date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/222086/munduko-akuario-zilindriko-handiena-lehertu-da-berlinen-barrenean-1500-arrain-zituela.htm
Mundua
Munduko akuario zilindriko handiena lehertu da Berlinen, barrenean 1.500 arrain zituela
Arrain gehienak hil egin dira. Plazaratutako informazioaren arabera, akuarioaren materiala hondatua zegoelako egin du eztanda azpiegiturak. Milioi bat litro ur zituen barrenean.
Munduko akuario zilindriko handiena lehertu da Berlinen, barrenean 1.500 arrain zituela. Arrain gehienak hil egin dira. Plazaratutako informazioaren arabera, akuarioaren materiala hondatua zegoelako egin du eztanda azpiegiturak. Milioi bat litro ur zituen barrenean.
Milaka puskatan kraskatu dira munduko akuario zilindriko handienaren hormak. Goizaldean gertatu da ezbeharra, Berlinen. Radisson Collection hotelean zen akuarioak eztanda egin du, eta, ondorioz, bortizki atera da, erauntsian, ontzi barrenean zen ur guztia. Akuarioak milioi bat litro ur zituen, eta 1.500 arrain tropikal...
2022-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/222087/zazpi-taldetako-jokalariak-ariko-dira-euskal-selekzioarekin.htm
Kirola
Zazpi taldetako jokalariak ariko dira euskal selekzioarekin
Hemezortzi jokalari daude Txileren aurkako partidako deialdian: Realeko bost, Osasunako lau, Athleticeko hiru, Eibarreko bi, Alaveseko bi, Levanteko bat eta Granadako beste bat. Abenduaren 20an jokatuko dute neurketa, Mendizorrotzan, 19:00etan.
Zazpi taldetako jokalariak ariko dira euskal selekzioarekin. Hemezortzi jokalari daude Txileren aurkako partidako deialdian: Realeko bost, Osasunako lau, Athleticeko hiru, Eibarreko bi, Alaveseko bi, Levanteko bat eta Granadako beste bat. Abenduaren 20an jokatuko dute neurketa, Mendizorrotzan, 19:00etan.
Futboleko euskal selekzioak eman du abenduaren 20an Mendizorrotzan Txileren aurka jokatuko duten jokalarien berri. Zazpi taldetako jokalariak ariko dira euskal selekzioarekin: Realeko bost, Osasunako lau, Athleticeko hiru, Eibarreko bi, Alaveseko bi, Levanteko bat eta Granadako beste bat. Juanjo Arregi da hautatzailea....
2022-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/222088/sodena-eta-cenen-arteko-hitzarmena-legezkotzat-jo-du-kontuen-ganberak-baina-hutsuneak-antzeman-dizkio.htm
Gizartea
Sodena eta CENen arteko hitzarmena legezkotzat jo du Kontuen Ganberak, baina «hutsuneak» antzeman dizkio
Ganberaren aburuz, Sodena soilik ez, Nafarroako Enpresarien Elkargoa ere gertatutakoaren erantzule da
Sodena eta CENen arteko hitzarmena legezkotzat jo du Kontuen Ganberak, baina «hutsuneak» antzeman dizkio. Ganberaren aburuz, Sodena soilik ez, Nafarroako Enpresarien Elkargoa ere gertatutakoaren erantzule da
Maskaren auzia urteko eztabaida politiko mikatzenetako bat izan da Nafarroan. Auziaren erdian, hiru gako nagusi: pandemiaren hasieran Sodena sozietate publikoak CEN Nafarroako Enpresarien Elkargoarekin sinatutako hitzarmen bat, milioi bat euroren galerak eta diru publikoekin ordaindutako 1,7 milioi maskara, biltegi bat...
2022-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/222089/bigarren-mundu-gerratik-izan-duen-gastu-militarrik-handiena-onartu-du-japoniak.htm
Mundua
Bigarren Mundu Gerratik izan duen gastu militarrik handiena onartu du Japoniak
Aurrerantzean, Japoniako armadak gaitasuna izango du «etsaitzat» jotzen dituen herrialdeen instalazio militarrei erasotzeko. Oposizioak kritikatu egin du erabakia.
Bigarren Mundu Gerratik izan duen gastu militarrik handiena onartu du Japoniak. Aurrerantzean, Japoniako armadak gaitasuna izango du «etsaitzat» jotzen dituen herrialdeen instalazio militarrei erasotzeko. Oposizioak kritikatu egin du erabakia.
Paradigma aldaketa bat abiatu da Japonian. Bigarren Mundu Gerra amaitu zenetik, Japoniak ez du izan «etsaiei» erasotzeko gaitasun militarrik, konstituzio «bakezalea» egin baitzuen. Gaur, ordea, Fumio Kishida lehen ministroak datorren hamarkadarako «defentsa» nolakoa izango den azaldu du: besteak beste, azken zazpi hama...
2022-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/222090/errusiak-beste-eraso-masibo-bat-egin-du-ukrainako-energia-azpiegituren-kontra.htm
Mundua
Errusiak beste eraso masibo bat egin du Ukrainako energia azpiegituren kontra
Kieven esanetan, energia kontsumoa %50 baino gehiago amildu da azken erasoen ondorioz. Kharkiven eta Poltavan argindarrik gabe daude.
Errusiak beste eraso masibo bat egin du Ukrainako energia azpiegituren kontra. Kieven esanetan, energia kontsumoa %50 baino gehiago amildu da azken erasoen ondorioz. Kharkiven eta Poltavan argindarrik gabe daude.
Azken egunetan bigarren aldiz, Errusiak Ukrainako energia azpiegiturei eraso egin die misilekin. Gaurko erasoaldia masiboa izan da. Zeren, Ukrainako aire indarren bozeramaile Juri Ignatek adierazi duenez, 60-70 misil jaurti ditu Errusiak, eta airekoen kontrako sirena hotsak herrialdeko hamasei eskualdetan aktibatu ditu...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222092/ikatzarekin-jo-eta-ke.htm
Ekonomia
Ikatzarekin, jo eta ke
Ukrainako gerraren eta lehortearen eraginez, inoiz baino ikatz gehiago erre da 2022an. IEAk uste du kontsumoa egonkortu egingo dela 2025. urtera bitarte.
Ikatzarekin, jo eta ke. Ukrainako gerraren eta lehortearen eraginez, inoiz baino ikatz gehiago erre da 2022an. IEAk uste du kontsumoa egonkortu egingo dela 2025. urtera bitarte.
Azaroan COP27 batzarrean bildu zirenek garbi zeukaten zein zen planetaren etsai nagusia: ikatza. Hura da erregai fosil kutsatzaileena, Lurraren berotzearen errudun nagusia, eta, horregatik, haren kontsumoa gutxitzeko eginahaletan aritu ziren berotzea gehien pairatzen dutenak. Alferrik saiatu ere, kontsumitzaile handien...
2022-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/222093/euskal-eskola-publikoaren-jaia-mungian-egingo-dute-ekainaren-4an.htm
Gizartea
Euskal Eskola Publikoaren Jaia Mungian egingo dute, ekainaren 4an
Mungialdeko (Bizkaia) ikastetxe publiko guztiek antolatuko dute, 'Jagon eskola publikoa' lelopean
Euskal Eskola Publikoaren Jaia Mungian egingo dute, ekainaren 4an. Mungialdeko (Bizkaia) ikastetxe publiko guztiek antolatuko dute, 'Jagon eskola publikoa' lelopean
Gaur goizean aurkeztu dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia: 2023ko ekainaren 4an egingo dute, Mungian (Bizkaia), Mungialdeko ikastetxe publikoek antolatuta. Datorren urtean jaiak 30. edizioa izango du, eta eman dituzte jada zenbait xehetasun. Jagon eskola publikoa da egun horretarako aukeratu duten leloa. Antolatzailee...
2022-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/222094/beste-sei-euskal-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm
Politika
Beste sei euskal preso Euskal Herriratuko dituzte
Krutxaga, Etxeberria, Elejalde, Garcia eta Ruiz Mansillako kartzelatik lekualdatuko dituzte; Pastor, berriz, Zuerako presondegitik.
Beste sei euskal preso Euskal Herriratuko dituzte. Krutxaga, Etxeberria, Elejalde, Garcia eta Ruiz Mansillako kartzelatik lekualdatuko dituzte; Pastor, berriz, Zuerako presondegitik.
Espainiako Espetxe Erakundeek beste sei Euskal Herriratzeren berri eman dute. Iñaki Krutxaga, Jesus Mari Etxeberria, Fernando Elejalde, Fernando Garcia, Patxi Ruiz eta Dani Pastor euskal presoak lekualdatuko dituzte datozen asteetan. BERRIAren datuen arabera, hamalau euskal preso geratzen dira Euskal Herriratu edo haie...
2022-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/222095/serbiak-baimena-eskatu-dio-natori-bere-indarrak-kosovon-hedatzeko.htm
Mundua
Serbiak baimena eskatu dio NATOri bere indarrak Kosovon hedatzeko
Belgradek 1999ko gerraz geroztik aurrenekoz egin du soldaduak eta poliziak bidaltzeko eskaera, NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpen batean oinarrituta. Bi herrialdeen arteko tentsioak koska bat gora egin du azken asteetan.
Serbiak baimena eskatu dio NATOri bere indarrak Kosovon hedatzeko. Belgradek 1999ko gerraz geroztik aurrenekoz egin du soldaduak eta poliziak bidaltzeko eskaera, NBEren Segurtasun Kontseiluaren ebazpen batean oinarrituta. Bi herrialdeen arteko tentsioak koska bat gora egin du azken asteetan.
Serbiako Gobernuak baimena eskatu dio NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea buru duen KFOR Kosovo Indarrari Kosovon bere indarrak, soldaduak eta poliziak atzera hedatzeko. Aleksandr Vucic Serbiako presidenteak nabarmendu du NBE Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 1.244. ebazpenean oinarritu duela eskaera. 1999an o...
2022-12-16
https://www.berria.eus/albisteak/222096/aldak-hsa-bizitegi-sozialen-kudeatzeko-egituraren-eskandalu-demokratikoa-salatu-du.htm
Gizartea
Aldak HSA bizitegi sozialen kudeatzeko egituraren «eskandalu demokratikoa» salatu du
Aldak salatu du HSA Habitat Sud Atlantic egiturako administrazio kontseiluak ez diela kasurik egin bizitegi sozialen alokatzaileen bozei. Alokatzaileek hauteskundeetan Aldaren alde bozkatu zutela argudiatu du mugimenduak. Alta, administrazio kontseiluak bi batzordeetarako sarrera blokeatu die.
Aldak HSA bizitegi sozialen kudeatzeko egituraren «eskandalu demokratikoa» salatu du. Aldak salatu du HSA Habitat Sud Atlantic egiturako administrazio kontseiluak ez diela kasurik egin bizitegi sozialen alokatzaileen bozei. Alokatzaileek hauteskundeetan Aldaren alde bozkatu zutela argudiatu du mugimenduak. Alta, admini...
Abendu hasieran, Alda mugimendua lehen indar gisa nagusitu zen bizitegi sozialak kudeatzen dituen bi egituretako hauteskundeetan. Bozen ondoko lehen administrazio kontseilua izan zuten atzo HSA egituran, eta «eskandalu demokratikoa» salatuz atera ziren batzarretik. Egiturako batzordeetatik Alda baztertu izana deitoratu...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222097/ulma-eta-orona-mondragonetik-at-banandutako-bideetara.htm
Ekonomia
Ulma eta Orona, Mondragonetik at; banandutako bideetara
Ulmako eta Oronako bazkideek Mondragonetik irteteko proposamena babestu dute. Korporazioak bozketen emaitzak onartu ditu, eta aro berri bati ekingo dio.
Ulma eta Orona, Mondragonetik at; banandutako bideetara. Ulmako eta Oronako bazkideek Mondragonetik irteteko proposamena babestu dute. Korporazioak bozketen emaitzak onartu ditu, eta aro berri bati ekingo dio.
Ulma eta Orona kooperatibek bide propioari ekingo diote Mondragon korporaziotik kanpora. Hala erabaki dute bazkideek, beren boto eskubideaz baliatuta, ezohiko batzar nagusi banatan. Erabakia inflexio puntu bat da, hala bi kooperatibentzat, nola Arrasateko taldearentzat; azken hamarkadetan ereindako lankidetza eredua al...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222126/laugarren-partidan-ere-garaile-izan-dira-elordi-eta-zabaleta.htm
Kirola
Laugarren partidan ere garaile izan dira Elordi eta Zabaleta
Urrutikoetxea eta Albisu 22-11 hartu dituzte mendean, Irurtzunen, eta sailkapenaren buru dira
Laugarren partidan ere garaile izan dira Elordi eta Zabaleta. Urrutikoetxea eta Albisu 22-11 hartu dituzte mendean, Irurtzunen, eta sailkapenaren buru dira
Ez dute porrota ezagutu Binakako Txapelketan. Elordik eta Zabaletak beren laugarren garaipena eskuratu zuten atzo Irurtzunen, Peio Urrutikoetxearen eta Albisuren aurka. 22-11 irabazi zieten. 359 pilotakada jo zituzten pilotariek, hiru ordu laurden iraun zuen partida batean. Hamalau tanto egin zituen Elordik; Zabaletak,...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222127/etxelekuren-izenean-sinatutako-gutun-baten-egiletza-ezeztatu-dute-esan-homofobiko-higuingarriduna.htm
Politika
Etxelekuren izenean sinatutako gutun baten egiletza ezeztatu dute, esan «homofobiko higuingarriduna»
Behintzat Kanbon, Basusarrin eta EAJk Bainonan duen egoitzan banatu dute testua. «Fermuki» kondenatu dute mezua, eta «argitalpen nazkagarri» horren egileak salatzeko asmoa erakutsi dute Etxelekuk eta Etxegaraik.
Etxelekuren izenean sinatutako gutun baten egiletza ezeztatu dute, esan «homofobiko higuingarriduna». Behintzat Kanbon, Basusarrin eta EAJk Bainonan duen egoitzan banatu dute testua. «Fermuki» kondenatu dute mezua, eta «argitalpen nazkagarri» horren egileak salatzeko asmoa erakutsi dute Etxelekuk eta Etxegaraik.
Peio Etxeleku Ipar Buru Batzarreko buruak «nortasun lapurketa» jasan duela salatu du EAJk, agiri bitartez. Kanboko eta Basusarriko (Lapurdi) gutunontzietan behintzat testu bat banatu dute, baita EAJk Bainonan duen egoitzan. Gutunean ikusten denez, Etxelekuren izenean sinatutako gutuna da; dena dela, berehala ezeztatu d...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222128/bouygues-immobilieren-bulegoa-lurrez-estali-dute-marieneko-eraikuntza-proiektua-salatzeko.htm
Gizartea
Bouygues Immobilieren bulegoa lurrez estali dute Marieneko eraikuntza proiektua salatzeko
Ostia kolektiboko hogei bat lagunek ekintza egin dute goizean Bouygues Immobilier eraikuntza sozietatearen bulegoan: lurra eta lastoa bota dituzte.
Bouygues Immobilieren bulegoa lurrez estali dute Marieneko eraikuntza proiektua salatzeko. Ostia kolektiboko hogei bat lagunek ekintza egin dute goizean Bouygues Immobilier eraikuntza sozietatearen bulegoan: lurra eta lastoa bota dituzte.
Marienea ez hunki lelopean, hogei bat lagun sartu dira Bouygues Immobilier enpresak Angelun (Lapurdi) duen bulegora goizean. Lurrez eta lastoz betetako zego batzuekin heldu dira bulegora, aurpegia kukuturik, eta, berehala, Kanboko Marieneko lurretan (Lapurdi) den eraikuntza proiektuaren maketa lurrez estali dute. Zola ...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222129/bakerako-memoriak-eraikitzera-deitu-du-foro-sozialak-ez-gerra-kontakizunak.htm
Politika
«Bakerako memoriak» eraikitzera deitu du Foro Sozialak, «ez gerra kontakizunak»
Memoria kritiko inklusiboa osatzeko hamar aholku plazaratu ditu Foro Sozial Iraunkorrak; adibidez, «autokritikoa» izatea.
«Bakerako memoriak» eraikitzera deitu du Foro Sozialak, «ez gerra kontakizunak». Memoria kritiko inklusiboa osatzeko hamar aholku plazaratu ditu Foro Sozial Iraunkorrak; adibidez, «autokritikoa» izatea.
Foro Sozial Iraunkorrak hamar aholku bildu ditu «memoria kritiko inklusiborako» bidean pausoak egiteko, eta horietako bat da foroak atzo ezagutarazi zuen dokumentuari izena ematen diona: «bakerako memoriak» eraiki behar direla, eta ez «gerra kontakizunak». «Kontakizun bakar bat inposatzeko edozein asmo baztertzea gomen...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222130/hertzainak-bizirik-amaitzen.htm
Kultura
Hertzainak, bizirik amaitzen
‘Azkena gure alde’ agur birako lehen kontzertua eskaini du Hertzainak taldeak BECen. 16.000 zaleren aurrean aritu dira Gari, Josu Zabala eta Txanpi, hainbat musikariren laguntzarekin, taldea desegin zenetik ia 30 urtera.
Hertzainak, bizirik amaitzen. ‘Azkena gure alde’ agur birako lehen kontzertua eskaini du Hertzainak taldeak BECen. 16.000 zaleren aurrean aritu dira Gari, Josu Zabala eta Txanpi, hainbat musikariren laguntzarekin, taldea desegin zenetik ia 30 urtera.
«Hau bai benetako orgasmoa!». Arraultz bat pinu batean abestiaren erdian definitu zuen Iñaki Garitaonandia Gari-k Hertzainak taldearen atzoko kontzertua. BEC jendez lepo bete zuten 16.000 zaleei galdetuz gero, antzeko hitzak erabiliko dituzte Azkena gure alde agur birako kontzertu sortaren lehen alean bizitakoa definit...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222131/uemak-pozez-hartu-ditu-hernani-astigarraga-eta-asteasu.htm
Gizartea
Uemak «pozez» hartu ditu Hernani, Astigarraga eta Asteasu
Mankomunitateak Deban egin du batzar nagusia, eta hiru udalerriek kide izateko egindako eskaerak onartu ditu. Urteko balantzea egiteko ere baliatu dute biltzarra.
Uemak «pozez» hartu ditu Hernani, Astigarraga eta Asteasu. Mankomunitateak Deban egin du batzar nagusia, eta hiru udalerriek kide izateko egindako eskaerak onartu ditu. Urteko balantzea egiteko ere baliatu dute biltzarra.
Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak Deban (Gipuzkoa) egindako batzar nagusia baliatu du Hernaniri, Astigarragari eta Asteasuri (Gipuzkoa) ongietorria egiteko. Hiru udal batzarrek azken asteetan egin dituzte mankomunitatera batzeko eskaerak, eta hark gaur berretsi ditu haiek. Hala, une honetan 97 dira Uema osatzen...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222132/boluartek-ez-du-presidente-kargua-utziko-eta-bozak-aurreratzeko-eskatu-dio-peruko-kongresuari.htm
Mundua
Boluartek ez du presidente kargua utziko, eta bozak aurreratzeko eskatu dio Peruko Kongresuari
Herritarren %83 daude hauteskundeak 2026 urtea baino lehen egitearen alde, Peruko Ikerkuntzarako Institutuak egin duen inkestaren arabera.
Boluartek ez du presidente kargua utziko, eta bozak aurreratzeko eskatu dio Peruko Kongresuari. Herritarren %83 daude hauteskundeak 2026 urtea baino lehen egitearen alde, Peruko Ikerkuntzarako Institutuak egin duen inkestaren arabera.
Dina Boluarte Peruko presidenteak hedabideen aurreko agerraldia egin du gaur, herrialdeak bizi duen krisi politikoari buruz mintzatzeko. Azken egunetan Boluarteri agintea uzteko zenbait sektorek egin dioten eskariari erantzunez, estatuburuak erantzun du ez duela halakorik egingo. «Zer konpontzen da nire dimisioarekin? ...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222133/bost-belaunaldi-zortzi-ahotsetan.htm
Kultura
Bost belaunaldi, zortzi ahotsetan
Lehen aldiz hiru emakume, eta aldi berean, bost belaunalditako bertsolariak biltzeak bihurtzen du berezi gaur Iruñean jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Nafarroa Garaiko bertsolari bat ere izango da aurrenekoz. Egun osoz, 13.000 zale izango dituzte aurrean.
Bost belaunaldi, zortzi ahotsetan. Lehen aldiz hiru emakume, eta aldi berean, bost belaunalditako bertsolariak biltzeak bihurtzen du berezi gaur Iruñean jokatuko den Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala. Nafarroa Garaiko bertsolari bat ere izango da aurrenekoz. Egun osoz, 13.000 zale izango dituzte aurrean.
Heldu da bertsozale askok urte hasieratik egutegian gorriz markatua izan duen data. Osasun krisiak urtebete atzeratu du 18. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, baina, azkenik, gaur jakingo da Iñaki Muruak nori jantziko dion txapela. Kokapena izango da lehen nobedadea: aurrenekoz heldu baita finala Iruñera. Eta ez da...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222134/finalaren-atariko-une-efimeroak.htm
Iritzia
Finalaren atariko une efimeroak
Finalaren atariko une efimeroak.
Bakarrik noa, bizitzan lehenengo aldiz, Txapelketa Nagusiko finala ikustera. Bakarrik eta kotxez, jasangarritasunaren aurkako hautua, inondik ere. Horretarako lizentzia eman diot neure buruari, planetak ulertuko du. Etzegarateko aldapako azken bihurgune itxiak atzean utzi berri ditut. Arnasa hartu du kotxearen motorrak...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222135/pradoren-lehen-ekitaldietan-presente-egon-da-kakux.htm
Gizartea
Pradoren lehen ekitaldietan presente egon da 'Kakux'
Zenbait adingaberi sexu abusuak egiteagatik zigortu zuen Vatikanoak Juan Kruz Mendizabal Kakux.
Pradoren lehen ekitaldietan presente egon da 'Kakux'. Zenbait adingaberi sexu abusuak egiteagatik zigortu zuen Vatikanoak Juan Kruz Mendizabal Kakux.
Fernando Prado Donostiako apezpikuak bere lehen meza egin du Artzain Onaren katedralean. Bertaratutakoen artean, Donostiako alkate Eneko Goia, Eusko Legebiltzarreko presidente Bakartxo Tejeria eta aurrez apezpiku izandako Jose Ignacio Munilla eta Juan Mari Uriarte. Mezan izan da Juan Kruz Mendizabal Kakux Gipuzkoako bi...
2022-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/222136/lan-itzulezin-bati-aitortza.htm
Kultura
Lan itzulezin bati aitortza
Iñaki Muruak jantziko dio txapela aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Ibilbide luze bezain oparoa du bertsogintzan, eta hain zuzen, horren aitortza egin nahi izan dio elkarteak.
Lan itzulezin bati aitortza. Iñaki Muruak jantziko dio txapela aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko irabazleari. Ibilbide luze bezain oparoa du bertsogintzan, eta hain zuzen, horren aitortza egin nahi izan dio elkarteak.
Orain 40 urte aurkeztu zen lehen aldiz Bertsolari Txapelketa Nagusira Iñaki Murua (Gabiria, Gipuzkoa, 1956). Geroztik, bi bider kantatu du final batean. Bertsolari gisa ez ezik, ibilbide oparoa egin du bertsogintzan; izan ere, Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan zen 2005etik 2018ra bitartean. Ageriko lan horrez gain...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222137/estatu-feminista-egiteko-tresna-sortuko-dute-talaia-feminista.htm
Gizartea
Estatu feminista egiteko tresna sortuko dute: Talaia Feminista
Talaia Feminista txosten bat izango da, Euskal Herriaren koiuntura eta trantsizio feminista aztertzeko. Talde bat sortu nahi dute, datorren urtean lehen txostena kaleratzeko.
Estatu feminista egiteko tresna sortuko dute: Talaia Feminista. Talaia Feminista txosten bat izango da, Euskal Herriaren koiuntura eta trantsizio feminista aztertzeko. Talde bat sortu nahi dute, datorren urtean lehen txostena kaleratzeko.
Euskal estatu feminista bat dute xede, eta, horretarako, trantsizio feministaren beharra nabari dute Euskal Herrian. Ideia horren bueltan batu dira gaur goizean 80 emakume subiranista, ezkertiar eta independentista Iruñean, su baxuan egosten ari den trantsizio feministarako tresna ezagutarazi eta hartaz hitz egiteko; T...
2022-12-17
https://www.berria.eus/albisteak/222138/pena-mariezkurrenak-hirugarren-garaipena-lortu-dute.htm
Kirola
Peña-Mariezkurrenak hirugarren garaipena lortu dute
22-12 irabazi diete Ezkurdia-Martijari. 7-7ko berdinketatik aurrera oso nagusi izan dira, eta itxura sendoa eman dute. Galtzaileek garaipen bakarrarekin segitzen dute.
Peña-Mariezkurrenak hirugarren garaipena lortu dute. 22-12 irabazi diete Ezkurdia-Martijari. 7-7ko berdinketatik aurrera oso nagusi izan dira, eta itxura sendoa eman dute. Galtzaileek garaipen bakarrarekin segitzen dute.
Aurreko partida galdu arren, txapelketako lehen bi jardunaldietan erakutsi zuten sendotasuna berreskuratu dute Peña II.a-Mariezkurrena II.ak. 22-12 irabazi zieten Ezkurdia-Martijari, Labriten. Partida hasiera gogor eta parekatu baten ostean, irabazleek pilota aldatu dute, eta partida hautsi dute. Mariezkurrena II.a nag...
2022-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/222168/nafarroa-arena-goraino-bete-da-han-jokatu-den-lehen-finalean.htm
Kultura
Nafarroa Arena goraino bete da han jokatu den lehen finalean
Nafarroa Arena goraino bete da han jokatu den lehen finalean.
Goiz iritsi da jendea Nafarroa Arenara: ateak irekitzerako ilara egin dute bertsozaleek, eta, saioa hasteko oraindik ordu erdi falta zela, aretoa bete itxura hartzen hasi da. Sarrerak aspaldi agortu ziren, eta itxura bikaina izan du gaur Iruñeko pabiloiak. Pandemiaren osteko lehen finalean, nabaria izan da bertsolarie...
2022-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/222169/indartsu-hasi-dira-bertsolariak-lehen-agurretik.htm
Kultura
Indartsu hasi dira bertsolariak lehen agurretik
Ahots indartsuz eta beren asmoak ongi goratuz hasi dute final handia zortzi bertsolariek, eta txalo artean hartu dituzte ikus-entzuleek.
Indartsu hasi dira bertsolariak lehen agurretik. Ahots indartsuz eta beren asmoak ongi goratuz hasi dute final handia zortzi bertsolariek, eta txalo artean hartu dituzte ikus-entzuleek.
Zozketak hala aginduta, Aitor Mendiluze izan da agurra kantatzen lehena: «Geure ahalak gehituz/ zuen kemenari/ sentitzen baitet nola/ ari garen ari/ begirada zabaltzen/ itsutzen denari». Nerea Ibarzabalek Iruñeko oholtza erretzen sumatu du aurreneko puntutik: «Emozioen magma gori bat/ bada gutako bakotxa/ ustekabean le...
2022-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/222170/sexua-zaintza-konplizitatearen-indarra-ganbarak-utzitakoak.htm
Kultura
Sexua, zaintza, konplizitatearen indarra... ganbarak utzitakoak
«Irribarre konplizea egin diozue elkarri». Horixe izan dute zortzi bertsolariek hiruna bertso kantatzeko gaia.
Sexua, zaintza, konplizitatearen indarra... ganbarak utzitakoak. «Irribarre konplizea egin diozue elkarri». Horixe izan dute zortzi bertsolariek hiruna bertso kantatzeko gaia.
Goizeko saioarekin amaitzeko, ganbarako lana izan dute azken ariketa puntuagarria. «Irribarre konplizea egin diozue elkarri». Gai horren gainean kantatu behar izan dituzte hiruna bertso, eta, ohi gisan, hurrenkeraren arabera erantzun diote gaiari. Ordenak hala aginduta, beraz, Mendiluze izan da ariketari erantzuten le...
2022-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/222171/bakarkako-lanarekin-amaitu-dute-arratsaldeko-saio-puntuagarria.htm
Kultura
Bakarkako lanarekin amaitu dute arratsaldeko saio puntuagarria
Bertsolari bakoitzari ate desberdin bat ireki, eta eurek erabaki dute ate horretatik aurrera zer bide hartu.
Bakarkako lanarekin amaitu dute arratsaldeko saio puntuagarria. Bertsolari bakoitzari ate desberdin bat ireki, eta eurek erabaki dute ate horretatik aurrera zer bide hartu.
Gaiaren arabera, gobernuz kanpoko erakunde bateko kide da. Hango haurrekin lan egiteko asmotan, Gazara bidean dago Martin. Honela abiatu du bertsoaldia: «Odolez zikindu da/ munduko atlasa/ baina ohartuz gero/ begitan dut gatza/ munduko zaurietan/ minena Gaza». Mimoa eta indarra, biak haur horiengan jarri nahi dituela a...
2022-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/222172/hirugarrenez-maialen-lujanbio-txapeldun.htm
Kultura
Hirugarrenez, Maialen Lujanbio txapeldun
Amets Arzallusen aurka jokatu du buruz burukoa, 2009an eta 2013an bezala. Hasi eta buka izan da onena, eta Iñaki Muruak jantzi dio txapela. Txapelketen argazkia berritu du aurtengo finalak, baina bideak berak berritu du.
Hirugarrenez, Maialen Lujanbio txapeldun. Amets Arzallusen aurka jokatu du buruz burukoa, 2009an eta 2013an bezala. Hasi eta buka izan da onena, eta Iñaki Muruak jantzi dio txapela. Txapelketen argazkia berritu du aurtengo finalak, baina bideak berak berritu du.
Hirugarren txapela poltsikoratu du Maialen Lujanbiok, eta, beste behin, 2009ko eta 2013ko buruz burukoaren argazkia ikusi da, Amets Arzallusekin aritu baita aurten ere. Iñaki Muruak jantzi dio, azkenik, txapela txapeldunari. Orain bost urte txapeldun izatearen ordainetan, gaurko geltokian igo da txapelketaren trenera ...
2022-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/222173/argentina-eta-messi-munduko-txapeldun.htm
Kirola
Argentina eta Messi munduko txapeldun
Argentinak penaltietan irabazi dio Frantziari finala (4-2), eta hirugarrenez bihurtu da munduko txapeldun. Alferrik galdu du bi golen errenta, eta luzapena 3-3 bukatu da. Azkenean, Messik altxatu du garaikurra.
Argentina eta Messi munduko txapeldun. Argentinak penaltietan irabazi dio Frantziari finala (4-2), eta hirugarrenez bihurtu da munduko txapeldun. Alferrik galdu du bi golen errenta, eta luzapena 3-3 bukatu da. Azkenean, Messik altxatu du garaikurra.
Bukaera apoteosikoa izan du Munduko Kopak. Inoizko finalik ikusgarrienetako bat jokatu dute Argentinak eta Frantziak, eta, penaltietan, zuri-urdinak bihurtu dira txapeldun. Merezita gailendu dira, baina baita ondo sufrituta ere. Gezurra dirudi, lehen 80 minutuetan goitik behera nagusitu baitira. 2-0 ari ziren irabazten...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222175/bera-berak-zortzigarren-superkopa-irabazi-du.htm
Kirola
Bera Berak zortzigarren Superkopa irabazi du
Kaskar hasi dute Donostiako jokalariek Malagaren aurkako finala, baina segituen eman diote buelta. Partida ia amaitu arte ez da izan garaile argirik: 30 segundoren faltan gailendu da Bera Bera, Shula Gavilanen gol baten bidez.
Bera Berak zortzigarren Superkopa irabazi du. Kaskar hasi dute Donostiako jokalariek Malagaren aurkako finala, baina segituen eman diote buelta. Partida ia amaitu arte ez da izan garaile argirik: 30 segundoren faltan gailendu da Bera Bera, Shula Gavilanen gol baten bidez.
Eta, honekin, zortzigarrena. Espainiako Superkopa irabazi du zortzigarrenez Donostiako Bera Bera taldeak. Malagan jokatu dute finala, Costa del Sol Malagaren aurka, eta 25-26 gailendu dira partida nahiko parekatu batean. Bera Bera, aurretik jokatutako hiru finaletan, esku hutsik itzuli zen Donostiara, baina, laugarrene...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222176/boluartek-peruko-lehen-ministroa-kargugabetu-du.htm
Mundua
Boluartek Peruko lehen ministroa kargugabetu du
Gobernu berria izendatu nahi du Peruko presidenteak, tentsio politikoa «elkarrizketaren» bidez baretzeko. Pedro Angulo lehen ministro kargugabetuak Boluarteren erabakia babestu du: «Karguek agintariaren babesa izan bitartean diraute».
Boluartek Peruko lehen ministroa kargugabetu du. Gobernu berria izendatu nahi du Peruko presidenteak, tentsio politikoa «elkarrizketaren» bidez baretzeko. Pedro Angulo lehen ministro kargugabetuak Boluarteren erabakia babestu du: «Karguek agintariaren babesa izan bitartean diraute».
Osatu eta hamar egun baizik ez du iraun aldaketarik gabe Dina Boluarte Peruko presidentearen gobernuak. Herrialdea murgilduta dagoen krisi politikoan, gobernua berregituratzea erabaki du; hiru ministeriori eragingo die aldaketak. Horiek horrela, Pedro Angulo lehen ministroa kargugabetu du. Boluartek hartu duen erabakia...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222177/errenteriako-84-urteko-gizon-baten-bila-ari-dira-asteazkenetik.htm
Gizartea
Errenteriako 84 urteko gizon baten bila ari dira asteazkenetik
Inork haren berri izanez gero 112 larrialdietarako telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.
Errenteriako 84 urteko gizon baten bila ari dira asteazkenetik. Inork haren berri izanez gero 112 larrialdietarako telefono zenbakira deitzeko eskatu dute.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, asteazkenean Errenterian (Gipuzkoa) desagertu zen 84 urteko gizon baten bila ari dira. Oarsoaldeko Hitza-k jakinarazi duenez, Antonio Garcia du izena gizonak, eta Kaputxinoak auzo inguruan galdu zen. 1,60 metro neurtzen du, begi urdinak ditu eta burusoila da. Jak...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222178/beste-patxada-batekin-bizi-izan-dut-final-hau-esperientziagatik-eta-zentzuagatik.htm
Kultura
«Beste patxada batekin bizi izan dut final hau, esperientziagatik eta zentzuagatik»
Finala bukatu eta gutxira, zortzi bertsolariek egunaren balorazioa egin dute. Maialen Lujanbiok esan du «lantsua» izan zela eguna, eta presio txikiagoarekin aritu zela. Eskerrak eman dizkiete antolakuntza lanetan aritu direnei, eta plazaren garrantzia nabarmendu dute.
«Beste patxada batekin bizi izan dut final hau, esperientziagatik eta zentzuagatik». Finala bukatu eta gutxira, zortzi bertsolariek egunaren balorazioa egin dute. Maialen Lujanbiok esan du «lantsua» izan zela eguna, eta presio txikiagoarekin aritu zela. Eskerrak eman dizkiete antolakuntza lanetan aritu direnei, eta pla...
«Lantsua». Hitz horrekin laburbildu zuen Maialen Lujanbio txapeldunak atzoko eguna, bukatu eta berehala. Hirugarren aldiz jantzi du Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapela, eta, aitortu zuen arren oraindik perspektiba falta zuela «burrunban» sentitzen zelako, egun luzea eta «lantsua» izan zela nabarmendu zuen. «Bila eta...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222179/errusiak-droneekin-eraso-egin-dio-kievi.htm
Mundua
Errusiak droneekin eraso egin dio Kievi
Errusiak droneekin eraso egin dio Kievi.
Kiev osoan berokuntza sistema berrezarri zutela iragarri zuten Ukrainako agintariek atzo. Handik ordu batzuetara, baina, gaur goizaldean, Errusiak berriro eraso egin dio Ukrainako hiriburuko eta izen bereko eskualdeko energia azpiegiturari. Oraingoan, joan den ostiraleko erasoaldi masiboan ez bezala, droneak erabili di...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222180/donostialdeko-esiaren-krisia-laquonormalizatzeko-bideanraquo-dela-ziurtatu-du-sagarduik.htm
Gizartea
Donostialdeko ESIaren krisia «normalizatzeko bidean» dela ziurtatu du Sagarduik
Eusko Legebiltzarrean esan du Osakidetzako eta Donostia ospitaleko zuzendaritza gaur egiten ari den batzarra elkarrizketarako «abiapuntua» dela. Kargugabetzeen arrazoiez argibiderik ez ematea egotzi dio oposizioak.
Donostialdeko ESIaren krisia «normalizatzeko bidean» dela ziurtatu du Sagarduik. Eusko Legebiltzarrean esan du Osakidetzako eta Donostia ospitaleko zuzendaritza gaur egiten ari den batzarra elkarrizketarako «abiapuntua» dela. Kargugabetzeen arrazoiez argibiderik ez ematea egotzi dio oposizioak.
Aurrez idatzitako gidoitik atera gabe mintzatu da, beste behin, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua. Itziar Perez eta Idoia Gurrutxaga Donostialdeko ESIko zuzendaritzako kideak kargugabetzeak eragindako krisiari buruz azalpenak emateko agerraldia egin du Sagarduik Eusko Legebiltzarrean, baina oposizio...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222181/planetaren-30-kontserbatzeko-konpromisoa-hartu-du-cop15ek.htm
Mundua
Planetaren %30 kontserbatzeko konpromisoa hartu du COP15ek
AEBak ez daude ituna sinatu duten ia 200 herrialdeen artean. Ez dute zigorrik adostu konpromisoak betetzen ez dituztenentzat.
Planetaren %30 kontserbatzeko konpromisoa hartu du COP15ek. AEBak ez daude ituna sinatu duten ia 200 herrialdeen artean. Ez dute zigorrik adostu konpromisoak betetzen ez dituztenentzat.
Espezieen desagertze azkartua galgatzeko asmoarekin, COP15 NBE Nazio Batuen Erakundearen natur aniztasunari buruz egindako goi bileran adostu dute planetaren %30 kontserbatzea. Akordio hori lortu dute, goizaldean, azken bi asteetan Montrealen (Kanada) egindako biltzarrean parte hartu duten ia 200 herrialdeek. AEBak ez ...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222182/bakea-eta-borroka-askatzaileak.htm
Iritzia
Bakea eta borroka askatzaileak
Bakea eta borroka askatzaileak.
Azaroaren 25eko manifestazioei, bakeari eta indarkeriarik ezari buruzko artikulu eder eta mamitsua plazaratu du abenduaren 1eko BERRIAn Maite Leanizbarrutiak. Herri borroken —feminismoan zentratzen da— eta borroka horiek baketsuak izatearen arteko harremana planteatzen du artikuluan. Gaurkotasun handiko gaia da eta, ho...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222183/osakidetzako-sindikatuek-protestak-hasiko-dituzte-osasun-sistema-publikoa-babesteko.htm
Gizartea
Osakidetzako sindikatuek protestak hasiko dituzte osasun sistema publikoa babesteko
Ostegunean Osakidetzako lantokien atarian biltzera deitu dute, eta iragarri dute Eguberrion ondoren protestak kalera eraman eta herritarrei ere egingo dietela deia.
Osakidetzako sindikatuek protestak hasiko dituzte osasun sistema publikoa babesteko. Ostegunean Osakidetzako lantokien atarian biltzera deitu dute, eta iragarri dute Eguberrion ondoren protestak kalera eraman eta herritarrei ere egingo dietela deia.
SATSEk, ELAk, LABek, SMEk, CCOOk eta UGTk deialdi bateratu bat egin dute ostegunean Osakidetzako lantoki guztien atarian biltzeko. 11:00etan ospitaleen atarian biltzera deitu dute, eta 13:00etan, lehen arretako zentro guztietan. Haien hitzetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun Saila osasun sistema desegiten eta lan baldintza...
2022-12-18
https://www.berria.eus/albisteak/222184/finalean-puntu-gehien-lortu-duten-bertsoak.htm
Kultura
Finalean puntu gehien lortu duten bertsoak
Finalean puntu gehien lortu duten bertsoak.
Zuzenekoaren emozioak jota, xehetasun ugari eskapa daitezke. Lerro bateko hitz bat aditu ez izana, bertsoaren esanahia benetan ulertzeko kantaldia patxadaz entzun behar izatea... Zortziak pasatxo iragarri zuten nor zen aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna: Maialen Lujanbio, 2.240 punturekin. Finalista bak...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222185/gutxieneko-soldata-46-eta-82-euro-bitartean-igotzea-proposatu-du-diazek.htm
Ekonomia
Gutxieneko soldata 46 eta 82 euro bitartean igotzea proposatu du Diazek
Lan Ministerioak izendatutako aditu taldeak proposamen bat baino gehiago egin du gutxieneko soldata igotzeko, %4,6 eta %8,2 arteko igoerak mahaigaineratuz.
Gutxieneko soldata 46 eta 82 euro bitartean igotzea proposatu du Diazek. Lan Ministerioak izendatutako aditu taldeak proposamen bat baino gehiago egin du gutxieneko soldata igotzeko, %4,6 eta %8,2 arteko igoerak mahaigaineratuz.
Legealdiaren amaieran lan arteko gutxieneko soldata batez besteko soldataren %60 izateko mugarria hitzartu zuten PSOEk eta Unidas Podemosek gobernu akordioan. Bide horretan, Espainiako Lan Ministerioaren buruak, Yolanda Diazek, 2023an gutxieneko soldata igotzeko proposamenak plazaratu ditu goizean, aditu talde baten la...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222186/enbak-elikagaien-marjinak-apaltzeko-eskatu-die-saltokiei.htm
Ekonomia
Enbak elikagaien marjinak apaltzeko eskatu die saltokiei
Hemengo ekoizleen produktuak «amu gisara» erabiltzen dituztela salatu du sindikatuak. Kontsumitzaileak marka zuriko produktuetara bideratzea kritikatu dute, eta baserritarren ekoizpen kostuak ez estaltzea.
Enbak elikagaien marjinak apaltzeko eskatu die saltokiei. Hemengo ekoizleen produktuak «amu gisara» erabiltzen dituztela salatu du sindikatuak. Kontsumitzaileak marka zuriko produktuetara bideratzea kritikatu dute, eta baserritarren ekoizpen kostuak ez estaltzea.
Ekoizleak «jokoz kanpo» daude janari katearen «joko arauetan», Enba nekazari sindikatuak ohartarazi duenez. Haren barruan jarduten duten hainbat ekoizlek agerraldia egin dute goizean Donostian, euren produktuei ezartzen zaizkien «gehiegizko marjinak» salatzeko eta horiek apaltzea eskatzeko. «Marjina izugarriok gehiegi ...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222187/adituen-arabera-gutxieneko-soldata-46-eta-82-euro-artean-igo-beharko-litzateke.htm
Ekonomia
Adituen arabera, gutxieneko soldata 46 eta 82 euro artean igo beharko litzateke
Espainiako Gobernuak urte amaiera aurretik zehaztu behar du, eta txostenak ez du asko argitu egoera. Hego Euskal Herriko lan harremanetan ezar daitekeen gutxieneko soldata da.
Adituen arabera, gutxieneko soldata 46 eta 82 euro artean igo beharko litzateke. Espainiako Gobernuak urte amaiera aurretik zehaztu behar du, eta txostenak ez du asko argitu egoera. Hego Euskal Herriko lan harremanetan ezar daitekeen gutxieneko soldata da.
Espainiako Gobernuak Lan Ministerioak hainbat adituri eskatu dien txostenaren arabera, gutxieneko soldata (SMI) %4,6 eta %8,2 artean handitu beharko litzateke. Hego Euskal Herriko soldatei ezar dakiekeen gutxieneko langa da, eta gaur egun 14.000 euro gordinekoa da urtean. 1.000 euroko hamalau ordainketa dira, eta txost...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222188/ikastetxeetako-gehiegizko-eskaintza-eragozteko-neurriak-hartuko-ditu-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Ikastetxeetako gehiegizko eskaintza eragozteko neurriak hartuko ditu Jaurlaritzak
Matrikulazio prozesuan segregazioaren aurkako neurriak txertatuta, administrazioaren esku hartzea handitzea eta «baremazio gehiago» egin behar izatea aurreikusi du Begoña Pedrosa sailburuordeak.
Ikastetxeetako gehiegizko eskaintza eragozteko neurriak hartuko ditu Jaurlaritzak. Matrikulazio prozesuan segregazioaren aurkako neurriak txertatuta, administrazioaren esku hartzea handitzea eta «baremazio gehiago» egin behar izatea aurreikusi du Begoña Pedrosa sailburuordeak.
Datorren ikasturterako matrikulazio prozesua nolakoa izango den zehazten ari da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila, apurka. Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuordeak berretsi du neurri zuzentzaileak «beharrezkoak» direla eskola segregazioari aurre egiteko, eta horiei buruzko xehetasun gehiago eman ditu gaur, Bilbon egin...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222189/lau-urtera-arteko-haur-zaurgarriei-pfizer-txertoa-jartzea-gomendatu-du-frantziako-osasun-aginte-gorenak.htm
Gizartea
Lau urtera arteko haur zaurgarriei Pfizer txertoa jartzea gomendatu du Frantziako Osasun Aginte Gorenak
Lehen aldiz, Frantziako Osasun Aginte Gorenak koronabirusaren kontrako txertoa haurrei jartzeko gomendioa eman du, eta Pfizer etxearen txertoa jartzeko gomendatu du.
Lau urtera arteko haur zaurgarriei Pfizer txertoa jartzea gomendatu du Frantziako Osasun Aginte Gorenak. Lehen aldiz, Frantziako Osasun Aginte Gorenak koronabirusaren kontrako txertoa haurrei jartzeko gomendioa eman du, eta Pfizer etxearen txertoa jartzeko gomendatu du.
Frantziako Osasun Aginte Gorenak sei hilabetetik lau urtera arteko ume zaurgarriei COVID-19aren kontrako txertoa jartzeko gomendatu du. Zehaztu dute jartzekotan Pfizer enpresaren txertoa jarri behar dutela. Lehen aldia da Frantziako Estatuan COVID-19aren kontrako txerto bat umeentzat gomendatzen dutela. Gisa berean, im...
2022-12-23
https://www.berria.eus/albisteak/222190/energia-trantsizioan-aurrerapausoak-ematen.htm
albisteak
Energia trantsizioan aurrerapausoak ematen
Oiartzungo Udalak energia trantsizioaren aldeko aurrerapausoak ematen jarraitzen du. Horrela, autokontsumorako 85,1 kWp-ko instalazio fotovoltaiko bat jarri du martxan Arrietako ur deposituaren estalkiaren gainean.
Energia trantsizioan aurrerapausoak ematen. Oiartzungo Udalak energia trantsizioaren aldeko aurrerapausoak ematen jarraitzen du. Horrela, autokontsumorako 85,1 kWp-ko instalazio fotovoltaiko bat jarri du martxan Arrietako ur deposituaren estalkiaren gainean.
Trantsizio energetikoa da Oiartzungo Udalaren ildo estrategiko garrantzitsuenetarikoa. Gaur egungo energia eredua erregai fosiletan oinarritzen da bereziki; petrolioa, ikatza eta gas naturala. Iturri hauek mugatuak izateaz gain, kalte handiak eragiten dituzte ingurumenean. Krisi energetiko eta klimatiko honi aurre egi...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222191/iruntildeeko-finala-232000-lagunek-ikusi-zuten-uneren-batean-etb1en.htm
Bizigiro
Iruñeko finala 232.000 lagunek ikusi zuten uneren batean ETB1en
Telebistaz batez beste 25.000 lagun aritu ziren bertso emanaldia ikusten. Beste milaka herritarrek Internet bidez ikusi zuten Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala.
Iruñeko finala 232.000 lagunek ikusi zuten uneren batean ETB1en. Telebistaz batez beste 25.000 lagun aritu ziren bertso emanaldia ikusten. Beste milaka herritarrek Internet bidez ikusi zuten Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala.
Bost urte joanak ziren aurreko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finaletik, eta argi zegoen aurtengoak ikusmin handia piztuko zuela. 13.500 lagun elkartu ziren Iruñeko Navarra Arenan. Eta beste milaka lagunek ikusi zuten finala telebistaz, irratiz eta Internet bidez. ETB1eko egun osoko emanaldiarekin, esate baterako, 232....
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222193/1000-herritarrek-deitu-dute-laquoherrian-bizitzeko-eskubidearenraquo-aldeko-manifestaziora.htm
Gizartea
1.000 herritarrek deitu dute «herrian bizitzeko eskubidearen» aldeko manifestaziora
2023ko apirilaren 1ean iragango da manifestazioa Baionan, Herrian Bizi plataformak antolatuta
1.000 herritarrek deitu dute «herrian bizitzeko eskubidearen» aldeko manifestaziora. 2023ko apirilaren 1ean iragango da manifestazioa Baionan, Herrian Bizi plataformak antolatuta
2021ean antolatu zuen lehen aldiz manifestazioa Herrian Bizi plataformak. 8.000 lagun bildu ziren «higiezin zein lurren espekulazioaren aurka eta herrian bizitzeko eskubidearen alde». Heldu den apirilaren 1ean eginen dute manifestazioa berriz, Baionan. «Etxebizitzaren eta lurren krisia konpondua eta menperatua izatetik...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222194/dikea-luzatzearen-aurkakoak-aise-gailendu-dira-mutrikun.htm
Gizartea
Dikea luzatzearen aurkakoak aise gailendu dira Mutrikun
Bozkatzeko aukera zuten herritarren %18,1ek parte hartu dute galdeketan: 819 lagunek egin dute dikea luzatzearen kontra, eta 45ek alde.
Dikea luzatzearen aurkakoak aise gailendu dira Mutrikun. Bozkatzeko aukera zuten herritarren %18,1ek parte hartu dute galdeketan: 819 lagunek egin dute dikea luzatzearen kontra, eta 45ek alde.
«Dikea luzatzearen alde al zaude? Bai ala ez». Galdera horri erantzun diote Mutrikuko (Gipuzkoa) herritarrek asteburuan. 16 urtetik gorako biztanleei egin zieten parte hartzeko deia, eta horien %18,1ek parte hartu dute. Gehiengo zabalarekin nabarmendu da dikea «ez luzatzearen» aldeko aukera: 819 lagunek egin dute horre...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222195/onetik-enpresaren-buruaren-esku-geditu-da-aldudeko-gasnategia.htm
Ekonomia
Onetik enpresaren buruaren esku geditu da Aldudeko Gasnategia
Baionako Merkataritza Auzitegiak egun trenkatu du: Ipar Euskal Herriko Esne Kooperatiba eta dagokion Aldudeko Gasnategia Louis Gervoson Onetik enpresaren lehendakariarenak izanen dira
Onetik enpresaren buruaren esku geditu da Aldudeko Gasnategia. Baionako Merkataritza Auzitegiak egun trenkatu du: Ipar Euskal Herriko Esne Kooperatiba eta dagokion Aldudeko Gasnategia Louis Gervoson Onetik enpresaren lehendakariarenak izanen dira
Ipar Euskal Herriko Esne Kooperatibaren eta dagokion Aldudeko Gasnategiaren geroa Baionako Merkataritza Auzitegiak trenkatu du. Onetik enpresaren buru Louis Gervosonek egindako arra hartze proposamena onartu du. Langileek eta ekoizleek aho batez egin zuten proposamen horren alde, eta horiekin bat egin du epaileak ere. ...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222197/gasari-gehienezko-prezioa-jarriko-dio-ebk-180-euro-megawatt-ordua.htm
Ekonomia
Gasari gehienezko prezioa jarriko dio EBk: 180 euro megawatt-ordua
Batzordeak muga kendu ahal izango du, baldin eta ikusten badu hornidura arazoak daudela edo kontsumoa handitu dela. Errusiak «onartezintzat» jo du muga, eta erantzungo duela agindu du.
Gasari gehienezko prezioa jarriko dio EBk: 180 euro megawatt-ordua. Batzordeak muga kendu ahal izango du, baldin eta ikusten badu hornidura arazoak daudela edo kontsumoa handitu dela. Errusiak «onartezintzat» jo du muga, eta erantzungo duela agindu du.
Ez bat, ez bi, ez hiru; azken sei hilekoan hamabi bilera egin behar izan dituzte Europako Batasuneko Energia ministroek gasari gehienezko prezio bat jarri ahal izateko. Azkenean, 180 eurokoa izango da muga hori, Europako Batzordeak proposatutako 275 euroen oso azpitik, eta haren beste baldintza gogor batzuk leunduta. H...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222198/foodtech-funts-pribatua-sortu-dute-lehen-sektoreko-enpresetan-inbertitzeko.htm
Ekonomia
Foodtech funts pribatua sortu dute, lehen sektoreko enpresetan inbertitzeko
Cardumen Capitalek jarri du martxan funtsa, Basque Culinary Centerren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren parte hartzearekin
Foodtech funts pribatua sortu dute, lehen sektoreko enpresetan inbertitzeko. Cardumen Capitalek jarri du martxan funtsa, Basque Culinary Centerren laguntzarekin eta Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Aldundiaren parte hartzearekin
Elikagaien sektorean jarduten duten «etorkizun handiko» teknologia enpresak laguntzeko asmoarekin, Cardumen Capital arrisku kapital kudeatzaileak Foodtech funts pribatua sortu du. Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren parte hartzea du proiektuak, baita Basque Culinary Centerren laguntza ere. Lehen itxier...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222199/fusioa-erreakzioa-eta-maitematika.htm
Kultura
Fusioa, erreakzioa eta ‘maitematika’
Bost urteko etenaren ostean, berriro ere fusioa gertatu da Txapelketa Nagusiko finalean bertsolarien eta zaleen artean
Fusioa, erreakzioa eta ‘maitematika’. Bost urteko etenaren ostean, berriro ere fusioa gertatu da Txapelketa Nagusiko finalean bertsolarien eta zaleen artean
Biribilguneetako belarra zuri-zuri. «Egun hotz on», Iruñeak. «Goizeko 07:20tik gaude ilaran», ezagun gorbezituak, Nafarroa Arenaren atarian. Eraikin barruan joan dira denen hotzak: epel dago 09:00etan koliseo karratu hau, hutsa egonik ere. Ikusteko dago zenbat bero sortuko duen egunean zehar espero den fusio erreakzioa...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222200/bide-berriak-irekitzen.htm
Kultura
Bide berriak irekitzen
Bide berriak irekitzen.
Asko hitz egin dugu azken asteotan bertsolari bakoitzak gai baten aurrean hartu ohi duen kokapen eta estiloaren gainean, bakarkako lanetan bereziki. Sinesgarritasuna, entzuleari zer edo zer iradokiko dion sormen lan bat burutzea, pertsona eta pertsonaia fusionatzea bertsolariarekin identifikagarri xamar den norbaiten l...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222202/konstituzionalak-zigor-kodearen-erreformaren-tramitazioa-geratu-du.htm
Mundua
Konstituzionalak Zigor Kodearen erreformaren tramitazioa geratu du
PPren helegitea ontzat eman du Konstituzionalak. Auzitegi hori berritzea, sedizio delitua ezabatzea eta diru publikoaren erabilera bidegabearen delitua egokitzea dira erreformaren ardatzak.
Konstituzionalak Zigor Kodearen erreformaren tramitazioa geratu du. PPren helegitea ontzat eman du Konstituzionalak. Auzitegi hori berritzea, sedizio delitua ezabatzea eta diru publikoaren erabilera bidegabearen delitua egokitzea dira erreformaren ardatzak.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak erabaki bat hartu du: Zigor Kodearen erreformaren tramite legegilea geratzea. Erreformaren parte ziren Konstituzionaleko kideak berritzeko eginkizunaren derrigortasuna ezartzea, sedizio delitua ezabatzea eta diru publikoaren erabilera bidegabearen delitua egokitzea. Ostegunean onart...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222203/gizon-bat-hil-da-bilbon-sute-baten-ondorioz.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Bilbon, sute baten ondorioz
Atxuri auzoan gertatu da ezbeharra
Gizon bat hil da Bilbon, sute baten ondorioz. Atxuri auzoan gertatu da ezbeharra
Sute bat piztu da gaur arratsaldean Bilboko Atxuri auzoko etxebizitza batean, Encarnacion plaza inguruan, eta han bizi zen gizon bat hil egin da. Iturri ofizialek jakinarazi dutenez, garrek eragindako kea arnastu du gizonak, eta horren ondorioz hil da. Bakarrik zegoen etxebizitzan ezbeharra gertatu denean. Suhiltzailee...
2022-12-19
https://www.berria.eus/albisteak/222204/kalitate-demokratiko-handiagoko-politika-egin-nahi-du-eajk.htm
Politika
«Kalitate demokratiko handiagoko politika» egin nahi du EAJk
Entzunez Eraiki prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu. Klima larrialdiari, berdintasunari eta immigrazioari garrantzi berezia eman nahi die. Etorkizunari begirako hamar konpromiso hartu ditu EAJk.
«Kalitate demokratiko handiagoko politika» egin nahi du EAJk. Entzunez Eraiki prozesuaren ondorioak aurkeztu ditu. Klima larrialdiari, berdintasunari eta immigrazioari garrantzi berezia eman nahi die. Etorkizunari begirako hamar konpromiso hartu ditu EAJk.
EAJk bukatutzat eman du Entzunez Eraiki izeneko prozesua, eta horren ondorioak aurkezteko egindako ekitaldi baten bidez jarri dio amaiera. Entzuketa aktiboko prozesu bat izan da, hamar bat hilabete iraun duena –otsailaren 19an egin zuten lehenengo bilkura, Gasteizen– eta horren helburua izan da «gizarteari entzutea» et...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222241/terry-hall-the-specials-taldeko-abeslaria-hil-da.htm
Kultura
Terry Hall The Specials taldeko abeslaria hil da
Talde ingelesa ska mugimenduak 1970eko hamarkadaren amaieran izan zuen eztandaren eragile nagusietakoa izan zen 'A Message to You Rudy', 'Ghost Town' eta beste hainbat kanturi esker.
Terry Hall The Specials taldeko abeslaria hil da. Talde ingelesa ska mugimenduak 1970eko hamarkadaren amaieran izan zuen eztandaren eragile nagusietakoa izan zen 'A Message to You Rudy', 'Ghost Town' eta beste hainbat kanturi esker.
Taldeak berak eman du albistea, ohar baten bitartez. Terry Hall The Specials taldeko abeslaria hil da, 63 urterekin, eta gaixotasun larri bezain azkar baten ondorioz: «Tristezia handiz jakinarazten dugu Terry, gure lagun eder, anaia eta herrialde honek inoiz eman duen abeslari eta konpositore dirdiratsuenetakoa hil del...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222242/gobernuak-kongresura-eramango-du-lege-proposamen-bat-konstituzionalak-baliogabetutako-zuzenketekin.htm
Mundua
Gobernuak Kongresura eramango du lege proposamen bat Konstituzionalak baliogabetutako zuzenketekin
Lege proposamen hori presazko tramitazioaren bidez egingo du PSOEk. Kongresuko Mahaiak erabaki du aurrera jarraitzea Zigor Kodearen erreformak biltzen zituen beste bi neurriekin: sedizio delitua ezabatzea eta diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua egokitzea.
Gobernuak Kongresura eramango du lege proposamen bat Konstituzionalak baliogabetutako zuzenketekin. Lege proposamen hori presazko tramitazioaren bidez egingo du PSOEk. Kongresuko Mahaiak erabaki du aurrera jarraitzea Zigor Kodearen erreformak biltzen zituen beste bi neurriekin: sedizio delitua ezabatzea eta diru publik...
Espainiako Gobernuak lege proposamen bat aurkezteko asmoa du aste honetan Espainiako Diputatuen Kongresuan, Auzitegi Konstituzionalak atzo geldiarazi zituen bi zuzenketen harira, parlamentuko iturriek jakitera eman dutenez. Iturri berberek azaldu dutenez, lege proposamen hori presazko tramitazioaren bidez egingo dute, ...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222243/dena-prest-da-san-tomas-eguneko-azoketarako.htm
Bizigiro
Dena prest da San Tomas eguneko azoketarako
Egitarau oparoa antolatu dute Euskal Herriko zenbait herri eta hiritan. «Herritarrak kontuan hartu gabe» erabaki izana egotzi diote Bilboko Konpartsek udalari.
Dena prest da San Tomas eguneko azoketarako. Egitarau oparoa antolatu dute Euskal Herriko zenbait herri eta hiritan. «Herritarrak kontuan hartu gabe» erabaki izana egotzi diote Bilboko Konpartsek udalari.
Bihar bertan mukuru beteko dira Euskal Herriko zenbait txoko baserritar trajez, taloz, txakolinez eta sagardoz. Donostia, Azpeitia, Arrasate (Gipuzkoa) eta Bilbo, besteak beste. Donostia Txoko guztietan egongo da posturik Donostian: Parte Zaharrean, Ibaetan, Intxaurrondon, Amara Berrian, Amara Zaharrean, Antiguan, Gr...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222244/justiziaren-politizazioa-salatu-du-eusko-jaurlaritzak.htm
Mundua
«Justiziaren politizazioa» salatu du Eusko Jaurlaritzak
Zupiriak adierazi du egoerak okerrera orain egin badu ere arazoa lehenagotik zetorrela. Sanchezek erran du blokeoari aurre egiteko beharrezko neurriak hartuko dituela Espainiako Gobernuak.
«Justiziaren politizazioa» salatu du Eusko Jaurlaritzak. Zupiriak adierazi du egoerak okerrera orain egin badu ere arazoa lehenagotik zetorrela. Sanchezek erran du blokeoari aurre egiteko beharrezko neurriak hartuko dituela Espainiako Gobernuak.
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak atzo hartutako erabakiak denetariko erreakzioak eragin ditu, ezker eskuin, erakundez erakunde. «Onartezina da organo judizialak blokeatuta jarraitzea». Eusko Jaurlaritza kezkatuta dago tramitazioa gelditzeko erabakiak eragindako egoeragatik: «Ikusten da justizia politizatuta dagoela...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222245/aldak-eskandalu-demokratikoasalatu-du-berriz-etxebizitza-sozialen-egituretako-bozen-ondotik.htm
Gizartea
Aldak «eskandalu demokratikoa» salatu du berriz, etxebizitza sozialen egituretako bozen ondotik
HSA eta Etxebizitza Publikoaren Pirinio Atlantikoetako Bulegoko administrazio kontseiluek Aldako hautetsiei ukatu diete aurkeztu diren bi komisioetara sartzea. Hautatuak izan diren beste zerrendetako ordezkariei dimisioa aurkezteko eskatu diete.
Aldak «eskandalu demokratikoa» salatu du berriz, etxebizitza sozialen egituretako bozen ondotik. HSA eta Etxebizitza Publikoaren Pirinio Atlantikoetako Bulegoko administrazio kontseiluek Aldako hautetsiei ukatu diete aurkeztu diren bi komisioetara sartzea. Hautatuak izan diren beste zerrendetako ordezkariei dimisioa au...
Ipar Euskal Herrian etxebizitza sozialak kudeatzen dituzten bi egituretako bozetara aurkeztu zen Alda mugimendua. Bietan, alokatzaileen bozen gehiengoa lortu du: egituren administrazio kontseiluan alokatzaileen postuen gehiengoa du, ondorioz. Bozen biharamunean, egitura horietako beste bi batzarretan lekua lortzeko aur...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222246/bi-emakumek-salaketa-jarri-dute-baionako-errugbilari-baten-aurka.htm
Kirola
Bi emakumek salaketa jarri dute Baionako errugbilari baten aurka
Bi emakume gaztek salaketa jarri dute Pascal Coteten aurka. Batak erran du Pascal Cotetek jo duela, eta besteak, bere aurkako irain arrazistak erabili dituela.
Bi emakumek salaketa jarri dute Baionako errugbilari baten aurka. Bi emakume gaztek salaketa jarri dute Pascal Coteten aurka. Batak erran du Pascal Cotetek jo duela, eta besteak, bere aurkako irain arrazistak erabili dituela.
Bi emakume gaztek salaketa jarri dute Pascal Cotet Aviron Bayonnaisko errugbilariaren aurka. Sud Ouest egunkariaren arabera, abenduaren 5ean jarri zuen emakumeetako batek salaketa, Baionako komisarian. Bereganako bortizkeria fisikoa erabili izana leporatzen dio errugbilariari. Bigarren lagunak astelehenean jarri zuen s...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222247/zetak-ek-bira-amaierako-hirugarren-kontzertua-iragarri-du.htm
Kultura
Zetak-ek bira amaierako hirugarren kontzertua iragarri du
Berehala saldu dira beste kontzertuen sarrerak. Urriaren 5ean, 6an eta 7an izango dira emanaldiak, Bilboko Kafe Antzokian.
Zetak-ek bira amaierako hirugarren kontzertua iragarri du. Berehala saldu dira beste kontzertuen sarrerak. Urriaren 5ean, 6an eta 7an izango dira emanaldiak, Bilboko Kafe Antzokian.
Durangoko Azokan izan zenak ikusiko zituen Zetak taldearen mahaiaren inguruan osatzen ziren ilara luzeak. Ukaezina da Pello Reparazen taldearen arrakasta, eta hori erakusten du azken egunetan gertatutakoak ere. Duela bi egun, taldeak salgai jarri zituen egiten ari den birako azken kontzerturako sarrerak; 2023ko urriar...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222248/eusko-jaurlaritzak-onartu-du-544-milioi-jartzea-eskola-publikoetako-ikasgelak-digitalizatzeko.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak onartu du 54,4 milioi jartzea eskola publikoetako ikasgelak digitalizatzeko
Baliabide informatikoak erosteko, instalatzeko eta konfiguratzeko baliatuko dute dirua. Laguntzaren erdia pasatxo Next Generation funtsetatik etorriko da.
Eusko Jaurlaritzak onartu du 54,4 milioi jartzea eskola publikoetako ikasgelak digitalizatzeko. Baliabide informatikoak erosteko, instalatzeko eta konfiguratzeko baliatuko dute dirua. Laguntzaren erdia pasatxo Next Generation funtsetatik etorriko da.
Eusko Jaurlaritzak hezkuntzarako zenbait diru laguntza onartu ditu gaur goizean egin duen gobernu kontseiluan. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak eman du horien berri, bilera amaitu ostean Bingen Zupiria bozeramailearekin batera egin duen prentsaurrekoan. Diru gehiena ikastetxe publikoetarako baliabide digitalak esk...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222249/ezkortasuna-gizartean-sustraitu-dela-iritzi-dio-laboral-kutxak.htm
Ekonomia
Ezkortasuna gizartean sustraitu dela iritzi dio Laboral Kutxak
Kontsumitzaileen konfiantza indizeak balio negatiboetan amaitu du urtea, eta %38k uste dute 2023an gutxiago erosiko dutela. Gehien okertu diren indizeetako bat aurrezteko ahalmenarena da.
Ezkortasuna gizartean sustraitu dela iritzi dio Laboral Kutxak. Kontsumitzaileen konfiantza indizeak balio negatiboetan amaitu du urtea, eta %38k uste dute 2023an gutxiago erosiko dutela. Gehien okertu diren indizeetako bat aurrezteko ahalmenarena da.
Ez dira garai onak ekonomiarentzat, eta, ondorioz, hamar kontsumitzailetik lauk gutxiago gastatuko dute 2023an. Hori da Laboral Kutxak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kontsumitzaileen artean eginiko konfiantza inkestako ondorio nagusietako bat. Hiru hilean behin hartzen du lagina, eta urte hasierako baikortasuna desag...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222250/gobernuaren-lema-hartzeko-asmoz-aurkeztuko-da-bozetara-geroa-bai.htm
Politika
Gobernuaren lema hartzeko asmoz aurkeztuko da bozetara Geroa Bai
EAJk, Geroa Sozialberdeak alderdiak eta Atarrabia Taldeak udal eta foru hauteskundeetarako akordioa erdietsi dute. Zerrendak osatzeko dituzte, baina Barkosek adierazi du «indartsu» dagoela.
Gobernuaren lema hartzeko asmoz aurkeztuko da bozetara Geroa Bai. EAJk, Geroa Sozialberdeak alderdiak eta Atarrabia Taldeak udal eta foru hauteskundeetarako akordioa erdietsi dute. Zerrendak osatzeko dituzte, baina Barkosek adierazi du «indartsu» dagoela.
Nafarroan, alderdi eta koalizio gehienek plazaratuak dituzte euren hautagaiak eta asmoak, baina eragile garrantzitsu bat falta zen oraindik: Geroa Bai. Koalizioa osatzen duten hiru indarrek —EAJk, Geroa Sozialberdeak alderdiak eta Atarrabia Taldeak— bozetan elkarrekin aurkezteko asmoa berretsi dute, «Nafarroa aurrerako...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222251/messiren-argazki-batek-instagrameko-gogokoen-errekorra-gainditu-du.htm
Bizigiro
Messiren argazki batek Instagrameko 'gogokoen' errekorra gainditu du
Igandean igo zuen munduko txapelketako garaikurrarekin agertzen den argazki bat, eta 48 orduan 60 milioi erabiltzailek baino gehiagok sakatu dute atsegin dutela. Marka orain arte zuen argazkiari 57 milioi aldiz sakatu diote erabiltzaileek hiru urtean.
Messiren argazki batek Instagrameko 'gogokoen' errekorra gainditu du. Igandean igo zuen munduko txapelketako garaikurrarekin agertzen den argazki bat, eta 48 orduan 60 milioi erabiltzailek baino gehiagok sakatu dute atsegin dutela. Marka orain arte zuen argazkiari 57 milioi aldiz sakatu diote erabiltzaileek hiru urtean...
Lionel Messi Argentinako gizonezkoen futbol selekzioko kapitainaren argazki batek marka bat ezarri du Instagramen: 48 orduan baino gutxiagoan, sare sozial horretan erabiltzaileek gogokoen duten argazkia bihurtu da. Zehazki, 61 milioi alditan baino gehiagotan sakatu dute gogoko dutela, eta, kopuru horrekin, orain arte m...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222252/gurasosek-salatu-du-tapia-laquogezurretanraquo-ari-dela-drainatze-tutuen-inguruan.htm
Gizartea
GuraSOSek salatu du Tapia «gezurretan» ari dela drainatze tutuen inguruan
«Legez kanpoko tutu» horien isuri kutsagarria «zepa zulora» doa, Joseba Belaustegi adituaren arabera. Arrizabalaga EAJko legebiltzarkidearen arabera, badago «zirkuitu itxi bat», baina «lerroburu efektistak egiteko».
GuraSOSek salatu du Tapia «gezurretan» ari dela drainatze tutuen inguruan. «Legez kanpoko tutu» horien isuri kutsagarria «zepa zulora» doa, Joseba Belaustegi adituaren arabera. Arrizabalaga EAJko legebiltzarkidearen arabera, badago «zirkuitu itxi bat», baina «lerroburu efektistak egiteko».
«Kurba bat ez da lerro zuzen bat». GuraSOS elkarteko abokatu Joseba Belaustegik desberdintasun horretan egin du azpimarra Eusko Legebiltzarreko Ingurumen Batzordean, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek gonbidatuta. BERRIAk argiratutako drainatze tutu «klandestinoaren» argazkian tutu bat agertzen da kurbadun formarekin d...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222253/zortzi-finalistak-elkarrizketatu-ditu-berriak.htm
Kultura
Zortzi finalistak elkarrizketatu ditu BERRIAk
Bertsolariek finalaren inguruan hausnartu dute Miren Mujika Telleria, Naroa Torralba Rodriguez, Jone Bastida Alzuru eta Andoni Imaz kazetariekin
Zortzi finalistak elkarrizketatu ditu BERRIAk. Bertsolariek finalaren inguruan hausnartu dute Miren Mujika Telleria, Naroa Torralba Rodriguez, Jone Bastida Alzuru eta Andoni Imaz kazetariekin
Maialen Lujanbio Zugasti: «Goizean falta izan nituen olatuak aldean izan nituen arratsaldean» Ez zuen marka jakin bat egin nahi, finalean zortzikote horrekin kantatzearekin soilik lortua baitzuen bere helburua. Hirugarrenez jantzi zuen txapela, eta «pixkanaka» ari da pozten. Amets Arzallus Antia: «Uste dut egin dudala ...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222254/gero-eta-zalantza-handiagoak-daude-izurriak-txinan-hildakoen-kopuruaz.htm
Mundua
Gero eta zalantza handiagoak daude izurriak Txinan hildakoen kopuruaz
Agintariek jakinarazi dute zazpi pertsona besterik ez direla hil abenduaren 7an COVID-19aren aurkako neurriak arindu zituztenetik.
Gero eta zalantza handiagoak daude izurriak Txinan hildakoen kopuruaz. Agintariek jakinarazi dute zazpi pertsona besterik ez direla hil abenduaren 7an COVID-19aren aurkako neurriak arindu zituztenetik.
Txina izan da azkeneko ia hiru urteotan COVID-19ari aurre egiteko neurririk zorrotzenak hartu dituen herrialdea. Pekinek, baina, neurriak bertan behera utzi zituen joan den abenduaren 7an. Bi aste geroago, kutsatutakoen kopurua nabarmen handitu da: iturri ofizialen arabera, 2.722 kasu detektatu dituzte gaur. Hildakoei ...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222255/oso-indar-gutxi-daukat-marteko-barrunbeen-esploratzailearen-agurreko-mezua.htm
Bizigiro
«Oso indar gutxi daukat», Marteko barrunbeen esploratzailearen agurreko mezua
Planeta gorriaren barruko aldea aztertzen aritu da 'InSight' gailua 2018. urtetik. NASAk iragarri du litekeena dela robotak azkeneko argazkia bidali izana, argindarrik gabe geratu delako.
«Oso indar gutxi daukat», Marteko barrunbeen esploratzailearen agurreko mezua. Planeta gorriaren barruko aldea aztertzen aritu da 'InSight' gailua 2018. urtetik. NASAk iragarri du litekeena dela robotak azkeneko argazkia bidali izana, argindarrik gabe geratu delako.
«Oso indar gutxi daukat; beraz, litekeena da hau izatea bidali ahalko dudan azkeneko argazkia». Mezu horrekin agur esan du NASAK 2018. urtean Martera bidalitako InSight esploragailuak. Izan ere, planeta gorriko hautsak haren eguzki plakak estali ditu, eta argindarra ahitu zaio makinari. InSight-engatik ez kezkatzeko ad...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222256/gasteizko-terrorismoaren-biktimen-oroimenezko-zentroak-carrero-blanco-gogoratu-du.htm
Politika
Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak Carrero Blanco gogoratu du
Francoren presidente izandakoaren biktimario izaera ezkutatzea kritikatu diote
Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak Carrero Blanco gogoratu du. Francoren presidente izandakoaren biktimario izaera ezkutatzea kritikatu diote
«49 urte bete dira ETAk Francoren gobernuko presidente eta armadako almirante Luis Carrero Blanco hil zuenetik». Hori da Gasteizko Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak Carrero Blancoren hilketaren urteurrenaren harira atzo Twitterren zabaldutako mezua. Herritar ugarik «frankismoa zuritzea» eta estatuaren biktim...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222257/arma-gehiago-iruntildeeko-udaltzainentzat-taser-pistolak-erabiliko-dituzte-gaurtik.htm
Gizartea
Arma gehiago Iruñeko udaltzainentzat: taser pistolak erabiliko dituzte gaurtik
Iruñeko Udaleko Hiri Segurtasuneko arduradunek esan dute «erabat seguruak» direla, eta «bortxaren erabilera progresiboa beharrezkoa denean» erabiliko dituztela
Arma gehiago Iruñeko udaltzainentzat: taser pistolak erabiliko dituzte gaurtik. Iruñeko Udaleko Hiri Segurtasuneko arduradunek esan dute «erabat seguruak» direla, eta «bortxaren erabilera progresiboa beharrezkoa denean» erabiliko dituztela
Gaurtik, zauritzeko gaitasun handiagoa izanen du Iruñeko Udaltzaingoak: taser pistolak erabiliko dituzte zenbait poliziak, Iruñeko Udaleko Hiri Segurtasuneko alorrak jakinarazi duenez. Navarra Sumako arduradunek ez dute «pistola» hitza erabili; aitzitik, esan dute «belaunaldi berriko gailu adimendun eta ez-hilgarriak» ...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222258/lanpostuak-berma-ditzala-exijitu-diote-sindikatuek-siemens-gamesari.htm
Ekonomia
Lanpostuak berma ditzala exijitu diote sindikatuek Siemens Gamesari
Iruñean, gaur bertan dute enplegu mahaiaren azken bilkura zuzendaritzarekin, eta oraindik ez dago akordiorik. Langileek ez dute kaleratzerik onartuko.
Lanpostuak berma ditzala exijitu diote sindikatuek Siemens Gamesari. Iruñean, gaur bertan dute enplegu mahaiaren azken bilkura zuzendaritzarekin, eta oraindik ez dago akordiorik. Langileek ez dute kaleratzerik onartuko.
«Ez dugu kaleratze traumatikorik onartuko. Ez gaur, ez eta etorkizunean ere». Hitzok zuzendu zizkien ELAko Pablo Vitalek Siemens Gamesaren Sarrigurengo egoitzaren kanpoaldean (Eguesibar, Nafarroa) atzo elkarretaratu ziren langileei eta eraikin barruan ziren buruzagiei. Izan ere, Siemens Gamesako zuzendari nagusiak ego...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222259/amazonek-saltzaileen-datu-pribatuak-ez-erabiltzea-adostu-du-europako-batzordearekin.htm
Ekonomia
Amazonek saltzaileen datu pribatuak ez erabiltzea adostu du Europako Batzordearekin
Merkatuko nagusitasunaz baliatu izana eta lehiakortasun araudiaren aurka egin izana aitortu du Amazonek. Milaka milioi euroko isuna saihestu du akordioari esker.
Amazonek saltzaileen datu pribatuak ez erabiltzea adostu du Europako Batzordearekin. Merkatuko nagusitasunaz baliatu izana eta lehiakortasun araudiaren aurka egin izana aitortu du Amazonek. Milaka milioi euroko isuna saihestu du akordioari esker.
Amazonek aitortu egin du Europako online salmenten merkatuan duen nagusitasunaz baliatu dela, baita lehiakortasun araudiaren aurka egin duela ere. Europako Batzordea 2019ko uztailean hasi zen AEBetako enpresa teknologikoa ikertzen, Amazonen plataforma erabiltzen duten saltzaileen datu pribatuak enpresak nola erabiltzen...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222260/euskal-selekzioa-txileri-gailendu-zaio-serio-jokatuta.htm
Kirola
Euskal Selekzioa Txileri gailendu zaio, serio jokatuta
Nerea Eizagirrek, Amaiur Sarriegik eta Ane Miren Martinez de Lahidalgak sartu dituzte euskal selekzioaren hiru golak. Giroa ez da falta izan, baina zale gutxi bildu dira Mendizorrotzan.
Euskal Selekzioa Txileri gailendu zaio, serio jokatuta. Nerea Eizagirrek, Amaiur Sarriegik eta Ane Miren Martinez de Lahidalgak sartu dituzte euskal selekzioaren hiru golak. Giroa ez da falta izan, baina zale gutxi bildu dira Mendizorrotzan.
Euskal selekzioak beste behin erakutsi du partida eta txapelketa ofizialak jokatzeko aukera izanez gero kontuan hartzeko moduko selekzioa izango litzatekeela. 3-0 gailendu zaio Txileri, partida lehiakor eta serio bat jokatuz, konplexurik gabe. Joko aldetik partida txukuna egin du, eta hasieratik joan da partidaren bila...
2022-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222261/athleticek-ez-du-huts-egin.htm
Kirola
Athleticek ez du huts egin
Nahi baino gehiago kostatu bazaio ere, 0-1 irabazi dio Sestao Riverri, Las Llanasen.
Athleticek ez du huts egin. Nahi baino gehiago kostatu bazaio ere, 0-1 irabazi dio Sestao Riverri, Las Llanasen.
Munduko Koparen ostean, ikusmina zegoen zer gorputzaldirekin iritsiko ote ziren Lehenengo Mailako taldeak Espainiako Kopako kanporaketara. Ez da izan Athleticen partidarik onena, baina, erritmo falta nabaritu bazaio ere, 0-1 irabazi dio Sestao Riverri. 2. RFEF mailan dagoen talde horrek oso partida gogorra proposatu du...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222283/bizkaibuseko-bost-enpresa-azpikontratatuetako-lauk-greba-eguna-dute-gaur.htm
Gizartea
Bizkaibuseko bost enpresa azpikontratatuetako lauk greba eguna dute gaur
Lanuzteak hainbat zonatako zerbitzuetan du eragina: Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Enkarterri, Busturia Lea-Artibai eta Mungialdea. Manifestazioa egin dute Bilbon.
Bizkaibuseko bost enpresa azpikontratatuetako lauk greba eguna dute gaur. Lanuzteak hainbat zonatako zerbitzuetan du eragina: Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Enkarterri, Busturia Lea-Artibai eta Mungialdea. Manifestazioa egin dute Bilbon.
Aterabiderik gabe segitzen du Bizkaibuseko lan gatazkak, aspaldi ez baita urratsik egin enpresa azpikontratatuen hitzarmena berritzeko prozesuan. Protestan diren langileek arnasa nahi dute behingoz, eta, hori erdiesteko, lanuztea egiten ari dira gaur goizean goizetik. 24 orduz, greban izanen dira Bizkaibusek azpikontra...
2022-12-22
https://www.berria.eus/albisteak/222284/ilara-luzeak-bilbon-sibari-republic-en-produktuak-lortzeko.htm
albisteak
Ilara luzeak Bilbon Sibari Republic-en produktuak lortzeko
Serum famatuaren stock-a hautsi ondoren, Sibari Republic goi mailako kosmetika marka euskaldunak Bilboko eta Donostiako dendetan %50eko promozioa luzatzea erabaki du.
Ilara luzeak Bilbon Sibari Republic-en produktuak lortzeko. Serum famatuaren stock-a hautsi ondoren, Sibari Republic goi mailako kosmetika marka euskaldunak Bilboko eta Donostiako dendetan %50eko promozioa luzatzea erabaki du.
Badira hiru aste Sibari Republic-ek bere dendak zabaldu zituela. Harrezkeroztik, produktua erostera etorri direnen ilara luzeak ikusi ditugu bai Bilbon eta baita Donostian ere. Hainbeste pertsonak erosi dute dendetan, beste behin markari bere serum famatua agortu baitzaio. Hori dela eta, marka euskaldunak bere promozio...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222285/peruko-kongresuak-bozak-2024ko-apirilera-aurreratzea-onartu-du.htm
Mundua
Peruko Kongresuak bozak 2024ko apirilera aurreratzea onartu du
Boluartek nabarmendu du bera buru duen gobernua «trantsiziokoa» dela. Ezkerrak eskatu du prozesu konstituziogile baterako kontsulta bat bultzatzeko.
Peruko Kongresuak bozak 2024ko apirilera aurreratzea onartu du. Boluartek nabarmendu du bera buru duen gobernua «trantsiziokoa» dela. Ezkerrak eskatu du prozesu konstituziogile baterako kontsulta bat bultzatzeko.
Hauteskundeak 2024ko apirilera aurreratzeko lege proiektu bat onartu du Peruko Kongresuak goizaldean. 93 diputatuk Konstituzioaren Batzordeak aurkeztutako testuaren alde bozkatu dute, 30ek kontra, eta bat abstenitu egin da. Dina Boluarte herrialdeko presidentea bozak aurreratzearen aldekoa da. Berez, 2026ra arte gobern...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222286/eajk-espainiako-gobernuari-eskatu-dio-hizkuntzaren-ekonomia-berriaren-esepean-euskarari-lekua-egiteko.htm
Politika
EAJk Espainiako Gobernuari eskatu dio hizkuntzaren ekonomia berriaren ESEPEan euskarari lekua egiteko
Programaren 1.100 milioi euroetatik euskarara bi baino ez direla bideratuko salatu du Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak. Aurreratu du ez dutela babestuko diru saila handitu ezean.
EAJk Espainiako Gobernuari eskatu dio hizkuntzaren ekonomia berriaren ESEPEan euskarari lekua egiteko. Programaren 1.100 milioi euroetatik euskarara bi baino ez direla bideratuko salatu du Aitor Esteban EAJren Espainiako Kongresuko bozeramaileak. Aurreratu du ez dutela babestuko diru saila handitu ezean.
EAJk ez du babestuko hizkuntzaren ekonomia berriaren ESEPEa, baldin eta Espainiako Gobernuak ez badie horretan aurrekontuaren zati handiagoa ematen gaztelera ez gainerako hizkuntzei, EAJk Espainiako Kongresuan duen eledun Aitor Estebanek adierazi duenaren arabera. "ESEPE hau bidegabea da. Ez duzue inolako akordiorik eg...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222287/amazoneko-eta-ehungintzako-langileek-greba-egingo-dute-gabonen-aurretik.htm
Ekonomia
Amazoneko eta ehungintzako langileek greba egingo dute Gabonen aurretik
Abenduaren 22an eta 23an egingo dituzte grebak, Trapagarango (Bizkaia) Amazonen lantegian eta Gipuzkoako ehungintza sektorean.
Amazoneko eta ehungintzako langileek greba egingo dute Gabonen aurretik. Abenduaren 22an eta 23an egingo dituzte grebak, Trapagarango (Bizkaia) Amazonen lantegian eta Gipuzkoako ehungintza sektorean.
LAB sindikatuak deituta, Trapagarango Amazonen zentro logistikoko langileek greba egingo dute bihar eta etzi, azaroaren 28an egin moduan. ELA sindikatua ere deialdira batu da, eta Olentzero iritsi aurretik fardelak banatzeari utziko diote. Lan baldintzak hobetzeko negoziazioarekin hastera behartu nahi dute enpresa; Tra...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222288/haydee-gastelu-hil-da-maiatzeko-plazako-amen-fundatzaileetako-bat.htm
Mundua
Haydee Gastelu hil da, Maiatzeko Plazako Amen fundatzaileetako bat
Maiatzeko Plazako Amen lehen elkarretaratzean izan zen. Zortzi hilabete lehenago desagertu zen haren semea; 25 urte beranduago jakin zuten Fatimako sarraskian hil zutela.
Haydee Gastelu hil da, Maiatzeko Plazako Amen fundatzaileetako bat. Maiatzeko Plazako Amen lehen elkarretaratzean izan zen. Zortzi hilabete lehenago desagertu zen haren semea; 25 urte beranduago jakin zuten Fatimako sarraskian hil zutela.
1977ko apirilaren 30a, osteguna. Egun hartan, Videlaren diktadurapean (1976-1983) desagertutakoen hainbat ama elkartu ziren Buenos Airesko Maiatzeko Plazan. Han zen Haydee Gastelu; hura izan zen Maiatzeko Plazen Amen Elkarteko fundatzaileetako bat. Argentinako Giza Eskubideen Idazkaritzak haren heriotzaren berri eman d...
2022-12-26
https://www.berria.eus/albisteak/222289/zorioneko-eta-ukraina-dira-2022ko-hitzak-berriako-euskara-taldearen-iritziz.htm
Gizartea
'Zorioneko' eta 'Ukraina' dira 2022ko hitzak, BERRIAko euskara taldearen iritziz
Hilabete bakoitzeko hitz bat aukeratu du taldeak. Proposatu zureak sare sozialetan, '#2022kohitza' traolarekin.
'Zorioneko' eta 'Ukraina' dira 2022ko hitzak, BERRIAko euskara taldearen iritziz. Hilabete bakoitzeko hitz bat aukeratu du taldeak. Proposatu zureak sare sozialetan, '#2022kohitza' traolarekin.
Gauza mordoa kabitu da urte bakarrean: milaka gertaera, erreakzio, lorpen, ustekabe eta kontu imajinaezin izan dira. Ezinbestean, BERRIAk hitzen bitartez kontatu ditu horiek guztiak, urtarriletik abendura. Ohi denez, urtea bere hondarrean delarik, BERRIAko euskara taldeak atzera begirakoa egin du, eta urteko hitzen bil...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222290/errigorak-85000-euro-bildu-ditu-ekaineko-suteen-ondorioei-aurre-egiteko-kanpainan.htm
Gizartea
Errigorak 85.000 euro bildu ditu ekaineko suteen ondorioei aurre egiteko kanpainan
Zazpi proiektu finantzatuko dituzte Uxuen eta San Martin Unxen, bi helbururekin: «suebaki berdeak» sortzea eta «abeltzaintza estentsiboa» sustatzea.
Errigorak 85.000 euro bildu ditu ekaineko suteen ondorioei aurre egiteko kanpainan. Zazpi proiektu finantzatuko dituzte Uxuen eta San Martin Unxen, bi helbururekin: «suebaki berdeak» sortzea eta «abeltzaintza estentsiboa» sustatzea.
Kalte larriak eragin zituzten suteek Nafarroan ekainean. Besteak beste, 15.000 hektarea erre zituzten. Hori dela eta, Errigora herri egitasmoak Lurra, sua, ura, herria kanpaina abiatu zuen. Bada, Errigorak gaur jakinarazi duenez, 85.000 euro lortu dituzte. Lehen 10.000 euroak Errigorak jarri zituen, eta herritarren eka...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222291/zuzendari-eta-langileek-osatutako-batzorde-bat-eratuko-dute-donostiako-esian.htm
Gizartea
Zuzendari eta langileek osatutako batzorde bat eratuko dute Donostiako ESIan
Erakunde sanitario integratuaren lerro estrategikoak finkatzeko batzordea litzateke, legeak jasotzen duen moduan. Krisia bideratzen ari da, Jaurlaritzak atzera egin ondoren bere asmo batzuetan. Esaterako, minbiziaren aurkako Hipec teknika soilik Donostian egongo da, zerbitzuburuek nahi duten bezala.
Zuzendari eta langileek osatutako batzorde bat eratuko dute Donostiako ESIan. Erakunde sanitario integratuaren lerro estrategikoak finkatzeko batzordea litzateke, legeak jasotzen duen moduan. Krisia bideratzen ari da, Jaurlaritzak atzera egin ondoren bere asmo batzuetan. Esaterako, minbiziaren aurkako Hipec teknika soi...
Osakidetzako zuzendari Rosa Perezekin batzartu ondoren, Donostiako ESIko zerbitzuburuek jakin dute beren erreibindikazio nagusiak errespetatu egingo dituela Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta duela ia hiru aste abiatutako krisia bideratzeko moduan legoke, hortaz. Medikuburuek gaur informatu dituzte Donostiako ESIko...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222292/itzuli-da-san-tomas-beti-bezain-jendetsu.htm
Bizigiro
Itzuli da San Tomas, beti bezain jendetsu
Bi urteko etenaldiaren ostean, giro paregabearekin ari dira ospatzen San Tomas eguna Bilbon, Donostian, Azpeitian eta Arrasaten.
Itzuli da San Tomas, beti bezain jendetsu. Bi urteko etenaldiaren ostean, giro paregabearekin ari dira ospatzen San Tomas eguna Bilbon, Donostian, Azpeitian eta Arrasaten.
Jendea gainezka, eta jairako gogoa ere bai. Batek baino gehiagok sumatuko zuen San Tomas jaiko urteroko irudiaren falta: taloak jateko ilarak, sagardo botilak eskuan, baserritar trajeak soinean... Luze jo du bi urteko etenaldiak, baina atzean utzi dute hura Bilbon, Donostian, Azpeitian (Gipuzkoa) eta Arrasaten (Gipuzko...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222293/bidenek-eskatu-dio-gorenari-bertan-behera-uzteko-papergabeak-mugara-iritsi-ahala-kanporatzeko-araua.htm
Mundua
Bidenek eskatu dio Gorenari bertan behera uzteko papergabeak mugara iritsi ahala kanporatzeko araua
Etxe Zuriak ohartarazi dio Gorenari COVID-19ak eragindako pandemia piztu zen garaian ezarritako osasun neurri bat baliatu nahi dutela errepublikanoek «immigrazioa kontrolatzeko»
Bidenek eskatu dio Gorenari bertan behera uzteko papergabeak mugara iritsi ahala kanporatzeko araua. Etxe Zuriak ohartarazi dio Gorenari COVID-19ak eragindako pandemia piztu zen garaian ezarritako osasun neurri bat baliatu nahi dutela errepublikanoek «immigrazioa kontrolatzeko»
AEBetako Auzitegi Goreneko presidente John Robertsek ontzat eman du hemeretzi estatu errepublikanotako fiskal nagusiek osatutako koalizio batek egindako eskaera, eta astelehenean deliberatu zuen indarrean mantentzea papergabeak Mexikoko mugara iritsi ahala kanporatzeko 2020ko martxotik indarrean dagoen osasun araua. Be...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222295/cortesko-emakume-bat-hil-du-senarrak-espainian.htm
Gizartea
Cortesko emakume bat hil du senarrak Espainian
Kolpez hila aurkitu zuten astelehenean 80 urteko emakumea, Zaragozan. Senarrak hilketa aitortu zion Poliziari. Elkarretaratzera deitu dute gaur Cortesen. Urtarrilean, Cortesko beste emakume bat hil zuen haren senarrak: Sara Pina Ieregi. Indarkeria matxistak 116 emakume eta 11 ume hil ditu 2003tik.
Cortesko emakume bat hil du senarrak Espainian. Kolpez hila aurkitu zuten astelehenean 80 urteko emakumea, Zaragozan. Senarrak hilketa aitortu zion Poliziari. Elkarretaratzera deitu dute gaur Cortesen. Urtarrilean, Cortesko beste emakume bat hil zuen haren senarrak: Sara Pina Ieregi. Indarkeria matxistak 116 emakume et...
Astelehenean emakume bat hil zuten Zaragozan (Espainia). Gaur jakin da hildakoa Maria del Carmen Ruiz Huerta zela eta Corteskoa zela (Nafarroa). 80 urteko emakumea kolpeka hil zuen senarrak, etxean. Hala aitortu zion gero Poliziari, bere burua entregatu ondoren. Antonio Giger Kaufmann du izena senarrak, eta 83 urte di...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222299/osakidetzak-2020ko-2021eko-eta-2022ko-eta-egonkortzeko-lan-eskaintza-publikoaren-oinarri-orokorrak-argitaratu-ditu.htm
Gizartea
Osakidetzak 2020ko, 2021eko eta 2022ko eta Egonkortzeko Lan Eskaintza Publikoaren oinarri orokorrak argitaratu ditu
7.639 postu eskainiko dituzte, eta abenduaren 27an argitaratuko dituzte oinarri espezifikoak.
Osakidetzak 2020ko, 2021eko eta 2022ko eta Egonkortzeko Lan Eskaintza Publikoaren oinarri orokorrak argitaratu ditu. 7.639 postu eskainiko dituzte, eta abenduaren 27an argitaratuko dituzte oinarri espezifikoak.
Osakidetzak LEP 2020+2021+2022+Egonkortzea Lan Eskaintza Publikoaren oinarri orokorrak argitaratu ditu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA). Hiru urteetako lan eskaintza publikoa prozedura bakarrean egingo da, eta 7.639 postu sartuko dira deialdian. Oinarri orokorretan, 2020an, 2021ean eta 2022an EHAAn arg...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222300/sindikatuek-eskatu-dute-gutxieneko-soldata-82-baino-gehiago-igotzeko.htm
Ekonomia
Sindikatuek eskatu dute gutxieneko soldata %8,2 baino gehiago igotzeko
CCOOk eta UGTk Lan Ministerioak proposatutakoa baino igoera handiagoa eskatu dute; CEOE ez da negoziazio mahaira joan, iragarri moduan.
Sindikatuek eskatu dute gutxieneko soldata %8,2 baino gehiago igotzeko. CCOOk eta UGTk Lan Ministerioak proposatutakoa baino igoera handiagoa eskatu dute; CEOE ez da negoziazio mahaira joan, iragarri moduan.
Gaur goizean izan da lanbide arteko gutxieneko soldataren igoeraren inguruko bilera, Madrilen. Bertan Espainiako Gobernuko, sindikatuetako eta patronaletako ordezkariek hartu behar zuten parte, baina azkenak ez dira joan, Lan Ministerioarekin harremanak hautsi baitzituzten joan den astean. Hala, UGTk %10eko igoera eska...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222301/maskaren-auzia-laquolokaztearaquo-egotzi-dio-txibitek-navarra-sumari.htm
Gizartea
Maskaren auzia «lokaztea» egotzi dio Txibitek Navarra Sumari
Nafarroako Parlamentuan foru erregimeneko batzordean gobernuko lehendakariak nabarmendu du akordioa «legea betez eta gardentasunez» egin zela.
Maskaren auzia «lokaztea» egotzi dio Txibitek Navarra Sumari. Nafarroako Parlamentuan foru erregimeneko batzordean gobernuko lehendakariak nabarmendu du akordioa «legea betez eta gardentasunez» egin zela.
«Ez dut esku hartze zuzenik izan». Maskaren auzian bere erantzukizun politikoari izkin egin nahi izan dio Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak. Haren esanetan, Sodena sozietate publikoak sinatu zuen kontratu hura CEN enpresaburu elkartearekin eta Albys enpresarekin, eta ez zuzenean gobernuak. Merkatuan mask...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222302/epaitegiak-artxibatu-egin-du-eako-zuzendaritzako-kideen-aurkako-auzi-penala.htm
Politika
Epaitegiak artxibatu egin du EAko zuzendaritzako kideen aurkako auzi penala
Eusko Alkartasunak kritikatu du alderdikideak «politikoki ezgaitzea» zela kritikoen helburua. Kritikoek, berriz, elkarrizketa bideak «haustea» leporatu diote zuzendaritzari.
Epaitegiak artxibatu egin du EAko zuzendaritzako kideen aurkako auzi penala. Eusko Alkartasunak kritikatu du alderdikideak «politikoki ezgaitzea» zela kritikoen helburua. Kritikoek, berriz, elkarrizketa bideak «haustea» leporatu diote zuzendaritzari.
Eusko Alkartasunak jakinarazi duenez, Gasteizko Instrukzioko 3. Epaitegiak alderdiko zuzendaritzako zenbait kideren aurkako salaketa artxibatzea ebatzi du. Ildo kritikoko kideek Iker Ruiz de Egino, Mariano Alaba, Hugo Uruñuela eta Maider Karrere alderdikideen aurka egin zuten, dokumentuak faltsutzea egotzita. EAko zuze...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222303/eibarko-euskaraz-eta-kitto-bando-ezagunak-40-urte-bete-ditu.htm
Gizartea
Eibarko '...euskaraz eta kitto!' bando ezagunak 40 urte bete ditu
Mikel Larrañaga alkateak 1982ko abenduaren 21ean atera zuen bandoa, «dei eta deiadar eginez euskaldun jendeari euskara erabiltzera etxean zein jendaurrean». Urteurrenarekin batera, diseinu bereko beste bando bat atera du Akebai plataformak, Euskara eibartar guztiona izenarekin.
Eibarko '...euskaraz eta kitto!' bando ezagunak 40 urte bete ditu. Mikel Larrañaga alkateak 1982ko abenduaren 21ean atera zuen bandoa, «dei eta deiadar eginez euskaldun jendeari euskara erabiltzera etxean zein jendaurrean». Urteurrenarekin batera, diseinu bereko beste bando bat atera du Akebai plataformak, Euskara eiba...
Gaur 40 urte bete ditu Eibarren euskara sustatzeko Jon Larrañaga alkateak atera zuen bando ezagunak. 1982ko abenduaren 21ean kaleratu zuen Larrañagak, Eibarren euskararen alde egin zuten sentsibilizazio kanpaina batean. Kanpainaren helburu nagusia zera zen, euskaldunak, euskal hiztunak, hizkuntza erabiltzera bultzatzea...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222304/konstituzionalak-ezohiko-osoko-bilkura-du-gaur-kautelazko-neurria-kentzeaz-senatuak-egindako-eskaera-aztertzeko.htm
Mundua
Konstituzionalak ezohiko osoko bilkura du gaur, kautelazko neurria kentzeaz Senatuak egindako eskaera aztertzeko
Goi ganberak esan du «babesik gabe» sentitzen dela, eta argudiatu du Kongresuan egindako bozketak baliogabetzea zela PPren helegitearen asmoa. Senatuak saioa du bihar.
Konstituzionalak ezohiko osoko bilkura du gaur, kautelazko neurria kentzeaz Senatuak egindako eskaera aztertzeko. Goi ganberak esan du «babesik gabe» sentitzen dela, eta argudiatu du Kongresuan egindako bozketak baliogabetzea zela PPren helegitearen asmoa. Senatuak saioa du bihar.
Auzitegi Konstituzionaleko presidente Pedro Gonzalez-Trevijanok urgentziazko osoko bilkura batera deitu du, gaurko (19:00). Izan ere, Senatuak inpugnatu egin du Konstituzionalak astelehenean hartutako erabakia. Hark ebatzi zuen, PPren helegite bat ontzat emanez, baliorik gabe uztea Zigor Kodearen erreformaren barruan j...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222305/datozen-bi-asteburuetan-frantziako-tren-kontrolatzaileek-greba-egingo-dute.htm
Gizartea
Datozen bi asteburuetan Frantziako tren kontrolatzaileek greba egingo dute
SNCF Frantziako tren konpainiako kontrolatzaileek greba mugimendua abiatuko dute, lan sari baxuegiak eta lan baldintza zailegiak salatzeko. SNCF konpainiari «hamarnaka milioi euro» kostatuko zaio greba, egikaritzen bada.
Datozen bi asteburuetan Frantziako tren kontrolatzaileek greba egingo dute. SNCF Frantziako tren konpainiako kontrolatzaileek greba mugimendua abiatuko dute, lan sari baxuegiak eta lan baldintza zailegiak salatzeko. SNCF konpainiari «hamarnaka milioi euro» kostatuko zaio greba, egikaritzen bada.
SNCF Frantziako tren konpainiako kontrolatzaileek abiatu dute mugimendu soziala. Bi grebarako aitzin abisu jarri dituzte sindikatuek: bata abenduaren 23tik 26ra, eta, bestea abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra. Greba horien bidez lanbidearen berezitasunen onarpen handiagoa aldarrikatzen dute langileek, eta lan sariak et...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222306/bizkaiko-metalgintzako-langileek-hitzarmena-berritu-gabe-amaituko-dute-urtea.htm
Ekonomia
Bizkaiko metalgintzako langileek hitzarmena berritu gabe amaituko dute urtea
Sindikatuek beste eskaintza bat egin dute, baina, FVEMen ustez, aurrekoa baino «onartezinagoa da». Bi aldeek ez dute egunik zehaztu hurrengo bilerarako.
Bizkaiko metalgintzako langileek hitzarmena berritu gabe amaituko dute urtea. Sindikatuek beste eskaintza bat egin dute, baina, FVEMen ustez, aurrekoa baino «onartezinagoa da». Bi aldeek ez dute egunik zehaztu hurrengo bilerarako.
Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmeneko korapiloa are gehiago estutu da, eta, azken orduko ezusteko mugimenduren bat egon ezean, langileek ituna berritu gabe amaituko dute urtea. Negoziazio epe honetako hogeigarren bilera egin dute gaur Lan Harremanen Kontseiluan, eta, CCOO-LAB-UGT hirukoak beste eskaintza bat eraman a...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222307/azken-urteetako-antxoa-kuotarik-handiena-izango-dute-euskal-arrantzaleek.htm
Ekonomia
Azken urteetako antxoa kuotarik handiena izango dute euskal arrantzaleek
Berdelaren kuota ez errespetatzeagatik jarritako zigorra asko gutxituko da 2023an, eta horrek %17 gehiago arrantzatu ahal izatea ekar dezake
Azken urteetako antxoa kuotarik handiena izango dute euskal arrantzaleek. Berdelaren kuota ez errespetatzeagatik jarritako zigorra asko gutxituko da 2023an, eta horrek %17 gehiago arrantzatu ahal izatea ekar dezake
Itsasoaren egoerak, tenperaturak, itsaslasterrek eta arrantza baldintza dezaketen faktore guztiek laguntzen badute, urte ona izango dute antxoatara joaten diren Euskal Herriko arrantzaleek. Azken erabakia Bruselatik iritsiko den arren, Espainiako Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak aurreratu du aurten baino %17 gehia...
2022-12-21
https://www.berria.eus/albisteak/222308/azazetako-parke-eolikoa-eraikitzeko-ingurumen-baimena-eman-du-arabako-foru-aldundiak.htm
Gizartea
Azazetako parke eolikoa eraikitzeko ingurumen baimena eman du Arabako Foru Aldundiak
Orain, Eusko Jaurlaritzak eman beharko dio oniritzia egitasmoari. Zortzi haize errota jarri nahi dituzte, 40 MW sortzeko asmoz.
Azazetako parke eolikoa eraikitzeko ingurumen baimena eman du Arabako Foru Aldundiak. Orain, Eusko Jaurlaritzak eman beharko dio oniritzia egitasmoari. Zortzi haize errota jarri nahi dituzte, 40 MW sortzeko asmoz.
Ingurumen baimena eman dio Arabako Foru Aldundiak Azazetan erakin nahi duten parke eolikoari. Bernedo, Arraia-Maeztu, Dulantzi, Iruraiz-Gauna eta Donemiliaga (Araba) udalerrietako eremuei eragiten die egitasmoak. Azazetako mendietan zortzi haize errota eraiki nahi dituzte, 40 megawatt sortzeko asmoarekin. Egitasmoan 37...