date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224673/kutxabankek-75-langile-kontratatuko-ditu-talentua-bereganatzeko.htm
Ekonomia
Kutxabankek 75 langile kontratatuko ditu, «talentua bereganatzeko»
Langile falta da, hain zuzen ere, sindikatuek etziko greba egunerako eman duten argudioetako bat.
Kutxabankek 75 langile kontratatuko ditu, «talentua bereganatzeko». Langile falta da, hain zuzen ere, sindikatuek etziko greba egunerako eman duten argudioetako bat.
Kutxabankek jakinarazi du beste 75 «profesional» hautatzeko prozesuari ekin diola. Urtearen lehen erdian hasiko dira lanean bankuan, eta gehienak bulegoen sarean integratuko dira. Hala ere, bankuak ziurtatu du batzuk bezeroen arreta pertsonalizatuan arituko direla eta beste batzuk beste adar espezializatuetan. Orain l...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224674/nafarroako-gobernuak-25-igoko-die-aurten-soldata-langile-publikoei.htm
Ekonomia
Nafarroako Gobernuak %2,5 igoko die aurten soldata langile publikoei
Igoera martxotik aurrera aplikatuko da, eta urtarrileko eta otsaileko igoera batera ordainduko zaie. Igoera hori 37,9 milioi euro kostatuko da guztira.
Nafarroako Gobernuak %2,5 igoko die aurten soldata langile publikoei. Igoera martxotik aurrera aplikatuko da, eta urtarrileko eta otsaileko igoera batera ordainduko zaie. Igoera hori 37,9 milioi euro kostatuko da guztira.
Aurrekontuetan hala zehaztu zen, baina azkenean ofizial egin du Nafarroako Gobernuak. Aurten, %2,5 igoko die administrazio publikoan, bere erakunde autonomoetan eta sozietate publikoetan lan egiten duten 30.000 langileri. Gobernuaren arabera, ostiraleko Mahai Orokorreko bileran igoera horren berri eman zieten bertan p...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224675/fernando-buesa-eta-jorge-diaz-gogoratu-dituzte-gasteizen.htm
Politika
Fernando Buesa eta Jorge Diaz gogoratu dituzte Gasteizen
Eusko Legebiltzarreko talde parlamentario guztietako ordezkariek parte hartu dute omenaldian.
Fernando Buesa eta Jorge Diaz gogoratu dituzte Gasteizen. Eusko Legebiltzarreko talde parlamentario guztietako ordezkariek parte hartu dute omenaldian.
Fernando Buesa Arabako PSE-EEko buru ohi eta legebiltzarkidea eta Jorge Diaz haren bizkartzaina gogoratu dituzte Eusko Legebiltzarreko talde parlamentario guztietako ordezkariek, Gasteizen egindako lore eskaintza batean. Gaur 23 urte bete dira ETAk bonba auto batekin hil zituenetik. Askatasunaren lorategian egindako e...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224676/elecnor-taldeak-157-milioi-euro-inbertitu-ditu-erriberako-lau-parke-eolikotan.htm
Ekonomia
Elecnor taldeak 157 milioi euro inbertitu ditu Erriberako lau parke eolikotan
Parke horiek eraikitzen ari da egun, eta maiatzetik irailera bitartean jarriko dira abian. Orotara, urtean 431 gigawatt-ordu ekoizteko ahalmena izango dute.
Elecnor taldeak 157 milioi euro inbertitu ditu Erriberako lau parke eolikotan. Parke horiek eraikitzen ari da egun, eta maiatzetik irailera bitartean jarriko dira abian. Orotara, urtean 431 gigawatt-ordu ekoizteko ahalmena izango dute.
Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakaria Erriberan izan da goizean, Corellatik gertu den Corral del Molino I parke eolikoan. Elecnor taldea, Enerfin enpresaren bitartez, beste hiru parke eoliko eraikitzen ari da, gainera: udalerri horretan, Tuteran eta Fontellasen. Bisitan, Txibitek azpimarratu du Nafarroak ene...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224677/zaintza-demokratizatu-egitasmoa-eratu-dute-zaintzari-buruz-eztabaida-kritiko-kolektiboa-bideratzeko.htm
Gizartea
Zaintza Demokratizatu egitasmoa eratu dute, zaintzari buruz «eztabaida kritiko kolektiboa» bideratzeko
Hainbat elkartek bat egin dute egitasmoan, eta gaur atera dira plazara, Donostian; propio Gipuzkoara begirako hainbat eske ere egin dituzte agerraldian.
Zaintza Demokratizatu egitasmoa eratu dute, zaintzari buruz «eztabaida kritiko kolektiboa» bideratzeko. Hainbat elkartek bat egin dute egitasmoan, eta gaur atera dira plazara, Donostian; propio Gipuzkoara begirako hainbat eske ere egin dituzte agerraldian.
«Zaintza Demokratizatu ekimenak zaintzaren etorkizunari eta inplikazioei buruzko eztabaida kritiko kolektiboa sustatu nahi du», adierazi dute gaur goizean Donostian egin duten agerraldian egitasmoko ordezkariek. Gipuzkoako Senideak, Malen Etxea, Irauli Zaintza, Zaintza Babesten egoitzen erabiltzaileen eta senideen fede...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224678/sexu-abusuengatik-32-txosten-ireki-eta-50-biktima-elkarrizketatu-ditu-bilboko-elizbarrutiak.htm
Gizartea
Sexu abusuengatik 32 txosten ireki eta 50 biktima elkarrizketatu ditu Bilboko elizbarrutiak
Susmopean dauden apaizen artean, hamalau hilda daude, eta beste biak ezin izan dituzte identifikatu. Bilboko Erruki Etxean erasotzaile bat egon zela ondorioztatu du EHUk. Derioko seminarioan, berriz, hiru egon ziren, Deustuko Unibertsitatearen arabera.
Sexu abusuengatik 32 txosten ireki eta 50 biktima elkarrizketatu ditu Bilboko elizbarrutiak. Susmopean dauden apaizen artean, hamalau hilda daude, eta beste biak ezin izan dituzte identifikatu. Bilboko Erruki Etxean erasotzaile bat egon zela ondorioztatu du EHUk. Derioko seminarioan, berriz, hiru egon ziren, Deustuko U...
Bilboko elizbarrutiak sexu abusuak aztertzeko 32 txosten ireki ditu 2019tik. Urte horretan sortu zuen elizbarrutiak adin txikikoak babesteko eta sexu abusuak prebenitzeko batzordea. Eta, ordutik, 50 biktima baino gehiago elkarrizketatu ditu. 2022ko batzordearen memoria aurkeztu du gaur elizbarrutiak. Oro har, bederatzi...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224679/huntza-taldeak-amaiera-eman-dio-bere-ibilbideari.htm
Kultura
Huntza taldeak amaiera eman dio bere ibilbideari
Bost disko eta ehunka kontzertu egin ondotik, agurra iragarri du Huntzak. Durangoko Landako gunean emango dute kontzertua larunbatean, 40 Minutu Rock jaialdian. 2024ko otsailaren 3rako azken kontzertua iragarri dute, Miribillan.
Huntza taldeak amaiera eman dio bere ibilbideari. Bost disko eta ehunka kontzertu egin ondotik, agurra iragarri du Huntzak. Durangoko Landako gunean emango dute kontzertua larunbatean, 40 Minutu Rock jaialdian. 2024ko otsailaren 3rako azken kontzertua iragarri dute, Miribillan.
Unibertsitate garaian elkartutako sei gaztek osatu zuten Huntza taldea, 2014an. Zehazki, Bilboko Goienkale kalean ezagutu zuten elkar, triki-poteo batean. Bi urte geroago, martxoaren 8an, lehen kantua kaleratu zuten: Harro gaude. Oholtza gainera salto egin zuten lehen emakumeak omendu nahi izan zituzten bertan. Omendu...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224680/soldata-arrakala-amaitzeko-laquoneurri-zehatzakraquo-eskatu-dituzte-sindikatuek.htm
Ekonomia
Soldata arrakala amaitzeko «neurri zehatzak» eskatu dituzte sindikatuek
«Sexuaren araberako lan banaketa» salatu du LABek gobernuen eta patronalen aurrean egindako mobilizazioetan. UGTren arabera, soldatetan dagoen aldea 17,9koa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %23,2koa Nafarroan.
Soldata arrakala amaitzeko «neurri zehatzak» eskatu dituzte sindikatuek. «Sexuaren araberako lan banaketa» salatu du LABek gobernuen eta patronalen aurrean egindako mobilizazioetan. UGTren arabera, soldatetan dagoen aldea 17,9koa da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %23,2koa Nafarroan.
Lan bera egiteagatik gizonek eta emakumeek ez dutela berdin kobratzen gogoratu dute berriz ere sindikatuek, eta hori konpontzeko «neurri zehatzak» hartzea galdegin diete patronalari eta gobernuei. Soldata Berdintasunaren Eguna da gaur, eta, horren harira, mobilizazioak eta adierazpenak dituzte sindikatuek. LABek protes...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224681/etxeko-langile-egoiliarren-97k-ez-dute-jasotzen-legez-dagokien-gutxieneko-soldata.htm
Ekonomia
Etxeko langile egoiliarren %97k ez dute jasotzen legez dagokien gutxieneko soldata
ELEren arabera, etxe barnean diharduten hamar langiletik hiruk ez dute paperik. Legezko egoera dutenen gehienak Gizarte Segurantzan izena emanda daude
Etxeko langile egoiliarren %97k ez dute jasotzen legez dagokien gutxieneko soldata. ELEren arabera, etxe barnean diharduten hamar langiletik hiruk ez dute paperik. Legezko egoera dutenen gehienak Gizarte Segurantzan izena emanda daude
«Etxeko langile gehienek ez dute kobratzen beren lanaldiari dagokion gutxieneko soldata. Egoiliarren kasuan, %97koa da kopuru hori». ATH-ELE etxeko langileen elkarteak urteroko txostenaren ondorio deigarrienetako bat da hori. Gutxieneko soldataren langa igoerak izan duen eragina kalkulatu dute, eta lanaldiekin alderatu...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224682/20000-especies-de-abejas-berlinaleko-lehian-erakutsi-du-estibaliz-urresolak.htm
Kultura
‘20.000 especies de abejas’ Berlinaleko lehian erakutsi du Estibaliz Urresolak
Zinema jaialdiaren 73. aldiko sari ofizialetako bat irabazteko hemeretzi hautagaien artean dago euskal zinemagilearen filma. Larunbatean jakinaraziko dituzte saridunak.
‘20.000 especies de abejas’ Berlinaleko lehian erakutsi du Estibaliz Urresolak. Zinema jaialdiaren 73. aldiko sari ofizialetako bat irabazteko hemeretzi hautagaien artean dago euskal zinemagilearen filma. Larunbatean jakinaraziko dituzte saridunak.
Euskara entzun ahal izan da gaur Berlinale Palasten. Hain zuzen ere, Estibaliz Urresola Solaguren (Laudio, Araba, 1984) zinemagileak bertan estreinatu du 20.000 especies de abejas filma, Berlingo zinema jaialdiaren 73. aldiko lehia ofizialaren barruan. Filmak euskara eta gaztelera erabiltzen ditu, eta euskal musika, Lo...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224683/berritasunen-urtean-izen-dantza.htm
Kirola
Berritasunen urtean, izen dantza
Denboraldi honetan zortzi talde arituko dira Euskotren ligan, eta horrek mugimendua ekarri du. Donostiako bi ontziak eta Tolosaldea dira berritasun gehien dutenak.
Berritasunen urtean, izen dantza. Denboraldi honetan zortzi talde arituko dira Euskotren ligan, eta horrek mugimendua ekarri du. Donostiako bi ontziak eta Tolosaldea dira berritasun gehien dutenak.
Euskotren ligan zortzi traineru ariko dira aurten, txapelketa sortu zutenetik lehendabiziko aldiz. Horrek aldaketa ugari eragin ditu talde askotan. Orio eta Hondarribia dira salbuespenak, iazko multzoei ia beren osotasunean eutsita. Kontrara, joan zen sasoian gorengo mailan aritutako Arraun Lagunak-ek, Donostiarrak eta...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224684/garabide-elkarteari-eman-diote-abadia-saria.htm
Gizartea
Garabide elkarteari eman diote Abadia saria
Euskararen biziberritzeari egindako ekarpena goratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hizkuntza gutxituen alde lan egiten du gobernuz kanpoko erakundeak.
Garabide elkarteari eman diote Abadia saria. Euskararen biziberritzeari egindako ekarpena goratu du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hizkuntza gutxituen alde lan egiten du gobernuz kanpoko erakundeak.
Gipuzkoako Foru Aldundiak Garabide gobernuz kanpoko erakundeari eman dio Anton Abadia saria. Munduko hizkuntza gutxituen biziberritze prozesuak bultzatzen ditu Garabidek, horretarako euskararen prozesua eta esperientzia oinarri hartuta. Hain zuzen ere, lan hori azpimarratu du gaur aldundiak ekitaldian. Garabide elkarte...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224686/ainhoa-barbarin-espetxera-itzularazi-dute.htm
Politika
Ainhoa Barbarin espetxera itzularazi dute
Hirugarren graduan zegoen 2022ko urritik, baina, fiskaltzaren helegitea aintzat hartuta, kartzelara itzularazi dute
Ainhoa Barbarin espetxera itzularazi dute. Hirugarren graduan zegoen 2022ko urritik, baina, fiskaltzaren helegitea aintzat hartuta, kartzelara itzularazi dute
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Ainhoa Barbarin Iurrebaso Urretxuko (Gipuzkoa) preso ohiak espetxera itzuli behar izan du, Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak fiskaltzaren helegitea aintzat hartu eta hirugarren gradua atzera bota duela eta. Martuteneko (Gipuzkoa) kartzelara bueltatu da. Ba...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224687/sexu-eraso-bat-ikertzen-ari-da-ertzaintza-irunen.htm
Gizartea
Sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Irunen
Asteburuan izan zen erasoa, goizaldean.
Sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Irunen. Asteburuan izan zen erasoa, goizaldean.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Irunen (Gipuzkoa). Asteburuan izan zen erasoa, goizaldean. Pertsona batek salatu zuen sexu askatasunaren aurkako delitu baten biktima izan zela, eta salaketa jarri zuen. Gertatutakoa ikertzen ari da Ertzaintza, baina ez ...
2023-2-22
https://www.berria.eus/albisteak/224688/polizia-bat-tirokatu-dute-irlandako-omagh-hirian.htm
Mundua
Polizia bat tirokatu dute Irlandako Omagh hirian
Lanean ez zegoen inspektore bat da biktima, eta larri eraman dute ospitalera.
Polizia bat tirokatu dute Irlandako Omagh hirian. Lanean ez zegoen inspektore bat da biktima, eta larri eraman dute ospitalera.
Poliziako inspektore bat larri zauritu dute tiroz gaur iluntzean, Irlanda iparraldeko Omagh hirian. Belfast Telegraph egunkariaren arabera, une horretan ez zen lanean ari; kirolgune baten ondoan zegoen, eta bi gizonezkok eraso egin diote. Tokian bertan artatu dute larrialdi zerbitzuek, eta egoera larri eraman dute ospi...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224709/gizon-bat-atxilotu-dute-gurutzetako-ospitalean-sexu-erasoa-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Gurutzetako ospitalean, sexu erasoa egotzita
Biktima ospitaleko paziente bat da, eta haren familiak salatu du gertatutakoa.
Gizon bat atxilotu dute Gurutzetako ospitalean, sexu erasoa egotzita. Biktima ospitaleko paziente bat da, eta haren familiak salatu du gertatutakoa.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, gizon bat atxilotu dute Gurutzetako ospitalean (Bizkaia), emakume bati sexu erasoa egitea egotzita. Biktima ospitaleko paziente bat da, eta erasotzailea, berriz, Psikiatria arloan ospitaleratuta dago. Joan den igandean gertatu zen, eta, El Correo-k jakinarazi du...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224710/turrun-hotsa-da-aurtengo-ibilaldiaren-abestia.htm
Gizartea
'Turrun hotsa' da aurtengo Ibilaldiaren abestia
Ondarroan egingo dute aurtengo Ibilaldia, 'Xe' lelopean. «Zainetan kresala duen» herria islatu dute Bizkaiko ikastolen jaiko abestian.
'Turrun hotsa' da aurtengo Ibilaldiaren abestia. Ondarroan egingo dute aurtengo Ibilaldia, 'Xe' lelopean. «Zainetan kresala duen» herria islatu dute Bizkaiko ikastolen jaiko abestian.
Jadanik ezaguna zen non, nork eta noiz: Ondarroan (Bizkaia) ospatuko dute Ibilaldia Zubi Zahar ikastolak antolatuta, maiatzaren 21ean. Eta, orain, zer soinu izango duen aurkeztu dute. Turrun hotsa da aurtengo jaiaren abestia. Axular Arizmendik sortu du abestia; «Ondarroako eta Euskal Herriko marinel guztiei omenaldi t...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224711/israelek-gaza-bonbardatu-du-hegazkinez.htm
Mundua
Israelek Gaza bonbardatu du hegazkinez
Gaur goizaldean izan da erasoa. Israelgo Segurtasun indarren arabera, Gazatik sei misil jaurti zituzten atzo gauean, eta horren erantzuna izan da bonbardaketa. Goizean Israelgo segurtasun indarrek emakume palestinar bati tiro egin diote.
Israelek Gaza bonbardatu du hegazkinez. Gaur goizaldean izan da erasoa. Israelgo Segurtasun indarren arabera, Gazatik sei misil jaurti zituzten atzo gauean, eta horren erantzuna izan da bonbardaketa. Goizean Israelgo segurtasun indarrek emakume palestinar bati tiro egin diote.
Ez dute etenik Israelen eta Palestinaren arteko erasoek. Gaurko ordu txikietan, Israelek Gazako zerrenda bonbardatu du hegazkinez. Gaza erdialdean dagoen arma fabrika bati eraso diote, baita iparraldeko arma biltegi bati ere. Tel Aviven arabera, Hamasenak dira bi egoitzak. Horien inguruan daude meskita bat, eskola bat,...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224712/bi-lagun-zauritu-dira-sute-batean-bilboko-san-frantzisko-auzoan.htm
Gizartea
Bi lagun zauritu dira sute batean, Bilboko San Frantzisko auzoan
Zaurituak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. 30 pertsona eraikinetik aterarazi dituzte.
Bi lagun zauritu dira sute batean, Bilboko San Frantzisko auzoan. Zaurituak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte. 30 pertsona eraikinetik aterarazi dituzte.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, Bilboko San Frantzisko auzoko eraikin batean sute bat egon da. Bi lagun zauritu dira, eta Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dituzte. Bertze 30 pertsona eraikinetik aterarazi dituzte. Suhiltzaile bat eta bi ertzain ere artatu dituzte. Ezbeharra goizeko 8:25 ...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224713/mendiko-eskia-etxean.htm
albisteak
Mendiko eskia, etxean
Elurra egin du berriro. Aurreko geruza zaharraren gainean zenbait lekutan, hala nola Aralarren, Saioan, Orreaga gaineko gailurretan... eta aurreko geruza hori jada urtua zen mendi gainetan, beste zenbait lekutan. Beraz, aukera dugu berriro ere etxe inguruko gailurretan mendiko eskia egiteko. Non? Hemen oinarrizko gida ...
Mendiko eskia, etxean. Elurra egin du berriro. Aurreko geruza zaharraren gainean zenbait lekutan, hala nola Aralarren, Saioan, Orreaga gaineko gailurretan... eta aurreko geruza hori jada urtua zen mendi gainetan, beste zenbait lekutan. Beraz, aukera dugu berriro ere etxe inguruko gailurretan mendiko eskia egiteko. Non?...
ZALAMA (1.336 m) Euskal Herriko mendebaldean, Kantabria eta Burgos arteko mugan, Zalama mendilerroa aproposa da mendiko eskirako. Arreturasko lepotik (Bizkaia, 641 metro) abiatzen den pistatik hasten da igoera Zalama mendira. Pistatik leporaino, eta, handik, gainez gain iristen da tontorreraino. Behin hara iritsita, j...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224714/abenduan-17-hipoteka-gutxiago-sinatu-dira.htm
Ekonomia
Abenduan %17 hipoteka gutxiago sinatu dira
2022an %6ko igoera egon da, baina azken hilabeteetako interes tasen igoerak eragin du geldialdia.
Abenduan %17 hipoteka gutxiago sinatu dira. 2022an %6ko igoera egon da, baina azken hilabeteetako interes tasen igoerak eragin du geldialdia.
Azken hilabeteetako interes tasen eta, beraz, Euriborraren igoera handiaren ondorioz, etxebizitza erosteko hipoteka gutxiago sinatu dira Hego Euskal Herrian. Geldialdi esanguratsua gertatu da abenduan: %17,2ko jaitsiera izan da iazko hilabete berarekin alderatuta. 2022. urtea, halere, aurrekoa baino hobea izan da. 1.57...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224715/2022an-hekimeneko-webguneek-37-milioi-bisita-jaso-zituzten-aurreko-urtean-baino-33-gehiago.htm
Bizigiro
2022an Hekimeneko webguneek 37 milioi bisita jaso zituzten, aurreko urtean baino %3,3 gehiago
Hamalau artikulu eta hiru eranskin osagarri bildu dituzte Euskal hedabideen urtekaria 2022-2023 lanean. Euskaraz daude lan guztiak, eta ingelesez itzulita ere plazaratuko dituzte artikuluak hemendik gutxira.
2022an Hekimeneko webguneek 37 milioi bisita jaso zituzten, aurreko urtean baino %3,3 gehiago. Hamalau artikulu eta hiru eranskin osagarri bildu dituzte Euskal hedabideen urtekaria 2022-2023 lanean. Euskaraz daude lan guztiak, eta ingelesez itzulita ere plazaratuko dituzte artikuluak hemendik gutxira.
Aurreko urteak emandakoaz gain, aurten mahai gainean izango diren hainbat gai mahai gainean jarri ditu Behategiak. Horrenbestez, bi urteren aipamena egin dute Euskal hedabideen urtekaria 2022-2023 lanean. Ostegun eguerdian egin dute lanaren aurkezpena, Leioan (Bizkaia), EHUko campusean. Behategiaren webgunean deskargat...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224716/espainiako-kongresuak-kontzertuaren-eta-hitzarmen-ekonomikoaren-berritzea-onartu-du.htm
Ekonomia
Espainiako Kongresuak Kontzertuaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren berritzea onartu du
Foru ogasunek kudeatuko dituzte plastikozko ontzien eta fortuna handien gaineko zerga berriak. Kupoaren eguneratzea ere onartu dute diputatuek.
Espainiako Kongresuak Kontzertuaren eta Hitzarmen Ekonomikoaren berritzea onartu du. Foru ogasunek kudeatuko dituzte plastikozko ontzien eta fortuna handien gaineko zerga berriak. Kupoaren eguneratzea ere onartu dute diputatuek.
Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako ordezkari politikoak Madrilen izan dira gaur goizean, Hego Euskal Herriko erakundeen eta Espainiako Erresumaren arteko zerga eta finantza harremanen berritzea ikusteko. Izan ere, Espainiako Kongresuak gaur goizean onartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoaren Kontzertu Ekonomiko...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224717/lanbide-heziketako-ikastetxe-guztiak-erakunde-adimendun-bilakatuko-dituzte.htm
Gizartea
Lanbide Heziketako ikastetxe guztiak erakunde adimendun bilakatuko dituzte
Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana aurkeztu du. 2025-2026ko ikasturterako, ikasle guztiak modalitate dualean aritzea nahi dute. Lanbide Heziketako 5.0 zentroak sortuko dituzte.
Lanbide Heziketako ikastetxe guztiak erakunde adimendun bilakatuko dituzte. Eusko Jaurlaritzak Lanbide Heziketako VI. Euskal Plana aurkeztu du. 2025-2026ko ikasturterako, ikasle guztiak modalitate dualean aritzea nahi dute. Lanbide Heziketako 5.0 zentroak sortuko dituzte.
«Egoerei aurre hartzeko prest egon behar den formakuntza izan behar da Lanbide Heziketa». Hori da Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako VI. Euskal Planaren helburu nagusia, Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak adierazi duenez. Gaur aurkeztu du plana, Jorge Arevalo Lanbide Heziketako sailburuordearekin batera. Areval...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224718/pentsioen-murrizketa-galarazi-dezatela-eskatu-die-elak-alderdiei.htm
Ekonomia
Pentsioen murrizketa galarazi dezatela eskatu die ELAk alderdiei
Pobretze orokorraren aurka «kaleak hartzearen» alde egin du Mitxel Lakuntzak, Iruñean afiliatuekin egindako ekitaldian. Nafarroako Gobernua langile publikoen soldaten debaluazioaren «abangoardian» dagoela salatu du sindikatuak.
Pentsioen murrizketa galarazi dezatela eskatu die ELAk alderdiei. Pobretze orokorraren aurka «kaleak hartzearen» alde egin du Mitxel Lakuntzak, Iruñean afiliatuekin egindako ekitaldian. Nafarroako Gobernua langile publikoen soldaten debaluazioaren «abangoardian» dagoela salatu du sindikatuak.
Lehenik, Nafarroako Antzerki Eskolan ekitaldia egin du goizean, eta eguerdian elkarretaratzea Iruñeko udaletxearen aurrean, Soldatak, pentsioak defendatu, pobretzeari stop lelopean. Hain zuzen ere, prezioen igoera ikusita pobretze orokorraren inguruko kezka handia duela transmititu die Mitxel Lakuntza ELAko idazkari n...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224719/irribarriaren-bost-finalak-bost-bideotan.htm
Kirola
Irribarriaren bost finalak, bost bideotan
Maila nagusian bost final jokatu ditu Iker Irribarria pilotari aramarrak, eta, galdu ala irabazi, bost harrera ekitaldi egin dizkiote urteotan, bostak Ordiziako Tximista sagardotegian.
Irribarriaren bost finalak, bost bideotan. Maila nagusian bost final jokatu ditu Iker Irribarria pilotari aramarrak, eta, galdu ala irabazi, bost harrera ekitaldi egin dizkiote urteotan, bostak Ordiziako Tximista sagardotegian.
Ordiziako Tximista sagardotegia izan da urteotan Irribarriak jokatutako finalen topalekua. Hona hemen bost ongietorri horietan Goierriko Hitza-ren kolaboratzaile Gotzon Aranburuk egindako beste horrenbeste bideo. Lehen txapela (2016) Binakako txapela (2017) (jarraitu ikusten, Goierriko Hitza-n)
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224720/eusko-jaurlaritzak-angularen-arrantza-profesionalizatuko-du.htm
Ekonomia
Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza profesionalizatuko du
Aisialdi edo kirol jarduera moduan arrantzatzen dutenei debekua ezarri die Bruselak. Kofradietan eta merkaturatzeko baimena duten saltokietan soilik saldu ahalko dira angulak.
Eusko Jaurlaritzak angularen arrantza profesionalizatuko du. Aisialdi edo kirol jarduera moduan arrantzatzen dutenei debekua ezarri die Bruselak. Kofradietan eta merkaturatzeko baimena duten saltokietan soilik saldu ahalko dira angulak.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Anguleroen Elkarteak akordioa egin dute angularen arrantza profesionalizatzeko; erabaki horrek modua emango luke jarduera horrekin jarraitzeko, Europako Batasunak debekatu egin baitu arrantzale afizionatuek espezie hori harrapatzea, espeziea desagertzeko arriskuagatik. Jaurlaritzak eta...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224721/abortua-eta-elizako-pederastia-lotzen-dituen-ekintza-egin-dute-donostian.htm
Gizartea
Abortua eta Elizako pederastia lotzen dituen ekintza egin dute Donostian
Muturreko talde katolikoek haurdunaldia eteteko eskubidearen aurka abiaturiko kanpainaren hasierarekin bat eginez, afixa faltsu bat jarri dute, Espainiako Apezpiku Konferentziaren sinadura erabilita.
Abortua eta Elizako pederastia lotzen dituen ekintza egin dute Donostian. Muturreko talde katolikoek haurdunaldia eteteko eskubidearen aurka abiaturiko kanpainaren hasierarekin bat eginez, afixa faltsu bat jarri dute, Espainiako Apezpiku Konferentziaren sinadura erabilita.
Aho zabalik geratu da bat baino gehiago, Donostiako Amara auzoan herenegun agerturiko kartel bat ikusita. Umeki baten irudia du erdian, eta mezu hau: Orain abortatzen baduzu... norekin egingo dugu txortan bospasei urte barru? Espainiako Apezpiku Konferentziaren izena eta logoa erabilita izenpetu dute mezua. Komunikazi...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224722/psoek-uko-egin-dio-bidegabeko-kaleratzeen-kalte-ordaina-handitzeari.htm
Ekonomia
PSOEk uko egin dio bidegabeko kaleratzeen kalte ordaina handitzeari
ERCren mozioak aldeko 55 boto baino ez ditu lortu. Martxoan eztabaidatuko dute lan baldintzak hobetzeko lege proposamena.
PSOEk uko egin dio bidegabeko kaleratzeen kalte ordaina handitzeari. ERCren mozioak aldeko 55 boto baino ez ditu lortu. Martxoan eztabaidatuko dute lan baldintzak hobetzeko lege proposamena.
Gaur egun, bidegabeko kaleratzeagatik 33 eguneko soldata ordaintzen da lan egindako urte bakoitzeko, gehienez 24 hilabetez. Askorentzat gutxiegi da, eta 33 egunetik 45 egunera handitzeko proposamenak mahai gainean daude. ERCk kalte ordaina handitzeko mozio bat aurkeztu zuen atzo Espainiako Diputatuen Kongresuan, baina,...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224723/politika-publiko-berriak-aldarrikatu-ditu-eh-bilduk.htm
Politika
«Politika publiko berriak» aldarrikatu ditu EH Bilduk
Hego Euskal Herriko hiriburuetako alkategaiak Gasteizen elkartu dira, eta «desberdinen arteko akordioak» goretsi dituzte.
«Politika publiko berriak» aldarrikatu ditu EH Bilduk. Hego Euskal Herriko hiriburuetako alkategaiak Gasteizen elkartu dira, eta «desberdinen arteko akordioak» goretsi dituzte.
Datozen udal hauteskundeetan EH Bilduk Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean aurkeztuko dituen alkategaiek bilera egin dute Gasteizen, eta «politika publiko berriak» abian jartzearen garrantzia nabarmendu dute. Maria del Rio Bilboko hautagaiak, Juan Karlos Izagirre Donostiakoak, Rocio Vitero Gasteizkoak eta Joseba A...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224724/bihar-iritsiko-da-irati-zinema-aretoetara.htm
Kultura
Bihar iritsiko da 'Irati' zinema aretoetara
Euskal mitologiako pertsonaiak ditu oinarri Paul Urkijoren lanak, eta VIII. mendean girotuta dago.
Bihar iritsiko da 'Irati' zinema aretoetara. Euskal mitologiako pertsonaiak ditu oinarri Paul Urkijoren lanak, eta VIII. mendean girotuta dago.
Bost urteko lanaren ondoren, bihar iritsiko da Paul Urkijoren Irati filma zinema aretoetara. VIII. mendean dago girotuta ikus-entzunezkoa, eta paganismoaren amaiera kontatzen du: kristautasuna Europan barrena hedatzen hasi zen garaia. Filmean, baina, basoan bizi direnek eutsi egin nahi diete lehengo sinesmenei. Filmare...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224725/buru-osasuneko-arazoak-izanik-ere-erasotzaileari-erantzukizun-penala-egozten-ahal-zaiola-dio-prokuradoreak.htm
Gizartea
Buru osasuneko arazoak izanik ere erasotzaileari erantzukizun penala egozten ahal zaiola dio prokuradoreak
Bere baitan entzuten duen ahots batek bultzatu zuela deklaratu du 16 urteko mutikoak Poliziaren aitzinean. Presondegira sartzeko eskatuko du Baionako fiskaltzak
Buru osasuneko arazoak izanik ere erasotzaileari erantzukizun penala egozten ahal zaiola dio prokuradoreak. Bere baitan entzuten duen ahots batek bultzatu zuela deklaratu du 16 urteko mutikoak Poliziaren aitzinean. Presondegira sartzeko eskatuko du Baionako fiskaltzak
Pentsaurrekoa egin du Jerome Bourrier Baionako prokuradoreak, asteazken goizean Donibane Lohizuneko (Lapurdi) Tomas Akinokoa lizeo pribatuan gertatutako ezbeharrari buruz azalpenak emateko. 52 urteko irakasle bat zendu zen, 16 urteko ikasle batek labankadaz eraso egin ondoren. Biziki zehatz mintzatu da prokuradorea ger...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224726/errusiak-arreta-handiagoarekin-sendotuko-du-bere-indar-nuklearra.htm
Mundua
Errusiak «arreta handiagoarekin» sendotuko du bere indar nuklearra
Errusiaren inbasioaren lehen urteurrenaren bezperan Putinek nabarmendu du aurten hedatuko dituela kontinente arteko Sarmat misilak. Zelenskik esan du Txinako agintariekin bildu nahiko lukeela.
Errusiak «arreta handiagoarekin» sendotuko du bere indar nuklearra. Errusiaren inbasioaren lehen urteurrenaren bezperan Putinek nabarmendu du aurten hedatuko dituela kontinente arteko Sarmat misilak. Zelenskik esan du Txinako agintariekin bildu nahiko lukeela.
Errusiak «arreta handiagoarekin» sendotuko du lurreko, itsasoko eta aireko bere indar nuklearra. Hori jakinarazi du Vladimir Putin Kremlineko buruak gaur. Albistea heldu da, hain zuzen, AEBekin arma nuklearren kontrolerako duen itun bakarra behin-behinean eten duela aditzera eman eta bi egunera —Mendebaldeko herrialdee...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224727/ferrandi-preso-korsikarrari-erdiaskatasuneko-erregimena-onartu-diote.htm
Mundua
Ferrandi preso korsikarrari erdiaskatasuneko erregimena onartu diote
62 urteko presoari zaintzarako neurri zorrotzak ezarriko zaizkio urtebetez, «hamar urterako» baldintzapeko askatasuna onartu aurretik.
Ferrandi preso korsikarrari erdiaskatasuneko erregimena onartu diote. 62 urteko presoari zaintzarako neurri zorrotzak ezarriko zaizkio urtebetez, «hamar urterako» baldintzapeko askatasuna onartu aurretik.
Alain Ferrandi Korsikako preso nazionalistari erdiaskatasuneko erregimena onartu dio terrorismoaren aurkako epaiak ebazten dituen auzitegiak. Hala, Ferrandik urtebeteko probaldia bete beharko du baldintzapeko askatasuna onartzeko. Preso korsikarra 1999ko maiatzean sartu zuten espetxean, eta bizi osoko kartzela zigorra ...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224728/bi-minutuan-behin-emakume-bat-hiltzen-da-haurdunaldiarekin-lotutako-arazoengatik.htm
Mundua
Bi minutuan behin emakume bat hiltzen da haurdunaldiarekin lotutako arazoengatik
OMEren azken txostenaren arabera, 2000tik 2020ra bitartean %17 handitu zen erditzean hildako emakumeen kopurua Europan eta Amerika iparraldean. Hala ere, Saharaz hegoaldeko herrialdeetan gertatzen dira oraindik heriotza gehienak.
Bi minutuan behin emakume bat hiltzen da haurdunaldiarekin lotutako arazoengatik. OMEren azken txostenaren arabera, 2000tik 2020ra bitartean %17 handitu zen erditzean hildako emakumeen kopurua Europan eta Amerika iparraldean. Hala ere, Saharaz hegoaldeko herrialdeetan gertatzen dira oraindik heriotza gehienak.
Albiste hau irakurtzerako, emakume bat haurdunaldiagatik edo erditzeagatik hila izango da munduko txokoren batean. Hala salatu du OME Osasunaren Mundu Erakundearen azken txostenak, bi minutuan behin hiltzen dela emakumezko bat munduan, haurdunaldiarekin lotutako arazoengatik. 2000tik 2020ra arteko datuak aztertu dituzt...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224729/bizkaitarrak-mugitu-dira-gehien.htm
Kirola
Bizkaitarrak mugitu dira gehien
Arraun denboraldi berrirako, hamar arraunlaritik gora fitxatu dituzte Eusko Label ligako hainbat taldek. Iaz sailkapeneko goiko postuetan amaitu zuten traineruak aldatu dira gutxien. Santurtzik, Zierbenak eta Meirak entrenatzailea aldatu dute.
Bizkaitarrak mugitu dira gehien. Arraun denboraldi berrirako, hamar arraunlaritik gora fitxatu dituzte Eusko Label ligako hainbat taldek. Iaz sailkapeneko goiko postuetan amaitu zuten traineruak aldatu dira gutxien. Santurtzik, Zierbenak eta Meirak entrenatzailea aldatu dute.
Ohikoa den moduan, denboraldi berriari begira Eusko Label ligako traineruetan ez da arraunlari mugimendurik falta izan. Sei talde asko aldatu dira, eta gainontzeko seiek iazko multzoari eutsi diote. Iaz sailkapeneko lehendabiziko postuetan amaitu zuten taldeen artean, Bermeo, Hondarribia, Donostiarra eta Getaria gutxi ...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224730/euskara-munduko-38-hizkuntzarik-laquopisutsuenaraquo-da-frantziako-gobernuaren-arabera.htm
Gizartea
Euskara munduko 38. hizkuntzarik «pisutsuena» da, Frantziako Gobernuaren arabera
2022ko Hizkuntzen Barometroa aurkeztu dute. Euskarak 24 toki egin ditu aurrera sailkapenean, 2017tik.
Euskara munduko 38. hizkuntzarik «pisutsuena» da, Frantziako Gobernuaren arabera. 2022ko Hizkuntzen Barometroa aurkeztu dute. Euskarak 24 toki egin ditu aurrera sailkapenean, 2017tik.
Frantziako Kultura MInisterioaren babespean argitaratzen dute 2010. urtetik Hizkuntzen Barometroa. Hainbat parametro kontuan hartuta, hizkuntza bakoitzak munduan duen «pisua» aztertzen dute. Iazko egoerari dagokiona plazaratu berri dute, eta azterturiko 634 hizkuntzatik euskarari 38. tokia eman diote, galizieraren atze...
2023-2-23
https://www.berria.eus/albisteak/224731/ertzaintzak-babestu-egin-du-donostiako-udalak-probokaziotzat-jotako-ekitaldi-faxista.htm
Politika
Ertzaintzak babestu egin du Donostiako Udalak probokaziotzat jotako ekitaldi faxista
Sei falangista elkartu dira Alderdi Ederren ETAren biktimei lore eskaintza bat egiteko, eta Ertzaintzak haien aurrean protestan bilduriko herritarren kontra jo du.
Ertzaintzak babestu egin du Donostiako Udalak probokaziotzat jotako ekitaldi faxista. Sei falangista elkartu dira Alderdi Ederren ETAren biktimei lore eskaintza bat egiteko, eta Ertzaintzak haien aurrean protestan bilduriko herritarren kontra jo du.
Denera sei falangista elkartu dira Donostiako Alderdi Ederren gaur, 17:00etan, ETAren biktimen omenezko lore eskaintza bat egiteko. Donostiako Udalak arbuiatu egin zuen faxisten deialdia asteartean, eta probokazio bat zela adierazi zuen. Baina Ertzaintzak falangistak babestu ditu, eta haien kontra protestan ari ziren h...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224760/txetx-etxeberri-eta-beatrice-molle-epaitzeko-eskatu-du-fiskaltzak-luhusoko-operazioagatik.htm
Politika
Txetx Etxeberri eta Beatrice Molle epaitzeko eskatu du fiskaltzak, Luhusoko operazioagatik
2016ko abenduan ETAren armategiaren parte bat erabileratik kanpo uzten saiatu ziren. Stephane Etxegarai 'Etxe' epaiketatik kanpo uzteko eskatu du terrorismoaren aurkako fiskaltzak.
Txetx Etxeberri eta Beatrice Molle epaitzeko eskatu du fiskaltzak, Luhusoko operazioagatik. 2016ko abenduan ETAren armategiaren parte bat erabileratik kanpo uzten saiatu ziren. Stephane Etxegarai 'Etxe' epaiketatik kanpo uzteko eskatu du terrorismoaren aurkako fiskaltzak.
Terrorismoaren aurkako Frantziako fiskaltzak Parisko Zigor Auzitegira bidali nahi du Luhusoko operazioari lotutako auzia, eta Jean Noel Etxeberri Txetx eta Beatrice Molle auziperatzeko eskatu du. Haatik, Stephane Etxegarai Etxe epaiketatik kanpo uzteko eskatu du. ETArekin lotuta, armak edukitzea eta garraitzea leporatz...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224761/parisek-laquoondoko-egunetanraquo-erantzun-bat-emango-duela-ziurtatu-du-bordeleko-errektoreak.htm
Gizartea
Parisek «ondoko egunetan» erantzun bat emango duela ziurtatu du Bordeleko errektoreak
Bordeleko errektorea Mauleko herriko etxean eta Baionako Paul Bert lizeoan izan da. Seaskak protesta antolatu du, eta Jean-Rene Etxegaraik errektoreari erran dio Seaskakoen aldarrikapena babesten duela.
Parisek «ondoko egunetan» erantzun bat emango duela ziurtatu du Bordeleko errektoreak. Bordeleko errektorea Mauleko herriko etxean eta Baionako Paul Bert lizeoan izan da. Seaskak protesta antolatu du, eta Jean-Rene Etxegaraik errektoreari erran dio Seaskakoen aldarrikapena babesten duela.
Anne Bisagni-Faure Bordeleko akademia errektorea Maulera bertaratu da gaur goizean, ikasle eta irakasleekin proiektu kultural batez hitz egitera. Seaska parean topatu du iristean, azterketak euskaraz egin daitezela eskatuz. Errektorea «harritua» zegoela iruditu zaio Seaskako Julen Mujikari. «Denbora daramagu azterketek...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224762/tubacexek-salmentak-bikoiztu-ditu-eta-20-milioi-euro-irabazi.htm
Ekonomia
Tubacexek salmentak bikoiztu ditu, eta 20 milioi euro irabazi
Azken bi urteetan galerak izan ostean, irabaziak izan zituen iaz Tubacexek. Inoizko eskaera zorrorik handiena du enpresak: 1.650 milioi euro.
Tubacexek salmentak bikoiztu ditu, eta 20 milioi euro irabazi. Azken bi urteetan galerak izan ostean, irabaziak izan zituen iaz Tubacexek. Inoizko eskaera zorrorik handiena du enpresak: 1.650 milioi euro.
Pandemia urte zailen ostean, irabazien bidera itzuli da Tubacex. 2020an 25 milioi euro galdu zituen enpresak, eta 2021ean, 32 milioi, baina 20,2 irabazi zituen 2022an. Salmentak, berriz, ia bikoiztu egin zituen: 715 milioi euro, 2021ean baino %95,8 gehiago. 2019a izan zen Tubacexek irabaziak izan zituen azken urtea, 11...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224763/mendebaldearentzat-txinak-ukrainarako-eginiko-proposamenak-ez-du-sinesgarritasunik.htm
Mundua
Mendebaldearentzat, Txinak Ukrainarako eginiko proposamenak ez du sinesgarritasunik
Elkarrizketei berriro heltzeko «baldintza egokiak» sor ditzala eskatu dio Pekinek nazioarteari, eta gerran dauden aldeei esan die «areagotze nuklearra» eragozteko
Mendebaldearentzat, Txinak Ukrainarako eginiko proposamenak ez du sinesgarritasunik. Elkarrizketei berriro heltzeko «baldintza egokiak» sor ditzala eskatu dio Pekinek nazioarteari, eta gerran dauden aldeei esan die «areagotze nuklearra» eragozteko
Errusiak Ukrainako inbasioa hasi zuenetik, apenas aldatu den Txinaren jarrera. Bere burua aktore neutral gisa aurkeztu du, eta, horrenbestez, eskatu du bai herrialde guztien subiranotasuna eta lurralde batasuna errespetatzeko, baita estatuen «segurtasun kezka zilegiak» kontuan hartzeko ere. Txina eta Errusia aliatu geo...
2023-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/224764/egunean-behin-jokoaren-katalanezko-bertsioa-egin-dute.htm
Bizigiro
Egunean Behin jokoaren katalanezko bertsioa egin dute
Datorren astelehenean abiatuko dute Un Cop Al Dia jokoaren lehen denboraldia. Codesyntaxek garatu du.
Egunean Behin jokoaren katalanezko bertsioa egin dute. Datorren astelehenean abiatuko dute Un Cop Al Dia jokoaren lehen denboraldia. Codesyntaxek garatu du.
Aurki, euskarak bezala, katalanak ere bere jokoa izango du. Codesyntax euskal enpresak Egunean Behin aplikazio arrakastatsua itzuli du, eta Un Cop Al Dia sortu. Datorren astelehenean hasiko du estreinako denboraldia, eta hamar aste iraungo du. Bi bertsioak berdinak dira mekanikan —egunero, hamar galderari erantzun beh...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224765/auzitegi-nazionaleko-fiskaltzaren-laquojarrera-oztopatzailearaquo-salatu-du-foro-sozialak.htm
Politika
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren «jarrera oztopatzailea» salatu du Foro Sozialak
Motibazio politikoko delituengatik kartzelatuta dauden euskal presoei aplikatutako politikaren behatokiaren azken txostena aurkeztu dute.
Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzaren «jarrera oztopatzailea» salatu du Foro Sozialak. Motibazio politikoko delituengatik kartzelatuta dauden euskal presoei aplikatutako politikaren behatokiaren azken txostena aurkeztu dute.
Foro Sozial Iraunkorraren arabera, Auzitegi Nazionalak «blokeatu» egiten du euskal presoei ohiko espetxe araudia aplikatzea. Hala azaldu du motibazio politikoko delituengatik kartzelatuta dauden euskal presoei aplikatutako politikaren behatokiak bere seigarren eta azken txosten monografikoan. Txostenean nabarmendu du f...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224766/zenbait-udalek-salatu-dute-lurrak-desjabetuko-dizkietela-ahtarentzat-hamahiru-zabortegi-eraikitzeko.htm
Gizartea
Zenbait udalek salatu dute lurrak desjabetuko dizkietela AHTarentzat hamahiru zabortegi eraikitzeko
Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin dute Puiu, Barasoain, Garinoain, Tirapu, Tebas-Muru Artederreta eta Biurrun-Olkotz herrietako alkateek.
Zenbait udalek salatu dute lurrak desjabetuko dizkietela AHTarentzat hamahiru zabortegi eraikitzeko. Nafarroako Parlamentuan agerraldia egin dute Puiu, Barasoain, Garinoain, Tirapu, Tebas-Muru Artederreta eta Biurrun-Olkotz herrietako alkateek.
Urtarrilean izan zuten proiektuaren berri: 122 hektarea baino gehiago desjabetu nahi ditu Adifek Nafarroako erdialdean, AHT Abiadura Handiko Trenaren lanei lotutako hamahiru zabortegi eraikitzeko. Orain arte, behin-behineko okupazio bidez egin izan dituzte operazio horiek, baina inguruko herriek salatu dute, oraingoan,...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224767/eajren-aguraingo-batzokian-pintaketak-egin-dituzte.htm
Politika
EAJren Aguraingo batzokian pintaketak egin dituzte
EAJk «iraganeko garaietara» itzuli nahi izatea egotzi die egileei.
EAJren Aguraingo batzokian pintaketak egin dituzte. EAJk «iraganeko garaietara» itzuli nahi izatea egotzi die egileei.
Aguraingo (Araba) batzokian egindako pintadak «gaitzetsi» ditu EAJren Araba Buru Batzarrak. Ustelak! EAJ gazteon etsaiak eta Euskal Negozioaren Alderdia (hori, gazteleraz) idatzi dute bertako paretan. EAJk azaldu du «iraganeko garaietara itzuli nahi duten batzuen ahultasun politikoa» erakusten du ekintzak, eta haien «j...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224768/realak-erromaren-aurka-jokatuko-du-europa-ligako-final-zortzirenetan.htm
Kirola
Realak Erromaren aurka jokatuko du Europa ligako final-zortzirenetan
Bi taldeek estreinako aldiz neurtuko dituzte indarrak txapelketa ofizial batean. Gaur egin dute zozketa, UEFAk Nyonen (Suitza) duen egoitzan.
Realak Erromaren aurka jokatuko du Europa ligako final-zortzirenetan. Bi taldeek estreinako aldiz neurtuko dituzte indarrak txapelketa ofizial batean. Gaur egin dute zozketa, UEFAk Nyonen (Suitza) duen egoitzan.
Realak leku berria markatuko du Europako mapan. Txuri-urdinek Erromaren aurka jokatuko dute Europa ligako final zortzirenetan. Aurrekaririk gabeko lehia izango da, bi taldeak estreinako aldiz ariko baitira elkarren aurka, txapelketa ofizial batean. Italiako hiriburuko Olinpiar Estadioan jokatuko dute joanekoa, martxoar...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224769/macronek-esan-du-mediterraneoko-autonomia-estatutuak-inspirazio-iturri-izan-ahalko-direla-korsikarentzat.htm
Mundua
Macronek esan du Mediterraneoko autonomia estatutuak inspirazio iturri izan ahalko direla Korsikarentzat
Urte erdi inguruko blokeoaren ostean, berriz ekin diete uharteko etorkizun instituzionalari buruzko negoziazioei. Frantziako presidenteak ere parte hartu du saio horretan, eta esan du ez dagoela «taburik».
Macronek esan du Mediterraneoko autonomia estatutuak inspirazio iturri izan ahalko direla Korsikarentzat. Urte erdi inguruko blokeoaren ostean, berriz ekin diete uharteko etorkizun instituzionalari buruzko negoziazioei. Frantziako presidenteak ere parte hartu du saio horretan, eta esan du ez dagoela «taburik».
Sorpresa batekin abiatu dute Korsikako hautetsiek eta Parisek uhartearen etorkizun instituzionalari buruzko hirugarren bilkura. Urte erdi inguru iraun duen blokeoaren ostean, beste parte hartzaile bat izan baita bilera horretan: Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Prozesu politikoari bultzada bat eman eta horren zi...
2023-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/224770/urdunan-galdutakoen-historiak-bilatzen.htm
Gizartea
Urduñan galdutakoen historiak bilatzen
1936ko gerra amaitu eta 1941era arte espetxe frankista bat egon zen Urduñan. 4.000 preso politiko inguru igaro ziren handik, eta ia erdiak Extremadurakoak ziren. 225 pertsona hil ziren guztira pareta haien artean. 71 gorpuzki topatu dituzte hilerrian.
Urduñan galdutakoen historiak bilatzen. 1936ko gerra amaitu eta 1941era arte espetxe frankista bat egon zen Urduñan. 4.000 preso politiko inguru igaro ziren handik, eta ia erdiak Extremadurakoak ziren. 225 pertsona hil ziren guztira pareta haien artean. 71 gorpuzki topatu dituzte hilerrian.
«Bai haiek, bai haien senitartekoek eskubidea dute gorpuzkiak aurkitu, desobiratu eta identifika daitezen; haiek ohoratzeko eskubidea, haiengatik negar egitekoa, haien hilobian lore bat uztekoa». Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu zela Beatriz Artolazabalek Castueran (Extremadur...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224771/gerraren-ostean-preso-asko-eta-espetxe-gutxi.htm
Gerraren ostean, «preso asko eta espetxe gutxi»
Gerraren ostean, «preso asko eta espetxe gutxi».
Urduñako presondegi nagusia 1939ko urrian ireki zuten ofizialki. Baina, horren aurretik eta leku berean —gerra hasi aurretik Urduñako jesuiten ikastetxea zen eraikinean— kontzentrazio esparru bat jarri zuten frankistek. Joseba Egiguren kazetariak horren inguruko ikerketa kaleratu zuen 2011n. Egigurenek dioenez, gerrare...
2023-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/224772/kulturen-arteko-zubiak-eraikiz.htm
Gizartea
Kulturen arteko zubiak eraikiz
Maite Ramosek Saharako Kabiak elkartasun proiektuan lan egiten du, Saharako errefuxiatuen kanpalekuak liburuz hornituz eta sahararren kultura Nafarroara ekarriz.
Kulturen arteko zubiak eraikiz. Maite Ramosek Saharako Kabiak elkartasun proiektuan lan egiten du, Saharako errefuxiatuen kanpalekuak liburuz hornituz eta sahararren kultura Nafarroara ekarriz.
Sahararen inguruan hitz egiteko orduan errefuxiatuen kanpalekuak etortzen zitzaizkion burura Maite Ramos irakasleari (Iruñea, 1967). Herri haren historia gainetik ezagutzen zuen; Fronte Polisarioa, gerra edo basamortua, horiek ziren herriarekin erlazionatzen zituen kontzeptuak, baina hori aldatu egin zen Oporrak Bakean...
2023-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/224773/burua-alhan-jartzeko.htm
Gizartea
Burua alhan jartzeko
Ikasle guziek ez baitute jakintza berdin hartzen, Antoine de La Garanderie pedagogoak ‘gogo erabiltzea’ kontzeptua pentsatu zuen bere garaian, eta haren araberako didaktika bat aplikatu. Hazparneko Iniziatiba-Formazioa elkarteak transmititzen du metodo hori.
Burua alhan jartzeko. Ikasle guziek ez baitute jakintza berdin hartzen, Antoine de La Garanderie pedagogoak ‘gogo erabiltzea’ kontzeptua pentsatu zuen bere garaian, eta haren araberako didaktika bat aplikatu. Hazparneko Iniziatiba-Formazioa elkarteak transmititzen du metodo hori.
Hazparneko Iniziatiba-Formazioa elkarteak gogo erabiltzea pedagogiari buruzko formakuntza ikastaroak proposatzen dizkie irakasle, ortofonista edota hezitzaileei. Gaur eta bihar, Philippe Meirieu pedagogo frantsesa gomitatu du Kanbora, ikasleak sortzaile izateko bideen aipatzeko. Antoine de La Garanderie (Ampoigne, Loi...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224774/philippe-meirieu-ministro-aholkularia.htm
Philippe Meirieu. Ministro aholkularia
Philippe Meirieu. Ministro aholkularia.
Philippe Meirieu izen handiko pedagogo ezaguna da Frantzian. IF elkarteak gaurko gomitatu du, Kanboko AIEC gelarat, 20:00etan, Ikasleak sortzaile bilakarazi…, bai baina nola? galdeari erantzuteko. Biharamunean, ikastaroa emanen die irakasleei, Sormen pedagogia bati buruz izenburupean. Philippe Meirieu (Ales, Gard, Okz...
2023-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/224775/ez-geunden-prest-etxe-atarian-zentral-nuklear-bat-genuela-bizitzeko.htm
Gizartea
«Ez geunden prest etxe atarian zentral nuklear bat genuela bizitzeko»
Itsasoan hainbat urtez lan egin ondoren, bahiketa baten ostean erabaki zuen lehorreratzea Juan Luis Olaranek. Kazetaritza ikasi zuen ondoren. Lemoizko zentral nuklearraren aurka ibili izan da.
«Ez geunden prest etxe atarian zentral nuklear bat genuela bizitzeko». Itsasoan hainbat urtez lan egin ondoren, bahiketa baten ostean erabaki zuen lehorreratzea Juan Luis Olaranek. Kazetaritza ikasi zuen ondoren. Lemoizko zentral nuklearraren aurka ibili izan da.
Itsasoari lotuta, itsasotik beti gertu bizi izan da Juan Luis Olaran. Lemoizko Armintzako portuan jaio zen, 1945ean, itsasoaren lehen lerroan, eta, halabeharrez, itsasoan lan egitera bultzatu zuten. Arrantzale lanetan hasi zen nerabe zela. Ondoren, merkantzia ontzietara egin zuen salto. 1984an Izarra euskal ontzia bahi...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224776/trantsizio-energetikoa-azkartu-beharraz-ohartarazi-du-eh-bilduk.htm
Ekonomia
Trantsizio energetikoa azkartu beharraz ohartarazi du EH Bilduk
Hamalau neurri jasotzen dituzten sei proposamen aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean, legez besteko proposamen gisara eztabaidatzeko. Jaurlaritzak neurriak hartu ez izana gaitzetsi du.
Trantsizio energetikoa azkartu beharraz ohartarazi du EH Bilduk. Hamalau neurri jasotzen dituzten sei proposamen aurkeztu ditu Eusko Legebiltzarrean, legez besteko proposamen gisara eztabaidatzeko. Jaurlaritzak neurriak hartu ez izana gaitzetsi du.
Trantsizio energetikoaren eta klima aldaketaren bidean, Euskal Herria «atzean» geratzen ari da EH Bilduren esanetan. Izan ere, egungo marko estrategikoa «zaharkituta» dago, eta bertan jasotzen diren helburuak jada ez dira «nahikoa». Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak adierazi duenez, «azelerazio bat» eskatzen ari...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224777/labriteko-pasarelaren-obretan-legez-kanpoko-gainkostua-egon-dela-salatu-du-iruntildeeko-eh-bilduk.htm
Politika
Labriteko pasarelaren obretan legez kanpoko gainkostua egon dela salatu du Iruñeko EH Bilduk
Koalizioaren arabera, hasierako aurrekontuarekiko aldea handiagoa da legeak baimendutakoa baino, eta, horri ihes egiteko, Enrique Maiaren udalak zatikatu egin du ordainketa
Labriteko pasarelaren obretan legez kanpoko gainkostua egon dela salatu du Iruñeko EH Bilduk. Koalizioaren arabera, hasierako aurrekontuarekiko aldea handiagoa da legeak baimendutakoa baino, eta, horri ihes egiteko, Enrique Maiaren udalak zatikatu egin du ordainketa
Iruñeko Labriteko pasarela berritzeko adjudikazio kontratua 593.000 eurokoa izan zen. Duela hamar urte egindako obren okerra zuzentzeko, ordea, gutxienez 1,45 milioi euro ordaindu direla ondorioztatu du EH Bilduk, eta ondorioz %70 inguruko gainkostua egon dela salatu du Joseba Asiron hautetsiak. «Hori da zentzugabekeri...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224778/aurtengo-lilatoiak-inoiz-baino-parte-hartze-handiagoa-izanen-du.htm
Kirola
Aurtengo Lilatoiak inoiz baino parte hartze handiagoa izanen du
6.000 emakume bilduko dira Lilatoian. Izen emateak itxi dituzte.
Aurtengo Lilatoiak inoiz baino parte hartze handiagoa izanen du. 6.000 emakume bilduko dira Lilatoian. Izen emateak itxi dituzte.
6.000 emakumek parte hartuko dute aurtengo Lilatoian, inoiz baino gehiagok. Joan den urtean, adibidez, 5.000 parte hartzaile egon ziren. Donostian eginen da, martxoaren 5ean. Athletico San Sebastian kirol klubak zortzi urte daramatza ekitaldia antolatzen, eta aurten ere ez du hutsik egin. Gaur egin dute lasterketaren a...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224779/irakaslea-labankadaz-hil-zuen-16-urteko-gaztea-preso-sartu-dute.htm
Gizartea
Irakaslea labankadaz hil zuen 16 urteko gaztea preso sartu dute
Instrukzio epailearen aitzinean deklaratu du, eta hilketa prestatuaren akusaziopean ezarri dute.
Irakaslea labankadaz hil zuen 16 urteko gaztea preso sartu dute. Instrukzio epailearen aitzinean deklaratu du, eta hilketa prestatuaren akusaziopean ezarri dute.
Ostiral goizean bukatu da bere irakaslea labankadaz hil zuen 16 urteko gaztearen atxiloaldia. Instrukzio epailearen aitzinera eraman dute, eta horrek hilketa prestatuaren akusaziopean ezarri du. Behin-behineko espetxealdian ezarri dute ondoren, adingabekoentzako presondegi batean. Herenegun gertatu zen ezbeharra Donib...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224780/hainbat-erakundek-eta-herritarrek-kalera-jo-dute-gerra-geldiarazteko.htm
Gizartea
Hainbat erakundek eta herritarrek kalera jo dute gerra geldiarazteko
Eragile batzuek Ukrainarekiko elkartasuna nabarmendu dute; beste batzuek, berriz, armak bidali izana salatu dute.
Hainbat erakundek eta herritarrek kalera jo dute gerra geldiarazteko. Eragile batzuek Ukrainarekiko elkartasuna nabarmendu dute; beste batzuek, berriz, armak bidali izana salatu dute.
Errusiako armada Ukrainan sartu zenetik urtebetera, kalera jo dute herritarrek eta instituzioek, gatazkan hildakoak gogoan hartzeko eta gerra buka dadin eskatzeko. Denek salatu dute «gerraren ankerkeria eta bidegabekeria», baina ñabardurak egon dira eragileen mezuetan: erakundeek deitutako mobilizazioetan elkartasuna a...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224781/auzitegi-nazionalak-badaezpadako-neurriak-ezarri-dizkio-inaki-graciari.htm
Politika
Auzitegi Nazionalak badaezpadako neurriak ezarri dizkio Iñaki Graciari
Epailea Gracia ikertzen ari da, ustez Miguel Angel Blancoren hilketan izan zuen parte hartzeagatik.
Auzitegi Nazionalak badaezpadako neurriak ezarri dizkio Iñaki Graciari. Epailea Gracia ikertzen ari da, ustez Miguel Angel Blancoren hilketan izan zuen parte hartzeagatik.
Auzitegi Nazionaleko instrukzio epaile Manuel Garcia Castellonek badaezpadako neurriak hartu ditu Iñaki Graciaren kontra. Hura eta beste zenbait euskal herritar ikertzen ari da epailea, ustez ETAko zuzendaritzako kide gisa Ermuko (Bizkaia) PPko zinegotzi Miguel Angel Blancoren hilketan izan zuten parte hartzeagatik. Ep...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224782/bizkaiko-foru-aldundiak-berriz-ekin-die-usansolo-herri-bihurtzeko-tramiteei.htm
Gizartea
Bizkaiko Foru Aldundiak berriz ekin die Usansolo herri bihurtzeko tramiteei
Foru Aldundiak Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralari eskatu dio bidal ditzala 2019ko udal hauteskundeetan Galdakaon izandako emaitzak.
Bizkaiko Foru Aldundiak berriz ekin die Usansolo herri bihurtzeko tramiteei. Foru Aldundiak Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralari eskatu dio bidal ditzala 2019ko udal hauteskundeetan Galdakaon izandako emaitzak.
Usansolo (Bizkaia) Bizkaiko 113. udalerria izateko bideak aurrera jarraitzen du. Hain zuzen, Bizkaiko Foru Aldundiak jakinarazi du berriz ekin diela tramiteei: Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralari 2019ko udal hauteskundeetan Galdakaon (Bizkaia) izandako emaitzak eskatu dizkio. Bide horretan jarraitzeko asmoa dute...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224783/kutxabanken-bulegoen-90-itxi-dituzte-grebagatik.htm
Ekonomia
Kutxabanken bulegoen %90 itxi dituzte, grebagatik
Langileek «aski da» esan dute, zuzendaritzak ezarritako helburu «itogarriak» salatzeko eta kontratazio gehiago eskatzeko. Bankuan «kudeaketa eredu neoliberal» bat gailentzen ari dela nabarmendu dute.
Kutxabanken bulegoen %90 itxi dituzte, grebagatik. Langileek «aski da» esan dute, zuzendaritzak ezarritako helburu «itogarriak» salatzeko eta kontratazio gehiago eskatzeko. Bankuan «kudeaketa eredu neoliberal» bat gailentzen ari dela nabarmendu dute.
Kutxabankeko bezeroek langileen haserrea eta aldarrikapenak entzun dituzte ostiral honetan. Ehunka behargin mobilizatu dira bankuaren egoitza nagusien aurrean, eta bat egin dute sindikatuek «historikotzat» jo duten greba deialdiarekin. Haien arabera, finantza erakundeak Hego Euskal Herrian dituen hamar bulegotik bedera...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224784/ahalduntze-bideak-lodifobiaren-aurka.htm
Gizartea
Ahalduntze bideak lodifobiaren aurka
Ainhoa Garcia hezitzaile feministak indarkeria estetikoa landu du, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako saio batean. Erakunde horrek egindako inkesta batek agerian utzi du herritar gehienak loditzeko beldur direla.
Ahalduntze bideak lodifobiaren aurka. Ainhoa Garcia hezitzaile feministak indarkeria estetikoa landu du, Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak antolatutako saio batean. Erakunde horrek egindako inkesta batek agerian utzi du herritar gehienak loditzeko beldur direla.
Loditzeko kezka; Ultzamaldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak inkesta bat egin du, herritarrek euren gorputzaren inguruan zer-nolako iritzia duten aztertzeko, eta gehienek erantzun dute loditzeak kezkatzen dituela. Inkestak erdigunean jarri dituen datu horiek mankomunitateko arduradunak larritu ditu, eta, egoerari a...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224785/laquolanak-merezi-izan-duela-esan-nahi-du-ziurtagiriakraquo.htm
Gizartea
«Lanak merezi izan duela esan nahi du ziurtagiriak»
Europako Zero Zabor ziurtagiria lortu izana Hernaniko Udalarentzat nahiz herritarrentzat «aitortza» bat dela esan du Xabier Lertxundik. Uste du herriko zaborraren zati bat ondo kudeatzen asmatu dutela erakusten duela.
«Lanak merezi izan duela esan nahi du ziurtagiriak». Europako Zero Zabor ziurtagiria lortu izana Hernaniko Udalarentzat nahiz herritarrentzat «aitortza» bat dela esan du Xabier Lertxundik. Uste du herriko zaborraren zati bat ondo kudeatzen asmatu dutela erakusten duela.
Iazko abenduan adierazi zuen Hernaniko Udalak Europako Zero Zabor ziurtagiriarekin bat egiteko konpromisoa, eta joan den astean jakin zuen ziurtagiria lortu duela. Euskal Herrian ez da aitortza hori duen beste herririk. Xabier Lertxundi (Hernani, 1983) alkatearen esanetan, «bide onetik» lan egin dutela erak...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224786/lsquonekatutakrsquo-emanaldia-bere-azkenera-iritsi-da.htm
Kultura
‘Nekatutak’ emanaldia bere azkenera iritsi da
Martxoaren 4an eskainiko du azken aldiz bere bakarrizketa Antton Telleriak, Donostiako Antzoki Zaharrean. Euskarazko ‘stand-up’ komedia generoan ekarpena egin nahi izan du tolosarrak.
‘Nekatutak’ emanaldia bere azkenera iritsi da. Martxoaren 4an eskainiko du azken aldiz bere bakarrizketa Antton Telleriak, Donostiako Antzoki Zaharrean. Euskarazko ‘stand-up’ komedia generoan ekarpena egin nahi izan du tolosarrak.
Lehenengo aldia zuen bakarrizketalari gisa Antton Telleria Lopetegik (Tolosa, 1993). Berak sortutako testu bat oinarri hartuta, ia bi urtez aritu da Euskal Herriko hainbat txokotan Nekatutak emanaldia eskaintzen. Donostiako Antzoki Zaharrean arituko da, azken aldiz, martxoaren 4an. Bi saio eskainiko ditu, 18:30ean eta ...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224787/donibane-garazin-kenduriko-frantsesezko-seinaleak-portugalete-parean-agertu-dira.htm
Gizartea
Donibane Garazin kenduriko frantsesezko seinaleak Portugalete parean agertu dira
Herribiltza taldeak bere gain hartu du ekintza; salatu duenez, Bizkaiko Zubia gizateriaren ondare izendatu dute, baina, aldi berean, euskara «hiltzen uzten» ari dira.
Donibane Garazin kenduriko frantsesezko seinaleak Portugalete parean agertu dira. Herribiltza taldeak bere gain hartu du ekintza; salatu duenez, Bizkaiko Zubia gizateriaren ondare izendatu dute, baina, aldi berean, euskara «hiltzen uzten» ari dira.
Herribiltza taldeak batzarra egin zuen azaroaren 6an Donibane Garazin. Frantses hutsean zeuden edo frantsesa nagusi zuten seinaleak kendu zituzten orduan, eta Pirinio Atlantikoetako Departamenduari ohartarazi zioten «seinaleetan lehentasuna eta nagusitasuna euskarari eman arte» lanean jarraituko dutela, «euskara bigarr...
2023-2-24
https://www.berria.eus/albisteak/224788/kostuen-igoera-handia-nozitu-du-cafek.htm
Ekonomia
Kostuen igoera handia nozitu du CAFek
Tren konpainiak inoiz baino gehiago saldu zuen iaz, baina 2021ean baino %38 gutxiago irabazi zuen
Kostuen igoera handia nozitu du CAFek. Tren konpainiak inoiz baino gehiago saldu zuen iaz, baina 2021ean baino %38 gutxiago irabazi zuen
CAFek inoiz baino gehiago saldu zuen iaz, baina ekoizpen kostuen garestitzearen eta inflazio handiaren eraginaren erruz 2021ean baino %38 gutxiago irabazi zuen. Zuzendaritza, baina, lasai dago, tren konpainiaren eskaera zorroa %37 handitu zen, 9.640 milioi eurotik 13.250 milioi eurora igaroz, eta haren ustez, lan karga...
2023-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/224816/amasa-villabonan-egingo-dute-aurtengo-lasterbidean-ekinaldia.htm
Politika
Amasa-Villabonan egingo dute aurtengo Lasterbidean ekinaldia
Ekainaren 3an egingo dute euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa. Bederatzigarren aldia izango da.
Amasa-Villabonan egingo dute aurtengo Lasterbidean ekinaldia. Ekainaren 3an egingo dute euskal presoen eskubideen aldeko lasterketa. Bederatzigarren aldia izango da.
Lasterbidean euskal presoen eskubideen aldeko lasterketak baditu eguna eta lekua: ekainaren 3an egingo dute, Amasa-Villabonan (Gipuzkoa). Pandemiak eragindako geldialdiaren ostean, iaz jarri zuten berriz martxan, Kanpezun (Araba). Lasterbidean ekinaldia 2013an egin zuten lehen aldiz, Oiartzunen (Gipuzkoa), eta ordutik...
2023-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/224817/milaka-lagun-atera-dira-kalera-osasun-sistema-publikoaren-alde.htm
Gizartea
Milaka lagun atera dira kalera osasun sistema publikoaren alde
Donostian, Bilbon eta Gasteizen manifestazio jendetsuak egin dituzte, Osakidetza «desegiten» ari direla salatzeko b«Negoziatzeko borondatea» duen mahai sektoriala eskatu diote Osasun Sailari
Milaka lagun atera dira kalera osasun sistema publikoaren alde. Donostian, Bilbon eta Gasteizen manifestazio jendetsuak egin dituzte, Osakidetza «desegiten» ari direla salatzeko b«Negoziatzeko borondatea» duen mahai sektoriala eskatu diote Osasun Sailari
Milaka lagunek Gasteizko, Bilboko eta Donostiako kaleak hartu dituzte gaur, aldarri batekin: «Osakidetza salba dezagun». SATSE, ELA, LAB, CCOO, UGT eta SME sindikatuek antolatutako manifestazioak osasun publikoaren alde inoiz egindako jendetsuenak izan direla nabarmendu dute antolatzaileek. Donostian, esaterako, manife...
2023-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/224818/kutxabankek-3305-milioi-euroren-irabaziak-lortu-ditu-527-gehiago.htm
Ekonomia
Kutxabankek 330,5 milioi euroren irabaziak lortu ditu, %52,7 gehiago
Aurtengo emaitzen kontura 198,3 milioi banatuko dizkie bere hiru akziodunei, irabazien %60.
Kutxabankek 330,5 milioi euroren irabaziak lortu ditu, %52,7 gehiago. Aurtengo emaitzen kontura 198,3 milioi banatuko dizkie bere hiru akziodunei, irabazien %60.
Pandemiaren aurreko irabazietara gerturatzen ari da Kutxabank, baina oraindik ez da heldu. 2022an 330,2 milioi euro irabazi zituen, aurreko urtean baino %52,7 milioi gehiago, eta 2019. urteko errekorretik hogei milioi eskasera. Edonola ere, oraindik urrun daude 2012ko bateratzearen aurreko emaitzak; 2008an, finantza k...
2023-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/224819/aitor-bengoetxea-aukeratu-dute-ueuko-zuzendari.htm
Gizartea
Aitor Bengoetxea aukeratu dute UEUko zuzendari
UEUk urteko Batzar Nagusia egin du, eta 2022ko balantzea egin dute; 50. urteurrenaren ospakizunek «atxikimendua» areagotu dutela uste dute.
Aitor Bengoetxea aukeratu dute UEUko zuzendari. UEUk urteko Batzar Nagusia egin du, eta 2022ko balantzea egin dute; 50. urteurrenaren ospakizunek «atxikimendua» areagotu dutela uste dute.
UEU Udako Euskal Unibertsitateak urteko batzar nagusia egin du, eta zuzendari berria hautatu dute han. Aitor Bengoetxea Alkorta Zuzenbide doktore eta EHUko irakaslea izango da aurrerantzean UEUko zuzendaria, Kepa Sarasolaren ordez. Bengoetxea Donostian jaio zen, 1967an. 1991tik EHUko irakaslea da, Lanaren eta Gizarte ...
2023-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/224820/pedro-asua-milizianoaren-gorpuzkiak-berreskuratu-dituzte.htm
Gizartea
Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak berreskuratu dituzte
Aranzadik Jakan aurkitu ditu 1938ko otsailaren 7an fusilatutako galdakoztarraren gorpuzkiak.
Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak berreskuratu dituzte. Aranzadik Jakan aurkitu ditu 1938ko otsailaren 7an fusilatutako galdakoztarraren gorpuzkiak.
Galdakaoko miliziano baten gorpuzkiak lurpetik atera dituzte gaur, Jakako (Espainia) hilerriko hobi batetik. Dokumentazio historikoa baliatuz aurkitu eta berreskuratu dituzte Pedro Asua Zubiaurren gorpuzkiak. Izquierda Republicanari atxikitako Zabalbide batailoiko milizianoa izan zen gerra garaian Asua, eta 1938ko otsa...
2023-2-25
https://www.berria.eus/albisteak/224821/zerga-berrian-55-miioi-ordainduko-ditu.htm
Zerga berrian 55 miioi ordainduko ditu
Zerga berrian 55 miioi ordainduko ditu.
Neurri batetik gorako bankuek zerga berezi bat ordaindu beharko dute bi urtez. Kutxabanken kasuan, faktura 55 milioi eurorena izango da aurten. Zerga horren aurkako helegitea jarri du Kutxabankek; «baztertzailea» iruditzen zaio, banku txikiek eta kanpokoek ez dutelako pagatu behar. Zehazki, Hego Euskal Herrian eta Esp...
2023-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/224822/sofia-oterok-aktorerik-onenaren-zilarrezko-hartza-lortu-du-20000-especies-de-abejas-en-egindako-lanagatik.htm
Kultura
Sofia Oterok aktorerik onenaren Zilarrezko Hartza lortu du, '20.000 especies de abejas'-en egindako lanagatik
Nicolas Philiberten 'Sur l'Adamant' filmak irabazi du Urrezko Hartza, Christian Petzolden 'Roter Himmel' filmak epaimahaiaren sari nagusia, eta Philippe Garrelek zuzendaririk onenaren Zilarrezko Hartza.
Sofia Oterok aktorerik onenaren Zilarrezko Hartza lortu du, '20.000 especies de abejas'-en egindako lanagatik. Nicolas Philiberten 'Sur l'Adamant' filmak irabazi du Urrezko Hartza, Christian Petzolden 'Roter Himmel' filmak epaimahaiaren sari nagusia, eta Philippe Garrelek zuzendaririk onenaren Zilarrezko Hartza.
«Eskerrak talde teknikoari, ile apaintzaileei, makillatzaileei, zuzendariari, ekoizleei, gurasoei, anai-arrebei, aitona-amonei, osaba-izebei...». Berlinale zinema jaialdiko sariak banatzeko ekitaldian zeudenek ezin izan dute irribarrea gorde Sofia Oterok malkotan egin duen esker mezua entzutean. 8 urteko basauriarrak a...
2023-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/224823/realak-itxura-eskasa-emanda-galdu-du-mestallan.htm
Kirola
Realak itxura eskasa emanda galdu du Mestallan
Zubeldiak sartu du partidako gol bakarra, bere atean. Partida galduta, oso gertu ditu orain aurkariak sailkapenean: puntu bakarrera du Atletico Madril, eta hirura Betis
Realak itxura eskasa emanda galdu du Mestallan. Zubeldiak sartu du partidako gol bakarra, bere atean. Partida galduta, oso gertu ditu orain aurkariak sailkapenean: puntu bakarrera du Atletico Madril, eta hirura Betis
Txakalaldi baten lehen zantzuak erakusten ari zen Reala Anoetan jokatutako azken partidetan, baina etxetik kanpo bikain ari zenez, ez zirudien larritzeko modukoa. Baina jadanik bada kezkatzeko modukoa, talde txuri-urdina Anoetatik urrun ere galtzen hasi baita. Gaur gauean 1-0 galdu du Mestallan, Valentziaren aurka. Her...
2023-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/224852/jose-luis-rubio-ikus-entzunezkoen-ekoizlea-hil-da.htm
Bizigiro
Jose Luis Rubio ikus-entzunezkoen ekoizlea hil da
Rec estudioko zuzendaria pertsona garrantzitsua izan da euskarazko bikoizketan. 62 urte zituen.
Jose Luis Rubio ikus-entzunezkoen ekoizlea hil da. Rec estudioko zuzendaria pertsona garrantzitsua izan da euskarazko bikoizketan. 62 urte zituen.
Euskarazko bikoizketak izan duen figura garrantzitsu bat hil da: Jose Luis Rubio ekoizlea. Gaixotasun larri baten ondorioz zendu da, 62 urterekin. Donostiako Rec grabaketa estudioko zuzendaria zen Rubio, eta hainbat urte egin ditu sektorean lanean. Hainbat ikus-entzunezkoren ekoizpenean parte hartutakoa ere bazen.
2023-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/224853/bi-dira-legorretako-auto-istripuan-hildakoak.htm
Gizartea
Bi dira Legorretako auto istripuan hildakoak
Gauerdia pasa berritan gertatu da ezbeharra. Elkar jo dute bi autok. Zaurituta daude beste hiru lagun.
Bi dira Legorretako auto istripuan hildakoak. Gauerdia pasa berritan gertatu da ezbeharra. Elkar jo dute bi autok. Zaurituta daude beste hiru lagun.
Auto istripu larria gertatu da gauerdian Legorreta (Gipuzkoa) parean, A-1 errepidean, Gasteizko noranzkoan. Bi autok elkar jo dute, eta bi lagun hil dira. Biktimetako bat, gizonezkoa, istripua gertatu den unean hil da, eta bigarrena, emakume bat, Donostia ospitalean zendu da ordu batzuk geroago. Beste hiru lagun zaurit...
2023-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/224854/gutxienez-62-migratzaile-hil-dira-italiako-kostaldean.htm
Mundua
Gutxienez 62 migratzaile hil dira Italiako kostaldean
Berrehun lagun zihoazen hondoratu den ontzian, eta ehun inguru desagertuta daude oraindik ere. 50 erreskatatu dituzte.
Gutxienez 62 migratzaile hil dira Italiako kostaldean. Berrehun lagun zihoazen hondoratu den ontzian, eta ehun inguru desagertuta daude oraindik ere. 50 erreskatatu dituzte.
Migratzaileen beste ontzi bat hondoratu da Mediterraneo itsasoan: berrehun lagun inguru barnean zituen ontzi bat izan zen atzo Calabriako kostaldean hondoratu zena, Italia hegoaldean. Oraingoz, haietako 62 gutxienez hil egin direla baieztatu dute, tartean, hamabi haur; desagertuta daude oraindik ere ehun inguru, eta 81...
2023-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/224855/athleticek-gironaren-aurka-galdu-du-bere-atean-bi-gol-sartuta.htm
Kirola
Athleticek Gironaren aurka galdu du, bere atean bi gol sartuta
Aleix Garciak egin du neurketako lehen gola, eta De Marcosek eta Vesgak beste biak, euren atean. Athleticen golak Yurik eta Raul Garciak sartu dituzte.
Athleticek Gironaren aurka galdu du, bere atean bi gol sartuta. Aleix Garciak egin du neurketako lehen gola, eta De Marcosek eta Vesgak beste biak, euren atean. Athleticen golak Yurik eta Raul Garciak sartu dituzte.
Gaur, edozer eginda ere, ezin zen irabazi. Hori pentsatuko dute Athleticeko zale askok gaur. Zuri-gorriei dena gaizki atera zaie gaur, eta porrot mingarria izan dute etxean, Gironaren aurka (2-3). Hori gutxi balitz bezala, neurketan min hartu dute Yerayk, Unai Simonek eta zelaira atera berria zen Morcillok, Valverdek a...
2023-2-26
https://www.berria.eus/albisteak/224856/laso-eta-eskirozentzat-ohorearen-garaipena.htm
Kirola
Laso eta Eskirozentzat ohorearen garaipena
Markagailua irauli dute 6-16 galtzen joan ostean. Sailkapenari dagokionez, ez zegoen ezer jokoan.
Laso eta Eskirozentzat ohorearen garaipena. Markagailua irauli dute 6-16 galtzen joan ostean. Sailkapenari dagokionez, ez zegoen ezer jokoan.
Amaitu da Binakako Txapelketako lehen fasea. Gaur jokatu da hamalaugarren jardunaldiko azken partida Eibarko (Gipuzkoa) Astelena pilotalekuan, jokoan ezer ez zuten bi bikoteren artean: finalaurrekoetako ligaxkarako txartela poltsikoan zuten jada Lasok eta Eskirozek, eta kanporatuta zeuden, berriz, Ezkurdia eta Martija....
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224858/gizon-bat-kartzelara-bidali-dute-irunean-emakume-bat-bortxatzeagatik.htm
Gizartea
Gizon bat kartzelara bidali dute Iruñean emakume bat bortxatzeagatik
Igandean gertatu zen erasoa. Bortxaketaz gain, lapurreta eta iruzurra egotzi dizkiote, biktimari bankuko txartela lapurtu ziolako eta erabili egin zuelako.
Gizon bat kartzelara bidali dute Iruñean emakume bat bortxatzeagatik. Igandean gertatu zen erasoa. Bortxaketaz gain, lapurreta eta iruzurra egotzi dizkiote, biktimari bankuko txartela lapurtu ziolako eta erabili egin zuelako.
Bermerik gabe espetxera bidali dute gizonezko bat, igandean Iruñean emakume bat bortxatu izana leporatuta. Epaitegiaren arabera, igande goizaldean gertatu zen erasoa, Nafarroako hiriburuko Gaztelu plazan. Emakumezkoa etxera zihoala, gizonezkoak atari batera sarrarazi zuen, eta han bortxatu egin zuen. Udaltzaingoak art...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224859/pablo-gonzalezen-atxiloaldia-hiru-hilabetez-luzatu-du-poloniako-auzitegi-batek.htm
Gizartea
Pablo Gonzalezen atxiloaldia hiru hilabetez luzatu du Poloniako auzitegi batek
Amnesty International eta Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeek Pablo Gonzalez askatzeko eskatu dute, eta «irregulartasunak» salatu dituzte.
Pablo Gonzalezen atxiloaldia hiru hilabetez luzatu du Poloniako auzitegi batek. Amnesty International eta Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeek Pablo Gonzalez askatzeko eskatu dute, eta «irregulartasunak» salatu dituzte.
Urtebete igaro da Poloniako Poliziak Pablo Gonzalez euskal kazetaria atxilotu eta espetxeratu zuenetik, eta Poloniako auzitegi batek atxiloaldia hiru hilabetez luzatzea erabaki du gaur. Ondorioz, gutxienez maiatzaren 24ra arte jarraituko du preso euskal kazetariak, RSF Mugarik Gabeko Kazetariak erakundeak jakinarazi du...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224860/cie-automotivek-300-milioi-eurotik-gorako-irabaziak-izan-ditu-iaz-122-gehiago.htm
Ekonomia
CIE Automotivek 300 milioi eurotik gorako irabaziak izan ditu iaz, %12,2 gehiago
Enpresak 400 milioi eurotik gorako etekin operatiboa izan du, eta iazko fakturazioak %24,1 egin du gora.
CIE Automotivek 300 milioi eurotik gorako irabaziak izan ditu iaz, %12,2 gehiago. Enpresak 400 milioi eurotik gorako etekin operatiboa izan du, eta iazko fakturazioak %24,1 egin du gora.
Krisiak krisi, iazkoa urtea oparoa izan da CIE Automotiventzat. Enpresak 300,1 milioi euroren irabaziak izan zituen 2022an, aurreko urtean baino %12,2 gehiago. Fakturatutako kopuruak ere gora egin du ekitaldi honetan, hots, 3.838,6 milioi euro erregistratu zituzten iaz, 2021ean baino %24,1 gehiago. Prentsa ohar baten ...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224861/bernard-elhorga-izanen-da-senpereko-auzapeza.htm
Politika
Bernard Elhorga izanen da Senpereko auzapeza
Herriko bozak berriz egin dituzte, hamazazpi hautetsik dimisioa aurkeztu ondoren. 2026 arte iraunen du agintaldiak.
Bernard Elhorga izanen da Senpereko auzapeza. Herriko bozak berriz egin dituzte, hamazazpi hautetsik dimisioa aurkeztu ondoren. 2026 arte iraunen du agintaldiak.
Bernard Elhorga izanen da Senpereko (Lapurdi) auzapeza. Atzo iragan zen herriko bozen bigarren itzulia, eta 1.333 herritarren bozak eskuratu zituen (%38,6). Ehun bozen diferentzia atera zion abertzaleek bultzatutako zerrenda zabalari. 1.233 boz eskuratu zituen Christophe Jauregik (%35,7). Azken lekuan iritsi zen Domini...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224862/donostia-ospitaleko-atariko-protestak-etengo-dituzte-bi-hilabetez.htm
Gizartea
Donostia ospitaleko atariko protestak etengo dituzte, bi hilabetez
Osakidetzak helarazi dien azken aktan «zehaztapenak» ikusi dituztela onartu dute langileen ordezkariek
Donostia ospitaleko atariko protestak etengo dituzte, bi hilabetez. Osakidetzak helarazi dien azken aktan «zehaztapenak» ikusi dituztela onartu dute langileen ordezkariek
Bi hilabetez etengo dituzte protestak Donostia ospitalearen aurrean astelehen goizero elkarretaratzeak egiten jardun duten langileek. Abenduan hasi zituzten protestak, Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuko hainbat arduradunen kargugabetzearen ostean, eta, ordutik, tartean eten bat egin bazuten ere, protestak...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224863/erabaki-postuetan-emakume-gehiago-behar-direla-aldarrikatu-du-emakundek.htm
Gizartea
Erabaki postuetan emakume gehiago behar direla aldarrikatu du Emakundek
Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguneko kanpaina aurkeztu dute. 'Emakumeak gora!' izanen da aurtengo leloa.
Erabaki postuetan emakume gehiago behar direla aldarrikatu du Emakundek. Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguneko kanpaina aurkeztu dute. 'Emakumeak gora!' izanen da aurtengo leloa.
Emakumeak gora! da Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunerako aurtengo leloa Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Aldarrikatu nahi dena da gizarteak emakume gehiago behar dituela erabaki postuetan, eta hori lortzeko baldintzak garatu behar direla. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak Emakunderekin elkarlan...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224864/mendi-film-bizkaia-ternua-beka-martxan.htm
albisteak
Mendi Film Bizkaia Ternua beka, martxan
Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternuak Mendi Film Bizkaia Ternua bekaren 4. aldia aurkeztu dute. Mendiko kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezkoen ekoizpen munduan zuzendari gazteak eta zuzendari berriak sustatzeko helburua du.
Mendi Film Bizkaia Ternua beka, martxan. Mendi Film jaialdiak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ternuak Mendi Film Bizkaia Ternua bekaren 4. aldia aurkeztu dute. Mendiko kulturarekin lotutako zinemagintza eta ikus-entzunezkoen ekoizpen munduan zuzendari gazteak eta zuzendari berriak sustatzeko helburua du.
2024ko Mendi Film Bizkaia Ternua beka aurkeztu dute gaur goizean Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak, Alberto Iñurrategi Ternua Groupeko mendi taldearen eta ekitaldien koordinatzaileak eta Jabier Baraiazarra Mendi Film elkarteko presidenteak. Hautatutako proiektua garatzeko 10.000...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224865/hainbat-kolonok-palestinar-bat-hil-dute-zisjordanian-eta-hirurehundik-gora-zauritu.htm
Mundua
Hainbat kolonok palestinar bat hil dute Zisjordanian, eta hirurehundik gora zauritu
Aurretik, Israelek salatu du bi kolono hil dituztela tiroz, Zisjordanian; «eraso terroristatzat» jo du. Juduen aurkako erasoak egiten dituzten palestinarrei heriotza zigorra ezartzeari aurretiazko onarpena eman dio Israelgo Gobernuak.
Hainbat kolonok palestinar bat hil dute Zisjordanian, eta hirurehundik gora zauritu. Aurretik, Israelek salatu du bi kolono hil dituztela tiroz, Zisjordanian; «eraso terroristatzat» jo du. Juduen aurkako erasoak egiten dituzten palestinarrei heriotza zigorra ezartzeari aurretiazko onarpena eman dio Israelgo Gobernuak.
Zisjordania okupatuan bizi diren kolono juduen eta palestinarren arteko oldarraldiak sarritu egin dira azken asteotan. Atzo, esaterako, bi eraso gertatu ziren: lehenengoan, Israelgo armadaren arabera, «terrorista batek» bi gazte kolono larri zauritu zituen, tiroz, eta erasoa jazo eta gutxira hil ziren. Israelgo indarra...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224866/martxoaren-3an-sistema-publikoa-defendatzera-deitu-du-gehiengo-sindikalak.htm
Gizartea
Martxoaren 3an sistema publikoa defendatzera deitu du gehiengo sindikalak
ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek manifestazioa antolatu dute ostiralerako, Gasteizko sarraskia gogoan hartuta. 'Bizi baldintza suntsiketaren aurka. 'Oraina borrokatu etorkizuna bermatzeko' lelopean deitu dute manifestaziora.
Martxoaren 3an sistema publikoa defendatzera deitu du gehiengo sindikalak. ELA, LAB, Steilas eta ESK sindikatuek manifestazioa antolatu dute ostiralerako, Gasteizko sarraskia gogoan hartuta. 'Bizi baldintza suntsiketaren aurka. 'Oraina borrokatu etorkizuna bermatzeko' lelopean deitu dute manifestaziora.
Ostiralean, 47 urte beteko dira Espainiako Poliziak bost langile hil eta ehunka zauritu zituenetik Gasteizen, eta, urtemuga oroitzeko, ekitaldi eta mobilizazio andana izango da Arabako hiriburuan. Euskal Herriko gehiengo sindikalak manifestazio batera deitu du, 18:00etarako, Zaramaga auzoko Martxoak 3 plazatik abiatuta...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224867/protokoloan-ados-jarri-ondoren-sunakek-kanpaina-hasi-du-dup-eta-tory-euroeszeptikoak-konbentzitzeko.htm
Mundua
Protokoloan ados jarri ondoren, Sunakek kanpaina hasi du DUP eta tory euroeszeptikoak konbentzitzeko
Londresek eta Bruselak bi bideko mekanismo bat adostu dute Irlanda iparraldera doazen produktuen gatazka konpontzeko. Ipar Irlandako Asanbleak iritzia eman ahalko du merkatu bakarreko lege berriak aplikatzearen inguruan, eta Europako Justizia Auzitegiak azken hitza izango du gatazketan.
Protokoloan ados jarri ondoren, Sunakek kanpaina hasi du DUP eta tory euroeszeptikoak konbentzitzeko. Londresek eta Bruselak bi bideko mekanismo bat adostu dute Irlanda iparraldera doazen produktuen gatazka konpontzeko. Ipar Irlandako Asanbleak iritzia eman ahalko du merkatu bakarreko lege berriak aplikatzearen ingurua...
Erresuma Batuko hiru lehen ministro, Europako Batzordeak aurkezturiko zazpi arau-hauste prozedura, gerra komertzial baten mehatxua eta Ipar Irlandako blokeo politikoa beharrezkoak izan dira, azkenean, Londres eta Brusela ados jartzeko Ipar Irlandarako Protokoloaren inguruan. Izena ere aldatu diote: Windsor Esparru Hitz...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224868/osakidetzako-garbitzaile-azpikontratatuek-astebeteko-greba-hasi-dute.htm
Gizartea
Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek astebeteko greba hasi dute
LABek, UGTk, CCOOk eta ESK-k antolatutako protesta bat da, lan itunaren bidez langileen lan baldintzak Osakidetzako langileenekin «homologatzeko»
Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek astebeteko greba hasi dute. LABek, UGTk, CCOOk eta ESK-k antolatutako protesta bat da, lan itunaren bidez langileen lan baldintzak Osakidetzako langileenekin «homologatzeko»
«Homologazioa ez ukitu». Horixe da gaur Osakidetzako langile azpikontratatuek hasi duten grebaren aldarri nagusia. LABek, UGTk, CCOOk eta ESK-k egin dute grebarako deia, eta aste osorako mobilizazioak ere iragarri dituzte. Gaur egin dituzte Gasteizen, Barakaldon, Donostian eta Zumarragan. Biharko ere antolatuta daude: ...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224869/gomatik-gero-eta-gertuago-dago-m23-gerrilla.htm
Mundua
Gomatik gero eta gertuago dago M23 gerrilla
Azken egunetan Mushaki bereganatu du talde armatuak. Exekuzioak egitea eta zibilak indarrez errekrutatzea egotzi diote Ruandak babestutako gerrillari. Kigalik, berriz, Ruandako genozidioan parte hartutako miliziak sustatzea leporatu dio Kinshasari.
Gomatik gero eta gertuago dago M23 gerrilla. Azken egunetan Mushaki bereganatu du talde armatuak. Exekuzioak egitea eta zibilak indarrez errekrutatzea egotzi diote Ruandak babestutako gerrillari. Kigalik, berriz, Ruandako genozidioan parte hartutako miliziak sustatzea leporatu dio Kinshasari.
M23 gerrillak iazko martxoaren 27an eten zuen 2012an hitzartutako su etena. Akordioa urratu izana leporatu zioten Kongoko Errepublika Demokratikoari, baita Ipar Kivuko gutxiengo tutsiari eraso egitea ere, Ruandako genozidioan parte hartutako gerrillariek osatutako Ruanda Askatzeko Indar Demokratikoak talde armatu hutua...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224870/podcastei-buruzko-jaialdi-bat-egingo-dute-martxoaren-2tik-4ra-donostian.htm
Bizigiro
Podcastei buruzko jaialdi bat egingo dute martxoaren 2tik 4ra Donostian
Lau mahai inguru egongo dira; horietatik bat, euskaraz. Podium plataformako (Prisa) eta EITBko podcast egileek parte hartuko dute solasaldietan.
Podcastei buruzko jaialdi bat egingo dute martxoaren 2tik 4ra Donostian. Lau mahai inguru egongo dira; horietatik bat, euskaraz. Podium plataformako (Prisa) eta EITBko podcast egileek parte hartuko dute solasaldietan.
Muriel Rukeyzer idazlearen The speed of darkness liburuan ageri den esaldi bat hartu dute lelotzat podcastgintzaren gaineko Parentesi jaialdirako. «The world is made of stories, not atoms» (Mundua istorioz egina dago, ez atomoz). Aste honetan egingo dute lehen aldiz Parentesi jaialdia, Donostian: ostegunean, ostiralean...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224871/eh-bilduk-demokrazia-eta-burujabetza-aldarrikatuko-ditu-aberri-egunean.htm
Politika
EH Bilduk demokrazia eta burujabetza aldarrikatuko ditu Aberri Egunean
Koalizio subiranistak Iruñera joateko deia egin du. Maite dugu herria lelopean mobilizatuko dira.
EH Bilduk demokrazia eta burujabetza aldarrikatuko ditu Aberri Egunean. Koalizio subiranistak Iruñera joateko deia egin du. Maite dugu herria lelopean mobilizatuko dira.
EH Bilduk Iruñean ospatuko du aurtengo Aberri Eguna, Maite dugun herria lelopean. Unai Urruzuno eta Bakartxo Ruiz eledunek azaldu dute Euskal Herriarentzat «demokrazia eta burujabetza» aldarrikatuko dituztela. Ez dira «garai errazak» estaturik gabeko nazio batentzat, EH Bilduko eledunen hitzetan. Ruizek eta Urruzunok ...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224872/elurra-euskal-herriko-kostaldeko-zenbait-lekutaraino-iritsi-da.htm
Gizartea
Elurra Euskal Herriko kostaldeko zenbait lekutaraino iritsi da
Eusko Jaurlaritzak fase operatiboan jarri du Neguko Bidezaintza Plana, eta Nafarroako Gobernuak prest ditu elurra kentzeko 64 makina.
Elurra Euskal Herriko kostaldeko zenbait lekutaraino iritsi da. Eusko Jaurlaritzak fase operatiboan jarri du Neguko Bidezaintza Plana, eta Nafarroako Gobernuak prest ditu elurra kentzeko 64 makina.
Hotz hasi da astea, eta elurra Euskal Herriko zenbait lekutan agertu da, kostaldetik gertu dauden batzuetan ere bai. Hiriburuen artean, Gasteizen eta Iruñean izan da ikusgarriena elurraren eragina. Donostian, Kontxa hondartza elurturik egon da tarte labur batez Elurrarekin batera, arazoak ere iritsi dira errepide sare...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224873/steilasek-salatu-du-bi-sareak-dituzten-hamahiru-herritan-eskaintza-publikoa-ez-dela-35era-iristen.htm
Gizartea
Steilasek salatu du bi sareak dituzten hamahiru herritan eskaintza publikoa ez dela %35era iristen
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2 urteko haurrentzako hezkuntza eskaintza aztertu dute. Nabarmendu dute zortzi herritan itunpeko eskaintza soilik dagoela.
Steilasek salatu du bi sareak dituzten hamahiru herritan eskaintza publikoa ez dela %35era iristen. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 2 urteko haurrentzako hezkuntza eskaintza aztertu dute. Nabarmendu dute zortzi herritan itunpeko eskaintza soilik dagoela.
Aurrematrikulaziorako eskaerak aurkezteko epea ostiralean amaitu zen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta, gaur, 2 urteko haurrentzako dagoen eskaintza aztertu du Steilas sindikatuak txosten batean. Haien esanetan, «eskaintza publikoa eta pribatua lehian» daude zenbait udalerritan, bi eskaintza motak dauden lekuetan itu...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224874/etxetik-mugitu-gabe-nekatutak-bakarrizketaz-gozatu-dute-eibarren.htm
Kultura
Etxetik mugitu gabe, 'Nekatutak' bakarrizketaz gozatu dute Eibarren
'Nekatutak' bakarrizketaren bi emanaldi inprobisatu zituen Antton Telleriak joan den asteburuan, Eibarren. Non, eta etxebizitza bateko egongela batean eta eraikin bateko zabaltzan.
Etxetik mugitu gabe, 'Nekatutak' bakarrizketaz gozatu dute Eibarren. 'Nekatutak' bakarrizketaren bi emanaldi inprobisatu zituen Antton Telleriak joan den asteburuan, Eibarren. Non, eta etxebizitza bateko egongela batean eta eraikin bateko zabaltzan.
Eibarko pisu batean gertatutakoa joan den larunbatean: 30 lagun inguru egongela batean, balkoira ematen duen atera begira. Bitartean, pertsona bat dago kanpoan, bere izena noiz deituko zain. «Antton Telleria». Atea ireki eta jendea txaloka hasi zaio. Egongela hori «antzoki» bihurtu du Antton Telleria bakarlariak, emana...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224875/irati-rena-da-euskarazko-film-batek-inoiz-izan-duen-estreinaldirik-arrakastatsuena.htm
Kultura
'Irati'-rena da euskarazko film batek inoiz izan duen estreinaldirik arrakastatsuena
Paul Urkijoren filmak 204.000 euro bildu ditu estreinatu osteko lehen asteburuan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aretoetan gehien ikusi den filma izan da.
'Irati'-rena da euskarazko film batek inoiz izan duen estreinaldirik arrakastatsuena. Paul Urkijoren filmak 204.000 euro bildu ditu estreinatu osteko lehen asteburuan. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aretoetan gehien ikusi den filma izan da.
Ostiralean estreinatu zen Irati, eta lehen egunetik lortu du arrakasta Paul Urkijo zuzendariaren bigarren filmak: gehien ikusi den filma izan da Araba, Bizkai eta Gipuzkoako aretoetan, 204.000 euro bildu ditu, eta, horri esker, euskaraz egin den film batek sekula izan duen estreinaldirik arrakastatsuena izan du. Dener...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224876/datu-analistak-ostalariak-eta-soldatzaileak-falta-dira-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Datu analistak, ostalariak eta soldatzaileak falta dira Hego Euskal Herrian
Adeccok argitaratutako txostenaren arabera, langileen eskasia dute zazpi sektorek Araban Bizkaian eta Gipuzkoan, eta lauk Nafarroan.
Datu analistak, ostalariak eta soldatzaileak falta dira Hego Euskal Herrian. Adeccok argitaratutako txostenaren arabera, langileen eskasia dute zazpi sektorek Araban Bizkaian eta Gipuzkoan, eta lauk Nafarroan.
Langileen «berehalako premia» dute hainbat sektorek, Adeccok gaur argitaratutako txostenaren arabera. Erkidegoka aurkeztu dituzte langile bila dabiltzan sektoreen zerrendak, eta badira hainbatetan errepikatzen direnak. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan automobilgintzak du langile faltaren lehen postua. Araban, ...
2023-2-27
https://www.berria.eus/albisteak/224877/oronoz-eta-orduna-garaile-erronkaribarren.htm
albisteak
Oronoz eta Orduna garaile Erronkaribarren
Erronkaribarreko XI. Neguko Triatloia jokatu da pasa den larunbatean, elur faltagatik hilabete pasatxo atzeratu ondoren. Enara Oronoz eta Xabier Orduna nafarrak gailendu dira proban.
Oronoz eta Orduna garaile Erronkaribarren. Erronkaribarreko XI. Neguko Triatloia jokatu da pasa den larunbatean, elur faltagatik hilabete pasatxo atzeratu ondoren. Enara Oronoz eta Xabier Orduna nafarrak gailendu dira proban.
Erronkaribarreko Neguko Triatloiaren hamaikagarren edizioa egin da pasa den larunbatean. Gainera, diziplina horretako Nafarroako Txapelketa eta Euskadiko Txapelketa izan da proba. Kategoriaren arabera (gizonezkoak, emakumezkoak eta erreleboak) mailakatutako irteera baten ondoren, kirolariak lasterkako sektoreari ekin ...