date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220679/esloveniako-presidentea-emakumea-izanen-da-lehenbiziko-aldiz-natasa-pirc-musar.htm | Mundua | Esloveniako presidentea emakumea izanen da lehenbiziko aldiz: Natasa Pirc Musar | Botoen %53,97 eskuratu ditu hauteskundeen bigarren itzulian. Borut Pahorren hutsunea beteko du. | Esloveniako presidentea emakumea izanen da lehenbiziko aldiz: Natasa Pirc Musar. Botoen %53,97 eskuratu ditu hauteskundeen bigarren itzulian. Borut Pahorren hutsunea beteko du. | Natasa Pirc Musar abokatua izanen da Esloveniako presidentea aurrerantzean. Hauteskundeak izan dira igandean herrialdean, bigarren itzulikoak, eta, boto batzuk zenbatzea falta badute ere, jadanik jakina da nor den garaile. Gaur-gaurkoz, botoen %53,97 eskuratu ditu Pirc Musarrek. Hala, aurreneko aldiz, emakume bat izane... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220680/peio-etxelekuk-dei-egin-die-hautetsiei-bere-talde-politikora-batu-daitezen.htm | Politika | Peio Etxelekuk dei egin die hautetsiei bere talde politikora batu daitezen | Kanboko hautetsiak gutuna bidali zien ostiralean Euskal Hirigune Elkargoko hautetsi guziei. Beste 35 hautetsik bat egin dute Etxelekuren deiarekin. Gobernantza eredu deszentralizatuago bat aldarrikatu dute. | Peio Etxelekuk dei egin die hautetsiei bere talde politikora batu daitezen. Kanboko hautetsiak gutuna bidali zien ostiralean Euskal Hirigune Elkargoko hautetsi guziei. Beste 35 hautetsik bat egin dute Etxelekuren deiarekin. Gobernantza eredu deszentralizatuago bat aldarrikatu dute. | Egin du urratsa Peio Etxelekuk. Elkarrekin herriarentzat lelopean Euskal Hirigune Elkargoko beste 35 hautetsirekin batera instituzioaren baitako talde politiko bat osatzera doala jakinarazi du, eta bertan parte hartzera gomitatu ditu gainerako hautetsiak. Ostiral gauean bidali zien gutuna elkargoko gainerako hautetsiei... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220681/hizkuntza-baskonikozko-idazkunik-zaharrena-aurkitu-dute-nafarroan-ka-i-mendekoa-sorioneku.htm | Kultura | Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: 'sorioneku' | Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek topatu dute Irulegiko eskua, Arangurenen: eskuin esku baten forma du, brontzezkoa da, eta lau lerroko inskripzio bat dauka. Lehen hitzak zuzenean lotzen du gaurko euskararekin: sorioneku. | Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena aurkitu dute Nafarroan, K.a. I. mendekoa: 'sorioneku'. Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariek topatu dute Irulegiko eskua, Arangurenen: eskuin esku baten forma du, brontzezkoa da, eta lau lerroko inskripzio bat dauka. Lehen hitzak zuzenean lotzen du gaurko euskararekin: sorion... | Antzinako euskarari buruzko aurkikuntza garrantzitsu baten berri eman du gaur Aranzadi zientzia elkarteak. Arangurengo Irulegi mendia aztertzen ari zirela (Nafarroa), esku baten itxurako pieza berezi bat topatu zuten, Kristo aurreko I. mendekoa. Gainaldean idatzirik dauka hizkuntza baskonikoan orain arte agertu den tes... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220682/baztango-batzar-nagusiak-elkarretaratzera-deitu-du-iganderako.htm | Gizartea | Baztango Batzar Nagusiak elkarretaratzera deitu du iganderako | Galdeketak ez dituzte jotzen jadanik «harrobia bai ala ez» erabakitzeko auzitzat, «demokrazia» auzitzat baizik. Bihar iluntzean ere, protesta eginen dute Iruritako frontoian, 'Erran.eus' atariak azaldu duenez. | Baztango Batzar Nagusiak elkarretaratzera deitu du iganderako. Galdeketak ez dituzte jotzen jadanik «harrobia bai ala ez» erabakitzeko auzitzat, «demokrazia» auzitzat baizik. Bihar iluntzean ere, protesta eginen dute Iruritako frontoian, 'Erran.eus' atariak azaldu duenez. | Iragan ostiralean, Guardia Zibilak kuartelera deitu zituen Baztango alkateak, eta jakinarazi zien bi eguneko epean bertan behera utzi behar zituztela azaroaren 20rako deituak dituzten galdeketak. Magnesitas de Navarra enpresaren Erdizko proiektuari buruzko galdeketak dira. Alkateek antolatu dituzte, Baztango herri lurr... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220683/imanol-alguacilek-kontratua-berritu-du-2025era-arte.htm | Kirola | Imanol Alguacilek kontratua berritu du 2025era arte | Orioko entrenatzaileak hiru aldiz sailkatu du taldea Europa Ligarako, eta Espainiako Kopa bat irabazi du, Athleticen aurka. | Imanol Alguacilek kontratua berritu du 2025era arte. Orioko entrenatzaileak hiru aldiz sailkatu du taldea Europa Ligarako, eta Espainiako Kopa bat irabazi du, Athleticen aurka. | Realak eta Imanol Alguacilek akordioa lortu dute entrenatzailearen kontratua berritzeko, 2024-2025eko denboraldia amaitu arte. Orioko prestatzaileak 199 partida zuzendu ditu lehen taldean, eta horietatik 94 irabazi ditu. Gainera, hiru urtez jarraian sailkatu du talde txuri-urdina Europa Ligarako, eta Kopa bat ere iraba... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220684/ia-sinetsita-geunden-euskaldunak-analfabetoak-zirela-antzinaroan.htm | Kultura | «Ia sinetsita geunden euskaldunak analfabetoak zirela Antzinaroan» | 'Irulegiko eskua' aurkitu zuteneko indusketa lanen xehetasunak eman dituzte hainbat ikerlarik. Aranzadi zientzia elkarteak bideo batean bildu ditu azalpenak. | «Ia sinetsita geunden euskaldunak analfabetoak zirela Antzinaroan». 'Irulegiko eskua' aurkitu zuteneko indusketa lanen xehetasunak eman dituzte hainbat ikerlarik. Aranzadi zientzia elkarteak bideo batean bildu ditu azalpenak. | Azken Burdin Aroko aztarnak ikertzen ari zirelarik topatu zuten eskua, inor gutxik halakorik esperoko ez zuenean. «Hitzik gabe gelditu nintzen. Malkoa ere atera zitzaidan». Hala gogorarazi du Leire Malkorra arkitekto eta Aranzadi zientzia elkarteko ikerlariak indusketa lanena bizi izandakoa. Joaquin Gorrotxategi EHUko ... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220686/keith-levene-the-clash-taldearen-sortzailea-hil-da.htm | Kultura | Keith Levene The Clash taldearen sortzailea hil da | Public Image Limited (PIL) taldea ere sortu zuen, John Lydonekin batera. | Keith Levene The Clash taldearen sortzailea hil da. Public Image Limited (PIL) taldea ere sortu zuen, John Lydonekin batera. | Mick Jones gitarristarekin eta Paul Simonon baxu jotzailearekin batera, The Clash taldearen sortzaileetako bat izan zen Levene 1976an, eta hark eta Bernie Rhodes managerrak eskatu zioten Joe Strummer abeslariari taldeko kide izateko. Levenek The Clashen egingo zuen bidea, baina, laburra izan zen, eta Londresko taldeak ... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220688/ematen-du-hizkuntza-asko-aldatu-dela-eta-ematen-du-ez-dela-batere-aldatu.htm | Kultura | «Ematen du hizkuntza asko aldatu dela, eta ematen du ez dela batere aldatu» | Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariak ikertu du, beste batzuekin batera, Irulegiko eskua delakoa. Idazkunen ezaugarriak xehatu ditu elkarrizketa honetan. | «Ematen du hizkuntza asko aldatu dela, eta ematen du ez dela batere aldatu». Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariak ikertu du, beste batzuekin batera, Irulegiko eskua delakoa. Idazkunen ezaugarriak xehatu ditu elkarrizketa honetan. | «Sorpresa ikaragarria hartu dugu, oso ona. Testu oso garrantzitsua da, eta zeresan handia emango du». Joakin Gorrotxategi hizkuntzalariak (Eibar, Gipuzkoa, 1953) urduri igaro ditu Irulegiko eskua aurkeztu aurreko egunak. Filologia Klasikoko doktorea da, eta Indoeuropar Hizkuntzalaritzako katedraduna EHUn. «Bihotzondoko... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220690/frantziak-eta-erresuma-batuak-patruila-gehiago-bidaliko-dituzte-mantxako-kanalera-migrazioa-kontrolatzeko.htm | Mundua | Frantziak eta Erresuma Batuak patruila gehiago bidaliko dituzte Mantxako kanalera, migrazioa kontrolatzeko | Parisek eta Londresek sinaturiko akordioak aurreikusten du ontzien kopurua 200dik 300era igotzea, bi herrialdeen arteko itsasoko bidea «ez-bideragarri» bilakatzeko. | Frantziak eta Erresuma Batuak patruila gehiago bidaliko dituzte Mantxako kanalera, migrazioa kontrolatzeko. Parisek eta Londresek sinaturiko akordioak aurreikusten du ontzien kopurua 200dik 300era igotzea, bi herrialdeen arteko itsasoko bidea «ez-bideragarri» bilakatzeko. | Aurten, 40.000 lagunek baino gehiagok igaro dute Mantxako kanala ontzi txikietan, Frantziatik Erresuma Batura. Iaz, 28.526 izan ziren, eta, duela bi urte, 8.404. Kopuru horiek agerian utzi dute geroz eta migratzaile gehiagok egiten dutela itsasoko bide hori, eta Parisek zein Londresek erabaki dute orain arteko lankidet... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220691/arabako-foru-aldundiak-650-milioi-euroko-aurrekontua-aurkeztu-du-familia-eta-enpresak-babesteko.htm | Politika | Arabako Foru Aldundiak 650 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du, «familia eta enpresak babesteko» | Aurrekontua %13 igoko da, aurtengoarekin alderatuta. Araba Lagun planaren bidez, aldundiak neurri fiskalak aurreikusten ditu «ziurgabetasun egoerari» aurre egiteko. | Arabako Foru Aldundiak 650 milioi euroko aurrekontua aurkeztu du, «familia eta enpresak babesteko». Aurrekontua %13 igoko da, aurtengoarekin alderatuta. Araba Lagun planaren bidez, aldundiak neurri fiskalak aurreikusten ditu «ziurgabetasun egoerari» aurre egiteko. | Arabako Foru Aldundiak 650 milioi euroko aurrekontu egitasmoa aurkeztu du gaur. Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak nabarmendu duenez, proiektuaren helburua da pertsonak, familiak eta enpresak «babestea» eta herrialdeak datozen urteetan behar dituen «proiektu eraldatzaileetarako» inbertsioak egitea.
Egungo krisi egoerari... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220692/glovoren-banatzaileak-soldatapekoak-direla-ebatzi-du-iruntildeeko-epaitegi-batek.htm | Ekonomia | Glovoren banatzaileak soldatapekoak direla ebatzi du Iruñeko epaitegi batek | Iruñeko gizarte arloko lehen aretoak ebatzi du 2018ko abuztutik 2019ko urrira Glovorentzat lan egindako bizikleta banatzaileak soldatapekoak izan zirela, eta Glovok Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko kotizazioak ordaindu beharko dizkiela. | Glovoren banatzaileak soldatapekoak direla ebatzi du Iruñeko epaitegi batek. Iruñeko gizarte arloko lehen aretoak ebatzi du 2018ko abuztutik 2019ko urrira Glovorentzat lan egindako bizikleta banatzaileak soldatapekoak izan zirela, eta Glovok Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko kotizazioak ordaindu beharko dizkiel... | Nafarroan, 2018ko abuztutik 2019ko urrira arte, 207 banatzailek egin zuten lan Glovorentzat, eta horietatik laurogei inguruk harreman finko bat izan zuten. Iruñeko gizarte arloko lehen aretoak ebatzi duenez, 207 bizikleta banatzaile horiek ez dira autonomoak, lan harreman bat baitzuten enpresarekin, eta, horregatik, Gl... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220693/gizonei-zuzenduta-egongo-da-emakundek-eta-instituzioek-azaroaren-25erako-landutako-kanpaina.htm | Gizartea | Gizonei zuzenduta egongo da Emakundek eta instituzioek azaroaren 25erako landutako kanpaina | Kanpaina bateratua izango da, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako instituzioak arituko dira elkarlanean. Gizonak gizonei zuzenduko zaizkie, eta ez beti ezetz dela gogoraraziko diote elkarri. | Gizonei zuzenduta egongo da Emakundek eta instituzioek azaroaren 25erako landutako kanpaina. Kanpaina bateratua izango da, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako instituzioak arituko dira elkarlanean. Gizonak gizonei zuzenduko zaizkie, eta ez beti ezetz dela gogoraraziko diote elkarri. | Indarkeria Matxistaren Kontrako Egunerako kanpaina bateratu eta koordinatua jarriko dute martxan Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak –Emakunderen bitartez–, foru aldundiek eta EUDELek. Gaur egin dute kanpainaren aurkezpena, Gasteizen, Zer ez duzu ulertzen? Bai bakarrik baietz lelopean. Gizonak gizonei... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220694/zupiria-irulegikoa-ez-genuke-eztabaida-politikorako-erabili-beharko.htm | Kultura | Zupiria: «Irulegikoa ez genuke eztabaida politikorako erabili beharko» | Zupiria: «Irulegikoa ez genuke eztabaida politikorako erabili beharko». | Irulegiko eskua ez da edonolako aurkikuntza izan, eta hori erakusten dute hark eragindako erreakzioek. Dozenaka izan dira aurkikuntza jakin-minez eta pozez jaso dutenak; tartean, Hego Euskal Herriko hainbat ordezkari politiko.
Maria Txibite Nafarroako lehendakaria izan da aurkikuntzari buruz hitz egiten lehenengoa. «L... | |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220695/azterketak-euskaraz-egiteko-eskubidea-aldarrikatu-dute-bordelen.htm | Gizartea | Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Bordelen | Seaskako mila ikasle inguruk egin dute protesta, baxoko azterketetan izena emateko azken egunean. Frantziako Gobernuak ez dio erantzun oraindik Seaskari. | Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute Bordelen. Seaskako mila ikasle inguruk egin dute protesta, baxoko azterketetan izena emateko azken egunean. Frantziako Gobernuak ez dio erantzun oraindik Seaskari. | Musika, dantza, bertsoak, rapa... eta oihu bat; behin eta berriz errepikatua: «Azterketak euskaraz!». Seaskako ikasle, irakasle eta gurasoek protesta egin dute Bordelen (Okzitania), brebetako eta baxoko azterketak beren hizkuntzan egiteko eskubidea aldarrikatzeko. Errektoretzaren bulegoetatik abiatu, eta giza eskubidee... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220697/beste-zazpi-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm | Politika | Beste zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte | Hauek dira: Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas. | Beste zazpi euskal preso Euskal Herriratuko dituzte. Hauek dira: Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas. | Espainiako Espetxe Erakundeek eta Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak beste zazpi euskal preso Euskal Herriratzea onartu dute: Iñigo Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Iñaki Bilbao Goikoetxea, Orkatz Gallastegi Sodupe, Fermin Vila Mitxelena, Iñigo Zapirain Romano eta Alberto Viedma Morillas dira Euskal Herrira ekarrik... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220698/aeben-eta-txinaren-arteko-erlazioa-egonkortzeko-prest-dira-biden-eta-xi.htm | Mundua | AEBen eta Txinaren arteko erlazioa egonkortzeko prest dira Biden eta Xi | Taiwango auzian ez dute aurrerapausorik eman, bi liderrek gobernuburu gisa izandako aurrez aurreko lehen bileran. Washingtonen esanetan, ez batak, ez besteak ez du nahi Ukrainan arma nuklearrak erabiltzea. | AEBen eta Txinaren arteko erlazioa egonkortzeko prest dira Biden eta Xi. Taiwango auzian ez dute aurrerapausorik eman, bi liderrek gobernuburu gisa izandako aurrez aurreko lehen bileran. Washingtonen esanetan, ez batak, ez besteak ez du nahi Ukrainan arma nuklearrak erabiltzea. | Joe Biden AEBetako presidentea eta Xi Jinping Txinakoa aurrenekoz batzartu dira aurrez aurre gobernuburu gisa gaur, Balin (Indonesia), han G20koen goi bilera hasi bezperan. Afera komertzialak eta geopolitikoak direla medio, gaiztotuta daude bi herrialdeen arteko harremanak, azken hamarkadotan inoiz egon ez diren puntu ... |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220699/ondarroarrak-ote-lehen-euskaldunak.htm | Kultura | Ondarroarrak ote lehen euskaldunak? | Ondarroarrak ote lehen euskaldunak?. | Zorionekoak euskara eta euskaldun guztiak, Aranzadi zientzia elkarteak egindako aurkikuntzari esker. Esku baten itxurako brontzezko pieza bat topatu zuten iazko ekainaren 18an, Arangurengo Irulegi mendian (Nafarroa). Urte eta erdi geroago, eskuaren eta bertan idatzitako mezuaren berri eman dute. Sorioneku: horixe da la... | |
2022-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/220700/galdakaoko-ospitaleko-sei-medikuren-kontratuak-hautsi-ditu-osakidetzak.htm | Gizartea | Galdakaoko ospitaleko sei medikuren kontratuak hautsi ditu Osakidetzak | Beren lan karga %20 handitu dela salatu dute berriki, ELAk jakinarazi duenez. Basurtuko mediku buruek «ezkutuko pribatizazioa» salatu dute. | Galdakaoko ospitaleko sei medikuren kontratuak hautsi ditu Osakidetzak. Beren lan karga %20 handitu dela salatu dute berriki, ELAk jakinarazi duenez. Basurtuko mediku buruek «ezkutuko pribatizazioa» salatu dute. | Osasun zerbitzuen ahultzearen inguruko eztabaida indar hartzen ari da aspaldian, eta Galdakaoko ospitaletik iritsi den albiste batek ez du lagunduko su hori amatatzen. Larrialdietako sei medikuren kontratuak hautsi ditu Osakidetzak, eta mediku horiek gehiegizko lan kargak salatu zituzten joan den astean, ELA sindikatua... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220725/munduko-biztanleriak-8000-milioi-pertsonaren-langa-gainditu-du.htm | Mundua | Munduko biztanleriak 8.000 milioi pertsonaren langa gainditu du | NBEk emandako datuen arabera, populazioa Indian ari da gehien puzten, eta Txina gaindituko du 2030erako. Munduan, aurreikusi dute 10.500 milioi biztanle izanen direla 2080an. | Munduko biztanleriak 8.000 milioi pertsonaren langa gainditu du. NBEk emandako datuen arabera, populazioa Indian ari da gehien puzten, eta Txina gaindituko du 2030erako. Munduan, aurreikusi dute 10.500 milioi biztanle izanen direla 2080an. | Hazkunde demografikoa nabarmen moteltzen ari da azken urteotan, baina joera goranzkoa da oraindik ere. Munduko jaiotza eta heriotza kopuruak ekuazio berean jarri, eta emaitza positiboa da oraindik. Gero eta biztanle gehiago dira Lur planetan, eta mugarri bat erdietsi da gaur: 8.000 milioi pertsona baino gehiago munduan... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220726/donostiako-udala-eta-espainiako-gobernua-ados-jarri-dira-loiolako-kuarteleko-lursailak-erosteko.htm | Politika | Donostiako Udala eta Espainiako Gobernua ados jarri dira Loiolako kuarteleko lursailak erosteko | Udalak egungo kuartelaren bi eraikin mantenduko ditu, EAEko Auzitegi Nagusiak iaz eman zuen epaia errespetatzeko. | Donostiako Udala eta Espainiako Gobernua ados jarri dira Loiolako kuarteleko lursailak erosteko. Udalak egungo kuartelaren bi eraikin mantenduko ditu, EAEko Auzitegi Nagusiak iaz eman zuen epaia errespetatzeko. | Donostiako Udala eta Espainiako Defentsa Ministerioa ados jarri dira, bigarrenak aurrenekoari Loiolako kuartelen lursaila saltzeko. Eneko Goia alkateak presazko agerraldi bat egin du gaur goizean, akordioaren berri emateko. Salerosketa 73,3 milioi euroan adostu dute, prezio horretan eremu berriaren urbanizazio kostuak ... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220727/nbek-ukrainari-eta-errusiari-egotzi-die-gerra-gatibuak-torturatzea.htm | Mundua | NBEk Ukrainari eta Errusiari egotzi die gerra gatibuak torturatzea | OHCHRk esan du bi aldeetako armadek abusu psikologikoak egin eta shock elektrikoak erabili dituztela, esaterako. Zelenskik hamar puntuko dokumentu bat aurkeztu die G20ko kideei, bakea lortzeko; Lavrovek erantzun du proposamen hori ez dela «errealista». | NBEk Ukrainari eta Errusiari egotzi die gerra gatibuak torturatzea. OHCHRk esan du bi aldeetako armadek abusu psikologikoak egin eta shock elektrikoak erabili dituztela, esaterako. Zelenskik hamar puntuko dokumentu bat aurkeztu die G20ko kideei, bakea lortzeko; Lavrovek erantzun du proposamen hori ez dela «errealista». | NBE Nazio Batuen Erakundeak Ukrainako eta Errusiako armadei leporatu die gerra gatibuak torturatzea. Giza eskubideen behatzaileen misio batek 334 lagun elkarrizketatu ditu, eta, horiek entzun ostean, ondorioztatu du Errusiako armadaren tortura «sistematikoa» dela; Ukrainakoarena, aldiz, ez, baina zehaztu du «salaketa s... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220728/ia-bost-kiloko-onddo-zuri-bat-topatu-dute-landetan.htm | Bizigiro | Ia bost kiloko onddo zuri bat topatu dute Landetan | Eyreko haraneko baso batean topatu du gizon batek, semearekin paseatzen ari zela. | Ia bost kiloko onddo zuri bat topatu dute Landetan. Eyreko haraneko baso batean topatu du gizon batek, semearekin paseatzen ari zela. | Ondo irakurri duzue: 4,7 kiloko udazkeneko onddo zuri bat (Boletus edulis) topatu dute Landetan, Arcachonetik 45 kilometro ingurura dagoen Eyreko haranean (Akitania Berria).
Normalean, onddo zurien txapelaren diametroa 7 eta 20 zentimetro artekoa izan ohi da, gehienez ere 25 zentimetrokoa, baina Landetan topatutakoak ... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220729/chemical-brothers-ben-yart-merina-gris-the-blaze-eta-beste-izanen-dira-2023ko-bbk-liven.htm | Kultura | Chemical Brothers, Ben Yart, Merina Gris, The Blaze eta beste izanen dira 2023ko BBK Liven | Jaialdian arituko diren 24 artisten izenak iragarri dituzte jadanik. Aurretik jakinarazia zenez, uztailaren 6tik 8ra eginen dute, Kobetamendin. | Chemical Brothers, Ben Yart, Merina Gris, The Blaze eta beste izanen dira 2023ko BBK Liven. Jaialdian arituko diren 24 artisten izenak iragarri dituzte jadanik. Aurretik jakinarazia zenez, uztailaren 6tik 8ra eginen dute, Kobetamendin. | BBK Liven musika dardarak hasteko zortzi hilabete falta direlarik, jadanik iragarri dute jaialdian parte hartuko duten talde mordo bat. Dagoeneko plazaratua zuten jaialdiaren hamaseigarren aldian Arctic Monkeys izanen zela talde nagusia. Ordea, talde britainiarrarekin batera kartelean nor izango den esan gabea zen arte... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220730/argindar-tarifaren-merkatzeak-bultzaturik-inflazioa-72raino-apaldu-da-urrian.htm | Ekonomia | Argindar tarifaren merkatzeak bultzaturik, inflazioa %7,2raino apaldu da urrian | Azpiko inflazioak urtebetean gorantz egin du etenik gabe, eta urrian lehen aldiz jaitsi egin da Hego Euskal Herrian, %6,4raino. | Argindar tarifaren merkatzeak bultzaturik, inflazioa %7,2raino apaldu da urrian. Azpiko inflazioak urtebetean gorantz egin du etenik gabe, eta urrian lehen aldiz jaitsi egin da Hego Euskal Herrian, %6,4raino. | Batetik, argindar tarifak beherantz presio egin du, baina, bestetik, erregaiak eta elikagaiek gorantz egiten dute. Sokatirahorretan, argindarrak bultzaturik, puntu eta erdi (zehazki, 1,6 puntu) apaldu da urrian Hego Euskal Herriko inflazioa. INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, hirugarren hilabetez behera ... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220731/intildeaki-muruak-jantziko-dio-txapela-bertsolari-txapelketa-nagusiko-irabazleari.htm | Kultura | Iñaki Muruak jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari | Bertso munduan egindako «ageriko zein isilpeko lan handia» eskertu nahi dio Bertsozale Elkarteak. | Iñaki Muruak jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Bertso munduan egindako «ageriko zein isilpeko lan handia» eskertu nahi dio Bertsozale Elkarteak. | Abenduaren 18ko finalean, Nafarroa Arenako oholtzara igoko da Iñaki Murua (Gabiria, Gipuzkoa, 1956), eta berak jantziko dio txapela Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Hala adierazi du Bertsozale Elkarteak gaur goizean, egin duen lanagatik esker ona erakusteko asmoz.
Bertsolaria ez ezik, bertsoaren munduko era... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220732/urruntzea-bukatzeko-laquoatarianraquo-bilboko-kaleak-betetzera-deitu-du-sarek.htm | Politika | Urruntzea bukatzeko «atarian», Bilboko kaleak betetzera deitu du Sarek | Euskal presoen giza eskubideen «errespetua», eta «duintasuna eta bizikidetza» eskatuko du manifestazio handi batek urtarrilaren 7an. | Urruntzea bukatzeko «atarian», Bilboko kaleak betetzera deitu du Sarek. Euskal presoen giza eskubideen «errespetua», eta «duintasuna eta bizikidetza» eskatuko du manifestazio handi batek urtarrilaren 7an. | Bake Bideak eta Sarek bi urte daramatzate, osasun neurriak tarteko, urtarrileko Bilboko mobilizazio jendetsua egin ezinik; 2023ko urtarrilean, ordea, ezintasun hori eten egingo da, eta Bilboko erdiguneko kaleek euskal presoen eskubideen aldeko aldarria hartuko dute atzera. «Orain da garaia», esan zuten antolatzaileek a... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220733/alokairu-apaleko-bizitokietako-hauteskundeetara-aurkeztuko-da-alda.htm | Gizartea | Alokairu apaleko bizitokietako hauteskundeetara aurkeztuko da ALDA | Bihar hasiko da hauteskunde kanpaina, eta bizitegi sozialetako biztanleek abendu hasiera arte izanen dute bozkatzeko. Hemeretzi hautagai izanen dituzte denetara. | Alokairu apaleko bizitokietako hauteskundeetara aurkeztuko da ALDA. Bihar hasiko da hauteskunde kanpaina, eta bizitegi sozialetako biztanleek abendu hasiera arte izanen dute bozkatzeko. Hemeretzi hautagai izanen dituzte denetara. | Bihar hasiko da alokairu apaleko bizitokietako hauteskundeetarako kanpaina. ALDA mugimenduak aurkeztea erabaki du «hainbat batzorde, instantzia eta informazio iturrietarako sarbidea lortzeko». Ainize Butron bozeramailearen ustez, «alokatzaileek egoera geroz eta zailagoa ezagutuko dute heldu diren urteetan», eta, hain z... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220734/nafarroako-gobernuaren-azaroaren-25erako-kanpainak-biktimak-zalantzan-ez-jartzea-izango-du-xede.htm | Gizartea | Nafarroako Gobernuaren azaroaren 25erako kanpainak biktimak zalantzan ez jartzea izango du xede | Urtea hasi zenetik Nafarroako Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei osoko arreta emateko zerbitzuak 1.046 emakume artatu ditu. | Nafarroako Gobernuaren azaroaren 25erako kanpainak biktimak zalantzan ez jartzea izango du xede. Urtea hasi zenetik Nafarroako Emakumeen aurkako indarkeriaren biktimei osoko arreta emateko zerbitzuak 1.046 emakume artatu ditu. | «Berak nahi izan du? Emakumeen aurkako indarkeria da biktima zalantzan jartzen duen delitu bakarra. Alda ezazu!». Horixe da Nafarroako Gobernuak azaroaren 25aren —Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna— harira egin duen gogoeta eta eskaera. Gaiari lotuta, kanpaina bat martxan jarri dute egun horri begira, eta... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220735/ospitaleetako-amatasun-unitateen-segurtasuna-zorroztuko-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Ospitaleetako amatasun unitateen segurtasuna zorroztuko du Eusko Jaurlaritzak | Besteak beste, identifikazio txartel elektroniko bidezko sistema bat ezarriko da amatasun unitateetan sartzeko. Basurtuko jaioberri baten lapurretaren ostean indartuko ditu neurriak. | Ospitaleetako amatasun unitateen segurtasuna zorroztuko du Eusko Jaurlaritzak. Besteak beste, identifikazio txartel elektroniko bidezko sistema bat ezarriko da amatasun unitateetan sartzeko. Basurtuko jaioberri baten lapurretaren ostean indartuko ditu neurriak. | Joan den urrian Basurtuko (Bizkaia) ospitalean jaioberri bat lapurtu ondotik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ospitaleetako amatasun unitateen segurtasuna eta jaioberrien protokoloa indartzea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak eman du horren berri, gaur, Eusko Jaurlaritza... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220736/irulegiko-eskuak-azalak-bete-ditu-papereko-prentsan-eta-hariak-sarean.htm | Kultura | 'Irulegiko eskuak' azalak bete ditu papereko prentsan, eta hariak sarean | Arangurenen topaturiko piezan agertzen diren idazkunei izendatzeko orduan, Gorrotxategik proposaturiko «baskoniko» zuhurra erabili dute hainbat hedabidek, baina beste batzuek «euskara» erabili dute zuzenean | 'Irulegiko eskuak' azalak bete ditu papereko prentsan, eta hariak sarean. Arangurenen topaturiko piezan agertzen diren idazkunei izendatzeko orduan, Gorrotxategik proposaturiko «baskoniko» zuhurra erabili dute hainbat hedabidek, baina beste batzuek «euskara» erabili dute zuzenean | 'Irulegiko eskua' protagonista nagusia izan da gaur argitaratu diren Euskal Herriko egunkari guztietan, eta orriak bete ditu baita kanpoko batzuetan ere.
Azal osoa eman dio Gara-k aurkikuntzari, «Irulegiko Eskua, iraganeko ikur bat etorkizuna berriz pentsatzeko» izenburupean. Editoriala ere azalera eraman du kazetak. ... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220737/guraso-bakarreko-familiek-lanaldia-egokitzeko-duten-eskubidearen-alde-egin-du-auzitegi-batek-gasteizen.htm | Gizartea | Guraso bakarreko familiek lanaldia egokitzeko duten eskubidearen alde egin du auzitegi batek, Gasteizen | Gasteizko Correoseko langile bati goizeko txandara aldatzeko eskubidea aitortu dio auzitegiak, ELAri arrazoi emanda. | Guraso bakarreko familiek lanaldia egokitzeko duten eskubidearen alde egin du auzitegi batek, Gasteizen. Gasteizko Correoseko langile bati goizeko txandara aldatzeko eskubidea aitortu dio auzitegiak, ELAri arrazoi emanda. | Guraso bakarreko familiek lanaldia egokitzeko eskubidea dutela ebatzi du Gasteizko auzitegi batek, ELAk jakinarazi duenez. Lanaldia goizeko txandara egokitzeko eskubidea aitortu dio guraso bakar horri, nahiz eta semeak 12 urtetik gora izan. ELAren arabera, aurrekari bat ezartzen du epai honek, Gasteizko Correoseko lang... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220738/mugen-laquoinkongruentziaraquo-pantailaratu-du-fresnedak-tetuaacuten-filmean.htm | Kultura | Mugen «inkongruentzia» pantailaratu du Fresnedak 'Tetuán' filmean | Haren aitak Tetuanen igarotako haurtzaroa erreskatatzen hasi, eta gaur egungo bi migratzaileren egunerokoa jasotzen amaitzen du lanak. Zuzendariaren hirugarren dokumental luzea da, eta Bilboko Zinebi jaialdian proiektatuko du bihar, BBK aretoan, 20:00etan. | Mugen «inkongruentzia» pantailaratu du Fresnedak 'Tetuán' filmean. Haren aitak Tetuanen igarotako haurtzaroa erreskatatzen hasi, eta gaur egungo bi migratzaileren egunerokoa jasotzen amaitzen du lanak. Zuzendariaren hirugarren dokumental luzea da, eta Bilboko Zinebi jaialdian proiektatuko du bihar, BBK aretoan, 20:00et... | «Tetuán bidaia bat da, bidaia intimo bat; Tetuango protektoratuan hazi zen nire aita, eta haren istorio intimoa kontatzen du, eta hortik abiatuta istorio kolektibo bat bihurtzen da». Esaldi horrekin definitu du bere hirugarren film dokumental luzea Iratxe Fresneda zinemagileak. Eta, hark deskribatu bezala, Tetúan bada ... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220739/aurrekontuekin-propaganda-egitea-egotzi-dio-elak-jaurlaritzari.htm | Ekonomia | Aurrekontuekin «propaganda» egitea egotzi dio ELAk Jaurlaritzari | Sindikatuaren ustez, %1 handituko da bakarrik, eta Ekonomia sailburuak emandako %8,7ko datua gezurtatu du. | Aurrekontuekin «propaganda» egitea egotzi dio ELAk Jaurlaritzari. Sindikatuaren ustez, %1 handituko da bakarrik, eta Ekonomia sailburuak emandako %8,7ko datua gezurtatu du. | «Eusko Jaurlaritzak dirua dauka, baina ez du gastatu nahi». Hala salatu du Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak, Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontu proiektua aletzeko eginiko agerraldian. Haren hitzetan, «propaganda» da Jaurlaritzak aurrekontuen inguruan esandakoa. Izan ere, haren ustetan, aurrekontua ... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220740/ibai-aginagaren-ongietorrian-parte-hartzea-egotzita-beste-hamabost-lagun-deitu-dituzte-deklaratzera.htm | Politika | Ibai Aginagaren ongietorrian parte hartzea egotzita, beste hamabost lagun deitu dituzte deklaratzera | Azaroaren 17an eta 18an deklaratu beharko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Beste hiru lagunek abuztuan deklaratu zuten, «terrorismoa goratzea» leporatuta. | Ibai Aginagaren ongietorrian parte hartzea egotzita, beste hamabost lagun deitu dituzte deklaratzera. Azaroaren 17an eta 18an deklaratu beharko dute, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Beste hiru lagunek abuztuan deklaratu zuten, «terrorismoa goratzea» leporatuta. | Espainiako Audientzia Nazionalak, denera, hemezortzi lagun deitu ditu deklaratzera Ibai Aginaga euskal presoaren ongietorrian parte hartzea egotzita. Berangon (Bizkaia) izan zen hori, martxoaren 13an. Hori salatu du Tinko amnistiaren aldeko eta errepresioaren aurkako erakundeak; talde horretako kideak dira akusatuetako... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220741/emozio-puntu-bat-nuen-zer-izango-ote-zen-jakiteko.htm | Kultura | «Emozio puntu bat nuen, zer izango ote zen jakiteko» | Zazpi urte daramatza Leire Malkorrak Aranzadirekin lanean, baina 'Irulegiko eskua' delakoa izan da orain arte egin duen aurkikuntzarik garrantzitsuena. | «Emozio puntu bat nuen, zer izango ote zen jakiteko». Zazpi urte daramatza Leire Malkorrak Aranzadirekin lanean, baina 'Irulegiko eskua' delakoa izan da orain arte egin duen aurkikuntzarik garrantzitsuena. | Leire Malkorrak (Tolosa, 1988) biziki maite du historia. Hainbertze, ezen arkitektura ikasi duen arren, Aranzadiko indusketetan buru-belarri lanean zazpi urte daramatza. Malkorrak oraindik sinetsi ezin badu ere, Irulegiko eskua ukitu zuten lehenbiziko eskuak izan ziren bereak.
Arkitektoa zara ofizioz, baina arkeologo ... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220743/intildeigo-uzinek-ulmari-eta-oronari-laquoelkarrekin-indartsuagoak-gararaquo.htm | Ekonomia | Iñigo Uzinek Ulmari eta Oronari: «Elkarrekin indartsuagoak gara» | Mondragoneko presidenteak batasunerako deia egin die bi kooperatibei, eta ohartarazi bi enpresek taldea uzteak ez diola inori mesede egiten. Kongresuan ez dute parte hartu bi enpresetako ordezkariek. | Iñigo Uzinek Ulmari eta Oronari: «Elkarrekin indartsuagoak gara». Mondragoneko presidenteak batasunerako deia egin die bi kooperatibei, eta ohartarazi bi enpresek taldea uzteak ez diola inori mesede egiten. Kongresuan ez dute parte hartu bi enpresetako ordezkariek. | Oronari eta Ulmari mezu argia eman nahi izan die Iñigo Uzin Mondragon korporazioko presidenteak, baina hitz gogorregietan sartu gabe. «Elkarrekin indartsuagoak gara», esan die, batasunerako eta elkar ulertzeko deia eginez. Eta ohartarazi die erabakiak ez diola inori mesede egingo, «ez Oronari, ez Ulmari, ez gainerako k... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220744/kupoari-buruzko-akordioa-lortu-dute-jaurlaritzak-eta-espainiako-gobernuak.htm | Ekonomia | Kupoari buruzko akordioa lortu dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak | 2022tik 2026rako epean Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Espainiako Estatuari egin beharreko ekarpena kalkulatzeko irizpideak berritu dituzte. | Kupoari buruzko akordioa lortu dute Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak. 2022tik 2026rako epean Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Espainiako Estatuari egin beharreko ekarpena kalkulatzeko irizpideak berritu dituzte. | Kupoa luzatzeko beharrik ez da izango hurrengo urteetan. Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak akordioa lortu dute Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak Espainiako Estatuari egin beharreko ekarpenaren kalkuluaren inguruan. 2022tik 2026ra bitarte egongo da indarrean.
Kontzertu Ekonomikoaren Batzorde Mistoa ostegun goize... |
2022-11-15 | https://www.berria.eus/albisteak/220745/tentsioa-handitu-da-errusiarekin-polonian-gertatu-den-leherketa-batengatik.htm | Mundua | Tentsioa handitu da Errusiarekin, Polonian gertatu den leherketa batengatik | Varsoviak baieztatu du eztanda bat izan dela, baina ez du jatorria edo egilea aipatu. Pentagonoak ere ezin izan du argitu. Errusiak ukatu egin ditu jaso dituen akusazioak. | Tentsioa handitu da Errusiarekin, Polonian gertatu den leherketa batengatik. Varsoviak baieztatu du eztanda bat izan dela, baina ez du jatorria edo egilea aipatu. Pentagonoak ere ezin izan du argitu. Errusiak ukatu egin ditu jaso dituen akusazioak. | Errusiaren bi misil Polonian lehertu direla argitaratu dute hainbat hedabidek, AEBetako inteligentziako iturri bat aipatuta. Ez Poloniako Gobernuak, ezta AEbetakoak ere ez dute halakorik baieztatu. Poloniako Gobernuak adierazi du hego-ekialdeko Przewodow herrian, Lviv (Ukraina) hiritik 100 kilometro ingurura eztanda ba... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220772/donald-trump-2024ko-presidentetzarako-bozetara-aurkeztuko-da.htm | Mundua | Donald Trump 2024ko presidentetzarako bozetara aurkeztuko da | AEBetako presidente ohiak bere hautagaitza aurkeztu du, «berriz ere Amerika handia eta arrakastatsua egiteko». | Donald Trump 2024ko presidentetzarako bozetara aurkeztuko da. AEBetako presidente ohiak bere hautagaitza aurkeztu du, «berriz ere Amerika handia eta arrakastatsua egiteko». | Ez da aspertu Donald Trump. Ameriketako Estatu Batuetako presidente izandakoak (2017-2021) bart aurkeztu du 2024. urteko presidentetzarako hauteskundeetarako bere hautagaitza. Paradoxikoki, azken hauteskundeetan izandako porrota aitortu baino lehenago aurkeztu du hautagaitza berria.
«Berriz ere Amerika handia eta arra... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220773/bosgarren-saiakeran-abiatu-da-artemis-i-misioa.htm | Mundua | Bosgarren saiakeran, abiatu da Artemis I misioa | NASAren helburua da bidaia bat antolatzea Ilargira, emakume baten zuzendaritzapean. Horretarako, 'SLS' espaziontziaren eta 'Orion' ontziaren gaitasunak neurtu behar dira, eta hori eginen da gaur abiatu den misioan. | Bosgarren saiakeran, abiatu da Artemis I misioa. NASAren helburua da bidaia bat antolatzea Ilargira, emakume baten zuzendaritzapean. Horretarako, 'SLS' espaziontziaren eta 'Orion' ontziaren gaitasunak neurtu behar dira, eta hori eginen da gaur abiatu den misioan. | Oraingoan, bai. Aurreko lau saiakeretan ez zen posible izan, baina bosgarrengoan bai: abiatu da NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziaren Artemis I misioa. Izatez, herenegun zen abiatzekoa, baina «langileek lanera itzultzeko baldintza seguruak izan arte itxaroten» dute. Izan ere, Nicole izeneko «ekaitz trop... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220775/natoren-lehen-zantzuen-arabera-polonian-lehertutako-misila-ukrainakoa-da.htm | Mundua | NATOren lehen zantzuen arabera, Polonian lehertutako misila Ukrainakoa da | Aliantzak Moskuri egotzi dio gertatutakoaren erantzukizuna. Kievek berean dirau, eta esan du Errusiak egin zuela erasoa. Zelenskik eskatu du leherketa gertatu den eremuan «ikerketa bateratua» egiteko. | NATOren lehen zantzuen arabera, Polonian lehertutako misila Ukrainakoa da. Aliantzak Moskuri egotzi dio gertatutakoaren erantzukizuna. Kievek berean dirau, eta esan du Errusiak egin zuela erasoa. Zelenskik eskatu du leherketa gertatu den eremuan «ikerketa bateratua» egiteko. | Polonian atzo lehertutako misila Ukrainako armadarena zela dioen hipotesia gero eta indar handiagoa hartzen ari da. NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundearen lehen zantzuen arabera, Ukrainakoa da Poloniako Prezewodow herriko etxalde batean —Ukrainako mugatik gertu— erori eta eztanda egin ondoren bi pertsona hil zitue... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220776/eh-bilduk-laquooso-urrunraquo-ikusten-du-eusko-jaurlaritzarekin-akordioa-egitea.htm | Politika | EH Bilduk «oso urrun» ikusten du Eusko Jaurlaritzarekin akordioa egitea | Hala ere, Maddalen Iriartek esan du koalizio abertzaleak «xehetasunez» aztertuko duela Gasteizko gobernuak aurrekontuen inguruan egin dien azken proposamena. Elkarrekin Podemosek ere «oso urrun» ikusi du akordio bat lortzea. | EH Bilduk «oso urrun» ikusten du Eusko Jaurlaritzarekin akordioa egitea. Hala ere, Maddalen Iriartek esan du koalizio abertzaleak «xehetasunez» aztertuko duela Gasteizko gobernuak aurrekontuen inguruan egin dien azken proposamena. Elkarrekin Podemosek ere «oso urrun» ikusi du akordio bat lortzea. | Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburu Pedro Azpiazu eta haren taldea EH Bilduren ordezkariekin batzartu dira gaur goizean, gobernuaren aurrekontuen inguruan bigarren txandan negoziatzen jarraitzeko, baina bilerak ez du eman aukerarik aurrerapauso handirik emateko, EH Bilduko bozeramaile Maddalen Iriarteren hitzak kontuan... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220777/jaurlaritzak-ez-ditu-onartu-euskal-herriratze-eskaeren-erdiak-toki-mugatua-duelako.htm | Politika | Jaurlaritzak ez ditu onartu Euskal Herriratze eskaeren erdiak, toki «mugatua» duelako | Artolazabalek esan du guztira 437 presoren eskaerak jaso dituztela eta 222renak atzera bota dituztela. Horietatik zortzi euskal preso politikoak dira. | Jaurlaritzak ez ditu onartu Euskal Herriratze eskaeren erdiak, toki «mugatua» duelako. Artolazabalek esan du guztira 437 presoren eskaerak jaso dituztela eta 222renak atzera bota dituztela. Horietatik zortzi euskal preso politikoak dira. | Urtebete igaro da Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeak kudeatzeko eskumena hartu zuenetik. «Jasotako herentzia» kudeatzea ez da samurra izan, baina Jaurlaritza «pozik» dago egindako bidearekin, Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak aza... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220778/eudelek-laguntza-emango-die-udalei-enplegu-publikoak-egonkortzeko.htm | Politika | Eudelek laguntza emango die udalei enplegu publikoak egonkortzeko | Elkarteko udaletan 3.477 lanpostu eskaini dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 234 tokiko erakundetan. Foru aldundiekin lankidetzan, baterako prozesuak koordinatuko ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalen elkarteak. | Eudelek laguntza emango die udalei enplegu publikoak egonkortzeko. Elkarteko udaletan 3.477 lanpostu eskaini dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 234 tokiko erakundetan. Foru aldundiekin lankidetzan, baterako prozesuak koordinatuko ditu Araba, Bizkai eta Gipuzkoako udalen elkarteak. | Eudel elkarteak Batzar Orokorra egin du gaur Laudion, eta topaketa hori tokiko agintaldi honetako azken ohiko bilera izan da, 2023ko maiatzean hurrengo udal hauteskundeekin amaituko baita agintaldi hori. Eudel elkarteko buru eta Gasteizko alkate Gorka Urtaranek gidatu du Batzarra azkenekoz, eta, hitzaldi nagusian, 2023... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220779/hendaiako-ostalari-bat-epaitu-dute-buruzapia-jantzia-zuen-emakume-bati-sarrera-ukatzeagatik.htm | Gizartea | Hendaiako ostalari bat epaitu dute buruzapia jantzia zuen emakume bati sarrera ukatzeagatik | Prokuradoreak 600 euroko isuna galdetu du ostalariaren kontra. Erlijioan oinarritutako diskriminazioa leporatu diote. | Hendaiako ostalari bat epaitu dute buruzapia jantzia zuen emakume bati sarrera ukatzeagatik. Prokuradoreak 600 euroko isuna galdetu du ostalariaren kontra. Erlijioan oinarritutako diskriminazioa leporatu diote. | Baionako Auzitegiak ostalari bat epaitu zuen atzo, bere ostatura sartzea ukatzeagatik buruzapia jantzia zuen andre bati. Prokuradoreak 600 euroko isuna galdetu du ostalariaren kontra, erlijioan oinarritutako diskriminazioagatik. Prokuradorearen arabera, ostalariak izandako hitzek ez dute laikotasun printzipioa errespet... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220780/patronalen-jokaera-laquoklasista-eta-matxistaraquo-salatu-du-arroyok.htm | Ekonomia | Patronalen jokaera «klasista eta matxista» salatu du Arroyok | Sektore feminizatuetan enpresaburuek jarrera gogorragoa daukatela ziurtatu du LABeko koordinatzaileak. Enpresetan eta sektoreetan sindikatuen elkarlana badagoela nabarmendu du, baina kexu da planteamendu orokorrik ez duelako ikusten. | Patronalen jokaera «klasista eta matxista» salatu du Arroyok. Sektore feminizatuetan enpresaburuek jarrera gogorragoa daukatela ziurtatu du LABeko koordinatzaileak. Enpresetan eta sektoreetan sindikatuen elkarlana badagoela nabarmendu du, baina kexu da planteamendu orokorrik ez duelako ikusten. | Borroka sindikalen argazki gazi-gozoa egin du Igor Arroyo LABeko koordinatzaile orokorrak. Uste du langileak ahalduntzen ari direla, «aberastasuna banatzeko borroka ziklo bat zabaltzeko beharra» barneratu dutela, eta txalotu egin du sindikatuen arteko elkarlana. Jakinarazi du elkarlan horren ondorio gisa azken hilabete... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220781/euskararen-erabilera-atzeraka-ari-da-nabarmen-udalerri-euskaldunetan.htm | Gizartea | Euskararen erabilera atzeraka ari da, nabarmen, udalerri euskaldunetan | Euskaldunak %80 baino gehiago diren herrietan izan dira galerarik handienak, bai erabileran eta bai lehen hizkuntza euskara dutenen zenbatekoan, Uemak aztertu duenez. Ezagutzan azken urteotan izandako beherakada eten egin da. | Euskararen erabilera atzeraka ari da, nabarmen, udalerri euskaldunetan. Euskaldunak %80 baino gehiago diren herrietan izan dira galerarik handienak, bai erabileran eta bai lehen hizkuntza euskara dutenen zenbatekoan, Uemak aztertu duenez. Ezagutzan azken urteotan izandako beherakada eten egin da. | Geroz eta gehiago dira udalerri euskaldun izendatuak; hots, euskararen ezagutzan %70en langa gainditzen dutenak. Ezagutzari huts-hutsean begiratuta, agerikoa da eremu erdaldunetan asko hedatu dela. Eremurik euskaldunenak, ordea, geroz eta biztanle gutxiago biltzen ditu. Eustatek Biztanleriaren eta Etxebizitzen Zentsuar... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220782/iraitz-lazkano-egiturazko-neurriak-behar-ditugu-egoera-iraultzeko.htm | Gizartea | Iraitz Lazkano: «Egiturazko neurriak behar ditugu egoera iraultzeko» | «Arduraz» jokatzera deitu du, eta udalerri euskaldunetan «hizkuntza politika aurreratua» egitera, politika «sektorialetatik» harago joango dena. | Iraitz Lazkano: «Egiturazko neurriak behar ditugu egoera iraultzeko». «Arduraz» jokatzera deitu du, eta udalerri euskaldunetan «hizkuntza politika aurreratua» egitera, politika «sektorialetatik» harago joango dena. | «Kezka» agertu du Iraitz Lazkano Uemako lehendakariak udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoaz gaur argitaratutako datuei buruz, baina gogorarazi du ez dela kezka berria, eta denbora daramala Uemak udalerri euskaldunetan erabileran izandako beherakadaz ohartarazten. «Ezin dugu arrosa kolorekoa irudikatu udaler... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220783/sorioneku-trixertak-eta-poltsa-salgai-jarri-ditu-berriak.htm | Kultura | ‘Sorioneku’ trixertak eta poltsa salgai jarri ditu BERRIAk | Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean osatu dituzte janzkiak. Irabazien erdiak indusketetara bideratuko dira. | ‘Sorioneku’ trixertak eta poltsa salgai jarri ditu BERRIAk. Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean osatu dituzte janzkiak. Irabazien erdiak indusketetara bideratuko dira. | Sorionekuak zuek: BERRIAk eta Aranzadi zientziak elkarteak elastikoetara eraman dute hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrenaren aurkikuntza. BERRIA dendan eskura daude jada Irulegiko eskuaren trixertak (bi koloretan) eta poltsa. Irabazien erdiak Irulegiko indusketetarako izango dira.
Irulegiko indusketa babestu nah... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220784/orkestra-pandemia-osteko-susperraldia-sendoa-izan-da.htm | Ekonomia | Orkestra: «Pandemia osteko susperraldia sendoa izan da» | Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren arabera, euskal ekonomiari gutxiago eragin zion krisialdiak, oinarri sendoak baititu. Hala ere, jende gehiago dago egoerarik zaurgarrienean. | Orkestra: «Pandemia osteko susperraldia sendoa izan da». Lehiakortasunerako Euskal Institutuaren arabera, euskal ekonomiari gutxiago eragin zion krisialdiak, oinarri sendoak baititu. Hala ere, jende gehiago dago egoerarik zaurgarrienean. | «Euskal ekonomiak oinarri sendoak ditu, eta, horri esker, pandemia osteko susperraldia sendoa izan da». Orkestra institutuaren 2022ko txostenaren goiburu nagusietako bat da. Euskal ekonomiaren lehiakortasuna aztertzen duen institutuak, baina, ohartarazpena egin du: «Ondoren etorri diren krisien —energia krisia, logisti... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220785/ganteko-auzitegiak-atzera-bota-du-jaione-jauregiren-kontrako-espainiaren-eskaera.htm | Politika | Ganteko auzitegiak atzera bota du Jaione Jauregiren kontrako Espainiaren eskaera | Auzitegiaren ustez, giza eskubideen kontrakoa litzateke Espainiaren eskaerari men egitea. | Ganteko auzitegiak atzera bota du Jaione Jauregiren kontrako Espainiaren eskaera. Auzitegiaren ustez, giza eskubideen kontrakoa litzateke Espainiaren eskaerari men egitea. | Ganten (Flandria) Jaione Jauregi euskal presoaren alde lanean diharduen elkartasun batzordeak BERRIAri jakinarazi dionez, hiri hartako auzitegiak atzera bota du Espainiak Jauregiren kontra egindako eskaera. Jauregi 2020an atxilotu zuten, Belgikan, eta Espainiaren esku utzi; geroztik, preso dago, 1981ean Ramon Romeo Esp... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220786/elak-labek-eta-steilasek-hezkuntza-legearen-aurreproiektuaren-aurkako-protesta-egin-dute-donostian.htm | Gizartea | ELAk, LABek eta Steilasek Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren aurkako protesta egin dute Donostian | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzan nagusi diren hiru sindikatuek gogorarazi dute sare publikoan greba egingo dutela azaroaren 30ean eta abenduaren 14an. Haien eskaerak aintzat hartu ezean, prest daude beste protesta sorta bat antolatzeko. | ELAk, LABek eta Steilasek Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren aurkako protesta egin dute Donostian. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzan nagusi diren hiru sindikatuek gogorarazi dute sare publikoan greba egingo dutela azaroaren 30ean eta abenduaren 14an. Haien eskaerak aintzat hartu ezean, prest daude beste pro... | Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuak harrabotsa sortu du, eta ELA, LAB eta Steilas sindikatuek protestara jotzea erabaki dute. Gaur goizean egin dute elkarretaratzeetako bat, Donostian. Hauxe eskaera: Hezkuntza Legean sare publiko bakar, euskaldun eta propiorako bidea jorratzea. Gaurkoaz gain, beste ... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220787/langile-bat-hil-da-donezteben-n-121-a-errepideko-lanetan-istripu-bat-izan-ostean.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Donezteben, N-121-A errepideko lanetan istripu bat izan ostean | 'Noticias de Navarra' hedabideak argitaratu duenaren arabera, 13:24an izan da istripua, errepidea asfaltatzen ari zirela. | Langile bat hil da Donezteben, N-121-A errepideko lanetan istripu bat izan ostean. 'Noticias de Navarra' hedabideak argitaratu duenaren arabera, 13:24an izan da istripua, errepidea asfaltatzen ari zirela. | Behargin batek bizia galdu du gaur Donezteben (Nafarroa), N-121-A errepideko asfaltatze lanetan zebilela. Antza, 13:24an makina zanpatzaile batek harrapatu du langilea, errepidearen 49. kilometroan, eta hil egin da. Foruzaingoak ikerketa bat abiatu du, heriotzaren nondik norakoak argitzeko.
Langileak 42 urte zituen, e... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220788/udaltzainek-ez-dute-gutxieneko-euskara-maila-egiaztatu-beharko.htm | Gizartea | Udaltzainek ez dute gutxieneko euskara maila egiaztatu beharko | Udaltzainen lan poltsarako deialdi berritik euskara gaitasuna egiaztatzeko betebeharra kentzea erabaki du Jaurlaritzak. Behatokiak salatu du ebazpenak zalantzan jartzen dituela herritarren eskubideak. | Udaltzainek ez dute gutxieneko euskara maila egiaztatu beharko. Udaltzainen lan poltsarako deialdi berritik euskara gaitasuna egiaztatzeko betebeharra kentzea erabaki du Jaurlaritzak. Behatokiak salatu du ebazpenak zalantzan jartzen dituela herritarren eskubideak. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak udaltzainen lan poltsa sortzeko deialdia egin zuen herenegun. Aurreko deialdietan ez bezala eta gainerako eskakizunekin konparatuz –gidabaimena, gutxieneko altuera, eta abar–, euskara gaitasuna egiaztatzea ez da nahitaezkoa izango. ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Udaltzaingoaren... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220791/arabako-ehungintzan-ituna-egin-dute-elak-ccook-eta-ugtk.htm | Ekonomia | Arabako ehungintzan ituna egin dute ELAk, CCOOk eta UGTk | Soldatak %6,5 igotzea adostu dute, eta lanaldia 4 orduz murriztea, besteak beste | Arabako ehungintzan ituna egin dute ELAk, CCOOk eta UGTk. Soldatak %6,5 igotzea adostu dute, eta lanaldia 4 orduz murriztea, besteak beste | Arabako ehunaren sektorean lan itun berria adostu dute patronalak eta ELA, CCOO eta UGT sindikatuek. ELAk esan du hitzarmena «lorpen handia» dela, soldatak igotzea, lanaldia murriztea eta sektoreari «kalte egiten dion» digitalizazioari mugak jartzea lortu delako, besteak beste. ELA da sektorean ordezkaritza handiena du... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220795/igorreko-bistibietako-eta-betearteko-zabortegiak-handituko-ditu-jaurlaritzak-eta-epele-zein-artxandakoak-ireki.htm | Gizartea | Igorreko, Bistibietako eta Betearteko zabortegiak handituko ditu Jaurlaritzak, eta Epele zein Artxandakoak ireki | 2030. urterako %15era murriztu nahi ditu hondakinen isurketak Jaurlaritzak, eta, horrez gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren «autosufizientzia» bermatu nahi du eremu horretan. | Igorreko, Bistibietako eta Betearteko zabortegiak handituko ditu Jaurlaritzak, eta Epele zein Artxandakoak ireki. 2030. urterako %15era murriztu nahi ditu hondakinen isurketak Jaurlaritzak, eta, horrez gain, Araba, Bizkai eta Gipuzkoaren «autosufizientzia» bermatu nahi du eremu horretan. | Eusko Jaurlaritzak 4,7 milioi tonatan handitu nahi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan isur daitekeen industria hondakin kopurua, eta, horretarako, industria hondakinen hiru zabortegi handituko ditu —Igorrekoa, Bistibietakoa eta Beteartekoa—, eta beste bi berriro ireki—Epelekoa eta Artxandakoa—. Hondakinen isuriak gutxia... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220797/apotropaikoa-zertarako-balio-zuen-irulegiko-eskuak.htm | Kultura | Apotropaikoa: zertarako balio zuen 'Irulegiko eskuak'? | 'Sorioneku' dio 'Irulegiko eskuaren' idazkunaren lehen hitzak. Aranzadi elkartearen hipotesietako bat da objektu apotropaiko bat izan zitekeela. Beste modu batera esanda, zoritxarra uxatzeko balio zukeen. Beste kulturetan badira funtzio hori duten hainbat adibide. | Apotropaikoa: zertarako balio zuen 'Irulegiko eskuak'?. 'Sorioneku' dio 'Irulegiko eskuaren' idazkunaren lehen hitzak. Aranzadi elkartearen hipotesietako bat da objektu apotropaiko bat izan zitekeela. Beste modu batera esanda, zoritxarra uxatzeko balio zukeen. Beste kulturetan badira funtzio hori duten hainbat adibide. | Lau lerro ditu Irulegiko eskuaren idazkunak. Duela 2.100 urteko testuaren hasiera edonork uler dezake egun: sorioneku. Hitz hartatik aurrera, ordea, zaildu egiten da idazkunaren interpretazioa: tenekebeekiratere[n] oTirtan eseakari eraukon. Jo iezaionk adarra... Horiek horrela, oraingoz sorioneku-rekin geratu beharko. ... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220798/margolaria-bezain-eklektikoa.htm | Kultura | Margolaria bezain eklektikoa | Mikel Telleria musikariak eta Usoa Zumeta artistak 'Zumeta' diskoa ondu dute elkarlanean, Jose Luis Zumeta pintorearen omenez. Elkarren artean «kontraste handia» duten 11 kantu biltzen ditu lanak. | Margolaria bezain eklektikoa. Mikel Telleria musikariak eta Usoa Zumeta artistak 'Zumeta' diskoa ondu dute elkarlanean, Jose Luis Zumeta pintorearen omenez. Elkarren artean «kontraste handia» duten 11 kantu biltzen ditu lanak. | Jose Luis Zumetak pintore eklektikotzat zeukan bere burua, Mikel Telleria musikariak gogora ekarri duenez. «Eta egia da: figuratibotik abstrakziorainoko bide osoa landu zuen». Hala, margolariari disko bat eskainiko ziola erabaki zuenean, agindu bat eman zion bere buruari: «Eklektikoa behar zuela, kantu oso desberdinak ... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220799/irulegiko-eskuaren-senitartekoak-wikipedian.htm | Iritzia | Irulegiko eskuaren senitartekoak (Wikipedian) | Irulegiko eskuaren senitartekoak (Wikipedian). | Harriturik utzi gaitu Aranzadi Zientzia Elkarteak egin deskubrimendu eta iragarpenak. Irulegiko eskuak jakin-mina piztu eta hautsak harrotu ditu non-nahi. Zeltak, galiarrak eta berantiartasunak txokoan utzi eta zorioneko izan gara oraingoan! Pieza ederra eta ezohikoa, jadanik eman dira aditzera haren gaineko datu tekni... | |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220800/derbi-bizkaitarra-izango-da-kopan.htm | Kirola | Derbi bizkaitarra izango da Kopan | Athleticek Sestao Riverri egingo dio bisita, 2020an bezala. Bestalde, Realak Coria izango du aurkari, eta Osasunak, Arnedo. | Derbi bizkaitarra izango da Kopan. Athleticek Sestao Riverri egingo dio bisita, 2020an bezala. Bestalde, Realak Coria izango du aurkari, eta Osasunak, Arnedo. | Gaur arratsaldean egin da Espainiako Kopako zozketa, eta hauek izango dira euskal taldeen partidak: Sestao River-Athletic, Coria-Reala, Arnedo-Osasuna, Real Union-Mallorca, Arenas-Valladolid, Gernika-Celta, Eivissa Pitiusak-Eibar eta Merida-Alaves. Kanporaketak partida bakarrera jokatuko dira, abenduaren 20an, 21ean et... |
2022-11-16 | https://www.berria.eus/albisteak/220801/euskararen-legea-aldatzeko-eskatu-dio-euskaltzaindiak-nafarroako-gobernuari.htm | Gizartea | Euskararen Legea aldatzeko eskatu dio Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuari | Bat egin du Euskararen Nafar Kontseiluak irailean egindako adierazpenarekin | Euskararen Legea aldatzeko eskatu dio Euskaltzaindiak Nafarroako Gobernuari. Bat egin du Euskararen Nafar Kontseiluak irailean egindako adierazpenarekin | Euskaltzaindiak bat egin du Euskararen Nafar Kontseiluak 2022ko irailaren 16an egindako adierazpenarekin, eta Nafarroako Gobernua premiatu du Euskararen Legea «lehenbailehen» aldatzera, euskara Nafarroa osoan ofiziala izan dadin.
Euskaltzaindiak gogorarazi du bere eginkizunen artean «euskara landu, ikertu eta arautzea... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220823/hiriburuko-ametza-ikastolak-ez-du-gas-berogailurik-eta-ur-berorik-izanen-neguan.htm | Gizartea | Hiriburuko Ametza ikastolak ez du gas berogailurik eta ur berorik izanen neguan | Ikastetxea gasez hornitzen duen enpresak 6.000 eurotik 45.000 eurora igo die tarifa. | Hiriburuko Ametza ikastolak ez du gas berogailurik eta ur berorik izanen neguan. Ikastetxea gasez hornitzen duen enpresak 6.000 eurotik 45.000 eurora igo die tarifa. | Datorren astelehenetik eta, gutxienez, Eguberriak bitarte, gas berogailurik eta ur berorik gabe egonen dira Hiriburuko (Lapurdi) Ametza ikastolako 99 ikasleak. Izan ere, ikastetxeak duela sei urte kontratatua zuen enpresak gutun bat igorri die, datorren hilaren 21ean prezioak igoko direla erranez. Ikastolak azaldu duen... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220824/euskal-herritar-bat-atxilotu-dute-haur-pornografiaren-aurkako-operazio-batean.htm | Gizartea | Euskal herritar bat atxilotu dute haur pornografiaren aurkako operazio batean | Guztira 48 pertsona atzeman dituzte, Euskal Herrian eta Frantzian; guztiak gizonak dira. Haurren pornografia ikustea eta deskargatzea leporatu diete. | Euskal herritar bat atxilotu dute haur pornografiaren aurkako operazio batean. Guztira 48 pertsona atzeman dituzte, Euskal Herrian eta Frantzian; guztiak gizonak dira. Haurren pornografia ikustea eta deskargatzea leporatu diete. | Frantziako Poliziak 48 gizonezko atxilotu ditu haurren pornografia ikustea eta deskargatzea egotzita. Sud Ouest hedabideak zabaldutako informazioaren arabera, atzemandakoetako bat euskal herritarra da.
Zehazki, Poliziaren arabera, operazioan atxilotutako euskal herritarra Bastidan (Nafarroa Beherea) atzeman dute, joan... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220825/ukrainako-zerealen-esportaziorako-akordioa-lau-hilabetez-luzatzea-adostu-dute.htm | Mundua | Ukrainako zerealen esportaziorako akordioa lau hilabetez luzatzea adostu dute | Kieven arabera, beren asmoa zen gutxienez urtebetez luzatzea. Errusiako laboreen eta ongarrien esportazioari trabak kentzeko konpromisoa hartu du NBEk. | Ukrainako zerealen esportaziorako akordioa lau hilabetez luzatzea adostu dute. Kieven arabera, beren asmoa zen gutxienez urtebetez luzatzea. Errusiako laboreen eta ongarrien esportazioari trabak kentzeko konpromisoa hartu du NBEk. | Moskuk eta Kievek adostu dute Ukrainako zerealen esportaziorako akordioa lau hilabetez luzatzea. Horren bidez, jarraitu ahal izango dute, Ukrainako hiru portutatik abiatuta, Itsaso Beltzetik barrena laboreak esportatzen. NBE Nazio Batuen Erakundeak babestuta eta Turkiaren bitartekaritzarekin sinatu zuten ituna, uztaila... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220826/errepublikanoak-bidenen-lana-zailtzear-ordezkarien-ganberan-gehiengoa-irabazita.htm | Mundua | Errepublikanoak Bidenen lana zailtzear, Ordezkarien Ganberan gehiengoa irabazita | Kontserbadoreek 218 aulki lortu dituzte behe ganberan, behin-behineko emaitzen arabera. Pelosi ez da demokraten buru izango aurrerantzean. | Errepublikanoak Bidenen lana zailtzear, Ordezkarien Ganberan gehiengoa irabazita. Kontserbadoreek 218 aulki lortu dituzte behe ganberan, behin-behineko emaitzen arabera. Pelosi ez da demokraten buru izango aurrerantzean. | AEB Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoak gehiengoa eskuratu du Ordezkarien Ganberan. Azaroaren 8an egin zituzten hauteskundeak, eta, oraindik sei eserleku geratzen diren arren banatzeko, 435 eserlekuetatik 218 bereganatu dituzte errepublikanoek; hau da, behe ganberaren kontrola bermatzeko beharrezkoa de... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220827/esportazioak-246-handitu-dira-irailera-arte.htm | Ekonomia | Esportazioak %24,6 handitu dira irailera arte | Are gehiago handitu dira inportazioak (+%43,7), gas erosketa handien eta garestien ondorioz | Esportazioak %24,6 handitu dira irailera arte. Are gehiago handitu dira inportazioak (+%43,7), gas erosketa handien eta garestien ondorioz | Motelaldi txiki bat ikusten hasi da kanpo merkataritzan. Urtarriletik irailera, Hego Euskal Herriko enpresek 32.170,2 milioi euroren esportazioak egin zituzten, inoizko kopururik handiena urte bateko lehen bederatzi hilabeteetan. Iaz baino %24,6 gehiago dira, eta aise gainditzen dituzte pandemia aurreko kopuruak ere (+... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220828/iruntildeeko-talde-bortxaketako-espetxeratu-baten-zigorra-arintzea-eskatuko-dute.htm | Gizartea | Iruñeko talde bortxaketako espetxeratu baten zigorra arintzea eskatuko dute | 'Soilik baietz da baietz' legearen interpretazio jakin bati helduta, zenbait sexu erasotzaileren zigorrak arintzea erabaki dute epaile batzuek, eta sanferminetako bortxaketagatik espetxean den gizon batentzat ere aringarria eskatuko du haren abokatuak | Iruñeko talde bortxaketako espetxeratu baten zigorra arintzea eskatuko dute. 'Soilik baietz da baietz' legearen interpretazio jakin bati helduta, zenbait sexu erasotzaileren zigorrak arintzea erabaki dute epaile batzuek, eta sanferminetako bortxaketagatik espetxean den gizon batentzat ere aringarria eskatuko du haren a... | Soilik baietz da baietz legeak 200 boto baino gehiago lortu zituen Espainiako Kongresuan aurten, eta legegintzaldiko gehiengo zabalenetako bati esker onartu zen. Orain, berriz, hautsak harrotzen ari da onarpena ardatz duen legea, Pedro Sanchezen Gobernuak espero ez zuen interpretazioa eman dietelako Zigor Kodean Espain... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220829/gasteizko-udalak-dio-ez-duela-baimenik-eskatuko-amiantoa-gardelegira-eramateko.htm | Gizartea | Gasteizko Udalak dio ez duela baimenik eskatuko amiantoa Gardelegira eramateko | Tapiak «erantzukizuna eta elkartasuna» eskatu dizkio Urtarani, eta udalarekin hitz egin beharra dagoela esan du. Asensiok, ordea, Jaurlaritzaren proposamena «berandu» etorri dela iritzi dio. | Gasteizko Udalak dio ez duela baimenik eskatuko amiantoa Gardelegira eramateko. Tapiak «erantzukizuna eta elkartasuna» eskatu dizkio Urtarani, eta udalarekin hitz egin beharra dagoela esan du. Asensiok, ordea, Jaurlaritzaren proposamena «berandu» etorri dela iritzi dio. | Gasteizko Udalak ez du eskatuko Gardelegin «hondakin arriskutsuak» biltzeko ingurumen baimena. Horrela adierazi du ohar baten bidez, Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak egindako proposamenari kontra eginez.
Izan ere, atzo iragarri zuen Tapiaren sailak hondakine... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220830/itxaron-zerrendak-murrizteko-laquooptimizazio-plan-batraquo-eskatu-diote-osakidetzari.htm | Gizartea | Itxaron zerrendak murrizteko «optimizazio plan bat» eskatu diote Osakidetzari | Osasun Sailaren datuen arabera, ebakuntzetako itxaron zerrenda %27 igo da 2019ko uztailetik: egun, 23.831 paziente daude ebakuntzaren zain Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C’s-k eskatu dute ebakuntzetako dekretua betetzeko. | Itxaron zerrendak murrizteko «optimizazio plan bat» eskatu diote Osakidetzari. Osasun Sailaren datuen arabera, ebakuntzetako itxaron zerrenda %27 igo da 2019ko uztailetik: egun, 23.831 paziente daude ebakuntzaren zain Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. EH Bilduk, Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C’s-k eskatu dute ebakuntzetako ... | Ebakuntzetako itxaron zerrendak murrizteko «optimizazio plan bat» egiteko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Osakidetzari. EAJk eta PSE-EEk egin dute eskaera, EH Bilduk aurkeztutako mozio bati aurkeztutako zuzenketa batean. Testuan, gobernua sostengatzen duten bi taldeek zera galdegin diote Osakidetzari: berrikus ditzala ... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220831/nbek-ikusezina-den-baliabidea-ikusaraztea-leloa-aukeratu-du-komunaren-nazioarteko-egunerako.htm | Mundua | NBEk 'Ikusezina den baliabidea ikusaraztea' leloa aukeratu du Komunaren Nazioarteko Egunerako | Etzi izango da Komunaren Nazioarteko Eguna, eta baliabide horren garrantzia azpimarratzea du xede. Munduan 3.600 milioi pertsona inguruk ez dute ongi saneatutako komun bat erabiltzeko aukerarik. | NBEk 'Ikusezina den baliabidea ikusaraztea' leloa aukeratu du Komunaren Nazioarteko Egunerako. Etzi izango da Komunaren Nazioarteko Eguna, eta baliabide horren garrantzia azpimarratzea du xede. Munduan 3.600 milioi pertsona inguruk ez dute ongi saneatutako komun bat erabiltzeko aukerarik. | Bederatzi urte daramatza Nazio Batuen Erakundeak (NBE) Komunaren Nazioarteko Eguna egiten. Aunitzendako txikikeria bat dirudien arren, munduan 3.600 milioi pertsonak ez dute ongi saneatutako komun bat erabiltzeko aukerarik, eta horrek zuzenean eragiten die osasunean. Errealitate horiek argitara ateratzeko erabiltzen da... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220832/eaek-1472-milioi-euroren-kupoa-ordainduko-dio-espainiako-estatuari.htm | Ekonomia | EAEk 1.472 milioi euroren kupoa ordainduko dio Espainiako Estatuari | Plastikozko ontzien eta hondakinen gaineko beste bi zerga foru ogasunen esku geratu dira. Energia konpainien eta bankuen gaineko zerga bereziak ere foru ogasunek biltzeko akordioa iragarri du EH Bilduk. | EAEk 1.472 milioi euroren kupoa ordainduko dio Espainiako Estatuari. Plastikozko ontzien eta hondakinen gaineko beste bi zerga foru ogasunen esku geratu dira. Energia konpainien eta bankuen gaineko zerga bereziak ere foru ogasunek biltzeko akordioa iragarri du EH Bilduk. | Datozen bost urteotan Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako Estatuari ordaindu beharreko kupoari buruzko akordioa izenpetu dute gaur goizean, Madrilen. Haren bitartez, adostu dute 1.472 milioi eurorena izango dela oinarri urteko behin-behineko kupoa.
Zenbateko hori gaur egun ordaintzen duenaren «oso antzekoa» dela na... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220833/bilbok-nori-egiten-dio-mesede.htm | Kirola | Bilbok nori egiten dio mesede? | Altuna III.ak eta Ezkurdiak gustuko pilotak aukeratu dituzte igandeko finalerako. Biek ala biek bizien alde egin dute. Ia 300 sarrera gelditzen dira txarteldegian, guztien %10. | Bilbok nori egiten dio mesede?. Altuna III.ak eta Ezkurdiak gustuko pilotak aukeratu dituzte igandeko finalerako. Biek ala biek bizien alde egin dute. Ia 300 sarrera gelditzen dira txarteldegian, guztien %10. | «Bilbon edo Iruñean jokatu alde handia dago, pilotaleku oso ezberdinak dira». Gorka Altunaren begi klinikoaren diagnosia da, Bilboko Bizkaia pilotalekuko kontrakantxatik eginikoa. Bertan eseriko da igandean lehengusuari aholku emateko. Pilotalekua bi pareta eta zoru gogor bat baino gehiago da. Hura eraikitzeko aukeratu... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220834/epaileak-eutsi-egin-dio-bihotz-kirurgia-basurtutik-ateratzeko-prozesua-eteteko-erabakiari.htm | Gizartea | Epaileak eutsi egin dio bihotz kirurgia Basurtutik ateratzeko prozesua eteteko erabakiari | Arabako administrazio auzitegiak ez du onartu Eusko Jaurlaritzaren helegitea, eta Basurtuko unitatea ixteak «kalteak» eragin ditzakeela berretsi du; gaineratu du Jaurlaritzak kalte horiek «mespretxatu» dituela. Autoaren arabera, auziari buruzko epai irmoa hartu bitartean zerbitzua desegiteak eragina izango luke haren b... | Epaileak eutsi egin dio bihotz kirurgia Basurtutik ateratzeko prozesua eteteko erabakiari. Arabako administrazio auzitegiak ez du onartu Eusko Jaurlaritzaren helegitea, eta Basurtuko unitatea ixteak «kalteak» eragin ditzakeela berretsi du; gaineratu du Jaurlaritzak kalte horiek «mespretxatu» dituela. Autoaren arabera, ... | Arabako Administrazio Auzitegiak ez du onartu Eusko Jaurlaritzaren helegitea, eta eutsi egin dio Basurtuko Ospitaleko (Bilbo) Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetako Ospitalera lekualdatzeko proiektua behin-behinean eteteko erabakiari. Azaroaren 4an hartu zuen auzitegiak kautelazko neurria, medikuek abiatutako auzibid... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220835/zenbait-protesta-egin-dituzte-ikus-entzunezkoetan-euskarazko-edukiek-duten-presentzia-urria-salatzeko.htm | Gizartea | Zenbait protesta egin dituzte ikus-entzunezkoetan euskarazko edukiek duten presentzia urria salatzeko | Donostiako Parte Zaharreko gazte asanbladak eta Gazte Euskaltzaleen Sareak egin dituzte ekintzak | Zenbait protesta egin dituzte ikus-entzunezkoetan euskarazko edukiek duten presentzia urria salatzeko. Donostiako Parte Zaharreko gazte asanbladak eta Gazte Euskaltzaleen Sareak egin dituzte ekintzak | Azken egunetan zenbait protesta eta margoketa egon dira Donostian eta Bilbon, guztiak ikus-entzunezkoetan euskarak duen presentzia urria salatzeko. Lehenbizikoa Donostiako Parte Zaharreko gazte asanbladak egina da: hiriko zinema atari batean Zinema euskaraz esaldia margotu zuten. Taldeak bideoz grabatu zuen ekintza, et... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220836/guztien-krudelkeriaren-kontra.htm | Iritzia | Guztien krudelkeriaren kontra | Guztien krudelkeriaren kontra. | Joxe Mari Larretxea errefuxiatua bahitzea agindu zuela aditzera emateko adierazpen izugarriak egin zituen joan den azaroaren 6ko El Pais-en Jose Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak. Poliziek egindako bahiketak, hilketak eta gerra zikina justifikatu zituen elkarrizketa horretan, eta portaera horiek, planteamendu... | |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220837/autobusa-doakoa-izango-da-gasteizen-hamabi-urtetik-beherakoentzat.htm | Gizartea | Autobusa doakoa izango da Gasteizen hamabi urtetik beherakoentzat | Abenduaren 12an sartuko da indarrean neurria, Gorka Urtaran alkateak iragarri duenez. Joan den urrian, Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen neurri bera Araba, Bizkai eta Gipuzkoako garraio publikoan ezartzea, EAJren eta PSE-EEren botoekin. | Autobusa doakoa izango da Gasteizen hamabi urtetik beherakoentzat. Abenduaren 12an sartuko da indarrean neurria, Gorka Urtaran alkateak iragarri duenez. Joan den urrian, Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen neurri bera Araba, Bizkai eta Gipuzkoako garraio publikoan ezartzea, EAJren eta PSE-EEren botoekin. | Gorka Urtaran Gasteizko alkateak iragarri duenez, abenduaren 12tik aurrera hiriko autobus zerbitzua doakoa izango da 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat. Hiriko autobusa doan erabili ahal izateko, azaroaren 21ean Gasteizko Udalaren webgunean erabilgarri jarriko dute doako garraio txartela eskuratzeko formularioa. Txartel... |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220838/alaia-martin-nagusitu-da-amurrion.htm | Kultura | Alaia Martin nagusitu da Amurrion | 676 puntu pilatuta gailendu da Martin finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioan. Haren atzetik sailkatu dira Aitor Bizkarra (651,5), Oihana Iguaran (632,5), Onintza Enbeita (632,5), Agin Laburu (624) eta Miren Artetxe (595,5). | Alaia Martin nagusitu da Amurrion. 676 puntu pilatuta gailendu da Martin finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioan. Haren atzetik sailkatu dira Aitor Bizkarra (651,5), Oihana Iguaran (632,5), Onintza Enbeita (632,5), Agin Laburu (624) eta Miren Artetxe (595,5). | Gaurkoaz gain, beste bi finalaurreko jokatuko dira bigarren itzuli honetan: azaroaren 26an Baionan, eta abenduaren 3an Bilbon.
Bigarren bueltan pilatzen dituzten puntuak aurrenekoan egindakoei batuta, puntu gehien biltzen dituzten bertsolariak arituko dira finalean, Maialen Lujanbiorekin batera. |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220839/euskara-ondare-linguistiko-bat-ez-ezik-euskal-gizartearen-lehiakortasunerako-eta-kohesio-emozionalerako-tresna-ere-bada.htm | albisteak | «Euskara, ondare linguistiko bat ez ezik, euskal gizartearen lehiakortasunerako eta kohesio emozionalerako tresna ere bada» | Gorka Urtaran • EUDELeko elkarteburua eta Vitoria-Gasteizko alkatea | «Euskara, ondare linguistiko bat ez ezik, euskal gizartearen lehiakortasunerako eta kohesio emozionalerako tresna ere bada». Gorka Urtaran • EUDELeko elkarteburua eta Vitoria-Gasteizko alkatea | EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak bat egiten du Euskaraldiarekin. Elkartea bera eta elkarteko kide diren udalak arigune aktiboak dira, eta langileek ere Euskaraldian parte hartuko dute, ahobizi edo belarriprest moduan.
EUDEL elkartean beti dago bermatuta euskara, zerbitzu- eta lan-hizkuntzari dagokionez, ezta?
Bai. Eu... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220840/jaurlaritzak-ukatu-egin-du-hezkuntza-akordioa-hautsi-izana.htm | Gizartea | Jaurlaritzak ukatu egin du hezkuntza akordioa hautsi izana | EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek kritikatu egin dute 2 urtekoen ikasgelak ituntzeko eskaintza PP+C's-ri egin izana. EH Bilduk eskatu du hezkuntza akordioaren jarraipen batzordea urgentziaz bil dadila. | Jaurlaritzak ukatu egin du hezkuntza akordioa hautsi izana. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek kritikatu egin dute 2 urtekoen ikasgelak ituntzeko eskaintza PP+C's-ri egin izana. EH Bilduk eskatu du hezkuntza akordioaren jarraipen batzordea urgentziaz bil dadila. | Eusko Legebiltzarreko lau alderdi nagusiek sinatutako hezkuntza akordioaren inguruan hautsak harrotu dira berriro ere. Atzo jakinarazi zuten Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioetan PP+C's-ri eskaini diola itunpeko ikastetxeetan 2 urteko haurren gelak ere ituntzea —ekaineko agindu batean ere jada jasota dago—, et... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220841/abiatu-da-euskaraldia.htm | Gizartea | Abiatu da Euskaraldia | Euskal Herriko bost hiriburutan hasiera ekitaldiak egiten ari dira. Hainbat kontzertuk ere girotuko dute gaua. | Abiatu da Euskaraldia. Euskal Herriko bost hiriburutan hasiera ekitaldiak egiten ari dira. Hainbat kontzertuk ere girotuko dute gaua. | Euskaraldiaren hasieraren atarian, Euskal Herrian motorrak berotzen hasi dira. Arratsalderako egitarau oparoa antolatu dute bost hiriburutan, baita herri eta eskualde askotan ere. Baionan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean ahobizi eta belarriprest mordoa elkartu dira. Hasiera ekitaldiak ez ezik, kontzertuak eta ... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220842/gerra-zikinaren-inpunitatea-salatu-du-sortuk-bilbon-egindako-ekitaldian.htm | Politika | Gerra zikinaren «inpunitatea» salatu du Sortuk Bilbon egindako ekitaldian | Lore eskaintza egin dute, Santiago Brouarden eta Josu Muguruzaren hilketak gogorarazteko | Gerra zikinaren «inpunitatea» salatu du Sortuk Bilbon egindako ekitaldian. Lore eskaintza egin dute, Santiago Brouarden eta Josu Muguruzaren hilketak gogorarazteko | Datorren igandean 38 eta 33 urte beteko dira, hurrenez hurren, Santiago Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko kideak hil zituztenetik. Urteurrenak gogorarazteko, Sortuk lore eskaintza egin du Brouardek kontsulta zeukan tokian, eta «estatu terrorismoaren inpunitatea» salatu du.
Sorturen Bizkaiko arduradun Paul La... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220843/madrilek-eh-bildurekin-hitzartu-du-zerga-berriak-foru-ogasunei-ematea.htm | Ekonomia | Madrilek EH Bildurekin hitzartu du zerga berriak foru ogasunei ematea | Hego Euskal Herriko erakundeek kudeatuko dituzte energia konpainien eta bankuen gaineko tasa berriak. Madril Jaurlaritzarekin negoziatzen aritu da, baina akordioa EH Bildurekin egitea hobetsi du. | Madrilek EH Bildurekin hitzartu du zerga berriak foru ogasunei ematea. Hego Euskal Herriko erakundeek kudeatuko dituzte energia konpainien eta bankuen gaineko tasa berriak. Madril Jaurlaritzarekin negoziatzen aritu da, baina akordioa EH Bildurekin egitea hobetsi du. | Politikan, zerbait egitea bezain garrantzitsua da egindako hori ongi saltzea. Arau hori garbi geratu da energia konpainien eta bankuen gaineko zerga berezien kasuan. Zerga horiek foru ogasunen esku uzteko akordio politiko bat beharrezkoa zen, eta horren tantoa EH Bilduri ematea erabaki du Espainiako Gobernuak, EAJren a... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220844/anonyme-popular-proiektua-jada-entzun-daiteke-badok-atarian.htm | Kultura | 'Anonyme Popular' proiektua jada entzun daiteke 'Badok' atarian | Igor Elortzak jarri dizkio hitzak eta ahotsa lanari, eta, Rafa Ruedak, berriz, musika. Biek ala biek osatu dute Anonyme Popular proiektua, eta izen bereko lana kaleratu. | 'Anonyme Popular' proiektua jada entzun daiteke 'Badok' atarian. Igor Elortzak jarri dizkio hitzak eta ahotsa lanari, eta, Rafa Ruedak, berriz, musika. Biek ala biek osatu dute Anonyme Popular proiektua, eta izen bereko lana kaleratu. | «Pinponeatzen» aritu dira Igor Elortza bertsolaria eta Rafa Rueda musikaria hilabete gutxi batzuez: lehena bertso sorta idazten, eta, bestea, hitz horiek doinuetara eramaten. Horren emaitza da Anonyme Popular disko liburua. Bederatzi abestik osatzen dute lana, eta Badok.eus atarian entzun daiteke.
«Premia nuen bat-bat... |
2022-11-17 | https://www.berria.eus/albisteak/220845/gari-eta-goroldiozko-plazaratu-du-anari-alberdi-santestebanek.htm | Kultura | ‘Gari eta goroldiozko’ plazaratu du Anari Alberdi Santestebanek | Emakume baten bi bidaiak osatzen dute narrazioaren haria, eta testu txatalak josi. Susa argitaletxearekin eman du idazleak bere lehen liburua. | ‘Gari eta goroldiozko’ plazaratu du Anari Alberdi Santestebanek. Emakume baten bi bidaiak osatzen dute narrazioaren haria, eta testu txatalak josi. Susa argitaletxearekin eman du idazleak bere lehen liburua. | Zimur bat izan daiteke abiapuntu bat. Anari Alberdi Santestebanen Gari eta goroldiozko liburuaren pasarte batean, bere eskugainari begiratzen dio narratzaileak, beltzez jantzitako emakume beltzaran eta txiki batek —«antzekotasun oro kointzidentzia bat litzateke», esan du, ironiaz, egileak—; zerbait idatzia du azalean, ... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220873/twitterrek-bulegoak-itxi-ditu-ehunka-langilek-dimisioa-eman-ondotik.htm | Ekonomia | Twitterrek bulegoak itxi ditu ehunka langilek dimisioa eman ondotik | Elon Muskek lan baldintzak zorroztu dizkie langileei, eta gogor mehatxatu ditu. Konpainiak prebentzioz itxi ditu bulegoak, langileek sare soziala sabotatuko duten beldur. | Twitterrek bulegoak itxi ditu ehunka langilek dimisioa eman ondotik. Elon Muskek lan baldintzak zorroztu dizkie langileei, eta gogor mehatxatu ditu. Konpainiak prebentzioz itxi ditu bulegoak, langileek sare soziala sabotatuko duten beldur. | Twitter ixteko zorian al da? Munduko sare sozial handienetakoak hondoa joko al du? Oraingoz badirudi ezetz, baina kinka larrian dago, eta astelehenera arte salbuespen egoeran egongo da. Izan ere, Elon Musk jabe berriak asteburu honetan bulegoak ixtea erabaki du, langileekin izaten ari den arazoen eraginez. Duela astebe... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220874/mikrokredituen-akuilua.htm | Ekonomia | Mikrokredituen akuilua | Duela 25 urte plantatu zuen adar bat Frantziako Adie elkarteak Angelun. Mailegurik eta ahalik gabe gertatu diren jendeak laguntzen ditu, beren jardun ekonomikoa abiatzeko mikrokredituak eginez. Aurten, Ipar Euskal Herriko 84 pertsona lagundu ditu egoera zail batetik ateratzen. | Mikrokredituen akuilua. Duela 25 urte plantatu zuen adar bat Frantziako Adie elkarteak Angelun. Mailegurik eta ahalik gabe gertatu diren jendeak laguntzen ditu, beren jardun ekonomikoa abiatzeko mikrokredituak eginez. Aurten, Ipar Euskal Herriko 84 pertsona lagundu ditu egoera zail batetik ateratzen. | Adie elkartea 1989an sortu zuen Frantzian Maria Nowak ekonomialariak. Mikrokreditu esperientziak izanak zituen lehenago Burkina Fason eta Albanian, Muhammad Yunus Bake Nobel saridun bangladeshtarrak asmatu ideiari jarraikiz. Bankuek lagundu nahi ez dituzten jardun egitasmoei mailegu ttipiak ematen ditu Adiek. 160 agent... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220875/epaileak-ez-du-onartu-eako-biltzar-nazionala-ez-egiteko-kautela-neurria.htm | Politika | Epaileak ez du onartu EAko Biltzar Nazionala ez egiteko kautela neurria | Kritikoen eskaera atzera bota du epaileak, eta EAk XIV. Ezohiko Biltzar Nazionala egingo du bihar eta etzi, Bilboko Euskalduna jauregian. | Epaileak ez du onartu EAko Biltzar Nazionala ez egiteko kautela neurria. Kritikoen eskaera atzera bota du epaileak, eta EAk XIV. Ezohiko Biltzar Nazionala egingo du bihar eta etzi, Bilboko Euskalduna jauregian. | EAko kritikoek alderdi horren Biltzar Nazionala bertan behera uzteko egindako eskaera ez du aintzat hartu epaileak, eta biltzarrak bere bidea egingo du asteburuan. Epaileak ebazpenean esplikatu du biltzar horretan hartzen diren erabakiek ez dutela zertan betiko izan, eta, hortaz, haiek atzera botatzeko bideak badituzte... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220876/ayuso-gotzain.htm | Iritzia | Ayuso gotzain | Ayuso gotzain. | Kezka eragin zidan irratiak: Gipuzkoako gotzain berria Ayuso zela eta Madriletik zetorrela. Handiagoak gertatu izan dira Erromako elizan. Fede onez pentsatu nuen: kaskagogorrenei emakumeen apaizgoaren alde eginarazteko trikimailua ote? Ez, baina. Gizonezkoa da eta beltzez jantzita dator. Pertsona jator eta kriterio zab... | |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220877/etxeen-salmentak-27-egin-du-behera-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Etxeen salmentak %2,7 egin du behera Hego Euskal Herrian | Iazko irailean baino 75 etxe gutxiago saldu dira aurtengoan, baina abuztuan baino 76 gehiago. Etxebizitza berrien datua adierazgarria da: -%30,4 | Etxeen salmentak %2,7 egin du behera Hego Euskal Herrian. Iazko irailean baino 75 etxe gutxiago saldu dira aurtengoan, baina abuztuan baino 76 gehiago. Etxebizitza berrien datua adierazgarria da: -%30,4 | Etxebizitzen salmentak %2,7 jaitsi ziren irailean, hilabete bereko iazko datuekin alderatuta. INE estatistika institutuak emaniko Hego Euskal Herriko datuen arabera, iazko irailean 2.731 etxebizitza saldu ziren guztira; aurtengoan, aldiz, 2.656. Jaitsieraren arrazoi nagusia etxebizitza berrien salmentak jaitsi izana da... |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220878/artistikoki-urri-kulturalki-aberats.htm | Kultura | Artistikoki urri, kulturalki aberats | 50 urte bete dira Bilboko Zazpikaleak multzo historiko-artistiko izendatu zituztenetik. Hango ondare artistikoa babesteko bultzatu zen dekretua, baina guneak baditu bestelako balio batzuk ere: besteak beste, XIV. mendeko hiri antolakuntzari eusten dio, eta toki bizia da oraindik | Artistikoki urri, kulturalki aberats. 50 urte bete dira Bilboko Zazpikaleak multzo historiko-artistiko izendatu zituztenetik. Hango ondare artistikoa babesteko bultzatu zen dekretua, baina guneak baditu bestelako balio batzuk ere: besteak beste, XIV. mendeko hiri antolakuntzari eusten dio, eta toki bizia da oraindik | Santiago katedrala, San Anton eta San Nikolas elizak, Gizakunde komentua eta Atxuriko ospitalea. Bilboko Zazpikaleak multzo historiko-artistiko izendatu zituzten 1972ko urriaren 27an, eta, Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratutako dekretuan, adibide horiek zerrendatu zituzten, besteak beste, gunearen “balioaren” e... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220879/nafarroako-auzitegiak-dio-inkonstituzionala-izan-daitekeela-sexu-segregazioari-finantzaketa-publikoa-ukatzea.htm | Gizartea | Nafarroako Auzitegiak dio «inkonstituzionala» izan daitekeela sexu segregazioari finantzaketa publikoa ukatzea | Epaileen bi autoren arabera, ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeen kontrako «diskriminazioa» izan daiteke. | Nafarroako Auzitegiak dio «inkonstituzionala» izan daitekeela sexu segregazioari finantzaketa publikoa ukatzea. Epaileen bi autoren arabera, ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeen kontrako «diskriminazioa» izan daiteke. | Bi auto plazaratu ditu Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak, sexu bereizketa egiten duten ikastetxeen finantzaketa publikoari buruz. Auzitegiaren esanetan, segregazio mota hori egiten duten zentroei laguntza publikorik ez ematea «inkonstituzionala» izan liteke. Besteak beste, epaileek uste dute neurri horrek ikastetxe... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220880/historian-bertsio-asko-daude-eta-batzuetan-ez-da-egia-kontatzen.htm | Gizartea | «Historian bertsio asko daude, eta batzuetan ez da egia kontatzen» | Interes pertsonalari jarraikiz, bere jaioterri Markina-Xemeinen bizi izandako hirukote alemaniar nazi baten istorioa ikertu du Jon Arrizabalagak. Ondorioztatu du arma industriari eta herriko fabrikari lotuta egon zirela | «Historian bertsio asko daude, eta batzuetan ez da egia kontatzen». Interes pertsonalari jarraikiz, bere jaioterri Markina-Xemeinen bizi izandako hirukote alemaniar nazi baten istorioa ikertu du Jon Arrizabalagak. Ondorioztatu du arma industriari eta herriko fabrikari lotuta egon zirela | Historiaren eta memoria historikoaren zale sutsua da Jon Arrizabalaga Gonzalez (Markina-Xemein, 1993), bereziki XX. mendea zartatu zuten gerrena. Urteak daramatza horiei buruz irakurtzen eta ikasten. Orain, herriko historia “ilun” bati argi emateko asmotan bere lehen liburua argitaratu du, Alemanaren mamua, eta, izenak... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220881/bpgaren-211-bideratu-zen-iaz-igra.htm | Ekonomia | BPGaren %2,11 bideratu zen iaz I+Gra | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.647 milioi euro inbertitu ziren berrikuntzan, 2020an baino %10,5 gehiago. Inbertsioen %77 enpresa pribatuek egin zituzten. | BPGaren %2,11 bideratu zen iaz I+Gra. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 1.647 milioi euro inbertitu ziren berrikuntzan, 2020an baino %10,5 gehiago. Inbertsioen %77 enpresa pribatuek egin zituzten. | 2021ean 1.647 milioi euro bideratu ziren ikerketa eta garapen egitasmoetara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustatek emaniko datuen arabera, 2020n baino 157 milioi euro gehiago izan ziren (%10,5). Arlo horrek BPGaren barruan izan zuen gorakada, aldiz, apalagoa izan zen, 2020ko %2,07tik 2021eko %2,11ra igaro baitzen. In... |
2022-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/220882/eman-adina-jaso.htm | Gizartea | Eman adina jaso | Mintzalagun egitasmoak 30. ikasturtea du Donostian. Bagera euskara elkarteak sortu zuen, euskaltegietatik kanpo jende askok euskaraz aritzeko inor ez zuela ikusita. Euskal Herriko beste hainbat herritara ere zabaldu da. | Eman adina jaso. Mintzalagun egitasmoak 30. ikasturtea du Donostian. Bagera euskara elkarteak sortu zuen, euskaltegietatik kanpo jende askok euskaraz aritzeko inor ez zuela ikusita. Euskal Herriko beste hainbat herritara ere zabaldu da. | Euskararen ezagutza ez zen gaur adinakoa duela 30 urteko Donostian. Bagera euskara elkartean ikusten zuten jende mordoa ari zela euskaltegietan ikasten, baina handik ateratakoan hizkuntza praktikatzeko aukerak ez zirela hainbestekoak. Askok inguruan ez zuten euskal hiztunik. Kezka horretatik abiatuta sortu zuen Mintzal... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220883/suediak-baieztatu-du-lehergailuen-arrastoak-topatu-dituztela-nord-stream-1-eta-2-gasbideetan.htm | Mundua | Suediak baieztatu du lehergailuen arrastoak topatu dituztela Nord Stream 1 eta 2 gasbideetan | Stockholmek ondorioztatu du irail amaieran jazotako gertakaria «sabotaje larria» izan zela. Kremlinek esan du iragarpen horrek «berretsi egiten» duela Errusiako «informazioa». | Suediak baieztatu du lehergailuen arrastoak topatu dituztela Nord Stream 1 eta 2 gasbideetan. Stockholmek ondorioztatu du irail amaieran jazotako gertakaria «sabotaje larria» izan zela. Kremlinek esan du iragarpen horrek «berretsi egiten» duela Errusiako «informazioa». | Suediako agintariek ostiral honetan baieztatu dutenez, lehergailuen arrastoak aurkitu dituzte Errusiako Nord Stream 1 eta 2 gasbideetan, eta irail amaieran jazotako gertakaria «sabotaje larria» izan zela ondorioztatu dute, baita «larritzat» jo ere. Gasbide horien aurkako «sabotajeak» lau gas isuri eragin zituen; horiet... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220884/steilasek-salatu-du-hezkuntza-ituna-ke-lainoa-baino-ez-dela.htm | Gizartea | Steilasek salatu du hezkuntza ituna «ke lainoa» baino ez dela | Sindikatuaren esanetan, itunaren bidez «sare pribatua babestea» da EAJren benetako asmoa. | Steilasek salatu du hezkuntza ituna «ke lainoa» baino ez dela. Sindikatuaren esanetan, itunaren bidez «sare pribatua babestea» da EAJren benetako asmoa. | Eusko Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioen barruan PP+C's-i 2 urteko ikasgelak ere ituntzeko eskaini izana erreakzioak eragiten ari da oraindik. Steilasek, esaterako, ohar bidez adierazi du ez daudela ados neurri horrekin: «Gertatutakoak agerian uzten du, beste behin ere, hezkuntza ituna ke laino bat besterik ez dela... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220885/klima-larrialdiaren-galerak-eta-kalteak-ordaintzeko-funts-bat-onartu-du-ebk.htm | Mundua | Klima larrialdiaren galerak eta kalteak ordaintzeko funts bat onartu du EBk | Bruselaren arabera, hori diruz hornitu ahal izateko oinarriak «zabala» izan behar du, eta iruditzen zaio Txinak ere lagundu beharko lukeela finantzatzen, nahiz eta oraindik garabidean dagoen herrialde gisa sailkatzen duten. | Klima larrialdiaren galerak eta kalteak ordaintzeko funts bat onartu du EBk. Bruselaren arabera, hori diruz hornitu ahal izateko oinarriak «zabala» izan behar du, eta iruditzen zaio Txinak ere lagundu beharko lukeela finantzatzen, nahiz eta oraindik garabidean dagoen herrialde gisa sailkatzen duten. | Ematen zuen COP27 klima larrialdiari buruzko NBE Nazio Batuen Erakundearen goi bileran parte hartzen ari diren estatuak urrun zeudela klima krisiak eragindako galeren eta kalteen ordainerako funts bat sortzetik; are urrunago horrelako mekanismo bat bideratzetik. Baina EB Europako Batasunak aurrerapauso bat eman du nora... |
2022-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/220886/euskaraz-lagunarteko-giroan.htm | Gizartea | Euskaraz, lagunarteko giroan | Astean ordubetez elkartu ohi dira mintzalagunak Donostian. Askok urteak daramatzate talde berean elkarrekin, eta kideen artean sortzen den harremana nabarmendu dute. | Euskaraz, lagunarteko giroan. Astean ordubetez elkartu ohi dira mintzalagunak Donostian. Askok urteak daramatzate talde berean elkarrekin, eta kideen artean sortzen den harremana nabarmendu dute. | Era guztietako hizketagaiak izaten dituzte mintzalagunek astez asteko hitzorduetan. Bidelagunak dira Arantxa Ugartetxea eta Karmen Urretabizkaia, baina beraientzat ere egitasmoa oso aberasgarria dela esan dute; bidelariak dira, berriz, Josune Lasa eta Giovanna Santamaria, eta kontatu dute, egitasmoan parte hartzen hasi... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220888/indarrak-metatu-eta-harmonia-bat-sortu-zen-kontseiluarekin.htm | Gizartea | «Indarrak metatu, eta harmonia bat sortu zen Kontseiluarekin» | Euskara bizitzarako tresna bihurtuta, hamaika proiektutan aritu da Xabier Mendiguren Bereziartu. Kontseiluko idazkari nagusi lanak jarri zuen lehen lerroan, 1998tik 2010era, baina itzalean ere lan asko egindakoa da | «Indarrak metatu, eta harmonia bat sortu zen Kontseiluarekin». Euskara bizitzarako tresna bihurtuta, hamaika proiektutan aritu da Xabier Mendiguren Bereziartu. Kontseiluko idazkari nagusi lanak jarri zuen lehen lerroan, 1998tik 2010era, baina itzalean ere lan asko egindakoa da | Euskalgintzako ikurretako bat da Xabier Mendiguren Bereziartu (Ezkio, 1945), Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko idazkari nagusi ohia. Umetatik erakarri zuten hizkuntzek, eta itzulpengintzara bideratu zuten bizitzako bidegurutzeek. 2010ean erretiroa hartuta, gaur egun ere gertutik bizi du euskararen egunerokoa.
... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220889/soilik-baietz-da-baietz-legearen-interpretazioaren-harira-botere-judizialak-doktrina-ezarri-arte-itxoitearen-alde-egin-du-madrilek.htm | Gizartea | 'Soilik baietz da baietz' legearen interpretazioaren harira botere judizialak doktrina ezarri arte itxoitearen alde egin du Madrilek | Indarkeria matxistaren kontrako Espainiako Gobernuaren ordezkariak, Victoria Rosellek, legea defendatu du. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk uste du doktrina bateratu edo legea egokitu behar dela, baina konponbide bat «premiazkoa» dela. | 'Soilik baietz da baietz' legearen interpretazioaren harira botere judizialak doktrina ezarri arte itxoitearen alde egin du Madrilek. Indarkeria matxistaren kontrako Espainiako Gobernuaren ordezkariak, Victoria Rosellek, legea defendatu du. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk uste du doktrina bateratu edo le... | Soilik baietz da baietz legearen interpretazioak eragin du sexu erasoengatik espetxeratutakoen zigorrak berrikusteko aukera, eta zenbait epailek zigorrak murriztu dituzte. Beste zenbaitek, ez. Auzia ireki da, eta hori ikusirik, bi korronte nagusitu dira: legea erreformatzea; edo, Espainiako Auzitegi Gorenak legearen iz... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.