date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-2-16
https://www.berria.eus/albisteak/224444/ugtk-aise-irabazi-ditu-bozak-vwen-eta-elak-bi-kide-gehiago-lortu-ditu.htm
Ekonomia
UGTk aise irabazi ditu bozak VWen, eta ELAk bi kide gehiago lortu ditu
Bi sindikatuek ordezkari kopurua handitu dute, eta gainerakoek 2019ko emaitza errepikatu dute: CCOOk zortzi, LABek hiru, eta CGTk bi.
UGTk aise irabazi ditu bozak VWen, eta ELAk bi kide gehiago lortu ditu. Bi sindikatuek ordezkari kopurua handitu dute, eta gainerakoek 2019ko emaitza errepikatu dute: CCOOk zortzi, LABek hiru, eta CGTk bi.
«UGT!, UGT!». Oihuka, pozarren ospatu dute UGTko ordezkariek garaipena, Volkswageneko hauteskunde sindikaletako emaitza pantailatan azaldu denean. Aise irabazi dute. Landabenen bozkatzeko eskubidea izan duten 5.000 langileetatik 4.345ek eman dute botoa, eta UGTk 1.612 lortu ditu. Alegia, jokoan ziren 31 ordezkarietati...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224463/frantzian-aurkitu-dute-gipuzkoako-aldundiaren-tutoretzapean-zen-haurra.htm
Gizartea
Frantzian aurkitu dute Gipuzkoako Aldundiaren tutoretzapean zen haurra
Urtarrilaren 29an eraman zuen Donostian haren amak, bikotekidearen laguntzaz; atxilotu egin dituzte. Onik dago hiru urteko haurra, eta Frantziako gizarte zerbitzuen esku geratu da.
Frantzian aurkitu dute Gipuzkoako Aldundiaren tutoretzapean zen haurra. Urtarrilaren 29an eraman zuen Donostian haren amak, bikotekidearen laguntzaz; atxilotu egin dituzte. Onik dago hiru urteko haurra, eta Frantziako gizarte zerbitzuen esku geratu da.
Frantzian aurkitu dute urtarrilaren 29an Gipuzkoako Foru Aldundiaren tutoretzapean zen hiru urteko haurra. Onik dago adingabea, eta Frantziako gizarte zerbitzuen esku utzi dute. Ama eta bikotekidea atxilotu egin dituzte. Urtarrilaren amaieran, adingabea heldu batekin zihoala eraman zuen bere amak, bikotekidearen lagunt...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224464/jaurlaritzak-hilean-300-euroko-laguntza-emango-die-25-eta-29-urte-artekoei-emantzipatzeko.htm
Gizartea
Jaurlaritzak hilean 300 euroko laguntza emango die 25 eta 29 urte artekoei, emantzipatzeko
Neurria 2024an sartuko da indarrean. 28.000 euroz azpiko diru sarrerak dituztenek eta alokairu kontratua edo etxebizitza libre baten erosketa kontratua dutenek jasoko dute.
Jaurlaritzak hilean 300 euroko laguntza emango die 25 eta 29 urte artekoei, emantzipatzeko. Neurria 2024an sartuko da indarrean. 28.000 euroz azpiko diru sarrerak dituztenek eta alokairu kontratua edo etxebizitza libre baten erosketa kontratua dutenek jasoko dute.
Joan den abenduan, Jonan Fernandez Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030eko Agendaren idazkari nagusiak iragarri zuen emantzipatzeko laguntzak emango dizkietela Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 25 eta 29 urte bitarteko gazteei. Gaur, laguntza horien zenbatekoa zehaztu du Iñigo Urkullu lehendakariak: hilean...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224465/valverdek-2024ra-arte-luzatu-du-kontratua-athleticekin.htm
Kirola
Valverdek 2024ra arte luzatu du kontratua Athleticekin
Bai teknikaria bai Jon Uriarte presidentea pozik agertu dira kontratu luzapena dela eta. Hemendik aurrera kontratua amaitzen zaien jokalarien egoerari heldu beharko dio klub zuri-gorriak.
Valverdek 2024ra arte luzatu du kontratua Athleticekin. Bai teknikaria bai Jon Uriarte presidentea pozik agertu dira kontratu luzapena dela eta. Hemendik aurrera kontratua amaitzen zaien jokalarien egoerari heldu beharko dio klub zuri-gorriak.
Ernesto Valverdek beste urtebetez luzatu du kontratua Athleticekin: 2024ko ekainera arte. Erabaki horrekin, datorren denboraldiko proiektuaren lehen zutarria jarri du klub zuri-gorriak. Teknikaria pozik dago luzapenarekin. «Niretzat harro egoteko moduko zerbait da, klubak pentsatzea ni naizela pertsonarik aproposena ta...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224466/kutxabankek-ere-helegitea-jarri-dio-bankuen-zergari.htm
Ekonomia
Kutxabankek ere helegitea jarri dio bankuen zergari
Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri zuen atzo Kutxabankek, Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Kutxabankek ere helegitea jarri dio bankuen zergari. Administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri zuen atzo Kutxabankek, Espainiako Auzitegi Nazionalean.
Bata bestearen atzetik, Espainiako Gobernuak bankuei eta energia enpresa handiei ezarri dien behin-behineko zergari helegiteak jartzen ari dira sektore horietako enpresak. Kutxabank izan da azkena: atzo arratsaldean jakinarazi zuen administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri zuela Espainiako Auzitegi Nazionalean, bere ...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224467/etxalde-ekologikoa-zinemara.htm
Ekonomia
Etxalde ekologikoa zinemara
Idoki eta Landarlan elkarteek ‘Zure platerean hasten da mundua’ agroekologiaz egin filma aurkeztu dute Donibane Garaziko zinema gelan.
Etxalde ekologikoa zinemara. Idoki eta Landarlan elkarteek ‘Zure platerean hasten da mundua’ agroekologiaz egin filma aurkeztu dute Donibane Garaziko zinema gelan.
Landarlan Gipuzkoa hegoaldeko Goierri eskualdeko ingurumen elkartea da. Aralar, mundua leku den lurra dokumentala egin zuen duela bost urte, eta ikus-entzunezkoekin bide bat hasi, bidenabar. Euskal Herriko ehun bat antzokitan erakutsi zuten orduko dokumentala. Besteak beste, Ipar Euskal Herriko Idoki etxe ekoizleen elk...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224468/kontsumitzaileak-momentu-batez-beharko-ditu-hautu-batzuk-egin.htm
Ekonomia
«Kontsumitzaileak momentu batez beharko ditu hautu batzuk egin»
«Kontsumitzaileak momentu batez beharko ditu hautu batzuk egin».
Idoki Ipar Euskal Herriko etxe ekoizleen elkarteak antolatu du Donibane Garaziko proiekzioa. Patrick Sallaberri (Aiherra, 1974) da Idokiko lehendakaria. Nolakoa iduritu zaizu filma? Biziki interesgarria da, gure laborantza filosofia aitzinerat ematen baitu: etxalde ttipia, lekuko arrazak, etxalde ttipiak bere ingurum...
2023-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/224469/bide-bat-tren-mota-guztientzat.htm
Gizartea
Bide bat tren mota guztientzat
Nafarroako Trenaren Alde plataformak tren publiko eta sozial baterako bere proposamena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Egungo trenbidea «egokituta eta hobetuta», AHTak duen aurrekontua %45 murriztuko luke.
Bide bat tren mota guztientzat. Nafarroako Trenaren Alde plataformak tren publiko eta sozial baterako bere proposamena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Egungo trenbidea «egokituta eta hobetuta», AHTak duen aurrekontua %45 murriztuko luke.
Eztabaidak ez du zentzurik, baldin eta helburua ez bada beharrezkoa ez den zerbait eraikitzeko asmoari eustea, nola edo hala”. Horixe erran du Nafarroako Trenaren Alde plataformako ordezkari Mikel Santamariak, Iruñean, Nafarroako Parlamentuan. Plataformak tren publiko eta sozial baterako bere proposamena aurkeztu du Lu...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224470/datuak.htm
Datuak
Datuak.
Datuak 270 ZENBAT KILOMETRO LUZE DEN TRENBIDEA. Nafarroako Trenaren Alde plataformak Burgos, Gasteiz eta Iruñea lotzen dituen trenbidea aztertu du, bere alternatiba garatzeko. 270 kilometro luze da trenbide hori. Bide horren %90 baliatuko luke proiektu berriak, hain zuzen. 46 ZENBAT GELTOKI IZANEN LITUZKEEN TRENBI...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224471/akordiorik-gabe-bukatu-da-letraduen-eta-espainiako-justizia-ministerioaren-arteko-bilera.htm
Gizartea
Akordiorik gabe bukatu da letraduen eta Espainiako Justizia Ministerioaren arteko bilera
Justizia administrazioaren letraduen ordezkariek adierazi dute greban jarraituko dutela.
Akordiorik gabe bukatu da letraduen eta Espainiako Justizia Ministerioaren arteko bilera. Justizia administrazioaren letraduen ordezkariek adierazi dute greban jarraituko dutela.
Hamabost ordu luzatu da Espainiako Justizia Ministerioaren eta justizia administrazioaren letraduen ordezkarien arteko bilera, baina aldeak ez dira akordio bat ixteko gai izan. Letraduek ia lau aste daramatzate greba mugagabean, eta hari eusteko asmoa azaldu dute, ministerioaren borondate falta argudiatuta. Justizia Mi...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224472/ipar-koreak-mehatxu-egin-du-aeben-eta-hego-korearen-ariketa-militarrei-erantzungo-diela.htm
Mundua
Ipar Koreak mehatxu egin du AEBen eta Hego Korearen ariketa militarrei erantzungo diela
Piongiangek ohartarazi du «orain arte inoiz eman ez bezalako erantzun sendoak eta iraunkorrak» emango dituela, eta Washingtoni leporatu dio Ipar Korearen aurkako «legez kanpoko politika egiteko tresna» gisa erabiltzea NBEko Segurtasun Kontseilua.
Ipar Koreak mehatxu egin du AEBen eta Hego Korearen ariketa militarrei erantzungo diela. Piongiangek ohartarazi du «orain arte inoiz eman ez bezalako erantzun sendoak eta iraunkorrak» emango dituela, eta Washingtoni leporatu dio Ipar Korearen aurkako «legez kanpoko politika egiteko tresna» gisa erabiltzea NBEko Segurta...
Koreako penintsula tentsio egoera batean murgilduta dago. Ipar Koreak ohartarazi duenez, «orain arte inoiz eman ez bezalako erantzun sendoak eta iraunkorrak» emango ditu baldin eta Hego Koreak eta AEB Ameriketako Estatu Batuek aurrera jarraitzen badute ariketa militar bateratuak egiteko planarekin. KCNA albiste agentzi...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224473/martxoak-3-elkarteak-salatu-du-instituzioek-oroimenezkoaren-hitzarmena-aldatu-dutela.htm
Politika
Martxoak 3 elkarteak salatu du instituzioek oroimenezkoaren hitzarmena aldatu dutela
Gogora institutuarekin adostutako hitzarmenari «funtsezko aldaketak» egin dizkiotela salatu du biktimen elkarteak.
Martxoak 3 elkarteak salatu du instituzioek oroimenezkoaren hitzarmena aldatu dutela. Gogora institutuarekin adostutako hitzarmenari «funtsezko aldaketak» egin dizkiotela salatu du biktimen elkarteak.
Martxoak 3 elkarteak sare sozialetan salatu du Biktimen Oroimenezkoaren estatutuen gainean Eusko Jaurlaritzak, Arabako Aldundiak eta Gasteizko Udalak ondutako proposamenak «sakonki» aldatzen duela elkarteak eta Gogora institutuak 2021ean adostutako hitzarmena. «Funtsezko aldaketa» horiek elkarte memorialistekin kontsul...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224474/etxebizitza-salmenta-74-handitu-zen-2022an-hegoaldean.htm
Ekonomia
Etxebizitza salmenta %7,4 handitu zen 2022an, Hegoaldean
Etxe babestuen kopurua %14,4 hazi da, baina ez dira hamarretik bat ere.
Etxebizitza salmenta %7,4 handitu zen 2022an, Hegoaldean. Etxe babestuen kopurua %14,4 hazi da, baina ez dira hamarretik bat ere.
Inflazio handiak ez du gerarazi etxebizitzen merkatua. INEren behin-behineko datuen arabera, iaz 30.330 etxebizitza salerosi ziren Hego Euskal Herrian, aurreko urtean baino 2.097 gehiago (+%7,4). Kopururik handiena da 2007. urteaz geroztik, baina ordutik hona aldaketa handiak izan dira etxebizitzen merkatuan. Urte har...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224475/laquobizkaitarrak-ez-ginateke-ezer-izango-itsasorik-gaberaquo.htm
Bizigiro
«Bizkaitarrak ez ginateke ezer izango itsasorik gabe»
'Salbamendua itsasoan: mirariaren eta teknikaren artean' erakusketa iraunkorra zabaldu berri dute Bilboko Itsasmuseumen. Xabier Armendariz historialaria da erakusketaren komisarioa.
«Bizkaitarrak ez ginateke ezer izango itsasorik gabe». 'Salbamendua itsasoan: mirariaren eta teknikaren artean' erakusketa iraunkorra zabaldu berri dute Bilboko Itsasmuseumen. Xabier Armendariz historialaria da erakusketaren komisarioa.
Joan den astean aurkeztu zuten Bilboko Itsasmuseumeko erakusketa berria: Salbamendua itsasoan: mirariaren eta teknikaren artean. Erakusketa iraunkorra izango da, eta Bizkaiko marinelen historian «berebiziko» garrantzia izan duten tresneriaz hornitu dute. Xabier Armendariz historialaria (Bilbo, 1969) da espazio berri ho...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224476/egunero-behar-genuen-liburua-aurkeztu-du-imanol-murua-uriak.htm
Gizartea
'Egunero behar genuen' liburua aurkeztu du Imanol Murua Uriak
'Euskaldunon egunkaria' itxi eta hurrengo egunean bertan kalean jartzea lortu zen kazeta bat izan zen; lau hilabete egin zituen kioskoetan.
'Egunero behar genuen' liburua aurkeztu du Imanol Murua Uriak. 'Euskaldunon egunkaria' itxi eta hurrengo egunean bertan kalean jartzea lortu zen kazeta bat izan zen; lau hilabete egin zituen kioskoetan.
Egunkaria-n ari zen Imanol Murua Uria 2003ko otsailaren 20an, Guardia Zibilak agerkariaren kontrako operazioa egin eta hura itxi zuenean. Liburu bat idatzi du orain Egunero kazetari buruz: Egunero behar genuen. Hain zuzen, Egunkaria itxi eta hurrengo egunean bertan kalean jartzea lortu zen kazeta bat izan zen; Egunkari...
2023-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/224477/gida-bat-portaleetan-etxe-turistikoen-aurka-saretzeko.htm
Gizartea
Gida bat portaleetan etxe turistikoen aurka saretzeko
Ezkaratzetan etxebizitza turistikoak debekatzeko gida bat aurkeztu du Saretxe Donostiako Gros auzoko etxebizitza sindikatuak. Salatu du etxebizitza turistikoek auzokideen bizitza garestitzen dutela. Hainbat akordio lortu ditu jada.
Gida bat portaleetan etxe turistikoen aurka saretzeko. Ezkaratzetan etxebizitza turistikoak debekatzeko gida bat aurkeztu du Saretxe Donostiako Gros auzoko etxebizitza sindikatuak. Salatu du etxebizitza turistikoek auzokideen bizitza garestitzen dutela. Hainbat akordio lortu ditu jada.
Airbnb da etxebizitza turistikoak iragartzeko plataformarik ohikoena, eta, Haritik Hirira geografo taldeak egindako ikerketa baten arabera, 1.659 etxe eskaintzen ziren iaz Donostian, gehienak Erdialdean (778) eta Gros auzoan (295). Saretxe Groseko etxebizitza sindikatuak uste du etxebizitza turistikoek ondorio “larriak...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224478/azkoienen-eguzki-plakak-jartzeko-ingurumen-baimena-jaso-du-iberdrolak.htm
Gizartea
Azkoienen eguzki plakak jartzeko ingurumen baimena jaso du Iberdrolak
370 megawatteko potentzia izango du parkeak, eta 240 milioiko gastua edukiko du enpresarentzat
Azkoienen eguzki plakak jartzeko ingurumen baimena jaso du Iberdrolak. 370 megawatteko potentzia izango du parkeak, eta 240 milioiko gastua edukiko du enpresarentzat
Aurrera doa Iberdrola Azkoienen (Nafarroa) egitekoa den eguzki plaken parkea: ingurumen eraginaren baimena jaso du, enpresa horrek adierazi duenez. Azaldu du 370 megawatt ekoitziko dituela —163.000 etxe hornitzeko beste—, eta atmosferara 77.000 CO2 tona gutxiago isuriko direla horri esker. 240 milioi euroko gastua iza...
2023-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/224479/berez-edozer-arautu-daiteke-portaleetan-baina-badaude-mugak.htm
Gizartea
«Berez, edozer arautu daiteke portaleetan, baina badaude mugak»
Jabetza Horizontalaren Legeak arautzen ditu ezkaratzak, eta estatutuen eta bizilagunen arteko akordioen bidez ere har daitezke erabakiak. Akordioak erregistratzearen garrantzia nabarmendu du Lertxundik.
«Berez, edozer arautu daiteke portaleetan, baina badaude mugak». Jabetza Horizontalaren Legeak arautzen ditu ezkaratzak, eta estatutuen eta bizilagunen arteko akordioen bidez ere har daitezke erabakiak. Akordioak erregistratzearen garrantzia nabarmendu du Lertxundik.
Askotariko gatazkak edo nahiak sortu ohi dira bizilagunen artean: txakurrak debekatzea proposa dezakete bizilagunen komunitate batean; beheko lokaleko negozioak sortzen dizkien eragozpenengatik kexu izan daitezke beste batean; gastu bat ordaintzeko portzentajeek eragin dezakete desadostasuna… Donostiako Lertxundi Aboka...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224480/harrigarria-da-jendeak-ez-jakitea-nor-izan-zen-elbira-zipitria.htm
Gizartea
«Harrigarria da jendeak ez jakitea nor izan zen Elbira Zipitria»
Elbira Zipitriari «aitortza bat» egin nahi izan dio Iban Gonzalezek ‘Elbira’ hari buruzko dokumentalaren bidez. Zipitriaren ingurukoei egindako hainbat elkarrizketarekin eta fikziozko zatiekin osatu du lana.
«Harrigarria da jendeak ez jakitea nor izan zen Elbira Zipitria». Elbira Zipitriari «aitortza bat» egin nahi izan dio Iban Gonzalezek ‘Elbira’ hari buruzko dokumentalaren bidez. Zipitriaren ingurukoei egindako hainbat elkarrizketarekin eta fikziozko zatiekin osatu du lana.
Abenduaren 26an estreinatu zuten Elbira Zipitria Irastortzari (Zumaia, 1906-Donostia, 1982) buruzko dokumentala, Donostiako Kursaalean, hil zenetik berrogei urte bete ziren egunean. Orain, Gipuzkoako 35 udalerritan baino gehiagotan egongo da ikusgai. Zipitriak, Donostiako Fermin Kalbeton kaleko bere etxean, dozenaka ha...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224481/gerraren-areagotzea-bultzatzea-egotzi-die-errusiak-aebei.htm
Mundua
Gerraren areagotzea bultzatzea egotzi die Errusiak AEBei
Washingtonen arabera, «zilegi» da Ukrainak Krimeako instalazio militarrei eraso egitea. Kievek adierazi du datorren astean hastekoak direla zerealen ituna luzatzeko negoziazioak.
Gerraren areagotzea bultzatzea egotzi die Errusiak AEBei. Washingtonen arabera, «zilegi» da Ukrainak Krimeako instalazio militarrei eraso egitea. Kievek adierazi du datorren astean hastekoak direla zerealen ituna luzatzeko negoziazioak.
Washingtonentzat «zilegi» da Ukrainak eraso egitea Errusiak Krimeako penintsulan dituen instalazio militarrei. Hori adierazi zuen ekitaldi batean, atzo, Victoria Nuland AEBetako Estatu idazkariordeak. Argudiatu zuen Ukraina ez dela «seguru» sentituko Krimea desmilitarizatuta egon arte, «gutxienez». Horiek horrela, gerr...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224482/osasungitzaren-inguruko-kezkak-gora-egin-du-soziometroaren-arabera.htm
Gizartea
Osasungitzaren inguruko kezkak gora egin du, Soziometroaren arabera
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren herenek kokatu dute gizarteko hiru arazo nagusien artean.
Osasungitzaren inguruko kezkak gora egin du, Soziometroaren arabera. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarren herenek kokatu dute gizarteko hiru arazo nagusien artean.
Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen soziometroaren arabera, osasungintzaren inguruko kezka nabarmen hazi da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren artean. Herritarren kezka nagusien artean bigarrena bilakatu da, lan merkatuari lotutako arazoen atzetik. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako arazo na...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224483/administrazio-orokorreko-langileek-ordutegi-muga-ez-ezartzeko-eskatu-diote-jaurlaritzari.htm
Ekonomia
Administrazio orokorreko langileek ordutegi muga ez ezartzeko eskatu diote Jaurlaritzari
ELAk eta LABek deituta, elkarretaratzea egin dute Gasteizko Lakuako egoitzaren aurrean. Salatu dute erabakiak kontziliazioari kalte egiten diola.
Administrazio orokorreko langileek ordutegi muga ez ezartzeko eskatu diote Jaurlaritzari. ELAk eta LABek deituta, elkarretaratzea egin dute Gasteizko Lakuako egoitzaren aurrean. Salatu dute erabakiak kontziliazioari kalte egiten diola.
EAEko administrazio orokorreko langileek salatu dute Eusko Jaurlaritzak aldebakarrez erabaki duela lanaldi mistoak eta zatituak kendu eta ordutegi zirkularra aplikatzea. Eta gaitzetsi dute lanaldia 17:30 baino lehen amaitzeko agindua jaso dutela. ELAk eta LABek deituta, elkarretaratzea egin dute goizean, Eusko Jaurlari...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224484/lsquoegunkariarsquo-behar-genuen.htm
Politika
‘Egunkaria’ behar genuen
‘Egunkaria’ behar genuen.
Behar genuelako sortu genuen. Oso talde indartsua eta eraginkorra bildu zen 1980ko hamarkada hasieran Argia-n. Kazetari talde gaztea eta beterano pare bat. Argia Zeruko zulotik atera genuen lehendabizi, eta euskaldunok Egunkaria behar genuela erabaki genuen ondoren. Ezker-eskuin bilatu genituen aliatuak. Garbi genuen ...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224485/lokatzetan-itotzear-zegoen-zaldi-bat-erreskatatu-dute-suhiltzaileek.htm
Gizartea
Lokatzetan itotzear zegoen zaldi bat erreskatatu dute suhiltzaileek
Zornotzan egin dute erreskatea, eta ura bota behar izan dute lohia biguntzeko
Lokatzetan itotzear zegoen zaldi bat erreskatatu dute suhiltzaileek. Zornotzan egin dute erreskatea, eta ura bota behar izan dute lohia biguntzeko
112 larrialdi zerbitzuan dei bat jaso zuten atzo arratsaldean: Zornotzako Belatxikietan (Bizkaia), zaldi bat harrapaturik zegoen baso lanek sorturiko zulo batean, eta ezin zuen bere kabuz atera. Iurretako (Bizkaia) suhiltzaileak joan ziren hara, eta susmatu baino okerragoa zen egoera: zaldia harrapaturik zegoen lokatz...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/224486/espetxe-politika-tresna-gisa.htm
Politika
Espetxe politika tresna gisa
Motibazio politikoko euskal presoak Euskal Herritik urrun atxikitzea ohikoa izan da trantsiziotik; 1988an ezarritako sakabanatze politikak muturrera eraman zuen hori.
Espetxe politika tresna gisa. Motibazio politikoko euskal presoak Euskal Herritik urrun atxikitzea ohikoa izan da trantsiziotik; 1988an ezarritako sakabanatze politikak muturrera eraman zuen hori.
Enrique Mugika Herzog 1988ko uztailean izendatu zuten Espainiako Justizia ministro. Handik hilabete pare batera, Antoni Asuncionek Espetxe Erakundeen ardura hartu zuen. Bi-biek jarri zuten abian euskal presoak sakabanatu eta urruntzeko neurria, Mugikak 2005ean egindako hitzaldi batean aitortu zuenez. «Lehenengo aldiz, ...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/224487/murru-baten-aurkako-talka-juridikoa.htm
Politika
Murru baten aurkako talka juridikoa
Presoak senideengandik gertu egoteko eskubidea defenditu dute abokatuek, urruntze politika auzitan jartzeko bataila juridikoan.
Murru baten aurkako talka juridikoa. Presoak senideengandik gertu egoteko eskubidea defenditu dute abokatuek, urruntze politika auzitan jartzeko bataila juridikoan.
Ajuriaeneko Itunaren testuinguruan ezarri zen euskal presoen sakabanaketa, eta, 35 urte luzeotan, hats politiko horrek iraunarazi du. Hasieratik amaieraraino. Borondate politiko hori aldatu den arte. Alta, salbuespenezko espetxe politikaren gainerako atalekin gertatzen den bezala, erabaki politikoak irizpide juridikoek...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224488/kutxabankek-525-igo-die-soldata-bere-langileei-datorren-asteko-grebaren-atarian.htm
Ekonomia
Kutxabankek %5,25 igo die soldata bere langileei, datorren asteko grebaren atarian
Urtarrileko %1,5eko igoerari beste %3,75 gehitu dio, eta gutxienez 1.300 euroko soldata igoerak egingo ditu. Greba deialdiari eusten diote sindikatuek, soldata igoera ez beste aldarrikapen batzuk dituztelako.
Kutxabankek %5,25 igo die soldata bere langileei, datorren asteko grebaren atarian. Urtarrileko %1,5eko igoerari beste %3,75 gehitu dio, eta gutxienez 1.300 euroko soldata igoerak egingo ditu. Greba deialdiari eusten diote sindikatuek, soldata igoera ez beste aldarrikapen batzuk dituztelako.
Inflazio handia dela eta, Kutxabankek erabaki du beste %3,75 handitzea bere langileen soldata. Dagoeneko aplikatzen zen %1,5eko igoerari beste %3,75 bat gehituko die aurrezki kutxen bankuak. Bere kabuz hartutako erabakia da, sindikatuekin egindako negoziazioak akordiorik gabe amaitu direlako. Hain zuzen ere, sindikatu...
2023-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/224489/euskaldunon-egunkaria-izan-dute-gogoan-donostiako-kantu-jiraren-20-urteurrenean.htm
Gizartea
‘Euskaldunon Egunkaria’ izan dute gogoan, Donostiako kantu jiraren 20. urteurrenean
Egunkaria itxi ondoren egin zuten Donostiako aurreneko kantu jira, kazetaren itxiera salatzeko. Gaur ere kantu jira egin dute eta Mari Luz Estebanek eta Martxelo Otamendik hitz egin dute ekitaldian.
‘Euskaldunon Egunkaria’ izan dute gogoan, Donostiako kantu jiraren 20. urteurrenean. Egunkaria itxi ondoren egin zuten Donostiako aurreneko kantu jira, kazetaren itxiera salatzeko. Gaur ere kantu jira egin dute eta Mari Luz Estebanek eta Martxelo Otamendik hitz egin dute ekitaldian.
Euskal Herriko hiri eta herri askotara hedatuta dago kantu jira, eta hainbat lagun elkartzen dira hilean behin euskaraz kantatzeko. Ohitura Ipar Euskal Herrian loratu zen, eta gero sortu zen kantu jira, Donostian, 2003ko otsailean. Asmo zehatz bat izan zuen: Euskaldunon Egunkaria kazetaren itxiera salatzea. Izan ere, b...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224490/amable-ariasen-urmargoak-eta-marrazkiak-san-telmo-museoan.htm
Kultura
Amable Ariasen urmargoak eta marrazkiak, San Telmo museoan
Artistak Donostiako Antzoki Zaharrean pintatutako 79 lan bildu dituzte Amable Arias banbalinetan erakusketan. Mikel Lertxundi Galiana komisarioaren ustez, han hasi zen garatzen artista bere «zentzu kritikoa». Gaurtik maiatzaren 28ra bitarte egongo da zabalik.
Amable Ariasen urmargoak eta marrazkiak, San Telmo museoan. Artistak Donostiako Antzoki Zaharrean pintatutako 79 lan bildu dituzte Amable Arias banbalinetan erakusketan. Mikel Lertxundi Galiana komisarioaren ustez, han hasi zen garatzen artista bere «zentzu kritikoa». Gaurtik maiatzaren 28ra bitarte egongo da zabalik.
1950eko hamarkadan, Donostiako Antzoki Zaharraren barne-bizitza ongi ezagutu zuen Amable Ariasek (Bembibre, Leon, Espainia, 1927-Donostia, 1984). Artistaren ama, Pilar Yebra, antzokiko arropazaindegian hasi zen lanean 1951n, eta hari laguntzen ordu asko eman zituen bertan. Pixkanaka, bertatik igarotzen ziren askotariko...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224491/greba-bertan-behera-utzi-du-sindikatu-medikoak-gobernuarekin-akordioa-lortuta.htm
Gizartea
Greba bertan behera utzi du Sindikatu Medikoak, gobernuarekin akordioa lortuta
Akordioaren gakoak: hilean 400 euroko soldata igoera, egunean 32 paziente gehienez eta esklusibotasunari eustea
Greba bertan behera utzi du Sindikatu Medikoak, gobernuarekin akordioa lortuta. Akordioaren gakoak: hilean 400 euroko soldata igoera, egunean 32 paziente gehienez eta esklusibotasunari eustea
Sindikatu Medikoak bertan behera utzi du greba. Nafarroako zenbait sendagile otsailaren 1etik ari ziren lanuztea egiten, lan baldintza hobeak exijitzeko. Alta, akordioa lortu dute Sindikatu Medikoak eta Nafarroako Gobernuak, eta sindikatuko arduradunek erabaki dute greba «behin-behinean» etetea gaur gauerditik aurrera,...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224492/18-etorkin-hil-dira-abandonaturiko-kamioi-batean-bulgarian.htm
Mundua
18 etorkin hil dira abandonaturiko kamioi batean Bulgarian
Ibilgailuak 40 pertsona garraiatzen zituen
18 etorkin hil dira abandonaturiko kamioi batean Bulgarian. Ibilgailuak 40 pertsona garraiatzen zituen
Sofia hiriburutik 25 kilometrora abandonaturiko kamioi bat topatu du Bulgariako Poliziak, eta, barruan, 18 etorkin hilda. Beste 22 pertsona zeuden kamioiak zeukan tarte ezkutu batean. Poliziaren arabera, itota hil dira etorkinak. Egurra zeraman kamioiak, eta horren azpian zegoen pertsonak ezkutatzeko tartea. Bizirik a...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224493/baldintzapean-aske-geratu-da-francisco-jose-ramada-euskal-presoa.htm
Politika
Baldintzapean aske geratu da Francisco Jose Ramada euskal presoa
Ramada ospitaleratu egin zuten iaz, bihotzeko arazo batengatik. Etxerat-ek jakinarazi du Ainhoa Gartzia Alcalara lekualdatu dutela, epaiketa batean lekuko gisa deklaratzeko.
Baldintzapean aske geratu da Francisco Jose Ramada euskal presoa. Ramada ospitaleratu egin zuten iaz, bihotzeko arazo batengatik. Etxerat-ek jakinarazi du Ainhoa Gartzia Alcalara lekualdatu dutela, epaiketa batean lekuko gisa deklaratzeko.
Etxerat elkarteak jakinarazi du Francisco Jose Ramada euskal presoari baldintzapeko askatasuna eman diotela. Ramadak 59 urte ditu, eta horietatik 22 egin ditu kartzelan; iazko otsailetik hirugarren graduan zegoen. Ramada ospitaleratu egin zuten iazko urtarrilean, Martuteneko kartzelako (Gipuzkoa) patioan izandako biho...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224494/sara-arevalo-izanen-da-donostia-ospitaleko-zuzendari-mediko-berria.htm
Gizartea
Sara Arevalo izanen da Donostia ospitaleko zuzendari mediko berria
Radioterapia, Onkologia Mediko eta Onkohematologiako Unitateko burua da Arevalo, 2019ko urritik. Bere gain hartuko ditu Idoia Gurrutxagaren funtzioak
Sara Arevalo izanen da Donostia ospitaleko zuzendari mediko berria. Radioterapia, Onkologia Mediko eta Onkohematologiako Unitateko burua da Arevalo, 2019ko urritik. Bere gain hartuko ditu Idoia Gurrutxagaren funtzioak
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak Donostia Ospitale Unibertsitarioko zuzendari mediko izendatu du Sara Arevalo Lobera doktorea, Ana Bustinduiren ordez. Idoia Gurrutxagaren kargugabetzeaz geroztik, jardunean ari zen Bustindui. Donostialdeko ESIko kidea da Arevalo, eta hori zen, hain zuzen, zerbitzuburuek Osakidetzari eg...
2023-2-17
https://www.berria.eus/albisteak/224495/lehen-harriarekin-egin-du-tupust-baskoniak-espainiako-kopan.htm
Kirola
Lehen harriarekin egin du tupust Baskoniak Espainiako Kopan
Kolpe gogorra jaso dute Baskonia zaleek. Bigarren zati kaxkar batek kondenatu ditu arabarrak, eta Espainiako Kopako finalerdietatik kanpo gelditu dira Joventuten aurka 94-81 galduta
Lehen harriarekin egin du tupust Baskoniak Espainiako Kopan. Kolpe gogorra jaso dute Baskonia zaleek. Bigarren zati kaxkar batek kondenatu ditu arabarrak, eta Espainiako Kopako finalerdietatik kanpo gelditu dira Joventuten aurka 94-81 galduta
Gau ahaztezinak utzi ditu Baskoniak sasoi honetan, baina ostiralekoa ez da horietakoa izan. Lehen minutuetan kontrakoa bazirudien ere partida kaxkarra jokatu du Baskoniak, eta bigarren zatian gehiago izan da Joventut. Etxeko taldeak urduri hasi du neurketa, eta jaurtiketa asko huts egin ditu. Bigarren zatia, ordea, bik...
2023-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/224519/irunean-gizon-bat-5-urteko-haur-bat-bahitzen-saiatu-dela-salatu-dute-horren-gurasoek.htm
Gizartea
Iruñean gizon bat 5 urteko haur bat bahitzen saiatu dela salatu dute horren gurasoek
Ostiral iluntzean izan da bahiketa saioa, inauterien ospakizunetan. Haurraren anaia bat eta lagunak bahiketaz ohartaraztean, haurra lurrean utzi eta ihes egin du gizonak.
Iruñean gizon bat 5 urteko haur bat bahitzen saiatu dela salatu dute horren gurasoek. Ostiral iluntzean izan da bahiketa saioa, inauterien ospakizunetan. Haurraren anaia bat eta lagunak bahiketaz ohartaraztean, haurra lurrean utzi eta ihes egin du gizonak.
Bart gauean Iruñeko Arrotxapea auzoan 5 urteko haur bat bahitzen saiatu direla salatu dute haur horren gurasoek. Iluntzeko 20:00etan izan da bahiketa saiakera, Udaltzaingoan jarritako salaketaren arabera. Zehaztu dutenez, inauterien ospakizunetan zirela, Maiteminduen pasealekuan, gizon batek 5 urteko haurra eskutik hel...
2023-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/224521/civitavecchian-lehorreratu-ditu-aita-mari-k-aste-honetan-erreskatatutako-31-migratzaileak.htm
Gizartea
Civitavecchian lehorreratu ditu 'Aita Mari'-k aste honetan erreskatatutako 31 migratzaileak
Gauean heldu da Terzobinario.it atariaren arabera, eta denak onik daude.
Civitavecchian lehorreratu ditu 'Aita Mari'-k aste honetan erreskatatutako 31 migratzaileak. Gauean heldu da Terzobinario.it atariaren arabera, eta denak onik daude.
Aita Mari salbamendu ontziak bart gauean lehorreratu ditu aste honetan Libiako itsasoan erreskatatu dituen 31 migratzaileak, Terzobinario.it atariak jakinarazi duenez. 01:40ean heldu da Civitavecchiako portura, eta osasun azterketa egin ondoren utzi dute migratzaileek ontzia. Horien artean haurdun dauden hiru emakume, ...
2023-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/224522/bizikidetza-demokratikoan-egindako-ekarpena-goraipatuz-agur-esan-du-nafarroako-foro-sozialak.htm
Politika
«Bizikidetza demokratikoan» egindako ekarpena goraipatuz agur esan du Nafarroako Foro Sozialak
Aro bat itxitzat eman duten arren, bakea eraikitzeko prozesua amaitu gabe dagoela ohartarazi dute: «Bide luzea dago egiteko»
«Bizikidetza demokratikoan» egindako ekarpena goraipatuz agur esan du Nafarroako Foro Sozialak. Aro bat itxitzat eman duten arren, bakea eraikitzeko prozesua amaitu gabe dagoela ohartarazi dute: «Bide luzea dago egiteko»
Joan den hilabetean bere ibilbidea bukatutzat eman zuen Foro Sozial Iraunkorrak, eta gaur, Nafarroako taldeak azkenengo agerraldia egin du Iruñean, hain zuzen ere, ibilbide horri errepasoa eman eta agur esateko. Egungo egoera 2016an foroa sortu zutenean baino hobea dela nabarmendu dute. «Irekitzen den fase berriari aur...
2023-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/224523/txinak-ukrainarako-bake-egitasmo-bat-aurkeztuko-duela-iragarri-du.htm
Mundua
Txinak Ukrainarako bake egitasmo bat aurkeztuko duela iragarri du
Wang Yi Txinako diplomazialariak nazioarteko zuzenbidea indartzearen beharra nabarmendu du, munduan Ukrainakoaren gisako «krisiak» eragozteko. Garaipen militarra lortzearen alde mintzatu dira AEBak.
Txinak Ukrainarako bake egitasmo bat aurkeztuko duela iragarri du. Wang Yi Txinako diplomazialariak nazioarteko zuzenbidea indartzearen beharra nabarmendu du, munduan Ukrainakoaren gisako «krisiak» eragozteko. Garaipen militarra lortzearen alde mintzatu dira AEBak.
Txinak «bakearen eta elkarrizketaren alde» lanean jarraituko du, «Ukrainako krisian akordio politiko bat» lotze aldera. Herrialdea konprometituta dago Ukrainaren eta Errusiaren arteko irtenbide adostu bat erraztearekin, Wang Yi Txinako Atzerri Gaietarako Batzorde Zentraleko buruak gaur adierazi duenez, Municheko Segurt...
2023-2-18
https://www.berria.eus/albisteak/224524/kolpe-latza-jaso-du-realak-azken-unean-berdintzeko-gola-jasota.htm
Kirola
Kolpe latza jaso du Realak, azken unean berdintzeko gola jasota
Txuri-urdinek bi puntu galdu dituzte luzapenean, Le Normandek bere atean egindako gol baten ondorioz. Celta hamar jokalarirekin aritu da azken hogei minutuetan
Kolpe latza jaso du Realak, azken unean berdintzeko gola jasota. Txuri-urdinek bi puntu galdu dituzte luzapenean, Le Normandek bere atean egindako gol baten ondorioz. Celta hamar jokalarirekin aritu da azken hogei minutuetan
Inauterietan, festarik ez Anoetan. Realeko zale asko mozorrotuta joan dira estadiora, baina ustezko ospakizunak giro petralduari egin dio lekua partidaren amaieran. Izan ere, txuri-urdinei ihes egin die garaipenak, Celtaren aurka, hiru puntuak zakuratzear ziren unean. Robin Le Normandek bere atean egindako golak ezerez...
2023-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/224525/berdinketa-ontzat-jotzen-zuenean-galdu-du-osasunak-real-madrilen-aurka.htm
Kirola
Berdinketa ontzat jotzen zuenean galdu du Osasunak Real Madrilen aurka
Federico Valverdek eta Marco Asensiok egin dituzte neurketako bi golak; biak ere bigarren zatian. Osasunak izan ditu bere aukerak, baina Courtois sendo aritu da.
Berdinketa ontzat jotzen zuenean galdu du Osasunak Real Madrilen aurka. Federico Valverdek eta Marco Asensiok egin dituzte neurketako bi golak; biak ere bigarren zatian. Osasunak izan ditu bere aukerak, baina Courtois sendo aritu da.
Neurketa ona bai, baina Osasunak ez du punturik eskuratzea lortu. Gorritxoek 0-2 galdu dute Sadarren, Real Madrilen aurka. 80 minutuan neurketa osoa egin du Osasunak, baina azkeneko hamar minutuetan joan zaio partida Jagoba Arrasateren taldeari. Federico Valverdek sartu du lehen gola, 80.minutuan, eta Marco Asensiok bi...
2023-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/224563/beaskoetxeak-eta-lopezek-irabazi-dute-jai-alai-winter-series-txapelketa.htm
Kirola
Beaskoetxeak eta Lopezek irabazi dute Jai Alai Winter Series txapelketa
Hiru setetan hartu dituzte mendean Barandika eta Lekerika (15-8, 9-15, 5-4). Beaskoetxeak txapelketa handi batean parte hartu duen azken aldia izan da.
Beaskoetxeak eta Lopezek irabazi dute Jai Alai Winter Series txapelketa. Hiru setetan hartu dituzte mendean Barandika eta Lekerika (15-8, 9-15, 5-4). Beaskoetxeak txapelketa handi batean parte hartu duen azken aldia izan da.
Egun handietako giroa izan da gaur Gernika-Lumoko (Bizkaia) Jai Alai pilotalekuan. Urritik, astelehenero, han jokatu dituzte Jai Alai Winter Series txapelketako partidak, eta gaur, finalean, gernikarrak izan dira kantxako lau pilotarietatik hiru. 2.000 lagun ingururen aurrean, beteranoak nagusitu dira: txapelketa handi...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224564/aizkorri-arantzazutik.htm
albisteak
Aizkorri Arantzazutik
360 graduetako irudien teknologia baliatuz, Arantzazuko santutegitik abiatuta, Aizkorri mendiaren igoera grabatu dugu..
Aizkorri Arantzazutik. 360 graduetako irudien teknologia baliatuz, Arantzazuko santutegitik abiatuta, Aizkorri mendiaren igoera grabatu dugu..
Gogortutako elurretan ibiltzeko aukera asko ez da izaten Nafarroako Pirinioetatik at dauden euskal mendien artean, besteren artean, transformazio prozesua ematen denerako, elur gehiena urtu izan ohi baita gurean. Hala gertatzen ez denean, eguraldi onari eusteak eta hauek jai egunetan emateak ere badute zer ikusirik auk...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224565/saioa-artesiagatik.htm
albisteak
Saioa Artesiagatik
Saioa Nafarroako tontor bisitatuenetako bat da. Oraingoan, Artesiagatik abiatzen den bidetik igoko dugu.
Saioa Artesiagatik. Saioa Nafarroako tontor bisitatuenetako bat da. Oraingoan, Artesiagatik abiatzen den bidetik igoko dugu.
Baztango mendien artean, garaiena dugu Saioa. Bere gailur belartsuak eskaintzen duen ikuspegia paregabea da, iparraldeko haranetatik Moncayora eta Kantauri itsasotik, Pirinioetara, baldin eta lainorik ez badago. Bertara igotzeko ohiko bideak bi dira, Belateko gainatik abiatuta, Azkenazko lepotik igaro eta Okolin gaina...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224566/alluitz-atxartetik.htm
albisteak
Alluitz Atxartetik
Urkiolako inguruneko mendi liluragarria dugu Alluitz. Atxartetik abiatuko dugu igoera.
Alluitz Atxartetik. Urkiolako inguruneko mendi liluragarria dugu Alluitz. Atxartetik abiatuko dugu igoera.
Durangaldeko hegoaldean kokatzen den Urkiolako parkean, Anbotoko mendilerroa irmo ageri da inguruko bailaren zaindari. Anboto bada ere mendilerroko mendirik garaiena, lerroaren beste puntan dagoen Alluitz ez da bigarren maila batean geratzen, ezta gutxiago ere. Anboto bezala, Alluitzek badu bere nortasun propioa, xarm...
2023-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/224567/liderrek-olatuan-jarraitzen-dute.htm
Kirola
Liderrek olatuan jarraitzen dute
14-16 galtzen ari ziren, baina markagailua irauli dute. Larrazabal nabarmendu da.
Liderrek olatuan jarraitzen dute. 14-16 galtzen ari ziren, baina markagailua irauli dute. Larrazabal nabarmendu da.
Hamahiru jardunalditan hamabi puntu lortu dituzte Elordik eta Zabaletak. Jada sailkatuta daude finalaurrekoetako ligaxkarako, baina joko maila ikaragarria dute oraindik. Gaur, beste egun batzuetako distirarik gabe, neurketa ona egin dute Larrazabal eta Albisuri irabazteko (22-16). Sei puntu dituzte oraindik haiek. Ez ...
2023-2-19
https://www.berria.eus/albisteak/224568/athleticek-galdu-egin-du-atletico-madrilen-zelaian.htm
Kirola
Athleticek galdu egin du Atletico Madrilen zelaian
Griezmannek sartu du partidako gol bakarra, 72. minutuan. Neurketaren aurretik, Atleticok omenaldia egin dio Athletici.
Athleticek galdu egin du Atletico Madrilen zelaian. Griezmannek sartu du partidako gol bakarra, 72. minutuan. Neurketaren aurretik, Atleticok omenaldia egin dio Athletici.
Athletic saririk gabe itzuliko da Madrildik. Klub zuri-gorriaren 125. urteurrena dela eta, partidaren aurretik omenaldi ederra egin dio Atleticok, eta, besteak beste, Euskal Herriko taldea izan da gaur zuri-gorriz jokatu duena. Lehia hasitakoan, ordea, amaitu dira laudorioak. Neurketari ondo ekin dio Athleticek, baina ...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224569/pertsona-bat-hil-da-irunean-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Pertsona bat hil da Iruñean, auto istripu batean
Astelehen goizean jazo da ezbeharra. Iruñeko Udaltzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Pertsona bat hil da Iruñean, auto istripu batean. Astelehen goizean jazo da ezbeharra. Iruñeko Udaltzaingoa istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da.
Pertsona bat hil da gaur goizean Iruñean izandako auto istripu batean. Donibane auzoan jazo da ezbeharra, goizeko zortziak aldera; autoa errepidetik atera da, eta eraikin baten kontra jo du. Lehen zantzuen arabera, gidariak bihotzekoa izan du. Iruñeko Udaltzaingoa gertatutakoa ikertzen ari da. Osasun zerbitzuak eta su...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224570/piongiangek-irismen-laburreko-bi-misil-jaurti-ditu-japoniako-itsasora.htm
Mundua
Piongiangek irismen laburreko bi misil jaurti ditu Japoniako itsasora
AEBetako indarrak penintsulan hedatzearen aurka ohartarazi du Ipar Koreak. Washingtonek eta Seulek maniobra militar bateratuak egingo dituzte datozen asteetan.
Piongiangek irismen laburreko bi misil jaurti ditu Japoniako itsasora. AEBetako indarrak penintsulan hedatzearen aurka ohartarazi du Ipar Koreak. Washingtonek eta Seulek maniobra militar bateratuak egingo dituzte datozen asteetan.
Gaur goizaldean, Ipar Koreak irismen laburreko bi misil jaurti ditu Japoniako itsasora. Hala jakinarazi du Hego Koreako armadak. Ez dira bakarrak izan. Joan den ostiralean irismen luzeko beste hainbat misil jaurti zituen, eta ohartarazi zuen modu horretan erantzungo ziola AEBetako eta Hego Koreako aireko armaden maniob...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224571/pentsiodun-berriek-erosahalmena-galdu-dutela-salatu-du-elak.htm
Ekonomia
Pentsiodun berriek erosahalmena galdu dutela salatu du ELAk
Ostiralean mobilizatzera dei egin du, «pentsioen murrizketen» aurka eta soldaten eta zerbitzu publikoen alde.
Pentsiodun berriek erosahalmena galdu dutela salatu du ELAk. Ostiralean mobilizatzera dei egin du, «pentsioen murrizketen» aurka eta soldaten eta zerbitzu publikoen alde.
ELA sindikatuak salatu du erretiroa hartu berri dutenen erosahalmena %4,5 txikitu dela azken zortzi urteetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Izan ere, 2014az geroztik %5,3 handitu dira pentsioak –84 euro–, eta aldi bereko KPI metatua %9,8 izan da. Sindikatuaren arabera, gainera, erretiroa hartzeko adina ere luzatu egin...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224572/elhorga-nagusi-senpereko-bozen-lehen-itzulian.htm
Politika
Elhorga nagusi Senpereko bozen lehen itzulian
Hamazazpi hautetsiren dimisioak behartu du herriko bozak berriz egitea. Hiru hautagaiak lehiatuko dira bigarren itzulian.
Elhorga nagusi Senpereko bozen lehen itzulian. Hamazazpi hautetsiren dimisioak behartu du herriko bozak berriz egitea. Hiru hautagaiak lehiatuko dira bigarren itzulian.
Emaitza hertsia utzi du Senpereko (Lapurdi) bozen lehen itzuliak. Bernard Elhorga zentro eskuineko hautagaiak eskuratu du lehen lekua 1.115 boz bilduta, baina hurbil du abertzaleak biltzen dituen zerrenda zabala: 1.080 herritarrek bozkatu dute Christophe Jauregiren alde. 35 bozen aldea da bi hautagaien artean. Dominiqu...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224573/berriro-elkarretaratu-dira-donostialdeko-esiko-langileak.htm
Gizartea
Berriro elkarretaratu dira Donostialdeko ESIko langileak
Osakidetzaren proposamenak aztertu ostean, «zehaztasuna» falta zitzaiela adierazi zuten langileek. Aste bateko etenaldiaren ostean, gaur ekin diote berriro Donostia ospitalearen parean protesta egiteari.
Berriro elkarretaratu dira Donostialdeko ESIko langileak. Osakidetzaren proposamenak aztertu ostean, «zehaztasuna» falta zitzaiela adierazi zuten langileek. Aste bateko etenaldiaren ostean, gaur ekin diote berriro Donostia ospitalearen parean protesta egiteari.
Joan den astelehenean, ezohiko irudia izan zen Donostia ospitalearen parean. Abendutik protestan diren Donostialdeko ESIko langileak ez ziren bertan elkartu, bide batez Osakidetzako buruek haien eskakizunei emandako erantzunak aztertzeko. Asteartean heldu zen langileen erantzuna: «zehaztasuna» falta zitzaien Osakidetza...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224574/erronkaribarreko-neguko-triatloia-izango-da-larunbat-honetan.htm
albisteak
Erronkaribarreko neguko triatloia izango da larunbat honetan
Nafarroako eta Euskadiko Txapelketa izango da proba. Izaba herrigunearen inguruko errepideetan korrika egin, Larra-Belaguako iraupen eskiko pistetara bizikletan igo (22 km), eta estazioan bertan eskiatu: lasterketa gogorra izango dute 100 partaideek.
Erronkaribarreko neguko triatloia izango da larunbat honetan. Nafarroako eta Euskadiko Txapelketa izango da proba. Izaba herrigunearen inguruko errepideetan korrika egin, Larra-Belaguako iraupen eskiko pistetara bizikletan igo (22 km), eta estazioan bertan eskiatu: lasterketa gogorra izango dute 100 partaideek.
Erronkaribarreko neguko triatloiaren XI. aldia egingo da larunbatean Izaban eta Larra-Belaguako iraupen estazioko pistetan. Nafarroako eta Euskadiko txapelketak hartuko ditu probak. Izen-emateak bart gauerdian itxi dira, eta 100 partaide inguru lehiatuko dira neguko triatloian. Izabako Erminea pilotalekutik abiatuta, ...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224575/nafarroan-matrikula-doan-izango-da-27900-eurotik-beherako-errentak-dituzten-familientzat.htm
Gizartea
Nafarroan matrikula doan izango da 27.900 eurotik beherako errentak dituzten familientzat
0-3 zikloan guraso bakarreko familiek ez dute matrikularik ordaindu behar izango.
Nafarroan matrikula doan izango da 27.900 eurotik beherako errentak dituzten familientzat. 0-3 zikloan guraso bakarreko familiek ez dute matrikularik ordaindu behar izango.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak 2023-2024ko ikasturterako matrikulazio prozesuaren berri eman du gaur goizean: 0-3 zikloari dagokionaren, eta Haur Hezkuntzako bigarren zikloari eta Lehen Hezkuntzari dagokienaren berri. Iaz bezala, Ni publikokoa naiz leloa erabili dute, eta daten berri eman: aurretiaz izena emateko ...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224576/beira-taldeak-kontzertua-eskainiko-du-gaur-bilboko-arriaga-antzokian.htm
Kultura
Beira taldeak kontzertua eskainiko du gaur Bilboko Arriaga antzokian
19:30ean da kontzertua. Arriaga antzokiaren eta Bilboko Udalaren Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren barruan antolatu dute.
Beira taldeak kontzertua eskainiko du gaur Bilboko Arriaga antzokian. 19:30ean da kontzertua. Arriaga antzokiaren eta Bilboko Udalaren Literatura eta Musika Euskaraz zikloaren barruan antolatu dute.
«Letra zainduak» eta «musika dotorea». Horiexek entzuteko aukera izango da gaur bertan Bilbon. Beira taldeak emanaldi bat eskainiko du Arriaga antzokiko Foyer aretoan, 19:30ean. Bertan, taldearen beraren abestiak joko dituzte; tartean, baita Xabier Leteren bertsio bat ere, besteak beste. Arriaga antzokiak eta Bilboko U...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224577/hasi-dira-itzubaltzetako-nagusien-etxea-eraisten-gutxienez-lagun-bat-atxilotu-dute.htm
Gizartea
Hasi dira Itzubaltzetako Nagusien Etxea eraisten; gutxienez lagun bat atxilotu dute
Atzo manifestazio jendetsua egin zuten Getxoko (Bizkaia) auzo horretako bizilagunek, eraistearen aurka. Joan den astean bezala, Ertzaintza oldartu egin zaie gaur ere.
Hasi dira Itzubaltzetako Nagusien Etxea eraisten; gutxienez lagun bat atxilotu dute. Atzo manifestazio jendetsua egin zuten Getxoko (Bizkaia) auzo horretako bizilagunek, eraistearen aurka. Joan den astean bezala, Ertzaintza oldartu egin zaie gaur ere.
Hasi dira Getxoko (Bizkaia) Itzubaltzeta auzoko Nagusien etxea eraisten. Goizeko 6:30etan ekin diete lanei beharginek, gaur ere ertzain multzo handi bat bizkartzain zutela. Joan den asteko bi egunetan protestak izan ziren han, Ertzaintzak hainbat lagun zauritu zituen istiluetan, eta bide bera hartu du gaurkoak: Polizia...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224578/txinak-eta-aebek-pairatuko-dituzte-gehien-klima-aldaketaren-arriskuak.htm
Mundua
Txinak eta AEBek pairatuko dituzte gehien klima aldaketaren arriskuak
Indar ekonomiko handia duten eskualdeetan gertatuko dira 2050era bitartean klima aldaketaren ondorioz izango diren hondamendi gehienak, XDI Cross Dependency Initiativek argitara ateratako txosten baten arabera.
Txinak eta AEBek pairatuko dituzte gehien klima aldaketaren arriskuak. Indar ekonomiko handia duten eskualdeetan gertatuko dira 2050era bitartean klima aldaketaren ondorioz izango diren hondamendi gehienak, XDI Cross Dependency Initiativek argitara ateratako txosten baten arabera.
Txinako eta AEB Ameriketako Estatu Batuetako hainbat eskualdetan izango dira datozen 30 urteetan klima aldaketaren ondorioz gertatuko diren hondamendi gehienak, XDI Cross Dependency Initiativek argitaratutako txosten baten arabera. Ikerketan, mundu osoko 2.600 lurraldetan egon litezkeen arriskuak alderatu dituzte. Inda...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224579/bidenek-ezustean-bisitatu-du-zelenski-eta-babesa-adierazi-dio.htm
Mundua
Bidenek ezustean bisitatu du Zelenski, eta babesa adierazi dio
AEBetako presidenteak laguntza militar handiagoa agindu dio bere homologoari. Errusiari armak emateko aukera aurreikustea leporatu dio Washingtonek Txinari. Pekinen arabera, AEBak ari dira guda zelaia armaz hornitzen.
Bidenek ezustean bisitatu du Zelenski, eta babesa adierazi dio. AEBetako presidenteak laguntza militar handiagoa agindu dio bere homologoari. Errusiari armak emateko aukera aurreikustea leporatu dio Washingtonek Txinari. Pekinen arabera, AEBak ari dira guda zelaia armaz hornitzen.
Ostiralean urtebete beteko da Errusiak Ukrainan inbasioa hasi zuenetik, eta, efemeride horren harira eta baliatuz bihar Poloniara joatekoa dela, Joe Biden AEBetako presidenteak Volodimir Zelenski Ukrainakoa bisitatu du gaur, ezustean, Kieven. «Demokraziarekin, subiranotasunarekin eta Ukrainaren lurralde osotasunarekin ...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224580/udaltzain-guztiek-suzko-armaz-patruilatzea-proposatu-dute.htm
Politika
Udaltzain guztiek suzko armaz patruilatzea proposatu dute
EAEko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko lantalde batek ondutako txostenaren arabera, udalek argudiatu beharko dute noiz ez duten armarik ibili beharko. Suzko armak erabiltzeko dekreturako oinarria izango da lana.
Udaltzain guztiek suzko armaz patruilatzea proposatu dute. EAEko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko lantalde batek ondutako txostenaren arabera, udalek argudiatu beharko dute noiz ez duten armarik ibili beharko. Suzko armak erabiltzeko dekreturako oinarria izango da lana.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaltzain guztiak pistolaz patruilatzera behartuko dituen txosten bat ondu du Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordeko lantalde batek. Txosten hori Eusko Legebiltzarrera igorri du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, eta horri buruz mintzatu dira gaur batzorde batean, EH Bilduk eskatuta...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224581/denon-eskubidea-da-etxebizitza-abestia-aurkeztu-du-herrian-bizi-plataformak.htm
Gizartea
'Denon eskubidea da etxebizitza' abestia aurkeztu du Herrian Bizi plataformak
Etxebizitza eskubidearen alde mobilizatzera deitu dute, apirilaren 1erako, Baionan. Hainbat euskal artistarekin sortu dute elkarlanean.
'Denon eskubidea da etxebizitza' abestia aurkeztu du Herrian Bizi plataformak. Etxebizitza eskubidearen alde mobilizatzera deitu dute, apirilaren 1erako, Baionan. Hainbat euskal artistarekin sortu dute elkarlanean.
Etxeen eta lurren merkatu bortitza / Espekulazioa dabil bere gisa. Horrela hasten da Herrian Bizi plataformak aurkeztu duen Denon eskubidea da etxebizitza abestia. Datorren apirilaren 1ean etxebizitza eskubidearen aldeko eguna egingo dute; horren harira, manifestazioa antolatu du plataformak Baionan. Etxebizitza eskubi...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224582/laben-arabera-2022an-sei-isun-baino-ez-dira-jarri-laneko-gaixotasunei-buruzko-2829-espedienteetan.htm
Ekonomia
LABen arabera, 2022an sei isun baino ez dira jarri laneko gaixotasunei buruzko 2.829 espedienteetan
Lan Ikuskaritzaren jarraipen «testimoniala» salatu du eta horrek patronalaren «zigorgabetasuna» islatzen duela.
LABen arabera, 2022an sei isun baino ez dira jarri laneko gaixotasunei buruzko 2.829 espedienteetan. Lan Ikuskaritzaren jarraipen «testimoniala» salatu du eta horrek patronalaren «zigorgabetasuna» islatzen duela.
LABek salatu duenez, mutualitateek 2.829 lanbide gaixotasun kasu aitortu zituzten iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, baina Lan Ikuskaritzak sei zigor espediente baino ez zituen abiatu. «Patronalari 2.823 gaixotasun profesional atera zaizkio doan». Sindikatuaren arabera, datu horiek «lotsagarriak» dira, eta patronalare...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/224583/sarek-bukatutzat-eman-du-euskal-presoei-ezarritako-sakabanaketa-politika.htm
Politika
Sarek bukatutzat eman du euskal presoei ezarritako sakabanaketa politika
Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri dute Asier Borrero, Gregorio Eskudero, Faustino Marcos, Garikoitz Etxeberria eta Irantzu Gallastegi presoak Euskal Herriratuko dituztela.
Sarek bukatutzat eman du euskal presoei ezarritako sakabanaketa politika. Espainiako Espetxe Erakundeek iragarri dute Asier Borrero, Gregorio Eskudero, Faustino Marcos, Garikoitz Etxeberria eta Irantzu Gallastegi presoak Euskal Herriratuko dituztela.
Asier Borrero, Gregorio Eskudero, Garikoitz Etxeberria, Faustino Marcos eta Irantzu Gallastegi euskal presoak Euskal Herriratuko dituztela jakinarazi dute Espainiako Espetxe Erakundeek; denak Eusko Jaurlaritzaren esku dauden espetxeetarako mugituko dituzte. Espainiako kartzeletatik Euskal Herrira lekualdatzeko geratzen...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224584/hogei-urte-baina-zer-dira-hogei-urte.htm
Politika
Hogei urte, baina zer dira hogei urte?
Bi hamarkada gaur 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutenetik, eta dozenaka mezu agertu dira sare sozialetan, hura gogoratzen.
Hogei urte, baina zer dira hogei urte?. Bi hamarkada gaur 'Euskaldunon Egunkaria' itxi zutenetik, eta dozenaka mezu agertu dira sare sozialetan, hura gogoratzen.
Hotzikara, zirrara, beldurra, alde batetik. Edonoiz berriz gerta daitekeela jakitea, bestalde. Baina, ezeren gainetik, beste belaunaldi batek Euskaldunon Egunkaria-ren itxieraren oroitzapenaren lekukoa hartu duela nabarmen geratu da gaur, bidegabekeria haren hogeigarren urteurrenean, sare sozialetan zabaldu diren mezu ...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/224585/kontsentsuak-traben-kontra.htm
Politika
Kontsentsuak traben kontra
Espainian kartzelatuta zeuden euskal presoen Euskal Herriratze prozesua amaituta, haiengan eragina duten gainerako salbuespen politikak eteteko lanean jarraitu nahi du Sare Herritarrak.
Kontsentsuak traben kontra. Espainian kartzelatuta zeuden euskal presoen Euskal Herriratze prozesua amaituta, haiengan eragina duten gainerako salbuespen politikak eteteko lanean jarraitu nahi du Sare Herritarrak.
Kapitulu beltz bat itxi da», adierazi du Sare Herritarreko eledun Inaxio Oiartzabalek, Espainiako espetxeetan zeuden euskal presoen Euskal Herriratze prozesuaren amaiera iritsita. Sarek, baina, aspaldi du begia jarria hurrengo pausoetan, eta hala irudikatu zuen urtarrilaren 3an, Etxera lelo berria aurkeztean. Salbuespe...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224586/usansolo-udalerri-bilakatzeko-prozesuak-jarraitu-egingo-du-oraingoz.htm
Gizartea
Usansolo udalerri bilakatzeko prozesuak jarraitu egingo du oraingoz
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Espainiako Estatuaren Abokatutzaren eskaera, prozesua behin-behinean eteteko.
Usansolo udalerri bilakatzeko prozesuak jarraitu egingo du oraingoz. EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Espainiako Estatuaren Abokatutzaren eskaera, prozesua behin-behinean eteteko.
Usansolo (Bizkaia) udalerri bilakatzeko bide malkartsuak beste itzulinguru bat egin du: EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du Espainiako Estatuaren Abokatutzak egindako eskaera, prozesua behin-behinean eteteko. Horrek esan nahi du prozesuak jarraitu egingo duela epaitegiek sakoneko auziaz ebatzi bitartean. Edonola ere...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224587/kutxabankeko-langileek-itota-daudela-salatu-dute-presioarengatik.htm
Ekonomia
Kutxabankeko langileek «itota» daudela salatu dute, «presioarengatik»
Langile batzorde osoak greba deitu du ostiralerako. 2014tik 1.500 lanpostu galdu direla azaldu dute eta bankuak 293 bulego itxi dituela
Kutxabankeko langileek «itota» daudela salatu dute, «presioarengatik». Langile batzorde osoak greba deitu du ostiralerako. 2014tik 1.500 lanpostu galdu direla azaldu dute eta bankuak 293 bulego itxi dituela
Kutxabankeko langileek eguneroko jardunean duten «muturreko egoera» gizarteratzeko premia ikusi dute. Langile batzordeko sindikatu guztiek aho batez salatu dutenez, «presio komertziala» nabarmen handitu da azken urteetan, baita «jarraipen hierarkiko itogarria» ere. 2014 eta 2022 bitartean zuzendaritzak 293 bulego itxi ...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224588/gasteizko-artiumek-gordeko-ditu-rafael-lafuenteren-dokumentuak.htm
Kultura
Gasteizko Artiumek gordeko ditu Rafael Lafuenteren dokumentuak
Museoa zenbait artistaren artxibo funtsak digitalizatzen ari da, webgunean kontsultagai jartzeko
Gasteizko Artiumek gordeko ditu Rafael Lafuenteren dokumentuak. Museoa zenbait artistaren artxibo funtsak digitalizatzen ari da, webgunean kontsultagai jartzeko
Rafael Lafuenteren artxibo pertsonala katalogatu eta sailkatzen aritu dira artistaren senitartekoak azken urteetan, eta prozesu horretan bidelagun izan dute Gasteizko Artium museoa ere. Konposaketak erakusketa da horren emaitzetako bat, eta maiatzaren 14ra arte ikusgai dago A3 aretoan. Lafuentek hil aurreko lau hamarka...
2023-2-20
https://www.berria.eus/albisteak/224589/tsunami-alerta-eman-dute-turkian-beste-bi-lurrikarak-astindu-ostean.htm
Mundua
Tsunami alerta eman dute Turkian, beste bi lurrikarak astindu ostean
Richter eskalako 6,4 eta 5,8 graduko dardarak neurtu dituzte, eta kostaldeko hiriak husteko agindu dute Antakya inguruan. Siria iparraldean ere lurrikara sentitu dute. Gutxienez, sei lagun hil eta 760 zauritu dira.
Tsunami alerta eman dute Turkian, beste bi lurrikarak astindu ostean. Richter eskalako 6,4 eta 5,8 graduko dardarak neurtu dituzte, eta kostaldeko hiriak husteko agindu dute Antakya inguruan. Siria iparraldean ere lurrikara sentitu dute. Gutxienez, sei lagun hil eta 760 zauritu dira.
Gaur arratsaldean beste bi lurrikara sumatu dituzte Turkia hegoaldeko Antakya hiriaren inguruko eskualdean (Antiokia izenarekin ere ezaguna), Euskal Herrian 18:28ak zirenean; zehazki, Richter eskalako 6,4 eta 5,8 graduko dardarak neurtu ditu Europa Mediterraneoko Sismologia Zentroak. Otsailaren 6an ere lurraren astindu...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224616/hiru-kortse-azukre-asko-eta-brandy-gehiegi-obrak-irabazi-du-donostia-antzerki-saria.htm
Kultura
'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' obrak irabazi du Donostia antzerki saria
Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias aktoreek zuzendu eta antzeztutako obra bat da.
'Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi' obrak irabazi du Donostia antzerki saria. Amancay Gaztañaga, Erika Olaizola eta Iraia Elias aktoreek zuzendu eta antzeztutako obra bat da.
Hiru emakume meriendatzen mahai baten bueltan. Tisanaz, pastaz, azukrez eta brandyz betetzen gorputzak, beren eguneroko bizimoduaz hitz egin artean. Nork mugitzen ditu haien kortseen hariak? Zer begiradatatik izan dira sortuak? Nork idatzi du tinta lodiz historia, eta kontatu den bezalakoa al da egiaz? Galdera horien g...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224617/metano-isuriek-gora-egin-dute-2022an-haiek-murriztea-inoiz-baino-merkeagoa-den-arren.htm
Ekonomia
Metano isuriek gora egin dute 2022an, haiek murriztea inoiz baino merkeagoa den arren
Energiaren sektoreak 135 milioi tona metano igorri zituen iaz: isuri guztien %40. Gas eta petrolio enpresen irabazien %3 baino gutxiago beharko lirateke emisio horiek %75 murrizteko.
Metano isuriek gora egin dute 2022an, haiek murriztea inoiz baino merkeagoa den arren. Energiaren sektoreak 135 milioi tona metano igorri zituen iaz: isuri guztien %40. Gas eta petrolio enpresen irabazien %3 baino gutxiago beharko lirateke emisio horiek %75 murrizteko.
Energia enpresek ez dute behar adina egiten metano isuriak murrizteko. Ondorio hori atera daiteke IEA Nazioarteko Energia Agentziak gaur argitaratu duen txostenetik: gas naturalaren prezioa garestia izan da, baina, hala ere, handiak izan dira 2022. urteko metano isuriak. Sektoreko enpresek, denera, 135 milioi tona igor...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224618/arma-nuklearrak-kontrolatzeko-aebekin-duen-itunetik-atera-da-errusia.htm
Mundua
Arma nuklearrak kontrolatzeko AEBekin duen itunetik atera da Errusia
Putinek leporatu dio Mendebaldeari «gerra hasi izanaren erantzuleak» izatea. Duela urtebete hasitako erasoaldia defendatu du Errusiako presidenteak, eta salatu Mendebaldeak «modu hipokritan» jokatzen duela bake elkarrizketez ari denean. Nazioaren egoerari buruzko urteroko agerraldia baliatu du estatuburuak gerrari buru...
Arma nuklearrak kontrolatzeko AEBekin duen itunetik atera da Errusia. Putinek leporatu dio Mendebaldeari «gerra hasi izanaren erantzuleak» izatea. Duela urtebete hasitako erasoaldia defendatu du Errusiako presidenteak, eta salatu Mendebaldeak «modu hipokritan» jokatzen duela bake elkarrizketez ari denean. Nazioaren ego...
Mendebaldeko potentzien bizkar utzi du Errusiako presidente Valdimir Putinek gerraren erantzukizun osoa, baita «bake elkarrizketek» huts egin izanarena ere. Herrialdearen egoerari buruzko urteroko hitzaldia baliatu du estatuburuak Moskuren ikuspegia mundu osoari aurkezteko. Goizeko lehen ordutik jendez gainezka egon de...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224619/osakidetzako-sindikatuek-protestak-antolatu-dituzte-ospitaleetan-eta-lehen-mailako-arretan.htm
Gizartea
Osakidetzako sindikatuek protestak antolatu dituzte ospitaleetan eta lehen mailako arretan
Zuzendaritzak langileekin hitz egiteari uko egiten diola azaldu dute sindikatuek, eta «inposaketa sistematikoaren» alde egiten duela.
Osakidetzako sindikatuek protestak antolatu dituzte ospitaleetan eta lehen mailako arretan. Zuzendaritzak langileekin hitz egiteari uko egiten diola azaldu dute sindikatuek, eta «inposaketa sistematikoaren» alde egiten duela.
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute Osakidetzako zuzendaritzak uko egiten diola langileekin hitz egiteari, eta «inposaketa sistematikoaren» alde egiten duela: «Mahai sektoriala erabat blokeatuta dago. Osakidetzak ez du erabakitzeko ahalmenik, eta Osasun Sailak ez du aintzat hartu sindikatuen alda...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224620/itzubaltzetako-auzokideek-astebete-egin-dute-protestan.htm
Gizartea
Itzubaltzetako auzokideek astebete egin dute protestan
Getxoko auzoko (Bizkaia) Nagusien Etxea eraistearen aurkako protestak aurrera doaz. Hiru lagun identifikatu dituzte gaur goizean; tartean, 'Hiruka' komunikazio taldeko kazetari bat. Atzo hasi zituzten eraisketa lanak.
Itzubaltzetako auzokideek astebete egin dute protestan. Getxoko auzoko (Bizkaia) Nagusien Etxea eraistearen aurkako protestak aurrera doaz. Hiru lagun identifikatu dituzte gaur goizean; tartean, 'Hiruka' komunikazio taldeko kazetari bat. Atzo hasi zituzten eraisketa lanak.
Aurrera doaz Getxoko Itzubaltzeta auzoko (Bizkaia) Nagusien Etxearen eraisketa lanak —atzo hasi zituzten—, eta aurrera doaz bertako auzokideen protestak ere. Astebete igaro da Ertzaintza protestetara bertaratzen hasi zenetik, eta berdin jarraitu dute, getxotarrak kalera irten diren heinean. Gaurkoan, protestari bat atx...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224621/gipuzkoako-foru-aldundiak-seme-kutunaren-titulua-kendu-dio-francori.htm
Politika
Gipuzkoako Foru Aldundiak seme kutunaren titulua kendu dio Francori
Gipuzkoako Foru Aldundiko ohorezko presidentea ere izan da orain arte. 1939. eta 1975. urteen artean emandako beste titulu batzuk ere kendu dituzte; haiek jaso zituzten guztiak hilda daude.
Gipuzkoako Foru Aldundiak seme kutunaren titulua kendu dio Francori. Gipuzkoako Foru Aldundiko ohorezko presidentea ere izan da orain arte. 1939. eta 1975. urteen artean emandako beste titulu batzuk ere kendu dituzte; haiek jaso zituzten guztiak hilda daude.
Sinesgaitza dirudi, baina hala da: 2023. urtera arte, Francisco Franco diktadorea Gipuzkoako seme kutun izan da, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko ohorezko presidente ere. Hori, ordea, ez da bateragarria «balio demokratikoekin eta oinarrizko eskubideen eta askatasunen defentsarekin». Hala azaldu du Eider Mendoza Gipuzkoa...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224622/osasunbideko-intersindikalak-grebara-deitu-du-berriro-martxoaren-23rako.htm
Gizartea
Osasunbideko intersindikalak grebara deitu du berriro, martxoaren 23rako
Nafarroako Gobernuaren «itxikeria» eta «negoziatzeko borondaterik eza» salatu dituzte LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek.
Osasunbideko intersindikalak grebara deitu du berriro, martxoaren 23rako. Nafarroako Gobernuaren «itxikeria» eta «negoziatzeko borondaterik eza» salatu dituzte LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek.
Kalera aterako dira berriz. Osasunbideko intersindikala osatzen duten sindikatu nagusiek —LABek, SAEk, UGTk, ELAk eta CCOOk— bigarren greba eguna antolatu dute Nafarroako osasungintzan, Nafarroako Gobernuaren «itxikeria eta negoziatzeko borondaterik eza» salatzeko. Martxoaren 23an eginen dute lanuztea, baina, aurretik,...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224623/oroimenezkoaren-inguruko-hitzarmenari-bide-eman-diote-martxoak-3-elkarteak-eta-memoria-gara-k.htm
Politika
Oroimenezkoaren inguruko hitzarmenari bide eman diote Martxoak 3 elkarteak eta Memoria Gara-k
Elkarteak behin betiko onespena eman dio instituzioen proposamenari: 2021eko hitzarmena errespetatuko dute, fundazioaren estatutuen helburuak zuzenduko dituzte, eta biktima bat egongo da lehendakariordetza postuan
Oroimenezkoaren inguruko hitzarmenari bide eman diote Martxoak 3 elkarteak eta Memoria Gara-k. Elkarteak behin betiko onespena eman dio instituzioen proposamenari: 2021eko hitzarmena errespetatuko dute, fundazioaren estatutuen helburuak zuzenduko dituzte, eta biktima bat egongo da lehendakariordetza postuan
Ez aurrera ez atzera egon ondotik, Martxoak 3 elkarteak eta Memoria Gara-k bide eman diote Biktimen Oroimenezko Zentroaren inguruan adostutako hitzarmenari. Elkarte memorialista horiek jakinarazi dute oniritzia eman diotela instituzioek urtarrilaren 26an bidalitako azken proposamenari, eta horrenbestez «itxitzat» jotze...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224624/hidrogeno-berdea-ekoizteko-planta-bat-egingo-dute-zangozan-87-milioi-eurokoa.htm
Ekonomia
Hidrogeno berdea ekoizteko planta bat egingo dute Zangozan, 87 milioi eurokoa
Nafarroako Gobernuak foru intereseko izendatuko du Acciona Plugen proiektua. Guztira 500 lanpostu inguru sortzea espero dute, eta industria hornitzeko balioko du.
Hidrogeno berdea ekoizteko planta bat egingo dute Zangozan, 87 milioi eurokoa. Nafarroako Gobernuak foru intereseko izendatuko du Acciona Plugen proiektua. Guztira 500 lanpostu inguru sortzea espero dute, eta industria hornitzeko balioko du.
Acciona Plug enpresak 87 milioi euroko inbertsioa egingo du Zangozan (Nafarroa), hidrogeno berdea produzitzeko planta bat egiteko. Nafarroako Gobernuko agintariekin batera aurkeztu dute proiektua, Zangozan bertan, eta Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak aurreratu du biharko saioan foru intereseko proiektu i...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224625/beste-lau-kereila-aurkeztu-dituzte-erregimen-frankistaren-krimenengatik.htm
Politika
Beste lau kereila aurkeztu dituzte erregimen frankistaren krimenengatik
Memoria Demokratikoaren Legeak nazioarteko itunak betetzera derrigortzen du, eta auzitegiei eskatu diete kereilak aintzat hartzeko, diktadurako torturek eta krimenek ez dutelako preskribatu.
Beste lau kereila aurkeztu dituzte erregimen frankistaren krimenengatik. Memoria Demokratikoaren Legeak nazioarteko itunak betetzera derrigortzen du, eta auzitegiei eskatu diete kereilak aintzat hartzeko, diktadurako torturek eta krimenek ez dutelako preskribatu.
«Nire ekarpen txikia egin nahi izan dut». Maria Concepcion Edo Gilek kereila aurkeztu du Iruñeko epaitegian. Edo Gil 1973an torturatu zuen Polizia frankistak, eta, ia gehienetan bezala, tortura kasua ez da ikertu. Harenarekin batera, beste hiru kereila aurkeztu dira frankismoaren azken urteetan zigortu gabe geratu zir...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224626/iker-irribarriak-erretiroa-hartuko-du.htm
Kirola
Iker Irribarriak erretiroa hartuko du
Eskuineko belauneko minak ez dio uzten bete-betean aritzen, eta horregatik utziko du pilota, 26 urterekin, ia zortzi urtez profesionaletan aritu eta hiru txapel irabazi eta gero
Iker Irribarriak erretiroa hartuko du. Eskuineko belauneko minak ez dio uzten bete-betean aritzen, eta horregatik utziko du pilota, 26 urterekin, ia zortzi urtez profesionaletan aritu eta hiru txapel irabazi eta gero
Aramako (Gipuzkoa) aurrelariak bihar goizean emango du prentsaurrekoa Eibarren (Gipuzkoa), eta bertan emango ditu haren erabakiaren inguruko argibideak. Ezusteko albistea da, Irribarriak gaur jokatu baitu Tolosan (Gipuzkoa), Arkaitz Eskuzarekin, Danel Elezkanoren eta Aaron Arbizuren aurka; 18-11 irabazi dute. Joan den ...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224627/euskal-herria-bizirik-ekimena-sortu-dute-landa-eremua-babesteko.htm
Gizartea
Euskal Herria Bizirik ekimena sortu dute, landa eremua babesteko
Manifestazio bat egingo dute maiatzaren 20an, Gasteizen. Indarrak metatzeari ekin diote.
Euskal Herria Bizirik ekimena sortu dute, landa eremua babesteko. Manifestazio bat egingo dute maiatzaren 20an, Gasteizen. Indarrak metatzeari ekin diote.
Euskal Herria Bizirik ekimena sortu dute Gipuzkoako, Bizkaiko, Arabako eta Nafarroako hogei eragile ekologistak, natura ondarea eta landa eremua defendatzeko eta azpiegituren proiektu handien aurka egiteko. «Natura benetan babestuko duen politika bat eskatzen dugu, eta gure habitata babesteko, inbertitzaileen diru gose...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224628/donostiako-udalak-laquoprobokazioraquo-gisa-arbuiatu-du-ostegunean-egitekoa-den-ekitaldi-faxista-bat.htm
Politika
Donostiako Udalak «probokazio» gisa arbuiatu du ostegunean egitekoa den ekitaldi faxista bat
Bakarrik PPk bozkatu du arbuioaren aurka. Falangistek Donostiako Cantabrico klubean egin nahi zuten liburu aurkezpena Bilboko Ercilla hotelera eramatea erabaki dute, eta, Gipuzkoako hiriburuan, lore eskaintza egingo diete ETAren «eskuz eroritakoei»
Donostiako Udalak «probokazio» gisa arbuiatu du ostegunean egitekoa den ekitaldi faxista bat. Bakarrik PPk bozkatu du arbuioaren aurka. Falangistek Donostiako Cantabrico klubean egin nahi zuten liburu aurkezpena Bilboko Ercilla hotelera eramatea erabaki dute, eta, Gipuzkoako hiriburuan, lore eskaintza egingo diete ETAr...
Joan zen astean iragarri zuten ostegunean ekitaldi faxista egingo zutela Donostiako Askatasunaren hiribidean dagoen Cantabrico klubean. Jesus Longueira poliziak sinaturiko ETA, ni olvido, ni perdón liburua aurkeztu behar zuten han. SND argitaletxe falangistak plazaratu du liburua, eta horren hitzaurrea Martin Saenz de ...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224629/lgtbi-kolektiboaren-aurkako-gorroto-diskurtsoek-gora-egin-dute-europan-eta-asia-erdialdean.htm
Mundua
LGTBI kolektiboaren aurkako gorroto diskurtsoek gora egin dute Europan eta Asia erdialdean
Ilgak egindako txostenaren arabera, 2022a azken hamarkadako «urterik bortitzena» izan da LGBTI pertsonentzat.
LGTBI kolektiboaren aurkako gorroto diskurtsoek gora egin dute Europan eta Asia erdialdean. Ilgak egindako txostenaren arabera, 2022a azken hamarkadako «urterik bortitzena» izan da LGBTI pertsonentzat.
Ilgak Europan eta Asia erdialdean LGTBi komunitateak duen errealitatearen urteroko diagnostikoa egin du, eta, azken txostenaren arabera, 2022. urtean gora egin dute kolektiboaren aurkako gorroto diskurtsoek. Iazkoa azken hamarkadako «urterik bortitzena» izan dela ondorioztatu dute. Hain zuzen, txostenean jaso dutenez,...
2023-2-21
https://www.berria.eus/albisteak/224630/lantegiak-elkarteak-kezka-adierazi-du-etxebizitzaren-arazoaren-inguruan.htm
Gizartea
Lantegiak elkarteak kezka adierazi du etxebizitzaren arazoaren inguruan
Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren egoera kritikotzat jo du enpresarien taldeak. Txosten bat argitaratu dute beren analisiarekin eta iritziarekin.
Lantegiak elkarteak kezka adierazi du etxebizitzaren arazoaren inguruan. Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren egoera kritikotzat jo du enpresarien taldeak. Txosten bat argitaratu dute beren analisiarekin eta iritziarekin.
Lantegiak elkarteko enpresariek kezka adierazi dute Ipar Euskal Herriko etxebizitzaren problematikari buruz. Prentsaurreko baten bidez, etxebizitzaren problematikak enpresariei ere eragiten dietela azaldu dute hainbat arlotan: «Ezin dugu ekonomia garatu gure langileak ezin baditugu instalatu», adierazi du adibidez Jean...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224653/bordeleko-errektoretzan-kateatu-dira-seaskako-guraso-eta-langileak.htm
Gizartea
Bordeleko errektoretzan kateatu dira Seaskako guraso eta langileak
Azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzeko egin dute ekintza. Bilkura bat proposatu diete errektorearen kabineteko kideek.
Bordeleko errektoretzan kateatu dira Seaskako guraso eta langileak. Azterketak euskaraz egin ahal izatea aldarrikatzeko egin dute ekintza. Bilkura bat proposatu diete errektorearen kabineteko kideek.
Seaskako hogei bat guraso eta langilek ekintza egin dute Bordeleko errektoretzan. Frantziako Hezkuntza Ministerioak hizkuntza gutxituekiko eta bereziki euskararekiko duen politika «baztertzailea» salatzeko. Baxoa eta brebeta euskaraz pasatu ahal izateko aldarrikapenari Parisek erakusten dion «isiltasuna» eta «mespretxu...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224654/asteburuko-plana-gipuzkoan-barrena.htm
albisteak
Asteburuko plana Gipuzkoan barrena
Gipuzkoa Turismoak asteburu honetarako agenda aurkezten dizu.
Asteburuko plana Gipuzkoan barrena. Gipuzkoa Turismoak asteburu honetarako agenda aurkezten dizu.
Kostaldea eta natura uztartu nahi badituzu, Geoparkera itsasontziz bisita gidatua egiteko garaia da. Lurraren jatorriaren historia ezagutuko duzu, ikuspegi ezin hobeekin. Barnealdera jota, Leintz Gatzagan, Gatzaren Museoa duzu zain: lautada bat familian. 12:00etan, bisita gidatua euskaraz, eta 13:00etan, gaztelaniaz. ...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224655/iberdrolak-inoiz-baino-diru-gehiago-irabazi-du-4339-milioi-euro.htm
Ekonomia
Iberdrolak inoiz baino diru gehiago irabazi du: 4.339 milioi euro
Espainiako adarraren mozkinak, ordea, %19 txikitu direla esan du argindar konpainiak, «zerga eta arauen ondorioz».
Iberdrolak inoiz baino diru gehiago irabazi du: 4.339 milioi euro. Espainiako adarraren mozkinak, ordea, %19 txikitu direla esan du argindar konpainiak, «zerga eta arauen ondorioz».
Energia garestiaren urtea irabazi oparoen urtea izan da Iberdrolarentzat, eta erraz hautsi ditu aurreko urteko markak. 2021eko 3.885 milioi euroren irabazia inoiz argindar konpainiak izandako mozkinik handiena izan zen, baina 2022an aise gainditu du: 4.338,6 milioi euro garbi irabazi zituen, aurreko urtean baino %11,7 ...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224657/heldu-den-urtetik-aurrera-m-8a-jaieguna-izatea-proposatu-du-mendiak.htm
Gizartea
Heldu den urtetik aurrera M-8a jaieguna izatea proposatu du Mendiak
Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak adierazi du urrats bat izanen dela «berdintasunaren kausaren inguruan sentsibilizatzeko».
Heldu den urtetik aurrera M-8a jaieguna izatea proposatu du Mendiak. Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak adierazi du urrats bat izanen dela «berdintasunaren kausaren inguruan sentsibilizatzeko».
2024ko Martxoaren 8a jaieguna izatea proposatu du Idoia Mendiak, Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburuak. Eusko Jaurlaritzak Gasteizen eginiko Laneko Ikuskaritzaren egitekoa ordainsari-berdintasunean jardunaldiaren hasieran egin ditu adierazpenok lehendakariordeak, eta Arabako, Bizkaiko eta...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224658/migratzaileei-herrialdean-sartzea-mugatzeko-lege-berri-bat-onartu-dute-aebek.htm
Mundua
Migratzaileei herrialdean sartzea mugatzeko lege berri bat onartu dute AEBek
Araua maiatzean sartuko da indarrean, aurreko administrazioak onartutako osasun larrialdia amaitzen denean. Asiloa ukatuko zaie AEBetara bidean igarotako herrialdeetan babesa eskatu ez dutenei eta Estatu Batuetan asiloa eskatu asmo dutela jakinarazten ez dutenei.
Migratzaileei herrialdean sartzea mugatzeko lege berri bat onartu dute AEBek. Araua maiatzean sartuko da indarrean, aurreko administrazioak onartutako osasun larrialdia amaitzen denean. Asiloa ukatuko zaie AEBetara bidean igarotako herrialdeetan babesa eskatu ez dutenei eta Estatu Batuetan asiloa eskatu asmo dutela jak...
Datorren maiatzean amaituko da Donald Trump presidente zenean onartutako 42. Titulua. Arau hark pandemiak eragindako osasun larrialdia hartzen zuen oinarri AEBetara paperik gabe sartzen saiatzen ziren migratzaileak Mexikora kanporatu ahal izateko. Hori amaitzeak, baina, ez ditu murriztuko migratzaileek gainditu beharre...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224659/donibane-lohizunen-irakasle-bat-hil-duen-16-urteko-ikasleak-arazo-psikologikoak-ditu.htm
Gizartea
Donibane Lohizunen irakasle bat hil duen 16 urteko ikasleak arazo psikologikoak ditu
Tomas Akinokoa lizeo katolikoan gertatu da erasoa gaur goizean. Ondorioztatu dute erasotzaileak aurretik prestatu duela hilketa, labana handi bat baitzeukan motxilan ezkutatuta. «Ahotsak entzun» dituela esan die ikaskideei.
Donibane Lohizunen irakasle bat hil duen 16 urteko ikasleak arazo psikologikoak ditu. Tomas Akinokoa lizeo katolikoan gertatu da erasoa gaur goizean. Ondorioztatu dute erasotzaileak aurretik prestatu duela hilketa, labana handi bat baitzeukan motxilan ezkutatuta. «Ahotsak entzun» dituela esan die ikaskideei.
Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Tomas Akinokoa lizeoko irakasle bati labanaz eraso egin diote gaur 10:00 aldera. Baionako fiskal Jerome Bourrierek jakinarazi duenez, biktima oso larri zegoen sokorri zerbitzuek artatu dutenean, eta hil egin da. Agnes Lassalle zuen izena, eta ikastetxe katoliko horretan irakasten zuen 1997...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224661/frantziako-gobernuak-dio-goizenik-2042rako-eginen-dutela-euskal-y-arekiko-lotura.htm
Gizartea
Frantziako Gobernuak dio goizenik 2042rako eginen dutela 'euskal Y'-arekiko lotura
Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko loturak 2030erako zeuden aurreikusita
Frantziako Gobernuak dio goizenik 2042rako eginen dutela 'euskal Y'-arekiko lotura. Ipar eta Hego Euskal Herriaren arteko loturak 2030erako zeuden aurreikusita
Frantziako Gobernuaren erranetan, AHTaren Bordele eta Akize (Okzitania) arteko trenbidea ez dute 2042a baino lehenago akituko. Eta, beraz, euskal Y-arekin eginen duten lotura ere gibelatuko da. Berez, 2030erako zeuden aurreikusita lotura horiek. Ikusi gehiago: Trenbidearen berritzea, abiadura lortzeko COI Azpiegiture...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224662/nire-bizitzan-hartu-behar-izan-ditudan-erabaki-zailenetako-bat-da.htm
Kirola
«Nire bizitzan hartu behar izan ditudan erabaki zailenetako bat da»
Medikuen gomendioari jaramon eginda, Iker Irribarriak pilota profesionala utziko du, belaunean dituen arazoengatik. Martxoaren 4an agurreko jaialdia egingo diote Donostian.
«Nire bizitzan hartu behar izan ditudan erabaki zailenetako bat da». Medikuen gomendioari jaramon eginda, Iker Irribarriak pilota profesionala utziko du, belaunean dituen arazoengatik. Martxoaren 4an agurreko jaialdia egingo diote Donostian.
«Urtebete inguru daramat goi mailan jokatu eta entrenatu ezinda, belauneko mina tarteko. Saiatu naiz handik eta hemendik konponbide bat bilatzen, baina ez da erraza izan. Aditu guztien gomendioa argia izan da: nire kirol ibilbidea amaitzea». Iker Irribarriaren hitzak dira. Aramako (Gipuzkoa) pilotariak eta Fernando Bid...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224663/israelek-gutxienez-11-palestinar-hil-ditu-zisjordanian-eta-ehundik-gora-zauritu.htm
Mundua
Israelek gutxienez 11 palestinar hil ditu Zisjordanian, eta ehundik gora zauritu
Israelgo segurtasun indarrek Nablusko etxebizitza bat inguratu dute goizean, eta orduan hasi dira borrokak.
Israelek gutxienez 11 palestinar hil ditu Zisjordanian, eta ehundik gora zauritu. Israelgo segurtasun indarrek Nablusko etxebizitza bat inguratu dute goizean, eta orduan hasi dira borrokak.
Israelek 11 palestinar hil eta ehunka zauritu ditu Nablus hirian (Zisjordania). Etxebizitza bat inguratu dute goizean Israelgo segurtasun indarrek, eta horren ondorioz sortu diren istiluetan hil ditu 11 palestinarrak. Zaurituen artean, sei larri dira. Adingabea da hildakoetako bat, eta 23 eta 72 urte artekoak gainontze...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224664/osasunak-klubeko-segurtasun-zuzendaria-kargugabetu-du-ikurren-aferagatik.htm
Kirola
Osasunak klubeko Segurtasun zuzendaria kargugabetu du, ikurren aferagatik
Urtarrilaren 14an gertatutakoa «oso larritzat» jo du zuzendaritza batzordeak. Segurtasun indarrek Sadarreko harmailetatik hainbat ikur kenarazi zituzten egun hartan; besteak beste, ikurrin bat eta Nafarroako bandera bat.
Osasunak klubeko Segurtasun zuzendaria kargugabetu du, ikurren aferagatik. Urtarrilaren 14an gertatutakoa «oso larritzat» jo du zuzendaritza batzordeak. Segurtasun indarrek Sadarreko harmailetatik hainbat ikur kenarazi zituzten egun hartan; besteak beste, ikurrin bat eta Nafarroako bandera bat.
Osasunako zuzendaritza batzordeak erantzun du. Urtarrilaren 14an, taldeak Mallorcaren aurka jokatu zuen ligako partidan, istiluak izan ziren harmailetan: estadioko segurtasun indarrek hainbat ikur kenarazi zituzten, tartean ikurrin bat eta Nafarroako bandera bat, eta txistuak eta protestak eragin zituen horrek. Klubak ...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224665/anartz-aranbarri-eta-luis-roncero-iheslari-ohiak-euskal-herrira-itzuli-dira.htm
Politika
Anartz Aranbarri eta Luis Roncero iheslari ohiak Euskal Herrira itzuli dira
Roncero urtarrilean itzuli zen, eta Aranbarri atzo geratu zen aske.
Anartz Aranbarri eta Luis Roncero iheslari ohiak Euskal Herrira itzuli dira. Roncero urtarrilean itzuli zen, eta Aranbarri atzo geratu zen aske.
Luis Roncero eta Anartz Aranbarri iheslari ohiak Euskal Herrira itzuli dira, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. Roncero gasteiztarra da, eta urtarrilean itzuli zen etxera. Aranbarri, berriz, ondarroarra da (Bizkaia). Hura Venezuelatik iritsi da, eta atzo geratu zen aske, Espainiako Auzitegi Nazionaletik pasatu ostean...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224666/habanara-itzuli-da-joseba-sarrionandia.htm
Kultura
Habanara itzuli da Joseba Sarrionandia
Aristides Hernandez Ares ilustratzaile kubatarrarekin batera, Munduari bira eman zion ontzia liburuaren gaztelaniazko itzulpena aurkeztu du Alma Mater liburu dendan. Bernardo Atxaga izan du lagun.
Habanara itzuli da Joseba Sarrionandia. Aristides Hernandez Ares ilustratzaile kubatarrarekin batera, Munduari bira eman zion ontzia liburuaren gaztelaniazko itzulpena aurkeztu du Alma Mater liburu dendan. Bernardo Atxaga izan du lagun.
Portu biren artean joan-etorrian dabilen itsasontziaren antzera, Joseba Sarrionandia Habanara bueltatu da, Aristides Hernandez Ares ilustratzaile kubatarrarekin batera Una vuelta al mundo (Pamiela) liburua aurkeztera. Vedadoko Alma Mater liburu dendan ikusmina nabaria da ekitaldia hasi aurretik, entzuleek goraino bete ...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224667/industrian-izan-ezik-sektore-guztietan-irabaziak-izan-ditu-gureak-taldeak.htm
Ekonomia
Industrian izan ezik, sektore guztietan irabaziak izan ditu Gureak taldeak
210 milioi euro fakturatu ditu taldeak, eta 5 milioi euroren irabaziak izan ditu. Pandemia aurreko datuetara iritsi direla adierazi dute.
Industrian izan ezik, sektore guztietan irabaziak izan ditu Gureak taldeak. 210 milioi euro fakturatu ditu taldeak, eta 5 milioi euroren irabaziak izan ditu. Pandemia aurreko datuetara iritsi direla adierazi dute.
Gureak gizarte ekonomiako taldea pandemia aurreko datuetara itzuli da, fakturazioari eta enpleguari dagokienez. 2022ko balantzea plazaratu du gaur taldeak, Donostiako egoitzan, eta Iñaki Alkorta presidenteak adierazi du iaz 210 milioi euro fakturatu dituela enpresak; irabaziak, berriz, 5 milioi eurorenak izan ziren, As...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224668/mailua-gara-lelopean-150-euskal-sortzaile-bilduko-ditu-loraldia-festibalak.htm
Kultura
'Mailua gara!' lelopean, 150 euskal sortzaile bilduko ditu Loraldia festibalak
Martxoaren 9tik 26ra, askotariko 21 proposamen taularatuko dituzte Bilboko hamalau gunetan. «Kolpez kolpe» zizelkatu nahi dute hiriburua, sormenaren eta kultur adierazpenaren bitartez.
'Mailua gara!' lelopean, 150 euskal sortzaile bilduko ditu Loraldia festibalak. Martxoaren 9tik 26ra, askotariko 21 proposamen taularatuko dituzte Bilboko hamalau gunetan. «Kolpez kolpe» zizelkatu nahi dute hiriburua, sormenaren eta kultur adierazpenaren bitartez.
Gabriel Arestiren Harri eta herri olerkia abiapuntu hartuta osatu dute aurtengo Loraldia festibalaren leloa: Mailua gara!. «Esanen dute hau poesia eztela, baina nik esanen diet poesia mailu bat dela», idatzi zuen Arestik. Eta, hain zuzen, metafora hori baliatu dute euren asmoa azaltzeko: «Gu ere mailuak gara, eta, kolp...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224669/itun-nuklearretik-ateratzearen-ondorioez-ohartarazi-du-moskuk.htm
Mundua
Itun nuklearretik ateratzearen ondorioez ohartarazi du Moskuk
Medvedeven arabera, «oihartzun handia» izango du munduan, eta, «bereziki», AEBetan. Kremlinek Kharkiveko industria azpiegiturak bonbardatu ditu, eta Moskuk salatu du Errusiako herri bati eraso egin diotela.
Itun nuklearretik ateratzearen ondorioez ohartarazi du Moskuk. Medvedeven arabera, «oihartzun handia» izango du munduan, eta, «bereziki», AEBetan. Kremlinek Kharkiveko industria azpiegiturak bonbardatu ditu, eta Moskuk salatu du Errusiako herri bati eraso egin diotela.
Errusiak behin-behinean eten du AEBekin sinatua zuen itun bakarra, arma nuklearrak kontrolatzeari buruzkoa, eta Moskuk erabaki horren ondorioez ohartarazi du. «Oihartzun handia izango du munduan, eta bereziki AEBetan», idatzi du Telegramen Dmitri Medvedevek, Errusiako presidente ohi eta Segurtasun Kontseiluko president...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224670/azken-hamarkadan-ipar-euskal-herrian-egindako-urratsak-nabarmendu-ditu-elak.htm
Ekonomia
Azken hamarkadan Ipar Euskal Herrian egindako urratsak nabarmendu ditu ELAk
Sindikatuaren nazio Batzordeak bilera egin du Baionan. Apirilaren 8an eta 9an Itsasun egingo den Aberri Egun berezian parte hartzera deitu du.
Azken hamarkadan Ipar Euskal Herrian egindako urratsak nabarmendu ditu ELAk. Sindikatuaren nazio Batzordeak bilera egin du Baionan. Apirilaren 8an eta 9an Itsasun egingo den Aberri Egun berezian parte hartzera deitu du.
ELA sindikatuaren Nazio Batzordea Baionan bildu da gaur, Ipar Euskal Herriaren egungo egoera eta abertzaletasunak azken 60 urteetan izandako bilakaera aztertzeko. Sindikatuaren zuzendaritza biltzen duen bilkura da Nazio Batzordea, etaazken hamarkadan egindako urratsak eta sortutako tresnak nabarmendu ditu zehazki. Hori...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224671/langile-bat-hil-da-arrigorriagan-objektu-astun-batek-jota.htm
Ekonomia
Langile bat hil da Arrigorriagan, objektu astun batek jota
Atzo eguerdian izan zen istripua, Arrigorriagako (Bizkaia) Conformados Facme enpresan, eta gauean hil zen Gurutzetako ospitalean.
Langile bat hil da Arrigorriagan, objektu astun batek jota. Atzo eguerdian izan zen istripua, Arrigorriagako (Bizkaia) Conformados Facme enpresan, eta gauean hil zen Gurutzetako ospitalean.
Atzo gauean langile bat hil zen Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia), eguerdian lan istripu larri bat izan ostean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak argitaratutako informazioaren arabera,15:00ak pasatxo objektu astun batek bularrean jo zuen gizonezkoa, eta horregatik eraman zuten ospitalera. El Correo hedab...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224672/ausazko-jokoetan-dauden-genero-desberdintasunak-sozializazio-prozesuen-ondorio-direla-azaldu-dute.htm
Gizartea
Ausazko jokoetan dauden genero desberdintasunak «sozializazio prozesuen ondorio» direla azaldu dute
Emakumeei eta ausazko jokoei buruzko jardunaldia egin dute. Bertzeak bertze, azaldu dute zenbat emakume aritzen diren jokoan, eta nola landu behar den gaia etorkizunean.
Ausazko jokoetan dauden genero desberdintasunak «sozializazio prozesuen ondorio» direla azaldu dute. Emakumeei eta ausazko jokoei buruzko jardunaldia egin dute. Bertzeak bertze, azaldu dute zenbat emakume aritzen diren jokoan, eta nola landu behar den gaia etorkizunean.
«Informatu, trebatu eta hezi»: horiek dira gizartean ausazko jokoak lantzeko gakoak. Hala baieztatu dute Emakumea eta ausazko jokoak jardunaldietan egin duten mahai inguru batean. Hiru gai izan dituzte mintzagai: joko horietan dauden genero desberdintasunak; jokatzen duten emakumeen kopurua erregistratzen den baino han...