date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221608/ipar-euskal-herriko-garraio-zerbitzuko-langileak-greban-sartu-dira.htm | Ekonomia | Ipar Euskal Herriko garraio zerbitzuko langileak greban sartu dira | Txik Txak garraio sareko langileek grebari ekin diote goizean. Salatzen dute egunean hamalau orduko lan txandak dituztela langile eskasiaren ondorioz. | Ipar Euskal Herriko garraio zerbitzuko langileak greban sartu dira. Txik Txak garraio sareko langileek grebari ekin diote goizean. Salatzen dute egunean hamalau orduko lan txandak dituztela langile eskasiaren ondorioz. | Ipar Euskal Herriko Txik Txak autobus zerbitzuko langileak greban dira goizetik. Garraio sarea kudeatzen duen Keolis enpresaren TPR adarreko langileek bat egin dute, greba deialdiarekin salatzen baitute langileak eskas direla eta, horren ondorioz, hamalau orduko lan txandak dituztela. Lansari apalegiak dituztela ere sa... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221609/bertan-behera-utzi-dituzte-lidl-eta-bm-supermerkatuetako-grebak.htm | Ekonomia | Bertan behera utzi dituzte Lidl eta BM supermerkatuetako grebak | Langraiz Okako (Araba) Lidlen bloke logistikoan hitzarmen berria adostu dute, eta soldaten %20ko igoera lortu. BMn gaur ziren greba hastekoak, baina asteburuan lortutako «aurrerapenen» ostean, deialdia utzi dute. | Bertan behera utzi dituzte Lidl eta BM supermerkatuetako grebak. Langraiz Okako (Araba) Lidlen bloke logistikoan hitzarmen berria adostu dute, eta soldaten %20ko igoera lortu. BMn gaur ziren greba hastekoak, baina asteburuan lortutako «aurrerapenen» ostean, deialdia utzi dute. | ELAk bi greba deialdi bertan behera utzi dituela adierazi du gaur goizean, supermerkatu kateetan biak. BM supermerkatu kateko langileek gaur hasi behar zuten greba, baina asteburuan egindako bileretan «aurrerapenak» egon direnez, sindikatuak deialdia uztea erabaki du. Soldaten %16rainoko igoerak oinarrizko soldatari ap... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221610/earen-primarioak-berriz-egiteko-aginduaren-aurkako-helegiteak-aztertuko-dituzte.htm | Politika | EAren primarioak berriz egiteko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte | Espainiako Auzitegi Gorenak tramiterako onartu du EAren eskaera, eta alderdiaren primarioak berriz egiteko agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du. | EAren primarioak berriz egiteko aginduaren aurkako helegiteak aztertuko dituzte. Espainiako Auzitegi Gorenak tramiterako onartu du EAren eskaera, eta alderdiaren primarioak berriz egiteko agindu zuen probintzia auzitegiaren epaia balekoa den ala ez erabakiko du. | Joan den azaroaren 20an, Eba Blanco hautatu zuen EAko idazkari nagusi gisa ezohiko XIV. Biltzar Nazionalak. Aurretik ere horixe bera egin zuen alderdiaren biltzarrak aurtengo otsailean, baina alderdi barruko sektore kritikoak, Maiorga Ramirez buru dela, auzitara eraman zuen Blanco izendatzeko prozesua, primarioak berme... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221611/sagarduik-ez-luke-karguan-segitu-beharko-eh-bilduren-arabera.htm | Gizartea | Sagarduik ez luke karguan segitu beharko, EH Bilduren arabera | Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C’s-k agerraldi bat egiteko eskatu diote sailburuari Eusko Legebiltzarrean. PP+C's-ek Sagardui kargutik kentzeko eskatu dio lehendakariari. | Sagarduik ez luke karguan segitu beharko, EH Bilduren arabera. Elkarrekin Podemos-IUk eta PP+C’s-k agerraldi bat egiteko eskatu diote sailburuari Eusko Legebiltzarrean. PP+C's-ek Sagardui kargutik kentzeko eskatu dio lehendakariari. | Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburu Gotzone Sagarduik Donostiako ESIan gertatutakoa argitzeko egindako agerraldiak gogortu egin ditu EH Bilduren kritikak. Haren azalpenak eskatuak zituen Rebeka Ubera legebiltzarkideak goizean, baina, sailburuaren prentsaurrekoaren ondoren, Unai Urruzuno EH Bilduren bozeramaileak adiera... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221612/willis-drummond-ines-osinaga-katixa-agirre-eta-harkaitz-cano-zuzenean.htm | Kultura | Willis Drummond, Ines Osinaga, Katixa Agirre eta Harkaitz Cano, zuzenean | Sortzaileen lanak aurkezteko plazak egun betea izango du ostegunean. Emanaldi guztiak zuzenean ikusgai izango dira BERRIAren webgunean. | Willis Drummond, Ines Osinaga, Katixa Agirre eta Harkaitz Cano, zuzenean. Sortzaileen lanak aurkezteko plazak egun betea izango du ostegunean. Emanaldi guztiak zuzenean ikusgai izango dira BERRIAren webgunean. | Bihar, abenduaren 8an, hasiko dira Ahotseneko emanaldiak, 11:00etan, Plateruenan, Bilaka taldearekin. Gernika lana aurkeztuko dute.
Ondoren, 12:10ean, Piztiak taldeko musikariek XXX diskoa taularatuko dute.
Ines Osinagaren txanda helduko da 13:20an. #itsasoadabidebakarra lana aurkeztuko du.
14:30ean, Rodeo taldeak H... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221613/zarpail-edo-dotore-gizon-edo-emakume-sor-ditzagun-gure-olentzero-propioak.htm | Bizigiro | «Zarpail edo dotore, gizon edo emakume, sor ditzagun gure Olentzero propioak» | Dantzan.eus atariak dei egin du etxean, eskolan, lantokian edo ikasgelan bakoitzak bere Olentzero egitera. | «Zarpail edo dotore, gizon edo emakume, sor ditzagun gure Olentzero propioak». Dantzan.eus atariak dei egin du etxean, eskolan, lantokian edo ikasgelan bakoitzak bere Olentzero egitera. | Asko hitz egiten da Olentzeroren jatorriaz, baina gutxi, ordea, Olentzeroren panpina egiteko tradizioaz. Eskuz egindako irudiak ere ikusten dira abenduaren 24an kalean, baina etxeetan ohikoagoak izaten dira erositakoak. Horretaz oharturik, Dantzan.eus atariak Olentzero panpinak egiteko gonbita egin du aurten: «Gabon ha... |
2022-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/221614/kontzertu-atomikoak-uda-betean.htm | Kultura | Kontzertu atomikoak, uda betean | Etenik gabe, goizeko 11:00etatik gauera, liburuak eta diskoak bata bestearen atzetik aurkeztuko dituzte Ahotsenean. | Kontzertu atomikoak, uda betean. Etenik gabe, goizeko 11:00etatik gauera, liburuak eta diskoak bata bestearen atzetik aurkeztuko dituzte Ahotsenean. | Bihar, abenduaren 9an, 11:00etan ekingo diote sortzaileek lanak zuzenean aurkezteari Ahotsenean.
Solasaldiak, errezitaldiak eta performancea-k, egiten dituzte, gehienez 30 minutukoak, aurten kaleratutako euskarazko lanekin. Lan horiek salgai egoten dira azokan.
Literatura ingurukoak Bartolome Ertzilla musika eskolan ... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221615/eguzki-irratiak-salatu-du-lege-berriak-ez-diela-lizentziarik-bermatzen-irrati-komunitarioei.htm | Bizigiro | Eguzki irratiak salatu du lege berriak ez diela lizentziarik bermatzen irrati komunitarioei | Hala ere, Iruñeko Eguzki irrati libreak lizentzia eskaera egingo du. Irratiak uste du badaudela nahikoa arrazoi lege berriaz ez fidatzeko. | Eguzki irratiak salatu du lege berriak ez diela lizentziarik bermatzen irrati komunitarioei. Hala ere, Iruñeko Eguzki irrati libreak lizentzia eskaera egingo du. Irratiak uste du badaudela nahikoa arrazoi lege berriaz ez fidatzeko. | Litekeena da Espainiako Ikus-entzunezko Lege Orokor berriaren hirugarren xedapen gehigarriak aukera ematea Hego Euskal Herriko zenbait irrati libre eta komunitariori legezko frekuentziak eskuratzeko, baina baldintza batzuk ezarri ditu Madrilek, eta ez dago argi zein irratik lortu ahalko duten frekuentzia. Iruñeko Eguzk... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221616/lertxundi-anari-pasadena-eta-pasatu-ez-dena-kontatzen-azken-aurreko-saioan.htm | Kultura | Lertxundi, Anari, Pasadena eta pasatu ez dena kontatzen, azken-aurreko saioan | Anjel Lertxundik 'Desertuan behatxuloa' lana aurkeztuko du, eta Pasadena taldeak, 'Izpiak' disko laburra. | Lertxundi, Anari, Pasadena eta pasatu ez dena kontatzen, azken-aurreko saioan. Anjel Lertxundik 'Desertuan behatxuloa' lana aurkeztuko du, eta Pasadena taldeak, 'Izpiak' disko laburra. | Pasadena taldeak Izpia EPa aurkeztuko du gaur, abenduaren 10ean, 11:00etan, Plateruenan.
Gero, Oasia lana taularatuko du Assata taldeak.
13:20an, Asla taldekoek Nire eguzkia diskoko doinuak aireratuko dituzte, eta, 14:30ean, Kyxo musikariak arituko dira: Lyno.
15:40an, abeslari kantugileen txanda helduko da: Peru Ga... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221617/donostia-aldeko-esian-pertsonen-aldaketa-bat-behar-zela-nabarmendu-du-sagarduik.htm | Gizartea | Donostia aldeko ESIan «pertsonen aldaketa bat» behar zela nabarmendu du Sagarduik | Sailburuak azaldu du zuzendaritza berriak eta Osakidetzako buruzagiek «ikuspegi bera» dutela, eta «gertaera kate baten» ondorioz beharrezkoa zela Donostia aldeko ESIko zuzendaritza aldatzea. | Donostia aldeko ESIan «pertsonen aldaketa bat» behar zela nabarmendu du Sagarduik. Sailburuak azaldu du zuzendaritza berriak eta Osakidetzako buruzagiek «ikuspegi bera» dutela, eta «gertaera kate baten» ondorioz beharrezkoa zela Donostia aldeko ESIko zuzendaritza aldatzea. | Osakidetzan «erakunde guztiek rol jakin bat dute, eta horiek osatzen dituzten pertsonek ere bai». Proiektuak «partekatua» izan behar du: «Sare bat gara». Eta Donostia aldeko ESIan, «halako batean, motibo batengatik edo beste batengatik, batzuek ez dute ikuspegi hori partekatzen». Horrek, «gertaera kate baten» ondorioz,... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221618/juan-alberto-belloch-galindo-borrokalari-antiterrorista-moduan-onena-zen.htm | Politika | Juan Alberto Belloch: «Galindo, borrokalari antiterrorista moduan, onena zen» | Justizia eta Barne ministro ohiak adierazi du bera izan zela Galindori jeneral kargua ematea ahalbidetu zuena, nahiz eta jakin atxilotuak torturatzen zituela. | Juan Alberto Belloch: «Galindo, borrokalari antiterrorista moduan, onena zen». Justizia eta Barne ministro ohiak adierazi du bera izan zela Galindori jeneral kargua ematea ahalbidetu zuena, nahiz eta jakin atxilotuak torturatzen zituela. | Jose Barrionuevo Espainiako Barne ministro ohiak El País egunkariak egindako elkarrizketan aitortu zuen gerra zikina antolatu zuela. Orain, berriz, Juan Alberto Belloch Espainiako Justizia eta Barne ministro ohia mintzatu da GAL hizpide hartuta, El Español hedabideak egindako elkarrizketan. Enrique Rodriguez Galindo Gu... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221619/nafarroan-madrilek-ez-du-oztopatuko-3627-enplegu-publiko-egonkortzea.htm | Ekonomia | Nafarroan, Madrilek ez du oztopatuko 3.627 enplegu publiko egonkortzea | Espainiako Gobernuak ez dio foru legeari errekurtsorik jarriko Auzitegi Konstituzionalean, eta uztailean Nafarroako Parlamentuak onartutako legea «bere osotasunean» sartuko da indarrean | Nafarroan, Madrilek ez du oztopatuko 3.627 enplegu publiko egonkortzea. Espainiako Gobernuak ez dio foru legeari errekurtsorik jarriko Auzitegi Konstituzionalean, eta uztailean Nafarroako Parlamentuak onartutako legea «bere osotasunean» sartuko da indarrean | Nafarroako Gobernuak Espainiako Auzitegi Konstituzionalaren mehatxua saihestu du. Administrazioan gehienez behin-behineko 3.627 enplegu publiko egonkortzeko foru legeko bi artikulurekin ados ez zegoela iritzita, Espainiako Gobernuak auzitegi horretara jo zezakeela ohartarazi zuen. Dena den, eskumen gatazkak konpontzeko... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221620/jakes-abeberri-ehortzi-eta-omendu-dute-miarritzen.htm | Gizartea | Jakes Abeberri ehortzi eta omendu dute Miarritzen | Txiki gelditu da Santa Eugenia eliza. Pasa den astean hil zen, 92 urte zituela. | Jakes Abeberri ehortzi eta omendu dute Miarritzen. Txiki gelditu da Santa Eugenia eliza. Pasa den astean hil zen, 92 urte zituela. | Jende andana bildu da gaur Miarritzeko (Lapurdi) Santa Eugenia elizan, Jakes Abeberriri azken agurra emateko. Abeberri pertsonaia ezaguna izan zen, bai politikan eta bai kultura arloan izan zuen jardunagatik, eta hori aitortu diote bere hiletan bildutakoek. Besteak beste, mundu politikoko zein kulturaleko ordezkariak i... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221621/aurten-bai-ohiko-irudiak-ikusi-dira-durangoko-azokaren-lehen-egunean.htm | Kultura | Aurten bai: ohiko irudiak ikusi dira Durangoko Azokaren lehen egunean | Goizean ireki ditu ateak Landako guneak, eta ikasleak izan dira protagonista han. Arratsaldean egin dute irekiera ekitaldia, Barrexerka antzerki taldearen eskutik. | Aurten bai: ohiko irudiak ikusi dira Durangoko Azokaren lehen egunean. Goizean ireki ditu ateak Landako guneak, eta ikasleak izan dira protagonista han. Arratsaldean egin dute irekiera ekitaldia, Barrexerka antzerki taldearen eskutik. | Itzuli da, normaltasunez, Durangoko Azoka. Aurten bai; «osoa» izango da 57. ekitaldia, eta horixe berretsi ahal izan da gaur, azokaren lehen egunean. Igandera bitarte, milaka lagun elkartuko dira bertan, sortzaileek aurkeztuko dituzten 930 nobedadeak ezagutzeko eta antolatu dituzten 250 kultur ekitaldiez gozatzeko, bes... |
2022-12-5 | https://www.berria.eus/albisteak/221622/kroazia-eta-brasil-sailkatu-dira-final-laurdenetarako.htm | Kirola | Kroazia eta Brasil sailkatu dira final-laurdenetarako | Penaltietan kanporatu du Kroaziak Japonia, lehia bana amaitu ondoren. Brasilek, aldiz, aise irabazi dio Hego Koreari: 4-1. Irabazleak elkarren aurka ariko dira final-laurdenetan. | Kroazia eta Brasil sailkatu dira final-laurdenetarako. Penaltietan kanporatu du Kroaziak Japonia, lehia bana amaitu ondoren. Brasilek, aldiz, aise irabazi dio Hego Koreari: 4-1. Irabazleak elkarren aurka ariko dira final-laurdenetan. | Pronostikoak bete dira, eta faboritoek egin dute aurrera: Kroaziak eta Brasilek. Sufrituta egin du batak; erraz, besteak. Japoniaren aurka penaltietan nagusitu da Zlatko Dalic hautatzaileak zuzendutako selekzioa, bana amaitu den partida estu baten ostean. Gertu izan du balentzia Japoniak, baina kamuts aritu da hamaika ... |
2022-12-6 | https://www.berria.eus/albisteak/221651/indonesiak-urtebeteko-espetxearekin-zigortuko-ditu-ezkontzatik-kanpoko-sexu-harremanak.htm | Mundua | Indonesiak urtebeteko espetxearekin zigortuko ditu ezkontzatik kanpoko sexu harremanak | Parlamentuak zigor kodea moldatzea onartu du gaur. Erreformaren bidez, debekatu egin du apostasia, agintariak iraintzea eta aurrez abisurik eman gabe protesta egitea. | Indonesiak urtebeteko espetxearekin zigortuko ditu ezkontzatik kanpoko sexu harremanak. Parlamentuak zigor kodea moldatzea onartu du gaur. Erreformaren bidez, debekatu egin du apostasia, agintariak iraintzea eta aurrez abisurik eman gabe protesta egitea. | Indonesiak giza eskubideak murriztuko dituen erabakia hartu du gaur, zigor kodearen erreforma onartuta. Zehazki, sexu, erlijio eta adierazpen askatasunak murriztu ditu, debekua ezarri baitie ezkontzatik kanpoko sexu harremanei, apostasiari, agintariak iraintzeari eta aurrez abisurik gabe protesta egiteari.
Parlamentua... |
2022-12-17 | https://www.berria.eus/albisteak/221652/nork-banatuko-ditu-bertsolari-txapelketa-nagusiko-sariak.htm | Kultura | Nork banatuko ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiko sariak? | Bertsogintzako kideez gain, euskalgintzan eta kulturgintzan dabiltzan zenbait lagunek emango dituzte sariak abenduaren 18ko finalean; besteak beste, Irantzu Idoatek, Sagrario Alemanek eta Edurne Azkaratek. | Nork banatuko ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiko sariak?. Bertsogintzako kideez gain, euskalgintzan eta kulturgintzan dabiltzan zenbait lagunek emango dituzte sariak abenduaren 18ko finalean; besteak beste, Irantzu Idoatek, Sagrario Alemanek eta Edurne Azkaratek. | Bertsozale Elkarteak esana zuen Iñaki Muruak jantziko diola txapela 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Txapela ez da, ordea, abenduaren 18ko finalean banatuko duten sari bakarra, ezta Murua sari emaile bakarra ere. Oholtza gainean izango diren zortzi bertsolariak sarituko dituzte; eta sari emaileek, be... |
2022-12-6 | https://www.berria.eus/albisteak/221653/dsbearen-lege-proiektua-bertan-behera-uzteko-eskatu-du-elak.htm | Ekonomia | DSBEaren lege proiektua bertan behera uzteko eskatu du ELAk | Sindikatuak uste du proposamena «oso urrun» dagoela mugimendu sozial eta sindikalen aldarrikapenetatik. Ezkerreko alderdiei eskatu die ordezko proposamenak aurkezteko. | DSBEaren lege proiektua bertan behera uzteko eskatu du ELAk. Sindikatuak uste du proposamena «oso urrun» dagoela mugimendu sozial eta sindikalen aldarrikapenetatik. Ezkerreko alderdiei eskatu die ordezko proposamenak aurkezteko. | ELAren arabera, DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren lege berria «oso urrun» dago mugimendu sozial eta sindikalek planteatu dituzten aldarrikapenetatik, eta erakunde publikoak aplikatzen ari diren «murrizketak» finkatu egiten ditu. Hori dela eta, Eusko Legebiltzarrean onartu asmo duten lege egitasmoa bertan behera ... |
2022-12-6 | https://www.berria.eus/albisteak/221654/deforestazioaren-aurkako-araudia-adostu-dute-europar-kontseiluak-eta-europarlamentuak.htm | Mundua | Deforestazioaren aurkako araudia adostu dute Europar Kontseiluak eta europarlamentuak | Egitasmoaren helburua da baso suntsitzearekin lotutako salgaiak Europako Batasunaren merkatutik kanporatzea. Produktu jakin batzuk merkaturatzen dituzten enpresek ziurtatu beharko dute beren ekoizpen kateek ez dutela deforestazioa eragiten. | Deforestazioaren aurkako araudia adostu dute Europar Kontseiluak eta europarlamentuak. Egitasmoaren helburua da baso suntsitzearekin lotutako salgaiak Europako Batasunaren merkatutik kanporatzea. Produktu jakin batzuk merkaturatzen dituzten enpresek ziurtatu beharko dute beren ekoizpen kateek ez dutela deforestazioa er... | Deforestazioaren kontrako araudi bat adosteko azken negoziazioetan murgilduta zeuden EB Europako Batasuneko erakundeak azken asteetan, eta akordioa lortu dutela jakinarazi dute gaur, hain justu, Kanadan egitekoa den COP15 biodibertsitateari buruzko Nazio Batuen Erakundearen goi bileraren bezperan. Araudiaren helburua d... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/221655/adostasunak-eta-letra-larriko-politika-aldarrikatu-ditu-eskisabelek-kontseiluaren-lema-hartuta.htm | Gizartea | Adostasunak eta «letra larriko politika» aldarrikatu ditu Eskisabelek, Kontseiluaren lema hartuta | Euskararen biziberritzea «justiziari eta kohesio sozialari muin-muinean» lotutako auzia dela defendatu du idazkari nagusiak, eta balio horiekin bat egiten duten guztiekin adostasunak bilatuko dituela aurreratu. Tresna berriak behar dituzte euskaldunek, haren arabera, «bizitza bizigarriak izango badituzte». | Adostasunak eta «letra larriko politika» aldarrikatu ditu Eskisabelek, Kontseiluaren lema hartuta. Euskararen biziberritzea «justiziari eta kohesio sozialari muin-muinean» lotutako auzia dela defendatu du idazkari nagusiak, eta balio horiekin bat egiten duten guztiekin adostasunak bilatuko dituela aurreratu. Tresna ber... | «Euskaltzaleok, gure kezka eta beldurrek eraginda, gure burua babesteko xedez, askotan aipatu eta bultzatu dugun ideia da euskarak politikatik at behar duela. Nago ideia hori itzulikatu behar dugula, eta esan euskarak zerbait behar badu, politika dela, baina letra larriz idatzitako politika, desberdintasunen gainetik i... |
2022-12-6 | https://www.berria.eus/albisteak/221656/hezkuntza-akordioak-jauzi-bat-ekartzea-nahi-du-eh-bilduk.htm | Gizartea | Hezkuntza akordioak «jauzi bat» ekartzea nahi du EH Bilduk | Lege berriak haren ustez ekarri beharko lituzkeen 11 urratsak zerrendatu ditu Bilbon egindako mintegi batean. | Hezkuntza akordioak «jauzi bat» ekartzea nahi du EH Bilduk. Lege berriak haren ustez ekarri beharko lituzkeen 11 urratsak zerrendatu ditu Bilbon egindako mintegi batean. | EH Bilduk uste du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erdietsitako hezkuntza akordioak «jauzi bat» ekarri behar duela euskalduntzean, laikotasunean eta inklusioan, eta akordioan agertzen den Euskal Hezkuntza Zerbitzua «oinarrizko kanpaleku gisa» jotzen du euskal hezkuntza sistema publiko eta burujabea lortzeko bidean. Hala ... |
2022-12-6 | https://www.berria.eus/albisteak/221657/energia-krisi-globala-ziztu-bizian-ari-da-indartzen-berriztagarrien-hazkundea.htm | Ekonomia | Energia krisi globala ziztu bizian ari da indartzen berriztagarrien hazkundea | Energia segurtasunaren inguruko kezkak areagotu egin ditu inbertsioak. IEAren arabera, eguzki energia fotovoltaikoak 2027an gaindituko du ikatza | Energia krisi globala ziztu bizian ari da indartzen berriztagarrien hazkundea. Energia segurtasunaren inguruko kezkak areagotu egin ditu inbertsioak. IEAren arabera, eguzki energia fotovoltaikoak 2027an gaindituko du ikatza | Zenbat aldatu diren gauzak urte bakarrean. Ukrainako gerrak, besteak beste, hankaz gora jarri du energiaren mundua, eta energia segurtasunaren inguruko kezkak «ziztu bizian indartu» du energia trantsizioa, IEA Nazioarteko Energia Agentziaren ustez. Hortik, adibidez, energia berriztagarrientzat iaz egindako hazkunde ira... |
2022-12-6 | https://www.berria.eus/albisteak/221658/konstituzioa-apurtzera-deitu-du-jarki-antolakundeak-irunean.htm | Politika | «Konstituzioa apurtzera» deitu du Jarki antolakundeak Iruñean | Espainiako Konstituzioaren Eguna izaki, berrehun lagun inguruk manifestazioa egin dute iluntzean. 'Mugak gaindituz, Euskal Herri sozialista eraiki' izan dute lelo. | «Konstituzioa apurtzera» deitu du Jarki antolakundeak Iruñean. Espainiako Konstituzioaren Eguna izaki, berrehun lagun inguruk manifestazioa egin dute iluntzean. 'Mugak gaindituz, Euskal Herri sozialista eraiki' izan dute lelo. | Jarki antolakundeak deiturik, berrehun herritar inguruk manifestazioa egin dute iluntzean Iruñean. Espainiako Konstituzioaren Eguna izaki egin dute mobilizazioa gaur, dokumentu horri lotua izan baita ozendutako aldarria: «Konstituzioa apurtzera» deitu dute, eta Mugak gaindituz, Euskal Herri sozialista eraiki lelopean e... |
2022-12-6 | https://www.berria.eus/albisteak/221659/marokoarren-zoramena-espainia-kanporatu-ostean.htm | Kirola | Marokoarren zoramena Espainia kanporatu ostean | Euskal Herriko hainbat txokotan gogotik ospatu dute garaipena hemen bizi diren marokoarrek. Penaltietan lortu dute final-laurdenetarako sailkapena. | Marokoarren zoramena Espainia kanporatu ostean. Euskal Herriko hainbat txokotan gogotik ospatu dute garaipena hemen bizi diren marokoarrek. Penaltietan lortu dute final-laurdenetarako sailkapena. | Marokok penaltian hartu du mendean Espainia, Qatarko Munduko Kopako final-zortzirenetan. Neurketa oso parekatua izan da hasieratik, eta 120 minutuan ez dute golik sartzea lortu. Penaltietan, Unai Simon Athleticeko atezainak jaurtiketa bat gelditu du, baina Espainiak jaurti dituen hirurak huts egin ditu. Euskal Herrian ... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221687/euskal-kulturaren-plazari-bizitza-emateko-momentua-heldu-da.htm | Kultura | «Euskal kulturaren plazari bizitza emateko momentua heldu da» | «Euskal kulturaren plazari bizitza emateko momentua heldu da». | Bi urtez, Durangoko Azokaren formatua birpentsatu beharrean izan dira Gerediaga elkarteko kideak, baina aurten berriz bueltatuko da ohiko formatua, presentziala; jendez lepo izango dira Landako guneko kale eta erakusmahaiak. Besoak zabalik hartu du aldaketa elkarteko lehendakari Nerea Mujikak (Durango, Bizkaia, 1960), ... | |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221688/durangoko-azoka-ez-dadin-durangon-geratu.htm | Kultura | Durangoko Azoka ez dadin Durangon geratu | 'Zu non, han DA!' proiektua jarri dute martxan, bigarren urtez. Aurten, berritasunez gain, liburu aurkezpenak ere antolatu dituzte hamaika herritan. | Durangoko Azoka ez dadin Durangon geratu. 'Zu non, han DA!' proiektua jarri dute martxan, bigarren urtez. Aurten, berritasunez gain, liburu aurkezpenak ere antolatu dituzte hamaika herritan. | Hilaren 7tik 11ra izango da Azoka Durangoko Landako gunean, baina bertako ateak ixteak ez du esan nahiko Azoka amaituko denik; are, Euskal Herri osora zabalduko da abenduaren 12tik 22ra bitartean. Zu non, han DA! proiektuak Azokako berritasunak zabaldu eta horien aurkezpenak ekarriko ditu hamarnaka liburu denda eta sal... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221689/durangon-dena-ez-da-landako.htm | Kultura | Durangon dena ez da Landako | Zazpi espaziok osatzen dute Durangoko 56. Azoka: Ahotsenea, Irudienea, Talaia, Kabi@, Saguganbara, Azoka TB eta Szenatokia. Ahotsenean egiten diren aurkezpenak zuzenean emango ditu Azoka TBk. | Durangon dena ez da Landako. Zazpi espaziok osatzen dute Durangoko 56. Azoka: Ahotsenea, Irudienea, Talaia, Kabi@, Saguganbara, Azoka TB eta Szenatokia. Ahotsenean egiten diren aurkezpenak zuzenean emango ditu Azoka TBk. | Durangoko Azoka jada ez da Landako Gunearen sinonimo, hori baino askoz gehiago da; hainbeste, ezen egitaraua dakarren liburuxkan mapa bat jarri behar izan duten, kulturazaleak bere gune guztietan zehar gal ez daitezen. Zazpi gune ditu: Ahotsenea Solasaldiak, Saguganbara, Irudienea, Ahotsenea Zuzenekoak, Talaia eta Kabi... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221690/euskal-herri-barruko-zein-nazioarteko-begirada-dakar-aurten-berriak.htm | Kultura | Euskal Herri barruko zein nazioarteko begirada dakar aurten BERRIAk | Euskal Herriko zein Kurdistango historia dakartza BERRIAk, baita Txakur Gorriaren hausnarketak ere. | Euskal Herri barruko zein nazioarteko begirada dakar aurten BERRIAk. Euskal Herriko zein Kurdistango historia dakartza BERRIAk, baita Txakur Gorriaren hausnarketak ere. | Barrurako eta kanporako begirada, biak dakartza aurten BERRIAk. BERRIA egunkariak bere tokia izango du Durangoko Azokan, urtero duen moduan; aurten, Goienkaleko 38-39 erakusmahaietan. Bere urteko uzta eskuragai izango da horietan. Urteroko produktuez gain —agenda eta egutegia, alegia—, beste hiru produktu berri ere iza... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221691/bisaia-eta-proiektu-berriak.htm | Kultura | Bisaia eta proiektu berriak | Sona handiko egileak izango dira Landako gunean, baina baita bidea urratzen hasi diren sortzaileak ere. | Bisaia eta proiektu berriak. Sona handiko egileak izango dira Landako gunean, baina baita bidea urratzen hasi diren sortzaileak ere. | Durangoko Azokak ohiko itxura berreskuratu du: 248 erakusmahai izango dira, 930 nobedade, 689 liburu, 141 musika produktu, 46 aldizkari eta bestelako 54 lan. Pieza horien egileen artean, sona handiko sortzaileak daude, eta uzta oparoa dutenak. Baina baita bidea urratzen hasi direnak ere: Durangoko Azokan lehen aldiz iz... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221693/donostia-ospitaleko-150-langile-inguru-batu-dira-gaur-esiko-zerbitzuburuen-elkarretaratzera.htm | Gizartea | Donostia ospitaleko 150 langile inguru batu dira gaur ESIko zerbitzuburuen elkarretaratzera | Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa salatzeko, protesta jendetsua egin dute goizean ospitaleko atarian. | Donostia ospitaleko 150 langile inguru batu dira gaur ESIko zerbitzuburuen elkarretaratzera. Osakidetzaren eta Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa salatzeko, protesta jendetsua egin dute goizean ospitaleko atarian. | Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek atzo jakinarazi zuten egunero egingo dutela bilkura Donostia ospitaleko atarian. Batetik, eskatuko dute joan den ostiralean kargugabeturiko bi zerbitzuburuak berriz integra ditzatela, eta, bestetik, Osakidetzari eta Osasun Sailari galdegingo diete euren iritzia aintzat har dezatela. G... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221694/senatuan-gehiengoa-handitu-du-alderdi-demokratak-georgian-irabazita.htm | Mundua | Senatuan gehiengoa handitu du Alderdi Demokratak, Georgian irabazita | Raphael Warnock demokrata nagusitu zaio Herschel Walkar errepublikanoari, eta demokratek ez dute beharko Kamala Harrisen botoa berdinketak hausteko. | Senatuan gehiengoa handitu du Alderdi Demokratak, Georgian irabazita. Raphael Warnock demokrata nagusitu zaio Herschel Walkar errepublikanoari, eta demokratek ez dute beharko Kamala Harrisen botoa berdinketak hausteko. | Ikuskizuna sortu du Amerikako Estatu Batuetako (AEB) Georgiako Senaturako hautagaien lehiak. Azkenean, Raphael Warnock demokratak irabazi ditu bozak, eta bera izango da goiko ganberako ordezkaria. Modu horretan, demokratek 51 ordezkari izango dituzte bertan, eta errepublikanoek, 49. Horrek aukera emango die demokratei ... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221696/eskuin-muturreko-22-pertsona-atxilotu-dituzte-alemanian-erakunde-terrorista-bateko-kide-izatea-leporatuta.htm | Mundua | Eskuin muturreko 22 pertsona atxilotu dituzte Alemanian, erakunde terrorista bateko kide izatea leporatuta | Estatu kolpe bat prestatzen ari zirela jakinarazi du Fiskaltzak. Alemaniako Parlamentua hartzeko asmoa zuten, eta, horien artean, militar ohiak daude. Horiez gain, beste hiru jarraitzaile ere atxilotu dituzte. | Eskuin muturreko 22 pertsona atxilotu dituzte Alemanian, erakunde terrorista bateko kide izatea leporatuta. Estatu kolpe bat prestatzen ari zirela jakinarazi du Fiskaltzak. Alemaniako Parlamentua hartzeko asmoa zuten, eta, horien artean, militar ohiak daude. Horiez gain, beste hiru jarraitzaile ere atxilotu dituzte. | Alemaniako Fiskaltzak jakinarazi du eskuin muturreko 22 pertsona atxilotu dituztela, erakunde terrorista bateko kide izatea leporatuta. Fiskaltzaren arabera, estatu kolpe bat prestatzen ari ziren, eta «estatuaren ordezkarien kontra indarkeria erabiltzeko asmoa zuten», baita horiek hiltzeko ere. 22 pertsona horiez gain,... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221697/frantziako-gobernuak-100-euroren-laguntza-emango-die-autoa-lanerako-behar-dutenei.htm | Ekonomia | Frantziako Gobernuak 100 euroren laguntza emango die autoa lanerako behar dutenei | Abenduaren 31n amaituko da erregaiaren hamar zentimoko deskontu orokorra, eta hortik aurrera langile apalenentzat izango da laguntza. | Frantziako Gobernuak 100 euroren laguntza emango die autoa lanerako behar dutenei. Abenduaren 31n amaituko da erregaiaren hamar zentimoko deskontu orokorra, eta hortik aurrera langile apalenentzat izango da laguntza. | Frantziako Gobernuak jada iragarri du zer egingo duen urtarrilaren 1etik aurrera erregaiaren kostua txikitzeko. Orduan amaituko da erregaiaren deskontu orokorra —hamar zentimorena izan da azken asteetan—, eta diru sarrera apalak dituzten langileek baizik ez dute jasoko.
Elisabeth Borne lehen ministroak RTL irratian az... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221698/merina-grisak-eta-txakur-gorriak-ahotseneko-azken-egunean.htm | Kultura | Merina grisak eta txakur gorriak, Ahotseneko azken egunean | Bihar izango du azken eguna Durangoko Azokak, eta baita Ahotsenea plazak ere. Baina ekitaldiz beterik egongo da, azken unera arte | Merina grisak eta txakur gorriak, Ahotseneko azken egunean. Bihar izango du azken eguna Durangoko Azokak, eta baita Ahotsenea plazak ere. Baina ekitaldiz beterik egongo da, azken unera arte | Durangoko Azokak sortzaileentzat erretserbaturiko Ahotsenea guneak azken saioak egingo dira bihar, Durangoko Azoka itxi arte.
Literatura ingurukoak Bartolome Ertzilla musika eskolan egingo dituzte, eta, musika saioak, Plateruenan. Edonola ere, Ahotseneko saioak zuzenean ikusi ahalko dira Internet bidez, BERRIAren webg... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221699/idoia-beratarbide-eta-oier-guillan-dira-joan-mari-torrealdai-ikerketa-bekaren-irabazleak.htm | Kultura | Idoia Beratarbide eta Oier Guillan dira Joan Mari Torrealdai ikerketa bekaren irabazleak | 'Artxibo biluzia' saritu dute, Torrealdairen artxiboen lapurreta abiapuntu duen proiektua. | Idoia Beratarbide eta Oier Guillan dira Joan Mari Torrealdai ikerketa bekaren irabazleak. 'Artxibo biluzia' saritu dute, Torrealdairen artxiboen lapurreta abiapuntu duen proiektua. | «Biluzik utzi ninduten, ez fisikoki, baina bai intelektualki». Joan Mari Torrealdaik horrela deskribatu zuen Euskaldunon Egunkaria itxi eta artxibo guztiak lapurtu zizkiotenean izan zuen sentsazioa. Sentimendu horiek abiapuntutzat harturik, Artxibo biluzia proiektua ondu dute Idoia Beratarbidek eta Oier Guillanek, eta ... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221700/euskal-selekzioak-partida-bat-jokatuko-du-abenduaren-20an-txileren-aurka.htm | Kirola | Euskal selekzioak partida bat jokatuko du abenduaren 20an, Txileren aurka | Mendizorrotzan jokatuko da partida, 19:00etan, eta Juanjo Arregi izango da selekzioaren hautatzaile berria. Irene Paredes, Maite Oroz, Nahikari Garcia eta Damaris Egurrola ezingo dira bertan egon, euren taldeekin Txapeldunen Ligako partidak dituztelako. | Euskal selekzioak partida bat jokatuko du abenduaren 20an, Txileren aurka. Mendizorrotzan jokatuko da partida, 19:00etan, eta Juanjo Arregi izango da selekzioaren hautatzaile berria. Irene Paredes, Maite Oroz, Nahikari Garcia eta Damaris Egurrola ezingo dira bertan egon, euren taldeekin Txapeldunen Ligako partidak ditu... | Euskal selekzioak izango du partida Gabonetan. Txileren aurka jokatuko du. Mendizorrotzan. Abenduaren 20an izango da, 19:00etan. Aulkian aldaketa izango da. Izan ere, orain arteko hautatzaile Iñigo Juaristiren ordez, Juanjo Arregi arituko da taldea zuzentzen. Juaristik Alaveseko entrenatzaile kargua hartu zuen duela as... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221701/urdunako-espetxe-frankistako-hogeita-hamar-presoren-gorpuzkiak-aurkitu-dituzte-herriko-hilerrian.htm | Gizartea | Urduñako espetxe frankistako hogeita hamar presoren gorpuzkiak aurkitu dituzte herriko hilerrian | Aranzadi zientzia elkartea ari da gorpuzkiak lurpetik ateratzen. Gogora institutua biktimen senideekin harremanetan jarri da. | Urduñako espetxe frankistako hogeita hamar presoren gorpuzkiak aurkitu dituzte herriko hilerrian. Aranzadi zientzia elkartea ari da gorpuzkiak lurpetik ateratzen. Gogora institutua biktimen senideekin harremanetan jarri da. | Urduñako hilerrian (Bizkaia) garai bateko espetxe frankistaren hogeita hamar bat biktimaren gorpuzkiak aurkitu ditu Aranzadi zientzia elkarteak. Desobiratze lanak egiten ari da, Eusko Jaurlaritzaren ‘Gerra Zibileko desagertuen bilaketa’ programaren barruan. Igandera arte luzatuko ditu lanak.
Biktimen senideekin jarri ... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221702/zupiriak-esan-du-osakidetzaren-lan-ildoarekin-laquoerresistentziaraquo-agertzeagatik-egin-direla-kargugabetzeak.htm | Gizartea | Zupiriak esan du Osakidetzaren lan ildoarekin «erresistentzia» agertzeagatik egin direla kargugabetzeak | Gotzone Sagarduik Eusko Legebiltzarrean agerraldia eskatu du, Donostialdeko ESIaren egoera azaltzeko. | Zupiriak esan du Osakidetzaren lan ildoarekin «erresistentzia» agertzeagatik egin direla kargugabetzeak. Gotzone Sagarduik Eusko Legebiltzarrean agerraldia eskatu du, Donostialdeko ESIaren egoera azaltzeko. | Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Donostialdeko ESIaren inguruko polemikaz galdetu diote gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari. Herenegun Gotzone Sagardui Osasun sailburuak emandako azalpenak berretsi ditu Zupiriak: azpimarratu du Itziar Perez Donostialdeko ESIaren zuzen... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221703/senpertar-gazte-bat-paueko-polizia-etxera-eraman-dute-etxe-agentzietako-pintaketen-harira.htm | Gizartea | Senpertar gazte bat Paueko polizia etxera eraman dute etxe agentzietako pintaketen harira | Senpereko gazte bat Baionako polizia etxera deitu dute goizean, eta handik Pauera eraman. | Senpertar gazte bat Paueko polizia etxera eraman dute etxe agentzietako pintaketen harira. Senpereko gazte bat Baionako polizia etxera deitu dute goizean, eta handik Pauera eraman. | Senpereko (Lapurdi) gazte bat Paueko komisariara (Okzitania) eraman dute goizean. Euskal Irratien informazioen arabera, gaztea Baionara deitua zuten gaurko, eta handik Pauera eraman dute gero. Oraindik ez dute erran atxiloaldian ezarri duten ala ez. Senpereko etxe agentzietan agertutako pintaketen harira deitua zuten g... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221704/eepko-ordezkariek-parisen-isiltasuna-deitoratu-dute.htm | Gizartea | EEPko ordezkariek Parisen isiltasuna deitoratu dute | Irailean egin zuten bilkura Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aipatu zuten nagusiki. | EEPko ordezkariek Parisen isiltasuna deitoratu dute. Irailean egin zuten bilkura Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin. Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aipatu zuten nagusiki. | EEP Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek salatu dute Parisek oraindik ez duela erantzunik eman. Agiri bateratua plazaratu dute Frantziako Estatuaz gain EEP osatzen duten hiru instituzioetako ordezkariek: Antton Kurutxarri Euskal Hirigune Elkargoko hizkuntza politikarako lehendakariorde eta EEPko lehendakariak, Mai... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221705/espetxeetako-plangintzarik-eza-salatu-du-elak.htm | Gizartea | Espetxeetako plangintzarik eza salatu du ELAk | Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen transferentzia jaso zuenetik egindako bidea aztertu du sindikatuak. Ondorioztatu du langile kopurua murriztu egin dela eta pribatizazio arriskua dagoela. | Espetxeetako plangintzarik eza salatu du ELAk. Eusko Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeen transferentzia jaso zuenetik egindako bidea aztertu du sindikatuak. Ondorioztatu du langile kopurua murriztu egin dela eta pribatizazio arriskua dagoela. | 2021eko urrian eskuratu zuen Eusko Jaurlaritzak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako espetxeak kudeatzeko eskumena. Transferentzia jaso zuenetik egindako bidea aztertu du ELA sindikatuak. Langile kopuruaren murrizketa, antolakuntzan kaosa eta pribatizazio arriskua dira ondorio nagusiak.
Sindikatuaren arabera, Eusko Jaurlarit... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221706/hipoteka-izoztu-ahalko-dute-kutxabankeko-bezero-zaurgarrienek.htm | Ekonomia | Hipoteka izoztu ahalko dute Kutxabankeko bezero «zaurgarrienek» | Finantza erakundeak bat egin du Espainiako Gobernuaren Praktika Onen Kodearekin. Interes tasen igoeragatik, hipotekaren zenbatekoa orain berrikusi behar dutenek batez beste 200 eurotik gorako igoera izango dute hilero. | Hipoteka izoztu ahalko dute Kutxabankeko bezero «zaurgarrienek». Finantza erakundeak bat egin du Espainiako Gobernuaren Praktika Onen Kodearekin. Interes tasen igoeragatik, hipotekaren zenbatekoa orain berrikusi behar dutenek batez beste 200 eurotik gorako igoera izango dute hilero. | Kutxabankek bat egin du Espainiako Gobernuak bankuen patronalarekin adostutako Jardunbide Egokien Kodearekin, eta, horrenbestez, banku horrekin hipoteka bat duten «bezero zaurgarrienek» aukera izango dute beren kuotak urtebetez izozteko.
Horri eskatu ahal izango dute 29.400 eurorainoko errenta dutenek, baldin eta hipo... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221707/harreman-asimetrikoak-hausteko-bitartekaritza-talde-bat-eskatu-dute-donostialdeko-esiko-zerbitzuburuek.htm | Gizartea | Harreman «asimetrikoak» hausteko bitartekaritza talde bat eskatu dute Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek | Kargugabetzeak egiteko modua kritikatu dute, eta Jaurlaritzarekin eta Osakidetzako zuzendaritzarekin hitz egiteko mahai bat eskatu dute, «egoera konpontzeko». Zenbait eskaera zehatz egin dizkiote Osakidetzari. | Harreman «asimetrikoak» hausteko bitartekaritza talde bat eskatu dute Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek. Kargugabetzeak egiteko modua kritikatu dute, eta Jaurlaritzarekin eta Osakidetzako zuzendaritzarekin hitz egiteko mahai bat eskatu dute, «egoera konpontzeko». Zenbait eskaera zehatz egin dizkiote Osakidetzari. | Donostialdeko ESIko zuzendaritzako kideen kargugabetzeak egoera eztandarazi duten azken gertaera izan dira. Hala ondorioztatu daiteke erakunde sanitario integratu hartako zerbitzuburuek egindako adierazpenetatik. Osakidetzan «arazo larri bat» dagoela adierazi dute mahaiaren bueltan eseritako sei kideek, eta haiek esana... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221708/jaurlaritzak-emantzipatzeko-laguntzak-emango-dizkie-25-eta-29-urte-artekoei.htm | Gizartea | Jaurlaritzak emantzipatzeko laguntzak emango dizkie 25 eta 29 urte artekoei | Eusko Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa sustatzeko estrategia ondu du. 2030erako 29 urtera jaitsi nahi du gurasoen etxea uzteko adina. | Jaurlaritzak emantzipatzeko laguntzak emango dizkie 25 eta 29 urte artekoei. Eusko Jaurlaritzak gazteen emantzipazioa sustatzeko estrategia ondu du. 2030erako 29 urtera jaitsi nahi du gurasoen etxea uzteko adina. | 2019an, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 18 eta 34 urte arteko biztanleen emantzipazio tasa %30,2koa zen, batez beste; 2020an, berriz, %35,1ekoa. 2008ko krisiak zapuztu egin zituen gurasoen etxetik joan nahi zuten gazte askoren ametsak, eta COVID-19aren pandemiak eta Ukrainako gerraren ondorioek are gehiago atzeratu du... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221709/eitb-maratoian-ibon-fernandez-iradi-presoaren-egoera-salatu-du-sarek.htm | Politika | EITB Maratoian, Ibon Fernandez Iradi presoaren egoera salatu du Sarek | Fernandezi 2013an diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza, eta, artatze desegokia tarteko, haren egoerak okerrera egin du ordutik. EITBren egitasmoa gaixotasun horren aurkako borrokarako baliatuko dute. | EITB Maratoian, Ibon Fernandez Iradi presoaren egoera salatu du Sarek. Fernandezi 2013an diagnostikatu zioten esklerosi anizkoitza, eta, artatze desegokia tarteko, haren egoerak okerrera egin du ordutik. EITBren egitasmoa gaixotasun horren aurkako borrokarako baliatuko dute. | EITB Maratoiaren erronkara batu da Sare Herritarra ere. Komunikazio talde publikoak urtero egiten du elkartasun egitasmo hori, eta, aurtengoan, esklerosi anizkoitzaren aurkako borrokara bideratuko dituzte irabaziak. Gaixotasun horixe du Ibon Fernandez Iradi euskal presoak, eta Sarek parada baliatu du haren egoera salat... |
2022-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/221710/atxilotu-egin-dute-castillo-kongresua-desegin-eta-salbuespenezko-gobernu-bat-ezarri-ostean.htm | Mundua | Atxilotu egin dute Castillo, kongresua desegin eta salbuespenezko gobernu bat ezarri ostean | Peruko Fiskaltzak eman du atxilotzeko agindua. Aurrez, kongresuko diputatuek gehiengo osoz erabaki dute presidentea kargugabetzea. Estatu kolpea ematea egotzi diote bere alderdiak eta hainbat ministrok, besteak beste. | Atxilotu egin dute Castillo, kongresua desegin eta salbuespenezko gobernu bat ezarri ostean. Peruko Fiskaltzak eman du atxilotzeko agindua. Aurrez, kongresuko diputatuek gehiengo osoz erabaki dute presidentea kargugabetzea. Estatu kolpea ematea egotzi diote bere alderdiak eta hainbat ministrok, besteak beste. | Tentsio politikoak eztanda egin du Perun. Kongresua gaur zen Pedro Castillo presidentearen aurkako zentsura mozio bat bozkatzekoa —urte eta erdiko agintaldian hirugarren aldiz—, baina, aurretik, ganbera desegin du Castillok. Azkenean, ordea, kongresuak Castillo kargugabetzearen alde bozkatu du, eta, Fiskaltzaren agindu... |
2022-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/221734/mikel-irastorza-preso-ohia-urtarrilean-epaituko-dute-parisen.htm | Politika | Mikel Irastorza preso ohia urtarrilean epaituko dute, Parisen | Gaizkile talde bateko kidea izatea leporatzen diote Lapurdin bizi den donostiarrari. | Mikel Irastorza preso ohia urtarrilean epaituko dute, Parisen. Gaizkile talde bateko kidea izatea leporatzen diote Lapurdin bizi den donostiarrari. | Epaitzeko data ezarri diote Mikel Irastorza preso ohiari. Urtarrilaren 5ean egingo diote epaiketa, Parisen.
Azkainen (Lapurdi) atxilotu zuten, 2016. urtean, eta gaizkile talde bateko kidea izatea leporatzen diote. Harekin batera atxilotu zituzten Xabier Arin eta Denise Elizagoien kontrolpean aske utzi zituzten, eta au... |
2022-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/221735/foro-sozial-iraunkorra-egia-ezagutzea-funtsezkoa-da-biktimen-erreparaziorako.htm | Politika | Foro Sozial Iraunkorra: «Egia ezagutzea funtsezkoa da biktimen erreparaziorako» | Egia jakitea «eragozten duten mugak gainditzeko» ekimenak bultzatu behar ditu gizarte zibilak, Bake prozesua indartzeko Foro Sozialaren arabera. | Foro Sozial Iraunkorra: «Egia ezagutzea funtsezkoa da biktimen erreparaziorako». Egia jakitea «eragozten duten mugak gainditzeko» ekimenak bultzatu behar ditu gizarte zibilak, Bake prozesua indartzeko Foro Sozialaren arabera. | Egiaren Batzordearen inguruan aurten nazioartean izandako esperientziak aztertu ditu Foro Sozial Iraunkorrak, besteak beste Kolonbiakoak, eta azaroaren 23an eta 24an, Donostian eta Iruñean egindako jardunaldietan horiei buruz sakondu du. Nazioarteko esperientzia horiek 12/2016 Legearen Balorazio Batzordearen esperientz... |
2022-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/221736/iranek-herritar-bat-exekutatu-du-azken-hilabeteetako-protestekin-lotuta.htm | Mundua | Iranek herritar bat exekutatu du, azken hilabeteetako protestekin lotuta | Kondenatuari —23 urte— estatuko indarren agente bat labanaz zauritzea egotzi diote. Agintari judizial gorenaren esanetan, «aurki» gauzatuko dituzte mobilizazioen harira ezarritako beste heriotza zigor batzuk ere. | Iranek herritar bat exekutatu du, azken hilabeteetako protestekin lotuta. Kondenatuari —23 urte— estatuko indarren agente bat labanaz zauritzea egotzi diote. Agintari judizial gorenaren esanetan, «aurki» gauzatuko dituzte mobilizazioen harira ezarritako beste heriotza zigor batzuk ere. | Iranen irailaz geroztik hedatu diren protestekin lotuta, kondenatu bat exekutatu du estatuak gaur goizaldean, Mizan herrialdeko botere judizialaren albiste agentziak jakinarazi duenez. Protesten harira Iranek gauzatu duen lehen heriotza zigor ezaguna izan da.
Kondenatua Mohsen Xekari zen, 23 urteko gaztea. Justiziak «... |
2022-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/221737/jon-ander-urresti-aktorearen-eucalyptus-proiektuak-irabazi-du-sormen-beka.htm | Kultura | Jon Ander Urresti aktorearen 'Eucalyptus' proiektuak irabazi du sormen beka | Eukaliptotik abiatuta, «lurren eta bizitzen kudeaketari» buruzko lan bat sortuko du Urrestik, antzerkia eta dantza uztartuz. Beka 15.000 eurokoa da, eta datorren urteko azokan aurkeztu beharko du emaitza. | Jon Ander Urresti aktorearen 'Eucalyptus' proiektuak irabazi du sormen beka. Eukaliptotik abiatuta, «lurren eta bizitzen kudeaketari» buruzko lan bat sortuko du Urrestik, antzerkia eta dantza uztartuz. Beka 15.000 eurokoa da, eta datorren urteko azokan aurkeztu beharko du emaitza. | Naturaren paisaiak balio du paisaia humanoaz aritzeko, Jon Ander Urresti aktorearen ustez (Bermeo, Bizkaia, 1992). Eukaliptoa paisaiaren parte nabarmen bihurtu da azken urteetan, eta horrek pentsarazi dio sortu dezakeela gizarte gaiei eta harremanei buruzko lan bat, zuhaitz horretatik abiatuta. Hori da Eucalyptus proie... |
2022-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/221738/netanyahuk-gobernua-eratzeko-akordioa-itxi-du-ultrekin-eta-muturreko-ortodoxoekin.htm | Mundua | Netanyahuk gobernua eratzeko akordioa itxi du ultrekin eta muturreko ortodoxoekin | Shas eta Sionismo Erlijiosoa alderdien esku geldituko dira, besteak beste, Barne eta Ogasun ministerioak. Smotrich ultranazionalistak Zisjordaniaren gaineko botere handia pilatuko du. | Netanyahuk gobernua eratzeko akordioa itxi du ultrekin eta muturreko ortodoxoekin. Shas eta Sionismo Erlijiosoa alderdien esku geldituko dira, besteak beste, Barne eta Ogasun ministerioak. Smotrich ultranazionalistak Zisjordaniaren gaineko botere handia pilatuko du. | Benjamin Netanyahu Israelgo azken hauteskundeetako irabazleak lortu du gobernua eratzeko babesa ziurtatzea. Ituna adostu du agintera itzultzeko bidea zabalduko dioten eskuin muturreko alderdiekin eta ultraortodoxoekin. Azken akordioa Shas alderdiarekin itxi du, bart.
Itunak jasotzen duenez, Shas alderdiko buru Aryeh D... |
2022-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/221739/pintaketak-egin-dituzte-arrasateko-alkatearen-etxeko-atarian.htm | Politika | Pintaketak egin dituzte Arrasateko alkatearen etxeko atarian | EAJk salatu du asteazken gauean esprai batez egin zituztela pintaketak, «jarduera publikoaren eremuaren muga eremu pribatu eta familiarrera igarota». 'Mozal legearen' aurkakoa zen margoketa. | Pintaketak egin dituzte Arrasateko alkatearen etxeko atarian. EAJk salatu du asteazken gauean esprai batez egin zituztela pintaketak, «jarduera publikoaren eremuaren muga eremu pribatu eta familiarrera igarota». 'Mozal legearen' aurkakoa zen margoketa. | «Mozalik ez, adierazpen askatasuna» idatziak atari osoa hartu zuen asteazken gauean EAJko Arrasateko alkate Maria Ubarretxenaren etxeko atarian, Gipuzko Buru Batzarrak salatu duenez. «Gertakari horiek norberaren eta familiaren askatasunaren aurkako eraso larria dira», salatu du EAJk. Uste du esprai berdez egindako pint... |
2022-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/221740/errusiak-ez-du-ukrainako-lurralde-gehiago-anexionatzeko-asmorik-kremlinen-esanetan.htm | Mundua | Errusiak ez du Ukrainako lurralde gehiago anexionatzeko asmorik, Kremlinen esanetan | Dimitri Peskov Moskuren bozeramaileak adierazi duenez, «lan handia dago egiteko» Errusiak bere egin dituen lurraldeetan, eta horiek babestea du lehentasun. | Errusiak ez du Ukrainako lurralde gehiago anexionatzeko asmorik, Kremlinen esanetan. Dimitri Peskov Moskuren bozeramaileak adierazi duenez, «lan handia dago egiteko» Errusiak bere egin dituen lurraldeetan, eta horiek babestea du lehentasun. | Errusiako Gobernuak baztertu egin du Ukrainako gerran lur eremu gehiago anexionatzeko aukera. «Ez dago inolako zalantzarik», adierazi du Peskovek. «Ez dago horri buruzko komunikaziorik. Aldiz, lan handia dago egiteko [Moskuk bere egin dituen] lurralde horiek askatzeko».
Errusiak Ukraina ekialdeko Zaporizhia eta Kherso... |
2022-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/221741/kroazia-schengen-eremuko-kide-izango-da-2023an.htm | Mundua | Kroazia Schengen eremuko kide izango da 2023an | Austriaren eta Herbehereen ezezko botoaren ondorioz, Bulgaria eta Errumania ez dira espazio bateratuaren barruan egongo. | Kroazia Schengen eremuko kide izango da 2023an. Austriaren eta Herbehereen ezezko botoaren ondorioz, Bulgaria eta Errumania ez dira espazio bateratuaren barruan egongo. | EB Europako Batasuneko Barne ministroek gaur erabaki dute Kroazia Schengen eremuaren parte izango dela 2023ko urtarrilaren 1etik aurrera. Barne ministro guztiek aho batez onartu dute Kroazia mugarik gabeko espazioaren parte bihurtzea, baina ez da gauza bera gertatu Bulgariarekin eta Errumaniarekin. Izan ere, Ekialdeko ... |
2022-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/221742/sindikatuen-ezezkoarekin-hasi-du-bornek-erretretaren-erreforma.htm | Ekonomia | Sindikatuen ezezkoarekin hasi du Bornek erretretaren erreforma | Frantziako Gobernuak 64 edo 65 urtera gibeleratu nahi du erretretaren adina, Gizarte Segurantzaren kontuak orekatzeko. Sindikatu guztiak bat eginik daude erreformaren aurka, eta protestak iragarri dituzte urtarrilerako | Sindikatuen ezezkoarekin hasi du Bornek erretretaren erreforma. Frantziako Gobernuak 64 edo 65 urtera gibeleratu nahi du erretretaren adina, Gizarte Segurantzaren kontuak orekatzeko. Sindikatu guztiak bat eginik daude erreformaren aurka, eta protestak iragarri dituzte urtarrilerako | Abiatu da, eta ez modu onenean gainera, Emmanuel Macronen bigarren agintaldiko lehen erreforma sakona: erretretaren adina atzeratzearena. Elisabeth Borne lehen ministroak bilera izan du gaur sindikatuekin, eta erantzun garbia eta aho batekoa jaso du, denak aurka baitaude. Urtarrilean, protesta handiak egiteko asmoa ira... |
2022-12-8 | https://www.berria.eus/albisteak/221743/errusiak-aske-utzi-du-brittney-griner-aebek-viktor-bout-libre-uztearen-truke.htm | Mundua | Errusiak aske utzi du Brittney Griner, AEBek Viktor Bout libre uztearen truke | Griner saskibaloi jokalaria eta Bout arma salmentagatik AEBetan espetxeratuta zegoena Abu Dhabiko aireportu batean trukatu dituzte Moskuk eta Washingtonek. | Errusiak aske utzi du Brittney Griner, AEBek Viktor Bout libre uztearen truke. Griner saskibaloi jokalaria eta Bout arma salmentagatik AEBetan espetxeratuta zegoena Abu Dhabiko aireportu batean trukatu dituzte Moskuk eta Washingtonek. | Errusiak eta AEBek preso bana trukatu dute elkarrekin, maila altuko negoziazio politikoen ondorioz. Moskuk Brittney Griner AEBetako saskibaloi jokalaria utzi du aske, eta Washingtonek arma trafikoagatik 25 urteko espetxe zigorra betetzen ari zen Viktor Bout.
Grinerrek ia hamar hilabete eman ditu segurtasun handiko esp... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221767/ahtaren-obrek-ondare-arkeologikoan-eginiko-kalteak-salatzeko-deialdia-egin-dute-bi-soldadu-erromatarren-mamuen-izenean.htm | Gizartea | AHTaren obrek ondare arkeologikoan eginiko kalteak salatzeko deialdia egin dute, bi soldadu erromatarren mamuen izenean | Erromatar gaztelu baten aztarnak topatu dituzte Tafallan (Nafarroa), eta Nafarroako Gobernuak AHTaren obrak geldiarazi ditu. | AHTaren obrek ondare arkeologikoan eginiko kalteak salatzeko deialdia egin dute, bi soldadu erromatarren mamuen izenean. Erromatar gaztelu baten aztarnak topatu dituzte Tafallan (Nafarroa), eta Nafarroako Gobernuak AHTaren obrak geldiarazi ditu. | «Ponpaelotarrei» bihar eguerdiko 12:00etan elkarretaratze batera joateko dei egin diete Alejandro Angosto eta Pluvio Cesareo erromatarren mamuek. Esaldi horrek film baten sinopsiaren antza badu ere, benetako deialdi bat da. Izan ere, joan den abuztuan Abiadura Handiko Trenaren (AHT) obretan castellum erromatar baten az... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221768/eajk-eta-psek-oposizioaren-zuzenketa-partzial-batzuk-onartuko-dituzte.htm | Politika | EAJk eta PSEk oposizioaren zuzenketa partzial batzuk onartuko dituzte | Pedro Azpiazuk iragarri du oposizioak aurrekontuei egindako zuzenketa batzuen alde egingo dutela, 30 milioi euroko balioarekin. EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi «koherentzia falta» aurpegiratu die. Koalizioak esan du «errealitateak aurrean eraman» duela gobernua, eta EPk «eredu politiko bati» egindako osoko zuzenketa... | EAJk eta PSEk oposizioaren zuzenketa partzial batzuk onartuko dituzte. Pedro Azpiazuk iragarri du oposizioak aurrekontuei egindako zuzenketa batzuen alde egingo dutela, 30 milioi euroko balioarekin. EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi «koherentzia falta» aurpegiratu die. Koalizioak esan du «errealitateak aurrean eraman»... | EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontuak negoziatzeko «benetako borondaterik» ez dutela izan aurpegiratu die Eusko Jaurlaritzako Ogasun sailburu Pedro Azpiazuk, gobernuaren proiektua aurkezteko osoko bilkuran, Eusko Legebiltzarrean. Gobernua osatzen duten alderdien babesa handitu nahi... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221769/herri-elkartasun-premiatsua.htm | Gizartea | Herri elkartasun premiatsua | Urteko bilketa egin berri du Lapurdi eta Baxenabarreko Hazkurri Bankuak. Iaz baino doi bat gutiago bildu badu ere, araberan beste lekuetan baino gehiago eman du bertako jendeak. Beharrak emendatuz doaz | Herri elkartasun premiatsua. Urteko bilketa egin berri du Lapurdi eta Baxenabarreko Hazkurri Bankuak. Iaz baino doi bat gutiago bildu badu ere, araberan beste lekuetan baino gehiago eman du bertako jendeak. Beharrak emendatuz doaz | Azaroaren 25eko, 26ko eta 27ko bilketan, Ipar Euskal Herriko hazkurri bankuak 110 tona emaitza eskuratu ditu. Zortziehun boluntarioz goiti barreiatuak ziren Lapurdi eta Baxenabarreko saltegi handietan. Elkarte gotorra bilakatua da Hazkurri Bankua, lagundu behar den jende andanaren emendatzearen seinale.
Nagusiki erret... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221770/langileek-ez-dute-laquohurbiltzeko-borondaterikraquo-ikusten-osakidetzaren-partetik.htm | Gizartea | Langileek ez dute «hurbiltzeko borondaterik» ikusten Osakidetzaren partetik | Berriro ere elkarretaratzea egin dute Donostia ospitalearen aurrean. Iñigo Urkullu lehendakariak «lasaitasunera» dei egin du, eta adierazi du Osasun Saila eta Osakidetza plan estrategiko bat lantzen ari direla: «Uste dut egoera azkenean bideratuko dela; badut konfiantza». | Langileek ez dute «hurbiltzeko borondaterik» ikusten Osakidetzaren partetik. Berriro ere elkarretaratzea egin dute Donostia ospitalearen aurrean. Iñigo Urkullu lehendakariak «lasaitasunera» dei egin du, eta adierazi du Osasun Saila eta Osakidetza plan estrategiko bat lantzen ari direla: «Uste dut egoera azkenean bidera... | Astebete igaro da Donostialdeko ESI Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari kudeatzaile Itziar Perez eta Idoia Gurrutxaga zuzendari medikoa kargugabetu zituztenetik, eta egoera ez da oraindik baretu. Berriro ere, sendagileek elkarretaratzea egin dute Donostia ospitalearen eskaileretan, eta kexu agertu dira, esan duten... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221771/aingeru-zudaireren-kasua-aztertu-zuen-epailea-gironara-lekualdatu-dute.htm | Politika | Aingeru Zudaireren kasua aztertu zuen epailea Gironara lekualdatu dute | Fermin Otamendi magistratuak Nafarroako zenbait kasu esanguratsuren ikerketan parte hartu du: garbitzaileen sektoreko protesten ondorioz egon ziren atxiloketak, 'Osasuna auzia', 'Cervera auzia', 'Davalor auzia' eta Aingeru Zudaireren kasua. | Aingeru Zudaireren kasua aztertu zuen epailea Gironara lekualdatu dute. Fermin Otamendi magistratuak Nafarroako zenbait kasu esanguratsuren ikerketan parte hartu du: garbitzaileen sektoreko protesten ondorioz egon ziren atxiloketak, 'Osasuna auzia', 'Cervera auzia', 'Davalor auzia' eta Aingeru Zudaireren kasua. | Joan den ostiralean argitaratu zen Espainiako aldizkari ofizialean Fermin Otamendi Iruñeko Instrukzioko 2. zenbakiko Auzitegiko epailea Gironara (Herrialde Katalanak) joanen dela. Hemendik aurrera ez du instrukzio penalaren arloan lan eginen, administrazio publikoarekin zerikusia duten auzietan baizik. Apiriletik bajan... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221772/kotizazio-aldia-berriro-15-urte-izatea-eskatu-dute-pentsiodunek.htm | Ekonomia | Kotizazio aldia berriro 15 urte izatea eskatu dute pentsiodunek | Salatu dute kalkulatzeko urte kopurua handitzeak etorkizuneko pentsioak murriztea duela helburu | Kotizazio aldia berriro 15 urte izatea eskatu dute pentsiodunek. Salatu dute kalkulatzeko urte kopurua handitzeak etorkizuneko pentsioak murriztea duela helburu | Pentsiodunen hainbat elkartek, tartean Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua dela, adierazpen bat sinatu dute, eta, besteak beste, arbuiatu dute Espainiako Gobernuko Gizarte Segurantzako Ministerioak pentsioak kalkulatzeko epea 30 urtera luzatzea (bi okerrenak baztertuta), eta berriro 15 urteko epea ezartzeko eskatu d... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221773/neguko-garagardo-berria-heldu-da.htm | albisteak | Neguko garagardo berria heldu da | Gertuko pertsonekin elkartzeko eta ospatzeko beste arrazoi bat kaleratu dute Boga kooperatibakoek: Belgiar Dubble estiloko 7 graduko garagardo gorrixka. | Neguko garagardo berria heldu da. Gertuko pertsonekin elkartzeko eta ospatzeko beste arrazoi bat kaleratu dute Boga kooperatibakoek: Belgiar Dubble estiloko 7 graduko garagardo gorrixka. | Antzina, euskaldunek urtea bitan banatzen zuten: alde batetik, uda, eta, beste alde batetik, negua. Negu hitzaren jatorria, hein batean, indoeuroparra izan daiteke: neu (elur) + egu (egun, garai). Neguko solstizioan ere sua protagonista dugu, gure arbasoek enbor handi berezi bat erretzen zuten etxeko tximinian. Subilar... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221774/gabriel-arestiren-lehen-lanak-aurkitu-dituzte-gaztelaniazko-bi-soneto.htm | Kultura | Gabriel Arestiren lehen lanak aurkitu dituzte: gaztelaniazko bi soneto | EHUko Jon Kortazar katedradunak argitara eman ditu Arestik 1953ko otsailean idatzi zituen poemak. Baserri bateko paper zaharren artean aurkitu dituzte. | Gabriel Arestiren lehen lanak aurkitu dituzte: gaztelaniazko bi soneto. EHUko Jon Kortazar katedradunak argitara eman ditu Arestik 1953ko otsailean idatzi zituen poemak. Baserri bateko paper zaharren artean aurkitu dituzte. | Gabriel Aresti poetak ikasle garaian gaztelaniaz idatziriko bi soneto topatu dituztela azaldu berri du Jon Kortazar EHUko Euskal Literaturako katedradunak. Idazleari ezagutzen zaizkion lehenengo lanak dira. Orain arte galduta egon dira, eta saldutako baserri batetik ateratako paper zaharren artean aurkitu dituzte.
San... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221775/bakq-lanbideren-zerbitzu-digital-guztietara-sartzeko-identifikazio-elektronikorako-giltza-nagusia.htm | albisteak | BakQ, Lanbideren zerbitzu digital guztietara sartzeko identifikazio elektronikorako ‘giltza nagusia’ | BakQ identifikazio elektronikoko sistemak aukera ematen du Lanbideren online zerbitzura sartzeko eta bertan orotariko kontsultak eta kudeaketak egiteko, modurik erraz eta seguruenean. | BakQ, Lanbideren zerbitzu digital guztietara sartzeko identifikazio elektronikorako ‘giltza nagusia’. BakQ identifikazio elektronikoko sistemak aukera ematen du Lanbideren online zerbitzura sartzeko eta bertan orotariko kontsultak eta kudeaketak egiteko, modurik erraz eta seguruenean. | Zer da BakQ?
BakQ identifikazio eta sinadura elektronikoko bitarteko bat da; identifikatzaile batek eta bi autentifikazio-faktorez osatua: batetik, erabiltzailea gehi pasahitza; eta, bestetik, egiaztapen-SMSa.
Edozein gailutan erabil daiteke, inolako software edo txartel-irakurgailu instalatu beharrik gabe. Lege-bali... |
2022-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/221776/politika-publikoek-zerikusi-zuzena-dute-euskararen-erabileran.htm | Gizartea | «Politika publikoek zerikusi zuzena dute euskararen erabileran» | Uemako kide izateko baldintzak betetzen ditu lehen aldiz Hernanik, eta mankomunitatean sartzeko eskaera egin du. Xabier Lertxundi Hernaniko alkatearen ustez, politika publiko «ausartagoak» behar dira erabileran eragin ahal izateko. | «Politika publikoek zerikusi zuzena dute euskararen erabileran». Uemako kide izateko baldintzak betetzen ditu lehen aldiz Hernanik, eta mankomunitatean sartzeko eskaera egin du. Xabier Lertxundi Hernaniko alkatearen ustez, politika publiko «ausartagoak» behar dira erabileran eragin ahal izateko. | Abenduaren 17an egingo du urteko batzar nagusia Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (Uema), Deban, eta, ezusteko handirik ezean, beste bi kide onartuko ditu: Hernani eta Asteasu. Hala, 96 udal izango dira aurrerantzean mankomunitatean, eta guztien artean ia 300.000 biztanleko lurgune euskalduna osatuko dute. Xabier Le... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221777/arraroa-da-plazan-jendea-berez-dantzan-hastea-galdu-egin-da-naturaltasuna.htm | Kultura | «Arraroa da plazan jendea berez dantzan hastea; galdu egin da naturaltasuna» | Berrogei urteko ibilbidean trikitia molde berrietara eroaten ahalegindu da Roberto Etxebarria, baina tradiziotik lar aldendu barik. Esan du ahotsari eta kantuari garrantzia ematen diela. | «Arraroa da plazan jendea berez dantzan hastea; galdu egin da naturaltasuna». Berrogei urteko ibilbidean trikitia molde berrietara eroaten ahalegindu da Roberto Etxebarria, baina tradiziotik lar aldendu barik. Esan du ahotsari eta kantuari garrantzia ematen diela. | 40/4 erronkan murgilduta dabil Roberto Etxebarria trikitilaria (Gatika, 1969). Berrogei urte bete ditu urrian soinu txikiaren munduan, eta ibilbide horretan lau belaunaldi ezagutu ditu, Rufino Arrola Andrakako errementariagandik hasi eta bere alaba Miren Etxebarriara arte. Azaroaren 20an hasi zuen erronka: astero kanta... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221778/argako-uhandreak.htm | Gizartea | Argako uhandreak | Osasuna Memoria taldeak Iruñeko Club Natacion kirol elkarteko zenbait kidek 1936ko kolpe militarraren ondorioz sufritu zuten errepresioa jorratu du. Errepublikazaleak ziren, eta gizartea eraldatzen saiatu ziren, kirolaren bidez. Haietako bat zen Isidro Sarasate; tximinia batean ezkutatu zen. | Argako uhandreak. Osasuna Memoria taldeak Iruñeko Club Natacion kirol elkarteko zenbait kidek 1936ko kolpe militarraren ondorioz sufritu zuten errepresioa jorratu du. Errepublikazaleak ziren, eta gizartea eraldatzen saiatu ziren, kirolaren bidez. Haietako bat zen Isidro Sarasate; tximinia batean ezkutatu zen. | «Guk ez genekien ia deus, orain arte». Mikel Armendarizenak dira hitzak, eta Benigna Sarasate bere amatxi zenak Isidro eta Jose anaiak babesteko egindakoaz ari da: tximinia batean ezkutatu zituen, frankistei ihes egin ziezaieten. Biak salbatu zituen.
Armendarizek Iruñeko Caparrosoko errotako tabernan oroitu ditu bere ... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221779/bidaide-garuneko-kalteak-izan-ostean.htm | Gizartea | Bidaide, garuneko kalteak izan ostean | Jaiotzetikoak ez diren burmuineko gaitzak dituzten pertsonek eta haien ingurukoek osatzen dute Atece elkartea. Harentzat izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen boluntariotza saria aurten. Iktus bat izan ostean batu ziren elkartera Iñaki Diez donostiarra eta Jose Antonio Floro zizurkildarra. | Bidaide, garuneko kalteak izan ostean. Jaiotzetikoak ez diren burmuineko gaitzak dituzten pertsonek eta haien ingurukoek osatzen dute Atece elkartea. Harentzat izan da Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen duen boluntariotza saria aurten. Iktus bat izan ostean batu ziren elkartera Iñaki Diez donostiarra eta Jose Antonio Flo... | «Egun batean ondo zaude, eta hurrengo egunean, jada ez. Ezin duzu pixkanaka barneratzen joan. Hori da iktusak ematen dizun kolpea», nabarmendu dute Iñaki Diez donostiarrak eta Jose Antonio Floro zizurkildarrak. Biek izan dituzte iktusak, eta Atece, Burmuineko Gaitza dutenen Gipuzkoako Elkartean ezagutu zuten elkar. Jai... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221780/madrilek-konstituzionalaren-berritzea-desblokeatzeko-lege-aldaketa-bultzatuko-du.htm | Mundua | Madrilek Konstituzionalaren berritzea desblokeatzeko lege aldaketa bultzatuko du | ERCk zuzenketa bat aurkeztu dio zigor kodearen erreformari, diru publikoaren erabilera bidegabea gehienez hiru urteko espetxearekin zigortu dadin irabazi asmorik gabekoa denean. | Madrilek Konstituzionalaren berritzea desblokeatzeko lege aldaketa bultzatuko du. ERCk zuzenketa bat aurkeztu dio zigor kodearen erreformari, diru publikoaren erabilera bidegabea gehienez hiru urteko espetxearekin zigortu dadin irabazi asmorik gabekoa denean. | Espainiako Gobernuak zigor kodearen erreforma proposamena aurkeztu zuenean, sedizio delitua ezabatzeko urrats gisa aurkeztu zuen, Madrilek Kataluniako «gatazkaren desjudizializazioa» bultzatzeko, Generalitatearekin adostutakoaren ildotik. Baina zigor kodearen moldaketara elementu berri gehiago gehitu dira azken ordueta... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221781/pedro-castillok-mexikori-egindako-asilo-eskaera-berretsi-du-kartzelatik.htm | Mundua | Pedro Castillok Mexikori egindako asilo eskaera berretsi du kartzelatik | Peruko presidente ohia preso egongo da, oraingoz, hilaren 13ra arte. Dina Boluartek Mexikoren esku utzi du asilo eskaeraren auzia. | Pedro Castillok Mexikori egindako asilo eskaera berretsi du kartzelatik. Peruko presidente ohia preso egongo da, oraingoz, hilaren 13ra arte. Dina Boluartek Mexikoren esku utzi du asilo eskaeraren auzia. | Desegonkortasun politiko handiko garaia dute Perun. Pedro Castillo presidente ohia preso dago espetxe batean, oraingoz hilaren 13ra arte. Matxinada delitua leporatzen diote, herenegun kongresua desegin eta salbuespenezko gobernu bat ezarri nahi izateagatik. Gobernuko kideek, kongresuak, botere judizialak, armadak eta p... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221782/gizartearen-erantzuna-eskertu-du-elikagai-bankuak.htm | Gizartea | Gizartearen erantzuna eskertu du Elikagai Bankuak | 2019ko datuak gainditu dituzte. 77.000 lagunen artean banatuko dute lortutakoa. | Gizartearen erantzuna eskertu du Elikagai Bankuak. 2019ko datuak gainditu dituzte. 77.000 lagunen artean banatuko dute lortutakoa. | Azaroaren amaieran egin zuten Hego Euskal Herriko elikagai bankuek bilketa handia, eta, oro har, pozik daude lortutako emaitzarekin. Jasotakoa 77.000 pertsonaren artean banatuko dute. Elikagai eta bestelakoez gain, bonuak edota dirua emateko aukera izan dute herritarrek.
Gipuzkoako Elikagaien Bankuak adierazi duenez, ... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221783/bartzelona-marseilla-gasbideak-hidrogenoa-baizik-ez-du-garraiatuko.htm | Ekonomia | Bartzelona-Marseilla gasbideak hidrogenoa baizik ez du garraiatuko | Hasieran gas naturala eramateko asmoa alde batera utzi dute Frantziako eta Espainiako gobernuek, Europako Batasunaren finantzaketa ere jaso ahal izateko | Bartzelona-Marseilla gasbideak hidrogenoa baizik ez du garraiatuko. Hasieran gas naturala eramateko asmoa alde batera utzi dute Frantziako eta Espainiako gobernuek, Europako Batasunaren finantzaketa ere jaso ahal izateko | MidCat zen lehenik, Bar-Mar ondoren, eta H2Med azkenean. Izen saltsa horren atzean dago Katalunia eta Frantzia lotu behar dituen gasbidea. 2030erako prest izango dela agindu dute Frantziako eta Espainiako gobernuek, baina ez du azkenean gas naturala garraiatuko (nagusiki, metanoa), baizik eta hidrogenoa besterik ez.
D... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221784/aldudeko-gasnategiaren-geroa-epailearen-esku.htm | Ekonomia | Aldudeko Gasnategiaren geroa, epailearen esku | Baionako Merkataritza Auzitegiak astelehenean aztertuko ditu Aldudeko Gasnategia eta Euskal Herriko Esne Kooperatiba erosteko eskaintzak. | Aldudeko Gasnategiaren geroa, epailearen esku. Baionako Merkataritza Auzitegiak astelehenean aztertuko ditu Aldudeko Gasnategia eta Euskal Herriko Esne Kooperatiba erosteko eskaintzak. | Urtea bukatu aurretik erabaki behar du Baionako Merkataritza Auzitegiak noren esku utziko dituen Aldudeko Gasnategia (Aldude, Nafarroa Beherea) eta CPLB Euskal Herriko Esne Kooperatiba. Bi aukera daude mahai gainean: Onetik gasnategiarena eta Agour eta Bastidarra enpresek batera egindakoa.
Aldudeko Gasnategiko langile... |
2022-12-9 | https://www.berria.eus/albisteak/221785/europako-parlamentuko-presidenteorde-bat-atxilotu-dute-ustelkeria-egotzita.htm | Mundua | Europako Parlamentuko presidenteorde bat atxilotu dute, ustelkeria egotzita | Bost lagun atxilotu dituzte guztira. Poliziaren arabera, Qatar Europako Parlamentuan hartzen dituzten erabaki politiko eta ekonomikoetan eragina izaten ahalegindu zen, besteak beste, atxilotuen bidez. | Europako Parlamentuko presidenteorde bat atxilotu dute, ustelkeria egotzita. Bost lagun atxilotu dituzte guztira. Poliziaren arabera, Qatar Europako Parlamentuan hartzen dituzten erabaki politiko eta ekonomikoetan eragina izaten ahalegindu zen, besteak beste, atxilotuen bidez. | Belgikako Poliziak bost lagun atxilotu ditu gaur, ustelkeria egotzita. Horietako bat Eva Kaili da, Europako Parlamentuko hamalau presidenteordeetako bat, eta parlamentuko mahaiko «erantzukizun sozial instituzionalaren» arduraduna. Belgikako Polizia ikertzen ari den ustezko ustelkeria kasu baten testuinguruan atxilotu d... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221819/hirugarren-partida-ere-irabazi-egin-dute-elordik-eta-zabaletak.htm | Kirola | Hirugarren partida ere irabazi egin dute Elordik eta Zabaletak | Peio Etxeberria eta Rezusta 22-10 hartu dituzte mendean Larraintzarren, eta sailkapenaren buru dira. | Hirugarren partida ere irabazi egin dute Elordik eta Zabaletak. Peio Etxeberria eta Rezusta 22-10 hartu dituzte mendean Larraintzarren, eta sailkapenaren buru dira. | Hirutik hiru. Elordik eta Zabaletak 22-10 irabazi zieten atzo Peio Etxeberriari eta Rezustari, eta garaipen horrekin Binakako Txapelketako sailkapenaren buru dira bakar-bakarrik. 456 pilotaka jo zituzten pilotariek, eta Elordi nabarmendu zen lauen artetik. Binakako Txapelketa jokatuko zuela jakin zuzenetik, albiste ona... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221820/bi-gazte-erreskatatu-dituzte-aturri-ibaian.htm | Gizartea | Bi gazte erreskatatu dituzte Aturri ibaian | Gertatutakoa ikertzen ari dira. | Bi gazte erreskatatu dituzte Aturri ibaian. Gertatutakoa ikertzen ari dira. | Bart gauean bi gazte atera dituzte Aturri ibaitik, Baionan. Lehenik 22:00ak inguruan 25 urteko gazte bat atera dute Angeluko suhiltzaileek. Bihotz-biriketako geldialdia zuen, eta larri eraman dute ospitalera. 24 urteko beste gazte bat ere atera dute egun berean. Kasu horretan hipotermia zuela eraman dute erietxera.
Ge... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221821/txomin-peillen-idazle-eta-euskaltzaina-hil-da-90-urte-zituela.htm | Kultura | Txomin Peillen idazle eta euskaltzaina hil da, 90 urte zituela | Kanbon zendu da, bart, Txomin Peillen Karrikaburu idazle eta euskaltzain osoa. 45 liburutik gora idatzi zituen, ia genero guztikoak. Izan ere, saiakera, poesia, nobela, dibulgazioa eta gazteentzako literatura landu zituen. Euskal PEN Klubeko ohorezko burua zen. Sortzez paristarra zen; bihotzez, zuberotarra. Euskara gal... | Txomin Peillen idazle eta euskaltzaina hil da, 90 urte zituela. Kanbon zendu da, bart, Txomin Peillen Karrikaburu idazle eta euskaltzain osoa. 45 liburutik gora idatzi zituen, ia genero guztikoak. Izan ere, saiakera, poesia, nobela, dibulgazioa eta gazteentzako literatura landu zituen. Euskal PEN Klubeko ohorezko burua... | Euskal kulturaren gerra osteko susperralditik orain arte luzatu da Txomin Peillen idazle, euskaltzain oso eta kultur eragilearen bizialdia (Paris, 1932 - Kanbo, Lapurdi, 2022). Idatzi du etnografiaz, idatzi du hizkuntzalaritzaz, Igela aldizkaria sortu zuen Jon Mirande idazlearekin batera Parisen, baditu hamahiru ipuin ... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221822/hezkuntza-legean-euskal-kultura-zehar-lerro-izan-dadin-eskatu-dute-hamaika-sortzailek-durangoko-azokan.htm | Kultura | Hezkuntza Legean euskal kultura «zehar-lerro» izan dadin eskatu dute hamaika sortzailek Durangoko Azokan | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen zirriborroak «kezka handia» sortu diela adierazi dute agerraldian izan diren sortzaileek eta kulturgintzako hamaika elkarte eta erakundek, eta Hezkuntza Sailari proposamen zehatzak bidaliko dizkietela iragarri dute | Hezkuntza Legean euskal kultura «zehar-lerro» izan dadin eskatu dute hamaika sortzailek Durangoko Azokan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen zirriborroak «kezka handia» sortu diela adierazi dute agerraldian izan diren sortzaileek eta kulturgintzako hamaika elkarte eta erakundek, eta Hezkuntza Sailari p... | Hamaika kulturgilek egin dute bat Durangoko Azokan gaur, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen zirriborroaren «irakurketa kritikoa» plazaratzeko. Haien ustez, kultur transmisioa eta ezagutza bermatzeko «ezinbestekoa» behar luke euskal kulturak Hezkuntza Lege berrian zein ikastetxeetako curriculumean. Bain... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221824/beste-hiru-preso-ekarri-dituzte-euskal-herriko-espetxeetara.htm | Politika | Beste hiru preso ekarri dituzte Euskal Herriko espetxeetara | Iñigo Guridi, Iñigo Zapirain eta Asier Badiola Martuteneko eta Zaballako espetxeetara ekarri dituzte. | Beste hiru preso ekarri dituzte Euskal Herriko espetxeetara. Iñigo Guridi, Iñigo Zapirain eta Asier Badiola Martuteneko eta Zaballako espetxeetara ekarri dituzte. | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Euskal Herriko espetxeetan dira jada Iñigo Guridi, Iñigo Zapirain eta Asier Badiola euskal presoak. Lehen biak, hurrenez hurren, Mansilla de las Mulastik (370) eta El Duesotik (170 kilometro) ekarri dituzte Martuteneko espetxera. Hirugarrena, berriz, El Duesotik Zaballara lekuz alda... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221825/ahtaren-aurkako-desfile-erromatarra-egin-dute-irunean.htm | Gizartea | AHTaren aurkako desfile erromatarra egin dute Iruñean | Azpiegituraren zentzugabekeria irudikatzeko parodia egin dute Iruñea erdigunean, eta datorren urtean eraikuntzara bideratu nahi diren 71 milioi euroak gastu sozialerako erabil daitezela aldarrikatu dute. | AHTaren aurkako desfile erromatarra egin dute Iruñean. Azpiegituraren zentzugabekeria irudikatzeko parodia egin dute Iruñea erdigunean, eta datorren urtean eraikuntzara bideratu nahi diren 71 milioi euroak gastu sozialerako erabil daitezela aldarrikatu dute. | Erromatarrek Pompaelo hartu dute berriro. Nafarroako Jauregi aurretik manifestazio berezia abiatu da: Cesar eta Cleopatraz mozorroturiko bi lagun desfilearen aurrealdean eta haiei inguraturik legio erromatar bat; guztiaren buru, onura baino kalte gehiago eragiten duen sinbolo gisa elefante zuriaren irudia joan da; eta,... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221826/gurutzetako-larrialdietako-egoera-jasangaitza-salatu-du-esk-k.htm | Gizartea | Gurutzetako larrialdietako «egoera jasangaitza» salatu du ESK-k | Atzo, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko larrialdietako zerbitzuan «egun osoan egondako pilaketen» berri eman du sindikatuak. | Gurutzetako larrialdietako «egoera jasangaitza» salatu du ESK-k. Atzo, Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko larrialdietako zerbitzuan «egun osoan egondako pilaketen» berri eman du sindikatuak. | ESK sindikatuak salatu duenez, aldi berean 60 paziente baino gehiago izan ziren Gurutzetako eremu anbulatorioan eta sei egonkortze, paziente oso larriak. ESK-k esplikatu du profesional askoren berehalako arreta behar dutela horrelako eriek. «Hori guztia gertatu zen arratsaldeko txandan bi erizain gutxiagorekin ari zela... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221827/lehen-talde-politikoak-osatu-dira-euskal-hirigune-elkargoan.htm | Politika | Lehen talde politikoak osatu dira Euskal Hirigune Elkargoan | Bil Gaiten eta Elkarrekin Herriarentzat ontzat eman ditu Etxegaraik. Finantza eta fiskalitate gaiek elkargoko hautetsien arteko desadostasunak agerian utzi dituzte, beste behin | Lehen talde politikoak osatu dira Euskal Hirigune Elkargoan. Bil Gaiten eta Elkarrekin Herriarentzat ontzat eman ditu Etxegaraik. Finantza eta fiskalitate gaiek elkargoko hautetsien arteko desadostasunak agerian utzi dituzte, beste behin | Jakes Abeberri omenduz hasi dute, larunbat goiz honetan, Euskal Hirigune Elkargoko urteko azken batzarra, Baionako Arte Hiriko Henri Grenet auditoriumean. 92 zituela zendutakoa «bizitza politiko eta kulturalaren zutabe» gisa aurkeztu du Jean Rene Etxegarai lehendakariak, eta minutu bateko isilunea eskatu du. Baina fite... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221828/beste-berrogei-gorpuzkin-aurkitu-dituzte-urdunako-espetxe-frankistan.htm | Politika | Beste berrogei gorpuzkin aurkitu dituzte Urduñako espetxe frankistan | Gogora Institutuak harremana du 36 familiarekin, eta horietatik hamazazpik eman dute DNA lagina dagoeneko. | Beste berrogei gorpuzkin aurkitu dituzte Urduñako espetxe frankistan. Gogora Institutuak harremana du 36 familiarekin, eta horietatik hamazazpik eman dute DNA lagina dagoeneko. | UrdunÌako hilerrian (Bizkaia) aurrera jarraitzen dute asteartetik aurrera egiten ari diren lanek hango espetxe frankistan hildako biktimen gorpuzkinak berreskuratzeko. Han izan dira, gaur Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua eta Aintzane Ezenarro, Gogora Memo... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221829/sareren-martxa-egin-dute-durangon-euskal-presoen-giza-eskubideen-alde.htm | Politika | Sareren martxa egin dute Durangon, euskal presoen giza eskubideen alde | Euskal presoen hirugarren graduen erregresioaren kontra elkartu da jende andana. Bego Atxa Sareko bozeramaileak salatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak muzin egiten diela espetxeetako profesionalek hartutako erabakiei. | Sareren martxa egin dute Durangon, euskal presoen giza eskubideen alde. Euskal presoen hirugarren graduen erregresioaren kontra elkartu da jende andana. Bego Atxa Sareko bozeramaileak salatu du Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak muzin egiten diela espetxeetako profesionalek hartutako erabakiei. | Durango kaleetan barna joan da Sarek deitutako manifestazioa, euskal presoen giza eskubideen alde eta hirugarren graduen erregresioaren kontra. Joseba Azkarraga bozeramaileak esan du, Landako gunetik martxa abiatu aurretik, Espainiako Auzitegi Nazionalaren jarrerak ez duela inolako logikarik, eta mendekua duela oinarri... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221830/gobernua-osatu-du-boluartek-eta-lasaitasuna-eskatu-die-perutarrei.htm | Mundua | Gobernua osatu du Boluartek, eta «lasaitasuna» eskatu die perutarrei | Peruko lehen ministro berria Pedro Angulo da, fiskal nagusi ohia. Anibal Torres, Castilloren lehen ministro izandakoa, «klandestinitatera» joango da, fiskaltzak matxinada delitua leporatu diolako. | Gobernua osatu du Boluartek, eta «lasaitasuna» eskatu die perutarrei. Peruko lehen ministro berria Pedro Angulo da, fiskal nagusi ohia. Anibal Torres, Castilloren lehen ministro izandakoa, «klandestinitatera» joango da, fiskaltzak matxinada delitua leporatu diolako. | Dina Boluarte Peruko presidenteak gobernu berria osatu du gaur. «Ustelkeria ekintzarik ez egiteko konpromisoa» hartu dute gobernu berriko kideek, karguen zina egiterakoan. Izan ere, «ustelkeria kasuei aurre egitea» da, Boluarteren esanetan, osatu berri duen gobernuaren lehen egitekoa. Pedro Angulo izango da Peruko lehe... |
2022-12-10 | https://www.berria.eus/albisteak/221831/maroko-eta-frantzia-finalerdietan-dira.htm | Kirola | Maroko eta Frantzia finalerdietan dira | Finalerdietan sartu den Afrikako lehen selekzioa da Maroko. Frantzia ere sailkatu da, Ingalaterra garaituta. | Maroko eta Frantzia finalerdietan dira. Finalerdietan sartu den Afrikako lehen selekzioa da Maroko. Frantzia ere sailkatu da, Ingalaterra garaituta. | Marka egin eta markak hautsi. Balentria ederra lortu du Marokok Qatarko Munduko Kopan, Portugal mendean hartuta (1-0). Afrikako selekzioek sekula ez zuten lortua munduko lau talde onenetan sartzea, baina marokoarrak historian sartu dira, kontinenteko lehenak izango baitira munduko futbol txapelketa bateko finalerdiak j... |
2022-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/221866/ultzamatik-irunera-begiak-estalita-doazen-ehun-gidarien-hipotesia.htm | Kultura | Ultzamatik Iruñera begiak estalita doazen ehun gidarien hipotesia | Ultzamatik Iruñera begiak estalita doazen ehun gidarien hipotesia. | Sinestuna naiz. Memoria muskularrari dagokionez, behintzat. Urte luzez mamurtzen daramadan hipotesiaren arabera, jartzen bagaituzu ehun ultzamar, bakoitza bere autoan, begiak estalita, Iruñera bidea egiten, nire kalkuluen arabera, ehun horien arteko bi, gutxienez, oso-osorik iritsiko dira (gara?) helmugara, bidean bazt... | |
2022-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/221867/europako-ligatik-kanpo-geratu-da-bera-bera.htm | Kirola | Europako Ligatik kanpo geratu da Bera Bera | Donostiarrek izan dute aukerarik joaneko neurketako emaitza iraultzeko, baina behar baino gehiago huts egin dute ate aurrean. | Europako Ligatik kanpo geratu da Bera Bera. Donostiarrek izan dute aukerarik joaneko neurketako emaitza iraultzeko, baina behar baino gehiago huts egin dute ate aurrean. | Super Amara Bera Bera ez da izango Europako Ligako multzokako fasean. Eta ez gaitasunik ez duelako: gaur partida ona jokatu du Frantziako Besançonen aurka, baina jaurtiketetan izandako hutsek kondenatu dute. Gutxi falta zaio Europako talderik onenekin lehiatzeko. Joaneko neurketan 32-29 galdu zuten donostiarrek, eta, g... |
2022-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/221868/bigarren-garaipena-urrutikoetxea-albisurentzat.htm | Kirola | Bigarren garaipena Urrutikoetxea-Albisurentzat | Neurketaren lehen zatian markagailuan atzetik izan dira (3-8), baina azken tantoetan nagusitu dira. Jaka-Arangurenek ez dute garaipenik lortu oraindik. | Bigarren garaipena Urrutikoetxea-Albisurentzat. Neurketaren lehen zatian markagailuan atzetik izan dira (3-8), baina azken tantoetan nagusitu dira. Jaka-Arangurenek ez dute garaipenik lortu oraindik. | Kosta zaie esnatzea, baina Mikel Urrutikoetxeak eta Jon Ander Albisuk lortu dute Binakako Txapelketako bigarren puntua. Horretarako, porrota garesti saldu diete Jaka eta Arangurenek, eta garaitu egin behar izan dituzte (22-16), Laudion (Araba). Jaka-Arangurenek ez dute garaipenik lortu oraindik.
Partidak bi zati izan ... |
2022-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/221869/itzuli-da-lurrera-artemis-i-misioa-25-eguneko-bidaiaren-ostean.htm | Mundua | Itzuli da lurrera Artemis I misioa, 25 eguneko bidaiaren ostean | Arrakastatsua izan da misioa. Orion ontzia Ozeano Barean erori da, Behe Kaliforniako (Mexiko) kosta parean. | Itzuli da lurrera Artemis I misioa, 25 eguneko bidaiaren ostean. Arrakastatsua izan da misioa. Orion ontzia Ozeano Barean erori da, Behe Kaliforniako (Mexiko) kosta parean. | NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak eman du lehen pausoa: arrakastatsua izan da ilargira lehen aldiz emakume bat bidaltzea helburu duen Artemis I misioaren lehen proba. Orion ontzia azaroaren 16an abiatu zen Kennedy Espazio Zentrotik (Florida, AEBak), eta gaur iritsi da Ozeano Barera, Behe Kalifornia pa... |
2022-12-11 | https://www.berria.eus/albisteak/221870/alavesek-irabazi-egin-du-eta-athleticek-eta-realak-berriz-galdu.htm | Kirola | Alavesek irabazi egin du, eta Athleticek eta Realak, berriz, galdu | Arabarrek 2-0 irabazi diote Sevillari. Zuri-gorriek 1-0 galdu dute Betisen aurka, eta txuri-urdinek 3-4 Levanteren kontra. | Alavesek irabazi egin du, eta Athleticek eta Realak, berriz, galdu. Arabarrek 2-0 irabazi diote Sevillari. Zuri-gorriek 1-0 galdu dute Betisen aurka, eta txuri-urdinek 3-4 Levanteren kontra. | Euskal taldeentzat, Lehen Mailako hamabigarren jardunaldian albiste txarrak gehiago izan dira onak baino: Alavesek bakarrik lortu du garaipena, sailkapen nagusian hiruetatik okerren doan taldeak. Sevillari irabazi dio 2-0. Athleticek eta Realak, berriz, aurkari zuzenen aurka galdu dute; hurrenez hurren, Betisen (1-0) e... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221871/peruko-hauteskundeak-2024ra-aurreratu-asmo-ditu-boluartek.htm | Mundua | Peruko hauteskundeak 2024ra aurreratu asmo ditu Boluartek | Castillok salatu du «bahituta» daukatela, eta «usurpatzaile» deitu dio Boluarteri. Castillori foru berezia kentzea erabaki du kongresuak; haren espetxealdia luzatzeko bide eman dezake horrek. | Peruko hauteskundeak 2024ra aurreratu asmo ditu Boluartek. Castillok salatu du «bahituta» daukatela, eta «usurpatzaile» deitu dio Boluarteri. Castillori foru berezia kentzea erabaki du kongresuak; haren espetxealdia luzatzeko bide eman dezake horrek. | «Egoerak mereziko balu». Baldintza horren pean adierazi zuen Dina Boluarte Peruko presidenteak hauteskunde orokorrak aurreratzeko aukera. Malkartsua izan dira haren izendapenaren lehen egunak; bost egun besterik ez dira igaro kargua hartu zuenetik, eta herrialdeko hauteskunde orokorrak aurreratzea proposatu du, 2024ko ... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221872/bihar-aurkeztuko-dute-bertsolari-txapelketa-nagusiko-finala-nafarroa-arenan.htm | Kultura | Bihar aurkeztuko dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, Nafarroa Arenan | BERRIAk zuzenean eginen du finalaren kontakizuna; bideoz eta idatziz. Gehigarri berezia kaleratuko da asteartean: irabazleari eginiko elkarrizketa tartean, idatziz eta bideoz. | Bihar aurkeztuko dute Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, Nafarroa Arenan. BERRIAk zuzenean eginen du finalaren kontakizuna; bideoz eta idatziz. Gehigarri berezia kaleratuko da asteartean: irabazleari eginiko elkarrizketa tartean, idatziz eta bideoz. | Jadanik zaila da finala begien bistatik galtzen. Hurbil da Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia nork irabaziko duen argituko den eguna. Igandean da finala, Iruñean lehenbiziko aldiz; Nafarroa Arena pabiloian. Bertsozaleak kasik astez aste aritu dira bertso gosea apurka asetzen, baina orduan izanen dute bankete ... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221873/pandemia-aurretik-bezain-jendetsu-eta-salmenta-handiagoekin-joan-da-aurtengo-azoka-gerediagaren-hitzetan.htm | Kultura | Pandemia aurretik bezain jendetsu eta salmenta handiagoekin joan da aurtengo azoka, Gerediagaren hitzetan | «Oso jendetsua» izan da Durangoko 57. Azoka, Gerediaga elkartearen balorazioaren arabera, eta guneek izandako erantzun ona ere nabarmendu dute. Abenduaren 6tik 10era egingo dute hurrengo urteko azoka. | Pandemia aurretik bezain jendetsu eta salmenta handiagoekin joan da aurtengo azoka, Gerediagaren hitzetan. «Oso jendetsua» izan da Durangoko 57. Azoka, Gerediaga elkartearen balorazioaren arabera, eta guneek izandako erantzun ona ere nabarmendu dute. Abenduaren 6tik 10era egingo dute hurrengo urteko azoka. | Eztanda espero, eta eztanda jaso. Pandemia aurrekoen moduko azoka bat nahi zuen Gerediaga elkarteak aurten, eta horixe izan da Durangoko 57. Azoka. Positibotzat jo dute, eta, haren arabera, «oso jendetsuak» izan dira bost egunak hala Landako gunean, nola gainerako guneetan ere, eta erakusmahaietako salmentak «oso onak»... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221875/pentsioen-erreforma-hilabetez-atzeratu-du-macronek.htm | Ekonomia | Pentsioen erreforma hilabetez atzeratu du Macronek | Frantziako presidenteak esan du sindikatuekin eta alderdiekin gehiago negoziatu nahi duela. | Pentsioen erreforma hilabetez atzeratu du Macronek. Frantziako presidenteak esan du sindikatuekin eta alderdiekin gehiago negoziatu nahi duela. | Ostegunean zuen aurkeztekoa pentsioen erreformarako legegaia Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak, baina iragarpena hilabetez atzeratzea erabaki dute. Emmanuel Macron Errepublikako presidenteak iragarri duenez, urtarrilaren 10ean aurkeztuko du proiektua gobernuak.
Tarte horretan, lege proiektua sindikatuekin et... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221876/israelgo-armadak-beste-palestinar-bat-hil-du-tiroz-jeninen.htm | Mundua | Israelgo armadak beste palestinar bat hil du tiroz, Jeninen | Soldaduek hiru lagun atxilotzeko egin duten sarekada batean gertatu da ezbeharra. Aurten 166 palestinar hil dituzte Zisjordanian; NBEren arabera, 2006tik hona izandako gehien urte batean. | Israelgo armadak beste palestinar bat hil du tiroz, Jeninen. Soldaduek hiru lagun atxilotzeko egin duten sarekada batean gertatu da ezbeharra. Aurten 166 palestinar hil dituzte Zisjordanian; NBEren arabera, 2006tik hona izandako gehien urte batean. | Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi du Israelgo armadak 16 urteko palestinar bat hil duela Jeninen (Zisjordania), hiru lagun atxilotzeko asmoz gaur goizaldean egin duen sarekada batean —«ekintza terroristetan» parte hartzea egozten diete—. Palestinako hedabideen arabera, gazte palestinarra bere etxeko teilatuan ... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221877/elak-labek-eta-steilasek-abenduaren-14ko-mobilizazioetan-parte-hartzeko-eskatu-diete-hezkuntzako-langileei.htm | Gizartea | ELAk, LABek eta Steilasek abenduaren 14ko mobilizazioetan parte hartzeko eskatu diete hezkuntzako langileei | Sindikatuek Gasteizko legebiltzarraren aurrean egin dute gaur elkarretaratzea, eta erran dute mobilizazioen helburua dela euren aldarrikapenak Hezkuntza Legearen aurreproiektuan jasotzea. | ELAk, LABek eta Steilasek abenduaren 14ko mobilizazioetan parte hartzeko eskatu diete hezkuntzako langileei. Sindikatuek Gasteizko legebiltzarraren aurrean egin dute gaur elkarretaratzea, eta erran dute mobilizazioen helburua dela euren aldarrikapenak Hezkuntza Legearen aurreproiektuan jasotzea. | Publikoa ardatz izatea, euskara erdigunean jartzea eta segregazioari aurre egitea, besteak beste: ELA, LAB eta Steilas sindikatuek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen aurreproiektuan zenbait aldaketa egiteko eskatzen dute, eta horiek dira haien aldarrikapenetako batzuk.
Aldarrikapen guztien berri emate... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221878/patatarik-onenak.htm | albisteak | Patatarik onenak | Udapa kooperatiba Eusko Label zigilua duen Arabako pataten ekoizle eta ontziratzaile nagusia da. | Patatarik onenak. Udapa kooperatiba Eusko Label zigilua duen Arabako pataten ekoizle eta ontziratzaile nagusia da. | Klimari eta lurrari lotuta eta tradizioan oinarritutako laborea izanda, gaur egun Arabako patata goren-goreneko kalitatezko elikagaitzat hartzen du kontsumitzaileak, eta lurrak ematen duen produktu estimatu hori ekoizteaz eta merkaturatzeaz arduratzen da Udapa kooperatiba 1993. urteaz geroztik.
Udapa Eusko Label zigil... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221879/atenasera-misil-bat-jaurtitzeko-mehatxua-egin-dio-erdoganek-greziari.htm | Mundua | Atenasera misil bat jaurtitzeko mehatxua egin dio Erdoganek Greziari | Ankarak Greziari egozten dio Egeo Itsasoko bere menpeko uharteak militarizatzea. 500 kilometrotik gorako irismena duen misil bat garatu du Turkiak. | Atenasera misil bat jaurtitzeko mehatxua egin dio Erdoganek Greziari. Ankarak Greziari egozten dio Egeo Itsasoko bere menpeko uharteak militarizatzea. 500 kilometrotik gorako irismena duen misil bat garatu du Turkiak. | Greziaren aurkako erretorika gogortu du Turkiak azkeneko asteetan. Horren adibide, Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak atzo adierazitakoa. «Baretu ezean», Atenasera misil bat jaurtitzeko mehatxatua egin zion Greziari. Egeo itsasoko Greziaren menpeko uharteak militarizatzea egozten dio Ankarak Atenasi.
«Gure mis... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.