date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-3-4 | https://www.berria.eus/albisteak/225101/espetxean-sartu-dute-gizonezko-bat-barakaldon-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm | Gizartea | Espetxean sartu dute gizonezko bat, Barakaldon sexu eraso bat egitea leporatuta | Ikertzen ari dira beste sei sexu erasoekin lotuta ote dagoen | Espetxean sartu dute gizonezko bat, Barakaldon sexu eraso bat egitea leporatuta. Ikertzen ari dira beste sei sexu erasoekin lotuta ote dagoen | Barakaldon irailaren 25ean eginiko sexu eraso baten egilea izatea egotzita, kartzelan sartu dute 24 urteko gizonezko bat. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak zabaldu duenez, gizonezkoa abenduaren 9an ere atxilotu zuten beste eraso baten harira.
Denera sei sexu erasorengatik ari dira ikertzen, irailaren 22an eta 25an... |
2023-3-4 | https://www.berria.eus/albisteak/225102/516-milioi-euroko-aurrekontua-bozkatu-du-euskal-elkargoak.htm | Politika | 516 milioi euroko aurrekontua bozkatu du Euskal Elkargoak | 212 milioi euro bozkatu ditu inbertsioetarako. Uraren kudeaketari dagokio zati handiena: 95 milioi. | 516 milioi euroko aurrekontua bozkatu du Euskal Elkargoak. 212 milioi euro bozkatu ditu inbertsioetarako. Uraren kudeaketari dagokio zati handiena: 95 milioi. | 373,4 milioi euroko aurrekontua onartu du Euskal Hirigune Elkargoak. Horietarik 271,7 milioi funtzionamendu gastuei dagozkie, eta 121,7 inbertsioei. Gainerako hamar aurrekontu gehigarriekin 516 milioi eurokoa da kopuru osoa: 304 milioi funtzionamendurako eta 212 milioi inbertsioetarako. Uraren kudeaketari dagokio aurre... |
2023-3-4 | https://www.berria.eus/albisteak/225103/presoen-eskubideak-bortxatzen-dituen-justiziaren-kontra-ere-arituko-dira-sareren-fase-berrian.htm | Politika | «Presoen eskubideak bortxatzen dituen justiziaren kontra» ere arituko dira Sareren «fase berrian» | Urteko batzarra egin du presoen aldeko elkarteak Astigarragan | «Presoen eskubideak bortxatzen dituen justiziaren kontra» ere arituko dira Sareren «fase berrian». Urteko batzarra egin du presoen aldeko elkarteak Astigarragan | Presoak sakabanatzeko eta urruntzeko politika bukatzear den honetan, Sare elkarteak «fase berriari» ekiteko prest dagoela adierazi du gaur, Astigarragan eginiko urteko batzarrean. Zazpigarrena du elkarteak.
«Fase berri honetan konfrontazioa eta salaketa lana ez dira soilik presoen eskubideak bortxatzen dituzten gobern... |
2023-3-4 | https://www.berria.eus/albisteak/225104/iberdrolako-langileek-kpiaren-araberako-soldata-igoera-eskatu-dute.htm | Ekonomia | Iberdrolako langileek KPIaren araberako soldata igoera eskatu dute | Manifestazio egin dute Bilbon. Gogoratu dute enpresak inoizko emaitza onenak lortu dituela 2022an. | Iberdrolako langileek KPIaren araberako soldata igoera eskatu dute. Manifestazio egin dute Bilbon. Gogoratu dute enpresak inoizko emaitza onenak lortu dituela 2022an. | Iberdrolako langileek KPIren araberako soldata igoera eskatu dute larunbat honetan Bilbon. ELA sindikatuak deituta, manifestazioa egin dute Bizkaiko hiriburuko erdiguneko kaleetan zehar, eta Iberdrola dorrearen aurrean amaitu dute.
Ohar batean, ELAk gogoratu du energia konpainiak inoiz baino diru gehiago irabazi duela... |
2023-3-4 | https://www.berria.eus/albisteak/225105/eh-bilduk-eskatu-du-emakumeen-eskubideen-aldeko-itun-bat-egiteko-gipuzkoan.htm | Gizartea | EH Bilduk eskatu du emakumeen eskubideen aldeko itun bat egiteko Gipuzkoan | Koalizio subiranistaren Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai Maddalen Iriartek nabarmendu du beharrezkoa dela hitz egitea, «emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaia lehia politikotik ateratzeko». Besteak beste, itunaren bidez, soldata arrakala murriztu nahi dute. | EH Bilduk eskatu du emakumeen eskubideen aldeko itun bat egiteko Gipuzkoan. Koalizio subiranistaren Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai Maddalen Iriartek nabarmendu du beharrezkoa dela hitz egitea, «emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaia lehia politikotik ateratzeko». Besteak beste, itunaren bidez, soldata a... | Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren bezperetan, EH Bilduk agerraldia egin du gaur goizean. Hondarribian (Gipuzkoa) bildu dira koalizio subiranistako emakumeak, eta Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiak proposamen bat egin du lurralderako: emakumeen eskubideen aldeko itun bat egitea.
Zenba... |
2023-3-4 | https://www.berria.eus/albisteak/225106/gizon-bat-espetxeratu-dute-barakaldon-sexu-eraso-bat-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat espetxeratu dute, Barakaldon sexu eraso bat egitea egotzita | Ez da emakumeen aurkako indarkeriarekin lotuta atxilotzen duten lehen aldia. | Gizon bat espetxeratu dute, Barakaldon sexu eraso bat egitea egotzita. Ez da emakumeen aurkako indarkeriarekin lotuta atxilotzen duten lehen aldia. | Ertzaintzak 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo, 2022ko irailean 22an Barakaldon (Bizkaia) sexu eraso bat egin izana egotzita. Epailean aurretik igaro da, eta Basauriko (Bizkaia) espetxean sartzea erabaki du.
Ez da antzeko delituekin lotura duelakoan atxilotzen duten lehen aldia. Ertzaintzak pasa den urteko abe... |
2023-3-4 | https://www.berria.eus/albisteak/225107/gurrutxaga-zalduak-eta-irazu-zubirik-lortu-dute-berria-txapelketako-lehen-garaipena.htm | Kirola | Gurrutxaga-Zalduak eta Irazu-Zubirik lortu dute Berria Txapelketako lehen garaipena | Atzelari beteranoek hobeto lagundu zieten oso ongi aritu ziren aurrelari debutariei. Aiestaran eta Eskudero ere ongi aritu ziren. | Gurrutxaga-Zalduak eta Irazu-Zubirik lortu dute Berria Txapelketako lehen garaipena. Atzelari beteranoek hobeto lagundu zieten oso ongi aritu ziren aurrelari debutariei. Aiestaran eta Eskudero ere ongi aritu ziren. | Berria Erremonte Txapelketa 2023 bi partida ezberdinekin hasi zen. Aurrenekoan Gurrutxagak eta Zalduak 31-35 irabazi zieten Goikoetxea V.ari eta Aiestaran VI.ari. Bigarren partidan Irazuk eta Zubirik 16-35 irabazi zieten Loitegi eta Eskuderori.
Horrela, irabazleek lau puntu dituzte, Goikoetxeak eta Aiestaranek puntua ... |
2023-3-4 | https://www.berria.eus/albisteak/225108/zaleen-eta-pilotarien-beroa-jasota-esan-dio-agur-pilotari-irribarriak.htm | Kirola | Zaleen eta pilotarien beroa jasota esan dio agur pilotari Irribarriak | Jasotako omenaldia "inoizko txapelik ederrena" izan esan du. Bere azken tantoa, pilotakada, osatu duen ibilbidearen isla izan da: ezkerrez, indartu eta ia erreboteraino | Zaleen eta pilotarien beroa jasota esan dio agur pilotari Irribarriak. Jasotako omenaldia "inoizko txapelik ederrena" izan esan du. Bere azken tantoa, pilotakada, osatu duen ibilbidearen isla izan da: ezkerrez, indartu eta ia erreboteraino | Eibarretik Donostiara. Zortzi urte. Hiru txapel. Buruz buruko txapeldun gazteena. Eta bere kirol ibilbideko azken tantoa, azken pilotakada ibilbide horren isla. Indartsua, ezkerrez eta ia erreboteraino. Atano III.eko zale guztiak jaikita eta txaloka. Betiko oihua inoiz baino ozenago: «Irri Irri, Irri Irri». Iker Irriba... |
2023-3-4 | https://www.berria.eus/albisteak/225109/langile-bat-hil-da-baionako-tailer-batean-altuera-batetik-erorita.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Baionako tailer batean, altuera batetik erorita | Istripua ostiralean izan zen, eta beste behargin bat zauri zen. Aurten, hamar langile hil dira lanean. | Langile bat hil da Baionako tailer batean, altuera batetik erorita. Istripua ostiralean izan zen, eta beste behargin bat zauri zen. Aurten, hamar langile hil dira lanean. | Baionako tailer bateko bi langilek istripua izan zuten ostiralean: langileetako bat hil egin da eta bestea zauritu. Hildakoak 50 urte inguru zituen. Sindikatuen zenbaketaren arabera, urte hasi zenetik Euskal Herrian hamar pertsona hil dira lanean ari zirenean.
Poliziak azaldu duenez, ezbeharra Lapurdiko hiriburuko Seq... |
2023-3-5 | https://www.berria.eus/albisteak/225137/lilatoian-6000-emakumek-baino-gehiagok-hartu-dute-parte.htm | Kirola | Lilatoian 6.000 emakumek baino gehiagok hartu dute parte | Inoizko parte hartzerik handiena izan da. Nerea Egia izan da 33. aldiaren irabazlea. | Lilatoian 6.000 emakumek baino gehiagok hartu dute parte. Inoizko parte hartzerik handiena izan da. Nerea Egia izan da 33. aldiaren irabazlea. | Giro bikaina lagun, 6.000 emakumek baino gehiagok bete dute Donostiako Bulebarra. Lilatoiaren 33. aldia egin dute gaur, eta inoiz baino korrikalari gehiago elkartu dira Atletico San Sebastian kirol klubak antolatutako lasterketan; iaz, adibidez, 5.000 lagunek hartu zuten parte.
Lilatoia jai giroan ospatzen da, baina b... |
2023-3-5 | https://www.berria.eus/albisteak/225138/barrocal-eta-ruiz-de-larramendi-txapeldun-ados-pilotako-binakakoan.htm | Kirola | Barrocal eta Ruiz de Larramendi txapeldun Ados Pilotako binakakoan | Lehen tantoetatik hartu dute aurrea gorriek, eta txapelketako partida guztiak irabazita gailendu dira. Promozio mailako finala Gordon-Oskozek irabazi dute. | Barrocal eta Ruiz de Larramendi txapeldun Ados Pilotako binakakoan. Lehen tantoetatik hartu dute aurrea gorriek, eta txapelketako partida guztiak irabazita gailendu dira. Promozio mailako finala Gordon-Oskozek irabazi dute. | Maddi Barrocalek eta Olatz Ruiz de Larramendik irabazi dute Ados Pilotako binakako txapelketa. Gaur jokatu dira Ados klubak eta BERRIAk antolatutako finalak Zumarragako (Gipuzkoa) Beloki frontoian, eta joko bikaina eginda gailendu dira Goiuri Zabaletaren eta Naroa Agirreren aurka (22-12).
Ez da ezustekoa izan. Txapelk... |
2023-3-5 | https://www.berria.eus/albisteak/225139/bide-zailenetik-pena-iia-eta-mariezkurrena-iia-finalerdietara.htm | Kirola | Bide zailenetik, Peña II.a eta Mariezkurrena II.a finalerdietara | Ostiralean Urrutikoetxea-Albisu kanporatu ostean, Peio Etxeberria eta Rezusta utzi dituzte gaur aukerarik gabe. Sasoi bikainean daude. | Bide zailenetik, Peña II.a eta Mariezkurrena II.a finalerdietara. Ostiralean Urrutikoetxea-Albisu kanporatu ostean, Peio Etxeberria eta Rezusta utzi dituzte gaur aukerarik gabe. Sasoi bikainean daude. | Ostiralean bat, eta igandean bestea. Biak emaitza berarekin: 22-10. Binakako txapelketako lehen fasea seigarren postuan amaituta, Jon Ander Peñak eta Jon Mariezkurrenak bi kanporaketa jokatu behar izan dituzte finalerdietako ligaxkarako sailkatzeko. Bide zailenetik heldu dira hara, baina aurkariek kontuz ibili beharko ... |
2023-3-5 | https://www.berria.eus/albisteak/225140/hutsean-berdindu-dute-rayok-eta-athleticek.htm | Kirola | Hutsean berdindu dute Rayok eta Athleticek | Aukera gehiago izan dituzte zuri-gorriek, baina ez dute asmatu ate aurrean. Talde bakoitzak jaurtiketa bana egin du zutoinera. | Hutsean berdindu dute Rayok eta Athleticek. Aukera gehiago izan dituzte zuri-gorriek, baina ez dute asmatu ate aurrean. Talde bakoitzak jaurtiketa bana egin du zutoinera. | Bolada txarra nolabait eteteko balio duen puntua lortu du Athleticek Vallecasen (Madril). Zuri-gorriek hiru porrot zeramatzaten jarraian (bi ligan), eta gaur Rayo Vallecanoren zelaian neurketa serioa jokatu dute, denboraldi ona egiten ari baita. Europan postu bat lortzeko lehian dabiltza bi taldeak. Biek izan dituzte g... |
2023-3-5 | https://www.berria.eus/albisteak/225141/txirrindulari-probetan-segurtasuna-eskatzeko-elkarretaratzea-egin-dute-eibarren.htm | Kirola | Txirrindulari probetan segurtasuna eskatzeko elkarretaratzea egin dute Eibarren | Hainbat lasterketa bertan behera utzi behar izan dituzte motorren asegururik ezagatik eta Ertzaintzaren laguntza faltarengatik | Txirrindulari probetan segurtasuna eskatzeko elkarretaratzea egin dute Eibarren. Hainbat lasterketa bertan behera utzi behar izan dituzte motorren asegururik ezagatik eta Ertzaintzaren laguntza faltarengatik | Igande eguerdian ehunka txirrindulari bildu ziren Eibarko Untzaga enparantzan (Gipuzkoa), protesta batean. Salatu dutenez, Gipuzkoan bertan behera utzi behar izan dituzte hainbat lasterketa, ez dagoelako asegururik motorrekin laguntza ematen ari direnentzat, eta Ertzaintzak ez duelako adina behar agente jartzen segurta... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225142/milaka-errefuxiatu-rohingya-aterperik-gabe-geratu-dira-sute-baten-eraginez.htm | Mundua | Milaka errefuxiatu rohingya aterperik gabe geratu dira, sute baten eraginez | Milaka iheslari bizi diren kanpaleku batean piztu da sutea, Bangladesh hegoaldean. | Milaka errefuxiatu rohingya aterperik gabe geratu dira, sute baten eraginez. Milaka iheslari bizi diren kanpaleku batean piztu da sutea, Bangladesh hegoaldean. | Myanmarko agintarien jazarpena dela-eta herrialdetik ihes egin behar izan duten milioika rohingya errefuxiatu gisa bizi dira Bangladeshko kanpalekuetan. Horietako batean, Cox's Bazar hirikoan, sua piztu zen atzo, eta milaka errefuxiatu aterperik gabe geratu dira.
Milioi bat errefuxiatu bizi dira kanpaleku horretan. Et... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225143/turkiako-agintariek-46000-hildako-zenbatuak-dituzte-lurrikara-gertatu-eta-hilabetera.htm | Mundua | Turkiako agintariek 46.000 hildako zenbatuak dituzte, lurrikara gertatu eta hilabetera | Save the Children erakundeak adierazi du biktima asko larri dabiltzala elikagaiak lortzeko. | Turkiako agintariek 46.000 hildako zenbatuak dituzte, lurrikara gertatu eta hilabetera. Save the Children erakundeak adierazi du biktima asko larri dabiltzala elikagaiak lortzeko. | Otsailaren 6an lurrikara indartsu batek hondamendia eragin zuen Turkian, Sirian eta Kurdistanen. Hilabete bete den honetan, Turkiako agintariek eman dute orain arte hildakoen kopurua: 45.968.
Ika-mika egon da azken egunotan, Ankarako Gobernuaren eta Turkiako Sendagileen Elkargoaren artean, biktima kopuruaren inguruan.... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225144/produktu-batzuk-ahalik-eta-merkeena-eskainiko-dituzte-ipar-euskal-herriko-supermerkatuek.htm | Ekonomia | Produktu batzuk «ahalik eta merkeena» eskainiko dituzte Ipar Euskal Herriko supermerkatuek | Frantziako Gobernuak ez du oinarrizko saski bateratu bat lortu, baina banaketa taldeek prezio apalagoko produktu sorta bat eskainiko dutela agindu dute. «Inflazioaren aurkako hiruhilekoa» labelarekin salduko dituzte. | Produktu batzuk «ahalik eta merkeena» eskainiko dituzte Ipar Euskal Herriko supermerkatuek. Frantziako Gobernuak ez du oinarrizko saski bateratu bat lortu, baina banaketa taldeek prezio apalagoko produktu sorta bat eskainiko dutela agindu dute. «Inflazioaren aurkako hiruhilekoa» labelarekin salduko dituzte. | Frantziako Gobernuak amore eman du oinarrizko produktuen saski bati gehienezko prezio bat emateko saioan. Horren ordez, banaketa talde handiekin akordio bat egin du, haiek aukeratzen duten produktu sorta bat «ahalik eta merkeena» eskaintzeko.
Bruno Le Maire Ekonomia ministroak azaldu duenez, supermerkatuek produktu ho... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225145/laquoeskuburdinak-oso-estu-lotu-zizkidaten-eta-min-egiten-zidatela-esatean-are-gehiago-estutu-zituztenraquo.htm | Politika | «Eskuburdinak oso estu lotu zizkidaten, eta, min egiten zidatela esatean, are gehiago estutu zituzten» | Unai Isasi Azkarraga gazte amurrioarra atxilotu zuen Ertzaintzak iragan ostiralean Gasteizen; 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzen zuen manifestazioaren testuinguruan. | «Eskuburdinak oso estu lotu zizkidaten, eta, min egiten zidatela esatean, are gehiago estutu zituzten». Unai Isasi Azkarraga gazte amurrioarra atxilotu zuen Ertzaintzak iragan ostiralean Gasteizen; 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzen zuen manifestazioaren testuinguruan. | Ostiraleko atxiloketaren inguruan mintzatu da Aiaraldea komunikabidearekin Unai Isasi Azkarraga gazte amurrioarra.
Martxoaren 3ko manifestazioaren ostean atxilotu zintuzten. Nolakoa izan zen atxiloketa?
Ostiraleko manifestazioaren testuinguruan beste gazte bat atxilotu zuten. Mobilizazioa amaitzean Foru plazan geratu... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225146/ehun-kolektiboak-bardeako-eremu-militarreko-lurrak-desjabetu-ditu-euskal-errepublikaren-izenean.htm | Politika | Ehun kolektiboak Bardeako eremu militarreko lurrak «desjabetu» ditu, «Euskal Errepublikaren izenean» | Eremura sartzea galarazten duen kate bat moztu dute ekintzaileek, eta debekatzeko seinaleak bota. | Ehun kolektiboak Bardeako eremu militarreko lurrak «desjabetu» ditu, «Euskal Errepublikaren izenean». Eremura sartzea galarazten duen kate bat moztu dute ekintzaileek, eta debekatzeko seinaleak bota. | Txaranga baten musikarekin lagunduta, Bardea eremu militar bihurtu izanaren aurkako ekintza egin zuen larunbatean Ehun kolektiboak. Eremu militarreko lurrak sinbolikoki «euskal errepublikaren izenean desjabetu» dituztela adierazi dute. Zabaldu duten bideoan ageri denez, eremura sartzea galarazten duen kate bat moztu du... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225147/philippe-duluc-zendu-da-eh-baiko-kidea.htm | Politika | Philippe Duluc zendu da, EH Baiko kidea | Ipar Euskal Herriko jardun politikoan ibilitakoa zen. Eusko Alkartasunako militantea izan zen, eta talde hura ordezkatu zuen EH Bairen zuzendaritzan. | Philippe Duluc zendu da, EH Baiko kidea. Ipar Euskal Herriko jardun politikoan ibilitakoa zen. Eusko Alkartasunako militantea izan zen, eta talde hura ordezkatu zuen EH Bairen zuzendaritzan. | Atzo zendu zen Philippe Duluc, 60 bat urte zituela, Baionan.
Ipar Euskal Herriko jardun politikoan ibilitakoa zen. Eusko Alkartasunako militantea izan zen, eta talde hura ordezkatu zuen EH Bairen zuzendaritzan. Gerora ere, EH Baiko kide izan zen, besteak beste. Dolumin mezu ugari argitaratu dituzte erakundeek eta kide... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225148/atezainak-beltzez-iribarren-omenez.htm | Kirola | Atezainak beltzez, Iribarren omenez | Jose Angel Iribarrek 80 urte bete berri dituela ospatzeko, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat atezain beltzez jantzi dira asteburuan, Athleticeko atezain ohiak egiten zuen moduan. | Atezainak beltzez, Iribarren omenez. Jose Angel Iribarrek 80 urte bete berri dituela ospatzeko, Euskal Herriko eta kanpoko hainbat atezain beltzez jantzi dira asteburuan, Athleticeko atezain ohiak egiten zuen moduan. | Athleticek egin zuen deialdia, eta Euskal Herriko eta atzerriko hainbat atezainek egin dute bat. Jose Angel Iribar atezain mitikoak 80 urte bete zituen joan den asteazkenean, eta, urtemuga ospatzeko, beltzez janzteko eskatu zien Athleticek beste klubetako atezainei. Izan ere, Iribarrek kolore horrekin jokatu zuen ia bi... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225149/espetxeratu-egin-dute-legorretako-istripuan-kontrako-noranzkoan-zihoan-gidaria.htm | Gizartea | Espetxeratu egin dute Legorretako istripuan kontrako noranzkoan zihoan gidaria | Asteazkenean atxilotu zuten, eta Martuteneko espetxeko osasun moduluan dago. Hiru lagun hil ziren istripuan; bi gidariak dira bizirik dauden bakarrak. | Espetxeratu egin dute Legorretako istripuan kontrako noranzkoan zihoan gidaria. Asteazkenean atxilotu zuten, eta Martuteneko espetxeko osasun moduluan dago. Hiru lagun hil ziren istripuan; bi gidariak dira bizirik dauden bakarrak. | Donostiako guardiako epaitegiaren erabakiz, espetxeratu egin dute Legorretan (Gipuzkoa) otsailaren 26an gertatu zen istripuko gidarietako bat. Bi autok elkar jo zuten parez pare N-1 errepidean, haietako bat kontrako noranzkoan zihoalako. Auto horretako gidaria sartuko dute espetxean. Hiru lagun hil ziren istripuaren on... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225150/soilik-baietz-da-baietz-legearen-erreforma-bozkatuko-dute-gaur.htm | Gizartea | 'Soilik baietz da baietz' legearen erreforma bozkatuko dute gaur | Erabakiguneetan ordezkaritza parekidea izateko legearen aurreproiektua gaur onartuko dute Ministroen Kontseiluan. | 'Soilik baietz da baietz' legearen erreforma bozkatuko dute gaur. Erabakiguneetan ordezkaritza parekidea izateko legearen aurreproiektua gaur onartuko dute Ministroen Kontseiluan. | Soilik baietz da baietz legearen erreforma eta erabakiguneetan emakumeen eta gizonen presentzia parekidea izanen dituzte hizpide gaur Ministroen Kontseiluan. Hala baieztatu zuen Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak joan den larunbatean. PSOE eta Podemosen arteko akordiorik ez da espero. Izan ere, sozialistek legean e... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225151/2030erako-nazioarteko-uren-30-babestea-adostu-du-nazioarteak.htm | Mundua | 2030erako nazioarteko uren %30 babestea adostu du nazioarteak | Itsasoko baliabide genetikoen erabilera arautzea aurreikusten du NBEk sustatutako hitzarmenak, baita zenbait ekintzak ingurumenean eragin dezaketen kaltea neurtzea ere. Estatuek berretsi behar dute orain ituna. | 2030erako nazioarteko uren %30 babestea adostu du nazioarteak. Itsasoko baliabide genetikoen erabilera arautzea aurreikusten du NBEk sustatutako hitzarmenak, baita zenbait ekintzak ingurumenean eragin dezaketen kaltea neurtzea ere. Estatuek berretsi behar dute orain ituna. | Ozeanoen %30 babesteko nazioarteko itun bat adostu dute NBE Nazio Batuen Erakundeko estatu kideek. Euskal Herrian igande goizaldea zenean heldu zen hitzarmena, nazioarteko erakundeak antolatutako konferentzia amaitzeko ordu gutxi batzuk geratzen zirenean. «Itsasontzia porturatu da», esanez iragarri zuen lorpena Rena Le... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225152/salatu-dute-irungo-udalak-biltzar-batean-gazteleraz-egitera-behartu-duela.htm | Gizartea | Salatu dute Irungo Udalak biltzar batean gazteleraz egitera behartu duela | Kepa Ordoki memoria historikoko elkarteko kideei jakinarazi zieten hitzaldia gazteleraz egin behar zutela, «arrazoi politikoak» argudiatuta. | Salatu dute Irungo Udalak biltzar batean gazteleraz egitera behartu duela. Kepa Ordoki memoria historikoko elkarteko kideei jakinarazi zieten hitzaldia gazteleraz egin behar zutela, «arrazoi politikoak» argudiatuta. | Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak azaldu dutenez, Irungo Udalak «Memoria Demokratikoari buruzko Estatu Mailako Biltzarra» egin zuen, Ficoba eta EHUren laguntzarekin, otsailaren 28tik martxoaren 2ra. Han izan ziren Irungo alkatea, udaleko Memoria Historikorako ordezka... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225153/gehiengo-sindikalak-grebara-deitu-du-nafarroako-hezkuntza-publikoan-apirilaren-3rako.htm | Gizartea | Gehiengo sindikalak grebara deitu du Nafarroako hezkuntza publikoan, apirilaren 3rako | Bigarren lanuztea antolatu dute sare publikoan, otsailaren 15eko deialdian Nafarroako Gobernuak ez zielako «inongo erantzunik eman sektorearen aldarrikapenei» | Gehiengo sindikalak grebara deitu du Nafarroako hezkuntza publikoan, apirilaren 3rako. Bigarren lanuztea antolatu dute sare publikoan, otsailaren 15eko deialdian Nafarroako Gobernuak ez zielako «inongo erantzunik eman sektorearen aldarrikapenei» | Zerbitzu publikoen eltzea bor-bor ari da Nafarroan. Funtzio Publikoko sindikatuek otsailaren 15ean eginiko grebaren eta Osasunbideko intersindikalak martxoaren 23rako egina duen deialdiaren ostean, LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek lanuztera deitu dute hezkuntza publikoan ere. Apirilaren 3an izanen da. Gaur e... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225154/japoniak-inposatutako-lan-behartuen-biktimentzako-konpentsazio-plan-bat-iragarri-du-hego-koreak.htm | Mundua | Japoniak inposatutako lan behartuen biktimentzako konpentsazio plan bat iragarri du Hego Koreak | Erabakiak protestak eragin ditu, Hego Koreako enpresa pribatuek finantzatuko dutelako funtsa, eta ez auzian inplikatutako Japoniakoek. | Japoniak inposatutako lan behartuen biktimentzako konpentsazio plan bat iragarri du Hego Koreak. Erabakiak protestak eragin ditu, Hego Koreako enpresa pribatuek finantzatuko dutelako funtsa, eta ez auzian inplikatutako Japoniakoek. | Hego Koreako Gobernuak konpentsazio plan bat iragarri du Japoniak Bigarren Mundu Gerraren garaian inposatu zituen lan behartuen biktimentzat. Bi herrialdeak ahaleginean ari dira elkarren arteko harremanak onbideratzeko, Ipar Koreak bere programa nuklearra garatzen jarraitzen duen honetan. AEBek, bestalde, egitasmoa txa... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225155/otegiren-ustez-nazio-auziak-agenda-politikoan-jarraituko-du-gerora-ere.htm | Politika | Otegiren ustez, nazio auziak agenda politikoan jarraituko du gerora ere | Iragarri du EH Bilduk «politika industrial ekintzaile baterako oinarriak» aurkeztuko dituela aurki | Otegiren ustez, nazio auziak agenda politikoan jarraituko du gerora ere. Iragarri du EH Bilduk «politika industrial ekintzaile baterako oinarriak» aurkeztuko dituela aurki | EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegiren ustez, nazio auzia agenda politikoan egongo da agintaldia amaitzeko falta diren hilabeteetan, baita hurrengo agintaldian ere. «Azkenean, nazio auzia beti azaleratzen da. Espainiako Estatuak onartu behar du plurinazionala dela, eta osatzen duten nazioek euren etorkizuna ... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225156/mundu-osoko-hizkuntza-gutxituetako-hiztun-gazteak-gasteizen-elkartuko-dira.htm | Gizartea | Mundu osoko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak Gasteizen elkartuko dira | Higa topaketaren laugarren aldia uztailaren 17tik 21era egingo dute. Belaunaldi berriek euren jatorrizko hizkuntzak biziberritzea izango du helburu. | Mundu osoko hizkuntza gutxituetako hiztun gazteak Gasteizen elkartuko dira. Higa topaketaren laugarren aldia uztailaren 17tik 21era egingo dute. Belaunaldi berriek euren jatorrizko hizkuntzak biziberritzea izango du helburu. | Higa hizkuntza gutxituetako hiztun gazteen topaketaren laugarren edizioa aurkeztu dute gaur Gasteizen, Oihaneder Euskararen Etxean. Uztailaren 17tik 21era egingo dute, Arabako hiriburuan. Hizkuntza gutxituak dituzten mundu osoko 75 gazte akademiko, ekintzaile eta artista biltzeko asmoa dute, «hizkuntza gutxituen eta hi... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225157/pse-eek-eta-eh-bilduk-aurrekontu-akordioa-itxi-dute-eibarren.htm | Politika | PSE-EEk eta EH Bilduk aurrekontu akordioa itxi dute Eibarren | Ia milioi bat euro balio duten zenbait zuzenketa txertatuko dituzte. | PSE-EEk eta EH Bilduk aurrekontu akordioa itxi dute Eibarren. Ia milioi bat euro balio duten zenbait zuzenketa txertatuko dituzte. | Eibarko (Gipuzkoa) PSE-EEk aurtengo aurrekontuak onartzeko akordioa itxi du EH Bildurekin. Aurrekontu aurreproiektuan ia milioi bat euroren zenbait zuzenketa txertatzea adostu dute bi aldeek, eta, trukean, koalizio subiranista abstenitu egingo da bozketan.
Jon Iraola alkatearen (PSE-EE) esanetan, bilkuraren «gehiengo ... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225158/etxebizitzen-konpentsazio-legeak-ez-du-arriskurik.htm | Gizartea | Etxebizitzen konpentsazio legeak ez du arriskurik | «Lobbyek eta jabe handien taldeek hainbat helegite jarri zituzten bizitegien konpentsazio legearen aurka». Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota ditu helegite guztiak. | Etxebizitzen konpentsazio legeak ez du arriskurik. «Lobbyek eta jabe handien taldeek hainbat helegite jarri zituzten bizitegien konpentsazio legearen aurka». Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota ditu helegite guztiak. | Paueko Administrazio Auzitegiak atzera bota ditu konpentsazio legearen aurkako helegite guztiak. «Erabakiak gibelera bultzatzen ditu lobby eta jabe handien taldeak, Airbnb abokatuaren laguntzarekin hainbat helegite jarri baitzituzten», adierazi du Aldak, gaur argitaratu agiri batean.
Iazko martxoan bozkatu zuen Euskal... |
2023-4-1 | https://www.berria.eus/albisteak/225159/shortak-proba.htm | Gizartea | Shortak proba | Hau probarako testu bat da, ikusteko shortak nola gelditzen diren albisteen barruan. | Shortak proba. Hau probarako testu bat da, ikusteko shortak nola gelditzen diren albisteen barruan. | Esan bezala, hau proba bat da. Proba bat besterik ez. Zerrena? Shorts izeneko bideoena. Bideo bertikalak dira shorts-ak. Ikusi nahi dugu bideo horiek nola gelditzen diren albisteen barruan. Ea ba, hor doa! |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225160/jaurlaritzak-kutsatutako-urak-zurriolara-isurtzeko-baimena-behin-behinean-baliogabetu-dio-ghkri-gurasosen-arabera.htm | Gizartea | Jaurlaritzak kutsatutako urak Zurriolara isurtzeko baimena behin-behinean baliogabetu dio GHKri, GuraSOSen arabera | Plataformak adierazi duenez, errekurtso bat aurkeztu zion Tapiaren sailari, eta, hilabeteko epean erantzunik izan ez denez, «baiespen isiltasun» gisa interpreta liteke. | Jaurlaritzak kutsatutako urak Zurriolara isurtzeko baimena behin-behinean baliogabetu dio GHKri, GuraSOSen arabera. Plataformak adierazi duenez, errekurtso bat aurkeztu zion Tapiaren sailari, eta, hilabeteko epean erantzunik izan ez denez, «baiespen isiltasun» gisa interpreta liteke. | GHK-k dioxina eta metal astunak dituzten urak Zurriolara isurtzeko baimena bertan behera geratu da oraingz. Izan ere, ingurumen baimen horri errekurtsoa aurkeztu zion GuraSOSek, eta, horrekin batera, eskatu zuen ebazpen horren efektuak kautelaz eteteko, Jaurlaritzak errekurtsoa onartu edo ezeztatu arte. Baimen hori ete... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225161/beaumont-espiatu-izana-txarretsi-du-nafarroako-parlamentuak.htm | Politika | Beaumont espiatu izana txarretsi du Nafarroako Parlamentuak | Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako adierazpen bat onartu du Bozeramaileen Batzordeak. | Beaumont espiatu izana txarretsi du Nafarroako Parlamentuak. Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Izquierda-Ezkerrak aurkeztutako adierazpen bat onartu du Bozeramaileen Batzordeak. | Nafarroako Parlamentuak adierazi du «oso larria» dela Espainiako Barne Ministerioko eta Poliziako ordezkariek Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilari ohi Maria Jose Beamont «espiatu ahal izatea». Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Izquierda-Ezkerrak gertatutakoa salatzeko... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225162/gipuzkoako-aldundiak-36ko-gerrako-umeak-omenduko-ditu-kursaalean.htm | Gizartea | Gipuzkoako Aldundiak 36ko gerrako umeak omenduko ditu Kursaalean | Gipuzkoako 10.000 haurrek baino gehiagok erbestea ezagutu zuten gerratik ihesi. Intxorta 1937 kultur elkartearekin batera, erbesteratutako adingabeei buruz egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu aldundiak martxoaren 18an, Kursaalean. | Gipuzkoako Aldundiak 36ko gerrako umeak omenduko ditu Kursaalean. Gipuzkoako 10.000 haurrek baino gehiagok erbestea ezagutu zuten gerratik ihesi. Intxorta 1937 kultur elkartearekin batera, erbesteratutako adingabeei buruz egindako ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu aldundiak martxoaren 18an, Kursaalean. | Intxorta 1937 kultur elkarteak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 1936ko gerratik ihesi erbestera bidalitako haurren memoria identifikatu eta berreskuratzeko ikerketa amaitu dute. Europako hainbat artxibotan bilatu eta erbesteratuen eta haien senideen testigantzak eta datuak jaso ondoren, elkarteak 10.232 kasu identifikatu ... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225163/botilak-labanak-eta-balak-jaurti-dituzte-jokalari-kurduen-aurka-turkian-futbol-partida-batean.htm | Kirola | Botilak, labanak eta balak jaurti dituzte jokalari kurduen aurka Turkian futbol partida batean | Turkiako Bursa eta Kurdistango Amed hiriko futbol taldeek aurrez aurrekoa jokatu zuten igandean. Tentsioa nagusi izan zen asteburuan zehar; kurduen kontrako mezuak pairatu behar izan zituzten Amedsporeko jokalariek eta zaleek. | Botilak, labanak eta balak jaurti dituzte jokalari kurduen aurka Turkian futbol partida batean. Turkiako Bursa eta Kurdistango Amed hiriko futbol taldeek aurrez aurrekoa jokatu zuten igandean. Tentsioa nagusi izan zen asteburuan zehar; kurduen kontrako mezuak pairatu behar izan zituzten Amedsporeko jokalariek eta zalee... | Liskar betean hasi eta amaitu zen partida. Turkiako bigarren mailako Bursaspor eta Amedspor futbol taldeek elkarren aurka jokatu zuten igandean, Bursasporren etxean. Giroa berotuta heldu zen aurrez aurrekora. Aurreko gauean, larunbatean, Bursaspor taldeko zale batzuk Amedspor taldeko jokalariak zeuden hotelaren parean ... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225164/zaintzaren-negozioaren-amaiera-exijituko-dute-martxoaren-8an-bilbon.htm | Gizartea | «Zaintzaren negozioaren» amaiera exijituko dute Martxoaren 8an Bilbon | Egungo sistema «heteropatriarkalaren» ordez, zaintza sistema publiko-komunitario bat proposatu dute | «Zaintzaren negozioaren» amaiera exijituko dute Martxoaren 8an Bilbon. Egungo sistema «heteropatriarkalaren» ordez, zaintza sistema publiko-komunitario bat proposatu dute | «Amaitu zaizue zaintzaren negozioa. Feminismoa da alternatiba». Gaur goizean aurkeztu dute Bilbo Feminista Saretzen taldeko kideek Martxoaren 8ko manifestaziorako leloa, Areatzako kioskoan. 19:30ean ekingo diote asteazkenean, Jesusen Bihotza plazatik.
Zaintzan ipini nahi dute arreta aurten, eta berauen «merkantilizazi... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225165/alfredo-cospito-anarkista-bat-heriotzaren-eta-italiar-estatuaren-zein-41-bis-aren-aurkako-borrokan.htm | Iritzia | Alfredo Cospito: anarkista bat heriotzaren eta italiar estatuaren zein 41 bis-aren aurkako borrokan | Alfredo Cospito: anarkista bat heriotzaren eta italiar estatuaren zein 41 bis-aren aurkako borrokan. | Alfredo Cospito anarkista 2022ko urriaren 20tik ari da borrokan, maiatzetik jasaten ari den isolamendu erregimenaren aurka —41 bis eztabaidatu eta ankerra—. 140 egundik gorako baraualdiaren ondorioz Alfredok 50 kilo inguru galdu ditu, haren analisien emaitzak kezkagarriak dira, gurpildun aulkian dabil, ez du gorputzeko... | |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225166/alemaniaren-zalantzek-airean-utzi-dute-konbustio-autoak-debekatzeko-legea.htm | Ekonomia | Alemaniaren zalantzek airean utzi dute konbustio autoak debekatzeko legea | Estatu kideak bihar ziren bozkatzekoak, baina bozketa atzeratu egin behar izan dute. Italia, Polonia eta Hungaria ere kontra azaldu dira. | Alemaniaren zalantzek airean utzi dute konbustio autoak debekatzeko legea. Estatu kideak bihar ziren bozkatzekoak, baina bozketa atzeratu egin behar izan dute. Italia, Polonia eta Hungaria ere kontra azaldu dira. | Azken pausoa baino ez zen falta; tramite huts bat, itxuran. Baina dena airean dago orain. Europako Batasuna bihar zen onartzekoa 2035etik aurrera praktikan barne errekuntzako motordun auto berrien salmenta debekatuko duen legea, baina kontseiluak biharko deituta zuen bozketa atzeratu egin behar izan du araua onartzeko ... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225167/berdinketarekin-konformatu-behar-izan-dute-gorritxoek.htm | Kirola | Berdinketarekin konformatu behar izan dute gorritxoek | Osasuna nagusi izan da lehen zatian. Gero, partida berdindu egin da, eta, azken unean, Pablo Ibañez garaipenaren gola sartzear egon da burukada batekin, nafarrentzat. Osasuna zortzigarren dago sailkapenean, Europako postuetatik hiru puntura. | Berdinketarekin konformatu behar izan dute gorritxoek. Osasuna nagusi izan da lehen zatian. Gero, partida berdindu egin da, eta, azken unean, Pablo Ibañez garaipenaren gola sartzear egon da burukada batekin, nafarrentzat. Osasuna zortzigarren dago sailkapenean, Europako postuetatik hiru puntura. | Liga eta Kopa artean, Osasunak ezin izan du hirugarren garaipena kateatu. Sevillari eta Athletici irabazi ostean, puntu batekin konformatu behar izan du Celtaren kontra. Gorritxoek 0-0 berdindu dute Sadarren. Lehen zatian, nahiz eta aparteko neurketarik ez egin, nagusi izan dira, eta merezi izan dute gola sartzea. Bain... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225195/tobleronek-cervino-mendiaren-irudia-kendu-beharko-du-bere-txokolateetatik.htm | Bizigiro | Tobleronek Cervino mendiaren irudia kendu beharko du bere txokolateetatik | Suitzako nazio ikurrak babesteko legeak galarazten dio, ekoizpena atzerrira eraman dutelako. Euskal Herriko irudia ere erabiltzen dute, kanpoan ekoitzitako gauzak saltzeko. | Tobleronek Cervino mendiaren irudia kendu beharko du bere txokolateetatik. Suitzako nazio ikurrak babesteko legeak galarazten dio, ekoizpena atzerrira eraman dutelako. Euskal Herriko irudia ere erabiltzen dute, kanpoan ekoitzitako gauzak saltzeko. | Nork ez ditu lotzen Toblerone txokolatea, Suitza eta mendia? Mendi kate forma du barra gozoak, eta piramide formako haren kutxa horian, piramide itxurako Matterhorn-Cervino mendi ikonikoaren marrazki bat agertzen da (mendian, ezkutaturik, Suitzako beste ikur bat ikusten da: Bernako hartza). Amaitu da hori, ordea.
Mend... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225196/jendetza-elkartu-da-baionako-manifestazioan-greba-egunean.htm | Ekonomia | Jendetza elkartu da Baionako manifestazioan, greba egunean | Greba iraunarazi nahi dute sindikatuek, eta aste osoan ekintzak eginen dituztela iragarri dute. | Jendetza elkartu da Baionako manifestazioan, greba egunean. Greba iraunarazi nahi dute sindikatuek, eta aste osoan ekintzak eginen dituztela iragarri dute. | Erretreten erreformaren kontrako mobilizazio jendetsua egin dute Ipar Euskal Herrian, asteartean. Frantziako Gobernuak gibel egin dezan «dena gelditzera» deitu dute sindikatu nagusiek, eta jarraipen handia izan du greba mugimenduak. 11.000 pertsona elkartu dira goizean Baionako karriketan, eta ehunka pertsonak manifest... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225197/asiloa-eskatzeko-baldintzak-gogortuko-ditu-erresuma-batuko-gobernuak.htm | Mundua | Asiloa eskatzeko baldintzak gogortuko ditu Erresuma Batuko Gobernuak | Parlamentuak onartu behar duen lege proposamenak eskumena ematen dio Barne Ministerioari paperik gabeko migratzaileak atxilotu eta kanporatzeko. Haren arabera, «legez kanpo» sartzen direnek ezingo dute asilorik eskatu Erresuma Batuan. | Asiloa eskatzeko baldintzak gogortuko ditu Erresuma Batuko Gobernuak. Parlamentuak onartu behar duen lege proposamenak eskumena ematen dio Barne Ministerioari paperik gabeko migratzaileak atxilotu eta kanporatzeko. Haren arabera, «legez kanpo» sartzen direnek ezingo dute asilorik eskatu Erresuma Batuan. | Erresuma Batuko Parlamentuan goizetik ari dira eztabaidatzen Legez Kanpoko Migrazio Legea. Proposamenak behar adina babes jasoko balu, aurrerantzean Barne ministroak eskumena izango luke herrialdean paperik gabe sartzen diren migratzaileak atxilotu eta kanporatzeko. Horrez gain, atzemandako pertsona horiek galdu egingo... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225198/zaballan-hildako-presoaren-familia-auziaren-prozeduran-aurkeztuko-da.htm | Gizartea | Zaballan hildako presoaren familia auziaren prozeduran aurkeztuko da | Senideek Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren jarrera kritikatu dute. Gorpua Aljeriara aberriratzeko baimen baten zain daude. | Zaballan hildako presoaren familia auziaren prozeduran aurkeztuko da. Senideek Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren jarrera kritikatu dute. Gorpua Aljeriara aberriratzeko baimen baten zain daude. | Gasteizko 3. Instrukzio Epaitegiaren esku dago zurreko astean Zaballako kartzelan (Araba) hildako presoaren auzia. Orain, Maleken familiak auziaren prozeduran aurkeztea erabaki du, eta epailearen esku utziko du orain arte jasotako informazioa. Azaldu dutenez, helburua da euren senidea «zer egoeratan zegoen ikertzea» et... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225199/emakumezkoen-salerosketan-eta-droga-trafikoan-aritzen-zen-sare-bat-atzeman-dute-bizkaian.htm | Gizartea | Emakumezkoen salerosketan eta droga trafikoan aritzen zen sare bat atzeman dute Bizkaian | Barakaldon, Fruizen eta Bilbon sareko zenbait kide atxilotu dituzte; emakumeak bahituta zeuzkaten | Emakumezkoen salerosketan eta droga trafikoan aritzen zen sare bat atzeman dute Bizkaian. Barakaldon, Fruizen eta Bilbon sareko zenbait kide atxilotu dituzte; emakumeak bahituta zeuzkaten | Barakaldon, Fruizen eta Bilboko Zorrotza auzoan emakumeak bahituta zeuzkaten zenbait pertsona atxilotu ditu gaur goizean Guardia Zibilak. Efe agentziaren arabera, emakumeen salerosketa eta droga trafikoa egotzi dioten sare baten parte ziren. Goizean goiz hasi dute operazioa, eta aurreikusi dute jende gehiago ere atxilo... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225200/idazketa-edizioa-eta-irakurketa-izango-ditu-ardatz-gutun-zuria-jaialdiak.htm | Kultura | Idazketa, edizioa eta irakurketa izango ditu ardatz Gutun Zuria jaialdiak | Martxoaren 28tik apirilaren 1era 30 jardueratik gora antolatu ditu Bilboko Azkuna zentroak. Anjel Lertxundik eta Cristina Riverak jasoko dute ohorezko saria. | Idazketa, edizioa eta irakurketa izango ditu ardatz Gutun Zuria jaialdiak. Martxoaren 28tik apirilaren 1era 30 jardueratik gora antolatu ditu Bilboko Azkuna zentroak. Anjel Lertxundik eta Cristina Riverak jasoko dute ohorezko saria. | Literatura ardatz bakar zela hasi zuen ibilbidea Gutun Zuria Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdiak, 2008an. Hamabost aldiren ostean, literatura sortzeko, banatzeko, komunikatzeko eta kontsumitzeko modu berriak daudela islatuko dute festibalaren bitartez. Idatzi, editatu, irakurri lelopean, idazketa, edizioa eta irakurke... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225201/hiru-euskal-bikote-pierra-mentaz-gozatzera.htm | albisteak | Hiru euskal bikote Pierra Mentaz «gozatzera» | Bihar hasiko da mendiko eskiko munduko proba nagusia: Pierra Menta, 37. edizioa aurten. Hiru euskal bikote lehiatuko dira bihartik larunbatera Frantziako Alpeetako Beaufortain ibarrean: Asier Labairu eta Axier Alonso, Aitor Otxoa eta Aitor Ajuria, eta Angel Olaso eta Joseba Sarasola. | Hiru euskal bikote Pierra Mentaz «gozatzera». Bihar hasiko da mendiko eskiko munduko proba nagusia: Pierra Menta, 37. edizioa aurten. Hiru euskal bikote lehiatuko dira bihartik larunbatera Frantziako Alpeetako Beaufortain ibarrean: Asier Labairu eta Axier Alonso, Aitor Otxoa eta Aitor Ajuria, eta Angel Olaso eta Joseba... | Ibilbide gogor eta ikusgarriak, ertz teknikoak eta dotoreak, igoera eta jaitsiera zoragarriak, jendearen animo oihuak, giroa, Beufortain, bailara oso bat mendiko eskiari emana... Horixe da Pierra Menta. Mendiko eskiko Frantziako Tourra, kirol hau maite duten guztien esanetan. Aurten, hiru euskal bikote lehiatuko dira, ... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225204/zestoako-lantegia-itxi-eta-61-behargin-kaleratu-nahi-ditu-gri-castingsek.htm | Ekonomia | Zestoako lantegia itxi, eta 61 behargin kaleratu nahi ditu GRI Castingsek | Ekoizpen arrazoiak argudiatu ditu enpresak, eta esan du jarduera «bideraezina» dela orain. | Zestoako lantegia itxi, eta 61 behargin kaleratu nahi ditu GRI Castingsek. Ekoizpen arrazoiak argudiatu ditu enpresak, eta esan du jarduera «bideraezina» dela orain. | GRI Castings enpresak jakinarazi du Zestoako (Gipuzkoa) lantegia itxi egingo duela, eta han lanean ari diren 61 behargin kaleratzeko erregulazio espediente bat aurkeztuko duela. Azken zazpi urteetan galera «handiak» izan dituela esanez arrazoitu du erabakia zuzendaritzak, eta argudiatu du jarduera «bideraezina» dela ga... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225206/berria-fm-ren-ziklo-berria-martxan.htm | Gizartea | ‘Berria FM’-ren ziklo berria, martxan | Gaur itzuliko da Ane Eslaba eta Uxue Rey kazetariek gidatuko duten podcast feminista. Bi astean behin entzun ahalko da | ‘Berria FM’-ren ziklo berria, martxan. Gaur itzuliko da Ane Eslaba eta Uxue Rey kazetariek gidatuko duten podcast feminista. Bi astean behin entzun ahalko da | Abisua emana zuen Maider Galardi F. Agirre kazetariak: «Berria FM podcasta segitzeko etorri da». Eta, hain zuzen, gaur abiatuko da podcast feministaren ziklo berria, Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Bi gidari berri izango ditu: Uxue Rey eta Ane Eslaba. Eta, horrez gain, beste hainbat berrikuntza ere ekarr... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225207/frantziak-egin-duen-moduan-erosketa-saskia-merkatzeko-eskatu-diote-madrili.htm | Ekonomia | Frantziak egin duen moduan erosketa saskia merkatzeko eskatu diote Madrili | Nadia Calviño Ekonomia ministroak espero du Frantziako kate handiek Espainian ere mugatzea produktu batzuen prezioak | Frantziak egin duen moduan erosketa saskia merkatzeko eskatu diote Madrili. Nadia Calviño Ekonomia ministroak espero du Frantziako kate handiek Espainian ere mugatzea produktu batzuen prezioak | Frantziako Gobernuak herrialde hartako banaketa talde handiekin egin duen moduan oinarrizko erosketa saski bat osatuko luketen produktu batzuen prezioa mugatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari. Gobernuko kide Unidas Podemosek eta hari babesa ematen dioten beste talde batzuek —Compromis, Mas Pais eta BNG— egin dute ... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225208/ez-zaintzea-gaur-egun-pribilegio-bat-da.htm | Gizartea | «Ez zaintzea gaur egun pribilegio bat da» | Zaintza eskubidea unibertsala den sistema bat du jomugan Bilgune Feministak, baina ertz asko daude jorratzeko. «Urgentziak askotarikoak dira, zaintzak dena gurutzatzen duelako», ohartarazi dute Naia Torrealdai eta Elene Lopetegi Bilguneko kideek. | «Ez zaintzea gaur egun pribilegio bat da». Zaintza eskubidea unibertsala den sistema bat du jomugan Bilgune Feministak, baina ertz asko daude jorratzeko. «Urgentziak askotarikoak dira, zaintzak dena gurutzatzen duelako», ohartarazi dute Naia Torrealdai eta Elene Lopetegi Bilguneko kideek. | Martxoaren 8a da bihar. Zaintza sistema iraultzeko premia aldarrikatuko du Euskal Herriko Bilgune Feministak, eta, hain zuzen, horren eta beste hainbat eztabaidaren, ertzen eta korapiloren inguruan aritu dira Naia Torrealdai eta Elene Lopetegi Bilguneko kideak.
Zaintza erdigunean jartzeko eskatuko da. Zein dira aldarr... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225209/m23k-esan-du-su-etena-indarrean-sartu-dela-kongoko-errepublika-demokratikoaren-ekialdean.htm | Mundua | M23k esan du su etena indarrean sartu dela Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean | Gerrillak argudiatu du Kinshasarekin «zuzeneko elkarrizketa bide bat irekitzeko» egin duela bat meniarekin. Herrialdeko armadak erantzun du borrokak ez direla eten. | M23k esan du su etena indarrean sartu dela Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean. Gerrillak argudiatu du Kinshasarekin «zuzeneko elkarrizketa bide bat irekitzeko» egin duela bat meniarekin. Herrialdeko armadak erantzun du borrokak ez direla eten. | Azken hilabeteetan izandako saiakerek huts egin dutenez, zalantza handiak daude Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialderako adostu duten azken su etenaren inguruan. Gaurko negoziatu dutenak, behintzat, izan du albiste esanguratsu bat: gatazka horren partaideetako batek, M23 Martxoak 23 Mugimendua gerrillak, esan du... |
2023-3-6 | https://www.berria.eus/albisteak/225210/eredua-eraldatu-beharra.htm | Gizartea | Eredua eraldatu beharra | Gaurko Martxoaren 8ko mobilizazioek zaintza sistema izango dute ardatz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta. Zaintzaz hitz egitea «gorputzen, lurraldeen eta herrien arteko interdependentzia loturak jostea eta saretzea» dela iritzi diote. Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehienetan kaleak hartzeko deia eg... | Eredua eraldatu beharra. Gaurko Martxoaren 8ko mobilizazioek zaintza sistema izango dute ardatz, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deituta. Zaintzaz hitz egitea «gorputzen, lurraldeen eta herrien arteko interdependentzia loturak jostea eta saretzea» dela iritzi diote. Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehieneta... | Zaintza eredua eraldatu beharra aldarrikatuko du Euskal Herriko Mugimendu Feministak gaur, Martxoaren 8ko mobilizazioetan. Euskal Herriko auzo, herri eta hiriburu gehienetan egingo dituzte manifestazioak, eta kaleak hartzeko eta batzeko deia egin dute. Argi adierazi dute: «Egungo zaintza sistema irauli behar dugu. Emak... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225211/kukai-ttanttaka-ane-pikaza-eta-maria-goirizelaia-max-sarietako-hautagaiak.htm | Kultura | Kukai, Ttanttaka, Ane Pikaza eta Maria Goirizelaia, Max sarietako hautagaiak | Arte eszenikoen Max sarien arduradunek hogei kategorietako finalisten berri eman dute. Apirilaren 17an banatuko dituzte sariak, Cadizen. | Kukai, Ttanttaka, Ane Pikaza eta Maria Goirizelaia, Max sarietako hautagaiak. Arte eszenikoen Max sarien arduradunek hogei kategorietako finalisten berri eman dute. Apirilaren 17an banatuko dituzte sariak, Cadizen. | Euskal Herriko sei artista eta konpainia izendatu dituzte SGAE fundazioak antolatutako Espainiako Arte Eszenikoen 25. Max sarietarako. 60 finalista hautatu dituzte, eta ekainaren 6an egingo dute sari banaketa ekitaldia, Cadizen (Espainia).
Maria Goirizelaiak lau izendapen jaso ditu bi ikuskizun ezberdinengatik. Bateti... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225213/israelgo-armadak-sei-palestinar-hil-ditu-jeninen-eta-hamasei-lagun-zauritu.htm | Mundua | Israelgo armadak sei palestinar hil ditu Jeninen, eta hamasei lagun zauritu | Tel Aviven arabera, otsail amaieran bi kolono hil zituen ustezko egilea atxilotzera joan dira Israelgo indarrak Jeningo errefuxiatuen kanpalekura. Atzo, kolonoek sei palestinar zauritu zituzten Huwaran. | Israelgo armadak sei palestinar hil ditu Jeninen, eta hamasei lagun zauritu. Tel Aviven arabera, otsail amaieran bi kolono hil zituen ustezko egilea atxilotzera joan dira Israelgo indarrak Jeningo errefuxiatuen kanpalekura. Atzo, kolonoek sei palestinar zauritu zituzten Huwaran. | Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, Israelgo indarrek sei palestinar hil dituzte tiroz, Jeningo (Zisjordania okupatua) errefuxiatu kanpalekuan egindako sarekada batean. Horrez gain, beste hamasei lagun zauritu dituzte, eta horietatik bi «larri» daude, bularrean eta pelbisean jasotako tiroen ondorioz.
Is... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225214/soilik-baietz-da-baietz-legea-aldatzeari-atea-ireki-dio-espainiako-kongresuak.htm | Gizartea | 'Soilik baietz da baietz' legea aldatzeari atea ireki dio Espainiako Kongresuak | Erasotzaileen zigorren arintzeen auziak bultzatuta, PSOEk legea erreformatzeko tramitea abiarazi du, eta PP eta Vox aliatu izan ditu Kongresuan. EAJk eta EH Bilduk «ukituak» eskatu dituzte legearentzat, baina EH Bilduk ez du babestuko erreforma tramitatzea eta EAJk bai. | 'Soilik baietz da baietz' legea aldatzeari atea ireki dio Espainiako Kongresuak. Erasotzaileen zigorren arintzeen auziak bultzatuta, PSOEk legea erreformatzeko tramitea abiarazi du, eta PP eta Vox aliatu izan ditu Kongresuan. EAJk eta EH Bilduk «ukituak» eskatu dituzte legearentzat, baina EH Bilduk ez du babestuko erre... | Sexu erasotzaile askoren zigor arintzeen auziak kolokan jarriko du feminismoaren lorpen handi bat Espainiako Kongresuan: Soilik baietz da baietz legea. Madrilgo gobernua osatzen duten bi bazkideen arteko handiena, PSOE, epaile askoren ebazpenetan islatu den legearen zuloa estali nahian dabil, nahiz eta lege aitzindari ... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225215/tiktokek-zenbait-bideo-monetizatzeko-aukera-emango-du.htm | Bizigiro | Tiktokek zenbait bideo monetizatzeko aukera emango du | 'Series' du izena ezaugarri berriak; 20 minutura arteko bideoak argitaratu ahal dira horrekin. Erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute ezaugarri horren pean argitaratutako bideoak ikusi ahal izateko. | Tiktokek zenbait bideo monetizatzeko aukera emango du. 'Series' du izena ezaugarri berriak; 20 minutura arteko bideoak argitaratu ahal dira horrekin. Erabiltzaileek ordaindu egin beharko dute ezaugarri horren pean argitaratutako bideoak ikusi ahal izateko. | Hasieran, hamabost segundokoak ziren; gero, minutu batekoak, hirukoak, hamarrekoak... Tiktok sare soziala ez da motz geratu: gero eta bideo luzeagoak egin daitezke bertan —eta iraupen hori are luzeagoa egin du berriki—. Ezaugarri berri bat ezarri dute, hogei minutura arteko bideoak argitaratzea ahalbidetzen duena. Seri... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225216/euskal-emakume-presoek-jasaten-duten-zigor-hirukoitza-salatu-dute-irunean.htm | Politika | Euskal emakume presoek jasaten duten «zigor hirukoitza» salatu dute Iruñean | Sarek eta Bilgune Feministak adierazi dute salbuespen politikek are «krudelago» bilakatu dutela euskal emakume presoen egoera. | Euskal emakume presoek jasaten duten «zigor hirukoitza» salatu dute Iruñean. Sarek eta Bilgune Feministak adierazi dute salbuespen politikek are «krudelago» bilakatu dutela euskal emakume presoen egoera. | Sare Herritarrak eta Iruñerriko Bilgune Feministak deituta, motibazio politikoko emakume presoen egoera salatzeko elkarretaratzea egin dute Iruñean. Salatu dute «gizonentzat soilik pentsatutako» eremu batean daudela, horrek eragiten dituen ondorio kaltegarriekin: «Ez leku batean aurkitzen dira, sistema patriarkal honet... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225217/frantzian-orain-arteko-manifestazio-jendetsuenak.htm | Frantzian, orain arteko manifestazio jendetsuenak | Frantzian, orain arteko manifestazio jendetsuenak. | Erretretaren erreformaren aurkako seigarren protesta eguna ere azkarra izan daFrantzian. Orain arteko jendetsuena izan dela aldarrikatu dute sindikatuek, eta parte hartzean marka onartu du Frantziako Gobernuak ere. Gainera, herrialdea guztiz geratzea lortu ez bazdute ere, grebak orain arteko jarraituenak izan dira.
La... | ||
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225218/ziburuko-28-urteko-langile-bat-hil-da-landetan-garbiketa-bertikal-lanetan.htm | Ekonomia | Ziburuko 28 urteko langile bat hil da Landetan, garbiketa bertikal lanetan | Tartaseko (Landak, Frantzia) Ryam biofindegi bateko mantentze lanetan zebilen langilea. Baliteke hauts industrial toxikoak arnasteagatik hil izana. | Ziburuko 28 urteko langile bat hil da Landetan, garbiketa bertikal lanetan. Tartaseko (Landak, Frantzia) Ryam biofindegi bateko mantentze lanetan zebilen langilea. Baliteke hauts industrial toxikoak arnasteagatik hil izana. | 28 urteko langile batek bizia galdu du gaur goizean Landetako Tartas herrian, garbiketa bertikaleko lanetan zebilela. Ziburukoa (Lapurdi) zen langilea, eta, Daxeko Fiskaltzak France Bleu hedabideari adierazi dioenaren arabera, hipotesi nagusia da hauts industrial toxikoen arnastearen ondoriozko bihotz-biriken gelditze ... |
2023-3-7 | https://www.berria.eus/albisteak/225219/david-chipperfield-britaniarrak-irabazi-du-pritzker-saria.htm | Kultura | David Chipperfield britaniarrak irabazi du Pritzker saria | Haren lanek parekorik ez dutela iritzita, Pritzker saria eman dio epaimahaiak Chipperfieldi | David Chipperfield britaniarrak irabazi du Pritzker saria. Haren lanek parekorik ez dutela iritzita, Pritzker saria eman dio epaimahaiak Chipperfieldi | David Chipperfield arkitekto britaniarrari eman diote aurtengo Pritzker saria, arkitekturaren arloko saririk entzutetsuena. «Sotila baina boteretsua, moderatua baina dotorea, bere moderazioan erradikala den arkitekto emankorra da. Bere lanek historiarekiko eta kulturarekiko begirunea erakusten dute». Hala dio Pritzker ... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225243/milaka-emakume-atera-dira-kalera-zaintza-sistema-publiko-komunitario-bat-eskatzeko.htm | Gizartea | Milaka emakume atera dira kalera zaintza sistema publiko komunitario bat eskatzeko | Euskal Herriko Mugimendu Feministak egin du iragarpenik handiena: greba orokor baterako prozesua abiatu dute. | Milaka emakume atera dira kalera zaintza sistema publiko komunitario bat eskatzeko. Euskal Herriko Mugimendu Feministak egin du iragarpenik handiena: greba orokor baterako prozesua abiatu dute. | *Mugimendu feministak greba orokor baterako prozesua abiatu du, zaintza eskubidearen alde
*Naia Torrealdai eta Elene Lopetegi Bilguneko kideak: «Ez zaintzea gaur egun pribilegio bat da»
*Entzungai da Berria FM berria: 'Martxoaren 8 (berri) batean' |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225244/mugimendu-feministak-greba-orokor-baterako-prozesua-abiatu-du-zaintza-eskubidearen-alde.htm | Gizartea | Mugimendu feministak greba orokor baterako prozesua abiatu du, zaintza eskubidearen alde | Zaintzarako eskubide kolektiboa exijitu dute. Prozesu bat abiatu dute, herri mugimenduekin eta eragile soziosindikalekin aliantzak eta proposamenak bateratzeko. | Mugimendu feministak greba orokor baterako prozesua abiatu du, zaintza eskubidearen alde. Zaintzarako eskubide kolektiboa exijitu dute. Prozesu bat abiatu dute, herri mugimenduekin eta eragile soziosindikalekin aliantzak eta proposamenak bateratzeko. | Zaintza eskubide unibertsalaren alde, Euskal Herriko mugimendu feministak prozesu bat abiatuko du, greba orokor batera deitzeko asmoz. «Zaintza negozio izateari uztea nahi dugu; greba feminista orokor batera goaz, eta gaur, Martxoak 8, lehen urratsa da», iragarri dute gaur goizean Bilbon egindako agerraldi batean.
Zai... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225247/etxeen-prezioak-azken-hamabost-urteotako-igoerarik-handiena-izan-zuen-iaz.htm | Ekonomia | Etxeen prezioak azken hamabost urteotako igoerarik handiena izan zuen iaz | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %6,4 garestitu dira; Nafarroan, berriz, %7,3. Batez besteko inflazioaren azpiko igoerak dira. | Etxeen prezioak azken hamabost urteotako igoerarik handiena izan zuen iaz. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %6,4 garestitu dira; Nafarroan, berriz, %7,3. Batez besteko inflazioaren azpiko igoerak dira. | Etxeen prezioak koska bat egin zuen gora iaz Hego Euskal Herrian. INE Espainiako estatistika erakundearen arabera, batez beste 2021. urtean baino %6,4 garestiago salerosi ziren 2022. urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Are handiagoa izan da igoera Nafarroan: %7,3koa.
2007an etxebizitzen burbuila lehertu zenetik iza... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225248/generoagatiko-bazterketa-krimentzat-jotzeko-eskatu-dute-afganistango-eta-irango-emakumeek.htm | Mundua | Generoagatiko bazterketa krimentzat jotzeko eskatu dute Afganistango eta Irango emakumeek | Emakumeen Nazioarteko Egunean abiatu dute kanpaina, eta dagoeneko hainbat sinadura bildu dituzte; besteak beste, Shirin Ebadi abokatu eta Bakearen Nobel saridunarena. | Generoagatiko bazterketa krimentzat jotzeko eskatu dute Afganistango eta Irango emakumeek. Emakumeen Nazioarteko Egunean abiatu dute kanpaina, eta dagoeneko hainbat sinadura bildu dituzte; besteak beste, Shirin Ebadi abokatu eta Bakearen Nobel saridunarena. | Nazioarteko kanpaina bat abiatu dute Afganistango eta Irango hainbat emakumek. Kanpaina horren helburua da generoagatiko bazterketa krimentzat jotzea nazioarteko legedian. Dagoeneko hainbat pertsona ezagunen babesa jaso dute sustatzaileek; besteak beste, Shirin Ebadi abokatu eta Bakearen Noble saridunarena, Fawzia Koof... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225249/netflixek-kote-cabezudori-buruzko-dokumental-saioa-emango-du.htm | Bizigiro | Netflixek Kote Cabezudori buruzko dokumental saioa emango du | Disney Plus plataformak azaroan estreinatu asmo zuen 'En el nombre de ellas', baina abenduan adierazi zuten azkenean ez dutela emango. Dokumentalaren ekoizleek eta han ageri diren biktimek poza adierazi dute, «biktimen isiltasuna amaitu delako». Gorenak ez du onartu Cabezudoren azken helegitea. | Netflixek Kote Cabezudori buruzko dokumental saioa emango du. Disney Plus plataformak azaroan estreinatu asmo zuen 'En el nombre de ellas', baina abenduan adierazi zuten azkenean ez dutela emango. Dokumentalaren ekoizleek eta han ageri diren biktimek poza adierazi dute, «biktimen isiltasuna amaitu delako». Gorenak ez d... | Azkenean lortu dute: Netflixen ikusi ahal izango da En el nombre de ellas dokumental saioa. Disney Plus plataformak azaroaren 23an estreinatu asmo zuen Kote Cabezudoren biktimen testigantzak biltzen dituen ikus-entzunezkoa, baina estreinaldia atzeratu egin zen, eta abenduan adierazi zuten azkenean ez dutela emango. Sr.... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225250/gas-kontsumoa-39-jaitsi-da-2022an-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Ekonomia | Gas kontsumoa %39 jaitsi da 2022an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | Etxebizitzetako kontsumoak %53,1 egin du behera, industriaren sektorekoak %23,5, eta, zerbitzuetakoak, berriz, %20,2. | Gas kontsumoa %39 jaitsi da 2022an Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Etxebizitzetako kontsumoak %53,1 egin du behera, industriaren sektorekoak %23,5, eta, zerbitzuetakoak, berriz, %20,2. | Iaz Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan izandako gas naturalaren kontsumoaren inguruko datuak plazaratu ditu EEE Energiaren Euskal Erakundeak: kontsumoak %38,9 egin zuen behera 2022an.
Ziklo konbinatuko zentral termikoetan izan da jaitsierarik handiena: %65,2 apaldu zen iaz. Zentral horietako kontsumoaren beherakada Espain... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225251/deliberamendua-eta-arrangura-erreformaren-kontrako-grebalarien-artean.htm | Ekonomia | Deliberamendua eta arrangura erreformaren kontrako grebalarien artean | Greba iraunkorrarekin segitzea erabaki dute sektore anitzetan. Estrategiari buruzko eztabaida abiatu dute trenbideetako langileek. Baionako portua blokeatu dute goizean, eta 800 pertsonak manifestazioa egin du Baionan | Deliberamendua eta arrangura erreformaren kontrako grebalarien artean. Greba iraunkorrarekin segitzea erabaki dute sektore anitzetan. Estrategiari buruzko eztabaida abiatu dute trenbideetako langileek. Baionako portua blokeatu dute goizean, eta 800 pertsonak manifestazioa egin du Baionan | Deliberamendua eta arrangura. Biak sentitu zitezkeen gaur goizean Baionako lan burtsan. Egunero bezala, batzarra egin dute trenbideetako langileek, eta greba mugimenduarekin segitzea erabaki dute %92k, baina greban irauteko eta eraginkorrak izateko estrategiari buruz eztabaida izan dute, eta agerian utzi dituzte hartu ... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225252/zupiriak-dio-euskarari-buruzko-sententzien-atzean-laquosindikatu-eta-herritar-batzukraquo-daudela.htm | Gizartea | Zupiriak dio euskarari buruzko sententzien atzean «sindikatu eta herritar batzuk» daudela | Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak nabarmendu du garrantzitsua dela hizkuntzari buruzko erabakiak ahalik eta «adostasun handienarekin» hartzea. | Zupiriak dio euskarari buruzko sententzien atzean «sindikatu eta herritar batzuk» daudela. Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak nabarmendu du garrantzitsua dela hizkuntzari buruzko erabakiak ahalik eta «adostasun handienarekin» hartzea. | «Gai delikatua». Horrela definitu du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak euskarari buruzko sententzien eta hizkuntza eskakizunen sistemaren inguruko afera. Nabarmendu du «adostasun handia» dagoela alor horretan hartu izan diren erabakien inguruan, eta justiziak hori ere kontuan izan beharko lukee... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225253/grande-marlaskak-dio-beaumonten-espioitza-kasua-oso-larria-dela.htm | Politika | Grande-Marlaskak dio Beaumonten espioitza kasua «oso larria» dela | Espainiako Barne Ministroak gaitzetsi egin du Espainiak Maria Jose Beaumont espiatu izana hura kontseilari izendatu berritan. EH Bilduk eta ERCk Marlaskari gogorarazi diote bere mandatupean ere izan direla espioitza kasuak. | Grande-Marlaskak dio Beaumonten espioitza kasua «oso larria» dela. Espainiako Barne Ministroak gaitzetsi egin du Espainiak Maria Jose Beaumont espiatu izana hura kontseilari izendatu berritan. EH Bilduk eta ERCk Marlaskari gogorarazi diote bere mandatupean ere izan direla espioitza kasuak. | Joan den astean Espainiako Infolibre.com atari digitalak jakinarazi zuenez, Espainiako Gobernuak Maria Jose Beaumont espiatu zuen, hura Nafarroako Gobernuko Presidentetza, Funtzio Publiko, Barne eta Justizia kontseilari izendatu berritan. Uxue Barkosen gobernuko kide izan zen Beaumont 2015 eta 2019 bitartean. EH Bilduk... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225254/sindikatuek-ere-zaintza-sisteman-ipini-dute-arreta.htm | Gizartea | Sindikatuek ere zaintza sisteman ipini dute arreta | ELAk eta LABek adierazi dute bat egingo dutela goizean Euskal Herriko mugimendu feministak egindako greba deialdiarekin. LABen arabera, zaintza sistemak «aldaketa erabatekoa» behar du. | Sindikatuek ere zaintza sisteman ipini dute arreta. ELAk eta LABek adierazi dute bat egingo dutela goizean Euskal Herriko mugimendu feministak egindako greba deialdiarekin. LABen arabera, zaintza sistemak «aldaketa erabatekoa» behar du. | Kalera atera dira sindikatuak. Mugimendu feministaren moduan, denek ala denek izan dute zaintza hizpide Emakumeen Nazioarteko Egunean.
Leire Gallegok ELAren izenean egin du berba; «kezka» adierazi du «azken urteotako murrizketen eta pribatizazioengatik», eta «doako» zaintza sistema «duin eta publikoa» aldarrikatu du. ... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225255/emakume-migranteek-salatu-dute-patriarkatuak-ez-ezik-atzerritarren-legeak-ere-azpiratzen-dituela.htm | Gizartea | Emakume migranteek salatu dute «patriarkatuak ez ezik Atzerritarren Legeak ere» azpiratzen dituela | SOS Arrazakeriak eta mugimendu feministak arrazakeria instituzionala salatu dute, Espainiako Gobernuak Iruñean duen Atzerritarrentzako Bulegoan. | Emakume migranteek salatu dute «patriarkatuak ez ezik Atzerritarren Legeak ere» azpiratzen dituela. SOS Arrazakeriak eta mugimendu feministak arrazakeria instituzionala salatu dute, Espainiako Gobernuak Iruñean duen Atzerritarrentzako Bulegoan. | «Paperak eskatzea loteria hutsa da». SOS Arrazakeriak eta mugimendu feministak elkarretaratzeak egin dituzte gaur Iruñean eta Bilbon, salatzeko migratzaileek «arrazakeria instituzionala» sufritzen dutela egunero, eta paperak lortzeko bidea zailtzen dietela. «Patriarkatuak ez ezik Atzerritarren Legeak ere» azpiratzen di... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225256/milaka-emakume-atera-dira-kalera-zaintza-sistema-publiko-komunitario-bat-eskatzeko.htm | Gizartea | Milaka emakume atera dira kalera, zaintza sistema publiko komunitario bat eskatzeko | Arratsaldeko manifestazioak oso jendetsuak izan dira aurten ere. Zaharren egoitzetako eta etxeetako langileak izan dituzte gogoan, eta emakume migratzaileek duten egoera salatu dute. | Milaka emakume atera dira kalera, zaintza sistema publiko komunitario bat eskatzeko. Arratsaldeko manifestazioak oso jendetsuak izan dira aurten ere. Zaharren egoitzetako eta etxeetako langileak izan dituzte gogoan, eta emakume migratzaileek duten egoera salatu dute. | Greba orokor baterako prozesuaren iragarpenak esnatu du aurtengo Martxoaren 8a, eta, azken urteetan legez, milaka emakume atera dira kalera egunaren amaieran. Zaintza eredua aldatzeko beharra izan du ardatz Emakumeen Nazioarteko Egunak Euskal Herrian, eta goizetik gauera aldarrikapen hori entzun da ikastetxe, kale, auz... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225257/frantziako-senatuak-arratsaldean-ekin-dio-berriro-7-artikuluaren-eztabaidatzeari.htm | Ekonomia | Frantziako Senatuak arratsaldean ekin dio berriro 7. artikuluaren eztabaidatzeari | Erretretaren adina gibeleratzen duen artikuluaren debatea goizaldean eten du Senatuko presidenteak, ezkerreko senatariek saioa utzi ondoren. | Frantziako Senatuak arratsaldean ekin dio berriro 7. artikuluaren eztabaidatzeari. Erretretaren adina gibeleratzen duen artikuluaren debatea goizaldean eten du Senatuko presidenteak, ezkerreko senatariek saioa utzi ondoren. | Frantziako Asanblean bezala Senatuan ere, eztabaidatsua eta kalapitatsua gertatzen ari da erretretaren erreformaren eztabaida. Goizeko hirurak aldera eten dute eztabaida, eta 16:30an berriro hasi dira. Plater nagusia dute eztabaidagai: erretretaren adina 62 urtetik 64 urtera atzeratzen duen artikulua.
Erretretaren gib... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225258/caja-rural-vueltan-izango-da-euskaltel-eta-kern-pharma-ez.htm | Kirola | Caja Rural Vueltan izango da; Euskaltel eta Kern Pharma ez | Caja Ruralez gain, Burgos BH gonbidatu du antolakuntzak. Lasterketa abuztuaren 26aren eta irailaren 17aren artean jokatuko da. Caja Rural «eskertuta» dago eman dioten aukerarekin. Euskaltel Euskadirentzat eta Kern Pharmarentzat sasoiko helburu nagusietako bat zen Vueltan egotea. | Caja Rural Vueltan izango da; Euskaltel eta Kern Pharma ez. Caja Ruralez gain, Burgos BH gonbidatu du antolakuntzak. Lasterketa abuztuaren 26aren eta irailaren 17aren artean jokatuko da. Caja Rural «eskertuta» dago eman dioten aukerarekin. Euskaltel Euskadirentzat eta Kern Pharmarentzat sasoiko helburu nagusietako bat ... | Espainiako Vueltak eman ditu jakitera zein bi talde arituko diren aurtengo lasterketan. Gonbidapenaren zain ziren hiru euskal talde: Caja Rural, Euskatel Euskadi eta Kern Pharma. Bada, Caja Rural zango da bakarrik lasterketan. Izan ere, hark eta Burgos BH-k jaso dute gonbidapena. Euskaltel Euskadi eta Kern Pharma, bera... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225259/memoria-demokratikoa-bada-antifaxista-eta-antiinperialista.htm | Iritzia | Memoria demokratikoa bada antifaxista eta antiinperialista | Memoria demokratikoa bada antifaxista eta antiinperialista. | Horregatik bat egiten dugu espazio ezberdinetan lan egiten duten hainbat kolektibo sozialek datorren larunbatean, martxoak 11, 17: 30ean Bilbon NATO-EB ez! lelopean egin duten mobilizazio deialdiarekin. Euskal Herria antiinperialista!
Ahaztuak 1936-1977 ekimenean joan den mendeko 30eko hamarkadan faxismoa sortu zeneti... | |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225260/guterresentzat-funtsezkoa-da-zerealen-esportazioen-akordioa-luzatzea.htm | Mundua | Guterresentzat, «funtsezkoa» da zerealen esportazioen akordioa luzatzea | NBEren idazkari nagusia Kieven izan da, Zelenskirekin batzartzeko. Stoltenbergek esan du Bakhmut «datozen egunetan» gera daitekeela Errusiako armadaren kontrolpean. | Guterresentzat, «funtsezkoa» da zerealen esportazioen akordioa luzatzea. NBEren idazkari nagusia Kieven izan da, Zelenskirekin batzartzeko. Stoltenbergek esan du Bakhmut «datozen egunetan» gera daitekeela Errusiako armadaren kontrolpean. | Ukrainako zerealen esportaziorako akordioa bigarren epemugara iristear da. Inork ez badu kontrakorik esaten, itun hori automatikoki berrituko dute hilaren 18an, baina bada kezka Errusiaren jarreraren inguruan, Moskuk argudiatu baitu hilabeteotan «oztopoak» izan dituela bere produktuak kanpora saltzeko, eta, beraz, ez b... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225261/georgiako-parlamentuak-onartutako-atzerriko-agenteen-legeak-protestak-eragin-ditu-tbilisin.htm | Mundua | Georgiako Parlamentuak onartutako atzerriko agenteen legeak protestak eragin ditu Tbilisin | Legearen arabera, finantzaketaren %20tik gora atzerritik jasotzen duten erakundeek «atzerriko entitate juridiko» gisa erregistratu beharko dute Georgian. EBn sartzearen alde dauden manifestariek «antidemokratikotzat» jo dute legea. | Georgiako Parlamentuak onartutako atzerriko agenteen legeak protestak eragin ditu Tbilisin. Legearen arabera, finantzaketaren %20tik gora atzerritik jasotzen duten erakundeek «atzerriko entitate juridiko» gisa erregistratu beharko dute Georgian. EBn sartzearen alde dauden manifestariek «antidemokratikotzat» jo dute leg... | Georgiako Parlamentuak onartutako atzerriko agenteei buruzko legeak haserre olatua eragin du georgiarren artean. Arau horren arabera, atzerriko finantzaketa jasotzen duten erakundeek «atzerriko agente» gisa erregistratu beharko dute Kaukasoko estatu horretan; besteak beste, GKE gobernuz kanpoko erakundeak eta zenbait h... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225262/amiantoagatik-jasotako-kalte-ordainek-pfeza-ez-ordaintzea-adostu-dute-gipuzkoan.htm | Ekonomia | Amiantoagatik jasotako kalte ordainek PFEZa ez ordaintzea adostu dute Gipuzkoan | Datorren legealdian aldatu beharko dute foru araua. Bizkaian ahozko babesa eman diote talde guztiek proposamen berari. | Amiantoagatik jasotako kalte ordainek PFEZa ez ordaintzea adostu dute Gipuzkoan. Datorren legealdian aldatu beharko dute foru araua. Bizkaian ahozko babesa eman diote talde guztiek proposamen berari. | Gipuzkoako Batzar Nagusietako talde politiko guztiak ados jarri dira amiantoagatik ematen diren kalte ordainengatik PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ordaindu ez dadin. Elkarrekin Gipuzkoak egindako proposamena EAJk eta PSE-EEk babestu zuten, eta gaur talde guztiek alde bozkatu dute. Amiantoagatik jasotze... |
2023-3-8 | https://www.berria.eus/albisteak/225263/macronek-abortua-konstituzioan-sartzeko-lege-proiektu-bat-aurkeztuko-du.htm | Mundua | Macronek abortua konstituzioan sartzeko lege proiektu bat aurkeztuko du | Frantziako Senatuak otsailean onartu zuen abortua kontsituzioan sartzea. Asanblea Nazionalak berriz bozkatu beharko du. | Macronek abortua konstituzioan sartzeko lege proiektu bat aurkeztuko du. Frantziako Senatuak otsailean onartu zuen abortua kontsituzioan sartzea. Asanblea Nazionalak berriz bozkatu beharko du. | «Datozen hilabeteetan» abortua konstituzioan sartzeko lege proiektu bat aurkeztuko dutela iragarri berri du Emmanuel Macron Frantziako gobernuburuak. Emakumearen Nazioarteko Eguna dela medio, Gisele Halimi abokatuaren aldeko omenaldi batean eman du albistea, Halimi abortuaren borrokan ikurra izan zela baliatuta. «Emaku... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225286/atzerriko-agenteen-legea-laquobaldintzarik-gaberaquo-baztertu-dute-georgian.htm | Mundua | Atzerriko agenteen legea «baldintzarik gabe» baztertu dute Georgian | Oposizioaren kritikak jaso ondoren, legearen sustatzaileek adierazi dute «guztiaren gainetik Georgiako bakea, lasaitasuna eta garapen ekonomikoa zaindu behar» direla. | Atzerriko agenteen legea «baldintzarik gabe» baztertu dute Georgian. Oposizioaren kritikak jaso ondoren, legearen sustatzaileek adierazi dute «guztiaren gainetik Georgiako bakea, lasaitasuna eta garapen ekonomikoa zaindu behar» direla. | Georgiako Parlamentuak onartu zuen atzerriko agenteei buruzko legea «baldintzarik gabe» baztertu dute gaur haren sustatzaileek. Oposizioak kritikatu egin zituen arauak, eta protestak eragin zituen Tibilisin. «Guztiaren gainetik Georgiako bakea, lasaitasuna eta garapen ekonomikoa zaindu behar ditugu, Georgiaren aurrerap... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225287/israelgo-indarrek-hiru-palestinar-hil-dituzte-zisjordanian.htm | Mundua | Israelgo indarrek hiru palestinar hil dituzte Zisjordanian | Tentsioak eta indarkeriak gora egin dute azkenaldian. Guztira, gutxienez 78 palestinar hil dituzte 2023an. | Israelgo indarrek hiru palestinar hil dituzte Zisjordanian. Tentsioak eta indarkeriak gora egin dute azkenaldian. Guztira, gutxienez 78 palestinar hil dituzte 2023an. | Hiru palestinar hil dituzte Israelgo indarrek Zisjordania iparraldeko herrixka batean egindako sarekada batean. Tentsioak eta indarkeriak nabarmen egin dute gora azkenaldian. Palestinako Osasun Ministerioak eman du albistearen berri: «Israelek hiru pertsona hil ditu tiroz Yaba herrian».
Tokiko prentsaren arabera, Isra... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225288/nafarroak-uztailaren-1ean-hartuko-ditu-trafiko-eskumenak.htm | Gizartea | Nafarroak uztailaren 1ean hartuko ditu trafiko eskumenak | Maria Txibitek azaldu du «aldarrikapen historiko bat» dela. EH Bilduk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak ontzat jo dute akordioa; UPNk eta PPk uzkur hartu dute | Nafarroak uztailaren 1ean hartuko ditu trafiko eskumenak. Maria Txibitek azaldu du «aldarrikapen historiko bat» dela. EH Bilduk, Geroa Baik, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak ontzat jo dute akordioa; UPNk eta PPk uzkur hartu dute | Maria Txibite Nafarroako gobernuburuak jakinarazi berri duenez, Nafarroak datorren uztailaren 1ean hartuko ditu trafikoko konpetentziak. Azaldu du «Nafarroarentzako egun handia» dela, «erkidegoarentzako aldarrikapen historiko bat» lortuko delako. Eskumenari buruzko xehetasunak datorren asteartean jakinaraziko dira.
Ik... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225289/elak-beste-hamar-greba-egunera-deitu-du-bizkaiko-zahar-etxeetan.htm | Gizartea | ELAk beste hamar greba egunera deitu du Bizkaiko zahar etxeetan | Besteak beste, lan baldintzak zahar etxe publikoetako langileekin berdintzea eskatzen ari dira | ELAk beste hamar greba egunera deitu du Bizkaiko zahar etxeetan. Besteak beste, lan baldintzak zahar etxe publikoetako langileekin berdintzea eskatzen ari dira | ELAk beste hamar greba egunera deitu du zahar etxeetan, hitzarmen berri bat eskatzeko. Patronalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak «bere horretan» jarraitzen dutela adierazi du ohar bidez, eta erakundeek Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako «zurikeria» kritikatu du. Greba egunak martxoaren 15etik 24ra egingo dituz... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225290/frantziako-senatuak-erretretaren-adina-64-urtera-atzeratzea-onartu-du.htm | Ekonomia | Frantziako Senatuak erretretaren adina 64 urtera atzeratzea onartu du | Gauerdia pasatuta onartu du Senatuak erretreten erreformaren zazpigarren artikulua. Aldeko 201 boto izan ditu, eta aurkako 115. | Frantziako Senatuak erretretaren adina 64 urtera atzeratzea onartu du. Gauerdia pasatuta onartu du Senatuak erretreten erreformaren zazpigarren artikulua. Aldeko 201 boto izan ditu, eta aurkako 115. | Frantziako Gobernuak erretreten erreformarekin dituen asmoak hauspotu ditu Senatuak goizeko ordu txikietan, erreformaren zazpigarren artikuluaren alde bozkatu ostean. Errepublikanoak, independenteak, Zentroko Batasuna eta Macron presidentearen alderdia ados jarri dira erretreten adina 64 urtera atzeratzeko. Sozialistak... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225291/arartekoak-informazioa-eskatu-du-oraintsu-euskal-herriko-kartzeletan-hildako-preso-biei-buruz.htm | Gizartea | Arartekoak informazioa eskatu du oraintsu Euskal Herriko kartzeletan hildako preso biei buruz | «Kartzelan gertatzen diren heriotza guztiek interpelatzen gaituzte erakunde moduan», adierazi du ohar bidez | Arartekoak informazioa eskatu du oraintsu Euskal Herriko kartzeletan hildako preso biei buruz. «Kartzelan gertatzen diren heriotza guztiek interpelatzen gaituzte erakunde moduan», adierazi du ohar bidez | Ofiziozko ekinbidea abiarazi du Arartekoak otsailaren 28an Zaballako (Araba) kartzelan eta martxoaren 1ean Martutenekoan (Gipuzkoa) hildako preso biei buruz informazio gehiago jasotzeko.
Erakundeak ohar bidez jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailb... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225292/espainiako-kongresuak-unibertsitate-lege-berria-onartu-du.htm | Gizartea | Espainiako Kongresuak unibertsitate lege berria onartu du | Adostu dute unibertsiteetako prezioak ezingo direla igo, eta euskara, katalana eta galiziera ere transmisio akademikorako hizkuntza «nagusi» gisa erabiliko direla. Legearen alde egin dute 182 diputatuk, kontra 157k, eta zortzi abstenitu egin dira. | Espainiako Kongresuak unibertsitate lege berria onartu du. Adostu dute unibertsiteetako prezioak ezingo direla igo, eta euskara, katalana eta galiziera ere transmisio akademikorako hizkuntza «nagusi» gisa erabiliko direla. Legearen alde egin dute 182 diputatuk, kontra 157k, eta zortzi abstenitu egin dira. | Hego Euskal Herriko unibertsitateek lege berri baten pean aritu beharko dute aurrerantzean. Izan ere, Espainiako Kongresuak onartu berri du Unibertsitate Sistemaren Lege Organikoa. Jose Mari Aznar Espainiako Gobernuko presidente zela duela 22 urte onartutako azken unibertsitate legea ordezkatuko du. Alde bozkatu dute P... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225293/elak-salatu-du-jaurlaritzak-gaztelania-maila-laquogorenaraquo-eskatzen-duela-euskara-hutsez-jarduteko-ere.htm | Gizartea | ELAk salatu du Jaurlaritzak gaztelania maila «gorena» eskatzen duela euskara hutsez jarduteko ere | D ereduko postuetarako ere C2 mailako ezagutza egiaztatu behar dute Espainiako nazionalitatea ez dutenek; esaterako, Iparraldeko hautagaiek. Horregatik erabaki du sindikatuak lan deialdi bat inpugnatzea. | ELAk salatu du Jaurlaritzak gaztelania maila «gorena» eskatzen duela euskara hutsez jarduteko ere. D ereduko postuetarako ere C2 mailako ezagutza egiaztatu behar dute Espainiako nazionalitatea ez dutenek; esaterako, Iparraldeko hautagaiek. Horregatik erabaki du sindikatuak lan deialdi bat inpugnatzea. | «Hemen inposatzen dena gaztelania da». ELA sindikatuko ordezkari Pello Igeregik mezu hori nabarmendu nahi izan du gaur, Jaurlaritzak antolatzen dituen lan deialdiak hizpide hartuta egin duten agerraldi batean. Salatu dute gobernuak gaztelaniaren maila «gorena» eskatzen duela euskara hutsez jarduteko ere; Espainiako naz... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225294/hurrengo-eguneko-pilula-legeztatu-du-hondurasek.htm | Mundua | Hurrengo eguneko pilula legeztatu du Hondurasek | Soilik bortxaketa kasuetan eman ahal izango dute medikuek. Hamar urtez debekatuta egon da pilula herrialdean, eta legeztatzeak abortuaren aurkako mugimenduen protestak eragin ditu. | Hurrengo eguneko pilula legeztatu du Hondurasek. Soilik bortxaketa kasuetan eman ahal izango dute medikuek. Hamar urtez debekatuta egon da pilula herrialdean, eta legeztatzeak abortuaren aurkako mugimenduen protestak eragin ditu. | Hondurasko presidente Xiomara Castrok eta Osasun ministro Jose Manuel Matheuk sinatu zuten atzo hurrengo eguneko pilula legeztatzeko agindua. Baina soilik bortxaketa kasuetan banatu ahal izango dute medikuek. Osasun Ministerioko Genero Unitateko arduradun Clara Lopezek azaldu zuen zer-nolakoa izango den pilula eskuratz... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225295/osakidetzak-ez-du-oraindik-egin-itxaron-zerrendak-murrizteko-plana.htm | Gizartea | Osakidetzak ez du oraindik egin itxaron zerrendak murrizteko plana | Eusko Legebiltzarrak azaroan eskatu zion Osasun Sailari optimizazio plan bat egiteko, eta eskaera bera berretsi dute gaur EAJk eta PSE-EEk. Itxaron zerrendak txikitzeko neurri zehatzak eskatu ditu oposizioak. | Osakidetzak ez du oraindik egin itxaron zerrendak murrizteko plana. Eusko Legebiltzarrak azaroan eskatu zion Osasun Sailari optimizazio plan bat egiteko, eta eskaera bera berretsi dute gaur EAJk eta PSE-EEk. Itxaron zerrendak txikitzeko neurri zehatzak eskatu ditu oposizioak. | Osakidetzako itxaron zerrenda luzeen auzia hizpide izan zuten azaroaren 16an Eusko Legebiltzarrean, eta orduan, zerrenda horiek murrizteko «optimizazio plan bat» egiteko eskatu zion legebiltzarrak Osakidetzari, EAJren eta PSE-EEren ekimenez. Lau hilabete igarota, plan hori ondu gabe du oraindik Osakidetzak. EAJk eta PS... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225296/gizon-bat-atxilotu-dute-donostian-bi-bortxaketa-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Donostian, bi bortxaketa egotzita | Sare sozialen bidez zenbait neska adingaberi jazartzea ere leporatu diote | Gizon bat atxilotu dute Donostian, bi bortxaketa egotzita. Sare sozialen bidez zenbait neska adingaberi jazartzea ere leporatu diote | Espainiako Poliziak 24 urteko gizonezko bat atxilotu du Donostian, sexu eraso ugari egin izana egotzita. Sare sozialen bidez ezagututako gutxienez bi neska adingabe bortxatu izana eta beste hamabosti jazarri izana leporatzen diote.
Ikerketak Nafarroan izan du abiapuntua; izan ere, Poliziaren arabera, akusatua ondoko h... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225298/pentsiodunek-laquobaraualdi-itxialdiaraquo-egingo-dute-datorren-astean-bilbon.htm | Ekonomia | Pentsiodunek «baraualdi-itxialdia» egingo dute datorren astean Bilbon | 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatuko dituzte. Azpimarratu dute pentsioen %77 ez direla 1.000 eurora iristen. | Pentsiodunek «baraualdi-itxialdia» egingo dute datorren astean Bilbon. 1.080 euroko gutxieneko pentsioak eskatuko dituzte. Azpimarratu dute pentsioen %77 ez direla 1.000 eurora iristen. | Hego Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak baraualdi-itxialdia egingo du datorren astean Bilbon. Horrekin batera, egunero mobilizatuko dira, Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatzeko gutxieneko pentsioak «berehala» 1.080 euroraino osa ditzatela, eta Espainiako Gobernuari 1.080 euroko gutxieneko pentsioa... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225299/sindikatuek-diote-laquoadarjotzearaquo-dela-osakidetzako-mahai-sektorialaren-deialdi-berria.htm | Gizartea | Sindikatuek diote «adarjotzea» dela Osakidetzako mahai sektorialaren deialdi berria | ELA, LAB, SATSE, SME, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute Osasun Sailak ez duela negoziatzeko borondaterik. Osasun Sailak deitoratu egin du sindikatuen jarrera, eta esan die gaurko bileran urratsak egin behar zituztela hainbat profesionalen erretiro aktiboaren gainean. | Sindikatuek diote «adarjotzea» dela Osakidetzako mahai sektorialaren deialdi berria. ELA, LAB, SATSE, SME, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute Osasun Sailak ez duela negoziatzeko borondaterik. Osasun Sailak deitoratu egin du sindikatuen jarrera, eta esan die gaurko bileran urratsak egin behar zituztela hainbat profesi... | Osakidetzak sindikatu guztiak deitu ditu gaurko mahai sektorialaren beste bilera batera, baina ELA, LAB, SATSE, SME, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute deialdia «adarjotzea» dela. Uste dute bilerara joateko baldintzarik ez dela, Osakidetzak «benetako negoziazio bati bizkarra ematen jarraitzen duelako» eta akordioak l... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225300/apirilaren-22an-manifestazioa-eginen-du-euskalgintzak-baionan.htm | Gizartea | Apirilaren 22an manifestazioa eginen du euskalgintzak Baionan | Zinezko hizkuntza politika bat abiatzea eta herri mugimenduko eragileei baliabide duinak ematea eskatu du Euskal Konfederazioak. EEPren aurrekontua bikoizteko eskatu diete Ipar Euskal Herriko erakundeei | Apirilaren 22an manifestazioa eginen du euskalgintzak Baionan. Zinezko hizkuntza politika bat abiatzea eta herri mugimenduko eragileei baliabide duinak ematea eskatu du Euskal Konfederazioak. EEPren aurrekontua bikoizteko eskatu diete Ipar Euskal Herriko erakundeei | Azterketak euskaraz! eta Euskarari trabarik ez! lelopean, manifestazioa eginen du Ipar Euskal Herriko euskalgintzak apirilaren 22an, Baionan. Zinezko hizkuntza politika bat martxan ematea eta herri mugimenduko eragileei baliabideak ematea eskatu dute, gaur goizean egin duten agerraldian. Frantziako Estatuak euskarari e... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225301/errekuntza-autoak-debekatzearen-aurka-azaldu-da-tapia.htm | Ekonomia | Errekuntza autoak debekatzearen aurka azaldu da Tapia | «Zero emisioen kostua ezin da izan Europaren desindustrializazioa», azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak. | Errekuntza autoak debekatzearen aurka azaldu da Tapia. «Zero emisioen kostua ezin da izan Europaren desindustrializazioa», azpimarratu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak. | Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapenerako sailburuak adierazi duenez, ibilgailuen parke osoaren elektrifikazioa «gaur ez da alternatiba bat, ezta 2035. urterako ere», eta ibilgailu elektrikoaz gain «beste aukera batzuk» aztertzeko eskatu du, errekuntza autoen fabrikazioa erabat debekatu aurretik. «Itun... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225302/errusiaren-erasoek-bederatzi-zibil-hil-dituzte-ukrainan.htm | Mundua | Errusiaren erasoek bederatzi zibil hil dituzte Ukrainan | Bonbardaketek energia azpiegiturak hondatu dituzte. Errusiak mendeku gisa justifikatu du erasoa. | Errusiaren erasoek bederatzi zibil hil dituzte Ukrainan. Bonbardaketek energia azpiegiturak hondatu dituzte. Errusiak mendeku gisa justifikatu du erasoa. | Errusiako armadak erasoaldi masibo bat egin du gaur goizaldean Ukrainako hamar eskualderen aurka, eta, iturri ofizialek nabarmendu dutenez, horretan bederatzi zibil hil ditu, gutxienez: bost Lviv eskualdean; hiru Khersonen, eta bat Dnipropetrovsken. «Gau zaila izan da», aitortu du Volodimir Zelenskik, Telegramen idatzi... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225303/gazteen-artean-lagunarteko-euskara-sustatzeko-lan-egingo-dute-ikastolen-elkarteak-huhezik-eta-euskaltzaindiak.htm | Gizartea | Gazteen artean lagunarteko euskara sustatzeko lan egingo dute Ikastolen Elkarteak, Huhezik eta Euskaltzaindiak | Euskal Herriko hamar ikastolatan euskarak zer toki hartzen duen aztertuko dute, eta euskara informala sustatzeko materialak prestatuko dituzte. | Gazteen artean lagunarteko euskara sustatzeko lan egingo dute Ikastolen Elkarteak, Huhezik eta Euskaltzaindiak. Euskal Herriko hamar ikastolatan euskarak zer toki hartzen duen aztertuko dute, eta euskara informala sustatzeko materialak prestatuko dituzte. | Ikasleen artean lagunarteko euskara sustatzeko ikerketa ekintza bat aurkeztu dute Ikastolen Elkarteak, Huhezi Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Fakultateak eta Euskaltzaindiak: Arikala egitasmoa. Gazteen hizkuntz ohiturak aztertzea eta hizkera informalak euskaraz garatzeko tresnak sortzea du helburu.
... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225304/arriolak-dio-ebk-eskatu-behar-dizkiola-azalpenak-frantziari-haren-atzerapena-dela.htm | Gizartea | Arriolak dio EBk eskatu behar dizkiola azalpenak Frantziari, haren atzerapena dela | Jaurlaritzako Garraioko sailburua, Espainiako Gobernuaren ordezkariarekin eta Adifeko zuzendariarekin egon da Gaintxurizketako tunelaren lanetan. 2024ko amaieran bukatuko dutela esan dute, tunela zabaldu ondoren, aldiriko trenekin batera AHTa ere iragan dadin handik. | Arriolak dio EBk eskatu behar dizkiola azalpenak Frantziari, haren atzerapena dela. Jaurlaritzako Garraioko sailburua, Espainiako Gobernuaren ordezkariarekin eta Adifeko zuzendariarekin egon da Gaintxurizketako tunelaren lanetan. 2024ko amaieran bukatuko dutela esan dute, tunela zabaldu ondoren, aldiriko trenekin bater... | Ipar eta Hego Euskal Herriaren AHTaren arteko loturak 2030erako zeuden aurreikusita, baina Frantziako Gobernuak iragarri du goizenik 2042rako egingo dutela 'euskal Y'-arekiko lotura, eta Eusko Jaurlaritzan kezka eta ezinegon handia eragin du horrek; hainbeste, ezen Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkullu arku atlantiko... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225305/82-urteko-gizon-bat-hil-da-altsasun-kamioi-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | 82 urteko gizon bat hil da Altsasun, kamioi batek harrapatuta | Orotara, lau pertsona hil dira aurten Nafarroako errepideetan. | 82 urteko gizon bat hil da Altsasun, kamioi batek harrapatuta. Orotara, lau pertsona hil dira aurten Nafarroako errepideetan. | Altsasuko (Nafarroa) 82 urteko gizon bat hil da aste honetan, martxoaren 2an kamioi batek harrapatu eta gero. Goizean gertatu zen, herriko Tomas Zumalakarregi plazan. Istripuaren ondorioz, gizonak zauri larriak zituen hanketan.
Foruzaingoa eta atestatu talde bat bertaratu ziren ezbeharra gertatu zen lekura; azken hori... |
2023-3-9 | https://www.berria.eus/albisteak/225306/zigorrik-ez-autobidea-blokeatu-zuten-bakegileentzat.htm | Politika | Zigorrik ez autobidea blokeatu zuten 'bakegileentzat' | 11 auzipetuak erruduntzat jo ditu Baionako Auzitegiak, baina zigorrik ez ezartzea erabaki du. Prokuradoreak hamar eguneko epea du helegitea aurkezteko. | Zigorrik ez autobidea blokeatu zuten 'bakegileentzat'. 11 auzipetuak erruduntzat jo ditu Baionako Auzitegiak, baina zigorrik ez ezartzea erabaki du. Prokuradoreak hamar eguneko epea du helegitea aurkezteko. | Erruduntzat jo baditu ere, autobidea blokeatu zuten bakegileak ez zigortzea erabaki du Baionako Auzitegiak. Otsail hasieran epaitu zituzten, uztailaren 23ko blokeatze egunean parte hartzea leporatuta. 950 euroko isuna ezartzeko eskatu zuen prokuradoreak; gibelapenarekin hamar auzipeturentzat, eta gibelapenik gabe beste... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.