date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224205/carlos-saura-hil-da-91-urterekin.htm
Kultura
Carlos Saura hil da, 91 urterekin
Espainiako zinema modernizatzeak eta zentsura frankistari aurre egin izanak desberdindu zuen zinemagilea. La caza, Peppermint frappé, Cría cuervos eta Elisa, vida mía dira haren lanik esanguratsuenetako batzuk. Ohorezko Goya saria jasotzekoa zen bihar, hain justu.
Carlos Saura hil da, 91 urterekin. Espainiako zinema modernizatzeak eta zentsura frankistari aurre egin izanak desberdindu zuen zinemagilea. La caza, Peppermint frappé, Cría cuervos eta Elisa, vida mía dira haren lanik esanguratsuenetako batzuk. Ohorezko Goya saria jasotzekoa zen bihar, hain justu.
«Espainiako zinema leiho bat da, Espainia zer izan den eta nola oroitu duen begiratzeko». Uste horretan bermatuta hasi zuen ibilbide zinematografikoa Carlos Saurak (Huesca, Espainia, 1932), eta hala osatu du zazpi hamarkada beteko ibilia, bideko aldaketak aldaketa. Frankismoaren zentsura aparatuari aurka egitea egokitu...
2023-2-10
https://www.berria.eus/albisteak/224206/mikel-oiartzabalek-2028ra-arte-berritu-du-kontratua-realarekin.htm
Kirola
Mikel Oiartzabalek 2028ra arte berritu du kontratua Realarekin
Bi urte barru amaitzen zitzaion kontratua txuri-urdinen kapitainari, eta beste lau urterako berritu du. Marka guztiak hausteko bidean da.
Mikel Oiartzabalek 2028ra arte berritu du kontratua Realarekin. Bi urte barru amaitzen zitzaion kontratua txuri-urdinen kapitainari, eta beste lau urterako berritu du. Marka guztiak hausteko bidean da.
Realak eta Mikel Oiartzabalek akordioa lortu dute kapitainaren kontratua luzatzeko. 2025ean amaitzen zitzaion kontratua eibartarrari, eta 2027-2028ko denboraldia amaitu arte berritu du. Brais Mendezek eta Umar Sadiqek soilik dute hainbeste urterako kontratua. Oiartzabal luzaro egon zelaitik kanpo, belauneko lotailu gur...
2023-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/224234/emakumezko-bat-hil-da-busturian-etxean-sutea-sortuta.htm
Gizartea
Emakumezko bat hil da Busturian, etxean sutea sortuta
San Kristobal auzoko etxe bakartu batean gertatu da sutea. Bi pertsona erietxera eraman behar izan dituzte
Emakumezko bat hil da Busturian, etxean sutea sortuta. San Kristobal auzoko etxe bakartu batean gertatu da sutea. Bi pertsona erietxera eraman behar izan dituzte
Bart 23:00ak aldera piztu da sutea Busturiako (Bizkaia) San Kristobal auzoko etxe bakartu batean. Lau pertsona zeuden une horretan etxean. Horietako bi erietxera eraman zituzten, baina suhiltzaileek hilda topatu zuten beste bat, emakumezkoa. Ertzaintza ikertzen ari da zerk eragin zuen sua.
2023-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/224235/egiari-zor-ek-torturaren-errealitatea-argitara-ateratzeko-urratsak-eskatu-dizkie-instituzioei.htm
Politika
Egiari Zor-ek torturaren errealitatea argitara ateratzeko urratsak eskatu dizkie instituzioei
Torturaren erabilera «sistematikoa» salatu dute haiek jasan dituzten ehunka euskal herritarrek. 'Karpeta urdinak' dokumentalaren proiekzioei ekingo diete hurrengo astean.
Egiari Zor-ek torturaren errealitatea argitara ateratzeko urratsak eskatu dizkie instituzioei. Torturaren erabilera «sistematikoa» salatu dute haiek jasan dituzten ehunka euskal herritarrek. 'Karpeta urdinak' dokumentalaren proiekzioei ekingo diete hurrengo astean.
«Tortura geure azalean jasan dugunon testigantza bizia gara», adierazi dute Ixone Fernandez eta Patxi Arratibel eledunek, Donostiako Intxaurrondo auzoan egindako agerraldian. Haien atzean, torturak jasandako ehunka euskal herritar. Torturaren erabilera «sistematikoa» salatu dute, eta eskaera bat luzatu diete Eusko Jaur...
2023-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/224236/milaka-pertsona-kalera-atera-dira-baionan-erretreten-erreformaren-aurka.htm
Ekonomia
Milaka pertsona kalera atera dira Baionan erretreten erreformaren aurka
Baionako tren geltokitik abiatu da manifestazioa, eta urtarrilaren 19an eginikoak halako bi protestari bildu ditu
Milaka pertsona kalera atera dira Baionan erretreten erreformaren aurka. Baionako tren geltokitik abiatu da manifestazioa, eta urtarrilaren 19an eginikoak halako bi protestari bildu ditu
Baionako geltokitik abiatu da gaur goizean erretreten erreformaren aurka deituriko manifestazioa, eta, gaiaren inguruan eginiko azken protestak bezala, oso jendetsua izan da. Antolatzaileen arabera, 10.000tik gora pertsona bildu dira manifestazioan, eta, Poliziaren arabera, 8.000 inguru. Urtarrilaren 19an egin zuten l...
2023-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/224237/euskararen-auzian-herritarren-hitza-errespeta-dadila-eskatu-dute-manerun.htm
Gizartea
Euskararen auzian «herritarren hitza» errespeta dadila eskatu dute Mañerun
PSNk eta Navarra Sumak Mañeru eremu mistoan sartzeko lege proposamena atzera bota dutela-eta, «atsekabea» azaldu dute dozenaka herritarrek. Aldarrikatu dute zonifikazioak ez duela «ez hanka ez bururik».
Euskararen auzian «herritarren hitza» errespeta dadila eskatu dute Mañerun. PSNk eta Navarra Sumak Mañeru eremu mistoan sartzeko lege proposamena atzera bota dutela-eta, «atsekabea» azaldu dute dozenaka herritarrek. Aldarrikatu dute zonifikazioak ez duela «ez hanka ez bururik».
Astebete baino gehiago igaro da Nafarroako Parlamentuak Mañeruri eragotzi ziotenik eremu ez euskaldunetik eremu mistora pasatzea. Denboraren joanak, baina, ez du baretu herritarren sumina, eta gaur erakutsi dute aski indar badutela ezezkoari kontra egiteko. Mañeruko Udalak eta Hordago herri ekimenak deiturik, dozenaka ...
2023-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/224238/arabako-errioxako-ardoaren-esportazioak-17-gutxitu-dira-2022an-baina-fakturazioari-eutsi-dio.htm
Ekonomia
Arabako Errioxako ardoaren esportazioak %17 gutxitu dira 2022an, baina fakturazioari eutsi dio
Dirutan, AEBak dira orain lehen merkatua. 97 herrialdetara esportatu dira jatorri izen horretako ardoak.
Arabako Errioxako ardoaren esportazioak %17 gutxitu dira 2022an, baina fakturazioari eutsi dio. Dirutan, AEBak dira orain lehen merkatua. 97 herrialdetara esportatu dira jatorri izen horretako ardoak.
Arabako Errioxako ardoaren kanpoko salmentak 21,2 milioi litro izan ziren iaz, 2021ean baino %16,9 gutxiago, baina batez besteko prezioa %18,6 handiagoa izan zenez, fakturazioa apenas murriztu zen: 146,7 milioi euro guztira. Arabako Errioxako ardo litroaren batez besteko prezioa 6,92 euro izan da 2022an. Barietateen a...
2023-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/224239/artolazabalek-esan-du-jaurlaritzak-ez-duela-etsiko-1936ko-gerran-hildako-gudari-guztiak-identifikatu-arte.htm
Politika
Artolazabalek esan du Jaurlaritzak «ez duela etsiko» 1936ko gerran hildako gudari guztiak identifikatu arte
Gogora institutuak antolatutako ekitaldi batean, 1937ko udaberrian hildako sei gudari eta milizianoren gorpuzkiak jaso dituzte beren familiek.
Artolazabalek esan du Jaurlaritzak «ez duela etsiko» 1936ko gerran hildako gudari guztiak identifikatu arte. Gogora institutuak antolatutako ekitaldi batean, 1937ko udaberrian hildako sei gudari eta milizianoren gorpuzkiak jaso dituzte beren familiek.
1936ko gerraren ondorioz hildako sei borrokalariren gorpuzkiak jaso dituzte gaur beren familiek, Gogora institutuak Bilbon antolaturiko ekitaldi batean. Zehazki, borrokalari hauenak dira gorpuzki horiek: Patxi Jaka Bikandi, Jose Martin Arrieta Ikaran, Martín Fabo Colera, Ramón Crespo Ortiz, Fernando Lahera Urrutia, e...
2023-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/224240/bete-beteko-mendiko-festa-erronkarin.htm
Kirola
Bete-beteko mendiko festa Erronkarin
Ibilbide dotorea, elur baldintza oso onak eta eguraldi bikaina lagun, Bandres-Karolo Memorialaren lehen eguna ikusgarria izan da. Nahia Quincoces eta Noel Burgos nagusitu dira lineako proban.
Bete-beteko mendiko festa Erronkarin. Ibilbide dotorea, elur baldintza oso onak eta eguraldi bikaina lagun, Bandres-Karolo Memorialaren lehen eguna ikusgarria izan da. Nahia Quincoces eta Noel Burgos nagusitu dira lineako proban.
Hiru urteko hutsunearen ondoren, Euskal Herriko mendiko eskiko proba nagusia, Bandres-Karolo Memoriala, bete-beteko festa izan da. Eguraldia zoragarria, elur-baldintzak oso-oso onak eta ibilbidea ikusgarria. Partaide guztien ahotan ez zen besterik. Zorionak eta zorionak antolatzaileei, ibilbidean zehar eta helmugan, de...
2023-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/224241/asier-karrera-espetxera-itzuli-da-epaileak-hirugarren-gradua-kenduta.htm
Politika
Asier Karrera espetxera itzuli da, epaileak hirugarren gradua kenduta
Karrerak 23 urte daramatza preso, eta aurten beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
Asier Karrera espetxera itzuli da, epaileak hirugarren gradua kenduta. Karrerak 23 urte daramatza preso, eta aurten beteko ditu zigorraren hiru laurdenak.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Asier Karrera euskal presoak Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) itzuli behar izan du, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak haren hirugarren graduaren kontra egin ostean. Karrerak 23 urte daramatza preso, eta aurten beteko ditu zigorraren hiru laurdenak....
2023-2-11
https://www.berria.eus/albisteak/224242/sancetek-eman-dio-garaipena-athletici.htm
Kirola
Sancetek eman dio garaipena Athletici
Zuri-gorriek 1-2 irabazi dute Mestallan, eta bigarren garaipena lortu dute segidan ligan. Valentzia 1-0 aurreratu da, baina Nico Williamsen eta Sanceten golek erabaki dute partida.
Sancetek eman dio garaipena Athletici. Zuri-gorriek 1-2 irabazi dute Mestallan, eta bigarren garaipena lortu dute segidan ligan. Valentzia 1-0 aurreratu da, baina Nico Williamsen eta Sanceten golek erabaki dute partida.
Neurketa ona jokatu ez arren, Athleticek hiru puntuak eskuratu ditu Mestallan. Etxeko taldea 1-0 aurreratu da, eta zuri-gorriek markagailua irauli behar izan dute. Nico Williamsen eta Oihan Sanceten golei esker lortu dute. Erdilaria esne mamitan da. Lau gol sartu ditu azken bi partidetan. Garaipenari esker, Athletic be...
2023-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/224275/nahia-quincoces-eta-jon-ander-aranburu-bandres-karolo-memorialaren-txapeldun.htm
Kirola
Nahia Quincoces eta Jon Ander Aranburu Bandres-Karolo Memorialaren txapeldun
Euskal Herriko Mendiko Kopan eta Kronoigoera Txapelketan ere Quincoces eta Aranburu bera nagusitu dira. Aurtengo oroimenezkoa ikusgarria izan da, luzaroan oroitzekoa.
Nahia Quincoces eta Jon Ander Aranburu Bandres-Karolo Memorialaren txapeldun. Euskal Herriko Mendiko Kopan eta Kronoigoera Txapelketan ere Quincoces eta Aranburu bera nagusitu dira. Aurtengo oroimenezkoa ikusgarria izan da, luzaroan oroitzekoa.
Hiru urteko hutsunearen ondoren, mendiko eskiatzaileak gogoz ziren berriro Izaban topo egiteko, aspaldiko lagunekin elkartu eta hain maitea duten kirolaz gozatzeko, eta Bandres-Karolo Memorialak horretarako aukera paregabea eman du. Eguraldia, elur baldintzak, ibilbideak, jendearen gogoa... dena aldeko izan da, edizio ...
2023-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/224276/telmo-iruretak-eta-alauda-ruiz-de-azuak-goya-sari-bana-jaso-dute.htm
Kultura
Telmo Iruretak eta Alauda Ruiz de Azuak Goya sari bana jaso dute
Ivan Miñambresek ere bi garaikur lortu ditu. Denera, hiru eskuratu ditu Ruiz de Azuaren 'Cinco lobitos' filmak, tartean, zuzendari berri onenaren saria. Iruretari aktore berri onenaren garaikurra eman diote.
Telmo Iruretak eta Alauda Ruiz de Azuak Goya sari bana jaso dute. Ivan Miñambresek ere bi garaikur lortu ditu. Denera, hiru eskuratu ditu Ruiz de Azuaren 'Cinco lobitos' filmak, tartean, zuzendari berri onenaren saria. Iruretari aktore berri onenaren garaikurra eman diote.
Euskal Herriko zinemagintzak, gehiago edo gutxiago, jaso du aitortza aurtengo Goya sarietan ere. Espainiako Zinema Akademiak atzo iluntzean eman zuen sarituen berri, Sevillan (Espainia) egin zen ekitaldian, eta tartean dira hainbat euskaldun. Banakako sarietan, Alauda Ruiz de Azuak jaso du zuzendari berri onenaren sar...
2023-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/224278/urkulluk-dio-eajk-gauzak-ongi-egin-dituela-egoera-zaila-izan-arren.htm
Politika
Urkulluk dio EAJk gauzak «ongi» egin dituela egoera zaila izan arren
Maiatzeko hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu EAJk, BECen. Urkulluk «eredugarriak» izateko eskatu die hautagaiei.
Urkulluk dio EAJk gauzak «ongi» egin dituela egoera zaila izan arren. Maiatzeko hauteskundeetarako hautagaiak aurkeztu ditu EAJk, BECen. Urkulluk «eredugarriak» izateko eskatu die hautagaiei.
«Gaur egungo bide beretik» jarraitu nahi du EAJk. Mezu hori helarazi dute gaur BECen (Barakaldo, Bizkaia) Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak eta Andoni Ortuzar EBB Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak. Han egin dute maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako alderdiaren hautagaiak aurkezteko ekitaldi...
2023-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/224279/osasunak-hutsean-berdindu-du-valladoliden.htm
Kirola
Osasunak hutsean berdindu du Valladoliden
Neurketaren zati handi batean sufritzea tokatu zaio Osasunari, baina izan ditu irabazteko gol aukerak ere. Sailkapen nagusian bederatzigarren dago orain ere.
Osasunak hutsean berdindu du Valladoliden. Neurketaren zati handi batean sufritzea tokatu zaio Osasunari, baina izan ditu irabazteko gol aukerak ere. Sailkapen nagusian bederatzigarren dago orain ere.
Puntu ona lortu du Osasunak gaur Valladoliden zelaian. Valladolid zertxobait hobea izan da neurketan zehar, lehen zatian batez ere, baina gorriek ere jakin duten euren aukerak sortzen. Dena den, ontzat jo dezakete puntua. Datorren urtean Europan jokatzeko lehian jarraitzen du Osasunak, 30 punturekin, bederatzigarren po...
2023-2-12
https://www.berria.eus/albisteak/224280/bizirik-daude-oraindik-ere-ezkurdia-eta-martija.htm
Kirola
Bizirik daude oraindik ere Ezkurdia eta Martija
Orain arteko partidarik onena jokatu dute, eta aise menderatu dituzte Jaka eta Aranguren.
Bizirik daude oraindik ere Ezkurdia eta Martija. Orain arteko partidarik onena jokatu dute, eta aise menderatu dituzte Jaka eta Aranguren.
Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak ezin zuten hutsik egin, eta ez dute egin. Finalaurrekoetako ligaxkara sailkatzeko aukerak dituzte oraindik ere nafarrek bi jardunaldiren faltan. Gaur ondo egin dituzte betebeharrak Altsasun (Nafarroa), jada kalean diren Jaka eta Arangurenen aurka (22-6). Gaurkoa txapelketan lortu du...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224281/joxe-arregiri-omenaldia-egin-diote-zizurkilen-haren-heriotzaren-42-urteurrenean.htm
Politika
Joxe Arregiri omenaldia egin diote Zizurkilen, haren heriotzaren 42. urteurrenean
Gaur bete dira 42 urte Arregi Espainiako Poliziaren torturapean hil zenetik; haren omenez antolatzen da Torturaren Aurkako Eguna. Atzo egin zioten omenaldia Zizurkilen.
Joxe Arregiri omenaldia egin diote Zizurkilen, haren heriotzaren 42. urteurrenean. Gaur bete dira 42 urte Arregi Espainiako Poliziaren torturapean hil zenetik; haren omenez antolatzen da Torturaren Aurkako Eguna. Atzo egin zioten omenaldia Zizurkilen.
Joxe Arregiren heriotzaren 42. urtemuga da gaur. 1981eko otsailaren 13an hil zen Espainiako Poliziaren eskuetan, atxilotu eta bederatzi egunera. Horrezkero, gaurko egunez, otsailak 13, ospatzen da Euskal Herrian Torturaren Aurkako eguna. Egiari Zor fundazioak omenaldia egin zuen atzo, Arregiren jaioterrian, Zizurkilen ...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224282/50-urte-bete-ditu-zumetaren-usurbilgo-muralak.htm
Kultura
50 urte bete ditu Zumetaren Usurbilgo muralak
Urteurrenerako egitarau oparoa antolatu dute Usurbilgo Udalak eta Zumeta Arte Estudioak elkarlanean.
50 urte bete ditu Zumetaren Usurbilgo muralak. Urteurrenerako egitarau oparoa antolatu dute Usurbilgo Udalak eta Zumeta Arte Estudioak elkarlanean.
«Binomio banaezina», Jose Luis Zumetaren (1939-2020) eta Usurbilen (Gipuzkoa) artekoa. Bien arteko loturak ez dira gutxi, baina horien guztien artean, artistak jaioterriarentzat egindako murala da bereizgarriena. 50 urte bete ditu aurten Zumetaren Usurbilgo muralak, eta, urteurrenaren aitzakiaz, urte osorako egitarau o...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224283/nerea-melgosak-ordezkatuko-du-artolazabal-eusko-jaurlaritzan.htm
Politika
Nerea Melgosak ordezkatuko du Artolazabal Eusko Jaurlaritzan
Urkulluk gaur sinatuko ditu Artolazabalen kargugabetzea eta Melgosaren izendapena.
Nerea Melgosak ordezkatuko du Artolazabal Eusko Jaurlaritzan. Urkulluk gaur sinatuko ditu Artolazabalen kargugabetzea eta Melgosaren izendapena.
Nerea Melgosak hartuko du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politikako sailburu kargua Beatriz Artolazabalen ordez. Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak gaur sinatuko ditu Artolazabalen kargugabetzea eta Melgosaren izendapena. Artolazabal EAJren Gasteizko alkategai izendatzeak eragin du a...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224284/transfusio-eta-giza-ehunen-zentroko-langileek-grebara-deitu-dute-bihartik-ostiralera-bitarte.htm
Gizartea
Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileek grebara deitu dute bihartik ostiralera bitarte
Osakidetzaren «immobilismoa eta konponbiderik eza» salatzeko deitu dute lanuztera SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta UTESE sindikatuek.
Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileek grebara deitu dute bihartik ostiralera bitarte. Osakidetzaren «immobilismoa eta konponbiderik eza» salatzeko deitu dute lanuztera SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta UTESE sindikatuek.
Transfusio eta Giza Ehunen Zentroko langileek lau eguneko grebara deitu dute, bihartik ostiralera bitarte, langileentzako baldintza hobeak eskatzeko. SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta UTESE sindikatuek deitu dute lanuztera, Osakidetzaren «immobilismoa eta konponbiderik eza» salatzeko. Sindikatuek ohar batean adierazi dute...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224285/desplazatuentzako-epe-luzerako-laguntza-eskatu-du-gurutze-gorriak.htm
Mundua
Desplazatuentzako epe luzerako laguntza eskatu du Gurutze Gorriak
Turkia prest agertu da Siria iparralderako bi pasabide zabaltzeko, baina ez PKK-k eta YPGk kontrolatutako eremuetara. Astebetean 36.000 hildako zenbatu dituzte Turkian, Kurdistanen eta Sirian. Erreskate planak amaitzear daudela ohartarazi du NBEk.
Desplazatuentzako epe luzerako laguntza eskatu du Gurutze Gorriak. Turkia prest agertu da Siria iparralderako bi pasabide zabaltzeko, baina ez PKK-k eta YPGk kontrolatutako eremuetara. Astebetean 36.000 hildako zenbatu dituzte Turkian, Kurdistanen eta Sirian. Erreskate planak amaitzear daudela ohartarazi du NBEk.
Aste bat igaro da bi lurrikarek inoizko hondamendi handienetako bat eragin zutenetik Ekialde Hurbilean, eta erreskate lanak amaitzear dituzte. Zenbaketa ofiziala 36.000 hildakora heldu da, baina NBE Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi zuen asteburuan 50.000ra iritsiko dela. Bizirik irten direnei aterpea eta giza laguntz...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224286/hiru-palestinar-hil-ditu-israelek-azken-48-orduetan.htm
Mundua
Hiru palestinar hil ditu Israelek azken 48 orduetan
Israelek esan du erregularizatu egingo dituela Zisjordanian bere legedia bete gabe kolonoek eraiki dituzten bederatzi kokaleku.
Hiru palestinar hil ditu Israelek azken 48 orduetan. Israelek esan du erregularizatu egingo dituela Zisjordanian bere legedia bete gabe kolonoek eraiki dituzten bederatzi kokaleku.
Israelen oldarraldiak ez du etenik, eta azken 48 orduetan hiru palestinar hil ditu tiroz; urtea hasi zenetik 47 dira hil dituen palestinarrak. Bart goizealdean hil du azkena, Nablusen, Zisjordanian. Amir Ihab Bustami zuen izena, eta 21 urte zituen, Palestinako Aginte Nazionaleko (PAN) Osasun Ministerioak jakinarazi due...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224287/elak-pneumologiako-lan-eskaintzaren-azterketen-emaitzak-ikertzeko-eskatu-dio-osakidetzari.htm
Gizartea
ELAk pneumologiako lan eskaintzaren azterketen emaitzak ikertzeko eskatu dio Osakidetzari
Sindikatuak salatu du «oso deigarria» dela lehen testean puntuaziorik handiena lortu duten lau hautagaiak ospitale berekoak izatea. Osakidetzari eskatu dio ikerketa abiatzeko «lehenbailehen».
ELAk pneumologiako lan eskaintzaren azterketen emaitzak ikertzeko eskatu dio Osakidetzari. Sindikatuak salatu du «oso deigarria» dela lehen testean puntuaziorik handiena lortu duten lau hautagaiak ospitale berekoak izatea. Osakidetzari eskatu dio ikerketa abiatzeko «lehenbailehen».
Osakidetzako lan eskaintza publiko baten inguruan argibideak eskatu dizkio ELA sindikatuak Osakidetzari. Zehazki, ohar bidez salatu du ezen 2022ko abenduan pneumologoen kategoriako azterketan puntuaziorik handiena lortu zuten lau pertsonak ospitale berekoak direla, eta hori «oso deigarria» dela estatistikaren ikuspegit...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224288/donostia-ospitalearen-atariko-protestak-ez-dituzte-etengo.htm
Gizartea
Donostia ospitalearen atariko protestak ez dituzte etengo
Hitzartuta dauden gaien gaineko «zehaztasunak» eskatu dizkiote langileen ordezkariek Osakidetzari.
Donostia ospitalearen atariko protestak ez dituzte etengo. Hitzartuta dauden gaien gaineko «zehaztasunak» eskatu dizkiote langileen ordezkariek Osakidetzari.
«Zehaztasuna». Hori falta dute, Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuan abendutik protestan ari diren langileen ustez, Osakidetzatik akordio bat lortze aldera jaso dituzten proposamenek. Horiek horrela, behin betiko dokumentuak behar adinako «zehaztasuna» ez duen bitartean, protestak egiten jarraituko dute: al...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224289/zubietako-erraustegiak-bi-mila-aldiz-gainditu-zuen-gehienezko-kutsadura-muga-2020an.htm
Gizartea
Zubietako erraustegiak bi mila aldiz gainditu zuen gehienezko kutsadura muga 2020an
Ekopoleko irakasle talde batek ondorioztatu du lehen bi urteetan instalazioak programatu gabeko 240 geldialdi izan zituela.
Zubietako erraustegiak bi mila aldiz gainditu zuen gehienezko kutsadura muga 2020an. Ekopoleko irakasle talde batek ondorioztatu du lehen bi urteetan instalazioak programatu gabeko 240 geldialdi izan zituela.
Zubietako erraustegiak bi mila aldiz gainditu zuen legeak ezarritako substantzia toxikoen kutsadura maila 2020. urtean, Ekopol taldeko kide eta EHUko irakasle Gorka Buenok egindako txostenaren arabera. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Iraunkortasun Sailburuordetzaren erregistroaren datuak aztertuta ondu du txostena. Dago...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224290/eh-bilduk-dio-espainiak-tortura-modu-sistematikoan-erabili-duela-euskal-independentismoaren-aurka.htm
Politika
EH Bilduk dio Espainiak tortura modu sistematikoan erabili duela euskal independentismoaren aurka
Torturaren Aurkako Egunaren harira, ekitaldiak eta aldarrikapenak egin dituzte.
EH Bilduk dio Espainiak tortura modu sistematikoan erabili duela euskal independentismoaren aurka. Torturaren Aurkako Egunaren harira, ekitaldiak eta aldarrikapenak egin dituzte.
Torturaren Aurkako Eguna da gaur, otsailak 13, eta, horren harira, hainbat ekitaldi eta aldarrikapen egin dituzte. Besteak beste, Joxe Arregiri omenaldia egin diote Zizurkilen, haren heriotzaren 42. urteurrenean. 1981ean hil zen Espainiako Poliziaren eskuetan, atxilotu eta bederatzi egunera –hain zuzen, horrezkero ospa...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224291/super-bowleko-iragarki-bakoitza-655-milioi-euroren-truke.htm
Bizigiro
Super Bowleko iragarki bakoitza, 6,55 milioi euroren truke
Fubol amerikarreko finalean inoiz baino garestiago ordaindu da publizitatea. Rihannak atsedenaldiko ikuskizuna eskaini du —2016tik ez zen oholtza gainean agertu—.
Super Bowleko iragarki bakoitza, 6,55 milioi euroren truke. Fubol amerikarreko finalean inoiz baino garestiago ordaindu da publizitatea. Rihannak atsedenaldiko ikuskizuna eskaini du —2016tik ez zen oholtza gainean agertu—.
Futbol amerikarrak ikusmin handia sortu ohi du AEBetako herritarren artean, bereziki urteroko Super Bowl delako finalak. Telebistaren munduan ere ekitaldi arranditsua izan ohi da, eta markek dirutza ordaintzen dute finaleko emanaldian iragarkiak jartzeagatik. Aurten ere markak gainditu dira: 6,55 milioi euro ordaindu d...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224292/ebk-eurogunerako-aurreikuspenak-hobetu-ditu-09-haziko-da-aurten.htm
Ekonomia
EBk eurogunerako aurreikuspenak hobetu ditu: %0,9 haziko da aurten
Sei hamarreneko hobetu du azaroan eginiko iragarpena, eta inflazioa %5,6ra jaistea espero du.
EBk eurogunerako aurreikuspenak hobetu ditu: %0,9 haziko da aurten. Sei hamarreneko hobetu du azaroan eginiko iragarpena, eta inflazioa %5,6ra jaistea espero du.
Eurogunerako hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak hobetu ditu Europako Batzordeak. Nabarmen hobetu, gainera; iazko azaroan, iragarri zuen aurtengo BPGa %0,3ko haziko zela; gaurko aurreikuspena, berriz, %0,9koa izan da. Europako Batasun osoari dagokionez, %0,8ko hazkundea iragarri du, eta datu hori ere udazkenekoa bain...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224293/natok-esan-du-errusiak-beste-erasoaldi-bat-hasi-duela.htm
Mundua
NATOk esan du Errusiak beste erasoaldi bat hasi duela
Azkeneko 24 orduetan hogei bat misil jaurti ditu Moskuk Khersonen. AEBek berriro eskatu diete beren herritarrei «berehala» alde egin dezatela Errusiatik edo ez daitezela hara joan. Erresuma Batuaren arabera, Errusiak gotorleku defentsiboak indartu ditu Zaporizhian.
NATOk esan du Errusiak beste erasoaldi bat hasi duela. Azkeneko 24 orduetan hogei bat misil jaurti ditu Moskuk Khersonen. AEBek berriro eskatu diete beren herritarrei «berehala» alde egin dezatela Errusiatik edo ez daitezela hara joan. Erresuma Batuaren arabera, Errusiak gotorleku defentsiboak indartu ditu Zaporizhian.
Errusia erasoaldi handi bat egitekoa da, zenbait herrialdetako zerbitzu sekretuek azken asteetan ohartarazi dutenez. Ez dute zehaztu non, baina, bitartean, Donbasstik, gerrako fronte nagusitik kanpo ere erasoak gogortu ditu. Joan den ostiralean 70 bat misil jaurti zituen Ukrainaren luze-zabalean, eta, azken 24 orduetan...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224294/lurrikarek-eragindako-kurduei-laguntzeko-eskatu-du-itziar-ituno-aktoreak.htm
Mundua
Lurrikarek eragindako kurduei laguntzeko eskatu du Itziar Ituño aktoreak
Ilargi Gorri Kurdua elkarteari ekarpenak egiteko eskatu du, laguntza jaso ez duten lekuetara heldu dadin.
Lurrikarek eragindako kurduei laguntzeko eskatu du Itziar Ituño aktoreak. Ilargi Gorri Kurdua elkarteari ekarpenak egiteko eskatu du, laguntza jaso ez duten lekuetara heldu dadin.
Laguntza esker natorkizue». Itziar Ituño aktorearen hitzak dira. Partekatu duen bideo batean, joan den astean Ekialde Hurbilean izan ziren lurrikaren ondorioz kaltetuak laguntzeko grabatu du hura. Zehazki, kurduak laguntzeko: «Nazioarteko laguntza ailegatzen ari da, baina ez da nahikoa. Zona batzuetara bakarrik [iritsi...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224296/espainiako-auzitegi-gorenak-ez-dio-inhabilitazioa-laburtuko-junquerasi.htm
Mundua
Espainiako Auzitegi Gorenak ez dio inhabilitazioa laburtuko Junquerasi
Epaimahaiak indargabetu egin ditu sedizioagatik ezarritako zigorrak, eta ebatzi du horiek ezin direla ordezkatu desordena publiko larriarekin. U-1eko erreferenduma finantzatzea irabazi asmoko ekintza dela zehaztu du.
Espainiako Auzitegi Gorenak ez dio inhabilitazioa laburtuko Junquerasi. Epaimahaiak indargabetu egin ditu sedizioagatik ezarritako zigorrak, eta ebatzi du horiek ezin direla ordezkatu desordena publiko larriarekin. U-1eko erreferenduma finantzatzea irabazi asmoko ekintza dela zehaztu du.
Hauteskundeetara aurkeztu ezinda jarraituko du Oriol Junquerasek. ERC Esquerra Republicanako presidenteak hamahiru urteko inhabilitazio zigorra du, eta Espainiako Auzitegi Gorenak 2019an ezarri zion kondena berrikusi du gaur. Hura ez murriztea erabaki du. Junquerasek ezingo du kargu publikorik izan 2031. urtera arte. ...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224297/lan-hitzarmenik-gabe-jarduten-duten-lau-langiletik-hiru-emakumeak-dira.htm
Ekonomia
Lan hitzarmenik gabe jarduten duten lau langiletik hiru emakumeak dira
Gizonezkoek, batez beste, %23,5 gehiago irabazten dute Hego Euskal Herrian emakumeek baino. LABek soldata arrakalaren aurkako mobilizazioak egingo ditu otsailaren 22an.
Lan hitzarmenik gabe jarduten duten lau langiletik hiru emakumeak dira. Gizonezkoek, batez beste, %23,5 gehiago irabazten dute Hego Euskal Herrian emakumeek baino. LABek soldata arrakalaren aurkako mobilizazioak egingo ditu otsailaren 22an.
Gipuzkoako eraikuntzako biltegiko langile batek %90 gehiago irabazten du zahar etxeetako langile batek baino. Hala adierazi du LAB sindikatuak, Ipar Hegoa fundazioarekin batera soldata arrakalari buruz egindako azterketan. LABek dio egun «sexuaren araberako lan banaketak» eragiten duela soldata arrakala gehienbat, eta ...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224298/portugalgo-eliza-katolikoan-gutxienez-4815-haurrek-jasan-zituzten-abusuak-azken-72-urteetan.htm
Mundua
Portugalgo Eliza katolikoan gutxienez 4.815 haurrek jasan zituzten abusuak azken 72 urteetan
Ikerketa egin duen batzorde independenteak ohartarazi du jakinarazitako kopurua «erabat minimoa» dela: «Ez da posible krimen guztiak kuantifikatzea». 25 kasu eraman dituzte fiskaltzara.
Portugalgo Eliza katolikoan gutxienez 4.815 haurrek jasan zituzten abusuak azken 72 urteetan. Ikerketa egin duen batzorde independenteak ohartarazi du jakinarazitako kopurua «erabat minimoa» dela: «Ez da posible krimen guztiak kuantifikatzea». 25 kasu eraman dituzte fiskaltzara.
Azken 72 urteetan, 1950etik 2022ra, gutxienez 4.815 haurrek jasan zituzten abusuak Portugalgo Eliza katolikoan. Gehienak 1960 eta 1990 bitartean izan ziren, baina XXI. mendean ere izan dira kasu batzuk; biktimen batez besteko adina 11,2 urtekoa zen —gehienek, batez beste, 52 urte dituzte orain—, eta mutilak ziren horie...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224299/hamar-euskal-herritar-ikertuko-dituzte-jesus-mari-pedrosaren-hilketarekin-lotuta.htm
Politika
Hamar euskal herritar ikertuko dituzte, Jesus Mari Pedrosaren hilketarekin lotuta
ETAko buruzagitzako kide gisa izan zezaketen ardura ikertuko du Alejandro Abascal epaileak. Dignidad y Justicia elkarteak jarri zuen haien kontrako salaketa.
Hamar euskal herritar ikertuko dituzte, Jesus Mari Pedrosaren hilketarekin lotuta. ETAko buruzagitzako kide gisa izan zezaketen ardura ikertuko du Alejandro Abascal epaileak. Dignidad y Justicia elkarteak jarri zuen haien kontrako salaketa.
Espainiako Auzitegi Nazionalak ETAren ustezko buruzagi ohien aurkako beste ikerketa bat ireki du; oraingoan, Durangoko (Bizkaia) PPko zinegotzi Jesus Mari Pedrosaren hilketagatik. Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketari bide eman dio Auzitegi Nazionaleko Instrukzioko Lehen Epaitegi Zentraleko Alejandro Abasc...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224300/gizon-bat-atxilotu-dute-irunean-zazpi-sexu-eraso-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Iruñean zazpi sexu eraso egotzita
Iturrama auzoan atxilotu zuen Udaltzaingoak joan den ostiralean, Unibertsitateko kalean, haren atzetik ibili ostean.
Gizon bat atxilotu dute Iruñean zazpi sexu eraso egotzita. Iturrama auzoan atxilotu zuen Udaltzaingoak joan den ostiralean, Unibertsitateko kalean, haren atzetik ibili ostean.
20 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostiralean Iruñeko Udaltzaingoak, zazpi sexu eraso egin izana egotzita. Hurrengo egunean jarri zuten epailearen eskuetan. Joan den urrian jarri zuen emakume batek haren kontrako lehen salaketa sexu ukituak egiteagatik, eta, egun arte, beste seik ere udaltzainetara jo dute antz...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224301/frantziako-tourra-euskal-herritik-igarotzean-ikurrinak-kalera-ateratzeko-deia-egin-dute.htm
Kirola
Frantziako Tourra Euskal Herritik igarotzean ikurrinak kalera ateratzeko deia egin dute
Hainbat jarduera egingo dituzte lasterketa hasi bitartean: atzerako kontaketa, zikloturismo martxak eta 'Bizitour jaiak', besteak beste.
Frantziako Tourra Euskal Herritik igarotzean ikurrinak kalera ateratzeko deia egin dute. Hainbat jarduera egingo dituzte lasterketa hasi bitartean: atzerako kontaketa, zikloturismo martxak eta 'Bizitour jaiak', besteak beste.
Euskal Herrian abiatuko da aurtengo Frantziako Tourra. Bilbotik ekingo dio, eta gizonezkoen Tourra lehen aldiz iritsiko da Bizkaira. Guztira, hiru etapa jokatuko dira Euskal Herrian, eta bosgarrengoan ere zati batean pasatuko da: Santa Grazi eta Ligi-Atherei zeharkatuko ditu, hain zuzen. Horren harira, lasterketa Euska...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224303/bilboko-bi-dendatan-jasandako-tratu-arrazista-salatu-dute-emakume-ijitoek.htm
Gizartea
Bilboko bi dendatan jasandako tratu arrazista salatu dute emakume ijitoek
Manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean, Amuge eta Romi Berriak elkarteek deituta, antitziganismoa gaitzesteko. 18:30ean abiatuko dute mobilizazioa, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzatik.
Bilboko bi dendatan jasandako tratu arrazista salatu dute emakume ijitoek. Manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean, Amuge eta Romi Berriak elkarteek deituta, antitziganismoa gaitzesteko. 18:30ean abiatuko dute mobilizazioa, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitzatik.
«Erosketa arratsalde lasaia izan behar zuen, baina zapuztu egin zitzaigun. Emakume ijitook ez genuke tratu umiliagarria jasan behar emakume ijito izateagatik». Irmo mintzatu da Manuela Vega Manzanares Bilboko lurrin denda batean pairatutako jazarpenari buruzz, gaur goizean Amuge andre ijitoen elkartearen egoitzan egini...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224304/homosexuala-dela-jakinarazi-du-jakub-jankto-futbolariak.htm
Kirola
Homosexuala dela jakinarazi du Jakub Jankto futbolariak
Sparta Pragako jokalariak bideo baten bidez adierazi du. Europan hori egiten duen Lehen Mailako aurreneko gizonezko jokalarietako bat da. «Jada ez dut ezkutatu nahi».
Homosexuala dela jakinarazi du Jakub Jankto futbolariak. Sparta Pragako jokalariak bideo baten bidez adierazi du. Europan hori egiten duen Lehen Mailako aurreneko gizonezko jokalarietako bat da. «Jada ez dut ezkutatu nahi».
«Homosexuala naiz, eta jada ez dut ezkutatu nahi». Jakub Jankto jokalariaren hitzak dira. Futbolariak Spartak Pragan jokatzen du, Getafek utzita, eta bideo baten bidez plazaratu du homosexuala dela. Europan hori egiten duen Lehen Mailako aurreneko gizonezko jokalarietako bat da. «Beste guztiek bezala, nire indarguneak ...
2023-2-13
https://www.berria.eus/albisteak/224305/eskubideen-alde-aritzea-xede-akordioa-berritu-du-elkarrekin-podemosek.htm
Politika
«Eskubideen» alde aritzea xede, akordioa berritu du Elkarrekin Podemosek
Udal eta foru hauteskundeetan koalizioan aurkezteko hitzarmena aurkeztu dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Alianza Verdek.
«Eskubideen» alde aritzea xede, akordioa berritu du Elkarrekin Podemosek. Udal eta foru hauteskundeetan koalizioan aurkezteko hitzarmena aurkeztu dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Alianza Verdek.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan «eskubideak lortzen jarraitzeko», hauteskundeei begirako akordioa sinatu dute Ahal Dugu-k, Ezker Anitzak eta Alianza Verdek. Hiru alderdiek nabarmendu dute «euskal ezkerraren koalizioa denboran irauteko, sakontzeko eta zabaltzeko asmoarekin» sortu zela, eta norabide horretan eman dutela u...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224306/realak-irabazi-egin-du-espanyolen-zelaian.htm
Kirola
Realak irabazi egin du Espanyolen zelaian
Talde txuri-urdina oso nagusi izan da 70 minututan, eta hiru gol sartu ditu. Baina sufritu egin du gero, etxekoek bi gol sartu baitituzte azken txanpan. Garaipenari esker, Realak tinko eutsi dio hirugarren postuari. Lau puntu ateratzen dizkio laugarrenari, eta zortzi bosgarrenari.
Realak irabazi egin du Espanyolen zelaian. Talde txuri-urdina oso nagusi izan da 70 minututan, eta hiru gol sartu ditu. Baina sufritu egin du gero, etxekoek bi gol sartu baitituzte azken txanpan. Garaipenari esker, Realak tinko eutsi dio hirugarren postuari. Lau puntu ateratzen dizkio laugarrenari, eta zortzi bosgarren...
Realak arindu egin du Anoetan Valladoliden aurka galtzeak eragindako mina. Espanyolen zelaian irabazita egin du: 2-3 hartu du mendean Herrialde Katalanetako taldea Cornella-Prat estadioan. Horri esker, tinko eutsi dio hirugarren postuari. Ezin zuen huts egin, aurkari zuzenek irabazi egin baitzuten asteburuan. Eta ez du...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224335/volkswagenek-1024-milioi-euro-inbertituko-ditu-landabenen-auto-elektrikora-egokitzeko.htm
Ekonomia
Volkswagenek 1.024 milioi euro inbertituko ditu Landabenen, auto elektrikora egokitzeko
Bateriak biltzeko eta muntatzeko pabiloi bat eraikitzeko asmoa du. Urtean gehienez 400.000 auto egiteko ahalmenari eutsiko dio lantokiak.
Volkswagenek 1.024 milioi euro inbertituko ditu Landabenen, auto elektrikora egokitzeko. Bateriak biltzeko eta muntatzeko pabiloi bat eraikitzeko asmoa du. Urtean gehienez 400.000 auto egiteko ahalmenari eutsiko dio lantokiak.
Azkenik, Volkswagenek argitu du aurten hasi eta 2027ra bitartean 1.024 milioi euroko inbertsioa egingo duela Iruñean. Informazioa Noticias taldeak aurreratu du, Nafarroako Gobernuak berak egindako txosten batean oinarrituta. Gobernuak foru intereseko inbertsiotzat joko du inbertsio hori bihar, administrazioko prozedura...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224337/sailburu-kargua-hartu-du-nerea-melgosak.htm
Politika
Sailburu kargua hartu du Nerea Melgosak
«Euskadiren alde egindako lana» eskertu dio Urkulluk Artolazabali.
Sailburu kargua hartu du Nerea Melgosak. «Euskadiren alde egindako lana» eskertu dio Urkulluk Artolazabali.
Nerea Melgosak gaur goizean hartu du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu kargua. Ajuriaenean eginiko ekitaldi batean hartu du kargua, Eusko Jaurlaritzako gainerako sailburuak eta Iñigo Urkullu lehendakaria bertan zirela. Euskal Autonomia Erkidegoko Aldizkari Ofizialean gaur argi...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224338/bbvako-presidenteak-83-milioi-euro-irabazi-zituen-iaz.htm
Ekonomia
BBVAko presidenteak 8,3 milioi euro irabazi zituen iaz
Bankuak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu: 6.420 milioi euroren irabaziak izan zituen 2022an, aurreko urtean baino %38 gehiago.
BBVAko presidenteak 8,3 milioi euro irabazi zituen iaz. Bankuak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu: 6.420 milioi euroren irabaziak izan zituen 2022an, aurreko urtean baino %38 gehiago.
Europako bankuetako buruzagien artean, Espainiakoak dira soldata hoberenak dituztenak. BBVAk astearte honetan jakinarazi ditu bere buruzagienak: Carlos Torres Vilak 8,29 milioi euro irabazi zituen 2022an, 2021ean baino %5,8 gehiago, eta Onur Genç kontseilari ordezkariak, berriz, 7,15 milioi euro, %4,9 gehiago. Gainerak...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224339/espetxeratu-beharrik-gabe-amaitu-da-nekane-txapartegiren-aurkako-auzia.htm
Politika
Espetxeratu beharrik gabe amaitu da Nekane Txapartegiren aurkako auzia
Sei hilabeteko espetxe zigorra adostu dute fiskaltzak eta defentsak. Txapartegik salatu du bere aurkako lehen zigor epaia torturapean egindako adierazpenetan oinarritu zela.
Espetxeratu beharrik gabe amaitu da Nekane Txapartegiren aurkako auzia. Sei hilabeteko espetxe zigorra adostu dute fiskaltzak eta defentsak. Txapartegik salatu du bere aurkako lehen zigor epaia torturapean egindako adierazpenetan oinarritu zela.
Nekane Txapartegi euskal herritarrari sei hilabeteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak, dokumentazioa faltsutzea egotzita. Hala adostu zuten defentsak eta fiskaltzak, eta, beraz, ez da espetxean sartuko. Txapartegik 2007an egin zuen ihes, espetxe zigorra saihesteko. Suitza izan zuen bizitoki, ia...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224340/getxoko-dozenaka-bizilagunek-protesta-egin-dute-eraikin-bat-eraits-ez-dezaten.htm
Gizartea
Getxoko dozenaka bizilagunek protesta egin dute eraikin bat eraits ez dezaten
Lagun bat atxilotu du Ertzaintzak, eta zaurituak ere izan dira protestan. Udal euskaltegia eta nagusien etxea dira eraikinean; belaunaldi arteko etxebizitza zentro bat eraiki nahi dute haren ordez. Elkarretaratzera deitu dute 19:00etarako, Santa Eugenia plazan, goizean gertatutakoa salatzeko.
Getxoko dozenaka bizilagunek protesta egin dute eraikin bat eraits ez dezaten. Lagun bat atxilotu du Ertzaintzak, eta zaurituak ere izan dira protestan. Udal euskaltegia eta nagusien etxea dira eraikinean; belaunaldi arteko etxebizitza zentro bat eraiki nahi dute haren ordez. Elkarretaratzera deitu dute 19:00etarako, S...
Getxoko (Bizkaia) Itzubaltzeta auzoko dozenaka auzokide Lope de Vega kalean bildu dira gaur goizean, bertako eraikin bat eraitsi ez dezatela eskatzeko; hain zuzen, udal euskaltegia eta nagusien etxea dauden eraikina. Beharginak atzo hasi ziren lanean, eta, hori ikusirik, hainbat auzokidek protestara deitu dute. Eserial...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224341/ghk-k-gezurtatu-egin-du-zubietako-erraustegiak-ingurumen-baimen-bateratua-urratu-duenik.htm
Gizartea
GHK-k gezurtatu egin du Zubietako erraustegiak ingurumen baimen bateratua urratu duenik
Ekopolek egindako txostenak dioena ukatu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak. Datuak «modu arduragabean» nahastea eta «alarma soziala» sortzea egotzi dio GuraSOSi.
GHK-k gezurtatu egin du Zubietako erraustegiak ingurumen baimen bateratua urratu duenik. Ekopolek egindako txostenak dioena ukatu du Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak. Datuak «modu arduragabean» nahastea eta «alarma soziala» sortzea egotzi dio GuraSOSi.
Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak esan du Zubietako erraustegiak «zorrotz» betetzen dituela ingurumen baldintza guztiak. BERRIAk gaur kaleratu duen Ekopol taldeak egindako txostenaren harira eman du erantzuna GHK-k, agiri baten bidez. Ekopolen txosten horren arabera, Zubietako erraustegiak bi mila aldiz gainditu zuen...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224342/ander-elosegik-agur-esan-dio-goi-mailako-lehiari.htm
Kirola
Ander Elosegik agur esan dio goi mailako lehiari
Ur bizietako piraguista irundarrak erretiroa hartu du, 35 urterekin, hamazazpi urtez goi mailan lehiatu eta gero
Ander Elosegik agur esan dio goi mailako lehiari. Ur bizietako piraguista irundarrak erretiroa hartu du, 35 urterekin, hamazazpi urtez goi mailan lehiatu eta gero
Elosegik sekulako kirol ibilbidea osatu du. Lau aldiz aritu da Olinpiar Jokoetan, C1 mailan: Pekinen 2008an, Londresen 2012an, Rio de Janeiron (Brasil) 2016an, eta Tokion 2021ean. Beti sailkatu da finalerako, baita olinpiar diploma lortu ere: Pekinen eta Londresen domina irabaztekotan izan zen, laugarren izan baitzen. ...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224343/jaurlaritzak-dioenez-ez-dago-osakidetzako-lepetan-irregulartasunik-egon-den-zantzurik.htm
Gizartea
Jaurlaritzak dioenez, ez dago Osakidetzako LEPetan irregulartasunik egon den zantzurik
Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez du salaketarik jaso Pneumologiako lan eskaintza publikoko azterketaren ostean. ELAk atzo salatu zuenez, puntuaziorik handiena lortu zuten lau pertsona ospitale berekoak dira.
Jaurlaritzak dioenez, ez dago Osakidetzako LEPetan irregulartasunik egon den zantzurik. Jaurlaritzaren Osasun Sailak ez du salaketarik jaso Pneumologiako lan eskaintza publikoko azterketaren ostean. ELAk atzo salatu zuenez, puntuaziorik handiena lortu zuten lau pertsona ospitale berekoak dira.
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez, abenduko lan eskaintza publikoan neurriak hartu zituzten filtrazioak saihesteko. 2018ko lan eskaintza auzitara eraman zuten, ustezko filtrazioengatik. Gotzone Sagardui Osasun sailburuak gobernukideei helarazi dienez, berak ez du inolako salaketaren berririk....
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224344/osasunbideko-sindikatuak-mahaitik-altxatu-dira-gobernuak-beren-eskaerak-aztertzeari-uko-egin-ostean.htm
Gizartea
Osasunbideko sindikatuak mahaitik altxatu dira, gobernuak beren eskaerak aztertzeari uko egin ostean
LAB, ELA, SAE, UGT eta CCOOk uste dute greba egitea beste aukerarik ez diela utzi Osasun Departamentuak
Osasunbideko sindikatuak mahaitik altxatu dira, gobernuak beren eskaerak aztertzeari uko egin ostean. LAB, ELA, SAE, UGT eta CCOOk uste dute greba egitea beste aukerarik ez diela utzi Osasun Departamentuak
Aukera bakarra zirudien biharko greba deialdia bertan behera uzteko, baina porrot egin du horrek ere. Nafarroako Gobernua eta Osasunbideko sindikatuak mahai sektorialeko bilerara deituak zeuden gaur goizean, osasun profesionalen ezinegona aztertu eta proposamenak egite aldera. Osasunbideko intersindikaleko talde gehien...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224345/2035tik-aurrera-konbustio-autorik-ez-saltzea-onartu-du-europako-parlamentuak.htm
Ekonomia
2035tik aurrera konbustio autorik ez saltzea onartu du Europako Parlamentuak
2030erako CO2 isuriak erdira murrizteko araudia onartu du. 27 estatu kideen onespena falta da soilik araudia onartzeko.
2035tik aurrera konbustio autorik ez saltzea onartu du Europako Parlamentuak. 2030erako CO2 isuriak erdira murrizteko araudia onartu du. 27 estatu kideen onespena falta da soilik araudia onartzeko.
2035. urtetik aurrera Europako auto saltokietan ezingo da konbustio motorrak dituzten auto eta furgoneta berririk saldu. Hala onartu berri du Europako Parlamentuak Estrasburgon (Frantzia), eta CO2 isuriak murrizteko araudi berriko neurri zehatz bat da. Aldeko 340 boto izan ditu araudiak, aurkako 279 eta 21 abstentzio. ...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224346/nazioarteko-egoera-edozein-dela-ere-txinak-iranekiko-adiskidetasunari-eutsiko-dio.htm
Mundua
Nazioarteko egoera edozein dela ere, Txinak Iranekiko adiskidetasunari eutsiko dio
Raisi Xirekin elkartu da, eta esan du Pekin «bazkide estrategiko zintzo bat» dela. Bi herrialdeen arteko lankidetza handitzeko akordioak sinatuko dituzte.
Nazioarteko egoera edozein dela ere, Txinak Iranekiko adiskidetasunari eutsiko dio. Raisi Xirekin elkartu da, eta esan du Pekin «bazkide estrategiko zintzo bat» dela. Bi herrialdeen arteko lankidetza handitzeko akordioak sinatuko dituzte.
«Nazioarteko eta eskualdeko egoera» kontuan hartu gabe, hau da, abagunea edozein dela ere, Txinak Iranekin duen adiskidetasuna eta lankidetza mantenduko ditu «modu hautsiezinean». Xi Jinping Txinako presidenteak Ebrahim Raisi Irangoari gaur esandakoak agerian utzi du bi herrialde horiek elkarrekiko harremana handitu et...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224347/pablo-neruda-poeta-pozoituta-hil-zutela-ondorioztatu-dute-ikertzaileek.htm
Kultura
Pablo Neruda poeta pozoituta hil zutela ondorioztatu dute ikertzaileek
Gaur emango dio txostena epaileari nazioarteko ikerketa taldeak. Augusto Pinochetek Salvador Allende presidentearen aurkako kolpea eman eta hamabi egunera hil zen Neruda.
Pablo Neruda poeta pozoituta hil zutela ondorioztatu dute ikertzaileek. Gaur emango dio txostena epaileari nazioarteko ikerketa taldeak. Augusto Pinochetek Salvador Allende presidentearen aurkako kolpea eman eta hamabi egunera hil zen Neruda.
Pablo Neruda poeta pozoituta hil zuten. Susmoak bazeuden aspaldi. 2017. urtean haren gorpuzkiak aztertu zituztenean, botulismoa eragiten duen bakterioa aurkitu zuten orduan haren hezurretan. Nazioarteko aditu talde bat lanean aritu da geroztik, eta gaur aurkeztuko dizkio ondorioak epaileari. Edonola ere, ikertzaileen t...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224348/zubietako-erraustegiak-ingurumen-legea-betetzen-duela-esan-du-tapiak.htm
Gizartea
Zubietako erraustegiak ingurumen legea betetzen duela esan du Tapiak
Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak gezurtatu egin du Ekopolen txostenak dioena, eta «alarma soziala» zabaltzea egotzi dio. Datuak «gaizki interpretatu» dituela esan du.
Zubietako erraustegiak ingurumen legea betetzen duela esan du Tapiak. Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak gezurtatu egin du Ekopolen txostenak dioena, eta «alarma soziala» zabaltzea egotzi dio. Datuak «gaizki interpretatu» dituela esan du.
Zubietako erraustegiak «modu egokian» funtzionatzen du, eta ingurumen baimen guztiak betetzen ditu. Instalazioetan irregulartasunak egon direla ukatu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak Eusko Legebiltzarrean. Elkarrekin Podemos-IUk eskatuta egin du agerral...
2023-2-14
https://www.berria.eus/albisteak/224349/gai-toxikoz-beteriko-tren-batek-hondamendia-eragin-du-ohion.htm
Mundua
Gai toxikoz beteriko tren batek hondamendia eragin du Ohion
Tren bateko 50 bagoi errailetatik atera ziren, eta batzuek su hartu zuten. Isuriak ura, airea eta lurra kutsatu dituela salatu dute.
Gai toxikoz beteriko tren batek hondamendia eragin du Ohion. Tren bateko 50 bagoi errailetatik atera ziren, eta batzuek su hartu zuten. Isuriak ura, airea eta lurra kutsatu dituela salatu dute.
Otsailaren 3an hasi zen hondamendia, oraindik jarraitzen du, eta ondorioak urte luzez pairatuko direla uste dute, gai pozoitsuak isuri direlako, eta hodei toxikoa kilometro askoko eremu batean zabaldu delako. Ura, airea eta lurra kutsatu ditu isuriak, salatu dutenez. Egun horretan tren bat errailetatik atera zen Ohio ...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224372/edouard-edo-maurice.htm
Edouard edo Maurice?
Edouard edo Maurice?.
Edouard Dartigueren inguruan badago nahasmenerako elementu bat: datu base batzuetan Edouard Dartigue beharrean, Maurice Dartigue ageri da. Eta ez hori bakarrik, Edouard Dartigueri buruz jakinak ziren datuekin batera Maurice Dartigueren izenean bertzelako batzuk agertzen dira jaiotza eta heriotza data eta tokiei buruz, ...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224374/erregaien-deskontua-desagertzeak-inflazioa-handitu-du-hegoaldean.htm
Ekonomia
Erregaien deskontua desagertzeak inflazioa handitu du Hegoaldean
Urtarrilean, %5,8ra igo da inflazioa. Elikagaien garestitzea %15,3ra iritsi da, oinarrizko elikagaien BEZa desagertu arren.
Erregaien deskontua desagertzeak inflazioa handitu du Hegoaldean. Urtarrilean, %5,8ra igo da inflazioa. Elikagaien garestitzea %15,3ra iritsi da, oinarrizko elikagaien BEZa desagertu arren.
Udan hasitako beheranzko joera eten du inflazioak Hego Euskal Herrian. Uztailean %10,7ra heldu ondoren, %5,6raino apaldu zen abenduan, baina urtarrilean berriro egin du gora: prezioak duela urtebete baino %5,8 handiagoak dira, INEren arabera. Alde batetik, iazko urtarrilarekiko konparazioaren ondorioz handitu da infla...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224375/etbk-ekoizpenen-euskarazko-bertsioei-ezarritako-klausulak-salatu-ditu-netflix-euskaraz-ek.htm
Bizigiro
ETBk ekoizpenen euskarazko bertsioei ezarritako klausulak salatu ditu Netflix Euskaraz-ek
Taldeak azaldu duenez, klausula horien ondorioz ETBk du ekoizpenen euskarazko bertsioa estreinatzeko lehentasuna, plataformetan erdarazkoekin batera kaleratu ordez; Unicorn Wars filma jarri du adibidetzat. ETBko zuzendaritzak, ordea, adierazi du Netflix Euskaraz-ek Unicorn Wars filmaz esandakoa ez dela zuzena, eta ekoi...
ETBk ekoizpenen euskarazko bertsioei ezarritako klausulak salatu ditu Netflix Euskaraz-ek. Taldeak azaldu duenez, klausula horien ondorioz ETBk du ekoizpenen euskarazko bertsioa estreinatzeko lehentasuna, plataformetan erdarazkoekin batera kaleratu ordez; Unicorn Wars filma jarri du adibidetzat. ETBko zuzendaritzak, or...
«ETB sustatzen ari den neurri horrek herritarren hizkuntza eskubideak urratzen ditu». Netflix Euskaraz taldeak jakinarazi duenez, ETB hizkuntza klausulak ezartzen ari da euskal ekoizpenen euskarazko bertsioei. Horien ondorioz, «litekeena da» euskal ekoizpen bat plataformaren batean estreinatzean horren euskarazko berts...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224376/nafarroako-langile-publikoak-greban-daude.htm
Gizartea
Nafarroako langile publikoak greban daude
Orotara, 29.000 langile deitu dituzte grebara LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek.
Nafarroako langile publikoak greban daude. Orotara, 29.000 langile deitu dituzte grebara LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek.
29.000 langile publiko grebara deitu dituzte gaur LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek Nafarroan. Nafarroako Gobernuaren arabera, hau izan da lanuztearen erantzuna: administrazioan, % 7 inguru; Osasunbidean, ia % 9,8; eta hezkuntza arloan, % 8 inguru. Ingurumen, Landa Garapen eta Eskubide Sozialen departamentuetan ...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224377/etb2ko-akelarre-saioak-euskal-kulturari-barre-egiten-diola-salatu-dute.htm
Bizigiro
ETB2ko 'Akelarre' saioak euskal kulturari barre egiten diola salatu dute
Sareetan zabaldu den bideo baten harira, ehunka euskaltzalek azaldu dute «iraingarria» dela Valeria Rosek aurkezten duen saioa. Chill Mafiako kide bat 'independentzia' zioen kamiseta kentzera ere behartu dute. EITBko LAB sindikatuak salatu du «nabarmen» geratu dela «saioaren zuzendaritzaren eta aurkezlearen jarrera ira...
ETB2ko 'Akelarre' saioak euskal kulturari barre egiten diola salatu dute. Sareetan zabaldu den bideo baten harira, ehunka euskaltzalek azaldu dute «iraingarria» dela Valeria Rosek aurkezten duen saioa. Chill Mafiako kide bat 'independentzia' zioen kamiseta kentzera ere behartu dute. EITBko LAB sindikatuak salatu du «na...
Lierni Osa harri jasotzaileari: «Ez dakizu zer-nolako ilusioa egiten didan zu ezagutzeak. Ekarri dituzu harriak?». Unai Elorriaga idazleari: «Grazia egiten dit, zeren zuk liburuak idazten dituzu, ezta?». Maite Perurena txalekogileari: «Ulertzen dudanez, jertse horiek harriak jasotzearekin dute zerikusia». Juan Martinez...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224378/nicola-sturgeonek-dimisioa-eman-du.htm
Mundua
Nicola Sturgeonek dimisioa eman du
Karguan jarraituko du alderdiak ordezko bat izendatu arte. Eskoziako lehen ministroa «harro» agertu da egindako lanaz eta kargura heldu den lehen emakumezkoa izateaz, baina aitortu du «luzeegi» egon dela postuan.
Nicola Sturgeonek dimisioa eman du. Karguan jarraituko du alderdiak ordezko bat izendatu arte. Eskoziako lehen ministroa «harro» agertu da egindako lanaz eta kargura heldu den lehen emakumezkoa izateaz, baina aitortu du «luzeegi» egon dela postuan.
Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministroak dimisioa emango du, bai gobernuburu kargu gisa, baita SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko buruzagi gisa ere. Sturgeonek prentsaurreko batera deitu du, 12:00etarako, eta agerraldi horretan eman du erabakiaren berri. 2014an hartu zuen gobernuburu kargua eta SNPren buruzagitza, Ale...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224379/europako-presoen-herenek-buruko-osasun-arazoak-dituzte.htm
Mundua
Europako presoen herenek buruko osasun arazoak dituzte
Suizidioak, COVID-19a eta gaindosiak izan ziren 2020ko kartzeletako heriotza kausa nagusiak, OMEk kaleratutako txostenaren arabera. Suizidio tasa 100.000 presoko 103koa izan zen. Erakundeak gomendatu du inbertsio handiagoa egitea kartzeletako osasun mentaleko zainketetan.
Europako presoen herenek buruko osasun arazoak dituzte. Suizidioak, COVID-19a eta gaindosiak izan ziren 2020ko kartzeletako heriotza kausa nagusiak, OMEk kaleratutako txostenaren arabera. Suizidio tasa 100.000 presoko 103koa izan zen. Erakundeak gomendatu du inbertsio handiagoa egitea kartzeletako osasun mentaleko zain...
Europako espetxeetako presoen %32,8k buruko osasun arazoren bat zuten 2020an, eta, urte horretan, suizidioa, COVID-19a eta gaindosiak izan ziren kartzeletako heriotza kausa nagusiak. Europako kartzeletako osasunari buruzko txostenaren ondorio deigarri batzuk dira horiek. OME Osasunaren Mundu Erakundeak ondu du dokument...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224380/xabier-amurizak-jasoko-du-iii-monzon-ganuza-saria.htm
Gizartea
Xabier Amurizak jasoko du III. Monzon-Ganuza saria
Amurizak bertsolaritzari eta, oro har, euskal kulturari egindako ekarpenak nabarmendu dituzte Olaso Dorrea fundazioak eta Bergarako Udalak.
Xabier Amurizak jasoko du III. Monzon-Ganuza saria. Amurizak bertsolaritzari eta, oro har, euskal kulturari egindako ekarpenak nabarmendu dituzte Olaso Dorrea fundazioak eta Bergarako Udalak.
Xabier Amurizak (Etxano, Bizkaia, 1941) jasoko du III. Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei Saria. Amurizak «Euskal Herriari, euskal kulturari eta euskarari» egindako ekarpena nabarmendu dute Olaso Dorrea fundazioak eta Bergarako Udalak. Saria emateko ekitaldia martxoaren 16an egingo dute, Bergarako Seminarixo aretoan (Gipuz...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224381/osakidetzako-garbitzaileek-astebeteko-greba-egingo-dute.htm
Ekonomia
Osakidetzako garbitzaileek astebeteko greba egingo dute
Otsailaren 27tik martxoaren 5era egingo dute greba. Bost urte daramatzate hitzarmena berritu gabe, eta adierazi dute negoziazioa «erabat blokeatuta» dagoela.
Osakidetzako garbitzaileek astebeteko greba egingo dute. Otsailaren 27tik martxoaren 5era egingo dute greba. Bost urte daramatzate hitzarmena berritu gabe, eta adierazi dute negoziazioa «erabat blokeatuta» dagoela.
2018tik hitzarmena berritu gabe daude Osakidetzako garbitzaileak, eta astebeteko greba antolatzea erabaki dute, negoziazioaren blokeoa desegiteko. Aurreko hitzarmenean, garbitzaileen baldintzak Osakidetzako gainontzeko langileenekin homologatzeko neurriak onartu zituzten, eta LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek adierazi...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224382/libiako-kosta-parean-73-migratzaile-hil-dira.htm
Mundua
Libiako kosta parean 73 migratzaile hil dira
Oraindik ez dituzte gorpu guztiak topatu, baina IOMen arabera, hiltzat jo daitezke. Ontzian 80 lagun zihoazen, eta zazpik kostara iristea lortu dute euren kabuz.
Libiako kosta parean 73 migratzaile hil dira. Oraindik ez dituzte gorpu guztiak topatu, baina IOMen arabera, hiltzat jo daitezke. Ontzian 80 lagun zihoazen, eta zazpik kostara iristea lortu dute euren kabuz.
80 lagun Libiatik Europara eramateko helburua zuen ontzi bat Mediterraneo itsasoan hondoratu da gaur. Libiako kosta parean gertatu da ezbeharra, eta ontzian zihoazen 73 migratzaile hiltzat jo daitezke IOM Nazioarteko Migrazio Erakundeak esan duenez. Oraindik ez dituzte guztien gorpuak topatu. Zazpi lagunek kostara iris...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224383/nafarroako-gobernuak-volkswagenen-1024-milioi-euroko-inbertsioa-babestuko-du.htm
Ekonomia
Nafarroako Gobernuak Volkswagenen 1.024 milioi euroko inbertsioa babestuko du
Urtean 400.000 ibilgailu ekoizteko ahalmenari eutsiko diote. Lanpostuak mantentzen saiatuko direla esan du Txibitek: «Inbertsio historikoa da Nafarroan».
Nafarroako Gobernuak Volkswagenen 1.024 milioi euroko inbertsioa babestuko du. Urtean 400.000 ibilgailu ekoizteko ahalmenari eutsiko diote. Lanpostuak mantentzen saiatuko direla esan du Txibitek: «Inbertsio historikoa da Nafarroan».
Atzo baieztatu zuen Volkswagenek 1.024 milio euroko inbertsioa egingo zuela Iruñean 2027ra arte, auto elektrikoak ekoizteko. Gaur, kontseiluan, foru intereseko inbertsiotzat joko da proiektua, eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariak esan du inbertsioa historikoa dela Nafarroarentzat eta lantegiarentzat. T...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224384/dozenaka-getxotar-berriro-kalera-irten-dira-nagusien-etxea-eraistearen-kontra.htm
Gizartea
Dozenaka getxotar berriro kalera irten dira Nagusien Etxea eraistearen kontra
Bigarren egunez jarraian, Itzubaltzetako auzokideak bertako Nagusien Etxearen inguruan bildu dira. Ertzainek gizon bat zauritu dute buruan. 19:00etan berriro mobilizatuko dira.
Dozenaka getxotar berriro kalera irten dira Nagusien Etxea eraistearen kontra. Bigarren egunez jarraian, Itzubaltzetako auzokideak bertako Nagusien Etxearen inguruan bildu dira. Ertzainek gizon bat zauritu dute buruan. 19:00etan berriro mobilizatuko dira.
Atzokoa lehen eguna besterik ez zen izan. Gaur goizean, Getxoko (Bizkaia) Itzubaltzeta auzoko dozenaka lagun Lope de Vega kaleko nagusien etxean elkartu dira berriro, hura eraits ez dezatela eskatzeko. 07:00ak inguruan hasi dute protesta auzokoek, eta hasieratik izan da bertan Ertzaintza, brigada mugikorreko hiru furgo...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224385/euskal-herriko-itzuliaren-ibilbidea-zehaztu-dute.htm
Kirola
Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea zehaztu dute
Sei etapatan 992 kilometro egingo dituzte, eta lasterketak 18.000 metroko desnibel metatua izango du. Gasteizen hasiko da, apirilaren 3an, eta Eibarren amaituko, 8an. Ez da erlojupekorik izango.
Euskal Herriko Itzuliaren ibilbidea zehaztu dute. Sei etapatan 992 kilometro egingo dituzte, eta lasterketak 18.000 metroko desnibel metatua izango du. Gasteizen hasiko da, apirilaren 3an, eta Eibarren amaituko, 8an. Ez da erlojupekorik izango.
Apirilaren 3an Gasteizen hasi, eta sei lasterketa egun geroago Eibarren (Gipuzkoa) amaituko da 2023ko Euskal Herriko Itzulia. Ohikoa duen moduan, sei etapaz osatuta egongo da lasterketa, baina aurten ez da erlojupekorik korrituko. «Ezin dira erlojupeko luzeak egin, ezta kronoigoerak ere. Asmoa da 15 kilometroko erlojup...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224386/salhaketa-elkarteak-adierazi-du-bizkaitar-bat-hilik-aurkitu-dutela-palentziako-kartzelan.htm
Gizartea
Salhaketa elkarteak adierazi du bizkaitar bat hilik aurkitu dutela Palentziako kartzelan
Elkarteak gertatutakoaren inguruko iritzia eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Salhaketa elkarteak adierazi du bizkaitar bat hilik aurkitu dutela Palentziako kartzelan. Elkarteak gertatutakoaren inguruko iritzia eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
Salhaketa elkarteak jakinarazi duenez, otsailaren 4an Bizkaiko 43 urteko pertsona bat hilik aurkitu zuten Palentziako (Espainia) kartzelan. Elkartearen arabera, hildakoak bularreko mina zuen, eta behin eta berriz eskatu zuen osasun arreta. Kartzelan dagoen bertze pertsona batek eman zion familiari heriotzaren berri. «...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224387/lsquonirsquo-tik-lsquogursquo-ra-igarotzearen-garrantzia.htm
Kultura
‘Ni’-tik ‘gu’-ra igarotzearen garrantzia
Kontakizunaren kontzeptuaz gogoeta egiteko lau saio antolatu dituzte Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak. Atzo izan zen lehena, Bilboko Kafe Antzokian: Lorea Agirre eta Harkaitz Cano aritu ziren hizlari.
‘Ni’-tik ‘gu’-ra igarotzearen garrantzia. Kontakizunaren kontzeptuaz gogoeta egiteko lau saio antolatu dituzte Bilboko Zenbat Gara elkarteak eta Bira kulturguneak. Atzo izan zen lehena, Bilboko Kafe Antzokian: Lorea Agirre eta Harkaitz Cano aritu ziren hizlari.
Kontakizuna eta hitza. Bi kontzeptu horiek izan zituzten hizketagai atzo iluntzean Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak eta kazetariak eta Harkaitz Cano idazleak, Bilboko Kafe Antzokiko Kutxa Beltza aretoan. Nola sortzen da kontakizuna? Nork kontatu ahal du? Nork ezin du? Zein kontakizun dira gaur egun guretzat b...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224388/sturgeonen-dimisioa-ezuste-bat-eta-galdera-asko.htm
Mundua
Sturgeonen dimisioa: ezuste bat, eta galdera asko
Sturgeonen dimisioa: ezuste bat, eta galdera asko.
Nicola Sturgeonek dimititzea aukeren artean zegoen, baina ez zen espero hain azkar jakinaraztea, eta are gutxiago egungo testuinguruan. Galdera asko daude orain; besteak beste, SNP Eskoziako Alderdi Nazionala egoera nahasi samarrean geratu baita, Sturgeonen ordezko argirik gabe, eta Eskoziako hurrengo lehen ministroa a...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224389/eh-bilduk-salatu-du-indarkeria-matxistaren-biktimentzako-diru-laguntzak-bideratzean-legea-urratu-dela.htm
Gizartea
EH Bilduk salatu du indarkeria matxistaren biktimentzako diru laguntzak bideratzean legea urratu dela
Berdintasun Legeak dio indarkeria pairatu duten emakumeek laguntzak jasotzen ahal dituztela salaketarik jarri gabe ere.
EH Bilduk salatu du indarkeria matxistaren biktimentzako diru laguntzak bideratzean legea urratu dela. Berdintasun Legeak dio indarkeria pairatu duten emakumeek laguntzak jasotzen ahal dituztela salaketarik jarri gabe ere.
EH Bilduk adierazi du indarkeria matxistaren biktima izan diren emakumeei zuzendutako diru laguntzak Beatriz Artolazabalek aurkeztu zituela urtarrilean. Laguntza horiek jasotzeko ezinbertzeko baldintza da salaketa judizial bat izatea. Berdintasun Legeak, baina, kontrakoa dio. Alderdiak azaldu du duela urtebete onartu ...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224390/kurdu-talde-batek-europako-parlamentuko-saioa-eten-du-ocalan-askatu-dezatela-eskatzeko.htm
Mundua
Kurdu talde batek Europako Parlamentuko saioa eten du, Ocalan askatu dezatela eskatzeko
Parlamentuko osoko bilkura bertan behera utzi dute, eta diputatuak atera egin dituzte.
Kurdu talde batek Europako Parlamentuko saioa eten du, Ocalan askatu dezatela eskatzeko. Parlamentuko osoko bilkura bertan behera utzi dute, eta diputatuak atera egin dituzte.
Europako Parlamentuko osoko bilkura eten dute gaur arratsaldean, Abdullah Ocalan kurduen askapen mugimenduko buruzagiaren askapena eskatzeko. Gaur, 25 urte egin ditu Kurdistango Langileen Alderdiko buruak Turkiako espetxe batean. Karbono isurketarik gabeko aroko plan industriala eztabaidatzen ari ziren parlamentuan, E...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224391/juan-karlos-herrador-euskal-presoa-baldintzapean-aske-geratu-da.htm
Politika
Juan Karlos Herrador euskal presoa baldintzapean aske geratu da
Herrador hirugarren graduan zegoen iazko apirilaren 26tik.
Juan Karlos Herrador euskal presoa baldintzapean aske geratu da. Herrador hirugarren graduan zegoen iazko apirilaren 26tik.
Etxerat elkarteak jakinarazi du Juan Karlos Herrador euskal presoa baldintzapean aske geratu dela. Hamasei urte egin ditu espetxean, eta iazko apirilaren 26tik hirugarren graduan zegoen. 2021eko ekainean bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Herrador 2007an atxilotu zuten, eta salatu zuen torturatu egin zutela atxilo...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224392/bilboko-portuak-egitasmo-handi-bat-eskatuko-dio-edukiontzi-nasa-kudeatu-nahi-duenari.htm
Ekonomia
Bilboko portuak «egitasmo handi bat» eskatuko dio edukiontzi nasa kudeatu nahi duenari
Munduko garraio konpainia handienek interesa agertu dute, eta 150 milioi euro inbertitzeko asmoa. Portuko mugimendua %5,1 handitu zen iaz.
Bilboko portuak «egitasmo handi bat» eskatuko dio edukiontzi nasa kudeatu nahi duenari. Munduko garraio konpainia handienek interesa agertu dute, eta 150 milioi euro inbertitzeko asmoa. Portuko mugimendua %5,1 handitu zen iaz.
Egoera okertzen ez bada, Bilboko portuak edukiontziak mugitzeko bigarren terminala izango du aurki. Ez da albistea, hura eraiki eta kudeatzeko lehiaketa publikoa irekita dago eta, baina Rikardo Barkala portuko agintaritzako presidenteak jakinarazi du munduko bost garraiontzi konpainia handienetako batzuk galdezka hasi ...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224393/zerga-bilketak-aurreikuspenak-gainditu-ditu-eta-17000-milioi-euroren-langa-gainditu-du.htm
Ekonomia
Zerga bilketak aurreikuspenak gainditu ditu, eta 17.000 milioi euroren langa gainditu du
Urrian kalkulatu baino 130 miloi euro gehiago bildu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 2022an. Maiatzean hasiko da jasotzen energia konpainiei eta bankuei ezarritako tasaren dirua.
Zerga bilketak aurreikuspenak gainditu ditu, eta 17.000 milioi euroren langa gainditu du. Urrian kalkulatu baino 130 miloi euro gehiago bildu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek 2022an. Maiatzean hasiko da jasotzen energia konpainiei eta bankuei ezarritako tasaren dirua.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ogasunek inoizko zerga bilketarik handiena egin zuten iaz: 17.130 milioi euro. Iaz baino 1.167 milioi gehiago da hori (+%7,3), eta urrian kalkulatu baino 130 milioi gehiago. Emaitza esperotakoa zen, bilketa iazkoaren gainetik joan zelako urte guztian zehar, eta, mehatxuak mehatxu, ekono...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224394/castillo-suarezek-alaska-plazaratu-du-bere-zazpigarren-poema-liburua.htm
Kultura
Castillo Suarezek ‘Alaska’ plazaratu du, bere zazpigarren poema liburua
Maite izandako tokiez eta pertsonez egin du gogoeta idazleak, eta, haiei lotuta, galeraz eta doluaz. Elkar argitaletxeak plazaratu du lana.
Castillo Suarezek ‘Alaska’ plazaratu du, bere zazpigarren poema liburua. Maite izandako tokiez eta pertsonez egin du gogoeta idazleak, eta, haiei lotuta, galeraz eta doluaz. Elkar argitaletxeak plazaratu du lana.
«Las Vegas txiki bat» bezalakoa zen Alaska hotela txikitan Castillo Suarezentzat (Altsasu, Nafarroa, 1976). «Etxetik oinez joan gintezkeen, baina aparteko zerbait zen; bazuen igerileku bat...». Etzegaraten, Nafarroaren eta Gipuzkoaren arteko mugaldean errepide nagusiaren alboan zegoen hotel bat izan zen Alaska, eta, ho...
2023-2-15
https://www.berria.eus/albisteak/224395/raquel-welch-aktorea-hil-da-82-urterekin.htm
Kultura
Raquel Welch aktorea hil da, 82 urterekin
Urrezko Globoa irabazi zuen 1974an
Raquel Welch aktorea hil da, 82 urterekin. Urrezko Globoa irabazi zuen 1974an
Ibilbide zinematografiko oparoko izarra izan zen Welch. Hain zuzen ere, Elvis Presleyren eskutik heldu zitzaion zinemako bere lehen aukera, Roustabout film musikalean. Bertan figurante gisa aritu bazen ere, zinema munduko ateak ireki zizkion horrek. Izan ere, urte hartan bertan, beste pelikula batean antzezteko aukera ...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224418/aita-mari-erreskate-ontziak-31-pertsona-hartu-ditu-mediterraneoan.htm
Gizartea
'Aita Mari' erreskate ontziak 31 pertsona hartu ditu Mediterraneoan
Erreskatatutakoen artean, haurdun dauden hiru emakume eta hamar haur daude.
'Aita Mari' erreskate ontziak 31 pertsona hartu ditu Mediterraneoan. Erreskatatutakoen artean, haurdun dauden hiru emakume eta hamar haur daude.
Aita Mari ontziak 31 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan, eta Erromatik hurbil dagoen portu batean lehorreratzeko baimena lortu du. Itsas Salbamendu Humanitarioaren Elkarteak azaldu duenez, egurrezko txalupa txiki batean zeuden guztiak: «Ez zuten ez banakako, ez guztientzako segurtasun ekipamendurik; bizitza galtz...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224420/kantu-bazkaria-borda-jatetxean.htm
albisteak
Kantu bazkaria Borda jatetxean
Heldu den martxoaren 4an, larunbatez, "hotsein kantuz!" eguna ospatuko da Nafarroa Oinez 23k antolatuta.
Kantu bazkaria Borda jatetxean. Heldu den martxoaren 4an, larunbatez, "hotsein kantuz!" eguna ospatuko da Nafarroa Oinez 23k antolatuta.
Heldu den martxoaren 4an, larunbatez, “hotsein kantuz!” eguna ospatuko da Nafarroa Oinez 23k antolatuta. Egitarauari dagokionez, eguerdian, 12:00etan, kantu jirak eginen dira Bakaiku, Etxarri, Arbizu eta Lakuntzan eta ondoren 15:00etan bazkaria Etxarriko Borda jatetxean. Jardueraren antolatzailea Nafarroa Oineza bada ...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224421/terrorismoaz-akusatutako-palestinarrei-herritartasuna-kentzea-onartu-du-israelek.htm
Mundua
«Terrorismoaz» akusatutako palestinarrei herritartasuna kentzea onartu du Israelek
Palestinako Kontseilu Nazionalak salatu du Israel «gorrotoaren politika» bultzatzen ari dela, eta ohartarazi du legeak modua emango duela «argudio faltsuekin kanporatze masiboak» egiteko.
«Terrorismoaz» akusatutako palestinarrei herritartasuna kentzea onartu du Israelek. Palestinako Kontseilu Nazionalak salatu du Israel «gorrotoaren politika» bultzatzen ari dela, eta ohartarazi du legeak modua emango duela «argudio faltsuekin kanporatze masiboak» egiteko.
Aldeko 94 botorekin eta aurkako hamarrekin onartu zuen atzo Israelgo Parlamentuak «terrorismoaz» akusatutakoei herritartasuna eta Israelen egoteko baimena kentzea ahalbidetzen duen legea. Eskumena Israelgo Barne ministroarena izango da, eta akusatuak zazpi egun izango ditu erabakiaren aurkako helegitea aurkezteko. Epe ...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224423/nerabeen-suizidioa-prebenitzeko-gida-bat-ondu-dute.htm
Gizartea
Nerabeen suizidioa prebenitzeko gida bat ondu dute
Asafesek, Aidatuk eta Vital fundazioak elkarlanean egin dute gidaliburua, ikastetxeetan erabiltzeko. Ikasleen «ongizate emozionala» sustatzeko baliabideak bildu dituzte.
Nerabeen suizidioa prebenitzeko gida bat ondu dute. Asafesek, Aidatuk eta Vital fundazioak elkarlanean egin dute gidaliburua, ikastetxeetan erabiltzeko. Ikasleen «ongizate emozionala» sustatzeko baliabideak bildu dituzte.
OME Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, 10 eta 19 urte bitarteko zazpi pertsonatik batek buruko nahasmendua du, eta adituek ohartarazi dute pandemiak larriagotu egin duela egoera. Errealitate horri erantzuna emate aldera, nerabeen osasun mentala eta suizidioa prebenitzeko gida bat ondu dute Asafes Buruko Gaitzak Dit...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224424/neguko-lehen-igoera-ikusgarriak-alpeetan.htm
albisteak
Neguko lehen igoera ikusgarriak Alpeetan
Hiruko sokada batek Grandes Jorasses mendiaren ipar aurpegiko ‘Directissime’ bidea eskalatu du neguan lehen aldiz, eta Thibault Sibille gidariak Grand Pic de Belledonneko Rebuffat bidea, honek ere neguan aurrenekoz.
Neguko lehen igoera ikusgarriak Alpeetan. Hiruko sokada batek Grandes Jorasses mendiaren ipar aurpegiko ‘Directissime’ bidea eskalatu du neguan lehen aldiz, eta Thibault Sibille gidariak Grand Pic de Belledonneko Rebuffat bidea, honek ere neguan aurrenekoz.
Azken asteotan jarduera gogor eta ikusgarriak izan dira Alpeetan. Batetik, Charles Dubouloz, Symon Welfringer eta Clos Paulin alpinistek osatutako sokadak Jorasses iparreko ‘Directissime’ bidea (1.200 m, ABO-) eskalatu du neguan aurrenekoz. Lerro hori Patrick Gabarrou eta Hervé Bouvard frantziarrek zabaldu zuten duela ...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224425/martxoaren-7ra-begira-jarri-dira-sindikatuak.htm
Ekonomia
Martxoaren 7ra begira jarri dira sindikatuak
Bosgarren protesta eguna egin dute Baionan Frantziako Gobernuaren erretreten erreformaren kontra
Martxoaren 7ra begira jarri dira sindikatuak. Bosgarren protesta eguna egin dute Baionan Frantziako Gobernuaren erretreten erreformaren kontra
Frantziako Asanblean erretreten erreformaren inguruko eztabaidak bukatzear direla, manifestazio jendetsua egin dute sindikatuek Baionan. «Inportantea zen gaur mobilizatzea, egun hauetan eztabaidatuko dutelako erreformaren 7. artikulua. Hori da erretreta adina 64 urteraino luzatzen duena. Sinbolikoki ezinbestekoa zen mo...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224426/trans-legea-eta-abortuaren-legea-onartuko-dituzte-madrilen.htm
Gizartea
Trans legea eta abortuaren legea onartuko dituzte Madrilen
Mugimendu feministari eta LGTBIQ taldeei eskerrak eman dizkie Irene Montero Berdintasun ministroak, Espainiako Kongresuan
Trans legea eta abortuaren legea onartuko dituzte Madrilen. Mugimendu feministari eta LGTBIQ taldeei eskerrak eman dizkie Irene Montero Berdintasun ministroak, Espainiako Kongresuan
«Bi lege feminista onartu ditugu gaur», laburbildu du Espainiako Gobernuko Berdintasun ministro Irene Monterok, txalo artean, abortuaren lege organikoa eta trans legea onartzeko eztabaidaren bukaeran. Tramitazio luze baten ostean eta soilik baietz da baietz legearen erreformak gobernukideen artean sortutako ika-mikaren...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224427/lau-dokumental-egunkaria-z.htm
Gizartea
Lau dokumental 'Egunkaria'-z
Interneten ikusgai daude 'Egunkaria 10 urte geroago', 'Gaur irekiko ditu ateak', 'Egunkaria 15 urte' eta 'Paperezko hegoak' dokumentalak. Astelehenean beteko dira 20 urte euskarazko hedabidea bortxaz itxi zutenetik.
Lau dokumental 'Egunkaria'-z. Interneten ikusgai daude 'Egunkaria 10 urte geroago', 'Gaur irekiko ditu ateak', 'Egunkaria 15 urte' eta 'Paperezko hegoak' dokumentalak. Astelehenean beteko dira 20 urte euskarazko hedabidea bortxaz itxi zutenetik.
Astelehenean beteko dira 20 urte egun malapartatu hartatik. Espainiako Guardia Zibilak bortxaz itxi zuen Euskaldunon Egunkaria. Egunero euskaraz argitaratzen zen egunkaria, milaka euskaltzaleren laguntzaz 1990ean sortu zena. Urteotan ikus-entzunezko hainbat lan egin dira Egunkaria-ren inguruan, eta haiek berriro ikuste...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224429/duela-hogei-urte-itxi-zuten-euskaldunon-egunkaria.htm
Politika
Duela hogei urte itxi zuten 'Euskaldunon Egunkaria'
2003ko otsailaren 20an, Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuten, eta hainbat arduradun atxilotu eta torturatu. Gizartearen erantzuna egundokoa izan zen. Egunero-k hartu zuen lekukoa, eta handik lau hilabetera sortu zen BERRIA.
Duela hogei urte itxi zuten 'Euskaldunon Egunkaria'. 2003ko otsailaren 20an, Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria itxi zuten, eta hainbat arduradun atxilotu eta torturatu. Gizartearen erantzuna egundokoa izan zen. Egunero-k hartu zuen lekukoa, eta handik lau hilabetera sortu zen BERR...
Hogei urte bete dira, eta zuloak hor jarraitzen du oraindik. Itxi zuten Euskaldunon Egunkaria, eta zauriak irekita jarraitzen du egun horietako memorian. Duela hogei urte, amesgaizto batek esnatu zuen Euskal Herria: Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak gaurko egunez itxi zuten Euskaldunon Egunkaria, 2003a...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224430/osasun-publikoa-aldarrikatuz-hasi-dituzte-inauteriak-tolosan.htm
Bizigiro
Osasun publikoa aldarrikatuz hasi dituzte inauteriak Tolosan
Kabi Alai elkarteko kideek bota dute txupinazoa, 12:00etan. Ospitale publiko bat eraikitzeko eta pentsiodunei pentsioak igotzeko eskatu dute.
Osasun publikoa aldarrikatuz hasi dituzte inauteriak Tolosan. Kabi Alai elkarteko kideek bota dute txupinazoa, 12:00etan. Ospitale publiko bat eraikitzeko eta pentsiodunei pentsioak igotzeko eskatu dute.
Hainbat aldarrikapenekin eman diete hasiera aurtengo Tolosako (Gipuzkoa) inauteriei. Ohi bezala, eguerdirako jarri dute ordua, Plaza Zaharrean, txupinazorako. Kabi Alai elkarteko kideek hitza hartu dute, udaletxeko balkoitik. Alkatearen eta udal ordezkarien rolean, inauteriei ongietorria emateko pregoia irakurtzen hasi...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224431/laquoegonkortze-fase-bateanraquo-sartu-da-pasaiako-portua.htm
Ekonomia
«Egonkortze fase batean» sartu da Pasaiako Portua
Trafikoa %6 jaitsi zen 2022an, baina pandemia aurreko bolumenetan aritu da. 40,5 milioi euroren inbertsioak iragarri dituzte datozen lau urteetarako.
«Egonkortze fase batean» sartu da Pasaiako Portua. Trafikoa %6 jaitsi zen 2022an, baina pandemia aurreko bolumenetan aritu da. 40,5 milioi euroren inbertsioak iragarri dituzte datozen lau urteetarako.
Zifrak gorabehera, Pasaiako Portua «egonkortze fase» batean dagoela nabarmendu dute azpiegituraren arduradunek. 2022an %6 jaitsi zen trafikoa, baina pandemia aurreko datuak gainditu zituen bigarren urtez jarraian. Guztira, 3,3 milioi tona mugitu zituen, 2019an baino %3 gehiago. Aurten %6 handitzea aurreikusten dute, 3,...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224432/indarkeria-matxistaren-biktimentzako-laguntzak-eskumenetan-korapilatuta.htm
Gizartea
Indarkeria matxistaren biktimentzako laguntzak, eskumenetan korapilatuta
EH Bilduk mozio bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, laguntza baten baldintzak aldatzeko eskatuz, baina EAJk eta PSEk erantzun dute Madrilek ezartzen dituela irizpideak. Laguntza jasotzeko, salaketa judiziala jarria izan behar dute biktimek, EAEko Berdintasun Legeak kontrakoa dioen arren.
Indarkeria matxistaren biktimentzako laguntzak, eskumenetan korapilatuta. EH Bilduk mozio bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean, laguntza baten baldintzak aldatzeko eskatuz, baina EAJk eta PSEk erantzun dute Madrilek ezartzen dituela irizpideak. Laguntza jasotzeko, salaketa judiziala jarria izan behar dute biktimek, EA...
Genero indarkeriaren biktimentzako laguntzak eztabaidagai izan dituzte gaur Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran. Eusko Jaurlaritzak diru laguntzen deialdi bat zabaldu du, eta eskatzaileei baldintza gisa jarri die tratu txarrak salatu izana, nahiz eta iaz onartutako Berdintasun Legeak baldintza hori ezabatu zuen. EH Bi...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224433/gizon-bat-atxilotu-dute-adingabe-bati-argazki-intimoak-eskatzeagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute adingabe bati argazki intimoak eskatzeagatik
Akusatuak bere burua emakumetzat aurkezten zuen sare sozialetan, eta «modu tematian» eskatzen zizkion irudiak neskatoari.
Gizon bat atxilotu dute adingabe bati argazki intimoak eskatzeagatik. Akusatuak bere burua emakumetzat aurkezten zuen sare sozialetan, eta «modu tematian» eskatzen zizkion irudiak neskatoari.
33 urteko gizon bat atxilotu dute Cadizen (Espainia), 11 urteko haur bati biluzik agertzen zen bideoak eta irudiak eskatzeagatik. Akusatuak bere burua emakumetzat aurkezten zuen sare sozialetan, eta «modu tematian» eskatzen zizkion irudiak adingabeari. Ikerketa joan den urteko uztailean hasi zen, neskatoaren gurasoek ...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224434/fabrice-rosay-baionako-suprefet-berriak-astelehenean-hartuko-du-kargua.htm
Politika
Fabrice Rosay Baionako suprefet berriak astelehenean hartuko du kargua
Urtarril bukaeran izendatu zuten postu horretarako. Philippe Le Moing-Surzur ordezkatuko du
Fabrice Rosay Baionako suprefet berriak astelehenean hartuko du kargua. Urtarril bukaeran izendatu zuten postu horretarako. Philippe Le Moing-Surzur ordezkatuko du
Astelehenean hartuko du kargua Baionako suprefet berriak. Fabrice Rosay izena du, 58 urte ditu, eta maila horretako kargu bat hartzen duen lehen aldia izanen da. Orain arte, Normandiako prefeturan aritu da, eskualde mailako aferen idazkari nagusi gisa. Abenduan utzi zuen kargua Philippe Le Moing-Surzurek, eta ordutik ...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224435/ukrainan-bakea-ezartzeko-laquoekarpenakraquo-egin-nahi-ditu-txinak.htm
Mundua
Ukrainan bakea ezartzeko «ekarpenak» egin nahi ditu Txinak
Pekinen diplomazialari gorenak bira bat hasi du Europan, EBrekin «konfiantza estrategikoa» sustatzeko; Moskura ere joango da. Kievek salatu du Errusiak 36 misil jaurti dituela azkeneko orduetan.
Ukrainan bakea ezartzeko «ekarpenak» egin nahi ditu Txinak. Pekinen diplomazialari gorenak bira bat hasi du Europan, EBrekin «konfiantza estrategikoa» sustatzeko; Moskura ere joango da. Kievek salatu du Errusiak 36 misil jaurti dituela azkeneko orduetan.
Txinaren eta EB Europako Batasunaren arteko harremanetan tentsioa areagotu da iazko otsailean Errusiak Ukrainako inbasioa hasi zuenetik. Izan ere, Pekinek ez du gaitzetsi Moskuren jarrera, nahiz eta babestu ere ez duen egin. Horregatik guztiagatik, besteak beste, Wang Yi Txinako Kanpo Aferetarako Batzorde Zentralaren z...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224436/ander-elosegi-gorputzak-esaten-dizu-uzteko-unea-dela.htm
Kirola
Ander Elosegi: «Gorputzak esaten dizu uzteko unea dela»
Lagunez inguratuta eskaini du agur prentsaurrekoa, Lehia utzi arren, piraguismoari lotuta jarraitzea gustatuko litzaiokeela berretsi du
Ander Elosegi: «Gorputzak esaten dizu uzteko unea dela». Lagunez inguratuta eskaini du agur prentsaurrekoa, Lehia utzi arren, piraguismoari lotuta jarraitzea gustatuko litzaiokeela berretsi du
«Erabakia sendoa da. Gorputzak baino gehiago, buruak esaten dizu uzteko unea dela. Ez nuen pentsatzen horrelako ibilbide bat izango nuenik. Bakean eta asebeteta noa». Ander Elosegi piraguistak hitz horiekin esan dio agur goi mailako lehiari. Donostiako Aquariumean egin du, lagunez eta senideez inguratuta. Bertan izan z...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224437/anker-komikia-plazaratu-du-harriet-argitaletxeak.htm
Kultura
‘Anker’ komikia plazaratu du Harriet argitaletxeak
Siberiako tigre bat protagonista duen ingurumen thrillerra da. Gregorio Muro ‘Harriet’-ek idatzi du gidoia, eta Alex Macho eta Ekaitz Agirre 'Garluk' arduratu dira irudiez eta koloreaz.
‘Anker’ komikia plazaratu du Harriet argitaletxeak. Siberiako tigre bat protagonista duen ingurumen thrillerra da. Gregorio Muro ‘Harriet’-ek idatzi du gidoia, eta Alex Macho eta Ekaitz Agirre 'Garluk' arduratu dira irudiez eta koloreaz.
Ingurumen thriller bat. Hala definitu du Harriet argitaletxeak Anker komikia. Orain arteko narrazio historikoetatik istorio garaikide batera egin du jauzi Gregorio Muro Harriet-ek gidoia osatzeko: Siberiako basoen soiltzea eta egurraren trafikoa. Eta ezohiko protagonista bat jarri du kontakizunaren erdi-erdian: bere gi...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224438/esportazioak-23-hazi-dira-eta-2019ko-markak-erraz-hautsi-dituzte.htm
Ekonomia
Esportazioak %23 hazi dira, eta 2019ko markak erraz hautsi dituzte
Are gehiago handitu da inportazioen balioa (+%37,4), petrolio eta gas garestiaren kargamentu ugarien eskutik.
Esportazioak %23 hazi dira, eta 2019ko markak erraz hautsi dituzte. Are gehiago handitu da inportazioen balioa (+%37,4), petrolio eta gas garestiaren kargamentu ugarien eskutik.
Kanpo merkataritzak 2019ko marka txikitu du. 2022an 43.257 milioi euroren esportazioak egin zituzten Hego Euskal Herriko enpresek, 2019an baino %21,2 gehiago, eta 2021. urtean baino %23 gehiago. Goia jo dute inportazioek ere: Bilboko portura iritsitako gas eta petrolio kopuru bereziki handiaren eskutik,%37,4 handitu di...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224439/135-kiloko-atungorri-bat-arrantzatu-dute-donibane-lohizunen.htm
Bizigiro
135 kiloko atungorri bat arrantzatu dute Donibane Lohizunen
Christophe Barriola arrantzalea ezagun egin da tamaina handiko arrainak kanaberarekin harrapatzeagatik.
135 kiloko atungorri bat arrantzatu dute Donibane Lohizunen. Christophe Barriola arrantzalea ezagun egin da tamaina handiko arrainak kanaberarekin harrapatzeagatik.
Christophe Barriola Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Samatheo II.a arrantzontziko kapitainak 135 kiloko hegalabur bat arrantzatu du, eta haren irudiak bolo-bolo zabaldu dira sare sozialetan. Nabarmentzekoa da kanaberarekin harrapatu duela animalia. Zimarroia edo atungorria esaten diote arrain hori, eta oso preziatua da, ...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224440/argindar-enpresek-helegitea-jarri-diote-ezohiko-zerga-berriari.htm
Ekonomia
Argindar enpresek helegitea jarri diote ezohiko zerga berriari
Zerga berria «diskriminatzailea eta bidegabea» dela uste dute, baita giltzarri den sektore horri «kalte egiten» diola ere. Bankuei eta energia enpresei jarritako zergari esker, Eusko Jaurlaritzak 400 milioi euro jasoko ditu bi urtean, eta Nafarroako Gobernuak, berriz, 100 milioi.
Argindar enpresek helegitea jarri diote ezohiko zerga berriari. Zerga berria «diskriminatzailea eta bidegabea» dela uste dute, baita giltzarri den sektore horri «kalte egiten» diola ere. Bankuei eta energia enpresei jarritako zergari esker, Eusko Jaurlaritzak 400 milioi euro jasoko ditu bi urtean, eta Nafarroako Gobern...
Atzo banku handien patronalek egin moduan, argindar enpresa handien patronalak —Aelecek— helegitea jarri dio gaur Espainiako Gobernuak onartutako ezohiko zergari, Espainiako Auzitegi Nagusian. Zerga berria «diskriminatzailea eta bidegabea» dela uste dute, baita giltzarri den sektore horri «kalte egiten» diola ere. Gau...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224441/ela-eusko-jaurlaritzaren-funtzio-publikoko-mahaitik-altxatu-da.htm
Ekonomia
ELA Eusko Jaurlaritzaren Funtzio Publikoko Mahaitik altxatu da
«Negoziazio falta» argudiatuta joan da bileratik. LABentzat ere «antzua» da mahaia. CCOOk eta UGTk akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin errelebo kontratuaren inguruan.
ELA Eusko Jaurlaritzaren Funtzio Publikoko Mahaitik altxatu da. «Negoziazio falta» argudiatuta joan da bileratik. LABentzat ere «antzua» da mahaia. CCOOk eta UGTk akordioa lortu dute Jaurlaritzarekin errelebo kontratuaren inguruan.
Eusko Jaurlaritzaren Funtzio Publikoko Mahaia gaur bildu da berriro, baina ELA sindikatua bileratik joan da, salatuta mahaian ez dagoela negoziaziorako aukerarik. Negoziazio mahai bat izan beharrean «informazio mahai» bat dela iradoki du sindikatuak, eta horregatik erabaki du alde egitea: «Eusko Jaurlaritzaren posizioa...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224442/1200-renault-4-zahar-miarritzetik-atera-dira-sahararaino-joateko.htm
Bizigiro
1.200 Renault 4 zahar Miarritzetik atera dira, Sahararaino joateko
Tartean dira EAko (Bizkaia) Andoni Larrinaga eta Ibon Malaxetxebarria lehengusuak, aitonaren auto eraberrituarekin.
1.200 Renault 4 zahar Miarritzetik atera dira, Sahararaino joateko. Tartean dira EAko (Bizkaia) Andoni Larrinaga eta Ibon Malaxetxebarria lehengusuak, aitonaren auto eraberrituarekin.
Gaur, eguerdian atera dira Miarritzetik (Lapurdi) 4L Trophy rallyan aurten parte hartzeko izena eman duten 1.200 Renault 4 modeloko autoak. 6.000 kilometro egingo dituzte datozen egunetan, Marrakexeraino. Bikote bat doa auto bakoitzean, txandaka gidatzeko. Tartean dira Andoni Larrinaga eta Ibon Malaxetxeberria lehengus...
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224443/gizonezko-bat-espetxean-sartu-dute-baranainen-8-urteko-haur-bati-sexu-eraso-bat-egiteagatik.htm
Gizartea
Gizonezko bat espetxean sartu dute, Barañainen 8 urteko haur bati sexu eraso bat egiteagatik
Abuztuan gertatu zen erasoa, eta bermerik gabe kartzelatu dute gizona, haurrak hura ezagutu ostean.
Gizonezko bat espetxean sartu dute, Barañainen 8 urteko haur bati sexu eraso bat egiteagatik. Abuztuan gertatu zen erasoa, eta bermerik gabe kartzelatu dute gizona, haurrak hura ezagutu ostean.
Iruñeko 5. ikerketa auzitegiak behin-behinean bidali du kartzelara abuztuan Barañainen (Nafarroa) 8 urteko neskato bati sexu eraso bat egiteaz akusaturiko gizonezko bat. Sei hilabete baino gehiago igaro arren, haurrak «ezagutu eta seinalatu» egin du gizonezkoa, epaileak argudiatu duenez. Ondorioz, 16 urtetik beherako ...