko dira Ekotopaketak
Krisi ekosoziala erdigunean jartzea eta haren aurrean nola antolatu hausnartzea helburu izango dute. Gaur, bihar eta etzi izango dira, Portugaleten.
Gaur arratsaldean hasiko dira Ekotopaketak. Krisi ekosoziala erdigunean jartzea eta haren aurrean nola antolatu hausnartzea helburu izango dute. Gaur, bihar eta etzi izango dira, Portugaleten.
Azken krisia, gure garaia lelopean, Ekotopaketak abiatuko dituzte gaur arratsaldean Portugaleten (Bizkaia). Igandera bitarte, Sastraka gaztetxean bilduko dira Euskal Herriko talde ekologistetako dozenaka kide, eta topaketak «mugarri» izatea espero dute. Gorka Laurnaga antolatzaileak asteon BERRIAn azaldu duenez, bi hel...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218877/gutxienez-25-hil-eta-50-zauritu-zenbatu-dituzte-ukrainan-konboi-humanitario-bati-eginiko-eraso-batean.htm
Mundua
Gutxienez 25 hil eta 50 zauritu zenbatu dituzte Ukrainan konboi humanitario bati eginiko eraso batean
Erasoa Ukraina hegoaldean izan da, Zaporizhia hirian
Gutxienez 25 hil eta 50 zauritu zenbatu dituzte Ukrainan konboi humanitario bati eginiko eraso batean. Erasoa Ukraina hegoaldean izan da, Zaporizhia hirian
Ukrainako Fiskaltzak jakinarazi duenez, 25 pertsona hil eta 50 inguru zauritu dira Errusiaren misilek eraso egindako konboi humanitario batean. Anna Tkatxenko Zaporizhiako Polizia nazionalaren komunikazio arduradunaren arabera, berriz, 62 dira ospitaleratutakoak. Kherson, Zaporizhia, Donetsk eta Luhansk eskualdeek Erru...
2022-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/218878/frontball-plazatik-nazioartera.htm
Kirola
‘Frontball': plazatik nazioartera
Munduko Pilota Txapelketa urriaren 23tik 29ra iraganen da, zenbait espezialitaterekin; horietan, 2008an asmatua izan zen 'frontball' modalitatean, bost kontinenteetako 32 herrialdetako ordezkariak ariko dira Bidarten. Nazioarteko Pilota Federazioak egin urratsei esker heldu da kirol hori hein horretara.
‘Frontball': plazatik nazioartera. Munduko Pilota Txapelketa urriaren 23tik 29ra iraganen da, zenbait espezialitaterekin; horietan, 2008an asmatua izan zen 'frontball' modalitatean, bost kontinenteetako 32 herrialdetako ordezkariak ariko dira Bidarten. Nazioarteko Pilota Federazioak egin urratsei esker heldu da kirol h...
Pilotaren familiako azken haurridea da, frontball-a pilotaren familian onartzen dutenentzat bederen. Jean-Michel Idiart azkaindarrak 2008an asmatu zuen frontball-a, New Yorkeko (AEB) karriketan one wall antzeko jokoaz inspiraturik. Murru batean eremu ttipi bat finkaturik, pilota batekin buruz buru jokatzen da. Urriaren...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218879/frontball-a-osagarri-ona-da-esku-huskarendako.htm
«‘Frontball’-a osagarri ona da esku huskarendako»
«‘Frontball’-a osagarri ona da esku huskarendako».
Artekoetan Frantziako Trinket Txapelketako finala zuen iaz Aetz Etxart Sarasola (Urdiñarbe, 2004) Mauleko pilota batasuneko pilotariak, eta iragan urtean, plazan, Euskal Herriko eta Frantziako txapeldun izan zen, Xabi Negeluarekin. Hazparneko eliteko pilotarien eskolan sartu berri da, eta esku huska izanen da haren leh...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218880/ertzain-bat-atxilotu-dute-etxean-55-kilo-kokaina-zituela.htm
Gizartea
Ertzain bat atxilotu dute, etxean 55 kilo kokaina zituela
Bilbon patruilan aritzen zen 49 urteko agente bat da. Beste pertsona batekin batera hartu dute preso. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak adierazi du atxikitako drogak 10 milioi euroko balioa duela merkatuan.
Ertzain bat atxilotu dute, etxean 55 kilo kokaina zituela. Bilbon patruilan aritzen zen 49 urteko agente bat da. Beste pertsona batekin batera hartu dute preso. Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak adierazi du atxikitako drogak 10 milioi euroko balioa duela merkatuan.
Duela urtebetetik zaintzapean zuten A. S. M. ertzaina, droga trafikoan zebilela susmatzen zutelako. Atzo atxilotu zuten, beste pertsona batekin batera, etxean droga kantitate handi bat zuela jakin zutelako. Izan ere, 55 kilo kokaina topatu dute haren etxebizitzan. Bilboko ertzain etxeko agentea da atxiloturikoa. Preso...
2022-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/218881/30-urte-baina-beti-gazte.htm
Kultura
30 urte, baina beti gazte
Gozategi taldea 30. urteurreneko biran ari da aurten, eta plazetako harrera «ikaragarria» izaten ari dela dio Asier Gozategi soinu jotzaileak. Bihar Urnietan joko dute, eta urriaren 15ean, Zarautzen.
30 urte, baina beti gazte. Gozategi taldea 30. urteurreneko biran ari da aurten, eta plazetako harrera «ikaragarria» izaten ari dela dio Asier Gozategi soinu jotzaileak. Bihar Urnietan joko dute, eta urriaren 15ean, Zarautzen.
Gozategiren aurtengo jardunak, taldearen 30. urteurren bira betean, ez du etenik. Bihar Urnietan izango dira, eta urriaren 15ean Zarautzen emango dute kontzertua. Bira “ikaragarria” ari dela izaten dio Asier Gozategi taldeko sortzaile eta soinu jotzaileak, urteurrena eta bi urteko geldialdiaren osteko garaia batu baitz...
2022-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/218882/gure-obsesio-izan-beharko-lukete-giza-eskubideek.htm
Gizartea
«Gure obsesio izan beharko lukete giza eskubideek»
Kazetaria, idazlea eta ikerlaria. Hitz horiekin osatu du Olga Rodriguez Franciscok bere biografia txikia. Nazioarteko hamaika gatazkaren lekuko izan da. Bazter utzitakoak eraman nahi izan ditu beti erdigunera.
«Gure obsesio izan beharko lukete giza eskubideek». Kazetaria, idazlea eta ikerlaria. Hitz horiekin osatu du Olga Rodriguez Franciscok bere biografia txikia. Nazioarteko hamaika gatazkaren lekuko izan da. Bazter utzitakoak eraman nahi izan ditu beti erdigunera.
Madrildik etorri da Olga Rodriguez Francisco (Leon, Espainia, 1975) Iruñera. Donostian ere egon da berriki, Zinemaldian: En los márgenes filmeko gidoia idatzi du. Kazetaria da, halere, bokazioz. 1990eko hamarkadan hasi zen lanean. Lanbidea maite du, baina ez du maite botereari men egiten dion kazetaritza. Gertatzen den...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218883/emakumeek-kirolean-aurrera-egiteko-lanean-segitu-behar-dugu.htm
Kirola
«Emakumeek kirolean aurrera egiteko, lanean segitu behar dugu»
Fernando Lamikiz Athleticeko presidenteak dimisioa aurkeztu zuen 2006an, eta Ana Urkijo bihurtu zen presidente. Hura da futbol klubak izan duen emakumezko presidente bakarra.
«Emakumeek kirolean aurrera egiteko, lanean segitu behar dugu». Fernando Lamikiz Athleticeko presidenteak dimisioa aurkeztu zuen 2006an, eta Ana Urkijo bihurtu zen presidente. Hura da futbol klubak izan duen emakumezko presidente bakarra.
Txikitatik miretsi du futbola Ana Urkijok (Bilbo, 1953). Abokatua da lanbidez, eta hura izan zen Bizkaiko Abokatuen Elkargoko Batzordearen parte izan zen lehen emakumea. 1987an izan zen hori. Athleticekin oso harreman estua du. Futbol klubaren abonatua izan zen aspaldi, eta bazkidea da orain. Horrez gain, Zuzendaritza ...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218884/gela-bat-irakasleak-eta-egoera-askotako-ikasleak.htm
Gizartea
Gela bat, irakasleak eta egoera askotako ikasleak
Hiru aste igaro dira Helduen Hezkuntza Zentroetan ikasturtea hasi zutenetik, eta Gipuzkoan dauden 30 zentro baino gehiagotan hainbat adin eta jatorritako ikasleak bildu dira berriz ere. Horietako bakoitzak bere arrazoiak ditu eskoletara joateko: adibidez, tituluaren beharra edo etxetik ateratzekoa.
Gela bat, irakasleak eta egoera askotako ikasleak. Hiru aste igaro dira Helduen Hezkuntza Zentroetan ikasturtea hasi zutenetik, eta Gipuzkoan dauden 30 zentro baino gehiagotan hainbat adin eta jatorritako ikasleak bildu dira berriz ere. Horietako bakoitzak bere arrazoiak ditu eskoletara joateko: adibidez, tituluaren be...
Ikasturtea hasi berri da —duela hiru aste—, eta haurrak eskolara doaz, gazteak institutura, eta beste batzuk unibertsitatera. Baina badira ikasturtea hasi duten heldu batzuk ere: Helduen Hezkuntza Zentroetara joaten dira. Aurrez aurre ikasteko 30 zentro baino gehiago daude Gipuzkoan, eta beste bat urrutitik ikasteko, D...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218885/castillo-suarez-euskaltzain-oso-izendatu-dute.htm
Gizartea
Castillo Suarez euskaltzain oso izendatu dute
Patxi Zabaletak euskaltzain emeritu bilakatzean utzitako hutsunea beteko du
Castillo Suarez euskaltzain oso izendatu dute. Patxi Zabaletak euskaltzain emeritu bilakatzean utzitako hutsunea beteko du
Castillo Suarez idazlea (Altsasu, Nafarroa, 1976) euskaltzain oso izendatu dute, Euskaltzaindiak Nafarroako Parlamentuan egindako osoko bilkuran. Joan den maiatzean, Patxi Zabaleta euskaltzain emeritu bihurtu zen, eta hark utzitako hutsunea beteko du Suarezek aurrerantzean. Castillo Suarez Garcia Euskal Filologiako li...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218886/energia-merkatzeko-lehen-neurrien-ondoren-urrunago-joateko-presioa-du-bruselak.htm
Ekonomia
Energia merkatzeko lehen neurrien ondoren, urrunago joateko presioa du Bruselak
Kontsumoa jaistea, energia konpainiak zergapetzea, eta berriztagarrien sariak murriztea onartu du EBk. Gasari gehienezko prezioa jartzeko eskatu dute EBko hamabost kidek, baina Europako Batzordeak eta Alemaniak ez dute nahi.
Energia merkatzeko lehen neurrien ondoren, urrunago joateko presioa du Bruselak. Kontsumoa jaistea, energia konpainiak zergapetzea, eta berriztagarrien sariak murriztea onartu du EBk. Gasari gehienezko prezioa jartzeko eskatu dute EBko hamabost kidek, baina Europako Batzordeak eta Alemaniak ez dute nahi.
Energiaren garestitzea hasi zenetik urtebete baino gehiago igaro den arte itxaron du Europako Batasunak prezioak jaisteko neurri sorta bateratua onartzeko. Dagoeneko badu, eta hiru osagai ditu: argindar kontsumoa %10 gutxitu beharko du EBko kide bakoitzak, erregai fosilen mozkin gehigarriak zergapetu ahal izango dituzt...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218887/amek-ez-dute-nobelaren-nederlanderako-itzulpenak-irabazi-du-etxepare-saria.htm
Kultura
‘Amek ez dute’ nobelaren nederlanderako itzulpenak irabazi du Etxepare Saria
Mariolen Sabarte itzultzailearen lana eta Zirimiri Press argitaletxearen zabalpena nabarmendu ditu epaimahaiak. 4.000 euro jasoko dituzte erdibana.
‘Amek ez dute’ nobelaren nederlanderako itzulpenak irabazi du Etxepare Saria. Mariolen Sabarte itzultzailearen lana eta Zirimiri Press argitaletxearen zabalpena nabarmendu ditu epaimahaiak. 4.000 euro jasoko dituzte erdibana.
2018. urtean eman zuen argitara Katixa Agirrek Amek ez dute eleberria (Elkar), eta hizkuntzaz hizkuntza joan da geroztik mundura zabalduz. Agirrek berak itzulita eman zuten gazteleraz, esaterako, 2019an, eta itzulpen hura hartu du oinarri Mariolein Sabart Belacourtek nederlanderara eramateko. Moeders zullen nooi da ned...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218888/koalizio-gobernuaren-alde-egin-du-aragonesek-kataluniako-parlamentuan.htm
Mundua
Koalizio gobernuaren alde egin du Aragonesek Kataluniako Parlamentuan
Aragonesek «azkartasun handiena» eskatu dio JxCri politika orokorreko eztabaidan. Datorren astean erabakiko du JxCko militantziak gobernuan jarraitu edo ez.
Koalizio gobernuaren alde egin du Aragonesek Kataluniako Parlamentuan. Aragonesek «azkartasun handiena» eskatu dio JxCri politika orokorreko eztabaidan. Datorren astean erabakiko du JxCko militantziak gobernuan jarraitu edo ez.
Politika orokorreko eztabaidaren azken saioa egiten ari dira Kataluniako Parlamentuan, ERC Esquerra Republicana eta JxC Junts Per Catalunya alderdien arteko tirabira bete-betean. Pere Aragones Kataluniako Gobernuko presidenteak ERCk eta JxCk osatzen duten koalizio gobernuaren jarraipenaren alde egin du bere diskurtsoan...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218889/gau-beltzean-murgiltzeko-unitate-didaktikoa-osatu-du-euskaltzaleen-topaguneak.htm
Bizigiro
Gau Beltzean murgiltzeko unitate didaktikoa osatu du Euskaltzaleen Topaguneak
Jolasak, ginkanak, abestiak eta ipuin kontaketak biltzen ditu, besteak beste. Euskal Herriko ohitura zahar hura indarberritzea da proiektuaren helburua.
Gau Beltzean murgiltzeko unitate didaktikoa osatu du Euskaltzaleen Topaguneak. Jolasak, ginkanak, abestiak eta ipuin kontaketak biltzen ditu, besteak beste. Euskal Herriko ohitura zahar hura indarberritzea da proiektuaren helburua.
Hilabete eskas geratzen da urriaren 31 heltzeko. Bati baino gehiagori Halloween ospakizuna etortzen zaie lehenik burura egun hura entzutean. Jai hori Euskal Herrira iritsi aurretik, ordea, bazen hemen ere ohitura urriko azken gaua ospatzeko: Gau Beltza edo Arimen Gaua. Herri eta elkarte ugari saiatu dira iraganeko fest...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218890/49-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-donostian-ostatu-batean-emakume-bati-sexu-erasoa-egitea-egotzita.htm
Gizartea
49 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, ostatu batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Bart gauean izan da erasoa. Ertzaintzak atxilotu egin du, eta, komisariatik pasatu ostean, guardiako epaitegian utzi dute.
49 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, ostatu batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Bart gauean izan da erasoa. Ertzaintzak atxilotu egin du, eta, komisariatik pasatu ostean, guardiako epaitegian utzi dute.
49 urteko gizon batek emakume bati sexu erasoa egin dio bart gauean, Donostiako ostatu bateko gela partekatu batean. Erasotzailea eta biktima bakarrik zeuden erasoa jazo zen unean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailaren arabera. Ertzaintzak gizona atxilotzea lortu du, eta komisariara eraman du. Horren ostean, Donost...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218891/azken-hamarkadan-1733-ingurumen-ekintzaile-hil-dituzte-munduan.htm
Mundua
Azken hamarkadan 1.733 ingurumen ekintzaile hil dituzte munduan
Hilketen bi heren baino gehiago Latinoamerikan gertatu dira, Global Witness gobernuz kanpoko erakundearen arabera.
Azken hamarkadan 1.733 ingurumen ekintzaile hil dituzte munduan. Hilketen bi heren baino gehiago Latinoamerikan gertatu dira, Global Witness gobernuz kanpoko erakundearen arabera.
Azken hamarkada oso latza izan zen ingurumenaren defentsan aritu ziren ekintzaileentzat. 2012 eta 2021 bitartean, gutxienez 1.733 ekologista hil zituzten; batez beste, ia bi egunetik behin, Global Witness GKE gobernuz kanpoko erakundeak plazaratu berri duen txosten baten arabera. Oharrak zehazten duenez, sikarioak, ant...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218892/eh-bilduk-hartu-eman-fase-bat-hasiko-du-hezkuntza-eragileekin-legeaz-eztabaidatzeko.htm
Gizartea
EH Bilduk hartu-eman fase bat hasiko du hezkuntza eragileekin legeaz eztabaidatzeko
Ikoitz Arrese legebiltzarkideak «patxada eta ausardia» eskatu dizkio Jaurlaritzari.
EH Bilduk hartu-eman fase bat hasiko du hezkuntza eragileekin legeaz eztabaidatzeko. Ikoitz Arrese legebiltzarkideak «patxada eta ausardia» eskatu dizkio Jaurlaritzari.
«Erronka kolosala». Horixe da EH Bilduren aburuz Arabarako, Bizkairako eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legea. Apirilaren 7an Eusko Legebiltzarrean lortutako hezkuntza akordioa «historikoa» da, Ikoitz Arrese legebiltzarkideak gaurko osoko bilkuran nabarmendu duenez, baina, akordio politikotik harago, hezkunt...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218893/eroskik-468-milioi-euroren-irabaziak-izan-ditu-lehen-seihilekoan.htm
Ekonomia
Eroskik 46,8 milioi euroren irabaziak izan ditu lehen seihilekoan
Inflazio handiaren agertokian, «familiei laguntzeko ahalegina» egin duela esan du kooperatibak. Salmentak 2.633 milioi eurora iritsi dira
Eroskik 46,8 milioi euroren irabaziak izan ditu lehen seihilekoan. Inflazio handiaren agertokian, «familiei laguntzeko ahalegina» egin duela esan du kooperatibak. Salmentak 2.633 milioi eurora iritsi dira
Eroskik emaitza positiboekin jarraitzen du. Ez pandemiaren aroak izan duen abiadura handian, mozkinak %11 apaldu baitzaizkio urteko lehen erdian, baina pandemia aurreko azken urtean, 2019an, urte osoan irabazitakoa (45 milioi euro) baino gehiago irabazi du aurtengo lehen erdian: 46,8 milioi. Datu horrek Elorrioko banak...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218894/ukrainan-okupatutako-lurraldeak-anexionatu-ditu-errusiak.htm
Mundua
Ukrainan okupatutako lurraldeak anexionatu ditu Errusiak
«Errusiak beste lau eskualde dauzka», nabarmendu du Putinek Kremlineko ekitaldian, Zaporizhiari, Donetski, Khersoni eta Luhanski erreferentzia eginez. Zelenskik iragarri du NATOko kide bihurtzeko eskaera egingo duela, horretarako urgentziazko prozedura baliatuta. EBk esan du «legez kanpokoak» direla anexioak.
Ukrainan okupatutako lurraldeak anexionatu ditu Errusiak. «Errusiak beste lau eskualde dauzka», nabarmendu du Putinek Kremlineko ekitaldian, Zaporizhiari, Donetski, Khersoni eta Luhanski erreferentzia eginez. Zelenskik iragarri du NATOko kide bihurtzeko eskaera egingo duela, horretarako urgentziazko prozedura baliatuta...
Kherson, Zaporizhia, Donetsk eta Luhansk eskualdeek Errusiako Federazioarekin bat egin dute ofizialki. Izan ere, Vladimir Putin Errusiako presidenteak arratsaldean sinatu ditu Ukrainan partzialki okupatutako lurrak anexionatzeko hitzarmenak, Kremlineko San Jurgi areto arranditsuan egindako zeremonian. «Errusiak beste l...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218895/nafarroako-gobernuak-los-arcosko-zirkuitua-saldu-du-7-milioi-euroren-truke.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak Los Arcosko zirkuitua saldu du, 7 milioi euroren truke
MSV Group Erresuma Batuko taldeak ziurtatu du 3 eta 5 milioi euro arteko inbertsioa egingo duela eta zirkuituko hamar lanpostuei eutsiko diela
Nafarroako Gobernuak Los Arcosko zirkuitua saldu du, 7 milioi euroren truke. MSV Group Erresuma Batuko taldeak ziurtatu du 3 eta 5 milioi euro arteko inbertsioa egingo duela eta zirkuituko hamar lanpostuei eutsiko diela
Los Arcosko zirkuitua egitea, ustiatzea eta zorrak pagatzea 72 milioi inguru kostatu da, eta azkenean 7 milioi euroren truke saldu du NICDO Nafarroako Kultura, Kirol eta Aisialdi azpiegituren sozietate publikoak. Hau da, kostatu zenaren %10 ordainduko du erosleak, MSV Group Erresuma Batuko taldeak. Maiatzean, salmenta ...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218896/eneritz-madariaga-ahal-dugu-ren-primarioetara-bizkaiko-ahaldungai-nagusi-izateko.htm
Politika
Eneritz Madariaga, Ahal Dugu-ren primarioetara Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko
Ana Viñalsek ere hautagaitza aurkeztuko du Bilboko alkategai izateko
Eneritz Madariaga, Ahal Dugu-ren primarioetara Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko. Ana Viñalsek ere hautagaitza aurkeztuko du Bilboko alkategai izateko
Apurka-apurka, alderdi eta koalizio politikoak ari dira hautagaiak aurkezten maiatzean egitekoak diren udal eta foru hauteskundeei begira. Ahal Dugu-ren kasuan, primarioen bidez aukeratuko dituzte beren hautagaiak, eta barne prozesu horretan lehiatu nahi direnak hasi dira hautagaitzak aurkezten. Bizkaian, esaterako, El...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218897/iruneko-udalak-laguntza-kendu-dio-alde-zaharreko-jai-batzordeari.htm
Politika
Iruñeko Udalak laguntza kendu dio Alde Zaharreko jai batzordeari
San Fermin Txiki jaietan egindako euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldi bat erabili du argudio moduan. Jai batzordeak, hortaz, itzuli egin beharko du jasotako dirua. 5.791 euroko laguntza esleitu zion udalak.
Iruñeko Udalak laguntza kendu dio Alde Zaharreko jai batzordeari. San Fermin Txiki jaietan egindako euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldi bat erabili du argudio moduan. Jai batzordeak, hortaz, itzuli egin beharko du jasotako dirua. 5.791 euroko laguntza esleitu zion udalak.
Iruñeko Alde Zaharreko jai batzordeari 5.791 euroko laguntza emana zion udalak, San Fermin Txiki jaiak antolatzeko, baina diru hori erretiratzea erabaki du orain, egitarauan euskal presoen eskubideen aldeko ekitaldi bat sartzeagatik. Udalaren arabera, diru laguntzen deialdiaren irizpideen kontra egiten du horrek. Irai...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218898/ganorexia-aurkeztu-dute-inaki-segurolaren-hilondoko-liburua.htm
Kultura
'Ganorexia' aurkeztu dute, Iñaki Segurolaren hilondoko liburua
Gogoeta laburrek eta horien komentarioek osatzen dute liburua: Segurolak herria eta hizkuntza, giza harremanak eta taldetasuna landu zituen, besteak beste, eta Ekialdeko tradizioko hiru ipuin datoz, hark euskaratuta. «Badaude harrotasun zantzu batzuk, baina ezinean urtzen dira maiz», azaldu dute.
'Ganorexia' aurkeztu dute, Iñaki Segurolaren hilondoko liburua. Gogoeta laburrek eta horien komentarioek osatzen dute liburua: Segurolak herria eta hizkuntza, giza harremanak eta taldetasuna landu zituen, besteak beste, eta Ekialdeko tradizioko hiru ipuin datoz, hark euskaratuta. «Badaude harrotasun zantzu batzuk, bain...
Joan zen apirilaren 15ean hil zen Iñaki Segurola idazle, filologo eta hiztegigilea, eta gaur aurkeztu dute hil aurretik idatzita utzi zuen Ganorexia saiakera, Donostiako Udal Liburutegian, aretoa bete jende. Han izan dira Jorge Gimenez Alberdaniako editorea, Garbiñe Larrea Segurolaren alarguna eta liburuaren editorea e...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218899/inaki-larramendi-hil-da-etaren-sortzaileetako-bat.htm
Politika
Iñaki Larramendi hil da, ETAren sortzaileetako bat
Ekinen sorreran ibili zen, Bilbon, Txillardegi, Albisu, Gantzarain, Benito del Valle eta beste zenbaitekin batera. EGIrekin erabat hautsi, eta ETAren eratze batzarra egin zuten 1958an, Deban.
Iñaki Larramendi hil da, ETAren sortzaileetako bat. Ekinen sorreran ibili zen, Bilbon, Txillardegi, Albisu, Gantzarain, Benito del Valle eta beste zenbaitekin batera. EGIrekin erabat hautsi, eta ETAren eratze batzarra egin zuten 1958an, Deban.
Iñaki Larramendi Ekineko kide izandakoa eta ETAren sortzaileetako bat hil da, BERRIAk jakin duenez. Ekin sortu zutenen artean, bizirik zegoen bakarra zen Larramendi. Gerra bukatu eta handik hamarkada batera hasi ziren militatzen Larramendi eta gerora ETA sortuko zuten haiek. Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi-k ...
2022-9-30
https://www.berria.eus/albisteak/218900/geraezin-segitzen-dute-zuri-gorriek.htm
Kirola
Geraezin segitzen dute zuri-gorriek
Partida aparta jokatu, eta 4-0 hartu du mendean Athleticek Almeria. Denboraldi honetan ohikoa duen bizitasunez jokatu du erasoan talde zuri-gorriak, eta oso eraginkor aritu da aurkariaren ate aurrean. Festa izan da nagusi San Mamesen. Iñaki Williamsek, Oihan Sancetek, Nico Williamsek eta Mikel Vesgak sartu dituzte gola...
Geraezin segitzen dute zuri-gorriek. Partida aparta jokatu, eta 4-0 hartu du mendean Athleticek Almeria. Denboraldi honetan ohikoa duen bizitasunez jokatu du erasoan talde zuri-gorriak, eta oso eraginkor aritu da aurkariaren ate aurrean. Festa izan da nagusi San Mamesen. Iñaki Williamsek, Oihan Sancetek, Nico Williamse...
Etenak ez du eraginik izan Athleticen. Aparretan segitzen du talde zuri-gorriak. Beste partida oso on bat jokatu du San Mamesen, eta 4-0 hartu du mendean Almeria. Denboraldi honetan erasoan erakusten ari den joko bizia eta zuzena erakutsi du, eta lehen falta zitzaion eraginkortasunarekin segitu du aurkariaren ate aurre...
2022-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/218931/negoziazio-mahaia-eta-konfrontazioa.htm
Mundua
Negoziazio mahaia eta konfrontazioa
Negoziazio mahaia eta konfrontazioa.
Kataluniako mugimendu independentistak inoiz izan duen garaipen politikorik handiena gogoratuko du gaur. Bost urte bete dira ia 2.300.000 herritarrek bozkatu zutenetik U-1eko autodeterminazio erreferendumean. %43ko parte hartzea, Espainiako estatu indarrak bozketa indarkeria gordinez zapuzten ahalegindu baziren ere. Ba...
2022-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/218932/usansolo-udalerri-bilakatzearen-aldeko-mosaiko-herrikoia-egin-dute-hainbat-bizilagunek.htm
Gizartea
Usansolo udalerri bilakatzearen aldeko mosaiko herrikoia egin dute hainbat bizilagunek
40 urteko ibilbidearen ostean, azken urratsa falta zaio Usansolori (Bizkaia) udalerri bilakatzeko: Bizkaiko Batzar Nagusietako bozketa gainditzea. Desanexioaren aldeko hainbat ekitaldi egin dituzte gaur.
Usansolo udalerri bilakatzearen aldeko mosaiko herrikoia egin dute hainbat bizilagunek. 40 urteko ibilbidearen ostean, azken urratsa falta zaio Usansolori (Bizkaia) udalerri bilakatzeko: Bizkaiko Batzar Nagusietako bozketa gainditzea. Desanexioaren aldeko hainbat ekitaldi egin dituzte gaur.
Usansoloko bizilagunek 40 urte luze eta neketsu daramatzate udalerri bilakatu nahian. Prozesu hori nolakoa izan den zabaltzeko, gaur 11:00etatik aurrera erakusketa egin dute, eta ondoren, 13:00etan, herri mosaikoa egin dute hainbat koloreko aterkiekin, desanexioaren alde. Urriaren 15ean, berriz, manifestazioa egingo du...
2022-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/218933/kontzentrazio-esparru-nazietako-hamabi-preso-gogoratu-dituzte-barakaldon.htm
Gizartea
Kontzentrazio esparru nazietako hamabi preso gogoratu dituzte Barakaldon
Alazne eskolako ikasle talde batek egin du ikerketa lana eta proposamena, eta udalak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dute. Hego Euskal Herriko 250 herritar baino gehiago eduki zituzten preso naziek, eta horietatik 113 gutxienez hil ziren.
Kontzentrazio esparru nazietako hamabi preso gogoratu dituzte Barakaldon. Alazne eskolako ikasle talde batek egin du ikerketa lana eta proposamena, eta udalak eta Eusko Jaurlaritzak babestu dute. Hego Euskal Herriko 250 herritar baino gehiago eduki zituzten preso naziek, eta horietatik 113 gutxienez hil ziren.
Barakaldoko hamabi herritar, gutxienez, preso eduki zituen Alemania naziak Bigarren Mundu Gerran antolatu zituen kontzentrazio esparruetan. Haien izenak berreskuratu dituzte Barakaldoko (Bizkaia) Alazne ikastetxeko ikasleek, eta gaur eguerdian omenaldia egin diete, stolpersteine oroigarriak jarrita lurrean. Hildakoen b...
2022-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/218934/aragonesek-ezetza-eman-die-jxcren-baldintzei.htm
Mundua
Aragonesek ezetza eman die JxCren baldintzei
Kataluniako Generalitateko presidentearen ustetan, «argi» dago koaliziokideen proposamena «akordiorik ez lortzeko pentsatuta» dagoela. Besteak beste, Puignero presidenteorde kargura itzultzeko eskatu dute.
Aragonesek ezetza eman die JxCren baldintzei. Kataluniako Generalitateko presidentearen ustetan, «argi» dago koaliziokideen proposamena «akordiorik ez lortzeko pentsatuta» dagoela. Besteak beste, Puignero presidenteorde kargura itzultzeko eskatu dute.
«Akordiorako borondaterik» ez dagoela argudiatuta, Pere Aragones Kataluniako Generalitateko presidenteak azaldu du ezezkoa eman diola JxC Junts Per Catalunyak legealdirako gobernu akordioa betetzeko helarazi dion proposamen sortari. Efe berri agentziak atzo gauean egin zuen publiko dokumentu hori, eta lau baldintzak h...
2022-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/218935/zerbitzu-soziosanitario-duinak-aldarrikatu-dituzte-pentsiodunek.htm
Gizartea
Zerbitzu soziosanitario duinak aldarrikatu dituzte pentsiodunek
Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte mobilizazioak, Pertsona Helduen Nazioarteko Egunean.
Zerbitzu soziosanitario duinak aldarrikatu dituzte pentsiodunek. Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin dituzte mobilizazioak, Pertsona Helduen Nazioarteko Egunean.
Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon mobilizazioak egin dituzte gaur pentsiodunek, eta gertuko zerbitzu soziosanitario publiko eta duinak bermatzeko beharrezko baliabide ekonomiko eta humanoak aldarrikatu dituzte, besteak beste. «Eskubideak ez dira adinarekin iraungitzen», esan zuten. Osasun eta gizarte zerbitzu d...
2022-10-1
https://www.berria.eus/albisteak/218936/nerea-ibarzabal-nagusitu-da-hirugarren-final-laurdenean.htm
Kultura
Nerea Ibarzabal nagusitu da hirugarren final-laurdenean
Gotaine-Irabarnen (Zuberoa) jokatutako saioan, Oihana Iguaran izan da bigarrena
Nerea Ibarzabal nagusitu da hirugarren final-laurdenean. Gotaine-Irabarnen (Zuberoa) jokatutako saioan, Oihana Iguaran izan da bigarrena
Puntu gehien lortuta, Nerea Ibarzabal izan da denetan nagusi gaur Gotaine-Irabarneko (Zuberoa) kanporaketan. 738 puntu lortu zituen denera –Alaia Martinek Getxon lortutako berberak–. Ez da saioko bigarrenarekiko alde handiarekin gailendu, ordea. Izan ere, Oihana Iguaran izan du atzetik, puntu erdiko tartearekin (737,5)...
2022-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/218965/aro-berriko-lehen-kilometroak-ospatu-dituzte-ibarran.htm
Gizartea
«Aro berriko lehen Kilometroak» ospatu dituzte Ibarran
Eguraldia lagun, jendetza elkartu da Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian. Uzturpe ikastolako patioa egokitzeko erabili nahi dute festan lortutako dirua.
«Aro berriko lehen Kilometroak» ospatu dituzte Ibarran. Eguraldia lagun, jendetza elkartu da Gipuzkoako ikastolen aldeko jaian. Uzturpe ikastolako patioa egokitzeko erabili nahi dute festan lortutako dirua.
«Aro berriko lehen Kilometroak». Antolatzaileek horrela izendatu dute behin eta berriz aurtengo Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia. Izan ere, gaur Ibarran (Gipuzkoa) ospatu dutena «urte osoan egindako egitasmo sortaren ginga» da. Hala azaldu dute antolatzaileek: «Guretzat ez da egun bakarreko kontua izan, urte oso bateko...
2022-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/218966/antolakunde-ekologista-indartsu-bat-eratzeko-oinarriak-jarri-dituzte-ekotopaketetan.htm
Gizartea
«Antolakunde ekologista indartsu bat» eratzeko oinarriak jarri dituzte Ekotopaketetan
Klima larrialdiaren inguruan indarrak eta borrokak batzea erabaki dute dinamikaren azken egunean, asanbladan. Antolatzaileen arabera, «inflexio puntu bat» izan da asteburua.
«Antolakunde ekologista indartsu bat» eratzeko oinarriak jarri dituzte Ekotopaketetan. Klima larrialdiaren inguruan indarrak eta borrokak batzea erabaki dute dinamikaren azken egunean, asanbladan. Antolatzaileen arabera, «inflexio puntu bat» izan da asteburua.
«Olatu honi segida eman behar zaio». Ideia hori ahoan dutela amaitu dute asteburua Ekotopaketen antolatzaileek. Hiru egunez dozenaka eragile eta norbanako elkartu dira Portugaleteko Sastraka gaztetxean (Bizkaia), eta gaur, asanbladan, hartu dute erabakia: bidea ireki diote indarrak bildu eta Euskal Herrian «antolakunde...
2022-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/218967/haritz-mujika-garaile-laugarren-final-laurdenean.htm
Kultura
Haritz Mujika garaile laugarren final-laurdenean
695,5 punturekin gailendu da Haritz Mujika. Miren Artetxe izan du atzetik, 670 puntu eskuratuta
Haritz Mujika garaile laugarren final-laurdenean. 695,5 punturekin gailendu da Haritz Mujika. Miren Artetxe izan du atzetik, 670 puntu eskuratuta
Goia jo jabe aritu dira gaur sei bertsolariak Gasteizeko saioan. Izan dira kantuan erorikoak, baina utzi dituzte ariketa bakoitzeko ale politak ere. Atzoko saioan baino puntu gutxiago izan dira gaur. Haritz Mujika izan da gailen, hark lortu baitu puntu gehien: 695,5, –Nerea Elustondok Getxon lortu zituenak baino puntu ...
2022-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/218968/realak-badaki-olatu-artean-ere-igeri-egiten.htm
Kirola
Realak badaki olatu artean ere igeri egiten
Neurketa ikusgarria jokatu dute Gironak eta txuri-urdinek. Sorloth (x2), Brais, Zubimendi eta Kubo izan dira golegileak.
Realak badaki olatu artean ere igeri egiten. Neurketa ikusgarria jokatu dute Gironak eta txuri-urdinek. Sorloth (x2), Brais, Zubimendi eta Kubo izan dira golegileak.
Ez ohiko moduan, baina beste hiru puntu poltsikoratu ditu gaur Realak. Ikusleentzat neurketa zoragarria jokatu dute Gironak eta txuri-urdinek Montilivin; zortzi gol ikusteko parada izan da, eta futbolariak etengabe ibili dira joan-etorrian. Imanol Alguacilen taldeak, behingoz, erakutsi du badakiela ate aurrean asmatzen...
2022-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/218969/muniainen-42-urteko-gizon-bat-hil-da-orein-batek-adarkatuta.htm
Ekonomia
Muniainen 42 urteko gizon bat hil da orein batek adarkatuta
Lanean ari zen gizona. Bularrean jo du abereak, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute suspertu.
Muniainen 42 urteko gizon bat hil da orein batek adarkatuta. Lanean ari zen gizona. Bularrean jo du abereak, eta larrialdi zerbitzuek ezin izan dute suspertu.
Muniainen (Nafarroa) 42 urteko abeltzain bat hil da gaur goizean. Lan egiten zuen etxaldean gertatu da istripua: bularrean adarkatu du orein batek, eta bertan hil da gizona. Larrialdi zerbitzuek 11:35 aldera jaso dute abisua. Saiatu dira gizona suspertzen, baina ezin izan dute. Odol asko zuen galdua ordurako.
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218970/lulak-aurreikusi-baino-alde-txikiagoa-atera-dio-bolsonarori-lehen-itzulian.htm
Mundua
Lulak aurreikusi baino alde txikiagoa atera dio Bolsonarori lehen itzulian
PT Langileen Alderdiko buruak botoen %48,4 lortu ditu, eta behin-behineko presidente ultrak, %43,2. Biak bigarren itzulian lehiatuko dira urriaren 30ean
Lulak aurreikusi baino alde txikiagoa atera dio Bolsonarori lehen itzulian. PT Langileen Alderdiko buruak botoen %48,4 lortu ditu, eta behin-behineko presidente ultrak, %43,2. Biak bigarren itzulian lehiatuko dira urriaren 30ean
Azken egunetan kaleratutako inkesta batzuen arabera, hauteskundeak aurrenekoz lehen itzulian irabazi eta berriro Brasilgo presidente izateko bidea hartzeko moduan zegoen Luiz Inacio da Silva Lula. Bozkatu zuten brasildarrek atzo, eta bai, PT Langileen Alderdiko presidentegai aurrerakoiak lortu zuen boto gehien: %48,43....
2022-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/218971/osasunak-puntu-bat-atera-du-real-madrilen-etxetik.htm
Kirola
Osasunak puntu bat atera du Real Madrilen etxetik
Kike Garciak berdindu du gorritxoentzat bigarren zatiaren hasieran, eta, geroztik, berdinketa ondo defendatu du Iruñeko taldeak, jokalari bat gutxiagorekin geratuta ere.
Osasunak puntu bat atera du Real Madrilen etxetik. Kike Garciak berdindu du gorritxoentzat bigarren zatiaren hasieran, eta, geroztik, berdinketa ondo defendatu du Iruñeko taldeak, jokalari bat gutxiagorekin geratuta ere.
Sendo aritu da Osasuna Madrilen, eta puntu bat erauzi ahal izan du Santiago Bernabeu zelaitik. Real Madril indargabetu du, eta Ligako bigarren postura bidali du, Bartzelonaren atzera. Viniciusek aurreratu du talde zuria atsedenaldiaren aurretik. Eztabaidagarria izan da gola, Vinicius baloia pasatzen saiatu denean Real...
2022-10-2
https://www.berria.eus/albisteak/218972/ezkurdiak-eta-mariezkurrenak-irabazi-dute-caixabank-mastersa.htm
Kirola
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak irabazi dute Caixabank Mastersa
22-15 nagusitu zaizkio Altuna III.ari eta Imazi. Markagailuari buelta eman diote zazpi tanto jarraian eginda.
Ezkurdiak eta Mariezkurrenak irabazi dute Caixabank Mastersa. 22-15 nagusitu zaizkio Altuna III.ari eta Imazi. Markagailuari buelta eman diote zazpi tanto jarraian eginda.
Gakoak izan dira gakoa, partidaren hasieran, Ezkurdia eta Altunaren arteko lehian. Iruñeko Nafarroa Arenan jokatu da Caixabank Mastersaren finala, eta bikote nafarra nagusitu da, 22-15. 2.500 ikusle bildu dira partida ikusteko. Asier Martinez atletak egin du ohorezko sakea. Municheko Europako Txapelketan lorturiko urr...
2022-10-11
https://www.berria.eus/albisteak/218973/lanmentoring-berariazko-laguntza-zerbitzu-berria-belaunaldi-erreleboari-ekiteko-eta-sistematizatzeko.htm
albisteak
LanMentoring: berariazko laguntza zerbitzu berria, belaunaldi erreleboari ekiteko eta sistematizatzeko
Lanbidek sustatzen duen egitasmo berri honek —Innobasque-rekin elkarlanean— berariazko laguntza eskaintzen du. Doakoa da, eta xede du enpresa txiki eta ertainei laguntzea belaunaldi errelebo arrakastatsua egiten.
LanMentoring: berariazko laguntza zerbitzu berria, belaunaldi erreleboari ekiteko eta sistematizatzeko. Lanbidek sustatzen duen egitasmo berri honek —Innobasque-rekin elkarlanean— berariazko laguntza eskaintzen du. Doakoa da, eta xede du enpresa txiki eta ertainei laguntzea belaunaldi errelebo arrakastatsua egiten.
LanMentoring berariazko laguntza zerbitzu bat da. Doakoa da, eta enpresa txiki eta ertainak ditu xede —hain zuzen ere, kezka hau duten enpresak: nola ziurtatu langileen edo giltzarriak diren lanpostuen belaunaldi errelebo arrakastatsua, enpresan bertan transmititu edota mantendu dadin dagoen ezagutza—. EAEko enpresa s...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218974/nord-streamen-gas-isuri-nagusia-eten-egin-da-baltikoan-bigarrena-ez.htm
Ekonomia
Nord Streamen gas isuri nagusia eten egin da Baltikoan; bigarrena ez
Suediak dio ihes handiaren arrastorik ez dela ikusten itsasazalean. Europako gas eskaerak %10 egingo du behera 2022. urtean, IAEren arabera.
Nord Streamen gas isuri nagusia eten egin da Baltikoan; bigarrena ez. Suediak dio ihes handiaren arrastorik ez dela ikusten itsasazalean. Europako gas eskaerak %10 egingo du behera 2022. urtean, IAEren arabera.
Suediako itsas guardiak jakinarazi du Nord Stream 1 gasbidean dagoen ihesik handienaren arrastorik ez dagoela jadanik Suediako urazalean, baina bigarren ihesak emaria handitu duela, «arin bada ere». Gasbide horren eta Nord Stream 2ren aurkako sabotajeak lau gas isuri eragin zituen aurreko astean. Horietako bi Suediako ...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218975/lehia-bizia-espero-dute-lau-eta-erdikoan.htm
Kirola
Lehia bizia espero dute lau eta erdikoan
Ostiral honetan hasiko da txapelketa,Villabona-Amasan, eta azaroaren 20an jokatuko dute finala, Bilbon. Pilotarien artean bi aldaketa daude iazko ekitaldiaren aldean: Dariok maila nagusian jokatuko du estreinako aldiz; Victorren ordez ariko da, eta Agirre arituko da Bengoetxea VI.aren ordez. Irribarriak ez du jokatuko.
Lehia bizia espero dute lau eta erdikoan. Ostiral honetan hasiko da txapelketa,Villabona-Amasan, eta azaroaren 20an jokatuko dute finala, Bilbon. Pilotarien artean bi aldaketa daude iazko ekitaldiaren aldean: Dariok maila nagusian jokatuko du estreinako aldiz; Victorren ordez ariko da, eta Agirre arituko da Bengoetxea ...
Caixabank Masterseko finala jokatuta, amaitu da pilotaren udako sasoia. COVID-19aren pandemiak erabat baldintzatutako bi udaren ostean, bete-betea izan da aurtengoa. Nekez geratuko zen pilotazaleren bat ase gabe, makina bat partida jokatu baitira. Pilotarientzat, berriz, garai oso trinkoa izan da, ia lau hilabete iraun...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218976/bertan-behera-gelditu-da-emir-kusturicaren-donostiako-kontzertua.htm
Kultura
Bertan behera gelditu da Emir Kusturicaren Donostiako kontzertua
Hilaren 13an jo behar duten Kursaaleko auditoriumean The No-Smoking Band taldearekin
Bertan behera gelditu da Emir Kusturicaren Donostiako kontzertua. Hilaren 13an jo behar duten Kursaaleko auditoriumean The No-Smoking Band taldearekin
Datorren urriaren 13an, ostegunarekin, Kursaal Eszenaren denboraldiaren barruan Emir Kusturicak eta The No Smoking Band-ek Kursaaleko auditoriumean ematekoa zuten kontzertua bertan behera geratu da, logistika arrazoiengatik. Emir Kusturicaren management bulegoak zera adierazi du: «Sentizen dugu ohar honek haren zaleen ...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218977/errusiako-behe-ganberak-berretsi-egin-ditu-ukrainan-okupatutako-lurrak-anexionatzeko-itunak.htm
Mundua
Errusiako Behe Ganberak berretsi egin ditu Ukrainan okupatutako lurrak anexionatzeko itunak
Kremlinek onartu du ez duela argi zein diren anexionatutako lurren mugak. Errusiera izango da hizkuntza ofiziala, eta errubloa dibisa nazionala, 2023tik aurrera. Zelenskik esan du Ukrainako armadak eremu gehiago «askatu» dituela herrialdearen ekialdean eta hegoaldean.
Errusiako Behe Ganberak berretsi egin ditu Ukrainan okupatutako lurrak anexionatzeko itunak. Kremlinek onartu du ez duela argi zein diren anexionatutako lurren mugak. Errusiera izango da hizkuntza ofiziala, eta errubloa dibisa nazionala, 2023tik aurrera. Zelenskik esan du Ukrainako armadak eremu gehiago «askatu» dituel...
Espero bezala, Errusiako Behe Ganberak aho batez onartu ditu Ukrainan okupatutako Kherson eta Zaporizhia probintziak, eta Donetsk eta Luhansk herri errepublikak Errusiako Federaziora batzeko itunak, Vladimir Putin Errusiako presidenteak joan den ostiralean lau eskualde horiek anexionatzeko hitzarmenak sinatu ondoren. H...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218978/svante-paabo-suediarrak-irabazi-du-medikuntzako-nobel-saria.htm
Gizartea
Svante Paabo suediarrak irabazi du Medikuntzako Nobel saria
«Desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruzko» aurkikuntzak egiteagatik saritu dute Paabo.
Svante Paabo suediarrak irabazi du Medikuntzako Nobel saria. «Desagertutako hominidoen genomei eta giza eboluzioari buruzko» aurkikuntzak egiteagatik saritu dute Paabo.
Svante Paabo ikertzaile suediarrak «giza eboluzioari dagokionez» inoiz egin gabeko aurkikuntzak egin ditu, eta Medikuntzako Nobel saria eman dio Stockholmeko Karolinska Institutuak. Ikerlariaren aurkikuntzen artean daude, bertzeak bertze, neanderthalaren genoma sekuentziatzea —espezie hori desagertua da—, edo ezezaguna...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218979/garbine-ruiz-eta-david-rodriguez-ahal-dugu-ko-gasteizko-eta-arabako-zerrendaburu-izateko-primarioetan.htm
Politika
Garbiñe Ruiz eta David Rodriguez, Ahal Dugu-ko Gasteizko eta Arabako zerrendaburu izateko primarioetan
Elkarrekin Podemos-IUko Gasteizko Udaleko eta Arabako Batzar Nagusietako gaur egungo bozeramaileak 'Bat Egin Podemos' proiektuaren barruan aurkeztu dira Ahal Dugu alderdiko primarioetara.
Garbiñe Ruiz eta David Rodriguez, Ahal Dugu-ko Gasteizko eta Arabako zerrendaburu izateko primarioetan. Elkarrekin Podemos-IUko Gasteizko Udaleko eta Arabako Batzar Nagusietako gaur egungo bozeramaileak 'Bat Egin Podemos' proiektuaren barruan aurkeztu dira Ahal Dugu alderdiko primarioetara.
Gaur goizean, Garbiñe Ruizek eta David Rodriguenek datozen hauteskundeen aurreko Ahal Dugu-ren primarioetarako hautagaitzak aurkeztu dituzte, Gasteizko Udaleko eta Arabako Batzar Nagusietako zerrendaburuak izateko. Hedabideen aurrean adierazi dute hiri eta lurralde eredua aldatzeko «irrikazko helburua» dutela, hiritar ...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218980/turull-egoera-konpontzea-izandugu-helburu-baina-erck-esan-digu-ez-dagoela-ezer-hitz-egiteko.htm
Mundua
Turull: «Egoera konpontzea izan dugu helburu, baina ERCk esan digu ez dagoela ezer hitz egiteko»
ERC eta JxC ados jarri ez direnez, JxCko militanteen esku dago Generalitatearen etorkizuna. 'JxCk Kataluniako Gobernuan jarrai dezan nahi duzu?', galdetuko die buruzagitzak ostegunean eta ostiralean.
Turull: «Egoera konpontzea izan dugu helburu, baina ERCk esan digu ez dagoela ezer hitz egiteko». ERC eta JxC ados jarri ez direnez, JxCko militanteen esku dago Generalitatearen etorkizuna. 'JxCk Kataluniako Gobernuan jarrai dezan nahi duzu?', galdetuko die buruzagitzak ostegunean eta ostiralean.
Junts Per Catalunyak Kataluniako Gobernuan jarrai dezan nahi duzu?: hori galdetuko die JxC Junts Per Catalunyako buruzagitzak alderdiko militanteei ostegunean eta ostiralean egingo duten kontsultan. Galdeketaren emaitzak jaso bezain pronto jakinaraziko du JxCk, ostiralean, Kataluniako Gobernuaren parte izaten jarraituk...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218981/siemens-gamesaren-asteasuko-lantokian-lan-hitzarmena-adostu-dute.htm
Ekonomia
Siemens Gamesaren Asteasuko lantokian lan hitzarmena adostu dute
LABek aurreratu duenez, akordio horretan zuzendaritzak konpromisoa hartu du lanpostuak eta lan baldintzak bermatzeko
Siemens Gamesaren Asteasuko lantokian lan hitzarmena adostu dute. LABek aurreratu duenez, akordio horretan zuzendaritzak konpromisoa hartu du lanpostuak eta lan baldintzak bermatzeko
LABek jakinarazi du Siemens Gamesaren Asteasuko lantokian zuzendaritzarekin lan ituna berritzeko akordioa lortu dutela. «LABek akordio horren garrantzia nabarmendu du nahi du, ziurtasunik gabeko etorkizun egoera batean etorkizuna bermatzen duelako», adierazi du sindikatuak. Aurreko astean iragarri zuen Siemens Gamesak...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218982/elak-greba-giroa-zabalduko-du-sektore-publikoan-kpiaren-igoera-bermatzeko.htm
Ekonomia
ELAk greba giroa zabalduko du sektore publikoan, KPIaren igoera bermatzeko
Kontaktuak hasi ditu beste sindikatuekin, baina LABek nabarmendu oraindik ez duela bat egin eta publikoki kritikatu du ELAk alde bakartasunez eman izana greba asmoen berri.
ELAk greba giroa zabalduko du sektore publikoan, KPIaren igoera bermatzeko. Kontaktuak hasi ditu beste sindikatuekin, baina LABek nabarmendu oraindik ez duela bat egin eta publikoki kritikatu du ELAk alde bakartasunez eman izana greba asmoen berri.
ELAk mobilizazio eta greba hotsa eraman du euskal sektore publikora. KPIaren araberako soldata igoerak eta oro har funtzionarioen baldintzak hobetzeko mobilizazioak prestatzen ari da. Udazkenera begira ari da mugitzen, eta dagoeneko hasi ditu harremanak beste sindikatu batzuekin. Aste honetan zerbait gehiago zehaztea e...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218983/labek-ostalaritzako-hitzarmena-nahi-du-glovoko-langileentzat.htm
Ekonomia
LABek ostalaritzako hitzarmena nahi du Glovoko langileentzat
EAEko Fiskaltzaren aurrean salatu du Glovo, langileen eskubideen kontrako delitu larri eta jarraituagatik
LABek ostalaritzako hitzarmena nahi du Glovoko langileentzat. EAEko Fiskaltzaren aurrean salatu du Glovo, langileen eskubideen kontrako delitu larri eta jarraituagatik
Glovoko langileen lan baldintzen erregularizazioa lortzeko asmoz, beste urrats baten berri eman du LABek: gatazka kolektibo bat planteatuko du Glovoko langileei ostalaritzako hitzarmen kolektiboa aplikatzea eskatzeko. Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile nagusiak adierazi duenez, Glovoren gisako enpresetako langileak...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218984/etxean-54-kilo-kokaina-zituen-ertzaina-espetxean-sartu-dute.htm
Gizartea
Etxean 54 kilo kokaina zituen ertzaina espetxean sartu dute
Polizientzako modulu berezi batean dago, Logroñoko (Espainia) espetxean
Etxean 54 kilo kokaina zituen ertzaina espetxean sartu dute. Polizientzako modulu berezi batean dago, Logroñoko (Espainia) espetxean
Ostegunean atxilotu zuten A. S. M. 49 urteko ertzaina, eta, besteak beste, 55 kilo kokaina atzeman zizkioten. Ostiralean epailearen esku utzi zuten. Epaileak espetxera bidali du, behin-behinean, eta Logroñoko (Espainia) espetxean sartu dute, polizia presoentzako modulu berezi batean. Duela urtebetetik zaintzapean zute...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218985/ekt-graduondokoak-kulturgintzaren-gaur-egungo-galderei-helduko-die.htm
Kultura
EKT graduondokoak kulturgintzaren gaur egungo galderei helduko die
Joseba Sarrionandia, Saioa Alkaiza, Usoa Zumeta, Ttittika Rekalt, Dana Moya, Garazi Arrula eta beste ariko dira hizlari bederatzigarren edizioan. Ostegunean itxiko dute izena emateko epea.
EKT graduondokoak kulturgintzaren gaur egungo galderei helduko die. Joseba Sarrionandia, Saioa Alkaiza, Usoa Zumeta, Ttittika Rekalt, Dana Moya, Garazi Arrula eta beste ariko dira hizlari bederatzigarren edizioan. Ostegunean itxiko dute izena emateko epea.
Jakintza bildu, antolatu, eta garaian garaiko galderen inguruan eztabaidatzeko inguru bat sortu. Horixe izan da Euskal Kulturgintzaren Transmisioa (EKT) graduondokoaren asmoa sorreratik —2007-2008ko ikasturtean jarri zuten martxan—, eta asmo horrexekin helduko da bederatzigarren ediziora aurten. «Aro aldaketa batean ga...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218986/israelgo-armadak-beste-bi-palestinar-hil-ditu-ramallahtik-gertu.htm
Mundua
Israelgo Armadak beste bi palestinar hil ditu Ramallahtik gertu
Jalazoneko errefuxiatuen kanpamentuari eraso diote, haien arabera, «terrorismoaren aurkako» operazio batean. Azken sei hilabeteetan ehun palestinar baino gehiago hil ditu Israelek.
Israelgo Armadak beste bi palestinar hil ditu Ramallahtik gertu. Jalazoneko errefuxiatuen kanpamentuari eraso diote, haien arabera, «terrorismoaren aurkako» operazio batean. Azken sei hilabeteetan ehun palestinar baino gehiago hil ditu Israelek.
Zisjordanian eguneroko kontua dira oraindik ere sarekadak eta hilketak: Israelgo Armadak beste bi palestinar hil ditu gaur Jalazoneko errefuxiatuen kanpamentuan (Zisjordania), Ramallah hiriaren iparraldean. Hala baieztatu dute Palestinako eta Israelgo erakundeek. PAN Palestinako Aginte Nazionalak gogora ekarri du Isra...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218987/doako-92236-abonu-eman-ditu-renfek-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Doako 92.236 abonu eman ditu Renfek Hego Euskal Herrian
Duela hilabetetik doan bidaiatu ahal da Renferen aldiriko trenetan eta distantzia ertainekoetan. Abonuen %86,75 aldirikoei dagozkie; gainontzekoak, berriz, distantzia ertainekoei.
Doako 92.236 abonu eman ditu Renfek Hego Euskal Herrian. Duela hilabetetik doan bidaiatu ahal da Renferen aldiriko trenetan eta distantzia ertainekoetan. Abonuen %86,75 aldirikoei dagozkie; gainontzekoak, berriz, distantzia ertainekoei.
Energia krisi bete-betean, joan den uztailean, Espainiako Gobernuak garraio publikoa sustatzeko deskontu bereziak aurkeztu zituen. Ondorioz, irailetik urte amaierara arte, doan edo erdi prezioan garraiatu ahal da. Renfe konpainiak eskaintzen ditu doako bidaiak, aldiriko trenetan eta distantzia ertainekoetan. Hilabete i...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218988/fiskaltzak-hamalau-eta-34-urte-bitarteko-zigorrak-eskatu-ditu-sansoheta-auziko-hamar-akusatuetatik-seirentzat.htm
Gizartea
Fiskaltzak hamalau eta 34 urte bitarteko zigorrak eskatu ditu 'Sansoheta auziko' hamar akusatuetatik seirentzat
Orotara, hamar gizon eseri dira akusatuen aulkian, baina beste laurek aurreakordioa erdietsita daukate. Adingabeak galbideratzea, sexu abusuak egitea, adin txikikoen aurrean pornografia erakustea eta osasun publikoaren aurkako delituak egitea egozten diete.
Fiskaltzak hamalau eta 34 urte bitarteko zigorrak eskatu ditu 'Sansoheta auziko' hamar akusatuetatik seirentzat. Orotara, hamar gizon eseri dira akusatuen aulkian, baina beste laurek aurreakordioa erdietsita daukate. Adingabeak galbideratzea, sexu abusuak egitea, adin txikikoen aurrean pornografia erakustea eta osasun ...
Gaur amaitu da Sansoheta auziko epaiketa. Bertan, hamar gizonezko epaitu dituzte, zazpi adingaberen aurkako sexu abusuekin lotuta daudelakoan. Horietako bi adin txikiko Arabako Foru Aldundiaren tutoretzapean zeuden, Gasteizko Sansoheta zentroan, eta akusatuetako batzuk ere bertako langileak ziren. Akusatuetako lauk joa...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218989/auzitegi-nazionalak-espainiatik-ateratzeko-debekua-ezarri-dio-mikel-albisuri.htm
Politika
Auzitegi Nazionalak Espainiatik ateratzeko debekua ezarri dio Mikel Albisuri
Albisuk eta Sagarzazuk gaur deklaratu dute epailearen aurrean. ETAk 2002an egindako atentatu batengatik sei euskal herritar ikertzen ari dira.
Auzitegi Nazionalak Espainiatik ateratzeko debekua ezarri dio Mikel Albisuri. Albisuk eta Sagarzazuk gaur deklaratu dute epailearen aurrean. ETAk 2002an egindako atentatu batengatik sei euskal herritar ikertzen ari dira.
Espainiako Auzitegi Nazionalak uko egin dio Mikel Albisu eta Ramon Sagarzazu euskal herritarrak behin-behinean espetxeratzeari, baina Espainiako estatutik ateratzeko debekua eta hilean behin epaitegietan aurkezteko betebeharra ezarri dizkio Albisuri. Epailearen aurrean deklaratu dute biek, ETAk 2002an Santa Polan (Herr...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218990/aemk-salatu-du-guardia-zibilak-webgunea-itxi-diela-eta-lagun-bat-atxilotu-duela.htm
Politika
AEMk salatu du Guardia Zibilak webgunea itxi diela eta lagun bat atxilotu duela
Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren arabera, atxilotuari material informatikoa atxiki dio Poliziak. Aske utzi dute atxilotu duten egun berean.
AEMk salatu du Guardia Zibilak webgunea itxi diela eta lagun bat atxilotu duela. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduaren arabera, atxilotuari material informatikoa atxiki dio Poliziak. Aske utzi dute atxilotu duten egun berean.
AEM Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak salatu duenez, joan den ostiralean lagun bat atxilotu eta askatu zuen Guardia Zibilak Basaurin (Bizkaia). Ez hori bakarrik: etxean zuen material informatikoa ere atxiki zioten. Mugimenduaren arabera, sekretupean dago atxiloketaren arrazoia. AEMk, gainera, j...
2022-10-3
https://www.berria.eus/albisteak/218991/alloko-essityn-lanean-ari-zen-behargin-bat-hil-da.htm
Ekonomia
Alloko Essityn lanean ari zen behargin bat hil da
Irailaren 22an Nafarroako paper lantegi horretan lanean ari zela bihotzekoak jota erietxera eramandako behargina da zendu dena.
Alloko Essityn lanean ari zen behargin bat hil da. Irailaren 22an Nafarroako paper lantegi horretan lanean ari zela bihotzekoak jota erietxera eramandako behargina da zendu dena.
Azken 48 orduetan bi langile hil dira Nafarroan, lan istripuen eraginez. LAB sindikatuak jakinarazi duenez, 2022an dagoeneko 59 langile hil dira Euskal herrian beharrean zirela, lanpostuan edo lanerako bidean; horietako hamasei, Nafarroan. Azkena joan den irailaren 22an Alloko Essity paper lantegian lanean ari zela bih...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/218992/lulismoa-eta-antipetismoa-bigarren-itzulian.htm
Mundua
Lulismoa eta antipetismoa, bigarren itzulian
Lulismoa eta antipetismoa, bigarren itzulian.
Presidente hautatu zuten bi aldietan gertatu zen bezala, Lulak aurre egin beharko dio bigarren itzuliari. Oraingo honetan, Jair Bolsonaro izango du aurkari, eta inkestetan aurreikusi baino emaitza hobeak lortu ditu Bolsonarok. Brasilen historia demokratikoko hauteskundeetan, botoak ez dira inoiz horren kontzentratuta e...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219022/ipar-korearen-misil-balistiko-batek-japonia-zeharkatu-du-airez.htm
Mundua
Ipar Korearen misil balistiko batek Japonia zeharkatu du airez
Japoniako Gobernuak jakinarazi duenez, 2017tik ez da gertatu halakorik. Misilak Ozeano Pazifikoan hartu du lurra. AEBek kritikatu egin dute Ipar Korearen ekintza.
Ipar Korearen misil balistiko batek Japonia zeharkatu du airez. Japoniako Gobernuak jakinarazi duenez, 2017tik ez da gertatu halakorik. Misilak Ozeano Pazifikoan hartu du lurra. AEBek kritikatu egin dute Ipar Korearen ekintza.
Japoniako Defentsa Ministerioak jakinarazi du Ipar Koreak botatako misil bat igaro dela Japoniaren gainetik goizaldean –Euskal Herrian gauerdia zelarik–. Zabaldutako informazioaren arabera, misilak Tohoku eskualdearen zona zeharkatu du airez, hogei bat minutuz izan da zeruan, eta Ozeano Pazifikoan lurreratu da gero, Ja...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219023/madrilek-100-euroko-diru-laguntza-laquoia-unibertsal-batraquo-onartuko-du-3-urte-arteko-haurrak-dituzten-amentzat.htm
Mundua
Madrilek 100 euroko diru laguntza «ia unibertsal bat» onartuko du 3 urte arteko haurrak dituzten amentzat
PSOEk eta UPk 2023ko Espainiako aurrekontuak adostu dituzte. Aurreratu dutenez, «hainbat neurri sozial» hitzartu dituztelako lortu dute akordioa. Besteak beste, Renferen abonuak doakoak izango dira 2023an ere.
Madrilek 100 euroko diru laguntza «ia unibertsal bat» onartuko du 3 urte arteko haurrak dituzten amentzat. PSOEk eta UPk 2023ko Espainiako aurrekontuak adostu dituzte. Aurreratu dutenez, «hainbat neurri sozial» hitzartu dituztelako lortu dute akordioa. Besteak beste, Renferen abonuak doakoak izango dira 2023an ere.
Madrilen ordu batzuk barru onartuko dute 2023. urteko aurrekontuen lege aurreproiektua. Espainiako Gobernuko iturriek baieztatu dute gaur goizean goiz itxi dutela akordioa PSOEk eta UP Unidas Podemosek. Haien arabera, «inoizko gastu sozialik handiena» bermatuko duten aurrekontuak dira, legealdi honetan onartuko dituzte...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219024/ibuprofenoa-eta-kodeina-konbinatzen-dituzten-botiken-arriskuez-ohartarazi-du-emak.htm
Gizartea
Ibuprofenoa eta kodeina konbinatzen dituzten botiken arriskuez ohartarazi du EMAk
Botika horiek oinazea tratatzeko erabiltzen dira, baina mendekotasuna eragiten dute zenbaitetan, eta heriotza ere eragin dezakete, denbora luzean eta aholkatutako dosian baino handiagoan hartzen badira.
Ibuprofenoa eta kodeina konbinatzen dituzten botiken arriskuez ohartarazi du EMAk. Botika horiek oinazea tratatzeko erabiltzen dira, baina mendekotasuna eragiten dute zenbaitetan, eta heriotza ere eragin dezakete, denbora luzean eta aholkatutako dosian baino handiagoan hartzen badira.
EMA Sendagaien Europako Agentziako adituek azken bileran ondorioztatu dute kodeina eta ibuprofenoa konbinatzen dituzten sendagaien prospektuetan zehaztu egin behar dela botika horiek «kalte larriak» eragin ditzaketela denbora luzean eta gomendatutako dosian baino handiagoan hartzen badira. Zehaztu dute giltzurrunetako ...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219025/motelaldi-hotsei-eusten-ari-zaie-lan-merkatua.htm
Ekonomia
Motelaldi hotsei eusten ari zaie lan merkatua
Ohi bezala, irailean langabezia jaitsi egin da Hego Euskal Herrian, eta afiliazioa igo, hezkuntza sektorearen dinamikaren ondorioz. Industria eta zerbitzuak bultzatzen ari dira enpleguaren sorrera.
Motelaldi hotsei eusten ari zaie lan merkatua. Ohi bezala, irailean langabezia jaitsi egin da Hego Euskal Herrian, eta afiliazioa igo, hezkuntza sektorearen dinamikaren ondorioz. Industria eta zerbitzuak bultzatzen ari dira enpleguaren sorrera.
Lan merkatua izaten ari da ziurgabetasun egoerari hobeto eusten ari zaizkion adierazleetako bat. Ekonomia bolada onean izan den urteetan bezala, irail honetan ere langabeziak behera egin du, eta Gizarte Segurantzako afiliazioek, gora. Abuztuan baino 1.851 langabe gutxiago zenbatu ditu SEPE Espainiako enplegu zerbitzuak...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219026/hegaluzeek-non-hibernatzen-duten-deskubritu-du-azti-ikerketa-taldeak.htm
Gizartea
Hegaluzeek non hibernatzen duten deskubritu du Azti ikerketa taldeak
Ozeano Atlantikoaren mendebaldean ematen dute negua, sakonera handiko uretan. Ikerlari batek marka elektroniko bat jarri zion hegaluze bati orain bi urte; hala, animaliaren migrazio ibilbidea osoki erregistratu dute estreinako aldiz.
Hegaluzeek non hibernatzen duten deskubritu du Azti ikerketa taldeak. Ozeano Atlantikoaren mendebaldean ematen dute negua, sakonera handiko uretan. Ikerlari batek marka elektroniko bat jarri zion hegaluze bati orain bi urte; hala, animaliaren migrazio ibilbidea osoki erregistratu dute estreinako aldiz.
Lehenbiziko aldiz, posible da hegaluze baten migrazio ibilbide osoa marraztea. Orain arte, informazio falta zela-eta, nekez zen jakiterik animalia espezie horrek non ematen duen negua. Baina argitu dute erantzuna azkenik: Ozeano Atlantikoaren mendebaldeko zonetan hibernatzen du hegaluzeak, Euskal Herritik «oso urrun», ...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219027/euskal-herriko-artistak-iranen-eta-kurdistanen-protestan-ari-diren-emakumeen-alde.htm
Mundua
Euskal Herriko artistak, Iranen eta Kurdistanen protestan ari diren emakumeen alde
'Emakumea, bizitza, askatasuna' leloa euskaraz eta kurdueraz esaten grabatu dute euren burua besteak beste Itziar Ituñok, Miren Amurizak eta Uxue Alberdik.
Euskal Herriko artistak, Iranen eta Kurdistanen protestan ari diren emakumeen alde. 'Emakumea, bizitza, askatasuna' leloa euskaraz eta kurdueraz esaten grabatu dute euren burua besteak beste Itziar Ituñok, Miren Amurizak eta Uxue Alberdik.
Jin, jiyan, azadi / Emakumea, bizitza, askatasuna. Lelo hori ahotan, euren burua grabatu dute Euskal Herriko zenbait sortzailek, egunotan Iranen eta haren menpeko Kurdistanen agintari erlijioso-politikoen indarkeria pairatzen ari diren emakumeei elkartasuna adierazteko. Tartean dira Uxue Alberdi eta Miren Amuriza bert...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219029/vwen-43-egun-gutxiago-lan-egitea-proposatu-du-labek-murrizketak-baleude.htm
Ekonomia
VWen 43 egun gutxiago lan egitea proposatu du LABek, murrizketak baleude
Sindikatuaren arabera, auto elektrikoaren produkzioari buruzko aurreikuspenik ezkorrenean, 400 eta 600 arteko gehiegizko lanpostu kopurua egon daiteke, eta lanaldiaren murrizketa irtenbide bat litzateke.
VWen 43 egun gutxiago lan egitea proposatu du LABek, murrizketak baleude. Sindikatuaren arabera, auto elektrikoaren produkzioari buruzko aurreikuspenik ezkorrenean, 400 eta 600 arteko gehiegizko lanpostu kopurua egon daiteke, eta lanaldiaren murrizketa irtenbide bat litzateke.
LAB sindikatuak uste du egingarria dela Landabenen urtean 43 egun gutxiagoz lan egitea, bai zuzeneko lanpostuetan, bai eta mantentze lanetan edo tailerretako zuzendaritzetan ere. «Produkzio honek lantegia 218 egunez irekita egotea ahalbidetzen du, eta ez du inongo eraginik produkzio ahalmenean», aipatu du sindikatuak. ...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219030/alain-aspect-john-f-caluser-eta-anton-zeilinger-ikertzaileei-eman-diete-fisikako-nobel-saria.htm
Gizartea
Alain Aspect, John F. Caluser eta Anton Zeilinger ikertzaileei eman diete Fisikako Nobel saria
«Informazioaren zientzia kuantikoan aitzindariak» izateagatik saritu dituzte ikerlariak.
Alain Aspect, John F. Caluser eta Anton Zeilinger ikertzaileei eman diete Fisikako Nobel saria. «Informazioaren zientzia kuantikoan aitzindariak» izateagatik saritu dituzte ikerlariak.
Alain Aspect, John F. Caluser eta Anton Zeilinger ikertzaileek irabazi dute Fisikako Nobel saria. Alain Aspect frantsesa da, John F. Caluser estatubatuarra, eta Anton Zeilinger austriarra. Stockholmeko Karolinska institutuaren erranetan, ikerlari horiek «esperimentu apurtzaileak» egin dituzte. Institutuak nabarmendu du...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219031/emakundeko-zuzendari-kargutik-kendu-dute-izaskun-landaida.htm
Gizartea
Emakundeko zuzendari kargutik kendu dute Izaskun Landaida
Miren Elgarresta izendatu dute ordezko; Berdintasuneko foru zuzendaria izan da orain arte Gipuzkoan.
Emakundeko zuzendari kargutik kendu dute Izaskun Landaida. Miren Elgarresta izendatu dute ordezko; Berdintasuneko foru zuzendaria izan da orain arte Gipuzkoan.
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluan hainbat kargudun berri izendatu dituzte gaur. Besteak beste, Emakundek zuzendari berria izango du. Izaskun Landaidak izan du kargu hori 2013. urtetik, baina orain Miren Elgarrestak hartuko du. Gipuzkoako Foru Aldundian Berdintasuneko foru zuzendaria izan da orain arte. Zumarragak...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219032/caqek-asanbleako-nagusitasuna-sendotu-du.htm
Mundua
CAQek Asanbleako nagusitasuna sendotu du
François Legault lehen ministroaren koalizioak gehiengo osoa handitu du, 74 ordezkaritik 90era igota. PQk inoizko babesik eta ordezkaritzarik txikiena bildu du: hiru diputatu izango ditu.
CAQek Asanbleako nagusitasuna sendotu du. François Legault lehen ministroaren koalizioak gehiengo osoa handitu du, 74 ordezkaritik 90era igota. PQk inoizko babesik eta ordezkaritzarik txikiena bildu du: hiru diputatu izango ditu.
François Legault eta haren indar politikoa, CAQ Quebecen Etorkizuna Koalizioa, hegemonia bat finkatzeko bidean dira. Aldaketaren mezua sustatuta iritsi zen agintera duela lau urte, Asanblea Nazionaleko aulkien gehiengo osoa bilduta, eta atzo egin zituzten hauteskundeetan nagusitasun hori sendotzea lortu du, 74 diputatu...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219033/durangoko-eta-gasteizko-gas-azpiegituretan-metano-ihesak-aurkitu-ditu-ekologistak-martxan-taldeak.htm
Gizartea
Durangoko eta Gasteizko gas azpiegituretan metano ihesak aurkitu ditu Ekologistak Martxan taldeak
Gasteizko zentroan «isurketa jarraituak eta emari handikoak» aurkitu dituzte, eta Durangokoan haizatze hotzaren jarduera erabiltzen dela ondorioztatu dute.
Durangoko eta Gasteizko gas azpiegituretan metano ihesak aurkitu ditu Ekologistak Martxan taldeak. Gasteizko zentroan «isurketa jarraituak eta emari handikoak» aurkitu dituzte, eta Durangokoan haizatze hotzaren jarduera erabiltzen dela ondorioztatu dute.
Ekologistak Martxan taldeko kide Marina Gros-en erranetan, bi motatako ihesak daude gas azpiegituretan: enpresek nahita egiten dituztenak eta nahi gabe agertzen direnak. Taldeak egin duen ikerketan ikusi du Euskal Herrian bi motatakoak daudela, Durangon (Bizkaia) eta Gasteizen. Haizatze hotzaren teknikaren bidez, erra...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219034/estatuaren-biktimentzat-2022a-laquourte-garrantzitsuaraquo-izaten-ari-da-foro-sozialaren-arabera.htm
Politika
Estatuaren biktimentzat 2022a «urte garrantzitsua» izaten ari da, Foro Sozialaren arabera
Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariarekin bildu dira, eta nabarmendu dute «aurrerapausoak» ematen ari direla biktimak aitortuak izateko bide luzean
Estatuaren biktimentzat 2022a «urte garrantzitsua» izaten ari da, Foro Sozialaren arabera. Unai Hualde Nafarroako Parlamentuko lehendakariarekin bildu dira, eta nabarmendu dute «aurrerapausoak» ematen ari direla biktimak aitortuak izateko bide luzean
Estatuaren biktimak: asimetriatik berdintasunera txostena helarazi dio Foro Sozialak Nafarroako Parlamentuko lehendakari Unai Hualderi. Aurtengo udaberrian Madrilen eta Donostian izandako jardunaldietan bakegintza eta elkarbizitzari begira estatuaren biktimek egindako ekarpenak jaso dituzte bertan, eta parlamentuko age...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219035/zaldibarko-luiziaren-aurretik-eta-ostean-jaurlaritzak-europako-legedia-bete-duela-ebatzi-du-europako-batzordeak.htm
Gizartea
Zaldibarko luiziaren aurretik eta ostean Jaurlaritzak Europako legedia bete duela ebatzi du Europako Batzordeak
Batzordeak dio ez duela lege hausterik ikusi, eta Eusko Jaurlaritzaren jokaera babestu du. Tapiak adierazi du Verter Recycling enpresak 2018ko egonkortasun ikerketa bat ezkutatu ziola Jaurlaritzari.
Zaldibarko luiziaren aurretik eta ostean Jaurlaritzak Europako legedia bete duela ebatzi du Europako Batzordeak. Batzordeak dio ez duela lege hausterik ikusi, eta Eusko Jaurlaritzaren jokaera babestu du. Tapiak adierazi du Verter Recycling enpresak 2018ko egonkortasun ikerketa bat ezkutatu ziola Jaurlaritzari.
Europako Batzordeak bigarrenez adierazi du Eusko Jaurlaritzak legedia bete duela Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiko luiziaren aurretik eta ostean. Hala azaldu du gaur Arantxa Tapia Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Europako legediaren ustezko hauste ...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219036/espainiako-auzitegi-gorenak-zortzi-urte-jaitsi-dio-espetxe-zigorra-maguetteren-hiltzaileari.htm
Gizartea
Espainiako Auzitegi Gorenak zortzi urte jaitsi dio espetxe zigorra Maguetteren hiltzaileari
Kartzelan urte gutxiago pasatu beharko ditu ez dutelako frogatu bi alabei kalte psikologikoak eragin zizkienik. Orotara, 29 urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra bete beharko du.
Espainiako Auzitegi Gorenak zortzi urte jaitsi dio espetxe zigorra Maguetteren hiltzaileari. Kartzelan urte gutxiago pasatu beharko ditu ez dutelako frogatu bi alabei kalte psikologikoak eragin zizkienik. Orotara, 29 urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra bete beharko du.
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak 37 urteko zigorra ezarri zion abenduan Bara N.-ri, haren emaztea zena, Maguette Mbeugou, hiltzeagatik. Orain, baina, Espainiako Auzitegi Gorenak zortzi urte gutxiagoko zigorra jarri dio; hain zuzen, 29 urte eta bi hilabeteko espetxe zigorra. Izan ere, epailearen hitzetan, ezin dute zigort...
2022-10-4
https://www.berria.eus/albisteak/219037/ccook-labek-eta-ugtk-hiru-greba-egun-proposatu-dituzte-bizkaiko-metalgintzan.htm
Ekonomia
CCOOk, LABek eta UGTk hiru greba egun proposatu dituzte Bizkaiko metalgintzan
Urriaren 27an, 28an eta azaroaren 2an izango dira. Bizkaiko metalgintzako lan itunak 52.000 langileri eragiten die.
CCOOk, LABek eta UGTk hiru greba egun proposatu dituzte Bizkaiko metalgintzan. Urriaren 27an, 28an eta azaroaren 2an izango dira. Bizkaiko metalgintzako lan itunak 52.000 langileri eragiten die.
Jakina zen litekeena zela sindikatuek borroka dinamikaren bat aktibatzea, eta bete dute mehatxua. CCOOk, LABek eta UGTk hiru greba egun proposatu dituzte Bizkaiko metalgintzan, urriaren 27rako eta 28rako, eta azaroaren 2rako. Negoziazio mahaiaren %60 ordezkatzen dute hiru sindikatu horiek (ELAk du beste %40), eta azald...