date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/225307/hotelak-eta-etxebizitza-turistikoak-irekitzeko-baimenak-emateari-utziko-dio-donostiako-udalak.htm
Gizartea
Hotelak eta etxebizitza turistikoak irekitzeko baimenak emateari utziko dio Donostiako Udalak
Martxoaren amaieran jarriko dute neurria indarrean, behin udalbatzak onartuta. Plan Orokorraren aldaketak onartu arte egongo da martxan.
Hotelak eta etxebizitza turistikoak irekitzeko baimenak emateari utziko dio Donostiako Udalak. Martxoaren amaieran jarriko dute neurria indarrean, behin udalbatzak onartuta. Plan Orokorraren aldaketak onartu arte egongo da martxan.
Hotel berriak eta erabilera turistikoko etxebizitzak irekitzeko baimenak bertan behera utziko ditu Donostiako Udalak, martxoaren amaieratik aurrera. Udalbatzak neurria onartu bezain laster jarriko dute martxan, eta HAPO Hiria Antolatzeko Plan Orokorra behin betiko onartu arte egongo da indarrean –urtebete inguru–. Ordu...
2023-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/225308/grebalariek-protesta-egin-dute-donibane-lohizunen.htm
Ekonomia
Grebalariek protesta egin dute Donibane Lohizunen
Jean-François Irigoien auzapeza seinalatu nahi izan dute, baita «langileen interesak» errespetatzen ez dituen oro ere. Trenbideetako langileek, portuetako langileek eta energia sektoreko langileek greban segituko dute bihar, eta larunbatean manifestazioa egingo da Baionan.
Grebalariek protesta egin dute Donibane Lohizunen. Jean-François Irigoien auzapeza seinalatu nahi izan dute, baita «langileen interesak» errespetatzen ez dituen oro ere. Trenbideetako langileek, portuetako langileek eta energia sektoreko langileek greban segituko dute bihar, eta larunbatean manifestazioa egingo da Baio...
Donibane Lohizuneko (Lapurdi) tren geltoki aitzinera hurbildu dira hainbat jaka ezberdinetako langile. 9:00etan zeuden geldituta trenbideetako langileak eguneko batzarra egiteko. Fite batu zaizkie energia sektoreko langileak eta portuetako langileak. Frantziako Gobernuak egin nahi duen erretreten erreformaren kontrako ...
2023-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/225309/salaketa-jarri-diete-gasteizko-bi-udaltzaini-adingabe-bat-jotzea-leporatuta.htm
Gizartea
Salaketa jarri diete Gasteizko bi udaltzaini, adingabe bat jotzea leporatuta
Patinetean oinezkoen pasabide bat gurutzatzen ari zela, gelditzeko eskatu diote udaltzainek, baina ihes egin du; haren atzetik joan, eta bortizki atzeman dute. Jazotakoa ikertzen ari dira.
Salaketa jarri diete Gasteizko bi udaltzaini, adingabe bat jotzea leporatuta. Patinetean oinezkoen pasabide bat gurutzatzen ari zela, gelditzeko eskatu diote udaltzainek, baina ihes egin du; haren atzetik joan, eta bortizki atzeman dute. Jazotakoa ikertzen ari dira.
Salaketa jarri diete bi udaltzaini Gasteizen, adingabe bat jotzea leporatuta. Zabalgana auzoan jazo zen erasoa, astelehenean. Jakinarazi dutenez, patinetearekin zebra bide bat gurutzatzen ari zela, gelditzeko agindu zioten udaltzainek, eta, hura ihes egiten saiatu ostean, bortizki atzeman zuten. Familiak salaketa jarri...
2023-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/225310/lidl-kateak-eritasun-gastrointestinalak-eragiten-ahal-dituen-produktu-bat-erretiratu-du.htm
Gizartea
Lidl kateak eritasun gastrointestinalak eragiten ahal dituen produktu bat erretiratu du
Friber markako zezinezko produktu bat da, eta Hego Euskal Herriko supermerkatuetan zegoen.
Lidl kateak eritasun gastrointestinalak eragiten ahal dituen produktu bat erretiratu du. Friber markako zezinezko produktu bat da, eta Hego Euskal Herriko supermerkatuetan zegoen.
Lidl kateak zezinezko produktu bat erretiratu berri du Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako supermerkatuetatik. Friber markakoa da, eta oliba oliotan egindako eta xerratan moztutako haragia da. Produktu horietan Listeria monocytogenes izeneko bakterioa aurkitu dute, zeinak eritasun gastrointestinal larriak erag...
2023-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/225311/nola-lehortu-landareak-etxean.htm
Bizigiro
Nola lehortu landareak etxean
ARAN izeneko herbarioa du Aranzadi zientzia elkarteak; bertan bilduak, 80.000 lagin baino gehiago. Hainbat gomendio eman ditu elkarteak, etxean landareak nola lehortu jakiteko.
Nola lehortu landareak etxean. ARAN izeneko herbarioa du Aranzadi zientzia elkarteak; bertan bilduak, 80.000 lagin baino gehiago. Hainbat gomendio eman ditu elkarteak, etxean landareak nola lehortu jakiteko.
Bostehun urte baino gehiagoko teknika da: 1544an, Luca Ghini mediku eta botanikari italiarrak landareak kontserbatzeko modua bat asmatu zuen. Harena da, behintzat, erregistratuta dagoen lehen herbarioa. Garai hartatik egundaino ez da asko aldatu landareak lehortzeko era. Ez da misterio handirik: lehortu besterik ez da ...
2023-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/225313/erromaren-diziplina-realaren-nahiari-nagusitu-zaio.htm
Kirola
Erromaren diziplina Realaren nahiari nagusitu zaio
Galdu egin du Realak Erromaren aurka Olinpiar Estadioan. 2-0 nagusitu dira etxekoak, eta Anoetan irauli beharko du markagailua Realak final-laurdenetara sailkatzeko
Erromaren diziplina Realaren nahiari nagusitu zaio. Galdu egin du Realak Erromaren aurka Olinpiar Estadioan. 2-0 nagusitu dira etxekoak, eta Anoetan irauli beharko du markagailua Realak final-laurdenetara sailkatzeko
Erronka handia zeukan Realak Erromako Olinpiar Estadioan, eta ilusioa atsekabe bihurtu da bi orduren bueltan. 13.minuturako aurreratu da Erroma, kontraeraso azkar bat baliatuz, eta geroztik atzetik aritu da Reala markagailuan. Baloiaren jabetzarekin, baina aukera garbirik sortu gabe aritu dira txuri-urdinak. Kubok zuto...
2023-3-9
https://www.berria.eus/albisteak/225314/zuri-gorriak-izango-dira-kopako-finalerdietan.htm
Kirola
Zuri-gorriak izango dira Kopako finalerdietan
Gorritxoak hobeto aritu dira lehen zatian, baina bigarrenean, nekearen ondorioz, larriago. Atzeko sendotasunean eta kontraerasoan oinarritu du Athleticek garaipena. Hiru urte eta gero berriz finalerdietan da.
Zuri-gorriak izango dira Kopako finalerdietan. Gorritxoak hobeto aritu dira lehen zatian, baina bigarrenean, nekearen ondorioz, larriago. Atzeko sendotasunean eta kontraerasoan oinarritu du Athleticek garaipena. Hiru urte eta gero berriz finalerdietan da.
Futbolean zerbait erabakigarria badago, gola da. Eta zein dira gol sena gehien dutenak? Bada, aurrelariak. Eta hain zuzen ere bi aurrelariren, Ane Azkonaren eta Ainhize Barea Peke-ren jokaldi banak eman diote Espainiako Kopako finalerdietarako sailkapena Athletici, Osasunaren aurkako derbian: 1-2. Zuri-gorriek atzealde...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225348/zazpi-lagun-hil-dira-hanburgon-tiroketa-batean.htm
Mundua
Zazpi lagun hil dira Hanburgon, tiroketa batean
Jehovaren Lekukoen egoitza batean gertatu da erasoa. Poliziaren arabera, litekeena da hil direnetako bat erasotzailea izatea.
Zazpi lagun hil dira Hanburgon, tiroketa batean. Jehovaren Lekukoen egoitza batean gertatu da erasoa. Poliziaren arabera, litekeena da hil direnetako bat erasotzailea izatea.
Tiroketa bat gertatu da bart Hanburgon (Alemania), eta zazpi lagun hil dira —horietako bat haurdunaldiaren zazpigarren hilabetean zegoen— eta zortzi zauritu. Hiriaren iparraldean dagoen Jehovaren Lekukoen egoitza batean gertatu da erasoa; 21:00 aldera hasi ziren tiroak, eta, Polizia azkar iritsi zen arren, ordurako isi...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225349/bob-dylanek-bi-kontzertu-emango-ditu-ekainean-donostian.htm
Kultura
Bob Dylanek bi kontzertu emango ditu ekainean Donostian
Kursaaleko auditoriumean izango dira bi emanaldiak, ekainaren 19an eta 20an. Sarrerak hurrengo asteazkenean jarriko dituzte salgai
Bob Dylanek bi kontzertu emango ditu ekainean Donostian. Kursaaleko auditoriumean izango dira bi emanaldiak, ekainaren 19an eta 20an. Sarrerak hurrengo asteazkenean jarriko dituzte salgai
Get In promotoreak jakinarazi duenez, Bob Dylan musikari estatubatuarrak bi kontzertu emango ditu udaren atarian Donostian. Ekainaren 19an eta 20an izango dira saioak, Kursaaleko auditoriumean. Dylanek 2021eko azaroan hasitako biraren barruan daude bi emanaldiak. Urtebete lehenago, 2020an, argitaratutako Rough and Row...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225350/kerobiak-adimen-artifiziala-erabili-du-bere-azken-bideoklipa-egiteko.htm
Kultura
Kerobiak adimen artifiziala erabili du bere azken bideoklipa egiteko
'Gora bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza)' singlearen bideoa «teknologiaren kuriositate hutsak bultzatuta» egin dute.
Kerobiak adimen artifiziala erabili du bere azken bideoklipa egiteko. 'Gora bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza)' singlearen bideoa «teknologiaren kuriositate hutsak bultzatuta» egin dute.
Gora bizitza (eta esplorazioko beste zenbait aurrebaldintza) singlea kaleratu berri du Kerobia musika taldeak. Berrikuntza bat dakar abestiak: bideoklipa adimen artifizialarekin egin dute. Gaztea irratian aurkeztu zuten pieza lehenbiziko aldiz, eta Xabi Bandini izan zen taldearen bozeramaile. Adierazi zuenez, Iñigo Cha...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225351/espazio-bat-seguru-sentitzeko.htm
Gizartea
Espazio bat, seguru sentitzeko
Martxoaren 8a aldarria kalera ateratzeko eguna bada ere, urte osoan ere hainbat egitasmori bide ematen diete neska gazte taldeek. Hogei neska gazte talde baino gehiago daude Bizkaian. Orain, beste bat ere izango da: Zamudioko Anpuluak taldea batuko zaie zerrendara.
Espazio bat, seguru sentitzeko. Martxoaren 8a aldarria kalera ateratzeko eguna bada ere, urte osoan ere hainbat egitasmori bide ematen diete neska gazte taldeek. Hogei neska gazte talde baino gehiago daude Bizkaian. Orain, beste bat ere izango da: Zamudioko Anpuluak taldea batuko zaie zerrendara.
ZAMUDIO. Espazio propioak sortzeko beharra Duela hainbat hilabete Txorierriko Neska Gazte Taldeak bere jarduna gelditu zuenetik, neska gazteei zegokienez eskualdean hutsune bat zegoela ikusi zuten zenbaitek. Hala, iragan irailean, Zamudion herriko neska gazteak batzen hasi, eta talde berri bat sortzea erabaki zuten: A...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225352/israelek-bi-palestinar-hil-ditu-tiroz-zisjordanian.htm
Mundua
Israelek bi palestinar hil ditu tiroz Zisjordanian
Israelgo armadak zabaldu duenez, palestinarrak «lehergailuak» zeramatzan, eta eraso bat egiteko asmoa zuen. Armadak beste operazio bat abiatu du Nilinen, Zisjordanian.
Israelek bi palestinar hil ditu tiroz Zisjordanian. Israelgo armadak zabaldu duenez, palestinarrak «lehergailuak» zeramatzan, eta eraso bat egiteko asmoa zuen. Armadak beste operazio bat abiatu du Nilinen, Zisjordanian.
Karnei Shomron kokaguneko etxalde batean gertatu da tiroketa, Zisjordania iparraldean. Israelgo armadak zabaldu duenez, palestinarra etxalde batean sartu zen labanekin eta «inprobisatutako lehergailuekin». Betiere Israelgo iturrien arabera, lehergailuetako batek eztanda egin zuen kalterik eragin gabe, eta orduan erantz...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225353/bi-euskal-herritar-hil-dira-katalunian-gertatu-den-auto-istripu-batean.htm
Gizartea
Bi euskal herritar hil dira Katalunian gertatu den auto istripu batean
Kamioi bat jo duen ibilgailu baten barruan zihoazen, beste pertsona batekin batera: hirurak hil dira. 42 eta 45 urteko bi gizonezko dira hildakoak, Legazpiarrak.
Bi euskal herritar hil dira Katalunian gertatu den auto istripu batean. Kamioi bat jo duen ibilgailu baten barruan zihoazen, beste pertsona batekin batera: hirurak hil dira. 42 eta 45 urteko bi gizonezko dira hildakoak, Legazpiarrak.
Auto istripu larria gaur goizaldean gertatu da La Fuliolan, Lleidan. Noranahiko ibilgailu batean zihoazen hiru pertsona, eta kamioi bat jo dute; hirurak hil dira kolpearen ondorioz. Ondoren zabaldu da hil direnetako bi euskal herritarrak zirela; zehazki, Legazpiko (Gipuzkoa) 42 eta 45 urteko bi gizon. Bidegurutze bate...
2023-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/225355/ekonomia-sozial-eta-eraldatzailea-akuilatzeko-federazioa-sortu-dute.htm
Ekonomia
Ekonomia sozial eta eraldatzailea akuilatzeko federazioa sortu dute
Lan Berri kooperatibak eta Andere Nahia eta Hemen taldeek federazio bat sortu dute balio batzuen inguruko tokiko ekonomia saretzeko. Hegoaldeko partaideekin ere bildu dira.
Ekonomia sozial eta eraldatzailea akuilatzeko federazioa sortu dute. Lan Berri kooperatibak eta Andere Nahia eta Hemen taldeek federazio bat sortu dute balio batzuen inguruko tokiko ekonomia saretzeko. Hegoaldeko partaideekin ere bildu dira.
Lan Berri kooperatibak eta Andere Nahia eta Hemen elkarteek ESE ekonomia sozial eta eraldatzailea ardatz duen federazio baten sortzea erabaki dute Ipar Euskal Herrirako. Horrez gain, otsailaren 23an ESEren inguruko mugaz gaindiko III. Topaketetan parte hartu zuten, Elizondon (Nafarroa), Hego Euskal Herriko Olatukoop, T...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225356/euskararen-ezagutzak-goranzko-bilakaerari-eutsi-dio-nafarroan-vii-inkesta-soziolinguistikoaren-arabera.htm
Gizartea
Euskararen ezagutzak goranzko bilakaerari eutsi dio Nafarroan, VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera
Nafarren laurdenek dute euskararen ezagueraren bat, eta %12k erabiltzen dute euskara egunerokoan. Euskara sustatzearen aldeko jarrerak, ordea, behera egin du.
Euskararen ezagutzak goranzko bilakaerari eutsi dio Nafarroan, VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera. Nafarren laurdenek dute euskararen ezagueraren bat, eta %12k erabiltzen dute euskara egunerokoan. Euskara sustatzearen aldeko jarrerak, ordea, behera egin du.
Euskararen ezagutzak mende hasieratik izan duen gorakadari eusten dio Nafarroan. Nafarroako Gobernuak plazaratutako VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, Nafarroako herritarren %14,1 euskaldunak dira, eta horiei euskaldun hartzaileak batuz gero, biztanleen laurdenek dute (%24,7) euskararen gaineko ezagutzaren bat....
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225357/osasuna-ezin-da-gure-baliabideen-menpe-egon.htm
Gizartea
«Osasuna ezin da gure baliabideen menpe egon»
Cristina Guerra Nafarroako Parlamentuan izan da, Cocemfe elbarritasun fisikoa eta organikoa dutenen elkarteen federazioaren izenean; Osasunbideko itxaron zerrendak salatu ditu.
«Osasuna ezin da gure baliabideen menpe egon». Cristina Guerra Nafarroako Parlamentuan izan da, Cocemfe elbarritasun fisikoa eta organikoa dutenen elkarteen federazioaren izenean; Osasunbideko itxaron zerrendak salatu ditu.
Sutsu egin du Cristina Guerrak (Iruñea, 1973) osasun sistema publiko «sendo» baten alde, Nafarroako Parlamentuko taldeen aurrean. Osasun Batzordearen lan saio batean parte hartu zuen, joan den astean, Cocemfe elbarritasun fisikoa eta organikoa dutenen elkarteen federazioko bertze kide batzuekin. Erizaina da Guerra, bai...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225358/ccook-eta-ugtk-ontzat-jo-dute-escrivaren-pentsio-erreforma.htm
Ekonomia
CCOOk eta UGTk ontzat jo dute Escrivaren pentsio erreforma
CEOE erabat aurka azaldu da, gobernuak gizarte kotizazioak handituz orekatu nahi duelako sistema. Erretiratzen direnek kotizazio epea aukeratu ahal izango dute: azken 25 urteak edo 27 urterik onenak.
CCOOk eta UGTk ontzat jo dute Escrivaren pentsio erreforma. CEOE erabat aurka azaldu da, gobernuak gizarte kotizazioak handituz orekatu nahi duelako sistema. Erretiratzen direnek kotizazio epea aukeratu ahal izango dute: azken 25 urteak edo 27 urterik onenak.
Alde askotako elkarrizketa luze eta korapilatsuen ondoren, bere pentsio erreforma zein den zehaztu du Jose Luis Escriva Espainiako Gizarte Segurantzako ministroak. Lehen akordioa ere badu, Unidas Podemos gobernuko bazkidearekin, pentsioa kalkulatzeko kontuan hartzen diren kotizazio urteetan bi aukera ematearen truke. P...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225359/etika-batzordean-salatzaileen-anonimotasuna-urratu-dela-salatu-du-eh-bilduk.htm
Politika
Etika Batzordean salatzaileen anonimotasuna urratu dela salatu du EH Bilduk
Josu Estarronaren iritziz, horrek erakusten du batzordeak ez duela «ezertarako balio»
Etika Batzordean salatzaileen anonimotasuna urratu dela salatu du EH Bilduk. Josu Estarronaren iritziz, horrek erakusten du batzordeak ez duela «ezertarako balio»
EH Bilduk salatu du Eusko Jaurlaritzaren Etika Publikorako Batzordeak ez duela bete salatzaileen anonimotasuna babesteko duen beharrizana eta, horren ondorioz, koalizioaren legebiltzarkide batek mehatxuak jaso dituela. Gainera, batzorde horretako buru den Olatz Garamendi Gobernantza Publiko eta Autogobernu sailburuari ...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225360/kirolaren-ezkutuko-aldeaz.htm
Kirola
Kirolaren ezkutuko aldeaz
Garazi Karrera Lopetegik 'Aldageletan' izeneko podcasta sortu du gradu amaierako lan gisa; kirol jarduerak sor ditzakeen zenbait arriskuz ohartarazi nahi du saioetan.
Kirolaren ezkutuko aldeaz. Garazi Karrera Lopetegik 'Aldageletan' izeneko podcasta sortu du gradu amaierako lan gisa; kirol jarduerak sor ditzakeen zenbait arriskuz ohartarazi nahi du saioetan.
Kirolak berari onura asko ekarri dizkiola dio Garazi Karrera Lopetegik (Irura, 2001), baina gertutik ezagutu ditu hainbat arrisku ere: «Antsietate garai bat bizi izan nuen, eta kirola izan zen nire salbazioa. Kirola eginez botatzen nituen estresa eta nire tentsio guztiak. Burua askatzeko balio izan zidan, baina une bat...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225361/akordioa-eginda-vulcanizados-zuloagan-amaitu-dute-21-hilabeteko-greba.htm
Ekonomia
Akordioa eginda, Vulcanizados Zuloagan amaitu dute 21 hilabeteko greba
Lan hitzarmen propioa izango dute, Espainiako kimikako sektoreko itunaren ordez. Soldatak %17 inguru igoko dizkiete langileei.
Akordioa eginda, Vulcanizados Zuloagan amaitu dute 21 hilabeteko greba. Lan hitzarmen propioa izango dute, Espainiako kimikako sektoreko itunaren ordez. Soldatak %17 inguru igoko dizkiete langileei.
Urte bat eta bederatzi hilabete. Denbora hori iraun du Zaratamoko (Bizkaia) Vulcanizados Zuloagako greba mugagabeak. ELA sindikatuak eta zuzendaritzak akordioa egin dute, eta lan hitzarmen propioa izango dute enpresan, lehenengo aldiz. Euskal Herrian indarrean zegoen grebarik luzeenetako bat zen Vulcanizados Zuloagaren...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225362/politikoki-ez-bada-konpontzen-luze-iraun-dezake-presoenak.htm
Politika
«Politikoki ez bada konpontzen, luze iraun dezake presoenak»
Elkartasuna eta Laguntzak elkarteak antolaturik, euskal preso eta iheslarien aldeko kontzertua eginen dute gaur, Ezpeletan, zigorren, auzibideen, baldintzapeko askapenen eta kartzelen gastu zama andanari buru egiteko.
«Politikoki ez bada konpontzen, luze iraun dezake presoenak». Elkartasuna eta Laguntzak elkarteak antolaturik, euskal preso eta iheslarien aldeko kontzertua eginen dute gaur, Ezpeletan, zigorren, auzibideen, baldintzapeko askapenen eta kartzelen gastu zama andanari buru egiteko.
Euskal preso eta iheslarien aldeko kontzertua eginen dute gaur Ezpeletan. Etxerat-en datuen arabera, 147 preso dira espetxeetan, eta hamalau etxean preso. Frantziako Estatuak Lannemezango (Okzitania) presondegian atxikitzen ditu gizonak, eta hamabi dira. Paris ondoko Reau-ko emazte presondegian, berriz, bi euskal preso...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225363/oroitzapenerako-eta-aitorpenerako-koadernoak-eman-dizkie-jaurlaritzak-etaren-biktimei.htm
Politika
Oroitzapenerako eta Aitorpenerako Koadernoak eman dizkie Jaurlaritzak ETAren biktimei
Erabat argitu ez diren kasuetako 52 biktimaren aitortzak prestatu ditu Gasteizko gobernuak, eta horietako 11ri eskura eman dizkie Gasteizen egindako ekitaldi batean. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak «barkamena» eskatu die, «erakundeak ez zutelako jakin gertu egoten».
Oroitzapenerako eta Aitorpenerako Koadernoak eman dizkie Jaurlaritzak ETAren biktimei. Erabat argitu ez diren kasuetako 52 biktimaren aitortzak prestatu ditu Gasteizko gobernuak, eta horietako 11ri eskura eman dizkie Gasteizen egindako ekitaldi batean. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailbu...
Oroitzapenerako eta Aitorpenerako Koadernoen bigarren sorta banatu du Eusko Jaurlaritzak ETAren biktimei seniden artean. Erabat argitu ez diren kasuen arteko 52 biktimarentzako aitortzak prestatu ditu gobernuak, eta horietako 11ren senidei eskura eman dizkie gaur, haien oroitzapen eta aitortzaren ikur gisa; ETAren aten...
2023-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/225364/laquogabezia-bat-dago-programatzaileek-ez-dituzte-topatzen-andre-musikariakraquo.htm
Kultura
«Gabezia bat dago: programatzaileek ez dituzte topatzen andre musikariak»
Emakumezko musikari erreferenteak ezagutarazteko sortu zuten ESAS Emakume Sortzaileen eta Artisten Sarea elkartea Natalia Sanchez, Nekane Diaz eta Ane Legarretak. Aldundiaren Zirgari saria jaso berri dute.
«Gabezia bat dago: programatzaileek ez dituzte topatzen andre musikariak». Emakumezko musikari erreferenteak ezagutarazteko sortu zuten ESAS Emakume Sortzaileen eta Artisten Sarea elkartea Natalia Sanchez, Nekane Diaz eta Ane Legarretak. Aldundiaren Zirgari saria jaso berri dute.
Hiru lagunek abiatu zuten ESAS Emakume Sortzaileen eta Artisten Sarea, orain dela bi urte, eta ehun kolaboratzaile inguruko amarauna sortu dute dagoeneko, hainbat diziplina artistikotako profesionalekin batera. Mugarriak bilduz joan dira: formatu txikiko kontzertuekin ekin zioten bideari, eta orkestra bat osatu dute ja...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225365/2030erako-energia-kontsumoa-117-gehiago-murriztea-adostu-du-bruselak-2020ko-aurreikuspenekin-alderatuta.htm
Ekonomia
2030erako energia kontsumoa %11,7 gehiago murriztea adostu du Bruselak, 2020ko aurreikuspenekin alderatuta
Europako Kontseiluaren eta Parlamentuaren artean adostu dute neurria, baina 27 estatuen eta Europako Parlamentuaren onespena behar dute oraindik.
2030erako energia kontsumoa %11,7 gehiago murriztea adostu du Bruselak, 2020ko aurreikuspenekin alderatuta. Europako Kontseiluaren eta Parlamentuaren artean adostu dute neurria, baina 27 estatuen eta Europako Parlamentuaren onespena behar dute oraindik.
Energia kontsumoari balazta jarri nahi dio Europako Batasunak, eta 2030erako energia kontsumoa %11,7 gehiago murriztea du helburu. 2020an egin zituzten energia kontsumoaren 2030erako azken aurreikuspenak, baina klima larrialdiaren larritasuna ikusita eta egoera geopolitikoak hauspotuta, kontsumoa are gehiago murriztu n...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225366/pintaketa-matxistak-eta-faxistak-egin-dituzte-lasarte-oriako-oriarte-institutuan.htm
Gizartea
Pintaketa matxistak eta faxistak egin dituzte Lasarte-Oriako Oriarte institutuan
Ikastetxeko Ikama taldeak adierazi du Martxoaren 8an egin zituzten dinamiken harira egin dituztela margoketak. Elkarretaratzea egingo dute arratsaldean.
Pintaketa matxistak eta faxistak egin dituzte Lasarte-Oriako Oriarte institutuan. Ikastetxeko Ikama taldeak adierazi du Martxoaren 8an egin zituzten dinamiken harira egin dituztela margoketak. Elkarretaratzea egingo dute arratsaldean.
Pintaketa matxistak eta faxistak agertu dira gaur Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Oriarte institutuko pareta batean. Ikastetxeko Ikama taldeak gertatutakoa salatu du sare sozialen bidez, eta «nazkatuta» daudela adierazi dute: «Ez da lehen aldia, ezta bigarrena ere; hirugarren aldiz zuzeneko eraso bat pairatu dugu». Azaldu d...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225367/ehuko-irakasleen-informazio-filtrazioari-buruzko-azalpenak-eskatu-dizkio-labek-errektoreari.htm
Politika
EHUko irakasleen informazio filtrazioari buruzko azalpenak eskatu dizkio LABek errektoreari
‘Kitchen kasuak’ azaleratu du Espainiako Gobernuak EHUko irakasleen informazioa jaso zuela 2015ean. LABek kasua ikertzea exijitu dio unibertsitateari.
EHUko irakasleen informazio filtrazioari buruzko azalpenak eskatu dizkio LABek errektoreari. ‘Kitchen kasuak’ azaleratu du Espainiako Gobernuak EHUko irakasleen informazioa jaso zuela 2015ean. LABek kasua ikertzea exijitu dio unibertsitateari.
Espainiako Infolibre.com atari digitalak joan den astean argitaratu zuen Espainiako Gobernuak Maria Jose Beaumont espiatu zuela, Nafarroako kontseilari izan zenean. Kitchen auziaren harira atera zituzten argitara Beaumonten espioitza kasua frogatzen duten Whatsapp elkarrizketak. LAB sindikatuaren arabera, ikerketa horr...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225368/puta-zikinak-liburuaren-ale-guztiei-laquoerasoraquo-diete-baionako-liburu-denda-batean.htm
Gizartea
'Puta zikinak' liburuaren ale guztiei «eraso» diete Baionako liburu denda batean
«Talde integrista eta transfobo batek» eraso diela salatu du Katakrak argitaletxeak, eta «marra gorria» zeharkatu dutela.
'Puta zikinak' liburuaren ale guztiei «eraso» diete Baionako liburu denda batean. «Talde integrista eta transfobo batek» eraso diela salatu du Katakrak argitaletxeak, eta «marra gorria» zeharkatu dutela.
Iazko azaroan argitaratu zuen Katakrak argitaletxeak Puta zikinak. Sexu langileen eskubideen aldeko borroka liburua; Amaia Astobiza itzultzaileak ekarri du euskarara —elkarrizketa egin zion BERRIAk urtarrilean—. Juno Mac eta Molly Smith dira liburuaren egileak, prostituzioan aritutako bi andre. Katakrakek salatu du Put...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225369/ikus-entzunezkoetan-etapa-berri-bat-abiatuko-dutela-iragarri-dute-eitbk-eta-eikenek.htm
Bizigiro
Ikus-entzunezkoetan etapa berri bat abiatuko dutela iragarri dute EITBk eta Eikenek
Metadatuei buruzko proiektu aitzindari bat garatu nahi dutela iragarri, eta aliantzen aldeko aldarria egin dute bi erakundeek, Donostian. Lucia Rekalde Europako Batasuneko Hedabide Politikako zuzendari laguntzaileak esan du datuak «petrolioa» direla.
Ikus-entzunezkoetan etapa berri bat abiatuko dutela iragarri dute EITBk eta Eikenek. Metadatuei buruzko proiektu aitzindari bat garatu nahi dutela iragarri, eta aliantzen aldeko aldarria egin dute bi erakundeek, Donostian. Lucia Rekalde Europako Batasuneko Hedabide Politikako zuzendari laguntzaileak esan du datuak «pet...
Euskal ikus-entzunezkoen sektoreko garai berrietarako atea irekitzeko ekitaldia. Modu horretan definitu dute Eiken Euskadiko Ikus-entzunezkoen eta Eduki Digitalen Klusterrak eta EITBk gaur Donostiako Tabakaleran egin duten aurkezpena. «EAEko ikus-entzunezkoei» dagokiela dio informazio ofizialak. Andoni Aldekoa EITBko z...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225370/iraupen-eskiko-euskal-herriko-txapelketak-jokatuko-dira-asteburuan-larra-belaguan.htm
albisteak
Iraupen eskiko Euskal Herriko Txapelketak jokatuko dira asteburuan Larra-Belaguan
Larunbatean esprint modalitateko probak jokatuko dira eta igandean banakakoak, erlojuaren aurka, biak estilo librean. Duela hilabete Candanchun jokatutako txapelketen bigarren fasea izango da asteburu honetakoa.
Iraupen eskiko Euskal Herriko Txapelketak jokatuko dira asteburuan Larra-Belaguan. Larunbatean esprint modalitateko probak jokatuko dira eta igandean banakakoak, erlojuaren aurka, biak estilo librean. Duela hilabete Candanchun jokatutako txapelketen bigarren fasea izango da asteburu honetakoa.
Iraupen eskiko Euskal Herriko Txapelketak jokatuko dira asteburu honetan Larra-Belaguako (Nafarroa) eski estazioan. Larunbatean, esprinteko probak jokatuko dira, teknika librean: 1,2 km-ko distantzian seniorrak, 20 urtez azpikoak, 18 urtez azpikoak eta 16 urtez azpikoak, eta 500 metroko distantzian txikienak (14, 12 et...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225371/uliazpiko-langileek-esan-dute-hizkuntza-eskakizunen-aurkako-epaia-akats-larria-izan-dela.htm
Gizartea
Uliazpiko langileek esan dute hizkuntza eskakizunen aurkako epaia «akats larria» izan dela
Euskalgintzaren Kontseiluak «erabateko sostengua» erakutsi die, eta nabarmendu du sententziak kalte egiten diela langileei ez ezik erabiltzaileei ere
Uliazpiko langileek esan dute hizkuntza eskakizunen aurkako epaia «akats larria» izan dela. Euskalgintzaren Kontseiluak «erabateko sostengua» erakutsi die, eta nabarmendu du sententziak kalte egiten diela langileei ez ezik erabiltzaileei ere
Uliazpi fundazioko langile batzordearen «gehiengoaren» izenean, ELA eta LAB sindikatuek esan dute «akats larria» dela lehengo astean erakundeko hizkuntza eskakizunen kontra EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen sententzia. Epaia «bidegabea» dela esan dute, eta ez duela aintzat hartzen langile askok lanpostu bat ...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225372/udazkenean-hasiko-dira-eraikitzen-gatika-eta-cubnezais-arteko-kablea-63ko-gainkostuarekin.htm
Ekonomia
Udazkenean hasiko dira eraikitzen Gatika eta Cubnezais arteko kablea, %63ko gainkostuarekin
Bizkaiko Golkoko interkonexio elektrikoaren lanak esleitu dituzte Espainiak eta Frantziak. Uda amaitzean espero dute lanekin hastea.
Udazkenean hasiko dira eraikitzen Gatika eta Cubnezais arteko kablea, %63ko gainkostuarekin. Bizkaiko Golkoko interkonexio elektrikoaren lanak esleitu dituzte Espainiak eta Frantziak. Uda amaitzean espero dute lanekin hastea.
Denbora batez geldirik egon ostean, Gatikatik (Bizkaia) Cubnezaisera joango den tentsio handiko kablea eraikitzeko urratsak ematen hasi dira Frantzia eta Espainia. Kableen eta konbertsio geltokien lanak egiteko enpresak aukeratu dituzte, eta maiatza amaitu baino lehen kontratuak ixtea espero dute. Hori ondo joanez gero...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225373/marta-planean-australiara-bidali-zituzten-emakumezkoak-omendu-dituzte.htm
Gizartea
'Marta planean' Australiara bidali zituzten emakumezkoak omendu dituzte
Gernika-Lumoko Udalak egin die omenaldia. Marta planean parte hartu zuten zazpi emakumezko izan dira bertan, baita beste 21en senideak ere.
'Marta planean' Australiara bidali zituzten emakumezkoak omendu dituzte. Gernika-Lumoko Udalak egin die omenaldia. Marta planean parte hartu zuten zazpi emakumezko izan dira bertan, baita beste 21en senideak ere.
Gaurko egunez abiatu zen, duela 63 urte, Marta planaren lehen hegazkina Australiarantz. Francoren erregimenak, Eliza katolikoak eta Australiako Gobernuak ondu zuten; haren helburua, hauxe: aurretik hara bidali zituzten gizonezkoekin ezkonaraztea. 1960-1963 artean, zazpiehun emakumek baino gehiagok bidaiatu zuten Austra...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225374/erresuma-batuak-eta-frantziak-541-milioi-euroko-migrazio-akordio-bat-egin-dute-mantxako-kanalerako.htm
Mundua
Erresuma Batuak eta Frantziak 541 milioi euroko migrazio akordio bat egin dute Mantxako kanalerako
Londresek orain halako bi baino gehiago emango dio Parisi 2026ra arte; besteak beste, Dunkerquen atxilotze zentro bat finantzatzeko. Akordioak GKEen kritikak eragin ditu.
Erresuma Batuak eta Frantziak 541 milioi euroko migrazio akordio bat egin dute Mantxako kanalerako. Londresek orain halako bi baino gehiago emango dio Parisi 2026ra arte; besteak beste, Dunkerquen atxilotze zentro bat finantzatzeko. Akordioak GKEen kritikak eragin ditu.
Brexit-aren, eta Boris Johnsonen eta Liz Trussen agintaldien ostean, giroa bestelakoa da Frantziaren eta Erresuma Batuaren artean. Erabateko konfiantza eraikitzeko eta sentsazio positiboak berreskuratzeko bideak egiteko dauden arren, Emmanuel Macronek eta Rishi Sunakek gaur egin duten goi bilerak eta horren osteko ager...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225375/indarkeria-matxistagatik-aurkeztutako-salaketak-ugaritu-egin-dira-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketak ugaritu egin dira Hego Euskal Herrian
Guztira, 8.447 salaketa aurkeztu ziren iaz Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoa eta Nafarroako auzitegietan, aurreko urtean baino %20,9 gehiago.
Indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketak ugaritu egin dira Hego Euskal Herrian. Guztira, 8.447 salaketa aurkeztu ziren iaz Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoa eta Nafarroako auzitegietan, aurreko urtean baino %20,9 gehiago.
Hego Euskal Herrian gora egin dute indarkeria matxistagatik aurkeztutako salaketek. Indarkeria Matxistaren Aurkako Espainiako Behatokiak eman ditu datuak: Hegoaldean 8.447 salaketa aurkeztu ziren iaz, 2021ean baino 1.462 gehiago. Hots, %20,9 ugaritu dira. Hain zuzen, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6.095 salaketa jaso ...
2023-3-10
https://www.berria.eus/albisteak/225376/erreakzioak.htm
Erreakzioak
Erreakzioak.
CCOO eta UGT «Balorazioa, oro har, ona da, bai norabidean baita neurri zehatzetan ere [...] Bereziki ona da sistemaren diru-sarrerak indartzea, eta horren bizkar jartzea pentsio sistemaren jasangarritasuna [...] Pentsio txikien gaian, aurrerapausoak izan diren arren, espero dugu neurriak hobeto zehaztea, oraindik ez b...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225402/pablo-gonzalez-bisitatu-du-gonzalo-boye-abokatuak-atxilotu-eta-urtebetera.htm
Gizartea
Pablo Gonzalez bisitatu du Gonzalo Boye abokatuak, atxilotu eta urtebetera
Poloniako autoritateek abokatu izaera errekonozitu diote Gonzalo Boyeri. Atzo elkartu zen Gonzalezekin, eta «ahal den neurrian ondo» dagoela azaldu du.
Pablo Gonzalez bisitatu du Gonzalo Boye abokatuak, atxilotu eta urtebetera. Poloniako autoritateek abokatu izaera errekonozitu diote Gonzalo Boyeri. Atzo elkartu zen Gonzalezekin, eta «ahal den neurrian ondo» dagoela azaldu du.
Urtebete pasa bete da Pablo Gonzalez euskal kazetaria atxilotu eta espetxeratu zutenetik. Otsailaren hondarrean, Poloniako auzitegi batek beste hiru hilabetez luzatzea erabaki zion atxiloaldia, eta, gutxienez, maiatzaren 24era arte egongo da espetxeratuta. Haren kasua, dena dela, aurrera doa: Poloniako autoritateek Gon...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225403/munduko-kopa-irabazi-du-lucas-egibarrek.htm
Kirola
Munduko Kopa irabazi du Lucas Egibarrek
Bosgarren urrezko domina eskuratu du donostiarrak.
Munduko Kopa irabazi du Lucas Egibarrek. Bosgarren urrezko domina eskuratu du donostiarrak.
Zorte ona ematen dio Sierra Nevadak (Espainia) Lucas Egibarri. Jada bosgarren aldia du non snowboard kros probako Munduko Kopan gailentzen den. 2015ean, 2016an eta 2019an Veysonnazen irabazi zituen hiru urrezko domina; laugarrena, 2020an, Sierra Nevadan hori ere. Munduko Kopako finala hasi aurretik, esan zuen duela hir...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225404/zudaire-gomazko-piloten-biktima-gisa-aitortzeko-eskatu-diote-nafarroako-gobernuari.htm
Politika
Zudaire gomazko piloten biktima gisa aitortzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari
Espainiako Auzitegi Nazionalaren sententzia «motz» gelditu dela salatu dute, Zudaire zauritu zuen polizia zigorgabe gelditu baita. Epaia irmoa da
Zudaire gomazko piloten biktima gisa aitortzeko eskatu diote Nafarroako Gobernuari. Espainiako Auzitegi Nazionalaren sententzia «motz» gelditu dela salatu dute, Zudaire zauritu zuen polizia zigorgabe gelditu baita. Epaia irmoa da
Bidea «luzea» izan da, eta, salatu dutenez, «oztopoz beterikoa», baina azkenean Espainiako Auzitegi Nazionalak arrazoia eman zion Aingeru Zudaireri azaroan, eta dagoeneko irmoa da epaia, ez baita helegiterik aurkeztu. 2012an Espainiako Polizia batek jaurtitako gomazko pilota batengatik eskuin begiko ikusmena galdu zuen...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225405/urrea-euskal-selekzioarentzat-munduko-sokatira-txapelketan.htm
Kirola
Urrea euskal selekzioarentzat Munduko Sokatira Txapelketan
Historian lehenbiziko aldiz munduko txapeldun da euskal selekzioa goma gaineko sokatiran. Munduko txapelketako azken saioan lortu du urrea, 580 kiloko maila mistoan.
Urrea euskal selekzioarentzat Munduko Sokatira Txapelketan. Historian lehenbiziko aldiz munduko txapeldun da euskal selekzioa goma gaineko sokatiran. Munduko txapelketako azken saioan lortu du urrea, 580 kiloko maila mistoan.
Herrialdeen arteko Munduko Sokatira Txapelketa amaitu da Parkgaten (Ipar Irlanda). Azken unean lortu du euskal selekzioak goma gainean lortutako urre bakarra 2014an behin betiko ofizialtasuna lortu zuenetik. Eskoziaren aurka irabazi du finala. Finalaurrekoetarako sailkatzeko lehian berdindu egin dute bi taldeek, baina ...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225406/azpeitian-gizon-bat-atxilotu-dute-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm
Gizartea
Azpeitian gizon bat atxilotu dute sexu eraso bat egitea leporatuta
Salaketa jarri duen andrearen arabera, ostegunean egin zion gizonak eraso; bikote harreman bat dute biek
Azpeitian gizon bat atxilotu dute sexu eraso bat egitea leporatuta. Salaketa jarri duen andrearen arabera, ostegunean egin zion gizonak eraso; bikote harreman bat dute biek
30 urte ditu atxilotu duten gizonak. Ertzainek atxilotu dute, gaur goizaldean. Salaketa jarri duen andrearen arabera, Donostiako etxe batean egin zion eraso gizonak, ostegunean. Erietxe batera jo zuen andreak, arta zezaten, eta handik jaso zuten ertzainek erasoaren gaineko abisua. Biktimak urruntze agindu bat eskatu ...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225407/basaurin-gizon-bat-atxilotu-dute-adingabe-bati-sexu-proposamenak-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Basaurin gizon bat atxilotu dute adingabe bati sexu proposamenak egitea egotzita
Adingabearen familiak irailean jarri zuen salaketa, eta hainbat hilabete behar izan dituzte ertzainek atxiloketa egiteko
Basaurin gizon bat atxilotu dute adingabe bati sexu proposamenak egitea egotzita. Adingabearen familiak irailean jarri zuen salaketa, eta hainbat hilabete behar izan dituzte ertzainek atxiloketa egiteko
Ertzaintzak 39 urteko gizon bat atxilotu du Basaurin, mutil adingabe bati proposamen sexualak egitea egotzita. Kasu horren inguruko ikerketa zabalik dago oraindik, biktima gehiago ote dauden argitzeko. Adingabearen familiak irailean jarri zuen salaketa Ertzaintzaren aurrean. Hainbat hilabeteren ostean, martxoaren 7an a...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225408/txikia-eta-haren-belaunaldia-omendu-ditu-harro-hadi-dinamikak.htm
Politika
Txikia eta haren belaunaldia omendu ditu Harro Hadi dinamikak
«Gazte ausart haien ereduak gugan dirau. Bizirauteko hautua egin zutelako dago gure herria bizirik», adierazi dute antolatzaileek.
Txikia eta haren belaunaldia omendu ditu Harro Hadi dinamikak. «Gazte ausart haien ereduak gugan dirau. Bizirauteko hautua egin zutelako dago gure herria bizirik», adierazi dute antolatzaileek.
Txikia zuen «guda izena» Eustakio Mendizabalek, eta datorren apirilaren 19an 50 urte beteko dira hil zutenetik. Euskaltzalea, poeta eta ETAko kidea —fronte militarreko burua 1971tik aurrera— izan zen Txikia, eta Algortan (Bizkaia) hil zuen Poliziak, 1973an. Haren jaioterrian, Itsasondon (Gipuzkoa), ekitaldi politikoa e...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225409/erretreten-erreformaren-aurkako-protestak-euriak-epeldu-ditu.htm
Ekonomia
Erretreten erreformaren aurkako protestak euriak epeldu ditu
Sindikatuen arabera, 7.300 lagun elkartu dira Baionan. Martxoaren 15ean egingo dituzte hurrengo protestak.
Erretreten erreformaren aurkako protestak euriak epeldu ditu. Sindikatuen arabera, 7.300 lagun elkartu dira Baionan. Martxoaren 15ean egingo dituzte hurrengo protestak.
Frantziako Gobernuak erretretak erreformatzeko asmoarekin makurtu gabe jarraitzen du, baina sindikatuek eta erretreten erreformaren aurkakoek ez dute amore emango. Egun euritsu batean, manifestariak kalera atera dira Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Baionan egindako mobilizazioan 7.300 lagun bildu dira sindikatuen ar...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225410/nato-ez-aldarria-ozendu-dute-bilbon.htm
Gizartea
«Nato ez!» aldarria ozendu dute Bilbon
Egungo «testuinguruan» Euskal Herri «antiinperialista eta internazionalista» baten alde egin behar dela esan dute
«Nato ez!» aldarria ozendu dute Bilbon. Egungo «testuinguruan» Euskal Herri «antiinperialista eta internazionalista» baten alde egin behar dela esan dute
NATO eta EBren aukarko herri ekimenak, BardenasYa kolektiboak eta Askapenak antolatuta, Bilbon protesta egin dute gaur arratsaldean; Euskal Herri «antiinperialistaren» aktibazioa martxan jartzeko eskatu dute. Plaza Eliptikotik abiatu da martxa. Pankarta ugari erakutsi dituzte manifestariek, besteak beste «gerra» eta «m...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225411/lesioek-baldintzatu-dute-berria-txapelketako-bigarren-jardunaldia.htm
Kirola
Lesioek baldintzatu dute Berria Txapelketako bigarren jardunaldia
Berria Txapelketan ezohiko jardunaldia izan zen, bi partidak bertan behera geratu baitziren bi lesioengatik.
Lesioek baldintzatu dute Berria Txapelketako bigarren jardunaldia. Berria Txapelketan ezohiko jardunaldia izan zen, bi partidak bertan behera geratu baitziren bi lesioengatik.
Berria Txapelketan ezohiko jardunaldia izan zen, bi partidak bertan behera geratu baitziren bi lesioengatik. Lehen partidan Irazu eta Zubiri 3-4 galtzen ari ziren Zubiri errebote batean lesionatu zenean eta ondorioz gorriek 3-35 galdu zuten. Horrela, urdinak lau punturekin sailkatuta daude finalerdietara, gorriek puntu...
2023-3-11
https://www.berria.eus/albisteak/225412/esku-hutsik-itzuliko-da-osasuna-mestallatik.htm
Kirola
Esku hutsik itzuliko da Osasuna Mestallatik
Partida kaxkarra jokatu du Osasunak Valentziaren aurka. Etxeko taldea nagusi izan da neurketan, hasi eta buka, eta Kluivertek egin du Valentziaren garaipenaren gola
Esku hutsik itzuliko da Osasuna Mestallatik. Partida kaxkarra jokatu du Osasunak Valentziaren aurka. Etxeko taldea nagusi izan da neurketan, hasi eta buka, eta Kluivertek egin du Valentziaren garaipenaren gola
Sadarren hiru puntuak eskuratzea zaila izaten da bisitarientzat, baina garaipena lortu zuen Valentziak duela hilabete batzuk. Gaur errebantxaren bila zelairatu dira gorritxoak, baina 1-0 hartu du mendean Valentziak. Sadarren gertatu bezala, Kluivert izan da golegilea. Epaileak txartel gorria erakutsi die Sergio Herrera...
2023-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/225451/frantziako-senatuak-erretreten-erreformaren-testua-onartu-du.htm
Ekonomia
Frantziako Senatuak erretreten erreformaren testua onartu du
195 senatarik alde bozkatu dute, eta 112k aurka.
Frantziako Senatuak erretreten erreformaren testua onartu du. 195 senatarik alde bozkatu dute, eta 112k aurka.
Hamaika egunez eztabaidatu ostean, eta gauerdirako 25 minutu besterik falta ez zirela, Emmanuel Macronen Gobernuak ezarri nahi duen erretreta sistemaren erreformari onespena eman zion atzo Frantziako Senatuak. Orain, batzorde batean aztertuko dute gaia, testua adosteko, eta legebiltzarreko bi ganberetan bozkatuko dute ...
2023-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/225452/berdinketarekin-konformatu-behar-izan-du-realak.htm
Kirola
Berdinketarekin konformatu behar izan du Realak
Epaileak eragina izan du emaitzan, gol bat baliogabetu baitiote Donostiako taldeari.
Berdinketarekin konformatu behar izan du Realak. Epaileak eragina izan du emaitzan, gol bat baliogabetu baitiote Donostiako taldeari.
Berdinketa; besterik ez du atera ahal izan Realak Mallorca uhartetik. Bana berdindu du talde txuri-urdinak. Baina emaitzan zeresana handia eduki du Juan Martinez Munuera epaileak, Robin Le Normandi gol bat baliogabetu baitio. Mikel Oiartzabalekin eta Carlos Fernandezekin indartu du Imanol Alguacil entrenatzaileak Real...
2023-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/225453/omenaldia-egin-diete-polloeko-mausoleo-frankistan-hobiraturiko-milizianoei.htm
Gizartea
Omenaldia egin diete Polloeko mausoleo frankistan hobiraturiko milizianoei
Identifikaturiko hamazazpi errepublikazaleen izenak dituen plaka bat jarri dute.
Omenaldia egin diete Polloeko mausoleo frankistan hobiraturiko milizianoei. Identifikaturiko hamazazpi errepublikazaleen izenak dituen plaka bat jarri dute.
Ekitaldi publikoa egin dute gaur goizean Donostiako Polloeko hilerrian, han frankistek eraikitako mausoleo batean lurperaturiko miliziano errepublikazaleak omentzeko. Identifikatu ahal direnen izenak jarri dituzte plaka batean. Hildakoen 30 bat senidek hartu dute parte omenaldian, eta Jaurlaritzako zein Donostiako Uda...
2023-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/225454/munduko-onenen-artean-segitzen-du-euskal-selekzioak.htm
Kirola
Munduko onenen artean segitzen du euskal selekzioak
Goma gaineko munduko sokatira txapelketako lehenbiziko urrea lortu du euskal selekzioak Parkgaten (Ipar Irlanda). Gainera, kategoria mistoan izan da lorpena, orain arte lur gainean ere lortu gabeko erronka.
Munduko onenen artean segitzen du euskal selekzioak. Goma gaineko munduko sokatira txapelketako lehenbiziko urrea lortu du euskal selekzioak Parkgaten (Ipar Irlanda). Gainera, kategoria mistoan izan da lorpena, orain arte lur gainean ere lortu gabeko erronka.
Herrialdeen arteko txapelketan jokoan ziren sei mailetatik bostetan parte hartu du euskal selekzioak, eta guztietan igo da podiumera. Urrearen jokoan izan da lau finaletan, eta 580 kiloko mistoan lortu zuen podiumaren gorenera iristea. Zalantzarik gabe, Lesakako (Nafarroa) Beti-Gazte taldearen txapelketa izan da aurte...
2023-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/225455/lasok-eta-imazek-irabazi-dute-partida-luze-eta-gogor-batean.htm
Kirola
Lasok eta Imazek irabazi dute, partida luze eta gogor batean
Tolosak min hartuta jokatu ditu azken tantoak, Gasteizko Ogeta pilotalekuan.
Lasok eta Imazek irabazi dute, partida luze eta gogor batean. Tolosak min hartuta jokatu ditu azken tantoak, Gasteizko Ogeta pilotalekuan.
Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokaturiko partida luze eta gogorrean, Unai Lasok eta Ander Imazek osaturiko bikotea gailendu zaio Jokin Altunak eta Xabier Tolosak osaturikoari. 12-4, zortzi punturen abantaila hartzeraino heldu dira urdinak, baina nekea sumatzen hasi da partidak aurrera egin ahala, eta, hiru tanto segida...
2023-3-12
https://www.berria.eus/albisteak/225456/athleticek-etxean-galdu-du-gola-sartzeko-aukerak-izan-dituen-arren.htm
Kirola
Athleticek etxean galdu du, gola sartzeko aukerak izan dituen arren
Zuri-gorriek ez dute jakin sorturiko arriskuaz baliatzen, eta, horrez gain, gol bat baliogabetu die epaileak, Muniainen eskua tartean.
Athleticek etxean galdu du, gola sartzeko aukerak izan dituen arren. Zuri-gorriek ez dute jakin sorturiko arriskuaz baliatzen, eta, horrez gain, gol bat baliogabetu die epaileak, Muniainen eskua tartean.
Lehen zatiari gehituriko minutuetan sartu du Bartzelonak gaur San Mamesen Athleticen aurka garaipena eman dion gola. Lehen zatia golik gabe amaituko zela ematen zuen. Athleticek motzean lotu du Bartzelona, eta gola sartzeko zorian egon da hainbatetan. Raul Garciak, esaterako, habean jo duen baloikada bat bidali du kat...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225457/everything-everywhere-all-at-once-k-irabazi-du-oscar-sari-nagusia.htm
Kultura
'Everything Everywhere All at Once'-k irabazi du Oscar sari nagusia
Izendapen gehien zuen filma zen, 11 denera; horietatik, zazpi kategoriatan gailendu da. Dan Kwani eta Daniel Scheinerti eman diete zuzendari hoberenaren saria. Michelle Yeohk eta Brendan Fraserrek irabazi dituzte aktore hoberenenak.
'Everything Everywhere All at Once'-k irabazi du Oscar sari nagusia. Izendapen gehien zuen filma zen, 11 denera; horietatik, zazpi kategoriatan gailendu da. Dan Kwani eta Daniel Scheinerti eman diete zuzendari hoberenaren saria. Michelle Yeohk eta Brendan Fraserrek irabazi dituzte aktore hoberenenak.
Hollywoodeko Akademiaren 95. Oscar sariek ez zuten faborito argirik; ezusteko handirik gabe, ordea, izendapen gehien zuen filma izan da gaueko sari banaketa ekitaldiko protagonista. 11 izendapen zituen Everything Everywhere All at Once-k, eta, azkenean, zazpi kategoriatan gailendu da. Film onenaren kategorian saritu du...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225458/isaias-carrasco-omendu-dute-haren-hilketaren-15-urtemugan.htm
Politika
Isaias Carrasco omendu dute, haren hilketaren 15. urtemugan
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak babesa agertu die senideei, eta «memoria osoa» aldarrikatu du
Isaias Carrasco omendu dute, haren hilketaren 15. urtemugan. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak babesa agertu die senideei, eta «memoria osoa» aldarrikatu du
Isaias Carrasco PSE-EEko militante eta Arrasateko (Gipuzkoa) zinegotzi ohia hil zuen ETAk duela hamabost urte, eta hura oroitzeko ekitaldi ugari egin dituzte azken egunotan. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak atzo Arrasaten egindako omenaldian parte hartu zuen, eta «memoria osoa» aldarrikatu du, «leiala Euskadin ...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225459/kontsumobidek-123000-euroko-isuna-jarri-dio-kutxabanki.htm
Ekonomia
Kontsumobidek 123.000 euroko isuna jarri dio Kutxabanki
Kutxa zerbitzua ez emateagatik eta leihatilan eskudirutan ordaintzeko zerbitzua kentzeagatik zigortu dute banketxea, EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak eta erabiltzaileek jarritako erreklamazioen harira.
Kontsumobidek 123.000 euroko isuna jarri dio Kutxabanki. Kutxa zerbitzua ez emateagatik eta leihatilan eskudirutan ordaintzeko zerbitzua kentzeagatik zigortu dute banketxea, EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolaketak eta erabiltzaileek jarritako erreklamazioen harira.
Leihatilan eskudirutan ordaintzeko zerbitzua kentzeagatik, 123.000 euroko isuna ezarri dio Kutxabanki Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuak. Horrez gain, kutxa zerbitzua ez ematea eta «kontsumitzaileen eskubideen aurkako praktikak egitea» ere leporatu diote banketxeari. EKA Euskal Herriko Kontsumitzaileen Antolake...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225460/kenzaburo-oe-nobel-sariduna-hil-da-88-urterekin.htm
Kultura
Kenzaburo Oe Nobel sariduna hil da, 88 urterekin
Idazle japoniarra 'Hiroshimako oharrak' obrarekin egin zen ezagun, 1960ko hamarkadan, eta bakearen alde eta energia nuklearraren kontra egindako lanagatik nabarmendu zen. 1994an jaso zuen Literaturako Nobel saria.
Kenzaburo Oe Nobel sariduna hil da, 88 urterekin. Idazle japoniarra 'Hiroshimako oharrak' obrarekin egin zen ezagun, 1960ko hamarkadan, eta bakearen alde eta energia nuklearraren kontra egindako lanagatik nabarmendu zen. 1994an jaso zuen Literaturako Nobel saria.
Kenzaburo Oe (Uchiko, 1935-Tokio, 2023) idazle japoniarra hil zen atzo goizaldean, Kodansha argitaletxeak jakinarazi zuenez. Oek txikitatik izan zuen harremana narrazioekin, bere familiako emakumeek inguruan gertatutakoak kontatzen zituztelako etxean. Oso gaztetatik bakearen aldeko jarrera irmoa izan zuen; izan ere, a...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225461/uemak-eta-nafarroako-gobernuak-hitzarmen-bat-sinatu-dute-laquoeuskararen-erabilera-bultzatzekoraquo.htm
Gizartea
Uemak eta Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu dute «euskararen erabilera bultzatzeko»
Gobernuak 30.000 euro emanen dizkio mankomunitateari, planteatutako proiektuak garatzeko. Gaurtik hasi eta abenduaren 31 bitarteko epea izanen dute.
Uemak eta Nafarroako Gobernuak hitzarmen bat sinatu dute «euskararen erabilera bultzatzeko». Gobernuak 30.000 euro emanen dizkio mankomunitateari, planteatutako proiektuak garatzeko. Gaurtik hasi eta abenduaren 31 bitarteko epea izanen dute.
Udaletako euskararen erabilera planak Kemen metodologiaren bidez berritzea, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatearen kide diren udalerriei euskararen inguruko aholkularitza ematea, udalerrietan kulturartekotasuna garatzeko proiektua sustatzea, hezitzaileak prestatzea, udalerriei itzulpen zerbitzua ematea, eta udaler...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225462/moldaviako-presidentearen-dimisioa-eskatu-dute-chisinaun-energiaren-prezioen-igoeragatik.htm
Mundua
Moldaviako presidentearen dimisioa eskatu dute Chisinaun, energiaren prezioen igoeragatik
Oposizioak agintariei aurpegiratzen die gasaren eta elektrizitatearen prezioen igoera handiak geldiarazteko «gaitasunik ez» izatea. Poliziak gutxienez 54 manifestari atxilotu zituen atzo. «Errusiaren laguntzarekin» eratutako sare bat desegin du Chisinauk.
Moldaviako presidentearen dimisioa eskatu dute Chisinaun, energiaren prezioen igoeragatik. Oposizioak agintariei aurpegiratzen die gasaren eta elektrizitatearen prezioen igoera handiak geldiarazteko «gaitasunik ez» izatea. Poliziak gutxienez 54 manifestari atxilotu zituen atzo. «Errusiaren laguntzarekin» eratutako sare...
Iazko udaz geroztik, Moldaviako presidente Maia Sanduk —europazalea da— dimisioa eman dezala eta hauteskundeak aurreratu daitezela eskatzen ari dira milaka manifestari, asteburuero, Chisinaun. Oposizioak agintariei egozten diete herrialdean krisi ekonomiko «larria» eragitea. Hain zuzen, elikagaien, energiaren eta zerbi...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225463/eduardo-madina-ernst-young-aholkularitza-taldearentzat-arituko-da.htm
Politika
Eduardo Madina Ernst Young aholkularitza taldearentzat arituko da
Taldearen ikusgaitasunaz eta ospeaz arduratuko da PSOEko diputatu ohia. 2017an politika utzi zuen, eta, ordutik hona, aholkularitza taldeetan jardun du Madina.
Eduardo Madina Ernst Young aholkularitza taldearentzat arituko da. Taldearen ikusgaitasunaz eta ospeaz arduratuko da PSOEko diputatu ohia. 2017an politika utzi zuen, eta, ordutik hona, aholkularitza taldeetan jardun du Madina.
Eduardo Madina PSOEko diputatu ohia Ernst Youngentzat arituko da, aholkulari senior gisa. Espainia mailan taldearen ikusgaitasunaz eta ospeaz arduratuko da. Harmon aholkularitza enpresan jarraituko du —duela bi urte egin zen bertako bazkide; estrategiaz eta agenda publikoaz arduratzen da—. «Gizarte eta enpresa aldakete...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225464/europako-herrialdeek-47-arma-gehiago-inportatu-dituzte-azken-bost-urteotan.htm
Mundua
Europako herrialdeek %47 arma gehiago inportatu dituzte azken bost urteotan
SIPRI institutuaren txostenaren arabera, Errusiak iaz Ukrainan hasitako inbasioaren ondoren Ukraina bilakatu da munduko hirugarren arma inportatzailea. Washingtonek Kievi baino arma garatuagoak eman zizkien Kuwaiti, Saudi Arabiari, Qatarri eta Japoniari.
Europako herrialdeek %47 arma gehiago inportatu dituzte azken bost urteotan. SIPRI institutuaren txostenaren arabera, Errusiak iaz Ukrainan hasitako inbasioaren ondoren Ukraina bilakatu da munduko hirugarren arma inportatzailea. Washingtonek Kievi baino arma garatuagoak eman zizkien Kuwaiti, Saudi Arabiari, Qatarri eta...
Errusiarekin areagotu diren tentsioen ondorioz, Europako herrialdeek nabarmen handitu dituzte arma inportazioak: %47 azkeneko bost urteotan. Hori azpimarratu du SIPRI Stockholmgo Bakearen Ikerketarako Nazioarteko Institutuak, gaur kaleratu duen txostenean, eta kontinentearen militarizazioaren berri ematen du. Eta Errus...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225465/gure-esku-k-nazioarteko-puntako-gonbidatuak-batuko-ditu-irunen.htm
Politika
Gure Esku-k «nazioarteko puntako gonbidatuak» batuko ditu Irunen
Irlanda, Eskozia, Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko zenbait hizlari mahaiaren bueltan jarriko ditu apirilaren 22an, Lurralde gatazken konponbidea Europako eremuan eta Herritarron aktibazioa Europako olatu subiranista berrian tituluen pean. Itsasargia eztabaidaren berri emango du egun horretan, adierazpen politiko b...
Gure Esku-k «nazioarteko puntako gonbidatuak» batuko ditu Irunen. Irlanda, Eskozia, Katalunia, Galizia eta Euskal Herriko zenbait hizlari mahaiaren bueltan jarriko ditu apirilaren 22an, Lurralde gatazken konponbidea Europako eremuan eta Herritarron aktibazioa Europako olatu subiranista berrian tituluen pean. Itsasargia...
Gure Esku-k nazioarteko konferentzia bat antolatu du apirilaren 22rako, Ficoban (Irun), Itsasargia eztabaidaren egitasmoaren barruan. Orain hamar urte, Ficoban aurkeztu zuten Gure Esku-ren herri dinamika, eta hamarkada baten ostean, bertara itzultzeko gonbita egin die Josu Etxaburu bozeramaileak gaur goizean euskal her...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225466/txibite-laquoegoeretara-azkar-egokitzen-jakin-dugu-eta-herritarrak-babesteko-helburuari-eutsi-dioguraquo.htm
Politika
Txibite: «Egoeretara azkar egokitzen jakin dugu, eta herritarrak babesteko helburuari eutsi diogu»
Lehendakariak, bere gobernuko kontseilari eta zuzendariez inguraturik, legealdiaren inguruko balantzea egin du, eta konpromisoa hartu du datozen asteetan gobernuaren kontuen berri emateko Nafarroako eskualdeetan.
Txibite: «Egoeretara azkar egokitzen jakin dugu, eta herritarrak babesteko helburuari eutsi diogu». Lehendakariak, bere gobernuko kontseilari eta zuzendariez inguraturik, legealdiaren inguruko balantzea egin du, eta konpromisoa hartu du datozen asteetan gobernuaren kontuen berri emateko Nafarroako eskualdeetan.
«Denen ongizatearen legealdia izan da». Maria Txibite Nafarroako Gobernuko lehendakariaren arabera, aurreko gobernuei egokitu ez zaizkien ezohiko bi gertakari larriren ondorioak kudeatu behar izan dituzte, baina ezohiko egoera horietan batasunak zer-nolako indarra duen nabarmendu du. «Alor publikoa ez dugu inoiz behar ...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225467/felix-zubia-laquobere-hizkuntzan-ez-bada-ezinezkoa-da-pertsona-bati-kalitatezko-osasun-arreta-eskaintzearaquo.htm
Gizartea
Felix Zubia: «Bere hizkuntzan ez bada, ezinezkoa da pertsona bati kalitatezko osasun arreta eskaintzea»
Medikuak Uliazpiren oposizioaren aurkako ebazpena izan du hizpide Euskadi Irratian: «Han daudenak egoki artatzeko, ezinbestekoa da euskaraz ere aritzea». Afasia kasu baten diagnostiko okerra jarri du adibide.
Felix Zubia: «Bere hizkuntzan ez bada, ezinezkoa da pertsona bati kalitatezko osasun arreta eskaintzea». Medikuak Uliazpiren oposizioaren aurkako ebazpena izan du hizpide Euskadi Irratian: «Han daudenak egoki artatzeko, ezinbestekoa da euskaraz ere aritzea». Afasia kasu baten diagnostiko okerra jarri du adibide.
«Osasun profesionala izanik, eta osasun gaietako irakasle, honi buruz oso argi hitz egin beharra daukat, eta, gainera, haserre: iruditzen zait nahikoa dela, eta ez hizkuntz eskubideen aldetik bakarrik». Felix Zubia medikuak Uliazpiren oposizioaren aurkako ebazpena izan zuen hizpide atzo Euskadi Irratiko Osasun etxea sa...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225468/bidenek-beharrezkoa-den-guztia-agindu-du-gordailuen-ihesa-eteteko.htm
Ekonomia
Bidenek «beharrezkoa den guztia» agindu du gordailuen ihesa eteteko
Silicon Valley Banken porrotaren ostean, aurreztaile izutuek banku gehiagoren porrota eragitea eragotzi nahi du
Bidenek «beharrezkoa den guztia» agindu du gordailuen ihesa eteteko. Silicon Valley Banken porrotaren ostean, aurreztaile izutuek banku gehiagoren porrota eragitea eragotzi nahi du
SVB Silicon Valley Bank bankuaren porrotak 2008ko krisiaren haizeak harrotu ditu, batez ere AEBetan. Haize hori ufada zakar bat besterik ez dadin izan neurriak hartuko dituela agindu du Joe Biden AEBetako presidenteak. Erreserba Federalak SVBren gordailu guzti-guztiak bermatuko dituztela erabaki du, eta ez soilik legez...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225469/erretreten-erreforma-azken-txanpan-sartu-da-bozketa-izango-ote-den-jakin-gabe.htm
Ekonomia
Erretreten erreforma azken txanpan sartu da, bozketa izango ote den jakin gabe
Erretretaren erreformaren azken testua asteazkenean prestatuko du batzorde paritarioak, eta ostegunean bozkatuko dute. Frantziako Asanblean gehiengoa bermatzerik ez badu, gobernuak ez du baztertu 49.3 artikulura jotzea
Erretreten erreforma azken txanpan sartu da, bozketa izango ote den jakin gabe. Erretretaren erreformaren azken testua asteazkenean prestatuko du batzorde paritarioak, eta ostegunean bozkatuko dute. Frantziako Asanblean gehiengoa bermatzerik ez badu, gobernuak ez du baztertu 49.3 artikulura jotzea
Azken txanpan sartu da erretretaren erreforma. Baina azken fase horrek prozeduraren hasieratik erantzun bila ari diren galderak berritu ditu: nahiko babes izango du Frantziako gobernuak bere proiektua onartzeko? Lortzen ez badu, Frantziako Konstituzioaren 49.3 artikulua erabiltzera ausartuko al da? Kaleko protestak gog...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225470/industriaren-energia-beharrak-berriztagarriekin-asetzeko-eskala-handiko-azpiegiturak-behar-dira.htm
albisteak
«Industriaren energia beharrak berriztagarriekin asetzeko, eskala handiko azpiegiturak behar dira»
Fagor Taldeak lehentasunen artean ditu energiaren alorreko erronkak, besteak beste, pertsonekin, gizartearekin eta planetarekin finkatuak dituen konpromisoak oinarri izanik.
«Industriaren energia beharrak berriztagarriekin asetzeko, eskala handiko azpiegiturak behar dira». Fagor Taldeak lehentasunen artean ditu energiaren alorreko erronkak, besteak beste, pertsonekin, gizartearekin eta planetarekin finkatuak dituen konpromisoak oinarri izanik.
Energia trantsizioaren bidean urratsak egiteko beharraz mintzo da Aritz Otxandiano Kanpo Fagor Taldeko Iraunkortasun arduraduna (Otxandio, 1979), eta argi du noranzkoa zein den: energia berriztagarrietan oinarrituriko eredu bat, tokikoa, eta, ahal den heinean, autosufizientea ere bai. Azkenaldian, gaurkotasun handia h...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225471/bizkaiko-foru-aldundiak-bilboko-zahar-etxe-bat-itxi-du-zenbait-baldintza-urratzeagatik.htm
Gizartea
Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko zahar etxe bat itxi du, zenbait baldintza urratzeagatik
Ortuellako zahar etxe bati zigor espedientea ireki dio Bizkaiko Foru Aldundiak, «arau hauste larri batengatik».
Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko zahar etxe bat itxi du, zenbait baldintza urratzeagatik. Ortuellako zahar etxe bati zigor espedientea ireki dio Bizkaiko Foru Aldundiak, «arau hauste larri batengatik».
Bizkaiko Foru Aldundiak Bilboko Txurdinaga auzoko Handia zahar etxea itxi du, zenbait baldintza urratzeagatik. Zehazki, egindako zenbait inspekziotan ikusi zuten zahar etxeko tenperatura ez zela «egokia», hotza egiten zuelako. Inspektoreek ere hutsuneak topatu zituzten mantentze lanetan, garbitasunean, eta elikagaien e...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225472/30-pentsiodunek-baraualdia-hasi-dute-1080-euroko-gutxieneko-pentsioa-eskatzeko.htm
Ekonomia
30 pentsiodunek baraualdia hasi dute 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko
Berrehun zeuden protestaldian parte hartzeko prest, baina kopurua murriztu behar izan dute, leku arazoengatik.
30 pentsiodunek baraualdia hasi dute 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. Berrehun zeuden protestaldian parte hartzeko prest, baina kopurua murriztu behar izan dute, leku arazoengatik.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mgimenduko 30 kidek bost eguneko baraualdia hasi dute 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko. Fernandez del Campo Bilboko kaleko areto batean egingo dute itxialdia, eta protesta ekintza ugari antolatu dituzte. Nagusia larunbat eguerdian izango da: Bilboko erdialdeko kaleak gurutzatuko di...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225473/errioxa-sor-markak-ekoizpena-doituko-du-hurrengo-bi-urteetan.htm
Ekonomia
Errioxa sor-markak ekoizpena doituko du hurrengo bi urteetan
ABRAk kezka adierazi du, hartutako neurriak ez direlako nahikoa sektorean dagoen desoreka konpontzeko.
Errioxa sor-markak ekoizpena doituko du hurrengo bi urteetan. ABRAk kezka adierazi du, hartutako neurriak ez direlako nahikoa sektorean dagoen desoreka konpontzeko.
Errioxa sor-markaren Kontseilu Arautzaileak erabaki du ardoaren ekoizpena murriztea hurrengo bi urteetan. Izan ere, litro gehiegi ekoitzi dira azken urteetan, eta, salmentak jaitsi egin direnez, desoreka sortu da sektorean, eskaintza nabarmen handiagoa delako eskaria baino. Jatorri izendapeneko ordezkariek bilera egin...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225474/freddy-zikloiak-12000-kilometro-egin-ditu-dagoeneko.htm
Mundua
‘Freddy’ zikloiak 12.000 kilometro egin ditu dagoeneko
Malawiko Gurutze Gorriak emandako datuen arabera, zikloiak gutxienez 66 lagun hil ditu herrialde hartan, eta beste 93 zauritu. Madagaskarren eta Mozambiken ere hil du jendea.
‘Freddy’ zikloiak 12.000 kilometro egin ditu dagoeneko. Malawiko Gurutze Gorriak emandako datuen arabera, zikloiak gutxienez 66 lagun hil ditu herrialde hartan, eta beste 93 zauritu. Madagaskarren eta Mozambiken ere hil du jendea.
Otsailaren 6an hartu zuen izena Freddy zikloi tropikalak, eta kilometroak pilatzen segitzen du oraindik: 12.000 kilometro egin ditu dagoeneko. Malawiko Gurutze Gorriak gaur emandako datuen arabera, gutxienez 66 lagun hil ditu herrialde hartan, eta 93 zauritu. Zikloiak gogor jo du Mozambiken eta Madagaskarren ere; hain ...
2023-3-13
https://www.berria.eus/albisteak/225475/30-migratzaileren-heriotza-egotzi-diote-italiari.htm
Mundua
30 migratzaileren heriotza egotzi diote Italiari
Gobernuz kanpoko Alarm Phone erakundearen arabera, Erromak ez zuen erreskate operaziorik abiatu, migratzaileak arriskuan zeudela jakin arren. Erreskatatu ahal izan dituztenak Libiara itzularaziko dituztela salatu dute.
30 migratzaileren heriotza egotzi diote Italiari. Gobernuz kanpoko Alarm Phone erakundearen arabera, Erromak ez zuen erreskate operaziorik abiatu, migratzaileak arriskuan zeudela jakin arren. Erreskatatu ahal izan dituztenak Libiara itzularaziko dituztela salatu dute.
Asteburuan 47 pertsona zeramatzan txalupa bat hondoratu eta gutxienez 30 lagun hil dira Libiako kostaldean. Alarm Phone gobernuz kanpoko erakundeak jaso zuen laguntza eskatzeko lehen deia larunbat goizaldean, eta Maltako, Italiako eta Libiako kostazainei eman zien gertatzen ari zenaren berri. «Egoera kritikoa zen. Txal...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225476/atristain-eta-inziarte-kartzelan-dira-hirugarren-gradua-kenduta.htm
Politika
Atristain eta Inziarte kartzelan dira, hirugarren gradua kenduta
«Haserre» dago Etxerat, presoei jartzen dizkieten «oztopoek» ez dutelako etenik; protestak iragarri dituzte.
Atristain eta Inziarte kartzelan dira, hirugarren gradua kenduta. «Haserre» dago Etxerat, presoei jartzen dizkieten «oztopoek» ez dutelako etenik; protestak iragarri dituzte.
Martuteneko espetxera itzularazi zituzten atzo Xabier Atristain eta Juan Manuel Inziarte euskal presoak. Etxerat-ek herenegun azaldu zuenez, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak hilaren hasieran bi presoei hirugarren gradua jartzearen alde egin bazuen ere, Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegiak ontzat hartu z...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225505/elur-astuna-izan-dute-belaguan-euskal-herriko-txapelketetan.htm
albisteak
Elur astuna izan dute Belaguan, Euskal Herriko Txapelketetan
Larunbatean iraupen eskiko sprint modalitateko lasterketak jokatu ziren eta igandean distantziako probak, biak teknika librean. Euriaren eta tenperatura altuen ondorioz, elur astuna eta motela izan zuten eskiatzaileek. Txiki Plazas federazioko arduradunari aitortza egin zioten.
Elur astuna izan dute Belaguan, Euskal Herriko Txapelketetan. Larunbatean iraupen eskiko sprint modalitateko lasterketak jokatu ziren eta igandean distantziako probak, biak teknika librean. Euriaren eta tenperatura altuen ondorioz, elur astuna eta motela izan zuten eskiatzaileek. Txiki Plazas federazioko arduradunari a...
Iraupen eskiko Euskal Herriko Txapelketak jokatu dira asteburuan Larra-Belaguako pistetan, teknika librean. Bigarren fasea izan da asteburu honetakoa. Aurreko fasea, otsailaren 11-12an jokatu zen Candanchun. Orduko hartan, teknika klasikoko erlojuaren kontrako probak eta errelebo mistoetako probak jokatu ziren. Astebu...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225506/bidaia-sentimental-bat.htm
Kultura
Bidaia sentimental bat
Bidaia sentimental bat.
Gaur goizean, ohiko legez egunkariak ikuskatzen hasi naizenean, Oscarrek betetzen zituzten orrien segidan Oe Kenzaburoren heriotzaren berria ere topatu dut. Astindutxo bat eragin dit horrek barrenetan, zenbait urtetako nagikeria sendoa, are ezinkizuna, gainditzeko gai izan dena. Beraz, nire esperientziaren zertzelada b...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225507/elikagai-garestiek-inflazioa-igo-dute-berriz-ere.htm
Ekonomia
Elikagai garestiek inflazioa igo dute berriz ere
Otsailean %5,9ra igo da KPI kontsumorako prezioen indizea Hegoaldean. Elikagaiak %15,8 garestitu dira azken urtean. Azpiko inflazioa aspaldiko handiena da: %7,5.
Elikagai garestiek inflazioa igo dute berriz ere. Otsailean %5,9ra igo da KPI kontsumorako prezioen indizea Hegoaldean. Elikagaiak %15,8 garestitu dira azken urtean. Azpiko inflazioa aspaldiko handiena da: %7,5.
Urtea hasi zenetik, Hego Euskal Herrian gora egin du inflazioak bai urtarrilean, bai otsailean, nahiz eta erritmo apalean igo den. INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, urtarrilean %5,6tik %5,8ra egin zuen gora KPI kontsumorako prezioen indizeak, eta otsailean, berriz, %5,9ra iritsi da. Elikagaien prezioare...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225508/ez-dago-adostasunik-eta-lsquomozal-legearsquo-ez-dute-aldatuko-legegintzaldi-honetan.htm
Politika
Ez dago adostasunik, eta ‘mozal legea’ ez dute aldatuko legegintzaldi honetan
Espainiako Gobernuak bozkatzera eraman du idatzia, Kongresuko Segurtasun Batzordera, baina ez da osoko bilkurara iritsiko, EH Bilduk eta ERCk ezezkoa eman diotelako «erreforma ‘light’» bati. EAJk baiezkora jo du, «orekatua» delakoan.
Ez dago adostasunik, eta ‘mozal legea’ ez dute aldatuko legegintzaldi honetan. Espainiako Gobernuak bozkatzera eraman du idatzia, Kongresuko Segurtasun Batzordera, baina ez da osoko bilkurara iritsiko, EH Bilduk eta ERCk ezezkoa eman diotelako «erreforma ‘light’» bati. EAJk baiezkora jo du, «orekatua» delakoan.
Bost hilabete geroago PPk sarritan baliatzen zuen gehiengo absolutua galduko zuen Espainian Kongresuan, baina 2015eko ekain hartan berriro gehiengoaren alperra pasatu zuen Mariano Rajoyren gobernuak, eta mozal legea onartzeko beta izan zuen. Ezkerreko oposizioak Herritarren Segurtasun Legea baliogabetuko zuela agindu z...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225509/ipar-euskal-herrian-etxegabetze-ugari-egiten-direla-salatu-du-aldak.htm
Gizartea
Ipar Euskal Herrian etxegabetze ugari egiten direla salatu du Aldak
Etxejabeak bizitegia berreskuratu edo saldu nahi duelako, alokairu kontratua eteten diete urtero herritar andanari, eta aterabiderik gabe gelditzen dira. Neurriak hartzeko eskatu dio Aldak Frantziako Estatuko administrazioari.
Ipar Euskal Herrian etxegabetze ugari egiten direla salatu du Aldak. Etxejabeak bizitegia berreskuratu edo saldu nahi duelako, alokairu kontratua eteten diete urtero herritar andanari, eta aterabiderik gabe gelditzen dira. Neurriak hartzeko eskatu dio Aldak Frantziako Estatuko administrazioari.
2019. urtean, 302 prozedura izan ziren Baionako Auzitegian alokairua eten ondotik bizitegia utzi ez zuten maizterren kontra. «Horiek dira auzitara iritsi diren kasuak, baina kanporatze agindua jasotzen duten anitzek besterik gabe uzten dute bizitegia», esplikatu du Xebax Christy Alda-ko bozeramaileak. Azken bi urteetan...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225510/uemak-ehun-kide-baino-gehiago-izango-ditu-martxoaren-25etik-aurrera.htm
Gizartea
Uemak ehun kide baino gehiago izango ditu martxoaren 25etik aurrera
Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria gehituko dira mankomunitatera. Langa sinbolikoa gainditu izana ospatzeko, ekitaldia egingo dute Azpeitian.
Uemak ehun kide baino gehiago izango ditu martxoaren 25etik aurrera. Arrankudiaga, Arruazu, Doneztebe eta Etxebarria gehituko dira mankomunitatera. Langa sinbolikoa gainditu izana ospatzeko, ekitaldia egingo dute Azpeitian.
Arrankudiaga (Bizkaia), Arruazu (Nafarroa), Doneztebe (Nafarroa) eta Etxebarria (Bizkaia) Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko kide bihurtuko dira martxoaren 25ean. Udal horiekin, ehun kide baino gehiago izango ditu Uemak, eta langa sinbolikoa gaindituko du. Zehazki, 101 udalek osatuko dute mankomunitatea, eta guz...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225511/euskararen-hiztegirik-zehatzena-sortu-dute.htm
Gizartea
Euskararen «hiztegirik zehatzena» sortu dute
Egungo Euskararen Hiztegiak 70.000 sarrera baino gehiago ditu, eta hamabost urte behar izan dituzte bukatzeko. EHUko Euskara Institutuak garatu du lana, eta Ibon Sarasola EHUko irakasle ohi, hizkuntzalari eta euskaltzain emeritua arduratu da proiektuaz.
Euskararen «hiztegirik zehatzena» sortu dute. Egungo Euskararen Hiztegiak 70.000 sarrera baino gehiago ditu, eta hamabost urte behar izan dituzte bukatzeko. EHUko Euskara Institutuak garatu du lana, eta Ibon Sarasola EHUko irakasle ohi, hizkuntzalari eta euskaltzain emeritua arduratu da proiektuaz.
«Hiztegia paperean argitaratuko balitz, 16.000 orrialde baino gehiago izango lituzke». Egungo Euskararen Hiztegia aurkeztu dute gaur Bilbon, eta Eva Ferreira EHUko errektoreak haren dimentsio fisikoa azpimarratu du. Izan ere, 70.000 sarrera baino gehiago aurki daitezke hiztegian. EHUko Euskara Institutuak garatu du lan...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225512/itsaspeko-nuklear-mota-berri-bat-garatzea-adostu-dute-aebek-erresuma-batuak-eta-australiak.htm
Mundua
Itsaspeko nuklear mota berri bat garatzea adostu dute AEBek, Erresuma Batuak eta Australiak
AUKUS aliantzaren erabakiaren helburua da Txinak Asia hego-ekialdean eta Ozeanian duen gaitasun militarrari aurre egitea. Pekinek eta Moskuk kritikatu egin dute.
Itsaspeko nuklear mota berri bat garatzea adostu dute AEBek, Erresuma Batuak eta Australiak. AUKUS aliantzaren erabakiaren helburua da Txinak Asia hego-ekialdean eta Ozeanian duen gaitasun militarrari aurre egitea. Pekinek eta Moskuk kritikatu egin dute.
Garrantzi militar eta geopolitiko nabarmeneko akordio bat lortu dute AEBek, Erresuma Batuak eta Australiak, hau da, AUKUS aliantzako hiru herrialdeek: adostu dute propultsio nuklearreko itsaspeko mota bat garatzea. Hori da, hain zuzen, Asia hego-ekialdean eta Ozeanian Txinak duen presentziari kontrapisua egiteko 2021ek...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225513/abiapuntua-saioaren-bigarren-denboraldia-ostegunean-hasiko-da-etb1en.htm
Bizigiro
‘Abiapuntua’ saioaren bigarren denboraldia ostegunean hasiko da ETB1en
Zortzi atal emango dituzte, bakoitza gai bati buruzkoa. Gorputz ez-normatiboen ingurukoa izango da lehen atala. Sei gazte protagonistak aldatuz joango dira astero.
‘Abiapuntua’ saioaren bigarren denboraldia ostegunean hasiko da ETB1en. Zortzi atal emango dituzte, bakoitza gai bati buruzkoa. Gorputz ez-normatiboen ingurukoa izango da lehen atala. Sei gazte protagonistak aldatuz joango dira astero.
Lehen denboraldian bezala, aurreiritziak kolokan jarri eta horiek apurtzen laguntzeko xedea du ETB1eko Abiapuntua saioak. Baina, oraingoan, berrikuntza batekin dator saioa: astero, sei gazte ezberdin izango dira protagonistak —aurreko denboraldi osoan sei gazte izan ziren atal guztietako parte hartzaileak—. Binaka, ze...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225514/non-eta-nola-ikus-daiteke-gaur-bi-arnas-dokumentala-tv3n.htm
Bizigiro
Non eta nola ikus daiteke gaur 'Bi arnas' dokumentala TV3n?
Telebistan Kataluniako kate publikoan emango dute lehen aldiz torturaren gaia jorratzen duen lan hori, 22:05ean. Bikoiztuta emango dute.
Non eta nola ikus daiteke gaur 'Bi arnas' dokumentala TV3n?. Telebistan Kataluniako kate publikoan emango dute lehen aldiz torturaren gaia jorratzen duen lan hori, 22:05ean. Bikoiztuta emango dute.
Irunen (Gipuzkoa) estreinatu zuten Bi arnas dokumentala iazko maiatzean, eta, proiekzio batzuen ostean, Zinemaldiko Zinemira sailean erakutsi zuten. Ondoren, Europako hainbat herri eta hiritan ere bai. Ordutik, herriz herri eta jaialdiz jaialdi aritu dira emanaldiak egiten –60 proiekzio baino gehiago eskaini dituzte–. ...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225515/desberdintasun-sozialak-laquoeraikiakraquo-direla-azaldu-du-ikuspegik-txosten-batean.htm
Gizartea
Desberdintasun sozialak «eraikiak» direla azaldu du Ikuspegik txosten batean
Aniztasunaren inguruko monografiko sorta bat argitaratuko du Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak, eta lehen zenbakia kaleratu dute. «Berdintasunik eza» izan dute hizpide, eta ikuspuntu ezberdinetatik heldu diote gaiari.
Desberdintasun sozialak «eraikiak» direla azaldu du Ikuspegik txosten batean. Aniztasunaren inguruko monografiko sorta bat argitaratuko du Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak, eta lehen zenbakia kaleratu dute. «Berdintasunik eza» izan dute hizpide, eta ikuspuntu ezberdinetatik heldu diote gaiari.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako «aniztasunari buruzko hausnarketa soziologikoa egitea». Hori izan du helburu Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak, egin duen azken ikerketarekin. Azterlanaren emaitza argitaratu du gaur behatokiak Zabaldu #1 monografikoaren bidez, EHUk antolatu duen Dimentsioak desberdintasunetik jardu...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225516/egoera-penagarrian-bizi-ziren-bizkaian-pertsonen-salerosketan-ari-zen-eta-atzeman-duten-sareko-emakumeak.htm
Gizartea
«Egoera penagarrian» bizi ziren Bizkaian pertsonen salerosketan ari zen eta atzeman duten sareko emakumeak
Denis Itxasok eman ditu xehetasunak: «Pilatuta bizi ziren, zikinkeriaren eta janari arrastoen artean». Egunean ordubetez soilik uzten zieten kalera irteten, eta noiznahi bezeroak hartzera behartzen zituzten. Hamahiru emakume askatu dituzte.
«Egoera penagarrian» bizi ziren Bizkaian pertsonen salerosketan ari zen eta atzeman duten sareko emakumeak. Denis Itxasok eman ditu xehetasunak: «Pilatuta bizi ziren, zikinkeriaren eta janari arrastoen artean». Egunean ordubetez soilik uzten zieten kalera irteten, eta noiznahi bezeroak hartzera behartzen zituzten. Hama...
Baldintza erabat penagarrietan bizi ziren joan den astean Bizkaian desegin zuten gaizkile sarearen biktimak. Hamahiru emakume zeuzkaten bahituta Bilboko Zorrotza auzoko etxe batean, «pilatuta, zikinkeriaren eta janari arrastoen artean». Bainugela bakarra zuten guztientzat; segurtasun kameren sare baten bidez kontrolatz...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225517/svbren-porrotak-35era-jaitsarazi-du-euriborra.htm
Ekonomia
SVBren porrotak %3,5era jaitsarazi du Euriborra
Egun batetik bestera 0,346 puntu galdu ditu Euriborrak. Baliteke interes tasak igotzen jarraitzeko asmoak apaltzea.
SVBren porrotak %3,5era jaitsarazi du Euriborra. Egun batetik bestera 0,346 puntu galdu ditu Euriborrak. Baliteke interes tasak igotzen jarraitzeko asmoak apaltzea.
SVB Silicon Valley Banken porrotaren lehen eraginak nabaritzen hasi dira Europan ere. Hilabete osoa egunez egun igotzen ari zen Euriborra —tasa aldakorreko hipoteka gehienak kalkulatzeko erabiltzen den indizea—, baina joan den ostegunean SVBren porrotaren lehen hotsak entzuten hasi zirenean, lehen beherakada izan zuen,...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225518/simpsondarrak-filma-bere-kabuz-bikoiztu-du-gazte-donostiar-batek-ahots-guztiak-berak-eginda.htm
Bizigiro
'Simpsondarrak' filma bere kabuz bikoiztu du gazte donostiar batek, ahots guztiak berak eginda
Laster estreinatzea espero du Ander Torregarai bikoizketa ikasleak, 20th Century Foxi «grazia askorik egingo ez badio ere».
'Simpsondarrak' filma bere kabuz bikoiztu du gazte donostiar batek, ahots guztiak berak eginda. Laster estreinatzea espero du Ander Torregarai bikoizketa ikasleak, 20th Century Foxi «grazia askorik egingo ez badio ere».
Ander Torregarai du izena, eta 17 urte ditu. Donostiarra da, eta urtebete darama bikoizketa ikasten Binnahi eskolan. Sentitu, pentsatu eta egin: laster amaituko du The Simpsons Movie filmaren euskarazko bertsioa bikoizten: Simpsondarrak. Ez da lan makala, hark egin baititu pertsonaia guztien ahotsak. Torregaraik berak...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225519/herri-urratsek-aurtengo-abestia-aurkeztu-du-urratsak-zubi.htm
Gizartea
Herri Urratsek aurtengo abestia aurkeztu du: 'Urratsak zubi'
Su Ta Gar musika taldeak egin du abestia, eta, adierazi dutenez, «mundu guztiarentzat egokia den kantu bat» sortu nahi izan dute. Maiatzaren 14an egingo dute ikastolen aldeko 40. jaia, Senperen.
Herri Urratsek aurtengo abestia aurkeztu du: 'Urratsak zubi'. Su Ta Gar musika taldeak egin du abestia, eta, adierazi dutenez, «mundu guztiarentzat egokia den kantu bat» sortu nahi izan dute. Maiatzaren 14an egingo dute ikastolen aldeko 40. jaia, Senperen.
«Kaixo esanik elkarreri, helduko diogu etorkizunari, eman hegoak euskarari, bihurtu ditzagun urratsak zubi. Kaixo esanik elkarreri, helduko diogu etorkizunari, Herri Urratsen zuk eta nik, bihurtu ditzagun urratsak zubi». Hala dio Herri Urratsen aurtengo kantak. Su Ta Gar musika taldeak ondu du, eta gaur aurkeztu dute a...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225520/bruselak-nahi-du-migratzaileak-kanporatzeko-emandako-aginduak-betetzea-estatu-batetik-bestera.htm
Mundua
Bruselak nahi du migratzaileak kanporatzeko emandako aginduak betetzea estatu batetik bestera
Europako Batzordeak EBren kanpo mugak kudeatzeko printzipio komunak zehaztu ditu. Barne komisarioak esan du sistemak «askoz hobeto» funtziona dezakeela.
Bruselak nahi du migratzaileak kanporatzeko emandako aginduak betetzea estatu batetik bestera. Europako Batzordeak EBren kanpo mugak kudeatzeko printzipio komunak zehaztu ditu. Barne komisarioak esan du sistemak «askoz hobeto» funtziona dezakeela.
Margaritis Schinas Europako Batzordeko presidenteorde eta Europako Bizimodua Babesteko komisarioak aitortu duenez, EB Europako Batasuna, orain arte, «suhiltzailearena» egiten aritu da migrazioaren aferan, «arkitektoarena» bainoago. Hori eta datorren urtean Europako Parlamenturako bozak egingo dituztela kontuan harturik...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225521/eusko-jaurlaritzak-293-milioi-euro-jarriko-ditu-2025era-bitartean-kultura-2028-plan-estrategikorako.htm
Kultura
Eusko Jaurlaritzak 293 milioi euro jarriko ditu 2025era bitartean Kultura 2028 Plan Estrategikorako
Gasteizko gobernuak gaur onartu du datozen sei urteetan kultur politikaren lehentasunak markatuko dituen plana. Zeharkako bi konpromiso ezartzen ditu: euskararen normalizazioa eta sustapena, nahiz emakume eta gizonen arteko berdintasuna. Guggenheim Urdaibai proiektuaren oinarriak finkatzea ere aurreikusten du.
Eusko Jaurlaritzak 293 milioi euro jarriko ditu 2025era bitartean Kultura 2028 Plan Estrategikorako. Gasteizko gobernuak gaur onartu du datozen sei urteetan kultur politikaren lehentasunak markatuko dituen plana. Zeharkako bi konpromiso ezartzen ditu: euskararen normalizazioa eta sustapena, nahiz emakume eta gizonen ar...
Eusko Jaurlaritzak Kultura 2028 Plan Estrategikoa onartu du Gobernu Kontseiluaren gaurko bileran. Plan horrek hurrengo sei urteetarako markoa finkatzen du, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako kultura politika publikoei dagokienean. Plan horrek aurreikuspen ekonomiko bat egiten du 2023-2025eko aldirako —293 milioi eurokoa—, ba...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225522/jose-luis-barberia-zili-bertsolari-leitzarra-hil-da.htm
Kultura
Jose Luis Barberia 'Zili' bertsolari leitzarra hil da
2010eko hamarkadan aritu zen batez ere bat-bateko jardunean, bai Nafarroako Bertsolari Txapelketan, bai bestelako sariketetan ere. 41 urte zituen.
Jose Luis Barberia 'Zili' bertsolari leitzarra hil da. 2010eko hamarkadan aritu zen batez ere bat-bateko jardunean, bai Nafarroako Bertsolari Txapelketan, bai bestelako sariketetan ere. 41 urte zituen.
Gaixotasun baten ondorioz, atzo hil zen Jose Luis Barberia Villabona Zili bertsolari leitzarra, 41 urte zituela. Txapelketetan eta sariketetan ibilitakoa zen, nagusiki 2010eko hamarkadan: Nafarroako Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen 2010. eta 2011. urteetan. Urte horietan, finalista izan zen bertsolari gazteentz...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225523/europako-batzordeak-epe-luzeko-kontratuekin-merkatu-nahi-du-argindarra.htm
Ekonomia
Europako Batzordeak epe luzeko kontratuekin merkatu nahi du argindarra
Eguneroko merkatua bere hartan uztea proposatu du Bruselak, baina haren eragina txikituko dela uste du. Frantziako Gobernua gustura azaldu da, erreaktore nuklear berriei mesede egiten dielako.
Europako Batzordeak epe luzeko kontratuekin merkatu nahi du argindarra. Eguneroko merkatua bere hartan uztea proposatu du Bruselak, baina haren eragina txikituko dela uste du. Frantziako Gobernua gustura azaldu da, erreaktore nuklear berriei mesede egiten dielako.
Argindar merkatuaren aldaketa sakon eta motelaren ordez, erreforma arin eta bizkorra hobetsi du Europako Batzordeak. Energia berriztagarriak azkarrago heda daitezen, instalazio berriei prezio egonkor bat bermatzen dieten epe luzeko kontratuak bultzatzea proposatu du. Bruselaren asmoek aurrera egingo balute, aurrerantz...
2023-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/225524/andoni-aldekoak-akelarre-saioa-defendatu-du-ikusle-datu-txikiak-izan-arren.htm
Bizigiro
Andoni Aldekoak 'Akelarre' saioa defendatu du, ikusle datu txikiak izan arren
Saioa «euskal gizartearen erreferentzia eta kidetasun elementuekiko maitasunean eta errespetuan oinarritua» dagoela adierazi du EITBko zuzendari nagusiak
Andoni Aldekoak 'Akelarre' saioa defendatu du, ikusle datu txikiak izan arren. Saioa «euskal gizartearen erreferentzia eta kidetasun elementuekiko maitasunean eta errespetuan oinarritua» dagoela adierazi du EITBko zuzendari nagusiak
Duela hilabete, hautsak harrotu zituen sare sozialetan ETB2ko 'Akelarre' saioaren pasarte batzuk biltzen zituen bideo batek. Ehunka euskaltzalek salatu zuten saioa «iraingarria» dela, eta euskal kulturari barre egiten diola. EITBko LAB sindikatuak adierazi zuen «nabarmen» geratu dela «saioaren zuzendaritzak eta aurkezl...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225525/industriari-zibersegurtasun-zerbitzuak-eskainiko-dizkie-orbik-enpresa-eratu-berriak.htm
Ekonomia
Industriari zibersegurtasun zerbitzuak eskainiko dizkie Orbik enpresa eratu berriak
Ikerlan zentro teknologikoak sortu du, eta produktu elektronikoen segurtasuna bermatzen duen ziurtagiria eskainiko die fabrikatzaileei. Bost urte barru bi milioi euro fakturatzea espero du.
Industriari zibersegurtasun zerbitzuak eskainiko dizkie Orbik enpresa eratu berriak. Ikerlan zentro teknologikoak sortu du, eta produktu elektronikoen segurtasuna bermatzen duen ziurtagiria eskainiko die fabrikatzaileei. Bost urte barru bi milioi euro fakturatzea espero du.
Zibersegurtasunaren arloan beste urrats bat egin nahi du Ikerlan zentro teknologikoak, eta Orbik sortu du horretarako, industriari zibersegurtasun zerbitzuak eskaintzeko enpresa bat. Mondragon taldeko kooperatibak hamar urte baino gehiago daramatza alor horretako proiektuak garatzen, eta jarduera hori osatuko du orain ...
2023-3-14
https://www.berria.eus/albisteak/225526/aebek-salatu-dute-errusiako-hegazkin-batek-bere-drone-bat-suntsitu-duela-itsaso-beltzean.htm
Mundua
AEBek salatu dute Errusiako hegazkin batek bere drone bat suntsitu duela Itsaso Beltzean
Etxe Zuriak adierazi du Moskuk «zuhurtziagabekeriaz» jokatu duela. Errusiako Gobernuak ukatu egin du dronea jo duenik.
AEBek salatu dute Errusiako hegazkin batek bere drone bat suntsitu duela Itsaso Beltzean. Etxe Zuriak adierazi du Moskuk «zuhurtziagabekeriaz» jokatu duela. Errusiako Gobernuak ukatu egin du dronea jo duenik.
Errusiaren gerra hegazkin batek AEBen drone bat suntsitu du, AEBetako armadaren Europako komandantziak gaur arratsaldean adierazi duenez. Haren esanetan, Itsaso Beltzaren gainean atzeman du Errusiaren hegazkinak MQ-9 dronea, nazioarteko aire espazioan. «Gure MQ-9 aireontzia ohiko operazioetan ari zen, nazioarteko aire...
2023-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/225548/bilboko-irakasle-bati-salaketa-jarri-diote-adingabe-bati-eraso-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Bilboko irakasle bati salaketa jarri diote adingabe bati eraso egitea egotzita
Ertzaintza ikertzen hasi da, zer gertatu den argitzeko
Bilboko irakasle bati salaketa jarri diote adingabe bati eraso egitea egotzita. Ertzaintza ikertzen hasi da, zer gertatu den argitzeko
Bilboko ikastetxe bateko irakasle bati salaketa jarri diote adingabe baten gurasoek, ikasleari sexu erasoak egitea egotzita. Segurtasun Departamentuak jakinarazi duenez, joan den ostiralean jarri zuten salaketa, eta egun horretan bertan atxilotu zuten gizona. Epailearen esku gelditu bazen ere, kautela neurririk gabe a...
2023-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/225549/felix-linaresek-la-noche-dehellip-saioa-utziko-du-28-urteren-ondoren.htm
Bizigiro
Felix Linaresek 'La noche de…' saioa utziko du, 28 urteren ondoren
ETB2k apirilaren 11n emango du aurkezle horrek gidatutako azken atala, 1.500.a. Saioak aurrera jarraituko du, casting bidez hautatuko duten aurkezle batekin.
Felix Linaresek 'La noche de…' saioa utziko du, 28 urteren ondoren. ETB2k apirilaren 11n emango du aurkezle horrek gidatutako azken atala, 1.500.a. Saioak aurrera jarraituko du, casting bidez hautatuko duten aurkezle batekin.
ETB2 utziko du kate horretako aurkezle mitikoenetako batek: Felix Linaresek, La noche de... saioaren aurkezleak. Linaresek berak eman zuen albistea bart gaueko atalean. Saioa 1995. urtean estreinatu zuten, eta, 28 urteren ostean, 1.500.a izango da 75 urteko aurkezleak ahotsa jarriko dion azken atala. Michael Caine akt...
2023-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/225550/hezkuntza-soziolinguistikorako-materialak-eskura.htm
Gizartea
Hezkuntza soziolinguistikorako materialak, eskura
Soziolinguistika Klusterrak, Huhezik eta Ikastolen Elkarteak bultzatuta, bilduma bat osatu dute «sakabanatuta» zeuden edukiekin.
Hezkuntza soziolinguistikorako materialak, eskura. Soziolinguistika Klusterrak, Huhezik eta Ikastolen Elkarteak bultzatuta, bilduma bat osatu dute «sakabanatuta» zeuden edukiekin.
Euskararen soziolinguistikaren alorreko denetariko materialak eskura jarri dituzte Soziolinguistika Klusterrak, Mondragon Unibertsitateko Huhezi Fakultateak eta Ikastolen Elkarteak, sarean, hezkuntza material gisa erabili ahal izateko. Webgune bat sortu dute horretarako, eta soziolinguistikaren, munduko hizkuntzen, hiz...
2023-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/225551/bi-arnas-dokumentalak-193000-ikus-entzule-izan-ditu-tv3en.htm
Bizigiro
'Bi arnas' dokumentalak 193.000 ikus-entzule izan ditu TV3en
Bart eman dute telebistan lehen aldiz torturaren inguruko lana. ETB dokumentalaren eskubideak erosteko prozesuan da, telebistaz zein Interneten emateko.
'Bi arnas' dokumentalak 193.000 ikus-entzule izan ditu TV3en. Bart eman dute telebistan lehen aldiz torturaren inguruko lana. ETB dokumentalaren eskubideak erosteko prozesuan da, telebistaz zein Interneten emateko.
Katalunian ikusmina piztu du Bi arnas dokumentalak. Atzo gauean eman zuten filma TV3 kate publikoan, eta %10,1eko ikusle kuota bereganatu zuen (193.000 ikus-entzule). Datu horri gehitu beharko zaio datozen egunetan Interneten izango dituen ikusleak; izan ere, TV3en webgunean ikusgai dago filma. Telebistako estreinaldia...
2023-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/225552/elgarrestak-esan-du-irungo-alkateak-aintzat-hartu-behar-duela-alardea-aipatzeko-laquogomendioaraquo.htm
Gizartea
Elgarrestak esan du Irungo alkateak aintzat hartu behar duela alardea aipatzeko «gomendioa»
Eusko Legebiltzarrean lehen aldiz mintzatu da gaur Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta; nabarmendu du jaiak ezin direla «estatikoak» izan
Elgarrestak esan du Irungo alkateak aintzat hartu behar duela alardea aipatzeko «gomendioa». Eusko Legebiltzarrean lehen aldiz mintzatu da gaur Emakundeko zuzendari Miren Elgarresta; nabarmendu du jaiak ezin direla «estatikoak» izan
Galdera egin diote gaur Eusko Legebiltzarrean, Giza Eskubide, Berdintasun eta Justizia Batzoerdean, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk Emakundeko zuzendari Miren Elgarrestari; esan diote azaltzeko zer ikuspegi duen jai eremua berdintasun politiketan sartzeari buruz, eta zer gomendio egiten dien jai eremuan desberdink...
2023-3-15
https://www.berria.eus/albisteak/225553/frantziako-parlamentuko-batzorde-paritarioak-erreformaren-testu-bateratu-bat-onartu-du.htm
Ekonomia
Frantziako Parlamentuko batzorde paritarioak erreformaren testu bateratu bat onartu du
Erreformaren aurkako zortzigarren protesta egunean 5.000 lagun inguru bildu dira Baionan.
Frantziako Parlamentuko batzorde paritarioak erreformaren testu bateratu bat onartu du. Erreformaren aurkako zortzigarren protesta egunean 5.000 lagun inguru bildu dira Baionan.
Bere lana amaitu ahal izan du erretretaren erreformaren azken testua landu behar duen Frantziako Parlamentuko CMP batzorde misto paritarioak. Asanbleako zazpi kide eta Senatuko zazpi kide daude batzorde horretan, eta haien lana da testu bateratu bat jostea bi ganberek proiektu beraren moldaera desberdinak onartzen ditu...