date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221142/a-25a-mobilizazio-feministen-eta-adierazpen-instituzionalen-artean.htm | Gizartea | A-25a, mobilizazio feministen eta adierazpen instituzionalen artean | Mugimendu feministak deituta, manifestazioak eginen dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietan. Elkarretaratze instituzionalak goizean izanen dira. | A-25a, mobilizazio feministen eta adierazpen instituzionalen artean. Mugimendu feministak deituta, manifestazioak eginen dituzte Euskal Herriko hiri eta herrietan. Elkarretaratze instituzionalak goizean izanen dira. | Indarkeria matxistaren aurkako aldarriak Euskal Herriko herri eta hiriburuetako karrikak hartuko ditu bihar. Alde batetik, Euskal Herriko Mugimendu Feministak kaleak hartzera deitu du: Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude! lelopean, indarkeria matxistaren «hamaika formak» salatuko d... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221143/garraioetako-kenkariei-urtebetez-eusteko-eskatu-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Gizartea | Garraioetako kenkariei urtebetez eusteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak | Vox ez beste talde guztiak bat etorri dira eskaerarekin. | Garraioetako kenkariei urtebetez eusteko eskatu du Eusko Legebiltzarrak. Vox ez beste talde guztiak bat etorri dira eskaerarekin. | Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio 2023an ere eutsi diezaiola garraio publikoetako txartelei aplikatzen dieten %50eko kenkariari. Neurri hori indarrean dago egun, eta 2022ko abenduaren 31ra arte iraungo du, baina orain Legebiltzarrak eskatu du urtebetez luzatzeko.
Proposamena Elkarrekin Podemos-IUk et... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221144/abortu-eskubidea-konstituzioan-sartzeko-lehen-urratsa-egin-dute-frantzian.htm | Gizartea | Abortu eskubidea Konstituzioan sartzeko lehen urratsa egin dute Frantzian | Ipar Euskal Herria ordezkatzen duten hiru diputatuek, Vincent Bruk, Florence Lasserrek eta Iñaki Etxanizek, lege proposamenaren alde egin dute. | Abortu eskubidea Konstituzioan sartzeko lehen urratsa egin dute Frantzian. Ipar Euskal Herria ordezkatzen duten hiru diputatuek, Vincent Bruk, Florence Lasserrek eta Iñaki Etxanizek, lege proposamenaren alde egin dute. | Frantziako Asanblea Nazionalaren gehiengo zabal batek abortatzeko eskubidea Konstituzioan sartzearen alde egin du gaur. Frantzia Intsumisoa alderdiak proposatu du ekinbidea, eta Errepublika Martxan Emmanuel Macronen alderdiarekin adostu du gero. Asanbleako 337 diputatuk eman dute aldeko botoa, eta 32k kontrakoa.
Ipar ... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221145/bardeako-sutea-espainiako-armadaren-bonba-batek-piztu-zuela-baieztatu-du-madrilek.htm | Gizartea | Bardeako sutea Espainiako armadaren bonba batek piztu zuela baieztatu du Madrilek | Bardeako Europa mailako kontserbazio bereziko eremuari eragin zion suak, eta lau hektarea erre zituen. | Bardeako sutea Espainiako armadaren bonba batek piztu zuela baieztatu du Madrilek. Bardeako Europa mailako kontserbazio bereziko eremuari eragin zion suak, eta lau hektarea erre zituen. | Susmoa baieztatu da: Poligonoaren Aurkako Asanbleak urrian 5ean salatu zuen Espainiako armadak lehergailuekin eginiko maniobrek sortu zutela Bardean hiru egun lehenago pizturiko sua. Nafarroako agintariek ez zuten esan nola piztu zen sua, baina Espainiako Gobernuak baieztatu egin du Espainiako armadako hegazkin batetik... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221146/euskadiko-zazpi-kirol-federaziok-eskatu-dute-nazioarteko-erakundeetan-ordezkaritza-izatea.htm | Kirola | Euskadiko zazpi kirol federaziok eskatu dute nazioarteko erakundeetan ordezkaritza izatea | Igeriketakoak, piraguismokoak, squashekoak, xakekoak, mahai tenisekoak, eskrimakoak eta automobilismokoak egin dute eskaera. | Euskadiko zazpi kirol federaziok eskatu dute nazioarteko erakundeetan ordezkaritza izatea. Igeriketakoak, piraguismokoak, squashekoak, xakekoak, mahai tenisekoak, eskrimakoak eta automobilismokoak egin dute eskaera. | Espainiako Kongresuak Kirolaren Legea onartu zuen azaroaren 3an. EAJk baiezkoa eman zion legeari, PSOErekin ituna egin ostean. Bertan, selekzioek nazioartean ofizialki lehiatu ahal izateko bete beharreko baldintzak zehaztu zituzten. Horren arabera, «autonomia erkidego» bateko selekzioak nazioarteko txapelketetan lehiat... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221147/ebk-bosgarren-bilera-bat-beharko-du-gasaren-prezioari-muga-jartzeko.htm | Ekonomia | EBk bosgarren bilera bat beharko du gasaren prezioari muga jartzeko | Europako Batzordearen proposamena baztertu dute kide gehienek, eta Espainiak dio «adostasun zabala» dagoela muga aldakor bati buruz. | EBk bosgarren bilera bat beharko du gasaren prezioari muga jartzeko. Europako Batzordearen proposamena baztertu dute kide gehienek, eta Espainiak dio «adostasun zabala» dagoela muga aldakor bati buruz. | Ezohiko lau bilera egin dituzte Europako Batasuneko Energia ministroek gasari gehienezko prezio bat ezartzeko sistema adosteko, eta lauek porrot egin dute. Bosgarrena abenduaren 13an egingo dute, eta EBko jarduneko lehendakaritza baikor azaldu da horri begira. «Ez dugu xanpain botila ireki, baina hozkailuan sartu dugu»... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221148/ela-nagusitasunez-gailendu-da-mercedesen-hauteskunde-sindikaletan.htm | Ekonomia | ELA nagusitasunez gailendu da Mercedesen hauteskunde sindikaletan | Bederatzi ordezkari lortu ditu, lehen zituenak baino bi gehiago. LAB eta ESK sindikatuek ere emaitzak hobetu dituzte, ordezkari bana irabazita. Gehiengoa izango dute langile batzordean. | ELA nagusitasunez gailendu da Mercedesen hauteskunde sindikaletan. Bederatzi ordezkari lortu ditu, lehen zituenak baino bi gehiago. LAB eta ESK sindikatuek ere emaitzak hobetu dituzte, ordezkari bana irabazita. Gehiengoa izango dute langile batzordean. | Aldaketa nabarmena izan da Mercedes-Benzen Gasteizko lantegiaren panorama sindikalean. ELA nagusitasunez gailendu da bozetan, bederatzi ordezkari lortu baititu, orain arte zituenak baino bi gehiago. Hazkunde hori ez da bakarrik iritsi, ordea, LAB eta ESK sindikatuek ere lortu dutelako etekinaren zati bat: ordezkari bat... |
2022-11-24 | https://www.berria.eus/albisteak/221149/mondragonen-presioak-salatu-ditu-oronak-ere.htm | Ekonomia | Mondragonen «presioak» salatu ditu Oronak ere | Abenduaren 16ko ezohiko batzarrean erabakiko dute igogailu enpresako kooperatibistek Mondragon taldean jarraitu nahi ote duten. | Mondragonen «presioak» salatu ditu Oronak ere. Abenduaren 16ko ezohiko batzarrean erabakiko dute igogailu enpresako kooperatibistek Mondragon taldean jarraitu nahi ote duten. | Orona kooperatibak abenduaren 16rako deitu du ezohiko batzar bat, bere bazkideek erabaki dezaten Mondragon taldean jarraitu nahi duten. Egun horretan ere egingo dute batzarra Ulmakoek, asmo horrekin berarekin.
Oronako kontseilu errektoreak taldetik ateratzeko eta «subiranotasun osoa berreskuratzeko» proposamena aurkez... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221182/atzerako-eragina-izango-dute-bortxa-matxistak-umezurtz-utzitakoei-jaurlaritzak-emandako-laguntzek.htm | Gizartea | Atzerako eragina izango dute bortxa matxistak umezurtz utzitakoei Jaurlaritzak emandako laguntzek | Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak jakinarazi du 2023ko lehen seihilekoan onartuko dutela dekretua. Urtean 5.000 eurorainoko laguntzak jasoko dituzte onuradunek. | Atzerako eragina izango dute bortxa matxistak umezurtz utzitakoei Jaurlaritzak emandako laguntzek. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun sailburuak jakinarazi du 2023ko lehen seihilekoan onartuko dutela dekretua. Urtean 5.000 eurorainoko laguntzak jasoko dituzte onuradunek. | Auzitegiek eta administrazioak babesik gabe utzi dituen indarkeria matxistaren biktimei arreta eskaintze aldera, Berdintasunerako Legearen barruan, indarkeria matxistagatik umezurtz gelditurikoei laguntzak jasotzea erabaki zuen Jaurlaritzak duela hilabete batzuk. Gaur, indarkeria matxistaren kontrako eguna dela-eta, el... |
2022-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/221183/artxiboetan-barna-sartzeko.htm | Kultura | Artxiboetan barna sartzeko | Baionako mediatekak zutik eman 'Bilketa.eus' ataria berritu dute. 26.000 dokumentu biltzen ditu digitalizaturik, eta ikerketa bide berriak eskaintzen ditu. Bilatu nahi den hitz oro kausi daiteke edozein dokumentutan. Liburu zaharrak, ikonografiak, prentsa zaharra… denetarik atzeman daiteke. | Artxiboetan barna sartzeko. Baionako mediatekak zutik eman 'Bilketa.eus' ataria berritu dute. 26.000 dokumentu biltzen ditu digitalizaturik, eta ikerketa bide berriak eskaintzen ditu. Bilatu nahi den hitz oro kausi daiteke edozein dokumentutan. Liburu zaharrak, ikonografiak, prentsa zaharra… denetarik atzeman daiteke. | Bilketa.eus ataria osoki arraberritu dute. Baionako mediatekak akuilatu Interneteko leiho horrek euskal funtsa deitzen den artxibotik dokumentu aldi handia biltzen du digitalizaturik, eta nornahik aise miatzeko gisan dira. Artxibategi anitzetako bildumen bateratze bat bezala egin du.
2015ean ireki zuten Baionako media... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221184/itoiz-musika-taldearen-lehen-zantzuak.htm | Kultura | Itoiz musika taldearen lehen zantzuak | Doxa ekoiztetxea Itoiz musika taldeari buruzko ikus-entzunezko bat prestatzen ari da, eta pelikularen azken zatia grabatzen ari dira: fikziozko atala. Indar Trabes zirela jotako lehen kontzertua fikzioan irudikatu dute Mutrikuko (Gipuzkoa) Venezia diskotekan. | Itoiz musika taldearen lehen zantzuak. Doxa ekoiztetxea Itoiz musika taldeari buruzko ikus-entzunezko bat prestatzen ari da, eta pelikularen azken zatia grabatzen ari dira: fikziozko atala. Indar Trabes zirela jotako lehen kontzertua fikzioan irudikatu dute Mutrikuko (Gipuzkoa) Venezia diskotekan. | Denboran atzera egin; 1970eko hamarkadara, zehazki. Kartel bat: Ikasbidaia. Ibiza. 50 peseta. Indar Trabes rock kontzertu. Bost gazte Mutrikuko Venezia diskotekako oholtzan, gitarra, piano eta bateria artean, fokupean. Parean, zaleak, kantari eta gorputzak dantzan. Eta elkarren arteko sintonia inguruabarrean. Hotz da k... |
2022-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/221185/sustrai-colina-lanketa-guztiak-abiatzen-dira-pertsona-gisa-zaren-horretatik.htm | Kultura | Sustrai Colina: «Lanketa guztiak abiatzen dira pertsona gisa zaren horretatik» | Sustrai Colina Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da azken bost aldietan. Aurten, finalerdien lehen itzuliko saioa irabazi du, eta gaur Baionan kantatuko du, bigarren itzulian. Gogo «handiz» ariko da. | Sustrai Colina: «Lanketa guztiak abiatzen dira pertsona gisa zaren horretatik». Sustrai Colina Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalista izan da azken bost aldietan. Aurten, finalerdien lehen itzuliko saioa irabazi du, eta gaur Baionan kantatuko du, bigarren itzulian. Gogo «handiz» ariko da. | Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean 2001ean sartu zen lehen aldiz Sustrai Colina (Urruña, 1982). Beste lau final jokatu ditu geroztik. Aurtengo txapelketan, finalaurrekoen lehen itzulian, lehen postua erdietsi zuen. Bigarren itzulia Baionako Laugan jokatuko du, gaur, 17:00etan.
Gaztetik hasi zinen Bertsolari Txape... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221186/europako-parlamentuak-esan-du-puigdemontek-segur-aski-legez-kanpo-eskuratu-zuela-eserlekua.htm | Mundua | Europako Parlamentuak esan du Puigdemontek «segur aski legez kanpo» eskuratu zuela eserlekua | Generalitateko presidente ohiaren defentsak adierazi du sedizio delituaren erreformak «agerian» uzten duela buruzagi independentistek «jazarpen politikoa» pairatzen dutela. | Europako Parlamentuak esan du Puigdemontek «segur aski legez kanpo» eskuratu zuela eserlekua. Generalitateko presidente ohiaren defentsak adierazi du sedizio delituaren erreformak «agerian» uzten duela buruzagi independentistek «jazarpen politikoa» pairatzen dutela. | Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente izandakoaren eta Toni Comin eta Clara Ponsati Kataluniako Gobernuko kontseilari ohien immunitateari buruzko auzi saio erabakigarria egiten ari da EB Europako Batasuneko Auzitegi Orokorra. Europako Parlamentuko abokatu Norbert Lorenzek hartu du lehen hitza, eta esa... |
2022-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/221187/hizkuntza-jasangarriak.htm | Kultura | Hizkuntza jasangarriak | Busturiko Urdaibaiko Ekoetxeak erakusketa batean bildu ditu 11 hizkuntzatan emandako testu batzuk eta haien euskarazko itzulpenak: 'Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen'. Abenduaren 18ra bitartean bisitatu ahalko da. | Hizkuntza jasangarriak. Busturiko Urdaibaiko Ekoetxeak erakusketa batean bildu ditu 11 hizkuntzatan emandako testu batzuk eta haien euskarazko itzulpenak: 'Hizkuntza indigenak, Ama Lurra zaintzen'. Abenduaren 18ra bitartean bisitatu ahalko da. | Ardatza izan daiteke artaburua, bi buruko arranoa, arbola garai bat; izan daitezke jainkotiar edo lurtar; izan daiteke su sakratu bat ere, komunitateari aterpe eta babes ematen diona, eta kideen arteko loturak, iragana eta etorkizuna baldintzatzen dituena. Mitoak askotarikoak dira, unibertsalak, eta, aldi berean, tokia... |
2022-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/221191/herri-batzuk-asko-erdaldundu-dira-hor-egin-behar-dugu-lan.htm | Gizartea | «Herri batzuk asko erdaldundu dira; hor egin behar dugu lan» | Kezkak eraman ditu herritarrak Sakanako Euskaltzaleen Sarea osatzera. Erkuden Barandiaran da kideetako bat; nabarmendu du erabileran eta administrazioaren zerbitzuetan eragin nahi dutela. | «Herri batzuk asko erdaldundu dira; hor egin behar dugu lan». Kezkak eraman ditu herritarrak Sakanako Euskaltzaleen Sarea osatzera. Erkuden Barandiaran da kideetako bat; nabarmendu du erabileran eta administrazioaren zerbitzuetan eragin nahi dutela. | Sakanako herritarrek Euskaraldiaren bultzada baliatu nahi dute osatu berri duten euskaltzaleen sarea zabaltzeko. Kezkak jarri ditu martxan, Erkuden Barandiaran kideak nabarmendu duenez (Altsasu, 1975). Norbanakoen eta erakundeen ardura jarri du sareak erdigunean.
Nondik dator Sakanan euskaltzaleen sarea osatzeko asmoa... |
2022-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/221193/arima-pixka-bat-falta-da-orain-bai-unibertsitatean-eta-bai-hedabideetan.htm | Bizigiro | «Arima pixka bat falta da orain, bai unibertsitatean eta bai hedabideetan» | Bokazioz irakaslea dela aitortu du Joxerra Garziak, baina lan asko egindakoa da bai bertsolaritzan eta bai komunikabideetan. Erretiroa hartuta ere, ikastaroak eman eta eman ari da oraindik. | «Arima pixka bat falta da orain, bai unibertsitatean eta bai hedabideetan». Bokazioz irakaslea dela aitortu du Joxerra Garziak, baina lan asko egindakoa da bai bertsolaritzan eta bai komunikabideetan. Erretiroa hartuta ere, ikastaroak eman eta eman ari da oraindik. | Bertsoak, kazetaritza, irakasle lana eta literatura. Gutxi-asko, lau erpin izan ditu Joxerra Garziaren (Legazpi, 1953) egunerokoak. Duela bederatzi urte erretiroa hartuta ere, «lanean-edo» jarraitzen du, batean eta bestean ikastaroak emanez. Aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiari ezin izan dio gertutik erreparatu ora... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221194/laquojantoki-sozial-bat-izan-daiteke-zerbait-duinaraquo.htm | Gizartea | «Jantoki sozial bat izan daiteke zerbait duina» | Kalean daudenen kopurua asko handitu da Donostian. Agus Rodriguez Donostiako Kaleko Afari Solidarioak egitasmoaren sustatzailearen esanetan, udalak bere gain hartu behar luke pertsona horien gaineko ardura, baina gaur egun eskaintzen dituen baliabideak ez dira aski. | «Jantoki sozial bat izan daiteke zerbait duina». Kalean daudenen kopurua asko handitu da Donostian. Agus Rodriguez Donostiako Kaleko Afari Solidarioak egitasmoaren sustatzailearen esanetan, udalak bere gain hartu behar luke pertsona horien gaineko ardura, baina gaur egun eskaintzen dituen baliabideak ez dira aski. | Donostiako Kaleko Afari Solidarioak egitasmoak bi urte bete ditu. Agus Rodriguez (Donostia, 1972) eta Parte Zaharreko beste zenbait auzotar jabetuta zeuden zenbait lagunek Konstituzio plazako arkupeetan egiten zutela lo. Zertan lagun ziezaieketen galdetu zieten, eta zerbait beroa eskatu zieten. Horrelaxe hasi ziren afa... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221195/laquolehengo-futbolariak-naturalak-ziren-oraingoak-itxurak-kezkatuta-bizi-diraraquo.htm | Kirola | «Lehengo futbolariak naturalak ziren; oraingoak itxurak kezkatuta bizi dira» | Irratiko lankideen artean San Mamesera joan ohi zen bakarra zelako hasi zen Sara Estevez futbol kronikak idazten. Kirol kazetaritzaren aitzindaria izan da Bizkaiko irratigintzan. | «Lehengo futbolariak naturalak ziren; oraingoak itxurak kezkatuta bizi dira». Irratiko lankideen artean San Mamesera joan ohi zen bakarra zelako hasi zen Sara Estevez futbol kronikak idazten. Kirol kazetaritzaren aitzindaria izan da Bizkaiko irratigintzan. | Athleticen historiari eta Bizkaiko irratigintzari estu lotuta dago Sara Estevez Caparros Maraton kazetariaren ibilbidea (Bilbo, 1925). Hil hasieran bete zituen 97 urte, baina burua oso argi du: urteak, izenak, gertaerak…, ez du ezer ahazten. Badaki aitzindari izan zela, baina ez zaio iruditzen aparteko ezer egin duenik... |
2022-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/221196/hitanoa-indartuz-tokiko-euskalkia-eta-euskara-bera-indartuko-ditugu.htm | albisteak | «Hitanoa indartuz, tokiko euskalkia eta euskara bera indartuko ditugu» | Oiartzunen, Euskaraldiarekin batera, Hikaldia ere egiten ari dira aurten, hitanoa sustatzeko eta indartzeko asmoz. | «Hitanoa indartuz, tokiko euskalkia eta euskara bera indartuko ditugu». Oiartzunen, Euskaraldiarekin batera, Hikaldia ere egiten ari dira aurten, hitanoa sustatzeko eta indartzeko asmoz. | Oiartzunen, Euskaraldiarekin batera, aurten ere Hikaldia egiten ari dira, hitanoa sustatu eta indartzeko asmoz.
Euskaraldian, Oiartzunen zenbat entitatetan sortu dira ariguneak? Zenbat lagunek eman dute izena ahobizi eta belarriprest gisa?
AITZOL PEREZ DE SAN ROMAN URIA: 83 enpresa, elkarte, eragile eta establezimend... |
2022-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/221197/euskara-lan-munduan-sustatzen.htm | albisteak | Euskara lan munduan sustatzen | Bergarako 38 entitatek euskara lan munduan sustatzeko konpromisoa hartu dute, Harixa programako hitzarmena sinatuta. | Euskara lan munduan sustatzen. Bergarako 38 entitatek euskara lan munduan sustatzeko konpromisoa hartu dute, Harixa programako hitzarmena sinatuta. | Urriaren 25ean, Bergarako (Gipuzkoa) 38 entitatek euskara lan munduan sustatzeko Harixa programako hitzarmena sinatu zuten Miguel Altuna Lanbide Heziketako zentroan antolatu zen ekitaldian. 2021eko maiatzaz geroztik, hainbat eragile lanean aritu dira Harixa programaren barruan, eta lan-mahaiak egindako lanaren emaitzet... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221198/ene-kantak-taldeak-errigorarekin-egindako-abestiaren-bideoklipa-zabaldu-du.htm | Bizigiro | Ene Kantak taldeak Errigorarekin egindako abestiaren bideoklipa zabaldu du | 'Lurretik ahora, Errigora' izena du, eta egitasmo horren egitekoak eta balioak zein diren azaltzen du. | Ene Kantak taldeak Errigorarekin egindako abestiaren bideoklipa zabaldu du. 'Lurretik ahora, Errigora' izena du, eta egitasmo horren egitekoak eta balioak zein diren azaltzen du. | Ene Kantak taldeak atzo argitaratu zuen Errigorarekin elkarlanean egindako bideoklipa. Lurretik ahora, Errigora izena du abestiak, eta Nafarroa hegoaldeko herri egitasmoaren egitekoak eta balioak ditu hizpide. Nafarroa hegoaldeko produktuak Euskal Herri guztira zabaltzen ditu Errigorak, euskara ofiziala ez den eremueta... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221199/pantailak-euskaraz-ek-laquoitsutasun-estrategiko-nabariaraquo-leporatu-dio-bingen-zupiriari.htm | Gizartea | Pantailak Euskaraz-ek «itsutasun estrategiko nabaria» leporatu dio Bingen Zupiriari | Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Hamaikan egindako adierazpenek «kezka eta ezinegon larria» sortzen dutela uste du Pantailak Euskaraz-ek. Zupiriak esan du bikoizketa baino gehiago, barne ekoizpena eta azpidatziak sustatu behar direla. | Pantailak Euskaraz-ek «itsutasun estrategiko nabaria» leporatu dio Bingen Zupiriari. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak Hamaikan egindako adierazpenek «kezka eta ezinegon larria» sortzen dutela uste du Pantailak Euskaraz-ek. Zupiriak esan du bikoizketa baino gehiago, barne ekoizpena eta azp... | Asteazkenean, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua elkarrizketatu zuten Hamaika telebistan. Kazetariaren galderari erantzunez, Zupiriak esan zuen ikus-entzunezkoetan ekoizpen propioaren eta azpidatzien alde egin behar dela, bikoizketaren alde baino gehiago. Adierazpen horien har... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221200/azken-negoziazioak-huts-egin-ondoren-grebarako-deia-bizkaiko-metalgintzan.htm | Ekonomia | Azken negoziazioak huts egin ondoren, grebarako deia Bizkaiko metalgintzan | Sindikatuek ez dute onartu FVEMen azken proposamena. Patronalak salatu du CCOOk, LABek eta UGTk ez dutela Bizkaian onartu nahi Araban sinatu zuten ituna hobetzen duen eskaintza. | Azken negoziazioak huts egin ondoren, grebarako deia Bizkaiko metalgintzan. Sindikatuek ez dute onartu FVEMen azken proposamena. Patronalak salatu du CCOOk, LABek eta UGTk ez dutela Bizkaian onartu nahi Araban sinatu zuten ituna hobetzen duen eskaintza. | Huts egin du Bizkaiko metalgintzako bost eguneko greba eragozteko azken saioak. FVEM enpresaburuen elkartearen deiari erantzunez, Lan Harremanen Kontseiluaren Bilboko egoitzan elkartu dira gaur eguerdian patronala eta lau sindikatu nagusiak, baina gutxi iraun du bilerak: FVEMek esan die bere azken proposamena besterik ... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221201/20000-pakete-baino-gehiago-banatu-gabe-trapagarango-amazonen.htm | Ekonomia | 20.000 pakete baino gehiago banatu gabe Trapagarango Amazonen | Langileek salatu dute enpresak edozein negoziazio motari uko egiten diola. Langile talde osoak egin du greba cyber monday egunean | 20.000 pakete baino gehiago banatu gabe Trapagarango Amazonen. Langileek salatu dute enpresak edozein negoziazio motari uko egiten diola. Langile talde osoak egin du greba cyber monday egunean | AEBetako marketin egutegiaren arabera, cyber monday da gaur. Gabonen aurretik Internet bidez erosketak egiteko egun apropos gisa saltzen dute, eskaerak aurreratzeko, eta, horren bidez, Eguberriak hurbildu ahalako atzerapenak eragozteko. Eguna ahotsa altxatzeko erabili nahi izan dute Amazonek Trapagaranen (Bizkaia) duen... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221202/bost-eguneko-greba-amaituta-gatazkaren-areagotzea-iragarri-du-elak.htm | Gizartea | Bost eguneko greba amaituta, «gatazkaren areagotzea» iragarri du ELAk | Bizkaiko Foru Aldundiak erakutsitako «axolagabekeria» salatuz amaitu dute zahar etxeetako langileen astebeteko protestaldia | Bost eguneko greba amaituta, «gatazkaren areagotzea» iragarri du ELAk. Bizkaiko Foru Aldundiak erakutsitako «axolagabekeria» salatuz amaitu dute zahar etxeetako langileen astebeteko protestaldia | Joan den astelehenetik ostirala bitartean, greba egin dute Bizkaiko zahar etxeetako langileek, ELAk deituta, «zainketen eta lan baldintzen egoera hobetzeko». Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzaren aurrean amaitu dituzte protestak, erakundeak erakutsitako «axolagabekeria» salatzeko, eta iragarri dute abenduan «gatazka are... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221203/merkataritzako-langileek-greba-egin-dute-black-friday-egunean-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Ekonomia | Merkataritzako langileek greba egin dute 'black friday' egunean Bizkaian eta Gipuzkoan | Soldatak KPIaren arabera igotzeko eta igande eta jaiegunetan lanik ez izateko eskatu dute. Salatu dute sektoreko langile asko eta asko lanaldi partzialean ari direla. | Merkataritzako langileek greba egin dute 'black friday' egunean Bizkaian eta Gipuzkoan. Soldatak KPIaren arabera igotzeko eta igande eta jaiegunetan lanik ez izateko eskatu dute. Salatu dute sektoreko langile asko eta asko lanaldi partzialean ari direla. | Bizkaiko eta Gipuzkoako merkataritzako langileek greba eguna izan dute gaur –Bizkaian, ELAk eta LABek deituta, eta Gipuzkoan, berriz, ELAk antolatuta– , black friday mundu osoko merkealdiaren egunean. Donostian, dendak ireki eta gutxira hasi dira protestan, Garbera merkataritza zentroan. Piketeak egin dituzte grebalari... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221204/martin-ugalderen-familiak-berrian-utzi-du-hari-eman-berri-dioten-ohorezko-saria.htm | Gizartea | Martin Ugalderen familiak BERRIAn utzi du hari eman berri dioten ohorezko saria | Kazetarien Euskal Elkartearen eta Elkargoaren zuzendaritzak lehen aldiz eman du aurten ohorezko saria, eta Martin Ugalderen ibilbidea aitortu dute. | Martin Ugalderen familiak BERRIAn utzi du hari eman berri dioten ohorezko saria. Kazetarien Euskal Elkartearen eta Elkargoaren zuzendaritzak lehen aldiz eman du aurten ohorezko saria, eta Martin Ugalderen ibilbidea aitortu dute. | Martin Ugalderi Ohorezko Kazetaritza Saria eman zion Kazetarien Euskal Elkargoak azaroan. Unai Ugaldek jaso zuen, eta gaur familiaren izenean BERRIAren eskuetan utzi nahi izan du haren ibilbidearen aitortzaren ikurra. «Gure aitak bi familia zituen: etxekoa eta kazetariena. Horregatik pentsatu genuen sari hau bere kazet... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221205/gipuzkoako-diputazioak-salatu-du-toxico-watchen-txostenak-ez-duela-zehaztasun-tekniko-eta-zientifikorik.htm | Gizartea | Gipuzkoako diputazioak salatu du Toxico Watchen txostenak ez duela zehaztasun tekniko eta zientifikorik | Adierazi du «GuraSOS, EH Bildu eta halako taldeek» erabili ohi duten «manipulazio politikoa» dagoela txostenaren atzean | Gipuzkoako diputazioak salatu du Toxico Watchen txostenak ez duela zehaztasun tekniko eta zientifikorik. Adierazi du «GuraSOS, EH Bildu eta halako taldeek» erabili ohi duten «manipulazio politikoa» dagoela txostenaren atzean | Jose Ignacio Asensio Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak salatu du Toxico Watch Herbehereetako fundazioak Zubietako erraustegiak eragiten duen kutsadurari buruz atera duen txostenak ez duela zehaztasun tekniko eta zientifikorik. «GuraSOS,EH Bildu eta halako taldeek erabili ohi duten manipulazio politikoa» ... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221206/hans-magnus-enzensberger-idazle-eta-itzultzailea-hil-da.htm | Kultura | Hans Magnus Enzensberger idazle eta itzultzailea hil da | XX. mendeko intelektual alemaniar ezagunenetako bat izan da. 70etik gora liburu utzi ditu, eta Bigarren Mundu Gerraren osteko pentsalari laudatuenetakoa izan da | Hans Magnus Enzensberger idazle eta itzultzailea hil da. XX. mendeko intelektual alemaniar ezagunenetako bat izan da. 70etik gora liburu utzi ditu, eta Bigarren Mundu Gerraren osteko pentsalari laudatuenetakoa izan da | Hans Magnus Enzensberger idazle eta itzultzaile alemaniarra atzo hil zen, Munichen (Alemania), 93 urte zituela. «Poeta, saiakeragile, biografo, editore eta itzultzailea, eragin handiko intelektual alemaniarra izan zen», azaldu du Suhrkamp argitaletxeak ohar baten bitartez.
Enzensberger Kaufbeurenen jaio zen, 1929an, e... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221207/sexu-indarkeriagatik-espetxeratuen-zigorrak-murrizteko-prest-azaldu-da-bizkaiko-auzitegia.htm | Gizartea | Sexu indarkeriagatik espetxeratuen zigorrak murrizteko prest azaldu da Bizkaiko Auzitegia | Soilik baietz da baietz legea atzerako eraginez interpretatu, eta espedienteak «banan-banan» berrikusiko dituzte, fiskaltzaren irizpidearen aurka | Sexu indarkeriagatik espetxeratuen zigorrak murrizteko prest azaldu da Bizkaiko Auzitegia. Soilik baietz da baietz legea atzerako eraginez interpretatu, eta espedienteak «banan-banan» berrikusiko dituzte, fiskaltzaren irizpidearen aurka | Soilik baietz da baietz legearen interpretazioak bidea ireki du sexu erasoengatik espetxeratutakoen zigorrak berrikusteko, eta zenbait epailek jada murriztu dituzte zigor batzuk. Beste zenbaitek, aldiz, ez. Eztabaida ireki da: Espainiako Fiskaltzak esana du jada epaitutako kasuak ez direla berrikusi behar, ezta kondena... |
2022-11-25 | https://www.berria.eus/albisteak/221208/mugimendu-feministak-hiriburuetako-kaleak-bete-ditu-indarkeria-matxistaren-aurka.htm | Gizartea | Mugimendu feministak hiriburuetako kaleak bete ditu indarkeria matxistaren aurka | Milaka lagun batu dira Bilboko, Gasteizko, Donostiako eta Iruñeko kaleetan, «justizia feminista» aldarrikatzeko | Mugimendu feministak hiriburuetako kaleak bete ditu indarkeria matxistaren aurka. Milaka lagun batu dira Bilboko, Gasteizko, Donostiako eta Iruñeko kaleetan, «justizia feminista» aldarrikatzeko | Indarkeria matxistaren aurkako aldarriak Euskal Herriko herri eta hiriburuetako karrikak hartu ditu. Protestara deitu du Euskal Herriko Mugimendu Feministak: Beldurraren eta kontrolaren aurrean, justizia feminista! Antolatuta gaude! lelopean, indarkeria matxistaren «hamaika formak» salatu dituzte, eta autodefentsa femi... |
2022-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/221237/kuartela-auzoarena-izan-arte.htm | Politika | «Kuartela auzoarena izan arte!» | Hiru igeltsero antimilitaristak Bilboko Juan de Garay kuartel militarra eraisteko lanekin jarraitu dute. 6.500 metro koadroko orubea Iralako auzotarren esku gelditu dadin egin dute lan. Ertzaintzak kalteak eragitea leporatu die. | «Kuartela auzoarena izan arte!». Hiru igeltsero antimilitaristak Bilboko Juan de Garay kuartel militarra eraisteko lanekin jarraitu dute. 6.500 metro koadroko orubea Iralako auzotarren esku gelditu dadin egin dute lan. Ertzaintzak kalteak eragitea leporatu die. | «Badago lana hemen!», esan dio igeltsero batek besteari. «Ba, ekin gogor!», erantzun dio besteak. Mailu handia hartuta, serio demonio jardun dute biek lanean, ugazabaren begirada zorrotzaren azpian. KEM kolektibo antimilitaristaren igeltseroak ziren, eta iaz utzitako tokian hartu dituzte iaz Bilboko Juan de Garay kalek... |
2022-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/221238/euskal-herri-burujabea-helburu-lurralde-elkargo-berezia-aldarrikatuko-du-eh-baik.htm | Politika | Euskal Herri burujabea helburu, lurralde elkargo berezia aldarrikatuko du EH Baik | 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu eta ondoko urteetarako zuzendaritza berria hautatu dute ezkerreko mugimendu abertzaleko kideek. «Karrikan eta instituzioetan borrokatzeko» borondatea erakutsi dute, eta EH Bildureko duten hitzarmen estrategikoa «indartu eta berrituko» dutela erran dute. | Euskal Herri burujabea helburu, lurralde elkargo berezia aldarrikatuko du EH Baik. 2022-2026 aldirako bide orri politikoa onartu eta ondoko urteetarako zuzendaritza berria hautatu dute ezkerreko mugimendu abertzaleko kideek. «Karrikan eta instituzioetan borrokatzeko» borondatea erakutsi dute, eta EH Bildureko duten hit... | «Mugimendu abertzale, ezkertiar, feminista eta ekologista dugu antolatzeko! Euskal Herria dugu eraikitzeko! Aitzina goaz!» hitz horiekin eman dio bukaera Nikolas Blain EH Baiko koordinatzaileak ezkerreko mugimendu abertzaleak egin duen lehen kongresuari. Dozenaka jende bildu da Baionako Elkartetxean, asteetako prozesua... |
2022-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/221239/ehbairen-zuzendaritza-berria.htm | EHBairen zuzendaritza berria | EHBairen zuzendaritza berria. | Nikolas Blain, koordinatzaile orokorra.
Mathilde Hary, bozeramalea.
Itxaso Cuevas.
Xabi Thicoipe.
Ibai Agirrebarrena.
Lola Garcia.
Jon Irazola.
Gaby Arestegui.
David Lannes.
Xabi Larralde.
Nerea Peponnet.
Mattin Etcheverry.
Mikaël Treilhaud Daramy. | ||
2022-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/221240/euskaltzain-oso-izendatu-dituzte-itxaro-borda-eta-andres-alberdi.htm | Gizartea | Euskaltzain oso izendatu dituzte Itxaro Borda eta Andres Alberdi | Xarles Bidegainek eta Andoni Sagarnak utzitako lekuak hartuko dituzte. Borda idazlea da; Alberdi, hizkuntzalaria. | Euskaltzain oso izendatu dituzte Itxaro Borda eta Andres Alberdi. Xarles Bidegainek eta Andoni Sagarnak utzitako lekuak hartuko dituzte. Borda idazlea da; Alberdi, hizkuntzalaria. | Xarles Bidegain eta Andoni Sagarna euskaltzain emeritu bilakatu izanak utzitako hutsunea bete dute Itxaro Borda idazleak eta Andres Alberdi hizkuntzalariak. Donostiako udaletxean egindako osoko bilkuran hartu dute erabakia euskaltzain osoek.
Euskaltzaindiak urriaren 28an Gasteizko ordezkaritzan egindako bilkuran propo... |
2022-11-26 | https://www.berria.eus/albisteak/221241/tuteran-18-urteko-gizon-bat-atxilotu-dute-sexu-abusu-bat-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Tuteran 18 urteko gizon bat atxilotu dute sexu abusu bat egitea egotzita | Gizonezkoa aske geratu da, behin-behinean. | Tuteran 18 urteko gizon bat atxilotu dute sexu abusu bat egitea egotzita. Gizonezkoa aske geratu da, behin-behinean. | Bart gauean 18 urte gizonezko bat atxilotu dute Tuteran (Nafarroa), zenbait komunikabideren arabera. Ostalaritza establezimendu batean sexu abusu bat egin izana egozten diote.
Gizonezkoa aske geratu da, behin-behinean. Alabaina, epailearen aurretik igaro beharko du astelehenean. |
2022-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/221276/zubietako-erraustegia-ixteko-eskatu-dute-ehunka-lagunek-donostian.htm | Gizartea | Zubietako erraustegia ixteko eskatu dute ehunka lagunek Donostian | Aldeen arteko elkarrizketa bat izan dadila galdegin dute, auziari irtenbidea bilatzeko, eta grinez nabarmendu ez Gipuzkoako Aldundiak ez eta Jaurlaritzak ere ez dutela «hitza bete». | Zubietako erraustegia ixteko eskatu dute ehunka lagunek Donostian. Aldeen arteko elkarrizketa bat izan dadila galdegin dute, auziari irtenbidea bilatzeko, eta grinez nabarmendu ez Gipuzkoako Aldundiak ez eta Jaurlaritzak ere ez dutela «hitza bete». | Itzaltzen baino gehiago, bizitzen ari da Zubietako erraustegiaren kontrako mugimendua. Horren lekuko izan dira gaur Donostiako kaleak. GuraSOS elkarteak deiturik, ehunka lagunek protesta egin dute Zurriola hondartzaren ertzeko kaleetan –3.000 lagun bildu dira, antolatzaileen arabera–. Kursaaletik abiatuta, irmoki eskat... |
2022-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/221277/bi-gizonezko-atxilotu-dituzte-gasteizen-eta-errenterian-sexu-erasoak-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Errenterian, sexu erasoak egitea egotzita | Gasteizko erasoa larunbat goizaldean izen zen, eta atxilotua behin-behinean espetxeratua dago. Errenteriakoa gaur goizaldean izan da. Gasteizen atxilotutakoak 36 urte ditu, eta Errenterian atzemandakoak, 35. | Bi gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen eta Errenterian, sexu erasoak egitea egotzita. Gasteizko erasoa larunbat goizaldean izen zen, eta atxilotua behin-behinean espetxeratua dago. Errenteriakoa gaur goizaldean izan da. Gasteizen atxilotutakoak 36 urte ditu, eta Errenterian atzemandakoak, 35. | Indarkeria matxistarekin loturiko bi atxiloketaren berri eman du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. Batetik, berriki plazaratu dutenez, 35 urteko gizonezko bat atzeman dute Errenterian (Gipuzkoan), emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Emandako informazioaren arabera, bizilagun batek larrialdi zerbitzuei d... |
2022-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/221278/hodei-ezpeletak-irabazi-du-euskal-herriko-aizkora-txapelketa-nagusia.htm | Kirola | Hodei Ezpeletak irabazi du Euskal Herriko Aizkora Txapelketa Nagusia | Bigarren urtez segidan izan da garaile txapelketan. Xabier Zalduak egin du bigarren; minutu bat eta 35 segundoren aldea izan da bien artean. | Hodei Ezpeletak irabazi du Euskal Herriko Aizkora Txapelketa Nagusia. Bigarren urtez segidan izan da garaile txapelketan. Xabier Zalduak egin du bigarren; minutu bat eta 35 segundoren aldea izan da bien artean. | Txapela kentzeko moduko lana egin, eta jantzi du txapela, hala, bigarren urtez jarraian. Hodei Ezpeleta aizkolari eibartarrak irabazi du Euskal Herriko Aizkora Txapelketa Nagusiko finala. Eguerdian aritu dira norgehiagokan, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Lehia bizia izan da, estua zinez. Xabier Zalduak egin du bigarren,... |
2022-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/221279/harkaitz-millan-gipuzkoako-kultura-diputatuak-dimisioa-eman-du-atxilotua-izan-ondotik.htm | Politika | Harkaitz Millan Gipuzkoako Kultura diputatuak dimisioa eman du, atxilotua izan ondotik | Agintarien kontrako atentatua egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak, Donostiako taberna batean izandako istilu batean. Maria Jose Telleria izanen da haren ordezkoa. | Harkaitz Millan Gipuzkoako Kultura diputatuak dimisioa eman du, atxilotua izan ondotik. Agintarien kontrako atentatua egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak, Donostiako taberna batean izandako istilu batean. Maria Jose Telleria izanen da haren ordezkoa. | Dimisioa eman du Harkaitz Millanek, orain arte Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatu izanikoak. Larunbat gauean izaniko istilu batzuk direla-eta eman du pausoa. Zenbait hedabidek plazaratutako informazioaren arabera, Donostiako Parte Zaharreko taberna batean atxilotu zuten Millan, autoritateari erresistentzia egit... |
2022-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/221280/gazteen-ahala-eta-sasoia.htm | Kirola | Gazteen ahala eta sasoia | Jon Ander Peñaren ausardia eta Jon Mariezkurrenaren erregulartasuna nabarmendu dira partidan. Dena dela, lehia estu-estua izan da. Lau pilotariak aritu dira dotore. | Gazteen ahala eta sasoia. Jon Ander Peñaren ausardia eta Jon Mariezkurrenaren erregulartasuna nabarmendu dira partidan. Dena dela, lehia estu-estua izan da. Lau pilotariak aritu dira dotore. | Ezin kexa pilotazalea: estu-estuak eta emozioz beteak izaten ari dira Lehen Mailako Binakako Txapelketako partida guztiak. Hala izan zen Azkoitian (Gipuzkoa), halaxe Bartzelonan, eta tankera bertsukoa izan da gaur Tolosako (Gipuzkoa) Beotibar pilotalekuan izanikoa ere. Mikel Urrutikoetxea eta Jon Ander Albisu gorri, et... |
2022-11-27 | https://www.berria.eus/albisteak/221281/kanpoan-da-kanada-eta-estualdian-alemania.htm | Kirola | Kanpoan da Kanada, eta estualdian Alemania | Kopako E taldeko bi partida eta F taldeko beste bi jokatu dira igandean. Gaurko emaitzak aintzat harturik, dagoeneko kanporatua da Kanada, 4-1 galdu baitu Kroaziaren aurka. | Kanpoan da Kanada, eta estualdian Alemania. Kopako E taldeko bi partida eta F taldeko beste bi jokatu dira igandean. Gaurko emaitzak aintzat harturik, dagoeneko kanporatua da Kanada, 4-1 galdu baitu Kroaziaren aurka. | Euskal Herrian eguerdia zelarik jokatu da Japoniaren eta Costa Ricaren arteko neurketa, E taldeari dagokiona. Partida laua izan da oso, aparteko bizitasunik gabea, eta jokalariek inoiz gutxitan izan dute aukerarik golik sartzeko. Izatez, Japonia izan da gehiagotan markagailua itxuraldatzeko zorian. Ez du erdietsi, orde... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221282/bizkaiko-metalgintzako-grebak-85eko-erantzuna-izan-du-goizean-antolatzaileen-arabera.htm | Ekonomia | Bizkaiko metalgintzako grebak %85eko erantzuna izan du goizean, antolatzaileen arabera | Piketeen goiza Trapagaranen hasi da, Productos Tubularesen, eta ez da langilerik sartu lantegira. Ondoren, bat egin dute Amazoneko logistika zentroko langileen grebarekin | Bizkaiko metalgintzako grebak %85eko erantzuna izan du goizean, antolatzaileen arabera. Piketeen goiza Trapagaranen hasi da, Productos Tubularesen, eta ez da langilerik sartu lantegira. Ondoren, bat egin dute Amazoneko logistika zentroko langileen grebarekin | Bizkaiko metalgintzak astebeteko greba du. Gaur da lehen eguna. lanuztera deitu dute LABek, CCOOk eta UGT, eta, horien arabera, Bizkaiko metalgintzako grebak %85eko erantzuna izan du goizeko txandan.
Ikusi gehiago: Langileak pobretzen ari dela leporatu dio ELAk patronalari
CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Portugaleten d... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221283/renfeko-10000-erabiltzaileri-baino-gehiagori-eragin-die-andoain-eta-irun-arteko-etenak.htm | Gizartea | Renfeko 10.000 erabiltzaileri baino gehiagori eragin die Andoain eta Irun arteko etenak | Gaur jarri dute martxan Donostiako behin-behineko geltokia, baina espero baino beranduago. 04:00 aldera ziren zirkulazioa zabaltzekoak; arazoa, ordea, 12:30erako konpondu dute. | Renfeko 10.000 erabiltzaileri baino gehiagori eragin die Andoain eta Irun arteko etenak. Gaur jarri dute martxan Donostiako behin-behineko geltokia, baina espero baino beranduago. 04:00 aldera ziren zirkulazioa zabaltzekoak; arazoa, ordea, 12:30erako konpondu dute. | Milaka bidaiari lanera edo ikastetxera heldu ezinik geratu dira gaur goizean, Renfeko tren zerbitzua bertan behera geratu baita Andoainen eta Irunen artean (Gipuzkoa). Renfek emandako datuen arabera, 31 treni eragin die etenak, eta 10.000-11.000 bidaiari ingururi. Izan ere, konpainiak ez du ordezko autobus zerbitzurik ... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221284/idurre-eskisabel-izango-da-euskalgintzaren-kontseiluko-idazkari-nagusi-berria.htm | Gizartea | Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria | Karguan hamabi urte egin dituen Paul Bilbao ordezkatuko du Durangon, Kontseiluaren 25. urteurreneko ekitaldian. Lehentasuntzat jo du «kohesio sozialaren eta justizia sozialaren arloan» lan egiten duten eragileekin aliantzak sendotzea. | Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria. Karguan hamabi urte egin dituen Paul Bilbao ordezkatuko du Durangon, Kontseiluaren 25. urteurreneko ekitaldian. Lehentasuntzat jo du «kohesio sozialaren eta justizia sozialaren arloan» lan egiten duten eragileekin aliantzak sendotzea. | Aro aldaketa Euskalgintzaren Kontseiluan. Azken hamabi urteetako idazkari nagusi Paul Bilbaok (Getxo, Bizkaia, 1971) ez du segituko, eta Idurre Eskisabel izango da aurrerantzean kargu horretan.
Kazetaritzan eta antropologian lizentziaduna da Eskisabel (Beasain, Gipuzkoa, 1970), kazetaritzan ibilbide luzea egindakoa, E... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221285/gasteizen-izandako-sexu-erasoa-arbuiatzeko-elkarretaratzea-egin-dute.htm | Gizartea | Gasteizen izandako sexu erasoa arbuiatzeko elkarretaratzea egin dute | Gizon bat espetxeratu dute larunbatean Gasteizen emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Gasteizko Udalak deituta, erakunde nagusiek protesta elkarretaratzea egin dute gaur. Asteburuan beste hiru gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxista leporatuta. Gizonezko bat atxilotu dute Tafallan, bikotekide... | Gasteizen izandako sexu erasoa arbuiatzeko elkarretaratzea egin dute. Gizon bat espetxeratu dute larunbatean Gasteizen emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Gasteizko Udalak deituta, erakunde nagusiek protesta elkarretaratzea egin dute gaur. Asteburuan beste hiru gizonezko atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria... | Larunbat goizaldean, Gasteizen emakume batek salatu zuen sexu eraso bat jasan zuela bere etxeko atarian sartzen ari zela. Etxera bidean zela, gizon bat atzetik jarraika zuela ohartu zen emakumea; etxeko atarira iritsi zenean, barruan zokoratu eta sexu erasoa egin zion. Biktimaren bikotekidea etxean zegoen, eta, oihuek ... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221286/iranek-ez-du-nberekin-kooperatuko-protestetako-errepresioa-ikertzeko.htm | Mundua | Iranek ez du NBErekin kooperatuko protestetako errepresioa ikertzeko | NBEk misio independente bat sortu du mobilizazioen aurkako errepresioa ikertzeko. Mahsa Aminiren hilketaren aurkako manifestazioetan 300 lagundik gora hil dituzte, eta 15.000 herritar atxilotu. | Iranek ez du NBErekin kooperatuko protestetako errepresioa ikertzeko. NBEk misio independente bat sortu du mobilizazioen aurkako errepresioa ikertzeko. Mahsa Aminiren hilketaren aurkako manifestazioetan 300 lagundik gora hil dituzte, eta 15.000 herritar atxilotu. | Mahsa Amini gazte kurduaren heriotzaz geroztik, Iranen gora baino ez dute egin kaleko protestek. Mobilizazioetan 15.000 lagun atxilotu dituzte, eta 300 inguru hil –horien artean, 40 haur– . Protesta horien aurkako errepresioa eta ustezko giza eskubideen urraketak ikertzeko, misio independente bat sortu zuen NBE Nazio B... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221287/langileak-pobretzen-ari-dela-leporatu-dio-elak-patronalari.htm | Ekonomia | Langileak pobretzen ari dela leporatu dio ELAk patronalari | Grebaren lehen egunean, Bilbon manifestazioa egin dute metalgintzako langileek ELA sindikatuak deituta | Langileak pobretzen ari dela leporatu dio ELAk patronalari. Grebaren lehen egunean, Bilbon manifestazioa egin dute metalgintzako langileek ELA sindikatuak deituta | «Goizetik ikusi ahal izan da greba arrakasta handia izaten ari dela oro har, eta erabatekoa dela eskualde batzuetan, hala nola Durangaldean. Petronorreko azpikontratak ere gelditu egin dira». Sektoreko ordezkaritza sindikalaren %40 du ELA sindikatuak, eta mobilizazio propioetara deitu du Bizkaiko metalgintzan deitutako... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221288/darmaninek-laquoelkarrizketei-berriz-ekitearaquo-jarri-du-helburutzat-kaledonia-berrian.htm | Mundua | Darmaninek «elkarrizketei berriz ekitea» jarri du helburutzat Kaledonia Berrian | Urtebetean baino gehiagoan lehen aldiz, independentistek baiezkoa eman diote negoziazioetan parte hartzeari. | Darmaninek «elkarrizketei berriz ekitea» jarri du helburutzat Kaledonia Berrian. Urtebetean baino gehiagoan lehen aldiz, independentistek baiezkoa eman diote negoziazioetan parte hartzeari. | Urtebete baino gehiago da Kaledonia Berriko independentistak eta Frantziako Gobernua ez direla mahai beraren inguruan eseri Ozeaniako uhartediaren etorkizunaz aritzeko. Hori bihar amaituko da, batetik, Gerald Darmanin Frantziako Barne eta Itsasoz Haraindiko ministroa kolonia horretan baita larunbatera arte iraungo duen... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221289/peruko-botere-judizialak-castillori-eskatu-dio-estatuko-erakundeak-bilera-batera-dei-ditzala-adostasuna-lortzeko.htm | Mundua | Peruko Botere Judizialak Castillori eskatu dio estatuko erakundeak bilera batera dei ditzala, adostasuna lortzeko | Gobernuaren eta Kongresuaren arteko tentsioa areagotu egin da azken egunotan; ganberak ezezkoa eman dio presidentearen konfiantza mozioari, eta Ministroen Kontseilua berritu behar izan dute. | Peruko Botere Judizialak Castillori eskatu dio estatuko erakundeak bilera batera dei ditzala, adostasuna lortzeko. Gobernuaren eta Kongresuaren arteko tentsioa areagotu egin da azken egunotan; ganberak ezezkoa eman dio presidentearen konfiantza mozioari, eta Ministroen Kontseilua berritu behar izan dute. | «Peruko gobernabide demokratikoa bermatzeko ekintzak abian jartzeko asmoz», herrialdeko erakundeak «premiaz» biltzeko eskatu diote Botere Judizialeko ordezkariek Peruko presidente Pedro Castillori. Justizia jauregian bildu ziren atzo Botere Judizialeko hainbat agintari, tartean erakunde horretako presidente Elvia Barri... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221291/ela-nafarroako-2023ko-aurrekontuak-legealdiko-okerrenak-dira.htm | Ekonomia | ELA: «Nafarroako 2023ko aurrekontuak legealdiko okerrenak dira» | Sindikatuaren arabera, ez diote egungo egoera ekonomiko zailari aurre egiten eta behar sozialei erantzuten: Europako funtsak kenduta, %1,6 baizik ez dira handitu, «KPIaren eta BPGaren oso azpitik» | ELA: «Nafarroako 2023ko aurrekontuak legealdiko okerrenak dira». Sindikatuaren arabera, ez diote egungo egoera ekonomiko zailari aurre egiten eta behar sozialei erantzuten: Europako funtsak kenduta, %1,6 baizik ez dira handitu, «KPIaren eta BPGaren oso azpitik» | Oso kritiko agertu da ELA sindikatua Nafarroako 2023ko aurrekontuaren lege proiektuarekin, «antisozialak» direla ondorioztatu baitu. Sindikatuaren arabera, gizarte eragile eta sindikatuen parte hartzerik gabe egin dira, eta ez dute nahikoa diru sarrerarik egoera ekonomiko zailari eta handitzen ari den pobreziari erantz... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221292/monterok-ziurtatu-du-psoek-ez-duela-trans-legearen-inguruko-akordiorik-nahi.htm | Gizartea | Monterok ziurtatu du PSOEk ez duela trans legearen inguruko akordiorik nahi | Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak esan duenez, PSOEk jakinarazi die ez dituela bere zuzenketak erretiratuko. Trans legearen etorkizunaz «kezkatuta» dagoela aitortu du Monterok. | Monterok ziurtatu du PSOEk ez duela trans legearen inguruko akordiorik nahi. Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak esan duenez, PSOEk jakinarazi die ez dituela bere zuzenketak erretiratuko. Trans legearen etorkizunaz «kezkatuta» dagoela aitortu du Monterok. | Trans legeak arrakala sortu du Espainiako Gobernuan. Lege hori hasiera-hasieratik izan da PSOE eta Unidas Podemos alderdien arteko talka eremuetako bat, eta, gaur- gaurkoz, ez dirudi gobernuko bi bazkideen artean akordiorako zirrikiturik dagoenik. Ez bederen Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak gau... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221293/lsquoahoa-narrasrsquo-izenburupean-egingo-dutebr-17-feministaldia.htm | Gizartea | ‘Ahoa narras’ izenburupean egingo dute 17. Feministaldia | Azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitarte izanen da jaialdia, Donostiako Tabakaleran. | ‘Ahoa narras’ izenburupean egingo dute 17. Feministaldia. Azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitarte izanen da jaialdia, Donostiako Tabakaleran. | Hitzaldiak, ibilaldiak, zine emanaldiak, afariak, performanceak eta mahai inguruak. Askotariko edukiek osatzen dute aurtengo Feministaldiko egitaraua, zeina 25 artistak, aktibistak eta pentsalarik baino gehiagok osatzen duten. Aurtengoa hamazazpigarrena da, eta datorren asteazkenetik larunbatera bitarte izanen da, Dono... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221294/osakidetzako-azpikontratetako-garbitzaileek-grebara-deitu-dute-abenduaren-14tik-16rako.htm | Gizartea | Osakidetzako azpikontratetako garbitzaileek grebara deitu dute abenduaren 14tik 16rako | Euren lan baldintzak Osakidetzako langileen berberak izatea galdegin dute, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen babesarekin. Ia bost urte daramatzate lan itunik gabe. | Osakidetzako azpikontratetako garbitzaileek grebara deitu dute abenduaren 14tik 16rako. Euren lan baldintzak Osakidetzako langileen berberak izatea galdegin dute, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuen babesarekin. Ia bost urte daramatzate lan itunik gabe. | «Hasieran, uste genuen negoziazioa erraza izango zela; azken finean, egin beharreko bakarra zen gure hitzarmenean ezartzea Osakidetzan lortu dituzten akordioen parekoak». Hori, ordea, 2018. urtean izan zen; ordutik, «bilera zenbatezinak» izan arren (50 inguru), akordiorik gabe jarraitzen dute Osakidetzan garbiketaz ard... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221295/nafarroako-auzitegiak-ez-ditu-murriztuko-sexu-indarkeriagatik-ezarritako-zigorrak-lege-berrian-aplikagarri-baldin-badira.htm | Gizartea | Nafarroako Auzitegiak ez ditu murriztuko sexu indarkeriagatik ezarritako zigorrak, lege berrian aplikagarri baldin badira | Sententziak kasu bakarrean berrikusiko dituzte atzerako eraginez: espetxeratuei ezarritako kondena handiagoa baldin bada soilik baietz da baietz legean delitu horri dagokion gehienezko zigorra baino. Beraz, Iruñeko talde bortxaketan parte hartutako zigortu batek eskatu duen zigor apaltzea ez luke onartuko justiziak. | Nafarroako Auzitegiak ez ditu murriztuko sexu indarkeriagatik ezarritako zigorrak, lege berrian aplikagarri baldin badira. Sententziak kasu bakarrean berrikusiko dituzte atzerako eraginez: espetxeratuei ezarritako kondena handiagoa baldin bada soilik baietz da baietz legean delitu horri dagokion gehienezko zigorra bain... | Soilik baietz da baietz legearen aplikazioa metxa luzeko kandela da. Legea nola interpretatzen den, epaileek aukera dute sexu erasoengatik espetxeratutakoen zigorrak berrikusteko eta, kasu batzuetan, baita murrizteko ere. Espainiako Fiskaltzak esana du epaitutako kasuak ez direla berrikusi behar, ezta kondenak egokitu ... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221299/euskararekin-bidea-egiten.htm | albisteak | Euskararekin bidea egiten | Euskal Herriko Unibertsitateak euskararekin duen konpromisoa berritu du aurrerapen berrien bidez. | Euskararekin bidea egiten. Euskal Herriko Unibertsitateak euskararekin duen konpromisoa berritu du aurrerapen berrien bidez. | Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/ EHU) euskararekiko duen konpromisoa berretsi du bere ibilbide osoan, eta eguneroko jardunean ere hori nabarmena da.
Izan ere, EHU erakunde euskalduna da. Irakaskuntza euskaraz ia %100 ematen du, eta graduko irakaskuntzan euskaraz eskaintzen dira kredituen %94.
Halaber, Administraz... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221300/galdakaon-bi-familia-kaleratzeko-arriskuan-daudela-salatu-dute.htm | Gizartea | Galdakaon bi familia kaleratzeko arriskuan daudela salatu dute | Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuak esan duenez, «putre funtsak Euskal Herrira iritsi dira; orain da geldiarazteko garaia». | Galdakaon bi familia kaleratzeko arriskuan daudela salatu dute. Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuak esan duenez, «putre funtsak Euskal Herrira iritsi dira; orain da geldiarazteko garaia». | Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, datozen asteetan bi etxegabetze gauzatuko dira Galdakaon (Bizkaia), eta, horiek eragozteko asmoz, mobilizazioak antolatuko dituzte. Santander bankua, Cerberus inbertsio funtsa eta Kutxabank egin dituzte egoeraren erantzule, eta arazoa konpontzeko negoziazioari uko egite... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221301/artemis-i-misioa-espero-baino-harago-doa.htm | Bizigiro | Artemis I misioa espero baino «harago» doa | Misioaren «erdian» da 'Orion' ontzia, eta aurreikusi baino emaitza hobeak lortu ditu NASAk. Errekorra ere hautsi dute: bidaiariak eraman ditzaketen ontzien artean, Lurretik urrutien egon dena da. | Artemis I misioa espero baino «harago» doa. Misioaren «erdian» da 'Orion' ontzia, eta aurreikusi baino emaitza hobeak lortu ditu NASAk. Errekorra ere hautsi dute: bidaiariak eraman ditzaketen ontzien artean, Lurretik urrutien egon dena da. | Hamabi egun daramatza Orion ontziak espazioan. Azaroaren 16an abiatu zuen NASAk Artemis I misioa: «Ilargiaren esplorazioan kapitulu berri bat». Eta, plot twist-ik izan ezean, ezin hobeki amaituko da atala. Hasi, kostata hasi zen misioa, arrazoi teknologikoak eta meteorolikoak tartean; lau astez geroratu behar izan zute... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221302/artemis-iiko-hautagaiak.htm | Artemis IIko hautagaiak | Artemis IIko hautagaiak. | 2024rako aurreikusita dagoen Artemis II misioan parte hartzeko, astronauten zerrenda bat argitaratu du NASAk. Honako hauek dira hautagai posibleak:
Kayla Barron Sistemen Ingeniaritzako lizentziaduna da, Ameriketako Estatu Batuetako Ontzigintza Akademian. Astronauta izateko entrenamendua bi urtez egin du, baina oraindi... | ||
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221303/bertan-behera-utzi-dute-bizkaiko-gasolindegietako-greba-aurreakordioa-lortu-ostean.htm | Ekonomia | Bertan behera utzi dute Bizkaiko gasolindegietako greba, aurreakordioa lortu ostean | 2022ko soldatak %6,1 igotzea adostu du patronalak CCOO, LAB eta UGT sindikatuekin. Bertan behera utzi dute igandean hasi behar zuten greba. | Bertan behera utzi dute Bizkaiko gasolindegietako greba, aurreakordioa lortu ostean. 2022ko soldatak %6,1 igotzea adostu du patronalak CCOO, LAB eta UGT sindikatuekin. Bertan behera utzi dute igandean hasi behar zuten greba. | Langileek greba hasi baino bost egun lehenago, Bizkaiko gasolindegietako langileen hitzarmena berritzeko aurreakordioa itxi dute, eta bertan behera utzi dute bost eguneko greba. Patronalak CCOO, LAB eta UGT sindikatuekin itxi du aurreakordioa, eta ELA kanpoan geratu da. 2020tik 2022ra arteko indarraldia izango du hitza... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221304/txibitek-foru-hobekuntza-goraipatu-du-batasun-konstituzionalaren-baitan.htm | Politika | Txibitek Foru Hobekuntza goraipatu du «batasun konstituzionalaren baitan» | Autogobernua pribilegioa dela aldarrikatzen dutenen aurrean, «pedagogia egin behar» dela aldarrikatu du Madrilen Nafarroako Gobernuko lehendakariak | Txibitek Foru Hobekuntza goraipatu du «batasun konstituzionalaren baitan». Autogobernua pribilegioa dela aldarrikatzen dutenen aurrean, «pedagogia egin behar» dela aldarrikatu du Madrilen Nafarroako Gobernuko lehendakariak | Aurten 40 urte bete ditu Foru Hobekuntzak eta urteurreneko ekitaldi nagusia Senatuan ospatu du Nafarroatik joandako ordezkaritza zabal batek. Bere diskurtsoan, Txibitek nabarmendu du arau bat baino askoz gehiago dela, «herritarren bizi kalitatea, ongizatea eta gizartearen kohesioa hobetzeko» erreminta delako.
Gainerat... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221305/oposizio-taldeak-adina-osoko-zuzenketa-jaurlaritzaren-aurrekontuei.htm | Politika | Oposizio taldeak adina osoko zuzenketa Jaurlaritzaren aurrekontuei | Osoko zuzenketez gain, 711 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP+C’s-ek, 1.433 milioi eurorenak. | Oposizio taldeak adina osoko zuzenketa Jaurlaritzaren aurrekontuei. Osoko zuzenketez gain, 711 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PP+C’s-ek, 1.433 milioi eurorenak. | Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontuak gobernua osatzen duten alderdi bien gehiengo absolutuak onartuko ditu; aurreko astetik da ezaguna errealitate hori, eta gauza batek bakarrik ñabartu dezake: oposizioak aurkeztutako zuzenketa partzialen bat edo beste aurrekontuetara gehitzea EAJk eta PSEk. Non aukeratu badute Gas... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221306/milaka-lagun-kalera-irten-dira-txinan-zero-covid-politiken-aurkako-protestetan.htm | Mundua | Milaka lagun kalera irten dira Txinan, zero COVID politiken aurkako protestetan | Herrialdeko hiri nagusietan izan dira protestak, tartean Pekin hiriburua. Urumqi hiriko sute batean hamar lagun hil izanak leherrarazi ditu manifestazioak. | Milaka lagun kalera irten dira Txinan, zero COVID politiken aurkako protestetan. Herrialdeko hiri nagusietan izan dira protestak, tartean Pekin hiriburua. Urumqi hiriko sute batean hamar lagun hil izanak leherrarazi ditu manifestazioak. | Milaka txinatar nazkatzen ari dira Xi Jinpingen gobernuaren zero COVID politikekin. Hori adierazi nahi izan dute, behintzat, milaka lagunek azken egunetan: kalera irten dira, besteak beste, Shanghain, Nanjingen, Wuhanen eta Pekinen, gobernuaren neurriak gaitzesteko. Txinan ez dira ohikoak halako manifestazio jendetsuak... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221307/hawaiiko-mauna-loa-piztu-da-munduko-sumendi-aktiborik-handiena.htm | Mundua | Hawaiiko Mauna Loa piztu da, munduko sumendi aktiborik handiena | Duela ia 40 urte piztu zen azkenekoz. Oraingoz, sumendiak ez ditu «mehatxatu» inguruko herriak. | Hawaiiko Mauna Loa piztu da, munduko sumendi aktiborik handiena. Duela ia 40 urte piztu zen azkenekoz. Oraingoz, sumendiak ez ditu «mehatxatu» inguruko herriak. | 1984an piztu zen azkenekoz, eta, ia lau hamarkada ondotik, berriro piztu da Mauna Loa sumendia, Hawaiin (AEB). Munduko sumendi aktiborik handiena da.
Hawaiiko Sumendien Behatokiak jakinarazi duenez, atzo gauean izan zen erupzioa, 23:30 aldera —Euskal Herrian gaurko 10:30 aldera—. Laba fluxuek gailurraren inguruan dira... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221308/aske-utzi-dute-lgtbi-banderarekin-zelaira-salto-egin-ondotik-atxilotutako-gizona.htm | Kirola | Aske utzi dute LGTBI banderarekin zelaira salto egin ondotik atxilotutako gizona | Portugalen eta Uruguairen arteko partidan egin du ekintza. Ukrainaren eta Irango emakumezkoen aldeko mezua ere atera du. Ez diote zigorrik ezarri. | Aske utzi dute LGTBI banderarekin zelaira salto egin ondotik atxilotutako gizona. Portugalen eta Uruguairen arteko partidan egin du ekintza. Ukrainaren eta Irango emakumezkoen aldeko mezua ere atera du. Ez diote zigorrik ezarri. | Portugal eta Uruguai Lusailgo (Qatar) Lusail estadioan jokatzen ari ziren partidaren bigarren zatian izan zen ekintza, atzo. Gizon batek jauzi egin zuen zelaira. Eskuan, LGTBI kolektiboaren aldeko ostadar bandera zeraman, eta soinean, Ukrainaren eta Irango emakumezkoen aldeko mezua: «Save Ukraine» (salbatu Ukraina) eta... |
2022-11-28 | https://www.berria.eus/albisteak/221309/pentsioak-kalkulatzeko-kotizazio-epea-25-urtetik-30era-zabaltzea-proposatu-du-escrivak.htm | Ekonomia | Pentsioak kalkulatzeko kotizazio epea 25 urtetik 30era zabaltzea proposatu du Escrivak | Espainiako Gobernuaren proposamena ez dute begi onez ikusi sindikatuek eta patronalek. Gizarte Segurantzak adierazi du egindako proposamena abiapuntu bat besterik ez dela. | Pentsioak kalkulatzeko kotizazio epea 25 urtetik 30era zabaltzea proposatu du Escrivak. Espainiako Gobernuaren proposamena ez dute begi onez ikusi sindikatuek eta patronalek. Gizarte Segurantzak adierazi du egindako proposamena abiapuntu bat besterik ez dela. | Espainiako Inklusio, Gizarte Segurantza eta Migrazio ministroak, Jose Luis Escrivak, pentsioak kalkulatzeko kotizazio epea 25 urtetik 30era progresiboki hedatzea proposatu du gaur, pentsioen erreformarako negoziazio mahaian. Ministerioaren proposamenaren arabera, pentsioak 30 urteko kotizazio epearen arabera kalkulatuk... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221338/pentsioak-85-handituko-dira-urtarrilean-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Pentsioak %8,5 handituko dira urtarrilean Hego Euskal Herrian | Iaz ez bezala, aurten batez besteko pentsioa urte amaierakoa baino handiagoa izango da. Batez besteko pentsioa 115 euro handituko da urtarrilaren 1ean. | Pentsioak %8,5 handituko dira urtarrilean Hego Euskal Herrian. Iaz ez bezala, aurten batez besteko pentsioa urte amaierakoa baino handiagoa izango da. Batez besteko pentsioa 115 euro handituko da urtarrilaren 1ean. | Pentsioek gorakada handia izango dute datorren urtean. Zehazki, %8,5 handituko dira urtarrilaren 1ean Hego Euskal Herrian, hori izan baita azken hamabi hilabeteetako batez besteko inflazioa. Eurotan, batez besteko pentsioa 115 euro handituko da, 1.336 eurotik 1.450era, eta hortik gora erretiro pentsioak: batez beste 1.... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221339/zimurrak-4-astean-murrizten-dituen-euskal-seruma-donostiara-heldu-da.htm | albisteak | Zimurrak 4 astean murrizten dituen Euskal seruma Donostiara heldu da | Sibari Republic goi-mailako kosmetika markako serum ospetsua erdi prezioan aurkitu ahalko da Donostian eta Bilbon abenduaren 10era arte. | Zimurrak 4 astean murrizten dituen Euskal seruma Donostiara heldu da. Sibari Republic goi-mailako kosmetika markako serum ospetsua erdi prezioan aurkitu ahalko da Donostian eta Bilbon abenduaren 10era arte. | Gabonak heltzeko zorian daudela, kaleak oparien bila dabiltzan pertsonaz bete dira. Geroz eta jende gehiagok nahiago du Euskal Herrian egindako produktuak erosi kate handiek saltzen dituzten produktu estandarrak erosi baino. Sibari Republic alternatiba ona da haietatik ihes egin eta %100 hemen diseinatu eta ekoitzitako... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221340/durangoko-plateruena-kafe-antzokiak-berriz-irekiko-ditu-ateak.htm | Kultura | Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak | Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza. | Durangoko Plateruena kafe antzokiak berriz irekiko ditu ateak. Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza. | Eredu baten beheraldia irudikatzen zuelako izan zen albiste Durangoko Plateruena kafe antzokiaren itxiera 2020an, eta eredu berri bat proposatzen duelako da notizia berriz ere haren irekiera orain. Kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du Plateruena berriak. Udalarena izango da, baina herritar talde batekin batera ... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221341/fnacek-joko-antifaxista-bat-zentsuratu-du-eskuin-muturrak-eskatuta.htm | Bizigiro | FNACek joko antifaxista bat zentsuratu du, eskuin muturrak eskatuta | Polizia Nazionaleko Komisarioen Sindikatuak eta Le Penen alderdiko hainbat hautetsik sare sozialetan argitaraturiko mezuen ostean, 'Antifa: le jeu' mahai jokoa erretiratzea erabaki du kateak | FNACek joko antifaxista bat zentsuratu du, eskuin muturrak eskatuta. Polizia Nazionaleko Komisarioen Sindikatuak eta Le Penen alderdiko hainbat hautetsik sare sozialetan argitaraturiko mezuen ostean, 'Antifa: le jeu' mahai jokoa erretiratzea erabaki du kateak | Frantziako eskuin muturraren presioari men egin, eta mahai joko antifaxista bat saltokietatik eta webguneko katalogotik erretiratzea erabaki du FNAC saltoki kateak. Bestalde, arrazakeria bultzatzen duten liburuak saltzen jarraitzea egotzi diote antifaxistek konpainiari.
Igande gauean iragarri zuen FNACek erabakia. «Da... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221342/langile-gehienek-babestu-dute-metalgintzako-bigarren-greba-eguna.htm | Ekonomia | Langile gehienek babestu dute metalgintzako bigarren greba eguna | ELAk adierazi du grebaren atzoko eta gaurko erantzuna oso antzekoak izaten direla Bizkaiko metalgintzan. CCOO, LAB eta UGTren arabera, %85eko erantzuna izan du gaurko greba deialdiak. | Langile gehienek babestu dute metalgintzako bigarren greba eguna. ELAk adierazi du grebaren atzoko eta gaurko erantzuna oso antzekoak izaten direla Bizkaiko metalgintzan. CCOO, LAB eta UGTren arabera, %85eko erantzuna izan du gaurko greba deialdiak. | Bizkaiko metalgintzako langileek bigarren greba eguna izan dute gaur, eta arazo eta liskar handirik gabe pasatu da. CCOO, LAB eta UGT sindikatuen arabera, langileen %85en erantzuna izan du bigarren deialdiak, lehenengoaren pare. Hala ere, FVEM Bizkaiko metalaren enpresaburuen elkarteak adierazi du askoz apalagoa dela i... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221343/sindikatuek-manifestazioa-egingo-dute-basurtun-bihotzeko-kirurgia-ixtearen-kontra.htm | Gizartea | Sindikatuek manifestazioa egingo dute Basurtun bihotzeko kirurgia ixtearen kontra | Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eskatu diote Osakidetzari helegiterik ez aurkezteko erabakia eteten duen ebazpen judizialari. | Sindikatuek manifestazioa egingo dute Basurtun bihotzeko kirurgia ixtearen kontra. Satse, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek eskatu diote Osakidetzari helegiterik ez aurkezteko erabakia eteten duen ebazpen judizialari. | Arabako Administrazio Auzitegiak behin-behinean erabaki zuen Basurtuko ospitalean (Bilbo) Bihotzeko Kirurgia Zerbitzuaren itxiera bertan behera uztea. Osakidetzak iragarri zuen helegitea aurkeztuko zuela ebazpen judizial horren kontra, eta orain SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek mobilizaziora joko dute «Osakide... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221344/stoltenberg-laquonatok-ukraina-babesten-jarraituko-du-eta-ez-dugu-atzera-egingoraquo.htm | Mundua | Stoltenberg: «NATOk Ukraina babesten jarraituko du, eta ez dugu atzera egingo» | Mendebaldeko aliantza militarra bilera egiten ari da Bukaresten. Reutersen arabera, NATO presio egiten ari zaie armak ekoizten dituzten enpresei, hornidura «arazoak» dituztelako. | Stoltenberg: «NATOk Ukraina babesten jarraituko du, eta ez dugu atzera egingo». Mendebaldeko aliantza militarra bilera egiten ari da Bukaresten. Reutersen arabera, NATO presio egiten ari zaie armak ekoizten dituzten enpresei, hornidura «arazoak» dituztelako. | NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide diren herrialdeetako atzerri ministroak Bukaresten bilduta daude, eta bertan Ukrainari ematen ari zaizkion laguntza militarrak eta humanitarioak handitzeaz eztabaidatzen ari dira, neguaren datorren honetan eta Errusiako armadak herrialdeko azpiegitura elektrikoei egiten di... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221345/aurtengo-sanferminak-atzerapauso-bat-izan-direla-salatu-dute-zenbait-herri-eragilek.htm | Bizigiro | Aurtengo sanferminak «atzerapauso bat» izan direla salatu dute zenbait herri eragilek | Guztion Sanferminak ekinbidea aurkeztu dute Iruñeko bestetan «kalteturiko» eta «jazarritako» herri eragileak batu eta egoera salatzeko. Azken asteetako debekuen kontra ere mintzatu dira. | Aurtengo sanferminak «atzerapauso bat» izan direla salatu dute zenbait herri eragilek. Guztion Sanferminak ekinbidea aurkeztu dute Iruñeko bestetan «kalteturiko» eta «jazarritako» herri eragileak batu eta egoera salatzeko. Azken asteetako debekuen kontra ere mintzatu dira. | Iruñeko Udala 2023ko sanferminei begira dagoen honetan, bestetan parte hartzen duten herri eragileak aurtengo bestei begira paratu dira. Navarra Sumak aurtengo sanferminei buruz egindako balorazio baikorrarekin ez dute bat egiten. «Ez da batere erreala, eta ez ditu aintzat hartzen Iruñeko herri mugimenduen bizipenak et... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221346/eh-bilduk-eta-labek-laquokonfluentziaraquo-nahi-dute-ikastolen-eta-sare-publikoaren-laquoonenaraquo-jasota.htm | Gizartea | EH Bilduk eta LABek «konfluentzia» nahi dute, ikastolen eta sare publikoaren «onena» jasota | Aitortza egin diete sare publikoari nahiz ikastolei. Grebak aipatuta, esan dute bat egiten dutela langileen eskaerekin. | EH Bilduk eta LABek «konfluentzia» nahi dute, ikastolen eta sare publikoaren «onena» jasota. Aitortza egin diete sare publikoari nahiz ikastolei. Grebak aipatuta, esan dute bat egiten dutela langileen eskaerekin. | Urak harrotuta daude hezkuntza munduan, eta, horiek pixka bat baretzeko asmoz, bilera egin dute gaur goizean EH Bilduk eta LAB sindikatuak. Eta lortu dituzte adostasunak. Besteak beste, finkatu dute «konfluentziak» izan behar duela bidea: «Gure ustez, orube berri bat jarri behar da, hezkuntza tradizio desberdinen, bai ... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221347/pilar-iparragirre-kazetari-eta-idazlea-hil-da-70-urte-zituela.htm | Gizartea | Pilar Iparragirre kazetari eta idazlea hil da, 70 urte zituela | Besteak beste, Egin, Punto y Hora, Zeruko Argia eta Argia hedabideetan egin zuen lan bere ibilbidean. Hainbat liburu ere argitaratu zituen. | Pilar Iparragirre kazetari eta idazlea hil da, 70 urte zituela. Besteak beste, Egin, Punto y Hora, Zeruko Argia eta Argia hedabideetan egin zuen lan bere ibilbidean. Hainbat liburu ere argitaratu zituen. | Pilar Iparragirre Lazkano (Idiazabal, 1952) kazetaria hil da gaur. Bere ibilbidean zehar Egin, Punto y Hora, Zeruko Argia eta Argia hedabideetan lan egindakoa, bi narrazio, bi biografia eta itzulpen bat ere argitaratu zituen.
Zehazki, 1985. urtean argitaratu zuen lehen itzulpena: Eskubeltz taldearen abenturak (Elkar, ... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221348/israelen-eta-palestinaren-arteko-gatazka-laquoborborka-hastearraquo-dagoela-ohartarazi-du-nbek.htm | Mundua | Israelen eta Palestinaren arteko gatazka «borborka hastear» dagoela ohartarazi du NBEk | Erakundeak bi estatu sortzeko plana onartu zuenetik 75 urte betetzen dira gaur, baina liskarrak ez du etenik izan ia. Israelgo segurtasun indarrek bost palestinar hil dituzte bart. | Israelen eta Palestinaren arteko gatazka «borborka hastear» dagoela ohartarazi du NBEk. Erakundeak bi estatu sortzeko plana onartu zuenetik 75 urte betetzen dira gaur, baina liskarrak ez du etenik izan ia. Israelgo segurtasun indarrek bost palestinar hil dituzte bart. | Panorama goibela aurreikusten du Israel eta Palestinarentzat Ekialde Hurbileko Bake Prozesurako NBE Nazio Batuen Erakundeko koordinatzaile bereziak, Tor Wennesladenek. Gatazka «borborka hastear» dagoela ohartarazi zuen atzo NBEko Segurtasun Kontseiluan, «etengabeko indarkeriaz betetako hamarkaden, negoziazio geldoen et... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221349/euskararen-erabilera-sustatzen.htm | albisteak | Euskararen erabilera sustatzen | RPK enpresa-talde kooperatiboak euskararen erabilera bultzatzen du. Euskaraldirako, zenbait arigune sortu ditu. | Euskararen erabilera sustatzen. RPK enpresa-talde kooperatiboak euskararen erabilera bultzatzen du. Euskaraldirako, zenbait arigune sortu ditu. | Euskararekin harremanetan egon da betidanik RPK enpresa-talde kooperatiboa, euskararen erabilera bultzatzen. Euskara Batzordea sortua eta Euskara Plana martxan jarria dauka. Halaber, Euskaraldiarekin bat egiten du, eta hainbat arigune sortu ditu.
RPK enpresa-talde kooperatiboaren jarduera nagusia malgukien fabrikazioa... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221351/sozialistak-ongizatearen-berme-direla-esan-dute-anduezak-eta-txibitek.htm | Politika | Sozialistak «ongizatearen berme» direla esan dute Anduezak eta Txibitek | PSE-EEk eta PSNk bilera egin dute, eta bi alderdien arteko «lotura estuak» nabarmendu dituzte. | Sozialistak «ongizatearen berme» direla esan dute Anduezak eta Txibitek. PSE-EEk eta PSNk bilera egin dute, eta bi alderdien arteko «lotura estuak» nabarmendu dituzte. | PSE-EEren eta PSNren zuzendaritzek bilera egin dute, Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusia eta Maria Txibite Nafarroako lehendakaria buru izanik, eta aukera baliatu dute bi alderdien artean dauden «lotura estuak» nabarmentzeko. Bi buruzagien arabera, sozialistek Hego Euskal Herriko gobernuetan ardurak izateak erraztu... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221352/familien-legearen-atzerapenak-beste-pitzadura-bat-eragin-du-psoeren-eta-unidas-podemosen-artean.htm | Gizartea | Familien legearen atzerapenak beste pitzadura bat eragin du PSOEren eta Unidas Podemosen artean | Ministroen Kontseilua gaur zen onartzekoa familien legearen proiektua, baina Moncloako iturriek gauerdian iragarri zuten ez zutela gaurko bileran aztertuko, gobernuko bi kideen arteko desadostasunak direla eta. | Familien legearen atzerapenak beste pitzadura bat eragin du PSOEren eta Unidas Podemosen artean. Ministroen Kontseilua gaur zen onartzekoa familien legearen proiektua, baina Moncloako iturriek gauerdian iragarri zuten ez zutela gaurko bileran aztertuko, gobernuko bi kideen arteko desadostasunak direla eta. | Ione Belarra buru den Gizarte Eskubideen eta Agenda 2030 Ministerioak ondutako Familien Legeak beste arrakala bat eragin du Espainiako Gobernuko bi bazkideen artean. Ministroen Kontseilua gaur zen onartzekoa Familia Aniztasunaren eta Familiei Laguntzeko legearen proiektua, baina atzo gauerdian Moncloatik jakinarazi zut... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221353/petroliontzi-baten-lemaren-gainean-11-egunez-iraun-duten-hiru-lagun-erreskatatu-dituzte-kanarietan.htm | Mundua | Petroliontzi baten lemaren gainean 11 egunez iraun duten hiru lagun erreskatatu dituzte Kanarietan | Ontzia Lagostik abiatu zen, Nigeriatik, azaroaren 17an. Lehen arreta eman eta gero, hipotermia zantzuekin ospitaleratu dituzte hiru gizonak. | Petroliontzi baten lemaren gainean 11 egunez iraun duten hiru lagun erreskatatu dituzte Kanarietan. Ontzia Lagostik abiatu zen, Nigeriatik, azaroaren 17an. Lehen arreta eman eta gero, hipotermia zantzuekin ospitaleratu dituzte hiru gizonak. | 11 eguneko zeharbidea lema baten gainean egin eta gero, Saharaz hegoaldeko hiru gizon hipotermiak jota ospitaleratu zituzten atzo Las Palmasen (Kanaria uharteak, Espainia). Salbamenduko Salvamar Nunki ontziak erreskatatu ditu; azaroaren 17an Lagostik irtendako Alithini II petroliontziaren atzealdean zeuden, ura hanketa... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221354/sexu-indarkeriagatik-kondenatutakoei-zigorrak-laquokasuan-kasuanraquo-arintzea-babestu-du-espainiako-auzitegi-gorenak.htm | Gizartea | Sexu indarkeriagatik kondenatutakoei zigorrak «kasuan-kasuan» arintzea babestu du Espainiako Auzitegi Gorenak | Soilik baietz da baietz legea atzerako eraginez aplikatzeko jurisprudentzia sortu du auzitegiak | Sexu indarkeriagatik kondenatutakoei zigorrak «kasuan-kasuan» arintzea babestu du Espainiako Auzitegi Gorenak. Soilik baietz da baietz legea atzerako eraginez aplikatzeko jurisprudentzia sortu du auzitegiak | Zigorrak murriztu, baina ez era orokortuan, kasuan-kasuan baizik. Hori ebatzi du Espainiako Auzitegi Gorenak Soilik baietz da baietz legearen aplikazioari dagokionez. Arandina auziaren barruan egin du lege berriaren interpretazio hori: magistratuek bederatzi urteko kartzelaldia ezarri diete auzipetutako bi gizonei —Ara... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221355/urtebete-geroago-beherantz-baina-oraindik-goian.htm | Ekonomia | Urtebete geroago beherantz, baina oraindik goian | Urtebete igaro da erregaien prezioak garestitzen hasi zirenetik. 2022an goia jo dute gasolinak eta gasolioak, baita urte amaieran apalduz joan ere. Depositua betetzea duela urtebete baino 14 (E-95) eta 36 (A gasolioa) euro garestiagoa da | Urtebete geroago beherantz, baina oraindik goian. Urtebete igaro da erregaien prezioak garestitzen hasi zirenetik. 2022an goia jo dute gasolinak eta gasolioak, baita urte amaieran apalduz joan ere. Depositua betetzea duela urtebete baino 14 (E-95) eta 36 (A gasolioa) euro garestiagoa da | 2021eko abendua. Duela urtebete hasi ziren gasolinaren eta gasolioaren prezioak goraka, eta joera horri eutsi diote urtearen lehen erdian behintzat. Jendeak lehen ere gasolindegietako afixei erreparatzen bazien, orain ohitura bihurtu da errepidean joan ahala zenbakiei begiratu bat egitea. Energia krisian, ukitu gabeko ... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221356/munduko-kopako-goi-kargudun-batek-aitortu-du-400-eta-500-langile-artean-hil-zirela-azpiegiturak-eraikitzen.htm | Kirola | Munduko Kopako goi kargudun batek aitortu du «400 eta 500 langile artean» hil zirela azpiegiturak eraikitzen | Datu ofizialen arabera, hiru lagun hil dira lanetan. Horregatik, goi kargudun horrek adierazpenak egin eta ordu gutxira, txapelketaren bozeramaile batek esan du gaur emandako datua okerra dela, eta nahastuta eman dutela. | Munduko Kopako goi kargudun batek aitortu du «400 eta 500 langile artean» hil zirela azpiegiturak eraikitzen. Datu ofizialen arabera, hiru lagun hil dira lanetan. Horregatik, goi kargudun horrek adierazpenak egin eta ordu gutxira, txapelketaren bozeramaile batek esan du gaur emandako datua okerra dela, eta nahastuta em... | Etenik gabe doa aurrera Qatarko Munduko Kopa. Baita txapelketaren inguruan sortutako polemika ere. Azken gertakariek sarritan errepikatzen ari den gai batekin dute lotura: Munduko Kopa jokatu ahal izateko eraiki diren azpiegituren lanetan hil diren langileen kopuruarekin. Hassan Al-Thawadi txapelketako goi kargudunak p... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221357/usurbilgo-sagardia-plazaren-izena-aldatzea-exijitu-du-espainiako-gobernu-ordezkaritzak.htm | Politika | Usurbilgo Sagardia plazaren izena aldatzea exijitu du Espainiako Gobernu Ordezkaritzak | Joxe Martin Sagardia euskal errefuxiatua BVEk hil zuen 1980an, Miarritzen. ETAko ustezko kideen zerrenda batean dagoela esan dio udalari Espainiako Gobernu Ordezkaritzak, eta Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duela plazaren izenak. | Usurbilgo Sagardia plazaren izena aldatzea exijitu du Espainiako Gobernu Ordezkaritzak. Joxe Martin Sagardia euskal errefuxiatua BVEk hil zuen 1980an, Miarritzen. ETAko ustezko kideen zerrenda batean dagoela esan dio udalari Espainiako Gobernu Ordezkaritzak, eta Terrorismoaren Biktimen Legea urratzen duela plazaren ize... | Usurbilgo alkate Agurtzane Solabarrietak jakinarazi du Joxe Martin Sagardia plazak 1982an hartu zuela izen hori, eta gaur arte ez dela inolako arazorik egon horren harira. Denis Itxaso Espainiako Gobernu Ordezkaritzako buruak, ordea, plazaren izena aldatzea exijitu dio Usurbilgo Udalari, izen horrek Terrorismoaren Bikt... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221358/erruduntzat-jo-dute-zornotzan-osaba-hiltzeagatik-akusatutako-gizona.htm | Gizartea | Erruduntzat jo dute Zornotzan osaba hiltzeagatik akusatutako gizona | Azpikeriaz jokatu zuela ebatzi du epaimahaiak. Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak hemezortzi urteko espetxealdia eskatu dute. | Erruduntzat jo dute Zornotzan osaba hiltzeagatik akusatutako gizona. Azpikeriaz jokatu zuela ebatzi du epaimahaiak. Fiskaltzak, akusazio partikularrak eta defentsak hemezortzi urteko espetxealdia eskatu dute. | Bizkaiko Probintzia Auzitegiak erruduntzat jo du osaba aizkoraz hiltzeaz akusatu zuten gizona. 2020ko maiatzean hil zuen, Zornotzan. Hiltzaileak azpikeriaz jokatu zuen; epaimahaiak ebatzi du «eraso planifikatu» bat izan dela, eta «ezustean» harrapatu zuela biktima: «[Hiltzaileak] Bazekien zer egingo zuen, eta egin egi... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221359/kotizazio-urte-gehiago-baina-hoberenak.htm | Ekonomia | Kotizazio urte gehiago, baina «hoberenak» | Pentsioen kalkulua 25 urtetik 30era zabaltzea proposatu du Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantza ministroak | Kotizazio urte gehiago, baina «hoberenak». Pentsioen kalkulua 25 urtetik 30era zabaltzea proposatu du Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantza ministroak | Lan urte gehiago beharko dira pentsioak kalkulatzeko. Gaur egun baino bost gehiago: 30 urte, eta horietatik 28 «hoberenak» hartuko lirateke kontuan, eta ez azkeneko 25ak, gaur egun bezala. Proposamen hori egin die Espainiako Gizarte Segurantza ministro Jose Luis Escrivak sindikatuei eta patronalei. Beste neurri bat ere... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221360/harkaitz-canok-pozaren-erdia-poema-liburua-plazaratu-du.htm | Kultura | Harkaitz Canok ‘Pozaren erdia’ poema liburua plazaratu du | Susarekin eman du lana argitara. 64 soneto bildu ditu idazleak, eta aitortu du «adiktiboa» egin zaiola hamalaudunaren egituran barneratzea. | Harkaitz Canok ‘Pozaren erdia’ poema liburua plazaratu du. Susarekin eman du lana argitara. 64 soneto bildu ditu idazleak, eta aitortu du «adiktiboa» egin zaiola hamalaudunaren egituran barneratzea. | «Rolls Royce auto bat da sonetoa, alajaina./ Errepidean koskarik gabe azkar doa,/ diseinu perfektuena, barru erosoa». Hala abiatzen da Hamalaukoa poema Pozaren erdia liburuan barrena. Eta hala segitzen du pixka bat aurrerago: «Kanpotik ez maite arren molde klasikoa,/ poeta zaharren laztan antigoalekoa/ eta maisu-maistr... |
2022-11-29 | https://www.berria.eus/albisteak/221361/uemako-96-udalerria-izango-da-hernani.htm | Gizartea | Uemako 96. udalerria izango da Hernani | Eustaten datuen arabera, udalerriko biztanleen %70 dira euskaldunak. Mankomunitateak abenduaren 17an onartuko du eskaera. | Uemako 96. udalerria izango da Hernani. Eustaten datuen arabera, udalerriko biztanleen %70 dira euskaldunak. Mankomunitateak abenduaren 17an onartuko du eskaera. | Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko 96. udalerria bihurtuko da Hernani (Gipuzkoa). Udalbatzak aldeko hemeretzi botorekin —EH Bildu, EAJ eta Elkarrekin Podemos-Orain Hernani— eta bi abstentziorekin —PSE-EE— onartu du erabakia. Oraintsu arte, Hernanik ez zituen mankomunitateko kide izateko baldintzak betetzen, bain... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221382/sindikatuen-arabera-grebaren-oihartzuna-60koa-izan-da.htm | Gizartea | Sindikatuen arabera, grebaren oihartzuna %60koa izan da | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak esan du ikastetxeen %92ren datuak dituztela, eta irakasleen %35ek,2k egin dutela greba. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitu dituzte langileak grebara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren kontra egiteko. | Sindikatuen arabera, grebaren oihartzuna %60koa izan da. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak esan du ikastetxeen %92ren datuak dituztela, eta irakasleen %35ek,2k egin dutela greba. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitu dituzte langileak grebara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren kont... | Soka tenkatuta dago hezkuntzan. Horren erakusgarri izango da gaurko eguna: ELAk, LABek eta Steilasek grebara deitu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako unibertsitatera arteko eskola publikoetako langileak. Publikoa, euskalduna eta propioa helburu. Hezkuntza lege aurreproiektu honi ez, legea langileokin eraiki lelop... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221383/jakes-abeberri-hil-da-abertzaletasun-mugimenduan-erreferentea.htm | Politika | Jakes Abeberri hil da, abertzaletasun mugimenduan erreferentea | Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat eta izen bereko aldizkariaren zuzendari izan zen Abeberri. 92 urterekin zendu da. | Jakes Abeberri hil da, abertzaletasun mugimenduan erreferentea. Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat eta izen bereko aldizkariaren zuzendari izan zen Abeberri. 92 urterekin zendu da. | Jakes Abeberri (1930, Miarritze, Lapuri) zendu zen bart gauean, 92 urte zituela. Ipar Euskal Herrian pertsonaia ezaguna izan da, bai politikan eta bai kultura arloan izan duen jardunagatik. Mugimendu abertzalearen bultzatzaile eta erreferente nagusietako bat izan da urteetan. Abertzaleen Batasuneko bozeramaile, Enbata ... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221384/espainiako-poliziak-gutxienez-pertsona-bat-atxilotu-du-gernikan-jihadismoan-doktrinatzea-egotzita.htm | Gizartea | Espainiako Poliziak gutxienez pertsona bat atxilotu du Gernikan, «jihadismoan doktrinatzea» egotzita | Auzitegi Nazionalak eman du atxiloketa agindua. Atxilotua aspaldidanik bizi zen Errenteria auzoan. | Espainiako Poliziak gutxienez pertsona bat atxilotu du Gernikan, «jihadismoan doktrinatzea» egotzita. Auzitegi Nazionalak eman du atxiloketa agindua. Atxilotua aspaldidanik bizi zen Errenteria auzoan. | Espainiako Poliziako agente ugari ibili da gaur goizean goizetik Gernika-Lumon (Bizkaia), jihadismoaren aurkako operazio batean. Auzitegi Nazionalaren aginduz, gutxienez pertsona bat atxilotu dute, marokoarra. Horretaz gain, Errenteria auzoko etxebizitza bat miatu dute, eta hainbat gauza atera dituzte handik, kutxa bat... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221385/jiang-zemin-hil-da-1993tik-2003ra-txinako-presidente-izandakoa.htm | Mundua | Jiang Zemin hil da, 1993tik 2003ra Txinako presidente izandakoa | Tiananmen plazako protesten ostean hartu zuen kargua, eta Alderdi Komunistan merkatu ekonomia sozialista kontzeptua txertatu zuen. | Jiang Zemin hil da, 1993tik 2003ra Txinako presidente izandakoa. Tiananmen plazako protesten ostean hartu zuen kargua, eta Alderdi Komunistan merkatu ekonomia sozialista kontzeptua txertatu zuen. | Txinak azken hamarkadetan izan duen presidente garrantzitsuenetako bat hil da: Jiang Zemin. Herrialdeko erreferente politiko bilakatu zen 1980ko hamarkadan, PCC Txinako Alderdi Komunistako idazkari nagusia izendatu baitzuten 1989an, eta 2002ra arte egon zen karguan. Txinako zenbait hedabideren arabera, akats multiorgan... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221387/kutxabankek-presidente-berria-du-baina-ez-du-aldatuko-estrategia-nagusia.htm | Ekonomia | Kutxabankek presidente berria du, baina ez du aldatuko estrategia nagusia | Anton Arriola durangarrak ordezkatu du Gregorio Billalabeitia. Kutxabanken «berezitasunari» eta errotzeari eutsiko diola ziurtatu du presidente berriak | Kutxabankek presidente berria du, baina ez du aldatuko estrategia nagusia. Anton Arriola durangarrak ordezkatu du Gregorio Billalabeitia. Kutxabanken «berezitasunari» eta errotzeari eutsiko diola ziurtatu du presidente berriak | Lemazain berria du Kutxabankek, baina lema norabidez aldatzeko asmo handirik gabe. Bankuaren independentziari eutsi ahal izatea izango da Anton Arriola Boneta presidente berriaren helburu nagusia, EBZ Europako Banku Zentralak sustatzen dituen burtsaratzeei eta fusioei izkin eginez.
EBZren beraren onespena jaso zuen Ar... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221388/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-suhiltzaileek-lan-eskaintza-publiko-laquojustu-eta-gardenaraquo-eskatu-dute.htm | Gizartea | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako suhiltzaileek lan eskaintza publiko «justu eta gardena» eskatu dute | Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaile izateko bitarteko hautagaien % 95ek ez dute azterketa gainditu. Suhiltzaileek salatu dute erabilitako azterketa eredua ez dela egokia izan eta «irregulartasun juridikoak» izan direla. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako suhiltzaileek lan eskaintza publiko «justu eta gardena» eskatu dute. Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaile izateko bitarteko hautagaien % 95ek ez dute azterketa gainditu. Suhiltzaileek salatu dute erabilitako azterketa eredua ez dela egokia izan eta «irregulartasun juridikoak» izan direla. | Polemika handia sortu da Arabako eta Gipuzkoako suhiltzaileen lehen lan eskaintza bateratuarekin —joan den asteburuan egin zuten, Irunen (Gipuzkoa)—. Izan ere, lan eskaintza publiko bateratuko hautagaien % 75ek ez dute azterketa gainditu, eta, bitarteko suhiltzaileei dagokienez, % 95ek ez dute gainditu lehen proba hori... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221389/bizitzaren-garestitzeari-aurre-egiteko-hitzarmenaren-alde-borrokatuko-da-lab-gipuzkoako-metalean.htm | Ekonomia | Bizitzaren garestitzeari aurre egiteko hitzarmenaren alde borrokatuko da LAB Gipuzkoako metalean | Abenduaren 31n iraungiko da Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena, eta LABek prentsaurrekoan adierazi du sektoreak dituen beharrei aurre egingo dien hitzarmen baten alde borrokatuko dela. | Bizitzaren garestitzeari aurre egiteko hitzarmenaren alde borrokatuko da LAB Gipuzkoako metalean. Abenduaren 31n iraungiko da Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena, eta LABek prentsaurrekoan adierazi du sektoreak dituen beharrei aurre egingo dien hitzarmen baten alde borrokatuko dela. | LAB sindikatua hasi da prestatzen datorren urtean Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena berritzeko. Hilabete eskas barru iraungiko da egungo hitzarmena, eta, baldintza berriak zehazteko, patronala eta sindikatuak ados jarri beharko dira datozen hilabeteetan. Beste sektore edo herrialde batzuetan gertatzen ari den moduan,... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221390/emakumezko-bat-hil-da-bermeon-furgoneta-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | Emakumezko bat hil da Bermeon, furgoneta batek harrapatuta | Istripua 11:00 aldera gertatu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. | Emakumezko bat hil da Bermeon, furgoneta batek harrapatuta. Istripua 11:00 aldera gertatu da. Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakumezko bat hil da goizean Bermeon (Bizkaia), auto istripu batean. Zabaldutako informazioaren arabera, furgoneta batek harrapatuta zendu da andrea, talkak zauri larriak eragin baitizkio.
Istripuaren abisua jaso eta gutxira bertaratu dira larrialdi zerbitzuak,... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221391/ertzaintzak-lau-grebalari-zauritu-ditu-metalgintzako-piketean.htm | Ekonomia | Ertzaintzak lau grebalari zauritu ditu metalgintzako piketean | Arteako Pekos Fabricacion lantegiaren aurrean izan da oldarraldia. Sindikatuek elkarretaratzera deitu dute 17:00etarako, indarkeria gaitzesteko. | Ertzaintzak lau grebalari zauritu ditu metalgintzako piketean. Arteako Pekos Fabricacion lantegiaren aurrean izan da oldarraldia. Sindikatuek elkarretaratzera deitu dute 17:00etarako, indarkeria gaitzesteko. | Lehen bi egun lasaien ondoren, hirugarrenean tentsioak gora egin du Bizkaiko metalgintzako sindikatuek deituriko greba astean. Goizaldean, Ertzaintza pikete nagusiaren aurka oldartu da Arteako (Bizkaia) industrialdean, eta lau langile zauritu ditu. Horietatik bi gutxienez LAB sindikatuko ordezkariak ziren, eta ospitale... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221392/grande-marlaskak-berriz-esan-du-espainian-ez-zela-inor-hil-melillako-hesia-igarotzeko-ahaleginean.htm | Mundua | Grande-Marlaskak berriz esan du Espainian ez zela inor hil Melillako hesia igarotzeko ahaleginean | Espainiako Barne ministroak Guardia Zibila defendatu du, argudiatuta segurtasun indarren erantzuna «proportzionala» izan zela. Ikerketa batzuen arabera, gutxienez lagun bat hil zen Espainian sartzean. | Grande-Marlaskak berriz esan du Espainian ez zela inor hil Melillako hesia igarotzeko ahaleginean. Espainiako Barne ministroak Guardia Zibila defendatu du, argudiatuta segurtasun indarren erantzuna «proportzionala» izan zela. Ikerketa batzuen arabera, gutxienez lagun bat hil zen Espainian sartzean. | Hilabeteotan hainbat frogak Espainiako Gobernuaren bertsioa ezeztatu duten arren, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak errepikatu egin du orain arteko bertsioa, eta berriz esan du ez zela migratzailerik hil Espainiaren kontrolpeko lurraldean iragan ekainaren 24an, milaka lagun Melillako hesia (Espainia)... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221393/frogatu-dute-lurraren-30-eta-itsasoaren-24-kontserbatzeak-eragin-positiboa-izanen-lukeela-giza-ongizatean.htm | Gizartea | Frogatu dute lurraren %30 eta itsasoaren %24 kontserbatzeak eragin positiboa izanen lukeela giza ongizatean | Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlariak parte hartu duen ikerketa batean, mundu osoko aktibo natural kritikoak identifikatu dituzte. Giza ongizatean eragiten duten ekosistema natural eta erdi naturalak dira aktibo horiek. | Frogatu dute lurraren %30 eta itsasoaren %24 kontserbatzeak eragin positiboa izanen lukeela giza ongizatean. Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlariak parte hartu duen ikerketa batean, mundu osoko aktibo natural kritikoak identifikatu dituzte. Giza ongizatean eragiten duten ekosistema natural eta erdi naturalak dira aktibo ... | Giza ongizatean laguntzen duten tokiko ekosistemak kontserbatuko balira, errazagoa izanen litzateke biodibertsitate, klima eta garapen helburu globalak lortzea. Hori ondorioztatu dute Nature aldizkarian argitaratu berri den ikerketa batean, non, bertzeak bertze, Unai Pascual Ikerbasqueko ikertzaileak parte hartu duen.
... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.