date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225555/ikastolek-eta-euskaltzaindiak-giza-kate-bat-eginen-dute-euskara-batua-omentzeko.htm | Gizartea | Ikastolek eta Euskaltzaindiak giza kate bat eginen dute euskara batua omentzeko | Martxoaren 24ean Errenteria (Gipuzkoa) eta Donostiako 8.000 lagun inguru bilduko dira. | Ikastolek eta Euskaltzaindiak giza kate bat eginen dute euskara batua omentzeko. Martxoaren 24ean Errenteria (Gipuzkoa) eta Donostiako 8.000 lagun inguru bilduko dira. | Euskara batuak Euskal Herriaren «garapenean izan duen balioa azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko» giza katea eginen dute martxoaren 24an. Egitasmoa Euskaltzaindiak eta Ikastolak Herriari taldeak antolatu dute.
Datorren ostiralean, hilaren 17an, ekitaldia aurkeztuko dute, Do... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225556/nberentzat-siriako-gerra-laquoankerra-eta-zentzugabearaquo-da.htm | Mundua | NBErentzat, Siriako gerra «ankerra eta zentzugabea» da | Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi duenez, arazo guztiak konponduko dituen irtenbide politiko osorik gabe, «herrialdearen minak bere horretan jarraituko du». Gutxienez 162.390 zibil hil dira 2011n Siriako gerra piztu zenetik, GKEaren arabera. | NBErentzat, Siriako gerra «ankerra eta zentzugabea» da. Nazio Batuen Erakundeak ohartarazi duenez, arazo guztiak konponduko dituen irtenbide politiko osorik gabe, «herrialdearen minak bere horretan jarraituko du». Gutxienez 162.390 zibil hil dira 2011n Siriako gerra piztu zenetik, GKEaren arabera. | Sirian gerra hasi zenez geroztik hamabi urte bete diren honetan, NBEk Damaskon duen ordezkari berezi Geir Pedersenek dei egin die gudan parte hartzen ari diren alde guztiei bakea lortzeko ahalegin gehiago egiteko. Haren iritziz, «gaur egungo egoeran jarraitzeak ez du zentzurik, eta gizateriaren aurka doa». Hori aski ez... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225557/kenyako-gobernuak-hazi-transgenikoen-alde-egin-izana-salatu-dute-nekazariek.htm | Mundua | Kenyako Gobernuak hazi transgenikoen alde egin izana salatu dute nekazariek | Gobernuaren asmoa da orain arte debekatuta zeuden hazi transgenikoak elkartu eta banatzea. Nekazariek kritikatu dute «hazien merkatua kontrolatzea» dela helburua. | Kenyako Gobernuak hazi transgenikoen alde egin izana salatu dute nekazariek. Gobernuaren asmoa da orain arte debekatuta zeuden hazi transgenikoak elkartu eta banatzea. Nekazariek kritikatu dute «hazien merkatua kontrolatzea» dela helburua. | «Genetikoki eraldatutako organismoetan oinarritutako nekazaritza baztertu beharko litzateke, eta, horren ordez, nekazaritza ekologikoaren alde egin; izan ere, purua eta osasuntsua da, ingurumena errespetatzen du, eta segurua da elikagaien segurtasunari dagokionez». Hala azpimarratu du Dick Olela KPL Kenyako Nekazarien ... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225558/haizea-windek-350-enplegu-sortuko-ditu-urtebetez-iberdrolaren-enkargu-bat-egiteko.htm | Ekonomia | Haizea Windek 350 enplegu sortuko ditu urtebetez, Iberdrolaren enkargu bat egiteko | Haizea Windek Bilboko portuan duen lantegia handitzeko lehen harria jarri du. | Haizea Windek 350 enplegu sortuko ditu urtebetez, Iberdrolaren enkargu bat egiteko. Haizea Windek Bilboko portuan duen lantegia handitzeko lehen harria jarri du. | Lana pilatzen ari zaio Haizea Wind enpresari. Duela urtebete, kontratu bat lortu zuen Danimarkako Orsted konpainiarekin, itsasoko haize errotentzat zutabe bakarreko dorreak eraikitzeko. Horrek eraman zuen bigarren lantegi bat eraikitzera, bestearen alboan, Bilboko portuan eta Zierbenako lurretan.
Fabrika berri horren ... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225559/pobrezia-larriagotu-egin-dela-ohartarazi-du-paris-365-jangela-solidarioak.htm | Gizartea | Pobrezia «larriagotu» egin dela ohartarazi du Paris 365 jangela solidarioak | «Pandemiaz geroztik are zailagoa da pobreziatik ateratzea», azaldu du Mikel Urabainek, eta neurriak hartzeko deia egin die administrazio publikoei. | Pobrezia «larriagotu» egin dela ohartarazi du Paris 365 jangela solidarioak. «Pandemiaz geroztik are zailagoa da pobreziatik ateratzea», azaldu du Mikel Urabainek, eta neurriak hartzeko deia egin die administrazio publikoei. | Iruñeko Paris 365 jangela solidarioan egoera «bitxi bat» izan da 2020tik hona. «Gero eta menu gehiago» zerbitzatzen dituzte, eta jende gutxiago artatu. «Ondorioa argia da: erabiltzaileek denbora gehiagoz behar dute gure laguntza», azaldu du Mikel Urabaien Paris 365eko ordezkariak.
Goizean egindako prentsaurrekoan, dat... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225560/aireontzi-militarrak-bere-mugetatik-urruntzeko-eskatu-die-errusiak-aebei.htm | Mundua | Aireontzi militarrak bere mugetatik urruntzeko eskatu die Errusiak AEBei | Kremlinek «probokazio gisa» hartu du Itsaso Beltzeko «jazoera». Kieventzat, gertatutakoa da Putinek gatazka eremua «hedatu» nahi duen seinale. | Aireontzi militarrak bere mugetatik urruntzeko eskatu die Errusiak AEBei. Kremlinek «probokazio gisa» hartu du Itsaso Beltzeko «jazoera». Kieventzat, gertatutakoa da Putinek gatazka eremua «hedatu» nahi duen seinale. | Errusiak ez du konfrontaziorik nahi AEBekin. Hori adierazi du Anatoli Antonov Kremlinek Washingtonen duen enbaxadoreak goizaldean —gaua han—, AEBetako Estatu Departamentuaren egoitzatik atera ondoren. Azalpenak ematera deitu zuten, Itsaso Beltzean bere drone bat suntsitzea egotzi ziolako Washingtonek atzo Errusiari. Kr... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225561/pentsioen-erreforma-berriak-murrizketak-dakartzala-salatu-du-elak.htm | Ekonomia | Pentsioen erreforma berriak «murrizketak» dakartzala salatu du ELAk | Mobilizazioak egingo dituzte apirilaren 4an, Bilbon eta Iruñean. Erreformaren aurka bozkatzea eskatuko die sindikatuak ezkerreko alderdiei. | Pentsioen erreforma berriak «murrizketak» dakartzala salatu du ELAk. Mobilizazioak egingo dituzte apirilaren 4an, Bilbon eta Iruñean. Erreformaren aurka bozkatzea eskatuko die sindikatuak ezkerreko alderdiei. | Espainiako pentsioen erreforma ixtear dira Madrilen, eta ELAk gogor egin du pentsio sistema berriaren aurka. Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak erreformari buruzko dokumentu bat aurkeztu du gaur Donostian, eta gezurtatu egin du Madrilen bertsio ofiziala, «murrizketarik gabeko erreforma» batena. Hala ere, Unidas Po... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225562/pedro-asua-milizianoaren-gorpuzkiak-igandean-bueltatuko-dituzte-galdakaora.htm | Gizartea | Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak igandean bueltatuko dituzte Galdakaora | 1938an fusilatu zuten galdakaoztarra, Jakan. Aranzadik duela bost hilabete aurkitu zituen haren gorpuzkiak, eta horiek itzultzeko ekitaldia egingo dute igandean. | Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak igandean bueltatuko dituzte Galdakaora. 1938an fusilatu zuten galdakaoztarra, Jakan. Aranzadik duela bost hilabete aurkitu zituen haren gorpuzkiak, eta horiek itzultzeko ekitaldia egingo dute igandean. | «Zirkulu bat itxiko litzateke», eta hala izango da: 85 urteren ostean, igandean ekarriko dituzte Galdakaora (Bizkaia) Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak. Espainiako gerran fusilatu zuten galdakaoztarra, 1938ko otsailaren 7an. 21 urte zituen. Urte luzez ezer gutxi zekien familiak Asuari buruz, baina haren iloba txiki J... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225563/doinuele-sortu-da-euskara-hutsezko-plazen-sarea.htm | Kultura | Doinuele sortu da, euskara hutsezko plazen sarea | Euskal literatura eta musikagintza sustatzea da Doinuele sarearen asmoa. Oraingoz, Azkoitia, Baztan, Galdakao, Hernani, Lazkao, Sara, Zarautz eta Ziburu herriek osatzen dute. | Doinuele sortu da, euskara hutsezko plazen sarea. Euskal literatura eta musikagintza sustatzea da Doinuele sarearen asmoa. Oraingoz, Azkoitia, Baztan, Galdakao, Hernani, Lazkao, Sara, Zarautz eta Ziburu herriek osatzen dute. | «Aspertuta gaude gure hautua azaldu, justifikatu eta defenditu beharraz: euskaraz bizi nahi dugu normaltasunez, naturaltasunez eta lasaitasunez». Argi laburbildu du egoera Joxepa Madariaga Lazkaoko (Gipuzkoa) Liburu eta Disko Azokako ordezkariak. Hari horretatik tiraka sortu dute Doinuele euskara hutsezko plazen sarea.... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225564/aznal-nafarroak-aurrera-egin-dezan-eh-bildu-erabakigarria-da.htm | Politika | Aznal: «Nafarroak aurrera egin dezan, EH Bildu erabakigarria da» | Nafarroako EH Bilduko hautagaiak «autokritika eta anbizio falta» aurpegiratu dizkio Maria Txibiteri, lehendakariak legealdiari buruz egin duen balorazioaren harira. | Aznal: «Nafarroak aurrera egin dezan, EH Bildu erabakigarria da». Nafarroako EH Bilduko hautagaiak «autokritika eta anbizio falta» aurpegiratu dizkio Maria Txibiteri, lehendakariak legealdiari buruz egin duen balorazioaren harira. | Legealdi amaitzear den honetan, argi dago lau urteok bereziak izan direla izurriaren eta Ukrainako gerraren ondorioz. Astelehenean Maria Txibitek azpimarratu zuen gizartearen onura izan dutela helburu ezohiko egoera horiei erantzuteko orduan. EH Bilduko Laura Aznalen arabera, gobernuak ez dio behar adinako garrantzia e... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225565/giltzapean-pentsiodun-txiroenen-alde.htm | Ekonomia | Giltzapean, pentsiodun txiroenen alde | 150 pentsiodunek hartuko dute parte 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko baraualdian. Eskariaren garrantzia gizartean zabaltzeko balioko duela uste dute. | Giltzapean, pentsiodun txiroenen alde. 150 pentsiodunek hartuko dute parte 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko baraualdian. Eskariaren garrantzia gizartean zabaltzeko balioko duela uste dute. | Txaloak entzuten dira goizero Fernandez del Campo kalean. Bilboren bihotzean dago, Indautxu eta Abando auzoak elkartzen dituen bulegoz beteriko zain bat. Animo oihuak eta besarkadak nagusi dira Ezkerra-Berdeak alderdi politikoak pentsiodunen utzi dien aretoaren kanpoan. Goizeroko liturgia da: astelehenaz geroztik, 30 p... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225566/madrilgo-gizarte-mugimenduetan-infiltratutako-polizia-bat-identifikatu-dute.htm | Mundua | Madrilgo gizarte mugimenduetan infiltratutako polizia bat identifikatu dute | Bere burua justizia klimatikoko ekintzailetzat aurkeztu, eta Madrilgo La Hortaleza auzoko La Animosa gizarte zentro okupatuan infiltratuta egon da hiru hilabetez. | Madrilgo gizarte mugimenduetan infiltratutako polizia bat identifikatu dute. Bere burua justizia klimatikoko ekintzailetzat aurkeztu, eta Madrilgo La Hortaleza auzoko La Animosa gizarte zentro okupatuan infiltratuta egon da hiru hilabetez. | >Bartzelonako gizarte mugimenduetan infiltratutako poliziaren albisteak sortutako harrabotsetik denbora gutxira, gizarte mugimenduetan infiltratutako beste polizia bat identifikatu dute Madrilen. Bere burua justizia klimatikoaren ekintzaile gisa aurkeztu zuen Mavik, 2022ko azaroaren 5ean, lehenbizikoz Madrilgo La Horta... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225567/enpresen-deslokalizazioa-legez-zigortzea-proposatu-du-eh-bilduk-legebiltzarrean.htm | Ekonomia | Enpresen deslokalizazioa legez zigortzea proposatu du EH Bilduk Legebiltzarrean | Ferrovialek bere egoitza fiskala Herbehereetara eraman izanak bultzatu du lege proposamena. Laguntza publikoak itzularazi nahi dizkiete deslokalizatzen diren enpresei. | Enpresen deslokalizazioa legez zigortzea proposatu du EH Bilduk Legebiltzarrean. Ferrovialek bere egoitza fiskala Herbehereetara eraman izanak bultzatu du lege proposamena. Laguntza publikoak itzularazi nahi dizkiete deslokalizatzen diren enpresei. | EH Bilduk enpresen deslokalizazioa mugatzeko lege proposamen bat aurkeztu du gaur Gasteizen, Eusko Legebiltzarrean. Egoitza fiskala lekualdatzeko asmoa duten enpresak zigortzea da proposatu duten legearen ardatza, eta azken hamar urteetan jasotako diru laguntza publiko guztiak itzultzera behartu nahi dituzte.
Ekoizpen... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225568/nafarroak-hilero-100-euroko-diru-laguntza-bat-emanen-die-3-urtetik-beherako-umeak-dituztenei.htm | Gizartea | Nafarroak hilero 100 euroko diru laguntza bat emanen die 3 urtetik beherako umeak dituztenei | Eskaera presentzialki eta telematikoki egiten ahalko da. Dirua 1.200 euroko ordainketa bakarrean jasoko da. | Nafarroak hilero 100 euroko diru laguntza bat emanen die 3 urtetik beherako umeak dituztenei. Eskaera presentzialki eta telematikoki egiten ahalko da. Dirua 1.200 euroko ordainketa bakarrean jasoko da. | Hiru urte baino gutxiagoko umeak dituzten Nafarroako familiek 100 euro jasotzen ahalko dituzte hilero. Nafarroako Gobernuak gaur jakinarazi duenez, diru guzia aldi berean emanen zaio familia bakoitzari: 1.200 euro. Zehazki, joan den urtarrilaren 1etik hasita umeak 3 urte bete arte jasotzen ahalko da laguntza.
Diru lag... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225569/zerga-iruzurraren-laurdena-nazioartean-aurkitu-du-bizkaiko-ogasunak.htm | Ekonomia | Zerga iruzurraren laurdena nazioartean aurkitu du Bizkaiko Ogasunak | Guztira, 414 milioi euro atzeman dituzte; eta %89 berreskuratu dute orain arte. Batuz proiektura 12.000 enpresa atxiki dira. | Zerga iruzurraren laurdena nazioartean aurkitu du Bizkaiko Ogasunak. Guztira, 414 milioi euro atzeman dituzte; eta %89 berreskuratu dute orain arte. Batuz proiektura 12.000 enpresa atxiki dira. | Iruzur fiskalaren aurka, Bizkaiko Foru Ogasunak milioi erdi jarduketa baino gehiago egin zituen iaz. Jarduketa horietan, 414 milioi euro atzeman dituzte, eta, orain arte, %89 berreskuratu dute. «Hamar eurotik bederatzi lortu ditugu», zehaztu du Jose Maria Iruarrizaga Ogasun eta Finantzen Bizkaiko Foru Diputatuak. Erreg... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225571/credit-suisse-bankuak-hondoa-jo-du-eta-izua-zabaldu-da-sektorean.htm | Ekonomia | Credit Suisse bankuak hondoa jo du, eta izua zabaldu da sektorean | Suitzako finantza erakunde horren akzioek %24 galdu dute asteazken honetan, eta Europako banku nagusiek %8 inguru. Suitzako Banku Nazionalari laguntza eskatu dio. | Credit Suisse bankuak hondoa jo du, eta izua zabaldu da sektorean. Suitzako finantza erakunde horren akzioek %24 galdu dute asteazken honetan, eta Europako banku nagusiek %8 inguru. Suitzako Banku Nazionalari laguntza eskatu dio. | Beldurra itzuli da bankuen sektorera, eta, oraingoan, Europaren bihotzetik. Credit Suisseren akzioak %24 hondoratu dira asteazken honetan, bere finantza arazoak konpontzeko duen gaitasunari buruzko zalantzengatik, eta horrek sektore osoari eragin dio. Credit Suisse erori izanaren atzean dago Suitzako bankuko lehen akzi... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225572/torturatuak-aitortzeko-mozioak-babestu-dituzte-nafarroako-42-udalek.htm | Politika | Torturatuak aitortzeko mozioak babestu dituzte Nafarroako 42 udalek | Nafarroako Torturatuen Sareak positibotzat jo ditu duela lau hilabete abian jarritako ekimenaren emaitzak. Mozioak aurkeztu dituzte torturatuak izan diren Nafarroako 101 udalerrietan. | Torturatuak aitortzeko mozioak babestu dituzte Nafarroako 42 udalek. Nafarroako Torturatuen Sareak positibotzat jo ditu duela lau hilabete abian jarritako ekimenaren emaitzak. Mozioak aurkeztu dituzte torturatuak izan diren Nafarroako 101 udalerrietan. | Nafarroako Torturatuen Sareak jakinarazi duenez, 64 mozio erregistratu dituzte Nafarroako beste hainbeste udalek torturatuak izan direnak aitortzeko, eta datozen egunetan beste hogei udalerritan aztertuko dituzte. Elkarteak jakinarazi du Nafarroako 101 udalerritan aurkeztu dituztela torturatuak aitortzeko ekinbideak, e... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225573/emakume-bat-ilargira-lehen-aldiz-eramango-duen-jantzia-aurkeztu-du-nasak.htm | Bizigiro | Emakume bat Ilargira lehen aldiz eramango duen jantzia aurkeztu du NASAk | Axiom Space konpainiak garatu du, Artemis III misiorako. Zuria izango da, baina diseinuaren patentea babesteko, kapa gris batekin estali dute aurkezpenean. | Emakume bat Ilargira lehen aldiz eramango duen jantzia aurkeztu du NASAk. Axiom Space konpainiak garatu du, Artemis III misiorako. Zuria izango da, baina diseinuaren patentea babesteko, kapa gris batekin estali dute aurkezpenean. | Ilargira joateko Artemis III misioan erabiliko dituzten jantziak aurkeztu ditu gaur NASAk, Houstongo Espazio Zentroan (AEB). 2025ean Ilargira emakume bat lehen aldiz bidaltzea du helburu misio horrek, eta, abenduan jaurtigailua eta Orion ontzia probatu ondoren, beste urrats bat izan da. Lehen emakumearekin batera, lehe... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225575/bizkaiko-zahar-etxeetan-hamar-eguneko-greba-hasi-dute.htm | Gizartea | Bizkaiko zahar etxeetan hamar eguneko greba hasi dute | Sektorean kontratu gehienak «partzialak» direla salatu dute, eta soldata apalak dituztela horregatik beharginek | Bizkaiko zahar etxeetan hamar eguneko greba hasi dute. Sektorean kontratu gehienak «partzialak» direla salatu dute, eta soldata apalak dituztela horregatik beharginek | Gaurtik martxoaren 24ra, greba egunak dituzte Bizkaiko zahar etxeetan. Sektoreko gabezia nagusiak erakutsi nahi dituzte, egunez egun. ELA sindikatuak ohar baten bidez salatu du batez beste kontratu gehienak «partzialak» direla adinekoen egoitzetan; lanaldi osoaren %45 eta %70 egiteko lan kontratuak dira, eta horrek ond... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225576/gutxieneko-pentsioak-igotzea-adostu-dute-escrivak-eta-sindikatuek.htm | Ekonomia | Gutxieneko pentsioak igotzea adostu dute Escrivak eta sindikatuek | Sindikatuekin adostutako azken testua bihar dira onartzekoak, dekretu bidez. Erreserba Funtsetik diru gehiago atera ahal izango dute aurrerantzean. | Gutxieneko pentsioak igotzea adostu dute Escrivak eta sindikatuek. Sindikatuekin adostutako azken testua bihar dira onartzekoak, dekretu bidez. Erreserba Funtsetik diru gehiago atera ahal izango dute aurrerantzean. | Espainiako Gobernuaren eta UGT eta CCOO sindikatuen arteko negoziazioak hiru neurri berrirekin amaitu dira. Besteak beste, gutxieneko pentsioak handituko dituzte progresiboki, baita kotizazio gabeko pentsioak ere. Ezkontide bat kargura dutenen gutxieneko pentsioa pobreziaren atariaren mailara iritsiko da 2027rako —2023... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225577/apirilaren-13tik-29ra-eginen-dute-baigorriko-kulturaldia.htm | Kultura | Apirilaren 13tik 29ra eginen dute Baigorriko Kulturaldia | Urepelen, Baigorrin, Ortzaitzen eta Alduden eginen dira jarduerak, «euskal kulturak leku handiagoa izan dezan eskualdean». Nafarroaren Eguna apirilaren 30ean ospatuko dute | Apirilaren 13tik 29ra eginen dute Baigorriko Kulturaldia. Urepelen, Baigorrin, Ortzaitzen eta Alduden eginen dira jarduerak, «euskal kulturak leku handiagoa izan dezan eskualdean». Nafarroaren Eguna apirilaren 30ean ospatuko dute | Hilabete eskasean hasiko da 2023ko Baigorriko Kulturaldia; hala iragarri du Basaizea Kultur Batasuna elkarteak gaur Iruñeko Zaldiko Maldikon eginiko aurkezpenean. Zehazki, apirilaren 13an abiatuko da, Urepelen (Nafarroa Beherea), eta apirilaren 29an bukatu, Baigorrin (Nafarroa Beherea). Ohi bezala, Nafarroaren Egunaren... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225578/eintrachten-zaleek-istilu-larriak-eragin-dituzte-napolin.htm | Kirola | Eintrachten zaleek istilu larriak eragin dituzte Napolin | Italiako agintariek alemaniarrei sarrerak saltzea debekatu zuten igandean, joaneko partidako borroken ostean | Eintrachten zaleek istilu larriak eragin dituzte Napolin. Italiako agintariek alemaniarrei sarrerak saltzea debekatu zuten igandean, joaneko partidako borroken ostean | Maradona estadiora sartzeko aukerarik ez, eta, halere, Frankfurteko (Alemania) Eintracht taldearen 600 bat jarraitzaile Napolira heldu dira gaur, hiriko taldearen aurka jokatu beharreko Txapeldunen Ligako final-zortzirenetako itzuliko partidaren harira. Istilu larriak eragin dituzte hiriko erdialdean, eta haien mugimen... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225579/hizkuntza-ereduen-sistema-gainditzeko-eskatu-du-euskal-herrian-euskaraz-ek.htm | Gizartea | Hizkuntza ereduen sistema gainditzeko eskatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek | Murgiltze eredua da ikasleek «euskara maila duin bat izateko modu bakarra», EHEren arabera. EAEko Hezkuntza Legea «mugatua» dela adierazi du. | Hizkuntza ereduen sistema gainditzeko eskatu du Euskal Herrian Euskaraz-ek. Murgiltze eredua da ikasleek «euskara maila duin bat izateko modu bakarra», EHEren arabera. EAEko Hezkuntza Legea «mugatua» dela adierazi du. | Hizkuntza eredu sistema gainditzeko eskatu du EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek, eta murgiltze eredua hobetzearen alde egin du. EAEko Hezkuntza Legearen inguruan egiten duen irakurketa plazaratu du, gaur, Gasteizen egindako agerraldi batean, gaiak «berreuskalduntze prozesuan duen garrantziaz» ohartuta. Sugoi Etxarri EHEko... |
2023-3-15 | https://www.berria.eus/albisteak/225580/bobby-caldwell-abeslari-eta-musikagile-estatubatuarra-hil-da.htm | Kultura | Bobby Caldwell abeslari eta musikagile estatubatuarra hil da | Ibilbide musikal oparoa egin ondotik zendu da, 71 urterekin. | Bobby Caldwell abeslari eta musikagile estatubatuarra hil da. Ibilbide musikal oparoa egin ondotik zendu da, 71 urterekin. | Smooth jazz estiloko abeslari eta konpositorea izan zen Caldwel, eta, batik bat, 1978an egin zuen What You Won 't Do for Love kantuagatik egin zen ezagun. Orduantxe hasi zuen bere ibilbide musikala, eta 30 urtez aritu da musika munduan. Ibilbide horren hastapenetan, hain zuzen, Little Richard abeslariarentzat jotzen zu... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225605/erretreten-erreforma-indarrez-pasatuko-du-frantziako-gobernuak-493-artikulua-erabilita.htm | Ekonomia | Erretreten erreforma indarrez pasatuko du Frantziako Gobernuak, 49.3 artikulua erabilita | Senatuaren bozketa irabazi ondoren, Asanbleakoa ez arriskatzea erabaki du Emmanuel Macron presidenteak. Oposizioak zentsura mozioak aurkez ditzake orain gobernuaren aurka. Protesta egiten ari dira Baionan. | Erretreten erreforma indarrez pasatuko du Frantziako Gobernuak, 49.3 artikulua erabilita. Senatuaren bozketa irabazi ondoren, Asanbleakoa ez arriskatzea erabaki du Emmanuel Macron presidenteak. Oposizioak zentsura mozioak aurkez ditzake orain gobernuaren aurka. Protesta egiten ari dira Baionan. | Kontuak ez zaizkio atera Frantziako Gobernuari. Kaleko legitimitatea galdua zuela ikusita, parlamentuarena lortzen saiatu da erretretaren erreforma aurrera ahal izateko, baina huts egin du. Frantziako Asanbleako saioa hasi baino lehen Ministroen Kontseilua egitera deitu du Emmanuel Macron errepublikako presidenteak, et... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225606/suitzako-banku-zentralaren-laguntzari-esker-credit-suisseren-akzioak-indarrez-hasi-du-eguna.htm | Ekonomia | Suitzako banku zentralaren laguntzari esker, Credit Suisseren akzioak indarrez hasi du eguna | Bezeroen kezka baretu nahian, Credit Suissek 50.000 milioi libera suitzarreko mailegu bat hartu dio Suitzako Banku Nazionalari. | Suitzako banku zentralaren laguntzari esker, Credit Suisseren akzioak indarrez hasi du eguna. Bezeroen kezka baretu nahian, Credit Suissek 50.000 milioi libera suitzarreko mailegu bat hartu dio Suitzako Banku Nazionalari. | Atzoko izuaren ondoren, baretasun pixka bat itzuli da gaur Europako burtsetara. Goranzko bidean hasi dute merkatuek, haien kezka iturri nagusiak, Credit Suissek, bere egoera lagun dezakeen laguntza jaso duelako.
Asteazken gauean, Suitzako Banku Nazionalak iragarri zuen mailegu berezi bat emango ziola likidezia arazoei... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225607/espetxeratzeko-agindua-jaso-dute-de-miguel-auzian-zigortutakoek.htm | Politika | Espetxeratzeko agindua jaso dute 'De Miguel auzian' zigortutakoek | Arabako Probintzia Auzitegiak gaur argitaratu du epaia irmo egiten duen autoa. | Espetxeratzeko agindua jaso dute 'De Miguel auzian' zigortutakoek. Arabako Probintzia Auzitegiak gaur argitaratu du epaia irmo egiten duen autoa. | Espainiako Auzitegi Gorenak atzo jakinarazi zituen De Miguel auziko zigorrak, eta Arabako Probintzia Auzitegiak 24 orduan argitaratu du epaia irmo egiten duen autoa. Hamar eguneko epea ezarri die EAJren Araba Buru Batzarreko kide ohi Alfredo de Migueli, Koldo Otxandianori eta Aitor Telleriari, eta Jaurlaritzako Kultura... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225609/larunbatean-egingo-dute-azpeitiko-sanjosetako-trikiti-jaialdia.htm | Kultura | Larunbatean egingo dute Azpeitiko Sanjosetako Trikiti Jaialdia | Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatzen dute jaialdia, eta 33. aldia izango da aurtengoa. | Larunbatean egingo dute Azpeitiko Sanjosetako Trikiti Jaialdia. Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak eta Azpeitiko Udalak elkarlanean antolatzen dute jaialdia, eta 33. aldia izango da aurtengoa. | Trikiti eta pandero doinuek hartuko dute Azpeitiko Soreasu antzokia larunbat arratsaldetik aurrera. 17:30ean, hainbat trikitilari arituko dira agertokian. Dena prest dutela jakinarazteko eta gonbidapena egiteko, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteko eta Azpeitiko Udaleko ordezkariek agerraldia egin dute gaur goizean. Aurt... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225610/labek-esan-du-osasunbidean-orokortuta-dagoela-esklusibotasunaren-praxi-txarra.htm | Gizartea | LABek esan du Osasunbidean orokortuta dagoela esklusibotasunaren «praxi txarra» | Adierazi du osasun sistemaren «egitura osoari» eragiten dion arazo bat dela; hamar kasu gehiago jakinarazi ditu | LABek esan du Osasunbidean orokortuta dagoela esklusibotasunaren «praxi txarra». Adierazi du osasun sistemaren «egitura osoari» eragiten dion arazo bat dela; hamar kasu gehiago jakinarazi ditu | Otsailean LAB sindikatuak salatu zuen Osasunbideko profesional batek esklusibotasun osagarria kobratu eta, hala ere, klinika pribatuetan lan egiten zuela. 800-1.100 euro inguruko gehigarria izaten da, eta berez, hori kobratuta, osasun sistema publikoan bakarrik jardun behar dute langileek. Esklusibotasun hori formalki ... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225611/eusko-jaurlaritzak-15era-jaitsi-ditu-hazkunde-aurreikuspenak.htm | Ekonomia | Eusko Jaurlaritzak %1,5era jaitsi ditu hazkunde aurreikuspenak | Azpiazu sailburuak adierazi du gaur egungo egoera ekonomikoak aurreikuspen «kontserbadoreak eta zuhurrak» eskatzen dituela. «Bizkortzea» iragarri du urteko bigarren zatirako. | Eusko Jaurlaritzak %1,5era jaitsi ditu hazkunde aurreikuspenak. Azpiazu sailburuak adierazi du gaur egungo egoera ekonomikoak aurreikuspen «kontserbadoreak eta zuhurrak» eskatzen dituela. «Bizkortzea» iragarri du urteko bigarren zatirako. | Eusko Jaurlaritzak hurrengo bi urteetarako hazkunde ekonomikoaren datuak berrikusi ditu, eta 2023rako %1,5ean kokatu du BPGaren igoera, eta 2024rako, berriz, %2,1ean. Halaber, kalkulatu du 20.000 enplegu sortuko direla, urtero 10.000. Iazko urrian %4,3ko hazkundea iragarri zuen 2023rako, eta %2,1ekoa 2024rako.
Eusko J... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225612/hego-euskal-herriko-esportazioak-16-gehitu-ziren-urtarrilean.htm | Ekonomia | Hego Euskal Herriko esportazioak %16 gehitu ziren urtarrilean | Kanpo merkataritzak 566,4 milioi euroko saldo positiboa izan zuen hilabete horretan | Hego Euskal Herriko esportazioak %16 gehitu ziren urtarrilean. Kanpo merkataritzak 566,4 milioi euroko saldo positiboa izan zuen hilabete horretan | Hego Euskal Herriko kanpo merkataritzak 566,4 milioi euroko saldo positiboa izan zuten urtarrilean. Espainiako Estatistika Institutuak emaniko datuak dira, iazko hilabete bereko datuak aurtengoarekin alderatuta, eta ez du kontuan hartzen Espainiarako joan-etorria. Horiek horrela, 3459,4 milioi euroren esportazioak egin... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225613/greba-eguna-grezian-tren-istripuaren-laquoegiazko-errudunakraquo-aurkitu-ditzatela-eskatzeko.htm | Mundua | Greba eguna Grezian, tren istripuaren «egiazko errudunak» aurkitu ditzatela eskatzeko | Ezbeharra duela bi aste gertatu zen, eta 57 lagun hil ziren. Manifestariek gobernuari leporatzen diote ez ikusiarena egiten ari dela. | Greba eguna Grezian, tren istripuaren «egiazko errudunak» aurkitu ditzatela eskatzeko. Ezbeharra duela bi aste gertatu zen, eta 57 lagun hil ziren. Manifestariek gobernuari leporatzen diote ez ikusiarena egiten ari dela. | Hegazkinak lurreratuta, barkuak amarratuta, ikastetxe publikoak itxita eta zerbitzu publikoak, oro har, geldirik. Paisaia horrekin esnatu da Grezia, milaka herritar 24 orduko greba bat egiten ari baitira, joan den otsailaren 28ko tren istripuaren «egiazko errudunak» aurkitu ditzatela eskatzeko.
Manifestariek gobernuar... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225614/implikako-langileek-greba-mugagabea-hasi-dute.htm | Ekonomia | Implikako langileek greba mugagabea hasi dute | Lan-formakuntza ikastaroak antolatzen dituen enpresa bat da, eta langileen erdiak kaleratu nahi ditu. 156 langilek dihardute Bilboko zentroan. | Implikako langileek greba mugagabea hasi dute. Lan-formakuntza ikastaroak antolatzen dituen enpresa bat da, eta langileen erdiak kaleratu nahi ditu. 156 langilek dihardute Bilboko zentroan. | Implika lan-formakuntza ikastaroak ematen dituen zentroak Bilbon dituen langileek greba mugagabea hasi dute, enpresak egin nahi duen lan erregulazioa gelditzeko asmoz. ELAk deitu du grebara, langile batzordeko hamahiru ordezkarietatik zazpi hark ditu, eta dagoeneko esan du ez duela babestuko enpresaren erabakia. Sindik... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225615/nekazarien-alderdia-lehen-indarra-izango-da-herbehereetako-senatuan.htm | Mundua | Nekazarien alderdia lehen indarra izango da Herbehereetako Senatuan | BBBk 75 eserlekuetatik hamabost eskuratu ditu. Lehen ministroaren alderdiak bi aulki galdu ditu, hamarrekin geratzeraino. Nekazarien alderdi eskuindarraren helburua da gobernuak ezarritako ingurumen planen aurka «borrokatzea». | Nekazarien alderdia lehen indarra izango da Herbehereetako Senatuan. BBBk 75 eserlekuetatik hamabost eskuratu ditu. Lehen ministroaren alderdiak bi aulki galdu ditu, hamarrekin geratzeraino. Nekazarien alderdi eskuindarraren helburua da gobernuak ezarritako ingurumen planen aurka «borrokatzea». | BBB Nekazarien eta Herritarren Mugimendua alderdiak Herbehereetako jokaleku politikoa astindu du, herrialde horretako senatuko indar nagusi bilakatuko baita. Boto gehienak zenbatuta, 2019ko protestetan eratutako nekazarien alderdi kontserbadoreak 75 eserlekuetatik hamabost izango lituzke goi ganberan, botoen ia %20 lor... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225616/nafarroan-beste-bi-parke-eoliko-egiteko-asmoa-du-madrilgo-enpresa-batek.htm | Gizartea | Nafarroan beste bi parke eoliko egiteko asmoa du Madrilgo enpresa batek | Zelena Renovable SM enpresak Bortzirietan eta Malerrekan egin nahi ditu bi parkeak, eta 50 megawatt ekoizteko gaitasuna izango du bakoitzak | Nafarroan beste bi parke eoliko egiteko asmoa du Madrilgo enpresa batek. Zelena Renovable SM enpresak Bortzirietan eta Malerrekan egin nahi ditu bi parkeak, eta 50 megawatt ekoizteko gaitasuna izango du bakoitzak | Bortzirietan eta Malerrekan (Nafarroa) «makropoligono eolikoak» jartzeko asmoa du egoitza fiskala Madrilen duen Zelena Renovable SM enpresak. Sustrai Erakuntza fundazioak atera du argitara berria, eta esan duenez, parke horietako bakoitzak 50 megawatt ekoiztuko lituzke.
Inguruko hainbat herriri eragingo liekete proiek... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225617/espainiako-ministroen-kontseiluak-pentsioen-erreforma-onartu-du.htm | Ekonomia | Espainiako Ministroen Kontseiluak pentsioen erreforma onartu du | UGT eta CCOO sindikatuekin izandako negoziazioen ostean onartu dute dekretua, baina patronalaren babesik gabe. EH Bilduk alargun pentsioak handitzea adostu du Espainiako Gobernuarekin. | Espainiako Ministroen Kontseiluak pentsioen erreforma onartu du. UGT eta CCOO sindikatuekin izandako negoziazioen ostean onartu dute dekretua, baina patronalaren babesik gabe. EH Bilduk alargun pentsioak handitzea adostu du Espainiako Gobernuarekin. | Sindikatuekin azken xehetasunak adostu ostean, Espainiako Ministroen Kontseiluak pentsioen erreforma onartu du. Jose Luis Escriva Gizarte Segurantzako ministroak iragarri du kontseiluaren onespena prentsaurrekoan, eta adierazi du gainontzeko neurriekin batera —gutxieneko soldataren igoera eta lan erreforma— inoizko enp... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225618/euskalgintzak-euskarazko-hezkuntzaren-alde-mobilizatzera-deitu-du-ostegunerako.htm | Gizartea | Euskalgintzak euskarazko hezkuntzaren alde mobilizatzera deitu du ostegunerako | Euskararen eta euskaldunen aurka azkenaldian epaileak egiten ari diren «oldarraldia» salatu dute. | Euskalgintzak euskarazko hezkuntzaren alde mobilizatzera deitu du ostegunerako. Euskararen eta euskaldunen aurka azkenaldian epaileak egiten ari diren «oldarraldia» salatu dute. | «Ustez gure belaunaldiak gainditutzat zeuzkan diskurtso eta jarrera euskarafoboak eguneroko ogi bihurtzen ari zaizkigu». Salaketa hori egin dute gaur goizean euskalgintzako zenbait eragilek, Donostian. Bertan izan dira, besteak beste, Gazte Euskaltzaleen Sareko, AEK-ko, Euskalgintzaren Kontseiluko, Jakineko, Euskal Her... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225619/osakidetzako-garbitzaile-azpikontratatuek-bi-asteko-greba-egingo-dute.htm | Gizartea | Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek bi asteko greba egingo dute | Martxoaren 20tik apirilaren 2ra egingo dute. LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute grebara. Euren lan baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin homologatzea exijituko dute. ELAk apirilaren 3ra arte luzatu du bere lanuztea. | Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek bi asteko greba egingo dute. Martxoaren 20tik apirilaren 2ra egingo dute. LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek deitu dute grebara. Euren lan baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin homologatzea exijituko dute. ELAk apirilaren 3ra arte luzatu du bere lanuztea. | Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuek bi asteko greba egingo dute. LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek agerraldia egin dute gaur Bilbon, Lan Harremanen Kontseiluaren aurrean, eta hala adierazi dute. «Martxoaren 20tik apirilaren 2ra bitarte lanuztea egingo dugu. Argi eta garbi adieraziko diegu bai enpresei, bai Osaki... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225620/netanyahuk-ez-du-onartu-herzogek-aurkeztutako-erreforma-judizialaren-alternatiba.htm | Mundua | Netanyahuk ez du onartu Herzogek aurkeztutako erreforma judizialaren alternatiba | Israelgo presidente Isaac Herzogek ohartarazi du «gerra zibil baten ertzean» dagoela herrialdea. Protestak piztu dira berriro gaur goizaldean Jerusalemen, eta hamar lagun atxilotu dituzte. | Netanyahuk ez du onartu Herzogek aurkeztutako erreforma judizialaren alternatiba. Israelgo presidente Isaac Herzogek ohartarazi du «gerra zibil baten ertzean» dagoela herrialdea. Protestak piztu dira berriro gaur goizaldean Jerusalemen, eta hamar lagun atxilotu dituzte. | «Israel amildegiaren ertzean dago». Horixe esan zuen atzo Israelgo presidente Isaac Herzogek, eta gerra zibil baten arriskuaz ohartarazi zuen. Agintean dagoen eskuin muturreko koalizioak aurkeztutako lege erreformak sortu du ika-mika; zeinak xede duen Israelgo Auzitegi Gorenaren eskumen judiziala mugatzea. Herzogek err... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225621/errusiak-aeben-dronea-uretaratu-zueneko-bideoa-argitaratu-dute.htm | Mundua | Errusiak AEBen dronea uretaratu zueneko bideoa argitaratu dute | Birritan gerturatu zitzaion Errusiaren aireontzia AEBen droneari; bigarrengo aldian erorarazi zuen, helizea jota. | Errusiak AEBen dronea uretaratu zueneko bideoa argitaratu dute. Birritan gerturatu zitzaion Errusiaren aireontzia AEBen droneari; bigarrengo aldian erorarazi zuen, helizea jota. | Herenegun, Washingtonek egotzi zion Errusiari Itsaso Beltzean bere MQ-9 drone bat suntsitzea. Kremlinek hasieratik ukatu zuen halakorik egin izana; esan zuen «maniobra txar baten ondorioz» erori zela aireontzia uretara. «Probokazio gisa» ere hartu zuen Anatoli Antonov Errusiak Washingtonen duen enbaxadoreak dronea Erru... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225622/ebzk-35era-igo-ditu-interes-tasak.htm | Ekonomia | EBZk %3,5era igo ditu interes tasak | Puntu erdi igo du, hainbatek gutxiago igotzeko eskatzen zioten arren. Lagardek ez du likidezia krisirik ikusten «une honetan», baina uko egin dio tasen igoera gehiago datozela esateari. | EBZk %3,5era igo ditu interes tasak. Puntu erdi igo du, hainbatek gutxiago igotzeko eskatzen zioten arren. Lagardek ez du likidezia krisirik ikusten «une honetan», baina uko egin dio tasen igoera gehiago datozela esateari. | Inflazioa lehentasun duela berretsi du Europako Banku Zentralak, eta, horregatik, bere asmoei eutsi die, eta interes tasa ofiziala puntu erdi igo du, %3tik %3,5era. Beraz, puntu laurdeneko igoera apalagoa baztertu du, aste honetan, finantza merkatuen egoera ikusita, nahiz eta halakorik eskatzen zioten ahots asko izan, ... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225623/haurrei-txerto-gehiago-jartzen-hasiko-da-osakidetza.htm | Gizartea | Haurrei txerto gehiago jartzen hasiko da Osakidetza | B meningokokoaren kontrako txertoa finantzatuko da, eta giza papilomaren birusarena mutikoei ere jarriko diete | Haurrei txerto gehiago jartzen hasiko da Osakidetza. B meningokokoaren kontrako txertoa finantzatuko da, eta giza papilomaren birusarena mutikoei ere jarriko diete | Ohiko txertaketa kanpainan izango diren aldaketen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta pentsatuta daude, bereziki, umeen immunitatea indartzeko. B meningokokoaren kontrakoa txertoa finantzatuko da; 2023ko urtarriletik aurrera jaiotako haurrei jarriko zaie, hiru dositan: bi hilabete dituztenean, lau hila... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225624/euskal-herritik-erresuma-batura-bidaiatzeko-baimen-elektronikoa-beharko-da.htm | Gizartea | Euskal Herritik Erresuma Batura bidaiatzeko baimen elektronikoa beharko da | Datorren urtean jarriko da abian neurria. Turistek, lanagatik bidaiatzen dutenek eta herrialdean sei hilabete baino gutxiago egonen diren ikasleek beharko dute. | Euskal Herritik Erresuma Batura bidaiatzeko baimen elektronikoa beharko da. Datorren urtean jarriko da abian neurria. Turistek, lanagatik bidaiatzen dutenek eta herrialdean sei hilabete baino gutxiago egonen diren ikasleek beharko dute. | Erresuma Batuak bidaiatzeko baimen elektronikoa eskatuko die bertara sartzeko bisa behar ez duten herrialdeetako bidaiariei; besteak beste, Euskal Herrikoei. Gaur eman dute neurriaren berri, eta 2024an jarriko dute abian. Hauek beharko dute: turistek, negozio bidaian doazenek eta Erresuma Batuan sei hilabete baino gutx... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225625/hasi-da-irunean-azken-foro-soziala.htm | Politika | Hasi da Iruñean azken Foro Soziala | «Diagnostiko partekatuan sakontzea eta egiteko dauden lanak identifikatzea» da foroaren helburua. | Hasi da Iruñean azken Foro Soziala. «Diagnostiko partekatuan sakontzea eta egiteko dauden lanak identifikatzea» da foroaren helburua. | VI. Foro Soziala egiten ari dira, azkenekoa. Iruñeko Planetariumean egin dute gaurko saioa, eta Donostiako Kursaal jauregian egingo dute biharkoa. Lehena egin zutenetik hamar urte betetzen diren honetan egingo dute oraingoa, eta azkena izango da, urtarrilean iragarri baitzuten bidea amaitutzat emango zutela. Gatazkaren... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225626/amaitu-da-foro-sozialaren-azken-saioa.htm | Politika | Amaitu da Foro Sozialaren azken saioa | Zuzenean eskaintzen ari da BERRIA azken saio hori, Donostiako Kursaal jauregitik. Brian Currinek emango dio amaiera. | Amaitu da Foro Sozialaren azken saioa. Zuzenean eskaintzen ari da BERRIA azken saio hori, Donostiako Kursaal jauregitik. Brian Currinek emango dio amaiera. | Atzo hasi ziren VI. Foro Soziala egiten Iruñeko Planetariumean, eta gaur amaituko da azken saioa Donostiako Kursaal jauregian. Azken foroa da, urtarrilean iragarri baitzuten bidea amaitutzat emango zutela. 09:30ean hasi da, eta BERRIA zuzenean ari da ematen, soinu eta irudiaren bidez. Eneko Callek aurkeztu du.
Eneko G... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225627/nberen-ikerketa-baten-arabera-errusiak-askotariko-gerra-krimenak-egin-ditu-ukrainan.htm | Mundua | NBEren ikerketa baten arabera, Errusiak «askotariko gerra krimenak» egin ditu Ukrainan | Nahita egindako homizidioak, tortura sistematikoa, eta, besteak beste, adingabeen deportazioa izan direla jaso dute. Gertatutakoa Nazioarteko Zigor Auzitegiak ikertzeko modukoa dela iruditzen zaie adituei. | NBEren ikerketa baten arabera, Errusiak «askotariko gerra krimenak» egin ditu Ukrainan. Nahita egindako homizidioak, tortura sistematikoa, eta, besteak beste, adingabeen deportazioa izan direla jaso dute. Gertatutakoa Nazioarteko Zigor Auzitegiak ikertzeko modukoa dela iruditzen zaie adituei. | NBE Nazio Batuen Erakundeak Ukrainara bidalitako adituen arabera, Errusiak «askotariko gerra krimenak» egin ditu herrialdeko hainbat eskualdetan. Ia urtebete iraun duen ikerketaren berri eman dute gaur, eta nabarmendu nahikoa ebidentzia dituztela Kremlineko agintariak jopuntuan jartzeko. Azken txostenean jaso dutenez, ... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225628/israelek-lau-palestinar-hil-ditu-tiroz-zisjordanian.htm | Mundua | Israelek lau palestinar hil ditu tiroz Zisjordanian | Beste 20 lagun ere zauritu ditu, eta horietako lau larri daude. Guztira, gutxienez 85 palestinar hil dituzte aurten. | Israelek lau palestinar hil ditu tiroz Zisjordanian. Beste 20 lagun ere zauritu ditu, eta horietako lau larri daude. Guztira, gutxienez 85 palestinar hil dituzte aurten. | Erasoek ez dute etenik, eta tentsioa eta indarkeria ere gero eta handiagoak dira. Israelek lau palestinar hil ditu tiroz gaur goizean Zisjordania iparraldean egindako erasoan, horietako bat adingabea; gainera, 20 lagun inguru zauritu ditu, eta lau larri daude. Palestinako Osasun Ministerioak eman du erasoaldiaren berri... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225629/aretxabaletako-udaltzain-bat-kaleratu-dute-hainbat-emakumeri-eraso-egiteagatik.htm | Gizartea | Aretxabaletako udaltzain bat kaleratu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik | Udalak erasoa gaitzetsi du. Barakaldon ere, bi gizonezko atxilotu dituzte, beste gizonezko bati lapurreta egin eta sexu eraso bat egitea leporatuta | Aretxabaletako udaltzain bat kaleratu dute, hainbat emakumeri eraso egiteagatik. Udalak erasoa gaitzetsi du. Barakaldon ere, bi gizonezko atxilotu dituzte, beste gizonezko bati lapurreta egin eta sexu eraso bat egitea leporatuta | Udaltzain batek egindako eraso matxista gaitzetsi du Aretxabaletako Udalak. Adierazpen instituzional baten bidez, babesa adierazi die udalak «erasoa pairatu duten emakumeei eta haien ingurukoei», eta adierazi du indarkeria matxista, kalean ez ezik, beste espazio ugaritan ematen dela: «Familian, etxean, lantokian… eta, ... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225630/euskaltzaindiak-eta-lizarrako-udalak-lankidetza-hitzarmena-sinatu-dute-lehen-aldiz.htm | Gizartea | Euskaltzaindiak eta Lizarrako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute lehen aldiz | Lau urterako ituna izanagatik, «lankidetza egonkorra finkatzeko» xedea dute aldeek. Ikastaroak, hitzaldiak eta gazteen artean euskara sustatzeko egitasmoak antolatuko dituzte, besteak beste | Euskaltzaindiak eta Lizarrako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute lehen aldiz. Lau urterako ituna izanagatik, «lankidetza egonkorra finkatzeko» xedea dute aldeek. Ikastaroak, hitzaldiak eta gazteen artean euskara sustatzeko egitasmoak antolatuko dituzte, besteak beste | Euskaltzaindiak eta Lizarrako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu dute lehen aldiz. Itunak lau urteko iraupena du, baina «lankidetza egonkorra finkatzeko helburua» nabarmendu dute bi aldeek, eta elkarlan horren bidez adostuko dira «euskararen sustapenaren esparruan» antolatuko diren egitasmoak eta jarduerak. Lizarrako ... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225631/erreformaren-gakoak.htm | Erreformaren gakoak | Erreformaren gakoak. | Frantziako Parlamentuko Batzorde Paritarioak zenbait aldaketa egin ondoren, honakoak dira erretretaren erreformaren puntu nagusiak:
Erretreta, 64 urtetan. Erretreta hartzeko adina 62 urtetik 64 urtera gibeleratuko da, progresiboki: urteko, hiru hilabete atzeratuko da, eta 2030an izango dira 64 urte. Elbarriek 55 urtet... | ||
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225632/gaztelu-baten-aztarnak-aurkitu-dituzte-onatiko-gazteluaitzen.htm | Bizigiro | Gaztelu baten aztarnak aurkitu dituzte Oñatiko Gazteluaitzen | Asteburuan aurkitu ditu aztarnak Aranzadi zientzia elkarteak, eta X. edo XI. mendekoak direla uste du | Gaztelu baten aztarnak aurkitu dituzte Oñatiko Gazteluaitzen. Asteburuan aurkitu ditu aztarnak Aranzadi zientzia elkarteak, eta X. edo XI. mendekoak direla uste du | Asteburuan Aranzadi zientzia elkarteak egindako indusketetan ondorioztatu dute, baietz, gaztelu bat egon zela garai baten Gazteluaitzen (Oñati, Gipuzkoa). Hipotesien arabera, Goi Erdi Aroan –X. edo XI. mendean– egon zen gaintxoan eta aurkitutako aztarnen arabera, ez zen oso handia izango.
Gazteluaitzen hiru tokitan eg... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225633/oskar-kokoschkaren-atzera-begirakoa-zabalduko-du-bilboko-guggenheim-museoak.htm | Kultura | Oskar Kokoschkaren atzera begirakoa zabalduko du Bilboko Guggenheim museoak | Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan hasi, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu arteko ibilbidea aztertuko du erakusketak, 120 obraren bitartez. Irailaren 3ra arte egongo da ikusgai. | Oskar Kokoschkaren atzera begirakoa zabalduko du Bilboko Guggenheim museoak. Lehen Mundu Gerraren aurreko urteetan hasi, eta Bigarren Mundu Gerra amaitu arteko ibilbidea aztertuko du erakusketak, 120 obraren bitartez. Irailaren 3ra arte egongo da ikusgai. | «Espresionista naiz, bizitza espresatzea baita egiten dakidan gauza bakarra». Hala definitu zuen bere burua Oskar Kokoschka artista austriarrak (Pochlarn, Austria, 1886 - Montreux, Suitza, 1980). Etengabe berritzen aritu zen margolaria, eta, hain zuzen, ideia hori baliatu dute Bilboko Guggenheim museoko ordezkariek ere... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225634/istiluak-gertatu-dira-reala-erroma-partidaren-aurretik.htm | Kirola | Istiluak gertatu dira Reala-Erroma partidaren aurretik | Burua estalita zuen gazte talde batek aulkiak bota ditu Erromako jarraitzaileak zeramatzan autobusaren kontra. Ertzaintzak gutxienez hiru pertsona atxilotu ditu. | Istiluak gertatu dira Reala-Erroma partidaren aurretik. Burua estalita zuen gazte talde batek aulkiak bota ditu Erromako jarraitzaileak zeramatzan autobusaren kontra. Ertzaintzak gutxienez hiru pertsona atxilotu ditu. | Istiluak gertatu dira Realaren eta Erromaren arteko partidaren aurrean, Anoetako estadioaren inguruan. Gutxienez bi pertsona zauritu dira, eta beste hiru atxilotu egin ditu Ertzaintzak, 19 eta 31 urte artekoak denak.
Partida aurretik tentsioa zegoen Anoetaren kanpoan. Ertzaintzak Errondoko pasealekua itxi du, eta bult... |
2023-3-16 | https://www.berria.eus/albisteak/225635/reala-europa-ligatik-kanpo.htm | Kirola | Reala Europa ligatik kanpo | Txuri-urdinak ahalegindu dira, baina minutuak aurrera joan ahala zapuztu zaie kanporaketa iraultzeko ametsa. Italiarrek joanekoan lortu zuten 2-0ekoa ondo kudeatu dute. | Reala Europa ligatik kanpo. Txuri-urdinak ahalegindu dira, baina minutuak aurrera joan ahala zapuztu zaie kanporaketa iraultzeko ametsa. Italiarrek joanekoan lortu zuten 2-0ekoa ondo kudeatu dute. | Realak amaitu ditu sasoi honetakoak, Europa ligari dagokionez. Talde txuri-urdina txapelketatik kanpo geratu da final-zortzirenetan. Donostiarrek ilusioz gainezka ekin diote itzulerako partidari, baina minutuek aurrera zapuztu zaie ametsa.Hutsean amaitu zuen Erromaren aurkakoa, eta joaneko emaitzak erabaki du kanporake... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225659/baztandarren-biltzarra-aurten-ere-ospatuko-dela-iragarri-dute.htm | Bizigiro | Baztandarren Biltzarra aurten ere ospatuko dela iragarri dute | Bestaren 60. urteurrena izanen da uztailaren 16an, Elizondon. Urtarrilean, antolaketa taldeak adierazi zuen ardura hori utziko zuela, baina beste talde bat osatu dute «orain arte kide zirenekin eta kide berri anitzekin». | Baztandarren Biltzarra aurten ere ospatuko dela iragarri dute. Bestaren 60. urteurrena izanen da uztailaren 16an, Elizondon. Urtarrilean, antolaketa taldeak adierazi zuen ardura hori utziko zuela, baina beste talde bat osatu dute «orain arte kide zirenekin eta kide berri anitzekin». | Aurten ere Baztandarren Biltzarra eginen dela adierazi dute jaiaren antolatzaileek: «Azken hilabeteotan, baztandarrok momentu gazia bizi izan dugu, baina, orain arte kide zirenekin eta kide berri anitzekin, ilusioa eta gogoa ardatz dituen talde polita osatu dugu». Gaur eman dute albistearen berri, Elizondon. Urtarrilea... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225660/iraki-erasotzea-ahalbidetu-zuten-aginduak-indargabetzeko-lehen-urratsa-egin-dute-aebek.htm | Mundua | Iraki erasotzea ahalbidetu zuten aginduak indargabetzeko lehen urratsa egin dute AEBek | Senatari errepublikano batek eta demokrata batek aurkeztu dute proposamena Kongresuan. Ganberak datorren astean bozkatuko du. | Iraki erasotzea ahalbidetu zuten aginduak indargabetzeko lehen urratsa egin dute AEBek. Senatari errepublikano batek eta demokrata batek aurkeztu dute proposamena Kongresuan. Ganberak datorren astean bozkatuko du. | Indar Militarra Baliatzeko Baimenek Irakeko bi gerrak ahalbidetu zituzten: 1991koa eta 2003koa. Baina ez horiek bakarrik. Izan ere, prozeduren helburua Iraken aurkako erasoaldiak baimentzea zen arren, Barack Obamak eta Donald Trumpek horiek baliatu zituzten bai EI Estatu Islamikoaren aurkako erasoak egiteko Iraken eta ... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225661/erreformaren-aurkako-protestak-gogortu-dituzte-eta-bi-zentsura-mozio-aurkeztu.htm | Ekonomia | Erreformaren aurkako protestak gogortu dituzte, eta bi zentsura mozio aurkeztu | Macronen aurkako zentsura mozioak aurkeztu dituzte eskuin muturrak eta LIOT zentristak. Parisen eta beste hiri askotan blokeoak antolatu dituzte sindikatuek. | Erreformaren aurkako protestak gogortu dituzte, eta bi zentsura mozio aurkeztu. Macronen aurkako zentsura mozioak aurkeztu dituzte eskuin muturrak eta LIOT zentristak. Parisen eta beste hiri askotan blokeoak antolatu dituzte sindikatuek. | Frantziako Gobernuak erretretaren erreforma bozketarik gabe aurrera atera izanak ondorioak ekarri ditu. Ostegun eta ostiral iluntzean egindako protesta jendetsuetan istiluak izan dira Parisen, Marseillan, Nantesen, Renessen eta Lyonen, bertzeak bertze. Gerald Darmanin Barne ministroak adierazi duenez, ez da «gorabehera... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225662/realak-gogor-gaitzetsi-ditu-anoeta-kanpoaldeko-istiluak.htm | Kirola | Realak «gogor» gaitzetsi ditu Anoeta kanpoaldeko istiluak | Liskarrak izan dira bi taldeetako zaleen artean, baita Realekoen eta Ertzaintzaren artean ere. Ertzaintza zaleei oldartu zaie, eta gutxienez hiru atxilotu eta bi zauritu izan dira. | Realak «gogor» gaitzetsi ditu Anoeta kanpoaldeko istiluak. Liskarrak izan dira bi taldeetako zaleen artean, baita Realekoen eta Ertzaintzaren artean ere. Ertzaintza zaleei oldartu zaie, eta gutxienez hiru atxilotu eta bi zauritu izan dira. | Realak «gogor» gaitzetsi ditu atzo Donostiako klubaren eta Erromaren arteko partidaren atarian Anoeta futbol zelaiaren kanpoaldean izan ziren istiluak. Ohar batean adierazi du «Realeko eta Erromako ustezko jarraitzaileek» eragin zituztela; aurreratu dute pertsona horiek ez dituztela bazkide gisara onartuko, ikerketek b... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225663/cascanteko-eskolak-paitik-ateratzea-erabaki-du.htm | Gizartea | Cascanteko eskolak PAItik ateratzea erabaki du | Ingelesez ikasteko programari uko egiten dion bigarren ikastetxea da. Aurretik, Castejongoa irten zen, traba administratibo ugari gainditu ostean. | Cascanteko eskolak PAItik ateratzea erabaki du. Ingelesez ikasteko programari uko egiten dion bigarren ikastetxea da. Aurretik, Castejongoa irten zen, traba administratibo ugari gainditu ostean. | Cascanteko Santa Vicenta Maria ikastetxe publikoak (Nafarroa) PAI Ingelesez Ikasteko Programa utziko du datorren ikasturtetik aurrera. Ez da bide hori hartu duen lehena: iazko ikasturtean, Castejongo Dos de Mayo eskola publikoak ere atzera egin zuen, programa hori «inposatu» zitzaiela eta «kalte handia» eragin ziela ar... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225664/abian-da-mendiko-lasterketen-euskal-herriko-kopa.htm | albisteak | Abian da mendiko lasterketen Euskal Herriko Kopa | Bediako (Bizkaia) Kolazino Eguna izango da Kopa osatuko duten zortzi probetan lehena. Egutegian izango dira Kilimon Trail, Manttaleren Berako maratoi erdia eta Azkaingo Skyrhune. Ultra distantziako Euskal Herriko Kopa apirilaren 15ean abiatuko da eta lau proba izango dira. | Abian da mendiko lasterketen Euskal Herriko Kopa. Bediako (Bizkaia) Kolazino Eguna izango da Kopa osatuko duten zortzi probetan lehena. Egutegian izango dira Kilimon Trail, Manttaleren Berako maratoi erdia eta Azkaingo Skyrhune. Ultra distantziako Euskal Herriko Kopa apirilaren 15ean abiatuko da eta lau proba izango di... | Asteburu honetan hasiko da Euskal Mendizale Federazioak eta Nafarroako Federazioak biek eskutik antolatutako mendiko lasterketen Euskal Herriko Kopa. Bi federazio, zazpi herrialde, zortzi lasterketa... horrela abiatzen da Euskal Herria osotasunean aintzat hartuko duen Kopa iragartzeko bideoa. Lineako proba hauek 40 km ... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225665/serbiako-presidenteari-laquotraizioaraquo-egotzi-diote-kosovorekin-harremana-normaldu-nahi-duelako.htm | Mundua | Serbiako presidenteari «traizioa» egotzi diote, Kosovorekin harremana normaldu nahi duelako | Vucic eta Kurti bihar dira biltzekoak, EB bitartekari dela. Serbiako estatuburuak ziurtatu du ez duela Kosovoren independentzia aitortuko, Pristinarekin harremana normalizatu asmo duen arren. Vucicen dimisioa eskatzeko protestak egiten ari dira asteotan serbiar nazionalistak. | Serbiako presidenteari «traizioa» egotzi diote, Kosovorekin harremana normaldu nahi duelako. Vucic eta Kurti bihar dira biltzekoak, EB bitartekari dela. Serbiako estatuburuak ziurtatu du ez duela Kosovoren independentzia aitortuko, Pristinarekin harremana normalizatu asmo duen arren. Vucicen dimisioa eskatzeko protesta... | Aleksandar Vucic Serbiako presidentea eta Albin Kurti Kosovoko lehen ministroa bihar dira batzartzekoak, Ohriden (Ipar Mazedonia), Josep Borrell EB Europako Batasuneko diplomaziaburua bitartekari dela. Bilera horren asmoa da Balkanetako bi herrialdeen arteko harremanak normalizatzea, eta, era berean, Belgradi EBko kide... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225666/garamendik-ez-du-azaldu-nola-gertatu-diren-filtrazioak-etika-batzordean.htm | Politika | Garamendik ez du azaldu nola gertatu diren filtrazioak Etika Batzordean | Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez, esan du legeak galarazi egiten diola horretaz jendaurrean hitz egitea | Garamendik ez du azaldu nola gertatu diren filtrazioak Etika Batzordean. Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez, esan du legeak galarazi egiten diola horretaz jendaurrean hitz egitea | Ate birakarien auzia eta, oro har, Etika Publikorako Batzordearen jarduera eztabaidagai izan dira Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, eta oposizioko taldeek zenbait galdera egin dituzte horren inguruan. EH Bilduko legebiltzarkide Josu Estarronak batzordean izandako filtrazioen auzia eraman du saiora, eta horretaz gal... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225667/macronek-dio-frantziarekin-ahtaren-lotura-egitea-laquomahaiaren-gaineanraquo-dagoela.htm | Gizartea | Macronek dio Frantziarekin AHTaren lotura egitea «mahaiaren gainean» dagoela | Frantziako presidenteak ez du «konpromiso zehatzik» hartu nahi izan. Aste honen hasieran eskatu diote EAEko, Galiziako, Kantabriako eta Asturiasko presidenteek Macroni ahalegintzeko lotura 2030erako prest egon dadin. | Macronek dio Frantziarekin AHTaren lotura egitea «mahaiaren gainean» dagoela. Frantziako presidenteak ez du «konpromiso zehatzik» hartu nahi izan. Aste honen hasieran eskatu diote EAEko, Galiziako, Kantabriako eta Asturiasko presidenteek Macroni ahalegintzeko lotura 2030erako prest egon dadin. | Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Iñigo Urkullu lehendakariari esan dio Euskal Herria eta Frantziaren artean AHTaren lotura egiteko proiektua «mahaiaren gainean» dagoela eta «aztertzekoa» dela, baina ez du horren gaineko «konpromiso zehatzik» hartu nahi izan, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan ... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225668/giza-kate-bat-egingo-dute-8000-lagunek-euskara-batuari-gorazarre-egiteko.htm | Gizartea | Giza kate bat egingo dute 8.000 lagunek, euskara batuari gorazarre egiteko | Ikastolek eta Euskaltzaindiak antolatutako omenaldia da; Errenteria eta Donostia artean egingo da, hilaren 24an. | Giza kate bat egingo dute 8.000 lagunek, euskara batuari gorazarre egiteko. Ikastolek eta Euskaltzaindiak antolatutako omenaldia da; Errenteria eta Donostia artean egingo da, hilaren 24an. | Ikastolak Herriari egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute omenaldia; Batasunaren bidean izena jarri diote. Gaur goizean aurkeztu dute, Donostian. Ikastolen Elkartearen izenean Nekane Artolak hartu du hitza, eta Euskaltzaindiarenean, Miriam Urkiak. Omenaldiaren harira egingo den giza kateak 8.226 metro... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225669/futbol-zelaiak-istiluen-testigu.htm | Kirola | Futbol zelaiak, istiluen testigu | Egoera «jasangaitza» sufritzen ari dira Aretxabaletan eta Gipuzkoako zenbait futbol zelaitan: istiluak sortzen ari dira zale batzuk. Lanketa bat egiten hasi dira Aretxabaletako klubean. | Futbol zelaiak, istiluen testigu. Egoera «jasangaitza» sufritzen ari dira Aretxabaletan eta Gipuzkoako zenbait futbol zelaitan: istiluak sortzen ari dira zale batzuk. Lanketa bat egiten hasi dira Aretxabaletako klubean. | Haur eta gazte asko aritzen dira futbolean, eta Gipuzkoako futbol zelaiak astebururo etxeko eta kanpoko taldeekin betetzen dira, baita jokalariak animatzera joaten diren ikusleekin ere. Animoak, ordea, irain bihurtzen dira batzuetan, eta liskarrak sortzen dira harmailetan. Manu Diaz Gipuzkoako Futbol Federazioko lehend... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225670/putin-atxilotzeko-agindu-du-nazioarteko-zigor-auzitegiak.htm | Mundua | Putin atxilotzeko agindu du Nazioarteko Zigor Auzitegiak | Gerra krimen bat egitea leporatu dio, haurrak behartuta deportatzeagatik Errusiara. Xi Kremlineko buruarekin bilduko da Errusian, datorren astean. Pekinek jakinarazi du Ukrainarekin hitz egin duela auziaz. | Putin atxilotzeko agindu du Nazioarteko Zigor Auzitegiak. Gerra krimen bat egitea leporatu dio, haurrak behartuta deportatzeagatik Errusiara. Xi Kremlineko buruarekin bilduko da Errusian, datorren astean. Pekinek jakinarazi du Ukrainarekin hitz egin duela auziaz. | NZA Nazioarteko Zigor Auzitegiak Vladimir Putin Errusiako presidentea atxilotzeko agindu du. Ukrainan okupatutako lurretan adingabeak Errusiara behartuta deportatzeagatik, gerra krimen bat egitea leporatzen dio. Hagak kaleratutako aginduaren arabera, «arrazoizko motiboak» daude pentsatzeko Putinek «zigor erantzukizuna»... |
2023-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/225671/berandu-baina-iritsi-da-azkenean.htm | Ekonomia | «Berandu, baina iritsi da azkenean» | Lan egindako urte bakoitzeko 0,15eko koefiziente murriztailea aplikatuko zaie saregileei, eta erretiroa lehenago hartu ahal izango dute. Saregile gehienak adinean aurrera doaz, eta errelebo faltak kezka eragiten du sektorean. | «Berandu, baina iritsi da azkenean». Lan egindako urte bakoitzeko 0,15eko koefiziente murriztailea aplikatuko zaie saregileei, eta erretiroa lehenago hartu ahal izango dute. Saregile gehienak adinean aurrera doaz, eta errelebo faltak kezka eragiten du sektorean. | Saregileen aspaldiko aldarrikapen bati oniritzia eman zion joan den astean Espainiako Senatuak: Arrantza Jasangarriaren eta Arrantza Ikerketaren Lege berrian, saregileei 0,15eko koefiziente murriztailea aplikatuko zaie, eta lehenago hartu ahal izango dute erretiroa. “Gutxi gorabehera, lan egindako hamar urteko, urte et... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225672/black-lips-the-schizophonics-eta-the-courettes-andoaingo-rock-jaialdian.htm | Kultura | Black Lips, The Schizophonics eta The Courettes Andoaingo Rock Jaialdian | Beren zuzeneko indartsuengatik ezagunak diren zenbait talde bildu dituzte aurtengo egitarauan. Nize eta Arima euskal taldeek ere joko dute. | Black Lips, The Schizophonics eta The Courettes Andoaingo Rock Jaialdian. Beren zuzeneko indartsuengatik ezagunak diren zenbait talde bildu dituzte aurtengo egitarauan. Nize eta Arima euskal taldeek ere joko dute. | Ekainaren 10ean egingo dute Andoaingo XV. Rock Jaialdia, Gipuzkoako herri horretako Nafarroa plazan, ohi bezala, doan. 18:00etan hasiko dira emanaldi nagusiak, eta Black Lips, The Schizophonics, The Giant Robots, The Courettes, Chocolat Billy eta Nize taldeak ariko dira agertokian. Gainera, urteurren biribila ospatzeko... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225673/1859an-landatu-zutenetik-gernikako-arbolaren-453-oinordeko-ipini-dituzte-mundu-zabalean.htm | Politika | 1859an landatu zutenetik, Gernikako arbolaren 453 oinordeko ipini dituzte mundu zabalean | Azkena otsailaren 23an landatu zuten, Amurrion (Araba). Zaharrena, 1859an, Gernika-Lumon bertan, batzar etxetik berrehun metrora dagoen Nabor izeneko etxearen lorategian. Bizkaitik kanpo egun bizi den oinordeko zaharrena Argentinan dago: 1886an landatu zuten, Rosarion. | 1859an landatu zutenetik, Gernikako arbolaren 453 oinordeko ipini dituzte mundu zabalean. Azkena otsailaren 23an landatu zuten, Amurrion (Araba). Zaharrena, 1859an, Gernika-Lumon bertan, batzar etxetik berrehun metrora dagoen Nabor izeneko etxearen lorategian. Bizkaitik kanpo egun bizi den oinordeko zaharrena Argentina... | «Gernikako arbola da bedeinkatua euskaldunen artean guztiz maitatua. Eman ta zabal zazu munduan frutua adoratzen zaitugu arbola santua».
1853an, Gernikako arbola kantaren lehen estrofan, Jose Maria Iparragirre koplariak munduan zabaltzeko agindua eman zuen, eta euskal herritarrek bete egin dute. Gernikako leinuko arbo... |
2023-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/225674/frontoian-nire-helburua-da-ez-nabarmentzea.htm | Kirola | «Frontoian, nire helburua da ez nabarmentzea» | Nafarroako Gobernuak 2022ko kirol epailerik onenaren saria eman dio Naroa Iturain pilota epaileari. Eskertu du aitortza, eta erantsi du andreen lana profesionalizatzen segitu behar dela pilotaren arlo guztietan. | «Frontoian, nire helburua da ez nabarmentzea». Nafarroako Gobernuak 2022ko kirol epailerik onenaren saria eman dio Naroa Iturain pilota epaileari. Eskertu du aitortza, eta erantsi du andreen lana profesionalizatzen segitu behar dela pilotaren arlo guztietan. | “Oso berezia”. Horixe erran du Naroa Iturainek (Iruñea, 1992) Nafarroako Gobernuak 2022ko kirol epaile onenaren saria eman izanaz. Pilota epailea da hura, eta garbi du euren lana dela partida bateko albiste ez bilakatzea, baina eskertu du gobernuak egin dion aitortza: kantxan orain arte egin duen lana nabarmentzea, ale... |
2023-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/225675/kolektiboaren-indarrak-josita.htm | Gizartea | Kolektiboaren indarrak josita | IrunÌÂeko Haritu etxebizitza sindikatuak eta bertze zenbait kolektibok manifestazio bat antolatu dute, etxebizitzaren egoera salatzeko. Maiatzaren 13an eginen dute, IrunÌÂean. Erdigunean jarri nahi dituzte etxe bat alokatzeko dauden zailtasunak; umeak dituzten andre arrazializatuek dute arazo gehien. | Kolektiboaren indarrak josita. IrunÌÂeko Haritu etxebizitza sindikatuak eta bertze zenbait kolektibok manifestazio bat antolatu dute, etxebizitzaren egoera salatzeko. Maiatzaren 13an eginen dute, IrunÌÂean. Erdigunean jarri nahi dituzte etxe bat alokatzeko dauden zailtasunak; umeak dituzten andre arrazializatuek dute... | Egoerarik zaurgarrienean direnentzat gero eta zailagoa da egunerokoari aurre egitea; jakien prezioek gora egin dute nabarmen, eta etxebizitza bat alokatzea ezinezko bilakatu da anitzentzat. Gela bat partekatzea da aukera bakarra, askotan. «Haurrak dituzten emakume arrazializatuek dute etxe bat lortzeko zailtasun handie... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225676/karrikan-utzi-ninduen-8-hilabeteko-seme-batekin.htm | «Karrikan utzi ninduen, 8 hilabeteko seme batekin» | «Karrikan utzi ninduen, 8 hilabeteko seme batekin». | “Dena lapurtu zidan. Karrikan utzi ninduen, zortzi hilabeteko seme batekin”. Angela Muñozenak dira hitzak, eta 2021eko ekainean Iruñean bizilekutzat zeukan etxearen jabeaz ari da. Muñoz etxetik atera zela aprobetxatu, eta ateko sarraila aldatu zion. Muñoz ezin izan zen berriz sartu, eta barruan gelditu ziren haren onda... | ||
2023-3-20 | https://www.berria.eus/albisteak/225677/portuaren-kudeatzaile-berria-sozietate-publikoa.htm | Ekonomia | Portuaren kudeatzaile berria, sozietate publikoa | Donibane Lohitzune eta Ziburuko portuaren hamarkadetako kudeaketa moldea irauli zen urte hasieran, Pirinio Atlantikoetako departamenduak plantan ezarri duen sozietate publikoak ordezkatuko baititu orain arteko egiturak. Desagertzen ari zen «izpiritu kolektiboa» berriz aktibatu nahi luke zuzendariak. | Portuaren kudeatzaile berria, sozietate publikoa. Donibane Lohitzune eta Ziburuko portuaren hamarkadetako kudeaketa moldea irauli zen urte hasieran, Pirinio Atlantikoetako departamenduak plantan ezarri duen sozietate publikoak ordezkatuko baititu orain arteko egiturak. Desagertzen ari zen «izpiritu kolektiboa» berriz a... | Deszentralizazio legearekin, 1982an, Donibane Lohitzune-Ziburuko portua departamenduaren jabego bilakatu zen. Urteetan modu azpikontratuan portuaren arlo guztiak kudeaketa egitura batzuei delegatu ondotik, Pirinio Atlantikoetako departamenduak esku hartu du berriz, lekuko sozietate publiko bat sortu baitu portu osoa zu... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225678/arteen-prestakuntza-lizardi-institutuan.htm | albisteak | Arteen prestakuntza Lizardi institutuan | Zarauzko Lizardi BHI ikastetxean batxilergoko modalitate guztiak egin daitezke. Batxilergo Artistikoa bere bi modalitateekin eskaintzen duen Urola Kostako ikastetxe bakarra da: Arte Plastikoak modalitatea eta Musika, Dantza eta Arte eszenikoak modalitatea. | Arteen prestakuntza Lizardi institutuan. Zarauzko Lizardi BHI ikastetxean batxilergoko modalitate guztiak egin daitezke. Batxilergo Artistikoa bere bi modalitateekin eskaintzen duen Urola Kostako ikastetxe bakarra da: Arte Plastikoak modalitatea eta Musika, Dantza eta Arte eszenikoak modalitatea. | Zarauzko Lizardi BHI ikastetxeak (Gipuzkoa) batxilergoko lau modalitateetako adar guztiei buruzko prestakuntza ematen du: Zientziak eta Teknologia, Giza eta Gizarte Zientziak, Orokorra eta Arteak. Arteen modalitateko bi adarrak egin daitezke, hau da, Arte plastikoak, irudia eta soinua, eta Musika eta arte eszenikoak —a... |
2023-3-22 | https://www.berria.eus/albisteak/225679/ehunka-boluntario-auzolanean.htm | albisteak | Ehunka boluntario auzolanean | Urtero bezala, ehunka boluntario auzolanean ari dira Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainan. Bat egin Errigora Balioekin leloarekin egingo da, hilaren 29ra arte, eta Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak eskuratu daitezke... | Ehunka boluntario auzolanean. Urtero bezala, ehunka boluntario auzolanean ari dira Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpainan. Bat egin Errigora Balioekin leloarekin egingo da, hilaren 29ra arte, eta Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fru... | Errigoraren Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura kanpaina martxan da, Bat egin Errigora Balioekin leloarekin, eta hilaren 29ra arte, kalitate bikaineko produktuak eta Errigora Balioak berme zigilua dutenak eskuratu ahal izango dira: Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, kontserbak, arroza, pasta,... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225680/okindegi-eta-gozotegi-artisauen-kontsumoa-12-jaitsi-da-hamar-urtean-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Ekonomia | Okindegi eta gozotegi artisauen kontsumoa %12 jaitsi da hamar urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | COVID-19aren pandemia, Ukrainaren eta Errusiaren arteko gerra eta gizartearen kontsumo ohituren aldaketa dira beherakada horren eragile nagusiak. | Okindegi eta gozotegi artisauen kontsumoa %12 jaitsi da hamar urtean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. COVID-19aren pandemia, Ukrainaren eta Errusiaren arteko gerra eta gizartearen kontsumo ohituren aldaketa dira beherakada horren eragile nagusiak. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako okindegi eta gozotegi artisauen sektorea «ez dago garai gozoan». Horixe adierazi du Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuorde Bittor Orozek, gaur goizean egindako prentsaurrekoan. Izan ere, azken hamar urteotan %12 jaitsi da produktu horien kontsum... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225681/finlandiari-natoko-kide-izateko-atea-ireki-dio-turkiak.htm | Mundua | Finlandiari NATOko kide izateko atea ireki dio Turkiak | Erdoganek adierazi du espero duela parlamentuak maiatzaren 15eko presidentetzarako bozen aurretik bukatzea berreste prozesua. Suediari esan dio 120 «terrorista» bidaltzeko | Finlandiari NATOko kide izateko atea ireki dio Turkiak. Erdoganek adierazi du espero duela parlamentuak maiatzaren 15eko presidentetzarako bozen aurretik bukatzea berreste prozesua. Suediari esan dio 120 «terrorista» bidaltzeko | Ia bederatzi hilabetez negoziatzen aritu ondoren, NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundean sartzeko atea ireki dio Turkiak Finlandiari. Izan ere, Turkiako presidente Recep Tayyip Erdoganek jakinarazi du, gaur, Finlandiak Mendebaldeko aliantza militarreko kide bihurtzeko aurkeztutako hautagaitzaren berreste prozesua ha... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225682/baxurako-arrantzak-indartsu-hasi-du-antxoaren-eta-berdelaren-kanpaina.htm | Ekonomia | Baxurako arrantzak indartsu hasi du antxoaren eta berdelaren kanpaina | Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetan 1,1 milioi kilo antxoa deskargatu dituzte, eta 2 milioi kilo berdel, gehiena aste honetan. Eusko Label etiketa eramango du berdelak. | Baxurako arrantzak indartsu hasi du antxoaren eta berdelaren kanpaina. Bizkaiko eta Gipuzkoako lonjetan 1,1 milioi kilo antxoa deskargatu dituzte, eta 2 milioi kilo berdel, gehiena aste honetan. Eusko Label etiketa eramango du berdelak. | Egunotan irribarre handi batekin porturatzen ari dira Bizkaiko eta Gipuzkoako baxurako arrantzaleak. Kofradiek jakinarazi dutenez, harrapaketa handiak egin dituzte antxoaren eta berdelaren kanpainaren lehen egunetan: gehiena aste honetan, asteartetik ostegunera; guztira, 1,1 milioi kilo antxoa deskargatu dituzte Bizkai... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225683/menpekotasuna-gutxitzeko-energia-komunitateak-bultzatu-nahi-dituzte.htm | Ekonomia | Menpekotasuna gutxitzeko energia komunitateak bultzatu nahi dituzte | Udalbiltzak energia komunitateak osatzen laguntzeko gida bat aurkeztu du Antzuolan | Menpekotasuna gutxitzeko energia komunitateak bultzatu nahi dituzte. Udalbiltzak energia komunitateak osatzen laguntzeko gida bat aurkeztu du Antzuolan | Ukrainako gerrak eta larrialdi klimatikoak energiari buruzko gaiak lehen lerroan jarri ditu azken urtean. Euskal Herriak kanpoko energia iturriekiko duen «menpekotasunaz» jakitun, tokiko energia komunitateak bultzatzea ezinbestekoa dela uste du Udalbiltzak. Hori dela eta, gida bat osatu du herritarrentzat, enpresentzat... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225684/gutun-zuriak-anjel-lertxundi-eta-cristina-rivera-saritu-ditu.htm | Kultura | Gutun Zuriak Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera saritu ditu | Bilboko literatur jaialdiak bigarrengoz banatu ditu BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko sariak, euskal autoreei eta nazioartekoei aitortza adierazteko. | Gutun Zuriak Anjel Lertxundi eta Cristina Rivera saritu ditu. Bilboko literatur jaialdiak bigarrengoz banatu ditu BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko sariak, euskal autoreei eta nazioartekoei aitortza adierazteko. | Bi idazle dira aurtengo BBK Gutun Zuria Bilbao ohorezko sariaren onuradunak: Anjel Lertxundi (Orio, Gipuzkoa, 1948) eta Cristina Rivera (Matamoros, Mexiko, 1964). Goizean omendu dituzte, Bilboko Azkuna zentroko atarian egindako emanaldi batean. Makila bat jaso dute biek garaikur modura, Bilboko alkate Juan Mari Aburto,... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225685/gizon-bat-atxilotu-dute-antsoainen-andre-batekin-etxean-gotortu-ostean.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Antsoainen, andre batekin etxean gotortu ostean | Emakume horrengandik urruntzeko agindua du gizonak. Emakumeen aurkako indarkeria egotzita, bi gizon atxilotu dituzte Tuteran eta Lizarraldean. | Gizon bat atxilotu dute Antsoainen, andre batekin etxean gotortu ostean. Emakume horrengandik urruntzeko agindua du gizonak. Emakumeen aurkako indarkeria egotzita, bi gizon atxilotu dituzte Tuteran eta Lizarraldean. | Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du Antsoainen (Nafarroa), emakume batekin etxean gotortu eta gero. Emakume horrengandik urruntzeko agindua du gizonak. Erasoa aste honetan gertatu da; oraingoz, ez dute informazio gehiago eman.
Ez da indarkeria matxistagatik asteon Nafarroan atxilotu duten pertsona bakarra. Emakumee... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225686/ehuko-ikasle-batzuek-salatu-dute-ikasgai-bat-gazteleraz-ematera-behartuko-dituztela.htm | Gizartea | EHUko ikasle batzuek salatu dute ikasgai bat gazteleraz ematera behartuko dituztela | Ekonomia graduko bigarren mailako Gastu Publikoa ikasgaiko ikasleek kexa bat aurkeztu dute. Gaztelerazko ikasleak irakaslerik gabe geratu dira, eta 70 ikasle euskaldun eta haien irakaslea behartuko dituzte gaztelaniaz egitera, bi lerroak bateratzeko. | EHUko ikasle batzuek salatu dute ikasgai bat gazteleraz ematera behartuko dituztela. Ekonomia graduko bigarren mailako Gastu Publikoa ikasgaiko ikasleek kexa bat aurkeztu dute. Gaztelerazko ikasleak irakaslerik gabe geratu dira, eta 70 ikasle euskaldun eta haien irakaslea behartuko dituzte gaztelaniaz egitera, bi lerro... | EHUko Ekonomiako euskarazko lerroko ikasle batzuek salatu dute asteazkenetik Gastu Publikoa ikasgaia gazteleraz ematera behartuko dituztela. Sarrikoko fakultateko (Bilbo) ikasleak dira, eta bigarren mailako ikasgaia da Gastu Publikoa. Etxahun Artetxe ikasleak azaldu duenez, gaztelerazko lerroko irakasleak utzi egin du ... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225687/errepublikarekin-jokatu-zutenak-ezkutatzea-eta-frankistekin-ariturikoak-aipatzea-egotzi-diote-osasunari.htm | Kirola | Errepublikarekin jokatu zutenak ezkutatzea eta frankistekin ariturikoak aipatzea egotzi diote Osasunari | Oroimen demokratikoaren legeari «bistadizoa» emateko gomendatu diote taldeari. | Errepublikarekin jokatu zutenak ezkutatzea eta frankistekin ariturikoak aipatzea egotzi diote Osasunari. Oroimen demokratikoaren legeari «bistadizoa» emateko gomendatu diote taldeari. | David Garcia Osasunako jokalaria deitu dute, gaur, lehen aldiz Espainiako selekzioarekin aritzeko. Hori dela eta, taldeak mezu bat zabaldu du sare sozialetan. Garcia «Osasunaren Historian» Espainiako selekzioarekin jokatzera deituriko «hamargarren» jokalaria dela, adierazi du taldeak horretan, eta irudiaren azpian zerr... |
2023-3-17 | https://www.berria.eus/albisteak/225688/jorge-edwards-idazle-txiletarra-hil-da-91-urterekin.htm | Kultura | Jorge Edwards idazle txiletarra hil da, 91 urterekin | Eleberriak, ipuinak eta saiakerak idatzi zituen, eta diplomazialaria ere izan zen | Jorge Edwards idazle txiletarra hil da, 91 urterekin. Eleberriak, ipuinak eta saiakerak idatzi zituen, eta diplomazialaria ere izan zen | XX. mendeko idazle ezagunenetariko bat izan zen Edwards bere herrialdean; 50eko belaunaldia izenez ezaguna zen idazle taldearen parte izan zen. Txileko Unibertsitateko Zuzenbide Eskolan eta unibertsitate bereko Institutu Pedagogikoan ikasi zuen, eta graduondoko prestakuntza egin zuen, ondoren, Princetongo Unibertsitate... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225689/bolada-txarra-amaitu-du-athleticek-valladoliden.htm | Kirola | Bolada txarra amaitu du Athleticek Valladoliden | Garaipena lortu du Athleticek Valladoliden. Iñigo Martinez, Gorka Guruzeta eta Mikel Vesga izan dira golegileak. | Bolada txarra amaitu du Athleticek Valladoliden. Garaipena lortu du Athleticek Valladoliden. Iñigo Martinez, Gorka Guruzeta eta Mikel Vesga izan dira golegileak. | Gogorra izan zen Athleticeko zaleentzat iragan asteko partida. Zuri-gorriek 0-1 galdu zuten etxean Bartzelonaren aurka, eta azken minutuetan baliorik gabe utzi zuen epaileak Iñaki Williamsek berdinketa ezartzeko sartutako gola. Zuri-gorriak, baina, ederki altxatu dira jasotako kolpetik. Partida osoa jokatuta irabazi du... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225720/moto-gidari-bat-hil-da-donostian.htm | Gizartea | Moto gidari bat hil da Donostian | Moto gidari bat hil da Donostian. | Donostiako Udalak jakinarazi duenez, atzo 51 urteko moto gidari bat hil zen istripu batean. 20:45ean izan zen ezbeharra, Trintxerpetik Garberara doan G-20 errepidean, Irunerako noranzkoan. Suhiltzaileen parkearen parean izan zen istripua. Handik pasatzen ari zen beste gidari batek eman zuen horren berri. Moto gidaria l... | |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225721/astelehenean-aztertuko-dituzte-macronen-kontrako-zentsura-mozioak.htm | Ekonomia | Astelehenean aztertuko dituzte Macronen kontrako zentsura mozioak | Bart ere istilu larriak izan dira Frantziako hainbat hiritan. 12:00etan Intersindikalak deituta protesta hasi dute Baionan. Ostegunerako grebara deitu dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. | Astelehenean aztertuko dituzte Macronen kontrako zentsura mozioak. Bart ere istilu larriak izan dira Frantziako hainbat hiritan. 12:00etan Intersindikalak deituta protesta hasi dute Baionan. Ostegunerako grebara deitu dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. | Frantziako Gobernuak erretretaren erreforma 49.3 artikularen bidez onartu ostean, Asanblea Nazionalak astelehenean aztertuko ditu Emmanuel Macron presidentearen kontra aurkeztu dituzten bi zentsura mozioak. LIOT zentristak aurkeztu du horietako bat; Bertrand Pancherrek eta beste 90 legebiltzarkidek sinatu dute. Marine ... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225722/pantailak-euskaraz-ekimenak-abestia-eta-bideoklipa-aurkeztu-ditu.htm | Bizigiro | Pantailak Euskaraz ekimenak abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu | Josu Bergarak eta Oihane Bartrak sortu dute abestia eta hainbata musikarik eta aktorek hartu dute parte bideoklipean | Pantailak Euskaraz ekimenak abestia eta bideoklipa aurkeztu ditu. Josu Bergarak eta Oihane Bartrak sortu dute abestia eta hainbata musikarik eta aktorek hartu dute parte bideoklipean | Pantailak Euskaraz ekimenak abesti bat eta bideoklip bat aurkeztu ditu gaur, Donostian. Abestia Josu Bergarak eta Oihane Bartrak sortu dute. Bideoklipean hainbat musikari eta aktorek hartu dute parte, eta , Bergararekin batera, Sara Cozar aktorea eta Iñaki Ortiz de Villalba egon dira gaurko aurkezpenean oholtzan. Euska... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225723/foro-sozial-iraunkorrak-bere-ibilbidea-bukatu-du-donostiako-jardunaldian.htm | Politika | Foro Sozial Iraunkorrak bere ibilbidea bukatu du Donostiako jardunaldian | Ikasitakoak datorrenari utzita agur esan dio zazpi urteko ziklo bati; ikaskuntzak plazaratu dituzte Foro Sozialean aritutakoek, Kursaalean egindako agerraldian. | Foro Sozial Iraunkorrak bere ibilbidea bukatu du Donostiako jardunaldian. Ikasitakoak datorrenari utzita agur esan dio zazpi urteko ziklo bati; ikaskuntzak plazaratu dituzte Foro Sozialean aritutakoek, Kursaalean egindako agerraldian. | Foro Sozial Iraunkorrak «etorkizuneko erronkei aurre egiteko» hamabi ikaskuntza utzita amaitu du bere ibilbidea. Kursaalean, VI. eta azken Foro Sozialeko amaiera agerraldian, Agus Hernan eta Nekane Altzelai eledunek adierazi dute foroaren ibilbidea «oso emankorra» izan dela, baina nabarmendu dute oraindik urratsak gera... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225724/nafarroan-aldaketak-beste-bultzada-bat-behar-duela-aldarrikatu-du-aznalek.htm | Politika | Nafarroan aldaketak «beste bultzada bat» behar duela aldarrikatu du Aznalek | Baluarten egindako ekitaldian, EH Bilduk foru hauteskundeetarako egitarauaren oinarriak aurkeztu ditu | Nafarroan aldaketak «beste bultzada bat» behar duela aldarrikatu du Aznalek. Baluarten egindako ekitaldian, EH Bilduk foru hauteskundeetarako egitarauaren oinarriak aurkeztu ditu | Hurrengo legealdiari begirako lehentasunak eta oinarriak plazaratu ditu EH Bilduk, Iruñeko Baluarte jauregian. Koalizioko ordezkariek, atalka, hauteskunde programaren ideiak laburbildu dituzte.
Ekitaldian, halaber, Laura Aznal Nafarroako lehendakarigaiak hartu du hitza.
Aznalek nabarmendu duenez «premiazkoa da egoera... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225725/pentsioen-erreforma-motz-gelditzen-dela-aldarrikatu-du-pentsiodunen-mugimenduak.htm | Ekonomia | Pentsioen erreforma motz gelditzen dela aldarrikatu du pentsiodunen mugimenduak | Milaka pertsona bildu dira Bilboko kaleetan 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko | Pentsioen erreforma motz gelditzen dela aldarrikatu du pentsiodunen mugimenduak. Milaka pertsona bildu dira Bilboko kaleetan 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko | Euskal Herriko pentsiodunen mugimenduak ozen esan du Bilboko kaleetan Espainiako Gobernuak pentsioak erreformatzeko diseinaturiko lege dekretuko berrikuntzak ez direla aski berientzat. «Erreforma hau ez da duela bost urte mugimendu bezala sortu ginenetik eskatzen eta defendatzen ari garena», aldarrikatu du Ana Agirre b... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225726/abortatzeko-pilulak-debekatu-ditu-wyomingeko-gobernadoreak.htm | Mundua | Abortatzeko pilulak debekatu ditu Wyomingeko gobernadoreak | Legea uztailean sartuko da indarrean, eta sei hilabete arteko espetxe zigorra jaso dezake hura urratzen duenak. | Abortatzeko pilulak debekatu ditu Wyomingeko gobernadoreak. Legea uztailean sartuko da indarrean, eta sei hilabete arteko espetxe zigorra jaso dezake hura urratzen duenak. | Wyoming ez da AEBetako lehen estatua abortatzeko pilulak debekatzen dituena, baina bai debeku hori lege batean jasotzen duena, etorkizun batean erabaki hori indargabetzea zailduz. Atzo berretsi zuen neurria estatuko gobernadore Mark Gordonek, baita erabakia defendatu ere: «Uste dut bizitza oro sakratua dela eta guztiek... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225727/bbvak-gerra-industria-finantzatzen-duela-salatu-du-kem-mocek.htm | Gizartea | BBVAk «gerra industria finantzatzen» duela salatu du KEM-MOCek | Talde antimilitaristak protesta ekintza bat egin du gaur BBVAk Bilbon duen egoitzaren aurrean. Salatu du bankuak 5.421 milioi euro bideratu dituela arma industriara. | BBVAk «gerra industria finantzatzen» duela salatu du KEM-MOCek. Talde antimilitaristak protesta ekintza bat egin du gaur BBVAk Bilbon duen egoitzaren aurrean. Salatu du bankuak 5.421 milioi euro bideratu dituela arma industriara. | KEM-MOC Bilboko talde antimilitaristak ekintza bat egin du gaur BBVAk Bilboko Kale Nagusian duen egoitzaren aitzinean, bankuak «gerra industria finantzatzen» duela salatzeko. Ekintzaileek tindu gorriz zikindu dituzte euren buruak BBVAren etekinak «odolez zikinduak» direla adierazteko, eta 500 euroko billeteekin garbitz... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225728/brebetaren-zientzietako-azterketa-euskaraz-egin-ahalko-dute-seaskako-ikasleek.htm | Gizartea | Brebetaren zientzietako azterketa euskaraz egin ahalko dute Seaskako ikasleek | Vicent Bru diputatuak eman du albistea sare sozialetan. Orain arte Matematiketako eta Historia-Geografiako azterketak egin zitzaketen euskaraz, baina ez zientzietakoa. | Brebetaren zientzietako azterketa euskaraz egin ahalko dute Seaskako ikasleek. Vicent Bru diputatuak eman du albistea sare sozialetan. Orain arte Matematiketako eta Historia-Geografiako azterketak egin zitzaketen euskaraz, baina ez zientzietakoa. | Urte luzeko borrokak eman du fruitua: Seaskako ikasleek euskaraz egin ahal izango dute aurten brebetaren zientzietako azterketa. Hala iragarri du gaur Vicent Bru Frantziako Asanbleako diputatuak, sare sozialetan. Pap Ndiaye Hezkuntza ministroak hartutako erabakia txalotu du Burk, eta adierazi azterketa euskaraz egitea ... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225729/sebas-gurtubai-eta-zigor-blanco-aske-geratu-dira-hogei-urteko-espetxealdia-beteta.htm | Politika | Sebas Gurtubai eta Zigor Blanco aske geratu dira, hogei urteko espetxealdia beteta | Zigorraren hiru laurdenak aspaldi beteta zituzten bi presoek, baina osorik bete dute espetxe zigorra. Darocako (Espainia) espetxetik atera da Gurtubai, eta Basaurikotik (Bizkaia) Blanco. | Sebas Gurtubai eta Zigor Blanco aske geratu dira, hogei urteko espetxealdia beteta. Zigorraren hiru laurdenak aspaldi beteta zituzten bi presoek, baina osorik bete dute espetxe zigorra. Darocako (Espainia) espetxetik atera da Gurtubai, eta Basaurikotik (Bizkaia) Blanco. | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Sebas Gurtubai eta Zigor Blanco euskal presoak aske geratu dira hogei urteko espetxealdia beteta. Bilbokoa da Gurtubai eta Trapagarangoa (Bizkaia) Blanco. 2003.urtean espetxeratu zituzten biak ala biak. Hogei urteko kartzela zigorra ezarri zieten, 2001ean Portugaleten (Bizkaia) ETAk... |
2023-3-18 | https://www.berria.eus/albisteak/225730/lasok-eta-imazek-oso-gertu-dute-finala.htm | Kirola | Lasok eta Imazek oso gertu dute finala | Baikokoek Elordiri eta Zabaletari irabazi diete, eta finala jokatuko dute, bihar Altuna III.ak eta Tolosak Peña II.ari eta Mariezkurrena II.ari irabazten badiete | Lasok eta Imazek oso gertu dute finala. Baikokoek Elordiri eta Zabaletari irabazi diete, eta finala jokatuko dute, bihar Altuna III.ak eta Tolosak Peña II.ari eta Mariezkurrena II.ari irabazten badiete | Hiru kilometro daude Iruñeko Labrit pilotalekutik Nafarroa Arena pabiloira. Hango frontoian jokatuko dute apirilaren 2an Eskuzko Pilota Enpresen Ligako (EPEL) Binakako Txapelketako finala; lehen aldiz jokatuko da han binakakoaren finala. Hara iristeko bidearen zati handi bat egina dute Unai Lasok eta Ander Imazek. Bi p... |
2023-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/225761/gogotik-lan-eginda-irabazi-dio-realak-elxi.htm | Kirola | Gogotik lan eginda irabazi dio Realak Elxi | Lehen zatian ez dute ate aurrean asmatu txuri-urdinek, baina bai bigarrengoan. Kubo eta Barrenetxea izan dira golegileak. Laugarren postuari eusten diote. | Gogotik lan eginda irabazi dio Realak Elxi. Lehen zatian ez dute ate aurrean asmatu txuri-urdinek, baina bai bigarrengoan. Kubo eta Barrenetxea izan dira golegileak. Laugarren postuari eusten diote. | Garaipena behar zuen Realak, eta lortu du. Imanol Algualcilen taldea ez da une gozoa bizitzen ari, eta gaur ezin zuen hutsik egin: azken sailkatua jaso du etxean, Elx, bai ala bai irabazi beharreko partidan. Eta egin du, Take Kubok eta Ander Barrenetxeak bigarren zatian sartutako golei esker.
Donostian aste osoa zeram... |
2023-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/225762/osasunak-kolpea-hartu-du-sadarren.htm | Kirola | Osasunak kolpea hartu du Sadarren | Aurkari zuzena da Vila-Real, eta Chukwuezeren eta Moralesen bi goli esker nagusitu da. Gorritxoek bi hilabete daramatzate Sadarren irabazi gabe. | Osasunak kolpea hartu du Sadarren. Aurkari zuzena da Vila-Real, eta Chukwuezeren eta Moralesen bi goli esker nagusitu da. Gorritxoek bi hilabete daramatzate Sadarren irabazi gabe. | Olatuaren osteko zulotik atera ezinik dabil Osasuna. Gorritxoek Europan sartzeko lehian dabilen aurkari zuzen bat jaso dute gaur Sadarren, Vila-Real, eta egurra jaso dute: 0-3 nagusitu da Herrialde Katalanetako taldea. Osasunak bi hilabete daramatza ligan etxean irabazi gabe; azkenekoa urtarrilaren 14an izan zen, Mallo... |
2023-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/225763/altunak-eta-tolosak-egin-dituzte-etxeko-lanak.htm | Kirola | Altunak eta Tolosak egin dituzte etxeko lanak | Binakako txapelketako finalean dira Laso eta Imaz, eta datorren igandean erabakiko dira beste finalistak: Altuna-Tolosa edo Elordi-Zabaleta. Kanpoan geratu dira Peña eta Mariezkurrena. | Altunak eta Tolosak egin dituzte etxeko lanak. Binakako txapelketako finalean dira Laso eta Imaz, eta datorren igandean erabakiko dira beste finalistak: Altuna-Tolosa edo Elordi-Zabaleta. Kanpoan geratu dira Peña eta Mariezkurrena. | Neurketarik onena jokatu gabe, txapelketan jarraitzeko behar zuten garaipena eskuratu dute Eibarren (Gipuzkoa) Jokin Altunak eta Xabi Tolosak. Eurak izan dira bikote sendoena gaur. 22-15 irabazi dute Peña II.aren eta Mariezkurrena II.aren aurka, eta datorren astean nor baino nor ariko dira Elordi-Zabaletaren kontra; ir... |
2023-3-19 | https://www.berria.eus/albisteak/225764/pedro-asua-milizianoaren-gorpuzkiak-bueltatu-dituzte-galdakaora.htm | Gizartea | Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak bueltatu dituzte Galdakaora | 1938an fusilatu zuten galdakoztarra, Jakan. Aranzadik duela bost hilabete aurkitu zituen haren gorpuzkiak, eta horiek itzultzeko ekitaldia egin dute gaur. Galdakaon «duintasunaren kolunbario bat» egingo dutela iragarri dute. | Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak bueltatu dituzte Galdakaora. 1938an fusilatu zuten galdakoztarra, Jakan. Aranzadik duela bost hilabete aurkitu zituen haren gorpuzkiak, eta horiek itzultzeko ekitaldia egin dute gaur. Galdakaon «duintasunaren kolunbario bat» egingo dutela iragarri dute. | «Zirkulu bat itxi da»: 85 urteren ostean, ekarri dituzte Galdakaora (Bizkaia) Pedro Asua milizianoaren gorpuzkiak. Espainiako gerran fusilatu zuten galdakoztarra, 1938ko otsailaren 7an. 21 urte zituen. Urte luzez ezer gutxi zekien familiak Asuari buruz, baina haren iloba txiki Josu Larreak senidea non zen ikertzeari ek... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.