date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2022-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/222309/erabakitzeko-eskubidea-espainiako-konstituzioan-jasotzea-proposatu-du-eajk.htm | Politika | Erabakitzeko eskubidea Espainiako Konstituzioan jasotzea proposatu du EAJk | Auzitegi Konstituzionalean «Foru Areto» bat sortzea jasotzen duen zuzenketa bat ere erregistratu dute jeltzaleek. | Erabakitzeko eskubidea Espainiako Konstituzioan jasotzea proposatu du EAJk. Auzitegi Konstituzionalean «Foru Areto» bat sortzea jasotzen duen zuzenketa bat ere erregistratu dute jeltzaleek. | Espainiako Konstituzioaren erreforma proiektuari 11 zuzenketa aurkeztu dizkio EAJk Espainiako Kongresuan duen taldeak. Bestea, beste, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea jasotzea proposatu du, konstituzioaren bigarren artikulua moldatuta eta xedapen gehigarri bat erantsita. Jeltzaleen zuzenketak jasotzen duenez, ... |
2022-12-21 | https://www.berria.eus/albisteak/222310/osasunak-eta-realak-ez-dute-huts-egin.htm | Kirola | Osasunak eta Realak ez dute huts egin | Alavesek ere aurrera egin du, baina Eibar eta Arenas kalean gelditu dira | Osasunak eta Realak ez dute huts egin. Alavesek ere aurrera egin du, baina Eibar eta Arenas kalean gelditu dira | Aparteko deskalabrurik ez Espainiako Kopako bigarren kanporaketan. Ez, bederen, gorengo mailako euskal taldeei dagokienez. Realak eta Osasunak erraz gainditu dituzte beren kanporaketak. Txuri-urdinek aise gainditu dute Coria (0-5), eta gorritxoak antzera moldatu dira Arnedoren aurka (1-3). Alavesek ere aurrera egin du,... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222330/hekimenek-jaurlaritzari-eskatu-dio-euskarazko-komunikabideei-laquonabarmenraquo-handitzeko-baliabideak.htm | Gizartea | Hekimenek Jaurlaritzari eskatu dio euskarazko komunikabideei «nabarmen» handitzeko baliabideak | Euskarazko hedabideen elkarteak salatu du Jaurlaritzaren laguntzek ez dutela ematen kostuak betetzeko eta ez dituztela aintzat hartzen prezioen gorakadak. Berretsi du audientzian oinarritutako diru laguntzen sistemak «kalte» egiten diela euskarazko hedabideei. | Hekimenek Jaurlaritzari eskatu dio euskarazko komunikabideei «nabarmen» handitzeko baliabideak. Euskarazko hedabideen elkarteak salatu du Jaurlaritzaren laguntzek ez dutela ematen kostuak betetzeko eta ez dituztela aintzat hartzen prezioen gorakadak. Berretsi du audientzian oinarritutako diru laguntzen sistemak «kalte»... | Jasotakoa baino «bultzada sendoagoa» behar dute euskarazko komunikabideek erakunde publikoen aldetik, Hekimen euskarazko hedabideen elkarteak ohar bidez adierazi duenez. Eusko Jaurlaritzak euskarazko komunikabideei eragiten dieten bi diru-laguntza deialdiren ebazpenak argitaratu ditu gaur, eta eman berritan egin du oha... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222332/ebko-justizia-auzitegiak-arrazoia-eman-dio-europarlamentuari-junquerasen-eserlekua-hutsik-uzteagatik.htm | Mundua | EBko Justizia Auzitegiak arrazoia eman dio europarlamentuari Junquerasen eserlekua hutsik uzteagatik | Auzitegiak atzera bota du ERCko buruak EBko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren aurka aurkeztutako helegitea; «ez zuen zuzenbide akatsik egin» 2020ko urriko epaian. | EBko Justizia Auzitegiak arrazoia eman dio europarlamentuari Junquerasen eserlekua hutsik uzteagatik. Auzitegiak atzera bota du ERCko buruak EBko Auzitegi Nagusiaren erabakiaren aurka aurkeztutako helegitea; «ez zuen zuzenbide akatsik egin» 2020ko urriko epaian. | EB Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak atzera bota du ERC Esquerra Republicanako buru eta Generalitateko presidenteorde ohi Oriol Junquerasek Europako Parlamentuko eserlekua galtzearen aurka aurkeztutako helegitea. David Sassoli europarlamentuko orduko presidenteak haren eserlekua hutsik uztea erabaki zuen 2020ko u... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222333/bilbon-azkoitian-eta-nafarroan-atera-da-espainiako-eguberrietako-loteriaren-lehen-saria.htm | Gizartea | Bilbon, Azkoitian eta Nafarroan atera da Espainiako Eguberrietako loteriaren lehen saria | Bilbon eta Mungian saldu da bigarren saria. Donostian, Iruñean, Santurtzin, Portugaleten eta Galdakaon bosgarren sariak atera dira. | Bilbon, Azkoitian eta Nafarroan atera da Espainiako Eguberrietako loteriaren lehen saria. Bilbon eta Mungian saldu da bigarren saria. Donostian, Iruñean, Santurtzin, Portugaleten eta Galdakaon bosgarren sariak atera dira. | Bizkaia, Nafarroa eta Gipuzkoa izan dira zortedun Espainiako loteriaren Gabonetako zozketari. Izan ere, Bilbon, Iruñean, Cordovillan (Nafarroa) eta Azkoitian (Gipuzkoa) atera da lehen saria: 5490 zenbakia. Bilboko Urkixo zumarkaleko Ormaechea loteria dendan, Iruñeko Ziudadela kalekoan, Cordovillako supermerkatu batean ... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222334/sansohetako-akusatuei-ia-80-urteren-zigorrak-ezarri-dizkiete-guztira.htm | Gizartea | Sansohetako akusatuei ia 80 urteren zigorrak ezarri dizkiete guztira | Adingabeak galbideratu eta sexu erasoak egin izana egotzi diete; lauk zigor arinagoak izan dituzte, akusazioarekin akordioa lortuta. | Sansohetako akusatuei ia 80 urteren zigorrak ezarri dizkiete guztira. Adingabeak galbideratu eta sexu erasoak egin izana egotzi diete; lauk zigor arinagoak izan dituzte, akusazioarekin akordioa lortuta. | Orotara, 79 urte eta erdiren zigorrak ezarri dizkiete Sansoheta auziko hamar akusatuetatik bederatziri. Bestea errugabetzat jo dute. Epaian frogatutzat jo dute akusatuek sexu erasoak egin zizkietela Sansoheta zentroan Arabako Foru Aldundiaren zaintzapean zeuden zenbait adingaberi. Kasu batzuetan, adingabeei pornografia... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222335/legealdiko-laugarren-aurrekontuak-aurrera-atera-dituzte-nafarroan.htm | Politika | Legealdiko laugarren aurrekontuak aurrera atera dituzte Nafarroan | PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak alde bozkatu dute, eta EH BIlduren abstentzioak ahalbidetu egin du 2023ko aurrekontuak onartzea. Navarra Sumak kontra bozkatu du. | Legealdiko laugarren aurrekontuak aurrera atera dituzte Nafarroan. PSNk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak alde bozkatu dute, eta EH BIlduren abstentzioak ahalbidetu egin du 2023ko aurrekontuak onartzea. Navarra Sumak kontra bozkatu du. | Laugarren aldiz, aurrekontuak aurrera ateratzea lortu dute Nafarroako Gobernuko hiru alderdiek, eta, laugarren aldiz, Navarra Suma bakarrik geratu da, ezezkoan. Gainera, PSNko Ramon Alzorrizek ohartarazi dio garai bateko nostalgia atzean utzi behar lukeela, «PSNk egungo posizioari eusteko asmoa duelako».
BI hilabete p... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222336/palestinan-enbaxada-bat-duen-munduko-lehen-herrialdea-izango-da-txile.htm | Mundua | Palestinan enbaxada bat duen munduko lehen herrialdea izango da Txile | Gabriel Boric presidenteak iragarri du agintaldi honetan enbaxada bihurtuko duela gaur egun Txilek Palestinan duen negozioetarako ordezkaritza. | Palestinan enbaxada bat duen munduko lehen herrialdea izango da Txile. Gabriel Boric presidenteak iragarri du agintaldi honetan enbaxada bihurtuko duela gaur egun Txilek Palestinan duen negozioetarako ordezkaritza. | Gabriel Boric Txileko presidenteak iragarri duenez, agintaldi honetan Txilek enbaxada bat izango du Palestinan. «Sufrimenduen aurrean, ezin gara protokolora mugatu. Hitzek soilik ez dute balio. Gobernu gisara Palestinan daukagun ordezkaritza mailaz igoko dugu, eta, negozioetarako ordezkaritza bat izan ordez, enbaxada b... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222337/osasun-publikoaren-aldeko-protestak-egin-dituzte-osakidetzako-ospitaleen-atarian.htm | Gizartea | Osasun publikoaren aldeko protestak egin dituzte Osakidetzako ospitaleen atarian | SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, bilkurak egin dituzte Txagorritxu, Basurtu eta Donostia ospitaleetan. Lehen arretako zentroetan ere deitu dute protestetara, 13:00etarako. | Osasun publikoaren aldeko protestak egin dituzte Osakidetzako ospitaleen atarian. SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deituta, bilkurak egin dituzte Txagorritxu, Basurtu eta Donostia ospitaleetan. Lehen arretako zentroetan ere deitu dute protestetara, 13:00etarako. | Osakidetzako sindikatuek protesta eguna dute gaur. Osasun publikoaren alde eta langileen lan baldintza duinen defentsan, elkarretaratzeak antolatu dituzte ospitaleen eta lehen arretako zentroen atarian. SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deitu dute mobilizazioetara. 11:00etan egin dituzte lehen bilkurak, Tx... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222338/antsoaingo-udal-musika-eskolan-euskaraz-ikasteko-aukera-galdegin-dute.htm | Gizartea | Antsoaingo udal musika-eskolan euskaraz ikasteko aukera galdegin dute | Herritar batek salatu du musika eskolan ez dagoela euskaraz ikasterik. 'Erantzun bat' dioten eranskailuak itsatsi ditu Antsoaingo udaletxean. | Antsoaingo udal musika-eskolan euskaraz ikasteko aukera galdegin dute. Herritar batek salatu du musika eskolan ez dagoela euskaraz ikasterik. 'Erantzun bat' dioten eranskailuak itsatsi ditu Antsoaingo udaletxean. | Musika eskolan ikasteko gogoa bai, baina euskaraz egiteko aukerarik ez. Horixe salatu du Nestor Estebanek sare sozialetan. Maiatzera egin behar da atzera: Antsoaingo udal musika-eskolak Musika eta mugimendua izeneko jardueraren matrikulazioa ireki zuen. Estebanek euskarazko taldean matrikulatu nahi zuen alaba, baina ha... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222339/eusko-legebiltzarrak-dsbearen-erreforma-onartu-du-br.htm | Ekonomia | Eusko Legebiltzarrak DSBEaren erreforma onartu du | Onuradun guztien sarrerak hobetuko ditu: %8,5 handituko dira urtarrilean, eta beste koska bat apirilean, legea indarrean jartzen denean. | Eusko Legebiltzarrak DSBEaren erreforma onartu du. Onuradun guztien sarrerak hobetuko ditu: %8,5 handituko dira urtarrilean, eta beste koska bat apirilean, legea indarrean jartzen denean. | Prozesu luze baten ondoren, Eusko Legebiltzarrak onartu egin du DSBE diru sarrerak bermatzeko errenta eguneratzen duen legea. Alde handiz egin du aurrera, EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek aldeko botoa eman baitute; kontrako botoa eman dute PPk eta Voxek, eta «abstentzio kritikoa» hautatu dute EH Bilduko legebiltz... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222340/bidenek-zelenskiri-berretsi-dio-ukraina-ez-dutela-bakarrik-utziko.htm | Mundua | Bidenek Zelenskiri berretsi dio Ukraina ez dutela bakarrik utziko | Ukrainako presidentea lehen aldiz irten da herrialdetik Errusiaren erasoa hasi zenetik. Bidenek baieztatu du Washingtonek Patriot misilak bidaliko dizkiola Kievi. | Bidenek Zelenskiri berretsi dio Ukraina ez dutela bakarrik utziko. Ukrainako presidentea lehen aldiz irten da herrialdetik Errusiaren erasoa hasi zenetik. Bidenek baieztatu du Washingtonek Patriot misilak bidaliko dizkiola Kievi. | Errusiaren inbasioa hasi zenetik hirurehun egun igaro diren honetan, Ukrainako presidente Volodimir Zelenski aurrenekoz irten zen atzo herrialdetik, AEB Ameriketako Estatu Batuetako agintari Joe Bidenekin batzartzeko, Washingtonen. Etxe Zuriko maizterrak Zelenskirekin emandako prentsaurrekoan nabarmendu du Kievi emanda... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222341/amazonen-jarduna-ia-erabat-eten-dute-grebalariek.htm | Ekonomia | Amazonen jarduna ia erabat eten dute grebalariek | Haien kalkuluen arabera, gaur 25.000 fardel gelditu dira banatzeke Trapagaranen; bihar 35.000 izan daitezke. | Amazonen jarduna ia erabat eten dute grebalariek. Haien kalkuluen arabera, gaur 25.000 fardel gelditu dira banatzeke Trapagaranen; bihar 35.000 izan daitezke. | 25.000 fardel banatzeke gaur, eta 35.000 inguru ostiralean: hori da, Amazonek Trapagaranen (Bizkaia) duen logistika zentroko langileen arabera, haien grebak lantokian utziko duen arrastoa. LABek deituta, eta ELAren atxikimenduarekin, banaketa zentroko 109 langileek greba egunak dituzte gaur eta bihar. LABen arabera,, p... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222342/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-herritarrek-ikastetxeak-jo-dituzte-euskara-sustatzeko-lehentasunezko-eremu-nagusitzat.htm | Gizartea | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek ikastetxeak jo dituzte euskara sustatzeko lehentasunezko eremu nagusitzat | Eusko Jaurlaritzak argitaratutako inkesta baten arabera, herritarren %95ek uste dute administrazioak herritarrak aukeratzen duen hizkuntzan erantzun beharko lukeela beti. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek ikastetxeak jo dituzte euskara sustatzeko lehentasunezko eremu nagusitzat. Eusko Jaurlaritzak argitaratutako inkesta baten arabera, herritarren %95ek uste dute administrazioak herritarrak aukeratzen duen hizkuntzan erantzun beharko lukeela beti. | Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak inkesta bat argitaratu du, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarrek euskararen inguruan dauzkaten iritziei buruz. Horren arabera, euskara sustatzeko bidean lehentasun nagusitzat jo beharreko eremua hezkuntza da; lehentasun erabatekoa edo batere ez ematearen ar... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222343/espainiako-senatuak-onartu-egin-du-sedizio-delitua-indargabetzen-duen-erreforma.htm | Mundua | Espainiako Senatuak onartu egin du sedizio delitua indargabetzen duen erreforma | PSOEk eta UPk aurkeztutako lege proposamenak diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua moldatzea ere jasotzen du. Goi ganberak ez ditu bozkatu Konstituzionalak baliogabetutako bi zuzenketak. | Espainiako Senatuak onartu egin du sedizio delitua indargabetzen duen erreforma. PSOEk eta UPk aurkeztutako lege proposamenak diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua moldatzea ere jasotzen du. Goi ganberak ez ditu bozkatu Konstituzionalak baliogabetutako bi zuzenketak. | Espainiako Senatuak behin betiko onartu du PSOEk eta UP Unidas Podemosek bultzatutako lege proposamena: batetik, sedizio delitua ezabatzea, Kataluniako «gatazkaren desjudizializazioa» bultzatzeko; bestetik, diru publikoa bidegabe erabiltzearen delitua moldatzea. Hori bai, goi ganberak ez ditu bozkatu Espainiako Zigor K... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222344/trans-legeak-aurrera-egin-du-espainiako-kongresuan.htm | Gizartea | Trans legeak aurrera egin du Espainiako Kongresuan | 12 eta 14 urte artekoek epailearen baimena beharko dute erregistroan aldaketa egiteko, 14 eta 16 urte artekoek gurasoena nahikoa izango dute, eta 16tik aurrera ez dute inoren baimenik beharko. | Trans legeak aurrera egin du Espainiako Kongresuan. 12 eta 14 urte artekoek epailearen baimena beharko dute erregistroan aldaketa egiteko, 14 eta 16 urte artekoek gurasoena nahikoa izango dute, eta 16tik aurrera ez dute inoren baimenik beharko. | Trans legea onartu dute Espainiako Kongresuan. PSOEren eta Podemosen babesa ez ezik, EAJ, EH Bildu, ERC, Junts, BNG, Mas Pais, Compromis eta CUPena ere jaso du legeak. Senatura bidaliko dute, eta han berretsiz gero sartuko da indarrean.
Adingabeen genero autodeterminazioaren inguruan egon da eztabaidarik sutsuena Espa... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222345/marijaiaren-jabetza-intelektualaren-eskubideak-erosi-ditu-bilboko-udalak.htm | Bizigiro | Marijaiaren jabetza intelektualaren eskubideak erosi ditu Bilboko Udalak | 440.000 euro ordaindu dizkio Mari Puri Herrero sortzaileari horien truke | Marijaiaren jabetza intelektualaren eskubideak erosi ditu Bilboko Udalak. 440.000 euro ordaindu dizkio Mari Puri Herrero sortzaileari horien truke | «Gora Marijaia, gure Marijaia...», abesten dute bilbotarrek Aste Nagusian, eta hemendik aurrera gure hori inoiz baino gureagoa izango da. Bilboko Udalak Marijaiaren jabetza intelektualaren eskubideak erosi ditu 440.000 euroren truke. 1978ko abuztuaren 19an pertsonaia sortu zenetik, Mari Puri Herrero margolari eta graba... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222346/miarritzetik-marokora-aitonaren-renault-4l-zaharrean.htm | Bizigiro | Miarritzetik Marokora, aitonaren Renault 4L zaharrean | Eako (Bizkaia) bi gaztek urtebete pasatu dute aitonaren auto zaharra konpontzen, lasterketa solidario batean parte hartzeko asmoz. Otsailean abiatuko dira. | Miarritzetik Marokora, aitonaren Renault 4L zaharrean. Eako (Bizkaia) bi gaztek urtebete pasatu dute aitonaren auto zaharra konpontzen, lasterketa solidario batean parte hartzeko asmoz. Otsailean abiatuko dira. | Renault 4L autoa lur orotariko ibilgailua zen, halakoak asmatu baino lehen. 1961etik aurrera, izugarri zabaldu zen Euskal Herriko baserrietan, merkea izateaz gain, edozein lokatzetan eta harbidetan ibiltzeko gauza zelako, zamatuta gainera. Basamortuan ibiltzeko gauza dela frogatuko dute laster Eako (Bizkaia) Andoni Lar... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222347/saregileen-erretiro-aurreratuari-bide-ematen-dion-legea-onartu-dute.htm | Ekonomia | Saregileen erretiro aurreratuari bide ematen dion legea onartu dute | Enplegu legeak ere aurrera egin du Espainiako Kongresuan. Horren bitartez, aldi baterako erregulazioetan Lan Ikuskaritzak bere iritzia jakinarazi beharko du. | Saregileen erretiro aurreratuari bide ematen dion legea onartu dute. Enplegu legeak ere aurrera egin du Espainiako Kongresuan. Horren bitartez, aldi baterako erregulazioetan Lan Ikuskaritzak bere iritzia jakinarazi beharko du. | Espainiako Diputatuen Kongresuak ontzat eman du gaur Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berria, gobernua sostengatzen duten alderdien eta Ciudadanosen babesarekin.
Legearen ondorioetako bat da erretiroa lau urtez aurreratzeko aukera izango dutela saregileek, neskatilek eta paketatzaileek ere. Haien ... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222348/elb-hegaztiak-kanpoan-uzteko-hautua-egin-dugu-zigorrak-badira-ere.htm | Ekonomia | ELB : «Hegaztiak kanpoan uzteko hautua egin dugu, zigorrak badira ere» | Hegazti gripearen itzulera dela-eta, ELB laborari sindikatuak kanpoko hazkuntza defendatzen segituko du. Frantziako Laborantza Ministerioak plantan jartzen dituen neurrien "zentzugabekeria" salatu dute. | ELB : «Hegaztiak kanpoan uzteko hautua egin dugu, zigorrak badira ere». Hegazti gripearen itzulera dela-eta, ELB laborari sindikatuak kanpoko hazkuntza defendatzen segituko du. Frantziako Laborantza Ministerioak plantan jartzen dituen neurrien "zentzugabekeria" salatu dute. | Hegazti gripearen aurka, ahateen eta oiloen kanpoan haztearen aldeko aldarria egin du berriro ere ELB laborarien sindikatuak. Gripea ez da oraino iritsi Ipar Euskal Herrira, baina, Loira Atlantikoa (Bretainia) eta Vendee (Frantzia) departamenduetan agertutako gaixotasunak hegoalderako bidea hartuko duelakoan, Laborantz... |
2022-12-22 | https://www.berria.eus/albisteak/222349/siemens-gamesan-borondatez-enpresa-uzteko-baldintzak-hitzartu-dituzte.htm | Ekonomia | Siemens Gamesan borondatez enpresa uzteko baldintzak hitzartu dituzte | Gutxienez 30.000 euroko kalte ordaina jasotzea itundu dute CCOOk eta UGTk. ELAren ustez, akordioak ez du bermatu kaleratzerik ez izatea. | Siemens Gamesan borondatez enpresa uzteko baldintzak hitzartu dituzte. Gutxienez 30.000 euroko kalte ordaina jasotzea itundu dute CCOOk eta UGTk. ELAren ustez, akordioak ez du bermatu kaleratzerik ez izatea. | Siemens Gamesak, hurrengo bi urteetan, erretiro aurreratuen eta enpresa uzteko prest direnentzako kalte ordainen bitartez gutxituko ditu langileak Zamudion (Bizkaia) eta Sarrigurenen (Eguesibar).
Asteazkenean zuzendaritzarekin izandako azken bileran, horretarako baldintzak hitzartu zituen enpresak CCOOrekin eta UGTrek... |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222376/orgiko-basoa.htm | albisteak | Orgiko basoa | Orgiko hariztia, 77 hektareako hedadura duen baso naturala da. Ultzamako ibarrean kokaturik, Lizasoko kontzejuaren herri-oihana da Orgi. Mendeetan zehar, Lizasoko biztanleek basoa ustiatu ez ezik, landu ere egiten zuten eta bertatik hartzen zituzten bizitzeko beharrezkoa zuten ia guztia: egurra, orbela, fruituak, ezkur... | Orgiko basoa. Orgiko hariztia, 77 hektareako hedadura duen baso naturala da. Ultzamako ibarrean kokaturik, Lizasoko kontzejuaren herri-oihana da Orgi. Mendeetan zehar, Lizasoko biztanleek basoa ustiatu ez ezik, landu ere egiten zuten eta bertatik hartzen zituzten bizitzeko beharrezkoa zuten ia guztia: egurra, orbela, f... | Bisitarien eta naturaren balioen kontserbazioa bateragarri egiteko, basoa edo hariztia hiru zonatan banatu da: 1.- Arigartzetako harrera-gunea da lehena eta bertan, sarrera, aparkaleku, informazioa emateko etxola, askaldegiak, zaborrontziak eta komunak. 2.- Tomaszelaieta paseatzeko gunea dugu bigarrena eta basoan dagoe... |
2022-12-31 | https://www.berria.eus/albisteak/222377/lanbidek-prestakuntza-eskaintza-zabala-egiten-du-enpresetako-praktikak-barne-langabeak-lan-munduan-txertatzea-errazteko.htm | albisteak | Lanbidek prestakuntza-eskaintza zabala egiten du, enpresetako praktikak barne, langabeak lan-munduan txertatzea errazteko | 2022tik 2024ra bitarteko ekitaldietarako prestakuntza-eskaintzak xede du Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak antzemandako beharrei erantzutea, Euskal Autonomia Erkidegoko langabetuak lehentasuna direlarik. Prestakuntza-ekintzak doakoak dira ikasleentzat. Eta Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Europako Gizarte Funt... | Lanbidek prestakuntza-eskaintza zabala egiten du, enpresetako praktikak barne, langabeak lan-munduan txertatzea errazteko. 2022tik 2024ra bitarteko ekitaldietarako prestakuntza-eskaintzak xede du Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak antzemandako beharrei erantzutea, Euskal Autonomia Erkidegoko langabetuak lehentasuna di... | Enplegurako Lanbide Heziketa tresna bat da, modu erabakigarri batean, lan-merkatuan txertatzen eta langileen enplegagarritasuna hobetzen laguntzen duena. Testuinguru horretan, prestakuntza-ekintzek aukera ematen diete Euskal Autonomia Erkidegoko langabeei prestakuntza-eskaintza zabala eduki dezaten, enplegagarritasuna ... |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222378/baionako-zakarrontziak-emakume-ilehori-batekin-alderatu-ditu-yves-ugalde-hautetsiak.htm | Gizartea | Baionako zakarrontziak «emakume ilehori» batekin alderatu ditu Yves Ugalde hautetsiak | Yves Ugalde Baionako hautetsiak Baionako hondarkin zerbitzu berriari buruzko iritzi artikulu bat idatzi du. Bertan, zakarrontzi berriak emazteekin konparatu ditu. Elkarte feministak oldartu zaizkio. | Baionako zakarrontziak «emakume ilehori» batekin alderatu ditu Yves Ugalde hautetsiak. Yves Ugalde Baionako hautetsiak Baionako hondarkin zerbitzu berriari buruzko iritzi artikulu bat idatzi du. Bertan, zakarrontzi berriak emazteekin konparatu ditu. Elkarte feministak oldartu zaizkio. | La semaine du Pays basque aldizkarian idatzitako iritzi artikulu batek elkarte feministen haserrea piztu du. Bertan, Yves Ugalde Baionako kultur hautetsiak Baionako hondarkin sistema berriari buruz idatzi du; zehazki, hiriak jarri berri dituen zakarrontziei buruz. Hautetsiak horiek goresten ditu, eta, horretarako, meta... |
2018-9-18 | https://www.berria.eus/albisteak/222379/kizkitzako-baseliza-menditxiki.htm | albisteak | Kizkitzako baseliza | Menditxiki | Goierrin ospe handikoa da irailaren 8an Kizkitzako Ama Birjinaren ermitaren inguruan egin ohi den erromeria. Egun horretan, ermitaren inguruan dauden mahai eta erretegietan jende andana biltzen da. Ermitan irudi desberdinak egon dira. Gaur egun, bertan dagoen irudia jatorrizkoa ez dela esan behar da, ustez erromanikoa ... | Kizkitzako baseliza | Menditxiki. Goierrin ospe handikoa da irailaren 8an Kizkitzako Ama Birjinaren ermitaren inguruan egin ohi den erromeria. Egun horretan, ermitaren inguruan dauden mahai eta erretegietan jende andana biltzen da. Ermitan irudi desberdinak egon dira. Gaur egun, bertan dagoen irudia jatorrizkoa ez dela... | Mandubiako Benta gure eskuinera utziz, ezkerrera zuzentzen den porlanezko pistaren hasieran PR GI-67 eta GR-34ari dagozkien bide-seinale zuri-hori-gorriak ikusi ditugu. Berehala Mandubi Zahar baserriaren ondotik pasa gara eta lurrezko pista zabala jarraituz transhumantzia bidea banatzen den bidegurutzera heldu gara. Es... |
2018-9-1 | https://www.berria.eus/albisteak/222383/erlaitz-eta-pagogantildea-menditxiki.htm | albisteak | Erlaitz eta Pagogaña | Menditxiki | Erlaitzera igotzen den xendatik gotorlekuaren hondakinen ondora igoko gara. | Erlaitz eta Pagogaña | Menditxiki. Erlaitzera igotzen den xendatik gotorlekuaren hondakinen ondora igoko gara. | Justu Erlaitzera igotzeko maldaren hasieran kotxeak aparkatzeko lekua dago. Erlaitzera igotzen den xendatik gotorlekuaren hondakinen ondora igoko gara. XIX. mendean frantziar inbasioei aurre egiteko zortzi gotorlekuz osatutako proiektu bat abian jarri zuten, baina azkenean hiru besterik ez ziren eraiki: San Marko, Txor... |
2018-9-29 | https://www.berria.eus/albisteak/222391/indamendi-menditxiki.htm | albisteak | Indamendi | Menditxiki | Elkano Aiako auzoa da, Indamendiren magalean kokatzen da herrigunetik urrun. | Indamendi | Menditxiki. Elkano Aiako auzoa da, Indamendiren magalean kokatzen da herrigunetik urrun. | Bertaratzean, berehala ikusiko dugu Erdi Aroko San Pedro baseliza, 1025 urtean eraikia. Sarrerako atea XIV. mendekoa da eta gotiko estiloan dago egina. Erretaularik ez izan arren, bertan dago hilzorian agertzen den Kristoren irudia alboetara Gure Amaren eta San Pedroren taillak agertzen direlarik. 1989 urtean zaharberr... |
2018-10-14 | https://www.berria.eus/albisteak/222392/sorginaren-txabola-menditxiki.htm | albisteak | Sorginaren txabola | Menditxiki | Sorginaren txabola | Menditxiki. | Bilarreko herriko plazatik atera eta kale artean Uneba erreka aldera jaisten den aldapatik beheraino jaitsi gara xenda garbi eta eroso batetik. Beste aldapa txiki batek errepideraino eramango gaitui. Bertatik metro batzuk bete eta berehala ezker aldean egurrezko zubitxo bat hartu dugu errepidea utzia eta maldan gora za... | |
2019-10-13 | https://www.berria.eus/albisteak/222393/prao-de-la-paul-menditxiki.htm | albisteak | Prao de la Paúl | Menditxiki | Guardiako laku multzoaren barruan flora eta fauna bereziko 4 urmael txiki daude (el Prao de la Paúl, Carralogroño, Musco eta Carravalseca), eta horregatik gunea biotopo babestua da. Hezegune hauetan bio dibertsitate oparo aurkitu ahal dugu, batez ere atsedenleku bezala erabiltzen duten hegazti migratzaileak. | Prao de la Paúl | Menditxiki. Guardiako laku multzoaren barruan flora eta fauna bereziko 4 urmael txiki daude (el Prao de la Paúl, Carralogroño, Musco eta Carravalseca), eta horregatik gunea biotopo babestua da. Hezegune hauetan bio dibertsitate oparo aurkitu ahal dugu, batez ere atsedenleku bezala erabiltzen duten heg... | Ibilbideak El Prado de Paúl urmaela inguratzen du, urmaelik handiena. Kokapen ezin hobea du etnografiaren, gastronomiaren eta kulturaren ikuspegirik oso aberatsa den ingurune batean, eta beraz ibilbide honek familian gozatzeko moduko osagai aproposak dauzka. Gainerako urmaelak ere ingura ditzakegu, ibilbidea luzatzeko.... |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222394/nafarroako-ekonomia-32-handitu-da-hirugarren-hiruhilekoan.htm | Ekonomia | Nafarroako ekonomia %3,2 handitu da hirugarren hiruhilekoan | Nastat estatistika erakundearen arabera, inbertsioek eta zerbitzuek bultzatu dute batik bat jarduera ekonomikoa hirugarren hiruhilekoan. Zerbitzuetan, ostalaritzak eta administrazio arloko jarduerek erakutsi dute dinamismorik handiena. | Nafarroako ekonomia %3,2 handitu da hirugarren hiruhilekoan. Nastat estatistika erakundearen arabera, inbertsioek eta zerbitzuek bultzatu dute batik bat jarduera ekonomikoa hirugarren hiruhilekoan. Zerbitzuetan, ostalaritzak eta administrazio arloko jarduerek erakutsi dute dinamismorik handiena. | Galgari sakon sakatu dio aurten ekonomiak Nafarroan. Urteko lehen hiru hilabeteetan, %6,5eko erritmoan hazten ari zen urte arteko tasa, eta, uztailetik irailera, abiadura hori nabarmen apaldu da: zehazki, %3,2ra.
Alderatzea hiruhilekoaren arabera eginez gero, joera bera islatzen dute datuek. Izan ere, urtarriletik mar... |
2019-8-24 | https://www.berria.eus/albisteak/222395/jaizkibelgo-tontorra-menditxiki.htm | albisteak | Jaizkibelgo tontorra | Menditxiki | Jaizkibelgo tontorra | Menditxiki. | Jaizkibelgo errepidean dagoen Santa Barbara dorrerantz zuzenduko gara eta bertara iristean ohartuko gara bere oinplanoa hexagonala dela. Bere izenaren jatorria, bertan garai batean egon zen ermita batean bilatu behar da. Gertu antzinako paradorearen aurriak eta urrutiago tontorraren ondoan dauden antena erraldoiak. 199... | |
2019-8-21 | https://www.berria.eus/albisteak/222396/agintildea-menditxiki.htm | albisteak | Agiña | Menditxiki | Agiña | Menditxiki. | Ume txikiekin joateko oso igoera erraza eta samurra gertatzen da Agiñako mendatetik abiatuta. Kotxea bertan utzi eta belarrezko bidetik erraz igoko gara tontorreraino. Bertan Gerra garaiko lubaki eta bunkerrak, sufrimenduaren lekuko isilak.
Luzera: 1,4 km (joan-etorria) Desnibela: 64 m | |
2019-2-14 | https://www.berria.eus/albisteak/222397/zaria-menditxiki.htm | albisteak | Zaria | Menditxiki | Zaria | Menditxiki. | Artikutzarako bidean, Kausoron dagoen aparkalekuan kotxea utzi eta Zaria aldera abiatu gara. Metro batzuk igo eta gero, bidea leundu egiten da eta bertatik Uzpuruko lepora jaitsi gara. Ume oso txikiekin ere hemendik abiatu daiteke ibilbidea erdira murriztuz. Aurrera jarraitu dugu eta azken malda pikoari ekin diogu. Hai... | |
2019-2-25 | https://www.berria.eus/albisteak/222398/gorospil-menditxiki.htm | albisteak | Gorospil | Menditxiki | Gorospil | Menditxiki. | Malda lepotik abiatu eta mendiaren gandorra nabarmena jarraituz lehenik zutarriaren ondotik pasa gara eta gero segidan, Gorospilgo tontorreraino igo gara. Igota bide beretik jaitsi gara. | |
2019-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222400/aranomendi-menditxiki.htm | albisteak | Aranomendi | Menditxiki | Aranomendi | Menditxiki. | Gipuzkoako mugan dagoen Nafarroako Aranon honetan eman diogu hasiera gure ibilaldiari. Herriko plazan, elizako atariaren gainetik ateratzen den porlanezko malda gogorrari ekin diogu lehenik eta segidan, sigi-sagan gorantz jo dugu Juan Donosti ermitaren hondakinen ondora iristeko. Teilaturik gabe, barruan aldarea izanda... | |
2019-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222401/munagirre-menditxiki.htm | albisteak | Munagirre | Menditxiki | Munagirre | Menditxiki. | Lepotik abiatu eta Bianditz aldera zuzentzen den bideari bizkarra emanez, aurrez aurre ikusiko dugun malda motz baina pikoari aurre egingo diogu. Gain aldera iristean, xenda nabarmenak pagadiaren ondotik bideratuko gaitu. Gogorren hegiko torrea izenez ezaguna den haitzen ondotik pasa eta azken maldari ekingo diogu tont... | |
2019-4-27 | https://www.berria.eus/albisteak/222402/lazkuako-behatokia-menditxiki.htm | albisteak | Lazkuako behatokia | Menditxiki | Lazkuako behatokia | Menditxiki. | Ibilbide honek, Nafarroako behatoki ikusgarrienetako batera eraman gaitu. Urederra haranaren talaia paregabea den leku hau kareharrizko hormatzar natural batean “zizelkatutako” balkoi luze bat da. Malkorrak Eozenoko kareharriz osatuta daude (58-37 milioi urte). Bere jatorria itsasoko sedimentuetan dute eta ondorioz, er... | |
2019-5-31 | https://www.berria.eus/albisteak/222403/mitxintxola-kantinatik-menditxiki.htm | albisteak | Mitxintxola kantinatik | Menditxiki | Mitxintxola kantinatik | Menditxiki. | Jaizkibelen dagoen Kantinatik abuiatu eta errepidearen paraleloan zabaltzen xendan zehar Kabite baserriaren ondora heldu gara. Pista zabaletik altuera hartuz jarraitu dugu eta lepora iristean belardian sartu gara maldan gora. Tontorrera iritsi eta bertatik dagoen ikuspegiaz gozatu ostean, mendiaren ertzetik jaistren ha... | |
2019-5-1 | https://www.berria.eus/albisteak/222404/manddale-menditxiki.htm | albisteak | Manddale | Menditxiki | Manddale | Menditxiki. | Ibardingo mendatetik GR 10aren bidea hartu dugu eta laster, hau utzi eta ezkerretik igotzen den belarrezko bidetik Manddaleraino igo gara. Itzulia leku beretik abiatu dugu, baina Manddaleko mairubaratzen ondotik pasa eta gero, bidezidorrean zehar azkar jaisti gara abiapuntura. | |
2019-6-1 | https://www.berria.eus/albisteak/222405/oieleku-menditxiki.htm | albisteak | Oieleku | Menditxiki | Oieleku | Menditxiki. | Artikutzako errepidearen azpiko aldean dagoen aparkaleku txikia kotxea utzi eta aurrez aurre dugun mendi muinora jo dugu belarretan zehar. Munerreko mairubaratza gure ezkerrean utzita. Berehala, xendak maldan behera jarri gaitu eta honen bukaeran pistarekin bat egin dugu. Oielekuko Hego aldeko mairubaratza inguratu eta... | |
2019-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/222406/leurtzako-urtegien-itzulia-menditxiki.htm | albisteak | Leurtzako urtegien itzulia | Menditxiki | Leurtzako urtegien itzulia | Menditxiki. | Leurtzako urtegira bisitari asko hurbiltzen da, urte sasoi guztietan, mota guztietako jolas jarduerak egiteko asmoz. Ingurua erakargarria da, arro itxi eta isolatuan dago. Eta paraje umela da; ura nonahi belardi eta baso naturalez inguratua. Leurtzako urtegi ingurua Aisiarako Natur Eremu izendatzearen helburua, eskuald... | |
2019-8-31 | https://www.berria.eus/albisteak/222407/guratz-menditxiki.htm | albisteak | Guratz | Menditxiki | Guratz | Menditxiki. | Gorriti eta Uitzi herriak lotzen dituen errepidearen gain aldean kotxea utzi dugu bide bazterrean, Aurrez aurre dugun gainera igo eta gero, kontu handiz jaitsi gara pagadian zehar. Orbelan marrazten den xendatik altuera irabazi dugu eta azken metroak, pagadian atzean utzi eta zelai garbian bete ditugu azken metroak Gur... | |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222408/aske-geratu-da-asier-bengoa-euskal-presoa-hamabost-urteko-zigorra-beteta.htm | Politika | Aske geratu da Asier Bengoa euskal presoa, hamabost urteko zigorra beteta | Preso gasteiztarra baldintzapean aske zegoen urte hasieratik. | Aske geratu da Asier Bengoa euskal presoa, hamabost urteko zigorra beteta. Preso gasteiztarra baldintzapean aske zegoen urte hasieratik. | Etxerat elkarteak jakinarazi du Asier Bengoa Lopez de Armentia preso gasteiztarra aske geratu dela gaur goizean, zigor osoa beteta. Bengoa baldintzapeana ske zegoen urte hasieratik. Denera, hamabost urteko zigorra bete du. Bengoa 2021eko maiatzean Euskal Herriratu zuten, Zaballako espetxera (Araba). Lekualdatzearekin b... |
2019-9-14 | https://www.berria.eus/albisteak/222409/musaio-menditxiki.htm | albisteak | Musaio | Menditxiki | Musaio | Menditxiki. | Gorrititik Pagozelaietara joan gara eta, bertan ibilgailua aparkatu eta gero, garo artean zabaltzen bide zabaletik gorantz egin dugu GR 9arekin topo eginez (CRP edo Cañada Real de las Provincias). Paraleloan doan xenda pikotik altuera hartu dugu eta alanbrezko hesia igaro ostean, pagadian murgildu gara. Azken aldapa tx... | |
2019-10-9 | https://www.berria.eus/albisteak/222410/muela-menditxiki.htm | albisteak | Muela | Menditxiki | Muela | Menditxiki. | Durruma Kanpezu herritik abiatu gara, elizaren ondotik ateratzen den bidetik hain zuzen ere. Bide erosoak La Casilla lepora eraman gaitu eta bertatik marrazten dien xendan barrena, erraz heldu gara Muelako tontorrera. Erpin geodesikoa eta buzoi txkiaren ondotik amiltzen diren pareta bertikalekin kontu handiz ibili gara... | |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222411/frantziako-tren-kontrolatzaileek-urteberri-asteburuko-greba-etetea-erabaki-dute.htm | Gizartea | Frantziako tren kontrolatzaileek Urteberri asteburuko greba etetea erabaki dute | Ostegun arratsean, SNCF Frantziako tren konpainiak bilkura egin zuen sindikatuekin, urteberriko asteburuko greba eten zezaten. Konpainiaren proposamen berriak onargarriak iruditu zaizkie tren kontrolatzaileei; beraz, greba amaituko dute astelehenetik aurrera. | Frantziako tren kontrolatzaileek Urteberri asteburuko greba etetea erabaki dute. Ostegun arratsean, SNCF Frantziako tren konpainiak bilkura egin zuen sindikatuekin, urteberriko asteburuko greba eten zezaten. Konpainiaren proposamen berriak onargarriak iruditu zaizkie tren kontrolatzaileei; beraz, greba amaituko dute as... | SNCF Frantziako tren konpainiako kontrolatzaileek abiatu zuten mugimendu soziala. Grebarako bi aitzinabisu jarri zituzten sindikatuek: bata abenduaren 23tik 26rako, eta bestea abenduaren 30etik urtarrilaren 2rako. Lanbidearen berezitasunen onarpen handiagoa aldarrikatzen zuten langileek, eta lansariak eta lan baldintza... |
2019-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/222412/gontildeiburu-menditxiki.htm | albisteak | Goñiburu | Menditxiki | Goñiburu | Menditxiki. | Taplako mendatearen aurretik dagoen aparkalekuan utzi dugu kotxea eta bertatik ateratzen den pistatik abiatu gara. Gero, pista utzi eta, tontor aldera zuzentzen xenda nabarmenetik gorantz jo dugu. Ardiak, behiak, zaldiak... nonahi bazkatzen ikusi ditugu. Abodi mendilerroaren mendi garaienetakoa da eta bertara igo garen... | |
2019-10-7 | https://www.berria.eus/albisteak/222413/muniain-menditxiki.htm | albisteak | Muniain | Menditxiki | Muniain | Menditxiki. | Zezamako igarobidean utzi dugu kotxea eta honen ondotik ateratzen den xendan barrena aurrera egin dugu. Pinudiaren ondotik erraz heldu gara Okarizko mendatera, alanbrezko hesiaren ondora eta bertan, Artzain Bidearen seinalea ikusi dugu. Bide honetatik aldapan gora jarri gara Muniango puntan dagoen erpin geodesikora iri... | |
2018-9-8 | https://www.berria.eus/albisteak/222414/milurteko-haritzak-menditxiki.htm | albisteak | Milurteko haritzak | Menditxiki | Milurteko haritzak | Menditxiki. | Ibilbide samurra Etxarri Aranatzeko kanpinaren ondoan dagoan ingurunean. Bertatik abiatu eta ondo balizatutako bidetik mila urte baino gehiago duten hamaika haritz mardul, bikain eta ederren artean murgildu gara. Ibilbide cirkularra da eta oso egokia ere ume txikiekin egiteko. | |
2019-12-7 | https://www.berria.eus/albisteak/222415/sandratiko-begiratokia-menditxiki.htm | albisteak | Sandratiko begiratokia | Menditxiki | Sandratiko begiratokia | Menditxiki. | Aparkalekutik abitu eta segidan erreka aldera jaitsi gara. Xendan barrena igotzen hasi, ubidea gurutzatu eta mendi aterpearen ondora iritsi gara. Bide zabala hartu dugu San Adriango kobazulora iristeko. Bertan, baseliza bisitatu eta kobaren beste aldetik atera gara galtzada jarraituz. Berehala, seinale zuri eta berdeek... | |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222417/txibitek-foru-hobekuntzaren-ekarpena-goraipatu-du.htm | Politika | Txibitek Foru Hobekuntzaren ekarpena goraipatu du | 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala egin dute Nafarroako Jauregian | Txibitek Foru Hobekuntzaren ekarpena goraipatu du. 40. urteurrena ospatzeko ekitaldi instituzionala egin dute Nafarroako Jauregian | Madrildik Iruñera. Aurten 40 urte bete ditu Foru Hobekuntzak, eta deigarria izan da nola apenas egin den ospakizunik. Berez, azaroaren 28an Nafarroako erakundeetako ordezkariek Espainiako Senatuan egin zuten ekitaldia, eta, Madrilen egiteagatik kritikak jaso dituenez, azkenik Maria Txibitek Nafarroako Jauregian antolat... |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222418/eusko-jaurlaritzaren-2023ko-aurrekontuak-onartu-ditu-eusko-legebiltzarrak.htm | Politika | Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontuak onartu ditu Eusko Legebiltzarrak | Soilik gobernua osatzen duten alderdien babesa jaso dute, EAJ eta PSE-EErena. Oposizio osoak kritika gogorrak egin dizkie kontuen edukiei eta gobernuaren «negoziatzeko borondate ezari». Gobernuko alderdiek, berriz, beste alderdien bizkar utzi dute negoziazioen porrotaren erantzukizuna, «erraza eta erosoa delako horrela... | Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontuak onartu ditu Eusko Legebiltzarrak. Soilik gobernua osatzen duten alderdien babesa jaso dute, EAJ eta PSE-EErena. Oposizio osoak kritika gogorrak egin dizkie kontuen edukiei eta gobernuaren «negoziatzeko borondate ezari». Gobernuko alderdiek, berriz, beste alderdien bizkar utzi du... | Aurreikusita zegoen moduan, EAJk eta PSE-EEk Eusko Jaurlaritzaren 2023ko aurrekontuak onartu dituzte, Eusko Legebiltzarrean duten gehiengo absolutua baliatuta. 14.250 milioi euroko aurrekontuak oposizioaren zenbait zuzenketa jaso ditu, azkenerako, ia 40 milioi euroko baliokoak. 20,3 milioi EP-IUren zuzenketei dagozkie;... |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222420/alaves-valladoliden-aurka-espainiako-kopako-final-hamaseirenetan.htm | Kirola | Alaves Valladoliden aurka Espainiako Kopako final-hamaseirenetan | Hamasei partida jokatuko dituzte urtarrilaren 3tik 5era. Athleticek Eldense izango du aurkari; Osasuna Tarragonaren aurka arituko da; eta Reala, Logroñesen kontra. | Alaves Valladoliden aurka Espainiako Kopako final-hamaseirenetan. Hamasei partida jokatuko dituzte urtarrilaren 3tik 5era. Athleticek Eldense izango du aurkari; Osasuna Tarragonaren aurka arituko da; eta Reala, Logroñesen kontra. | Espainiako Kopako final-hamaseirenetako zozketa egin dute eguerdian. 32 talde, hamasei partida guztira. Bigarren fasean sailkatu diren 28 taldeen eta Espainiako Superkopako lau taldeen (Bartzelona, Betis, Real Madril eta Valentzia) izenak ziren zozketa ontzian. Urtarrilaren 3an, 4an eta 5ean jokatuko dituzte hirugarren... |
2020-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/222421/bianditz-menditxiki.htm | albisteak | Bianditz | Menditxiki | Bianditz | Menditxiki. | Bianditzeko lepoan kotxea utzi eta lehen malda pikoari ekin diogu. Bide erosoak Arritxulangañako multzo megalitikoa aurkitu dugu, hamar mairubaratzez eta bi tumuluz osatuta. Hauen ondoan, lur hauek garai batean Orreagako Kolejiataren jabegoa zirela adierazten duen mugarri eder bat. Lesaka, Oiartzun eta Goizuetako udal ... | |
2020-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/222422/abadia-menditxiki.htm | albisteak | Abadia | Menditxiki | Abadia | Menditxiki. | Abadiako eremuak, izen bereko gazteluaren lurrekin muga egiten, 65 hektareako natur ingurune bitxi eta aberats bat zabaltzen da. Itsas Hegiko eta Aintzira Bazterretako Kontserbatorioa jabe den lur hauetan, erreserba biologiko eta geologiko garrantzitsua aurki dezakegu. Lur hauetan ekosistema desberdinak aurkituko ditug... | |
2020-1-24 | https://www.berria.eus/albisteak/222423/urkiolagirre-menditxiki.htm | albisteak | Urkiolagirre | Menditxiki | Urkiolagirre | Menditxiki. | Ibilbide polita Durangaldeako mendien ikuspegiaz gozatzeko. Urkiolako basilikaren ondotik abiatu, eta berehala mendiaren lehen aldapan sartu gara. Etenik ez duen aldapan gora segi, pinudiaren erditik igaro eta, azken aldapa luzeari ekin diogu tontorrera iristeko. Bidean, Alluitz eta Anboto gertu ikusi ditugu. Tontorrer... | |
2020-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/222424/loatzo-menditxiki.htm | albisteak | Loatzo | Menditxiki | Loatzo | Menditxiki. | Amasa auzotik Alustiza baserrira igo gara. Autoa bertan aparkatu eta, berehala jarri gara maldan gora. Bide desberdinen artean, eskuinekoa aukeratu dugu eta erraz irabazi dugu altuera. Pinudia zeharkatu eta azken malda pikoari heldu diogu, lehenik erpin geodesikoaren ondora iristeko eta gero, gandorrean zehar tontorrer... | |
2020-5-30 | https://www.berria.eus/albisteak/222425/aldura-menditxiki.htm | albisteak | Aldura | Menditxiki | Aldura | Menditxiki. | Susperregin kotxea utzi eta Aldurara zuzentzen den biderik maldatsuena hartu dugu. Aparkalekuaren aurretik, basoan zehar marrazten den bidea hartu eta zuhaitzen itzalpean erraz irabazi dugu altuera. Bide oso nabarmena da eta, tarte batzuetan leundu egiten da. Azken malda, basotik kanpo garo artean burutu dugu. Tontorre... | |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222426/confebaskek-uste-du-langabezia-tasa-7ra-jaitsiko-dela-2023an.htm | Ekonomia | Confebaskek uste du langabezia tasa %7ra jaitsiko dela 2023an | Iragarri du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa %1,5 igoko dela, eta bigarren seihilekoa aurrenekoa baino hobea izango dela | Confebaskek uste du langabezia tasa %7ra jaitsiko dela 2023an. Iragarri du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako BPGa %1,5 igoko dela, eta bigarren seihilekoa aurrenekoa baino hobea izango dela | Ekonomia asko motelduko den arren, enplegua sortzen jarraituko da; hori bai, aurten baino motelago. Hori da Confebask enpresarien elkarteak 2023rako eginiko iragarpenak. Confebaskek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomiaren egoeraren inguruko iragarpen eta azterketak egin ditu, eta, haren ustez, hiru lurralde horiet... |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222427/urtarrilaren-15ean-hasiko-dituzte-datorren-urteko-maskaradak-maulen.htm | Kultura | Urtarrilaren 15ean hasiko dituzte datorren urteko maskaradak, Maulen | Maule-Lextarreko gazteek egingo dituzte maskaradak 2023an, eta, apirilaren 22ra bitarte, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte. 'Dantzan.eus' atariak eman du egutegia. | Urtarrilaren 15ean hasiko dituzte datorren urteko maskaradak, Maulen. Maule-Lextarreko gazteek egingo dituzte maskaradak 2023an, eta, apirilaren 22ra bitarte, Zuberoako hamahiru herri bisitatuko dituzte. 'Dantzan.eus' atariak eman du egutegia. | Koronabirusak eragindako osasun krisiaren ondorioz, agenda erabat aldarazita egin zituzten 2021eko eta 2022ko maskaradak, Zuberoan. Astebeteko tartea baino ez baitzen egon elkarren artean: urtarrilean bukatu ziren iazkoak, eta urtarrilean bertan hasi aurtengoak. Bada, egoera ohikora itzuli den gisan, 2023ko maskaradak ... |
2020-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/222428/exkaxpeko-erreka-menditxiki.htm | albisteak | Exkaxpeko erreka | Menditxiki | Exkaxpeko erreka | Menditxiki. | Gaur Artikutzara joan gara. Guardetxetik Artikutxza auzorantz jaisten den errepidetik 400 bat metro bete eta ezkerretik ateratzen den PR-Na 124 bide balizatuaren (marka zuri eta horiak) norabidea hartu dugu. Pagadian marrazten den lurrezko pista zabaletik aurrera egin dugu eta, hasierako bide leuna maldan behera jarri ... | |
2020-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/222429/san-lorenzo-menditxiki.htm | albisteak | San Lorenzo | Menditxiki | San Lorenzo | Menditxiki. | Lalastratik, pistatik, Villamardones herri abandonatura iritsi gara. Erortzear dagoen elizaren aurrean hagin eder batek hartu behar dugun bidea seinalatu digu. Eskuinetik, pinuz eta pagoz osatutako baso eder batean sartu gara. Mendi-mazela zeharkatuz, pixkanaka-pixkanaka San Lorentzo ermitara igo gara. Ermitaren ondoan... | |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222430/salbuespen-neurriak-amaitzeko-eskatu-dute-sindikatuek-bilbon.htm | Politika | Salbuespen neurriak amaitzeko eskatu dute sindikatuek Bilbon | Bat egin dute Sarek urtarrilaren 7rako antolatutako manifestazioarekin | Salbuespen neurriak amaitzeko eskatu dute sindikatuek Bilbon. Bat egin dute Sarek urtarrilaren 7rako antolatutako manifestazioarekin | Hilero, Hego Euskal Herriko sindikatu ia guztiek (ELA, LAB, UGT, ESK, Steilas, CGT/LKN, CNT, EHNE, HIRU eta Etxalde) elkarretaratzea egin ohi dute Bilboko Plaza Eliptikoan, presoen giza eskubideen alde. Oraingoan ere egin dute, eta aukera baliatu dute Sarek urtarrilaren 7rako antolatu duen manifestazioari atxikimendua ... |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222431/donostiako-ospitaleko-medikuak-elkarretaratzeak-egiten-hasiko-dira-berriz.htm | Gizartea | Donostiako ospitaleko medikuak elkarretaratzeak egiten hasiko dira berriz | Donostiako ospitalean dimisioa eman berri duen medikuen zuzendariorde batek Jaurlaritzari egotzi dio Osakidetzak ahuldu egin nahi duela Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratua. Agustin Agirre Donostialdeko ESIetako kudeatzaile izendatu berriak zerbitzuburuei eskatu die gezurtatzeko hori, eta Agirreren eskaerak ... | Donostiako ospitaleko medikuak elkarretaratzeak egiten hasiko dira berriz. Donostiako ospitalean dimisioa eman berri duen medikuen zuzendariorde batek Jaurlaritzari egotzi dio Osakidetzak ahuldu egin nahi duela Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratua. Agustin Agirre Donostialdeko ESIetako kudeatzaile izendatu b... | Donostiako ESIan urak harro datoz oraindik. Donostiako zerbitzuburuek premiazko bilera bat egin dute goizean, eta batzarrera deitu dituzte langileak, atzo Agustin Agirre ESIetako kudeatzaile izendatu berriak emandako aginduari buruz eztabaidatzeko. Izan ere, Adolfo Begiristain Donostiako ospitaleko zuzendariordeak dimi... |
2020-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/222432/nerbioi-ibaiaren-ur-jauzia-menditxiki.htm | albisteak | Nerbioi ibaiaren ur-jauzia | Menditxiki | Nerbioi ibaiaren ur-jauzia | Menditxiki. | Parkearen Etxean dagon aparkalekutik abiatu eta pista zabala jarraituz, otsoak harrapatzeko erabiltzen zituzten tranpa edo zulora heldu gara. Gertu dugu ur-jauziaren ertza eta ibaiak urik ez dakarrenez, bertara jaitsi eta ur-jauziaren ertzeraino jaitsi gara. A ze zirrara! Segidan, goiko aldean dagoen talaiara igo gara ... | |
2020-7-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222433/belabartzeko-ur-jauzia-menditxiki.htm | albisteak | Belabartzeko ur-jauzia | Menditxiki | Belabartzeko ur-jauzia | Menditxiki. | Zurizatik Belaguara doan errepidearen bazterrean kotxea utzi eta maldan behera jarri gara xendan barrena. GR-11 bidearekin bat egin eta bertatik jaisten jarraitu dugu Belabartzeko ur-jauzia ikusteko eskuinera jo dugularik. Itzulera, berriz, etorritako bidetik egin dugu. | |
2020-8-30 | https://www.berria.eus/albisteak/222434/castildetierra-menditxiki.htm | albisteak | Castildetierra | Menditxiki | Castildetierra | Menditxiki. | Ibilbide laburra baina polita. Castildetierra ingurutik Barranco de Cortinasen sartu gara eta beriro abiapuntura itzuli. | |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222435/hiru-pertsona-hil-dituzte-tiroz-parisen-kurduen-zentro-batean.htm | Mundua | Hiru pertsona hil dituzte tiroz Parisen, kurduen zentro batean | Pertsona bat atxilotu dute. Darmanin Barne ministroak esan du ematen duela «atzerritarren kontra» eraso egin nahi zuela ustezko egileak, baina oraindik ez dagoela argi espreski kurduak ote zituen jomugan. Aurrekariak ditu ekintza arrazistak egiteagatik. | Hiru pertsona hil dituzte tiroz Parisen, kurduen zentro batean. Pertsona bat atxilotu dute. Darmanin Barne ministroak esan du ematen duela «atzerritarren kontra» eraso egin nahi zuela ustezko egileak, baina oraindik ez dagoela argi espreski kurduak ote zituen jomugan. Aurrekariak ditu ekintza arrazistak egiteagatik. | Hiru pertsona hil dira Parisen, kurduen Ahmet-Kaya zentroan gertatutako tiroketan. Poliziak 69 urteko gizon bat atxilotu du, erasoa leporatuta. Laure Beccau Parisko fiskalaren arabera, aurrekariak ditu «ekintza arrazistak» egiteagatik. Esaterako, iaz, Parisko immigranteen kanpaleku batean «homizidio saiakera bat» egin ... |
2020-9-5 | https://www.berria.eus/albisteak/222436/xorroxingo-ur-jauzia-menditxiki.htm | albisteak | Xorroxingo ur-jauzia | Menditxiki | Ibilbide hau Baztango bidexkarik iradokitzaile eta xarmagarrienetako bat da: pago eta gaztainondo artean doa, freskuran, antzinako izaki mitologikoen oihartzunez beteriko parajeetan barna, bidearen erakarmen turistikoa eta inguruko erabilera tradizionalak bateratzeko ahalegina dagoelarik. | Xorroxingo ur-jauzia | Menditxiki. Ibilbide hau Baztango bidexkarik iradokitzaile eta xarmagarrienetako bat da: pago eta gaztainondo artean doa, freskuran, antzinako izaki mitologikoen oihartzunez beteriko parajeetan barna, bidearen erakarmen turistikoa eta inguruko erabilera tradizionalak bateratzeko ahalegina dagoela... | Erratzurik abiatu eta bidexka Iñarbegiko errekaren parean doa, baita Gorostapalo eta Iñarbil auzoetara daraman errepidearen parean ere. Bi zubi txiki zeharkatu ondoren, bidegurutze bat dago, seinaleak dituena (zutoinak); handik herri bidexka zaharraren errotuluei segituko diegu, zubi berri batera iritsi arte. Pagadi-ga... |
2020-6-27 | https://www.berria.eus/albisteak/222437/txurruko-punta-menditxiki.htm | albisteak | Txurruko punta | Menditxiki | Txurruko punta | Menditxiki. | Beundako atsedenlekutik abiatu eta berehala jarri gara maldan gora Unaimendi aldera. Mendi txiki honen tontorra atzean utzita, mendiaren gandorretik Ultzamako lepora jaitsi gara eta bertatik Txurruko puntara igotzeko aldapa belartsu eta tenteari heldu diogu. Tontorrera heltzean ikuspegi paregabeaz gozatu dugu, Aizkorri... | |
2020-7-4 | https://www.berria.eus/albisteak/222438/ibanteli-menditxiki.htm | albisteak | Ibanteli | Menditxiki | Ibanteli | Menditxiki. | Lizarietako mendatean kotxea aparkatu eta berehala jarri gara maldan gora. Nafarroa eta Lapurdiko lurrek muga egiten duten xendan barrena, hasieran lurrezko pista eta gerora garoa artean marrazten bidezidorretik gorantz egin dugu. Azken mugarriaren ondotik pasa eta Lapurdiko lurretan bete dugu tontorrera igotzeko azken... | |
2020-10-18 | https://www.berria.eus/albisteak/222439/albitik-belokira-menditxiki.htm | albisteak | Albitik Belokira | Menditxiki | Egun Aralarren ikus daitezkeen eraikuntza desberdinen artean (borda, trikuharri, harrespil, txabola…), badira artzainek antzina erabili ohi zituzten egitura berezi batzuk: "arkuek". Elezaharrak dioenez, bertan jentilak bizi omen ziren edo agian historiaurrean bizileku gisa erabiltzen zituzten. Beste batzuen ustez, gara... | Albitik Belokira | Menditxiki. Egun Aralarren ikus daitezkeen eraikuntza desberdinen artean (borda, trikuharri, harrespil, txabola…), badira artzainek antzina erabili ohi zituzten egitura berezi batzuk: "arkuek". Elezaharrak dioenez, bertan jentilak bizi omen ziren edo agian historiaurrean bizileku gisa erabiltzen zitu... | Albiko inguruetan dagoen aparkalekuan ibilgailua utzi eta gero, metalezko langa atzean utzi eta pagadian zehar hedatzen den pista zabalean zehar aurrera egin dugu gure eskuinera txabola bat utziz. Tarteka ikusi dugun marka gorri batek erakutsi digu jarraitu beharreko norabidea. Argiune batera heltzean, ezkerraldera doa... |
2020-8-8 | https://www.berria.eus/albisteak/222440/malkorraundi-menditxiki.htm | albisteak | Malkorraundi | Menditxiki | Malkorraundi | Menditxiki. | Gaur, Gorriti herritik abiatu Malkorraunditik bereizten duen lepora igo gara. Mendiaren ertzetik marrazten den xenda segituz tontorrera iritsi gara lehenik eta honen ondoan dagoen ermitara segidan. Baselizaren inguruan Gorritiko gazteluaren hondar xume batzuk ikusi ahal izango ditugu. Nafarroako Erresumaren gaztelu hau... | |
2020-11-8 | https://www.berria.eus/albisteak/222441/mulisko-gaina-menditxiki.htm | albisteak | Mulisko gaina | Menditxiki | Mulisko gaina | Menditxiki. | Pardiolan kotxea utzi eta porlanezko malda bizian gora abiatu gara. Pista zabaletik altuera erraz irabazi dugu Miliskuiturrira iristeko. Eskuinetik ateratzen den bidea hartu eta gora iristean azken metroak bete ditugu Mulisko gainara iristeko. Burdin Aroko estazio megalitiko hau Euskal Herrian ezagutzen direnen artean ... | |
2020-11-21 | https://www.berria.eus/albisteak/222442/urdaburu-menditxiki.htm | albisteak | Urdaburu | Menditxiki | Urdaburu | Menditxiki. | Idoia jatetxearen aparkalekutik abiatu gara. Ibilgailuak pasatzea eragozten duen metalezko hesi bat gainditu ondoren, hegoalderantz jarraitu dugu, Malbazarreko leporaino. Pista zabaletik aurrera segi eta une batez, hau utzi eta, eskuinetik gertu dagoen urmahelera igo gara. Zuharkazua ladera zuzentzen den xendatik aurre... | |
2020-11-14 | https://www.berria.eus/albisteak/222443/akola-menditxiki.htm | albisteak | Akola | Menditxiki | Akola | Menditxiki. | Larre Gain sagardotegitik abiatu gara eta ezkerretik zabaltzen den pistatik aurrera egin dugu. Mendiaren magaletik segituz, hau utzi eta eskuinetik igotzen den xenda batetik akolako lepora igo gara eta segidan, maldan gora azken aldapari ekin diogu Akolako tontorrera igotzeko. Basoan bertan, erpin geodesikoa haitz batz... | |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222444/ikatza-ekarri-dute-santander-bankuko-bilboko-egoitzara.htm | Gizartea | Ikatza ekarri dute Santander bankuko Bilboko egoitzara | Bizkaiko Hego Uribe eskualdean bi familia etxegabetu nahi dituztela salatzeko egin dute protestaldia | Ikatza ekarri dute Santander bankuko Bilboko egoitzara. Bizkaiko Hego Uribe eskualdean bi familia etxegabetu nahi dituztela salatzeko egin dute protestaldia | Batu Elkarlaguntza Sareak eta Galdakaoko Etxebizitza Sindikatuak deituta, 40 bat lagun sartu dira Santander bankuak Bilbon duen egoitzan, eta han protesta egin dute, Galdakaon eta Basaurin (Bizkaia) bi familia etxegabetu nahi dituztela salatzeko. Zoruan eseri dira, espekulazioaren eta etxegabetzeen kontrako aldarriak e... |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222445/errenterian-galduta-zegoen-84-urteko-gizona-hilda-agertu-da.htm | Gizartea | Errenterian galduta zegoen 84 urteko gizona hilda agertu da | Oiartzunen agertu da, eta bertako udaltzaingoak eman du abisua. Autopsia egingo diote gorpuari, zer gertatu den argitzeko. | Errenterian galduta zegoen 84 urteko gizona hilda agertu da. Oiartzunen agertu da, eta bertako udaltzaingoak eman du abisua. Autopsia egingo diote gorpuari, zer gertatu den argitzeko. | Asteazkenean Errenterian (Gipuzkoa) desagertu zen 84 urteko gizonaren gorpua aurkitu dute gaur udaltzain batzuek Oiartzungo landagune batean. Eguerdiko hamabiak inguruan aurkitu dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak; Ertzaintza bertaratu da abisua eman dutenean, eta gizona identifikatu dute. Gorpua... |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222447/trump-matxinadagatik-auzipetzeko-eskatu-du-aebetako-kongresuko-batzordeak.htm | Mundua | Trump matxinadagatik auzipetzeko eskatu du AEBetako Kongresuko batzordeak | Urtarrilaren 6ko gertaerak aztertu dituen batzordeak ikerketari buruzko azken txostena argitaratu du bart. «Mekanismo bat» onar dezala eskatu dio Kongresuari, presidente ohia ardura publikoetan aritzea eragozteko. | Trump matxinadagatik auzipetzeko eskatu du AEBetako Kongresuko batzordeak. Urtarrilaren 6ko gertaerak aztertu dituen batzordeak ikerketari buruzko azken txostena argitaratu du bart. «Mekanismo bat» onar dezala eskatu dio Kongresuari, presidente ohia ardura publikoetan aritzea eragozteko. | Donald Trumpek AEBetako hauteskunde emaitzen kontra konspiratu zuen, eta presidente ohia bera izan zen 2021eko urtarrilaren 6an Kongresuan izaniko liskarren sustatzaile nagusia. Hala ondorioztatu du gertaera horiek ikertu dituen Ordezkarien Ganberako batzordeak. Hemezortzi hilabeteko ikerketaren ostean, azken txostena ... |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222448/espainiako-fiskaltzak-itxi-egin-du-melillako-heriotzen-inguruko-ikerketa.htm | Mundua | Espainiako Fiskaltzak itxi egin du Melillako heriotzen inguruko ikerketa | Gutxienez 23 pertsona hil ziren Maroko eta Espainia arteko muga gurutzatu nahian. Fiskaltzak argudiatu du Poliziaren jokabidean ez dagoela delitu zantzurik, baina eskatu du migratzaileei harriak bota zizkieten guardia zibilen jokabidea aztertzeko. | Espainiako Fiskaltzak itxi egin du Melillako heriotzen inguruko ikerketa. Gutxienez 23 pertsona hil ziren Maroko eta Espainia arteko muga gurutzatu nahian. Fiskaltzak argudiatu du Poliziaren jokabidean ez dagoela delitu zantzurik, baina eskatu du migratzaileei harriak bota zizkieten guardia zibilen jokabidea aztertzeko... | Espainiako Fiskaltzak artxibatu egin ditu ekainaren 24an Melillako hesian (Espainia) gertatu zena ikertzeko irekitako diligentziak, iritzita ez dagoela delitu zantzurik Espainiako Polizia indarrek eduki zuten jarreran. 2.000 lagun Marokoren eta Espainiaren arteko muga zeharkatzen saiatu ziren, eta, Rabaten arabera, 23 ... |
2022-12-23 | https://www.berria.eus/albisteak/222449/txetxu-rojo-zendu-da-athleticeko-jokalari-izandakoa.htm | Kirola | Txetxu Rojo zendu da, Athleticeko jokalari izandakoa | Hamazazpi urtez aritu zen Athleticekin Lehen Mailan, eta zuri-gorriekin partida gehien jokatu dituen jokalaria da, Iribarren atzetik. | Txetxu Rojo zendu da, Athleticeko jokalari izandakoa. Hamazazpi urtez aritu zen Athleticekin Lehen Mailan, eta zuri-gorriekin partida gehien jokatu dituen jokalaria da, Iribarren atzetik. | Txetxu Rojo Athleticeko jokalari ohia (Bilbo, 1947) hil da, 75 urterekin. 1965an egin zuen debuta, eta 1982ra bitarte zale zuri-gorrien ikur bat izan zen. Athleticen historian partida gehien jokatu dituen jokalaria da (541 partida), Jose Angel Iribar taldekidearen atzetik. Athleticekin Espainiako bi kopa irabazi zituen... |
2022-12-24 | https://www.berria.eus/albisteak/222475/konfiantza-mozio-batera-aurkeztuko-da-peruko-gobernua-urtarrilean.htm | Mundua | Konfiantza mozio batera aurkeztuko da Peruko Gobernua urtarrilean | Peruko lehen ministro berri Alberto Otarolak iragarri du erabakia, «gobernabidearen oinarriak sendotzeko eta bermatzeko». | Konfiantza mozio batera aurkeztuko da Peruko Gobernua urtarrilean. Peruko lehen ministro berri Alberto Otarolak iragarri du erabakia, «gobernabidearen oinarriak sendotzeko eta bermatzeko». | Bi aste inguru daramatza indarrean Dina Boluarte Peruko presidentearen gobernuak, eta izan dira aldaketak tarte labur horretan. Aste hasieran azaldu zuen Boluartek gobernua berregituratzeko asmoa. Tartean, Pedro Angulo orain lehen ministro ohiari eragin zion erabakiak. Haren ordez Alberto Otarola izendatu zuten lehen m... |
2022-12-24 | https://www.berria.eus/albisteak/222476/frantziako-tren-kontrolatzaileen-grebak-eragina-izan-du-iparraldean.htm | Gizartea | Frantziako tren kontrolatzaileen grebak eragina izan du Iparraldean | TGV eta TER eskualdeko zerbitzuko bidaia batzuk bertan behera geratu dira Ipar Euskal Herrian. Astelehenera arte iraungo du grebak. | Frantziako tren kontrolatzaileen grebak eragina izan du Iparraldean. TGV eta TER eskualdeko zerbitzuko bidaia batzuk bertan behera geratu dira Ipar Euskal Herrian. Astelehenera arte iraungo du grebak. | SNCF Frantziako tren konpainiako kontrolatzaileak greba betean dira, lansariak eta lan baldintzak berriz baloratuak izan daitezen galdegiteko. Eta izan du eraginik Ipar Euskal Herriko tren garraioan. TGV zerbitzuan, esaterako, ez dago tren billeterik erosterik: Paristik Baionarako eta Hendaiarako (Lapurdi) bidaiarik er... |
2022-12-24 | https://www.berria.eus/albisteak/222477/emakume-baten-gorpua-topatu-dute-bizkaiko-zubiaren-inguruko-uretan.htm | Gizartea | Emakume baten gorpua topatu dute Bizkaiko Zubiaren inguruko uretan | Goizeko seiak aldera topatu dute emakumea, Bilboko itsasadarreko uretan. Gorpuaren egoeragatik, dirudienez emakumeak hainbat egun zeramatzan hilda. | Emakume baten gorpua topatu dute Bizkaiko Zubiaren inguruko uretan. Goizeko seiak aldera topatu dute emakumea, Bilboko itsasadarreko uretan. Gorpuaren egoeragatik, dirudienez emakumeak hainbat egun zeramatzan hilda. | Guardia Zibilak jakinarazi duenez, emakume baten gorpua agertu da Bizkaiko Zubiaren inguruko uretan, Portugalete eta Getxo inguruan (Bizkaia). Goizeko seiak aldera topatu dute Bilboko itsasadarrean, eta Gurutze Gorriaren ontzi batean atera dute gorpua. Guardia Zibila ikertzen ari da zer gertatu den. Auzitegiko medikuar... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222478/hiru-pertsona-atxilotu-dituzte-donostian-labanaz-hildako-gaztearen-kasua-dela-eta.htm | Gizartea | Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian labanaz hildako gaztearen kasua dela eta | 24 urteko mutil hernaniar bat hil zuten atzo goizaldean, dantzaleku batean sorturiko borroka batean. Bilbon, beste gazte bat zauritu dute labanaz, taberna baten kanpoaldean gertaturiko borroka batean. | Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian labanaz hildako gaztearen kasua dela eta. 24 urteko mutil hernaniar bat hil zuten atzo goizaldean, dantzaleku batean sorturiko borroka batean. Bilbon, beste gazte bat zauritu dute labanaz, taberna baten kanpoaldean gertaturiko borroka batean. | Ertzaintzak 24 urteko mutil bat hilda topatu zuen atzo goizean Donostian. Poliziak 06:20 aldera izan du erasoaren berri, eta Okendo plazan aurkitu zuen Hernaniko mutila, Victoria Cafe diskotekatik gertu. Sastakadak zituen lepoan eta gorputzaren beste zenbait ataletan. Larrialdi zerbitzuak saiatu ziren hura berpizten, b... |
2022-12-25 | https://www.berria.eus/albisteak/222479/felipe-viaren-mezua-kritikatu-dute-eajk-eh-bilduk-eta-elkarrekin-podemosek.htm | Politika | Felipe VI.aren mezua kritikatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek | Jeltzaleek garaiari egokitzeko eta «nazioen errealitatea» onartzeko deia egin diote. EH Bilduren arabera, berriz, «diskurtsoa deigarriagoa izan da esan ez duenagatik, esan duenagatik baino». | Felipe VI.aren mezua kritikatu dute EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek. Jeltzaleek garaiari egokitzeko eta «nazioen errealitatea» onartzeko deia egin diote. EH Bilduren arabera, berriz, «diskurtsoa deigarriagoa izan da esan ez duenagatik, esan duenagatik baino». | Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabonetako diskurtsoak kritikak eragin ditu Euskal Herrian. EAJk, EH Bilduk eta EP Elkarrekin Podemosek agerraldiak egin dituzte gaur, hitzaldiaren balorazioa egiteko. Besteak beste, Felipe VI.ak Ukrainako gerraz, prezioen igoeraz eta Europako Batasunaren beharrezkotasunaz hitz egin zu... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222480/ez-dute-baztertzen-hilketa-izatea-bizkaiko-zubiaren-inguruko-uretan-aurkituriko-emakumearen-kasua.htm | Gizartea | Ez dute baztertzen hilketa izatea Bizkaiko Zubiaren inguruko uretan aurkituriko emakumearen kasua | Ikerketaren iturriaren arabera, pisuak jarri zizkioten gorpuari, eta hainbat egun zeramatzan uretan | Ez dute baztertzen hilketa izatea Bizkaiko Zubiaren inguruko uretan aurkituriko emakumearen kasua. Ikerketaren iturriaren arabera, pisuak jarri zizkioten gorpuari, eta hainbat egun zeramatzan uretan | Guardia Zibilak larunbatean jakinarazi duenez, 40 urte inguruko emakume baten gorpua agertu zen Bizkaiko Zubiaren inguruko uretan, Portugalete eta Getxo inguruan (Bizkaia). Goizeko seiak aldera topatu zuten Bilboko itsasadarrean, eta Gurutze Gorriaren ontzi batean atera dute gorpua. Guardia Zibila ikertzen ari da zer g... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222481/gaur-70-euro-garestitu-da-argindarra-hegoaldean.htm | Ekonomia | Gaur 70 euro garestitu da argindarra Hegoaldean | 80,31 euro ordainduko da megawatt-ordua; bihar, 113,72 euro. | Gaur 70 euro garestitu da argindarra Hegoaldean. 80,31 euro ordainduko da megawatt-ordua; bihar, 113,72 euro. | Atzo 10,63 euroan ordaindu zen megawatt-ordua Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan, eta, gaur, 70 euro gehiago ordainduko da: 80,31.Bihar, beste koska bat egingo du gora, eta 113,72 euroan ordainduko da megawatt-ordua.
Edonola ere, duela astebete baino merkeago ordainduko da gaur, orduan 96,41 eurora heldu baitze... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222482/donostia-ospitalean-protestaren-irudia-berreskuratu-dute.htm | Gizartea | Donostia ospitalean protestaren irudia «berreskuratu» dute | Protesten deitzaileek beren artean «batasuna» dagoela nabarmendu dute, eta astean zehar berritasunak espero dituztela Osakidetzako buruekin dituzten harremanetan | Donostia ospitalean protestaren irudia «berreskuratu» dute. Protesten deitzaileek beren artean «batasuna» dagoela nabarmendu dute, eta astean zehar berritasunak espero dituztela Osakidetzako buruekin dituzten harremanetan | 08:15ean, agindutako orduan, irudia berritu dute: bata zuriz jantziriko langileek Donostia ospitaleko atariko eskailerak bete dituzte, Osakidetzako buruzagitzarekin dituzten desadostasunak erakusteko. Txalo zaparrada batekin amaitu dute mobilizazioa. Hamarnaka lagun elkartu dira.
Abenduaren hasieran lehertu zen krisia... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222483/hertzainak-en-azken-kontzerturako-sarrerak-bukatu-dira.htm | Kultura | Hertzainak-en azken kontzerturako sarrerak bukatu dira | Taldeak urtarrilaren 6an Gasteizen egingo duen emanaldiko sarrera guztiak saldu dira | Hertzainak-en azken kontzerturako sarrerak bukatu dira. Taldeak urtarrilaren 6an Gasteizen egingo duen emanaldiko sarrera guztiak saldu dira | Hertzainak taldeak urtarrilaren 6an emango du Azkena gure alde azken birako azkeneko kontzertua, Gasteizko Mendizabalan, eta, gaur antolatzaileek jakinarazi dutenez, dagoeneko bukatu dira sarrera guztiak.
Hilaren 16an eta 17an Barakaldoko (Bizkaia) BECen kontzertu arrakastatsuak eman ostean, Gasteizkoa izango da azken... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222484/gizonezko-bat-ikertzen-ari-dira-tuteran-hamasei-txakurri-tratu-txarrak-ematea-egotzita.htm | Gizartea | Gizonezko bat ikertzen ari dira Tuteran, hamasei txakurri tratu txarrak ematea egotzita | Gizonak muturreko osasun eta higiene baldintzetan zituen txakurrak. Natura Babesteko Nafarroako Zerbitzuak aginduta, animaliak mediku tratamendua jasotzen ari dira orain. | Gizonezko bat ikertzen ari dira Tuteran, hamasei txakurri tratu txarrak ematea egotzita. Gizonak muturreko osasun eta higiene baldintzetan zituen txakurrak. Natura Babesteko Nafarroako Zerbitzuak aginduta, animaliak mediku tratamendua jasotzen ari dira orain. | Gizonezko bat ikertzen ari da Guardia Zibila Tuteran (Nafarroa), hamasei txakurri tratu txarrak ematea leporatuta. Natura Babesteko Nafarroako Gobernuko Zerbitzuak jaso zuen abisua, eta ikerketa abiatu zuten gero. Jakinarazi dute gizonak muturreko baldintzetan zituela txakurrak etxean.
Zehazki, txakurrek dermatitisa, ... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222485/felipe-viaren-mezua-babestu-du-pse-eek.htm | Politika | Felipe VI.aren mezua babestu du PSE-EEk | Idoia Mendiak bat egin du «instituzio demokratikoen aldeko mezuarekin», eta PPren jarrera kritikatu du. | Felipe VI.aren mezua babestu du PSE-EEk. Idoia Mendiak bat egin du «instituzio demokratikoen aldeko mezuarekin», eta PPren jarrera kritikatu du. | Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta enplegu sailburuak Felipe VI.a Espainiako erregearen Gabonetako diskurtsoa babestu du, eta ziurtatu du «instituzio demokratikoen aldeko mezu lasaiarekin» bat egiten duela. Felipe VI.ak besteak beste prezioen igoeraz, bizikidetzaren hondatzeaz eta instituzioen higadur... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222486/putinek-esan-du-negoziatzeko-prest-dagoela.htm | Mundua | Putinek esan du negoziatzeko prest dagoela | Errusiako presidenteak elkarrizketak blokeatzea egotzi dio Ukrainari. Kievek erantzun dio egiazki ez duela hitz egiteko asmorik: «Erantzukizuna hartzea saihestu nahian ari da». | Putinek esan du negoziatzeko prest dagoela. Errusiako presidenteak elkarrizketak blokeatzea egotzi dio Ukrainari. Kievek erantzun dio egiazki ez duela hitz egiteko asmorik: «Erantzukizuna hartzea saihestu nahian ari da». | Errusiak eta Ukrainak Eguberri egunean bake negoziazioez adierazitakoak kontuan harturik, argi geratu da oraindik asko falta dela biak mahai beraren inguruan berriz esertzeko, eta are gehiago adostasun batera heltzeko. Vladimir Putin Errusiako presidenteak atzo esan zuen negoziatzeko prest dagoela, eta, aldi berean, Ki... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222487/641-milioi-euroan-lizitatuko-dira-ehuko-medikuntza-eta-erizaintza-fakultateko-obrak.htm | Gizartea | 64,1 milioi euroan lizitatuko dira EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko obrak | Enpresek 2023ko otsailaren 3ra arte aurkezten ahalko dituzte euren eskaintzak. | 64,1 milioi euroan lizitatuko dira EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko obrak. Enpresek 2023ko otsailaren 3ra arte aurkezten ahalko dituzte euren eskaintzak. | Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Medikuntza eta Erizaintza Fakultate berria egiteko obren deialdia argitaratu berri dute. Lizitazioak ia 64,1 milioi euroko zenbatekoa izanen du, eta eskaintzak aurkezteko epea datorren urteko otsailaren 3an amaituko da. EHUk aurreikusten du kontratua 2023ko maiatzean sinatuko dutela... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222488/martxoaren-3ko-zentroaren-egitasmoa-izoztuta-dagoela-salatu-dute.htm | Politika | Martxoaren 3ko zentroaren egitasmoa «izoztuta» dagoela salatu dute | Memoria Gara elkarteak «biktimen parte hartzea bermatuko duten mekanismoak» galdegin ditu | Martxoaren 3ko zentroaren egitasmoa «izoztuta» dagoela salatu dute. Memoria Gara elkarteak «biktimen parte hartzea bermatuko duten mekanismoak» galdegin ditu | Memoria Gara elkartea kezkaturik dago Martxoaren 3ko memoria zentroaren egitasmoa hartzen ari den norabidearekin. Salatu dutenez, gaur egun proiektua «izozturik» dago, eta, asmo protokoloa sinatu zenetik ia bi urte igaro diren honetan, «etengabeko atzerapenak, bete gabeko promesak eta aurrekontu murrizketak» dira nagus... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222489/pertsona-bat-hil-da-barrundian-auto-istripu-batean.htm | Gizartea | Pertsona bat hil da Barrundian, auto istripu batean | Goizeko hamaikak baino lehen gertatu da ezbeharra. Bi ibilgailuk elkar jo dute, eta horietako bat irauli egin da. | Pertsona bat hil da Barrundian, auto istripu batean. Goizeko hamaikak baino lehen gertatu da ezbeharra. Bi ibilgailuk elkar jo dute, eta horietako bat irauli egin da. | Bi ibilgailuk talka egin dute gaur goizean Barrundian (Araba), A-3140 errepidean. Ibilgailuetako bat irauli egin da. Lau pertsona zihoazen ibilgailuetan, eta bi lagun zauritu dira, horietako bat oso larri. Handik gutxira zendu da. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eman du ezbeharraren berri. Goizeko hamaikak baino ... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222490/bizkaiko-clarel-dendetako-langileek-greba-egingo-dute-94-kaleratze-salatzeko.htm | Ekonomia | Bizkaiko Clarel dendetako langileek greba egingo dute, 94 kaleratze salatzeko | Enpresak Bizkaian dituen 38 dendetatik hogei frankizia bihurtu ostean, 94 langile kaleratu dituzte. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean egingo dute greba. | Bizkaiko Clarel dendetako langileek greba egingo dute, 94 kaleratze salatzeko. Enpresak Bizkaian dituen 38 dendetatik hogei frankizia bihurtu ostean, 94 langile kaleratu dituzte. Abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean egingo dute greba. | Bizkaiko Clarel kosmetika dendetako langileek greba egingo dute abenduaren 31n eta urtarrilaren 5ean. ELA sindikatuaren arabera, 94 langile kaleratu dituzte azken bi urteetan, enpresak Bizkaian dituen 38 dendetatik hogei frankizia bihurtu dituztelako. Hala, langileek Clareli eskatu nahi diote «frankizien politikarekin»... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222491/unibertsitate-sistema-publiko-propio-eta-burujabea-aldarrikatu-du-labek.htm | Gizartea | Unibertsitate sistema «publiko, propio eta burujabea» aldarrikatu du LABek | Sindikatuak salatu duenez, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoak (LOSU) ez ditu hobetuko euskal unibertsitateetako funtzionamendu, kalitate eta lan baldintzak | Unibertsitate sistema «publiko, propio eta burujabea» aldarrikatu du LABek. Sindikatuak salatu duenez, Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoak (LOSU) ez ditu hobetuko euskal unibertsitateetako funtzionamendu, kalitate eta lan baldintzak | Abenduaren 22an onartu zuen Espainiako Kontseiluak Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa. LABek salatu duenez, «Espainiako zentralismoa eta lobby atzerakoien botereak» daude hartutako neurriaren atzean, neurriak unibertsitateen kontrolari eusteko aukera emango baitie. «Hego Euskal Herrikoak barne».
Ikusi gehiago: Un... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222492/frantziako-medikuak-greban-jarri-dira-lan-baldintza-hobeak-aldarrikatzeko.htm | Gizartea | Frantziako medikuak greban jarri dira lan baldintza hobeak aldarrikatzeko | Hilabeteko bigarren aldia da mediku liberalak kontsultak ixtera deituak direla. Medecins Pour Semain kolektiboak kontsultako prezioa bikoizteko eskatzen du. | Frantziako medikuak greban jarri dira lan baldintza hobeak aldarrikatzeko. Hilabeteko bigarren aldia da mediku liberalak kontsultak ixtera deituak direla. Medecins Pour Semain kolektiboak kontsultako prezioa bikoizteko eskatzen du. | Astebeteko greba hasi dute mediku liberalek gaur. Bigarren aldia da greban jarri direla; lehena abenduaren 1ean eta 2an izan zen. Medecins Pour Demain kolektiboak mediku liberalen aldarrikapenak plazaratu ditu, sindikatu batzuen laguntzarekin. Lan baldintzak hobetzeko eskakizun bakarra dute, kontsultaren prezioa bikoiz... |
2022-12-26 | https://www.berria.eus/albisteak/222493/aebetan-50-pertsona-inguru-hil-dira-elur-ekaitzaren-eraginez.htm | Mundua | AEBetan 50 pertsona inguru hil dira elur ekaitzaren eraginez | AEBetako biztanleen %60ri eragin die nolabait 'Elliot' elur ekaitzak. Japonian gutxienez hamazazpi pertsona hil dira elurtearen ondorioz. | AEBetan 50 pertsona inguru hil dira elur ekaitzaren eraginez. AEBetako biztanleen %60ri eragin die nolabait 'Elliot' elur ekaitzak. Japonian gutxienez hamazazpi pertsona hil dira elurtearen ondorioz. | AEB Ameriketako Estatu Batuetan gogor jo du neguak. 50 pertsona inguru hil dira, Elliot deituriko elur ekaitzaren eraginez. AEBetako biztanleen %60 inguruk jasan behar izan dute elur ekaitzaren ondoriorik. Izan ere, Ozeano Artikotik joandako haize fronteak elurrez estali du herrialdea, Kanadako mugatik Mexikokoraino. N... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.