date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220890/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekidea-jotzeagatik.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzeagatik | Udaltzainek atzo goizean atxilotu zuten 35 urteko gizonezkoa, indarkeria matxistako delitua leporatuta. | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekidea jotzeagatik. Udaltzainek atzo goizean atxilotu zuten 35 urteko gizonezkoa, indarkeria matxistako delitua leporatuta. | Udaltzaingoak 35 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen, indarkeria matxista leporatuta. Emandako informazioaren arabera, erasoa atzo gertatu zen, Errementari kaleko etxebizitza batean. Bizilagun batek abisu eman zuen bikote bat eztabaidatzen ari zelako, eta, udaltzainak bertaratu zirenean, emakumeak kontatu zien s... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220891/todas-mis-cicatrices-se-desvanecen-en-el-viento-filma-nagusitu-da-zinebi-jaialdian.htm | Kultura | ‘Todas mis cicatrices se desvanecen en el viento’ filma nagusitu da Zinebi jaialdian | Angelica Restrepo eta Carlos Velandia kolonbiarren animaziozko lanak irabazi du Bilboko 64. zinema jaialdiko Sari Nagusia. Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia, berriz, Nikita Diakurren Backflip lanarentzat izan da. | ‘Todas mis cicatrices se desvanecen en el viento’ filma nagusitu da Zinebi jaialdian. Angelica Restrepo eta Carlos Velandia kolonbiarren animaziozko lanak irabazi du Bilboko 64. zinema jaialdiko Sari Nagusia. Fikziozko Film Labur Onenaren Mikeldia, berriz, Nikita Diakurren Backflip lanarentzat izan da. | Zinebik, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, 64. aldiko saridunak jakinarazi ditu. Ekoizpen kolonbiar batek eskuratu du jaialdiko Sari Nagusia: Angelica Restrepo eta Carlos Velandiaren Todas mis cicatrices se desvanecen en el viento animaziozko lanak. Euskal Zinemaren Sari Nagusia, berriz, Kar... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220892/fagor-enpresaren-arloan-euskara-sendotzeko-lanean.htm | albisteak | Fagor, enpresaren arloan euskara sendotzeko lanean | Fagor Taldea aitzindaria da euskara enpresaren munduan eta industriaren sektorean lantzen. Urteak daramatza urratsak egiten euskararen normalizazioaren alde. Aurreko bi edizioetan bezala, Fagor Taldeko zortzi kooperatibek Euskaraldiarekin bat egin dute. | Fagor, enpresaren arloan euskara sendotzeko lanean. Fagor Taldea aitzindaria da euskara enpresaren munduan eta industriaren sektorean lantzen. Urteak daramatza urratsak egiten euskararen normalizazioaren alde. Aurreko bi edizioetan bezala, Fagor Taldeko zortzi kooperatibek Euskaraldiarekin bat egin dute. | Fagor Taldeko kooperatibak Euskaraldian parte hartzen ari dira. Guztira, 104 arigune sortu dira, eta kooperatibetako kideen artean 418 pertsonak eman dute izena ahobizi gisa eta beste 184k belarriprest gisa.
Euskaraldia Fagor Taldearentzat baliagarria izango dela azaldu du Leire Okarantza Ibabek, Fagor Taldeko Gestio ... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220893/urkullu-laquoduela-85-urteko-irudiek-berresten-digute-elkarrizketa-dela-bidearaquo.htm | Politika | Urkullu: «Duela 85 urteko irudiek berresten digute elkarrizketa dela bidea» | 1937an erbesteratutako euskal haurren ebakuazioa gogoratzeko ekitaldia egin dute gaur Santurtzin. 36ko gerran ebakuatutakoen omenezko eskultura bat jarri dute portuan. | Urkullu: «Duela 85 urteko irudiek berresten digute elkarrizketa dela bidea». 1937an erbesteratutako euskal haurren ebakuazioa gogoratzeko ekitaldia egin dute gaur Santurtzin. 36ko gerran ebakuatutakoen omenezko eskultura bat jarri dute portuan. | Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak 36ko gerran Euskal Herritik atzerrira ebakuatutako haurrak gogoratu ditu gaur, Santurtzin, gertaera historiko horri erreparatzen dion oroigarriaren inaugurazioan. «Duela 85 urteko irudiek, gaurko irudiek, gerrari ezetz esatera garamatzate», esan du. «Berriz ere berresten ... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220894/igandeko-egunkariarekin-batera-irulegiko-eskuaren-lamina-doan-banatuko-du-berriak.htm | Kultura | Igandeko egunkariarekin batera, Irulegiko Eskuaren lamina doan banatuko du BERRIAk | Aranzadi zientzia elkartearekin eta Arangureneko Udalarekin elkarlanean, lamina bat diseinatu du BERRIAk. | Igandeko egunkariarekin batera, Irulegiko Eskuaren lamina doan banatuko du BERRIAk. Aranzadi zientzia elkartearekin eta Arangureneko Udalarekin elkarlanean, lamina bat diseinatu du BERRIAk. | Irulegiko antzinako etxe bateko sarreran bezala, aurki esku bat zintzilikatu ahal izango duzu zure etxean ere. Hizkuntza baskonikozko idazkunik zaharrena lamina batera eraman du BERRIAk, Aranzadi zientzia elkartearekin eta Arangureneko Udalarekin elkarlanean. Doan eskuratu ahal izango da, igandeko egunkariarekin batera... |
2022-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/220895/euskaraldi-iraunkorra.htm | albisteak | Euskaraldi iraunkorra | ELA sindikatuak Euskaraldi iraunkorra egingo du urriaren 7tik abenduaren 2ra arte, ELAldaketa dinamikaren bidez. ‘Nik euskaraz’ txapa soinean eramango dute sindikatuko kideek. | Euskaraldi iraunkorra. ELA sindikatuak Euskaraldi iraunkorra egingo du urriaren 7tik abenduaren 2ra arte, ELAldaketa dinamikaren bidez. ‘Nik euskaraz’ txapa soinean eramango dute sindikatuko kideek. | ELA sindikatuak, bestelako desberdintasun sozialak bezala, euskaldunen hizkuntza eskubideak ahalegin kolektiboen baitan eta eskubide guztiak errespetatuko dituen gizarte baten testuinguruan kokatu nahi ditu, «hizkuntza eskubideen aldeko borroka berdintasunaren eta demokraziaren aldeko borroka delako, gure ustez», ELA s... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220896/gasteizko-udaleko-osoko-bilkurak-ez-du-babestu-tranbia-zabalganara-iristeko-jaurlaritzak-egindako-proiektua.htm | Gizartea | Gasteizko Udaleko osoko bilkurak ez du babestu tranbia Zabalganara iristeko Jaurlaritzak egindako proiektua | Udal gobernuaren barruko desadostasunak agerian geratu dira beste behin, PSE-EEk ez duelako ekinbidea babestu | Gasteizko Udaleko osoko bilkurak ez du babestu tranbia Zabalganara iristeko Jaurlaritzak egindako proiektua. Udal gobernuaren barruko desadostasunak agerian geratu dira beste behin, PSE-EEk ez duelako ekinbidea babestu | Gasteizko tranbia Zabalgana auzora zabaltzeko Eusko Jaurlaritzak ondu duen proiektuak arrakala sortu du Gasteizko udal gobernuan. Jaurlaritzak landutako egitasmoaren aurkako ekinbidea onartu du gaur Gasteizko Udaleko osoko bilkurak EAJ, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Gasteiz taldeen babesarekin; PSE-EEk, baina, ez du prop... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220897/ekologistak-martxan-ek-jaurlaritzari-eskatu-dio-hondakinak-publikoki-kudeatzeko.htm | Gizartea | Ekologistak Martxan-ek Jaurlaritzari eskatu dio hondakinak publikoki kudeatzeko | Artxandako zabortegia berriro irekitzearen aurka agertu da Artxanda Parke Bai plataforma, Bilboko alkateak irekiera babestu duen arren | Ekologistak Martxan-ek Jaurlaritzari eskatu dio hondakinak publikoki kudeatzeko. Artxandako zabortegia berriro irekitzearen aurka agertu da Artxanda Parke Bai plataforma, Bilboko alkateak irekiera babestu duen arren | «Gardentasuna» eta hondakinen kudeaketa «publikoa» izatea eskatu dio Ekologistak Martxan elkarteak Eusko Jaurlaritzari, eta ez «gutxi batzuen onurarako negozio bat». Horrela adierazi du ohar baten bidez, Arantxa Tapiak Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak hondakinen kudeaketar... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220898/argindarrak-urteko-tarifa-txikiena-izango-du-bihar-hego-euskal-herrian-56-euro-megawatt-orduko.htm | Ekonomia | Argindarrak urteko tarifa txikiena izango du bihar Hego Euskal Herrian, 56 euro megawatt-orduko | %51,1 jaitsiko da gaurko prezioarekin alderatuta. 2021eko ekainaren 20tik izan duen preziorik merkeena du argindarrak, 52,63 euro megawatt-orduko izan baitzen egun hartan. | Argindarrak urteko tarifa txikiena izango du bihar Hego Euskal Herrian, 56 euro megawatt-orduko. %51,1 jaitsiko da gaurko prezioarekin alderatuta. 2021eko ekainaren 20tik izan duen preziorik merkeena du argindarrak, 52,63 euro megawatt-orduko izan baitzen egun hartan. | Urteko preziorik merkeena izango du bihar argindarrak Hego Euskal Herrian: 55,98 euro megawatt-orduko batez beste. Gaurko prezioarekin konparatuz, %51,1 jaitsiko da prezioa. Duela urtebete baino gehiago izan zuen argindarrak prezio merkeagoa, 2021eko ekainaren 20an; megawatt-orduak 52,63 euroko prezioa izan zuen egun h... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220899/eusko-legebiltzarrak-bat-egin-du-euskaraldiarekin-eta-hainbat-egitasmo-antolatu-ditu.htm | Gizartea | Eusko Legebiltzarrak bat egin du Euskaraldiarekin, eta hainbat egitasmo antolatu ditu | Legebiltzarrak Euskaraldia babestea erabaki zuen maiatzaren 24ko bileran, baita ariguneak sortzeko egitasmoa ere | Eusko Legebiltzarrak bat egin du Euskaraldiarekin, eta hainbat egitasmo antolatu ditu. Legebiltzarrak Euskaraldia babestea erabaki zuen maiatzaren 24ko bileran, baita ariguneak sortzeko egitasmoa ere | Ostiraletik abenduaren 2ra arte, Eusko Legebiltzarrean ahobizi eta belarriprest ugari izango dira, euskaraz hitz egitea «are ohikoagoa izan dadin eta hizkuntza hori erabiltzeko aukera gehiago sor daitezen», ohar batean azaldu dutenez. Horretarako, Euskaraldiak irauten duen bi asteetan jarduerak antolatu dituzte, Legebi... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220900/talde-ekologista-batek-hainbat-kilo-irin-jaurti-ditu-warholen-erakusketa-batean-italian.htm | Kultura | Talde ekologista batek hainbat kilo irin jaurti ditu Warholen erakusketa batean, Italian | Azkenaldian, klima larrialdiaren aurka protesta egiteko halako hainbat ekintza egin dituzte ekologistek. Milanen izan da azkena, gaur: Andy Warholek apaindutako auto bat irinez estali dute. | Talde ekologista batek hainbat kilo irin jaurti ditu Warholen erakusketa batean, Italian. Azkenaldian, klima larrialdiaren aurka protesta egiteko halako hainbat ekintza egin dituzte ekologistek. Milanen izan da azkena, gaur: Andy Warholek apaindutako auto bat irinez estali dute. | Eskuak obretara itsastea, artelanetara tomate zukua jaurtitzea... eta, oraingoan, irina. Milanen (Italia) gertatu da talde aktibisten protesta egiteko azken saiakera. Zenbait pertsonak zortzi kilo irin bota dituzte Andy Warhol artistak diseinatutako auto batera.
Andy Warhol: La Pubblicita Della Forma erakusketan izan ... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220901/mikel-laboa-katedrako-ikerketa-sariak-banatu-dituzte.htm | Kultura | Mikel Laboa Katedrako ikerketa sariak banatu dituzte | Maddi Soroaren gradu amaierako lanak eta Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek taldean aurkeztutako ikerketa proiektuak lortu dituzte sariak. | Mikel Laboa Katedrako ikerketa sariak banatu dituzte. Maddi Soroaren gradu amaierako lanak eta Iñaki Viñasprek, Izar Mendigurenek, Oihane Pereak eta Ruben Sanchezek taldean aurkeztutako ikerketa proiektuak lortu dituzte sariak. | EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Bertsozale Elkarteak uztailean ireki zuten elkarlanean sustatzen dituzten ikerketa sarietarako deialdia, eta, epaimahaiak aurkeztutako lan guztiak aztertu ondoren, lan sarituen berri eman dute orain. Unibertsitateko gradu amaierako lan batentzat izan ohi da sarietako bat, eta Maddi Soroak... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220902/hogei-bakegile-epaituko-dituzte-uztaileko-blokeoaren-harira.htm | Politika | Hogei ‘bakegile’ epaituko dituzte uztaileko blokeoaren harira | Trenbidea oztopatzeagatik bederatzi lagun epaituko dituzte abenduaren 15ean. Autobidea blokeatzeagatik, berriz, 11 lagun epaituko dituzte. | Hogei ‘bakegile’ epaituko dituzte uztaileko blokeoaren harira. Trenbidea oztopatzeagatik bederatzi lagun epaituko dituzte abenduaren 15ean. Autobidea blokeatzeagatik, berriz, 11 lagun epaituko dituzte. | Iragan uztailaren 23an Ipar Euskal Herria blokeatu zuten ehunka bakegilek. Prefetak ezarritako debekuen gainetik, zirkulazioa oztopatzea lortu zuten ekintzaileek. Horietako hogei epaituko dituzte datozen hilabeteetan: autobidean eta trenbidean Frantziako Poliziak atxilotutakoak. Auzien nondik norakoak emateko agerraldi... |
2022-11-18 | https://www.berria.eus/albisteak/220903/gure-esku-k-itsasargia-prozesua-abiatu-du-tesia-eta-ildoak-gaurkotzeko.htm | Politika | Gure Esku-k Itsasargia prozesua abiatu du, tesia eta ildoak gaurkotzeko | Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak «datozen urteetarako norabidea adostu» nahi du. Apirilaren 22an azalduko dituzte ondorioak, eta Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko dela baliatu nahi dute aldarriak zabaltzeko. | Gure Esku-k Itsasargia prozesua abiatu du, tesia eta ildoak gaurkotzeko. Erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamikak «datozen urteetarako norabidea adostu» nahi du. Apirilaren 22an azalduko dituzte ondorioak, eta Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko dela baliatu nahi dute aldarriak zabaltzeko. | Gure Esku-k 2013ko ekainaren 8an aurkeztu zuen bere burua publikoki, handik urtebetera giza kate batera deituta, eta, beraz, datorren urtean hamarkada bat beteko du dinamikak. Orain, «burujabetzaren bidean jauzi bat egiteko asmoz», eztabaida prozesu bat martxan jarri du, Itsasargia izenekoa, erabakitzeko eskubidearen a... |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220935/bi-gidari-hil-dira-bastidan-euren-ibilgailuen-arteko-talkan.htm | Gizartea | Bi gidari hil dira Bastidan, euren ibilgailuen arteko talkan | N-124 errepidean gertatu da istripua | Bi gidari hil dira Bastidan, euren ibilgailuen arteko talkan. N-124 errepidean gertatu da istripua | Turismo batek eta furgoneta batek talka egin dute goizean Bastidan (Araba). Istripuaren eraginez, bi pertsona hil dira. Zabaldu dutenez, hildakoak bi ibilgailuetako gidariak dira.
N-124 errepidean gertatu da ezbeharra. |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220936/xuti-gazte-dinamikak-baratzea-jarri-du-arrangoitzeko-golf-zelaian.htm | Gizartea | Xuti Gazte dinamikak «baratzea» jarri du Arrangoitzeko golf zelaian | Planeta berotzen parte hartzen duten aktoreen salatzeko egin dute ekintza | Xuti Gazte dinamikak «baratzea» jarri du Arrangoitzeko golf zelaian. Planeta berotzen parte hartzen duten aktoreen salatzeko egin dute ekintza | Xuti Gazte ekintza ikusgarria egin du gaur Arrangoitzen (Lapurdi). Golf zelaian sartu dira ekintzaileak, lasto fardelez horniturik, eta «baratzea landatu» dute han. Horren bidez salatu nahi izan dute «beroketa klimatikoan parte hartzen duten aktoreak». Mezu bat zabaldu dute: «Lurra lantzen duenarentzat da».
Egipton CO... |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220937/baratze-bat-golfaren-erdian-lurra-eta-ura-denendako-direla-aldarrikatzeko.htm | Gizartea | Baratze bat golfaren erdian, lurra eta ura denendako direla aldarrikatzeko | Arrangoitzeko golfean lasto fardo batzuk eta ongarria barreiatu ditu Xuti Gazte! dinamikak goiz honetan, «baratze bat eginez», eta gisa horretan, lurra eta ura denenak direla aldarrikatuz, ez ordea aberats «gutxi batzuenak». | Baratze bat golfaren erdian, lurra eta ura denendako direla aldarrikatzeko. Arrangoitzeko golfean lasto fardo batzuk eta ongarria barreiatu ditu Xuti Gazte! dinamikak goiz honetan, «baratze bat eginez», eta gisa horretan, lurra eta ura denenak direla aldarrikatuz, ez ordea aberats «gutxi batzuenak». | Arrangoitzeko (Lapurdi) golfa berde dirdiratsuz beztitu da egun ere. Uda osoan egin duen bezala. Udako idorteak ez dio higatu soinekoaren kolorea, inguruko paisaia guziari egin dion gisan. Begietara jauzi egiten du beraz kontrasteak: larre erreak, belar pikatu freskoaren parean. Isla bat balitz bezala. Lehorteari aitzi... |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220938/eako-biltzar-nazionalak-idazkari-nagusiaren-kudeaketa-onartu-du.htm | Politika | EAko Biltzar Nazionalak idazkari nagusiaren kudeaketa onartu du | Estatutu berriek eta txosten politikoak biltzarkideen %90ren babesa jaso dute. Epaitegiek hura ez egiteko sektore kritikoaren salaketa baztertu ondoren egiten ari da biltzarra bihar arte. Sektore horrek salatu du «afiliatuei bozkatzeko eskubidea ukatu» egin zaiela. | EAko Biltzar Nazionalak idazkari nagusiaren kudeaketa onartu du. Estatutu berriek eta txosten politikoak biltzarkideen %90ren babesa jaso dute. Epaitegiek hura ez egiteko sektore kritikoaren salaketa baztertu ondoren egiten ari da biltzarra bihar arte. Sektore horrek salatu du «afiliatuei bozkatzeko eskubidea ukatu» eg... | Eusko Alkartasunak Ezohiko XIV. Kongresu Nazionala egin du Bilboko Euskalduna Jauregian, eta Eba Blancok idazkari nagusi gisa egindako kudeaketaren defentsa egin eta gero, aurkako botorik gabe onartu dute. Halaber, biltzarkideek estatutu berriak onartu dituzte botoen %89,9arekin, eta ponentzia politikoak %89aren babesa... |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220939/eh-bildu-kalera-atera-da-gaur-etsipena-esperantza-bihurtzeko.htm | Politika | EH Bildu kalera atera da gaur, «etsipena esperantza bihurtzeko» | «Ongizate Hitzarmena modu masiboan gizarteratzeko», jendearekin komunikazio zuzena izaten ari dira alderdiko kideak hiri eta herri askotan. | EH Bildu kalera atera da gaur, «etsipena esperantza bihurtzeko». «Ongizate Hitzarmena modu masiboan gizarteratzeko», jendearekin komunikazio zuzena izaten ari dira alderdiko kideak hiri eta herri askotan. | EH Bilduk bere mezuak «modu zuzenean» helarazi nahi dizkio jendeari, kalean, eta, xede horrekin, alderdiko kide ugari helburu horretan daude gaur, kalean. Koalizio abertzaleko legebiltzarkide Nerea Kortajarenak azaldu du Donostian «etsipena esperantza bihurtu» nahi dutela, eta beren politika egiteko modua «masiboki» ko... |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220940/euskal-gazteriaren-ispilu-bihurtzeko-esan-die-ortuzarrek-egiko-gazteei.htm | Politika | «Euskal gazteriaren ispilu» bihurtzeko esan die Ortuzarrek EGIko gazteei | EAJko Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak parte hartu du Euzko Gaztedi- EGIk Sopelan egin duen Bilera Nagusian. | «Euskal gazteriaren ispilu» bihurtzeko esan die Ortuzarrek EGIko gazteei. EAJko Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak parte hartu du Euzko Gaztedi- EGIk Sopelan egin duen Bilera Nagusian. | «Erabateko konpromisoa eskatzen dizuet egun eraikitzen ari garen Euskadirekin; atsedenik gabeko lana eskatzen dizuet, Euskadiren burujabetzan aurrera egin dezagun», esan die EAJko presidente Andoni Ortuzarrek alderdiko gazte erakunde EGIko kideei, gaur, Sopelan egin duten Bilera Nagusian. «Konpromisoa» ere eskatu die e... |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220941/berangoko-auzipetuak-askatzeko-eskatu-dute.htm | Politika | Berangoko auzipetuak askatzeko eskatu dute | Hemezortzi lagun daude auzipetuta, Ibai Aginaga euskal presoaren ongietorrian parte hartzea egotzita. | Berangoko auzipetuak askatzeko eskatu dute. Hemezortzi lagun daude auzipetuta, Ibai Aginaga euskal presoaren ongietorrian parte hartzea egotzita. | Ibai Aginaga euskal presoaren ongietorrian parte hartzea egotzita auzipetutako herritarrei babesa agertu diete gaur eguerdian Berangon (Bizkaia). Dozenaka lagunek parte hartu dute auzipetuei sostengua adierazteko eta haiek askatzea eskatzeko agerraldian.
Espainiako Auzitegi Nazionalak, denera, hemezortzi lagun deitu d... |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220942/bizitzaren-garestitzearen-aurka-batu-dira-milaka-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Bizitzaren garestitzearen aurka batu dira milaka Hego Euskal Herrian | Eskubide Sozialen Gutunak manifestazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Soldata, pentsio eta zerbitzu publiko duinak! Pobretzearen aurrean, aberastasuna banatu! lelopean. | Bizitzaren garestitzearen aurka batu dira milaka Hego Euskal Herrian. Eskubide Sozialen Gutunak manifestazioak antolatu ditu Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan, Soldata, pentsio eta zerbitzu publiko duinak! Pobretzearen aurrean, aberastasuna banatu! lelopean. | Soldaten eta prezioen arteko arrakala gero eta handiagoa da Hego Euskal Herrian. Horretaz jabetuta, langileek eta pentsiodunek gogor kritikatu dute «egungo krisi sistemikoa» Gasteizen egin duten manifestazioan. Milaka pertsona batu dira Eskubide Sozialen Gutuna osatzen duten eragileek deitutako mobilizazioetara. Gastei... |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220943/akordioa-ixteko-atzerako-kontaketa-isurien-murrizketa-eta-kalte-ordainetarako-funtsa-korapilo-nagusiak.htm | Mundua | Akordioa ixteko atzerako kontaketa: isurien murrizketa eta kalte ordainetarako funtsa, korapilo nagusiak | Azken orduetan hurbilketak izan dira herrialde aberatsenen eta garabidean dauden estatuen artean. Aurretik, EBk salatu du estatuek ez dutela isurien murrizketarako konpromiso nahikorik hartu. | Akordioa ixteko atzerako kontaketa: isurien murrizketa eta kalte ordainetarako funtsa, korapilo nagusiak. Azken orduetan hurbilketak izan dira herrialde aberatsenen eta garabidean dauden estatuen artean. Aurretik, EBk salatu du estatuek ez dutela isurien murrizketarako konpromiso nahikorik hartu. | Amaitzear da COP27 klima aldaketari buruzko NBE Nazio Batuen Erakundearen biltzarra, Egiptoko Xarm el-Xeikh hirian. Ia 200 estatu parte hartzaileetako ordezkaritzak azken negoziazioetan murgilduta daude, eguna amaitu aurretik akordio bat lortu ahal izateko. Goi bilera atzo zen amaitzekoa, baina gaur arte luzatu dute, k... |
2022-11-19 | https://www.berria.eus/albisteak/220944/reala-nagusitu-da-euskal-futbolaren-festan.htm | Kirola | Reala nagusitu da euskal futbolaren festan | Talde txuri-urdinak nagusitasunez irabazi dio Athletici derbian, San Mamesen. Berdintasunaren eta euskararen aldeko festa izan da partida, eta 22.412 ikusle egon dira harmailetan | Reala nagusitu da euskal futbolaren festan. Talde txuri-urdinak nagusitasunez irabazi dio Athletici derbian, San Mamesen. Berdintasunaren eta euskararen aldeko festa izan da partida, eta 22.412 ikusle egon dira harmailetan | Derbia festa izatea nahi zuten, berdintasunaren eta euskararen aldeko festa. Eta halaxe izan da Athleticek eta Realak gaur gauean San Mames estadioan jokatutako derbia: festa, festa handia. 22.412 ikusle egon dira harmailetan. Behin bakarrik egon dira ikusle gehiago derbi batean: 28.367 ikusle egon ziren 2019ko urrian ... |
2022-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/220975/santi-eta-josu-konpromisoa-borroka-herria.htm | Iritzia | Santi eta Josu: konpromisoa, borroka, herria | Santi eta Josu: konpromisoa, borroka, herria. | Gaur 38 eta 33 urte betetzen dira Santi Brouard eta Josu Muguruza hil zituztenetik. Beraiek hil zituzten, baina bien gorputzetan sartu ziren balek herri oso baten esperantza itotzea zuten helburu. Ez zuten lortu. Hemen gaude, eta irabaztera goaz!
Garai hartan asko zuen jokoan Euskal Herriak. Gatazka politikoari konpon... | |
2022-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/220976/kalte-ordainetarako-funtsa-eratzea-adostu-dute-cop27-bileran.htm | Mundua | Kalte ordainetarako funtsa eratzea adostu dute COP27 bileran | Garabidean dauden herrialdeei laguntzeko izango da funtsa, baina Txinak eta Indiak ere egingo dute ekarpena. Berotegi gasen isuriak murrizteko konpromisoetan ez dute akordiorik erdietsi. | Kalte ordainetarako funtsa eratzea adostu dute COP27 bileran. Garabidean dauden herrialdeei laguntzeko izango da funtsa, baina Txinak eta Indiak ere egingo dute ekarpena. Berotegi gasen isuriak murrizteko konpromisoetan ez dute akordiorik erdietsi. | Amaitu da COP27 klima aldaketari buruzko NBE Nazio Batuen Erakundearen biltzarra. Eta akordio batekin, gainera: «aldaketa klimatikoarekiko zaurgarriak» diren herrialdeen kalte ordainetarako funts berezi bat sortzea adostu dute. Akordio historikoa dela nabarmendu dute Egiptoko Xarm el-Xeikh bildu diren herrialdeetako or... |
2022-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/220978/egiari-zor-ek-santi-brouard-eta-josu-muguruza-oroitu-ditu-bilbon.htm | Politika | Egiari Zor-ek Santi Brouard eta Josu Muguruza oroitu ditu Bilbon | Ametzola parkean lore eskaintza egin diete ezker abertzaleko kideei. Gaur bete dira 38 urte Brouard hil zutenetik, eta 33 urte Muguruza hil zutenetik. | Egiari Zor-ek Santi Brouard eta Josu Muguruza oroitu ditu Bilbon. Ametzola parkean lore eskaintza egin diete ezker abertzaleko kideei. Gaur bete dira 38 urte Brouard hil zutenetik, eta 33 urte Muguruza hil zutenetik. | «ETAkoek gerra bat zela zioten. Nik ezin nuen nire lubakikoen aurka egin, tiroren bat oker jotzen bazuten ere». Jose Barrionuevo Espainiako Barne Ministro ohiaren (1982-1988) hitzen oihartzuna oraindik entzuten dela, Santiago Brouard eta Josu Muguruza ezker abertzaleko kideak oroitu dituzte gaur eguerdian Bilboko Ametz... |
2022-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/220979/qatarrek-irudi-txarra-eman-du-munduko-kopako-lehen-neurketan.htm | Kirola | Qatarrek irudi txarra eman du Munduko Kopako lehen neurketan | Ekuadorrek, Enner Valenciaren bi goli esker, lehen zatian utzi du partida erabakita. Milaka zalek zelaia utzi dute bigarren zatian. | Qatarrek irudi txarra eman du Munduko Kopako lehen neurketan. Ekuadorrek, Enner Valenciaren bi goli esker, lehen zatian utzi du partida erabakita. Milaka zalek zelaia utzi dute bigarren zatian. | Zelaian eta harmailetan. Bietan irudi txarra eman du Qatarrek, gaur hasi den Munduko Kopako lehen neurketan. Diruak ez du dena posible egiten. Zelaian, Ekuador jaun eta jabe izan da 90 minutuetan, eta Enner Valencia kapitainaren bi golek partida erabakita utzi dute atsedenaldirako. Okerragoa izan da zaleek harmailetan ... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220980/sekulako-finala.htm | Kirola | Sekulako finala | Joseba Ezkurdiak hirugarren aldiz jantzi du lau t'erdiko txapela, final gogoangarri bat irabazita. Aspaldiko finalik onena izan da Altuna III.aren aurka jokatu duena. | Sekulako finala. Joseba Ezkurdiak hirugarren aldiz jantzi du lau t'erdiko txapela, final gogoangarri bat irabazita. Aspaldiko finalik onena izan da Altuna III.aren aurka jokatu duena. | Munduko Futbol Txapelketan izango zuten askok arreta jarria atzo, baina pilotak eman zuen benetan ikuskizun distiratsua. Besteak beste, final gogoangarria jokatu baitzuten Ezkurdiak eta Altuna III.ak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Distira soberan izan zuen finalak, gutxitan gertatzen den bezala, egun bikaina egokitu ba... |
2022-11-20 | https://www.berria.eus/albisteak/220981/eba-blanco-hautatu-dute-eako-idazkari-nagusi-hirugarrenez-sektore-kritikorik-gabeko-biltzarrean.htm | Politika | Eba Blanco hautatu dute EAko idazkari nagusi, hirugarrenez, sektore kritikorik gabeko biltzarrean | Botoen %92,3k berretsi dute Blancoren gidaritza. Aurreko bi aldietan, epaitegietan eten dute izendapena. Sektore kritikoa ere elkartu da; besteak beste, sektore ofizialari elkarrizketa eskatzeko. | Eba Blanco hautatu dute EAko idazkari nagusi, hirugarrenez, sektore kritikorik gabeko biltzarrean. Botoen %92,3k berretsi dute Blancoren gidaritza. Aurreko bi aldietan, epaitegietan eten dute izendapena. Sektore kritikoa ere elkartu da; besteak beste, sektore ofizialari elkarrizketa eskatzeko. | Eba Blancok berak onartu du: Eusko Alkartasuna «baldintza nazkagarrietan» iritsi da alderdiaren ezohiko hamalaugarren biltzarrera. Gaur Bilbon bildu direnen %92,3k bozkatu dute Blancok alderdiko idazkari nagusi izaten jarraitzearen alde; han ez zeuden, ordea, sektore kritikokoak. Gasteizen bildu dira haiek, ordu berean... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220982/laquogau-iluna-argitu-zuenaraquo-itzali-da.htm | Mundua | «Gau iluna argitu zuena» itzali da | Maiatzeko Plazako Amen Elkarteko presidentea zen Hebe de Bonafini. Videlaren diktaduran bi seme desagertu zitzaizkion; 1970eko hamarkadatik gaur egun arte, Buenos Airesko plazan bildu zen ostegunero. | «Gau iluna argitu zuena» itzali da. Maiatzeko Plazako Amen Elkarteko presidentea zen Hebe de Bonafini. Videlaren diktaduran bi seme desagertu zitzaizkion; 1970eko hamarkadatik gaur egun arte, Buenos Airesko plazan bildu zen ostegunero. | Ostegun honetan ere elkartuko dira hainbat ama Buenos Airesko Maiatzeko Plazan, 1977tik egiten duten moduan, Jorge Videla diktadoreak seme-alabak desagerrarazi zizkiela salatzeko. Ostegun hau, ordea, desberdina izango da. Maiatzeko Plazako Amen Elkarteko presidente eta giza eskubideen aldeko borrokaren ikur izandako em... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220983/xabier-goienetxea-euskal-presoaren-bikotekideak-istripua-izan-du-espetxeko-bisitatik-bueltan.htm | Politika | Xabier Goienetxea euskal presoaren bikotekideak istripua izan du espetxeko bisitatik bueltan | Ez du «kalte fisikorik» izan, Etxerat-ek zehaztu duenez. Urrunketaren ondorioz aurten izandako bigarren auto istripua da, baina laurehun bat «ezbehar» izan dira denera, presoen senideen elkartearen arabera. | Xabier Goienetxea euskal presoaren bikotekideak istripua izan du espetxeko bisitatik bueltan. Ez du «kalte fisikorik» izan, Etxerat-ek zehaztu duenez. Urrunketaren ondorioz aurten izandako bigarren auto istripua da, baina laurehun bat «ezbehar» izan dira denera, presoen senideen elkartearen arabera. | Lannemezango espetxetik (330 kilometro) bueltan istripua izan zuen Ihintza Bidarte Xabier Goienetxea euskal presoaren bikotekideak larunbat iluntzean, Etxerat-ek jakinarazi duenez. A-64 autobidean gertatu zen, Hastinga aldean. Ez zuen «kalte fisikorik» izan, eta taxi batean itzuli zen etxera. «Orkatz handi bat gurutzat... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220984/kapitainek-ez-dute-jantziko-ostadarraren-besokoa-fifaren-mehatxuz.htm | Kirola | Kapitainek ez dute jantziko ostadarraren besokoa, FIFAren mehatxuz | Txartel horia atera diezaiekete Munduko Kopako partidetan ostadarraren besokoarekin jokatzen dutenei. Zazpi futbol taldek hura jantzi asmo zuten. | Kapitainek ez dute jantziko ostadarraren besokoa, FIFAren mehatxuz. Txartel horia atera diezaiekete Munduko Kopako partidetan ostadarraren besokoarekin jokatzen dutenei. Zazpi futbol taldek hura jantzi asmo zuten. | «Maizenik, zigor [ekonomiko] bat egongo litzateke; hori ordainduko genuke, eta kontent egongo ginateke». Mark Bullingham Ingalaterrako selekzioko presidente exekutiboaren hitzak dira. Qatarko Munduko Kopako partidetan Harry Kane kapitainak kosta ahala kosta ostadarraren besokoa eramateari buruz ari zen. Ingalaterrakoa ... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220985/confebask-laquoenpresen-enplegu-eskaintza-gehienen-profila-lanbide-heziketarekin-lotuta-dagoraquo.htm | Ekonomia | Confebask: «Enpresen enplegu eskaintza gehienen profila lanbide heziketarekin lotuta dago» | Euskal Enpresa eta LH Ekitaldiaren 29. aldian, Isabel Busto enpresaburu elkarteko presidenteak nabarmendu du iragan ikasturtean 14.000 ikaslek lortu zutela titulua «derrigorrezko praktikak» egin ostean | Confebask: «Enpresen enplegu eskaintza gehienen profila lanbide heziketarekin lotuta dago». Euskal Enpresa eta LH Ekitaldiaren 29. aldian, Isabel Busto enpresaburu elkarteko presidenteak nabarmendu du iragan ikasturtean 14.000 ikaslek lortu zutela titulua «derrigorrezko praktikak» egin ostean | Lanbide heziketaren garrantzia azpimarratu du Confebask enpresaburu elkarteak Euskal Enpresa eta Lanbide Heziketa Ekitaldiaren 29. aldian. Bilboko Euskalduna jauregian elkartu dira lanbide heziketako ikastetxe eta elkarteetako 600 gazte eta Jorge Arevalo Eusko Jaurlaritzako arlo horretako sailburuordea.
Isabel Busto C... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220986/iruneko-udala-erdaraldi-betean.htm | Gizartea | Iruñeko Udala, 'erdaraldi' betean | Iruñean euskara «zokoratuta» dagoela salatu du euskalgintzak. 'Udalak nirekin euskaraz' kanpaina aurkeztu dute, hizkuntza eskubideen urraketak jasotzeko. | Iruñeko Udala, 'erdaraldi' betean. Iruñean euskara «zokoratuta» dagoela salatu du euskalgintzak. 'Udalak nirekin euskaraz' kanpaina aurkeztu dute, hizkuntza eskubideen urraketak jasotzeko. | Euskaraldia izanagatik, Iruñeko Udalak ohiko hizkuntza poiltikari eutsi dio: gaztelaniari nagusitasun osoa emateari, alegia. Urtean 365 eguneko erdaraldi betean da Navarra Sumaren udal gobernua. Hori salatu dute gaur Iruñeko euskalgintza osatzen duten elkarteek —AEK-k, Administrazioan Euskaraz Taldeak, ELAk, Haur Eskol... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220987/kazetaritza-automatizatua-softwarea-erredaktore.htm | Bizigiro | Kazetaritza automatizatua: softwarea erredaktore | Programa batek datuak albiste bihurtu ditzake. ‘Kazetaritza automatizatua’ deritzo, eta datu asko eragiten dituzten gertaeren berri emateko balio dezake. Horri esker, albisteak azkarrago sareratzen dira, eta hartzaile gehiagorengana heltzeko bidea ematen du, Jessica Kunert irakasleak EHUko Ziberkazetaritza Kongresuan a... | Kazetaritza automatizatua: softwarea erredaktore. Programa batek datuak albiste bihurtu ditzake. ‘Kazetaritza automatizatua’ deritzo, eta datu asko eragiten dituzten gertaeren berri emateko balio dezake. Horri esker, albisteak azkarrago sareratzen dira, eta hartzaile gehiagorengana heltzeko bidea ematen du, Jessica Kun... | Teknologia kazetaritza aldatzen ari da, eta hamaika baliabide jarri ditu profesionalen esku: are, softwareak testuak idatz ditzake jada. Kazetaritza automatizatua deritzo horri. Aldez aurretik molde bat zehazten da askotariko aldagaiekin, eta, halaber, sinonimoak txertatzen dira, esaterako, testu denak ez daitezen berd... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220988/gizonei-laquoardura-hartzekoraquo-exijituko-die-mugimendu-feministak-ostiraleko-mobilizazioetan.htm | Gizartea | Gizonei «ardura hartzeko» exijituko die mugimendu feministak ostiraleko mobilizazioetan | ‘Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude!’ lelopean aterako dira kalera indarkeria matxistaren aurkako egunean. Olatu feminista geldiarazteko asmoa salatu dute, Bilbon egindako agerraldian. | Gizonei «ardura hartzeko» exijituko die mugimendu feministak ostiraleko mobilizazioetan. ‘Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude!’ lelopean aterako dira kalera indarkeria matxistaren aurkako egunean. Olatu feminista geldiarazteko asmoa salatu dute, Bilbon egindako agerraldian. | Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna izango da ostiralean, eta aurten ere kalera ateratzeko deia egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak, gaur Bilbon egindako prentsaurreko nazionalean. Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude! lelopean, indarkeria matxist... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220989/erdoganek-ohartarazi-du-pentsatzen-ari-direla-siriaren-menpeko-kurdistani-eta-iraken-menpekoari-lurretik-eraso-egitea.htm | Mundua | Erdoganek ohartarazi du pentsatzen ari direla Siriaren menpeko Kurdistani eta Iraken menpekoari lurretik eraso egitea | Gutxienez 29 pertsona hil ziren atzo Siriaren menpeko Kurdistanen Turkiaren bonbardaketen ondorioz. Ankararen arabera, milizia kurduek suziriak jaurti dituzte Turkiara, eta pertsona bat hil dute. | Erdoganek ohartarazi du pentsatzen ari direla Siriaren menpeko Kurdistani eta Iraken menpekoari lurretik eraso egitea. Gutxienez 29 pertsona hil ziren atzo Siriaren menpeko Kurdistanen Turkiaren bonbardaketen ondorioz. Ankararen arabera, milizia kurduek suziriak jaurti dituzte Turkiara, eta pertsona bat hil dute. | Turkiak erasoaldia hasi du Siriaren menpeko Kurdistanen kontra. SDF Siriako Indar Demokratikoak jakinarazi zuen, atzo, Turkiako armadaren hegazkinek egindako bonbardaketen ondorioz gutxienez 29 pertsona hil zirela Siriaren menpeko Kurdistanen; Ankarak eraso horiek baieztatu zituen, eta nabarmendu Kobane hiria zutela he... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220990/emakume-batek-sexu-eraso-bat-salatu-du-ormaiztegin.htm | Gizartea | Emakume batek sexu eraso bat salatu du Ormaiztegin | Larunbat gauean gertatu zen erasoa. Itaiak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako, herriko plazan. | Emakume batek sexu eraso bat salatu du Ormaiztegin. Larunbat gauean gertatu zen erasoa. Itaiak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako, herriko plazan. | Emakume batek sexu eraso bat jasan duela salatu du Ormaiztegin (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera. Asteburuan gertatu zen erasoa, larunbat gauean, emakumeak salatu duenez. Ertzaintzak ikerketa bat abiatu du.
Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak elkartzera deitu du gaur arratsaldeko 19:30era... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220991/gainkostu-energetikoari-aurre-egiteko-20-milioiren-laguntzak-banatuko-dituzte-nafarroan.htm | Ekonomia | Gainkostu energetikoari aurre egiteko 20 milioiren laguntzak banatuko dituzte Nafarroan | Baldin eta otsailaren 1etik irailaren 30era bitartean iragan urteko epe berean baino 2.000 euro gehiago ordaindu badituzte energiaren fakturan, enpresek aukera izango dute laguntza jasotzeko. | Gainkostu energetikoari aurre egiteko 20 milioiren laguntzak banatuko dituzte Nafarroan. Baldin eta otsailaren 1etik irailaren 30era bitartean iragan urteko epe berean baino 2.000 euro gehiago ordaindu badituzte energiaren fakturan, enpresek aukera izango dute laguntza jasotzeko. | Bihartik aurrera eska dezakete laguntza Nafarroan jarduten duten enpresek. Nafarroako Gobernuak aurkeztutako laguntza deialdiaren arabera, gehienez milioi erdi euro jasotzen ahalko ditu konpainia bakoitzak. Mikel Irujo Garapen Ekonomikoko kontseilariaren hitzetan, laguntzok «guztiz beharrezkoak» dira, eta sektore guzti... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220992/nagusitasuna-galtzen-du-euskarak-eskolatik-kanpo-udalerri-euskaldunetan-ere.htm | Gizartea | Nagusitasuna galtzen du euskarak eskolatik kanpo, udalerri euskaldunetan ere | Haurren profiletan eta hizkuntza praktiketan aldaketa «nabarmenak» ari dira gertatzen. Horretan eragiten duten 148 faktore identifikatu dituzte Soziolinguistika Klusterrak, Uemak eta EHUko DREAM taldeak. | Nagusitasuna galtzen du euskarak eskolatik kanpo, udalerri euskaldunetan ere. Haurren profiletan eta hizkuntza praktiketan aldaketa «nabarmenak» ari dira gertatzen. Horretan eragiten duten 148 faktore identifikatu dituzte Soziolinguistika Klusterrak, Uemak eta EHUko DREAM taldeak. | Udalerri euskaldunetako haurrek «askotariko loturak» dituzte inguruko hizkuntzekin, baina badira patroiak. «Haurrek kontzientzia eleaniztuna garatuta dutela esan genezake. Eleaniztasun horren barruan, baina, euskara eta gaztelania dira hizkuntza nagusiak, eta, eremu elebiduna izanik, haurrengan hizkuntza batek duen dom... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/220993/kristau-eskolan-euskaraldia-sustatzen.htm | albisteak | Kristau Eskolan euskaraldia sustatzen | Kristau Eskolak, Euskaraldian parte hartu eta hura sustatzeaz gain, zenbait dinamika bideratzen ditu. | Kristau Eskolan euskaraldia sustatzen. Kristau Eskolak, Euskaraldian parte hartu eta hura sustatzeaz gain, zenbait dinamika bideratzen ditu. | Kristau Eskolak bat egiten du Euskaraldiarekin. Euskaraldian parte hartzeaz gain, hura sustatu ere egiten du. Halaber, Euskaraldiaren aurrean, eta prestakuntzaren garaian, hainbat dinamika bideratzen ditu: alde batetik, sarearen egoitza gisa, eta, beste alde batetik, sareko ikastetxeekin egiten duen sustatzeko lana. • ... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220994/erdizko-meategi-proiektuaren-inguruan-iritzia-eman-nahi-dutela-aldarrikatu-dute-baztandarrek.htm | Gizartea | Erdizko meategi proiektuaren inguruan iritzia eman nahi dutela aldarrikatu dute baztandarrek | Erdizko meategi proiektuari buruzko herri galdeketak egitea debekatu diete baztandarrei. Hori salatzeko, herri batzarrak eta elkarretaratzea egin zituzten atzo. | Erdizko meategi proiektuaren inguruan iritzia eman nahi dutela aldarrikatu dute baztandarrek. Erdizko meategi proiektuari buruzko herri galdeketak egitea debekatu diete baztandarrei. Hori salatzeko, herri batzarrak eta elkarretaratzea egin zituzten atzo. | Atzoko egunarekin egitekoak ziren Erdizko meategi proiektuaren inguruko herri galdeketak Baztanen (Nafarroa). Helburua herritarrek proiektuaren inguruan zuten iritzia jakitea zen. Espainiako Gobernuak Nafarroan duen ordezkaritzak, baina, egitasmoa bertan behera uztera behartu zituen herrietako alkateak. Herritarrei era... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220995/langabezia-tasa-9tik-behera-denean-frantziako-gobernuak-laurden-bat-laburtuko-du-saria.htm | Ekonomia | Langabezia tasa %9tik behera denean, Frantziako Gobernuak laurden bat laburtuko du saria | Olivier Dussopt Lan ministroak esan du 2023an 100.000 eta 150.000 lagun itzuliko direla horrela lan merkatura. Sindikatuek esan dute erreforma «onartezina» dela; patronala, ordea, gustura dago. | Langabezia tasa %9tik behera denean, Frantziako Gobernuak laurden bat laburtuko du saria. Olivier Dussopt Lan ministroak esan du 2023an 100.000 eta 150.000 lagun itzuliko direla horrela lan merkatura. Sindikatuek esan dute erreforma «onartezina» dela; patronala, ordea, gustura dago. | Langabezia saria jasotzeko eskubidea egoera ekonomikoaren arabera luzatuko edo laburtuko da Ipar Euskal Herrian. Langabezia Frantzian %9tik gora dagoenean ez da alderik izango oraingo sistemarekin, baina kopuru horretatik behera dagoenean orain baino laurden bat laburragoa izango da saria jasotzeko denbora.
Frantziako... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220996/negu-gorriak-taldekoak-hebe-de-bonafinirenekin-argentinan-egon-zirenekoa.htm | Kultura | Negu Gorriak taldekoak Hebe de Bonafinirenekin Argentinan egon zirenekoa | 1994. urtean kontzertu bira eman zuen taldeak Argentinan, Txilen eta Uruguain, eta egonaldiaz baliatu ziren Maiatzeko Plazako Amei bisita egiteko, haien borrokaren berri bertatik bertara ezagutze aldera | Negu Gorriak taldekoak Hebe de Bonafinirenekin Argentinan egon zirenekoa. 1994. urtean kontzertu bira eman zuen taldeak Argentinan, Txilen eta Uruguain, eta egonaldiaz baliatu ziren Maiatzeko Plazako Amei bisita egiteko, haien borrokaren berri bertatik bertara ezagutze aldera | Atzo heldu zen albistea: Hebe de Bonafini hil zen, 93 urte zituela. Argentinako Gobernuak hiru eguneko «dolu nazionala» deklaratu zuen, Maiatzeko Plazako Amen Elkarteko buru historiko eta giza eskubideen aldeko ekintzailearen omenez. 1977. urtetik, Buenos Airesko plaza horretan bildu dira diktadurak desagerrarazitakoen... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220997/greba-eta-zaintza-lanak-uztartzearen-beharra.htm | Gizartea | Greba eta zaintza lanak uztartzearen beharra | Bost greba egun ezarri dituzte Bizkaiko zahar etxeetako langileek, ELAk deituta. Erresidentzietan, langile gehienak emakumeak dira. Grebaren ekintzetan parte hartzeko, etxeko zaintza lanak kudeatu behar dituzte. | Greba eta zaintza lanak uztartzearen beharra. Bost greba egun ezarri dituzte Bizkaiko zahar etxeetako langileek, ELAk deituta. Erresidentzietan, langile gehienak emakumeak dira. Grebaren ekintzetan parte hartzeko, etxeko zaintza lanak kudeatu behar dituzte. | «Guk argi daukagu, gu funtsezkoak gara, patronala ez. Bizkaiko erresidentzietako langileak greban, gora emakumeon borroka!». Ozen entzun zitekeen gaur goizean Ibaizabal-Nerbioi eskualdean erresidentzietako langileen aldarrikapena. Bost eguneko greba hasi dute, ELA sindikatuak deituta. Bost kotxe erresidentziaz erreside... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220998/joseba-arregi-berriz-espetxeratu-dute-gradu-aldaketa-baliogabetuta.htm | Politika | Joseba Arregi berriz espetxeratu dute, gradu aldaketa baliogabetuta | Arregik 76 urte ditu, eta horietatik 31 egin ditu espetxean | Joseba Arregi berriz espetxeratu dute, gradu aldaketa baliogabetuta. Arregik 76 urte ditu, eta horietatik 31 egin ditu espetxean | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Joseba Arregi preso oñatiarraren (Gipuzkoa) gradu progresioari jarritako errekurtsoaren alde egin du Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, eta Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) itzuli behar izan du, bigarren graduan. Arregik 76 urte ditu, eta horietatik 31 espetxean igaro ... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/220999/eajk-espainiako-aurrekontu-proiektua-babestuko-du.htm | Politika | EAJk Espainiako aurrekontu proiektua babestuko du | Sagastizabalek jakinarazi du jeltzaleek gobernua babestuko dutela osteguneko bozketan | EAJk Espainiako aurrekontu proiektua babestuko du. Sagastizabalek jakinarazi du jeltzaleek gobernua babestuko dutela osteguneko bozketan | EAJk Espainiako 2023ko aurrekontu proiektuaren alde egingo du osteguneko bozketan. Hala iragarri du Idoia Sagastizabal diputatu jeltzaleak, proiektuaren inguruko eztabaidaren lehen egunean, Espainiako Kongresuan.
EAJko kideak azaldu duenez, Espainiako Gobernuarekin «konfiantza giroa» berreskuratu dute jeltzaleek. Izan... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/221000/astebeteko-greba-deialdiak-mugimenduak-eragin-ditu-bizkaiko-metalgintzan.htm | Ekonomia | Astebeteko greba deialdiak mugimenduak eragin ditu Bizkaiko metalgintzan | Patronalak eta sindikatuek eskaintza berriak egin dituzte. Hurrengo bilerak ez du datarik, baina FVEMek greba indargabetzeko eskatu du. | Astebeteko greba deialdiak mugimenduak eragin ditu Bizkaiko metalgintzan. Patronalak eta sindikatuek eskaintza berriak egin dituzte. Hurrengo bilerak ez du datarik, baina FVEMek greba indargabetzeko eskatu du. | Bizkaiko metalgintzak erlojupekoa hasi du bost eguneko greba deialdia eragozteko. Sindikatuek eta FVEM patronalak eskaintza berriak eraman dituzte lan hitzarmena berritzeko gaurko bilerara, eta jarrerak duela astebete baino gertuago daudela dirudi. Mugimenduak badaude, baina oraindik ez hurrengo asterako deituriko lanu... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221001/ahots-bi-baina-ez-bi-ahotsetara-prostituzioaz.htm | Gizartea | Ahots bi, baina ez bi ahotsetara, prostituzioaz | Amelia Tiganus eta Aurora Iturrioz prostituzioaz solastatu dira. Abolizionismoa du helburu lehenak; legez arautzea, berriz, bigarrenak. Zenbait adostasun badira mezuetan. | Ahots bi, baina ez bi ahotsetara, prostituzioaz. Amelia Tiganus eta Aurora Iturrioz prostituzioaz solastatu dira. Abolizionismoa du helburu lehenak; legez arautzea, berriz, bigarrenak. Zenbait adostasun badira mezuetan. | Jendea erruz joan zen asteazkenean Tolosara (Gipuzkoa), Tolosako Asanblada Feministak prostituzioaz jarduteko antolatu zuen hitzaldira. Feminismoan ezagunak dira gaiaren inguruko bi korronte nagusiak, eta biek izan zuten ordezkaritza: Amelia Tiganusek abolizioaren aldeko jarrera defendatu zuen, eta Aurora Iturriozek pr... |
2022-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/221002/indartsu-hasi-dira-ingelesak.htm | Kirola | Indartsu hasi dira ingelesak | Ingalaterrak nagusitasun handiz irabazi dio Irani. Bellingham eta Saka nabarmendu dira. Multzoko beste neurketan, AEBek eta Galesek berdindu egin dute. | Indartsu hasi dira ingelesak. Ingalaterrak nagusitasun handiz irabazi dio Irani. Bellingham eta Saka nabarmendu dira. Multzoko beste neurketan, AEBek eta Galesek berdindu egin dute. | Ingalaterrak etxeko lanak egin ditu gaur; aise irabazi dio Irani, eta gol festarekin hasi du txapelketa: 6-2. Multzoko faborito nagusia da Gareth Southgateren taldea, eta nagusitasun hori erakutsi du. Ingelesek eraginkortasuna baliatu dute garaipena erdiesteko, eta lehen zatiko azken hogei minutuetan neurketa kasik err... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221027/pablo-milanes-kantari-kubatarra-hil-da.htm | Kultura | Pablo Milanes kantari kubatarra hil da | Kubako ahots ezagunenetarikoa izan zen Milanes, troba berriaren sortzaileetako bat. Minbiziak jota hil da, Madrilen. 79 urte zituen. | Pablo Milanes kantari kubatarra hil da. Kubako ahots ezagunenetarikoa izan zen Milanes, troba berriaren sortzaileetako bat. Minbiziak jota hil da, Madrilen. 79 urte zituen. | Pablo Milanes kantautore kubatarra hil da bart (Bayamo, Kuba, 1943 - Madril, 2022). Minbiziak jota zendu da, 79 urterekin. Hain zuzen, abeslaria Madrilen bizi zen 2017az geroztik, eritasunaren kontrako tratamendua jasotzeko. Azken hiru hilabeteetan okerrera egin zuen haren osasunak, eta duela hamar egun ospitaleratu eg... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221028/elma-saiz-izango-da-psnren-iruntildeeko-alkategaia.htm | Politika | Elma Saiz izango da PSNren Iruñeko alkategaia | Gaur egun Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilari denak Maite Esporrin ordezkatuko du. Irailean, gobernuaren bozeramaile izendatu zuten. | Elma Saiz izango da PSNren Iruñeko alkategaia. Gaur egun Nafarroako Ekonomia eta Ogasun kontseilari denak Maite Esporrin ordezkatuko du. Irailean, gobernuaren bozeramaile izendatu zuten. | Maite Esporrin ez da izango PSNren alkategaia Iruñean. Elma Saiz Nafarroako Gobernuaren bozeramaile eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ordezkatuko du. Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkariak iragarri du gaur goizean, Ser irrati kateak antolatutako foro batean. Cerdanek esan du gaur amaituko dela hautagaitzak au... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221029/garcia-danboreneak-diputatu-ohi-gisa-jasotzen-duen-pentsioa-eteteko-eskatu-du-unidas-podemosek.htm | Politika | Garcia Danboreneak diputatu ohi gisa jasotzen duen pentsioa eteteko eskatu du Unidas Podemosek | Koalizioaren ustez, estatuaren krimenen «inpunitatearen» erakusle da 2.063,75 euroko laguntza ekonomikoa. | Garcia Danboreneak diputatu ohi gisa jasotzen duen pentsioa eteteko eskatu du Unidas Podemosek. Koalizioaren ustez, estatuaren krimenen «inpunitatearen» erakusle da 2.063,75 euroko laguntza ekonomikoa. | Unidas Podemosek Espainiako Kongresuko presidente Meritxell Bateti eta Senatuko haren homologo Ander Gili eskatu die eteteko Ricardo Garcia Danboreneak diputatu ohi gisa jasotzen duen laguntza ekonomikoa. PSE-EEren Bizkaiko idazkari nagusi ohia 1998an zigortu zuten, Segundo Mareyren bahiketagatik. Hala, koalizioaren es... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221030/eh-bilduk-aurrekontuak-babesteko-ituna-egin-du-espainiako-gobernuarekin.htm | Politika | EH Bilduk aurrekontuak babesteko ituna egin du Espainiako Gobernuarekin | Nafarroak 2023ko martxoaren 31 baino lehen jasoko du Trafiko eta Bide Segurtasunari dagokion eskumena, akordioari esker. Itun zabalean jaso dute, besteak beste, 300.000 euro jarriko direla Aranguren ibarreko Irulegi mendian (Nafarroa) Aranzadi elkarteak bultzatutako indusketa lanekin jarraitzeko eta horiek finantzatzek... | EH Bilduk aurrekontuak babesteko ituna egin du Espainiako Gobernuarekin. Nafarroak 2023ko martxoaren 31 baino lehen jasoko du Trafiko eta Bide Segurtasunari dagokion eskumena, akordioari esker. Itun zabalean jaso dute, besteak beste, 300.000 euro jarriko direla Aranguren ibarreko Irulegi mendian (Nafarroa) Aranzadi elk... | PSOEren eta Unidas Podemosen gobernuaren hirugarren aurrekontuak ere babestu egingo ditu Euskal Herria Bilduk, BERRIAk goizean aurreratu duen moduan. Aurreko ostegunean, energia konpainien eta bankuen gaineko tasa berriak euskal ogasunek kudea ditzaten lortu zuen koalizio subiranistak, neurri hori Madrilekin hitzartu o... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221031/ikastolek-hezkuntza-euskalduna-integratzailea-eta-zentroen-autonomia-erreala-bermatuko-duena-eskatu-dute.htm | Gizartea | Ikastolek hezkuntza euskalduna, integratzailea eta zentroen autonomia erreala bermatuko duena eskatu dute | Ikastolek azken hilabeteetan egindako eztabaidaren ondorioak aurkeztu dituzte Donostian. «Lege esparru berri bat» eskatu dute, ikastolen «indargune diren ezaugarriak mantentzeko eta zabaltzeko». | Ikastolek hezkuntza euskalduna, integratzailea eta zentroen autonomia erreala bermatuko duena eskatu dute. Ikastolek azken hilabeteetan egindako eztabaidaren ondorioak aurkeztu dituzte Donostian. «Lege esparru berri bat» eskatu dute, ikastolen «indargune diren ezaugarriak mantentzeko eta zabaltzeko». | Euskal Herri luze-zabaleko 113 ikastolak. Agerraldi bat. Eta hiru eskaera: zehaztea zer baldintza bete behar dituzten ikastetxeek Hezkuntza Itunean eta Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuan ageri den Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoan parte hartzeko; hezkuntza sistema «euskalduna, integratzailea eta ... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221032/preso-dutenetik-lehenengoz-bisitatu-du-pablo-gonzalez-bere-bikotekideak.htm | Gizartea | Preso dutenetik lehenengoz bisitatu du Pablo Gonzalez bere bikotekideak | Pablo Gonzalez kazetari espetxeratua «fisikoki eta animo aldetik» ondo dagoela jakinarazi du haren bikotekide Oihana Goirienak, eta eskertuta dagoela jasotako babesengatik. Poloniako zerbitzu sekretuetako kide baten presentzian egin du bisita. | Preso dutenetik lehenengoz bisitatu du Pablo Gonzalez bere bikotekideak. Pablo Gonzalez kazetari espetxeratua «fisikoki eta animo aldetik» ondo dagoela jakinarazi du haren bikotekide Oihana Goirienak, eta eskertuta dagoela jasotako babesengatik. Poloniako zerbitzu sekretuetako kide baten presentzian egin du bisita. | Oihana Goiriena Pablo Gonzalez kazetariaren bikotekideak lehenengo aldiz ikusi ahal izan du bere bikotekidea otsailaren 28an Przemyslen (Polonia) atxilotu zutenetik. Goirienak berak eman du bisitaren berri, ohar bidez. Azaldu duenez, bi orduko bisita izan da, Randomeko espetxe agintaritzak baimendua, eta Gonzalo Boye a... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221033/azpeitian-egingo-dute-2023ko-bertso-eguna.htm | Kultura | Azpeitian egingo dute 2023ko Bertso Eguna | Urtarrilaren 28an izango da, larunbatez, eta, bi urteko egitarau mugatuen ondotik, «egun osoko plana» prestatzen ari direla aurreratu du Bertsozale Elkarteak. | Azpeitian egingo dute 2023ko Bertso Eguna. Urtarrilaren 28an izango da, larunbatez, eta, bi urteko egitarau mugatuen ondotik, «egun osoko plana» prestatzen ari direla aurreratu du Bertsozale Elkarteak. | Bertsolari Txapelketa Nagusiko zurrunbiloan bete-betean sartuta dago bertso mundua, abenduaren 18ko final handirako hilabete baino gutxiago geratzen den honetan. Hala izanik ere, «urte hasierako ohiko hitzordua» prestatzen ere ari direla adierazi du Bertsozale Elkarteak ohar bidez, eta data aurreratu dute oraingoz: urt... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221034/auzitegi-nazionaleko-fiskaltzaren-laquoprebarikaziozko-jarreraraquo-salatu-du-sare-herritarrak.htm | Politika | Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren «prebarikaziozko jarrera» salatu du Sare Herritarrak | Plataformak jakinarazi du faltsuak direla gradu progresioen aurka fiskalak erabilitako argudioak. Sei presoren gradu aldaketak atzera bota ditu Auzitegi Nazionalak, eta beste 11 ebazpenaren zain daude. | Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren «prebarikaziozko jarrera» salatu du Sare Herritarrak. Plataformak jakinarazi du faltsuak direla gradu progresioen aurka fiskalak erabilitako argudioak. Sei presoren gradu aldaketak atzera bota ditu Auzitegi Nazionalak, eta beste 11 ebazpenaren zain daude. | Sare Herritarrak adierazi du 2022an «urrats garrantzitsuak» egin direla euskal presoen egoerari dagokionez, baina gogorarazi du oraindik ere «salbuespenezko espetxe politika» jasaten dutela: «Aurrera egin dugu gure helburuetan, baina oraindik bide luzea dugu egiteko». Hala, plataformak azaldu du lanean ari direla urtea... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221035/peio-etxeberriak-eta-elordik-lehen-aldiz-jokatuko-dute-binakako-nagusia.htm | Kirola | Peio Etxeberriak eta Elordik lehen aldiz jokatuko dute binakako nagusia | Aspek txapelketatik kanpo utzi ditu Irribarria eta Elezkano II.a. Baikon, aurreko aldiko pilotari berberak ariko dira txapelketan. Ostiralean hasiko da lehia, Azkoitian, eta apirilaren 2an jokatuko dute finala, Iruñean, Nafarroa Arenan. | Peio Etxeberriak eta Elordik lehen aldiz jokatuko dute binakako nagusia. Aspek txapelketatik kanpo utzi ditu Irribarria eta Elezkano II.a. Baikon, aurreko aldiko pilotari berberak ariko dira txapelketan. Ostiralean hasiko da lehia, Azkoitian, eta apirilaren 2an jokatuko dute finala, Iruñean, Nafarroa Arenan. | Peio Etxeberriak eta Aitor Elordik denbora zeramaten Aspe enpresako arduradunen atea jotzen; toki eske zebiltzan aurreneko aldiz Lehen Mailako Binakako Txapelketa jokatzeko. Arrazoi zuten: oso ondo aritu ziren enpresak onenekin jokatzeko aukera eman zien aldiro. Txapelketak jokatu ahala, are eta hobeto ari ziren, eta a... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221036/hipoteka-izoztu-ahal-izango-dute-29400-eurorainoko-errenta-dutenek.htm | Ekonomia | Hipoteka izoztu ahal izango dute 29.400 eurorainoko errenta dutenek | Euriborraren igoera bortitzari aurre egiteko neurri sorta bat adostu dute Espainiako Gobernuak eta bankuek. Maileguak itzultzeko epea zabalduko diete estu dabiltzanei. | Hipoteka izoztu ahal izango dute 29.400 eurorainoko errenta dutenek. Euriborraren igoera bortitzari aurre egiteko neurri sorta bat adostu dute Espainiako Gobernuak eta bankuek. Maileguak itzultzeko epea zabalduko diete estu dabiltzanei. | Hipotekaren garestitzeari aurre egiteko zailtasunak dituzten herritarrek aukera izango dute beren kuotak urtebetez izozteko. Hori da Espainiako Gobernuak bankuen patronalarekin negoziatutako neurrien artean deigarriena, eta 750.000 bat familiari lagun diezaieke, Madrilen kalkuluen arabera.
Bigarren aldia da Espainiako... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221037/turkiak-baieztatu-du-lurreko-eraso-bat-egingo-duela-kurduen-kontra.htm | Mundua | Turkiak baieztatu du lurreko eraso bat egingo duela kurduen kontra | Ankarak adierazi du 184 lagun «neutralizatu» dituela bi egunean Siriaren eta Iraken menpeko Kurdistanen. Errusiarentzat «legitimoa» da erasoaldia, baina «arintzeko» eskatu dio Ankarari. | Turkiak baieztatu du lurreko eraso bat egingo duela kurduen kontra. Ankarak adierazi du 184 lagun «neutralizatu» dituela bi egunean Siriaren eta Iraken menpeko Kurdistanen. Errusiarentzat «legitimoa» da erasoaldia, baina «arintzeko» eskatu dio Ankarari. | Gogortzen ari da Turkiako Gobernua Siriaren eta Iraken menpeko Kurdistanen aurka egiten ari den erasoaldia. Oraingoz hegazkinekin ari dira oldartzen, baina Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak gaur baieztatu du Siriaren menpeko Kurdistani eta Iraken menpekoari lurretik ere eraso egingo dietela, «soldaduekin eta t... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221038/arabako-burgosko-eta-nafarroako-tren-sozialak-50-geltoki-lotuko-lituzke.htm | Gizartea | Arabako, Burgosko eta Nafarroako tren sozialak 50 geltoki lotuko lituzke | AHTaren proiektua tren sozialarena baino 1.954 milioi euro garestiagoa da, eta ez du kontuan hartzen merkantzien garraioa | Arabako, Burgosko eta Nafarroako tren sozialak 50 geltoki lotuko lituzke. AHTaren proiektua tren sozialarena baino 1.954 milioi euro garestiagoa da, eta ez du kontuan hartzen merkantzien garraioa | Tren publiko eta sozialaren proposamenak Atlantikoko trenbide ardatzean jada martxan dauden, eraikuntza fasean dauden edo azterketa fasean dauden proposamenez bertzelako trenbide aukera bat planteatzen du. Izan ere, Garraioetako Ministerioak martxan jarri duen planteamendua abiadura handiko trenaren bezeroendako plante... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221039/saudi-arabiak-ezustekoa-eman-du-argentinaren-aurka.htm | Kirola | Saudi Arabiak ezustekoa eman du Argentinaren aurka | 36 neurketa zeramatzan jarraian Argentinak galdu gabe, eta Munduko Kopako debutean iritsi da porrota (1-2) | Saudi Arabiak ezustekoa eman du Argentinaren aurka. 36 neurketa zeramatzan jarraian Argentinak galdu gabe, eta Munduko Kopako debutean iritsi da porrota (1-2) | Ustekabean galdu du Argentinak Munduko Kopako lehen partida. 1-2 irabazi du Saudi Arabiak, Munduko Kopako talde apalenetako batek. Berehala aurreratu da Argentina, Messik penaltiz egindako gol bati esker, baina bigarren zatian miraria gertatu da. Saudi Arabiak hamar minutuan irauli du markagailua, eta defentsako lan bi... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221040/eh-bilduk-itxitzat-jo-du-aurrekontuen-negoziazioa-eusko-jaurlaritzarekin.htm | Politika | EH Bilduk itxitzat jo du aurrekontuen negoziazioa Eusko Jaurlaritzarekin | Koalizioak osoko zuzenketa jarriko dio gobernuaren 2023ko aurrekontuen proiektuari, ez duelako ikusi exekutiboan «akordio batera gerturatzeko inolako asmorik». | EH Bilduk itxitzat jo du aurrekontuen negoziazioa Eusko Jaurlaritzarekin. Koalizioak osoko zuzenketa jarriko dio gobernuaren 2023ko aurrekontuen proiektuari, ez duelako ikusi exekutiboan «akordio batera gerturatzeko inolako asmorik». | EH Bilduk ez ditu babestuko Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontuak. Koalizioak jakinarazi du itxitzat jotzen duela gobernuarekin zabalik zuen negoziazioa, aurrekontuen bozketan ezezkoa saihesteko. EH Bildun ez dute ikusi exekutiboaren aldetik «akordio batera gerturatzeko inolako asmorik».
Hirugarrenez elkartu dira k... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221041/iberostar-taldeak-eroski-bidaiak-erosi-du.htm | Ekonomia | Iberostar taldeak Eroski Bidaiak erosi du | Eroski Bidaiak-ek 300 langile inguru ditu 132 dendatan. Kooperatibak dio salmenta honekin bi helburu betetzea lortu duela: proiektua «sendotzea» eta lanpostuak mantentzea. | Iberostar taldeak Eroski Bidaiak erosi du. Eroski Bidaiak-ek 300 langile inguru ditu 132 dendatan. Kooperatibak dio salmenta honekin bi helburu betetzea lortu duela: proiektua «sendotzea» eta lanpostuak mantentzea. | Iberostar taldeko W2M World2meet enpresak Eroski Bidaiak erosi du, Eroski taldearen eskumeneko enpresa. Bidaia enpresaren %100 erosiko du W2Mek, eta urtarrilaren amaieran bukatuko dute operazioa. Hala ere, Eroski taldeak markaren erabilera utziko dio Iberostarri aldi baterako, trantsizioa egiteko tartea izateko. Ez dut... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221042/euskadi-irratia-kalera-aterako-da-bihar-40-urteurrena-ospatzera.htm | Bizigiro | Euskadi Irratia kalera aterako da bihar, 40. urteurrena ospatzera | Gasteizen, Iruñean eta Bilbon egingo dituzte zenbait saio. Bihar beteko dira 40 urte euskarazko irratiak lehen emankizunak hasi zituenetik. | Euskadi Irratia kalera aterako da bihar, 40. urteurrena ospatzera. Gasteizen, Iruñean eta Bilbon egingo dituzte zenbait saio. Bihar beteko dira 40 urte euskarazko irratiak lehen emankizunak hasi zituenetik. | Herritarrekin ospatu nahi du Euskadi Irratiak bere 40. urtemuga. Horrenbestez, bere programazioaren zati handi bat kalean egingo du bihar. Iñaki Guridik Gasteizko Azoka Plazan aurkeztuko du Faktoria albistegia, 07:00etatik 10:00etara; Maider Segurolaren gidaritzapean, Faktoria magazinea Iruñeko Geltoki aretoan egingo d... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221043/ficoba-iparraldeko-euskarak-hegoaldeko-euskararekin-topo-egiten-duen-lekua.htm | albisteak | Ficoba, iparraldeko euskarak hegoaldeko euskararekin topo egiten duen lekua | Irungo Ficoba erakustazoka, duen eragin eremuagatik, Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko zubi bat da. Jatorri askotako jendea biltzen du, baina hizkuntza bera hitz egiten duena: euskara. | Ficoba, iparraldeko euskarak hegoaldeko euskararekin topo egiten duen lekua. Irungo Ficoba erakustazoka, duen eragin eremuagatik, Hegoaldearen eta Iparraldearen arteko zubi bat da. Jatorri askotako jendea biltzen du, baina hizkuntza bera hitz egiten duena: euskara. | «Kaixo, Ficoba, poxpolo kaxa erraldoi, gris eta gorrixka. Gaur konbustio kolektibo bat bizi nahi dugu berriz ta…». Hala hasi zuen bertsoetako bat Markina-Xemeingo (Bizkaia) Nerea Ibarzabalek Irungo (Gipuzkoa) Ficobako pabiloietan egin berri den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalaurrekoan.
Izan ere, Ficoba bada kaxa ... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221044/toure-detektibea-san-frantziskon-ostera.htm | Kultura | Toure detektibea, San Frantziskon ostera | Jon Arretxek Toure detektibe afrikarra protagonista duen bederatzigarren eleberria plazaratu du: Lyrica garaia. Bilboko auzo horrek izandako bilakaera erakutsi du haren bitartez. Ereinek plazaratu du. | Toure detektibea, San Frantziskon ostera. Jon Arretxek Toure detektibe afrikarra protagonista duen bederatzigarren eleberria plazaratu du: Lyrica garaia. Bilboko auzo horrek izandako bilakaera erakutsi du haren bitartez. Ereinek plazaratu du. | Dena hasi zen lekura itzuli da Toure sasi-detektibea. Bilboko San Frantzisko auzoan aurkeztu zien jatorri afrikarreko protagonista irakurleei Jon Arretxek, 2012an, 19 kamera nobelarekin. Horixe zen orduan auzoa zelatatzen zuten kameren kopurua, baina hamar urte geroago, Toure «Afrika txikira» itzuli denean, ezin daitez... |
2022-11-22 | https://www.berria.eus/albisteak/221045/bere-autonomian-eskua-sartzea-egotzi-dio-ulmak-mondragoni.htm | Ekonomia | Bere autonomian «eskua sartzea» egotzi dio Ulmak Mondragoni | Oñatiko kooperatibak «eraso» gisa hartu du korporazioaren jokabidea, eta uste du horrek berretsi egiten duela bere proiektua «babesteko» duen beharra. Abenduaren 16rako deitu du ezohiko batzarra, korporaziotik irten edo ez erabakitzeko. | Bere autonomian «eskua sartzea» egotzi dio Ulmak Mondragoni. Oñatiko kooperatibak «eraso» gisa hartu du korporazioaren jokabidea, eta uste du horrek berretsi egiten duela bere proiektua «babesteko» duen beharra. Abenduaren 16rako deitu du ezohiko batzarra, korporaziotik irten edo ez erabakitzeko. | Gogor erantzun dio Ulma taldeak Mondragoni. Oñatiko (Gipuzkoa) kooperatiba taldea haserre azaldu da korporazioaren jokabidearekin, eta hitzez nahiz asmoz gogor egin du haren aurka publiko egin duen lehen adierazpenean. Zehazki, egotzi dio Arrasateko saretik irteteko prozesua abian jarri zuenetik kooperatibaren erabakit... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221081/enrique-maiak-argitu-du-ez-duela-erabaki-alkatetzara-aurkeztu-ala-ez.htm | Politika | Enrique Maiak argitu du ez duela erabaki alkatetzara aurkeztu ala ez | Goizean zabaldu da Maiak politika uztea erabaki duela, baina hark argitu du ez duela erabakia hartu oraindik. Prentsaurrekoa eman du egoera argitzeko, eta esan du denbora behar duela erabakitzeko. | Enrique Maiak argitu du ez duela erabaki alkatetzara aurkeztu ala ez. Goizean zabaldu da Maiak politika uztea erabaki duela, baina hark argitu du ez duela erabakia hartu oraindik. Prentsaurrekoa eman du egoera argitzeko, eta esan du denbora behar duela erabakitzeko. | «Erabakia ez dago hartuta. Nire buruan sartu beharko zenukete jakiteko». Enrique Maiak gezurtatu egin du hautagai izateari utziko diola. Goizean goiz zabaldu da notizia: Enrique Maia ez da Iruñeko alkategai izanen 2023ko udal hauteskundeetan. Zenbait hedabidek plazaratu dute albistea, eta, ikusirikikusmin handia sortu ... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221082/bizkaiko-batzar-nagusiek-herri-izaera-onartu-diote-usansolori.htm | Politika | Bizkaiko Batzar Nagusiek herri izaera onartu diote Usansolori | Gaur egin dute bozka Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkuran: desanexioaren aldeko 39 boto izan dira, kontrako zortzi, eta bi abstentzio. Malkoak eta besarkadak ikusi dira Gernikako Juntetxearen kanpoaldean, emaitzaren berri izan ostean. | Bizkaiko Batzar Nagusiek herri izaera onartu diote Usansolori. Gaur egin dute bozka Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkuran: desanexioaren aldeko 39 boto izan dira, kontrako zortzi, eta bi abstentzio. Malkoak eta besarkadak ikusi dira Gernikako Juntetxearen kanpoaldean, emaitzaren berri izan ostean. | «Usansolo herria da!». Hori da gaur albistea, eta askoren poz iturria. Hain justu, Galdakaoren parte (Bizkaia) izateari utzi dio Usansolok. Eskaerak hainbat etapa gainditu ditu orain arte, baina gaur utzi du atzean handienetako bat. Desanexioaren inguruko eztabaida egin dute gaur Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilku... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221083/gorenak-ebatzi-du-eskoziak-ezin-duela-independentzia-erreferendumik-egin-erresuma-batuaren-baimenik-gabe.htm | Mundua | Gorenak ebatzi du Eskoziak ezin duela independentzia erreferendumik egin Erresuma Batuaren baimenik gabe | Epaileek aho batez argitu dute Eskoziako Parlamentuak ez duela eskumenik bigarren galdeketara deitzeko lege proiektua onartzeko, Erresuma Batuaren batasunarekin zerikusia duelako. | Gorenak ebatzi du Eskoziak ezin duela independentzia erreferendumik egin Erresuma Batuaren baimenik gabe. Epaileek aho batez argitu dute Eskoziako Parlamentuak ez duela eskumenik bigarren galdeketara deitzeko lege proiektua onartzeko, Erresuma Batuaren batasunarekin zerikusia duelako. | Kolpe gogorra hartu dute Eskoziako Gobernuak eta Eskoziako independentistek: Erresuma Batuko Auzitegi Gorenak ebatzi du Eskoziako Parlamentuak ez duela eskumenik Londresen baimenik gabe independentzia erreferendum bati buruzko legeak egiteko. Edinburgok aurkezturiko lege proiektuak Erresuma Batuaren batasunarekin zerik... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221084/gutxienez-zazpi-pertsona-hil-dira-aebetan-tiroketa-batean.htm | Mundua | Gutxienez zazpi pertsona hil dira AEBetan, tiroketa batean | Virginia estatuko merkataritza gune batean gertatu da erasoa. Poliziaren lehen hipotesien arabera, denda bateko gainbegiratzaileak tiro egin die enplegatu batzuei, eta gero bere buruaz beste egin du. | Gutxienez zazpi pertsona hil dira AEBetan, tiroketa batean. Virginia estatuko merkataritza gune batean gertatu da erasoa. Poliziaren lehen hipotesien arabera, denda bateko gainbegiratzaileak tiro egin die enplegatu batzuei, eta gero bere buruaz beste egin du. | Hildakoak eragin dituen beste tiroketa bat gertatu da AEBetan. Virginia estatuko Chesapeake herrian izan da, goizaldean, merkataritza gune batean. Sei pertsona hil ditu merkataritza gune horretako langile batek, eta gero bere buruaz beste egin du, hango Poliziak jakinarazi duenez. Zaurituak lau dira, eta ospitaleratuta... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221085/fifaren-zentsura-ahoa-estaliz-salatu-dute-alemaniako-jokalariek.htm | Kirola | FIFAren zentsura ahoa estaliz salatu dute Alemaniako jokalariek | Manuel Neuerrek ez du ostadarraren besokoa jarri; bai, ordea, Nancy Faeser Alemaniako Barne ministroak, harmailan. | FIFAren zentsura ahoa estaliz salatu dute Alemaniako jokalariek. Manuel Neuerrek ez du ostadarraren besokoa jarri; bai, ordea, Nancy Faeser Alemaniako Barne ministroak, harmailan. | Alemaniaren eta Japoniaren arteko partida hasi aurretik, ahoa itxiz egin dute protesta jokalari alemanek, FIFAk ez dielako utzi «One Love» dioen ostadarraren besokoa jartzen. Hori eramanez gero txartel horia aterako ziela mehatxu egin die taldeei. Manuel Neuer Alemaniako kapitainak, beraz, «No Discrimination» dioen bes... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221086/aldekoak-esan-du-bizikidetzaren-errespetuagatik-kendu-zituztela-eitbren-webgunetik-ion-paroti-eskainitako-bertsoak.htm | Politika | Aldekoak esan du «bizikidetzaren errespetuagatik» kendu zituztela EITBren webgunetik Ion Paroti eskainitako bertsoak | Vox taldeak eskatuta azalpenak eman ditu EITBren zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarrean. Aldekoak esan du EITBko profesionalen «aniztasuna» oinarri hartuta, «balio etiko eta juridikoak» bermatuta lan egiten jarraituko dutela. | Aldekoak esan du «bizikidetzaren errespetuagatik» kendu zituztela EITBren webgunetik Ion Paroti eskainitako bertsoak. Vox taldeak eskatuta azalpenak eman ditu EITBren zuzendari nagusiak Eusko Legebiltzarrean. Aldekoak esan du EITBko profesionalen «aniztasuna» oinarri hartuta, «balio etiko eta juridikoak» bermatuta lan ... | Urriaren 14an Maddalen Arzallus bertsolari eta aurkezleak Ion Parot euskal preso ohia hizpide hartuta bertsoak kantatu zituen Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Eztabaida sortu zuen horrek: hainbat erabiltzailek salatu zuten «terrorismoari gorazarre» egiten ziotela bertso horiek, eta hedabide publiko batean ez litzateke... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221087/bi-bonbak-eztanda-egin-dute-jerusalemen-eta-pertsona-bat-hil-da.htm | Mundua | Bi bonbak eztanda egin dute Jerusalemen, eta pertsona bat hil da | Bi autobus geltokitan gertatu dira erasoak. Inork ez du erasoa bere gain hartu. Hamasek «operazio heroikoa» txalotu du, eta nabarmendu «[Israelen] okupazioaren eta kolonoen krimenen ondorioa» dela. | Bi bonbak eztanda egin dute Jerusalemen, eta pertsona bat hil da. Bi autobus geltokitan gertatu dira erasoak. Inork ez du erasoa bere gain hartu. Hamasek «operazio heroikoa» txalotu du, eta nabarmendu «[Israelen] okupazioaren eta kolonoen krimenen ondorioa» dela. | Pertsona bat hil da eta gutxienez hamalau zauritu dira Jerusalemen, bi bonbak eztanda egin ondoren. Erasoetako bat hiriaren iparraldean gertatu da, 07:00etan —ordu bat gutxiago Euskal Herrian—, eta bestea ekialdean, lurralde okupatuan. Biak ala biak autobus geltokietan izan dira. Poliziaren lehen hipotesien arabera, «e... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221088/kutxabank-euskaraldiarekin.htm | albisteak | Kutxabank Euskaraldiarekin | Euskaraldian parte hartzeaz gain, Kutxabankek euskararen alde lan egiten du urte osoan. Egunerokoan, bezeroek nahiz langileek bermatua dute euskaraz jarduteko aukera. | Kutxabank Euskaraldiarekin. Euskaraldian parte hartzeaz gain, Kutxabankek euskararen alde lan egiten du urte osoan. Egunerokoan, bezeroek nahiz langileek bermatua dute euskaraz jarduteko aukera. | Aurtengo Euskaraldia, euskararen erabilera aktibatzeko ariketa, azaroaren 18tik abenduaren 2ra egingo den arren, maiatzean hasi zen Kutxabanken ibilbidea. Izan ere, entitateek hilabete horretan izena eman zuten eta Kutxabankek, euskararen erabileraren aldeko konpromisoaren erakusgarri, ez zuen zalantzarik izan izena em... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221089/disney-plusek-ez-du-estreinatu-kote-cabezudo-auziari-buruzko-dokumental-saioa.htm | Bizigiro | Disney Plusek ez du estreinatu 'Kote Cabezudo auziari' buruzko dokumental saioa | Gaur zen estreinatzekoa En el nombre de ellas dokumental saioa. Lau ataletan, Donostiako argazkilariaren biktima izan zirenak mintzo dira. Disneyk ez du argitu zergatik atzeratu duen estreinaldia. | Disney Plusek ez du estreinatu 'Kote Cabezudo auziari' buruzko dokumental saioa. Gaur zen estreinatzekoa En el nombre de ellas dokumental saioa. Lau ataletan, Donostiako argazkilariaren biktima izan zirenak mintzo dira. Disneyk ez du argitu zergatik atzeratu duen estreinaldia. | Kote Cabezudo argazkilaria salatu zuten 22 emakumeetako batzuek baiezkoa eman zioten Sr. Mono ekoiztetxearen dokumental saio batean parte hartzeari. Eduardo Mendoza kazetariak zuzendutako En el nombre de ellas saioan jasotzen dira lekukotza horiek. Cabezudok nola bortxatu zituen kontatzen dute batzuek. Disney Plusek ga... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221090/bigarren-ezusteko-handia-japoniak-eman-du.htm | Kirola | Bigarren ezusteko handia Japoniak eman du | Japoniak 1-2 menderatu du Alemania. Moriyasu hautatzaileak atsedenaldian egindako sistema aldaketa gako izan da. Take Kubok lehen zatia jokatu du. | Bigarren ezusteko handia Japoniak eman du. Japoniak 1-2 menderatu du Alemania. Moriyasu hautatzaileak atsedenaldian egindako sistema aldaketa gako izan da. Take Kubok lehen zatia jokatu du. | Ezustekoa Dohako Khalifa International futbol zelaian. Munduko Kopa honetako bigarren sorpresa handia Japoniak eman du, Alemania 1 eta 2 menderatuta. Hansi Flicken taldea lehen zatian nagusi izan bada ere, sistema aldatu ostean, bigarren zatian beste itxura bat eman du Hajime Moriyasuren selekzioak. Oldarkor aritu da, ... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221091/paleoeuskaldunaren-lagunik-onena.htm | Bizigiro | Paleoeuskaldunaren lagunik onena | Txakurren historiaurreari ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote azken urteotan Euskal Herrian topaturiko aztarnek. Urnietako txakurra duela bi urte, eta Zestoako txakurra oraingoan (Gipuzkoa). | Paleoeuskaldunaren lagunik onena. Txakurren historiaurreari ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote azken urteotan Euskal Herrian topaturiko aztarnek. Urnietako txakurra duela bi urte, eta Zestoako txakurra oraingoan (Gipuzkoa). | Noski, izenburuko paleoeuskaldunarena anakronismo bat da. Adituak eztabaidan dabiltza duela 2.000 urteko baskoi zorionekoak euskaldunak ote ziren, eta ez daude ziurtatzeko paleolitoan gaurko Euskal Herrian bizi zirenak zein hizkuntzatan egiten zuten. Baina gauza bat ziurra da: haien etxeko zakurrek zaunka egiten zuten,... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221092/rocketik-harago-jo-du-gatibuk-eh-distopikala-diskoa-osatzeko.htm | Kultura | Rocketik «harago» jo du Gatibuk 'EH Distopikala' diskoa osatzeko | Besteak beste, erritmo latino eta afrikarrak, musika elektronikoa eta funk doinuak uztartu ditu taldeak bere estudioko hamargarren diskoa osatzeko. Etzi zabalduko dute osorik sareetan, eta martxoaren 18an aurkeztuko dute zuzenean, Bilbo Arenan. | Rocketik «harago» jo du Gatibuk 'EH Distopikala' diskoa osatzeko. Besteak beste, erritmo latino eta afrikarrak, musika elektronikoa eta funk doinuak uztartu ditu taldeak bere estudioko hamargarren diskoa osatzeko. Etzi zabalduko dute osorik sareetan, eta martxoaren 18an aurkeztuko dute zuzenean, Bilbo Arenan. | Surfistak Oñatiko plazan, marea noiz igoko, Muxikako sumendiak utzi berri dio sua jaurtitzeari, Maracuja sagardo denboraldia hasi berri Astigarragan, eskumuturrekodun oporlekuak Urdaibain, koalak Iratiko eukalipto basoetan, jatorrizko izendapena duten marihuana haztegiak Araban, abenduko zubi beroan Feria de Abril Dura... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221093/tapiak-aitortu-du-zubietako-erraustegiak-ez-dituela-betetzen-ingurumen-baimen-bateratuak-eskatzen-dituen-baldintzak.htm | Gizartea | Tapiak aitortu du Zubietako erraustegiak ez dituela betetzen Ingurumen Baimen Bateratuak eskatzen dituen baldintzak | Adierazi du URAk zigor espediente bat zabaldu diola Zubietako erraustegia kudeatzen duen GHK-ri, Arkaitzerrekako kutsaduragatik | Tapiak aitortu du Zubietako erraustegiak ez dituela betetzen Ingurumen Baimen Bateratuak eskatzen dituen baldintzak. Adierazi du URAk zigor espediente bat zabaldu diola Zubietako erraustegia kudeatzen duen GHK-ri, Arkaitzerrekako kutsaduragatik | Duela aste batzuk Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak ziurtatu zuen Zubietako erraustegiak «zehatz-mehatz» betetzen dituela Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Baimen Bateratuak eskatzen dituen baldintza guztiak, «Europako beste instalazio askotan baino zorrotzagoak» izan arren. Arantxa Tapiak, ordea, horren kontrakoa esan z... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221094/sexu-jazarpenaren-aurkako-neurriak-negoziazio-kolektiboan-txertatzea-galdegin-du-elak.htm | Gizartea | Sexu jazarpenaren aurkako neurriak negoziazio kolektiboan txertatzea galdegin du ELAk | Prekaritateari buruzko kanpainaren barruan egindako inkesta batean, 183 jazarpen kasu antzeman ditu sindikatuak. Enpresa gehienek protokolorik ez dutela salatu du. | Sexu jazarpenaren aurkako neurriak negoziazio kolektiboan txertatzea galdegin du ELAk. Prekaritateari buruzko kanpainaren barruan egindako inkesta batean, 183 jazarpen kasu antzeman ditu sindikatuak. Enpresa gehienek protokolorik ez dutela salatu du. | Lan eremuan sexu jazarpena pairatu duten emakumeei «ahotsa eta aitortza» emango die ELAk ostiralean, indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira Agurainen (Araba) egingo duen ekitaldian. Sexu jazarpena lantokietan, sekretu kolektiboa lelopean, arreta berezia jarri nahi dio sindikatuak gaiari, besteak beste, datu kez... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221095/106-ikertzailek-txio-bidez-azaldu-dituzte-euren-ikerketak-vi-txiotesian.htm | Bizigiro | 106 ikertzailek txio bidez azaldu dituzte euren ikerketak, VI. Txiotesian | Hainbat gai jorratu dituzte, tartean euskara arkaikoa, angulak, eta Frantziako Tourra. Abenduaren 1ean jakinaraziko dute nortzuk diren lehiaketaren irabazleak. | 106 ikertzailek txio bidez azaldu dituzte euren ikerketak, VI. Txiotesian. Hainbat gai jorratu dituzte, tartean euskara arkaikoa, angulak, eta Frantziako Tourra. Abenduaren 1ean jakinaraziko dute nortzuk diren lehiaketaren irabazleak. | Udako Euskal Unibertsitatea 2013. urtean hasi zen Txiotesia lehiaketa antolatzen. Euskaraz ari diren ikertzaileek egiten ari diren tesien berri ematea da lehiaketaren helburua. Horretarako, Twitter sare soziala erabili behar dute, eta erronka da haientzat: izan ere, txio bakoitzak 280 karaktere ditu asko jota, eta hala... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221096/garamendi-hautatu-dute-ceoeren-buru-izateko-beste-lau-urtean.htm | Ekonomia | Garamendi hautatu dute CEOEren buru izateko beste lau urtean | Botoen %83 eskuratu ditu. Nuñez Feijoo PPko buruzagitzara heltzearekin batera gogoratu egin du Sanchezen gobernuaren aurkako diskurtsoa. | Garamendi hautatu dute CEOEren buru izateko beste lau urtean. Botoen %83 eskuratu ditu. Nuñez Feijoo PPko buruzagitzara heltzearekin batera gogoratu egin du Sanchezen gobernuaren aurkako diskurtsoa. | Egunotan enpresa ugaritan egiten ari diren hauteskunde sindikalekin batera, Espainiako patronalean ere bozketa eguna izan dute asteazken honetan, eta aurreikuspen guztiak bete dira: Antonio Garamendi (Getxo, Bizkaia, 1958) aukeratu dute berriz ere CEOEko presidente, beste lau urterako. Aldeko 534 boto jaso ditu (%83) e... |
2022-11-23 | https://www.berria.eus/albisteak/221097/asteasuko-udalak-ueman-sartzeko-eskaera-egin-du.htm | Gizartea | Asteasuko Udalak Ueman sartzeko eskaera egin du | Uemak abenduaren 17ko batzar nagusian onartuko du erabakia, ondo bidean. Baliteke Hernaniko Udalak ere heldu den astean egitea eskaera, osoko bilkurak horren alde eginez gero. | Asteasuko Udalak Ueman sartzeko eskaera egin du. Uemak abenduaren 17ko batzar nagusian onartuko du erabakia, ondo bidean. Baliteke Hernaniko Udalak ere heldu den astean egitea eskaera, osoko bilkurak horren alde eginez gero. | Asteasuko Udalak (Gipuzkoa) Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide izatea erabaki du gaur iluntzean, aho batez, Asteasu Batuz taldeko eta EAJko zinegotzien aldeko botoekin. Eskaera abenduaren 17an aztertuko du Uemak, batzar nagusian. Eskaera onartzen badute, eta hala espero da, Uemako 95. herria bilakatuko da A... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221128/azpiazu-oposizioak-ez-du-negoziatzeko-asmorik-izan.htm | Politika | Azpiazu: «Oposizioak ez du negoziatzeko asmorik izan» | Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak esan du aurten «alderdi bakar batek ere» ez duela izan aurrekontuak benetan negoziatzeko borondaterik. | Azpiazu: «Oposizioak ez du negoziatzeko asmorik izan». Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburuak esan du aurten «alderdi bakar batek ere» ez duela izan aurrekontuak benetan negoziatzeko borondaterik. | «Zoritxarrez, horrela dago politika», esan du Pedro Azpiazu sailburuak Radio Euskadiko elkarrizketa batean, Jaurlaritzaren aurrekontuen inguruko negoziazioak aztertzen hasi denean. Oposizioa ez du ikusi «benetan» negoziatzeko prest, «alderdi bakar bat ere ez». 2023ko aurrekontuak EAJk eta PSE-EEk osatzen duten legebilt... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221129/glovok-rider-en-legea-betetzen-duela-bermatzeko-eskatu-dio-eusko-legebiltzarrak-jaurlaritzari.htm | Ekonomia | Glovok 'rider'-en legea betetzen duela bermatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari | Glovoren jarduna kritikatu du Eusko Legebiltzarrak, EH Bilduk proposatutako legez besteko proposamen baten bitartez, eta Jaurlaritzari eskatu dio banaketa enpresak gehiago kontrolatzeko. | Glovok 'rider'-en legea betetzen duela bermatzeko eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Jaurlaritzari. Glovoren jarduna kritikatu du Eusko Legebiltzarrak, EH Bilduk proposatutako legez besteko proposamen baten bitartez, eta Jaurlaritzari eskatu dio banaketa enpresak gehiago kontrolatzeko. | EH Bilduk, EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk Glovo kritikatu dute Eusko Legebiltzarrean. Alderdien ustez, Bartzelonako enpresak muzin egiten die langileekin duen erantzukizunari, haien eskubideak bermatzeari eta lan legeak eta ebazpen judizialak betetzeari, eta gehitu dute jarrera hori ez dela onargarria. Bestal... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221130/nafarroan-kenkaria-ezarriko-zaie-35000-eurotik-beherako-errentei.htm | Ekonomia | Nafarroan kenkaria ezarriko zaie 35.000 eurotik beherako errentei | PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerra babestu dute neurria, eta Navarra Suma abstenitu egin da. Ogasunak 65 milioi euro biltzeari utziko diola kalkulatzen da. | Nafarroan kenkaria ezarriko zaie 35.000 eurotik beherako errentei. PSNk, Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerra babestu dute neurria, eta Navarra Suma abstenitu egin da. Ogasunak 65 milioi euro biltzeari utziko diola kalkulatzen da. | Zergen inguruko eztabaida presente egon da Nafarroako Parlamentuko osoko bilkuran. 2023ko zerga neurriei Navarra Sumak aurkeztutako osoko zuzenketarekin hasi dute saioa; eta inflazioaren eta kostu energetikoaren igoerari aurre egiteko aurten soilik ezarriko den ezohiko laguntza berezi batekin amaitu dute.
PSNk, Geroa ... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221131/hertzainak-en-azken-kontzertua-urtarrilaren-6ean-izanen-da-gasteizen.htm | Kultura | Hertzainak-en azken kontzertua urtarrilaren 6ean izanen da, Gasteizen | 'Azkena gure alde' lelopean eginen ditu Hertzainak taldeak bere azkeneko hiru kontzertuak. Asteartean jarriko dituzte salgai azken kontzertuko sarrerak. | Hertzainak-en azken kontzertua urtarrilaren 6ean izanen da, Gasteizen. 'Azkena gure alde' lelopean eginen ditu Hertzainak taldeak bere azkeneko hiru kontzertuak. Asteartean jarriko dituzte salgai azken kontzertuko sarrerak. | Hertzainak taldeak hiru kontzertu emanen ditu publikoari agur errateko. Lehenbiziko biak Barakaldoko (Bizkaia) BECen izanen dira, abenduaren 16an eta 17an. Azkenekoa, berriz, 2023ko urtarrilaren 6ean izanen da, Gasteizko Mendizabalan –karpa klimatizatua jarriko dute–. Azkena gure alde lelopean eginen dute biratxoa, eta... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221132/serbiak-eta-kosovok-akordioa-lortu-dute-matrikulen-auzian.htm | Mundua | Serbiak eta Kosovok akordioa lortu dute matrikulen auzian | EBk jakinarazi duenez, «Serbiak utziko Kosovoko hirien izenekin matrikulak jaulkitzeari; eta Kosovok alboratuko ditu ibilgailuak berriro matrikulatzearekin lotura duten ekintzak» | Serbiak eta Kosovok akordioa lortu dute matrikulen auzian. EBk jakinarazi duenez, «Serbiak utziko Kosovoko hirien izenekin matrikulak jaulkitzeari; eta Kosovok alboratuko ditu ibilgailuak berriro matrikulatzearekin lotura duten ekintzak» | Tentsioaren «areagotzea» saihesteko eta bi herrialdeen arteko harremanak «normalizatzeko», Serbiak eta Kosovok akordio bat lortu dute matrikulen auzian. Hori jakinarazi du, goizaldean, Josep Borrell EB Europako Batasuneko diplomaziaburuak. Bruselak bitartekari lanak egin ditu bi aldeen arteko negoziazioetan.
Akordioak... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221133/durangoko-azokak-930-nobedaderekin-berreskuratuko-du-ohiko-itxura.htm | Kultura | Durangoko Azokak 930 nobedaderekin berreskuratuko du ohiko itxura | Abenduaren 7tik 11ra 248 erakusmahai izango dira Landako Gunean, eta 250 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte. Pandemia aurreko datuen pare daude kopuru horiek Gerediaga elkartearen ustez, eta ohiko azoka bat espero dute. | Durangoko Azokak 930 nobedaderekin berreskuratuko du ohiko itxura. Abenduaren 7tik 11ra 248 erakusmahai izango dira Landako Gunean, eta 250 kultur ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte. Pandemia aurreko datuen pare daude kopuru horiek Gerediaga elkartearen ustez, eta ohiko azoka bat espero dute. | «Azoka berreskuratu nahi dugu, giroa berreskuratu nahi dugu, eta jaia berreskuratu nahi dugu». Leheneratze bat espero du aurten Gerediaga elkarteak Durangon (Bizkaia). Bi urteko gorabeheren eta murrizketen ostean, pandemiaren aurretik zuen itxura berreskuratuko du Durangoko Azokak abenduaren 7tik 11ra bitartean, eta La... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221134/mariano-ferrerren-ondare-dokumentala-lazkaoko-beneditarren-fundaziora-eraman-dute.htm | Bizigiro | Mariano Ferrerren ondare dokumentala Lazkaoko Beneditarren Fundaziora eraman dute | Ferrerren familiak erabaki du dokumentazioa Lazkaoko fundazioan gordailutzea, «espektatibarik onenak eskaini dituelako dokumentazioa katalogatzeko eta digitalizatzeko». | Mariano Ferrerren ondare dokumentala Lazkaoko Beneditarren Fundaziora eraman dute. Ferrerren familiak erabaki du dokumentazioa Lazkaoko fundazioan gordailutzea, «espektatibarik onenak eskaini dituelako dokumentazioa katalogatzeko eta digitalizatzeko». | Mariano Ferrer (Donostia, 1939-2019) kazetaria eta irrati esataria izan zen. Artikulugile aritu zen, idatzizko hedabideetan iritzi emaile, irratian eta telebistan kazetari, eta unibertsitatean kazetaritza hizkuntzako irakasle. Haren bizitza profesional luzean landutako hainbat dokumentu biltzen ditu Ferrerren artxiboak... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221136/bertsolaritza-ondare-immaterialeko-kultur-ondasun-gisa-onartu-du-frantziak.htm | Kultura | Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun gisa onartu du Frantziak | Frantziako Kultura Ministerioak bertsolaritza gehitu du bere kultura immaterialen katalogora. Bertsularien Lagunak elkarteak zuen horretarako galdea egin. Nafarroak jada hala du sailkatua, 2018az geroztik. | Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun gisa onartu du Frantziak. Frantziako Kultura Ministerioak bertsolaritza gehitu du bere kultura immaterialen katalogora. Bertsularien Lagunak elkarteak zuen horretarako galdea egin. Nafarroak jada hala du sailkatua, 2018az geroztik. | Bertsularien Lagunak elkarteak iragan primaderan galdaturik, kausitu du bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun gisa sailkatzea Ipar Euskal Herrian. Frantziako Kultura Ministerioak du onartu elkartearen galdea, aste honetan berean, eta albistea Aritz Bidegain elkarteko lehendakariari helarazi diote: Ezagutu, ... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221137/zezenketak-debekatzeko-lege-proposamena-gaurko-saiotik-erretiratzea-erabaki-dute-frantziako-asanblean.htm | Gizartea | Zezenketak debekatzeko lege proposamena gaurko saiotik erretiratzea erabaki dute Frantziako Asanblean | Lege proposamenari 566 zuzenketa jarri dizkiote aurkariek, eta onartzeko aukera gehiago zuten gaiak lehenetsi dituzte France Insoumise taldeko ordezkariek | Zezenketak debekatzeko lege proposamena gaurko saiotik erretiratzea erabaki dute Frantziako Asanblean. Lege proposamenari 566 zuzenketa jarri dizkiote aurkariek, eta onartzeko aukera gehiago zuten gaiak lehenetsi dituzte France Insoumise taldeko ordezkariek | Zezenketak debekatzeko Aymeric Caron diputatuak sustatutako lege proposamena gaur bozkatzeko asmoa zuten Frantziako Asanblea Nazionalean. Baina, azkenean, gaia erretiratzea erabaki du France Insoumise taldeak, onartzeko aukera gehiago zituzten gaiei lehentasuna emateko. Izan ere, Errepublikanoek eta beste taldetako ord... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221138/egia-bera-lubaki-denean.htm | Politika | Egia bera lubaki denean | Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeko presidente Juana Balmasedak Donostian adierazi du batzorde horren lanak «urrats kualitatiboa» eragin duela biktima horien aitortzan. Lan hori «auzitan jartzeko» mekanismoak martxan direla ohartarazi du. | Egia bera lubaki denean. Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeko presidente Juana Balmasedak Donostian adierazi du batzorde horren lanak «urrats kualitatiboa» eragin duela biktima horien aitortzan. Lan hori «auzitan jartzeko» mekanismoak martxan direla ohartarazi du. | «Aitortzarako bide bat» zabaldu du Eusko Legebiltzarreko Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak, Juana Balmaseda presidentearen arabera. «Urrats kualitatiboa» izan da, alde horretatik, harentzat lege baten babespean ari baitira lanean batzordean, eta horrek «egitura formalagoa» ematen baitio orain arte alor horretan ... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221139/hizkuntza-ohituretan-eragiten.htm | albisteak | Hizkuntza ohituretan eragiten | Eroski kooperatibak eta Euskaraldiak lankidetza hitzarmen bat egin dute, herritarren hizkuntza ohituretan eraginez, euskararen erabilera sustatzen duen egitasmo hau bultzatzeko. | Hizkuntza ohituretan eragiten. Eroski kooperatibak eta Euskaraldiak lankidetza hitzarmen bat egin dute, herritarren hizkuntza ohituretan eraginez, euskararen erabilera sustatzen duen egitasmo hau bultzatzeko. | Eroski kooperatibak konpromiso sendoa eta iraunkorra du euskararekin, eta haren ezagutza eta hedapena sustatzen ditu. Horrela, aurten ere Euskaraldiarekin lankidetza hitzarmen bat sinatu du, herritarren hizkuntza ohituretan eraginez euskararen erabilera sustatzen duen ekimen hau bultzatzeko. Atxikimendu horren bitartez... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221140/twitterreko-ingeniarien-ihesaren-lehenengo-biktimetakoak-euskaldunak.htm | Bizigiro | Twitterreko ingeniarien ihesaren lehenengo biktimetakoak, euskaldunak | Ordenagailuan aplikazioaren interfazea euskaraz daukatenek ezin dituzte txioak kronologikoki ikusi beren denbora lerroan. Beta bertsioan dauden beste hizkuntzetan gauza bera gertatzen da. | Twitterreko ingeniarien ihesaren lehenengo biktimetakoak, euskaldunak. Ordenagailuan aplikazioaren interfazea euskaraz daukatenek ezin dituzte txioak kronologikoki ikusi beren denbora lerroan. Beta bertsioan dauden beste hizkuntzetan gauza bera gertatzen da. | Elon Musk milioidunak urriaren amaieran erosi zuen Twitter, 44.000 milioi euroren truke, «ez dut diru gehiago irabazteko egin, baizik eta gizateriari laguntzeko, maite dudalako» esanez. Astebeteko epean, konpainiaren langileen erdiak kaleratu zituen, 3.700 inguru, eta joan zen astean, ehunka ingeniarik eta bestelako la... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221141/beste-hiru-hilabetez-luzatu-dute-pablo-gonzalezen-espetxealdia.htm | Gizartea | Beste hiru hilabetez luzatu dute Pablo Gonzalezen espetxealdia | Aurki bederatzi hilabete beteko dira Polonian atxilotu zutenetik | Beste hiru hilabetez luzatu dute Pablo Gonzalezen espetxealdia. Aurki bederatzi hilabete beteko dira Polonian atxilotu zutenetik | Poloniako Przemysl eskualdeko auzitegiak erabaki du Pablo Gonzalez euskal kazetariaren behin-behineko espetxealdia beste hiru hilabetez luzatzea. Auzitegiak ez du erabakiaren arrazoirik eman, auzia sekretupean dagoelako, eta fiskaltzari eta kazetariaren defentsari baino ez die emango horren berri.
Joan den otsailaren ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.