date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2022-12-26
https://www.berria.eus/albisteak/222494/osakidetzan-proba-bat-egiteko-zain-daudenak-bikoiztu-egin-dira-hiru-urtean.htm
Gizartea
Osakidetzan proba bat egiteko zain daudenak bikoiztu egin dira hiru urtean
110.000 herritar baino gehiago daude kanpo kontsulta baterako itxaron zerrendan. Kopuru hori %16 handitu da 2019az geroztik. Traumatologian pilatzen dira herritar gehien: 19.000 inguru daude zain.
Osakidetzan proba bat egiteko zain daudenak bikoiztu egin dira hiru urtean. 110.000 herritar baino gehiago daude kanpo kontsulta baterako itxaron zerrendan. Kopuru hori %16 handitu da 2019az geroztik. Traumatologian pilatzen dira herritar gehien: 19.000 inguru daude zain.
Denborazko erreferentzia azaroaren 30a hartuta, Osakidetzak datuak eman ditu kanpo kontsultetan artatuak izateko eta proba medikoak egiteko dauden itxarote zerrendei buruz, EH Bilduk eskatuta. Gaur egun, 53.636 herritar daude proba diagnostiko bat egiteko zain, eta, atzera begiratuta, aldea argia da: 2019an, 27.746 zeu...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222512/hezkuntza-euskaldun-baten-alde-mobilizatzera-deitu-dute-martxoaren-23rako.htm
Gizartea
«Hezkuntza euskaldun baten alde» mobilizatzera deitu dute martxoaren 23rako
Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateetako euskara taldeek mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, martxoaren 23an. Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko eskubidea bermatzeko neurriak eskatuko dituzte.
«Hezkuntza euskaldun baten alde» mobilizatzera deitu dute martxoaren 23rako. Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateetako euskara taldeek mobilizazioak egingo dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, martxoaren 23an. Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko eskubidea bermatzeko neurriak eskatuko dituzte.
«Hezkuntza eredu honek ez du gure belaunaldia euskalduntzeko gaitasunik». Egoeraz kezkatuta, Gazte Euskaltzaleen Sareak eta Hego Euskal Herriko unibertsitateetako euskara taldeek dei egin diete «hezkuntza euskaldun baten eskubidearekin bat egiten duten eragile eta hezkuntza komunitateko norbanako guztiei», martxoaren 2...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222513/ekologistak-martxan-taldearentzat-oso-eztabaidagarria-da-azazetako-parke-eolikoaren-aldeko-txostena.htm
Gizartea
Ekologistak Martxan taldearentzat «oso eztabaidagarria» da Azazetako parke eolikoaren aldeko txostena
«Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren azken urteetako jarduera guztiak Iberdrolari jarritako oztopoak kentzera bideratu» direla azaldu du taldeak.
Ekologistak Martxan taldearentzat «oso eztabaidagarria» da Azazetako parke eolikoaren aldeko txostena. «Eusko Jaurlaritzaren eta Arabako Foru Aldundiaren azken urteetako jarduera guztiak Iberdrolari jarritako oztopoak kentzera bideratu» direla azaldu du taldeak.
Ekologistak Martxan taldea ez dago ados Arabako Foru Aldundiak Azazetako parke eolikoari buruz egindako txostenarekin. Taldearen erranetan, «oso eztabaidagarria» da txostena aldekoa izatea, dokumentuak berak azaltzen baititu proiektuaren arriskuak: «Zortzi aerosorgailuetatik hiru sentsibilitate handieneko eremu batean ...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222514/irulegiko-eskua-ikusgai-izanen-da-ostegunean-iruneko-planetarioan.htm
Kultura
Irulegiko Eskua ikusgai izanen da ostegunean Iruñeko Planetarioan
Arratsaldez ikusten ahalko da: 16:30etik 20:00etara. Hitzaldi bat ere antolatu dute; aurkikuntzan eta piezaren azterketan aritutako hainbat adituk hartuko dute parte.
Irulegiko Eskua ikusgai izanen da ostegunean Iruñeko Planetarioan. Arratsaldez ikusten ahalko da: 16:30etik 20:00etara. Hitzaldi bat ere antolatu dute; aurkikuntzan eta piezaren azterketan aritutako hainbat adituk hartuko dute parte.
Herritarrek aurrez aurre ikusten ahalko dute Irulegiko Eskua, azkenik. Aranzadik aurkikuntzaren berri eman eta hilabete pasara, Nafarroako Gobernuko Kultur Departamentuak Iruñeko Planetarioan emanen du eskua ikusteko aukera, hiru ordu eta erdiz. Zehazki, aretoko ateak 16:30etik 20:00etara izanen dira publikoari zabalik...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222515/serbiako-tropak-laquoborrokarako-prestraquo-jarri-dituzte-kosovoko-mugan.htm
Mundua
Serbiako tropak «borrokarako prest» jarri dituzte Kosovoko mugan
Belgradek alerta maila gorenean ezarri du bere armada asteotako tentsioarengatik, eta soldaduen kopurua 1.500dik 5.000ra igo du.
Serbiako tropak «borrokarako prest» jarri dituzte Kosovoko mugan. Belgradek alerta maila gorenean ezarri du bere armada asteotako tentsioarengatik, eta soldaduen kopurua 1.500dik 5.000ra igo du.
Serbiak ez die jaramonik egin Mendebaldeko erakundeen eta herrialdeen lasaitasunerako deiei, eta «borrokarako prest» jarri ditu bere armadako soldaduak Kosovoko mugan. Hilabeteotan nabarmen handitu da bi herrialdeen arteko tentsioa, eta zortzi egun dira jada Kosovo iparraldeko trafikoa blokeatuta dagoela, hango serbiar...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222516/10000-artikulu-ezinbestekoen-langara-heldu-da-euskarazko-wikipedia.htm
Bizigiro
10.000 artikulu ezinbestekoen langara heldu da euskarazko Wikipedia
Abenduaren 1ean bota zuten erronka, urte bukaerara bitartekoa; orduan, 378 artikulu falta zituzten. Euskarazkoaren aurretik, soilik serbierazkoak zuen lortua helburua. Guztira, 403.220 artikulu daude euskarazko Wikipedian.
10.000 artikulu ezinbestekoen langara heldu da euskarazko Wikipedia. Abenduaren 1ean bota zuten erronka, urte bukaerara bitartekoa; orduan, 378 artikulu falta zituzten. Euskarazkoaren aurretik, soilik serbierazkoak zuen lortua helburua. Guztira, 403.220 artikulu daude euskarazko Wikipedian.
Lortu dute: euskarazko Wikipediak jadanik baditu «Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluak» sarean. Kalitatea aztertze aldera, Wikipediak berak zerrenda bat du hizkuntza bakoitzaren atarian irakurgai dauden artikuluak «aski» ote diren neurtzeko. Sistemak irizpide nagusi bat du oinarri: zehaztua dago gai bakoi...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222517/eguzkiaren-ibilbideari-urtebetez-jarraikiz.htm
Bizigiro
Eguzkiaren ibilbideari urtebetez jarraikiz
Gorka Zabaleta kazetari eta argazkilariak egunero egin die argazkia egunsentiari eta ilunabarrari leku beretik, Eguzkiak zer bide egiten duen erakusteko.
Eguzkiaren ibilbideari urtebetez jarraikiz. Gorka Zabaleta kazetari eta argazkilariak egunero egin die argazkia egunsentiari eta ilunabarrari leku beretik, Eguzkiak zer bide egiten duen erakusteko.
Neguko solstizioa abenduaren 21ean heldu zen, hau da, Lurreko Ipar hemisferioan Eguzkia ortzi mugako punturik baxuenean ikusten den eguna. Egunotako ospakizunen funtsean dago gertaera astronomiko hori, gero kristautasuna hori moldatzen eta bereganatzen saiatu bazen ere. Eguzkiak jaisteari utzi eta egunak berriz luzatze...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222518/espetxe-politika-salatzeko-elkarretaratzeak-egingo-dituzte-nafarroako-44-herritan.htm
Politika
Espetxe politika salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Nafarroako 44 herritan
Ia kontzentrazio denak ostiralean eta larunbatean egingo dituzte. Urtarrilaren 7an Bilbon Etxera bidea gertu lelopean egitekoa den manifestaziora deitu du Nafarroako Sarek.
Espetxe politika salatzeko elkarretaratzeak egingo dituzte Nafarroako 44 herritan. Ia kontzentrazio denak ostiralean eta larunbatean egingo dituzte. Urtarrilaren 7an Bilbon Etxera bidea gertu lelopean egitekoa den manifestaziora deitu du Nafarroako Sarek.
«Une honetan inoiz baino beharrezkoagoa da Euskal Herriko emakume eta gizonak modu masiboan mobilizatzea presoen etxeratze bidean jartzen ari diren oztopoak kentzeko». Nafarroako Sarek ezinbestekotzat jo du konponbidearen bidean aurrera egiten jarraitzea, eta datozen egunetan elkarretaratzeak egingo ditu lurraldean bar...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222519/eaj-nagusi-eta-eh-bildu-gora-gipuzkoako-soziometroaren-arabera.htm
Politika
EAJ nagusi eta EH Bildu gora, Gipuzkoako Soziometroaren arabera
Botoen %36,7 eskuratuko lituzkete jeltzaleek herrialde horretan, eta %34 EH Bilduk.
EAJ nagusi eta EH Bildu gora, Gipuzkoako Soziometroaren arabera. Botoen %36,7 eskuratuko lituzkete jeltzaleek herrialde horretan, eta %34 EH Bilduk.
Gipuzkoako Soziometroaren udazkeneko emaitzen berri jakinarazi du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Haren arabera, Euzko Alderdi Jeltzaleak irabaziko lituzke hauteskundeak datorren urteko maiatzean; botoen %36,7 eta 21 eserleku lortuko lituzke. Hori 2019ko bozetan lortu baino zortzi hamarren eta eserleku bat gehiago da, baina...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222520/donostian-gazte-bat-hiltzea-egotzita-atxilotutakoek-bihar-deklaratuko-dute.htm
Gizartea
Donostian gazte bat hiltzea egotzita atxilotutakoek bihar deklaratuko dute
Elkarretaratzea egin dute eguerdian Donostian, hilketa arbuiatzeko. Donostiako Udalak, Hernanikoak eta hildakoaren familiak parte hartu dute.
Donostian gazte bat hiltzea egotzita atxilotutakoek bihar deklaratuko dute. Elkarretaratzea egin dute eguerdian Donostian, hilketa arbuiatzeko. Donostiako Udalak, Hernanikoak eta hildakoaren familiak parte hartu dute.
Donostiako Udalak deituta, elkarretaratze isila egin dute gaur eguerdian 24 urteko gaztearen hilketa salatzeko eta familiari elkartasuna adierazteko. Hernaniko Udalak bat egin du agerraldiarekin, eta bertan izan dira udal ordezkariak. Gaztearen familiak ere parte hartu du agerraldian, baina ez du adierazpenik egin. Us...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222521/gazteek-soldataren-erdia-baino-gehiago-erabili-behar-dute-etxea-erosi-edo-alokatzeko.htm
Gizartea
Gazteek soldataren erdia baino gehiago erabili behar dute etxea erosi edo alokatzeko
Eusko Jaurlaritzak Gazteen Euskal Behatokiaren txostena aurkeztu du: 'Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2021'. Besteak beste, txostenean azpimarratu dute emakumeek gizonek baino zailtasun handiagoak dituztela beren kabuz emantzipatzeko.
Gazteek soldataren erdia baino gehiago erabili behar dute etxea erosi edo alokatzeko. Eusko Jaurlaritzak Gazteen Euskal Behatokiaren txostena aurkeztu du: 'Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2021'. Besteak beste, txostenean azpimarratu dute emakumeek gizonek baino zailtasun handiagoak dituztela beren kabuz em...
«Gazteek zailtasun handiak dituzte etxebizitzen merkatu librean emantzipatzeko». Hori adierazi du Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030erako Agendaren idazkari nagusiak, Gazteen Euskal Behatokiak egindako Etxebizitza-emantzipazioaren kostua Euskadin 2021 txostenaren aurkezpenean. «18 eta 34...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222522/eliza-atzera-egitera-behartzeko-konpromisoak-hartzeko-eskatu-diete-alderdiei.htm
Gizartea
Eliza atzera egitera behartzeko konpromisoak hartzeko eskatu diete alderdiei
Nafarroako Ondarearen Defentsarako plataformak ikatza banatuko dio ostiralean Artzapezpikutzari.
Eliza atzera egitera behartzeko konpromisoak hartzeko eskatu diete alderdiei. Nafarroako Ondarearen Defentsarako plataformak ikatza banatuko dio ostiralean Artzapezpikutzari.
Urteko balantzea egin du Nafarroako Ondarearen Defentsarako plataformak. Elkarteak lanean jarraitu du Elizak bere asmoetan atzera egin dezan, eta, Andres Valentin eledunaren arabera, gaiari garrantzia ematea lortu dute. Hala ere, Zangozako baselizaren, Otsagabiko Muskilda baselizaren eta Uxueko baselizaren jabegoa Artz...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222523/madrilek-oinarrizko-elikagai-guztien-beza-kenduko-du-urte-erdiz.htm
Ekonomia
Madrilek oinarrizko elikagai guztien BEZa kenduko du urte erdiz
27.000 eurotik beherako diru sarrerak dituzten familiek 200 euroko txeke bat jasoko dute. Alokairu kontratu berriak izoztuko dira. Garraio publikoaren laguntzei eutsiko die.
Madrilek oinarrizko elikagai guztien BEZa kenduko du urte erdiz. 27.000 eurotik beherako diru sarrerak dituzten familiek 200 euroko txeke bat jasoko dute. Alokairu kontratu berriak izoztuko dira. Garraio publikoaren laguntzei eutsiko die.
Inflazioaren ondorioak arintzeko laguntza sorta bat onartu du Espainiako Ministroen Kontseiluak astearte honetan. Aurten hartutako hainbat neurri luzatuko ditu dekretu berriak, eta beste batzuk gehituko ditu. Urtarrilaren 1etik aurrera egongo da indarrean. Onartutako neurriek aldaketa batzuk dakartzate. Kendu egingo d...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222524/jaurlaritzak-pandemiaren-ondoriotzat-jo-du-itxaron-zerrenda-handitu-izana.htm
Gizartea
Jaurlaritzak pandemiaren ondoriotzat jo du itxaron zerrenda handitu izana
Bingen Zupiriak nabarmendu du EAE dela «daturik onenak ematen dituzten erkidegoetako bat»
Jaurlaritzak pandemiaren ondoriotzat jo du itxaron zerrenda handitu izana. Bingen Zupiriak nabarmendu du EAE dela «daturik onenak ematen dituzten erkidegoetako bat»
Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Bingen Zupiriak adierazi du Osakidetzako itxaron zerrenda handitu izana «oraindik amaitu ez den pandemia egoeraren ondorio» dela neurri handi batean. Edonola ere, nabarmendu du atzerapen horrek ez duela eraginik izan gaixo larrienengan, eta «ahalegin handia» egin dela itxaron zerrenda ho...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222525/juan-luis-goenagak-jaso-du-dedikazio-artistikoaren-xabier-saenz-de-gorbea-saria.htm
Kultura
Juan Luis Goenagak jaso du dedikazio artistikoaren Xabier Saenz de Gorbea saria
Miguel Zugazak, Beatriz Herraezek, Frantxis Lopez de Landatxek eta Sonia Ruedak osatutako epaimahaiak «munduaren irudikapenaren alde egindako apustu erradikala» aitortu dio artistari
Juan Luis Goenagak jaso du dedikazio artistikoaren Xabier Saenz de Gorbea saria. Miguel Zugazak, Beatriz Herraezek, Frantxis Lopez de Landatxek eta Sonia Ruedak osatutako epaimahaiak «munduaren irudikapenaren alde egindako apustu erradikala» aitortu dio artistari
Xabier Saenz de Gorbea (Getxo, Bizkaia, 1951-Bilbo, 2015) historialari, kritikari eta ikertzailearen figura gogorarazteko eta hark artearen munduari egindako ekarpenak betikotzeko, 2020an haren izena daraman lehiaketa jarri zuten abian Saenz de Gorbearen lankide Sonia Ruedak eta Bilboko Arte Ederren Museoak. Lehiaketa ...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222526/donostian-pertsona-bat-hil-da-trenak-harrapatuta.htm
Gizartea
Donostian pertsona bat hil da trenak harrapatuta
Martutene auzoko geralekuan izan da ezbeharra.
Donostian pertsona bat hil da trenak harrapatuta. Martutene auzoko geralekuan izan da ezbeharra.
Pertsona bat hil da gaur Donostiako Martutene auzoko tren geltokian, trenak harrapatuta. Ertzaintzak BERRIAri azaldu dionez, 12:30 aldera gertatu da ezbeharra. Hildakoa identifikatzen ari dira. Ezbeharraren ondorioz, tren zerbitzua etenda egon da tarte batez, 15:20 aldera arte.
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222527/laquoeh-bilduren-errepresioaraquo-salatu-du-mugimendu-sozialistak.htm
Politika
«EH Bilduren errepresioa» salatu du Mugimendu Sozialistak
Elkarretaratzea egin zuten atzo, Hernaniko Udalak 3.168 euroko isuna jarri diela eta.
«EH Bilduren errepresioa» salatu du Mugimendu Sozialistak. Elkarretaratzea egin zuten atzo, Hernaniko Udalak 3.168 euroko isuna jarri diela eta.
MS Mugimendu Sozialistak elkarretaratzea egin zuen atzo iluntzean Hernanin (Gipuzkoa), herri horretako udalak 3.168 euroko isuna jarri diela salatzeko, sanjoanetan txosna bat jartzeagatik txosnen gunetik kanpo. MSk EH Bildu egin du gertatutakoaren erantzule, eta haren «errepresioa» salatu du: «MSren posizio politikoa d...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222528/cgpjk-aukeratu-ditu-konstituzionalerako-bere-bi-hautagaiak.htm
Mundua
CGPJk aukeratu ditu Konstituzionalerako bere bi hautagaiak
Cesar Tolosa kontserbadorea eta Maria Luisa Segoviano progresista dira. Konstituzionala berritu egingo da izendapen horien bitartez.
CGPJk aukeratu ditu Konstituzionalerako bere bi hautagaiak. Cesar Tolosa kontserbadorea eta Maria Luisa Segoviano progresista dira. Konstituzionala berritu egingo da izendapen horien bitartez.
Espainiako CGPJ Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak aho batez hautatu ditu Auzitegi Konstituzionalerako bere bi hautagaiak. Kide kontserbadoreek proposatutakoak dira biak: Cesar Tolosa kontserbadorea eta Maria Luisa Segoviano progresista. Lehena Auzitegi Goreneko magistratua da, eta bigarrena, berriz, izana da. Bi k...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222529/errusiak-kievi-eskatu-dio-bere-baldintzak-laquogogo-onezraquo-onartzeko.htm
Mundua
Errusiak Kievi eskatu dio bere baldintzak «gogo onez» onartzeko
Ukrainak «bakerako goi bilera bat» antolatzeko asmoa du, 2023ko otsailerako. Moskuk esan du ez dituela Kieven baldintzak negoziatuko
Errusiak Kievi eskatu dio bere baldintzak «gogo onez» onartzeko. Ukrainak «bakerako goi bilera bat» antolatzeko asmoa du, 2023ko otsailerako. Moskuk esan du ez dituela Kieven baldintzak negoziatuko
Urtea amaitzear da, baina, dirudienez, Ukrainako gerrak segituko du 2023. urtean ere. Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak Ukrainako Gobernuari atzo eskatu zion «gogo onez» onar ditzala Moskuk «bakea lortzeko» ezarri dituen baldintzak. «Bestela, Errusiako armada arduratuko da gai horretaz», gehitu zuen Lavrovek. ...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222530/errusiako-petrolioari-muga-ezarri-dioten-herrialdeetara-esportatzea-debekatu-du-putinek.htm
Ekonomia
Errusiako petrolioari muga ezarri dioten herrialdeetara esportatzea debekatu du Putinek
Europako Batasunak hirugarren herrialdeei ezarritako 60 euroko mugari aurre egin dio Vladimir Putinek, dekretu bidez.
Errusiako petrolioari muga ezarri dioten herrialdeetara esportatzea debekatu du Putinek. Europako Batasunak hirugarren herrialdeei ezarritako 60 euroko mugari aurre egin dio Vladimir Putinek, dekretu bidez.
Putinek debekatu egin du Errusiako petrolioari gehienezko prezioa ezarri dioten herrialdeetara esportatzea, gaur sinatu duen dekretu baten bidez. Abenduaren hasieran, Europako Batasunak hirugarren herrialdeei debekatu egin zien Errusiako petrolioa upeleko 60 euro baino gehiago ordaintzea, eta komunitateko herrialdeei E...
2022-12-27
https://www.berria.eus/albisteak/222531/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-foru-ogasunek-kudeatuko-dute-fortuna-handien-zerga.htm
Ekonomia
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru ogasunek kudeatuko dute fortuna handien zerga
Enpresa energetikoen eta banketxeen gaineko zerga Espainiako Ogasunak jasoko du, eta bildutakoaren %6,24 emango die Araba, Bizkai eta Gipuzkoari
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru ogasunek kudeatuko dute fortuna handien zerga. Enpresa energetikoen eta banketxeen gaineko zerga Espainiako Ogasunak jasoko du, eta bildutakoaren %6,24 emango die Araba, Bizkai eta Gipuzkoari
Espainiako Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ados jarri dira Madrilek sortu dituen behin-behineko zerga berriak kudeatzeko. Hala, banketxeen eta enpresa energetikoen zergak Espainiako Ogasunak jasoko ditu, eta hiru herrialdeetako erakundeei emango die bildutako diruaren %6,2...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222550/emakume-bat-hil-dute-bilboko-san-frantzisko-auzoan.htm
Gizartea
Emakume bat hil dute Bilboko San Frantzisko auzoan
Gizonezko batek udaltzainei deitu die hiltzailea bera dela esanez, eta atxilotu egin dute. 2003tik 117 emakume eta 11 ume hil ditu bortxa matxistak, Bilboko hau ere aintzat hartuta. Indarkeria matxistaren mapa.
Emakume bat hil dute Bilboko San Frantzisko auzoan. Gizonezko batek udaltzainei deitu die hiltzailea bera dela esanez, eta atxilotu egin dute. 2003tik 117 emakume eta 11 ume hil ditu bortxa matxistak, Bilboko hau ere aintzat hartuta. Indarkeria matxistaren mapa.
44 urteko gizonezko batek 45 urteko emakume bat hil du Bilboko San Frantzisko auzoko taberna batean. 09:00etan, gizonak berak udaltzainei deitu die, eta atxilotu egin dute. Albiste agentziek emandako informazioaren arabera, gizona hildakoaren senarra da, baina Ertzaintzak ohartarazi du oraindik ez dakitela zein den bik...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222551/zentral-eolikoen-tramitazio-bidegabea-salatu-du-arabako-mendiak-aske-plataformak.htm
Gizartea
Zentral eolikoen tramitazio «bidegabea» salatu du Arabako Mendiak Aske plataformak
Ingurumen legeak urratzea leporatu diote Arabako Aldundiari, Labrazako eta Gasteizko Mendietako parke eolikoei baimena emateagatik
Zentral eolikoen tramitazio «bidegabea» salatu du Arabako Mendiak Aske plataformak. Ingurumen legeak urratzea leporatu diote Arabako Aldundiari, Labrazako eta Gasteizko Mendietako parke eolikoei baimena emateagatik
«Arabako Mendiak Askek zentral eolikoen tramitazioa gure lurraldean kudeatzeko modu ilegala, ez-legitimoa eta bidegabea salatzen du». Plataformak prentsaurrekoa eman du gaur Gasteizen, eta adierazi du administrazio publikoak energia enpresen «eskarien alde» agertu direla, «natura eta landa eremu zabalak industrializatz...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222552/migratzaileak-kanporatzeko-neurriak-indarrean-jarraitzea-ebatzi-du-aebetako-gorenak.htm
Mundua
Migratzaileak kanporatzeko neurriak indarrean jarraitzea ebatzi du AEBetako Gorenak
Zigor Kodeko 42. artikuluak modua ematen du hegoaldeko mugatik iristen diren migratzaile eta asilo eskatzaileak automatikoki herrialdetik kanporatzeko.
Migratzaileak kanporatzeko neurriak indarrean jarraitzea ebatzi du AEBetako Gorenak. Zigor Kodeko 42. artikuluak modua ematen du hegoaldeko mugatik iristen diren migratzaile eta asilo eskatzaileak automatikoki herrialdetik kanporatzeko.
Euskal Herriko ordu txikietan iritsi da AEB Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenaren ebazpena: indarrean jarraituko du Zigor Kodeko 42. artikuluak. COVID-19a hasi eta gutxira hartu zuen neurria AEBetako presidente ohi Donald Trumpek. Horren arabera, Washingtonek eskumena du toki eta herrialde jakinetako migratza...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222553/nafarroak-espero-du-zerga-berrien-bidez-beste-104-milioi-biltzea-hurrengo-bi-urteetan.htm
Ekonomia
Nafarroak espero du zerga berrien bidez beste 104 milioi biltzea hurrengo bi urteetan
Fortuna handien zerga ez da aplikatuko, ondare zerga duelako Nafarroak. Bankuen eta energia enpresen zerga berezia Madrilek bilduko du, eta diru sarreren %1,6ren bidez konpentsatuko du foru ogasuna.
Nafarroak espero du zerga berrien bidez beste 104 milioi biltzea hurrengo bi urteetan. Fortuna handien zerga ez da aplikatuko, ondare zerga duelako Nafarroak. Bankuen eta energia enpresen zerga berezia Madrilek bilduko du, eta diru sarreren %1,6ren bidez konpentsatuko du foru ogasuna.
Bezperan Eusko Jaurlaritza, eta orain Nafarroako Gobernua. Azken asteetan Espainian onartu diren zerga berriak kudeatzeko eta biltzeko akordioa hitzartu du Nafarroak estatuarekin, Madrilen Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazio batzordearen eta gero koordinazio batzordearen bileren bitartez. Fortuna handien zerga Nafarroa...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222554/foro-sozialak-azaldu-du-laquoaurrerapauso-garrantzitsuakraquo-eman-direla-biktimen-presoen-eta-memoriaren-arloetan.htm
Politika
Foro Sozialak azaldu du «aurrerapauso garrantzitsuak» eman direla biktimen, presoen eta memoriaren arloetan
Aurrerapenekin batera «zailtasun berriak finkatzen» ari direla dio Foro Sozial Iraunkorrak.
Foro Sozialak azaldu du «aurrerapauso garrantzitsuak» eman direla biktimen, presoen eta memoriaren arloetan. Aurrerapenekin batera «zailtasun berriak finkatzen» ari direla dio Foro Sozial Iraunkorrak.
Foro Sozial Iraunkorrak 2022. urteko balantzea egin du, eta biktimen, presoen eta memoriaren arloak aztertu ditu. Azaldu dute «aurrerapauso garrantzitsuak» egon direla, baina aldi berean «zailtasun berriak finkatzen» ari direla. «Indarkerien zikloaren ondorioak konpontzeko prozesuaren fase bat ixten ari da, eta fase be...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222555/torturaren-biktimak-aitortzeko-eta-erreparatzeko-eskatu-dute-vicente-lertxundiren-heriotzaren-60-urteurrenean.htm
Politika
Torturaren biktimak aitortzeko eta erreparatzeko eskatu dute Vicente Lertxundiren heriotzaren 60. urteurrenean
Egiari Zor fundazioak Donostian egindako ekitaldian salatu du hamarkadetan «sistematikoki» torturatu izan dela, eta aldarrikatu hori aitortu gabe ezingo dela «elkarbizitza demokratikorik» eraiki
Torturaren biktimak aitortzeko eta erreparatzeko eskatu dute Vicente Lertxundiren heriotzaren 60. urteurrenean. Egiari Zor fundazioak Donostian egindako ekitaldian salatu du hamarkadetan «sistematikoki» torturatu izan dela, eta aldarrikatu hori aitortu gabe ezingo dela «elkarbizitza demokratikorik» eraiki
Vicente Lertxundi Donostiako militante anarkista hil eta 60 urtera, ekitaldia egin du Egiari Zor fundazioak. Salatu du haren egiak «ezkutuan» dirauela eta inork ez duela bere gain hartu gertatutakoaren inolako erantzukizunik. Gaurko egunez hil zen Lertxundi, 1962an. Martuteneko presondegian sartu zuten, Alferren eta Ga...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222556/eneko-anduezak-esan-du-urteko-balantzea-positiboa-dela-politika-sozialistei-esker.htm
Politika
Eneko Anduezak esan du urteko balantzea «positiboa» dela, «politika sozialistei esker»
Besteak beste, txalotu du fortuna handien zerga Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatzea, eta datorren urtean garraio publikoen laguntza mantentzea.
Eneko Anduezak esan du urteko balantzea «positiboa» dela, «politika sozialistei esker». Besteak beste, txalotu du fortuna handien zerga Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan aplikatzea, eta datorren urtean garraio publikoen laguntza mantentzea.
Urteko balantzea egin du Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak, eta datorren urterako helburuak finkatu, gaur Bilbon egin duen agerraldian. Haren arabera, pandemiak eta Ukrainako gerrak «intentsitate handiko» urte bat eragin dute. Horri aurre egiteko, urtean zehar onartutako «politika sozialistek» gizartearen arazoe...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222557/bost-puntu-zehatz-eskatu-dizkiote-esiko-langileek-osakidetzari.htm
Gizartea
Bost puntu «zehatz» eskatu dizkiote ESIko langileek Osakidetzari
Osakidetzako zuzendaritzarekin dituzten elkarrizketetan «jarrera ona» dagoela esan dute, baina «ekintzak» nahi dituztela
Bost puntu «zehatz» eskatu dizkiote ESIko langileek Osakidetzari. Osakidetzako zuzendaritzarekin dituzten elkarrizketetan «jarrera ona» dagoela esan dute, baina «ekintzak» nahi dituztela
Hiru medikuk hartu dute hitza, azaltzeko zertan den hilaren hasieran Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuan Osakidetzarekin dituzten desadostasunak tarteko sortu zen krisia. Felix Zubia, Manuela Perez eta Cristina Calvo izan dira, baina argi nabarmendu dute «langileen batzar» baten izenean ari direla. Batzar ...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222558/sagardo-botilaren-prezioa-25-inguru-igoko-da-2023an.htm
Ekonomia
Sagardo botilaren prezioa %25 inguru igoko da 2023an
Euskal Sagardoa jatorri izeneko ekoizleek produkzio kostuen garestitzeari egotzi diote igoera, eta aurtengo sagar uzta «oso txarrari».
Sagardo botilaren prezioa %25 inguru igoko da 2023an. Euskal Sagardoa jatorri izeneko ekoizleek produkzio kostuen garestitzeari egotzi diote igoera, eta aurtengo sagar uzta «oso txarrari».
Euskal Sagardoa jatorri izeneko ekoizleek batez beste %25 inguru igoko dute botilaren prezioa datorren 2023an. Erakundeak ohar batean azaldu duenez, gaur egungo egoera ekonomikoa eta, bereziki, inflazio handia eragin zuzena izaten ari dira sagardoaren produkzio kostuetan, «batez ere beiraren, kartoiaren, energiaren eta...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222559/les-embruns-zentroaren-egoeraz-ohartarazi-dute-langileek.htm
Gizartea
Les Embruns zentroaren egoeraz ohartarazi dute langileek
Les Embruns errehabilitazio zentroko langileek salatu dute lan baldintzek kalte psikologikoa eragin dietela zuzendaritzagatik mediku berezituak ez daudenetik
Les Embruns zentroaren egoeraz ohartarazi dute langileek. Les Embruns errehabilitazio zentroko langileek salatu dute lan baldintzek kalte psikologikoa eragin dietela zuzendaritzagatik mediku berezituak ez daudenetik
Bidarteko (Lapurdi) Les Embruns errehabilitazio zentroko langileek, CFDT sindikatuaren laguntzarekin batera, zentroaren egoeraz ohartarazteko eta langileen lan baldintzen berri emateko agerraldi bat egin dute. Langileek salatu dute ahalmen berreskurapenetan berezituak diren medikuak falta direla azaroaren 23tik. Izan ...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222560/olentzeroren-irudia-lapurtu-eta-erre-dute-lezon.htm
Gizartea
Olentzeroren irudia lapurtu eta erre dute Lezon
«Ekintza bandalikoak» gaitzetsi ditu Jesus Mari Martiarena alkateak
Olentzeroren irudia lapurtu eta erre dute Lezon. «Ekintza bandalikoak» gaitzetsi ditu Jesus Mari Martiarena alkateak
Astearte goizaldean, Lezoko udaletxean (Gipuzkoa) ikusgai zen Olentzeroren irudia lapurtu, eta herriko orube batean erre zuten. Udalak jakinarazi duenez, alokairuko 52 apartamentu eta anbulatorio berria eraikitzen ari diren orubean agertu dira panpinaren hondarrak. Ez da Lezoko Olentzero lapurtzen duten lehen aldia: ia...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222561/espetxeratu-egin-dute-donostian-gazte-bat-hiltzea-egotzita-atxilotuetako-bat.htm
Gizartea
Espetxeratu egin dute Donostian gazte bat hiltzea egotzita atxilotuetako bat
Beste bi atxilotuak aske utzi ditu epaileak. 24 urteko mutil hernaniar bat hil zuten abenduaren 25ean. Elkarretaratzea egin zuten atzo Donostian, hilketa arbuiatzeko.
Espetxeratu egin dute Donostian gazte bat hiltzea egotzita atxilotuetako bat. Beste bi atxilotuak aske utzi ditu epaileak. 24 urteko mutil hernaniar bat hil zuten abenduaren 25ean. Elkarretaratzea egin zuten atzo Donostian, hilketa arbuiatzeko.
Gaur bertan deklaratu dute Donostian 24 urteko gazte hernaniar bat hiltzea egotzita atxilotutako hirurek. Berez atzo deklaratu behar zuten, baina, atxilotu baten abokatuaren eskaeraz, gaur arte atzeratu zieten epailearen aurrean jartzeko unea. Atxilotuetako bat espetxeratzea erabaki du epaileak; hain zuzen, igandean be...
2022-12-28
https://www.berria.eus/albisteak/222562/eraztunen-jauna-telesaila-euskarazko-bikoizketarekin-ikusgai-dago-amazon-primen.htm
Bizigiro
'Eraztunen jauna' telesaila euskarazko bikoizketarekin ikusgai dago Amazon Primen
Telesaila estreinatu eta hiru hilabetera jarri du plataformak bikoizketa. Orain arte, jatorrizko bertsioan euskarazko azpidatziekin ikus zitekeen.
'Eraztunen jauna' telesaila euskarazko bikoizketarekin ikusgai dago Amazon Primen. Telesaila estreinatu eta hiru hilabetera jarri du plataformak bikoizketa. Orain arte, jatorrizko bertsioan euskarazko azpidatziekin ikus zitekeen.
Abenduaren 28an etorri da, Hego Euskal Herrian txantxak egiteko egunean. Amazon Prime plataformaren Eraztunen jauna telesaila euskaraz bikoiztuta ikus daiteke —The Lord Of The Rings: The Rings Of Power, jatorrizko izenean—. Inoiz egin den telesailik garestiena da J. R. R. Tolkienen liburuetan oinarritutako fantasiazko ...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222583/sarek-askotariko-biktimak-elkartuko-ditu-urtarrilaren-7an.htm
Politika
Sarek askotariko biktimak elkartuko ditu urtarrilaren 7an
Elkarbizitzarantz aurrera eginez izeneko mahai ingurua antolatu dute goizerako, eta 17:00etan hasiko da euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa.
Sarek askotariko biktimak elkartuko ditu urtarrilaren 7an. Elkarbizitzarantz aurrera eginez izeneko mahai ingurua antolatu dute goizerako, eta 17:00etan hasiko da euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioa.
Sare plataformak Bilbon egingo du euskal presoen eskubideen aldeko urteroko manifestazioa; 17:00etan abiatuko da, La Casillatik. Baina, goizerako, mahai inguru bat prestatu du, eta bertan elkartuko ditu ETAren, GALen, presoen sakabanaketa politikaren eta torturaren biktimak. Solasaldia 10:30ean izango da, Euskalduna ja...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222584/sagarduik-dio-elkarrizketarako-bidea-zabalik-dagoela-eta-proposamenak-aintzat-hartzen-dituztela.htm
Gizartea
Sagarduik dio elkarrizketarako bidea zabalik dagoela eta proposamenak aintzat hartzen dituztela
Donostialdeko ESIko langileek egindako eskakizunez mintzatu da Gotzone Sagardui sailburua.
Sagarduik dio elkarrizketarako bidea zabalik dagoela eta proposamenak aintzat hartzen dituztela. Donostialdeko ESIko langileek egindako eskakizunez mintzatu da Gotzone Sagardui sailburua.
Osasun Sailean elkarrizketarako bidea zabalik dagoela eta alde guztiek egiten dituzten proposamenak aintzat hartzen dituztela azaldu du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. Gaur goizean elkarrizketa egin diote Euskadi Irratiko Faktoria saioan. Atzo arratsaldean, Donostialdeko ESIko langileek bost eskakizun «zehatz» egin...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222585/kosovoko-serbiarrek-mugako-barrikadak-kenduko-dituzte.htm
Mundua
Kosovoko serbiarrek mugako barrikadak kenduko dituzte
Serbiako presidenteak esan duenez, Kosovok «bermeak» eman dizkio bi herrialdeen arteko errepideak blokeatu dituztenak auzipetuak ez izateko.
Kosovoko serbiarrek mugako barrikadak kenduko dituzte. Serbiako presidenteak esan duenez, Kosovok «bermeak» eman dizkio bi herrialdeen arteko errepideak blokeatu dituztenak auzipetuak ez izateko.
Erabakiak, teorian, bi herrialdeen arteko tentsioa baretzen lagunduko du. Kosovoko serbiarrak mugan jarri zituzten barrikadak kentzen hasi dira gaur, Serbiako presidente Aleksandar Vucicek haien ordezkariekin batzartu ostean jakinarazi duenez. Hemeretzi egun dira trafikoa blokeatuta dagoela Kosovo eta Serbia lotzen dit...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222586/garraio-publikoko-deskontuen-gaineko-zenbait-gako.htm
Gizartea
Garraio publikoko deskontuen gaineko zenbait gako
Hegoaldean gaur zabaldu dute Renferen abonuak berritzeko aukera. Orain eskuratutakoek urtarrilaren 1etik apirilaren 30ra bitarte iraungo dute.
Garraio publikoko deskontuen gaineko zenbait gako. Hegoaldean gaur zabaldu dute Renferen abonuak berritzeko aukera. Orain eskuratutakoek urtarrilaren 1etik apirilaren 30ra bitarte iraungo dute.
Urtearen hondarrean izanik, ailegatu da garaia datorrenerako kontuak lotzen hasteko. Garraio publikoak eta haren gaineko kudeaketek korapilo ugari sortu dituzte azken hilabeteotan, Madrilek zehaztutako deskontuak tarteko. Hego Euskal Herriko biztanle askoren zorionerako, Espainiako Gobernuak ebatzi zuen neurriok 2023an...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222587/mugimendu-feminista-ere-kalera-atera-da-bilbon-atzo-izan-zen-hilketa-matxista-gaitzesteko.htm
Gizartea
Mugimendu feminista ere kalera atera da Bilbon atzo izan zen hilketa matxista gaitzesteko
'Indarkeria sexistari aurre egin' leloa plazaratu dute, kasu bakar bat gehiago ere ezin dela onartu ohartarazita
Mugimendu feminista ere kalera atera da Bilbon atzo izan zen hilketa matxista gaitzesteko. 'Indarkeria sexistari aurre egin' leloa plazaratu dute, kasu bakar bat gehiago ere ezin dela onartu ohartarazita
Mugimendu feministak iragarria zuen gaur kalera irtengo zela Bilbon atzo gertatu zen hilketa matxista salatzeko. Bilboko Mariaren Bihotza plazan, Donostiako Bulebarrean, eta Iruñeko udaletxe plazan jarri dituzte topalekuak. Gasteizen bihar egingo dute protesta. Bilbon euritan egin dute kontzentrazioa, eta izan dira ald...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222588/maialen-lujanbioren-eta-joanes-illarregiren-bertsoak-larunbateko-derbian.htm
Kirola
Maialen Lujanbioren eta Joanes Illarregiren bertsoak larunbateko derbian
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak omenduko dituzte Realaren eta Osasunaren arteko derbiaren hasieran
Maialen Lujanbioren eta Joanes Illarregiren bertsoak larunbateko derbian. Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak omenduko dituzte Realaren eta Osasunaren arteko derbiaren hasieran
Tradizioa bihurtu da dagoeneko: Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak Anoetako futbol zelaiaren erdiguneaz jabetuko dira, futbolarien eta futbolzaleen omenaldia jasotzeko. Larunbatean, Maialen Lujanbiok eta Joanes Illarregik bertso bana kantatuko dute estadioan. Gainera, Lujanbiok —txapelketaren irabazleak— ohorezk...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222589/ziburuko-etxe-batek-su-hartu-du-bart.htm
Gizartea
Ziburuko etxe batek su hartu du bart
Ziburuko (Lapurdi) Sainte-Therese etxeak su hartu zuen atzo gauean. Hogeita hamar suhiltzailek bertaratu behar izan zuten sutea menperatzeko; bat arinki zauritu zen.
Ziburuko etxe batek su hartu du bart. Ziburuko (Lapurdi) Sainte-Therese etxeak su hartu zuen atzo gauean. Hogeita hamar suhiltzailek bertaratu behar izan zuten sutea menperatzeko; bat arinki zauritu zen.
Atzo gaueko bederatziak aldera, Ziburuko (Lapurdi) Saint-Therese etxeak su hartu zuen. Donibane Lohizune (Lapurdi), Hendaia (Lapurdi), Senpere (Lapurdi) eta Angeluko (Lapurdi) suhiltzaileek bertaratu behar izan zuten. Etxeko biztanleak suz gaindituak izan baino lehen etxetik atera ahal izan zuten. Suhiltzaileetako bat ...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222590/okupazioa-laquoisraelen-eremu-osora-zabaltzearaquo-da-israelgo-gobernu-berriaren-helburua.htm
Mundua
Okupazioa «Israelen eremu osora zabaltzea» da Israelgo Gobernu berriaren helburua
Netanyahu seigarren aldiz izendatu dute lehen ministro. Eskuin muturreko koalizioa eta alderdi ultraortodoxoak izango ditu bidelagun.
Okupazioa «Israelen eremu osora zabaltzea» da Israelgo Gobernu berriaren helburua. Netanyahu seigarren aldiz izendatu dute lehen ministro. Eskuin muturreko koalizioa eta alderdi ultraortodoxoak izango ditu bidelagun.
Benjamin Netanyahuk bere seigarren agintaldiari hasiera eman dio gaur. Azken hiru urte eta erdian, bost aldiz segidan egin dituzte hauteskundeak Israelen, gehiengo garbia osatu ahal izateko. Paralisi politikoaren ostean, Netanyahu eskuin muturrarekin elkartu da. Gobernu berriaren asmoek hautsak harrotu dituzte, batek b...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222591/ernaik-laquogazte-independentisten-topalekuraquo-bihurtu-nahi-du-elorrio-apirilaren-6tik-9ra.htm
Politika
Ernaik «gazte independentisten topaleku» bihurtu nahi du Elorrio apirilaren 6tik 9ra
Gazte antolakundeak 10 urte egingo ditu martxoan. Hori dela eta, hamar urte barruko Euskal Herria «imajinatzeko eta irudikatzeko» baliatu nahi du topagunea. Merina Gris, Zetak, Brigade Loco eta Olaia Inziarte bertan izango dira, besteak beste.
Ernaik «gazte independentisten topaleku» bihurtu nahi du Elorrio apirilaren 6tik 9ra. Gazte antolakundeak 10 urte egingo ditu martxoan. Hori dela eta, hamar urte barruko Euskal Herria «imajinatzeko eta irudikatzeko» baliatu nahi du topagunea. Merina Gris, Zetak, Brigade Loco eta Olaia Inziarte bertan izango dira, beste...
Duela bi hamarkada egindakoari keinu egin dio Ernai gazte antolakundeak 2023an egingo duen Gazte Topagunearen kokalekuarekin. 2002an Elorrion (Bizkaia) antolatu zuten topagunea, eta han egingo du Ernaik 2023koa ere, apirilaren 6tik 9ra. «Gazte independentisten topalekua» izatea nahi du. Iraganari bainoago, etorkizunari...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222592/arata-isozaki-arkitekto-japoniarra-hil-da.htm
Kultura
Arata Isozaki arkitekto japoniarra hil da
Isozaki Atea deituriko obra inauguratu zuen, 2007an, Bilboko Abando auzoan. Pritzker saria eman zioten 2019an.
Arata Isozaki arkitekto japoniarra hil da. Isozaki Atea deituriko obra inauguratu zuen, 2007an, Bilboko Abando auzoan. Pritzker saria eman zioten 2019an.
Arata Isozaki arkitekto japoniarra 91 urterekin hil dela jakinarazi du haren estudioak. Ehunka obraren egilea izan da Isozaki, eta haren lanak mundu osoan barreiatuta daude, baita Euskal Herrian ere. Izan ere, 2007an inauguratu zuten Bilbon Isozaki Atea deituriko etxebizitza multzoa, zeina bi dorrek eta altuera txikiag...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222593/etxegabetze-bat-geldiaraztea-lortu-dute-barakaldon.htm
Gizartea
Etxegabetze bat geldiaraztea lortu dute Barakaldon
Berri-Otxoak elkarteak ohartarazi du arazoa oraindik ez dagoela konponduta
Etxegabetze bat geldiaraztea lortu dute Barakaldon. Berri-Otxoak elkarteak ohartarazi du arazoa oraindik ez dagoela konponduta
Bihar, 09:15ean, etxegabetze bat egitekoak ziren Barakaldon (Bizkaia), eta 52 urteko emakume bat eta haren 15 urteko alaba kaleratu behar zituzten. Horren kontra, Berri-Otxoak elkarteak premiazko luzamendu eskaera erregistratu du Barakaldoko epaitegian, eta atzo elkarretaratze bat egin zuen Alokabidek Bilbon duen egoit...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222594/roberto-torresek-ez-du-jarraituko-osasunan.htm
Kirola
Roberto Torresek ez du jarraituko Osasunan
Hemezortzi urte egin ditu klubean, eta hamabi denboraldi jokatu ditu lehen taldearekin. Arrekoak ez du argitu non jokatuko duen aurrerantzean. Urtarrilaren 1ean egingo diote agur ekitaldia, Sadarren.
Roberto Torresek ez du jarraituko Osasunan. Hemezortzi urte egin ditu klubean, eta hamabi denboraldi jokatu ditu lehen taldearekin. Arrekoak ez du argitu non jokatuko duen aurrerantzean. Urtarrilaren 1ean egingo diote agur ekitaldia, Sadarren.
Urte berean bi kapitainek, bi erreferentek utzi dute Osasuna. Oier Sanjurjok udan esan zion agur bere bihotzeko klubari, eta urtarrilaren 1etik aurrera Roberto Torresek ere (Arre, Nafarroa, 1989) utzi egingo dio Osasunako jokalari izateari, bi aldeak kontratua eteteko akordio batera iritsi ostean. Hala, litekeena da Ar...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222595/zaintza-babesten-federazioa-sortu-dute-zahar-etxeetako-egoiliarren-eskubideen-alde-lan-bateratua-egiteko.htm
Gizartea
Zaintza Babesten federazioa sortu dute, zahar etxeetako egoiliarren eskubideen alde lan bateratua egiteko
Babestu Araba, Babestu Bizkaia, Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteek sortu dute. Besteak beste, egoitzen pribatizazioa eta kostu «ordaindu ezinak» salatu dituzte.
Zaintza Babesten federazioa sortu dute, zahar etxeetako egoiliarren eskubideen alde lan bateratua egiteko. Babestu Araba, Babestu Bizkaia, Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteek sortu dute. Besteak beste, egoitzen pribatizazioa eta kostu «ordaindu ezinak» salatu dituzte.
Urteak daramatzate Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan zahar etxeetako egoiliarren eskubideen alde lan egiten. Izan ere, Babestu Araba, Babestu Bizkaia, Gipuzkoako Senideak eta Irauli Zaintza elkarteak zainketen kalitate txarra eta pribatizazioa salatzeko sortu zituzten. Orain, indarrak batu eta Zaintza Babesten federazioa ...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222596/egok-25-urteurrena-borobilduko-du-neguko-birarekin.htm
Kultura
EGOk 25. urteurrena borobilduko du neguko birarekin
Euskal Herriko Gazte Abesbatzarekin batera arituko da. Tolosan, Donostian, Gasteizen eta Bilbon izango dira kontzertuak
EGOk 25. urteurrena borobilduko du neguko birarekin. Euskal Herriko Gazte Abesbatzarekin batera arituko da. Tolosan, Donostian, Gasteizen eta Bilbon izango dira kontzertuak
Ospakizun urtea izan da aurtengoa Euskal Herriko Gazte Orkestrarentzat. Mende laurden bete du 2022an, eta,German Ormazabal koordinatzaile orokorrarentzat, azken «ospakizuna» izango da bihar Tolosako (Gipuzkoa) Leidor antzokian hasiko den kontzertu sorta. Astelehenean Donostiako Kursaalean arituko dira; asteartean Gaste...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222597/aurtengoari-begira-ehun-artikulutan-zehar.htm
Gizartea
Aurtengoari begira, ehun artikulutan zehar
2022an BERRIAn gehien irakurritako ehun artikuluak dira hauek. Amaitu da pandemiak markatutako garaia, eta zerrenda gaien pot-pourri bat da berriz. Badira, bederen, nagusitu diren gai batzuk: Irulegiko Eskua, Bertsolari Txapelketa Nagusia eta hezkuntza. 2022ko urtekari osoa, hemen.
Aurtengoari begira, ehun artikulutan zehar. 2022an BERRIAn gehien irakurritako ehun artikuluak dira hauek. Amaitu da pandemiak markatutako garaia, eta zerrenda gaien pot-pourri bat da berriz. Badira, bederen, nagusitu diren gai batzuk: Irulegiko Eskua, Bertsolari Txapelketa Nagusia eta hezkuntza. 2022ko urtekari osoa, ...
Atzean geratu dira COVID-19ari buruzko albisteak. Bi urtez jarraian, pandemia izan da nagusi BERRIAn gehien irakurritako artikuluen artean, baina 2022ak arnasaldia eman die bestelako gaiei. Hein handi batean, bada, gehien irakurritakoak normaltasun berri baterako bueltan dira. Eta, bi mila urtetik gorako loaldiaren ost...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222598/bidesarien-deskontuekin-erabiltzaileek-44-milioi-euro-aurreztea-espero-du-gipuzkoako-aldundiak.htm
Ekonomia
Bidesarien deskontuekin erabiltzaileek 44 milioi euro aurreztea espero du Gipuzkoako Aldundiak
Urtarrilaren 1ean hasiko dira deskontuak aplikatzen. Ezberdinak izango dira ibilgailuaren motaren eta erabileraren arabera.
Bidesarien deskontuekin erabiltzaileek 44 milioi euro aurreztea espero du Gipuzkoako Aldundiak. Urtarrilaren 1ean hasiko dira deskontuak aplikatzen. Ezberdinak izango dira ibilgailuaren motaren eta erabileraren arabera.
Urrian aurreratu moduan, igandetik aurrera Gipuzkoako ordainpeko errepideetako bidesariak merkeago izango dira. Hala, Gipuzkoako Foru Aldundiak, batetik, inflazioaren eragina «arindu» nahi du, eta «mugikortasun jasangarria» bultzatu, bestetik. Aintzane Oiarbide Gipuzkoako Bide Azpiegituretako batzarkidearen arabera, «p...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222599/goian-bego-errege.htm
Kirola
«Goian bego, errege»
Pele zendu da, askorentzat historiako futbol jokalari onena zena. Koloneko minbizia zuen, eta asteak zeramatzan ospitalean. Artea zen harentzat futbola.
«Goian bego, errege». Pele zendu da, askorentzat historiako futbol jokalari onena zena. Koloneko minbizia zuen, eta asteak zeramatzan ospitalean. Artea zen harentzat futbola.
Brasil aldarte alaieko herrialdetzat saldu izan da, eta estereotipo horrek ere utzi du arrastoa futbolean, jogo bonito (joko ederra) deitzen dioten jokatzeko erarekin. Baina jogo bonito-a triste dago gaur. Edson Arantes do Nascimento Pele hil zen atzo, jokatzeko era horren aita ponteetako bat, 82 urte zituela. O Rei ez...
2022-12-29
https://www.berria.eus/albisteak/222600/merezitako-puntua-lortu-du-athleticek.htm
Kirola
Merezitako puntua lortu du Athleticek
Talde zuri-gorriak hutsean berdindu du Benito Villamarinen, etenaren osteko lehen partidan.
Merezitako puntua lortu du Athleticek. Talde zuri-gorriak hutsean berdindu du Benito Villamarinen, etenaren osteko lehen partidan.
Hilabete eta erdiko etenaren ostean, gaur itzuli da lehiara Athletic, eta ez edonola. Intentsitatez eta erritmoz jositako partida jokatu du Betisen zelaian, eta ongi merezitako puntua poltsikoratu du. Sailkapenaren goiko postuetan egonik, onenen artean mantentzeko derrigorrezkoa zuen gutxienez punturen bat lortzea, eta...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222619/kartzelara-bidali-dute-rebeca-huayta-hiltzea-egotzitako-gizona.htm
Gizartea
Kartzelara bidali dute Rebeca Huayta hiltzea egotzitako gizona
Emakumearen gorpua Boliviara aberriratzeko tramiteak abiatu dituzte haren senideek. 45 urte zituen, eta aurten bortxa matxistaren ondorioz hildako bosgarren andrea da.
Kartzelara bidali dute Rebeca Huayta hiltzea egotzitako gizona. Emakumearen gorpua Boliviara aberriratzeko tramiteak abiatu dituzte haren senideek. 45 urte zituen, eta aurten bortxa matxistaren ondorioz hildako bosgarren andrea da.
Basauriko kartzelara (Bizkaia) bidali dute astearte gauean Bilbon Rebeca Huayta Huacan hil zuen gizona. Asteazkenean atxilotu zuten, Poliziari aitortu ostean labankadaz hil zuela bikotekide zuen emakumea, eta gaur arratsaldean epailearen aurrera eraman dute; espetxeratzea ebatzi du hark. 44 urte ditu gizonak, eta borti...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222620/frankismoan-billy-el-ninori-emandako-dominak-kentzeko-agindu-du-espainiako-gobernuak.htm
Politika
Frankismoan Billy el Niñori emandako dominak kentzeko agindu du Espainiako Gobernuak
Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño' polizia ohi eta torturatzaile ezaguna duela bi urte hil zen. Lau domina zituen, eta %50 igo zioten pentsioa. Frankismoak saritutako beste polizia ohiei ere eragingo die Memoria Demokratikoaren Legea baliatuta hartutako neurriak.
Frankismoan Billy el Niñori emandako dominak kentzeko agindu du Espainiako Gobernuak. Antonio Gonzalez Pacheco 'Billy el Niño' polizia ohi eta torturatzaile ezaguna duela bi urte hil zen. Lau domina zituen, eta %50 igo zioten pentsioa. Frankismoak saritutako beste polizia ohiei ere eragingo die Memoria Demokratikoaren ...
Memoria Demokratikoaren Legea baliatuta, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne ministroak agindu du frankismoan ordainsariak eta dominak eman zizkieten poliziei horiek erretiratzeko. Horien artean dago Antonio Gonzalez Pacheco Billy el Niño polizia frankista, atxilotuei eginiko torturengatik ezaguna eta duela bi ur...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222621/andrew-tate-kickboxingeko-jokalari-ohi-eta-streamer-ezaguna-atxilotu-dute-giza-salerosketa-egotzita.htm
Mundua
Andrew Tate kickboxingeko jokalari ohi eta 'streamer' ezaguna atxilotu dute, giza salerosketa egotzita
Greta Thunbergekin sarean izandako ika-mikan azaleratutako datuei esker lortu du Poliziak Tate topatzea. Bukaresten atzeman dute; haren anaia ere bai. Zenbait emakume bahitzea eta bortxatzea ere leporatu diote.
Andrew Tate kickboxingeko jokalari ohi eta 'streamer' ezaguna atxilotu dute, giza salerosketa egotzita. Greta Thunbergekin sarean izandako ika-mikan azaleratutako datuei esker lortu du Poliziak Tate topatzea. Bukaresten atzeman dute; haren anaia ere bai. Zenbait emakume bahitzea eta bortxatzea ere leporatu diote.
Greta Thunbergek K.O. utzi du Andrew Tate. Eskuin muturreko kickboxing jokalari ohia ezinen da gehiago aritu, gaur-gaurkoz, sarean borrokan. Eta auzitegietan epaitua izanen da, leporatzen zaizkion delituen harira. Atzo iluntzean atxilotu zuten, Bukaresten; baita haren anaia ere. Errumaniako Fiskaltzak hainbat delitu le...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222622/putinek-gonbita-egin-dio-xiri-datorren-udaberrian-mosku-bisitatzeko.htm
Mundua
Putinek gonbita egin dio Xiri datorren udaberrian Mosku bisitatzeko
Errusiako eta Txinako presidenteek bilera telematiko bat egin dute gaur. Putinen esanetan, bi herrialdeen arteko harremana «superpotentzien arteko elkarlanaren eredu» da.
Putinek gonbita egin dio Xiri datorren udaberrian Mosku bisitatzeko. Errusiako eta Txinako presidenteek bilera telematiko bat egin dute gaur. Putinen esanetan, bi herrialdeen arteko harremana «superpotentzien arteko elkarlanaren eredu» da.
«Ez dut inolako zalantzarik zuk eta biok aurrez aurre biltzeko aukera aurkituko dugula», adierazi dio Vladimir Putin Errusiako Presidenteak Xi Jinping Txinako estatuburuari gaur, elkarrekin egin duten bideokonferentzian, Tass Errusiako albiste agentziak jaso duenez. «Presidente estimatua, nire lagun estimatua, datorren...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222623/labek-amazon-salatu-du-grebarako-eskubidea-urratzeagatik.htm
Ekonomia
LABek Amazon salatu du grebarako eskubidea urratzeagatik
Trapagaranen egindako lanuzteetan beste zentro batzuetatik langileak ekarri zituela eta langile batzuk lau lanpostutan aritzera behartu zituela azaldu dio Lan Ikuskaritzari.
LABek Amazon salatu du grebarako eskubidea urratzeagatik. Trapagaranen egindako lanuzteetan beste zentro batzuetatik langileak ekarri zituela eta langile batzuk lau lanpostutan aritzera behartu zituela azaldu dio Lan Ikuskaritzari.
LABek Amazon salatu du Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzan, abenduaren 22an eta 23an egindako lanuzteetan langileen eskubideak urratzeagatik. Sindikatuak ohar batean azaldu duenez, Amazonek Trapagaranen (Bizkaia) duen zentro logistikoko langileek bi egun horietarako aurreikusitako ekoizpenaren zati handi bat gel...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222624/errusiak-segida-eman-dio-ukrainan-egin-duen-aire-erasorik-handienari.htm
Mundua
Errusiak segida eman dio Ukrainan egin duen aire erasorik handienari
Sirena hotsak izan dira Kieven, herritarrak bunkerretan babestera deitzeko. Ukrainaren esanetan, Errusiaren hamasei drone suntsitu ditu.
Errusiak segida eman dio Ukrainan egin duen aire erasorik handienari. Sirena hotsak izan dira Kieven, herritarrak bunkerretan babestera deitzeko. Ukrainaren esanetan, Errusiaren hamasei drone suntsitu ditu.
Errusiak Ukrainaren inbasioan orain arte egin duen aire erasorik handiena hasi zuen atzo, eta segida eman dio eraso horri bart gauean. Ukrainako armadak adierazi duenez, Errusiaren hamasei drone suntsitu ditu. Kieveko alkate Vitali Klitxkoren esanetan, zazpi drone hiriburura zuzenduta zeuden, eta horietako bat suntsitu...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222625/nafarroa-bizi-kalitate-oneneko-erkidegoa-dela-nabarmendu-du-txibitek-urte-amaierako-hitzaldian.htm
Politika
Nafarroa «bizi kalitate oneneko erkidegoa» dela nabarmendu du Txibitek urte amaierako hitzaldian
Etorkizuneko erronka nagusien artean aipatu ditu prezioen igoera orokorrari eustea eta lehen arreta hobetzea
Nafarroa «bizi kalitate oneneko erkidegoa» dela nabarmendu du Txibitek urte amaierako hitzaldian. Etorkizuneko erronka nagusien artean aipatu ditu prezioen igoera orokorrari eustea eta lehen arreta hobetzea
Nafarroako Gobernuan lanean segitzeko asmoa agertu du Maria Txibite lehendakariak urte amaierako hitzaldian, «herritarren alde, eta Nafarroa bizi kalitate oneneko Espainiako erkidegoa izan dadin aurrerantzean ere». Garai zailak izan arren etorkizuna «hobetzen segitzeko aukera» dela gaineratu du Txibitek. Hitzaldian, f...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222626/sapa-arma-enpresak-laquoheriotzaraquo-ekoizten-duela-salatu-du-ehunek.htm
Politika
SAPA arma enpresak «heriotza» ekoizten duela salatu du Ehunek
Andoaingo egoitzaren atarian «hilotzak» zabaldu ditu mugimenduak; haren arabera, enpresak ekoizten duen hori bera. SAPAk 78ko erregimenarekin «lotura zuzena» duela salatu du, eta beharrezkotzat jo du «euskal errepublika» gauzatzea, «bizitzaren alde egiteko».
SAPA arma enpresak «heriotza» ekoizten duela salatu du Ehunek. Andoaingo egoitzaren atarian «hilotzak» zabaldu ditu mugimenduak; haren arabera, enpresak ekoizten duen hori bera. SAPAk 78ko erregimenarekin «lotura zuzena» duela salatu du, eta beharrezkotzat jo du «euskal errepublika» gauzatzea, «bizitzaren alde egiteko»...
Ehun mugimenduak ekintza bat egin du SAPA arma enpresak Andoainen (Gipuzkoa) duen fabrikaren atarian: «hilotzak» utzi ditu bertan. «Ekoizten duena enpresaren ateetara eramatea erabaki dugu», azaldu du mugimenduak, ohar bidez. «Adierazi nahi izan dugu hilotzak sortzen dituzten enpresek ez dutela euskal errepublikan leku...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222627/gizon-bat-zigortu-dute-hendaian-emaztea-alaba-eta-biloba-jotzea-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat zigortu dute Hendaian, emaztea, alaba eta biloba jotzea egotzita
Astelehenean gertatu zen erasoa. Gizonezkoak 57 urte ditu.
Gizon bat zigortu dute Hendaian, emaztea, alaba eta biloba jotzea egotzita. Astelehenean gertatu zen erasoa. Gizonezkoak 57 urte ditu.
Baionako Auzitegiak zortzi hilabeteko zigorra ezarri dio 57 urteko gizonezko bati, astelehen gauean emaztea, alaba eta biloba jotzea egotzita. Astelehen gauean gertatu zen erasoa. 57 urteko gizonak emaztea, alaba eta biloba jo zituen bere Hendaiako apartamentuan (Lapurdi). Atzo, epaileak 18 hilabeteko zigorrera konden...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222628/neoloteka-ataria-sarean-jarri-du-uzeik-euskarazko-hitz-berriak-biltzeko.htm
Gizartea
'Neoloteka' ataria sarean jarri du UZEIk, euskarazko hitz berriak biltzeko
«Errealitate berriak» izendatzeko euskaraz erabiltzen diren hitz eta esamolde berriak jasotzeko da; etengabe osatuko dute, eta hiztunek ere sarrerak proposatu ahal izango dituzte.
'Neoloteka' ataria sarean jarri du UZEIk, euskarazko hitz berriak biltzeko. «Errealitate berriak» izendatzeko euskaraz erabiltzen diren hitz eta esamolde berriak jasotzeko da; etengabe osatuko dute, eta hiztunek ere sarrerak proposatu ahal izango dituzte.
UZEI terminologia eta lexikografia zentroak gaur ohar baten bidez jakinarazi du Neoloteka deituriko ataria jarri duela sarean, «errealitate berriak» izendatzeko euskaraz erabiltzen diren hitz eta esamolde berriak jasotzeko. «Bizirik dagoen edozein hizkuntzatan, etengabe ateratzen dira hitz berriak», nabarmendu dute oha...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222629/euriborraren-igoerak-ez-du-mugarik.htm
Ekonomia
Euriborraren igoerak ez du mugarik
Hipoteka gehienen indizeak %3tik gora bukatuko du urtea. Hilabeteotan mailegua berritzen ari direnek inoizko igoerarik handienei aurre egin beharko diete.
Euriborraren igoerak ez du mugarik. Hipoteka gehienen indizeak %3tik gora bukatuko du urtea. Hilabeteotan mailegua berritzen ari direnek inoizko igoerarik handienei aurre egin beharko diete.
Egunotan argindarraren fakturak lasaitua hartu badu ere, eta erosketa saskiaren prezioa arintzeko neurriak hartu diren arren, ezin da gauza bera esan herritar askoren buruko min nagusiarekin: hipotekarekin. Tasa aldakorreko mailegua duten hipoteken indize nagusiak, Euriborrak, %3ren langa gainditu du abenduan (%3,018),...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222630/myanmarko-junta-militarrak-beste-zazpi-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-dio-aung-san-suu-kyiri.htm
Mundua
Myanmarko Junta Militarrak beste zazpi urteko espetxe zigorra ezarri dio Aung San Suu Kyiri
Azken urte honetan hemeretzi delitu egotzi dizkiote Myanmarko Estatu kontseilariari. Denera, 33 urteko espetxe zigorra jarri diote. Nazioarteko erakundeek juntaren erabakia gaitzetsi dute.
Myanmarko Junta Militarrak beste zazpi urteko espetxe zigorra ezarri dio Aung San Suu Kyiri. Azken urte honetan hemeretzi delitu egotzi dizkiote Myanmarko Estatu kontseilariari. Denera, 33 urteko espetxe zigorra jarri diote. Nazioarteko erakundeek juntaren erabakia gaitzetsi dute.
Beste zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diote Myanmarko Estatu kontseilari kargugabetu eta Bakearen Nobel saridun (1991) Aung San Suu Kyiri. Oraingo honetan, bost ustelkeria kasu egotzi dizkiote; zehazki, lur eremuak legez kanpo alokatzea eta estatuaren funtsekin helikopteroak erostea. Denera, 33 urteko espetxe zigor...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222631/lukas-agirreri-azken-agur-jendetsua-eman-diote-hernanin.htm
Gizartea
Lukas Agirreri azken agur jendetsua eman diote Hernanin
Amak eskerrak eman dizkie bertaratuei, eta lagunek, berriz, pankarta bat jarri dute udaletxean.
Lukas Agirreri azken agur jendetsua eman diote Hernanin. Amak eskerrak eman dizkie bertaratuei, eta lagunek, berriz, pankarta bat jarri dute udaletxean.
Atzo arratsaldean izan zen Lukas Agirre gazte hernaniarra agurtzeko azken ekitaldia Hernanin (Gipuzkoa). Familia, senide eta herritar andana bildu ziren gertatutakoa gaitzesteko. Amak testu bat irakurri zuen elkarretaratzean, eta eskerrak eman zizkien familia lagundu duten guztiei. Hildakoaren lagunek, berriz, pankarta...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222632/guztion-alardeari-erantzuna-eman-dio-hondarribiko-alkateak-eta-ez-dakar-aurrerabiderik.htm
Gizartea
Guztion Alardeari erantzuna eman dio Hondarribiko alkateak, eta ez dakar aurrerabiderik
64 andrek alardean parte hartu nahi zutela esanez egin zuten eskeari emandako erantzuna da, sei hilabete geroago emana; horiek horrela, «ausardia» eskatu diote Txomin Sagarzazu alkateari «zentzuzko konponbide bat» bideratzeko.
Guztion Alardeari erantzuna eman dio Hondarribiko alkateak, eta ez dakar aurrerabiderik. 64 andrek alardean parte hartu nahi zutela esanez egin zuten eskeari emandako erantzuna da, sei hilabete geroago emana; horiek horrela, «ausardia» eskatu diote Txomin Sagarzazu alkateari «zentzuzko konponbide bat» bideratzeko.
Guztion Alardea taldeko kideek ohar bat plazaratu dute, jakinarazteko orain jaso dutela Hondarribiko alkateari uztailaren hasieran egin zioten eskabidearen erantzuna, eta adierazi dute aparteko aurrerabiderik ez diela proposatu. Hondarribiko alardean andreen parte hartzea bideratu nahian eratutako taldea da, 2019tik ma...
2022-12-30
https://www.berria.eus/albisteak/222633/helegitea-jarri-diote-usansolo-banatzeko-erabakiari.htm
Gizartea
Helegitea jarri diote Usansolo banatzeko erabakiari
Gainera, Espainiako Estatuaren Abokatutzak eskatuko du horri bide eman dion foru araua bertan behera uzteko
Helegitea jarri diote Usansolo banatzeko erabakiari. Gainera, Espainiako Estatuaren Abokatutzak eskatuko du horri bide eman dion foru araua bertan behera uzteko
Zaputzaldia urtearen amaieran iritsi zaie Usansoloko herritarrei: Espainiako Estatuaren Abokatutzak helegitea jarri dio Usansoloren bereizketari EAEko Auzitegi Nagusiaren aurrean. Haren ustez, Usansolok ez du betetzen Espainiako Tokiko Erregimenaren Oinarrien Legea; horren arabera, beste udalerri batetik bereizten dire...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222634/50-irudik-bildu-dezaketena.htm
Gizartea
50 irudik bildu dezaketena
2022ko 50 irudi esanguratsu bildu ditu BERRIAk. Euskal Herrian zein kanpoan, badira aurten nabarmentzekoak direnak: aldarrikapenak, Ukrainako gerra, ezkerraren hauspoaldia Latinoamerikan... Urtekari osoa, hemen.
50 irudik bildu dezaketena. 2022ko 50 irudi esanguratsu bildu ditu BERRIAk. Euskal Herrian zein kanpoan, badira aurten nabarmentzekoak direnak: aldarrikapenak, Ukrainako gerra, ezkerraren hauspoaldia Latinoamerikan... Urtekari osoa, hemen.
Joan den astean, BERRIAk bere 2022ko hitzak iragarri eta albiste irakurrienak zerrendatu zituen. Orain, berriz, aurten ikusmira eskuratu duten argazkien txanda da. 50 bildu ditu egunkari honek, eta irudiak adina gai biltzen dira horietan. Euskal Herriko indarkeria matxistaren aurtengo lehen biktima da BERRIAren lehen ...
2022-12-31
https://www.berria.eus/albisteak/222654/israelen-okupazio-politikaz-iritzia-emateko-eskatu-dio-nbek-nazioarteko-zigor-auzitegiari.htm
Mundua
Israelen okupazio politikaz iritzia emateko eskatu dio NBEk Nazioarteko Zigor Auzitegiari
The Times of Israel egunkariaren arabera, onartutako ebazpenean ikerketa bat hasteko eskatu du Asanblea Orokorrak, «Israelek Jerusalemgo demografia eta estatusa aldatzeko hartu dituen neurrien gainean».
Israelen okupazio politikaz iritzia emateko eskatu dio NBEk Nazioarteko Zigor Auzitegiari. The Times of Israel egunkariaren arabera, onartutako ebazpenean ikerketa bat hasteko eskatu du Asanblea Orokorrak, «Israelek Jerusalemgo demografia eta estatusa aldatzeko hartu dituen neurrien gainean».
Nazio Batuen Erakundeko Asanblea Orokorrak Israelen lurralde okupazioaz «lehenbailehen» iritzi bat emateko eskatu dio Nazioarteko Zigor Auzitegiari. Ebazpenak 87 boto izan ditu alde eta 26 kontra; 53 abstentzio egon dira. Kontra bozkatu dute, besteak beste, Israelek berak, Erresuma Batuak, AEBak, Austriak, Kanadak, Ale...
2022-12-31
https://www.berria.eus/albisteak/222655/jair-bolsonarok-alde-egin-du-brasildik-lulak-kargua-hartu-baino-bi-egun-lehenago.htm
Mundua
Jair Bolsonarok alde egin du Brasildik, Lulak kargua hartu baino bi egun lehenago
Bere jarraitzaileak gobernu berriaren aurka egitera deitu ostean, hegazkin bat hartu zuen AEBetara joateko.
Jair Bolsonarok alde egin du Brasildik, Lulak kargua hartu baino bi egun lehenago. Bere jarraitzaileak gobernu berriaren aurka egitera deitu ostean, hegazkin bat hartu zuen AEBetara joateko.
Jair Bolsonaro Brasilgo jarduneko presidenteak Brasildik alde egin du ezustean hegazkin batean. Lula da Silvak bihar hartuko du presidentetzaren lekukoa, eta Bolsonarok alde egin du immunitatea galdu aurretik; albiste agentzien arabera, AEBetara joan da, Floridara. Ostiralean, bere jarraitzaileei zuzendu zitzaien minut...
2022-12-31
https://www.berria.eus/albisteak/222656/benedikto-xvia-hil-da-polemikaz-beteriko-agintaldia-izan-zuen-aita-santu-emeritua.htm
Mundua
Benedikto XVI.a hil da, polemikaz beteriko agintaldia izan zuen aita santu emeritua
Ratzinger 95 urte zituela zendu da, Vatikano hirian. Zahartzaroaren ondorioz Eliza katolikoaren buruzagitza utzi zuen lehen agintaria izan zen.
Benedikto XVI.a hil da, polemikaz beteriko agintaldia izan zuen aita santu emeritua. Ratzinger 95 urte zituela zendu da, Vatikano hirian. Zahartzaroaren ondorioz Eliza katolikoaren buruzagitza utzi zuen lehen agintaria izan zen.
Piano jotzaile bikaina omen zen, eta Wolfgang Amadeus Mozarten zale sutsua. Joseph Aloisius Ratzinger (Marktl, Alemania, 1927-Vatikano hiria, 2022), ordea, ez zen horregatik ezagun egin, Eliza katolikoan egin zuen ibilbideagatik baizik; eta, batez ere, aita santu gisa (2005-2013) egin zuen agintaldiaren ondorioz, polem...
2022-12-31
https://www.berria.eus/albisteak/222657/euskal-presoak-etxeratzearen-alde-manifestazio-bana-egin-dute-martutenen-eta-basaurin.htm
Politika
Euskal presoak etxeratzearen alde, manifestazio bana egin dute Martutenen eta Basaurin
Sakabanaketa eta urrunketak amaitzetik gertu egon arren, gradu aldaketetan izaten ari den «atzerapausoa» salatu du Sare-k. Gradu horretan egon beharko luketen 110 presoetatik soilik 33k dute.
Euskal presoak etxeratzearen alde, manifestazio bana egin dute Martutenen eta Basaurin. Sakabanaketa eta urrunketak amaitzetik gertu egon arren, gradu aldaketetan izaten ari den «atzerapausoa» salatu du Sare-k. Gradu horretan egon beharko luketen 110 presoetatik soilik 33k dute.
Sare-k deituta manifestazio bana egin dute gaur goizean ehunka lagunek Martuteneko eta Basauriko espetxeetatik abiatuta. Etxera bidea gertu lelopean elkartu dira. Inaxio Oiarzabal Sareko eledunak esan du sakabanaketarekin datozen hilabeteetan amaituko dutelako ustea dutela, baina gradu aldaketekin izaten ari diren «atz...
2022-12-31
https://www.berria.eus/albisteak/222658/urte-berrian-lehen-arreta-hobetzea-lehenetsiko-duela-adierazi-du-urkulluk.htm
Politika
Urte berrian lehen arreta hobetzea lehenetsiko duela adierazi du Urkulluk
Urte amaierako mezuan lehendakariak esan du normala dela «bizi dugun gizartean daukaguna ez baloratzea», baina «Euskadin dagoen bizi mailak, kohesio sozialak eta ongizateak» aukera ematen dutela garatzeko bizi proiektu bat edo proiektu profesional edo familiar bat.
Urte berrian lehen arreta hobetzea lehenetsiko duela adierazi du Urkulluk. Urte amaierako mezuan lehendakariak esan du normala dela «bizi dugun gizartean daukaguna ez baloratzea», baina «Euskadin dagoen bizi mailak, kohesio sozialak eta ongizateak» aukera ematen dutela garatzeko bizi proiektu bat edo proiektu profesion...
Urte amaierako mezuan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak esan du urte berrian ahal duen guztia egingo duela osasun sisteman dauden arazo eta zailtasunak konpontzeko eta lehen arreta hobetzea lehenetsiko duela. «Osasuna da gure ondasunik preziatuena», adierazi du. Osakidetzako plantilla «indartzen jarraitu...
2023-1-1
https://www.berria.eus/albisteak/222659/roberto-torres-kapitainari-agur-esan-diote-zaleek-eta-taldekideek-sadarren.htm
Kirola
Roberto Torres kapitainari agur esan diote zaleek eta taldekideek, Sadarren
Nabarmendu dute aurrelariak 352 partida jokatu dituela Osasunarekin eta goleatzaile nagusietako bat izan dela.
Roberto Torres kapitainari agur esan diote zaleek eta taldekideek, Sadarren. Nabarmendu dute aurrelariak 352 partida jokatu dituela Osasunarekin eta goleatzaile nagusietako bat izan dela.
Omenaldia egin diote gaur goizean Roberto Torres Osasunako jokalariari, Iruñeko Sadar estadioan. Zale eta taldekide ohi ugari bildu dira zelaian, Torresi txalo jotzeko. Ostegunean iragarri zuten kapitainak ez zuela jarraituko klubean, lehen taldean hamabi denboraldi jokatu ostean. Gaurko ekitaldian adierazi duenez, 20...
2023-1-1
https://www.berria.eus/albisteak/222660/petro-presidenteak-su-etena-sinatu-du-bost-gerrillari-eta-paramilitar-talderekin.htm
Mundua
Petro presidenteak su etena sinatu du bost gerrillari eta paramilitar talderekin
Ekainaren 30era arte egongo da menia indarrean, baina agintariak adierazi du luzatzeko aukera egongo dela, negoziazioetan aurrera egiten bada. «Erabateko bakea errealitatea izango da», adierazi du sare sozialetan zabalduriko mezu batean.
Petro presidenteak su etena sinatu du bost gerrillari eta paramilitar talderekin. Ekainaren 30era arte egongo da menia indarrean, baina agintariak adierazi du luzatzeko aukera egongo dela, negoziazioetan aurrera egiten bada. «Erabateko bakea errealitatea izango da», adierazi du sare sozialetan zabalduriko mezu batean.
Urte berri, menia berri. 2023an sartzeko minutu gutxi falta zirenean, Gustavo Petro Kolonbiako presidenteak iragarri du ekainaren 30era arteko su eten bat sinatu duela ELN Nazioa Askatzeko Armadarekin, FARCeko disidenteekin eta zenbait talde paramilitarrekin. Gaur sartu da indarrean ituna. Sare sozialetan zabalduriko ...
2023-1-1
https://www.berria.eus/albisteak/222661/89-urteko-gizon-bat-hil-da-ortuellan-txirrindulari-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
89 urteko gizon bat hil da Ortuellan, txirrindulari batek harrapatuta
Herria Trapagaranekin lotzen duen bide berdean gertatu da istripua.
89 urteko gizon bat hil da Ortuellan, txirrindulari batek harrapatuta. Herria Trapagaranekin lotzen duen bide berdean gertatu da istripua.
Gaur 89 urteko gizonezko bat hil da Ortuellan (Bizkaia), 11:30 aldera gertaturiko istripu batean. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailaren arabera, Ortuella Trapagaranekin (Bizkaia) lotzen duen bide berdean gertatu da ezbeharra. Aldapa bat jaisten ari zen bizikleta batek jo du biktima, azaldu dutenez. Kolpeak lurrera b...
2023-1-1
https://www.berria.eus/albisteak/222662/emakume-bat-bere-haurrak-hiltzen-eta-bere-buruaz-beste-egiten-saiatu-da-barakaldon-segurtasun-sailaren-arabera.htm
Gizartea
Emakume bat bere haurrak hiltzen eta bere buruaz beste egiten saiatu da Barakaldon, Segurtasun Sailaren arabera
Hirurak erietxean daude, egonkor. Emakumea atxilotu egin dute.
Emakume bat bere haurrak hiltzen eta bere buruaz beste egiten saiatu da Barakaldon, Segurtasun Sailaren arabera. Hirurak erietxean daude, egonkor. Emakumea atxilotu egin dute.
Emakume bat atxilotu dute gaur goizean Barakaldon (Bizkaia), ustez bere bi haurrak hiltzen saiatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez. Emakumea bere buruaz beste egiten saiatu da, gaineratu dutenez. Sailaren arabera, emakumeak bikotekide ohi eta haurren aitari deitu dio, konortea galdu gabe, ...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222663/lula-laquomaitasuna-gorrotoari-gailendu-zaioraquo.htm
Mundua
Lula: «Maitasuna gorrotoari gailendu zaio»
Luiz Inacio da Silva ‘Lula’ Brasilgo presidente izendatu dute. «Desberdinkeria mota guztien aurka» borrokatzeko konpromisoa hartu du, eta esan du Amazoniaren soiltzea erabat geldituko duela.
Lula: «Maitasuna gorrotoari gailendu zaio». Luiz Inacio da Silva ‘Lula’ Brasilgo presidente izendatu dute. «Desberdinkeria mota guztien aurka» borrokatzeko konpromisoa hartu du, eta esan du Amazoniaren soiltzea erabat geldituko duela.
Luiz Inacio da Silva Lula Brasilgo presidentea da berriro. Atzo Brasilian egindako ekitaldi jendetsuan izendatu zuten presidente 77 urteko politikari ezkertiarra. 2003tik 2011ra presidente izandakoa atzo itzuli zen Planalto jauregira —presidentearen egoitzara—, urriaren 30ean Brasilgo hauteskundeak irabazi zituelako. E...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222664/osakidetzari-egindako-eskeak-gogoratzeko-elkarretaratzea-egin-dute-gaur-donostia-ospitalean.htm
Gizartea
Osakidetzari egindako eskeak gogoratzeko elkarretaratzea egin dute gaur Donostia ospitalean
Langileen ordezkariek esan dute gaur ez dutela batzarrik egingo; hilaren 9an elkartuko dira berriro egoera aztertu eta hemendik aurrerakoak erabakitzeko.
Osakidetzari egindako eskeak gogoratzeko elkarretaratzea egin dute gaur Donostia ospitalean. Langileen ordezkariek esan dute gaur ez dutela batzarrik egingo; hilaren 9an elkartuko dira berriro egoera aztertu eta hemendik aurrerakoak erabakitzeko.
08:15 jo berritan, Donostia ospitaleko atarira atera dira gaur berriro erietxeko hamarnaka langile, lehengo astean berrabiarazitako protesten dinamikari atxikita. Hesituta zeuden eskaileren eremu bi, baina ez da eragozpen izan langileentzat protesta egiteko. Bost bat minutu iraun du, eta txalo zaparrada batekin amaitu ...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222665/ilara-luzeak-benedikto-xvia-azken-aldiz-agurtzeko.htm
Mundua
Ilara luzeak Benedikto XVI.a azken aldiz agurtzeko
Hiru egunez egonen da zabalik Done Petri basilika, eta 35.000 lagun inguru joango direla kalkulatzen da.
Ilara luzeak Benedikto XVI.a azken aldiz agurtzeko. Hiru egunez egonen da zabalik Done Petri basilika, eta 35.000 lagun inguru joango direla kalkulatzen da.
Goiz-goizetik, ehunka pertsona zain zeuden Vatikanoko Done Petri basilikara sartzeko, Benedikto XVI.a aita santu emerituari azken agurra egiteko. 09:00etan ireki dituzte ateak, eta 19:00ak arte egonen dira zabalik. Bihar eta etzi, berriz, 07:00etatik 19:00etara egonen da basilikara sartzeko aukera. Orotara, 35.000 bisi...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222666/araban-bizkaian-eta-gipuzkoan-44-pertsona-hil-dira-urtebetean-trafiko-istripuz.htm
Gizartea
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 44 pertsona hil dira urtebetean trafiko istripuz
2021ean baino bi pertsona gehiago hil dira trafiko istripuen ondorioz. Larri zauritutakoak urritu egin dira 2021etik: 455 izan ziren urte hartan, eta 360 izan dira 2022an.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 44 pertsona hil dira urtebetean trafiko istripuz. 2021ean baino bi pertsona gehiago hil dira trafiko istripuen ondorioz. Larri zauritutakoak urritu egin dira 2021etik: 455 izan ziren urte hartan, eta 360 izan dira 2022an.
Eusko Jaurlaritzak 2022ko trafikoaren balantzea egin du. Honatx laburpena: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 44 pertsona hil dira trafiko istripuetan; murriztu egin dira ezbeharrak, eta horietan larri zauritutako biktima kopurua eta ibilgailuen joan-etorriak pandemia aurreko mailan daude berriz. 2022a amaitu berritan, gau...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222667/epaileek-ebatzi-dute-barakaldoko-udalak-ezin-diola-euskara-maila-eskatu-azpikontrata-bati.htm
Gizartea
Epaileek ebatzi dute Barakaldoko Udalak ezin diola euskara maila eskatu azpikontrata bati
CCOO sindikatuak jarri zuen lehiaketa publikoaren aurkako salaketa. Behatokiak eta Kontseiluak ebazpena kritikatu dute.
Epaileek ebatzi dute Barakaldoko Udalak ezin diola euskara maila eskatu azpikontrata bati. CCOO sindikatuak jarri zuen lehiaketa publikoaren aurkako salaketa. Behatokiak eta Kontseiluak ebazpena kritikatu dute.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Barakaldoko Udalaren (Bizkaia) aurka egin du, eta azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen aurka ebatzi. Zehazki, erabaki du euskara ezin dela langileentzako betekizun gisa ezarri udalerri horretako gertuko kultur zerbitzuez arduratzeko enpresa bat kontratatz...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222668/aitziber-garmendiak-eta-jon-plazaolak-irekiko-dute-2023ko-sagardotegi-garaia.htm
Bizigiro
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak irekiko dute 2023ko sagardotegi garaia
Bi aktoreak izango dira urtarrilaren 11n egingo duten ekitaldiko protagonistak. Alorrenea sagardotegian izango da, Astigarragan (Gipuzkoa).
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak irekiko dute 2023ko sagardotegi garaia. Bi aktoreak izango dira urtarrilaren 11n egingo duten ekitaldiko protagonistak. Alorrenea sagardotegian izango da, Astigarragan (Gipuzkoa).
Badator sagardotegi garaia. Urtarrilaren 11n hasiko da ofizialki; egun horretan egingo da irekiera ekitaldia, Astigarragako (Gipuzkoa) Alorrenea sagardotegian, eta gaur jakinarazi dute zeintzuk izango diren edalontzia kupelaren azpian jarriko duten lehenengoak: Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak. Aurretik, A...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222669/supermerkatuek-oinarrizko-elikagaien-beza-jaitsi-dute.htm
Ekonomia
Supermerkatuek oinarrizko elikagaien BEZa jaitsi dute
Eroski supermerkatu katean egindako oinarrizko erosketa 1,09 euro merkatu da urte hasierarekin batera.
Supermerkatuek oinarrizko elikagaien BEZa jaitsi dute. Eroski supermerkatu katean egindako oinarrizko erosketa 1,09 euro merkatu da urte hasierarekin batera.
Urte hasierarekin batera, oinarri-oinarrizko elikagaien BEZa kendu du Madrilek —%4 zen lehen—, eta pasta eta olioaren zergak, berriz, %10etik %5era jaitsi ditu, beste neurri batzuen artean. Sei hilabete iraungo du neurri horrek, eta 2022ko inflazio handiari aurre egitea du helburu; izan ere, Espainiako Estatistika Inst...
2023-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/222670/laquohatu-anasaraquo-autokritika-eta-irulegiko-eskua-izan-dira-2022ko-memeen-protagonistak.htm
Bizigiro
«Hatu anasa», autokritika eta Irulegiko Eskua izan dira 2022ko memeen protagonistak
Ezinezkoa da joan den urteko bideo eta irudi barregarri guztiekin zerrenda bakar bat osatzea, baina esanguratsuenak behintzat bildu ditu BERRIAk.
«Hatu anasa», autokritika eta Irulegiko Eskua izan dira 2022ko memeen protagonistak. Ezinezkoa da joan den urteko bideo eta irudi barregarri guztiekin zerrenda bakar bat osatzea, baina esanguratsuenak behintzat bildu ditu BERRIAk.
2022. urtean gehien irakurritako albisteak eta irudi ikusgarrienak zein izan ziren jakitea garrantzitsua da, erraza baita hainbertze aurkikuntza, agerraldi eta elkarrizketa artean galtzea. Hedabide aunitzek egin dute errepaso hori azken egunotan. Joan den urtean sare sozialetan bolo-bolo ibili ziren memeak, ordea, inor...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222671/satsek-ontzat-jo-du-urkulluk-laquoautokritikaraquo-egin-izana.htm
Gizartea
SATSEk ontzat jo du Urkulluk «autokritika» egin izana
Eusko Jaurlaritzako lehendakariak osasun sisteman «arazoak» daudela onartu zuen Urtezahar eguneko mezuan.
SATSEk ontzat jo du Urkulluk «autokritika» egin izana. Eusko Jaurlaritzako lehendakariak osasun sisteman «arazoak» daudela onartu zuen Urtezahar eguneko mezuan.
«Arazoak eta zailtasunak onartzen ditut. Gogotik ahaleginduko gara gure osasun sistema hobetzen, gure altxorra da eta». SATSE sindikatuaren iritziz, aintzat hartzeko modukoa da Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Urtezahar eguneko mezuan hitz horiek esan izana, eta, hala, Osakidetzan «arazoak» daudela aitor...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222672/espetxera-bidali-dute-bere-haurrak-pozoitzea-leporatu-dioten-emakumea.htm
Gizartea
Espetxera bidali dute bere haurrak pozoitzea leporatu dioten emakumea
Seme-alaba bikien osasuna egonkor eta arriskutik kanpo dago. Barakaldoko Udalak espediente bat zeukan irekita umeen egoeraren inguruan.
Espetxera bidali dute bere haurrak pozoitzea leporatu dioten emakumea. Seme-alaba bikien osasuna egonkor eta arriskutik kanpo dago. Barakaldoko Udalak espediente bat zeukan irekita umeen egoeraren inguruan.
Ospitaletik atera da Barakaldoko (Bizkaia) Urteberriko gertakari beltzean bere bi umeak hiltzen saiatzea leporatu dioten emakumea, haren osasuna egonkortu ondoren. Dagoeneko epailearen aurrean deklaratu du, eta hark espetxe agindua eman du andrearentzat. Basauriko kartzelan da atzodanik. 9 urteko bi seme-alaba bikiak a...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222673/indarrean-da-fruta-eta-barazkiak-ontziratzeko-debekua.htm
Ekonomia
Indarrean da fruta eta barazkiak ontziratzeko debekua
Ezin dira plastikoarekin bildu 1,5 kilo baino gutxiagoko kantitateak. Saltokiek paperezko poltsak edo edukiontzi berrerabilgarriak eskaini behar dituzte.
Indarrean da fruta eta barazkiak ontziratzeko debekua. Ezin dira plastikoarekin bildu 1,5 kilo baino gutxiagoko kantitateak. Saltokiek paperezko poltsak edo edukiontzi berrerabilgarriak eskaini behar dituzte.
Elikagai jakin batzuen BEZaren murrizketarekin batera, Hego Euskal Herriko saltokietan beste berrikuntza bat sartu da indarrean. Atzotik, debekatuta dago fruta eta barazkiak plastikozko ontzietan saltzea baldin eta kantitatea 1,5 kilo baino gutxiagokoa bada. Horrekin batera, 400 metro koadrotik gorako txikizkako saltok...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222674/69-pertsona-hil-ziren-lanean-2022an-haietatik-hamabi-leku-garai-batetik-erorita.htm
Ekonomia
69 pertsona hil ziren lanean 2022an; haietatik hamabi, leku garai batetik erorita
Hamahiru hil ziren eraikuntza sektoreko lan istripuetan, eta hamabik 60 urteak beteak zituzten
69 pertsona hil ziren lanean 2022an; haietatik hamabi, leku garai batetik erorita. Hamahiru hil ziren eraikuntza sektoreko lan istripuetan, eta hamabik 60 urteak beteak zituzten
69 izan ziren iaz Euskal Herrian lanean hildakoak. Aurreko urtean baino bat gehiago izan ziren, baina 2020an baino bederatzi gutxiago. 23 heriotza ez-traumatikoak izan ziren —bihotzekoak jota, konortea galdutakoak...—, eta sei in itinere jazotakoak; alegia, lanerako joan-etorrian. Heriotza traumatikoei dagokienez, naba...
2023-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/222675/duela-2600-milioi-urteko-crispr-cas-edizio-genetikoko-sistema-berreraiki-dute.htm
Bizigiro
Duela 2.600 milioi urteko CRISPR-Cas edizio genetikoko sistema berreraiki dute
Baliteke aurkikuntzak DNA manipulatzeko bide berriak irekitzea, sistema zaharrena gaur egun erabiltzen dena baino askoz ere soilagoa eta moldagarriagoa baita. CIC Nanogunean zuzendu dute ikerketa.
Duela 2.600 milioi urteko CRISPR-Cas edizio genetikoko sistema berreraiki dute. Baliteke aurkikuntzak DNA manipulatzeko bide berriak irekitzea, sistema zaharrena gaur egun erabiltzen dena baino askoz ere soilagoa eta moldagarriagoa baita. CIC Nanogunean zuzendu dute ikerketa.
Atzera eta atzera, duela 2.600 milioi urteko CRISPR-Cas edizio genetikoko tresnaren jatorriraino ailegatu da nazioarteko ikerlari talde bat, baita haren jatorrizko jarduera ezagutu ere. Modu horretan, CRISPR primitiboena berreraiki dute lehenbiziko aldiz, eta orain arte izan duen bilakaera aztertu, teknika bioinformati...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222676/auto-salmenta-115-gehiago-jaitsi-da-2022an-logistika-arazoak-bultzatuta.htm
Ekonomia
Auto salmenta %11,5 gehiago jaitsi da 2022an, logistika arazoak bultzatuta
Hego Euskal Herrian 1.440 auto elektriko matrikulatu ziren iaz, eta %5eko kuota gainditu dute.
Auto salmenta %11,5 gehiago jaitsi da 2022an, logistika arazoak bultzatuta. Hego Euskal Herrian 1.440 auto elektriko matrikulatu ziren iaz, eta %5eko kuota gainditu dute.
Asmo zapuztuen urtea izan da 2022. urtea autoaren industriarentzat. COVID-19ak eragindako arazoak atzean utzi eta haren aurreko egoerara itzultzen hasteko urtea izan behar zuen 2022ak, baina usteak ustel izan dira. Europako herrialde gehienetan bezala, atzera egin du auto berrien matrikulazioak Hego Euskal Herrian ere;...
2023-1-2
https://www.berria.eus/albisteak/222677/urtarrilaren-10ean-aztertuko-dituzte-pablo-gonzalezen-defentsak-aurkeztutako-helegiteak.htm
Gizartea
Urtarrilaren 10ean aztertuko dituzte Pablo Gonzalezen defentsak aurkeztutako helegiteak
Otsailean urte bat beteko da atxilotu zutenetik, eta Oihana Goirienak espero du Poloniak orduan aurkeztu behar izatea leporatzen diozkioten delituen frogak.
Urtarrilaren 10ean aztertuko dituzte Pablo Gonzalezen defentsak aurkeztutako helegiteak. Otsailean urte bat beteko da atxilotu zutenetik, eta Oihana Goirienak espero du Poloniak orduan aurkeztu behar izatea leporatzen diozkioten delituen frogak.
Poloniako justiziak urtarrilaren 10ean aztertuko ditu Pablo Gonzalez kazetariaren defentsak haren espetxealdia hiru hilabetez luzatzeko aurkeztutako helegiteak. Oihana Goiriena emazteak esan du oraindik ez dutela frogatu Gonzalez Errusiarentzat espiatzen ari zenik, eta susmoetan bakarrik oinarrituta behin-behineko espe...
2023-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/222678/baztandarren-biltzarraren-antolatzaileek-utzi-egin-dute-festaren-ardura.htm
Gizartea
Baztandarren Biltzarraren antolatzaileek utzi egin dute festaren ardura
Aurten 60 urte beteko dira lehen aldiz ospatu zela, eta ez dago oraingoz lekukoa hartuko duenik. Inor prest balego, laguntzeko prest agertu dira orain arteko antolatzaileak.
Baztandarren Biltzarraren antolatzaileek utzi egin dute festaren ardura. Aurten 60 urte beteko dira lehen aldiz ospatu zela, eta ez dago oraingoz lekukoa hartuko duenik. Inor prest balego, laguntzeko prest agertu dira orain arteko antolatzaileak.
Baztandarren Biltzarra elkarteko kideek iragarri dutenez, utzi egin dute festa egun horren antolaketaren ardura. Argudiatu dute denbora luzez aritu direla lan horretan, eta ziklo bat ixteko garaia dela sentitzen dutela. Urte horietan jaso duten boluntarioen laguntza eskertu dute; «urte anitz izan dira, arras politak et...
2023-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/222698/meskiten-zelaigunea-bisitatu-du-israelgo-segurtasun-ministroak-ez-joateko-abisuei-entzungor-eginda.htm
Mundua
Meskiten Zelaigunea bisitatu du Israelgo Segurtasun ministroak, ez joateko abisuei entzungor eginda
Palestinako Aginte Nazionalaren iritziz, «inoiz ez bezalako probokazio bat da, eta mehatxu larri bat gatazka egoera honetan». Arabiar Ligak «gogor» gaitzetsi du bisita.
Meskiten Zelaigunea bisitatu du Israelgo Segurtasun ministroak, ez joateko abisuei entzungor eginda. Palestinako Aginte Nazionalaren iritziz, «inoiz ez bezalako probokazio bat da, eta mehatxu larri bat gatazka egoera honetan». Arabiar Ligak «gogor» gaitzetsi du bisita.
Tentsioa areagotzen ari da Jerusalemen. Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahu buru duen gobernuak abenduaren 29an ekin zion agintaldiari, eta haren asmoek hautsak harrotu dituzte, batek bereziki: okupazioa Israel osora zabaldu nahiak. Azkar hasi ditu horretarako mugimenduak, eta Jerusalemgo Meskiten Zelaigunean iz...
2023-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/222699/urte-amaiera-txarrak-enpleguaren-datuak-desitxuratu-ditu.htm
Ekonomia
Urte amaiera txarrak enpleguaren datuak desitxuratu ditu
2021ean baino 23.000 kontratu gutxiago egin dira 2022an, azaroko eta abenduko jaitsierengatik. Hala ere, 4.463 langabe gutxiago daude Hegoaldeko enplegu bulegoetan.
Urte amaiera txarrak enpleguaren datuak desitxuratu ditu. 2021ean baino 23.000 kontratu gutxiago egin dira 2022an, azaroko eta abenduko jaitsierengatik. Hala ere, 4.463 langabe gutxiago daude Hegoaldeko enplegu bulegoetan.
Krisi energetikoak, inflazio handiak eta interes tasen igoerak ekonomia hozten hasi badira ere, lan merkatuan ez da gehiegi nabaritu oraindik, baina sintoma batzuk agertzen hasi da. Aurreko hilabeteetan bezala, urteko azken hilabetean ere behera egin du langabeziak. SEPE Espainiako enplegu zerbitzuaren arabera, hilaren...
2023-1-3
https://www.berria.eus/albisteak/222700/ken-block-hil-da-ginkanak-biral-egin-zituen-gidaria.htm
Kirola
Ken Block hil da, ginkanak biral egin zituen gidaria
Elurretako motor batekin izandako istripu batean hil da, 55 urte zituela. Hogei aldiz hartu zuen parte Munduko Rally Txapelketan, baina Youtubera igotako bideoei esker egin zen benetan ospetsu.
Ken Block hil da, ginkanak biral egin zituen gidaria. Elurretako motor batekin izandako istripu batean hil da, 55 urte zituela. Hogei aldiz hartu zuen parte Munduko Rally Txapelketan, baina Youtubera igotako bideoei esker egin zen benetan ospetsu.
Autoen munduak zertxobait erakartzen bazaitu, ziur ikusi duzula haren bideoren bat. Ken Block (Long Beach, AEBak, 1967- Park City, AEBak, 2023) hil da gaur, azken hamarkadetako auto gidaririk ospetsuenetako bat, elurretako motor batekin izan duen istripu batean. 55 urte zituen. Rallyetan ibilbide luzea egindakoa, ginka...
2020-12-20
https://www.berria.eus/albisteak/222701/urreako-haitza-menditxiki.htm
albisteak
Urreako haitza | Menditxiki
Urreako haitza | Menditxiki.
Ibilbide hau ia osorik Bedaioko lurraldeetan bete dugu, hala ere, Nafarroako mugara gerturatu eta zati bat bertatik egin dugu, Araiz ibarrean eta Balerdi mendiaren iparraldeko saihetsaldean barrena ibili garelarik. Bedaio Tolosako auzoa da eta bere baserriak, Aralar eta Otsabio mendiaren magaletan barreiaturik daude. G...
2020-11-19
https://www.berria.eus/albisteak/222702/kukuarri-menditxiki.htm
albisteak
Kukuarri | Menditxiki
Kukuarri | Menditxiki.
Lusarbeko atsedenlekutik izen bereko baserrira jaitsi eta, honen ezkerretik marrazten xendan barrena aurrera egin dugu. Pisten bidegurutzera iristean, ezkerretik ateratzen dena hartu dugu eta aurrerago, hau utzi eta ezkerretik zabaltzen den lurrezko pistatik jarraitu dugu. Oriora jaisten diren bideak gure eskuinera utz...
2020-12-23
https://www.berria.eus/albisteak/222703/erroizpe-menditxiki.htm
albisteak
Erroizpe | Menditxiki
Erroizpe | Menditxiki.
Gaztelu herritik abiatu eta berehala asfaltatutako errepidetik maldan gora jarri gara. Kilometro erdi bete eta gero, errepidea baserri baten ondoan amaitu eta , honen eskuinetik ateratzen den lurrezko pistatik jarraitu dugu igotzen. Basoan barneratzen den bide zabalak, Leaburutik datorren bidearekin bat egin eta azken ...
2021-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/222704/belkoaingo-lubakiak-menditxiki.htm
albisteak
Belkoaingo lubakiak | Menditxiki
Belkoaingo lubakiak | Menditxiki.
Aduna herritik abiatu bara. Etxe eta baserri artean zabaltzen den errepidetik igotzen hasi gara lurrezko pistarekin bat egin arte. PR-aren seinale zuri eta horiek erakusten diguten norabidean altuera irabazten jarraitu dugu. Basopetako atsedengunera iristean, eskuinetik jo dugu Mareako gainera ailegatzeko. Bide gurutze...