date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/222920/sex-pistolsetik-eurovisionerako-lehiara.htm | Bizigiro | Sex Pistolsetik Eurovisionerako lehiara | John Lydonen PiL taldea Irlanda ordezkatzeko lehian sartu da, alzheimerraren inguruko abesti batekin. | Sex Pistolsetik Eurovisionerako lehiara. John Lydonen PiL taldea Irlanda ordezkatzeko lehian sartu da, alzheimerraren inguruko abesti batekin. | John Lydon bataioko izena baino ez du erabiltzen aspaldi, baina Johnny Rotten (Johnny Ustela) ezizenarekin egin zen ezagun, Sex Pistols taldeko abeslari gisa. Itzulinguru asko eman ditu musikaren munduan, eta azken atala iragarri berri du: Public Image Limited taldearekin, aurten Eurovision jaialdian parte hartzeko leh... |
2023-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/222921/montejurrako-gertakaria-madrildik-sustatu-zutela-azaldu-dute-zenbait-agirik.htm | Politika | Montejurrako gertakaria Madrildik sustatu zutela azaldu dute zenbait agirik | Alderdi Karlistaren arabera, orduko gobernuak eta Manuel Fraga Iribarnek 1976an Montejurran gertatutakoa bultzatzen lagundu zuten | Montejurrako gertakaria Madrildik sustatu zutela azaldu dute zenbait agirik. Alderdi Karlistaren arabera, orduko gobernuak eta Manuel Fraga Iribarnek 1976an Montejurran gertatutakoa bultzatzen lagundu zuten | Montejurrako magalean (Nafarroa) 1976. urtean egon ziren istiluetan bi lagun hil zituzten, Karlos Hugo Borboikoaren aldekoak biak. Orain arte zabaldutako bertsio ofizialak dio «anaien arteko liskarra» izan zela heriotza horien eragile. Joan den asteburuan Nafarroako prentsan zabaldutako informazioaren, eta Alderdi Karl... |
2023-1-9 | https://www.berria.eus/albisteak/222922/zazpi-pertsona-erietxera-eraman-behar-izan-dituzte-ordiziako-kiroldegian-gertaturiko-kloro-jario-batengatik.htm | Gizartea | Zazpi pertsona erietxera eraman behar izan dituzte Ordiziako kiroldegian gertaturiko kloro jario batengatik | Arratsaldeko seiak jota zirela gertatu da ezbeharra, igerilekuan izandako jarioa dela eta. | Zazpi pertsona erietxera eraman behar izan dituzte Ordiziako kiroldegian gertaturiko kloro jario batengatik. Arratsaldeko seiak jota zirela gertatu da ezbeharra, igerilekuan izandako jarioa dela eta. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi du Ordiziako Majori kiroldegia itxi behar izan dutela gaur arratsaldean, hango igerilekuan egon den kloro jario bat tarteko. Suhiltzaileak, Ertzaintza eta udaltzainak joan dira kiroldegira, abisua jaso ondoren.
Itxura batean zenbait pertsona artatu behar izan dituzte ki... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222923/athleticen-aukerak-eta-osasunaren-erresistentzia.htm | Kirola | Athleticen aukerak, eta Osasunaren erresistentzia | Puntu bana lortu dute Athleticek eta Osasunak San Mamesen (0-0). Lehen zatian nagusi izan da Athletic, baina ez du golik sartzea lortu. Bigarren zatian hobeto aritu da Osasuna defentsako lanetan, eta parekatu egin da partida. | Athleticen aukerak, eta Osasunaren erresistentzia. Puntu bana lortu dute Athleticek eta Osasunak San Mamesen (0-0). Lehen zatian nagusi izan da Athletic, baina ez du golik sartzea lortu. Bigarren zatian hobeto aritu da Osasuna defentsako lanetan, eta parekatu egin da partida. | Aho zapore gaziarekin eta gozoarekin jaso dute berdinketa Athleticek eta Osasunak asteleheneko derbian. Gazia, Athleticek; lehen zatian nagusi izan dira zuri-gorriak, eta zaleen aupada baliatuz gertu izan dute gola. Gozoa, berriz, Osasunak; bigarren zatian lan handia egin du atzean Jagoba Arrasateren taldeak, eta parek... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222945/etxean-daude-jada-ordiziako-kloro-jarioagatik-ospitalera-eraman-zituzten-guztiak.htm | Gizartea | Etxean daude jada Ordiziako kloro jarioagatik ospitalera eraman zituzten guztiak | Denera, zazpi lagun eraman zituzten ospitalera larrialdi zerbitzuek. Gaur goizean irekiko dute Majori kiroldegia, baina ez erabat. | Etxean daude jada Ordiziako kloro jarioagatik ospitalera eraman zituzten guztiak. Denera, zazpi lagun eraman zituzten ospitalera larrialdi zerbitzuek. Gaur goizean irekiko dute Majori kiroldegia, baina ez erabat. | Ez dirudi Ordiziako (Gipuzkoa) Majori kiroldegian izandako kloro isuriak ondorio larririk izango duenik. Atzo, arratsaldeko seiak zirela, 200 lagun inguru ebakuatu behar izan zituzten handik, eta haietako zazpi Zumarragako ospitalera eraman zituzten. Gaua lagun bakarrak pasatu du han, eta hori ere etxean da jada. Beste... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222946/espainiako-auzitegi-gorenak-de-miguel-auziko-zigor-nagusiak-berretsi-ditu.htm | Politika | Espainiako Auzitegi Gorenak ‘De Miguel auziko’ zigor nagusiak berretsi ditu | Hamabi urteko espetxe zigorra ezarri dio Alfredo de Migueli, zazpi urtekoa Koldo Otxandianori, eta bostekoa Aitor Telleriari. Besteak beste, prebarikazioa eta eroskeria egitea, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, agiriak faltsutzea eta kapitalak zuritzea leporatuta zigortu ditu EAJko ABBren buruzagi ohiak. | Espainiako Auzitegi Gorenak ‘De Miguel auziko’ zigor nagusiak berretsi ditu. Hamabi urteko espetxe zigorra ezarri dio Alfredo de Migueli, zazpi urtekoa Koldo Otxandianori, eta bostekoa Aitor Telleriari. Besteak beste, prebarikazioa eta eroskeria egitea, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, agiriak faltsutzea eta kapi... | Espainiako Auzitegi Goreneko Zigor arloak berretsi egin du Arabako Probintzia Auzitegiak 2019ko abenduaren 17an De Miguel auzian emandako epaia. Gorenak Alfredo de Miguel, Koldo Otxandiano eta Aitor Telleria Araba Buru Batzarreko kide ohiei ezarritako espetxe zigorrak berretsi ditu: De Migueli hamabi urte eta lau hilab... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222947/milaka-lagun-atera-dira-kalera-brasilen-demokraziaren-aurkako-eraso-bolsonaristak-gaitzesteko.htm | Mundua | Milaka lagun atera dira kalera Brasilen, «demokraziaren aurkako eraso bolsonaristak» gaitzesteko | Manifestariek eskatu dute zigortu ditzatela hiru botereen egoitzak hartu dituzten Bolsonaroren jarraitzaileak, baita presidente ohia ere. Gobernuak identifikatu egin ditu erasotzaileen finantzatzaileak. | Milaka lagun atera dira kalera Brasilen, «demokraziaren aurkako eraso bolsonaristak» gaitzesteko. Manifestariek eskatu dute zigortu ditzatela hiru botereen egoitzak hartu dituzten Bolsonaroren jarraitzaileak, baita presidente ohia ere. Gobernuak identifikatu egin ditu erasotzaileen finantzatzaileak. | Brasilgo milaka herritarrek herrialdeko hiri nagusietako kaleak hartu zituzten atzo iluntzean, Luiz Inacio da Silva Lula presidentea agintetik kendu nahi zuten Jair Bolsonaro estatuburu ohiaren jarraitzaile ultraeskuindarrek herenegun herrialdeko Kongresuaren, presidentetzaren eta Auzitegi Gorenaren egoitzen aurkako er... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222948/errefuxiatuak-erreskatatzen-aritzeaz-akusaturiko-24-lagun-epaitzen-hasi-dira-grezian.htm | Mundua | Errefuxiatuak erreskatatzen aritzeaz akusaturiko 24 lagun epaitzen hasi dira Grezian | Akusatuetako bi Sarah Mardini igerilari siriarra eta Sean Binder urpekari alemaniarra dira; espioitza eta faltsutzea leporatzen die Greziako justiziak. Gobernuz kanpoko erakundeek karguak erretiratzeko eskatu dute. | Errefuxiatuak erreskatatzen aritzeaz akusaturiko 24 lagun epaitzen hasi dira Grezian. Akusatuetako bi Sarah Mardini igerilari siriarra eta Sean Binder urpekari alemaniarra dira; espioitza eta faltsutzea leporatzen die Greziako justiziak. Gobernuz kanpoko erakundeek karguak erretiratzeko eskatu dute. | Greziako uharteetara iristen diren errefuxiatuak erreskatatzen aritu izan dira Sean Binder urpekaria eta Sarah Mardini igerilaria GKE gobernuz kanpoko erakunde batean. Horregatik, erreskate lanetan aritzeagatik, epaituko dituzte gaur Grezian. Espioitza eta faltsutzea egozten die Ipar Egeoko Apelazio Auzitegiak, eta zor... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222949/babesa-adierazi-diete-deklaratzera-deitu-dituzten-bizkaiko-metalgintzako-langileei.htm | Ekonomia | Babesa adierazi diete deklaratzera deitu dituzten Bizkaiko metalgintzako langileei | 2022an egindako hamaika greba egunen harira, deklaratzera deitu dituzte sei langile. Lehenengoak gaur deklaratu du, Bilbon, eta sindikatuek kontzentraziora deitu dute epaitegi aurrean. Segurtasun Sailaren jarrera salatu dute. | Babesa adierazi diete deklaratzera deitu dituzten Bizkaiko metalgintzako langileei. 2022an egindako hamaika greba egunen harira, deklaratzera deitu dituzte sei langile. Lehenengoak gaur deklaratu du, Bilbon, eta sindikatuek kontzentraziora deitu dute epaitegi aurrean. Segurtasun Sailaren jarrera salatu dute. | Bizkaiko metalgintzako sei langile deklaratzera deitu dituzte, 2022ko hamaika greba egunetan parte hartzeagatik. Gaur deklaratu du lehenengoak, Bilboko epaitegietan. Beste bostek hurrengo egunetan deklaratuko dute: urtarrilaren 12ean, Barakaldon; eta, urtarrilaren 18an, Durangon. Besteak beste, agintarien aurkako atent... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222950/txotxetik-eta-upeltegian-dastatuko-da-aurtengo-sagardo-berria.htm | Bizigiro | Txotxetik eta upeltegian dastatuko da aurtengo sagardo berria | Sagardoaren sektoreak agerraldia egin du garai berria aurkezteko. Iragarri dutenez, «egoerak behartuta», %25eko batez besteko igoera izango du botila sagardoak | Txotxetik eta upeltegian dastatuko da aurtengo sagardo berria. Sagardoaren sektoreak agerraldia egin du garai berria aurkezteko. Iragarri dutenez, «egoerak behartuta», %25eko batez besteko igoera izango du botila sagardoak | Ez da batere ohikoa txotx garaia aurkeztea eta berritasuna izatea «txotxetik eta upeltegian» dastatu ahal izango dela sagardo berria. Sagardoaren sektoreak aurkeztu du 2023ko sagardo sasoia, eta horixe da albistea: txotxetik, zutik eta upeltegian edan ahal izango dela sagardoa, bi urteren ostean. Horregatik aukeratu du... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222951/ozono-geruza-2066rako-berreskuratuko-da-nberen-arabera.htm | Mundua | Ozono geruza 2066rako berreskuratuko da, NBEren arabera | Montrealgo Protokoloak debekatutako substantzien %99 jada ez dira erabiltzen. Ozono geruza 1980ko mailara itzuliko da datozen urteetan. | Ozono geruza 2066rako berreskuratuko da, NBEren arabera. Montrealgo Protokoloak debekatutako substantzien %99 jada ez dira erabiltzen. Ozono geruza 1980ko mailara itzuliko da datozen urteetan. | Eman ditu, eta emango ditu emaitzak Montrealgo Protokoloak. Itun hori 1989an sartu zen indarrean, ozono geruzari kalte egiten dioten produktu kimikoak erabiltzea galarazteko. 30 urtetik gora igaro dira ordutik, eta badirudi bide onean dela: NBEren arabera, 2066rako ozono geruza berreskuratuko da mundu osoan —hori bai, ... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222952/2022an-bikoiztu-egin-da-hego-euskal-herriko-aireportuetako-bidaiari-kopurua.htm | Ekonomia | 2022an bikoiztu egin da Hego Euskal Herriko aireportuetako bidaiari kopurua | Ia sei milioi bidaiari izan zituzten iaz Hego Euskal Herriko lau aireportuek; hiru milioi eskas izan ziren 2021ean. | 2022an bikoiztu egin da Hego Euskal Herriko aireportuetako bidaiari kopurua. Ia sei milioi bidaiari izan zituzten iaz Hego Euskal Herriko lau aireportuek; hiru milioi eskas izan ziren 2021ean. | AENA Espainiako Aireportuak eta Aireko Nabigazioa kudeatzen dituen enpresa publikoaren datuen arabera, Noaingo (Nafarroa), Forondako (Araba), Hondarribiko (Gipuzkoa) eta Loiuko (Bizkaia) aireportuetatik 5.920.896 bidaiari igaro ziren iaz. Ia bikoiztu egin zen bidaiari kopurua, 2021ean 2.977.291 pertsona pasatu baitzire... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222953/jaurlaritzak-iragarri-du-de-miguel-auziarekin-lotutako-bi-langile-kaleratuko-dituztela.htm | Politika | Jaurlaritzak iragarri du 'De Miguel auziarekin' lotutako bi langile kaleratuko dituztela | Zupiriak 'De Miguel auzian' frogatutako ustelkeria gaitzetsi du. EH Bilduk EAJri eskatu dio auziari dagokionez «askoz irmoago» aritzeko | Jaurlaritzak iragarri du 'De Miguel auziarekin' lotutako bi langile kaleratuko dituztela. Zupiriak 'De Miguel auzian' frogatutako ustelkeria gaitzetsi du. EH Bilduk EAJri eskatu dio auziari dagokionez «askoz irmoago» aritzeko | Erreakzio erreskada eragin du De Miguel auziko azken erabakiak. Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak ohar bat bidali du, eta iragarri du «agindu zuzena» eman duela Jaurlaritzarekin lotutako Hazi fundazioak eta Arabako Parke Teknologikoko gerentziek epaiaren arabera joka dezaten.... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222954/pablo-gonzalezen-helegitea-baztertu-du-rzeszowko-apelazio-auzitegiak.htm | Gizartea | Pablo Gonzalezen helegitea baztertu du Rzeszowko Apelazio Auzitegiak | Otsailaren 28an urtebete beteko da kazetaria espetxean sartu zutenetik. | Pablo Gonzalezen helegitea baztertu du Rzeszowko Apelazio Auzitegiak. Otsailaren 28an urtebete beteko da kazetaria espetxean sartu zutenetik. | Pablo Gonzalez kazetariaren espetxealdia luzatzeko erabakiaren aurka helegitea jarri zuen haren abokatuak, baina, gaur, Poloniako Rzeszowko Apelazio Auzitegiak ebatzi du helegite hori baztertzea, eta, beraz, Gonzalezek espetxean jarraituko du. Zygmunt Dudzinski auzitegiko bozeramaileak jakinarazi du Apelazio Auzitegiak... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222955/eusko-jaurlaritzak-adierazi-du-bi-pertsona-kutsatuta-daudela-covid-19aren-aldaera-berriarekin.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak adierazi du bi pertsona kutsatuta daudela COVID-19aren aldaera berriarekin | Kraken du izena aldaera berriak, eta, OME Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi duenez, orain arteko kutsakorrena da. | Eusko Jaurlaritzak adierazi du bi pertsona kutsatuta daudela COVID-19aren aldaera berriarekin. Kraken du izena aldaera berriak, eta, OME Osasunaren Mundu Erakundeak adierazi duenez, orain arteko kutsakorrena da. | Kraken izena du COVID-19aren aldaera berriak, eta, OMEk adierazi duenez, orain arteko kutsakorrena da. Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak erran du ez duela baztertzen datozen asteetan «kutsaduren uholde berri bat» egotea. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan bi lagun kutsatuta daudela baieztatu du.
«Pandemia ... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222956/lian-muralgilearen-ondarroako-artelana-munduko-100-onenen-artean.htm | Bizigiro | Lian muralgilearen Ondarroako artelana, munduko 100 onenen artean | Ehun onenen artean bozkatzeko aukera zabalik dago urtarrilaren 30era arte. | Lian muralgilearen Ondarroako artelana, munduko 100 onenen artean. Ehun onenen artean bozkatzeko aukera zabalik dago urtarrilaren 30era arte. | Street Art Cities atariak 2022an egin diren munduko 100 mural onenak argitaratu ditu, eta, hain zuzen ere, Lian artistaren mural bat dago zerrendan, Ondarroako Kamiñazpi auzoan dagoena: «Ohore bat da niretzat zerrendan egotea; maila ikaragarria duten artistekin batera egotea berezia bezain ederra da».
Ez da lehenengo ... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222957/mirentxu-elosegi-zendu-da-tolosan-etak-bahitutako-emakume-bakarra.htm | Politika | Mirentxu Elosegi zendu da Tolosan, ETAk bahitutako emakume bakarra | Hamahiru egunez izan zuten bahitua, haren familiak erreskatea ordaindu zuen arte. | Mirentxu Elosegi zendu da Tolosan, ETAk bahitutako emakume bakarra. Hamahiru egunez izan zuten bahitua, haren familiak erreskatea ordaindu zuen arte. | Joan den igandean Mirentxu Elosegi Garmendia zendu zen, Tolosan (Gipuzkoa), 88 urte zituela. ETAk bahitu zuen emakume bakarra izan zen. 1982. urtean hamahiru egunez eduki zuen bahituta, haren familiak erreskatea ordaindu zuen arte. Boinas Elosegui enpresaren jabea zen Elosegi familia.
Hedabideek emakumearen desagertze... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222958/espainiako-gobernuak-ahtaren-beste-aldaketa-bat-onartu-du-eta-10-milioi-euro-kostako-da.htm | Gizartea | Espainiako Gobernuak AHTaren beste aldaketa bat onartu du, eta 10 milioi euro kostako da | Legutio eta Eskoriatza arteko bigarren tarteari eragingo dio moldaketak. Obrak hasi zirenetik iragarri duten hirugarrena da. Han eraikita dagoen tunelaren «egonkortasuna hobetzea» da helburu nagusia. | Espainiako Gobernuak AHTaren beste aldaketa bat onartu du, eta 10 milioi euro kostako da. Legutio eta Eskoriatza arteko bigarren tarteari eragingo dio moldaketak. Obrak hasi zirenetik iragarri duten hirugarrena da. Han eraikita dagoen tunelaren «egonkortasuna hobetzea» da helburu nagusia. | Gero eta handiagoak dira euskal Y-a eragiten ari den gastuak. Espainiako Gobernuko bozeramaile Isabel Rodriguezek jakinarazi duenez, Ministroen Kontseiluak obrako kontratuaren aldaketa bat onartu du gaur, 10,2 milioi eurokoa. Rodriguezek azaldu duenez, inbertsio horren helburua da «Espainiarentzat eta bereziki Euskal A... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222959/bakarkako-erakusketak-eta-bildumako-obren-kronologia-berri-bat-artiumen-aurtengo-uztan.htm | Kultura | Bakarkako erakusketak eta bildumako obren kronologia berri bat, Artiumen aurtengo uztan | Alejandro Cesarco, Carolina Caycedo, Rafael Lafuente eta Julia Spinola artistei bakarkako erakusketak eskainiko dizkie Gasteizko museoak. Bildumaren irakurketa berria ere aurkeztuko du, 1950eko hamarkadatik abiatuko dena. | Bakarkako erakusketak eta bildumako obren kronologia berri bat, Artiumen aurtengo uztan. Alejandro Cesarco, Carolina Caycedo, Rafael Lafuente eta Julia Spinola artistei bakarkako erakusketak eskainiko dizkie Gasteizko museoak. Bildumaren irakurketa berria ere aurkeztuko du, 1950eko hamarkadatik abiatuko dena. | Gasteizko Artium museoak aurtengo programazioa aurkeztu du, eta bertan zerrendatu ditu datozen hilabeteen ikusgai izango diren erakusketak eta jarduerak. Ohi bezala, barkako erakusketak izango dira museoaren ardatz nagusiak, baina azken urteetan martxan jarritako lan ildoei ere eutsiko die, hala nola Z aretoari eta mus... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222960/gizon-baten-gorpua-aurkitu-dute-urrunagako-urtegian.htm | Gizartea | Gizon baten gorpua aurkitu dute Urrunagako urtegian | Inguruan zebiltzan zenbait lagunek eman diote abisua Ertzaintzari. Autopsia egitera eraman dute hilotza. | Gizon baten gorpua aurkitu dute Urrunagako urtegian. Inguruan zebiltzan zenbait lagunek eman diote abisua Ertzaintzari. Autopsia egitera eraman dute hilotza. | Gizon baten gorpua aurkitu dute Legutioko (Araba) Urrunagako urtegian, ur azalean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak Efe berri agentziari baieztatu dionez. Inguruan zebiltzan zenbait lagunek abisua eman diote Ertzaintzari, 14:00 aldean, eta haiek atera dute gorpua uretatik.
Autopsia egitera eraman dute gorpua. Ora... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222961/kultur-sektorerako-langabezia-sari-berezia-onartu-du-madrilek.htm | Kultura | Kultur sektorerako langabezia sari berezia onartu du Madrilek | Sortzaileek zein teknikariek langabezia jasotzeko egun gutxiago kotizatzea, eta pentsioa eta sormen jardunari loturiko ordaina aldi berean kobratzeko aukera onartu ditu, besteak beste, Espainiako Gobernuak. Lanartea hotz agertu da. | Kultur sektorerako langabezia sari berezia onartu du Madrilek. Sortzaileek zein teknikariek langabezia jasotzeko egun gutxiago kotizatzea, eta pentsioa eta sormen jardunari loturiko ordaina aldi berean kobratzeko aukera onartu ditu, besteak beste, Espainiako Gobernuak. Lanartea hotz agertu da. | Urte berriarekin heltzekoak diren kultur iragarpenen artean, sektorearen parte handi batek aspaldi espero zuen albiste bat nabarmendu da gaur Espainiako kultur orrietan. 2018ko uda zen Espainiako Kongresuan ordezkaritza duten alderdi guztiek aho batez onartu zutenean Artistaren Estatutua garatzeko 75 puntuko txostena; ... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/222962/jon-rodriguez-blogariak-amaitu-du-europako-zeharkaldia-ere.htm | Bizigiro | Jon Rodriguez blogariak amaitu du Europako zeharkaldia ere | Urte eta erdi geroago heldu zen bidaiari ordiziarra etxera, azaroan, eta urte berriarekin argitaratu du azken sarrera BERRIAren blogean. | Jon Rodriguez blogariak amaitu du Europako zeharkaldia ere. Urte eta erdi geroago heldu zen bidaiari ordiziarra etxera, azaroan, eta urte berriarekin argitaratu du azken sarrera BERRIAren blogean. | Orain bai. Jon Rodriguez Biziz blogeko bidaiariak amaitu du Hego Afrikan duela urte eta erdi hasi zuen zeharkaldia. Hasieran Asiaraino joatekoak ziren bera eta Pello Alberdi bidaiakidea, baina, Egiptora iritsita, etxerako bidea hartzea erabaki zuten: Alberdik hegazkinez zeharkaldia amaituta, eta Rodriguezek bizikletan,... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222963/williamsen-aurka-oihu-arrazistak-egiteaz-akusatutako-zalea-epaitu-egingo-dute.htm | Kirola | Williamsen aurka oihu arrazistak egiteaz akusatutako zalea epaitu egingo dute | Hala erabaki du Cornellako bigarren instrukzio epaitegiko epaileak. Espanyolen zelaian jokatutako partidan jaso zituen Williamsek oihu eta irain arrazistak, 2020ko urtarrilaren 25ean. Bi urte arteko espetxe zigorra eta zelaietan sartzeko debekua eskatu du, besteak beste, akusazioak. | Williamsen aurka oihu arrazistak egiteaz akusatutako zalea epaitu egingo dute. Hala erabaki du Cornellako bigarren instrukzio epaitegiko epaileak. Espanyolen zelaian jokatutako partidan jaso zituen Williamsek oihu eta irain arrazistak, 2020ko urtarrilaren 25ean. Bi urte arteko espetxe zigorra eta zelaietan sartzeko deb... | Cornellako bigarren instrukzio epaitegiko epaileak agindu du ahozko epaiketa egiteko Iñaki Williamsen aurka oihu arrazistak egiteagatik akusatutako Espanyolen zalearen aurka. 2020ko urtarrilaren 25ean izan ziren oihu horiek, Athleticek Cornellan jokatutako neurketan. Hala, epaileak kontuan hartu ditu fiskalak eta Espai... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222964/istilu-gorria-iragarri-dute-alemanian-biharko-ikatz-meatze-bat-zabaltzeko-operazioan.htm | Mundua | «Istilu gorria» iragarri dute Alemanian biharko, ikatz meatze bat zabaltzeko operazioan | Ehunka polizia bidali dituzte Luetzerath herrixka hutsaraztera. Dozenaka ekintzaile ekologista erresistentziarako prestatzen ari dira. Operazioak kontraesana eragin du Berdeak taldearen barruan | «Istilu gorria» iragarri dute Alemanian biharko, ikatz meatze bat zabaltzeko operazioan. Ehunka polizia bidali dituzte Luetzerath herrixka hutsaraztera. Dozenaka ekintzaile ekologista erresistentziarako prestatzen ari dira. Operazioak kontraesana eragin du Berdeak taldearen barruan | Bihar izango da E eguna Alemaniako Ipar Renania-Westfaliako Luetzerath herrixkan gotortu diren ekintzaile ekologisten eta haiek inguratzen dituzten ehunka polizientzat. Epaileek herrixka hutsarazteko baimena eman du, Garzweiler meatzea handitu ahal izateko. Ekologistek erresistentziarako prestatu direla adierazi dute, ... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222965/europako-inoizko-urterik-beroenetan-bigarrena-izan-da-2022a.htm | Mundua | Europako inoizko urterik beroenetan bigarrena izan da 2022a | Erregistroak daudenetik, munduko urterik beroenetan bosgarrena izan zen iazkoa, Copernicus programaren azken txostenaren arabera. | Europako inoizko urterik beroenetan bigarrena izan da 2022a. Erregistroak daudenetik, munduko urterik beroenetan bosgarrena izan zen iazkoa, Copernicus programaren azken txostenaren arabera. | Klimari erreparatuz gero, iazko urtea muturrekoa izan zen: lehorteak, uholdeak, inoizko tenperaturik altuenak eta berotegi efektuko gasen metaketa goia jota. Horiek dira Copernicus programaren klimari buruzko txostenak 2022aren inguruan ateratako ondorio nagusiak. EB Europako Batasunaren Lurraren Behaketarako Programa ... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222966/langile-bat-hil-da-kutxabanken-izarrako-bulegoan.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Kutxabanken Izarrako bulegoan | Lan heriotza ez-traumatikoa izan da. 56 urte zituen. Aurten lanean hildako lehenengo behargina da. | Langile bat hil da Kutxabanken Izarrako bulegoan. Lan heriotza ez-traumatikoa izan da. 56 urte zituen. Aurten lanean hildako lehenengo behargina da. | R.U.S. 56 urteko langilea hil zen atzo arratsaldean Kutxabankek Izarran (Araba) duen bulegoan. LABek jakinarazi duenez, lanean bakarrik ari zela hil zen.
Sindikatuak gogoratu du iaz 23 heriotza ez-traumatiko izan zirela, «arazo kardiobaskularrak eragiten dituzten faktore laboralak tarteko», eta azpimarratu du azken ur... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/222967/erretreta-adina-64-urtera-gibelatzea-proposatu-du-frantziako-gobernuak.htm | Ekonomia | Erretreta adina 64 urtera gibelatzea proposatu du Frantziako Gobernuak | 2030 arte progresiboki gibelatuko dute adina, eta pentsio osoa eskuratzeko 43 urtez lan egin beharko da. Gutxieneko pentsioa ehun euro emendatuko dute, 1.200 euroraino. | Erretreta adina 64 urtera gibelatzea proposatu du Frantziako Gobernuak. 2030 arte progresiboki gibelatuko dute adina, eta pentsio osoa eskuratzeko 43 urtez lan egin beharko da. Gutxieneko pentsioa ehun euro emendatuko dute, 1.200 euroraino. | Aurkeztu du Frantziako Gobernuak ondoko hilabeteetan eztabaidagai izanen duten erretreten erreforma. Erretretarako eskubidea 62 urtetik 64 urtera eramatea proposatu du, eta pentsio osoa jasotzeko 43 urtez kotizatzea. Helburua: gaur egungo sistema «zaintzea». Hala errepikatu dute, behin eta berriz, Elisabeth Borne lehen... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222968/frantziako-sindikatuek-hilaren-19rako-deitu-dute-erreformaren-aurkako-lehen-protestara.htm | Ekonomia | Frantziako sindikatuek hilaren 19rako deitu dute erreformaren aurkako lehen protestara | Eskuina gustura azaldu da, uste baitu Frantziako Gobernuak entzun dizkietela beren eskaerak. Beste alderdiak aurka daudenez, haien botoa beharrezkoa da erreformak aurrera egin dezan. | Frantziako sindikatuek hilaren 19rako deitu dute erreformaren aurkako lehen protestara. Eskuina gustura azaldu da, uste baitu Frantziako Gobernuak entzun dizkietela beren eskaerak. Beste alderdiak aurka daudenez, haien botoa beharrezkoa da erreformak aurrera egin dezan. | Hiru urte igaro ondoren, pentsioen erreformaren aurkako protestak itzultzekotan dira Ipar Euskal Herrira. Frantziako zortzi sindikatu nagusiek arbuiatu egin dute erretretaren adin ofiziala atzeratzeko asmoz Elisabeth Borne lehen ministroak aurkeztu duen proiektua, uste baitute langileei kalte egiten dietela, eta berezi... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222969/pentsio-sistema-defizita-izatera-itzuliko-da-aurten.htm | Pentsio sistema defizita izatera itzuliko da aurten | Pentsio sistema defizita izatera itzuliko da aurten. | Frantziako Gobernuak argudio bat eman du erretretaren adina atzeratzeko: hala egin ezean, pentsio sistemak «defizit jasangaitz bat» izango du heldu den urteetan. Erreformaren helburua, beraz, garbia da: diru gutxiago gastatzea pentsioetan, eta, aldi berean, kotizazioetan gehiago jasotzea langileek denbora luzeagoan ord... | ||
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222970/oso-menditsua-izango-da-espainiako-vuelta.htm | Kirola | Oso menditsua izango da Espainiako Vuelta | Etapa bat Tourmaleten amaituko da, eta bi Euskal Herrian jokatuko dira. Guztira hamar bukaera egongo dira mendatean. Taldekako erlojupeko batek abiaraziko du lehia, Bartzelonan, abuztuaren 26an. | Oso menditsua izango da Espainiako Vuelta. Etapa bat Tourmaleten amaituko da, eta bi Euskal Herrian jokatuko dira. Guztira hamar bukaera egongo dira mendatean. Taldekako erlojupeko batek abiaraziko du lehia, Bartzelonan, abuztuaren 26an. | Mendate ikonikoek emango diote sona 2023ko Vueltari. Tropelak, besteak beste, Tourmaleteko, Angliruko eta San Martingo Harriko malda ezagunak igo beharko ditu, abuztuaren 26an Bartzelonan hasiko den lasterketan. Han egin dute gaur ibilbidearen aurkezpen ekitaldia. Eskalatzaileentzako aproposa izango da, guztira hamar e... |
2023-1-10 | https://www.berria.eus/albisteak/222971/alaves-eta-osasuna-espainiako-kopatik-kanpo-geratu-dira.htm | Kirola | Alaves eta Osasuna Espainiako Kopatik kanpo geratu dira | Arabarrek azken unean galdu dute Granadan (1-0), eta nafarrek ez dute aukerarik izan Bartzelonaren aurka (0-9). Hala ere, ikusteko dago ea katalanek araudia urratu duten, Geyse Ferreira aurrelaria zelairatuta | Alaves eta Osasuna Espainiako Kopatik kanpo geratu dira. Arabarrek azken unean galdu dute Granadan (1-0), eta nafarrek ez dute aukerarik izan Bartzelonaren aurka (0-9). Hala ere, ikusteko dago ea katalanek araudia urratu duten, Geyse Ferreira aurrelaria zelairatuta | Euskal taldeek gaizki ekin diete Espainiako Kopako final-zortzirenei. Bik jokatu dute gaur, eta biak geratu dira lehiatik kanpo. Alavesek 1-0 galdu du Granadan (Espainia), etxeko taldearen aurka; Osasunak, berriz, ez du aukerarik izan Sadarren, eta 0-9 galdu du Bartzelonaren kontra.
Arabarrak geratu dira lehenbizi bid... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/222991/aebek-kanadak-eta-mexikok-harremanak-sendotu-dituzte.htm | Mundua | AEBek, Kanadak eta Mexikok harremanak sendotu dituzte | Joe Biden, Justin Trudeau eta Angel Manuel Lopez Obrador Mexikon elkartu dira, eta adostu dute Ipar Amerikan eskualdearen segurtasuna areagotuko dutela, legez kanpoko migrazioa borrokatuko dutela eta lehiakortasuna bultzatuko dutela. | AEBek, Kanadak eta Mexikok harremanak sendotu dituzte. Joe Biden, Justin Trudeau eta Angel Manuel Lopez Obrador Mexikon elkartu dira, eta adostu dute Ipar Amerikan eskualdearen segurtasuna areagotuko dutela, legez kanpoko migrazioa borrokatuko dutela eta lehiakortasuna bultzatuko dutela. | Three amigos (hiru lagun) esaten zaie AEBetako, Kanadako eta Mexikoko presidenteei elkartzen direnean, baina, bart gauean Joe Bidenek, Justin Trudeau eta Andres Manuel Lopez Obradorrek egin duten bileran, hori baino gehiago direla esan dute: ez direla «bizilagunak», baizik eta «bazkideak». Ipar Amerikako Buruen X. Goi ... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/222992/hiru-urteko-zigorra-ezarri-diote-iruntildeeko-talde-bortxaketako-biktimaren-datuak-zabaldu-zituen-kazetariari.htm | Gizartea | Hiru urteko zigorra ezarri diote Iruñeko talde bortxaketako biktimaren datuak zabaldu zituen kazetariari | Bertzeak bertze, biktimaren izen-abizenak, NA nortasun agiriaren zenbakia eta etxeko helbidea argitaratu ziren 'La Tribuna de Cartagena' hedabide digitalean. | Hiru urteko zigorra ezarri diote Iruñeko talde bortxaketako biktimaren datuak zabaldu zituen kazetariari. Bertzeak bertze, biktimaren izen-abizenak, NA nortasun agiriaren zenbakia eta etxeko helbidea argitaratu ziren 'La Tribuna de Cartagena' hedabide digitalean. | La Tribuna de Cartagena hedabide digitalaren zuzendariari hiru urteko kartzela zigorra ezarri diote Iruñeko talde bortxaketako biktimaren datuak zabaltzeagatik. Sententziaren arabera, akusatuak ezizen bat erabili zuen 2018ko maiatzean artikulu bat idazteko. Testu horrek «biktimaren pribatutasunean eragiten zuten datuak... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/222993/iritzi-azterlanen-zentroa-sortzeko-lege-proposamena-egin-du-eh-bilduk.htm | Politika | Iritzi Azterlanen Zentroa sortzeko lege proposamena egin du EH Bilduk | Lehendakaritzak kudeatzen duen Prospekzio Soziologikoen Kabinetea ordezkatuko luke zentro berriak. | Iritzi Azterlanen Zentroa sortzeko lege proposamena egin du EH Bilduk. Lehendakaritzak kudeatzen duen Prospekzio Soziologikoen Kabinetea ordezkatuko luke zentro berriak. | EH Bilduko legebiltzarkide Josu Estarronak eman du ezagutzera bere koalizioak egin duen lege proposamena Iritzi Azterlanen Zentroa sortzeko. Eskaera hori ez da berria, Estarronak gogoratu duenez: 2007an, Eusko Legebiltzarrak aho batez eskatu zion Eusko Jaurlaritzari Prospekzio Soziologikoen Kabinetea legez arautzea, «i... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/222994/gora-egin-dute-covid-19aren-aurkako-txertaketek-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Gora egin dute COVID-19aren aurkako txertaketek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Adin guztientzako txertaketa kanpaina abenduaren 22an abiatu zen. Azken hilabetean gehien txertatu direnak 50-59 urte bitartekoak izan dira. | Gora egin dute COVID-19aren aurkako txertaketek Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Adin guztientzako txertaketa kanpaina abenduaren 22an abiatu zen. Azken hilabetean gehien txertatu direnak 50-59 urte bitartekoak izan dira. | Txinako mugen irekitzea eta Kraken aldaera berriaren hedapen azkarra dela medio, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako milaka lagunek bigarren errefortzu dosia hartzea erabaki dute. Horren erakusle da, joan den abenduaren 19an ia 394.000 lagunek jasoa zutela txerto hori, eta astelehenean, berriz, 416.000 herritarrek baino g... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/222995/boluarteren-aurkako-atariko-ikerketa-bat-abiatu-du-peruko-fiskaltzak-genozidioa-egotzita.htm | Mundua | Boluarteren aurkako atariko ikerketa bat abiatu du Peruko Fiskaltzak, genozidioa egotzita | Gobernuko hiru ministrori eta bi ministro ohiri ere atariko ikerketa ireki die. Hogei urtetik beherako espetxe zigorrari aurre egin beharko liokete. Lehen ministroak «dolu nazionala» dekretatu du gaurko. | Boluarteren aurkako atariko ikerketa bat abiatu du Peruko Fiskaltzak, genozidioa egotzita. Gobernuko hiru ministrori eta bi ministro ohiri ere atariko ikerketa ireki die. Hogei urtetik beherako espetxe zigorrari aurre egin beharko liokete. Lehen ministroak «dolu nazionala» dekretatu du gaurko. | Urak harro daude Perun. Dina Boluarte herrialdeko presidentea kargutik kentzeko eta Pedro Castillo estatuburu ohia espetxetik ateratzeko eskatzeko protesta ugari egiten ari dira Latinoamerikako estatu horretan. Istilu larriak gertatzen ari dira Poliziaren eta manifestarien artean; herenegun, esaterako, hamazazpi lagun ... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/222996/europako-oinarrizko-azpiegiturak-babesteko-ekinbide-bateratu-bat-iragarri-dute-ebk-eta-natok.htm | Mundua | Europako oinarrizko azpiegiturak babesteko ekinbide bateratu bat iragarri dute EBk eta NATOk | Von der Leyenen arabera, Nord Stream gasbideen aurka egindako sabotajeen gisakoei erantzutea du helburu bi instituzioen arteko lankidetzak. | Europako oinarrizko azpiegiturak babesteko ekinbide bateratu bat iragarri dute EBk eta NATOk. Von der Leyenen arabera, Nord Stream gasbideen aurka egindako sabotajeen gisakoei erantzutea du helburu bi instituzioen arteko lankidetzak. | EB Europako Batasunak eta NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak iragarri dute martxan jarri dutela erasoak gertatzen direnean Europako oinarrizko azpiegiturak babesteko ekinbide bateratu bat. Joan den irailean Nord Stream gasbideen aurka egindako sabotajeen gisakoei erantzutea du helburu bi instituzioen arteko lank... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/222997/gipuzkoako-jantzi-denden-sektoreak-hitzarmena-sinatu-du.htm | Ekonomia | Gipuzkoako jantzi denden sektoreak hitzarmena sinatu du | ELA sindikatuak eta patronalek gaur sinatu dute Gipuzkoako arropa dendetako langileen hitzarmena. Besteak beste, soldata taulak %14,1 eguneratzea adostu dute. | Gipuzkoako jantzi denden sektoreak hitzarmena sinatu du. ELA sindikatuak eta patronalek gaur sinatu dute Gipuzkoako arropa dendetako langileen hitzarmena. Besteak beste, soldata taulak %14,1 eguneratzea adostu dute. | Hemeretzi greba egunen ostean, akordioa lortu dute Gipuzkoako arropa dendetako langileek eta patronalek. ELA sindikatua gaur bildu da patronalekin, 14:00etan, eta proposamena langileen artean bozkatu ondoren, hitzarmena sinatu dute bi aldeek. Akordioak 2010etik 2025erako indarraldia izango du.
KPIaren, ordutegiaren et... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/222998/the-fabelmans-eta-the-banshees-of-inisherin-garaile-urrezko-globoetan.htm | Kultura | 'The Fabelmans' eta 'The Banshees of Inisherin', garaile Urrezko Globoetan | Steven Spielbergen filmak pelikula dramatiko onenaren saria irabazi du, eta Martin MacDonaghenak, berriz, komedia edo musikal onenarena | 'The Fabelmans' eta 'The Banshees of Inisherin', garaile Urrezko Globoetan. Steven Spielbergen filmak pelikula dramatiko onenaren saria irabazi du, eta Martin MacDonaghenak, berriz, komedia edo musikal onenarena | Hollywoodeko atzerriko prentsaren elkarteak gaur goizaldean banatu ditu bere sariak, Urrezko Globoak, eta bi garaile nagusi izan dira: The Fabelmans eta The Banshees of Inisherin. Steven Spielbergen filmak drama alorreko pelikula onenaren saria eskuratu du, eta Spielbergek berak zuzendari onenarena. Martin MacDonaghena... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/222999/leku-itxietan-eta-garraio-publikoan-maskara-erabiltzea-gomendatu-du-omek-txinako-kutsatzeengatik.htm | Mundua | Leku itxietan eta garraio publikoan maskara erabiltzea gomendatu du OMEk, Txinako kutsatzeengatik | Europako gobernuek prebentzio neurriak hartzea «zentzuzkoa» da OMErentzat, baina «diskriminaziorik gabekoak» izan daitezela eskatu die. | Leku itxietan eta garraio publikoan maskara erabiltzea gomendatu du OMEk, Txinako kutsatzeengatik. Europako gobernuek prebentzio neurriak hartzea «zentzuzkoa» da OMErentzat, baina «diskriminaziorik gabekoak» izan daitezela eskatu die. | Leku itxietan eta garraio publikoan maskarak erabiltzeko gomendatu die OME Osasunaren Mundu Erakundeak Europako herritarrei. Azken asteotan Txinan COVID-19aren kutsatzeek izan duten hazkundeak bultzatu du OME gomendio horiek egitera. Informazio «zehatza eta periodikoa» emateko eskatu dio, gaur, Hans Henri P. Kluge OMEr... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223000/ia-bi-urtez-itxita-egongo-da-koldo-mitxelena-kulturunea.htm | Kultura | Ia bi urtez itxita egongo da Koldo Mitxelena kulturunea | Gipuzkoako Foru Aldundiak eraikinaren zati bat eraberritzeko aurreproiektua onartu du. Obrek irauten duten 21 hilabeteetan erabat itxita egongo da, baina oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko diren lanean. | Ia bi urtez itxita egongo da Koldo Mitxelena kulturunea. Gipuzkoako Foru Aldundiak eraikinaren zati bat eraberritzeko aurreproiektua onartu du. Obrek irauten duten 21 hilabeteetan erabat itxita egongo da, baina oraindik ez dute zehaztu noiz hasiko diren lanean. | Donostiako Koldo Mitxelena kulturunearen ateak itxita egongo dira ia bi urtez. Gipuzkoako Foru Aldundiak atzo onartu zuen eraikinaren zati bat eraberritzeko aurreproiektua: 8.400.000 euroko aurrekontua izango dute lanek, eta, printzipioz, 21 hilabete iraungo dute. Oraindik ez dute iragarri, ordea, obrak noiz hasiko dir... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223001/erasotzaileen-gaineko-kontrol-telematikoa-areagotzea-agindu-du-madrilek.htm | Gizartea | Erasotzaileen gaineko kontrol telematikoa areagotzea agindu du Madrilek | Espainiako Barne Ministerioa indar polizialekin bilduta egon da bi egunez, hilketa matxisten gorakadari nola erantzun aztertzen. Biktimentzako babes neurri gehiago eskatu ditu Fiskaltzak, baina ez du ontzat jo andreei bikotekideen aurrekarien berri ematea. | Erasotzaileen gaineko kontrol telematikoa areagotzea agindu du Madrilek. Espainiako Barne Ministerioa indar polizialekin bilduta egon da bi egunez, hilketa matxisten gorakadari nola erantzun aztertzen. Biktimentzako babes neurri gehiago eskatu ditu Fiskaltzak, baina ez du ontzat jo andreei bikotekideen aurrekarien berr... | Urtea hasi baino ez da egin, eta oso denbora laburrean lau hilketa matxista izan dira Espainian. Iritzi publikoa aztoratu du horrek, eta Espainiako Gobernua hasi da sarraskia geldiarazteko neurri gehiagoren bila. Barne Ministerioak indar polizialak bildu ditu bi egunez Madrilen —tartean Ertzaintza eta Foruzaingoa—, eta... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223002/petronorreko-lehen-lanuztea-arrakastatsua.htm | Ekonomia | Petronorreko lehen lanuztea, «arrakastatsua» | Langileek mobilizazioak hasi dituzte lan hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko. KPIaren igoera tauletara eramatea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute. | Petronorreko lehen lanuztea, «arrakastatsua». Langileek mobilizazioak hasi dituzte lan hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko. KPIaren igoera tauletara eramatea ezinbestekoa dela aldarrikatu dute. | Petronorreko langileek hiru orduko lanuztea egin dute gaur goizean, lan hitzarmenaren negoziazioa «desblokeatzeko». 200 bat langile bildu dira Muskizko findegiaren aurrean, eta ekoizpena eten dute. Langileek azaldu dutenez, lan hitzarmena berritu gabe dago 2019tik, soldatak izoztuta dauzkate, eta iaz, ekoizpenean bakar... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223003/batak-bestearengan-sinestearen-indarra.htm | Bizigiro | Batak bestearengan sinestearen indarra | Batak bestearengan sinestearen indarra. | Telesaila: ‘Willow’ Zuzendariak: Stephen Woolfenden, Debs Paterson, Philippa Lowthorpe eta Jamie Childs. Gidoilariak: John Bickerstaff, Hannah Friedman eta Jonathan Kasdan. Aktoreak: Warwick Davis, Ruby Cruz, Erin Kellyman, Ellie Bamber, Amar Chadha-Patel eta Tony Revolory. Atalak: 8. Non ikusi: Disney Plus. Generoa: A... | |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223004/imqk-ez-ditu-kontratatu-beharko-kaleraturiko-76-garbitzaileak.htm | Ekonomia | IMQk ez ditu kontratatu beharko kaleraturiko 76 garbitzaileak | Bidegabeki kaleratuak izan zirela berretsi du Auzitegi Gorenak, baina Gizatzen azpikontratatutako garbiketa enpresara murriztu du ardura. ELAren ustez, «posizionamendu ideologiko» batek baldintzatu du ebazpena, eta Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartzeko aukera aztertzen ari da. | IMQk ez ditu kontratatu beharko kaleraturiko 76 garbitzaileak. Bidegabeki kaleratuak izan zirela berretsi du Auzitegi Gorenak, baina Gizatzen azpikontratatutako garbiketa enpresara murriztu du ardura. ELAren ustez, «posizionamendu ideologiko» batek baldintzatu du ebazpena, eta Auzitegi Konstituzionalean helegitea jartz... | IMQk ez ditu kontratatu beharko 2021ko abendura arte Bilboko bere bi klinikatan —Vicente San Sebastian eta Zorrotzaurreko Kontsultategian— lan egiten zuten 76 garbitzaileak. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen haien kaleratzea bidegabea izan zela, eta Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi egin du, baina zehaztu du IMQk ... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223005/zientzia-maitatzea-aldarrikatuko-du-zinema-eta-zientzia-zikloak.htm | Kultura | Zientzia maitatzea aldarrikatuko du 'Zinema eta zientzia' zikloak | Hainbat zientzialarik hartuko dute parte Euskadiko Filmategiak antolatutako zinema zikloaren seigarren aldian. Bihar hasi eta martxoaren 28ra arte, hainbat film eman eta haien inguruan hitz egingo dute Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Donibane Lohizunen. | Zientzia maitatzea aldarrikatuko du 'Zinema eta zientzia' zikloak. Hainbat zientzialarik hartuko dute parte Euskadiko Filmategiak antolatutako zinema zikloaren seigarren aldian. Bihar hasi eta martxoaren 28ra arte, hainbat film eman eta haien inguruan hitz egingo dute Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Donibane ... | Seigarren aldiz, zinema eta zientzia batuko ditu Euskadiko Filmategiak datozen bi hilabete eta erdian Zinema eta zientzia zikloaren bitartez. Gaur aurkeztu dute egitasmoa, Donostian, eta, han Joxean Fernandez filmategiko zuzendariak adierazi duenez, «zinemaren maitasunaz eta zientziaren maitasunaz» hitz egingo dute ber... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223006/de-miguel-eta-otxandiano-euren-karguetatik-kendu-dituzte.htm | Politika | De Miguel eta Otxandiano euren karguetatik kendu dituzte | Epaia oraindik jakinarazi ez bazaie ere, Arantxa Tapia sailburuak adierazi du gaur ez direla lantokira joan. Kaleratzea Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia iristean gauzatuko dela esan du Tapiak, eta ordurako dena prest izatea espero duela: «Zenbat eta azkarrago egin, hobe». | De Miguel eta Otxandiano euren karguetatik kendu dituzte. Epaia oraindik jakinarazi ez bazaie ere, Arantxa Tapia sailburuak adierazi du gaur ez direla lantokira joan. Kaleratzea Espainiako Auzitegi Gorenaren epaia iristean gauzatuko dela esan du Tapiak, eta ordurako dena prest izatea espero duela: «Zenbat eta azkarrago... | Espainiako Auzitegi Gorenak atzo De Miguel auziko zigorrak berretsi ostean, gaur goizean Alfredo de Miguel eta Koldo Otxandiano kendu egin dituzte erakunde publikoetan zituzten karguetatik. De Miguel Hazi fundazioan ari zen lanean, eta Otxandiano, berriz, Miñaoko Parke Teknologikoan. Gaur goizean eman die agindua bi er... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223007/candido-conde-pumpido-progresista-izendatu-dute-konstituzionaleko-presidente.htm | Mundua | Candido Conde-Pumpido progresista izendatu dute Konstituzionaleko presidente | Espainiako fiskalburua izan zen 2004tik 2011ra, eta Alderdi Politikoen Legea indarrean sartzea bultzatu zuen, besteak beste. Konstituzionaleko presidenteordea Inmaculada Montalban progresista izango da. | Candido Conde-Pumpido progresista izendatu dute Konstituzionaleko presidente. Espainiako fiskalburua izan zen 2004tik 2011ra, eta Alderdi Politikoen Legea indarrean sartzea bultzatu zuen, besteak beste. Konstituzionaleko presidenteordea Inmaculada Montalban progresista izango da. | Candido Conde-Pumpido magistratu progresista izendatu dute Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko presidente. Auzitegia osatzen duten 11 kideetatik sei progresistaren babesa jasota aukeratu dute; bost kontserbadoreek Maria Luisa Balaguer progresistaren hautagaitza babestu dute. Conde-Pumpido izendatuta, abian da Konstit... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223008/emakundek-santanori-eskatu-dio-berdintasun-plan-bakar-bat-bidaltzeko.htm | Gizartea | Emakundek Santanori eskatu dio berdintasun plan bakar bat bidaltzeko | Elkarrekin Podemosek-IUk joan den hilean salatu zuen alkateak alardea «ezabatu» nahi izan duela hiriko V. Berdintasun Planetik, eta testuaren beste bertsio bat egin zuela horretarako, «ateak itxita» eta «ohiko administrazio prozesutik kanpo» | Emakundek Santanori eskatu dio berdintasun plan bakar bat bidaltzeko. Elkarrekin Podemosek-IUk joan den hilean salatu zuen alkateak alardea «ezabatu» nahi izan duela hiriko V. Berdintasun Planetik, eta testuaren beste bertsio bat egin zuela horretarako, «ateak itxita» eta «ohiko administrazio prozesutik kanpo» | Irungo V. Berdintasun Planaren bi bertsio jaso dituzte Emakunden, eta bakar bat hautatzeko eskatu dio erakundeak Irungo alkateari, gutun baten bidez. Udaleko Berdintasun ordezkari Miren Etxebestek (Elkarrekin Podemos-IU) eman du gaur berria. Adierazi du alkateak eskutitza jaso izana «ezkutatzeko» ahalegina egin duela, ... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223009/gure-sagardo-berria.htm | Bizigiro | «Gure sagardo berria!» | Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Sagardo Berriaren Egunaren 30. aldia ospatu dute gaur Astigarragan. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek abiatu dute txotx garaia, Alorrenea sagardotegian. | «Gure sagardo berria!». Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Sagardo Berriaren Egunaren 30. aldia ospatu dute gaur Astigarragan. Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek abiatu dute txotx garaia, Alorrenea sagardotegian. | Zalantzak hasieratik uxatu dituzte: «Hasieratik, eta badaezpada, argi utzi nahi dugu guri sagardoa asko gustatzen zaigula». Sagardo berriarena ez ezik, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreena ere izan da gaurko txinparta. Haien ardura izan da txotx garaia abiatzea, eta halaxe egin dute Astigarragako (Gipuzkoa) Al... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223010/barakaldon-elkarretaratze-bat-egingo-dute-hizkuntza-eskubideen-alde.htm | Gizartea | Barakaldon elkarretaratze bat egingo dute hizkuntza eskubideen alde | Sasiburu elkarteak egin du deialdia, ostiralerako, EAEko Auzitegi Nagusiak zerbitzu publikoen azpikontraten inguruan emandako ebazpena dela eta | Barakaldon elkarretaratze bat egingo dute hizkuntza eskubideen alde. Sasiburu elkarteak egin du deialdia, ostiralerako, EAEko Auzitegi Nagusiak zerbitzu publikoen azpikontraten inguruan emandako ebazpena dela eta | Asaldaturik daude Barakaldoko euskaldunak, EAEko Auzitegi Nagusiak zerbitzu publikoen azpikontraten inguruan emandako ebazpena dela eta. Atzo batzar ireki batera deitu zuen Sasiburu euskara elkarteak Herriko Plazan, nola erantzun eztabaidatzeko. 50 lagun inguru batu ziren: horietako zenbait herriko elkarte eta erakunde... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223011/espainiako-auzitegi-nazionalak-frantziari-baimena-eskatu-dio-marixol-iparragirre-auzipetzeko.htm | Politika | Espainiako Auzitegi Nazionalak Frantziari baimena eskatu dio Marixol Iparragirre auzipetzeko | Miguel Angel Blancoren hilketan erantzukizunik izan ote zuen ikertzen ari da Garcia Castellon epailea. | Espainiako Auzitegi Nazionalak Frantziari baimena eskatu dio Marixol Iparragirre auzipetzeko. Miguel Angel Blancoren hilketan erantzukizunik izan ote zuen ikertzen ari da Garcia Castellon epailea. | Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek euroagindu eskaera bat egin dio Frantziari, Marixol Iparragirre auzipetzeko Miguel Angel Blanco PPko zinegotzia zenaren hilketagatik. Iparragirre 2019an Espainiaratu zuten, baina orain arte uko egin dio kasu honetan epailearen aurrean deklaratzeari, argudiatuta best... |
2023-1-11 | https://www.berria.eus/albisteak/223012/ikatzaren-aurkako-borrokak-ez-du-etenik-alemanian.htm | Mundua | Ikatzaren aurkako borrokak ez du etenik Alemanian | Poliziak klimaren aldeko ehunka ekintzaile kanporatu ditu Luetzerath herrixkatik, meatze bat zabaltzeko. Baina operazioak protestak hedatzea eragin du, eta Alemania osoan manifestatzera deitu dute. Greta Thunbergek iragarri du herrixka horretara joango dela larunbatean. | Ikatzaren aurkako borrokak ez du etenik Alemanian. Poliziak klimaren aldeko ehunka ekintzaile kanporatu ditu Luetzerath herrixkatik, meatze bat zabaltzeko. Baina operazioak protestak hedatzea eragin du, eta Alemania osoan manifestatzera deitu dute. Greta Thunbergek iragarri du herrixka horretara joango dela larunbatean... | Iragarritakoa bete da, eta ehunka polizia 09:00etan sartu da Alemaniako Ipar Renania-Westfaliako Luetzerath herrixkan, han gotortu diren dozenaka ekintzaile ekologista kanporatzeko asmoz. Alemaniako Barne Ministerioak «istilu gorria» iragarri bazuen ere, protestariak erresistentzia baketsua egin dute, oro har, txapligu... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223013/aitziber-garmendiak-eta-jon-plazaolak-baino-gehiago-al-dakizu-sagardoaz.htm | Bizigiro | Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak baino gehiago al dakizu sagardoaz? | Sagardogintzari buruzko hitzen inguruan galdetu diete aktoreei, eta hobetu beharra dutela erakutsi dute. | Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak baino gehiago al dakizu sagardoaz?. Sagardogintzari buruzko hitzen inguruan galdetu diete aktoreei, eta hobetu beharra dutela erakutsi dute. | Sagardo sasoia abiatzeko ekitaldia egin zuten atzo, Astigarragan (Gipuzkoa), eta Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreak izan dira zeremoniaren gidariak, Alorrenea sagardotegian. Aukeraz baliatuta, BERRIAko Enekoitz Telleria kazetariak galdeketa egin die antzezleei, sagardogintzaren inguruko hiztegia zenbateraino ... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223036/58-urteko-motor-gidari-bat-hil-da-n-240-a-errepidean-gulian.htm | Gizartea | 58 urteko motor gidari bat hil da N-240-A errepidean, Gulian | Errepidea itxi dute istripuarengatik. | 58 urteko motor gidari bat hil da N-240-A errepidean, Gulian. Errepidea itxi dute istripuarengatik. | Gulian (Itza, Nafarroa) Irurtzungo (Nafarroa) 58 urteko motor gidari bat hil da gaur goizean, N-240-A errepidean. Suhiltzaileak, Foruzaingoa eta osasun talde bat istripua gertatu den lekura bertaratu dira.
Istripuarengatik errepidea itxi behar izan dute. |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223037/puigdemonten-euroagindua-behin-behinean-indargabetu-du-llarenak-baina-atxilotzeko-agindua-mantendu-du.htm | Mundua | Puigdemonten euroagindua behin-behinean indargabetu du Llarenak, baina atxilotzeko agindua mantendu du | Sedizio delitua indargabetu izana da arrazoia. Funts publikoak bidegabe erabiltzeagatik eta desobedientziagatik auzipetzeko asmoa berretsi du. | Puigdemonten euroagindua behin-behinean indargabetu du Llarenak, baina atxilotzeko agindua mantendu du. Sedizio delitua indargabetu izana da arrazoia. Funts publikoak bidegabe erabiltzeagatik eta desobedientziagatik auzipetzeko asmoa berretsi du. | Zigor Kodearen erreforma indarrean sartu da gaur, eta horrekin batera iritsi da Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenaren erabakia. Kataluniako presidente ohi Carles Puigdemonten aurkako sedizio akusazioa bertan behera utzi du, nahiz eta kritikatu duen delitu hori indargabetu izanak «ikertutako gertaeren des... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223038/jeff-beck-gitarrista-ezaguna-hil-da.htm | Kultura | Jeff Beck gitarrista ezaguna hil da | The Yardbirds taldearekin blues-rockaren zimenduak jarri zituen 1960ko hamarkadaren amaieran. Besteak beste, Mick Jagger, Tina Turner, Jon Bon Jovi eta Stingekin egin zuen lan bere ibilbide luzean | Jeff Beck gitarrista ezaguna hil da. The Yardbirds taldearekin blues-rockaren zimenduak jarri zituen 1960ko hamarkadaren amaieran. Besteak beste, Mick Jagger, Tina Turner, Jon Bon Jovi eta Stingekin egin zuen lan bere ibilbide luzean | Joe Perry Aerosmith hard-rock taldeko gitarristak esan berri du: «Jeff Beck munduko gitarristarik onena zen». Eta rock gogorrari modu estuan lotutako beste gitarrista batek, Tommi Iommik (Black Sabbath), bide beretik jo du Beckek beretzat zer esan nahi zuen adierazteko orduan: «Jenio bat zen, eta ez da inoiz egongo hur... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223039/miren-mendizabal-zendu-da-mari-domingiren-rola-egin-zuen-lehenbiziko-pertsona.htm | Bizigiro | Miren Mendizabal zendu da, Mari Domingiren rola egin zuen lehenbiziko pertsona | Mari Domingi pertsonaia Donostian sortu zen, eta, poliki-poliki, Euskal Herri guztira zabaldu zen. | Miren Mendizabal zendu da, Mari Domingiren rola egin zuen lehenbiziko pertsona. Mari Domingi pertsonaia Donostian sortu zen, eta, poliki-poliki, Euskal Herri guztira zabaldu zen. | Irutxuloko Hitza-k zabaldutako informazioaren arabera, Miren Mendizabal zendu zen urtarrilaren 5ean, 88 urte zituela. Berez, Hondarribikoa (Gipuzkoa) zen, baina Donostian bizi izan zen urte luzez. Bera izan zen Mari Domingiren rola egin zuen lehenbiziko pertsona, 1993an. Geroztik, bost edo sei aldiz hartu zuen rol hori... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223040/25-hilabeteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-black-marfil-rap-abeslariari.htm | Kultura | 25 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Black Marfil rap abeslariari | Iruñeko auzitegi batek ezarri dio espetxe zigorra, Udaltzaingoa eta haien familiak mehatxatzea egotzita. Haren Youtubeko kanala ixteko ere agindu du epaileak. | 25 hilabeteko kartzela zigorra ezarri diote Black Marfil rap abeslariari. Iruñeko auzitegi batek ezarri dio espetxe zigorra, Udaltzaingoa eta haien familiak mehatxatzea egotzita. Haren Youtubeko kanala ixteko ere agindu du epaileak. | Iragan abenduan epaitu zuten Black Marfil rap abeslari eta drill generoaren barruko artista, Iruñean, Udaltzaingoa eta haien senideak «larriki mehatxatzea» leporatuta. Epaileak frogatutzat jo du hori, eta 25 hilabeteko kartzela zigorra ezarri dio, baita haren Youtubeko kanala ixteko agindu ere. Datozen hiru urteetan ez... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223041/ongiz-elkarteak-irabazi-du-berdintasunerako-emakunde-saria.htm | Gizartea | Ongiz elkarteak irabazi du Berdintasunerako Emakunde saria | «Maskulinitate berriak» lantzeko sortu zen elkartea, baina badira urte batzuk emakumeen «ahalduntze» saioak ere egiten dituela. Bide horretatik, Artolazabalek gogorarazi du berdintasuna «gizarte osoaren lana» dela, «bai emakumeena, bai gizonena» | Ongiz elkarteak irabazi du Berdintasunerako Emakunde saria. «Maskulinitate berriak» lantzeko sortu zen elkartea, baina badira urte batzuk emakumeen «ahalduntze» saioak ere egiten dituela. Bide horretatik, Artolazabalek gogorarazi du berdintasuna «gizarte osoaren lana» dela, «bai emakumeena, bai gizonena» | Arabako Ongiz elkarteak jasoko du aurten Berdintasunerako Emakunde saria, «maskulinitate berriak lantzeko» egin duen lanagatik, eta baita «emakumeen ahalduntzean» eman dituen pausoengatik ere. Hala iragarri dute gaur goizean Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Miren Elgarre... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223042/gobernu-autoritarioak-giza-eskubideen-mehatxutzat-jo-ditu-hrwek.htm | Mundua | Gobernu «autoritarioak» giza eskubideen «mehatxutzat» jo ditu HRWek | Urteko balantzea egin du nazioarteko GKEak, Londresen. Herrialde askoren «zinismoa» salatu du, eta esan du estatuek «bi aurpegi» dituztela giza eskubideen babesari dagokionez. | Gobernu «autoritarioak» giza eskubideen «mehatxutzat» jo ditu HRWek. Urteko balantzea egin du nazioarteko GKEak, Londresen. Herrialde askoren «zinismoa» salatu du, eta esan du estatuek «bi aurpegi» dituztela giza eskubideen babesari dagokionez. | Giza eskubideak babesteko orduan, gobernu «autoritarioen» kontrolik gabeko boterea —«Errusia eta Txinarena», kasurako—, Afganistango eta Irango «errepresioa» eta Etiopiako «ankerkeriak» «mehatxuak» direla ondorioztatu du HRW Human Rights Watchek, gaur kaleratu duen urteko txostenaren arabera. Nazioarteko GKE gobernuz k... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223043/pere-aragones-deliturik-larriena-erori-da.htm | Mundua | Pere Aragones: «Deliturik larriena erori da» | Llarena epailearen erabakiaren ostean, Puigdemonten abokatuak esan du Generalitateko presidente ohia aurten itzuliko dela Kataluniara. Grande-Marlaskak esan du ebazpen judizialak «errespetatzen» dituela. | Pere Aragones: «Deliturik larriena erori da». Llarena epailearen erabakiaren ostean, Puigdemonten abokatuak esan du Generalitateko presidente ohia aurten itzuliko dela Kataluniara. Grande-Marlaskak esan du ebazpen judizialak «errespetatzen» dituela. | Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren aurkako sedizio akusazioa bertan behera utzi du Pablo Llarena Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak, Zigor Kodearen erreforma indarrean sartu bezain pronto. Sedizio delituengatik egindako euroaginduak ere indargabetu ditu, baina berretsi egin du Puigdemont funts publikoa... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223044/alaitz-melgarrek-irabazi-du-tene-mujika-beka.htm | Kultura | Alaitz Melgarrek irabazi du Tene Mujika beka | Neskame eta ama bakarra izandako bere amonaren bizitza ikertuko du. | Alaitz Melgarrek irabazi du Tene Mujika beka. Neskame eta ama bakarra izandako bere amonaren bizitza ikertuko du. | Euskal Herriko historia hurbila arakatzeko ez-fikziozko proiektuak saritzen ditu Tene Muika bekak. Debako Udalak eta Elkar argitaletxeak antolatzen dute, eta, aurten jasotako proposamenen artetik, Alaitz Melgar Agirrerena (Barakaldo, Bizkaia, 1984) saritzea erabaki du epaimahaiak —Idurre Eskisabelek, Imanol Muruak eta ... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223045/elkargik-23-handitu-ditu-emandako-bermeak.htm | Ekonomia | Elkargik %23 handitu ditu emandako bermeak | Bermeen erdiak baino gehiago inbertsioak egiteko maileguetarako izan dira. 527 enpresak eskatu diote COVID-19ari lotutako maileguen ordainketa atzeratzeko. | Elkargik %23 handitu ditu emandako bermeak. Bermeen erdiak baino gehiago inbertsioak egiteko maileguetarako izan dira. 527 enpresak eskatu diote COVID-19ari lotutako maileguen ordainketa atzeratzeko. | Egoera ekonomiko nahasiak ez ditu geratu enpresen inbertsioak. Hori ulertarazten dute Elkargik gaur jakinarazitako datuek. Erakundeak 455 milioi euroren maileguak bermatu zituen iaz, aurreko urtean baino %23 gehiago. Diru horren erdia baino gehiago, %53, inbertsioak finantzatzeko baliatu zuten enpresek, eta gainontzeko... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223046/donostiako-metroaren-lanek-beste-etxe-bati-kalte-egin-diotela-salatu-du-satorralaia-elkarteak.htm | Gizartea | Donostiako metroaren lanek beste etxe bati kalte egin diotela salatu du Satorralaia elkarteak | Artzain Onaren plazako eraikin batean pitzadurak agertu dira, eta duela egun batzuk Easo kaleko balkoi bat erori dela ere salatu dute | Donostiako metroaren lanek beste etxe bati kalte egin diotela salatu du Satorralaia elkarteak. Artzain Onaren plazako eraikin batean pitzadurak agertu dira, eta duela egun batzuk Easo kaleko balkoi bat erori dela ere salatu dute | Donostiako Artzain Onaren plazan dagoen eraikin batean pitzadurak agertu dira, metroaren lanek zimenduei eragin dietelako», Satorralaia bizilagunen mugimenduak salatu duenez. Gainera, adierazi dute plaza horretako izkinan dagoela eraikina, eta horrek larriagotu egiten duela kaltea: «Plazako izkina arkitektonikoki osatz... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223047/hazparneko-emakume-batek-bortxaketa-bat-salatu-du.htm | Gizartea | Hazparneko emakume batek bortxaketa bat salatu du | Salatzaileak dio joan den asteburuan izan zela, Baionan. | Hazparneko emakume batek bortxaketa bat salatu du. Salatzaileak dio joan den asteburuan izan zela, Baionan. | Hazparneko (Lapurdi) adin nagusiko ikasle batek salatu du bortxatu egin zutela France Bleu Pays Basque irratiak jakinarazi duenez. Joan den asteburuan gertatu zen, Baionan. Atzo aurkeztu zuen salaketa Poliziaren aurrean. Hala, Frantziako Polizia gertatutakoa ikertzen hasia da, Baionako Fiskaltzak zuzendurik.
EH Baik s... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223048/bidarraiko-laborantza-lurren-salmentatik-erretiratzeko-engaiamendua-hartu-du-notarioak.htm | Gizartea | Bidarraiko laborantza lurren salmentatik erretiratzeko engaiamendua hartu du notarioak | ELBk, Lurzaindiak eta Bidarraiko Herriko Etxeak protesta egin dute notarioak Baionan dituen bulegoetan. Dozenaka lagun bildu dira 17 hektarearen salmenta espekulatiboa salatzeko. | Bidarraiko laborantza lurren salmentatik erretiratzeko engaiamendua hartu du notarioak. ELBk, Lurzaindiak eta Bidarraiko Herriko Etxeak protesta egin dute notarioak Baionan dituen bulegoetan. Dozenaka lagun bildu dira 17 hektarearen salmenta espekulatiboa salatzeko. | Bidarraiko (Nafarroa Beherea) salmenta kudeatu duen notarioa aferatik aterako da, baldin eta saltzaileak ez badu adostasunik lortzen ELBrekin, Lurzaindiarekin eta herriko etxearekin. Hiru eragile horiek gutun bat idatzi dute elkarrekin, eta bilkura bat egiteko eskatu diete saltzaileari, erosleari eta agentziari. Heldu ... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223049/alex-txikon-laquoleher-eginda-gaude-oraindik-baina-oso-pozikraquo.htm | Kirola | Alex Txikon: «Leher eginda gaude oraindik, baina oso pozik» | Oraindik Katmandun dela, elkarrizketa egin dio BERRIAk Alex Txikon alpinistari, duela astebete Manasluko tontorra zapaldu ostean. Bihar argitaratuko da. Egindako balentriaren ostean zer sentipen dituen azaldu dio Lemoakoak Unai Ugartemendia kazetariari. | Alex Txikon: «Leher eginda gaude oraindik, baina oso pozik». Oraindik Katmandun dela, elkarrizketa egin dio BERRIAk Alex Txikon alpinistari, duela astebete Manasluko tontorra zapaldu ostean. Bihar argitaratuko da. Egindako balentriaren ostean zer sentipen dituen azaldu dio Lemoakoak Unai Ugartemendia kazetariari. | «Nahastu samar». Halaxe dago Alex Txikon, urtarrilaren 6an Manasluko tontorra (Nepal, Himalaia, 8.163 metro) zapaldu ostean. Baina «oso gustura» egindakoarekin. «Inoiz ez genuen hain azkar igo, eta, orain, hutsune moduko bat gelditu zait». Tontorra zapaldu zuenean «oso nekatuta» zeudela adierazi zuen, eta hala daude or... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223050/eusko-jaurlaritzak-bilerara-deitu-ditu-sindikatuak-eta-fvem-bizkaiko-metalgintzako-ituna-negoziatzeko.htm | Ekonomia | Eusko Jaurlaritzak bilerara deitu ditu sindikatuak eta FVEM, Bizkaiko metalgintzako ituna negoziatzeko | Datorren astelehenean bilduko dira. CCOO, LAB eta UGT sindikatuek «begi onez» ikusi dute bitartekaritza. ELAk, ordea, uste du ituna mahai ofizialean negoziatu behar dela. Hala ere, parte hartuko du. | Eusko Jaurlaritzak bilerara deitu ditu sindikatuak eta FVEM, Bizkaiko metalgintzako ituna negoziatzeko. Datorren astelehenean bilduko dira. CCOO, LAB eta UGT sindikatuek «begi onez» ikusi dute bitartekaritza. ELAk, ordea, uste du ituna mahai ofizialean negoziatu behar dela. Hala ere, parte hartuko du. | Baliteke Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioa beste fase batean sartzeko zorian egotea. Aste honetan, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailari eskatu diote bitartekaritza lanak egiteko. FVEMek ere onartu du bitartekaritza. Hori dela eta, Jaurlaritzak lehenengo bilerara d... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223051/pentsiodunek-bost-urteotako-lorpenak-ospatuko-dituzte-datorren-astelehenean.htm | Ekonomia | Pentsiodunek bost urteotako «lorpenak» ospatuko dituzte datorren astelehenean | Pentsiodunen mugimenduak azaldu du bere mobilizazioak funtsezkoak izan direla 2013ko erreformaren neurri batzuk indargabetzeko. «Borrokan» jarraituko dutela azpimarratu du. | Pentsiodunek bost urteotako «lorpenak» ospatuko dituzte datorren astelehenean. Pentsiodunen mugimenduak azaldu du bere mobilizazioak funtsezkoak izan direla 2013ko erreformaren neurri batzuk indargabetzeko. «Borrokan» jarraituko dutela azpimarratu du. | Duela bost urte sortu zen Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimendua, eta ordutik egindako ibilbidea ospatuko dute. Astero legez, astelehenean mobilizatuko dira Hegoaldeko hainbat hiri eta herritan, eta egun berezi horri begirako kantua, aldizkari grafikoa eta agiria prestatu dituzte.
Gaur Bilbon egindako agerraldi batean... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223052/barakaldoko-udalak-laquokezka-eta-haserrearaquo-azaldu-du-eaeko-auzitegi-nagusiaren-epaia-dela-eta.htm | Gizartea | Barakaldoko Udalak «kezka eta haserrea» azaldu du EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia dela eta | Adierazpen instituzional bat onartu du, EAJren eta EH Bilduren botoekin, eta bat egin du biharko elkarretaratzearekin. Elkarrekin Podemos-IUk kontra bozkatu du, eta PSE-EEk eta PPk ez dute parte hartu bozketan. | Barakaldoko Udalak «kezka eta haserrea» azaldu du EAEko Auzitegi Nagusiaren epaia dela eta. Adierazpen instituzional bat onartu du, EAJren eta EH Bilduren botoekin, eta bat egin du biharko elkarretaratzearekin. Elkarrekin Podemos-IUk kontra bozkatu du, eta PSE-EEk eta PPk ez dute parte hartu bozketan. | Barakaldoko Udaleko Bozeramaileen Batzordeak adierazpen instituzional bat onartu du EAEko Auzitegi Nagusiak zerbitzu publikoen azpikontraten inguruan emandako ebazpena dela eta, eta «kezka eta haserrea» agertu du, uste baitu horrelako erabakiek «euskararen eta normalizazioaren alde egindako lana alderantzikatu» dezaket... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223053/hegoaldeko-ekonomia-aurten-13-haztea-espero-du-laboral-kutxak.htm | Ekonomia | Hegoaldeko ekonomia aurten %1,3 haztea espero du Laboral Kutxak | Nazioarteko egoera ekonomiko zailari aurre egiteko orduan, indarguneen artean aipatu du sendien aurrezte maila handia, lan merkatuaren bilakaera eta zorpetze pribatuaren jaitsiera. | Hegoaldeko ekonomia aurten %1,3 haztea espero du Laboral Kutxak. Nazioarteko egoera ekonomiko zailari aurre egiteko orduan, indarguneen artean aipatu du sendien aurrezte maila handia, lan merkatuaren bilakaera eta zorpetze pribatuaren jaitsiera. | Eurogunean «hazkunde txikia edo negatiboa» espero du Laboral Kutxak hasi berri den urterako; Hego Euskal Herriko ekonomia, berriz, sendoago ibiliko da, baina iaz bezala, aurreikusi du moteltzea areagotuko dela. Hala, espero du Hego Euskal Herrian BPGa %1,3 inguru haztea: zehazki, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoa %1,3 eta ... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223054/baionak-50000-biztanleren-langa-gainditu-du-datu-ofizialen-arabera.htm | Gizartea | Baionak 50.000 biztanleren langa gainditu du, datu ofizialen arabera | Biztanle hazkuntza ez da, ordea, orokorra izan kostaldean, eta Ziburuk 600 herritar galdu ditu sei urtean. Donibane Garazin ez da mugimendu askorik egon, baina Maulek 269 biztanle galdu zituen 2008tik 2019ra. | Baionak 50.000 biztanleren langa gainditu du, datu ofizialen arabera. Biztanle hazkuntza ez da, ordea, orokorra izan kostaldean, eta Ziburuk 600 herritar galdu ditu sei urtean. Donibane Garazin ez da mugimendu askorik egon, baina Maulek 269 biztanle galdu zituen 2008tik 2019ra. | Frantziako INSEE estatistika institutuak populazio datuak argitaratu berri ditu, eta horren bidez baieztatu da Baionak 3.746 biztanle irabazi zituela 2014 (49.550 biztanle) eta 2020. urteen artean (53.296 biztanle). Beraz, ofizialki Lapurdiko hiriburuak 50.000 biztanleren langa utzi du atzean, eta, Udalaren arabera, li... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223055/ikastetxe-publikoen-ratioak-jaisteko-eskatu-dute-nafarroako-hezkuntza-sindikatuek.htm | Gizartea | Ikastetxe publikoen ratioak jaisteko eskatu dute Nafarroako hezkuntza sindikatuek | Adierazi dute Nafarroako Parlamentuko talde guztiek bat egiten dutela aldarrikapenarekin, eta hurrengo gobernuari galdegin diote aintzat hartzeko eskaera. | Ikastetxe publikoen ratioak jaisteko eskatu dute Nafarroako hezkuntza sindikatuek. Adierazi dute Nafarroako Parlamentuko talde guztiek bat egiten dutela aldarrikapenarekin, eta hurrengo gobernuari galdegin diote aintzat hartzeko eskaera. | Nafarroako Hezkuntzako sindikatu nagusiek deituta, elkarretaratzea egin dute gaur Nafarroako Parlamentuaren aurrean ikastetxe publikoetako ratioak jaisteko eskatzeko. Hezkuntzako Mahai Sektoriala osatzen duten LAB, Steilas, Afapna, Anpe, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek deitu dute protestara. Azken bi hilabeteotan parlame... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223056/tenperatura-globala-115-gradu-igo-zen-iaz-alarma-mailatik-gertu.htm | Mundua | Tenperatura globala 1,15 gradu igo zen iaz, alarma mailatik gertu | Zientzialarien arabera, tenperatura 1,5 gradu baino gehiago igotzen bada, behin betikoak izango dira Lurra berotzearen ondorioak. | Tenperatura globala 1,15 gradu igo zen iaz, alarma mailatik gertu. Zientzialarien arabera, tenperatura 1,5 gradu baino gehiago igotzen bada, behin betikoak izango dira Lurra berotzearen ondorioak. | Munduko Meteorologia Erakundeak argitara atera du 2022ko tenperaturen igoera globalari buruzko txostena, eta ez du albiste onik ekarri. Adituen arabera, tenperatura globala 1,5 gradu igotzen bada, behin betikoak izango dira Lurra berotzearen ondorioak. Bada, mugatik gertu dago iazko zifra: 1,15 gradu igo zen iaz.
Esku... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223057/neguko-lehen-fronte-hotza-helduko-da-igande-goizean.htm | Bizigiro | Neguko lehen fronte hotza helduko da igande goizean | Hego-mendebaldeko haizeak tenperaturak epelduko ditu larunbatean, baina egun hotz eta bustiak izango dira gero. | Neguko lehen fronte hotza helduko da igande goizean. Hego-mendebaldeko haizeak tenperaturak epelduko ditu larunbatean, baina egun hotz eta bustiak izango dira gero. | Badator negua. Sasoi hotzeko lehen hiru asteak udazkeneko giro epelarekin igaro ostean, aldaketa helduko da igande goizean. Baina, aurretik, egongo da giro argiaz gozatzeko aukera.
Giro egonkorra izango da Euskal Herri osoan ostiralean eta larunbatean. Tenperaturek gora egingo dute, baina hotzaren aurreko fronte epela... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223058/roberto-olabek-2026ra-arte-berritu-du-kontratua-realarekin.htm | Kirola | Roberto Olabek 2026ra arte berritu du kontratua Realarekin | Denboraldi honen amaierara arte zeukan kontratua talde txuri-urdinarekin. Imanol Alguacilen eta Roberto Olaberen kontratuen berritzeekin Realak proiektuaren bi zutabe nagusiak ziurtatu ditu. | Roberto Olabek 2026ra arte berritu du kontratua Realarekin. Denboraldi honen amaierara arte zeukan kontratua talde txuri-urdinarekin. Imanol Alguacilen eta Roberto Olaberen kontratuen berritzeekin Realak proiektuaren bi zutabe nagusiak ziurtatu ditu. | Roberto Olabek 2026ra arte luzatu du Realarekin zeukan kontratua. Txuri-urdinen futbol zuzendariak denboraldi honen amaierara arte zeukan kontratua Realarekin, eta beste hiru urterako berritu du. Imanol Alguacilen eta Roberto Olaberen kontratuen berritzeekin Realak proiektuaren bi zutabe nagusiak ziurtatu ditu.
Olabe ... |
2023-1-12 | https://www.berria.eus/albisteak/223059/kostata-baina-kopako-final-laurdenetan-izango-da-athletic.htm | Kirola | Kostata, baina Kopako final-laurdenetan izango da Athletic | Defentsan kontzentratuta aritu behar izan du Iraia Iturregiren taldeak, baina Clara Pinedo zuri-gorriak sartu du partidako gol bakarra | Kostata, baina Kopako final-laurdenetan izango da Athletic. Defentsan kontzentratuta aritu behar izan du Iraia Iturregiren taldeak, baina Clara Pinedo zuri-gorriak sartu du partidako gol bakarra | Sufrituta, baina Espainiako Kopako final-laurdenetan izango da Athletic, Madrili 0-1 irabazita. Iraia Iturregiren taldeak lan handia izan du defentsan, baina etxeko taldeko aurrelariak ez dira fin ibili azken metroetan. Clara Pinedok sartu du partidako gol bakarra, madrildarren huts bat baliatuta.
Madrilek Athleticek ... |
2023-1-14 | https://www.berria.eus/albisteak/223082/irantzu-idoate-funosas-ez-da-arrunt-saio-normala-eta-uste-dut-aski-arina-dela.htm | Kultura | Irantzu Idoate Funosas: «Ez da arrunt saio normala, eta uste dut aski arina dela» | Bertsuxurla bertsolari gazteen lehiaketako antolatzaile eta bertsolaria da Idoate. Atzo zortzi Atharratzen jokatutako lehen kanporaketan parte hartu zuen. Atzo izan zuen bigarrena, Lekorneko Etxebarne ostatuan. | Irantzu Idoate Funosas: «Ez da arrunt saio normala, eta uste dut aski arina dela». Bertsuxurla bertsolari gazteen lehiaketako antolatzaile eta bertsolaria da Idoate. Atzo zortzi Atharratzen jokatutako lehen kanporaketan parte hartu zuen. Atzo izan zuen bigarrena, Lekorneko Etxebarne ostatuan. | Leire Casamajou eta Xalbat Altzugarairekin batean, Bertsuxurla bertsolari gazteen lehiaketako antolatzailea da Irantzu Idoate Funosas (Hazparne, 2005). Binaka jokatzen den sariketan, bertsolari gisa ere ari izan zen Atharratzeko Prefosta elkartean, joan den ostiralean, Josu Txoperenarekin. Saio hartan, Haira Aizpurua e... |
2023-1-16 | https://www.berria.eus/albisteak/223083/angulatara-azken-aldiz.htm | Ekonomia | Angulatara, azken aldiz? | Angulen arrantza profesionalizatzea eskatu du Euskadiko Anguleroen Elkarteak, Europak debekatu egingo baitu Gipuzkoan egiten den angulen aisialdiko arrantza. | Angulatara, azken aldiz?. Angulen arrantza profesionalizatzea eskatu du Euskadiko Anguleroen Elkarteak, Europak debekatu egingo baitu Gipuzkoan egiten den angulen aisialdiko arrantza. | Abenduan iragarri zuen Europako Batzordeak aurtendik debekatu egingo zuela aingiraren eta angularen aisialdiko arrantza; hau da, arrantza ez-profesionala. Eta Gipuzkoan angulatan aritzen direnak ez dira profesionalak. Duela bi urte sortu zuten Euskadiko Anguleroen Elkartea, eta Unai Eizagirre lehendakariak kontatu du o... |
2023-1-15 | https://www.berria.eus/albisteak/223084/otsoa-itzuli-da.htm | Gizartea | Otsoa itzuli da | Gaur egun otsoa da abeltzaintza estentsiboari erasotzen dion animalia nagusia. Azkenaldian, erasoak areagotu egin dira Bizkaian. Hainbat animalia hil ditu Karrantza aldean. Abeltzainek neurriak eta konponbideak eskatzen dituzte lehen sektorea ez desagertzeko. Ekologistek, bestalde, elkarbizitzaren alde egin dute. Eusko... | Otsoa itzuli da. Gaur egun otsoa da abeltzaintza estentsiboari erasotzen dion animalia nagusia. Azkenaldian, erasoak areagotu egin dira Bizkaian. Hainbat animalia hil ditu Karrantza aldean. Abeltzainek neurriak eta konponbideak eskatzen dituzte lehen sektorea ez desagertzeko. Ekologistek, bestalde, elkarbizitzaren alde... | Etxeak eraikita dauden ingurutik hogei metrora jaisten da, eta animaliak hiltzen ditu. Gero eta larriagoa da kontua; hiru hilabete inguru daramatzagu egoera jasanezin honetan”. Karrantzako David Garcia abeltzainak egin du salaketa. Duela zenbait astetatik otsoaren presentziaz ohartarazi dute haranean. Animaliengana ger... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223085/inflazioa-56ra-jaitsi-da-urte-amaieran-baina-elikagaiak-152-garestitu-dira.htm | Ekonomia | Inflazioa %5,6ra jaitsi da urte amaieran, baina elikagaiak %15,2 garestitu dira | Hego Euskal Herrian, energiaren merkatzeak beste puntu bat kendu dio urte arteko inflazioari. Azukrea %67 garestitu da; olioa, %41, eta esnea, %38. Soldata gehienak inflazioaren azpitik hazi dira | Inflazioa %5,6ra jaitsi da urte amaieran, baina elikagaiak %15,2 garestitu dira. Hego Euskal Herrian, energiaren merkatzeak beste puntu bat kendu dio urte arteko inflazioari. Azukrea %67 garestitu da; olioa, %41, eta esnea, %38. Soldata gehienak inflazioaren azpitik hazi dira | Beheranzko joerarekin bukatu zuen inflazioak 2022. urtean. INE Espainiako estatistika institutuaren datuen arabera, KPI kontsumo prezioen indizea %6,7tik %5,6ra jaitsi zen azarotik abendura Hego Euskal Herrian. Inflazio handia da, baina 2021. urtekoa baino txikiagoa da, orduan %6,7an bukatu baitzuen urtea.
Inflazioak ... |
2023-1-15 | https://www.berria.eus/albisteak/223086/hizkuntza-gutxituen-ahotsa-goratuz.htm | Gizartea | Hizkuntza gutxituen ahotsa goratuz | Aretxabaletako Garabide elkarteak jasoko du 2022ko Abadia saria, otsailean. Hizkuntza gutxituen alde egindako lana goratu du foru aldundiak. | Hizkuntza gutxituen ahotsa goratuz. Aretxabaletako Garabide elkarteak jasoko du 2022ko Abadia saria, otsailean. Hizkuntza gutxituen alde egindako lana goratu du foru aldundiak. | Gipuzkoako Foru Aldundiak euskararen normalizazioaren aldeko lanean nabarmendutako pertsona eta elkarteen jarduna saritzeko sortu zuen Anton Abadia saria, 1996an. 26 urte geroago, 2022ko saria Garabide gobernuz kanpoko erakundeak jasoko duela jakinarazi zuen aldundiak abenduaren 22an, nahiz eta datorren otsailean banat... |
2023-1-16 | https://www.berria.eus/albisteak/223087/dimisioen-ondoko-bozak-senperen.htm | Politika | Dimisioen ondoko bozak Senperen | Hamazazpi hautetsik joan den urte bukaeran dimisioa eman ondoan, herriko bozak berriz eginen dituzte Senperen, otsailaren 19an. Hiru zerrenda agertu dira: Dominique Idiart dudan ezarria izan den auzapezarena, Hats Berri talde berria eta Pierre-Marie Nousbaumen segidako eskuina. | Dimisioen ondoko bozak Senperen. Hamazazpi hautetsik joan den urte bukaeran dimisioa eman ondoan, herriko bozak berriz eginen dituzte Senperen, otsailaren 19an. Hiru zerrenda agertu dira: Dominique Idiart dudan ezarria izan den auzapezarena, Hats Berri talde berria eta Pierre-Marie Nousbaumen segidako eskuina. | Herriko bozak berriz eginen dituzte Senperen otsailaren 19an, kargualdi erdian. 29 kontseilaritarik hamazazpik dimisioa eman ondoan eginen dituzte. Dominique Idiart karguko auzapezaren zerrendatik beretik bost hautetsik utzi zuten kargua, lehenik. Gero, koalizioan zituen Senpere Bai talde abertzaleko bostek. Azkenik, o... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223088/milaka-herritar-atera-dira-kalera-liman-eta-lan-ministroak-dimisioa-eman-du.htm | Mundua | Milaka herritar atera dira kalera Liman, eta Lan ministroak dimisioa eman du | Juliacan beste manifestari bat hil du Poliziak, eta 49 dira jada Boluarteren aurkako protestetan hil diren herritarrak. Peruko Gobernuaren Lan ministroak dimisioa ematea eta barkamena eskatzea galdegin dio presidenteari. | Milaka herritar atera dira kalera Liman, eta Lan ministroak dimisioa eman du. Juliacan beste manifestari bat hil du Poliziak, eta 49 dira jada Boluarteren aurkako protestetan hil diren herritarrak. Peruko Gobernuaren Lan ministroak dimisioa ematea eta barkamena eskatzea galdegin dio presidenteari. | Dina Boluarte Peruko presidentearen aurkako protestak Limaraino iritsi dira, eta atzo milaka herritar atera ziren kalean hiriburuan, ezkerreko hainbat eragilek deituta. Hildako gehiagorik ez. Behera diktadura zibil militar, arrazista eta klasista lelopean atera ziren kalera eta Miraflores parkeraino joan ziren. Tartean... |
2023-1-16 | https://www.berria.eus/albisteak/223089/alvaro-bermejo-laquotolosakoa-artisau-produktua-dela-gogoratu-behar-duguraquo.htm | Bizigiro | Alvaro Bermejo: «Tolosakoa artisau produktua dela gogoratu behar dugu» | Babarrunaren jatorrira joanda, ibilbide bat proposatu du Alvaro Bermejo kazetari eta idazleak ‘Tolosako babarruna’ liburuan. Duela 3.000-4.000 urte bezala landatzen jarraitzen dutela esan du, baina Tolosak urteotan egindako lana goratu du. | Alvaro Bermejo: «Tolosakoa artisau produktua dela gogoratu behar dugu». Babarrunaren jatorrira joanda, ibilbide bat proposatu du Alvaro Bermejo kazetari eta idazleak ‘Tolosako babarruna’ liburuan. Duela 3.000-4.000 urte bezala landatzen jarraitzen dutela esan du, baina Tolosak urteotan egindako lana goratu du. | Tolosako babarruna liburua idatzi du Alvaro Bermejo Marcosek (Donostia, 1959), Joseba Urretabizkaia argazkilariaren irudiek lagunduta. Abenduaren 16an aurkeztu zuten, Tolosan bertan. Historian eta Antropologian lizentziaduna da Bermejo, kazetaria eta idazlea, eta hainbat literatura sari jaso ditu. Tolosan babarrunaren ... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223090/sarea-ehuntzeko-beharra-barakaldon.htm | Gizartea | Sarea ehuntzeko beharra Barakaldon | Barakaldon euskararen ezagutza asko hazi da azken hamarkadetan; batik bat, eskolari esker. Hezkuntzatik kanpo, ordea, euskaldunek aukera gutxi dituzte hizkuntza erabiltzeko. Gaur elkartu egingo dira azpikontraten inguruko ebazpena gaitzesteko, eta hizkuntza eskubideak defendatzeko. | Sarea ehuntzeko beharra Barakaldon. Barakaldon euskararen ezagutza asko hazi da azken hamarkadetan; batik bat, eskolari esker. Hezkuntzatik kanpo, ordea, euskaldunek aukera gutxi dituzte hizkuntza erabiltzeko. Gaur elkartu egingo dira azpikontraten inguruko ebazpena gaitzesteko, eta hizkuntza eskubideak defendatzeko. | Ebazpena dute jopuntuan, baina hortik harago doa Barakaldoko euskalgintzaren kezka. EAEko Auzitegi Nagusiak galarazi egin du kultur etxeak kudeatzeko Barakaldoko Udalak azpikontratatutako enpresari gutxieneko euskara maila eskatzea, eta horri “injustizia” deritzo Ander Ezeiza Barakaldoko AEK-ko irakasle eta Sasiburu eu... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223091/identifikatu-dute-guliako-motorzalearen-heriotzarekin-lotutako-gidaria.htm | Gizartea | Identifikatu dute Guliako motorzalearen heriotzarekin lotutako gidaria | Foruzaingoaren ikerketaren hipotesietako batek dio furgoneta batek harrapatu zuela motor gidaria. | Identifikatu dute Guliako motorzalearen heriotzarekin lotutako gidaria. Foruzaingoaren ikerketaren hipotesietako batek dio furgoneta batek harrapatu zuela motor gidaria. | Gulian (Itza, Nafarroa) Irurtzungo (Nafarroa) 58 urteko motor gidari bat hil zen atzo goizean, N-240-A errepidean. Atzo arratsaldean Foruzaingoak herritarrei laguntza eskatu zien gertatutakoarekin lotura izan zezakeen furgoneta bat aurkitzen laguntzeko. Hala, adierazi berri dute identifikatu berri dutela furgonetako gi... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223092/donostian-158-danborradetatik-zortzitan-aterako-dira-gizonak-soilik-danborra-edo-upela-jotzen.htm | Gizartea | Donostian 158 danborradetatik zortzitan aterako dira gizonak soilik danborra edo upela jotzen | 2020an, bederatzi ziren emakumeak baztertzen zituzten danborradak, orain baino bat gehiago. Ollagorra da aldatu dena. | Donostian 158 danborradetatik zortzitan aterako dira gizonak soilik danborra edo upela jotzen. 2020an, bederatzi ziren emakumeak baztertzen zituzten danborradak, orain baino bat gehiago. Ollagorra da aldatu dena. | Aurtengo San Sebastian eguna ere ez da guztiz parekidea izango. Izan ere, Donostiako kaleetatik desfilatuko duten helduen 158 danborradetatik, denak ez dira mistoak: bitan ez dago emakume bakar bat ere, eta seitan emakume gutxi batzuk daude, baina ez dira danborra edo upela jotzen aterako.
Aizepe (Parte Zaharra) eta O... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223093/fukushimako-ur-kutsatua-hilabete-gutxi-barru-itsasora-isuriko-duela-esan-du-japoniak.htm | Mundua | Fukushimako ur kutsatua hilabete gutxi barru itsasora isuriko duela esan du Japoniak | Tokioren arabera, isurketak «ez du arriskurik eragingo gizakien osasunean eta ingurumenean». Japoniako arrantza sektoreak, Hego Koreak eta Txinak kritikatu egin dute erabakia. | Fukushimako ur kutsatua hilabete gutxi barru itsasora isuriko duela esan du Japoniak. Tokioren arabera, isurketak «ez du arriskurik eragingo gizakien osasunean eta ingurumenean». Japoniako arrantza sektoreak, Hego Koreak eta Txinak kritikatu egin dute erabakia. | Tsunami batek Japoniako Fukushima Daiichi zentral nuklearrean istripua eragin zuenetik ia hamabi urte igaro diren honetan, Tokiok duela lau urte iragarri zuena berretsi du gaur, beste behin: Fukushimako biltegietan jasotako ur kutsatua itsasora jaurtiko du. Japoniako agintariek ez dute data zehatzik eman, baina esan du... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223094/exxon-mobilek-1970eko-hamarkadatik-zituen-klima-berotzearen-proiekzio-fidagarriak.htm | Mundua | Exxon Mobilek 1970eko hamarkadatik zituen klima berotzearen proiekzio fidagarriak | 'Science' aldizkariak argitaratutako artikulu baten arabera, AEBetako petrolio konpainiak oso datu zehatzak zituen, baina dena ukatzea erabaki zuen. | Exxon Mobilek 1970eko hamarkadatik zituen klima berotzearen proiekzio fidagarriak. 'Science' aldizkariak argitaratutako artikulu baten arabera, AEBetako petrolio konpainiak oso datu zehatzak zituen, baina dena ukatzea erabaki zuen. | Exxon Mobilek 1970eko hamarkadan kontratatu zituen zientzialariek egin zituzten etorkizuneko klima aldaketaren proiekzioak, kontuan hartuta CO2 isurketen hazkunde eta gorabehera posibleak. Haiek AEBetako konpainiaren esku utzitako datuak oso argiak ziren, eta egun munduak duen klima aldaketaren iragarle ziren, zehaztas... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223095/irulegiko-eskua-aurkitu-zuen-ikerketa-taldeak-jasoko-du-2022ko-sabino-arana-saria.htm | Gizartea | Irulegiko Eskua aurkitu zuen ikerketa taldeak jasoko du 2022ko Sabino Arana saria | Irakli Kobajidze, Mikel Sanchez, Gipuzkoako Aspace, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Euskadi-Ukraina elkartea ere sarituko dituzte. | Irulegiko Eskua aurkitu zuen ikerketa taldeak jasoko du 2022ko Sabino Arana saria. Irakli Kobajidze, Mikel Sanchez, Gipuzkoako Aspace, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Euskadi-Ukraina elkartea ere sarituko dituzte. | Sabino Arana fundazioak jakinarazi du nortzuek jasoko duten 2022ko Sabino Arana saria. Irulegiko Eskua aurkitu zuen ikerketa taldea, Irakli Kobajidze politikaria, Mikel Sanchez sendagilea, Gipuzkoako Aspace, Bilboko Orkestra Sinfonikoa eta Euskadi-Ukraina elkartea sarituko dituzte. Mireia Zarate fundazioko presidenteak... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223096/51-urteko-behargin-bat-hil-da-zestoan-lan-istripu-ez-traumatiko-batean.htm | Ekonomia | 51 urteko behargin bat hil da Zestoan, lan istripu ez-traumatiko batean | Industrias Artzubia enpresan jazo zen ezbeharra, atzo. Aurten lanean ari zela hil den hirugarren langilea da. | 51 urteko behargin bat hil da Zestoan, lan istripu ez-traumatiko batean. Industrias Artzubia enpresan jazo zen ezbeharra, atzo. Aurten lanean ari zela hil den hirugarren langilea da. | 51 urteko industria behargin bat hil da lan istripu ez-traumatiko batean, Zestoako (Gipuzkoa) Industrias Artzubia enpresan, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Atzo gauean aurkitu zuten enpresako aldageletan, ondoezik. Segituan eraman zuten ospitalera artatu zezaten, eta handik gutxira hil zen.
Harekin, Euskal Herrian ... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223097/irungo-berdintasun-plana-errespetatzeko-eskatu-diote-talde-feministek-santanori.htm | Gizartea | Irungo Berdintasun Plana errespetatzeko eskatu diote talde feministek Santanori | Alardearen auzia aipatzen ez duen beste testu bat igorri du alkateak Emakundera; planaren prozesuan parte hartu duten elkarteek gogoratu dute dokumentuak ez zuela aurkako botorik jaso Berdintasun Mahaian, eta «demokrazia parte-hartzailea eta gardentasuna» ez errespetatzea egotzi diote Santanori. EH Bilduk eta Elkarreki... | Irungo Berdintasun Plana errespetatzeko eskatu diote talde feministek Santanori. Alardearen auzia aipatzen ez duen beste testu bat igorri du alkateak Emakundera; planaren prozesuan parte hartu duten elkarteek gogoratu dute dokumentuak ez zuela aurkako botorik jaso Berdintasun Mahaian, eta «demokrazia parte-hartzailea e... | Irungo (Gipuzkoa) V. Berdintasun Plana lantzeko prozesuan parte hartu duten talde feministek haren baliagarritasuna aldarrikatu dute, Jose Antonio Santano alkateak (PSE-EE) Emakundera igorri duen testua ikusita. Nabarmendu dute partaidetza prozesua «irekia eta transbertsala» izan dela, «ikuspegi teknikotik akatsik gabe... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223098/muturreko-kalteberatasun-egoeran-daudenei-laguntzak-emango-dizkie-jaurlaritzak.htm | Gizartea | «Muturreko kalteberatasun egoeran» daudenei laguntzak emango dizkie Jaurlaritzak | Elikagai eta higiene pertsonalerako produktuak erosteko 150 eta 300 euro arteko laguntzak emango ditu, urtean hiru aldiz. Gurutze Gorriaren bitartez kudeatuko dira laguntzak. | «Muturreko kalteberatasun egoeran» daudenei laguntzak emango dizkie Jaurlaritzak. Elikagai eta higiene pertsonalerako produktuak erosteko 150 eta 300 euro arteko laguntzak emango ditu, urtean hiru aldiz. Gurutze Gorriaren bitartez kudeatuko dira laguntzak. | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «muturreko kalteberatasun egoeran» dauden pertsona eta familien oinarrizko beharrak asetzeko programa berria aurkeztu du gaur Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. Helburua da 2.500 bat familiari elikagaiak eta higiene pertsonal... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223099/osasungintza-indartzeko-eskatu-dute-nafarroako-26-udalerrik.htm | Gizartea | Osasungintza indartzeko eskatu dute Nafarroako 26 udalerrik | Nafarroako Osasun Plataformak bultzatutako mozioak aurrera atera dituzte udal horietan. Onartutako mozioek aldarrikatzen dute, besteak beste, bost urtean lehen arretak osasun aurrekontuaren %25 jasotzea, alor pribatuarekin itunak etetea eta osasun legea berritzea. | Osasungintza indartzeko eskatu dute Nafarroako 26 udalerrik. Nafarroako Osasun Plataformak bultzatutako mozioak aurrera atera dituzte udal horietan. Onartutako mozioek aldarrikatzen dute, besteak beste, bost urtean lehen arretak osasun aurrekontuaren %25 jasotzea, alor pribatuarekin itunak etetea eta osasun legea berri... | Osasun publikoaren kalitateak okerrera egin duelako kezkatuta, hura indartzeko eskatzen duten sei puntuko mozioak bultzatu ditu Nafarroako Osasun Plataformak 2.000 biztanletik gorako udalen artean. Zenbait udal txikik ere bat egin dute mozioarekin, eta, orotara, 26 udalerrik aurrera atera dute gehiengoz eskaera.
Mozio... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223100/bi-ekintzaile-ekologista-gotortuta-daude-alemaniako-meatze-batean-hura-handitzearen-aurkako-protestan.htm | Mundua | Bi ekintzaile ekologista gotortuta daude Alemaniako meatze batean, hura handitzearen aurkako protestan | Alemaniako Klimaren Babeserako ministroaren ustez, «ikur faltsu bat» hautatu dute Luetzerath herrixkan borrokan ari diren ekintzaile ekologistek. | Bi ekintzaile ekologista gotortuta daude Alemaniako meatze batean, hura handitzearen aurkako protestan. Alemaniako Klimaren Babeserako ministroaren ustez, «ikur faltsu bat» hautatu dute Luetzerath herrixkan borrokan ari diren ekintzaile ekologistek. | Alemaniako Ipar Renania-Westfaliako Luetzerath herrixka hutsarazten ari da Polizia, Garzweiler meatzea handitu ahal izateko; militante ekologistak, ordea, erresistentzia baketsua egiten ari dira. Asteazkenean hasi zen ekologisten erresistentzia, eta, geroztik dozenaka lagun kanporatu dituzten arren, bi ekintzailek ikat... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223101/kataluniako-hezkuntza-kontseilariak-tknika-zentroa-bisitatu-du.htm | Gizartea | Kataluniako Hezkuntza kontseilariak Tknika zentroa bisitatu du | Gonzalez-Cambrayk bere taldearekin bisitatu du «Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa», Errenterian. Zentroaren arlo estrategiko eta proiektu batzuk ezagutu dituzte. | Kataluniako Hezkuntza kontseilariak Tknika zentroa bisitatu du. Gonzalez-Cambrayk bere taldearekin bisitatu du «Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa», Errenterian. Zentroaren arlo estrategiko eta proiektu batzuk ezagutu dituzte. | Josep Gonzalez-Cambray Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak Tknika bisitatu du gaur goizean, Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuarekin batera. «Euskadiko Lanbide Heziketaren Ikerketa Aplikatuko Zentroa» Errenterian (Gipuzkoa) dago, eta bertara joan dira Gonzalez-Cambray eta haren talde... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223102/4700-umek-baino-gehiagok-parte-hartuko-dute-donostiako-haur-danborradan.htm | Bizigiro | 4.700 umek baino gehiagok parte hartuko dute Donostiako haur danborradan | Danborradan bi kide berrik parte hartuko dute: Union Artesana elkarteko UA150 haur danborradak eta Amaratarra Txiki danborradak. | 4.700 umek baino gehiagok parte hartuko dute Donostiako haur danborradan. Danborradan bi kide berrik parte hartuko dute: Union Artesana elkarteko UA150 haur danborradak eta Amaratarra Txiki danborradak. | Bi urteko etenaldiaren ondoren, San Sebastian eguneko 12:00etan eginen da Donostiako haur danborrada. Udalak adierazi duenez, 4.700 umek baino gehiagok parte hartuko dute desfilean, 48 konpainia osatuz. Gaur aurkeztu dute ekitaldia Eneko Goia Donostiako alkateak, Jon Insausti hiriko kultura zinegotziak eta danborradako... |
2023-1-13 | https://www.berria.eus/albisteak/223103/ekainaren-3an-egingo-dute-ziburuko-liburu-eta-disko-azoka.htm | Kultura | Ekainaren 3an egingo dute Ziburuko Liburu eta Disko Azoka | Antolatzaileek adierazi dute aurten musika gunea jarri nahi dutela, eta kultur programazioa ekitaldi gehiagorekin aberastuko dutela | Ekainaren 3an egingo dute Ziburuko Liburu eta Disko Azoka. Antolatzaileek adierazi dute aurten musika gunea jarri nahi dutela, eta kultur programazioa ekitaldi gehiagorekin aberastuko dutela | Laugarren urtez antolatu dute Argia aldizkariak eta Baltsan elkarteak Euskal Liburu eta Disko Azoka, Ziburun (Lapurdi). Ekainaren 3an izango da, eta, antolatzaileek adierazi dutenez, azokak orain arte izan dituen ezaugarriak izango ditu aurten ere: euskara hutsezko ekoizpenen azoka izatea, herriko plazan kokatzea eta e... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.