date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223559/googlek-erantzun-du-aztertuko-duela-bilaketa-emaitzen-diskriminazioa.htm
Bizigiro
Googlek erantzun du aztertuko duela bilaketa emaitzen diskriminazioa
Katalunian eta Euskal Herrian hainbatek salatu dute gaztelerazko emaitzak jasotzen dituztela Google euskaraz konfiguratua izan arren.
Googlek erantzun du aztertuko duela bilaketa emaitzen diskriminazioa. Katalunian eta Euskal Herrian hainbatek salatu dute gaztelerazko emaitzak jasotzen dituztela Google euskaraz konfiguratua izan arren.
Katalunian hasi zen salaketa, eta Euskal Herrian ere zabaldu da azken orduetan. Hainbat erabiltzek salatu dutenez, Google katalanez edo euskaraz konfiguratua izanik ere, gaztelerazko edukiak erakusten dizkie bilatzaileak, beste hizkuntzetako emaitzen gainetik. Abenduan eman zuten horren berri Vilaweb eta Sustatu.eus at...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223560/caparrosoko-behitegia-baimenik-gabe-handitu-dute.htm
Ekonomia
Caparrosoko behitegia baimenik gabe handitu dute
Sustrai Erakuntza fundazioaren arabera, Valle de Odieta kooperatibaren makroetxaldeak 7.900 abere ditu, baimendu baino ia hirurehun gehiago.
Caparrosoko behitegia baimenik gabe handitu dute. Sustrai Erakuntza fundazioaren arabera, Valle de Odieta kooperatibaren makroetxaldeak 7.900 abere ditu, baimendu baino ia hirurehun gehiago.
Europako behitegirik handiena Euskal Herrian dago, Caparroson (Nafarroa), zehazki. Egungo Ingurumeneko Baimen Bateratuaren arabera, Valle de Odieta kooperatibaren makroetxaldeak 7.200 esne behi baliatzeko baimena du, baita 600 zekor eta 40 eguneko txahalak ere. Hala ere, irregulartasun bat atzeman da enpresak animalia ...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223561/kaikuak-janztea-frankismoaren-kontrako-indarkeriarik-gabeko-errebeldiaren-adibidetzat-jo-du-artolazabalek.htm
Gizartea
«Kaikuak janztea» frankismoaren kontrako «indarkeriarik gabeko errebeldiaren» adibidetzat jo du Artolazabalek
Ikastolen mugimendua omentzeko ekitaldi bat baliatu du Artolazabalek ETA eta frankismoaren aurka armak hartu zituztenen borroka deslegitimatzeko. Armak hartzea «saihestu» zitekeen, haren arabera.
«Kaikuak janztea» frankismoaren kontrako «indarkeriarik gabeko errebeldiaren» adibidetzat jo du Artolazabalek. Ikastolen mugimendua omentzeko ekitaldi bat baliatu du Artolazabalek ETA eta frankismoaren aurka armak hartu zituztenen borroka deslegitimatzeko. Armak hartzea «saihestu» zitekeen, haren arabera.
Ikastolen mugimendua omentzeko ekitaldia behar zuena ETAren existentzia deslegitimatzeko baliatu du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak. «ETAren indarkeriaren sorrera, diktadura frankistaren aurkako erreakzio gisa, ez zen saihetsezina izan. ETA akats bat iza...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223562/zientzialari-eta-ikertzaile-izan-nahi-dut-euspot-lehiaketarako-gaia.htm
Bizigiro
‘Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!’, Euspot lehiaketarako gaia
Iragarkiak maiatzaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira. Sei sari egongo dira, eta 3.000 euro banatuko dituzte.
‘Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!’, Euspot lehiaketarako gaia. Iragarkiak maiatzaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira. Sei sari egongo dira, eta 3.000 euro banatuko dituzte.
Hamabigarren aldira iritsi da Euspot euskarazko iragarki lehiaketa, eta aurten gazteengan zientziazaletasuna sustatzea izango dute helburu. Aurten parte hartzaileek landu beharko duten gaia hau izango da: Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!. Hain justu, aurtengo babesle nagusia Zientzia, Teknologia eta Berrikun...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223563/asier-rodriguez-espetxera-itzuli-da-epaileak-hirugarren-gradua-kenduta.htm
Politika
Asier Rodriguez espetxera itzuli da, epaileak hirugarren gradua kenduta
Fiskaltzak helegitea jarria zuen euskal preso horrek hirugarren gradua lortzearen kontra, eta Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak onartu egin du. Gradu erregresioen kontrako manifestaziora deitu du Sarek, etzi, Santurtzin.
Asier Rodriguez espetxera itzuli da, epaileak hirugarren gradua kenduta. Fiskaltzak helegitea jarria zuen euskal preso horrek hirugarren gradua lortzearen kontra, eta Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak onartu egin du. Gradu erregresioen kontrako manifestaziora deitu du Sarek, etzi, Santurtzin.
Asier Rodriguez Lopez euskal preso santurtziarra Basauriko espetxera (Bizkaia) itzuli da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak onartu egin baitu hark hirugarren gradua lortzearen aurka fiskaltzak jarritako helegitea, Etxeratek jakinarazi duenez. Sarek manifestaziora deitu du, etzirako, S...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223564/ikurrinak-eta-nafarroako-banderak-atera-dituzte-sadarren-harmailetan.htm
Kirola
Ikurrinak eta Nafarroako banderak atera dituzte Sadarren harmailetan
Hainbat bazkide gorritxok bi banderak ateratzeko eskatu dute, duela bi asteko partidan «pairatu zuten debekuari» aurre egiteko. Orduan, deialdiaren antolatzaileek «haserre bizia» piztu zela azaldu dute.
Ikurrinak eta Nafarroako banderak atera dituzte Sadarren harmailetan. Hainbat bazkide gorritxok bi banderak ateratzeko eskatu dute, duela bi asteko partidan «pairatu zuten debekuari» aurre egiteko. Orduan, deialdiaren antolatzaileek «haserre bizia» piztu zela azaldu dute.
Espainiako Kopako final-laurdenetako kanporaketa jokatu zuen atzo Osasunak, Sevillaren kontra; 18 urteren ondoren, finalerdietara iristea lortu dute, 2-1 gailendu ostean. 20.000 zale inguru bildu ziren Sadarren. Asko izango ziren joko zelaiko baloiari begira, baina bazen begiak harmailetara begira izateko arrazoirik. B...
2023-1-25
https://www.berria.eus/albisteak/223565/txuri-urdinek-agur-esan-diote-kopari.htm
Kirola
Txuri-urdinek agur esan diote Kopari
Realak partida duina egin du Nou Campen, baina txapelketatik kanpo geratu da. Jokalari bat gutxiagorekin jokatu du ia neurketa osoa, Brais Mendezek txartel gorria ikusi ostean.
Txuri-urdinek agur esan diote Kopari. Realak partida duina egin du Nou Campen, baina txapelketatik kanpo geratu da. Jokalari bat gutxiagorekin jokatu du ia neurketa osoa, Brais Mendezek txartel gorria ikusi ostean.
Realak galdu egin zuen aspaldiko partez. Modurik duinenean egin duen arren, Espainiako Kopatik kanpo geratu dira txuri-urdinak. Jokalari bat gutxiagorekin aritu dira donostiarrak partidaren zatirik handienean, baina estu hartu dute Bartzelona azken unera arte. Ez neurketaren zatirik handienean; bai, ordea azken minutue...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223588/osasuna-espainiako-kopako-finalerdietara.htm
Kirola
Osasuna Espainiako Kopako finalerdietara
Gorritxoek luzapenean irabazi dute, eta 18 urteren ondoren balentria egin dute. Abdek sartu du gol erabakigarria. Festa betea izan da Sadarren.
Osasuna Espainiako Kopako finalerdietara. Gorritxoek luzapenean irabazi dute, eta 18 urteren ondoren balentria egin dute. Abdek sartu du gol erabakigarria. Festa betea izan da Sadarren.
Gutxienez euskal talde bat izango da bihar Espainiako Kopako finalerdietako zozketan: Osasuna. Gorritxoek 2-1 irabazi diote Sevillari, eta,18 urteren ondoren, finalerdietara iristea lortu dute. 2005 hartan ere Sevilla kanporatu zuten final-laurdenetan. Sufrituta, baina oso merezita, lortu dute nafarrek sailkapena. Izan...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223589/rodolfo-ares-pse-eeko-buruzagi-izandakoa-hil-da.htm
Politika
Rodolfo Ares PSE-EEko buruzagi izandakoa hil da
Bilbon hil da, 68 urterekin. 2009-2012ko legealdian, Patxi Lopez lehendakari zela, Barne sailburu izan zen; tartean, Ertzaintzak Iñigo Cabacas gomazko pilota batekin hil zuenean. Loiolako eta Genevako negoziazioetan aritu zen, PSE-EEren ordezkari. → Aresek esanak, eta harrotutako hautsak
Rodolfo Ares PSE-EEko buruzagi izandakoa hil da. Bilbon hil da, 68 urterekin. 2009-2012ko legealdian, Patxi Lopez lehendakari zela, Barne sailburu izan zen; tartean, Ertzaintzak Iñigo Cabacas gomazko pilota batekin hil zuenean. Loiolako eta Genevako negoziazioetan aritu zen, PSE-EEren ordezkari. → Aresek esanak, eta ha...
Rodolfo Ares PSE-EEkoko buruzagi ohia hil da, 68 urte zituela. Patxi Lopez lehendakari izan zen garaian, Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu izan zen, 2009 eta 2012 artean. Aurretik, 1994tik 2009ra, Eusko Legebiltzarreko kide zen, eta Fernando Buesaren lekukoa hartu zuen parlamentuan PSEko bozeramaile gisara, ETAk 2000....
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223590/aresek-esanak-eta-harrotutako-hautsak.htm
Politika
Aresek esanak, eta harrotutako hautsak
PSE-EEko buruzagi izandakoak perla ugari bota du urteetan, eta horiek sarri ekarri du aurkari politikoen sumina, ezker abertzalearena batez ere. Iñigo Cabacas auzian esanak dira aipagarrienetako batzuk.
Aresek esanak, eta harrotutako hautsak. PSE-EEko buruzagi izandakoak perla ugari bota du urteetan, eta horiek sarri ekarri du aurkari politikoen sumina, ezker abertzalearena batez ere. Iñigo Cabacas auzian esanak dira aipagarrienetako batzuk.
Buruan zituenak inolako konplexurik gabe ezpainetaratu ohi zituen Rodolfo Aresek (Ourense, Galizia, 1954 - Bilbo, 2023). Hainbat kargu izan zituen politikagintzan, PSE-EEren ordezkari betiere: Eusko Jaurlaritzako Barne sailburu izan zen 2009 eta 2012 artean, parlamentuan PSE-EEko bozeramaile gisara aritu zen, eta alder...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223591/junquerasen-inhabilitazioa-zazpi-urtera-jaisteko-eskatu-du-estatuaren-abokatutzak.htm
Mundua
Junquerasen inhabilitazioa zazpi urtera jaisteko eskatu du Estatuaren Abokatutzak
Espainiako Auzitegi Gorenari egin dio eskaria. Onartuko balu, Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohiak 2025ean beteko luke inhabilitazio zigorra.
Junquerasen inhabilitazioa zazpi urtera jaisteko eskatu du Estatuaren Abokatutzak. Espainiako Auzitegi Gorenari egin dio eskaria. Onartuko balu, Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohiak 2025ean beteko luke inhabilitazio zigorra.
Espainiako Estatuaren Abokatutzak Auzitegi Gorenari eskatu dio Oriol Junqueras Kataluniako Gobernuko presidenteorde ohiari inhabilitazio zigorra hamahiru urtetik zazpira jaisteko. Gorenak eskaria onartuko balu, 2025eko uztailean beteko luke inhabilitazio zigorra. Espainiako Zigor Kodearen erreformaren harira egin du es...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223592/urteko-azken-hiruhilekoan-9000-lanpostu-galdu-dira-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Urteko azken hiruhilekoan 9.000 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian
Bereziki zerbitzuen sektorean nabaritu da: 22.700 langile gutxiago daude. Industriak eta eraikuntzak eutsi egin diote, eta enplegua sortzen jarraitu dute.
Urteko azken hiruhilekoan 9.000 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian. Bereziki zerbitzuen sektorean nabaritu da: 22.700 langile gutxiago daude. Industriak eta eraikuntzak eutsi egin diote, eta enplegua sortzen jarraitu dute.
Lan merkatuan nabaritu da inflazio handiak 2022ko azken hiruhilekoan ekonomian eragin duen motelaldia. Irailetik abendura, 9.900 lanpostu galdu dira Hego Euskal Herrian, INE Espainiako Estatistika Institutuaren biztanleria aktiboaren inkestaren arabera. Aurreko bi hiruhilekoetako joera eten da horrela. Landunen kopurua...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/223593/karlos-almorzak-hieroglifoetara-eraman-du-euskara.htm
Bizigiro
Karlos Almorzak hieroglifoetara eraman du euskara
Ehun urte bete dira gaur Howard Carterrek Tutankamonen hilobia aurkitu zuenetik.
Karlos Almorzak hieroglifoetara eraman du euskara. Ehun urte bete dira gaur Howard Carterrek Tutankamonen hilobia aurkitu zuenetik.
Mende bat. Hamaika albiste, gertakari, ezbehar eta aurkikuntza bildu daitezke denbora tarte horretan. Baita jakintza anitz ere. Ehun urte bete dira gaur Howard Carterrek Tutankamonen hilobia aurkitu zuenetik. Ehun urte egiptologiaren zientzia goitik behera aldatu zenetik. Arlo horretan aditua da Karlos Almorza, eta xeh...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223594/baionako-portuaren-sarrera-bat-blokeatu-dute-erretreten-erreforma-salatzeko.htm
Ekonomia
Baionako portuaren sarrera bat blokeatu dute, erretreten erreforma salatzeko
Proiektua astelehenean iritsiko da Frantziako Asanbleara, eta, asteartean, bigarren mobilizazio eguna izango da haren aurka.
Baionako portuaren sarrera bat blokeatu dute, erretreten erreforma salatzeko. Proiektua astelehenean iritsiko da Frantziako Asanbleara, eta, asteartean, bigarren mobilizazio eguna izango da haren aurka.
Florence Lasserre eta Vincent Bru diputatuen bulegoetatik Baionako portura iragan da erretreten erreformaren aurkako protesta. Gaur goizean ehun bat lagun bildu dira portuko sarrera batean, Tarnosen (Landak, Frantzia), eta instalazioa blokeatu dute. Eguerdian ziren bidea irekitzekoak. CGT, LAB, Solidaires eta FSU sind...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223595/otsailean-egingo-dute-lumafest-jaialdia-donostian-bigarrenez.htm
Kultura
Otsailean egingo dute Lumafest jaialdia Donostian, bigarrenez
Zabalik dago mikrokontakizunak bidaltzeko epea. Otsailaren 9tik 11ra tailerrak eta hitzaldiak izango dira Koldo Mitxelena kulturunean.
Otsailean egingo dute Lumafest jaialdia Donostian, bigarrenez. Zabalik dago mikrokontakizunak bidaltzeko epea. Otsailaren 9tik 11ra tailerrak eta hitzaldiak izango dira Koldo Mitxelena kulturunean.
Bigarren urtez egingo dute Lumafest jaialdia Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneko ganbaran, otsailean. Slawka Graboska eta Amaia Garcia aritu dira festibalaren bultzatzaile lanetan, eta, Graboskak azaldu duenez, «edizio hibrido analogikoa» errepikatuko dute, iazkoa hala izan baitzen eta erantzun ona eduki baitzuen. ...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223596/ebko-estatu-kideen-arteko-koordinazioa-handitu-nahi-dute-migratzaile-gehiago-kanporatzeko.htm
Mundua
EBko estatu kideen arteko koordinazioa handitu nahi dute migratzaile gehiago kanporatzeko
Europako Batzordeak aurkezturiko plana aztertuko dute egunotan talde komunitarioko Barne ministroek. Asilorako eskubiderik ez duten iheslariak itzultzea du helburu.
EBko estatu kideen arteko koordinazioa handitu nahi dute migratzaile gehiago kanporatzeko. Europako Batzordeak aurkezturiko plana aztertuko dute egunotan talde komunitarioko Barne ministroek. Asilorako eskubiderik ez duten iheslariak itzultzea du helburu.
Immigrazioa afera irristakorra da, baita EB Europako Batasunean ere. Talde komunitarioaren kasuan, urteotan gertaturikoak agerian utzi du estatu kideek nahiago dutela itzulerez aritu eta «immigrazio irregularraz» erabaki, EBra iristen diren iheslariak hartzeko eta horiek zaintzeko neurriez eztabaidatu baino. Eta, orain...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223597/lab-sindikatuak-medikuen-esklusibotasuna-ezabatzeko-erabakia-kritikatu-du.htm
Gizartea
LAB sindikatuak medikuen esklusibotasuna ezabatzeko erabakia kritikatu du
Sindikatuak esklusibotasuna kentzearen ondorioz osasungintza publikoari kalte egingo diola adierazi du Iruñeko elkarretaratzean
LAB sindikatuak medikuen esklusibotasuna ezabatzeko erabakia kritikatu du. Sindikatuak esklusibotasuna kentzearen ondorioz osasungintza publikoari kalte egingo diola adierazi du Iruñeko elkarretaratzean
Medikuen esklusibotasuna medikuntzaren praktika pribatuari borondatez uko egitean datza, eta, horren truke, hilero osagarri ekonomiko bat kobratzen da. Hala ere, Nafarroako Medikuen Sindikatuak Nafarroako Gobernuarekin hura kentzeko negoziatu du azken urteotan. Negoziazio horiek salatzeko, LABek elkarretaratzea antolat...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223598/hego-euskal-herriko-garraio-publikoan-otsailaren-8an-kendu-ahalko-da-maskara.htm
Gizartea
Hego Euskal Herriko garraio publikoan otsailaren 8an kendu ahalko da maskara
Espainiako Osasun ministroak esan du datu epidemiologikoak «oso egonkorrak» direlako hartu dela erabakia. Osasun zentroetan eta farmazietan derrigorrezkoa izango da aurrerantzean ere.
Hego Euskal Herriko garraio publikoan otsailaren 8an kendu ahalko da maskara. Espainiako Osasun ministroak esan du datu epidemiologikoak «oso egonkorrak» direlako hartu dela erabakia. Osasun zentroetan eta farmazietan derrigorrezkoa izango da aurrerantzean ere.
Garraio publikoan maskara janzteko derrigortasuna bertan behera geratuko da otsailaren 8an, Espainiako Gobernuak hala erabakita. Ministroen Kontseiluak otsailaren 7an sinatuko du maskararen erabilera garraio publikoan bertan behera utziko duen agindua, eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. Maskara janztea derrigor...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223599/euskal-artisten-26-artelan-erosi-dituzte-museoek-jaurlaritzak-diruz-lagunduta.htm
Kultura
Euskal artisten 26 artelan erosi dituzte museoek, Jaurlaritzak diruz lagunduta
Artium museoak, Biboko Arte Ederren Museoak eta Tabakalerak elkarrekin erosi dituzte 18 euskal artistaren obrak, 200.000 euroko ezohiko diru laguntza bati esker.
Euskal artisten 26 artelan erosi dituzte museoek, Jaurlaritzak diruz lagunduta. Artium museoak, Biboko Arte Ederren Museoak eta Tabakalerak elkarrekin erosi dituzte 18 euskal artistaren obrak, 200.000 euroko ezohiko diru laguntza bati esker.
Gasteizko Artium museoak, Bilboko Arte Ederren Museoak eta Donostiako Tabakalera zentroak 18 euskal artista garaikideren 26 artelan erosi dituzte elkarrekin. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak emandako ezohiko diru laguntza bat baliatu dute hirugarren urtez bilduma partekatua eskuratzeko. Guztira...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223600/800-euroko-isuna-ezarri-diete-trenbidea-mozteagatik-epaitutako-bakegileei.htm
Politika
800 euroko isuna ezarri diete trenbidea mozteagatik epaitutako Bakegileei
Parte zibila uztailan aztertuko dute: SNCF tren konpainiak 160.000 euro baino gehiagoko kalte ordaina galdegiten du.
800 euroko isuna ezarri diete trenbidea mozteagatik epaitutako Bakegileei. Parte zibila uztailan aztertuko dute: SNCF tren konpainiak 160.000 euro baino gehiagoko kalte ordaina galdegiten du.
Akizeko auzitegiak (Okzitania) 800 euroko isuna ezarri die, gibelapenarekin, iragan uztailaren 23an Akize eta Baiona arteko trenbidea moztu zuten bederatzi ekintzaileei. Abenduan epaitu zituzten, eta prokuradoareak 1.500 euroko isuna eskatu zuen ekintzaile bakoitzarentzat. Ez da horretara iritsiko ezarri dieten zigorra...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223601/gibelapenezko-isuna-ezarri-diete-trenbidea-blokeatu-zuten-bakegileei.htm
Politika
Gibelapenezko isuna ezarri diete trenbidea blokeatu zuten 'bakegileei'
Uztailaren 23ko desobedientzia ekintza justifikatu zuten Akizeko epaitegiaren aitzinean. SNCFk 160.000 euroko kalte ordainak eskatzen ditu oraindik.
Gibelapenezko isuna ezarri diete trenbidea blokeatu zuten 'bakegileei'. Uztailaren 23ko desobedientzia ekintza justifikatu zuten Akizeko epaitegiaren aitzinean. SNCFk 160.000 euroko kalte ordainak eskatzen ditu oraindik.
800 euroko isuna gibelapenarekin. Zigor hori ezarri diete Akize (Okzitania) eta Baiona arteko trenbidea moztu zuten bederatzi bakegileei. Baldintzapeko zigor baten gisakoa da: bost urteko epean maila bereko arau hauste bat egiten ez badute, ez zaie aplikatuko. Uztailaren 23ko blokeatze egunean egin zuten ekintza. Egun ...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223602/israelgo-armadak-hamar-palestinar-hil-ditu-bi-erasotan.htm
Mundua
Israelgo armadak hamar palestinar hil ditu bi erasotan
Lehen oldarraldian, Israelgo indarrek bederatzi lagun erail dituzte Zisjordaniako Jenin hiriko errefuxiatuen kanpalekuan, «eraso terrorista» bat eragozteko; hamargarrena, Jerusalem ekialdean hil dute.
Israelgo armadak hamar palestinar hil ditu bi erasotan. Lehen oldarraldian, Israelgo indarrek bederatzi lagun erail dituzte Zisjordaniako Jenin hiriko errefuxiatuen kanpalekuan, «eraso terrorista» bat eragozteko; hamargarrena, Jerusalem ekialdean hil dute.
Azken zenbaketen arabera, behintzat hamar palestinar hil dituzte Israelgo militarrek, bi erasotan. Lehen oldarraldian, bederatzi pertsona hil dituzte, tiroz, Zisjordaniako Jenin hirian egindako sarekada batean. Beste hogei lagun inguru ere zauritu dituzte; horietatik lau, larri. Palestinako Osasun Ministerioaren datuak...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223603/garai-konplexuei-aurre-egiteko-kazetaritza-bat.htm
Iritzia
Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat
Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.
Garai konplexuei aurre egiteko kazetaritza bat. Iaz BERRIA Taldeak egindakoaren errepasoa duzu hau. Kazetaritza da gure eginkizuna, euskarazko kalitateko kazetaritza; erreferente informatiboa izatea helburu. Beraz, hortik hasi dugu errepasoa, gero arlo ekonomikoari, komunitateari eta erronka berriei leku egiteko.
Garai konplexua bizi dugu, eta kalitateko informazio fidagarria ezinbestekoa da mundua ulertzeko eta garaiko erronkei aurre egiteko. Horretarako baliagarria den eta irakurleen kezka eta interesetatik gertu dagoen kazetaritzarekin engaiatua dago BERRIA. Zeregin horretan aritu da 2022an ere, iazko urteak aitzakia asko em...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223604/iruntildeeko-bertsoaroa-otsailaren-9tik-martxoaren-2ra-eginen-dute.htm
Kultura
Iruñeko Bertsoaroa otsailaren 9tik martxoaren 2ra eginen dute
Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolaturik, sei emanaldirekin osatu dute zikloaren egitaraua. Lehenbiziko aldiz, bertso afari bat ere izanen da.
Iruñeko Bertsoaroa otsailaren 9tik martxoaren 2ra eginen dute. Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Iruñeko Udalak antolaturik, sei emanaldirekin osatu dute zikloaren egitaraua. Lehenbiziko aldiz, bertso afari bat ere izanen da.
Neguan ere ez da faltako bertsorik Iruñean. Nafarroako Bertsozale Elkarteak jakinarazi du Bertsoaroa jaialdia otsailaren 9tik martxoaren 2ra bitarte eginen dela aurten. Datak iragarri ez ezik, kartela ere aurkeztu du elkarteak, eta egitarau oparoa utzi agerian: sei emanaldi eginen dituzte, hala nola bertso jaialdiak, b...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223605/baserri-batek-su-hartu-du-elorrion.htm
Gizartea
Baserri batek su hartu du, Elorrion
Denbora gutxian eraikinaren zati handi bat erre da, baina ez dago zauriturik.
Baserri batek su hartu du, Elorrion. Denbora gutxian eraikinaren zati handi bat erre da, baina ez dago zauriturik.
Elorrioko Arauneta auzoan (Bizkaia) baserri batek su hartu du gaur eguerdian. Denbora gutxian eraikinaren zati handi bat erre den arren, ez da inor zauritu. Segurtasun sailetik adierazi dute larrialdi zerbitzuak eta suhiltzaileak bertaratu direla. Ertzaintzako bozeramaile batek erran du ez dakitela nola hasi den sua. ...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223606/eroskik-30000-euro-ordaindu-beharko-dizkio-cristina-cifuentesi.htm
Ekonomia
Eroskik 30.000 euro ordaindu beharko dizkio Cristina Cifuentesi
Madrilgo Auzitegiak murriztu egin du Datuen Babeserako Agentziak baimenik gabe bideo bat zabaltzeagtik ezarri zuen 150.000 euroko isuna.
Eroskik 30.000 euro ordaindu beharko dizkio Cristina Cifuentesi. Madrilgo Auzitegiak murriztu egin du Datuen Babeserako Agentziak baimenik gabe bideo bat zabaltzeagtik ezarri zuen 150.000 euroko isuna.
Azkenean Eroskik 30.000 euroko isuna ordaindu beharko dio Cristina Cifuentes Madrilgo presidente ohi eta PPko kideari, 2018. urtean saltoki bateko segurtasun irudien bideo bat zabaldu zelako. Bideoa 2011koa da, eta Cecosa katearen saltoki bateko barrualde batean ageri da Cifuentes, poltsa batetik ordaindu gabeko krema ...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223607/lehen-bilera-gipuzkoako-metalgintzan.htm
Ekonomia
Lehen bilera Gipuzkoako metalgintzan
Sindikatuek langileen erosahalmena bermatzeko adinako soldata igoerak nahi dituzte.
Lehen bilera Gipuzkoako metalgintzan. Sindikatuek langileen erosahalmena bermatzeko adinako soldata igoerak nahi dituzte.
Aurreko ituna 2022arekin batera iraungi ostean, 30.000tik gora langile hartzen dituen Gipuzkoako metalgintzan lan hitzarmen berria negoziatzeko lehen bilera gaur egin dute sindikatuek eta patronalak. ELAren helburua da «Gipuzkoako metalean sortzen den aberastasuna justuago banatzea», sindikatuak ikusten duelako fabrik...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223608/pobreen-aurkako-gerra-salatu-dute-hildako-etxegabea-oroitzean.htm
Gizartea
«Pobreen aurkako gerra» salatu dute, hildako etxegabea oroitzean
Etxebizitza eskubidea bermatzeko exijitu dute Eskubide Sozialen Kartak eta AZETtaldeak
«Pobreen aurkako gerra» salatu dute, hildako etxegabea oroitzean. Etxebizitza eskubidea bermatzeko exijitu dute Eskubide Sozialen Kartak eta AZETtaldeak
Asteartean Bilboko Bolueta auzoan zendutako etxegabearen «erailketa» gaitzetsi dute gaur iluntzean dozenaka lagunek, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak eta AZET etxebizitza sindikatuak deituta. Sistema kapitalista eta «nekropolitika instituzionala» jo dituzte erantzule, eta batez ere, Bilboko Udala jarri dute jopu...
2023-1-26
https://www.berria.eus/albisteak/223609/kopako-finalerdietarako-sailkatzea-lortu-du-athleticek-beste-behin.htm
Kirola
Kopako finalerdietarako sailkatzea lortu du Athleticek, beste behin
Zuri-gorriak 1-3 nagusitu dira Mestallan. Partida osoa jokatu gabe, baina lanari etekina aterata lortu du Athleticek finalerdietarako sailkatzea, laugarren urtez jarraian.
Kopako finalerdietarako sailkatzea lortu du Athleticek, beste behin. Zuri-gorriak 1-3 nagusitu dira Mestallan. Partida osoa jokatu gabe, baina lanari etekina aterata lortu du Athleticek finalerdietarako sailkatzea, laugarren urtez jarraian.
Iragan sasoian finaletik kanpo utzi zuen Valentziak Athletic, eta oraingoan Athletic izan da Valentzia kaleratu duena. Bi aldiz aurreratu dira lehen zatian zuri-gorriak, eta bigarrenean lasaitasunaren gola sartu du Mikel Vesgak, 1-3 irabazteko. Gennaro Gattusoren taldeak oso arrisku gutxi eraman du Julen Agirrezabalare...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223635/embko-beste-80-autobus-sabotatu-dituzte-eta-hainbat-zerbitzu-eten-dira-ezkerraldean.htm
Gizartea
EMBko beste 80 autobus sabotatu dituzte, eta hainbat zerbitzu eten dira Ezkerraldean
EMBko beste 80 autobus sabotatu dituzte, eta hainbat zerbitzu eten dira Ezkerraldean.
Beste sabotaje bat izan da EMB autobus konpainian, goizaldean, eta, horren ondorioz, hainbat autobus zerbitzua eman ezinik dira gaur goizean Ezkerraldean (Bizkaia). EMBk ez du oraindik salaketa aurkeztu, baina Bizkaibuseko 80 autobusi kalte egin dietela kalkulatu dute. Aparkabisako aparkalekuan zeuden, Trabapaganen, et...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223636/galdakaoko-udalak-demandatu-gisa-aurkeztea-erabaki-du-usansoloko-auzian.htm
Politika
Galdakaoko Udalak demandatu gisa aurkeztea erabaki du Usansoloko auzian
Bizkaiko Batzar Nagusiek lurraldeko 113. udal gisa onartu zuten Usansolo, galdeketaren ostean, eta estatuko abokatutzak helegitea aurkeztu zuen. Galdakaoko Udalak demandatu gisa aurkeztea erabaki du, prozesu honetan egindako bidea defendatzeko.
Galdakaoko Udalak demandatu gisa aurkeztea erabaki du Usansoloko auzian. Bizkaiko Batzar Nagusiek lurraldeko 113. udal gisa onartu zuten Usansolo, galdeketaren ostean, eta estatuko abokatutzak helegitea aurkeztu zuen. Galdakaoko Udalak demandatu gisa aurkeztea erabaki du, prozesu honetan egindako bidea defendatzeko.
Estatuko abokatutzak jarritako helegiteari erantzutea erabaki du Galdakaoko Udalak. Atzo ilunabarrean egindako osoko bilkuran erabaki zuen demandatu gisa prozedura judizialean aurkeztea, udalak prozesu honetan egindako bidea defendatzeko. EH Bildu, Auzoak, Usansolo Herria, Podemos eta EAJren aldeko 18 boto izan zituen ...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223637/aita-mari-ontziari-espediente-bat-ireki-diote-ia-milioi-bat-euroko-isunekoa.htm
Gizartea
'Aita Mari' ontziari espediente bat ireki diote, ia milioi bat euroko isunekoa
2020an Palermon (Sizilia, Italia) gertatu ziren ekintza batzuen baitakoa da zigorra. Aita Mari-k alegazioak aurkeztuko ditu.
'Aita Mari' ontziari espediente bat ireki diote, ia milioi bat euroko isunekoa. 2020an Palermon (Sizilia, Italia) gertatu ziren ekintza batzuen baitakoa da zigorra. Aita Mari-k alegazioak aurkeztuko ditu.
Aita Mari ontziari espediente bat ireki dio Valentziako Itsasoko Kapitaintzak, itsasoko zazpi lege hautsi dituela egotzita. Isun guztiak batuz, orotara, milioi bat euro inguru ordaindu beharko lituzke Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkarteak. Leporatzen zaizkien lege hausten artean honako hauek daude: ontziko langil...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223638/nafarroako-ekonomia-43-hazi-zen-2022-urtean.htm
Ekonomia
Nafarroako ekonomia %4,3 hazi zen 2022. urtean
Kontsumoak bultzatuta, barne produktu gordinak gora egin du berriro urteko azken hiruhilekoan, %0,8 hain zuzen ere. Elma Saiz Ekonomia kontseilariak baztertu egin du atzeraldia, baina 2023 hasiera motela espero du.
Nafarroako ekonomia %4,3 hazi zen 2022. urtean. Kontsumoak bultzatuta, barne produktu gordinak gora egin du berriro urteko azken hiruhilekoan, %0,8 hain zuzen ere. Elma Saiz Ekonomia kontseilariak baztertu egin du atzeraldia, baina 2023 hasiera motela espero du.
Udan egindako aurreikuspen beltzak ez dira bete Nafarroan ere. Nastat estatistika erakundeak zabaldu duenez, lurraldeko barne produktu gordinak bultzada izan zuen 2022. urteko azken hiruhilekoan: %0,5 handitu zen udako hilabeteetan, eta %0,8, berriz, udazkenekoetan. Nastatek aurreratu duenez, eraikuntza eta merkatuko ...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223639/ylenia-baglietto-eta-lander-otaola-aktoreak-izango-dira-farolin-eta-zaranbolas-bilboko-aratusteetan.htm
Bizigiro
Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak izango dira Farolin eta Zaranbolas Bilboko aratusteetan
Besteak beste, ETB1eko 'Goenkale' telesailean egin zuen lan Bagliettok, eta 'Vaya Semanita'-n Otaolak. Inauteriak otsailaren 17an hasiko dira, pertsonaion atxiloketarekin eta epaiketarekin, eta 21ean bukatu.
Ylenia Baglietto eta Lander Otaola aktoreak izango dira Farolin eta Zaranbolas Bilboko aratusteetan. Besteak beste, ETB1eko 'Goenkale' telesailean egin zuen lan Bagliettok, eta 'Vaya Semanita'-n Otaolak. Inauteriak otsailaren 17an hasiko dira, pertsonaion atxiloketarekin eta epaiketarekin, eta 21ean bukatu.
Dena dago prest Bilboko 2023ko aratusteetarako: osatu dute egitaraua, erabaki dute kartela, bildu dituzte gogoak, eta hautatu dituzte aurtengo Farolin eta Zaranbolas, hiribilduko inauterietako pertsonaia nagusiak. Ylenia Baglietto aktorea (Eibar, Gipuzkoa, 1986) izango da Farolin, eta Lander Otaola aktorea (Bilbo, 1989...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223641/ikasbidea-ikastetxeak-hotzari-aurre-egiteko-konponbide-iraunkor-bat-eskatu-du.htm
Gizartea
Ikasbidea ikastetxeak hotzari aurre egiteko konponbide iraunkor bat eskatu du
Azaldu dutenez, arazoak dituzte ikastetxeko galdararekin, baina Eusko Jaurlaritzak esan die ez dutela uda baino lehen konponduko. Salatu dute ikasgeletan hamahiru edo hamalau gradu izan dituztela.
Ikasbidea ikastetxeak hotzari aurre egiteko konponbide iraunkor bat eskatu du. Azaldu dutenez, arazoak dituzte ikastetxeko galdararekin, baina Eusko Jaurlaritzak esan die ez dutela uda baino lehen konponduko. Salatu dute ikasgeletan hamahiru edo hamalau gradu izan dituztela.
Eguneroko ogia bihurtu da Durako (Araba) Ikasbidea eskola publikoan irakasleak eta ikasleak txanoak, berokiak eta eskularruak jantzita eta mantak hartuta ikustea ikasgeletan eta korridoreetan. Izan ere, azaldu dutenez, galdara arazoak ematen ari da azken urteetan, baina «txaplatak» baino ez dituzte jarri. Horrenbestez,...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223642/nzak-berriz-ireki-du-filipinetako-drogaren-kontrako-gerrari-buruzko-ikerketa.htm
Mundua
NZAk berriz ireki du Filipinetako drogaren kontrako gerrari buruzko ikerketa
Auzitegiak fiskaltzaren eskaria onartu du, argudiatuta Manilak harturiko erabakiak ez direla nahikoa izan. Duterteren agintaldian 30.000 lagun hil zituzten, giza eskubideen aldeko erakundeen arabera.
NZAk berriz ireki du Filipinetako drogaren kontrako gerrari buruzko ikerketa. Auzitegiak fiskaltzaren eskaria onartu du, argudiatuta Manilak harturiko erabakiak ez direla nahikoa izan. Duterteren agintaldian 30.000 lagun hil zituzten, giza eskubideen aldeko erakundeen arabera.
NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiak berriz ireki du Filipinetako drogaren kontrako gerrari buruzko ikerketa. 2021eko azaroan eten zuen —herrialde horretako gobernuak eskatuta—, baina orain baiezkoa eman dio fiskaltzaren eskariari, argudiatuta, besteak beste, Manilak azken urtean bidalitako frogak eta auzi horretaz hartu d...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223643/sindikatu-medikoak-atzera-bota-du-gobernuaren-proposamena-eta-grebari-eutsiko-dio.htm
Gizartea
Sindikatu Medikoak atzera bota du gobernuaren proposamena, eta grebari eutsiko dio
Gobernuak eta medikuen elkarte ultrakontserbadoreak akordio baten oinarriak finkatu zituzten atzo, baina gaur sindikatuak «ez-nahikotzat» jo ditu Osasun Departamentuaren eskaintzak. Otsailaren 1etik aurrera greba mugagabera deitu du mediku taldeak.
Sindikatu Medikoak atzera bota du gobernuaren proposamena, eta grebari eutsiko dio. Gobernuak eta medikuen elkarte ultrakontserbadoreak akordio baten oinarriak finkatu zituzten atzo, baina gaur sindikatuak «ez-nahikotzat» jo ditu Osasun Departamentuaren eskaintzak. Otsailaren 1etik aurrera greba mugagabera deitu du med...
Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak gaur bidali dizkio idatziz bere proposamenak Nafarroako Sindikatu Medikoari, eta elkarte sindikalak «48 orduren buruan» erantzunen zuela adierazi arren, gaur bertan argitu du «ez-nahikoak» iruditzen zaizkiola, eta eutsi egingo diola otsailaren 1etik aurrera deitua duen greba m...
2023-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/223644/ostalaritzako-laquolan-esplotazioaraquo-salatu-du-labek.htm
Ekonomia
Ostalaritzako «lan esplotazioa» salatu du LABek
Sindikatuak elkarretaratze bat egingo du Donostian atxilotutako enpresaburuen jatetxe baten aurrean.
Ostalaritzako «lan esplotazioa» salatu du LABek. Sindikatuak elkarretaratze bat egingo du Donostian atxilotutako enpresaburuen jatetxe baten aurrean.
Ostalaritzan lan abusuak areagotzen ari direla salatu du LABek, eta defendatu du sektorean lan egiten duten guztien eskubideak ziurtatu behar direla. Sindikatuak elkarretaratze bat egin du Donostian, lan esplotazioagatik atxilotutako hiru enpresaburuen jatetxe baten aurrean. Azpimarratu du «sektorerik prekarizatuenetak...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223645/pertsona-batek-gutxienez-zazpi-lagun-hil-ditu-jerusalem-ekialdeko-sinagoga-batean.htm
Mundua
Pertsona batek gutxienez zazpi lagun hil ditu, Jerusalem ekialdeko sinagoga batean
Ustezko erasotzaileak beste hamar pertsona ere zauritu ditu. Israelgo armadak erasoaren ustezko egilea hil du. Hamasek ekintza goratu du, baina ez du bere gain hartu. Gazatik bost suziri jaurti dituzte Israelera, eta Israelek Gaza bonbardatu du.
Pertsona batek gutxienez zazpi lagun hil ditu, Jerusalem ekialdeko sinagoga batean. Ustezko erasotzaileak beste hamar pertsona ere zauritu ditu. Israelgo armadak erasoaren ustezko egilea hil du. Hamasek ekintza goratu du, baina ez du bere gain hartu. Gazatik bost suziri jaurti dituzte Israelera, eta Israelek Gaza bonba...
Israelgo Poliziak jakinarazi duenez, pertsona batek gutxienez bost lagun hil ditu, tiroz, Jerusalem ekialdeko sinagoga baten aurka egindako erasoan. Horrez gain, beste hamar lagun zauritu ditu, eta horietatik sei larri ospitaleratu dituzte. Ustezko erasotzailea eremutik ihes egiten saiatu da, baina Israelgo Poliziak ja...
2023-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/223646/bigarren-mundu-gerlaren-ondoko-grabaketa-batzuk-entzungai-sarean.htm
Kultura
Bigarren Mundu Gerlaren ondoko grabaketa batzuk, entzungai sarean
Frantziako bi ikerlarik 1947an eta 1958an egin euskal kantu, bertso eta soinu grabaketak Interneten entzungai jarri dituzte berriki. Artxibo horiek gehienak aztertzekoak dira oraino.
Bigarren Mundu Gerlaren ondoko grabaketa batzuk, entzungai sarean. Frantziako bi ikerlarik 1947an eta 1958an egin euskal kantu, bertso eta soinu grabaketak Interneten entzungai jarri dituzte berriki. Artxibo horiek gehienak aztertzekoak dira oraino.
Frantziako bi ikerlarik, Claudie Marcel-Dubois eta Marie Marguerite Pichonnet-Andralek, 1947an Euskal Herrian egin soinu grabaketa guziak entzungai dira Interneten (Didomena.ehess.fr/). Baita 1958an Parisen grabatu zuten bertso finala ere. Euskarazko soinu artxibo joria da, denen eskura jarria, baina kasik osoki ikertu...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223647/gezurrik-gabeko-lan-eszenikoak-29-dferia-jaialdian.htm
Kultura
Gezurrik gabeko lan eszenikoak, 29. dFeria jaialdian
Martxoaren 13tik 16ra, 28 konpainia arituko dira Donostian, eta 44 emanaldi egingo dituzte guztira. Dantza eta antzerki ikuskizunak dira gehienak, eta, aurten, zirkua ere izango da. Jaialdia «erreferente» bilakatu nahi dute Europan.
Gezurrik gabeko lan eszenikoak, 29. dFeria jaialdian. Martxoaren 13tik 16ra, 28 konpainia arituko dira Donostian, eta 44 emanaldi egingo dituzte guztira. Dantza eta antzerki ikuskizunak dira gehienak, eta, aurten, zirkua ere izango da. Jaialdia «erreferente» bilakatu nahi dute Europan.
Gezurraren aroan, «benetakotasuna» ekartzera dator 29. dFeria arte eszenikoen jaialdia, itxura batean agertokietan errealitatea faltsutu arren. Fake leloa jarri diote aurtengoari: «Teknologia berrien erabilera masiboa, buruko nahasmenak, desinformazioa... Teknologia berrien bidez, eta espiritu kritikoa apaldu denez ger...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223648/mondragonen-industria-arloa-15-handitu-zen-iaz-ulma-eta-orona-aintzat-hartu-gabe.htm
Ekonomia
Mondragonen industria arloa %15 handitu zen iaz, Ulma eta Orona aintzat hartu gabe
Taldearen industria arloak 4.800 milioi euroko fakturazioa izan zuen, ekipamenduei eta makina-erremintari esker batez ere. «Egoera onean gaude», laburbildu du Uzinek.
Mondragonen industria arloa %15 handitu zen iaz, Ulma eta Orona aintzat hartu gabe. Taldearen industria arloak 4.800 milioi euroko fakturazioa izan zuen, ekipamenduei eta makina-erremintari esker batez ere. «Egoera onean gaude», laburbildu du Uzinek.
Mondragon taldea hasia da Ulmaren eta Oronaren irteeraren osteko aroa diseinatzen. Are gehiago, dagoeneko badaki iaz zer emaitza izan zituen, bi enpresa horien emaitzak kontuan hartu gabe: «Industria taldea %15 hazi zen 2021arekin alderatuta. Bi urteak alderatuta, eta Ulmaren eta Oronaren zenbakiak kontuan hartu gabe e...
2023-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/223649/zaila-da-irakasleak-atzematea-eta-atxikitzea.htm
Gizartea
«Zaila da irakasleak atzematea eta atxikitzea»
Urrian, AEK-k erakundeei galdegin zien laguntzak emenda ditzatela bere irakasleek hilabete sari duinak ukan ditzaten. Ez da deus aitzinatu geroztik, baina ikasleen galdea beti berdin azkarra da.
«Zaila da irakasleak atzematea eta atxikitzea». Urrian, AEK-k erakundeei galdegin zien laguntzak emenda ditzatela bere irakasleek hilabete sari duinak ukan ditzaten. Ez da deus aitzinatu geroztik, baina ikasleen galdea beti berdin azkarra da.
Joan den urrian, AEK-ko langileek agerraldia egin zuten beren prekaritatea prentsaren aitzinean agerian emateko. Jendeak euskara ahal bezain merke ikasteko parada izan dezan, AEK-ko irakasleak soldata apalekin ari direla adierazi zuten. Ihintz Olidenek (Paris, 1972), Ipar Euskal Herriko AEK-ko koordinatzaileak, egoera ...
2023-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/223650/historia-kontatzeko-manera.htm
Gizartea
Historia kontatzeko manera
Euskal komikigintza ezagutarazteko, ‘Komikia: euskal komikia 1975etik’ erakusketa ibiltaria hartuko du Ugaoko Jane jauregiak otsailaren 3ra arte. Kike Infame eta Mikel Begoñak komisariatu dute.
Historia kontatzeko manera. Euskal komikigintza ezagutarazteko, ‘Komikia: euskal komikia 1975etik’ erakusketa ibiltaria hartuko du Ugaoko Jane jauregiak otsailaren 3ra arte. Kike Infame eta Mikel Begoñak komisariatu dute.
Euskal komikiaren historia, batez ere, bere autoreen historia da. Historian zehar argitaletxeak eta aldizkariak egon izan dira, baina beti nabarmendu da autoreek adierazteko zuten borondatea. Hala, Euskal Komikia erakusketan zein liburuan horri erreparatu nahi izan diote Kike Infame eta Mikel Begoña egileek: “Garai bak...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223651/laquoazpikontratazio-modua-aldatu-nahi-dugu-salerosketa-da-hauraquo.htm
Gizartea
«Azpikontratazio modua aldatu nahi dugu: salerosketa da hau»
Ekainetik protestan dabiltza Apnabi Bizkaiko autisten familien elkarteko langileek dituzten baldintzengatik. Aldundiarekin itundutako "salerosketa" eredua bukatzeko eskatzen dute, Alberto Corral eta Iñigo Brull langile batzordeko kideek diotenez.
«Azpikontratazio modua aldatu nahi dugu: salerosketa da hau». Ekainetik protestan dabiltza Apnabi Bizkaiko autisten familien elkarteko langileek dituzten baldintzengatik. Aldundiarekin itundutako "salerosketa" eredua bukatzeko eskatzen dute, Alberto Corral eta Iñigo Brull langile batzordeko kideek diotenez.
Hilabeteak daramatzate —ekainetik, hain zuzen— Apnabi espektro autistaren nahasmendua dutenen familien Bizkaiko elkarteko langileek mobilizazioekin. Pairatzen dituzten lan baldintzak salatzen dituzte; erosahalmenaren galera, bereziki. Iñigo Brullek eta Alberto Corralek Apnabi elkartean egiten dute lan, eta elkarte horr...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223652/dantzaren-nazioarteko-mapan.htm
Kultura
Dantzaren nazioarteko mapan
Noaingo Faktorian lanean ari da, irailetik, zentro koreografiko horretako ikasleen bosgarren belaunaldia. Marta Coronadok, Laida Aldazek eta Carmen Larrazek jarri zuten proiektua martxan, 2019an, herrialdeko dantza garaikideari astindu bat emateko. Pedagogia eta sorkuntza dituzte ikur.
Dantzaren nazioarteko mapan. Noaingo Faktorian lanean ari da, irailetik, zentro koreografiko horretako ikasleen bosgarren belaunaldia. Marta Coronadok, Laida Aldazek eta Carmen Larrazek jarri zuten proiektua martxan, 2019an, herrialdeko dantza garaikideari astindu bat emateko. Pedagogia eta sorkuntza dituzte ikur.
Noaingo Talluntxe industrialdean egiten dituzte Nafarroako dantza garaikidearen urratsik berrienak: B karrikako zazpigarren zenbakian dago Faktoria zentro koreografikoa. Egoitzako sarrera zapatez beteta dago eskola orduetan; 11 herritako 25 ikaslek osatzen dute zentroko bosgarren belaunaldia. Joan den irailean hasi zut...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223653/euskara-sormenerako-harribitxia-eta-aukera.htm
Gizartea
Euskara, sormenerako harribitxia eta aukera
Sortzaile gazteak dira Julen Portillo zarauztarra, Andrea Gonzalez bergararra eta Maddi Etxeberria andoaindarra. Internet bihurtu dute euren gotorleku, eta han biluzten dute barrua, eguneroko kontuak bideo labur bihurtuta. Hasieratik argi eduki zuten hirurek: euskaraz sortuko zituzten edukiak. Bidea egiten ari dira.
Euskara, sormenerako harribitxia eta aukera. Sortzaile gazteak dira Julen Portillo zarauztarra, Andrea Gonzalez bergararra eta Maddi Etxeberria andoaindarra. Internet bihurtu dute euren gotorleku, eta han biluzten dute barrua, eguneroko kontuak bideo labur bihurtuta. Hasieratik argi eduki zuten hirurek: euskaraz sortuk...
Azken urteotan ezagun egin dira sare sozialetan edukiak sortzetik bizi diren youtuber, streamer nahiz tiktokerrak, baita gipuzkoarrak ere, baina gehienek euskara ez den beste hizkuntza batzuetan hitz egiten dute “ikusgarritasuna” lortzeko. Ingelesa eta gaztelania dira nagusi plataforma horietan, baina badira errealitat...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223654/dipc-ikerketa-zentroaren-eraikin-berria-egiteko-proiektua-aurkeztu-dute-jarduera-zientifikoan-jauzi-kualitatiboa-egiteko.htm
Gizartea
DIPC ikerketa zentroaren eraikin berria egiteko proiektua aurkeztu dute, «jarduera zientifikoan jauzi kualitatiboa egiteko»
6.800 metro koadroko eraikina izanen da, eta lanak 2025ean bukatzea espero dute. 15 milioi euroko inbertsioa eginen du Hezkuntza Sailak.
DIPC ikerketa zentroaren eraikin berria egiteko proiektua aurkeztu dute, «jarduera zientifikoan jauzi kualitatiboa egiteko». 6.800 metro koadroko eraikina izanen da, eta lanak 2025ean bukatzea espero dute. 15 milioi euroko inbertsioa eginen du Hezkuntza Sailak.
Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroa handitzeko eraikin berria egiteko proiektua aurkeztu du gaur goizean, Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olanorekin, Donostiako alkate Eneko Goiarekin eta DIPCko presidente Pedro Migel Etxenikerekin batera. 6.800 metro ko...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223655/tv3ek-manel-vidal-umorista-kaleratu-du-psc-svastika-batekin-lotzeagatik.htm
Bizigiro
TV3ek Manel Vidal umorista kaleratu du, PSC svastika batekin lotzeagatik
TV3eko zuzendariak Zona Franca saioa egiten duen ekoiztetxearekin batera hartu du erabakia. TV3eko Programetako Kontseilu Profesionalak kaleratzea salatu du, eta aurrekari bat sortu dela kritikatu.
TV3ek Manel Vidal umorista kaleratu du, PSC svastika batekin lotzeagatik. TV3eko zuzendariak Zona Franca saioa egiten duen ekoiztetxearekin batera hartu du erabakia. TV3eko Programetako Kontseilu Profesionalak kaleratzea salatu du, eta aurrekari bat sortu dela kritikatu.
Umorearen mugak eta marra gorriak eztabaidagai dira berriz ere. Egunotan, Katalunian dago auzi hori mahai gainean, TV3ek Manel Vidal gidoilari eta umorista Zona Franca saiotik kaleratu eta gero. Astearte gauean Vidalek izan zuen parte hartzean dago kaleratzearen arrazoia: umore saioko kolaboratzaileak grafiko bat aurke...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223656/azterketak-euskaraz-taldeari-eman-diote-kanpaina-onenaren-argia-saria.htm
Gizartea
Azterketak Euskaraz taldeari eman diote kanpaina onenaren Argia saria
'Karpeta Urdinak' dokumentalarentzat, Zugazart tirarentzat, '(Min)bizi' podcastarentzat, Euskal Mastodon komunitatearentzat eta Oihana Goirienarentzat izan dira gainerako Argia sariak.
Azterketak Euskaraz taldeari eman diote kanpaina onenaren Argia saria. 'Karpeta Urdinak' dokumentalarentzat, Zugazart tirarentzat, '(Min)bizi' podcastarentzat, Euskal Mastodon komunitatearentzat eta Oihana Goirienarentzat izan dira gainerako Argia sariak.
Aurtengo Argia sariek badituzte saridunak: Karpeta Urdinak dokumentalak jaso du ikus-entzunezko saria; prentsako saria, Zugazart tirak; entzunezko saria, (Min)bizi podcastak; Interneteko lan onenarena, Euskal Mastodon komunitateak; kanpaina onenarera Azterketak Euskaraz kolektiboarentzat izan da; eta Merezimenduzko sar...
2023-1-27
https://www.berria.eus/albisteak/223657/ugtk-irabazi-ditu-nafarroako-2022ko-hauteskunde-sindikalak-ia-25eko-ordezkaritza-lortuta.htm
Ekonomia
UGTk irabazi ditu Nafarroako 2022ko hauteskunde sindikalak, ia %25eko ordezkaritza lortuta
CCOO eta UGT dira hurrenak, %24 eta %23ko ordezka eskuratuta, hurrenez hurren. LAB %17tik gora geratu da.
UGTk irabazi ditu Nafarroako 2022ko hauteskunde sindikalak, ia %25eko ordezkaritza lortuta. CCOO eta UGT dira hurrenak, %24 eta %23ko ordezka eskuratuta, hurrenez hurren. LAB %17tik gora geratu da.
2022an UGT sindikatuak lortu du ordezkari gehien Nafarroan: 1.606. Ordezkari sindikalen %24,83 lortu dituzte; bigarren sindikatu nagusiak, CCOOk, baino 58 gehiago. CCOOk ordezkarien %23,93 ditu. Bi sindikatu horien baturak behera egin du 2010etik: urte horretan, %55,59 biltzen zituzten, eta orain, ez dira %49ra iristen...
2023-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/223681/bost-poliziak-tyre-nicholsi-eman-zioten-jipoiaren-irudiek-haserrea-eta-protestak-eragin-dituzte-aebetan.htm
Mundua
Bost poliziak Tyre Nicholsi eman zioten jipoiaren irudiek haserrea eta protestak eragin dituzte AEBetan
Memphisen bizi zen 29 urteko gazte afro-amerikarra uztailaren 7an geldiarazi zuen Poliziak kontrol batean, bortizki kolpatu zuten, eta hiru egun geroago hil zen ospitalean. Jipoiaren bideo irudiak publiko egin zituzten atzo.
Bost poliziak Tyre Nicholsi eman zioten jipoiaren irudiek haserrea eta protestak eragin dituzte AEBetan. Memphisen bizi zen 29 urteko gazte afro-amerikarra uztailaren 7an geldiarazi zuen Poliziak kontrol batean, bortizki kolpatu zuten, eta hiru egun geroago hil zen ospitalean. Jipoiaren bideo irudiak publiko egin zituz...
Afro-amerikar baten beste hilketa bat, eta, berriro, Polizia hiltzaile. Memphis hiriko (Tennesse, AEB) agintariek bart eman dituzte ezagutzera urtarrilaren 7an gertatu zenaren irudiak: bost poliziak Tyro Nichols 29 urteko afro-amerikarra jipoitu zuten; eragindako zauri larrien ondorioz, hiru egun geroago hil zen ospita...
2023-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/223682/israelek-42-pertsona-atxilotu-ditu-jerusalemgo-ustezko-erasotzailearen-etxean-eta-inguruetan.htm
Mundua
Israelek 42 pertsona atxilotu ditu Jerusalemgo ustezko erasotzailearen etxean eta inguruetan
Besteak beste, Jaire Alkam gazte palestinarraren gurasoak atxilotu ditu. Guztiak horren bizikideak edo bizilagunak dira. 13 urteko haur palestinar bat hil dute bi israeldarrek, ustez horrek beste bi lagun zauritu ostean.
Israelek 42 pertsona atxilotu ditu Jerusalemgo ustezko erasotzailearen etxean eta inguruetan. Besteak beste, Jaire Alkam gazte palestinarraren gurasoak atxilotu ditu. Guztiak horren bizikideak edo bizilagunak dira. 13 urteko haur palestinar bat hil dute bi israeldarrek, ustez horrek beste bi lagun zauritu ostean.
Isralek polizia operazio bat jarri du abian gaur goizean, atzo Jerusalemgo sinagoga batean zazpi pertsona hil zituen erasoaren ostean. Ustezko erasotzailearen etxean eta inguruetan 42 pertsona atxilotu ditu, tartean, haren gurasoak. Jerusalem Post egunkariak segurtasun indarretako iturriak aipatuta argitaratu du hamabo...
2023-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/223683/gksk-manifestazio-jendetsuak-egin-ditu-bilbon-eta-irunean.htm
Politika
GKSk manifestazio jendetsuak egin ditu Bilbon eta Iruñean
'Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!' lelopean, langileak «subjektu politiko independente» moduan egituratzera deitu du Gazte Koordinakunde Sozialistak
GKSk manifestazio jendetsuak egin ditu Bilbon eta Iruñean. 'Enpresarien eta agintarien erasoaldiaren aurrean, gazte langileok borrokara!' lelopean, langileak «subjektu politiko independente» moduan egituratzera deitu du Gazte Koordinakunde Sozialistak
Manifestazio jendetsuak egin ditu gaur arratsaldean GKS Gazte Koordinakunde Sozialistak Bilbon eta Iruñean: milaka gazte batu dira bi hiriburuetan Burgesiaren ofentsibaren aurrean, gazte langileok borrokara! lelora. Mobilizazioan aldarri ugari entzun ahal izan dira, ozen. Borrokarako deia egin dute: «Borroka da bide ba...
2023-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/223684/erdiz-bizirik-taldeak-manifestazioa-eginen-du-apirilaren-22an-irunean.htm
Gizartea
Erdiz Bizirik taldeak manifestazioa eginen du apirilaren 22an, Iruñean
Magna enpresak Baztanen eraiki nahi duen meategiaren kontra aterako dira karrikara. Nafarroako Gobernuak aditu ditzan nahi dute.
Erdiz Bizirik taldeak manifestazioa eginen du apirilaren 22an, Iruñean. Magna enpresak Baztanen eraiki nahi duen meategiaren kontra aterako dira karrikara. Nafarroako Gobernuak aditu ditzan nahi dute.
Apirilaren 22a Landa Eremuaren Nazioarteko Eguna da, eta landa eremutik hirira abiatuko dira, Magna Magnesitas Navarra enpresak Erdizen (Baztan, Nafarroa) egin nahi duen meategiaren kontra protesta egiteko. Erdiz Bizirik taldeak manifestaziora deitu du Iruñean egun horretarako, Landa eremuaren defentsan leloarekin. Ora...
2023-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/223685/sexu-identitateari-buruzko-ikus-entzunezko-pieza-didaktikoak-sortu-ditu-naizen-elkarteak.htm
Gizartea
Sexu identitateari buruzko ikus-entzunezko pieza didaktikoak sortu ditu Naizen elkarteak
Adingabe Transexualen Gurasoen Elkarteak urteroko jaialdia ospatu du, eta ikus-entzunezko bost piezak osatzen duten proiektua aurkeztu dute, baita diseinu berri batekin apaindutako kamisetak ere
Sexu identitateari buruzko ikus-entzunezko pieza didaktikoak sortu ditu Naizen elkarteak. Adingabe Transexualen Gurasoen Elkarteak urteroko jaialdia ospatu du, eta ikus-entzunezko bost piezak osatzen duten proiektua aurkeztu dute, baita diseinu berri batekin apaindutako kamisetak ere
Ume, gazte zein helduak. Guztiek osatutako zurrumurru bat entzun da gaur goizean Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen eraikin nagusiaren sarreran. Alaitasuna zerien guztiei: Naizen Adingabe Transexualen Gurasoen Elkartearen zortzigarren jaialdian ospakizun giroa izan da nagusi. Hainbat nobedade ere aurkeztu dit...
2023-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/223686/bizipoza-elkarteak-11-elkarteren-kantu-eta-bideoklipak-aurkeztu-ditu.htm
Gizartea
Bizipoza elkarteak 11 elkarteren kantu eta bideoklipak aurkeztu ditu
Elkarteek egunerokoan lantzen dituzten gaiei eta errealitateari buruzkoak dira, haien asmo eta nahiak gizarteratzeko sortuak
Bizipoza elkarteak 11 elkarteren kantu eta bideoklipak aurkeztu ditu. Elkarteek egunerokoan lantzen dituzten gaiei eta errealitateari buruzkoak dira, haien asmo eta nahiak gizarteratzeko sortuak
Ekitaldi bat egin du gaur goizean Bizipoza Elkarteak Hernanin elkartea osatzen duten 11 elkarteren kantu eta bideoklipak aurkezteko. Bizipoza Elkartearen barruan 36 elkarte daude gaur egun, hainbat eskubide bete gabe eta behar bereziak dituzten haur eta familiek osatutakoak dira guztiak, eta tankera honetako bi ekoizpe...
2023-1-28
https://www.berria.eus/albisteak/223687/soilik-baietz-da-baietz-legea-berrikusiko-dute.htm
Gizartea
‘Soilik baietz da baietz’ legea berrikusiko dute
Podemoseko iturriek azaldu dute oraindik ez daukatela «konponbide bat», baina bide egokia aurkitzeko lanetan dabiltzala.
‘Soilik baietz da baietz’ legea berrikusiko dute. Podemoseko iturriek azaldu dute oraindik ez daukatela «konponbide bat», baina bide egokia aurkitzeko lanetan dabiltzala.
Espainiako Gobernua 'Soilik baietz da baietz' legea erreformatzeko lanetan ari dela aurreratu du La Vanguardia egunkariak. Izan ere, polemika sortu du legeak ezarri zenetik, haren ondorioz sexu delituengatik zigortutako 270 pertsonen kondenak berrikusi eta jaitsi direlako. Gobernuak azaldu du kondenak jaistea «nahi gab...
2023-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/223718/txikia-iva-eta-azurmendi-garaile-binakako-sherpa-ai-txapelketan.htm
Kirola
Txikia IV.a eta Azurmendi garaile binakako Sherpa Ai txapelketan
Iazko garaipena errepikatu du Txikia IV.ak. Eneko Otañok eta Jesus Mari Mujikak amaitu duten bigarren; promozioko mailan, Julen Kañamares eta Julen Otaño gailendu dira.
Txikia IV.a eta Azurmendi garaile binakako Sherpa Ai txapelketan. Iazko garaipena errepikatu du Txikia IV.ak. Eneko Otañok eta Jesus Mari Mujikak amaitu duten bigarren; promozioko mailan, Julen Kañamares eta Julen Otaño gailendu dira.
Julen Alberdi Txikia IV.a eta Iñaki Azurmendi izan ziren indartsuenak atzo Zestoan (Gipuzkoa), Sherpa Ai binakako aizkolari txapelketan. Bikote txapeldunak 30 minutu eta 7 segundo behar izan zituen seina kana-erdiko, 60 ontzako beste seina eta 72 ontzako bi ebakitzeko. Minutu eta erdi baino gehiagoren aldea atera ziet...
2023-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/223719/urpekari-bat-hilda-atera-dute-uretatik-elantxoben.htm
Gizartea
Urpekari bat hilda atera dute uretatik Elantxoben
10:00 aldera atera dute gorpua, herritar batek abisua eman ostean. Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.
Urpekari bat hilda atera dute uretatik Elantxoben. 10:00 aldera atera dute gorpua, herritar batek abisua eman ostean. Ikerketa zabaldu du Ertzaintzak.
Urpekari baten gorpua topatu dute gaur Elantxoben (Bizkaia), uretan. Herritar batek eman die abisua larrialdi zerbitzuei, eta suhiltzaileek 10:00 aldera atera dute itsasotik. Orduan baieztatu dute hilda zegoela. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko.
2023-1-29
https://www.berria.eus/albisteak/223720/95-urteko-gizon-bat-hil-da-bilbon-bere-etxeak-su-hartu-eta-gero.htm
Gizartea
95 urteko gizon bat hil da Bilbon, bere etxeak su hartu eta gero
02:00 aldera gertatu da ezbeharra. Gizona bizirik atera dute suhiltzaileek, baina ospitalean hil da.
95 urteko gizon bat hil da Bilbon, bere etxeak su hartu eta gero. 02:00 aldera gertatu da ezbeharra. Gizona bizirik atera dute suhiltzaileek, baina ospitalean hil da.
Campo Volantin kaleko etxebizitza batek su hartu du bart Bilbon, eta barruan zegoen gizonezko bat hil egin da; 95 urte zituen. 02:00 inguruan hasi da sutea, eta suhiltzaileek ahal bezain pronto erreskatatu dute gizona. Bizirik atera dute handik, baina Gurutzetako ospitalean hil da. Oraingoz, ez dute argitu zerk eragin...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223721/osasunak-esku-hutsik-amaitu-du-etxean.htm
Kirola
Osasunak esku hutsik amaitu du etxean
Pareko ibili ziren Osasuna eta Atletico Madril, baina bisitariak gailendu ziren atzo Sadarren. Gorritxoek gol bat baino gehiago lortzeko okasioak izan zituzten, baina hutsean geratu ziren ahaleginak.
Osasunak esku hutsik amaitu du etxean. Pareko ibili ziren Osasuna eta Atletico Madril, baina bisitariak gailendu ziren atzo Sadarren. Gorritxoek gol bat baino gehiago lortzeko okasioak izan zituzten, baina hutsean geratu ziren ahaleginak.
Hemeretzigarren jardunaldia jokatu zuten atzo gorritxoek Atletico Madrilen kontra, Sadarren. Ongi ari zen Osasuna, orain arte jokatutako azken hiru partidetan gailendu baita. Atzokoan, ordea, 1-0 galdu zuen taldeak Atletico Madrilen aurka; hark eskuratu ditu hiru puntuak. Biak ala biak ibili ziren orekatuta partidan, e...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223722/porrot-egin-dute-zuri-gorriek-balaidosen.htm
Kirola
Porrot egin dute zuri-gorriek Balaidosen
Hasierako gol baliogabea zela medio, berdintsu ibili ziren bi taldeak. 70. minutuan, ordea, Iago Aspasek gola sartu zuen. Iñaki Williams ez zen izan Balaidoseko partidan.
Porrot egin dute zuri-gorriek Balaidosen. Hasierako gol baliogabea zela medio, berdintsu ibili ziren bi taldeak. 70. minutuan, ordea, Iago Aspasek gola sartu zuen. Iñaki Williams ez zen izan Balaidoseko partidan.
Balaidosen izan ziren atzo zuri-gorriak, Vigon (Espainia). Celtaren aurka jokatu zuten ligako 19. jardunaldiko partida, baina 1-0 galdu zuten. Minutu bat ere ez zuten behar izan Celtakoek: norgehiagoka hasi eta berehala, gola sartzea lortu zuten. VARak zalantza guztiak argitu zituen, eta gol hura baliogabetu, Carles Pe...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223724/puntu-batekin-itzuli-da-reala.htm
Kirola
Puntu batekin itzuli da Reala
Bederatzi jokalari bajan edukirik ere, Real Madrilen erasoei eutsi ahal izan zieten txuri-urdinek atzoko partidan. Bigarren erdian sendo aritu zen Reala, baina berdintuta amaitu zuten.
Puntu batekin itzuli da Reala. Bederatzi jokalari bajan edukirik ere, Real Madrilen erasoei eutsi ahal izan zieten txuri-urdinek atzoko partidan. Bigarren erdian sendo aritu zen Reala, baina berdintuta amaitu zuten.
Ligako hirugarren postuan zen Reala atzoko partidaren aitzinean, eta bertan mantendu da. Real Madrilen kontra jokatu zuen atzo. Ahalik eta gehien eutsi zioten buruz burukoari, eta hala erakutsi zuen partida amaierako markagailuak: 0-0. Ligako azaroaren 9tik honako jokaldi guztietan gailendu da, baina berdinketa izan da...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223726/nafarroak-batxilergoko-ituna-eten-die-ikasleak-sexuaren-arabera-bereizten-dituzten-ikastetxeei.htm
Gizartea
Nafarroak batxilergoko ituna eten die ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeei
Hezkuntza Departamentuaren esanetan, Opus Deiren bi eskolek, Miravalles-Redinek eta Irabia-Izagak, «ez dituzte betetzen itunerako baldintzak»
Nafarroak batxilergoko ituna eten die ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeei. Hezkuntza Departamentuaren esanetan, Opus Deiren bi eskolek, Miravalles-Redinek eta Irabia-Izagak, «ez dituzte betetzen itunerako baldintzak»
Irailetik aurrera, Nafarroako Gobernuak ez ditu diru publikoekin finantzatuko batxilergoko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxe pribatuak. Gaur jakinarazi die Irabia-Izaga eta Miravalles-Redin ikastetxeei —Opus Deirenak biak ala biak— bertan behera utzi duela finantzaketa ituna, «ikasleak segregatzen ...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223727/apirilaren-27tik-30era-itzuliko-da-udaberriko-sormene.htm
Kultura
Apirilaren 27tik 30era itzuliko da Udaberriko Sormene
Euskal kulturaren transmisioan eragiteko asmoz, euskarazko hamaika kultur emanaldi eskainiko ditu aurten ere Sormene jaialdiak, Galdakaon (Bizkaia).
Apirilaren 27tik 30era itzuliko da Udaberriko Sormene. Euskal kulturaren transmisioan eragiteko asmoz, euskarazko hamaika kultur emanaldi eskainiko ditu aurten ere Sormene jaialdiak, Galdakaon (Bizkaia).
Aurreko aldietako arrakasta ikusita, laugarrenez egingo dute aurten Sormene jaialdia, Galdakaon (Bizkaia). Apirilaren 27tik 30era bitartean, dantza, musika, antzerkia eta beste hainbat alor uztartuko ditu ekitaldiak, eta, beste behin, transmisioa izango da ardatz nagusia. Joan den urtarrilaren 25ean egin zuen lehen bi...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223728/nafarroako-gobernuak-kontzertazioa-kenduko-die-bi-ikastetxe-segregatzaileri.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak kontzertazioa kenduko die bi ikastetxe segregatzaileri
Iruñeko Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxe erlijiosoek LOMLOE legea urratzen dutela azaldu du, ikasleak sexuaren arabera banatzeagatik. Batxilergorako finantzazioa kenduko die, 2023-2024 ikasturtean.
Nafarroako Gobernuak kontzertazioa kenduko die bi ikastetxe segregatzaileri. Iruñeko Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxe erlijiosoek LOMLOE legea urratzen dutela azaldu du, ikasleak sexuaren arabera banatzeagatik. Batxilergorako finantzazioa kenduko die, 2023-2024 ikasturtean.
Ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten bi ikastetxe erlijiosoren ituna etengo du Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, ohar bidez jakinarazi duenez. Iruñeko Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga dira bi ikastetxe horiek. Batxilergoan ikasleak sexuaren arabera bereizita izateagatik hartu du erabakia gobernuak, horrek L...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223729/miren-nogales-izango-da-herri-txiki-infernu-handi-saioko-aurkezle-berria.htm
Bizigiro
Miren Nogales izango da 'Herri txiki, infernu handi' saioko aurkezle berria
Igandean hasiko da ETB1 'Herri txiki, infernu handi' saioaren bederatzigarren denboraldia ematen. Nogalesen estreinaldia Belauntzan izango da (Gipuzkoa).
Miren Nogales izango da 'Herri txiki, infernu handi' saioko aurkezle berria. Igandean hasiko da ETB1 'Herri txiki, infernu handi' saioaren bederatzigarren denboraldia ematen. Nogalesen estreinaldia Belauntzan izango da (Gipuzkoa).
Los Angelesko (AEBak) muino batean esan zuen agur atzo gauean Zuhaitz Gurrutxagak Herri txiki, Amerika handi programaren azken atalaren bukaeran. Pentsakor gelditu zen Mikel Pagadi, eta hara non, emakume gazte bat agertu zen. Hasi ziren solasean, eta Pagadik berehala egin zion proposamena Herri txiki, infernu handi aur...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223730/inflazioak-58ra-egin-du-gora-urtarrilean.htm
Ekonomia
Inflazioak %5,8ra egin du gora urtarrilean
Erregaiak garestitu izanak handitu du batez ere inflazioa, nahiz eta oinarrizko elikagaien prezioek behera egin duten, BEZaren jaitsieragatik.
Inflazioak %5,8ra egin du gora urtarrilean. Erregaiak garestitu izanak handitu du batez ere inflazioa, nahiz eta oinarrizko elikagaien prezioek behera egin duten, BEZaren jaitsieragatik.
Urte hasierarekin, kontsumorako prezioen indizeak 0,1 puntu egin du gora Espainian, eta %5,8ra iritsi da. INE Espainiako Estatistika Institutuak KPIaren datu aurreratua ematen du hilabete bakoitzaren amaieran, eta, azken hilabeteetako jaitsieraren ostean, gora egin dute berriro prezioek. Bestalde, azpiko KPIa ere %7,5...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223731/bozak-aurten-egiteko-boluartek-konstituzioa-erreformatzea-planteatuko-du.htm
Mundua
Bozak aurten egiteko, Boluartek konstituzioa erreformatzea planteatuko du
Kongresuak ez badu onartzen hauteskundeak aurten egitea, presidentearen lege proiektuetako baten helburua da urriko bigarren iganderako antolatzea.
Bozak aurten egiteko, Boluartek konstituzioa erreformatzea planteatuko du. Kongresuak ez badu onartzen hauteskundeak aurten egitea, presidentearen lege proiektuetako baten helburua da urriko bigarren iganderako antolatzea.
Hauteskundeak aurreratu eta aurten egitea ari dira exijitzen duela zenbait astetatik Perun protestan ari direnak. Joan den ostiralean horri buruz eztabaidatu zuten Kongresuan, baina ganberak baztertu egin zuen. Gaur berriro eztabaidatu dute, baina Kongresuaren gehiengoak erabaki du eztabaida atzeratzea. Dina Boluarte h...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223732/zubietako-erraustegiko-kutsaduraren-auzian-delitua-egin-duten-ikertzen-hasi-da-epaitegi-bat.htm
Gizartea
Zubietako erraustegiko kutsaduraren auzian delitua egin duten ikertzen hasi da epaitegi bat
GuraSOSek ohar baten bidez jakinarazi duenez, fiskaltzaren idatzi bat aintzat hartu du Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiak zigor diligentziak hasteko.
Zubietako erraustegiko kutsaduraren auzian delitua egin duten ikertzen hasi da epaitegi bat. GuraSOSek ohar baten bidez jakinarazi duenez, fiskaltzaren idatzi bat aintzat hartu du Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiak zigor diligentziak hasteko.
Ingurumen Fiskaltzak eskatuta, Donostiako 5. Instrukzio Epaitegiak aurretiazko eginbideak hasi ditu ikertzeko ea Zubietako erraustegiaren inguruko lurrak eta urak kutsatuta ingurumenaren aurkako delitu bat egin duten edo ez. Fiskaltzak aurkeztu dion idatziaren arabera, Zubietako erraustegiko arduradunak «eraginkortasun...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223733/eh-bilduk-jardunaldi-munizipalistak-egingo-ditu-otsailaren-11n.htm
Politika
EH Bilduk jardunaldi munizipalistak egingo ditu otsailaren 11n
Bost erronkaren inguruan ariko dira, eta indar subiranistak saio horrekin abiatuko du udal hauteskundeetako kanpaina.
EH Bilduk jardunaldi munizipalistak egingo ditu otsailaren 11n. Bost erronkaren inguruan ariko dira, eta indar subiranistak saio horrekin abiatuko du udal hauteskundeetako kanpaina.
EH Bilduk bere lehen konferentzia munizipalista egin zuen iazko maiatzean, eta otsailaren 11n gisa horretako bigarren saioa egingo du, Donostiako Tabakaleran. Onintze Oleaga EH Bilduko Udalgintza arduradunak azaldu duenez, helburu nagusia izango da «mugimendu munizipalistaren programa definitzea»; alegia, hurrengo lege...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223734/nissanek-eta-renaultek-euren-arteko-aliantza-berritu-dute.htm
Ekonomia
Nissanek eta Renaultek euren arteko aliantza berritu dute
Akordioan jasotakoaren arabera, aurrerantzean Nissanen kapitalaren %15 izango du Renaultek. Orain arte, horren %43 zuen.
Nissanek eta Renaultek euren arteko aliantza berritu dute. Akordioan jasotakoaren arabera, aurrerantzean Nissanen kapitalaren %15 izango du Renaultek. Orain arte, horren %43 zuen.
Zenbait tirabiraren ostean, akordiora heldu dira gaur Renault eta Nissan enpresak. Orain arte Japoniako konpainiaren kapitalaren %43 zuen Renaultek; baina, aurrerantzean, kapitalaren %15 izango du. Akordioarekin pauso bat eman dute «gobernantza orekatu» baterantz, Nissanek prentsa oharrean adierazi duenaren arabera. B...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223735/soldatak-igotzea-lan-karga-arintzea-eta-sare-publikoan-aritzeko-osagarriak-izatea-eskaini-die-osasunbideak-medikuei.htm
Gizartea
Soldatak igotzea, lan karga arintzea eta sare publikoan aritzeko osagarriak izatea eskaini die Osasunbideak medikuei
Osasun Departamentuaren azken eskaintzaren arabera, esklusibotasuna kenduta ere sendagileak ezinen dira sare publikoan eta pribatuan aldi berean jardun
Soldatak igotzea, lan karga arintzea eta sare publikoan aritzeko osagarriak izatea eskaini die Osasunbideak medikuei. Osasun Departamentuaren azken eskaintzaren arabera, esklusibotasuna kenduta ere sendagileak ezinen dira sare publikoan eta pribatuan aldi berean jardun
«Asmo handikoa», «sendoa», «aurrekontuetan eragin handia izanen duena»... Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak beste eskaintza bat egin die otsailaren 1ean greba mugagabea hastekoak diren medikuei. Osasun Departamentuko zuzendari nagusi Carlos Artundok, Osasunbideko zuzendari kudeatzaile Gregorio Atxutegik eta er...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223736/odon-elorzak-dimisioa-eman-du-diputatu-gisa.htm
Politika
Odon Elorzak dimisioa eman du diputatu gisa
Donostiako alkate ohiak aitortu du PSOEko zuzendaritzarekin «desadostasunak» saihesteko hartu duela erabakia. 11 urte egin ditu Espainiako Kongresuan.
Odon Elorzak dimisioa eman du diputatu gisa. Donostiako alkate ohiak aitortu du PSOEko zuzendaritzarekin «desadostasunak» saihesteko hartu duela erabakia. 11 urte egin ditu Espainiako Kongresuan.
Odon Elorza PSE-EEko diputatuak dimisioa aurkeztu du, bere alderdiko zuzendaritzarekin «desadostasunik» ez izateko: «Nire ideiak jada ez dira erabilgarriak talde parlamentarioan». Maria Luisa Garcia Gurrutxagak ordezkatuko du karguan. Espainiako Kongresuan 11 urte egin ditu Elorzak. Hogei urtez izan zen Donostiako alk...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223737/lehen-aldiz-liga-bakarra-osatuko-dute-iparraldeko-eta-hegoaldeko-txapelketa-nagusiek.htm
Kirola
Lehen aldiz, liga bakarra osatuko dute Iparraldeko eta Hegoaldeko txapelketa nagusiek
Gernikako, Donibane Lohizuneko, Miarritzeko eta Paueko txapelketak batuko ditu Jai Alai Liga berriak. Antolatzaileen arabera, zesta-puntak «pauso historikoa» eman du, eta «mugarri» izango da aro berri honetan.
Lehen aldiz, liga bakarra osatuko dute Iparraldeko eta Hegoaldeko txapelketa nagusiek. Gernikako, Donibane Lohizuneko, Miarritzeko eta Paueko txapelketak batuko ditu Jai Alai Liga berriak. Antolatzaileen arabera, zesta-puntak «pauso historikoa» eman du, eta «mugarri» izango da aro berri honetan.
Lehen aldiz, liga bakarra osatuko dute Iparraldeko eta Hegoaldeko txapelketa nagusiek. Jai Alai Liga izena izango du, eta lau txapelketek osatuko dute: Gernikako (Bizkaia) Winter Seriesek, Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Nazioarteko Torneoak, Miarritzeko (Lapurdi) Urrezko Xisterak eta Paueko Kopak (Okzitania). Gaur aurk...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223738/ukrainak-bi-urteko-epean-sartu-nahi-du-ebn.htm
Mundua
Ukrainak bi urteko epean sartu nahi du EBn
Erdoganek adierazi duenez, Suediarekin eta Finlandiarekin batera negoziatu beharrean, bakarka negoziatuko du bi herrialde horiek NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide bihurtzeari buruz.
Ukrainak bi urteko epean sartu nahi du EBn. Erdoganek adierazi duenez, Suediarekin eta Finlandiarekin batera negoziatu beharrean, bakarka negoziatuko du bi herrialde horiek NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko kide bihurtzeari buruz.
Ukrainari EB Europako Batasunean sartzeko hautagai estatusa eman zioten talde komunitarioko kideek joan den ekainean, eta Ukrainako lehen ministro Denis Xmihalek adierazi du Kieven asmoa dela bi urteko epean klubeko kide bihurtzea. «Plan oso anbiziotsu bat dugu», esan dio Politico aldizkariari. EBn sartzeko negoziazioa...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223739/gema-lopez-las-herasek-irabazi-du-zaitegi-saria.htm
Kultura
Gema Lopez Las Herasek irabazi du Zaitegi saria
Annie Ernaux idazlearen 'La femme gelée' itzuliko du euskarara
Gema Lopez Las Herasek irabazi du Zaitegi saria. Annie Ernaux idazlearen 'La femme gelée' itzuliko du euskarara
Gema Lopez Las Herasek irabazi du Literaturako Nobel saridunak euskaratzeko AEDk eta Elkarrek Arrasateko Udalaren laguntzarekin antolaturiko Jokin Zaitegi itzulpen lehiaketa; halaxe erabaki du Nora Arbelbidek, Aiora Jakak eta Joseba Urteagak osaturiko epaimahaiak. Beraz, iazko urtearen amaieran Suediako Akademiak Nobel...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223740/euskal-derbia-izango-da-kopako-finalerdietan.htm
Kirola
Euskal derbia izango da Kopako finalerdietan
Sadarren jokatuko da joaneko partida, eta San Mamesen itzulerakoa. Hortaz, euskal talde bat arituko da Espainiako Kopako finalean. Real Madrilek eta Bartzelonak jokatuko dute beste finalerdia.
Euskal derbia izango da Kopako finalerdietan. Sadarren jokatuko da joaneko partida, eta San Mamesen itzulerakoa. Hortaz, euskal talde bat arituko da Espainiako Kopako finalean. Real Madrilek eta Bartzelonak jokatuko dute beste finalerdia.
Euskal derbia izango da Espainiako Kopako finalerdietan, eta, hortaz, euskal talde bat izango da Kopako finalean. Orain arte ez bezala, bi partidatan erabakiko da kanporaketako irabazlea; hau da, bi taldeek etxean eta etxetik kanpora jokatuko dute, zozketak erabaki duen hurrenkeran. Sadarren jokatuko da joaneko partida...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223743/hamalau-herrialdetako-hemezortzi-film-ikusgai-ikuspuntu-jaialdiko-sail-ofizialean.htm
Kultura
Hamalau herrialdetako hemezortzi film ikusgai Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofizialean
Hamar film luzerekin eta zortzi laburrekin osatu dituzte lehiaketako hamar programak. Sei lan lehenengoz erakutsiko dituzte jendaurrean.
Hamalau herrialdetako hemezortzi film ikusgai Ikuspuntu jaialdiko Sail Ofizialean. Hamar film luzerekin eta zortzi laburrekin osatu dituzte lehiaketako hamar programak. Sei lan lehenengoz erakutsiko dituzte jendaurrean.
Martxoaren 27tik apirilaren 1era bitarte egingo dute Ikuspuntu Nafarroako Zinema Dokumentaleko Nazioarteko jaialdiaren XVII. aldia, Iruñean, eta Sail Ofizialeko lehian izango diren filmen berri eman dute. Besteak beste, Ignacio Aguero, Miryam Charles, Alassane Diago eta Sharon Lockhart zinemagile ezagunek parte hartuko...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223744/gipuzkoako-onkologikoko-garbitzaileek-hogei-eguneko-grebari-ekin-diote.htm
Ekonomia
Gipuzkoako Onkologikoko garbitzaileek hogei eguneko grebari ekin diote
Onkologikoaren ondoko errepidea ordu erdiz itxi dute protesta batean. Kaleko garbitzaileek baino %25 gutxiago irabazten dutela salatu dute.
Gipuzkoako Onkologikoko garbitzaileek hogei eguneko grebari ekin diote. Onkologikoaren ondoko errepidea ordu erdiz itxi dute protesta batean. Kaleko garbitzaileek baino %25 gutxiago irabazten dutela salatu dute.
Lehen greba eguna dute gaur Gipuzkoako Onkologikoko hogei garbitzaileek, eta ELA sindikatuak adierazi du lehen eguna «arrakastatsua» izan dela; «gutxienez» greba hogei egunez luzatuko dela iragarri dute. 11:00etan egin dute elkarretaratzea, baina aurretik, 07:30ean, Onkologiko ondoko errepidea moztu dute ordu erdiz, et...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223745/kontratu-mugagabeak-igo-egin-dira-iaz-baina-lanaldirik-prekarioenetan.htm
Ekonomia
Kontratu mugagabeak igo egin dira iaz, baina lanaldirik prekarioenetan
ELA sindikatuaren arabera, lan erreformaren lehen urtean Hego Euskal Herrian sinatutako kontratuen %76 aldi baterakoak izan dira. Aldizkako kontratu finkoak, berriz, 5.545 ziren hasieran, eta 59.220 dira orain.
Kontratu mugagabeak igo egin dira iaz, baina lanaldirik prekarioenetan. ELA sindikatuaren arabera, lan erreformaren lehen urtean Hego Euskal Herrian sinatutako kontratuen %76 aldi baterakoak izan dira. Aldizkako kontratu finkoak, berriz, 5.545 ziren hasieran, eta 59.220 dira orain.
Espainiako Gobernuak duela urtebete baino gehiago onartu zuen lan erreforma. Eta horren helburuetako bat izan zen amaitzea aldi baterako kontratuak. ELAk egindako ikerketa baten arabera, 2022an kontratu mugagabeak igo egin dira. Izan ere, 2021arekin alderatuz, kontratu mugagabeak %159 handitu ziren. Hala ere, sindikatu...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223746/sexu-askatasunaren-legea-aldatzeko-proposamen-bat-aurkeztuko-du-psoek-espainiako-kongresuan.htm
Gizartea
Sexu askatasunaren legea aldatzeko proposamen bat aurkeztuko du PSOEk Espainiako Kongresuan
'Soilik baietz da baietz' legearen aurreko zigorrak berreskuratu nahi ditu Espainiako Justizia Ministerioak, baina Berdintasun Ministerioko iturriek zehaztu dute erreforma batek ez dituela geldiaraziko kondena berrazterketak, eta legea ondo aplikatzean dagoela giltza; horretarako, «premiazko» neurri sorta bat proposatu...
Sexu askatasunaren legea aldatzeko proposamen bat aurkeztuko du PSOEk Espainiako Kongresuan. 'Soilik baietz da baietz' legearen aurreko zigorrak berreskuratu nahi ditu Espainiako Justizia Ministerioak, baina Berdintasun Ministerioko iturriek zehaztu dute erreforma batek ez dituela geldiaraziko kondena berrazterketak, e...
Nahasmena sortu da berriro soilik baietz da baietz legearen inguruan. Iazko urrian indarrean sartu zenetik, nahi gabeko ondorio bat ekarri du Sexu Askatasunaren Berme Integralerako Espainiako Lege Organikoak: dozenaka sexu erasotzaileren zigorrak berraztertu dira, eta horietako batzuk, murriztu. Espainiako Gobernua kez...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223747/psnk-atea-itxi-dio-mantildeeru-eremu-mistoan-sartzeari.htm
Politika
PSNk atea itxi dio Mañeru eremu mistoan sartzeari
Jakina zen Navarra Sumak ezezkoa emango ziola Euskararen Legea aldatzeko proposamenari, eta, orain, PSNk iragarri du harekin batera bozkatuko duela, Mañeru ez dadin sar eremu mistoan.
PSNk atea itxi dio Mañeru eremu mistoan sartzeari. Jakina zen Navarra Sumak ezezkoa emango ziola Euskararen Legea aldatzeko proposamenari, eta, orain, PSNk iragarri du harekin batera bozkatuko duela, Mañeru ez dadin sar eremu mistoan.
Geroa Bai, EH Bildu, Podemos eta Izquierda-Ezkerrak legea erreformatzeko egindako proposamena ez da aurrera aterako, Navarra Sumak eta PSNk itxi egingo baitiote atea, aurka bozkatuta, eta, hortaz, Mañeru ez dute sartuko eremu mistoan. Mañeruko Udalak eremu mistoan sartzea onartu duen arren, Nafarroako udalerri horretan...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223748/lanbidek-dirulaguntzen-deialdi-bat-jarri-du-abian-lehentasunez-langabeei-zuzendutako-teleprestakuntza-planak-finantzatzeko.htm
albisteak
Lanbidek dirulaguntzen deialdi bat jarri du abian, lehentasunez langabeei zuzendutako teleprestakuntza-planak finantzatzeko
Laguntzek 2.000.000 euroko aurrekontu-zuzkidura dute, eta 2023ko eta 2024ko ekitaldien artean gauzatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan.
Lanbidek dirulaguntzen deialdi bat jarri du abian, lehentasunez langabeei zuzendutako teleprestakuntza-planak finantzatzeko. Laguntzek 2.000.000 euroko aurrekontu-zuzkidura dute, eta 2023ko eta 2024ko ekitaldien artean gauzatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan.
Laguntzek 2.000.000 euroko aurrekontu-zuzkidura dute, eta 2023ko eta 2024ko ekitaldien artean gauzatuko dira Euskal Autonomia Erkidegoan. Prestakuntza-erakunde pribatu edo publiko akreditatuei zuzenduta, teleprestakuntzako modalitatean, eman nahi diren profesionaltasun-ziurtagirietan eta probak eta tutoretzak egiteko ...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223749/donostia-ospitaleko-zerbitzuburuek-protestan-segituko-dute-negoziazioa-bideratuta-egon-arte.htm
Gizartea
Donostia ospitaleko zerbitzuburuek protestan segituko dute negoziazioa «bideratuta» egon arte
Elkarretaratzea egin dute gaur ere Donostia ospitaleko atarian. Azken bileraren aktarekin batera, «kronograma» bat bidali zioten Osakidetzako zuzendaritzari, eta erantzuna jasotzeko zain daude.
Donostia ospitaleko zerbitzuburuek protestan segituko dute negoziazioa «bideratuta» egon arte. Elkarretaratzea egin dute gaur ere Donostia ospitaleko atarian. Azken bileraren aktarekin batera, «kronograma» bat bidali zioten Osakidetzako zuzendaritzari, eta erantzuna jasotzeko zain daude.
Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuko zerbitzuburuek elkarretaratze labur bat egin dute gaur goizean, beste behin, Donostia ospitaleko atarian, eta iragarri dute elkarretaratzeak egiten jarraituko dutela harik eta Osakidetzako zuzendaritzarekin duten negoziazioa «behin betiko bideratuta» geratu arte. Abendu...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223750/bizkaiko-metaleko-lan-itunean-sindikatuetako-afiliatuek-izango-dute-azken-hitza.htm
Ekonomia
Bizkaiko metaleko lan itunean sindikatuetako afiliatuek izango dute azken hitza
CCOOk, LABek eta UGTk begi onez hartu dute Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzaren proposamena. 2022-2025eko eperako %15eko soldata igoera metatua jasotzen du. ELA aurka azaldu da.
Bizkaiko metaleko lan itunean sindikatuetako afiliatuek izango dute azken hitza. CCOOk, LABek eta UGTk begi onez hartu dute Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzaren proposamena. 2022-2025eko eperako %15eko soldata igoera metatua jasotzen du. ELA aurka azaldu da.
Askatze bidean da Bizkaiko metalgintzako lan hitzarmeneko negoziazioaren korapiloa. Printzipioz behintzat, CCOO, LAB eta UGT sindikatuen eta FVEM patronalaren gustukoa den erdibideko proposamen bat egin du Eusko Jaurlaritzaren bitartekaritzak, eta testu hori nork bere asanbleara eramango du, oniritzia eman ala ez eraba...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223751/lasaitasuna-berrezartzeko-eskatu-die-blinkenek-israeli-eta-palestinari.htm
Mundua
«Lasaitasuna berrezartzeko» eskatu die Blinkenek Israeli eta Palestinari
AEBetako Estatu idazkariak Israelgo Gobernuari adierazi dio AEBek «Israelgo segurtasunarekin» daukaten konpromisoa «hautsezina» dela. Israelgo indarrek 35 palestinar hil dituzte aurten.
«Lasaitasuna berrezartzeko» eskatu die Blinkenek Israeli eta Palestinari. AEBetako Estatu idazkariak Israelgo Gobernuari adierazi dio AEBek «Israelgo segurtasunarekin» daukaten konpromisoa «hautsezina» dela. Israelgo indarrek 35 palestinar hil dituzte aurten.
Antony Blinken AEB Ameriketako Estatu Batuetako Estatu idazkaria Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroarekin elkartu da gaur Tel Aviven, Israelen eta Palestinaren arteko tentsioa areagotzen ari den honetan —gutxienez 35 palestinar hil dituzte Israelgo indarrek urtea hasi zenetik—. «Lasaitasuna berrezartzeko eta te...
2023-1-30
https://www.berria.eus/albisteak/223752/arrazakeria-salatu-dute-arrigorriagan-gazteen-mailako-futbol-partida-batean-gertatutakoarengatik.htm
Gizartea
«Arrazakeria» salatu dute Arrigorriagan gazteen mailako futbol partida batean gertatutakoarengatik
Haur sikh bati buruko zapia kenarazi nahi izan dio epaileak, eta Federazioak 300 euroko isuna jarri dio taldeari
«Arrazakeria» salatu dute Arrigorriagan gazteen mailako futbol partida batean gertatutakoarengatik. Haur sikh bati buruko zapia kenarazi nahi izan dio epaileak, eta Federazioak 300 euroko isuna jarri dio taldeari
Ecuador Etxeak, kulturarteko harremanetan lan egiten duen elkarteak, «arrazakeriaren adibide penagarri» gisa gaitzetsi du urtarrilaren 21ean gazteen mailako partida batean gertaturikoa. Arrigorriagako (Bizkaia) Padura futbol zelaian jokatzen ari ziren partida, elkarteak kontatu duenez, eta, bigarren zatiaren hasieran, ...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223775/erbesteratu-katalanek-ezingo-dituzte-belgikaren-argudioak-erabili-llarenaren-euroaginduak-baztertzeko.htm
Mundua
Erbesteratu katalanek ezingo dituzte Belgikaren argudioak erabili Llarenaren euroaginduak baztertzeko
Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duenez, batasuneko estatu kide batek ezin dio uko egin beste kide baten euroagindu bati, frogatu ezean azken horrek sistematikoki urratzen dituela eskubideak.
Erbesteratu katalanek ezingo dituzte Belgikaren argudioak erabili Llarenaren euroaginduak baztertzeko. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duenez, batasuneko estatu kide batek ezin dio uko egin beste kide baten euroagindu bati, frogatu ezean azken horrek sistematikoki urratzen dituela eskubideak.
Kataluniako buruzagi independentista erbesteratuek bide berriak erabili beharko dituzte Espainiaratuak ez izateko. Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak gaur goizean eman duen epaiak ezartzen duenez, ezin izango dira babestu Belgikako justiziak orain arte eman dituen argudioetan. Sententziak irizpide argiagoak ezarri...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223776/milaka-jendek-uko-egin-diote-erretreten-erreformaren-proiektuari.htm
Ekonomia
Milaka jendek uko egin diote erretreten erreformaren proiektuari
Bigarren greba eguna egin dute Ipar Euskal Herrian, sindikatuek deituta. Salatu dute adin batetik aitzina ezinezkoa dela baldintza egokietan lan egitea. Bihar protesta eginen dute Hendaian
Milaka jendek uko egin diote erretreten erreformaren proiektuari. Bigarren greba eguna egin dute Ipar Euskal Herrian, sindikatuek deituta. Salatu dute adin batetik aitzina ezinezkoa dela baldintza egokietan lan egitea. Bihar protesta eginen dute Hendaian
Bigarren aldiz, milaka jende atera dira karrikara Frantziako Gobernuak aitzina eraman nahi duen erretreten erreforma arbuiatzeko. Sindikatu nagusien deiari erantzunez, manifestazioa egin zuten atzo goizean, Baionako geltokitik suprefeturara, Erretreten erreforma injustu hau erretiratu lelopean. Eguraldia lagun, urtarri...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223777/bizkaia-eta-kantabria-artean-egitekotan-ziren-parke-eolikoa-geldiarazi-dute.htm
Gizartea
Bizkaia eta Kantabria artean egitekotan ziren parke eolikoa geldiarazi dute
Eusko Jaurlaritzak ohartarazi zuen Aleneko estazio megalitikoari kalteak eragingo zizkiola, eta Kantabriako Gobernuak ere esan du hainbat espezieri kalte egingo liokeela proiektuak.
Bizkaia eta Kantabria artean egitekotan ziren parke eolikoa geldiarazi dute. Eusko Jaurlaritzak ohartarazi zuen Aleneko estazio megalitikoari kalteak eragingo zizkiola, eta Kantabriako Gobernuak ere esan du hainbat espezieri kalte egingo liokeela proiektuak.
Bizkaia eta Kantabria artean dagoen Axetsu mendiaren inguruetan egitekoak ziren Capital Energy enpresak bultzatutako Maya parke eolikoa, baina atzera bota dute azkenean; besteak beste, ingurumen eragineko baimena lortu ez duelako. Aurretik ere izan ditu trabak proiektuak; izan ere, Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Aldun...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223778/gaztelera-hutsean-jarraituko-du-iruneko-konstituzio-plazako-plakak.htm
Gizartea
Gaztelera hutsean jarraituko du Iruñeko Konstituzio plazako plakak
Baluarteko plaza zenari izena aldatu eta urtebetera, administrazioarekiko auzietako auzitegi batek erabaki du ez dela beharrezkoa hango plakak euskarazko izenik izatea.
Gaztelera hutsean jarraituko du Iruñeko Konstituzio plazako plakak. Baluarteko plaza zenari izena aldatu eta urtebetera, administrazioarekiko auzietako auzitegi batek erabaki du ez dela beharrezkoa hango plakak euskarazko izenik izatea.
Iazko urtarriletik darama Iruñeko Konstituzio plazako plakak gaztelera hutsean, eta hala jarraituko du. Urtebete igaro da lehen Baluarteko plaza zenari izena aldatu ziotenetik. Inaugurazio ekitaldian, Enrique Maia Iruñeko alkatea arduratu zen plaka berriaren oihala kentzeaz. Plaza Constitución plaza zioen; eta haren az...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223779/ukrainara-gerra-abioiak-bidaltzearen-aurka-agertu-da-oro-har-mendebaldea.htm
Mundua
Ukrainara gerra abioiak bidaltzearen aurka agertu da, oro har, Mendebaldea
Auzia mahai gainean dago, baina Mendebaldeak ez du jarrera bateraturik. Macronen arabera, hainbat aldagai hartu beharko lirateke kontuan borrokarako hegazkinak entregatzeko.
Ukrainara gerra abioiak bidaltzearen aurka agertu da, oro har, Mendebaldea. Auzia mahai gainean dago, baina Mendebaldeak ez du jarrera bateraturik. Macronen arabera, hainbat aldagai hartu beharko lirateke kontuan borrokarako hegazkinak entregatzeko.
Kievek garbi planteatu zuen lehengo asteazkenean, behin Mendebaldeak Ukrainako armadari erasorako tankeak ematea adostu ondoren: «Gerra hegazkinak nahi ditugu». Hori eskatu zuen Oleksii Reznikov Defentsa ministroak. Duela hilabete batzuk egindako adierazpenetan mahai gainean ere ez zegoen eztabaida hori, baina azken as...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223780/mozal-legearen-erreforma-ez-blokeatzeko-eskatu-die-psoek-bazkideei.htm
Politika
'Mozal legearen' erreforma ez blokeatzeko eskatu die PSOEk bazkideei
EAJko Aitor Estebanek uste du orain arte adostutako zuzenketak egun indarrean dagoen legea hobetzen dutela. EH Bilduko Mertxe Aizpuruak, berriz, ohartarazi du Espainiako Gobernuak «hitzemandakoa» bete beharko duela koalizioaren babesa jaso nahi badu Herritarren Segurtasun Legearen erreformarako.
'Mozal legearen' erreforma ez blokeatzeko eskatu die PSOEk bazkideei. EAJko Aitor Estebanek uste du orain arte adostutako zuzenketak egun indarrean dagoen legea hobetzen dutela. EH Bilduko Mertxe Aizpuruak, berriz, ohartarazi du Espainiako Gobernuak «hitzemandakoa» bete beharko duela koalizioaren babesa jaso nahi badu ...
Espainiako Kongresuan bihar batzartuko da Herritarren Segurtasunerako Legea aldatzeko lantaldea, eta eztabaidagai izango dute araua moldatzeko txostena onartzea. Horrela, txostena Barne Batzordera eramango lukete, eta otsailean helduko litzateke gaia osoko bilkurara. Horren aurrean, PSOEko diputatu Patxi Lopezek gober...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223781/eajk-eta-pse-eek-elkarrizketak-hasi-dituzte-zerga-erreforma-baterako.htm
Ekonomia
EAJk eta PSE-EEk elkarrizketak hasi dituzte zerga erreforma baterako
Helburua zerga sistemaren «progresibitatea handitzea» dela adierazi dute. Baina ez dute iragarri zer aldaketa aztertuko duten zehazki. ELAk eskatu du enpresa handiei zergak igotzea.
EAJk eta PSE-EEk elkarrizketak hasi dituzte zerga erreforma baterako. Helburua zerga sistemaren «progresibitatea handitzea» dela adierazi dute. Baina ez dute iragarri zer aldaketa aztertuko duten zehazki. ELAk eskatu du enpresa handiei zergak igotzea.
Eusko Jaurlaritza osatzen duten bi alderdiek, EAJk eta PSE-EEk, iragarri dute hartu-emanak abiatu dituztela zerga sistemaren aldaketa bat adosteko. Ohar bateratu bat argitaratu dute alderdiek, eta bertan adierazi dute «progresibitatea handitzea» dela helburua, «euskal gizarteak aurre egin beharko dien erronkei erantzut...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223782/zortzi-erakusketa-hartuko-ditu-aurten-bilboko-azkuna-zentroak.htm
Kultura
Zortzi erakusketa hartuko ditu aurten Bilboko Azkuna zentroak
Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte.
Zortzi erakusketa hartuko ditu aurten Bilboko Azkuna zentroak. Erakusketez gainera, beste 200 jarduera baino gehiago programatu dituzte.
«Errekor urtea izan da 2022a: markak hautsi ditugu kuantitatiboki eta kualitatiboki». Pozik agertu da Fernando Perez Bilboko Azkuna zentroko zuzendaria gaur goizean Bilbon egindako agerraldian. Aretoak azken urtean izan duen hazkundea nabarmendu du: 2019ko bisitari kopurua berreskuratu dute. Aurten ere bide beretik jar...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223783/atzeraldiaren-mamua-urrundu-du-nazioarteko-diru-funtsak.htm
Ekonomia
Atzeraldiaren mamua urrundu du Nazioarteko Diru Funtsak
Uste du munduko ekonomia «inflexio puntu batean» dagoela. Interes tasak igotzen jarraitzea defendatu du, azpiko inflazioak beheranzko joera argia agertu arte.
Atzeraldiaren mamua urrundu du Nazioarteko Diru Funtsak. Uste du munduko ekonomia «inflexio puntu batean» dagoela. Interes tasak igotzen jarraitzea defendatu du, azpiko inflazioak beheranzko joera argia agertu arte.
Munduko ekonomia errekuperazio sintomak erakusten ari dela nabarmendu du NDF Nazioarteko Diru Funtsak. Urrian egindako hazkunde aurreikuspenak hobetu ditu 2023rako. Zehazki, bi hamarren igo ditu, %2,9raino. NDFk astearte honetan kaleratu dituen datuek bat egiten dute beste erakunde eta gobernu batzuek azken asteetan eg...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223784/eusko-jaurlaritzak-finantzaketa-etengo-die-ikasleak-sexuaren-arabera-banatzen-dituzten-ikastetxeei.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak finantzaketa etengo die ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeei
Jokin Bildarratzek esan du «ahalik eta modu adostuenean» egin nahi dutela prozesua, eta ikastetxeekin harremanetan direla. Eusko Jaurlaritzak halako sei ikastetxe ditu itundurik.
Eusko Jaurlaritzak finantzaketa etengo die ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeei. Jokin Bildarratzek esan du «ahalik eta modu adostuenean» egin nahi dutela prozesua, eta ikastetxeekin harremanetan direla. Eusko Jaurlaritzak halako sei ikastetxe ditu itundurik.
«Neurri hori aplikatzera goaz». Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak hitz horiek erabili ditu gaur, gobernu kontseiluaren osteko agerraldian, ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeei finantzaketa etengo zaiela iragartzeko. Atzo, Nafarroako Gobernuak bide beretik doan erabaki bat har...
2023-1-31
https://www.berria.eus/albisteak/223785/langile-bat-hil-da-donostian-eraikin-batetik-erorita.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Donostian, eraikin batetik erorita
Eraberritzen ari diren etxe bateko barruko patiora jausi da, oso goitik
Langile bat hil da Donostian, eraikin batetik erorita. Eraberritzen ari diren etxe bateko barruko patiora jausi da, oso goitik
Gipuzkoako hiriburuko Bilbo plaza ondoan eraberritzen ari diren etxe batetik erorita, gizon bat hil zen atzo, telekomunikazio lanetan zebilela. Ezbeharra Prim kaleko 12. zenbakiko eraikinaren barruan izan zen. Patiora erori zen langilea, baina zer gertatu zen ikertzen ari dira oraindik. Suhiltzaileek eman zuten haren ...