date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221394/langile-bat-hil-da-berriobeitiko-saint-gobain-abrasivos-enpresan.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Berriobeitiko Saint Gobain Abrasivos enpresan | Lanera sartzen ari zela, ondoezik sentitzen hasi da 56 urteko langilea, eta hil egin da. | Langile bat hil da Berriobeitiko Saint Gobain Abrasivos enpresan. Lanera sartzen ari zela, ondoezik sentitzen hasi da 56 urteko langilea, eta hil egin da. | Berriobeitiko (Nafarroa) Saint Gobain Abrasivoseko langile batek bizia galdu du gaur lanera sartzen ari zela, istripu ez-traumatiko batean. LABek salatu duenaren arabera, ondoezik sentitzen hasi da lanera sartzen ari zela, eta han hil da. 56 urte zituen.
LABen zenbaketaren arabera, aurten Euskal Herrian 68 pertsonak g... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221395/aholkularitza-zerbitzuak-euskaraz.htm | albisteak | Aholkularitza zerbitzuak, euskaraz | Aholkularitza lanetan aritzen den Oreka IT enpresa Euskaraldian parte hartzen ari da, eta, guztira, 6 arigune sortu dira. | Aholkularitza zerbitzuak, euskaraz. Aholkularitza lanetan aritzen den Oreka IT enpresa Euskaraldian parte hartzen ari da, eta, guztira, 6 arigune sortu dira. | Oreka IT enpresa 2009ko urtarrilean jaio zen, Araban, eta gaur egun bulegoak ere baditu Bizkaian eta Nafarroan. Orotara ehun langile aritzen dira Oreka ITn.
SAP aholkularitza zerbitzuetan espezializatutako zerbitzu informatikoen enpresa da, enpresa txikietan zein multinazionaletan zerbitzua eskaintzen duena. DPZ azpie... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221396/davide-rebellin-hil-da-kamioi-batek-harrapatuta.htm | Kirola | Davide Rebellin hil da, kamioi batek harrapatuta | Txapeldunorde izan zen 2004ko Munduko Txapelketan. Donostiako Klasikoa irabazi zuen 1997an. Urrian utzi zion profesionalki lehiatzeari, 30 urteren ondoren. 51 urte zituen. | Davide Rebellin hil da, kamioi batek harrapatuta. Txapeldunorde izan zen 2004ko Munduko Txapelketan. Donostiako Klasikoa irabazi zuen 1997an. Urrian utzi zion profesionalki lehiatzeari, 30 urteren ondoren. 51 urte zituen. | Italiako zenbait hedabidek jakinarazi dutenez, Davide Rebellin txirrindulari ohia errepideko istripu batean hil da. Montebello Vicentino herrian izan da ezbeharra, Italian. Kamioi batek harrapatu du Rebellin. 51 urte zituen. La Gazzetta dello Sport kirol egunkariak gaineratu du kamioia ez dela istripuaz ohartu, eta aur... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221397/goldman-sachseko-buru-ohia-idazlea-eta-euskalduna.htm | Goldman Sachseko buru ohia, idazlea eta euskalduna | Goldman Sachseko buru ohia, idazlea eta euskalduna. | Anton Arriolak (Durango, Bizkaia, 1967) Deustuko Unibertsitatean eta Milango Bocconin enpresa ikasketak egin zituen. 1992. eta 2009. urteen artean Goldman Sachs AEBetako inbertsio bankuan lan egin zuen, eta 2003. urtean Espainiako adarreko kontseilari ordezkari izendatu zuten. Hainbat enpresatako administrazio kontseil... | ||
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221398/bortxaketa-bategatik-jarritako-zigorra-lau-urtetik-hirura-apaldu-dute-bizkaian.htm | Gizartea | Bortxaketa bategatik jarritako zigorra lau urtetik hirura apaldu dute Bizkaian | Iragarria zuten Bizkaiko epaileek berrikusketa eskeak aztertzeko asmoa, eta lehen ebazpena eman dute | Bortxaketa bategatik jarritako zigorra lau urtetik hirura apaldu dute Bizkaian. Iragarria zuten Bizkaiko epaileek berrikusketa eskeak aztertzeko asmoa, eta lehen ebazpena eman dute | Bizkaiko Probintzia Auzitegiak zigorra urritu dio bortxaketa batengatik kondenatutako gizon bati, Espainian sexu erasoen inguruan onetsi duten Soilik baietz da baietz lege berriaren irizpideen arabera zigorra berrikusita. Lehen, lau urte eta erdiko kondena zuen; orain, hiru urtekoa. 2019ko uztailean ezarri zioten zigor... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221399/su-ta-garrek-erroetara-jo-du-alarma-disko-berrian.htm | Kultura | Su Ta Garrek erroetara jo du 'Alarma' disko berrian | Abenduaren 6an zabalduko dute taldearen hamabigarren lana, hala CD formatuan nola plataforma digitaletan, eta martxoan argitaratuko dute biniloan, LP bikoitzean. | Su Ta Garrek erroetara jo du 'Alarma' disko berrian. Abenduaren 6an zabalduko dute taldearen hamabigarren lana, hala CD formatuan nola plataforma digitaletan, eta martxoan argitaratuko dute biniloan, LP bikoitzean. | «Ezinezkoa da Jaiotze basatia berriz ateratzea, disko horrek 30 urte baino gehiago dituelako, baina saiatu gara esentzia hori bilatzen». Aitor Gorosabel gitarra jotzaile eta abeslariak azaldu duenez, hastapenetaraino jo du Su Ta Gar taldeak bere estudioko hamabigarren diskoa sortzeko abiada bila. 1991. urtean kaleratut... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221400/baguette-a-ondare-immaterialeko-kultur-ondasun-izendatu-du-unescok.htm | Mundua | 'Baguette'-a ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du Unescok | Okinen lana eta 'baguette'-aren kultura soziala aitortu nahi izan ditu erakundeak. | 'Baguette'-a ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du Unescok. Okinen lana eta 'baguette'-aren kultura soziala aitortu nahi izan ditu erakundeak. | Irina, ura, gatza, legamia —eta esku abilak—. Osagai horiek nahastuta eta labean sartuta lortzen dena izendatu du Unescok ondare immaterialeko kultur ondasuna: baguette-a. Askok esango lukete ogi barra bat ez dela ukiezina, baizik eta ukigarria baino ukigarriagoa. Erakundeak, ordea, haren atzean dagoenari eman dio izen... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221401/nazioarteko-adituak-izango-dira-bertsolari-txapelketa-nagusiko-finalean.htm | Kultura | Nazioarteko adituak izango dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean | Kantu inprobisatua lantzen duten Herrialde Katalanetako, Galiziako, Madeirako eta Sardiniako ordezkariak izango dira abenduaren 18an, Iruñean | Nazioarteko adituak izango dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Kantu inprobisatua lantzen duten Herrialde Katalanetako, Galiziako, Madeirako eta Sardiniako ordezkariak izango dira abenduaren 18an, Iruñean | Urteetan Bertsozale Elkarteak landu dituen harremanen ondorioz, nazioarteko adituak izango dira abenduaren 18an Iruñean, Nafarroa Arenan jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Ahozko kantu inprobisatuaren alorrean ekitaldi garrantzitsua da Bertsolari Txapelketa Nagusia, eta bereziki finalak ikusmin handi... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221402/foro-sozialak-memorien-elkarrizketa-proiektua-aurkeztu-du-nafarroako-parlamentuan.htm | Politika | Foro Sozialak 'Memorien elkarrizketa' proiektua aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan | Indarkeriaz gogoeta egin eta «elkarrizketarako espazioak» sortzeko beharra aipatu dute. | Foro Sozialak 'Memorien elkarrizketa' proiektua aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Indarkeriaz gogoeta egin eta «elkarrizketarako espazioak» sortzeko beharra aipatu dute. | «Nik estereotipo ugari nituen buruan: kale borrokaz, indarkeriaz, ezker abertzaleaz... Orain ikasi dut agian gu ez ginela hain onak, ezta haiek hain gaiztoak ere. Biktimak ezagutu ditut han eta hemen, eta bakearen alde lan egin duten pertsonak, han eta hemen». Beatriz Ukar CDN alderdi erregionalistako militante izan ze... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221403/miel-a-elustondok-irabazi-du-rikardo-arregi-kazetaritza-saria.htm | Gizartea | Miel A. Elustondok irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria | BERRIAn argitaratutako 'Tonban ehortzirik' elkarrizketa sortagatik jaso du saria. Hildako pertsonei egindako elkarrizketak bildu ditu, antolatzaileen arabera «euskarazko kazetaritzan parekorik ez dutenak». Komunikazio saria 'enpresabidea.eus' webguneak irabazi du. | Miel A. Elustondok irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza saria. BERRIAn argitaratutako 'Tonban ehortzirik' elkarrizketa sortagatik jaso du saria. Hildako pertsonei egindako elkarrizketak bildu ditu, antolatzaileen arabera «euskarazko kazetaritzan parekorik ez dutenak». Komunikazio saria 'enpresabidea.eus' webguneak ira... | Eman dute aurtengo Rikardo Arregi sarien irabazleen berri. Miel A. Elustondo kazetari eta idazle azpeitiarrak jaso du kazetaritza saria, BERRIAn argitaratutako Tonban ehortzirik elkarrizketa sortagatik. Hildakoei egindako elkarrizketak bildu ditu bertan Elustondok; antolatzaileen arabera, «euskarazko kazetaritzan parek... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221404/etxelekuk-etxegarairengana-joko-du-taldearen-sorrera-gauzatzeko.htm | Politika | Etxelekuk Etxegarairengana joko du, taldearen sorrera gauzatzeko | Gutuna bidaliko diote talde politikoaren sorrera formalizatzeko, eta abenduaren 10eko batzarrerako osatua izatea espero dute. «Kontra» joateko borondatea ukatu dute. | Etxelekuk Etxegarairengana joko du, taldearen sorrera gauzatzeko. Gutuna bidaliko diote talde politikoaren sorrera formalizatzeko, eta abenduaren 10eko batzarrerako osatua izatea espero dute. «Kontra» joateko borondatea ukatu dute. | Bazuen izena; orain badu argazkia. Eta baita pixkanaka emendatzen ari den hautetsi zerrenda ere. Peio Etxelekuren inguruan bildu den Elkarrekin Herriarentzat talde politikoaren aurkezpena egin dute Baionako Trinkete Modernoan. Heldu den astean bildaliko diote Jean Rene Etxegarai Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariari... |
2022-11-30 | https://www.berria.eus/albisteak/221405/sufritu-gabe-egin-du-aurrera-argentinak.htm | Kirola | Sufritu gabe egin du aurrera Argentinak | Argentinak 0-2 menderatu du Polonia, eta bi selekzio horiek sailkatu dira C multzoan. D multzoan, berriz, Frantziak eta Australiak egin dute aurrera. | Sufritu gabe egin du aurrera Argentinak. Argentinak 0-2 menderatu du Polonia, eta bi selekzio horiek sailkatu dira C multzoan. D multzoan, berriz, Frantziak eta Australiak egin dute aurrera. | Atseden har dezatela argentinarrek. Oraingoz, bederen, Argentinak final-zortzirenetako kanporaketa jokatuko du eta. Saudi Arabiaren aurkako partidaren ostean isuritako malkoak ahaztuta geratu dira Poloniari irabazita (0-2). Beste Munduko Kopa bat hasiko da orain Leo Messiren selekzioarentzat.
Aise menderatu dute Polon... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221431/sute-batek-gorraiz-merkataritza-gunea-kiskali-du.htm | Gizartea | Sute batek Gorraiz merkataritza gunea kiskali du | Sutea nola piztu den ez dagoenez argi, ikerketa bat jarri dute martxan. | Sute batek Gorraiz merkataritza gunea kiskali du. Sutea nola piztu den ez dagoenez argi, ikerketa bat jarri dute martxan. | Bart gauean, Gorraiz merkataritza gunea (Eguesibar, Nafarroa) suak hartu du, eta bertako ile apaindegiak, garbitegiak, albaitarien guneak eta kafetegiak kalteak izan dituzte. Gertatutakoaren berri jakitean, Eguesibarko Polizia, Foruzaingoa eta suhiltzaileak bertaratu dira.
Oraindik ez dago argi zerk piztu duen sua, ba... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221432/hiru-emakumek-zuzenduko-dute-gaur-alemania-costa-rica-partida.htm | Kirola | Hiru emakumek zuzenduko dute gaur Alemania-Costa Rica partida | Stephanie Frappart izango da epaile nagusia, eta Neuza Back eta Karen Diaz marrazainak. Lehen aldia da emakumezko batek gizonezkoen Munduko Kopako partida bat zuzentzen duela. | Hiru emakumek zuzenduko dute gaur Alemania-Costa Rica partida. Stephanie Frappart izango da epaile nagusia, eta Neuza Back eta Karen Diaz marrazainak. Lehen aldia da emakumezko batek gizonezkoen Munduko Kopako partida bat zuzentzen duela. | Estreinakoz emakumezko epaile batek partida bat zuzenduko du gizonezkoen Munduko Txapelketa batean. Gaur izango da, eta epaile hori Stephanie Frappart frantziarra izango da. Frappartek E multzoko Costa-Rica Alemania neurketa zuzenduko du, 20:00etan. Gainera, harekin egongo diren marrazainak ere emakumezkoak izango dira... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221433/aeben-enbaxadakoei-eta-pedro-sanchezi-ere-bidali-dizkiete-lehergaiak.htm | Mundua | AEBen enbaxadakoei eta Pedro Sanchezi ere bidali dizkiete lehergaiak | Sei dira guztira atzemandako bonbak; horietatik bost azken orduetan atzeman dituzte, Espainiako Defentsa Ministerioan, AEBen eta Ukrainaren Madrilgo enbaxadetan, Zaragozako arma lantegi batean eta Torrejon de Ardoz herriko aire basean. Pedro Sanchezen aurkako bonba bat atzeman zuten azaroan. Antzeko ezaugarriak dituzte... | AEBen enbaxadakoei eta Pedro Sanchezi ere bidali dizkiete lehergaiak. Sei dira guztira atzemandako bonbak; horietatik bost azken orduetan atzeman dituzte, Espainiako Defentsa Ministerioan, AEBen eta Ukrainaren Madrilgo enbaxadetan, Zaragozako arma lantegi batean eta Torrejon de Ardoz herriko aire basean. Pedro Sancheze... | Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, sei dira guztira azken egunetan atzeman dituzten bonbak. Azken 24 orduetan bost atzeman dituzte. Espainiako Defentsa Ministerioan, Ukrainak Madrilen duen enbaxadan, AEBek Madrilen duten enbaxadan, Zaragozako Instalaza arma lantegian eta Torrejon de Ardoz herrian den aire basean ja... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221434/israelgo-armadak-beste-bi-palestinar-hil-ditu-tiroz-zisjordanian.htm | Mundua | Israelgo armadak beste bi palestinar hil ditu tiroz, Zisjordanian | Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan egin dute sarekada Israelgo indarrek. Zortzi palestinar hil dituzte 72 orduan, eta hamar astebetean. NBEk onartu egin du 2023an Nakbaren 75. urteurrena oroitzeko ebazpena. | Israelgo armadak beste bi palestinar hil ditu tiroz, Zisjordanian. Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan egin dute sarekada Israelgo indarrek. Zortzi palestinar hil dituzte 72 orduan, eta hamar astebetean. NBEk onartu egin du 2023an Nakbaren 75. urteurrena oroitzeko ebazpena. | Oldarraldiek ez dute etenik Zisjordanian. Palestinako Osasun Ministerioak baieztatu duenez, Israelgo armadak beste bi palestinar hil ditu tiroz, Zisjordanian, Jeningo errefuxiatuen kanpalekuan. Orotara, Israelgo indarrek zortzi palestinar erail dituzte azken 72 orduetan, eta hamar astebetean, 2006tik lurralde okupatu h... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221435/nbek-dio-lurraren-berotzea-gelditzeko-hamar-bilioi-euro-baino-gehiago-inbertitu-beharko-direla.htm | Mundua | NBEk dio Lurraren berotzea gelditzeko hamar bilioi euro baino gehiago inbertitu beharko direla | Lurraren tenperatura igoera 1,5 gradutik beherakoa izateko, «naturan oinarritutako konponbideak» erabili beharko dira, Nazio Batuen Ingurumen Programak erran duenez. | NBEk dio Lurraren berotzea gelditzeko hamar bilioi euro baino gehiago inbertitu beharko direla. Lurraren tenperatura igoera 1,5 gradutik beherakoa izateko, «naturan oinarritutako konponbideak» erabili beharko dira, Nazio Batuen Ingurumen Programak erran duenez. | Nazio Batuen Ingurumen Programak (NBIP) gaur argitaratutako txosten baten arabera, berotegi efektuko gasen emisioak murriztea ez da nahikoa lurraren berotzea gelditzeko. NBIPk adierazi duenez, Lurraren tenperaturaren igoera 1,5 gradutik beherakoa izateko, «naturan oinarritutako konponbideak» erabili beharko dira. Horta... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221436/euskararen-urtekaria-gaur-berriarekin.htm | Gizartea | 'Euskararen urtekaria', gaur, BERRIArekin | 72 orrialdetan, euskararen inguruan 2022ak eman dituen albiste nagusiak jasoko ditu, zenbait erreportajeren, elkarrizketaren, iritzi artikuluren eta umorearen bidez. | 'Euskararen urtekaria', gaur, BERRIArekin. 72 orrialdetan, euskararen inguruan 2022ak eman dituen albiste nagusiak jasoko ditu, zenbait erreportajeren, elkarrizketaren, iritzi artikuluren eta umorearen bidez. | Lehen aldiz, euskararen inguruko urtekari bat doan banatuko du gaur BERRIAk, papereko egunkariarekin, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. 72 orrialdetan, aurten euskararen inguruan jasotako albiste nagusiak bilduko ditu urtekariak. Harpidedunek ohiko bideetatik jasoko dute.
Dosier berezi batekin hasiko da, hizkunt... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221437/mugiren-deskontuaren-luzapenak-talka-eragin-du-erakundeen-artean.htm | Politika | Mugiren deskontuaren luzapenak talka eragin du erakundeen artean | Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du 2023an ere egungo deskontuari eutsiko diola, baina neurri hori nork ordainduko duen ez dago argi. | Mugiren deskontuaren luzapenak talka eragin du erakundeen artean. Gipuzkoako Foru Aldundiak iragarri du 2023an ere egungo deskontuari eutsiko diola, baina neurri hori nork ordainduko duen ez dago argi. | Gipuzkoako Garraio Agintaritzak kopuru bat jarri dio 2023an Mugi txarteletan %50eko deskontuei eusteak eragingo duen gastuari: 24,3 milioi euro. Gipuzkoako Foru Aldundiak asteon iragarri du gaur egun indarrean dagoen laguntza mailari eutsiko diola datorren urtean ere, garraio publikoa sustatzeko egokitzat ikusten duela... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221439/iparraldeko-euskal-hedabideek-saio-berezia-egingo-dute-larunbatean.htm | Bizigiro | Iparraldeko euskal hedabideek saio berezia egingo dute larunbatean | Euskara, hedabideetatik karriketara! izenburupean, hainbat gonbidatu izanen dituzte Merkatu plazan, 11:00etatik 12:00etara. | Iparraldeko euskal hedabideek saio berezia egingo dute larunbatean. Euskara, hedabideetatik karriketara! izenburupean, hainbat gonbidatu izanen dituzte Merkatu plazan, 11:00etatik 12:00etara. | Euskaraldiaren eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Iparraldeko euskarazko bost hedabideak elkarlanean arituko dira heldu den larunbatean, abenduaren 3an, 11:00etatik 12:00etara, Euskara, hedabideetatik karriketara! programa berezia eskaintzeko. Zuzenean arituko dira Baionako merkatutik, eta hainbat solaskide... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221440/diagnostikatu-gabeko-gib-kasuen-inguruan-ohartarazi-dute-ecdck-eta-omek.htm | Gizartea | Diagnostikatu gabeko GIB kasuen inguruan ohartarazi dute ECDCk eta OMEk | Pandemia aurreko datuen aldean «ugaritze» bat ikusi dutela esan dute, eta testak egiteko bideak erraztu behar direla; eritasunaren nazioarteko egunaren harira mintzatu dira, gaur baita | Diagnostikatu gabeko GIB kasuen inguruan ohartarazi dute ECDCk eta OMEk. Pandemia aurreko datuen aldean «ugaritze» bat ikusi dutela esan dute, eta testak egiteko bideak erraztu behar direla; eritasunaren nazioarteko egunaren harira mintzatu dira, gaur baita | Hiesaren Nazioarteko Eguna da gaur. Horren harira, hainbat datu plazaratu dira asteon, eta diagnostikatu gabe dauden GIB kasuez ohartarazi dute Europako gaitz infekziosoen prebentziorako zentro ECDCk eta Osasunaren Mundu Erakunde OMEk, besteak beste; izan ere, halakoak «ugaritzen» ari dira. Gaitzaren sorburua birus hor... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221442/339-milioi-lagunek-beharko-dute-laguntza-humanitarioa-2023an-nberen-arabera.htm | Mundua | 339 milioi lagunek beharko dute laguntza humanitarioa 2023an, NBEren arabera | Inoizko finantzaketarik handiena beharko du NBEk —ia 50.000 milioi euro— 68 herrialdetan laguntza humanitarioa eman ahal izateko datorren urtean. | 339 milioi lagunek beharko dute laguntza humanitarioa 2023an, NBEren arabera. Inoizko finantzaketarik handiena beharko du NBEk —ia 50.000 milioi euro— 68 herrialdetan laguntza humanitarioa eman ahal izateko datorren urtean. | Datorren urtean 339 milioi pertsona izango dira laguntza humanitarioaren beharrean, NBE Nazio Batuen Erakundeko nazioarteko lankidetzarako programak gaur argitaratu duen txostenaren arabera. 2023an giza krisia okertu egingo da, aurten laguntza humanitarioa behar izan dutenak baino %19,1 gehiago izango direlako datorren... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221443/jaurlaritzak-esan-du-irakasleen-331ek-bat-egin-dutela-hezkuntzako-grebarekin.htm | Gizartea | Jaurlaritzak esan du irakasleen %33,1ek bat egin dutela hezkuntzako grebarekin | Atzo greba egin zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetan, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Haien arabera, parte hartzea %60koa izan zen. | Jaurlaritzak esan du irakasleen %33,1ek bat egin dutela hezkuntzako grebarekin. Atzo greba egin zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako eskola publikoetan, ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deituta. Haien arabera, parte hartzea %60koa izan zen. | Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren aurka, bi greba deialdi egin zituzten sare publikorako ELA, LAB eta Steilas sindikatuek. Atzo egin zuten horietako lehenengoa, eta abenduaren 14rako daukate jarrita bigarrena. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak atzoko grebaren parte hartzearen datuak eman ditu... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221444/irati-filma-bost-goya-jasotzeko-hautagai-da.htm | Kultura | 'Irati' filma bost Goya jasotzeko hautagai da | 'Ainhoa: Black is beltza 2' filma da hautagaien artean beste euskarazko lan bakarra | 'Irati' filma bost Goya jasotzeko hautagai da. 'Ainhoa: Black is beltza 2' filma da hautagaien artean beste euskarazko lan bakarra | Jadanik plazaratu dute Goya sarietarako hautagaien zerrenda, eta hainbat garaikur jasotzeko aukerak ditu Paul Urkijoren Irati filmak. Bost saritarako izendatu dute lana, zehazki. Besteak beste, gidoi egokiturik onenaren aitortza jaso dezake filmak, ikusizko efekturik hoberenen sarirako izendatu dituzte Jon Serrano eta ... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221445/enplegu-publikoaren-legea-onartu-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Ekonomia | Enplegu Publikoaren Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak | Europako Batasunetik kanpokoek aukera izango dute Osakidetzan eta Ertzaintzan lan egiteko. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta sindikatuek salatu dutenez, arauak ez du amaiaraziko behin-behinekotasun handia. | Enplegu Publikoaren Legea onartu du Eusko Legebiltzarrak. Europako Batasunetik kanpokoek aukera izango dute Osakidetzan eta Ertzaintzan lan egiteko. EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta sindikatuek salatu dutenez, arauak ez du amaiaraziko behin-behinekotasun handia. | Eusko Legebiltzarrak Enplegu Publikoaren Legea onartu du, Jaurlaritza osatzen duten bi alderdien (EAJ eta PSE-EE) aldeko botoarekin eta PP+Cs koalizioaren abstentzioarekin. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk kontra bozkatu dute, eta gogoratu dute sindikatuen babesik ere ez duela. Lege berriak Euskal Autonomia Erkideg... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221446/eaj-eta-pse-eek-elari-esan-diote-aritzetako-isurketen-auzia-epaitegietan-argitu-behar-dela.htm | Gizartea | EAJ eta PSE-EEk ELAri esan diote Aritzetako isurketen auzia epaitegietan argitu behar dela | Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin du ELAk, eta Eusko Abertzaleak eta Eusko Sozialistak taldeek «akusazio larriak» egitea egotzi diote. | EAJ eta PSE-EEk ELAri esan diote Aritzetako isurketen auzia epaitegietan argitu behar dela. Gipuzkoako Batzar Nagusietan agerraldia egin du ELAk, eta Eusko Abertzaleak eta Eusko Sozialistak taldeek «akusazio larriak» egitea egotzi diote. | Gipuzkoako Batzar Nagusietan gaur egin duen agerraldi batean, ELAk salatu du Gipuzkoako autobideak kudeatzen dituen Bidegi enpresa publikoak azpikontratatutako enpresek ez dituztela betetzen kontratuaren baldintzak, eta langileen lan baldintzei eta naturari kalte egiten dietela. Horrekin batera, Bidegiri egotzi dio azp... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221447/eajk-eta-psek-ez-dute-ontzat-jo-arrazakeria-instituzionalari-buruzko-diagnostiko-bat-egitea.htm | Gizartea | EAJk eta PSEk ez dute ontzat jo arrazakeria instituzionalari buruzko diagnostiko bat egitea | Elkarrekin Podemos-IUren legez besteko proposamenaren alde egin du EH Bilduk, eta abstentziora jo du PP+C’-k. Eusko Legebiltzarrak onetsitako testuak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio landu ditzala «diskriminaziorik eza» sustatzeko analisiak, Ikuspegirekin batera. | EAJk eta PSEk ez dute ontzat jo arrazakeria instituzionalari buruzko diagnostiko bat egitea. Elkarrekin Podemos-IUren legez besteko proposamenaren alde egin du EH Bilduk, eta abstentziora jo du PP+C’-k. Eusko Legebiltzarrak onetsitako testuak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio landu ditzala «diskriminaziorik eza» sustatz... | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan arrazakeria instituzionala egon badago. Horretan bat datoz EAJ, PSE-EE, EH Bildu, Elkarrekin Podemos-IU eta PP+C’s. Arazoari irtenbidea emateko bidean, aldiz, ñabardurak badira batzuen eta besteen artean, Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran gaur agerian geratu denez. Elkarrekin Podemos-I... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221448/etb2k-77ko-ikusle-kuota-izan-du-azaroan-2019ko-udatik-lortutako-txikiena.htm | Bizigiro | ETB2k %7,7ko ikusle kuota izan du azaroan, 2019ko udatik lortutako txikiena | ETB1en, lau eta erdikoaren finalak %24,5eko ikusle kuota lortu zuen, eta %1,9ko batezbestekoa izan du azaroan. ETB3k %0,2ko ikusle kuota du. | ETB2k %7,7ko ikusle kuota izan du azaroan, 2019ko udatik lortutako txikiena. ETB1en, lau eta erdikoaren finalak %24,5eko ikusle kuota lortu zuen, eta %1,9ko batezbestekoa izan du azaroan. ETB3k %0,2ko ikusle kuota du. | ETB2 katearen ikusle datuak ez dira onak azkeneko hilabeteetan, batez ere aurreko bi urteetako batezbestekoekin alderatuz gero. Irailean %8,2ko ikusle kuota izan zuen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan; urrian, %8ra jaitsi zen; eta, azaroan, %7,7ko ikusle kuotaraino jausi da. 2019ko abuztutik ez zuen kate publikoak hain da... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221450/errusiak-ez-du-onartuko-ukrainako-gerra-krimenetarako-auzitegirik.htm | Mundua | Errusiak ez du onartuko Ukrainako gerra krimenetarako auzitegirik | Kremlinek «ilegitimotzat» jo du Europako Batzordeak egindako proposamena. Zelenskiren arabera, sei milioi herritar daude argindarrik gabe Ukrainan. | Errusiak ez du onartuko Ukrainako gerra krimenetarako auzitegirik. Kremlinek «ilegitimotzat» jo du Europako Batzordeak egindako proposamena. Zelenskiren arabera, sei milioi herritar daude argindarrik gabe Ukrainan. | Errusiak Ukrainan egindako «gerra krimenak» zigortzeko asmoz, «auzitegi berezi bat» eratzeko proposamena egin zuen atzo Europako Batzordeko presidente Ursula Von der Leyenek: «Errusiak estatu subirano baten [Ukraina] aurka egindakoagatik ordaindu behar du». Bada, Kremlinek argi erantzun dio Bruselari: «Errusiak ez du o... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221451/planeta-bati-eta-haren-izarrari-su-eta-gar-izenak-jartzea-proposatu-du-astronomo-talde-batek.htm | Bizigiro | Planeta bati eta haren izarrari 'Su' eta 'Gar' izenak jartzea proposatu du astronomo talde batek | NBEren Hizkuntza Indigenen Hamarkadaren harira, Astronomoen Nazioarteko Batasunak eskatu du izenak proposatzeko 20 planetarentzat. | Planeta bati eta haren izarrari 'Su' eta 'Gar' izenak jartzea proposatu du astronomo talde batek. NBEren Hizkuntza Indigenen Hamarkadaren harira, Astronomoen Nazioarteko Batasunak eskatu du izenak proposatzeko 20 planetarentzat. | Gliese 486 du orain behin-behineko izena Lurretik 26 argi urtera dagoen izar batek, eta haren planetetako bati Gliese 486b esaten diote. Baina baliteke hori laster aldatzea, eta sistemari euskarazko izena jartzea. Astronomo talde baten proposamena onartzen badute, Su eta Gar objektuak egongo dira aurki Euskal Herriko z... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221452/mercedesek-produkzioa-geratuko-du-ostiralean-eta-larunbatean-metalgintzako-grebagatik.htm | Ekonomia | Mercedesek produkzioa geratuko du ostiralean eta larunbatean, metalgintzako grebagatik | Enpresak langileei adierazi dienaren arabera, Mercedesenak ez diren arazo batzuengatik hornidura arazoak dituzte. | Mercedesek produkzioa geratuko du ostiralean eta larunbatean, metalgintzako grebagatik. Enpresak langileei adierazi dienaren arabera, Mercedesenak ez diren arazo batzuengatik hornidura arazoak dituzte. | Bizkaiko metalgintzako greba hornidura arazoak sortzen ari da hainbat enpresatan, Arabako Mercedesen esaterako. Material falta dela eta, enpresak produkzioaren sektore batzuk geratzeko erabakia hartu du, ostiralerako eta larunbaterako. Bihar, ostirala, muntaketa gordineko langileen hiru txandak —goizekoa, arratsaldekoa... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221453/kutxabankek-beste-150-milioi-banatuko-dizkiei-dibidentuetan-bbk-kutxa-eta-vital-fundazioei.htm | Ekonomia | Kutxabankek beste 150 milioi banatuko dizkiei dibidentuetan BBK, Kutxa eta Vital fundazioei | Aurten, 322,7 milioi euro jaso dituzte guztira. Dirua egitasmo sozialak garatzeko erabili behar dute. | Kutxabankek beste 150 milioi banatuko dizkiei dibidentuetan BBK, Kutxa eta Vital fundazioei. Aurten, 322,7 milioi euro jaso dituzte guztira. Dirua egitasmo sozialak garatzeko erabili behar dute. | Kutxabankek beste 150 milioi euro banatuko ditu BBK, Kutxa eta Vital fundazioen artean. Haiek dira bankuaren jabeak, eta, aurten, orotara 322,7 milioi jasoko dituzte, 2019ko, 2021eko eta 2022ko irabaziengatik.
Azken ordainketa ostegun honetan jaso dute, akziodunen batzar nagusiak administrazio kontseiluaren proposamen... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221454/euskarazko-hedabideak-bereziki-babestu-behar-direla-esan-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Gizartea | Euskarazko hedabideak «bereziki babestu» behar direla esan du Eusko Legebiltzarrak | EAJren eta PSE-EEren ekinbidea onartu du ganberak. EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari galdegin dio molda dezala diru laguntzen agindua, eta baldintza berriak ezar ditzala tokiko eta euskarazko hedabideekin batera adostuta. | Euskarazko hedabideak «bereziki babestu» behar direla esan du Eusko Legebiltzarrak. EAJren eta PSE-EEren ekinbidea onartu du ganberak. EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari galdegin dio molda dezala diru laguntzen agindua, eta baldintza berriak ezar ditzala tokiko eta euskarazko hedabideekin batera adostuta. | EH Bilduren ekimenez, Eusko Jaurlaritzak hedabideentzako sei miloi euroren diru laguntzen inguruan eztabaidatu dute gaur Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduren izenean, Jasone Agirrek «gaztelaniazko komunikabide handiak» babestea leporatu dio Eusko Jaurlaritzari, eta dei egin dio erabakitzeko zein den bere «apustu estrateg... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221455/san-tomas-egunean-plaza-barriko-postuak-lekualdatuko-dituztela-salatu-dute-baserritarrek.htm | Gizartea | San Tomas egunean Plaza Barriko postuak lekualdatuko dituztela salatu dute baserritarrek | Bilboko Udalak ostalaritza «lehenetsi» duela eta baserritarrak «baztertu» dituela salatu du Enba sindikatuak. | San Tomas egunean Plaza Barriko postuak lekualdatuko dituztela salatu dute baserritarrek. Bilboko Udalak ostalaritza «lehenetsi» duela eta baserritarrak «baztertu» dituela salatu du Enba sindikatuak. | Hiru urte dira San Tomas jaia behar bezala ez dutela ospatu Bilbon, eta aurten bai, bueltan izango dira urteroko postuak eta taloak. Baserritarrek, ordea, danbatekoa hartu dute: abenduaren 21eko azoka ez da ohi bezala itzuliko. Plaza Barrian eta Areatzan izaten dira baserritarrak, dozenaka postutan, baina aurten ez da ... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221456/xabier-leteren-obra-osoa-argitalpen-bakarrean-bildu-dute.htm | Kultura | Xabier Leteren obra osoa argitalpen bakarrean bildu dute | Hiru liburukitan batu dituzte idazle eta kantariaren poema eta abesti guztiak. Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi arduratu dira edizioa apailatzeaz —1.000 orritik gora, denera—, eta bost argitaletxek elkarlanean eman dute argitara. | Xabier Leteren obra osoa argitalpen bakarrean bildu dute. Hiru liburukitan batu dituzte idazle eta kantariaren poema eta abesti guztiak. Alex Gurrutxaga eta Lourdes Otaegi arduratu dira edizioa apailatzeaz —1.000 orritik gora, denera—, eta bost argitaletxek elkarlanean eman dute argitara. | «Lan hau, batez ere, Leteren ondran eta alabantzan egina da; hari eginiko omenaldi bat. Bere obra da 1.000 orri hauen protagonista». Mende erdi baten kantua gordetzen duten orriak, bilakaera baten testigu direnak; egile baten bilakaerarena, eta hura inguratu zuen bizimodu sozial-politiko-kultural guztiarena. Hamabi urt... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221457/nafarroako-gobernuak-2020-2024ko-eperako-ekarpena-hitzartu-du-madrilekin.htm | Ekonomia | Nafarroako Gobernuak 2020-2024ko eperako ekarpena hitzartu du Madrilekin | Bihar goizean koordinazio batzordea bilduko da, eta arratsaldean emango dituzte azalpenak. | Nafarroako Gobernuak 2020-2024ko eperako ekarpena hitzartu du Madrilekin. Bihar goizean koordinazio batzordea bilduko da, eta arratsaldean emango dituzte azalpenak. | Hiru urteko atzerapenarekin, baina, azkenik, Nafarroako Gobernuak hitzartu du Espainiako Gobernuarekin 2020-2024rako ekarpenaren kalkulua. Zehazki, 2020an Nafarroak bere gain hartu gabeko eskumenen truke ordaindu beharreko ekarpenaren nondik norakoa lotu dute, eta, behin hori eginda, ondorengo lau urteetako diru kopuru... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221458/bai-sarearen-aipamen-berezia-jaso-du-berriak-gure-gorputzetik-praktikarengatik.htm | Gizartea | Bai Sarearen aipamen berezia jaso du BERRIAk, 'Gure gorputzetik' praktikarengatik | Hileroko koparekin bateragarriagoak diren komunen berri emateagatik egin diote aipamen berezia BERRIAri. Hiru enpresa ere saritu ditu Bai Sareak. | Bai Sarearen aipamen berezia jaso du BERRIAk, 'Gure gorputzetik' praktikarengatik. Hileroko koparekin bateragarriagoak diren komunen berri emateagatik egin diote aipamen berezia BERRIAri. Hiru enpresa ere saritu ditu Bai Sareak. | Urteroko batzarra egin du Bai Sareak, Emakundek sustatutakoak, eta berdintasun jardunbiderik onenen sariak banatu dituzte bertan. Tartean, BERRIAri aipamen berezia egin dio sareak, Gure gorputzetik praktikarengatik. Lankide batek kezka ala kexa bat plazaratu zuen, BERRIAko komun nagusien antolaketaren inguruan. Garbito... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221459/felipe-juaristik-harrizko-gaitz-hau-poema-bilduma-eman-du.htm | Kultura | Felipe Juaristik ‘Harrizko gaitz hau’ poema bilduma eman du | Mina du ardatz olerki liburuak, eta isiltasunak eta gelditasunak zeharkatzen dute, egileak azaldu duenez. Balea Zuria argitaletxeak plazaratu du. | Felipe Juaristik ‘Harrizko gaitz hau’ poema bilduma eman du. Mina du ardatz olerki liburuak, eta isiltasunak eta gelditasunak zeharkatzen dute, egileak azaldu duenez. Balea Zuria argitaletxeak plazaratu du. | «Zenbait gertaeraren aurrean isilik geratzen gara, ez zaigulako hitzik ateratzen esan nahi genukeena esateko». Amaren heriotzaren harira hasi zen Felipe Juaristi bere lan berriko lehen lerroak idazten, eta, beste behin ere, poesian aurkitu zituen mina adierazteko eta hari buruz gogoeta egiteko behar zituen hitzak. Bait... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221460/filipe-aramendik-ez-du-salaketarik-jarriko-azaroaren-11ko-pankartagatik.htm | Politika | Filipe Aramendik ez du salaketarik jarriko azaroaren 11ko pankartagatik | Lehen Mundu Gerlako oroitzarren harira Frantziak erailak zioen pankarta «iraingarritzat» jo zuen Urruñako auzapezak, eta soldaduak «askatasunaren defentsan» hil zirela erran zuen. Bere adierazpenekin desados agertu zen EH Bai. | Filipe Aramendik ez du salaketarik jarriko azaroaren 11ko pankartagatik. Lehen Mundu Gerlako oroitzarren harira Frantziak erailak zioen pankarta «iraingarritzat» jo zuen Urruñako auzapezak, eta soldaduak «askatasunaren defentsan» hil zirela erran zuen. Bere adierazpenekin desados agertu zen EH Bai. | Filipe Aramendik ez du salaketarik jarriko azaroaren 11n Urruñan (Lapurdi) pankarta jarri zutenen kontra. Hala jakinarazi du Sud Ouest egunkariak. Aramendik esplikatu du herriko etxeko gehiengoko taldean hartu dutela erabakia, «gauzak lasaitzearren».
Lehen Mundu Gerraren armistizio eguna da azaroaren 11, eta besta egu... |
2022-12-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221461/ernaik-gazteen-bizitza-duintzeko-eskatu-du-zortzi-ekintza-deszentralizatu-eginda.htm | Politika | Ernaik gazteen bizitza «duintzeko» eskatu du, zortzi ekintza deszentralizatu eginda | Besteak beste, EHUren Leioako campuseko errektoretza «blokeatu» eta Bergarako San Prudentzio auzoko biribilgunea moztu du gazte antolakundeak. | Ernaik gazteen bizitza «duintzeko» eskatu du, zortzi ekintza deszentralizatu eginda. Besteak beste, EHUren Leioako campuseko errektoretza «blokeatu» eta Bergarako San Prudentzio auzoko biribilgunea moztu du gazte antolakundeak. | Euskal Herriko zortzi lekutan hainbat ekintza egin ditu Ernai gazte antolakundeak, «gazteen bizitzen duintzea» eskatu, eta «neurri zehatzak eta erroko eraldaketa» aldarrikatzeko. Gazteak «belaunaldi krisian» daudela salatu du, hala. Horren erakusle dira, Ernairen arabera, bizi baldintzen «prekarizazioa» eta bizitzaren ... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221485/bizkaibuseko-80-ibilgailu-baino-gehiago-sabotatu-dituzte-trapagaranen.htm | Gizartea | Bizkaibuseko 80 ibilgailu baino gehiago sabotatu dituzte Trapagaranen | Zenbait autobus gurpilak zulatuta eta beirak margotuta agertu dira gaur goizean. Ezkerraldeko zerbitzuetan eragina izanen du gertatutakoak. | Bizkaibuseko 80 ibilgailu baino gehiago sabotatu dituzte Trapagaranen. Zenbait autobus gurpilak zulatuta eta beirak margotuta agertu dira gaur goizean. Ezkerraldeko zerbitzuetan eragina izanen du gertatutakoak. | Trapagaranen (Bizkaia) Bizkaibusek duen garajean 80 ibilgailu sabotatuta agertu dira gaur goizean. Gurpilak zulatuak zituzten batzuek, eta beirak margotuta bertzeek. Margoketen ondorioz, gidariek ezin dute errepidea ongi ikusi; beraz, ibilgailu horiek ezin izanen dira erabili. Ezkerraldeko zerbitzuetan eragina izanen d... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221486/lan-merkatuak-ez-du-asko-antzeman-geldialdia-oraindik.htm | Ekonomia | Lan merkatuak ez du asko antzeman geldialdia oraindik | Azaroan behera egin du langabeziak, eta gora langileen kopuruak. Hirugarrenez jarraian, kotizatzaileen marka hautsi du Hegoaldeak. | Lan merkatuak ez du asko antzeman geldialdia oraindik. Azaroan behera egin du langabeziak, eta gora langileen kopuruak. Hirugarrenez jarraian, kotizatzaileen marka hautsi du Hegoaldeak. | Udaz geroztik, moteldu egin da euskal ekonomia, baina ez lan merkatuari kalte handia egiteko adina. Indar handirik gabe izan bada ere, behera egin du langabeziak aurtengo azaroan ere. SEPE Espainiako enplegu zerbitzuaren arabera, hilaren amaieran 142.203 lagun zeuden langabe gisa erregistratuta Hego Euskal Herriko enpl... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221487/28-urteko-surflari-bat-hil-da-angelun.htm | Gizartea | 28 urteko surflari bat hil da Angelun | Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, surfean zebilela. Suhiltzaileek ezin izan dute suspertu. | 28 urteko surflari bat hil da Angelun. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra, surfean zebilela. Suhiltzaileek ezin izan dute suspertu. | 28 urteko gizon bat hil zen atzo arratsaldean, Angeluko Barrako hondartzan (Lapurdi). Lehen zantzuen arabera, surf egiten ari zelarik bihotz gelditze bat izan zuen, eta inguruko surflariek uretik atera behar izan zuten berehala. Suhiltzaileak ere gaztea suspertzen entseatu ziren, baina ez zuten lortu.
Frantziako Poliz... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221488/almadia-ondare-immaterialeko-kultur-ondasun-izendatu-du-unescok.htm | Kultura | Almadia ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du Unescok | Burgin (Nafarroa) ilusioz hartu dute izendapena. Ospakizuna eginen dute bihar, ezkilak errepikan jarrita. | Almadia ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du Unescok. Burgin (Nafarroa) ilusioz hartu dute izendapena. Ospakizuna eginen dute bihar, ezkilak errepikan jarrita. | Nazioarteko aitortza jaso du almadiak: ondare immaterialeko kultur ondasun izendatu du Unescok. Gobernu arteko batzordeak berriki egin du, Rabaten, Kultur Ondare Immateriala Babesteko 17. bilera, eta bertan ondorioztatu du errekan behera jaisteko elkarri loturiko enborrek «zinez» merezi dutela halako errekonozimendua.
... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221489/iritsi-da-eski-denboraldia.htm | Bizigiro | Iritsi da eski denboraldia | Larra-Belagua eta Arette eski estazioak bisitariak hartzeko prest egonen dira bihartik aurrera. | Iritsi da eski denboraldia. Larra-Belagua eta Arette eski estazioak bisitariak hartzeko prest egonen dira bihartik aurrera. | Urrun gelditu dira udako egun eguzkitsu eta beroak. Lekukoa hartu diete hotzak, euriak eta, leku aunitzetan, elurrak. Azken horrek poza eraginen die eski estazioetan neguko opor guztiak igarotzen dituztenei. Estazio batek baino gehiagok pistak irekiko ditu bihartik aurrera. Asteburuan eguraldia egonkorra izanen da, den... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221490/indarkeria-matxista-epaitzeko-jurisdikzio-berri-baten-alde-egin-du-frantziako-asanbleak.htm | Gizartea | Indarkeria matxista epaitzeko jurisdikzio berri baten alde egin du Frantziako Asanbleak | Frantziako eskuineko Errepublikanoen alderdiak egin du lege proposamena. 577 diputatuetarik 81ek bakarrik bozkatu zuten: 41ek alde, eta 40k kontra. | Indarkeria matxista epaitzeko jurisdikzio berri baten alde egin du Frantziako Asanbleak. Frantziako eskuineko Errepublikanoen alderdiak egin du lege proposamena. 577 diputatuetarik 81ek bakarrik bozkatu zuten: 41ek alde, eta 40k kontra. | Atzo gauean Frantziako Asanbleak indarkeria matxista epaitzeko jurisdikzio berri bat sortzearen aldeko lege proposamena onartu zuen. Frantziako eskuineko Errepublikanoen alderdiak egin du lege proposamena, eta, denbora eskasiaz oharturik —taldeel denbora mugatua izaki lege proposamenak egiteko—, oposizioko kideek zuzen... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221491/herritarren-beroa-jasoko-du.htm | Kirola | Herritarren beroa jasoko du | Donato Larretxea aizkolariari omenaldia eginen diote gaur Arantzan (Nafarroa), haren sorterrian. 12:00etan herri kirol saio bat eginen dute, eta, gero, herri bazkaria izanen dute frontoian. | Herritarren beroa jasoko du. Donato Larretxea aizkolariari omenaldia eginen diote gaur Arantzan (Nafarroa), haren sorterrian. 12:00etan herri kirol saio bat eginen dute, eta, gero, herri bazkaria izanen dute frontoian. | Sorterrian eginen diote omena: Arantzan (Bortziriak, Nafarroa). Arantzarra baita Donato Larretxea aizkolaria (1960). Bi urte zituela, Almandozera (Baztan, Nafarroa) mugitu zen haren familia, eta Almandoztik Berara (Bortziriak, Nafarroa) joan zen kirolaria gero. Estimu handian dute herrikideek, halere, eta horren seinal... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221492/aldea-dago-familiek-zer-egin-nahi-duten-eta-zer-egiten-duten.htm | Gizartea | «Aldea dago familiek zer egin nahi duten eta zer egiten duten» | Bizkaiko gurasoek zailtasunak dituzte gatazkak eta estresa kudeatzeko, Ainhoa Allenderen esanetan. Deigarria egin zaio ikustea umeei arreta jarri beharreko tarteetan ere sakelakoari adi egoten direla. | «Aldea dago familiek zer egin nahi duten eta zer egiten duten». Bizkaiko gurasoek zailtasunak dituzte gatazkak eta estresa kudeatzeko, Ainhoa Allenderen esanetan. Deigarria egin zaio ikustea umeei arreta jarri beharreko tarteetan ere sakelakoari adi egoten direla. | 6 eta 12 urte arteko seme-alabak dituzten Bizkaiko 612 familia elkarrizketatu ditu BBK Familyk, umeak hazteko eta hezteko zer konpetentzia, ahulgune, indargune eta behar dituzten jakiteko. «Txikiagoak direnean, lan gehiago ematen du zaintzak. Adin horretan, ostera, nerabezarorako beharko dituzten konpetentziak lantzeko... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221493/hizkuntza-ohiturak-aldatzeko-ariketa-sozialean-jarraitzeko-deia-egin-dute.htm | Gizartea | Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialean jarraitzeko deia egin dute | Euskaraldia gizartean «txertatua eta normalizatua» dagoela esan dute sustatzaileek. Hirugarren edizioan 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Hala ere, aurten «nahi baino txapa gutxiago» ikusi da kalean, eta aztertuko dute zergatik. | Hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialean jarraitzeko deia egin dute. Euskaraldia gizartean «txertatua eta normalizatua» dagoela esan dute sustatzaileek. Hirugarren edizioan 161.099 lagunek eta 6.634 entitatek eman dute izena, eta 8.563 egoitzatan sortu dituzte ariguneak. Hala ere, aurten «nahi baino txapa gutxiag... | Amaitu da Euskaraldia, baina bidea ez da bukatu. Mezu hori eman dute Euskaraldiaren antolatzaileek gaur: bihartik aurrera ere hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa sozialarekin segitzeko deia egin diete parte hartu duten herritar eta entitate guztiei. «Jarrai dezagun hizkuntza ohiturak aldatzen eta euskararentzako gune ... |
2022-12-4 | https://www.berria.eus/albisteak/221494/adineko-pertsonok-asko-daukagu-esateko-alor-askotan.htm | Gizartea | «Adineko pertsonok asko daukagu esateko alor askotan» | Zahartzaro aktiboa aldarrikatzen eta praktikatzen duten pertsonen artean, adibide argia da Asun Ugarte Gipuzkoako Nagusilan Adin Nagusiko Giza Boluntariotza elkarteko lehendakariordea da eta Legazpiko ordezkaritzako koordinatzailea. Gero eta gehiago dira aktibo eta gizartean eragitea dute helburu nagusi. | «Adineko pertsonok asko daukagu esateko alor askotan». Zahartzaro aktiboa aldarrikatzen eta praktikatzen duten pertsonen artean, adibide argia da Asun Ugarte Gipuzkoako Nagusilan Adin Nagusiko Giza Boluntariotza elkarteko lehendakariordea da eta Legazpiko ordezkaritzako koordinatzailea. Gero eta gehiago dira aktibo eta... | Lanean ari zenean baino agenda beteagoa du orain Asun Ugartek (Brinkola, Legazpi, 1953). Gipuzkoako Nagusilan Adin Nagusiko Giza Boluntariotza elkarteko lehendakariordea da eta Legazpiko ordezkaritzako koordinatzailea. Lan horiek kentzen dizkiote eguneko ordurik gehienak, baina «gustura» dabil, «bizirik» sentiarazten d... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221495/estatuak-138-milioi-itzuliko-dizkio-nafarroari-abenduan.htm | Ekonomia | Estatuak 138 milioi itzuliko dizkio Nafarroari abenduan | Hitzarmen Ekonomikoaren koordinazio batzordean Madrilek eta Iruñeak 2020rako 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute, eta aurreko bi urteetako likidazioa Nafarroaren aldekoa da; aurtengoa ere «aldekoa» izatea espero da | Estatuak 138 milioi itzuliko dizkio Nafarroari abenduan. Hitzarmen Ekonomikoaren koordinazio batzordean Madrilek eta Iruñeak 2020rako 431 milioiko ekarpen garbia itundu dute, eta aurreko bi urteetako likidazioa Nafarroaren aldekoa da; aurtengoa ere «aldekoa» izatea espero da | Nafarroako finantza publikoek hauspo handia izango dute aurki. Zehazki, 137,8 milioi eurokoa. Zifra hori azkenik hitzartutakoaren eta aurretik ordaindutakoaren arteko diferentzia da.
Izan ere, hiru urteko atzerapenarekin baina Nafarroako eta Espainiako gobernuek 2020-2024 eperako ekarpenaren kalkulua hitzartu dute: 20... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221496/boliviak-esan-du-hagako-epaiak-silala-ibaiko-ubide-artifizialak-eraisteko-aukera-emango-diola.htm | Mundua | Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola | Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi. | Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola. Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi. | Boliviako presidente Luis Arcek nabarmendu duenez, Nazioarteko Justizia Auzitegiak Silala ibaiko aferari buruz atzo emandako epaiak bide emango dio Txileko ubide artifizialak desegiteari. «Justiziak berretsi egiten ditu Silalako uretan ditugun eskubideak eta kanal artifizialak eraisteko subiranotasuna», esan du Arcek. ... |
2022-12-4 | https://www.berria.eus/albisteak/221497/bilbon-erabakiko-da-zein-zazpi-bertsolari-sailkatuko-diren-finalerako.htm | Kultura | Bilbon erabakiko da zein zazpi bertsolari sailkatuko diren finalerako | Zazpigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da gaur Bilbon. Aitor Mendiluze Gonzalez, Amets Arzallus Antia, Joanes Illarregi Marzol, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, eta Saioa Alkaiza Guallar arituko dira kantuan. Idoia Anzorandia Kareaga izango dute gai jartzaile. | Bilbon erabakiko da zein zazpi bertsolari sailkatuko diren finalerako. Zazpigarren eta azken finalaurrekoa jokatuko da gaur Bilbon. Aitor Mendiluze Gonzalez, Amets Arzallus Antia, Joanes Illarregi Marzol, Jone Uria Albizuri, Maddalen Arzallus Antia, eta Saioa Alkaiza Guallar arituko dira kantuan. Idoia Anzorandia Karea... | *Gaur erabakiko da zein zazpi bertsolari arituko diren kantuan Txapelketa Nagusiko finalean, Maialen Lujanbiorekin batera.
*Finala abenduaren 18an jokatuko da, Iruñeko Nafarroa Arenan, eta sarrera guztiak agortuta daude jada. |
2022-12-4 | https://www.berria.eus/albisteak/221498/gura-baino-gutxiago.htm | Gizartea | Gura baino gutxiago | Hamasei zentral hidroelektriko daude Bizkaian: handi bat eta hamabost txiki. Kontsumoaren %1 sortzen dute. Ibaien emari txikiagatik, energia ekoizpen hidraulikoak ez du hazteko aukera handirik. Jabeek laguntza eskatu dute. | Gura baino gutxiago. Hamasei zentral hidroelektriko daude Bizkaian: handi bat eta hamabost txiki. Kontsumoaren %1 sortzen dute. Ibaien emari txikiagatik, energia ekoizpen hidraulikoak ez du hazteko aukera handirik. Jabeek laguntza eskatu dute. | Azken asteetako euriari esker, Bizkaiko ibai eta errekek emaria lehengoratzea lortu dute. Sikateagatik ur-hornidura arazoak izan dituzten eskualdeetan igarri dute, inguruetako ekosistemek eskertu dute, eta herrialde historikoan dauden zentral hidroelektriko txikiak argindarra gaitasun osoan sortzen dabiltza berriro ere... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221499/ekarpena.htm | EKARPENA | EKARPENA. | Zer da ekarpena?
Bere gain hartu gabeko eskumenengatik Nafarroak urtero Espainiako estatuari ordaintzen dion kopurua da. Gainera, lurralde arteko konpentsazio funtsera bideratu beharreko dirua jasotzen du.
Zein dira bere gain hartu gabeko eskumenak?
Errege etxea, segurtasun indarrak, defentsa, Kongresua eta Senatua,... | ||
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221500/fvemek-xantaia-estrategia-uzteko-eskatu-die-sindikatuei.htm | Ekonomia | FVEMek «xantaia estrategia» uzteko eskatu die sindikatuei | «Beren interes propioengatik» ez balitz, dagoeneko akordio bat legokeela nabarmendu du patronalak. ELAk greba mugagabea proposatu du. | FVEMek «xantaia estrategia» uzteko eskatu die sindikatuei. «Beren interes propioengatik» ez balitz, dagoeneko akordio bat legokeela nabarmendu du patronalak. ELAk greba mugagabea proposatu du. | FVEMek Bizkaiko metalgintzan deitutako greba astearen «oihartzun txikia» azpimarratu du. Patronalaren arabera, ostiral honetan erantzuna %15ekoa izan da, eta hiru enpresatik bi normal-normal ari dira lanean. Salatu duenez, «leku zehatz batzuetan» piketeek istiluak eragin dituzte. FVEMen arabera, mobilizazioek erakusten... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221501/laquoanitz-egin-da-hitz-berrien-asmatzeko-baina-zahar-anitz-galdu-dituguraquo.htm | Kultura | «Anitz egin da hitz berrien asmatzeko, baina zahar anitz galdu ditugu» | Liburu edo pastoraletan, historia landu du bereziki, olerkiekin batean. Idazlan luzeak gehiago ez egitea deliberatu du. Uste du aitzinatu dela euskararen alorrean, baina lan asko dela egiteko. | «Anitz egin da hitz berrien asmatzeko, baina zahar anitz galdu ditugu». Liburu edo pastoraletan, historia landu du bereziki, olerkiekin batean. Idazlan luzeak gehiago ez egitea deliberatu du. Uste du aitzinatu dela euskararen alorrean, baina lan asko dela egiteko. | 1975. urteaz geroztik euskaltzain osoa da Jean-Louis Davant (ÃÂrrüstoi-Larrabile, 1935), euskara batuaren sortze prozesuan parte hartu zuen idazle zuberotarra. Idatzi dituen liburuen zerrenda luzea da: Zuberoako pastoralak, idazleak, Euskal Herriaren historia publiko zabalari esplikatzeko egin dituenak zenbaitzuk, ol... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221502/futbolaren-poeta-paristarrak.htm | Kirola | Futbolaren poeta paristarrak | IrunÌeko Paris 365 jantoki sozialaren zenbait erabiltzailek futbol talde bat osatu dute, zelaian eta handik at eragiteko asmoz. Karrika izan dute anitzek etxe, baloia jotzeko oinetakoak jantzi dituzten arte. Kirolak helduleku bat eskaini die aurrera egiteko bidean. | Futbolaren poeta paristarrak. IrunÌeko Paris 365 jantoki sozialaren zenbait erabiltzailek futbol talde bat osatu dute, zelaian eta handik at eragiteko asmoz. Karrika izan dute anitzek etxe, baloia jotzeko oinetakoak jantzi dituzten arte. Kirolak helduleku bat eskaini die aurrera egiteko bidean. | Sanduzelai Peñaren aurka jokatu zuten azken partida, joan den larunbatean, eta 4-2 galdu zuten. Norgehiagokaren ondoko lehendabiziko entrenamenduan, baina, entrenatzaileen txaloa eta aitortza jaso dute jokalariek: «Harro gaude». Paris 365 Iruñeko futbol taldeko entrenatzaile Johan Bjorkstrom eta Mikel Lizaso «harro» di... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221503/dora-maria-tellezi-emango-diote-rene-cassin-saria.htm | Politika | Dora Maria Tellezi emango diote Rene Cassin saria | «Giza eskubideen sustapenean, defentsan eta zabalkundean duen konpromisoagatik» sarituko dute. | Dora Maria Tellezi emango diote Rene Cassin saria. «Giza eskubideen sustapenean, defentsan eta zabalkundean duen konpromisoagatik» sarituko dute. | Dora Maria Tellez Argüello (Matagalpa, Nikaragua, 1955) historialari eta ikertzaileak jaso du 2022ko Rene Cassin saria. Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez, epaimahaiak «bereziki balioetsi» du «giza eskubideen, emakumeen eskubideen eta Nikaraguako demokraziaren defentsan eginiko ibilbide luzea eta ekina».
Tellez pre... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221504/akordiorik-eza-fvemen-zuzendaritzaren-errua-dela-salatu-dute-sindikatuek.htm | Ekonomia | Akordiorik eza FVEMen zuzendaritzaren errua dela salatu dute sindikatuek | Bizkaiko metalgintzako enpresa askok lan ituna berritu nahi dutela azaldu dute, eta aginte organoa ari dela negoziazioa blokeatzen. Greba «arrakastatsuen» artean negoziaziorako tarte bat irekiko dute. | Akordiorik eza FVEMen zuzendaritzaren errua dela salatu dute sindikatuek. Bizkaiko metalgintzako enpresa askok lan ituna berritu nahi dutela azaldu dute, eta aginte organoa ari dela negoziazioa blokeatzen. Greba «arrakastatsuen» artean negoziaziorako tarte bat irekiko dute. | «Astebeteko greba arrakastatsua izan da, orain FVEMi dagokio mugitzea. Guk egin genuen haien eskaintza, patronalaren txanda da orain». CCOOk, LABek eta UGTk Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioari berrekiteko prest daudela nabarmendu dute, eta denbora tarte bat irekiko dute horretarako. Dena den, nabarme... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221505/foru-hobekuntza-osatzera-deitu-du-txibitek-eta-barkosek-ituna-berritu-nahi-du.htm | Politika | Foru Hobekuntza osatzera deitu du Txibitek, eta Barkosek ituna berritu nahi du | Nafarroaren Egunaren bezperan, gobernuko bi alderdiak ez datoz bat herrialde horretako esparru juridikoak eduki beharreko garapenaz. Txibitek oharra egin du: PSNk ez du Esparza lehendakari jarriko. | Foru Hobekuntza osatzera deitu du Txibitek, eta Barkosek ituna berritu nahi du. Nafarroaren Egunaren bezperan, gobernuko bi alderdiak ez datoz bat herrialde horretako esparru juridikoak eduki beharreko garapenaz. Txibitek oharra egin du: PSNk ez du Esparza lehendakari jarriko. | Nafarroaren Eguna da bihar, eta aurtengoak aparteko kutsu politiko bat izango du, Foru Hobekuntzaren Legeak 40 urte bete dituenez gero. Asteon, Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak Foru Hobekuntza goraipatu du, «batasun konstituzionalaren barnean». Gaur bertan, Nafarroaren Egunaren bezperan, ideia hori berr... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221506/jaurlaritzak-helegitea-jarriko-du-errioxako-mahastien-esklusibotasunaren-aurka.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak helegitea jarriko du Errioxako mahastien esklusibotasunaren aurka | Errioxako kontseilu arautzaileak Arabako Mahastiak sor-marka berriarentzat produzitzea debekatu nahi die beretzat lan egiten duten upategiei. | Jaurlaritzak helegitea jarriko du Errioxako mahastien esklusibotasunaren aurka. Errioxako kontseilu arautzaileak Arabako Mahastiak sor-marka berriarentzat produzitzea debekatu nahi die beretzat lan egiten duten upategiei. | Eusko Jaurlaritzak esan du «sakon» aztertzen ari dela mahastien esklusibotasuna blindatzeko Errioxa jatorri markak bere estatutuetan egin duen aldaketa, eta horren aurka helegitea jarriko duela berretsi du. Aldaketa horren arabera, Errioxa jatorri izeneko ardoentzat mahastiak dituzten upategiek ezingo lukete Arabako Ma... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221507/ikastetxeek-webean-argitaratu-beharko-dituzte-kobratzen-dituzten-kuotak.htm | Gizartea | Ikastetxeek webean argitaratu beharko dituzte kobratzen dituzten kuotak | Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du prozesu betean daudela araudia zehazteko, eta Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos IUko legebiltzarkideak gogorarazi dio kuotak debekatuta daudela | Ikastetxeek webean argitaratu beharko dituzte kobratzen dituzten kuotak. Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du prozesu betean daudela araudia zehazteko, eta Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemos IUko legebiltzarkideak gogorarazi dio kuotak debekatuta daudela | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeek webgunean argitaratu beharko dute zer kuota kobratzen dituzten. «Borondatezko kuotak izango dira, ez hezkuntza zerbitzuengatik» ordaintzen direnetakoak, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan esan duenez. Miren Gorrotxategi Elkarreki... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221508/osakidetzak-kargutik-kendu-du-donostialdeko-esiren-arduraduna.htm | Gizartea | Osakidetzak kargutik kendu du Donostialdeko ESIren arduraduna | Itziar Perez «zuzendaritzarekin lerrokaturik ez egoteagatik» kargugabetu dute, hark esan duenez | Osakidetzak kargutik kendu du Donostialdeko ESIren arduraduna. Itziar Perez «zuzendaritzarekin lerrokaturik ez egoteagatik» kargugabetu dute, hark esan duenez | Donostialdeko ESI Erakunde Sanitario Integratuaren zuzendari kudeatzaile Itziar Perez kargutik kendu du Osakidetzak. Perezek mezu baten bidez eman die horren berri orain arte bere ardurapekoak izan diren langileei, eta, mezu horretan adierazi duenez, «Osakidetzaren Zuzendaritza Nagusiarekin eta Osasun Sailarekin lerrok... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221509/beste-100-kanta-marraztu-ditu-olrait-studiok.htm | Bizigiro | Beste 100 kanta marraztu ditu Olrait Studiok | Kantu eskukadak II liburua argitaratu dute Gaztezulo aldizkariak eta Olrait Estudiok. Badok-ek ere babestu du proiektua, playlista sortuz. | Beste 100 kanta marraztu ditu Olrait Studiok. Kantu eskukadak II liburua argitaratu dute Gaztezulo aldizkariak eta Olrait Estudiok. Badok-ek ere babestu du proiektua, playlista sortuz. | «Kantu baten osotasunak erakartzen nau, baina ezin hitzezko transmisio erabakigarriari muzin egin... Ereserki txiki hauek izan daitezela biharamun goxoago baten hazi xume hori, bilduma moduan borobildutako geltoki, aurrera jarraitzeko, haurren eran». Gartxot Unsain musikariak idatzitako hitzak dira, Utz gaitzatela hitz... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221510/hizkuntza-eskakizunetan-katramilatuta.htm | Gizartea | Hizkuntza eskakizunetan katramilatuta | Izan legedia aldatzeko prozedurengatik, hizkuntza eskubideen kontrako epaiengatik nahiz diskurtso politikoengatik, sarritan euskara hizkuntza eskakizunei lotuta egon da eztabaida publikoan azken ikasturtean. Bada motiborik datorrenean ere hala segiko duela pentsatzeko. | Hizkuntza eskakizunetan katramilatuta. Izan legedia aldatzeko prozedurengatik, hizkuntza eskubideen kontrako epaiengatik nahiz diskurtso politikoengatik, sarritan euskara hizkuntza eskakizunei lotuta egon da eztabaida publikoan azken ikasturtean. Bada motiborik datorrenean ere hala segiko duela pentsatzeko. | Administrazio publikoko langileek ba ote duten betebeharrik euskarazko hizkuntza eskakizunei dagokionez, baieztapena bera zalantzan jartzerainoko iritziak eta proposamenak azaleratu dira aurtengo ikasturtean, izan zenbait eragile politiko eta sindikalen adierazpenetan, dekretuetan eta epai judizialetan. Hizkuntza eskak... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221511/miren-dobaran-euskararentzat-esparru-gehiago-irabazi-behar-ditugu-hori-da-gure-obsesioa.htm | Gizartea | Miren Dobaran: «Euskararentzat esparru gehiago irabazi behar ditugu; hori da gure obsesioa» | Eusko Jaurlaritzak kirola, aisialdia eta eremu sozioekonomikoa ditu lehentasun nagusi. Hamarkada honetako hizkuntza politikaren oinarriak Euskara Sustatzeko Ekintza Planean zehaztu nahi ditu. | Miren Dobaran: «Euskararentzat esparru gehiago irabazi behar ditugu; hori da gure obsesioa». Eusko Jaurlaritzak kirola, aisialdia eta eremu sozioekonomikoa ditu lehentasun nagusi. Hamarkada honetako hizkuntza politikaren oinarriak Euskara Sustatzeko Ekintza Planean zehaztu nahi ditu. | Euskararen erabileran «jauzia» egiteko baldintzak inoizko onenak direla uste du Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordeak (Berango, Bizkaia, 1970), ezagutzari buruzko azken datuetan oinarrituta. Urte hasieran argitaratuko den inkesta soziolinguistikoak urte honetan beste ikerketek ezagutar... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221512/ezagutza-sistema-bat-datorrena-datorrela-ere.htm | Iritzia | Ezagutza sistema bat, datorrena datorrela ere | Ezagutza sistema bat, datorrena datorrela ere. | Adierazle soziolinguistikoen bilakaerak beti sortzen digu interesa hizkuntza gutxitu baten egoera kezkaz bizi dugun herritarroi. Euskararen kasuan, 5 urtean behin bizi ohi dugu hizkuntzaren «osasun-azterketaren» mugarria, hizkuntza-komunitate osoaren argazkia eskaintzen diguten ikerketa soziolinguistiko nagusiak horrel... | |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221513/mugimendu-sozialistako-bi-kidek-jazarpen-poliziala-salatu-dute.htm | Politika | Mugimendu Sozialistako bi kidek «jazarpen poliziala» salatu dute | Esan dutenez, «kolaboratzeko» eskaintza egin diete telefonoz zein zuzenean | Mugimendu Sozialistako bi kidek «jazarpen poliziala» salatu dute. Esan dutenez, «kolaboratzeko» eskaintza egin diete telefonoz zein zuzenean | Gedar agerkariak emandako informazio baten arabera, Mugimendu Sozialistako bi kidek salatu dute «polizia jazarpena» jasan dutela. Kasu batean, bere burua epaitegiko langiletzat identifikatu zuen pertsona batek egin zituen «kolaboratzeko» eskaintzak; bestean, ertzainak izan ziren, MSko kidea kalean identifikatu ostean.
... |
2022-12-4 | https://www.berria.eus/albisteak/221514/ekintza-solteetatik-apustu-sendoetara.htm | Gizartea | Ekintza solteetatik, apustu sendoetara | Lan mundua euskalduntzeko lanean ari dira Amaia Balda Emuneko koordinatzailea eta Aitziber Salaberria Elhuyarreko euskara planen arduraduna. Uste dute hizkuntza politika ausartagoak behar direla horretarako. | Ekintza solteetatik, apustu sendoetara. Lan mundua euskalduntzeko lanean ari dira Amaia Balda Emuneko koordinatzailea eta Aitziber Salaberria Elhuyarreko euskara planen arduraduna. Uste dute hizkuntza politika ausartagoak behar direla horretarako. | «Ibilbide luze eta oparoa» izan da lan mundua euskalduntzea, «harro egoteko modukoa», hain zuzen. Atzera begira jarrita, horrela ikusten du gaur egunera arte egindako bidea Aitziber Salaberria Elhuyarreko euskara planen arlo arduradunak. Hala ere, argi du oraindik ere badagoela zer hobetu, eta horregatik dio lan mundua... |
2022-12-4 | https://www.berria.eus/albisteak/221515/mikel-arregi-ziurtasun-juridikoa-bermatuko-duen-lege-bat-behar-dugu.htm | Gizartea | Mikel Arregi: «Ziurtasun juridikoa bermatuko duen lege bat behar dugu» | Nafarroako hizkuntza politika kudeatzen du Euskarabideak. Mikel Arregi zuzendariak argi du eskubideak bermatzetik «urrun» direla oraindik, baina «urratsak» nabarmendu ditu. | Mikel Arregi: «Ziurtasun juridikoa bermatuko duen lege bat behar dugu». Nafarroako hizkuntza politika kudeatzen du Euskarabideak. Mikel Arregi zuzendariak argi du eskubideak bermatzetik «urrun» direla oraindik, baina «urratsak» nabarmendu ditu. | Amaitzear den urtean ez ezik, legealdi osoan ere «argiak eta itzalak» antzeman ditu Mikel Arregik (Iruñea, 1961), Euskarabidea institutuko zuzendari kudeatzaileak.
Hordago ekinbideak deituta, ehunka euskaltzalek manifestazioa egin zuten Tuteran urriaren 22an. Alkatearen erantzuna izan zen eremu ez-euskalduna «blindatz... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221516/errusiak-esan-du-negoziatzeko-prest-dagoela-bere-interesak-bermatzeko.htm | Mundua | Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko» | Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek. | Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko». Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek. | Joe Biden AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak atzo adierazi zuen Vladimir Putin Errusiako presidentearekin «hitz egiteko prest» dagoela, «Ukrainako gerra amaitzeko interesa adierazten badu». Gehitu zuen «oraindik» ez duela interesik adierazi. Gaur, Errusiako Gobernuak erantzun egin dio Bideni. Putin «negoziat... |
2022-12-4 | https://www.berria.eus/albisteak/221517/frantses-gobernua-eta-lurralde-hizkuntzak-hezkuntzan.htm | Iritzia | Frantses gobernua eta lurralde hizkuntzak Hezkuntzan | Frantses gobernua eta lurralde hizkuntzak Hezkuntzan. | Molac legea izenez ezaguna den Lurralde hizkuntzen babeserako eta garapenerako legea onartzen zuten frantses legebiltzarreko diputatuek 2021eko apirilean. Ordura arte gai horri buruz aurkeztu lege proposamen guziak baztertuak izanik —eta batzuetan hemizikloan eztabaidatu gabe ere— badirudi jarrera aldaketa gertatu dela... | |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221518/industria-eta-kontsumoa-apaldu-egin-dira-urteko-hirugarren-hiruhilekoan.htm | Ekonomia | Industria eta kontsumoa apaldu egin dira urteko hirugarren hiruhilekoan | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiak gutxigatik egin dio izkin atzeraldiari: BPGa %0,1 hazi da bigarren hiruhilekotik hirugarrenera | Industria eta kontsumoa apaldu egin dira urteko hirugarren hiruhilekoan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiak gutxigatik egin dio izkin atzeraldiari: BPGa %0,1 hazi da bigarren hiruhilekotik hirugarrenera | Motelaldia jada iritsi da euskal ekonomiara, baina ez oraindik atzeraldia. Gutxigatik bada ere, hazkunde tasa positibo bati eutsi dio Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordinak: %0,1.
Baina badira uzkurtzen ari diren sektoreak: industriaren jarduera urteko bigarren hiruhilekoan baino %3,3 txikiagoa izan ... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221519/krisiak-eraldaketarako-balia-ditzagun.htm | Iritzia | Krisiak eraldaketarako balia ditzagun | Krisiak eraldaketarako balia ditzagun. | Aurreko bi urteotako pandemiak zaurgarritasun itzela eragin zuen euskal gizartean, ikuspuntu askotatik hondamendia ekarriz. Euskararen biziberritze prozesua ez zen eragin horretatik salbu gelditu; ordurako, prozesuan aurrera egiteko bidegurutzean egotearen sentsazioa orokortuta genuen eta krisi berriarekin, aspaldiko p... | |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221520/antton-kurutxarri-aski-indarrik-ez-dugu-egin-beharrekoa-egiteko.htm | Gizartea | Antton Kurutxarri. «Aski indarrik ez dugu egin beharrekoa egiteko» | Euskararen Erakunde Publikoak irakaskuntzara bideratzen du indarraren zati handi bat. Lehendakariaren ustez, beste arlo batzuk jorratu beharko lituzkete. | Antton Kurutxarri. «Aski indarrik ez dugu egin beharrekoa egiteko». Euskararen Erakunde Publikoak irakaskuntzara bideratzen du indarraren zati handi bat. Lehendakariaren ustez, beste arlo batzuk jorratu beharko lituzkete. | EEP Euskararen Erakunde Publikoaren lehendakaria da Antton Kurutxarri (Baigorri, Nafarroa Beherea, 1978). EEPren helburua euskararen aldeko politika publiko bat burutzea da. Horretarako, erakundea indartu behar da, hala esan dio Kurutxarrik BERRIAri, azaro hasieran emaniko elkarrizketan. Ipar Euskal Herriko euskararen ... |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221521/errusiako-petrolioari-60-dolarreko-muga-jarri-dio-europako-batasunak.htm | Ekonomia | Errusiako petrolioari 60 dolarreko muga jarri dio Europako Batasunak | Astelehenean jarriko du indarrean, hango petrolioa erosteko ia erabateko debekuarekin batera. | Errusiako petrolioari 60 dolarreko muga jarri dio Europako Batasunak. Astelehenean jarriko du indarrean, hango petrolioa erosteko ia erabateko debekuarekin batera. | Negoziazio luzeen ondoren, Europako Batasunak dagoeneko adostu du zein izango den Errusiako petrolioari jarri nahi dion gehienezko muga: 60 dolarrekoa izango da, Greziak, Ziprek eta petroliontziak dituzten herrialdeek nahi zuten baino txikiagoa, baina Poloniak eta Baltikoko herrialdeek eskatzen zuten baino handiagoa.
... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221522/jauziaren-beharra.htm | Iritzia | Jauziaren beharra | Jauziaren beharra. | Kontseilutik esan ohi dugu euskararen normalizazio-prozesuak bi hanka dituela, soziala eta politikoa, eta ezinbestekoa dela biak indartsu eta eskutik joatea. Bultzada sozialari eta herri gogoari dagokionez, zapore gozoa utzi digu berriz ere Euskaraldiak. Euskal Herriko lurralde guztietan ahobizi eta belarriprest hizkun... | |
2022-12-2 | https://www.berria.eus/albisteak/221523/sdfek-jakinarazi-dute-eten-egin-dituztela-aebekin-egiten-ari-ziren-operazioak.htm | Mundua | SDFek jakinarazi dute eten egin dituztela AEBekin egiten ari ziren operazioak | Milizia kurduak indar nagusitzat dituen eta Pentagonoaren babesa duen koalizioa ohartarazten ari zen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio | SDFek jakinarazi dute eten egin dituztela AEBekin egiten ari ziren operazioak. Milizia kurduak indar nagusitzat dituen eta Pentagonoaren babesa duen koalizioa ohartarazten ari zen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio | Turkiak orain dela bi aste Siriaren menpeko Kurdistanen hasitako aire erasoak erabaki bat hartzera bultzatu ditu SDF Siriako Indar Demokratikoak. YPG (Herriaren Babes Unitateak) milizia kurduak indar nagusitzat dauzkan eta AEBen laguntza militarra jasotzen duen koalizioak jakinarazi du eten egin dituela Pentagonoarekin... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221554/euskara-hedabideetatik-karriketara-iparraldeko-euskal-hedabideen-saio-berezia.htm | Bizigiro | 'Euskara, hedabideetatik karriketara!' Iparraldeko euskal hedabideen saio berezia | Iparraldeko euskarazko bost hedabideak elkarlanean aritu dira 12:00ak arte. Zuzenean ikus daiteke hementxe bertan | 'Euskara, hedabideetatik karriketara!' Iparraldeko euskal hedabideen saio berezia. Iparraldeko euskarazko bost hedabideak elkarlanean aritu dira 12:00ak arte. Zuzenean ikus daiteke hementxe bertan | Euskaraldiaren eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Iparraldeko euskarazko bost hedabideak elkarlanean aritu dira gaur, 11:00etatik 12:00ak arte, Euskara, hedabideetatik karriketara! programa berezia emateko. Zuzenean eman dute Baionako merkatutik, eta hainbat solaskide izan dituzte: Zilia Heredia, Iparraldek... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221555/euskarak-izan-behar-du-hezkuntza-sistemako-hizkuntza-normalizatua.htm | Gizartea | «Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua» | Euskalgintzako eta kulturgintzako pertsona ezagunak batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak eta aldarrikatu dute euskara eta euskal kultura ardatz izan behar dituela Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak | «Euskarak izan behar du hezkuntza sistemako hizkuntza normalizatua». Euskalgintzako eta kulturgintzako pertsona ezagunak batu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak eta aldarrikatu dute euskara eta euskal kultura ardatz izan behar dituela Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako ontzen ari diren Hezkuntza Legeak | Hezkuntza arloko «aditu eta arituak», kultur sortzaileak eta euskalgintzako ordezkariak zituen iragarrita Euskalgintzaren Kontseiluak gaur, Bilbon, Euskara eta euskal kultura etorkizunaren ardatz adierazpenaren aurkezpenerako. 200 bat laguneko zerrenda bat aurkeztu dute: guztiek egin dute bat agiriarekin. Araba, Bizkai... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221556/espetxe-zigorrak-eskatu-dituzte-tubacexeko-hiru-grebalariren-aurka.htm | Ekonomia | Espetxe zigorrak eskatu dituzte Tubacexeko hiru grebalariren aurka | Iazko otsailaren 23an atxilotu zituen Ertzaintzak, enpresaren atarian. Isunak ere eskatzen dituzte haien aurka | Espetxe zigorrak eskatu dituzte Tubacexeko hiru grebalariren aurka. Iazko otsailaren 23an atxilotu zituen Ertzaintzak, enpresaren atarian. Isunak ere eskatzen dituzte haien aurka | Fiskaltzak eta akusazio partikularrak 36, 21 eta 14 hilabeteko espetxe zigor eskaera egin dituzte, Laudioko (Araba) Tubacex enpresaren aurrean 2021eko otsailaren 23an atxiloturiko hiru grebalariren kontra.
Alea.eus atariak zabaldu duenez, Aiaraldeko (Araba) eskualdeko langileak dira guztiak.
Tubacexeko hiru grebalari... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221557/euskalgintzaren-prekaritateari-aurre-egitea-zaila-izanen-da-energiaren-kariotze-garaian-kurutxarriren-ustez.htm | Gizartea | Euskalgintzaren prekaritateari aurre egitea «zaila» izanen da energiaren kariotze garaian, Kurutxarriren ustez | Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek emankizun berezia egin dute goizean, Baionan. Euskaraldiaren biharamunean, bilana egin dute, eta euskalgintzaren prekaritatea ere izan dute aipagai. | Euskalgintzaren prekaritateari aurre egitea «zaila» izanen da energiaren kariotze garaian, Kurutxarriren ustez. Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek emankizun berezia egin dute goizean, Baionan. Euskaraldiaren biharamunean, bilana egin dute, eta euskalgintzaren prekaritatea ere izan dute aipagai. | Euskaraldiaren eta Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara, Ipar Euskal Herriko euskarazko bost hedabideak elkarlanean aritu dira gaur, Euskara, hedabideetatik karriketara! programa berezian. Baionako merkatutik zuzenean, Arantxa Idieder kazetariak eraman du saioa, Menane Oxandabaratz eta Kriztof Arotzarene kazetarie... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221558/euskararen-alde-adostasunak-josteko-aldarria-aho-batez.htm | Gizartea | Euskararen alde adostasunak josteko aldarria, aho batez | Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta hura ospatzeko ekitaldi eta adierazpen ugari egin dituzte instituzioek, alderdiek eta eragileek. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateek duela 40 urte Euskararen Legeak lortutako adostasuna goratu dute. EH Bilduk esan du euskararen alde «ad... | Euskararen alde adostasunak josteko aldarria, aho batez. Euskararen Nazioarteko Eguna da gaur, eta hura ospatzeko ekitaldi eta adierazpen ugari egin dituzte instituzioek, alderdiek eta eragileek. Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkateek duela 40 urte Euskararen Legeak lortutako ados... | Eusko Ikaskuntzaren ekimena izan zen abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Egun izendatzea. Zehazki, 1948an Baionako batzarrean hartutakoa. Denbora asko igaro da ordutik, baina oraindik euskarak bultzada handien beharrean segitzen du. Gaur, instituzioek, alderdiek eta eragileek hainbat ekitaldi eta adierazpen egin dituz... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221559/senpereko-herriko-etxeko-oposizioak-ere-dimititu-egin-du.htm | Politika | Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du | Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko | Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du. Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko | Urek harrotuta jarraitzen dute Senpereko (Lapurdi) herri kontseiluan. Urriaren 10ean gehiengoko bost hautetsik kargua uztea deliberatu zuten; salatu zuten hiruzpalau pertsonako nukleo batek hartzen zituela erabaki guztiak eta, kritiko, kargua utzi zuten. Urriaren 14an beste bost hautetsik utzi zuten; auzapezaren kudeak... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221560/gasteizerako-proiektu-kontinuista-eta-berritzailea-gidatuko-duela-esan-du-artolazabalek.htm | Politika | Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek | EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu. | Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek. EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu. | Datorren urtean Hego Euskal Herrian izango diren udal eta foru hauteskundeei begira buru belarri ari dira lanean alderdiak. Gaur, EAJk Arabako eta Gasteizko hautagaiak berretsi ditu. Ramiro Gonzalez egungo ahaldun nagusia berriro izango da Arabako Foru Aldundirako zerrendaburua, eta Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Ju... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221561/sanu-bizirik-eta-oletan-ere-ez-taldeak-makrozentral-eolikoak-jartzearen-aurka-agertu-dira.htm | Gizartea | Sañu bizirik eta Oletan ere ez taldeak «makrozentral eolikoak» jartzearen aurka agertu dira | Adierazi dute proiektu horietan oinarritutako eredua ez dela «bideragarria», eta Statkraft enpresari buruz esan dute «gezurra eta zikina» baino ez darabiltela enpresa horietako ordezkariek | Sañu bizirik eta Oletan ere ez taldeak «makrozentral eolikoak» jartzearen aurka agertu dira. Adierazi dute proiektu horietan oinarritutako eredua ez dela «bideragarria», eta Statkraft enpresari buruz esan dute «gezurra eta zikina» baino ez darabiltela enpresa horietako ordezkariek | «Klima larrialdiari aurre egiteko trantsizio energetikoa ezinbestekoa da. Baina mendietan makrozentral eolikoak jartzea ez da irtenbidea, amildegira garamatzan lehengo bidean azeleragailua zapaltzea besterik ez da». Azkoitia, Errezil, Zestoa eta Azpeitiko bizilagunak batzen dituzten Sañu bizirik eta Oletan ere ez talde... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221562/banku-batean-lo-eginen-zenuke.htm | Gizartea | «Banku batean lo eginen zenuke?» | Udal aterpearen aurrekontua 100.000 euroan murriztu ostean, diru hori bandera batean gastatu izana leporatu diote zenbait gizarte eragilek Iruñeko Udalari | «Banku batean lo eginen zenuke?». Udal aterpearen aurrekontua 100.000 euroan murriztu ostean, diru hori bandera batean gastatu izana leporatu diote zenbait gizarte eragilek Iruñeko Udalari | Euria ari du Iruñean. Elur maila 600 metro ingurura jaitsiko da asteburuan, eta tenperaturek behera eginen dute datozen egunetan, haize hotz zakar batek hauspotuta. Baldintza makurrak izanagatik ere, zubi baten azpian, kutxazain automatiko batean edo kaleko banku batean lo egin beharko dute pertsona askok egunotan.
Er... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221564/macronek-eskatu-du-errusiaren-segurtasun-bermeak-aintzat-hartzeko.htm | Mundua | Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko | Frantziako presidentearen arabera, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen badu aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra» | Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko. Frantziako presidentearen arabera, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen badu aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra» | Errusiak eta AEBek adierazi dute azken egunotan ez dietela muzin egiten elkarrizketei. Eta, horren harira, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak nabarmendu du Mendebaldeak kontuan hartu beharko lituzkeela Moskuren segurtasun bermeak, Vladimir Putin Kremlineko buruzagiak Ukrainako gerraren amaiera negoziatzea onartzen... |
2022-12-3 | https://www.berria.eus/albisteak/221565/zegokiena-egin-dute-argentinak-eta-herbehereek.htm | Kirola | Zegokiena egin dute Argentinak eta Herbehereek | Argentinarrek sufritu egin dute Australiari irabazteko (2-1). Herbeheretarrek, berriz, nagusitasunez hartu dituzte mendean AEBak (3-1). Elkarren aurka ariko dira final-laurdenetan | Zegokiena egin dute Argentinak eta Herbehereek. Argentinarrek sufritu egin dute Australiari irabazteko (2-1). Herbeheretarrek, berriz, nagusitasunez hartu dituzte mendean AEBak (3-1). Elkarren aurka ariko dira final-laurdenetan | Egin beharrekoak eginda, final-laurdenetan dira Argentina eta Herbehereak. Australiari eta AEBei irabaztea zegokien, eta ez dute hutsik egin. Helburua aise bete du Louis van Gaalen taldeak, hortzak estutu behar izan gabe. 3-1 gailendu zaizkio amerikarrei. Zuri-urdinek, ordea, arnasestuka bukatu dute Australiaren kontra... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221596/osakidetzaren-laquopolitika-suizidaraquo-salatu-dute-donostiako-esiko-30-bat-zerbitzuburuk.htm | Gizartea | Osakidetzaren «politika suizida» salatu dute Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk | Gutun batean, osasun zerbitzu publikoaren zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute, zentzugabeko kudeaketarengatik, eta «sektarismoa eta trakeskeria» leporatu dizkiote. | Osakidetzaren «politika suizida» salatu dute Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk. Gutun batean, osasun zerbitzu publikoaren zuzendaritzaren dimisioa eskatu dute, zentzugabeko kudeaketarengatik, eta «sektarismoa eta trakeskeria» leporatu dizkiote. | Urak nahasi dira Osakidetzan. Donostiako ESIko 30 bat zerbitzuburuk gutun bat zabaldu dute Osakidetzaren «politika suizida» salatzeko. Osakidetzako «zuzendaritza orokorreko buruak berehala kargugabetzeko» eskatu diote Gotzone Sagardui Osasun sailburuari, eta ESIko zuzendaritzako kideak berriz euren postuetara itzultzek... |
2022-12-4 | https://www.berria.eus/albisteak/221597/frantzia-eta-ingalaterra-final-laurdenetara.htm | Kirola | Frantzia eta Ingalaterra, final-laurdenetara | Mbapperen bi golekin, Frantzia nagusitasunez gailendu zaio Poloniari (3-1). Ingalaterrak ere aise hartu du mendean Senegal (3-0). | Frantzia eta Ingalaterra, final-laurdenetara. Mbapperen bi golekin, Frantzia nagusitasunez gailendu zaio Poloniari (3-1). Ingalaterrak ere aise hartu du mendean Senegal (3-0). | Aurrera egin dute eguneko bi faboritoek. Oraingoz, ez da ezustekorik izan Qatarko Munduko Kopako final-zortzirenetan: Herbehereek, Argentinak, Frantziak eta Ingalaterrak egin dute aurrera. Azken biek nagusitasunez irabazi diete gaur Poloniari (3-1) eta Senegali, eta elkarren aurka arituko dira.
Frantzia 3-1 Polonia
G... |
2022-12-4 | https://www.berria.eus/albisteak/221599/garaipen-garrantzitsua-lortu-dute-urrutikoetxeak-eta-albisuk.htm | Kirola | Garaipen garrantzitsua lortu dute Urrutikoetxeak eta Albisuk | Markagailua irauli, eta mendean hartu dituzte Laso eta Imaz. Urrutikoetxea izan da partidako onena. | Garaipen garrantzitsua lortu dute Urrutikoetxeak eta Albisuk. Markagailua irauli, eta mendean hartu dituzte Laso eta Imaz. Urrutikoetxea izan da partidako onena. | Mikel Urrutikoetxeak eta Jon Ander Albisuk lortu dute Binakako Txapelketako lehen puntua. Partida gogorra jokatu dute Laso eta Imaz egungo txapeldunordeen aurka, baina hobeto iritsi dira azken tantoetara, eta hori baliatu dute puntua poltsikoratzeko (19-22). 666 pilotakada jo dituzte, eta ordu eta laurden iraun du norg... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221600/mobilizazioei-eusteko-eskatu-dute-iranen-moralaren-polizia-desegin-dutela-zabaldu-ostean.htm | Mundua | Mobilizazioei eusteko eskatu dute Iranen, Moralaren Polizia desegin dutela zabaldu ostean | Datozen hiru egunetan manifestazioak eta grebak egitera deitu du oposizioak. Gobernuak, ordea, ukatu egin du Polizia taldea sakabanatu izana. | Mobilizazioei eusteko eskatu dute Iranen, Moralaren Polizia desegin dutela zabaldu ostean. Datozen hiru egunetan manifestazioak eta grebak egitera deitu du oposizioak. Gobernuak, ordea, ukatu egin du Polizia taldea sakabanatu izana. | Moralaren Polizia dago azken hilabeteotan Iran astindu duen zurrunbiloaren erdigunean. Erakunde horrek atxilotu eta hil zuen Mahsa Amini 22 urteko gazte kurdua irailaren amaieran, beloa «gaizki jarrita» eramateagatik. Teherango komisaria batean eduki zuten, eta hiru egunez koman egon ostean hil zen erietxean. Larunbat ... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221602/agustin-agirre-izendatuko-dute-donostia-aldeko-esiko-jarduneko-zuzendari.htm | Gizartea | Agustin Agirre izendatuko dute Donostia aldeko ESIko jarduneko zuzendari | Osakidetzako zuzendaritzak ostiralean kendu zuen kargutik Itziar Perez. Loreto Marquet erizaintzako zuzendariordeak ere dimisioa eman du. | Agustin Agirre izendatuko dute Donostia aldeko ESIko jarduneko zuzendari. Osakidetzako zuzendaritzak ostiralean kendu zuen kargutik Itziar Perez. Loreto Marquet erizaintzako zuzendariordeak ere dimisioa eman du. | Joan den ostiralean Osakidetzako zuzendaritzak Itziar Perez Donostia aldeko ESI erakunde sanitario integratuaren zuzendari kudeatzaile kargutik kendu eta gero, EITBk gaur jakinarazi du Agustin Agirre izango dela haren ordezkoa, behin-behinean. Agirre Bidasoaldeko ESIko burua da gaur egun.
Aurrez, Agirre Basurtuko ESIk... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221603/sudango-krisi-politikoa-gainditzeko-akordioa-sinatu-dute-junta-militarrak-eta-oposizioak.htm | Mundua | Sudango krisi politikoa gainditzeko akordioa sinatu dute junta militarrak eta oposizioak | Hitzarmenaren helburuak dira «gobernu zibila» osatzea eta bi urteko epean bozak egitea. Parlamentuko eserlekuen %40 emakumeek beteko dituzte. Estatuko hainbat eragilek itunaren aurkako protestara deitu dute. | Sudango krisi politikoa gainditzeko akordioa sinatu dute junta militarrak eta oposizioak. Hitzarmenaren helburuak dira «gobernu zibila» osatzea eta bi urteko epean bozak egitea. Parlamentuko eserlekuen %40 emakumeek beteko dituzte. Estatuko hainbat eragilek itunaren aurkako protestara deitu dute. | Sudango oposizioko aliantza nagusiak, FCC Askatasunaren eta Aldaketaren Indarrek, eta herrialdea gobernatzen duen junta militarrak akordio bat sinatu dute astelehenean, 2021eko urriko estatu kolpearen ondoren Sudanen piztutako krisiari amaiera emateko eta trantsizioa egiteko. Hala jakinarazi du SUNA Sudango berri agent... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221604/sortzaileekin-aurrez-aurrekoak-ahotsenean.htm | Kultura | Sortzaileekin aurrez aurrekoak, Ahotsenean | Delirium Tremens taldeak 'Hordago' lana aurkeztuko du Plateruenan, gaur, eta zortzi libururen berri emango dute idazleek edo itzultzaileek Musika Eskolan. | Sortzaileekin aurrez aurrekoak, Ahotsenean. Delirium Tremens taldeak 'Hordago' lana aurkeztuko du Plateruenan, gaur, eta zortzi libururen berri emango dute idazleek edo itzultzaileek Musika Eskolan. | Durangoko Azokak gune bat erreserbatuta dauka sortzaileentzat: Ahotsenea. Horretan, euren lanak aurkezteko aukera dute artistek.
Solasaldiak, errezitalak eta performanceak, egiten dituzte, gehienez 30 minutukoak, aurten kaleratutako euskarazko lanekin. Lan horiek salgai egoten dira azokan.
Literatura ingurukoak Barto... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221605/osasunari-buruzko-edukietan-berriak-berdintasunaren-alde-egiten-duela-dio-ikerketa-batek.htm | Gizartea | Osasunari buruzko edukietan BERRIAk berdintasunaren alde egiten duela dio ikerketa batek | Eneko Fernandez Artigasek eta Itxaso Fernandez Astobizak egindako ikerketa batek neurtu du emakumeek zein presentzia duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egunkari nagusietan osasunaren inguru argitaratutako artikuluetan. | Osasunari buruzko edukietan BERRIAk berdintasunaren alde egiten duela dio ikerketa batek. Eneko Fernandez Artigasek eta Itxaso Fernandez Astobizak egindako ikerketa batek neurtu du emakumeek zein presentzia duten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako egunkari nagusietan osasunaren inguru argitaratutako artikuluetan. | Oro har, gizonek emakumeek baino presentzia handiagoa dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako lau egunkari nagusietan argitaratu diren edukietan. Osasun gaiez mintzatzen diren artikuluetan, zehazki. Hori ondorioztatu dute Eneko Fernandez Artigasek eta Itxaso Fernandez Astobizak ikerketa batean. Azaldu dute generoari begi... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221606/lanbide-heziketan-irakasle-euskaldunak-nahi-ditu-labek.htm | Gizartea | Lanbide Heziketan irakasle euskaldunak nahi ditu LABek | Helegitea aurkeztu du EAEko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kontsolidaziorako meritu lehiaketan | Lanbide Heziketan irakasle euskaldunak nahi ditu LABek. Helegitea aurkeztu du EAEko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kontsolidaziorako meritu lehiaketan | LAB sindikatuak helegite partziala aurkeztu du EAEko Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kontsolidaziorako meritu lehiaketan, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak lanpostuen erdiak bigarren hizkuntza eskakizunik gabe atera baititu. Sindikatuak uste du lehiaketa honetan Hezkuntza Sailak euskara eta irakasle euskaldun... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221607/kepa-junkerak-bere-obra-osoa-berrikusten-duen-arte-liburua-kaleratu-du.htm | Kultura | Kepa Junkerak bere obra osoa berrikusten duen arte liburua kaleratu du | Musikariaren diskografia osoa errepasatzen du Berpiztu lanak, eta, gainera, 40 artistak propio sortutako obra bana eta Junkerak sortutako kanta guztien partiturak ere badakartza. Musikariak berak parte hartu du argitalpenaren aurkezpenean. | Kepa Junkerak bere obra osoa berrikusten duen arte liburua kaleratu du. Musikariaren diskografia osoa errepasatzen du Berpiztu lanak, eta, gainera, 40 artistak propio sortutako obra bana eta Junkerak sortutako kanta guztien partiturak ere badakartza. Musikariak berak parte hartu du argitalpenaren aurkezpenean. | «Liburukote zoroa». Kepa Junkerak berak definitu du bere diskografia osoari errepasoa ematen dion 260 orritik gorako arte liburu elebiduna. Justu gaur bete dira lau urte, Ganten (Belgika) kontzertua emateko bidean zihoala, iktus bat izan zuenetik, eta, geroztik, tantaka konta daitezke musikariak egindako agerpen publik... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.