date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/219470/nork-bere-ekografiaren-irakurketa.htm
Kultura
Nork bere ekografiaren irakurketa
Lorelei taldeak Ekografiak disko berria atera du, 22 urte eta gero. Irakurketa «unibertsala» duen hamar kantuko lan «oso pertsonala» da
Nork bere ekografiaren irakurketa. Lorelei taldeak Ekografiak disko berria atera du, 22 urte eta gero. Irakurketa «unibertsala» duen hamar kantuko lan «oso pertsonala» da
«Salbazioaren eta adiskidetasunaren gorazarrea dakar» Ekografiak diskoak, Asier Serranoren hitzetan. Lorelei taldea sortu zuen Mikel Gorosabelekin batera 1990eko hamarkadan. 22 urteren ostean, bueltan dira lan berriarekin. Andres Camio Elkar argitaletxeko musika arduradunak aipatu du «giro ezberdinak» sortzen direla di...
2022-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/219471/begirada-bat-zuluetaren-unibertsoari.htm
Kultura
Begirada bat Zuluetaren unibertsoari
Gasteizko Artium museoak ‘Ivan Zuluetaren asaldura’ erakusketa zabaldu du. Zinemagile donostiarrak ondutako lanek osatzen dute bilduma, batez ere, irudiek eta marrazkiek.
Begirada bat Zuluetaren unibertsoari. Gasteizko Artium museoak ‘Ivan Zuluetaren asaldura’ erakusketa zabaldu du. Zinemagile donostiarrak ondutako lanek osatzen dute bilduma, batez ere, irudiek eta marrazkiek.
«Zenbat denbora egon zintezkeen kromo honi begira? Urteak, mendeak, goiz oso bat, ezin jakin, ihesaldi betean zeunden, estasian, geldiune betean zintzilik, zoratuta». Ivan Zulueta (Donostia, 1943-2009) zinemagilearen Arrebato film luzearen pasarte horrek berez laburbiltzen du Zuluetaren bizitzaren eta obraren arima. Eg...
2022-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/219472/elak-salatu-du-osakidetza-anestesistak-behartzen-ari-dela-arrasaten-lanean-hastera.htm
Gizartea
ELAk salatu du Osakidetza anestesistak «behartzen» ari dela Arrasaten lanean hastera
Sindikatuaren arabera, kontratua ez berritzeko «mehatxupean» estutzen ditu profesionalak; LEParen irregulartasunak salatu zituzten profesionalek utzitako hutsuneak bete ezinik dabiltza
ELAk salatu du Osakidetza anestesistak «behartzen» ari dela Arrasaten lanean hastera. Sindikatuaren arabera, kontratua ez berritzeko «mehatxupean» estutzen ditu profesionalak; LEParen irregulartasunak salatu zituzten profesionalek utzitako hutsuneak bete ezinik dabiltza
ELA sindikatuak salatu duenez, «mehatxupean behartuta» kontratatu nahi ditu Osakidetzak anestesistak Arrasateko Ospitalerako. Hutsune agerikoak dituzte erietxe horretan; bertako hiru anestesistak salatu zituzten 2018an Osakidetzaren LEPean izan ziren irregulartasunak, eta bik lana utzi dute hilabeteotan. Iragan maiatze...
2022-10-14
https://www.berria.eus/albisteak/219473/sai-saldo-handi-batek-hiru-behi-hil-ditu-agurain-inguruan.htm
Ekonomia
Sai saldo handi batek hiru behi hil ditu Agurain inguruan
Arabako Aldundiak eman du gertaeraren berri, eta adierazi du «lehen aldiz» gertatu dela halako eraso bat herrialdean.
Sai saldo handi batek hiru behi hil ditu Agurain inguruan. Arabako Aldundiak eman du gertaeraren berri, eta adierazi du «lehen aldiz» gertatu dela halako eraso bat herrialdean.
Arabako Foru Aldundiak atzo baieztatu zuen azken egunotan Agurain inguruan (Araba) zabaldu den albistea: asteazkenean, «ehun bat» putrez osaturiko saldo batek hiru behiri eraso zieten Ezkerekotza herrixkako belardi batean, hil egin zituzten, eta haiek jaten hasi ziren. Lekukoek esan dutenez, abereak zeuden larrera jai...
2022-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/219502/gutxienez-40-meatzari-hil-dira-turkian-ikatz-hobi-bat-lehertu-ostean.htm
Mundua
Gutxienez 40 meatzari hil dira Turkian ikatz hobi bat lehertu ostean
110 langile ziren meatzean eztandaren unean; 11 lagun ospitaleratu dituzte. Amasran jazo da ezbeharra, Turkia ipar-mendebaldean.
Gutxienez 40 meatzari hil dira Turkian ikatz hobi bat lehertu ostean. 110 langile ziren meatzean eztandaren unean; 11 lagun ospitaleratu dituzte. Amasran jazo da ezbeharra, Turkia ipar-mendebaldean.
Eztanda bat izan zen atzo Turkiako ikatz hodi batean, eta gutxienez 40 hildako eragin ditu, Suleyman Soylu Turkiako Barne ministroak baieztatu duenez. Hain zuzen, Amasra herrian jazo zen ezbeharra, Turkia ipar-mendebaldean, 18:15 zirenean. 110 meatzari zeuden lanean eztandaren unean, 49, eztandaren lekuan, 300 metroko ...
2022-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/219503/galtzak-eramateagatik-sokatira-txapelketa-batean-parte-hartzea-galarazi-diote-neska-bati-basauriko-jaietan.htm
Gizartea
Galtzak eramateagatik sokatira txapelketa batean parte hartzea galarazi diote neska bati Basauriko jaietan
Neskak «diskriminazioa eta eraso publikoa» salatu ditu sare sozialen bidez. Herriko kuadrillek diote arauak «kuadrilla guztien oniritziarekin» onartu direla, eta gertatutakoa jaien ostean aztertzekotan geratu dira.
Galtzak eramateagatik sokatira txapelketa batean parte hartzea galarazi diote neska bati Basauriko jaietan. Neskak «diskriminazioa eta eraso publikoa» salatu ditu sare sozialen bidez. Herriko kuadrillek diote arauak «kuadrilla guztien oniritziarekin» onartu direla, eta gertatutakoa jaien ostean aztertzekotan geratu dir...
Emakume batek salatu du joan den ostegunean Basauriko (Bizkaia) Sanfausto jaietako kuadrillen arteko sokatira txapelketan parte hartzea galarazi egin ziotela jantzi ofizialeko gonaren ordez galtzak jantzita eramategatik. Herriko kuadrillek adostutako arauek ezartzen dute lehiaketa horretan parte hartzen duten neskek go...
2022-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/219504/vandana-shivak-jasoko-du-ignacio-ellakuria-saria-ekofeminismoan-erreferente-izateagatik.htm
Gizartea
Vandana Shivak jasoko du Ignacio Ellakuria saria, ekofeminismoan erreferente izateagatik
Klima larrialdiaren aurkako borrokan erreferentea da Shiva. Eusko Jaurlaritzak banatzen du saria, garaperenaren aldeko egitasmoek duten merezimendua aitortzeko.
Vandana Shivak jasoko du Ignacio Ellakuria saria, ekofeminismoan erreferente izateagatik. Klima larrialdiaren aurkako borrokan erreferentea da Shiva. Eusko Jaurlaritzak banatzen du saria, garaperenaren aldeko egitasmoek duten merezimendua aitortzeko.
Landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna da gaur, eta gaurkoa hautatu du Eusko Jaurlaritzak aurtengo Ignacio Ellakuria saria nork jasoko duen iragartzeko. Vandana Shiva Indiako ekintzaile ekofeministari aitortu dio, hain zuzen. Erreferentetzat jo dute jaurlaritzakoek, urte ugariz borrokatu baitu klima larrialdiaren au...
2022-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/219505/landa-eremuko-emakumeen-enplegua-sustatzeko-neurriak-eskatu-ditu-eh-bilduk.htm
Gizartea
Landa eremuko emakumeen enplegua sustatzeko neurriak eskatu ditu EH Bilduk
Ongizate hitzarmenaz hausnartzeko eta ikuspegi feminista lantzeko batzarra egin dute EH Bilduko Emakumeen Guneko kideek, Gasteizen.
Landa eremuko emakumeen enplegua sustatzeko neurriak eskatu ditu EH Bilduk. Ongizate hitzarmenaz hausnartzeko eta ikuspegi feminista lantzeko batzarra egin dute EH Bilduko Emakumeen Guneko kideek, Gasteizen.
Landa eremuko emakumeen nazioarteko eguna da gaur, eta EH Bilduko Emakumeen Guneko kideek eguna baliatu dute landa eremuko andrazkoen enplegua defendatzeko. Emakumeen Guneko kideek bilera egin dute Gasteizen, eta aztergai izan dituzte koalizioak proposatu berri duen Ongizate Hitzarmena eta feminismoa. Bileraren ostean ...
2022-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/219506/paul-urkijoren-irati-filmak-bi-sari-jaso-ditu-sitgesko-jaialdian.htm
Kultura
Paul Urkijoren 'Irati' filmak bi sari jaso ditu Sitgesko jaialdian
Publikoaren Sari Nagusia eta Efektu Berezien Saria eman dizkiote lanari; iluntzean izanen da sari banaketa. Filma datorren otsailean estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema aretoetan.
Paul Urkijoren 'Irati' filmak bi sari jaso ditu Sitgesko jaialdian. Publikoaren Sari Nagusia eta Efektu Berezien Saria eman dizkiote lanari; iluntzean izanen da sari banaketa. Filma datorren otsailean estreinatuko dute Hego Euskal Herriko zinema aretoetan.
Publikoak beso zabalik hartu zuen joan den igandean Irati, filma aurreneko aldiz jendaurrean eman zenean; baita besarkatu ere, gaur baieztatu denez. Kataluniako Zinema Fantastikoaren Jaialdian izan zen estreinaldia, Sitgesen (Herrialde Katalanak), eta gaur jakinarazi dituzte, hain zuzen ere, jaialdiko sarien irabazleak...
2022-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/219507/ehunka-lagunek-onkologikoa-bizirik-nahi-dutela-aldarrikatu-dute-donostian.htm
Gizartea
Ehunka lagunek Onkologikoa bizirik nahi dutela aldarrikatu dute Donostian
Donostiako kaleak hartu dituzte, Onkologikoak zentro monografikoa izan behar duela eta jarduera handiagoa eduki behar duela aldarrikatzeko.
Ehunka lagunek Onkologikoa bizirik nahi dutela aldarrikatu dute Donostian. Donostiako kaleak hartu dituzte, Onkologikoak zentro monografikoa izan behar duela eta jarduera handiagoa eduki behar duela aldarrikatzeko.
«Onkologikoak bizirik jarraitu dezala, guk bizirik jarraitu ahal izan dezagun». Olatz Mercaderrek hitz gutxitan laburbildu du gaur goizean Donostian Onkologikoaren alde egin duten manifestazioaren arrazoi nagusia. Onkologikoko pazienteen eta erabiltzaileen elkarteko presidentea da Mercader, eta «erabat bikaina» izan de...
2022-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/219508/laura-martin-hil-da-galek-hildako-juan-carlos-garcia-goenaren-alarguna.htm
Politika
Laura Martin hil da, GALek hildako Juan Carlos Garcia Goenaren alarguna
Garcia Goena 1987an hil zuen GALek. Ordutik, kasua argitzeko lanean aritu zen Martin.
Laura Martin hil da, GALek hildako Juan Carlos Garcia Goenaren alarguna. Garcia Goena 1987an hil zuen GALek. Ordutik, kasua argitzeko lanean aritu zen Martin.
Laura Martin, GALek 1987an hil zuen Juan Carlos Garcia Goenaren alarguna, hil da. «Laura beti izango da memoria, justizia eta egia bidea diren adibide», azaldu du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako Sailak, sare sozialen bidez. Besteak beste, Martin Coviteko zuzendaritzako kide eta presiden...
2022-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/219509/errusiako-lehen-soldaduak-bielorrusian-daude-dagoeneko.htm
Mundua
Errusiako lehen soldaduak Bielorrusian daude dagoeneko
Moskuko eta Minskeko armadek talde militar bat osatuko dute. Errusiak Kiev energiaz hornitzeko azpiegitura bat «suntsitu» du.
Errusiako lehen soldaduak Bielorrusian daude dagoeneko. Moskuko eta Minskeko armadek talde militar bat osatuko dute. Errusiak Kiev energiaz hornitzeko azpiegitura bat «suntsitu» du.
Gaur heldu dira Errusiako lehen soldaduak Bielorrusiara. Bi estatuetako armadek talde militar bat osatuko dute, «Ukrainaren erasoen aurrean Bielorrusia defendatzeko», Victor Tumar Bielorrusiako armadako buruak azaldu duenez. Izan ere, aste honen hasieran Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidenteak adierazi zuen Ukra...
2022-10-15
https://www.berria.eus/albisteak/219510/eskalatzaile-bat-hil-da-delikako-ur-jauzian.htm
Gizartea
Eskalatzaile bat hil da Delikako ur-jauzian
Istripu bat izan du, eta gorpua ateratzeko lanean ari dira Ertzaintza eta suhiltzaileak.
Eskalatzaile bat hil da Delikako ur-jauzian. Istripu bat izan du, eta gorpua ateratzeko lanean ari dira Ertzaintza eta suhiltzaileak.
Eskalatzaile bat hil da Delikako ur-jauzian (Araba), Nerbioi ibaiaren sorburuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gizonak istripu bat izan du 14:00ak aldera, eremu harritsu batean. Ertzaintza eta Arabako suhiltzaileak bertaratu dira eremura, baina ezin izan dute gizonezkoa salbatu. Azaldu dutene...
2022-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/219511/athletici-bolada-ona-eten-zaio.htm
Kirola
Athletici bolada ona eten zaio
Zuri-gorriek 0-1 galdu dute Atletico Madrilen kontra. Griezmannek sartu du espainiarren gola, 47. minutuan. Valverderenek ez dute aurreko jardunaldietako argitasuna izan erasoko jokoan.
Athletici bolada ona eten zaio. Zuri-gorriek 0-1 galdu dute Atletico Madrilen kontra. Griezmannek sartu du espainiarren gola, 47. minutuan. Valverderenek ez dute aurreko jardunaldietako argitasuna izan erasoko jokoan.
San Mamesen zuen emaitza eta joko bolada ona eten zaio Athetici. Talde zuri-gorriak 0-1 galdu du Atletico Madrilen kontra. Ez da aurreko jardunaldietan bezain argi ibili erasoko jokoan, Atletico Madrilen presioaren ondorioz, eta, azken minutuetan estutu egin duen arren, ezin izan du berdindu. Griezmannek sartu du Atlet...
2022-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/219545/salatu-dute-eitbk-zentsuratu-egin-dituela-maddalen-arzallusek-ion-paroti-eskainitako-bertsoak.htm
Bizigiro
Salatu dute EITBk zentsuratu egin dituela Maddalen Arzallusek Ion Paroti eskainitako bertsoak
Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan abestu zituen Arzallusek, ostiralean. Sare sozialetan jasotako hainbat kritika direla medio, webgunetik kendu du bideoa EITBk.
Salatu dute EITBk zentsuratu egin dituela Maddalen Arzallusek Ion Paroti eskainitako bertsoak. Euskadi Irratiko 'Faktoria' saioan abestu zituen Arzallusek, ostiralean. Sare sozialetan jasotako hainbat kritika direla medio, webgunetik kendu du bideoa EITBk.
Eztabaida piztu dute Maddalen Arzallus bertsolari eta aurkezleak ostiralean Euskadi Irratiko Faktoria saioan abestutako bertso musikatuek. Edo, hobeto esanda, eztabaida piztu du EITBk azken orduetan horien inguruan izandako jarrerak. Arzallusek Ion Parot euskal preso ohia hizpide hartuta abestu zituen bertsoak; 32 urte...
2022-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/219546/zazpigarren-garaipena-jarraian-realarentzat.htm
Kirola
Zazpigarren garaipena jarraian Realarentzat
Txuri-urdinek neurketa dotorea egin gabe irabazi dute Vigon, Illarramendiren eta Zubeldiaren golei esker. Laugarren postuan dira sailkapen nagusian.
Zazpigarren garaipena jarraian Realarentzat. Txuri-urdinek neurketa dotorea egin gabe irabazi dute Vigon, Illarramendiren eta Zubeldiaren golei esker. Laugarren postuan dira sailkapen nagusian.
Geldiezin dabil Reala. Imanol Alguacilen taldeak, gainera, beste behin erakutsi du jokaleku askotan mugitzen dakiela. Ez da txuri-urdinen partidarik ikusgarriena izan, baina izan dituzten aukerak baliatzeak eta atzean sendo defendatzeak balio izan die hiru puntuak eskuratzeko. 1-2 irabazi diote Celtari, eta Txapeldunen...
2022-10-16
https://www.berria.eus/albisteak/219547/ligaxkako-lehen-garaipena-lortu-du-altuna-iiiak.htm
Kirola
Ligaxkako lehen garaipena lortu du Altuna III.ak
Azken tantoetan nagusitu zaio Peña II.ari. Tolosarrak izan duen zaintiratu batek baldintzatu du neurketa.
Ligaxkako lehen garaipena lortu du Altuna III.ak. Azken tantoetan nagusitu zaio Peña II.ari. Tolosarrak izan duen zaintiratu batek baldintzatu du neurketa.
Poltsikoan du lehen puntua Jokin Altunak. Gaur jokatu da, Gasteizen, lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko azken neurketa, eta amezketarrak Jon Ander Peña izan du parean. Neurketa gogorra jokatu dute, baina azken tantoetan nagusitu egin da Altuna (22-16). Emaitza, ordea, engainako...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219548/jendetza-elkartu-da-tafallan-aurtengo-nafarroa-oinez-en.htm
Gizartea
Jendetza elkartu da Tafallan, aurtengo Nafarroa Oinez-en
Asteburu osoko jaia ospatu dute. Garces de Los Fayos ikastolak zor ekonomikoari aurre egiteko erabiliko dute dirua.
Jendetza elkartu da Tafallan, aurtengo Nafarroa Oinez-en. Asteburu osoko jaia ospatu dute. Garces de Los Fayos ikastolak zor ekonomikoari aurre egiteko erabiliko dute dirua.
Kilometroak jaiari bezala, Nafarroa Oinez-i ere lagundu dio eguraldiak aurtengoan. Tafallan (Nafarroa) herenegun hasi ziren Nafarroa Oinez ospatzen, eta atzo izan zen «egun handia». Ekitaldi nagusia ere, beraz, atzo egin zuten. Han izan dira Ikastolako eta Nafarroako Gobernuko ordezkariak. Nafarren hizkuntza eskubidea...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219549/sua-piztu-da-berriz-ezkaba-mendian.htm
Gizartea
Sua piztu da berriz Ezkaba mendian
Antsoaingo herri zaharreko baselizan hasi da sua, eta goizaldean kontrolpean hartu dute
Sua piztu da berriz Ezkaba mendian. Antsoaingo herri zaharreko baselizan hasi da sua, eta goizaldean kontrolpean hartu dute
Suhiltzaileak kontrolpean hartu dute gauean Antsoaingo herri zaharreko baselizan (Nafarroa) bart pizturiko sua, Ezkaba mendian. Agintariek esan dutenez, ez da baso sutea, baizik eta eraikinean pizturikoa. Antsoaingo herritarrek eta suhiltzaileek su-ebakiak egin dituzte baselizaren inguruan, sua mendira zabal ez dadin....
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219550/grebari-ekin-diote-amazonen-trapagarango-logistika-zentroko-langileek.htm
Ekonomia
Grebari ekin diote Amazonen Trapagarango logistika zentroko langileek
Soldatak KPIaren arabera eguneratzea, asteburuko lana mugatzea eta banatzaileei subrogazio eskubidea aitortzea eskatzen dute. LABek nabarmendu du greba arrakastatsua izan dela.
Grebari ekin diote Amazonen Trapagarango logistika zentroko langileek. Soldatak KPIaren arabera eguneratzea, asteburuko lana mugatzea eta banatzaileei subrogazio eskubidea aitortzea eskatzen dute. LABek nabarmendu du greba arrakastatsua izan dela.
LAB sindikatuaren arabera, Amazonek Trapagaranen (Bizkaia) duen logistika zentroko langileen %100 ari dira greba egiten. Gaur goizaldean ekin diote lau orduko protestari. Sindikatuen eskaera nagusiak hiru dira: soldatak KPIaren arabera eguneratzea, asteburuetako lana mugatzea eta banatzaileei subrogazio eskubidea aitor...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219551/ertzaintzak-san-mamesen-jarraitzaile-bati-donetskeko-bandera-kendu-izana-salatu-dute.htm
Kirola
Ertzaintzak San Mamesen jarraitzaile bati Donetskeko bandera kendu izana salatu dute
Dozenaka jarraitzailek animazio harmailetatik alde egin zuten larunbatean, Poliziaren ekintzarengatik protesta egiteko.
Ertzaintzak San Mamesen jarraitzaile bati Donetskeko bandera kendu izana salatu dute. Dozenaka jarraitzailek animazio harmailetatik alde egin zuten larunbatean, Poliziaren ekintzarengatik protesta egiteko.
Atheticek Atletico Madrilen aurka larunbatean jokaturiko partidan, harmailetan egon ziren arretaguneetako bat. Animazio harmailan zeuden jarraitzaileen artean, Donetskeko errepublikako bandera bat astindu zuen batek. Ertzaintza harengana joan zen, bandera kendu zion, eta identifikatu egin zuen. Ukrainatik independente ...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219553/ekonomia-39-hazi-da-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Ekonomia %3,9 hazi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Hirugarren hiruhilekoan pandemia osteko hazkundea pixkanaka geldotzen ari dela erakusten du Eustaten datuak. Eusko Jaurlaritzak ekainean egindako aurreikuspenak bete dira.
Ekonomia %3,9 hazi da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hirugarren hiruhilekoan pandemia osteko hazkundea pixkanaka geldotzen ari dela erakusten du Eustaten datuak. Eusko Jaurlaritzak ekainean egindako aurreikuspenak bete dira.
Urteko hirugarren hilekoak hazkunde ekonomikoaren moteltzea ekarri du Araba, Bizkai eta Gipuzkoara. Barne produktu gordina %3,9 handitu da uztailetik irailera, aurreko urteko epe berarekin alderatuta, eta, tasa esanguratsua izanik ere, txikiagoa da aurreko bi hiruhilekoetakoa baino — BPG %5,7 hazi zen urtarriletik mart...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219554/foro-sozialak-eskatu-du-lasa-eta-zabalaren-kasuko-kalteak-erreparatzeko-pausoak-emateko.htm
Politika
Foro Sozialak eskatu du Lasa eta Zabalaren kasuko kalteak erreparatzeko pausoak emateko
Urrats horiek balioko dute «biktimen kategorizazioa gainditzeko» eta «biktima horien eta haien senideen erreparaziorako»
Foro Sozialak eskatu du Lasa eta Zabalaren kasuko kalteak erreparatzeko pausoak emateko. Urrats horiek balioko dute «biktimen kategorizazioa gainditzeko» eta «biktima horien eta haien senideen erreparaziorako»
40 urte beteko dira datorren urtean Joxean Lasa eta Joxi Zabala gazteak GALek bahitu zituenetik. Horren harira, Foro Sozial Iraunkorrak dioenez, aurrera egin ahal izateko, urteurrena «agenda instituzionalean txertatu» behar da: «Biktimen kategorizazioa gainditzen lagunduko duen urrats berri gisa, eta biktima horien eta...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219555/pobrezia-energetikoari-aurre-egiteko-gutxienez-milioi-bateko-laguntza-sortzeko-eskatu-du-eh-bilduk.htm
Gizartea
Pobrezia energetikoari aurre egiteko gutxienez milioi bateko laguntza sortzeko eskatu du EH Bilduk
Iruñeko Udalean koalizioak proposatu du eraikinen birgaitzea sustatzea, gasa biomasarekin ordezkatzea eta komunitate energetikoak sortzea «beste eredu energetiko baterantz joateko»
Pobrezia energetikoari aurre egiteko gutxienez milioi bateko laguntza sortzeko eskatu du EH Bilduk. Iruñeko Udalean koalizioak proposatu du eraikinen birgaitzea sustatzea, gasa biomasarekin ordezkatzea eta komunitate energetikoak sortzea «beste eredu energetiko baterantz joateko»
«Neguan jende askok arazoak izango ditu berotasuna lortzeko». Joseba Asiron Iruñeko EH Bilduko eledunaren arabera, beharrezko du udalak premiazko zein egiturazko neurriak sortzea pobrezia energetikoari aurre egiteko eta beste eredu baterantz joateko. Horretarako, hurrengo lehendakaritza batzordean bederatzi neurriko p...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219556/gizonezko-bat-hil-da-caparroson-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Gizonezko bat hil da Caparroson, auto istripu batean
Igande arratsaldean gertatu da ezbeharra. Hildako gizonezkoa Azkoiengo eta Funesko apaiza da, eta 29 urte ditu.
Gizonezko bat hil da Caparroson, auto istripu batean. Igande arratsaldean gertatu da ezbeharra. Hildako gizonezkoa Azkoiengo eta Funesko apaiza da, eta 29 urte ditu.
29 urteko gizonezko bat zendu da Caparroson (Nafarroa) izaniko auto istripu batean. Zehazki, Nafarroako Gobernuko Segurtasun Departamentuak emandako datuen arabera, istripua atzo arratsaldean gertatu zen, 18:00 aldera, N-121 errepidean. Istripua bi ibilgailuren artekoa izan zen, eta horietako batean zihoan 29 urteko g...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219557/otegiren-ustez-biktima-guztien-aitortza-elkarbizitzaren-aldeko-ekarpena-da.htm
Politika
Otegiren ustez, biktima guztien aitortza «elkarbizitzaren aldeko ekarpena» da
Aieteko bilkuraren 10. urteurrena zela-eta egindako adierazpenaren edukiak berretsi dituzte ezker abertzalearen eledunek
Otegiren ustez, biktima guztien aitortza «elkarbizitzaren aldeko ekarpena» da. Aieteko bilkuraren 10. urteurrena zela-eta egindako adierazpenaren edukiak berretsi dituzte ezker abertzalearen eledunek
Iaz Aieteko Bake Konferentziaren 10. urteurrena izan zen, eta, horren ingurumarian, urriaren 18an ezker abertzaleak adierazpen bat egin zuen Aieteko jauregian. Han, besteak beste, ETAko biktimei adierazi zien beren mina aitortzen zuela eta min hori ez zela inoiz gertatu behar. Orain, agiria irakurri zuten ezker abertza...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219558/atzeratu-egin-dute-alonsotegiko-alkate-ohiaren-aurkako-epaiketa.htm
Politika
Atzeratu egin dute Alonsotegiko alkate ohiaren aurkako epaiketa
Akusatuaren osasun arazoak direla eta, bertan behera utzi dute epaiketa. Urtarrilean akordio bat egin zuten arren, Erezumak ez du dirua itzuli adostutako epeetan.
Atzeratu egin dute Alonsotegiko alkate ohiaren aurkako epaiketa. Akusatuaren osasun arazoak direla eta, bertan behera utzi dute epaiketa. Urtarrilean akordio bat egin zuten arren, Erezumak ez du dirua itzuli adostutako epeetan.
Bertan behera geratuko da, oraingoz, Jose Luis Erezuma Alonsotegiko (Bizkaia) alkate ohiaren aurkako epaiketa, auzipetuak dituen osasun arazoak direla eta. Atzeratu egingo dute, baina oraindik ez dute datarik zehaztu. Erezuma 2011tik 2015era izan zen herriko alkate, EAJn. Udaleko arkitekto izandako lankide batekin eta...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219559/gutxienez-lau-hildako-kieven-errusiak-droneekin-egindako-eraso-baten-ondoren.htm
Mundua
Gutxienez lau hildako Kieven, Errusiak droneekin egindako eraso baten ondoren
Kieven arabera, Iranen egindakoak dira «drone suizidak», baina Teheranek ukatu egin du. Ukrainako ehunka herri argindarrik gabe geratu dira Moskuren erasoen ondorioz.
Gutxienez lau hildako Kieven, Errusiak droneekin egindako eraso baten ondoren. Kieven arabera, Iranen egindakoak dira «drone suizidak», baina Teheranek ukatu egin du. Ukrainako ehunka herri argindarrik gabe geratu dira Moskuren erasoen ondorioz.
Errusiako indarrek Kieveko erdialdeari eraso diote gaur droneak erabilita, eta gutxienez lau pertsona hil dituzte, Ukrainako funtzionarioek jakinarazi dutenez. Gainera, Ukrainako beste zenbait eremu ere bonbardatu ditu Errusiak, eta energia azpiegiturak hondatu; Ukrainako iturri ofizialean arabera, ehunka herri geratu ...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219560/taiwan-herrialde-laquodemokratikoa-eta-subiranoaraquo-dela-berretsi-dio-presidenteak-txinakoari.htm
Mundua
Taiwan herrialde «demokratikoa eta subiranoa» dela berretsi dio presidenteak Txinakoari
Xik Taiwango afera izan du hizpide, besteak beste, Txinako Alderdi Komunistaren XX. Kongresuaren lehen egunean: «Taiwan Txinaren parte da». Taipeik adierazi duenez, berriz, «taiwandarrek argi errefusatzen dute Txinarekin bateratuz gero Pekinek aplikatuko lukeen 'herrialde bat, bi sistema' gobernantza eredua».
Taiwan herrialde «demokratikoa eta subiranoa» dela berretsi dio presidenteak Txinakoari. Xik Taiwango afera izan du hizpide, besteak beste, Txinako Alderdi Komunistaren XX. Kongresuaren lehen egunean: «Taiwan Txinaren parte da». Taipeik adierazi duenez, berriz, «taiwandarrek argi errefusatzen dute Txinarekin bateratuz ...
Taiwan adi-adi erreparatzen ari zaio Pekinen astebete iraungo duen Txinako Alderdi Komunistaren XX. Kongresuari. Xi Jinping Txinako presidentearen agintaldia beste bost urtez luzatzea espero den honetan, Xik Taiwango afera izan du hizpide irekierako hitzaldian, besteak beste. «Taiwan Txinaren parte da», aldarrikatu du ...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219561/batasunaren-eliza-ikertzeko-agindu-du-japoniako-lehen-ministroak.htm
Mundua
Batasunaren Eliza ikertzeko agindu du Japoniako lehen ministroak
Shinzo Abe Japoniako lehen ministro izandakoaren hilketaren harira ikertuko dute erakunde erlijiosoa, hiltzaileak talde hori bere familiaren egoera ekonomikoaren erantzuletzat jo ostean. Alderdian egindako inkesta baten arabera, LDPko 379 legegileen ia erdiek harremana dute Batasunaren Elizarekin.
Batasunaren Eliza ikertzeko agindu du Japoniako lehen ministroak. Shinzo Abe Japoniako lehen ministro izandakoaren hilketaren harira ikertuko dute erakunde erlijiosoa, hiltzaileak talde hori bere familiaren egoera ekonomikoaren erantzuletzat jo ostean. Alderdian egindako inkesta baten arabera, LDPko 379 legegileen ia e...
Japoniako lehen ministro Fumio Kishidak Batasunaren Elizaren gaineko ikerketa abia dezatela agindu du gaur. Shinzo Abe Japoniako lehen ministro izandakoaren hilketaren harira iritsi da erabakia. Uztailaren 8an egin zion tiro Japoniako ministro ohiari Tetsuya Yamagami 41 urteko herritarrak, hauteskundeen atariko kanpai...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219562/euskadi-irratiko-eta-eitbeus-eko-erredakzio-kontseiluek-larritzat-jo-dute-arzallusen-bertsoak-kendu-izana.htm
Bizigiro
Euskadi Irratiko eta 'EITB.eus'-eko erredakzio kontseiluek larritzat jo dute Arzallusen bertsoak kendu izana
«Adierazpen askatasuna babestearen garrantzia» nabarmendu dute langileak ordezkatzen dituzten bi kontseilu horiek.
Euskadi Irratiko eta 'EITB.eus'-eko erredakzio kontseiluek larritzat jo dute Arzallusen bertsoak kendu izana. «Adierazpen askatasuna babestearen garrantzia» nabarmendu dute langileak ordezkatzen dituzten bi kontseilu horiek.
«Sarean sortu den polemikagatik EITBko zuzendaritzak Maddalen Arzallusen kantua webgunetik kentzeko hartu duen erabakia larritzat jotzen dugu». Hala adierazi dute ohar batean Euskadi Irratiko eta EITB.eus-eko erredakzio kontseiluek. Arzallusek 32 izeneko bertso musikatuak kantatu zituen ostiral goizean Euskadi Irratiko...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219563/1938an-fusilatutako-galdakoztar-baten-gorpuzkiak-hobitik-atera-dituzte-jakan.htm
Gizartea
1938an fusilatutako galdakoztar baten gorpuzkiak hobitik atera dituzte Jakan
Aranzadi zientzia elkarteak topatu ditu gorpuzkiak. Pedro Asua Zubiaurrenak dira; 21 urte zituen fusilatu zutenean. Frankistek Bilbo hartu zutenean atxilotu zuten.
1938an fusilatutako galdakoztar baten gorpuzkiak hobitik atera dituzte Jakan. Aranzadi zientzia elkarteak topatu ditu gorpuzkiak. Pedro Asua Zubiaurrenak dira; 21 urte zituen fusilatu zutenean. Frankistek Bilbo hartu zutenean atxilotu zuten.
Pedro Asua Zubiaur (Galdakao, Bizkaia, 1916) 21 urte zituela hil zuten tropa frankistek, Jakan (Espainia), 1938ko otsailaren 7an. 1936ko Gerra hasi zenean, borondatezko soldadu bilakatu zen Asua, Ezker Errepublikanoan, eta 1937ko ekainean atxilotu zuten, tropa frankistek Bilbo hartu zutenean. Jakara eraman zuten bortxa...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219564/eskubide-sozialen-gutunak-mobilizazioak-iragarri-ditu-azaroaren-19rako-laquobizitzaren-garestitzearen-aurkaraquo.htm
Ekonomia
Eskubide Sozialen Gutunak mobilizazioak iragarri ditu azaroaren 19rako, «bizitzaren garestitzearen aurka»
Sei puntuko eskakizun zerrenda bat egin dute Espainiako, EAEko eta Nafarroako gobernuentzat. Pobretzeari STOP! Bizi baldintza duinak eta prezioen kontrola ja! leloa izango du dinamika berriak.
Eskubide Sozialen Gutunak mobilizazioak iragarri ditu azaroaren 19rako, «bizitzaren garestitzearen aurka». Sei puntuko eskakizun zerrenda bat egin dute Espainiako, EAEko eta Nafarroako gobernuentzat. Pobretzeari STOP! Bizi baldintza duinak eta prezioen kontrola ja! leloa izango du dinamika berriak.
Negua gerturatu ahala, tenperaturak jaisten ari dira gutxika. Aurten, baina, energiarekin lotutako arazoak ez dira falta: prezio handiak, hornidura eskasia izateko arriskua, kontsumoa mugatzeko deiak... Udazken eta negu gogorra, baina, ez dira «fenomeno meteorologiko» bat Eskubide Sozialen Gutunarentzat, eta langileek ...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219565/xibarta-balea-bat-begiztatu-dute-urdaibain.htm
Bizigiro
Xibarta balea bat begiztatu dute Urdaibain
Bermeoko Matxitxakoko itsasargitik gertu ikusi zuten hamabi metroko balea, larunbatean.
Xibarta balea bat begiztatu dute Urdaibain. Bermeoko Matxitxakoko itsasargitik gertu ikusi zuten hamabi metroko balea, larunbatean.
Hamabi metroko xibarta bat ikuskatu zuten joan den larunbatean Matxitxakoko itsasargitik hurbil, Bermeon (Bizkaia). Ekoetxea Urdaibai ingurumen zentroen sareak antolatutako barku irtenaldi batean izan zen. Zetazeo ugari bizi dira Bizkaiko itsasoan, baina xibartak ez dira hain ohikoak. Portutik irten eta gutxira, ur az...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219566/gizarte-desberdintasunak-areagotu-egin-direla-ohartarazi-dute.htm
Gizartea
Gizarte desberdintasunak areagotu egin direla ohartarazi dute
Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta hainbat mobilizazio izango dira Euskal Herrian. Arartekoarekin batera, Euskal Herriko zenbait elkartek ere gizarte desberdintasunak murrizteko neurriak eskatu dituzte.
Gizarte desberdintasunak areagotu egin direla ohartarazi dute. Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta hainbat mobilizazio izango dira Euskal Herrian. Arartekoarekin batera, Euskal Herriko zenbait elkartek ere gizarte desberdintasunak murrizteko neurriak eskatu dituzte.
Pobreziaren Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, urriak 17, eta, horren harira, gizarte desberdintasunen kontrako aldarria egin du Arartekoak. Ohartarazi du «egiturazko aldaketa sakonak» behar direla pobreziari aurre egiteko, eta «onura ekonomikoa» bilatzeak gizartean eta politikan jasangarria izateari utzi diola. Bestal...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219567/pantailak-euskaraz-taldeari-bertan-behera-utzi-diote-twitterreko-kontua.htm
Bizigiro
Pantailak Euskaraz taldeari bertan behera utzi diote Twitterreko kontua
Aurreko astean hackeatu zieten Twitterreko kontua. Ostiraletik darama blokeaturik, argitaratutako mezuengatik. Sinadura bilketa bat jarri dute abian, «zarata ateratzeko».
Pantailak Euskaraz taldeari bertan behera utzi diote Twitterreko kontua. Aurreko astean hackeatu zieten Twitterreko kontua. Ostiraletik darama blokeaturik, argitaratutako mezuengatik. Sinadura bilketa bat jarri dute abian, «zarata ateratzeko».
Joan den ostiraletik ezgaituta dago Pantailak Euskaraz taldearen Twitterreko kontua. Alex Aginagalde bertako bozeramaileak BERRIAri adierazi dionez, asteartean hackeatu egin zizkieten Twitterreko, Youtubeko eta Gmaileko kontuak. Horietan «hainbat mezu eta bideo arraro» agertu ziren, gehienbat kriptotxanponei buruzkoak....
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219568/eguzkik-salatu-du-tiroz-botatako-beste-belatz-handi-bat-topatu-dutela-jaizkibelen.htm
Gizartea
Eguzkik salatu du tiroz botatako beste belatz handi bat topatu dutela Jaizkibelen
Talde ekologistak salaketa jarri du Ingurumen Fiskaltzan. Belatza, zaurituta, Urnietako Arizmendi zentrora eraman dute. Iaz bota zuten beste bat.
Eguzkik salatu du tiroz botatako beste belatz handi bat topatu dutela Jaizkibelen. Talde ekologistak salaketa jarri du Ingurumen Fiskaltzan. Belatza, zaurituta, Urnietako Arizmendi zentrora eraman dute. Iaz bota zuten beste bat.
Berriz ere belatz handi bat (Falco peregrinus) tiroz jota agertu da Jaizkibelen (Gipuzkoa). Iaz ere agertu zen bat, urriaren 24an, eta urtebete baino gutxiagoan agertu da bigarrena. Eguzki talde ekologistak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta jakinarazi du salaketa jarriko duela Ingurumen Fiskaltzan. Belatza, zaurituta...
2022-10-17
https://www.berria.eus/albisteak/219569/trapezistak-programa-abiatu-du-jaurlaritzak-familia-gabeko-etorkin-gazteak-gizarteratzeko.htm
Gizartea
Trapezistak programa abiatu du Jaurlaritzak, familia gabeko etorkin gazteak gizarteratzeko
Trebakuntza, enplegua, etxebizitza eta komunitate alorretan emango die laguntza, bazterketa egoeratik atera daitezen. 18 eta 25 urteko 115 gazte ari dira jada programan parte hartzen.
Trapezistak programa abiatu du Jaurlaritzak, familia gabeko etorkin gazteak gizarteratzeko. Trebakuntza, enplegua, etxebizitza eta komunitate alorretan emango die laguntza, bazterketa egoeratik atera daitezen. 18 eta 25 urteko 115 gazte ari dira jada programan parte hartzen.
Familia sarerik ez duten gazteei laguntzeko, Trapezistak programa abiatu du Eusko Jaurlaritzak. Migratzaileak dira gehienak, adingabe izanda iritsitakoak asko, eta kalean bizitakoak. Gizarte bazterketatik ateratzeko tresnak eskainiko dizkie programak: trebakuntza, lana aurkitzeko bitartekaritza, laguntza psikosoziala e...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219570/arabako-mahastiak-jatorri-izena-baimendu-du-eusko-jaurlaritzak.htm
Ekonomia
Arabako Mahastiak jatorri izena baimendu du Eusko Jaurlaritzak
EAEko aldizkari ofizialak gaur jaso du Arabako Errioxako zenbait upategik bultzatu duten zigiluaren behin-behineko baimena. Datorren urtean merkaturatuko dela aurreikusten da
Arabako Mahastiak jatorri izena baimendu du Eusko Jaurlaritzak. EAEko aldizkari ofizialak gaur jaso du Arabako Errioxako zenbait upategik bultzatu duten zigiluaren behin-behineko baimena. Datorren urtean merkaturatuko dela aurreikusten da
Luze jo du, baina iritsi da. ABRA Arabako Errioxako Upeltegien Elkarteak bultzatutako Arabako Mahastiak sor-markak badu Eusko Jaurlaritzaren baimena merkaturatzen hasteko. EAEko aldizkari ofizialak gaur jaso du Gasteizko gobernuak eman zezakeen behin-behineko baimena ardoa zigilu berriaren pean merkaturatzeko. Mahats b...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219571/osasunak-izaera-eta-partida-galdu-ditu.htm
Kirola
Osasunak izaera eta partida galdu ditu
Osasunak partida kaxkarra jokatu du, eta Arnaut Danjumaren bi golek garaipena eman diote Vila-reali
Osasunak izaera eta partida galdu ditu. Osasunak partida kaxkarra jokatu du, eta Arnaut Danjumaren bi golek garaipena eman diote Vila-reali
Osasunak galdu egin du Vila-realen aurka, astelehen gauean jokaturiko partidan. Etxekoek atsedenaldira iritsi aurretik eta bigarren zatia hasi bezain pronto egin dituzte bi golak. Arnaut Danjumak egin ditu biak; lehenengoa Nicolas Jacksonen pase bat orpoarekin errematatuz, eta bigarrengoa, penaltiz. Osasunak partida ka...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219603/jakes-esnal-espetxetik-atera-da-32-urte-preso-egon-ondoren.htm
Politika
Jakes Esnal espetxetik atera da, 32 urte preso egon ondoren
Lannemezango espetxetik atera da gaur goizean. Etxean jarraituko du zigorra betetzen.
Jakes Esnal espetxetik atera da, 32 urte preso egon ondoren. Lannemezango espetxetik atera da gaur goizean. Etxean jarraituko du zigorra betetzen.
Joan zen astean, Ion Kepa Parot Mureteko (Okzitania) espetxetik atera zen, eta gaur goizean Jakes Esnal utzi dute libre Lannemezaneko (Okzitania) espetxetik. 32 urtez eduki dute preso ziburuarra. Baldintza zorrotzetan utzi dute libre, ordea, Etxerat presoen aldeko elkarteak zabaldu duenez. Izan ere, eskumuturreko elek...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219604/44-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-abanton-emaztea-eta-alaba-hil-zituen-gizonari.htm
Gizartea
44 urteko kartzela zigorra ezarri diote Abanton emaztea eta alaba hil zituen gizonari
170.000 euroko kalte ordainak ere ordaindu beharko dizkie biktimen amari eta amonari, eta 40.000 euro haien anaia eta osaba bakoitzari. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak hartu du erabakia.
44 urteko kartzela zigorra ezarri diote Abanton emaztea eta alaba hil zituen gizonari. 170.000 euroko kalte ordainak ere ordaindu beharko dizkie biktimen amari eta amonari, eta 40.000 euro haien anaia eta osaba bakoitzari. Bizkaiko Probintzia Auzitegiak hartu du erabakia.
Bizkaiko Probintzia Auzitegiak eman du Abanton (Bizkaia) emaztea eta alaba hil zituen gizonari ezarri dion zigorraren berri: 44 urteko kartzela zigorra bete beharko du. Ez hori bakarrik: 170.000 euroko kalte ordainak ordaindu beharko dizkio biktimen amari eta amonari, eta 40.000 euro haien anaia eta osaba bakoitzari. 2...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219605/ezagutzaren-unibertsalizazioari-buruzko-jardunaldiak-egingo-dituzte-kontseiluak-eta-jaurlaritzak-bigarrenez.htm
Gizartea
Ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Kontseiluak eta Jaurlaritzak, bigarrenez
Ikastetxeetako hezkuntza proiektuez, hizkuntzaren transmisioaz eta helduen euskalduntzeaz hitz egingo dute, besteak beste. Azaroaren 10ean eta 11n egingo dituzte, Gasteizen.
Ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko jardunaldiak egingo dituzte Kontseiluak eta Jaurlaritzak, bigarrenez. Ikastetxeetako hezkuntza proiektuez, hizkuntzaren transmisioaz eta helduen euskalduntzeaz hitz egingo dute, besteak beste. Azaroaren 10ean eta 11n egingo dituzte, Gasteizen.
Badago aukera euskararen ezagutzaren unibertsalizazioan «jauzia» egiteko, Euskalgintzaren Kontseiluaren eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako Sailburuordetzaren arabera. Horretarako «bideak, aukerak, tresnak eta estrategiak» hizpide izango dituzte azaroaren 10ean eta 11n, Gasteizen. Gai horri buruzko jardunaldia...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219606/teheranen-dago-rekabi-eta-zapia-nahi-gabe-erori-zitzaiola-esan-du.htm
Kirola
Teheranen dago Rekabi, eta zapia nahi gabe erori zitzaiola esan du
Seulgo eskalada txapelketa batean zapirik gabe lehiatu zen igandean, eta harrezkero atxilotuta zegoela salatu du haren familiak.
Teheranen dago Rekabi, eta zapia nahi gabe erori zitzaiola esan du. Seulgo eskalada txapelketa batean zapirik gabe lehiatu zen igandean, eta harrezkero atxilotuta zegoela salatu du haren familiak.
Ilea agerian zuelarik agertu zen Elnaz Rekabi eskalatzaile irandarra joan den igandean Hego Korean eskalada txapelketa batean. Seulen izan zen, baina kirolariaren irudiok nabarmen zabaldu dira mugetatik kanpo ere. Belorik gabe aritu izanak askoren harridura ekarri zuen, baina baita bestelako erreakziorik ere. Rekabiren...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219607/ehunka-lagunek-lansarien-igoera-eskatu-eta-greba-eskubidea-defendatu-dute-baionan.htm
Ekonomia
Ehunka lagunek lansarien igoera eskatu eta greba eskubidea defendatu dute Baionan
Baionako suprefeturaren aitzinean elkartu dira manifestariak, CGT, FO, FSU eta Solidaires sindikatuek deituta. LAB sindikatuak ere bat egin du deialdiarekin.
Ehunka lagunek lansarien igoera eskatu eta greba eskubidea defendatu dute Baionan. Baionako suprefeturaren aitzinean elkartu dira manifestariak, CGT, FO, FSU eta Solidaires sindikatuek deituta. LAB sindikatuak ere bat egin du deialdiarekin.
Greba orokorrerako deia egina dago gaur Ipar Euskal Herrian. Frantzia osorako deia da. Ipar Euskal Herrian hasi dira protestan jada: CGT, FO, FSU eta Solidaires sindikatuek eginiko deiari erantzunez, ehunka lagun elkartu dira Baionako suprefetura aitzinean, elkarretaratzea egiteko. Lansarien igoera galdegiten dute lang...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219609/odei-merina-gris-brigade-loco-eta-beste-izanen-dira-27-hatortxu-rocken.htm
Kultura
Odei, Merina Gris, Brigade Loco eta beste izanen dira 27. Hatortxu Rocken
Aurkeztu dute abenduaren 17an Atarrabian ariko diren taldeen zerrenda; hamazazpi dira guztira. Gertu ditugu, gertu gaude izanen dute aurtengo leloa.
Odei, Merina Gris, Brigade Loco eta beste izanen dira 27. Hatortxu Rocken. Aurkeztu dute abenduaren 17an Atarrabian ariko diren taldeen zerrenda; hamazazpi dira guztira. Gertu ditugu, gertu gaude izanen dute aurtengo leloa.
Jakinarazi dute zer musika taldek joko duten 27. Hatortxu Rock jaialdian. Hamazazpi izanen dira guztira, eta berritasun asko dira horien artean. Izan ere, horietako bederatzik estreinakoz hartuko dute parte euskal presoen aldeko festibalean: La Furia, Bulego, Angelus Apatrida, Merina Gris, Segismundo Toxicomano, Odolki...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219610/australiak-ez-du-jerusalem-israelgo-hiriburu-gisa-aitortuko-aurrerantzean.htm
Mundua
Australiak ez du Jerusalem Israelgo hiriburu gisa aitortuko aurrerantzean
Alderdi kontserbadoreak 2018an hartutako erabakia bertan behera utzi du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak. Gaur elkartuko dira Israelgo Atzerri Ministroa eta Australiaren Israelgo enbaxadorea.
Australiak ez du Jerusalem Israelgo hiriburu gisa aitortuko aurrerantzean. Alderdi kontserbadoreak 2018an hartutako erabakia bertan behera utzi du Anthony Albanese Australiako lehen ministroak. Gaur elkartuko dira Israelgo Atzerri Ministroa eta Australiaren Israelgo enbaxadorea.
«Palestinak eta Israelek aurkitu behar diote konponbidea Jerusalemen estatusaren auziari, bake negoziazioen bidez». Horixe adierazi du prentsaurrekoan Penny Wong Australiako Atzerri Ministroak, Anthony Albanese lehen ministroak iragarri ostean aurrerantzean ez dutela Jerusalem mendebaldea Israelgo hiriburu gisa aitortu...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219611/superabit-komertziala-apaltzen-ari-da-inportazioengatik.htm
Ekonomia
Superabit komertziala apaltzen ari da, inportazioengatik
Gas inportazioek %327ko hazkundea izan dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; %99 AEBetatik ekarri da Bilboko portura.
Superabit komertziala apaltzen ari da, inportazioengatik. Gas inportazioek %327ko hazkundea izan dute Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; %99 AEBetatik ekarri da Bilboko portura.
Hego Euskal Herriko kanpo merkataritzak markak hausten jarraitzen du 2022. urtean, baina berezitasun batekin. Esportazioen emaitzak oso onak dira, baina gehiago igotzen ari dira inportazioak, eta, horren ondorioz, superabit komertziala apaltzen ari da. Abuztuan, %27 handitu da Hego Euskal Herriko enpresek atzerrira bi...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219612/trussek-barkamena-eskatu-du-bere-laquohutsegiteengatikraquo-baina-esan-du-ez-duela-lehen-ministro-kargua-utziko.htm
Mundua
Trussek barkamena eskatu du bere «hutsegiteengatik», baina esan du ez duela lehen ministro kargua utziko
Trussek aitortu du «urrunegi eta azkarregi» aritu dela zerga jaitsieren asmoen inguruan. Erantsi du toryen «buru» aurkeztuko dela hurrengo hauteskunde orokorretan.
Trussek barkamena eskatu du bere «hutsegiteengatik», baina esan du ez duela lehen ministro kargua utziko. Trussek aitortu du «urrunegi eta azkarregi» aritu dela zerga jaitsieren asmoen inguruan. Erantsi du toryen «buru» aurkeztuko dela hurrengo hauteskunde orokorretan.
Ez da giro Downing Streeteko maizterraren egoitzan. Hari mehe baten gainean orekari eutsi ezinik dabil Liz Truss Erresuma Batuko lehen ministroa. Irailaren 6an agintari kargua hartu zuenetik bata bestearen atzetik hartu ditu kolpeak, bere Alderdi Kontserbadorearen barrutik hasita. Ekonomia ministro izendatu berri duten...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219614/hilik-aurkitu-dituzte-irailean-chiapasen-desagerturiko-bi-euskal-herritarrak.htm
Gizartea
Hilik aurkitu dituzte irailean Chiapasen desagerturiko bi euskal herritarrak
Yucatanen atzeman dituzte bi hilotzak, eurena zen hotel bateko logela batean.
Hilik aurkitu dituzte irailean Chiapasen desagerturiko bi euskal herritarrak. Yucatanen atzeman dituzte bi hilotzak, eurena zen hotel bateko logela batean.
Hotel bateko logela batean hilda topatu dituzte irailaren 12tik aitzina desagertuak ziren bi lapurtarrak, Yucatango Fiskaltzak baieztatu duenez. Zabaldutako informazioaren arabera, Mexikoko Yucatan probintzian aurkitu dituzte, Valladoliden zehazki, joan den asteburuan. Gorpuak ziren hotela bikotearen jabetzakoa zen. U...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219615/osakidetzak-2109-postu-egonkortuko-ditu-eta-beste-358-sortu.htm
Gizartea
Osakidetzak 2.109 postu egonkortuko ditu, eta beste 358 sortu
Lehen arretan sortuko dituzte postu berriak. Sagarduik adierazi du orain arte plantillan egin den «zabalpen handiena» dela
Osakidetzak 2.109 postu egonkortuko ditu, eta beste 358 sortu. Lehen arretan sortuko dituzte postu berriak. Sagarduik adierazi du orain arte plantillan egin den «zabalpen handiena» dela
Osakidetzan egiturazko beste 2.467 lanpostu sortzea erabaki du gaur Eusko Jaurlaritzak Gobernu Batzordearen bileran. Horietatik 2.109 orain arte behin-behinekoak izan diren postuak egonkortzeko baliatuko dituzte, eta beste 358 postu ere sortuko dituzte lehen arretan. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219616/maddalen-iriarte-eta-juan-karlos-izagirre-berretsi-dituzte-eh-bilduren-oinarriek.htm
Politika
Maddalen Iriarte eta Juan Karlos Izagirre berretsi dituzte EH Bilduren oinarriek
Gipuzkoako ahaldungai nagusia izango da Iriarte, eta Donostiako alkategaia Izagirre; botoen %97,8 jaso ditu Iriartek, eta %96,2 Izagirrek.
Maddalen Iriarte eta Juan Karlos Izagirre berretsi dituzte EH Bilduren oinarriek. Gipuzkoako ahaldungai nagusia izango da Iriarte, eta Donostiako alkategaia Izagirre; botoen %97,8 jaso ditu Iriartek, eta %96,2 Izagirrek.
2023ko udal eta foru hauteskundeetarako EH Bilduk Gipuzkoan eta Donostian aurkeztu dituen zerrendaburuek oinarrien babesa jaso dute. Maddalen Iriarte Gipuzkoako Foru Aldundirako zerrendaburua izango dela berretsi dute, eta Juan Karlos Izagirre Donostiako alkategaia izango dela. Hautagaitzen prozesuan parte dutenen boto...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219617/iruneko-udaltzaingoak-gizon-bat-atxilotu-du-duela-hilabete-neska-bat-bortxatzea-egotzita.htm
Gizartea
Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du duela hilabete neska bat bortxatzea egotzita
Iturrama auzoan atxilotu dute gizona. Kalean egin zion eraso emakumeari.
Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du duela hilabete neska bat bortxatzea egotzita. Iturrama auzoan atxilotu dute gizona. Kalean egin zion eraso emakumeari.
Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du gaur Iturrama auzoan, irailaren 18an neska bat bortxatu izana egotzita. Antso Azkarraren etorbidetik gertu izan zen erasoa: gaueko 1:30 aldera, kalean bertan egin zion eraso gizonak emakumeari, hura bakarrik zihoala. Biktima ez da Iruñekoa. Gertatutakoaren berri izan eta ger...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219618/ehun-urte-bete-ditu-bbck-erresuma-batuko-irrati-eta-telebista-publikoak.htm
Bizigiro
Ehun urte bete ditu BBCk, Erresuma Batuko irrati eta telebista publikoak
1922ko urriaren 18an hasi zen BBC irratiz emititzen. Hiru urte geroago bihurtu zen publiko. Gaur egun ez dago garairik onenean, baina astero 492 milioi pertsonako audientzia du oraindik.
Ehun urte bete ditu BBCk, Erresuma Batuko irrati eta telebista publikoak. 1922ko urriaren 18an hasi zen BBC irratiz emititzen. Hiru urte geroago bihurtu zen publiko. Gaur egun ez dago garairik onenean, baina astero 492 milioi pertsonako audientzia du oraindik.
Erresuma Batuko irrati ekoizleen talde batek 1922ko urriaren 18an sortu zuen British Broadcasting Company Ltd. Haren helburua zen irrati zerbitzu bat eskaintzea modu esperimentalean. Konpainia 1927ko errege dekretu batek bilakatu zuen publiko —ordutik izena du British Broadcasting Corporation—, eta 1932an hasi zen tele...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219619/aldundiak-nahiago-du-arabako-ardoak-errioxa-sor-markan-jarraitzea.htm
Ekonomia
Aldundiak nahiago du Arabako ardoak Errioxa sor-markan jarraitzea
ABRA «pozik» agertu da behin-behineko baimenarekin, baina zehaztu du datorren urtera arte ezingo dutela sor-marka propioa erabili, aurtengo uzta bildu dutelako.
Aldundiak nahiago du Arabako ardoak Errioxa sor-markan jarraitzea. ABRA «pozik» agertu da behin-behineko baimenarekin, baina zehaztu du datorren urtera arte ezingo dutela sor-marka propioa erabili, aurtengo uzta bildu dutelako.
Eusko Jaurlaritzak Arabako Errioxako upategi batzuek sor-marka propioa sortzeko egitasmoari emandako bultzadak bete-betean jo du EAJ eta PSE-EEren arteko harremanetan, bereziki Arabako Aldundian. Sozialistentzat «akats larria» da, eta «arduragabekeria» bat. Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak (EAJ), berriz, erantzukizuna ...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219620/ura-giza-eskubidea-da.htm
Iritzia
Ura giza eskubidea da
Ura giza eskubidea da.
Joan den urriaren 6an, Goizalde Kultur Elkarteak Monopoli: Agua, negocio y poder político film dokumentala eman zuten Arroka Herri Tailerrean, Bilbo Zaharreko plazan, eta aretoa beteta egon zen. Dokumentalaren ikuspegiak zirrara eragin zidan eta erraiak astindu zizkidan. Bai, uraren gaia oso gogoan izan dut beti, eta a...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219621/25-urteurreneko-ospakizunak-alderik-alde-hartu-du-guggenheim-museoa.htm
Kultura
25. urteurreneko ospakizunak alderik alde hartu du Guggenheim museoa
Eraikin osoa hartzen duen erakusketa bakar erraldoi bat zabalduz ospatu du mende laurdeneko ibilbidea Bilboko Guggenheim museoak. Haren funtsen parte diren 110 lan inguru jarri ditu ikusgai horretarako.
25. urteurreneko ospakizunak alderik alde hartu du Guggenheim museoa. Eraikin osoa hartzen duen erakusketa bakar erraldoi bat zabalduz ospatu du mende laurdeneko ibilbidea Bilboko Guggenheim museoak. Haren funtsen parte diren 110 lan inguru jarri ditu ikusgai horretarako.
Ospakizun instituzionalak izan ziren atzo, galako afari, argazki ofizial eta besterekin, eta ospakizun artistikoaren txanda heldu da orain. Zehatz-mehatz, mende laurdena bete du gaur zabalik Bilboko Guggenheim museoak, 1997ko urriaren 18an lehenengoz ireki zutenetik, eta, horregatik, museo osoa alderik alde eta goitik ...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219622/mende-laurdenerako-euskarazko-lau-hitz.htm
Mende laurdenerako, euskarazko lau hitz
Mende laurdenerako, euskarazko lau hitz.
«Egun on, eskerrak etortzeagatik». Euskarazko lau hitz horiekin hasi eta bukatu da euskararen presentzia Bilboko Guggenheim museoak hedabideen aurrean egindako 25. urteurreneko erakusketaren aurkezpenean. Apenas izan diren hiru segundo, ordubete eta hemezortzi segundoko hitzaldi segida batean. Euskaraz, gazteleraz eta ...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219623/gasari-gehienezko-prezioa-jartzea-soilik-muturreko-egoeretara-mugatu-du-ebk.htm
Ekonomia
Gasari gehienezko prezioa jartzea soilik muturreko egoeretara mugatu du EBk
Europako Batzordeak estatukideak behartu nahi ditu gasaren %15 gutxienez derrigorrez elkarrekin erostera. Salbuespen iberiarra EBko beste kideetara hedatzea aztertzen ari da Brusela.
Gasari gehienezko prezioa jartzea soilik muturreko egoeretara mugatu du EBk. Europako Batzordeak estatukideak behartu nahi ditu gasaren %15 gutxienez derrigorrez elkarrekin erostera. Salbuespen iberiarra EBko beste kideetara hedatzea aztertzen ari da Brusela.
Europako Batasunak inportatutako gas guztiari gehienezko prezio bat jartzeko aukera urruntzen ari da. Estatu kideek Europako Batzordearen esku utzi zuten proposamen bat egitea, eta Bruselak hobetsi egin du halako proposamen baten arriskuez ohartarazi dutenen iritzia. Onartu egin du gasaren merkatuan esku hartze bat egi...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219624/zuberoa-jatetxeak-urte-amaieran-itxiko-ditu-ateak.htm
Bizigiro
Zuberoa jatetxeak urte amaieran itxiko ditu ateak
Hilario Arbelaitz sukaldariak erretiroa hartuko du, 71 urterekin. Abenduaren 30era arteko erreserba guztiak beterik dituzte Michelin izardun jatetxe horretan.
Zuberoa jatetxeak urte amaieran itxiko ditu ateak. Hilario Arbelaitz sukaldariak erretiroa hartuko du, 71 urterekin. Abenduaren 30era arteko erreserba guztiak beterik dituzte Michelin izardun jatetxe horretan.
Duela mende erdi pasatxo hasi zen Hilario Arbelaitz lapiko eta su artean. Amaren bitartez ikasi zuen sukaldaritza maitatzen; tradiziotik abiatu eta euskal sukaldaritza modernoago bat sortzen lagundu du gaurdaino. Betiere, «sustraiak gogoratuz». Arbelaitzek eta haren familiak Oiartzungo (Gipuzkoa) Zuberoa jatetxea izan ...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219625/instrukzio-fasera-itzuli-da-internetetik-irudiak-ez-kentzeagatik-kote-cabezudoren-aurka-irekia-den-auzia.htm
Gizartea
Instrukzio fasera itzuli da Internetetik irudiak ez kentzeagatik Kote Cabezudoren aurka irekia den auzia
Laugarren aldia da epaiketa bertan behera uzten dutena.
Instrukzio fasera itzuli da Internetetik irudiak ez kentzeagatik Kote Cabezudoren aurka irekia den auzia. Laugarren aldia da epaiketa bertan behera uzten dutena.
Youtube kanaletik adingabe baten irudiak kentzeko agindu judizialari muzin egiteagatik Kote Cabezudo argazkilariaren aurka zabalik den auzia berriro itzuliko da instrukzio fasera. Gaur goizean egin dute auzi saioa, Donostiako Zigor Arloko epaitegi batean, ateak itxita, baina, irregulartasun batzuk direla medio, eten eg...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219626/28-urteko-gizon-bat-espetxeratu-dute-irunen-bikotekide-ohiari-sexualki-eraso-izana-egotzita.htm
Gizartea
28 urteko gizon bat espetxeratu dute Irunen bikotekide ohiari sexualki eraso izana egotzita
Ertzaintzak atzo atxilotu zuen gizona. Bikotekide ohiarekin zuen urruntze agindua hautsi zuen haren bizitokian sartu ostean, eta sexu eraso bat egiteagatik akusatu dute.
28 urteko gizon bat espetxeratu dute Irunen bikotekide ohiari sexualki eraso izana egotzita. Ertzaintzak atzo atxilotu zuen gizona. Bikotekide ohiarekin zuen urruntze agindua hautsi zuen haren bizitokian sartu ostean, eta sexu eraso bat egiteagatik akusatu dute.
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 28 urteko gizon bat espetxeratu dute Irunen (Gipuzkoa). Bikotekide ohiari sexualki eraso izana leporatu diote. Atzo, gizona bikotekide ohiaren etxean sartu zen baimenik gabe, eta haren aurkako urruntze agindua urratu zuen. Biktimak gertatutakoa salatu zuen herr...
2022-10-18
https://www.berria.eus/albisteak/219627/puntu-bakarra-urratu-du-athleticek.htm
Kirola
Puntu bakarra urratu du Athleticek
Zurri-gorriak bi aldiz egon da aurretik, baina ez du asmatu errenta handitzen, eta azkenerako puntu bat lortu dute Getafen.Williamsek eta Raul Garciak sartu dituzte zuri-gorrien golak,
Puntu bakarra urratu du Athleticek. Zurri-gorriak bi aldiz egon da aurretik, baina ez du asmatu errenta handitzen, eta azkenerako puntu bat lortu dute Getafen.Williamsek eta Raul Garciak sartu dituzte zuri-gorrien golak,
Kirol profesionalean, aurretik egonez gero, ezin diozu aurkariari hauspoa eman, aukera txikiena baliatzen baitu zu zigortzeko. Hori gertatu zaio Athletici. Zuri-gorriek ez dute aparteko partidarik egin. Baina bi aldiz jarri dira aurretik Getaferen zelaian. Ez dute asmatu eta jakin, ordea, abantailari eusten, eta etxeko...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219647/euskarazko-wikipediak-400000-artikuluren-langa-gainditu-du.htm
Bizigiro
Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluren langa gainditu du
Justizia klimatiko artikuluak borobildu du zifra, eta «hainbat wikilariren artean» osatu dute. Euskarazko Wikipediak iaz bete zituen 20 urte.
Euskarazko Wikipediak 400.000 artikuluren langa gainditu du. Justizia klimatiko artikuluak borobildu du zifra, eta «hainbat wikilariren artean» osatu dute. Euskarazko Wikipediak iaz bete zituen 20 urte.
«Justizia klimatikoaren nozioak adierazten ditu klima aldaketari buruzko berdintasunari dagozkion ikuspegi etikoa, morala, legala eta politikoa, ez soilik ikuspegi fisiko edo ingurumenekoak». Wikipediako beste edozein artikuluren hasiera izan liteke, baina ez da: Justizia klimatiko euskarazko Wikipediaren 400.000. arti...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219648/metalen-arrastoak-aurkitu-dituzte-fruitu-lehorren-ontzietan.htm
Gizartea
Metalen arrastoak aurkitu dituzte fruitu lehorren ontzietan
Alesto, Consum, Carrefour, Dia, Eagle eta Eroski marketako produktuak dira. Aesan Espainiako Elikagaien eta Elikaduraren Segurtasunerako Agentziak herritarrei gomendatu die fruitu lehor horiek ez jateko, eta erosi dituzten lekura itzultzeko.
Metalen arrastoak aurkitu dituzte fruitu lehorren ontzietan. Alesto, Consum, Carrefour, Dia, Eagle eta Eroski marketako produktuak dira. Aesan Espainiako Elikagaien eta Elikaduraren Segurtasunerako Agentziak herritarrei gomendatu die fruitu lehor horiek ez jateko, eta erosi dituzten lekura itzultzeko.
«Gorputz metaliko arrotzak» agertu dira Alesto, Consum, Carrefour, Dia, Eagle eta Eroski marketako fruitu lehorren ontzietan, Aesan Espainiako Elikagaien eta Elikaduraren Segurtasunerako agentziak jakinarazi duenez. Agentziak produktu horiek erosi dituzten herritarrei gomendatu die fruitu lehor horiek ez jateko, eta e...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219650/patxi-zubizarretak-irabazi-du-augustin-zubikarai-saria.htm
Kultura
Patxi Zubizarretak irabazi du Augustin Zubikarai saria
Zortzi lan aurkeztu dira Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten literatura sariketara.
Patxi Zubizarretak irabazi du Augustin Zubikarai saria. Zortzi lan aurkeztu dira Ondarroako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen duten literatura sariketara.
Patxi Zubizarretaren Gau otsoa nobela proiektuak irabazi du Augustin Zubikarai saria; Ondarroako Udalak (Bizkaia) eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute sariketa hori. Zortzi lan aurkeztu dira aurten, eta, horien artean, Zubizarretaren proposamena aukeratu du Leire Bilbaok, Xabier Mendigurenek eta Ana Urkizak osaturik...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219651/kirgizistanek-okdb-aliantza-militarrari-eskatu-dio-bidal-ditzala-bake-indarrak-tajikistango-mugara.htm
Mundua
Kirgizistanek OKDB aliantza militarrari eskatu dio bidal ditzala «bake indarrak» Tajikistango mugara
Bi herrialdeen arteko «su etena» mantentzeko helburuz egin du eskaera Bixkekek.
Kirgizistanek OKDB aliantza militarrari eskatu dio bidal ditzala «bake indarrak» Tajikistango mugara. Bi herrialdeen arteko «su etena» mantentzeko helburuz egin du eskaera Bixkekek.
Kirgizistango goi funtzionario batek jakinarazi duenez, Bixkekek OKDB Segurtasun Kolektiboko Itunaren Erakundeari galdegin dio bidal ditzala tropak Tajikistanekin duen mugara, bi herrialdeen arteko «su etena mantentzeko» helburuz, Reuters berri agentziak jasotakoaren arabera. Bi herrialde horiek eta Errusia aliantza mi...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219652/ipar-euskal-herriko-aek-k-dei-egin-die-instituzioei-laquoprekaritatean-bizi-gararaquo.htm
Gizartea
Ipar Euskal Herriko AEK-k dei egin die instituzioei: «Prekaritatean bizi gara»
Helduen euskalduntzerako erakunde publikoek ematen dituzten laguntza eskasak langileen lansariekin konpentsatzera behartuak direla salatu dute. Euskal Konfederazioak dio Euskararen Erakunde Publikoaren aurrekontuak orain halako bi izan behar duela.
Ipar Euskal Herriko AEK-k dei egin die instituzioei: «Prekaritatean bizi gara». Helduen euskalduntzerako erakunde publikoek ematen dituzten laguntza eskasak langileen lansariekin konpentsatzera behartuak direla salatu dute. Euskal Konfederazioak dio Euskararen Erakunde Publikoaren aurrekontuak orain halako bi izan beha...
Alarma gorria piztu du Ipar Euskal Herriko AEK-k. «Urgentzia ekonomikoan gara. Egiturak irauten du AEK-ko langileek prekaritatean lan egiten dugulako. Ez da gehiago jasangarria. Bizitzeko arazoak sortzen dizkigu», adierazi du Amaia Beyrie zuzendaritzako kideak. AEK-ko langileek prentsaurreko masiboa egin dute gaur goiz...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219653/netflix-gorantz-berriz-ere.htm
Bizigiro
Netflix gorantz berriz ere
Urteko lehen hiruhilekoen datuak ez ziren onak izan Netflixentzat: harpidedunak galdu zituen. Baina, urteko hirugarren hiruhilekoan 2,4 milioi harpidedun bereganatu ditu, eta hurrengo hilabeteetan gehiago handitzea espero du. Azarotik aurrera, harpidetza merkeago bat kontratatu ahalko da Euskal Herrian, iragarkiekin (o...
Netflix gorantz berriz ere. Urteko lehen hiruhilekoen datuak ez ziren onak izan Netflixentzat: harpidedunak galdu zituen. Baina, urteko hirugarren hiruhilekoan 2,4 milioi harpidedun bereganatu ditu, eta hurrengo hilabeteetan gehiago handitzea espero du. Azarotik aurrera, harpidetza merkeago bat kontratatu ahalko da Eus...
Sektoreko zenbait ahotsek azkeneko hilabeteetan haizatu dute Netflixek goia jo zuela, urteko lehen bi hiruhilekotan harpidedun kopuruetan beherantz egin eta gero. Baina, urteko hirugarren hiruhilekoan, goranzko bidea hartu du berriz streaming bidezko plataforma horrek, eta 2,4 milioi harpidedun gehiago lortu ditu mundu...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219654/haselen-aldeko-protestetan-atxilotutako-lau-gazteri-bederatzi-hilabete-eta-bi-urte-arteko-kartzela-zigorrak-ezarri-dizkiete.htm
Politika
Haselen aldeko protestetan atxilotutako lau gazteri bederatzi hilabete eta bi urte arteko kartzela zigorrak ezarri dizkiete
Akordioa sinatu dute Fiskaltzarekin. Iazko otsailean Iruñean izandako istiluen harira atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Beste bi gaztek ez dute akordioa sinatu, eta haiek epaitzen ari dira.
Haselen aldeko protestetan atxilotutako lau gazteri bederatzi hilabete eta bi urte arteko kartzela zigorrak ezarri dizkiete. Akordioa sinatu dute Fiskaltzarekin. Iazko otsailean Iruñean izandako istiluen harira atxilotu zituen Espainiako Poliziak. Beste bi gaztek ez dute akordioa sinatu, eta haiek epaitzen ari dira.
Iruñean, epaimahaiarekin akordio bat erdietsi dute Pablo Haselen atxiloketaren aurkako protesten harira atxilotu zituzten lau gaztek: bederatzi hilabete eta bi urte arteko kartzela zigorrak ezarri dizkie zigor arloko epaitegiak. Mehatxuak egitea, desordena publikoak eragitea eta Poliziak zauritzea egozten diete. Haiet...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219655/putinek-are-gehiago-estutu-du-gatazka-gerra-legea-ezarriz-anexionatutako-lurretan.htm
Mundua
Putinek are gehiago estutu du gatazka, gerra legea ezarriz anexionatutako lurretan
Ukrainan borrokatzen ari diren Errusiako indarren buruzagi militarraren arabera, egoera militarra «tentsio handikoa» da Khersonen. Europako Parlamentuak Ukrainako herriari eman dio Sakharov saria.
Putinek are gehiago estutu du gatazka, gerra legea ezarriz anexionatutako lurretan. Ukrainan borrokatzen ari diren Errusiako indarren buruzagi militarraren arabera, egoera militarra «tentsio handikoa» da Khersonen. Europako Parlamentuak Ukrainako herriari eman dio Sakharov saria.
Errusiako armadaren buruzagi izendatu zuten Sergei Surovikin duela bi aste, eta gaur, telebistan egin dioten elkarrizketa batean, argi mintzatu da. Jeneralak nabarmendu du egoera militarra «tentsio handikoa» dela Kherson eskualdean, Errusiak irail amaieran Ukrainan anexionatutako lau probintzietako batean. Ordu batzuk ...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219656/satse-sindikatuak-aldaketak-eskatu-ditu-osasun-publikoaren-lege-proiektuan.htm
Gizartea
SATSE sindikatuak «aldaketak» eskatu ditu Osasun Publikoaren Lege proiektuan
Sindikatuak kritikatu du lege egitasmoaren lehentasuna ez dela zerbitzu publikoak indartzea eta profesionalen eskasia konpontzea. Osaldek eta ESK-k ere «gabeziak» ikusi dizkiote proiektuari.
SATSE sindikatuak «aldaketak» eskatu ditu Osasun Publikoaren Lege proiektuan. Sindikatuak kritikatu du lege egitasmoaren lehentasuna ez dela zerbitzu publikoak indartzea eta profesionalen eskasia konpontzea. Osaldek eta ESK-k ere «gabeziak» ikusi dizkiote proiektuari.
Osasun Publikoaren Lege proiektuari ekarpenak egiteko epea zabalik da Eusko Legebiltzarrean, eta, Osasun Batzordean agerraldiak egiten ari dira hainbat eragile, goizetik. SATSE Euskadiko Erizainen Sindikatua izan da horietako bat; Amaia Mayor bozeramaileak hitz egin du sindikatuaren izenean, eta mezu argia bidali du: «...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219657/nafarroako-gobernuak-memoria-historikoaren-beste-hiru-gune-izendatu-ditu.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak memoria historikoaren beste hiru gune izendatu ditu
Larragako Memoriaren alde eskultura, 1936ko kolpe militarraren ondorioz sortutako atxilotze zentroak, eta Iruñean eraildako bizilagunak omentzeko plaka oroimen leku bilakatu dira.
Nafarroako Gobernuak memoria historikoaren beste hiru gune izendatu ditu. Larragako Memoriaren alde eskultura, 1936ko kolpe militarraren ondorioz sortutako atxilotze zentroak, eta Iruñean eraildako bizilagunak omentzeko plaka oroimen leku bilakatu dira.
Ana Ollo Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak adierazi du oroimena eraikitzea beharrezkoa dela, eta memoria historikoan hiru gune horiek txertatzeak prozesu horretan lagunduko duela. Memoria sustatzea helburu duen guneetako bat Larragako Memoriaren alde eskultura da, Larragako Memoriaren Parkearen erdigunean dago...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219658/nafarroako-gobernuak-5238-milioi-euroko-aurrekontua-proposatu-du.htm
Politika
Nafarroako Gobernuak 5.238 milioi euroko aurrekontua proposatu du
Elma Saizek nabarmendu du EH Bildurekin duen negoziazioan «aurrerapauso nabarmenak» eman direla. EH Bilduko Laura Aznalen arabera, koalizioaren proposamenak jaso ditu aurreproiektuak, eta haien helburua da zerga neurriekin batera «akordio oso bat» lortzea.
Nafarroako Gobernuak 5.238 milioi euroko aurrekontua proposatu du. Elma Saizek nabarmendu du EH Bildurekin duen negoziazioan «aurrerapauso nabarmenak» eman direla. EH Bilduko Laura Aznalen arabera, koalizioaren proposamenak jaso ditu aurreproiektuak, eta haien helburua da zerga neurriekin batera «akordio oso bat» lortz...
«Legealdi honetan laugarren urtez aurrekontuak izateko bidean gaude; haien atarian gaude». Elma Saiz pozarren azaldu da prentsa aretora, Nafarroako Gobernuko 2023ko aurrekontu legearen aurreproiektua onartu berritan. Duela hiru aste EH Bildurekin hasitako negoziazioetan «aurrerapauso nabarmenak» eman direla nabarmendu ...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219659/kurdistango-prozesuan-bada-euskaldunontzat-ere-inspirazio-iturririk.htm
Mundua
«Kurdistango prozesuan bada euskaldunontzat ere inspirazio iturririk»
‘Kurdistan. Argi bat Ekialde Hurbilean’ liburua ondu du Urtzi Urrutikoetxeak. Kurdistango herriaren historian eta istorioetan murgiltzeko «abiapuntutzat» jo du kazetariak.
«Kurdistango prozesuan bada euskaldunontzat ere inspirazio iturririk». ‘Kurdistan. Argi bat Ekialde Hurbilean’ liburua ondu du Urtzi Urrutikoetxeak. Kurdistango herriaren historian eta istorioetan murgiltzeko «abiapuntutzat» jo du kazetariak.
«Horixe [Kurdistani buruzko] dena ez dagoela jasota, baina uste dut jakin beharreko dena badela». Hartaz interesa duenarentzat, ezer gutxi entzun duenarentzat, edo tutik ere ez dakienarentzat idatzi du Urtzi Urrutikoetxeak (Bilbo, 1977) Kurdistan. Argi bat Ekialde Hurbilean liburua. Aleka bilduma pean da —Elkar, Jakin ...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219660/maia-garcia-vergniory-fisikaria-aps-fellow-izendatu-dute.htm
Gizartea
Maia Garcia-Vergniory fisikaria APS Fellow izendatu dute
Material topologiko berriak identifikatzeko ekarpen aitzindariak egin ditu Garcia-Vergnioryk
Maia Garcia-Vergniory fisikaria APS Fellow izendatu dute. Material topologiko berriak identifikatzeko ekarpen aitzindariak egin ditu Garcia-Vergnioryk
Ameriketako Fisika Elkarteak (APS) APS Fellow izendatu du Maia Garcia-Vergniory Donostia International Physics Centerreko (DIPC) ikerlaria. Aipamen horrek saritzen ditu Garcia-Vergnioryk material topologikoen arloan egindako ekarpenak. Gisa horretako material berriak identifikatzeko bidea erraztu baitu. Horretarako, Ki...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219661/urtaranek-esan-du-euskal-y-aren-eta-nafarroako-loturaz-hitz-egitea-laquoiraingarriaraquo-dela-herritarrentzat.htm
Gizartea
Urtaranek esan du 'euskal Y'-aren eta Nafarroako loturaz hitz egitea «iraingarria» dela herritarrentzat
Nafarroako Gobernuak Ezkio-Itsasotik igarotzen den konexioaren bideragarritasuna ikusteko ikerketa bat eskatu dio Madrili, eta EAJ zein PSEk «alternatiba egokiagoak eta bideragarriak»
Urtaranek esan du 'euskal Y'-aren eta Nafarroako loturaz hitz egitea «iraingarria» dela herritarrentzat. Nafarroako Gobernuak Ezkio-Itsasotik igarotzen den konexioaren bideragarritasuna ikusteko ikerketa bat eskatu dio Madrili, eta EAJ zein PSEk «alternatiba egokiagoak eta bideragarriak»
AHTaren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zatia Nafarroarekin lotzeko aukerez hitz egitea «iraingarria» da, Gorka Urtaran Gasteizko alkatearen iritziz, AHTaren lanek daramaten atzerapena kontuan hartuta. Eztabaida horretan sartu beharrean, Espainiako Gobernuari eskatu dio arreta lanak bukatzean jartzeko; hain zuzen, Euskad...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219662/bizkaiko-metalgintzako-greba-deialdiak-indarrean-dirau.htm
Ekonomia
Bizkaiko metalgintzako greba deialdiak indarrean dirau
CCOOk, LABek eta UGT arduragabetzat jo dute patronalaren jarrera, eta eutsi egin diete hilabete bukaerako lanuzteei. ELAk beste eskaintza bat egin du, baina, patronalaren ustez, «onartezina» da. Bi aldeak hurrengo asteartean bilduko dira berriz.»
Bizkaiko metalgintzako greba deialdiak indarrean dirau. CCOOk, LABek eta UGT arduragabetzat jo dute patronalaren jarrera, eta eutsi egin diete hilabete bukaerako lanuzteei. ELAk beste eskaintza bat egin du, baina, patronalaren ustez, «onartezina» da. Bi aldeak hurrengo asteartean bilduko dira berriz.»
Bizkaiko metalgintza berriz ere greba dinamika batean murgiltzeko zorian dago. Sindikatuek eta FVEM patronalak negoziazio epe honetako hamabosgarren bilera egin dute, eta akordioak urrun dirudi. Patronalak 2019ko lan hitzarmenarekin alderatuta eman nahi dituen «atzerapausoak» indargabetu ezean, sindikatuek ez dituzte b...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219663/aldundiaren-txosten-baten-arabera-haize-errotek-laquokalte-larriakraquo-egingo-dizkiete-arabako-zazpi-eremuri.htm
Gizartea
Aldundiaren txosten baten arabera, haize errotek «kalte larriak» egingo dizkiete Arabako zazpi eremuri
Jaurlaritzak, ordea, eremu egokitzat jotzen ditu horiek energia berriztagarria sortzeko. Txostenak ohartarazi du ingurumenean «kalte larriak» ekar ditzakeela.
Aldundiaren txosten baten arabera, haize errotek «kalte larriak» egingo dizkiete Arabako zazpi eremuri. Jaurlaritzak, ordea, eremu egokitzat jotzen ditu horiek energia berriztagarria sortzeko. Txostenak ohartarazi du ingurumenean «kalte larriak» ekar ditzakeela.
Radio Vitoria irratiak jakinarazi duenez, Arabako Foru Aldundiko Ondare Naturalen eta Jasangarritasunaren zerbitzuak kaleratu duen txosten batean ondorioztatu dute Eusko Jaurlaritzak sorgailu eolikoak jartzeko proposatu dituen Arabako bederatzi eremuetatik zazpitan «ingurumen kalte larriak» ekarriko lituzketela. Txost...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219664/dinamo-kieven-ultrek-san-mamesen-donetskeko-bandera-atera-zutenak-iraindu-dituzte-obusetan-idatzitako-mezuekin.htm
Kirola
Dinamo Kieven ultrek San Mamesen Donetskeko bandera atera zutenak iraindu dituzte, obusetan idatzitako mezuekin
«Separatista, putakumeak! Gora Espainia!» eta «Euskal presoak gas ganberara» idatzi dute White Boys Clubeko ultrek, besteak beste. Irudia Europako eskuin muturrera heldu da.
Dinamo Kieven ultrek San Mamesen Donetskeko bandera atera zutenak iraindu dituzte, obusetan idatzitako mezuekin. «Separatista, putakumeak! Gora Espainia!» eta «Euskal presoak gas ganberara» idatzi dute White Boys Clubeko ultrek, besteak beste. Irudia Europako eskuin muturrera heldu da.
Athleticek Atletico Madrilen aurka jokatu zuen San Mamesen iragan larunbatean, eta zeresana eman du ez partidak, harmailetan gertatutakoak baizik. Animazio harmailan ziren zaleetako batzuk Donetskeko errepublikako bandera eta bandera komunista astindu zituzten. Ertzaintzak bandera hori kendu zietela salatu zuten, baita...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219665/peio-etxelekuk-kanboko-herriko-etxeko-gehiengoa-utzi-du.htm
Politika
Peio Etxelekuk Kanboko Herriko Etxeko gehiengoa utzi du
Jean François Lacosta hautetsiak ere hautu bera egin du. Chistrian Deveze Kanboko auzapezak lur eta hirigintza kudeaketan duen politika kritikatu, eta sostengua erakutsi diote asteburu honetako mobilizazioari.
Peio Etxelekuk Kanboko Herriko Etxeko gehiengoa utzi du. Jean François Lacosta hautetsiak ere hautu bera egin du. Chistrian Deveze Kanboko auzapezak lur eta hirigintza kudeaketan duen politika kritikatu, eta sostengua erakutsi diote asteburu honetako mobilizazioari.
Kanboko (Lapurdi) Herriko Etxeko gehiengoa utziko dutela jakinarazi dute Peio Etxeleku eta Jean François Lacosta hautetsiek agiri batean. Adierazi dutenez, urriaren 10ean egin zuten gehiengoko bilkuran jakinarazi zieten taldeko gainerako hautetsiei. Marieneko laborantza lurren aferan kritiko agertu da Etxeleku azken hi...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219666/hizkuntza-politikarako-zirrikitu-bila-lege-esparru-zurrunean.htm
Gizartea
Hizkuntza politikarako zirrikitu bila lege esparru zurrunean
Espainiako auzitegien oldarraldiaz gaindi, hizkuntza politika eraginkorra garatzeko moduez gogoetatu dute Eibarren, Euskal Herriko eta Kataluniako ikuspegietatik. Katalanaren Aldeko Itun Nazionala aurkeztu du Eva Ponsek; tresna juridiko eta hizkuntza politiko berriak, Iñigo Urrutiak.
Hizkuntza politikarako zirrikitu bila lege esparru zurrunean. Espainiako auzitegien oldarraldiaz gaindi, hizkuntza politika eraginkorra garatzeko moduez gogoetatu dute Eibarren, Euskal Herriko eta Kataluniako ikuspegietatik. Katalanaren Aldeko Itun Nazionala aurkeztu du Eva Ponsek; tresna juridiko eta hizkuntza politik...
Hizkuntza gutxituekiko hertsatzailea, geroz eta hertsatzaileagoa, den legediaren arrakaletan hizkuntza politika eraginkorra garatzeko moduez aritu dira Eva Pons eta Iñigo Urrutia legelariek, gaur goizean Eibarren (Gipuzkoa), UEUk, Jakinek eta Txillardegi Gogoeta Guneak antolatutako XXI. menderako hizkuntza politikaz ja...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219667/frantziako-gobernuaren-aurkako-zentsura-mozioa-aurkeztu-du-ezkerreko-koalizioak.htm
Mundua
Frantziako Gobernuaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu du ezkerreko koalizioak
Emmanuel Macronen kabineteak iragarri du Asanblea Nazionalean bozkatu gabe onartuko dituztela 2023rako aurrekontuak, konstituzioaren 49.3 artikulua erabiliz. Horrek oposizioaren haserrea eragin du. Le Penen Batasun Nazionala alderdiak ere zentsura mozio bat aurkezteko asmoa du.
Frantziako Gobernuaren aurkako zentsura mozioa aurkeztu du ezkerreko koalizioak. Emmanuel Macronen kabineteak iragarri du Asanblea Nazionalean bozkatu gabe onartuko dituztela 2023rako aurrekontuak, konstituzioaren 49.3 artikulua erabiliz. Horrek oposizioaren haserrea eragin du. Le Penen Batasun Nazionala alderdiak ere ...
Frantziako Gobernuak datorren urterako aurrekontuen onarpena behartuko du Asanblea Nazionalean, konstituzioaren 49.3 artikulua baliatuta. Emmanuel Macron Frantziako presidentea gutxiengoan gobernatzen hasi zen joan den ekainean, eta horren ondorio da gertatutakoa. Konstituzioaren 49.3 artikuluaren bidez, gobernuak ez d...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219668/jasone-agirre-euskararekiko-konpromisorik-exijitu-gabe-dirua-eman-zitzaien-hedabide-batzuei.htm
Gizartea
Jasone Agirre: «Euskararekiko konpromisorik exijitu gabe dirua eman zitzaien hedabide batzuei»
Gobernu Kontseiluak sei milioi euroren diru-laguntza deialdia onartu du hedabideentzat, iaz baino milioi bat euro gehiago. Iaz laguntza jaso gabe geratu ziren euskarazko komunikabideak; aurten, «barruan egongo dira».
Jasone Agirre: «Euskararekiko konpromisorik exijitu gabe dirua eman zitzaien hedabide batzuei». Gobernu Kontseiluak sei milioi euroren diru-laguntza deialdia onartu du hedabideentzat, iaz baino milioi bat euro gehiago. Iaz laguntza jaso gabe geratu ziren euskarazko komunikabideak; aurten, «barruan egongo dira».
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak sei milioi euroren diru-laguntza deialdia onartu zuen joan den astean, «sostengu ekonomikoan eta desinformazioaren aurkako borrokan laguntzeko». Hau da, iazko deialdian baino milioi bat euro gehiago banatuko dituzte. Gaur eguerdian Hamaika Telebistan izan da Jasone Agirre EH Bil...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219669/ibilgailu-elektrikoek-eta-energia-berriztagarriek-apaldu-egin-dute-isurien-gorakada.htm
Mundua
Ibilgailu elektrikoek eta energia berriztagarriek apaldu egin dute isurien gorakada
Energia fosilen karbono isuriak hazi egingo dira aurten ere. Igoera %1ekoa izango da, Nazioarteko Energia Agentziak iragarri duenez.
Ibilgailu elektrikoek eta energia berriztagarriek apaldu egin dute isurien gorakada. Energia fosilen karbono isuriak hazi egingo dira aurten ere. Igoera %1ekoa izango da, Nazioarteko Energia Agentziak iragarri duenez.
Erregai fosilek eragindako berotegi gasen isuri kopurua handitu egingo da beste behin, IEA Nazioarteko Energia Agentziak gaur argitaratu duen txostenean iragarri duenez. Agentziaren arabera, «egungo energia krisiak» eta Ukrainako gerrak sektorean eragin dituen ondorioek gorakada handi baten inguruko kezkak piztu dituzt...
2022-10-19
https://www.berria.eus/albisteak/219670/estu-antzean-baina-geldiezin.htm
Kirola
Estu antzean, baina geldiezin
Realak sufrituta irabazi du Mallorcaren aurkako partida; Merinok egin du gola. Txuri-urdinek orain 55 urteko marka hobetu dute, zortzi partida jarraian irabazita. 75 urteko bazkide bat hil da, harmailetan ondoeza egin eta gero.
Estu antzean, baina geldiezin. Realak sufrituta irabazi du Mallorcaren aurkako partida; Merinok egin du gola. Txuri-urdinek orain 55 urteko marka hobetu dute, zortzi partida jarraian irabazita. 75 urteko bazkide bat hil da, harmailetan ondoeza egin eta gero.
Reala geldiezin ari da azken boladan. Irabazi egin du azken jardunaldietan, nola txapelketa batean, hala bestean, aldez edo moldez. Jadanik zortzi dira segidan irabazi dituen partidak, eta Espainiako ligan lortu ditu haietako bost. Gaur azkena, Mallorca menderatuta: 1-0. Gisa horretara, txuri-urdinek beren historiako g...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219694/atxilotu-dute-basurtuko-erietxean-haur-jaioberri-bat-bahitu-duen-emakumea.htm
Gizartea
Atxilotu dute Basurtuko erietxean haur jaioberri bat bahitu duen emakumea
Ospitalean sartu da bart, osasun langile baten plantak eginez, eta haur bat eraman du. Santutxun agertu da umea, gaur goizean: onik dago, gurasoekin. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta Osasun Sailak pazientearen segurtasunerako talde korporatiboaren bilerara deitu du, protokoloak aztertzeko.
Atxilotu dute Basurtuko erietxean haur jaioberri bat bahitu duen emakumea. Ospitalean sartu da bart, osasun langile baten plantak eginez, eta haur bat eraman du. Santutxun agertu da umea, gaur goizean: onik dago, gurasoekin. Ertzaintzak ikerketa abiatu du, eta Osasun Sailak pazientearen segurtasunerako talde korporatib...
Tentsio handiko orduen ondoren, lasaitasuna berreskuratzen saiatzen ari dira jada Basurtuko ospitalean (Bilbo). Atzo gauean emakume batek haur jaioberri bat bahitu zuen, eta umea ez da gaur goizera arte agertu: Santutxu auzoko atari batean utzi du; onik da txikia, osasun arduradunek baieztatu dutenez. Emakumea, berriz,...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219695/protokoloaren-arabera-haur-jaio-berriek-amarekin-egon-behar-dute-uneoro.htm
Gizartea
Protokoloaren arabera, haur jaio berriek amarekin egon behar dute uneoro
Protokoloaren arabera, haur jaio berriek amarekin egon behar dute uneoro.
Haur jaio berriak dauden uneko Osakidetzaren protokoloak dioenez, haur jaio berriari egiten zaizkion proba guztiak erditu den amaren alboan egin behar dira. Hori ezingo balitz egin, amaren osasun egoera dela medio, aita edo senideren batek lagundu beharko lioke osasun langileari haur jaio berriari probak egin bitartean...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219696/ertzaintza-bortizki-oldartu-zaie-bizkaiko-metalgintzako-grebalariei.htm
Ekonomia
Ertzaintza bortizki oldartu zaie Bizkaiko metalgintzako grebalariei
Tecuni enpresaren atarian izan da gatazka, Ortuellan (Bizkaia). CCOOk, LABek eta UGTk lanuzteei eutsi diete, urrun baitirudi sindikatuen eta FVEM patronalaren arteko adostasunak.
Ertzaintza bortizki oldartu zaie Bizkaiko metalgintzako grebalariei. Tecuni enpresaren atarian izan da gatazka, Ortuellan (Bizkaia). CCOOk, LABek eta UGTk lanuzteei eutsi diete, urrun baitirudi sindikatuen eta FVEM patronalaren arteko adostasunak.
Bizkaiko metalgintzako langileek protesta egin dute, berriz ere, lan hitzarmena berritzeko eskean. Hura erdiesteko negoziazioak ez dira eraginkorrak izaten ari, oraingoz, eta sindikatuen eta patronalaren arteko tentsioa nabarmena da oso; hala, aldarrikapenak ez dira eten, ezta lanuzteak ere. Gaur, bada, are gehiago gai...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219697/zubietako-erraustegia-ikuskatu-duen-funtzionarioak-prebarikazioa-egin-ote-duen-ikertzeko-eskatu-du-fiskalak.htm
Gizartea
Zubietako erraustegia ikuskatu duen funtzionarioak prebarikazioa egin ote duen ikertzeko eskatu du fiskalak
BERRIAk irailaren 17an argitaratutako informazio bat oinarri hartuta abiatu du ekinbidea fiskaltzak. Zaldibarko zabortegia ikuskatu zuen teknikari beraren lana da ikertzea nahi dutena.
Zubietako erraustegia ikuskatu duen funtzionarioak prebarikazioa egin ote duen ikertzeko eskatu du fiskalak. BERRIAk irailaren 17an argitaratutako informazio bat oinarri hartuta abiatu du ekinbidea fiskaltzak. Zaldibarko zabortegia ikuskatu zuen teknikari beraren lana da ikertzea nahi dutena.
GuraSOSek iragarri du fiskaltzak dekretu baten bidez eskatu diola epaitegiari iker dezala Zubietako erraustegiaren (Gipuzkoa) funtzionamendua ikuskatu duen funtzionarioaren lana. BERRIAk irailaren 17an argitaratu zuen informazio bat hartu du fiskaltzak ikerketa abiatzeko arrazoi gisa. Hain zuzen ere, erraustegian lanea...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219698/bihar-hasiko-dira-kanboko-lurren-okupatzen.htm
Gizartea
Bihar hasiko dira Kanboko lurren okupatzen
Astebururako programazioa antolatu dute Marieneako lurretan. ELB, FDSEA, eta Jeunes Agriculteurs laborari sindikatuek, Lurzaindiak, Cadek, Ostia kolektiboak eta Nahi Dugun Herria talde politikoak deitu dute bertan parte hartzera.
Bihar hasiko dira Kanboko lurren okupatzen. Astebururako programazioa antolatu dute Marieneako lurretan. ELB, FDSEA, eta Jeunes Agriculteurs laborari sindikatuek, Lurzaindiak, Cadek, Ostia kolektiboak eta Nahi Dugun Herria talde politikoak deitu dute bertan parte hartzera.
Kanboko Marieneako laborantza lurretan (Lapurdi) plantatuko dira ekintzaileak asteburu honetan. Bihar arratsaldean eman dute ordua, 18:00etan, mobilizazio asteburuari hasiera emateko. Badira urte batzuk Bouygues Immobilier enpresaren eraikuntza proiektu bati aurre egiteko protestan ari direla hainbat kolektibo, eta afe...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219699/hoteletako-turisten-kopurua-21-handitu-da-uda-honetan.htm
Ekonomia
Hoteletako turisten kopurua %21 handitu da uda honetan
Pandemia aurreko emaitzak hobetu dituzte. Bizkaiak izan du igoerarik handiena eta Gipuzkoak txikiena.
Hoteletako turisten kopurua %21 handitu da uda honetan. Pandemia aurreko emaitzak hobetu dituzte. Bizkaiak izan du igoerarik handiena eta Gipuzkoak txikiena.
Eustaten arabera, uda honetan Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hoteletan gauren bat pasatu duten pertsonen kopurua %20,9 handitu da, eta pandemia aurreko kopuruak gainditu dira, bai turisten kopuruan, bai igarotako gaualdietan. Zehazki, aurtengo udan 1.111.101 pertsonak hartu dute ostatu, 2019an baino % 10,8k gehiagok,...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219700/47-musika-taldek-hartuko-dute-parte-ahotsenean.htm
Kultura
47 musika taldek hartuko dute parte Ahotsenean
Musika estilo andana tartekatuko dira oholtzan, pop eta rock estiloak izanen dira nagusi.
47 musika taldek hartuko dute parte Ahotsenean. Musika estilo andana tartekatuko dira oholtzan, pop eta rock estiloak izanen dira nagusi.
Rock, pop, jazz edo folk doinuek estaliko dute Ahotseneko eszenatokia abenduaren 7tik 11ra bitarte. Guztira, 47 taldek parte hartuko dute jaialdian,11:00etatik 22:00etara, etenaldirik gabe. Zuzenekoak Plateruenean izanen dira, eta bertan musikarien azken lanez gozatzen ahalko da. Sarrera doan da, eta ez da beharrezkoa ...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219701/txinak-esan-du-herrialdea-laquogero-eta-gertuagoraquo-dagoela-munduko-agertokiaren-erdigunetik.htm
Mundua
Txinak esan du herrialdea «gero eta gertuago» dagoela munduko agertokiaren erdigunetik
Txinako Atzerri ministrordearen esanetan, «badira Gerra Hotzeko pentsamoldeari eusten saiatzen ari diren indar batzuk». AEBez ari zen adierazpen horietan.
Txinak esan du herrialdea «gero eta gertuago» dagoela munduko agertokiaren erdigunetik. Txinako Atzerri ministrordearen esanetan, «badira Gerra Hotzeko pentsamoldeari eusten saiatzen ari diren indar batzuk». AEBez ari zen adierazpen horietan.
Txinako Alderdi Komunistaren XX. Kongresua hasi zenetik lau egun igaro diren honetan, Asiako erraldoiak ziurtatu du herrialdea «gero eta gertuago» dagoela munduko agertokiaren erdigunetik, eta uste du «munduko ordenarako mehatxu nagusia historiaren joeraren aurka» doala, Ameriketako Estatu Batuei aipamena eginez. «Konf...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219702/espainiako-gobernuak-aldiriko-trenen-kudeaketa-eskualdatzeko-proposamen-bat-egin-dio-jaurlaritzari.htm
Politika
Espainiako Gobernuak aldiriko trenen kudeaketa eskualdatzeko proposamen bat egin dio Jaurlaritzari
Itxasok azaldu du transferentzia «inoiz baino gertuago» dagoela, baina Garamendik erantzun dio lehenik testua aztertu behar dutela.
Espainiako Gobernuak aldiriko trenen kudeaketa eskualdatzeko proposamen bat egin dio Jaurlaritzari. Itxasok azaldu du transferentzia «inoiz baino gertuago» dagoela, baina Garamendik erantzun dio lehenik testua aztertu behar dutela.
Gernikako Estatutuan jasotako eskumenen transferentzien inguruko negoziazioak ez atzera ez aurrera egon dira zenbait hilabetez, baina bi aldeek urratsak egiteko asmoa adierazi dute kurtso politikoaren hasierarekin. Hala, Espainiako Gobernuak Araba, Bizkai eta Gipuzkoan duen ordezkari Denis Itxasok jakinarazi du Moncloa...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219703/jaurlaritzak-errespetua-eskatu-du-arabako-upategien-erabakien-inguruan.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak «errespetua» eskatu du Arabako upategien erabakien inguruan
Tapia sailburuak azpimarratu du Jaurlaritzak ez duela «inolaz ere» Errioxaren aurka egin Arabako Mahastiak sor-marka baimenduz.
Jaurlaritzak «errespetua» eskatu du Arabako upategien erabakien inguruan. Tapia sailburuak azpimarratu du Jaurlaritzak ez duela «inolaz ere» Errioxaren aurka egin Arabako Mahastiak sor-marka baimenduz.
Eusko Jaurlaritzak «errespetua» galdegin du euskal administrazioek eta Arabako Errioxako upategiek hartzen dituzten erabakien inguruan, Arabako Mahastiak sor-marka berriarekin bat egitearen aldekoak direnei zein Errioxa jatorrizko deiturarekin jarraitu nahi dutenei, eta auzia eztabaida politikotik kanpo uzteko eskatu d...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219704/eusko-legebiltzarrak-jaurlaritzari-eskatu-dio-etxebizitza-komunitarioetarako-proiektu-pilotuak-egin-ditzala.htm
Gizartea
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio etxebizitza komunitarioetarako proiektu pilotuak egin ditzala
Molde horretako etxebizitzak sustatzeko egin beharreko lege aldaketak aztertzea galdegin dio gobernuari. Vox ez gainerako taldeen aldeko botoa jaso du eskaerak.
Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio etxebizitza komunitarioetarako proiektu pilotuak egin ditzala. Molde horretako etxebizitzak sustatzeko egin beharreko lege aldaketak aztertzea galdegin dio gobernuari. Vox ez gainerako taldeen aldeko botoa jaso du eskaerak.
Eusko Legebiltzarrak etxebizitza komunitarioak edo cohousing ereduaren aldeko urratsak egiteko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari, gaur. Adostasun zabalarekin egin du, gainera. Elkarrekin Podemos-IU taldeak eraman du gaia osoko bilkurara, eta taldeak akordioa lortu du EAJrekin, EH Bildurekin eta PSE-EErekin erdibideko zuze...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219705/black-friday-egunean-greba-egitera-deitu-dute-bizkaiko-merkataritzan.htm
Ekonomia
'Black friday' egunean greba egitera deitu dute Bizkaiko merkataritzan
ELAk eta LABek lanuzteak antolatu dituzte azaroaren 4rako eta 25erako. Merkatari txikien elkarteek lan itunen negoziazioak blokeatzen dituztela salatu nahi dute.
'Black friday' egunean greba egitera deitu dute Bizkaiko merkataritzan. ELAk eta LABek lanuzteak antolatu dituzte azaroaren 4rako eta 25erako. Merkatari txikien elkarteek lan itunen negoziazioak blokeatzen dituztela salatu nahi dute.
ELAk eta LABek bi greba egunetara deitu dute azarorako Bizkaiko merkataritzako zenbait sektoretan. 4an egingo dute lehen lanuztea, hileko lehen ostiralean, eta 25ean bestea, black friday egunean. Egun, larru eta oinetako saltzaileen, eta arropa dendetako eta merkataritza orokorretako langileen hitzarmena negoziatzen ar...
2022-10-22
https://www.berria.eus/albisteak/219706/alaia-martinek-irabazi-du-lehenengo-finalaurrekoa.htm
Kultura
Alaia Martinek irabazi du lehenengo finalaurrekoa
Joanes Illarregik bigarren egin du Elizondon jokatutako saioan. Jarraian sailkatu dira Agin Laburu, Unai Agirre, Onintza Enbeita eta Iñaki Apalategi
Alaia Martinek irabazi du lehenengo finalaurrekoa. Joanes Illarregik bigarren egin du Elizondon jokatutako saioan. Jarraian sailkatu dira Agin Laburu, Unai Agirre, Onintza Enbeita eta Iñaki Apalategi
Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehen finalaurrekoan Alaia Martin izan da nagusi. Hark bildu ditu puntu gehien Elizondoko Baztan pilotalekuan jokatutako saioan, 729,5 hain zuzen ere. Martin nabarmendu da saio osoan, eta Joanes Illarregik ere saio aipagarria egin du. Gauzak horrela, bigarren sailkatu da 711 punturekin. ...
2022-10-20
https://www.berria.eus/albisteak/219707/indarkeriatik-ihes-egiten-dutenak-babesteko-mezuz-bete-da-donostia.htm
Gizartea
Indarkeriatik ihes egiten dutenak babesteko mezuz bete da Donostia
Donostiako Zero Pobrezia Plataformak herritarrengan hausnarketa eragiteko helburuarekin hiriko kaleetan hainbat pankarta jarri dituzte.
Indarkeriatik ihes egiten dutenak babesteko mezuz bete da Donostia. Donostiako Zero Pobrezia Plataformak herritarrengan hausnarketa eragiteko helburuarekin hiriko kaleetan hainbat pankarta jarri dituzte.
Gaur goizean Donostiako Zero Pobrezia Plataformak hiriko kaleak kartel iradokitzaileekin bete dituzte. Plataformatik ohartarazi dute gaur egun 65 gerra aktibo daudela munduan eta mugak irekitzeko desberdintasun larriak daudela herrialdeen artean: «Europako Batasuneko estatuentzat pertsona batzuen bizitzek ezin dute geh...