date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/218540/32-urte-bost-hilabete-eta-hemezortzi-egun.htm
Politika
32 urte, bost hilabete eta hemezortzi egun
Jakes Esnal eta Ion Parot baldintzapean aske uztea onartu ondoren, Unai Parot da Lapurdiko azken presoa
32 urte, bost hilabete eta hemezortzi egun. Jakes Esnal eta Ion Parot baldintzapean aske uztea onartu ondoren, Unai Parot da Lapurdiko azken presoa
1990eko apirilaren 4an atxilotu zituzten Jakes Esnal eta Ion Parot. Horiekin batera atxilotu zuten Frederic Haranburu Xistor —2020ko azaroan gelditu zen aske, baldintzapean—, eta, egun batzuk lehenago, Unai Parot atxilotu zuten, Espainia hegoaldean —berriki jakin da Euskal Herriko presondegi batera hurbilduko dutela—. ...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218541/neptunoren-eraztunen-argazkiak-atera-ditu-james-webb-teleskopioak.htm
Bizigiro
Neptunoren eraztunen argazkiak atera ditu James Webb teleskopioak
Eraztunak inoiz ez dira ikusi halako zehaztasunez. 'Voyager 2' zundak irudikatu zituen lehenbizikoz, duela 33 urte.
Neptunoren eraztunen argazkiak atera ditu James Webb teleskopioak. Eraztunak inoiz ez dira ikusi halako zehaztasunez. 'Voyager 2' zundak irudikatu zituen lehenbizikoz, duela 33 urte.
Neptuno planeta Eguzki Sistemaren zirrikituan dago, nahiko urrun. Kostata iristen dira eguzki izpiak haraino. James Webb teleskopioaren mirak, ordea, ez du arazorik zortzigarren eta azken planetaren argazkiak lortzeko. Egiteko horretan, Neptunoren eraztunak irudikatzea lortu du. Aurretik ere, uztailean, unibertsoaren i...
2022-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/218542/laquoerabaki-honek-frantziako-justiziak-egin-duen-ikuspegi-aldaketa-erakusten-duraquo.htm
Politika
«Erabaki honek Frantziako justiziak egin duen ikuspegi aldaketa erakusten du»
Bakegileek eta Ipar Euskal Herriko hautetsi nagusiek adierazi dute bazekitela gaurkoa «egun erabakigarria» izango zela, eta Parot eta Esnal baldintzapen aske utzi izana txalotu dute. Foro Sozialak ere erabakiaren balorazio positiboa egin du.
«Erabaki honek Frantziako justiziak egin duen ikuspegi aldaketa erakusten du». Bakegileek eta Ipar Euskal Herriko hautetsi nagusiek adierazi dute bazekitela gaurkoa «egun erabakigarria» izango zela, eta Parot eta Esnal baldintzapen aske utzi izana txalotu dute. Foro Sozialak ere erabakiaren balorazio positiboa egin du.
«Hainbeste denbora itxarondako erabakiak iritsi dira». Horrela hasi du Anaiz Funosasek Bakegileek eta Ipar Euskal Herriko hautetsi nagusiek Baionan egin duten agerraldia. Bazekiten gaurkoa «egun erabakigarria» izango zela, eta Parisko Dei Auzitegiaren erabakia txalotu dute. Izan ere, sinatzaileen iritziz, Ion Parot et...
2022-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/218543/akusazioek-diote-abantoko-hiltzaileak-gaiztakeriaz-hil-zituela-ama-alabak.htm
Gizartea
Akusazioek diote Abantoko hiltzaileak «gaiztakeriaz» hil zituela ama-alabak
Hiltzailearen aurkako akusazioek diote ama-alabek «enbarazu egiten ziotelako» hil zituela, eta ez duela buruko gaixotasunik.
Akusazioek diote Abantoko hiltzaileak «gaiztakeriaz» hil zituela ama-alabak. Hiltzailearen aurkako akusazioek diote ama-alabek «enbarazu egiten ziotelako» hil zituela, eta ez duela buruko gaixotasunik.
Epaiketako azken hitza izan du Abantoko (Bizkaia) hiltzaileak gaur, eta adierazi du «barkaezina» dela egin zuena, eta «zorigaiztokoa» dela gehitu du: «Zeharo txikituta nago, eta uste dut jendeak sufritu egiten duela, baina nik inork baino gehiago sufritzen dut eta sufrituko dut». Horiexek izan dira akusatuaren hitzak. ...
2022-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/218544/kuban-erreferendum-bat-egingo-dute-sektore-zaurgarrien-eskubideak-bermatzeko.htm
Mundua
Kuban erreferendum bat egingo dute sektore zaurgarrien eskubideak bermatzeko
LGTBI mugimenduaren eta feminismoaren hainbat eskakizun sartu dituzte Familien Kodearen barruan. Eztabaida piztu du transen eta ez-bitarren eskubideak ez bermatzeak eta haurdunaldi subrogatua arautzeak.
Kuban erreferendum bat egingo dute sektore zaurgarrien eskubideak bermatzeko. LGTBI mugimenduaren eta feminismoaren hainbat eskakizun sartu dituzte Familien Kodearen barruan. Eztabaida piztu du transen eta ez-bitarren eskubideak ez bermatzeak eta haurdunaldi subrogatua arautzeak.
Igande honetan, Familien Kodeari baiezkoa edo ezezkoa eman beharko diote Kubako herritarrek. Familien Kodea lege multzo bat da, helburu duena gizarteko zenbait sektore zaurgarriren eskubideak bermatzea. Besteak beste, arautzen ditu sexu bereko pertsonen ezkontza, indarkeria matxistaren biktimen babesa eta haurren eta z...
2022-9-22
https://www.berria.eus/albisteak/218545/herri-itunak-zer-diren-argitzeko-eskatu-dio-oposizioak-urkulluri.htm
Politika
«Herri itunak» zer diren argitzeko eskatu dio oposizioak Urkulluri
Arratsaldean talde parlamentarioen txanda izan da politika orokorreko osoko bilkuran. Hauek izan dira gai nagusiak: zerbitzu publikoak, hezkuntza ituna, energia eta estatus politikoa.
«Herri itunak» zer diren argitzeko eskatu dio oposizioak Urkulluri. Arratsaldean talde parlamentarioen txanda izan da politika orokorreko osoko bilkuran. Hauek izan dira gai nagusiak: zerbitzu publikoak, hezkuntza ituna, energia eta estatus politikoa.
«Konbultsio handiek markatutako garai historiko» gisa definitu du EH Bilduko eledun Maddalen Iriartek egungo egoera sozioekonomikoa. Izan ere, Ukrainako gerrak gizartean izandako eragina hizpide izan dute talde parlamentario guztiek, eta hari eta oinarrizko beste zenbait gairi itunen eta akordioen bidez erantzuteko pre...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218578/irango-presidenteak-bertan-behera-utzi-du-elkarrizketa-bat-kazetariak-belorik-ez-zeramalako.htm
Mundua
Irango presidenteak bertan behera utzi du elkarrizketa bat kazetariak belorik ez zeramalako
Christiane Amanpour CNNko kazetariaren erranetan, elkarrizketa Ameriketako Estatu Batuetan zenez, uko egin dio beloa eramateari.
Irango presidenteak bertan behera utzi du elkarrizketa bat kazetariak belorik ez zeramalako. Christiane Amanpour CNNko kazetariaren erranetan, elkarrizketa Ameriketako Estatu Batuetan zenez, uko egin dio beloa eramateari.
Irango presidenteak, Ebrahim Raisik, CNNko Christiane Amanpour kazetariarekin hitzartuta zuen elkarrizketa bat bertan behera utzi zuen atzo. Arrazoia, kazetariak beloa ez eramatea izan zen. Amanpourrek Twitterreko hari batean azaldu duenez, 40 minutu zeramatzan presidentearen zain, eta bere laguntzaileetako batek beloa...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218579/mahsa-aminiren-heriotzaren-ondoko-protestetan-hildakoak-30-dira-jadanik.htm
Mundua
Mahsa Aminiren heriotzaren ondoko protestetan hildakoak 30 dira jadanik
Astebete da 22ko emakume gaztea hil zela, Irango Moralaren Poliziak atxilotu eta hiru egunera. Beloa «gaizki jarrita» zuelako atzeman zuten. Protesta jendetsuak ari dira egiten herrialdean, andreak batik bat.
Mahsa Aminiren heriotzaren ondoko protestetan hildakoak 30 dira jadanik. Astebete da 22ko emakume gaztea hil zela, Irango Moralaren Poliziak atxilotu eta hiru egunera. Beloa «gaizki jarrita» zuelako atzeman zuten. Protesta jendetsuak ari dira egiten herrialdean, andreak batik bat.
Kopurua puzten ari da apurka. Mahsa Amini gaztearen heriotzagatiko protestetan hildakoen datua eguneratu du Kurdistango Hengaw Giza Eskubideen taldeak. Nabarmen handitu da: 30 dira dagoeneko, gaztea hil zenetik astebete iragan den honetan. Ordutik, herritarrak gero eta nabarmenago ari dira sumina azaltzen. Protesta jen...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/218580/isiltasun-anitz-urratzeko.htm
Gizartea
Isiltasun anitz urratzeko
Nafarroako Gobernuak hitzaldi sorta bat antolatu du suizidioaren auziaz hitz egiteko eta gaia erdigunean jartzeko. Tuteran egin dute lehenengoa, eta azarora bitarte bertze sei izanen dira, Lizarran, Elizondon, Zangozan, Tafallan eta Iruñean.
Isiltasun anitz urratzeko. Nafarroako Gobernuak hitzaldi sorta bat antolatu du suizidioaren auziaz hitz egiteko eta gaia erdigunean jartzeko. Tuteran egin dute lehenengoa, eta azarora bitarte bertze sei izanen dira, Lizarran, Elizondon, Zangozan, Tafallan eta Iruñean.
Hitz egin dezagun suizidioari buruz”. Horixe erran du Nafarroako Gobernuko Osasun zuzendari nagusi Carlos Artundok, Tuteran egindako mahai inguru batean. Nafarroako Gobernuak hitzaldi sorta bat antolatu du horretarako, hitz egiteko: auzia “karrikara” atera nahi dute, eta suizidioaren inguruko estigmari aurre egin. Tute...
2022-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/218581/errepidearen-gainetik-herria.htm
Gizartea
Errepidearen gainetik, herria
Andoaingo udal bilkurak N-1 eta A-15 errepideen lotuneko obra "geldiarazteko" mozioa onartu du, kaltetuen plataformak bultzatuta. Plataformak "eskua luzatu" du alternatiba guztiei buruz pentsatzeko.
Errepidearen gainetik, herria. Andoaingo udal bilkurak N-1 eta A-15 errepideen lotuneko obra "geldiarazteko" mozioa onartu du, kaltetuen plataformak bultzatuta. Plataformak "eskua luzatu" du alternatiba guztiei buruz pentsatzeko.
N-1aren eta A-15aren arteko Andoaingo lotuneak, Bazkardoko korapiloa esaten diotenak, buruko min andana sortu du azkenaldian. Gipuzkoako Foru Aldundiak obra berria aurkeztu du, hango auto ilarak konpontze aldera; Andoaingo udalbatzaren gehiengoak ezezkoa eman dio (PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos), eta EAJ abste...
2022-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/218582/laguntza-kanpoan.htm
Gizartea
Laguntza, kanpoan
Ura falta duela eta, Karrantzak laguntza eskatu du. Esan du Bizkaian ez diotela eman. Ur partzuergoak ukatu egin du eskaerarik jaso izana. Azkenean, Kantabriatik ekartzen hasi dira ura, kamioietan: 200.000 litro egunero.
Laguntza, kanpoan. Ura falta duela eta, Karrantzak laguntza eskatu du. Esan du Bizkaian ez diotela eman. Ur partzuergoak ukatu egin du eskaerarik jaso izana. Azkenean, Kantabriatik ekartzen hasi dira ura, kamioietan: 200.000 litro egunero.
Karrantzan urtegi bi dituzte: Argañedakoa eta Cerrojakoa. Haietatik hornitzen dira, baina udako sikateak ia hustu egin ditu: edukieraren %13 eta %32 dute betea, hurrenez hurren. Hilabeterako daukate ura. Aspaldi ikusi zuen udalak arriskua: uztailean, ura neurriz erabiltzeko eskatu zieten herritarrei, eta, abuztuan, deb...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218583/egin-ohi-duen-euriaren-erdia.htm
Egin ohi duen euriaren erdia
Egin ohi duen euriaren erdia.
Nahiz eta uda astronomikoak goizaldean eman dion lekukoa udazkenari, meteorologikoa abuztuaren 31n bukatu zen. Izan ere, estatistiketarako-eta, adituei errazagoa zaie hilabete osoak hartzea, eta ekaineko, uztaileko eta abuztuko datuak erabiltzen dituzte. Horrela egiten dute urtaro guztiekin. 2022ko uda meteorologikoa “...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/218584/ekarpen-berezi-bat-egin-dugu-euskal-unibertsitate-sisteman.htm
Gizartea
«Ekarpen berezi bat egin dugu euskal unibertsitate sisteman»
25 urte bete ditu aurten Mondragon Unibertsitateak. Sistema dualean «aitzindariak» izatea, enpresekin harremana izatea eta arlo berriak sortu izana nabarmendu ditu Atxa errektoreak.
«Ekarpen berezi bat egin dugu euskal unibertsitate sisteman». 25 urte bete ditu aurten Mondragon Unibertsitateak. Sistema dualean «aitzindariak» izatea, enpresekin harremana izatea eta arlo berriak sortu izana nabarmendu ditu Atxa errektoreak.
1.700 ikasle berrirekin hasi berri du Mondragon Unibertsitateak bere 25. ikasturtea. Vicente Atxa (Oñati, 1965) errektorearen esanetan, metodologia etengabe berritu dute urteotan. Metodologia horietan, edukiek ez ezik, bestelako faktore batzuek ere garrantzia hartu dutela dio, hala nola balioek: «Oreka bat sortu behar ...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218585/atxikitzeetako-gehiegikeriak-salatu-dituzte.htm
Gizartea
Atxikitzeetako gehiegikeriak salatu dituzte
CIMADE elkarteak Hendaiako atxikitze zentroko gehiegikeriak deitoratu ditu. Muturreko egoera gehiago direla dio.
Atxikitzeetako gehiegikeriak salatu dituzte. CIMADE elkarteak Hendaiako atxikitze zentroko gehiegikeriak deitoratu ditu. Muturreko egoera gehiago direla dio.
Etorkinen Administrazio Atxikitze Zentroetako iazko datuak atera berri ditu etorkinak laguntzen dituen CIMADE elkarteak. Hendaiako zentroko kopuruak eta gertakariak zehaztu ditu. 219 pertsona atxiki zituen hetsirik Frantziako Estatuko administrazioak Hendaiako zentroan iaz. Horietarik 84 libratu zituen, hondarrean; 54 ...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/218586/lanean-ari-den-jende-askok-ezin-du-bizitza-duina-eduki.htm
Gizartea
«Lanean ari den jende askok ezin du bizitza duina eduki»
Ezkerraldeko gizarte eta etxebizitza arazoak salatzeaz gain, konponbidea ematen saiatzen da Berri Otxoak taldea. Langileen arteko prekaritateaz ohartarazi du Sheila Fernandezek: gero eta gehiagok eskatzen diete laguntza.
«Lanean ari den jende askok ezin du bizitza duina eduki». Ezkerraldeko gizarte eta etxebizitza arazoak salatzeaz gain, konponbidea ematen saiatzen da Berri Otxoak taldea. Langileen arteko prekaritateaz ohartarazi du Sheila Fernandezek: gero eta gehiagok eskatzen diete laguntza.
Barakaldoko Berri Otxoa taldeak 30 urte bete ditu aurten. 25 daramatzate gizarte eskubideei buruzko informazio bulego alternatiboarekin, eta oraintsu aurkeztu dute urteko balantzea. Sheila Fernandez kideak (Barakaldo, 1990) gogorarazi du euren lan guztia boluntarioa dela, eta ez dutela inolako diru laguntzarik jasotzen...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218587/charles-iiia-buru-duen-koroak-barkamena-eskatu-dio-zeelanda-berriko-maori-tribu-bati.htm
Mundua
Charles III.a buru duen koroak barkamena eskatu dio Zeelanda Berriko maori tribu bati
Ingalaterrako koroak kolonizazio garaian «bereizi gabeko» hilketak eta tribuaren lurren besterentze «masiboa» egin izana da arrazoi nagusia
Charles III.a buru duen koroak barkamena eskatu dio Zeelanda Berriko maori tribu bati. Ingalaterrako koroak kolonizazio garaian «bereizi gabeko» hilketak eta tribuaren lurren besterentze «masiboa» egin izana da arrazoi nagusia
Ngati Maniapoto tribua Wellingtonen izan zen joan den asteazkenean, parlamentuan. Bertan, lege bihurtu zen tribuaren eskakizunen hitzarmena. Erabakia hartu bezain laster, abesteari —waiata erraten zaio tribuaren hizkuntzan— eta haka maorien dantza tradizionala dantzatzeari ekin zioten tribuko kideek. Neurri horren ondo...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218588/labek-mobilizazioa-egingo-du-urriaren-6an-laquoeuskal-eskola-publiko-eta-komunitarioaraquo-aldarrikatzeko.htm
Gizartea
LABek mobilizazioa egingo du urriaren 6an, «euskal eskola publiko eta komunitarioa» aldarrikatzeko
LABek «gabezia handiak» ikusten dizkio Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuari langileen lan baldintzen arloan.
LABek mobilizazioa egingo du urriaren 6an, «euskal eskola publiko eta komunitarioa» aldarrikatzeko. LABek «gabezia handiak» ikusten dizkio Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuari langileen lan baldintzen arloan.
Sistema propio bat garatzearen ingurukoak, langileen lan baldintzenak, eskola publikoaren garrantziari buruzkoak... LAB sindikatuak gabeziak ikusten dizkio Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroari, eta, horien berri eman eta proposamenak egiteko, prentsaurrekoa egin dute Garbiñe Aranburu ...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218589/aro-berriko-lehen-kilometroak.htm
albisteak
Aro berriko lehen Kilometroak
Egun bakarra ardatz zuen Gipuzkoako ikastolen festa atzean uzteko asmoa zegoen aspaldi. Pandemiak, alabaina, lehen saiakera zapuztu zuen; beraz, aurtengoa dugu eraberritutako ekitaldia.
Aro berriko lehen Kilometroak. Egun bakarra ardatz zuen Gipuzkoako ikastolen festa atzean uzteko asmoa zegoen aspaldi. Pandemiak, alabaina, lehen saiakera zapuztu zuen; beraz, aurtengoa dugu eraberritutako ekitaldia.
2015ean, Mikel Egibarrek Kilometroak egitasmoko koordinatzailea izateko proposamena jaso zuen. Gorputz Hezkuntzako irakasle ohiak zera jaso zuen ere: Kilometroak berritzeko prozesu parte hartzailea abian jartzea. «Gogoz heldu nion ardurari, eta ia bost urte erabili ditugu Gipuzkoako ikastoletako eragile guztien artean ...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218590/hego-euskal-herriak-2135-milioi-jaso-ditu-next-generation-funtsetik.htm
Ekonomia
Hego Euskal Herriak 2.135 milioi jaso ditu Next Generation funtsetik
Espainiako Gobernuak azaldu duenez, 2.800 onuradun izan dira.
Hego Euskal Herriak 2.135 milioi jaso ditu Next Generation funtsetik. Espainiako Gobernuak azaldu duenez, 2.800 onuradun izan dira.
Espainiako Gobernuak 2.135 milioi euro bideratu ditu Europako Batasuneko Next Generation funtsetik Arabara, Bizkaira, Gipuzkoara eta Nafarroara, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak eta Jose Luis Arasti Nafarroan duenak jakinarazi dutenez. Diruaren zatirik handiena Suspertze eta Erresilientzia Funts...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218591/ibarran-bada-mundu-bat.htm
albisteak
Ibarran bada mundu bat
Guraso etorkinek osatutako batzorde bat da aurtengo Kilometroak festaren berrikuntzetako bat. Uzturpe ikastolako kideek ezinbestekotzat jo dute haien ekarpena.
Ibarran bada mundu bat. Guraso etorkinek osatutako batzorde bat da aurtengo Kilometroak festaren berrikuntzetako bat. Uzturpe ikastolako kideek ezinbestekotzat jo dute haien ekarpena.
Zalantzarik gabe, 2022ko Kilometroak egitasmoko talde bitxiena izango da Kulturaniztasuna Batzordea izenekoa. Hamar hizkuntza ala gehiago biltzen ditu, eta gaztelania dute elkarri ulertzeko balio diena. Ibartarrak izateaz gain, zera dute amankomunean gehienek: seme-alabak Ibarrako Uzturpe ikastolan dauzkate. Euren ekar...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218592/finlandiak-esan-du-laquonabarmenraquo-mugatuko-duela-errusiarren-sarrera.htm
Mundua
Finlandiak esan du «nabarmen» mugatuko duela errusiarren sarrera
Ukrainan bozkatzen hasi dira Errusiak okupatutako lurrak anexionatzeko. Mendebaldeak zilegitasuna kendu die galdeketei. NBEk ondorioztatu du Errusiak gerra krimenak egin dituela Ukrainan.
Finlandiak esan du «nabarmen» mugatuko duela errusiarren sarrera. Ukrainan bozkatzen hasi dira Errusiak okupatutako lurrak anexionatzeko. Mendebaldeak zilegitasuna kendu die galdeketei. NBEk ondorioztatu du Errusiak gerra krimenak egin dituela Ukrainan.
Bozkatzen hasi dira gaur Moskuk Ukrainan partzialki okupatutako eremuetan; hau da, Donetsk eta Luhansk herri errepubliketan, eta Zaporizhia eta Kherson eskualdeetan. Finean, bozketa horien helburua da Errusiak modua edukitzea lur horiek anexionatzeko, 2014an Krimeako penintsularekin egin zuen bezala. Mendebaldeak eta U...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218593/datorren-astean-hasiko-dute-gripearen-aurkako-txertaketa-hegoaldean.htm
Gizartea
Datorren astean hasiko dute gripearen aurkako txertaketa Hegoaldean
Zahar etxeetan hasiko dira; hortik aurrera, beste taldeetara zabalduko dute txertaketa. Koronabirusaren aurkako txertoekin batera jarriko dituzte.
Datorren astean hasiko dute gripearen aurkako txertaketa Hegoaldean. Zahar etxeetan hasiko dira; hortik aurrera, beste taldeetara zabalduko dute txertaketa. Koronabirusaren aurkako txertoekin batera jarriko dituzte.
Aurki hasiko dira Hego Euskal Herrian gripearen eta koronabirusaren aurkako txertaketa kanpainarekin. Irailaren 26an ekingo diote lau lurraldeetan dosiak jartzeari. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzako Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren arabera, datorren astelehenean hasiko dira txertoak ematen, eta za...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218594/eh-bilduk-itxaropen-aktiboa-eskatu-du-eta-azaroaren-12rako-bilbon-mobilizatzera-deitu-du.htm
Politika
EH Bilduk «itxaropen aktiboa» eskatu du, eta azaroaren 12rako Bilbon mobilizatzera deitu du
Egungo testuinguruak egiturazko neurriak eta mobilizazioa eskatzen dituela azpimarratu du koalizio subiranistak, eta «euskal olatua» sortzeko dei egin du «krisiek sortutako hormak» eraisteko.
EH Bilduk «itxaropen aktiboa» eskatu du, eta azaroaren 12rako Bilbon mobilizatzera deitu du. Egungo testuinguruak egiturazko neurriak eta mobilizazioa eskatzen dituela azpimarratu du koalizio subiranistak, eta «euskal olatua» sortzeko dei egin du «krisiek sortutako hormak» eraisteko.
«Jada ez da nahikoa gain behera doan sistema honek sortutako injustiziak baretzeko neurri aringarri batzuk hartzea. Egoera honek egiturazko neurriak eskatzen ditu, egiturazko erabakiak eskatzen ditu. Eta, horrekin batera, mobilizazioa eskatzen du; mobilizazio handiak». Hala adierazi du Unai Urruzuno EH Bilduko koordina...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218595/bernardo-atxaga-izanen-da-sumar-plataformako-kultura-arloaren-arduraduna.htm
Politika
Bernardo Atxaga izanen da Sumar plataformako kultura arloaren arduraduna
Arantxa Elizondo EHUko doktorea feminismo eta berdintasun saileko burua izanen da. Yolanda Diazek aurreratu zuen Sumar plataforman euren arloan ezagunak diren profesionalak nahi dituela.
Bernardo Atxaga izanen da Sumar plataformako kultura arloaren arduraduna. Arantxa Elizondo EHUko doktorea feminismo eta berdintasun saileko burua izanen da. Yolanda Diazek aurreratu zuen Sumar plataforman euren arloan ezagunak diren profesionalak nahi dituela.
Yolanda Diazek, Espainiako presidenteordeak eta Lan ministroak, gaur aurkeztu ditu Sumar plataformako 35 kideak. Ezkerreko hautagaitza bat osatu nahi du Podemosen bozeramaile izan zenak. Horien artean daude, bertzeak bertze, Bernardo Atxaga idazlea eta Arantxa Elizondo Euskal Herriko Unibertsitateko doktorea. Diazek au...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218596/gutxienez-73-migrante-hil-dira-siriako-kostaldean-ontzi-bat-hondoratu-ostean.htm
Mundua
Gutxienez 73 migrante hil dira Siriako kostaldean, ontzi bat hondoratu ostean
Libanotik irten zen ontzia; 100 lagun zihoazen behintzat, autoritateen arabera. 20 pertsona ospitaleratu dituzte oraingoz, Siriako Osasun ministroak jakinarazi duenez.
Gutxienez 73 migrante hil dira Siriako kostaldean, ontzi bat hondoratu ostean. Libanotik irten zen ontzia; 100 lagun zihoazen behintzat, autoritateen arabera. 20 pertsona ospitaleratu dituzte oraingoz, Siriako Osasun ministroak jakinarazi duenez.
Joan den astean, Libano iparraldetik irten zen ontzi bat hondoratu zen atzo Siriako kostaldean. Ezbeharraren eraginez, behintzat 73 migrante hil dira, Siriako Osasun ministro Hasan al Ghabash jakinarazi duenez. Bizirik atera diren hogei lagun Siriako Tartus hiriko Al Basel ospitalean artatu dituzte, herrialdeak Libanor...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218597/fridays-for-future-mugimenduak-berotze-globala-salatu-du-iruntildeean-eta-donostian.htm
Gizartea
Fridays For Future mugimenduak berotze globala salatu du Iruñean eta Donostian
Klima larrialdiaren aurkako mugimenduak mundu osoan egin ditu protestak.
Fridays For Future mugimenduak berotze globala salatu du Iruñean eta Donostian. Klima larrialdiaren aurkako mugimenduak mundu osoan egin ditu protestak.
Klima aldaketari aurre egiteko grebara deitu du gaurko Fridays For Future gazte mugimenduak nazioarte osoan. Euskal Herrian, esaterako, Donostian eta Iruñean egin dituzte protestak, 17:30ean eta 18:30ean, hurrenez hurren. Energiaren eta kontsumo ondasunen prezioen igoera salatu dute haietan. Argitaratu berri duten txo...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218598/elikagai-ekologikoen-kontsumoak-ez-du-atzera-egin.htm
Ekonomia
Elikagai ekologikoen kontsumoak ez du atzera egin
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza lurren %4,6 erabiltzen dira nekazaritza ekologikorako. Helburua 2030. urterako Europako nekazaritza lurren %25 ekologikoa izatea da.
Elikagai ekologikoen kontsumoak ez du atzera egin. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako nekazaritza lurren %4,6 erabiltzen dira nekazaritza ekologikorako. Helburua 2030. urterako Europako nekazaritza lurren %25 ekologikoa izatea da.
«Ekologikoak gara, naturala delako». Hori da nekazaritza ekologikoaren kontsumoa sustatzeko Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzak hautatu duten eslogana. Datorren astetik aurrera jarriko du abian kanpaina, eta ekoizleak eta kontsumitzaileak praktika ekologikoaren aldeko ha...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218599/sei-hamarkadaz-gizarte-inklusiboago-bat-sortzen.htm
Gizartea
Sei hamarkadaz gizarte inklusiboago bat sortzen
Gorabidek 60. urteurrena ospatu du Bilbon. Mahai inguru baten eta ekintza baten bidez, adimen desgaitasuna dutenen eskubideak aldarrikatu dituzte.
Sei hamarkadaz gizarte inklusiboago bat sortzen. Gorabidek 60. urteurrena ospatu du Bilbon. Mahai inguru baten eta ekintza baten bidez, adimen desgaitasuna dutenen eskubideak aldarrikatu dituzte.
Gorabide adimen desgaitasuna dutenei eta haien familiei laguntzeko Bizkaiko elkarteak 60. urteurrena ospatu du gaur Bilbon. Urteurrenaren harira antolatutako mahai inguruan, hizpidera ekarri dute gizarte politikak aurrera eramateko orduan elkarrizketa sozialak eta administrazio publikoen eta elkarteen arteko lankidetza...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218600/nafarroako-ekonomiaren-moteltzea-baieztatu-du-nastatek.htm
Ekonomia
Nafarroako ekonomiaren moteltzea baieztatu du Nastatek
Urteko bigarren hiruhilekoan %5,9 handitu ziren soldatapekoen diru sarrerak, eta %14,5 enpresen eta autonomoen irabaziak.
Nafarroako ekonomiaren moteltzea baieztatu du Nastatek. Urteko bigarren hiruhilekoan %5,9 handitu ziren soldatapekoen diru sarrerak, eta %14,5 enpresen eta autonomoen irabaziak.
Nastatek berretsi egin ditu uztailaren amaieran aurreratutako datuak. Horien arabera, Nafarroako barne produktu gordina %0,7 handitu zen aurtengo lehen hiruhilekotik bigarrenera, eta %4,5 urte arteko tasan. Aurreko bi hiruhilekoekin alderatuz gero, moteltzea nabarmena da, 2021ko azkenekoan eta 2022ko lehenengoan %1 han...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218601/kilometroak-urriaren-2an-egingo-dituzte-ibarran-lehenengoz-jai-eredu-berriarekin.htm
Gizartea
Kilometroak urriaren 2an egingo dituzte Ibarran, lehenengoz jai eredu berriarekin
Lau gune egongo dira aukeran: Sormena, Haurren hiria, Euskal musikaren ibilbidea eta Gastronomia. Ikastolako patioa egokitzeko erabili nahi dute festan lortutako dirua.
Kilometroak urriaren 2an egingo dituzte Ibarran, lehenengoz jai eredu berriarekin. Lau gune egongo dira aukeran: Sormena, Haurren hiria, Euskal musikaren ibilbidea eta Gastronomia. Ikastolako patioa egokitzeko erabili nahi dute festan lortutako dirua.
Pandemia osteko lehenengo Kilometroak jaia izango da urriaren 2an Ibarran (Gipuzkoa) egingo dutena. Jai eredu berria martxan jarriko duten lehen aldia ere izango da, eta Uztupe ikastola arduratu da antolakuntzaz. Festaren inguruko xehetasunak emateko, gaur egin dute prentsaurrekoa Nekane Artola Kilometroak Kultur Eraku...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218602/eajk-donostiako-alkategai-izatea-proposatu-dio-goiari.htm
Politika
EAJk Donostiako alkategai izatea proposatu dio Goiari
GBBk eta Donostiako Uri Batzarrak proposamena helarazi diote Donostiako egungo alkateari, Joseba Egibarren arabera. Gipuzkoako Foru Aldundirako jeltzaleen hautagaia emakumea izango dela «uste» du Egibarrek.
EAJk Donostiako alkategai izatea proposatu dio Goiari. GBBk eta Donostiako Uri Batzarrak proposamena helarazi diote Donostiako egungo alkateari, Joseba Egibarren arabera. Gipuzkoako Foru Aldundirako jeltzaleen hautagaia emakumea izango dela «uste» du Egibarrek.
Hirugarrenez Donostiako alkategai aurkezteko proposatu dio EAJren GBB Gipuzko Buru Batzarrak Eneko Goia egungo alkateari, Joseba Egibar GBBko presidenteak atzo Radio Euskadin aitortu zuenez. «GBBk eta Donostiako Uri Batzarrak Goiari adierazi diote gure erabakia: berari proposatzekoa. Hala ere, oraindik ez dugu prozesua...
2022-9-23
https://www.berria.eus/albisteak/218603/aebek-arma-gisa-erabiltzen-dute-legea-assange-suntsitzeko.htm
Mundua
«AEBek arma gisa erabiltzen dute legea, Assange suntsitzeko»
Komunikazioaren teknologian giza eskubideek duten tokia aztertu du Renata Avila abokatuak. Uste du ‘Wikileaks auzian’ epaitzen ari direna ez dela Julian Assange soilik: «Jokoan da adierazpen askatasuna bera».
«AEBek arma gisa erabiltzen dute legea, Assange suntsitzeko». Komunikazioaren teknologian giza eskubideek duten tokia aztertu du Renata Avila abokatuak. Uste du ‘Wikileaks auzian’ epaitzen ari direna ez dela Julian Assange soilik: «Jokoan da adierazpen askatasuna bera».
Ekainaren 17an, Erresuma Batuak baiezkoa eman zion Julian Assange kazetaria estraditatzeari. Londresen arabera, Wikileaksen sortzailea AEBetara bidaltzea ez litzateke «bateraezina giza eskubideekin», eta herrialde horretan «modu egokian tratatuko» lukete. Oso bestelako iritzia du Renata Avila abokatuak (Guatemala Hiria...
2022-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/218604/gorenak-ezetsi-egin-du-irungo-udaltzainen-euskara-eskakizunei-buruzko-helegitea.htm
Gizartea
Gorenak ezetsi egin du Irungo udaltzainen euskara eskakizunei buruzko helegitea
EAEko Auzitegi Nagusiaren iazko epaiari Irungo Udalak jarritako kasazio helegitea ez du onartu Auzitegi Gorenak. Argudiatu du udalaren idatziak ez duela betetzen legearen exijentzia nahikorik.
Gorenak ezetsi egin du Irungo udaltzainen euskara eskakizunei buruzko helegitea. EAEko Auzitegi Nagusiaren iazko epaiari Irungo Udalak jarritako kasazio helegitea ez du onartu Auzitegi Gorenak. Argudiatu du udalaren idatziak ez duela betetzen legearen exijentzia nahikorik.
Forma akatsa iritzita, Auzitegi Gorenak atea itxi dio Irungo Udalari. Euskadi Irratiak aurreratu duenez, Espainiako Auzitegi Goreneko administrazioarekiko auzien aretoak ez du tramiterako onartu udalak euskara eskakizunaren alde aurkeztutako kasazio helegitea. Iaz, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen «diskrim...
2022-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/218640/behatokiak-eta-kontseiluak-kezkaz-hartu-dute-gorenaren-erabakia.htm
Gizartea
Behatokiak eta Kontseiluak «kezkaz» hartu dute Gorenaren erabakia
Agurne Gaubekaren arabera, bereziki kezkagarria da lan deialdietan euskara eskakizunak «bakarrik» judizializatu nahi izatea, eta horren harira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «sindikatu, eragile eta alderdi batzuk» hartu duten jarrera
Behatokiak eta Kontseiluak «kezkaz» hartu dute Gorenaren erabakia. Agurne Gaubekaren arabera, bereziki kezkagarria da lan deialdietan euskara eskakizunak «bakarrik» judizializatu nahi izatea, eta horren harira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «sindikatu, eragile eta alderdi batzuk» hartu duten jarrera
«Ez da harritzekoa». Atzo arratsean Espainiako Auzitegi Gorenak jakinarazi zuen ez duela tramitera onartu Irungo Udalak aurkeztutako kasazio helegitea. Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendariaren arabera, ezin da ezer onik espero epaitegietatik. Bat dator ere bai Paul Bilbao Euskalgintzako Kontseiluko i...
2022-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/218641/eh-bilduk-maddalen-iriarte-proposatu-du-gipuzkoako-ahaldungai-nagusi-izateko.htm
Politika
EH Bilduk Maddalen Iriarte proposatu du Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko
Maiatzeko foru hauteskundeetan zerrendaburu izateko erronka «onartu» du Iriartek, betiere koalizioaren barne prozesuaren irizpideak errespetatuz
EH Bilduk Maddalen Iriarte proposatu du Gipuzkoako ahaldungai nagusi izateko. Maiatzeko foru hauteskundeetan zerrendaburu izateko erronka «onartu» du Iriartek, betiere koalizioaren barne prozesuaren irizpideak errespetatuz
Ofiziala da. EH Bilduko zuzendaritzak bere militanteei proposatu die Maddalen Iriarte izatea Gipuzkoako zerrendaburu datozen foru hauteskundeetan. Gaur egungo legebiltzarkidea Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai litzateke, baldin eta oinarriek proposamena babestuz gero. Twitter bidez baieztatu du Iriartek prest...
2022-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/218642/ikastolek-desengainua-hartu-dute-hezkuntza-legearen-aurreproiektuaren-zirriborroarekin.htm
Gizartea
Ikastolek «desengainua» hartu dute Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroarekin
Jokin Bildarratzek egotzi die Ipar Euskal Herrian Parisekin bilera bat lortuta «baikor» daudela, baina Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, «hamaika aldiz» bildu eta adostasunak lortu arren, «desengainua» hartu dutela: «Ulergaitza egiten zait».
Ikastolek «desengainua» hartu dute Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren zirriborroarekin. Jokin Bildarratzek egotzi die Ipar Euskal Herrian Parisekin bilera bat lortuta «baikor» daudela, baina Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, «hamaika aldiz» bildu eta adostasunak lortu arren, «desengainua» hartu dutela: «Ulergaitza egiten ...
Hasi dute 2022-2023ko ikasturtea Euskal Herri luze-zabaleko 113 ikastoletako 57.000 ikasle inguruk eta 5.000 langilek. Ongi etorria emateko, gaur goizean egin dute ikasturte hasierako ekitaldia, Bergaran (Gipuzkoa). Bertan izan dira ikastolen eta erakundeen ordezkariak, eta hitza hartu dute Koldo Tellitu Ikastolen Elka...
2022-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/218643/alaia-martinek-irabazi-du-lehenengo-final-laurdena.htm
Kultura
Alaia Martinek irabazi du lehenengo final-laurdena
Nerea Elustondo sailkatu da bigarren Getxon (Bizkaia) jokatutako saioan
Alaia Martinek irabazi du lehenengo final-laurdena. Nerea Elustondo sailkatu da bigarren Getxon (Bizkaia) jokatutako saioan
Saio osoa jausi gabe egin ostean, finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du zuzenean Alaia Martinek, 738 puntu bilduta. Eneko Lazkozen ordezko izango zela jakinarazi zion Bertsozale Elkarteak ostegunean, eta aurreneko egin du gaurko saioan. Elizondon (Nafarroa) arituko da urriaren 22an. Haren atzetik geratu dira, hurrene...
2022-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/218644/pharoah-sanders-jazz-musikaren-ikurra-hil-da.htm
Kultura
Pharoah Sanders jazz musikaren ikurra hil da
60 urteko ibilbidean, jazz musikaren adar ugari landu zituen saxofoi joleak, eta azken unera arte segitu zuen diskoak grabatzen
Pharoah Sanders jazz musikaren ikurra hil da. 60 urteko ibilbidean, jazz musikaren adar ugari landu zituen saxofoi joleak, eta azken unera arte segitu zuen diskoak grabatzen
Pharoah Sanders saxofoi jotzaile estatubatuarra gaur hil da Los Angelesen (AEB), 81 urterekin eta «bere familiak lagunduta», Luaka Bop zigiluak sare sozialetan jakinarazi duenez. 1960ko hamarkadan hasi zen musika jotzen, New Yorkeko freejazz eszenan, eta bere bizitzaren amaiera arte segitu zuen lanean, hala beste musik...
2022-9-24
https://www.berria.eus/albisteak/218645/urrezko-maskorra-los-reyes-del-mundo-filmarentzat.htm
Kultura
Urrezko Maskorra, 'Los reyes del mundo' filmarentzat
Zuzendari onenarentzako saria Genki Kawamurarentzat izan da 'Hyakka' filmagatik.
Urrezko Maskorra, 'Los reyes del mundo' filmarentzat. Zuzendari onenarentzako saria Genki Kawamurarentzat izan da 'Hyakka' filmagatik.
Laura Mora zuzendari kolonbiarraren Lo reyes del mundo filmak irabazi du Donostiako 70. Zinemaldiko film onenarentzako Urrezko Maskorra. Zuzendari onenarentzako Zilarrezko Maskorra, berriz, Genki Kawamurarentzat izan da, Hyakka filmagatik. Zuzendari japoniarraren opera prima da. Interpretazio sariei dagokienez, aktore...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/218674/evenepoelek-irabazi-du-munduko-txapelketa-modu-ikusgarrian.htm
Kirola
Evenepoelek irabazi du Munduko Txapelketa, modu ikusgarrian
25 kilometroz bera bakarrik aritu da ihes eginda. 2018an ere irabazi zuen lasterketa.
Evenepoelek irabazi du Munduko Txapelketa, modu ikusgarrian. 25 kilometroz bera bakarrik aritu da ihes eginda. 2018an ere irabazi zuen lasterketa.
Remco Evenepoel txirrindulariak garaipen historikoa lortu du gaur Australian jokaturiko Munduko Txapelketan. Ikusgarria izan da flandriarraren lasterketa, 266,9ko ibilbideko azken 25 kilometroak ihes eginik korritu baititu, bakar-bakarrik. Lehendik ere izan da Evenepoel munduko txapelduna: 2018an gazteen mailan irabaz...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/218675/nerea-arrutik-eta-andoni-iruretagoienak-irabazi-dute-euskal-pentatloia.htm
Kirola
Nerea Arrutik eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute Euskal Pentatloia
Iruretagoiena bigarren urtez nagusitu da. Iazko irabazle Karmele Gisasola bigarren geratu da.
Nerea Arrutik eta Andoni Iruretagoienak irabazi dute Euskal Pentatloia. Iruretagoiena bigarren urtez nagusitu da. Iazko irabazle Karmele Gisasola bigarren geratu da.
Nerea Arruti eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a-k irabazi dute 2022ko Euskal Pentatloia. Atzo iluntzean jokatu zen proba, Azpeitiko zezen plazan. Arrutik 21:09ko denbora egin zuen. Urduri hasi baldin bazen ere, harriarekin, aizkora lanean nagusitu zen, eta hortik aurrera zuzen joan zen garaipenera. «Kola gehiegi bota...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/218676/parte-hartze-txikia-eskuin-muturra-gobernura-eraman-dezaketen-bozetan.htm
Mundua
Parte-hartze txikia, eskuin muturra gobernura eraman dezaketen bozetan
Arratsaldeko 18:00etan, bozkatzeko eskubidea dutenen %58 baino ez da hauteslekuetara joan, 2018ko bozetan baino zazpi puntu gutxiago
Parte-hartze txikia, eskuin muturra gobernura eraman dezaketen bozetan. Arratsaldeko 18:00etan, bozkatzeko eskubidea dutenen %58 baino ez da hauteslekuetara joan, 2018ko bozetan baino zazpi puntu gutxiago
Hauteskunde erabakigarriak dituzte gaur Italian, eskuin muturraren garaipena espero delako. Galdeketek aurreikusten zuten abstentzio handia, %65koa inguru (aurreko bozketan baino zortzi puntu gehiago), eta azken datuen arabera badirudi iragarpenak beteko direla. Arratsaldeko 18:00etan, bozkatzeko eskubidea dutenen %58...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/218677/omenaldia-egin-diote-katalunian-txikiri-guardia-zibilak-fusilatu-zuen-lekuan.htm
Politika
Omenaldia egin diote Katalunian Txikiri, Guardia Zibilak fusilatu zuen lekuan
Besteak beste, Txikiren anaia Diego Paredes eta EH Bilduko Iñaki Ruiz de Pinedo mintzatu dira ekitaldian
Omenaldia egin diote Katalunian Txikiri, Guardia Zibilak fusilatu zuen lekuan. Besteak beste, Txikiren anaia Diego Paredes eta EH Bilduko Iñaki Ruiz de Pinedo mintzatu dira ekitaldian
Urtero legez, omenaldia egin diote Juan Paredes Manot Txiki ETAko militanteari Kataluniako Cendanyola de Valles herrian, fusilatu zuten lekuan. 1975ko irailaren 27an hil zuen Txiki Guardia Zibileko boluntarioz osaturiko pelotoi batek. Badajozen jaio zen (Espainia), eta familiarekin Zarautzera (Bizitzera) joan zen txik...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/218678/borrokarako-deia-egin-du-sortuk-kalean-zein-erakundeetan.htm
Politika
Borrokarako deia egin du Sortuk, «kalean zein erakundeetan»
Irailaren 27a dela eta, ekitaldi bat egin du alderdiak Tolosan
Borrokarako deia egin du Sortuk, «kalean zein erakundeetan». Irailaren 27a dela eta, ekitaldi bat egin du alderdiak Tolosan
Ziurgabetasun garaian «itxaropen aktiboaren bandera jasotzea» ezinbestekoa dela esan die Arkaitz Rodriguez Sorturen idazkari nagusiak militanteei. Nehork ez dio Eguri itxaropena kenduko ekitaldian bildu ditu alderdiak bere jarraitzaileak, Tolosan (Gipuzkoa), Txiki eta Otaegiren fusilaketen urteurrenaren harira. Asteart...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/218679/ez-sanchez-ez-feijoo-euskadi-mezua-aireratu-du-eajk-alderdi-egunean.htm
Politika
«Ez Sanchez, ez Feijoo: Euskadi» mezua aireratu du EAJk Alderdi Egunean
Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria, Andoni Ortuzar alderdiko burua eta EGIko Bea Berlanga mintzatu dira Forondako ekitaldian
«Ez Sanchez, ez Feijoo: Euskadi» mezua aireratu du EAJk Alderdi Egunean. Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria, Andoni Ortuzar alderdiko burua eta EGIko Bea Berlanga mintzatu dira Forondako ekitaldian
Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezi «borondate politiko falta» leporatu dio Andoni Ortuzar EAJko Euskadi Buru Batzarreko presidenteak gaur Forondan (Araba) eginiko Alderdi Egunean. «Konpromiso askok jarraitzen dute bete gabe, denborak aurrera egiten du, eta emandako hitza bete behar da, guk Kongresuan eta Senatuan b...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/218680/alavesek-galdu-egin-du-amaieran-sartu-dioten-gol-batengatik.htm
Kirola
Alavesek galdu egin du, amaieran sartu dioten gol batengatik
Defentsan sendo aritu dira arabarrak, baina Ludmila da Silvak erabaki du partida, jokaldi eztabaidagarri batean
Alavesek galdu egin du, amaieran sartu dioten gol batengatik. Defentsan sendo aritu dira arabarrak, baina Ludmila da Silvak erabaki du partida, jokaldi eztabaidagarri batean
Ondo defendatzen aritu da Alaves gaur Atletico Madrilen zelaian, baina ezin izan du etxera eraman hain beharrezkoa duen puntua, amaiera aldera sartu dioten gol batengatik. Oscar Fernandezek trebatzen duen taldea nagusi izan da hasieratik. Horren ondorioz, Jana Xin Alaveseko atezaina izan da lehen zatiko jokalaririk na...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/218681/joanes-illarregik-irabazi-du-arrasateko-saioa.htm
Kultura
Joanes Illarregik irabazi du Arrasateko saioa
678 puntu bilduta lortu du lehen postua. Saioa Alkaiza izan du atzetik, bost punturen aldearekin.
Joanes Illarregik irabazi du Arrasateko saioa. 678 puntu bilduta lortu du lehen postua. Saioa Alkaiza izan du atzetik, bost punturen aldearekin.
Goia jo jabe aritu dira gaur sei bertsolariak Arrasateko (Gipuzkoa) saioan. Jausi dira tarteka, baina utzi dituzte ariketa bakoitzeko ale politak ere. Nolanahi ere, atzoko saioan baino puntu gutxiago izan dira gaur. Joanes Illarregi izan da denetan nagusi, hark lortu baitu puntu gehien: 678. Ez da aise gailendu, ordea;...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218682/ultraeskuindarrak-buru-dituen-gobernu-bat-aldarrikatu-du-melonik.htm
Mundua
Ultraeskuindarrak buru dituen gobernu bat aldarrikatu du Melonik
Koalizio eskuindarrak irabazi ditu Italiako Parlamenturako bozak, botoen %44 inguru bilduta, behin-behineko emaitzen arabera. Abstentzioa inoizko handiena izan da: %36.
Ultraeskuindarrak buru dituen gobernu bat aldarrikatu du Melonik. Koalizio eskuindarrak irabazi ditu Italiako Parlamenturako bozak, botoen %44 inguru bilduta, behin-behineko emaitzen arabera. Abstentzioa inoizko handiena izan da: %36.
Kanpainan erakutsi ez duen tonu lasai eta instituzionala erabilita, Giorgia Meloni FdI Italiako Anaiak alderdi ultraeskuindarraren buruzagiak mezu argi bat bidali die bai haren herrialdeari, baita EB Europako Batasunari ere: eskuin muturraren garaia da, FdI buru duen gobernu batena. «Erantzukizunaren garaia da. Italiar...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218683/denboraldiko-lehen-porrota-athleticentzat.htm
Kirola
Denboraldiko lehen porrota Athleticentzat
Levantek kontrolatu du neurketa, eta Redondoren eta Mayra Rodriguezen golei esker lortu ditu hiru puntuak.
Denboraldiko lehen porrota Athleticentzat. Levantek kontrolatu du neurketa, eta Redondoren eta Mayra Rodriguezen golei esker lortu ditu hiru puntuak.
Lehen jardunaldiko garaipenari ezin izan dio jarraipena eman Athleticek. Atzo erronka zaila zuten zuri-gorriek Valentzian, Levanteren aurka, eta etxeko taldeak merezimendu osoz utzi zituen saririk gabe Iraia Iturregik prestatutako neskak. Haiek kontrolatu zuten neurketa, eta haiek sartu zituzten golak. F Ligako hirugar...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218685/donibane-lohizunen-24-urteko-gazte-bat-hil-da-auto-istripuz.htm
Gizartea
Donibane Lohizunen 24 urteko gazte bat hil da auto istripuz
23 eta 25 urteko beste bi lagun egoera larrian ospitaleratu behar izan dituzte.
Donibane Lohizunen 24 urteko gazte bat hil da auto istripuz. 23 eta 25 urteko beste bi lagun egoera larrian ospitaleratu behar izan dituzte.
Atzo arratsaldean 24 urteko gazte bat hil zen Donibane Lohizunen (Lapurdi), auto istripu batean. Poliziak ikerketa bat zabaldu du gertatutakoa argitzeko, eta jakinarazi dute auto berean zihoazen beste bi gazte ere, 23 eta 25 urtekoak, ospitaleratu egin behar izan dituztela. Larri daude biak.
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218686/hamahiru-urterainoko-zigorrak-onartu-dituzte-adingabeei-sexu-abusuak-egiteaz-akusaturikoek.htm
Gizartea
Hamahiru urterainoko zigorrak onartu dituzte adingabeei sexu abusuak egiteaz akusaturikoek
Hasi da Sansoheta zentroan Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean zeuden adingabeak prostituitu zituen sare bateko ustezko kideen aurkako epaiketa. Lauk egin dute akordioa fiskaltzarekin; hamar dira denera.
Hamahiru urterainoko zigorrak onartu dituzte adingabeei sexu abusuak egiteaz akusaturikoek. Hasi da Sansoheta zentroan Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean zeuden adingabeak prostituitu zituen sare bateko ustezko kideen aurkako epaiketa. Lauk egin dute akordioa fiskaltzarekin; hamar dira denera.
Hasi da Arabako Probintzia Auzitegian Sansoheta zentroko adingabeei sexu abusuak egitea egotzita auzipetutako hamar pertsonen kontrako epaiketa. Denera hamar gizon daude akusatuta, eta haietako lauk akordioa lortu dute fiskaltzarekin, errua onartu eta zigorra arintzeko. Lau horietako hiru izan dira epailearen aurretik...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218687/soraluzekoa-zen-benidormen-hil-duten-emakumea.htm
Gizartea
Soraluzekoa zen Benidormen hil duten emakumea
'Plaentxi.eus' herri komunikabideak BERRIAri baieztatu dionez, M. L. L. da hildakoa. 68 urte zituen. Benidormen zuen etxean topatu du Poliziak, harengana joan denean esatera senarra auto istripu batean hil zaiola. Gorpuak indarkeria zantzuak ditu, eta senarra da susmagarri nagusia.
Soraluzekoa zen Benidormen hil duten emakumea. 'Plaentxi.eus' herri komunikabideak BERRIAri baieztatu dionez, M. L. L. da hildakoa. 68 urte zituen. Benidormen zuen etxean topatu du Poliziak, harengana joan denean esatera senarra auto istripu batean hil zaiola. Gorpuak indarkeria zantzuak ditu, eta senarra da susmagarri...
Soraluzeko (Gipuzkoa) Plaentxi.eus herri komunikabideak BERRIAri baieztatu dionez, soraluzetarra da bart gauean Benidormen (Herrialde Katalanak) hilik aurkitu duten emakumea. Plaentxi.eus-en arabera, M. L. L. da. 68 urte zituen. Hasieran Zarauzkoa zela zabaldu den arren, Zarauzko Hitza-k azaldu du jatorriz ez zela han ...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218688/gutxienez-hamairu-pertsona-hil-dituzte-errusiako-eskola-batean-zazpi-haur-tartean.htm
Mundua
Gutxienez hamairu pertsona hil dituzte Errusiako eskola batean, zazpi haur tartean
Errusiako erdialdeko Izhevsk hirian tiroketa bat izan da. Hiltzaileak bere buruaz beste egin duela esan dute agintariek, eta neonaziekin lotu dute.
Gutxienez hamairu pertsona hil dituzte Errusiako eskola batean, zazpi haur tartean. Errusiako erdialdeko Izhevsk hirian tiroketa bat izan da. Hiltzaileak bere buruaz beste egin duela esan dute agintariek, eta neonaziekin lotu dute.
Bi tiroketaren berri heldu da Errusiatik. Larrienean, gizon armatu batek gutxienez hamahiru pertsona hil ditu Errusia erdialdeko Izhevsk hiriko eskola batean. Hildakoen artean zazpi haur daudela zabaldu dute agintariek. Azaldu dutenez, hiltzailea bi pistolarekin sartu da eskolan. Ikasle, irakasle eta langileen aurka t...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218689/jaurlaritzak-zazpi-milioi-euro-jarri-ditu-kamioiak-berritzeko-planerako.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak zazpi milioi euro jarri ditu kamioiak berritzeko planerako
Asteartean hasiko da eskaerak egiteko epea. 34.000 eurora arteko laguntzak banatuko dira.
Jaurlaritzak zazpi milioi euro jarri ditu kamioiak berritzeko planerako. Asteartean hasiko da eskaerak egiteko epea. 34.000 eurora arteko laguntzak banatuko dira.
Iragan irailaren 1ean, Eusko Jaurlaritzak adierazi zuen kamioien Renove plan bat abiarazteko asmoa zuela. Energia Kontingentziako Planaren ekinbideetako bat zen, eta asteartean hasiko da eskaerak egiteko epea. Jaurlaritzak zazpi milioi euro jarriko ditu funts horretarako, eta azaroaren 15era arte egin ahal izango dira ...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218690/putinek-europari-eskatu-dio-errusia-laquoerrespetuzraquo-tratatu-dezala.htm
Mundua
Putinek Europari eskatu dio Errusia «errespetuz» tratatu dezala
Kazakhstanek eta Serbiak ez dituzte aitortuko Ukrainan okupatutako lurretako galdeketen emaitzak. Errusiaren aliatuek eskatu diote Kremili errespetatzeko estatuen «lurralde batasunaren printzipioa». Putinen inguruko agintariek errekrutatzean gertatzen ari diren «hutsegiteak» salatu dituzte.
Putinek Europari eskatu dio Errusia «errespetuz» tratatu dezala. Kazakhstanek eta Serbiak ez dituzte aitortuko Ukrainan okupatutako lurretako galdeketen emaitzak. Errusiaren aliatuek eskatu diote Kremili errespetatzeko estatuen «lurralde batasunaren printzipioa». Putinen inguruko agintariek errekrutatzean gertatzen ari...
Arrakala batzuk ikusten hasi dira Ukrainako gerraren testuinguruan Errusiaren aliatuek Moskuri orain arte erakutsi dioten babesean. Kremlinek hauspotuta, galdeketa batzuk egiten ari dira Ukraina hegoaldean eta hego-ekialdean partzialki okupatuta dituen eremu batzuetan, eta bozketa horien azken helburua da Errusiak lur ...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218691/berriro-ireki-dute-kolonbiaren-eta-venezuelaren-arteko-muga-zazpi-urteren-ondoren.htm
Mundua
Berriro ireki dute Kolonbiaren eta Venezuelaren arteko muga, zazpi urteren ondoren
2015ean igarobidea itxia izan ostean, orain lurreko eta aireko merkataritza trukeetarako erabili ahal izango da bi herrialdeen arteko muga. Kolonbiako gobernu aldaketak aukera eman du bi lurraldeen arteko harreman diplomatikoak leheneratzeko.
Berriro ireki dute Kolonbiaren eta Venezuelaren arteko muga, zazpi urteren ondoren. 2015ean igarobidea itxia izan ostean, orain lurreko eta aireko merkataritza trukeetarako erabili ahal izango da bi herrialdeen arteko muga. Kolonbiako gobernu aldaketak aukera eman du bi lurraldeen arteko harreman diplomatikoak lehenera...
Gaurtik aurrera, posible izango da autoz Kolonbiaren eta Venezuelaren arteko muga igarotzea. Irekiera ekitaldi sinbolikoa egingo dute 09:00etan, Simon Bolivar zubian, hemengo 14:00ak aldera. Oraingoz, ez Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak eta ez Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak ez dute baieztatu ekitaldira jo...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218692/2037an-araba-bizkai-eta-gipuzkoako-administrazio-publikoa-euskaldunduta-egotea-nahi-dute-kontseiluak-elak-eta-labek.htm
Gizartea
2037an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako administrazio publikoa euskaldunduta egotea nahi dute Kontseiluak, ELAk eta LABek
Bederatzi ekarpen egin dizkiote administrazioan euskararen erabilera arautuko duen dekretuari. Derrigortasun indizearen sistema «gainditzea», euskarazko zirkuituak sortzea, eta langileen «egonkortasuna» bermatzea daude horien artean.
2037an Araba, Bizkai eta Gipuzkoako administrazio publikoa euskaldunduta egotea nahi dute Kontseiluak, ELAk eta LABek. Bederatzi ekarpen egin dizkiote administrazioan euskararen erabilera arautuko duen dekretuari. Derrigortasun indizearen sistema «gainditzea», euskarazko zirkuituak sortzea, eta langileen «egonkortasuna...
Neurri sorta bat eta epe zehatzak proposatu dituzte Euskalgintzaren Kontseiluak, ELAk eta LABek, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako administrazio publikoa euskalduntzeko. Xede hori duen proposamena adostu dutela azaldu du Paul Bilbao Kontseiluko idazkari nagusiak: «Nork bere proposamen propioak egin baditu ere, gai izan gara...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218693/metalgintzako-negoziazioak-nafarroan-akordioa-gertuago-dago-bizkaian-urrun.htm
Ekonomia
Metalgintzako negoziazioak: Nafarroan akordioa gertuago dago; Bizkaian, urrun
Nafarroako metalgintzako patronalak UGTren eta CCOOren eskaintzak aztertuko ditu. Bizkaikoak, berriz, ez du aldatu lan ituna berritzeko eginiko azken eskaintza.
Metalgintzako negoziazioak: Nafarroan akordioa gertuago dago; Bizkaian, urrun. Nafarroako metalgintzako patronalak UGTren eta CCOOren eskaintzak aztertuko ditu. Bizkaikoak, berriz, ez du aldatu lan ituna berritzeko eginiko azken eskaintza.
Bilera eguna zen gaur Euskal Herriko metalgintzan. Nafarroako eta Bizkaiko lan hitzarmenak negoziatzeko bilerak egin dira, eta Iruñeko eta Bizkaiko juntadizoek doinu oso ezberdina izan dute. Nafarroan, patronalak astebeteko epea eskatu du CCOOren eta UGTren eskaintzak aztertzeko, eta, bi sindikatu horiek gehiengoa dute...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218694/europako-eskuin-muturrak-beso-zabalik-hartu-du-meloniren-garaipena.htm
Mundua
Europako eskuin muturrak beso zabalik hartu du Meloniren garaipena
«Merezitako garaipena» lortu duela adierazi dute haren aliatuek. Bestalde, hauteskundeen emaitzak «tristeak eta kezkagarriak» direla adierazi du Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteordeak.
Europako eskuin muturrak beso zabalik hartu du Meloniren garaipena. «Merezitako garaipena» lortu duela adierazi dute haren aliatuek. Bestalde, hauteskundeen emaitzak «tristeak eta kezkagarriak» direla adierazi du Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteordeak.
Italiako eskuin muturraren gorakada nahikoa eta soberakoa izan da parlamenturako hauteskundeak irabazi eta gobernua eskuratu dezan. Botoen %43 inguru eskuratu ditu koalizio eskuindarrak, behin-behineko emaitzen arabera. Giorgia Meloni FDI Italiako Anaiak alderdi ultraeskuindarrak gora egin du bozetan —botoen %4 eskurat...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218695/gauean-ontzi-kamikaze-batekin-joko-dute-asteroide-bat-lurra-defendatzen-ikasteko.htm
Bizigiro
Gauean ontzi kamikaze batekin joko dute asteroide bat, Lurra defendatzen ikasteko
Historian lehen aldiz, gailu bat jaurtiko dute espazioko objektu baten kontra, hura desbideratzerik ote dagoen jakiteko. Lurretik 11 milioi kilometrora gertatuko da talka.
Gauean ontzi kamikaze batekin joko dute asteroide bat, Lurra defendatzen ikasteko. Historian lehen aldiz, gailu bat jaurtiko dute espazioko objektu baten kontra, hura desbideratzerik ote dagoen jakiteko. Lurretik 11 milioi kilometrora gertatuko da talka.
Gaur da eguna. Teknikoki, bihar. Izan ere, Euskal Herrian 01:14ak direnean espero dute talka eragitea. Gizateriaren historian mugarri bat jarriko du egingo duten probak. Lehen aldiz, gizakiek jaurtitako gailu batekin asteroide bat joko dute, ikusteko kolpeak ahalmena duen hura desbideratzeko. Lurra Defendatzeko Progra...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218696/zero-kilometro.htm
albisteak
Zero Kilometro
Bertan eta bertako sortzaileei esker osatu ahal izan dugu aurtengo leloa, logoa eta ‘Irribarra’ abestia, guztiak zero Kilometro.
Zero Kilometro. Bertan eta bertako sortzaileei esker osatu ahal izan dugu aurtengo leloa, logoa eta ‘Irribarra’ abestia, guztiak zero Kilometro.
Irribarra da Gipuzkoako ikastolen aurtengo festarako aukeratutako leloa. Ibarrako Uzturpe ikastolak eskaini nahi zuen mezua, eta irribarreak ikusezin izan diren garaietan ikastolari garrantzitsua iruditu zitzaion irribarrearen balioa azpimarratzea, irribarreak zabalduaz, eta Irribarra leloa da emaitza. Izan ere, Irriba...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218697/kubatarrek-baiezkoa-eman-diote-sexu-berekoen-ezkontzari.htm
Mundua
Kubatarrek baiezkoa eman diote sexu berekoen ezkontzari
Botoen bi heren baino gehiago aldekoak izan dira Familien Kodearen erreferendumean. Sexu bereko bikoteek adoptatu ahal izatea eta haurdunaldi subrogatua arautuko dituzte, eta adingabeen arteko ezkontzak debekatuko.
Kubatarrek baiezkoa eman diote sexu berekoen ezkontzari. Botoen bi heren baino gehiago aldekoak izan dira Familien Kodearen erreferendumean. Sexu bereko bikoteek adoptatu ahal izatea eta haurdunaldi subrogatua arautuko dituzte, eta adingabeen arteko ezkontzak debekatuko.
Kubatarrek bozkatzeko aukera izan zuten atzokoan, 1959ko iraultzatik herrialdean antolatu duten hirugarren erreferendumean, Familien Kodea izeneko lege multzoaren onarpenaz erabakitzeko. Baietza irten da garaile, botoen bi heren baino gehiagorekin (%66,87). Kode horrek bide emango du, besteak beste, Kuban sexu berekoen...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218698/etaren-2002ko-atentatu-batean-parte-hartzeaz-absolbitu-dute-garikoitz-aspiazu-froga-faltagatik.htm
Politika
ETAren 2002ko atentatu batean parte hartzeaz absolbitu dute Garikoitz Aspiazu, froga faltagatik
2002an Bilbon izandako atentatu bat egin izana egotzita epaitu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean; bonba-auto bat lehertu zen, eta hainbat zauritu eragin. Aspiazuk ukatu egin zuen atentatuan parte hartu zuela.
ETAren 2002ko atentatu batean parte hartzeaz absolbitu dute Garikoitz Aspiazu, froga faltagatik. 2002an Bilbon izandako atentatu bat egin izana egotzita epaitu dute Espainiako Auzitegi Nazionalean; bonba-auto bat lehertu zen, eta hainbat zauritu eragin. Aspiazuk ukatu egin zuen atentatuan parte hartu zuela.
Espainiako Auzitegi Nazionalak ebatzi duenez, Garikoitz Aspiazu ez da 2002an ETAk orain hogei urte Bilbon eginiko atentatuaren errudun. Zehazki, 2002ko urtarrilaren 12an zartatu zen bonba-autoa prestatzen jardun izana leporatuta epaitu dute Aspiazu. Euskal presoak dagoeneko deklaratua zuen akusazio horren harira, ukatu...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218699/eh-bilduk-bermatu-nahi-du-hezkuntza-komunitateak-hezkuntza-legearen-eztabaidan-parte-hartzea.htm
Gizartea
EH Bilduk bermatu nahi du hezkuntza komunitateak Hezkuntza Legearen eztabaidan parte hartzea
Koalizio abertzaleak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroaren balorazioa egin du. Iragarri du «zuzenketa asko» egingo dizkiotela.
EH Bilduk bermatu nahi du hezkuntza komunitateak Hezkuntza Legearen eztabaidan parte hartzea. Koalizio abertzaleak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroaren balorazioa egin du. Iragarri du «zuzenketa asko» egingo dizkiotela.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren lehen zirriborroa zeresana ematen ari da. Gaur, EH Bilduk egin du bere lehen balorazioa, gaia Mahai Politikoan aztertu ostean Donostiako egoitzan egin duten prentsaurrekoan. Aurreproiektua irakurrita, orain eztabaida «sakona, gardena eta zorrotza» egiteko unea d...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218700/luis-iriondo-hil-da-gernikako-bonbardaketen-azken-lekukoetako-bat.htm
Gizartea
Luis Iriondo hil da, Gernikako bonbardaketen azken lekukoetako bat
Hainbat lan idatzi zituen, eta memoriari loturiko ekintzetan aktiboki jardun zuen. 100 urte bete eta hiru aste eskasera hil da.
Luis Iriondo hil da, Gernikako bonbardaketen azken lekukoetako bat. Hainbat lan idatzi zituen, eta memoriari loturiko ekintzetan aktiboki jardun zuen. 100 urte bete eta hiru aste eskasera hil da.
14 urteko gazte bat zen Luis Iriondo Gernikako bonbardaketa bertatik bertara bizitzea egokitu zitzaionean. Aterpe batean hartu ahal izan zuen babes 1937ko apirilaren 26 hartan, eta bonba jasaren ostean bizitakoak idatziz jaso zituen gero, besteak beste El chico de Guernica (2011) memoria lanean. Gertakari haien azken l...
2022-9-26
https://www.berria.eus/albisteak/218702/cabezudok-ezingo-du-kartzela-utzi-du-epai-behin-betikoa-jaso-arte.htm
Gizartea
Cabezudok ezingo du kartzela utzi du epai behin betikoa jaso arte
Fiskaltzak eta akusazio partikularrak egindako eskea ontzat jo du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, eta beste sei urtez luza daiteke behin-behineko espetxealdia
Cabezudok ezingo du kartzela utzi du epai behin betikoa jaso arte. Fiskaltzak eta akusazio partikularrak egindako eskea ontzat jo du Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, eta beste sei urtez luza daiteke behin-behineko espetxealdia
Epaiketa amaitu zenean argi utzi zuten Fiskaltzak eta akusazio partikularrak «arriskutsua» izan zitekeela Kote Cabezudo argazkilaria libre uztea. Bere biktimen irudiak dituela esan zuten, eta horiek erabiltzen hasi daitekeela. Argazkilari ezaguna izan zen Cabezudo aldi batean, eta argazki erotikoek eman zioten fama han...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218735/arrakastaz-lortu-dute-asteroide-bat-tirokatzea-egunen-batean-lurra-salba-lezakeen-ariketa-batean.htm
Bizigiro
Arrakastaz lortu dute asteroide bat tirokatzea, egunen batean Lurra salba lezakeen ariketa batean
Asteroidearen erditik 17 metrora jo dute. Zuzenean ikusi ahal izan da proba. Orain, kalkuluak egin beharko dituzte, jakiteko zenbat desbideratu den kolpaturiko objektuaren orbita. BIDEOA albistearen barruan.
Arrakastaz lortu dute asteroide bat tirokatzea, egunen batean Lurra salba lezakeen ariketa batean. Asteroidearen erditik 17 metrora jo dute. Zuzenean ikusi ahal izan da proba. Orain, kalkuluak egin beharko dituzte, jakiteko zenbat desbideratu den kolpaturiko objektuaren orbita. BIDEOA albistearen barruan.
«Lurtarrok lasaiago egin dezakegu lo orain», esan du Elena Adams Johns Hopkins Unibertsitateko fisikariak. Izan ere, egunen batean gizakiak —eta Lurreko gainerako biztanleak— salba ditzakeen esperimentua egin dute bart, gure planetatik 11 milioi kilometrora. NASAk arrakastaz lortu du espaziontzi bat asteroide baten kon...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218736/soraluzeko-andrearen-hilketa-gaitzetsi-dute-dozenaka-lagunek-elgoibarren.htm
Gizartea
Soraluzeko andrearen hilketa gaitzetsi dute dozenaka lagunek Elgoibarren
Soraluzeko Udalak elkarretaratzera deitu du biharko, 19:00etarako.
Soraluzeko andrearen hilketa gaitzetsi dute dozenaka lagunek Elgoibarren. Soraluzeko Udalak elkarretaratzera deitu du biharko, 19:00etarako.
Soraluzeko (Gipuzkoa) andrearen hilketa matxistak atsekabea eragin du, eta hura gaitzesteko kontzentrazioak antolatu dituzte. Elgoibarko mugimendu feministak deituta, elkarretaratzea egin dute arratsean dozenaka bizilagunek; udalak bat egin du harekin. Soraluzeko Udalak, berriz, biharko deitu du, 19:00etarako, Plaza Be...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218737/berlinek-eta-moskuk-laquosabotajetzatraquo-jo-dituzte-nord-streameko-isuriak.htm
Ekonomia
Berlinek eta Moskuk «sabotajetzat» jo dituzte Nord Streameko isuriak
Gertakariak ez du eraginik izango Europarako gas horniduran, gaur egun bi gasbideak zerbitzuz kanpo baitaude. Zer gertatu den ikertzen ari dira.
Berlinek eta Moskuk «sabotajetzat» jo dituzte Nord Streameko isuriak. Gertakariak ez du eraginik izango Europarako gas horniduran, gaur egun bi gasbideak zerbitzuz kanpo baitaude. Zer gertatu den ikertzen ari dira.
Nord Stream gasbidea Ukrainako gerraren xake partidako piezetako bat izan da gatazka hasi zenetik eta aurretik ere. Errusia eta Alemania lotzen ditu hoditeria horrek, Ukraina zeharkatu gabe, eta gatazkaren jo puntuan egon da. Moskuk iturria itxiko ote zuen mehatxua, balizko matxurak... Orain, Nord Streameko bi gasbidee...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218738/ikurrina-hartu-izan-banu-ez-nintzateke-europako-txapelduna-izango.htm
Kirola
«Ikurrina hartu izan banu, ez nintzateke Europako txapelduna izango»
Helene Alberdi triatloilaria nagusitu zen larunbatean Distantzia Erdiko Europako Txapelketan. Korrika ari zela, ikusle batek ikurrina eskura eman zion; ezin izan zuen hartu.
«Ikurrina hartu izan banu, ez nintzateke Europako txapelduna izango». Helene Alberdi triatloilaria nagusitu zen larunbatean Distantzia Erdiko Europako Txapelketan. Korrika ari zela, ikusle batek ikurrina eskura eman zion; ezin izan zuen hartu.
Garaipenekin hasi zuen Helene Alberdik aurtengo triatloiko sasoia, eta hala jarraitu du ordutik. Maiatzean, Iruñean Distantzia Erdiko Espainiako domina eskuratu zuen; joan den larunbatean, berriz, Distantzia Erdiko Europako lasterketan muga zeharkatzen lehena izan zen, Bilbon. Lehendabiziko aldia zuen Alberdik Europa m...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218739/eh-bilduk-eskua-luzatuta-dauka-nafarroako-aurrekontuak-negoziatzeko.htm
Politika
EH Bilduk «eskua luzatuta» dauka Nafarroako aurrekontuak negoziatzeko
Laura Aznalek ohartarazi dio gobernuari «exijenteak» izango direla, eta galdegin dio egoeraren arabera ardura izatea.
EH Bilduk «eskua luzatuta» dauka Nafarroako aurrekontuak negoziatzeko. Laura Aznalek ohartarazi dio gobernuari «exijenteak» izango direla, eta galdegin dio egoeraren arabera ardura izatea.
Legealdiko azken aurrekontuak aurrera ateratzeko, EH Bildurekin lortu beharko du akordioa Nafarroako Gobernuak, aurreko hiru urteetan bezala. Astelehenean, Javier Esparza Navarra Sumako lehendakariak adierazi zuen koalizio abertzalearekin hautsi ezean ez duela negoziatuko. Jarrera horrek EH Bildu bihurtu du beste behin...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218740/paris-365-dohaintzak-eta-kolaborazioak-gutxitu-egin-dira-baina-gastuak-eta-arreta-handitu.htm
Gizartea
Paris 365: «Dohaintzak eta kolaborazioak gutxitu egin dira, baina gastuak eta arreta, handitu»
378 pertsona artatu dituzte: gutxiago dira, baina egoera zailagoan daude.
Paris 365: «Dohaintzak eta kolaborazioak gutxitu egin dira, baina gastuak eta arreta, handitu». 378 pertsona artatu dituzte: gutxiago dira, baina egoera zailagoan daude.
Azken urteko balantzea aurkeztu du Paris 365 jangela solidarioak, Iruñean. Egiten duten lana beharrekoa den edo ez aztertzeko tresna bat dela azaldu du Maite del Campo Viguerak, Gizakia Herritar fundazioko presidenteak: «Desagertzeko sortu ginen, baina zoritxarrez, oraindik, ez gara desagertuko». 2021. urtean 378 perts...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218741/erreferendum-bat-noiz-eta-nola-egin-zehazteko-argitasun-akordio-bat-proposatu-du-aragonesek.htm
Mundua
Erreferendum bat noiz eta nola egin zehazteko argitasun akordio bat proposatu du Aragonesek
Proposamen horren aldeko akordioa jostera deitu ditu Kataluniako alderdiak eta gizartea. JxCk gobernu akordioa betetzeko eskatu dio; bestela, konfiantza arazo batera aurkeztea galdegingo diola ohartarazi du.
Erreferendum bat noiz eta nola egin zehazteko argitasun akordio bat proposatu du Aragonesek. Proposamen horren aldeko akordioa jostera deitu ditu Kataluniako alderdiak eta gizartea. JxCk gobernu akordioa betetzeko eskatu dio; bestela, konfiantza arazo batera aurkeztea galdegingo diola ohartarazi du.
«Kataluniak bere etorkizuna noiz eta nola erabaki dezakeen zehazten hasi behar dugu». Pere Aragones Kataluniako presidenteak gatazka politikoaren sakoneko korapiloa askatzeko negoziazioa prestatzera deitu ditu alderdi politikoak eta gizartea bera. Argitasun akordio bat adostu nahi du, Kanadaren eta Quebecen ildotik, gi...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218742/97k-errusiako-federazioarekin-bat-egitearen-alde-bozkatu-dute-lehen-emaitzen-arabera.htm
Mundua
%97k Errusiako Federazioarekin bat egitearen alde bozkatu dute, lehen emaitzen arabera
Donetsk, Luhansk, Zaporizhia eta Kherson Ukrainan Errusiak partzialki okupatutako eremuetan egin dituzte galdeketak. Ukrainak jakinarazi du traizioa egotziko dietela bozketetan «moduren batean» parte hartu duten ukrainarrei.
%97k Errusiako Federazioarekin bat egitearen alde bozkatu dute, lehen emaitzen arabera. Donetsk, Luhansk, Zaporizhia eta Kherson Ukrainan Errusiak partzialki okupatutako eremuetan egin dituzte galdeketak. Ukrainak jakinarazi du traizioa egotziko dietela bozketetan «moduren batean» parte hartu duten ukrainarrei.
Ukrainan partzialki okupatutako Kherson, Zaporizhia, Luhansk eta Donetsk eskualdeak anexionatzeko Moskuk hauspotutako galdeketak bukatu dira gaur arratsaldean, eta deitzaileek eman dituzte lehen emaitzak: %97 Errusiako Federazioarekin bat egitearen aldekoak dira. Errusiako Interfax berri agentziaren arabera, botoen %16...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218743/sindikatuek-ordezkarien-erdiak-izango-dituzte-jokoan-hurrengo-hilabeteetan.htm
Ekonomia
Sindikatuek ordezkarien erdiak izango dituzte jokoan hurrengo hilabeteetan
ELAk %36ko ordezkaritza du Hego Euskal Herrian, eta kopuru hori hobetzeko asmoz aurkeztuko da hauteskunde sindikaletara. Ordezkarien %47 berrituko dira urritik ekainera arteko tartean.
Sindikatuek ordezkarien erdiak izango dituzte jokoan hurrengo hilabeteetan. ELAk %36ko ordezkaritza du Hego Euskal Herrian, eta kopuru hori hobetzeko asmoz aurkeztuko da hauteskunde sindikaletara. Ordezkarien %47 berrituko dira urritik ekainera arteko tartean.
Mugimendu eta ardura handiko hilabeteak datozkie Hego Euskal Herrian ordezkaritza duten sindikatuei. ELAk publiko eginiko datuen arabera, aurtengo urritik 2023ko ekainera arteko epean Hego Euskal Herriko lantokietako delegatuen %47 berrituko dira. Egun, ELAk du gehiengoa (%36), eta kopuru hori handitzeko asmoz aurkeztu...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218744/eskola-publikoetako-zuzendariek-baimena-izango-dute-urtebetean-eskolarik-ez-emateko.htm
Gizartea
Eskola publikoetako zuzendariek baimena izango dute urtebetean eskolarik ez emateko
Jaurlaritza ontzen ari den dekretu batean jaso dutenez, zortzi urte karguan egon ostean eskola publikoetako zuzendariek ez dute eskolarik eman beharrik izango urtebetean. Gainera, ikastetxean nahitaez egon beharreko ordutegia malgutuko diete, eta lehentasuna izango dute beste ikastetxe bat aukeratzeko.
Eskola publikoetako zuzendariek baimena izango dute urtebetean eskolarik ez emateko. Jaurlaritza ontzen ari den dekretu batean jaso dutenez, zortzi urte karguan egon ostean eskola publikoetako zuzendariek ez dute eskolarik eman beharrik izango urtebetean. Gainera, ikastetxean nahitaez egon beharreko ordutegia malgutuko...
Ez da erabaki finkoa; asmo bat erakusten du, ordea. Ikastetxe publikoetako zuzendaritza eginkizunetarako sarbidea, prestakuntza, ebaluazioa, aintzatespena eta zuzendaritzen kargu uzteak arautu asmo ditu Eusko Jaurlaritzak, dekretu bidez, eta horren zirriborroa eskuratu du BERRIAk. Zenbait berrikuntza jaso dituzte testu...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218745/pablo-gonzalezen-atxiloaldia-ez-luzatzeko-eskaera-atzera-bota-dute-berriro-ere.htm
Gizartea
Pablo Gonzalezen atxiloaldia ez luzatzeko eskaera atzera bota dute berriro ere
Abuztuaren amaieran beste hiru hilabetez luzatu zioten zigorra kazetariari, eta hari eustea erabaki du Rzeszoweko Dei Auzitegiak. Ostegunean zazpi hilabete beteko dira atxilotu zutenetik.
Pablo Gonzalezen atxiloaldia ez luzatzeko eskaera atzera bota dute berriro ere. Abuztuaren amaieran beste hiru hilabetez luzatu zioten zigorra kazetariari, eta hari eustea erabaki du Rzeszoweko Dei Auzitegiak. Ostegunean zazpi hilabete beteko dira atxilotu zutenetik.
Oraingoan ere ez. Saiatu dira eragozten, baina kartzelan jarraituko du Pablo Gonzalez euskal kazetariak. Rzeszoweko Dei Auzitegiak atzera bota du berriro ere Gonzalezen abokatuek jarritako helegitea, behin behineko atxiloaldia beste hiru hilabetez luzatzeko erabakiaren aurkakoa. Przemysl eskualdeko auzitegiak abuztuare...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218746/emagin-elkarteak-amatasunaren-inguruko-jardunaldiak-eginen-ditu-azaroan.htm
Gizartea
Emagin elkarteak amatasunaren inguruko jardunaldiak eginen ditu azaroan
(Ez)amatasunaren inguruko ikuspegi guztietako feministei egin die gonbit elkarteak
Emagin elkarteak amatasunaren inguruko jardunaldiak eginen ditu azaroan. (Ez)amatasunaren inguruko ikuspegi guztietako feministei egin die gonbit elkarteak
(Ez)amatasunak ikuspegi feministatik: desegin, egin, berregin jardunaldiak antolatu ditu Emagin elkarteak. Datorren azaroaren 11n eta 12an izanen dira, Donostiako Tabakaleran. «Euskal Herria feminista bilakatzea eta burujabetza prozesuan sakontzea» da jardunaldien helburu nagusia. Izan ere, aukeratutako solasgaia «konp...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218747/krisi-egoeratik-alerta-egoerara-itzuli-da-ipar-euskal-herria-lehorteagatik.htm
Gizartea
Krisi egoeratik alerta egoerara itzuli da Ipar Euskal Herria, lehorteagatik
Neurriak doi bat malgutu ditu prefeturak, baina oraindik indarrean dira murrizketa gehienak. Azken egunotako euriteek eta tenperaturen apaltzeak egoera hobetzea ahalbidetu dute.
Krisi egoeratik alerta egoerara itzuli da Ipar Euskal Herria, lehorteagatik. Neurriak doi bat malgutu ditu prefeturak, baina oraindik indarrean dira murrizketa gehienak. Azken egunotako euriteek eta tenperaturen apaltzeak egoera hobetzea ahalbidetu dute.
Lehorteari aitzin egiteko batzordea osatu zuen Pirinio Atlantikoetako prefeturak uda honetan, eta bosgarren batzarra egin berri dute. Iragarri dute krisi egoeran ziren Ipar Euskal Herriko 95 herriak berriz alerta egoerara pasatu dituztela; hots, hozka bat apalago den arrisku mailara. Horiek horrela, neurriak pixka bat ...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218748/a-1-errepidea-itxi-egin-dute-gasteiz-parean-hainbat-ibilgailuren-arteko-istripu-bat-dela-eta.htm
Gizartea
A-1 errepidea itxi egin dute Gasteiz parean, hainbat ibilgailuren arteko istripu bat dela eta
Hamar lagun zauritu dira ezbeharrean, eta larri daude horietako bi.
A-1 errepidea itxi egin dute Gasteiz parean, hainbat ibilgailuren arteko istripu bat dela eta. Hamar lagun zauritu dira ezbeharrean, eta larri daude horietako bi.
Hainbat ibilgailuren arteko istripu bat gertatu da gaur eguerdian, 14:00 aldera, A-1 errepidean. Bi kamioik, autobus batek eta sei autok elkarren kontra jo dute. Zehazki, Gasteiz parean izan da ezbeharra, Jundizko industrialdearen irteeran. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gutxienez hamar lagun...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218749/covid-ziurtagiriaren-luzatzea-indargabetu-du-eaeko-justizia-auzitegi-nagusiak.htm
Gizartea
COVID ziurtagiriaren luzatzea indargabetu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak
Herritar batek inpugnatu zuen COVID ziurtagariaren luzatzeko modua eman zuen dekretua, oinarrizko eskubideen babesaren arrazoiagatik, eta auzitegiak onartu egin du eskubideak urratzen zituela, «arin» bada ere.
COVID ziurtagiriaren luzatzea indargabetu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak. Herritar batek inpugnatu zuen COVID ziurtagariaren luzatzeko modua eman zuen dekretua, oinarrizko eskubideen babesaren arrazoiagatik, eta auzitegiak onartu egin du eskubideak urratzen zituela, «arin» bada ere.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak Iñigo Urkulluk 2021eko abenduaren 14an ateratako dekretua indargabetu du, eta, onartu du berdintasun eta intimitate eskubideak urratzen zituela, modu arinean bada ere. Ospitaleetan, erresidentzietan, ostalaritza establezimenduetan, kiroldegietan, kontze...
2022-9-27
https://www.berria.eus/albisteak/218750/braulia-erraldoiaren-dantza-haurren-izu.htm
Bizigiro
Braulia erraldoiaren dantza, haurren izu
Herritarrak hunkitu ditu azken egunotan Iruñerrian zabaldutako bideo batek: irudiotan, Iruñeko Braulia erraldoiaren dantza, lau begi gazte balkoian, eta ate danbateko bat, izuaren izuz.
Braulia erraldoiaren dantza, haurren izu. Herritarrak hunkitu ditu azken egunotan Iruñerrian zabaldutako bideo batek: irudiotan, Iruñeko Braulia erraldoiaren dantza, lau begi gazte balkoian, eta ate danbateko bat, izuaren izuz.
Sarri esana da iruindarren artean: San Fermin Txiki festek deus gutxi dute txikitik. Aurten, bi urteko etenaren ondotik, hiriko karrikak izan dira horren lekuko. Jai giroak hartu zituen Iruñeko txokoak; plazak eta kale bazterrak, taberna eta balkoiak. Eta festa berriz izan zen handi. Gonbidatuak ere bai: hutsik egin ga...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218781/miren-larrion-ez-naiz-ezkutatuko-eta-ez-naiz-geratuko-burua-altxatu-gabe.htm
Politika
Miren Larrion: «Ez naiz ezkutatuko, eta ez naiz geratuko burua altxatu gabe»
Dimisioa aurkeztu zuenetik lehen aldiz hitz egin du Gasteizko Udaleko EH Bilduren eledun ohiak, Euskadi Irratian. Oso egoera gogorra bizi izan zuela azpimarratu du, eta horrek eraman zuela kide baten izenean bankuan kontu bat irekitzera.
Miren Larrion: «Ez naiz ezkutatuko, eta ez naiz geratuko burua altxatu gabe». Dimisioa aurkeztu zuenetik lehen aldiz hitz egin du Gasteizko Udaleko EH Bilduren eledun ohiak, Euskadi Irratian. Oso egoera gogorra bizi izan zuela azpimarratu du, eta horrek eraman zuela kide baten izenean bankuan kontu bat irekitzera.
«Motxilan zama gutxiago dut, baina ezin dut ukatu gaixorik egon naizela». Hala aitortu du gaur goizean Miren Larrionek. Euskadi Irratiko Faktoria saioan elkarrizketatu dute Gasteizko Udaleko EH Bilduren eledun ohia, eta luze eta zabal hitz egin du buru osasunarekin izan dituen arazoez. Maiatzean lan komunitarioak egite...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218782/hilda-aurkitu-dute-hilaree-morrison-eskiatzaile-eta-alpinista.htm
Kirola
Hilda aurkitu dute Hilaree Morrison eskiatzaile eta alpinista
Manaslu menditik eskiz jaisten ari zela erori zen, Himalaian. Hiru egunez desagertuta egon ostean, atzo aurkitu zuten, elur azpian.
Hilda aurkitu dute Hilaree Morrison eskiatzaile eta alpinista. Manaslu menditik eskiz jaisten ari zela erori zen, Himalaian. Hiru egunez desagertuta egon ostean, atzo aurkitu zuten, elur azpian.
Manalun (Nepal, Himalaia, 8.156 metro) espedizioan zen Hilaree Nelson. Astelehenean heldu zen tontorrera, eta handik eskiz jaisten ari zela, mendi hegalean erori zen, 6.000 metroko garaieran. Ordutik desagertuta zegoen eskiatzaile eta alpinista estatubatuarra. Besteak beste, eguraldi txarrak erreskatea zaildu zuen. Jim...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218783/jaurlaritzak-ez-du-atzeraldirik-espero-datorren-urterako.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak ez du atzeraldirik espero datorren urterako
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina %2,1 haztekoa da 2023an, aurretik iragarri baino bi puntu gutxiago. Enpleguaren sorrera ere moteldu egingo da: 26.000 lanpostu sortuko dira aurten, eta 12.000 datorren urtean.
Jaurlaritzak ez du atzeraldirik espero datorren urterako. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina %2,1 haztekoa da 2023an, aurretik iragarri baino bi puntu gutxiago. Enpleguaren sorrera ere moteldu egingo da: 26.000 lanpostu sortuko dira aurten, eta 12.000 datorren urtean.
Argi mintzatu da Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburua: «Ez dut atzeraldirik ikusten». Inflazio handiaren ondorioz, murriztu egin ditu aurtengorako hazkunde aurreikuspenak, pixka bat aurten (%4,5etik %4,3ra) eta asko datorren urtean (%4,1etik %2,1era), baina Alemanian eta beste herrialde batzuetan iragar...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218784/bilboko-metroko-lehen-eta-bigarren-linea-lotuko-dituzte-itsasadarraren-azpiko-tunel-batekin.htm
Politika
Bilboko metroko lehen eta bigarren linea lotuko dituzte, itsasadarraren azpiko tunel batekin
Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak iragarri du, politika orokorrari buruzko bilkuran, Gernikan.
Bilboko metroko lehen eta bigarren linea lotuko dituzte, itsasadarraren azpiko tunel batekin. Unai Rementeria Bizkaiko Ahaldun Nagusiak iragarri du, politika orokorrari buruzko bilkuran, Gernikan.
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak, metroko lanen gaineko iragarpena ez ezik, beste bi iragarpen ere egin ditu politika orokorrari buruz egiten ari den bere azken hitzaldian, Gernikako Juntetxean. Bilboko metroko bi lineak lotzeko itsasadarraren azpiko tunela iragartzeaz gain, Gernikako Guggenheim sustatzeko lan...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218785/sansohetako-laugarren-akusatuak-aitortu-du-adingabeez-abusatu-zuela-eta-zigorra-arindu-diote.htm
Gizartea
Sansohetako laugarren akusatuak aitortu du adingabeez abusatu zuela, eta zigorra arindu diote
Astelehenean beste hiru gizonek onartu zituzten beren aurkako akusazioak, eta urtebete eta hamahiru urte arteko kartzela zigorrak ezarri zizkieten.
Sansohetako laugarren akusatuak aitortu du adingabeez abusatu zuela, eta zigorra arindu diote. Astelehenean beste hiru gizonek onartu zituzten beren aurkako akusazioak, eta urtebete eta hamahiru urte arteko kartzela zigorrak ezarri zizkieten.
Aurrera doa Arabako Foru Aldundiaren Sansoheta zentroan zaintzapean zeuden adingabeak prostituitu zituen sarearen aurkako epaiketa, Arabako Probintzia Auzitegian. Hamar akusatuetatik lauk onartu dituzte jada beren aurkako akusazioak; hiruk astelehenean, eta laugarrenak gaur. Adingabeez abusatu eta haiek galbideratu iza...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218786/gaztelaniazko-ikus-entzunezkoak-dira-nagusi-uemako-herrietako-ikasleen-artean.htm
Gizartea
Gaztelaniazko ikus-entzunezkoak dira nagusi Uemako herrietako ikasleen artean
Uemako herrietako ikasleen %73k gaztelaniaz ikusi dute, azkenekoz, telesail bat. Netflix 'streaming' plataformaren kontsumoa gehien ikusten den hurrengo plataformarena halako bi da. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, marrazki bizidunen Clan katearen audientzia ETB3rena halako bi da.
Gaztelaniazko ikus-entzunezkoak dira nagusi Uemako herrietako ikasleen artean. Uemako herrietako ikasleen %73k gaztelaniaz ikusi dute, azkenekoz, telesail bat. Netflix 'streaming' plataformaren kontsumoa gehien ikusten den hurrengo plataformarena halako bi da. Lehen Hezkuntzako ikasleen artean, marrazki bizidunen Clan ...
Datorren moduan hartzen da, eta etorri, nagusiki, erdaraz dator. Ondorio hori erator daiteke Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak gazteen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruz egin duen ikerketatik. Apaltzen ari da telebistaren kontsumoa, eta areagotzen, aldiz, plataformena —bost ikasletik lauk erabili ohi dituzte—,...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218787/jaurlaritzak-bete-egingo-du-madrilen-igoera-langile-publikoentzat-25.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak bete egingo du Madrilen igoera langile publikoentzat: %2,5
Nafarroako Gobernua %3ko soldata igoerarekin ari da prestatzen aurrekontuak. ELAk eta LABek ez dute onartzen Espainiako Gobernuaren «murrizketa» eta Hegoaldeko gobernuen «antzerkia»
Jaurlaritzak bete egingo du Madrilen igoera langile publikoentzat: %2,5. Nafarroako Gobernua %3ko soldata igoerarekin ari da prestatzen aurrekontuak. ELAk eta LABek ez dute onartzen Espainiako Gobernuaren «murrizketa» eta Hegoaldeko gobernuen «antzerkia»
Hegoaldeko langile publikoek erosteko ahalmena galduko dute aurten ere. Sindikatuek jakinarazi dute langile publikoen lansaria %2,5 igo nahi duela Espainiako Gobernuak datorren urtean, eta, 2010etik Madrilek finkatzen duenez Espainiako Estatuko administrazio guztietako langile publikoen soldata igoera, Hego Euskal Herr...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218788/230-milioi-euroko-kostua-izango-dute-gipuzkoako-bide-azpiegiturak-berritzeko-lanek.htm
Politika
230 milioi euroko kostua izango dute Gipuzkoako bide azpiegiturak berritzeko lanek
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak hasiera eman dio legealdi honen politika orokorreko azken bilkurari. Adierazi duenez, pandemiaren eta Ukrainako inbasioaren ondorioek mugatzen dituzte gaur egungo politikak hein handi batean.
230 milioi euroko kostua izango dute Gipuzkoako bide azpiegiturak berritzeko lanek. Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak hasiera eman dio legealdi honen politika orokorreko azken bilkurari. Adierazi duenez, pandemiaren eta Ukrainako inbasioaren ondorioek mugatzen dituzte gaur egungo politikak hein handi batean.
Gipuzkoako zenbait errepide hobetzeko lanak egiten ari da Gipuzkoako Foru Aldundia, eta Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak legealdiko politika orokorreko azken bilkuraren hasieran adierazi du 230 milioi euroko kostua izango dutela. Garrantzitsuenak hauek dira: Leitzarango autobideko zortzi tunelen berrikuntza (82...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218789/erruduntzat-jo-dute-abanton-emaztea-eta-alaba-hil-zituen-gizona.htm
Gizartea
Erruduntzat jo dute Abanton emaztea eta alaba hil zituen gizona
Herri epaimahaiak ebatzi du «maltzurkeriaz eginiko hilketa» izan zela, eta astungarritzat jo ditu «senidetasuna» eta «generoa»
Erruduntzat jo dute Abanton emaztea eta alaba hil zituen gizona. Herri epaimahaiak ebatzi du «maltzurkeriaz eginiko hilketa» izan zela, eta astungarritzat jo ditu «senidetasuna» eta «generoa»
«Maltzurkeriaz eginiko hilketa». 2020ko martxoaren 10ean Miren Uranga eta Paola Mendez ama-alabak hil zituen senar eta aita zuten gizonak, Abantoko euren etxean (Bizkaia). Hala azaldu zuten fiskalak eta akusazioek, eta hala aitortu zuen gizonak berak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian, bere aurkako epaiketan. Orain, herri...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218790/labek-ordezkari-gehien-duten-sindikatuetan-bigarrena-izan-nahi-du-ekainerako.htm
Ekonomia
LABek ordezkari gehien duten sindikatuetan bigarrena izan nahi du ekainerako
‘Zurekin bagara’ lelopean ekingo dio hauteskunde sindikalen epe trinkoari, gorako joerari eutsi eta CCOO pasatzeko asmoz
LABek ordezkari gehien duten sindikatuetan bigarrena izan nahi du ekainerako. ‘Zurekin bagara’ lelopean ekingo dio hauteskunde sindikalen epe trinkoari, gorako joerari eutsi eta CCOO pasatzeko asmoz
LAB sindikatuak «inoiz baino indartsuago» ekingo dio hauteskunde sindikaletako epe trinkoari. Igor Arroyo idazkari nagusiak nabarmendu du azken bost urteetan %12 handitu dela LABen afiliazioa, eta gihar berri horrekin joko du hauteskundeetara, lelo honekin: Zurekin bagara. Egiteko beste modu bat. Euskal Herrian ordezka...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218791/hondakinen-gainean-eraikitako-obra-bat-geldiarazi-dute-angelun.htm
Gizartea
Hondakinen gainean eraikitako obra bat geldiarazi dute Angelun
Lurrarekin nahasitako dozenaka hondakinek osatzen dute eraikuntzaren zimendua
Hondakinen gainean eraikitako obra bat geldiarazi dute Angelun. Lurrarekin nahasitako dozenaka hondakinek osatzen dute eraikuntzaren zimendua
Hugo Clement Frantziako kazetari ezagunak egin zuen salaketa, atzo arratsaldean, Twitter sare sozialean zabaldutako bideo baten bidez. Angeluko (Lapurdi) BAB 2 merkataritza gunetik hurbil dagoen eremu batean, Eiffage enpresa egiten ari den eraikuntza bat ikus daiteke bertan. Lurrean, hondakin mordoa ageri da, hondeamak...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218792/aebek-harremana-estutzeko-eginiko-proposamenak-ez-ditu-asebete-pazifikoko-herrialdeak.htm
Mundua
AEBek harremana estutzeko eginiko proposamenak ez ditu asebete Pazifikoko herrialdeak
Etxe Zuriak bi eguneko goi bilera bat antolatu du bere influentzia indartzeko. Txinarekin segurtasun itun bat sinatu zuen. Salomon Uharteek esan dute ez dutela akordiorik sinatuko.
AEBek harremana estutzeko eginiko proposamenak ez ditu asebete Pazifikoko herrialdeak. Etxe Zuriak bi eguneko goi bilera bat antolatu du bere influentzia indartzeko. Txinarekin segurtasun itun bat sinatu zuen. Salomon Uharteek esan dute ez dutela akordiorik sinatuko.
AEB Ameriketako Estatu Batuek goi bilera bat antolatu dute, lehen aldiz, Pazifikoko herrialdeetako agintariekin. Eremu hori geopolitikoki gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den honetan, Etxe Zuriak Txinaren influentziari aurre egin nahi dio, eta horregatik erabaki zuen gaur hasi eta bihar amaituko den hitzordua a...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218793/uemak-adierazi-du-sendotasun-handiagoz-heldu-behar-zaiola-ikus-entzunezkoen-gaiari.htm
Gizartea
Uemak adierazi du «sendotasun handiagoz» heldu behar zaiola ikus-entzunezkoen gaiari
Iraitz Lazkano Uemako lehendakariaren erranetan, EITBk eta RTVEk «ardura handia» dute. Online plataformen eta sare sozialen eginkizuna ere azpimarratu du.
Uemak adierazi du «sendotasun handiagoz» heldu behar zaiola ikus-entzunezkoen gaiari. Iraitz Lazkano Uemako lehendakariaren erranetan, EITBk eta RTVEk «ardura handia» dute. Online plataformen eta sare sozialen eginkizuna ere azpimarratu du.
Gaztetxoen ikus-entzunezkoen kontsumoari buruzko ikerketa aurkeztu dute gaur Eusko Legebiltzarrean. Iraitz Lazkano Uemako lehendakariaren erranetan, «beharrezkoa eta urgentea» da ikus-entzunezkoen gaiari heltzea, egoera «abiada bizian aldatzen» ari baita. Nabarmendu du, gainera, «sendotasun handiagoz» heldu behar zaiol...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218794/galdeketen-harira-errusiari-presioa-laquonabarmenraquo-handitzeko-eskatu-dio-ukrainak-mendebaldeari.htm
Mundua
Galdeketen harira Errusiari presioa «nabarmen» handitzeko eskatu dio Ukrainak Mendebaldeari
Zigor gehiago eta laguntza militar handiagoa nahi ditu Kievek. NBEek ez ditu aitortuko emaitzak. Zelenskik adierazi du Errusiak anexioa gauzatzean ez dela egongo «zer negoziatu».
Galdeketen harira Errusiari presioa «nabarmen» handitzeko eskatu dio Ukrainak Mendebaldeari. Zigor gehiago eta laguntza militar handiagoa nahi ditu Kievek. NBEek ez ditu aitortuko emaitzak. Zelenskik adierazi du Errusiak anexioa gauzatzean ez dela egongo «zer negoziatu».
Egin dituzte NBE Nazio Batuen Erakundeak zilegitasunik ematen ez dizkien galdeketak Errusiak Ukrainan partzialki okupatutako eremuetan, eta bozketa horietan Errusiako Federazioarekin bat egitearen alde bozkatu dute, nabarmen. Orduan, lurralde horiek anexionatzeko pronto da Kremlin, 2014an Krimeako penintsularekin egin ...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218796/aragonesek-puignero-generalitateko-presidenteordea-kargugabetu-du.htm
Mundua
Aragonesek Puignero Generalitateko presidenteordea kargugabetu du
Puignerorenganako «konfiantza politikoa galdu» du Aragonesek, ez zuelako espero JxCk konfiantza arazo batera aurkezteko aukera mahai gainean jarriko zuenik astearteko politika orokorreko eztabaidan.
Aragonesek Puignero Generalitateko presidenteordea kargugabetu du. Puignerorenganako «konfiantza politikoa galdu» du Aragonesek, ez zuelako espero JxCk konfiantza arazo batera aurkezteko aukera mahai gainean jarriko zuenik astearteko politika orokorreko eztabaidan.
Atzo gauean Pere Aragones Kataluniako presidenteak Jordi Puignero Generalitateko presidenteordea kargugabetu zuen, harenganako «konfiantza politikoa galdu» zuelako. Presidenteak azaldu duenez, Puignerok ez zion jakinarazi JxC Junts Per Catalunyak konfiantza arazo batera aurkezteko eskatuko zionik, uste duelako ez dela ...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218797/irakasleek-berriz-ere-aukera-edukiko-dute-eszedentziak-noiz-amaitu-aukeratzeko.htm
Gizartea
Irakasleek berriz ere aukera edukiko dute eszedentziak noiz amaitu aukeratzeko
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak duela urtebete arautu zituen jardunaldi murrizketak, eszedentziak eta aldi baterako eteteak, eta erabaki zuten baimenak horiek emateko arrazoia amaitzen zenean edo urtarrilaren 31n edo abuztuaren 31n soilik bukatu ahal izango zituztela. Arartekoak eskatu zuen agindu hori bertan behe...
Irakasleek berriz ere aukera edukiko dute eszedentziak noiz amaitu aukeratzeko. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak duela urtebete arautu zituen jardunaldi murrizketak, eszedentziak eta aldi baterako eteteak, eta erabaki zuten baimenak horiek emateko arrazoia amaitzen zenean edo urtarrilaren 31n edo abuztuaren 31n soi...
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak indarrik gabe utzi du duela urtebete lanaldi murrizketen, aldi baterako eteteen eta eszedentzien iraupenaren inguruan ezarritako agindua. Horrenbestez, Arartekoaren gomendioari jarraikiz, irakasleek noiznahi erabaki ahal izango dute baimen horiek bertan behera uztea. Hezkuntza Sail...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218798/mercedesek-ibilgailu-elektriko-bat-ekoitziko-du-gutxienez-gasteizen.htm
Ekonomia
Mercedesek ibilgailu elektriko bat ekoitziko du gutxienez Gasteizen
2025aren hasieran hasiko da harekin. Ziurtzat jo daiteke 1.200 milioi euroko inbertsioa iritsiko dela.
Mercedesek ibilgailu elektriko bat ekoitziko du gutxienez Gasteizen. 2025aren hasieran hasiko da harekin. Ziurtzat jo daiteke 1.200 milioi euroko inbertsioa iritsiko dela.
Mercedesek ibilgailu elektriko eredu bat ekoitziko du gutxienez Gasteizen duen lantegian. Gama altuko monobolumen bat izango da, eta 2025eko lehen hilabeteetan irtengo dira lehen aleak. Enpresak ez du ofizialki baieztatu, multinazionala ibilgailu elektrikoak non eta nola ekoitziko dituen erabakitzen ari delako, baina E...
2022-9-28
https://www.berria.eus/albisteak/218799/edith-wharton-batu-da-literatura-unibertsala-bildumara.htm
Kultura
Edith Wharton batu da Literatura Unibertsala bildumara
Egile estatubatuarraren 1911ko ‘Ethan Frome’ nobela laburra euskaratu dute Miren Arratibelek eta Aintzane Atelak. Izen bereko pertsonaiaren gorabeherak ditu ardatzean.
Edith Wharton batu da Literatura Unibertsala bildumara. Egile estatubatuarraren 1911ko ‘Ethan Frome’ nobela laburra euskaratu dute Miren Arratibelek eta Aintzane Atelak. Izen bereko pertsonaiaren gorabeherak ditu ardatzean.
«Perlatxo bat». Hala kondentsatu du, hitz bakarrean, Edith Whartonen (New York, 1862 -Saint-Brice-sous-Foret, Frantzia, 1937) Ethan Frome nobela laburra Inazio Mujika Ereineko editoreak, eta hitz gutxirekin osatu du segidan: «Perlatxo bat da, bai autorearen ibilbidean eta bai literaturaren historian». Ereinek eta Igela...