date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223329/gipuzkoako-saileko-bortxatzaileari-beste-zigor-bat-ezarri-diote-hemezortzi-urtekoa.htm
Gizartea
Gipuzkoako saileko bortxatzaileari beste zigor bat ezarri diote, hemezortzi urtekoa
Bi emakumeri sexu erasoa egiteagatik eta beste bat bortxatzeagatik zigortu dute. Eraso horiek 2012an eta 2013an gertatu ziren, Andoainen, Tolosan eta Anoetan.
Gipuzkoako saileko bortxatzaileari beste zigor bat ezarri diote, hemezortzi urtekoa. Bi emakumeri sexu erasoa egiteagatik eta beste bat bortxatzeagatik zigortu dute. Eraso horiek 2012an eta 2013an gertatu ziren, Andoainen, Tolosan eta Anoetan.
Efe albiste agentziak aurreratu duenez, 2010eko hamarkadan Gipuzkoan hainbat emakumeri eraso egin zien gizonari beste espetxe zigor bat ezarri dio Gipuzkoako Auzitegiak, hemezortzi urtekoa. Bi sexu eraso eta bortxaketa delitu bat egiteagatik ezarri diote zigorra; zehazki, eraso horiek 2012. urtean eta 2013. ean gertatu...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223330/euskaltzaindiak-zenbait-argibide-eman-ditu-san-sebastian-egunari-buruz.htm
Bizigiro
Euskaltzaindiak zenbait argibide eman ditu San Sebastian egunari buruz
'San Sebastian eguna' erraten zaio jaiari, eta ez 'Donostia eguna'.
Euskaltzaindiak zenbait argibide eman ditu San Sebastian egunari buruz. 'San Sebastian eguna' erraten zaio jaiari, eta ez 'Donostia eguna'.
Euskaltzaindiak argi erran du: «Donostian, Azpeitian,Tafallan eta beste herri batzuetan ospatzen den egunari San Sebastian eguna esaten zaio». Izan ere, akademiaren erranetan, maiz ageri dira «Donostia eguna» eta gisako esamoldeak, eta okerrak dira; guztiak Sebastian patroiarengatik egindakoak direlako. Eguna ez ezik ...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223331/euskadi-fundazioak-62-txirrindulariz-osatutako-proiektua-aurkeztu-du.htm
Kirola
Euskadi fundazioak 62 txirrindulariz osatutako proiektua aurkeztu du
Emakumezkoen taldeak aurrerapauso bat eman dute, 2024an World Tourrean egoteko.
Euskadi fundazioak 62 txirrindulariz osatutako proiektua aurkeztu du. Emakumezkoen taldeak aurrerapauso bat eman dute, 2024an World Tourrean egoteko.
Euskadi fundazioak denboraldi honetarako egitasmoa aurkeztu du. Aurreko urtean bezala, hiru talde izango ditu: Euskaltel Euskadi (UCI Pro Team mailan), Laboral Kutxa-Euskadi fundazioa (Emakumezkoen Kontinental maila) eta Laboral Kutxa (amateur maila). Guztira, 62 txirrindulari izango dira talde horietan banatuta. Aurte...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223332/donostiako-esiko-langileen-protestari-eutsi-ala-ez-astelehenean-erabakiko-dute.htm
Gizartea
Donostiako ESIko langileen protestari eutsi ala ez, astelehenean erabakiko dute
Donostia ospitalean egiten duten astelehenetako elkarretaratzea baliteke bertan behera geratzea, aldeen azken bilerak «sintonia ona» berretsi duelako.
Donostiako ESIko langileen protestari eutsi ala ez, astelehenean erabakiko dute. Donostia ospitalean egiten duten astelehenetako elkarretaratzea baliteke bertan behera geratzea, aldeen azken bilerak «sintonia ona» berretsi duelako.
Osakidetzako zuzendaritzak eta Donostiako ESIko lengileen ordezkariek izan duten azken bilkurak berretsi du hilebete hauetan azaleratu diren desadostasunak bideratzen ari direla, eta aldeen artean «sintonia ona» dagoela, BERRIAk jakin duenez. Horrek ez du esan nahi medikuek astelehenero Donostia ospitaleko sarreran egi...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223333/ukrainari-arma-astunak-ematearen-ondorioez-ohartarazi-du-errusiak.htm
Mundua
Ukrainari arma astunak ematearen ondorioez ohartarazi du Errusiak
Mendebaldeko aliatuak bihar dira jakinaraztekoak ea tankeak bidaliko dituzten. Kievek eskatu die «nabarmen handitzeko» armen hornikuntza. «Denbora amaitzen ari da».
Ukrainari arma astunak ematearen ondorioez ohartarazi du Errusiak. Mendebaldeko aliatuak bihar dira jakinaraztekoak ea tankeak bidaliko dituzten. Kievek eskatu die «nabarmen handitzeko» armen hornikuntza. «Denbora amaitzen ari da».
Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak aurreratu zuen, joan den asteartean, «iragarpen berriak» egingo dituztela, Ukrainari laguntza militarra ematen dieten herrialdeak koordinatzen dituen Ukrainaren Defentsarako Bitartekarien Taldearen bileran, bihar, Ramsteinen, AEBek Alemanian duten base militar batean. Kievek Me...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223334/lagardek-berretsi-egin-du-interes-tasak-ez-direla-jaitsiko-epe-motzean.htm
Ekonomia
Lagardek berretsi egin du interes tasak ez direla jaitsiko epe motzean
Euroguneko inflazioa apur bat apaldu den arren, oraindik «handiegia» dela esan du, eta hura jaisteko behar diren neurri guztiak hartuko dituela.
Lagardek berretsi egin du interes tasak ez direla jaitsiko epe motzean. Euroguneko inflazioa apur bat apaldu den arren, oraindik «handiegia» dela esan du, eta hura jaisteko behar diren neurri guztiak hartuko dituela.
Maileguek ez dute arnasarik emango epe motzean, eta litekeena da interes tasak berriz ere igotzea. Christine Lagarde EBZ Europako Banku Zentraleko presidentearen ustez, euroguneko inflazioa handiegia da oraindik, eta «beharrezkoak diren neurri guztiak» hartzeko prest dagoela iragarri du. Era berean, zehaztu du 2023ko a...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223335/urtarrilaren-31n-izango-da-erretretaren-erreformaren-aurkako-bigarren-mobilizazio-eguna.htm
Ekonomia
Urtarrilaren 31n izango da erretretaren erreformaren aurkako bigarren mobilizazio eguna
Lehen eguneko protesta «garrantzitsua» izan dela onartu du Frantziako Gobernuak. Edonola ere, Emmanuel Macron presidenteak esan du ez duela atzera egingo, eta erreforma onartuko dutela.
Urtarrilaren 31n izango da erretretaren erreformaren aurkako bigarren mobilizazio eguna. Lehen eguneko protesta «garrantzitsua» izan dela onartu du Frantziako Gobernuak. Edonola ere, Emmanuel Macron presidenteak esan du ez duela atzera egingo, eta erreforma onartuko dutela.
Lehen xedea aise lortu dute Frantziako sindikatuek: jendetza kalera ateratzea gobernuak indarrean jarri nahi duen erreformaren aurka. Orain bigarren helburu bat dute, aurrenekoa baina zailagoa: erreformaren aurkako mugimendu iraunkor bat osatzea, gobernua makurrarazteko. Dagoeneko jarri dute bigarren hitzordua: urtarri...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223356/adanero-izango-da-ppren-alkategaia-irunean-eta-koldo-martinez-geroa-bairena.htm
Politika
Adanero izango da PPren alkategaia Iruñean, eta Koldo Martinez Geroa Bairena
PPk argudiatu du Adanero «oso sentibera» dela Iruñearen premiekin, eta zehaztu du «nafar guztien» interesak defendatuko dituela.
Adanero izango da PPren alkategaia Iruñean, eta Koldo Martinez Geroa Bairena. PPk argudiatu du Adanero «oso sentibera» dela Iruñearen premiekin, eta zehaztu du «nafar guztien» interesak defendatuko dituela.
PPk orain hiru egun jakinarazi zuen UPNtik ateratako Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas Nafarroako PPrekin aurkeztuko direla aurtengo hauteskundeetara. Gaur, harago jo, eta bietako batek hauteskundeei begira izanen duen rola zehaztu du alderdiak: Carlos Garcia Adanero aukeratu dute Iruñeko alkategai. Ikusi gehiago...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223357/pello-bilbaok-down-under-itzuliko-hirugarren-etapa-irabazi-du-esprintean.htm
Kirola
Pello Bilbaok Down Under itzuliko hirugarren etapa irabazi du, esprintean
Simon Yatesi eta Jay Vineri hartu die aurre azken metroetan. Vine da orain lider, eta Bilbao bigarren da, hamabost segundora.
Pello Bilbaok Down Under itzuliko hirugarren etapa irabazi du, esprintean. Simon Yatesi eta Jay Vineri hartu die aurre azken metroetan. Vine da orain lider, eta Bilbao bigarren da, hamabost segundora.
Pello Bilbaok (Gernika-Lumo, Bizkaia, 1990) ezin hobeto ekin dio denboraldiari. Lehiatu den laugarren egunean lortu du Bahrain taldeko txirrindulariak lehen garaipena. Australian izan da, Down Under Itzuliko hirugarren etapan. Euskal Herriko txirrindulari batek sasoi honetan lortutako lehen garaipena da, baita proba ho...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223358/hemezortzi-pertsona-harrapatuta-gelditu-dira-mendiben-elurrarengatik.htm
Gizartea
Hemezortzi pertsona harrapatuta gelditu dira Mendiben, elurrarengatik
Harrapatuta geratutako guztiak onik atera dira, inor ez baitzegoen elur erauntsiaren erdian.
Hemezortzi pertsona harrapatuta gelditu dira Mendiben, elurrarengatik. Harrapatuta geratutako guztiak onik atera dira, inor ez baitzegoen elur erauntsiaren erdian.
Mendiben (Nafarroa Beherea) zazpi ibilgailu harrapatuta gelditu ziren elurretan atzo arratsaldean: bost auto eta elurra kentzeko bi makina. Orotara, hemezortzi lagun ziren. Elur erauntsi batek eta orduko 100 kilometro inguruko haize boladek eragin zuten ezbeharra. 18:00 aldera, erreskate zerbitzuek eta Donibane Garazi...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223359/fronte-polisarioak-marokoren-kontrako-laquoborroka-armatua-areagotzearaquo-onartu-du.htm
Mundua
Fronte Polisarioak Marokoren kontrako «borroka armatua areagotzea» onartu du
Buruzagia aukeratzeko, Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak bihar arte luzatu du su etena hautsi osteko lehen kongresua.
Fronte Polisarioak Marokoren kontrako «borroka armatua areagotzea» onartu du. Buruzagia aukeratzeko, Mendebaldeko Saharako askapen mugimendu nazionalak bihar arte luzatu du su etena hautsi osteko lehen kongresua.
Fronte Polisarioa XVI. Kongresua egiten ari da joan den ostiraletik, eta atzo baiezkoa eman zioten askapen mugimendu nazionalaren buruzagitzak proposaturikoari: Marokoren kontrako «borroka armatua areagotzea». Saharako mugimendu independentistaren estrategia berriaren barruan hartu zuten erabakia. Ikusi gehiago: Polis...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223360/david-crosby-folk-rock-gitarrista-hil-da-81-urterekin.htm
Kultura
David Crosby folk-rock gitarrista hil da, 81 urterekin
The Byrds taldeko kide izan zen musikari estatubatuarra, baita Crosby, Stills, Nash & Young bandakoa ere.
David Crosby folk-rock gitarrista hil da, 81 urterekin. The Byrds taldeko kide izan zen musikari estatubatuarra, baita Crosby, Stills, Nash & Young bandakoa ere.
Folk-rock musikan zigilua utzia duelarik zendu da David Crosby gitarrista estatubatuarra. The Byrds taldean aritu zen urteetan, 1964tik aitzina, Roger McGuinn, Gene Clark, Chris Hillman eta Michael Clarkekin batera. 1968tik aurrera, Crosby, Stills, Nash & Young taldeko partaide izan zen, eta, 1970ko hamarkadan, bakarka...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223361/gaur-egungo-danborradak-ez-dauka-zerikusirik-hasierakoarekin.htm
Bizigiro
«Gaur egungo danborradak ez dauka zerikusirik hasierakoarekin»
Donostiari eta danborradari buruz asko aztertutakoa da Javier Sada Donostiako kronikagilea. Gertutik ezagutu ditu danborradaren berrikuntza guztiak, baina gazteagoei lekukoa emanda dabil azkenaldian.
«Gaur egungo danborradak ez dauka zerikusirik hasierakoarekin». Donostiari eta danborradari buruz asko aztertutakoa da Javier Sada Donostiako kronikagilea. Gertutik ezagutu ditu danborradaren berrikuntza guztiak, baina gazteagoei lekukoa emanda dabil azkenaldian.
Donostia eta danborrada aipatu, eta Javier Sada etorriko zaie askori burura (Donostia, 1943). Oso gazterik hasi zen idazten, eta, Gipuzkoako hiriburua gai gisa hartuta, 5.000 artikulu baino gehiago dauzka idatzita, ehunka hitzaldi emanda eta 90 liburu baino gehiago publikatuta, horietako asko danborradari buruz. Parise...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223362/langabezia-puntu-eta-erdi-jaitsi-da-eaen-84raino.htm
Ekonomia
Langabezia puntu eta erdi jaitsi da EAEn, %8,4raino
2022ko azken hiruhilekoan urtebete lehenago baino 17.100 okupatu gehiago zeuden.
Langabezia puntu eta erdi jaitsi da EAEn, %8,4raino. 2022ko azken hiruhilekoan urtebete lehenago baino 17.100 okupatu gehiago zeuden.
Lan merkatuak ongi eutsi dio 2022. urte nahasiari. Eustaten arabera, EAE Euskal Autonomia Erkidegoan 2021 amaieran baino 15.000 langabe gutxiago zeuden urtebete geroago, eta langabeziak puntu eta erdi egin du behera, %9,9tik %8,4raino. Neurri horretan jaitsi da batez besteko langabezia tasa ere, %10etik %8,5era. Gipu...
2023-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/223363/erretreta-adina-eta-gorputza.htm
Ekonomia
Erretreta adina eta gorputza
Frantziako Gobernuak erretretarako adina gibelatu nahi du. Lan anitzetan, jadaneko gazterik higatzen dira gorputzak eta buruak. Jende franko ez da hain trenpu onean heltzen erretretara. Jeremi Larrondo osteopatak eta Elorri Ameztoi psikiatrak erran dute eragina izanen dela gorputz-gogoetan.
Erretreta adina eta gorputza. Frantziako Gobernuak erretretarako adina gibelatu nahi du. Lan anitzetan, jadaneko gazterik higatzen dira gorputzak eta buruak. Jende franko ez da hain trenpu onean heltzen erretretara. Jeremi Larrondo osteopatak eta Elorri Ameztoi psikiatrak erran dute eragina izanen dela gorputz-gogoetan...
Frantziako Gobernuak egin gogo duen erretreta sistemaren erreformarekin, jendearen lan urteak luzatu nahi dituzte. 64 urterainoko epea aipatu du, baina ikasketen eta lan ibilbidearen arabera 67-68 urte arterainokoa izan daiteke. Erreforma horren kontrako mobilizazioak abiatu diren honetan, lan batzuek eta lan testuingu...
2023-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/223364/torturaren-gaian-eskandaluzko-zenbakiez-ari-gara.htm
Gizartea
«Torturaren gaian, eskandaluzko zenbakiez ari gara»
Ander Iriartek Euskal Herriko tortura kasuez egin duen ‘Karpeta urdinak’ dokumentala aurkeztuko du gaur Miarritzen, Fipadoc jaialdian. EHUko Kriminologia Institutuak egin ikerketa bat du abiapuntu.
«Torturaren gaian, eskandaluzko zenbakiez ari gara». Ander Iriartek Euskal Herriko tortura kasuez egin duen ‘Karpeta urdinak’ dokumentala aurkeztuko du gaur Miarritzen, Fipadoc jaialdian. EHUko Kriminologia Institutuak egin ikerketa bat du abiapuntu.
Gaur estreinatuko dute Ipar Euskal Herrian, Gastibeltza ekoiztetxearekin, Ander Iriarteren (Oiartzun, Gipuzkoa, 1986) Karpeta urdinak dokumentala, Fipadoc jaialdiaren karietara, Miarritzeko Gare du Midi aretoan, 15:15ean. Laura Pegok eta Paco Etxeberriak zuzendurik, EHUko Euskal Kriminologia Institutuak Euskal Herrian ...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223365/epaileak-kontrakoa-esan-arte-bizkaiko-113-udalerria-da-usansolo.htm
Gizartea
«Epaileak kontrakoa esan arte, Bizkaiko 113. udalerria da Usansolo»
Espainiako Estatuko Abokatutzak Usansoloren desanexioari ipinitako helegiteak ez du eten prozesua, baina moteldu egingo du, Menaren arabera; besteak beste, maiatzean ezingo dute udal hauteskunderik egin.
«Epaileak kontrakoa esan arte, Bizkaiko 113. udalerria da Usansolo». Espainiako Estatuko Abokatutzak Usansoloren desanexioari ipinitako helegiteak ez du eten prozesua, baina moteldu egingo du, Menaren arabera; besteak beste, maiatzean ezingo dute udal hauteskunderik egin.
Azaroaren 23an onartu zuten Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansolo Galdakaotik bereizi eta Bizkaiko 113. udalerri bihurtzea. Egun hartako poza urtea bukatzear zegoela epeldu zitzaien herrian: abenduaren 30ean jakin zen Espainiako Estatuaren Abokatutzak helegitea jarri diola desanexioari EAEko Auzitegi Nagusian. Haren ustez,...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223371/haurrak-berriro-atera-dira-kalera-donostian-elkarrekin-danborrak-eta-upelak-hartuta.htm
Bizigiro
Haurrak berriro atera dira kalera Donostian elkarrekin, danborrak eta upelak hartuta
Orixe ikastolako Paul Martinez danbor nagusiak, eta Zurriola ikastolako Irati Martinez jeneralak eta Unai Barros laguntzaileak hitz batzuk egin ondoren hasi da ospakizuna.
Haurrak berriro atera dira kalera Donostian elkarrekin, danborrak eta upelak hartuta. Orixe ikastolako Paul Martinez danbor nagusiak, eta Zurriola ikastolako Irati Martinez jeneralak eta Unai Barros laguntzaileak hitz batzuk egin ondoren hasi da ospakizuna.
Gauerdian helduek egin bezala, Donostiako haurrak ere kalera atera dira berriro San Sebastian eguneko danborradan. Iaz, haurrek desfilatzeko aukera izan zuten hainbat auzotan banatuta, baina gaur ohiko desfilean atera dira, Alderdi Ederretik. Eguraldiak, gainera, hobera egin du azken orduetan, eta pandemia osteko lehen...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223372/netflixek-beste-76-milioi-harpidedun-lortu-ditu.htm
Bizigiro
Netflixek beste 7,6 milioi harpidedun lortu ditu
Reed Hastingsek zuzendari nagusi izateari utziko dio 25 urteren ostean, eta aurrerantzean konpainiako presidente eragilea izango da. Zuzendari nagusiak Ted Sarandos eta Greg Peters izango dira.
Netflixek beste 7,6 milioi harpidedun lortu ditu. Reed Hastingsek zuzendari nagusi izateari utziko dio 25 urteren ostean, eta aurrerantzean konpainiako presidente eragilea izango da. Zuzendari nagusiak Ted Sarandos eta Greg Peters izango dira.
Aldaketa prozesuan murgilduta dago Netflix plataforma. Azaroan, iragarkiak sartzen dituen harpidetza aukera berria jarri zuen martxan. Eta, orain, Reed Hastings konpainiaren sortzaile eta zuzendari nagusiak —ia 25 urte egin ditu enpresa gidatzen— kargua utzi du. Hemendik aurrera, konpainiako presidente eragilea izango ...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223373/gernikatik-bakea-esatea-ardura-handia-da-baina-baita-aukera-ere.htm
Politika
«Gernikatik ‘bakea’ esatea ardura handia da, baina baita aukera ere»
Hogei urte daramatza Maria Oiangurenek Gernika Gogoratuz zentroko buru. Proiektu nazionalak eta nazioartekoak gidatu ditu; azkenak, Kolonbia, Mozambike eta Urdaibai batu ditu.
«Gernikatik ‘bakea’ esatea ardura handia da, baina baita aukera ere». Hogei urte daramatza Maria Oiangurenek Gernika Gogoratuz zentroko buru. Proiektu nazionalak eta nazioartekoak gidatu ditu; azkenak, Kolonbia, Mozambike eta Urdaibai batu ditu.
Unibertsitatetik irten berria zen Maria Oianguren Idigoras (Gernika-Lumo, 1966) Gernika Gogoratuz Bakearen Aldeko Aztertegian lanean hasi zenean. 1992a zen, eta aztertegiak soilik bost urte zeramatzan martxan. Iaz bete zituen 35 urte. 2002an, zuzendari izendatu zuten, eta oraindik ere karguan jarraitzen du. Bere ibilbi...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223375/erretzeari-utzi-nahian-taldean.htm
Gizartea
Erretzeari utzi nahian, taldean
Minbiziaren aurkako AECC elkartearen terapietan, alde psikologikotik eta fisikotik lantzen dute tabakoarekiko mendekotasuna. Gipuzkoako zazpi herritan antolatzen ditu erretzeari uzten laguntzeko saioak. Batez beste, hamarretik seik lortzen dute helburua.
Erretzeari utzi nahian, taldean. Minbiziaren aurkako AECC elkartearen terapietan, alde psikologikotik eta fisikotik lantzen dute tabakoarekiko mendekotasuna. Gipuzkoako zazpi herritan antolatzen ditu erretzeari uzten laguntzeko saioak. Batez beste, hamarretik seik lortzen dute helburua.
Zerk bultzatzen dituen erretzera, zerk gogorarazten dien erretzea, noiz erretzen duten, zer egoeratan… Horien eta beste hainbat gairen inguruan hitz egiten dute minbiziaren aurkako AECC elkarteak antolatzen dituen erretzeari uzten laguntzeko talde terapietan. «Mendekotasun bat da erretzea, eta, mendekotasun guztietan b...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223376/azazetako-parke-eolikoa-geldiarazteko-eskatu-du-gasteizko-udalbatzak.htm
Gizartea
Azazetako parke eolikoa geldiarazteko eskatu du Gasteizko udalbatzak
Udal gobernuak mozioaren aurka bozkatu du. Oposizioak Gasteizko Mendien babesa areagotzea galdegin dio Eusko Jaurlaritzari.
Azazetako parke eolikoa geldiarazteko eskatu du Gasteizko udalbatzak. Udal gobernuak mozioaren aurka bozkatu du. Oposizioak Gasteizko Mendien babesa areagotzea galdegin dio Eusko Jaurlaritzari.
Gasteizko udalbatzak mozio bat onartu du gaur, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio Gasteizko Mendien babesa areagotzeko eta Azazetarako parke eolikoa «berehala» geldiarazteko. EAJk eta PSE-EEk mozioaren aurka bozkatu dute. EH Bildu, Elkarrekin eta PP alderdiek, berriz, alde. Mozioan, Jaurlaritzari exijitu diote tramite...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223377/bakarrik-ez-lagunekin-bai.htm
Gizartea
Bakarrik ez, lagunekin bai
Tolosako Uzturre alkoholiko anonimoen taldeak 30 urte bete ditu, eta ospakizunak egin berri ditu. Astero biltzen dira taldeko kideak San Esteban auzoan duten lokalean.
Bakarrik ez, lagunekin bai. Tolosako Uzturre alkoholiko anonimoen taldeak 30 urte bete ditu, eta ospakizunak egin berri ditu. Astero biltzen dira taldeko kideak San Esteban auzoan duten lokalean.
Elkarren «esperientzia, indarra eta itxaropena» partekatzen dutenen komunitatea da alkoholiko anonimoen talde bakoitza. Munduan 116.000 baino gehiago daude, eta Gipuzkoan berrogei inguru biltzen dira astero. Tolosako Uzturre alkoholiko anonimoen taldeak 30 urte bete ditu egunotan, eta lagunartean egin dituzte ospakizun...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223378/jaurlaritzak-11-proiektu-sustatuko-ditu-adinekoen-bizi-kalitatean-eragiteko.htm
Gizartea
Jaurlaritzak 11 proiektu sustatuko ditu adinekoen bizi kalitatean eragiteko
«Ikuspegi aldaketa bat» egin nahi izan dutela esan du Beatriz Artolazabal sailburuak, eta «zahartze aktibotik» harago joan.
Jaurlaritzak 11 proiektu sustatuko ditu adinekoen bizi kalitatean eragiteko. «Ikuspegi aldaketa bat» egin nahi izan dutela esan du Beatriz Artolazabal sailburuak, eta «zahartze aktibotik» harago joan.
«Etorkizuna hobea izan daiteke, baina hobea izan daitekeela uste badugu soilik hartuko ditugu horretarako ardurak». Bi aldiz errepikatu du esaldi hori bere hitzaldian Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, iradokitzeko eta azpimarratzeko hori dela Jaurlaritzak...
2023-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/223379/izokina-egoera-kritikoan-da-bidasoan.htm
Gizartea
Izokina egoera «kritikoan» da Bidasoan
90 izokin baino ez dituzte zenbatu Berako presako zentroan, 2022an. Adituek ohartarazi dute azken 37 urteotako daturik txarrena dela.
Izokina egoera «kritikoan» da Bidasoan. 90 izokin baino ez dituzte zenbatu Berako presako zentroan, 2022an. Adituek ohartarazi dute azken 37 urteotako daturik txarrena dela.
«Goiti, goiti Bidasoan». Hori kantatu zuen Negu Gorriak taldeak, 1994. urteko Berako Nafarroa Oinez bestan. Gero eta gutxiago dira, ordea, ibai horretan gora egiten duten izokinak. Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak ohartarazi du animalion egoera «kritikoa» dela. Nafarroako Ingurumen Kudea...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223380/osasuna-sevilla-bartzelona-reala-eta-valentzia-athletic-espainiako-kopako-final-laurdenetan.htm
Kirola
Osasuna-Sevilla, Bartzelona-Reala eta Valentzia-Athletic Espainiako Kopako final-laurdenetan
Txuri-urdinek Nou Campen jokatuko dute, hilaren 25ean, 21:00etan; gorritxoek, egun berean, Sadarren, 22:00etan; eta zuri-gorriek, hilaren 26an, Mestallan, 20:00etan
Osasuna-Sevilla, Bartzelona-Reala eta Valentzia-Athletic Espainiako Kopako final-laurdenetan. Txuri-urdinek Nou Campen jokatuko dute, hilaren 25ean, 21:00etan; gorritxoek, egun berean, Sadarren, 22:00etan; eta zuri-gorriek, hilaren 26an, Mestallan, 20:00etan
Espainiako Kopako final-laurdenetan ez da derbirik izango. Zortzitik hiru talde Euskal Herrikoak izan arren, Osasuna, Reala eta Athletic ez dira elkarren aurka ariko. Osasunak Valentzia hartuko du etxean, Realak Bartzelonaren aurka jokatuko du, han, eta Athleticek Valentzia izango du aurkari, Herrialde Katalanetan hark...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223381/alemaniak-ez-du-argi-ikusten-ukrainari-tankeak-ematea-laquoerabakia-ez-dago-hartutaraquo.htm
Mundua
Alemaniak ez du argi ikusten Ukrainari tankeak ematea: «Erabakia ez dago hartuta»
Ukrainak erasorako armak eskatu ditu, eta AEBek Mendebaldeko aliatuei esan diete ez dela «mantsotzeko» garaia, «harago joatekoa baizik». Berlinen esku dago Leopard 2 tankeak Ukrainara bidaltzea.
Alemaniak ez du argi ikusten Ukrainari tankeak ematea: «Erabakia ez dago hartuta». Ukrainak erasorako armak eskatu ditu, eta AEBek Mendebaldeko aliatuei esan diete ez dela «mantsotzeko» garaia, «harago joatekoa baizik». Berlinen esku dago Leopard 2 tankeak Ukrainara bidaltzea.
Europar Kontseiluak, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeak eta AEBek argi dute: Ukrainari emandako laguntza militarra beste fase batera eraman behar da, eta Mendebaldeak armamentu astunarekin hornitu behar du. Kievi laguntza militarra ematen dioten herrialdeak koordinatzen dituen Ukrainaren Defentsarako Bitartekari...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223382/euskararen-alde-elkarlanean-aritzeko-asmoa-erakutsi-dio-nafarroako-gobernuak-kontseiluari.htm
Gizartea
Euskararen alde elkarlanean aritzeko asmoa erakutsi dio Nafarroako Gobernuak Kontseiluari
Ana Ollok Idurre Eskisabeli adierazi dionez, eragileen arteko adostasuna da «hizkuntzaren etorkizuna eraikitzeko tresna».
Euskararen alde elkarlanean aritzeko asmoa erakutsi dio Nafarroako Gobernuak Kontseiluari. Ana Ollok Idurre Eskisabeli adierazi dionez, eragileen arteko adostasuna da «hizkuntzaren etorkizuna eraikitzeko tresna».
Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako kontseilariak eta Mikel Arregi Euskarabidea institutuko zuzendari kudeatzaileak bilera izan dute gaur Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiarekin. Paul Bilbao idazkari nagusi izandakoa ere han egon da. Ollok Eskisabeli esan dionez, Nafarr...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223383/boluarteren-aurkako-aldarriak-gailendu-dira-liman.htm
Mundua
Boluarteren aurkako aldarriak gailendu dira Liman
Gutxienez 40 lagun zauritu dira, eta zibil bat hil, Lima hartu izeneko manifestazioan. Boluartek esan du ez duela dimititzeko asmorik.
Boluarteren aurkako aldarriak gailendu dira Liman. Gutxienez 40 lagun zauritu dira, eta zibil bat hil, Lima hartu izeneko manifestazioan. Boluartek esan du ez duela dimititzeko asmorik.
Giro nahasia gailendu zen atzo Peruko hiriburuan. Lima hartu izeneko protesta masiboan milaka manifestari irten ziren kalera. Beste behin eskatu zuten Dina Boluarte Peruko presidenteak kargua uzteko, hauteskundeetara deitzeko eta Kongresua desegiteko. Dena den, protestari ekin baino lehen hasi ziren berotzen Limako kal...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223384/londresek-ez-du-ipar-irlandako-hauteskundeetara-deituko-oraingoz.htm
Mundua
Londresek ez du Ipar Irlandako hauteskundeetara deituko, oraingoz
Gobernua osatzeko epea amaituta, Erresuma Batuaren Ipar Irlandarako ministroak esan du datozen asteetan «arretaz» aztertuko dituela «aukera guztiak». Baliteke bake itunaren 25. urteurrena agintaritzarik gabe ospatzea.
Londresek ez du Ipar Irlandako hauteskundeetara deituko, oraingoz. Gobernua osatzeko epea amaituta, Erresuma Batuaren Ipar Irlandarako ministroak esan du datozen asteetan «arretaz» aztertuko dituela «aukera guztiak». Baliteke bake itunaren 25. urteurrena agintaritzarik gabe ospatzea.
Gauerdian bukatu da Ipar Irlandan gobernua osatzeko epea, eta, berriz ere, ez da adostasunik izan, orain arteko arrazoi berberagatik: DUP Alderdi Demokrata Unionistaren blokeoa Ipar Irlandarako Protokoloaren aferan. Hortaz, azken urte erdian bigarrenez, Asanblearako hauteskundeetara deitzeko tartea abiatu da. Londresek...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223385/zuria-belztera-heldu-da.htm
Kultura
Zuria belztera heldu da
Astelehenetik igandera eginen dute (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea, Baztanen. Ohiko formatuan eginen dute; aurten, mugarik gabe
Zuria belztera heldu da. Astelehenetik igandera eginen dute (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astea, Baztanen. Ohiko formatuan eginen dute; aurten, mugarik gabe
Aurki esaten ahalko da: hatxerik gabea eta hatxeduna elkarrekin dira berriz. «Ilbeltza hemen da, (h)ilbeltza ere bai. Negua heldu da horiekin, eta Baztango lagunak elur zuria belztera gatozkizue». Zurian beltz, eta argiaren eta itzalaren arteko jolasa ahotan egin du iragarpena (H)ilbeltza euskal nobela beltzaren astear...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223386/tvek-el-conquistador-del-fin-del-mundo-egiteko-eskubideak-erosi-ditu.htm
Bizigiro
TVEk 'El conquistador del fin del mundo' egiteko eskubideak erosi ditu
ETB2k reality-a egiten jarraituko du. TVEk datozen hilabeteetan grabatuko du bere bertsioa, eta Julian Iantzi izango da aurkezlea.
TVEk 'El conquistador del fin del mundo' egiteko eskubideak erosi ditu. ETB2k reality-a egiten jarraituko du. TVEk datozen hilabeteetan grabatuko du bere bertsioa, eta Julian Iantzi izango da aurkezlea.
Euskal Herritik kanpo jarraitzaile asko ditu ETB2ko El conquistador del fin del mundo abentura lehiaketak. Eta hemendik aurrera gehiago izango ditu: Espainiako TVE telebista publikoak reality-aren eskubideak erosi ditu. Horrek ez du esan nahi ETBk programari uko egingo dionik —hemeretzigarren denboraldian da saioa, eta...
2023-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/223387/amaia-agirre-eta-iker-bilbao-mendizaleak-desagertu-dira-argentinako-fitz-roy-mendian.htm
Gizartea
Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak desagertu dira Argentinako Fitz Roy mendian
Patagoniako gailurra igo ostean, elur jausi batek harrapatuta desagertu dira. Josu Linazak, taldeko hirugarren mendizaleak, eman du abisua
Amaia Agirre eta Iker Bilbao mendizaleak desagertu dira Argentinako Fitz Roy mendian. Patagoniako gailurra igo ostean, elur jausi batek harrapatuta desagertu dira. Josu Linazak, taldeko hirugarren mendizaleak, eman du abisua
Urnietako (Gipuzkoa) emakume bat eta Durangoko (Bizkaia) gizon bat—Abadiñon (Bizkaia) bizi da— galdu dira Patagonian izandako mendi istripuan. Amaia Agirre eta Iker Bilbao dira. Fitz Roy mendia eskalatu ostean, jaistean ezbehar bat izan zuten herenegun, mendiko glaziarrean: elur jausi batek harrapatu zituen mendizaleak...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223388/bi-etorkinek-istripua-izan-dute-urrunako-autobidean.htm
Gizartea
Bi etorkinek istripua izan dute Urruñako autobidean
Bi etorkinek eta auto gidari batek istripua izan zuten atzo A63 autobidean, eta etorkinetako bat larria dago. Bidasoa Etorkinekin elkarteak elkarretaratzera deitu du biharko, Urruñako herriko etxean.
Bi etorkinek istripua izan dute Urruñako autobidean. Bi etorkinek eta auto gidari batek istripua izan zuten atzo A63 autobidean, eta etorkinetako bat larria dago. Bidasoa Etorkinekin elkarteak elkarretaratzera deitu du biharko, Urruñako herriko etxean.
Bidasoa Etorkinekin elkarteak jakinarazi duenez, istripu bat izan zen atzo autobidean, eta tartean ziren bi etorkin eta auto gidari bat. A63 autobidean jazo zen istripua, Urruñaren mailan (Lapurdi). Etorkinetako batek haustura bat baino gehiago dituela adierazi du elkarteak; gidariak, berriz, besoa hautsi du. Elkarteak...
2023-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/223414/klima-oso-oso-muturrekoa-izan-daiteke-ez-dira-mendi-errazak.htm
Gizartea
«Klima oso-oso muturrekoa izan daiteke; ez dira mendi errazak»
Zientzialariak ondo ezagutzen ditu Fitz Roy ingurua eta hango baldintzak, urte luzez aritu baita han ikertzen.
«Klima oso-oso muturrekoa izan daiteke; ez dira mendi errazak». Zientzialariak ondo ezagutzen ditu Fitz Roy ingurua eta hango baldintzak, urte luzez aritu baita han ikertzen.
Eñaut Izagirre glaziologoak (Elgoibar, Gipuzkoa, 1990) hamar urte darama Patagonian ikerketa zientifikoak eta espedizioak egiten. Ikusi gehiago: Desagerturiko bi euskal mendizaleak «bizirik aurkitzeko esperantzarik ez» dagoela esan dute sorosleek Zer ezaugarri ditu Fitz Royk? Patagonian kokatu behar dugu, Argentinan...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223416/bertan-behera-utzi-dute-patagonian-desagertutako-bi-alpinisten-erreskatea.htm
Gizartea
Bertan behera utzi dute Patagonian desagertutako bi alpinisten erreskatea
«Desagertuta» ez, arrail batean «lurperatuta» daude bi mendizaleak, El Chaltengo Sorospen Batzordearen arabera. Bilaketa lanak egitea arriskutsuegia litzatekeela azaldu du.
Bertan behera utzi dute Patagonian desagertutako bi alpinisten erreskatea. «Desagertuta» ez, arrail batean «lurperatuta» daude bi mendizaleak, El Chaltengo Sorospen Batzordearen arabera. Bilaketa lanak egitea arriskutsuegia litzatekeela azaldu du.
Patagoniako Fitz Roy menditik jaisten ari zirela elur jausi batean desagertutako bi alpinisten erreskate lanak bertan behera utzi zituzten «behin betiko» larunbatean, El Chaltengo Sorospen Batzordeak jakinarazi zuenez. Batzordearen arabera, bi mendizaleak ez zeuden «desagertuta»: 48 ordu zeramatzaten arrail batean «lur...
2023-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/223417/foro-sozial-iraunkorrak-egindako-lanaz-harro-amaituko-du-bere-ibilbidea.htm
Politika
Foro Sozial Iraunkorrak egindako lanaz «harro» amaituko du bere ibilbidea
Martxoan bukatuko dute lan etapa, VI. Foro Sozialarekin. Erronka berriei aurre egiteko tresna berriak behar direla adierazi dute.
Foro Sozial Iraunkorrak egindako lanaz «harro» amaituko du bere ibilbidea. Martxoan bukatuko dute lan etapa, VI. Foro Sozialarekin. Erronka berriei aurre egiteko tresna berriak behar direla adierazi dute.
Martxoan hamarkada bat beteko da Foro Soziala sortu zenetik, eta data hura baliatuko du Foro Sozial Iraunkorrak bere lan etapari amaiera emateko, VI. Foro Sozialarekin. Hala jakinarazi dute Agus Hernan eta Nekane Altzelai bozeramaileek, Durangon (Bizkaia), foroan parte hartu duten norbanakoekin eta eragileetako kideeki...
2023-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/223418/espainiako-gobernuak-barkamena-eskatu-du-almeria-aferarengatik.htm
Politika
Espainiako gobernuak barkamena eskatu du 'Almeria aferarengatik'
Guardia Zibilak hiru gazte torturatu eta hil zituen 1981. urtean, ETAko kideekin nahastuta, ustez
Espainiako gobernuak barkamena eskatu du 'Almeria aferarengatik'. Guardia Zibilak hiru gazte torturatu eta hil zituen 1981. urtean, ETAko kideekin nahastuta, ustez
Espainiako Gobernuak ekitaldia egin zuen atzo Almerian duen ordezkaritzan, barkamena eskatzeko 1981. urtean Guardia Zibilak atxilotu, torturatu eta hildako hiru gazteren senideei. Juan Mañas, Luis Cobo eta Luis Montero biktimen ahaideek esan zutenez, «beranduegi» heldu da aitorpena. «Estatuaren bihotzetik» eskatu zue...
2023-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/223419/justizia-geldoa-ez-da-justizia-salatu-du-sanferminak-78-gogoan-elkarteak.htm
Politika
«Justizia geldoa ez da justizia», salatu du Sanferminak 78 Gogoan elkarteak
Lau urte igarota, Iruñeko epaitegian jarritako kereilari buruzko erantzunik ez duela jaso salatu du elkarteak. «Egia, justizia, ordaina eta berriro ez gertatzeko bermeak» exijitu ditu.
«Justizia geldoa ez da justizia», salatu du Sanferminak 78 Gogoan elkarteak. Lau urte igarota, Iruñeko epaitegian jarritako kereilari buruzko erantzunik ez duela jaso salatu du elkarteak. «Egia, justizia, ordaina eta berriro ez gertatzeko bermeak» exijitu ditu.
Duela lau urte Sanferminak 78 Gogoan elkarteak eta Iruñeko Peñen Federazioak kereila bat jarri zuten Iruñeko epaitegian, eskatuz berriz zabaltzeko 1978ko sanferminetako gertakariei buruzko sumarioa, 1983an behin-behinean itxitakoa, eta kontuan hartzeko froga eta lekukotza berriak. Epaitegi berean agerraldia egin du gau...
2023-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/223420/tankeei-buruzko-erabakia-azkar-hartzeko-eskatu-dio-ukrainak-mendebaldeari.htm
Mundua
Tankeei buruzko erabakia «azkar» hartzeko eskatu dio Ukrainak Mendebaldeari
Kievek esan du Ukrainako tropek Leopard 2 tankeekin prestakuntza jasoko dutela Polonian. Estoniak, Lituaniak eta Letoniak esan diote Alemaniari ibilgailu horiek «berehala» bidaltzeko gerrara.
Tankeei buruzko erabakia «azkar» hartzeko eskatu dio Ukrainak Mendebaldeari. Kievek esan du Ukrainako tropek Leopard 2 tankeekin prestakuntza jasoko dutela Polonian. Estoniak, Lituaniak eta Letoniak esan diote Alemaniari ibilgailu horiek «berehala» bidaltzeko gerrara.
Mendebaldeko herrialdeak ez dira ados jarri Leopard 2 tankeak Ukrainara bidaltzerakoan. Alemania ari da erabakia blokeatzen, horien ekoizlea izaki teknikoki bere baimena behar baita horretarako. Kiev erasorako armak eskatzen ari da aspalditik, eta Europar Kontseilua, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea eta AEBak t...
2023-1-21
https://www.berria.eus/albisteak/223421/realak-geldiezin-segitzen-du-eta-marka-berria-ezarri-du.htm
Kirola
Realak geldiezin segitzen du, eta marka berria ezarri du
Txuri-urdinek irabazi egin dute Rayoren aurka, eta bederatzigarren garaipena eskuratu dute jarraian. Klubaren historiako boladarik onena da. Sorlothek eta Barrenetxeak egin dituzte golak, lehendabiziko zatian
Realak geldiezin segitzen du, eta marka berria ezarri du. Txuri-urdinek irabazi egin dute Rayoren aurka, eta bederatzigarren garaipena eskuratu dute jarraian. Klubaren historiako boladarik onena da. Sorlothek eta Barrenetxeak egin dituzte golak, lehendabiziko zatian
Reala suziri baten gisan ari da. Gora eta gora eginez, lehertzeko beldurrik gabe. Txuri-urdinen aldi onak garaipenak ditu sinonimo, eta Rayo Vallecanoren zelaian gailenduta, bederatzigarrena eskuratu du jarraian. Imanol Alguacilen taldea 0-2 nagusitu da gaur Madrilen, eta marka berria ezarri du klubaren historian, inoi...
2023-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/223450/foro-sozialaren-eginbeharra-beharrezkoa-izan-da-euskal-gizartean.htm
Politika
«Foro Sozialaren eginbeharra beharrezkoa izan da euskal gizartean»
Hainbat izan dira Foro Sozial Iraunkorraren ekitaldira joan diren norbanakoak eta eragileak. Haietako hainbaten iritziak bildu ditu BERRIAk.
«Foro Sozialaren eginbeharra beharrezkoa izan da euskal gizartean». Hainbat izan dira Foro Sozial Iraunkorraren ekitaldira joan diren norbanakoak eta eragileak. Haietako hainbaten iritziak bildu ditu BERRIAk.
Anaiz Funosas, Bake Bideko presidentea «Eraiki diren foro edo topaketa guztiak izan dira ulermenerako giltzarri» «Hasteko, aukera paregabea izan da Hego Euskal Herriko egoeraz jabetzeko eta problematikak ulertzeko. Jende biziki ezberdina bildu du foro honek, eta hori oso aberasgarria izan da. Eraiki diren foro edo top...
2023-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/223451/titulu-gabe-geratu-da-reala.htm
Kirola
Titulu gabe geratu da Reala
Partida duina jokatu arren, Realak 0-3 galdu du Espainiako Superkopako finala, Bartzelonaren aurka. Beste final bat jokatzeari balioa eman nahi izan dio Nerea Eizagirre kapitainak.
Titulu gabe geratu da Reala. Partida duina jokatu arren, Realak 0-3 galdu du Espainiako Superkopako finala, Bartzelonaren aurka. Beste final bat jokatzeari balioa eman nahi izan dio Nerea Eizagirre kapitainak.
Asko bai, baina aski ez. Partida duina jokatuagatik, Espainiako Kopako titulurik gabe geratu da Reala gaur, Meridan (Espainia). Hasi eta buka, ongi lehiatu dira txuri-urdinak, baina ezin izan dute ezer egin Bartzelona ahaltsuaren aurka. Gaur-gaurkoz, munduko talderik indartsuenetako bat da Bartzelona, indartsuena ez ba...
2023-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/223452/osasunak-berdindu-egin-du-elxen.htm
Kirola
Osasunak berdindu egin du Elxen
Lehen zatian hobeak izan dira gorriak, baina bigarren zatian joera aldatu du Elxek, eta gehiago estutu du azken minutuetan. Osasunak zazpigarren postuan jarraitzen du sailkapenean.
Osasunak berdindu egin du Elxen. Lehen zatian hobeak izan dira gorriak, baina bigarren zatian joera aldatu du Elxek, eta gehiago estutu du azken minutuetan. Osasunak zazpigarren postuan jarraitzen du sailkapenean.
Puntu gazi-gozoa poltsikoratu du Osasunak Elxen (Herrialde Katalanak). Osasuna denboraldi bikaina egiten ari da, eta bete-betean dabil Europan jokatzeko modua ematen duten postuetan sartzeko lehian. Elx, berriz, azken postuan dago, eta mailari eusteko mirari bat beharko duela dirudi: gaurkoarekin, sei puntu soilik ditu...
2023-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/223453/pena-iiak-eta-eskirozek-laugarren-puntua-lortu-dute.htm
Kirola
Peña II.ak eta Eskirozek laugarren puntua lortu dute
Lehia handiko partida jokatu dute Jaka eta Arangurenen aurka, baina azken tantoetan hautsi dute. Mariezkurrenaren ordez jokatu du atzelari nafarrak.
Peña II.ak eta Eskirozek laugarren puntua lortu dute. Lehia handiko partida jokatu dute Jaka eta Arangurenen aurka, baina azken tantoetan hautsi dute. Mariezkurrenaren ordez jokatu du atzelari nafarrak.
Garrantzitsua zen gaur Etxebarrin (Bizkaia) jokoan zegoen puntua. Sailkapenean seigarren dira Peña II.a eta Mariezkurrena (Eskirozek jokatu du gaur haren lekuan), eta zortzigarren, berriz, Jaka eta Aranguren; hori tarteko, tentsioa nabaria izan da lehen tantoetan. Pixkanaka, ordea, faboritoek lortu dute partida haustea...
2023-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/223454/athleticek-gehiago-merezi-izan-du-real-madrilen-aurka.htm
Kirola
Athleticek gehiago merezi izan du Real Madrilen aurka
Benzemak 24. minutuan sartu du lehen gola, eta Kroosek 89. minutuan erabaki du neurketa. Egun handietako giroa izan da San Mamesen, eta inoiz baino lagun gehiago elkartu dira: 49.316.
Athleticek gehiago merezi izan du Real Madrilen aurka. Benzemak 24. minutuan sartu du lehen gola, eta Kroosek 89. minutuan erabaki du neurketa. Egun handietako giroa izan da San Mamesen, eta inoiz baino lagun gehiago elkartu dira: 49.316.
Real Madrilek gogotik sufritu behar izan du San Mamesen hiru puntuak lortzeko. Gauzak zail jarri dizkio Athleticek Carlo Ancelottiren taldeari, baina ez du asmatu ate aurrean, eta esku hutsik geratu da. Karim Benzemak 24. minutuan sartu du norgehiagokako lehen gola, eta hastapenean heldu da bigarrena, Toni Kroosena. Sa...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223455/uxue-barkos-izanen-da-geroa-bairen-lehendakarigaia-berriz-ere.htm
Politika
Uxue Barkos izanen da Geroa Bairen lehendakarigaia, berriz ere
Lehendakarigaiak ohartarazi duenez, «gehiengo aurrerakoi eta anitz bat gabe, aise gal daiteke 2015ean erdietsitako aldaketa». Talde politiko horrek joan den ostiralean iragarri zuen alkatetzarako hautagaia: Koldo Martinez.
Uxue Barkos izanen da Geroa Bairen lehendakarigaia, berriz ere. Lehendakarigaiak ohartarazi duenez, «gehiengo aurrerakoi eta anitz bat gabe, aise gal daiteke 2015ean erdietsitako aldaketa». Talde politiko horrek joan den ostiralean iragarri zuen alkatetzarako hautagaia: Koldo Martinez.
Bide bera hartzea erabaki du talde politikoak. Atzera ere, Geroa Baik Uxue Barkos aukeratu du Nafarroako lehendakarigai izateko. Hala, iruindarra hirugarrenez izanen da kargu horretarako hautagai. Talde politikoak 2014an aukeratu zuen aurrenekoz lehendakarigai –lehendakari izan zen agintaldi horretan–, berdin egin zuen...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223457/protestei-eutsiko-diete-donostia-ospitaleko-langileek.htm
Gizartea
Protestei eutsiko diete Donostia ospitaleko langileek
Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek batzarra egin dute gaur, eta erabaki dute mobilizazioei eustea, Osakidetzarekin hitzartutako konpromisoak gauzatu arte
Protestei eutsiko diete Donostia ospitaleko langileek. Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek batzarra egin dute gaur, eta erabaki dute mobilizazioei eustea, Osakidetzarekin hitzartutako konpromisoak gauzatu arte
Aurrerapausoak onartuta ere, ez dituzte protestak etengo. Donostia ospitaleko krisia konponbidean jartzeko oinarriak adostu zituzten joan den astean langileen ordezkariek eta Osakidetzako zuzendaritzak. Gaur goizean, Donostialdeko ESIko zerbitzuburuek batzarra egin dute ospitaleko langileekin, bilera hartan adostutakoa...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223458/sorioneku-azala-2022ko-gustukoena.htm
Gizartea
'Sorioneku' azala, 2022ko gustukoena
Botoa eman dutenen artean egindako zozketan, Arantza Arregi Trojaola eta Ainhitze Kalonje izan dira sarituak. BERRIAren bi produktu sorta eskuratuko dituzte: BERRIA botila, motxila, kamiseta, bisera, 'Kurdistan' liburua eta 2023ko agenda.
'Sorioneku' azala, 2022ko gustukoena. Botoa eman dutenen artean egindako zozketan, Arantza Arregi Trojaola eta Ainhitze Kalonje izan dira sarituak. BERRIAren bi produktu sorta eskuratuko dituzte: BERRIA botila, motxila, kamiseta, bisera, 'Kurdistan' liburua eta 2023ko agenda.
BERRIAren irakurleek aukeratu dute 2022ko azal gustukoena: Irulegiko Eskua aurkeztu ondorengo azala aukeratu dute, Sorioneku izenburua zeramana eta lehen orrialdean esku hori bera jaso zuena; azaroaren 15ean argitaratu zen. Azal horrek 173 boto eskuratu ditu guztira. Alde handiz aukeratu dute irakurleek. Gustukoenetan ...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223459/gaurtik-kamioiek-bidesariak-ordaindu-beharko-dituzte-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Gaurtik, kamioiek bidesariak ordaindu beharko dituzte Gipuzkoan
Bizkaian, berriz, asteazkenean piztuko dituzte N-240 eta N-625 errepideetako arkuak, kamioientzat soilik.
Gaurtik, kamioiek bidesariak ordaindu beharko dituzte Gipuzkoan. Bizkaian, berriz, asteazkenean piztuko dituzte N-240 eta N-625 errepideetako arkuak, kamioientzat soilik.
N-1 eta A-15 autobideen Gipuzkoako zatiko ordainketa arkuak zabalik dira berriz, hamabost hilabetez itxita egon ondotik. Gipuzkoako Foru aldundiak argudiatu du bidesarietan bildutako dirua premiazkoa dela herrialdeko errepideen mantenurako, eta, beraz, azaldu dutenez, «ezinbestean» zegoen berriz martxan jarri beharra. ...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223460/argentinako-gobernuak-hiltzat-eman-ditu-iker-bilbao-eta-amaia-agirre-alpinistak.htm
Gizartea
Argentinako Gobernuak hiltzat eman ditu Iker Bilbao eta Amaia Agirre alpinistak
Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi duenez, bi alpinisten heriotzak «medikoki ziurtatu» dituzte, eta «heriotza agiria» sinatu dute.
Argentinako Gobernuak hiltzat eman ditu Iker Bilbao eta Amaia Agirre alpinistak. Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi duenez, bi alpinisten heriotzak «medikoki ziurtatu» dituzte, eta «heriotza agiria» sinatu dute.
Argentinako Gobernuak «medikoki ziurtatu» ditu Iker Bilbao eta Amaia Agirre euskal mendizaleen heriotzak, Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi duenez. Bilboko Euskalduna jauregian Deia egunkariak antolatutako jardunaldi batean eman du berria Urkulluk. Azaldu duenez, Jaurlaritzak Argentinan duen ordezkaritzaren eta Es...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223461/baliogabetu-egin-dute-atzerriko-ikastetxeak-euskarazko-ordu-batzuk-ematera-behartzen-dituen-agindua.htm
Gizartea
Baliogabetu egin dute atzerriko ikastetxeak euskarazko ordu batzuk ematera behartzen dituen agindua
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartu du erabakia, Bilboko Eskola Amerikarraren eskaerari erantzunez. Hezkuntza Sailak esan du ez dela «aldaketa nabarmenik» egongo, «forma akats bat dela-eta» hartu dutelako erabakia.
Baliogabetu egin dute atzerriko ikastetxeak euskarazko ordu batzuk ematera behartzen dituen agindua. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak hartu du erabakia, Bilboko Eskola Amerikarraren eskaerari erantzunez. Hezkuntza Sailak esan du ez dela «aldaketa nabarmenik» egongo, «forma akats bat dela-eta» hartu dutelako erabakia.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliorik gabe utzi du atzerriko ikastetxeei curriculuma eta eman beharreko gutxieneko euskara zein gaztelania orduak zehazten dizkien agindua. Horrela, arrazoia eman diote Bilboko Eskola Amerikarrari, eta baliorik gabe geratu da Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 2021eko martxoaren ...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223462/zeelanda-berriko-lehen-ministro-hautatuak-laquoinflazioaren-pandemiariraquo-aurre-egitea-izango-du-lehentasun.htm
Mundua
Zeelanda Berriko lehen ministro hautatuak «inflazioaren pandemiari» aurre egitea izango du lehentasun
Alderdi Laboristak Chris Hipkins aukeratu du Jacinda Ardernen ordezko. Etzi hartuko du gobernuburu kargua, aurreikusi baino lehenago.
Zeelanda Berriko lehen ministro hautatuak «inflazioaren pandemiari» aurre egitea izango du lehentasun. Alderdi Laboristak Chris Hipkins aukeratu du Jacinda Ardernen ordezko. Etzi hartuko du gobernuburu kargua, aurreikusi baino lehenago.
Chris Hipkinsen gobernuarentzat, «inflazioaren pandemiari» aurre egitea izango da datozen urteetako lehentasuna. Jacinda Ardernen dimisioaren ondoren, Zeelanda Berriko Alderdi Laboristak atzo aukeratu zuen haren ordezkoa, eta ez zen sorpresarik izan, Hipkins izan baitzen hautagaitza aurkeztu zuen bakarra, haren ingurua...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223463/estibaliz-urresolaren-20000-especies-de-abejas-berlinaleko-sail-ofizialean-lehiatuko-da.htm
Kultura
Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' Berlinaleko Sail Ofizialean lehiatuko da
Urrezko Hartza eskuratzeko lehian izango dira, halaber, Philippe Garrel, Christian Petzold, Angela Schanelec eta Margarethe von Trotta zinemagileen lan berriak, besteak beste.
Estibaliz Urresolaren '20.000 especies de abejas' Berlinaleko Sail Ofizialean lehiatuko da. Urrezko Hartza eskuratzeko lehian izango dira, halaber, Philippe Garrel, Christian Petzold, Angela Schanelec eta Margarethe von Trotta zinemagileen lan berriak, besteak beste.
Iaz, Cannesko Kritikaren Astean estreinatu zuen Cuerdas film laburra Estibaliz Urresolak, eta hangoa du hilabeteetan pilatu dituen hamaika sarietan lehena. Aurten, Berlinaleko Sail Ofizialean aurkeztuko du bere lehen film luzea: 20.000 especies de abejas Euskal Herriko ekoizpena (Sirimiri Films, Gariza Films). Mariette...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223464/alemaniak-atea-ireki-dio-bere-baimenik-gabe-leopard-2-tankeak-ukrainara-bidaltzeari.htm
Mundua
Alemaniak atea ireki dio bere baimenik gabe Leopard 2 tankeak Ukrainara bidaltzeari
Poloniak jakinarazi du laster egingo duela eskaera formala. Nolanahi ere, Berlinen asmoa da aliatuekin batera adostea tankeen bidalketa. Macronek aurreratu du ez duela baztertzen Leclerc tankeak Ukrainari entregatzea.
Alemaniak atea ireki dio bere baimenik gabe Leopard 2 tankeak Ukrainara bidaltzeari. Poloniak jakinarazi du laster egingo duela eskaera formala. Nolanahi ere, Berlinen asmoa da aliatuekin batera adostea tankeen bidalketa. Macronek aurreratu du ez duela baztertzen Leclerc tankeak Ukrainari entregatzea.
Mendebaldeko aliatu gehienen presio diplomatiko handia jasaten ari da Alemania 1970eko hamarkadaren amaieraz geroztik fabrikatzen dituen Leopard 2 tankeak Ukrainara bidal ditzan, edo, gutxienez, halakoak dituzten beste herrialde batzuei gatazkara eramateko baimena eman diezaien. Izan ere, lizentzia akordioen arabera, B...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223465/bizkaiko-metalgintzako-sindikatuen-ustez-jaurlaritzaren-eskaintza-laquoez-da-nahikoaraquo.htm
Ekonomia
Bizkaiko metalgintzako sindikatuen ustez, Jaurlaritzaren eskaintza «ez da nahikoa»
CCOOk, LABek eta UGTk, dena den, berretsi dute negoziatzeko borondate osoa dutela, eta ostiralean bilduko dira berriz FVEM patronalarekin.
Bizkaiko metalgintzako sindikatuen ustez, Jaurlaritzaren eskaintza «ez da nahikoa». CCOOk, LABek eta UGTk, dena den, berretsi dute negoziatzeko borondate osoa dutela, eta ostiralean bilduko dira berriz FVEM patronalarekin.
Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmena negoziatzeko bidea aurrerantz doa. Jaurlaritzak artekari rola hartu du, eta, gaur goizean, bere proposamena jakinarazi die sindikatuei eta FVEM patronalari. CCOOk, LABek eta UGTk osaturiko plataformak —ordezkaritzaren %59 dute— jada jakinarazi du haien ustez ez dela nahikoa; hala e...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223466/baskonia-joventut-espainiako-kopako-final-laurdenetan.htm
Kirola
Baskonia-Joventut Espainiako Kopako final-laurdenetan
Joventut etxean arituko da Espainiako Kopan, Badalonan jokatuko baita, otsailaren 16tik 19ra. Bartzelona, Real Madril eta Valentzia koadroaren beste aldean arituko dira.
Baskonia-Joventut Espainiako Kopako final-laurdenetan. Joventut etxean arituko da Espainiako Kopan, Badalonan jokatuko baita, otsailaren 16tik 19ra. Bartzelona, Real Madril eta Valentzia koadroaren beste aldean arituko dira.
Baskoniak aurkari ezaguna izango du Espainiako Kopan: otsailaren 16tik 19ra jokatuko da Kopa, Badalonan, eta (Herrialde Katalanak) Joventut izango du kontrario, etxeko taldea, 2019an eta 2021ean gertatu bezala. Neurketa otsailaren 17an jokatuko da. Sasoi honetan, puntu bakarraren aldearekin irabazi zuen Baskoniak ligak...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223467/urdunako-espetxe-frankistan-hildakoen-senideak-bilatuko-ditu-jaurlaritzak-espainia-hego-mendebaldean.htm
Gizartea
Urduñako espetxe frankistan hildakoen senideak bilatuko ditu Jaurlaritzak Espainia hego-mendebaldean
Igandean bilera bat egingo du Castuera herrian (Extremadura), gorpuzkiak berreskuratzeko egindako lana aurkezteko.
Urduñako espetxe frankistan hildakoen senideak bilatuko ditu Jaurlaritzak Espainia hego-mendebaldean. Igandean bilera bat egingo du Castuera herrian (Extremadura), gorpuzkiak berreskuratzeko egindako lana aurkezteko.
Urduñako espetxe frankistan 225 preso hil ziren 1937tik 1941era. Erdiak baino gehiago Extremadurakoak ziren, Espainia hego-mendebaldekoak. Eusko Jaurlaritzak, Aranzadi zientzia elkarteak eta Urduñako Udalak 71 hildakoren gorpuzkiak berreskuratu dituzte herriko hilerrian 2014ko ekainean eta 2022ko abenduan egindako indu...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223468/espainiako-federazioari-matxismoa-egotzi-diote-superkopako-sari-banaketagatik.htm
Kirola
Espainiako federazioari matxismoa egotzi diote Superkopako sari banaketagatik
Bartzelonako eta Realeko jokalariek eurek hartu eta jantzi behar izan zituzten irabazi zituzten dominak. Joan den astean, gizonezkoen Superkopan, Luis Rubiales presidentea izan zen hori egiteko arduraduna.
Espainiako federazioari matxismoa egotzi diote Superkopako sari banaketagatik. Bartzelonako eta Realeko jokalariek eurek hartu eta jantzi behar izan zituzten irabazi zituzten dominak. Joan den astean, gizonezkoen Superkopan, Luis Rubiales presidentea izan zen hori egiteko arduraduna.
Realeko eta Bartzelonako jokalariak, Superkopako finalaren ostean, irabazitako dominak mahai batetik hartu eta janzten. Irudi horiek zabaldu dira sare sozialetan, eta haserrea eragin dute zaleen artean. Aurrez ere polemika zegoen RFEF Espainiako Futbol Federazioak emakumezkoen futbolari ematen dion tratuaren inguruan —...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223470/labek-politika-publikoak-aldatzeko-eskatu-dio-txibite-lehendakariari.htm
Ekonomia
LABek politika publikoak aldatzeko eskatu dio Txibite lehendakariari
LABek herritarren egoera prekarioaren berri eman dio Txibiteri, eta aberastasuna modu bidezkoan banatzeko eskatu dio.
LABek politika publikoak aldatzeko eskatu dio Txibite lehendakariari. LABek herritarren egoera prekarioaren berri eman dio Txibiteri, eta aberastasuna modu bidezkoan banatzeko eskatu dio.
Garbiñe Aranburu LABeko koordinatzaile orokorra eta Imanol Karrera Nafarroako bozeramailea Maria Txibite lehendakariarekin bildu dira gaur, Iruñean. Bertan, LABek lehendakariarekin partekatu du 2022an Nafarroako langileen lan eta bizi baldintzen buruz egindako txostena. Azterketa horren arabera, Nafarroako langileen er...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223471/gizon-bat-atxilotu-dute-irunean-adingabe-bati-eraso-egiteagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, adingabe bati eraso egiteagatik
Asteburuan, beste gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emazteari eraso egin eta hura leihotik botatzen saiatzeagatik.
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, adingabe bati eraso egiteagatik. Asteburuan, beste gizon bat atxilotu dute Gasteizen, emazteari eraso egin eta hura leihotik botatzen saiatzeagatik.
Iruñeko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du 12 urteko neska bati eraso egiteagatik. Arrotxapea auzoko etxe batean gertatu zen erasoa, igande goizaldean. Gertatutakoaren berri izan bezain pronto, Polizia etxebizitzara joan zen, eta erasotzailea atxilotu zuen. Gaur geldituko da epailearen esku. Gasteizen, berriz, 59 urt...
2023-1-23
https://www.berria.eus/albisteak/223472/tonua-gora-jaurlaritzako-kideen-artean.htm
Politika
Tonua gora Jaurlaritzako kideen artean
Urkullu «minduta» azaldu da, xenofobia akusazioak direla eta. PSEk esan dio EAJri ez bizitzeko «errefuxiatuen aurkako sentipen irrazionalak», Gasteizko Arana zentroaren proiektuaren harira.
Tonua gora Jaurlaritzako kideen artean. Urkullu «minduta» azaldu da, xenofobia akusazioak direla eta. PSEk esan dio EAJri ez bizitzeko «errefuxiatuen aurkako sentipen irrazionalak», Gasteizko Arana zentroaren proiektuaren harira.
Ez da berria gobernukide diren alderdi politikoen arteko liskarrak gertatzea hauteskunde kanpaina baten atarian. Herritarrei botoa eskatzea egokitzen denerako bestearekiko desberdintasunak nabarmentzeko beharra dute elkarrekin gobernatzen dutenek, eta joera hori aintzat hartuz hobe uler daiteke EAJ eta PSE-EE azken egu...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223473/lurraren-nukleoa-moteltzen-ari-da.htm
Bizigiro
Lurraren nukleoa moteltzen ari da
Pekingo unibertsitateko bi sismologo heldu dira ondorio horretara. Haien arabera, Lurraren nukleo solidoaren errotazioa moteldu eta azkartu egiten da, hamarkada batzuk irauten duen ziklo batean. Horrek eragina du egunaren iraupenean, aldea nabari ezina bada ere.
Lurraren nukleoa moteltzen ari da. Pekingo unibertsitateko bi sismologo heldu dira ondorio horretara. Haien arabera, Lurraren nukleo solidoaren errotazioa moteldu eta azkartu egiten da, hamarkada batzuk irauten duen ziklo batean. Horrek eragina du egunaren iraupenean, aldea nabari ezina bada ere.
Jakina da Lurrak nukleoa duela, baita nukleo horrek bi geruza dituela ere: barnekoa, solidoa; eta hura inguratzen duen kanpokoa, likidoa. Ia ehun urte inguru igaro dira Inge Lehmann sismologo danimarkarrak biak bereizi zituenetik, baina oraindik ere lurpean dira nukleoaren inguruan jakin beharreko guztiak. 1936an egin ...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223498/ireki-dute-a-15-errepidea-goizean-itxita-egon-ostean.htm
Gizartea
Ireki dute A-15 errepidea, goizean itxita egon ostean
Bi kamioik eta lau autok elkar jo dute Gorritin izan den istripu batean. Izotzak eragin du.
Ireki dute A-15 errepidea, goizean itxita egon ostean. Bi kamioik eta lau autok elkar jo dute Gorritin izan den istripu batean. Izotzak eragin du.
Tenperatura hotza izango da gaur ere, eta horrek errepide sare nagusiari eragingo dio oraindik. Gaur goizean, 05:00 aldera, istripu handi bat izan da Gorriti parean (Nafarroa), A-15 errepidean: kamioi batek erdibitzailea jo du, eta beste kamioi batek eta lau autok jo dute elkar jarraian. Bi lagun zauritu dira. Ustez, i...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223499/bi-ekintzaile-antimilitarista-epaitu-dituzte-bilbon-kuarteleko-horman-protesta-bat-egiteagatik.htm
Gizartea
Bi ekintzaile antimilitarista epaitu dituzte Bilbon, kuarteleko horman protesta bat egiteagatik
36 hilabeteko espetxealdia eta 9.000 euroko isuna eskatu du fiskalak, kuarteleko horman kalteak eragitea egotzita. Azpiegitura militarrak ekipamendu sozialetarako erabiltzea galdegin dute auzipetuek.
Bi ekintzaile antimilitarista epaitu dituzte Bilbon, kuarteleko horman protesta bat egiteagatik. 36 hilabeteko espetxealdia eta 9.000 euroko isuna eskatu du fiskalak, kuarteleko horman kalteak eragitea egotzita. Azpiegitura militarrak ekipamendu sozialetarako erabiltzea galdegin dute auzipetuek.
KEM Bilboko talde antimilitaristako bi kide epaitu dituzte gaur, 2021eko abenduan egindako protesta baketsu batengatik. Espainiako Armadak Irala auzoan duen kuartela eraisten ari zirela antzeztu zuten; azpiegiturako hormetako batean kalteak eragitea leporatuta, fiskalak hamazortzi hilabeteko espetxe zigorra eta 4.500 e...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223500/euskararen-eta-ezagutzaren-aldeko-sinergiak-sortzeko-akordioa-egin-dute-eusko-ikaskuntzak-eta-topaguneak.htm
Gizartea
Euskararen eta ezagutzaren aldeko «sinergiak sortzeko» akordioa egin dute Eusko Ikaskuntzak eta Topaguneak
Bi erakundeek jarraipen batzorde bat eratuko dute, abian dituzten proiektuetako ezagutzak trukatuz.
Euskararen eta ezagutzaren aldeko «sinergiak sortzeko» akordioa egin dute Eusko Ikaskuntzak eta Topaguneak. Bi erakundeek jarraipen batzorde bat eratuko dute, abian dituzten proiektuetako ezagutzak trukatuz.
Hitzarmena izenpetu dute Ana Urkiza Eusko Ikaskuntzako presidenteak eta Kike Amonarriz Topagunekoak. Euskal gizartearen beharrei erantzun «global eta integratzaileak» ematen dihardu Eusko Ikaskuntzak 1918tik. Tokiko sozializazio eta komunikazio eremuetan euskararen erabilera sustatzen ari da Topagunea 1997tik. Aritu iz...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223501/osasunari-eman-diote-bartzelonaren-kontrako-partidaren-garaipena.htm
Kirola
Osasunari eman diote Bartzelonaren kontrako partidaren garaipena
Epaileak ontzat jo du Osasunak eginiko eskaera. Klubak argudiatu zuen Bartzelonak zigortua behar lukeen jokalari bat zelairatu zuela abenduaren 10eko partidan, Kopako final-zortzirenetan. Bartzelonak helegitea jarriko du.
Osasunari eman diote Bartzelonaren kontrako partidaren garaipena. Epaileak ontzat jo du Osasunak eginiko eskaera. Klubak argudiatu zuen Bartzelonak zigortua behar lukeen jokalari bat zelairatu zuela abenduaren 10eko partidan, Kopako final-zortzirenetan. Bartzelonak helegitea jarriko du.
Epaileak erdiz erdi irauli du markagailua, neurketa bukatu eta 55 egunera. Osasunaren eta Bartzelonaren arteko partida abenduaren 10ean jokatu zen, Sadarren, eta kanpokoek aise hartu zuten Osasuna mendean: 0-9 irabazi zuten. Kopako neurketa zen, eta, hala, Bartzelona zuzenean sailkatu zen final-laurdenetarako. Ordea, p...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223502/justizia-administrazioko-letraduek-greba-mugagabea-hasi-dute-gaur-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Justizia Administrazioko letraduek greba mugagabea hasi dute gaur, Hego Euskal Herrian
Soldatak igotzea eta «negoziazio kolektibo propioak» eskatzen dituzte geldialdiaren bidez.
Justizia Administrazioko letraduek greba mugagabea hasi dute gaur, Hego Euskal Herrian. Soldatak igotzea eta «negoziazio kolektibo propioak» eskatzen dituzte geldialdiaren bidez.
«Justizia geldituko dugu, gure eskuetatik ia epaitegi osoa pasatzen delako». Horrela mintzatu da Adriana Obispo EAEko Justizia Administrazioaren Letraduen Batasun Progresistaren ordezkaria greba mugagabeaz. Azaldu du urte anitz daramatzatela Espainiako Justizia Ministerioak zerbait egiteko zain, baina ez dela ezer gert...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223503/dramaturgia-izango-du-ardatz-lautan-hiru-jaialdiaren-bosgarren-aldiak.htm
Kultura
Dramaturgia izango du ardatz Lautan Hiru jaialdiaren bosgarren aldiak
Otsailaren 2an abiatuko da Lautan Hiru antzerki laburren jaialdia Bilboko Zazpikaleetan. Guztira, bederatzi ekitaldi eskainiko dituzte: sei antzezlan, solasaldi taularatu bat, irakurraldi dramatizatu bat eta Ganbila bildumaren aurkezpena.
Dramaturgia izango du ardatz Lautan Hiru jaialdiaren bosgarren aldiak. Otsailaren 2an abiatuko da Lautan Hiru antzerki laburren jaialdia Bilboko Zazpikaleetan. Guztira, bederatzi ekitaldi eskainiko dituzte: sei antzezlan, solasaldi taularatu bat, irakurraldi dramatizatu bat eta Ganbila bildumaren aurkezpena.
«Gogoberrituta eta berrikuntzaz josita» dator aurtengo Lautan Hiru: antzerki txikia, festibal handia jaialdia, Iñaki Mendizabal Euskaltzaindiko komunikazio arduradunaren hitzetan. Aurreko aldietan bezala, antzerkigintza izango da jaialdiaren muina, baina hainbat formatutan. Guztira, bederatzi ekitaldi antolatu dituzte:...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223504/euskalgintzatik-laquoaparte-xamarraquo-daudenekin-adostasunak-landuko-ditu-kontseiluak.htm
Gizartea
Euskalgintzatik «aparte xamar» daudenekin adostasunak landuko ditu Kontseiluak
Epaitegiek hizkuntza eskubideen aurka emandako ebazpenei aurre egiteko protokolo bat prestatzen ari direla aurreratu du Idurre Eskisabelek.
Euskalgintzatik «aparte xamar» daudenekin adostasunak landuko ditu Kontseiluak. Epaitegiek hizkuntza eskubideen aurka emandako ebazpenei aurre egiteko protokolo bat prestatzen ari direla aurreratu du Idurre Eskisabelek.
Geroz eta eragile sozial zein norbanako gehiago euskararen biziberritze prozesuarekin engaia daitezen ahaleginduko da Euskalgintzaren Kontseilua aurten, Idurre Eskisabel idazkari nagusiak aurreratu duenez. Iragan berri den urtearen errepasoa egin du Kontseiluak Bilbon, eta hasi berri den honetan langai izango dituenak ...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223505/jaurlaritzak-baztertu-egin-du-iritzi-azterlanen-zentro-bat-sortzeko-lege-proposamena.htm
Politika
Jaurlaritzak baztertu egin du Iritzi Azterlanen Zentro bat sortzeko lege proposamena
EH Bilduk aurkeztu zuen lege proposamena, egun Prospekzio Soziologikoen Kabinetea lehendakariaren konfiantzazko kargudun batek zuzentzen duelako, eta «irizpide eta interes politikoei lotuta» dagoela argudiatuta.
Jaurlaritzak baztertu egin du Iritzi Azterlanen Zentro bat sortzeko lege proposamena. EH Bilduk aurkeztu zuen lege proposamena, egun Prospekzio Soziologikoen Kabinetea lehendakariaren konfiantzazko kargudun batek zuzentzen duelako, eta «irizpide eta interes politikoei lotuta» dagoela argudiatuta.
Iritzi Azterlanen Zentro bat sortzeko EH Bilduk aurkeztutako lege proposamenak ez du aurrera egingo, Eusko Jaurlaritzak baztertu egin duelako proposamen hori. Bi argudio nagusi eman ditu Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren eledunak: batetik, Prospekzio Soziologikoen Kabinete bat badagoelako; eta, bestetik, «objektiboak...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223507/arana-klinikaren-polemika-amaitzera-konprometitu-da-jaurlaritza.htm
Politika
Arana klinikaren polemika amaitzera konprometitu da Jaurlaritza
Migrazio gaietan lan egiteko «konpromisoa» dutela azaldu du Bingen Zupiriak.
Arana klinikaren polemika amaitzera konprometitu da Jaurlaritza. Migrazio gaietan lan egiteko «konpromisoa» dutela azaldu du Bingen Zupiriak.
«Migrazio arloko konpetentziak Espainiarenak dira, eta berak hartuko ditu erabakiak. Guk elkarrizketa eskatuko dugu». Horrela mintzatu da Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea Espainiako Gobernuak Gasteizen egin nahi duen nazioarteko babeserako harrera zentroari buruz. Azaldu du Arana klinikaren inguruan sort...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223508/lab-laquolan-heriotzen-erdiak-eragotzi-zitezkeen-oinarrizko-prebentzio-neurriekinraquo.htm
Ekonomia
LAB: «Lan heriotzen erdiak eragotzi zitezkeen oinarrizko prebentzio neurriekin»
Sindikatuaren txostenaren arabera, iaz 69 izan ziren lanean hildakoak. Basogintza lanen arriskua nabarmendu dute.
LAB: «Lan heriotzen erdiak eragotzi zitezkeen oinarrizko prebentzio neurriekin». Sindikatuaren txostenaren arabera, iaz 69 izan ziren lanean hildakoak. Basogintza lanen arriskua nabarmendu dute.
69 langile hil ziren iaz Euskal Herrian beren lanpostuan. 2021ean baino bat gehiago izan ziren, eta 2020an baino lau gutxiago. Gauzak hala, guztira 530 lagun hil dira lanean azken hamarkadan. LAB sindikatuak urtero egiten duen lan istripuen inguruko txostenaren kopuru nagusia da. Garbiñe Aranburu koordinatzaile nagusia...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223509/myanmarko-militarren-kontrako-kereila-bat-aurkeztu-dute-estatu-kolpe-osteko-delituengatik.htm
Mundua
Myanmarko militarren kontrako kereila bat aurkeztu dute estatu kolpe osteko delituengatik
Fortify Rights GKEa eta hamasei zibil dira salatzaileak, eta, horien arabera, soldaduek genozidioa, gerra krimenak eta gizateriaren kontrako krimenak egin dituzte. Justizia unibertsala baliatzea nahi dute auzia ikertu eta epaitu ahal izateko, Alemanian aurkeztu baitute salaketa.
Myanmarko militarren kontrako kereila bat aurkeztu dute estatu kolpe osteko delituengatik. Fortify Rights GKEa eta hamasei zibil dira salatzaileak, eta, horien arabera, soldaduek genozidioa, gerra krimenak eta gizateriaren kontrako krimenak egin dituzte. Justizia unibertsala baliatzea nahi dute auzia ikertu eta epaitu ...
Myanmarko soldaduen gehiegikeriak jasan dituzten hamasei zibilek, Fortify Rights GKE gobernuz kanpoko erakundearekin batera, kereila bat aurkeztu dute Alemanian, militar horien kontra. Genozidioa, gerra krimenak eta gizateriaren kontrako krimenak leporatzen dizkiete, 2021eko otsailaren 1eko estatu kolpearen ondorengo u...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223510/arkautik-b2-maila-egiaztatu-ez-zuten-udaltzain-hautagaiak-hartu-beharko-ditu.htm
Gizartea
Arkautik B2 maila egiaztatu ez zuten udaltzain hautagaiak hartu beharko ditu
Gasteizko Administrazio Auzitegiak UGTren helegitea onartu du, eta berretsi egin du irailean emandako sententzia. Arkautiko akademiari bi hilabeteko epea eman dio euskara maila egiaztatu ez zuten hautagaiak berriz hartzeko.
Arkautik B2 maila egiaztatu ez zuten udaltzain hautagaiak hartu beharko ditu. Gasteizko Administrazio Auzitegiak UGTren helegitea onartu du, eta berretsi egin du irailean emandako sententzia. Arkautiko akademiari bi hilabeteko epea eman dio euskara maila egiaztatu ez zuten hautagaiak berriz hartzeko.
Sententzia irmoa da: Gasteizko Administrazio Auzitegiak Arkautiko akademia behartu du berriz hartzera bere momentuan euskarazko B2 maila ez egiaztatzeagatik lan poltsatik kanpo utzitako hautagaiak. Irailean hartu zuen erabakia auzitegiak, UGT sindikatuak lan poltsari helegitea jarri ondotik, eta orain irmoa da sententz...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223512/gipuzkoako-onkologikoko-garbitzaileek-hogei-eguneko-greba-hasiko-dute-astelehenean.htm
Ekonomia
Gipuzkoako Onkologikoko garbitzaileek hogei eguneko greba hasiko dute astelehenean
Onkologikoak Ilunion enpresa du azpikontratatua garbiketa lanetarako. Gipuzkoako kale garbitzaileek baino %25 gutxiago irabazten dutela diote.
Gipuzkoako Onkologikoko garbitzaileek hogei eguneko greba hasiko dute astelehenean. Onkologikoak Ilunion enpresa du azpikontratatua garbiketa lanetarako. Gipuzkoako kale garbitzaileek baino %25 gutxiago irabazten dutela diote.
Hogei langile inguru arduratzen dira Gipuzkoako Onkologikoa garbitzeaz, eta hogei eguneko greba antolatzea erabaki dute, datorren astelehenetik aurrera. ELA sindikatuak adierazi duenaren arabera, ia denak emakumeak diren talde horrek %25 gutxiago irabazten du Gipuzkoako kale garbitzaileek baino —gizonezkoak gehienak—. ...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223513/everything-everywhere-all-at-once-k-oscarretarako-11-izendapen-lortu-ditu.htm
Kultura
'Everything Everywhere All at Once'-k Oscarretarako 11 izendapen lortu ditu
'Im Westen nichts Neues' ekoizpen alemaniarrak bederatzi sari jasotzeko aukera du, tartean filmik onenarena eta nazioarteko filmik onenarena. 'The Banshees of Inisherin'-ek beste horrenbeste izendapen jaso ditu. Martxoaren 13an banatuko dituzte sariak, Los Angeleseko Dolby antzokian (AEB).
'Everything Everywhere All at Once'-k Oscarretarako 11 izendapen lortu ditu. 'Im Westen nichts Neues' ekoizpen alemaniarrak bederatzi sari jasotzeko aukera du, tartean filmik onenarena eta nazioarteko filmik onenarena. 'The Banshees of Inisherin'-ek beste horrenbeste izendapen jaso ditu. Martxoaren 13an banatuko dituzt...
Dan Kwan eta Daniel Scheinertek zuzendutako Everything Everywhere All at Once filmak eskuratu ditu Oscarretarako izendapen gehien: 11. Film onenaren eta zuzendari onenaren saria jasotzeko hautagaia da, eta beste bederatzi ataletan ere izendatu dute: aktore onena (Michelle Yeoh), taldeko gizonezko aktore onena (Ke Huy Q...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223514/etxaldek-12-milioi-euro-behar-ditu-zortzi-etxebizitza-merkatu-espekulatibotik-ateratzeko.htm
Gizartea
Etxaldek 1,2 milioi euro behar ditu zortzi etxebizitza «merkatu espekulatibotik» ateratzeko
Bokalen daude etxebizitzak. Kudeaketa berritzaile baten bidez, «merkatu espekulatibotik» atera nahi ditu sozietate kooperatibo horrek. Martxoaren 31ra arte dute diru guztia biltzeko.
Etxaldek 1,2 milioi euro behar ditu zortzi etxebizitza «merkatu espekulatibotik» ateratzeko. Bokalen daude etxebizitzak. Kudeaketa berritzaile baten bidez, «merkatu espekulatibotik» atera nahi ditu sozietate kooperatibo horrek. Martxoaren 31ra arte dute diru guztia biltzeko.
Etxalde sozietate kooperatiboak zortzi etxebizitza erosi nahi ditu Bokalen (Lapurdi), horiek «merkatu espekulatibotik» ateratzeko. Horretarako, 1.270.000 euro bildu behar ditu, eta herritarrei diru bilketa handi baterako deia zabaldu die. Etxalderen xedea da zortzi etxebizitza horien jabetza eskuratzea. Ondotik, gozame...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223515/gaztelubide-elkarteko-danbor-nagusiak-argazkilari-bati-eraso-zion-banderaren-igoeran.htm
Bizigiro
Gaztelubide elkarteko danbor nagusiak argazkilari bati eraso zion banderaren igoeran
Gaztelubide elkarteko danbor nagusiak argazkilari bati eraso zion banderaren igoeran.
San Sebastian eguneko bandera igoeran ez zen dena festa izan. EITBk emandako irudietan ikusi zen moduan, tentsio une bat izan zen, Gaztelubide elkarteko danbor nagusi Jose Ramon Mendizabal Mendi-k argazkilari bati eraso egin baitzion. Irutxuloko Hitza-ko kolaboratzaile Jon Xabier Zabalak bertatik bertara ikusi zuen zer...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223516/57-milioi-euroren-isunak-jarri-dizkiote-glovori.htm
Ekonomia
57 milioi euroren isunak jarri dizkiote Glovori
Espainiako Gizarte Segurantzaren Lan Ikuskaritzak jarri dizkio isunak, autonomo faltsuak enplegatzeagatik eta atzerritarren lan irregularragatik.
57 milioi euroren isunak jarri dizkiote Glovori. Espainiako Gizarte Segurantzaren Lan Ikuskaritzak jarri dizkio isunak, autonomo faltsuak enplegatzeagatik eta atzerritarren lan irregularragatik.
Janari eta erosketa banaketako Glovo enpresari beste isun batzuk jarri dizkiote Madrilen, 57 milioi eurorenak oraingoan, SER katearen arabera. Gizarte Segurantzako Lan Ikuskaritzak, lehenik eta behin, 32,9 milioi euroko isuna jarri dio, 7.022 langileri Gizarte Segurantzan alta ez emateagatik. Hori dela eta, langile hor...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223517/aske-mugimenduak-amnistia-eguna-antolatu-du-ekainaren-3rako-donostian.htm
Politika
Aske mugimenduak Amnistia Eguna antolatu du ekainaren 3rako, Donostian
«Euskal Herriko nahiz mundu osoko langileek pairatzen duten zapalkuntza» salatu dute Iruñean eginiko agerraldian.
Aske mugimenduak Amnistia Eguna antolatu du ekainaren 3rako, Donostian. «Euskal Herriko nahiz mundu osoko langileek pairatzen duten zapalkuntza» salatu dute Iruñean eginiko agerraldian.
Amnistia aldarrikatu du Aske antolakundeak, gaur Iruñeko Burgoen plazan eginiko agerraldian. «Euskal Herriak pairatzen duen zapalkuntza eta errepresioa behingoz amaitzeko, amnistia eskuratu beharra dugu, amnistia dominazio egoera hori iraultzeko halabeharrezko baldintza baita. Amnistia gehiagorengatik borrokatu behar e...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223518/irungo-bizilagun-bat-etxegabetua-izateko-arriskuan-dela-salatu-dute-donostian.htm
Gizartea
Irungo bizilagun bat etxegabetua izateko arriskuan dela salatu dute Donostian
Bere etxebizitzaren abala eman zion banku bati, eta hiru urteko alokairu sozialeko kontratua sinatu. Hura amaitzean, 2021eko urtarrilean, putre funts baten esku geratu zen. Gaurkoa zuen berez etxebizitza uzteko azken eguna.
Irungo bizilagun bat etxegabetua izateko arriskuan dela salatu dute Donostian. Bere etxebizitzaren abala eman zion banku bati, eta hiru urteko alokairu sozialeko kontratua sinatu. Hura amaitzean, 2021eko urtarrilean, putre funts baten esku geratu zen. Gaurkoa zuen berez etxebizitza uzteko azken eguna.
Irungo 80 urteko bizilagun bat etxegabetua izateko arriskuan dela salatu dute gaur, Donostian. Bizitza erdiz haren etxebizitza izan da. Banku bati eman zion haren abala mailegu bati aurre egiteko, finantza krisiaren ondorioz semeak ordaindu ezin izan zuen negozio baten ondorioz. Hiru urterako alokairua ere sinatu zuen,...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223519/hotelak-pandemia-aurreko-datuetara-itzuli-dira-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Hotelak pandemia aurreko datuetara itzuli dira Hego Euskal Herrian
Lau milioi bisitarien muga gainditu dute 2022an, aurreko urtean baino %52 gehiago. KPIaren gainetik garestitu dira gaualdiak: %18,7
Hotelak pandemia aurreko datuetara itzuli dira Hego Euskal Herrian. Lau milioi bisitarien muga gainditu dute 2022an, aurreko urtean baino %52 gehiago. KPIaren gainetik garestitu dira gaualdiak: %18,7
Turismoa pandemia aurreko egoerara itzuli da Hego Euskal Herrian, eta 2022an lau milioiren langa gainditu da, INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera. Zehazki, lau lurraldeetako hoteletako batean gutxienez gau bat pasatu dute 4.329.478 pertsonak, 2021ean baino 1,4 milioi gehiagok (+%51,8). COVID-19aren aurreko...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223520/berlinek-baimena-eman-du-leopard-2-tankeak-ukrainara-bidaltzeko-alemaniako-zenbait-hedabideren-arabera.htm
Mundua
Berlinek baimena eman du Leopard 2 tankeak Ukrainara bidaltzeko, Alemaniako zenbait hedabideren arabera
'Der Spiegel' astekariak eta NTV telebista kate alemaniarrak aurreratu dute albistea. Europako beste herrialdeen eskaerak onartu egingo ditu Berlinek, Poloniarena kasurako. Scholz agerraldia egitekoa da bihar, erabakiaren nondik norakoak zehazteko.
Berlinek baimena eman du Leopard 2 tankeak Ukrainara bidaltzeko, Alemaniako zenbait hedabideren arabera. 'Der Spiegel' astekariak eta NTV telebista kate alemaniarrak aurreratu dute albistea. Europako beste herrialdeen eskaerak onartu egingo ditu Berlinek, Poloniarena kasurako. Scholz agerraldia egitekoa da bihar, eraba...
Ukrainara Leopard 2 tankeak bidaltzea onartu du gaur Alemaniako Gobernuak, eta Leopard 2A6 modeloko konpainia bat bidaltzeko ere prest dago Berlin, Der Spiegel astekariak eta NTV kate alemaniarrak aurreratu dutenez. Gobernuak ez du oraindik iragarpen ofizialik egin, baina hedabide horien arabera, Alemaniako armada ardu...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223521/etxegabe-bat-hil-da-bilboko-bolueta-auzoan-haren-etxolak-su-hartuta.htm
Gizartea
Etxegabe bat hil da Bilboko Bolueta auzoan, haren etxolak su hartuta
Gizonezko bat zen, 70 urte ingurukoa, eta bizi zen kartoizko eta egurrezko etxolak su hartuta hil da, astearte arratsaldean.
Etxegabe bat hil da Bilboko Bolueta auzoan, haren etxolak su hartuta. Gizonezko bat zen, 70 urte ingurukoa, eta bizi zen kartoizko eta egurrezko etxolak su hartuta hil da, astearte arratsaldean.
70 bat urteko gizonezko bat hil da astearte arratsaldean Bilboko Bolueta auzoan, haren kartoizko eta egurrezko etxolak su hartuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea 18:10ean piztu da, Bilbo eta Galdakao arteko N-634 errepidean dagoen McDonald’s janari lasterreko establezimenduaren ondoan. ...
2023-1-24
https://www.berria.eus/albisteak/223522/boluartek-herrialde-osorako-su-etena-eskatu-du-eta-perun-bakea-lortzeko-deia-berretsi.htm
Mundua
Boluartek «herrialde osorako su etena» eskatu du, eta Perun bakea lortzeko deia berretsi
Peruko presidenteak barkamena eskatu die abendutik hil diren manifestarien senideei —hirurogei baino gehiago izan dira—, eta ikerketa abiatzeko deia egin dio fiskaltzari. Boluartek espero du bozak 2024ra aurreratuko dituztela.
Boluartek «herrialde osorako su etena» eskatu du, eta Perun bakea lortzeko deia berretsi. Peruko presidenteak barkamena eskatu die abendutik hil diren manifestarien senideei —hirurogei baino gehiago izan dira—, eta ikerketa abiatzeko deia egin dio fiskaltzari. Boluartek espero du bozak 2024ra aurreratuko dituztela.
Dina Boluarte Peruko presidenteak «herrialde osorako su etena» eskatu die abendu hasieratik bera kargutik kendu eta Pedro Castillo estatuburu ohia espetxetik atera dezatela eskatzeko protestan ari diren manifestariei. Boluarteren helburua da Latinoamerikako herrialdean duten krisi politiko eta sozial larria gainditzea,...
2023-2-2
https://www.berria.eus/albisteak/223545/mundu-berri-bat-guztiontzat-3.htm
albisteak
Mundu berri bat guztiontzat-3
Bizipozako elkarteen kantu eta bideoklipak
Mundu berri bat guztiontzat-3. Bizipozako elkarteen kantu eta bideoklipak
Bizipoza elkartea, gaur egun 36 elkartek osatzen duten elkartea da eta guzti hauek izaera bereziko gaiak lantzen dituzten elkarteak dira, hainbat eskubide bete gabe eta behar bereziak dituzten haur eta familiek osatutakoak. Bizipozaren helburua hirukoitza da: • Izaera bereziko gaiak azalaraztea, ume zein heldu euskar...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223546/martxoaren-17tik-25ra-egingo-dute-gernikako-lekuek-jaialdia.htm
Kultura
Martxoaren 17tik 25ra egingo dute Gernikako Lekuek jaialdia
Olaia Inziarte, Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Lady Banana, Pelomono eta Wormed ariko dira, besteak beste, festibalaren hamargarren aldian.
Martxoaren 17tik 25ra egingo dute Gernikako Lekuek jaialdia. Olaia Inziarte, Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Lady Banana, Pelomono eta Wormed ariko dira, besteak beste, festibalaren hamargarren aldian.
Hamar urte beteko ditu aurten Gernikako (Bizkaia) Lekuek musika jaialdiak. Martxoaren 17tik 25era bitarte egingo dute, eta egitarauaren zati bat iragarri berri dute antolatzaileek. Besteak beste, Olaia Inziarte, Kiko Veneno, Dennis Alcapone, Lady Banana, Pelomono eta Wormed taldeen kontzertuak hartuko ditu festibalak. ...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223547/artolazabalek-berriro-esan-du-aranaren-proiektua-prentsaren-bidez-jakin-zuela.htm
Politika
Artolazabalek berriro esan du Aranaren proiektua prentsaren bidez jakin zuela
Gasteizko errefuxiatuentzako zentroaren proiektuari buruzko ika-mika bukatzea adostu dutela helarazi zuten atzo EAJk eta PSE-EEk, baina Justizia sailburuak aitortu du «mina ematen duten gauzak» esan direla.
Artolazabalek berriro esan du Aranaren proiektua prentsaren bidez jakin zuela. Gasteizko errefuxiatuentzako zentroaren proiektuari buruzko ika-mika bukatzea adostu dutela helarazi zuten atzo EAJk eta PSE-EEk, baina Justizia sailburuak aitortu du «mina ematen duten gauzak» esan direla.
Eusko Jaurlaritzako Justizia, Berdintasun eta Politika Sozialen sailburu Beatriz Artolazabalek berriro hitz egin du Gasteizko Arana errefuxiatuentzako zentroaren proiektuari buruz. Onda vasca irratian berretsi du bere sailak prentsaren bidez izan zuela Espainiako Gobernuaren proiektuaren berri; aldi berean, ordea, esan...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223548/gizon-bat-atxilotu-dute-espainian-su-gutunak-bidali-zituelakoan.htm
Mundua
Gizon bat atxilotu dute Espainian su gutunak bidali zituelakoan
Atxilotuak 74 urte ditu, eta funtzionarioa izan zen Gasteizko Udalean, Espainiako hedabideen arabera. Poliziak uste du bakarrik aritu zela; besteak beste, Moncloan eta Ukrainaren enbaxadan atzeman zituzten eskutitzak.
Gizon bat atxilotu dute Espainian su gutunak bidali zituelakoan. Atxilotuak 74 urte ditu, eta funtzionarioa izan zen Gasteizko Udalean, Espainiako hedabideen arabera. Poliziak uste du bakarrik aritu zela; besteak beste, Moncloan eta Ukrainaren enbaxadan atzeman zituzten eskutitzak.
Joan den azaro amaiera eta abendu hasiera artean, Espainian sei su eskutitz atzeman zituzten, arlo politikoko eta militarreko zenbait agintari eta eragilerentzakoak. Poliziaren lehen informazioek zioten Espainiatik bidali zituztela, eta, horren harira, gizonezko bat atxilotu dute gaur Miranda Ebron, su gutun horiek bid...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223549/mende-amaieran-bospasei-izar-ikusiko-dira-orain-250-ikusten-diren-tokian.htm
Bizigiro
Mende amaieran bospasei izar ikusiko dira, orain 250 ikusten diren tokian
2011 eta 2022 bitartean, gauez zeruan dagoen argitasuna %9,6 handitu da urtean, eta ez, orain arte uste zen moduan, %2. Belaunaldi berriek ez dutela izarrik ikusiko ondorioztatu dute.
Mende amaieran bospasei izar ikusiko dira, orain 250 ikusten diren tokian. 2011 eta 2022 bitartean, gauez zeruan dagoen argitasuna %9,6 handitu da urtean, eta ez, orain arte uste zen moduan, %2. Belaunaldi berriek ez dutela izarrik ikusiko ondorioztatu dute.
Geroz eta izar gutxiago ikusten dira Lurra planetatik. Gauez zeruan dagoen argitasuna handitzen ari da urtetik urtera, eta, horren ondorioz, urte batzuk barru zenbait tokitan bizi direnek apenas ikusiko duten izarrik gauez. Europako eta Ipar Amerikako hainbat herritarrek 2011 eta 2022 bitartean egin zituzten 51.351 zer...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223550/garraiolarientzako-arkuak-aktibatu-ditu-bizkaiak-n-240an-eta-bi-625ean.htm
Ekonomia
Garraiolarientzako arkuak aktibatu ditu Bizkaiak N-240an eta BI-625ean
N-240a osorik zeharkatzen dutenek 17,34 euro ordaindu beharko dituzte, eta BI-625 errepidearen ibilbidea osorik egiten dutenek, berriz, 4,50 euro.
Garraiolarientzako arkuak aktibatu ditu Bizkaiak N-240an eta BI-625ean. N-240a osorik zeharkatzen dutenek 17,34 euro ordaindu beharko dituzte, eta BI-625 errepidearen ibilbidea osorik egiten dutenek, berriz, 4,50 euro.
Gipuzkoaren ostean, Bizkaia dator: N-240 eta BI-625 errepideak ordainpeko bihurtu ditu Foru Aldundiak ibilgailu astunentzat. Gaur hasi dira bide horiek erabiltzeagatik ordainarazten, baina, hala ere, Bizkaiko Aldundiaren asmoak ez dira hor amaitzen, udaberrian beste hiru errepide ordainpeko bihurtu nahi baitituzte garr...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223551/sadarrera-ikurrinak-eta-nafarroako-banderak-eramatera-deitu-dute.htm
Kirola
Sadarrera ikurrinak eta Nafarroako banderak eramatera deitu dute
Azken partidetan izandako debeku eta liskarren ondorioz, Sadarren, gureak! kanpaina sortu dute zenbait eragile gorritxok. Osasunak 22:00etan jokatuko du Kopako final-laurdenetako partida, Sevillaren kontra.
Sadarrera ikurrinak eta Nafarroako banderak eramatera deitu dute. Azken partidetan izandako debeku eta liskarren ondorioz, Sadarren, gureak! kanpaina sortu dute zenbait eragile gorritxok. Osasunak 22:00etan jokatuko du Kopako final-laurdenetako partida, Sevillaren kontra.
Tenperatura zero graduren azpitik izanen bada ere, partida beroa espero da gaur Sadarren, hainbat arrazoirengatik. Batetik, neurketak berak ekarriko du epela zelaira. Izan ere, Espainiako Kopan aurrera segitzea da jokoan –Sevillaren kontra arituko da–, eta, gainera, Osasunak etxean jokatuko du kanporaketa; hori ere bad...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223552/realzaleak-kolore-zuri-urdinekin-sartu-ahal-izango-dira-camp-noura.htm
Kirola
Realzaleak kolore zuri-urdinekin sartu ahal izango dira Camp Noura
Bartzelonak argitu du gaur ez duela aplikatuko «arrisku handiko neurketetako protokoloa». Atzo arte, klubaren webguneak abisua ematen zuen sarrerak erostean: Realaren jarraitzaileek ezingo zituzten taldearen sinboloak erakutsi etxeko zaleen harmailetan.
Realzaleak kolore zuri-urdinekin sartu ahal izango dira Camp Noura. Bartzelonak argitu du gaur ez duela aplikatuko «arrisku handiko neurketetako protokoloa». Atzo arte, klubaren webguneak abisua ematen zuen sarrerak erostean: Realaren jarraitzaileek ezingo zituzten taldearen sinboloak erakutsi etxeko zaleen harmailetan...
Azkenean, realzaleak euren elastiko, bufanda eta bandera zuri-urdinekin sartu ahal izango dira gaur Camp Noun (Bartzelona), baita etxeko zaleen guneetan ere. Bart argitu zuen hori Bartzelonak. Azken egunetan haserrea erakutsi dute Realeko hainbat zalek, baita Imanol Alguacil prestatzaileak ere atzo eman zuen prentsaurr...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223553/seaskak-laquomobilizazio-erraldoiaraquo-iragarri-du-udaberrirako.htm
Gizartea
Seaskak «mobilizazio erraldoia» iragarri du udaberrirako
Frantziako Gobernuaren «mespretxua» salatu du Peio Jorajuriak, eta deitoratu du irailetik erantzunik gabe segitzen dutela. EEPren sinesgarritasuna jokoan dela uste du Antton Kurutxarrik.
Seaskak «mobilizazio erraldoia» iragarri du udaberrirako. Frantziako Gobernuaren «mespretxua» salatu du Peio Jorajuriak, eta deitoratu du irailetik erantzunik gabe segitzen dutela. EEPren sinesgarritasuna jokoan dela uste du Antton Kurutxarrik.
Frantziako Hezkuntza Ministerioko ordezkariak Ipar Euskal Herriko hautetsiez «trufatu» zirela uste du Seaskak. «Hitz ederrekin lokartu» zituztela erran du Peio Jorajuria ikastolen lehendakariak. Irailaren 14an egin zuten bilkura Parisen EEP Euskararen Erakunde Publikoko ordezkariek eta Ipar Euskal Herriko parlamentarie...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223554/energia-berriztagarrien-bost-azpiegiturari-ingurumen-baimena-eman-diete.htm
Gizartea
Energia berriztagarrien bost azpiegiturari ingurumen baimena eman diete
Arabako Labrazako proiektuak baimena jaso du, baita Nafarroako beste lau proiektuk ere. Laminorian (Araba) bitariko azpiegitura berriztagarri bat eraikitzeko proiektua ere aurrera doala iragarri du Aixeindarrek: haize errotak eta eguzki plakak izango ditu, eta 80 megawatt ekoitziko ditu guztira.
Energia berriztagarrien bost azpiegiturari ingurumen baimena eman diete. Arabako Labrazako proiektuak baimena jaso du, baita Nafarroako beste lau proiektuk ere. Laminorian (Araba) bitariko azpiegitura berriztagarri bat eraikitzeko proiektua ere aurrera doala iragarri du Aixeindarrek: haize errotak eta eguzki plakak iza...
Eusko Jaurlaritzak joan den astean jakinarazi zuen Labraza eta Azazetako (Araba) proiektu eolikoek aurrera segitzen dutela. Labrazak aldeko adierazpena jaso zuen jada ingurumen inpaktuari dagokionez, eta Aixeindarrek gaur jakinarazi du Azazetakoak ere jaso duela jada —sozietate publiko horrek eraikiko ditu bi parkeak—....
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223555/maiatzaren-14an-izanen-da-40-herri-urrats-senperen.htm
Gizartea
Maiatzaren 14an izanen da 40. Herri Urrats Senperen
Irailean irekitzekoa duten Seaskaren bosgarren kolegioarentzat izanen da aurtengo dirua. Su ta Gar taldeak eginen du ikastolen festaren kantua
Maiatzaren 14an izanen da 40. Herri Urrats Senperen. Irailean irekitzekoa duten Seaskaren bosgarren kolegioarentzat izanen da aurtengo dirua. Su ta Gar taldeak eginen du ikastolen festaren kantua
Maiatzaren 14an izanen da 40. Herri Urrats Senperen (Lapurdi), eta Seaskak gaurdanik dei egin die euskaltzale guziei bertan parte hartzera joateko. Aurtengo dirua Seaskaren bosgarren kolegioa laguntzeko izanen da. Obrak hasiak dira, eta heldu den ikasturtetik aitzina hasiko dira ikasleei harrera egiten. Seigarreneko et...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223556/aebek-31-tanke-emango-dizkiote-ukrainari-eta-alemaniak-hamalau.htm
Mundua
AEBek 31 tanke emango dizkiote Ukrainari, eta Alemaniak hamalau
Berlinek uste du hiru bat hilabete barru egongo direla erabilgarri, eta Bidenek adierazi du denbora beharko dela horiek gerra frontera eramateko. Zelenskik eskerrak eman dizkie, eta nabarmendu du «tanke asko» behar dituztela.
AEBek 31 tanke emango dizkiote Ukrainari, eta Alemaniak hamalau. Berlinek uste du hiru bat hilabete barru egongo direla erabilgarri, eta Bidenek adierazi du denbora beharko dela horiek gerra frontera eramateko. Zelenskik eskerrak eman dizkie, eta nabarmendu du «tanke asko» behar dituztela.
Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea aspalditik ari zitzaien esaten Mendebaldeko herrialdeei tankeak bidaltzeko. Azkeneko asteetan Alemaniak fabrikatutako Leopard 2 tankeak eskatu ditu, zehatz-mehatz. Izan ere, horien 2.000 ale baino gehiago daude Europan. Orain gutxira arte, zuhur jokatu dute aliatuek eskaera horr...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223557/gazteentzako-tailer-sorta-bat-antolatu-dute-loraldiak-eta-ehuk.htm
Kultura
Gazteentzako tailer sorta bat antolatu dute Loraldiak eta EHUk
Gazteen artean euskal kulturaren transmisioa sustatzeko asmoz, Sormen Ola programa abiatu dute Loraldiak eta EHUk. Parte hartzaileek formakuntza tailerrak jasoko dituzte hilean behin, sortzaile profesionalek gidatuta. Larunbatean egingo dute lehenengo saioa.
Gazteentzako tailer sorta bat antolatu dute Loraldiak eta EHUk. Gazteen artean euskal kulturaren transmisioa sustatzeko asmoz, Sormen Ola programa abiatu dute Loraldiak eta EHUk. Parte hartzaileek formakuntza tailerrak jasoko dituzte hilean behin, sortzaile profesionalek gidatuta. Larunbatean egingo dute lehenengo saio...
Musika, literatura, artea, antzerkia, ikus-entzunezkoak, dantza, bertsolaritza. Diziplina ugaritako profesionalak bilduko ditu datozen hilabeteetan Sormen Ola programak. 16 eta 29 urte arteko gazteentzat da, eta, hilean behin, euskal kulturarekin lotura duen gai monografiko bat landuko dute. Loraldiak eta EHUk elkarlan...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223558/kongok-gerra-ekintza-bat-egitea-leporatu-dio-ruandari-bere-hegazkin-bati-tiro-egiteagatik.htm
Mundua
Kongok «gerra ekintza bat» egitea leporatu dio Ruandari, bere hegazkin bati tiro egiteagatik
Kigalik argudiatu du «defentsa neurriak» hartu zituela, abioia bere aire eremuan sartu zelakoan. Ez da izan ez hildakorik, ez zauriturik.
Kongok «gerra ekintza bat» egitea leporatu dio Ruandari, bere hegazkin bati tiro egiteagatik. Kigalik argudiatu du «defentsa neurriak» hartu zituela, abioia bere aire eremuan sartu zelakoan. Ez da izan ez hildakorik, ez zauriturik.
M23 Martxoaren 23ko Mugimendua talde armatuaren inguruko desadostasunek eta akusazioek nabarmen handitu dute Kongoko Errepublika Demokratikoaren eta Ruandaren arteko tentsioa. Orain, bi herrialdeen arteko mugako gertakari batek are gehiago okertu du harremana: Kigalik atzo baieztatu zuen herrialde bizilagunaren hegazki...