date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220448/ia-30000-lagunek-eman-dute-izena-behobia-donostian.htm
Kirola
Ia 30.000 lagunek eman dute izena Behobia-Donostian
Igandean jokatuko dute Euskal Herriko lasterketarik jendetsuenaren 57. ekitaldia. 29.732 lagunek eman dute izena, eta, proportzioan, inoiz baino gehiago dira emakumezkoak: %28,81
Ia 30.000 lagunek eman dute izena Behobia-Donostian. Igandean jokatuko dute Euskal Herriko lasterketarik jendetsuenaren 57. ekitaldia. 29.732 lagunek eman dute izena, eta, proportzioan, inoiz baino gehiago dira emakumezkoak: %28,81
Gozatu da aurtengo Behobia-Donostia herri lasterketaren leloa. Eta asmo horrekin ariko dira milaka eta milaka korrikalari igande goizean: Euskal Herriko lasterketarik jendetsuenaren 57. ekitaldian hartuko dute parte. Jendetsua izango da aurtengoa ere. Probaren antolatzaile Fortuna kirol elkarteak jakinarazi duenez, ia...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220449/zimitz-kirasdun-marroien-populazioak-eztanda-egin-duela-jakinarazi-du-parkea-bizirik-ek.htm
Gizartea
Zimitz kirasdun marroien populazioak «eztanda» egin duela jakinarazi du Parkea Bizirik-ek
Pertsonei ez die kalterik eragiten, baina laboreei bai. AEBetan, Txilen eta Argentinan izurritetzat jo dute espezie hori. Euskal Herrian, 2018. urtean topatu zuten lehen aldiz.
Zimitz kirasdun marroien populazioak «eztanda» egin duela jakinarazi du Parkea Bizirik-ek. Pertsonei ez die kalterik eragiten, baina laboreei bai. AEBetan, Txilen eta Argentinan izurritetzat jo dute espezie hori. Euskal Herrian, 2018. urtean topatu zuten lehen aldiz.
«Zirikatzen bada edo mehatxatuta sentitzen bada, usain gogaikarri eta iraunkorra isurtzen du; horren ondorioz, animaliak zein gizakiok urrundu egiten gara». Horregatik izena du zimitz kirasdun marroia (Halyomorpha halys) Euskal Herriko hainbat herritan agertu den intsektuak. Agertu, 2018. urtean agertu zen lehen aldiz,...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220450/zenbait-lgtbi-kolektibok-euskal-diputatuei-eskatu-diete-trans-legea-berehala-onartzeko.htm
Gizartea
Zenbait LGTBI kolektibok euskal diputatuei eskatu diete trans legea «berehala» onartzeko
Espainian tramitatzen ari diren arau hori gehiago ez atzeratzeko eskatu diete. Legearen bozketan transen eskubideak murrizteko zuzenketarik ez babesteko galdegin diete, eta, beharrezkoa balitz, boto diziplina hausteko.
Zenbait LGTBI kolektibok euskal diputatuei eskatu diete trans legea «berehala» onartzeko. Espainian tramitatzen ari diren arau hori gehiago ez atzeratzeko eskatu diete. Legearen bozketan transen eskubideak murrizteko zuzenketarik ez babesteko galdegin diete, eta, beharrezkoa balitz, boto diziplina hausteko.
Euskal Herriko LGTBI kolektibo batzuek manifestu bat adostu dute Espainiako Kongresuan tramitatzen ari diren trans legea lehenbailehen onar dadila eskatzeko, «epeak gehiago luzatu gabe». Talde hauek sinatu dute agiria: Loratuz lotu, Siendo Tu, Dekumas, Fenix, Lumagorri, Transkolore, Kattalingorri, EHGAM, Ozen LGTB, Sar...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220451/fiskalitatearen-gaia-mahai-gainean-jartzeko-eskatu-dio-oposizioak-jaurlaritzari.htm
Politika
Fiskalitatearen gaia mahai gainean jartzeko eskatu dio oposizioak Jaurlaritzari
Zupiriak azaldu du aurrekontuen testuingurura mugatuko dutela negoziazioa. Azpiazuk bihar egingo ditu lehen bilerak oposizioarekin.
Fiskalitatearen gaia mahai gainean jartzeko eskatu dio oposizioak Jaurlaritzari. Zupiriak azaldu du aurrekontuen testuingurura mugatuko dutela negoziazioa. Azpiazuk bihar egingo ditu lehen bilerak oposizioarekin.
Eusko Jaurlaritzako kideek xehetasunak eman dituzte 2023ko aurrekontu proiektuaren inguruan, eta Pedro Azpiazu Ogasun sailburua bihar hasiko da oposizioko alderdiekin biltzen. Bingen Zupiria gobernuko eledunak adierazi du prest daudela hitz egiteko, negoziatzeko eta akordioak egiteko. Alderdiei gogorarazi die, ordea, J...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220452/kiev-berriro-prest-dago-moskurekin-negoziatzeko-putin-agintean-egonda-ere.htm
Mundua
Kiev berriro prest dago Moskurekin negoziatzeko, Putin agintean egonda ere
Errusiak eta AEBek beren arma nuklearrez hitz egiteko bildu asmo dute. Bilera azaroaren amaieran edo abenduaren hasieran egingo dute, Errusiako zenbait hedabidek kaleratu dutenez. Zelenskik «ziurrenik» telematikoki parte hartuko du G20koen bileran.
Kiev berriro prest dago Moskurekin negoziatzeko, Putin agintean egonda ere. Errusiak eta AEBek beren arma nuklearrez hitz egiteko bildu asmo dute. Bilera azaroaren amaieran edo abenduaren hasieran egingo dute, Errusiako zenbait hedabidek kaleratu dutenez. Zelenskik «ziurrenik» telematikoki parte hartuko du G20koen bile...
Ukrainan partzialki okupatutako lau eskualde anexionatu zituen Errusiak urriko aurreneko egunetan. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea esaten hasi zen inoiz ez zuela Moskurekin negoziatuko Vladimir Putin Errusiako presidente zen bitartean. Betoa jarri zion Kremlineko buruari. Baina neurri batean, behintzat, azken ...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220453/europako-parlamentuak-ez-du-egiaztatu-zelatatutako-kataluniarrak-laquomehatxuraquo-zirenik-espainiaren-segurtasunarentzat.htm
Mundua
Europako Parlamentuak ez du egiaztatu zelatatutako kataluniarrak «mehatxu» zirenik Espainiaren segurtasunarentzat
'Pegasus auziari' buruzko zirriborroak ziurtzat jotzen du estatuan 65 espioitza kasu izan direla, eta ez hemezortzi, Madrilek orain arte esan moduan. «Opakutasunez» jokatzea leporatu dio CNIri.
Europako Parlamentuak ez du egiaztatu zelatatutako kataluniarrak «mehatxu» zirenik Espainiaren segurtasunarentzat. 'Pegasus auziari' buruzko zirriborroak ziurtzat jotzen du estatuan 65 espioitza kasu izan direla, eta ez hemezortzi, Madrilek orain arte esan moduan. «Opakutasunez» jokatzea leporatu dio CNIri.
Europako Parlamentuko Ikerketa Batzordeak txosten bat egin du Pegasus software bidezko espioitza auziari buruz, eta lehen zirriborroak zehazten du ez dutela egiaztatu zelataturiko Kataluniako buruzagi independentistak «mehatxu» zirenik Espainiako Estatuaren segurtasunarentzat. Bide horretan, Sophie in 't Veld Herbehere...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220454/gizon-bat-hil-da-zornotzan-trenak-harrapatuta.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Zornotzan, trenak harrapatuta
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, trenbide pasagunean gertatu da ezbeharra.
Gizon bat hil da Zornotzan, trenak harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, trenbide pasagunean gertatu da ezbeharra.
Lagun bat hil da gaur Zornotzan (Bizkaia), trenak harrapatuta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak emandako xehetasunen arabera, trenak trenbide pasagunean harrapatu du gizonezkoa, eta hil egin da. Antzeko heriotza bat izan zen urriaren 12an Anoetan (Gipuzkoa), Renferen geltokian. 18 urteko gazte bat hil zen ordu h...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220455/zestoako-alkateak-herritarrei-esan-die-egungo-datuekin-ezin-dutela-babestu-piaspeko-egitasmoa-baina-aztertzeko-prest-daude.htm
Gizartea
Zestoako alkateak herritarrei esan die egungo datuekin ezin dutela babestu Piaspeko egitasmoa, baina aztertzeko prest daude
Alkateak herritarrekin ostiralean egindako bileran onartu zuen «kezka handia» eragiten diela haize erroten proiektuak. Ohar bat atera du proiektua aztertzeko «prestasuna» dutela adierazteko.
Zestoako alkateak herritarrei esan die egungo datuekin ezin dutela babestu Piaspeko egitasmoa, baina aztertzeko prest daude. Alkateak herritarrekin ostiralean egindako bileran onartu zuen «kezka handia» eragiten diela haize erroten proiektuak. Ohar bat atera du proiektua aztertzeko «prestasuna» dutela adierazteko.
Azpeitiko Udalaren ostean, Zestoako Udala ere bildu da herritarrekin, Statkraft enpresak Azpeitia, Errezil eta Zestoa (Gipuzkoa) artean eraiki nahi duen Piaspe proiektu eolikoaren inguruko azalenak emateko. Azpeitiko Udalak esan zuenez, ez daude proiektuaren alde «itsu-itsuan», baina nabarmendu zuen klima larrialdiaren...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220456/imanol-larzabal-oroitzeko-ekintzak-egingo-dituzte-ostiralean-eta-larunbatean.htm
Kultura
Imanol Larzabal oroitzeko ekintzak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean
Imanolen jaiotzaren 75. urteurrena da aurten, eta omenaldia egingo diote: besteak beste, haren inguruko dokumental bat aurrestreinatu eta kontzertu bat eskainiko dute.
Imanol Larzabal oroitzeko ekintzak egingo dituzte ostiralean eta larunbatean. Imanolen jaiotzaren 75. urteurrena da aurten, eta omenaldia egingo diote: besteak beste, haren inguruko dokumental bat aurrestreinatu eta kontzertu bat eskainiko dute.
Etzi beteko dira 75 urte Imanol Larzabal abeslaria jaio zela —2004ko ekainaren 25ean hil zen—, eta, urteurrenaren karietara, hura oroitzeko omenaldia egingo dute ostiralean eta larunbatean: besteak beste, abeslariaren inguruko dokumental bat proiektatuko dute etzi, On Time ekoiztetxeak sortu berri duena, eta kontzertu ...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220457/ghk-k-gezurtatu-egin-du-zubietako-erraustegiko-ura-monpaseko-hustubidetik-desbideratuko-dutela.htm
Gizartea
GHK-k gezurtatu egin du Zubietako erraustegiko ura Monpaseko hustubidetik desbideratuko dutela
GHKren esanetan, «prebentziorako eta segurtasunerako» sistema bat baino ez dute eraiki nahi
GHK-k gezurtatu egin du Zubietako erraustegiko ura Monpaseko hustubidetik desbideratuko dutela. GHKren esanetan, «prebentziorako eta segurtasunerako» sistema bat baino ez dute eraiki nahi
Joan den astean GuraSOS taldeak jakinarazi zuenez, GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak baimena eskatu dio Uraren Euskal Agentziari Zubietako erraustegitik Arkaitzerrekara isurtzen diren urak ponpatu eta saneamendu sistemarekin konektatzeko, Añarbeko hodi biltzailearen bidez. GuraSOSek GHKren asmoak salatu zituen, e...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220458/castroko-hilketaren-egileak-esan-du-ez-ziola-burezurrik-eman-bizilagunari.htm
Gizartea
Castroko hilketaren egileak esan du ez ziola burezurrik eman bizilagunari
Carmen Merinoren aurkako epaiketa hasi da Santanderren. Haren bikotekide Jesus Mari Baranda bizkaitarra hil izana egozten diote.
Castroko hilketaren egileak esan du ez ziola burezurrik eman bizilagunari. Carmen Merinoren aurkako epaiketa hasi da Santanderren. Haren bikotekide Jesus Mari Baranda bizkaitarra hil izana egozten diote.
Hasi da Santanderren Carmen Merinoren aurkako epaiketa. Fiskaltzak 25 urteko kartzela zigorra eskatu du harentzat, ustez Jesus Mari Baranda bizkaitarra hil eta burua mozteagatik. Haren bikotekidea zen Baranda, 67 urtekoa. Lehen saioan, ordea, hori egin izana ukatu zuen Merinok. Akusatuak esan du ez ziola garezurra bar...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220459/presoen-esklabotzaz-bozkatuko-dute-aebetako-bost-estatutan.htm
Mundua
Presoen esklabotzaz bozkatuko dute AEBetako bost estatutan
Alabaman, Louisianan, Oregonen, Tennesseen eta Vermonten epaituak eta zigortuak izan diren presoei eginarazten dizkieten lanei buruz galdetuko diete herritarrei.
Presoen esklabotzaz bozkatuko dute AEBetako bost estatutan. Alabaman, Louisianan, Oregonen, Tennesseen eta Vermonten epaituak eta zigortuak izan diren presoei eginarazten dizkieten lanei buruz galdetuko diete herritarrei.
Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak ez dira izango gaur AEBetan egingo dituzten bozketa bakarrak. Ekitaldi hori baliatuta, galdeketak egingo dira zenbait estatutan. Horietako bostetan esklabotzari buruz galdetuko dute. Izatez, 1863an utzi zuten bertan behera esklabotza AEBetan. Oraindik badirau, ordea, espetxeeta...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220460/euskaraldian-masiboki-parte-hartzera-deitu-dute-antolatzaileek.htm
Gizartea
Euskaraldian «masiboki» parte hartzera deitu dute antolatzaileek
Izen ematea «martxa onean» doala jakinarazi dute, baina ariketa soziala are gehiago hedatzeko baliatu nahi dituzte azken egunak. Txapak janzteko eskatu dute, ikusgaitasuna eta kolektibotasuna lagungarriak direla argudiatuta.
Euskaraldian «masiboki» parte hartzera deitu dute antolatzaileek. Izen ematea «martxa onean» doala jakinarazi dute, baina ariketa soziala are gehiago hedatzeko baliatu nahi dituzte azken egunak. Txapak janzteko eskatu dute, ikusgaitasuna eta kolektibotasuna lagungarriak direla argudiatuta.
Izen ematearen azken txanpan eta hamar egunen faltan, Euskaraldian parte hartzeko deia berritu diete antolatzaileek herritarrei. Agerraldia egin dute Donostiako San Telmo museoan, eta eskatu dute ariketa are «masiboagoa» izan dadin baliatzeko azken egun hauek. Izan ere, azken olatua «erabakigarria» izango dela esan du ...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220461/baldintzapean-aske-utzi-dute-egoitz-coto-euskal-presoa.htm
Politika
Baldintzapean aske utzi dute Egoitz Coto euskal presoa
Hogei urte egin ditu preso, eta azaroaren 16an beteko du zigorra osorik
Baldintzapean aske utzi dute Egoitz Coto euskal presoa. Hogei urte egin ditu preso, eta azaroaren 16an beteko du zigorra osorik
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Egoitz Coto euskal presoari baldintzapeko askatasuna eman diote. Barakaldarra (Bizkaia) gaur utzi dute aske, hogei urteko espetxealdiaren ostean. Dueson (Espainia, 170 kilometrora) preso zegoela jaso zuen Cotok hirugarren gradura aldatzearen aldeko proposamena, Kantabriako espetxek...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220462/bizkaiko-metalgintza-beste-greba-baterako-bidean.htm
Ekonomia
Bizkaiko metalgintza, beste greba baterako bidean
FVEMek bere eskaintzan eginiko hobekuntzak ez dira nahikoa izan lan hitzarmenaren korapiloa askatzeko. Langileen ordezkariek ez dute indargabetu azaroaren 28ko asterako greba deialdia
Bizkaiko metalgintza, beste greba baterako bidean. FVEMek bere eskaintzan eginiko hobekuntzak ez dira nahikoa izan lan hitzarmenaren korapiloa askatzeko. Langileen ordezkariek ez dute indargabetu azaroaren 28ko asterako greba deialdia
Bizkaiko metalgintza greba dinamika berri baterako bidean da. Sindikatuetako ordezkariek eta FVEM patronalak lan hitzarmena berritzeko negoziazioaren hamabosgarren bilera egin dute gaur, eta ez da akordiorik izan. Patronalak soldata eguneraketari dagozkion bi aldaketa egin ditu: 2025eko soldata igoera %1etik %2ra handi...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220463/urkulluk-madrili-eskatu-dio-jarrera-hartzeko-barrionuevok-esandakoaz.htm
Gizartea
Urkulluk Madrili eskatu dio jarrera hartzeko Barrionuevok esandakoaz
Jaurlaritza prest agertu da ministro ohiaren hitzen harira ireki daitezkeen auzibideak babesteko.
Urkulluk Madrili eskatu dio jarrera hartzeko Barrionuevok esandakoaz. Jaurlaritza prest agertu da ministro ohiaren hitzen harira ireki daitezkeen auzibideak babesteko.
Erreakzio soka eragiten jarraitzen du Jose Barrionuevok, Espainiako Gobernuko Barne ministro ohiak, GALen ekintzak justifikatu izanak. Gaur, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu Madrilera zuzendu da: Espainiako Gobernuari, eta hura gobernatu izan duten alderdiei —UCDri, Alianza Popularri, PSOEri eta PPri— nahi...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220464/negoziazioak-blokeatzea-egotzi-diote-ibermaticako-zuzendaritzari.htm
Ekonomia
Negoziazioak «blokeatzea» egotzi diote Ibermaticako zuzendaritzari
Bigarren greba eguna egin dute gaur informatika enpresa horretan, eta ostegunean dute hirugarrena.
Negoziazioak «blokeatzea» egotzi diote Ibermaticako zuzendaritzari. Bigarren greba eguna egin dute gaur informatika enpresa horretan, eta ostegunean dute hirugarrena.
Ibermatican bigarren greba eguna egin dute gaur, eta etzi ere egingo dituzte lanuzteak, biharko bileran zuzendaritzak bere jarrera zeharo aldatzen ez badu. Astelehenean bildu ziren azkenekoz, eta, sindikatuek berretsi dutenez, bilera batetik bestera «are eskaintza okerragoak» aurkezten ari da. Hau da azkeneko proposam...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220465/siemens-gamesak-aurreratu-du-langile-gehiago-kaleratzea-aztertuko-duela.htm
Ekonomia
Siemens Gamesak aurreratu du langile gehiago kaleratzea aztertuko duela
Iragarri du litekeena dela erosteko eskaintza publikoan «beste doikuntza bat» egitea. Langileak «gogaituta» daude mehatxuekin, eta mobilizatzeko prest.
Siemens Gamesak aurreratu du langile gehiago kaleratzea aztertuko duela. Iragarri du litekeena dela erosteko eskaintza publikoan «beste doikuntza bat» egitea. Langileak «gogaituta» daude mehatxuekin, eta mobilizatzeko prest.
Kolpe baten ondotik, beste kolpe bat. Siemens Gamesaren akzioak erosteko eskaintza publikoaren barruan, Siemens Energy Group taldeak iragarri du kaleratze gehiago egitea aztertuko duela: «Siemens Gamesaren negozio ataletako lanpostuen inguruan, langilerian beste doikuntza bat egiteko aukera aztertuko da». Gaineratu due...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220466/hiru-zauritu-iruneko-ezpala-tabernan-izandako-eraso-batean.htm
Kirola
Hiru zauritu Iruñeko Ezpala tabernan izandako eraso batean
Indar Gorrik eta Osasunak Bartzelonako «ultrei» egotzi diete erasoa, baina, oraingoz, ez dute inor atxilotu. Gaurko auzo batzarra deitu dute Iturramako hainbat bizilagunek.
Hiru zauritu Iruñeko Ezpala tabernan izandako eraso batean. Indar Gorrik eta Osasunak Bartzelonako «ultrei» egotzi diete erasoa, baina, oraingoz, ez dute inor atxilotu. Gaurko auzo batzarra deitu dute Iturramako hainbat bizilagunek.
Aurki zen hastekoa Osasunaren eta Bartzelonaren arteko partida, Sadarren. Zazpiak baino lehen, ordea, Iruñeko Iturrama auzoko Ezpala tabernan hainbat txanodun sartu ziren; han elkartu ohi da Indar Gorri Osasunaren zaleen taldea. Erasotzaileek bengalak jaurti eta kalteak eragin zituzten tabernan, eta hiru zauritu izan z...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220467/maider-galardi-f-agirrek-euskarazko-kazetaritza-feminista-aldarrikatu-du.htm
Bizigiro
Maider Galardi F. Agirrek «euskarazko kazetaritza feminista» aldarrikatu du
‘Berria FM’ podcastari Kazetaritza Digitala eta Narratiba Berriak saria eman diote Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak, Bilbon. Saritu askok Pablo Gonzalez kazetaria askatzeko eskatu dute.
Maider Galardi F. Agirrek «euskarazko kazetaritza feminista» aldarrikatu du. ‘Berria FM’ podcastari Kazetaritza Digitala eta Narratiba Berriak saria eman diote Kazetarien Euskal Elkargoak eta Euskal Kazetarien Elkarteak, Bilbon. Saritu askok Pablo Gonzalez kazetaria askatzeko eskatu dute.
«Hau ez litzateke posible izango BERRIAk azken urteetan egin duen norabidetza feministarik gabe, eta bide horretan aitzindariak eta erreferenteak izan direnak gogoan eduki nahi ditut». Hala esan du saria jaso berritan Maider Galardi F. Agirrek gaur, Bilbon, Euskal Kazetaritza Sariak banatzeko ekitaldian. «Kazetaritza f...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220468/jesus-astigarraga-hil-da-gerediaga-elkartearen-sortzaileetako-bat.htm
Kultura
Jesus Astigarraga hil da, Gerediaga elkartearen sortzaileetako bat
Durangoko Kurutziaga ikastola eta Hitz liburu denda sortzen ere aritu zen.
Jesus Astigarraga hil da, Gerediaga elkartearen sortzaileetako bat. Durangoko Kurutziaga ikastola eta Hitz liburu denda sortzen ere aritu zen.
Gerediaga elkarteak jakinarazi duenez, Jesus Astigarraga hil zen atzo, 90 urte zituela. 1965. urtean, elkartearen sortzaileetako bat izan zen, orain astebete hildako Leopoldo Zugazarekin eta beste 11 lagunekin batera. «Itzalean lan asko» egin zuela nabarmendu dute. Durangoko Udaleko (Bizkaia) bulego teknikoan lan egin ...
2022-11-8
https://www.berria.eus/albisteak/220469/guruzetaren-bolada-ona-baliatu-du-athleticek-garaipena-lortzeko.htm
Kirola
Guruzetaren bolada ona baliatu du Athleticek garaipena lortzeko
Iragan ostiralean Gironan 1-2 galdu ostean, hiru puntu bildu ditu Athleticek Valladoliden aurka, San Mamesen
Guruzetaren bolada ona baliatu du Athleticek garaipena lortzeko. Iragan ostiralean Gironan 1-2 galdu ostean, hiru puntu bildu ditu Athleticek Valladoliden aurka, San Mamesen
Neurketa hotz hasi badu ere, garaipen handia lortu du Athleticek, gaur, Valladoliden aurka. Garaipen horrekin Txapeldunen Ligako postuetan dago Ernesto Valverdek zuzentzen duen taldea. Gorka Guruzetak egin ditu lehen bi golak, eta Dani Vivianek biribildu du gaua. Guruzeta lehen aldiz aritu zen hasieratik Lehen Mailako ...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220489/alderdi-demokrata-espero-baino-hobeto-ari-da-baina-ez-nahikoa-kongresuaren-kontrolari-eusteko.htm
Mundua
Alderdi Demokrata espero baino hobeto ari da, baina ez nahikoa Kongresuaren kontrolari eusteko
Errepublikanoak aurretik doaz Ordezkarien Ganberan, eta demokratak Senatuan, alde txikiz, behin-behineko emaitzen arabera.
Alderdi Demokrata espero baino hobeto ari da, baina ez nahikoa Kongresuaren kontrolari eusteko. Errepublikanoak aurretik doaz Ordezkarien Ganberan, eta demokratak Senatuan, alde txikiz, behin-behineko emaitzen arabera.
Aurtengo agintaldi erdiko hauteskundeek aspaldidaniko garrantzirik handiena dute AEB Ameriketako Estatu Batuetan, herrialdea erabat polarizatuta dagoen honetan, bi errealitate neurtzekotan baitira: batetik, Joe Biden presidentearen eta haren neurrien ospea, eta, bestetik, Donald Trump estatuburu ohiaren eta haren aldek...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220491/osasunak-azken-txanpan-galdu-du-bartzelonaren-aurka.htm
Kirola
Osasunak azken txanpan galdu du Bartzelonaren aurka
Nafarrak 1-0 jarri dira aurretik, eta 30. minututik jokalari bat gehiagorekin aritu dira. Buruz buruz lehiatu dira Bartzelonaren kontra, baina bigarren zatian bi gol sartu dituzte kataluniarrek, eta hiru puntuak eraman ditu Sadarretik.
Osasunak azken txanpan galdu du Bartzelonaren aurka. Nafarrak 1-0 jarri dira aurretik, eta 30. minututik jokalari bat gehiagorekin aritu dira. Buruz buruz lehiatu dira Bartzelonaren kontra, baina bigarren zatian bi gol sartu dituzte kataluniarrek, eta hiru puntuak eraman ditu Sadarretik.
Osasunak eskura izan du Bartzelonaren kontra punturen bat lortzea, baina, azkenerako, ezinezkoa izan da. Kataluniarrek 1-2 irabazi dute, eta hiru puntuak urratu dituzte. Jagoba Arrasateren taldeari oso alde jarri zaio neurketa hasieran. Izan ere, 5 minutuan David Garciak gola sartu du buruz, korner batean. Nafarren pl...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220492/amaia-egana-etxegabetzeen-biktima-gogoratu-dute-barakaldon.htm
Gizartea
Amaia Egaña etxegabetzeen biktima gogoratu dute Barakaldon
Hamar urte bete dira bere buruaz beste egin zuela, etxetik kaleratu behar zuten unean. Salatu dute murrizketak egin dituztela larrialdi egoeran dauden familiei laguntzeko zerbitzuetan.
Amaia Egaña etxegabetzeen biktima gogoratu dute Barakaldon. Hamar urte bete dira bere buruaz beste egin zuela, etxetik kaleratu behar zuten unean. Salatu dute murrizketak egin dituztela larrialdi egoeran dauden familiei laguntzeko zerbitzuetan.
Barakaldoko (Bizkaia) gizarte taldeek eta hainbat sindikatuk Amaia Egaña gogoratu dute, hil zeneko hamargarren urteurrenean, hiri horretako justizia jauregiaren aurrean. 2012ko azaroaren 9an bere buruaz beste egin zuen, kaleratu behar zutenean, kendu zioten etxebizitzatik salto eginda. Ekitaldiaren antolatzaileek sala...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220493/etruskoen-eta-erromatarren-garaiko-24-estatua-aurkitu-dituzte-italian-kaltetu-gabe.htm
Kultura
Etruskoen eta erromatarren garaiko 24 estatua aurkitu dituzte Italian, kaltetu gabe
Etruskoen eta erromatarren garaiko 24 estatua aurkitu dituzte Italian, kaltetu gabe.
Sienako San Casciano dei Bagni termetan atzeman dituzte, lohi azpian. Estatuak brontzezkoak dira, K.a. II. eta K.o. I. mendeen artekoak. Bestelako objektuak ere topatu dituzte: urrezko, zilarrezko eta brontzezko 5.000 txanpon inguru tartean. «Historia berridazteko moduko aurkikuntza da», adituen iritziz. Antzinaroari ...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220494/benat-lizasok-ez-du-gehiago-eginen-bertsotan-plaza-publikoan.htm
Kultura
Beñat Lizasok ez du gehiago eginen bertsotan plaza publikoan
Haren aita Sebastian Lizasoren eta aitona Joxe Lizasoren «itzaletan» aritzeak eragindako zamak bultzatu du, batik bat, plaza uztera. 'Bertsolari' aldizkariaren 'Makarrizketak' podcastean jakinarazi du erabakia.
Beñat Lizasok ez du gehiago eginen bertsotan plaza publikoan. Haren aita Sebastian Lizasoren eta aitona Joxe Lizasoren «itzaletan» aritzeak eragindako zamak bultzatu du, batik bat, plaza uztera. 'Bertsolari' aldizkariaren 'Makarrizketak' podcastean jakinarazi du erabakia.
Konparazioak pisutu dizkio pausoak, abizenaren zamak nekatu bidea. Eta gelditzea erabaki du, hala. Beñat Lizaso bertsolariak iragarri du utzi eginen diola plaza publikoan kantuan aritzeari. Bertsolari aldizkariaren Makarrizketak podcastean eman du erretiroaren berri, eta iradoki du etenaldia ez dela izanen behin-behine...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220495/bruselak-lau-urteko-planak-negoziatu-nahi-ditu-zorra-60tik-behera-jaisteko.htm
Ekonomia
Bruselak lau urteko planak negoziatu nahi ditu zorra %60tik behera jaisteko
Egonkortasun Ituna erreformatzeko proposamena aurkeztu du Europako Batzordeak. Zigor arinagoak nahi ditu betetzen ez dutenentzat, baina errazago jartzea.
Bruselak lau urteko planak negoziatu nahi ditu zorra %60tik behera jaisteko. Egonkortasun Ituna erreformatzeko proposamena aurkeztu du Europako Batzordeak. Zigor arinagoak nahi ditu betetzen ez dutenentzat, baina errazago jartzea.
Egonkortasun Ituna izozkailutik ateratzeko prestatzen ari da Europako Batasuna. 2024an gertatuko da hori, Ukrainako gerra dela medio, zeren EBk ordura arte luzatu baitu COVID-19aren aurkako borrokan eskuak libre izateko arauak ez betetzeko bere buruari emandako eskubidea. Eraldatuta itzuliko da Egonkortasun Ituna, «ga...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220496/bizkaiko-metalgintzako-enpresak-irabaziak-metatzen-ari-direla-gogoratu-diote-fvemi.htm
Ekonomia
Bizkaiko metalgintzako enpresak «irabaziak metatzen» ari direla gogoratu diote FVEMi
CCOOk, LABek eta UGTk ofizialki erregistratu dituzte azaroaren 28tik aurrerako greba egunak. Lan ituna berritzeko aukera on bat alferrik galdu dela iritzi diote.
Bizkaiko metalgintzako enpresak «irabaziak metatzen» ari direla gogoratu diote FVEMi. CCOOk, LABek eta UGTk ofizialki erregistratu dituzte azaroaren 28tik aurrerako greba egunak. Lan ituna berritzeko aukera on bat alferrik galdu dela iritzi diote.
Ofiziala da: CCOO, LAB, UGT eta ESK sindikatuek astebeteko greba deialdia erregistratu dute azaroaren 28tik aurrera Bizkaiko metalgintzan, eta, bide batez, pixka bat gehiago tenkatu dute korapiloa. Astelehenera arte mehatxu zena errealitate bilakatu da, eta hiru asteko erlojupekoa hasi da hura eragozteko. Deitzaileen a...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220497/aebetako-lau-estatutan-abortatzeko-eskubidearen-alde-bozkatu-dute.htm
Mundua
AEBetako lau estatutan abortatzeko eskubidearen alde bozkatu dute
Kalifornian, Michiganen, Vermonten eta Kentuckyn baiezkoa gailendu da; Montanan, behin-behineko emaitzek ere aldeko garaipena iragarri dute. Presoen esklabotzaz galdetutako bost estatutan zuzenketak egitearen alde azaldu dira.
AEBetako lau estatutan abortatzeko eskubidearen alde bozkatu dute. Kalifornian, Michiganen, Vermonten eta Kentuckyn baiezkoa gailendu da; Montanan, behin-behineko emaitzek ere aldeko garaipena iragarri dute. Presoen esklabotzaz galdetutako bost estatutan zuzenketak egitearen alde azaldu dira.
AEB Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenak ekainaren 24an 1973ko Roe v Wade —abortu eskubide konstituzionala— baliogabetu ondorengo lehen hauteskundeak izan ziren atzo. Hain zuzen, Ordezkarien Ganbera eta Senatuaren herena berritzeaz gain, galdeketak egin dituzte zenbait estatutan, eta, bostetan, abortatzeko esk...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220498/galdakaoko-ospitaleko-larrialdietan-ere-medikuak-falta-direla-salatu-dute.htm
Gizartea
Galdakaoko ospitaleko larrialdietan ere medikuak falta direla salatu dute
Zerbitzuaren eskaera %20 handitu arren sei mediku kaleratuko dituztela berretsi dute ELAko ordezkariek; haietako batzuei kontratu mistoak eskaini izana gaitzetsi dute
Galdakaoko ospitaleko larrialdietan ere medikuak falta direla salatu dute. Zerbitzuaren eskaera %20 handitu arren sei mediku kaleratuko dituztela berretsi dute ELAko ordezkariek; haietako batzuei kontratu mistoak eskaini izana gaitzetsi dute
Galdakao-Usansoloko ospitaleko (Bizkaia) larrialdi zerbitzuaren «prekarizazioa» jendaurrean salatzeko pausoa eman dute gaur bertako medikuek, ELA sindikatuaren egoitzan egin duten agerraldian. Osakidetzako lehen mailako arretan ez ezik, erietxeetan ere sendagileak falta direla nabarmendu dute, eta lan taldea osagilez h...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220499/gurasosek-manifestaziora-deitu-du-zubietako-erraustegiaren-aurka.htm
Gizartea
GuraSOSek manifestaziora deitu du Zubietako erraustegiaren aurka
Errauste planta ixteko eskatu dute, eta «kontrol demokratiko zorrotza» egiteko ere bai. Hainbat eragile eta norbanakok babestu dute deialdia.
GuraSOSek manifestaziora deitu du Zubietako erraustegiaren aurka. Errauste planta ixteko eskatu dute, eta «kontrol demokratiko zorrotza» egiteko ere bai. Hainbat eragile eta norbanakok babestu dute deialdia.
Azaroaren 27rako manifestaziora deitu du GuraSOSek, beste hainbat eragileren babesarekin, Zubietako erraustegia ixteko eskatu eta «kontrol demokratiko zorrotza» aldarrikatuz. Donostiako Kursaaletik hasiko da, 12:00etan, Orain bai, gelditu! Elkarrizketa konponbidea lelopean. Horrez gain, hurrengo asteetan «atxikipen geh...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220500/eh-bilduk-450-milioi-euroko-balioa-duen-proposamen-sorta-bat-aurkeztu-dio-jaurlaritzari.htm
Politika
EH Bilduk 450 milioi euroko balioa duen proposamen sorta bat aurkeztu dio Jaurlaritzari
Azpiazu gaur hasi da oposizioko talde parlamentarioekin biltzen. Elkarrekin Podemos-IUk eskatu du aurrekontuak 511 milioi euro handitzeko.
EH Bilduk 450 milioi euroko balioa duen proposamen sorta bat aurkeztu dio Jaurlaritzari. Azpiazu gaur hasi da oposizioko talde parlamentarioekin biltzen. Elkarrekin Podemos-IUk eskatu du aurrekontuak 511 milioi euro handitzeko.
«Konbultsio ekonomiko handiek ezaugarritutako garai historikoa» da egungoa, EH Bilduren ustez, eta horri erantzutera bideratutako 30 proposamen aurkeztu dio Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburu Pedro Azpiazuri, sei atal nagusitan banatuta. Konpromiso politikoak zein ekonomikoak dira, eta denera, 450 milioi euroko aldake...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220501/meta-konpainiak-langileen-13-kanporatuko-ditu.htm
Bizigiro
Meta konpainiak langileen %13 kanporatuko ditu
Facebook, Instagram eta Whatsappen jabeak 11.000 langile gutxiago izango ditu, Mark Zuckerberg buruak iragarri duenez.
Meta konpainiak langileen %13 kanporatuko ditu. Facebook, Instagram eta Whatsappen jabeak 11.000 langile gutxiago izango ditu, Mark Zuckerberg buruak iragarri duenez.
«Hau da Metaren historian egin dugun aldaketarik zailena». Hitz horiekin iragarri du Mark Zuckerberg konpainiako buruak langileen %13 kaleratuko dituela. Besteak beste, Facebook, Instagram eta Whatsapp plataformen jabea da Meta, eta 87.000 langile ditu orain, baina horietako 11.000 kanporatuko ditu. Zuckerbergek argud...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220502/araban-gizarte-inklusiorako-plazak-sortzeko-akordioa-lortu-dute-eh-bilduk-eajk-eta-pse-eek.htm
Gizartea
Araban gizarte inklusiorako plazak sortzeko akordioa lortu dute EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk
2023ko aurrekontuak gorabehera, Arabako Foru Aldundiak eguneko zentro bat eta gaueko harrera zentro bat sortzeko tramiteak hastea adostu dute hiru alderdiek
Araban gizarte inklusiorako plazak sortzeko akordioa lortu dute EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk. 2023ko aurrekontuak gorabehera, Arabako Foru Aldundiak eguneko zentro bat eta gaueko harrera zentro bat sortzeko tramiteak hastea adostu dute hiru alderdiek
Arabako Batzar Nagusietako osoko bilkuran, sozialki baztertuta dauden kolektiboentzako hainbat plaza sortzeko lanak hastea eskatu diote EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk foru aldundiari. Hiru alderdiek bat egin badute ere, Claudia Venceslao EH Bilduko batzarkideak gobernuaren azken urteetako jarrera kritikatu du: «Zortzi urt...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220503/artea-zientzia-eta-kultura-hizpide-global-innovation-day-ekitaldian.htm
Ekonomia
Artea, zientzia eta kultura hizpide Global Innovation Day ekitaldian
Industriaren, kulturaren eta hezkuntzaren arloko zenbait enpresak aurrera eramandako berrikuntzak aurkeztu dituzte. «Talentu gaztea» erakartzea ezinbestekotzat jo dute.
Artea, zientzia eta kultura hizpide Global Innovation Day ekitaldian. Industriaren, kulturaren eta hezkuntzaren arloko zenbait enpresak aurrera eramandako berrikuntzak aurkeztu dituzte. «Talentu gaztea» erakartzea ezinbestekotzat jo dute.
Talentua, berrikuntzaren motorra lelopean egin dute, gaur goizean, XI. Global Innovation Day. Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu du jardunaldia, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren XXII. Astearen barruan. Donostiako Kursaalean elkartu dira joera zientifiko, teknologiko, sozial eta kultural nagusie...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220504/itxasok-galen-existentzia-gaitzetsi-du-biktimen-oroimenerako-ekitaldi-batean.htm
Politika
Itxasok «GALen existentzia» gaitzetsi du biktimen oroimenerako ekitaldi batean
«izugarrikeria handia izan zen, eta Estatuari kreditua eta zilegitasuna kendu zizkion».
Itxasok «GALen existentzia» gaitzetsi du biktimen oroimenerako ekitaldi batean. «izugarrikeria handia izan zen, eta Estatuari kreditua eta zilegitasuna kendu zizkion».
Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkaritzak aurrea hartu nahi izan dio Terrorismoaren Biktimen aldeko Memoriaren Egunari, eta ekitaldia antolatu du Portugaleteko udaletxean (Bizkaia). Espainiako Barne ministro izandako Jose Barrionuevok egindako adierazpenen ostean jakin-mina zegoen ordezkari...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220505/cabezudoren-biktimen-abokatuak-60000-euroko-kalte-ordaina-eman-beharko-dio-epaile-bati.htm
Gizartea
Cabezudoren biktimen abokatuak 60.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio epaile bati
Kote Cabezudo argazkilariaren kasuan epaile lanak egin zituen Ana Isabel Perez Asenjoren aldeko epaia eman du Irungo epaitegi batek, hedabideetan eta sare sozialetan abokatuak haren «ohorearen eta irudiaren aurkako adierazpenak» egin zituela argudiatuta.
Cabezudoren biktimen abokatuak 60.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio epaile bati. Kote Cabezudo argazkilariaren kasuan epaile lanak egin zituen Ana Isabel Perez Asenjoren aldeko epaia eman du Irungo epaitegi batek, hedabideetan eta sare sozialetan abokatuak haren «ohorearen eta irudiaren aurkako adierazpenak» eg...
Kote Cabezudoren biktimen abokatu Mario Diezek 60.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio Ana Isabel Perez Asenjo epaileari, hedabideetan eta sare sozialetan haren «ohorearen eta irudiaren aurkako adierazpenak» egiteagatik. Irungo lehenengo instantziako bigarren instrukzio epaitegiak eman du epaia, eta, kalte ordaina...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220506/unibertso-urruneko-supernoba-baten-hiru-irudi-lortu-ditu-ehuko-ikertzaile-baten-taldeak.htm
Bizigiro
Unibertso urruneko supernoba baten hiru irudi lortu ditu EHUko ikertzaile baten taldeak
Galaxia bat lente gisa erabilita lorturiko irudiei esker jakin dute izarra Eguzkia baino bostehun aldiz erradio handiagoko supererraldoi gorri bat zela eta duela 11.500 milioi urte lehertu zela.
Unibertso urruneko supernoba baten hiru irudi lortu ditu EHUko ikertzaile baten taldeak. Galaxia bat lente gisa erabilita lorturiko irudiei esker jakin dute izarra Eguzkia baino bostehun aldiz erradio handiagoko supererraldoi gorri bat zela eta duela 11.500 milioi urte lehertu zela.
Teleskopioak espazioko begiak badira, galaxia batzuk betaurrekoak izan daitezke. Fenomeno horri esker, EHUko eta DIPC Donostia Physics Centerreko Tom Broadhurst ikertzaileak partaide duen talde batek espazio urruneko supernoba baten hiru irudi lortu ahal izan ditu, eta, horren bidez, haren inguruko informazio zehatza l...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220507/statkraft-enpresak-parke-eolikoaren-proiektua-aurkeztuko-du-aramaion.htm
Gizartea
Statkraft enpresak parke eolikoaren proiektua aurkeztuko du Aramaion
«Herritarren zalantzak argitzeko» asmoarekin antolatu du enpresak aurkezpena.
Statkraft enpresak parke eolikoaren proiektua aurkeztuko du Aramaion. «Herritarren zalantzak argitzeko» asmoarekin antolatu du enpresak aurkezpena.
Aramaio eta Eskoriatza artean parke eoliko bat eraikitzeko daukan proiektua aurkeztuko du Statkraft enpresak azaroaren 16an Aramaion, herritarren «zalantzak» argitzeko. Itsaraz deitu diote proiektuari, eta egun horretan herritarrei parkearen nondik norakoak azaltzeko asmoa duela ere iragarri du enpresak. Azaldu duenez,...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220508/tropak-dnieper-ibaiaren-ekialdeko-aldera-erretiratzeko-agindu-du-errusiak.htm
Mundua
Tropak Dnieper ibaiaren ekialdeko aldera erretiratzeko agindu du Errusiak
Mugimendu hori aintzat hartuta, Kherson hiri estrategikoa galtzear da Errusia. Kremlinek argudiatu du anexionatu zuen eskualdeak ezin duela «guztiz funtzionatu» ezin denez hornitua izan.
Tropak Dnieper ibaiaren ekialdeko aldera erretiratzeko agindu du Errusiak. Mugimendu hori aintzat hartuta, Kherson hiri estrategikoa galtzear da Errusia. Kremlinek argudiatu du anexionatu zuen eskualdeak ezin duela «guztiz funtzionatu» ezin denez hornitua izan.
Ukrainako Kherson hirian Errusiako armadak dituen tropak Dnieper ibaiaren ekialdeko ertzera erretiratzeko agindu du Sergei Xoigu Errusiako Defentsa ministroak. Hori jakinarazi du TASS Errusiako berri agentziak. Horrek esan nahi du Kherson hiri estrategikoaren kontrola galtzear dela Kremlin. «Kherson ezin da hornitua iz...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220509/gal-costa-kantari-brasildarra-hil-da.htm
Kultura
Gal Costa kantari brasildarra hil da
Brasilgo herri musikaren ikurretako bat izan da, eta hainbat musika mota landu ditu bere ibilbide luzean. 77 urterekin hil da.
Gal Costa kantari brasildarra hil da. Brasilgo herri musikaren ikurretako bat izan da, eta hainbat musika mota landu ditu bere ibilbide luzean. 77 urterekin hil da.
Brasilgo musikaren historian lorratz nabarmena utzi duen belaunaldi bateko kide izan da Gal Costa; mugimendu tropikalistaren barruko ahots handienetako bat, Caetano Veloso, Gilberto Gil eta Maria Bethaniarekin batera, besteak beste. Bossa novaren ondotik mamitu zen Brasilgo herri musikaren ordezkarietako bat izan da, h...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220510/gasteizko-epaitegiak-baztertu-egin-du-maiorga-ramirezen-kaleratzea-etetea.htm
Politika
Gasteizko epaitegiak baztertu egin du Maiorga Ramirezen kaleratzea etetea
EAk lau urtez eten zion afiliazioa, otsailean. Ramirezek kautelazko neurriak eskatu zizkion epaitegiari.
Gasteizko epaitegiak baztertu egin du Maiorga Ramirezen kaleratzea etetea. EAk lau urtez eten zion afiliazioa, otsailean. Ramirezek kautelazko neurriak eskatu zizkion epaitegiari.
Gasteizko epaitegiak ez du tramitera onartu Maiorga Ramirez EAren ildo kritikoko buruak aurkeztutako eskaera, eta, beraz, ez du kautelazko neurririk ezarriko hura eta beste lau kide kritikori militantzia eten izana behin-behinean eteteko. EAko Nazio Batzorde Eragileak otsailean adostu zuen Ramirez, Miren Aranoa, Iratx...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220511/pintaketa-transfoboak-egin-dituzte-irunean-trans-legearen-harira.htm
Gizartea
Pintaketa transfoboak egin dituzte Iruñean, trans legearen harira
Ortzadarraren koloreekin margotutako banku bat pintatu dute, eta 'Stop trans legea' mezua idatzi. Atzo, trans legea «berehala» onartzeko eskatu zuten Euskal Herriko hainbat LGTBI taldek
Pintaketa transfoboak egin dituzte Iruñean, trans legearen harira. Ortzadarraren koloreekin margotutako banku bat pintatu dute, eta 'Stop trans legea' mezua idatzi. Atzo, trans legea «berehala» onartzeko eskatu zuten Euskal Herriko hainbat LGTBI taldek
Oraindik ere tramitean da trans legea Espainiako Kongresuan. Gatazkatsua izaten ari da horren onarpena; besteak beste, PSOE trabak jartzen ari baita genero autodeterminazioari dagokionez. Ezinegonez, legea «berehala» onartzeko eskatu zuten Hego Euskal Herriko LGTBI eskubideen aldeko hainbat taldek. Egun bakarra behar i...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220512/jendetza-elkartu-da-iturramako-auzo-batzarrean-ezpala-tabernako-erasoa-gaitzesteko.htm
Kirola
Jendetza elkartu da Iturramako auzo batzarrean, Ezpala tabernako erasoa gaitzesteko
Iruñeko Iturramako auzokideek manifestatzera deitu dute ostiralerako, 18:30ean, auzoko bulebarrean.
Jendetza elkartu da Iturramako auzo batzarrean, Ezpala tabernako erasoa gaitzesteko. Iruñeko Iturramako auzokideek manifestatzera deitu dute ostiralerako, 18:30ean, auzoko bulebarrean.
Osasunak eta Bartzelonak elkarren aurka jokatu zuten atzo Sadarren; 1-2 galdu zuen Jagoba Arrasateren taldeak. Partidaren aurretik, Bartzelonako Boixos Nois taldearen zaleak Ezpala tabernara sartu ziren, eta istiluak eragin zituzten; hala salatu zuten Indar Gorriko zaleek eta Osasuna taldeak. Erasotzaileek, txanoa jant...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220513/munduko-harresiak-suntsitzeko-eskatu-dute-harresien-aurkako-nazioarteko-egunean.htm
Gizartea
Munduko harresiak «suntsitzeko» eskatu dute Harresien Aurkako Nazioarteko Egunean
Bizkaiko SOS Arrazakeria, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta BDS Bizkaia elkarteek galdegin dute «hesi fisiko eta mental guztiak» erauztea, eta errespetatzea herriek eta pertsonek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea.
Munduko harresiak «suntsitzeko» eskatu dute Harresien Aurkako Nazioarteko Egunean. Bizkaiko SOS Arrazakeria, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta BDS Bizkaia elkarteek galdegin dute «hesi fisiko eta mental guztiak» erauztea, eta errespetatzea herriek eta pertsonek beren etorkizuna erabakitzeko duten eskubidea.
Harresien Aurkako Nazioarteko Eguna da gaur, eta Bizkaiko SOS Arrazakeria, Ongi Etorri Errefuxiatuak eta BDS Bizkaia elkarteek protesta ekintza bat egin dute Bilboko Atxuri auzoan, munduan dauden harresiak «suntsitzeko» eskatzeko. Agiri bat kaleratu dute hiru taldeek, salatzeko «60 harresi baino gehiago» daudela mundua...
2022-11-9
https://www.berria.eus/albisteak/220514/reala-haizea-alde-duela-iritsi-da-etenaldira.htm
Kirola
Reala haizea alde duela iritsi da etenaldira
Realak irabazi egin dio Sevillari haren zelaian, eta Europako postuetan igaroko du ligako etenaldia. Txuri-urdinek hasi eta gutxira hartu dute aurrea, eta epaileak etxeko bi jokalari kanporatu izanak erraztu egin die garaipenerako bidea
Reala haizea alde duela iritsi da etenaldira. Realak irabazi egin dio Sevillari haren zelaian, eta Europako postuetan igaroko du ligako etenaldia. Txuri-urdinek hasi eta gutxira hartu dute aurrea, eta epaileak etxeko bi jokalari kanporatu izanak erraztu egin die garaipenerako bidea
Realak egin ditu Espainiako Ligako lanak abendura artean. Talde txuri-urdinak sasoi hasiera ederra osatu du, eta sailkapena da horren erakusle: hamalau jardunalditan 26 puntu batuta, Europako postuetan kokatuta dago. Gaur Sevillaren zelaian irabazita osatu du Munduko Koparen aurreko aldia; oraindik sasoiaren zatirik ha...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220534/egunean-behin-jokoaren-galesezko-bertsioa-egin-dute.htm
Bizigiro
Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa egin dute
Jokoaren bi bertsioek mekanika eta itxura berdinak dituzte, baina hizkuntza eta galdera jakin batzuk aldatzen dira.
Egunean Behin jokoaren galesezko bertsioa egin dute. Jokoaren bi bertsioek mekanika eta itxura berdinak dituzte, baina hizkuntza eta galdera jakin batzuk aldatzen dira.
S4C telebista galestar publikoak eskatuta, Codesyntax euskal enpresak eta Tinopolis Galesko ekoiztetxeak elkarlanean garatu dute Cwis Bob Dydd jokoa (proba bat egunean). Telebista publikoak berak eta Galesko Gobernuak finantzatu dute proiektua. S4C telebistak atzo iragarri zuen ofizialki, ohar baten bidez. Honela mint...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220535/gatazkaren-ondoriozko-biktimak-izan-dituzte-gogoan-memoriaren-eguneko-ekitaldietan.htm
Politika
Gatazkaren ondoriozko biktimak izan dituzte gogoan Memoriaren Eguneko ekitaldietan
Eusko Legebiltzarrean bi minutuko isilunea egin dute PP, Ciudadanos eta Vox ez beste alderdi guztiek. Etxerat-ek ere elkarretaratzea egin du, kartzelan hildako 35 euskal presoak eta sakabanaketak eragindako istripuen ondorioz hildako hamasei senideak ere biktima gisa aitor ditzatela eskatzeko.
Gatazkaren ondoriozko biktimak izan dituzte gogoan Memoriaren Eguneko ekitaldietan. Eusko Legebiltzarrean bi minutuko isilunea egin dute PP, Ciudadanos eta Vox ez beste alderdi guztiek. Etxerat-ek ere elkarretaratzea egin du, kartzelan hildako 35 euskal presoak eta sakabanaketak eragindako istripuen ondorioz hildako ha...
Memoriaren Egunaren harira, bi minutuko isilunea eta lore eskaintza egin dute Cristina Iglesiasek biktimen omenez egindako Gauerdiko iparrorratza eskulturaren aurrean, Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea izan ditu buru e...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220536/hasi-dira-euskararen-ezagutzaren-unibertsalizazioari-buruzko-jardunaldiak-gasteizen.htm
Gizartea
Hasi dira euskararen ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko jardunaldiak Gasteizen
Hezkuntzaz, hizkuntzaren transmisioaz eta sozializazioaz, eta helduen euskalduntzeaz ariko dira Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako jardunaldietan, bi egunez.
Hasi dira euskararen ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko jardunaldiak Gasteizen. Hezkuntzaz, hizkuntzaren transmisioaz eta sozializazioaz, eta helduen euskalduntzeaz ariko dira Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatutako jardunaldietan, bi egunez.
Jauzirako prest lelopean hasi dira Gasteizen euskararen ezagutzaren unibertsalizazioari buruzko jardunaldiak, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak antolatuta. Hain justu, antolatzaileek uste dute badirela helburu horretarako bidean «jauzia» egiteko baldintzak, eta ...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220537/txibite-laquogobernu-honek-hitza-bete-duraquo.htm
Politika
Txibite: «Gobernu honek hitza bete du»
Nafarroaren egoerari buruzko osoko bilkura berezian, Nafarroako Gobernuko lehendakariak azpimarratu du legealdi hasieran egindako akordio programatikoan jasotako neurrien %89 bete dituela, eta «zailtasunen gainetik» hitza bete dutela.
Txibite: «Gobernu honek hitza bete du». Nafarroaren egoerari buruzko osoko bilkura berezian, Nafarroako Gobernuko lehendakariak azpimarratu du legealdi hasieran egindako akordio programatikoan jasotako neurrien %89 bete dituela, eta «zailtasunen gainetik» hitza bete dutela.
Foru hauteskundeak egiteko sei hilabete falta diren honetan, foru komunitatearen egoerari buruzko parlamentuko osoko bilkura berezia aukera ona izan ohi da gobernuak eta alderdiek euren posizioak azaltzeko eta unean uneko argazki politikoa ateratzeko. Urtero legez, ikusmina piztu du komunikabideen artean. Gonbidatuen a...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220538/laquojustizia-feministaraquo-aldarrikatuko-du-aurten-euskal-herriko-mugimendu-feministak-azaroaren-25ean.htm
Gizartea
«Justizia feminista» aldarrikatuko du aurten Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean
Azaroaren 25ean da Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna. «Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista» aldarrikatzeko deialdiak egingo dituzte Donostian, Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Baionan.
«Justizia feminista» aldarrikatuko du aurten Euskal Herriko Mugimendu Feministak azaroaren 25ean. Azaroaren 25ean da Indarkeria Matxistaren Kontrako Eguna. «Beldurra eta kontrolaren aurrean, justizia feminista» aldarrikatzeko deialdiak egingo dituzte Donostian, Gasteizen, Iruñean, Bilbon eta Baionan.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak hiriak, herriak eta auzoak hartuko ditu aurten ere azaroaren 25ean, indarkeria matxista salatzeko. Adierazi dute «nazkatuta» daudela urtero «salaketa eta aldarri berdinak» egiteaz, eta argi utzi dute «borroka», «saretzea» eta «antolakuntza» direla indarkeriarik gabe bizitzeko bide ba...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220539/karabakh-garaian-laquogune-desmilitarizatu-bat-sortzearaquo-proposatu-dio-armeniak-azerbaijani.htm
Mundua
Karabakh Garaian «gune desmilitarizatu bat sortzea» proposatu dio Armeniak Azerbaijani
Paxinian lehen ministroak ziurtatu du Erevan «leiala» zaiola lurraldeko bake elkarrizketari, eta «lehenbailehen» sinatu nahi duela Azerbaijango muga finkatzeko akordioa.
Karabakh Garaian «gune desmilitarizatu bat sortzea» proposatu dio Armeniak Azerbaijani. Paxinian lehen ministroak ziurtatu du Erevan «leiala» zaiola lurraldeko bake elkarrizketari, eta «lehenbailehen» sinatu nahi duela Azerbaijango muga finkatzeko akordioa.
Armeniako eta Azerbaijango gobernuen arteko tentsioa baretzeko asmoz, Erevanek Bakuri proposatu dio «gune desmilitarizatu bat» sortzea Karabakh Garaia eremuaren inguruan, «nazioarteko bermeekin». Hala baieztatu du gaur Nikol Paxinian Armeniako lehen ministroak, bere kabinetearekin egindako bilera baten ostean egindako ...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220541/esparza-laquopsnk-bizkarra-eman-die-bere-balioei-bildurekin-ituna-egitearrenraquo.htm
Politika
Esparza: «PSNk bizkarra eman die bere balioei, Bildurekin ituna egitearren»
Osasungintzaren egoeraz, zergen igoeraz eta euskarari emaniko «diru parrastaz» hitz egin du Navarra Sumako buruak.
Esparza: «PSNk bizkarra eman die bere balioei, Bildurekin ituna egitearren». Osasungintzaren egoeraz, zergen igoeraz eta euskarari emaniko «diru parrastaz» hitz egin du Navarra Sumako buruak.
Apokalipsiaren iragarlearena egin du, beste behin ere. Javier Esparzak, UPNko presidente eta Navarra Sumako buruak, kritika gogorra egin dio Nafarroako Gobernuak legealdi honetan eginiko lanari eta, batez ere, «kezkagarritzat» jo du EH Bilduk duen eragina. Maria Txibiteren gobernuak eta EH Bilduk aurrekontuen inguruan...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220542/siemens-gamesako-buruak-ez-du-baztertu-kaleratze-gehiago-egotea.htm
Ekonomia
Siemens Gamesako buruak ez du baztertu kaleratze gehiago egotea
Jochen Eickholtek ez du azalpenik eman nahi izan Asteasuko eta Mungiako lantegiak saltzeko asmoei buruz. Zamudioko konpainiak 640 milioiren galerak izan ditu.
Siemens Gamesako buruak ez du baztertu kaleratze gehiago egotea. Jochen Eickholtek ez du azalpenik eman nahi izan Asteasuko eta Mungiako lantegiak saltzeko asmoei buruz. Zamudioko konpainiak 640 milioiren galerak izan ditu.
Siemens Gamesak ez du baztertzen kaleratze gehiago egitea Zamudioko taldea Siemens Energyn erabat integratzean. Jochen Eickholt Alemaniako multinazionalaren kontseilari ordezkariak aitortu duenez, hori gertatzean litekeena da «harmonizazio jardueraren bat» egotea, baina azpimarratu du ez dela erabat ziurra, eta, kalera...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220543/errusiako-tropak-khersondik-ateratzen-hasi-dira.htm
Mundua
Errusiako tropak Khersondik ateratzen hasi dira
Ukrainak Kremlini leporatu dio Kherson hiria minaz betetzea. Putinek eskatu du ekipamendu militarra fronteko «benetako beharretara» egokitzeko.
Errusiako tropak Khersondik ateratzen hasi dira. Ukrainak Kremlini leporatu dio Kherson hiria minaz betetzea. Putinek eskatu du ekipamendu militarra fronteko «benetako beharretara» egokitzeko.
Ukrainako inbasioa hasi zenetik okupatu duen hiri garrantzitsuenetik, Khersondik, ateratzeko agindua eman zion atzo Moskuk bere armadari, eta, Errusiako Defentsa Ministerioak gaur jakinarazi duenez, tropak Kherson hiritik eta izen bereko eskualdearen iparraldeko eremutik erretiratzen hasi dira. Kremlinek erabaki hori h...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220545/ekin-hitza-izango-da-2023ko-araba-euskaraz-ikastolen-jaiaren-ikur-eta-leloa.htm
Gizartea
'Ekin' hitza izango da 2023ko Araba Euskaraz ikastolen jaiaren ikur eta leloa
2023ko ekainaren 11n egingo dute, Olarizun, baina urte osorako ere antolatu dituzte bestelako ekintzak.
'Ekin' hitza izango da 2023ko Araba Euskaraz ikastolen jaiaren ikur eta leloa. 2023ko ekainaren 11n egingo dute, Olarizun, baina urte osorako ere antolatu dituzte bestelako ekintzak.
Unai Mendizabal Arabako Ikastolen Elkartearen presidenteak eta Salome Martinez de Ilarduya Lautada ikastolako zuzendariak 2023ko Araba Euskaraz ikastolen jaialdia aurkeztu dute gaur, Gasteizen. 2023ko ekainaren 11n egingo dute, Olarizun, eta zortzi ikastolak hartuko dute parte. Ardatzak aurtengo ereduari jarraituko di...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220546/gatibuk-disko-berriko-lehenengo-kanta-eta-bideoklipa-argitaratu-ditu.htm
Kultura
Gatibuk disko berriko lehenengo kanta eta bideoklipa argitaratu ditu
'EHdistopikala' lanean, tropikoetako erritmoetara hurbildu da taldea.
Gatibuk disko berriko lehenengo kanta eta bideoklipa argitaratu ditu. 'EHdistopikala' lanean, tropikoetako erritmoetara hurbildu da taldea.
Afrobeat kutsua eman dio Gatibu taldeak EHdistopikala disko berriko lehenengo abestiari. Ikusi beharko bildumako gainerako kantetara ere zabaldu ote den sukar tropikala. Ezin disimulatu kanta eta haren bideoklipa argitaratu ditu gaur eguerdian taldeak. Harremana galdu zuten bi pertsonaren artean oraindik disimulatu ez...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220547/badator-pantailaldia-non-ikus-daitezke-euskarazko-edukiak-sarean.htm
Bizigiro
Badator Pantailaldia: non ikus daitezke euskarazko edukiak sarean?
Azaroaren 11tik azaroaren 18ra bitarterako, Pantailaldia antolatu du Pantaila Euskaraz mugimenduak. Aste osoan euskarazko edukiak kontsumitzera deitu dute. Baliabideen zerrenda, albiste barruan.
Badator Pantailaldia: non ikus daitezke euskarazko edukiak sarean?. Azaroaren 11tik azaroaren 18ra bitarterako, Pantailaldia antolatu du Pantaila Euskaraz mugimenduak. Aste osoan euskarazko edukiak kontsumitzera deitu dute. Baliabideen zerrenda, albiste barruan.
Astebete. Hori besterik ez da falta aurtengo Euskaraldia has dadin. Aurki ikusiko dira barra-barra kaletik ekinbidearen txapak eta banderatxoak, eta, zer esanik ez, euskara bera. Itxaron ezin duenak, baina, badu pantailak berotuz joateko aparteko planik: Pantailaldia. Azaroaren 11tik azaroaren 18ra bitartean, Pantailak...
2022-11-15
https://www.berria.eus/albisteak/220548/gaur-gauean-abiatuko-da-artemis-misioa-etorkizunean-emakume-bat-ilargira-eramateko-helburuarekin.htm
Bizigiro
Gaur gauean abiatuko da Artemis misioa, etorkizunean emakume bat Ilargira eramateko helburuarekin
Artemis misioaren helburua da bidaia bat antolatzea Ilargira, emakume baten zuzendaritzapean. Horretarako, 'SLS' espaziontziaren eta 'Orion' ontziaren gaitasunak neurtu behar dira, eta hori eginen da lehenbiziko misioan.
Gaur gauean abiatuko da Artemis misioa, etorkizunean emakume bat Ilargira eramateko helburuarekin. Artemis misioaren helburua da bidaia bat antolatzea Ilargira, emakume baten zuzendaritzapean. Horretarako, 'SLS' espaziontziaren eta 'Orion' ontziaren gaitasunak neurtu behar dira, eta hori eginen da lehenbiziko misioan.
NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak joan den astean jakinarazi zuenez, gaur gauean abiatuko da Artemis I misioa. Atzo abiatzekoa zen, baina «langileak lanera itzultzeko baldintza seguruak izan ditzaten itxaroten» egon dira. Izan ere, Nicole izeneko «ekaitz tropikala» herrialdera iritsi zela iragarri zut...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220549/agenda-proposamena-pantailaldirako.htm
Agenda proposamena Pantailaldirako
Agenda proposamena Pantailaldirako.
Pantailak Euskarazek agenda bat antolatu du aste osorako, nahi duenak jarraitu ahal izateko. Goiko zerrendako zenbait edukirekin osatu du egunean eguneko proposamena, ikus-entzulea gal ez dadin. Dena dela, eskura izango dira edonon, edonoiz eta edonola baliabide guztiak. Astean zehar ere, #pantailaldia traolarekin ekim...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220552/emakume-bat-hil-da-caparroson-traktore-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Emakume bat hil da Caparroson traktore batek harrapatuta
15:20an jazo da ezbeharra, N-121 errepideko biribilgunean. Istripua gertatu den unean bertan hil da emakumea.
Emakume bat hil da Caparroson traktore batek harrapatuta. 15:20an jazo da ezbeharra, N-121 errepideko biribilgunean. Istripua gertatu den unean bertan hil da emakumea.
Emakume bat hil da Caparroson (Nafarroa) traktore batek harrapatuta. 15:20 aldera gertatu da ezbeharra, N-121 errepideko biribilgunean. Galtzadan zen emakumea, eta bertan harrapatu du Tuterarantz zihoan traktore batek. Ibilgailuaren atoia irauli egin da. Osasun zerbitzuak eta Nafarroako Polizia Forala hara joan dira, ...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220553/elhuyar-50-urte-euskara-eta-zientzia-uztartzen.htm
Gizartea
Elhuyar: 50 urte euskara eta zientzia uztartzen
50 urte bete dituela ospatzeko, Elhuyar fundazioak ekitaldi bat antolatu du gaurko, Donostiako Kursaalean.
Elhuyar: 50 urte euskara eta zientzia uztartzen. 50 urte bete dituela ospatzeko, Elhuyar fundazioak ekitaldi bat antolatu du gaurko, Donostiako Kursaalean.
Zientzia euskaratik eta euskaraz lantzea, eta horretarako prosa eta lexiko zientifikoa sortzea. Helburu horrekin sortu zen Elhuyar, duela 50 urte. Hain zuzen, 50. urteurrena ospatuko du gaur Elhuyar fundazioak, Donostiako Kursaalean. Gaurko ekitaldiaz gain, Elhuyarrek hainbat ekintza egin ditu urte osoan mende erdia o...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220554/lesarriko-tuneleko-estalduraren-parte-bat-erori-da-maltzaga-eta-bergara-artean.htm
Gizartea
Lesarriko tuneleko estalduraren parte bat erori da, Maltzaga eta Bergara artean
AP-1 autobidean izan da, Gasteizerako noranzkoan. Ingurabide baten bidez bideratu dute trafikoa, Maltzagarako noranzkoko tunelean.
Lesarriko tuneleko estalduraren parte bat erori da, Maltzaga eta Bergara artean. AP-1 autobidean izan da, Gasteizerako noranzkoan. Ingurabide baten bidez bideratu dute trafikoa, Maltzagarako noranzkoko tunelean.
AP-1 autobideko Lesarriko tuneleko sabaiaren estaldura erori da arratsaldean, Maltzaga (Eibar) eta Bergara artean. Gasteizerako noranzkoko tunelean izan da. Luiziak ez du ibilgailurik harrapatu, baina hiru autok elkar jo dute. Oraingoz, itxita dago tunela, eta ingurabide batekin bideratu dute trafikoa; alboko tunelean ...
2022-11-10
https://www.berria.eus/albisteak/220555/memoria-eraikitzeko-giza-eskubideak-eta-balio-etikoak-toki-komuna-izatea-proposatu-dute.htm
Politika
Memoria eraikitzeko, giza eskubideak eta balio etikoak «toki komuna» izatea proposatu dute
Gogora institutuak eskatuta hiru historialarik eta hiru biktimak osaturiko gogoeta txostena aurkeztu dute, memoriaren eguneko ekitaldien barruan. Jarrera «eraikitzailea eta inklusiboa» hartzea aldarrikatu dute, eta autokritika egitea eskatu.
Memoria eraikitzeko, giza eskubideak eta balio etikoak «toki komuna» izatea proposatu dute. Gogora institutuak eskatuta hiru historialarik eta hiru biktimak osaturiko gogoeta txostena aurkeztu dute, memoriaren eguneko ekitaldien barruan. Jarrera «eraikitzailea eta inklusiboa» hartzea aldarrikatu dute, eta autokritika e...
«Memoria da bermerik onena indarkeria eta terrorismoa ez errepikatzeko. Memoria da bermerik onena aniztasun politikoan eta sozialean bizikidetzarako eredu sendo bat eraikitzeko». Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzeko lehendakariak adierazi duenez, iraganera zein etorkizunera begira antolatu zuen Gogora institutuak gaur mem...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220582/eredu-berri-bat-euskal-hezkuntza-sistemarako.htm
Iritzia
Eredu berri bat Euskal Hezkuntza Sistemarako
Eredu berri bat Euskal Hezkuntza Sistemarako.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege berri bat izango dugu laster, eta horri begira itxaropenak bezala, zalantza eta kezkak sortu dira. Bakoitza bere lubakian jartzea da aukeretako bat; edo elkarlanean jardun eta gaiak perspektibarekin begiratu eta aztertzea beste bat. Ikastolok bigarren horretan kokatu gara. ...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220583/aragonesek-esan-du-laquopauso-handiaraquo-dela-sedizio-delitua-espainiako-zigor-kodetik-kentzea.htm
Mundua
Aragonesek esan du «pauso handia» dela sedizio delitua Espainiako Zigor Kodetik kentzea
Horren ordez, «desordena publiko larriak» zigortuko dituzte, eta zigorrak hamabost urtetik bost urtera jaitsiko dituzte. Kataluniako presidenteak begi onez ikusi du aldaketa: «Esperantza eman digu, eta aurrera egiteko indarra».
Aragonesek esan du «pauso handia» dela sedizio delitua Espainiako Zigor Kodetik kentzea. Horren ordez, «desordena publiko larriak» zigortuko dituzte, eta zigorrak hamabost urtetik bost urtera jaitsiko dituzte. Kataluniako presidenteak begi onez ikusi du aldaketa: «Esperantza eman digu, eta aurrera egiteko indarra».
Espainiako telebista batean eginiko elkarrizketan eman du albistea bart Pedro Sanchez gobernuburuak: sedizio delitua kendu egingo dute Zigor Kodetik. Hamabost urteko zigorra dakar horrek, eta Kataluniako prozesuaren aurkako auzian hori egotzi zieten alderdi nazionalistetako buruei, eta hamahiru urteko zigorra ezarri. H...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220584/hiru-zauritu-daude-lesarriko-tunelaren-erortzearen-ondorioz.htm
Gizartea
Hiru zauritu daude Lesarriko tunelaren erortzearen ondorioz
Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako Foru Diputatuak adierazi du astelehenera arte tunela itxita egonen dela. Alboko tunelean, bide bat jarri dute noranzko bakoitzean, trafikoa bideratzeko.
Hiru zauritu daude Lesarriko tunelaren erortzearen ondorioz. Aintzane Oiarbide Bide Azpiegituretako Foru Diputatuak adierazi du astelehenera arte tunela itxita egonen dela. Alboko tunelean, bide bat jarri dute noranzko bakoitzean, trafikoa bideratzeko.
Maltzaga (Eibar, Gipuzkoa) eta Bergara (Gipuzkoa) artean dagoen Lesarriko tuneleko sabaiaren estaldura erori egin zen atzo arratsaldean, AP-1 autobidean. Luiziak ez zuen autorik harrapatu, baina hiru autok elkar jo zuten. Gainera, hiru pertsona zauritu ziren, baina ez zituzten ospitalera eraman behar izan. Aintzane Oia...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220585/jaurlaritzak-100-euroko-laguntzak-emango-ditu-hilean-3-eta-7-urte-bitarteko-hirugarren-seme-edo-alabatik-aurrera.htm
Gizartea
Jaurlaritzak 100 euroko laguntzak emango ditu hilean 3 eta 7 urte bitarteko hirugarren seme edo alabatik aurrera
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikoetako Sailak dekretu zirriborro batean jaso ditu laguntza horiek. Neurri horri gehitu behar zaio Jaurlaritzak umeek 3 urte bete arte 2023tik hiru urtera arte emango duen 200 euroko laguntza.
Jaurlaritzak 100 euroko laguntzak emango ditu hilean 3 eta 7 urte bitarteko hirugarren seme edo alabatik aurrera. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikoetako Sailak dekretu zirriborro batean jaso ditu laguntza horiek. Neurri horri gehitu behar zaio Jaurlaritzak umeek 3 urte bete arte 2023tik hiru urtera arte emango...
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak prestatu duen dekretu zirriborroaren arabera, gobernuak 100 euroko laguntzak emango ditu hilean, 3 eta 7 urte arteko hirugarren seme edo alabatik aurrera. Laguntzak unibertsalak izango dira, eta familia guztiei emango zaizkie, diru sarrerak edoze...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220586/hasi-dira-amatasuna-ikuspegi-feministatik-aztertzeko-bi-egunak.htm
Gizartea
Hasi dira amatasuna «ikuspegi feministatik» aztertzeko bi egunak
Iritzi eta sentitzeko era askotarikoei lekua egitea da asmoa: «Zalantza, zaurgarritasuna, sentiberatasuna eta arrarotasuna ondo etorriak dira».
Hasi dira amatasuna «ikuspegi feministatik» aztertzeko bi egunak. Iritzi eta sentitzeko era askotarikoei lekua egitea da asmoa: «Zalantza, zaurgarritasuna, sentiberatasuna eta arrarotasuna ondo etorriak dira».
Abian dira (Ez)amatasunak ikuspegi feministatik jardunaldiak, Donostiako Tabakaleran. Gaur eta bihar egingo dira. Badira jardunaldietan ezohikoak diren irudiak: ume txikiak, esaterako. Eta parte hartzaile guztiek jaso dute «elkar zaintzeko ituna». Hartan, jardunaldiak antolatu dituen elkarteak, Emaginek, argi utzi du j...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220587/olga-tubau-segundo-mareyren-abokatua-laquonola-da-posible-estatu-batek-halako-izugarrikeriak-egitearaquo.htm
Politika
Olga Tubau, Segundo Mareyren abokatua: «Nola da posible estatu batek halako izugarrikeriak egitea?»
Jose Barrionuevok gerra zikina aitortzen duen adierazpenen harira, Segundo Marey GALen biktimaren abokatua elkarrizketatu du VilaWeb hedabideak. «Mina eta tristura handia eragin zizkidan Barrionuevoren indultuak».
Olga Tubau, Segundo Mareyren abokatua: «Nola da posible estatu batek halako izugarrikeriak egitea?». Jose Barrionuevok gerra zikina aitortzen duen adierazpenen harira, Segundo Marey GALen biktimaren abokatua elkarrizketatu du VilaWeb hedabideak. «Mina eta tristura handia eragin zizkidan Barrionuevoren indultuak».
GALi egotzitako lehenbiziko ekintza izan zen Segundo Mareyren bahiketa, 1983an. Handia izan zen ekintzak utzitako arrastoa. Luzea, ondotik ekarriko zuen guztia, auzibidea barne. Olga Tubau abokatuak hartu zuen kasua bere gain, Marey defendatzeko, eta, hain zuzen, Jose Barrionuevo, Rafael Vera eta beste kargudun batzuk ...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220588/atzeraldi-labur-bat-eurogunean.htm
Ekonomia
Atzeraldi labur bat eurogunean
Europako Batzordeak iragarri du BPGa txikitu egingo dela aurtengo azken hiruhilekoan eta 2023ko lehenengoan. Inflazioa apaldu egingo da datorren urtean, baina ez asko
Atzeraldi labur bat eurogunean. Europako Batzordeak iragarri du BPGa txikitu egingo dela aurtengo azken hiruhilekoan eta 2023ko lehenengoan. Inflazioa apaldu egingo da datorren urtean, baina ez asko
Atzeraldia iritsi da eurogunera. Hala diote Europako Batzordearen azken datu ekonomikoek eta datorren urterako egin dituzten aurreikuspenek. «Atzeraldi teknikoa» izango da, hau da, bi hiruhileko segidan uzkurtu egingo da Europako Batasuneko BPG barne produktu gordina: aurtengo azkenekoan eta 2023ko lehenengoan. Herrial...
2022-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/220589/erabakiguneetara-heltzea-xede.htm
Gizartea
Erabakiguneetara heltzea xede
Alokairu apaleko bizitegien erakunde publikoetako bozak iraganen dira asteazkenetik abenduaren 5era. Alda elkartea lehen aldikoz aurkeztuko da, deliberoak hartzen diren guneetara heltzeko asmoz.
Erabakiguneetara heltzea xede. Alokairu apaleko bizitegien erakunde publikoetako bozak iraganen dira asteazkenetik abenduaren 5era. Alda elkartea lehen aldikoz aurkeztuko da, deliberoak hartzen diren guneetara heltzeko asmoz.
Alokairu apaleko bizitokietako bozak azaroaren 16tik abenduaren 5era iraganen dira. Bizitegi sozial publiko bat alokatzen duten biztanleek beren ordezkariak hautatuko dituzte, alokatzaile erakundeetako administrari izateko. Bi erakunde nagusi dira Ipar Euskal Herrian: EPPAB, Etxebizitza Publikoaren Pirinio Atlantikoeta...
2022-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/220590/aitor-mendiluzek-irabazi-du-durangoko-finalaurrekoa.htm
Kultura
Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko finalaurrekoa
726,5 puntu eskuratu ditu Mendiluzek. Bigarren egin du Beñat Gaztelumendik (716,5). Haien atzetik geratu dira Julio Soto (686), Aitor Bizkarra (677,5), Saioa Alkaiza (662) eta Eñaut Martikorena (636).
Aitor Mendiluzek irabazi du Durangoko finalaurrekoa. 726,5 puntu eskuratu ditu Mendiluzek. Bigarren egin du Beñat Gaztelumendik (716,5). Haien atzetik geratu dira Julio Soto (686), Aitor Bizkarra (677,5), Saioa Alkaiza (662) eta Eñaut Martikorena (636).
Aitor Mendiluze Gonzalez gailendu da Bertsolari Txapelketa Nagusiko lehenengo itzuliko azken finalaurrekoan, Durangon. 726,5 puntu eskuratu ditu andoaindarrak, eta, haren ondotik, honela geratu da sailkapena: Beñat Gaztelumendi (716,5), Julio Soto (686), Aitor Bizkarra (677,5), Saioa Alkaiza (662) eta Eñaut Martikorena...
2022-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/220591/betikoak-baina-ez-betirako.htm
Ekonomia
Betikoak, baina ez betirako
Askotariko arrazoiak direla medio, historia luzeko zenbait saltokik eta jatetxek negozioa utzi dute azken hilabeteetan. Jabeak ez ezik, bezeroak ere hunkituta geratu ohi dira itxiera horien berri izaten dutenean.
Betikoak, baina ez betirako. Askotariko arrazoiak direla medio, historia luzeko zenbait saltokik eta jatetxek negozioa utzi dute azken hilabeteetan. Jabeak ez ezik, bezeroak ere hunkituta geratu ohi dira itxiera horien berri izaten dutenean.
Batzuek itxi eta besteek ireki. Alde horretatik, beste sektore batzuek baino mugimendu handiagoa izaten dute merkataritzak eta ostalaritzak. Badira, ordea, beti hor egon direnak, herriko paisaiaren parte izan direnak, eta harridura eragin ohi du haietakoren batek lanean ez jarraitzeko erabakia hartzeak. Alabaina, histo...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220592/maila-instituzional-goreneko-adierazpen-bat-eskatu-dute-galen-biktimek.htm
Politika
«Maila instituzional goreneko adierazpen bat» eskatu dute GALen biktimek
«Asko eta asko beren erantzukizunetatik salbuetsita uzten dituen kondena generikorik ez dugu behar»
«Maila instituzional goreneko adierazpen bat» eskatu dute GALen biktimek. «Asko eta asko beren erantzukizunetatik salbuetsita uzten dituen kondena generikorik ez dugu behar»
Espainiako Estatuaren indarkeriaren biktimak biltzen dituen Egiari Zor fundazioak agerraldia egin du Espainiako Barne ministro ohi Jose Barrionuevoren adierazpenak baloratzeko. Haren izenean, GALek hildako Santi Brouarden alaba Edurne Brouardek eta Xabier Galdeanoren alaba Begoña Galdeanok Espainiako Gobernuari eskatu ...
2022-11-14
https://www.berria.eus/albisteak/220593/laquoikus-entzunezko-oso-oso-eduki-gutxi-dago-euskarazraquo.htm
Gizartea
«Ikus-entzunezko oso-oso eduki gutxi dago euskaraz»
Ikus-entzunezkoen kontsumoa asko handitu den arren, euskarazko eskaintzak ez du neurri berean aurrera egin, Ioritz Gonzalez Lertxundi Pantailak Euskaraz mugimenduak sustatutako Pantailaldia egitasmoaren Gipuzkoako koordinatzailearen ustez. Dauden edukiak eta gabeziak ezagutarazi nahi dituzte Pantailaldian.
«Ikus-entzunezko oso-oso eduki gutxi dago euskaraz». Ikus-entzunezkoen kontsumoa asko handitu den arren, euskarazko eskaintzak ez du neurri berean aurrera egin, Ioritz Gonzalez Lertxundi Pantailak Euskaraz mugimenduak sustatutako Pantailaldia egitasmoaren Gipuzkoako koordinatzailearen ustez. Dauden edukiak eta gabeziak...
Ostirala bitartean ikus-entzunezko edukiak euskaraz kontsumitzeko eskatzen ari da Pantailak Euskaraz mugimenduak sustatutako Pantailaldia egitasmoa. Ioritz Gonzalez Lertxundi da Gipuzkoako koordinatzailea (Azkoitia, 1980), eta, haren esanetan, ikus-entzunezkoen kontsumoak eragin handia du hizkuntza ohituretan, batez er...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220594/eajk-eta-espainiako-gobernuak-70-milioi-euroren-neurriak-adostu-dituzte-aurrekontuetan.htm
Politika
EAJk eta Espainiako Gobernuak 70 milioi euroren neurriak adostu dituzte aurrekontuetan
EAJren 48 zuzenketa partzial onartu ditu Madrilek. Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak jakinarazi du negoziazioak ez daudela itxita eta zuzenketa gehiago onartzeko aukera dagoela.
EAJk eta Espainiako Gobernuak 70 milioi euroren neurriak adostu dituzte aurrekontuetan. EAJren 48 zuzenketa partzial onartu ditu Madrilek. Aitor Esteban EAJk Kongresuan duen bozeramaileak jakinarazi du negoziazioak ez daudela itxita eta zuzenketa gehiago onartzeko aukera dagoela.
Espainiako Gobernuaren aurrekontuei osoko zuzenketarik ez ziola aurkeztuko iragarri ondotik, akordiorako bidean beste urrats bat iragarri du EAJk. Aitor Esteban EAJk Espainiako Kongresuan duen bozeramaileak agerraldia egin du gaur, Bilboko Sabin Etxean, eta azaldu du azken bi aste hauetan «modu positiboan» negoziatu di...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220595/tokikomek-bere-bazkide-guztiak-saritu-ditu.htm
Bizigiro
Tokikomek bere bazkide guztiak saritu ditu
Elkarrekin egindako bidea ospatzeko eta aldarrikatzeko baliatu dute Oñatin (Gipuzkoa) egin duten ekitaldia. Hamar urte bete ditu Tokikomek, eta gaurkoa ez da izango ospakizun bakarra. '10 urte, hamaika ahots' ikus-entzunezko erreportajea zabalduko dute datozen egunetan.
Tokikomek bere bazkide guztiak saritu ditu. Elkarrekin egindako bidea ospatzeko eta aldarrikatzeko baliatu dute Oñatin (Gipuzkoa) egin duten ekitaldia. Hamar urte bete ditu Tokikomek, eta gaurkoa ez da izango ospakizun bakarra. '10 urte, hamaika ahots' ikus-entzunezko erreportajea zabalduko dute datozen egunetan.
Tokikomek, tokiko komunikabideak bateratzeko guneak, bere sariak banatu ditu gaur Oñatiko Arantzazulaben (Gipuzkoa). Aurreko aldietan ez bezala, komunikazio proiektu osoak aukeratu dituzte gaurko sarietarako, kazetaritza lan jakinen ordez. Baina hori ez da izan eguneko ezusteko bakarra: parte hartzaile guztiak ezusteko...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220596/elak-mobilizazioak-iragarri-ditu-sektore-publikoan-erosahalmena-galtzearen-kontra.htm
Ekonomia
ELAk mobilizazioak iragarri ditu sektore publikoan, erosahalmena galtzearen kontra
Sindikatuak salatu du Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak men egin diotela Madrilek ezarritako %2,5eko igoerari.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu sektore publikoan, erosahalmena galtzearen kontra. Sindikatuak salatu du Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak men egin diotela Madrilek ezarritako %2,5eko igoerari.
ELAk mobilizazioak iragarri ditu sektore publikoan azaroaren 21erako, Espainiako Parlamentuan aurrekontuak bozkatuko diren egunerako. Sindikatuak ordura arteko epea eman die EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemosi aurrekontuen negoziazioan Espainiako Gobernuarekin akordio bat erdiesteko, Hego Euskal Herriko administrazio...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220597/agentzia-nazional-bat-sortzea-proposatu-du-kontseiluak-helduen-euskalduntzea-koordinatzeko.htm
Gizartea
Agentzia nazional bat sortzea proposatu du Kontseiluak, helduen euskalduntzea koordinatzeko
Euskaraz jakiteko beharra sustatzeko proposamen bat aurkeztu du Gasteizen. Euskaltegien zerbitzua doan izango litzateke, dirua aurreratu beharrik gabe eta tituluren bat lortzeko helbururik gabe. Sektoretik haragoko neurriak ere jasota daude.
Agentzia nazional bat sortzea proposatu du Kontseiluak, helduen euskalduntzea koordinatzeko. Euskaraz jakiteko beharra sustatzeko proposamen bat aurkeztu du Gasteizen. Euskaltegien zerbitzua doan izango litzateke, dirua aurreratu beharrik gabe eta tituluren bat lortzeko helbururik gabe. Sektoretik haragoko neurriak ere...
Euskal Herri osoa aintzat hartuko duen egitura «egonkor eta iraunkor» bat sortzea proposatu du Euskalgintzaren Kontseiluak, helduen euskalduntzea eta alfabetatzea koordinatuko duena eta Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak, Euskararen Erakunde Publikoak, Euskaltzaindiak eta herri ekimeneko euskaltegiek osatua. Aize...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220598/gasteizko-tranbia-zabaltzeko-egitasmoak-ika-mika-sortu-du-urtaranen-eta-jaurlaritzaren-artean.htm
Gizartea
Gasteizko tranbia zabaltzeko egitasmoak ika-mika sortu du Urtaranen eta Jaurlaritzaren artean
Tranbia Zabalgana auzora zabaltzeko Jaurlaritzak landutako informazio azterlanak Gasteizko alkatea haserretu du, udalak aurrez egindako eskariari muzin egin diola iritzita. Urtaranek atzera egiteko eskatu dio Jaurlaritzari.
Gasteizko tranbia zabaltzeko egitasmoak ika-mika sortu du Urtaranen eta Jaurlaritzaren artean. Tranbia Zabalgana auzora zabaltzeko Jaurlaritzak landutako informazio azterlanak Gasteizko alkatea haserretu du, udalak aurrez egindako eskariari muzin egin diola iritzita. Urtaranek atzera egiteko eskatu dio Jaurlaritzari.
Ika-mika sortu du Gasteizko tranbia Zabalgana auzora zabaltzeko egitasmoak. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak proposatu duen ibilbideak haserretu egin du Gorka Urtaran alkatea, Gasteizko Udalak egindako eskariari muzin egin diolako. Eusko Jaurlaritzak Gasteizko tranbia Zabalgana auzora zabaltzeko ondu duen azterlanak piztu ...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220599/nahasian-doazen-estreinaldiak-eta-erbestealdiak.htm
Kultura
Nahasian doazen estreinaldiak eta erbestealdiak
Zinebi jaialdiak Agnieszka Holland zinemagile poloniarra omenduko du gaur, Arriaga antzokiko irekiera ekitaldian, eta zinemagintzaren kinkari buruz aritu da zuzendaria Bilbon
Nahasian doazen estreinaldiak eta erbestealdiak. Zinebi jaialdiak Agnieszka Holland zinemagile poloniarra omenduko du gaur, Arriaga antzokiko irekiera ekitaldian, eta zinemagintzaren kinkari buruz aritu da zuzendaria Bilbon
«Poloniako zinemagileak eta intelligentsia burbuila moduko batean bizi ziren, ez zuten nik ikusten nuen jendea ikusten, eta ikusleak astindu egin nahi nituen». 1981ean estreinatu eta nazioarteko sona eman zion Komieta samotna filmari buruz hizketan hasi (emakume bakarti bat), eta berehala nahasten dira biografia, filmo...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220600/erantzun-argirik-ez-duten-galderak-planteatu-ditu-zigor-kodeko-aldaketak.htm
Mundua
Erantzun argirik ez duten galderak planteatu ditu Zigor Kodeko aldaketak
Baliteke Espainiako Gobernuaren erabakiak Carles Puigdemonten eta Marta Roviraren egoerari eragitea, baita Oriol Junquerasen inhabilitazioari ere.
Erantzun argirik ez duten galderak planteatu ditu Zigor Kodeko aldaketak. Baliteke Espainiako Gobernuaren erabakiak Carles Puigdemonten eta Marta Roviraren egoerari eragitea, baita Oriol Junquerasen inhabilitazioari ere.
Sedizio delitua Espainiako Zigor Kodetik kentzeko Espainiako Gobernuak egindako proposamenak zenbait galdera planteatu ditu. Kasu batzuetan, erantzun argi samarra dute, eta beste batzuetan ez. Adibidez, hauek: Carles Puigdemonti zein delitu egotziko diote aurrerantzean? Marta Rovira Kataluniara itzuli eta ez kartzelatu...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220601/mari-paz-jimenezen-inguruko-album-ilustratua-kaleratu-du-pamielak.htm
Kultura
Mari Paz Jimenezen inguruko album ilustratua kaleratu du Pamielak
Elena Olabek eta Irrimarrak ondu dute 'Mari Paz Jimenez eta pintura. Ahizpari gutuna' lana, artistak Rosario Escudero ahizpari bidalitako gutun bat itxuratuz.
Mari Paz Jimenezen inguruko album ilustratua kaleratu du Pamielak. Elena Olabek eta Irrimarrak ondu dute 'Mari Paz Jimenez eta pintura. Ahizpari gutuna' lana, artistak Rosario Escudero ahizpari bidalitako gutun bat itxuratuz.
Euskal Herrian pintura abstraktua jorratu zuen lehen artista izan zen. «Lehen artista, ez lehen artista emakumea». Eta hala ere, gaur-gaurkoz, justuan heldu zaio aitortza Mari Paz Jimenez artistari (Valladolid, Espainia, 1909 - Donostia, 1975). Aski motibo iruditu zaie hori Garazi Ansari eta Haizea Barcenillari eurek z...
2022-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/220602/zaldibarko-auzian-jaurlaritzako-hiru-teknikarik-prebarikazio-delitua-egin-duten-ikertuko-dute.htm
Gizartea
Zaldibarko auzian Jaurlaritzako hiru teknikarik prebarikazio delitua egin duten ikertuko dute
LKS ingeniaritzak egindako zabortegi proiektua aldatu zuen Geyser enpresak, eta aldaketa garrantzitsuak egin zizkion. Prozesu horretan esku hartu zuten Ingurumen saileko teknikariek ikertu gisa deklaratu beharko dute epailearen aurrean, zuhurtziagabekeriazko prebarikazio delitua egin ote duten argitzeko. Horrez gain, 2...
Zaldibarko auzian Jaurlaritzako hiru teknikarik prebarikazio delitua egin duten ikertuko dute. LKS ingeniaritzak egindako zabortegi proiektua aldatu zuen Geyser enpresak, eta aldaketa garrantzitsuak egin zizkion. Prozesu horretan esku hartu zuten Ingurumen saileko teknikariek ikertu gisa deklaratu beharko dute epailear...
Aurrera doa Zaldibarko zabortegiaren amiltzeari lotutako prozedura judiziala, eta horri dagozkion berriak jakinarazi ditu auzia daraman Durangoko Instrukzio 1. Epaitegiak. Epaileak erabaki du zabortegiaren hainbat fasetan esku hartu zuten Eusko Jaurlaritzako ingurumen teknikariak ikertzea, «zuhurtziagabeko prebarikazio...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220603/zer-musika-dakar-durangoko-azokak.htm
Kultura
Zer musika dakar Durangoko Azokak?
Lehen aldiz, Badok atariak egin du euskal musika taldeek Durangoko 57. Azokan aurkeztuko dituzten nobedadeen zerrenda. 75 lan baino gehiago bildu dituzte oraingoz.
Zer musika dakar Durangoko Azokak?. Lehen aldiz, Badok atariak egin du euskal musika taldeek Durangoko 57. Azokan aurkeztuko dituzten nobedadeen zerrenda. 75 lan baino gehiago bildu dituzte oraingoz.
Hilabete baino gutxiago falta da Durangoko 57. Azoka hasteko, eta dagoeneko entzuteko moduan dago musika zerrenda. Lehen aldiz, zerrenda Badok atarian dago aurten. Euskal musika taldeek azokan aurkeztuko dituzten nobedadeen lagin bat dago han: 75 lan baino gehiago, estilo askotakoak. Talde batzuen lehen lanak jasotzen...
2022-11-11
https://www.berria.eus/albisteak/220604/103-metroko-kargaontzi-hibrido-bat-uretaratu-du-muruetak.htm
Ekonomia
103 metroko kargaontzi hibrido bat uretaratu du Muruetak
Erandioko ontziolan eraiki du 'Mundaka NM' kargaontzia. Bi tankerako motor ditu, diesel bidezkoak eta elektrikoak.
103 metroko kargaontzi hibrido bat uretaratu du Muruetak. Erandioko ontziolan eraiki du 'Mundaka NM' kargaontzia. Bi tankerako motor ditu, diesel bidezkoak eta elektrikoak.
Murueta ontziolak Mundaka NM kargaontzia uretaratu du Erandioko (Bizkaia) ontziolan. 103 metro luze da ontzia, eta 8.050 metro kubikoko bodega du. Alegia, hiru igerileku olinpiar betetzeko adina ur hartu ahalko luke barnean, eta oraindik beste 500.000 litrorentzako tokia izango luke. Bodega neurtzeko litroak erabili ar...
2022-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/220635/ehunka-bizilagunek-salatu-dute-irunean-ezpala-tabernaren-aurkako-erasoa.htm
Kirola
Ehunka bizilagunek salatu dute Iruñean Ezpala tabernaren aurkako erasoa
«Eraso faxista bat» izan dela azpimarratu dute, eta pentsaezina dela egun-argiz horrelako eraso bat gertatzea eta ezer ez gertatzea.
Ehunka bizilagunek salatu dute Iruñean Ezpala tabernaren aurkako erasoa. «Eraso faxista bat» izan dela azpimarratu dute, eta pentsaezina dela egun-argiz horrelako eraso bat gertatzea eta ezer ez gertatzea.
Ehunka lagun atera dira kalera ostiral arratsaldean Iruñeko Iturrama auzoan, aste honetan Ezpala tabernan izan den erasoa salatzera. «Eraso faxista bat» izan zela adierazi dute, eta manifestazioaren buruko pankartak Iturramak faxismoari ez zioen. «Ezpala, aurrera» eta «ez, ez, ez, faxismorik ez» oihuak entzun ziren. M...
2022-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/220636/azaroaren-20ko-galdeketa-bertan-behera-uzteko-agindu-diete-baztango-alkateei.htm
Gizartea
Azaroaren 20ko galdeketa bertan behera uzteko agindu diete Baztango alkateei
EH Bilduk jakinarazi duenez, atzo Guardia Zibilaren kuartelera deitu zituzten erabakiaren berri emateko. Astelehenean bilduko dira alkateak, egoera aztertzeko.
Azaroaren 20ko galdeketa bertan behera uzteko agindu diete Baztango alkateei. EH Bilduk jakinarazi duenez, atzo Guardia Zibilaren kuartelera deitu zituzten erabakiaren berri emateko. Astelehenean bilduko dira alkateak, egoera aztertzeko.
EH Bilduk ohar batean jakinarazi duenez, Guardia Zibilak Baztango alkateak kuartelera deitu zituen atzo ostirala, eta jakinarazi zien bi eguneko epean bertan behera utzi behar dituztela azaroaren 20rako deituak dituzten galdeketak. Magnesitas de Navarraren Erdizko proiektuari buruzko galdeketa bat da. Magnak udalerriz...
2022-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/220637/hamabi-korapilo-identifikatu-dituzte-ezamatasunari-buruzko-jardunaldietan.htm
Gizartea
Hamabi «korapilo» identifikatu dituzte, (ez)amatasunari buruzko jardunaldietan
Horien gaineko gogoetetan jardun dute ehunka andrazkok, Donostian, Tabakaleran; arratsaldean ere ekitaldi sorta izango dute.
Hamabi «korapilo» identifikatu dituzte, (ez)amatasunari buruzko jardunaldietan. Horien gaineko gogoetetan jardun dute ehunka andrazkok, Donostian, Tabakaleran; arratsaldean ere ekitaldi sorta izango dute.
Hamabi puntu arbel batean idatzita. Atzotik Emaginek antolatuta Donostian egiten ari diren (Ez) amatasunak ikuspegi feministatik jardunaldien sinopsia dira, nolabait ere, hamabi puntu horiek. Atzo solaserako aukera eman zitzaien andreei, eta gogoeta horietan jasotako ideien emaitza dira hamabi puntu horiek; hamabi «kor...
2022-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/220638/neurriak-hartzeko-eskatu-dute-laquoamildegirako-bidearaquo-geldiarazteko.htm
Gizartea
Neurriak hartzeko eskatu dute «amildegirako bidea» geldiarazteko
Hainbat talde ekologistak eta sozialek «justizia klimatikoa» aldarrikatu dute Bilbon. «Premiazko neurriak» hartzea galdegin diete Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari.
Neurriak hartzeko eskatu dute «amildegirako bidea» geldiarazteko. Hainbat talde ekologistak eta sozialek «justizia klimatikoa» aldarrikatu dute Bilbon. «Premiazko neurriak» hartzea galdegin diete Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari.
«Denbora agortzen ari da, eta dena dugu jokoan borroka honetan». Klima larrialdia gelditzeko premiazko neurriak hartu behar direla ohartarazi dute gaur hainbat kolektibo ekologistak eta sozialek Bilbon. COP27 Nazio Batuen Erakundearen klima aldaketari buruzko biltzarra egiten ari da egunotan Egipton, eta hari begira me...
2022-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/220639/milaka-lagun-batu-dira-bilbon-eh-bilduk-deitutako-manifestaziora.htm
Politika
Milaka lagun batu dira Bilbon EH Bilduk deitutako manifestaziora
Abante! Euskal Olatua geldiezina goiburua hartuta manifestazioa egin dute. 17:30ean abiatu da Bilboko Casilla plazatik, eta udaletxean amaitu da. Euskal olatua geldiezina zioen pankartaren atzean koalizio subiranistaren ordezkaritza zabala egon da, bai eta nazioarteko hainbat ordezkari ere.
Milaka lagun batu dira Bilbon EH Bilduk deitutako manifestaziora. Abante! Euskal Olatua geldiezina goiburua hartuta manifestazioa egin dute. 17:30ean abiatu da Bilboko Casilla plazatik, eta udaletxean amaitu da. Euskal olatua geldiezina zioen pankartaren atzean koalizio subiranistaren ordezkaritza zabala egon da, bai e...
Euskal Herriak bizi duen «krisialdiari» aurre egiteko «olatu herritarra» altxatu du gaur arratsaldean EH Bilduk Bilboko kaleetan. Abante! Euskal Olatua Geldiezina leloa hartuta, milaka lagunek bat egin dute koalizioak deitutako manifestazioarekin. Koalizioak emandako datuen arabera, 40.000 lagunetik gora bildu dira. 17...
2022-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/220640/osasunak-aurrera-egin-du-kopan-fuentesi-irabazita.htm
Kirola
Osasunak aurrera egin du Kopan, Fuentesi irabazita
Arenas, Sestao River eta Gernika ere hurrengo faserako sailkatu dira.
Osasunak aurrera egin du Kopan, Fuentesi irabazita. Arenas, Sestao River eta Gernika ere hurrengo faserako sailkatu dira.
Osasunak ez du hutsik egin Fuentesen aurka Kopan, eta 1-4 nagusitu da. Ligako hamaikakoetan ohikoak izan ez diren hainbat jokalarik jokatu dute hasieratik Fuentes de Ebron (Aragoi, Espainia). Arrasatek esana zuen ez zuela ezustekorik nahi, eta lehen zatian zailtasunak izan badituzte ere, bigarren zatian aise nagusitu d...
2022-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/220673/demokratek-aebetako-senatuaren-kontrolari-eutsiko-diote.htm
Mundua
Demokratek AEBetako senatuaren kontrolari eutsiko diote
Bart baieztatu dute Catherine Cortez Masto demokratak irabazi duela Nevadan. Ordezkarien Ganberarako bozetan, errepublikanoak doaz aurretik.
Demokratek AEBetako senatuaren kontrolari eutsiko diote. Bart baieztatu dute Catherine Cortez Masto demokratak irabazi duela Nevadan. Ordezkarien Ganberarako bozetan, errepublikanoak doaz aurretik.
Asteartean egin zituzten agintaldi erdiko hauteskundeak AEB Ameriketako Estatu Batuetan, eta, horien bidez, Ordezkarien Ganbera eta Senatuaren herena berrituko dituzte. Sarritan gertatu da Etxe Zurian dagoen alderdia gutxiengoan geratzea Kongresuan. Are, Bigarren Mundu Gerraren ostean, bitan baino ez da gertatu estatub...
2022-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/220674/nan-oliveras-eta-cristina-silva-kataluniarrak-izan-dira-azkarrenak-behobia-donostian.htm
Kirola
Nan Oliveras eta Cristina Silva kataluniarrak izan dira azkarrenak Behobia-Donostian
Ia 30.000 lagunek hartu dute parte lasterketan. Chakib Lachgar eta Elena Silvestre izan dira lehen euskal herritarrak. Bi bihotzeko izan dira, eta larrialdi zerbitzuek 125 lagun artatu behar izan dituzte.
Nan Oliveras eta Cristina Silva kataluniarrak izan dira azkarrenak Behobia-Donostian. Ia 30.000 lagunek hartu dute parte lasterketan. Chakib Lachgar eta Elena Silvestre izan dira lehen euskal herritarrak. Bi bihotzeko izan dira, eta larrialdi zerbitzuek 125 lagun artatu behar izan dituzte.
Behobia-Donostia herri lasterketarekin lotuta, kataluniarrak albiste izan dira aste honetan: lehen aldiz, izena eman duten korrikalarien artean, gehiago izan dira kataluniarrak gipuzkoarrak baino. Gaur, gainera, erakutsi dute ez direla kopuruan soilik gailendu. Hangoak izan dira gizonezkoen zein emakumezkoen lasterkete...
2022-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/220675/julen-alberdi-txikia-iva-eta-nerea-arruti-sherpa-ai-aizkolari-txapelketako-irabazleak.htm
Kirola
Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Nerea Arruti, Sherpa Ai Aizkolari Txapelketako irabazleak
Biek aise hartu dituzte mendean euren aurkariak: Txikia IV.ak 2.41 atera dio Otañori, eta Arrutik 3.39 Astondoari.
Julen Alberdi 'Txikia IV.a' eta Nerea Arruti, Sherpa Ai Aizkolari Txapelketako irabazleak. Biek aise hartu dituzte mendean euren aurkariak: Txikia IV.ak 2.41 atera dio Otañori, eta Arrutik 3.39 Astondoari.
Sherpa Ai Aizkolari Txapelketak baditu txapeldun berriak: Julen Alberdi Txikia IV.a eta Nerea Arruti. Nagusitasunez gailendu dira biak, eta haiek hartu dute Iker Vicenteren eta Karmele Gisasola Zelai III.a-ren lekukoa .Lehia ofizialetatik kanpo egon arren, sona handiko jaialdia antolatu dute Bilboko Miribillan: besteak...
2022-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/220676/gutxienez-sei-lagun-hil-eta-81-zauritu-dira-istanbulen-izandako-eraso-suizida-batean.htm
Mundua
Gutxienez sei lagun hil eta 81 zauritu dira Istanbulen izandako eraso suizida batean
Fuat Oktay Turkiako presidenteordeak baieztatu du «emakume kamikaze batek» leherrarazi duela bonba. Istiklal hiribidean gertatu da leherketa, hiriko kalerik jendetsuenetako batean.
Gutxienez sei lagun hil eta 81 zauritu dira Istanbulen izandako eraso suizida batean. Fuat Oktay Turkiako presidenteordeak baieztatu du «emakume kamikaze batek» leherrarazi duela bonba. Istiklal hiribidean gertatu da leherketa, hiriko kalerik jendetsuenetako batean.
«Agian oker ibiliko naiz, baina lehen informazioen arabera, honek terrorismo usaina du». Hala esan du Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak gaur arratsaldean Istanbul (Turkia) astindu duen leherketaren inguruan, eta ustea baieztatu du ordu batzuk geroago Fuat Oktay presidenteordeak. «Emakume kamikaze batek» zartar...
2022-11-13
https://www.berria.eus/albisteak/220677/realak-sufritu-egin-behar-izan-du-kanporaketa-gainditzeko-athleticek-ez.htm
Kirola
Realak sufritu egin behar izan du kanporaketa gainditzeko; Athleticek, ez
Real Unionek eman du eguneko ezustekoa: Lehen Mailako Cadiz kanporatu du (3-2). Alaves eta Eibarrek ere gainditu dute kanporaketa; Cirbonerok eta San Juanek, ez.
Realak sufritu egin behar izan du kanporaketa gainditzeko; Athleticek, ez. Real Unionek eman du eguneko ezustekoa: Lehen Mailako Cadiz kanporatu du (3-2). Alaves eta Eibarrek ere gainditu dute kanporaketa; Cirbonerok eta San Juanek, ez.
Garaiz suspertu da Reala. Gorabeheratsua izan da txuri-urdinek Errege Kopako lehen kanporaketan jokatu duten neurketa, Cazalegas apalaren aurkakoa (1-4). Bigarren minutuan hartu dute aurrea gipuzkoarrek, Robert Navarroren golari esker. Arratsalde lasaia izango zela zirudien, baina Alguacilen mutilek ez dute bigarrena s...
2022-11-14
https://www.berria.eus/albisteak/220678/pkk-k-ukatu-egin-du-istanbulgo-erasoan-parte-hartu-izana.htm
Mundua
PKK-k ukatu egin du Istanbulgo erasoan parte hartu izana
Turkiak PKKri eta YPG milizia kurduei leporatu die atzo Istanbulen sei pertsona hil zituzten leherketaren erantzukizuna. Turkiako Poliziak 46 pertsona atxilotu ditu atentatuaren harira, tartean ustez lehergailua jarri zuena.
PKK-k ukatu egin du Istanbulgo erasoan parte hartu izana. Turkiak PKKri eta YPG milizia kurduei leporatu die atzo Istanbulen sei pertsona hil zituzten leherketaren erantzukizuna. Turkiako Poliziak 46 pertsona atxilotu ditu atentatuaren harira, tartean ustez lehergailua jarri zuena.
Turkiako Gobernuak PKK Kurdistango Langileen Alderdiari eta YPG Herriaren Babes Unitateetako milizia kurduei leporatu die atzo Istanbulen gutxienez sei lagun hil eta 81 zauritu zituen leherketaren erantzukizuna. PKK-k, ordea, ukatu egin du erasoan parte hartu izana, Firat albiste agentziak jaso duenez: «Gure herriak et...