date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/225965/energia-trantsizioan-norantz-joan-nahi-dugun-jakitearekin-ez-da-aski-bidea-nola-egin-erabaki-behar-dugu.htm
albisteak
«Energia trantsizioan norantz joan nahi dugun jakitearekin ez da aski, bidea nola egin erabaki behar dugu»
Mundu mailako erronkei tokikotik heltzeko urratsak egiten dabil azken urteotan Oñatiko Udala, hainbaten artean, Onaro telekomunikazio operadorea eta Oñatiko Energia Plana sortuta.
«Energia trantsizioan norantz joan nahi dugun jakitearekin ez da aski, bidea nola egin erabaki behar dugu». Mundu mailako erronkei tokikotik heltzeko urratsak egiten dabil azken urteotan Oñatiko Udala, hainbaten artean, Onaro telekomunikazio operadorea eta Oñatiko Energia Plana sortuta.
Oinarrizko zerbitzuak tokikotik lantzeko erabakia du hartua Oñatiko Udalak. Hori horrela, esangura handiko bi egitasmo abiarazi ditu azken urteotan: Onaro telekomunikazio operadorea eta Oñatiko Energia Plana. Bada, horren inguruan jardun du Izaro Elorza Arregi (Oñati, 1983) Oñatiko alkateak. Besteren artean, mundu mail...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225966/mutualitateek-langileen-osasun-arreta-osoa-euren-gain-hartzea-eskaini-diete-gobernuei.htm
Ekonomia
Mutualitateek langileen osasun arreta osoa euren gain hartzea eskaini diete gobernuei
Langileen patologia guztiak kudeatzeko prest agertu dira, osasun zerbitzu publikoen itxaron zerrendak laburtzeko eta bajak «alferrik luzatzea» eragozteko. LAB sindikatuak baieztatu du Nafarroako Gobernuari iritsi zaiola, eta ziurtzat jotzen du Jaurlaritzak ere jaso duela.
Mutualitateek langileen osasun arreta osoa euren gain hartzea eskaini diete gobernuei. Langileen patologia guztiak kudeatzeko prest agertu dira, osasun zerbitzu publikoen itxaron zerrendak laburtzeko eta bajak «alferrik luzatzea» eragozteko. LAB sindikatuak baieztatu du Nafarroako Gobernuari iritsi zaiola, eta ziurtzat...
AMAT Espainiako Lan Istripuetarako Mutualitateen Patronalak haien eragin ahalmena asko handituko lukeen akordio bat eskaini die Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari. LAB sindikatuak lortu duen akordioaren zirriborroaren arabera, langile batek «kontingentzia arrunt» bategatik baja hartuko balu, Mutualitateak ku...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225967/euskara-batuaren-aldeko-giza-katea-egin-dute-7000-lagunek.htm
Gizartea
Euskara batuaren aldeko giza katea egin dute 7.000 lagunek
Errenteria eta Donostia artean egin dute omenaldia, Euskaltzaindiak eta Ikastolak Herriari taldeak antolatuta; 8.226 metro luze izan da. «Eskerrik asko egunero euskara koloreztatzeagatik», esan dute ikasleek.
Euskara batuaren aldeko giza katea egin dute 7.000 lagunek. Errenteria eta Donostia artean egin dute omenaldia, Euskaltzaindiak eta Ikastolak Herriari taldeak antolatuta; 8.226 metro luze izan da. «Eskerrik asko egunero euskara koloreztatzeagatik», esan dute ikasleek.
Euskara batuaren aldeko giza kate bat egin dute Donostia eta Errenteria artean, Ikastolak Herriari egitasmoak eta Euskaltzaindiak antolatuta. Batasunaren bidean izena jarri diote omenaldiari, eta gutxienez 7.000 lagun bildu ditu. Hain zuzen, Euskal Herri osoko 50 ikastola inguruk hartu dute parte. Kaleak, plazak eta be...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/225968/harpeak-ezagutarazteko-eguna.htm
Bizigiro
Harpeak ezagutarazteko eguna
Bizkaitik Baxenabarrera, zortzi harpek osatzen dute Lurpea elkartea. Harpeen edo Koben Eguna antolatu dute hamahirugarren aldikoz, gaurko eta biharko. Diotenez, euskal herritarrek berek guti baizik ez dituzte ezagutzen bisita daitezkeen lurpe horiek. Horregatik, horien fama hedatu nahi dute asteburuan.
Harpeak ezagutarazteko eguna. Bizkaitik Baxenabarrera, zortzi harpek osatzen dute Lurpea elkartea. Harpeen edo Koben Eguna antolatu dute hamahirugarren aldikoz, gaurko eta biharko. Diotenez, euskal herritarrek berek guti baizik ez dituzte ezagutzen bisita daitezkeen lurpe horiek. Horregatik, horien fama hedatu nahi dut...
Euskal Herriko zortzi harpe ezagun biltzen ditu Lurpea elkarteak. Bat Bizkaikoa da, bi Gipuzkoakoak, hiru Nafarroakoak, bat Lapurdikoa eta beste bat Baxenabarrekoa. Mugarik gabeko lurpea leloarekin, harpe horien ezagutaraztea dute helburu elkarlanetik. Aurten, hamahirugarren aldikoz antolatu dute Koben Eguna. Gaur eta ...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225969/ezizena-txiki-ibilbidea-handi.htm
albisteak
Ezizena Txiki, ibilbidea handi
Neguko Kiroletako Euskal Federazioan zuen ardura utzi berritan, Miguel Angel Plazas ‘Txiki’ omendu dute Tolosako Alpino Uzturre elkartekoek, urteotako ekarpenagatik.
Ezizena Txiki, ibilbidea handi. Neguko Kiroletako Euskal Federazioan zuen ardura utzi berritan, Miguel Angel Plazas ‘Txiki’ omendu dute Tolosako Alpino Uzturre elkartekoek, urteotako ekarpenagatik.
«Garrantzi handiegia ematen ari zarete», esan du Miguel Angel Plazas Txiki-k berak (Tolosa, 1961). «Omenaldia baino gehiago, ezusteko agur ekitaldi bat izan zen, oso hunkigarria, baina ez nuke esango omenaldia izan zenik. Omenaldi bat jasotzeko gizarteari ekarpen bat egin behar diozula uste dut, eta nik ez dut halakori...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/225970/benetako-min-amaigabea.htm
Gizartea
Benetako min amaigabea
Sei emakumek Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute, eritasun horren berri emateko. Salatu dute oraindik ere gaixotasun «ikusezin» bat dela, eta zalantzan jartzen dela sufritzen dutenen hitza.
Benetako min amaigabea. Sei emakumek Asenna Nafarroako Endometriosi Elkartea sortu dute, eritasun horren berri emateko. Salatu dute oraindik ere gaixotasun «ikusezin» bat dela, eta zalantzan jartzen dela sufritzen dutenen hitza.
Ongi ulertzen dute elkar; batek ezaguna duelako bertzearen mina; ezaguna duelako medikuen, lagunen eta zenbait senideren ulertu ezina. “Hilekoak eragindako oinazea bertzerik ez da; eutsi beharko diozu”. Esaldi hori hamaika aldiz entzun behar izan dute biek, eta, entzun duten bakoitzean, mina sakonago sentitu dute: “Min...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225971/enpresen-mozkina-soldatapekoen-errenta-halako-bi-hazi-da-nafarroan.htm
Ekonomia
Enpresen mozkina soldatapekoen errenta halako bi hazi da Nafarroan
Nafarroako barne produktu gordina %4,3 hazi zen iaz. Barne kontsumoak eta ostalaritzak eutsi zioten ekonomiari urtearen amaieran.
Enpresen mozkina soldatapekoen errenta halako bi hazi da Nafarroan. Nafarroako barne produktu gordina %4,3 hazi zen iaz. Barne kontsumoak eta ostalaritzak eutsi zioten ekonomiari urtearen amaieran.
Europako Banku Zentralak berak egin du oharra: 2022an, inflazioaren motorretako bat ez da izan soldaten igoera, enpresen irabazi marjinen igoera baizik. Inflazioaren zama partekatzeko eskatu zien Christine Lagarde EBZko presidenteak enpresei, eta atzo gai horrekin «adi» egongo zela iragarri zuen Nadia Calviño Espainiak...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/225972/nafarroako-gobernuak-akordioa-sinatu-du-uemarekin-euskara-sustatzeko.htm
Gizartea
Nafarroako Gobernuak akordioa sinatu du UEMArekin euskara sustatzeko
Udalerri euskaldunen mankomunitateak 30.000 euro jasoko ditu hitzarmenari esker, euskararen erabilerarako planak egiteko; herrialdeko bertze bi herri batuko dira gaur UEMAra.
Nafarroako Gobernuak akordioa sinatu du UEMArekin euskara sustatzeko. Udalerri euskaldunen mankomunitateak 30.000 euro jasoko ditu hitzarmenari esker, euskararen erabilerarako planak egiteko; herrialdeko bertze bi herri batuko dira gaur UEMAra.
“Nafarroako Gobernuaren diruari esker, UEMAko kide diren herrialde horretako udalerrietan euskara biziberritzeko urratsak egiteko zenbait proiektu aurrera eramatea lortuko dugu”. Iraitz Lazkano UEMA Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko lehendakariarenak dira hitzak. Lehendabiziko aldiz, Nafarroako Gobernuarekin hitzarm...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225973/aebek-11-lagun-hil-dituzte-sirian-laquoiranen-talde-aliatu-batenraquo-erasoari-erantzunez.htm
Mundua
AEBek 11 lagun hil dituzte Sirian, «Iranen talde aliatu baten» erasoari erantzunez
Washingtonek Siria ekialdeko azpiegitura batzuk bonbardatu ditu, Iranen hurbileko talde militar batenak direla argudiatuta. Bart drone eraso batean AEBetako herritar bat hiltzea egotzi diote talde horri.
AEBek 11 lagun hil dituzte Sirian, «Iranen talde aliatu baten» erasoari erantzunez. Washingtonek Siria ekialdeko azpiegitura batzuk bonbardatu ditu, Iranen hurbileko talde militar batenak direla argudiatuta. Bart drone eraso batean AEBetako herritar bat hiltzea egotzi diote talde horri.
AEBetako armadak zenbait azpiegitura bonbardatu ditu bart Siria ekialdean, eta 11 lagun hil ditu, gutxienez. Pentagonoak azaldu duenez, Iranek babestutako talde miliziano baten aurkako operazioa izan da, AEBen base batek bart jasan duen drone eraso bati erantzuteko egina. Operazio horretan, AEBetako herritar bat hil da...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/225974/museoak-izango-du-arrantza-kultura-bizirik-mantentzeko-funtzioa.htm
Gizartea
«Museoak izango du arrantza kultura bizirik mantentzeko funtzioa»
Lau hamarkada eman ditu Aingeru Astuik Bermeoko Arrantzaleen Museoko zuzendari karguan. Aurrez, marinel ere aritu zen. Afizioa eta ofizioa, biak uztartzeko aukera eman dio itsasoak.
«Museoak izango du arrantza kultura bizirik mantentzeko funtzioa». Lau hamarkada eman ditu Aingeru Astuik Bermeoko Arrantzaleen Museoko zuzendari karguan. Aurrez, marinel ere aritu zen. Afizioa eta ofizioa, biak uztartzeko aukera eman dio itsasoak.
“Ezeren faltarik gabe, erretiro atsegina” disfrutatzen ari da Aingeru Astui (Bermeo, 1958). 38 urtez Bermeoko Ertzilla dorrea izan du haren bigarren etxea: Arrantzaleen Museoko zuzendaria izan da urte horietan guztietan. Kostaldekoa izanik, txikitatik izan du harremana itsasoarekin, eta, bereziki, bapore arrantzarekiko...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/225975/parte-hartzeko-beste-modu-bat.htm
Gizartea
Parte hartzeko beste modu bat
Gipuzkoako Herritarren Batzarrak klima aldaketari eta nekazaritzari buruzko gomendio sorta bat egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari; horri erantzunez, zer konpromiso hartuko dituen zehaztu du aldundiak. Batzar hori sortu den lehen aldia izan da, eta sustatzaileak pozik agertu dira emaitzarekin.
Parte hartzeko beste modu bat. Gipuzkoako Herritarren Batzarrak klima aldaketari eta nekazaritzari buruzko gomendio sorta bat egin dio Gipuzkoako Foru Aldundiari; horri erantzunez, zer konpromiso hartuko dituen zehaztu du aldundiak. Batzar hori sortu den lehen aldia izan da, eta sustatzaileak pozik agertu dira emaitzar...
Galdera bat eman zieten Gipuzkoako Herritarren Batzarra osatu duten 32 kideei: “Nola bermatu dezakegu Gipuzkoako nekazaritza jarduera klima larrialdiari aurre egiteko?”. Galdera horretatik abiatuta, Gipuzkoako Foru Aldundiarentzako gomendio sorta bat prestatzea zen batzarraren zeregina. Egin zuen, eta aurkeztu ere bai,...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225976/mariasun-landa-omenduko-dute-gaur-geure-gelatik-azokan.htm
Kultura
Mariasun Landa omenduko dute gaur Geure Gelatik azokan
Azkoitiko Maxixatzen elkarteak antolatzen du emakume idazleen liburu azoka, eta gaur arratsaldean irekiko ditu ateak. Liburu aurkezpenak, jendaurreko irakurketak eta beste egongo dira bihar iluntzera bitartean.
Mariasun Landa omenduko dute gaur Geure Gelatik azokan. Azkoitiko Maxixatzen elkarteak antolatzen du emakume idazleen liburu azoka, eta gaur arratsaldean irekiko ditu ateak. Liburu aurkezpenak, jendaurreko irakurketak eta beste egongo dira bihar iluntzera bitartean.
Duela hemezortzi urte antolatu zuen Azkoitiko (Gipuzkoa) Maxixatzen euskara elkarteak Geure Gelatik liburu azoka lehen aldiz, eta, hamar urte pasako etenaren ondotik, iaz jarri zuten ostera martxan. Itzulera «arrakastatsua» izan zen, antolatzaileen arabera, eta aurtengo azokari bultzada eman dio horrek. Iaz liburu salm...
2023-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/225977/ostiraletako-abisuaren-zain.htm
Gizartea
Ostiraletako abisuaren zain
Haurrentzako euskarazko edukiak Telegram eta Whatsapp kanaletatik zabaltzeari ekin dio Klik Euskaraz Txiki taldeak. Mila jarraitzaile baino gehiago ditu dagoeneko bi sareetan.
Ostiraletako abisuaren zain. Haurrentzako euskarazko edukiak Telegram eta Whatsapp kanaletatik zabaltzeari ekin dio Klik Euskaraz Txiki taldeak. Mila jarraitzaile baino gehiago ditu dagoeneko bi sareetan.
Sakelako gailuetara zenbat “zabor” iristen zitzaien ikusita, haurrei begirako euskarazko edukiak errazteko lan egitea erabaki zuten. “Haurrek egunerokoan dituzte erdarak. Zer esanik ez sare sozialetan eta zabalkunde taldeetan. Hori irauli nahi genuen. Horrela sortu genuen gure egitasmoa, lasaitasunez”. Joseba Ulazia le...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225978/vatikanoa-bilboko-gotzainaren-barkamen-eskeaz-laquobikain-baina-ezin-da-horretara-mugaturaquo.htm
Gizartea
Vatikanoa, Bilboko gotzainaren barkamen eskeaz: «Bikain, baina ezin da horretara mugatu»
Bilboko gotzainak barkamena eskatuko die biktimei gaur arratsaldean katedralean eginen duten otoitz ekitaldian
Vatikanoa, Bilboko gotzainaren barkamen eskeaz: «Bikain, baina ezin da horretara mugatu». Bilboko gotzainak barkamena eskatuko die biktimei gaur arratsaldean katedralean eginen duten otoitz ekitaldian
Adingabeen Babeserako Vatikanoko Batzordeko kide Juan Carlos Cruzen ustez, Bilboko gotzain Joseba Segurak gaur eginen duen barkamen eskea «ekitaldi bikaina» izanen da, baina Eliza katolikoaren ardura «ezin da horretara mugatu, lege zibilak zigortutako krimenak baitira». Radio Euskadi irratian egin ditu adierazpen horie...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225979/gehituk-salatu-du-biktimen-soslaiak-ikerketari-eragin-diola-bilboko-hilketen-auzian.htm
Gizartea
Gehituk salatu du «biktimen soslaiak» ikerketari eragin diola Bilboko hilketen auzian
Elkarteak herri akusazio gisa dihardu 2021ean izandako homosexual eta bisexualen ustezko hilketei buruzko prozedura judizialetan. Zazpi kasu ikertzen ari dira, eta elkarteak eskatu du guztiak bateratu ditzatela. Gehituk gogor kritikatu du fiskaltza, ez baitu uste «egoki diren eginbide guztiak» egin direnik orain arte.
Gehituk salatu du «biktimen soslaiak» ikerketari eragin diola Bilboko hilketen auzian. Elkarteak herri akusazio gisa dihardu 2021ean izandako homosexual eta bisexualen ustezko hilketei buruzko prozedura judizialetan. Zazpi kasu ikertzen ari dira, eta elkarteak eskatu du guztiak bateratu ditzatela. Gehituk gogor kritika...
Gehitu Euskal Herriko lesbiana, gay, bisexual, trans eta intersexualen elkarteak herri akusazioa gisa aurkeztea erabaki zuen iazko uztailean, komunikabideek ezagutarazi zutenean ikerketa polizialak eta judizialak abian zeudela Bilbon gizon gay eta bisexualen aurka egindako ustezko hilketa eta ustezko hilketa saio batzu...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225980/munduko-seigarren-superordenagailu-kuantikoa-hartuko-du-ikerbasquek.htm
Gizartea
Munduko seigarren superordenagailu kuantikoa hartuko du Ikerbasquek
Eusko Jaurlaritzaren, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien eta IBMren arteko Basque Quantum proiektua aurkeztu dute Donostian.
Munduko seigarren superordenagailu kuantikoa hartuko du Ikerbasquek. Eusko Jaurlaritzaren, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien eta IBMren arteko Basque Quantum proiektua aurkeztu dute Donostian.
Basque Quantum izeneko aliantza aurkeztu dute gaur Donostian. Eusko Jaurlaritzaren, Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundien eta IBM enpresa teknologikoaren arteko proiektua da, eta horren bidez, munduko seigarren superordenagailu kuantikoa jarriko dute IBM-Euskadi Quantum Computational Center izeneko zentroan. Iker...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225981/euskal-selekzioa-munduko-txapelketan-lehiatuko-da-asteburuan.htm
albisteak
Euskal selekzioa munduko txapelketan lehiatuko da asteburuan
Hiru euskal bikote ariko dira Italiako Adamello Ski Raid proban, mendiko eskiko distantzia luzeko munduko txapelketan. Eskiatzaileek 40 kilometroko eta 3.300 metro desnibeleko ibilbide gogorra gainditu beharko dute.
Euskal selekzioa munduko txapelketan lehiatuko da asteburuan. Hiru euskal bikote ariko dira Italiako Adamello Ski Raid proban, mendiko eskiko distantzia luzeko munduko txapelketan. Eskiatzaileek 40 kilometroko eta 3.300 metro desnibeleko ibilbide gogorra gainditu beharko dute.
Hamabost herrialdetako 125 bikote –hau da, 250 eskiatzaile– lehiatuko dira bihar Italiako Adamello Ski Raid proban, distantzia luzeko bikotekako munduko txapelketan. Hala iragarri dute antolatzaileek beren webgunean. Eta 15 nazio horien artean izango da euskal selekzioa. Hain zuzen, hiru bikote hauek lehiatuko dira Tre...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225982/deutsche-banken-erorikoak-dardarka-jarri-ditu-burtsak-beste-egun-batez.htm
Ekonomia
Deutsche Banken erorikoak dardarka jarri ditu burtsak beste egun batez
Azkenean, %8,22ko galerekin amaitu du; Europako banku nagusietan %3 eta %6 artean. Alemaniako finantza erakundearen CDS berme aseguruak izugarri handitu dira azken egunetan, eta porrotaren mamua gero eta gertuago ikusten dute merkatuek.
Deutsche Banken erorikoak dardarka jarri ditu burtsak beste egun batez. Azkenean, %8,22ko galerekin amaitu du; Europako banku nagusietan %3 eta %6 artean. Alemaniako finantza erakundearen CDS berme aseguruak izugarri handitu dira azken egunetan, eta porrotaren mamua gero eta gertuago ikusten dute merkatuek.
Deutsche Bank Alemaniako banku nagusiaren akzioen balioa %15era arte erori dira ostiral goiz honetan burtsan, eta izua Europako gainerako banku nagusietara zabaldu da: %5etik gorako galerak pilatu dituzte ordu askotan. Burtsak ixterakoan, baina, kolpea leundu dute, eta Deustche Bankek -%8,22ean amaitu du. Europako ban...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225983/txinak-europari-eskatu-dio-jokatu-dezala-dagokion-rola-ukrainan-su-etena-gertatzeko.htm
Mundua
Txinak Europari eskatu dio jokatu dezala «dagokion rola», Ukrainan su etena gertatzeko
Pekinek uste du «adostasun estrategiko bat» lortu beharko lukeela Europarekin, horretarako oinarritzat hartuta menia bat bideratzea eta Ukrainako gerrari «irtenbide politiko bat» ematea. Von der Leyen eta Macron elkarrekin joango dira Txinara, apiril hasieran
Txinak Europari eskatu dio jokatu dezala «dagokion rola», Ukrainan su etena gertatzeko. Pekinek uste du «adostasun estrategiko bat» lortu beharko lukeela Europarekin, horretarako oinarritzat hartuta menia bat bideratzea eta Ukrainako gerrari «irtenbide politiko bat» ematea. Von der Leyen eta Macron elkarrekin joango di...
Europako herrialdeek ez dute interes handirik agertu Ukrainako auzia konponbidean jartzeko Txinak egindako planteamenduaren aurrean. Aliatuak izaki, eta proposamenean jasotakoa gorabehera, Bruselari iruditzen zaio Pekinek Mosku babestuko duela. Erreakzio hori ikusita, Pekinek uste du «adostasun estrategiko bat» lortu b...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225984/bi-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote-rahul-gandhi-indiako-oposizioko-buruari.htm
Mundua
Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote Rahul Gandhi Indiako oposizioko buruari
Narendra Modi lehen ministroaren aurkako difamazio iruzkinak egitea egozten diote. Lok Sabhatik, hau da, Indiako Parlamentuko behe ganberatik bota dute.
Bi urteko espetxe zigorra ezarri diote Rahul Gandhi Indiako oposizioko buruari. Narendra Modi lehen ministroaren aurkako difamazio iruzkinak egitea egozten diote. Lok Sabhatik, hau da, Indiako Parlamentuko behe ganberatik bota dute.
Gujarat (India) estatuko auzitegi batek hala aginduta, Indiako oposizioko lider Rahul Ghandi ez da aurrerantzean Lok Sabha Indiako Parlamentuko behe ganberako kide izango. Gainera, bi urteko espetxealdia ezarri diote, 2019ko hauteskunde orokorretako kanpainan zera esateagatik: «Zergatik da Modi lapur guztien abizena?»....
2023-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/225985/nafarroa-oinez-en-oztopo-proba-apirilaren-22an-izango-da.htm
albisteak
Nafarroa Oinez-en oztopo proba apirilaren 22an izango da
Nafarroa Oinez-ek antolatutako oztopo proba Etxarri Aranatzen izango da, apirilaren 22an, 14:00etan.
Nafarroa Oinez-en oztopo proba apirilaren 22an izango da. Nafarroa Oinez-ek antolatutako oztopo proba Etxarri Aranatzen izango da, apirilaren 22an, 14:00etan.
Oztopo proba gero eta jarraitzaile gehiago lortzen ari den lasterketa mota berezi bat da. Probaren erronka lasterka egin eta oztopoak gainditzea da, eta zailtasuna adinaren arabera egokituta dago. Adibidez, gazteentzat tirolina bat gainditzea edo ur bidoi baten azpitik pasatzea izan daitezke oztopoetako batzuk. Honetan...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225986/euskararen-aurkako-erasoei-aurre-egiteko-itun-sozial-eta-politiko-bat-proposatu-du-kontseiluak.htm
Gizartea
Euskararen aurkako erasoei aurre egiteko itun sozial eta politiko bat proposatu du Kontseiluak
Auzitegien «oldarraldiari» erantzuteko «biderik eraginkorrena» dela esan du Idurre Eskisabelek, eta aurreratu du elkarrizketak hasiko dituztela askotariko eragile sozial eta politikoekin.
Euskararen aurkako erasoei aurre egiteko itun sozial eta politiko bat proposatu du Kontseiluak. Auzitegien «oldarraldiari» erantzuteko «biderik eraginkorrena» dela esan du Idurre Eskisabelek, eta aurreratu du elkarrizketak hasiko dituztela askotariko eragile sozial eta politikoekin.
Euskalgintzaren Kontseilua «kezkatuta» dago euskararen biziberritzeari azkenaldian auzitegietatik egin dizkioten erasoekin: Irunen (Gipuzkoa) udaltzain izateko oposizioak baliogabetzea, Barakaldon (Bizkaia) azpikontratatutako zerbitzuetan gutxieneko euskara maila eskatzearen kontrako ebazpena, Nafarroan izandako askota...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225987/baionan-atxikitako-zuberotar-batek-atxilo-jarraitzen-du.htm
Ekonomia
Baionan atxikitako zuberotar batek atxilo jarraitzen du
Arratsaldean Mugimendu Sozialistako bi kide askatu dituzte, baina gazte zuberotar batek atxilo jarraitzen du
Baionan atxikitako zuberotar batek atxilo jarraitzen du. Arratsaldean Mugimendu Sozialistako bi kide askatu dituzte, baina gazte zuberotar batek atxilo jarraitzen du
Atzo hainbat lagun atxilotu zituen Poliziak Baionan, erretreten erreformaren aurkako greba eta protestetan. Egunean bertan atxilotuak askatzeko protestak egin ziren, eta Ipar Euskal Herriko GKSk adierazitakoaren arabera, gaur eguerdian Mugimendu Sozialistako bi kidek atxilo jarraitzen zuten. Azkenean, arratsaldean aske...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/225988/zumaia-bhi-herri-eskola-publikoa-eta-euskalduna.htm
albisteak
Zumaia BHI herri eskola, publikoa eta euskalduna
Zumaia BHI Herri Eskolak batxilergoko eskaintza zabala du. Giza eta Gizarte Zientziak, Zientziak eta Teknologia, eta Batxilergoko Orokorra modalitateak ematen ditu. Laster, eraikin berriaren ateak zabalduko ditu. Eraikin berritzailea da, eta hainbat eremutan antolatua egongo da.
Zumaia BHI herri eskola, publikoa eta euskalduna. Zumaia BHI Herri Eskolak batxilergoko eskaintza zabala du. Giza eta Gizarte Zientziak, Zientziak eta Teknologia, eta Batxilergoko Orokorra modalitateak ematen ditu. Laster, eraikin berriaren ateak zabalduko ditu. Eraikin berritzailea da, eta hainbat eremutan antolatua e...
Zumaiako (GIpuzkoa) herrigunean kokatuta, eremu eder eta atsegin batean dago Zumaia BHI Herri Eskola ikastetxe publikoa. Batxilergoan, eskaintza zabala du, eta ikasleei prestakuntza bikaina ematen diete. Bertan, batxilergoko modalitate hauek egin daitezke: Giza eta Gizarte zientziak, Zientziak eta Teknologia, eta Batxi...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225990/donibane-lohizunen-desagertutako-hiru-gazteak-gogoratu-dituzte-50-urteurrenean.htm
Politika
Donibane Lohizunen desagertutako hiru gazteak gogoratu dituzte 50. urteurrenean
Jaurlaritzak «egia argitzeko» eskatu du, eta konpromisoa azaldu du «horrelakorik berriro inoiz gerta ez dadin»
Donibane Lohizunen desagertutako hiru gazteak gogoratu dituzte 50. urteurrenean. Jaurlaritzak «egia argitzeko» eskatu du, eta konpromisoa azaldu du «horrelakorik berriro inoiz gerta ez dadin»
50 urte bete dira Jose Humberto Fouz Escobero, Jorge Juan Garcia Carneiro eta Fernando Quiroga Veiga gazteak Donibane Lohizunen (Lapurdi) desagertu zirenetik, eta, hori dela eta, haiek gogoratzeko eta «egia» eskatzeko ekitaldi bat egin dute Eusko Jaurlaritzaren Gogora institutuak eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225991/eh-bilduren-poztasuna-neurrikoa.htm
Politika
EH Bilduren «poztasuna, neurrikoa»
EAJk adierazi du hurbilketak balio behar duela ezker abertzaleak «orain arte eman ez dituen urratsak behingoz ematera animatzeko». Miren Gorrotxategirentzat urrunketaren amaieraren gakoetako bat Elkarrekin Podemosek Madrigo gobernuan egin duen ekarpena izan da. Iturgaizentzat, berriz, Sanchezen «fakturaren lehen ordain...
EH Bilduren «poztasuna, neurrikoa». EAJk adierazi du hurbilketak balio behar duela ezker abertzaleak «orain arte eman ez dituen urratsak behingoz ematera animatzeko». Miren Gorrotxategirentzat urrunketaren amaieraren gakoetako bat Elkarrekin Podemosek Madrigo gobernuan egin duen ekarpena izan da. Iturgaizentzat, berriz...
Sakabanaketari amaiera emango dioten azken bost presoak Euskal Herriratuko dituela iragarri du Madrilek, eta berehala iritsi dira erreakzioak. EH Bilduk agerraldia egin du espetxe aldaketak iragarri eta berehala. Euskal Herritik kanpo zeuden azken bost euskal presoen aberriratzearekin, «amaiera» eman dio EH Bilduko koo...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225993/arcelorrek-bi-hilabetez-itxiko-ditu-etxebarriko-eta-lesakako-plantak.htm
Ekonomia
Arcelorrek bi hilabetez itxiko ditu Etxebarriko eta Lesakako plantak
Gijongo (Espainia) labean gertatutako matxura batengatik hartu du erabakia. Enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu du.
Arcelorrek bi hilabetez itxiko ditu Etxebarriko eta Lesakako plantak. Gijongo (Espainia) labean gertatutako matxura batengatik hartu du erabakia. Enplegua erregulatzeko espedientea aurkeztu du.
Arcelor Mittaleko zuzendaritzak aldi baterako enplegu erregulazio espedientea aurkeztu die sindikatuei ostiral honetan. Erabakiak Etxebarrin (Bizkaia), Lesakan (Nafarroa) eta Asturiasen (Espainia) dituen langileei eragingo die. Euskal Herriko bi planta horietan 650 bat ditu. Erabakiak guztira 7.000 ingururi eragingo di...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225994/europako-pentsu-planta-handiena-saritu-du-gipuzkoako-bazkundeak.htm
Ekonomia
Europako pentsu planta handiena saritu du Gipuzkoako Bazkundeak
2022ko Gipuzkoako Enpresa Saria irabazi du Azpeitiko (Gipuzkoa) Elmubas Petfood taldeak. Maskotentzako pentsua egiteko Europako planta handiena du, urteko 380.000 tona ekoizteko ahalmenarekin.
Europako pentsu planta handiena saritu du Gipuzkoako Bazkundeak. 2022ko Gipuzkoako Enpresa Saria irabazi du Azpeitiko (Gipuzkoa) Elmubas Petfood taldeak. Maskotentzako pentsua egiteko Europako planta handiena du, urteko 380.000 tona ekoizteko ahalmenarekin.
Gipuzkoako Bazkundeak 2022ko Gipuzkoa Enpresa Sariak banatu ditu gaur Donostian, eta sari nagusia Azpeitiko Elmubas Petfood taldeak irabazi du. Lehen urtean 200.000 tona pentsu lehor produzitzeko ahalmena zuen enpresak, baina azken urteetan egindako 30 milioi euroko inbertsioarekin beste planta bat ireki dute zaharrare...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225995/anbizio-handiko-bira-bat-egingo-du-euskadiko-orkestrak-polonian.htm
Kultura
«Anbizio handiko» bira bat egingo du Euskadiko Orkestrak, Polonian
Varsovian, Wroclawn, Krakovian eta Katowicen kontzertu bana eskainiko du Euskadiko Orkestrak datorren astean, Beethoven jaialdian.
«Anbizio handiko» bira bat egingo du Euskadiko Orkestrak, Polonian. Varsovian, Wroclawn, Krakovian eta Katowicen kontzertu bana eskainiko du Euskadiko Orkestrak datorren astean, Beethoven jaialdian.
Euskadiko Orkestraren nazioarteko dimentsioa gero eta nabariagoa da; hainbat herrialdetan erakutsi baitu bere lana. Nolanahi ere, inora bidaiatu gabe zegoen taldea pandemiaz geroztik. Datorren astean izango dute horretarako parada. Izan ere, Polonian izango dira lehen aldiz, hilaren 28tik 31ra bitarte; musika klasikoar...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225996/baliogabetu-egin-dute-la-polla-recordsen-kontzertuen-harira-last-tourri-jarritako-isuna.htm
Kultura
Baliogabetu egin dute La Polla Recordsen kontzertuen harira Last Tourri jarritako isuna
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 6.000 euroko isuna jarri zion promotoreari, Gasteizko Buesa aretoan emandako bi kontzertuetan COVID ziurtagiria ez eskatzeagatik eta publikoak musukoa ez erabiltzeagatik
Baliogabetu egin dute La Polla Recordsen kontzertuen harira Last Tourri jarritako isuna. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak 6.000 euroko isuna jarri zion promotoreari, Gasteizko Buesa aretoan emandako bi kontzertuetan COVID ziurtagiria ez eskatzeagatik eta publikoak musukoa ez erabiltzeagatik
La Polla Records taldeak bi kontzertu eman zituen, 2021eko abenduaren 17an eta 18an, Buesa aretoan, taldearen amaiera biraren barruan. Bi emanaldi horietara joandako Eusko Jaurlaritzako ikuskatzaileek COVID-aren aurkako araudiaren «hauste argia» ikusi zuten, eta Osasun Sailak 6.000 euroko zigorra ezarri zion Last Tourr...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225997/trantsizioaren-korapiloak-aztergai.htm
Gizartea
Trantsizioaren korapiloak aztergai
Energia berriztagarriei ertz askotatik heldu zioten atzo EHUko Ekopol taldeak antolatutako mahai inguruan. Trantsizio energetikoari buruzko desadostasunak azaleratu ziren.
Trantsizioaren korapiloak aztergai. Energia berriztagarriei ertz askotatik heldu zioten atzo EHUko Ekopol taldeak antolatutako mahai inguruan. Trantsizio energetikoari buruzko desadostasunak azaleratu ziren.
Ez dago formula magikorik gizarteak aurrean duen krisi ekologiko eta sozialari irtenbide bat emateko. Askatu beharreko korapiloak asko dira. Dena ez da zuri edo beltz. Badira grisak. Bide egokiena aukeratzea da gakoa —halakorik baldin badago–, baina hori ere ez da samurra. Energia berriztagarrien eta trantsizio energet...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225998/etxebizitza-publikoko-akordioa-hautsi-du-iruneko-udalak.htm
Politika
Etxebizitza publikoko akordioa hautsi du Iruñeko Udalak
Nafarroako Gobernuarekin eta Nasuvinsarekin zuen hitzarmena bertan behera utzi du eta 20 orube inguru saltzeko enkantea iragarri du Maiaren udalak. Oposizioak kritikatu du «hauteskunde kutsua» duela eta interes alderdikoiak lehenetsi dituela.
Etxebizitza publikoko akordioa hautsi du Iruñeko Udalak. Nafarroako Gobernuarekin eta Nasuvinsarekin zuen hitzarmena bertan behera utzi du eta 20 orube inguru saltzeko enkantea iragarri du Maiaren udalak. Oposizioak kritikatu du «hauteskunde kutsua» duela eta interes alderdikoiak lehenetsi dituela.
UPNk ez du hitza bete. Udala agurtu baino bi hilabete lehenago, Enrique Maiak akordioa hautsi du. Nasuvinsa sozietate publikoarekin hitzarmena izenpetua zuen, hark alokairu publikoko etxebizitzak egin ditzake. Orubeak Nasuvinsari eman ordez, enkantean saltzea erabaki du udalak. Goizean emandako prentsaurrekoan, Juan J...
2023-3-24
https://www.berria.eus/albisteak/225999/bakoitzak-bere-ardura.htm
Politika
Bakoitzak bere ardura
Bakoitzak bere ardura.
Eztabaida terminologikoan sartzeko asmorik gabe, zehaztu beharra dago ez dela gauza bera sakabaneketa eta urruntzea. Urruntzearen aurka lan egin duten taldeek, historikoki, sakabanaketa deitu izan diotela urruntzeari, eta horren ondorioz bat zein bestea erabili dela presoak urrutiko espetxeetara eramateko erabaki polit...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226026/erregai-sintetikoak-debekutik-kanpo.htm
Ekonomia
Erregai sintetikoak, debekutik kanpo
Bruselak eta Berlinek akordioa lortu dute errekuntza motorra erabiltzen duten autoen debekuaren inguruan. Alemaniak eskatu bezala, 2035. urtetik aurrera erregai sintetikoko autoak salbuetsita geratuko dira.
Erregai sintetikoak, debekutik kanpo. Bruselak eta Berlinek akordioa lortu dute errekuntza motorra erabiltzen duten autoen debekuaren inguruan. Alemaniak eskatu bezala, 2035. urtetik aurrera erregai sintetikoko autoak salbuetsita geratuko dira.
Europako Batzordeak larunbat honetan iragarri du akordioa lortu duela Alemaniarekin errekuntza ibilgailuen debekuari buruzko araudia onartzeko, Berlinek asteetan geldiarazi ondoren. Alemaniak eskatu bezala, 2035. urtetik aurrera erregai sintetikoko autoak salbuetsita geratuko dira. Hala baieztatu du Volker Wissing Ale...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226027/bagira-prozesuaren-barruan-itsasun-ospatuko-dute-aberri-eguna.htm
Politika
Bagira prozesuaren barruan, Itsasun ospatuko dute Aberri Eguna
Aberri Eguna apirilaren 8 eta 9an iragango da Itsasun. Bi eguneko egitarau «herrikoi, alai eta aldarrikatzailea» proposatu ahal izateko 400 laguntzaile behar dituzte.
Bagira prozesuaren barruan, Itsasun ospatuko dute Aberri Eguna. Aberri Eguna apirilaren 8 eta 9an iragango da Itsasun. Bi eguneko egitarau «herrikoi, alai eta aldarrikatzailea» proposatu ahal izateko 400 laguntzaile behar dituzte.
Bagira prozesuaren barruan, apirilaren 8 eta 9an antolatuko dute Aberri Eguna Itsasun. Prozesuaren sustatzaileek jakinarazi dute «Ipar Euskal Herriko Mugimendu Abertzalearen sorreraren 60 urteak» ospatuko dituztela, eta aurten antolatuko duten Aberri Eguna «historikotzat» jo dute. Bi eguneko egitarau «herrikoi, alai e...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226028/eusko-jaurlaritzak-adierazi-du-elkarbizitzarako-behar-beharrezkoa-zela-sakabanaketa-amaitzea.htm
Politika
Eusko Jaurlaritzak adierazi du elkarbizitzarako «behar-beharrezkoa» zela sakabanaketa amaitzea
EAJko Andoni Ortuzarrek «presoen eta euren inguru sozial eta politikoari» eskatu die «eragindako mina» onartzeko
Eusko Jaurlaritzak adierazi du elkarbizitzarako «behar-beharrezkoa» zela sakabanaketa amaitzea. EAJko Andoni Ortuzarrek «presoen eta euren inguru sozial eta politikoari» eskatu die «eragindako mina» onartzeko
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak adierazi du euskal presoen hurbiltzea urte askotako lanaren fruitua dela, eta EAJ eta PSEren gobernu hitzarmenetan gaia «beti» egon dela jasota. Atzo iragarri zuten Espainiako Espetxe Erakundeek azken bost euskal presoen hurbilketa. Zupiriaren arabera, Jaurlaritzak eta ...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226029/ratioen-jaitsiera-aldarrikatu-du-0-3-plataformak-irunean.htm
Gizartea
Ratioen jaitsiera aldarrikatu du 0-3 Plataformak Iruñean
Kalejira egin dute Hezkuntza Departamentutik abiatuta, eta «duintasuna» eskatu dute Nafarroako haur eskola publikoetako haurrentzat
Ratioen jaitsiera aldarrikatu du 0-3 Plataformak Iruñean. Kalejira egin dute Hezkuntza Departamentutik abiatuta, eta «duintasuna» eskatu dute Nafarroako haur eskola publikoetako haurrentzat
Kalera atera dira Nafarroako haur eskoletako hezitzaileak berriz ere. Iragan ikasturtean, greba mugagabea egin zuten, «lan baldintza eskasak salatu eta soldata igoera aldarrikatzeko». Mobilizazio horrekin lortutako hobekuntzak «garrantzia handikoak» izan zirela adierazi du 0-3 Plataformak, baina gaineratu du 2022ko ira...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226030/tornado-batek-gutxienez-26-hildako-utzi-ditu-mississippin-eta-alabaman.htm
Mundua
Tornado batek gutxienez 26 hildako utzi ditu Mississippin eta Alabaman
Dozenaka dira zaurituak, eta gutxienez lau lagun desagertuta daude. Bilaketa eta erreskate taldeak lanean ari dira goiz-goizetik.
Tornado batek gutxienez 26 hildako utzi ditu Mississippin eta Alabaman. Dozenaka dira zaurituak, eta gutxienez lau lagun desagertuta daude. Bilaketa eta erreskate taldeak lanean ari dira goiz-goizetik.
Tornado batek AEBetako hego-ekialdeko landa eremua astindu zuen ostiral gauean —Euskal Herriko larunbat goizaldean—, eta, Larrialdiak Kudeatzeko Agentziak jakinarazi duenez, 26 hildako utzi ditu gutxienez, eta lau lagun desagertuta daude. Hildakoetako 25 Mississippi estatuan eragin ditu ekaitzak, eta beste bat Alabaman...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226031/gure-esku-k-frantziako-tourra-baliatuko-du-erabakitzeko-eskubidea-aldarrikatzeko.htm
Gizartea
Gure Esku-k Frantziako Tourra baliatuko du erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko
Taldeak herri ekimen bat aurreikusi du «Euskal Herria zazpi lurraldez osatuta dagoela» erakusteko
Gure Esku-k Frantziako Tourra baliatuko du erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Taldeak herri ekimen bat aurreikusi du «Euskal Herria zazpi lurraldez osatuta dagoela» erakusteko
Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko». Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta Gasteiz, Donostia, Zornotza (Bizkaia) eta Baiona daude bere ibilbidean. Azaldu dutenez, Euskal Herri o...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226032/plan-pilotu-bat-galdegin-dute-euskal-hezkuntza-sistemaren-bidean.htm
Gizartea
«Plan pilotu bat» galdegin dute, euskal hezkuntza sistemaren bidean
Hezkuntza Plazara-k elkarlana sustatuko du, hezkuntza proiektua, euskalduntzea eta euskal curriculuma bilduko dituen bide orria lantzeko
«Plan pilotu bat» galdegin dute, euskal hezkuntza sistemaren bidean. Hezkuntza Plazara-k elkarlana sustatuko du, hezkuntza proiektua, euskalduntzea eta euskal curriculuma bilduko dituen bide orria lantzeko
Jauzi egin nahi dute. Aurki, EAEko Hezkuntza Lege proposamena aurkeztuko dute Eusko Legebiltzarrean, eta aukera baliatu nahi du Hezkuntza Plazara elkarteak, komunitate osoaren adostasuna lortu eta urrunago joateko. Legeaz harago, bide orri oso bat nahi du elkarteak, «plan pilotu bat, legea bera garatu eta agenda berri ...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226033/sestaoko-bizilagun-bat-hil-da-espainian-moto-istripu-batean.htm
Gizartea
Sestaoko bizilagun bat hil da Espainian, moto istripu batean
56 urteko gizonezko bat da. A-8 autobidean gertatu da ezbeharra, Colunga herriaren parean (Asturias, Espainia).
Sestaoko bizilagun bat hil da Espainian, moto istripu batean. 56 urteko gizonezko bat da. A-8 autobidean gertatu da ezbeharra, Colunga herriaren parean (Asturias, Espainia).
Sestaoko (Bizkaia) 56 urteko gizonezko bat hil da gaur eguerdian A-8 autobidean, Colunga udalerriaren parean (Asturias, Espainia), gidatzen zuen motorra bidetik aterata. Guardia Zibilak jakinarazi duenez, 12:45ean gertatu da istripua, autobideko 347,1 kilometroan, Galiziarako norantzan. Gizonezkoa motoan zihoan, baina...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226034/bilboko-mendizale-bat-hil-da-kantabrian.htm
Gizartea
Bilboko mendizale bat hil da Kantabrian
50 urte inguru zeuzkan andreak, eta mendi ibilbide bat egiten ari zen Arredondon (Kantabria, Espainia)
Bilboko mendizale bat hil da Kantabrian. 50 urte inguru zeuzkan andreak, eta mendi ibilbide bat egiten ari zen Arredondon (Kantabria, Espainia)
Bilboko 50 urte inguruko andre bat hil da, Arredondon (Kantabria, Espainia), mendian ibilbide bat egiten ari zela, 50 bat metrotik jausita. Mendian zebilen Bilboko beste txangozale batzuekin, ibilbide bat egiten. Larrialdietako helikopteroa joan da biktima sorostera, baina andrea hilda zegoen ordurako. Ondoren, taldek...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226035/errusiak-akordioa-lortu-du-bielorrusian-arma-nuklear-taktikoak-kokatzeko.htm
Mundua
Errusiak akordioa lortu du Bielorrusian arma nuklear taktikoak kokatzeko
Putinek nabarmendu du ez dituela urratuko arma nuklearrak ez ugaritzeko sinatuak dituen itunak.
Errusiak akordioa lortu du Bielorrusian arma nuklear taktikoak kokatzeko. Putinek nabarmendu du ez dituela urratuko arma nuklearrak ez ugaritzeko sinatuak dituen itunak.
Arma nuklear taktikoak Bielorrusian kokatu ahal izateko akordioa lortu du Errusiak. Vladimir Putin Errusiako presidenteak herrialdeko estatu telebistari adierazi dionez, hala adostu dute berak eta Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidenteak. «Ez da ezohiko ezer. AEBek gauza bera egin dute azken hamarkadetan. Arma nu...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226036/katuko-muinoak-nagusi-arabako-kuadrillen-artekoan.htm
Kultura
Katuko Muinoak nagusi Arabako kuadrillen artekoan
Urtarrilaren 27an abiatu zen Arabako Bertso Kuadrillen Arteko Txapelketa, eta gaur Laudion jokatu den finaleraino heldu dira irabazleak nahiz Errexala eta Izena pentsau bida taldeetako kideak.
Katuko Muinoak nagusi Arabako kuadrillen artekoan. Urtarrilaren 27an abiatu zen Arabako Bertso Kuadrillen Arteko Txapelketa, eta gaur Laudion jokatu den finaleraino heldu dira irabazleak nahiz Errexala eta Izena pentsau bida taldeetako kideak.
Maeztuko lehen saiotik bi hilabete, hamabi saio eta beste hiru finalaurreko igaro ostean, finalaren eguna zuen gaur Arabako Bertso Kuadrillen Arteko Txapelketak. Egun osorako jai giroko egitaraua izan da Laudion: bertso poteoan ibili dira eguerdian, musikaz lagunduta, eta jarraian, bazkarian elkartu dira bertsozaleak. ...
2023-3-25
https://www.berria.eus/albisteak/226037/zehaztu-dira-berria-txapelketako-finalerdiak.htm
Kirola
Zehaztu dira Berria Txapelketako finalerdiak
Goikoetxea V-Aiestaranek, Zaldua II-Odeiren aurka jokatuko dute eta Gurrutxaga-Zaldua I.ak, Irazu-Zubiriren aurka
Zehaztu dira Berria Txapelketako finalerdiak. Goikoetxea V-Aiestaranek, Zaldua II-Odeiren aurka jokatuko dute eta Gurrutxaga-Zaldua I.ak, Irazu-Zubiriren aurka
Berria Txapelketako finalerdiak zehaztuta daude. Goikoetxea V-Aiestaranek, Zaldua II-Odeiren aurka jokatuko dute finalaurrekoetako batean eta Gurrutxaga-Zaldua I.ak, Irazu eta Zubiriren aurka jokatuko dute bestean. Loitegi-Eskuderok Zaldua II-Odeiren aurka lortutako garaipena (23-35) ez zen nahikoa izan eta bikote gorr...
2023-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/226070/etxerat-ek-eta-sarek-presoei-lege-arrunta-aplikatzea-izango-dute-helburu-aurrerantzean.htm
Politika
Etxerat-ek eta Sarek presoei lege arrunta aplikatzea izango dute helburu aurrerantzean
Bi eragileek agerraldia egin dute sakabanaketaren amaieraren harira: «Amaitu egin da izugarrizko sufrimendua eragin duen aro latz hau». Eskatu dute aldarrikapenekin jarraitzeko, 'Etxera' leloaren bidez.
Etxerat-ek eta Sarek presoei lege arrunta aplikatzea izango dute helburu aurrerantzean. Bi eragileek agerraldia egin dute sakabanaketaren amaieraren harira: «Amaitu egin da izugarrizko sufrimendua eragin duen aro latz hau». Eskatu dute aldarrikapenekin jarraitzeko, 'Etxera' leloaren bidez.
«Ia 35 urteren ondoren, esan dezakegu urruntze politikaren amaiera iritsi dela, azkenean lortu dugula, behingoz iritsi dela euskal presoak Euskal Herrira ekartzeko egin den lan nekaezinaren emaitza. Amaitu egin da izugarrizko sufrimendua eragin duen aro latz hau». Hala adierazi dute gaur Gasteizen Etxerat elkarteak eta...
2023-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/226071/lucas-egibar-munduko-txapeldunorde.htm
Kirola
Lucas Egibar, munduko txapeldunorde
Laugarren egin du gaur, eta ezin izan dio Urrezko Globoko lehen postua kendu Martin Noerl alemaniarrari.
Lucas Egibar, munduko txapeldunorde. Laugarren egin du gaur, eta ezin izan dio Urrezko Globoko lehen postua kendu Martin Noerl alemaniarrari.
Lucas Egibarri gutxi falta izan zaio snowboard kroseko munduko txapeldun izateko. Donostiarra Urrezko Globoaren sailkapeneko bigarren postuan heldu da gaur Mont-Saint-Anne estazioan (Quebec) jokatu den finalera, baina ezin izan da atzo bezain bikain sentitu, eta bigarren postuarekin konformatu behar izan du. Martin Noe...
2023-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/226072/otano-nagusitu-da-mugertzaren-aurkako-aizkora-apustuan.htm
Kirola
Otaño nagusitu da Mugertzaren aurkako aizkora apustuan
Beizamakoak minutu bat baino gehiagoren aldea atera dio Mutrikukoari. 10.000 euro zeuden jokoan.
Otaño nagusitu da Mugertzaren aurkako aizkora apustuan. Beizamakoak minutu bat baino gehiagoren aldea atera dio Mutrikukoari. 10.000 euro zeuden jokoan.
Eneko Otañok irabazi du gaur Azpeitian (Gipuzkoa) jokatu den aizkora apustua. Beizamakoak 48 minutu eta 26 segundo behar izan ditu 21 kana-erdiko mozteko, Ugaitz Mugertzak hogei mozteko behar izan dituen minutuak baino bat gutxiago. Lanak 49 minutu eta 45 segundotan bukatu ditu Mutrikukoak. Alde bakoitzak 5.000 euro ja...
2023-3-26
https://www.berria.eus/albisteak/226073/tolosaren-lesio-bat-dela-medio-elordik-eta-zabaletak-jokatuko-dute-finala.htm
Kirola
Tolosaren lesio bat dela medio, Elordik eta Zabaletak jokatuko dute finala
19-15 irabazten ari zirela, zuntz haustura bat izan du Anoetako atzelariak. Neurketa bikaina egiten ari zen. Igandean jokatuko dute finala, Laso-Imazen aurka.
Tolosaren lesio bat dela medio, Elordik eta Zabaletak jokatuko dute finala. 19-15 irabazten ari zirela, zuntz haustura bat izan du Anoetako atzelariak. Neurketa bikaina egiten ari zen. Igandean jokatuko dute finala, Laso-Imazen aurka.
Kirolaren alderik gogorrena ikusi ahal izan da gaur Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Altuna III.a-Tolosaren eta Elordi-Zabaletaren arteko partida zoragarri zihoan; finalerako sailkatzea jokoan, nor baino nor gehiago ari ziren lau pilotariak. Tanto gogorrak, defentsa ikusgarriak, sekulako erremateak... gorriak 19-15 aurret...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226074/quincoces-eta-campos-bederatzigarren-munduko-txapelketan.htm
albisteak
Quincoces eta Campos bederatzigarren Munduko Txapelketan
Italiako Adamello Ski Raid proban, distantziako luzeko munduko proba nagusian, euskal selekzioarekin lehiatu dira biak. Axier Alonso eta Jon Ander Aranburu ere aurrean ibili dira, 29. Rafa Urbizuk eta Aitor Ajuriak ezin izan dute bukatu. Partaide bat hil da, bihotzekoak jota.
Quincoces eta Campos bederatzigarren Munduko Txapelketan. Italiako Adamello Ski Raid proban, distantziako luzeko munduko proba nagusian, euskal selekzioarekin lehiatu dira biak. Axier Alonso eta Jon Ander Aranburu ere aurrean ibili dira, 29. Rafa Urbizuk eta Aitor Ajuriak ezin izan dute bukatu. Partaide bat hil da, bih...
Edozein dela ere kirola, gutxitan izaten du euskal selekzioak nazioartean lehiaketa ofizial batean parte hartzeko aukera, eta asteburu honetan izan da bakan horietako bat: mendiko eskiko euskal selekzioko sei kide Adamello Ski Raid proban lehiatu ziren larunbatean, Italiako Trentino eskualdean, distantzia luzeko Munduk...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226075/parte-hartzea-ia-76koa-izan-da-kubako-hauteskundeetan.htm
Mundua
Parte hartzea ia %76koa izan da Kubako hauteskundeetan
Agintariek ontzat jo dituzte datuak, eta nabarmendu dute parte hartzea iazko erreferendumean baino sei puntu handiagoa izan dela.
Parte hartzea ia %76koa izan da Kubako hauteskundeetan. Agintariek ontzat jo dituzte datuak, eta nabarmendu dute parte hartzea iazko erreferendumean baino sei puntu handiagoa izan dela.
Kubako Parlamenturako hauteskundeak egin zituzten atzo, eta abstentzioa izan zen protagonista: azken datuen faltan, hauteslekuetara deituta zeuden kubatarren %75,9k eman dute boza, Kubako Hauteskunde Kontseiluaren arabera. 2018ko hauteskundeetan baino 9,73 puntu gutxiago da hori. 8,1 milioi lagun zeuden deituta botoa e...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226076/txaloka-jaso-dute-xabi-tolosa-anoetan-binakako-finalaren-atarian-geratu-ostean.htm
Kirola
Txaloka jaso dute Xabi Tolosa Anoetan, Binakako finalaren atarian geratu ostean
Binakako Txapelketako finala gertu zuten Altuna III.ak eta Tolosak, baina finalaurrekoan zuntz haustura bat izan du Anoetakoak. Elkartasuna adierazi diote herrikideek, partidaren ostean.
Txaloka jaso dute Xabi Tolosa Anoetan, Binakako finalaren atarian geratu ostean. Binakako Txapelketako finala gertu zuten Altuna III.ak eta Tolosak, baina finalaurrekoan zuntz haustura bat izan du Anoetakoak. Elkartasuna adierazi diote herrikideek, partidaren ostean.
«Xabi! Xabi!». Horrela jaso dute hainbat anoetarrek Xabi Tolosa, Binakako Txapelketako finaletik oso gertu geratu ostean. Altuna III.a zuen bikote. 19-15 irabazten ari ziren Elordi eta Zabaletaren aurka. Partida erdian, zuntz haustura bat izan zuen Tolosak eskuineko hankan. Aldagelan eman zituen minutu batzuk, eta ia e...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226077/etorkizunera-itzultzea.htm
Kultura
Etorkizunera itzultzea
Etorkizunera itzultzea.
«Artearen argia erabiltzen dugu ezjakintasunaren eta estremismoaren iluntasunari aurre egiteko. Bizitzaren doktrina besarkatzen dugu bizitza mundu honetan zabal dadin», Samiha Ayoub. Antzerkiaren Munduko Egunean, milaka artista, teknikari eta ikusleren ahotsek elkarrizketa bera izaten dugu dozenaka hizkuntzatan. Milak...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226078/loiu-eta-alemania-arteko-hamasei-hegaldi-bertan-behera-utzi-dituzte.htm
Gizartea
Loiu eta Alemania arteko hamasei hegaldi bertan behera utzi dituzte
Hegazkina hartzera zihoazen 3.000 laguni eragin die Alemaniako gaurko greba egunak
Loiu eta Alemania arteko hamasei hegaldi bertan behera utzi dituzte. Hegazkina hartzera zihoazen 3.000 laguni eragin die Alemaniako gaurko greba egunak
Greba betean da gaur Alemaniako garraio sektorea. Ver.di langile publikoen sindikatua eta EVG trenbideetakoena greba «erraldoian» dira aireportuetan, trenbide sarean, portuetan eta tokian tokiko zerbitzuetan; 2,7 milioi langiletik gora deitu dituzte lanuzteak egitera. Municheko aireportuko hegaldi guztiak bertan behera...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226079/bilboko-arte-ederren-museoak-txomin-badiolaren-lan-multzo-bat-zaharberritu-du.htm
Kultura
Bilboko Arte Ederren Museoak Txomin Badiolaren lan multzo bat zaharberritu du
Badiolaren obrez gainera, Hermen Anglada Camarasarenak, Jose Antonio Sistiagarenak eta Julio Gonzalezenak ere egokitu dituzte.
Bilboko Arte Ederren Museoak Txomin Badiolaren lan multzo bat zaharberritu du. Badiolaren obrez gainera, Hermen Anglada Camarasarenak, Jose Antonio Sistiagarenak eta Julio Gonzalezenak ere egokitu dituzte.
2013tik, hainbat garai eta teknika artistikotako artelanak hautatzen dituzte Bilboko Arte Ederren Museoko Ikerketa, Kontserbazio eta Zaharberritze adituek, eta, Iberdrola enpresaren laguntzarekin, haien egoera hobetzeko beharrezko tratamenduak aplikatzen dizkiete. Aurten, museoaren bildumako hainbat obra tratatu dituzt...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226080/netanyahuk-jakinarazi-du-erreforma-judiziala-atzeratuko-duela.htm
Mundua
Netanyahuk jakinarazi du erreforma judiziala atzeratuko duela
Protesta jendetsuak piztu dira Israelen, atzo gauean eta gaur goizean batez ere, eta presioari men egin dio lehen ministroak.
Netanyahuk jakinarazi du erreforma judiziala atzeratuko duela. Protesta jendetsuak piztu dira Israelen, atzo gauean eta gaur goizean batez ere, eta presioari men egin dio lehen ministroak.
Israeldarren artean hautsak harrotu dituen erreforma judizialari buruzko lege proiektua eztabaidatzeko prozesua atzeratu egingo du herrialdeko lehen ministro Benjamin Netanyahuk. Hala jakinarazi dio gaur arratsaldean parlamentuari. «Gure herriaren batasun nazionalarentzat benetako mehatxua den krisi bati aurre egin beh...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226081/upnk-inoizko-emaitzarik-apalenak-izango-ditu-eitb-focusen-arabera.htm
Politika
UPNk inoizko emaitzarik apalenak izango ditu, EITB Focusen arabera
Nafarroan, Maria Txibitek aukera izango luke lehendakari izateko, baldin eta beste alderdien babesa lortuko balu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak.
UPNk inoizko emaitzarik apalenak izango ditu, EITB Focusen arabera. Nafarroan, Maria Txibitek aukera izango luke lehendakari izateko, baldin eta beste alderdien babesa lortuko balu. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak.
Bi hilabete falta dira maiatzaren 28ko hauteskundeetarako, eta EITB Focus taldeak makroinkesta baten emaitzak jakinarazi ditu. Horien arabera, Nafarroako Parlamenturako hauteskundeetan UPNk bilduko du boz gehien. Hala ere, inoizko emaitzarik txarrenak izango ditu. 2019an, Navarra Suma koalizioan aurkeztu zen PPrekin et...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226082/amiantoarengatik-gaixotutako-langile-baten-osasun-arazoen-erantzuletzat-jo-dituzte-petronor-eta-iberdrola.htm
Ekonomia
Amiantoarengatik gaixotutako langile baten osasun arazoen erantzuletzat jo dituzte Petronor eta Iberdrola
Langileari prestazioen %30eko errekargua ordaintzera zigortu ditu Bilboko Lan Arloko 1. Epaitegiak.
Amiantoarengatik gaixotutako langile baten osasun arazoen erantzuletzat jo dituzte Petronor eta Iberdrola. Langileari prestazioen %30eko errekargua ordaintzera zigortu ditu Bilboko Lan Arloko 1. Epaitegiak.
Bilboko Lan Arloko 1. Epaitegiak amiantoak eragindako langile baten osasun arazoen erantzuletzat jo ditu Petronor eta Iberdrola. Prestazioen %30eko errekargua ordaintzera zigortu zituen bi konpainiak 2020ko abenduan; Lemoizko zentral nuklearra, Somorrostroko findegia eta Santurtziko eta Pasaiako zentral termikoak eraik...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226083/ikastetxean-ezkaratza-eraikitzeko-eskatu-diote-hamazazpi-eskolak-jaurlaritzako-hezkuntza-sailari.htm
Gizartea
Ikastetxean ezkaratza eraikitzeko eskatu diote hamazazpi eskolak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari
Sare publikoko eskolen herenek bakarrik daukate sukaldea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Ikastetxean ezkaratza eraikitzeko eskatu diote hamazazpi eskolak Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Sare publikoko eskolen herenek bakarrik daukate sukaldea Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.
Bihar Platerean Jateko Nazioarteko Eguna dela aprobetxatu du Gure Platera Gure Aukera taldeak aldarrikatzeko eskola guztiek eduki behar dutela ezkaratza. Hamazazpi ikastetxek eskari komuna egin diote Eusko Jaurlaritzaren mendeko Hezkuntza Sailari euren eskoletan sukaldea eraikitzeko, gaur Bilbon egindako prentsaurrekoa...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226084/simpsondarrak-filma-ikusgai-dago-jada-euskarara-bikoiztuta.htm
Bizigiro
'Simpsondarrak' filma ikusgai dago jada euskarara bikoiztuta
Ander Torregarai bikoizketa ikasleak 'Euskal encodings' webgunera igo du. Berak egin ditu ahots guztiak.
'Simpsondarrak' filma ikusgai dago jada euskarara bikoiztuta. Ander Torregarai bikoizketa ikasleak 'Euskal encodings' webgunera igo du. Berak egin ditu ahots guztiak.
«Irudikatu zoro batek munduko pelikularik onena osorik bikoiztu eta euskaraz ikusteko aukera ematen dizula. Ez al da plan bikaina?». Ander Torregarai bikoizketa ikaslea da «zoro» hori, eta Simpsondarrak: filma, berriz, «munduko pelikularik onena». Euskarazko bertsioa ikusgai dago jada Euskal encodings webgunean, eta ik...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226085/jaurlaritzak-hezkuntzako-1800-profesional-trebatuko-ditu-suizidioaren-prebentzioan.htm
Gizartea
Jaurlaritzak hezkuntzako 1.800 profesional trebatuko ditu suizidioaren prebentzioan
Jokabide suizidak «hautemateko» prestatu nahi dituzte eskolak, beharrezkoa denean «esku hartzeko» eta «prebentzioan» ere urratsak egiteko.
Jaurlaritzak hezkuntzako 1.800 profesional trebatuko ditu suizidioaren prebentzioan. Jokabide suizidak «hautemateko» prestatu nahi dituzte eskolak, beharrezkoa denean «esku hartzeko» eta «prebentzioan» ere urratsak egiteko.
Aste osoan hezkuntzako 1.800 profesional inguru trebatuko ditu Jaurlaritzak suizidioaren inguruan. Barakaldon egingo dute, BECen. Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Helduen Hezkuntzako profesionalak izango dira; 900 ikastetxetako ordezkariak. Gaur izan da lehen s...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226086/bgaeen-dekretu-berriak-errenta-moduan-kobratzea-sarituko-du.htm
Ekonomia
BGAEen dekretu berriak errenta moduan kobratzea sarituko du
Erretiro laguntza osagarriak lan itunetan orokortzea da Jaurlaritzaren helburua, eta langileen %70ek izan ditzatela. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BGAEen ondarea %7,6 murriztu zen iaz
BGAEen dekretu berriak errenta moduan kobratzea sarituko du. Erretiro laguntza osagarriak lan itunetan orokortzea da Jaurlaritzaren helburua, eta langileen %70ek izan ditzatela. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako BGAEen ondarea %7,6 murriztu zen iaz
«Gure mezua argia da: BGAEetan sarturiko dirua errenta bidez ateratzea saritu behar da, pilaturiko kapital osoa kolpetik ateratzearen aurretik». Hernando Lacalle Eusko Jaurlaritzako Finantza eta Aurrekontuetako sailburuordeak horrela laburbildu du zein izango den borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeen (BGAE) d...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226087/humza-yousaf-aukeratu-dute-snpko-buruzagi.htm
Mundua
Humza Yousaf aukeratu dute SNPko buruzagi
Alderdiko militanteen botoen %52 lortu ditu Yousafek, eta %48 Kate Forbes Finantza ministroak. Bihar aurkeztuko du hautagaitza lehen ministroaren kargurako.
Humza Yousaf aukeratu dute SNPko buruzagi. Alderdiko militanteen botoen %52 lortu ditu Yousafek, eta %48 Kate Forbes Finantza ministroak. Bihar aurkeztuko du hautagaitza lehen ministroaren kargurako.
Euskal Herrian 15:10 inguru zirenean jakinarazi du SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko idazkari nagusi Lorna Finnek alderdiko buruzagi berriaren izena, Murrayfield estadioan bildutako 300 militanteren aurrean. Humza Yousaf hautatu dute. 37 urte ditu Yousafek, eta bera zen Nicola Sturgeonengandik gertuen zegoen hautagaia ...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226088/snp-laquosekulako-anabasaraquo.htm
Mundua
SNP, «sekulako anabasa»
SNP, «sekulako anabasa».
SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren garairik arrakastatsuenaren arrazoia, besteak beste, hau dela esan daiteke: Alex Salmond (2004-2014) edo Nicola Sturgeon (2014-2023) buruzagi zuela ere, alderdi independentistak beti erakusten zuela, kanpora begira, batasun itxura ia hautsezina. Barnera begira ere, sentsazioa antzekoa...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226089/urtarrilean-118-hipoteka-gehiago-sinatu-dira.htm
Ekonomia
Urtarrilean %11,8 hipoteka gehiago sinatu dira
Hego Euskal Herrian etxebizitza erosteko 2.287 hipoteka sinatu dira urtarrilean, 2022an baino 243 gehiago.
Urtarrilean %11,8 hipoteka gehiago sinatu dira. Hego Euskal Herrian etxebizitza erosteko 2.287 hipoteka sinatu dira urtarrilean, 2022an baino 243 gehiago.
Abenduko jaitsieraren ondotik, etxebizitza erosteko hipoteka gehiago sinatu ziren urtarrilean Hego Euskal Herrian: 2.287. Iragan urteko datuekin alderatuta, %11,8ko igoera izan da. Halaber, handitu egin da maileguan hartutako kapitala, hots; 310 milioi izan ziren iazko urtarrilean, eta, aurten, berriz, 354 milioi. INE...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226090/elkarrizketara-deituta-gainditu-nahi-du-macronek-bere-bakardadea.htm
Ekonomia
Elkarrizketara deituta gainditu nahi du Macronek bere bakardadea
Sindikatuek erretretaren erreformaren aurkako hamargarren protesta egunera deitu dute gaurko.
Elkarrizketara deituta gainditu nahi du Macronek bere bakardadea. Sindikatuek erretretaren erreformaren aurkako hamargarren protesta egunera deitu dute gaurko.
Erretretaren erreformarekin piztu duen sutea itzali nahi du Frantziako Gobernuak. Su horri gasolina bota zion joan den astean, erreforma parlamentuaren botorik gabe onartzeak manifestazioak hauspotu baitzituen, haserreak ordura arte oso bakan ikusitako istiluak areagotu baitzituen eta berriro piztu baitzen Poliziaren e...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226091/eusko-jaurlaritzak-27-enpresari-lagundu-zien-iaz-arrisku-kapitaleko-funtsen-bidez.htm
Ekonomia
Eusko Jaurlaritzak 27 enpresari lagundu zien iaz arrisku kapitaleko funtsen bidez
Gaur egun, 102 enpresatan parte hartzen du. Haien kapitalean sartzeaz gain, maileguen bitartez ere laguntzen die.
Eusko Jaurlaritzak 27 enpresari lagundu zien iaz arrisku kapitaleko funtsen bidez. Gaur egun, 102 enpresatan parte hartzen du. Haien kapitalean sartzeaz gain, maileguen bitartez ere laguntzen die.
Euskal enpresei finantzaketan eta garapenean laguntzeko, Eusko Jaurlaritzak 32 inbertsio egin zituen iaz, arrisku kapitaleko funtsen bitartez. Guztira, 80 milioi euroko balioa izan zuten operazio horiek, eta 27 enpresari lagundu zien, haien kapitalean sartuta edota maileguak erraztuta. Hazkunde betean dauden edo sortu ...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226092/euskadi-zaintzailea-eta-plurala-defendatu-nahi-du-pse-eek-udal-eta-foru-hauteskundeetan.htm
Politika
«Euskadi zaintzailea eta plurala» defendatu nahi du PSE-EEk udal eta foru hauteskundeetan
PSE-EEren proiektua «eraldatzailea» dela esan du Anduezak, eta «Euskadi hobea» duela helburu: «Hobeto haztea, hobeto bizitzea eta hobeto zaintzea elkar».
«Euskadi zaintzailea eta plurala» defendatu nahi du PSE-EEk udal eta foru hauteskundeetan. PSE-EEren proiektua «eraldatzailea» dela esan du Anduezak, eta «Euskadi hobea» duela helburu: «Hobeto haztea, hobeto bizitzea eta hobeto zaintzea elkar».
Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako programa politikoa aurkeztu du gaur PSE-EEk. Gipuzkoaren, Bizkaiaren eta Arabaren diagnostiko bateratu bat egin dute sozialistek, eta hainbat helburu ezarri dituzte hiru lurralde horietarako. «Euskadi hobea» da PSE-EEk nahi duena, eta helburu horrek hiru hanka dituela na...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226093/bizkaiko-supersurren-bigarren-zatia-apirilaren-5ean-irekiko-dute.htm
Gizartea
Bizkaiko Supersurren bigarren zatia apirilaren 5ean irekiko dute
Bizkaiko foru diputatu Imanol Pradalesek esan du bete egin direla epeen eta inbertsioaren aurreikuspenak
Bizkaiko Supersurren bigarren zatia apirilaren 5ean irekiko dute. Bizkaiko foru diputatu Imanol Pradalesek esan du bete egin direla epeen eta inbertsioaren aurreikuspenak
Supersur esaten zaion Bilboko hegoaldeko saihesbidea handitzeko lanak amaitzear daude, eta azken lau urteetan eraiki duten bigarren zatia apirilaren 5ean irekiko dute. Egun horretatik aurrera, autobide hori erabiltzen duten gidariek aukera izango dute AP-68 autobidearekin lotzeko, eta handik Gipuzkoarako zein Arabarako...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226094/euskal-herriko-hainbat-mendizale-canal-royako-proiektuaren-aurka-agertu-dira.htm
Kirola
Euskal Herriko hainbat mendizale Canal Royako proiektuaren aurka agertu dira
Salatu dute Formigal eta Astun eski estazioak elkartzeak harana suntsituko lukeela.
Euskal Herriko hainbat mendizale Canal Royako proiektuaren aurka agertu dira. Salatu dute Formigal eta Astun eski estazioak elkartzeak harana suntsituko lukeela.
Aragoiko Gobernuak martxan du Formigal eta Astun eski estazioak elkartzeko proiektua; Aragoiko eta Tenako haranak lotu nahi ditu, gutxienez lau kilometro luze izango den teleaulki baten bidez, eta, horretarako, Europako Batasuneko Next Generation funtsetako dirua baliatzea du asmo. Egitasmoak, baina, harrabotsa eragin ...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226095/arlas-behatoki-aparta-euskal-piriniora.htm
albisteak
Arlas, behatoki aparta euskal Piriniora
Ez da desnibel handiko mendia, baina bai oso esker onekoa: Arlas tontorretik euskal Piriniora, Auñamendira, Kartxela eta Orhiko mendiguneetara, Larrako karstera... zabaltzen zaizkigun ikuspegiak ederrak dira zinez. Goi-mendian hastapeneko urratsak emateko ere gailur egokia da.
Arlas, behatoki aparta euskal Piriniora. Ez da desnibel handiko mendia, baina bai oso esker onekoa: Arlas tontorretik euskal Piriniora, Auñamendira, Kartxela eta Orhiko mendiguneetara, Larrako karstera... zabaltzen zaizkigun ikuspegiak ederrak dira zinez. Goi-mendian hastapeneko urratsak emateko ere gailur egokia da.
Mendizaletasuna gurasoen eskutik txikitatik jaso dugun askok, Ernaz lepoaren ondoan kokatuta dagoen Arlas mendia sekula ahaztuko ez dugun gailurren artean dugu. Igo beharreko desnibelari erreparatuta mendi handia ez den arren, goi-mendien eremuan sartzeak sortzen zuen zirrarak eta gailurrera iritsi aurretiko aldaparen ...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226096/euskal-sagardoa-ikertzen-ari-dira-prezioak-hitzartu-zituelakoan.htm
Ekonomia
Euskal Sagardoa ikertzen ari dira, prezioak hitzartu zituelakoan
Sagardoaren prezioa %25 igoko zutela iragarri zuten 2022 amaieran.
Euskal Sagardoa ikertzen ari dira, prezioak hitzartu zituelakoan. Sagardoaren prezioa %25 igoko zutela iragarri zuten 2022 amaieran.
Euskal Sagardoa jatorri izenak «prezioen gomendio kolektibo» bat egin duen ala ez ikertzen ari da Lehiaren Euskal Agintaritza. Hala adierazi du Alba Urresola agentziaren presidenteak gaur, Eusko Legebiltzarreko batzorde batean egindako hitzartzean. Izan ere, iazko abenduaren amaieran sor-markak iragarri zuen bertako s...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226097/letraduek-bertan-behera-utzi-dute-greba-hileko-450-euroko-soldata-igoera-onartuta.htm
Gizartea
Letraduek bertan behera utzi dute greba, hileko 450 euroko soldata igoera onartuta
Espainiako Justizia Administrazioaren menpeko letraduak urtarrilaren 24tik ari ziren greban Hego Euskal Herrian.
Letraduek bertan behera utzi dute greba, hileko 450 euroko soldata igoera onartuta. Espainiako Justizia Administrazioaren menpeko letraduak urtarrilaren 24tik ari ziren greban Hego Euskal Herrian.
Bi hil inguru egon dira epaitegiak «kolapsatuta» Hego Euskal Herrian letraduen grebarengatik. Urtarrilaren 24an hasi zuten, baina askatu da marapiloa, oraintsu Espainiako Justizia Administrazioko letraduen asanbladek gehiengo handiz onartu baitute Justizia, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioak egindako proposamena...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226098/etxeratzea-eskatzen-ari-gara-inolako-pribilegiorik-gabe.htm
Politika
«Etxeratzea eskatzen ari gara, inolako pribilegiorik gabe»
Sare Herritarreko Gipuzkoa eta Nafarroako arduradunek ohartarazi dutenez, aurrerantzean «ahalegin handia» egin beharko du elkarteak ikusarazteko «presoen eskubideen urraketa ez dela amaitu». Azpimarratu dute «pribilegiorik eta inpunitaterik» eskatu gabe ari direla euskal presoak etxeratzeko eskatzen, «legeak jasotzen d...
«Etxeratzea eskatzen ari gara, inolako pribilegiorik gabe». Sare Herritarreko Gipuzkoa eta Nafarroako arduradunek ohartarazi dutenez, aurrerantzean «ahalegin handia» egin beharko du elkarteak ikusarazteko «presoen eskubideen urraketa ez dela amaitu». Azpimarratu dute «pribilegiorik eta inpunitaterik» eskatu gabe ari di...
«Ziklo baten amaieraz» hitz egin da ostiralaz geroztik, baina Espainiako Estatuak Euskal Herritik kanpo zituen azken bost euskal presoak aberriratu izanak «ez du desmobilizazioa ekarri behar», Sare Herritarraren arabera. Nahikari Iturbe Gipuzkoako Sareko arduradunak (Villabona-Amasa, Gipuzkoa, 1984) eta Mikel Mundiñano...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226099/euskal-herrian-euskaraz-datorren-legealdia-ofizialtasunarena-izan-behar-da.htm
Gizartea
Euskal Herrian Euskaraz: «Datorren legealdia ofizialtasunarena izan behar da»
Nafarroan euskararen ofizialtasuna onartuko duen euskararen lege berri bat aldarrikatzeko, hainbat mobilizazio egingo ditu EHEk. Nagusia maiatzaren 13an egingo dute, Iruñean.
Euskal Herrian Euskaraz: «Datorren legealdia ofizialtasunarena izan behar da». Nafarroan euskararen ofizialtasuna onartuko duen euskararen lege berri bat aldarrikatzeko, hainbat mobilizazio egingo ditu EHEk. Nagusia maiatzaren 13an egingo dute, Iruñean.
Hauteskundeen atarian, EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek euskararen ofizialtasunaren gaia agenda politikoaren «lehen lerroan» txertatzea bultzatu nahi du. Nafarroan euskararen ofizialtasuna onartuko duen euskararen lege berri bat aldarrikatzeko, hainbat mobilizazio egingo ditu apirilean eta maiatzean, Bada garaia, euskara...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226100/birala-egin-da-aguraingo-dantza-talde-batek-eusko-legebiltzarrean-egindako-koreografia.htm
Bizigiro
Birala egin da Aguraingo dantza talde batek Eusko Legebiltzarrean egindako koreografia
Dardara Gune taldeak Tiktoken jarritako bideoak ia milioi bat ikustaldi ditu. Joan den ostiralean egin zuten dantza, legebiltzarraren 43. urteurrenean.
Birala egin da Aguraingo dantza talde batek Eusko Legebiltzarrean egindako koreografia. Dardara Gune taldeak Tiktoken jarritako bideoak ia milioi bat ikustaldi ditu. Joan den ostiralean egin zuten dantza, legebiltzarraren 43. urteurrenean.
Arrazoi bategatik edo besteagatik, birala bihurtu da Dardara Gune dantza taldeak ostiralean argitaratutako bideo bat: Tiktoken ia milioi bat ikustaldi ditu jada. Han, Aguraingoak (Araba) Gasteizko legebiltzarkideen aurrean Rauw Alejandroren Ron Cola abestia dantzatzen ageri dira, Eusko Legebiltzarraren 43. urteurrenean...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226101/dsbearen-lege-berriaren-laquotranpakraquo-salatu-ditu-pentsiodunen-mugimenduak.htm
Ekonomia
DSBEaren lege berriaren «tranpak» salatu ditu Pentsiodunen Mugimenduak
Salatu dute Eusko Jaurlaritza pentsiodunei kalte egiteko neurriak hartzen ari dela 2019tik.
DSBEaren lege berriaren «tranpak» salatu ditu Pentsiodunen Mugimenduak. Salatu dute Eusko Jaurlaritza pentsiodunei kalte egiteko neurriak hartzen ari dela 2019tik.
Eusko Jaurlaritza DSBE diru sarrerak bermatzeko errentaren bidez gastu soziala «pentsiodunen kontura» murrizten ari dela salatu du EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Iazko abenduan onartu zen DSBE berriaren legea etzi sartuko da indarrean, eta gogorarazi dute 2008ko legeak hogeigarren artikuluan arautzen zue...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226103/babesa-handitzea-izango-da-alderdi-guztien-helburua.htm
Politika
Babesa handitzea izango da alderdi guztien helburua
Nafarroako agintaldiaren balorazioa egin dute alderdiek, eta inkestetako datuei buruz ere aritu dira.
Babesa handitzea izango da alderdi guztien helburua. Nafarroako agintaldiaren balorazioa egin dute alderdiek, eta inkestetako datuei buruz ere aritu dira.
Astebete geratzen da Nafarroako Parlamentua desegin eta Maria Txibite gobernuko lehendakariak foru hauteskundeetara deitzeko. Gaur, Parlamentuko Mahaiaren eta Eledunen Batzordearen bilera egin da, eta, haren ondotik astero egin ohi den agerraldian, alderdiek inkesten emaitzei eta kanpainari erreparatu diete. Bada guzti...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226104/ganaltoko-gurutzearen-eraisketari-buruzko-ikerketa-berriz-irekitzeko-agindu-du-arabako-auzitegiak.htm
Gizartea
Ganaltoko gurutzearen eraisketari buruzko ikerketa berriz irekitzeko agindu du Arabako Auzitegiak
Auzitegiak aintzat hartu du Abogados Cristianos elkarteak auzia artxibatzeari jarritako helegitea. Ezezagun batzuek eraitsi zuten gurutzea, iazko ekainean.
Ganaltoko gurutzearen eraisketari buruzko ikerketa berriz irekitzeko agindu du Arabako Auzitegiak. Auzitegiak aintzat hartu du Abogados Cristianos elkarteak auzia artxibatzeari jarritako helegitea. Ezezagun batzuek eraitsi zuten gurutzea, iazko ekainean.
Arabako Probintzia Auzitegiak agindu du berriz zabaltzeko Badaia mendilerroan dagoen Ganaltoko gurutzearen eraisketari buruzko ikerketa. Ezezagun batzuek bota zuten gurutzea, joan den urteko ekainean, baina, handik gutxira, bizilagun talde batek bere tokira bueltatu zuen. Abogados Cristianos taldeak salaketa aurkeztu z...
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226105/gizonezko-bat-atxilotu-dute-donostian-sexu-eraso-bat-egitea-egotzita.htm
Gizartea
Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, sexu eraso bat egitea egotzita
Emakume bati ukituak egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak.
Gizonezko bat atxilotu dute Donostian, sexu eraso bat egitea egotzita. Emakume bati ukituak egitea leporatuta atzeman du Ertzaintzak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak gizonezko bat atxilotu du gaur Donostiako Loiola auzoan, emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Iturri horien arabera, erasotzaileak ukituak egin dizkio emakumeari. Poliziak 01:15 aldera atzeman du gaztea, eta epailearen esku utzi du.
2023-3-27
https://www.berria.eus/albisteak/226106/sorgailu-eolikoen-ahalmen-elektrikoa-optimizatzeko-laborategia-jarri-du-martxan-mondragon-unibertsitateak.htm
Ekonomia
Sorgailu eolikoen ahalmen elektrikoa optimizatzeko laborategia jarri du martxan Mondragon Unibertsitateak
Erabiliko dituzten teknologiek haize erroten turbinen energia ekoizpena %5 hobetuko dutela iragarri dute.
Sorgailu eolikoen ahalmen elektrikoa optimizatzeko laborategia jarri du martxan Mondragon Unibertsitateak. Erabiliko dituzten teknologiek haize erroten turbinen energia ekoizpena %5 hobetuko dutela iragarri dute.
Mondragon Unibertsitateak 700 metro koadroko laborategi berri bat estreinatu du gaur, Siemens Gamesa, Infineon eta SGB-SIMT enpresekin batera. Haize erroten turbinen ahalmen elektrikoa optimizatzea dute helburu, eta, erabiliko dituzten teknologiei esker, energia ekoizpena %5 handitzea espero dute. Bestalde, karbono dio...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226126/ikasle-ohi-batek-hiru-adingabe-eta-hiru-heldu-hil-ditu-tiroz-nashvilleko-ikastetxe-batean.htm
Mundua
Ikasle ohi batek hiru adingabe eta hiru heldu hil ditu tiroz Nashvilleko ikastetxe batean
Poliziak erasotzailea hil du, tiroz. AEBetako banderak haga erdira jaisteko agindu du Biden presidenteak.
Ikasle ohi batek hiru adingabe eta hiru heldu hil ditu tiroz Nashvilleko ikastetxe batean. Poliziak erasotzailea hil du, tiroz. AEBetako banderak haga erdira jaisteko agindu du Biden presidenteak.
Biktimak izan dira berriro ere AEBetan jazotako tiroketa baten ondorioz. Nashvilleko ikastetxe katoliko pribatu batean izan da: 28 urteko gizon trans batek sei lagun hil zituen atzo. Hiru adingabe eta hiru heldu dira biktimak, 8-9 urte eta 60-61 urte artekoak; horien artean, ikastetxeko zuzendaria berau. Ikastetxe horr...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226127/cafek-aldiriko-29-tren-hornituko-ditu-renferentzat.htm
Ekonomia
CAFek aldiriko 29 tren hornituko ditu Renferentzat
192 milioi euroko kontratua sinatu dute. Etorkizunean bederatzi tren elektriko fabrikatzeko aukera ere hitzartu dute.
CAFek aldiriko 29 tren hornituko ditu Renferentzat. 192 milioi euroko kontratua sinatu dute. Etorkizunean bederatzi tren elektriko fabrikatzeko aukera ere hitzartu dute.
CAFek aldiriko 29 tren hornituko ditu Renferentzat. Atzo goizean sinatu zuten 192 milioi euroko kontratua, Renfeko administrazio kontseiluak dokumentua onartu ondoren. Aldiriko tren horien hornikuntzaz gain, datozen urteetan CAFek bederatzi tren elektriko fabrikatzeko aukera ere hitzartu dute. Lau kotxe izango dituzte...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226128/hamargarren-protesta-eguna-baina-ez-azkenekoa.htm
Ekonomia
Hamargarren protesta eguna, baina ez azkenekoa
Sindikatuek erretretaren erreformaren aurkako 11. mobilizazio egunera deitu dute apirilaren 6rako. Baionan, 13.000 lagun bildu dira, eta oraingoan ez da istilurik gertatu.
Hamargarren protesta eguna, baina ez azkenekoa. Sindikatuek erretretaren erreformaren aurkako 11. mobilizazio egunera deitu dute apirilaren 6rako. Baionan, 13.000 lagun bildu dira, eta oraingoan ez da istilurik gertatu.
Sindikatuek ez dute pentsioen gaia alboan utzi nahi, eta erreformaren aurkako hamargarren protesta eguna izan zuten atzo. Goizean goizetik hasi ziren: 05:30ean Angelun (Lapurdi) gelditu ondotik, Miarritzeko aireportua blokeatu zuten 150 manifestarik. 10:30ean, berriz, hamargarren mobilizazio handiari ekin zioten Baiona...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226129/aurreskua-eta-kopla-flamenko-bat-sevillan-errepresaliatuen-espainiako-hezurtegirik-handienean.htm
Gizartea
Aurreskua eta kopla flamenko bat Sevillan, errepresaliatuen Espainiako hezurtegirik handienean
1936ko gerran faxistek hil zituzten 1.786 pertsonaren gorpuzkiak atera ditu Aranzadik hobi komun batetik. Atzo hezurtegi batean sartzen hasi ziren, eta, ekitaldian, Manuel Gerena flamenko kantariak abestu ondoren, Anartz Ormaza Aranzadiko arkitektoak agurra dantzatu zuen.
Aurreskua eta kopla flamenko bat Sevillan, errepresaliatuen Espainiako hezurtegirik handienean. 1936ko gerran faxistek hil zituzten 1.786 pertsonaren gorpuzkiak atera ditu Aranzadik hobi komun batetik. Atzo hezurtegi batean sartzen hasi ziren, eta, ekitaldian, Manuel Gerena flamenko kantariak abestu ondoren, Anartz Orm...
Atzo hasi zen Sevillako hilerrian Aranzadik hiru urtez egin duen lanaren azken fasea. Espainia hegoaldeko hiri horretako Aranzadiko talde batek 8.000 gorputzen gorpuzkiak atera ditu hobi komun batetik. Espainian hobi batetik inoiz atera den gorpuzki kopururik handiena da. Tartean dira 1936ko gerran errepresaliatu zituz...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226130/polizia-hiltzaileak-identifikatzeko-saioak-ez-du-emaitzarik-izan.htm
Politika
Polizia hiltzaileak identifikatzeko saioak ez du emaitzarik izan
Pasaiako sarraskiko poliziak identifikatzeko saio bat egin dute Donostiako epaitegietan, baina lekuko bakarrak, Joseba Merinok, ezin izan du «ehuneko ehun» inor identifikatu. Komando Autonomoetako lau kideen hilketekin lotuta egon daitezkeen hiru polizia egon dira saioetan, eta saio gehiago egongo dira azaldu ez diren ...
Polizia hiltzaileak identifikatzeko saioak ez du emaitzarik izan. Pasaiako sarraskiko poliziak identifikatzeko saio bat egin dute Donostiako epaitegietan, baina lekuko bakarrak, Joseba Merinok, ezin izan du «ehuneko ehun» inor identifikatu. Komando Autonomoetako lau kideen hilketekin lotuta egon daitezkeen hiru polizia...
«Sentitzen dut, baina ehuneko ehun identifikatu behar dira, eta ezin izan dut horrela egin». Joseba Merino Pasaiako sarraskitik bizirik atera zen lekuko bakarraren hitzek islatzen dute gaur goizean zer gertatu den Donostiako epaitegietan izandako identifikazio saioan. Santiago Gonzalez biktimen familien abokatuak azald...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226131/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-familiek-jada-ikus-dezakete-zein-eskolatan-onartu-dituzten.htm
Gizartea
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako familiek jada ikus dezakete zein eskolatan onartu dituzten
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur argitaratu ditu behin-behineko zerrendak. Jaurlaritzak aldaketak ezarri ditu matrikulazio prozesuan, ikasle zaurgarrien banaketa orekatuagoa lortze aldera.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako familiek jada ikus dezakete zein eskolatan onartu dituzten. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak gaur argitaratu ditu behin-behineko zerrendak. Jaurlaritzak aldaketak ezarri ditu matrikulazio prozesuan, ikasle zaurgarrien banaketa orekatuagoa lortze aldera.
Hezkuntza sistema «orekatuagoa» lortze aldera, 2023-2024ko ikasturterako matrikulazioan aldaketak iragarri zituen Eusko Jaurlaritzak. Nobedaderik garrantzitsuena hauxe izango da: ikasle zaurgarrientzako lekuak gorde beharko dituzte diru publikoz hornitutako ikastetxe guztiek. Familiek otsailaren 13tik 24ra izan zuten a...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226132/upnk-eta-eh-bilduk-izango-dute-boto-gehien-iruntildeean-eitb-focusen-arabera.htm
Politika
UPNk eta EH Bilduk izango dute boto gehien Iruñean, EITB Focusen arabera
Gasteizen, Bilbon eta Donostian EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, eta hiruretan EH Bildu litzateke bigarren indarra, inkestaren emaitzak beteko balira.
UPNk eta EH Bilduk izango dute boto gehien Iruñean, EITB Focusen arabera. Gasteizen, Bilbon eta Donostian EAJk irabaziko lituzke hauteskundeak, eta hiruretan EH Bildu litzateke bigarren indarra, inkestaren emaitzak beteko balira.
Iruñeko Udalerako hauteskundeak UPNk irabaziko ditu, eta EH Bildu izango da bigarren indarra. Hori da EITB Focus taldeak egindako makroinkestaren emaitzetako bat. Atzo aditzera eman zituzten Nafarroako Parlamenturako eta Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako batzar nagusietarako foru hauteskundeen estimazioak, eta gaur, ber...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226133/inaki-perurena-gaizki-pasatzen-nuen-gorputz-hezkuntza-ikasgaian.htm
Kirola
Iñaki Perurena: «Gaizki pasatzen nuen Gorputz Hezkuntza ikasgaian»
Nafarroako Gobernuak Karlos III.aren gurutzea eman dio harri jasotzaileari, eta hark hitzaldi hunkigarri bat eman du bere ibilbideari eta Nafarroak harriarekin duen harremanari buruz.
Iñaki Perurena: «Gaizki pasatzen nuen Gorputz Hezkuntza ikasgaian». Nafarroako Gobernuak Karlos III.aren gurutzea eman dio harri jasotzaileari, eta hark hitzaldi hunkigarri bat eman du bere ibilbideari eta Nafarroak harriarekin duen harremanari buruz.
Iñaki Perurena harri jasotzaile, bertsolari, eskultore eta aktore ibilitakoa da, eta, batez ere, harriari lotuta ibilbide luze eta bikaina osatu du. Hori aitortu dio berriki Nafarroako Gobernuak, herrialdeko pertsona nabarmenduenei egiten dien aitortzarik handiena eginez: Karlos III.aren gurutzea eman dio. Perurena hiz...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226134/israelgo-presidenteak-laquoberehalako-elkarrizketa-prozesu-batraquo-galdegin-du.htm
Mundua
Israelgo presidenteak «berehalako elkarrizketa prozesu bat» galdegin du
Protesta gehiago izan dira gaur goizean, lehen ministroak atzo iragarri arren erreforma judiziala etengo duela behin-behinean. Herzogen negoziazio taldea opozisioko Lapid zentristarekin eta Gantz liberalarekin biltzekoa da gaur.
Israelgo presidenteak «berehalako elkarrizketa prozesu bat» galdegin du. Protesta gehiago izan dira gaur goizean, lehen ministroak atzo iragarri arren erreforma judiziala etengo duela behin-behinean. Herzogen negoziazio taldea opozisioko Lapid zentristarekin eta Gantz liberalarekin biltzekoa da gaur.
Israelgo krisi politikoa lehenbailehen amaitu nahi du Isaac Herzog presidenteak, eta helburu horrekin hitz egin zuen atzo gauean Benjamin Netanyahu lehen ministroarekin, batetik, eta oposizioko Yair Lapid zentristarekin eta Beny Gantz liberalarekin, bestetik. «Berehalako elkarrizketa prozesu bat» abiatzeko eskatu die H...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226135/osakidetzari-lotutako-kexak-220-ugaritu-dira-2020-urtearekin-alderatuta.htm
Gizartea
Osakidetzari lotutako kexak %220 ugaritu dira 2020. urtearekin alderatuta
EAEko Ararteko Manuel Lezertuak 2022ko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Salatu du zenbait erakundek ez dietela erantzuten arartekoaren informazio eskaerei.
Osakidetzari lotutako kexak %220 ugaritu dira 2020. urtearekin alderatuta. EAEko Ararteko Manuel Lezertuak 2022ko txostena aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Salatu du zenbait erakundek ez dietela erantzuten arartekoaren informazio eskaerei.
Manuel Lezertua EAEko Arartekoak Eusko Legebiltzarraren esku utzi du iaz jaso zituen kexu eta eskakizunei buruzko txostena. COVID-19aren pandemiaren ondotik, «normaltasunera» itzultzeko urtea izan zen 2022a, nahiz eta izurriak ondorio «iraunkorrak» utzi dituen osasunean eta osasun zerbitzuen kalitatean, Lezertuak azpim...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226136/anjel-lertxundiren-eta-adan-kovacsicsen-arteko-solasaldiarekin-hasi-da-gutun-zuria.htm
Kultura
Anjel Lertxundiren eta Adan Kovacsicsen arteko solasaldiarekin hasi da Gutun Zuria
Larunbatera bitartean, idazleen elkarrizketak, hitzaldi musikatuak, eztabaidak, tailerrak eta liburu aurkezpenak izango dira, besteak beste, Bilbon.
Anjel Lertxundiren eta Adan Kovacsicsen arteko solasaldiarekin hasi da Gutun Zuria. Larunbatera bitartean, idazleen elkarrizketak, hitzaldi musikatuak, eztabaidak, tailerrak eta liburu aurkezpenak izango dira, besteak beste, Bilbon.
Anjel Lertxundi eta Adan Kovacsics idazleen arteko elkarrizketa batekin hasi da Gutun Zuria nazioarteko letren jaialdia, 17:30ean, Bilboko Azkuna zentroan. Besteen irakurketak, neure irakurketak izenburuko solasaldian parte hartu dute bi idazleek. Aurten, Idatzi/Editatu/Irakurri izenburupean antolatu dute jaialdia; iz...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226138/erretretaren-erreformen-harira-euskal-gizarte-segurantza-bat-sortzeko-eskatu-du-labek.htm
Ekonomia
Erretretaren erreformen harira, Euskal Gizarte Segurantza bat sortzeko eskatu du LABek
Sindikatuko koordinatzaileak iritzi dio Euskal Herriko langileen pentsioak eta diru laguntzak «arriskuan» egongo direla Madrilen eta Parisen menpe dauden bitartean.
Erretretaren erreformen harira, Euskal Gizarte Segurantza bat sortzeko eskatu du LABek. Sindikatuko koordinatzaileak iritzi dio Euskal Herriko langileen pentsioak eta diru laguntzak «arriskuan» egongo direla Madrilen eta Parisen menpe dauden bitartean.
Pentsio eta erretreta hitzak bolo-bolo dabiltza Euskal Herrian; bai iparraldean, bai hegoaldean. Espainiako Gobernuak erreforma bat aurkeztu du asteotan, eta Frantziako Gobernuek beste bat, eta horien aurkako protestak hedatu dira euskal lurraldeetan; batez ere, Ipar Euskal Herrian. Batek edo besteak eragin, LAB sindik...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226139/elak-alderdi-politikoei-dei-egin-die-pentsioen-erreformaren-aurka-egin-dezaten.htm
Ekonomia
ELAk alderdi politikoei dei egin die pentsioen erreformaren aurka egin dezaten
ERCren babesa lortuta, erreforma onartzeko sostengu nahikoa lortu du Espainiako Gobernuak. Horren aurka batera mobilizatuko dira ELA, Galiziako CIG eta Kataluniako Intersindical sindikatuak.
ELAk alderdi politikoei dei egin die pentsioen erreformaren aurka egin dezaten. ERCren babesa lortuta, erreforma onartzeko sostengu nahikoa lortu du Espainiako Gobernuak. Horren aurka batera mobilizatuko dira ELA, Galiziako CIG eta Kataluniako Intersindical sindikatuak.
Espainiako Ministroen Kontseiluak martxoaren 16an onartu zuen pentsioen erreforma., eta gaur bertan lortu du erreforma aurrera eramateko sostengu nahikoa. ERCk adierazi du erreforma babestuko duela, akordio bat lortu duelako gobernuarekin seme-alabak zaintzeko lanaldia murrizten duten emakumeek, murrizketa tarte osoan,...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226140/pantailak-ere-negar-egin-zuenekoa.htm
Kirola
Pantailak ere negar egin zuenekoa
Pantailak ere negar egin zuenekoa.
Asko izan dira azken urteotan pilotaren munduan bizi izan ditudan momentu hunkigarriak: Xalak, jarri zizkioten traba guztien gainetik, irabazi zuen 2011ko buruz buruko final hura, Pablo Berasaluzek 2013ko Binakako Txapelketako finalean orpazurda hautsi zuenekoa… Baina igandean Bilbon gertatu zenak aurreko guztiak gaind...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226141/frantziako-finantza-fiskaltzak-bost-bankuren-egoitzak-miatu-ditu.htm
Ekonomia
Frantziako Finantza Fiskaltzak bost bankuren egoitzak miatu ditu
Zerga iruzur larriagatik ikertzen ari dira Societe Generale, BNP Paribas, Exane, HSBC eta Natixis.
Frantziako Finantza Fiskaltzak bost bankuren egoitzak miatu ditu. Zerga iruzur larriagatik ikertzen ari dira Societe Generale, BNP Paribas, Exane, HSBC eta Natixis.
PNJ Frantziako Finantza Fiskaltzak, Alemaniako hainbat fiskalen laguntzaz, bost bankuren Parisko egoitzak miatu ditu gaur goizean, Le Monde egunkariak aurreratu duenez. Fiskaltzak adierazitakoaren arabera, uste dute zergak Frantzian ordaintzen dituzten enpresetako akziodun atzerritarrek, egoitza fiskala Frantziatik kan...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226142/ahtaren-iruntildeerriko-zatia-eraikitzeak-500-milioi-euro-inguruko-kostua-izango-du.htm
Gizartea
AHTaren Iruñerriko zatia eraikitzeak 500 milioi euro inguruko kostua izango du
Txibitek esan du Etxebakoitzen eraikiko dutela Iruñeko tren geltoki berria. Castejon eta Zaragoza arteko zatiak 1.500 milioi euroko kostua izango du.
AHTaren Iruñerriko zatia eraikitzeak 500 milioi euro inguruko kostua izango du. Txibitek esan du Etxebakoitzen eraikiko dutela Iruñeko tren geltoki berria. Castejon eta Zaragoza arteko zatiak 1.500 milioi euroko kostua izango du.
Zuasti (Nafarroa) eta Campanas (Nafarroa) lotuko ditu Iruñerriko abiadura handiko trenaren zatiak, eta 500 milioi euro inguruko kostua izango du. Hori iragarri dute gaur Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidenteak eta Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agendako Ministerioko ordezkariek. Ez dute iragarri noiz...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226143/inaki-garces-euskal-presoa-baldintzapean-aske-geratu-da.htm
Politika
Iñaki Garces euskal presoa baldintzapean aske geratu da
25 urte egin ditu preso.
Iñaki Garces euskal presoa baldintzapean aske geratu da. 25 urte egin ditu preso.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Iñaki Garces euskal presoa baldintzapean aske geratu da. Denera, 25 urte egin ditu preso; azken urtea, etxean. Espainiako Espetxe Erakundeek 2021eko udaberrian iragarri zuten haren Euskal Herriratzea, eta Zueratik (220 kilometrora, Espainia) Basaurira (Bizkaia) lekualdatu zuten. Or...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226144/seme-alabak-eta-bizikideak-zaintzeko-baimen-gehiago-emango-dituen-legea-onartu-du-madrilek.htm
Gizartea
Seme-alabak eta bizikideak zaintzeko baimen gehiago emango dituen legea onartu du Madrilek
Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak gaur onartu du Familien Legea. 8 urte baino gutxiago dituzten haurren gurasoek zortzi asteko ordaindu gabeko baimena izango dute.
Seme-alabak eta bizikideak zaintzeko baimen gehiago emango dituen legea onartu du Madrilek. Espainiako Gobernuaren Ministroen Kontseiluak gaur onartu du Familien Legea. 8 urte baino gutxiago dituzten haurren gurasoek zortzi asteko ordaindu gabeko baimena izango dute.
Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak Familien Legea onartu berri du. Bertan, kontziliazioa indartzeko neurriak jaso dituzte: esaterako, zaintzarako hiru baimen gehiago aitortu dituzte. Gainera, familia ugariak «haurrak hazteko laguntza handiagoa behar duten familiak» izango dira aurrerantzean, eta familia gehiag...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226145/herriko-etxeen-laguntza-eskasa-deitoratu-du-uda-lekuk.htm
Gizartea
Herriko etxeen laguntza eskasa deitoratu du Uda Lekuk
Jarduera murriztera behartua dago baliabide faltagatik. Apirilaren 22ko mobilizazioan parte hartzera deitu du, «egiazko» hizkuntza politika bat plantan eman dezaten.
Herriko etxeen laguntza eskasa deitoratu du Uda Lekuk. Jarduera murriztera behartua dago baliabide faltagatik. Apirilaren 22ko mobilizazioan parte hartzera deitu du, «egiazko» hizkuntza politika bat plantan eman dezaten.
Uda Leku elkarteak 40 urte beteko ditu aurten. «Eta azkena izanen balitz?». Alarma pizteko egindako galdera dela onartu du Xabi Ibarburu zuzendariak, baina egoera zaila dela baieztatu. «Egiten ditugun bilkuren %90 gure kontuak nola orekatu gogoetatzeko dira». Elkartea egoera prekarioan dela salatu dute langileek prents...