date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219708/ebk-irango-bost-pertsona-eta-erakunde-bat-zigortu-ditu-errusiari-drone-suizidak-saltzeagatik.htm | Mundua | EBk Irango bost pertsona eta erakunde bat zigortu ditu, Errusiari «drone suizidak» saltzeagatik | NATOk adierazi duenez, «zantzu guztien arabera» Teheranek drone batzuk eman dizkio Moskuri. Ukrainako Gobernuak erabaki du elektrizitatearen erabilera %20 murriztea herrialde osoan. | EBk Irango bost pertsona eta erakunde bat zigortu ditu, Errusiari «drone suizidak» saltzeagatik. NATOk adierazi duenez, «zantzu guztien arabera» Teheranek drone batzuk eman dizkio Moskuri. Ukrainako Gobernuak erabaki du elektrizitatearen erabilera %20 murriztea herrialde osoan. | EB Europako Batasunak Irango bost pertsonaren eta erakunde baten aurkako zigorrak onartu ditu, Errusiari «drone suizidak» saldu dizkiotela argudiatuta. Era berean, Jens Stoltenberg NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko idazkari nagusiak adierazi duenez, «zantzu guztien arabera» Iranek drone batzuk eman dizkio Mosku... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219709/euskarazko-ikus-entzunezkoak-sustatzeko-zinuema-egitasmoa-sortu-du-uemak.htm | Kultura | Euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko Zinuema egitasmoa sortu du Uemak | Uemako udalerrietan euskarazko ikus-entzunezkoen emanaldiak izango dira egitasmoaren bidez. Oraingoz, proiektu pilotua jarri dute martxan Ataunen, Azpeitian, Igorren eta Etxarri Aranatzen. | Euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko Zinuema egitasmoa sortu du Uemak. Uemako udalerrietan euskarazko ikus-entzunezkoen emanaldiak izango dira egitasmoaren bidez. Oraingoz, proiektu pilotua jarri dute martxan Ataunen, Azpeitian, Igorren eta Etxarri Aranatzen. | Adin guztietako ikusleek ikus-entzunezkoez gozatzea, baina euskaraz. Hori da UEMAk aurkeztu duen Zinuema egitasmoaren helburua, Tinko Filmeak-ekin elkarlanean. Oraingoz, lau herritan jarriko dute martxan: Ataun, Azpeitia, Igorre eta Etxarri Aranatz.
Hamabi ikus-entzunezko pieza ditu programazioak, baina antolatzaileek... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219710/trussek-dimisioa-eman-du-egindako-hutsegiteek-eta-toryen-kaosak-bultzatuta.htm | Mundua | Trussek dimisioa eman du egindako hutsegiteek eta toryen kaosak bultzatuta | 44 egun egin ditu Erresuma Batuko lehen ministro gisa. Alderdi Kontserbadorea datorren ostiralerako da lider berria aukeratzekoa. Oposizioak bozetara deitzeko eskatu du. | Trussek dimisioa eman du egindako hutsegiteek eta toryen kaosak bultzatuta. 44 egun egin ditu Erresuma Batuko lehen ministro gisa. Alderdi Kontserbadorea datorren ostiralerako da lider berria aukeratzekoa. Oposizioak bozetara deitzeko eskatu du. | Hauteskundeak irabazi gabe eta Alderdi Kontserbadoreak Komunen Ganberan dituen 357 diputatuen herenaren babesarekin hartu zuen Erresuma Batuko lehen ministro kargua Liz Trussek, joan den irailaren 6an, alderdiko primarioetan militanteen botoei esker gailenduta. Horrenbestez, hasieran ere ez zuen oso posizio sendoa apar... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219711/ibon-fernandez-iradi-euskal-presoa-martutenera-ekarri-dute.htm | Politika | Ibon Fernandez Iradi euskal presoa Martutenera ekarri dute | Euskal presoak berak eskatu du falta zaion kondena Euskal Herrian betetzeko. Esklerosi anizkoitza du. | Ibon Fernandez Iradi euskal presoa Martutenera ekarri dute. Euskal presoak berak eskatu du falta zaion kondena Euskal Herrian betetzeko. Esklerosi anizkoitza du. | Donostiako Martuteneko espetxera lekualdatu dute Ibon Fernandez Iradi euskal presoa, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Lannemezango espetxean (Okzitania) izan da orain arte Fernandez, eta, euskal presoen senideen elkarteak zehaztu duenez, presoak berak eskatu du geratzen zaizkion zigor urteak Euskal Herrian egitea.
Eskler... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219712/osakidetzari-galdegin-diote-autismoa-duten-pertsonentzako-protokolo-bat-abiatzeko.htm | Gizartea | Osakidetzari galdegin diote autismoa duten pertsonentzako protokolo bat abiatzeko | EH Bilduk proposatuta, autismoa duten pertsonen «erabateko inklusioa» bermatzeko politika publikoak eskatu dizkio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari. | Osakidetzari galdegin diote autismoa duten pertsonentzako protokolo bat abiatzeko. EH Bilduk proposatuta, autismoa duten pertsonen «erabateko inklusioa» bermatzeko politika publikoak eskatu dizkio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari. | EH Bilduren proposamen bat aintzat harturik, Eusko Legebiltzarrak Osakidetzari galdegin dio AEN Autismoaren Espektroko Nahastea duten pertsonentzako jarduera protokolo bat abian jar dezala, haien behar espezifikoei erantzuteko. Protokolo hori autismoa duten pertsonekin eta haien familiekin lan egiten duten eragileekin ... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219713/berriak-zuzenean-emanen-du-bertsolari-txapelketa-nagusia.htm | Kultura | BERRIAk zuzenean emanen du Bertsolari Txapelketa Nagusia | Saio bakoitzaren kontakizuna ere eskuragarri egonen da BERRIAren webgunean, Olatz Enzunzaren eskutik. | BERRIAk zuzenean emanen du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Saio bakoitzaren kontakizuna ere eskuragarri egonen da BERRIAren webgunean, Olatz Enzunzaren eskutik. | Datorren larunbatetik aurrera, BERRIAren webguneak zuzenean emanen du Bertsolari Txapelketa Nagusia. Gainera, aldi berean, Olatz Enzunzak saio horietako bakoitzaren kaier bat osatuko du webgunerako.
Horretaz gain, Berria telebistak hainbat formatutan emanen du txapelketaren berri, Txapelpekoak izenburupean. Bi motatak... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219714/aske-geratu-dira-espainiako-poliziak-irunean-atxilotutako-bi-lagunak.htm | Politika | Aske geratu dira Espainiako Poliziak Iruñean atxilotutako bi lagunak | Jardun koordinakundeko kidea da atxilotuetako bat. Gorroto delitua egotzi diote. Aske antolakundeak elkarretaratzera deitu du, iluntzerako. | Aske geratu dira Espainiako Poliziak Iruñean atxilotutako bi lagunak. Jardun koordinakundeko kidea da atxilotuetako bat. Gorroto delitua egotzi diote. Aske antolakundeak elkarretaratzera deitu du, iluntzerako. | Espainiako Poliziak bi lagun atxilotu ditu gaur goizean Iruñean, Jardun koordinakundearen baitako Aske antolakundeak jakinarazi duenez. Handik ordu gutxira gehitu du aske utzi dituztela biak. Atxilotuetako bat Jarduneko kidea dela eta, haren egoeraren berri ere eman du koordinakundeak. Azaldu duenez, komisarian deklara... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219715/gorenak-dio-pandemian-egindako-kaleratze-guztiak-ezin-direla-baliogabetzat-jo.htm | Ekonomia | Gorenak dio pandemian egindako kaleratze guztiak ezin direla baliogabetzat jo | Espainiako auzitegiak atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiaren irizpidea. Ebatzi du kasuan-kasuan aztertu behar direla. | Gorenak dio pandemian egindako kaleratze guztiak ezin direla baliogabetzat jo. Espainiako auzitegiak atzera bota du EAEko Auzitegi Nagusiaren irizpidea. Ebatzi du kasuan-kasuan aztertu behar direla. | Pandemian langileen kaleratzeak saihesteko Espainiako Gobernuak hartutako erabaki nagusietako baten analisi zurruna egin du Auzitegi Gorenak, hein handi batean horren aurka azaldu diren enpresei arrazoia emanez. Ebatzi du orduan egindako kaleratze guztiak ezin direla baliogabetzat jo eta kasuan-kasuan aztertu behar dir... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219716/irati-filmarekin-hasiko-da-donostiako-beldurrezko-astea.htm | Kultura | 'Irati' filmarekin hasiko da Donostiako Beldurrezko Astea | Zinema jaialdia urriaren 28tik azaroaren 4ra egingo da, eta 32 film luze eta 30 labur proiektatuko dira guztira | 'Irati' filmarekin hasiko da Donostiako Beldurrezko Astea. Zinema jaialdia urriaren 28tik azaroaren 4ra egingo da, eta 32 film luze eta 30 labur proiektatuko dira guztira | Paul Urkijoren Irati filmaren emanaldiarekin hasiko da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren 33. Astea, hilaren 28an. Sitgeseko (Herrialde Katalanak) zinema jaialdian estreinatu zuen Urkijok bere bigarren film luzea, eta, han, publikoaren saria ez ezik, efektu berezirik onenei dagokiena ere jaso zuen. Orain,... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219717/donostiako-udalak-ohartarazi-du-airearen-kalitatea-txarra-dela.htm | Gizartea | Donostiako Udalak ohartarazi du airearen kalitatea txarra dela | Jakinarazi dutenez, airearen kalitate txarrak herritarrei eragin diezaieke, eta gomendatu dute ez egiteko energia asko eskatzen duen jarduerarik aire librean denbora askoan. Uste dute egoera asteburura arte luza daitekeela. | Donostiako Udalak ohartarazi du airearen kalitatea txarra dela. Jakinarazi dutenez, airearen kalitate txarrak herritarrei eragin diezaieke, eta gomendatu dute ez egiteko energia asko eskatzen duen jarduerarik aire librean denbora askoan. Uste dute egoera asteburura arte luza daitekeela. | Donostiako Udalak ohartarazpena egin du: airearen kalitatea txarra da hirian. Azaldu dutenez, neurgailuek adierazi dute partikulen kontzentrazioa areagotu egin dela azken orduetan: «Hego haizeak, tenperatura igotzearekin batera, Sahara basamortuko partikulak dakartza esekita». Ordea, zehaztu dute ez dela ari Donostian ... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219718/zonifikazioaren-aurka-manifestatzera-deitu-du-hordagok-tuterako-udalaren-traben-gainetik.htm | Gizartea | Zonifikazioaren aurka manifestatzera deitu du Hordagok, «Tuterako Udalaren traben gainetik» | Deskontrol taldearen kontzertuari baimena ukatu dio Navarra Sumak. Larunbatean eginen dute protesta, 17:30ean, Tuterako Plaza Berritik abiatuta. | Zonifikazioaren aurka manifestatzera deitu du Hordagok, «Tuterako Udalaren traben gainetik». Deskontrol taldearen kontzertuari baimena ukatu dio Navarra Sumak. Larunbatean eginen dute protesta, 17:30ean, Tuterako Plaza Berritik abiatuta. | Hordago herri ekinbideak deituta, Nafarroako Euskararen Legeak 1986an ezarritako zonifikazioaren aurka protesta eginen dute larunbat honetan Tuteran (Nafarroa). Plaza Berritik abiatuko da protesta, 17:30ean, Zonifikazioari hordago! lelopean.
Gaur, manifestaziora joateko deia berretsi dute antolatzaileek, «Tuterako Uda... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219719/eelvko-idazkaritza-nazionalerako-hautagai-izanen-da-sophie-bussiere.htm | Politika | EELVko idazkaritza nazionalerako hautagai izanen da Sophie Bussiere | Akitania Berria eskualdeko hautetsia da Bussiere gaur egun, eta Ipar Euskal Herriko EELVko koordinatzailea izan da orain gutxi arte | EELVko idazkaritza nazionalerako hautagai izanen da Sophie Bussiere. Akitania Berria eskualdeko hautetsia da Bussiere gaur egun, eta Ipar Euskal Herriko EELVko koordinatzailea izan da orain gutxi arte | Sophie Bussierek jakinarazi du EELV Europa Ekologia-Berdeak alerdiko Frantzia mailako idazkari izateko hautagai izanen dela heldu den abenduaren 10ean eginen duten kongresuan. Yannick Jadot Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako EELVren hautagaiaren ildoko mozioa defendatuko du barne bozketan.
Akitania Berria e... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219720/bordelen-giza-kate-bat-egitera-deitu-du-seaskak-azaroaren-14rako.htm | Gizartea | Bordelen giza kate bat egitera deitu du Seaskak, azaroaren 14rako | Errektoretza eta Giza Eskubideen plaza lotuko dituzte azterketak euskaraz egitea aldarrikatzeko | Bordelen giza kate bat egitera deitu du Seaskak, azaroaren 14rako. Errektoretza eta Giza Eskubideen plaza lotuko dituzte azterketak euskaraz egitea aldarrikatzeko | Seaskak protestara deitu du, beste behin, azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Azaroaren 14an giza katea eginen dute Bordelen (Okzitania) ikasle, guraso eta irakasleek, eta euskaltzale orori mobilizazioan parte hartzeko deia egin diote. Bordeleko errektoretza eta Giza Eskubideen plaza lotuko dituzte 12... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219721/gasaren-prezioak-mugatzeko-aukera-zabaldu-du-europar-kontseiluak.htm | Ekonomia | Gasaren prezioak mugatzeko aukera zabaldu du Europar Kontseiluak | Gasaren inportazio prezioak eta gasetik sortutako argindarraren prezioak mugatzeko aukera zabaldu da bart gauean lortutako akordioan. Europar Kontseiluak herrialdeen arteko arrakalak ere azaleratu ditu. Batasuneko kide asko haserre daude Alemaniak bere ekonomian jarri asmo duen dirutza dela eta. | Gasaren prezioak mugatzeko aukera zabaldu du Europar Kontseiluak. Gasaren inportazio prezioak eta gasetik sortutako argindarraren prezioak mugatzeko aukera zabaldu da bart gauean lortutako akordioan. Europar Kontseiluak herrialdeen arteko arrakalak ere azaleratu ditu. Batasuneko kide asko haserre daude Alemaniak bere e... | Errazenetan ados, eta inportanteenetan batere ez. Europako Batasuneko agintariek bi egunez egitekoa duten bilkuratik ez zen akordio esanguratsurik espero, ez behintzat energia krisiaren inguruan, zeina funtsezkoa baita orain. Aurreikusi bezala, EBko kideak ados daude Batzordeak asteartean egindako proposamenaren bi pun... |
2022-10-20 | https://www.berria.eus/albisteak/219722/hauspoa-emango-dio.htm | Kirola | Hauspoa emango dio | Osasuna garaipenaren bidera itzuli da, lau partidaren ostean. Iruindarrek partidako gol bakarra baliatu dute Espanyol menderatzeko. Arrasatek zazpi aldaketa egin ditu hasierako hamaikakoan. | Hauspoa emango dio. Osasuna garaipenaren bidera itzuli da, lau partidaren ostean. Iruindarrek partidako gol bakarra baliatu dute Espanyol menderatzeko. Arrasatek zazpi aldaketa egin ditu hasierako hamaikakoan. | Osasuna garaipenaren bidera itzuli da lau partidaren ostean. Jagoba Arrasateren taldeak Espanyol gainditu du gaur, eta, horri esker, irabazi gabeko bolada eten eta onbidera bueltatu da. Bazuen horretarako premia, orain hurrena irailaren 12an nagusitu baitzen Espainiako Ligan, azkeneko aldiz. Beharra zuen, ez sailkapene... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219749/grebara-deitu-dute-berriro-arabako-zahar-etxe-pribatuetan.htm | Gizartea | Grebara deitu dute berriro Arabako zahar etxe pribatuetan | ELA eta LAB sindikatuek hilaren 26rako eta 27rako egin dute lanuzterako deia, hitzarmena eskatzeko. Hilaren 25erako, berriz, mobilizaziora deitu dute. | Grebara deitu dute berriro Arabako zahar etxe pribatuetan. ELA eta LAB sindikatuek hilaren 26rako eta 27rako egin dute lanuzterako deia, hitzarmena eskatzeko. Hilaren 25erako, berriz, mobilizaziora deitu dute. | ELA eta LAB sindikatuek deituta, berriro joko dute grebara Arabako adinekoen egoitza pribatuetako eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Hilaren 26rako eta 27rako egin dituzte lanuzterako deiak; 25erako, berriz, mobilizatzera deitu dituzte langileak. Arabako hitzarmenaren negoziazioan patronalaren «blokeoa» salatu... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219750/uharte-arakilen-piztutako-sutea-kontrolatutzat-jo-dute.htm | Gizartea | Uharte Arakilen piztutako sutea kontrolatutzat jo dute | Atzo piztu zen. Sarbide zaileko eremu batean gertatu zen, Uharte Arakil (Nafarroa) eta Aralar artean. | Uharte Arakilen piztutako sutea kontrolatutzat jo dute. Atzo piztu zen. Sarbide zaileko eremu batean gertatu zen, Uharte Arakil (Nafarroa) eta Aralar artean. | Uharte Arakil udalerriaren (Nafarroa) eta Aralar mendigunearen artean bart gauean piztutako sutea kontrolatutzat jo dute. Hala iragarri du SOS Nafarroak bere Twitter kontuaren bidez. «Argiaren baldintzek ahalbidetzen dutenean, aireko bitartekoak gehituko dira sua itzaltzeko lanak osatzeko», gehitu du. Suhiltzaileek nab... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219751/kepa-junkeraren-itzulera.htm | Kultura | Kepa Junkeraren itzulera | Musikaria berari buruzko 'Berpiztu' dokumentalaren aurkezpenean izan da, Bilbon. Orain dela lau urte iktus bat izan zuenetik publikoaren aurrean azaldu gabea zen. | Kepa Junkeraren itzulera. Musikaria berari buruzko 'Berpiztu' dokumentalaren aurkezpenean izan da, Bilbon. Orain dela lau urte iktus bat izan zuenetik publikoaren aurrean azaldu gabea zen. | Kepa Junkera trikitikilaria senideek lagunduta azaldu zen atzo iluntzean Bilboko BBK aretora, Berpiztu dokumentalaren aurkezpenera. Fermin Aiok zuzendu duen filmak Bilboko musikariaren bizitza eta ibilbidea jasotzen ditu, eta Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten aurrenekoz. Atzoko emanaldia, ordea, berezia zen, trikit... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219752/irati-jimenezek-jaso-du-saiakerako-euskadi-saria-eta-koro-navarrok-itzulpenarena.htm | Kultura | Irati Jimenezek jaso du saiakerako Euskadi saria, eta Koro Navarrok itzulpenarena | 'Begiak zabalduko zaizkizue' saiakeragatik saritu dute Jimenez, eta Ernest Hemingwayren 'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da' itzultzeagatik Navarrok. Edurne Portelak eta Teresa Maldonadok jaso dituzte gaztelerazko modalitateko sariak. | Irati Jimenezek jaso du saiakerako Euskadi saria, eta Koro Navarrok itzulpenarena. 'Begiak zabalduko zaizkizue' saiakeragatik saritu dute Jimenez, eta Ernest Hemingwayren 'Fiesta. Eguzkia jaikitzen da' itzultzeagatik Navarrok. Edurne Portelak eta Teresa Maldonadok jaso dituzte gaztelerazko modalitateko sariak. | Literatura orokorrean, eta euskal literatura zehazki. Hori da Jimenezen Begiak zabalduko zaizkizue. Literaturari buruzko elkarrizketa bat saiakeraren muina (Elkar), eta ariketa hori saritu dio epaimahaiak. «Hipotesi ausartak» egitea txalotu dio Alexander Gurrutxagak, Ane Miren Larrinagak, Aitor Zuberogoitiak, Katixa Ag... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219753/iggy-pop-rancid-eta-lucinda-williams-izango-dira-azkena-rock-jaialdian.htm | Kultura | Iggy Pop, Rancid eta Lucinda Williams izango dira Azkena Rock jaialdian | Musika festibalaren 21. aldia 2023ko ekainaren 15etik 18ra egingo da, eta bertan izango dira, besteak beste, Steve Earle, Melvins, Os Mutantes, Queensryche eta Monster Magnet ere | Iggy Pop, Rancid eta Lucinda Williams izango dira Azkena Rock jaialdian. Musika festibalaren 21. aldia 2023ko ekainaren 15etik 18ra egingo da, eta bertan izango dira, besteak beste, Steve Earle, Melvins, Os Mutantes, Queensryche eta Monster Magnet ere | Ohi bezala, Azkena Rock jaialdia rock musikaren eta haren aldaeren erakusleihoa izango da hurrengo aldian. Eta rock musikaren ikur nagusietako bat izango du kartelburu: Iggy Pop abeslari estatubatuarra. The Stooges taldeko kantari izan zena aurretik ere izana da Gasteizko jaialdian, 2003an eta 2006an hain zuzen ere, et... |
2022-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/219754/okupaziotik-okupaziora.htm | Gizartea | Okupaziotik okupaziora | Atzo hasirik eta igandera arte, OSTIA sareak okupazio egunak antolatu ditu Kanboko Marienea lurretan, laborantzako lurretan etxebizitzak eraikitzeko xedearen kontra. Taldea Arbonako okupazioaren ondotik sortu zen, espekulazioaren kontrako taldeak bildu eta okupazioa garatzeko ideiarekin. | Okupaziotik okupaziora. Atzo hasirik eta igandera arte, OSTIA sareak okupazio egunak antolatu ditu Kanboko Marienea lurretan, laborantzako lurretan etxebizitzak eraikitzeko xedearen kontra. Taldea Arbonako okupazioaren ondotik sortu zen, espekulazioaren kontrako taldeak bildu eta okupazioa garatzeko ideiarekin. | Okupazioaren mugimendua, jakina denez, ez da berria Ipar Euskal Herrian. Baina Arbonako okupazioak hats berri bat eman zion, handik sortu zelako hiru lurraldeetako kolektiboen sare izan nahi duen OSTIA taldea (Okupatzaile Sare Tematsua Irabazi Arte), okupazioa aldarrikapen tresna gisa harturik. Angelun Alday etxe promo... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219755/marieneko-bataila-luzea.htm | Marieneko bataila luzea | Marieneko bataila luzea. | Laborantzarako ziren Marieneko lurrak, 2009an Vincent Bru Kanboko garaiko auzapezak hirigintza planean 3,7 hektarea horien izaera aldatu arte: geroan urbanizatuak izateko estatusera pasatzea proposatu zuen. Prefetak erresalbuak plazaratu zituen, baina etxebizitza sozialak egiteko beharra zelakoan sailkapen horrekin ego... | ||
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219756/feminista-eta-antipunitibista.htm | Gizartea | Feminista eta antipunitibista | Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak justizia patriarkala jorratu du bere jardunaldietan, Iruñean. Adituek agerian utzi dute egungo sistemak indarkeria patriarkalaren logika betikotzen duela. Genero ikuspuntua jasoko duen justizia errestauratibo baten alde egin dute. | Feminista eta antipunitibista. Indarkeria Sexistaren Kontrako Emakumeen Plataformak justizia patriarkala jorratu du bere jardunaldietan, Iruñean. Adituek agerian utzi dute egungo sistemak indarkeria patriarkalaren logika betikotzen duela. Genero ikuspuntua jasoko duen justizia errestauratibo baten alde egin dute. | Zigor sistemaren interesek eta indarkeria sufritu duten emakumeen interesek ez dute bat egiten; ondorioz, egungo zigor sistemak ez digu balio”. Miren Ortubairenak dira hitzak; abokatua da, eta EHUko Zigor Zuzenbideko irakasle izandakoa. Iruñean izan da asteburuan, bertze zenbait aditurekin batera, Indarkeria Sexistaren... |
2022-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/219757/azken-bozketaren-zain.htm | Politika | Azken bozketaren zain | Datorren azaroaren 23an Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkurak oniritzia emango dio Usansolo Galdakaotik bereizteko eskaerari. Erabakia aldizkari ofizialetan argitaratuta, udalerri bihurtuko da. | Azken bozketaren zain. Datorren azaroaren 23an Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkurak oniritzia emango dio Usansolo Galdakaotik bereizteko eskaerari. Erabakia aldizkari ofizialetan argitaratuta, udalerri bihurtuko da. | Pozik, baina zuhurtziaz eta udalerri bat osatu eta kudeatzeak suposatzen duen erronkaren jakitun”, Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkurak Usansolo Bizkaiko 113. udalerri bihurtzeko eskaerari oniritzia emateko zain daude usansolotarrak. Usansolo Herria (UH) plataformako kide Monika Menak aurreratu du aurreikusita da... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219758/donostiako-udalak-kezka-adierazi-du-atristain-berriz-espetxeratzeagatik.htm | Politika | Donostiako Udalak «kezka» adierazi du Atristain berriz espetxeratzeagatik | EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Donostiaren aldeko botoekin onartu dute adierazpen instituzionala. Ugaitz Perez euskal presoa baldintzapean aske geratu da. | Donostiako Udalak «kezka» adierazi du Atristain berriz espetxeratzeagatik. EAJren, EH Bilduren eta Elkarrekin Donostiaren aldeko botoekin onartu dute adierazpen instituzionala. Ugaitz Perez euskal presoa baldintzapean aske geratu da. | Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak «kezka» adierazi du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak Araba, Bizkai eta Gipuzkoako espetxe organoek hartutako ebazpenen aurka «behin eta berriro» aurkezten dituen errekurtsoen aurrean. Xabier Atristain preso donostiarraren kasua izan dute aztergai, eta EAJren, EH Bilduren eta... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219759/usansolo-kronologia.htm | Usansolo: kronologia | Usansolo: kronologia. | Usansolotarrak 1980ko hamarkadaz geroztik ari dira desanexiorako pausoak ematen. Bizkaiko Aldundiaren eta Batzar Nagusien Batzordearen babesa dute.
Lehen galdeketa Bereiztearen alde. 1987an egin zuten Usansoloren etorkizunari buruzko lehen galdeketa: %85ek egin zuten Galdakaotik bereizi eta udalerri bilakatzearen alde... | ||
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219760/zierbenaren-independentzia-ospatu-dute-aurten-ere.htm | Zierbenaren independentzia ospatu dute aurten ere | Zierbenaren independentzia ospatu dute aurten ere. | Gogoan dut 1992ko urriaren 15 hartan, Batzar Nagusietara sartzen ari ginela Usansolokoak bertan zeudela, pankartak eskuan, euren segregazioa aldarrikatzen”. Iñigo Ortuzar (Zierbena, 1960) Zierbenako alkatearen berbak dira. Joan den zapatuan ospatu zuten euren herria Abantotik bereizi zeneko 30. urteurrena. Prozesu guzt... | ||
2022-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/219761/gabonetako-argien-argi-ilunak.htm | Gizartea | Gabonetako argien argi-ilunak | Irailaren amaieran, herri galdeketa bat egin zuten Astigarragan, Gabonetako argiak jarri ala ez erabakitzeko. Nahi zituztela esan zuten herritarrek. Egungo egoera energetikoa dela medio, argiekin zer egin aztergai izan dute beste hainbat herritan ere. Murrizketa txiki batzuk iragarri dituzte gehienek. | Gabonetako argien argi-ilunak. Irailaren amaieran, herri galdeketa bat egin zuten Astigarragan, Gabonetako argiak jarri ala ez erabakitzeko. Nahi zituztela esan zuten herritarrek. Egungo egoera energetikoa dela medio, argiekin zer egin aztergai izan dute beste hainbat herritan ere. Murrizketa txiki batzuk iragarri ditu... | Hogeitaka gradu termometroan, jendea galtza motz eta txankletetan, eta Gabonetako argiak jada eskegita. Irudi bitxi hori ikus zitekeen aste honetan Donostian. Gipuzkoako beste hainbat herritan ere hasita daude horretarako kableak jartzen. Ilusioz hartzen dituzte batzuek; alferrikako gastutzat dute beste batzuek. Eta ur... |
2022-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/219762/diskriminaziotik-interpretaziora.htm | Gizartea | Diskriminaziotik interpretaziora | Beste toki askotan bezala, Gipuzkoan ere ugaritzen ari dira helduentzako soilik diren hotel, nekazaritza turismo, pentsio eta jatetxeak. EAEko Turismo Legea oinarritzat hartuta, diskriminazio zantzuak egon daitezke, baina gaiaren inguruko zalantza asko dago aditu batzuen artean. Helduentzako soilik egokituta dauzkate E... | Diskriminaziotik interpretaziora. Beste toki askotan bezala, Gipuzkoan ere ugaritzen ari dira helduentzako soilik diren hotel, nekazaritza turismo, pentsio eta jatetxeak. EAEko Turismo Legea oinarritzat hartuta, diskriminazio zantzuak egon daitezke, baina gaiaren inguruko zalantza asko dago aditu batzuen artean. Heldue... | Galdera egin, eta “diskriminazioa da” erantzun dute askok. Legezkoa ote da jatetxe, hotel, ostatu eta nekazaritza etxeetan haurrik ez onartzea? Beste hainbat tokitan bezala, Gipuzkoan ere ugaritzen ari da joera hori, eta ezinegona nabari da hainbat sektoretan. “‘Haurrak’ jartzen duen tokian ‘beltzak’ edo ‘emakumeak’ ja... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219763/itsasoko-hondakinen-ehiztari-isila.htm | Gizartea | Itsasoko hondakinen ehiztari isila | Seabin Pasaia gailuak bi urte daramatza Pasaiako badian hondakinak biltzen. Txikia den arren, hirurehun kilo zikinkeria jasoa du jada, Pasai San Pedroko ontziralekutik mugitu gabe. Bildu dituen gehienak mikroplastikoak dira. | Itsasoko hondakinen ehiztari isila. Seabin Pasaia gailuak bi urte daramatza Pasaiako badian hondakinak biltzen. Txikia den arren, hirurehun kilo zikinkeria jasoa du jada, Pasai San Pedroko ontziralekutik mugitu gabe. Bildu dituen gehienak mikroplastikoak dira. | Langile isil-isila da. Ez du atsedenik hartzen. Etenik gabe aritzen da jardunean, Pasaiako badiaren barruan, San Pedroko ontziralekuaren inguruan lotuta, uretan. Goialdean, saskibaloiko baloi baten diametroa duen ahoa du, eta horren azpian, sarea. Haren zeregina da badia horretako uraren gainazalean dauden hondakinak e... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219764/enpleguaren-sorrera-moteldu-egin-da-uda-honetan.htm | Ekonomia | Enpleguaren sorrera moteldu egin da uda honetan | Lanpostu gehienak lehen sektorean sortu dira. Langabezia tasa %7,9koa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, serie historikoko txikiena, eta okupazioa tasa ere inoizko handiena da. | Enpleguaren sorrera moteldu egin da uda honetan. Lanpostu gehienak lehen sektorean sortu dira. Langabezia tasa %7,9koa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, serie historikoko txikiena, eta okupazioa tasa ere inoizko handiena da. | Urteko hirugarren hiruhilekoan biztanleria okupatua ugaritu egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, beste 4.100 okupatu gehiago (+%0,4) baitaude, eta langabeen kopurua gutxitu egin da: 6.800 langabe gutxiago (-%0,6). Langabezia tasa %7,9an kokatu da. Ia puntu bat jaitsi da iaztik: %8,8an zegoen orduan. Dena den, Europa... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219765/rff-funtsetatik-1154-milioi-euro-iritsi-dira-araba-bizkai-eta-gipuzkoara.htm | Ekonomia | RFF funtsetatik 1.154 milioi euro iritsi dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoara | Gasteizko gobernuak 32,6 milioi eskatu ditu adimen artifizialarekin eta zibersegurtasunarekin lotutako bi proiektutarako. | RFF funtsetatik 1.154 milioi euro iritsi dira Araba, Bizkai eta Gipuzkoara. Gasteizko gobernuak 32,6 milioi eskatu ditu adimen artifizialarekin eta zibersegurtasunarekin lotutako bi proiektutarako. | Tantaka bada ere, iristen ari da Next Generation funtsen dirua Euskal Herrira ere.
Pedro Azpiazu Eusko Jaurlaritzako Ekonomia sailburuak eguneratu ditu datuak, Eusko Legebiltzarrean egindako agerraldi batean. Han esan duenez, 1.154 milioi euro iritsi dira Arabara, Bizkaira eta Gipuzkoara Next Generationen diru poltsa ... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219766/hezkuntza-lege-aurreproiektuaren-kontrako-grebara-deitu-dute-elak-labek-eta-steilasek.htm | Gizartea | Hezkuntza Lege aurreproiektuaren kontrako grebara deitu dute ELAk, LABek eta Steilasek | Azaroaren 30erako eta abenduaren 14rako antolatu dituzte grebak, eta kalean hainbat mobilizazio egingo dituzte. | Hezkuntza Lege aurreproiektuaren kontrako grebara deitu dute ELAk, LABek eta Steilasek. Azaroaren 30erako eta abenduaren 14rako antolatu dituzte grebak, eta kalean hainbat mobilizazio egingo dituzte. | ELA, LAB eta Steilas sindikatuek ez dute gogoko EAEko Hezkuntza Lege aurreproiektua. Aurkeztu den zirriborroa aztertuta, «egungo hezkuntza eredu duala betikotu» egiten duela irizten diote, eta pentsatzen dute ez duela urratsik egiten sindikatuek aldarrikatzen duten «sare publiko bakar, euskaldun eta propioa» lortzeko b... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219767/nberen-ikerketa-batek-ebatzi-du-israelen-okupazioak-nazioarteko-zuzenbidea-urratzen-duela.htm | Mundua | NBEren ikerketa batek ebatzi du Israelen okupazioak nazioarteko zuzenbidea urratzen duela | Plazaratutako dokumentuaren arabera, Israelen kokaguneen helburua Zisjordania kontrolatzea da. Yair Lapid Israelgo lehen ministroak adierazi du txostena «antisemita» dela. | NBEren ikerketa batek ebatzi du Israelen okupazioak nazioarteko zuzenbidea urratzen duela. Plazaratutako dokumentuaren arabera, Israelen kokaguneen helburua Zisjordania kontrolatzea da. Yair Lapid Israelgo lehen ministroak adierazi du txostena «antisemita» dela. | Israelek Palestinan egindako okupazioak nazioarteko zuzenbidea urratzen duela ebatzi du NBE Nazio Batuen Erakundearen ikerketa batzorde batek. «Hori pentsatzeko arrazoizko motiboak daude», nabarmendu du batzorde horren presidente Navi Pillayk, bart, NBEren Batzar Nagusiari ikerketaren lehen txostena helarazitakoan. Yai... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219768/ukrainako-gobernuak-herritarrei-eskatu-die-elektrizitatea-arduraz-erabiltzeko.htm | Mundua | Ukrainako Gobernuak herritarrei eskatu die elektrizitatea «arduraz» erabiltzeko | Argindarraren erabilera 17:00etatik 23:00etara mugatuko dute Kiev, Txernihiv, Txerkasi eta Zhitomir oblastetan, bestek beste. Ukrainaren arabera, Errusiak 2.000 soldadu bidali ditu Kherson eskualdera; irailean anexionatu zuen. | Ukrainako Gobernuak herritarrei eskatu die elektrizitatea «arduraz» erabiltzeko. Argindarraren erabilera 17:00etatik 23:00etara mugatuko dute Kiev, Txernihiv, Txerkasi eta Zhitomir oblastetan, bestek beste. Ukrainaren arabera, Errusiak 2.000 soldadu bidali ditu Kherson eskualdera; irailean anexionatu zuen. | Errusiako indarrak «erasoaldi masiboak» egiten ari dira azken egunotan Ukrainako «instalazio militarrak eta energia azpiegiturak» hondatzeko asmoz. Hain zuzen, Ukrainako Energia ministroak emandako azken datuen arabera, Errusiako armadak hirurehun aire eraso baino gehiago egin ditu herrialdeko azpiegitura elektrikoen a... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219769/mattarellak-meloni-ultraeskuindarrari-eskatu-dio-italiako-gobernua-osatzeko.htm | Mundua | Mattarellak Meloni ultraeskuindarrari eskatu dio Italiako Gobernua osatzeko | Bi presidenteorde izango ditu Giorgia Meloniren gobernuak: Matteo Salvini Legako burua eta Berlusconiren alderdiko Antonio Tajani. Bihar egingo du Melonik gobernuburu karguaren zina. | Mattarellak Meloni ultraeskuindarrari eskatu dio Italiako Gobernua osatzeko. Bi presidenteorde izango ditu Giorgia Meloniren gobernuak: Matteo Salvini Legako burua eta Berlusconiren alderdiko Antonio Tajani. Bihar egingo du Melonik gobernuburu karguaren zina. | Sergio Mattarella Italiako presidenteak Italiako Gobernua osatzeko eskatu dio Giorgia Meloni FdI Italiako Anaiak eskuin muturreko alderdiaren buruari, gaur arratsaldean Erromako Kirinal jauregian egin duten bileran. Melonik eskaria onartu du, eta hura izango da Italiako Errepublikako Ministroen Kontseiluko presidente b... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219770/frankfurteko-azoka-alternatiboa-martxan-da-asteazkenetik-euskaldun-katalan-eta-galiziarren-topagune-izateko.htm | Kultura | Frankfurteko Azoka Alternatiboa martxan da asteazkenetik, euskaldun, katalan eta galiziarren topagune izateko | Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azoka izaten ari da egunotan. Urtero, azokak herrialde bat aukeratzen du ohorezko gonbidatu izateko, eta Espainia hautatu dute aurten. Horri erantzuteko, Beyond Spain ekimena sortu dute, eta egitarau alternatiboa antolatu. | Frankfurteko Azoka Alternatiboa martxan da asteazkenetik, euskaldun, katalan eta galiziarren topagune izateko. Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azoka izaten ari da egunotan. Urtero, azokak herrialde bat aukeratzen du ohorezko gonbidatu izateko, eta Espainia hautatu dute aurten. Horri erantzuteko, Beyond Spain ekimena so... | Literaturaren paradisua da askorentzat, urtero, Frankfurteko Nazioarteko Liburu Azoka. Munduko liburu azoka entzutetsuenetako bat da Alemaniako hori, eta konta ahala ezin solasaldi, emanaldi eta aurkezpen izan ohi dira aldi guztietan; hala izaten da aurten ere, Espainia ohorezko herrialde gonbidatua delarik. Izendapen ... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219771/osakidetzak-ez-du-hartuko-haurren-segurtasunerako-protokoloa-indartzeko-neurririk-oraingoz.htm | Gizartea | Osakidetzak ez du hartuko haurren segurtasunerako protokoloa indartzeko neurririk, oraingoz | Basurtuko bahiketa aztertzeko bilera egin dute gaur Osakidetzako erditze osteko arretako eta segurtasuneko adituek, eta erabaki dute gertatutakoa hobeto aztertuko dutela indartze neurriak onartu ala ez erabaki aurretik. | Osakidetzak ez du hartuko haurren segurtasunerako protokoloa indartzeko neurririk, oraingoz. Basurtuko bahiketa aztertzeko bilera egin dute gaur Osakidetzako erditze osteko arretako eta segurtasuneko adituek, eta erabaki dute gertatutakoa hobeto aztertuko dutela indartze neurriak onartu ala ez erabaki aurretik. | Osakidetzako erditze osteko arretako eta segurtasuneko adituek bilera egin dute gaur Basurtuko bahiketan gertatutakoa aztertzeko, eta han erabaki dute gertatutakoa hobeto aztertzea, indartze neurriak onartu ala ez erabaki aurretik. Aditu taldearen ustez, beharrezkoa da egoera «ikuspegi eta denbora gehiagorekin» aztertz... |
2022-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/219772/mugikortasun-aitzindaria.htm | albisteak | Mugikortasun aitzindaria | MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren Poloak bultzada erabakigarria jaso du finkatzeko bidean. Lehenengo fasean, Cidetec eta Tecnalia zentro teknologikoen azpiegitura bana hartuko ditu, eta Ceit zentro tekonologikoarekin batera proiektu bat sustatuko du. | Mugikortasun aitzindaria. MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren Poloak bultzada erabakigarria jaso du finkatzeko bidean. Lehenengo fasean, Cidetec eta Tecnalia zentro teknologikoen azpiegitura bana hartuko ditu, eta Ceit zentro tekonologikoarekin batera proiektu bat sustatuko du. | MUBIL Mugikortasun Adimendun eta Jasangarriaren Poloa berritzailea eta aitzindaria izango da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren esparruan sortutako eta Eusko Jaurlaritzaren eta Energiaren Euskal Erakundearen babesa duen proiektu bat da, eta bultzada erabakigarria jaso du finkatzeko bidean, elka... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219773/eajk-eta-eh-bilduk-baztertu-egin-dute-espainiako-aurrekontuei-osoko-zuzenketak-aurkeztea.htm | Politika | EAJk eta EH Bilduk baztertu egin dute Espainiako aurrekontuei osoko zuzenketak aurkeztea | EAJk kupoa berritzeko akordio bat egin du Moncloarekin. EH Bilduk, berriz, negoziatzen jarraitzeko asmoa adierazi du. | EAJk eta EH Bilduk baztertu egin dute Espainiako aurrekontuei osoko zuzenketak aurkeztea. EAJk kupoa berritzeko akordio bat egin du Moncloarekin. EH Bilduk, berriz, negoziatzen jarraitzeko asmoa adierazi du. | Amaitu da 2023ko Espainiako aurrekontuei osoko zuzenketak aurkezteko epea, eta EAJk eta EH Bilduk ez dute halakorik aurkeztu. EAJk jakinarazi du akordio bat lortu duela kupoa berritzeko, baina gehitu du negoziazioa martxan dagoela oraindik ere. EH Bilduk ere negoziatzen jarraitzeko asmoz hartu du erabakia, eta azaldu d... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219774/arabako-mahastiak-jatorri-izenaren-sorreraren-aurkako-helegitea-jarriko-du-errioxako-kontseilu-arautzaileak.htm | Ekonomia | Arabako Mahastiak jatorri izenaren sorreraren aurkako helegitea jarriko du Errioxako kontseilu arautzaileak | Jaurlaritzak eskaera onartzen ez badu EAEko Justizia Auzitegira joko duela ziurtatu du Errioxako kontseiluak. | Arabako Mahastiak jatorri izenaren sorreraren aurkako helegitea jarriko du Errioxako kontseilu arautzaileak. Jaurlaritzak eskaera onartzen ez badu EAEko Justizia Auzitegira joko duela ziurtatu du Errioxako kontseiluak. | Kosta ahala kosta Arabako Mahastiak jatorri izenaren sorrera geratzen saiatzen ari da Errioxako ardoaren kontseilu arautzailea. Gaurko batzarrean ia aho batez eskatu du helegitea jartzea sor-marka berria behin-behinean onartu duen Eusko Jaurlaritzaren aginduaren aurka.
Kontrako boto bakarra izan da kontseilu arautzail... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219775/amaitu-da-eguzki-eklipsea-euskal-herrian.htm | Bizigiro | Amaitu da eguzki eklipsea Euskal Herrian | Laino artean hasi da, 11:33ean, eta ordu bat pasa iraun du. Hura ikusteko unerik aproposena 12:07ean izan da. | Amaitu da eguzki eklipsea Euskal Herrian. Laino artean hasi da, 11:33ean, eta ordu bat pasa iraun du. Hura ikusteko unerik aproposena 12:07ean izan da. | Lainoek itzala egin diote eguzki eklipseari Euskal Herrian. Ordu bat inguruz ikusi ahal izan da. Euskal Herrian 11:33 zirenean hasi da, eta 12:43ak arte iraun du. Eklipsea ikusteko unerik aproposena 12:07ean izan da, baina lainotsu izan da goiza, eta horrek oztopatu egin du eklipsea. Nabaritu da, ordea, argia apaldu eg... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219776/ghk-k-aitortu-du-zubietan-tutuak-daudela-baina-likidoak-barneko-zirkuituan-husten-dituztela.htm | Gizartea | GHK-k aitortu du Zubietan tutuak daudela, baina likidoak barneko zirkuituan husten dituztela | Adierazi du BERRIAk argitaratutako dokumentuetan ageri den tutua «kondentsazio hodia» dela. Fiskala proba horiek ikertzen ari da. | GHK-k aitortu du Zubietan tutuak daudela, baina likidoak barneko zirkuituan husten dituztela. Adierazi du BERRIAk argitaratutako dokumentuetan ageri den tutua «kondentsazio hodia» dela. Fiskala proba horiek ikertzen ari da. | Gizpuzkoako Hondakinen Kudeaketak esan du Zubietako erraustegiak «zehatz-mehatz» betetzen dituela «ingurumen baldintza guztiak», GuraSOSek atzo egindako adierazpen batzuen harira atera duten komunikatu batean.
Izan ere, BERRIAk irailaren 17an argitaratu zituen erraustegian lanean aritutako behargin batek emandako hain... |
2022-10-13 | https://www.berria.eus/albisteak/219777/alkurruntz-menditxiki.htm | albisteak | Alkurruntz | Menditxiki | Piramide itxura duen mendi hau leku estrategikoa izan da historian zehar. | Alkurruntz | Menditxiki. Piramide itxura duen mendi hau leku estrategikoa izan da historian zehar. | Hamaika gertaeren lekuko izan da, hamaika bataila eta borrokena. Baina, ziurrenik, Amaiurko bataila izango da bere magaletan izan den gertaera historikorik garrantzitsuena, Nafarroako erreinuak independentzia galdu zuenekoa, nafar gudarien azken hatsen gordelekua bihurtu zenekoa. Atseden gunearen ondoan dagoen aparkale... |
2022-10-10 | https://www.berria.eus/albisteak/219779/baso-sorgindua-menditxiki.htm | albisteak | Baso sorgindua | Menditxiki | Arabako lautadako baso batean murgilduko gara, paisaia anitzak ezagutzeko. | Baso sorgindua | Menditxiki. Arabako lautadako baso batean murgilduko gara, paisaia anitzak ezagutzeko. | Gailurreriara igotzeko Egileor herrixka izango dugu abiapuntu. Herriaren sarreran dagoen lurrezko aparkalekutik abiatu eta lur-sailak zeharkatzen dituen pista zabal eta berri batek hegoalderantz bideratuko gaitu. Kilometro bat bertatik bete eta, ezkerretik ateratzen den belarrezko xendan barrena abiatuko gara, Fraideen... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219780/ofizialtasunaren-aldeko-elkarretaratzea-egingo-dute-igandean-miarritzen.htm | Kirola | Ofizialtasunaren aldeko elkarretaratzea egingo dute igandean Miarritzen | Arratsaldeko lauretan egingo dute, Aguilera Jai Alai pilotalekuaren aurrean. Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak antolatu du, Mundiala bai, Euskal Herria ere bai eta Inposaketarik ez, ofizialtasuna lelopean. Arratsaldeko bostetan, Munduko Euskal Pilota Txapelketaren inaugurazio ekitaldia egingo dute Jai Alai frontoian. | Ofizialtasunaren aldeko elkarretaratzea egingo dute igandean Miarritzen. Arratsaldeko lauretan egingo dute, Aguilera Jai Alai pilotalekuaren aurrean. Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak antolatu du, Mundiala bai, Euskal Herria ere bai eta Inposaketarik ez, ofizialtasuna lelopean. Arratsaldeko bostetan, Munduko Euskal P... | Igandean hasiko da Munduko Euskal Pilota Txapelketa, Miarritzen. Bost kontinentetako 36 selekzio lehiatuko dira, hemeretzi modalitatetan. Euskal selekzioa ez da ariko. Ez denez ofiziala, ezin du parte hartu Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako txapelketa ofizialetan. Beraz, euskal pilotariek Espainiako, F... |
2023-1-26 | https://www.berria.eus/albisteak/219782/rincon-dero-berde.htm | albisteak | Rincón dero Berde | Panticosa inguruko Rincón dero Berdeko paraje ederrak ezagutu ditugu, ibilbide atsegina eginez. | Rincón dero Berde. Panticosa inguruko Rincón dero Berdeko paraje ederrak ezagutu ditugu, ibilbide atsegina eginez. | Abiapuntura iristeko, Panticosa herritik ateratzen den "El Sarrio" izeneko tren txikia hartu dugu eta Riperako haranera igo gara. Hemendik aurrera, Rincón dero Berderaino oinez joan gara. Aterpe txiki baten ondotik pasa eta pistan zehar aurrera egin dugu. Berehala, gure aurrean Tendenera ur-jauzia agertu zaigu. Riperak... |
2022-10-21 | https://www.berria.eus/albisteak/219783/bikote-eta-jaialdi-gehiago-egongo-dira-winter-series-torneoan.htm | Kirola | Bikote eta jaialdi gehiago egongo dira Winter Series torneoan | Urriaren 31n hasiko da bigarren ekitaldia, eta otsailaren 19an jokatuko dute finala, Gernikan. Zortzi bikote ariko dira, eta hamasei jaialdi izango dira. | Bikote eta jaialdi gehiago egongo dira Winter Series torneoan. Urriaren 31n hasiko da bigarren ekitaldia, eta otsailaren 19an jokatuko dute finala, Gernikan. Zortzi bikote ariko dira, eta hamasei jaialdi izango dira. | Olatu bat eragin zuen Winter Series torneoaren lehen ekitaldiak: ia egunero bete zen Gernikako (Bizkaia) Jai Alai frontoia eta jende askok ikusi zituen partidak telebistaz. Olatua sendotu egin nahi dute antolatzaileek, Gernika Jai Alai enpresak eta EITBk. Hala, bikote eta jaialdi gehiago egongo dira bigarren ekitaldian... |
2022-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/219815/asteazkenetik-galduta-dagoen-gizon-baten-bila-ari-dira-trapagaranen.htm | Gizartea | Asteazkenetik galduta dagoen gizon baten bila ari dira Trapagaranen | Gizonak 82 urte ditu, 1,85ko garaiera eta ile zuria. | Asteazkenetik galduta dagoen gizon baten bila ari dira Trapagaranen. Gizonak 82 urte ditu, 1,85ko garaiera eta ile zuria. | Trapagarango udalerrian (Bizkaia) ari dira 82 urteko gizon baten bila. Joan zen asteazkenetik ez dago haren arrastorik. Zabaldu dutenez, 1,85 metroko garai da, eta ile zuria dauka.
Eusko Jaurlaritzako Larrialdi Zerbitzua ari da bilaketa lanak koordinatzen. Ertzainak, udaltzainak, babes zibileko kideak, Gurutze Gorria ... |
2022-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/219816/gizon-bat-atxilotu-dute-bilbon-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Bilbon, sexu eraso bat egitea leporatuta | Erasoa atzo gertatu zen, Ertzaintzaren arabera. Biktimak ihes egitea lortu zuen. | Gizon bat atxilotu dute Bilbon, sexu eraso bat egitea leporatuta. Erasoa atzo gertatu zen, Ertzaintzaren arabera. Biktimak ihes egitea lortu zuen. | Ertzaintzak 38 urteko gizonezko bat atxilotu du, Bilbon. Emakume bati sexu eraso egin izana leporatzen diote. Eusko Jaurlaritzako segurtasun Sailaren arabera, atzo gertatu zen erasoa, akusatuaren etxebizitzan.
Zabaldu dutenez, emakumeak ihes egin ahal izan zuen, eta laguntza eskatu. Ertzainak etxebizitzara joan ziren,... |
2022-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/219817/xiren-boterea-sendotzeari-bide-eman-dio-alderdi-komunistak.htm | Mundua | Xiren boterea sendotzeari bide eman dio Alderdi Komunistak | Presidentea alderdiburu izendatuko dute bihar beste bost urterako, eta bihar jakinaraziko dute baita ere gainerako agintari gorenak nortzuk izango diren. Aurpegi berri ugari izango dira horien artean. Hu presidente ohia aretotik atera dute. | Xiren boterea sendotzeari bide eman dio Alderdi Komunistak. Presidentea alderdiburu izendatuko dute bihar beste bost urterako, eta bihar jakinaraziko dute baita ere gainerako agintari gorenak nortzuk izango diren. Aurpegi berri ugari izango dira horien artean. Hu presidente ohia aretotik atera dute. | Txinako Alderdi Komunistaren kongresuak helburu argi bat zuela iragarri zuten analistek: Xi Jinping herrialdeko presidentearen koroatzea. Eta, gaur, kongresua amaituta, esan daiteke helburu hori bete duela. Alderdiak aldaketa sakona egingo du bere organorik boteretsuenean, Kongresuak gaur hautatu duen Komite Zentralare... |
2022-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/219818/zonifikazioa-amaitzea-justizia-sozialeko-auzia-dela-aldarrikatu-dute-tuteran.htm | Gizartea | Zonifikazioa amaitzea «justizia sozialeko» auzia dela aldarrikatu dute Tuteran | Jendetza bildu da Hordago herri ekimenak antolaturiko manifestazioan. Nafarroako hizkuntza banaketa gainditzea «nafar guztientzako aurrerapena» izango dela aldarrikatu dute. | Zonifikazioa amaitzea «justizia sozialeko» auzia dela aldarrikatu dute Tuteran. Jendetza bildu da Hordago herri ekimenak antolaturiko manifestazioan. Nafarroako hizkuntza banaketa gainditzea «nafar guztientzako aurrerapena» izango dela aldarrikatu dute. | «Nafarroako hizkuntza zonifikazioaren mapa ikusi bertzerik ez dago egiaztatzeko zentzugabea dela, ez duela ez hanka eta ez buru». Iraia de la Torre eta Daniel Jimenez Hordago elkarteko kideek grafikoki laburtu dute gaur arratsaldean Tuteran (Nafarroan) ehunka lagun bildu dituen arrazoia. Nafarroako hizkuntza banaketa g... |
2022-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/219819/bolada-eten-zaie-txuri-urdinei.htm | Kirola | Bolada eten zaie txuri-urdinei | Partida kaskarra jokatuta galdu du Realak Valladoliden. VAR-ak esanda, epaileak bi gol baliogabetu dizkio talde txuri-urdinari | Bolada eten zaie txuri-urdinei. Partida kaskarra jokatuta galdu du Realak Valladoliden. VAR-ak esanda, epaileak bi gol baliogabetu dizkio talde txuri-urdinari | Gaizki ohituta ziren Realeko jarraitzaileak aspaldian, eta gaur jaitsi behar izan dute olatutik. Azken zortzi partidetan garaipena erdietsi ondotik, errekorrak eta bestelakoak hausteko itxaropena bazuten txuri-urdinek, baina erarik txarrenean amaitu dute bolada ona. Izan ere, oso partida kaskarra jokatuta galdu dute Va... |
2022-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/219820/saioa-galarragak-eta-julen-murgiondok-irabazi-dute-euskal-herriko-46-dantza-txapelketa.htm | Kultura | Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok irabazi dute Euskal Herriko 46. Dantza Txapelketa | Segurako Baratze pilotalekuan jokatu da | Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok irabazi dute Euskal Herriko 46. Dantza Txapelketa. Segurako Baratze pilotalekuan jokatu da | Saioa Galarragak eta Julen Murgiondok (Bergara, Gipuzkoa) osatutako bikoteak irabazi du aur arratsaldean Segurako Baratze pilotalekuan (Gipuzkoa) jokatutako Euskal Herriko 46. Dantza Txapelketa. Irabazleek 74 puntu eskuratu dituzte guztira. Bigarren Maren Galvez lezotarrak (Gipuzkoa) eta Gorka Granado sopeloztarrak (Bi... |
2022-10-22 | https://www.berria.eus/albisteak/219821/gurasosek-eskatu-du-zubietako-erraustegia-berehala-ixteko.htm | Gizartea | GuraSOSek eskatu du Zubietako erraustegia «berehala» ixteko | Azaldu du GHK ateratako oharrean onartzen duela erraustegian irregulartasunak daudela. Isurketak erraustegitik ez datozela konprobatu arte Zubietako planta ixteko eskatu die agintariei | GuraSOSek eskatu du Zubietako erraustegia «berehala» ixteko. Azaldu du GHK ateratako oharrean onartzen duela erraustegian irregulartasunak daudela. Isurketak erraustegitik ez datozela konprobatu arte Zubietako planta ixteko eskatu die agintariei | Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak aste honetan ateratako komunikatuari buruz mintzatu da GuraSOS. Esan duenez, GHK-k baieztatu egin du Fiskaltzak leporatutakoa; besteak beste, likido arriskutsuak kanpora jariatzen dituen tutu bat eraiki dutela.
Hori eta beste irregulartasun batzuk salatu ditu elkarteak, eta agintari... |
2022-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/219853/antza-denez-etarena-zen-zulo-bat-topatu-du-ertzaintzak-aizkorrin.htm | Politika | «Antza denez ETArena» zen zulo bat topatu du Ertzaintzak Aizkorrin | Poltsa bat zegoen barnean, mota ezberdinetako lau lehergarrirekin, metxa arrastoekin eta Goma motako bi kilo lehergairekin. | «Antza denez ETArena» zen zulo bat topatu du Ertzaintzak Aizkorrin. Poltsa bat zegoen barnean, mota ezberdinetako lau lehergarrirekin, metxa arrastoekin eta Goma motako bi kilo lehergairekin. | Ertzaintzak gaur goizean jakinarazi duenez, «antza denez ETArena» izandako zulo bat topatu du Aizkorrin (Oñati, Gipuzkoa); zehazki, Arriona zuhaiztian. Poltsa bat zegoen barnean, mota ezberdinetako lau lehergarrirekin, metxa arrastoekin eta Goma motako bi kilo lehergairekin. Ezkutalekuak urteak zeramatzan abandonatuta.... |
2022-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/219854/18-urteko-neska-bat-hil-da-auto-istripuz-larresoron.htm | Gizartea | 18 urteko neska bat hil da auto istripuz, Larresoron | Beste lau lagun ere larri zauritu dira. Errepidetik irten, eta zuhaitz bat jo du bost gazteak zihoazen autoak. | 18 urteko neska bat hil da auto istripuz, Larresoron. Beste lau lagun ere larri zauritu dira. Errepidetik irten, eta zuhaitz bat jo du bost gazteak zihoazen autoak. | Auto istripu larria gertatu da gaur goizaldean Larresoron (Lapurdi), 06:00ak baino lehentxeago. Bost lagun zihoazen auto bat errepidetik irten da, eta zuhaitz baten aurka jo du, bihurgune batean.
Horren ondorioz, 18 urteko neska bat hil da, eta larri zaurituta daude beste lau lagunak. Ospitaleratu egin dituzte lau hor... |
2022-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/219855/euskal-selekzioaren-ofizialtasuna-aldarrikatu-dute-munduko-pilota-txapelketaren-hasieran.htm | Kirola | Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute Munduko Pilota Txapelketaren hasieran | 'Mundiala bai, Euskal Herria ere bai eta Inposaketarik ez, ofizialtasuna' lelopean egin du protesta Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak. Gaur hasi da munduko txapelketa, Miarritzen. | Euskal Selekzioaren ofizialtasuna aldarrikatu dute Munduko Pilota Txapelketaren hasieran. 'Mundiala bai, Euskal Herria ere bai eta Inposaketarik ez, ofizialtasuna' lelopean egin du protesta Euskal Pilota Selekzioa kolektiboak. Gaur hasi da munduko txapelketa, Miarritzen. | Hasi da Munduko Euskal Pilota Txapelketa, Miarritzen. Bost kontinenteetako 36 selekzio lehiatuko dira, hemeretzi modalitatetan, baina euskal selekzioa ez da ariko: ez denez ofiziala, ezin du parte hartu Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak antolatutako txapelketa ofizialetan. Beraz, euskal pilotariek Espainiako, Frant... |
2022-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/219856/peio-etxeberriak-irabazi-egin-du-altuna-iiiaren-aurka-eta-finalerdietarako-sailkatu-da.htm | Kirola | Peio Etxeberriak irabazi egin du Altuna III.aren aurka, eta finalerdietarako sailkatu da | Hasieratik hartu du aurrea nafarrak, eta sakeari esker eutsi dio aldeari. Lau eta erdian Altunari irabazi dion hirugarren aldia da. | Peio Etxeberriak irabazi egin du Altuna III.aren aurka, eta finalerdietarako sailkatu da. Hasieratik hartu du aurrea nafarrak, eta sakeari esker eutsi dio aldeari. Lau eta erdian Altunari irabazi dion hirugarren aldia da. | Lau eta Erdiko Txapelketako finalerdietan da Peio Etxeberria, bigarren aldiz. Eta multzoburu gisa, gainera. Handia egin du gaur Donostian: faborito zen Altuna III.ari irabazi dio (15-22). Amezketarrak Dario Gomezen aurkako partidan lortu beharko du txartela.
Sakez min handia egin dio Etxeberriak Altunari, hasieran bat... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219857/lortu-dute-kontrolatzea-balmasedako-sutea.htm | Gizartea | Lortu dute kontrolatzea Balmasedako sutea | Egoera «egonkortuta» dago, Josu Erkorekak baieztatu duenez. Bizkaian ez da gehiago hedatuko, baina baliteke suak jarraitzea, eragindako «perimetroaren barruan» . Bostehun hektareatik gora kiskali ditu suteak, lehen kalkuluen arabera. | Lortu dute kontrolatzea Balmasedako sutea. Egoera «egonkortuta» dago, Josu Erkorekak baieztatu duenez. Bizkaian ez da gehiago hedatuko, baina baliteke suak jarraitzea, eragindako «perimetroaren barruan» . Bostehun hektareatik gora kiskali ditu suteak, lehen kalkuluen arabera. | Bizkai aldean, «kontrolpean» da herenegun Balmasedan piztu zen sutea, Bizkaiko Aldundiko mendi zerbitzuek adierazi dutenez. Haizea eta lur lehorraren ondorioz zabaldu da sua. Ehun suhiltzaile eta basozain inguru gau osoan aritu dira lanean, eta sua kontrolatu dute. Goizaldean zakar antzera zirauen haizeak, baina ez atz... |
2022-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/219858/osasunak-bana-berdindu-du-gironaren-aurka.htm | Kirola | Osasunak bana berdindu du Gironaren aurka | Gorritxoek 36. minutuan hartu dute aurrea, Kike Barjaren gol bati esker, baina atsedenaldiaren aurretik berdindu du David Lopezek. Sailkapen nagusian zortzigarren dira. | Osasunak bana berdindu du Gironaren aurka. Gorritxoek 36. minutuan hartu dute aurrea, Kike Barjaren gol bati esker, baina atsedenaldiaren aurretik berdindu du David Lopezek. Sailkapen nagusian zortzigarren dira. | Sailkapenaren goialdean jarraitzeko beste puntu bat poltsikoratu du Osasunak. Gironan jokatu dute gaur gorritxoek; neurketa berdindua izan da, borroka askokoa eta gol aukera gutxikoa. Nafarrek garaipena lortzeko gogo gehiago erakutsi dute, baina ez da nahikoa izan, eta bana berdindu dute.
Kike Barja izan da Osasunaren... |
2022-10-23 | https://www.berria.eus/albisteak/219859/bartzelonak-4-0-irabazi-dio-athletici.htm | Kirola | Bartzelonak 4-0 irabazi dio Athletici | 22. minuturako 3-0 galtzen ari ziren zuri-gorriak. Seigarren dira oraindik sailkapen nagusian. | Bartzelonak 4-0 irabazi dio Athletici. 22. minuturako 3-0 galtzen ari ziren zuri-gorriak. Seigarren dira oraindik sailkapen nagusian. | Iritsi da Valverderen aro berriko lehen kolpe gogorra: Bartzelonak aise menderatu du Athletic Camp Noun (4-0). Denboraldi hasiera ederra daramate zuri-gorriek —lau jardunaldi daramatzaten arren partidarik irabazi gabe—, baina gaur urrun ikusi dute garaipena. 23. minutua iristerako 3-0eko emaitza erakusten zuen markagai... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219860/entildeaut-castagneten-lsquomugarsquo-filmak-jaso-du-lekeitioko-euskal-zine-bilerako-sari-nagusia.htm | Kultura | Eñaut Castagneten ‘Muga’ filmak jaso du Lekeitioko Euskal Zine Bilerako sari nagusia | Jaialdiko film onena izan da Castagnetena, epaimahaiaren iritziz. Horrez gainera, Aitzol Saratxaga, Raul Barreras, Nagore Muriel eta Leire Egaña zinemagileak ere saritu dituzte. | Eñaut Castagneten ‘Muga’ filmak jaso du Lekeitioko Euskal Zine Bilerako sari nagusia. Jaialdiko film onena izan da Castagnetena, epaimahaiaren iritziz. Horrez gainera, Aitzol Saratxaga, Raul Barreras, Nagore Muriel eta Leire Egaña zinemagileak ere saritu dituzte. | Donostiak badu bere maskorra, Cannesek badu bere palmorria, Berlinek baditu bere hartzak, eta Lekeitioko Euskal Zine Bilerak, berriz, antzarak ematen ditu. Asteburuan jakinarazi dituzte aurtengo jaialdiko bost sarituen izenak, eta Eñaut Castagnet zinemagilearen Muga lanarentzat izan da, zehazki, Urrezko Antzara. Wester... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219861/erdizko-bazkalekuari-buruzko-galdeketak-eginen-dituzte-baztanen-azaroaren-20an.htm | Gizartea | Erdizko bazkalekuari buruzko galdeketak eginen dituzte Baztanen azaroaren 20an | Baztango alkateek «herritar guztiak beren iritzia ematera» animatu dituzte, proiektuaren «alde nahiz kontrako iritzia izan». | Erdizko bazkalekuari buruzko galdeketak eginen dituzte Baztanen azaroaren 20an. Baztango alkateek «herritar guztiak beren iritzia ematera» animatu dituzte, proiektuaren «alde nahiz kontrako iritzia izan». | Baztango alkateek jakin nahi dute zer jarrera duten herritarrek Erdizko bazkalekuan (Baztan, Nafarroa) Magnesitas Navarras enpresak egin nahi duen meategi proiektuaren inguruan. Horretarako, atzo Iruritan (Baztan, Nafarroa) egindako prentsaurrekoan azaldu zutenez, «ibarreko ordenantzez baliatu» dira, eta herri galdeket... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219862/urkulluren-ustez-espainiak-eginkizun-du-estatu-ereduari-buruzko-eztabaidari-ekitea.htm | Politika | Urkulluren ustez, Espainiak «eginkizun» du estatu ereduari buruzko eztabaidari ekitea | Batzorde iraunkor bat sortzeko eskatu du, eman gabe dauden eskumenak aztertzeko. | Urkulluren ustez, Espainiak «eginkizun» du estatu ereduari buruzko eztabaidari ekitea. Batzorde iraunkor bat sortzeko eskatu du, eman gabe dauden eskumenak aztertzeko. | Iñigo Urkullu lehendakariaren ustez, Espainiak ekin behar dio estatu ereduaren inguruko eztabaidari, eta lan hori «eginkizun» du. Gogorarazi du Espainian galdeketak egin direla bi udalerrik bat egiten ote zuten erabakitzeko, eta galdetu du zergatik beste maila batzuetan ezin den gauza bera egin instituzioen arteko harr... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219863/pantailaldia-antolatu-dute-astebetez-euskarazko-ikus-entzunezkoak-sustatzeko-ariketa-kolektiboa.htm | Gizartea | Pantailaldia antolatu dute, astebetez euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko ariketa kolektiboa | Azaroaren 11tik 18ra euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitu eta sortuko dituzte parte hartzaileek. Pantailak Euskaraz taldeak antolatu du, euskalgintzako beste hainbat eragileren babesarekin. | Pantailaldia antolatu dute, astebetez euskarazko ikus-entzunezkoak sustatzeko ariketa kolektiboa. Azaroaren 11tik 18ra euskarazko ikus-entzunezkoak kontsumitu eta sortuko dituzte parte hartzaileek. Pantailak Euskaraz taldeak antolatu du, euskalgintzako beste hainbat eragileren babesarekin. | Euskarak ikus-entzunezkoetan duen presentzia urriaren gaineko larridura eta egoera aldarazteko beharra ozenduko du Pantailak Euskaraz taldeak, Euskaraldiaren testuinguruan. Pantailaldia egitasmoa antolatu du, euskararen erabileraren aldeko ariketa sozialaren bezperetan, azaroaren 11tik 18ra, «Euskal Herri mailako egita... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219864/eskatu-dute-osasun-publikoaren-legeak-sexu-eta-ugalketa-eskubideak-berariaz-jaso-ditzala.htm | Gizartea | Eskatu dute Osasun Publikoaren legeak sexu eta ugalketa eskubideak berariaz jaso ditzala | Emaize zentroko eta Sedra federazioko kideen ustez, Jaurlaritzaren legeak modu «zehatzagoan» jaso beharko lituzke sexu eskubideak. | Eskatu dute Osasun Publikoaren legeak sexu eta ugalketa eskubideak berariaz jaso ditzala. Emaize zentroko eta Sedra federazioko kideen ustez, Jaurlaritzaren legeak modu «zehatzagoan» jaso beharko lituzke sexu eskubideak. | Eusko Jaurlaritzaren Osasun Publikoaren Lege proiektuaren 64. artikuluak aipamen txiki bat egiten die sexu eta ugalketa eskubideei. Osasuna sustatzeko jarduerak arautzen dira hartan, eta, besteak beste, artikulu horren atal batek dio administrazio publikoen egitekoa izango dela «planak eta programak garatzea sexu eta u... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219865/autogobernua-ez-da-trukerako-txanpon-bat-pserentzat.htm | Politika | Autogobernua «ez da trukerako txanpon bat», PSErentzat | Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Gernikako Estatutua defendatu du haren 43. urteurrenean, «kohesiorako tresna» delako. | Autogobernua «ez da trukerako txanpon bat», PSErentzat. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak Gernikako Estatutua defendatu du haren 43. urteurrenean, «kohesiorako tresna» delako. | PSE-EEk Gernikako Estatutuaren 43. urteurrena ospatu du, eta Eneko Andueza alderdiko idazkari nagusia haren alde aritu da, autogobernua ez delako, haren arabera, «erauzitako eskuduntzen batura bat edota trukerako txanpon bat». PSEk uste du estatutua «kohesio tresna» gisa ulertu eta defendatu behar dela. Anduezarentzat,... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219866/intildeaki-esparza-deklaratzera-deitzeko-baimena-eskatu-dio-espainiako-auzitegi-nazionalak-frantziari.htm | Politika | Iñaki Esparza deklaratzera deitzeko baimena eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Frantziari | ETAk Santa Polan egindako atentatu baten harira ikertzen ari dira euskal presoa. | Iñaki Esparza deklaratzera deitzeko baimena eskatu dio Espainiako Auzitegi Nazionalak Frantziari. ETAk Santa Polan egindako atentatu baten harira ikertzen ari dira euskal presoa. | Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek Iñaki Esparza euskal presoa deklaratzera deitzeko baimena eskatuko dio Frantziari. ETAk 2002an Santa Polan (Herrialde Katalanak) egindako atentatu batekin lotuta ari da hura eta beste bost euskal herritar ikertzen. Esparza Lannemezean (Okzitania) dago pre... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219867/sunak-toryen-lider-berriak-laquolehentasun-nagusitzatraquo-du-alderdia-eta-herrialdea-batzea.htm | Mundua | Sunak toryen lider berriak «lehentasun nagusitzat» du alderdia eta herrialdea batzea | 2020tik 2022ra bitarte Ogasun ministro izandakoak irabazi ditu Alderdi Kontserbadoreko primarioak, eta Erresuma Batuko lehen ministroa izango da. Penny Mordauntek ez du behar besteko babesa lortu toryen barne bozetan lehiatzeko. | Sunak toryen lider berriak «lehentasun nagusitzat» du alderdia eta herrialdea batzea. 2020tik 2022ra bitarte Ogasun ministro izandakoak irabazi ditu Alderdi Kontserbadoreko primarioak, eta Erresuma Batuko lehen ministroa izango da. Penny Mordauntek ez du behar besteko babesa lortu toryen barne bozetan lehiatzeko. | Rishi Sunak da Alderdi Kontserbadorearen lider berria, eta, hortaz, Erresuma Batuko lehen ministroa izango da. Haren hautagaitza soilik aurkeztu dute toryen primarioetara, Penny Mordauntek azkenean ez baitu lortu horietan lehiatzeko beharrezkoa zen babesa. Horrenbestez, Liz Trussen lekukoa hartuko du 2020ko otsailetik ... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219868/zentsura-aplikatzen-da-eitbn-taldeko-enpresa-batzordeek-salatu-dutenez.htm | Politika | «Zentsura» aplikatzen da EITBn, taldeko enpresa batzordeek salatu dutenez | Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak adierazi du berak hartu zuela Maddalen Arzallusen bertsoak zentsuratzeko erabakia. Langile batzordearen arabera, erabakiak «irizpide politikoen eta ideologikoen arabera» hartzen dira. EITB «publiko eta plurala» eskatu dute. | «Zentsura» aplikatzen da EITBn, taldeko enpresa batzordeek salatu dutenez. Andoni Aldekoa EITBko zuzendari nagusiak adierazi du berak hartu zuela Maddalen Arzallusen bertsoak zentsuratzeko erabakia. Langile batzordearen arabera, erabakiak «irizpide politikoen eta ideologikoen arabera» hartzen dira. EITB «publiko eta pl... | «Zentsura» erabili da eta erabiltzen da EITBn, Maddalen Arzallusen bertso musikatuaren kasuan eta beste hainbatetan. Hala uste dute EITB Mediako enpresa batzordeek. Zentsurarik gabeko EITB «publiko eta plurala» eskatuko dute gaur arratsaldean EITBren Bilboko egoitzako atarian, eta, halaber, babesa agertuko diote Arzall... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219869/etiopiako-gobernua-eta-tplf-lehen-aldiz-batzartuko-dira-bakea-negoziatzeko.htm | Mundua | Etiopiako Gobernua eta TPLF lehen aldiz batzartuko dira bakea negoziatzeko | Addis Abebaren eta Tigrayko alderdi-miliziaren ordezkariak gaur dira elkarrizketak hastekoak, Afrikako Batasunaren bitartekaritzari esker. | Etiopiako Gobernua eta TPLF lehen aldiz batzartuko dira bakea negoziatzeko. Addis Abebaren eta Tigrayko alderdi-miliziaren ordezkariak gaur dira elkarrizketak hastekoak, Afrikako Batasunaren bitartekaritzari esker. | Orain arte egindako saiakerarik serioena da: gerra hasi zenetik lehen aldiz, Etiopiako Gobernuak eta TPLF Tigrayko Herria Askatzeko Fronteak bake negoziazioak hasiko dituzte gaur, Hegoafrikan, AB Afrikako Batasunaren bitartekaritzari esker. Addis Abebak «gerra amaitzea» jarri du helburutzat elkarrizketa horietarako, et... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219870/gutxienez-60-pertsona-hil-dira-myanmarko-junta-militarraren-bonbardaketan.htm | Mundua | Gutxienez 60 pertsona hil dira Myanmarko junta militarraren bonbardaketan | KIA Kachinen Independentziarako Armadaren urteurrenaren harira antolatutako kontzertua bonbardatu du Myanmarko junta militarrak. NUG Batasun Nazionaleko Gobernuak «hilketa masibo bat» egitea leporatu dio juntari. | Gutxienez 60 pertsona hil dira Myanmarko junta militarraren bonbardaketan. KIA Kachinen Independentziarako Armadaren urteurrenaren harira antolatutako kontzertua bonbardatu du Myanmarko junta militarrak. NUG Batasun Nazionaleko Gobernuak «hilketa masibo bat» egitea leporatu dio juntari. | Akordeak bonba hotsekin nahastu ziren bart Myanmarko Kachin eskualdean. KIA Kachinen Independentziarako Armadaren 62. urteurrenaren omenez antolatutako kontzertuari eraso egin zion Myanmarko junta militarrak. Gutxienez 60 pertsona hil ziren, eta, Kachin News egunkariaren arabera, ehunka zaurituk oraindik ez dute osasun... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219871/abian-da-berria-zabalik-kanpaina-tolosan.htm | Gizartea | Abian da 'BERRIA zabalik' kanpaina Tolosan | Egitasmoaren helburua tokiko merkatari txikien ekonomia biziberritzea da. | Abian da 'BERRIA zabalik' kanpaina Tolosan. Egitasmoaren helburua tokiko merkatari txikien ekonomia biziberritzea da. | Gaur eguerdian aurkeztu dute BERRIA zabalik kanpaina Tolosan (Gipuzkoa). Helburua da tokiko merkatari txikien ekonomia biziberritzea. BERRIAk jarri du proiektua martxan, Tolosako Udalaren, Tolosa & Co dendari eta ostalarien elkartearen eta Kutxabanken laguntzarekin.
Aurkezpenean izan dira Xarles Iturbe Tolosako Merkat... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219872/dendartean-laquotxikiek-irauteko-beste-zangotraba-bat-da-ticket-bairaquo.htm | Ekonomia | Dendartean: «Txikiek irauteko beste zangotraba bat da Ticket Bai» | Kate handien aldean «desabantailan» daudela azpimarratu dute. «Jakina da saltoki txikietan ez dagoela iruzur fiskalik», dio dendarien elkarteak. | Dendartean: «Txikiek irauteko beste zangotraba bat da Ticket Bai». Kate handien aldean «desabantailan» daudela azpimarratu dute. «Jakina da saltoki txikietan ez dagoela iruzur fiskalik», dio dendarien elkarteak. | Datorren asteartean Gipuzkoako 12.000 denda, taberna eta ostatu Ticket Bai fakturazio sistema hasiko dira erabiltzen, aurretik beste zenbait sektoretako autonomo batzuek egin duten moduan.
Dendartean elkarteak data hori atzeratzeko eskatu dio beste behin Foru Aldundiari. Ohartarazi duenez, neurriak kezka eta ezinegona... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219873/bi-zentsura-mozio-erraz-gainditu-ditu-frantziako-gobernuak.htm | Mundua | Bi zentsura mozio erraz gainditu ditu Frantziako Gobernuak | Ezkerreko aliantzaren arabera, «ahulen arma» erabili du gobernuak aurrekontuen lege proiektua onartzeko. Etzi onartuko dute, dekretu bidez eta diputatuen bozketarik gabe. | Bi zentsura mozio erraz gainditu ditu Frantziako Gobernuak. Ezkerreko aliantzaren arabera, «ahulen arma» erabili du gobernuak aurrekontuen lege proiektua onartzeko. Etzi onartuko dute, dekretu bidez eta diputatuen bozketarik gabe. | Frantziako indar politikoen arteko zatiketa gorpuztu da Asanblea Nazionalean. Frantziako Gobernuaren aurkako bi zentsura mozio bozkatu dituzte, eta biek egin dute huts. NUPES Herri Batasun Ekologista eta Sozial Berria ezkerreko aliantzak aurkeztutakoak 239 diputaturen babesa izan du —koalizioko kideena eta RN Batasun N... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219874/jocelyn-bell-astrofisikaria-honoris-causa-doktore-izendatuko-du-ehuk.htm | Bizigiro | Jocelyn Bell astrofisikaria 'honoris causa' doktore izendatuko du EHUk | Pulsar bat behatu zuen lehenengo zientzialaria izan zen, baina Nobel saria haren tesi zuzendari gizonezkoari eman zioten | Jocelyn Bell astrofisikaria 'honoris causa' doktore izendatuko du EHUk. Pulsar bat behatu zuen lehenengo zientzialaria izan zen, baina Nobel saria haren tesi zuzendari gizonezkoari eman zioten | Honoris causa doktore izendapena emango dio Euskal Herriko Unibertsitateak Jocelyn Bell Burnell astrofisikariari, etzi Bilbon egingo duten ekitaldian. Astronomiaren alorreko XX. mendeko aurkikuntzarik garrantzitsuenetako bat egin zuen 24 urte besterik ez zituenean, 1967an: lehena izan zen pulsar bat behatzen. Bere buru... |
2022-10-24 | https://www.berria.eus/albisteak/219875/langileen-25ek-erretiroa-hartuko-dute-hamar-urteko-epean.htm | Ekonomia | Langileen %25ek erretiroa hartuko dute hamar urteko epean | Confebaskek neurriak eskatu ditu langile etorkinen sarrera errazteko eta jaiotze tasak igotzeko. 400.000 langile beharko dira 30 urtean. | Langileen %25ek erretiroa hartuko dute hamar urteko epean. Confebaskek neurriak eskatu ditu langile etorkinen sarrera errazteko eta jaiotze tasak igotzeko. 400.000 langile beharko dira 30 urtean. | Confebaskek lan munduko immigrazioa erraztuko duten neurriak eta jaiotze tasa igotzeko laguntzak eskatu ditu. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako patronalak erronka demografikoaren inguruko ikerketa egin du, eta ondorio argi bat plazaratu du: «Egun Euskadin dagoen oparotasun mailari eusteko, 400.000 pertsona txertatu beharko ... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219905/itzuli-da-whatsapp.htm | Bizigiro | Itzuli da Whatsapp | Goizeko bederatzietatik hamaiketara arazoak izan ditu mezularitza zerbitzuak. Bereziki taldeek eman dituzte akatsak. | Itzuli da Whatsapp. Goizeko bederatzietatik hamaiketara arazoak izan ditu mezularitza zerbitzuak. Bereziki taldeek eman dituzte akatsak. | Zuri ere ez dizu funtzionatu Whatsappek gaur goizean? Lasai, ez zara bakarra izan eta. Mezularitza zerbitzu ospetsua erori egin da, eta arazoak eman ditu mundu osoan gaur goizeko bederatzietatik hamaiketara. Bereziki taldeetara igorritako mezuetan izan dira akatsak. Ezin izan dira mezuak bidali eta jaso.
Ez da ohikoa ... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219906/israelgo-armadak-beste-hiru-palestinar-hil-eta-22-zauritu-ditu-zisjordanian.htm | Mundua | Israelgo Armadak beste hiru palestinar hil eta 22 zauritu ditu Zisjordanian | Palestinako erakundeek dolu eguna deklaratu dute gaur, eta esku hartzeko eskatu diote nazioarteko komunitateari. Ramallahn egindako eraso batean beste lagun bat hil du Israelek. | Israelgo Armadak beste hiru palestinar hil eta 22 zauritu ditu Zisjordanian. Palestinako erakundeek dolu eguna deklaratu dute gaur, eta esku hartzeko eskatu diote nazioarteko komunitateari. Ramallahn egindako eraso batean beste lagun bat hil du Israelek. | Ez du etenik Israelen setioak. Nabluseko (Zisjordania) Ilargi Gorriak 25 lagun artatu ditu bart, Israelgo Armadaren azken erasoaldiaren ostean. Hilda zeuden horietako hiru, eta larri zaurituta bost. Ospitaleratu egin dituzte guztiak.
Palestinako Wafa berri agentziaren arabera, Israelgo indarrek hiriko alde zaharra bon... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219907/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekide-ohiari-jazartzea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari jazartzea egotzita | Bikotekide ohiaren etxeko atea behin eta berriz jotzen aritu zen gizonezkoa. | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekide ohiari jazartzea egotzita. Bikotekide ohiaren etxeko atea behin eta berriz jotzen aritu zen gizonezkoa. | Gasteizko Udaltzaingoak 49 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, genero indarkeria egotzita. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, bikotekide ohia jazarri egin zitzaion, etxeko atea behin eta berriro joz eta txirrina joz. Polizia iritsi zenerako, ustezko erasotzailea alde eginda zegoen, baina udaltzainek inguruan topatu zute... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219909/kontsumo-gizarteari-buruzko-love-amp-money-antzezlana-euskaraz-estreinatuko-dute-bihar-bilbon.htm | Kultura | Kontsumo gizarteari buruzko 'Love & Money' antzezlana euskaraz estreinatuko dute bihar Bilbon | Pabiloi 6ko konpainiak taularatuko du Dennis Kellyren antzezlana, eta, biharko estreinaldiaz gainera, azaroan astero hiru saio egingo dituzte Zorrotzaurreko aretoan, guztiak euskaraz | Kontsumo gizarteari buruzko 'Love & Money' antzezlana euskaraz estreinatuko dute bihar Bilbon. Pabiloi 6ko konpainiak taularatuko du Dennis Kellyren antzezlana, eta, biharko estreinaldiaz gainera, azaroan astero hiru saio egingo dituzte Zorrotzaurreko aretoan, guztiak euskaraz | Love & Money. Maitasuna eta dirua. Bi elementu horiek daramatza izenburuan Dennis Kelly antzerkigileak sortu eta orain Pabilioi 6 aretoko antzerki konpainiak euskaraz taularatuko duen obrak: bi elementu horiek baino ez, eta ordena horretan. Zorretan itota daude David eta Jess, eta euren infernuetarako jaitsialdia konta... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219910/epaileak-ebatzi-du-antsoaingo-udalean-euskarak-ez-duela-meritu-izan-behar-baldintza-ez-den-lanpostuetan.htm | Gizartea | Epaileak ebatzi du Antsoaingo Udalean euskarak ez duela meritu izan behar baldintza ez den lanpostuetan | Lanpostu ugaritan euskara jakiteko beharra bertan behera utzi du Nafarroako Administrazio Auzitegiak. | Epaileak ebatzi du Antsoaingo Udalean euskarak ez duela meritu izan behar baldintza ez den lanpostuetan. Lanpostu ugaritan euskara jakiteko beharra bertan behera utzi du Nafarroako Administrazio Auzitegiak. | Atzera ere, administrazioko hizkuntza eskakizunetan esku hartu dute auzitegiek. Navarra Sumak jakinarazi duenez, Nafarroako Administrazio Auzitegiak ebatzi du Antsoaingo Udalean euskarak ez dezala punturik eman hura eskakizun ez den lanpostuetan. Beraz, euskara ezingo da meritu gisa aintzat hartu lanpostu jakin horieta... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219911/sunakek-esan-du-trussen-laquohutsegiteak-konpontzekoraquo-aukeratu-dutela-lehen-ministro.htm | Mundua | Sunakek esan du Trussen «hutsegiteak konpontzeko» aukeratu dutela lehen ministro | Rishi Sunak gaur izendatu dute Erresuma Batuko lehen ministro. Ohartarazi du «erabaki zailak» hartu beharko dituela. | Sunakek esan du Trussen «hutsegiteak konpontzeko» aukeratu dutela lehen ministro. Rishi Sunak gaur izendatu dute Erresuma Batuko lehen ministro. Ohartarazi du «erabaki zailak» hartu beharko dituela. | Alderdi Kontserbadorearen lider berria, Rishi Sunak, Erresuma Batuko lehen ministroa da jada. Charles III.a erregeak «bere izenean» gobernua osatzeko eskatu dio gaur. Sunakek onartu egin du eskaria, eta Liz Truss gobernuburu ohiaren lekukoa hartu du ofizialki. Trussek «huts batzuk» egin zituela esan du lehen ministro m... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219912/urtaran-niretzat-ohorea-da-alkate-izatea-baina-ulertzen-dut-albo-batera-egiteko-garaia-ere-iristea.htm | Politika | Urtaran: «Niretzat, ohorea da alkate izatea, baina ulertzen dut albo batera egiteko garaia ere iristea» | Gasteizko alkateak lehen aldiz iradoki du ez dela berriro hautagaia izango. Araba Buru Batzarreko zuzendaritza gaur arratsaldean bilduko da, udal eta foru hauteskundetako hautagaiez eztabaidatzeko. | Urtaran: «Niretzat, ohorea da alkate izatea, baina ulertzen dut albo batera egiteko garaia ere iristea». Gasteizko alkateak lehen aldiz iradoki du ez dela berriro hautagaia izango. Araba Buru Batzarreko zuzendaritza gaur arratsaldean bilduko da, udal eta foru hauteskundetako hautagaiez eztabaidatzeko. | Gorka Urtaran Gasteizko alkateak ez du argitu EAJko alkategai izango ote den berriro 2023ko udal hauteskundeetan, baina lehen aldiz iradoki du ez dela aurkeztuko. ETBko Egun on, Euskadi saioan egindako elkarrizketan esan duenez, «ohorea eta pribilegioa» da Gasteizko alkatea izatea, baina ulertzen du «albo batera egitek... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219913/haurrentzako-marrazki-bizidun-digitalak-sortu-dituzte-euskaraz-loa-eta-laia.htm | Bizigiro | Haurrentzako marrazki bizidun digitalak sortu dituzte euskaraz: 'Loa eta Laia' | Proiektua 2 eta 7 urte bitarteko umeentzat egina dago, eta helburu du musikara zaletzea eta balioak transmititzea. Bi neska musikari dira protagonistak. | Haurrentzako marrazki bizidun digitalak sortu dituzte euskaraz: 'Loa eta Laia'. Proiektua 2 eta 7 urte bitarteko umeentzat egina dago, eta helburu du musikara zaletzea eta balioak transmititzea. Bi neska musikari dira protagonistak. | Alabekin batera ikusten zituen marrazki bizidunak ez zitzaizkion «eredugarriak» iruditzen Josu Bergara publizista eta musikariari, eta bestelakoak egitea erabaki zuen. Bi urteren ondoren, lehen hauspo horretatik proiektu bat sortu da: Loa eta Laia. Bi neska musikari ditu protagonista saioak, euskaraz eginda dago, eta h... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219914/euskal-herriko-proiektuek-236-milioi-jasoko-dituzte-auto-elektrikoen-planetik.htm | Ekonomia | Euskal Herriko proiektuek 236 milioi jasoko dituzte auto elektrikoen planetik | Espainiako Gobernuak bikoiztu egin du Volkswageni emandakoa, alemaniarrek Sagunt hirian bateria elektrikoen fabrika ez jartzeko mehatxua egin ondoren | Euskal Herriko proiektuek 236 milioi jasoko dituzte auto elektrikoen planetik. Espainiako Gobernuak bikoiztu egin du Volkswageni emandakoa, alemaniarrek Sagunt hirian bateria elektrikoen fabrika ez jartzeko mehatxua egin ondoren | Volkswagen taldearen presiopean, Espainiako Gobernuak ia 300 milioi euro gehiago jarri ditu mugikortasun elektrikoa sustatzeko sortutako ESEPE proiektu estrategikoan. Nola ez, Alemaniako multinazionalak eskuratuko du diru gehigarri horren zatirik handiena (200 milioi gehiago), baina onura atera dute Euskal Herriko proi... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219915/pablo-gonzalezen-auzian-esku-hartzeko-eskatu-diote-154-kazetari-eta-abokatuk-espainiako-gobernuari.htm | Gizartea | Pablo Gonzalezen auzian esku hartzeko eskatu diote 154 kazetari eta abokatuk Espainiako Gobernuari | Gutun bat igorri diote Jose Manuel Albares Bueno Atzerri ministroari, eskatuz Gonzalez Espainiaratzeko, hura aske uzteko eta modua emateko «prozesu justu bat» izan dezan. | Pablo Gonzalezen auzian esku hartzeko eskatu diote 154 kazetari eta abokatuk Espainiako Gobernuari. Gutun bat igorri diote Jose Manuel Albares Bueno Atzerri ministroari, eskatuz Gonzalez Espainiaratzeko, hura aske uzteko eta modua emateko «prozesu justu bat» izan dezan. | Polonian atxilotuta daukaten Pablo Gonzalez kazetariaren aferari heltzeko exijitu diote dozenaka kazetarik eta abokatuk Espainiako Gobernuko Atzerri ministro Jose Manuel Albares Buenori. Zehazki, eskatu diote Poloniako Gobernuari Gonzalez Espainiaratzeko, hura aske uzteko eta «prozesu justu bat bermatuko duen prozesu j... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219916/jaurlaritzak-inoizko-aurrekonturik-handiena-proposatu-du-14250-milioi-euro.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak inoizko aurrekonturik handiena proposatu du: 14.250 milioi euro | Energia krisiari eta prezioen garestitzeari aurre egiteko laguntzak emango dizkie behar handiena duten familiei. | Jaurlaritzak inoizko aurrekonturik handiena proposatu du: 14.250 milioi euro. Energia krisiari eta prezioen garestitzeari aurre egiteko laguntzak emango dizkie behar handiena duten familiei. | Pandemiaren ondorenarekin egin bezala, Ukrainako gerrak eta inflazio handiak eragindako koiuntura ekonomiko «nahasiari» ere baliabide guztiekin erantzun nahi die Eusko Jaurlaritzak. Inoiz baino diru gehiago gastatuko du datorren urteko aurrekontuetan: 14.250 milioi euro, aurten baino %8,7 gehiago (1.142 milioi euro). I... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219917/ozonoak-eragindako-kutsadura-handitu-egin-da-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan-ekologistak-martxan-ek-salatu-duenez.htm | Gizartea | Ozonoak eragindako kutsadura handitu egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Ekologistak Martxan-ek salatu duenez | Legeak araututako kutsadura ere %44 maizago gainditu da. Ekologistak Martxan taldeak salatu du administrazioak herritarrei ematen dien informazioa ez dela «egokia», eta ez dagoela «arazoaren larritasunera egokitua». | Ozonoak eragindako kutsadura handitu egin da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Ekologistak Martxan-ek salatu duenez. Legeak araututako kutsadura ere %44 maizago gainditu da. Ekologistak Martxan taldeak salatu du administrazioak herritarrei ematen dien informazioa ez dela «egokia», eta ez dagoela «arazoaren larritasunera ... | «2022. urtean asko igo da». Hori dio Ekologistak Martxanek zabaldutako azken txostenak, ozonoak eragindako airearen kutsadurari aipamen eginez. Datu zehatzak ere eman dituzte: legeak araututako kutsadura gainditu den maiztasuna ere handitu egin da 2012-2019 urte artekoekin alderatuta; zehazki, %44.
Ekologistak Martxan... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219918/gasteizko-askabide-klinikatik-gertu-ere-ezin-izango-dute-protestarik-egin-abortuaren-aurkakoek.htm | Gizartea | Gasteizko Askabide klinikatik gertu ere ezin izango dute protestarik egin abortuaren aurkakoek | Donostian egin moduan, Gasteizko epaile batek kautelazko neurriak hartu ditu abortatzera doazen emakumeei jazartzen dietenen aurka. | Gasteizko Askabide klinikatik gertu ere ezin izango dute protestarik egin abortuaren aurkakoek. Donostian egin moduan, Gasteizko epaile batek kautelazko neurriak hartu ditu abortatzera doazen emakumeei jazartzen dietenen aurka. | BERRIAk jakin duenez, Gasteizko epaile batek kautelazko neurriak hartu ditu Askabidek Gasteizen duen klinikaren aurrean abortuaren aurka protestak egiten dituztenen aurka: aurrerantzean ezin izango dute osasun zentroa dagoen lekutik ehun metrora gerturatu. Hil hasieran Donostiako epaitegi batek hartutako erabaki bera h... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219919/akordioa-nafarroako-metalgintzan-bizkaikoan-aldiz-greba.htm | Ekonomia | Akordioa Nafarroako metalgintzan; Bizkaikoan, aldiz, greba | CCOOren eta UGTren aldeko bozekin onartu da Nafarroako lan itun berria. Bizkaikoan, aldiz, ez da akordiorik egin, eta sindikatuek hil bukarako hiru greba egunei eutsiko diete. | Akordioa Nafarroako metalgintzan; Bizkaikoan, aldiz, greba. CCOOren eta UGTren aldeko bozekin onartu da Nafarroako lan itun berria. Bizkaikoan, aldiz, ez da akordiorik egin, eta sindikatuek hil bukarako hiru greba egunei eutsiko diete. | Nafarroako metalgintzak badu lan hitzarmen berria. CCOOk eta UGTk bost urterako akordioa sinatu dute APMEN eta ANEM patronalekin. Lehen hiru urteetarako (2022, 2023 eta 2024), soldatak %4,5 eguneratzea onartu dute, eta hurrengo bietarako, %2. Tarteak KPIaren araberako bi eguneratze egingo dituzte gutxieneko soldatentza... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219920/estebanek-madrili-leporatu-dio-azpikeriaz-jokatzea-informazio-klasifikatuen-lege-aurreproiektuarekin.htm | Politika | Estebanek Madrili leporatu dio «azpikeriaz» jokatzea Informazio Klasifikatuen Lege aurreproiektuarekin | Estebanek uste du Informazio Klasifikatuen Legea onartzen bada PSOEren eta PPren arteko akordio bati esker izango dela | Estebanek Madrili leporatu dio «azpikeriaz» jokatzea Informazio Klasifikatuen Lege aurreproiektuarekin. Estebanek uste du Informazio Klasifikatuen Legea onartzen bada PSOEren eta PPren arteko akordio bati esker izango dela | Sekretu Ofizialen Legearen «eguneraketa» bat besterik ez da Espainiako Gobernuak aurkeztutako Informazio Klasifikatuen Lege aurreproiektua. Hala uste du EAJk Espainiako Kongresuan duen eledun Aitor Estebanek. Hark PSOEri kritikatu dio aldaketarako aukera bat galdu izana, ez delako ausartu urratsa ohiko bazkideekin eta ... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219921/migrazioa-nahierara.htm | Iritzia | Migrazioa? Nahierara | Migrazioa? Nahierara. | Urriaren 25ean BERRIAn Migrazioa? Ez, mila esker artikulua irakurtzeak izugarri harritu gaitu. Atentzioa eman digun lehen gauza hizkera da, ez inuzentea, eskuin muturraren diskurtsotik maileguan hartuta. Migrazioa masibotzat hartzen da, barbaroa, gaitza balitz bezala, gure Euskal Herri eskuzabalarekin kontrastean. Nahi... | |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219922/betioneko-greba-batzordeak-eta-enpresak-akordioa-lortu-dute-soldata-kpiaren-arabera-igotzeko.htm | Ekonomia | BetiONeko greba batzordeak eta enpresak akordioa lortu dute soldata KPIaren arabera igotzeko | ELA eta LAB sindikatuen arabera, 2022ko KPIaren igoeraren arabera igoko diete soldata langileei: %6,4 | BetiONeko greba batzordeak eta enpresak akordioa lortu dute soldata KPIaren arabera igotzeko. ELA eta LAB sindikatuen arabera, 2022ko KPIaren igoeraren arabera igoko diete soldata langileei: %6,4 | Eusko Jaurlaritzaren BetiON telelaguntza zerbitzuko langileek lortu dute 2022ko oinarrizko soldata urteko KPIaren igoeraren arabera —%6,4— handitzea. ELAk eta LABek eman dute akordioari buruzko informazioa, enpresa batzordean gehiengoa duten sindikatuek. Antza, soldata igoera horren erdia «linealki» aplikatuko da, lang... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219923/pilota-eta-surf-selekzioek-nazioartean-lehiatzeko-ituna-egin-dute-madrilen.htm | Kirola | Pilota eta surf selekzioek nazioartean lehiatzeko ituna egin dute Madrilen | Euskal selekzioek nazioartean jokatu ahal izateko baldintzak adostu dituzte, eta, oraingoz, bi kirol horiek betetzen dituzte. Halere, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak eta Nazioarteko federazioek izango dute azken hitza. | Pilota eta surf selekzioek nazioartean lehiatzeko ituna egin dute Madrilen. Euskal selekzioek nazioartean jokatu ahal izateko baldintzak adostu dituzte, eta, oraingoz, bi kirol horiek betetzen dituzte. Halere, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak eta Nazioarteko federazioek izango dute azken hitza. | EAJk eta PSOEk ituna egin dute Kirolaren Legearen inguruan, eta, horretan, zehaztu egin dituzte selekzioek nazioartean ofizialki lehiatu ahal izateko bete beharreko baldintzak. Horien arabera, oraingoz, surf eta pilota selekzioek lortuko lukete baimena. Halere, Espainiako Kirol Kontseilu Gorenak eta Nazioarteko federaz... |
2022-10-25 | https://www.berria.eus/albisteak/219924/mendoza-izango-da-eajren-gipuzkoako-ahaldungaia-eta-artolazabalgasteizko-alkategaia.htm | Politika | Mendoza izango da EAJren Gipuzkoako ahaldungaia, eta Artolazabal Gasteizko alkategaia | Ramiro Gonzalez berriz izango da Arabako ahaldungai. | Mendoza izango da EAJren Gipuzkoako ahaldungaia, eta Artolazabal Gasteizko alkategaia. Ramiro Gonzalez berriz izango da Arabako ahaldungai. | Zalantzak eta zurrumurruak uxatu ditu EAJk. Arratsalde bakarrean iragarri ditu Gipuzkoako ahaldungaiaren, Arabakoaren eta Gasteizko alkategaiaren izenak: Eider Mendoza, Ramiro Gonzalez eta Beatriz Artolazabal.
Izen dantza ibili da Gipuzkoan azken egunetan, jakina baitzen Markel Olano egungo Gipuzkoako ahaldunak ez zue... |
2022-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/219950/da-pro-sortzaile-eta-programatzaileen-arteko-topaketa-egingo-dute-abenduaren-5ean.htm | Kultura | 'DA! Pro' sortzaile eta programatzaileen arteko topaketa egingo dute abenduaren 5ean | Musikariek eta familia ikuskizunetako sortzaileek euren proiektu berriak aurkeztu ahal izango dituzte teknikari eta profesionalen aurrean. Sortzaileen datu eta proiektuekin katalogo bat sortuko dute. | 'DA! Pro' sortzaile eta programatzaileen arteko topaketa egingo dute abenduaren 5ean. Musikariek eta familia ikuskizunetako sortzaileek euren proiektu berriak aurkeztu ahal izango dituzte teknikari eta profesionalen aurrean. Sortzaileen datu eta proiektuekin katalogo bat sortuko dute. | Laugarren urtez, Durangoko Azokak DA! Pro sortzaile eta programatzaileen arteko topagune profesionala antolatuko du. Aurten, egitasmo hau abenduaren 5ean antolatuko da, hau da, azoka hasi baino bi egun lehenago, bi espaziotan: Durangoko Bizenta Mogel liburutegian eta San Agustin kulturgunean.
Gerediaga elkarteko koord... |
2022-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/219951/immigrazioaren-aurkako-politika-ezkerretik.htm | Iritzia | Immigrazioaren aurkako politika ezkerretik? | Immigrazioaren aurkako politika ezkerretik?. | Harriduraz irakurri dut ezkerretik immigrazioaren aurkako politika egiteko deia. Harriduraz, sinatzailea ez delako edonor ezker abertzalean.
Gogoan izan behar da euskal alderdi, erakunde eta gizarte-erakunde gehienek oinarrizko adostasuna lortu dugula Euskal Herrira iristen zaigun immigrazioa pertsona horiek horretara... | |
2022-10-26 | https://www.berria.eus/albisteak/219952/emakumeak-erakundeen-laquolehen-lerroanraquo-jarri-nahi-ditu-eajk.htm | Politika | Emakumeak erakundeen «lehen lerroan» jarri nahi ditu EAJk | Alderdiak «autokritika» egin duela ziurtatu du Ortuzarrek, urte askoan «gizon gehiegi» eduki dituelako hautagai gisa | Emakumeak erakundeen «lehen lerroan» jarri nahi ditu EAJk. Alderdiak «autokritika» egin duela ziurtatu du Ortuzarrek, urte askoan «gizon gehiegi» eduki dituelako hautagai gisa | Eusko Jaurlaritzan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aldundietan, eta Gasteiz, Bilbo eta Donostiako udaletan gizonak dira agintari gorenak. Denak EAJrenak. Egoera hori aldatu nahi du Andoni Ortuzar presidente duen alderdiak, eta horretarako urratsa egin duela esan du. Gipuzkoan eta Bizkaian emakumeak aukeratu ditu ahaldung... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.