date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/223104/black-lives-matter-mugimenduaren-sortzaileetako-baten-lehengusua-hil-du-los-angelesko-poliziak.htm
Mundua
Black Lives Matter mugimenduaren sortzaileetako baten lehengusua hil du Los Angelesko Poliziak
Lurrean geldiarazirik eta lepoa zanpaturik eduki arren, 30 segundoz egin zioten tiro taser pistola batekin. Handik lau ordu eta erdira hil zen Keenan Anderson, ospitalean.
Black Lives Matter mugimenduaren sortzaileetako baten lehengusua hil du Los Angelesko Poliziak. Lurrean geldiarazirik eta lepoa zanpaturik eduki arren, 30 segundoz egin zioten tiro taser pistola batekin. Handik lau ordu eta erdira hil zen Keenan Anderson, ospitalean.
AEBetako Los Angeles hiria berriro dago polizia indarkeriaren epizentroan. Urtarrilaren 3an, Los Angelesko Poliziak Keenan Anderson 31 urteko gizon beltza hil zuen, taser pistola batekin. Hil zuen poliziaren kamerak grabatutako irudiak eman zituen Poliziak asteazkenean, eta gaur zabaldu dira mundu osora, sare sozialen ...
2023-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/223105/toto-antzezlana-estreinatuko-du-igandean-hika-konpainiak.htm
Kultura
'TOTO' antzezlana estreinatuko du igandean Hika konpainiak
Mafalda Bellidoren ‘CHUCHO’ du oinarri, eta Kepa Errastik egin du gidoiaren itzulpena.
'TOTO' antzezlana estreinatuko du igandean Hika konpainiak. Mafalda Bellidoren ‘CHUCHO’ du oinarri, eta Kepa Errastik egin du gidoiaren itzulpena.
Ez da giro Mai eta Joxeluren arteko harremanean. Banandu berriak dira, eta oraintxe hasi dira, sagasti baten erdian, euren arteko trapu zaharrak eta barnean gordetakoak elkarri leporatzen. Luzaroan barnean gordetako horiek, ordea, pozoi bihurtu zaizkie ahots kordetan, eta hala egingo diete ihes ahotik. Badute, baina, b...
2023-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/223106/kattalingune-lgtbi-zerbitzuak-hiru-langile-galduko-ditu.htm
Gizartea
Kattalingune LGTBI zerbitzuak hiru langile galduko ditu
Lau langile izango ditu, bost egoitzatan aritzeko. LAB sindikatuak salatu du «prekarizatu» egingo dela, eta pertsona eta eragile asko artatzeari utzi beharko diotela.
Kattalingune LGTBI zerbitzuak hiru langile galduko ditu. Lau langile izango ditu, bost egoitzatan aritzeko. LAB sindikatuak salatu du «prekarizatu» egingo dela, eta pertsona eta eragile asko artatzeari utzi beharko diotela.
«Zerbitzuaren jarraipena arriskuan» zegoela ohartarazi zuten abenduan, eta hala berretsi dute gaur: Kattalingunek, Nafarroako LGTBI komunitatearentzako arreta zerbitzuak, hiru langile gutxiago izango ditu aurrerantzean. Orain arte hitzarmen nominatibo baten bidez kudeatu dute zerbitzua, baina azaroan lehiaketa publikor...
2023-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/223107/itziar-moreno-euskal-presoa-aske-geratu-da-behin-behinean.htm
Politika
Itziar Moreno euskal presoa aske geratu da, behin-behinean
Ia hamabi urte egin ditu espetxean. Bi auzi zabalik ditu oraindik Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Itziar Moreno euskal presoa aske geratu da, behin-behinean. Ia hamabi urte egin ditu espetxean. Bi auzi zabalik ditu oraindik Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Behin-behineko askatasuna eman diote Itziar Moreno Martinez euskal presoari, Etxerat-ek jakinarazi duenez. Frantziako Estatuko espetxeetan egin du zigorraren zatirik handiena Morenok. Hala ere, Roazhongo espetxean (Rennes, Bretainia, 795 kilometro) Alcalako espetxera (Espainia, 445 kilometro) lekualdatu zuten iazko abu...
2023-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/223108/nafarroako-hauteskundeak-upnk-irabaziko-ditu-psnren-inkesta-baten-arabera.htm
Politika
Nafarroako hauteskundeak UPNk irabaziko ditu, PSNren inkesta baten arabera
UPNren ostean, PSNk lortuko ditu parlamentari gehien. Politikarien artean, Txibitek lortu du puntuaziorik handiena: 4,8.
Nafarroako hauteskundeak UPNk irabaziko ditu, PSNren inkesta baten arabera. UPNren ostean, PSNk lortuko ditu parlamentari gehien. Politikarien artean, Txibitek lortu du puntuaziorik handiena: 4,8.
Nafarroako foru hauteskundeak UPN alderdiak irabaziko ditu, PSNk egindako barne inkesta baten arabera. Datuek adierazi dute hamalau parlamentari izango dituela. Orain, Navarra Suma koalizioaren parte da, eta PP eta Ciudadanosekin batera, hogei parlamentari ditu. Bigarren alderdia PSN izango da, eta hamahiru eserleku lo...
2023-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/223109/elkarretaratzea-egin-dute-barakaldon-hizkuntz-eskubideen-urratzeen-kontra-justizia-eskatzeko.htm
Gizartea
Elkarretaratzea egin dute Barakaldon, hizkuntz eskubideen urratzeen kontra «justizia» eskatzeko
EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Barakaldoko Udalak ezin diola gutxieneko euskara maila eskatu kultur etxeak kudeatzeko azpikontratatutako enpresari, eta herritarrak kalera atera dira
Elkarretaratzea egin dute Barakaldon, hizkuntz eskubideen urratzeen kontra «justizia» eskatzeko. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Barakaldoko Udalak ezin diola gutxieneko euskara maila eskatu kultur etxeak kudeatzeko azpikontratatutako enpresari, eta herritarrak kalera atera dira
Dozenaka pertsonak elkaretaratzea egin zuten atzo Barakaldoko Bide Onera plazan (Bizkaia), Sasiburu euskara elkarteak deituta, Barakaldarron hizkuntza eskubideen alde. Justizia denontzat! lelopean. Duela gutxi, EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Barakaldoko Udalak ezin diola gutxieneko euskara maila eskatu kultur etxeak...
2023-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/223110/kai-nakaik-shakiraren-kantaren-euskarazko-bertsioa-egin-du-zu-bezalakoekin.htm
Kultura
Kai Nakaik Shakiraren kantaren euskarazko bertsioa egin du: 'Zu bezalakoekin'
Reggaeton euskaldun eta ahaldundua egiteagatik da ezaguna Iratxe Aguilera gasteiztarra
Kai Nakaik Shakiraren kantaren euskarazko bertsioa egin du: 'Zu bezalakoekin'. Reggaeton euskaldun eta ahaldundua egiteagatik da ezaguna Iratxe Aguilera gasteiztarra
Txiolari bati ez zaio gustatu Shakira abeslariak Gerard Pique futbolari eta senar ohiari eskainitako abestia. Bolo-bolo ibili da azken egunotan abeslari kolonbiarrak Bizarrap ekoizle argentinarrarekin eginiko kanta mendekatia. Txiolariak hau adierazi du kritika gisa: «Bizarrapen kanten %95 Kai Nakaik egin zitzakeen, et...
2023-1-13
https://www.berria.eus/albisteak/223111/roberto-olabe-ilusioz-nago-proiektuari-ekarpena-egiten-jarraitzeko.htm
Kirola
Roberto Olabe: "Ilusioz nago proiektuari ekarpena egiten jarraitzeko"
Beste hiru urtez kontratua berritu ostean, Realeko kirol zuzendariak berretsi du gauzak dituztela egiteko oraindik. Goian jarri du begirada denboraldi honetan: "Gauzak dauden bezala, Txapeldunen Liga jokatzeko borrokan egon nahi dugu"
Roberto Olabe: "Ilusioz nago proiektuari ekarpena egiten jarraitzeko". Beste hiru urtez kontratua berritu ostean, Realeko kirol zuzendariak berretsi du gauzak dituztela egiteko oraindik. Goian jarri du begirada denboraldi honetan: "Gauzak dauden bezala, Txapeldunen Liga jokatzeko borrokan egon nahi dugu"
Esker hitzekin hasi du Jokin Aperribai Realaeko presidenteak Roberto Olabe Futbol zuzendariaren kontratu berritzearen inguruko prentsaurrekoa. "Eskerrik asko geratzeagatik, beste gauza batzuk ez entzuteagatik eta egiten ari zaren lanagatik". Ondoren etorri da Olaberen erantzuna. "Egindakoa sendotzen amaitu behar dugu. ...
2023-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/223139/bolsonaro-ikertuko-dute-estatu-kolpe-saiakera-bultzatzea-egotzita.htm
Mundua
Bolsonaro ikertuko dute, estatu kolpe saiakera bultzatzea egotzita
Brasilgo Auzitegi Gorenak ikertuko du presidente ohia. Brasiliako segurtasunaren arduraduna atxilotu dute, estatu kolpe saiakeran izan zuen «omisioarengatik». Lulak «itxaropena» aldarrikatu du.
Bolsonaro ikertuko dute, estatu kolpe saiakera bultzatzea egotzita. Brasilgo Auzitegi Gorenak ikertuko du presidente ohia. Brasiliako segurtasunaren arduraduna atxilotu dute, estatu kolpe saiakeran izan zuen «omisioarengatik». Lulak «itxaropena» aldarrikatu du.
Jair Bolsonaro Brasilgo presidente ohiaren jarraitzaileek herrialdeko Kongresua, presidentetzaren egoitza eta Auzitegi Gorena hartu zituzten hilaren 8an, eta hasiak dira ja estatu kolpe saiakera ustez bultzatu eta egin zutenak ikertzen eta zigortzen. Izan ere, Bolsonaro ikertuko duela iragarri du gaur goizaldean Brasil...
2023-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/223140/sorionekuak-manifestua-aurkeztu-dute-irunean-euskara-ez-dadin-izan-museoan-gordetzeko-harribitxia.htm
Gizartea
'Sorionekuak' manifestua aurkeztu dute Iruñean, euskara ez dadin izan «museoan gordetzeko harribitxia»
Mobilizazio «historikoa» iragarri dute ekainaren 10erako, hizkuntza eskubideen alde
'Sorionekuak' manifestua aurkeztu dute Iruñean, euskara ez dadin izan «museoan gordetzeko harribitxia». Mobilizazio «historikoa» iragarri dute ekainaren 10erako, hizkuntza eskubideen alde
Zorioneko izan nahi dute. Euskaraz bizi, aparteko ahaleginik egin behar izan gabe. Konturatu gabe, kasik. Erosketak egitean, hedabideak kontsumitzean, lagunartean edo administrazioaren aurrean «kezkarik, beldurrik nahiz lotsarik gabe» egin nahi dute euskaraz. Uste dute euskarak ez duela «misteriorik» behar, «etorkizuna...
2023-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/223141/pirinio-atlantikoetako-departamenduak-ere-trenbidearen-berritzearen-alde-egin-du.htm
Gizartea
Pirinio Atlantikoetako departamenduak ere trenbidearen berritzearen alde egin du
Bordele eta Irun arteko trenbidearen «modernizazio urgentearen» aldeko mozioa onartu dute aho batez. Ahalik eta epe laburrenean obren egingarritasuna aztertzeko ikerketa bat egiteko eskatu dute
Pirinio Atlantikoetako departamenduak ere trenbidearen berritzearen alde egin du. Bordele eta Irun arteko trenbidearen «modernizazio urgentearen» aldeko mozioa onartu dute aho batez. Ahalik eta epe laburrenean obren egingarritasuna aztertzeko ikerketa bat egiteko eskatu dute
Bordele eta Irun arteko trenbidearen berritzearen proiektuak babes gehiago bildu du. Annie Poveda eta Iker Elizalde EH Baiko hautetsiek proposatuta, Pirinio Atlantikoetako departamenduko kontseiluak mozio bat onartu zuen atzo arratsaldean, aho batez. Akize-Paue eta Akize-Baiona-Hendaia trenbideak berritzeko 16 milioi e...
2023-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/223142/arabako-bertso-kuadrillen-arteko-txapelketa-urtarrilaren-27an-hasiko-da.htm
Kultura
Arabako Bertso Kuadrillen Arteko Txapelketa urtarrilaren 27an hasiko da
Guztira 280 lagunek parte hartuko dute, eta horietatik 64 ariko dira bat-batekoan kantuan. Finala Laudion jokatuko da, martxoaren 25ean.
Arabako Bertso Kuadrillen Arteko Txapelketa urtarrilaren 27an hasiko da. Guztira 280 lagunek parte hartuko dute, eta horietatik 64 ariko dira bat-batekoan kantuan. Finala Laudion jokatuko da, martxoaren 25ean.
Bi aste barru, hilaren 27an abiatuko da Arabako Bertso Kuadrillen Artekoa. Zazpigarren urtez egingo dute aurten, eta txapelketa formatua izango du aurtengoak ere. Maeztun izango da lehenengo saioa, eta Laudion azkenekoa, martxoaren 25ean. Guztira, 280 parte hartzaile baino gehiago ariko dira, bertsolariak, gai jartzail...
2023-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/223143/osakidetzako-lehen-arretako-langileak-berriz-grebara-deitzea-aztertzen-ari-dira.htm
Gizartea
Osakidetzako lehen arretako langileak berriz grebara deitzea aztertzen ari dira
160 elkartu dira Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak eginiko bileran, eta gehiengoa lanuzte gehiagoren alde agertu da. Barne inkesta baten arabera, %97 «erreta» daude
Osakidetzako lehen arretako langileak berriz grebara deitzea aztertzen ari dira. 160 elkartu dira Lehen Arreta Arnasberritzen plataformak eginiko bileran, eta gehiengoa lanuzte gehiagoren alde agertu da. Barne inkesta baten arabera, %97 «erreta» daude
Osakidetzako lehen arretako langileen %97 «erreta edo oso erreta» daude. Lehen Arreta Arnasberritzen (LAA) plataformak eginiko inkestaren emaitza da. 840 profesionalek erantzun dute Burn Out sindromearen inguruko galdeketa, eta erdiek oso erreta daudela esan dute. Alegia erretze hiru maila posibleetatik gorenean daudel...
2023-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/223144/babis-eta-pavel-lehiatuko-dira-txekiako-bozetako-bigarren-itzulian.htm
Mundua
Babis eta Pavel lehiatuko dira Txekiako bozetako bigarren itzulian
Txekiako presidentetzarako bozetan parte hartzea %68,2koa izan da. Pavelek NATOn ardurak izan ditu, eta Babis lehen ministro izan da.
Babis eta Pavel lehiatuko dira Txekiako bozetako bigarren itzulian. Txekiako presidentetzarako bozetan parte hartzea %68,2koa izan da. Pavelek NATOn ardurak izan ditu, eta Babis lehen ministro izan da.
Presidentetzarako hauteskundeak egin dituzte Txekiako Errepublikan atzo eta gaur, eta hautagai batek ere gehiengo osoa eskuratu ez zuenez, bigarren itzulia egingo dute bi aste barru. Andrej Babis lehen ministro ohia eta Petr Pavel NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko Batzorde Militarreko presidente izandakoa lehia...
2023-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/223145/zaleen-orroak-esnatu-du-osasuna.htm
Kirola
Zaleen orroak esnatu du Osasuna
Talde gorritxoak etenaren osteko lehen garaipena lortu du ligan, Mallorcari Sadarren irabazita. Aimarrek egin du norgehiagoka erabaki duen gola
Zaleen orroak esnatu du Osasuna. Talde gorritxoak etenaren osteko lehen garaipena lortu du ligan, Mallorcari Sadarren irabazita. Aimarrek egin du norgehiagoka erabaki duen gola
Sadarren beste bat da Osasuna. Bere bertsiorik onenetik urrun zebilen geldialditik bueltan, baina harmailen babesa sentitu, eta distira berreskuratu du gaur, Mallorcaren kontra. Irudia ona izan da, eta emaitza, aparta: hiru puntu mamitsu patrikaratu ditu, bigarren zatiaren hasieran Aimar Orozek egindako gol bati esker....
2023-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/223146/bilboko-plaza-bat-desinfektatu-dute-voxen-ekitaldi-baten-ostean.htm
Gizartea
Bilboko plaza bat «desinfektatu» dute, Voxen ekitaldi baten ostean
Bilboko San Frantzisko auzoan egin zuen ekitaldi bat Vox Espainiako alderdi ultraeskuindarrak ostiralean, eta gizarte eragileek deituta, plaza bat garbitu dute, «faxismoak» auzoetan lekurik ez duela aldarrikatzeko.
Bilboko plaza bat «desinfektatu» dute, Voxen ekitaldi baten ostean. Bilboko San Frantzisko auzoan egin zuen ekitaldi bat Vox Espainiako alderdi ultraeskuindarrak ostiralean, eta gizarte eragileek deituta, plaza bat garbitu dute, «faxismoak» auzoetan lekurik ez duela aldarrikatzeko.
Hainbat gizarte eragilek deituta, Bilboko Fleming plaza garbitu dute larunbat goizean Bilbon, atzo Voxek eta Javier Ortega Smith eskuin muturreko alderdi espainiar horretako ordezkariak bertan ekitaldi politiko bat egin zutelako. San Frantziskoko, Bilbo Zaharreko eta Zabalako herritarrek egin dute «desinfekzioa». Ecuad...
2023-1-14
https://www.berria.eus/albisteak/223147/puntuak-eta-jaia-etxekoentzat.htm
Kirola
Puntuak eta jaia, etxekoentzat
Realak irabazi du Athleticen aurkako derbia, nagusitasuna markagailuan islatuta. Zuri-gorriek jokalari bat gutxiagorekin amaitu dute, Yeray kaleratu baitu epaileak. Inoizko ikusle gehien izan da Anoetan: 38.342
Puntuak eta jaia, etxekoentzat. Realak irabazi du Athleticen aurkako derbia, nagusitasuna markagailuan islatuta. Zuri-gorriek jokalari bat gutxiagorekin amaitu dute, Yeray kaleratu baitu epaileak. Inoizko ikusle gehien izan da Anoetan: 38.342
Derbien ezaugarri nagusietako bat izango da, agian, trazarik hartu ezina. Hau da, lehiaren estutasunak argi gutxi ematea igarleari. Halakorik ez da jazo gaur Anoetan, Realak eta Athleticek jokatutako norgehiagokan. Etxekoen ekinaldiek gehiago balio izan dute, eta berandu baino lehen islatu da hori markagailuan. Jokoa e...
2023-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/223173/oinezko-bat-hil-da-asparrenean-kamioi-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Oinezko bat hil da Asparrenean, kamioi batek harrapatuta
Gidariak ihes egin du istripua gertatu ostean. Ertzaintzak harrapatu duenean, positibo eman du alkoholemia proban.
Oinezko bat hil da Asparrenean, kamioi batek harrapatuta. Gidariak ihes egin du istripua gertatu ostean. Ertzaintzak harrapatu duenean, positibo eman du alkoholemia proban.
Oinez zebilen gizonezko bat hil da gaur goizean A-1 errepidean, Asparrena (Araba) parean, kamioi batek harrapatuta. Hasiera batean ihes egin du ibilgailuaren gidariak, baina gutxi geroago atxilotu du Ertzaintzak. Jakinarazi dutenez, positibo eman du alkoholemia proban; Poliziaren arabera, «begi bistakoa zen mozkorra ze...
2023-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/223174/gizon-bat-hil-dute-atarrabian-arma-zorrotz-batekin.htm
Gizartea
Gizon bat hil dute Atarrabian arma zorrotz batekin
07:00ak baino lehentxeago gertatu da hilketa, Landazabal poligonoan.
Gizon bat hil dute Atarrabian arma zorrotz batekin. 07:00ak baino lehentxeago gertatu da hilketa, Landazabal poligonoan.
Gaur goizaldean gizon bat hil dute Atarrabian (Nafarroa), 07:00ak jotzear zirela. Foruzaingoak jakinarazi duenez, arma zuri batekin hil dute, Landazabal poligonoan. Ikerketa hasi dute zer gertatu den argitzeko, eta sumarioa sekretupean dago.
2023-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/223175/realak-galdu-egin-du-valentziaren-aurka-eta-athleticek-ere-bai-alhamaren-kontra.htm
Kirola
Realak galdu egin du Valentziaren aurka, eta Athleticek ere bai Alhamaren kontra
Markagailuan aurrea hartu dute bi euskal taldeek, baina etxekoek markagailua irauli dute bi kasuetan (2-1 amaitu dira bi partidak). Sailkapen nagusian seigarren dago Reala, eta zortzigarren Athletic.
Realak galdu egin du Valentziaren aurka, eta Athleticek ere bai Alhamaren kontra. Markagailuan aurrea hartu dute bi euskal taldeek, baina etxekoek markagailua irauli dute bi kasuetan (2-1 amaitu dira bi partidak). Sailkapen nagusian seigarren dago Reala, eta zortzigarren Athletic.
Asteburu txarra izan da Lehen Mailako euskal taldeentzat. Atzo Alavesek galdu zuen Levante Las Planasen aurka (1-0), eta gaur gauza bera egin dute Realak eta Athleticek. Etxetik kanpo jokatu dute bi taldeek —Realak Valentzian (2-1), eta Athleticek Alhaman (2-1)—, eta neurketako golen ordena ere berdina izan da: aurreti...
2023-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/223176/gutxienez-68-lagun-hil-dira-nepalen-izan-den-hegazkin-istripu-batean.htm
Mundua
Gutxienez 68 lagun hil dira Nepalen izan den hegazkin istripu batean
Lau bidaiari desagertuta daude oraindik, baina adituek ez dute uste inor bizirik aterako denik. Pokharako aireportuan lur hartzera zihoala erori da abioia.
Gutxienez 68 lagun hil dira Nepalen izan den hegazkin istripu batean. Lau bidaiari desagertuta daude oraindik, baina adituek ez dute uste inor bizirik aterako denik. Pokharako aireportuan lur hartzera zihoala erori da abioia.
Yeti Airline konpainiaren hegazkin batek istripua izan du gaur goizean Pokharan, Nepalen, eta gutxienez 68 lagun hil dira. Denera 72 lagun zihoazen hegazkinean (68 bidaiari eta lau langile), eta desagertuta jarraitzen dute lauk; erreskate zerbitzuek bihar jarraituko dute haien bila, baina, esan dutenez, ez dute haiek b...
2023-1-15
https://www.berria.eus/albisteak/223177/ikurrin-bat-eta-nafarroako-bandera-bat-sadarreko-harmailetatik-kenarazi-izana-ikertuko-du-osasunak.htm
Kirola
Ikurrin bat eta Nafarroako bandera bat Sadarreko harmailetatik kenarazi izana ikertuko du Osasunak
Klubak gertatutakoa gaitzetsi du, eta Espainiako Poliziaren koordinatzailea egin du erantzule. Hasieran zaleei ikurrak kendu zizkieten arren, minutu batzuk geroago berriz jarri ahal izan zituzten.
Ikurrin bat eta Nafarroako bandera bat Sadarreko harmailetatik kenarazi izana ikertuko du Osasunak. Klubak gertatutakoa gaitzetsi du, eta Espainiako Poliziaren koordinatzailea egin du erantzule. Hasieran zaleei ikurrak kendu zizkieten arren, minutu batzuk geroago berriz jarri ahal izan zituzten.
2023an lehen aldiz, Sadarrera itzuli zen atzo Osasuna, eta, taldeak Mallorcari irabazi zion arren (1-0), ez zen erabat arratsalde lasaia izan gorritxoen zaleentzat. Partida hasi aurretik, estadioko segurtasun indarrek ikurrin bat, Nafarroako bandera bat eta GKS Gazte Koordinakunde Sozialistaren pankarta bat kendu zizki...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223178/altuna-iiiak-eta-tolosak-irabazi-egin-diete-elordiri-eta-zabaletari.htm
Kirola
Altuna III.ak eta Tolosak irabazi egin diete Elordiri eta Zabaletari
Elordik eta Zabaletak aurtengo txapelketan galdu duten lehen partida da. Neurketa gogorra jokatu dute.
Altuna III.ak eta Tolosak irabazi egin diete Elordiri eta Zabaletari. Elordik eta Zabaletak aurtengo txapelketan galdu duten lehen partida da. Neurketa gogorra jokatu dute.
Elordi eta Zabaleta ez dira garaiezinak. Hori erakutsi zuten atzo Altuna III.ak eta Tolosak, Bilboko Bizkaia pilotalekuan, lana gogor eginda (22-21). Neurketa oso lehiatua jokatu dute, oso ondo aritu dira lau pilotariak, eta bosgarren puntua poltsikoratu dute irabazleek. Gaur arte, zazpi partidatik zazpi irabazi dituzt...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223179/lokaztu-egin-da-ikatzaren-gatazka-luetzerathen.htm
Mundua
Lokaztu egin da ikatzaren gatazka Luetzerathen
Alemanian ikatz meatze bat zabaltzeko suntsitu nahi duten herrixkatik ekintzaile ekologista ia guztiak kanporatu dituela esan du Poliziak, baina gaineratu dute tunel batean gotortu direnek eutsi egiten diotela. Milaka ekologista bildu ziren larunbatean, manifestazioan.
Lokaztu egin da ikatzaren gatazka Luetzerathen. Alemanian ikatz meatze bat zabaltzeko suntsitu nahi duten herrixkatik ekintzaile ekologista ia guztiak kanporatu dituela esan du Poliziak, baina gaineratu dute tunel batean gotortu direnek eutsi egiten diotela. Milaka ekologista bildu ziren larunbatean, manifestazioan.
Asteazkenean hasi zuten Alemanian operazio erraldoia Luetzerath herrixka hutsarazteko, ikatz meatze bat zabaltzeko helburuarekin. Ehunka polizia aritu dira horretan, baina asteburuan, oraindik ere milaka manifestari ekologistari aurre egin behar izan diete. Herrixkan gotortuta zeuden ekintzaile ia guztiak kanporatu di...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223180/atarrabian-atzo-hil-zuten-gizonaren-hiltzailearen-bila-ari-dira.htm
Gizartea
Atarrabian atzo hil zuten gizonaren hiltzailearen bila ari dira
Arrotxapean bizi zen biktima, eta 20 urte zeramatzan Nafarroan, Errepublika Dominikarretik helduta.
Atarrabian atzo hil zuten gizonaren hiltzailearen bila ari dira. Arrotxapean bizi zen biktima, eta 20 urte zeramatzan Nafarroan, Errepublika Dominikarretik helduta.
Atzo 07:00ak aldera 40 urteko gizon bat hil zuten Atarrabian (Nafarroa). Foruzaingoak esan duenez, arma zorrotz batekin hil zuten, Landazabal poligonoan. Ikerketa egiten ari da Polizia, hiltzaileak harrapatzeko. Gaur jakin da hildakoak Adrian Ogando zuela izena, baina Gualey esaten ziotela. Nafarroako hainbat hedabide...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223181/etziko-bilerak-zer-emango-zain-protesta-egin-dute-berriro-donostia-ospitalean.htm
Gizartea
Etziko bilerak zer emango zain, protesta egin dute berriro Donostia ospitalean
Asteazkenean batzartzekoak dira osasun sistemako buruekin, mahai gainean dituzten bost eskariak hizpide hartzeko
Etziko bilerak zer emango zain, protesta egin dute berriro Donostia ospitalean. Asteazkenean batzartzekoak dira osasun sistemako buruekin, mahai gainean dituzten bost eskariak hizpide hartzeko
Bost minutu doi izan dira gaur berriro. Euritakoak zabalduta, elkarretaratze laburra egin dute Osakidetzako buruzagitzarekin dituzten desadostasunak direla-eta Donostia ospitalean protestan ari diren erietxeko langileek. Ohi dutenez, txalo zaparrada batekin amaitu dute kontzentrazioa. Ez dute adierazpenik egin nahi iza...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223182/talibanek-boterea-berreskuratu-ondoren-hiriburuan-jarraitu-zuten-emakumezko-parlamentari-bakarretako-bat-hil-dute-tiroz.htm
Mundua
Talibanek boterea berreskuratu ondoren hiriburuan jarraitu zuten emakumezko parlamentari bakarretako bat hil dute, tiroz
Gobernua talibanen esku gelditu ondotik Kabulen segitu zuten emakume diputatu bakarretakoa zen Mursal Nabizada. 32 urte zituen. Poliziaren arabera, ikertzen hasi dira hilketa nola gertatu zen argitzeko.
Talibanek boterea berreskuratu ondoren hiriburuan jarraitu zuten emakumezko parlamentari bakarretako bat hil dute, tiroz. Gobernua talibanen esku gelditu ondotik Kabulen segitu zuten emakume diputatu bakarretakoa zen Mursal Nabizada. 32 urte zituen. Poliziaren arabera, ikertzen hasi dira hilketa nola gertatu zen argitz...
Mursal Nabizada hil dute, Afganistango Gobernuko parlamentari ohi bat. 32 urte zituen, eta Talibanen garaipenaren ondotik ere bere aldarrikapen politikoei tinko eutsi zielako da ezaguna, besteak beste. 2021eko abuztuan gobernua talibanen esku gelditu eta gero, parlamentari ziren emakume bakan batzuek baizik ez zuten se...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223183/milioi-batetik-gora-ikustaldi-lortu-ditu-kai-nakaik-shakirak-piqueri-jarritako-koplen-euskarazko-bertsioarekin.htm
Bizigiro
Milioi batetik gora ikustaldi lortu ditu Kai Nakaik, Shakirak Piqueri jarritako koplen euskarazko bertsioarekin
Abeslari gasteiztarrak ez du kantaren bertsio osoa egin, baizik eta Tiktok sare sozialerako lagin bat. «Nire helburua ez da abesti osoak egitea, baizik eta erakustea zelan entzuten den holako abesti famatu bat euskaraz»
Milioi batetik gora ikustaldi lortu ditu Kai Nakaik, Shakirak Piqueri jarritako koplen euskarazko bertsioarekin. Abeslari gasteiztarrak ez du kantaren bertsio osoa egin, baizik eta Tiktok sare sozialerako lagin bat. «Nire helburua ez da abesti osoak egitea, baizik eta erakustea zelan entzuten den holako abesti famatu b...
Ostiralean argitaratu zuen Kai Nakai musikari gasteiztarrak Shakiraren azken kantaren euskarazko bertsioa, edo, hobeto esanda, Tiktokek duen denbora mugaren araberako bertsioaren puska, eta dagoeneko milioi bat ikustaldi lortu ditu. Barkatu, beste hegazkin bat hartu dut Etsipen handia izan dut jada Hain txapelduna zin...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223184/bizkaibuseko-gidari-bat-jipoitu-dute-eta-basurtuko-ospitalean-artatu-dute.htm
Gizartea
Bizkaibuseko gidari bat jipoitu dute, eta Basurtuko ospitalean artatu dute
Hiru andre gaztek autobusetik atera zuten larunbat gauean, Bilboko Moyua plazan, eta ostiko ugari eman zizkioten, konortea galarazi arte.
Bizkaibuseko gidari bat jipoitu dute, eta Basurtuko ospitalean artatu dute. Hiru andre gaztek autobusetik atera zuten larunbat gauean, Bilboko Moyua plazan, eta ostiko ugari eman zizkioten, konortea galarazi arte.
Mungia eta Bilbo gauez lotzen dituen Bizkaibuseko ibilbidean eraso larria egin diote autobus gidari bati, larunbat gauean. Emakumea Bilbo aldera eramaten ari zen autobusa, eta alkohola hartu izanaren sintoma argiak zituen bidaiari bati sarrera eragozten saiatu zen. Autobusari kolpeak ematen ibili zen hura geltokian zel...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223185/araba-bizkai-eta-gipuzkoako-ekonomia-43-handitu-zen-iaz.htm
Ekonomia
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia %4,3 handitu zen iaz
Eustatek aurreratu duenez, lanaldi osoko lanpostuak %3,1 ugaritu ziren iragan urtean, eta orotara 30.000 lanpostu inguru sortu ziren.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ekonomia %4,3 handitu zen iaz. Eustatek aurreratu duenez, lanaldi osoko lanpostuak %3,1 ugaritu ziren iragan urtean, eta orotara 30.000 lanpostu inguru sortu ziren.
Iragan urteko azken hiruhilekoan, hazkunde ekonomikoak abiada apur bat hartu zuen. Hirugarren hiruhilekoan, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako barne produktu gordina (BPG) %0,1eko erritmoan hazi zen, eta azken hiruhilekoan koska bat igo da, hamarren bat (%0,4). Eustatek 2022ko ekonomiaren bilakaeraren datua aurreratu du goi...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223186/nafarroako-emakumezkoen-pentsioak-ez-dira-mila-eurora-iristen.htm
Ekonomia
Nafarroako emakumezkoen pentsioak ez dira mila eurora iristen
ELAren txosten baten arabera, batez beste 977 euroko ordaina jasotzen dute hilean. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1.056 eurokoa da kopuru hori.
Nafarroako emakumezkoen pentsioak ez dira mila eurora iristen. ELAren txosten baten arabera, batez beste 977 euroko ordaina jasotzen dute hilean. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan 1.056 eurokoa da kopuru hori.
Hego Euskal Herriko emakumeen batez besteko pentsioak ez dira 1.100 eurora iristen. Nafarroan 977 euroko ordaina jasotzen dute batez beste, eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, 1.056. ELAk pentsioen inguruan eginiko ikerketaren emaitzetako bat da, eta erretiro zein alargun pentsioak kontuan hartuta ateratako datua. «Gener...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223187/ukrainan-eta-mendebaldean-kezka-eragin-dute-bielorrusiaren-eta-errusiaren-ariketa-militar-bateratuek.htm
Mundua
Ukrainan eta Mendebaldean kezka eragin dute Bielorrusiaren eta Errusiaren ariketa militar bateratuek
Minskek esan du otsailaren 1era arte iraungo duten maniobrak «erabat defentsiboak» direla. Alemaniako Defentsa ministroak dimisioa eman du, Errusiaren inbasioaren aferan egin dizkioten kritikengatik.
Ukrainan eta Mendebaldean kezka eragin dute Bielorrusiaren eta Errusiaren ariketa militar bateratuek. Minskek esan du otsailaren 1era arte iraungo duten maniobrak «erabat defentsiboak» direla. Alemaniako Defentsa ministroak dimisioa eman du, Errusiaren inbasioaren aferan egin dizkioten kritikengatik.
Ukrainan eta Mendebaldean kezka eragin du Bielorrusiak eta Errusiak ariketa militar bateratuak hasi izanak gaur. Iragan urtearen hasieran ere egin zituzten, eta horren ondoren eman zuen Vladimir Putin Errusiako presidenteak, joan den otsailaren 24an, inbasioa hasteko agindua; hain justu, Ukrainako hiriburuaren kontrako...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223188/cosa-nostra-mafiako-ustezko-burua-atxilotu-dute-italian.htm
Mundua
Cosa Nostra mafiako ustezko burua atxilotu dute Italian
Palermoko ospitale pribatu batean atzeman dute Matteo Messina; 30 urte zeramatzan ihes eginda. Justiziak hainbat hilketa eta atentatu egitea egotzi dio Siziliako mafiako ustezko buruzagiari.
Cosa Nostra mafiako ustezko burua atxilotu dute Italian. Palermoko ospitale pribatu batean atzeman dute Matteo Messina; 30 urte zeramatzan ihes eginda. Justiziak hainbat hilketa eta atentatu egitea egotzi dio Siziliako mafiako ustezko buruzagiari.
Italiako Poliziak atxilotu egin du Cosa Nostra mafiako ustezko buruzagia, Matteo Messina, Palermoko (Italia) ospitale pribatu batean, herrialdeko hainbat hedabidek jakinarazi dutenez. Messinak 30 urte zeramatzan ihes eginda, eta Palermoko fiskaltzak egindako ikerketa baten ondotik atzeman dute. Justiziak bizi guztiko k...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223189/n-1-errepideko-lerro-bat-zabaltzea-lortu-dute.htm
Gizartea
N-1 errepideko lerro bat zabaltzea lortu dute
Gutxienez hamar kilometroko ilarak sortu dira Tolosa inguruan, Itsasondoraino, Donostiarako bidean, kamioi bat irauli delako, eta zama astuna errepidera erori delako
N-1 errepideko lerro bat zabaltzea lortu dute. Gutxienez hamar kilometroko ilarak sortu dira Tolosa inguruan, Itsasondoraino, Donostiarako bidean, kamioi bat irauli delako, eta zama astuna errepidera erori delako
Euriak goiza zaildu du errepideetan. N-1 errepidea itxi behar izan dute, Tolosa inguruan (Gipuzkoa), Donostiarako bidean, kamioi bat irauli delako. Gidariak ez du minik hartu, baina ibilgailuak zama astuna zeraman, eta hori errepidean geratu da. Eguerdi parterako, gutxienez hamar kilometroko ilarak eragin ditu ezbeharr...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223190/luzatu-egin-dute-martxoaren-3ko-biktimen-oroimenezkoaren-estatutuak-onartzeko-epea.htm
Politika
Luzatu egin dute Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezkoaren estatutuak onartzeko epea
Gaur goizean ziren onartzekoak Martxoaren 3ko Oroimenezkoaren Fundazioa sortzeko estatutuak, baina biktimen elkarteak epea luzatzeko egindako eskaera aintzat hartu du Gasteizko Udalbatzak. 72 ordu baino ez zitzaien eman proiektuaren oinarriak aztertzeko.
Luzatu egin dute Martxoaren 3ko Biktimen Oroimenezkoaren estatutuak onartzeko epea. Gaur goizean ziren onartzekoak Martxoaren 3ko Oroimenezkoaren Fundazioa sortzeko estatutuak, baina biktimen elkarteak epea luzatzeko egindako eskaera aintzat hartu du Gasteizko Udalbatzak. 72 ordu baino ez zitzaien eman proiektuaren oin...
Joan den ostiralean, Martxoak 3 3lkarteak jakinarazi zuen Gasteizen eraikitzekoa den Oroimenezkoaren Fundazioaren estatutuak jaso zituela, eta horiek gaur bertan onartu behar zituela Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako Batzordeak, hurrengo ostiralean osoko bilkuran behin betiko onesteko. Estatutuak aztertzeko denbor...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223191/2020tik-sortutako-aberastasunaren-bi-heren-1-aberatsenen-eskuetan-daude.htm
Ekonomia
2020tik sortutako aberastasunaren bi heren %1 aberatsenen eskuetan daude
Oxfamen txostenaren arabera, munduko hamar aberatsenek beren ondasunak bikoiztu dituzte COVID-19aren pandemiaz geroztik.
2020tik sortutako aberastasunaren bi heren %1 aberatsenen eskuetan daude. Oxfamen txostenaren arabera, munduko hamar aberatsenek beren ondasunak bikoiztu dituzte COVID-19aren pandemiaz geroztik.
Handituz doa dirudunen eta pobreen arteko arrakala. COVID-19aren pandemiaz geroztik, munduko hamar aberatsenek bikoiztu egin dituzte beren ondareak. Gaur argitaratu du Oxfam International GKE gobernuz kanpoko erakundeak desberdintasunari buruz egiten duen urteroko txostena. Horren arabera, %1 aberatsenek eskuratu dituz...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223192/arabako-salhaketak-dio-ez-daudela-argi-2020an-hildako-preso-baten-ingurukoak.htm
Gizartea
Arabako Salhaketak dio ez daudela argi 2020an hildako preso baten ingurukoak
Zaballan zegoen 67 urteko G.B. presoa Gasteizko Santiago ospitalean sartu zuten 2020ko apirilean, ebakuntza kirurgikoa egiteko. Handik bi egunera hil zen, eta Salhaketak uste du ez dela «behar bezala kontrolatu Ertzaintzaren jarduera».
Arabako Salhaketak dio ez daudela argi 2020an hildako preso baten ingurukoak. Zaballan zegoen 67 urteko G.B. presoa Gasteizko Santiago ospitalean sartu zuten 2020ko apirilean, ebakuntza kirurgikoa egiteko. Handik bi egunera hil zen, eta Salhaketak uste du ez dela «behar bezala kontrolatu Ertzaintzaren jarduera».
Ertzaintzaren informazioaren arabera, G.B. presoak erizain bati aurre egin zion Gasteizko Santiago ospitalean 2020ko apirilaren 6an, eta Poliziaren zaintzak «gogor jardun zuen haren defentsan». Eusko Jaurlaritzaren 2020ko maiatzaren 18ko txosten baten arabera, liskar bat izan zen presoaren eta Poliziaren artean, eta Er...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223193/gizarte-zerbitzuak-izanen-dira-barnahus-ereduan-oinarritutako-etxearen-erdigunea.htm
Gizartea
Gizarte Zerbitzuak izanen dira Barnahus ereduan oinarritutako etxearen erdigunea
Proiektuaren urteko balorazioa egin dute Gasteizen, eta erran dute eraikinaren obrak atzeratuta daudela.
Gizarte Zerbitzuak izanen dira Barnahus ereduan oinarritutako etxearen erdigunea. Proiektuaren urteko balorazioa egin dute Gasteizen, eta erran dute eraikinaren obrak atzeratuta daudela.
«Ekintza guztien lotura amankomuna». Horrela definitu ditu Gizarte Zerbitzuak Eusko Jaurlaritzako Familia eta Haurren Zuzendaritzak. Zerbitzu hori izanen baita, hain zuzen ere, Barnahus ereduan oinarritutako lehenbiziko etxearen erdigunea. Gasteizen egonen da, eta helburua da sexu abusuak pairatu dituzten umeak berriz ...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223194/tapia-menpekotasuna-murriztu-nahi-badugu-zentral-eolikoak-jarri-behar-ditugu-nahitaez.htm
Gizartea
Tapia: «Menpekotasuna murriztu nahi badugu, zentral eolikoak jarri behar ditugu nahitaez»
Energia berriztagarrien lurralde plan sektorialak gisa horretako zentralak jartzeko 78 toki proposatzen ditu, eta haietan guztietan zentralak jartzearen alde agertu da Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburua.
Tapia: «Menpekotasuna murriztu nahi badugu, zentral eolikoak jarri behar ditugu nahitaez». Energia berriztagarrien lurralde plan sektorialak gisa horretako zentralak jartzeko 78 toki proposatzen ditu, eta haietan guztietan zentralak jartzearen alde agertu da Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburu...
Ahalik eta zentral eoliko gehien jarri nahi du Eusko Jaurlaritzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hala erakutsi du gaur Arantxa Tapia Ekonomia Garapen eta Azpiegituretarako sailburuak Euskadi Irratiako Faktoria saioan egin dioten elkarrizketan: «Herriz herri aztertuko ditugu proposamenak, baimen guztiak ondo beteta eta...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223195/pentsiodunek-aldarrikatu-dute-milaka-arrazoi-dituztela-kaleetan-jarraitzeko.htm
Ekonomia
Pentsiodunek aldarrikatu dute «milaka arrazoi» dituztela kaleetan jarraitzeko
Pentsioen erreformaren bigarren zatiaren aurka egingo dutela aurreratu dute mugimenduaren sorreraren bosgarren urteurreneko ospakizunean.
Pentsiodunek aldarrikatu dute «milaka arrazoi» dituztela kaleetan jarraitzeko. Pentsioen erreformaren bigarren zatiaren aurka egingo dutela aurreratu dute mugimenduaren sorreraren bosgarren urteurreneko ospakizunean.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak «oso bizirik» dagoela aldarrikatu du bere sorreraren bosgarren urteurrena ospatzeko antolaturiko elkarretaratze eta kalejiretan. Mugimenduaren sorrera eragin zuen arazoetako asko oraindik konpontzeke daudela gogoratu dute hiri eta herrietako udaletxeen aurrean. Are gehiago, orain...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223196/gina-lollobrigida-aktore-italiarra-hil-da-95-urterekin.htm
Kultura
Gina Lollobrigida aktore italiarra hil da, 95 urterekin
Zinemako izar bilakatu zen Italian XX. mendearen erdialdean, eta Hollywoodera egin zuen jauzi gero.
Gina Lollobrigida aktore italiarra hil da, 95 urterekin. Zinemako izar bilakatu zen Italian XX. mendearen erdialdean, eta Hollywoodera egin zuen jauzi gero.
Gina Lollobrigida aktore italiarra gaur hil da, Ansa albiste agentziak jakinarazi duenez. Bere ibilbidean 60 filmetan baino gehiagotan parte hartu zuen, eta batik bat Italian lan egin zuen, baina nazioarteko ekoizpenetan ere aritu zen, baita Hollywoodeko hainbat zinemagilerekin ere. Hala, zuzendari izan zituen Rene Cla...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223197/hirekin-zentroa-aurkeztu-dute-industria-eraldatzen-laguntzeko.htm
Ekonomia
Hirekin zentroa aurkeztu dute, industria eraldatzen laguntzeko
Mondragon Unibertsitatea da berrikuntza eta ekintzailetza zentroaren bultzatzaile nagusia. Datorren urterako martxan nahi dute.
Hirekin zentroa aurkeztu dute, industria eraldatzen laguntzeko. Mondragon Unibertsitatea da berrikuntza eta ekintzailetza zentroaren bultzatzaile nagusia. Datorren urterako martxan nahi dute.
Hirekin berrikuntza eta ekintzailetza zentroak industriaren eraldaketan eragin nahi du; hots, haren helburua da laguntza ematea gaurko industria kutsatzailea, baliabideetan intentsiboa eta balio teknologiko baxukoa industria jasangarri, digital eta balio erantsi handikoa izan dadin. Mondragon Unibertsitatea da zentroar...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223198/ahalduntze-prozesuetan-parte-hartzen-duten-emakumeetan-aldaketak-daude-ikerketa-baten-arabera.htm
Gizartea
Ahalduntze prozesuetan parte hartzen duten emakumeetan aldaketak daude, ikerketa baten arabera
40 eta 69 urte bitarteko emakumeak dira ahalduntze prozesuetan gehien parte hartzen dutenak.
Ahalduntze prozesuetan parte hartzen duten emakumeetan aldaketak daude, ikerketa baten arabera. 40 eta 69 urte bitarteko emakumeak dira ahalduntze prozesuetan gehien parte hartzen dutenak.
Ahalduntze prozesuek osasunean zer onura dituzten jakitea eta prozesu horien garrantzia nabarmentzea. Horiek dira Gipuzkoako ahalduntze taldeak: parte hartzeko arrazoiak eta aldaketa esanguratsuak txostenaren helburuak. Pepa Bojo psikoterapeuta da dokumentuaren egilea, eta azaldu du ahalduntze tailerretan parte hartzen...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223199/oreka-izango-du-ardatz-guggenheim-museoko-aurtengo-programazioak.htm
Kultura
Oreka izango du ardatz Guggenheim museoko aurtengo programazioak
Bilboko Guggenheim museoak zazpi erakusketa antolatuko ditu 2023an. Otsailaren 10etik aurrera ikusi ahal izango da lehena: ‘Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920-1945’.
Oreka izango du ardatz Guggenheim museoko aurtengo programazioak. Bilboko Guggenheim museoak zazpi erakusketa antolatuko ditu 2023an. Otsailaren 10etik aurrera ikusi ahal izango da lehena: ‘Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920-1945’.
Bilboko Guggenheim museoak aurreko urteetako «anbizio, asmo eta bikaintasun» berarekin ekingo dio 2023ari. Hala adierazi du Juan Ignacio Bidarte zuzendariak, goizean emandako prentsaurrekoan. Guztira, zazpi erakusketa egingo dituzte aurten. Horietatik lehena, Joan Miró. Errealitate absolutua. Paris, 1920-1945, otsailar...
2023-1-16
https://www.berria.eus/albisteak/223200/fvem-eta-metalgintzako-sindikatuak-hilaren-23an-elkartuko-dira-berriz.htm
Ekonomia
FVEM eta metalgintzako sindikatuak hilaren 23an elkartuko dira berriz
Bi aldeek beren proposamenak azaldu dizkiete Jaurlaritzari, eta hark zehaztu du hurrengo hitzordua. ELAk nabarmendu du mobilizazioak direla lan ituna lortzeko modurik onena.
FVEM eta metalgintzako sindikatuak hilaren 23an elkartuko dira berriz. Bi aldeek beren proposamenak azaldu dizkiete Jaurlaritzari, eta hark zehaztu du hurrengo hitzordua. ELAk nabarmendu du mobilizazioak direla lan ituna lortzeko modurik onena.
Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmenaren negoziazioa geldirik egon da azken asteotan. Izan ere, ituna negoziatzeko mahaia abenduaren 21ean bildu zen azkeneko aldiz. Eta adostasunik gabe amaitu zuten bilera. Negoziazioan aurrerapauso bat eman nahian, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sail...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223229/bertan-behera-utzi-dituzte-baiona-eta-hendaia-arteko-trenak-eta-baiona-eta-donibane-garazi-artekoak.htm
Gizartea
Bertan behera utzi dituzte Baiona eta Hendaia arteko trenak eta Baiona eta Donibane Garazi artekoak
Haizearengatik hartu dute neurria, eta TER konpainiak ez du ordezko zerbitzurik jarri
Bertan behera utzi dituzte Baiona eta Hendaia arteko trenak eta Baiona eta Donibane Garazi artekoak. Haizearengatik hartu dute neurria, eta TER konpainiak ez du ordezko zerbitzurik jarri
TER tren konpainiak gaur goizaldean ohartarazi duenez, tren zerbitzua bertan behera utzi dute Baiona eta Hendaia eta Baiona Donibane Garazi artean. «Haize bortitza» espero dutela eta «segurtasun arrazoiengatik» hartu dute neurria, azaldu dutenez. Erabiltzaileek galdetu diete zer garraio zerbitzu jarri duten trenak or...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223230/80-urteko-gizonezko-baten-gorpua-aurkitu-dute-bermeon.htm
Gizartea
80 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bermeon
Atzotik zegoen galduta, eta portuan topatu dute, hilda
80 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bermeon. Atzotik zegoen galduta, eta portuan topatu dute, hilda
Gaur goizaldean 80 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bermeoko portuan (Bizkaia). Atzo gauean senideek ohartarazi zuten etxetik falta zela, euri eta haize denboralearen erdian, eta larrialdi zerbitzuek hura bilatzeko operazioa antolatu zuten. 01:00ak aldera, Gurutze Gorriaren ontzi bateko kideek topatu dute go...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223231/eneko-compains-sadarren-banderak-kentzeko-emandako-agindua-erabat-arbitrarioa-da.htm
Kirola
Eneko Compains: «Sadarren banderak kentzeko emandako agindua erabat arbitrarioa da»
EHUko Konstituzio Zuzenbide irakaslea da larunbatean segurtasun indarrek kendu zituzten banderen jabea. Twitterren azaldu du bere ikuspuntua.
Eneko Compains: «Sadarren banderak kentzeko emandako agindua erabat arbitrarioa da». EHUko Konstituzio Zuzenbide irakaslea da larunbatean segurtasun indarrek kendu zituzten banderen jabea. Twitterren azaldu du bere ikuspuntua.
«Bideoan ageri direnetako bat naiz, eta kentzen dituzten banderen jabea. Gertatutakoa ez da zerbait berria; jende askori gertatu zaio. Berria dena da irudiak zabaldu izana». Horrela hasi du Eneko Compains EHUko Konstituzio Zuzenbideko irakasleak Twitterren idatzi duen haria. Han azaldu du joan den larunbatean Iruñeko S...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223232/jauzi-ekosoziala-aurkeztu-dute-ekotopaketen-laquoindarraraquo-kalera-ateratzeko-asmoz.htm
Gizartea
Jauzi Ekosoziala aurkeztu dute, Ekotopaketen «indarra» kalera ateratzeko asmoz
Pobrezia eta xahuketa energetikoaren kontrako hainbat ekintza egingo ditu dinamikak udara bitarte; lehena, otsailaren 17an. Udara ostean, eztabaida zabalduko dute, dinamikak zer «forma zehatz» hartu behar duen erabakitzeko.
Jauzi Ekosoziala aurkeztu dute, Ekotopaketen «indarra» kalera ateratzeko asmoz. Pobrezia eta xahuketa energetikoaren kontrako hainbat ekintza egingo ditu dinamikak udara bitarte; lehena, otsailaren 17an. Udara ostean, eztabaida zabalduko dute, dinamikak zer «forma zehatz» hartu behar duen erabakitzeko.
Iragarritako urratsak egiten ari dira Ekotopaketen bultzadaz ekologismoaren bueltan antolatu zirenak. Irailaren hondarrean eta urri hasieran Portugaleten (Bizkaia) egindako topaketen azken egunean erabaki zuten «lan dinamika» bati ekitea, eta gaur aurkeztu dute, Donostian: Jauzi Ekosoziala, «oraindik etxe bihurtu ez de...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223233/errefuxiatuak-hartzeko-zentro-bat-jarriko-dute-gasteizen.htm
Gizartea
Errefuxiatuak hartzeko zentro bat jarriko dute Gasteizen
Espainiako Gobernuak proiektua lizitatu du. Gasteizko Arana klinika zaharrean egongo da, eta 2024an irekitzea aurreikusi dute. Gorka Urtaranek ez du gogo onez hartu proiektua.
Errefuxiatuak hartzeko zentro bat jarriko dute Gasteizen. Espainiako Gobernuak proiektua lizitatu du. Gasteizko Arana klinika zaharrean egongo da, eta 2024an irekitzea aurreikusi dute. Gorka Urtaranek ez du gogo onez hartu proiektua.
Espainiako Gobernuko Migrazioen Estatu Idazkaritzak erabaki du Nazioarteko Babeserako Harrera Zentro bat jarriko duela Gasteizen, Arana Klinikaren eraikin zaharrean. Asilo eskatzaile, iheslari eta errefuxiatuentzako zentro bat izango da. Gisa horretako lehena izango da Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuak emandako...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223234/baliteke-elurra-kostaldean-ere-egitea-bihar.htm
Gizartea
Baliteke elurra kostaldean ere egitea bihar
Goizean garraio zerbitzu ugari trabaturik geratu dira euriteengatik, eta zenbait errepide itxi dituzte elurteen ondorioz. Biharko espero da elur gehien.
Baliteke elurra kostaldean ere egitea bihar. Goizean garraio zerbitzu ugari trabaturik geratu dira euriteengatik, eta zenbait errepide itxi dituzte elurteen ondorioz. Biharko espero da elur gehien.
* Bertan behera utzi dituzte Baiona eta Hendaia arteko trenak eta Baiona eta Donibane Garazi artekoak. * 80 urteko gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bermeoko portuan. * Gauerako, elur maila 400 metro inguruan izanen da zenbait tokitan.
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223235/hiru-pertsona-atxilotu-dituzte-sestaon-hilketa-saiakera-bat-egotzita.htm
Gizartea
Hiru pertsona atxilotu dituzte Sestaon, hilketa saiakera bat egotzita
Itxuraz, emakume batek senarra hiltzeko eskatu zion ezagun bati, diru truke. Emakumea eta erasoa egitea egozten dioten gizona espetxera bidali dituzte.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Sestaon, hilketa saiakera bat egotzita. Itxuraz, emakume batek senarra hiltzeko eskatu zion ezagun bati, diru truke. Emakumea eta erasoa egitea egozten dioten gizona espetxera bidali dituzte.
Ertzaintzak 45 urteko emakume bat eta 18 urteko bi gizonezko atxilotu ditu Sestaon (Bizkaia), hilketa saiakera batekin zerikusia dutelakoan. Epailearen aurretik igaro ostean, gazteetako bat aske utzi dute, eta beste biak espetxera bidali dituzte. Itxuraz, emakumeak senarra hiltzeko eskatu zion, diru truke, gizonezkoeta...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223236/gazteak-zuzendaritzetan-sartzeko-laquokuotakraquo-nahi-ditu-zedarriak-plataformak.htm
Gizartea
Gazteak zuzendaritzetan sartzeko «kuotak» nahi ditu Zedarriak plataformak
«Belaunaldien arteko ekitate helburu handiak» bete daitezen nahiko luke goi enpresarioen klubak, 'Euskal Z Belaunaldia' izendatu duen txostenean dioenez. «Presazkotzat» jotzen du «urrats jakinak» egitea «hezkuntza sistema malgu baten alde».
Gazteak zuzendaritzetan sartzeko «kuotak» nahi ditu Zedarriak plataformak. «Belaunaldien arteko ekitate helburu handiak» bete daitezen nahiko luke goi enpresarioen klubak, 'Euskal Z Belaunaldia' izendatu duen txostenean dioenez. «Presazkotzat» jotzen du «urrats jakinak» egitea «hezkuntza sistema malgu baten alde».
Goi enpresari ezagun batzuek osatzen duten Zedarriak plataformak zenbait proposamen egin ditu 18 eta 30 urte arteko gazteen inguruan, plataforma horren hirugarren azterketan. Gazteek erakundeen zuzendaritzetan sartzeko erraztasunak beharko lituzketela helarazi du azterketak, eta «eztabaida bat irekitzea» proposatu du «...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223237/sayas-eta-adanero-pprekin-aurkeztuko-dira-hauteskundeetan.htm
Politika
Sayas eta Adanero PPrekin aurkeztuko dira hauteskundeetan
Nafarroan «zentro-eskuina batu» egin dela aldarrikatu du Nafarroako PPko presidente Javier Garciak, eta eskua luzatu die «bat egin nahi duten guztiei»
Sayas eta Adanero PPrekin aurkeztuko dira hauteskundeetan. Nafarroan «zentro-eskuina batu» egin dela aldarrikatu du Nafarroako PPko presidente Javier Garciak, eta eskua luzatu die «bat egin nahi duten guztiei»
Jauzia egiteko prest direla irudikatu dute gaur goizean Carlos Garcia Adanero eta Sergio Sayas diputatuek. Javier Garcia Nafarroako PPko presidentea alderdiaren egoitzaren aurrean zain zituela iritsi dira alderdiaren egoitzara, 11:00ak puntuan. Bilera aurretik irudiekin adierazi dutena hitzekin jaso dute amaitutakoan. ...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223238/txinako-biztanleriak-behera-egin-zuen-iaz-61-urtean-lehen-aldiz.htm
Mundua
Txinako biztanleriak behera egin zuen iaz, 61 urtean lehen aldiz
Asiako erraldoiak 2021ean baino 850.000 biztanle gutxiago zituen 2022an, herrialde horretako Estatistika Bulego Nazionalaren arabera. Jaiotza tasaren beherakadak eragina izan du biztanlerian.
Txinako biztanleriak behera egin zuen iaz, 61 urtean lehen aldiz. Asiako erraldoiak 2021ean baino 850.000 biztanle gutxiago zituen 2022an, herrialde horretako Estatistika Bulego Nazionalaren arabera. Jaiotza tasaren beherakadak eragina izan du biztanlerian.
Munduko biztanleriak zortzi mila milioi pertsonaren langa gainditu duen honetan, Txinak beherakada izan zuen iaz, 1961etik lehen aldiz, herrialde horretako Estatistika Bulego Nazionalak argitaratutako datuen arabera. Hain zuzen, munduko herrialderik jendetsuenak 1.411,75 milioi herritar zituela amaitu zuen 2022a: zehaz...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223239/astelehenean-hasiko-dira-berriz-kamioiei-bidesariak-ezartzen-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Astelehenean hasiko dira berriz kamioiei bidesariak ezartzen Gipuzkoan
N-1 eta A-15 autobideen Gipuzkoako ibilbide osoan ordaindu beharko dute bidesaria. Aldundiak espero du oraingoan epaitegiek ez dutela araua baliogabetuko.
Astelehenean hasiko dira berriz kamioiei bidesariak ezartzen Gipuzkoan. N-1 eta A-15 autobideen Gipuzkoako ibilbide osoan ordaindu beharko dute bidesaria. Aldundiak espero du oraingoan epaitegiek ez dutela araua baliogabetuko.
Hamabost hilabeteko etenaren ondoren, urtarrilaren 23an piztuko dira berriro ordainketa arkuak N-1 eta A-15 autobideen Gipuzkoako zatian. Foru aldundiak gaurko bileran hartu du erabakia. Bidesarietan jasotakoa lurraldeko errepideak mantentzeko beharrezkoa dela argudiatu du Markel Olanoren gobernuak. Urtero 20 milioi eu...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223240/araban-atez-ateko-zabor-bilketa-da-sistemarik-onena-gasteiz-zero-zabor-taldearen-arabera.htm
Gizartea
Araban atez ateko zabor bilketa da «sistemarik onena», Gasteiz Zero Zabor taldearen arabera
Arabako hiri hondakinen inguruko azken txostenaren arabera, Kripanek baino ez ditu bete hondakinak berrerabili eta birziklatzeko helburuak.
Araban atez ateko zabor bilketa da «sistemarik onena», Gasteiz Zero Zabor taldearen arabera. Arabako hiri hondakinen inguruko azken txostenaren arabera, Kripanek baino ez ditu bete hondakinak berrerabili eta birziklatzeko helburuak.
Arabako hiri hondakinen kudeaketari buruzko 2021eko datuak kaleratu ditu Arabako Foru Aldundiaren Hondakinen Behatokiak. Datu horiek aztertu ditu Gasteiz Zero Zabor taldeak, eta ondorio argi batera iritsi da: etxeko hiri hondakinak atez ateko sistemaren bidez biltzea da «sistemarik onena». Arabako 51 udalerrietatik, Kr...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223241/urkulluk-manu-castilla-izendatu-du-lehendakaritzako-idazkari-nagusi.htm
Politika
Urkulluk Manu Castilla izendatu du Lehendakaritzako idazkari nagusi
Jesus Peña ordezkatuko du, hark erretiroa hartu baitu. Castilla Azterlan kabineteko zuzendaria izan da azken urteetan.
Urkulluk Manu Castilla izendatu du Lehendakaritzako idazkari nagusi. Jesus Peña ordezkatuko du, hark erretiroa hartu baitu. Castilla Azterlan kabineteko zuzendaria izan da azken urteetan.
Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk aldaketak egin ditu bere konfiantzazko postuetan. Gobernu Kontseiluak berretsi du Manu Castillak ordezkatuko duela Jesus Peña Lehendakaritzako idazkari nagusiaren karguan, Peñak erretiroa hartu ostean. Castillo Jaurlaritzako Azterlan kabineteko zuzendaria izan da orain art...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223242/jaurlaritzak-espero-du-labrazako-eta-azazetako-parke-eolikoak-2025a-amaitzerako-martxan-egotea.htm
Gizartea
Jaurlaritzak espero du Labrazako eta Azazetako parke eolikoak 2025a amaitzerako martxan egotea
Arantxa Tapiak iragarri du Labrazako haize erroten proiektuak (Araba) jaso duela ingurumen inpaktuaren adierazpena eta aldekoa izan dela; Azazetako parke eolikoak «berehala» jasoko du. Nafarroan, hiru parke eoliko eraikitzen hasi dira.
Jaurlaritzak espero du Labrazako eta Azazetako parke eolikoak 2025a amaitzerako martxan egotea. Arantxa Tapiak iragarri du Labrazako haize erroten proiektuak (Araba) jaso duela ingurumen inpaktuaren adierazpena eta aldekoa izan dela; Azazetako parke eolikoak «berehala» jasoko du. Nafarroan, hiru parke eoliko eraikitzen...
Eusko Jaurlaritzak energia berriztagarrien inguruan dauden nobedadeak jakinarazi ditu, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren bidez. Aurreratuen dauden bi proiektu eolikoak Labrazakoa eta Azazetakoa dira (Araba). Lehenak aldeko adierazpena jaso du ingurumen inpaktuari dagokione...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223243/europak-hidrogenoaren-euskal-korridorea-babestuko-du-laquoprintzipiozraquo-behintzat.htm
Ekonomia
Europak Hidrogenoaren Euskal Korridorea babestuko du, «printzipioz» behintzat
Batasunari «interesgarri» iruditu zaio egitasmoa. Korridorearen bultzatzaileek espero dute Europan lortzea finantzaketaren %30etik gora.
Europak Hidrogenoaren Euskal Korridorea babestuko du, «printzipioz» behintzat. Batasunari «interesgarri» iruditu zaio egitasmoa. Korridorearen bultzatzaileek espero dute Europan lortzea finantzaketaren %30etik gora.
Europako Batasunak begi honez ikusten du BH2C Hidrogenoaren Euskal Korridorearen egitasmoa, eta «printzipioz» behintzat babestu egingo duela azaldu du Maciej Berestecki bozeramaileak. Haren hitzetan, egitasmo «interesgarria da», baina zehaztu du babes hori, bereziki ekonomikoa izan beharko lukeena, azterketa fasean dag...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223245/oroimenezkoaren-ohorezko-presidentetza-martxoaren-3ko-biktimentzat-izateko-eskatu-dute.htm
Politika
Oroimenezkoaren ohorezko presidentetza Martxoaren 3ko biktimentzat izateko eskatu dute
Memoria Gara-k eta Martxoak 3 elkarteak ekarpenak egin dizkiete fundazioaren estatutuei. Gogora institutuarekin adostu zuten lankidetza hitzarmena sinatzea galdegin dute.
Oroimenezkoaren ohorezko presidentetza Martxoaren 3ko biktimentzat izateko eskatu dute. Memoria Gara-k eta Martxoak 3 elkarteak ekarpenak egin dizkiete fundazioaren estatutuei. Gogora institutuarekin adostu zuten lankidetza hitzarmena sinatzea galdegin dute.
Gasteizko Udalak jaso ditu Memoria Gara-k eta Martxoak 3 elkarteak 1976ko gertakarien inguruan eraikiko den Biktimen Oroimenezko Zentroaren fundazioaren estatutuei egindako ekarpenak. Atzo ekarpenak egiteko epea luzatu ostean, elkarte memorialistek eurenak aurkeztu dituzte gaur. Hiru dira, nagusiki, elkarteek egin ditu...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223246/jada-80-inguru-dira-matxinoek-burkina-fason-bahitutako-emakumezkoak.htm
Mundua
Jada 80 inguru dira matxinoek Burkina Fason bahitutako emakumezkoak
Inork ez du gertatutakoa bere gain hartu, baina Al-Qaedarekin eta EI Estatu Islamikoaren lotutako muturreko talde islamisten erasoak ohikoak dira herrialde horren iparraldean.
Jada 80 inguru dira matxinoek Burkina Fason bahitutako emakumezkoak. Inork ez du gertatutakoa bere gain hartu, baina Al-Qaedarekin eta EI Estatu Islamikoaren lotutako muturreko talde islamisten erasoak ohikoak dira herrialde horren iparraldean.
Burkina Fasoko Gobernuak jakinarazi zuen, atzo, armatutako matxino batzuek 50 bat emakumezko bahitu zituztela joan den urtarrilaren 12an eta 13an, herrialdearen iparraldean, Arbinda eskualdean. Hango iturri ofizial batek Radio France Internacional irratiari gaur adierazi dionez, ordea, 80 inguru dira bahitutakoak. Inor...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223247/ehuk-beste-bi-gradu-eskainiko-ditu-datorren-ikasturtetik-aurrera.htm
Gizartea
EHUk beste bi gradu eskainiko ditu datorren ikasturtetik aurrera
Lehenengoz, ikasleek aukera izango dute Bilbon Biomedical Engineering eta Donostian Haur Hezkuntza+Lehen Hezkuntza gradu bikoitza ikasteko. EHUk 107 titulu eskainiko ditu orotara.
EHUk beste bi gradu eskainiko ditu datorren ikasturtetik aurrera. Lehenengoz, ikasleek aukera izango dute Bilbon Biomedical Engineering eta Donostian Haur Hezkuntza+Lehen Hezkuntza gradu bikoitza ikasteko. EHUk 107 titulu eskainiko ditu orotara.
Nahiz eta urtea hasi baino ez den egin, EHU Euskal Herriko Unibertsitatea irailera begira jarrita dago: gaur jakinarazi du, ohar bidez, zein ikasketa emango dituzten 2023-2024ko ikasturtean. Hauek nobedadeak: ikasleek aukera izango dute Bilboko Ingeniaritza Eskolan Biomedical Engineering oso-osorik ingelesez ikasteko, ...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223248/eh-bilduk-eskatu-du-debekatzeko-administrazio-publikoek-stoa-enpresarekin-kontratuak-egitea.htm
Politika
EH Bilduk eskatu du debekatzeko administrazio publikoek Stoa enpresarekin kontratuak egitea
'De Miguel auzian' zigortu dute Sergio Fernandez Oleaga enpresako administratzaile ohia. Amvisa ur sozietateak bi kontratu adjudikatu zizkion Stoari, EH Bilduk gogora ekarri duenez.
EH Bilduk eskatu du debekatzeko administrazio publikoek Stoa enpresarekin kontratuak egitea. 'De Miguel auzian' zigortu dute Sergio Fernandez Oleaga enpresako administratzaile ohia. Amvisa ur sozietateak bi kontratu adjudikatu zizkion Stoari, EH Bilduk gogora ekarri duenez.
Administrazio publikoek Stoa Studio Tecnico de Obras y Arquitectura enpresarekin kontratuak egitea debekatzeko eskatu du gaur Gasteizko EH Bildu udal taldeak. Izan ere, enpresa horren administratzailea Sergio Fernandez Oleaga ustelkeriagatik zigortu dute De Miguel auzian, komisioak ordaintzeagatik –urtebete eta sei hil...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223249/euskaltzale-independentisten-topaketak-egingo-dituzte-laquoeuskararen-errepublikaraquo-eraikitzeko.htm
Gizartea
Euskaltzale Independentisten Topaketak egingo dituzte, «Euskararen Errepublika» eraikitzeko
Udazkenean egingo dituzte, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta. Euskaltzale eta independentistek elkarrekin pentsatzeko «elkargunea» izango dira.
Euskaltzale Independentisten Topaketak egingo dituzte, «Euskararen Errepublika» eraikitzeko. Udazkenean egingo dituzte, Euskal Herrian Euskaraz-ek antolatuta. Euskaltzale eta independentistek elkarrekin pentsatzeko «elkargunea» izango dira.
Euskaltzale Independentisten Topaketak antolatuko ditu Euskal Herrian Euskaraz-ek udazkenean. Eta «Euskararen Errepublika» eraiki nahi duten horiek guztiak batzea izango da helburua. Asteburu batean egingo dituzte, eta bi egun iraungo dute: «Formakuntzarako eta hausnarketarako aukera izanen da, baita adin guztietarako ...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223250/herkok-biogasezko-kamioiak-ekoitziko-ditu-zierbenan.htm
Ekonomia
Herkok biogasezko kamioiak ekoitziko ditu Zierbenan
Hamabost milioi euroko inbertsioa egin du, eta udazkenean hasiko da martxan muntatze planta. 75 langile izango ditu.
Herkok biogasezko kamioiak ekoitziko ditu Zierbenan. Hamabost milioi euroko inbertsioa egin du, eta udazkenean hasiko da martxan muntatze planta. 75 langile izango ditu.
Zierbenako Herko etxea Begas eta Leciñena enpresen artean osatu zen 2021ean, eta gasezko kamioien ekoizpenari ekingo dio udazkenean Zierbenan (Bizkaia) alokatu duen pabiloian. Enpresaren helburua da Bios 35 modeloko 136 kamioi ekoiztea aurten, eta mila hurrengo hiru urteetan. Dagoeneko 650 saltzeko negoziazioetan dabil...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223251/sturgeonek-eskoziako-trans-lege-proiektuaren-blokeoa-gaitzetsi-du.htm
Mundua
Sturgeonek Eskoziako trans lege proiektuaren blokeoa gaitzetsi du
Lege proiektuak Erresuma Batuko legediarekin talka egingo lukeela esan du Londresek. Sturgeonen arabera, aurrekari bat izan daiteke Eskoziako lege proiektu gehiago eteteko.
Sturgeonek Eskoziako trans lege proiektuaren blokeoa gaitzetsi du. Lege proiektuak Erresuma Batuko legediarekin talka egingo lukeela esan du Londresek. Sturgeonen arabera, aurrekari bat izan daiteke Eskoziako lege proiektu gehiago eteteko.
Erresuma Batuko Gobernuak bertan behera utzi du Eskoziako Parlamentuak onartutako trans lege proiektua, eta berehala erreakzionatu du Eskoziako Gobernuak. Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak erabakia gaitzetsi du, eta adierazi Londresek «ez zuela arrazoirik» lege proiektua bertan behera uzteko. «Demokratikoki au...
2023-1-17
https://www.berria.eus/albisteak/223252/realak-aurrera-egin-du-baina-alavesek-ezin-izan-du-sevillarekin.htm
Kirola
Realak aurrera egin du, baina Alavesek ezin izan du Sevillarekin
Reala Espainiako Kopako final-laurdenetara sailkatu da, Mallorcari 1-0 irabazita. Alavesek, berriz, ezin izan du Sevilla garaitu, eta 0-1 galdu du Mendizorrotzan
Realak aurrera egin du, baina Alavesek ezin izan du Sevillarekin. Reala Espainiako Kopako final-laurdenetara sailkatu da, Mallorcari 1-0 irabazita. Alavesek, berriz, ezin izan du Sevilla garaitu, eta 0-1 galdu du Mendizorrotzan
Realak 1-0 irabazi dio Mallorcari, eta Espainiako Kopako final-laurdenetan izango dira txuri-urdinak. Euskal Herrian egunean zehar izandako euri jasaren eta hotzaren ondorioz zale ugari zelaira joan gabe gelditu dira Donostian. Hala ere, Anoetara gerturatu direnak berehala berotu dira. Laugarren minuturako aurreratu du...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223275/foro-sozialak-bukatutzat-eman-du-bere-ibilbidea.htm
Politika
Foro Sozialak bukatutzat eman du bere ibilbidea
Uste du duela hamar urte zabaldutako hamabi gomendioak bete direla edo horretarako zumeak daudela, baina aitortu du egitekoak ere geratuko direla; batez ere, estatuen biktimen arloan.
Foro Sozialak bukatutzat eman du bere ibilbidea. Uste du duela hamar urte zabaldutako hamabi gomendioak bete direla edo horretarako zumeak daudela, baina aitortu du egitekoak ere geratuko direla; batez ere, estatuen biktimen arloan.
Amaitu da Foro Sozial Iraunkorraren bidea, EITBk jakinarazi duenez. Gatazkaren ondorioen konponbidean aurrerapausoak emateko asmoz sortu zen, duela hamar urte, eta, hamarkada bat igarota, Foro Sozialaren fasea bukatutzat ematea erabaki du. Iazko ekainetik zabaldua zuen barneko eztabaida prozesu bat, eta horren emaitzar...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223276/ukrainako-barne-ministerioko-hiru-buru-nagusiak-hil-dira-haien-helikopteroa-amilduta.htm
Mundua
Ukrainako Barne Ministerioko hiru buru nagusiak hil dira, haien helikopteroa amilduta
Kieveko haur eskola batetik gertu gertatu da ezbeharra, eta gutxienez hamabost pertsona hil dira. Agintarien arabera, lurra jo duen helikopteroa larrialdi zerbitzuak egiten ari zen. Ukrainako fiskal nagusiak ikerketa abiatu du, eta «hipotesi guztiak zabalik» dauzka.
Ukrainako Barne Ministerioko hiru buru nagusiak hil dira, haien helikopteroa amilduta. Kieveko haur eskola batetik gertu gertatu da ezbeharra, eta gutxienez hamabost pertsona hil dira. Agintarien arabera, lurra jo duen helikopteroa larrialdi zerbitzuak egiten ari zen. Ukrainako fiskal nagusiak ikerketa abiatu du, eta «...
Ukrainako Barne ministro Denis Monastirski eta gutxienez beste hamalau pertsona hil dira Kieven, gaur goizean, helikoptero bat haur eskola batetik gertu amilduta, Ukrainako agintariek jakinarazi dutenez. Fiskalaren arabera, helikoptero «istripua» izan da, baina zehaztu du zer gertatu den ikertzen ari dela: «Hipotesi gu...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223277/algortako-metro-geltokian-langile-bati-eraso-diotela-salatu-du-bilboko-metroa-enpresako-batzordeak.htm
Gizartea
Algortako metro geltokian langile bati eraso diotela salatu du Bilboko Metroa enpresako batzordeak
Bilboko Metroa enpresari eskatu diote bere langileen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko.
Algortako metro geltokian langile bati eraso diotela salatu du Bilboko Metroa enpresako batzordeak. Bilboko Metroa enpresari eskatu diote bere langileen segurtasuna eta ongizatea bermatzeko.
Joan den astelehenean Algortako metro geltokian (Bizkaia) langile bati eraso ziotela salatu du Bilboko Metroa enpresako batzordeak. Adierazi dute ez dutela onartuko horrelako ekintzak «zigorrik gabe» gelditzea, eta enpresari eskatu diote berma ditzala bere langileen segurtasuna eta ongizatea. Hortaz, Garraio publikoan...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223278/facuak-neurri-zehatzak-eskatu-ditu-osakidetzako-itxaron-zerrendak-murrizteko.htm
Gizartea
Facuak «neurri zehatzak» eskatu ditu Osakidetzako itxaron zerrendak murrizteko
22.000 lagun daude presazkoak ez diren ebakuntza baten zain, eta 40.000 erabiltzaile ari dira itxoiten espezialista baten kontsultara joateko, kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkartearen arabera.
Facuak «neurri zehatzak» eskatu ditu Osakidetzako itxaron zerrendak murrizteko. 22.000 lagun daude presazkoak ez diren ebakuntza baten zain, eta 40.000 erabiltzaile ari dira itxoiten espezialista baten kontsultara joateko, kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkartearen arabera.
Facua kontsumitzaileen eskubideen aldeko elkarteak idazki bat bidali dio Osakidetzari, itxaron zerrendak «lehenbailehen» murrizteko eskatzeko. «Neurri zehatzak» galdegin dizkio, osasun sistema publikoaren «kolapsoa» saihesteko eta herritarrei «kalitatezko» zerbitzua emateko. Espainiako Osasun Ministerioak itxaron zerre...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223279/pazifikoko-irlek-japoniari-eskatu-diote-atzeratu-dezala-fukushimako-ur-kutsatuaren-isurketa.htm
Mundua
Pazifikoko irlek Japoniari eskatu diote atzeratu dezala Fukushimako ur kutsatuaren isurketa
Eskualdeko hamazazpi uhartek argudiatu dute Tokioren planari buruzko «informazio eta datu gehiago» behar direla. Zentral nuklearreko edukiontzietan 1,29 milioi metro kubiko inguru daude pilatuta.
Pazifikoko irlek Japoniari eskatu diote atzeratu dezala Fukushimako ur kutsatuaren isurketa. Eskualdeko hamazazpi uhartek argudiatu dute Tokioren planari buruzko «informazio eta datu gehiago» behar direla. Zentral nuklearreko edukiontzietan 1,29 milioi metro kubiko inguru daude pilatuta.
Kontuan harturik arrantza sektorean kalteak eragin ditzakeela eta Ozeano Barea kutsatzeko arrisku handia dagoela, PIF Pazifikoko Uharteen Foroak kezka helarazi du Japoniak asmoa duelako Fukushimako zentral nuklearreko ur kutsatua itsasora isurtzeko. Adituek diotena oinarri hartuta, nazioarteko erakunde hori osatzen dut...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223280/antonio-kintana-hil-da-ehgamen-sortzaileetako-bat.htm
Gizartea
Antonio Kintana hil da, EHGAMen sortzaileetako bat
«Gure mugimendua pizteko lehen hitzak egin zituena itzali da», adierazi du EHGAMek. Sexu askapenerako mugimendua Euskal Herrira ekartzeko ahaleginean engaiatu zen, Imanol Alvarezekin batera, 1970eko hamarkadaren amaieran.
Antonio Kintana hil da, EHGAMen sortzaileetako bat. «Gure mugimendua pizteko lehen hitzak egin zituena itzali da», adierazi du EHGAMek. Sexu askapenerako mugimendua Euskal Herrira ekartzeko ahaleginean engaiatu zen, Imanol Alvarezekin batera, 1970eko hamarkadaren amaieran.
«Eta zergatik ez dugu Euskal Herrian Gay Liberation Front bat egiten?». Antonio Kintanak bota zion proposamena Imanol Alvarezi, Erresuma Batutik itzuli berritan. Alvarezekin batera EHGAMen sortzaile nagusia izandakoa atzo zendu zen, EHGAMek berak jakinarazi zuenez: «Gure mugimendua pizteko lehen hitzak egin zituena itz...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223281/ibon-sarasolak-euskara-modernoaren-hiztegirik-zabalena-argitaratu-du.htm
Gizartea
Ibon Sarasolak euskara modernoaren hiztegirik zabalena argitaratu du
'Egungo Euskararen Hiztegia' izena du, eta EHUko Euskara Institutuan garatu da proiektua.
Ibon Sarasolak euskara modernoaren hiztegirik zabalena argitaratu du. 'Egungo Euskararen Hiztegia' izena du, eta EHUko Euskara Institutuan garatu da proiektua.
70.700 sarrera eta 529.000 adibide biltzen ditu Egungo Euskararen Hiztegiak (EEH), euskara modernoaren hiztegirik zabalenak. Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak hamabost urtez egindako lana da, eta berriki akitu du. Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Euskara Institutuaren barruan landutako proiektu bat da,...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223282/elak-jaurlaritzari-eskatu-dio-itxaroteko-energia-berriztagarrien-lurralde-plan-sektorialari-instalazio-berriak-onartzeko.htm
Gizartea
ELAk Jaurlaritzari eskatu dio itxaroteko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari instalazio berriak onartzeko
Azazeta eta Labrazako parke eolikoek ingurumen inpaktuaren adierazpena jaso dutela iragarri zuen Jaurlaritzak, eta dagoeneko gisa horretako beste 33 proiektu egiteko bidean dabiltza Hego Euskal Herrian. Nafarroan hiru parke eraikitzen hasi dira berriki: Linte, Jenariz eta San Markos II.
ELAk Jaurlaritzari eskatu dio itxaroteko Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari instalazio berriak onartzeko. Azazeta eta Labrazako parke eolikoek ingurumen inpaktuaren adierazpena jaso dutela iragarri zuen Jaurlaritzak, eta dagoeneko gisa horretako beste 33 proiektu egiteko bidean dabiltza Hego Euskal Herr...
Energia Berriztagarrien I. Lurralde Plan Sektoriala onartu behar dute, eta horren ondoren eman behar dira berriztagarrien instalazioak eraikitzeko baimenak. Hori aldarrikatu du ELAk ohar baten bidez, eta Eusko Jaurlaritzari eskatu dio plan hori onartu arte itxaroteko baimen gehiago eman baino lehen. Izan ere, azaldu du...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223283/irunen-beste-osasun-zentro-bat-eraikitzeko-eskatu-dio-osasun-bidasoa-plataformak-jaurlaritzari.htm
Gizartea
Irunen beste osasun zentro bat eraikitzeko eskatu dio Osasun Bidasoa plataformak Jaurlaritzari
Egungo gabeziak konpontzeko, eskualderako osasun azpiegitura plan bat egitea galdegin dio Osasun Sailari.
Irunen beste osasun zentro bat eraikitzeko eskatu dio Osasun Bidasoa plataformak Jaurlaritzari. Egungo gabeziak konpontzeko, eskualderako osasun azpiegitura plan bat egitea galdegin dio Osasun Sailari.
Bidasoaldeko eta Nafarroako Bortzirietako berrogei elkartek osatzen dute Osasun Bidasoa plataforma. Diotenez, osasun arretan gaur egun dauden gabeziak konpontzeko ezinbestekoa da Irunen (Gipuzkoa) beste anbulatorio bat eraikitzea, bereziki «kalitatezko» lehen arreta zerbitzu bat izateko. Uste dute premiazkoa dela Oinau...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223284/euroguneak-92ko-inflazioarekin-amaitu-zuen-urtea.htm
Ekonomia
Euroguneak %9,2ko inflazioarekin amaitu zuen urtea
Azarotik abendura puntu bat baino gehiago apaldu zen datua. Espainiak izan zuen daturik txikiena, eta Hungariak handiena.
Euroguneak %9,2ko inflazioarekin amaitu zuen urtea. Azarotik abendura puntu bat baino gehiago apaldu zen datua. Espainiak izan zuen daturik txikiena, eta Hungariak handiena.
Euroguneak %9,2ko inflazioarekin itxi zuen 2022a. Abenduan inoiz izandako daturik handiena da, baina azaroan zuena baino puntu bat apalagoa (%10,3). Europako Batasuneko herrialdeei erreparatuz gero, %10,4koa izan zen, eta hark ere jaitsiera handia izan zuen azaroaz geroztik (%11,3). 29 herrialdeen artean alde handiak e...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223285/osakidetza-zigortu-dute-langileen-greba-eskubidea-urratzeagatik.htm
Gizartea
Osakidetza zigortu dute langileen greba eskubidea urratzeagatik
ELAk Osakidetzaren aurkako salaketa jarri zuen, 2022ko otsaileko greba deialdietan gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» zirela iritzita, eta epaitegi batek arrazoi eman dio.
Osakidetza zigortu dute langileen greba eskubidea urratzeagatik. ELAk Osakidetzaren aurkako salaketa jarri zuen, 2022ko otsaileko greba deialdietan gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» zirela iritzita, eta epaitegi batek arrazoi eman dio.
ELA sindikatuak auzitara jo zuen argudiatuta lehen arretan eta arreta espezializatuetan 2022ko otsailaren 25erako eta 28rako deitutako grebetan Osakidetzak urratu egin zuela langileen grebarako eskubidea. Ezarritako gutxieneko zerbitzuak baino zentro gehiago irekita egon zirelako jo zuen ELAk justiziara. Bada, Bilboko ...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223286/garraio-publikoan-ere-maskara-laster-kentzea-aurreikusi-du-dariasek.htm
Gizartea
Garraio publikoan ere maskara «laster» kentzea aurreikusi du Dariasek
Espainiako Osasun ministroak esan du datu epidemiologikoen eta Txinako egoeraren bilakaeraren arabera hartuko dutela erabakia, baina «gero eta hurbilago» dagoela.
Garraio publikoan ere maskara «laster» kentzea aurreikusi du Dariasek. Espainiako Osasun ministroak esan du datu epidemiologikoen eta Txinako egoeraren bilakaeraren arabera hartuko dutela erabakia, baina «gero eta hurbilago» dagoela.
Garraio publikoan maskara janzteko derrigortasuna kentzear da Espainiako Gobernua, Carolina Darias Osasun ministroak adierazi duenez. «Laster» izango da, haren hitzetan, baina ez du zehaztu noiz. Egoera epidemiologikoa «gero eta hobea» dela esan du, baina erantsi du oraindik datuei adi egon behar dela, baita Txinako eg...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223287/sergio-sayasek-upn-utzi-du.htm
Politika
Sergio Sayasek UPN utzi du
«Ez nuen uste behin alderditik kanporatuta alderdia uzteko eskatu behar zenik», erantzun dio Esparzari, gutun batez
Sergio Sayasek UPN utzi du. «Ez nuen uste behin alderditik kanporatuta alderdia uzteko eskatu behar zenik», erantzun dio Esparzari, gutun batez
Euren burua UPNtik kanpo ikusten zuten, baina Sergio Sayasek alderdia uzteko urratsa egin du orain. Bezperan, Carlos Garcia Adanerok eta Sayasek iragarri zuten hurrengo udal eta foru hauteskundeetan PPrekin aurkeztuko direla, eta, hori ikusirik, UPNren Berme Batzordeak eskatu die 24 ordu igaro baino lehen euren boronda...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223288/jarrerak-hurbildu-dituzte-osakidetzak-eta-donostia-ospitaleko-langileek.htm
Gizartea
Jarrerak hurbildu dituzte Osakidetzak eta Donostia ospitaleko langileek
Ia lau orduko bilera egin dute bi aldeek, eta Osasun Sailak jakinarazi du bideratuta geratu direla ospitaleko langileek Osakidetzako buruzagitzarekin dituzten desadostasunak.
Jarrerak hurbildu dituzte Osakidetzak eta Donostia ospitaleko langileek. Ia lau orduko bilera egin dute bi aldeek, eta Osasun Sailak jakinarazi du bideratuta geratu direla ospitaleko langileek Osakidetzako buruzagitzarekin dituzten desadostasunak.
Donostialdeko ESIan piztutako krisia bideratzeko bilera egin dute gaur bertako zerbitzuburuek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko arduradunek, eta, bi aldeek jakinarazi dutenaren arabera, jarrerak hurbiltzeko urratsa egin dute. Medikuek esana zuten beraien helburua zela Osasun Saila hitzetatik ekintzetara pasatzea, ...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223289/bertsoa-eta-gorputza-banaezin.htm
Kultura
Bertsoa eta gorputza, banaezin
‘Kantatu ezin denaz’ izenburupean, bertsolaritzan dauden gorputzez eta kantatzeko zilegitasunaz aritu dira Irati Majuelo, Onintza Enbeita, Saioa Alkaiza eta Maider Arregi, San Telmo museoan.
Bertsoa eta gorputza, banaezin. ‘Kantatu ezin denaz’ izenburupean, bertsolaritzan dauden gorputzez eta kantatzeko zilegitasunaz aritu dira Irati Majuelo, Onintza Enbeita, Saioa Alkaiza eta Maider Arregi, San Telmo museoan.
«Bertsolaria ez da ahotsa, hitza eta ideiak bakarrik: gorputz oso bat da oholtza gainean. Baina orain arte bertsolariak buru hiztunak bailiran behatu dira, eta bertso jardunaz aipatu diren ezaugarririk gehientsuenak lepotik gora kokatu dira: inteligentzia, arrazoiketarako gaitasuna, memoria, dialektikarako trebetasuna....
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223290/reala-superkopako-finalera.htm
Kirola
Reala, Superkopako finalera
Txuri-urdinek 1-0 irabazi dute Sporting Huelvaren aurka, finalerdietan. Bernabek sartu du gol erabakigarria, 64. minutuan. Igandean jokatuko du finala, eta Bartzelona edo Real Madril izango du kontrario.
Reala, Superkopako finalera. Txuri-urdinek 1-0 irabazi dute Sporting Huelvaren aurka, finalerdietan. Bernabek sartu du gol erabakigarria, 64. minutuan. Igandean jokatuko du finala, eta Bartzelona edo Real Madril izango du kontrario.
2019tik finalak jokatzera ohitu da Reala. Taldeak izan duen hazkundearen adierazgarri da. Lehenena Granadan izan zen. Final gogoangarri hartan txuri-urdinek Espainiako Kopa irabazi zuten Atletico Madrilen aurka: 2-1. Oso bestelako izan zen 2020an jokatutakoa. Salamancan izan zen, eta, kasu honetan, Espainiako Superkopa...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223291/athleticek-eten-du-bolada-txarra-eta-aurrera-egin-du-kopan.htm
Kirola
Athleticek eten du bolada txarra, eta aurrera egin du Kopan
Athleticek aurrera egin du Espainiako Kopan, Espanyol 1 eta 0 menderatu eta gero. De Marcosek sartu du neurketako gol bakarra. Zuri-gorriek nahieran kontrolatu dute neurketa hasi eta buka.
Athleticek eten du bolada txarra, eta aurrera egin du Kopan. Athleticek aurrera egin du Espainiako Kopan, Espanyol 1 eta 0 menderatu eta gero. De Marcosek sartu du neurketako gol bakarra. Zuri-gorriek nahieran kontrolatu dute neurketa hasi eta buka.
Ostiralean egingo den Kopako final laurdenetako zozketan izango da Athletic. Oscar de Marcosen golari esker, zuri-gorriek 1 eta 0 menderatu dute Espanyol San Mamesen. Hasi eta buka, Ernesto Valverderen taldea nagusi izan da joko zelaian. Ohikoa duen moduan, Athleticek intentsitate eta erritmo handia sartu dizkio neurke...
2023-1-18
https://www.berria.eus/albisteak/223292/osasunak-penaltietan-lortu-du-final-laurdenetarako-sailkatzea.htm
Kirola
Osasunak penaltietan lortu du final-laurdenetarako sailkatzea
Osasunak ere aurrera egin du Kopan Benito Villamarinen penaltietan irabazita, eta Realarekin eta Athleticekin batera izango da ostiraleko zozketan.
Osasunak penaltietan lortu du final-laurdenetarako sailkatzea. Osasunak ere aurrera egin du Kopan Benito Villamarinen penaltietan irabazita, eta Realarekin eta Athleticekin batera izango da ostiraleko zozketan.
Osasunak penaltietan lortu du Espainiako Kopako final-laurdenetarako sailkatzea. Betis aurreratu da lehenbizi partidan, baina 90. minutuan egin du David Garciak berdintzeko gola. Luzapenean gol bana egin dute bi taldeek, eta penaltietan Sergio Herrera azaldu da. Gorritxoek ez dute jaurtiketarik huts egin, eta Herrerak ...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223315/jacinda-ardernek-iragarri-du-lehen-ministro-postua-utziko-duela.htm
Mundua
Jacinda Ardernek iragarri du lehen ministro postua utziko duela
Adierazi du ez duela karguan jarraitzeko indarrik. Sei urtez egon da agintean, eta, pandemia tarteko, gaineratu du «oso zailak» izan direla. Igandean hautatuko dute haren ordezkoa Alderdi Laboristako legebiltzarkideek.
Jacinda Ardernek iragarri du lehen ministro postua utziko duela. Adierazi du ez duela karguan jarraitzeko indarrik. Sei urtez egon da agintean, eta, pandemia tarteko, gaineratu du «oso zailak» izan direla. Igandean hautatuko dute haren ordezkoa Alderdi Laboristako legebiltzarkideek.
Malko artean esan du adio Jacinda Ardern Zeelanda Berriko lehen ministroak. Otsailaren 7an agintea utziko duela iragarri du gaur, Alderdi Laboristaren urteko lehen bilkuran. «Erantzukizun handia dakar lan pribilegiatu honek, eta ez dut lan hori behar bezala betetzeko adina indar», esan du. Uda da orain hego hemisferioa...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223316/elurrak-arazoak-eragin-ditu-errepidean.htm
Gizartea
Elurrak arazoak eragin ditu errepidean
Gutxienez hamabost mendate daude itxita elurragatik. Garbitu dute A-15 eta N-121-A errepideetan zegoen elurra, eta irekita daude jada.
Elurrak arazoak eragin ditu errepidean. Gutxienez hamabost mendate daude itxita elurragatik. Garbitu dute A-15 eta N-121-A errepideetan zegoen elurra, eta irekita daude jada.
Elurra da gaurko protagonista. Anitz pozik dauden arren, lanera edo ikastetxera joan behar duten horiek ez dute berdin pentsatzen. Izan ere, eguraldiaren ondorioz, zenbait errepide itxi behar izan dituzte, eta bertze hainbatetan trafikoa mugatu dute. Orain, hamabost mendate behintzat itxita daude eguraldiagatik Euskal...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223317/penaltien-azterketarako-txuletarekin-hobeki.htm
Kirola
Penaltien azterketarako, txuletarekin hobeki
Osasunak penaltien tartean erdietsi zuen Espainiako Kopan aurrera egitea, Betisi irabazita. Sergio Herrerak eginiko geldialdia izan zen giltzarri. Partida bukatutakoan, argitara atera zen atezainaren sekretua: xehe ikasita zeuzkan aurkarien jaurtiketa klaseak.
Penaltien azterketarako, txuletarekin hobeki. Osasunak penaltien tartean erdietsi zuen Espainiako Kopan aurrera egitea, Betisi irabazita. Sergio Herrerak eginiko geldialdia izan zen giltzarri. Partida bukatutakoan, argitara atera zen atezainaren sekretua: xehe ikasita zeuzkan aurkarien jaurtiketa klaseak.
Pozez ezin kabiturik oheratu ziren bart zale gorritxoak. Ez da harritzekoa: Osasuna Espainiako Kopako final-laurdenetarako sailkatu da, Betis mendean harturik. Partida zinez zirraragarria jokatu zen Benito Villamarinen, eta penaltietan lortu zuen garaipena Osasunak. Tarte horretan, protagonista argi bat izan zen: Sergi...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223318/erretretaren-erreforma-injustua-erretiratzeko-eskatu-dute-10000-pertsona-inguruk-baionan.htm
Ekonomia
Erretretaren erreforma «injustua» erretiratzeko eskatu dute 10.000 pertsona inguruk Baionan
Sindikatuek segida emango diote protestari: urtarrilaren 31n egingo dute bigarren mobilizazio eguna.
Erretretaren erreforma «injustua» erretiratzeko eskatu dute 10.000 pertsona inguruk Baionan. Sindikatuek segida emango diote protestari: urtarrilaren 31n egingo dute bigarren mobilizazio eguna.
Espero bezala, jende andana bildu du gaur, Baionan, erretretaren erreforma planen aurkako mobilizazioak. Milaka pertsona bildu dira Baionako geltokiaren aitzinean, 10:30ean. Erreforma «injustu» hau erretiratzeko eskatu dute, pankarta nagusiaren mezuari erreparatuta. Ikusi gehiago: Bi pentsio sistema aldaketa betean E...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223319/kataluniako-independentismoak-bere-laquoeskubideen-urraketaraquo-salatu-du.htm
Mundua
Kataluniako independentismoak bere «eskubideen urraketa» salatu du
Madrilek eta Parisek gatazkaren konponbidean duten jarrera kritikatu dute 30.000 lagunek, Bartzelonan egindako manifestazio batean. Sanchezek eta Macronek Adiskidetasun Hitzarmena sinatu dute.
Kataluniako independentismoak bere «eskubideen urraketa» salatu du. Madrilek eta Parisek gatazkaren konponbidean duten jarrera kritikatu dute 30.000 lagunek, Bartzelonan egindako manifestazio batean. Sanchezek eta Macronek Adiskidetasun Hitzarmena sinatu dute.
Espainiako presidente Pedro Sanchez eta Frantziako estatuburu Emmanuel Macron Bartzelonan batzartu dira gaur, bi herrialdeen arteko lehen adiskidetasun ituna sinatzeko eta, gisa horretara, Moncloak eta Eliseoak gaur egun duten harremana sendotzeko. Kataluniako Arte Museo Nazionalean egiten ari dira goi bilera, eta, han...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223320/errefuxiatuak-hartzeko-zentroak-aurrez-aurre-jarri-ditu-eaj-eta-pse.htm
Politika
Errefuxiatuak hartzeko zentroak aurrez aurre jarri ditu EAJ eta PSE
Urtaranek Madrili aurpegiratu dio «alde bakarreko» erabakia hartzea, eta Anduezak esan du Jaurlaritzak «aspaldi» ezagutzen zuela egitasmoa.
Errefuxiatuak hartzeko zentroak aurrez aurre jarri ditu EAJ eta PSE. Urtaranek Madrili aurpegiratu dio «alde bakarreko» erabakia hartzea, eta Anduezak esan du Jaurlaritzak «aspaldi» ezagutzen zuela egitasmoa.
Errefuxiatuak hartzeko Espainiako Gobernuak Gasteizen eraiki nahi duen zentro berriak polemika bizia sortu du EAJren eta PSE-EEren artean. Aste hasieran jakin zen Espainiako Gobernuko Migrazioen Estatu Idazkaritzak erabaki duela Nazioarteko Babeserako Harrera Zentro bat irekitzea Gasteizen, Arana Klinikaren eraikin zah...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223321/22-urte-gizon-bat-hil-da-arrangoitzen-autobidean-jazotako-istripu-batean.htm
Gizartea
22 urte gizon bat hil da Arrangoitzen, autobidean jazotako istripu batean
Lau autok eta kamioi batek talka egin dute atzo arratsean autobidean. 22 urteko gizon bat zendu da; gainontzekoak ez dira larriki zauritu.
22 urte gizon bat hil da Arrangoitzen, autobidean jazotako istripu batean. Lau autok eta kamioi batek talka egin dute atzo arratsean autobidean. 22 urteko gizon bat zendu da; gainontzekoak ez dira larriki zauritu.
Atzo arratseko zortzitan, 22 urteko gizon bat hil da auto istripu batean. A63 autobidean jazo da ezbeharra, Arrangoitzen (Lapurdi). Lau autok eta kamioi batek egin dute talka. Gainontzeko lagunak ez dira larriki zauritu, SMUR Larrialdi eta Erreanimazio Zerbitzu Mobilak aztertu ondoren estimatu duenez. Istripua zergati...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223322/hego-euskal-herriko-esportazioak-239-hazi-ziren-azarora-bitarte.htm
Ekonomia
Hego Euskal Herriko esportazioak %23,9 hazi ziren azarora bitarte
40.087 milioi euroko salmentak egin ziren, 2021eko epe beran baino baino 9.592 gehiago. Inportazioek, berriz, 33.693 euroko balioa izan zuten.
Hego Euskal Herriko esportazioak %23,9 hazi ziren azarora bitarte. 40.087 milioi euroko salmentak egin ziren, 2021eko epe beran baino baino 9.592 gehiago. Inportazioek, berriz, 33.693 euroko balioa izan zuten.
2022. urtea oparoa izan zen Hego Euskal Herriko ekonomiarentzat. Pandemiaren osteko susperraldia asko nabaritu zen, eta esportazioetan nabaritu zen. Azarora arteko datuak kontuan hartuta, atzerrira bidalitako salgaiak %23,9 hazi ziren, 2021ekoekin alderatuta. Balantza komertziala delakoa ere positiboa izan zen, inporta...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223323/eusko-jaurlaritzaren-ereduak-naturaren-suntsipena-dakarrela-salatu-du-arabako-mendiak-aske-elkarteak.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzaren ereduak «naturaren suntsipena» dakarrela salatu du Arabako Mendiak Aske elkarteak
Biodibertsitatea zaindu eta arrisku egoeran dauden espezieen kontserbazioa bermatzen duten energia berriztagarriak eskatu ditu elkarteak. Maiatzaren 20an egingo dute egoera salatzeko manifestazioa.
Eusko Jaurlaritzaren ereduak «naturaren suntsipena» dakarrela salatu du Arabako Mendiak Aske elkarteak. Biodibertsitatea zaindu eta arrisku egoeran dauden espezieen kontserbazioa bermatzen duten energia berriztagarriak eskatu ditu elkarteak. Maiatzaren 20an egingo dute egoera salatzeko manifestazioa.
Eusko Jaurlaritzak Labrazako eta Azazetako zentral eolikoak eraikitzeko proiektuek aurrera egingo dutela adierazi eta egun batzuk geroago, energia berriztagarrien eredu horrek «naturaren suntsipena» besterik ez dakarrela salatu du Arabako Mendiak Aske elkarteak. Haize errotetan animaliak detektatu bezain laster aerosor...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223324/lutxo-egiak-irabazi-du-cafe-bar-bilbao-antzerki-laburreko-saria.htm
Kultura
Lutxo Egiak irabazi du Cafe Bar Bilbao Antzerki Laburreko saria
‘Hamalau’ lanarekin nagusitu da Egia, euskarazko atalean. Gaztelaniazkoa, berriz, Iñigo Cobok irabazi du. Biek ala biek bigarrenez eskuratu dute saria: Egiak 2017an ere irabazi zuen, eta Cobok 2018an.
Lutxo Egiak irabazi du Cafe Bar Bilbao Antzerki Laburreko saria. ‘Hamalau’ lanarekin nagusitu da Egia, euskarazko atalean. Gaztelaniazkoa, berriz, Iñigo Cobok irabazi du. Biek ala biek bigarrenez eskuratu dute saria: Egiak 2017an ere irabazi zuen, eta Cobok 2018an.
Hogei urte bete ditu aurten Cafe Bar Bilbao Antzerki Laburreko sariketak, eta urteurren borobil hori «espero gabe» heldu dela kontatu du Mikel Martinez aktoreak eta antolatzaileak: «Maitasunez hartu nuen proiektua. Ez nuen pentsatzen hogei urte beteko genituenik, baina oso pozik nago». Lehenengo aldiko helburu berari t...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223325/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-hamar-herritarretik-lauk-ez-liekete-ijitoei-etxea-alokatuko.htm
Gizartea
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar herritarretik lauk ez liekete ijitoei etxea alokatuko
Eusko Jaurlaritzak ijitoen inguruko pentsaera aztertu du 'Neurtu 2022: Ijitoekiko pertzepzioak eta jarrerak' lanaren bidez. Horren arabera, ijitoenganako irekitasunaren indizea %54koa da.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar herritarretik lauk ez liekete ijitoei etxea alokatuko. Eusko Jaurlaritzak ijitoen inguruko pentsaera aztertu du 'Neurtu 2022: Ijitoekiko pertzepzioak eta jarrerak' lanaren bidez. Horren arabera, ijitoenganako irekitasunaren indizea %54koa da.
Herritarrek ijitoen inguruan dituzten pertzepzioak eta jarrerak: horiexek aztertu ditu lehenengoz Eusko Jaurlaritzak, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiaren bidez. Horren fruitua izan da Neurtu 2022: Ijitoekiko pertzepzioak eta jarrerak lana, eta gaur aurkeztu dute hedabideen aurrean, Gasteizen. Besteak beste, Bea...
2023-1-19
https://www.berria.eus/albisteak/223326/israelek-aske-utzi-du-kartzelan-denbora-gehien-igaro-duen-preso-palestinarra.htm
Mundua
Israelek aske utzi du kartzelan denbora gehien igaro duen preso palestinarra
Maher Yunisek 40 urte igaro ditu kartzelan, 1980an soldadu israeldar bat hiltzea egotzita. Harrera egin diote bere jaioterrian, baina ezin izan dituzte atera Palestinako banderak.
Israelek aske utzi du kartzelan denbora gehien igaro duen preso palestinarra. Maher Yunisek 40 urte igaro ditu kartzelan, 1980an soldadu israeldar bat hiltzea egotzita. Harrera egin diote bere jaioterrian, baina ezin izan dituzte atera Palestinako banderak.
Israelgo kartzela batean zigorrik luzeena bete duen preso palestinarra da Maher Yunis. Aske utzi dute gaur, espetxean 40 urteko kondena bete eta gero. 1983an atxilotu eta kartzelatu zuten, haren lehengusu Karim Yunisekin batera —duela bi aste askatu zuten hura—, hiru urte lehenago Golango gainetan soldadu israeldar bat...
2023-1-22
https://www.berria.eus/albisteak/223327/eroskik-bere-hornitzaileen-iraunkortasuna-bultzatzen-du.htm
albisteak
Eroskik bere hornitzaileen iraunkortasuna bultzatzen du
Eroski kooperatibaren helburua da nekazaritzako elikagaien ekoizleei laguntzea ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatiboaren aldeko jarduna hobetzeko garaian.
Eroskik bere hornitzaileen iraunkortasuna bultzatzen du. Eroski kooperatibaren helburua da nekazaritzako elikagaien ekoizleei laguntzea ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatiboaren aldeko jarduna hobetzeko garaian.
Eroski kooperatibak konpromiso sendoa du osasuna zaindu eta iraunkortasuna sustatzeko. Horrela, beste tresna bat jarri du martxan Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), nekazaritzako elikagaien ekoizle direnen zerbitzura. Haren bidez, ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatiboaren alde egiten dutena ebaluatzeko mod...
2023-1-20
https://www.berria.eus/albisteak/223328/danbor-hotsak-dira-nagusi-donostian-gauerditik-denboralearen-burrunbaren-ostean.htm
Bizigiro
Danbor hotsak dira nagusi Donostian gauerditik, denboralearen burrunbaren ostean
Piztu Donostia plataformak salatu du Donostiako Udaltzaingoak herritarrak «jipoitu» dituela 'Etxera' testua zuen pankarta bat kentzeko.
Danbor hotsak dira nagusi Donostian gauerditik, denboralearen burrunbaren ostean. Piztu Donostia plataformak salatu du Donostiako Udaltzaingoak herritarrak «jipoitu» dituela 'Etxera' testua zuen pankarta bat kentzeko.
Denboraleak ekarritako trumoiaren burrunba baretzen hasi den honetan, Donostian danborren hotsak ordezkatu du. Euripean bada ere, gogoz abestu dute Sarriegiren San Sebastianen martxa Donostiako plaza berrian, hiriko bandera altxatzeko ekitaldian. Piztu Donostia plataformak salatu du Donostiako Udaltzaingoak presoen al...