date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/223786/tv3eko-lsquozona-francarsquo-kolokan-da-aurkezleak-saioa-utzi-eta-gero.htm | Bizigiro | TV3eko ‘Zona Franca’ kolokan da, aurkezleak saioa utzi eta gero | Joel Diaz aurkezleak ez ezik, Magi Garcia umoristak ere laga du saioa. Egunotan ez dira saioa ematen ari. CUPek TV3eko zuzendariaren dimisioa eskatu du. | TV3eko ‘Zona Franca’ kolokan da, aurkezleak saioa utzi eta gero. Joel Diaz aurkezleak ez ezik, Magi Garcia umoristak ere laga du saioa. Egunotan ez dira saioa ematen ari. CUPek TV3eko zuzendariaren dimisioa eskatu du. | Manel Vidal kolaboratzailearen kaleratzearen ondotik, Joel Diaz Zona Franca programako aurkezleak TV3eko saioa uztea erabaki du. «Vidal kaleratzeko erabakia bidegabea eta onartezina da, mamian eta forman, bai hartu den moduan, bai jakinarazi den moduan», idatzi du Diazek sare sozialetan. TV3eko zuzendari Sigfrid Grasek... |
2023-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/223787/hilda-topatu-dute-loiun-galduriko-emakumea.htm | Gizartea | Hilda topatu dute Loiun galduriko emakumea | Igandetik ari ziren 78 urteko andrearen bila. | Hilda topatu dute Loiun galduriko emakumea. Igandetik ari ziren 78 urteko andrearen bila. | Igandean eman zuten abisua senideek. 78 urteko emakumea autobus batera igo zen Santurtzin (Bizkaia), eta Loiun (Bizkaia) jaitsi zen. Geroztik ez zegoen haren berririk, eta azken orduetan haren bila ibili dira larrialdi zerbitzuak.
Azkenean, herritar batek aurkitu du hilotza, Loiuko landa eremu batean.
Gorpua aztertze... |
2023-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/223788/epaitegiak-kolapsatuta-letraduen-grebaren-ondorioz.htm | Gizartea | Epaitegiak «kolapsatuta», letraduen grebaren ondorioz | Hego Euskal Herriko letraduek astea bete dute gaur greba mugagabean. Soldatak igotzeko eskatu diote Espainiako Justizia Ministerioari. | Epaitegiak «kolapsatuta», letraduen grebaren ondorioz. Hego Euskal Herriko letraduek astea bete dute gaur greba mugagabean. Soldatak igotzeko eskatu diote Espainiako Justizia Ministerioari. | Justizia administrazioko letraduen greba mugagabeak «kolapsatuta» dauzka Hego Euskal Herriko epaitegiak. Letraduek astea bete dute protestan, eta ohartarazi dute bulego judizialen funtzionamenduan atzerapen handiagoak gerta daitezkeela, lanuztea datozen egunotan ere luzatzen bada; zehazki, hilabete hasieran kudeatzen d... |
2023-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/223789/baina-noiz-dira-aurten-inauteriak.htm | Bizigiro | Baina noiz dira aurten inauteriak? | Goiztiarrenak hasita daude, eta azken Maskarada saioa apirilaren 22an egingo dute, Maulen. 'Dantzan.eus' webguneak 2023ko inauterien egutegia paratu du. | Baina noiz dira aurten inauteriak?. Goiztiarrenak hasita daude, eta azken Maskarada saioa apirilaren 22an egingo dute, Maulen. 'Dantzan.eus' webguneak 2023ko inauterien egutegia paratu du. | Zer da okerragoa, mozorrorik gabe agertzea inauteri betean dagoen herri batera, ala norbere mozorroak denen begiradak erakartzea, jaia aurreko egunean izan zelako? Halakorik ez gertatzeko, 2023ko mozorro jaien egutegia prestatu du Dantzan.eus webguneak, Euskal Herriko inauteri tradizionalak bilduta.
Maskaradak eta kas... |
2023-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/223790/hego-euskal-herriko-gutxieneko-soldata-1080-eurora-igo-da.htm | Ekonomia | Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata 1.080 eurora igo da | Espainiako Gobernuak %8 igo du, CCOOrekin eta UGTrekin bildu ondoren. Oso gertu dago adituek gomendatu zuten gehienezko kopurutik. | Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata 1.080 eurora igo da. Espainiako Gobernuak %8 igo du, CCOOrekin eta UGTrekin bildu ondoren. Oso gertu dago adituek gomendatu zuten gehienezko kopurutik. | Hego Euskal Herriko gutxieneko soldata gordina (SMI) 1.080 euroko hamalau ordainketakoa izango da aurten, 15.120 euro urtean. 1.000 euroan zegoen, eta Espainiako Gobernuak %8ko igoera zehaztu du, CCOO eta UGT sindikatuekin bildu ondoren. KPIaren igoera baino gehiagokoa da eguneratze hori, eta oso gertu dago adituek ira... |
2023-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/223791/sindikatu-medikoak-ezezkoa-eman-dio-osasunbidearen-eskaintzari-eta-eskaerak-gogortu-ditu.htm | Gizartea | Sindikatu Medikoak ezezkoa eman dio Osasunbidearen eskaintzari, eta eskaerak gogortu ditu | Sindikatu ultrakontserbadorea ez da azaldu Nafarroako Gobernuarekin zuen bilerara, eta esan du biharko greba deialdiari eutsiko diola «eskaintza zoragarri bat jaso ezean» | Sindikatu Medikoak ezezkoa eman dio Osasunbidearen eskaintzari, eta eskaerak gogortu ditu. Sindikatu ultrakontserbadorea ez da azaldu Nafarroako Gobernuarekin zuen bilerara, eta esan du biharko greba deialdiari eutsiko diola «eskaintza zoragarri bat jaso ezean» | Apurtu da soka. Nafarroako Sindikatu Medikoak atzera bota du Osasun Departamentuak atzo egin zion eskaintza eta koska bat gorago jarri du eskakizunen langa: esklusibotasun «erabatekoa» nahi du sendagileentzat —ez inkonpatibilitatea, gobernuak proposatu zion bezala—, sare publikoaren soldata osagarria kobratu eta, aldi ... |
2023-1-31 | https://www.berria.eus/albisteak/223792/2010eko-marka-hautsi-ondoren-otsailaren-7an-eta-11n-jarraituko-du-erreformaren-aurkako-protestak.htm | Ekonomia | 2010eko marka hautsi ondoren, otsailaren 7an eta 11n jarraituko du erreformaren aurkako protestak | Urtarrilaren 19an baino jende gehiago bildu da manifestazioetan. Erreforma Frantziako Asanbleara iritsi da, eta han ere gauzak zaildu zaizkio gobernuari. | 2010eko marka hautsi ondoren, otsailaren 7an eta 11n jarraituko du erreformaren aurkako protestak. Urtarrilaren 19an baino jende gehiago bildu da manifestazioetan. Erreforma Frantziako Asanbleara iritsi da, eta han ere gauzak zaildu zaizkio gobernuari. | Emmanuel Macron Frantziako presidentearen eta kalearen arteko lehia gogorrean bigarren arrakasta bat izan du kaleak. Bai sindikatuek baita gobernuak berak ere ziurtatu dute gaur jende gehiago irten dela protestara, urtarrilaren 19ko lehen egunean baino.
Kopuruetan, noski, ez da adostasunik. 2,8 milioi aipatu ditu CGT ... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223815/ahtaren-tunel-bat-lezetxiki-barruan-egin-dutela-salatu-dute.htm | Gizartea | AHTaren tunel bat Lezetxiki barruan egin dutela salatu dute | Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da Arrasaten (Gipuzkoa) dagoen kobazulo hori. Arrasate inguruko espeleologia zaleen talde batek egin du salaketa. | AHTaren tunel bat Lezetxiki barruan egin dutela salatu dute. Euskal Herriko giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da Arrasaten (Gipuzkoa) dagoen kobazulo hori. Arrasate inguruko espeleologia zaleen talde batek egin du salaketa. | «Bai, jaun-andreok, AHT abiadura handiko trenaren tunela Lezetxiki barruan egin dute, haitzuloa zulatuta». Horixe salatu du Lezetxikiren Lagunak Arrasateko (Gipuzkoa) eta inguruetako espeleologia zaleen taldeak. Hango kideak urtarrilaren 28an heldu ziren tunela egin duten lekuraino, eta orduan egin zizkioten argazkiak ... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223816/lian-muralgilearen-ondarroako-artelana-munduko-hiru-onenen-artean.htm | Bizigiro | Lian muralgilearen Ondarroako artelana, munduko hiru onenen artean | Bozketa egin dute 2022an munduan egin diren ehun muralik onenen artean, eta hirugarren postua lortu du Kataluniako artistaren lanak. Kamiñazpi auzoan dago. | Lian muralgilearen Ondarroako artelana, munduko hiru onenen artean. Bozketa egin dute 2022an munduan egin diren ehun muralik onenen artean, eta hirugarren postua lortu du Kataluniako artistaren lanak. Kamiñazpi auzoan dago. | 2022. urtean munduan egin diren muralik onenetan hirugarrena Euskal Herrian dago, Ondarroako Kamiñazpi auzoan (Bizkaia). Hala erabaki dute Street Art Cities atariaren erabiltzaileek: urtarrilaren hasieran iazko ehun muralik onenen zerrenda argitaratu zuten han, eta, orain, bozketa bidez, Ondarroakoa hirugarren onena de... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223818/bbvak-inoiz-baino-diru-gehiago-irabazi-du-6420-milioi-euro.htm | Ekonomia | BBVAk inoiz baino diru gehiago irabazi du: 6.420 milioi euro | Mexikok eman dizkio irabazien bi heren. Mozkinen erdia bere akziodunei banatuko die. | BBVAk inoiz baino diru gehiago irabazi du: 6.420 milioi euro. Mexikok eman dizkio irabazien bi heren. Mozkinen erdia bere akziodunei banatuko die. | BBVAk eman die hasiera 2022ko emaitzen aurkezpenei, eta kopuru ikusgarri batekin egin du. Aurreko urtean 6.420 milioi euro irabazi ditu, 2021ean baino %38 gehiago.
Irabazien bi heren Mexikoko adarrak lortu ditu (4.182 milioi euro), baina Espainiako adarrak ere mozkin handiak eman dizkio, 1.678 milioi eurorenak (+%8,4)... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223819/europako-batasunean-saldutako-autoen-12-elektrikoak-izan-dira-2022an.htm | Ekonomia | Europako Batasunean saldutako autoen %12 elektrikoak izan dira 2022an | Milioi baten langa gainditu du auto elektrikoen salmentak, eta, 2021arekin alderatuta, %28 handitu da elektrikoen matrikulazioa. | Europako Batasunean saldutako autoen %12 elektrikoak izan dira 2022an. Milioi baten langa gainditu du auto elektrikoen salmentak, eta, 2021arekin alderatuta, %28 handitu da elektrikoen matrikulazioa. | Auto elektrikoak indarra hartzen jarraitzen du Europako Batasunean, eta 2022an milioi bat unitate baino gehiago saldu ziren lehenengoz. Zehazki, 1.123.778 auto elektriko saldu ziren, 2021ean baino %28 gehiago, ACEA Automobil Ekoizleen Europako Elkartearen datuen arabera. Hala, ibilgailu pertsonalen merkatuaren %12,1 di... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223820/zaintza-sistema-eraldatzeko-asmoz-borroka-dinamika-bati-ekingo-dio-mugimendu-feministak.htm | Gizartea | Zaintza sistema «eraldatzeko» asmoz, borroka dinamika bati ekingo dio mugimendu feministak | «Epe luzerako prozesu» bat proiektatu du, eta lehen mugarria martxoaren 8an ezarriko du Euskal Herriko mugimendu feministak. Zaintza «erantzukizun soziala» bilakatzea du xede mobilizazio dinamikak. | Zaintza sistema «eraldatzeko» asmoz, borroka dinamika bati ekingo dio mugimendu feministak. «Epe luzerako prozesu» bat proiektatu du, eta lehen mugarria martxoaren 8an ezarriko du Euskal Herriko mugimendu feministak. Zaintza «erantzukizun soziala» bilakatzea du xede mobilizazio dinamikak. | «Zaintza lanak ezinbestekoak dira bizitzeko. Ezin dute jarraitu ikusezin eta merkantilizaturik». Euskal Herriko mugimendu feministak hausnarketa hori egin du gaur goizean, Gasteizen, agerraldi batean. Denon bizitzak erdigunean lelopean egin du prentsaurrekoa; hain justu ere, goiburu bera izango du gaur egungo zaintza s... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223821/osasunbideko-sindikatuek-grebara-deituko-dute-sindikatu-medikotik-bereiz-sistema-publikoa-defendatzeko.htm | Gizartea | Osasunbideko sindikatuek grebara deituko dute, Sindikatu Medikotik bereiz, «sistema publikoa defendatzeko» | LAB, SAE, UGT, ELA, Afapna eta CCOO sindikatuek otsailaren 15etik aurrera eginen dute lanuztea | Osasunbideko sindikatuek grebara deituko dute, Sindikatu Medikotik bereiz, «sistema publikoa defendatzeko». LAB, SAE, UGT, ELA, Afapna eta CCOO sindikatuek otsailaren 15etik aurrera eginen dute lanuztea | Osasunbideko sindikatuek greba deialdia erregistratuko dute bihar. Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuaren eta ordezkari sindikalen arteko negoziazio prozesua «galbidean» dela iritzita, «erantzun bateratua» emateko elkartu dira LAB, SAE, UGT, ELA, Afapna eta CCOO sindikatuak. Otsailaren 15etik aurrera eginen dute ... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223822/eh-bilduk-hauteskunde-kanpainaren-barruan-kokatu-du-eajren-eta-pse-eeren-zerga-erreformaren-iragarpena.htm | Ekonomia | EH Bilduk hauteskunde kanpainaren barruan kokatu du EAJren eta PSE-EEren zerga erreformaren iragarpena | Bi alderdien adierazpenak sinesgarritasunik ez duela esan du Unai Urruzunok, eta salatu du kontrako norabidean jardun dutela orain arte: eredu «erregresibo» baten alde. | EH Bilduk hauteskunde kanpainaren barruan kokatu du EAJren eta PSE-EEren zerga erreformaren iragarpena. Bi alderdien adierazpenak sinesgarritasunik ez duela esan du Unai Urruzunok, eta salatu du kontrako norabidean jardun dutela orain arte: eredu «erregresibo» baten alde. | EH Bilduren iritziz, hauteskunde kanpaina kutsua du zerga sistema aldatzeko EAJk eta PSE-EEk negoziazioak hasi dituztela iragarri izanak. Izan ere, Unai Urruzunoren bozeramailearen hitzetan, koalizio abertzaleak hainbatetan eskatu du gaia hizpidera ekartzeko eta eztabaida zabaltzeko, baina hala egin izan duten kasu guz... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223823/kilometroak-jaiak-euskaldunon-egunkaria-ren-itxiera-oroituko-du.htm | Gizartea | Kilometroak jaiak 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroituko du | Orereta ikastolak urte osorako antolatu duen egitarauaren berri eman dute. Giza kate bat ere egingo dute, euskara batuaren sortzaileak omentzeko. | Kilometroak jaiak 'Euskaldunon Egunkaria'-ren itxiera oroituko du. Orereta ikastolak urte osorako antolatu duen egitarauaren berri eman dute. Giza kate bat ere egingo dute, euskara batuaren sortzaileak omentzeko. | Eredu berriari jarraiki, aurten urte osoko festa izango da Kilometroak. Orereta ikastolak antolatuko du, eta gaur goizean aurkeztu dituzte egitarauaren mugarri nagusiak Errenterian (Gipuzkoa) bertan, zenbait eragiletako ordezkariak ondoan zituztela. Babes zabala jaso dute: bertan izan dira, besteak beste, BERRIAko eta ... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223824/mozal-legea-aldatzeko-txostenak-aurrera-egin-du-erck-bide-emanda.htm | Politika | 'Mozal legea' aldatzeko txostenak aurrera egin du, ERCk bide emanda | Espainiako Kongresuko Barne Batzordean eztabaidatuko dute gaiaz, baina orain arteko testuak aurrera egin du desadostasunak dauden lau puntuetan ados jarri gabe. | 'Mozal legea' aldatzeko txostenak aurrera egin du, ERCk bide emanda. Espainiako Kongresuko Barne Batzordean eztabaidatuko dute gaiaz, baina orain arteko testuak aurrera egin du desadostasunak dauden lau puntuetan ados jarri gabe. | Espainiako Kongresuan gaur zuen bilera Herritarren Segurtasunerako Legea erreformatzeko lantaldeak, eta batzarrean onartu egin dute bide ematea erreforma hori zehazten duen txostenari. Ezezkoan zeudenen artean ERC zegoen, eta, azkenean, talde katalan horren boto aldaketak ahalbidetu du txostenak aurrera egitea. Orain, ... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223825/irungo-berdintasun-planean-alarde-parekidea-aipatzea-ezinbestekoa-dela-esan-du-emakundek.htm | Gizartea | Irungo berdintasun planean alarde parekidea aipatzea «ezinbestekoa» dela esan du Emakundek | Irungo alkate Jose Antonio Santanok aldaketa proposamenak aintzat hartzen ez baditu «errespetu falta instituzionala» erakutsiko duela esan du Elkarrekin Podemos-IUk | Irungo berdintasun planean alarde parekidea aipatzea «ezinbestekoa» dela esan du Emakundek. Irungo alkate Jose Antonio Santanok aldaketa proposamenak aintzat hartzen ez baditu «errespetu falta instituzionala» erakutsiko duela esan du Elkarrekin Podemos-IUk | «Emakundek berak uste du ezinbestekoa dela alarde parekideak erantzuna izatea V. Berdintasun Planean», Irungo Udaleko Berdintasun ordezkari Miren Etxebestek egin du gaur jakinarazpena, IU-Elkarrekin Podemoseko taldekideen ondoan egin duen agerraldi batean. Orain arte Irunen ondu diren berdintasun planetan inoiz ez da a... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223826/elak-zortzi-eguneko-greba-abiatu-du-bizkaiko-zahar-etxeetan.htm | Gizartea | ELAk zortzi eguneko greba abiatu du Bizkaiko zahar etxeetan | Bilbon manifestazioa eginez hasi dute lanuzte zikloa. Sindikatuak salatu du enpresek egoitzetako kuotak igo dituztela argudiatuz soldatak igotzea negoziatzen ari direla, baina ez dela hala. | ELAk zortzi eguneko greba abiatu du Bizkaiko zahar etxeetan. Bilbon manifestazioa eginez hasi dute lanuzte zikloa. Sindikatuak salatu du enpresek egoitzetako kuotak igo dituztela argudiatuz soldatak igotzea negoziatzen ari direla, baina ez dela hala. | Gaurtik datorren asteazkenera arte greban izango dira Bizkaiko zahar etxeetako langileak, ELAk deituta. Lanuztea gaur abiatu du sindikatuak, Bilbon manifestazioa eginez Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik Bizkaiko Foru Aldundikora. Beharginek salatu dute negoziazioak etenda daudela, eta, gainera, egoitzetako prezioak igotz... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223827/ibilbide-luzeko-autobusak-doakoak-dira-jada-hego-euskal-herrian-ohiko-bidaiarientzat.htm | Gizartea | Ibilbide luzeko autobusak doakoak dira jada Hego Euskal Herrian ohiko bidaiarientzat | Bidaiariek fidantza bat ordaindu beharko dute, eta gutxieneko bidaia kopuru bat egiten dutenean itzuliko zaie dirua | Ibilbide luzeko autobusak doakoak dira jada Hego Euskal Herrian ohiko bidaiarientzat. Bidaiariek fidantza bat ordaindu beharko dute, eta gutxieneko bidaia kopuru bat egiten dutenean itzuliko zaie dirua | Hego Euskal Herritik irten edo pasatzen diren ibilbide luzeko autobusak doakoak izango dira gaurtik aurrera. Ibilbide luzeko lurreko garraioaren prezioetan dauden desberdintasunak «berdintzeko» dekretu bat onartu du Espainiako Gobernuak, eta, haren bidez, hemendik aurrera autobusak ere doakoak izango dira.
Izan ere, R... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223828/memoria-gara-k-migrazio-prozesuak-aztertuko-ditu-jardunaldi-batzuetan.htm | Gizartea | Memoria Gara-k migrazio prozesuak aztertuko ditu jardunaldi batzuetan | Migrazio fenomenoari buruzko «begirada globala» eskaini nahi dute, bizipen ezberdinen bitartez. Hilaren 7tik 9ra egingo dituzte jardunaldiak, Gasteizen. | Memoria Gara-k migrazio prozesuak aztertuko ditu jardunaldi batzuetan. Migrazio fenomenoari buruzko «begirada globala» eskaini nahi dute, bizipen ezberdinen bitartez. Hilaren 7tik 9ra egingo dituzte jardunaldiak, Gasteizen. | Memoria Gara elkarteak «atzoko eta gaurko migrazio prozesuak» aztertuko ditu hilaren 7an, 8an eta 9an egingo dituen jardunaldietan, Gasteizen. Iraganean emigratu zutenen eta gaur egun emigratzen dutenen arteko elkarrizketa bat proposatu nahi du elkarteak jardunaldietan. Juan Ibarrondo elkarteko kideak azaldu duenez, kr... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223829/osakidetzako-lepen-kudeaketa-negargarria-salatu-du-satsek.htm | Gizartea | Osakidetzako LEPen kudeaketa «negargarria» salatu du SATSEk | Protesta egin dute Gurutzetako ospitalean. Sindikatuak adierazi du «ezinegona» dela nagusi langileen artean. | Osakidetzako LEPen kudeaketa «negargarria» salatu du SATSEk. Protesta egin dute Gurutzetako ospitalean. Sindikatuak adierazi du «ezinegona» dela nagusi langileen artean. | SATSE sindikatuak deituta, Gurutzetako ospitalearen (Bizkaia) sarreran protesta egin dute erizainek eta fisioterapeutek, Osakidetzako LEP lan eskaintza publikoko prozesuen kudeaketa «negargarriaren» kontra. SATSEko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako idazkari nagusi Amaia Mayorrek adierazi du «nazkatuta» daudela Osakidetzaren... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223830/euskarazko-tesiak-saritu-dituzte-ehuk-eta-euskaltzaindiak.htm | Gizartea | Euskarazko tesiak saritu dituzte EHUk eta Euskaltzaindiak | VIII. Koldo Mitxelena saria jaso dute Iñigo Arrazolak, Eneko Iradierrek, Manu Araolazak, Maitane Basasorok eta Beñat Garaiok. | Euskarazko tesiak saritu dituzte EHUk eta Euskaltzaindiak. VIII. Koldo Mitxelena saria jaso dute Iñigo Arrazolak, Eneko Iradierrek, Manu Araolazak, Maitane Basasorok eta Beñat Garaiok. | VIII. Koldo Mitxelena sariak eman dizkiete gaur euskarazko tesirik onenen egileei Bilbon. 2020 eta 2022 artean, 86 tesi egin ziren euskaraz, eta 44 aurkeztu zituzten EHUk eta Euskaltzaindiak antolatutako sariketara. Bost sari eman dituzte, ezagutza arloen arabera: Iñigo Arrazolak jaso du Zientzien arlokoa; Eneko Iradie... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223831/baldintzapean-aske-geratu-da-jesus-mari-gomez-euskal-presoa.htm | Politika | Baldintzapean aske geratu da Jesus Mari Gomez euskal presoa | Gomezek 22 urte eta erdi egin ditu espetxean. 2021eko irailetik hirugarren graduan zegoen. | Baldintzapean aske geratu da Jesus Mari Gomez euskal presoa. Gomezek 22 urte eta erdi egin ditu espetxean. 2021eko irailetik hirugarren graduan zegoen. | Etxerat elkarteak jakinarazi du Jesus Mari Gomez Ezkerro euskal presoa baldintzapean aske geratu dela. Gomezek 65 urte ditu, eta horietatik 22 eta erdi egin ditu espetxean. 2019ko apirilean bete zituen zigorraren hiru laurdenak.
Gomez 2018ko azaroan lekualdatu zuten Teixeirotik (Galizia, 615 kilometrora) Villabonara (... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223832/eraso-homofobo-bat-salatu-dute-barakaldon.htm | Gizartea | Eraso homofobo bat salatu dute Barakaldon | Barakaldoko Udalak jakinarazi du asteburuan izan zela erasoa. Elkarretaratze bat egingo dute bihar. | Eraso homofobo bat salatu dute Barakaldon. Barakaldoko Udalak jakinarazi du asteburuan izan zela erasoa. Elkarretaratze bat egingo dute bihar. | Barakaldoko Udalak (Bizkaia) salatu duenez, asteburuan eraso homofobo bat izan zen herrian. Udal Batzarrak erasoa gaitzetsi du, eta babesa adierazi dio biktimari. Azaldu dutenez, erasoen aurkako mahaia ere bildu da gaur, eta gertatutakoa salatzeko elkarretaratze batera deitu dute biharko: 18:00etan, Herriko plazan.
Ba... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223833/euskal-emakume-zinemagileak-liburua-plazaratu-dute.htm | Kultura | 'Euskal emakume zinemagileak' liburua plazaratu dute | Euskal Herriko zinemagintzan «funtsezkoak» izan diren emakumezko zuzendariak ditu ardatz, eta Euskadiko Filmategiak eman du argitara. Maria Pilar Rodriguez ikertzaileak koordinatu du artikulu sorta. | 'Euskal emakume zinemagileak' liburua plazaratu dute. Euskal Herriko zinemagintzan «funtsezkoak» izan diren emakumezko zuzendariak ditu ardatz, eta Euskadiko Filmategiak eman du argitara. Maria Pilar Rodriguez ikertzaileak koordinatu du artikulu sorta. | Alde guztietan sumatu dute emakumeen urritasuna: zinemagileen artean, eta zinemagile horien lana aztertu duten ikerketetan. Aintzatespen bikoitza lortu nahi izan dute, beraz: Euskal Herriko zinemagintza emakumeek egindako lanen bidez aztertu, eta lan horietako bakoitzari buruzko ikerketa akademiko bat egin dute. Euskad... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223834/nazioartean-bilatzen-ari-dira-donostian-lapurturiko-umea.htm | Gizartea | Nazioartean bilatzen ari dira Donostian «lapurturiko» umea | Foru aldundiaren tutoretzan ordu batzuk zeramatzala eraman zuten haurra. Ama biologikoak eraman zuela uste dute. | Nazioartean bilatzen ari dira Donostian «lapurturiko» umea. Foru aldundiaren tutoretzan ordu batzuk zeramatzala eraman zuten haurra. Ama biologikoak eraman zuela uste dute. | Gipuzkoako Aldundiak esan du tutoretzapean zuen hiru urteko haurra aurkitzeko agindua zabaldu dutela Schengen eremuan. Haren ama biologikoa eta umea eramaten ustez lagundu omen duen bikotekidea atzerrira joan direla uste du erakundeak.
Haurrak hiru urte dituela eta gurasoak magrebtarrak direla zabaldu dute hainbat hed... |
2023-2-1 | https://www.berria.eus/albisteak/223835/bruselak-estatu-laguntzen-araudia-leunduko-du-aebei-eta-txinari-aurre-egiteko.htm | Ekonomia | Bruselak estatu laguntzen araudia leunduko du, AEBei eta Txinari aurre egiteko | Energia trantsizioarekin loturiko egitasmoak «bizkortu» nahi ditu Batzordeak. Egun indarrean dauden funtsekin finantzatu nahi ditu laguntza publikoak. | Bruselak estatu laguntzen araudia leunduko du, AEBei eta Txinari aurre egiteko. Energia trantsizioarekin loturiko egitasmoak «bizkortu» nahi ditu Batzordeak. Egun indarrean dauden funtsekin finantzatu nahi ditu laguntza publikoak. | Europak ez du trantsizio energetikoaren lasterketa galdu nahi. Argi du zerbait egin behar duela energia berriztagarrietako eta horrekin loturiko beste alor batzuetako bere enpresak atzean gera ez daitezen, edo baldintza hobeak eskaintzen dizkieten beste herrialde batzuetara joan ez daitezen. Europako Batzordeak AEBek e... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223860/frantziako-senatuak-abortatzeko-eskubidea-konstituzioan-idaztearen-alde-bozkatu-du.htm | Gizartea | Frantziako Senatuak abortatzeko eskubidea Konstituzioan idaztearen alde bozkatu du | Atzo bozkatu zuen Senatuak. 166 boz alde izan zituen, eta 152 boz kontra. | Frantziako Senatuak abortatzeko eskubidea Konstituzioan idaztearen alde bozkatu du. Atzo bozkatu zuen Senatuak. 166 boz alde izan zituen, eta 152 boz kontra. | Emazteek abortatzeko duten eskubidea Konstituzioan idaztearen alde agertu zen atzo Frantziako Senatua. 166 boz alde izan zituen neurriak, eta 152 boz aurka.
Senatariek onartu testuak Frantziako Konstituzioko 34. artikulua osatuko luke. Hau da onartu zuzenketa: «Legediak ipintzen dituen baldintzetan emazteak haurdunald... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223861/siemens-gamesari-galerak-bikoiztu-zaizkio-urritik-abendura-884-milioi-euroraino.htm | Ekonomia | Siemens Gamesari galerak bikoiztu zaizkio urritik abendura, 884 milioi euroraino | Taldearen arabera, instalatutako haize errotak berraztertzean atzemandako hutsegiteek eta inbertsio eta finantzaketa kostuen igoerak eragin dituzte emaitza txarrak. | Siemens Gamesari galerak bikoiztu zaizkio urritik abendura, 884 milioi euroraino. Taldearen arabera, instalatutako haize errotak berraztertzean atzemandako hutsegiteek eta inbertsio eta finantzaketa kostuen igoerak eragin dituzte emaitza txarrak. | Siemens Gamesak 404 milioi euro galdu zituen 2021eko urritik abendura, eta, CNMV Balore Merkatuaren Espainiako Batzordean aurkeztu berri dituen emaitzen arabera, iaz epe berean 884 milioi euro galdu zituen. Kontuan harturik taldearentzat urrian hasi eta irailean amaitzen dela kontabilitatea egituratzeko eta txostenak l... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223862/gksko-kide-bat-epaituko-dute-pauen.htm | Politika | GKSko kide bat epaituko dute Pauen | Asteartean eginen diote epaiketa, Paueko Dei Auzitegian. Margoketak egitea leporatzen diote. | GKSko kide bat epaituko dute Pauen. Asteartean eginen diote epaiketa, Paueko Dei Auzitegian. Margoketak egitea leporatzen diote. | Ipar Euskal Herriko Gazte Koordinakunde Sozialistako kide bat epaituko dute asteartean, Paueko Dei Auzitegian. 2021eko udaberrian Zuberoan margoketak egin izana leporatzen diote. Mauleko jendarmeriak eramandako ikerketa baten ondorioa da gaztearen kontrako prozedura judiziala. Auzipetzea salatzeko, GKSk elkarretaratzea... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223863/munduko-batez-besteko-gas-emisioak-halako-bi-isurtzen-da-euskal-herrian.htm | Gizartea | Munduko batez besteko gas emisioak halako bi isurtzen da Euskal Herrian | Gaindegiak '2022ko adierazle galeria nagusia' txostena osatu du, lan publikoaren eten baten ostean. Datu demografikoak, ekonomikoak, sozialak eta ingurumen arlokoak landu ditu. | Munduko batez besteko gas emisioak halako bi isurtzen da Euskal Herrian. Gaindegiak '2022ko adierazle galeria nagusia' txostena osatu du, lan publikoaren eten baten ostean. Datu demografikoak, ekonomikoak, sozialak eta ingurumen arlokoak landu ditu. | Biztanleko 8,8 tona CO2 isurtzen dira atmosferara urtean Euskal Herrian, munduko batezbestekoa halako bi ia. Gaindegia Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategiak emandako datua da. 2022ko adierazle galeria nagusia osatu du behategiak, 2021eko udan kanpora begirako lanak bertan behera utzi ostean argita... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223864/israelek-224-palestinar-hil-zituen-iaz-tartean-53-adingabe.htm | Mundua | Israelek 224 palestinar hil zituen iaz, tartean 53 adingabe | Goizaldean, Israelgo armadak Gazako hainbat eremu bonbardatu ditu. Ez da zauriturik egon. | Israelek 224 palestinar hil zituen iaz, tartean 53 adingabe. Goizaldean, Israelgo armadak Gazako hainbat eremu bonbardatu ditu. Ez da zauriturik egon. | Palestinako Osasun Ministerioak zabaldutako datuen arabera, Israelek 224 palestinar hil zituen iaz, horietatik 53 adin txikikoak. Horrez gain, 10.500 izan ziren segurtasun indarren oldarraldietan zauritutako palestinarrak, eta horietatik %38k bala zauriak zituzten gerritik gora. Aurten, eskuin muturra gobernura heldu z... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223865/donostia-ospitaleko-auzia-laquoelkarrizketaren-bidetikraquo-konpontzeko-eskatu-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Gizartea | Donostia ospitaleko auzia «elkarrizketaren bidetik» konpontzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak | EAJren eta PSE-EEren testua onartu du ganberak. Oposizioak, berriz, salatu du Osasun Sailaren kudeaketa eredua dagoela auziaren erroan, eta galdegin du neurri oro partekatu dadila Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuko zuzendaritza eta ordezkaritza organoekin. | Donostia ospitaleko auzia «elkarrizketaren bidetik» konpontzeko eskatu du Eusko Legebiltzarrak. EAJren eta PSE-EEren testua onartu du ganberak. Oposizioak, berriz, salatu du Osasun Sailaren kudeaketa eredua dagoela auziaren erroan, eta galdegin du neurri oro partekatu dadila Donostialdeko ESI erakunde sanitario integra... | Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuan abendu hasieran piztutako krisia hizpide izan du gaur Eusko Legebiltzarrak, urteko lehen osoko bilkuran. PP+C’s eta EH Bildu taldeek eraman dute gaia bilkurara, eta oposizioko talde guztiak bat etorri dira Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aurka egindako kritiketan. EH Bild... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223866/ela-garaile-hauteskundeetan-azken-urtean-indarra-galdu-arren.htm | Ekonomia | ELA garaile hauteskundeetan, azken urtean indarra galdu arren | Mitxel Lakuntzaren sindikatuak Hego Euskal Herriko ordezkaritzaren %36,08 dauka. Oso atzean ditu CCOO (%19,99) eta LAB (%18,95), baina LAB da 2018ko azken epealdi trinkotik ordezkaritza handitu duen bakarra. | ELA garaile hauteskundeetan, azken urtean indarra galdu arren. Mitxel Lakuntzaren sindikatuak Hego Euskal Herriko ordezkaritzaren %36,08 dauka. Oso atzean ditu CCOO (%19,99) eta LAB (%18,95), baina LAB da 2018ko azken epealdi trinkotik ordezkaritza handitu duen bakarra. | Aldaketa handirik ez du ekarri hauteskunde sindikalen epealdi trinkoak, hau da, hauteskunde sindikal gehien egiten den denborak. ELA da oraindik ere alde handiz lehen sindikatua Hego Euskal Herrian, 8.823 ordezkarirekin (%30,08), ordezkaritza pixka bat galdu duen arren lau urteko zikloan (-0,2) eta azken urtean ere (-0... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223867/peruko-bozak-urrira-aurreratzeko-lege-proiektua-aurkeztu-du-gobernuak.htm | Mundua | Peruko bozak urrira aurreratzeko lege proiektua aurkeztu du gobernuak | Hain zuzen, Kongresuak hauteskundeak abendura aurreratzeari ezezkoa eman ondoren heldu da gobernuaren erabakia. Proposamen horren arabera, Boluarteren agintaldia abenduaren 31n amaituko litzateke. | Peruko bozak urrira aurreratzeko lege proiektua aurkeztu du gobernuak. Hain zuzen, Kongresuak hauteskundeak abendura aurreratzeari ezezkoa eman ondoren heldu da gobernuaren erabakia. Proposamen horren arabera, Boluarteren agintaldia abenduaren 31n amaituko litzateke. | Peru zurrunbilo betean da. Latinoamerikako herrialde hori krisi politiko eta soziala gainditu ezinik dabil, besteak beste, iazko abenduaren 7an lehen protesta handiak piztu zirenetik Pedro Castillo presidente ohiaren atxiloketaren eraginez. Milaka manifestarik eskatu dute Dina Boluarte egungo estatuburuak kargua utz de... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223868/artolazabalek-otsailaren-14an-utziko-du-sailburu-postua.htm | Politika | Artolazabalek otsailaren 14an utziko du sailburu postua | EAJren Gasteizko alkategaia izango da Artolazabal, eta kanpainaurreari heltzeko utziko du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu postua. Esan duenez, «oso gustuko» izango luke bere ordezkoa emakume arabar bat izatea. | Artolazabalek otsailaren 14an utziko du sailburu postua. EAJren Gasteizko alkategaia izango da Artolazabal, eta kanpainaurreari heltzeko utziko du Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu postua. Esan duenez, «oso gustuko» izango luke bere ordezkoa emakume arabar bat izatea. | Beatriz Artolazabalek otsailaren 14an utziko du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu postua. Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan EAJren Gasteizko alkategaia izango da, eta kanpainaurreari heltzeko utziko du sailburu kargua. Nabarmendu du bere ordezkoaren berri Iñigo Urku... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223869/iratxe-sorzabalen-kontrako-zigorra-berretsi-du-auzitegi-gorenak-torturak-ukatuta.htm | Politika | Iratxe Sorzabalen kontrako zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak, torturak ukatuta | Euskal preso horrek pairatutako torturen berri eman izanak ez du «egiaztatzen» halakorik sufritu zuenik, Gorenaren arabera. | Iratxe Sorzabalen kontrako zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak, torturak ukatuta. Euskal preso horrek pairatutako torturen berri eman izanak ez du «egiaztatzen» halakorik sufritu zuenik, Gorenaren arabera. | Auzitegi Gorenak berretsi egin du Espainiako Auzitegi Nazionalak Iratxe Sorzabal euskal presoari jarritako 24 urteko zigorra, eta, hala, ez ditu sinesgarritzat jo 2001ean Guardia Zibilak atxilotu eta bost egunez inkomunikatuta izan ostean Sorzabalek egindako tortura salaketak.
Sorzabal Frantzian zen preso, eta 2022ko ... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223870/cebekek-enpresen-lehiakortasuna-handituko-duen-zerga-erreforma-bat-eskatu-du-berriz.htm | Ekonomia | Cebekek enpresen lehiakortasuna handituko duen zerga erreforma bat eskatu du berriz | Bizkaiko patronala «absentismo» handiaz kezkatuta dago, baina onartu du langileen zahartzeak eragina duela. | Cebekek enpresen lehiakortasuna handituko duen zerga erreforma bat eskatu du berriz. Bizkaiko patronala «absentismo» handiaz kezkatuta dago, baina onartu du langileen zahartzeak eragina duela. | Cebek Bizkaiko enpresarien elkartea «pozik» dago Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zerga sistemaren erreformari ekingo zaiolako. Patronalaren ustez, maiatzeko udal eta foru hauteskundeen ondoren izango da, eta enpresen lehiakortasuna hobetuko duten neurriak iradokiko dizkiete erakunde publikoei. «Beti esan dugu fiskalit... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223871/enplegua-galduz-hasi-da-urtea-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Enplegua galduz hasi da urtea Hego Euskal Herrian | Lanbidek eta Lansarek 2.495 langabe gehiago erregistratu dituzte, ia denak emakumeak. Gizarte Segurantzan afiliatutakoen kopuruak ere behera egin du: 12.237 gutxiago. | Enplegua galduz hasi da urtea Hego Euskal Herrian. Lanbidek eta Lansarek 2.495 langabe gehiago erregistratu dituzte, ia denak emakumeak. Gizarte Segurantzan afiliatutakoen kopuruak ere behera egin du: 12.237 gutxiago. | Lan merkatuak motel hasi du urtea Hego Euskal Herrian, eta iazko azken hiruhilekoan ekonomiak agertutako neke sintomak urteko lehen hilabeteko langabezia datuetan azaleratu dira: bigarren hilabetez jarraian, langabeziak gora egin du. Urtarrilean, 2.495 pertsona gehiago zenbatu dituzte Hego Euskal Herriko enplegu zerbit... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223872/ebzk-3ra-igo-ditu-interesak-eta-martxoan-35era-iristeko-asmoa-du.htm | Ekonomia | EBZk %3ra igo ditu interesak, eta martxoan %3,5era iristeko asmoa du | Eurogunea atzeraldian ez sartzeak eta inflazioa jaisteak ez du banku zentrala iragarritako bidetik atera. Interes tasak mugatik «urrun» daudela esan du Lagardek | EBZk %3ra igo ditu interesak, eta martxoan %3,5era iristeko asmoa du. Eurogunea atzeraldian ez sartzeak eta inflazioa jaisteak ez du banku zentrala iragarritako bidetik atera. Interes tasak mugatik «urrun» daudela esan du Lagardek | Euroguneko azken datu ekonomikoak uste baino txukunagoak izan dira, baina horrek ez du Europako Banku Zentrala bere bidetik aterako. Energiaren eta Ukrainaren gerraren eskutik kontrolpetik ihes egin dion inflazioa jaistea du helburu, %2ra epe erdian, eta horretarako uztailean hasitako tratamendua —interes tasak igotzea... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223873/indar-gorriko-sei-kide-atxilotu-dituzte-irunean-borrokaldi-batean-parte-hartu-izana-egotzita.htm | Kirola | Indar Gorriko sei kide atxilotu dituzte Iruñean, borrokaldi batean parte hartu izana egotzita | Espainiako Poliziak 64 lagun atxilotu ditu guztira, azaroaren 27an Burgos eta Zaragoza taldeen arteko partidaren aurretik Burgosko El Plantio zelaiaren inguruan izandako borrokaldian parte hartzea leporatuta. Tartean daude Indar Gorriko sei jarraitzaile horiek. | Indar Gorriko sei kide atxilotu dituzte Iruñean, borrokaldi batean parte hartu izana egotzita. Espainiako Poliziak 64 lagun atxilotu ditu guztira, azaroaren 27an Burgos eta Zaragoza taldeen arteko partidaren aurretik Burgosko El Plantio zelaiaren inguruan izandako borrokaldian parte hartzea leporatuta. Tartean daude In... | Espainiako Poliziak Osasunaren Indar Gorri jarraitzaile taldeko sei kide atxilotu ditu Iruñean, azaroaren 27an Burgosen ultra taldeen artean gertatutako borrokaldian parte hartu izana leporatuta. Borrokak Espainiako Bigarren Mailako Burgos eta Zaragoza taldeen arteko partida hasi baino ordu batzuk lehenago gertatu zire... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223874/hiru-greba-eta-hamaika-mobilizazio-nafarroa-marea-zuri-baten-atarian.htm | Gizartea | Hiru greba eta hamaika mobilizazio: Nafarroa, marea zuri baten atarian | LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek, batetik, eta Satsek, bestetik, lanuzteak antolatu dituzte datozen asteetarako. Sindikatu Medikoaren grebak bigarren eguna du gaur. | Hiru greba eta hamaika mobilizazio: Nafarroa, marea zuri baten atarian. LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek, batetik, eta Satsek, bestetik, lanuzteak antolatu dituzte datozen asteetarako. Sindikatu Medikoaren grebak bigarren eguna du gaur. | Arazoari garaiz heldu ez, eta eskuetan lehertu zaio Nafarroako Gobernuari. Sindikatu Medikoaren grebak bigarren eguna du gaur, antolatzaileek ez baitute negoziazioetan urratsik antzeman —arratsaldean biltzekoak dira Osasunbideko arduradunekin berriz—. Su hori itzali aurretik, baina, beste bi piztu zaizkio Osasun Depart... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223875/hiru-pertsona-hil-dira-etxebizitza-eraikin-baten-aurkako-bonbardaketan-ukrainan.htm | Mundua | Hiru pertsona hil dira etxebizitza eraikin baten aurkako bonbardaketan Ukrainan | Kievek ohartarazi du Errusiak «erasoaldi handi bat» hasteko asmoa duela gerra hasieraren urteurrenean. Europako Batzordeko presidentearen bisita baliatuta, Zelenskik zigor gehiago eskatu ditu Moskuren aurka. | Hiru pertsona hil dira etxebizitza eraikin baten aurkako bonbardaketan Ukrainan. Kievek ohartarazi du Errusiak «erasoaldi handi bat» hasteko asmoa duela gerra hasieraren urteurrenean. Europako Batzordeko presidentearen bisita baliatuta, Zelenskik zigor gehiago eskatu ditu Moskuren aurka. | Kievek salatu duenez, Errusiak jaurtitako misil batek etxebizitza eraikin baten aurka jo du gaur goizean eta gutxienez hiru pertsona hil eta beste hogei zauritu dira leherketan. Bonbardaketak lau eraikini eragin dizkie kalteak, eta ez dute baztertzen hondakin artean biktima gehiago egotea. Kramatorsken izan da erasoa, ... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223876/osasun-bidasoa-plataformak-herritarren-arta-bermatzeko-neurriak-eskatu-dizkio-jaurlaritzari.htm | Gizartea | Osasun Bidasoa plataformak herritarren arta bermatzeko neurriak eskatu dizkio Jaurlaritzari | Eusko Legebiltzarrak ez ditu aintzat hartu plataformaren eskariak, EAJk eta PSEk aurka bozkatuta. | Osasun Bidasoa plataformak herritarren arta bermatzeko neurriak eskatu dizkio Jaurlaritzari. Eusko Legebiltzarrak ez ditu aintzat hartu plataformaren eskariak, EAJk eta PSEk aurka bozkatuta. | Bidasoaldeko eta Nafarroako Bortzirietako berrogei elkarte biltzen dituen Osasun Bidasoa herritarren plataformak bere aldarrikapenak eraman ditu gaur Eusko Legebiltzarrera. Kexu dira Bidasoko eskualdeko ospitalean eta Irungo (Gipuzkoa) anbulatorioetan leku arazo handiak direla «kalitatezko osasun arreta» emateko, eta o... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223877/mantildeeru-eremu-mistoan-sartzeko-lege-proposamena-atzera-bota-dute-psnk-eta-navarra-sumak.htm | Gizartea | Mañeru eremu mistoan sartzeko lege proposamena atzera bota dute PSNk eta Navarra Sumak | Proposamena babestu duten lau taldeek ez dute ulertzen sozialistek nolatan baztertu duten Mañeruko Udalak aho batez onartutako eskaera, eta eskuinaren beldur izatea aurpegiratu diote. | Mañeru eremu mistoan sartzeko lege proposamena atzera bota dute PSNk eta Navarra Sumak. Proposamena babestu duten lau taldeek ez dute ulertzen sozialistek nolatan baztertu duten Mañeruko Udalak aho batez onartutako eskaera, eta eskuinaren beldur izatea aurpegiratu diote. | «PSNk ez du konplexurik, posizio argiak baizik. Arazoa da abertzaleekin desadostasunak ditugunean aurrerakoiak ez izatea eta hizkuntza eskubideak urratzea leporatzen digutela». PSNko Inma Juriok, zabar, Geroa Bairi eta EH Bilduri aurpegiratu die politikoki haien aurka egiteko baliatu izana Mañeru eremu mistoan sartzeko... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223878/haur-bat-auzi-medikuaren-azterketaren-zain-dago-sexu-erasoa-salatu-zuenetik-25-egunera.htm | Gizartea | Haur bat auzi medikuaren azterketaren zain dago sexu erasoa salatu zuenetik 25 egunera | 9 urteko haurrak urtarrilaren 9an salatu zuen erasoa, amaren laguntzaz, Ertzaintzan. Auzitegiak urtarrilaren 30era arte ez zuen agindu auzi medikuak haurrari azterketa egiteko. Egun hartan eman zuen agindua, baina oraindik ez du abisurik jaso. | Haur bat auzi medikuaren azterketaren zain dago sexu erasoa salatu zuenetik 25 egunera. 9 urteko haurrak urtarrilaren 9an salatu zuen erasoa, amaren laguntzaz, Ertzaintzan. Auzitegiak urtarrilaren 30era arte ez zuen agindu auzi medikuak haurrari azterketa egiteko. Egun hartan eman zuen agindua, baina oraindik ez du abi... | Amaren laguntzaz, Ertzaintzaren egoitzara joan, eta familiako pertsona batek sexu erasoak egiten dizkiola salatu zuen 9 urteko ume batek, urtarrilaren 9an. Salaketaren arabera, Donostiako etxe batean gertatzen ziren eraso horiek, ama lanera joatean hori haurraren zaintzaz arduratzen zen orduetan. Erasoak azken bi urtee... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223879/martxoaren-9an-emango-dute-11-bakegileren-aurkako-deliberoa.htm | Politika | Martxoaren 9an emango dute 11 'bakegileren' aurkako deliberoa | Hamar auzipeturentzat 950 euroko isuna eskatu du fiskalak, gibelapenarekin. Uztailaren 23ko protestetan errepidea blokeatzea egotzita epaitu dituzte. | Martxoaren 9an emango dute 11 'bakegileren' aurkako deliberoa. Hamar auzipeturentzat 950 euroko isuna eskatu du fiskalak, gibelapenarekin. Uztailaren 23ko protestetan errepidea blokeatzea egotzita epaitu dituzte. | Epaileak martxoaren 9an emango du 11 bakegileren aurkako epaiketaren erabakia. Stephanie Veyssiere prokuradoreak 950 euroko isuna galdegin du hamar auzipeturentzat, gibelapenarekin, eta hamaikagarrenarentzat gibelapenik gabe, aurrekariak dituelako. Uztailaren 23an Ipar Euskal Herriko errepide sarea blokeatu zuten ehunk... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223880/hil-egingo-zaitut-oihukatu-zion-azagrako-erasotzaileak-bikotekideari-hura-jipoitu-aurretik.htm | Gizartea | «Hil egingo zaitut», oihukatu zion Azagrako erasotzaileak bikotekideari hura jipoitu aurretik | Emakumea hiltzat jo ondoren, Poliziarena joan zen erasotzailea 2021eko otsailean, bikotekidea hil zuela esanez. Gaur, Iruñean hasi den epaiketan deklaratu du «lasai» zeudela biak hizketan, bat-bateko haserrea izan zuen arte, baina biktimak gezurtatu egin du hori. 15 urteko zigorra kartzela eskatu dute akusatuarentzat. | «Hil egingo zaitut», oihukatu zion Azagrako erasotzaileak bikotekideari hura jipoitu aurretik. Emakumea hiltzat jo ondoren, Poliziarena joan zen erasotzailea 2021eko otsailean, bikotekidea hil zuela esanez. Gaur, Iruñean hasi den epaiketan deklaratu du «lasai» zeudela biak hizketan, bat-bateko haserrea izan zuen arte, ... | Duela bi urte bikotekideak hilzorian utzitako Azagrako 55 urteko emakumeak haren erasotzailearen aurkako epaiketan deklaratu du «hilko zaitut, kokoterqino nago hainbeste hitzez» oihuarekin sartu zela gizona hura zegoen gelara, makila metaliko bat eskuetan zuela. Lasaitzeko erregutu ziola esan du emakumeak, sakelakoa lu... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223881/euskal-eskola-publikoaz-harro-k-kezka-adierazi-du-matrikulazio-prozesuko-aldaketen-inguruan.htm | Gizartea | Euskal Eskola Publikoaz Harro-k «kezka» adierazi du matrikulazio prozesuko aldaketen inguruan | Besteak beste, ohartarazi dute ikasle zaurgarriak banatzeak horiek estigmatizatzeko arriskua eragiten duela. «Egungo eredu duala blindatzea» egotzi diote Jaurlaritzari. | Euskal Eskola Publikoaz Harro-k «kezka» adierazi du matrikulazio prozesuko aldaketen inguruan. Besteak beste, ohartarazi dute ikasle zaurgarriak banatzeak horiek estigmatizatzeko arriskua eragiten duela. «Egungo eredu duala blindatzea» egotzi diote Jaurlaritzari. | Bi aste eskas barru hasiko da, otsailaren 13an, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2023-2024ko ikasturterako matrikula egiteko epea. Aldaketak izango dira prozesuan; Eusko Jaurlaritzaren esanetan, segregazioa murrizte aldera. Alabaina, mesfidati mintzatu da Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma gaur goizean Bilbon egin ... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223882/madrilek-diskrezioa-eskatu-du-astelehenean-bilbotik-ukrainara-bidaliko-dituzten-ibilgailu-blindatuen-inguruan.htm | Gizartea | Madrilek «diskrezioa» eskatu du astelehenean Bilbotik Ukrainara bidaliko dituzten ibilgailu blindatuen inguruan | Armen bidalketa NATOko herrialdeekin «erabat koordinatuta» egingo da, Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak gaur esan duenez. | Madrilek «diskrezioa» eskatu du astelehenean Bilbotik Ukrainara bidaliko dituzten ibilgailu blindatuen inguruan. Armen bidalketa NATOko herrialdeekin «erabat koordinatuta» egingo da, Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak gaur esan duenez. | Margarita Robles Espainiako Defentsa ministroak ostiralean baieztatu zuen Espainiako Leopard tankeak bidaliko dituela aurki Ukrainara, Errusiaren inbasioari aurre egiteko. Geroztik, hainbat hedabidek zabaldu dute gerrarako 20 ibilgailu blindatu ontziratuko dituztela astelehenean bertan Bilboko portuan. «Gerra baterako ... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223883/gasteizko-arana-zentroaren-lizitazioa-onartu-du-espainiako-gobernuak.htm | Gizartea | Gasteizko Arana zentroaren lizitazioa onartu du Espainiako Gobernuak | Espainiako Gobernuak erakundeen arteko elkarrizketari «muzin» egin diola adierazi du EAJk. | Gasteizko Arana zentroaren lizitazioa onartu du Espainiako Gobernuak. Espainiako Gobernuak erakundeen arteko elkarrizketari «muzin» egin diola adierazi du EAJk. | Gasteizko Arana klinika zenaren eraikina errefuxiatuentzako zentro handi bat bihurtzeko proiektuaren lizitazioa onartu du Espainiako Gobernuak. Migrazioen Estatu Idazkaritzak 982.010 euroan lizitatu ditu eraikuntza eta lana gauzatzeko proiektuak, eta 14,7 milioi euro inbertituko ditu eraikina berritzeko. Espainiako Gob... |
2023-2-2 | https://www.berria.eus/albisteak/223884/talidomida-merkaturatu-dute-hego-euskal-herrian-protokolo-zorrotzekin.htm | Gizartea | Talidomida merkaturatu dute Hego Euskal Herrian, protokolo zorrotzekin | Mieloma anizkoitza duten pazienteak tratatzeko erabiliko dute, besteak beste. | Talidomida merkaturatu dute Hego Euskal Herrian, protokolo zorrotzekin. Mieloma anizkoitza duten pazienteak tratatzeko erabiliko dute, besteak beste. | Talidomida botika Hego Euskal Herriko botiketan salgai dago, berriro ere. Urteak igaro ditu merkatutik kanpo, baina Espainiako Gobernuak erabaki du botika hori berriro ere merkaturatzea. Nabarmendu du segurtasun protokolo zorrotzak izango dituela, eta mieloma anizkoitza —odoleko minbizi mota bat— duten pazienteen trata... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223885/lezetxikiko-hagin-bati-esker-baieztatu-dute-neandertalak-oso-berandu-arte-bizi-izan-zirela-inguruan.htm | Gizartea | Lezetxikiko hagin bati esker, baieztatu dute neandertalak oso berandu arte bizi izan zirela inguruan | Diego Lopez-Onaindia ikertzaileak adierazi du kezkatuta dagoela AHTren lanek kobazuloan eginiko kalteekin. Arrasateko Udalak azalpenak eskatu dizkio Lezetxikin eginiko kalteen «kausen eta erantzukizunen» inguruan. | Lezetxikiko hagin bati esker, baieztatu dute neandertalak oso berandu arte bizi izan zirela inguruan. Diego Lopez-Onaindia ikertzaileak adierazi du kezkatuta dagoela AHTren lanek kobazuloan eginiko kalteekin. Arrasateko Udalak azalpenak eskatu dizkio Lezetxikin eginiko kalteen «kausen eta erantzukizunen» inguruan. | Bazekiten neandartalak bizi izan zirela Arrasateko (Gipuzkoa) Lezetxiki kobazuloan, baina, orain arte, ez zekiten oso berandu arte iraun zutela Iberiar penintsularen iparraldean, gizaki modernoek ordezkatu aurretik. Ondorio hori atera duen ikerketa bat argitaratu berri du American Journal of Biological Anthropology ald... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223907/pasaiako-sarraskiko-poliziak-identifikatzeko-saio-bat-egingo-dute.htm | Politika | Pasaiako sarraskiko poliziak identifikatzeko saio bat egingo dute | Komando Autonomoetako lau kide hil zituzten polizia operazio horretan, eta idenfikazio proba batera deitu du epaileak lekuko bakarra: Joseba Merino. Martxoaren 28an du ordua, Donostiako epaitegietan. | Pasaiako sarraskiko poliziak identifikatzeko saio bat egingo dute. Komando Autonomoetako lau kide hil zituzten polizia operazio horretan, eta idenfikazio proba batera deitu du epaileak lekuko bakarra: Joseba Merino. Martxoaren 28an du ordua, Donostiako epaitegietan. | Pasaiako sarraskiaren iraganak orainaldira itzultzeko aukera bat izango du, hiltzaileek urte askoan saihestu duten orainaldi judizialera esan nahi baita. Donostiako Instrukzioko 2. Epaitegiak Joseba Merino deitu du aurrez aurreko identifikazio proba batera, Pasai Donibanen (Gipuzkoa) hildako Komando Autonomo Antikapita... |
2023-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/223908/itsasoko-lan-gogorra-gogoko-duten-gazteak-topatzea-da-erronka.htm | Ekonomia | «Itsasoko lan gogorra gogoko duten gazteak topatzea da erronka» | Ondarroako Antiguako Ama itsas arrantzako eskolak egoitza berria du. Erdi mailako gradu berri bat eskaintzeko aukera eman die horrek, eta simulatzaileak erabiltzen hasi dira, Bittor San Millanek azaldu duenez. | «Itsasoko lan gogorra gogoko duten gazteak topatzea da erronka». Ondarroako Antiguako Ama itsas arrantzako eskolak egoitza berria du. Erdi mailako gradu berri bat eskaintzeko aukera eman die horrek, eta simulatzaileak erabiltzen hasi dira, Bittor San Millanek azaldu duenez. | Astelehenean inauguratu zuten Ondarroan Antiguako Ama itsas arrantzako eskolako egoitza berria, lehen Txomin Agirre ikastola egondako tokian, hain zuzen —biak Bilboko Elizbarrutiaren ikastetxeak dira—. Irailean egin zuten egoitza aldaketa, ikasturtea hastean, eta ordutik da Bittor San Millan (Portugalete, 1964) eskolak... |
2023-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/223909/pasio-baten-fruituak.htm | Kultura | Pasio baten fruituak | Urteetan jasotako eta gordetako bertso grabazioak transkribatzea erabaki zuen Xabier Unanuek duela ia hogei urte. 42.000 bertso baino gehiagoko bilduma osatu, eta Zestoako liburutegiari utzi dio. | Pasio baten fruituak. Urteetan jasotako eta gordetako bertso grabazioak transkribatzea erabaki zuen Xabier Unanuek duela ia hogei urte. 42.000 bertso baino gehiagoko bilduma osatu, eta Zestoako liburutegiari utzi dio. | Izenaren jabe den bizikleta estatiko bat erdian; lan mahaia ezkerreko paretaren kontra; karpetak, liburuak, agiriak han eta hemen, lurretik hazten diren dorretxoetan, apaletan; kasetez eta bideo zintaz betetako kaxak; pareten kolorea ezin antzeman, kartelez eta posterrez josita. Xabier Unanueren (Zestoa, 1943) etxeko g... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/223910/euskoa-hamar-urte-garatzen.htm | Ekonomia | Euskoa, hamar urte garatzen | Hamar urtean anitz garatu da lekuko moneta, beste batzuk sortzeko eredu izateraino. Billeteari birtuala gehitu, eta erabiltzaile anitzez gehiago dira, profesionalak barne. | Euskoa, hamar urte garatzen. Hamar urtean anitz garatu da lekuko moneta, beste batzuk sortzeko eredu izateraino. Billeteari birtuala gehitu, eta erabiltzaile anitzez gehiago dira, profesionalak barne. | Europako lekuko dibisa edo moneta guztien artean, euskoa da azkarrena, hiru milioi euroz goitiko balioaren heinarekin. Hamar urte bete berri ditu, eta bere arrakastaren ondorioa Europan ere neurtzen ahal da, joan diren bi urteetan beste 39 lekuko moneta sortu baitira euskoa adibidetzat harturik.
Europan ez da izan leh... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/223911/hizkuntzak-duen-zama.htm | Gizartea | Hizkuntzak duen zama | Nafarroako Gobernuak ‘Migrazioak eta kultur aniztasuna’ izenburuko komunikazio gida aurkeztu du, hedabideei migratzaileen inguruan hitz egiteko gomendioak eskaintzeko. | Hizkuntzak duen zama. Nafarroako Gobernuak ‘Migrazioak eta kultur aniztasuna’ izenburuko komunikazio gida aurkeztu du, hedabideei migratzaileen inguruan hitz egiteko gomendioak eskaintzeko. | Hizkuntzak bere konnotazio inplizituak ditu: ez da gauza bera hitz bat erabiltzea edo bestea. Konnotazio horiek agerian uzten dituzten hitzak kazetaritzan murgiltzen dira, nahigabe edo nahita, eta hortik, gizartean. Konnotazio negatiboak dituzten terminoek migratzaileengan eragiten dute bereziki, eta, hori saihesteko a... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/223913/aukera-berberak-izateko-eskubidea.htm | Gizartea | Aukera berberak izateko eskubidea | Bizkaian hamar adingabetik bat pobre bizi da, eta hamarretik biri ongizatea falta zaie. Halako zaurgarritasun egoerei erantzun eta umeei aukera berriak eskaintzeko, zenbait egitasmo dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak ez ezik, Save The Childrenek eta Gurutze Gorriak. | Aukera berberak izateko eskubidea. Bizkaian hamar adingabetik bat pobre bizi da, eta hamarretik biri ongizatea falta zaie. Halako zaurgarritasun egoerei erantzun eta umeei aukera berriak eskaintzeko, zenbait egitasmo dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak ez ezik, Save The Childrenek eta Gurutze Gorriak. | Gobernuz kanpoko erakundeek eta instituzioek hamaika aldiz erabiltzen duten terminoa da zaurgarritasuna; batez ere, adingabeez hitz egitean. Baina zer esan nahi du, zehazki? Eragile askoren arabera, zaila da ulertzen eta definitzen. Iker Fernandez Perez bost urtean ibili da adingabeen gizarte bazterketaren inguruko gai... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223914/familien-harrera-sarea-larrialdiei-erantzun-aukerak-sortzeko.htm | Familien Harrera Sarea, larrialdiei erantzun aukerak sortzeko | Familien Harrera Sarea, larrialdiei erantzun aukerak sortzeko. | Haurren zaurgarritasunak hamaika aurpegi ditu, denak izen eta abizenekin. Batzuk jaio eta berehala heltzen dira amildegi ertzera. Kasu horiei erantzuteko, Bizkaiko Foru Aldundiak Harrera Sarea sortu zuen 1997an. Ordutik, 2.000 ume baino gehiago igaro dira sarea osatzen duten familietatik. Gaur egun, 308 adingabe daude ... | ||
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223915/kostazainek-42-pertsona-erreskatatu-dituzte-lampedusatik-gertu.htm | Mundua | Kostazainek 42 pertsona erreskatatu dituzte Lampedusatik gertu | Zortzi lagun hilik atera dituzte ontzitik. Erreskatatutako migratzaileen esanetan, hotzez hil ziren. Beste bi desagertutzat jo dituzte. | Kostazainek 42 pertsona erreskatatu dituzte Lampedusatik gertu. Zortzi lagun hilik atera dituzte ontzitik. Erreskatatutako migratzaileen esanetan, hotzez hil ziren. Beste bi desagertutzat jo dituzte. | Italiako kostazainek noraezean topatu dute itsasontzia, Lampedusako kostaldetik gertu. 50 pertsona zihoazen barruan, eta 42 erreskatatu dituzte bizirik; beste zortzi hilik topatu dituzte. Ontzian zihoazenen arabera, hotzez hil dira. Lekukoen esanetan, hildakoetako batek, hilzorian zela, uretara bota zuen lau hilabeteko... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/223916/betidanik-eduki-izan-dut-umorea-presente-zoriontsu-egiten-nau.htm | Kultura | «Betidanik eduki izan dut umorea presente; zoriontsu egiten nau» | Aktore lanetan hasi zen Nerea Garmendia, baina interpretazio munduko beste adar batzuetara egin du jauzi: aurkezle, bakarrizketalari... «Guztietan gozatzen dut». Era batera edo bestera, ikusleen irribarrea du xede. | «Betidanik eduki izan dut umorea presente; zoriontsu egiten nau». Aktore lanetan hasi zen Nerea Garmendia, baina interpretazio munduko beste adar batzuetara egin du jauzi: aurkezle, bakarrizketalari... «Guztietan gozatzen dut». Era batera edo bestera, ikusleen irribarrea du xede. | Nerea Garmendia (Beasain, 1979) Joxe Felipe Auzmendi herrikidearen bitartez hasi zen telebista munduan, 1998an: ETB1eko Easy Peasy programan. Nerabea zen orduan, baina argi zuen interpretazio lanetara bideratu nahi zuela bere ibilbide profesionala. 25 urte eman ditu mundu horretan, bizitza erdia baino gehiago. Ilusiori... |
2023-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/223917/lehenago-detektatzea-helburu.htm | Gizartea | Lehenago detektatzea helburu | Datozen hilabeteotan aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak gaitasun handiko ikasleak detektatzeko hartuko dituen neurriak. Aupatuz elkarteak uste du «aurrerapauso bat» ekar dezakeela, baldin eta lan hori egin behar dutenek beharrezko prestakuntza» badute. | Lehenago detektatzea helburu. Datozen hilabeteotan aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak gaitasun handiko ikasleak detektatzeko hartuko dituen neurriak. Aupatuz elkarteak uste du «aurrerapauso bat» ekar dezakeela, baldin eta lan hori egin behar dutenek beharrezko prestakuntza» badute. | Adimen handiko ikasleei hezkuntza arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren 2019-2022ko planak badu berrikuntza nagusi bat: ikastetxe guztiek baheketa bat egiteko obligazioa izango dutela, gaitasun handiak hautemateko. Pandemiak atzeratu egin du kontua, baina egitasmo horren nondik norakoak datozen hilabeteotan aurkeztekoa d... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223918/ana-lodeiro-ahaldundu-egin-behar-dira-umeak.htm | Ana Lodeiro: «Ahaldundu egin behar dira umeak» | Ana Lodeiro: «Ahaldundu egin behar dira umeak». | Bi seme ditu Ana Lodeirok, 16 urtekoa bata eta 8 urtekoa bestea, gaitasun handikoak biak. Gaiaz ezer ez zekiela harrapatu zuen zaharrenaren diagnosiak. Harekin egindako bideari esker, bigarrenarekin egoera nola “gidatu” badakiela dio. Argi du: batetik, umeei “tresnak” eman behar zaizkie ulertzeko zergatik funtzionatzen... | ||
2023-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/223919/hilobi-batean-lo-egin-beharra.htm | Gizartea | «Hilobi» batean lo egin beharra | Barakaldoko gazte migratzaile etxegabe batzuek euren egoera islatu dute argazki erakusketa batean: ‘Ikusezina argiztatu’. Bizitza «oso gogorra» dute: zubien azpian egin behar dute lo, 40 zentimetro garai diren lekuetan, arratoiekin batera; eta trabak dituzte garbitzeko eta jateko. | «Hilobi» batean lo egin beharra. Barakaldoko gazte migratzaile etxegabe batzuek euren egoera islatu dute argazki erakusketa batean: ‘Ikusezina argiztatu’. Bizitza «oso gogorra» dute: zubien azpian egin behar dute lo, 40 zentimetro garai diren lekuetan, arratoiekin batera; eta trabak dituzte garbitzeko eta jateko. | Enkoadraketa nahiko itxia eta argi gutxi duen argazki bat da, baina, hala ere, aise uzten du agerian erakutsi nahi duena. Lau hanka pare ikusten dira, eta gorputz estali bat irudiaren ertz batean, denak elkarrengandik oso gertu. Etzanda daude hiru lagunak, eta haietako bat da argazkilaria; etzanda daude, hain justu, ez... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223920/urkulluk-uste-du-euskararen-aurkako-epaiek-ez-dutela-zalantzan-jartzen-hizkuntz-politika.htm | Gizartea | Urkulluk uste du euskararen aurkako epaiek ez dutela zalantzan jartzen hizkuntz politika | Urteko lehen kontrol saioa egiten ari dira Eusko Legebiltzarrean. Osasun sistema publikoaren eta pribatuaren arteko harremana babestu du lehendakariak. | Urkulluk uste du euskararen aurkako epaiek ez dutela zalantzan jartzen hizkuntz politika. Urteko lehen kontrol saioa egiten ari dira Eusko Legebiltzarrean. Osasun sistema publikoaren eta pribatuaren arteko harremana babestu du lehendakariak. | Eusko Legebiltzarrak urteko lehen kontrol saioa egin du gaur. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk zenbait gairen inguruko erantzunak eman behar izan ditu; besteak beste, euskararen erabileraren aurkako azken epaien, Osakidetzako langileen esklusibotasunaren eta De Miguel auziaren inguruan mintzatu da.
EH Bi... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223921/aebek-txinako-ustezko-globo-espioi-bat-atzeman-dute-beren-aire-eremuan.htm | Mundua | AEBek Txinako ustezko globo espioi bat atzeman dute beren aire eremuan | Txinak «ez espekulatzeko» eskatu du, baina gertakariak korapilatu egin dezake igandetik aurrera Antony Blinken AEBetako Estatu idazkaria Txinara egitekoa den bi eguneko bisita. | AEBek Txinako ustezko globo espioi bat atzeman dute beren aire eremuan. Txinak «ez espekulatzeko» eskatu du, baina gertakariak korapilatu egin dezake igandetik aurrera Antony Blinken AEBetako Estatu idazkaria Txinara egitekoa den bi eguneko bisita. | Pentagonoak iragarri du Txinako ustezko globo aerostatiko bat atzeman dutela Montana gainean hegan, baina ez duela «arrisku militar edo fisikorik» hango biztanleentzat. Pat Ryder Pentagonoko bozeramaileak zehaztu du uneotan AEBak globoaren mugimenduak «aztertzen» ari direla, eta berehalako neurriak hartu dituztela Txin... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223922/gipuzkoako-foru-aldundiak-dio-ahtak-ez-duela-inolako-kalterik-eragin-lezetxikin.htm | Gizartea | Gipuzkoako Foru Aldundiak dio AHTak ez duela «inolako kalterik eragin» Lezetxikin | Ekologistak Martxan taldeak erran du AHTaren obrek «haitzuloko lurpeko ekosistema hauskorrari» kalte egin diotela. | Gipuzkoako Foru Aldundiak dio AHTak ez duela «inolako kalterik eragin» Lezetxikin. Ekologistak Martxan taldeak erran du AHTaren obrek «haitzuloko lurpeko ekosistema hauskorrari» kalte egin diotela. | «AHTren lanek ez dute inolako kalterik eragin aztarnategi arkeologikoan. Erabat eta garaiz berrikusi genuen; indusketak utzi ziren bezala dago dena», erran du Mertxe Urteaga arkeologoak Lezetxikiko gaiari buruz. Gipuzkoako Foru Aldundiko ondare zerbitzuetan egiten du lan Urteagak, eta atzo Lezetxikira (Arrasate,Gipuzko... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223923/betetzeko-dago-oraindik-ere-espainiako-ikus-entzunezkoen-legea.htm | Gizartea | Betetzeko dago oraindik ere Espainiako Ikus-entzunezkoen Legea | Onartu zenetik aldaketak izan dira katalogoetan eta programazioetan, baina, Euskalgintzaren Kontseiluaren arabera, oztopoak daude hizkuntza gutxituen presentzia biderkatzeko bidean. Plataformek «urratsak» egitea galdegin du. | Betetzeko dago oraindik ere Espainiako Ikus-entzunezkoen Legea. Onartu zenetik aldaketak izan dira katalogoetan eta programazioetan, baina, Euskalgintzaren Kontseiluaren arabera, oztopoak daude hizkuntza gutxituen presentzia biderkatzeko bidean. Plataformek «urratsak» egitea galdegin du. | Sei hilabete igaro dira uztailean Espainiako Ikus-entzunezkoen Lege Orokorra indarrean sartu zenetik. Maiatzean onartu zuten. Legeak honako hauek betetetzera behartzen ditu telebistak eta plataformak, besteak beste: hizkuntza koofizialetan kuotak ezartzea, eta diru sarreren ehuneko bat hizkuntza horietan egindako lanet... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223924/alemaniak-leopard-1-tankeak-bidaliko-ditu-ukrainara.htm | Mundua | Alemaniak Leopard 1 tankeak bidaliko ditu Ukrainara | ‘Süddeutsche Zeitung’-en arabera, Berlinek 88 tanke emango dizkio Kievi. EBko zenbait goi kargudun Ukrainako hiriburuan dira, Zelenskirekin batera. | Alemaniak Leopard 1 tankeak bidaliko ditu Ukrainara. ‘Süddeutsche Zeitung’-en arabera, Berlinek 88 tanke emango dizkio Kievi. EBko zenbait goi kargudun Ukrainako hiriburuan dira, Zelenskirekin batera. | Aste hasieran, Alemaniako kantziler Olaf Scholzek baztertu egin zuen gerrako hegazkinak Ukrainara bidaltzeko aukera, Mendebaldeak Ukrainako armadari tankeak ematea adostu ondoren; AEBek 31 Abrams entregatu dizkiote Kievi, eta Alemaniak, berriz, hamalau Leopard 2. Bada, hegazkinen ordez, Berlinek tanke gehiago bidaliko ... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223925/lehengaien-eta-energiaren-prezio-handiak-dira-gipuzkoako-enpresen-kezka-nagusi.htm | Ekonomia | Lehengaien eta energiaren prezio handiak dira Gipuzkoako enpresen kezka nagusi | 2023an Gipuzkoako ekonomia %0,5 eta %2 artean handituko dela aurreikusten du Adegik. Enpleguaren inguruko datuak pandemiaren aurrekoak baino hobeak direla gehitu dute. | Lehengaien eta energiaren prezio handiak dira Gipuzkoako enpresen kezka nagusi. 2023an Gipuzkoako ekonomia %0,5 eta %2 artean handituko dela aurreikusten du Adegik. Enpleguaren inguruko datuak pandemiaren aurrekoak baino hobeak direla gehitu dute. | Pandemiak eta Ukrainako gerrak baldintzatutako urteen eraginez, produkzio kostuak handitu izana da Gipuzkoako enpresarien kezka nagusia, Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak egindako inkesta baten arabera. Lehen lekuan, lehengaien eta energiaren prezio handiak jarri dituzte, baina diote bigarren buruhausterik handi... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223926/paco-rabanne-diseinatzaile-pasaitarra-hil-da.htm | Bizigiro | Paco Rabanne diseinatzaile pasaitarra hil da | Bretainiako etxean zendu da, 88 urterekin. Frankismoak erbesteraturikoen errefuxiatu kanpalekuetatik pasa zen, eta modaren inperio bat sortu zuen. | Paco Rabanne diseinatzaile pasaitarra hil da. Bretainiako etxean zendu da, 88 urterekin. Frankismoak erbesteraturikoen errefuxiatu kanpalekuetatik pasa zen, eta modaren inperio bat sortu zuen. | Paco Rabanne —Francisco Rabanera Cuervo jaiotzez— 88 urterekin hil da, Bretainiako Porsall herrian zuen etxean.
Pasaian jaio zen (Gipuzkoa), 1934. urtean, eta beste milaka euskal herritar bezala Okzitaniako hegoaldeko kontzentrazio eremuetatik pasa zen, haurtxo bat besterik ez zela.
Izan ere, haren aita militarra zen... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223927/emari-erreferenteak-diren-emakumeen-inguruan-ikasteko-jokoa.htm | Bizigiro | Emari: erreferenteak diren emakumeen inguruan ikasteko jokoa | Egunero, emakume baten izena asmatu behar dute erabiltzaileek, eta horretarako bost arrasto izanen dituzte. | Emari: erreferenteak diren emakumeen inguruan ikasteko jokoa. Egunero, emakume baten izena asmatu behar dute erabiltzaileek, eta horretarako bost arrasto izanen dituzte. | Erreferentea den zientzialari, mediku edo idazle baten izena galdetzean, maiz gizonezkoak soilik aipatu ohi dira. Hori ez da gertatzen ez dagoelako arlo horietan buru-belarri lanean aritu den emakumerik, baizik eta gehienetan ezezagunak direlako. Arazo horri irtenbide bat eman nahian, Kalaka enpresak Emari jokoa kalera... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223928/euskal-liburu-asko-zentsuratu-zituzten-franco-hil-ostean-ere.htm | Gizartea | Euskal liburu asko zentsuratu zituzten Franco hil ostean ere | Torrealdairen lanari «jarraipena» emanez, MHLI taldeak 1975. eta 1983. urteen arteko zentsurari buruzko liburu bat ondu du. Zentsoreen obsesioa «separatismoa» zela nabarmendu du Ana Gandara ikertzaileak. | Euskal liburu asko zentsuratu zituzten Franco hil ostean ere. Torrealdairen lanari «jarraipena» emanez, MHLI taldeak 1975. eta 1983. urteen arteko zentsurari buruzko liburu bat ondu du. Zentsoreen obsesioa «separatismoa» zela nabarmendu du Ana Gandara ikertzaileak. | Francisco Franco Espainiako diktadorea 1975. urtean hil zen, baina Espainiako Gobernuak euskal liburuei ezartzen zien zentsura ez zen harekin hil. Euskal Herriko Unibertsitateko MHLI Memoria Historikoa Literatura Iberiarretan ikerketa taldeak Euskal liburuaren frankismo osteko zentsura (1975-1983) liburua ondu du, eta ... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223929/beste-sei-preso-euskal-herriratuko-dituzte.htm | Politika | Beste sei preso Euskal Herriratuko dituzte | Gainera, beste euskal preso bat lekualdatuko dute Iruñetik Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako kartzelaren batera. | Beste sei preso Euskal Herriratuko dituzte. Gainera, beste euskal preso bat lekualdatuko dute Iruñetik Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako kartzelaren batera. | Espainiako Espetxe Erakundeak erabaki du beste sei euskal preso Euskal Herriko kartzeletara gerturatzea: Lola Lopez, Jon Kepa Preciado, Jon Mirena San Pedro, Mikel Sansebastian, Aitor Cotano eta Oskar Barreras. Gainera, Luis Mariñelarena ere lekualdatu dute, Iruñetik Arabako, Bizkaiko edo Gipuzkoako presondegiren bater... |
2023-2-3 | https://www.berria.eus/albisteak/223930/sanceten-hiru-gol-eta-athleticek-hiru-puntu.htm | Kirola | Sanceten hiru gol, eta Athleticek hiru puntu | Nafarrak hat trick bat egin du Cadizen aurka, eta Athleticek amaiera jarri dio Ligako bolada txarrari. Yeray-k egin du zuri-gorrien beste gola, eta Escalantek Cadizena. | Sanceten hiru gol, eta Athleticek hiru puntu. Nafarrak hat trick bat egin du Cadizen aurka, eta Athleticek amaiera jarri dio Ligako bolada txarrari. Yeray-k egin du zuri-gorrien beste gola, eta Escalantek Cadizena. | Partida ederra ikusi dute San Mamesera joan diren zaleek, eta Munduko Kopaz geroztik lehen aldiz bildu ditu hiru puntuak Athleticek. 4-1 gailendu dira zuri-gorriak etxean Cadizen aurka, nahiz eta emaitzak erakusten duena baino zailtasun gehiago izan duten aurkaria menderatzeko. Oihan Sancetek hiru gol sartu ditu beste ... |
2023-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/223959/aebek-txinaren-bigarren-globo-bat-atzeman-dute-latinoamerikan.htm | Mundua | AEBek Txinaren bigarren globo bat atzeman dute Latinoamerikan | Pentagonoak Montanan atzeman zuen atzo ustezko lehen globo espioia; gaurko ordu txikietan, beste bat, Latinoamerikan. Ez du zehaztu non. Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak Txinara egitekoa zen bidaia bertan behera utzi du. | AEBek Txinaren bigarren globo bat atzeman dute Latinoamerikan. Pentagonoak Montanan atzeman zuen atzo ustezko lehen globo espioia; gaurko ordu txikietan, beste bat, Latinoamerikan. Ez du zehaztu non. Antony Blinken AEBetako Estatu idazkariak Txinara egitekoa zen bidaia bertan behera utzi du. | Zeruari so daude AEBetan. Atzo, Pentagonoak jakinarazi zuen Txinako ustezko globo espioi bat atzeman zutela Montana estatuan. Gaur, ordu txikietan, Latinoamerikan zeharkatzen ari den beste baten berri eman du Pentagonoko bozeramaile Patrick Ryderrek —ez du zehaztu zein herrialdetan den globoa—. Aurkikuntza berriaren au... |
2023-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/223960/dozenaka-lagun-irunean-esklusibotasunaren-alde-eta-osasunaren-pribatizazioaren-kontra.htm | Gizartea | Dozenaka lagun Iruñean, «esklusibotasunaren alde eta osasunaren pribatizazioaren kontra» | Nafarroako Osasun Plataformak deituta, Osasunbidearen egoitzaren aurrean elkartu dira dozenaka pertsona, «osasun publikoa parasitatu nahi dutela» salatzeko | Dozenaka lagun Iruñean, «esklusibotasunaren alde eta osasunaren pribatizazioaren kontra». Nafarroako Osasun Plataformak deituta, Osasunbidearen egoitzaren aurrean elkartu dira dozenaka pertsona, «osasun publikoa parasitatu nahi dutela» salatzeko | «Zirt edo zart egin behar dugu, eta erabaki: herritarren eskubideen eta osasun unibertsalaren alde gaude, ala negozio pribatuen alde?». 200 bat pertsonak osasun sistema publikoaren aldeko elkarretaratzea egin dute gaur Iruñean, Nafarroako Osasun Plataformak deituta. Zehazki, kritikatu egin dute Nafarroako Gobernuaren e... |
2023-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/223961/herrigintza-aro-berri-bat-pizteko-oinarria-jarri-du-sortuk-burlatan.htm | Politika | «Herrigintza aro berri bat pizteko oinarria» jarri du Sortuk Burlatan | Plaza Hutsa bete dute 350 lagunek baino gehiagok, herrigintzaren eta estrategia independentistaren arteko lotura sakontzeko helburuarekin. | «Herrigintza aro berri bat pizteko oinarria» jarri du Sortuk Burlatan. Plaza Hutsa bete dute 350 lagunek baino gehiagok, herrigintzaren eta estrategia independentistaren arteko lotura sakontzeko helburuarekin. | Plaza Hutsa bete dute 350 lagunek baino gehiagok, gaur, Burlatan (Nafarroa). Hiru urteko etenaldiaren ostean egin du Sortuk Plaza Hutsa herrigintzaren topalekua. «Herrigintza aro berri bat hauspotzeko konpromisoa hartu genuen duela urtebete V. kongresuan, eta horri ekiteko abiapuntua marraztu dugu», adierazi du alderdi... |
2023-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/223962/osasunak-puntu-gazi-gozoa-lortu-du-espanyolen-zelaian.htm | Kirola | Osasunak puntu gazi-gozoa lortu du Espanyolen zelaian | Aurrea hartu du atsedenaren aurretik, baina itzali egin da gero, eta ezin izan du berdinketa saihestu. Bi taldeak hamar jokalarirekin aritu dira bigarren zatian | Osasunak puntu gazi-gozoa lortu du Espanyolen zelaian. Aurrea hartu du atsedenaren aurretik, baina itzali egin da gero, eta ezin izan du berdinketa saihestu. Bi taldeak hamar jokalarirekin aritu dira bigarren zatian | Kopako ajea nozitzen ari da Osasuna. Lehiakor jarraitzen du, baina txinparta puntu bat falta zaio puntu gehiago bildu ahal izateko. Gaur, bakarra bildu du Espanyolen zelaian, markagailuan aurretik jarri eta neurketaren zatirik handienean baloiaren jabe izan den arren. Zalantzati itzuli da aldageletatik, eta banako gola... |
2023-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/223963/gregorio-eskudero-70-urteko-presoa-euskal-herriratzeko-eskatu-dute-orion.htm | Politika | Gregorio Eskudero 70 urteko presoa Euskal Herriratzeko eskatu dute Orion | Eskuderori hirugarren gradua ezartzeko ere eskatu du Sarek. Orain, Dueñaseko (Espainia) kartzelan dago preso, lehen graduan. | Gregorio Eskudero 70 urteko presoa Euskal Herriratzeko eskatu dute Orion. Eskuderori hirugarren gradua ezartzeko ere eskatu du Sarek. Orain, Dueñaseko (Espainia) kartzelan dago preso, lehen graduan. | Sarek deituta, dozenaka lagunek manifestazio bat egin dute Orion (Gipuzkoa), Gregorio Eskudero preso oriotarra Euskal Herriratzeko eskatzeko. 70 urteko presoak bi hamarkada egin ditu kartzelan, eta bederatzi urte barru amaituko da bere zigorra. Orain, Dueñaseko (Espainia) kartzelan dago preso, lehen graduan.
«Euskal H... |
2023-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/223964/migratzaileentzako-egia-justizia-eta-erreparazioa-eskatu-dituzte-bidasoan.htm | Gizartea | Migratzaileentzako «egia, justizia eta erreparazioa» eskatu dituzte Bidasoan | Izen-abizenez gogoratu dituzte Bidasoa gurutzatzen hildako migranteak. «Zenbakiak ez, pertsonak» direla azpimarratu dute. | Migratzaileentzako «egia, justizia eta erreparazioa» eskatu dituzte Bidasoan. Izen-abizenez gogoratu dituzte Bidasoa gurutzatzen hildako migranteak. «Zenbakiak ez, pertsonak» direla azpimarratu dute. | Bidasoko mugan azken bi urteotan hil diren migratzaileak gogoratzeko ekitaldi-omenaldia egin diete Gipuzkoa eta Lapurdi lotzen duen Behobiako zubian. Pausutik atera dira dozena pertsona lelo argigarria zeraman pankarta baten atzetik: «Euskal Herria, harrera herria». Behobiatik atera direnekin elkartu dira zubiaren erdi... |
2023-2-4 | https://www.berria.eus/albisteak/223965/aebek-txinak-ustez-espioitzarako-erabili-duen-globoetako-bat-eraitsi-dute.htm | Mundua | AEBek Txinak ustez espioitzarako erabili duen globoetako bat eraitsi dute | Baloiak bost egun pasatu ditu herrialdeko aire eremuan, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera. | AEBek Txinak ustez espioitzarako erabili duen globoetako bat eraitsi dute. Baloiak bost egun pasatu ditu herrialdeko aire eremuan, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera. | AEB Ameriketako Estatu Batuetako armadak herrialdeko aire eremuan zegoen Txinaren globoa eraitsi du, Ozeano Atlantikora bidean zela, hango hedabideen eta Reuters albiste agentziaren arabera. Pentagonoak iragan asteartean detektatu zuen lehen aldiz objektu hori, eta, bi potentzien arteko beste krisi diplomatiko bat erag... |
2023-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/224001/bi-lagun-hil-dira-eta-beste-bat-larri-zauritu-ribaforadan-izandako-auto-istripu-batean.htm | Gizartea | Bi lagun hil dira eta beste bat larri zauritu Ribaforadan izandako auto istripu batean | Zuhaitz baten eta geldirik zegoen kamioi baten aurka jo du ibilgailuak. 07:00ak pasa berritan gertatu da ezbeharra. | Bi lagun hil dira eta beste bat larri zauritu Ribaforadan izandako auto istripu batean. Zuhaitz baten eta geldirik zegoen kamioi baten aurka jo du ibilgailuak. 07:00ak pasa berritan gertatu da ezbeharra. | Auto istripu larria gertatu da gaur goizean Ribaforadan (Nafarroa): auto batek zuhaitz baten eta geldirik zegoen kamioi baten aurka jo du A-68 errepidean. 07:13etan gertatu da hori. Gidaria eta 49 urteko emakume bat hil dira; emakumea Iruñeko bizilaguna zen. Oraingoz, ez dute xehetasunik eman gidariari buruz. Emakumea ... |
2023-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/224002/gizon-bat-hil-da-durangoko-tren-geltokian-trenbidera-erorita.htm | Gizartea | Gizon bat hil da Durangoko tren geltokian, trenbidera erorita | Nasatik erori da 54 urteko gizona, eta buruan hartu duen kolpearen ondorioz hil da. | Gizon bat hil da Durangoko tren geltokian, trenbidera erorita. Nasatik erori da 54 urteko gizona, eta buruan hartu duen kolpearen ondorioz hil da. | Gizon bat hil da gaur Durangoko (Bizkaia) tren geltokian, trenbidera erorita. Nasatik erori eta buruan hartu duen kolpearen ondorioz hil da, Ertzaintzak jakinarazi duenez. 03:50ean gertatu da istripua.
Larrialdi zerbitzuak saiatu dira gizona bere onera ekartzen, baina ez dute lortu. Ezbehar hori dela eta, Euskotrenen ... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224003/alberto-sololuze-eta-joaquin-beltran-omendu-dituzte-eta-gertatutakoa-argitzeko-eskatu.htm | Gizartea | Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran omendu dituzte, eta gertatutakoa argitzeko eskatu | Gaur beteko dira hiru urte Zaldibarko luizitik. Han hildako bi beharginei omenaldia egin die Zaldibar Argitu plataformak. | Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran omendu dituzte, eta gertatutakoa argitzeko eskatu. Gaur beteko dira hiru urte Zaldibarko luizitik. Han hildako bi beharginei omenaldia egin die Zaldibar Argitu plataformak. | Gaur bete dira hiru urte Eitzagako zabortegia (Zaldibar, Bizkaia) kraskatu eta amildu zenetik. Hiru urte, beraz, Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran hango langileak hil zirenetik. Ordutik zeresan handia eman du aferak, baina jada auzi bakarra geratzen da epaitegietan: ingurumenaren aurkako delituarena. Horrekin lotuta... |
2023-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/224004/altuna-eta-tolosa-bigarren-postuan-sendo.htm | Kirola | Altuna eta Tolosa, bigarren postuan sendo | Garaipen argia lortu dute Laso-Imazen aurka. 4-21 aurretik izan dira. | Altuna eta Tolosa, bigarren postuan sendo. Garaipen argia lortu dute Laso-Imazen aurka. 4-21 aurretik izan dira. | Garai gozoan dira Jokin Altuna eta Xabi Tolosa. Gaur, Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, parez pare ziren Binakako Txapelketako bigarren eta hirugarren sailkatuak, eta argi geratu da zein dagoen indartsuen: sekulako egurra eman diete Altunak eta Tolosak Lasori eta Imazi. 4-21 aurretik izan dira; amaieran, 8-22. ... |
2023-2-5 | https://www.berria.eus/albisteak/224005/realak-valladoliden-aurka-galdu-du-anoetan.htm | Kirola | Realak Valladoliden aurka galdu du Anoetan | Urriaren 30etik ligan galdu gabe ziren txuri-urdinak. Gol aukera onenak etxekoenak izan dira, baina Cyle Larinen golak erabaki du neurketa. | Realak Valladoliden aurka galdu du Anoetan. Urriaren 30etik ligan galdu gabe ziren txuri-urdinak. Gol aukera onenak etxekoenak izan dira, baina Cyle Larinen golak erabaki du neurketa. | Realak ia ahaztua zuen galtzea zer zen. Joan den astean, ordea, Espainiako Kopatik kanpo geratu ziren txuri-urdinak Bartzelonan galduta, eta gaur ligan zeramaten bolada bikaina eten da. Anoetatik hiru puntuak poltsikoan dituela irten da Valladolid, mailari eusteko lehian dabilen taldea. Jokalari asko falta zitzaizkien ... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224006/dagoeneko-gutxienez-4300-pertsona-hil-dira-ekialde-hurbila-astindu-duten-lurrikaren-eraginez.htm | Mundua | Dagoeneko gutxienez 4.300 pertsona hil dira, Ekialde Hurbila astindu duten lurrikaren eraginez | Astelehen gaueko dardarak 7,8ko indarra izan zuen, eta bigarrenak 7,5ekoa. Turkia, Siria eta Kurdistan astindu ditu lurrikarak. Ankararen arabera, 3.700 eraikin amildu dira haien kontrolpeko eremuetan. | Dagoeneko gutxienez 4.300 pertsona hil dira, Ekialde Hurbila astindu duten lurrikaren eraginez. Astelehen gaueko dardarak 7,8ko indarra izan zuen, eta bigarrenak 7,5ekoa. Turkia, Siria eta Kurdistan astindu ditu lurrikarak. Ankararen arabera, 3.700 eraikin amildu dira haien kontrolpeko eremuetan. | Kurdistango Gaziantep (Antep) hirian atzeman zuten astelehen gaueko lurrikararen epizentroa. Euskal Herrian 02:17 zirela hasi da lurra dardarka Kurdistan, Turkia eta Siriako eremuetan. Eguerdian, gainera, beste lurrikara handi batek astindu zuen eskualdea. Kurdistango Kahramanmaras (Maras) hiritik gertu egon zen epizen... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224007/inoiz-sari-gehien-irabazitako-artista-bilakatu-da-beyonce.htm | Kultura | Inoiz sari gehien irabazitako artista bilakatu da Beyonce | Los Angelesen banatu dituzte bart musikaren sariak. Harry Styles abeslariak urteko diskoaren saria eraman du | Inoiz sari gehien irabazitako artista bilakatu da Beyonce. Los Angelesen banatu dituzte bart musikaren sariak. Harry Styles abeslariak urteko diskoaren saria eraman du | «Saiatzen ari naiz gehiegi ez hunkitzen», adierazi du bart Beyonce abeslariak, Los Angelesen (AEB) Grammy sariak banatzeko ekitaldian. Ohituta dago musikaria halako sariak jasotzen, baina aurtengoak badu esanahi berezia: 32. saria da, eta, horren bidez, Beyonce da historian Grammy gehien jaso dituen artista.
Iaz argit... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224008/ezintasun-iraunkor-absolutua-aitortu-diote-covid-19-iraunkorra-duen-langile-bati.htm | Ekonomia | Ezintasun iraunkor absolutua aitortu diote COVID-19 iraunkorra duen langile bati | ELAren aldeko epaia eman du Bilboko Lan Arloko Epaitegiak. Osasun zentro bateko zeladorea da langilea. | Ezintasun iraunkor absolutua aitortu diote COVID-19 iraunkorra duen langile bati. ELAren aldeko epaia eman du Bilboko Lan Arloko Epaitegiak. Osasun zentro bateko zeladorea da langilea. | Bilboko Lan Arloko Epaitegiak ezintasun iraunkor absolutua aitortu dio osasun zentroko langile bati. ELAk pozez hartu du aldeko epaia, baina prentsa oharrean gogoratu du «langile askori» eragiten diela COVID-19 iraunkorraren gaixotasunak.
Langilea zeladorea da osasun zentro batean. 2020ko martxoan COVID-19ak eragindak... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224009/ukrainako-defentsa-ministroak-ukatu-egin-du-beste-ministerio-batera-joatea-eskaini-diotela.htm | Mundua | Ukrainako Defentsa ministroak ukatu egin du beste ministerio batera joatea eskaini diotela | Reznikovek esan du karguari uko egingo diola, Zelenskik hala eskatuz gero. Ministerio barruko ustelkeria kasuak azaleratu dira azkeneko asteotan. | Ukrainako Defentsa ministroak ukatu egin du beste ministerio batera joatea eskaini diotela. Reznikovek esan du karguari uko egingo diola, Zelenskik hala eskatuz gero. Ministerio barruko ustelkeria kasuak azaleratu dira azkeneko asteotan. | Ukrainako Defentsa Ministerioaren jardunean gertatutako ustelkeria kasuen berri eman zuten herrialdeko hedabideek urtarril amaieran, eta, horren ondorioz, zenbait goi kargudun kanporatu zituen Volodimir Zelenski presidenteak. Oleksii Reznikov Defentsa ministroa ere kargugabetua izateko zorian da, hango komunikabideek k... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224010/nafarroako-probintzia-auzitegiak-ez-du-arinduko-iruneko-talde-bortxaketako-espetxeratuetako-baten-zigorra.htm | Gizartea | Nafarroako Probintzia Auzitegiak ez du arinduko Iruñeko talde bortxaketako espetxeratuetako baten zigorra | Hamabost urteko zigorra «sexu askatasunaren aurkako delituen arauketa berriaren arabera ere ezarri» daitekeela dio Auzitegiak. | Nafarroako Probintzia Auzitegiak ez du arinduko Iruñeko talde bortxaketako espetxeratuetako baten zigorra. Hamabost urteko zigorra «sexu askatasunaren aurkako delituen arauketa berriaren arabera ere ezarri» daitekeela dio Auzitegiak. | Nafarroako Probintzia Auzitegiak ez du Iruñeko talde bortxaketako espetxeratuetako baten zigorra arinduko, argudiatuz hamabost urteko zigorra «sexu askatasunaren aurkako delituen arauketa berriaren arabera ere ezarri» daitekeela.
Izan ere, 2016ko Iruñeko talde bortxaketan parte hartu zuen gizon bat hamabost urteko esp... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224011/labek-hezkuntzako-lan-baldintzen-inguruko-akordio-orokor-bat-eskatu-du.htm | Gizartea | LABek hezkuntzako lan baldintzen inguruko akordio orokor bat eskatu du | Sindikatuak eskatu du, besteak beste, hezkuntza publikoko lanpostu guztiak mantentzea eta itunpekorako sarbidea «gardena» izatea. Hezkuntza Sailari ohartarazi dio sindikatuen arteko mahaia bildu ezean grebara deituko duela. | LABek hezkuntzako lan baldintzen inguruko akordio orokor bat eskatu du. Sindikatuak eskatu du, besteak beste, hezkuntza publikoko lanpostu guztiak mantentzea eta itunpekorako sarbidea «gardena» izatea. Hezkuntza Sailari ohartarazi dio sindikatuen arteko mahaia bildu ezean grebara deituko duela. | LAB sindikatuak askatu beharreko bi korapilo nagusi ikusten ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntzan: batetik, Hezkuntza Lege berria; bestetik, hezkuntzako langileen lan baldintzak. Sindikatuak dituen eskaeren berri emateko, Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorrak eta Irati Tobar irakaskuntzako idazkariak pre... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224012/erabakitzeko-eskubidearen-inguruko-eztabaida-sustatzeko-eskatu-du-gure-esku-k-eusko-legebiltzarrean.htm | Politika | Erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida sustatzeko eskatu du Gure Esku-k Eusko Legebiltzarrean | Herritarren parte hartzea bermatuko duen eztabaida bati ekiteko eskatu die elkarteak talde parlamentarioei. | Erabakitzeko eskubidearen inguruko eztabaida sustatzeko eskatu du Gure Esku-k Eusko Legebiltzarrean. Herritarren parte hartzea bermatuko duen eztabaida bati ekiteko eskatu die elkarteak talde parlamentarioei. | Gure Esku-ko eledun Josu Etxaburuk hartu du hitza Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, eta konpromisoak eskatu ditu «etorkizun politikoaren inguruko eztabaida» bati ekin diezaioten talde parlamentarioek. «Herri erronka» gisa definitu du afera, eta «etorkizunaren lema hartzeko» ... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224013/ilunioni-prestazioen-30eko-errekargua-jartzeko-eskatu-du-bizkaiko-lan-ikuskaritzak.htm | Ekonomia | Ilunioni prestazioen %30eko errekargua jartzeko eskatu du Bizkaiko Lan Ikuskaritzak | Iazko maiatzean enpresako langile batek izandako istripu baten harira aurkeztu dute eskaera. Halaber, Gizarte Segurantzari eskatu diote Ilunioni 2.451 euroko isuna jartzeko. | Ilunioni prestazioen %30eko errekargua jartzeko eskatu du Bizkaiko Lan Ikuskaritzak. Iazko maiatzean enpresako langile batek izandako istripu baten harira aurkeztu dute eskaera. Halaber, Gizarte Segurantzari eskatu diote Ilunioni 2.451 euroko isuna jartzeko. | Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak Ilunion enpresari prestazioen %30eko errekargua eska diezaiola galdegin du Bizkaiko Lan Ikuskaritzak. Izan ere, enpresa horretako segurtasun langile batek lan istripua izan zuen iazko maiatzean, eta gaixoaldian dago ordutik.
Babcock Wilcox multinazionalak Barakaldon zuen insta... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224014/psoek-bere-kabuz-erregistratu-du-sexu-askatasunari-buruzko-legea-aldatzeko-proposamena.htm | Gizartea | PSOEk bere kabuz erregistratu du sexu askatasunari buruzko legea aldatzeko proposamena | Patxi Lopez bozeramailearen arabera, helburua da «lege on» baten «nahi gabeko ondorioak zuzentzea». Zigor tarteak moldatu dituzte, «jokabide batzuen larritasuna» jasotzeko. | PSOEk bere kabuz erregistratu du sexu askatasunari buruzko legea aldatzeko proposamena. Patxi Lopez bozeramailearen arabera, helburua da «lege on» baten «nahi gabeko ondorioak zuzentzea». Zigor tarteak moldatu dituzte, «jokabide batzuen larritasuna» jasotzeko. | Soilik baietz da baietz legea aldatzeko prozesuan, bere kabuz arituko da PSOE, Unidas Podemoseko gobernu bazkideen eta Berdintasun Ministerioaren adostasunik gabe. Asteburuan negoziatzen ibili ostean, akordiorik ez dute lortu, eta sozialistek gaur erregistratu dute Espainiako Kongresuan sexu indarkeriari buruzko araua ... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224015/zumarragan-eta-azpeitian-osakidetzako-haurren-osasun-mentaleko-zerbitzua-desegitea-salatu-du-elak.htm | Gizartea | Zumarragan eta Azpeitian Osakidetzako haurren osasun mentaleko zerbitzua «desegitea» salatu du ELAk | Sindikatuak azalarazi duenez, urtarrilaren 31tik daramate Zumarragan eta Azpeitian (Gipuzkoa) haurren arreta psikologikorako zerbitzurik gabe | Zumarragan eta Azpeitian Osakidetzako haurren osasun mentaleko zerbitzua «desegitea» salatu du ELAk. Sindikatuak azalarazi duenez, urtarrilaren 31tik daramate Zumarragan eta Azpeitian (Gipuzkoa) haurren arreta psikologikorako zerbitzurik gabe | Haurren osasun mentaleko zerbitzuaren prekarizazioa «Osakidetzaren desegitearen, langileen prekarietatearen eta herritarrek pairatzen dituzten ondorioen beste adibide bat» dela salatu du ELA sindikatuak. Egoera horrek, gainera, osasun mentaleko arreta publikoa jasotzea galarazten die Zumarragako eta Azpeitiako haurrei.... |
2023-2-8 | https://www.berria.eus/albisteak/224016/mendiko-eskiaren-festa-bueltan-da-izaban.htm | Kirola | Mendiko eskiaren festa bueltan da Izaban | Bandres-Karolo oroimenezkoa egingo da asteburu honetan Erronkariko mendietan, hiru urteko hutsunearen ondoren | Mendiko eskiaren festa bueltan da Izaban. Bandres-Karolo oroimenezkoa egingo da asteburu honetan Erronkariko mendietan, hiru urteko hutsunearen ondoren | Mendiko eskian Euskal Herrian den topaketa nagusia, Bandres-Karolo oroimenezkoa, bueltan da: asteburu honetan, otsailak 11-12, jokatuko da, proba Belagua inguruko mendietan, hiru urteko hutsunearen ondoren. COVID-19aren pandemia eta elur falta tarteko, azken hiru urteotan ezin izan da egin proba. Aurten, ordea, elurra ... |
2023-2-6 | https://www.berria.eus/albisteak/224017/luhusoko-auziko-instrukzio-aldia-amaitutzat-jo-dute.htm | Politika | Luhusoko auziko instrukzio aldia amaitutzat jo dute | Fiskalak hilabeteko epea du orain auziari buruzko eskaera aurkezteko. | Luhusoko auziko instrukzio aldia amaitutzat jo dute. Fiskalak hilabeteko epea du orain auziari buruzko eskaera aurkezteko. | 2016ko abenduan ETAren armategiaren parte bat Luhusoko Errekarte baserrian (Lapurdi) erabilerarik kanpo uzten saiatzeagatik, Jean Noel Etxeberri Txetx Biziko koordinatzailea, Beatrice Molle-Haran kazetaria, Stephane Etxegarai Etxe musikari eta bideogilea, Mixel Berhokoirigoin laboraria eta Mixel Bergouignan enpresaria ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.