date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221880/eraikuntzako-bi-enpresari-atxilotu-dituzte-donostian-langileak-esplotatzeagatik.htm | Ekonomia | Eraikuntzako bi enpresari atxilotu dituzte Donostian, langileak esplotatzeagatik | Igeltseroak hamasei orduz lan egitera behartzen zituzten, eta, kexatuz gero, etxetik botatzearekin egiten zieten mehatxu | Eraikuntzako bi enpresari atxilotu dituzte Donostian, langileak esplotatzeagatik. Igeltseroak hamasei orduz lan egitera behartzen zituzten, eta, kexatuz gero, etxetik botatzearekin egiten zieten mehatxu | Komunak berritzeko lanetan berezituriko enpresa bateko bi arduradun atxilotu ditu Espainiako Poliziak Donostian. Hiru delitu egin izana egotzi diete: lan esplotazioa helburu duen gizakien salerosketa, eta langileen eta atzerritarren eskubideen aurkako delituak. Poliziaren ikerketaren arabera, igeltseroak egunean hamase... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221881/labek-jangela-seguru-eta-kalitatezkoak-eskatu-dizkio-hezkuntza-sailari.htm | Gizartea | LABek jangela «seguru eta kalitatezkoak» eskatu dizkio Hezkuntza Sailari | Sindikatuak azaldu du langileak ahal duten guztia egiten ari direla, baina gero eta zailagoa zaiela | LABek jangela «seguru eta kalitatezkoak» eskatu dizkio Hezkuntza Sailari. Sindikatuak azaldu du langileak ahal duten guztia egiten ari direla, baina gero eta zailagoa zaiela | LAB sindikatuak eskakizun bat egin dio gaur Jokin Bildarratzen Hezkuntza Sailari: «Jangelen aldeko benetako apustua egin dezala eta lehenbailehen dei ditzala langileen ordezkariak elkarrizketa mahai batera, 2000ko martxoaren 22ko agindua eta jangelen zirkularra negoziatzeko». Sindikatuak adierazi du Hezkuntza Sailak ba... |
2022-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/221882/zer-da-artzai-gazta.htm | albisteak | Zer da Artzai Gazta? | Gure logotipoan agertzen den kaikua, gure artzainen eta produktuaren esentzia, gure gaztaren esentzia. | Zer da Artzai Gazta?. Gure logotipoan agertzen den kaikua, gure artzainen eta produktuaren esentzia, gure gaztaren esentzia. | Artzai Gazta zer den definitzea inplizituki dator gure elkartearen logotipoan, konkretuki Artzai Gazta kaikuan. Kaikua baserriko tresna bat da, tradizioz Euskal Herri osoan ardien esnea jezteko erabiltzen zen egurrezko ontzia. Gure kulturarekin eta ingurunearekin oso lotuta dago, Artzai Gazta elkartearen benetako ezaug... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221883/osakidetzak-modu-aktibo-eta-sistematikoan-eskainiko-die-euskarazko-arreta-euskaldunei.htm | Gizartea | Osakidetzak «modu aktibo eta sistematikoan» eskainiko die euskarazko arreta euskaldunei | Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren xehetasunak eman ditu Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Osakidetzako profesionalen %52k dute egiaztatuta euskara maila. | Osakidetzak «modu aktibo eta sistematikoan» eskainiko die euskarazko arreta euskaldunei. Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren xehetasunak eman ditu Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Osakidetzako profesionalen %52k dute egiaztatuta euskara maila. | Eusko Legebiltzarreko Osasun Batzordean izan da gaur Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua, Osakidetzan abian jarri duten Euskararen Erabilera Normalizatzeko III. Planaren nondik norakoak azaltzeko. Osakidetzako administrazio kontseiluak urte hasieran onartu zuen plana, eta 2028ra arte iraungo du. Euska... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221884/mercedesek-baieztatu-du-ibilgailu-elektrikoak-egingo-dituela-gasteizen.htm | Ekonomia | Mercedesek baieztatu du ibilgailu elektrikoak egingo dituela Gasteizen | 2025eko lehen hilabeteetan irtengo dira lehen aleak. Lantegia handitzeko inbertsioa baieztatzea falta da orain. | Mercedesek baieztatu du ibilgailu elektrikoak egingo dituela Gasteizen. 2025eko lehen hilabeteetan irtengo dira lehen aleak. Lantegia handitzeko inbertsioa baieztatzea falta da orain. | Mercedes-Benzek baieztatu du Gasteizko lantegian ibilgailu elektrikoak ekoitziko dituela 2025etik aurrera. Irailean aurreratu zien albistea Emilio Titos Gasteizko plantako zuzendariak bere azpitik dauden 200 arduraduni, baina Alemaniako multinazionalaren baieztapen ofiziala falta zen, eta gaur iritsi da.
Ibilgailu ele... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221885/madrilek-ukatu-egin-du-zigor-kodearen-erreforma-buruzagi-independentistentzako-laquoberariazraquo-eginda-dagoela.htm | Mundua | Madrilek ukatu egin du Zigor Kodearen erreforma buruzagi independentistentzako «berariaz» eginda dagoela | Diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua moldatzeko erdibideko zuzenketa bat aurkeztekoa da PSOE. Zigorrak sei urtetik lau urtera jaitsiko lirateke. | Madrilek ukatu egin du Zigor Kodearen erreforma buruzagi independentistentzako «berariaz» eginda dagoela. Diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua moldatzeko erdibideko zuzenketa bat aurkeztekoa da PSOE. Zigorrak sei urtetik lau urtera jaitsiko lirateke. | PSOEk eta UP Unidas Podemosek osatutako koalizio gobernuak zehaztua du dagoeneko Espainiako Zigor Kodearen barruan diru publikoa bidegabe erabiltzearen delituaren erreforma, Madrilek Kataluniako «gatazkaren desjudizializazioa» bultzatzeko. Zehazki, ERC Esquerra Republicanak joan den ostiralean Zigor Kodearen erreforman... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221886/disney-plusek-erabaki-du-kote-cabezudoren-inguruko-dokumental-saioa-ez-ematea.htm | Bizigiro | Disney Plusek erabaki du Kote Cabezudoren inguruko dokumental saioa ez ematea | Sr. Mono ekoiztetxearen esku daude En el nombre de ellas dokumental saioaren eskubideak, eta beste plataforma edo telebista batek estreinatuko du. Hainbat emakumek saioan kontatzen dute Cabezudok bortxatu eta mehatxatu egin zituela, eta nola haien argazkiak webgune pornoetan jarri zituen. | Disney Plusek erabaki du Kote Cabezudoren inguruko dokumental saioa ez ematea. Sr. Mono ekoiztetxearen esku daude En el nombre de ellas dokumental saioaren eskubideak, eta beste plataforma edo telebista batek estreinatuko du. Hainbat emakumek saioan kontatzen dute Cabezudok bortxatu eta mehatxatu egin zituela, eta nola... | Disney Plus plataformak azaroaren hasieran iragarri zuen Kote Cabezudo auzia-ren inguruko dokumental saio bat estreinatuko zuela azaroaren 23an. Lau ordu eta erdiko lanean, Kote Cabezudo salatu zuten hainbat emakumeren lekukotzak jaso zituen Sr. Mono ekoiztetxeak. Preso dago Cabezudo 2018ko udaberritik. Epaiketa aurten... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221887/qatarrek-ukatu-egin-du-europarlamentuko-ustezko-ustelkeria-kasuarekin-loturarik-izatea.htm | Mundua | Qatarrek ukatu egin du europarlamentuko ustezko ustelkeria kasuarekin loturarik izatea | Belgikako Poliziak lau lagun inputatu ditu, ustelkeria egotzita, Eva Kaili europarlamentuko presidenteordeetako bat barne. Qatarko herritarrei Schengen eremuan bisarik gabe bidaiatzen uzteko neurria berriz aztertuko dute batzordean, parlamentuko presidentearen aginduz. | Qatarrek ukatu egin du europarlamentuko ustezko ustelkeria kasuarekin loturarik izatea. Belgikako Poliziak lau lagun inputatu ditu, ustelkeria egotzita, Eva Kaili europarlamentuko presidenteordeetako bat barne. Qatarko herritarrei Schengen eremuan bisarik gabe bidaiatzen uzteko neurria berriz aztertuko dute batzordean,... | Une garratzean dago europarlamentua. Belgikako Fiskaltzak sei lagun atxilotu zituen joan den ostiralean, Qatarrekin lotutako ustezko ustelkeria delitu bat egotzita. Horietatik lau inputatu zituen atzo, eta aske utzi zituen beste biak. Fiskaltzaren arabera, Qatarrek «diru ugari eta opari esanguratsuak» eskaini dizkie ga... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221888/2023ko-euskal-herriko-itzulia-ez-da-arrate-santutegian-bukatuko.htm | Kirola | 2023ko Euskal Herriko Itzulia ez da Arrate santutegian bukatuko | Antolatzaileek 62. lasterketaren sei etapak aurkeztu dituzte. Ez da erlojupekorik izango, eta azken etapak Eibarko herrigunean izango du helmuga. Apirilaren 3tik 8ra korrituko dute. | 2023ko Euskal Herriko Itzulia ez da Arrate santutegian bukatuko. Antolatzaileek 62. lasterketaren sei etapak aurkeztu dituzte. Ez da erlojupekorik izango, eta azken etapak Eibarko herrigunean izango du helmuga. Apirilaren 3tik 8ra korrituko dute. | Ez erlojupekorik, ezta Arrate santutegiko amaiera mitikorik ere. Horiexek dira 2023ko Euskal Herriko Itzuliaren ibilbideak izango dituen berrikuntza nagusiak. Antolatzaileek gaur aurkeztu dituzte 62. lasterketaren sei etapak: apirilaren 3an hasiko da, Gasteizen, eta 8an amaituko da, Eibarren (Gipuzkoa), baina, oraingoa... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221889/urkulluk-konfiantza-du-donostialdeko-esian-sortu-den-krisia-konponduko-dute.htm | Gizartea | Urkulluk «konfiantza» du: Donostialdeko ESIan sortu den krisia konponduko dute | Orain hamar egun Donostia ospitaleko zerbitzuburuek hasitako protesta berritu egin dute gaur goizean erietxeko atarian | Urkulluk «konfiantza» du: Donostialdeko ESIan sortu den krisia konponduko dute. Orain hamar egun Donostia ospitaleko zerbitzuburuek hasitako protesta berritu egin dute gaur goizean erietxeko atarian | Irudia berritu dute gaur berriro Donostia ospitaleko atarian; zerbitzuburuek orain hamar egun hasi zuten protestak segida izan du, eta elkarretaratze bat egin dute Osakidetzaren kudeaketa auzitan jartzeko, eta bereziki berriki Donostialdeko ESI Erakunde Sanitario Integratuan hartu dituen hainbat erabakirekin desadostas... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221890/afaltzeko-orduan-internetik-ez-gazte.htm | Gizartea | Afaltzeko orduan Internetik ez, gazte! | NUPeko hiru ikaslek 'Zaindari' aplikazioa sortu dute, seme-alabek Internet nola erabiltzen duten kontrolatzeko | Afaltzeko orduan Internetik ez, gazte!. NUPeko hiru ikaslek 'Zaindari' aplikazioa sortu dute, seme-alabek Internet nola erabiltzen duten kontrolatzeko | Zaindari jarri diote izena, eta horrek ongi definitzen du aplikazioak zer egiten duen. Izan ere, horren bitartez, gurasoek jakin ahalko dute euren seme-alabek zenbat orduz erabiltzen duten Internet, eta ea behar bezain beste ordu lo egiten duten, diseinatzaileek adierazi dutenez. Horrez gain, sareko edukiak iragazi aha... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221891/upnk-navarra-sumaren-formula-baztertu-du-eta-bakarrik-aurkeztuko-da.htm | Politika | UPNk Navarra Sumaren formula baztertu du, eta bakarrik aurkeztuko da | Gaurko batzorde eragileak berretsi behar du Javier Esparza presidentearen erabakia, baina ez da ezusterik espero, eta UPN bakarrik lehiatuko da datorren urtean zabalduko den hauteskunde zikloan | UPNk Navarra Sumaren formula baztertu du, eta bakarrik aurkeztuko da. Gaurko batzorde eragileak berretsi behar du Javier Esparza presidentearen erabakia, baina ez da ezusterik espero, eta UPN bakarrik lehiatuko da datorren urtean zabalduko den hauteskunde zikloan | Hilabeteak eman ditu UPNko zuzendaritzak alderdiaren geroa baldintzatuko duen hauteskunde estrategiari buruz hausnartzen, betiere erabaki nagusi bat hartzeko: 2023an zabalduko den hauteskundeen zikloan bakarrik ala beste alderdi batzuekin batera aurkeztea. Bada, Javier Esparza presidenteak eta alderdiko zuzendaritzako ... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221892/sare-herritarrak-gabonetan-mobilizatzeko-deia-egin-du.htm | Politika | Sare Herritarrak Gabonetan mobilizatzeko deia egin du | Plataformak adierazi du gradu erregresioak «atzerapauso handi bat» direla. Deialdiak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau lurraldeetarako. | Sare Herritarrak Gabonetan mobilizatzeko deia egin du. Plataformak adierazi du gradu erregresioak «atzerapauso handi bat» direla. Deialdiak egin dituzte Hego Euskal Herriko lau lurraldeetarako. | Urtarrilaren 7rako deitutako manifestazioaren atarian, Sare Herritarrak Gabonetan ere mobilizatzeko deia egin du. Plataformak azaldu du euskal presoek salbuespenezko neurriak jasaten dituztela oraindik ere, eta gradu progresioei eusteko eskatu du. Abenduaren 24an manifestazio bat egingo dute Gasteizen, eta abenduaren 3... |
2022-12-12 | https://www.berria.eus/albisteak/221893/bakegileak-errugabetzeko-eskatuko-dute-abokatuek-premiazko-egoeragatik.htm | Politika | Bakegileak errugabetzeko eskatuko dute abokatuek, «premiazko egoeragatik» | Esnal eta Paroten egoerak eta gatazkaren konponbide prozesuak uztailaren 23ko ekintzak justifikatzen dituela alegatuko dute Akizen | Bakegileak errugabetzeko eskatuko dute abokatuek, «premiazko egoeragatik». Esnal eta Paroten egoerak eta gatazkaren konponbide prozesuak uztailaren 23ko ekintzak justifikatzen dituela alegatuko dute Akizen | Uztailaren 23an Akizen (Okzitania) trenbidea blokeatu zuten ekintzaileak errugabe jotzeko eskatuko dute haien abokatuek Akizeko Auzitegian. Ostegunean izanen dute epaiketa bederatzi bakegileek, eta bost urtetik gorako kartzela zigorra eta isunak arriskatzen dituzte. Trenbidera baimenik gabe sartzea, trenen zirkulazioa ... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221894/energia-merke-eta-agorrezina-lortzeko-lasterketan-eginiko-laquoaurrerapen-handi-batraquo-iragarriko-dute-gaur.htm | Bizigiro | Energia merke eta agorrezina lortzeko lasterketan eginiko «aurrerapen handi bat» iragarriko dute gaur | Fusio erreakzio batean lehen aldiz energia irabaztea lortu dute, AEBetako laborategi batean. Zenbakiak baieztatzen badira, litekeena da esperimentuak mugarria ezartzea gizateriaren energia beharrak asetzeko, eta klima larrialdiaren kontra borrokatzeko lehian. | Energia merke eta agorrezina lortzeko lasterketan eginiko «aurrerapen handi bat» iragarriko dute gaur. Fusio erreakzio batean lehen aldiz energia irabaztea lortu dute, AEBetako laborategi batean. Zenbakiak baieztatzen badira, litekeena da esperimentuak mugarria ezartzea gizateriaren energia beharrak asetzeko, eta klima... | Aspaldi lortu zuten fusioa laborategian, hau da, Eguzkian gertatzen den erreakzioaren parekoa. Horretan ez dago arazoa. Baina orain arte ez dute lortu fusioa eragiteko gastaturiko energia baino gehiago ateratzea erreakziotik. Financial Times ekonomia kazetak argitaraturiko baieztatzen bada, ordea, historian lehen aldiz... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221895/wolf-erlbruch-ilustratzaile-alemaniarra-hil-da.htm | Kultura | Wolf Erlbruch ilustratzaile alemaniarra hil da | Haur literaturako lan gogoangarri askoren egilea izan da. Harenak dira, besteak beste, 'Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa' album ezaguneko marrazkiak. | Wolf Erlbruch ilustratzaile alemaniarra hil da. Haur literaturako lan gogoangarri askoren egilea izan da. Harenak dira, besteak beste, 'Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa' album ezaguneko marrazkiak. | Buru gainean gorotz kiribildu bat duela oinez doan sator baten irudia da Wolf Erlbruchek (1948, Wuppertal, Alemania) egindako milaka ilustrazioen artetik euskal irakurleak gehien ezagutuko duena, beharbada. Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa (Pamiela-Kalandraka) liburuaren azalean ageri da marrazkia, ... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221921/ghk-k-isuna-jarriko-dio-zubietako-erraustegiaren-enpresa-kudeatzaileari.htm | Gizartea | GHK-k isuna jarriko dio Zubietako erraustegiaren enpresa kudeatzaileari | 160.000 euroren isunarekin zigortu du Ekondakin, Zubietako erraustegiaren kudeatzailea. Ingurumen Sailak isurien auzia konpontzeko eskatu zion, eta aginduari jaramonik ez egitea leporatu dio GHK-k. | GHK-k isuna jarriko dio Zubietako erraustegiaren enpresa kudeatzaileari. 160.000 euroren isunarekin zigortu du Ekondakin, Zubietako erraustegiaren kudeatzailea. Ingurumen Sailak isurien auzia konpontzeko eskatu zion, eta aginduari jaramonik ez egitea leporatu dio GHK-k. | Atzo bildu zen GHK Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa, eta Zubietako erraustegia kudeatzen duen Ekondakin enpresa taldeari isuna jartzea erabaki zuten bilera horretan. Ekondakini Iragan uztailean izan ziren Arkaitzerrekako isuriak garbitzeko eskaerari jaramonik ez egitea egotzi dio GHK-k. Zehazki, «administrazioaren ik... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221922/ikastetxe-batera-zihoan-mikrobus-bat-irauli-da-artazun-eta-hiru-ume-zauritu-dira.htm | Gizartea | Ikastetxe batera zihoan mikrobus bat irauli da Artazun, eta hiru ume zauritu dira | Hamar bidaiari inguru zihoazen ibilgailuan, baina gainontzekoak ongi daude. Gertatutakoa ikertzen ari da Foruzaingoa. | Ikastetxe batera zihoan mikrobus bat irauli da Artazun, eta hiru ume zauritu dira. Hamar bidaiari inguru zihoazen ibilgailuan, baina gainontzekoak ongi daude. Gertatutakoa ikertzen ari da Foruzaingoa. | Goizean gertatu da ezbeharra, 08:45ean: NA-7040 errepidean ikastetxe batera bidean zen mikrobus batek istripua izan du Artazun (Nafarroa); irauli egin da, eta barruan zihoazen hamar bat bidaiarietatik hiruk zauri leunak izan dituzte. Iruñera eraman dituzte, Nafarroako Ospitalera. Gainontzeko haurrak, gidaria eta haurre... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221923/gksk-enpresarien-eta-agintarien-erasoaldiaren-aurka-manifestatzera-deitu-du-urtarrilaren-28rako.htm | Politika | GKSk «enpresarien eta agintarien erasoaldiaren» aurka manifestatzera deitu du urtarrilaren 28rako | Gazteen arteko «antolakuntza eta borrokarako grina» hedatzeko ere baliatu nahi dituzte mobilizazioak. Bilbon eta Iruñean antolatu dituzte manifestazioak. | GKSk «enpresarien eta agintarien erasoaldiaren» aurka manifestatzera deitu du urtarrilaren 28rako. Gazteen arteko «antolakuntza eta borrokarako grina» hedatzeko ere baliatu nahi dituzte mobilizazioak. Bilbon eta Iruñean antolatu dituzte manifestazioak. | GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak manifestazioetara deitu du urtarrilaren 28rako, Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara! lelopean. Bilbon eta Iruñean antolatu ditu mobilizazioak. GKSk gaur goizean eman du deialdien berri, Gasteizen, agerraldi jendetsu batean. GKSko kideek gaur eg... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221924/prefetak-ezeztatu-egin-du-migratzaile-bat-bortxaz-kanporatzeko-hegaldia.htm | Gizartea | Prefetak ezeztatu egin du migratzaile bat bortxaz kanporatzeko hegaldia | Martial Ehouman Gaueko Mahaiko laguntzaile bolikostarrak Frantziako Estatutik kanporatzeko agindua jaso zuen uztailean, eta, orain, Miarritzetik Abidjanerako hegaldi baten bidez kanporatu nahi zuten, ostegunean. Prefetak jaramon egin dio hegaldia ezeztatuz. | Prefetak ezeztatu egin du migratzaile bat bortxaz kanporatzeko hegaldia. Martial Ehouman Gaueko Mahaiko laguntzaile bolikostarrak Frantziako Estatutik kanporatzeko agindua jaso zuen uztailean, eta, orain, Miarritzetik Abidjanerako hegaldi baten bidez kanporatu nahi zuten, ostegunean. Prefetak jaramon egin dio hegaldia ... | 2020an heldu zen Baionara Martial Ehouman, Boli Kostatik. Geroztik, Ipar Euskal Herrian egin du bizia, eta, besteak beste, Gaueko Mahaian laguntzaile gisa ari da. Uztailean, ordea, lanetik ateratzean, Frantziako Poliziak kontrolatu zuen, eta berehala Frantziako Estatutik ateratzeko agindua ezarri zioten. Harrezkero, 45... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221925/txitxarroaren-arrantza-kuota-95-murriztu-du-bruselak.htm | Ekonomia | Txitxarroaren arrantza kuota %95 murriztu du Bruselak | Argudiatu du espezie horren biomasa biziraupena bermatzeko mugatzat jotzen denaren azpitik dagoela. Euskal arrantzaleek kopuru txiki bat mantentzea eskatu zuten. | Txitxarroaren arrantza kuota %95 murriztu du Bruselak. Argudiatu du espezie horren biomasa biziraupena bermatzeko mugatzat jotzen denaren azpitik dagoela. Euskal arrantzaleek kopuru txiki bat mantentzea eskatu zuten. | Oro har, 2023rako arrantza kuoten inguruko lehen negoziazioek emaitza onak ekarri dizkiete Bizkaiko eta Gipuzkoako arrantzaleei. Berdela harrapatzeko aukerak %20 handituko dira iazkoekin alderatuta, 29.439 tona guztira. Hego Euskal Herriko baxurako arrantzaleentzat espezie hori da harrapaketa nagusietako bat, hegaluzea... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221926/hego-euskal-herriko-biztanleen-104-atzerritik-etorritakoak-dira-297397-pertsona.htm | Gizartea | Hego Euskal Herriko biztanleen %10,4 atzerritik etorritakoak dira: 297.397 pertsona | Nafarroa da atzerritik heldutako biztanle gehien hartu dituen Hegoaldeko lurraldea azken urtean: 3.225 migratzaile, eta %16,8ko portzentajea. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, hamarren batzuk baizik ez da handitu atzerritarren portzentajea, %8,5eraino. | Hego Euskal Herriko biztanleen %10,4 atzerritik etorritakoak dira: 297.397 pertsona. Nafarroa da atzerritik heldutako biztanle gehien hartu dituen Hegoaldeko lurraldea azken urtean: 3.225 migratzaile, eta %16,8ko portzentajea. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, hamarren batzuk baizik ez da handitu atzerritarren portzentajea,... | Hego Euskal Herriko lurraldeen artean badira desberdintasun garrantzitsuak han bizi diren migratzaileen kopuruei dagokienez. Nafarroan, erroldatutako biztanleen %16,8 dira atzerritik etorritakoak. Portzentaje hori Gipuzkoarena ia halako bi da, eta beste hainbeste gertatzen da Bizkaiarekin, %8,6 eta %8,1 baitira hurrene... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221927/hungariarentzako-funtsen-55-blokeatu-du-ebk.htm | Mundua | Hungariarentzako funtsen %55 blokeatu du EBk | Europako Batzordeak aurrekontu komunitarioaren %65 ukatu nahi zion: 7.500 milioi euro. Hungariak betoa kendu dio talde komunitarioak 2023an Ukrainara bideratu nahi duen 18.000 milioi euroko laguntzari. | Hungariarentzako funtsen %55 blokeatu du EBk. Europako Batzordeak aurrekontu komunitarioaren %65 ukatu nahi zion: 7.500 milioi euro. Hungariak betoa kendu dio talde komunitarioak 2023an Ukrainara bideratu nahi duen 18.000 milioi euroko laguntzari. | EB Europako Batasunak Hungariarentzako funtsen %55 blokeatuko du azkenean: 6.300 milioi euro. Horrek esan nahi du talde komunitarioak aurrenekoz ukatuko diola bere aurrekontuko dirua estatu kide bati, zuzenbide estatua urratzea egotzita. Halere, Europako Batzordeak proposatutakoa baino apur bat arinagoa izango da zigor... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221928/txilek-2023ko-azaroan-egin-asmo-du-prozesu-konstituziogile-berrirako-plebiszitua.htm | Mundua | Txilek 2023ko azaroan egin asmo du prozesu konstituziogile berrirako plebiszitua | Txileko alderdi politikoek prozesu konstituziogile berrirako bidea adostu dute. Herri bozketa bidez hautatutako 50 pertsonak eta 24 kideko batzorde aditu batek osatuko dute Konstituzio Kontseilua. | Txilek 2023ko azaroan egin asmo du prozesu konstituziogile berrirako plebiszitua. Txileko alderdi politikoek prozesu konstituziogile berrirako bidea adostu dute. Herri bozketa bidez hautatutako 50 pertsonak eta 24 kideko batzorde aditu batek osatuko dute Konstituzio Kontseilua. | Txileko alderdi politikoek gaur jakinarazi dutenez, prozesu konstituziogile berrirako bide orria hitzartu dute, hiru hilabete baino gehiagoko negoziazioen ostean, eta irailaren 4ko erreferendumean txiletarrek aurreko proposamenari ezezkoa eman ondotik. Txileko Senatuak kaleratutako oharraren arabera, konstituzio berrir... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221929/europak-oniritzia-eman-dio-karbonoaren-muga-zergari.htm | Ekonomia | Europak oniritzia eman dio karbonoaren muga zergari | Batasuneko herrialdeetako eta Europako Parlamentuko negoziatzaileek goizaldean lortu dute akordioa. Burdina, altzairua eta ongarriak daude inportazio zergapetuen artean. | Europak oniritzia eman dio karbonoaren muga zergari. Batasuneko herrialdeetako eta Europako Parlamentuko negoziatzaileek goizaldean lortu dute akordioa. Burdina, altzairua eta ongarriak daude inportazio zergapetuen artean. | Inportatzaileek muga zergak ordaindu beharko dituzte kanpotik Europako Batasunera datozen gaiek egindako karbono dioxido isuriengatik. Europako herrialdeek eta Europako Parlamentuak gaur goizaldean adostu dute karbonoari jarritako munduko lehen muga zerga izango dena.
Berotegi efektuko gasen isuriak murriztea da azken... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221930/elebidek-277-intzidentzia-jaso-zituen-iaz-2020an-baino-12-gehiago.htm | Gizartea | Elebidek 277 intzidentzia jaso zituen iaz, 2020an baino %12 gehiago | Urtez urte hazi egin da intzidentzia kopurua, 2019tik. Alor publikoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak jaso dituzte kexa gehien hizkuntza eskubideen urraketagatik. | Elebidek 277 intzidentzia jaso zituen iaz, 2020an baino %12 gehiago. Urtez urte hazi egin da intzidentzia kopurua, 2019tik. Alor publikoan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak jaso dituzte kexa gehien hizkuntza eskubideen urraketagatik. | Hizkuntza eskubideen urraketekin lotutako 277 intzidentzia jaso zituen iaz Elebide Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko zerbitzuak, aurreko urtean baino 31 gehiago. 2021ari dagokion txostena onartu du gaur Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, eta horrek erakusten du 2019tik aurrera urtez urte handit... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221931/bizkaiko-ordainsari-berriek-herritarren-patrikari-eragingo-diote.htm | Ekonomia | «Bizkaiko ordainsari berriek herritarren patrikari eragingo diote» | Bizkaiko garraiolari elkarteek ohartarazi dute kontsumo kate osoa garestituko dela, eta ordainsarien helburu bakarra dirua biltzea dela. Ez dute asmorik protesta ekintzarik antolatzeko, ezta auzitara jotzeko ere. | «Bizkaiko ordainsari berriek herritarren patrikari eragingo diote». Bizkaiko garraiolari elkarteek ohartarazi dute kontsumo kate osoa garestituko dela, eta ordainsarien helburu bakarra dirua biltzea dela. Ez dute asmorik protesta ekintzarik antolatzeko, ezta auzitara jotzeko ere. | «Bizkaiko errepideetako ordainsari berriak ez dituzte gurekin adostu. Helburu bakarra dute, dirua biltzea, eta Bizkaiko garraiolariek ordainduko ditugu, gu ibiltzen baikara bide horietan. Eta noski, kontsumo kate osoa garestituko denez, herritarren poltsikoari eragingo diote azkenean». Iragarpena Amaia Martinez Asotrav... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221932/larunbatean-beste-astebeteko-greba-abiatuko-du-elak-bizkaiko-zahar-etxeetan.htm | Gizartea | Larunbatean beste astebeteko greba abiatuko du ELAk Bizkaiko zahar etxeetan | Abenduaren 17tik 23ra greba egitera deitu ditu langileak. Sindikatuak salatu du patronalek eta aldundiak «negozioa pertsonen gainetik» jartzen dutela. | Larunbatean beste astebeteko greba abiatuko du ELAk Bizkaiko zahar etxeetan. Abenduaren 17tik 23ra greba egitera deitu ditu langileak. Sindikatuak salatu du patronalek eta aldundiak «negozioa pertsonen gainetik» jartzen dutela. | ELAk gaur iragarri duenez, Bizkaiko zahar etxeetan beste astebeteko greba egingo du, larunbat honetan hasita: abenduaren 17tik 23ra izango dira lanuzteak. Sindikatuak azaldu du negoziazioak «blokeatuta» daudela: «Tamalez, Gesca, Lares eta Elbe patronalek eta Bizkaiko Foru Aldundiak sektorearen aldarrikapenak alde bater... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221933/angelo-badalamenti-konpositorea-hil-da.htm | Kultura | Angelo Badalamenti konpositorea hil da | David Lynch zinemagilearen gertuko kolaboratzailea izan zen, eta, besteak beste, 'Blue Velvet', 'Mullholand Drive' eta T'win Peaks'-eko musika idatzi zuen. 85 urterekin zendu da. | Angelo Badalamenti konpositorea hil da. David Lynch zinemagilearen gertuko kolaboratzailea izan zen, eta, besteak beste, 'Blue Velvet', 'Mullholand Drive' eta T'win Peaks'-eko musika idatzi zuen. 85 urterekin zendu da. | Gutxitan egon dira hain lotuta irudi zinematografiko batzuk eta haiek janzten dituzten doinuak. David Lynchek 1980ko hamarkadaren erdialdean ezagutu zuen Angelo Badalamenti (New York, 1937), Blue Velvet (1986) filma prestatzen ari zela, eta, orduz geroztik, eskutik helduta joan ziren bien ibilbideak, neurri handi batea... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221934/donostia-ospitaleko-zerbitzuburuek-ez-dute-elkarretaratze-gehiagorik-egingo-ostiral-arte.htm | Gizartea | Donostia ospitaleko zerbitzuburuek ez dute elkarretaratze gehiagorik egingo ostiral arte | Adolfo Lopez de Muniain eledunak gaur goizeko protestan esan du «itxaropenerako bidea» ematen duten keinuak atzeman dituztela «diskurtso politikoan». | Donostia ospitaleko zerbitzuburuek ez dute elkarretaratze gehiagorik egingo ostiral arte. Adolfo Lopez de Muniain eledunak gaur goizeko protestan esan du «itxaropenerako bidea» ematen duten keinuak atzeman dituztela «diskurtso politikoan». | Berriz protesta egin dute gaur goizean hainbat langilek Donostia ospitaleko atarian, orain ia aste bi bertako zerbitzuburuek abiatu zuten protestari segida emateko. Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuan gertatuko bi kargugabetzek eragindako haserrearen ondorioz egin ziren lehen protestak; Osakidetzako zuzend... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221935/europako-parlamentuak-kargutik-kendu-du-ganberako-presidenteorde-kaili.htm | Mundua | Europako Parlamentuak kargutik kendu du ganberako presidenteorde Kaili | Greziar sozialista atxilotuta dago, Qatarrekin lotutako ustezko ustelkeria delitu bat egotzita. «Dirua zuritzea eta erakunde kriminal batean parte hartzea» ere leporatzen diote. Hala ere, Kailik eurodiputatu izaten jarraituko du. | Europako Parlamentuak kargutik kendu du ganberako presidenteorde Kaili. Greziar sozialista atxilotuta dago, Qatarrekin lotutako ustezko ustelkeria delitu bat egotzita. «Dirua zuritzea eta erakunde kriminal batean parte hartzea» ere leporatzen diote. Hala ere, Kailik eurodiputatu izaten jarraituko du. | Ez da ezustekorik izan. Europako Parlamentuak onartu egin du Eva Kaili sozialista greziarra ganberako presidenteorde kargutik kentzea. Belgikako Fiskaltzaren aginduz, Poliziak sei lagun atxilotu zituen joan den ostiralean, tartean Kaili, Qatarrekin lotutako ustezko ustelkeria delitu bat egotzita. Fiskaltzaren arabera, ... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221936/nafarroa-arenako-finalerako-prest-dira-zortzi-bertsolariak-ilusioz-eta-arduraz.htm | Kultura | Nafarroa Arenako finalerako prest dira zortzi bertsolariak, «ilusioz eta arduraz» | Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Iruñean izateak duen «esanahi politikoa» nabarmendu dute, eta iradoki igandekoa «festa bat» izanen dela. | Nafarroa Arenako finalerako prest dira zortzi bertsolariak, «ilusioz eta arduraz». Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala Iruñean izateak duen «esanahi politikoa» nabarmendu dute, eta iradoki igandekoa «festa bat» izanen dela. | Finala Iruñean eginen zela iragarri zenetik zuten bertsolariek begiz joa Nafarroa Arena. Eta finalean sartzea lortu dutenek begien aurrean izan dute gaur; hutsik, baina. Bestela izanen da igandean: 13.000 zale bilduko ditu Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalak. Gaur aurkeztu dute, zortzi finalistak zirela protagonista... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221937/cafek-herbehereetan-60-tren-egiteko-kontratua-lortu-du.htm | Ekonomia | CAFek Herbehereetan 60 tren egiteko kontratua lortu du | NS Nederlandse Spoorwegen enpresak bi pisuko trenen flota berritu nahi du, eta 600 milioi eurotik gorako kontratua sinatu du CAFekin | CAFek Herbehereetan 60 tren egiteko kontratua lortu du. NS Nederlandse Spoorwegen enpresak bi pisuko trenen flota berritu nahi du, eta 600 milioi eurotik gorako kontratua sinatu du CAFekin | Lau kotxeko 30 tren eta sei kotxeko beste 30 tren egiteko kontratua lortu berri du CAFek. Herbehereetako NS Nederlandse Spoorwegen konpainiarekin 600 milioi eurotik gorako hitzarmena izenpetu du.
Oharrean nabarmendu dutenez, aurretik aldiriko zerbitzuetako 206 tren egiteko lana lortu zuen, eta NSk berriro konfiantza e... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221938/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-herritarren-60-biktimen-oroimenezko-egitasmoen-alde-daude.htm | Politika | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %60 biktimen oroimenezko egitasmoen alde daude | Eusko Jaurlaritzaren arabera, biztanleen erdiek baino gutxiagok daki orain arte egindako egitasmoen berri | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren %60 biktimen oroimenezko egitasmoen alde daude. Eusko Jaurlaritzaren arabera, biztanleen erdiek baino gutxiagok daki orain arte egindako egitasmoen berri | Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak euskal gatazka armatuaren ondorioez galdetu die Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrei. Inkestaren arabera, horien %60 «motibazio politikoko indarkeriaren biktimen oroimenerako» egitasmoen alde daude. Heren batek, berriz, uste du elkarbizitzarako hobe dela «irag... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221939/urtean-bederatzi-eguneko-baimena-egongo-da-hegoaldean-senideak-eta-bizikideak-zaintzeko.htm | Gizartea | Urtean bederatzi eguneko baimena egongo da Hegoaldean senideak eta bizikideak zaintzeko | Familia Aniztasunaren eta Familiei Laguntzeko legearen aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuak. Kontziliazio neurri sorta zabala biltzen du lege egitasmoak. | Urtean bederatzi eguneko baimena egongo da Hegoaldean senideak eta bizikideak zaintzeko. Familia Aniztasunaren eta Familiei Laguntzeko legearen aurreproiektua onartu du Espainiako Gobernuak. Kontziliazio neurri sorta zabala biltzen du lege egitasmoak. | Espainiako Gobernuko ministroen kontseiluak Familia Aniztasunaren eta Familiei Laguntzeko Legearen aurreproiektua onartu du gaur. Lege berriarekin senideen zaintzarako eskubideak zabaldu nahi ditu gobernuak, eta asmo horrekin hiru baimen berri abian jarriko ditu. Batetik, urtean bost egun izango dira familia edo biziki... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221940/emakume-bat-hil-da-laudion-trenak-harrapatuta.htm | Gizartea | Emakume bat hil da Laudion, trenak harrapatuta | Nasen arteko pasabidean harrapatu du trenak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez | Emakume bat hil da Laudion, trenak harrapatuta. Nasen arteko pasabidean harrapatu du trenak, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak azaldu duenez | Emakume bat hil da gaur eguerdian Laudion (Araba), trenak harrapatuta. Hala baieztatu dute Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eta Renfek. Laudioko Gardea auzoko Santa Kruz geralekuan gertatu da ezbeharra; zehazki, nasen arteko pasabidean. Ikerketa bat zabaldu dute heriotzaren arrazoiak argitzeko.
Istripuaren ondoko... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221941/2009tik-aurrera-jaiotakoei-erretzea-debekatuko-dien-legea-onartu-du-zeelanda-berriak.htm | Mundua | 2009tik aurrera jaiotakoei erretzea debekatuko dien legea onartu du Zeelanda Berriak | Urtarrilaren 1etik aurrera, belaunaldi berriei tabakoa erretzeko debekua ezartzen dien lehen herrialdea izango da. | 2009tik aurrera jaiotakoei erretzea debekatuko dien legea onartu du Zeelanda Berriak. Urtarrilaren 1etik aurrera, belaunaldi berriei tabakoa erretzeko debekua ezartzen dien lehen herrialdea izango da. | 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera jaio direnek ezingo dute erre Zeelanda Berrian. Gobernuak tabakoaren kontrako lege berri bat onartu du gaur, eta, besteak beste, erretzea debekatuko die datorren urtean 14 urte betetzen dituztenei eta horien ondoren jaiotakoei; ez, ordea, helduagoei. Betiko izango dute debekatua, gaine... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221942/fusio-errentagarria-lortu-dutela-baieztatu-du-aebetako-energia-departamentuak.htm | Mundua | Fusio errentagarria lortu dutela baieztatu du AEBetako Energia Departamentuak | Lehen aldiz, energia irabaztea lortu dute fusio erreakzio batean, eta adierazi dute lorpenak «energia garbiaren etorkizuna» aldatuko duela | Fusio errentagarria lortu dutela baieztatu du AEBetako Energia Departamentuak. Lehen aldiz, energia irabaztea lortu dute fusio erreakzio batean, eta adierazi dute lorpenak «energia garbiaren etorkizuna» aldatuko duela | «Hamarkadak behar izan ditu iragarpen honek», adierazi du Ameriketako Estatu Batuetako Energia Departamenduak . Azaldu dutenez, 2022ko abenduaren 5ean, Kaliforniako Lawrence Livermore Laborategi Nazionaleko talde batek «arrastoa utzi du historian, fusio sutzea lortuta».
Orain arte inork ez du lortu fusioa eragiteko ga... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221943/jaurlaritzak-esan-du-hezkuntza-legea-ez-dutela-aurten-onartuko.htm | Gizartea | Jaurlaritzak esan du Hezkuntza Legea ez dutela aurten onartuko | Bingen Zupiriaren esanetan, gustatuko litzaieke gobernu kontseiluak datorren urteko lehen hiruhilekoan onestea testua. | Jaurlaritzak esan du Hezkuntza Legea ez dutela aurten onartuko. Bingen Zupiriaren esanetan, gustatuko litzaieke gobernu kontseiluak datorren urteko lehen hiruhilekoan onestea testua. | Lehenik, udazkenerako agindu zuten. Gero, 2022. urtea bukatzerako. Baina gaur Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak aitortu duenez, gustatuko litzaieke Hezkuntza Lege proiektua 2023ko lehen hiruhilekoan onartzea gobernu kontseiluan.
Eusko Jaurlaritzak irailean aurkeztu zuen Hezkuntza Legearen aurreproiektu... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221944/espetxe-zigorra-ezarri-diete-nizako-atentatuarekin-lotutako-zortzi-laguni.htm | Mundua | Espetxe zigorra ezarri diete Nizako atentatuarekin lotutako zortzi laguni | Hiltzaileari armak lortzen eta kamioia alokatzen laguntzeagatik joango dira espetxera. 2016an egindako erasoak 86 hildako eta 400 zauritu baino gehiago eragin zituen. | Espetxe zigorra ezarri diete Nizako atentatuarekin lotutako zortzi laguni. Hiltzaileari armak lortzen eta kamioia alokatzen laguntzeagatik joango dira espetxera. 2016an egindako erasoak 86 hildako eta 400 zauritu baino gehiago eragin zituen. | Kamioi batek 86 lagun hil zituen Nizan (Frantzia) 2016an. Gidaria egun horretan bertan hil zuen Frantziako Poliziak, eta erasoarekin lotutako beste zortzi pertsonaren aurkako epaiaren berri eman du gaur Frantziako auzitegi berezi batek. Chokri Chafroudi eta Mohamed Ghraiebi hemezortzi urteko kartzela zigorra ezarri die... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221945/zinemaldiaren-70-urteko-historia-webgune-batean-bildu-dute.htm | Kultura | Zinemaldiaren 70 urteko historia webgune batean bildu dute | Donostiako jaialdiaren artxibo historikoko 4.000 dokumentu baino gehiago kontsultatu daitezke gaurdanik 'Artxiboa' web orrian. Gutunak, argazkiak, kartelak, aldizkariak eta bestelako materiala jarri dute erabiltzaileen eskura, baita 27.000 deskripzio fitxako katalogo bat ere. | Zinemaldiaren 70 urteko historia webgune batean bildu dute. Donostiako jaialdiaren artxibo historikoko 4.000 dokumentu baino gehiago kontsultatu daitezke gaurdanik 'Artxiboa' web orrian. Gutunak, argazkiak, kartelak, aldizkariak eta bestelako materiala jarri dute erabiltzaileen eskura, baita 27.000 deskripzio fitxako k... | Donostiako Zinemaldiaren 70. urtemugarako lau urte falta ziren arren, Zinemaldia 70: historia posible guztiak izena jarri zioten Donostiako Zinemaldiak eta Elias Kerejeta Zinema Eskolak 2018an jaialdiaren historia hedatzeko abiatutako lanei. Zinemaldiaren artxibo historikoa kontserbatu, ikertu eta publiko zabalarentzat... |
2022-12-13 | https://www.berria.eus/albisteak/221946/bosgarrenean-ere-akordiorik-ez-gasari-prezioa-mugatzeko.htm | Ekonomia | Bosgarrenean ere, akordiorik ez gasari prezioa mugatzeko | EBko kideek ez dute lortu gasaren prezioari muga jartzeko sistema adostea. Alde guztiek aitortu dute «aurrerapausoak» izan direla. | Bosgarrenean ere, akordiorik ez gasari prezioa mugatzeko. EBko kideek ez dute lortu gasaren prezioari muga jartzeko sistema adostea. Alde guztiek aitortu dute «aurrerapausoak» izan direla. | Europako Batasuneko herrialdeek ez dute gasari gehienezko prezio bat ezartzeko sistema adosterik lortu. Bilera luzea izan dute Energia ministroek, bosgarrena ezohiko bilkurak hasi zituztenetik, baina aurrekoen gisan amaitu zen hura ere: akordiorik gabe. Datorren astelehenean bilduko dira berriz. Halere, litekeena da ko... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221968/bigarren-greba-eguna-dute-gaur-hezkuntza-publikoan.htm | Gizartea | Bigarren greba eguna dute gaur hezkuntza publikoan | Sindikatuen arabera, langileen %60k bat egin dute lanuztearekin. Eusko Jaurlaritzaren arabera, berriz, ikastetxeen %96ren gaineko informazioa jasorik, irakasleen %32,7k egin dute greba. | Bigarren greba eguna dute gaur hezkuntza publikoan. Sindikatuen arabera, langileen %60k bat egin dute lanuztearekin. Eusko Jaurlaritzaren arabera, berriz, ikastetxeen %96ren gaineko informazioa jasorik, irakasleen %32,7k egin dute greba. | ELAk, LABek eta Steilasek deituta, bigarren greba eguna dute gaur Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza sare publikoan. Joan den azaroaren 30ean deitu zuten lehen lanuztea, eta gaurko antolatua dute bigarren greba eguna Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege aurreproiektuaren aurka. Horren harira, protestetara deitu ... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221969/bermeoko-pederastak-barkamena-eskatu-die-biktimei-bideo-pribatu-baten-bidez.htm | Gizartea | Bermeoko pederastak barkamena eskatu die biktimei, bideo pribatu baten bidez | Bitkimetako batzuek EITBri adierazi diote urratsa ez dela «nahikoa», eta aitortza publikoa galdegin dute. | Bermeoko pederastak barkamena eskatu die biktimei, bideo pribatu baten bidez. Bitkimetako batzuek EITBri adierazi diote urratsa ez dela «nahikoa», eta aitortza publikoa galdegin dute. | Otsailean azaleratu zuen albistea EITB taldeak: horren arabera, 1976tik 1981era Bermeon (Bizkaia) sexu abusuak pairatu zituzten Jose Done ikastetxeko zenbait ikaslek. Menesiarrek kudeatzen zuten eskola hori, eta sexu abusuak egiteaz akusatutakoa eskolako zuzendaria izan zen garai hartan: «Felipe anaia». Duela hamar hil... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221970/sexu-berekoen-ezkontza-babesteko-legea-onartu-dute-aebetan.htm | Mundua | Sexu berekoen ezkontza babesteko legea onartu dute AEBetan | Orain arte Auzitegi Gorenaren sententzia batek babesten zuen sexu berekoen ezkontza. Abortu eskubidearen sententziarekin bezala ez gertatzeko —ekainean indargabetu zuten—, lege federala onartu dute, ezkontza bermatzeko. | Sexu berekoen ezkontza babesteko legea onartu dute AEBetan. Orain arte Auzitegi Gorenaren sententzia batek babesten zuen sexu berekoen ezkontza. Abortu eskubidearen sententziarekin bezala ez gertatzeko —ekainean indargabetu zuten—, lege federala onartu dute, ezkontza bermatzeko. | «Aurrerapauso erraldoia da, eta lortzen ditugun garaipenak ospatu behar ditugu, borrokaren etorkizuna hauspotzeko». Horrelaxe bizi izan zuten atzokoan AEBetan sexu berekoen ezkontza babesteko lege federala onartu izana. Hura senatutik eta kongresutik igaro ostean, Joe Biden presidentearen sinadura besterik ez zuen beha... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221971/gasteizek-aurrekontuak-izango-ditu-elkarrekin-taldearen-abstentzioari-esker.htm | Politika | Gasteizek aurrekontuak izango ditu Elkarrekin taldearen abstentzioari esker | EAJk eta PSEk osatutako udal gobernuak ez du gehiengo absolutua, eta Elkarrekin taldearekin egindako akordioari esker aterako ditu aurrera 2023ko aurrekontuak. | Gasteizek aurrekontuak izango ditu Elkarrekin taldearen abstentzioari esker. EAJk eta PSEk osatutako udal gobernuak ez du gehiengo absolutua, eta Elkarrekin taldearekin egindako akordioari esker aterako ditu aurrera 2023ko aurrekontuak. | Ez da ezustea Gasteizko 2023ko aurrekontuak Elkarrekin taldearen abstentzioari esker onartzea. 2020., 2021. eta 2022. urteetan ere EAJk eta PSEk osatzen duten udal gobernuak haren oniritzia lortu zuen aurrekontuak aurrera ateratzeko, eta 2023. urtean ere berretsi du Podemos, Ezker Anitza eta Equok osatzen duen udal tal... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221972/castillo-beste-48-ordu-egongo-da-atxilo.htm | Mundua | Castillo beste 48 ordu egongo da atxilo | Fiskaltzak eskatu du hemezortzi hilabete luzatzeko presidente ohiaren atxiloaldia; Botere Judizialak 48 ordu ditu erabakia hartzeko. Gobernuak herrialde osoan ezarri du larrialdi egoera, 30 egunerako. | Castillo beste 48 ordu egongo da atxilo. Fiskaltzak eskatu du hemezortzi hilabete luzatzeko presidente ohiaren atxiloaldia; Botere Judizialak 48 ordu ditu erabakia hartzeko. Gobernuak herrialde osoan ezarri du larrialdi egoera, 30 egunerako. | Peruko Fiskaltzaren aginduz, Pedro Castillo presidentea atxilotu zuten joan den asteazkenean, «matxinada» egotzita, eta gaur arratsaldean zen amaitzekoa haren aurkako prebentziozko atxiloketa. Bada, fiskaltzak eskatu du Castilloren prebentziozko atxiloketa beste hemezortzi hilabetez luzatzeko, ustezko matxinada delitua... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221973/inflazioa-beherantz-doa-baina-janaria-iaz-baino-15-garestiago-dago.htm | Ekonomia | Inflazioa beherantz doa, baina janaria iaz baino %15 garestiago dago | Argindar merkeagoaren eskutik, Hego Euskal Herriko urte arteko inflazioa %7,2tik %6,7ra apaldu da urritik azarora. Elikagaien prezioen igoera ere moteldu egin da, lehen aldiz azken urtean. | Inflazioa beherantz doa, baina janaria iaz baino %15 garestiago dago. Argindar merkeagoaren eskutik, Hego Euskal Herriko urte arteko inflazioa %7,2tik %6,7ra apaldu da urritik azarora. Elikagaien prezioen igoera ere moteldu egin da, lehen aldiz azken urtean. | Oso goian, baina beheranzko joeran dago oraindik inflazioa Hego Euskal Herrian. Urritik azarora beste puntu erdi bat apaldu da urte arteko prezioen igoera, %7,2tik %6,7raino, inflazioaren motor nagusia zena, energia, indarra galtzen ari delako. Orain, elikagaiek dute inflaziorik handiena, %15,4koa, nahiz eta egia den, ... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221974/migratzaile-bat-kanporatzeko-agindua-kendu-du-prefetak.htm | Gizartea | Migratzaile bat kanporatzeko agindua kendu du prefetak | Martial Ehouman bolikostarraren egoera salatu zuten atzo Baionan, baina prefetak hautetsien galdeari erantzun dio, eta erran die kanporatze agindua kenduko duela. | Migratzaile bat kanporatzeko agindua kendu du prefetak. Martial Ehouman bolikostarraren egoera salatu zuten atzo Baionan, baina prefetak hautetsien galdeari erantzun dio, eta erran die kanporatze agindua kenduko duela. | Martial Ehouman 2020an heldu zen Baionara, Boli Kostatik. Geroztik, Ipar Euskal Herrian egin du bizia, eta, besteak beste, Gaueko Mahaian laguntzaile gisa ari da. Uztailean, ordea, lanetik ateratzean, Frantziako Poliziak kontrolatu zuen, eta berehala Frantziako Estatutik ateratzeko agindua ezarri zioten. Bihar zuten ka... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221975/danimarkan-koalizio-gobernua-osatuko-dute-sozialdemokratek-liberalek-eta-moderatuek.htm | Mundua | Danimarkan koalizio gobernua osatuko dute sozialdemokratek, liberalek eta moderatuek | 43 egunez negoziatu ostean, gobernu «zabala» osatuko dutela iragarri du bart Mette Frederiksen jarduneko lehen ministroak. Parlamentuko 179 eserlekuetatik 89 dituzte guztira, gehiengo osoa baino bat gutxiago. | Danimarkan koalizio gobernua osatuko dute sozialdemokratek, liberalek eta moderatuek. 43 egunez negoziatu ostean, gobernu «zabala» osatuko dutela iragarri du bart Mette Frederiksen jarduneko lehen ministroak. Parlamentuko 179 eserlekuetatik 89 dituzte guztira, gehiengo osoa baino bat gutxiago. | Sei asteko negoziazioen ostean, gobernu «zabala» osatuko dute Danimarkan. Hala iragarri du bart Danimarkako jarduneko lehen ministro Mette Frederiksenek; Margarita erreginari lehenbizi, eta prentsa ohar batean ondoren. Sozial Demokratak alderdiak, Moderatuak alderdiak eta Alderdi Liberalak batu dituzte indarrak.
Hiru ... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221976/ceoek-harremanak-hautsi-ditu-espainiako-lan-ministerioarekin-laquotraizioaraquo-egotzita.htm | Ekonomia | CEOEk harremanak hautsi ditu Espainiako Lan Ministerioarekin, «traizioa» egotzita | Lan Ikuskaritzari enplegua erregulatzeko espedienteak geratzeko ahalmena ematea adostu zuen atzo Madrilen EH Bilduk PSOE eta Unidas Podemosekin, eta CEOEk harremanak hautsi ditu Lan Ministerioarekin | CEOEk harremanak hautsi ditu Espainiako Lan Ministerioarekin, «traizioa» egotzita. Lan Ikuskaritzari enplegua erregulatzeko espedienteak geratzeko ahalmena ematea adostu zuen atzo Madrilen EH Bilduk PSOE eta Unidas Podemosekin, eta CEOEk harremanak hautsi ditu Lan Ministerioarekin | Zaila da CEOE Espainiako patronalaren eta Lan Ministerioaren arteko harremana, eta Espainiako Gobernuko alderdiek asteartean Madrilen EH Bildurekin adostutako neurriak bien arteko soka moztea eragin du. Atzo EH Bilduk, PSOEk eta Unidas Podemosek tramitazio prozesuan dagoen Lanaren Legeari erdibideko zuzenketa bat egite... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221977/aragonesek-esan-du-ez-duela-etsiko-nahiz-eta-psoek-adierazi-dion-ez-duela-erreferendumik-negoziatuko.htm | Mundua | Aragonesek esan du ez duela etsiko, nahiz eta PSOEk adierazi dion ez duela erreferendumik negoziatuko | Moncloak nabarmendu du «inoiz» ez dutela galdeketa bat antolatuko Katalunian. Generalitateko presidentearen esanetan, Kataluniak du erreferendum baten bidez bere etorkizuna «libreki erabakitzeko eskubidea». | Aragonesek esan du ez duela etsiko, nahiz eta PSOEk adierazi dion ez duela erreferendumik negoziatuko. Moncloak nabarmendu du «inoiz» ez dutela galdeketa bat antolatuko Katalunian. Generalitateko presidentearen esanetan, Kataluniak du erreferendum baten bidez bere etorkizuna «libreki erabakitzeko eskubidea». | ERC Esquerra Republicanaren asmoa da Kataluniarentzako autodeterminazio erreferendum bat adostea Espainiako Gobernuarekin. Hori jakinarazi zuen Pere Aragones Generalitateko presidenteak irail amaieran, galdeketa lotesle hori zehazteko argitasun akordio bat proposatu zuenean. ERC txosten politiko bat bozkatzekoa da dato... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221978/kontrabandoko-tabakoa-ekoizten-zuen-sare-bat-desegin-dute-hego-euskal-herrian-europan-atzeman-den-handiena.htm | Gizartea | Kontrabandoko tabakoa ekoizten zuen sare bat desegin dute Hego Euskal Herrian, «Europan atzeman den handiena» | Hamasei lagun atxilotu dituzte. Aldatzen (Nafarroa) zuten fabriketako bat, eta zazpi ukrainarrek egiten zuten lan han, «ia esklabo». | Kontrabandoko tabakoa ekoizten zuen sare bat desegin dute Hego Euskal Herrian, «Europan atzeman den handiena». Hamasei lagun atxilotu dituzte. Aldatzen (Nafarroa) zuten fabriketako bat, eta zazpi ukrainarrek egiten zuten lan han, «ia esklabo». | Apirilean «Europako marihuana plantaziorik handiena» aurkitu zuten Erriberri eta Artaxoa artean (Nafarroa). Oraingoan, berriz, «Europan atzeman den kontrabandoko tabakoaren sarerik handiena» desegin dute Hego Euskal Herrian; zigarroak ekoizten eta saltzen zituzten. Guardia Zibilak eta Espainiako Zerga Administrazioko E... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221979/laquoukrainako-herriakraquo-sakharov-saria-jaso-du-europako-parlamentuan.htm | Mundua | «Ukrainako herriak» Sakharov saria jaso du Europako Parlamentuan | Zelenskik europarlamentariei eskatu die «segurtasun arkitektura berri bat» eraikitzeko. | «Ukrainako herriak» Sakharov saria jaso du Europako Parlamentuan. Zelenskik europarlamentariei eskatu die «segurtasun arkitektura berri bat» eraikitzeko. | Europako Parlamentuak urtero ematen die Kontzientzia Askatasunaren aldeko Sakharov saria giza eskubideen eta oinarrizko eskubideen alde jarduten duten pertsona edo taldeei, eta gaur jaso du aurtengoa «Ukrainako herriak». Errusiaren inbasioaren ostean ukrainarrak izaten ari diren «ausardia» nabarmendu nahi izan du aurte... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221980/aretxabaletako-merkatari-txikiek-dantzan-jarri-dituzte-herritarrak-eguberrietako-bideoan.htm | Ekonomia | Aretxabaletako merkatari txikiek dantzan jarri dituzte herritarrak, Eguberrietako bideoan | Tokiko merkataritza sustatzeko urteroko bideoa plazaratu dute. 'Txikiñenen alde' da aurtengo abestiaren izena; Kepa Errasti aktoreak jarri dio ahotsa. | Aretxabaletako merkatari txikiek dantzan jarri dituzte herritarrak, Eguberrietako bideoan. Tokiko merkataritza sustatzeko urteroko bideoa plazaratu dute. 'Txikiñenen alde' da aurtengo abestiaren izena; Kepa Errasti aktoreak jarri dio ahotsa. | Aretxabaletako (Gipuzkoa) merkatari txikiek ez diote kale egin urteroko zitari. 2014tik hona, Aretxarte merkatari elkarteak eta Aretxabaletako Udalak urtero plazaratu ohi dute Eguberrietan bideo bat. Zertarako? Bada, herritarrak bertatik eta bertara eros dezaten, tokian tokiko merkataritza sustatzeko.
Nola ez, Kepa Er... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221981/labek-nafarroako-gobernuari-eskatu-dio-departamentuetako-hizkuntza-planak-martxan-jartzeko.htm | Gizartea | LABek Nafarroako Gobernuari eskatu dio departamentuetako hizkuntza planak martxan jartzeko | Nahiz eta gobernuak agindu zuen planak legegintzaldiaren hasieran abiaraziko zituztela, hauteskundeetarako bost hilabete falta diren honetan ezartzeke daude oraindik, sindikatuak salatu duenez. | LABek Nafarroako Gobernuari eskatu dio departamentuetako hizkuntza planak martxan jartzeko. Nahiz eta gobernuak agindu zuen planak legegintzaldiaren hasieran abiaraziko zituztela, hauteskundeetarako bost hilabete falta diren honetan ezartzeke daude oraindik, sindikatuak salatu duenez. | LAB sindikatuak idatzi bat igorri die gaur goizean Nafarroako talde parlamentarioei. Haren bidez, Nafarroako Gobernuko departamentuetako hizkuntza planak «ahalik eta lasterren abian jartzeko konpromisoa» eskatu die. Izan ere, Euskarabidea institutuak 2019an hartu zuen departamentuetako hizkuntza planak garatzeko ardura... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221982/vicente-atxa-izango-da-beste-lau-urtez-mondragon-unibertsitateko-errektorea.htm | Gizartea | Vicente Atxa izango da beste lau urtez Mondragon Unibertsitateko errektorea | Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez hartu du erabakia. 2015ean aukeratu zuten lehenengoz errektore kargurako. | Vicente Atxa izango da beste lau urtez Mondragon Unibertsitateko errektorea. Mondragon Unibertsitateko Kontseilu Errektoreak aho batez hartu du erabakia. 2015ean aukeratu zuten lehenengoz errektore kargurako. | Mondragon Unibertsitateak errektore bera izango du hurrengo lau urteetan: Vicente Atxa. Gaur hartu du Kontseilu Errektoreak hura karguan mantentzeko erabakia, aho batez. Horrenbestez, hirugarren agintaldiari ekingo dio Atxak, 2015eko urtarrilean aukeratu baitzuten lehengoz errektore.
Oñatin (Gipuzkoa) jaioa da Atxa, 1... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221983/lehiaren-batzordea-erregai-konpainia-handien-deskontuak-ikertzen-ari-da.htm | Ekonomia | Lehiaren Batzordea erregai konpainia handien deskontuak ikertzen ari da | Martxoaz geroztik indarrean dituzten beherapen kanpainak adostu egin zituztela salatu dute hornitzaile txikiek. Cepsak eta Repsolek onartu dute ikertuak izan direla. | Lehiaren Batzordea erregai konpainia handien deskontuak ikertzen ari da. Martxoaz geroztik indarrean dituzten beherapen kanpainak adostu egin zituztela salatu dute hornitzaile txikiek. Cepsak eta Repsolek onartu dute ikertuak izan direla. | Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordeak lupa jarri du Hego Euskal Herrian diharduten erregai konpainia handien gainean. Martxoaz geroztik indarrean dituzten beherapen eta deskontu kanpainak adostu zituzten ala ez ikertzen ari da. Gehienak bezeroak atxikitzeko programen barnean daude, eta erregai konpainia txikiek ... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221984/jaurlaritzako-alderdiek-oposizioaren-40-milioiren-zuzenketak-onartu-dituzte.htm | Politika | Jaurlaritzako alderdiek oposizioaren 40 milioiren zuzenketak onartu dituzte | Jeltzaleek diote horrek erakusten duela aurrekontuak negoziatzeko eskaintza «benetakoa» zela. EH Bilduk dio «gehiengoaren alferra pasatzen ari den irudia» galarazi nahi dutela eta «azken argazkia makilatzen» ari direla. | Jaurlaritzako alderdiek oposizioaren 40 milioiren zuzenketak onartu dituzte. Jeltzaleek diote horrek erakusten duela aurrekontuak negoziatzeko eskaintza «benetakoa» zela. EH Bilduk dio «gehiengoaren alferra pasatzen ari den irudia» galarazi nahi dutela eta «azken argazkia makilatzen» ari direla. | Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontuen onarpenaren kontakizunean jarri dituzte ahaleginak Eusko Legebiltzarreko talde politikoek azken asteotan, eta abenduaren 23ko osoko bilkuraren egunaren atariko errelato hori eraikitzeko beste ekarpen bat egin dute Aurrekontuen Batzordean. Jaurlaritzako alderdi biek, EAJk eta PSE... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/221985/sncf-konpainiak-eskatu-du-bakegileek-159000-euroko-kalte-ordaina-eman-diezaiotela.htm | Politika | SNCF konpainiak eskatu du Bakegileek 159.000 euroko kalte ordaina eman diezaiotela | Gaurko epaiketarako parte zibil gisa jarri da konpainia azken orduan, eta kalte ordainak eskatu ditu uztailaren 23ko ekintzagatik. «Neurrigabea eta onartezina» dela erran dute Bakegileek. 50 bat hautetsik babesa adierazi die ekintzaileei, eta azaldu dute Frantziako Estatuaren «engaiamendurik ezak Jon Parotentzat eta Ja... | SNCF konpainiak eskatu du Bakegileek 159.000 euroko kalte ordaina eman diezaiotela. Gaurko epaiketarako parte zibil gisa jarri da konpainia azken orduan, eta kalte ordainak eskatu ditu uztailaren 23ko ekintzagatik. «Neurrigabea eta onartezina» dela erran dute Bakegileek. 50 bat hautetsik babesa adierazi die ekintzailee... | Azken orduko parte hartzaile bat gehitu da bederatzi bakegileren kontra bihar eginen duten epaiketara. Akizeko Auzitegian (Okzitania) parte zibil gisa jarriko da SNCF tren konpainia, eta 159.000 euroko kalte ordaina eskatu du; beste 4.000 euro nahi ditu justizia gastuak ordaintzeko. Aitzitik, trenbide sareaz arduratzen... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/221986/bagira-sortu-dute-mugimendu-abertzaleko-oinarriak-gaurkotzeko.htm | Politika | Bagira sortu dute, mugimendu abertzaleko oinarriak gaurkotzeko | Ipar Euskal Herriko abertzaleen oinarriak eguneratu, helburu eta etapa partekatuak kokatu, eta mugimendu gisa artikulatzeko jardunaldiak abiatuko dituzte ondoko asteetan. 2023an bi eguneko Aberri Eguna antolatuko dute Itsasun, mugimendu abertzalearen 60. urteurrena ospatzeko | Bagira sortu dute, mugimendu abertzaleko oinarriak gaurkotzeko. Ipar Euskal Herriko abertzaleen oinarriak eguneratu, helburu eta etapa partekatuak kokatu, eta mugimendu gisa artikulatzeko jardunaldiak abiatuko dituzte ondoko asteetan. 2023an bi eguneko Aberri Eguna antolatuko dute Itsasun, mugimendu abertzalearen 60. u... | Zer da abertzale izatea gaur egungo munduan? Besteak beste, galdera horri erantzun nahi dio Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzaleak bere jardunaldietan. Ondoko asteetan abiatu eta 2024ko Aberri Eguna arte iraungo du Bagira izena hartu duen prozesuak. Lurralde, belaunaldi, ibilbide, sektore eta engaiamendu maila guzie... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221987/pertsona-bat-hil-da-angeluko-hondartzan.htm | Gizartea | Pertsona bat hil da Angeluko hondartzan | Uretan desagertu, eta ito egin da | Pertsona bat hil da Angeluko hondartzan. Uretan desagertu, eta ito egin da | Pertsona bat hil da Angeluko Urrezko hondartzan, asteazken arratsalde honetan. Surflariek uretan desagertzen ikusi dute, eta sokorri zerbitzuei dei egin diete erreskatatzera joan zitezen.
Inguruan entrenamendu ariketak egiten ari zen helikopteroa mobilizatu dute bilaketa lanetarako, baina, aurkitu dutenerako, itota ze... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221988/the-pretenders-eta-incubus-ere-azkena-rocken-ariko-dira.htm | Kultura | The Pretenders eta Incubus ere Azkena Rocken ariko dira | Gasteizko jaialdiaren 2023ko kartelera batu dira bi taldeak. Horiez gain, Iggy Pop, Lucinda Williams eta Rancid zuzenean ikusteko aukera izango da, besteak beste. Bihar jarriko dituzte sarrerak salgai. | The Pretenders eta Incubus ere Azkena Rocken ariko dira. Gasteizko jaialdiaren 2023ko kartelera batu dira bi taldeak. Horiez gain, Iggy Pop, Lucinda Williams eta Rancid zuzenean ikusteko aukera izango da, besteak beste. Bihar jarriko dituzte sarrerak salgai. | Gasteizko Azkena Rock jaialdia hasia da bere 21. aldiko egitaraua zehazten eta ezagutarazten. Urrian iragarri zuen Iggy Pop, Lucinda Williams eta Rancid zuzenean ariko direla Mendizabalan, besteak beste, eta beste bi izen nabarmen gehitu dizkio orain kartelari: The Pretenders eta Incubus, hain zuzen ere. Heldu den urte... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221989/kosovok-ebn-sartzeko-eskaria-egin-du-jakinda-oztopoak-izango-dituela.htm | Mundua | Kosovok EBn sartzeko eskaria egin du, jakinda «oztopoak» izango dituela | «Erreforma sakonak egiteko konpromisoaren araberakoa» izango da EBn sartzeko prozesuaren erritmoa, Kosovoko lehen ministroak esan duenez. | Kosovok EBn sartzeko eskaria egin du, jakinda «oztopoak» izango dituela. «Erreforma sakonak egiteko konpromisoaren araberakoa» izango da EBn sartzeko prozesuaren erritmoa, Kosovoko lehen ministroak esan duenez. | Kosovo EB Europako Batasunean sartzeko eskaria sinatu dute gaur ofizialki herrialdeko agintari nagusiek. Egun «historikotzat» jo du Vjosa Osmani Kosovoko presidenteak gaurkoa: «Pauso garrantzitsu bat ematen ari gara, amets bat betetzeko, gure herrialdea pauso bat gertuago egon dadin EBtik. Kosovorentzat ez dago beste a... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221990/bizkaiko-metalgintza-akordiorik-ez-baina-mahaia-irekita.htm | Ekonomia | Bizkaiko metalgintza: akordiorik ez, baina mahaia irekita | Astebeteko grebaren ostean lan hitzarmena berritzeko eginiko lehen bilerak ez du fruiturik eman. FVEMek dio enpresak «eskaini dezaketenaren mugan» daudela, eta, ELAren ustez, greba mugagabera deitzeko garaia da. | Bizkaiko metalgintza: akordiorik ez, baina mahaia irekita. Astebeteko grebaren ostean lan hitzarmena berritzeko eginiko lehen bilerak ez du fruiturik eman. FVEMek dio enpresak «eskaini dezaketenaren mugan» daudela, eta, ELAren ustez, greba mugagabera deitzeko garaia da. | Bizkaiko metalgintzako sindikatuek eta FVEM patronalak oraindik ez dute lortu akordioa egitea 52.000 langileri eragiten dien lan hitzarmena berritzeko. Azaro amaierako grebaren osteko lehen bilera egin dute, eta ez da adostasunik egon. Sindikatuek salatu dute patronalak ez duela aldatu bere azken eskaintza –azaroaren 2... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221991/netflixek-baieztatu-du-arrazoi-politikoengatik-kendu-zuela-180-grados-dokumentala.htm | Bizigiro | Netflixek baieztatu du arrazoi politikoengatik kendu zuela '180 grados' dokumentala | Javier Rios zuzendariak esan du plataformak berak baieztatu egin duela «zentsura». Banatzaileak auzibide bati ekingo dio, Netflixek kontratuan sinatu zuen dirua ordaindu dezan. | Netflixek baieztatu du arrazoi politikoengatik kendu zuela '180 grados' dokumentala. Javier Rios zuzendariak esan du plataformak berak baieztatu egin duela «zentsura». Banatzaileak auzibide bati ekingo dio, Netflixek kontratuan sinatu zuen dirua ordaindu dezan. | «Zentsuratzat jo genuena zentsura izan dela baieztatu da». Hala esan du Javier Rios aktore eta zinemagileak (Montcada, Katalunia, 1981). Netflixek azaroaren 18an 180 grados dokumentala jarri zuen bere katalogoan, Europako herrialde gehienetan —Euskal Herrian ere bai—. Handik hamasei ordura, ordea, katalogotik kendu zue... |
2022-12-14 | https://www.berria.eus/albisteak/221992/frantziak-marokoren-ametsa-zapuztu-du.htm | Kirola | Frantziak Marokoren ametsa zapuztu du | Frantziarrak finalean dira, 2-0 irabazi ostean. Theok eta Muanik egin dituzte golak. Bigarren zati txukuna egin dute marokoarrek. | Frantziak Marokoren ametsa zapuztu du. Frantziarrak finalean dira, 2-0 irabazi ostean. Theok eta Muanik egin dituzte golak. Bigarren zati txukuna egin dute marokoarrek. | Logika nagusitu da bigarren finalaurrekoan. Frantziak irabazi du Marokoren aurkako lehia, eta afrikarren ametsa zapuztuta geratu da azken urratsaren faltan. Afrikako taldeak historia egin du Munduko Kopako finalerdiak jokatuta, baina loria dastatu ezinda geratuko da. Frantzia hautagaiak bere legea ezarri du, Didier Des... |
2022-12-18 | https://www.berria.eus/albisteak/222021/horrela-kontatu-du-finala-berriak.htm | Kultura | Horrela kontatu du finala BERRIAk | Maialen Lujanbio da, hirugarrenez, Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna. 13.000 lagun elkartu dira Iruñean. | Horrela kontatu du finala BERRIAk. Maialen Lujanbio da, hirugarrenez, Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna. 13.000 lagun elkartu dira Iruñean. | * Maialen Lujanbiok hirugarrenez irabazi du Bertsolari Txapelketa Nagusia.
* Kronika: hasierako agurrekoa, ganbarakoa eta bakarkakoa.
* Argazki bilduma. |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222022/phoenix-duki-eta-amaia-ere-ariko-dira-2023ko-bbk-liven.htm | Kultura | Phoenix, Duki eta Amaia ere ariko dira 2023ko BBK Liven | Jaialdiak beste hemezortzi artista iragarri ditu datorren urteko aldirako. 2023ko uztailaren 6tik 8ra eginen dute festibala, Kobetamendin. | Phoenix, Duki eta Amaia ere ariko dira 2023ko BBK Liven. Jaialdiak beste hemezortzi artista iragarri ditu datorren urteko aldirako. 2023ko uztailaren 6tik 8ra eginen dute festibala, Kobetamendin. | Puztuago dago egitaraua: 42 dira jadanik. 2023ko BBK Liven ariko diren beste hemezortzi artistaren berri eman dute jaialdiaren antolatzaileek. Besteak beste, iragarri dute Frantziako Phoenix pop banda frantsesa, Duki trap kantari argentinarra, M83 taldea ere ariko direla Kobetamendin. Euskal herritar baten izena ere em... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222023/esportazioak-erritmo-onean-ari-dira-hazten.htm | Ekonomia | Esportazioak erritmo onean ari dira hazten | Urteko lehen hamar hilabeteetan %24,3 handitu dira esportazioak. Are gehiago ugaritu dira inportazioak (+%41,5), produktu energetikoen bidetik. | Esportazioak erritmo onean ari dira hazten. Urteko lehen hamar hilabeteetan %24,3 handitu dira esportazioak. Are gehiago ugaritu dira inportazioak (+%41,5), produktu energetikoen bidetik. | Lan faltarik ez dute portuek, aireportuek, kamioiek eta trenek. Urteko lehen hamar hilabeteetan 35.975 milioi euroren salgaiak esportatu dituzte Hego Euskal Herriko enpresek, iaz tarte horretan baino 7.049 milioi gehiago (+%24,3).
Horietatik 3.805 milioi izan dira urrian. Hilabete horretan hazkundea %22,4koa denez, es... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222024/elhuyarrek-testu-juridiko-administratiboak-itzultzeko-sistema-aktibatu-du.htm | Gizartea | Elhuyarrek testu juridiko-administratiboak itzultzeko sistema aktibatu du | Hemendik aurrera, Elia sistemak proposatutako itzulpenak esaldiz esaldi editatzeko aukera ere egongo da. | Elhuyarrek testu juridiko-administratiboak itzultzeko sistema aktibatu du. Hemendik aurrera, Elia sistemak proposatutako itzulpenak esaldiz esaldi editatzeko aukera ere egongo da. | Elhuyarrek berritu egin du Elia itzultzaile automatikoa, eta testu juridiko-administratiboak itzultzeko sistema bat txertatu dio. «Hartara, erabiltzaileak, testu motaren arabera, sistema orokorra, orotariko testuentzakoa edo sistema juridiko-administratiboa hauta dezake», azaldu du Elhuyarrek, ohar bidez.
Ez da berrik... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222025/lgtbi-diskriminazioen-kontrako-protokolo-bat-izenpetu-du-baionako-auzitegiak.htm | Gizartea | LGTBI diskriminazioen kontrako protokolo bat izenpetu du Baionako Auzitegiak | SOS Homofobia eta Les Bascos elkarteekin ondu du hitzarmena auzitegiak. Biktimen harrera eta delituen segipena azkartu nahi dituzte. | LGTBI diskriminazioen kontrako protokolo bat izenpetu du Baionako Auzitegiak. SOS Homofobia eta Les Bascos elkarteekin ondu du hitzarmena auzitegiak. Biktimen harrera eta delituen segipena azkartu nahi dituzte. | Baionako Auzitegiak LGTBI diskriminazioen kontrako protokolo bat izenpetu du egun. Bi elkarterekin elkarlanean eraman duen gogoeta baten ondorioa da hitzarmena; iragan uztailetik Les Bascos eta SOS Homofobia elkarteek parte hartu dute gogoetan. Baionako eremuko Frantziako Polizia buruak eta Jendarmeria buruak, Baionako... |
2022-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222026/ben-harper-norah-jones-pat-metheny-eta-abdullah-ibrahim-donostiako-jazzaldian.htm | Kultura | Ben Harper, Norah Jones, Pat Metheny eta Abdullah Ibrahim Donostiako Jazzaldian | 2023ko uztailaren 21etik 25era egingo dute Donostiako 58. Jazzaldia, eta sarrerak salgai daude Trinitate plazako, Kursaaleko auditoriumeko, San Telmo museoko eta Viktoria Eugenia antzokiko kontzertuetarako. | Ben Harper, Norah Jones, Pat Metheny eta Abdullah Ibrahim Donostiako Jazzaldian. 2023ko uztailaren 21etik 25era egingo dute Donostiako 58. Jazzaldia, eta sarrerak salgai daude Trinitate plazako, Kursaaleko auditoriumeko, San Telmo museoko eta Viktoria Eugenia antzokiko kontzertuetarako. | Norah Jones abeslaria Donostian izatea «urteetako helburua» izan da, Donostiako Jazzaldiko antolatzaileen esanetan. Bada, oraingoan lortu dute: datorren urteko uztailaren 22an, kontzertu bat emango du, Kursaaleko auditoriumean. Atzo eman zuten egitarauaren berri, jaialdiaren kartela aurkeztearekin batera. Roskow artist... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222027/irungo-alkateak-alardea-berdintasun-planetik-ezabatu-nahi-duela-salatu-dute.htm | Gizartea | Irungo alkateak «alardea» Berdintasun Planetik «ezabatu» nahi duela salatu dute | Elkarrekin Podemos-IUk agerraldia egin du esateko Jose Antonio Santanok «baloraziorik eta kontraste teknikorik gabeko» ordezko testu bat ondu duela PPren eta EAJren onespenarekin | Irungo alkateak «alardea» Berdintasun Planetik «ezabatu» nahi duela salatu dute. Elkarrekin Podemos-IUk agerraldia egin du esateko Jose Antonio Santanok «baloraziorik eta kontraste teknikorik gabeko» ordezko testu bat ondu duela PPren eta EAJren onespenarekin | Elkarrekin Podemos-IUk agerraldia egin du gaur goizean Irungo Udaletxean, V. Berdintasun Plana ontzeko prozesuan izan den gorabehera bat salatzeko. Bereizgarritasun bat izan dute orain arte Irunen ondu diren berdintasun planek: ez dute inoiz «alardea» aipatu. Igaro hamarraldiotan hirian berdintasun faltarekin lotutako ... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222028/bilboko-ganbera-2023an-motelaldia-egongo-da-baina-atzeraldirik-ez.htm | Ekonomia | Bilboko Ganbera: «2023an motelaldia egongo da, baina atzeraldirik ez» | Hurrengo urtean ekonomia %2,1 handituko dela iragarri du, aurtengo datuaren erdia. Nahiz eta iragarri duen balitekeela inflazio handiak kontsumoa apaltzea, ez du espero enplegu tasa jaisterik. | Bilboko Ganbera: «2023an motelaldia egongo da, baina atzeraldirik ez». Hurrengo urtean ekonomia %2,1 handituko dela iragarri du, aurtengo datuaren erdia. Nahiz eta iragarri duen balitekeela inflazio handiak kontsumoa apaltzea, ez du espero enplegu tasa jaisterik. | «Aurten, moteltze handi batekin amaituko dugu, eta, 2023an, areagotu egingo da, baina euskal ekonomia ez da atzeraldian sartuko». Jose Ignacio Zudaire Bilboko Merkataritza Ganberako presidenteak hobetu egin ditu erakunde horrek aurtengo uztailean hurrengo urterako eginiko iragarpenak. Hala ere, baikortasuna alde batera... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222029/puerto-ricoren-estatus-politikoari-buruzko-erreferendumaz-bozkatuko-du-aebetako-kongresuak.htm | Mundua | Puerto Ricoren estatus politikoari buruzko erreferendumaz bozkatuko du AEBetako Kongresuak | Ordezkarien Ganberak gaur erabakiko du lege proiektuari buruz, eta gero Senatura pasatuko da; datorren azaroaren 5erako aurreikusten du galdeketa. Kontsultak hiru aukera eskainiko lituzke; tartean, independentzia. | Puerto Ricoren estatus politikoari buruzko erreferendumaz bozkatuko du AEBetako Kongresuak. Ordezkarien Ganberak gaur erabakiko du lege proiektuari buruz, eta gero Senatura pasatuko da; datorren azaroaren 5erako aurreikusten du galdeketa. Kontsultak hiru aukera eskainiko lituzke; tartean, independentzia. | «124 urteko kolonialismoaren ostean, estatusaren afera azkenik konpontzeko prozesu demokratiko, garden eta bidezko bat merezi dute puertorricarrek». Hitz horiekin baloratu du Nydia Velazquez AEB Ameriketako Estatu Batuetako Ordezkarien Ganberako diputatu demokratak Puerto Ricoren etorkizunari buruzko erreferendumaz ado... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222030/ofizialtasunaren-aldeko-aldarriarekin-bat-egin-dute-70-eragilek-nafarroan.htm | Gizartea | Ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin bat egin dute 70 eragilek Nafarroan | Euskararen Legearen 36. urteurrenean, ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzeko galdea egin du Euskalgintzaren Kontseiluak | Ofizialtasunaren aldeko aldarriarekin bat egin dute 70 eragilek Nafarroan. Euskararen Legearen 36. urteurrenean, ofizialtasuna Nafarroa osora hedatzeko galdea egin du Euskalgintzaren Kontseiluak | «Ez dago ospatzeko arrazoirik». Nafarroako Euskararen Legeak 36 urte bete ditu gaur, eta Euskalgintzaren Kontseilua osatzen duten elkarte eta eragileek efemeridea aprobetxatu dute ofizialtasunaren aldeko aldarriari eutsi eta horren inguruan «konplizitateak handitzeko». Kanpaina abiatu dute Nafarroan, euskara herrialde ... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222031/defentsarentzat-ez-dago-arrazoirik-castillok-atxilotuta-jarraitzeko.htm | Mundua | Defentsarentzat ez dago arrazoirik Castillok atxilotuta jarraitzeko | Fiskaltzarentzat, beharrezkoa da Peruko presidente kargugabetuak atxilo segitzea, haren aurkako prozesuan «aurrerapausoak emateko». Baieztatu du gutxienez hamar urteko espetxe zigorra ezar diezaioketela. | Defentsarentzat ez dago arrazoirik Castillok atxilotuta jarraitzeko. Fiskaltzarentzat, beharrezkoa da Peruko presidente kargugabetuak atxilo segitzea, haren aurkako prozesuan «aurrerapausoak emateko». Baieztatu du gutxienez hamar urteko espetxe zigorra ezar diezaioketela. | Pedro Castillo Peruko presidente kargugabetuak ez luke behin-behineko atxiloaldian jarraitu beharko. Hori uste du haren defentsak. Iruditzen zaio behin-behineko atxiloaldia salbuespenezko neurri bat dela, eta errugabetasun presuntzioa lehenetsi behar dela, aintzat hartuta, gainera, herrialdeko estatuburuaren defentsare... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222032/sortuk-otsailaren-4rako-antolatu-du-plaza-hutsa-burlatan.htm | Politika | Sortuk otsailaren 4rako antolatu du Plaza Hutsa, Burlatan | Herrigintzan aritzen diren ezker abertzaleko kideen topagune gisa planteatuko dute, gogoeta orokor bat egiteko eta eremu estrategikoetan norabide bat ezartzeko | Sortuk otsailaren 4rako antolatu du Plaza Hutsa, Burlatan. Herrigintzan aritzen diren ezker abertzaleko kideen topagune gisa planteatuko dute, gogoeta orokor bat egiteko eta eremu estrategikoetan norabide bat ezartzeko | Hiru urteko etenaldiaren ostean, Sortuk Plaza Hutsa antolatu du otsailaren 4rako, herrigintzari buruz gogoeta egiteko asmoz. Aurreko bi aldietan Durangon eta Gasteizen egin ostean, lehen aldiz Nafarroan egingo dute; zehazki, Burlatako Kultur Etxean. Eguneroko jardueratik at herrigintzan aritzen diren ezker abertzaleko ... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222033/europako-parlamentuko-tramite-legegile-laquoguztiakraquo-berrikusiko-dituela-agindu-du-metsolak.htm | Mundua | Europako Parlamentuko tramite legegile «guztiak» berrikusiko dituela agindu du Metsolak | Ganberako presidenteak jakinarazi du erreforma «sakona» egingo dutela, Qatarrekin lotutako ustezko ustelkeria aferaren gisako kasu gehiago ez egoteko: «Beharrezkoa izango da konfiantza berreraikitzea». | Europako Parlamentuko tramite legegile «guztiak» berrikusiko dituela agindu du Metsolak. Ganberako presidenteak jakinarazi du erreforma «sakona» egingo dutela, Qatarrekin lotutako ustezko ustelkeria aferaren gisako kasu gehiago ez egoteko: «Beharrezkoa izango da konfiantza berreraikitzea». | Europako Parlamentuko presidente Roberta Metsolak hitzeman du ganberako tramite legegile «guztiak» berrikusiko dituela, Qatarrekin lotutako ustezko ustelkeria kasuak erakundea zipriztindu duen honetan. «Qatargate auziko akusazioak kaltegarriak dira Europarentzat eta erakundea ordezkatzen dugun guztiontzat», esan du Met... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222034/1500-euroko-isuna-galdetu-die-prokuradoreak-bakegileei-gibelapenarekin.htm | Politika | 1.500 euroko isuna galdetu die prokuradoreak 'bakegileei', gibelapenarekin | Bost urtetik gorako kartzela zigorra eta isunak jasotzeko arriskua dute. 150 lagun inguru bildu dira Akizeko (Okzitania) Auzitegiaren parean, 'Bakea Euskal Herrian. Bederatziak errugabetu' lelopean. Epaia urtarrilaren 26an emanen dute. | 1.500 euroko isuna galdetu die prokuradoreak 'bakegileei', gibelapenarekin. Bost urtetik gorako kartzela zigorra eta isunak jasotzeko arriskua dute. 150 lagun inguru bildu dira Akizeko (Okzitania) Auzitegiaren parean, 'Bakea Euskal Herrian. Bederatziak errugabetu' lelopean. Epaia urtarrilaren 26an emanen dute. | Hasi da dagoeneko uztailaren 23an Akizen (Okzitania) trenbidea blokeatu zuten bakegileen epaiketa. Bost hilabete beteko dira aurki uztaileko blokeatzeak egin zituztenetik: ehunka ekintzailek Ipar Euskal Herriko zirkulazioa oztopatu zuten, Jakes Esnal eta Ion Parot euskal presoak baldintzapean aske utz zitzatela eskatze... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222035/ebzk-25era-igo-ditu-interes-tasak.htm | Ekonomia | EBZk %2,5era igo ditu interes tasak | Aurreko bi bileretan baino gutxiago igo ditu, 0,5 puntu, euroguneko inflazioak goia jo duen lehen zantzuak agertu direlako. | EBZk %2,5era igo ditu interes tasak. Aurreko bi bileretan baino gutxiago igo ditu, 0,5 puntu, euroguneko inflazioak goia jo duen lehen zantzuak agertu direlako. | AEBetako Erreserba Federalaren bidea hartu du Europako Banku Zentralak, eta hark ere moteldu egin du interes tasak igotzeko erritmoa. Aurreko bi bileretan 0,75 puntuko igoeren ondoren, gaurko bileran 0,50 puntu handitu ditu interes tasak. Horrenbestez, bankuek %2,5eko interesa eman beharko diote EBZri maileguen truke, ... |
2022-12-19 | https://www.berria.eus/albisteak/222036/ekolurra-bereizgarri-ekologikoa-abian.htm | albisteak | Ekolurra bereizgarri ekologikoa, abian | Ekolurra marka berriaren bidez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekoiztutako elikagai ekologikoak identifikatuko dira. | Ekolurra bereizgarri ekologikoa, abian. Ekolurra marka berriaren bidez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekoiztutako elikagai ekologikoak identifikatuko dira. | Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak eta Bittor Oroz Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeak Ekolurra bereizgarria aurkeztu zuten abenduaren 15ean, Hernanin (Gipuzkoa). Bereizgarri horren bidez, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekoiztutako elikagai ekologikoa... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222037/konstituzionala-berritzeko-legea-onartu-du-espainiako-kongresuak.htm | Mundua | Konstituzionala berritzeko legea onartu du Espainiako Kongresuak | Astelehenean bilduko da Espainiako Auzitegi Konstituzionala, PPren helegitea onartu ala ez erabakitzeko. Sedizio delitua ezabatzeko eta diru publikoaren erabilera bidegabearena egokitzeko lege proiektuak ere onartu dituzte gaur Kongresuan. | Konstituzionala berritzeko legea onartu du Espainiako Kongresuak. Astelehenean bilduko da Espainiako Auzitegi Konstituzionala, PPren helegitea onartu ala ez erabakitzeko. Sedizio delitua ezabatzeko eta diru publikoaren erabilera bidegabearena egokitzeko lege proiektuak ere onartu dituzte gaur Kongresuan. | Espainiako Diputatuen Kongresuak Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko epaileak berritzeko eginkizunaren derrigortasuna arautzen duen legea onartu du. Gehiengo osoaren babesa lortu du lege proposamenak, PSOEren, UP Unidas Podemosen eta ERC Esquerra Republicanaren baiezko botoekin, besteak beste. Hala ere, bozkatu ahal ... |
2022-12-20 | https://www.berria.eus/albisteak/222038/nafarroako-ekoizpen-ekologikoa-handitzen.htm | albisteak | Nafarroako ekoizpen ekologikoa handitzen | Nafarroako ekoizpen ekologikoa gora doa. Horren ispilu da NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak gero eta kide gehiago biltzen dituela: zortziehun dira jadanik. | Nafarroako ekoizpen ekologikoa handitzen. Nafarroako ekoizpen ekologikoa gora doa. Horren ispilu da NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluak gero eta kide gehiago biltzen dituela: zortziehun dira jadanik. | NNPEK Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluan beste 108 bazkidek eman dute izena urtarriletik uztailera, eta ekoizleak dira gehienak: 91 nekazari eta bederatzi abeltzain. Lau elaboratzaile eta lau banatzaile ere batu dira elkartera. Horiek horrela, zortziehunera iritsi da kide kopurua.
NNPEK-k, nekazari... |
2022-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/222039/sasoiko-elikagaiak-eskura.htm | albisteak | Sasoiko elikagaiak eskura | 'Goxoa.eus' atari berriak Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako berrogei ekoizle baino gehiagoren elikagaiak saltzen ditu. | Sasoiko elikagaiak eskura. 'Goxoa.eus' atari berriak Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako berrogei ekoizle baino gehiagoren elikagaiak saltzen ditu. | Goxoa.eus atari berriak, lurreko produktuen online salmenta eta banaketa ez ezik, nekazariei mesede egitea ere badu helburu, ez baitie kuotarik kobratzen eta prezioak ezartzeko askatasuna ematen baitie. Gaur egun, Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako 45 ekoizleren 170 elikagai baino gehiago eskura daitezke atar... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222040/osakidetzako-zuzendaritza-donostia-ospitaleko-ordezkaritzarekin-batzartuko-da-astelehenean.htm | Gizartea | Osakidetzako zuzendaritza Donostia ospitaleko ordezkaritzarekin batzartuko da astelehenean | Sortutako krisia bideratzeko batzarra izango da. Zerbitzuburuek bertan behera utzi dute biharko antolatutako elkarretaratzea, eta agerraldi bat egingo dute, EITBk jakinarazi duenez. | Osakidetzako zuzendaritza Donostia ospitaleko ordezkaritzarekin batzartuko da astelehenean. Sortutako krisia bideratzeko batzarra izango da. Zerbitzuburuek bertan behera utzi dute biharko antolatutako elkarretaratzea, eta agerraldi bat egingo dute, EITBk jakinarazi duenez. | Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuan izandako bi kargugabetzek eragindako krisia bideratzeko asmoz, bilera egingo dute astelehenean Osakidetzako zuzendaritzak eta Donostia ospitaleko arduradunek. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, batzarrean parte hartuko dute Osakidetzako zuzendaritzaren ... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222042/labek-salatu-du-dsbearen-erreforma-ez-dela-nahikoa-pobretzeari-aurre-egiteko.htm | Ekonomia | LABek salatu du DSBEaren erreforma ez dela «nahikoa» pobretzeari aurre egiteko | Abenduaren 22an bozkatuko dute lege proiektua Eusko Legebiltzarrean. Sindikatuak mobilizazioa egingo du bihar, Legebiltzarraren aurrean. | LABek salatu du DSBEaren erreforma ez dela «nahikoa» pobretzeari aurre egiteko. Abenduaren 22an bozkatuko dute lege proiektua Eusko Legebiltzarrean. Sindikatuak mobilizazioa egingo du bihar, Legebiltzarraren aurrean. | Gaur zortzi bozkatuko dute DSBE diru sarrera bermatzeko errentaren erreforma Legebiltzarrean. Azken orduko aldaketarik egon ezean, parlamentariek aho batez onartuko dute EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk adostutako lege proiektua. LAB sindikatuaren ustez, ordea, proposatutako erreformak betikotu egiten du «pobre... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222043/bilboko-gotzainak-esan-du-elizaren-sexu-abusuen-biktimei-barkamena-eskatzea-ez-dela-nahikoa.htm | Gizartea | Bilboko gotzainak esan du Elizaren sexu abusuen biktimei barkamena eskatzea ez dela nahikoa | Ardura guztiak hartzeko eskatu du: «Kontua ez da amaitzen barkamen eskaera bat eginda, jarrera aldaketa batekin baizik». | Bilboko gotzainak esan du Elizaren sexu abusuen biktimei barkamena eskatzea ez dela nahikoa. Ardura guztiak hartzeko eskatu du: «Kontua ez da amaitzen barkamen eskaera bat eginda, jarrera aldaketa batekin baizik». | Pil-pilean dago Eliza katolikoaren ingurukoek haurrei egindako sexu erasoen gaia. Gaur ETB2k Bilboko gotzain Joseba Segurari egindako elkarrizketa emango du, eta zenbait eduki aurreratu dituzte. Gotzainak esan duenez, ez da nahikoa sexu abusuen biktimei barkamena eskatzea: «Kontua ez da amaitzen barkamen eskaera bat eg... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222044/berriztagarrien-hedapenean-biodibertsitatea-ezinbestekoa-da.htm | Iritzia | Berriztagarrien hedapenean biodibertsitatea ezinbestekoa da | Berriztagarrien hedapenean biodibertsitatea ezinbestekoa da. | «Saia zaitez Lurra aurkitutakoa baino leku hobe bat bezala uzten» Sidney Sheldon.
«Ibai nahasian, arrantzaleen irabazia». Herri adagioa
Ukrainako gerrak, kateatzen ari diren hainbat krisitatik azkena, antsietate soziopolitikoko frenesia ekarri du, eta energia du kezka nagusietako bat. Oligopolio energetikoek eta haie... | |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222046/cuzcotik-atera-ezinda-daude-hiru-euskal-herritar.htm | Gizartea | Cuzcotik atera ezinda daude hiru euskal herritar | Bidaian joan ziren Perura Santiagotik, eta, hango protesten ondorioz, hiru egun daramatzate hostal batetik atera gabe. Zain egotea beste aukerarik ez dutela diote. | Cuzcotik atera ezinda daude hiru euskal herritar. Bidaian joan ziren Perura Santiagotik, eta, hango protesten ondorioz, hiru egun daramatzate hostal batetik atera gabe. Zain egotea beste aukerarik ez dutela diote. | Peruko krisi politiko eta sozialak herrialde horretan harrapatu ditu EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Erizaintzako hiru ikasle: Nahia Lertxundi, Nahia Isuskiza eta Ainhoa Lopetegi. Herrialdearen hegoaldeko Cuzco hirian daude hilaren 12tik, hostal batean.
Atzerrian ikasteko programaren bidez, Santiagon, Txileko hirib... |
2022-12-15 | https://www.berria.eus/albisteak/222047/desobedientzia-ekintza-justifikatu-dute-bakegileek-akizeko-auzitegian.htm | Politika | Desobedientzia ekintza justifikatu dute Bakegileek Akizeko auzitegian | Prokuradoreak ontzat eman ditu gatazkaren konponbidean izandako urratsak, eta «sentsibilizazio eta pedagogia» ekintza gisa aurkeztu du Bakegileena; 1.500 euroko isuna eskatu du, gibelabenarekin | Desobedientzia ekintza justifikatu dute Bakegileek Akizeko auzitegian. Prokuradoreak ontzat eman ditu gatazkaren konponbidean izandako urratsak, eta «sentsibilizazio eta pedagogia» ekintza gisa aurkeztu du Bakegileena; 1.500 euroko isuna eskatu du, gibelabenarekin | «Nahi genuen auzia izan dugu; Frantziako Estatua jarri dugu auzitan». Hitz horiek izan ditu Anaiz Funosas Bake Bideako lehendakariak ostegun arratsaldean, Akizeko (Okzitania) Auzitegiaren aitzinean. Bederatzi Bakegile epaitu dituzte, joan den uztailaren 23ko blokatze egunean Akize eta Baiona arteko trenbidea moztea lep... |
2022-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222078/ulmak-eta-oronak-mondragon-korporazioa-utziko-dute.htm | Ekonomia | Ulmak eta Oronak Mondragon korporazioa utziko dute | Ulman bazkideen %80,52k babestu dute erabakia, eta Oronan, %71,9k. Emaitzak bi kooperatibetako 10.700 langileei eragingo die. | Ulmak eta Oronak Mondragon korporazioa utziko dute. Ulman bazkideen %80,52k babestu dute erabakia, eta Oronan, %71,9k. Emaitzak bi kooperatibetako 10.700 langileei eragingo die. | Ulma eta Orona kooperatibako bazkideek Mondragon korporaziotik irtetea erabaki dute. Ulman, bazkideen %80,52k babestu dute erabakia, eta Oronan, %71,9k. Orotara 4.500 bazkide zeuden deituta: Ulman 2.800, eta Oronan 1.750. Bi kooperatibetako bazkideek babes zabala eman diote zuzendaritzek egindako proposamenari: korpora... |
2022-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222079/elgoibarko-udalak-aho-batez-gaitzetsi-ditu-berriak-azaleratutako-sexu-abusuak.htm | Gizartea | Elgoibarko Udalak aho batez gaitzetsi ditu BERRIAk azaleratutako sexu abusuak | Biktimen eskura jarri ditu arretarako eta laguntzarako udal zerbitzuak, «baita behar duten laguntza ere» | Elgoibarko Udalak aho batez gaitzetsi ditu BERRIAk azaleratutako sexu abusuak. Biktimen eskura jarri ditu arretarako eta laguntzarako udal zerbitzuak, «baita behar duten laguntza ere» | BERRIAk atzo argitaratutako sexu-abusu salaketak oihartzuna izan du Elgoibarko Udalean. Duela 60 urte don Andoni izeneko apaiz batek herriko zenbait haurri sexu abusuak egin zizkiela azaldu zuten biktimetako batek eta beste zenbait herritarrek.
Ikusi gehiago: Argitara atera dituzte apaiz batek duela 60 urte Elgoibarre... |
2022-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222080/hamar-pertsona-hil-dira-lyongo-eraikin-batean-izandako-sutean.htm | Mundua | Hamar pertsona hil dira Lyongo eraikin batean izandako sutean | Hildakoetako bost adingabeak dira. Gainera, beste hamalau lagun zauritu egin dira; lau, larriki. Poliziak ikerketa abiatu du. | Hamar pertsona hil dira Lyongo eraikin batean izandako sutean. Hildakoetako bost adingabeak dira. Gainera, beste hamalau lagun zauritu egin dira; lau, larriki. Poliziak ikerketa abiatu du. | Gutxienez hamar pertsona hil dira Lyonen (Frantzia) izandako sute batean. Hiriko aldirietan gertatu da: eraikin batek su hartu du goizaldean, 3:00 aldera. Abisua jasotakoan, larrialdi zerbitzuak bertaratu egin dira, eta sua itzaltzeko ahaleginean aritu dira zenbait orduz. Itzaltzea lortutakoan, hamar hilotz zenbatu dit... |
2022-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222081/sagarduik-esan-du-donostialdeko-esitik-ez-dela-zerbitzurik-kenduko.htm | Gizartea | Sagarduik esan du Donostialdeko ESItik ez dela zerbitzurik kenduko | Sortutako krisiak ez du eragingo herritarren osasun arretan, Sagarduik eta Urkulluk Eusko Legebiltzarrean nabarmendu dutenez. Lehendakariak esan du Osakidetza «hazkunde krisi positibo batean» dagoela. | Sagarduik esan du Donostialdeko ESItik ez dela zerbitzurik kenduko. Sortutako krisiak ez du eragingo herritarren osasun arretan, Sagarduik eta Urkulluk Eusko Legebiltzarrean nabarmendu dutenez. Lehendakariak esan du Osakidetza «hazkunde krisi positibo batean» dagoela. | Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, Donostialdeako ESIaren krisiaren inguruan mintzatu dira gaur Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua eta Iñigo Urkullu lehendakaria, alderdiek egindako galderei erantzunez. EAJk eskatutako azalpenei erantzun die aurrena Sagarduik. Ziurtatu du Donostialdeko ESI erakund... |
2022-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222082/castilloren-atxiloaldia-beste-18-hilabetez-luzatzeko-eskaera-onartu-du-botere-judizialak.htm | Mundua | Castilloren atxiloaldia beste 18 hilabetez luzatzeko eskaera onartu du Botere Judizialak | «Ihes egiteko arriskua» dagoela iritzita hartu du erabakia epaile nagusiak. Aldiz, atzera bota du lehen ministro ohiaren behin-behineko atxiloaldiaren eskaria. Hogei manifestari hil dira protestetan. | Castilloren atxiloaldia beste 18 hilabetez luzatzeko eskaera onartu du Botere Judizialak. «Ihes egiteko arriskua» dagoela iritzita hartu du erabakia epaile nagusiak. Aldiz, atzera bota du lehen ministro ohiaren behin-behineko atxiloaldiaren eskaria. Hogei manifestari hil dira protestetan. | Peruko Botere Judizialeko epaile nagusi Juan Carlos Checkleyk erabaki du herrialdeko presidente ohi Pedro Castilloren behin-behineko atxiloaldia beste 18 hilabetez luzatzea. Gisa horretara, epaile nagusiak onartu egin du fiskaltzak herenegun Castilloren aurka egindako eskaera, «ihes egiteko arriskua» dagoela iritzita. ... |
2022-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222083/indarkeriaren-zenbait-biktimak-bat-egin-dute-sareren-manifestazioarekin.htm | Politika | Indarkeriaren zenbait biktimak bat egin dute Sareren manifestazioarekin | «Ez dugu nahi gure isiltasuna inork erabil dezan beste inori sufrimendua eragiten jarraitzeko» | Indarkeriaren zenbait biktimak bat egin dute Sareren manifestazioarekin. «Ez dugu nahi gure isiltasuna inork erabil dezan beste inori sufrimendua eragiten jarraitzeko» | Indarkeriaren hiru biktimak agerraldia egin dute, Sarek urtarrilaren 7rako antolatu duen manifestazioari babesa emateko. Rosa Rodero (ETAk 1993an hildako Joseba Goikoetxea Ertzaintzako buruaren alarguna), Unai Romano (Guardia Zibilak torturatu egin zuen 2001ean) eta Ibon Garate (haren anaia Ruben Garate auto istripuz h... |
2022-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222084/euskaltzaindiak-eta-uzeik-adierazi-dute-zorioneko-dela-2022-urteko-hitza.htm | Kultura | Euskaltzaindiak eta UZEIk adierazi dute 'zorioneko' dela 2022. urteko hitza | Irulegiko Eskuaren aurkikuntzaren ondorioz hitz horrek hedabideetan izan duen erabilerarengatik hautatu dute. | Euskaltzaindiak eta UZEIk adierazi dute 'zorioneko' dela 2022. urteko hitza. Irulegiko Eskuaren aurkikuntzaren ondorioz hitz horrek hedabideetan izan duen erabilerarengatik hautatu dute. | Euskal Herriko nahiz munduko hedabide andanak Irulegiko Eskuaren aurkikuntzaren berri eman zuten. Oihartzun handiko jazoera izan zen esku itxura duen objektu horretan sorioneku hitza idatzita aurkitzea. Zabalkunde hori aintzat hartuta, Euskaltzaindiak eta UZEIk erabaki dute aurtengo hitza zorioneko izanen dela. Izan er... |
2022-12-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222085/baldintzapean-aske-utzi-dute-alvaro-arri-euskal-presoa.htm | Politika | Baldintzapean aske utzi dute Alvaro Arri euskal presoa | Baldintzapean aske utzi dute Alvaro Arri euskal presoa. | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, baldintzapean aske utzi dute Alvaro Arri Pascual preso algortarra (Bizkaia). 27 urte egin ditu espetxeratuta, eta azken hilabeteetan etxean bete du zigorra, hirugarren graduan.
Espainiako Espetxe Zuzendaritzak 2020ko maiatzean iragarri zuen Castellotik (Herrialde Katalanak) Burgose... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.