date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219953/nafarroan-torturak-izan-duen-eragina-salatzeko-konferentzia-antolatu-dute.htm
Politika
Nafarroan torturak izan duen eragina salatzeko konferentzia antolatu dute
‘Tortura, Nafarroatik Haratago’ lelopean Nafarroako Torturatuen Sareak konferentzia antolatu du azaroaren 17an 18:30ean, Nafarroako Medikuen Elkartearen egoitzan.
Nafarroan torturak izan duen eragina salatzeko konferentzia antolatu dute. ‘Tortura, Nafarroatik Haratago’ lelopean Nafarroako Torturatuen Sareak konferentzia antolatu du azaroaren 17an 18:30ean, Nafarroako Medikuen Elkartearen egoitzan.
«Ezinbestekoa da torturak Nafarroan izan duen eragina zabaltzea eta gertatutakoaren berri ematea. 1960tik 2012ra bitarte arrazoi politikoengatik Estatuko segurtasun indarrek eragindako tratu txar eta torturak ikertzea ezinbestekoa da», esan du elkarteko Jorge Txokarrok. Prentsaurrekoan azaldu dutenez, gaian adituak di...
2022-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/219954/ager-topaketak-euskaltzaleen-elkargunea.htm
albisteak
Ager topaketak, euskaltzaleen elkargunea
Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko euskaldunak eta euskaltzaleak elkartuko dira Ager topaketetan Azkoienen, azaroaren 5ean.
Ager topaketak, euskaltzaleen elkargunea. Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko euskaldunak eta euskaltzaleak elkartuko dira Ager topaketetan Azkoienen, azaroaren 5ean.
Ager topaketen helburua da Nafarroako erdialdeko eta hegoaldeko euskaldunak eta euskaltzaleak batzea, eremu horretan euskarak dituen erronken aurrean lehentasunak adosteko eta norabidea bateratzeko, esperientziak trukatzeko eta helburuez mintzatzeko. Ager topaketak azaroaren 5ean izango dira Azkoienen (Nafarroa). Ager...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219955/enkarni-genuak-jasoko-du-manuel-lekuona-saria.htm
Kultura
Enkarni Genuak jasoko du Manuel Lekuona saria
Txotxongilo sortzailea, idazlea eta kultur dibulgatzailea da Genua, eta, besteak beste, Tolosako Titirijai nazioarteko jaialdiaren eta Topic txotxongiloaren nazioarteko zentroaren bultzatzaileetako bat izan da.
Enkarni Genuak jasoko du Manuel Lekuona saria. Txotxongilo sortzailea, idazlea eta kultur dibulgatzailea da Genua, eta, besteak beste, Tolosako Titirijai nazioarteko jaialdiaren eta Topic txotxongiloaren nazioarteko zentroaren bultzatzaileetako bat izan da.
Enkarni Genua antzerki sortzaile, idazle eta kultura dibulgatzaileak (Donostia, 1942) jasoko du aurten Manuel Lekuona saria. Eusko Ikaskuntzak 1983an sortu zuen sari hori, euskal kulturaren alde egindako lanagatik nabarmendu diren pertsona ospetsuen obra osoa goratzeko. Horrela, Eusko Ikaskuntzak orain arte saritu ez ...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219956/nbe-co2-isurketak-murrizteko-egungo-konpromisoak-ez-dira-nahikoa-muga-ez-gainditzeko.htm
Mundua
NBE: CO2 isurketak murrizteko egungo konpromisoak ez dira nahikoa muga ez gainditzeko
Azterketa batek dioenez, herrialdeek klima larrialdiari aurre egiteko dituzten programak aintzat hartuta, 2010eko datuekin alderatuta CO2 isurketak %10,6 inguru handituko dira 2030ean.
NBE: CO2 isurketak murrizteko egungo konpromisoak ez dira nahikoa muga ez gainditzeko. Azterketa batek dioenez, herrialdeek klima larrialdiari aurre egiteko dituzten programak aintzat hartuta, 2010eko datuekin alderatuta CO2 isurketak %10,6 inguru handituko dira 2030ean.
2015eko Parisko Hitzarmenak zehazten du XXI. mendearen amaieran planetaren tenperatura ez igotzea 1,5 gradu baino gehiago, industrializazioaren aurretiko garaiarekin alderatuta. 193 herrialdek sinatu zuten itun hori, baina, NBE Nazio Batuen Erakundeak gaur ohartarazi duenez, CO2 karbono dioxido isurketak gutxitzeko har...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219957/tenperaturak-30-graduraino-igoko-dira-bihar-eta-etzi-euskal-herrian.htm
Gizartea
Tenperaturak 30 graduraino igoko dira bihar eta etzi Euskal Herrian
Haize bolada handiengatik alerta laranja ezarriko du gauerditik aurrera Eusko Jaurlaritzak
Tenperaturak 30 graduraino igoko dira bihar eta etzi Euskal Herrian. Haize bolada handiengatik alerta laranja ezarriko du gauerditik aurrera Eusko Jaurlaritzak
Urria: hostoak erortzen hasten diren urtaroa, sutondoan sasoiko lehenbiziko gaztainak jaten diren momentua, eta botek udako sandaliak ordezkatzen dituzten garaia. Aurten, bada, apur bat itxaron beharko da termometroen jaitsierak dakarren goxotasunaz gozatzeko. Izan ere, Onintze Salazar Euskalmeteko meteorologoaren erra...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219958/iberdrolak-3014-milioi-irabazi-ditu-aurten-iaz-baino-29-gehiago.htm
Ekonomia
Iberdrolak 3.014 milioi irabazi ditu aurten, iaz baino %29 gehiago
890 milioi euro ordaindu dizkie akziodunei dibidendutan, iaz epe berean baino %59 gehiago.
Iberdrolak 3.014 milioi irabazi ditu aurten, iaz baino %29 gehiago. 890 milioi euro ordaindu dizkie akziodunei dibidendutan, iaz epe berean baino %59 gehiago.
Iberdrolak mozkin ikusgarrien berri eman du. Argindar konpainiak 3.104 milioi euroren irabaziak eskuratu ditu aurtengo lehen bederatzi hilabeteetan, iaz epe berean baino %29 gehiago. Eta datu horiek hobeak izan zitezkeen, aurten diru sarreren %61 erabili baitu hornitzeko; iaz, ordea, %55 izan zen kopuru hori. Emaitza o...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219959/aurrerapauso-hau-egia-bihurtzeko-lan-handia-falta-zaigu-oraindik.htm
Kirola
«Aurrerapauso hau egia bihurtzeko lan handia falta zaigu oraindik»
Euskadiko Pilota Federazioak positibotzat jo du Kirolaren Legearen inguruan lortutako akordioa, baina aitortu du galdera asko daudela airean: «Legea onartutakoan jarraitu beharreko prozedura zein izango den ere ez dakigu».
«Aurrerapauso hau egia bihurtzeko lan handia falta zaigu oraindik». Euskadiko Pilota Federazioak positibotzat jo du Kirolaren Legearen inguruan lortutako akordioa, baina aitortu du galdera asko daudela airean: «Legea onartutakoan jarraitu beharreko prozedura zein izango den ere ez dakigu».
Oraindik ere, euskal selekzioek bide luzea egin beharko dute ofizialki lehiatu ahal izateko. Baita surfekoak eta euskal pilotakoak ere. Atzo EAJk eta PSOEk Kirolaren Legearen inguruan lortutako akordioa «aurrerapauso handi bat» dela diote federazioetako arduradunek, baina aitortu dute aurrerantzean egin beharreko bidea...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219960/nafarroako-bandera-erraldoia-arraildu-dute-haizeteek.htm
Politika
Nafarroako bandera erraldoia arraildu dute haizeteek
Iruñeko Udalak Nafarroako bandera mastatik kendu zuen atzo, kaltetu ostean. Ekainetik zeraman altxatuta; bandera egiten eta hura jartzen 180.000 euro inguru gastatu zituzten.
Nafarroako bandera erraldoia arraildu dute haizeteek. Iruñeko Udalak Nafarroako bandera mastatik kendu zuen atzo, kaltetu ostean. Ekainetik zeraman altxatuta; bandera egiten eta hura jartzen 180.000 euro inguru gastatu zituzten.
Lau hilabete pasatxo. Denbora hori iraun du osorik joan den ekainean Iruñeko Foruen plazan jarri zuten Nafarroako banderak. Erraldoia bandera bera (zortzi metro luze eta hamabi metro zabal, 30 metro luze den mastatik zintzilik), baita Iruñeko Udalak horretara bideratutako dirua: 180.000 euro inguru. Hasierako aurrekont...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219961/amatasuna-sorkuntza-eta-euskara-izango-ditu-ardatz-sormenek.htm
Kultura
Amatasuna, sorkuntza eta euskara izango ditu ardatz Sormenek
Euskal kulturaren transmisioan eragiteko asmoz, euskarazko hamaika kultur emanaldi eskainiko ditu Sormene jaialdiak Galdakaon, azaroaren 10etik 13ra bitartean.
Amatasuna, sorkuntza eta euskara izango ditu ardatz Sormenek. Euskal kulturaren transmisioan eragiteko asmoz, euskarazko hamaika kultur emanaldi eskainiko ditu Sormene jaialdiak Galdakaon, azaroaren 10etik 13ra bitartean.
Amatasuna, sorkuntza eta euskara. Hiru kontzeptu horiek osatutako hirukia izango du ardatz aurten Sormene jaialdiak, Galdakaon (Bizkaia). Gotzon Barandiaran zuzendari artistikoak azaldu du horretarako motiboa. «Badira zenbait urte kultur adierazpide batean baino gehiagotan gai horri buruzko lanak plazaratzen ari direna...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219962/pribatizazioak-langileen-lan-baldintzen-urraketa-eta-prekaritatea-dakartza.htm
Gizartea
«Pribatizazioak langileen lan baldintzen urraketa eta prekaritatea dakartza»
Zahar etxeetako langileek grebak antolatu dituzte Hego Euskal Herrian. Besteak beste, lurraldeko hitzarmenak eta ratio duinak exijitu dituzte.
«Pribatizazioak langileen lan baldintzen urraketa eta prekaritatea dakartza». Zahar etxeetako langileek grebak antolatu dituzte Hego Euskal Herrian. Besteak beste, lurraldeko hitzarmenak eta ratio duinak exijitu dituzte.
Zahar etxeetako langileek egunero pairatzen dituzten prekaritatea eta lan eskubide urraketak salatzeko, grebak antolatu dituzte Hego Euskal Herrian. Lurralde bakoitzeko egoera desberdina da. Hori dela eta, bakoitzak aldarrikapen eta behar ezberdinak defendatu ditu. Bizkaian, Nafarroan eta Araban greba egin dute gaur, e...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219963/eh-bilduk-energiari-buruzko-konferentzia-bat-egingo-du-bilbon.htm
Gizartea
EH Bilduk energiari buruzko konferentzia bat egingo du, Bilbon
Iberdrolaren irabaziak ia %30 igo izana salatu du Mikel Otero legebiltzarkideak, «onartezina delako garai hauetan». Konferentzia azaroaren 26an egingo dute, Bizkaia aretoan.
EH Bilduk energiari buruzko konferentzia bat egingo du, Bilbon. Iberdrolaren irabaziak ia %30 igo izana salatu du Mikel Otero legebiltzarkideak, «onartezina delako garai hauetan». Konferentzia azaroaren 26an egingo dute, Bizkaia aretoan.
EH Bilduk Euskal Herrirako energia estrategiari buruzko konferentzia bat antolatu du Bilboko Bizkaia aretoan, azaroaren 26rako. Etorkizunera begira energiaren arloan Euskal Herriak izango dituen erronken inguruan hausnartu eta horiei aurre egiteko plana azalduko du koalizio abertzaleak ekitaldi horretan. Bilboko Iberd...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219964/bi-gizonezkok-lapurreta-egin-dute-banku-batean-bilboko-abusu-auzoan.htm
Gizartea
Bi gizonezkok lapurreta egin dute banku batean, Bilboko Abusu auzoan
Benetako armak erabili dituzte lapurreta egiteko. Ustezko bi ebasleak atxilotu ditu Ertzaintzak
Bi gizonezkok lapurreta egin dute banku batean, Bilboko Abusu auzoan. Benetako armak erabili dituzte lapurreta egiteko. Ustezko bi ebasleak atxilotu ditu Ertzaintzak
Gaur 14:15 aldera, burua estalia zuten bi pertsona sartu dira CaixaBankek Bilboko Abusu auzoko Zamakola kalean duen bulegoan, eta lapurreta egin dute. Ertzaintzak zabaldu duenez, benetako armak zituzten, eta horiekin egin diete mehatxu bankuko langileei, dirua eskuratzeko. Poliziak operazioa zabaldu du lapurretaren o...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219965/pierre-soulages-artista-hil-da-102-urterekin.htm
Kultura
Pierre Soulages artista hil da, 102 urterekin
«Beltzaren margolaria» ere deitzen zioten, kolore horren ardatzean garatu zituen hamaika lan abstrakturengatik.
Pierre Soulages artista hil da, 102 urterekin. «Beltzaren margolaria» ere deitzen zioten, kolore horren ardatzean garatu zituen hamaika lan abstrakturengatik.
Frantziako arte garaikidean letra larriz idatzi den izena izan da Pierre Soulagesena. 1919an jaio zen, Rodez herrian (Okzitania), eta, batik bat, kolore beltzean eta argiak haren gainean sortzen dituen izpietan jarri zuen begirada bere margolanetan. Frantsesez outrenoir (beltzaz haraindikoa) izendatzen zuen kontzeptua ...
2022-10-26
https://www.berria.eus/albisteak/219966/irango-poliziak-tiro-egin-die-manifestariei-milaka-pertsona-aminiren-hilobian-bildu-ostean.htm
Mundua
Irango Poliziak tiro egin die manifestariei, milaka pertsona Aminiren hilobian bildu ostean
«Emakumea, bizitza, askatasuna» oihuarekin gogoratu dute emakume gaztea, Irango Moralaren Poliziak hil eta 40 egunera.
Irango Poliziak tiro egin die manifestariei, milaka pertsona Aminiren hilobian bildu ostean. «Emakumea, bizitza, askatasuna» oihuarekin gogoratu dute emakume gaztea, Irango Moralaren Poliziak hil eta 40 egunera.
Irango agintariek debekatu arren, milaka pertsona bildu dira gaur Mahasa Amini gaztearen hilobiaren inguruan, Kurdistango Sekiz hirian. Amini 22 urteko emakumea irailaren 13an atxilotu zuen Poliziak, Teheranen, «janzkera desegokia» eramateagatik. Polizia etxera eraman zuten, «heztera». Gaztea handik hiru egunera hil ze...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/219990/eaj-ez-da-ppren-bazkide-izango-laquoeremu-autonomikoaraquo-ukatzen-duen-bitartean.htm
Politika
EAJ ez da PPren bazkide izango «eremu autonomikoa» ukatzen duen bitartean
PPren eta EAJren artean ez da hurbilketarik egon, Koldo Mediavilla EBBko Harreman Instituzionalerako idazkariaren arabera, baina «normaltasunera itzuli dira»
EAJ ez da PPren bazkide izango «eremu autonomikoa» ukatzen duen bitartean. PPren eta EAJren artean ez da hurbilketarik egon, Koldo Mediavilla EBBko Harreman Instituzionalerako idazkariaren arabera, baina «normaltasunera itzuli dira»
EAJko presidente Andoni Ortuzarrek eta PPko presidente Alberto Nuñez Feijook bilera bat egin zuten atzo, eta batzar horrek piztu ditzakeen errezeloak uxatu nahi izan ditu gaur Koldo Mediavilla EBBko Harreman Instituzionalerako idazkariak: «PPk ez du bazkide bat aurkituko EAJn eremu autonomikoa ukatzen duen bitartean». ...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/219991/laquoerabatekoaraquo-da-bizkaiko-metalgintzaren-lehen-greba-eguneko-erantzuna.htm
Ekonomia
«Erabatekoa» da Bizkaiko metalgintzaren lehen greba eguneko erantzuna
52.000 langile daude deituta lanuzteetara. Erantzuna %85ekoa da, sindikatuen arabera. «Giro lasaia» izan da goizekoa, baina Ertzaintzak «presio» egin du piketeetan, CCOOren arabera.
«Erabatekoa» da Bizkaiko metalgintzaren lehen greba eguneko erantzuna. 52.000 langile daude deituta lanuzteetara. Erantzuna %85ekoa da, sindikatuen arabera. «Giro lasaia» izan da goizekoa, baina Ertzaintzak «presio» egin du piketeetan, CCOOren arabera.
Bizkaiko metalgintzako langileak mobilizatu egin dira goizean, akordioa «kalean» lortze aldera. Izan ere, gaur bertan hasi dute CCOO, LAB eta UGTk hiru eguneko greba aldia —bihar eta azaroaren 2an egingo dituzte hurrengo lanuzteak—. ELAk bere deialdi propioa egin du Bizkaian, egun horietarako. Guztira, sektoreko 52.000...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/219992/siemens-gamesak-salgai-jarri-ditu-asteasuko-eta-mungiako-lantegiak.htm
Ekonomia
Siemens Gamesak salgai jarri ditu Asteasuko eta Mungiako lantegiak
Osagai batzuk ekoizteari utzi nahi dio enpresak, kostuak murrizteko. Eusko Jaurlaritzak eskatu dio kontuan har ditzala aurrena euskal enpresen eskaintzak.
Siemens Gamesak salgai jarri ditu Asteasuko eta Mungiako lantegiak. Osagai batzuk ekoizteari utzi nahi dio enpresak, kostuak murrizteko. Eusko Jaurlaritzak eskatu dio kontuan har ditzala aurrena euskal enpresen eskaintzak.
Siemens Gamesak haize erroten osagai batzuk ekoizteari utziko dio, eta zerbitzu hori beste enpresa batzuen eskuetan utziko du. Hala, Eusko Jaurlaritzako iturriek baieztatu dutenez, orain arte pieza horiek egiten zituzten lantegiak salgai jarriko ditu; tartean, Asteasun (Gipuzkoan) eta Mungian (Bizkaia) dituenak. Gauza ...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/219993/hamarretik-lau-pasatxo-dira-gai-euskaraz-hitz-egiteko-araba-bizkai-eta-gipuzkoan.htm
Gizartea
Hamarretik lau pasatxo dira gai euskaraz hitz egiteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoan
Euskararen ezagutza Araban handitu da gehien azken hamarkadan, Eustaten arabera. 46 udalerritan, apaldu egin da euskara dakitenen proportzioa.
Hamarretik lau pasatxo dira gai euskaraz hitz egiteko Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Euskararen ezagutza Araban handitu da gehien azken hamarkadan, Eustaten arabera. 46 udalerritan, apaldu egin da euskara dakitenen proportzioa.
Euskaraz zerbait zekitenak biztanleen %62,4 ziren iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan (1.349.808 lagun), baina «euskaraz ongi ulertu eta hitz egiten dutenak», ia 20 puntu gutxiago: %43,3 (936.812). 2 urtetik gorako herritarren euskararen ezagutza mailari buruzko datuak ezagutarazi ditu Eustat estatistika institutuak, errol...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/219994/langabeziak-beherantz-jarraitu-du-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Langabeziak beherantz jarraitu du Hego Euskal Herrian
Bigarren hiruhilekoan baino 2.200 langabe gutxiago egon dira hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian. Langabezia tasak %8,8tik %8,5ra egin du behera.
Langabeziak beherantz jarraitu du Hego Euskal Herrian. Bigarren hiruhilekoan baino 2.200 langabe gutxiago egon dira hirugarren hiruhilekoan Hego Euskal Herrian. Langabezia tasak %8,8tik %8,5ra egin du behera.
Beheranzko joerarekin jarraitzen dute langabezia datuek Hego Euskal Herrian, gutxinaka bada ere. INE Espainiako Estatika Institutuaren datuen arabera, 2021. urtearen amaieratik 2022aren hasierara igoera itxiki bat egon bazen ere, 2022ko bigarren eta hirugarren hiruhilekoetan behera egin du langabezia tasak. Urte hasier...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/219995/merezi-izan-zuen-izan-du-eta-izango-du-aurrera.htm
Iritzia
Merezi izan zuen, izan du eta izango du. Aurrera!
Merezi izan zuen, izan du eta izango du. Aurrera!.
Gure herrian, gurea dugun eta gure izena daraman kirolean hau gertatzea lotsagarria eta penagarria dela deritzogu. Horrela zioen Durangon urriaren 12an eta Biarritzen urriaren 23an Euskal pilota selekzioa kolektiboak antolatutako agerraldietan irakurritako idatziaren pasarte batek. Biarritzen jokatzen ari den Munduko e...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/219996/iak-mobilizazioak-egin-ditu-gaur-hego-euskal-herriko-hiriburuetan.htm
Gizartea
IAk mobilizazioak egin ditu gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan
Doako eta kalitatezko hezkuntza unibertsala defendatzeko egin dituzte mobilizazioak, EAEko Hezkuntza Legeak segregazioan sakontzen duelako.
IAk mobilizazioak egin ditu gaur Hego Euskal Herriko hiriburuetan. Doako eta kalitatezko hezkuntza unibertsala defendatzeko egin dituzte mobilizazioak, EAEko Hezkuntza Legeak segregazioan sakontzen duelako.
Ikasle Abertzaleek Hezkuntzan ofentsiba kapitalista gelditu lelopean antolatu dituzte gaur goizean Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egin diren mobilizazioak. Aste honetan mobilizaziorako prestatzen egon direla iragarri du antolakundeak bere sare sozialen bidez. Hala, gaur goizetik, Iruñerriko zenbait ikastetxetan p...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/219997/eusko-jaurlaritzak-itp-aeroren-akzioen-6-erosi-ditu.htm
Ekonomia
Eusko Jaurlaritzak ITP Aeroren akzioen %6 erosi ditu
Finkatuz funtsari esker egin du erosketa, baina ez du esan zenbat ordaindu duen. Ordezkari bat izango du administrazio kontseiluan.
Eusko Jaurlaritzak ITP Aeroren akzioen %6 erosi ditu. Finkatuz funtsari esker egin du erosketa, baina ez du esan zenbat ordaindu duen. Ordezkari bat izango du administrazio kontseiluan.
Eusko Jaurlaritza ITP Aeroren akziodun bilakatu da, Bain Capital egungo jabearekin akordioa eginda. Akzioen %6 bereganatu ditu Finkatuz funtsari esker, zeina Finantzen Euskal Kontseiluak kudeatzen duen. Ohar bidez jakinarazi duenez, helburua da aeronautika konpainia horren «industria eta enpresa proiektua bermatzea eta...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/219998/karbono-dioxido-isuriek-goia-joko-dute-2025ean.htm
Mundua
Karbono dioxido isuriek goia joko dute 2025ean
Erregai fosilen erabilera gailurrera helduko da, Ukrainako gerrak bultzatutako energia politikari eutsiz gero, IEAren arabera.
Karbono dioxido isuriek goia joko dute 2025ean. Erregai fosilen erabilera gailurrera helduko da, Ukrainako gerrak bultzatutako energia politikari eutsiz gero, IEAren arabera.
Mundua «une historiko» batean dago, IEA Nazioarteko Energia Agentziaren arabera. Erregai fosilen erabilerak sortzen dituzten karbono dioxido isuriek goia joko dute 2025ean, eta petrolioaren, gasaren eta ikatzaren erabilera gailurrera helduko da 2030ean, IEAk gaur argitaratu duen txostenaren arabera. «Industria iraultza...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/219999/mendia-izango-da-2023ko-frantziako-tourraren-gakoa.htm
Kirola
Mendia izango da 2023ko Frantziako Tourraren gakoa
Euskal Herrian abiatuko da datorren urteko Frantziako Tourra, eta hiru etapa jokatuko dira hemen. Erlojupeko bakarra izango du ibilbideak, eta, 35 urteren ostean, Puy de Domera itzuliko da.
Mendia izango da 2023ko Frantziako Tourraren gakoa. Euskal Herrian abiatuko da datorren urteko Frantziako Tourra, eta hiru etapa jokatuko dira hemen. Erlojupeko bakarra izango du ibilbideak, eta, 35 urteren ostean, Puy de Domera itzuliko da.
Euskal Herriko txirrindularitza zaleek bertatik bertara biziko dute datorren urteko Frantziako Tourra. Bilbotik abiatuko da, eta, hiru egunez, Euskal Herriko errepideetan barrena arituko dira txirrindulariak. Erlojupeko saio bakarra izango du ibilbideak, eta Frantziako mendaterik gogorrenak igo beharko dituzte. Gaur eg...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220000/bilbon-eta-gernikan-jokatuko-da-2030eko-munduko-txapelketa.htm
Kirola
Bilbon eta Gernikan jokatuko da 2030eko Munduko Txapelketa
Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Kultur, Euskara eta Kirol diputatuak aurkeztu du hautagaitza Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren batzarrean, eta haren babesa jaso du.
Bilbon eta Gernikan jokatuko da 2030eko Munduko Txapelketa. Lorea Bilbao Bizkaiko Aldundiko Kultur, Euskara eta Kirol diputatuak aurkeztu du hautagaitza Nazioarteko Euskal Pilota Federazioaren batzarrean, eta haren babesa jaso du.
Hogei urte itxaron behar izan da Munduko Euskal Pilota Txapelketa berriro Euskal Herrian joka dadin. Miarritzek hartu dio lekukoa 2002an Iruñean egindako ekitaldiari. Ez da horrenbeste itxaron behar izango Euskal Herrian beste Munduko Txapelketa bat joka dadin. Izan ere, Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak gaur jakin...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220001/ebzk-2ra-igo-ditu-interes-tasak.htm
Ekonomia
EBZk %2ra igo ditu interes tasak
Inflazioa apaldu nahian, diruaren prezioa garestitu eta garestitu ari da Europako Banku Zentrala. Gainera, esan du igoera gehiago etorriko direla; horrek kredituak eta hipoteka maileguak zurruntzea eragingo du.
EBZk %2ra igo ditu interes tasak. Inflazioa apaldu nahian, diruaren prezioa garestitu eta garestitu ari da Europako Banku Zentrala. Gainera, esan du igoera gehiago etorriko direla; horrek kredituak eta hipoteka maileguak zurruntzea eragingo du.
Ustekabekorik ez du eman Europako Banku Zentralak gaur, eta inflazio handia makurrarazteko dirua garestitzen jarraitzea erabaki du, nahiz eta jakin diru politika zurrunagoek atzeraldia bultza dezaketela eurogunean, zeina energia krisian baitago. EBZk 0,75 puntu igo ditu interes tasak, %2raino. 2009. urteaz geroztik, e...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220002/irati-filma-bihar-estreinatuko-dute-donostian.htm
Kultura
'Irati' filma bihar estreinatuko dute Donostian
Istorioa VIII. mendean kokatuta dago, kristautasuna hedatzen ari zen garaian
'Irati' filma bihar estreinatuko dute Donostian. Istorioa VIII. mendean kokatuta dago, kristautasuna hedatzen ari zen garaian
Paul Urkijok Irati filma aurkeztu du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren astean, gaur, Donostian. VIII. mendean eta nafar Pirinioetan kokatutako istorioa da, kristautasuna Europan barrena hedatzen denean, paganismoa desagertuz doan bitartean. Urkijok adierazi du filmaren helburua dela «euskal kultura eta mitologiari ...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220003/gimenok-ez-du-oztoporik-ikusten-larragan-d-ereduko-lerro-bat-jartzeko.htm
Gizartea
Gimenok ez du oztoporik ikusten Larragan D ereduko lerro bat jartzeko
Uztailetik, Hezkuntza Departamentuaren erantzun baten zain zeuden familiak, baina kontseilariak esan du «normaltasunez» ari direla lanean.
Gimenok ez du oztoporik ikusten Larragan D ereduko lerro bat jartzeko. Uztailetik, Hezkuntza Departamentuaren erantzun baten zain zeuden familiak, baina kontseilariak esan du «normaltasunez» ari direla lanean.
Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok ez du uste «inongo oztoporik» dagoenik Larragako San Miguel ikastetxe publikoan euskarazko ikasgela bat irekitzeko. Herriko 12 familiak egina zuten eskaera: iragan uztailean aurkeztu zuten instantzia, baina ikusita ez zutela Hezkuntza Departamentuaren erantzunik...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220004/raisa-alaba-ilustratzaile-arabarrak-egin-du-2023ko-tourraren-kartela.htm
Kirola
Raisa Alaba ilustratzaile arabarrak egin du 2023ko Tourraren kartela
Euskal Irudigileak ilustratzaileen elkarteak antolatutako lehiaketa irabazi du.
Raisa Alaba ilustratzaile arabarrak egin du 2023ko Tourraren kartela. Euskal Irudigileak ilustratzaileen elkarteak antolatutako lehiaketa irabazi du.
Ilustratzaile arabar batek jarriko dio irudia 2023ko Frantziako Tourrari. Gaur goizean egin dute aurkezpena, eta, iragarri dutenez, Raisa Alaba ilustratzaile amurrioarraren kartela izango da lasterketako kartel ofiziala. Egileak aurkezpenean azaldu duenez, «mugitzeko eta bizikletan ibiltzeko gogoa» islatu nahi izan du,...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220005/bizkaiko-metalgintzaren-laugarren-greba-egunean-erantzuna-laquoia-erabatekoaraquo-izan-dela-adierazi-dute-sindikatuek.htm
Ekonomia
Bizkaiko metalgintzaren laugarren greba egunean erantzuna «ia erabatekoa» izan dela adierazi dute sindikatuek
Durangon egin dute manifestazioa, negoziazio mahaiko gehiengo sindikalak deituta. Goizeko piketeetan Ertzaintzaren jarrera salatu dute. Akordiorik lortu ezean, mobilizazioekin jarraitzeko prest daude.
Bizkaiko metalgintzaren laugarren greba egunean erantzuna «ia erabatekoa» izan dela adierazi dute sindikatuek. Durangon egin dute manifestazioa, negoziazio mahaiko gehiengo sindikalak deituta. Goizeko piketeetan Ertzaintzaren jarrera salatu dute. Akordiorik lortu ezean, mobilizazioekin jarraitzeko prest daude.
Bizkaiko metalgintzak laugarren greba eguna izan du gaur. Lan hitzarmenaren negoziazioan FVEM patronalaren «blokeoa» dela eta, CCOO, LAB, UGT, ESK, CGT eta CNT sindikatuek greba deialdia egin dute gaurko, biharko eta azaroaren 2rako. Unai Orbegozo CCOOko kideak aditzera eman duenez, «oso pozik» daude grebak izan duen e...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220006/israelek-palestinarren-kontra-apartheidaren-krimena-egiten-duela-salatu-dute-bost-atzerri-ministro-ohik.htm
Mundua
Israelek palestinarren kontra «apartheidaren krimena» egiten duela salatu dute bost Atzerri ministro ohik
Tartean dago Mogens Lykketoft NBEko Batzar Nagusiko presidentea. Ukrainako egoerarekin parekatu dute Palestinakoa, eta nazioarteari galdegin diote Tel Avivi kontuak eskatzeko bere politika eta praktikengatik
Israelek palestinarren kontra «apartheidaren krimena» egiten duela salatu dute bost Atzerri ministro ohik. Tartean dago Mogens Lykketoft NBEko Batzar Nagusiko presidentea. Ukrainako egoerarekin parekatu dute Palestinakoa, eta nazioarteari galdegin diote Tel Avivi kontuak eskatzeko bere politika eta praktikengatik
Gutun bat sinatu dute bost herrialdetako Atzerri ministro izandako bost politikarik, salatzeko Israelek palestinarren aurka ezarritako «zapalkuntza sistema, batez ere lurralde okupatuetan, apartheidaren parekoa» dela, eta Europari galdegiteko Israeli kontuak eskatzeko bere politika eta praktikengatik. Hauek dira sinat...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220007/urria-sail-historikoetako-beroena-izan-da-euskalmeten-arabera.htm
Gizartea
Urria sail historikoetako beroena izan da, Euskalmeten arabera
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batez besteko tenperatura baino 4ºC beroagoa izan da urrikoa: «urteko anomaliarik handiena»
Urria sail historikoetako beroena izan da, Euskalmeten arabera. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako batez besteko tenperatura baino 4ºC beroagoa izan da urrikoa: «urteko anomaliarik handiena»
Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziaren arabera, urria, oraindik amaitu ez bada ere, «sail historikoetako beroena» izan da: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako tenperaturen urteko batezbestekoa baino 4ºC beroagoa. Agentziaren esanetan, urteko edozein hilabetetan izandako anomaliarik handiena izan da. Bestalde, jasotako ...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220008/espainiako-kongresuak-atzera-bota-ditu-aurrekontuen-aurkako-osoko-zuzenketak.htm
Politika
Espainiako Kongresuak atzera bota ditu aurrekontuen aurkako osoko zuzenketak
186 diputatuk egin dute zuzenketen kontra, eta 159k alde. EAJk eta EH Bilduk gobernuarekin negoziatzen jarraitzeko asmoa adierazi dute.
Espainiako Kongresuak atzera bota ditu aurrekontuen aurkako osoko zuzenketak. 186 diputatuk egin dute zuzenketen kontra, eta 159k alde. EAJk eta EH Bilduk gobernuarekin negoziatzen jarraitzeko asmoa adierazi dute.
Espainiako 2023ko aurrekontuak onartzeko lehen urratsa egin du Moncloak. Kongresuan egindako osoko bilkuran, diputatu gehienek atzera bota dituzte eskuinak eta Kataluniako independentistek aurkeztuta osoko zuzenketak. Espainiako Gobernuak, ordea, bidea du egiteko oraindik, eta hala gogoratu diote EAJko eta EH Bilduko o...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220009/italiak-ez-die-utziko-atzerriko-gkeei-etorkinak-porturatzen.htm
Mundua
Italiak ez die utziko atzerriko GKEei etorkinak porturatzen
Salvini Azpiegitura ministroak esan du ez duela toleratuko «immigrazio klandestinoaren eta kontrolik gabeko porturatzeen negozioa». Orain, Italiakoak ez diren bi ontzi daude nazioarteko uretan, barruan 400 bat migratzaile daramatzatela-
Italiak ez die utziko atzerriko GKEei etorkinak porturatzen. Salvini Azpiegitura ministroak esan du ez duela toleratuko «immigrazio klandestinoaren eta kontrolik gabeko porturatzeen negozioa». Orain, Italiakoak ez diren bi ontzi daude nazioarteko uretan, barruan 400 bat migratzaile daramatzatela-
Matteo Salvinik neurri bat ezarri zuen, 2018ko maiatzetik 2019ko irailera Italiako Barne ministroa izan zenean: Italian etorkinekin porturatzeko debekua Mediterraneo itsasoan migratzaileak erreskatatzen zituzten atzerriko GKE gobernuz kanpoko erakundeen ontziei. Joan den astetik, Salvini presidenteordea eta Azpiegitura...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220010/kutxabankek-42-handitu-ditu-irabaziak-250-milioi-euroraino.htm
Ekonomia
Kutxabankek %42 handitu ditu irabaziak, 250 milioi euroraino
Interes tasen igoeratik onura igartzen hasi da bankua, eta, urtarriletik irailera, iaz baino 75 milioi euro gehiago irabazi ditu. Diru sarrera gehien zerbitzuetatik eta aseguruetatik lortu du.
Kutxabankek %42 handitu ditu irabaziak, 250 milioi euroraino. Interes tasen igoeratik onura igartzen hasi da bankua, eta, urtarriletik irailera, iaz baino 75 milioi euro gehiago irabazi ditu. Diru sarrera gehien zerbitzuetatik eta aseguruetatik lortu du.
Interes tasak gorantz doaz, eta Euriborra %2,5en gainetik den honetan, bankuak olatua hartzen ari dira; Kutxabankek igarri dio horri hirugarren hiruhilekoko emaitzetan. Bankuak 250,5 milioi euroren etekinak bildu ditu urtarriletik irailerako tartean, iaz epe berean baino %42,1 gehiago. Jakina, emaitza on horietan pisu...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220011/errusiako-dumak-oniritzia-eman-dio-lgtb-propaganda-debekatzeko-legeari.htm
Mundua
Errusiako Dumak oniritzia eman dio «LGTB propaganda» debekatzeko legeari
Isunekin zigortuko dute «sexu harreman ez tradizionalak promozionatzea» eta LGTB kolektiboaren eta sexu aldaketaren inguruko edozein informazio zabaltzea
Errusiako Dumak oniritzia eman dio «LGTB propaganda» debekatzeko legeari. Isunekin zigortuko dute «sexu harreman ez tradizionalak promozionatzea» eta LGTB kolektiboaren eta sexu aldaketaren inguruko edozein informazio zabaltzea
Dumak, Errusiako Parlamentuko behe ganberak, oniritzia eman dio gaur «LGTB propaganda» debekatzeko legeari. Legeak zigorrak ezartzen ditu, eta ordainpeko plataformetan haurrek LGTB edukietara heltzea zailtzeko tresnak ezartzen ditu. 400 legegilek bultzatu dute legea, besteak beste Viatxeslav Volodin ganberako presiden...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220012/elon-muskek-twitter-erosi-du-eta-exekutibo-nagusiak-kanporatu.htm
Bizigiro
Elon Muskek Twitter erosi du, eta exekutibo nagusiak kanporatu
Milioidunak 44.000 milioi euro ordaindu ditu trukean. Dioenez, Twitter erostea «izugarri inportantea da gizateriaren etorkizunerako».
Elon Muskek Twitter erosi du, eta exekutibo nagusiak kanporatu. Milioidunak 44.000 milioi euro ordaindu ditu trukean. Dioenez, Twitter erostea «izugarri inportantea da gizateriaren etorkizunerako».
Egin du esandakoa: atzoko aitorpena egia da. Elon Musk milioidunak Twitter konpainia erosi du, 44.000 milioi euroren truke. Atzo, Muskek Twitterren adierazi zuen «jadanik» erosia zuela, baina konpainiak ez zuen halakorik jakinarazi. Azkenerako, baina, Twitterrek ere baieztatu du erosketa. Muskek zehaztu du erosketaren ...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220013/de-pradak-kritikatu-du-auzitegi-nazionalak-laquosistematikokiraquo-baztertzen-dituela-euskal-presoen-gradu-aldaketak.htm
Politika
De Pradak kritikatu du Auzitegi Nazionalak «sistematikoki» baztertzen dituela euskal presoen gradu aldaketak
Fernando Buesa fundazioak antolatutako jardunaldietan parte hartu du, eta adierazi ez duela ulertzen bera kide den auzitegiaren jarrera
De Pradak kritikatu du Auzitegi Nazionalak «sistematikoki» baztertzen dituela euskal presoen gradu aldaketak. Fernando Buesa fundazioak antolatutako jardunaldietan parte hartu du, eta adierazi ez duela ulertzen bera kide den auzitegiaren jarrera
Auzitegi Nazionaleko lehen zigor aretoko epaile Jose Ricardo de Pradak euskal presoen gradu progresioen aurrean auzitegi hark duen jarrera kritikatu du, eta azaldu du hark «etsipena» eragiten diola: «Ez dut ulertzen». Fernando Buesa fundazioak antolatutako Justizia, Egia eta Elkarbizitza jardunaldietan, gogorarazi du l...
2022-10-27
https://www.berria.eus/albisteak/220014/txuri-urdinek-eskura-dute-multzoko-lehen-postua.htm
Kirola
Txuri-urdinek eskura dute multzoko lehen postua
Realak bosgarren garaipena lortu du Europa ligako multzoen fasean, eta lider iritsiko da azken partidara: Manchester Uniteden aurka, Anoetan.
Txuri-urdinek eskura dute multzoko lehen postua. Realak bosgarren garaipena lortu du Europa ligako multzoen fasean, eta lider iritsiko da azken partidara: Manchester Uniteden aurka, Anoetan.
Betor Manchester United. Realak mendean hartu du gaur Omonia Nikosia Zipren, Europa ligan, eta txapelketa horretan jokoan izandako puntu guztiak zakuratuta ailegatuko da ligaxkako azkeneko jardunaldira. Donostiarrek irabazi egin dituzte orain artean jokatutako neurketa denak, eta, norgehiagoka bakarraren faltan, eskura...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220039/zugaztietako-sutea-laquokontrolpeanraquo-dago.htm
Gizartea
Zugaztietako sutea «kontrolpean» dago
Peñas Negras mendian hasi da lehen sutea, 04:00 aldera, Trapagarango Zugaztieta auzo inguruan (Bizkaia). Lau etxetako suhiltzaileak joan dira. Beste sute bat piztu da Berangon, eta hori «kontrolpean hartzeko prozesuan» daude.
Zugaztietako sutea «kontrolpean» dago. Peñas Negras mendian hasi da lehen sutea, 04:00 aldera, Trapagarango Zugaztieta auzo inguruan (Bizkaia). Lau etxetako suhiltzaileak joan dira. Beste sute bat piztu da Berangon, eta hori «kontrolpean hartzeko prozesuan» daude.
Bi sute piztu dira azken orduetan Bizkaian. Lehena Peñas Negras mendiko baso eremuan hasi da, 03:40 aldera. Trapagarango Zugaztieta auzora, Ortuellara eta Galdamesera iritsi da sua. Bertan dira goizetik Bizkaiko lau suhiltzaile etxetako suhiltzaileak (Uriostekoa, Iurretakoa, Deriokoa eta Basaurikoa) eta Basalango bi ta...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220040/bi-misil-balistiko-jaurti-ditu-ipar-koreak.htm
Mundua
Bi misil balistiko jaurti ditu Ipar Koreak
Hego Korea eta AEBak gaur dira amaitzekoak azken bi asteetan eskualde hartan egin dituzten maniobra militarrak. IAEAk ohartarazi du gero eta zantzu gehiago daudela Piongiang proba nuklear bat egitekoa dela.
Bi misil balistiko jaurti ditu Ipar Koreak. Hego Korea eta AEBak gaur dira amaitzekoak azken bi asteetan eskualde hartan egin dituzten maniobra militarrak. IAEAk ohartarazi du gero eta zantzu gehiago daudela Piongiang proba nuklear bat egitekoa dela.
Egoera gero eta ezegonkorragoa da Koreako penintsulan. Hego Koreako armadak jakinarazi duenez, Ipar Koreak irismen laburreko bi misil balistiko jaurti ditu, goizaldean, Japoniako itsasora. Inoiz baino misil gehiago jaurti ditu aurten. Piongiangek ez du baieztatu, ez du halakorik egiten, baina interpretatu daiteke azken...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220041/garamendik-salatu-du-madrilek-laquozorrotzegiraquo-jokatzen-duela-eusko-legebiltzarrarekin.htm
Politika
Garamendik salatu du Madrilek «zorrotzegi» jokatzen duela Eusko Legebiltzarrarekin
Parlamentuak onartutako hogei legeren aurka egitea leporatu dio. Urkulluk adierazi du aurrekontuei buruz negoziatzeko prest dagoela.
Garamendik salatu du Madrilek «zorrotzegi» jokatzen duela Eusko Legebiltzarrarekin. Parlamentuak onartutako hogei legeren aurka egitea leporatu dio. Urkulluk adierazi du aurrekontuei buruz negoziatzeko prest dagoela.
Eusko Jaurlaritzako Gobernantza Publikoko eta Autogobernu sailburu Olatz Garamendik Espainiako Gobernuaren «gehiegizko kontrola» salatu du. Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, EAJko legebiltzarkide Jon Andoni Atutxak galdetu dio Moncloak legebiltzarraren «araugintzaren inguruan duen eztabaidatze mailaz», eta sailburu...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220042/eskola-jazarpenaren-kasuek-gora-egin-zuten-2021-2022ko-ikasturtean.htm
Gizartea
Eskola jazarpenaren kasuek gora egin zuten 2021-2022ko ikasturtean
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 157 kasu atzeman zituzten, ikertutakoen %14,2
Eskola jazarpenaren kasuek gora egin zuten 2021-2022ko ikasturtean. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 157 kasu atzeman zituzten, ikertutakoen %14,2
2021-2022ko ikasturtean 157 jazarpen kasu atzeman zituzten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskoletan, hau da, aurreko ikasturtean baino 28 gehiago. Igoeraren arrazoia, neurri handi batean, aztertutako kasuen kopuruak ere gora egin izana da; izan ere, 2020-2021eko ikasturtean 966 kasu aztertu zituzten horietan eskola j...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220043/haurrek-youtube-soilik-euskaraz-ikusteko-modu-bat.htm
Bizigiro
Haurrek Youtube soilik euskaraz ikusteko modu bat
Euskal Encodingsek azaldu du nola konfiguratu daitekeen YT Kids aplikazioa, haurrek euskarazko edukiak besterik ikusi ez dezaten.
Haurrek Youtube soilik euskaraz ikusteko modu bat. Euskal Encodingsek azaldu du nola konfiguratu daitekeen YT Kids aplikazioa, haurrek euskarazko edukiak besterik ikusi ez dezaten.
Youtube aplikazioan hamaika bideo daude; minutuz minutu, gero eta gehiago. Bilaketak hainbat faktoreren arabera iragazi daitezke —iraupena, bideoaren kalitatea, garrantzia, besteak beste—. Dena den, ez da modurik hizkuntzaren arabera bilatzeko edukiak. Euskal Encodingsek, baina, bilatu du modu bat haurrek Youtube soili...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220044/kutxabank-internet-bidezko-zerbitzua-berreskuratzen-ari-da.htm
Ekonomia
Kutxabank Internet bidezko zerbitzua berreskuratzen ari da
Goiz osoan etenda egon ondoren, eragiketa batzuk egin daitezke dagoeneko. Apurka itzuliko da eraginkortasun osora.
Kutxabank Internet bidezko zerbitzua berreskuratzen ari da. Goiz osoan etenda egon ondoren, eragiketa batzuk egin daitezke dagoeneko. Apurka itzuliko da eraginkortasun osora.
Kutxabank hasi da Internet bidezko zerbitzua berreskuratzen. Ia goiz osoan etenda egon ondoren, eragiketa batzuk egin daitezke dagoeneko. Dena den, orain ezin du zerbitzu osoa eman, eta bankuko arduradunek gogoratu dute bezeroek bulegoak eta kutxazain automatikoak eskura dituztela. Kutxabankek zehaztu du apurka berresk...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220045/bbvak-4800-milioi-euro-irabazi-ditu-urtarriletik-irailera-2021ean-baino-46-gehiago.htm
Ekonomia
BBVAk 4.800 milioi euro irabazi ditu urtarriletik irailera, 2021ean baino %46 gehiago
Interes tasen igoerak onura handia ekarri die banketxeei, eta BBVAk iaz baino 1.531 milioi euro gehiago irabazi ditu aurten urtarriletik irailera. Hego Amerikan bikoiztu egin ditu irabaziak, eta Espainian emaitzak %27 hobetu ditu.
BBVAk 4.800 milioi euro irabazi ditu urtarriletik irailera, 2021ean baino %46 gehiago. Interes tasen igoerak onura handia ekarri die banketxeei, eta BBVAk iaz baino 1.531 milioi euro gehiago irabazi ditu aurten urtarriletik irailera. Hego Amerikan bikoiztu egin ditu irabaziak, eta Espainian emaitzak %27 hobetu ditu.
BBVA taldeak 4.842 milioi euroren onurak izan ditu aurtengo urtarriletik irailera, batez ere interes tasen igoerak bultzatuta. %46,2ko igoera da 2021eko lehen bederatzi hilabeteetako irabaziekin alderatuta; hau da, 2021eko epe berean baino 1.531 milioi euro gehiago irabazi ditu 2022an. Azken hiruhilekoan, uztailetik ir...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220046/covid-iraunkorra-artatzeko-unitate-espezifiko-bat-nahi-dute-gaixoek.htm
Gizartea
COVID iraunkorra artatzeko unitate espezifiko bat nahi dute gaixoek
Hainbat arlotako espezialistekin Gipuzkoan bertan «arreta osoa» jasotzeko aukera eskatu diote Osakidetzari. COVID iraunkorrari lotutako protokolo bateraturik ez dagoela diote.
COVID iraunkorra artatzeko unitate espezifiko bat nahi dute gaixoek. Hainbat arlotako espezialistekin Gipuzkoan bertan «arreta osoa» jasotzeko aukera eskatu diote Osakidetzari. COVID iraunkorrari lotutako protokolo bateraturik ez dagoela diote.
Hilabete batzuetan ia gai bakar izan ostean, bakanduz joan dira COVID-19ari buruzko albisteak. Baina burua altxatu ezinda dabiltza oraindik zenbait herritar. Gaixotu ziren, eta ez dira sendatu: COVID iraunkorra dute. Eta haien sentsazioa da hobera egin beharrean okerrera egiten ari direla. Horregatik, Gipuzkoan bertan ...
2022-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/220047/ikurrina-kendu-zutenean-irten-eta-jarri-zutenean-itzuli-nintzen-lekeitiora.htm
Bizigiro
«Ikurrina kendu zutenean irten, eta jarri zutenean itzuli nintzen Lekeitiora»
Ofizioz abadea bada ere, zinemari emana igaro du bere bizitza Benito Ansolak. Lekeitioko Euskal Zine Bileraren sortzaileetako bat izan zen, eta zinema irakasle ere aritu izan da.
«Ikurrina kendu zutenean irten, eta jarri zutenean itzuli nintzen Lekeitiora». Ofizioz abadea bada ere, zinemari emana igaro du bere bizitza Benito Ansolak. Lekeitioko Euskal Zine Bileraren sortzaileetako bat izan zen, eta zinema irakasle ere aritu izan da.
Alfred Hitchcock zinemagile ezagunaren egun berean jaio zen Benito Ansola Erkiaga (Lekeitio, 1928), eta barre artean dio horregatik datorkiola zinemazaletasuna berari ere. 75 urte bete zituen arte herriko parroko izan da, baina haren bizitza ez da horretara mugatu: zinema irakasle aritu da urte luzez. Lekeitioko Euskal...
2022-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/220048/kanpoko-hazkuntza-kolokan.htm
Gizartea
Kanpoko hazkuntza kolokan
Hegazti gripearen prebentzio gisa, kabalak barnean hazteko eskatzen du estatuak kasu anitzetan, eta, kasu positibo bat agertzen delarik, hiru kilometroko perimetroan diren saldoak hiltzeko. Kanpoko hazkuntza defendatzeko, laborarien sindikatuez gain, kontsumitzaileak ere antolatu dira.
Kanpoko hazkuntza kolokan. Hegazti gripearen prebentzio gisa, kabalak barnean hazteko eskatzen du estatuak kasu anitzetan, eta, kasu positibo bat agertzen delarik, hiru kilometroko perimetroan diren saldoak hiltzeko. Kanpoko hazkuntza defendatzeko, laborarien sindikatuez gain, kontsumitzaileak ere antolatu dira.
Hegazti gripeak ez du etenik, eritasuna beti airean baita. Aurten, prebentziorako neurri gisa, Frantziako Estatuan 19,3 milioi hegazti hil dituzte sei hilabetean, eta saldo andana bat aterpean atxikitzera ere behartu. Kalitatezko haragia jan nahi dutelakoan, hainbat kontsumitzaile Sauve Qui Poule – Kanpoko Hazkuntza el...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220049/ulma-taldeak-bazkideekin-aztertuko-ditu-mondragonekin-dituen-laquodesadostasunakraquo.htm
Ekonomia
Ulma Taldeak bazkideekin aztertuko ditu Mondragonekin dituen «desadostasunak»
Oñatiko taldea korporaziotik irtetea izan daiteke aukeretako bat. Langileekin batzarrak egingo ditu datozen egunetan.
Ulma Taldeak bazkideekin aztertuko ditu Mondragonekin dituen «desadostasunak». Oñatiko taldea korporaziotik irtetea izan daiteke aukeretako bat. Langileekin batzarrak egingo ditu datozen egunetan.
Ulmak ere Mondragon taldean duen parte hartzea aztertuko du. Oñatiko (Gipuzkoa) kooperatiba taldeak korporazioarekin dituen desadostasunak tarteko, etorkizunean Arrasateko kooperatiben sarean izan beharko lukeen harremana zein izango den hausnartuko du bazkideekin datozen asteetan. Izan ere, zuzendaritzak mahai gainean...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220050/hegaztien-datuak.htm
Hegaztien datuak
Hegaztien datuak.
Sauve Qui Poule – Kanpoko Hazkuntza elkarteak hegaztien hazkuntzaren hainbat datu bildu eta zabaldu ditu. 1959an, gripea identifikatuta Lehendik baldin bazen ere, Europan 1959an identifikatu zen lehen aldiz hegazti gripearen birusa. 19.300.000, hegazti hilak 19,3 milioi hegazti hil dituzte Frantziako Estatuan urtea...
2022-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/220051/bigarren-aldian-biogasa.htm
Ekonomia
Bigarren aldian, biogasa
Enpresa talde batek biogasa eta ongarria sortzeko proiektua bultzatu nahi du Karrantzan, duela hamahiru urte minda planta bat eraikitzen ibili ziren lekuan. Orain ere, behien minda eta hondakin organikoak erabiliko dituzte.
Bigarren aldian, biogasa. Enpresa talde batek biogasa eta ongarria sortzeko proiektua bultzatu nahi du Karrantzan, duela hamahiru urte minda planta bat eraikitzen ibili ziren lekuan. Orain ere, behien minda eta hondakin organikoak erabiliko dituzte.
Azaroan hamahiru urte beteko dira Karrantzan behien mindarekin argindarra sortzeko planta bat eraikitzen hasi zirenetik. Porrot egin zuen proiektuak, auzitara eraman zituzten sustatzaileak, eta mindaren arazoak konponbide barik jarraitzen du. Orain, inbertsiogile pribatu batzuek beste proiektu bat bultzatu gura dute: u...
2022-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/220052/turismoa-zumaia-eta-flyscha-baino-gehiago-da-geoparkea.htm
Gizartea
«Turismoa, Zumaia eta flyscha baino gehiago da geoparkea»
Leire Barriusok hamar urte daramatza Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerente lanetan. Turismoa, ikerketa, dibulgazioa... alor asko ukitzen ditu geoparkeko lanak. Eibar futbol klubeko zuzendaritzako kidea ere bada.
«Turismoa, Zumaia eta flyscha baino gehiago da geoparkea». Leire Barriusok hamar urte daramatza Euskal Kostaldeko Geoparkeko gerente lanetan. Turismoa, ikerketa, dibulgazioa... alor asko ukitzen ditu geoparkeko lanak. Eibar futbol klubeko zuzendaritzako kidea ere bada.
2010ean sortu zuten Euskal Kostaldeko Geoparkea, eta bi urte geroago hasi zen Leire Barriuso Astigarraga (Eibar, 1970) hartan gerente. Zumaia eta Deba arteko labarrengatik eta inguru horretako fenomeno geologikoagatik, flyschagatik, egin da geoparkea ezagun mundu zabalean. Baina hori baino gehiago dela dio Barriusok. A...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220053/gipuzkoako-bidesarietan-deskontuak-aplikatuko-ditu-aldundiak-urtarriletik-aurrera.htm
Ekonomia
Gipuzkoako bidesarietan deskontuak aplikatuko ditu aldundiak urtarriletik aurrera
Garraio publikoko ibilgailuek izango dute deskonturik handiena, %50. Inflazioaren ondorioak «arindu» eta jasangarritasuna hobetu nahi dute neurri berriarekin.
Gipuzkoako bidesarietan deskontuak aplikatuko ditu aldundiak urtarriletik aurrera. Garraio publikoko ibilgailuek izango dute deskonturik handiena, %50. Inflazioaren ondorioak «arindu» eta jasangarritasuna hobetu nahi dute neurri berriarekin.
Gipuzkoako Foru Aldundia deskontuak aplikatzen hasiko da bidesarietan urtarrilaren lehenetik aurrera, inflazioaren ondorioak arintzeko eta ingurumen jasangarritasuna hobetzeko. Ibilgailuen funtzioaren eta motaren arabera aplikatuko dituzte prezioen beherakadak, eta erabileraren maiztasunagatik ere deskontu gehigarriak ...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220054/oihana-iguaranek-irabazi-du-donibane-garaziko-saioa.htm
Kultura
Oihana Iguaranek irabazi du Donibane Garaziko saioa
688,5 puntu lortu ditu Iguaranek, eta bigarren faseko finalaurrekoan kantatuko du. Hark eta Alaia Martinek dute kantatzeko lekua ziurtatua oraingoz. Amets Arzallus gaur sartu da txapelketan, eta bigarren egin du, Iguaranek baino puntu erdi bat gutxiago lortuta.
Oihana Iguaranek irabazi du Donibane Garaziko saioa. 688,5 puntu lortu ditu Iguaranek, eta bigarren faseko finalaurrekoan kantatuko du. Hark eta Alaia Martinek dute kantatzeko lekua ziurtatua oraingoz. Amets Arzallus gaur sartu da txapelketan, eta bigarren egin du, Iguaranek baino puntu erdi bat gutxiago lortuta.
Oihana Iguaran eta Amets Arzallus nabarmendu dira gaurko saioan, Donibane Garaziko pilotalekuan. Sarrerak agortuta, 1.350 bertsozale bildu dira gaur. Amets Arzallusek poto bat egin du sei puntuko motzeko bertsoetako batean, eta Nerea Elustondok bi behintzat egin ditu, ariketa horretan bertan eta ganbarakoan, nahiz eta ...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220055/hogei-milioi-etiopiako-herritarrek-berehalako-laguntza-humanitarioa-behar-dute-omeren-arabera.htm
Mundua
Hogei milioi Etiopiako herritarrek «berehalako» laguntza humanitarioa behar dute, OMEren arabera
Tigrayn bizi dira laguntza humanitarioa behar duten hamabost milioi herritar. Erakundeak adierazi du azken asteotan «ezin» izan duela eskualdean esku hartu.
Hogei milioi Etiopiako herritarrek «berehalako» laguntza humanitarioa behar dute, OMEren arabera. Tigrayn bizi dira laguntza humanitarioa behar duten hamabost milioi herritar. Erakundeak adierazi du azken asteotan «ezin» izan duela eskualdean esku hartu.
Hogei milioi herritar inguruk «berehalako» laguntza humanitarioa behar dute Etiopian. Horixe azaldu du OME Osasunaren Mundu Erakundeak. Horietatik hamabost milioi Etiopiako iparraldeko eskualdeetan bizi dira, Tigray inguruan. Adingabeak dira egoera zaurgarrian dauden asko. Altaf Musani OMEko Larrialdietarako Esku Hart...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220056/itxaro-borda-eta-andres-alberdi-euskaltzain-oso-izateko-hautagai.htm
Gizartea
Itxaro Borda eta Andres Alberdi, euskaltzain oso izateko hautagai
Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan gaur egin den osoko bilkuran aurkeztu dituzte bi hautagaien izenak
Itxaro Borda eta Andres Alberdi, euskaltzain oso izateko hautagai. Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan gaur egin den osoko bilkuran aurkeztu dituzte bi hautagaien izenak
Euskaltzaindiaren Gasteizko ordezkaritzan, Etxezarra eraikinean, osoko bilkura egin dute gaur, eta bertan aurkeztu dituzte bi hautagaien izenak. Itxaro Borda idazlea Xarles Bidegainen hutsartea betetzeko hautagaia da; Andres Alberdi hizkuntzalaria, berriz, Andoni Sagarnak utzitakoa betetzeko. Xarles Bidegain eta Andon...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220057/enaut-elorrietak-maitasunari-buruzko-hamar-kantu-bildu-ditu-fantasia-diskoan.htm
Kultura
Eñaut Elorrietak maitasunari buruzko hamar kantu bildu ditu ‘Fantasia’ diskoan
Aitor Etxebarriarekin ondu du lana, eta bere hitzez gain, hainbat idazleren letrak jaso ditu. Azaroaren 25an hasiko du aurkezpen bira Zumarragan.
Eñaut Elorrietak maitasunari buruzko hamar kantu bildu ditu ‘Fantasia’ diskoan. Aitor Etxebarriarekin ondu du lana, eta bere hitzez gain, hainbat idazleren letrak jaso ditu. Azaroaren 25an hasiko du aurkezpen bira Zumarragan.
«Fantasia da sorkuntzarako sortu dugun gune bat, konfidantzazko gune bat, guk geure buruari ahalik eta askeen izateko eman diogun koartada bat». Horrela deskribatu du Eñaut Elorrietak bere bakarkako lan berria: Fantasia. Amaia Lasa olerkariaren Fantasia bat poema «gogoangarriak» jarri dio izena diskoari, baita abesti b...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220058/hauteskundeak-aurreratuko-dituzte-ipar-irlandan-dupen-blokeoagatik.htm
Mundua
Hauteskundeak aurreratuko dituzte Ipar Irlandan, DUPen blokeoagatik
Unionistek esan dute gobernua osatzeari uko egingo diotela Ipar Irlandako Protokoloa «ezabatu» arte. Urtea amaitu baino lehen egingo dituzte Asanblearako hauteskundeak, legeak behartuta.
Hauteskundeak aurreratuko dituzte Ipar Irlandan, DUPen blokeoagatik. Unionistek esan dute gobernua osatzeari uko egingo diotela Ipar Irlandako Protokoloa «ezabatu» arte. Urtea amaitu baino lehen egingo dituzte Asanblearako hauteskundeak, legeak behartuta.
Maiatzaren 5ean Asanblearako hauteskundeak egin zituzten Ipar Irlandan, eta urtea bukatu baino lehen errepikatu egingo dituzte, bizi duten blokeo politikoaren ondorioz. Izan ere, Sinn Fein alderdi errepublikanoak irabazi zituen maiatzeko hauteskundeak, eta ordutik, gobernua osatu ezinean dabiltza, DUP Alderdi Demokrati...
2022-10-28
https://www.berria.eus/albisteak/220059/jerry-lee-lewis-hil-da-87-urterekin.htm
Kultura
Jerry Lee Lewis hil da, 87 urterekin
Rock-and-rollaren historian lorratz nabarmena utzi duen musikaria izan da. 'Great Balls of Fire’ izan zen bere lehen kantu izarretako bat.
Jerry Lee Lewis hil da, 87 urterekin. Rock-and-rollaren historian lorratz nabarmena utzi duen musikaria izan da. 'Great Balls of Fire’ izan zen bere lehen kantu izarretako bat.
Rock-and-rolla AEBetako herri musikan sartzea lortu zuenetako bat izan zen Jerry Lee Lewis. Energiaz beteriko interpretazioak ziren harenak, eta publikoa dantza batean jartzen asmatu zuen 1950eko hamarkadan, besteak beste, Great Balls of Fire bezalako kantuekin. 1935ean jaio zen, Luisianan, baliabide ekonomiko justuko...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220089/gutxieneko-soldata-ustelkeria-eta-abortatzeko-eskubidea-hizpide-bozen-aurreko-azken-eztabaidan.htm
Mundua
Gutxieneko soldata, ustelkeria eta abortatzeko eskubidea hizpide bozen aurreko azken eztabaidan
Balore kontserbadoreak bermatzeko eskatu du botoa Bolsonarok. Lulak, berriz, herrialdean bakea eta oreka berriro ezartzeko eskatu du.
Gutxieneko soldata, ustelkeria eta abortatzeko eskubidea hizpide bozen aurreko azken eztabaidan. Balore kontserbadoreak bermatzeko eskatu du botoa Bolsonarok. Lulak, berriz, herrialdean bakea eta oreka berriro ezartzeko eskatu du.
Bihar egingo dute Brasilen presidentetzarako bozen bigarren itzulia, eta Luiz Inacio Lula da Silva eta Jair Bolsonaro hautagaiak aurrez aurre izan dira bart gauean telebistan. Lulak aurreikusi baino alde txikiagoa atera zion Bolsonarori lehen itzulian. PT Langileen Alderdiko buruak botoen %48,4 lortu zituen, eta behin-...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220090/espetxean-ia-lau-hamarkada-egon-den-preso-bat-askatu-dute-aebetan-errugabea-dela-frogatu-ostean.htm
Mundua
Espetxean ia lau hamarkada egon den preso bat askatu dute AEBetan, errugabea dela frogatu ostean
1983an emakume bat hiltzea leporatu zioten. Aurtengo ekainean frogatu dute orduan hartutako DNA lagin bat beste gizon batena dela.
Espetxean ia lau hamarkada egon den preso bat askatu dute AEBetan, errugabea dela frogatu ostean. 1983an emakume bat hiltzea leporatu zioten. Aurtengo ekainean frogatu dute orduan hartutako DNA lagin bat beste gizon batena dela.
Los Angelesko fiskaltzak (AEB) Maurice Hastings aske utzi du ostiral gauean, 38 urte preso egon ondoren. 1983an emakume bat hiltzeagatik zigortu zuten, baina, ia lau hamarkada geroago, DNA froga bati esker frogatu dute Hastings errugabea dela. AEBetako justizia sistemaren biktimak espetxetik atera ondoren adierazi du e...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220091/gizon-bat-atxilotu-dute-irunen-bikotekideari-eraso-egiteagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Irunen, bikotekideari eraso egiteagatik
Atzo gauean gertatu zen erasoa, bikotea bizi zen etxean
Gizon bat atxilotu dute Irunen, bikotekideari eraso egiteagatik. Atzo gauean gertatu zen erasoa, bikotea bizi zen etxean
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, adineko gizonezko bat atxilotu dute Irunen (Gipuzkoa), bikotekideari eraso egitea leporatuta. Erasoa atzo gertatu zen 23:00 aldera, bikotea bizi zen etxean. Segurtasun Sailaren arabera, emakumeak zenbait lesio zituen erasoaren ondorioz, eta osasun zentro batera ...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220092/javier-garcia-parlamentariak-hautagaitza-aurkeztu-du-nafarroako-ppko-presidente-izateko.htm
Politika
Javier Garcia parlamentariak hautagaitza aurkeztu du Nafarroako PPko presidente izateko
Amelia Salanueva senataria bidelagun izanen du Garciak zerrenda horretan, abenduaren 4an eginen duten kongresuan
Javier Garcia parlamentariak hautagaitza aurkeztu du Nafarroako PPko presidente izateko. Amelia Salanueva senataria bidelagun izanen du Garciak zerrenda horretan, abenduaren 4an eginen duten kongresuan
Ana Beltran ez da aurrerantzean Nafarroako PPko presidentea izanen. Atzo eman zuen bere erabakiaren berri, eta, handik ordu gutxira, lehen hautagaitza aurkeztu dute alderdi barruan: Javier Garcia legebiltzarkideak eta Amelia Salanueva senatariak osatuko dute, besteak beste. «Batasuneko hautagaitza» izanen dela adierazi...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220093/foro-sozialak-azaldu-du-aurrerapauso-handiak-eman-direla-presoen-biktimen-eta-memoriaren-inguruan.htm
Politika
Foro Sozialak azaldu du «aurrerapauso handiak» eman direla presoen, biktimen eta memoriaren inguruan
Foroa osatzen duten erakundeak Agurainen batzartu dira. Uste dute eragileek «partekatutako agendan» txertatu direla hiru lan esparruak.
Foro Sozialak azaldu du «aurrerapauso handiak» eman direla presoen, biktimen eta memoriaren inguruan. Foroa osatzen duten erakundeak Agurainen batzartu dira. Uste dute eragileek «partekatutako agendan» txertatu direla hiru lan esparruak.
Biktimak, presoak eta memoria: hiru ardatz horien inguruan lan egin du Foro Sozial Iraunkorrak azken urteetan, eta «positibotzat» jo du eragile politiko, sozial, instituzional eta sindikalek «partekatutako agendaren» parte bihurtu izana esparru horiek. Agurainen (Araba) batzartu dira Foro Soziala osatzen duten hamasei ...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220094/eh-bilduk-iberdrolaren-eta-repsolen-irabazi-ilegitimoak-salatu-ditu.htm
Politika
EH Bilduk Iberdrolaren eta Repsolen irabazi «ilegitimoak» salatu ditu
Nerea Kortajarena legebiltzarkideak «norabidez» aldatu beharra nabarmendu du, eta aurreratu du datozen asteetan ezagutaraziko dituztela «estrategia energetikoaren proposamenaren oinarriak». Dei egin du azaroaren 12an Bilboko manifestazioan parte hartzera.
EH Bilduk Iberdrolaren eta Repsolen irabazi «ilegitimoak» salatu ditu. Nerea Kortajarena legebiltzarkideak «norabidez» aldatu beharra nabarmendu du, eta aurreratu du datozen asteetan ezagutaraziko dituztela «estrategia energetikoaren proposamenaren oinarriak». Dei egin du azaroaren 12an Bilboko manifestazioan parte har...
«Gutxi batzuk gero eta gehiago aberasten ari dira herritarron kontura», ohartarazi du gaur Nerea Kortajarena legebiltzarkideak, Zarautzen (Gipuzkoa). Koalizio subiranistak agerraldia egin du bertan, eta aste honetan Iberdrola eta Repsol enpresek izandako mozkin «ilegitimoak» salatu ditu. Izan ere, zeresana eman dute, ...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220095/errusiak-eten-egin-du-ukrainako-zerealen-esportaziorako-akordioa-krimeako-erasoarengatik.htm
Mundua
Errusiak eten egin du Ukrainako zerealen esportaziorako akordioa, Krimeako erasoarengatik
Moskuk esan du Sebastopolen izandako bonbardaketak kalte egin diola, besteak beste, korridore seguru bat bermatzeko erabiltzen zuten ontzi bati. Kievi egotzi dio drone eraso «masibo» horren atzean egotea.
Errusiak eten egin du Ukrainako zerealen esportaziorako akordioa, Krimeako erasoarengatik. Moskuk esan du Sebastopolen izandako bonbardaketak kalte egin diola, besteak beste, korridore seguru bat bermatzeko erabiltzen zuten ontzi bati. Kievi egotzi dio drone eraso «masibo» horren atzean egotea.
Ukrainako zerealen esportazioa berriz abiatzeko modua egin zuen akordioa amaitzeko hiru aste falta diren honetan, Errusiak jakinarazi du eten egin duela itun hori, aurrez Sebastopolen (Krimea) izandako erasoarengatik. Moskuk esan duenez, bonbardaketak kalte egin dio, besteak beste, operazio horretan korridore seguru ba...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220096/langile-bat-hil-da-andoaingo-antex-fibresen-makina-batek-harrapatuta.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Andoaingo Antex Fibresen, makina batek harrapatuta
13:00 aldera jazo da ezbeharra. LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lanean hil den 64. pertsona da.
Langile bat hil da Andoaingo Antex Fibresen, makina batek harrapatuta. 13:00 aldera jazo da ezbeharra. LAB sindikatuaren arabera, aurten Euskal Herrian lanean hil den 64. pertsona da.
Andoaingo (Gipuzkoa) Antex Fibres enpresaren lantegian 47 urteko langile bat hil da gaur goizean, makina batek harrapatuta. LAB sindikatuak jakinarazi du lan heriotza, eta aurten Euskal Herrian lanean hil den 64. pertsona dela adierazi dute. Duela bi aste garraiolari batek ere bizia galdu zuen lanean ari zela. LABek a...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220097/euskal-pilotariek-uzta-ederra-bildu-dute-miarritzeko-munduko-txapelketan.htm
Kirola
Euskal pilotariek uzta ederra bildu dute Miarritzeko Munduko Txapelketan
Gaur amaitu da lehia, eta txapelketan jokoan egon diren 54 dominetatik 31 lortu dituzte Euskal Herriko pilotariek: urrezkoak hamabi, zilarrezkoak hamar, eta brontzezkoak bederatzi. Sei finaletatik bost irabazi dituzte azken jardunaldian
Euskal pilotariek uzta ederra bildu dute Miarritzeko Munduko Txapelketan. Gaur amaitu da lehia, eta txapelketan jokoan egon diren 54 dominetatik 31 lortu dituzte Euskal Herriko pilotariek: urrezkoak hamabi, zilarrezkoak hamar, eta brontzezkoak bederatzi. Sei finaletatik bost irabazi dituzte azken jardunaldian
Euskal Herriko pilotariak nagusitu dira Miarritzen (Lapurdi), Munduko Euskal Pilota Txapelketan. Gaur amaitu da lehia, eta euskal pilotariek uzta ederra bildu dute. Hemezortzi modalitate jokatu dituzte txapelketan, eta 54 domina banatu, eta horietatik erdia baino gehiago joan dira gutxienez euskal herritar baten kolkor...
2022-10-29
https://www.berria.eus/albisteak/220098/seulen-gutxienez-146-lagun-hil-dira-jende-olde-baten-ondorioz.htm
Mundua
Seulen gutxienez 146 lagun hil dira jende olde baten ondorioz
Ezbeharra hiriburuko auzo ezagun batean gertatu da, Halloween festaren ospakizunean. 150 pertsona zaurituta daude; horietako 74 ospitalera eraman behar izan dituzte.
Seulen gutxienez 146 lagun hil dira jende olde baten ondorioz. Ezbeharra hiriburuko auzo ezagun batean gertatu da, Halloween festaren ospakizunean. 150 pertsona zaurituta daude; horietako 74 ospitalera eraman behar izan dituzte.
Gutxienez 146 lagun hil eta 150 zauritu dira Seulen, Hego Koreako hiriburuan, Halloween festaren ospakizunean izandako jende olde baten ondorioz, Yonhap albiste agentziak jakinarazi eta Choi Cheon-si suhiltzaileen bozeramaileak baieztatu duenez. Barne Ministerioaren arabera, ezbeharra Itaewon auzoan gertatu da, Hamilto...
2022-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/220134/osasunak-partida-bikaina-jokatuta-irabazi-dio-valladolidi.htm
Kirola
Osasunak partida bikaina jokatuta irabazi dio Valladolidi
Chimy Avilak eta Moi Gomezek sartu dituzte gorritxoen golak, 20. minutua bete baino lehen. Sailkapen nagusian zazpigarren dira nafarrak.
Osasunak partida bikaina jokatuta irabazi dio Valladolidi. Chimy Avilak eta Moi Gomezek sartu dituzte gorritxoen golak, 20. minutua bete baino lehen. Sailkapen nagusian zazpigarren dira nafarrak.
Osasunak olatua hartu du berriz ere. Jagoba Arrasateren taldeak azken bederatzi puntuetatik zazpi poltsikoratu ditu, eta gaur, gainera, irudi bikaina emanez. Partidaren hasieran Chimy Avilak eta Moi Gomezek sartutako golei esker, gorritxoek mendean hartu dute Valladolid (2-0). Aurten jokatu duten neurketarik onenetako...
2022-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/220135/ikuskizuna-eman-eta-finalaurrekoetarako-sailkatzea-lortu-du-altuna-iiiak.htm
Kirola
Ikuskizuna eman, eta finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du Altuna III.ak
Amezketarra aise gailendu da Darioren aurka: 20-1 hasi da irabazten. Elordiren aurka jokatuko du, gaur zortzi, Bilbon.
Ikuskizuna eman, eta finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du Altuna III.ak. Amezketarra aise gailendu da Darioren aurka: 20-1 hasi da irabazten. Elordiren aurka jokatuko du, gaur zortzi, Bilbon.
Altuna III.ak joan den astean izan zuena egun txar bat besterik ez zen. Horixe erakutsi du gaur. Peio Etxeberriaren aurka galdu zuen ordukoan, baina atera ez zitzaizkion jokaldi guztiak gaur atera zaizkio. Dariori egurra eman eta finalaurrekoetarako sailkatzea lortu du amezketarrak. Ez da lehiarik izan Beotibar pilotal...
2022-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/220136/gutxienez-141-lagun-hil-dira-indian-zubi-eseki-bat-amildu-ostean.htm
Mundua
Gutxienez 141 lagun hil dira Indian, zubi eseki bat amildu ostean
Gujarat estatuan gertatu da ezbeharra, herrialdearen mendebaldean. Berritu berria zegoen zubia; duela lau egun ireki zuten.
Gutxienez 141 lagun hil dira Indian, zubi eseki bat amildu ostean. Gujarat estatuan gertatu da ezbeharra, herrialdearen mendebaldean. Berritu berria zegoen zubia; duela lau egun ireki zuten.
Ezbehar larria gertatu da Indiako Gujarat estatuan, herrialdearen mendebaldean: zubi eseki bat amildu da, eta gutxienez 141 lagun hil dira. Beste 20 inguru larri ospitaleratu dituzte, eta 177, berriz, erreskatatu egin dituzte. Lekukoen arabera, erori denean 500 lagun inguru zeuden zubian. Erori den zubia, Morbi izenek...
2022-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/220137/athleticek-vila-reali-irabazi-dio-inaki-williamsen-gol-bati-esker.htm
Kirola
Athleticek Vila-Reali irabazi dio Iñaki Williamsen gol bati esker
Neurketa ona jokatu dute zuri-gorriek, eta bigarren zatian kontrolpean izan dute Vila-Real. Sailkapen nagusian 21 puntu dituzte, eta, behin-behinean, bosgarren postuan dira.
Athleticek Vila-Reali irabazi dio Iñaki Williamsen gol bati esker. Neurketa ona jokatu dute zuri-gorriek, eta bigarren zatian kontrolpean izan dute Vila-Real. Sailkapen nagusian 21 puntu dituzte, eta, behin-behinean, bosgarren postuan dira.
Lau partidaren ostean, lortu du berriz ere garaipen bat Athleticek. Eta ez nolanahikoa, gainera. Zuri-gorriek aurkari sendoa zuten parean, Vila-Real, baina itxura bikaina emanda hartu dute mendean (1-0). Iñaki Williamsek sartu du bizkaitarren gola 59. minutuan. Lehen zatian Herrialde Katalanetako taldeak izan du jokoa...
2022-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/220138/brasilgo-poliziak-botoa-ematea-zailtzeko-560-operazio-egin-ditu-lularen-aldeko-eskualdeetan.htm
Mundua
Brasilgo Poliziak botoa ematea zailtzeko 560 operazio egin ditu Lularen aldeko eskualdeetan
Itxi dituzte bozkalekuak. Lehen zenbaketen arabera (%22 zenbatuta), aurretik da Bolsonaro, hiru punturen aldearekin. Lehia estua espero da.
Brasilgo Poliziak botoa ematea zailtzeko 560 operazio egin ditu Lularen aldeko eskualdeetan. Itxi dituzte bozkalekuak. Lehen zenbaketen arabera (%22 zenbatuta), aurretik da Bolsonaro, hiru punturen aldearekin. Lehia estua espero da.
Brasilgo hauteskundeen bigarren itzulian lehia estua izango zela gauza jakina zen. Horrek joku zikina ekarriko zuela, ordea, ez: PRF Brasilgo Trafikoko Polizia Federalak gutxienez 560 operazio egin ditu hautesleak garraiatzeko ibilgailu publikoetan; guztiak, ustez, Luiz Inacio da Silva Lula hautagaiaren aldekoak diren ...
2022-10-30
https://www.berria.eus/albisteak/220139/porrot-mingarria-realarentzat-betisen-aurka.htm
Kirola
Porrot mingarria Realarentzat Betisen aurka
Gol aukera gehiago izan dituzte txuri-urdinek, baina 86. eta 94. minutuan Betisek sartutako golek erabaki dute neurketa.
Porrot mingarria Realarentzat Betisen aurka. Gol aukera gehiago izan dituzte txuri-urdinek, baina 86. eta 94. minutuan Betisek sartutako golek erabaki dute neurketa.
Betisek neurria hartua dio Realari. Antzekotasun handiak dituzten bi talde dira, azken urteetan helburu berberengatik borrokan dabiltzanak, baina, zuzeneko lehietan, Sevillakoak izaten dra nagusi, ia beti. Horregatik, eta ligan ere aurkari zuzena delako, min egin du gaurko porrotak Anoetan. Neurketa ederra jokatu dute ...
2022-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/220140/lulak-irabazi-ditu-hauteskundeak-brasilen-botoen-509rekin.htm
Mundua
Lulak irabazi ditu hauteskundeak Brasilen, botoen %50,9rekin
Presidente hautatuak adierazi du «bakea berrezartzea» eta pobreziaren aurkako borroka izango dituela lehentasun. Bolsonarok ez du emaitzen gaineko adierazpenik egin oraindik, eta ez dago argi onartuko dituen ala ez.
Lulak irabazi ditu hauteskundeak Brasilen, botoen %50,9rekin. Presidente hautatuak adierazi du «bakea berrezartzea» eta pobreziaren aurkako borroka izango dituela lehentasun. Bolsonarok ez du emaitzen gaineko adierazpenik egin oraindik, eta ez dago argi onartuko dituen ala ez.
Agintera itzuliko da Luiz Inacio da Silva Lula, Brasilen bart herrialdeko hauteskundeak irabazita, bigarren itzulian. Ezkerreko hautagaiak botoen %50,9 eskuratu ditu, eta ia bi punturen aldea atera dio Jair Bolsonaro jarduneko presidente eta eskuin muturreko hautagaiari —%49,1—. Lehen itzulian gertatu bezala, inkestek ...
2022-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/220141/epaileak-espetxera-bidali-du-santurtziko-ustezko-erasotzailea.htm
Gizartea
Epaileak espetxera bidali du Santurtziko ustezko erasotzailea
Giza hilketa ahalegina leporatu diote 37 urteko gizonezkoari. Bikotekideak labana zauriak zituen.
Epaileak espetxera bidali du Santurtziko ustezko erasotzailea. Giza hilketa ahalegina leporatu diote 37 urteko gizonezkoari. Bikotekideak labana zauriak zituen.
Epaileak espetxera bidali du atzo goizean ustez labana batekin bere bikotekidea zauritu zuen gizona. Santurtzin (Bizkaia) gertatu zen, eta emakumeak zauriak zituen lepoan eta beso batean; Gurutzetako ospitalean artatu zuten. Zaintza lanak egiten ari zen polizia patruila bat bikotearen etxera joan zen, eta emakumeareki...
2022-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/220142/nbek-ukrainak-eta-turkiak-esan-dute-zerealen-esportaziorako-ituna-ezartzen-segituko-dutela.htm
Mundua
NBEk, Ukrainak eta Turkiak esan dute zerealen esportaziorako ituna ezartzen segituko dutela
Kieven arabera, hamabi ontzi atera dira gaur herrialdeko portuetatik. Moskuk erantzun du «arriskutsua» dela bere parte hartzerik gabe jarraitzea.
NBEk, Ukrainak eta Turkiak esan dute zerealen esportaziorako ituna ezartzen segituko dutela. Kieven arabera, hamabi ontzi atera dira gaur herrialdeko portuetatik. Moskuk erantzun du «arriskutsua» dela bere parte hartzerik gabe jarraitzea.
Errusiak zerealen esportaziorako akordioan parte hartzeari utzi dion arren, NBE Nazio Batuen Erakundeak, Ukrainak eta Turkiak ez dute amaitutzat jo itun hori, eta, ICC Istanbulgo Koordinazio Zentroaren bitartez jakinarazi dutenez, laboreak mundura bidaltzen segitzeko asmoa dute datozen asteetan ere. Oleksandr Kubrakov ...
2022-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/220143/laquoenpresarien-lehendakariaraquo-izateari-uzteko-eskatu-dio-labek-urkulluri.htm
Ekonomia
«Enpresarien lehendakaria» izateari uzteko eskatu dio LABek Urkulluri
Bederatzi urteren ondoren, sindikatuko ordezkari nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bilera egin dute. Harremanak «normalizateko» balio izatea espero du LABek.
«Enpresarien lehendakaria» izateari uzteko eskatu dio LABek Urkulluri. Bederatzi urteren ondoren, sindikatuko ordezkari nagusiak eta Eusko Jaurlaritzako lehendakariak bilera egin dute. Harremanak «normalizateko» balio izatea espero du LABek.
Garbiñe Aranburu LABeko Koordinatzaile Orokorrak Iñigo Urkulluri eskatu dio ez izateko soilik bankuen eta enpresarien lehendakari, eta langile klasearen eskaeren defentsa lehenesteko. Hori lortzeko bidea fiskalitatea aldatzea dela esan dio, eta, besteak beste, «zerga politika progresiboagoa» eskatu dio, eta, PFGZn jarr...
2022-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/220144/marixol-iparragirreri-425-urteko-zigorra-ezarri-diote.htm
Politika
Marixol Iparragirreri 425 urteko zigorra ezarri diote
Espainiako Auzitegi Nazionalak ebatzi du 1985ean Espainiako Poliziaren kontrako atentatu saiakera batean parte hartu zuela. Auzitegi berak errugabetzat jo zuen Iparragirre duela bi urte auzi horrengatik.
Marixol Iparragirreri 425 urteko zigorra ezarri diote. Espainiako Auzitegi Nazionalak ebatzi du 1985ean Espainiako Poliziaren kontrako atentatu saiakera batean parte hartu zuela. Auzitegi berak errugabetzat jo zuen Iparragirre duela bi urte auzi horrengatik.
Espainiako Auzitegi Nazionalak erruduntzat jo du Marixol Iparragirre euskal presoa, eta frogatutzat eman du hark gidatu zuela 1985ean Gasteizen Espainiako Poliziaren kontra egiten saiatzeko erabili zuten autoa. 425 urteko kartzela zigorra ezarri dio Iparragirreri. 2020ko abenduan epaitu zuten Iparragirre gertakari hor...
2022-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/220145/urriko-azken-astelehena-125000-herritarren-topaleku.htm
Bizigiro
Urriko azken astelehena, 125.000 herritarren topaleku
Hiru urteren ondoren, urriko azken astelehenak jendetza elkartu du berriro Gernika-Lumon. Ekoizleek nabarmendu dute salmentak «onak» izan direla.
Urriko azken astelehena, 125.000 herritarren topaleku. Hiru urteren ondoren, urriko azken astelehenak jendetza elkartu du berriro Gernika-Lumon. Ekoizleek nabarmendu dute salmentak «onak» izan direla.
Lehen sektoreko ekoizpenaren erakusleiho bikaina izan da Gernika-Lumo beste behin ere, urriko azken astelehenean. Bi urtean urriko azoka nagusia antolatu barik egon eta gero, 125.000 bisitari zenbatu ditu udalak, 2019an baino 15.000 gehiago; orduko hartan, 110.000 bisitari izan ziren. Hori horrela, urri bukaerako azoka...
2022-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/220146/fernando-prado-izango-da-gipuzkoako-gotzain-berria.htm
Gizartea
Fernando Prado izango da Gipuzkoako gotzain berria
Jose Ignacio Munillak joan den otsailetik utzitako hutsunea beteko du
Fernando Prado izango da Gipuzkoako gotzain berria. Jose Ignacio Munillak joan den otsailetik utzitako hutsunea beteko du
Fernando Prado Ayuso apaiz klaretar eta kazetaria (Bilbo, 1969) Gipuzkoako gotzain izendatu dute, eta, hortaz, Jose Ignacio Munilla aurreko gotzainak joan den otsailetik utzitako hutsunea beteko du aurrerantzean. Munilla Orihuela-Alacanteko gotzain (Herrialde Katalanak) izendatu zuten otsailaren 12an, eta, geroztik, Gi...
2022-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/220147/hego-koreako-poliziak-hutsegiteak-aitortu-ditu-halloweengo-tragediagatik.htm
Mundua
Hego Koreako Poliziak «hutsegiteak» aitortu ditu Halloweengo tragediagatik
Poliziak esan du ez zuela uste biktimarik egongo zenik «jendetzaren ondorioz». Seulgo jende oldearen ondorioz hildakoak 154 dira, eta 33 oso larri daude.
Hego Koreako Poliziak «hutsegiteak» aitortu ditu Halloweengo tragediagatik. Poliziak esan du ez zuela uste biktimarik egongo zenik «jendetzaren ondorioz». Seulgo jende oldearen ondorioz hildakoak 154 dira, eta 33 oso larri daude.
Seulen 150 lagun baino gehiago hil ziren joan den larunbatean jende olde baten ondorioz, eta Hego Koreako Poliziak gaur aitortu du «hutsegiteak» egon zirela Halloween festarako neurriak hartzerakoan. «Aurreikusita zegoen jende asko bilduko zela han, baina ez genuen uste biktimak egongo zirenik jendetzaren ondorioz», az...
2022-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/220148/instagramek-arazoak-izan-ditu-mundu-osoan.htm
Bizigiro
Instagramek arazoak izan ditu mundu osoan
Meta konpainiak astebetean konektatzeko duen bigarren arazoa da, asteartean Whatsappekin izan zuen arazoaren ostean.
Instagramek arazoak izan ditu mundu osoan. Meta konpainiak astebetean konektatzeko duen bigarren arazoa da, asteartean Whatsappekin izan zuen arazoaren ostean.
Atzo14:00etan Instagram sare soziala arazoak izaten hasi zen mundu osoan, eta milaka erabiltzailek ezustekoa hartu zuten: batzuek salatu zuten beren kontua bertan behera utzi zutela, eta beste batzuek hainbat jarraitzaile galdu zituztela bat-batean. Hiru ordu pasatxo iraun zuen arazoak, eta arratsalde erdirako konpondu...
2022-10-31
https://www.berria.eus/albisteak/220149/odon-elorzak-salaketa-jarri-du-pse-eeren-berme-batzordean-inpartzialtasun-falta-argudiatuta.htm
Politika
Odon Elorzak salaketa jarri du PSE-EEren berme batzordean, inpartzialtasun falta argudiatuta
Adierazi du alkategaia aukeratzeko hauteskundeetan botoa «bideratzeko eta mediatizatzeko» estrategia bat egon zela
Odon Elorzak salaketa jarri du PSE-EEren berme batzordean, inpartzialtasun falta argudiatuta. Adierazi du alkategaia aukeratzeko hauteskundeetan botoa «bideratzeko eta mediatizatzeko» estrategia bat egon zela
Donostiako PSE-EEko alkategaia hautatzeko prozedura ez da bidezkoa izan, Odon Elorza hautagaiaren ustez. Alkatetzarako primarioak Marisol Garmendiak irabazi zituen, militanteen botoen %66 eskuratuta, baina Elorzak adierazi du botoa «bideratzeko eta mediatizatzeko» estrategia bat egon zela, alderdiaren estatutuen kontra...
2022-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/220179/hiru-gazte-erreskatatu-dituzte-getxoko-itsaslabarrean-marea-gorak-harrapatu-ondoren.htm
Gizartea
Hiru gazte erreskatatu dituzte Getxoko itsaslabarrean, marea gorak harrapatu ondoren
Itsasoz ateratzea oso zaila izango zelakoan, goitik sokak bota, eta itsaslabarrean gora atera zituzten. Hiru ordu iraun zuen erreskateak. Onik daude hirurak.
Hiru gazte erreskatatu dituzte Getxoko itsaslabarrean, marea gorak harrapatu ondoren. Itsasoz ateratzea oso zaila izango zelakoan, goitik sokak bota, eta itsaslabarrean gora atera zituzten. Hiru ordu iraun zuen erreskateak. Onik daude hirurak.
Atzo arratsaldean hiru gazte Getxoko Galeako itsaslabarrean marea gorak harrapatu zituen. Irten ezin, larrialdi zerbitzuei deitu zieten, eta gauez atera dituzte handik, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez.. Hasieran, itsasoz saiatu ziren erreskatatzen, baina oso zaila zenez, azkenean goitik sokak bota eta itsaslabarre...
2022-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/220180/vuelingeko-tripulazioko-langileek-greba-egin-dute-eta-hiru-hegaldi-utzi-dituzte-bertan-behera-bilbon.htm
Ekonomia
Vuelingeko tripulazioko langileek greba egin dute, eta hiru hegaldi utzi dituzte bertan behera Bilbon
Bartzelonatik iristekoak ziren bi hegaldi eta Londrestik heltzekoa zen beste bat geratu dira bertan behera gaur. Kanaria Handitik iristekoa zen beste hegaldi bat atzeratu egin dute.
Vuelingeko tripulazioko langileek greba egin dute, eta hiru hegaldi utzi dituzte bertan behera Bilbon. Bartzelonatik iristekoak ziren bi hegaldi eta Londrestik heltzekoa zen beste bat geratu dira bertan behera gaur. Kanaria Handitik iristekoa zen beste hegaldi bat atzeratu egin dute.
Vuelingeko eskifaiako langileak grebara deitu ditu gaur Stavla sindikatuak, eta Loiuko aireportuan (Bizkaia) hiru dira jada bertan behera utzi dituzten hegaldiak. Guztira, 38 hegaldi zituen gaur aurreikusiak Vuelingek Loiun: hogei lurreratze eta hemezortzi aireratze. Vuelingek esan du aurreikusitako hegaldien %85 norma...
2022-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/220181/bolsonarok-esan-du-konstituzioari-leial-izango-zaiola.htm
Mundua
Bolsonarok esan du konstituzioari «leial» izango zaiola
Brasilgo behin-behineko presidente ultrak ez du Lulak hauteskundeetan lortutako garaipena onartu. Hauteskunde Batzordeak errepideak desblokeatzeko eskatu die Bolsonaroren aldekoei. Azken datuen arabera, 267 errepidek moztuta jarraitzen dute 23 estatutan.
Bolsonarok esan du konstituzioari «leial» izango zaiola. Brasilgo behin-behineko presidente ultrak ez du Lulak hauteskundeetan lortutako garaipena onartu. Hauteskunde Batzordeak errepideak desblokeatzeko eskatu die Bolsonaroren aldekoei. Azken datuen arabera, 267 errepidek moztuta jarraitzen dute 23 estatutan.
Jair Bolsonaro Brasilgo behin-behineko presidenteak 44 ordu behar izan ditu joan den igandeko hauteskundeez mintzatzeko. Agerraldia egin du Brasilian, eta ez du aitortu Luiz Inacio da Silva Lulak lortutako garaipena. Pare bat minutuz hitz egin du, eta esan du konstituzioari «leial» izango zaiola; hau da, interpretatu d...
2022-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/220182/mikel-san-argimiro-berriro-espetxeratu-dute.htm
Politika
Mikel San Argimiro berriro espetxeratu dute
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak helegitea jarri du hirugarren gradua emateko erabakiaren aurka, eta epaileak onartu egin du, Etxerat-ek azaldu duenez. Jada sei dira aurten kartzelara itzularazi dituzten presoak.
Mikel San Argimiro berriro espetxeratu dute. Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskalak helegitea jarri du hirugarren gradua emateko erabakiaren aurka, eta epaileak onartu egin du, Etxerat-ek azaldu duenez. Jada sei dira aurten kartzelara itzularazi dituzten presoak.
Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez, Mikel San Argimiro euskal preso donostiarra Martuteneko kartzelan sartu dute berriro, hirugarren graduaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak helegite bat onartu ondoren. San Argimirok hogei urtetik gora daramatza preso, eta, iaz urte hasieran zig...
2022-11-1
https://www.berria.eus/albisteak/220183/zerealen-itunera-itzuliko-da-putin-frogatzen-badu-kievek-ez-duela-asmo-militarrik.htm
Mundua
Zerealen itunera itzuliko da Putin, frogatzen badu Kievek ez duela «asmo militarrik»
Laborez beteriko hiru zamaontzi atera dira gaur Ukrainako portuetatik, baina bihar ez da bakar bat ere aterako. Turkiak eskatu du laboreen akordioa gatazkatik kanpo uzteko
Zerealen itunera itzuliko da Putin, frogatzen badu Kievek ez duela «asmo militarrik». Laborez beteriko hiru zamaontzi atera dira gaur Ukrainako portuetatik, baina bihar ez da bakar bat ere aterako. Turkiak eskatu du laboreen akordioa gatazkatik kanpo uzteko
Errusiak erabaki zuen larunbatean Ukrainarekin, Turkiarekin eta NBE Nazio Batuen Erakundearekin batera joan den uztailaren 22an sinatutako zerealen esportaziorako akordioa etetea, argudiatuta Kievek Errusiako armadaren ontzi batzuk bonbardatu zituela Sebastopolen, Krimean. Nolanahi ere, Vladimir Putin Errusiako preside...
2022-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/220205/fvem-eta-bizkaiko-metalgintzako-sindikatuak-asteartean-bilduko-dira.htm
Ekonomia
FVEM eta Bizkaiko metalgintzako sindikatuak asteartean bilduko dira
CCOOk, LABek eta UGTk manifestazioaren ondoren hitzartu dute bilera patronalarekin. Sindikatuek salatu dute Ertzaintzaren jarrera «bereziki gogorra» izan dela gaurko piketeetan. Bi langile ospitalean artatu behar izan dituzte.
FVEM eta Bizkaiko metalgintzako sindikatuak asteartean bilduko dira. CCOOk, LABek eta UGTk manifestazioaren ondoren hitzartu dute bilera patronalarekin. Sindikatuek salatu dute Ertzaintzaren jarrera «bereziki gogorra» izan dela gaurko piketeetan. Bi langile ospitalean artatu behar izan dituzte.
Bizkaiko metalgintzako mahaia osatzen duten lau sindikatuek (ELA, LAB, CCOO eta UGT) eta FVEM patronalak lan hitzarmenaren korapiloa askatzeko beste aukera bat emango diete haien buruei. Hiru eguneko greba deialdiaren ondoren, asteartean berriz ere bilduko dira. Bilera hori mugarri bat izan daiteke negoziazioan, gaur a...
2022-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/220206/israelgo-armadak-beste-palestinar-bat-hil-du-aurtengo-137a.htm
Mundua
Israelgo Armadak beste palestinar bat hil du, aurtengo 137.a
Militarren arabera, hildakoak soldadu bat autoarekin harrapatu du «nahita», eta aizkora batekin eraso egin dio gero.
Israelgo Armadak beste palestinar bat hil du, aurtengo 137.a. Militarren arabera, hildakoak soldadu bat autoarekin harrapatu du «nahita», eta aizkora batekin eraso egin dio gero.
Azkenaldian, etengabeak dira Israelgo Armadaren eskuetan hildako palestinarrei buruzko albisteak. Aurtengoa, jada, 2015. urtetik Palestinako gatazkan izan den urterik bortitzena da: Israelek 137 palestinar hil ditu. Azkenekoa, bart, Zisjordania okupatura sartzeko kontrolgune batean. PAN Palestinako Aginte Nazionalaren ...
2022-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/220207/sanchezek-eh-bilduri-ez-zarete-gu-baino-ezkertiarragoak.htm
Politika
Sanchezek EH Bilduri: «Ez zarete gu baino ezkertiarragoak»
'Mozal legea'-ren erreforma blokeatzeri uzteko esan dio Mertxe Aizpuruak Espainiako presidenteari. Etxebizitza legearekin ere betetzeko eskatu dio Kongresuko kontrol saioan.
Sanchezek EH Bilduri: «Ez zarete gu baino ezkertiarragoak». 'Mozal legea'-ren erreforma blokeatzeri uzteko esan dio Mertxe Aizpuruak Espainiako presidenteari. Etxebizitza legearekin ere betetzeko eskatu dio Kongresuko kontrol saioan.
Herritarren Segurtasunerako Legearen erreforma eta Etxebizitza Legea «ez atzera ez aurrera» daude Espainiako Kongresuan, tramitatze fasean ez direlako aurrerapausoak eman, Mertxe Aizpurua EH BiIlduko Kongresuko bozeramaileak salatu duenez, eta «badaude gehiengo nahikoak» legegintzaldia amaitu aurretik lege horiek aldat...
2022-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/220208/onkologia-erradioterapikoaren-kontsultak-onkologikoan-izanen-dira-astelehenetik-aurrera.htm
Gizartea
Onkologia erradioterapikoaren kontsultak Onkologikoan izanen dira astelehenetik aurrera
Orain arte Donostia ospitalean egon da zerbitzua, eta pazienteen lehenbiziko bisitak eta azterketak egiten dira bertan.
Onkologia erradioterapikoaren kontsultak Onkologikoan izanen dira astelehenetik aurrera. Orain arte Donostia ospitalean egon da zerbitzua, eta pazienteen lehenbiziko bisitak eta azterketak egiten dira bertan.
Osakidetzak jakinarazi duenez, osasun zerbitzu horren eta Onkologikoaren artean hitzarmena sinatu zenetik lanean ari dira aldaketa «eraginkorra» izan dadin, baita pazienteek «eredu eta helburu bakarrean bildutako zerbitzua» izan dezaten ere. Hori lortzeko pausoetako bat izanen da, hain zuzen, orain arte Donostia ospita...
2022-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/220209/errusiak-jakinarazi-du-zerealen-esportazioen-akordiora-itzuli-dela.htm
Mundua
Errusiak jakinarazi du zerealen esportazioen akordiora itzuli dela
Moskuk esan du «idatzizko bermeak» jaso dituela Ukrainako armadak ez dituela itsas korridoreak «helburu militarretarako» erabiliko.
Errusiak jakinarazi du zerealen esportazioen akordiora itzuli dela. Moskuk esan du «idatzizko bermeak» jaso dituela Ukrainako armadak ez dituela itsas korridoreak «helburu militarretarako» erabiliko.
«Nahikoa» berme dituela argudiatuta, Errusiako Defentsa Ministerioak jakinarazi du zerealen esportazioen akordiora itzuli dela eta, beraz, gaurko eguerditik aurrera operazio horietan parte hartuko duela berriz ere. NBE Nazio Batuen Erakundearen eta Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidentearen bitartekaritzari esker ald...
2022-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/220210/kazetarien-aurkako-krimenak-zigorrik-gabe-ez-uzteko-eskatu-dute.htm
Bizigiro
Kazetarien aurkako krimenak zigorrik gabe ez uzteko eskatu dute
Kazetarien Aurkako Krimenen Zigorgabetasuna Amaitzeko Munduko Eguna da gaur, eta Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak eta zortzi herrialdetako zortzi fiskalek adierazpen bat sinatu dute.
Kazetarien aurkako krimenak zigorrik gabe ez uzteko eskatu dute. Kazetarien Aurkako Krimenen Zigorgabetasuna Amaitzeko Munduko Eguna da gaur, eta Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak eta zortzi herrialdetako zortzi fiskalek adierazpen bat sinatu dute.
Mugarik Gabeko Kazetariak elkarteak eta zortzi herrialdetako zortzi fiskalek adierazpen bat sinatu dute. Sinatzaileek hamar konpromiso hartu dituzte, kazetarien aurkako krimenen egileak auzitara eramateko helburuarekin. «Fiskalen ekimena oinarrizko baldintza izango da, kazetarientzat eremu libre eta segurua izateko», d...
2022-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/220211/eh-bilduk-dio-jaurlaritzaren-aurrekontuek-ez-dutela-balio-aro-aldaketarako.htm
Politika
EH Bilduk dio Jaurlaritzaren aurrekontuek ez dutela balio «aro aldaketarako»
EAJk argitu du ez dagoela «a priorismorik» aurrekontuen negoziazioan, eta oposizioari «erantzukizuna» eskatu dio aurrekontuak onartzeko.
EH Bilduk dio Jaurlaritzaren aurrekontuek ez dutela balio «aro aldaketarako». EAJk argitu du ez dagoela «a priorismorik» aurrekontuen negoziazioan, eta oposizioari «erantzukizuna» eskatu dio aurrekontuak onartzeko.
Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontuen negoziazioaren abiapuntuak zehaztu dituzte Eusko Legebiltzarreko bi alderdi nagusiak, EAJ gobernuko kide nagusiak eta EH Bildu oposizio nagusiak. Koalizio abertzaleak argi utzi du ez dituela Jaurlaritzaren kontuak babestuko bere horretan, «kontserbadoreak eta kontinuistak» direl...
2022-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/220212/ane-elordi-izango-da-korrikaren-koordinatzailea.htm
Gizartea
Ane Elordi izango da Korrikaren koordinatzailea
2013tik kargu horretan izan den Asier Amondo ordezkatuko du.
Ane Elordi izango da Korrikaren koordinatzailea. 2013tik kargu horretan izan den Asier Amondo ordezkatuko du.
Lekuko aldaketa egin du Korrikak, eta koordinatzaile berria izango du: Ane Elordi (Zornotza, 1991). Hala erabaki zuen AEK-k, azken batzar nagusian. 2013tik karguan egon den Asier Amondo (Laudio, 1969) ordezkatuko du Elordik. AEKn jarraituko du Amondok, «beste eginkizun batzuetan», AEK-k berak jakinarazi duenez. Kazeta...
2022-11-2
https://www.berria.eus/albisteak/220213/netanyahuren-aldeko-blokeak-gehiengo-osoa-berreskuratu-du-behin-behineko-emaitzen-arabera.htm
Mundua
Netanyahuren aldeko blokeak gehiengo osoa berreskuratu du, behin-behineko emaitzen arabera
Lehen ministro ohiaren aldeko blokeak 65 eserleku lortu ditu Israelgo hauteskundeetan. Botoen %15,7 zenbatu gabe dago oraindik.
Netanyahuren aldeko blokeak gehiengo osoa berreskuratu du, behin-behineko emaitzen arabera. Lehen ministro ohiaren aldeko blokeak 65 eserleku lortu ditu Israelgo hauteskundeetan. Botoen %15,7 zenbatu gabe dago oraindik.
Atzo egin zituzten Israelgo hauteskundeak, eta, behin-behineko emaitzen arabera, Benjamin Netanyahu lehen ministro ohia (1996-99 eta 2009-2021) agintera itzuliko da, hura babesten duen eskuineko blokeak eskuratu baitu Knesseteko —herrialdeko parlamentuko—eserlekuen gehiengoa. Botoen %85,9 zenbatuta, 32 eserleku eskurat...