date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224878/durangoko-plateruenak-ostiralean-hasiko-du-ibilbide-berria.htm
Kultura
Durangoko Plateruenak ostiralean hasiko du ibilbide berria
Hiru urtez itxita egon ondoren, 'Piztu argiak' ekitaldiarekin hasiko dute bidea. Hiru ardatz izango ditu: euskara, kultura eta sorkuntza.
Durangoko Plateruenak ostiralean hasiko du ibilbide berria. Hiru urtez itxita egon ondoren, 'Piztu argiak' ekitaldiarekin hasiko dute bidea. Hiru ardatz izango ditu: euskara, kultura eta sorkuntza.
Hamazazpi urteren ostean, 2020ko abenduan itxi zituen ateak Durangoko (Bizkaia) Plateruena kafe antzokiak; egoera ekonomikoak behartutako erabakia izan zen. Eraikina udalaren esku geratu zen orduan, baina atea itxi bezain pronto abiatu zuten herriko hainbat kidek Plateruena eta gero, zer? dinamika. Hausnarketa prozesu ...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224911/hiru-urte-bete-dira-euskal-herrian-lehen-bi-covid-19-kasuak-atzeman-zituztenetik.htm
Gizartea
Hiru urte bete dira Euskal Herrian lehen bi COVID-19 kasuak atzeman zituztenetik
Araban detektatu zuten bat, eta Gipuzkoan bestea. Aurreko egunetan kanpoan ibiliak ziren biak. Osasun zerbitzuek esan zuten kutsakortasuna ez zela oso handia. Ordutik, Euskal Herrian 10.155 lagun hil dira koronabirusagatik.
Hiru urte bete dira Euskal Herrian lehen bi COVID-19 kasuak atzeman zituztenetik. Araban detektatu zuten bat, eta Gipuzkoan bestea. Aurreko egunetan kanpoan ibiliak ziren biak. Osasun zerbitzuek esan zuten kutsakortasuna ez zela oso handia. Ordutik, Euskal Herrian 10.155 lagun hil dira koronabirusagatik.
Eusko Jaurlaritzak 2020ko otsailaren 28an eman zuen albistearen berri: koronabirusa iritsi zen Euskal Herrira. Kasu bat topatu zuten Araban, eta beste bat Gipuzkoan. Baina kezkatzekoa zen? Nekane Murga Osasun sailburuak «lasaitasun eta konfiantza» mezua zabaldu zuen: «Kutsakortasuna ez da oso handia. Gaitza duen pertso...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224912/inflazioak-gora-egin-du-otsailean.htm
Ekonomia
Inflazioak gora egin du otsailean
Datu aurreratuen arabera, bi hamarren igo da Espainian eta Frantzian. Batean zein bestean elikagaiak izan dira garestitzearen faktore nagusietakoak.
Inflazioak gora egin du otsailean. Datu aurreratuen arabera, bi hamarren igo da Espainian eta Frantzian. Batean zein bestean elikagaiak izan dira garestitzearen faktore nagusietakoak.
Beheranzko joera eten du inflazioak. Udan goia jo ondoren —%10,7ra iritsi zen uztailean—, 2022ko azken hilabeteetan nabarmen apaldu zen —%5,6, abenduan—, baina 2023ko lehen bi hilabeteetan berriro gorantz egin du Euskal Herri osoan. INEk martxoaren 14an emango du Hego Euskal Herriko datua, baina Espainiarako gaur aurr...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224913/juan-karlos-subijana-espetxera-itzuli-da-epaileak-hirugarren-gradua-kenduta.htm
Politika
Juan Karlos Subijana espetxera itzuli da, epaileak hirugarren gradua kenduta
Subijanak hemeretzi urte daramatza preso, eta hirugarren graduan zegoen abuztutik. Sarek manifestaziora deitu du ostegunerako.
Juan Karlos Subijana espetxera itzuli da, epaileak hirugarren gradua kenduta. Subijanak hemeretzi urte daramatza preso, eta hirugarren graduan zegoen abuztutik. Sarek manifestaziora deitu du ostegunerako.
Etxerat elkarteak jakinarazi du Juan Karlos Subijana euskal presoaren gradu erregresioa agindu duela Espainiako Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak. Subijana Basauriko kartzelara (Bizkaia) itzuli da, bigarren graduan. Sarek mobilizatzeko deia egin du: ostegunean, 19:00etan manifestazio bat egingo ...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224914/hiru-dira-legorretako-auto-istripuan-hildakoak.htm
Gizartea
Hiru dira Legorretako auto istripuan hildakoak
31 urteko gizon bat zendu dela jakinarazi du Segurtasun Sailak.
Hiru dira Legorretako auto istripuan hildakoak. 31 urteko gizon bat zendu dela jakinarazi du Segurtasun Sailak.
Hirugarren lagun bat hil da asteburuan Legorreta parean gertatu zen istripuaren ondorioz, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Larunbat gauerdian izan zen ezbeharra, Legorreta (Gipuzkoa) parean, A-1 errepidean, Gasteizko noranzkoan. Bi autok elkar jo zuten, eta biktimetako bat, gizonezkoa, istripua gertatu zen unean be...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224915/salatu-dute-ehun-estreinalditatik-bi-ere-ez-direla-izaten-euskaraz.htm
Kultura
Salatu dute ehun estreinalditatik bi ere ez direla izaten euskaraz
2022an, estreinaldien %2 eta emanaldien %1 izan dira euskaraz, Pantaila Euskaraz-ek neurtu duenez. Zineman euskara sustatzeko neurriak eskatu dituzte azken horrek eta Behatokiak. Euskarazko eskaintzarik ez dagoenean salaketa jartzera deitu dituzte herritarrak.
Salatu dute ehun estreinalditatik bi ere ez direla izaten euskaraz. 2022an, estreinaldien %2 eta emanaldien %1 izan dira euskaraz, Pantaila Euskaraz-ek neurtu duenez. Zineman euskara sustatzeko neurriak eskatu dituzte azken horrek eta Behatokiak. Euskarazko eskaintzarik ez dagoenean salaketa jartzera deitu dituzte herr...
Joan den ostiralean estreinatu zen Paul Urkijoren Irati filma Hego Euskal Herriko zinemetan, eta harrera beroa izan du: euskarazko film batek inoiz izan duen estreinaldirik arrakastatsuena da. Gertakari horrek ikusleen artean sortu duen «poza eta itxaropena» baliatu dute Pantailak Euskaraz-ek eta Hizkuntz Eskubideen Be...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224917/tubos-reunidos-zulo-beltzetik-irten-da-435-milioi-euroren-irabaziak-lortuta.htm
Ekonomia
Tubos Reunidos zulo beltzetik irten da, 43,5 milioi euroren irabaziak lortuta
2008tik izandako emaitzarik onenak lortu dituzte iaz. Ipar Amerikan egin dituzte 2022ko ekitaldiko salmenten %53.
Tubos Reunidos zulo beltzetik irten da, 43,5 milioi euroren irabaziak lortuta. 2008tik izandako emaitzarik onenak lortu dituzte iaz. Ipar Amerikan egin dituzte 2022ko ekitaldiko salmenten %53.
Hamabost urteren ostean, zulo beltzetik irten da Tubos Reunidos, 43,5 milioi euroren irabaziak izan baitzituen iaz. 2022ko emaitzak 2008az geroztiko onenak izan dira, eta aurreko ekitaldietako zapore mingotsa goxatu dute. Izan ere, azken zazpi urteetan 352 milioi euroren galerak izan dituzte guztira. Arabako taldearen...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224918/22-urteko-preso-bat-hil-da-zaballako-espetxean.htm
Gizartea
22 urteko preso bat hil da Zaballako espetxean
2020ko irailetik zegoen preso, eta gaur goizean aurkitu dute hilda. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du ez zegoela suizidioen prebentziorako programan, eta ez zuela «biolentzia zantzurik».
22 urteko preso bat hil da Zaballako espetxean. 2020ko irailetik zegoen preso, eta gaur goizean aurkitu dute hilda. Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan du ez zegoela suizidioen prebentziorako programan, eta ez zuela «biolentzia zantzurik».
Zaballako espetxean preso zegoen 22 urteko gizonezko bat hil da, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak jakinarazi duenez. Jaurlaritzaren arabera, gaztea «hilda» aurkitu dute kartzelako funtzionarioek gaur, 08:00etan. Medikuei abisua eman dieten arren, ezin izan dute ezer egin. Gizonezkoa 2020ko irailetik zeg...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224919/gutxieneko-zerbitzuak-gehiegizkoak-direla-salatu-du-satsek.htm
Gizartea
Gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» direla salatu du Satsek
Sindikatuak grebara deitu ditu gaur Osasunbideko 4.000 erizain eta fisioterapeuta. Nafarroako Gobernuaren arabera, goizeko txandan jarraipena %5,15ekoa izan da.
Gutxieneko zerbitzuak «gehiegizkoak» direla salatu du Satsek. Sindikatuak grebara deitu ditu gaur Osasunbideko 4.000 erizain eta fisioterapeuta. Nafarroako Gobernuaren arabera, goizeko txandan jarraipena %5,15ekoa izan da.
«Esparru honetan zein orotan, greba deialdia kudeaketa administratiboaren porrotaren isla bat da». Nafarroan grebara deitu ditu Satsek Osasunbideko 4.000 erizain eta fisioterapeuta. Lan karga handiagatik eta lan baldintzengatik «nazkatuta» daudela adierazi dute 11:00etan egindako elkarretaratzean. Ordu horretan, osasu...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224920/martxoak-3-elkarteak-adierazi-du-gertutik-erreparatuko-diela-erakundeen-urratsei.htm
Politika
Martxoak 3 elkarteak adierazi du gertutik erreparatuko diela erakundeen urratsei
Memorialaren inguruan itxitako akordioa ontzat jo du elkarteak, eta datozen egunetako egitarauaren berri eman du. Urtaranek adierazi du Espainiak barkamena eskatu beharko lukeela fundazioko kide izan nahi badu.
Martxoak 3 elkarteak adierazi du gertutik erreparatuko diela erakundeen urratsei. Memorialaren inguruan itxitako akordioa ontzat jo du elkarteak, eta datozen egunetako egitarauaren berri eman du. Urtaranek adierazi du Espainiak barkamena eskatu beharko lukeela fundazioko kide izan nahi badu.
Martxoaren 3ko sarraskiaren 47. urteurrena hura oroitzeko zentroaren inguruko eztabaidak markatu du. Hala adierazi du Martxoak 3 elkarteak ere aste honetako ekitaldien berri emateko oharrean. Elkarteak azaldu du oroimenezko zentroaren proiektua «bideraezina» dela biktimen «parte hartze eraginkorrik gabe», eta gehitu du...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224921/israelgo-armadak-bazekien-kolonoek-palestinarrei-erasotzeko-asmoa-zutela-zisjordanian.htm
Mundua
Israelgo armadak bazekien kolonoek palestinarrei erasotzeko asmoa zutela Zisjordanian
‘Israel Hayam’ eta ‘Haaretz’ egunkarien arabera, segurtasun erakundeek ez zuten neurririk hartu igandean jazotakoak eragozteko; palestinar bat eta hiru israeldar hil ziren. NBEko Segurtasun Kontseilua biltzekoa da gaur, Zisjordaniako indarkeriaren azken gorakadaz eztabaidatzeko.
Israelgo armadak bazekien kolonoek palestinarrei erasotzeko asmoa zutela Zisjordanian. ‘Israel Hayam’ eta ‘Haaretz’ egunkarien arabera, segurtasun erakundeek ez zuten neurririk hartu igandean jazotakoak eragozteko; palestinar bat eta hiru israeldar hil ziren. NBEko Segurtasun Kontseilua biltzekoa da gaur, Zisjordaniako...
Wafa Palestinako berri agentziak Israelgo zenbait hedabidetako iturriak aipatuz jaso duenez, Israelgo armadak bazekien kolono juduek palestinarren aurka erasoaldia egiteko asmoa zutela igandean, Zisjordania okupatuan. Israelgo indarrek, ordea, ez zuten «ezer egin» gertakari hura eragozteko. Herenegun gauean, kolonoek h...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224922/spriko-zuzendari-ohiak-dagokion-baimenik-gabe-dihardu-arlo-pribatuan.htm
Politika
SPRIko zuzendari ohiak dagokion baimenik gabe dihardu arlo pribatuan
Eusko Jaurlaritzako bost goi kargudun ohi enpresa pribatuetan ari dira, arauzko bi urteak itxaron gabe. Horietako lauk baimen berezi bat lortu dute, baina ez SPRI agentziako zuzendari ohi Alexander Arriolak.
SPRIko zuzendari ohiak dagokion baimenik gabe dihardu arlo pribatuan. Eusko Jaurlaritzako bost goi kargudun ohi enpresa pribatuetan ari dira, arauzko bi urteak itxaron gabe. Horietako lauk baimen berezi bat lortu dute, baina ez SPRI agentziako zuzendari ohi Alexander Arriolak.
Ate birakarien eztabaida piztu da hauteskundeen atarian, hainbat enpresa pribatuk Eusko Jaurlaritzako bost goi kargudun ohi fitxatu dituztela eta. Euren kargu publikoak utzi eta bi urte igaro aurretik hasi dira arlo pribatuan, nahiz eta 2014ko bateraezintasunen legeak ez duen horretarako baimenik ematen. Lege horrek be...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224923/parlamenturako-eta-iruntildeeko-udalerako-zerrendak-hautatuko-ditu-asteon-eh-bilduk.htm
Politika
Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako zerrendak hautatuko ditu asteon EH Bilduk
Koalizioko militanteek larunbatera arteko epea dute aurkeztutako zerrendaren inguruan bozkatzeko.
Parlamenturako eta Iruñeko Udalerako zerrendak hautatuko ditu asteon EH Bilduk. Koalizioko militanteek larunbatera arteko epea dute aurkeztutako zerrendaren inguruan bozkatzeko.
Laura Aznal Parlamenturako zerrendaburu, eta Joseba Asiron Iruñeko Udalerako. Bi zerrendetako gainerako hautagaien berri eman du koalizioak. «Esperientzia eta Nafarroarekiko maitasuna eta ezagutza sakona» dira berritasun, bidalitako oharraren arabera. EH Bilduren arabera, hautagaitzak aurkezteko epea otsailaren 22an a...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224924/eusko-jaurlaritzak-zenbait-ikasgelatako-ratioak-jaitsiko-ditu.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak zenbait ikasgelatako ratioak jaitsiko ditu
Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen dekretua onartu dute gobernu kontseiluan. Ikastetxe publikoetan, ikasgelako gehienez egon daitekeen haur kopurua apaldu dute; itunpekoetan, zenbait mailatan aukera izango dute ikasle gutxiagoko gelak osatzeko.
Eusko Jaurlaritzak zenbait ikasgelatako ratioak jaitsiko ditu. Unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen dekretua onartu dute gobernu kontseiluan. Ikastetxe publikoetan, ikasgelako gehienez egon daitekeen haur kopurua apaldu dute; itunpekoetan, zenbait mailatan a...
Eusko Jaurlaritzak iragarrita zeukan, eta gaur berretsi du: zenbait mailatan ikasgeletako ratioak jaitsiko dituzte. Abuztuan jarri zuten jendaurrean unibertsitatez kanpoko ikastetxeen sarea antolatzeko eta planifikatzeko irizpideak ezartzen dituen dekretu proiektua, eta gaur onartu dute gobernu kontseiluan. Jokin Bilda...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224925/sunakentzat-ipar-irlandan-gobernabidea-berreskuratuta-frogatuko-da-itunaren-arrakasta.htm
Mundua
Sunakentzat, Ipar Irlandan gobernabidea berreskuratuta frogatuko da itunaren arrakasta
Erresuma Batuko lehen ministroak iradoki du hitzarturikoarekin aurrera egingo duela, DUPen erantzuna edozein dela ere.
Sunakentzat, Ipar Irlandan gobernabidea berreskuratuta frogatuko da itunaren arrakasta. Erresuma Batuko lehen ministroak iradoki du hitzarturikoarekin aurrera egingo duela, DUPen erantzuna edozein dela ere.
Rishi Sunak Erresuma Batuko lehen ministroa ez da denbora galtzen ari. Europako Batzordearekin Ipar Irlandarako Protokoloaz adosturikoaren berri eman ondoren, Komunen Ganberan izan zen atzo, diputatuak limurtzeko asmoz, eta gaur Belfastera joan da, alderdi politikoekin, enpresariekin eta herritarrekin biltzera. Sunakek...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224926/etxegabe-bat-hil-da-hendaian.htm
Gizartea
Etxegabe bat hil da Hendaian
Etxerik gabeko gizon bat hilik aurkitu dute gaur Hendaian. Bigarrena da aurten Euskal Herrian.
Etxegabe bat hil da Hendaian. Etxerik gabeko gizon bat hilik aurkitu dute gaur Hendaian. Bigarrena da aurten Euskal Herrian.
Etxegabe bat hilik aurkitu dute gaur Hendaiako Kaneta portuan. Donibane Lohizuneko komisariak ikerketuko ditu gizonaren heriotzaren nondik norakoak. Hendaiako CCAS Gizarte Ekintzarako Herri Erakundeak argitu duenez, «hamabi lotoki» ireki dituzte abenduaren 1etik martxoaren 31ra arteko tartean, «etxegabeek neguko hotza...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224927/lehengo-emakumezko-artistak-eta-egungoak-elkarrekin-lotuta.htm
Kultura
Lehengo emakumezko artistak eta egungoak, elkarrekin lotuta
‘Ikuspuntuak. Ellas’ izenburupean, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako zortzi margolanen inguruan hausnartu dute zortzi emakumezko artistak. Ikus-entzunezko proposamen bat da emaitza, eta Tamara Garcia zinemagilea aritu da gidari. Bihartik aurrera egongo da ikusgai.
Lehengo emakumezko artistak eta egungoak, elkarrekin lotuta. ‘Ikuspuntuak. Ellas’ izenburupean, Bilboko Arte Ederren Museoaren bildumako zortzi margolanen inguruan hausnartu dute zortzi emakumezko artistak. Ikus-entzunezko proposamen bat da emaitza, eta Tamara Garcia zinemagilea aritu da gidari. Bihartik aurrera egongo...
Joan den urteko arrakastaren ondoren, Ikuspuntuak egitasmoa antolatu du bigarrenez Bilboko Arte Ederren Museoko Hezkuntza eta Kultur Ekintza sailak. Museoko bildumako zortzi obra aztertu dituzte zortzi emakumezko artistak, eta horien inguruan hausnartu dute. Tamara Garcia zinemagilea aritu da zuzendari lanetan, eta bid...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224928/lan-istripuen-aurrean-gobernuen-eta-enpresarien-konplizitatea-salatu-du-elak.htm
Ekonomia
Lan istripuen aurrean, gobernuen eta enpresarien «konplizitatea» salatu du ELAk
71 lan istripu hilgarri gertatu dira iaz Hego Euskal Herrian. Sindikatua, hemendik aurrera, bakarrik mobilizatuko da.
Lan istripuen aurrean, gobernuen eta enpresarien «konplizitatea» salatu du ELAk. 71 lan istripu hilgarri gertatu dira iaz Hego Euskal Herrian. Sindikatua, hemendik aurrera, bakarrik mobilizatuko da.
«Lan istripuen eta lan gaixotasunen datuek okerrera egin dute». ELA sindikatuak 2022ko lan ezbeharren txostena aurkeztu du gaur, eta Leire Heredia lan osasuneko kideak argi utzi du datuen arrazoiak zeintzuk diren: «Lantokietako lan baldintza prekario eta kaskarrak daude datuen atzean». Sindikatuaren arabera, gutxienez ...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224929/euriborra-3534ra-heldu-da-otsailean.htm
Ekonomia
Euriborra %3,534ra heldu da otsailean
300 euroren bueltan garestituko zaie hileroko kuota 150.000 euroren hipoteka berri bat orain eguneratu behar dutenei.
Euriborra %3,534ra heldu da otsailean. 300 euroren bueltan garestituko zaie hileroko kuota 150.000 euroren hipoteka berri bat orain eguneratu behar dutenei.
Udan eta udazkenean baino motelago bada ere, goranzko bidean dago oraindik ere Euriborra. Tasa aldakorreko hipoteka gehienak kalkulatzeko erabiltzen den indizea %3,534ra iritsi da otsailean. Urtarrilarekin alderatuz gero, igoera ez da oso handia —0,197 puntu—, baina bai, ordea, iazko otsailarekiko aldea: 3,87 puntu dir...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224930/osasunaren-eta-athleticen-arteko-muxua-irudikatu-dute-bi-grafititan.htm
Kirola
Osasunaren eta Athleticen arteko muxua irudikatu dute bi grafititan
Espainiako Kopako finalerdiaren bezperan, LKN artistak bi grafiti egin ditu Bilbon zein Iruñean. Chimy eta Muniain agertzen dira bertan, besarkatzen eta elkar musukatzear.
Osasunaren eta Athleticen arteko muxua irudikatu dute bi grafititan. Espainiako Kopako finalerdiaren bezperan, LKN artistak bi grafiti egin ditu Bilbon zein Iruñean. Chimy eta Muniain agertzen dira bertan, besarkatzen eta elkar musukatzear.
Bide desberdinetatik heldu dira Osasuna eta Athletic finalerdietara. Bihar jokatuko dute bi euskal taldeek Espainiako Kopako finalera heldu ahal izateko joaneko partida Sadarren —itzulerakoa, San Mamesen, apirilaren 4an—. Sevillan jokatutako aurrez aurrekoa irabazita iritsi da Osasuna bere etxera; Athleticek, berriz, G...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224931/espainiako-auzitegi-nazionalak-berriz-ikertuko-du-etak-2000n-egindako-ekintza-bat.htm
Politika
Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz ikertuko du ETAk 2000n egindako ekintza bat
Garcia Castellon epaileak tramiterako onartu du Inpunitatearen Kontrako Espainiako Elkartearen salaketa. Hamar euskal herritar ikertuko ditu.
Espainiako Auzitegi Nazionalak berriz ikertuko du ETAk 2000n egindako ekintza bat. Garcia Castellon epaileak tramiterako onartu du Inpunitatearen Kontrako Espainiako Elkartearen salaketa. Hamar euskal herritar ikertuko ditu.
Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Manuel Garcia Castellonek beste prozesu bat hasi du ustez ETAko buruzagitzako kide izandako hamar euskal herritarren kontra. Zehazki, ETAk 2000. urtean Sallent de Gallegon (Huesca, Espainia) Guardia Zibilaren auto baten kontra egindako ekintzaren inguruko auzia ireki du berriz —bi...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224932/gazte-bat-atxilotu-dute-bergaran-eta-sexu-eraso-jarraitua-leporatuta-espetxeratu-dute.htm
Gizartea
Gazte bat atxilotu dute Bergaran, eta sexu eraso jarraitua leporatuta espetxeratu dute
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, otsaileko hiru egunetan izan ziren sexu erasoak, epe motzean, etxebizitza batean.
Gazte bat atxilotu dute Bergaran, eta sexu eraso jarraitua leporatuta espetxeratu dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, otsaileko hiru egunetan izan ziren sexu erasoak, epe motzean, etxebizitza batean.
Ertzaintzak 18 urteko gazte bat atxilotu zuen atzo Bergaran (Gipuzkoa), eta, sexu eraso jarraitua leporatuta, espetxeratu egin du epaileak. Zehaztu dutenez, emakume batek otsailean hiru egunetan sexu erasoak jasan zituela salatu du, epe motzean. Guztiak Bergarako etxebizitza batean izan ziren. Gaztea astelehenean atxi...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224933/pablo-gonzalezen-neurriz-kanpoko-atxiloaldia-salatu-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Gizartea
Pablo Gonzalezen «neurriz kanpoko atxiloaldia» salatu du Eusko Legebiltzarrak
Adierazpen bat sinatu dute EAJ, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek, eta galdegin dute buka daitezela kazetariaren aurkako eskubide urraketak
Pablo Gonzalezen «neurriz kanpoko atxiloaldia» salatu du Eusko Legebiltzarrak. Adierazpen bat sinatu dute EAJ, EH Bildu, PSE eta Elkarrekin Podemos-IU taldeek, eta galdegin dute buka daitezela kazetariaren aurkako eskubide urraketak
Pablo Gonzalez kazetaria Polonian atxilotu zutenetik urtebetera, haren aldeko adierazpena sinatu dute Eusko Legebiltzarreko talde gehienek. PP-C's eta Vox ez beste guztiek «kezka» adierazi dute kazetariaren egoerarekin, eta haren atxiloaldia luzatu izana salatu dute. Zehazki, kritikatu dute «behin-behineko atxiloaldiar...
2023-2-28
https://www.berria.eus/albisteak/224934/ezkerrak-bat-egiteaz-hausnartu-dute-oleagak-editatutako-azken-liburuan.htm
Politika
Ezkerrak bat egiteaz hausnartu dute Oleagak editatutako azken liburuan
Gemma Zabaletari, Javier Madrazori eta beste lau laguni egindako elkarrizketek eta Arnaldo Otegiren epilogoak osatuko dute liburua, besteak beste.
Ezkerrak bat egiteaz hausnartu dute Oleagak editatutako azken liburuan. Gemma Zabaletari, Javier Madrazori eta beste lau laguni egindako elkarrizketek eta Arnaldo Otegiren epilogoak osatuko dute liburua, besteak beste.
Xabier Oleagak editatutako Confluir para transformar. Testimonios de encuentro desde la izquierda liburua argitaratuko dute aurki, gazteleraz (Bat egin eraldatzeko. Ezkerretik egindako elkartzearen testigantzak). Ezkerrak bat egiteaz hausnartuko dute zenbait pertsonak liburuan. Sei elkarrizketak osatzen dute. Jatorri d...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224935/0-3-urte-arteko-haurrak-dituzten-familientzako-diru-laguntzen-gida.htm
Gizartea
0-3 urte arteko haurrak dituzten familientzako diru laguntzen gida
Gaurtik aurrera eska ditzakete 0-3 urte arteko haurrak dituztenek 200 euroko hileroko laguntzak.
0-3 urte arteko haurrak dituzten familientzako diru laguntzen gida. Gaurtik aurrera eska ditzakete 0-3 urte arteko haurrak dituztenek 200 euroko hileroko laguntzak.
Indarrean dira 0-3 urte arteko haurrak dituzten familientzako 200 euroko laguntzak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horiez gain, 3-7 urte bitarteko haurrentzako ere aurreikusi ditu Eusko Jaurlaritzak. Hona hemen eskaerak egiteko gida eta argibideak: Nork eskatu ditzake laguntzak? 3 urte arteko haurrak dituzten familie...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224955/gutxienez-36-lagun-hil-eta-130-zauritu-dira-grezian-bi-trenek-elkar-jota.htm
Mundua
Gutxienez 36 lagun hil eta 130 zauritu dira Grezian, bi trenek elkar jota
Ospitaleratuta daude 66 zauritu; haietatik sei, zainketa intentsiboetako unitatean. Merkantzia trena zen bata, eta bidaiariena bestea. Parez pare jo dute elkar, giza akats baten ondorioz.
Gutxienez 36 lagun hil eta 130 zauritu dira Grezian, bi trenek elkar jota. Ospitaleratuta daude 66 zauritu; haietatik sei, zainketa intentsiboetako unitatean. Merkantzia trena zen bata, eta bidaiariena bestea. Parez pare jo dute elkar, giza akats baten ondorioz.
Tren istripu larria gertatu da bart Grezian: errailez nahastu da bidaiarien tren bat, eta parez pare jo du merkantzien tren bat. Errailetik atera dira zenbait bagoi, eta su hartu dute haietatik hiruk. Suhiltzaileek helarazi duten azken eguneraketaren arabera, 36 lagun hil dira gutxienez, eta zaurituta daude 130. Ospita...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224956/mendiko-ibiltarien-jaia-izango-da-martxoaren-12an-elgetan.htm
albisteak
Mendiko ibiltarien jaia izango da martxoaren 12an Elgetan
Joan den urteko iraupen luzeko mendi ibilaldien zirkuituan parte hartu zuten mendizaleak elkartuko dira bertan. Goizean mendi ibilaldia eta ondoren bazkaria izango dute. Martxoaren 26an abiatuko da 2023ko zirkuitua.
Mendiko ibiltarien jaia izango da martxoaren 12an Elgetan. Joan den urteko iraupen luzeko mendi ibilaldien zirkuituan parte hartu zuten mendizaleak elkartuko dira bertan. Goizean mendi ibilaldia eta ondoren bazkaria izango dute. Martxoaren 26an abiatuko da 2023ko zirkuitua.
Euskal Mendizale Federazioak antolatzen dituen iraupen luzeko mendi ibilaldien zirkuituan parte hartzen duten mendizaleek martxoaren 12an dute hitzordua Elgetan, Ibiltarien Jaian. 2022ko egutegia festa giroan itxi, iazko finalistei diplomak banatu eta 2023ko egutegiaren berri emango da jai horretan. Goizean goiz, ohik...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224957/osasunbideko-sindikatuek-ez-dute-aldaketarik-antzeman-gobernuaren-azken-proposamenean.htm
Gizartea
Osasunbideko sindikatuek ez dute aldaketarik antzeman gobernuaren azken proposamenean
Remirez lehendakariordea negoziatzeko prest agertu izana eskertu dute LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek, baina «zehaztasun handiagoa» galdegin diote
Osasunbideko sindikatuek ez dute aldaketarik antzeman gobernuaren azken proposamenean. Remirez lehendakariordea negoziatzeko prest agertu izana eskertu dute LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek, baina «zehaztasun handiagoa» galdegin diote
Adosteko prestasuna bai, baina urrats zehatzik ez. Osasunbideko intersindikala osatzen duten sindikatuek, LAB, SAE, UGT, ELA eta CCOOk, ez dute inongo aldaketarik antzeman Nafarroako Gobernuak Funtzio Publikoko Mahai Orokorrean aurkeztutako proposamenean. Salatu dute aurreko bileretan aurkeztutako eskaintza bera dela, ...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224958/vidralak-153-milioi-eurotik-gora-irabazi-ditu-2022an.htm
Ekonomia
Vidralak 153 milioi eurotik gora irabazi ditu 2022an
Arabako beira konpainiak 3.000 milioi eurotik gorako balioa du burtsan.
Vidralak 153 milioi eurotik gora irabazi ditu 2022an. Arabako beira konpainiak 3.000 milioi eurotik gorako balioa du burtsan.
Beirazko ontziak fabrikatzen dituen Arabako enpresak goranzko joera hartu du berriro. 2021eko ekitaldiko beherakadaren ostean, %5,8 hazi da iaz. Izan ere, 153,7 milioi euroren irabaziak izan ditu 2022an. Salmentei dagokienez ere, emaitza onekin amaitu zuten iazko ekitaldia, hots: 1.345 milioi eurorenak izan ziren; 202...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224959/pablo-ibarren-defentsak-eskatu-du-bertan-behera-uzteko-bizi-guztiko-kartzelaren-kondena.htm
Gizartea
Pablo Ibarren defentsak eskatu du bertan behera uzteko bizi guztiko kartzelaren kondena
Floridako tribunal baten aurrean egin berri dute auzi saioa bart, bideokonferentzia bidez. Candido Ibar aitak adierazi du berriz egin behar dela epaiketa.
Pablo Ibarren defentsak eskatu du bertan behera uzteko bizi guztiko kartzelaren kondena. Floridako tribunal baten aurrean egin berri dute auzi saioa bart, bideokonferentzia bidez. Candido Ibar aitak adierazi du berriz egin behar dela epaiketa.
Pablo Ibarren defentsak adierazi du ez dagoela «froga sendorik» Ibarrek bizi guztiko kartzela izateko, eta eskatu du kondena hori bertan behera utzi dezatela. Joe Nascimiento letraduaren arabera, ustez Ibar hilketarekin lotzen duen DNA frogan zaintza katea hautsi zen. Eta, gainera, akusazioaren lekuko nagusiarengan Pol...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224960/eh-bildu-ate-birakariak-mesedekeria-adiskidekeria-ez-dira-normalak.htm
Politika
EH Bildu: «Ate birakariak, mesedekeria, adiskidekeria... ez dira normalak»
Koalizioak legez besteko proposamen bat aurkeztu du Etika Publikorako Batzordea desegiteko. Goi kargudun ohien «ate birakarien kasuek» erakusten dute, haren arabera, «ez duela balio praktika desegokiak detektatzeko, eta klientelismo sareak eta ate birakariak legitimatzen» dituela.
EH Bildu: «Ate birakariak, mesedekeria, adiskidekeria... ez dira normalak». Koalizioak legez besteko proposamen bat aurkeztu du Etika Publikorako Batzordea desegiteko. Goi kargudun ohien «ate birakarien kasuek» erakusten dute, haren arabera, «ez duela balio praktika desegokiak detektatzeko, eta klientelismo sareak eta ...
SPRIko zuzendari ohi Alex Arriolak eta Eusko Jaurlaritzako beste lau goi kargudunek enpresa pribatuetara egindako jauziak salatu ditu EH Bilduk, eta jakinarazi du koalizioak berak «mugitu» duelako ikusi duela «argia» informazio horrek guztiak. «Orain, Jaurlaritzak dio ikertuko duela gertatutakoa, baina ez du esan aurre...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224961/57-urteko-preso-bat-hil-da-martuteneko-espetxeko-erizaindegian.htm
Gizartea
57 urteko preso bat hil da Martuteneko espetxeko erizaindegian
Presoak 57 urte zituen, eta erizaindegiko ziegak irekitzean aurkitu dute hilda. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak esan du ez duela indarkeria zantzurik. Atzo beste preso bat hil zen Zaballako kartzelan.
57 urteko preso bat hil da Martuteneko espetxeko erizaindegian. Presoak 57 urte zituen, eta erizaindegiko ziegak irekitzean aurkitu dute hilda. Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak esan du ez duela indarkeria zantzurik. Atzo beste preso bat hil zen Zaballako kartzelan.
Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, gaur goizean preso bat hilda aurkitu dute Martuteneko espetxean. Zehazki, erizaindegian zegoen preso, mina zuenez hango ziega batean artatzen ari zitzaizkiolako. Espetxeko zaintzaileak ziegak irekitzera joan direnean aurkitu dute hilik. 57 urte zituen, eta behin-behinean zegoen kar...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224962/eaeko-justizia-auzitegiak-ebatzi-du-legez-kanpokoa-dela-34-langile-publikori-euskararen-ezagutza-eskatzea.htm
Gizartea
EAEko Justizia Auzitegiak ebatzi du legez kanpokoa dela 34 langile publikori euskararen ezagutza eskatzea
Auzitegiak ebatzi du oinarrizko eskubideen aurka egiten duela 34 zaintzaileri euskaraz jakitea eskatzeak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko Uliazpi fundazioak desgaitasunen bat duten pertsonekin egiten du lan.
EAEko Justizia Auzitegiak ebatzi du legez kanpokoa dela 34 langile publikori euskararen ezagutza eskatzea. Auzitegiak ebatzi du oinarrizko eskubideen aurka egiten duela 34 zaintzaileri euskaraz jakitea eskatzeak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko Uliazpi fundazioak desgaitasunen bat duten pertsonekin egiten du lan.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du legez kanpokoa dela euskararen ezagutza aintzat hartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko Uliazpi fundazioan 34 lanpostu betetzeko oposizioan. 2021eko uztailean onartu zuen Uliazpik 34 zaintzaile kontratatzeko prozesua; euskararen ezagutza —B2 titulua— baldintza zen 32 postu...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224963/gonzalezen-abokatuak-berretsi-du-oraindik-ez-dutela-haren-kontrako-auzibiderik-abiarazi.htm
Gizartea
Gonzalezen abokatuak berretsi du oraindik ez dutela haren kontrako auzibiderik abiarazi
EITBk egindako elkarrizketa batean, esan du balitekeela zigor eskaera hiru-lau urtekoa izatea.
Gonzalezen abokatuak berretsi du oraindik ez dutela haren kontrako auzibiderik abiarazi. EITBk egindako elkarrizketa batean, esan du balitekeela zigor eskaera hiru-lau urtekoa izatea.
Bartosz Rogalak, Pablo Gonzalezen auzia hasieratik hartu duen abokatu poloniarrak, elkarrizketa bat eman dio EITBri, eta han berretsi du Poloniak oraindik ez duela abiarazi kazetariaren kontrako auzibiderik, eta, beraz, ez dagoela hura epaitzeko datarik. Esan duenez, haren auziaz arduratzen diren abokatuek badute Polon...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224964/ukrainako-muga-indartzeko-agindu-du-putinek-zenbait-drone-errusiako-aire-eremuan-sartu-ostean.htm
Mundua
Ukrainako muga indartzeko agindu du Putinek, zenbait drone Errusiako aire eremuan sartu ostean
Moskuren arabera, Ukrainatik jaurtitako drone bat hiriburutik ehun kilometrora lehertu zen atzo; Kievek, ordea, ez du bere gain hartu erasoa. Gaur, berriz, Kremlinek salatu du Ukrainak eraso «masibo bat» egin duela Krimearen aurka. Zelenskik onartu du Errusiaren aurkako guda «gogortu» egin dela Bakhmut hiri estrategiko...
Ukrainako muga indartzeko agindu du Putinek, zenbait drone Errusiako aire eremuan sartu ostean. Moskuren arabera, Ukrainatik jaurtitako drone bat hiriburutik ehun kilometrora lehertu zen atzo; Kievek, ordea, ez du bere gain hartu erasoa. Gaur, berriz, Kremlinek salatu du Ukrainak eraso «masibo bat» egin duela Krimearen...
Errusiako presidente Vladimir Putinek agindu argia helarazi zion atzo Defentsa Ministerioari: Ukrainako muga indartzeko. Izan ere, Kremlinen arabera, Ukrainatik zenbait drone jaurti zituzten Errusiara, eta horietako bat Moskutik ehun kilometrora lehertu zen, Kolomna barrutian; beste bi eraitsi egin zituzten herrialdear...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224965/pavement-taldea-kartelburua-izango-da-bbk-live-jaialdian.htm
Kultura
Pavement taldea kartelburua izango da BBK Live jaialdian
Roisin Murphy, Perfume Genius, Arca, Young Fathers, Desire, Neo Pistea eta Judeline ere batu dira Bilboko musika festibalaren programaziora. Uztailaren 6tik 8ra egingo dute jaialdia, ohi bezala, Kobetamendin.
Pavement taldea kartelburua izango da BBK Live jaialdian. Roisin Murphy, Perfume Genius, Arca, Young Fathers, Desire, Neo Pistea eta Judeline ere batu dira Bilboko musika festibalaren programaziora. Uztailaren 6tik 8ra egingo dute jaialdia, ohi bezala, Kobetamendin.
Pavement, 1990eko hamarkadako rock independentearen ikur nagusietako bat, Bilboko BBK Live jaialdian izango da aurten, uztailaren 7an, zehazki. Antolatzaileek iragarri dutenez, AEBetako taldea kartelburua izango da egun horretan. 1989an sortu zuten Pavement Stocktonen (AEB), eta, hamar urteko ibilbidean, bost disko lu...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224966/laboral-kutxak-erraztasunak-eskaini-dizkie-hipotekek-itotako-60000-familiari.htm
Ekonomia
Laboral Kutxak erraztasunak eskaini dizkie hipotekek itotako 60.000 familiari
Hileroko kuota apaltzeko eta muga bat jartzeko aukera izango dute urtean 60.000 eurotik beherako errenta duten bezeroek.
Laboral Kutxak erraztasunak eskaini dizkie hipotekek itotako 60.000 familiari. Hileroko kuota apaltzeko eta muga bat jartzeko aukera izango dute urtean 60.000 eurotik beherako errenta duten bezeroek.
Laboral Kutxak erabaki du beste urrats bat egitea Euriborraren igoera handiaren ondorioz hipoteka ordaintzeko arazoak dituztenei erraztasunak emateko. Urtero 60.000 euro baino gutxiagoko errenta duten familia unitateei bi aukera emango dizkie Euribor garestiagoak dakarren gastu gehigarriari aurre egiteko. Kalkulatu du...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224967/marteri-buruzko-ikerketen-berri-eman-du-ehuk.htm
Bizigiro
Marteri buruzko ikerketen berri eman du EHUk
Meteorologia aztertzeko datu zehatzak bildu, eta Jezero kraterreko arrokak aztertu dituzte. Haiek hautatutako laginak 2030ean Lurrera ekartzea espero dute.
Marteri buruzko ikerketen berri eman du EHUk. Meteorologia aztertzeko datu zehatzak bildu, eta Jezero kraterreko arrokak aztertu dituzte. Haiek hautatutako laginak 2030ean Lurrera ekartzea espero dute.
Hobekixeago ezagutzen du gizakiak Marte. Hobekixeago ezagutzen dira planeta gorriko atmosfera eta fenomeno meteorologikoak, baita Jezero kraterreko arrokak ere. Ikerketa horietan alea paratu dute Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia Planetarioen taldeak eta Ibea Ikerkuntza eta Berrikuntza Analitikoko taldeak, nazioa...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224968/m-8ko-mobilizazioek-zaintza-sistema-izanen-dute-jomugan-emakumeen-aurkako-indarkeriaren-ardatzetako-bat.htm
Gizartea
M-8ko mobilizazioek zaintza sistema izanen dute jomugan, «emakumeen aurkako indarkeriaren ardatzetako bat»
Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak antolatu ditu Euskal Herriko bost hiriburutan.
M-8ko mobilizazioek zaintza sistema izanen dute jomugan, «emakumeen aurkako indarkeriaren ardatzetako bat». Euskal Herriko Mugimendu Feministak manifestazioak antolatu ditu Euskal Herriko bost hiriburutan.
Zaintza eredua eraldatu, dena aldatzeko. Hori aldarrikatuko du Euskal Herriko Mugimendu Feministak heldu den Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Ohi bezala, manifestazioak eginen dituzte Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehienetan. Gaurko agerraldian, baina, hiriburuetako deialdien berri eman dute feministek: Baiona...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224969/atxilotu-egin-dute-legorretako-istripuko-gidarietako-bat.htm
Gizartea
Atxilotu egin dute Legorretako istripuko gidarietako bat
Zuhurtziagabekeriazko hiru giza hilketa delitu egozten dizkiote. Ertzaintzak ondorioztatu du kontrako noranzkoan gidatzen ari zela.
Atxilotu egin dute Legorretako istripuko gidarietako bat. Zuhurtziagabekeriazko hiru giza hilketa delitu egozten dizkiote. Ertzaintzak ondorioztatu du kontrako noranzkoan gidatzen ari zela.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak atxilotu egin du asteburuan Legorreta (Gipuzkoan) parean jazotako auto istripuan inplikatutako gidarietako bat. 36 urteko gizonezko bat da, eta ustezko zuhurtziagabekeriazko hiru giza hilketa delitu egozten dizkiote; baita lesio delitu bat eta ausarke...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224970/kaledonia-berriko-independentistak-elkartuta-itzuliko-dira-negoziazioetara.htm
Mundua
Kaledonia Berriko independentistak elkartuta itzuliko dira negoziazioetara
Frantziako Barne eta Itsasoz Haraindiko ministroa Ozeaniako uhartedi hartan izango da bihartik igandera arte, estatus berriari buruzko aldebiko elkarrizketekin jarraitzeko.
Kaledonia Berriko independentistak elkartuta itzuliko dira negoziazioetara. Frantziako Barne eta Itsasoz Haraindiko ministroa Ozeaniako uhartedi hartan izango da bihartik igandera arte, estatus berriari buruzko aldebiko elkarrizketekin jarraitzeko.
Kaledonia Berriko independentistak negoziazio mahaira itzuliko dira, eta badirudi inoiz baino indartsuago itzuliko direla. FLNKS Askatasun Nazionalerako Fronte Sozialista Kanakaren iragan asteburuko kongresuak, behintzat, sentsazio hori helarazi du, Frantziatik ateratzearen aldekoek batasuna berreskuratzea erabaki bait...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224972/izaskun-lesaka-euskal-presoa-aske-geratu-da.htm
Politika
Izaskun Lesaka euskal presoa aske geratu da
Lesaka iazko ekainean atera zen Reauko kartzelatik, eta baldintzapean aske zegoen.
Izaskun Lesaka euskal presoa aske geratu da. Lesaka iazko ekainean atera zen Reauko kartzelatik, eta baldintzapean aske zegoen.
Izaskun Lesaka euskal presoa aske geratu dela jakinarazi du Etxerat elkarteak. Izatez, Lesaka iazko ekainean atera zen Reauko kartzelatik (890 kilometrora). Frantzian bizitzeko debekua ezarri zioten, eta, jarraian, Espainiaratu egin zuten. Ordutik, baldintzapean egon da aske, hamar urteko zigorra amaitu arte. Lesakare...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224973/etb1ek-euskaraz-emango-ditu-osasuna-eta-athleticen-arteko-finalerdiak-eta-kopako-finala.htm
Kirola
ETB1ek euskaraz emango ditu Osasuna eta Athleticen arteko finalerdiak eta Kopako finala
EITB eta RTVE kate publikoak ados jarri dira bi kanaletan euskarazko eta gaztelaniazko kontakizunak eskaintzeko. Gaur dute Osasunak eta Athleticek lehen norgehiagoka, 21:00etan, Sadarren.
ETB1ek euskaraz emango ditu Osasuna eta Athleticen arteko finalerdiak eta Kopako finala. EITB eta RTVE kate publikoak ados jarri dira bi kanaletan euskarazko eta gaztelaniazko kontakizunak eskaintzeko. Gaur dute Osasunak eta Athleticek lehen norgehiagoka, 21:00etan, Sadarren.
21:00etan ekingo diote Osasunak eta Athleticek Espainiako Kopako azken txanpari; gaur joaneko partida dute biek ala biek Sadarren. RTVErekin ados jarri ostean, ETB1ek euskaraz eskainiko ditu euskal taldeen finalerdietako bi partidak —itzulerakoa apirilaren 4an jokatuko dute, San Mamesen, 22:00etan—. Eta ez hori bakarri...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/224974/aurora-polarrak-europa-erdialdean-ikusi-dira-aste-honetan.htm
Bizigiro
Aurora polarrak Europa erdialdean ikusi dira aste honetan
Ezohiko baldintza batzuei esker, normalean baino hegoalderago ikusi dituzte. Zenbait hegaldik bidea aldatu dute bidaiariek ikusi zitzaten.
Aurora polarrak Europa erdialdean ikusi dira aste honetan. Ezohiko baldintza batzuei esker, normalean baino hegoalderago ikusi dituzte. Zenbait hegaldik bidea aldatu dute bidaiariek ikusi zitzaten.
Aurora polarrak ezohiko ikuskizuna dira bere horretan, hitzez egin daitekeen edozein azalpen gainditzen duen argi ikustaldi bat. «Poloetan gertatu ohi den luminiszentzia itxurako fenomeno bat da, eta Eguzkitik datorren partikula sorta bat (eguzki haizea) lur magnetosferaren hego edo ipar poloekin kontaktuan sartzen den...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224975/etxebizitzaren-arazoari-aurre-egiteko-konpentsazioaz-harago-joan-behar-dela-uste-du-eh-baik.htm
Gizartea
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko konpentsazioaz harago joan behar dela uste du EH Baik
Lau proposamen mahaigaineratu ditu. Karriketan eta instituzioetan eragiteko beharra azpimarratu du.
Etxebizitzaren arazoari aurre egiteko konpentsazioaz harago joan behar dela uste du EH Baik. Lau proposamen mahaigaineratu ditu. Karriketan eta instituzioetan eragiteko beharra azpimarratu du.
Turismora bideratuak diren etxebizitzak mugatzeko Euskal Hirigune Elkargoaren konpentsazio arauarekin milaka bizitegi ilbratuko direla espero du EH Baik. Araua indarrean eman izana txalotu du, eta hura lortzeko ezkerreko hautetsi abertzaleek eramandako lana goraipatu du. Hala ere, urrunago joan behar dela uste du EH Ba...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224976/gipuzkoako-metalean-protestak-gogortzeko-prest-azaldu-dira-sindikatuak.htm
Ekonomia
Gipuzkoako metalean protestak gogortzeko prest azaldu dira sindikatuak
Hitzarmena berritzeko bileretara «esku hutsik» joatea leporatu diote patronalari. Adegik asmoa agertu du soldatak 2026ko abenduaren 31ko KPIaren arabera eguneratzeko.
Gipuzkoako metalean protestak gogortzeko prest azaldu dira sindikatuak. Hitzarmena berritzeko bileretara «esku hutsik» joatea leporatu diote patronalari. Adegik asmoa agertu du soldatak 2026ko abenduaren 31ko KPIaren arabera eguneratzeko.
Aurrerapausorik gabe amaitu da Gipuzkoako metalgintzaren lan hitzarmenaren negoziazioaren hirugarren bilera. Sindikatuek Adegi patronalari leporatu diote planteamendu «zehaztugabeak, atzerakoiak eta errealitatetik kanpo daudenak» egitea, eta jarrera aldatu ezean protestak gogortuko dituztela iragarri dute; ez dute bazt...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224977/bilboko-portuak-30-edukiontzi-gehiago-izan-nahi-ditu-hiru-urte-barru.htm
Ekonomia
Bilboko portuak %30 edukiontzi gehiago izan nahi ditu hiru urte barru
200 milioi euroko inbertsioa egingo du epe horretan, baina ez du aurreikusten bigarren gas kargagailua egitea, ezta Serantes mendiko lanekin hastea ere.
Bilboko portuak %30 edukiontzi gehiago izan nahi ditu hiru urte barru. 200 milioi euroko inbertsioa egingo du epe horretan, baina ez du aurreikusten bigarren gas kargagailua egitea, ezta Serantes mendiko lanekin hastea ere.
Bilboko portuak hiru urterako etxeko lanak jarri dizkio bere buruari, eta mugitzen duen zama epe horretan zenbat handitu nahi duen kalkulatu du: edukiontzi kopurua %30 handitzea da helburua, bi milioi tona zama likido eta solido gehiago mugitzea eta ro-ro garraioa bikoiztea; alegia, ferryetan 80.000 kamioi garraiatzeti...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/224978/tiktokek-egunean-ordubetera-mugatu-nahi-du-18-urtetik-azpikoen-erabilera.htm
Bizigiro
Tiktokek egunean ordubetera mugatu nahi du 18 urtetik azpikoen erabilera
Ordubeteko mugara helduz gero, «erabaki aktiboa» egin beharko dute aplikazioan nahi adina denbora ibiltzeko. 13 urtez beherako erabiltzaileek, berriz, gurasoen baimena beharko dute horretarako.
Tiktokek egunean ordubetera mugatu nahi du 18 urtetik azpikoen erabilera. Ordubeteko mugara helduz gero, «erabaki aktiboa» egin beharko dute aplikazioan nahi adina denbora ibiltzeko. 13 urtez beherako erabiltzaileek, berriz, gurasoen baimena beharko dute horretarako.
Nahikoa dela esan du Tiktokek. «Ez dago adostasunik zenbatekoa den pantaila aurrean igarotako denbora 'egokia'», baina ezinbestekotzat jo dute gazteenei hori «mugatzea». Aurki, 18 urtetik beherakoen eguneko erabilera ordubetera mugatuko du Tiktokek. Ez da araua izango, gomendio bat besterik ez: 60 minutu horiek gaindit...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224979/iruntildeerrian-gizon-bat-atxilotu-dute-emakume-bat-bortxatzea-egotzita.htm
Gizartea
Iruñerrian gizon bat atxilotu dute emakume bat bortxatzea egotzita
Itxuraz, gizonezkoak sumisio kimikoa erabili zuen. Aske utzi dute, baina urruntze agindua ezarrita.
Iruñerrian gizon bat atxilotu dute emakume bat bortxatzea egotzita. Itxuraz, gizonezkoak sumisio kimikoa erabili zuen. Aske utzi dute, baina urruntze agindua ezarrita.
Gizonezko bat atxilotu dute Iruñerrian emakume baten bortxaketarekin lotura izan dezakeelakoan. Emakumeak salatu duenez, otsailaren 17ko asteburuan buelta bat ematera atera zen beste lagun batzuekin, baina, garai batetik aurrera, zenbait momentu ez ditu gogoan, eta lauso gogoratzen du nahi ez zituen baina ekidin ezin z...
2023-3-1
https://www.berria.eus/albisteak/224980/osasuna-aurreratu-da-kopako-finalerdietan.htm
Kirola
Osasuna aurreratu da Kopako finalerdietan
1-0 irabazi dio Osasunak Athletici Sadarren. Ez Abdek egin du partidako gol bakarra, bigarren zatia hasi bezain pronto. Hala ere, San Mamesen erabakiko da kanporaketa.
Osasuna aurreratu da Kopako finalerdietan. 1-0 irabazi dio Osasunak Athletici Sadarren. Ez Abdek egin du partidako gol bakarra, bigarren zatia hasi bezain pronto. Hala ere, San Mamesen erabakiko da kanporaketa.
Sevillan ilusionatu zen lehen aldiz Osasuna Espainiako Koparekin, Betisi final-zortzirenetan irabazita. Oraingoan, berriz, Sevillara itzultzeko lehen kolpea jo du, finala jokatzeko asmoz. 1-0 irabazi dio Osasunak Athletici Sadarren. Neurketa parekatuta joan da, baina Ez Abderen golari esker aurreratu dira etxekoak. Leh...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225000/presoen-suizidioaren-prebentzioan-langile-guztiek-hartu-behar-dute-parte.htm
Politika
Presoen suizidioaren prebentzioan langile guztiek hartu behar dute parte
Protokoloa 2014tik dago indarrean. Babesa emateko, beste preso batzuk trebatzen dituzte.
Presoen suizidioaren prebentzioan langile guztiek hartu behar dute parte. Protokoloa 2014tik dago indarrean. Babesa emateko, beste preso batzuk trebatzen dituzte.
«Espetxe administrazioek presoen bizitza, integritatea eta osasuna zaindu behar dute». Hala dio Espetxeetako Espainiako Lege Organikoak. Azken bi egunetan, ordea, bi preso zendu dira euskal kartzeletan, eta bi kasuetan agertu da suizidioaren itzala; Eusko Jaurlaritzak ez du zehaztu nola hil diren, baina jakinarazi du p...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225001/otsailean-243-langabe-gutxiago-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Otsailean, 243 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian
Urtarrilean galdutako lanpostuen ia erdiak berreskuratu dira: 5.768 afiliatu gehiago daude Gizarte Segurantzan.
Otsailean, 243 langabe gutxiago Hego Euskal Herrian. Urtarrilean galdutako lanpostuen ia erdiak berreskuratu dira: 5.768 afiliatu gehiago daude Gizarte Segurantzan.
Hego Euskal Herriko lan merkatuak motel amaitu zuen 2022. urtea, eta are motelago hasi zuen 2023. urtea. Otsaila, ordea, ez da hain kaskarra izan, behera egin baitu langabeen kopuruak, eta gora, berriz, landunenak. SEPE Espainiako enplegu zerbitzuaren arabera, Hego Euskal Herrian 144.660 langabe zeuden erregistratuta ...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225002/trenbide-sarea-zaindu-ez-izanari-egotzi-diote-langileek-greziako-tren-istripua.htm
Mundua
Trenbide sarea zaindu ez izanari egotzi diote langileek Greziako tren istripua
Greba orokorrera deitu dute gaurko tren zerbitzuetako langileek, eta arduradunei egotzi diete ezbeharraren erantzukizuna. Atxilotu bakarra dago, 59 urteko Larisako tren geltokiko burua. 43 dira hildakoak.
Trenbide sarea zaindu ez izanari egotzi diote langileek Greziako tren istripua. Greba orokorrera deitu dute gaurko tren zerbitzuetako langileek, eta arduradunei egotzi diete ezbeharraren erantzukizuna. Atxilotu bakarra dago, 59 urteko Larisako tren geltokiko burua. 43 dira hildakoak.
Tren istripu larria gertatu zen herenegun gauean Greziako Larisa hirian. Bi trenek, bata bidaiariena eta bestea merkantzia trena, elkar jo zuten, eta gutxienez 43 pertsona hil ziren. Erreskate taldeek gorpuen bila jarraitzen dute hondakin artean. 130 lagun artatu behar izan zituzten larrialdi zerbitzuek, eta 66 eraman ...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225003/uliazpiko-langileek-protesta-egin-dute-laquoepai-euskarafoboarenraquo-aurka.htm
Gizartea
Uliazpiko langileek protesta egin dute «epai euskarafoboaren» aurka
'Defenda ditzagun hizkuntza eskubideak' lelopean bildu dira fundazioaren egoitza nagusiaren aurrean, ELA eta LAB sindikatuek deituta.
Uliazpiko langileek protesta egin dute «epai euskarafoboaren» aurka. 'Defenda ditzagun hizkuntza eskubideak' lelopean bildu dira fundazioaren egoitza nagusiaren aurrean, ELA eta LAB sindikatuek deituta.
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzo emaniko «epai euskarafoboa» salatzeko elkarretaratzea egin dute Uliazpi fundazioko langileek gaur, Donostiako Jose Maria Sert plazan, fundazioaren egoitza nagusiaren parean, LABek eta ELAk deituta. Uliazpi Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko erakunde publiko bat da. Era guztietako ...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225004/uxue-rey-eta-ane-eslaba-izanen-dira-lsquoberria-fmrsquo-podcastaren-aurkezleak.htm
Gizartea
Uxue Rey eta Ane Eslaba izanen dira ‘Berria FM’ podcastaren aurkezleak
Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean argitaratuko da lehenbiziko saioa. Hamabostean behin zabalduko dira hortik aurrera.
Uxue Rey eta Ane Eslaba izanen dira ‘Berria FM’ podcastaren aurkezleak. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean argitaratuko da lehenbiziko saioa. Hamabostean behin zabalduko dira hortik aurrera.
Berria FM podcast feministaren «ziklo berria» datorren asteazkenean abiatuko da, Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Berrikuntzez josia dator saioa: Uxue Reyk eta Ane Eslabak eramanen dute gidaritza, eta sintonia, berriz, #mauriziakezdauinorhil taldeak egin du. 2019an sortu zen podcasta, Maider Galardi F. Ag...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225005/bigarren-mundu-gerran-borrokatu-ziren-euskal-amerikarrak-aitortu-ditu-texasek.htm
Gizartea
Bigarren Mundu Gerran borrokatu ziren euskal amerikarrak aitortu ditu Texasek
Estatuko Ordezkarien Ganberak ebazpen batean gogoratu ditu, Rafael Anchia kongresukideak bultzatuta, demokraten eta errepublikanoen babesarekin. Lore eskaintza bat egin dute Austingo Kapitolioan.
Bigarren Mundu Gerran borrokatu ziren euskal amerikarrak aitortu ditu Texasek. Estatuko Ordezkarien Ganberak ebazpen batean gogoratu ditu, Rafael Anchia kongresukideak bultzatuta, demokraten eta errepublikanoen babesarekin. Lore eskaintza bat egin dute Austingo Kapitolioan.
Texasko Ordezkarien Ganberak, ekitaldi batean, Bigarren Mundu Gerran AEBetako armadarekin batera borrokatu ziren euskal amerikarrak gogoratu ditu bart, Austinen. Rafael Anchia bizkaitar jatorriko kongresukide demokratak bultzatutako ebazpen bat babestu dute errepublikanoek eta demokratek, eta, banaka, Texaskoak ziren h...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225006/berria-txapelketa-aurkeztu-da-galarretan-lau-debutarirekin.htm
Kirola
Berria Txapelketa aurkeztu da Galarretan lau debutarirekin
Sei bikoterekin jokatuko da txapelketa etzitik apirilaren 8ra arte. Aritz Eskudero, Aitor Aiestaran, Urtzi Gurrutxaga eta Jon Irazu dira txapelketan profesional bezala estreinatuko direnak
Berria Txapelketa aurkeztu da Galarretan lau debutarirekin. Sei bikoterekin jokatuko da txapelketa etzitik apirilaren 8ra arte. Aritz Eskudero, Aitor Aiestaran, Urtzi Gurrutxaga eta Jon Irazu dira txapelketan profesional bezala estreinatuko direnak
Berria Erremonte Txapelketa 2023 Galarretan aurkeztu berri da. Etzi hasiko da eta sei bikotek osatuko dute txapelketa. Gainera, horien artean lau debutari daude: Aritz Eskudero, Aitor Aiestaran, Urtzi Gurrutxaga eta Jon Irazu. Berria txapelketak erremontista gazteenei ematen die aukera eta promoziorako da oso baliagar...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225007/laboral-kutxak-150-milioi-irabazi-ditu-38-gehiago.htm
Ekonomia
Laboral Kutxak 150 milioi irabazi ditu, %38 gehiago
«Lider absolutua» da kaudimenean, %22,24raino iritsi baitzaio CET1 kapital ratioa.
Laboral Kutxak 150 milioi irabazi ditu, %38 gehiago. «Lider absolutua» da kaudimenean, %22,24raino iritsi baitzaio CET1 kapital ratioa.
Interes tasen igoeraren eskutik, pandemia aurreko emaitzak gainditu ditu Laboral Kutxak. 2022. urtean 150,5 milioi euro irabazi ditu, aurreko urtean baino 41,7 milioi gehiago (+%38,4). Beste finantza erakunde batzuen irabaziez bestera, Laboral Kutxarenak ez dira inoizko mozkinik handienak, baina ez da hain urrun geratu...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225008/finlandia-berrehun-kilometroko-harresia-eraikitzen-hasi-da-errusiarekin-duen-mugan.htm
Mundua
Finlandia berrehun kilometroko harresia eraikitzen hasi da Errusiarekin duen mugan
Segurtasuna bermatzeko eta errusiar errefuxiatuen iritsiera masiboa eragozteko hartu du erabakia Helsinkik. Hego-ekialdean hasi dira lehen kilometroak eraikitzen.
Finlandia berrehun kilometroko harresia eraikitzen hasi da Errusiarekin duen mugan. Segurtasuna bermatzeko eta errusiar errefuxiatuen iritsiera masiboa eragozteko hartu du erabakia Helsinkik. Hego-ekialdean hasi dira lehen kilometroak eraikitzen.
Finlandiak EB Europako Batasuneko mugarik luzeenetakoa du Errusiarekin: 1.340 kilometrokoa. Muga hori, gaur egun, nagusiki egur arineko hesiek eta hesolek finkatzen dute, ganaduak auzoko herrialdera ez igarotzeko. Bada, Errusiak Ukrainaren inbasioa hasi zuenetik, Finlandiako muga zeharkatu duten errusiar herritarren ko...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225009/etxe-turistikoen-plataformek-erabiltzaileen-datuak-jakinarazi-beharko-dituzte.htm
Ekonomia
Etxe turistikoen plataformek erabiltzaileen datuak jakinarazi beharko dituzte
Maizterrak erregistratu egin beharko dira, eta plataformek ausazko kontrolak egin beharko dituzte, datuak bat datozela egiaztatzeko.
Etxe turistikoen plataformek erabiltzaileen datuak jakinarazi beharko dituzte. Maizterrak erregistratu egin beharko dira, eta plataformek ausazko kontrolak egin beharko dituzte, datuak bat datozela egiaztatzeko.
Europako Batasunak gardentasun handiagoa eskatuko die Airbnb, Booking eta epe laburrerako etxeak alokatzen dituzten enpresei. Horretarako, Brusela arautegi berria onartzeko bidean da. Lege berriari esker, Interneteko atariak behartu egongo dira erabiltzaileei buruzko datuak jakinaraztera. Edo zehatzago esanda: platafor...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225010/donostiako-onkologikoko-garbitzaileek-24ko-soldata-igoera-lortu-dute.htm
Gizartea
Donostiako Onkologikoko garbitzaileek %24ko soldata igoera lortu dute
Ilunion enpresak hemezortzi garbitzaileri igo beharko die soldata. ELAk sinatu du arrakala amaitzeko akordioa.
Donostiako Onkologikoko garbitzaileek %24ko soldata igoera lortu dute. Ilunion enpresak hemezortzi garbitzaileri igo beharko die soldata. ELAk sinatu du arrakala amaitzeko akordioa.
32 egun eman dituzte greban Donostiako Onkologikoko garbitzaileek, soldata arrakala amaitzeko asmoz. Gipuzkoako bide garbiketako langileei baino %25 gutxiago ordaintzen zieten, baina lortutako akordioak %24ko soldata igoera bermatuko die. ELA sindikatuak sinatu du akordioa, eta garbitzaileek greba amaitzea erabaki dute...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225011/750-euroko-isuna-jarri-diete-bi-ekintzaile-antimilitaristari.htm
Gizartea
750 euroko isuna jarri diete bi ekintzaile antimilitaristari
KEM Bilboko talde antimilitaristako bi kide epaitu zituzten urtarrilean, 2021eko abenduan egindako protesta baketsu batengatik.
750 euroko isuna jarri diete bi ekintzaile antimilitaristari. KEM Bilboko talde antimilitaristako bi kide epaitu zituzten urtarrilean, 2021eko abenduan egindako protesta baketsu batengatik.
Ekintza batengatik, KEM Bilboko talde antimilitaristako bi kide epaitu zituzten urtarrilean. Fiskaltzak 36 hilabeteko espetxe zigorra eta 9.000 euroko isuna eskatu zituen. Hala ere, Bilboko Zigor Arloko 5. zenbakiko Epaitegiak kalte delitu arinak egotzi zizkien, eta ekintzaile bakoitzari 360 euroko isuna jarri zien. Ep...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225012/greba-amaitu-dute-onkologikoko-garbitzaileek-24ko-soldata-igoera-lortuta.htm
Ekonomia
Greba amaitu dute Onkologikoko garbitzaileek, %24ko soldata igoera lortuta
32 egun eman dituzte greba mugagabean. Gipuzkoako kale garbitzaileen soldata bera lortu dute akordioarekin.
Greba amaitu dute Onkologikoko garbitzaileek, %24ko soldata igoera lortuta. 32 egun eman dituzte greba mugagabean. Gipuzkoako kale garbitzaileen soldata bera lortu dute akordioarekin.
ELA sindikatua eta azpikontratatutako Ilunion enpresa akordio batera iritsi dira Gipuzkoako Onkologikoko garbitzaileen hitzarmena berritzeko. Urtarrilaren 30etik greban egon dira zentroko hemezortzi garbitzaileak, baina lortu dute hasieratik eskatzen zutena: haien soldata Gipuzkoako kale garbitzaileenarekin parekatzea....
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225013/zortzi-urtean-zuzendari-direnek-aukera-izango-dute-urtebetean-eskolarik-ez-emateko.htm
Gizartea
Zortzi urtean zuzendari direnek aukera izango dute urtebetean eskolarik ez emateko
Eusko Jaurlaritzak zuzendaritza funtzioa eskuratzeari, prestakuntza jasotzeari, ebaluatzeari eta zuzendaritza jarduna aitortzeari buruzko dekretua onartu du. Besteak beste, ordainsariak hobetuko dizkiete. Ikastetxe publikoetan izango du eragina.
Zortzi urtean zuzendari direnek aukera izango dute urtebetean eskolarik ez emateko. Eusko Jaurlaritzak zuzendaritza funtzioa eskuratzeari, prestakuntza jasotzeari, ebaluatzeari eta zuzendaritza jarduna aitortzeari buruzko dekretua onartu du. Besteak beste, ordainsariak hobetuko dizkiete. Ikastetxe publikoetan izango du...
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren irudiko, zuzendaritzen jarduna ikastetxeen funtzionamendua hobetzeko «eraginik handiena duten faktoreetako bat» da. Hori horrela, erabaki dute unibertsitatez kanpoko zuzendaritza funtzioa eskuratzeari, prestakuntza jasotzeari, ebaluatzeari eta zuzendaritza jarduna aitortzeari buru...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225014/santi-cocaren-heriotzaren-epaiketa-bertan-behera-utzi-dute-akusatuetako-batek-ihes-egiteagatik.htm
Gizartea
Santi Cocaren heriotzaren epaiketa bertan behera utzi dute, akusatuetako batek ihes egiteagatik
Coca hiltzea leporatuta, sei lagun daude akusatuta. 2019an gertatu zen erasoa, Donostiako dantzaleku batean.
Santi Cocaren heriotzaren epaiketa bertan behera utzi dute, akusatuetako batek ihes egiteagatik. Coca hiltzea leporatuta, sei lagun daude akusatuta. 2019an gertatu zen erasoa, Donostiako dantzaleku batean.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak bertan behera utzi du Santi Cocaren heriotzagatik bihar egitekoa zen epaiketa. Coca hiltzea leporatuta, sei lagun daude akusatuta; horietako bat non dagoen ez dakite. Bai fiskaltzak eta baita hildakoaren familiak ere eskatu zuten neurri hori hartzeko, eta epaileak hala egin du: «Erabaki...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225015/osasuna-athletic-lehiak-311eko-ikusle-kuota-izan-du-la1n-eta-84koa-etb1en.htm
Bizigiro
Osasuna-Athletic lehiak %31,1eko ikusle kuota izan du La1n, eta %8,4koa ETB1en
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak dira horiek. Espainiako Kopako finalerdiaren itzulerako partida ere ETBk eta TVEk emango dute.
Osasuna-Athletic lehiak %31,1eko ikusle kuota izan du La1n, eta %8,4koa ETB1en. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak dira horiek. Espainiako Kopako finalerdiaren itzulerako partida ere ETBk eta TVEk emango dute.
Osasunak eman du lehen kolpea, Athletici 1-0 irabazita. Ikusmina piztu zuen atzo futbol partida horrek. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 299.000 herritarrek ikusi zuten Osasunaren garaipena. Askoz lagun gehiagok ikusi zuten emankizuna gaztelaniaz, euskaraz baino. La1 katean, 235.000 herritarrek ikusi zuten (%31,1eko iku...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225016/madrilek-maria-jose-beaumont-espiatu-zuela-salatu-dute-hura-nafarroako-kontseilari-zenean.htm
Politika
Madrilek Maria Jose Beaumont espiatu zuela salatu dute, hura Nafarroako kontseilari zenean
'Infolibre.com' atari digitalak eskuratu ditu Mariano Rajoyren garaian segurtasunerako estatu idazkari izan zenaren Whatsapp mezuak. Maria Jose Beaumontez gain, Ahal Dugu-ko hautagai batzuei eta EHUko doktore bati buruzko informazioa eskaintzen zioten polizia buruek. Maria Jose Beaumont: «Ez nau batere harritu; estatua...
Madrilek Maria Jose Beaumont espiatu zuela salatu dute, hura Nafarroako kontseilari zenean. 'Infolibre.com' atari digitalak eskuratu ditu Mariano Rajoyren garaian segurtasunerako estatu idazkari izan zenaren Whatsapp mezuak. Maria Jose Beaumontez gain, Ahal Dugu-ko hautagai batzuei eta EHUko doktore bati buruzko inform...
Espainiako Infolibre.com atari digitalak atzo gauean jakinarazi zuenez, Espainiako Gobernuak Maria Jose Beaumont espiatu zuen, Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilari izendatu berritan. Uxue Barkosen gobernuko kide izan zen Beaumont 2015 eta 2019 bitartean. Beaumontez gain, I...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225017/eusko-legebiltzarrak-oraingoz-ez-du-onartu-martxoaren-8a-jaieguna-izendatzea.htm
Politika
Eusko Legebiltzarrak oraingoz ez du onartu Martxoaren 8a jaieguna izendatzea
EAJk eta PSE-EEk aurrera atera dute beren osoko zuzenketa bat, eta 2024ko lan egutegian «efemeride feministak» izendatzeko eskaera jaso du idatziak, «Emakunderekin eta gizarte eragileekin» elkarlanean.
Eusko Legebiltzarrak oraingoz ez du onartu Martxoaren 8a jaieguna izendatzea. EAJk eta PSE-EEk aurrera atera dute beren osoko zuzenketa bat, eta 2024ko lan egutegian «efemeride feministak» izendatzeko eskaera jaso du idatziak, «Emakunderekin eta gizarte eragileekin» elkarlanean.
Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordeak 2024ko Martxoaren 8a jaieguna izateko egin duen proposamenak hautsak harrotu ditu Eusko Legebiltzarrean, oposizioko taldeen arabera proposamen hori ez baita egin «behar bezalako prozesu baten ondoren», baizik eta «oportunismoarekin». Elkarrekin Podemosen legez besteko...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225018/c1a-atera-egon-hadi-horretan-haserrea-piztu-du-erizain-espainiar-baten-bideo-katalanofoboak.htm
Mundua
«C1a atera? Egon hadi horretan»; haserrea piztu du erizain espainiar baten bideo katalanofoboak
Erizain andaluziar bat haserre mintzatu da Tiktoken, katalana eskatzen diotelako Bartzelonako erietxe batean postua lortzeko. Puigdemont presidente ohiak ere deitoratu du mezua.
«C1a atera? Egon hadi horretan»; haserrea piztu du erizain espainiar baten bideo katalanofoboak. Erizain andaluziar bat haserre mintzatu da Tiktoken, katalana eskatzen diotelako Bartzelonako erietxe batean postua lortzeko. Puigdemont presidente ohiak ere deitoratu du mezua.
Begoña Suarez du izena. Erizaina da Bartzelonako Vall d'Hebron erietxean, eta haserre oldea eragin du Tiktok sare sozialerako grabatu duen bideo bat dela eta. Suarez erietxeko bulego batean ageri da bideoan, bi lankiderekin; horietako bat euskal herritarra da, antza, «Donostiakoa», erizainak berak azaltzen duenez. Sua...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225019/errusiak-salatu-du-ukrainar-nazionalisten-talde-batek-sabotajea-egin-duela-bryansk-probintzian.htm
Mundua
Errusiak salatu du ukrainar nazionalisten talde batek «sabotajea» egin duela Bryansk probintzian
Moskuren arabera, ukrainar talde armatu batek su eman dio auto bati, eta haur bat larri zauritu da; zenbait pertsona ere bahitu ditu. Putinek «atentatu terroristatzat» jo du. Kievek salatu du Errusiako armadak gutxienez bost zibil hil dituela Zaporizhian.
Errusiak salatu du ukrainar nazionalisten talde batek «sabotajea» egin duela Bryansk probintzian. Moskuren arabera, ukrainar talde armatu batek su eman dio auto bati, eta haur bat larri zauritu da; zenbait pertsona ere bahitu ditu. Putinek «atentatu terroristatzat» jo du. Kievek salatu du Errusiako armadak gutxienez bo...
FSB Errusiako Segurtasun Zerbitzu Federalak jakinarazi duenez, Errusiako indarrak borrokan aritu dira ukrainar nazionalisten talde armatu baten aurka, Briansk eskualdean, Ukrainako mugatik gertu. Probintzia horretako gobernadoreak TASS berri agentziari adierazi dionez, Ukrainako «sabotaje talde batek» su eman dio auto ...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225020/gizateriaren-aurkako-krimenen-erantzule-egin-dituzte-ortega-eta-murillo.htm
Mundua
Gizateriaren aurkako krimenen erantzule egin dituzte Ortega eta Murillo
Nikaraguako giza eskubideen egoera aztertzeko sortutako NBEren batzordeak bere lehen txostena aurkeztu du. Besteak beste, epaiz kanpoko exekuzioak eta sexu indarkeria egozten dizkiete.
Gizateriaren aurkako krimenen erantzule egin dituzte Ortega eta Murillo. Nikaraguako giza eskubideen egoera aztertzeko sortutako NBEren batzordeak bere lehen txostena aurkeztu du. Besteak beste, epaiz kanpoko exekuzioak eta sexu indarkeria egozten dizkiete.
NBE Nazio Batuen Erakundeak Nikaraguako egoera aztertzeko osatutako batzorde bereziak gaur aurkeztu du bere lehen txostena. Hartan, gizateriaren aurkako krimenen erantzule egiten dituzte Daniel Ortega presidentea eta Rosario Murillo presidenteordea, baita hainbat poliziaburu eta bestelako goi kargudun ere. Leporatzen d...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225021/mikel-martin-ehgameko-militantea-hil-da.htm
Gizartea
Mikel Martin EHGAMeko militantea hil da
EGHAM, Zutik eta Munduan Elkarlanean elkarteetako kide izan zen. 2005ean, Espainiako armadako lau militarrek jipoitu egin zuten; erasoa izan eta sei urtera kondenatu zituzten.
Mikel Martin EHGAMeko militantea hil da. EGHAM, Zutik eta Munduan Elkarlanean elkarteetako kide izan zen. 2005ean, Espainiako armadako lau militarrek jipoitu egin zuten; erasoa izan eta sei urtera kondenatu zituzten.
Bera gabe gauza pilo bat ez lirateke egongo orain dauden moduan». Mikel Martin zendu da gaur goizean, Errenteriako (Gipuzkoa) eta Euskal Herriko sexu askapenerako mugimenduetako erreferentea, minbiziak jota. EHGAM Euskal Herriko Sexu Askapenerako Mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, beste hainbat kiderekin batean...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225022/uste-baino-gutxiago-jaitsi-da-inflazioa-eurogunean-85eraino.htm
Ekonomia
Uste baino gutxiago jaitsi da inflazioa eurogunean, %8,5eraino
Azpiko inflazioa hiru hamarren handitu da, %5,6raino, eta EBZk interes tasak gehiago handitzeko arrazoiak indartu ditu.
Uste baino gutxiago jaitsi da inflazioa eurogunean, %8,5eraino. Azpiko inflazioa hiru hamarren handitu da, %5,6raino, eta EBZk interes tasak gehiago handitzeko arrazoiak indartu ditu.
Interes tasek gehiago igo behar dutela dioten mezuei erregaia bota diete inflazioari buruzko azken datuek. Eurostaten arabera, euroguneko hogei herrialdeetan hamarren bat baizik ez da jaitsi inflazioa otsailean, %8,5eraino. Analisten espektatibetatik oso urrun geratu da beherakada; Reutersek galdekatutako ekonomistek ...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225023/gorenak-zigorra-murriztu-dio-de-miguel-auziagatik-epaitutako-zinegotzi-ohi-bati.htm
Politika
Gorenak zigorra murriztu dio 'De Miguel auziagatik' epaitutako zinegotzi ohi bati
Iñaki San Juan Leioako Udalean EAJko zinegotzi izandakoak espetxera joateko aukera gutxiago izango ditu Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiarengatik.
Gorenak zigorra murriztu dio 'De Miguel auziagatik' epaitutako zinegotzi ohi bati. Iñaki San Juan Leioako Udalean EAJko zinegotzi izandakoak espetxera joateko aukera gutxiago izango ditu Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakiarengatik.
De Miguel auziagatik zigortuta dago Iñaki San Juan Leioako Udalean EAJko zinegotzi izandakoa, baina Espainiako Auzitegi Gorenak haren zigorra murriztea erabaki du. Orain, Gorenak bi urteko espetxe zigorra ezarri dio diru publikoa bidegabe erabiltzeagatik, eta bederatzi hilabete eta egun batekoa dokumentuak faltsutzegat...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225024/trafikoa-15-apaldu-zen-iaz-baionako-portuan.htm
Ekonomia
Trafikoa %15 apaldu zen iaz Baionako portuan
Lehen aldiz bere historian, artoa inportatu dute Lapurdiko azpiegituran.
Trafikoa %15 apaldu zen iaz Baionako portuan. Lehen aldiz bere historian, artoa inportatu dute Lapurdiko azpiegituran.
2022. urtea ez zen ona izan Baionako portuarentzat. Energia krisiari batu zitzaion Ukrainako gerraren kaltea, eta horren ondorioz %15,1 urritu da trafikoa Lapurdiko portuan. Guztira, 2,05 milioi tona iritsi dira portura edo handik atera dira. Euskal Herriko portu handienetan hirugarren da Baionakoa, Bilbokoaren (563,5...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225025/osasunbideko-intersindikalak-mobilizazio-sorta-iragarri-du-sistema-publikoaren-desegitea-gelditzeko.htm
Gizartea
Osasunbideko intersindikalak mobilizazio sorta iragarri du «sistema publikoaren desegitea gelditzeko»
Nafarroako Gobernuari galdegin diote, besteak beste, finantzaketa handitzea eta Lehen Arreta «birfundatzea»
Osasunbideko intersindikalak mobilizazio sorta iragarri du «sistema publikoaren desegitea gelditzeko». Nafarroako Gobernuari galdegin diote, besteak beste, finantzaketa handitzea eta Lehen Arreta «birfundatzea»
Aldarrikapenei eutsiko diete, «benetako» urratsak ikusi arte. Osasunbideko intersindikala osatzen duten sindikatuek, LABek, SAEk, UGTk, ELAk eta CCOOk, mobilizazio sorta iragarri dute datozen asteetarako, «Nafarroako osasun sistema publikoak okerrera egin duela» eta «Osasun Departamentuak langileen eskariak aintzat har...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225026/wayne-shorter-saxo-jotzaile-ezaguna-hil-da.htm
Kultura
Wayne Shorter saxo jotzaile ezaguna hil da
XX. mendeko bigarren parteko jazz musikari laudatuenetakoa izan da. Jazz Messengers eta Weather Report taldeetako kide izan zen, eta Miles Davisen boskotean ere aritu zen.
Wayne Shorter saxo jotzaile ezaguna hil da. XX. mendeko bigarren parteko jazz musikari laudatuenetakoa izan da. Jazz Messengers eta Weather Report taldeetako kide izan zen, eta Miles Davisen boskotean ere aritu zen.
Wayne Shorter, jazzaren azken 60 urteetako ordezkari nagusietakoa, gaur zendu da, 89 urterekin. Haren managerrak baieztatu dio albistea The New York Times egunkariari. Shorter AEBetan sortu diren jazz talde aurreratuenetako parte izan zen. 1950eko hamarkadaren amaieran, Art Blakey bateria jotzaileak gidatzen zuen The ...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225027/ikusi-hemen-ekologia-eta-klima-krisiari-buruzko-martin-ugalde-foroa.htm
Gizartea
Ikusi hemen ekologia eta klima krisiari buruzko Martin Ugalde foroa
'Aldaketa prozesua, klima eta ekologia krisiaren testuinguruan' foroa antolatu dute. Itziar Gomez, Unai Pascual eta Lorea Floresek parte hartu dute; Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak gidatu du solasaldia.
Ikusi hemen ekologia eta klima krisiari buruzko Martin Ugalde foroa. 'Aldaketa prozesua, klima eta ekologia krisiaren testuinguruan' foroa antolatu dute. Itziar Gomez, Unai Pascual eta Lorea Floresek parte hartu dute; Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak gidatu du solasaldia.
2020a Europako inoizko urterik beroena izan zen; iazkoa ere, beroenetakoa. Klima larrialdiaren eraginak agerikoak dira —eta izango dira, neurri zorrotzik hartu ezean—. Mende honen amaieran, Lurreko tenperatura ez litzateke 1,5 gradu baino gehiago berotu beharko, berotze globalaren ondorioak behin betikoak izan ez daite...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225028/bichta-eder-eleberria-kaleratu-du-eneko-bidegainek.htm
Kultura
'Bichta éder' eleberria kaleratu du Eneko Bidegainek
Lapurdiko kostaldeko gaztelu batean gertatzen den intrigazko istorio bat kontatzen du liburuak
'Bichta éder' eleberria kaleratu du Eneko Bidegainek. Lapurdiko kostaldeko gaztelu batean gertatzen den intrigazko istorio bat kontatzen du liburuak
Kazetari gaztea da Eñaut Oihenart, nahiz eta ez den lanean hasiberria. Badira urte batzuk Euskal Herritik ihesi joan zela, «kosmopolita» edo «munduko hiritar» izateko asmotan. Berradiskidetu zen bere sustraiekin, antza; egun Gaur euskal kazetan egiten baitu lan. Lapurdiko kostaldean dagoen jauregi abandonatu batean asm...
2023-3-2
https://www.berria.eus/albisteak/225029/pintaketak-egin-dituzte-emakume-aitzindarien-iruneko-muralean.htm
Gizartea
Pintaketak egin dituzte emakume aitzindarien Iruñeko muralean
47 emakumeren irudiz osatutako mural bat da 'Aitzindarien bidea'. Iruñeko Lezkairu auzoan dago.
Pintaketak egin dituzte emakume aitzindarien Iruñeko muralean. 47 emakumeren irudiz osatutako mural bat da 'Aitzindarien bidea'. Iruñeko Lezkairu auzoan dago.
Iruñean, Lezkairu auzora jaisteko bideetako batean, 150 metroko pareta margotu zuten iaz Variopintas taldeko emakume artistek: Aitzindarien bidea. Mundu osoko eta hainbat garaitako 47 emakume aitzindari irudikatu zituzten bertan, bakoitza bere jardunekoa. Honela margotu zuten. Urtebete pasa igaro da lanean hasi zirenet...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225054/plateruen-aterpeak-argiak-piztuko-ditu-berriro-gaur.htm
Kultura
Plateruen aterpeak argiak piztuko ditu berriro gaur
Bi urte eta erdiko etenaren ostean, gaur iluntzean irekiko ditu ateak Durangoko Plateruenak. Espazioak bere horretan dirau; hala, kudeaketan dago alde nagusia: publikoa izango da aurrerantzean, kultur mahai batek gidatuta.
Plateruen aterpeak argiak piztuko ditu berriro gaur. Bi urte eta erdiko etenaren ostean, gaur iluntzean irekiko ditu ateak Durangoko Plateruenak. Espazioak bere horretan dirau; hala, kudeaketan dago alde nagusia: publikoa izango da aurrerantzean, kultur mahai batek gidatuta.
Orri zuri batean letra gorri eta larriz idatzitako Taberna itxita dago esaldia nabarmentzen da Durangoko Plateruena kafe antzokia zeneko kristalean. 2020. urtean ateak itxi zituenetik, salbuespenak salbuespen, barruan ez da argirik, eta kanpoan ez da arimarik. Iluntasuna, areto hutsa eta hotza dira nagusi, hilabete hau...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225055/laquokirol-bera-zen-gurea-baina-orain-prestatuago-daude-jokalariakraquo.htm
Kirola
«Kirol bera zen gurea, baina orain prestatuago daude jokalariak»
43 urte daramatza Garbiñe Etxeberriak futbolari lotuta, azken hemeretziak Realean. Carmen Adarraga saria jasoko du gaur, Donostian. Onean eta txarrean, dena erlatibizatzen saiatzen dela adierazi du hernaniarrak.
«Kirol bera zen gurea, baina orain prestatuago daude jokalariak». 43 urte daramatza Garbiñe Etxeberriak futbolari lotuta, azken hemeretziak Realean. Carmen Adarraga saria jasoko du gaur, Donostian. Onean eta txarrean, dena erlatibizatzen saiatzen dela adierazi du hernaniarrak.
Donostiako Kirol Etxean dauka hitzordua gaur Garbiñe Etxeberriak (Hernani, 1967), Realeko emakumezkoen taldeko kirol zuzendariak. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Carmen Adarraga saria jasoko du, 19:00etan, futbolean egindako ibilbideagatik eta ekarpenagatik. Donostiako Santo Tomas lizeoan hasi zen ostikoka, Oiartzunen jarr...
2023-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/225056/etxaldeen-gutxitzeaz-gogoeta.htm
Ekonomia
Etxaldeen gutxitzeaz, gogoeta
Laborantzako datuak beheiti ari dira etengabe; etxalde anitzen aktibitatea gelditzen da urte oroz. Baigorriko Herriko Etxeak diagnostiko bat eginarazi dio EHLGri, eta transmisioaz gogoeta eragin nahi luke laborarien artean.
Etxaldeen gutxitzeaz, gogoeta. Laborantzako datuak beheiti ari dira etengabe; etxalde anitzen aktibitatea gelditzen da urte oroz. Baigorriko Herriko Etxeak diagnostiko bat eginarazi dio EHLGri, eta transmisioaz gogoeta eragin nahi luke laborarien artean.
Egiten dira inkestak, ikerketak, eta, beraz, badira estatistikak. Datu gutxi ezagutzen dira, halere. Berriki, Sud Ouest egunkariko artikulu batean, Zuberoako laborantzako datu batzuk argitaratu zituzten: nagusia, 2000 eta 2020 bitartean Zuberoak hamahiru etxalde galdu dituela urte bakoitzeko. Euskal Herriko Laborantza ...
2023-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/225057/ostalaritzan-ez-zara-ezer-baldin-eta-atzean-talde-on-bat-ez-badago.htm
Bizigiro
«Ostalaritzan ez zara ezer baldin eta atzean talde on bat ez badago»
Asun Ibarrondo Boroa jatetxeko arduradunak 2022ko Espainiako Ostalaritzako Sari Nazionaletako enpresari ostalariaren saria irabazi du, 1997tik Zornotzan dagoen jatetxean egindako lanagatik.
«Ostalaritzan ez zara ezer baldin eta atzean talde on bat ez badago». Asun Ibarrondo Boroa jatetxeko arduradunak 2022ko Espainiako Ostalaritzako Sari Nazionaletako enpresari ostalariaren saria irabazi du, 1997tik Zornotzan dagoen jatetxean egindako lanagatik.
Duela 26 urte, XVI. mendeko baserri batean sortu zuen Boroa jatetxea Asun Ibarrondok (Elorrio, 1952). Zornotzako Boroa auzoan dago Euskal Herrian Michelin izar bat duten jatetxe gutxietako bat. Are gehiago, Ibarrondok Boroan egiten duen lanagatik 2022ko Espainiako Ostalaritzako Sari Nazionaletako enpresari ostalari one...
2023-3-5
https://www.berria.eus/albisteak/225058/mingarria-da-diruagatik-gure-lana-eten-behar-izatea.htm
Gizartea
«Mingarria da diruagatik gure lana eten behar izatea»
Hirurogei urteko bidea egin du Iruñeko Alaiz kolektibo feministak. Baliabiderik ezagatik, bide hori amaitutzat eman berri dute kideek. Ana Berradek 2010ean egin zuen bat taldearekin.
«Mingarria da diruagatik gure lana eten behar izatea». Hirurogei urteko bidea egin du Iruñeko Alaiz kolektibo feministak. Baliabiderik ezagatik, bide hori amaitutzat eman berri dute kideek. Ana Berradek 2010ean egin zuen bat taldearekin.
Hirurogei urteko bide bat amaitutzat ematea ez da erabaki erraza izan Alaiz kolektiboko kideentzat. Horixe nabarmendu du Ana Berrade presidenteak (Iruñea, 1976). Berdintasun teknikaria da, bai eta aktorea ere. Antzerkiak eraman zuen, duela hamahiru urte, Alaiz kolekibora. Noiz egin zenuen bat Alaiz kolektiboarekin? 2...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225059/goi-mailako-eskaladak-dolomitetan.htm
albisteak
Goi mailako eskaladak Dolomitetan
Iosu Merinok, Adrian Legarrak, Ander Zabalzak eta David Lopez errioxarrak goi mailako izotz eta mistoko bideak eskalatu dituzte Vallungako (Hego Tirol, Italia) eta Innsbruck inguruko hormetan; besteak beste, Illuminati (165 m, M11+, WI6+), munduko gogorrenetako bat.
Goi mailako eskaladak Dolomitetan. Iosu Merinok, Adrian Legarrak, Ander Zabalzak eta David Lopez errioxarrak goi mailako izotz eta mistoko bideak eskalatu dituzte Vallungako (Hego Tirol, Italia) eta Innsbruck inguruko hormetan; besteak beste, Illuminati (165 m, M11+, WI6+), munduko gogorrenetako bat.
Mendian, eskaladan, bizitzan oro har, izaten dira une batzuk «orain eta hemen» aprobetxatu beharrekoak. Baldintzak efimeroak izaten direlako: gaur agian bada aukera, baina bihar beharbada ez. Horixe gertatzen da mendian, batez ere neguan, gailurrak eta hormak elurrez eta izotzez janzten direnean. Ondotxo dakite hori az...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225060/milaka-lagunek-protesta-egin-dute-martxoaren-3ko-biktimak-gogoratzeko-bi-atxilotu-dituzte.htm
Politika
Milaka lagunek protesta egin dute martxoaren 3ko biktimak gogoratzeko; bi atxilotu dituzte
Ertzaintzak Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Elizak ere onartu ostean, Gasteizko Udalak ere aho batez onartu du Martxoaren 3ko fundazioaren patronatuan parte hartzea.
Milaka lagunek protesta egin dute martxoaren 3ko biktimak gogoratzeko; bi atxilotu dituzte. Ertzaintzak Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Elizak ere onartu ostean, Gasteizko Udalak ere aho batez onartu du Martxoaren 3ko fundazioaren patronatuan parte hartzea.
47 urte dira Espainiako Poliziak Pedro Maria Martinez Ocio, Francisco Aznar, Jose Castillo, Romualdo Barroso eta Bienvenido Perea langileak hil eta beste hainbat zauritu zituela Gasteizko San Frantzisko elizan. Memoria kolektiboan iltzatuta geratu zen gertaera lazgarri hura. Martxoak 3 elkarteak eta elkarte memorialist...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225061/uliazpiko-sententziaren-harira-euskara-koofiziala-dela-oroitarazi-du-urkulluk.htm
Gizartea
Uliazpiko sententziaren harira, euskara «koofiziala» dela oroitarazi du Urkulluk
Eusko Jaurlaritzako eledun Bingen Zupiriak gogorarazi du hizkuntza politikak «talde politiko ezberdinen artean adostuak» izan direla berrogei urtez.
Uliazpiko sententziaren harira, euskara «koofiziala» dela oroitarazi du Urkulluk. Eusko Jaurlaritzako eledun Bingen Zupiriak gogorarazi du hizkuntza politikak «talde politiko ezberdinen artean adostuak» izan direla berrogei urtez.
Erreakzio soka luzea eragin du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak Uliazpi fundazioaren hizkuntza eskakizunen kontra atera zuen ebazpenak. Gaur, epaia txarretsi du Iñigo Urkulluk, Eusko Jaurlaritzako lehendakariak. Zehazki, esan du auzitegiaren jarrerak «kezka eta atsekabea» eragin diola, eta Jaurlaritzak «azterketa jurid...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225062/jaurlaritzak-dio-lau-eguneko-lan-astea-enpresetara-talentua-erakartzeko-modua-izan-daitekeela.htm
Ekonomia
Jaurlaritzak dio lau eguneko lan astea enpresetara «talentua erakartzeko» modua izan daitekeela
Idoia Mendiak adierazi du proposamenaren berri eman dietela Elkarrizketa Sozialaren Mahaian dauden enpresei eta sindikatuei, eta proba pilotuak egiteko asmoa dutela.
Jaurlaritzak dio lau eguneko lan astea enpresetara «talentua erakartzeko» modua izan daitekeela. Idoia Mendiak adierazi du proposamenaren berri eman dietela Elkarrizketa Sozialaren Mahaian dauden enpresei eta sindikatuei, eta proba pilotuak egiteko asmoa dutela.
Lau eguneko lan astea eta telelana. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariordearen arabera, horiek dira pizgarri erakargarriak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako enpresetara «talentua erakartzeko». Izan ere, ingeniaritzen alorrean edo informazioen teknologien sektorean, adibidez, gero eta zailagoa da langileak mant...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225063/andreek-eragin-txikiagoa-dute-klima-aldaketan-baina-ondorioak-gehiago-nozitzen-dituzte.htm
Gizartea
Andreek eragin txikiagoa dute klima aldaketan, baina ondorioak gehiago nozitzen dituzte
Emakundek eta Ihobek klima aldaketaren auzia genero ikuspegitik lantzen duen ikerketa bat egin dute.
Andreek eragin txikiagoa dute klima aldaketan, baina ondorioak gehiago nozitzen dituzte. Emakundek eta Ihobek klima aldaketaren auzia genero ikuspegitik lantzen duen ikerketa bat egin dute.
Klima aldaketa Euskadin genero ikuspegitik izeneko ikerketa ondu dute Emakundek eta Eusko Jaurlaritzaren Ihobe sozietate publikoak elkarlanean, klima larrialdiaren eta trantsizio energetikoaren auzia berdintasunarekin eta genero ikuspegiarekin uztartzeko asmoz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Jasangarritasun sailburu...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225064/rohingyek-nberen-elikagai-laguntzen-murrizketa-suntsitzaileak-salatu-dituzte.htm
Mundua
Rohingyek NBEren elikagai laguntzen murrizketa «suntsitzaileak» salatu dituzte
Nazio Batuen Erakundearen arabera, elikagaien prezio igoeren eta MEPk izan duen diru laguntzen murrizketen ondorioz, rohingyentzako elikagaiak %30 murriztu dituzte; ia milioi bat errefuxiatu bizi dira Bangladeshen.
Rohingyek NBEren elikagai laguntzen murrizketa «suntsitzaileak» salatu dituzte. Nazio Batuen Erakundearen arabera, elikagaien prezio igoeren eta MEPk izan duen diru laguntzen murrizketen ondorioz, rohingyentzako elikagaiak %30 murriztu dituzte; ia milioi bat errefuxiatu bizi dira Bangladeshen.
Bangladeshko hego-ekialdean dagoen Cox's Bazar eskualdean, errefuxiatu esparruetan bizi dira ia milioi bat rohingya duela bost urte pasatik, Myanmarko sarraskitik ihesi. Egoera oso makurrean bizi dira, eta MEP Munduko Elikadura Programak soilik ematen die elikagai laguntza rohingyei. Bada, Myanmarko etnia horretako err...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225065/etxebizitza-duinen-aldeko-kanpaina-abiatu-du-emakume-migratu-zaintzaileen-elkarteak.htm
Gizartea
Etxebizitza duinen aldeko kanpaina abiatu du Emakume Migratu Zaintzaileen Elkarteak
Etxeak alokatu nahi dituzte, eurek kudeatzeko eta kolektiboko kideei etxebizitza bat edukitzeko aukera emateko. Emakumeen egoera «itogarria» dela salatu dute.
Etxebizitza duinen aldeko kanpaina abiatu du Emakume Migratu Zaintzaileen Elkarteak. Etxeak alokatu nahi dituzte, eurek kudeatzeko eta kolektiboko kideei etxebizitza bat edukitzeko aukera emateko. Emakumeen egoera «itogarria» dela salatu dute.
«Arrazakeria, klasismoa, pobrezia, etxebizitzaren arloko espekulazio bortitza. Are gehiago, bankuak eta putre funtsak. Horregatik guztiagatik, migratzaileak baztertuta geratzen gara beti». Elizabeth Ariza Euskal Herriko Emakume Migratu Feminista Zaintzaile Soziosanitarioak elkarteko kidea da, eta emakume migratuek bizi...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225066/iazko-bakearen-nobel-saridunari-hamar-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote.htm
Mundua
Iazko Bakearen Nobel saridunari hamar urteko espetxe zigorra ezarri diote
Ales Bialiatski eta beste hiru ekintzaile zigortu ditu Minskeko auzitegiak, kontrabandoan aritzea eta ordena publikoaren aurkako erasoak finantzatzea egotzita, besteak beste. Guztiek ukatu egin dituzte beren aurkako kargu guztiak.
Iazko Bakearen Nobel saridunari hamar urteko espetxe zigorra ezarri diote. Ales Bialiatski eta beste hiru ekintzaile zigortu ditu Minskeko auzitegiak, kontrabandoan aritzea eta ordena publikoaren aurkako erasoak finantzatzea egotzita, besteak beste. Guztiek ukatu egin dituzte beren aurkako kargu guztiak.
Minskeko auzitegi batek hamar urteko kartzela zigorra ezarri dio Ales Bialiatskiri, Bielorrusiako giza eskubideen defendatzaile ezagun eta 2022ko Bakearen Nobel saridunari, GKE gobernuz kanpoko Viasna erakundeak jakinarazi duenez. Marina Zapasnik epaileak Bialiatski eta beste hiru ekintzaile zigortu ditu: Valiantsin St...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225067/eaeko-ekonomiak-pandemia-aurreko-hazkundea-gainditu-du.htm
Ekonomia
EAEko ekonomiak pandemia aurreko hazkundea gainditu du
Urteko bigarren zatian geldialdia izan da zerbitzuen sektorean eta, neurri txikiagoan, industrian. Gastu publikoa ez da handitu, eta zenbaki gorrietan amaitu du.
EAEko ekonomiak pandemia aurreko hazkundea gainditu du. Urteko bigarren zatian geldialdia izan da zerbitzuen sektorean eta, neurri txikiagoan, industrian. Gastu publikoa ez da handitu, eta zenbaki gorrietan amaitu du.
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak iragarri baino hobeto uxatu dituzte urteko bigarren erdian ekonomia izutu duten mamuak. Azken bi hiruhilekoetan motelaldia agerikoa izan bada ere, azkenean %4,4 hazi da ekonomia 2022. urtean. 2021ean baino puntu eta erdi gutxiago da hori, baina pandemia aurreko urteetan baino handiagoa. H...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225068/erretreten-erreformaren-aurkako-bi-manifestazio-egingo-dira-baionan.htm
Ekonomia
Erretreten erreformaren aurkako bi manifestazio egingo dira Baionan
Frantziako zortzi sindikatuk deitu dute manifestazioetara. Hainbat sektoretan grebak egun bat baino gehiago iraun dezakeela aurreikusten dute. LAB sindikatuak ere bi egunetarako greba deialdia egin du.
Erretreten erreformaren aurkako bi manifestazio egingo dira Baionan. Frantziako zortzi sindikatuk deitu dute manifestazioetara. Hainbat sektoretan grebak egun bat baino gehiago iraun dezakeela aurreikusten dute. LAB sindikatuak ere bi egunetarako greba deialdia egin du.
Erretretaren erreforma «injustuaren» aurkako hirugarren eta laugarren manifestazioak egingo dituztela iragarri dute Ipar Euskal Herriko sindikatu nagusiek. CDFT, CGT, FO, CFE-CGC, CFTC, UNSA, Solidaires eta FSUk intersindikala osatu dute, LAB kanpo utzita beste behin ere. Ipar Euskal Herriko manifestaldiak Baionan irag...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225069/korridore-bat-aurkitu-dute-keopseko-piramidean.htm
Bizigiro
Korridore bat aurkitu dute Keopseko piramidean
Lehen zantzuen arabera, baliteke piramidearen pisua arintzeko balio izatea. Keops erregearen hilobia «babesten» duela ere uste dute egiptologoek.
Korridore bat aurkitu dute Keopseko piramidean. Lehen zantzuen arabera, baliteke piramidearen pisua arintzeko balio izatea. Keops erregearen hilobia «babesten» duela ere uste dute egiptologoek.
«Misterio batek 4.500 urte izateak ez du esan nahi ezin denik deszifratu», diote Scan Pyramids proiektuko ikertzaileek. Zortzi urte igaro dira sortu zenetik, Egiptoko Antzinatasun Ministerioaren ekimenez sortu ere. Egiptoko piramideak ikertzeko eratu zuten, eta, apurka-apurka, ari dira hitza betetzen. Iragarri berri du...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225070/durangoko-plateruenaren-argiak-piztu-dituzte.htm
Kultura
Durangoko Plateruenaren argiak piztu dituzte
Bi urtez gaindiko etenaldiaren ostean, bueltan da Durangoko Plateruena, izen berriarekin: Plateruena Kultur Aterpea. Piztu Argiak! ekitaldiarekin ekin diote ibilbide berriari.
Durangoko Plateruenaren argiak piztu dituzte. Bi urtez gaindiko etenaldiaren ostean, bueltan da Durangoko Plateruena, izen berriarekin: Plateruena Kultur Aterpea. Piztu Argiak! ekitaldiarekin ekin diote ibilbide berriari.
Durangoko Plateruena itxi zutenetik bi urte eta erdira, piztu dituzte bertako argiak. «Piztu daitezela argiak. Poztu daitezela bihotzak. Puztu dezagula denon arten Plateruena Kultur Aterpea!». Piztu Argiak! deritzo, hain zuzen, Plateruena berriaren aurkezpen ekitaldia. Kafe antzokia izan zenaren jarraipena da oraingoa....
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225071/xabier-rey-oroituko-dute-irunean.htm
Politika
Xabier Rey oroituko dute Iruñean
Bost urte bete dira Puerto IIIko espetxean hilik agertu zenetik. Heriotza eragotz zitekeela aldarrikatuko dute bihar larunbatean 13:00etan, Donibane auzoan. Espetxealdia gogoratu du Patxi Rey anaiak
Xabier Rey oroituko dute Iruñean. Bost urte bete dira Puerto IIIko espetxean hilik agertu zenetik. Heriotza eragotz zitekeela aldarrikatuko dute bihar larunbatean 13:00etan, Donibane auzoan. Espetxealdia gogoratu du Patxi Rey anaiak
2018ko martxoaren 6an, Xabier Rey Urmeneta hilik topatu zuten Puerto III espetxeko ziegan, Iruñeko etxetik 1.015 kilometrora, urrun. Bere buruaz beste egin zuen presoak, baina, Patxi Rey anaiaren arabera, ez zen izan bat-batean eta nahi gabe gertatu zen suizidio bat: «Politika batek, estatu batek eta sistema batek hil ...
2023-3-3
https://www.berria.eus/albisteak/225072/realak-suspertu-ezinik-jarraitzen-du.htm
Kirola
Realak suspertu ezinik jarraitzen du
Txuri-urdinek hutsean berdindu dute Cadizekin Anoetan. Azken sei partidetan sei puntu besterik ez dituzte lortu, eta hiru jardunaldi daramatzate etxean irabazi gabe
Realak suspertu ezinik jarraitzen du. Txuri-urdinek hutsean berdindu dute Cadizekin Anoetan. Azken sei partidetan sei puntu besterik ez dituzte lortu, eta hiru jardunaldi daramatzate etxean irabazi gabe
Ezinean jarraitzen du Realak. Hutsean berdindu du gaur gauean Cadizen aurka Anoetan. Talde txuri-urdinak bolada txarra harrapatu du, azken sei partidetan sei puntu bakarrik eskuratu baititu: lau etxetik kanpo, eta bi etxean. Izan ere, hiru jardunaldi daramatza bere zaleen aurrean irabazi gabe. Gaur, nagusi izan da, bai...
2023-3-4
https://www.berria.eus/albisteak/225100/azken-tantora-arte.htm
Kirola
Azken tantora arte
Bikotekako Txapelketako kanporaketa jokatu dute bart Zornotzan, eta lehia biziaren ostean, Laso eta Imaz sailkatu dira finalerdietarako ligaxkarako
Azken tantora arte. Bikotekako Txapelketako kanporaketa jokatu dute bart Zornotzan, eta lehia biziaren ostean, Laso eta Imaz sailkatu dira finalerdietarako ligaxkarako
Partida gogorra jokatu dute bart Bikotekako Txapelketan Unai Laso-Ander Imaz eta Peio Etxeberria-Beñat Rezusta bikoteek. Azken unera arte lehiatu dira. Izan ere, finalerdietarako ligaxkarako sailkatzea zuten jokoan. Aurrelariak urduri aritu ziren, baina atzelariek partida sendoa jokatu zuten. Nolabait ere, buelta ema...