date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-2-6
https://www.berria.eus/albisteak/224018/nafarroako-funtzio-publikoko-langileak-grebara-deitu-dituzte-sindikatuek-otsailaren-15erako.htm
Ekonomia
Nafarroako Funtzio Publikoko langileak grebara deitu dituzte sindikatuek otsailaren 15erako
ELA, LAB, UGT, CCOO eta Steilas sindikatuek grebara deitu dute langile publikoen lan baldintzak hobetzeko eta Nafarroako Gobernuarekin «benetako» negoziazioa egitea aldarrikatzeko.
Nafarroako Funtzio Publikoko langileak grebara deitu dituzte sindikatuek otsailaren 15erako. ELA, LAB, UGT, CCOO eta Steilas sindikatuek grebara deitu dute langile publikoen lan baldintzak hobetzeko eta Nafarroako Gobernuarekin «benetako» negoziazioa egitea aldarrikatzeko.
Azkenean eztanda egin du. Hala jakinarazi dute prentsaurrekoan CCOOko David Markelainek, LABeko Isabel Artiedak, Steilaseko Eider Larripak, ELAko Izai Bujandak eta UGTko Jesus Elizaldek. Ohar bateratu batean, sindikatuek sektore publikoaren pribatizazioa amaitzea exijitu dute: «Nafarroako Gobernuak benetako negoziazioa...
2023-2-6
https://www.berria.eus/albisteak/224019/ikuskatu-ostean-8760-kontratu-mugagabe-bihurtu-dira-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Ikuskatu ostean, 8.760 kontratu mugagabe bihurtu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Lan Ikuskaritzak 18.700 jarduketa baino gehiago egin ditu iaz, eta 7,5 milioi euro jarri ditu isunetan. Gutuna jaso ostean, langileen kontratuak erregularizatu ez dituzten enpresek ikuskariaren bisita jasoko dute 2023an.
Ikuskatu ostean, 8.760 kontratu mugagabe bihurtu dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Lan Ikuskaritzak 18.700 jarduketa baino gehiago egin ditu iaz, eta 7,5 milioi euro jarri ditu isunetan. Gutuna jaso ostean, langileen kontratuak erregularizatu ez dituzten enpresek ikuskariaren bisita jasoko dute 2023an.
Eusko Jaurlaritzako Lan ikuskaritzak 18.700 jarduketa baino gehiago egin ditu iaz, gehienak, segurtasunaren eta osasunaren arloan. Orotara, 1.487 arau hauste antzeman ditu, eta 7,5 milioi euro jarri ditu isunetan. Lan Ikuskaritzaren urteroko balantzea aurkeztu dute gaur Elena Perez Barredo Laneko sailburuordeak eta Ici...
2023-2-6
https://www.berria.eus/albisteak/224020/gasteizen-labanaz-izandako-erasoa-erabat-gaitzetsi-du-urtaranek-eta-halakoak-eragozteko-neurriak-proposatu.htm
Gizartea
Gasteizen labanaz izandako erasoa «erabat» gaitzetsi du Urtaranek, eta halakoak eragozteko neurriak proposatu
Labanak edo antzeko armak eramateagatik jarritako zigorrak gogortzeko eskatu du, eta diskoteketan metal detektagailuak erabiltzeko
Gasteizen labanaz izandako erasoa «erabat» gaitzetsi du Urtaranek, eta halakoak eragozteko neurriak proposatu. Labanak edo antzeko armak eramateagatik jarritako zigorrak gogortzeko eskatu du, eta diskoteketan metal detektagailuak erabiltzeko
Igandean Gasteizen labanaz eraso bat izan zela eta, Gorka Urtaran Gasteizko alkateak proposamen bat egin du: arma horiek eramateagatik ezarritako zigorrak zorroztea, eta diskoteketako sarreretan metal detektagailuen erabilera baimentzea. Era berean, igandeko indarkeria ekintza «erabat» gaitzesten duela berretsi du, eta...
2023-2-6
https://www.berria.eus/albisteak/224021/israelek-bost-palestinar-hil-ditu.htm
Mundua
Israelek bost palestinar hil ditu
Zisjordaniako errefuxiatuen gune batean izan da erasoa, eta dozenaka zauritu ere eragin ditu.
Israelek bost palestinar hil ditu. Zisjordaniako errefuxiatuen gune batean izan da erasoa, eta dozenaka zauritu ere eragin ditu.
Israelgo armadak bost palestinar hil zituen igandean Zisjordanian, errefuxiatuen gune batean egindako erasoan. Palestinako Aginte Nazionalak eman du erasoaldiaren berri, eta jakinarazi hildakoek 21 eta 28 urte bitarte zituztela. Agintari palestinarren arabera, Israelen oldarraldiak dozenaka zauritu ere eragin ditu, eta...
2023-2-6
https://www.berria.eus/albisteak/224022/hainbat-herrialdek-bidali-dute-laguntza-turkiara-siriara-eta-kurdistanera.htm
Mundua
Hainbat herrialdek bidali dute laguntza Turkiara, Siriara eta Kurdistanera
Tartean dira AEBak, EBko hainbat herrialde, Ukraina eta Errusia. Gutxienez Gasteizko bost suhiltzaile ere joango dira laguntzera.
Hainbat herrialdek bidali dute laguntza Turkiara, Siriara eta Kurdistanera. Tartean dira AEBak, EBko hainbat herrialde, Ukraina eta Errusia. Gutxienez Gasteizko bost suhiltzaile ere joango dira laguntzera.
Nazioarteko gobernuek azkar erantzun dute. Kurdistango Gaziantep hirian atzeman zuten astelehen gauean izandako lurrikara indartsuaren epizentroa; gutxienez 4.300 lagun hil ditu hark. Euskal Herrian 02:17 zirenean hasi da lurra dardarka Kurdistan, Turkia eta Siriako eremuetan, eta, eguerdian, beste lurrikara handi bate...
2023-2-6
https://www.berria.eus/albisteak/224023/praktiketan-dauden-irakasleen-amatasun-baimenean-laquodiskriminaziorikraquo-ez-egoteko-eskatu-diote-jaurlaritzari.htm
Gizartea
Praktiketan dauden irakasleen amatasun baimenean «diskriminaziorik» ez egoteko eskatu diote Jaurlaritzari
EH Bilduk akordioa lortu du EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUrekin Eusko Legebiltzarrean: indarrean den araudia aldatzea galdegin diote Hezkuntza Sailari.
Praktiketan dauden irakasleen amatasun baimenean «diskriminaziorik» ez egoteko eskatu diote Jaurlaritzari. EH Bilduk akordioa lortu du EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUrekin Eusko Legebiltzarrean: indarrean den araudia aldatzea galdegin diote Hezkuntza Sailari.
Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak indarrean duen agindu baten arabera, hezkuntzako lan eskaintza publiko bat gainditu ostean, irakasleen derrigorrezko praktikaldiak gutxienez hiru hilabete eta egun batekoa izan behar du, modu jarraituan, haurdun dauden emakumeen kasuan. Araudiak, baina, ez ditu kontuan hartzen haur...
2023-2-6
https://www.berria.eus/albisteak/224024/maite-mutuberria-ilustratzaileak-diseinatu-du-euskal-herriko-itzuliaren-aurtengo-kartela.htm
Kirola
Maite Mutuberria ilustratzaileak diseinatu du Euskal Herriko Itzuliaren aurtengo kartela
Azken lau aldietan bezala, Euskadi literatura sariaren irabazleak egin du Itzuliaren kartela; Mutuberriak 'Irrimola' lanarekin lortu zuen saria.
Maite Mutuberria ilustratzaileak diseinatu du Euskal Herriko Itzuliaren aurtengo kartela. Azken lau aldietan bezala, Euskadi literatura sariaren irabazleak egin du Itzuliaren kartela; Mutuberriak 'Irrimola' lanarekin lortu zuen saria.
Maite Mutuberria ilustratzaileak egin du Euskal Herriko 62. Itzuliaren kartela. Gaur egin dute aurkezpena, Bilboko Arte Ederren Museoan, eta kartelaren xehetasunak azaldu ditu egileak: «Bueltatu, biratu, irauli. Lehen begi kolpean, kartelak itzuli hitzaren adierarik nabarienak irudikatzen ditu. Aldi berean, txirrindula...
2023-2-6
https://www.berria.eus/albisteak/224025/salatu-dute-bilboko-portutik-ukrainara-gerra-materiala-bidaliko-dutela.htm
Gizartea
Salatu dute Bilboko portutik Ukrainara gerra materiala bidaliko dutela
Espainiako Gobernuak bidalitako azken tankeak bihar aterako dira Ukrainarako bidean. Gerrarik Ez plataformak elkarretaratzea egin du Santurtzin, armak bidaltzearen aurka.
Salatu dute Bilboko portutik Ukrainara gerra materiala bidaliko dutela. Espainiako Gobernuak bidalitako azken tankeak bihar aterako dira Ukrainarako bidean. Gerrarik Ez plataformak elkarretaratzea egin du Santurtzin, armak bidaltzearen aurka.
Joan den ostegunean heldu ziren Espainiako Gobernuko tankeak Bilboko portura, eta bihar aterako dira azkenak Ukrainarako bidean. Baltikoko porturen batera eramango dituzte, ontziz. «Gutxieneko defentsarik ez duen herrialdea babesteko» erabaki du Espainiak tankeak bidaltzea. Gerrarik Ez plataforma, ordea, armak bidaltze...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224026/zaldibarko-amiltzearen-hirugarren-urteurrena-hizpide-kinka-podcastean.htm
Gizartea
Zaldibarko amiltzearen hirugarren urteurrena hizpide 'Kinka' podcastean
'Zaldibar: hiru urte, hainbat zauri eta itzal ugari' atala estreinatu berri du BERRIAren 'Kinka' podcastak. Atzo bete ziren hiru urte ezbeharra jazo zenetik; orain artekoak eta geratzen direnak bildu ditu bertan.
Zaldibarko amiltzearen hirugarren urteurrena hizpide 'Kinka' podcastean. 'Zaldibar: hiru urte, hainbat zauri eta itzal ugari' atala estreinatu berri du BERRIAren 'Kinka' podcastak. Atzo bete ziren hiru urte ezbeharra jazo zenetik; orain artekoak eta geratzen direnak bildu ditu bertan.
«Hiru urte bete dira Zaldibarko zabortegia amildu zenetik. Hiru urte, amiltzearen hots ozen eta, aldi berean, isilpekoak lurrazalera ateratzen hasi zirenetik». Eta argira ateratzeko falta direnak oraindik. Zaldibarko (Bizkaia) ezbeharraren hirugarren urteurrenaren harira, BERRIAren Kinka podcastak atal berezi bat prest...
2023-2-6
https://www.berria.eus/albisteak/224027/ehunka-familia-daude-hondakin-azpian-harrapatuta.htm
Mundua
«Ehunka familia daude hondakin azpian harrapatuta»
Goizaldean Kurdistango Gazintep hiritik hurbil gertatutako lurrikarak milaka lagun harrapatu ditu etxean lo. Seismoaren osteko orduetan kaosa izan da nagusi Turkian, Kurdistanen eta Sirian.
«Ehunka familia daude hondakin azpian harrapatuta». Goizaldean Kurdistango Gazintep hiritik hurbil gertatutako lurrikarak milaka lagun harrapatu ditu etxean lo. Seismoaren osteko orduetan kaosa izan da nagusi Turkian, Kurdistanen eta Sirian.
«Salbamendu lanak egiten ari dira lurrikara izan den eremuan; ez dakigu zenbat izango diren azkenean hildakoak eta zaurituak», esan zuen atzo Turkiako presidente Recep Tayyik Erdoganek, Ekialde Hurbilean giza hondamendia eragin duten bi lurrikarak gertatu eta ordu guxira. «Herrialde eta nazio gisa elkarrekin egonda, el...
2023-2-6
https://www.berria.eus/albisteak/224028/foro-sozialak-azken-bilera-egin-du-eppk-ko-ordezkariekin.htm
Politika
Foro Sozialak azken bilera egin du EPPK-ko ordezkariekin
Honenbestez, bi aldeek bukatutzat eman dute 2017an irekitako elkarrizketa iraunkorreko etapa
Foro Sozialak azken bilera egin du EPPK-ko ordezkariekin. Honenbestez, bi aldeek bukatutzat eman dute 2017an irekitako elkarrizketa iraunkorreko etapa
Joan den urtarrilean, Foro Sozial Iraunkorrak iragarri zuen bukatutzat emango zuela hamar urteko ibilbidea, bere garaian proposatu zituen gomendioak beteta daudela edo betetzeko oinarriak badaudela iritzita. Geroztik, zenbait bilera egiten ari da Foroa eragile politiko, sozial eta erakundeekin, erabaki horren berri ema...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224055/oraingoz-8700dik-gora-dira-ekialde-hurbileko-seismoetan-hildakoak.htm
Mundua
Oraingoz 8.700dik gora dira Ekialde Hurbileko seismoetan hildakoak
Gau osoan lanean jarraitu dute erreskate taldeek, baina toki askotan laguntzaren zain daude oraindik. Ohartarazi dute biktima kopurua handitu egingo dela datozen orduetan. Milaka dira kaltetuak, eta 40.000tik gora zaurituak. Erdoganek hiru hilabeteko larrialdi egoera ezarri du hamar probintziatan.
Oraingoz 8.700dik gora dira Ekialde Hurbileko seismoetan hildakoak. Gau osoan lanean jarraitu dute erreskate taldeek, baina toki askotan laguntzaren zain daude oraindik. Ohartarazi dute biktima kopurua handitu egingo dela datozen orduetan. Milaka dira kaltetuak, eta 40.000tik gora zaurituak. Erdoganek hiru hilabeteko l...
Dagoeneko 8.700dik gora dira hildakoak Ekialde Hurbila astindu duten bi lurrikaren ondorioz; Turkiako Gobernuak emandako azken datuen arabera, 6.234 lagun zendu dira, eta Siria osoan, gutxienez 2.530. Zaurituak, berriz, 40.000 baino gehiago dira. Erreskate taldeek ez dute euren lana eten gauean. Orduak joan ahala, gero...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224056/gizon-bat-atxilotu-dute-bilbon-etxegabe-baten-txabolari-su-emateagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Bilbon etxegabe baten txabolari su emateagatik
Biktimak erredurak ditu esku batean eta oin batean. Igande gauean gertatu zen erasoa, Lezamako trenbide zaharraren inguruan, Uribarri auzoaren goialdean.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon etxegabe baten txabolari su emateagatik. Biktimak erredurak ditu esku batean eta oin batean. Igande gauean gertatu zen erasoa, Lezamako trenbide zaharraren inguruan, Uribarri auzoaren goialdean.
Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu du Bilbon, igande gauean egindako eraso baten erantzuletzat jota. Atxilotuak etxegabe bat lotan zegoen txabola bat erre zuen 23:30 aldera, Lezamako trenbide zaharraren inguruan, Uribarri auzoaren goialdean. Txabolan lo zegoen gaztea zarata batzuen ondorioz esnatu zen, eta bereh...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224057/israelgo-armadak-adin-txikiko-palestinar-bat-hil-du-tiroz.htm
Mundua
Israelgo armadak adin txikiko palestinar bat hil du tiroz
Gazteak haien kontra tiro egin zuela adierazi dute armadaren iturriek. Urte hasieratik gutxienez 42 palestinar hil ditu Israelek.
Israelgo armadak adin txikiko palestinar bat hil du tiroz. Gazteak haien kontra tiro egin zuela adierazi dute armadaren iturriek. Urte hasieratik gutxienez 42 palestinar hil ditu Israelek.
Israelgo armadak 17 urteko adin txikiko bat hil du tiroz gaur goizaldean, Hamza Amjad al Ashqar, Zisjordaniako Nablus hiriaren inguruetan eginiko sarekada batean. Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, gazteari aurpegian egin diote tiro. Urtea hasi denetik, dagoeneko 42 palestinar hil dituzte militar israel...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224058/munduko-gizonik-indartsuenak-euskaldun-asko-harritu-ditu-beste-batzuk-ez.htm
Kirola
Munduko gizonik indartsuenak euskaldun asko harritu ditu, beste batzuk ez
252 kiloko harria altxatu zuen Martins Licis letoniarrak igandean, harri jasotzaileen arteko trebakuntza saio azkarra egin ostean
Munduko gizonik indartsuenak euskaldun asko harritu ditu, beste batzuk ez. 252 kiloko harria altxatu zuen Martins Licis letoniarrak igandean, harri jasotzaileen arteko trebakuntza saio azkarra egin ostean
Martins Licis letoniar-estatubatuarrak 32 urte ditu. Nazioarteko indar lehiaketa nagusietan aritu da azken urteotan: munduko gizonik indartsuenaren lehia irabazi zuen zuen 2019. urtean, Rogue Invitational txapelketa 2021ean, eta Arnold Strongman txapelketa aurten. Hori ez da aski izan, ordea, bere burua konbentzitzeko,...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224059/gutxienez-hiru-migratzaile-hil-eta-hogeitik-gora-desagertu-dira-lesbostik-gertu.htm
Mundua
Gutxienez hiru migratzaile hil eta hogeitik gora desagertu dira Lesbostik gertu
Kostazainek hamasei pertsona erreskatatu dituzte. Bizirik atera direnen esanetan, haien ontzia haitzen aurka jo ostean hondoratu da.
Gutxienez hiru migratzaile hil eta hogeitik gora desagertu dira Lesbostik gertu. Kostazainek hamasei pertsona erreskatatu dituzte. Bizirik atera direnen esanetan, haien ontzia haitzen aurka jo ostean hondoratu da.
Greziako kostazainek kaleratutako oharraren arabera, 41 migratzaile zihoazen itsasontzi bat hondoratu egin da Lesbos uhartetik gertu, haitzak jo ondoren. Istripu horretan, gutxienez hiru pertsona hil dira, itota; hogei lagun baino gehiago, aldiz, desagertu egin dira. Kostazainek hamasei pertsona erreskatatu dituzte, et...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224060/bihartik-aurrera-maskara-ez-da-beharrezkoa-izango-hegoaldeko-garraio-publikoan.htm
Gizartea
Bihartik aurrera maskara ez da beharrezkoa izango Hegoaldeko garraio publikoan
Optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere nahitaezkoa izateari utziko dio.
Bihartik aurrera maskara ez da beharrezkoa izango Hegoaldeko garraio publikoan. Optiketan, audiometria zentroetan eta ortopedietan ere nahitaezkoa izateari utziko dio.
Izurria dela-eta ezarritako murrizketak duela urtebete utzi zituzten bertan behera Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak, baina bada ordutik mantendu den neurri bat: maskararena. Bada, bihar bertan behera geratuko da garraio publikoan maskara derrigor janzteko agindua, Espainiako Gobernuak hala erabakita. Ministr...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224061/honetaz-eta-hartaz-giro-intimoan.htm
Kultura
Honetaz eta hartaz, giro intimoan
Elkarrekin izandako bizipenak ardatz hartuta, askotariko gaiez solasean aritu dira Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia ‘Huntaz eta hartaz’ emanaldian. Atzo hasi, eta ostegunera bitarte egingo dituzte saioak, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoan. Amaitu dira sarrera guztiak.
Honetaz eta hartaz, giro intimoan. Elkarrekin izandako bizipenak ardatz hartuta, askotariko gaiez solasean aritu dira Ruper Ordorika eta Joseba Sarrionandia ‘Huntaz eta hartaz’ emanaldian. Atzo hasi, eta ostegunera bitarte egingo dituzte saioak, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoan. Amaitu dira sarrera guztiak.
«Gogoan duzu? Guk geuk inauguratu genuen areto hau duela urte batzuk». Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoko taula gainera igo, eta oroitzapen horrekin abiatu du Huntaz eta hartaz emanaldia Ruper Ordorika musikariak. Aldamenean du Joseba Sarrionandia, eta musikaria lehenengoz ezagutu zuen aldia ekarri du gogora h...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224062/zaldibarko-zabortegia-behin-betiko-zigilatzeko-eskatu-dio-eusko-jaurlaritzak-verter-recyclingi.htm
Gizartea
Zaldibarko zabortegia behin betiko zigilatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Verter Recyclingi
Arantxa Tapiak gogoan izan ditu Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, zabortegia amildu zenetik hiru urte bete diren honetan. Justiziarekin elkarlanean aritzeko prest dago Jaurlaritza.
Zaldibarko zabortegia behin betiko zigilatzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzak Verter Recyclingi. Arantxa Tapiak gogoan izan ditu Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran, zabortegia amildu zenetik hiru urte bete diren honetan. Justiziarekin elkarlanean aritzeko prest dago Jaurlaritza.
Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak Verter Recyclingi exijitu dio behin betiko zigilatu dezala duela hiru urte amildu zen Zaldibarko zabortegia, eta har ditzala itxi ondorengo kontrol eta jarraipen neurriak. Astelehenean hiru urte bete ziren Eitzagako zaborte...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224063/gipuzkoako-esportazioek-10000-milioi-euro-gaindituko-dituzte-aurten.htm
Ekonomia
Gipuzkoako esportazioek 10.000 milioi euro gaindituko dituzte aurten
2023a «ziurgabetasun urtea» izango dela aurreikusten du Bazkundeak, baina Gipuzkoako enpresak prest daudela adierazi dute.
Gipuzkoako esportazioek 10.000 milioi euro gaindituko dituzte aurten. 2023a «ziurgabetasun urtea» izango dela aurreikusten du Bazkundeak, baina Gipuzkoako enpresak prest daudela adierazi dute.
Gipuzkoako enpresen esportazioak igoera betean daude 2020tik hona, eta 2023an 10.000 milioi euro baino gehiago izango direla iragarri du Gipuzkoako Bazkundeak. Iaz, zenbaki horretatik oso gertu ibili ziren esportazioak: 9.952 milioi euro, 2021ean baino %24 gehiago. Bazkundeak urtero egiten duen Koiuntura Ekonomikoaren ...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224064/mobilizazioa-iraunarazi-eta-gogortu-nahi-dute-sindikatuek.htm
Ekonomia
Mobilizazioa iraunarazi eta gogortu nahi dute sindikatuek
Milaka pertsona elkartu dira Baionan erretreten erreformaren kontra. Larunbatekoa mobilizazio «erraldoia» izatea espero dute.
Mobilizazioa iraunarazi eta gogortu nahi dute sindikatuek. Milaka pertsona elkartu dira Baionan erretreten erreformaren kontra. Larunbatekoa mobilizazio «erraldoia» izatea espero dute.
Hilobi beltz bat, gainean inskripzio bat duela: «64 urte zituen». Sinbolo hori eskuetan egin dute manifestazioa milaka pertsonak Baionako karriketan, Frantziako Gobernuaren erretreteten erreforma proiektua salatzeko. Erretretaren adina 64 urtera gibelatu nahi duen errforma «injustu eta bortitza» bertan behera uzteko es...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224065/gasteizko-udal-haur-eskolak-doakoak-izango-dira-adin-tarte-guztietarako.htm
Gizartea
Gasteizko udal haur-eskolak doakoak izango dira adin tarte guztietarako
EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek erdietsi dute akordioa, eta 2023-2024ko ikasturtean jarriko dute indarrean. Jangela zerbitzuetan ere aldaketak izango dira
Gasteizko udal haur-eskolak doakoak izango dira adin tarte guztietarako. EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek erdietsi dute akordioa, eta 2023-2024ko ikasturtean jarriko dute indarrean. Jangela zerbitzuetan ere aldaketak izango dira
Gasteizko Haurtzaro, Lourdes Lejarreta, Sansomendi, Zabalgana eta Zaramaga haur eskolak doakoak izango dira datorren ikasturtean, zerbitzu hori bost eta zortzi ordu bitarte erabiltzen duten umeentzat. Neurria baliagarria izango da adin tarte guztietarako, eta, gainera, Hezkuntza Zerbitzuak 0 eta 2 urte arteko haurrentz...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224066/natoren-eta-ebren-kontrako-manifestazioa-egingo-dute-bilbon.htm
Gizartea
NATOren eta EBren kontrako manifestazioa egingo dute Bilbon
Martxoaren 11n egingo dute, eta han «Euskal Herri antiinperialista» aldarrikatuko dute
NATOren eta EBren kontrako manifestazioa egingo dute Bilbon. Martxoaren 11n egingo dute, eta han «Euskal Herri antiinperialista» aldarrikatuko dute
Askapenak, NATOren eta Europako Batasunaren Kontrako Herri Plataformak eta Bardenas Ya taldeak manifestazioa egingo dute martxoaren 11n Bilbon, NATO eta EB ez, Euskal Herria antiinperialista goiburupean. Manifestazioa Plaza Eliptikotik abiatuko da 17:30ean, eta, horren bidez, «azken erasoaldi inperialista» salatu nahi ...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224067/espainiako-berdintasun-ministerioak-berretsi-du-laquodesadostasun-politikoakraquo-dituela-psoeren-lege-proposamenarekin.htm
Gizartea
Espainiako Berdintasun Ministerioak berretsi du «desadostasun politikoak» dituela PSOEren lege proposamenarekin
Sexu askatasunari buruzko legea erreformatzeko prozesuan, inbestidurako blokeak «testu adostu bat» eskatu die PSOEri eta Unidas Podemosi. Eztabaida eragin dute Pilar Llop Justizia ministroaren hitzek: «Erraza da indarkeria frogatzea».
Espainiako Berdintasun Ministerioak berretsi du «desadostasun politikoak» dituela PSOEren lege proposamenarekin. Sexu askatasunari buruzko legea erreformatzeko prozesuan, inbestidurako blokeak «testu adostu bat» eskatu die PSOEri eta Unidas Podemosi. Eztabaida eragin dute Pilar Llop Justizia ministroaren hitzek: «Erraz...
Soilik baietz da baietz legearen erreformaren inguruan «desadostasun politikoak» daude Espainiako Gobernuaren barruan, Angela Rodriguez Berdintasunerako estatu idazkariak aitortu duenez. Atzo, PSOEk bere kabuz erregistratu zuen Kongresuan sexu askatasunari buruzko araua aldatzeko lege proposamena, eta datorren astearte...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224068/pasaiako-sarraskian-hildakoen-senideek-auzia-gizarteratu-nahi-dute-egia-argitzen-laguntzeko.htm
Politika
Pasaiako sarraskian hildakoen senideek auzia gizarteratu nahi dute, egia argitzen laguntzeko
Harreman dinamika bat abiatuko dute martxoaren 28ra bitarte. Orduan egingo dute ustez segadan parte hartu zuten zazpi polizia identifikatzeko saioa.
Pasaiako sarraskian hildakoen senideek auzia gizarteratu nahi dute, egia argitzen laguntzeko. Harreman dinamika bat abiatuko dute martxoaren 28ra bitarte. Orduan egingo dute ustez segadan parte hartu zuten zazpi polizia identifikatzeko saioa.
«Berandu da, baina guretzat ez da beranduegi izango Pasaiako badian gertatu zena behar den bezala ikertu eta argitzen bada», adierazi du Pello Aizpuruk, Espainiako Poliziak 1984an hildako KAA Komando Autonomo Antikapitalistetako senideen izenean. Egia, justizia eta errekonozimendua eskatu dituzte senideek, eta azaldu d...
2023-2-5
https://www.berria.eus/albisteak/224069/osasun-sistema-publikoa-langileen-eta-pazienteen-begietatik.htm
Gizartea
Osasun sistema publikoa, langileen eta pazienteen begietatik
Osasun sistema publikoa, langileen eta pazienteen begietatik.
«Osasun publikoak politikaren lehen lerroan egon behar du» Felix Zubia, mediku intentsibista «Osasun sistema publikoak hamabost urterako plangintza behar du», adierazi du Felix Zubiak (Zarautz, Gipuzkoa, 1974). «Egoera honek ez du urtebeteko konponbiderik; norbaitek hori badio, gezurretan ari da». Gauzak aldatzeko bal...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224070/errefuxiatu-palestinarren-hiru-kanpaleku-daude-lurrikarek-kalte-egindako-eremuan.htm
Mundua
Errefuxiatu palestinarren hiru kanpaleku daude lurrikarek kalte egindako eremuan
Orotara 62.000 palestinar bizi dira Siria iparraldeko kanpalekuetan. Oraingoz, 60 hildakoren berri eman dute.
Errefuxiatu palestinarren hiru kanpaleku daude lurrikarek kalte egindako eremuan. Orotara 62.000 palestinar bizi dira Siria iparraldeko kanpalekuetan. Oraingoz, 60 hildakoren berri eman dute.
UNRWA Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoaren arabera, 438.000 errefuxiatu palestinar bizi dira Siria iparraldeko hamabi kanpalekuetan. Horietatik hiru lurrikarak kalte egindako eremuaren barruan daude: Latakiakoa eta Alepo kanpoaldean kokatutako Neirab eta Ein el-Tal. Orotara 62.000 errefuxiatu bizi dir...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224071/elak-ez-du-baztertu-bizkaiko-zahar-etxeetan-greba-mugagabera-jotzea.htm
Gizartea
ELAk ez du baztertu Bizkaiko zahar etxeetan greba mugagabera jotzea
Zazpigarren greba eguna dute gaur, eta karpa bat jarri dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, informazioa banatzeko.
ELAk ez du baztertu Bizkaiko zahar etxeetan greba mugagabera jotzea. Zazpigarren greba eguna dute gaur, eta karpa bat jarri dute Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean, informazioa banatzeko.
Zortzi greba eguneko zikloan zazpigarren lanuztea dute gaur Bizkaiko zahar etxeetako langileek, eta karpa bat jarri dute Bilbon, foru jauregiaren aurrean, euren borroka ikusgai jartzeko eta handik pasatzen diren herritarrei informazioa banatzeko. Ander Akarregi ELA sindikatuko ordezkariak gogora ekarri du beharginek bi...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224072/nafarroako-gobernua-laquoezin-sinetsitaraquo-dago-sindikatu-medikoak-orain-1000-euroko-soldata-igoera-eskatu-diolako.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernua «ezin sinetsita» dago, Sindikatu Medikoak orain 1.000 euroko soldata igoera eskatu diolako
Osasun Departamentua prest agertu da sindikatuarekin akordio bat lortzeko, «baina zentzuzko posizioetatik abiatuta». LAB, SAE, ELA, UGT eta CCOOrekin ere batzartu da gobernua, otsailaren 15eko grebaren aurretik, «jarrerak gerturatzeko»
Nafarroako Gobernua «ezin sinetsita» dago, Sindikatu Medikoak orain 1.000 euroko soldata igoera eskatu diolako. Osasun Departamentua prest agertu da sindikatuarekin akordio bat lortzeko, «baina zentzuzko posizioetatik abiatuta». LAB, SAE, ELA, UGT eta CCOOrekin ere batzartu da gobernua, otsailaren 15eko grebaren aurret...
«Harrituta eta ezin sinetsita». Horrela atera da Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentua Sindikatu Medikoarekin eginiko azken bilkuratik. Elkarte sindikalak beste proposamen bat egin die Osasunbideko arduradunei, otsailaren 1ean hasitako greba mugagabea bertan behera uztearen truke: hilean 1.000 euroko soldata igoera...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224073/ustelkeriaren-aurkako-bulego-bat-sortzea-baztertu-du-eusko-jaurlaritzak.htm
Politika
Ustelkeriaren aurkako bulego bat sortzea baztertu du Eusko Jaurlaritzak
EH Bilduk dio gobernuak ez duela lehentasun gisa «ustelkeriaren aurka egitea». Jaurlaritzak uste du, ordea, ustelkeriaren aurka badela «egitura zabal bat»
Ustelkeriaren aurkako bulego bat sortzea baztertu du Eusko Jaurlaritzak. EH Bilduk dio gobernuak ez duela lehentasun gisa «ustelkeriaren aurka egitea». Jaurlaritzak uste du, ordea, ustelkeriaren aurka badela «egitura zabal bat»
Ezusterik ez da izan EH Bilduk ustelkeriaren aurkako bulego bat sortzeko egindako proposamena dela eta. Eusko Jaurlaritzak ezetz esan dio organo hori sortzeko lege proposamenari, aintzat hartzearen aurkako irizpidea adierazita. Gobernuak uste du administrazio publikoetan ustelkeriaren aurka «egitura juridiko eta instit...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224074/frantziako-gobernuak-parlamentuko-debatea-mugatu-du.htm
Frantziako Gobernuak parlamentuko debatea mugatu du
Frantziako Gobernuak parlamentuko debatea mugatu du.
Denbora laburra egingo du erretretaren erreformak Frantziako Parlamentuan, Elisabeth Borneren gobernuak erabaki duelako konstituzioaren 47.1 artikulua erabiltzea eta Gizarte Segurantzaren aurrekontuaren erreforma gisa tramitatzea, eta ez lege proiektu gisa. Horrek esan nahi du 50 eguneko eztabaidaren ondoren gobernuak ...
2023-2-7
https://www.berria.eus/albisteak/224075/torturari-buruz-oraindik-asko-dagoela-ikertzeko-nabarmendu-du-kriminologiaren-euskal-institutuak.htm
Politika
Torturari buruz «oraindik asko» dagoela ikertzeko nabarmendu du Kriminologiaren Euskal Institutuak
Bere txostena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Laura Pego ikerlariaren arabera, kasu kopurua «garrantzitsua» da, eta azterlana oraindik «amaitu gabe» dago
Torturari buruz «oraindik asko» dagoela ikertzeko nabarmendu du Kriminologiaren Euskal Institutuak. Bere txostena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Laura Pego ikerlariaren arabera, kasu kopurua «garrantzitsua» da, eta azterlana oraindik «amaitu gabe» dago
Ez dute hemen geratu nahi. Urtarrilaren 9an, Kriminologiaren Euskal Institutuak torturari buruz egindako txostena aurkeztu zion Nafarroako Gobernuari; arratsaldean, berriz, haren emaitza nagusiak azaldu dituzte parlamentuan Laura Pego eta Jeanette Ruiz ikerlariek. 1979tik gaurdainoko garaian, Nafarroan 825 kasu identi...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224096/nbaren-historian-puntu-gehien-sartu-dituen-jokalaria-bihurtu-da-lebron-james.htm
Kirola
NBAren historian puntu gehien sartu dituen jokalaria bihurtu da LeBron James
39 puntu lortu ditu Oklahomaren aurkako partidan, eta Kareem Abdul-Jabbarren errekorra hautsi du: denera, 38.390 puntu saskiratu ditu denboraldi erregularrean. Abdul-Jabbarrek berak pasatu dio lekukoa.
NBAren historian puntu gehien sartu dituen jokalaria bihurtu da LeBron James. 39 puntu lortu ditu Oklahomaren aurkako partidan, eta Kareem Abdul-Jabbarren errekorra hautsi du: denera, 38.390 puntu saskiratu ditu denboraldi erregularrean. Abdul-Jabbarrek berak pasatu dio lekukoa.
Lortu du King James-ek: NBAren historian puntu gehien sartu dituen jokalaria bihurtu da. Azken asteetan errekorra noiz iritsiko zain zeuden zaleak; bart zuen benetako lehen aukera, eta ez du hutsik egin Los Angeles Lakerseko izarrak: 39 puntu sartu ditu Oklahoma City Thunderren aurkako partidan (37 falta zitzaizkion er...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224098/maria-schneider-eta-brad-mehldau-gasteizko-jazzaldian-izango-dira.htm
Kultura
Maria Schneider eta Brad Mehldau Gasteizko Jazzaldian izango dira
Uztailaren 3tik 8ra egingo den 46. jaialdirako baieztatu dituzten lehenengo bi artistak dira.
Maria Schneider eta Brad Mehldau Gasteizko Jazzaldian izango dira. Uztailaren 3tik 8ra egingo den 46. jaialdirako baieztatu dituzten lehenengo bi artistak dira.
Gasteizko Jazzaldia iristeko bost hilabete eskas falta direnean, antolatzaileek bertan parte hartuko duten lehenengo bi musikariak iragarri dituzte: Maria Schneider eta Brad Mehldau. Biak ala biak Mendizorrotza kiroldegiko agertokian ariko dira. Uztailaren 5ean, asteazkenez, Maria Schneider konpositore, pianista eta o...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224099/ahtaren-inposaketa-gaitzetsi-du-bizik.htm
Gizartea
AHTaren «inposaketa» gaitzetsi du Bizik
AHTaren proiektuak Ipar Euskal Herriko herritarrentzat zerga berriak ekarriko dituela salatu du. Irun, Baiona eta Bordeleko auzapezen deiarekin bat egin du
AHTaren «inposaketa» gaitzetsi du Bizik. AHTaren proiektuak Ipar Euskal Herriko herritarrentzat zerga berriak ekarriko dituela salatu du. Irun, Baiona eta Bordeleko auzapezen deiarekin bat egin du
Pirinio Atlantikoetako Departamenduko kontseiluak Baionan duen egoitzatik bi pankarta handi zintzilikatu dituzte Biziko kideek AHT «proiektu klimatizida» salatzeko. Mugimendu altermundialistaren hitzetan, Euskal Hirigune Elkargoak eta Ipar Euskal Herriko gizartearen gehiengoak GPSO Hego Mendebaldeko trenbide Egitasmo H...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224100/adifek-eta-gipuzkoako-aldundiak-txostenak-egin-zituzten-galeria-kaltetuaren-inguruan.htm
Politika
Adifek eta Gipuzkoako Aldundiak txostenak egin zituzten galeria kaltetuaren inguruan
Espainiako Garraio ministro Raquel Sanchezek ziurtatu du Lezetxikiko aztarnategiak ez duela «inolako katerik» izan AHTaren tunela dela eta.
Adifek eta Gipuzkoako Aldundiak txostenak egin zituzten galeria kaltetuaren inguruan. Espainiako Garraio ministro Raquel Sanchezek ziurtatu du Lezetxikiko aztarnategiak ez duela «inolako katerik» izan AHTaren tunela dela eta.
EH Bilduko Espainiako kongresukide Iñaki Ruiz de Pinedoren galdera bati erantzunez, Espainiako Garraio ministro Raquel Sanchezek jakinarazi du Lezetxikiko galeria baten barruan egindako tunelak ez duela «inolako kalterik» eragin aztarnategi garrantzitsuan. Ministroak esan du «300 metro baino gehiagora» dagoen galeria b...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224101/dagoeneko-15000tik-gora-dira-ekialde-hurbileko-lurrikaretan-hildakoak.htm
Mundua
Dagoeneko 15.000tik gora dira Ekialde Hurbileko lurrikaretan hildakoak
Askok autoetan eta kalean lo egin dute, etxera itzultzeko beldur. Milaka dira kaltetuak, eta lurrikarak are gehiago okertu du Siria iparraldeko eta Kurdistango egoera. Erreskate taldeak hondamendi eremuetara iritsi ezinik dabiltza.
Dagoeneko 15.000tik gora dira Ekialde Hurbileko lurrikaretan hildakoak. Askok autoetan eta kalean lo egin dute, etxera itzultzeko beldur. Milaka dira kaltetuak, eta lurrikarak are gehiago okertu du Siria iparraldeko eta Kurdistango egoera. Erreskate taldeak hondamendi eremuetara iritsi ezinik dabiltza.
Bigarren gau hotza igaro dute Turkiako, Kurdistango eta Siriako herritarrek, herenegun bi seismo bortitzek Ekialde Hurbila gogor astindu zutenetik. Egoerak gainezka eginda, erreskate taldeak gauez eta egunez ari dira euren lana egiten, jo eta ke, erlojuaren aurka. Orduak joan ahala, gero eta zailagoa izango da inor biz...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224102/enpresen-laquokonplizeraquo-izatea-egotzi-diote-novaltiako-eta-vulcanizados-zuloagako-grebalariek-lan-ikuskaritzari.htm
Ekonomia
Enpresen «konplize» izatea egotzi diote Novaltiako eta Vulcanizados Zuloagako grebalariek Lan Ikuskaritzari
Ikuskaritzaren egoitzaren atarian elkarretaratzea egin dute grebalariek. Greba eskubidea «etengabe» urratzen zaiela gogorarazi dute.
Enpresen «konplize» izatea egotzi diote Novaltiako eta Vulcanizados Zuloagako grebalariek Lan Ikuskaritzari. Ikuskaritzaren egoitzaren atarian elkarretaratzea egin dute grebalariek. Greba eskubidea «etengabe» urratzen zaiela gogorarazi dute.
Novaltia eta Vulcanizados Zuloaga enpresetako langileek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, Lan Ikuskaritzaren Bilboko egoitzaren atarian. Enpresa biek grebalarien greba eskubidea «etengabe» urratzen dutela adierazi dute, eta jarrera horrekiko Lan Ikuskaritza «konplize» dela gehitu dute. Novaltiako (Zaratamo, Bizka...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224103/hiru-urte-barru-berriztagarriak-izango-dira-munduko-argindar-iturri-nagusia.htm
Ekonomia
Hiru urte barru berriztagarriak izango dira munduko argindar iturri nagusia
Ikatza gaindituko dute, IEA Nazioarteko Energia Agentziaren arabera. Datozen hiru urteetako eskariaren igoera ere energia berriztagarriekin eta nuklearrarekin aseko da ia erabat.
Hiru urte barru berriztagarriak izango dira munduko argindar iturri nagusia. Ikatza gaindituko dute, IEA Nazioarteko Energia Agentziaren arabera. Datozen hiru urteetako eskariaren igoera ere energia berriztagarriekin eta nuklearrarekin aseko da ia erabat.
Energia berriztagarriak dira etorkizuna; epe motzera, bederen. Hori uzten du agerian IEA Nazioarteko Energia Agentziak argindarraren ekoizpenari buruz argitaratu duen azken txostenak: haren arabera, 2025. urtearen amaierarako iturri berriztagarriak izango dira argindarra sortzeko bide nagusia munduan. Gaur egun ikatza ...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224104/biden-laquotxinak-gure-subiranotasuna-urratzen-badu-geure-burua-babestuko-duguraquo.htm
Mundua
Biden: «Txinak gure subiranotasuna urratzen badu, geure burua babestuko dugu»
Estatuaren egoerari buruzko agerraldia egin du AEBetako estatuburuak. Besteak beste, Ukrainako gerraz eta droga trafikoaz aritu da.
Biden: «Txinak gure subiranotasuna urratzen badu, geure burua babestuko dugu». Estatuaren egoerari buruzko agerraldia egin du AEBetako estatuburuak. Besteak beste, Ukrainako gerraz eta droga trafikoaz aritu da.
Azken asteetan zeresan handia eman du Txinak ustez espioitzarako bidalitako globoak —joan den asteburuan eraitsi zuen AEBetako Gobernuak—, eta hori bera baliatu du AEBetako presidente Joe Bidenek Estatuaren egoerari buruzko agerraldian Pekini oharra luzatzeko: «Badut konpromisoa Txinarekin elkarlanean aritzeko, AEBen e...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224105/askabide-klinikak-eskatu-du-abortuaren-kontrako-protestak-ez-daitezela-guneetatik-hurbil-egin.htm
Gizartea
Askabide klinikak eskatu du abortuaren kontrako protestak ez daitezela guneetatik hurbil egin
40 Días por la Vida abortuaren aurkako elkarteak iragarri du protestak eginen dituztela otsailaren 22tik aurrera.
Askabide klinikak eskatu du abortuaren kontrako protestak ez daitezela guneetatik hurbil egin. 40 Días por la Vida abortuaren aurkako elkarteak iragarri du protestak eginen dituztela otsailaren 22tik aurrera.
Eusko Legebiltzarrean egon dira gaur Askabide klinikako hiru bozeramaile. Adierazi dute legeak erraten duela klinikatik distantzia jakin batera egin behar direla abortuaren kontrako protestak, eta hori Gasteiz eta Donostian dituzten guneetan ez dela bermatzen. Hortaz, eskatu dute legea betetzen dela ziurtatzeko: «Ganbe...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224106/nafarroako-gobernuak-baztertu-egin-du-bere-langileei-soldata-gehiago-igotzea.htm
Ekonomia
Nafarroako Gobernuak baztertu egin du bere langileei soldata gehiago igotzea
«Baliabideak mugatuak dira», argudiatu du Javier Ramirez Funtzio Publikoko kontseilariak. Soldatak inflaziora parekatzea da hilaren 15eko grebaren eskakizunetako bat.
Nafarroako Gobernuak baztertu egin du bere langileei soldata gehiago igotzea. «Baliabideak mugatuak dira», argudiatu du Javier Ramirez Funtzio Publikoko kontseilariak. Soldatak inflaziora parekatzea da hilaren 15eko grebaren eskakizunetako bat.
Langile publikoen ordezkariekin elkarrizketatzeko prest dagoela ziurtatu du Nafarroako Gobernuak, baina dagoeneko ezezko batekin erantzun die haien eskaera nagusietako bati: ez du soldatak gehiago handitzeko «asmorik». Soldatak dira, hain zuzen ere, hilaren 15erako Nafarroako sektore publikoko bost sindikatu nagusiek ...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224107/ep-iuk-eta-jaurlaritzak-akordioa-lortu-dute-memoria-demokratikoaren-legearen-inguruan.htm
Gizartea
EP-IUk eta Jaurlaritzak akordioa lortu dute memoria demokratikoaren legearen inguruan
Biktimen errolda bat sortuko da, erreparazio «osoa» bermatuko zaie biktimei, eta memoriaren aurkako sinboloak kentzeko plan bat onduko du Gogora-k, besteak beste.
EP-IUk eta Jaurlaritzak akordioa lortu dute memoria demokratikoaren legearen inguruan. Biktimen errolda bat sortuko da, erreparazio «osoa» bermatuko zaie biktimei, eta memoriaren aurkako sinboloak kentzeko plan bat onduko du Gogora-k, besteak beste.
EAEko Memoria Historiko eta Demokratikoaren Lege proiektuaren inguruan akordioa lortu dute Elkarrekin Podemos-IUk, EAJk eta PSE-EEk. Miren Gorrotxategi eta Jon Hernandez legebiltzarkideek eman dute akordioaren berri gaur goizean: azaldu dutenez, Jaurlaritzarekin erdietsitako akordioari esker, jatorrizko testua «hobetze...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224108/nafarroako-gobernuaren-abisua-sindikatuei-ez-dugu-asmorik-soldatak-gehiago-igotzeko.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuaren abisua sindikatuei: «Ez dugu asmorik soldatak gehiago igotzeko»
Remirez lehendakariordea, Sindikatu Medikoaren grebaz: «Ahalegin guztiak egin ditugu; orain, esan behar dute gure eskaintza onartzen duten ala ez»
Nafarroako Gobernuaren abisua sindikatuei: «Ez dugu asmorik soldatak gehiago igotzeko». Remirez lehendakariordea, Sindikatu Medikoaren grebaz: «Ahalegin guztiak egin ditugu; orain, esan behar dute gure eskaintza onartzen duten ala ez»
Atea apur bat ireki zuten Sindikatu Medikoaren eskaeretara hurbiltzeko, baina berehala itxi dute: Nafarroako Gobernuak ez du asmorik langile publikoei soldata igotzeko, dagoeneko hitzartua dagoen %2,5eko igoeraz gaindi. «Egin beharreko ahalegin guztiak egin ditugu», azaldu du Javier Remirez lehendakariordeak, gobernu b...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224109/belateko-tunel-berriaren-lanak-lizitatu-ditu-nafarroako-gobernuak.htm
Gizartea
Belateko tunel berriaren lanak lizitatu ditu Nafarroako Gobernuak
95 milioi euroko kostua izango dute lanek. Txibiteren arabera, «lekurik arazotsuenetako baten konponbidearen hasiera» da.
Belateko tunel berriaren lanak lizitatu ditu Nafarroako Gobernuak. 95 milioi euroko kostua izango dute lanek. Txibiteren arabera, «lekurik arazotsuenetako baten konponbidearen hasiera» da.
«Bideko segurtasuna hobetzeko mugarri bat da». Horrela aurkeztu du Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak Belateko tunel berriaren proiektua. 95 milioi euroko kostua izango dute lizitatutako lanek, eta iragarri dute 45 hilabeteren buruan amaitzea aurreikusi dutela. N-121-A errepidean kokatuko da tunela; Nafar...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224110/labek-pentsio-sistema-propioa-aldarrikatu-du.htm
Ekonomia
LABek pentsio sistema propioa aldarrikatu du
Manifestazioa egin du Hendaia eta Irun artean. Euskal Herriko alderdi politikoak deitu ditu Madrilen eta Parisen murrizketa gehiago ez onartzera. Frantziako sindikatu nagusiek beste mobilizazio egun bat antolatu dute hilaren 16rako.
LABek pentsio sistema propioa aldarrikatu du. Manifestazioa egin du Hendaia eta Irun artean. Euskal Herriko alderdi politikoak deitu ditu Madrilen eta Parisen murrizketa gehiago ez onartzera. Frantziako sindikatu nagusiek beste mobilizazio egun bat antolatu dute hilaren 16rako.
Pentsio sistemetan Frantziako eta Espainiako gobernuek egin asmo dituzten erreformak salatu ditu LABek, eta sistema propioa aldarrikatu du, Hendaian (Lapurdi) abiatu eta Irunen (Gipuzkoa) amaitu den mobilizazio batean. Igor Arroyo LABeko koordinatzaile nagusiak «Euskal Herriko alderdi politikoak» deitu ditu Madrilen e...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224111/goeren-bidez-are-gehiago-erraztu-nahi-dugu-herritarrak-ikerketa-eta-berrikuntzaren-mundura-hurbil-daitezen.htm
albisteak
«GOEren bidez, are gehiago erraztu nahi dugu herritarrak ikerketa eta berrikuntzaren mundura hurbil daitezen»
Begoña Rodriguez • BCC Innovationeko zuzendaria
«GOEren bidez, are gehiago erraztu nahi dugu herritarrak ikerketa eta berrikuntzaren mundura hurbil daitezen». Begoña Rodriguez • BCC Innovationeko zuzendaria
2018an bere ateak zabaldu zituenetik, BCC Innovationek, Basque Culinary Centerren zentro teknologikoak, gastronomiaren etorkizuneko eskaera eta erronka handiei erantzuteko lan egiten du. Balio katearen eraldaketan laguntzeko misio argiarekin, BCC Innovationek, Basque Culinary Centerren zentro teknologikoak, ikerketa, ...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224112/fiskaltzak-zazpi-urteko-espetxe-zigorra-eskatu-du-alonsotegiko-alkate-ohi-aitor-santiestebanentzat.htm
Politika
Fiskaltzak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du Alonsotegiko alkate ohi Aitor Santiestebanentzat
Prebarikazioa egitea, dirua bidegabe erabiltzea, dokumentuak faltsutzea eta diru laguntzetan iruzur egitea egozten dizkio fiskaltza Santiestebani.
Fiskaltzak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du Alonsotegiko alkate ohi Aitor Santiestebanentzat. Prebarikazioa egitea, dirua bidegabe erabiltzea, dokumentuak faltsutzea eta diru laguntzetan iruzur egitea egozten dizkio fiskaltza Santiestebani.
Fiskaltzak zazpi urteko espetxe zigorrak eskatu ditu Alonsotegiko (Bizkaia) alkate ohi Aitor Santiestebanentzat (2007-2011) eta beste bost lagunentzat. Prebarikazioa egitea, diru laguntzetan iruzur egitea, dirua bidegabe erabiltzea eta dokumentuak faltsutzea egozten die. Haren arabera, Santiestebanek obra batzuk egokit...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224113/obus-bat-aurkitu-dute-donostiako-zubi-batean-hura-eraisten-ari-zirenean.htm
Gizartea
Obus bat aurkitu dute Donostiako zubi batean, hura eraisten ari zirenean
Ertzaintzak esan du litekeena dela 1936ko gerrakoa izatea, baina ez duela pizgailurik eta, ondorioz, ez duela lehertzeko arriskurik.
Obus bat aurkitu dute Donostiako zubi batean, hura eraisten ari zirenean. Ertzaintzak esan du litekeena dela 1936ko gerrakoa izatea, baina ez duela pizgailurik eta, ondorioz, ez duela lehertzeko arriskurik.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Donostiako Astiñene zubia eraisteko lanetan obus bat aurkitu dute. Zubiaren hondakinen artean aurkitu dute langileek, eguerdi aldean. Bonbaz ohartarazita, lehergaiak indargabetzeko unitate bateko ertzainek jaso dute, eta polizia etxera eraman dute, aztertzeko. S...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224114/donostia-ospitaleko-langileak-osakidetzak-emandako-erantzuna-aztertzen-ari-dira.htm
Gizartea
Donostia ospitaleko langileak Osakidetzak emandako erantzuna aztertzen ari dira
Abenduaren hasieran zerbitzuburuek abiatutako protestari atxikita egin ziren eskarien inguruan, «idatziz eta sinatuta» eskatu zituzten langileek konpromisoak, eta jasotako bermeak aski sendoak diren aztertzen ari dira orain
Donostia ospitaleko langileak Osakidetzak emandako erantzuna aztertzen ari dira. Abenduaren hasieran zerbitzuburuek abiatutako protestari atxikita egin ziren eskarien inguruan, «idatziz eta sinatuta» eskatu zituzten langileek konpromisoak, eta jasotako bermeak aski sendoak diren aztertzen ari dira orain
BERRIAk baieztatu ahal izan du Donostia ospitalean abenduaren hasieratik protestan ari diren langileak aztertzen ari direla egin dituzten eskeen harira Osakidetzako buruek emandako erantzuna. Hainbat dokumentu trukatu dituzte bi aldeek igaro egunotan. Urtarrilaren 23an langileen ordezkariek azaldu zuten zuzendaritzare...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224115/hondakin-industrialei-aurre-egiteko-tratamendu-egokirik-ez-edukitzea-egotzi-die-elak-erakundeei.htm
Gizartea
Hondakin industrialei aurre egiteko «tratamendu egokirik» ez edukitzea egotzi die ELAk erakundeei
Sindikatuak proposatu du, besteak beste, industriaren ekoizpen eredua «dibertsifikatzea» eta material berriztagarrietan, birziklagarrietan eta energia berriztagarrietan oinarritutako jarduerak bultzatzea.
Hondakin industrialei aurre egiteko «tratamendu egokirik» ez edukitzea egotzi die ELAk erakundeei. Sindikatuak proposatu du, besteak beste, industriaren ekoizpen eredua «dibertsifikatzea» eta material berriztagarrietan, birziklagarrietan eta energia berriztagarrietan oinarritutako jarduerak bultzatzea.
Hego Euskal Herriko hondakin industrialen egoera aztertu du ELAk, eta ondorio nagusia da, «urtez urte handitzen doazen hondakinak izanagatik ere», erakundeek ez dutela horiei aurre egiteko «tratamendu egokirik; ekonomia zirkularrean oinarritu beharrean, erraustegien alde egiten ari dira edo zabortegietan pilatzen dituz...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224116/gasteizko-familia-baten-etxegabetzea-gerarazteko-exijitu-dute.htm
Gizartea
Gasteizko familia baten etxegabetzea gerarazteko exijitu dute
Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak agerraldia egin du, «segurtasun osoz» berehalako etxegabetze agindua jasoko duen familia baten egoera salatzeko. «Beti bezala, administrazioak ez du aukerarik eskaini», gehitu du.
Gasteizko familia baten etxegabetzea gerarazteko exijitu dute. Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak agerraldia egin du, «segurtasun osoz» berehalako etxegabetze agindua jasoko duen familia baten egoera salatzeko. «Beti bezala, administrazioak ez du aukerarik eskaini», gehitu du.
Duela hilabete batzuk, azaroan, Gasteizko Etxebizitza Sindikatuak etxegabetze arriskuan zen familia baten egoeraren berri eman zuen. Denborak aurrera egin ahala, egoerak berdin jarraitzen du: «Beti bezala, administrazioak ez du aukerarik eskaini». Hiriburuko Espainia plazan agerraldia egin du sindikatuak gaur, etxegabe...
2023-2-8
https://www.berria.eus/albisteak/224117/eukene-larrartek-zilarrezko-domina-lortu-du-europako-txapelketetan.htm
Kirola
Eukene Larrartek zilarrezko domina lortu du Europako Txapelketetan
Scratch proban izan da. Soilik Maria Martins portugaldarra izan du aurretik. Nazioartean lortu duen lehen garaipen garrantzitsua da. Datozen egunetan Madison eta Ommniun probetan lehiatuko da.
Eukene Larrartek zilarrezko domina lortu du Europako Txapelketetan. Scratch proban izan da. Soilik Maria Martins portugaldarra izan du aurretik. Nazioartean lortu duen lehen garaipen garrantzitsua da. Datozen egunetan Madison eta Ommniun probetan lehiatuko da.
Eukene Larrartek zilarra kolkoratu du Suitzako Grenchen herrian jokatzen ari diren pistako txirrindularitzako Europako Txapelketetan, scratch modalitatean. Soilik Maria Martins portugaldarra izan du aurretik tolosarrak. Hirugarren izan da, berriz, Daria Pikulik poloniarra. Larrarte Martinsekin batera joan da ihes egind...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224137/emakume-eta-neska-zientzialarien-nazioarteko-eguna-ospatuko-dute-larunbatean.htm
Gizartea
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko dute larunbatean
Dozenaka ekintza antolatu dituzte, hala nola tailerrak, mahai inguruak, erakusketak, jolasak eta bisitak. «Zientzia bada nesken kontua» mezua zabaldu nahi dute.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna ospatuko dute larunbatean. Dozenaka ekintza antolatu dituzte, hala nola tailerrak, mahai inguruak, erakusketak, jolasak eta bisitak. «Zientzia bada nesken kontua» mezua zabaldu nahi dute.
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da otsailaren 11, larunbata. Zientziarena sektore maskulinizatua izan da mendeetan, eta emakumeek egindako aurkikuntza asko gizonen izenekin erregistratu eta ezagutu izan dira historian. Bada, emakumeen lana ikusarazteko, aitortzeko, parte hartzea sustatzeko eta errefe...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224138/egoiliarren-formakuntzaren-eskuduntza-eskatzeko-proposamena-atzera-bota-dute-eusko-legebiltzarrean.htm
Gizartea
Egoiliarren formakuntzaren eskuduntza eskatzeko proposamena atzera bota dute Eusko Legebiltzarrean
EH Bilduk eraman du eskea, legez besteko baten bidez, baina gainerako talde politikoek ez dute begi onez hartu, eta kontrako botoa eman dute.
Egoiliarren formakuntzaren eskuduntza eskatzeko proposamena atzera bota dute Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk eraman du eskea, legez besteko baten bidez, baina gainerako talde politikoek ez dute begi onez hartu, eta kontrako botoa eman dute.
Osasun arloan profesional aritzeko trebatzen ari diren egoiliarren prestakuntzaren eskuduntza Madrili eskatzeko eskabidea eraman du gaur Eusko Legebiltzarrera EH Bilduk, legez besteko proposamen baten bidez. Rebeka Ubera legebiltzarkideak egin du eskearen defentsa. «Osasun espezialitate guztietako formakuntza» autonomi...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224139/aebek-nord-stream-hodia-laquonola-leherraraziraquo-zuten-kontatu-du-hango-kazetari-batek.htm
Mundua
AEBek Nord Stream hodia «nola leherrarazi» zuten kontatu du hango kazetari batek
Seymour Hersh Pulitzer saridunak idatzi duenez, AEBetako itsas armadako urpekariek jarri zituzten bonbak NATOren maniobra batzuetan, eta Norvegiaren laguntzarekin zartatu zituzten.
AEBek Nord Stream hodia «nola leherrarazi» zuten kontatu du hango kazetari batek. Seymour Hersh Pulitzer saridunak idatzi duenez, AEBetako itsas armadako urpekariek jarri zituzten bonbak NATOren maniobra batzuetan, eta Norvegiaren laguntzarekin zartatu zituzten.
Joan zen irailaren 26an bi leherketa handi gertatu ziren Errusiatik Europako mendebaldera gasa eramateko eraikitako Nord Stream gasbidean. Berehala ondorioztatu zuten sabotaje ekintza izan zela, eta horren atzean egotea elkarri egotzi zioten Ukrainako gerran parte hartzen ari diren indarrek. Orain, Ameriketako Estatu B...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224140/gipuzkoako-aldundia-akordioari-laquobetoa-jartzenraquo-ari-dela-salatu-dute-garbitzaileek.htm
Ekonomia
Gipuzkoako Aldundia akordioari «betoa jartzen» ari dela salatu dute garbitzaileek
«Erosteko ahalmena ez galtzeko», soldatak KPIa adina handitzea eskatzen dute. Uztailean akordio bat lortu zuten enpresekin, baina azken orduan atzera egin zuten horiek.
Gipuzkoako Aldundia akordioari «betoa jartzen» ari dela salatu dute garbitzaileek. «Erosteko ahalmena ez galtzeko», soldatak KPIa adina handitzea eskatzen dute. Uztailean akordio bat lortu zuten enpresekin, baina azken orduan atzera egin zuten horiek.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren egoitzetako garbitzaileak protestara itzuli dira gaur, hitzarmena berritzeko negoziazioak «izoztuta» daudela salatzeko. Ane Alberdi ELAko ordezkariaren arabera, joan den uztailean akordio bat lortu zuten langileak Eulen eta Gizatzen enpresa azpikontratatuekin, soldata KPIaren igoeraren arabe...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224141/makina-erremintaren-fakturazioa-97-handitu-zen-iaz.htm
Ekonomia
Makina-erremintaren fakturazioa %9,7 handitu zen iaz
Italiako merkatua eta autogintzaren susperraldia dira datu onen eragile nagusietako bi. Aurtengo aurreikuspenak apalagoak dira, %5 ingurukoak.
Makina-erremintaren fakturazioa %9,7 handitu zen iaz. Italiako merkatua eta autogintzaren susperraldia dira datu onen eragile nagusietako bi. Aurtengo aurreikuspenak apalagoak dira, %5 ingurukoak.
Makina-erremintaren sektorearen fakturazioa %9,7 handitu zen iaz. Negozio bolumena 1.723 milioi eurokoa izan zen, 2021ean baino 202 milioi euro handiagoa, hain zuzen. Esportazioei esker lortu da igoera, %9,9 igo baitziren. Alde horretatik, Italian lortutako «salmenta kopuru izugarria» nabarmendu du AFM sektoreko enpres...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224142/haziren-txosten-batek-dio-de-miguel-kaleratu-zitekeela-gorenaren-zain-egon-gabe.htm
Politika
Haziren txosten batek dio De Miguel kaleratu zitekeela Gorenaren zain egon gabe
Eusko Jaurlaritzaren fundazioko kudeatzailearen txosten batek ohartarazi zuen bazegoela modua Arabako EAJko bigarrena izan zena kaleratzeko, haren zigorra berretsi arte itxaron gabe. Eusko Legebiltzarrera igorri dute agiri hori.
Haziren txosten batek dio De Miguel kaleratu zitekeela Gorenaren zain egon gabe. Eusko Jaurlaritzaren fundazioko kudeatzailearen txosten batek ohartarazi zuen bazegoela modua Arabako EAJko bigarrena izan zena kaleratzeko, haren zigorra berretsi arte itxaron gabe. Eusko Legebiltzarrera igorri dute agiri hori.
Hazik ezin zuela Alfredo de Miguel kaleratu Espainiako Auzitegi Gorenak haren zigorra berretsi arte. Horixe izan da Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakariaren azalpena De Miguel zegokion lanpostuan uzteko, eta, are, hark mailaz igotzeko izan duen aukera azaltzeko. Bada, Hazi fundazioko kudeatzailearen txosten batek ge...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224143/martiarena-eta-torregarai-harpa-jotzen-ibiliko-dira-podcast-batean.htm
Bizigiro
Martiarena eta Torregarai ‘Harpa jotzen’ ibiliko dira podcast batean
EITBk astelehenean estreinatuko du umorezko podcasta. Zortzi atal izango dira, eta bakoitzean gonbidatu batekin gai jakin baten inguruan mintzatuko dira.
Martiarena eta Torregarai ‘Harpa jotzen’ ibiliko dira podcast batean. EITBk astelehenean estreinatuko du umorezko podcasta. Zortzi atal izango dira, eta bakoitzean gonbidatu batekin gai jakin baten inguruan mintzatuko dira.
Podcast bat baino, pozkasta egiten hasi dira Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai umoristak. Harpa jotzen izena jarri diote egitasmoari, eta, astelehenetik aurrera, bi astean behin sareratuko dute, EITB Podkast atarian eta ohiko audio plataformetan. Zortzi atal grabatu dituzte, Hiru Damatxo ekoiztetxearen laguntzaz. ...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224144/laguntza-humanitarioa-iritsi-da-siria-ipar-mendebaldera-lurrikara-gertatu-eta-lau-egunera.htm
Mundua
Laguntza humanitarioa iritsi da Siria ipar-mendebaldera, lurrikara gertatu eta lau egunera
Turkiatik Siria iparralderako pasabide bakarra dago zabalik. Damaskok ohartarazi du bere eskuetatik igaro behar duela laguntza orok, «terroristengana edo talde armatuengana» irits ez dadin; horrek, ordea, kanpoan uzten ditu oposizioak kudeatutako eremuak. Azken datuen arabera, 20.000tik gora dira hildakoak.
Laguntza humanitarioa iritsi da Siria ipar-mendebaldera, lurrikara gertatu eta lau egunera. Turkiatik Siria iparralderako pasabide bakarra dago zabalik. Damaskok ohartarazi du bere eskuetatik igaro behar duela laguntza orok, «terroristengana edo talde armatuengana» irits ez dadin; horrek, ordea, kanpoan uzten ditu opos...
Siriako gerrak guztia zipriztintzen du, baita lurrikara osteko laguntza humanitarioaren banaketa ere. Bi lurrikara handiak gertatu eta lau egunera heldu da Siria ipar-mendebaldera laguntza humanitariorako lehen konboia. Tarte horretan, Ipar-Mendebaldeko Administrazio Autonomoa bakarrik aritu da seismoek eragindako hond...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224145/ikusle-lekuko-edo-argazkilari.htm
Kirola
Ikusle, lekuko edo argazkilari?
LeBron Jamesen errekorraren saskiratzeak argi utzi du teknologiak nola aldatu duen gertakari garrantzitsuak ikusteko modua, lekukotza jaso nahian ikusleak argazkilari bihurtzen baitira.
Ikusle, lekuko edo argazkilari?. LeBron Jamesen errekorraren saskiratzeak argi utzi du teknologiak nola aldatu duen gertakari garrantzitsuak ikusteko modua, lekukotza jaso nahian ikusleak argazkilari bihurtzen baitira.
Azken orduetan, munduari buelta eman dio LeBron James Los Angeles Lakerseko jokalariaren atzo goizaldeko azken-aurreko saskiratzeak. NBAren historian puntu gehien sartu duen jokalaria bihurtu zen Oklahomaren aurkako partidan, eta azken-aurreko horri beste saskiratze bat gehituta, 38.390 puntuan du orain errekorra. Ordu...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224146/ez-da-sagardoa-zu-zara-eraso-matxista-eta-homofoboen-aurkako-kanpaina-aurkeztu-dute-hernanin.htm
Gizartea
'Ez da sagardoa. Zu zara': eraso matxista eta homofoboen aurkako kanpaina aurkeztu dute Hernanin
Txotx garaian bisitari anitz biltzen dira Hernanira, eta gehienetan «ohiko bihurtu diren jarrera onartezin batzuk» izaten direla
'Ez da sagardoa. Zu zara': eraso matxista eta homofoboen aurkako kanpaina aurkeztu dute Hernanin. Txotx garaian bisitari anitz biltzen dira Hernanira, eta gehienetan «ohiko bihurtu diren jarrera onartezin batzuk» izaten direla
«Zoritxarrez, sagardoaren aitzakian, sexu erasoak, eraso arrazistak eta bizilagunen atsedena oztopatzen duten jarrerak izaten dira maiz Hernanin», adierazi zuen Xabier Lertxundi Hernaniko (Gipuzkoa) alkateak joan den asteartean. Ez da sagardoa. Zu zara lelopean kanpaina bat abiatu dute, gisa horietako erasoen eta jarre...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224147/abortuaren-2010eko-legea-onetsi-du-espainiako-auzitegi-konstituzionalak.htm
Gizartea
Abortuaren 2010eko legea onetsi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak
Zazpi magistratuk babestu dute araua, eta lauk eman dute kontrako botoa.
Abortuaren 2010eko legea onetsi du Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Zazpi magistratuk babestu dute araua, eta lauk eman dute kontrako botoa.
PPk helegitea jarri zuen abortuaren 2010eko legearen aurka, eta helegite hori aztertzeko saioa zuen gaur Espainiako Auzitegi Konstituzionalak. Zazpi magistratuk eman dute legearen aldeko eta PPren helegitearen aurkako botoa, eta lauk eman dute kontrako iritzia. PPren helegiteak abortatzeko epeak jarri zituen jomugan, b...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224148/etxeratze-agindua-ezarri-dute-txile-hegoaldean-suteengatik.htm
Mundua
Etxeratze agindua ezarri dute Txile hegoaldean, suteengatik
Maule, Biobio, Ñuble eta Araucania dira kalte gehien izan dituzten eskualdeak. 309.000 hektarea erre dira astebetean. Haizea eta bero handia espero dituzte datozen egunetarako.
Etxeratze agindua ezarri dute Txile hegoaldean, suteengatik. Maule, Biobio, Ñuble eta Araucania dira kalte gehien izan dituzten eskualdeak. 309.000 hektarea erre dira astebetean. Haizea eta bero handia espero dituzte datozen egunetarako.
Egoera larria da Txile hegoaldean. Suteengatik alerta gorrian daude gutxienez lau eskualde: Maule, Biobio, Ñuble eta Araucania. Astebetean, 309.000 hektarea erre dira, 24 pertsona hil, eta 2.180 zauritu. 1.180 etxe erre dira, eta 5.560 pertsona geratu dira kalean. Bart gauean gobernuak iragarri du etxeratze agindua eza...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224149/garcia-danboreneari-pentsio-gehigarria-kentzeko-eskatu-die-eusko-legebiltzarrak-espainiako-gorteei.htm
Politika
Garcia Danboreneari pentsio gehigarria kentzeko eskatu die Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gorteei
EH Bilduk soilik babestu du Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako legez besteko proposamena. Gainerakoek adierazi dute gaia Kongresuan eta Senatuan jorratu behar dela.
Garcia Danboreneari pentsio gehigarria kentzeko eskatu die Eusko Legebiltzarrak Espainiako Gorteei. EH Bilduk soilik babestu du Elkarrekin Podemos-IUk aurkeztutako legez besteko proposamena. Gainerakoek adierazi dute gaia Kongresuan eta Senatuan jorratu behar dela.
Ricardo Garcia Danboreneak diputatu ohi gisa jasotzen duen diru sariaren kontra egin du Eusko Legebiltzarrak, eta Espainiako Gorteetako Mahaiari eskatu dio hori eteteko. EH Bilduren eta Elkarrekin Podemos-IUren aldeko botoekin (25) egin du. EAJ (31) abstenitu egin da, eta PSE-EEk, PPk eta Voxek (17) aurka bozkatu dute....
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224150/emantzipaziorako-laguntza-ekonomikoak-eskainiko-dizkie-gazteei-eusko-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Emantzipaziorako laguntza ekonomikoak eskainiko dizkie gazteei Eusko Jaurlaritzak
Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategiaren ardatza da neurria, baina oraindik ez dakite laguntza ekonomikoak zenbatekoak izango diren. Gazteen bizi baldintzekin zerikusia duten beste bederatzi lehentasun ere ezarri dituzte.
Emantzipaziorako laguntza ekonomikoak eskainiko dizkie gazteei Eusko Jaurlaritzak. Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategiaren ardatza da neurria, baina oraindik ez dakite laguntza ekonomikoak zenbatekoak izango diren. Gazteen bizi baldintzekin zerikusia duten beste bederatzi lehentasun ere ezarri dituzte.
Gaur aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak gazteriaren arloan eta legegintzaldiaren amaierara arte bete beharreko helburuak. Hamar dira guztira, eta 2022ko ekainaren 21ean onartu zuten Erronka Demografikorako 2030 Euskal Estrategia osatzen dute. Gazteen emantzipazioa da xede nagusia, baina, Jonan Fernandez Trantsizio Sozial...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224151/3000-euro-ordaintzera-zigortu-dute-gksko-kide-bat.htm
Politika
3.000 euro ordaintzera zigortu dute GKSko kide bat
Zuberoan margoketak egin izana leporatuta epaitu zuten atzo, Paueko auzitegian
3.000 euro ordaintzera zigortu dute GKSko kide bat. Zuberoan margoketak egin izana leporatuta epaitu zuten atzo, Paueko auzitegian
Ipar Euskal Herriko GKS Gazte Koordinakunde Sozialistako gazte bat 3.000 euroko isuna ordaintzera zigortu du Paueko auzitegiak. Asteartean epaitu zuten, 2021eko udaberrian Zuberoan margoketak egin izana leporatuta. Mauleko jendarmeriak eramandako ikerketa baten ondorioa izan da gaztearen kontrako prozedura judiziala. ...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224152/mikel-barrios-baldintzapean-aske-utzi-dute-eskumuturreko-telematikorik-gabe.htm
Politika
Mikel Barrios baldintzapean aske utzi dute, eskumuturreko telematikorik gabe
2017an txilotu zuten Barrios. Urtebete egin zuen espetxean, eta, kontrol judizialpean aske geratu ostean, 2020ko ekainean espetxeratu zuten berriro. Hilabete gutxira geratu zen aske kontrol judizialpean; 2020ko urritik zeraman zigorra etxetik betetzen.
Mikel Barrios baldintzapean aske utzi dute, eskumuturreko telematikorik gabe. 2017an txilotu zuten Barrios. Urtebete egin zuen espetxean, eta, kontrol judizialpean aske geratu ostean, 2020ko ekainean espetxeratu zuten berriro. Hilabete gutxira geratu zen aske kontrol judizialpean; 2020ko urritik zeraman zigorra etxetik...
Baldintzapean aske da Mikel Barrios euskal presoa, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, eta ez du eskumuturreko telematikorik eraman beharko. 2020ko urritik etxean ari zen betetzen bost urteko zigorra, eskumuturreko telematikoarekin. Preso iruindarra 2017an atxilotu zuten, Berlinen, ETAko kide izatea leporatuta. Euroa...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224153/errefuxiatuen-auzian-arreta-eskubideetan-jartzeko-eskatu-du-zehar-elkarteak.htm
Gizartea
Errefuxiatuen auzian arreta eskubideetan jartzeko eskatu du Zehar elkarteak
Babesa galdegiten dutenek eskaera bideratzeko topatzen dituzten oztopoak salatu ditu.
Errefuxiatuen auzian arreta eskubideetan jartzeko eskatu du Zehar elkarteak. Babesa galdegiten dutenek eskaera bideratzeko topatzen dituzten oztopoak salatu ditu.
Duela pare bat aste, polemika piztu zen EAJren eta PSE-EEren artean Espainiako Gobernuak Gasteizko Arana klinikan egin nahi duen harrera zentroaren harira. Orain, Zehar Errefuxiatuekin gobernuz kanpoko erakundea plazara agertu da, eta, polemika hori dela eta, argi azaldu nahi izan du errefuxiatuen inguruko eztabaidan «...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224154/ekialde-hurbileko-lurrikaren-biktimei-laguntzeko-elikagai-bilketa-egingo-du-zaporeak-ek-larunbatean.htm
Gizartea
Ekialde Hurbileko lurrikaren biktimei laguntzeko elikagai bilketa egingo du Zaporeak-ek larunbatean
Euskal Herri osoan egingo dute bilketa. Gasteizen eta Donostian 09:00etatik 15:00etara izango da, eta Iruñean, 10:00etatik 14:00etara.
Ekialde Hurbileko lurrikaren biktimei laguntzeko elikagai bilketa egingo du Zaporeak-ek larunbatean. Euskal Herri osoan egingo dute bilketa. Gasteizen eta Donostian 09:00etatik 15:00etara izango da, eta Iruñean, 10:00etatik 14:00etara.
Zaporeak erakundeak Sirian bizi diren eta lurrikararen biktima izan diren errefuxiatuentzako elikagai bilketa egingo du larunbatean Euskal Herrian. Gasteizen, Marianitas ikastetxean egingo dute, eta Donostian, San Martin Azokan, 9:00etatik 15:00etara; Iruñean, La Morean eta Matesan aparkalekuan izango da, 10:00etatik 1...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224155/ordainpeko-kontuetan-karaktere-muga-4000ra-zabaldu-du-twitterrek.htm
Bizigiro
Ordainpeko kontuetan karaktere muga 4.000ra zabaldu du Twitterrek
Lehenengo 280 karaktereak erakutsiko dira, eta botoi bat egongo da jarraian, norbaitek mezua irakurtzen segitu nahiko balu: gehiago erakutsi. Erabiltzaileen %0,2k baino ez dute ordainpeko bertsioa.
Ordainpeko kontuetan karaktere muga 4.000ra zabaldu du Twitterrek. Lehenengo 280 karaktereak erakutsiko dira, eta botoi bat egongo da jarraian, norbaitek mezua irakurtzen segitu nahiko balu: gehiago erakutsi. Erabiltzaileen %0,2k baino ez dute ordainpeko bertsioa.
Karaktere muga arazo eta eztabaidagai izan ohi da Twitterreko erabiltzaileentzat. Zenbat aldiz arazo bera: txio batean iruzkin bat idatzi, eta esan beharreko denak ez sartzea. Berezkoa du karaktere muga, eta horixe da, hain zuzen, haren esentzia: esan nahi den hori ahalik eta laburrena kontatzea. Hainbatek eskatu izan ...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224156/2024ko-olinpiar-jokoetako-kirolen-piktogramak-aurkeztu-dituzte.htm
Kirola
2024ko Olinpiar Jokoetako kirolen piktogramak aurkeztu dituzte
62 piktogramak osatuko dute Jokoen iruditeria. Hiru elementu uztartzen dira bakoitzean: kirola ordezkatzen duen elementu bat, kirola egiten den lekua, eta simetria.
2024ko Olinpiar Jokoetako kirolen piktogramak aurkeztu dituzte. 62 piktogramak osatuko dute Jokoen iruditeria. Hiru elementu uztartzen dira bakoitzean: kirola ordezkatzen duen elementu bat, kirola egiten den lekua, eta simetria.
Pare bat urte geratzen dira, baina Parisko 2024ko Olinpiar Jokoak hasi dira motorrak berotzen. Ezaguna da jada Jokoen irudia —Marianne Frantziaren irudi alegorikoa, su olinpikoa eta urrezko domina uztartzen ditu—. Orain, ordea, beste batzuen txanda da. Parisen izango diren kirolak irudikatzen dituzten piktogramak aurke...
2023-2-9
https://www.berria.eus/albisteak/224157/animalien-aurkako-tratu-txarrak-gogorrago-zigortzea-onetsi-du-espainiako-kongresuak.htm
Gizartea
Animalien aurkako tratu txarrak gogorrago zigortzea onetsi du Espainiako Kongresuak
Animaliak babesteko legea onartu du Espainiako Kongresuak, besteak beste PSOE, Unidas Podemos eta EH Bilduren babesarekin. EAJk kontra bozkatu du, eskumenak urratzen dituela iritzita. Espainiako Senatuan jarraituko du tramitazioak.
Animalien aurkako tratu txarrak gogorrago zigortzea onetsi du Espainiako Kongresuak. Animaliak babesteko legea onartu du Espainiako Kongresuak, besteak beste PSOE, Unidas Podemos eta EH Bilduren babesarekin. EAJk kontra bozkatu du, eskumenak urratzen dituela iritzita. Espainiako Senatuan jarraituko du tramitazioak.
Espainiako Kongresuak animaliak babesteko lege proiektua onartu du, besteak beste PSOE, Unidas Podemos eta EH Bilduren babesarekin. Zehazki, legegaiak aldeko 174 boto jaso ditu, eta kontrako 167. Gainera, horrekin batera eta animaliei egindako tratu txarrak gogorrago zigortzeko, Zigor Kodea erreformatzearen alde egin d...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224158/burt-bacharach-hil-da-xx-mendeko-pop-konpositore-laudatuenetakoa.htm
Kultura
Burt Bacharach hil da, XX. mendeko pop konpositore laudatuenetakoa
1960ko eta 1970eko hamarkadetako kantu oso ezagunak egin zituen; besteak beste, Raindrops Keep Falling on My Head eta I Say a Little Prayer
Burt Bacharach hil da, XX. mendeko pop konpositore laudatuenetakoa. 1960ko eta 1970eko hamarkadetako kantu oso ezagunak egin zituen; besteak beste, Raindrops Keep Falling on My Head eta I Say a Little Prayer
Publiko orokorrarentzat haren izena oso ezaguna ez zen arren, Burt Bacharach konpositorearen kantuek XX. mendeko bigarren zatiko soinu banda osatzen lagundu zuten. Batik bat 1960ko eta 1970eko hamarkadetan, Hal David letragilearekin batera egindako kantuek izugarrizko oihartzuna izan zuten, eta, sari ugariz gain, salme...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224180/paperik-gabeko-migratzaileen-kanporatzeak-azkartzea-adostu-du-europako-batasunak.htm
Mundua
Paperik gabeko migratzaileen kanporatzeak azkartzea adostu du Europako Batasunak
Batasunaren kanpo mugak indartuko dituzte estatu kideek. Hesien eraikuntza finantzatzeko eskatu dute hainbat herrialdek, besteak beste Austriak eta Greziak.
Paperik gabeko migratzaileen kanporatzeak azkartzea adostu du Europako Batasunak. Batasunaren kanpo mugak indartuko dituzte estatu kideek. Hesien eraikuntza finantzatzeko eskatu dute hainbat herrialdek, besteak beste Austriak eta Greziak.
Bi urte eta erdi daramatza Europako Batasunak Migrazio eta Asilorako Europako Akordio bat itxi nahian, baina blokeatuta dago oraindik ere. Aldiz, ados jarri dira paperik gabeko migratzaileen kanporatzeak azkartzean. Europar Kontseiluaren bi eguneko bilera baliatu dute zenbait estatu kidek gainontzekoak estu hartzeko. ...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224181/osakidetzako-oposizioetan-egiten-ari-diren-laquolardaskeriaraquo-salatu-dute.htm
Gizartea
Osakidetzako oposizioetan egiten ari diren «lardaskeria» salatu dute
Arloko sindikatu guztiek deituta, mobilizazioak egiten ari dira gaur behin-behineko langileak Donostian, Gasteizen eta Bilbon
Osakidetzako oposizioetan egiten ari diren «lardaskeria» salatu dute. Arloko sindikatu guztiek deituta, mobilizazioak egiten ari dira gaur behin-behineko langileak Donostian, Gasteizen eta Bilbon
Goiztiarrenak Bilboko eta Donostiako protestak izan dira. 08:15ean ehunka langile elkartu dira Basurtuko erietxearen aurrean, eta Donostiakoaren atarian; protestak egin dituzte. Gasteizen, Santiago erietxean, 11:00etan dute mobilizazioa. Arloko sindikatu guztiek bat egin dute deialdian, eta xede nagusia izan dute Osaki...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224182/estela-dominguez-sopela-womens-team-taldeko-txirrindularia-hil-da-kamioi-batek-harrapatuta.htm
Kirola
Estela Dominguez Sopela Women's Team taldeko txirrindularia hil da, kamioi batek harrapatuta
Kamioi batek harrapatu du, N-620 errepidean, Salamanca (Espainia) parean.
Estela Dominguez Sopela Women's Team taldeko txirrindularia hil da, kamioi batek harrapatuta. Kamioi batek harrapatu du, N-620 errepidean, Salamanca (Espainia) parean.
Estela Dominguez, Sopela Women's Team txirrindularitza taldeko ziklista espainiarra, atzo arratsaldean zendu zen. Larrialdi zerbitzuek jakinarazi dutenez, N-620 errepidean –Salamanca (Espainia) parean– bizikletan zihoala kamioi batek harrapatu zuen. 19 urte zituen. Larrialdi zerbitzuak ezbeharraren lekura bertaratu zir...
2023-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/224183/donibane-garazin-saihesbide-eske.htm
Gizartea
Donibane Garazin, saihesbide eske
Aspaldikoa da Donibane Garaziko saihesbide xedea, sekula gauzatzen ez dena. Azaroaren 17an, departamenduak gidaritza batzorde bat plantan ezarri zuen 2024. urte hastapenerako proposamen bat plazaratzeko. Bide Berria herritar taldeak batzordetik kanpo gelditu izana salatu du.
Donibane Garazin, saihesbide eske. Aspaldikoa da Donibane Garaziko saihesbide xedea, sekula gauzatzen ez dena. Azaroaren 17an, departamenduak gidaritza batzorde bat plantan ezarri zuen 2024. urte hastapenerako proposamen bat plazaratzeko. Bide Berria herritar taldeak batzordetik kanpo gelditu izana salatu du.
Ez da sinplea erratea Donibane Garaziko saihesbidea egiteko xedeak zenbat episodio ukan dituen orotara, baina historia luzea du. Donibane Garazi zeharkatzen duen departamendu mailako bidean trafiko handia bada aspalditik, eta erdigunea saihestea beharrezkoa dela erraten da aspalditik; hala jakinarazi izan dute herritar...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224184/gure-sarea-egina-dugu-amikuzeko-lurralde-honetan.htm
Bizigiro
«Gure sarea egina dugu Amikuzeko lurralde honetan»
Bost urte bete ditu aurten Amikuzeko Irratiak, Euskal Irratietako gazteenak. Herriko eragileek eta Irulegiko Irratiak sustatu zuten, eta badu orain bere lekua Donapaleutik hedatzen dituen uhinekin.
«Gure sarea egina dugu Amikuzeko lurralde honetan». Bost urte bete ditu aurten Amikuzeko Irratiak, Euskal Irratietako gazteenak. Herriko eragileek eta Irulegiko Irratiak sustatu zuten, eta badu orain bere lekua Donapaleutik hedatzen dituen uhinekin.
Euskal Irratiei eta Irulegiko Irratiari hertsiki lotua bada ere, Amikuzeko Irratiak badu bere bizia, Donapaleuko estudiotik lekuko berriak lantzen baitira egunez egun. Duela bost urte sortu zelarik, Artzen Letona (Sohüta, 1986) izan zen hango lehen langilea; gaur egun, Irulegiko Irratia eta Amikuzeko Irratiaren koordin...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224185/zorroztu-egingo-dituzte-arma-zuriak-eramateagatik-jarritako-isunak.htm
Gizartea
Zorroztu egingo dituzte arma zuriak eramateagatik jarritako isunak
Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek atzo hitzartu zuten 50.000 biztanletik gorako udalerrietan isun horiek gogortzea. Debekatutako arma bat eramateagatik 1.500 euroko zigorra ezarriko dute. Gasteizko Udalak ikerketa soziologiko bat egingo du gaueko aisialdian arma zuriak zergatik eramaten diren aztertzeko.
Zorroztu egingo dituzte arma zuriak eramateagatik jarritako isunak. Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek atzo hitzartu zuten 50.000 biztanletik gorako udalerrietan isun horiek gogortzea. Debekatutako arma bat eramateagatik 1.500 euroko zigorra ezarriko dute. Gasteizko Udalak ikerketa soziologiko bat egingo du gaueko aisialdi...
Azken asteotan, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako zenbait tokitan gaueko aisialdiko lokaletan arma zuriekin izandako erasoek sortutako oihartzun mediatikoaren ondotik, gogortu egingo dituzte debekatutako arma zuriak eramateagatik egun jartzen diren isunak. Batzarra egin zuten atzo Eusko Jaurlaritzak eta Eudelek gaia azt...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224186/astelehenean-ez-dute-elkarretaratzerik-egingo-donostia-ospitalearen-aurrean.htm
Gizartea
Astelehenean ez dute elkarretaratzerik egingo Donostia ospitalearen aurrean
Osakidetzatik jasotako erantzunak aztertzen aritu dira asteon, eta langileen batzarra eginez hasi nahi dute heldu den astea
Astelehenean ez dute elkarretaratzerik egingo Donostia ospitalearen aurrean. Osakidetzatik jasotako erantzunak aztertzen aritu dira asteon, eta langileen batzarra eginez hasi nahi dute heldu den astea
Asteon jakin da Donostia ospitalean abenduaren hasieratik protestan ari diren langileak aztertzen ari direla egin dituzten eskeen harira Osakidetzako buruek emandako erantzuna. Bi aldeek hainbat dokumentu trukatu dituzte egunotan, eta horren gaineko gogoetan aritu dira langileen ordezkariak. Atzo ilunabarrean jakinaraz...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224187/pkk-k-alde-bakarreko-menia-iragarri-du-lurrikarek-astindutako-eremuetan.htm
Mundua
PKK-k alde bakarreko menia iragarri du lurrikarek astindutako eremuetan
Taldeak zehaztu du su etena «Kurdistango herriaren mina arindu eta zauriak sendatu arte» egongo dela indarrean. Dagoeneko 21.300dik gora hil dira Ekialde Hurbileko lurrikaretan.
PKK-k alde bakarreko menia iragarri du lurrikarek astindutako eremuetan. Taldeak zehaztu du su etena «Kurdistango herriaren mina arindu eta zauriak sendatu arte» egongo dela indarrean. Dagoeneko 21.300dik gora hil dira Ekialde Hurbileko lurrikaretan.
Bi lurrikara bortitzek Turkia, Kurdistan eta Siria iparraldea astindu eta bost egunera heldu da PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren oharra: alde bakarreko su etena iragarri du seismoek hondatutako eremuetan. «Ekintza militarrak gelditzeko eskaera egiten diegu gure indar guztiei, Turkiako Estatua gure aurka etorri eta...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224188/nahikoa-dutela-errateko-garaia.htm
Gizartea
Nahikoa dutela errateko garaia
Eva Ugal eta Samara Jimenez ama-alabek elkarretaratze batean Iruñeko denda batean jasandako eraso arrazista salatu dute. «Lapurtzat hartu gaituzte ijitoak garelako». Dendako arduradunen eta polizien tratua kritikatu dute. Ijitoen aurkako jarrerak «normalizatzeari» uzteko eskatu dute.
Nahikoa dutela errateko garaia. Eva Ugal eta Samara Jimenez ama-alabek elkarretaratze batean Iruñeko denda batean jasandako eraso arrazista salatu dute. «Lapurtzat hartu gaituzte ijitoak garelako». Dendako arduradunen eta polizien tratua kritikatu dute. Ijitoen aurkako jarrerak «normalizatzeari» uzteko eskatu dute.
"Nahikoa da. Ezin dugu horrelako erasoak onartzen jarraitu”, Ijito herriaren banderari eutsi, eta Iruñeko Orreaga etorbideko seigarrenean dagoen Druni dendaren aurrean jarri dira Eva Ugal eta Samara Jimenez ama-alabak. Ez dira bakarrik; jaso dute zenbait elkarteren —SOS Arrazakeria, Ijitoen Idazkaritza fundazioa, Ijito...
2023-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/224189/zerbitzua-hondatzen-eta-orain-arteko-lana-suntsitzen-ari-dira.htm
Gizartea
«Zerbitzua hondatzen eta orain arteko lana suntsitzen ari dira»
Kattalingorrik kudeatu du Kattalingune, Nafarroako Gobernuak iaz zerbitzua esleitzeko lehiaketa antolatu zuen arte. Kattalingorri ez zen aurkeztu, Arraitz Koch langile ohiaren hitzetan, «baldintzak» salatzeko.
«Zerbitzua hondatzen eta orain arteko lana suntsitzen ari dira». Kattalingorrik kudeatu du Kattalingune, Nafarroako Gobernuak iaz zerbitzua esleitzeko lehiaketa antolatu zuen arte. Kattalingorri ez zen aurkeztu, Arraitz Koch langile ohiaren hitzetan, «baldintzak» salatzeko.
Lau urte eta erdiz aritu da Arraitz Koch (Pasai Donibane, Gipuzkoa, 1968) Kattalingunen lanean, Iruñean. Komunikazio teknikaria izan da LGTBI kolektiboa artatzeko zerbitzuan, baina Nafarroako Gobernuak egindako murrizketek karrikan utzi dute, lantaldeko bi sexologorekin batera. Zerbitzua “suntsitzen” ari direla salatu ...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224190/zentzurik-gabeko-ohitura-eragozteko.htm
Gizartea
«Zentzurik gabeko» ohitura eragozteko
Emakumeen mutilazio genitala prebenitzeko Bilboko Udalaren programak hamar urte bete ditu aurten. 2013tik 189 osasun agente trebatu dituzte, eta haiek 2.100 pertsonari helarazi diete formakuntza saioetan jasotako informazioa.
«Zentzurik gabeko» ohitura eragozteko. Emakumeen mutilazio genitala prebenitzeko Bilboko Udalaren programak hamar urte bete ditu aurten. 2013tik 189 osasun agente trebatu dituzte, eta haiek 2.100 pertsonari helarazi diete formakuntza saioetan jasotako informazioa.
Hiru urte daramatza Djenatu Intchassok Bilbon. Ginea Bissaukoa da jaiotzez. Emakumeen mutilazio genitala debekatuta dago haren jaioterrian. Hala ere, Intchassok argi du “egunero praktikatzen” dela. Ginea Bissaun bizi zenean, praktika horren aurka egin zuen lan. Eta Bilbora heldu zenean, ablazioa prebenitzeko programa e...
2023-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/224191/aldiriko-trenetara-edonor-igotzeko-bagoi-egokituak-eskatu-dizkiote-renferi.htm
Gizartea
Aldiriko trenetara edonor igotzeko bagoi egokituak eskatu dizkiote Renferi
EAJk Senatura eroan du Maria Luisa Goikoetxea urduñarraren eskaera. Renfek arrapala bat jartzen dio trenera aulkian igotzeko. Garraio ministroak esan du arrapala zerbitzua hedatuko dutela.
Aldiriko trenetara edonor igotzeko bagoi egokituak eskatu dizkiote Renferi. EAJk Senatura eroan du Maria Luisa Goikoetxea urduñarraren eskaera. Renfek arrapala bat jartzen dio trenera aulkian igotzeko. Garraio ministroak esan du arrapala zerbitzua hedatuko dutela.
Maria Luisa Goikoetxea urduñarra elbarri geratu zen 2014an. Bilbora fisioterapiara trenez joan gura zuen, baina gurpil aulkiarekin ezin zen Renferen aldiri trenean sartu, nasaren eta bagoiaren arteko hutsuneagatik. Hainbat urtez borrokatu ondoren —121.000 sinaduratik gora bildu zituen, eta manifestazioa ere egin zuen—,...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224192/eustaten-arabera-igaren-arloan-aritzen-direnen-372-dira-emakumezkoak.htm
Gizartea
Eustaten arabera, I+Garen arloan aritzen direnen %37,2 dira emakumezkoak
Guztira, 12.497 emakumek dihardute ikerketaren eta garapenaren esparruan. Bihar da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna.
Eustaten arabera, I+Garen arloan aritzen direnen %37,2 dira emakumezkoak. Guztira, 12.497 emakumek dihardute ikerketaren eta garapenaren esparruan. Bihar da Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna.
Eustat estatistika erakundeak EAEn zientzia esparruan aritzen direnen datuak bildu ditu. Haien arabera, 2021ean 33.591 lagun aritzen ziren I+Garen arloan, eta horietatik %37,2 ziren emakumezkoak; hots, 12.497 neska. Azaldu dutenez, urtez urte goraka doa ikerketan eta garapenean diharduten emakumeen kopurua: 2003an, esa...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224193/errusiak-milioi-erdi-jaitsiko-du-bere-petrolio-ekoizpena.htm
Ekonomia
Errusiak milioi erdi jaitsiko du bere petrolio ekoizpena
Moskuko gobernuak horrela erantzun nahi dio bere petrolioari gehienezko prezio bat jartzeak egindako kalteari.
Errusiak milioi erdi jaitsiko du bere petrolio ekoizpena. Moskuko gobernuak horrela erantzun nahi dio bere petrolioari gehienezko prezio bat jartzeak egindako kalteari.
Brent upelaren prezioa pare bat dolar egiten ari da gora gaur goizean, Errusiako Gobernuak jakinarazi ondoren martxoan milioi erdi upel kenduko dituela merkatutik. Moskuk neurri horrekin erantzun nahi die G7koek, Europako Batasunak eta haien aliatuek Errusiaren petrolio esportazioei jarritako oztopoei. Munduko petroli...
2023-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/224194/sormena-saihetsezina-da-nire-egunerokoan-ezinbestekoa.htm
Bizigiro
«Sormena saihetsezina da nire egunerokoan: ezinbestekoa»
Bi dokumental egin ditu Oier Aranzabalek, Lou Topet musika taldeko kide da eta Zart kolektiboa sortu du. Euskaraz sortzen du. Haren Ulu Mediaren 'Artxipelagoa' podcastak Ondas sarietako bi izendapen jaso ditu.
«Sormena saihetsezina da nire egunerokoan: ezinbestekoa». Bi dokumental egin ditu Oier Aranzabalek, Lou Topet musika taldeko kide da eta Zart kolektiboa sortu du. Euskaraz sortzen du. Haren Ulu Mediaren 'Artxipelagoa' podcastak Ondas sarietako bi izendapen jaso ditu.
Ikasketaz kazetaria da, eta egun podcasten munduan dabil buru-belarri Oier Aranzabal zarauztartua (Bilbo, 1988). Ulu Mediako kidea da, baina beste hedabide askotan ibilitakoa da. Madrilen bizi izan zen 3 urte bete arte, baina barruraino sartuta dauka euskara. Ulu Mediak ekoizten duen 'Artxipelagoa' podcastak Ondas sar...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224195/ignacio-apestegi-negar-egiten-nuen-ez-nintzelako-hil.htm
Gizartea
Ignacio Apestegi: «Negar egiten nuen, ez nintzelako hil»
Suizidioaren gaiak «lotsa eta beldurra» ematen duela salatu du Ignacio Apestegik. Muturreko depresioak jota, bost aldiz saiatu zen bere buruaz beste egiten, baina bizitzak beste aukera bat eman dio. Suizidioaz hitz egitearen garrantzia azpimarratu du.
Ignacio Apestegi: «Negar egiten nuen, ez nintzelako hil». Suizidioaren gaiak «lotsa eta beldurra» ematen duela salatu du Ignacio Apestegik. Muturreko depresioak jota, bost aldiz saiatu zen bere buruaz beste egiten, baina bizitzak beste aukera bat eman dio. Suizidioaz hitz egitearen garrantzia azpimarratu du.
«Duela bost urte hil egin nintzen, eta horregatik eskatu didate hemen egoteko». Ignacio Apestegi da (Iruñea, 1978). «Suizida». Hamar urteko muturreko depresio prozesu luze baten eraginez, hiltzea zen haren helburu bakarra «gauero-gauero». «Eta goizero negar egiten nuen, ez nintzelako hil». Bost aldiz saiatu zen bere bu...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224196/eaj-nagusituko-da-udal-eta-foru-hauteskundeetan-soziometroaren-arabera.htm
Politika
EAJ nagusituko da udal eta foru hauteskundeetan, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren inkestak iragarri du jeltzaleek gora egingo dutela Araban eta Bizkaian. EH Bilduk ere 2019ko emaitzak hobetuko lituzke.
EAJ nagusituko da udal eta foru hauteskundeetan, Soziometroaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren inkestak iragarri du jeltzaleek gora egingo dutela Araban eta Bizkaian. EH Bilduk ere 2019ko emaitzak hobetuko lituzke.
Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak udal eta foru hauteskundeetako boto asmoari buruzko inkesta bat argitaratu du. Horren arabera, EAJ litzateke indar bozkatuena Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Araban, %31,5 boto izango lituzke: 2019ko bozetan baino ia bi puntu gehiago; Bizkaian, %44,6, 2019an baino...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224197/ezkaba-memoria-gune-bihurtzeko-bidea-hasi-dute-espainiako-eta-nafarroako-gobernuek.htm
Politika
Ezkaba memoria gune bihurtzeko bidea hasi dute Espainiako eta Nafarroako gobernuek
Lantalde bat osatuko dute, gotorlekua memoriaren leku izendatzeko prozesua abiatzeko. Txibitek esan du «herritarren eskura» jarri nahi dutela gotorlekua.
Ezkaba memoria gune bihurtzeko bidea hasi dute Espainiako eta Nafarroako gobernuek. Lantalde bat osatuko dute, gotorlekua memoriaren leku izendatzeko prozesua abiatzeko. Txibitek esan du «herritarren eskura» jarri nahi dutela gotorlekua.
Ezkabako gotorlekua (Nafarroa) memoria gune izendatzeko bideari ekin diote Espainiako eta Nafarroako gobernuek. Felix Bolaños Espainiako Gobernuko Presidentetzako ministroa eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidentea gaur goizean batzartu dira Iruñean, eta han adostu dute Ezkabako gotorlekua memoriaren leku izen...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224198/iruzur-kanpaina-masibo-bat-atzeman-du-zibersegurtasunaren-euskal-zentroak.htm
Gizartea
Iruzur «kanpaina masibo bat» atzeman du Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak
Posta elektronikoaren bitartez, sarean biltegiratzeko zerbitzuez mozorrotzen dira, erabiltzailearen informazioa eskuratzeko
Iruzur «kanpaina masibo bat» atzeman du Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak. Posta elektronikoaren bitartez, sarean biltegiratzeko zerbitzuez mozorrotzen dira, erabiltzailearen informazioa eskuratzeko
Zibersegurtasunaren Euskal Zentroak ohar bat plazaratu du, herritarrak ohartarazteko «phishing kanpaina masibo» bat atzeman duela; hau da, beste norbaiten itxura hartuta biktimaren datuak lortzeko iruzur saioa. Oraingoan, posta elektronikoaren bidez ari dira mezuak heltzen. Horietan, hodeian fitxategiak gordetzeko zer...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224199/otsailaren-25ean-osakidetza-defendatzera-deitu-dute-sindikatuek.htm
Gizartea
Otsailaren 25ean Osakidetza defendatzera deitu dute sindikatuek
ELAk, LABek, SATSEk, CCOOk, UGTk eta SMEk antolatuta, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, osasun sistema publikoa «desegiten» ari direla salatzeko.
Otsailaren 25ean Osakidetza defendatzera deitu dute sindikatuek. ELAk, LABek, SATSEk, CCOOk, UGTk eta SMEk antolatuta, manifestazioak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, osasun sistema publikoa «desegiten» ari direla salatzeko.
Osakidetzako sindikatuek mobilizazioetara joko dute berriro. Bat eginda agertu dira gaur Bilbon SATSE, ELA, LAB, CCOO eta UGT, eta oraingoan SME Medikuen sindikatua ere batu zaie, «osasun sistema publikoaren desegitea» salatzeko. Hala, otsailaren 25ean kalera ateratzera deitu dituzte Osakidetzako langileak, herritarrak...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224200/ukrainak-salatu-du-errusiaren-misilek-errumania-eta-moldaviako-aire-eremua-zeharkatu-dutela.htm
Mundua
Ukrainak salatu du Errusiaren misilek Errumania eta Moldaviako aire eremua zeharkatu dutela
Moldaviako Gobernuak baieztatu egin du, eta Errumaniakoak, aldiz, ukatu. Azken asteetan Ukrainari misilekin egindako erasorik handiena izan da gaurkoa.
Ukrainak salatu du Errusiaren misilek Errumania eta Moldaviako aire eremua zeharkatu dutela. Moldaviako Gobernuak baieztatu egin du, eta Errumaniakoak, aldiz, ukatu. Azken asteetan Ukrainari misilekin egindako erasorik handiena izan da gaurkoa.
Azken asteotan Ukrainari misilekin egindako erasorik handiena izan da gaurkoa. Kieveko iturri ofizialen arabera, Errusiako indarrek 50 misil baino gehiago jaurti dituzte azken orduetan. Hori nabarmendu du Denis Xmihal lehen ministroak. Eta herrialdeko armadaren buruzagi Valeri Zaluzhnik salatu du Moskuk Itsaso Beltzeti...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224201/gipuzkoako-industria-enpresen-lehen-energia-komunitatea-sortu-dute-eibarren.htm
Ekonomia
Gipuzkoako industria enpresen lehen energia komunitatea sortu dute Eibarren
Energia berriztagarria sortu eta kontsumitu ahal izango dute Azitain industrialdeko enpresek. 347 plaka fotovoltaiko jarriko dituzte, eta elektrizitate fakturan %25 aurreztea espero dute.
Gipuzkoako industria enpresen lehen energia komunitatea sortu dute Eibarren. Energia berriztagarria sortu eta kontsumitu ahal izango dute Azitain industrialdeko enpresek. 347 plaka fotovoltaiko jarriko dituzte, eta elektrizitate fakturan %25 aurreztea espero dute.
Etxeetan bezala, gero eta gehiago ikusten dira eguzki panelak lantegietako teilatuetan eta inguruetan. Enpresa asko beren kabuz egiten ari dira energia trantsizioa, baina ezohikoagoa da industrialde berean daudenek bat egitea eta tokiko energia komunitate bat sortzea. 2021. urtean inauguratu zuten gisa horretako lehen ...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224202/gipuzkoako-metalean-proposamenik-ez-egitea-aurpegiratu-diote-sindikatuek-adegiri.htm
Ekonomia
Gipuzkoako metalean proposamenik ez egitea aurpegiratu diote sindikatuek Adegiri
Sindikatuek lehen bileran aurkeztu zituzten haien proposamenak. Martxoaren 1eko bilerara proposamen bat eramateko eskatu diote.
Gipuzkoako metalean proposamenik ez egitea aurpegiratu diote sindikatuek Adegiri. Sindikatuek lehen bileran aurkeztu zituzten haien proposamenak. Martxoaren 1eko bilerara proposamen bat eramateko eskatu diote.
Gipuzkoako metalaren mahaia bigarrenez bildu da gaur, eta ordezkaritza duten lau sindikatuek salatu dute Adegi Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak ez duela hitzarmena berritzeko proposamenik egin. ELA, LAB, CCOO eta UGTren esanez, patronala Gipuzkoako metalaren egungo itna goratzera mugatu da, baita Bizkaiko eta Arabako...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224203/voxek-fermin-muguruzari-eraso-dio-sare-sozialetan-goya-sarietan-jasotako-izendapenagatik.htm
Kultura
Voxek Fermin Muguruzari eraso dio sare sozialetan, Goya sarietan jasotako izendapenagatik
Donostiako Zinemaldiko Jose Luis Rebordinosek babesa erakutsi dio Muguruzari sare sozialetan
Voxek Fermin Muguruzari eraso dio sare sozialetan, Goya sarietan jasotako izendapenagatik. Donostiako Zinemaldiko Jose Luis Rebordinosek babesa erakutsi dio Muguruzari sare sozialetan
Sevillan (Espainia) ospatuko da Goya sarien gala, bihar. Hain zuzen ere, Fermin Muguruzaren Black is beltza II: Ainhoa da animaziozko film onenaren sarirako izendatu dituztenetako bat. Muguruzaren filmak izendapena jaso izana salatu zuen atzo Voxek, jendaurrean egindako agerraldi batean. «Gure hiriko alkateak, Antonio ...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224204/ikasleen-banaketa-orekatua-izango-du-xede-astelehenean-hasiko-den-aurrematrikulazioak.htm
Gizartea
Ikasleen banaketa orekatua izango du xede astelehenean hasiko den aurrematrikulazioak
Ikasle zaurgarrientzako leku kopuru bat jaso beharko dute ikastetxe guztiek, eta, batez ere, sozioekonomikoki ahulak diren ikasleak hartuko dituzte zaurgarritzat. Hezkuntza Sailak ordainduko ditu itunpeko batera bideratzen dituen ikasle zaurgarrien gastuak.
Ikasleen banaketa orekatua izango du xede astelehenean hasiko den aurrematrikulazioak. Ikasle zaurgarrientzako leku kopuru bat jaso beharko dute ikastetxe guztiek, eta, batez ere, sozioekonomikoki ahulak diren ikasleak hartuko dituzte zaurgarritzat. Hezkuntza Sailak ordainduko ditu itunpeko batera bideratzen dituen ika...
Hezkuntza sistema orekatuago bat lortzea; horixe izango du helburu nagusi Eusko Jaurlaritzak astelehenean abiatuko duen aurrematrikulazio kanpainak. Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak azaldu duenez, xede hori erdiesteko bidean, ikasleen onarpen prozesuak «nobedade batzuk» izango ditu. Eta diru publikoa jasotzen dute...