date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226146/ordainpeko-kontuak-bakarrik-gomendatuko-ditu-twitterrek-aurrerantzean.htm
Bizigiro
Ordainpeko kontuak bakarrik gomendatuko ditu Twitterrek aurrerantzean
Apirilaren 15etik aurrera sartuko da indarrean Elon Muskek iragarritako neurria. Gainera, egiaztaturiko kontuen jabeek bakarrik bozkatu ahalko dute galdeketetan.
Ordainpeko kontuak bakarrik gomendatuko ditu Twitterrek aurrerantzean. Apirilaren 15etik aurrera sartuko da indarrean Elon Muskek iragarritako neurria. Gainera, egiaztaturiko kontuen jabeek bakarrik bozkatu ahalko dute galdeketetan.
Twitterren aldaketak egingo dituzte apirilaren 15etik aurrera, Elon Musk sare sozial horren jabeak iragarri berri duenez. Egun horretatik aurrera, egiaztaturiko kontuak bakarrik agertuko dira For you atalean. Twitterrek kontuak gomendatzen ditu horren bidez. Kontu bat egiaztatzen duen marka urdina lortzeko, zazpi euro ...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226147/azken-urtean-giza-eskubideen-urraketak-ugaritu-egin-direla-salatu-du-aik.htm
Mundua
Azken urtean giza eskubideen urraketak ugaritu egin direla salatu du AIk
Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak urteroko txostena plazaratu du. Bertan salatu du nazioarteak oso jarrera desberdina hartzen duela gatazka gertatzen den tokiaren arabera, eta Ukraina eta Palestina jartzen ditu adibide gisara.
Azken urtean giza eskubideen urraketak ugaritu egin direla salatu du AIk. Amnesty International gobernuz kanpoko erakundeak urteroko txostena plazaratu du. Bertan salatu du nazioarteak oso jarrera desberdina hartzen duela gatazka gertatzen den tokiaren arabera, eta Ukraina eta Palestina jartzen ditu adibide gisara.
Aurten beteko dira 75 urte Giza Eskubideen Nazioarteko Adierazpena onartu zutenetik. Biarren Mundu Gerra amaitu berritan onartu zen adierazpena, 1948ko abenduaren 10ean. Borroka hotsak isildu berriak ziren, eta zauriak sendatzeke zeuden. Urte batzuk igaro dira geroztik, eta, mundu mailako beste gerrarik piztu ez den ar...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226148/yousaf-snpko-lider-berria-eskoziako-lehen-ministro-aukeratu-dute.htm
Mundua
Yousaf SNPko lider berria Eskoziako lehen ministro aukeratu dute
Adierazi du SNPk egindako «promesei» eutsiko diela, eta «nekaezin» jarraituko duela independentziaren alde borrokatzen.
Yousaf SNPko lider berria Eskoziako lehen ministro aukeratu dute. Adierazi du SNPk egindako «promesei» eutsiko diela, eta «nekaezin» jarraituko duela independentziaren alde borrokatzen.
Behin alderdi barruko primarioak irabazita, Humza Yousaf SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko buruzagi izendatu zuten, atzo, eta gaur Eskoziako lehen ministro aukeratu dute, espero bezala harena izan baita gehien bozkaturiko hautagaitza. Ondoren, hitza hartu du parlamentuan, eta nabarmendu «nekaezin» jarraituko duela inde...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226149/clara-ponsati-bartzelonara-bueltatu-da-eta-atxilotu-egin-dute.htm
Mundua
Clara Ponsati Bartzelonara bueltatu da, eta atxilotu egin dute
«Pablo Llarena epaileak eurodiputatua atxilotzeko agindua emana du, desobedientziarengatik epai dezaten Espainiako Auzitegi Gorenean. «Ikusiko dugu zer egiten duen Auzitegi Gorenak neure itzuleraren inguruan». Defentsak 'habeas corpus' eskaera bat egin du.
Clara Ponsati Bartzelonara bueltatu da, eta atxilotu egin dute. «Pablo Llarena epaileak eurodiputatua atxilotzeko agindua emana du, desobedientziarengatik epai dezaten Espainiako Auzitegi Gorenean. «Ikusiko dugu zer egiten duen Auzitegi Gorenak neure itzuleraren inguruan». Defentsak 'habeas corpus' eskaera bat egin du.
Clara Ponsati Bartzelonara itzuli da gaur eguerdian, Ipar eta Hego Kataluniaren arteko muga autoz eta arazorik gabe zeharkatu ostean. Kataluniako Gobernuko kontseilari ohia Europako Parlamentuko diputatua da, eta immunitatea du. Edonola ere, Espainiako Auzitegi Goreneko epaile Pablo Llarenak hura epaitegira eramateko a...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226150/landabenen-poloak-egiteari-utziko-dio-vwek-elektrikoranzko-obrek-behartuta.htm
Ekonomia
Landabenen Poloak egiteari utziko dio VWek, elektrikoranzko obrek behartuta
Zuzendaritzak iragarri du 2025etik aurrera produkzioa erdira jaitsi beharko dela, urte eta erdiz. Sindikatuek «kezka» azaldu dute trantsizioak eragingo dituen ondorioen inguruan.
Landabenen Poloak egiteari utziko dio VWek, elektrikoranzko obrek behartuta. Zuzendaritzak iragarri du 2025etik aurrera produkzioa erdira jaitsi beharko dela, urte eta erdiz. Sindikatuek «kezka» azaldu dute trantsizioak eragingo dituen ondorioen inguruan.
Berrogei urte igaro eta gero, Landabenek Polo modeloko autoak egiteari utziko dio datorren urtean. Fabrika barruan auto elektrikoa ekoizteko obren hasierak eragotzi egingo du egungo hiru modeloak ekoiztea. VWek erabaki du Taigo eta TCross autoak egiten jarraituko duela. Sinbolikoki, Poloak garrantzi handia izan du Iru...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226151/oihalaren-atzeko-lan-musikala.htm
Kultura
Oihalaren atzeko lan musikala
Egindako lana erakusteko gogoz iritsi da Euskadiko Orkestra Poloniara. Lan hori fintzeko, baina, entsegu orokorra egin dute biraren lehen geltokian: Filharmonia Narodowa auditoriumean. Varsoviako lanak amaituta, hiru emanaldi dituzte aurretik: Wroclawn, Krakovian eta Katowicen.
Oihalaren atzeko lan musikala. Egindako lana erakusteko gogoz iritsi da Euskadiko Orkestra Poloniara. Lan hori fintzeko, baina, entsegu orokorra egin dute biraren lehen geltokian: Filharmonia Narodowa auditoriumean. Varsoviako lanak amaituta, hiru emanaldi dituzte aurretik: Wroclawn, Krakovian eta Katowicen.
Gosaldu ondotik, oinez egin dute Sofitel Warsaw Victoria hoteletik Filharmonia Narodowa auditoriumerako bidea Euskadiko Orkestrako ehundik gora musikarik. Auto beltz bat ailegatu da azkena; Orkestraren zuzendari Robert Treviño eta zuzendari nagusi Oriol Roch atera dira bertatik. Eta Rochek zabaldu dio auditoriumeko ate...
2023-3-28
https://www.berria.eus/albisteak/226152/joxan-artzeren-obra-interpretatu-du-peru-galbetek-bere-film-berrian.htm
Kultura
Joxan Artzeren obra interpretatu du Peru Galbetek bere film berrian
Bide bazterrean hi eta ni kantari du izena film laburrak. Iruñeko Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean plazaratu dute lehenbiziko aldiz.
Joxan Artzeren obra interpretatu du Peru Galbetek bere film berrian. Bide bazterrean hi eta ni kantari du izena film laburrak. Iruñeko Ikuspuntu jaialdiaren Sail Ofizialean plazaratu dute lehenbiziko aldiz.
Soinuz, giza ahotsez, iraganeko irudiz, eta gaur egungo begiradaz ondutako film bat sortu du Peru Galbete artistak (Usurbil, Gipuzkoa, 1987): poemaz osatutako poema bisual bat, Joxan Artzeren (Usurbil, 1939-2018) olerkien oihartzunei segika. Bide bazterrean hi eta ni kantari du izena, eta bederatzi minutuko iraupena du...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226173/lehen-geltokian-asmatuta-hurrengora-jauzi.htm
Kultura
Lehen geltokian asmatuta, hurrengora jauzi
Mila lagun baino gehiago bildu dira Euskadiko Orkestraren birako lehen kontzertuan, Varsoviako Filharmonia Narodowa entzunaretoan
Lehen geltokian asmatuta, hurrengora jauzi. Mila lagun baino gehiago bildu dira Euskadiko Orkestraren birako lehen kontzertuan, Varsoviako Filharmonia Narodowa entzunaretoan
Arratsaldeko zazpietarako bete da Varsoviako Fhilarmonia Narodowa auditoriumaren ataria (Polonia). Ordu erdi barru hasiko den Euskadiko Orkestraren kontzertuaren zain daude bertan bildutakoak. Sarrerako leihatilan utzi dute gehienek berokia; aurretik duten bi ordu eta erdiko emanaldia eroso aditzeko. Bete dira, poliki...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226174/gizonezko-bat-hil-da-donostian-zuhaitz-bat-gainera-erorita.htm
Gizartea
Gizonezko bat hil da Donostian, zuhaitz bat gainera erorita
Bere etxean kimatze lanak egiten ari zela hil da 65 urteko gizona
Gizonezko bat hil da Donostian, zuhaitz bat gainera erorita. Bere etxean kimatze lanak egiten ari zela hil da 65 urteko gizona
Donostiako Udalak jakinarazi duenez, 65 urteko gizonezko bat hil zen atzo iluntzean, bere etxearen kanpoaldeko zuhaitzetan kimatze lanak egiten ari zela. 20:45ean gertatu zen istripua, biktimak eta haren emazteak Txurdiñene bidean duten etxean. Gizona zuhaitzak kimatzen ari zela, horietako bat gainera erori zitzaion. ...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226175/ponsati-aske-utzi-dute-eta-bruselara-itzuli-da.htm
Mundua
Ponsati aske utzi dute, eta Bruselara itzuli da
Goreneko epaileak apirilaren 24rako deitu du Ponsati, desobedientzia delitu batengatik auzipetzeko. Bost urtez erbestean egon ostean, eurodiputatua herenegun itzuli zen Bartzelonara.
Ponsati aske utzi dute, eta Bruselara itzuli da. Goreneko epaileak apirilaren 24rako deitu du Ponsati, desobedientzia delitu batengatik auzipetzeko. Bost urtez erbestean egon ostean, eurodiputatua herenegun itzuli zen Bartzelonara.
Ezustean eta egun argiz itzuli zen Clara Ponsati kontseilari ohia Bartzelonara. Europako Parlamentuko diputatua da gaur egun, eta immunitatea du, baina Espainiako Auzitegi Gorenak hura atxilotzeko agindua emana du, desobedientzia leporatuta. Ondorioz, Kataluniako hiriburuan bere bidaiari buruzko azalpenak emateko agerr...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226176/bilbon-gizon-bat-atxilotu-dute-emakume-bat-bortxatzea-egotzita.htm
Gizartea
Bilbon gizon bat atxilotu dute emakume bat bortxatzea egotzita
Atxilotutakoa 23 urteko gizon bat da. Poliziaren arabera, Sorian (Espainia) egin zuen sexu erasoa.
Bilbon gizon bat atxilotu dute emakume bat bortxatzea egotzita. Atxilotutakoa 23 urteko gizon bat da. Poliziaren arabera, Sorian (Espainia) egin zuen sexu erasoa.
Espainiako Poliziak jakinarazi duenez, 23 urteko gizonezko bat atxilotu du Bilboko Otxarkoaga auzoan, sexu eraso bat egitea egotzita. Gizonak aurrekariak ditu antzeko delituengatik. Poliziaren esanetan, erasoa Sorian (Espainia) egin zuen. Emakume batek poliziei esan zien gizon batek bortxatu egin zuela. Andreak emanda...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226177/osakidetzan-grebara-deitu-dute-sindikatuek-maiatzaren-18rako-eta-19rako.htm
Gizartea
Osakidetzan grebara deitu dute sindikatuek, maiatzaren 18rako eta 19rako
37.000 langile daude deituta grebara. SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute mahai sektoriala «erabat blokeatuta» dagoela oraindik eta langileek «tratu txar sistemikoa» pairatzen dutela.
Osakidetzan grebara deitu dute sindikatuek, maiatzaren 18rako eta 19rako. 37.000 langile daude deituta grebara. SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek salatu dute mahai sektoriala «erabat blokeatuta» dagoela oraindik eta langileek «tratu txar sistemikoa» pairatzen dutela.
SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek grebara deitu dute Osakidetzan, maiatzaren 18rako eta 19rako. Osasun sistema publikoaren arazoak «egiturazkoak» eta pandemiaren aurrekoak direla zehaztu du Esther Saavedra ELAko ordezkariak, eta «berehalako konponbide sakonak» behar direla horiek konpontzeko. Salatu du Eus...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226178/kutxabanken-kontrolari-eusteko-erreserba-funtsa-bete-du-bbk-k.htm
Ekonomia
Kutxabanken kontrolari eusteko erreserba funtsa bete du BBK-k
2015etik 2022ra 231 milioi euro baztertu ditu, eta, horrenbestez, ez ditu bankuaren akzioak saldu beharko. Diru horrekin egin behar die aurre Kutxabanken arazoei, halakorik balego.
Kutxabanken kontrolari eusteko erreserba funtsa bete du BBK-k. 2015etik 2022ra 231 milioi euro baztertu ditu, eta, horrenbestez, ez ditu bankuaren akzioak saldu beharko. Diru horrekin egin behar die aurre Kutxabanken arazoei, halakorik balego.
Etxeko lanak egin ditu BBK-k. Erreserba funts bat sortu behar zuen Kutxabanken akziodun nagusi izaten jarraitu nahi bazuen, eta dagoeneko bete du, 2024ko azken epea baino bi urte lehenago. Azken urteetako irabaziez hornitutako funts horretan, 231 milioi euro sartu ditu, eta kapital horrekin egin beharko die aurre Kutxa...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226179/urre-koloreko-txakal-bat-aurkitu-dute-araban-auto-batek-harrapatuta-hil-da.htm
Bizigiro
Urre koloreko txakal bat aurkitu dute Araban; auto batek harrapatuta hil da
Euskal Herrian atzeman duten lehena da; ibilgailu batek harrapatu eta hil egin du.
Urre koloreko txakal bat aurkitu dute Araban; auto batek harrapatuta hil da. Euskal Herrian atzeman duten lehena da; ibilgailu batek harrapatu eta hil egin du.
Arabako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, urre koloreko txakal bat aurkitu zuten joan den urtarrilaren hasieran. Otsoaren antzekoa da urre koloreko txakala edo Canis aureus delakoa, eta ohikoa da Eurasiako hegoaldean eta Afrikako iparraldean. Azken hamarkadetan, beste eremu batzuetara hedatzea lortu du Europan barrena,...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226180/bordeletik-baionara-bizikletaz-joango-dira-baxoa-euskaraz-pasatzeko-eskubidearen-alde.htm
Gizartea
Bordeletik Baionara bizikletaz joango dira baxoa euskaraz pasatzeko eskubidearen alde
Estitxu Robles kolegioko hogei ikaslek parte hartuko dute mobilizazioan: apirilaren 22an iritsiko dira Baionara, euskalgintzak egingo duen manifestaziora.
Bordeletik Baionara bizikletaz joango dira baxoa euskaraz pasatzeko eskubidearen alde. Estitxu Robles kolegioko hogei ikaslek parte hartuko dute mobilizazioan: apirilaren 22an iritsiko dira Baionara, euskalgintzak egingo duen manifestaziora.
Baionako suprefeturaren aitzinean, baxoa euskaraz igarotzearen aldeko bizikletaldia aurkeztu dute Estitxu Robles kolegioko ikasleek. Apirilaren 18an abiatuko dute ibilaldia Bordeleko Errektoretzatik, eta, apirilaren 22an iritsiko dira Baionara euskalgintzak antolatuko duen manifestaziora batzeko. «Gure nahia litzateke ...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226181/balentziagaren-marrazki-eta-oharrak-bildu-dituzte-erakusketa-batean.htm
Kultura
Balentziagaren marrazki eta oharrak bildu dituzte erakusketa batean
Eusko Jaurlaritzak iaz erosi zion funtsa Lorenzo Riva diseinatzaile italiarrari, eta Euskadiko Artxibo Historikoaren barruan dago. 8.000 erreferentzia baino gehiago ditu.
Balentziagaren marrazki eta oharrak bildu dituzte erakusketa batean. Eusko Jaurlaritzak iaz erosi zion funtsa Lorenzo Riva diseinatzaile italiarrari, eta Euskadiko Artxibo Historikoaren barruan dago. 8.000 erreferentzia baino gehiago ditu.
Getariako (Gipuzkoa) Balentziaga museoak Balentziaga Etxearen marrazkiak 1943-1964-Riva funtsa. Euskadiko Artxibo Historikoa erakusketa zabaldu du gaur, Eusko Jaurlaritzak Lorenzo Riva diseinatzaileari erositako funtsen barruan bildutako marrazkiak, zirriborroak eta oharrak jasotzen dituena. Erakusketa maiatzaren 21era...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226182/james-mcclean-futbolari-irlandarrak-autista-dela-aitortu-du-alabari-laguntzeko.htm
Kirola
James McClean futbolari irlandarrak autista dela aitortu du, alabari laguntzeko
Elizabeth II.a gogoratzeko isilune batean protesta egin zuelako da ezaguna, besteak beste, McClean. Alabak autismoa du, eta antzeko ezaugarriak dituela ohartzean egin ditu probak.
James McClean futbolari irlandarrak autista dela aitortu du, alabari laguntzeko. Elizabeth II.a gogoratzeko isilune batean protesta egin zuelako da ezaguna, besteak beste, McClean. Alabak autismoa du, eta antzeko ezaugarriak dituela ohartzean egin ditu probak.
«Denbora batez pentsatu behar izan dut publiko egin aurretik, baina nire alaba Willow-Ivygatik egitea erabaki dut, jakin dezan ulertzen dudala eta autista izateak ez diola ez berari, ez inori eragotziko bere helburuak eta ametsak betetzea». James McClean futbol jokalari irlandarrak autista dela aitortu du Instagramen, ...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226183/aske-geratu-da-oier-urrutia-euskal-presoa.htm
Politika
Aske geratu da Oier Urrutia euskal presoa
Urrutiak hamalau urteko kartzela zigorra bete du.
Aske geratu da Oier Urrutia euskal presoa. Urrutiak hamalau urteko kartzela zigorra bete du.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Oier Urrutia euskal presoa aske geratu da, hamalau urteko espetxe zigorra osorik beteta. Preso gasteiztarra baldintzapean aske zegoen 2020ko abendutik. Atzo, berriz, Aitor Herrera eta Iñaki Garces presoak baldintzapean aske geratu ziren. Herrerak hemeretzi urte eta erdi egin ditu k...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226184/baikor-dago-euskal-industria-ziurgabetasunak-hor-jarraitzen-duen-arren.htm
Ekonomia
Baikor dago euskal industria, ziurgabetasunak hor jarraitzen duen arren
Aurreikuspenak onak dira sektore guztietan hurrengo sei hilabeteetarako: eskaera zorroa handitzea espero dute gehienek. Kostuen garestitzea da kezka nagusia.
Baikor dago euskal industria, ziurgabetasunak hor jarraitzen duen arren. Aurreikuspenak onak dira sektore guztietan hurrengo sei hilabeteetarako: eskaera zorroa handitzea espero dute gehienek. Kostuen garestitzea da kezka nagusia.
Garairik zailenak atzean utzita, euskal industria baikor dago epe laburrera begira. Aurreikuspen onak dituzte sektore guztiek hurrengo sei hilabeteetarako, eta iazko emaitzak hobetzea espero dute gehienek. Hala ere, egoera onbideratu dela ematen duen arren, ohartarazi dute ziurgabetasunak hor jarraitzen duela oraindik:...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226185/kutxaren-sariak-talentu-gazte-eta-konprometituarentzat.htm
Ekonomia
Kutxaren sariak talentu «gazte eta konprometituarentzat»
Kutxa fundazioak Inspira Gazteak sarietarako hautagaitza deialdia zabaldu du. 15.000 euroko bost sari dira, gizarte, ingurumen eta hezkuntza-berrikuntza gaiekin konpromisoa eta ekintza erakusten duten bizi ibilbideak saritzeko.
Kutxaren sariak talentu «gazte eta konprometituarentzat». Kutxa fundazioak Inspira Gazteak sarietarako hautagaitza deialdia zabaldu du. 15.000 euroko bost sari dira, gizarte, ingurumen eta hezkuntza-berrikuntza gaiekin konpromisoa eta ekintza erakusten duten bizi ibilbideak saritzeko.
Kutxa fundazioak lehen Inspira Gazteak jarri ditu abian. Bost sari dira, hamabosna mila eurokoak, 20-30 urte arteko Gipuzkoako gazteen artean banatzeko, eta, haiek emateko, aintzat hartuko dituzte gazteen ibilbide pertsonala eta profesionala, lidergoa, hazkunde potentziala, ekintzailetzarako gaitasuna, merezimendua eta...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226186/gipuzkoako-errenta-kanpainak-652-milioi-euro-gutxiago-bilduko-ditu-aurten.htm
Ekonomia
Gipuzkoako errenta kanpainak 65,2 milioi euro gutxiago bilduko ditu aurten
Gipuzkoako Foru Aldundiak 339,3 milioi euro itzuliko dizkie herritarrei aurten, eta 278 milioi euro jasoko ditu.
Gipuzkoako errenta kanpainak 65,2 milioi euro gutxiago bilduko ditu aurten. Gipuzkoako Foru Aldundiak 339,3 milioi euro itzuliko dizkie herritarrei aurten, eta 278 milioi euro jasoko ditu.
Gaur goizean aurkeztu eta hasi du Gipuzkoako Foru Aldundiak 2022ko errenta kanpaina. Foru erakundeak 339,3 milioi euro itzuliko dizkie herritarrei aurten, eta beste 278 milioi euro jasoko ditu. Hortaz, 61,2 milioi euroren alde negatiboa izango du, eta iazko kanpainan baino 65,2 milioi euro gutxiago bilduko ditu. Ekaina...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226187/adinkeria-susmoez-harago-doan-bazterketa.htm
Ekonomia
Adinkeria, susmoez harago doan bazterketa
Eusko Jaurlaritzak agindutako bi ikerketen arabera, enpresek adinaren araberako bazterketa egiten dute langileak kontratatzean
Adinkeria, susmoez harago doan bazterketa. Eusko Jaurlaritzak agindutako bi ikerketen arabera, enpresek adinaren araberako bazterketa egiten dute langileak kontratatzean
«Adinkeria badela ondorioztatu dugu. Lan merkatuan sexuaren eta arrazaren araberako bazterketa bazela bagenekien, baina orain ikusi dugu adina ere langile bat edo beste kontratatzeko arrazoi dela». Ondorio hori Sara de la Ricarena da, EHUko Ekonomia katedradun eta ISEAK fundazioko zuzendariarena. Eusko Jaurlaritzak esk...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226188/atarrabiako-hiltzailearen-emaztea-atxilotu-dute.htm
Gizartea
Atarrabiako hiltzailearen emaztea atxilotu dute
Urtarrilean 15ean jazo zen hilketa; emaztea hildakoarekin zegoen erasoa gertatu zenean.
Atarrabiako hiltzailearen emaztea atxilotu dute. Urtarrilean 15ean jazo zen hilketa; emaztea hildakoarekin zegoen erasoa gertatu zenean.
Urtarrilaren 15eko goizaldean 40 urteko gizon bat hil zuten Atarrabiako (Nafarroa) Landazabal poligonoko Villava hoteletik gertu, arma zorrotz batekin. Hiltzailearen emaztea atxilotu dute gaur; biktimarekin zegoen hilketa gertatu zenean. Epailearen esku geratuko da laster. Lekukoen arabera, hiltzaileak ihes egin zuen ...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226190/baionako-portua-blokeatu-dute-arrantza-eremuak-ixteko-erabakia-salatzeko.htm
Ekonomia
Baionako portua blokeatu dute, arrantza eremuak ixteko erabakia salatzeko
Frantziako Estatu Kontseiluak Bizkaiko golkoko arrantza eremu batzuk ixteko eskatu dio gobernuari, izurdeen heriotza gelditzeko. Arrantzaleek greba egingo dute ostegunean eta ostiralean.
Baionako portua blokeatu dute, arrantza eremuak ixteko erabakia salatzeko. Frantziako Estatu Kontseiluak Bizkaiko golkoko arrantza eremu batzuk ixteko eskatu dio gobernuari, izurdeen heriotza gelditzeko. Arrantzaleek greba egingo dute ostegunean eta ostiralean.
Asteazken goiz honetan, dozena bat arrantzontzik Baionako portua blokeatu dute, Frantziako Estatu Kontseiluaren erabakiaren aurka protesta egiteko. Bizkaiko golkoko arrantza aldiak sei hilabeteko epean murrizteko eskatu dio gobernuari, izurdeen nahi gabeko arrantza gelditzeko. Estatu Kontseilua Frantziako administrazio...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226191/maitasuna-izango-du-ardatz-olberen-2023-2024ko-denboraldiak.htm
Kultura
Maitasuna izango du ardatz OLBEren 2023-2024ko denboraldiak
Ekoizpen propio bat eta bi koprodukzio estreinatuko ditu Opera Lagunen Bilboko Elkarteak, eta bost obra bilduko ditu, guztira, 72. denboraldiak: Mozart, Gounod, Verdi, Donizetti eta Puccinirenak. Besteak beste, Nadine Sierra, Jessica Pratt, Sabina Puertolas eta Miren Urbieta ariko dira kantuan.
Maitasuna izango du ardatz OLBEren 2023-2024ko denboraldiak. Ekoizpen propio bat eta bi koprodukzio estreinatuko ditu Opera Lagunen Bilboko Elkarteak, eta bost obra bilduko ditu, guztira, 72. denboraldiak: Mozart, Gounod, Verdi, Donizetti eta Puccinirenak. Besteak beste, Nadine Sierra, Jessica Pratt, Sabina Puertolas e...
OLBE Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak prest du 2023-2024ko denboraldia. Maitasuna gidari hartuta, XVIII. mendearen amaieratik XX. mendearen hasierara idatzitako bost obra bildu ditu programazioan; tartean, ekoizpen propio bat —Wolfgang Amadeus Mozarten Bahiketa haremean— eta bi koprodukzio —Charles Gounoden Romeo eta...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226192/ehigek-salatu-du-jaurlaritzaren-segregazioaren-aurkako-neurriak-ez-direla-efikazak.htm
Gizartea
EHIGEk salatu du Jaurlaritzaren segregazioaren aurkako neurriak ez direla efikazak
Guraso elkarteak ohartarazi du Jaurlaritzak Kataluniako eredua «kopiatu nahi duela. Aldarrikatu dute hezkuntza kohesionatzea lehenetsi behar dela.
EHIGEk salatu du Jaurlaritzaren segregazioaren aurkako neurriak ez direla efikazak. Guraso elkarteak ohartarazi du Jaurlaritzak Kataluniako eredua «kopiatu nahi duela. Aldarrikatu dute hezkuntza kohesionatzea lehenetsi behar dela.
Kezkarekin dabil EHIGE sare publikoko gurasoen elkartea Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den hezkuntza politikekin. Lurdes Imaz koordinatzaileak azaldu duenez, Hezkuntza Saila Kataluniako segregazioaren aurkako neurrietan ari da hartzen inspirazioa «zalantzarik gabe». Elkartearen arabera, Jaurlaritzak bertako eredua «k...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226193/italiak-elikagai-sintetikoak-debekatzeko-lege-proiektua-onartu-du.htm
Mundua
Italiak elikagai sintetikoak debekatzeko lege proiektua onartu du
Horien inguruko ikerketa zientifikoak falta direla adierazi du, eta nutrizio desorekan eragina izan dezakeela ohartarazi. Europako Batasuneko lehen herrialdea da haragi sintetikoaren salmenta debekatzen.
Italiak elikagai sintetikoak debekatzeko lege proiektua onartu du. Horien inguruko ikerketa zientifikoak falta direla adierazi du, eta nutrizio desorekan eragina izan dezakeela ohartarazi. Europako Batasuneko lehen herrialdea da haragi sintetikoaren salmenta debekatzen.
Italiako Gobernuak elikagai sintetikoen ekoizpena eta merkaturatzea debekatzen duen lege proiektua onartu du gaur; besteak beste, laborategian hazitako haragia ekoiztea eta merkaturatzea debekatuko luke. Horien inguruko ikerketa zientifikoak falta direla adierazi du, eta nutrizio desorekan eragina izan dezakeela oharta...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226194/omek-gomendatu-du-soilik-zaurgarrienei-jartzea-covid-19aren-aurkako-txertoaren-indartze-dosia.htm
Gizartea
OMEk gomendatu du soilik zaurgarrienei jartzea COVID-19aren aurkako txertoaren indartze dosia
Adinekoei, immunodeprimituei eta osasun langileei baino ez die gomendatu OMEk COVID-19aren aurkako indartze txertoa jartzeko.
OMEk gomendatu du soilik zaurgarrienei jartzea COVID-19aren aurkako txertoaren indartze dosia. Adinekoei, immunodeprimituei eta osasun langileei baino ez die gomendatu OMEk COVID-19aren aurkako indartze txertoa jartzeko.
COVID-19aren aurkako txertatzearen inguruko irizpidea moldatu egin du OME Osasunaren Mundu Erakundeak: herrialde askotan lortu duten immunizazio maila altuaren ondorioz, honezkero ez du gomendatuko herritar guztiei ematea indartze txertoa. Hala ere, arrisku handia duten herritar taldeak dira salbuespena; adineko pertso...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226195/artea-eta-zientzia-tabakaleran-alemaniako-gobernuak-babestuta.htm
Kultura
Artea eta zientzia Tabakaleran, Alemaniako Gobernuak babestuta
Tabakalerak 300.000 euro jasoko ditu CIRCE programaren bidez, artisten eta ikerketa zentroen elkarlana sustatzeko. Lau proiektu dira abian, eta emaitzak erakusketa batean jarriko dituzte, azaroan.
Artea eta zientzia Tabakaleran, Alemaniako Gobernuak babestuta. Tabakalerak 300.000 euro jasoko ditu CIRCE programaren bidez, artisten eta ikerketa zentroen elkarlana sustatzeko. Lau proiektu dira abian, eta emaitzak erakusketa batean jarriko dituzte, azaroan.
Artea, Zientzia, Teknologia eta Gizartea programa abian jarri eta hiru urtera, Tabakalerak nabarmen indartuko du ildo hori, Alemaniako Gobernuarekin egindako kontratu baten bidez. CIRCE Creative Impact Research Centre Europe programako «laborategi» bat izango da Donostiako zentroa, artisten eta kulturaz besteko erakund...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226196/adimen-artifizialaren-inguruko-ikerketa-sei-hilabetez-gelditzeko-eskatu-dute-gizarteari-moldatzeko-aukera-emateko.htm
Bizigiro
Adimen artifizialaren inguruko ikerketa sei hilabetez gelditzeko eskatu dute, «gizarteari moldatzeko aukera emateko»
Gutun ireki batean egin dute eskaera, eta, besteak beste, Yuval Noah Harari pentsalariak eta Steve Wozniak Apple konpainiaren sortzaileak sinatu dute.
Adimen artifizialaren inguruko ikerketa sei hilabetez gelditzeko eskatu dute, «gizarteari moldatzeko aukera emateko». Gutun ireki batean egin dute eskaera, eta, besteak beste, Yuval Noah Harari pentsalariak eta Steve Wozniak Apple konpainiaren sortzaileak sinatu dute.
Zientzia, irakaskuntza eta teknologiaren munduko izen garrantzitsuz betetzen ari da Future of Life Institutuak plazaratu duen larrialdi oihuaren sinatzaileen zerrenda. Pausatu adimen artifizialeko esperimentuak izenburuko gutun irekian, aditu sinatzaileek munduko laborategi guztiei eskatu diete gutxienez sei hilabetez ...
2023-3-29
https://www.berria.eus/albisteak/226197/araban-herritarren-235-euskaldunak-dira-20-elebidun-hartzaileak.htm
Gizartea
Araban herritarren %23,5 euskaldunak dira; %20, elebidun hartzaileak
Elkarlanean egindako inkesta aurkeztu dute Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak
Araban herritarren %23,5 euskaldunak dira; %20, elebidun hartzaileak. Elkarlanean egindako inkesta aurkeztu dute Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak
Doitzen ari da Euskal Herriko egoera soziolinguistikoari buruzko erretratua. VII. Inkesta Soziolinguistikoa aurkezteko saioak egin dituzte hilabete honetan Nafarroako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak, eta gaur Iparraldeko datuen berri emango du EEP Euskararen Erakunde Publikoak. Gaur, halaber, Gasteizko Udalak eta Arab...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226217/ikastolen-elkarteak-esan-du-ikastoletan-matrikula-egin-duen-ikaslerik-ez-dutela-bidaliko-beste-eskola-batera.htm
Gizartea
Ikastolen Elkarteak esan du ikastoletan matrikula egin duen ikaslerik ez dutela bidaliko beste eskola batera
Ikastolen Elkarteak ezohiko batzar bat egin du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastolekin. Salatu dute «joko arau ezberdinak» jartzen ari direla titulartasun desberdinetako ikastetxeen artean.
Ikastolen Elkarteak esan du ikastoletan matrikula egin duen ikaslerik ez dutela bidaliko beste eskola batera. Ikastolen Elkarteak ezohiko batzar bat egin du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastolekin. Salatu dute «joko arau ezberdinak» jartzen ari direla titulartasun desberdinetako ikastetxeen artean.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak herenegun argitaratu zituen 2023-2024ko ikasturterako behin-behineko zerrendak. Aldaketak iragarri zituzten matrikulazio prozesurako, eta, besteak beste, ikasle zaurgarrientzat leku batzuk gorde beharko dituztelako diru publikoa jasotzen duten ikastetxe guztiek. Orain, zerrendak arg...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226218/inflazioak-behera-egin-du-aurten-lehenbizikoz.htm
Ekonomia
Inflazioak behera egin du aurten lehenbizikoz
INEren datu aurreratuen arabera, bi puntu eta erdi baino gehiago jaitsi da. Argindarraren eta erregaien merkatzea izan da arrazoietako bat, iazko martxoan izandako gorakadaren aldean.
Inflazioak behera egin du aurten lehenbizikoz. INEren datu aurreratuen arabera, bi puntu eta erdi baino gehiago jaitsi da. Argindarraren eta erregaien merkatzea izan da arrazoietako bat, iazko martxoan izandako gorakadaren aldean.
Urte hasierako goranzko joera atzean utzi du inflazioak. Iazko udan goia jo ostean —%10,7ra heldu zen uztailean—, urte amaiera arte apalduz joan zen, abenduko %5,6raino. 2023a hastearekin batera, bi hilabetez segidan gorantz egiten hasi zen, baina martxoarekin batera amaitu da hori. Hego Euskal Herriko behin betiko da...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226219/hego-euskal-herriko-foru-erakundeak-legealdia-ixten-ari-dira.htm
Politika
Hego Euskal Herriko foru erakundeak legealdia ixten ari dira
Azken osoko bilkurak egiten ari dira desegin aurretik, maiatzaren 28an hauteskundeak egin bitartean
Hego Euskal Herriko foru erakundeak legealdia ixten ari dira. Azken osoko bilkurak egiten ari dira desegin aurretik, maiatzaren 28an hauteskundeak egin bitartean
Udal hauteskundeekin batera, Nafarroako Parlamenturako eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietarako bozak izango dira maiatzaren 28an, eta erakunde horiek azken pausoak ematen ari dira desegin aurretik. Nafarroako Parlamentuak, esaterako, gaur du azken osoko bilkura, eta bihar eguerdian luntx bat egingo du...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226220/kontseiluak-esan-du-hizkuntza-klausulen-aurkako-azken-epaia-laquooso-larriaraquo-dela.htm
Gizartea
Kontseiluak esan du hizkuntza klausulen aurkako azken epaia «oso larria» dela
Hizkuntza eskakizunen aurkako «oldarraldi judizialean» maila bat gora egin dela adierazi du, eta «eremu berrietara» zabaldu dela
Kontseiluak esan du hizkuntza klausulen aurkako azken epaia «oso larria» dela. Hizkuntza eskakizunen aurkako «oldarraldi judizialean» maila bat gora egin dela adierazi du, eta «eremu berrietara» zabaldu dela
EAEko Auzitegi Nagusiak hizkuntza klausulen inguruan eman duen azken sententziaren harira, Euskalgintzaren Kontseiluak ohar bat plazaratu du. Hau da sententzia horren sorburua: enpresa batek auzitara jo zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak lehiaketa publiko baterako ezarritako hizkuntza irizpideen kontra; izan ere...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226221/yolanda-diazen-ekitaldira-joango-da-begona-alfaro-nafarroako-podemos-eko-koordinatzailea.htm
Politika
Yolanda Diazen ekitaldira joango da Begoña Alfaro, Nafarroako Podemos-eko koordinatzailea
Sumar plataformak ekitaldia egingo du Madrilen, eta Alfarok baieztatu du han izango dela; Pilar Garridok EAEko Elkarrekin-Podemoseko koordinatzaileak esan du beste konpromiso bat hitzartua duela, eta ez dela han izango.
Yolanda Diazen ekitaldira joango da Begoña Alfaro, Nafarroako Podemos-eko koordinatzailea. Sumar plataformak ekitaldia egingo du Madrilen, eta Alfarok baieztatu du han izango dela; Pilar Garridok EAEko Elkarrekin-Podemoseko koordinatzaileak esan du beste konpromiso bat hitzartua duela, eta ez dela han izango.
Begoña Alfaro Nafarroako Contigo Navarra-Nafarroa Zurekin-eko koordinatzailea Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Podemoseko diputatuaren igandeko ekitaldian izango da, Madrilen; Pilar Garrido, Elkarrekin-Podemos-IUko EAEko koordinatzailea, ez. Espero da Diazek igandean iragartzea Espainiako Gorteetara...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226222/madrilek-pentsioen-erreforma-onartu-du.htm
Ekonomia
Madrilek pentsioen erreforma onartu du
Koalizio gobernuaren ohiko bazkide gehienek babestu dute pentsioen erreforma. Gizarte Segurantzaren defizita amaitzeko helburua du Escriva ministroaren lege berriak.
Madrilek pentsioen erreforma onartu du. Koalizio gobernuaren ohiko bazkide gehienek babestu dute pentsioen erreforma. Gizarte Segurantzaren defizita amaitzeko helburua du Escriva ministroaren lege berriak.
Hilabeteetako negoziazioen ostean, Espainiako Gobernuak lortu du Diputatuen Kongresuak pentsioen erreforma onartzea. Lan erreformarekin batera, PSOE eta Unidas Podemosen koalizio gobernuaren legealdiko neurri garrantzitsuenetako bat da. Moncloarekin neurri batzuk adostu ostean, EH Bildu abstenitu egin da, etaEAJk alde ...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226223/borrasi-lau-urte-eta-erdiko-kartzela-zigorra-ezarri-dio-kataluniako-auzitegi-nagusiak.htm
Mundua
Borrasi lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Kataluniako Auzitegi Nagusiak
Epaimahaiak eskatu du indultua emateko JxCko presidenteari, kartzela zigorra ez dezan bete. Hamahiru urteko inhabilitaziora ere kondenatu du.
Borrasi lau urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri dio Kataluniako Auzitegi Nagusiak. Epaimahaiak eskatu du indultua emateko JxCko presidenteari, kartzela zigorra ez dezan bete. Hamahiru urteko inhabilitaziora ere kondenatu du.
Laura Borras Junts Per Catalunyako (JxC) presidenteari lau urte eta erdiko espetxe zigorra eta hamahiru urteko inhabilitazioa ezarri dizkio Kataluniako Auzitegi Gorenak, eguerdian jakinarazi duen epaian. Kondenak espetxean sartzera behartzen du, hasiera batean. Baina auzitegiak indultua emateko eskatu du epaian bertan,...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226224/ekuadorko-presidentea-politikoki-epaitzeko-eskaria-onartu-du-konstituzionalak.htm
Mundua
Ekuadorko presidentea politikoki epaitzeko eskaria onartu du Konstituzionalak
Oposizioak gehiengoa du parlamentuan, eta, beraz, erraz lortuko lituzke zentsura mozio baterako behar dituen 92 botoak. Diru publikoa oker erabiltzea egozten diote presidenteari.
Ekuadorko presidentea politikoki epaitzeko eskaria onartu du Konstituzionalak. Oposizioak gehiengoa du parlamentuan, eta, beraz, erraz lortuko lituzke zentsura mozio baterako behar dituen 92 botoak. Diru publikoa oker erabiltzea egozten diote presidenteari.
Bi urte daramatza agintean Ekuadorko presidente Guillermo Lassok, eta beste bi geratzen zaizkio agintaldia amaitzeko. Baina, egoera asko aldatu ezean, ez dirudi legealdia osatzeko aukerarik izango duenik; izan ere, atzo Konstituzionalak tramiterako onartu zuen estatuburua politikoki epaitzeko eskaria. Presidentea ezin ...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226225/laquohezkuntza-sistema-sozialistaraquo-aldarrikatu-dute-ikasle-abertzaleek-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
«Hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek Hego Euskal Herrian
Ikasleek salatu dute hezkuntza sistema «enpresari handien menpe» dagoen instituzioa dela, eta greba antolatzeko lan politikoari «oztopoak» jarri dizkietela
«Hezkuntza sistema sozialista» aldarrikatu dute Ikasle Abertzaleek Hego Euskal Herrian. Ikasleek salatu dute hezkuntza sistema «enpresari handien menpe» dagoen instituzioa dela, eta greba antolatzeko lan politikoari «oztopoak» jarri dizkietela
Unibertsitate, ikastetxe eta Lanbide Heziketako zentroetan greba eguna izan da gaurkoa. Ikasle Abertzaleak antolakundeak mobilizazioak antolatu ditu Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean, eta ikasleak Enpresari handien hezkuntzak miseriara kondenatzen gaitu! goiburupean atera dira kalera, «guztion ongizatea gutxi ba...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226226/arrazakeriaren-aurkako-foru-legea-onartu-dute-nafarroako-parlamentuan.htm
Gizartea
Arrazakeriaren aurkako foru legea onartu dute Nafarroako Parlamentuan
Arrazakeriaren aurkako Kontseilua sortuko dute politika publikoak garatzeko eta administrazioaren jarrera diskriminatzaileak eragozteko
Arrazakeriaren aurkako foru legea onartu dute Nafarroako Parlamentuan. Arrazakeriaren aurkako Kontseilua sortuko dute politika publikoak garatzeko eta administrazioaren jarrera diskriminatzaileak eragozteko
Legealdiko azken osoko bilkuran onartu dute Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurka Borrokatzeko Foru Legea. Proiektuak aise gainditu du tramite parlamentarioa, Nafarroako Gobernuari eusten dioten taldeez gain —PSN, Geroa Bai eta Ahal Dugu—, EH Bilduk eta Ezkerrak ere baiezkoa eman baitiote. Navarra Sumak, hala ere, krit...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226227/ez-galdu-aste-santuko-planik-gipuzkoan.htm
albisteak
Ez galdu Aste Santuko planik Gipuzkoan
Diberti zaitez Gipuzkoan barrena, eta bizi zure neurrira egindako esperientzia paregabea.
Ez galdu Aste Santuko planik Gipuzkoan. Diberti zaitez Gipuzkoan barrena, eta bizi zure neurrira egindako esperientzia paregabea.
Gipuzkoa Turismoak agenda berezia prestatu du Aste Santurako. Jarraian ikus ditzakezu horietako batzuk: Oñati Txokolatearen Interpretazio Zentroa Oñatiko Orbea txokolategiaren egoitza zaharrean dago kokatuta, Kalebarria 29 helbidean. Bertan, Oñatik txokolatearekin izan duen eta oraindik duen lotura estua azaltzen za...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226228/hego-euskal-herrian-54-eutanasia-egin-dira-azken-bi-urteotan.htm
Gizartea
Hego Euskal Herrian 54 eutanasia egin dira azken bi urteotan
Eutanasia eskatu duten gehienek gaixotasun neurologikoak eta onkologikoak zituzten. Hamahiru eskari atzera bota dituzte Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako osasun sailetako berme batzordeek.
Hego Euskal Herrian 54 eutanasia egin dira azken bi urteotan. Eutanasia eskatu duten gehienek gaixotasun neurologikoak eta onkologikoak zituzten. Hamahiru eskari atzera bota dituzte Nafarroako Gobernuko eta Eusko Jaurlaritzako osasun sailetako berme batzordeek.
Hego Euskal Herrian 54 eutanasia egin dira, hamahiru atzera bota dira, lau bertan behera utzi dituzte pazienteek eskatuta, eta zazpi paziente hil dira prozesuan. Hori da Hego Euskal Herriko balantzea Espainiako Kongresuak onartutako Eutanasia Legea indarrean dagoenetik —2021eko ekainaren 25etik—. Eutanasia eskariak egi...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226229/bi-bikoteak-gustura-geratu-dira-finalerako-hautatutako-pilotekin.htm
Kirola
Bi bikoteak gustura geratu dira finalerako hautatutako pilotekin
Zabaletak esan du iganderako sasoi betean egotea espero duela, eta txapelketa osoan eman duten maila eman behar dutela. Imazen arabera, «partida hausteko arriskua du».
Bi bikoteak gustura geratu dira finalerako hautatutako pilotekin. Zabaletak esan du iganderako sasoi betean egotea espero duela, eta txapelketa osoan eman duten maila eman behar dutela. Imazen arabera, «partida hausteko arriskua du».
Atzerako kontaketa hasia da. Goizean, partidako materiala aukeratu dute bi bikoteek eskuz binakako finala jokatuko den frontoian, Iruñeko Nafarroa Arena pabiloian. Atarikoan bederen, ez da izan polemikarik. Aitor Elordi eta Jose Javier Zabaleta «oso gustura» geratu dira, eta ez diote arazorik ikusten aurkariek hautatu...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226230/novaltiako-grebalariek-267ko-soldata-igoera-lortu-dute.htm
Ekonomia
Novaltiako grebalariek %26,7ko soldata igoera lortu dute
Enpresarekin akordioa sinatu eta amaitutzat eman dute hiru urte eta zortzi hilabeteko protesta. Grebalari bakoitzak 9.450 euroko kalte ordaina jasoko du, eta enpresaren aurkako salaketa guztiak kenduko dituzte.
Novaltiako grebalariek %26,7ko soldata igoera lortu dute. Enpresarekin akordioa sinatu eta amaitutzat eman dute hiru urte eta zortzi hilabeteko protesta. Grebalari bakoitzak 9.450 euroko kalte ordaina jasoko du, eta enpresaren aurkako salaketa guztiak kenduko dituzte.
«Nekatuta eta pisua handi bat arinduta gaude. Baina pozik, akordioa ona delako. Greba ondo bukatu da, eta horixe nahi genuen». Ibai Carranza Novaltiako langilearen hitzak dira. 34 urte zituen Euskal Herriko historiako grebarik luzeenari ekin zionean, eta, orain, 38ren atarian, berriz ere sartuko da botika banaketa koop...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226231/eduardo-ruiz-de-gordejuela-izango-da-kutxabankeko-kontseilari-ordezkari-berria.htm
Ekonomia
Eduardo Ruiz de Gordejuela izango da Kutxabankeko kontseilari ordezkari berria
BBKn eta Kutxabanken 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du Ruiz de Gordejuelak. Europako Banku Zentralak onartu behar du izendapena.
Eduardo Ruiz de Gordejuela izango da Kutxabankeko kontseilari ordezkari berria. BBKn eta Kutxabanken 30 urte baino gehiagoko ibilbidea du Ruiz de Gordejuelak. Europako Banku Zentralak onartu behar du izendapena.
Kutxabanken Administrazio Kontseiluak Eduardo Ruiz de Gordejuela proposatu du bankuaren kontseilari ordezkari berria izateko, Javier Garcia Lurueñaren ordez —ekainean utziko du kargua—. EBZ Europako Banku Zentralaren egokitasun azterketa igaroz gero izendatuko dute kontseilari ordezkari. Horren ostean, administrazio ko...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226232/seaskako-bernat-etxepare-lizeoa-iparraldeko-eraginkorrena-da-baxoko-azterketari-dagokionez.htm
Gizartea
Seaskako Bernat Etxepare lizeoa Iparraldeko eraginkorrena da, Baxoko azterketari dagokionez
Frantziako Hezkuntza Ministerioak kalifikazioa jarri dio lizeo bakoitzari, 2022ko emaitzak kontuan hartuta, eta Baionako ikastetxea nagusitu da.
Seaskako Bernat Etxepare lizeoa Iparraldeko eraginkorrena da, Baxoko azterketari dagokionez. Frantziako Hezkuntza Ministerioak kalifikazioa jarri dio lizeo bakoitzari, 2022ko emaitzak kontuan hartuta, eta Baionako ikastetxea nagusitu da.
Azken urteotan bezala, Seaska elkarteko Bernat Etxepare Lizeoa goi-goian agertzen da Frantziako Hezkuntza Ministerioak eginiko zerrendetan. Lizeoen «arrakastaren eta eraginkortasunaren» inguruko datuak argitaratu berri ditu, 2022. urteari dagozkionak. Horien arabera, Bernat Etxepare Lizeoak 103 ikasle aurkeztu zituen ...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226233/espainiako-konstituzioak-erabakitzeko-eskubidea-ahalbidetzeko-erreformak-behar-dituela-jaso-dute.htm
Politika
Espainiako Konstituzioak erabakitzeko eskubidea ahalbidetzeko erreformak behar dituela jaso dute
EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekin Podemosek egin dute akordioa, eta gaur aurkeztu dute Gasteizko Legebiltzarrean.
Espainiako Konstituzioak erabakitzeko eskubidea ahalbidetzeko erreformak behar dituela jaso dute. EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekin Podemosek egin dute akordioa, eta gaur aurkeztu dute Gasteizko Legebiltzarrean.
EH Bilduk, EAJk eta Elkarrekin Podemosek akordioa egin dute, eta, bertan jaso dutenez, Espainiako Konstituzioak erreformak behar ditu nazioen erabakitzeko eskubidea ahalbidetzeko. Baita forma politikoa aldatu eta errepublika jasotzeko ere. Gaur aurkeztu dute hitzarmena Gasteizko Legebiltzarrean, eta Espainiako Estatuar...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226234/betagarrik-bi-kontzertu-emango-ditu-taldearen-30-urtemuga-ospatzeko.htm
Kultura
Betagarrik bi kontzertu emango ditu, taldearen 30. urtemuga ospatzeko
Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko du abenduaren 30an eta Bilboko Kafe Antzokian urtarrilaren 13an
Betagarrik bi kontzertu emango ditu, taldearen 30. urtemuga ospatzeko. Gasteizko Jimmy Jazz aretoan joko du abenduaren 30an eta Bilboko Kafe Antzokian urtarrilaren 13an
Betagarrik 2017ko uztailean eman zuen bere azken kontzertua, Hatortxu Rocken 20. edizioan. Aurten, baina, taldeak 30 urte beteko lituzke, eta, hori ospatzeko, bi kontzertu emango ditu. Lehenengoa abenduaren 30ean izango da, Gasteizeko Jimmy Jazz aretoan. Bigarrena, berriz, Bilboko Kafe Antzokian, 2024ko urtarrilaren 13...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226235/lapurdiko-arrantzaleak-laquohilzorianraquo-izurdeak-babesteko-neurriengatik.htm
Ekonomia
Lapurdiko arrantzaleak «hilzorian», izurdeak babesteko neurriengatik
Frantziako Estatu Kontseiluak sei hilabeteko epea eman dio Parisi arrantza eremu batzuk ixteko. Sektoreak portuak eta lonjak itxi ditu bi egunez. Erabakia Hegoaldera zabaltzea aztertzen ari da Brusela.
Lapurdiko arrantzaleak «hilzorian», izurdeak babesteko neurriengatik. Frantziako Estatu Kontseiluak sei hilabeteko epea eman dio Parisi arrantza eremu batzuk ixteko. Sektoreak portuak eta lonjak itxi ditu bi egunez. Erabakia Hegoaldera zabaltzea aztertzen ari da Brusela.
Sutan daude Lapurdiko arrantzaleak. Aurreko astetik daramate protestan, eta Pirinio Atlantikoetako eta Landetako arrantza batzordeak (CIPDMEM 64-40) bi greba egun antolatu ditu gaurko (osteguna) eta biharko. Arrantzaleek portuetako jarduera gelditu dute, eta ez da enkanterik egin Donibane Lohizune-Ziburuko lonjan. Aste...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226236/anastasini-zirkuko-biktimak-omenduko-dituzte-larragan.htm
Gizartea
Anastasini zirkuko biktimak omenduko dituzte Larragan
Gutxienez zirkuko hamalau kide hil zituzten 1936an. Haien memoria zaintzeko ekitaldia eginen dute larunbatean.
Anastasini zirkuko biktimak omenduko dituzte Larragan. Gutxienez zirkuko hamalau kide hil zituzten 1936an. Haien memoria zaintzeko ekitaldia eginen dute larunbatean.
Lodosa (Nafarroa). 1936ko uztailaren 18a. Han bildu ziren azkeneko aldiz Anastasini zirkuko 50 kideak. Izan ere, zenbait ikerketari esker, jakin da talde horretako gutxienez hamalau kide Larragan (Nafarroa) hil zituztela. Herriko haur batek aurkitu zituen gorpuak. Zirkuko biktima guztiei omenaldia eginen diete larunbat...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226237/egiaren-batzordeek-eta-txernobylgo-adingabeekin-lanean-dabiltzan-elkarteek-jaso-dituzte-gernika-sariak.htm
Politika
Egiaren Batzordeek eta Txernobylgo adingabeekin lanean dabiltzan elkarteek jaso dituzte Gernika sariak
Argentinako, Hegoafrikako, Ekialdeko Timorko eta Kolonbiako Egiaren Batzordeen lana hartu dute aintzat alde batetik, eta Txernoylgo adingabeekin lanean ari diren euskal elkarteena bestetik
Egiaren Batzordeek eta Txernobylgo adingabeekin lanean dabiltzan elkarteek jaso dituzte Gernika sariak. Argentinako, Hegoafrikako, Ekialdeko Timorko eta Kolonbiako Egiaren Batzordeen lana hartu dute aintzat alde batetik, eta Txernoylgo adingabeekin lanean ari diren euskal elkarteena bestetik
Bakearen aldeko lana saritzen du Gernika-Lumoko udalak urtero 1937ko bonbardaketaren biktimak oroitzeko, eta aurten lau herrialdetako Egia Batzordeak eta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan Txernobylgo adingabeen alde lanean ari diren euskal elkarteak aukeratu dituzte. Goizean egin dute sari banaketa herrian, 12:00etan. Ud...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226238/gazteen-ia-erdiek-uste-dute-aurten-ez-direla-emantzipatuko.htm
Gizartea
Gazteen ia erdiek uste dute aurten ez direla emantzipatuko
Gazteen Euskal Behatokiak ‘Aurrera Begira 2022’ txostena aurkeztu du. Haren arabera, gazteek etorkizunarekiko duten konfiantzak nabarmen egin du behera.
Gazteen ia erdiek uste dute aurten ez direla emantzipatuko. Gazteen Euskal Behatokiak ‘Aurrera Begira 2022’ txostena aurkeztu du. Haren arabera, gazteek etorkizunarekiko duten konfiantzak nabarmen egin du behera.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gazteen %45ek uste dute urtebeteko epean ezin izango direla emantzipatu. Hala islatu du Gazteen Euskal Behatokiak, Aurrera Begira 2022 azterlanean. Gazteen egoerari eta pertzepzioari buruz, 3.500 inkesta baino gehiago egin dizkiete 15 eta 29 urte bitarteko gazteei. Eta gaur aurkeztu dit...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226239/epaitegiak-ontzat-jo-ditu-eak-iazko-otsaileko-kongresuan-hartutako-erabakiak.htm
Politika
Epaitegiak ontzat jo ditu EAk iazko otsaileko kongresuan hartutako erabakiak
Bozketak telematikoki egin izana babestu du. Estatutu berria, proposamen politikoa eta idazkari nagusia hautatu zituzten biltzarrean.
Epaitegiak ontzat jo ditu EAk iazko otsaileko kongresuan hartutako erabakiak. Bozketak telematikoki egin izana babestu du. Estatutu berria, proposamen politikoa eta idazkari nagusia hautatu zituzten biltzarrean.
Gasteizko Lehen Instantziako Seigarren Epaitegiak atzera bota du Eusko Alkartasunak iazko otsailean egindako kongresuan hartutako erabakien kontrako salaketa. EAko ildo kritikoak eraman zuen afera epaitegira, argudiatuta afiliatuen parte hartzeko eskubidea urratu egin zela. Orain, baina, Gasteizko epaitegiak ontzat jo ...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226240/aritz-pardinak-ibai-ahoak-saiakera-plazaratu-du.htm
Kultura
Aritz Pardinak 'Ibai ahoak' saiakera plazaratu du
Aforismoz osatutako lana da, eta lau ardatzen inguruan ondu du egileak: lengoaia, denbora, ezagutza eta filosofiaren historia. Balea Zuria argitaletxeak kaleratu du.
Aritz Pardinak 'Ibai ahoak' saiakera plazaratu du. Aforismoz osatutako lana da, eta lau ardatzen inguruan ondu du egileak: lengoaia, denbora, ezagutza eta filosofiaren historia. Balea Zuria argitaletxeak kaleratu du.
«Ezagutza eraiki: ezagutza prozesu amaiezin bezala ulertzeak abere arrazionalaren soseguari erasotzen dio». «Txio: twitterreko txoriek asko abesten dute, hainbeste, non melodiatik zaratara iritsi diren». Gehientsuenak hala, lerro bat-bitan sintetizatuta, baina behar izan duenean hamar lerrotik gorako aforismoak ere pos...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226241/bilboko-guggenheim-museoak-lynette-yiadom-boakye-artistaren-obra-sorta-bat-jarri-du-ikusgai.htm
Kultura
Bilboko Guggenheim museoak Lynette Yiadom-Boakye artistaren obra sorta bat jarri du ikusgai
Artistak itxialdi garaian sortutako 70 artelan batu, eta hiru aretotan antolatu dituzte. Irailaren 10era arte egongo da zabalik.
Bilboko Guggenheim museoak Lynette Yiadom-Boakye artistaren obra sorta bat jarri du ikusgai. Artistak itxialdi garaian sortutako 70 artelan batu, eta hiru aretotan antolatu dituzte. Irailaren 10era arte egongo da zabalik.
Zoriontasun, adiskidetasun zein bakardade uneetan irudikatutako pertsonaien erretratuak egiteagatik egin zen ezagun Lynette Yiadom-Boakye artista eta idazle britainiarra (Londres, 1977). Eta, hain zuzen, horixe islatzen dute Halako ilunabar bizirik erakusketako lanek. Artistak 2020 eta 2023 bitartean egindako 70 pintur...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226242/urmuga-haria-blaitzeko-prest.htm
Bizigiro
Urmuga, haria blaitzeko prest
Uztailaren 12tik 30era egingo dute Urmuga mendi ibilbide musikatua. 50 musikarik eta talde inguruk parte hartuko dute. BERRIAk babestuko du, eta modu berezian jorratuko du.
Urmuga, haria blaitzeko prest. Uztailaren 12tik 30era egingo dute Urmuga mendi ibilbide musikatua. 50 musikarik eta talde inguruk parte hartuko dute. BERRIAk babestuko du, eta modu berezian jorratuko du.
Tanta bakan batzuk isuri zituen iaz Urtantak kostaldean, baina, aurten, prest dago Urmuga, mendiz mendi eta kantaz kanta Euskal Herria blaitzeko. Gaur goizean aurkeztu dute aurtengo ekitaldia, Donostian, Euskadiko Arkitektura Institutuan egindako agerraldian. Bertan izan dira Urmugaren antolatzaileak eta musikariak, er...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226243/100-urte-bakarrik-ezin-da-dinamika-aurkeztu-dute-gasteizen.htm
Gizartea
‘100 urte bakarrik ezin da’ dinamika aurkeztu dute Gasteizen
Gorazarre egin nahi diote asanblada mugimenduari, autogestioari eta okupazioari, eta iragarri dute jarduerak antolatuko dituztela urte osoan
‘100 urte bakarrik ezin da’ dinamika aurkeztu dute Gasteizen. Gorazarre egin nahi diote asanblada mugimenduari, autogestioari eta okupazioari, eta iragarri dute jarduerak antolatuko dituztela urte osoan
40 dauzka Hala Bedik, 35 Gasteizko gaztetxeak, 15 Auzolana pilotalekuak, eta 10 Errekaleorrek. Sumendi da gazteena, Judimendi auzoko gazteen gunea: 7 urte bakarrik dauzka. Bosten artekoa ez da urtebetetze biribila, baina bai handia. Horregatik, martxan ipini dute 100 urte bakarrik ezin da dinamika, «bizirik eta egurra ...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226244/gizon-bat-atxilotu-dute-deustun-bikotekide-ohia-jipoitu-eta-hari-su-eman-ostean.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Deustun, bikotekide ohia jipoitu eta hari su eman ostean
Emakumea oso larri dago Gurutzetako erietxean.
Gizon bat atxilotu dute Deustun, bikotekide ohia jipoitu eta hari su eman ostean. Emakumea oso larri dago Gurutzetako erietxean.
Bilbon, Deustua auzoko etxebizitza batean 63 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur Ertzaintzak, bikotekide ohia jipoitzea eta erretzea leporatuta. Emakumea oso larri dago Gurutzetako erietxean, eta haren bizitza arriskuan dagoela zabaldu dute. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak adierazi duenez, dei bat jaso dute ba...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226245/euskaldunen-proportzioa-apaldu-eta-apaldu-ari-da-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Euskaldunen proportzioa apaldu eta apaldu ari da Ipar Euskal Herrian
Egoera kezkagarria dela onartu du Antton Kurutxarri EEPko lehendakariak, eta erran du hizkuntza politika «indartsuago» bat beharko litzatekeela. Halere, uste du datu batzuek esperantza eman dezaketela.
Euskaldunen proportzioa apaldu eta apaldu ari da Ipar Euskal Herrian. Egoera kezkagarria dela onartu du Antton Kurutxarri EEPko lehendakariak, eta erran du hizkuntza politika «indartsuago» bat beharko litzatekeela. Halere, uste du datu batzuek esperantza eman dezaketela.
Ipar Euskal Herriko euskaldunen proportzioa gero eta apalagoa da gaur egun ere. EEP Euskararen Erakunde Publikoak zabaldutako VII. Inkesta Soziolinguistikoaren arabera, 51.500 euskaldun lirateke, hau da, herritarren %20,1. 2016ko joerari jarraikiz, kopuruan doi bat emendatu da, baina biztanleriaren gorakadaren ondorioz...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226246/ramon-gonzalo-berriro-hautatu-dute-nupeko-errektore-izateko.htm
Gizartea
Ramon Gonzalo berriro hautatu dute NUPeko errektore izateko
Hautagai bakarra izan da, eta botoen %80,9 lortu ditu
Ramon Gonzalo berriro hautatu dute NUPeko errektore izateko. Hautagai bakarra izan da, eta botoen %80,9 lortu ditu
Nafarroako Unibertsitate Publikoko errektoretzarako hauteskundeak egin dituzte gaur. 11:00etatik 18:00etara egon dira zabalik hautetsontziak, baina ez zen ezusterik espero, hautagai bakarra aurkeztu delako: Ramon Gonzalo, egungo errektorea. Karguan jarraituko du, botoen %80 lortuta, baina parte hartzea %6,6koa izan da,...
2023-3-30
https://www.berria.eus/albisteak/226247/amesten-hasi-bezain-pronto-esnatu-behar-izan-du-araskik.htm
Kirola
Amesten hasi bezain pronto esnatu behar izan du Araskik
Hasiera-hasieratik nagusi izan da Zaragoza, eta 71-50 galdu du Araskik. Bigarren zatia hasi bezain pronto susperraldi bat izan dute arabarrek, baina berehala nagusitu dira etxekoak berriro ere.
Amesten hasi bezain pronto esnatu behar izan du Araskik. Hasiera-hasieratik nagusi izan da Zaragoza, eta 71-50 galdu du Araskik. Bigarren zatia hasi bezain pronto susperraldi bat izan dute arabarrek, baina berehala nagusitu dira etxekoak berriro ere.
Ametsetik esnatu behar izan du Araskik. Zaragozak zaleen aupada jaso du, eta nagusi izan da, hasi eta buka. Lehen zatian alde nabarmena lortu du etxeko taldeak, eta bigarren zati hasieran Araski suspertu bada ere, ameskeria hutsa izan da. Zaragozak min handia egin du saski azpian, eta kanpotik ere asmatu dute gainera. ...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226273/trump-auzipetu-dute-eroskeria-egotzita.htm
Mundua
Trump auzipetu dute, eroskeria egotzita
2016ko hauteskundeen atarian pornografian lan egiten duen aktore bati ordaintzea egozten diote presidente ohiari. «Jazarpen politikoaren biktima» dela salatu du buruzagi errepublikanoak.
Trump auzipetu dute, eroskeria egotzita. 2016ko hauteskundeen atarian pornografian lan egiten duen aktore bati ordaintzea egozten diote presidente ohiari. «Jazarpen politikoaren biktima» dela salatu du buruzagi errepublikanoak.
Lehen aldiz, AEBetako estatuburu ohi bat auzipetu dute. Atzo gertatu zen. New Yorkeko epaimahai batek Donald Trump presidente ohia auzipetzearen alde bozkatu zuen. 2016ko presidentetzarako hauteskunde kanpainarekin lotuta dago akusazioa. Salaketaren arabera, garai hartan, buruzagi errepublikanoak 120.000 euro ordaindu ...
2023-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/226274/etxe-batzuen-erabilpenak-ez-dira-gehiago-onargarriak.htm
Gizartea
«Etxe batzuen erabilpenak ez dira gehiago onargarriak»
Herrian Bizi plataforman sartua da hastetik Gabi Arestegi. Indar harremana atxiki nahi dute gaiarekin.
«Etxe batzuen erabilpenak ez dira gehiago onargarriak». Herrian Bizi plataforman sartua da hastetik Gabi Arestegi. Indar harremana atxiki nahi dute gaiarekin.
Herrian Bizi plataforman sartua da hastetik Gabi Arestegi (Baiona, 1995). Azken aste eta egunetan, deialdi lanetan ibili da Baionan gaurko antolatu duten manifestaldira eginahala jende jinarazteko —15:00etan, suprefeturatik—. Beste manifestaldi batek zer aitzinaraziko du lurraren eta etxebizitzaren auzian? 2021eko ma...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226275/euskal-erakundeak-zorra-apaltzen-hasi-dira.htm
Ekonomia
Euskal erakundeak zorra apaltzen hasi dira
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta aldundiek 17.264 milioi euro zor zituzten 2022. amaieran, urtebete lehenago baino 419 milioi gutxiago. Nafarroak superabita izan zuen 2022an, eta Jaurlaritzak, defizit txikia.
Euskal erakundeak zorra apaltzen hasi dira. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta aldundiek 17.264 milioi euro zor zituzten 2022. amaieran, urtebete lehenago baino 419 milioi gutxiago. Nafarroak superabita izan zuen 2022an, eta Jaurlaritzak, defizit txikia.
COVID-19aren pandemiak eragindako gastu gehigarriak eta diru sarreren hondoratzea atzean utzita, beheranzko bidea hartu du zor publikoak Hego Euskal Herrian. Espainiako Bankuaren arabera, 17.264 milioi euro zor zituzten 2022ko abenduaren 31n, urtebete lehenago baino 419 milioi gutxiago (-%2,3). 2019arekin alderatuta, ...
2023-4-2
https://www.berria.eus/albisteak/226276/hamar-urtean-beste-1500-baserritar-beharko-ditu-bizkaiak.htm
Ekonomia
Hamar urtean beste 1.500 baserritar beharko ditu Bizkaiak
EHNE Bizkaiak XII. Kongresua egingo du gaur, Derion. Uste dute sektorearen etorkizuna bermatzeko jende gaztea baserrira erakarri eta ekoizpen eredu agroekologikoa lehenetsi behar direla.
Hamar urtean beste 1.500 baserritar beharko ditu Bizkaiak. EHNE Bizkaiak XII. Kongresua egingo du gaur, Derion. Uste dute sektorearen etorkizuna bermatzeko jende gaztea baserrira erakarri eta ekoizpen eredu agroekologikoa lehenetsi behar direla.
EHNE Bizkaiak XII. Kongresua egingo du gaur, Derion. «Sektorearen egoera iluna da; saiatuko gara argitasun apur bat ematen, eta landuko dugu zer bide jarraitu beharko genukeen», iragarri du Unzalu Salterain sindikatuko kideak. Europako Itun Berdeak daborduko markatu du norabidea. Baina badute kezka handi bat: lekukoa h...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226277/baserritar-berrien-laborategia-berrizen.htm
Baserritar berrien laborategia Berrizen
Baserritar berrien laborategia Berrizen.
Beste sektore batzuetan egiten den legez, Durangaldean, lehen sektoreko proiektu berriak martxan jartzeko gune bat eskainiko diete ekintzaileei aurrerantzean. Joan den astean aurkeztu zuten Berrizen Haztegia izeneko gunea. «Helburua da pertsona berriak nekazaritzan sartzea; prozesu hori erraztea», azaldu du Urkiola lan...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226278/moto-gidari-bat-hil-da-donostian.htm
Gizartea
Moto gidari bat hil da Donostian
Hilabetean Gipuzkoako hiriburuan hil den bigarren moto gidaria da.
Moto gidari bat hil da Donostian. Hilabetean Gipuzkoako hiriburuan hil den bigarren moto gidaria da.
Gaur goizean, 08:30ak inguruan, trafiko istripu oso larri bat izan da Donostian, Jose Elosegi alkatearen etorbidean. Ezbeharrean 20 urteko moto gidari bat hil da. Ulia hotelaren parean izan da istripua, eta, ondorioz, Bidebietarako errepidea itxi behar izan dute. Donostian hilabetean hil den bigarren moto gidaria da. ...
2023-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/226279/elkarlana-konponbidearen-bila.htm
Gizartea
Elkarlana, konponbidearen bila
Nafarroako hainbat herritako, kontzejutako eta landa garapenerako elkartetako ordezkariek lan saio bat egin dute Iruñean, jendegabetzeari aurre egiteko bideak lantzeko. San Martin Unxeko esperientzia hartu dute oinarri. Nafarroako Gobernuak, gainera, herrien husteari aurre egiteko estrategia aurkeztu du.
Elkarlana, konponbidearen bila. Nafarroako hainbat herritako, kontzejutako eta landa garapenerako elkartetako ordezkariek lan saio bat egin dute Iruñean, jendegabetzeari aurre egiteko bideak lantzeko. San Martin Unxeko esperientzia hartu dute oinarri. Nafarroako Gobernuak, gainera, herrien husteari aurre egiteko estrat...
Iruñean egin dute bat, baina herrian bizi nahi dute. Nork berean. Emplea fundazioak jendegabetzeari aurre egiteko bideak lantzeko saio bat antolatu du hiriburuan —Nafarroako Kutxa eta Caixa fundazioekin, eta Nafarroako Gobernuaren babespean—, San Martin Unxen garatutako proiektu bat oinarri hartuta. Herri horretako eta...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226280/urkulluk-barkamena-eskatu-die-pasaiako-sarraskiko-biktimen-senideei.htm
Politika
Urkulluk barkamena eskatu die Pasaiako sarraskiko biktimen senideei
EHUk 2020an hilketa horien inguruan egin zuen txostena «lehenago eta aurrez aurre» ez emateagatik eta ekitaldi publiko batean ez aurkezteagatik autokritika egiteko beharra aitortu du. Pello Aizpuru Pasaiako sarraskiko biktimetako baten senideak adierazi du «kudeaketa negargarri, mingarri eta krudel baten azken atala» i...
Urkulluk barkamena eskatu die Pasaiako sarraskiko biktimen senideei. EHUk 2020an hilketa horien inguruan egin zuen txostena «lehenago eta aurrez aurre» ez emateagatik eta ekitaldi publiko batean ez aurkezteagatik autokritika egiteko beharra aitortu du. Pello Aizpuru Pasaiako sarraskiko biktimetako baten senideak adiera...
EH Bilduren galdera bati erantzunez, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak barkamena eskatu die 1984ko martxoaren 22an Espainako Poliziak Pasaian (Gipuzkoa) hil zituen Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kideen familiei. Zehazki, EHUk 2020an egin zuen txostena «lehenago eta aurrez aurre» ez emateagatik e...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226281/lan-sailak-dio-ez-duela-aintzat-hartuko-azaroaren-5a-jai-eguna-izatea-2024ean.htm
Gizartea
Lan Sailak dio ez duela aintzat hartuko azaroaren 5a jai eguna izatea 2024ean
Emakundek berretsi egin du 2024ko azaroaren 5a jaieguna izateko proposamena, baina Lan Sailak erantzun du Emakundek «argumenturik gabe» baztertu duela Martxoaren 8aren aukera. 1933ko azaroaren 5ean emakumeek aurrenekoz bozkatu zutelako hautatu du egun hori Emakundek..
Lan Sailak dio ez duela aintzat hartuko azaroaren 5a jai eguna izatea 2024ean. Emakundek berretsi egin du 2024ko azaroaren 5a jaieguna izateko proposamena, baina Lan Sailak erantzun du Emakundek «argumenturik gabe» baztertu duela Martxoaren 8aren aukera. 1933ko azaroaren 5ean emakumeek aurrenekoz bozkatu zutelako hauta...
Emakundek gaur goizean hartu du erabakia: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan datorren urteko azaroaren 5a jaieguna izateko proposamena berretsi du. Baina zaila izango da 2024an egun hori jai egun gisa sartzea lan egutegian, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak ez duelako proposamen hori aintzat hartuko; ez behintzat 2024. urtera...
2023-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/226282/transmisio-historikoaren-zikloa-itxi-du-bagirak.htm
Politika
Transmisio historikoaren zikloa itxi du Bagirak
Zenbait fasetan antolatu dute Bagira prozesua, mugimendu abertzaleaz gogoetak eragiteko. Transmisio historikoarena bururatu berri dute.
Transmisio historikoaren zikloa itxi du Bagirak. Zenbait fasetan antolatu dute Bagira prozesua, mugimendu abertzaleaz gogoetak eragiteko. Transmisio historikoarena bururatu berri dute.
Iazko abenduan aurkeztu zuten Bagira egitasmoa, Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalearen herri topaketak antolatzeko. Mugimendu abertzalearen oinarriak «eguneratzeko» eta «helburu eta etapa partekatuak» kokatzeko asmoz, egutegi zehatz bat plantan ezarri zuten, epe jakin batzuk ezarriz parte bakoitzerako; lehen fasea...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226283/aski-jarrera-ezkorra-nuen-metodo-biziki-bortxatua-baitzen.htm
«Aski jarrera ezkorra nuen, metodo biziki bortxatua baitzen»
«Aski jarrera ezkorra nuen, metodo biziki bortxatua baitzen».
Kristiane Etxaluzek (Domintxine, 1941) Itsasuko mahai inguruan parte hartu zuen otsailaren 4an, mugimendu abertzalearen 60 urteez mintzatzeko, beste 23 hizlarirekin. Nola oroitzen duzu Bagirak Itsasun antolatu mahai ingurua? Erran zidaten behar nuela zerbait prestatu hamar minutuz kontatzeko; doi-doia ene lehen puntu...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226284/eurogunean-ere-asko-jaitsi-da-inflazioa-69ra.htm
Ekonomia
Eurogunean ere asko jaitsi da inflazioa, %6,9ra
Gora egin dute, ordea, elikagaien inflazioak (%15,4) eta azpiko inflazioak (%5,7).
Eurogunean ere asko jaitsi da inflazioa, %6,9ra. Gora egin dute, ordea, elikagaien inflazioak (%15,4) eta azpiko inflazioak (%5,7).
Egutegi efektuaren eragina hasi da antzematen euroguneko inflazioaren datuan. Eurostatek gaur aurreratutako datuaren arabera, 1,6 puntu egin du behera martxoan, %8,5etik %6,9ra. Jaitsiera, neurri handi batean, arrazoi baten ondorio da: iazko martxoan, asko igo ziren prezioak, egun gutxi lehenago hasitako Ukrainako ger...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226285/interesgarria-zen-jakiteko-nondik-gatozen-eta-irakaspen-batzuk-lortzeko.htm
«Interesgarria zen jakiteko nondik gatozen eta irakaspen batzuk lortzeko»
«Interesgarria zen jakiteko nondik gatozen eta irakaspen batzuk lortzeko».
Gazte mugimenduaz otsailaren 17an Baionan egin zen mahai inguruan eta gazte dinamikez martxoaren 24an Baigorrikoan parte hartu zuen Xuti Gazte kide Oier Iriartek (Hendaia, 2000). Nola joan ziren gazte mugimenduaren inguruko eztabaidak? Otsailean, gazte antolakundeen eta gazte mugimenduaren ibilbidearen ingurukoa egin...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226286/historikoa-beti-izugarri-inportantea-da-egoera-ulertzeko.htm
«Historikoa beti izugarri inportantea da egoera ulertzeko»
«Historikoa beti izugarri inportantea da egoera ulertzeko».
Martxoaren 24an Baigorriko mahai inguruan aritu zen Kaiet Barberarena (Iholdi, 1990), gazte mugimenduko dinamiketan ELB gazte taldearena aipatzeko. Nola joan zen mahai ingurua? Zein izan zen zure ekarpena? Gomitatu ninduten ELB gazte taldeko kide bezala. ELB sindikatuaren xede bat zen gazte talde bat sortzea; laborar...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226287/mugimenduan-aspalditik-aipatzen-da-transmisioaren-beharra.htm
«Mugimenduan aspalditik aipatzen da transmisioaren beharra»
«Mugimenduan aspalditik aipatzen da transmisioaren beharra».
Otsailaren 4an Itsasun eta martxoaren 3an sindikalismoaz antolatu mahai inguruetan hizlari izan zen Dominika Dagerre (Paris, 1952). Zuk parte hartu zenuen mahai ingurua nola bizi izan zenuen? Zein izan zen zure ekarpena? Nik parte hartu nuen lehen saioan, otsail hastapenean, sei hamarkadak aipatu ziren hamarkadaz ham...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226288/bildarratzek-ziurtatu-du-2-urteko-ikasleen-94-aukeratutako-lehen-ikastetxean-sartu-direla.htm
Gizartea
Bildarratzek ziurtatu du 2 urteko ikasleen %94 aukeratutako lehen ikastetxean sartu direla
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren esanetan, 2 urteko gelen %97tan hobetu edo mantendu egin da zaurgarritasun indizea. EH Bilduk «lasaitasuna» eskatu du, eta nabarmendu du denen ardura dela segregazioari aurre egitea.
Bildarratzek ziurtatu du 2 urteko ikasleen %94 aukeratutako lehen ikastetxean sartu direla. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuaren esanetan, 2 urteko gelen %97tan hobetu edo mantendu egin da zaurgarritasun indizea. EH Bilduk «lasaitasuna» eskatu du, eta nabarmendu du denen ardura dela segregazioari aurre egitea.
Hezkuntzan hautsak harrotu dituzte 2023-2024ko ikasturterako matrikulazioan egon diren aldaketek. Atzo, hezkuntzako eragile nagusiek prozesurako «gardentasuna» eskatu zioten Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailari. Gaur erantzun du Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuak, eta datuak eman ditu Eusko Legebiltzarrean. Haren e...
2023-4-3
https://www.berria.eus/albisteak/226289/gero-arte-izan-nahi-duen-agurra.htm
Gizartea
Gero arte izan nahi duen agurra
2010etik 2020ra bitartean, 3.375 gazte donostiar joan dira Oiartzualdeko eta Buruntzaldeko herrietara bizitzera. Aldaketa etxeen prezioengatik egin duten gazte batzuek kontatu dute Donostiari begira jarraitzen dutela. Bizilekua aldatzeak harremanetan eta zaintzarako aukeran hainbat eragin dituela diote.
Gero arte izan nahi duen agurra. 2010etik 2020ra bitartean, 3.375 gazte donostiar joan dira Oiartzualdeko eta Buruntzaldeko herrietara bizitzera. Aldaketa etxeen prezioengatik egin duten gazte batzuek kontatu dute Donostiari begira jarraitzen dutela. Bizilekua aldatzeak harremanetan eta zaintzarako aukeran hainbat erag...
Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako Bizilekuari lotutako gazteen mugikortasuna Gipuzkoan izeneko txostenak jasotzen duenez, Donostiako 3.375 gaztek Oiartzualdeko eta Buruntzaldeko herrietara jo dute 2010-2020ko aldian. Nabarmen gutxiago izan dira kontrako bidea egin dutenak: bi eskualde horietako 2.510 gazte joan dira h...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226290/datozen-jaiegunetarako-eguraldi-egonkorra-iragarri-du-euskalmetek.htm
Gizartea
Datozen jaiegunetarako eguraldi egonkorra iragarri du Euskalmetek
Asteburuan tenperaturek behera eginen dute Euskal Herri osoan, eta euria eginen du, baina astelehen arratsaldetik aurrera hobekuntza dator.
Datozen jaiegunetarako eguraldi egonkorra iragarri du Euskalmetek. Asteburuan tenperaturek behera eginen dute Euskal Herri osoan, eta euria eginen du, baina astelehen arratsaldetik aurrera hobekuntza dator.
Hogei gradutik gorako tenperaturak erregistratzen zituzten termometroek azken egunotan. Martxorako ezohikoak diren tenperaturak izan dira nagusi; hainbertze, ezen aste batetik bertzera kamisetek berokiak ordezkatu baitituzte. Gaurtik aurrera oporrak dituzten horien zoritxarrerako, baina, asteburuan eguraldian aldaketak...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226291/euskal-herri-osoko-saltokietan-euskaraz-lasai-aritzeko-marka-bat-sortu-dute.htm
Gizartea
Euskal Herri osoko saltokietan euskaraz «lasai» aritzeko marka bat sortu dute
Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sortutako markak ‘Euskaraz barra-barra’ du izena, eta merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea du helburu.
Euskal Herri osoko saltokietan euskaraz «lasai» aritzeko marka bat sortu dute. Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta Euskararen Erakunde Publikoak sortutako markak ‘Euskaraz barra-barra’ du izena, eta merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea du helburu.
Euskal Herri osoko merkataritzan eta ostalaritzan euskaraz hitz egiteko guneak identifikatzeko balioko duen marka bat sortu dute Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta EEP Euskararen Erakunde Publikoak: Euskaraz barra-barra du izena. «Marka honek, ikusten dugun tokietan, adierazi nahi du han guri zerbitzatzeko da...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226292/kontseiluak-bat-egin-du-ipar-euskal-herriko-euskalgintzak-apirilaren-22an-egingo-duen-manifestazioarekin.htm
Gizartea
Kontseiluak bat egin du Ipar Euskal Herriko euskalgintzak apirilaren 22an egingo duen manifestazioarekin
Euskara «oso kinka larrian» dago Iparraldean, Euskalgintzaren Kontseiluaren arabera. Euskararen aldeko politika «sendoak» martxan jartzea «hil edo bizikoa» dela nabarmendu du.
Kontseiluak bat egin du Ipar Euskal Herriko euskalgintzak apirilaren 22an egingo duen manifestazioarekin. Euskara «oso kinka larrian» dago Iparraldean, Euskalgintzaren Kontseiluaren arabera. Euskararen aldeko politika «sendoak» martxan jartzea «hil edo bizikoa» dela nabarmendu du.
Ipar Euskal Herriko euskalgintzak manifestazioa egingo du apirilaren 22an Baionan, eta Euskalgintzaren Kontseiluak gaur adierazi du bat egin duela deialdiarekin. «Euskal Herri osoko euskalgintzako eragileek Baionako kaleak betetzeko deia egiten diete euskaltzale guztiei eta, orokorrean, jendarte justuago baten alde dau...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226293/nokodek-bideo-sormen-eta-musika-festaldia-egingo-dute-bihar-hendaian.htm
Kultura
Nokodek bideo sormen eta musika festaldia egingo dute bihar Hendaian
Nokodek izeneko irudiaren eta soinuaren esperimentaziorako jaialdia egingo dute bihar Hendaian. Inteligentzia artifiziala izango dute ardatz
Nokodek bideo sormen eta musika festaldia egingo dute bihar Hendaian. Nokodek izeneko irudiaren eta soinuaren esperimentaziorako jaialdia egingo dute bihar Hendaian. Inteligentzia artifiziala izango dute ardatz
2015etik Donostiako Guardetxean egin izan duten Nokodek jaialdiak Hendaiako Borderline Fabrika izango du aterpe larunbat honetan. Musikaren eta irudiaren festibala da, esperimentazioa ardatz duen mostra bat izateko asmoa duena. Aurten inteligentzia artifizialari erreparatuko diote, Lander Garro Borderlineko kideak azal...
2023-4-7
https://www.berria.eus/albisteak/226294/tipularen-sehaska-kanta-dokumentala-ikusgai-dago-berrian.htm
Politika
'Tipularen sehaska kanta' dokumentala ikusgai dago BERRIAn
Estreinatu eta urtebete baino gehiagoren ostean, lana aste honetan irekian ikusteko aukera egongo da gaurtik, Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira. BERRIAk aurretik eskaini du dokumentala.
'Tipularen sehaska kanta' dokumentala ikusgai dago BERRIAn. Estreinatu eta urtebete baino gehiagoren ostean, lana aste honetan irekian ikusteko aukera egongo da gaurtik, Osasunaren Nazioarteko Egunaren harira. BERRIAk aurretik eskaini du dokumentala.
Iaz estreinatu zuten Tipularen sehaska kanta dokumentala, Lander Garrok zuzendua eta Sarek ekoitzia; espetxearen gordinean gaitz mental eta fisikoekin bizitzea zer den pantailaratu zituen bertan. Urtebete pasa igaro da lehenbizikoz eman zutenetik, eta Euskal Herriko txoko askotatik igaro da dokumentala. Amaitutzat eman...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226295/vweko-langileen-batzordeak-ohartarazi-du-600-lanpostu-arriskuan-daudela.htm
Ekonomia
VWeko langileen batzordeak ohartarazi du 600 lanpostu arriskuan daudela
Sindikatuek jakinarazi dute Iruñeko lantoki barruan bateriak muntatzeko fabrika egoteko konpromisoa zalantzan jarri diela zuzendaritzak eta erabaki horren inguruan hitz egiteko bilera eskatu diote VW taldeko zuzendaritzari
VWeko langileen batzordeak ohartarazi du 600 lanpostu arriskuan daudela. Sindikatuek jakinarazi dute Iruñeko lantoki barruan bateriak muntatzeko fabrika egoteko konpromisoa zalantzan jarri diela zuzendaritzak eta erabaki horren inguruan hitz egiteko bilera eskatu diote VW taldeko zuzendaritzari
Kolpean dena aldatu da. Iruñeko zuzendaritzako kide batek azken orduetan ezagutarazi dio Alfredo Morales Volkswageneko langileen batzordeko presidenteari auzitan dagoela bateriak muntatzeko lantokia Landabenen ezarri ahal izatea. Erabaki hori Iruñetik harago doala aipatu dio ere bai. Langileen batzordearentzat oso gar...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226296/gorka-urtaranek-bertsotan-esan-dio-agur-gasteizko-alkatetzari.htm
Politika
Gorka Urtaranek bertsotan esan dio agur Gasteizko alkatetzari
Zortzi urteko agintaldian euskara «ardatz» izan duela adierazi du, besteak beste
Gorka Urtaranek bertsotan esan dio agur Gasteizko alkatetzari. Zortzi urteko agintaldian euskara «ardatz» izan duela adierazi du, besteak beste
Gorka Urtaran Gasteizko alkateak bertsotan esan dio agur gaur zortzi urteko agintaldiari. Alkatetzan eginiko lanaren balantzea egin du Urtaranek, udaletxean eginiko agerraldian, eta saioa bertso batekin hasi du. Bertsoen transkripzioa: Gasteizi haize berri bat emateko ahaleginez Zortzi urte alkatetzan eraikiz eta ek...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226297/jaurlaritzak-irailean-eta-urrian-egingo-ditu-hezkuntzako-oposizioak.htm
Gizartea
Jaurlaritzak irailean eta urrian egingo ditu hezkuntzako oposizioak
Deialdia maisu-maistrentzat, bigarren hezkuntzako irakasleentzat, arte plastikoko eta diseinuko irakasleentzat eta musika eta arte eszenikoetako irakasleentzat izango da. Ez dute jakinarazi zenbat leku eskainiko dituzten.
Jaurlaritzak irailean eta urrian egingo ditu hezkuntzako oposizioak. Deialdia maisu-maistrentzat, bigarren hezkuntzako irakasleentzat, arte plastikoko eta diseinuko irakasleentzat eta musika eta arte eszenikoetako irakasleentzat izango da. Ez dute jakinarazi zenbat leku eskainiko dituzten.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hurrengo LEP lan eskaintza publikoari buruzko informazioa eman du. Deialdia maisu-maistrentzat, bigarren hezkuntzako irakasleentzat, arte plastikoko eta diseinuko irakasleentzat eta musika eta arte eszenikoetako irakasleentzat izango da. Daten berri ere eman dute: ekainean, eskabid...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226298/beste-hamahiru-eguneko-lanuztera-deitu-du-elak-bizkaiko-zahar-etxeetan.htm
Gizartea
Beste hamahiru eguneko lanuztera deitu du ELAk Bizkaiko zahar etxeetan
Apirilaren 21etik maiatzaren 3ra arte eginen dute greba. LABek eta CCOOk ere lanuzte gehiago iragarriak dituzte datozen asteetarako.
Beste hamahiru eguneko lanuztera deitu du ELAk Bizkaiko zahar etxeetan. Apirilaren 21etik maiatzaren 3ra arte eginen dute greba. LABek eta CCOOk ere lanuzte gehiago iragarriak dituzte datozen asteetarako.
ELA sindikatuak greba egun gehiago iragarri ditu Bizkaiko zahar etxeetan: apirilaren 21ean hasi, eta maiatzaren 3an bukatuko da lanuztea. «Patronalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak sektorearen beharren aurrean erakutsitako utzikeria» salatu nahi du sindikatuak greba deialdiarekin, eta «egungo zaintza eredua betikotu» nahi...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226299/aske-utzi-dute-bilbon-emazte-ohia-erretzea-leporatuta-atxilotutako-gizona.htm
Gizartea
Aske utzi dute Bilbon emazte ohia erretzea leporatuta atxilotutako gizona
Emakumea larri dago Gurutzetako ospitalean.
Aske utzi dute Bilbon emazte ohia erretzea leporatuta atxilotutako gizona. Emakumea larri dago Gurutzetako ospitalean.
Ertzaintzak jakinarazi duenez, aske utzi dute atzo Bilbon emazte ohiari eraso egitea egotzita atxilotu zuten gizonezkoa; kautelazko neurriak ezarri dizkiote. Andrearen etxean gertatu zen erasoa, atzo bazkalostean: emakumea jipoitzea eta haren arropari su ematea leporatu zioten 63 urteko gizonari, eta atxilo eraman zute...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226300/radio-euskadik-40-urte-bete-ditu-langileen-protesten-artean.htm
Bizigiro
Radio Euskadik 40 urte bete ditu, langileen protesten artean
EITBko irratietako langileen ordezkariek salatu dute 2009ko lan hitzarmen batekin ari direla produktu berriak egiten.
Radio Euskadik 40 urte bete ditu, langileen protesten artean. EITBko irratietako langileen ordezkariek salatu dute 2009ko lan hitzarmen batekin ari direla produktu berriak egiten.
Egun berezia da gaurkoa Radio Euskadirentzat, 40 urte bete baitira aro berrian emankizunak hasi zituenetik —aurretik, 1936ko irailean hasi zen; gerrarekin, Bartzelonan finkatu; gerra ostean, Ipar Euskal Herrira mugitu zen, 1946tik 1954era; eta Venezuelatik emititu zuen 1965etik 1977ra—. Eta urteurreneko egunean, elkarr...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226302/nafarroan-aste-santuaren-ondoren-hasiko-da-errentaren-kanpaina.htm
Ekonomia
Nafarroan Aste Santuaren ondoren hasiko da errentaren kanpaina
Nafarroan Aste Santuaren ondoren hasiko da errentaren kanpaina.
Udaberria da Hego Euskal Herriko zergapekoek beren lurraldeko ogasunarekin dituzten harremanak kitatzeko sasoia. Gipuzkoak asteazkenean aurkeztu zuen bere errenta kanpaina, eta gaur izan da Nafarroako eta Arabako ogasunen txanda. Nafarroan apirilaren 12an hasiko da kanpaina, egun horretan iritsiko baitzaizkie ogasunak...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226303/euskararen-aldeko-diskriminazio-positiboa-babestu-du-garitanok.htm
Kirola
Euskararen aldeko «diskriminazio positiboa» babestu du Garitanok
Euskal hiztunak euskal hedabideetan euskaraz soilik aritzea defendatu du, eta horren aldeko apustua egin behar dela azpimarratu. Galdakaoko Udalak antolatutako ekitaldi batean egin ditu adierazpenok.
Euskararen aldeko «diskriminazio positiboa» babestu du Garitanok. Euskal hiztunak euskal hedabideetan euskaraz soilik aritzea defendatu du, eta horren aldeko apustua egin behar dela azpimarratu. Galdakaoko Udalak antolatutako ekitaldi batean egin ditu adierazpenok.
Euskararen alde «diskriminazio positiboa» egin behar dela uste du Gaizka Garitano Eibarreko entrenatzaileak, eta hori defendatu du Galdakaoko Udalak euskararen erabilera sustatzeko asteon egindako ekitaldian. Solasaldia izan dute Iraia Iturregi Athleticeko entrenatzaileak eta Garitanok, Euskara eta kirola izenburupean,...
2023-3-31
https://www.berria.eus/albisteak/226304/gernika-espainiako-kopako-finalerdietara.htm
Kirola
Gernika, Espainiako Kopako finalerdietara
Bizkaitarrek partida biribila jokatu dute, eta nagusitasunez irabazi diote Gironari: 65,79. Defentsan sendo aritu dira, errebotea ondo itxi dute, eta ohiko eraginkortasuna erakutsi dute hirukoetan.
Gernika, Espainiako Kopako finalerdietara. Bizkaitarrek partida biribila jokatu dute, eta nagusitasunez irabazi diote Gironari: 65,79. Defentsan sendo aritu dira, errebotea ondo itxi dute, eta ohiko eraginkortasuna erakutsi dute hirukoetan.
Denboraldian zehar, taldeek izaten dute partidaren bat dena biribil ateratzen zaiena. Hori gertatu zaio gaur Lointek Gernikari. Kale edo bale egiteko partida batean izan da, gainera: Espainiako Kopako final-laurdenetan. Bizkaitarrek, talde lan on bat baliatuz, partida biribila jokatu dute. Muturreraino eraman dituzte b...
2023-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/226305/osasunak-berdindu-egin-du-espainiako-kopari-heldu-aurretik.htm
Kirola
Osasunak berdindu egin du Espainiako Kopari heldu aurretik
Ez Mallorcak, ez Osasunak ez du merezi izan irabaztea. Jagoba Arrasateren taldea jokalari bat gehiagorekin aritu da 70. minututik aurrera, baina ez da gai izan abantaila aprobetxatzeko.
Osasunak berdindu egin du Espainiako Kopari heldu aurretik. Ez Mallorcak, ez Osasunak ez du merezi izan irabaztea. Jagoba Arrasateren taldea jokalari bat gehiagorekin aritu da 70. minututik aurrera, baina ez da gai izan abantaila aprobetxatzeko.
Athleticek eta Osasunak elkarren aurka jokatuko dute datorren asteartean San Mamesen. Espainiako Kopako finala jokatzea izango dute jokoan. Halako sari handia lortzeak nahikoa izan beharko luke bi taldeak bete-betean aritzeko. Baina ez dago halako partida garrantzitsu bati ekiteko modu hoberik irabaztea baino. Osasuna ...
2023-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/226334/gizon-batek-urruntze-agindua-hautsi-eta-labanaz-eraso-die-emazte-ohiari-eta-hiru-seme-alabei-eguesibarren.htm
Gizartea
Gizon batek urruntze agindua hautsi eta labanaz eraso die emazte ohiari eta hiru seme-alabei Eguesibarren
Alaba nagusia buruan zauritu du labanarekin. Emakumeak eta beste bi seme-alabek ihes egin ahal izan dute. Gizonak bigarren solairutik behera bota du bere burua. Mugimendu feministak asteazkenean biltzera deitu du, erasoa gaitzesteko.
Gizon batek urruntze agindua hautsi eta labanaz eraso die emazte ohiari eta hiru seme-alabei Eguesibarren. Alaba nagusia buruan zauritu du labanarekin. Emakumeak eta beste bi seme-alabek ihes egin ahal izan dute. Gizonak bigarren solairutik behera bota du bere burua. Mugimendu feministak asteazkenean biltzera deitu du,...
Bart gauerdian indarkeria matxistako eraso larri bat izan da Eguesibarren (Nafarroan), Erripagaina etorbidean. Gizon batek emazte ohiarengana ez hurbiltzeko agindua hautsi du, eta labana batekin sartu da emakumea hiru seme-alabekin bizi den etxean. Alaba nagusiari buruan egin dio eraso labanarekin. Emakumea eta beste b...
2023-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/226335/gizon-bat-atxilotu-dute-irunean-emakume-bat-bortxatzea-egotzita.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bat bortxatzea egotzita
Erasoa duela bi aste gertatu zen, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoen artean trenbidea zeharkatzeko lur azpian dagoen pasabide batean.
Gizon bat atxilotu dute Iruñean, emakume bat bortxatzea egotzita. Erasoa duela bi aste gertatu zen, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoen artean trenbidea zeharkatzeko lur azpian dagoen pasabide batean.
Noticias de Navarra egunkariak aurreratu duenez, Foruzaingoak gizon bat atxilotu du Iruñeko Buztintxuri auzoan, sexu-eraso delitu bat egitea leporatuta. Erasoa martxoaren 18ko gauean izan zen. Emakume batek salatu zuen bortxatu egin zutela Buztintxuri eta Sanduzelai auzoak lotzeko trenbidearen azpian dagoen lur azpiko ...
2023-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/226336/ortuzar-laquoezinbestekoa-da-maiatzaren-28an-parte-hartze-handia-izatea-vox-eta-bilduren-estremismoak-gailendu-ez-daitezenraquo.htm
Politika
Ortuzar: «Ezinbestekoa da maiatzaren 28an parte hartze handia izatea Vox eta Bilduren estremismoak gailendu ez daitezen»
«Batzuen pankarta dantza» deitoratu du, eta esan du «erakundeetan integratzeak eta politikak aldatzeak» hobetzen duela bizi kalitatea
Ortuzar: «Ezinbestekoa da maiatzaren 28an parte hartze handia izatea Vox eta Bilduren estremismoak gailendu ez daitezen». «Batzuen pankarta dantza» deitoratu du, eta esan du «erakundeetan integratzeak eta politikak aldatzeak» hobetzen duela bizi kalitatea
EGI Eguna ospatzen ari dira gaur EAJko gazteak, Guardian (Araba). Joseba Diez Antxustegi Asparreneko alkategai eta Lur Jareetako foru hautagaitzaren zerrendaburuak ireki du ekitaldia, eta bertan egon da Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea. Ortuzarrek adierazi du gaur egungo une politikoa eta ekonomikoa ...
2023-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/226337/etxerat-ek-aitortza-eta-erreparazioa-eskatu-ditu-sakabanaketaren-biktimentzat.htm
Politika
Etxerat-ek aitortza eta erreparazioa eskatu ditu sakabanaketaren biktimentzat
Lege esparru bat galdegin du «haien eskubideak ere urratuak izan zirela» aitortzeko
Etxerat-ek aitortza eta erreparazioa eskatu ditu sakabanaketaren biktimentzat. Lege esparru bat galdegin du «haien eskubideak ere urratuak izan zirela» aitortzeko
Elkarretaratzea egin du Etxerat-ek Donostian, sakabanaketa politikaren amaieraren harira. Manifestu batean adierazi dutenez, «salbuespeneko espetxe neurrien zatirik krudelena» amaitu arren, «komeni da iragana bistatik ez galtzea». Horregatik, esan dute «eztabaida lasai bat» proposatzen jarraituko dutela «oroimen inklus...
2023-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/226338/bilboko-kuartel-militarraren-harresietara-igotzen-saiatu-dira-ekintzaile-batzuk-gastu-militarraren-kontra-protestatzeko.htm
Gizartea
Bilboko kuartel militarraren harresietara igotzen saiatu dira ekintzaile batzuk gastu militarraren kontra protestatzeko
KEM-MOCeko ekintzaileek gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpaina abiatu dute berriro ere
Bilboko kuartel militarraren harresietara igotzen saiatu dira ekintzaile batzuk gastu militarraren kontra protestatzeko. KEM-MOCeko ekintzaileek gastu militarraren aurkako eragozpen fiskalaren kanpaina abiatu dute berriro ere
KEM-MOC Bilboko Talde Antimilitaristako kide batzuk Bilboko Juan de Garay kuartel militarraren harresira igotzen saiatu dira gaur goizean, «Gastu militarrik ez» zioten panelak eskegitzeko, baina Poliziak ekintza galarazi du. Zortzi bat urte daramate ekintzaileek eragozpen fiskalaren aldeko kanpaina egiten. Estatuei er...
2023-4-1
https://www.berria.eus/albisteak/226339/etxerat-ek-aitortza-eta-erreparazioa-eskatu-du-sakabanaketaren-biktimentzat.htm
Politika
Etxerat-ek aitortza eta erreparazioa eskatu du sakabanaketaren biktimentzat
Ekitaldia egin dute Donostian. Lege esparru bat galdegin du «haien eskubideak ere urratuak izan zirela» aitortzeko.
Etxerat-ek aitortza eta erreparazioa eskatu du sakabanaketaren biktimentzat. Ekitaldia egin dute Donostian. Lege esparru bat galdegin du «haien eskubideak ere urratuak izan zirela» aitortzeko.
«1982an, Rosa eta Arantxa Amezaga Mendizabalek bizia galdu zuten auto istripu batean. Madrildik Donostiara zetozen bueltan, anaia Koldoren epaiketatik». Horrela gogoratu dituzte Etxerat-eko ordezkariek, Donostiako Miramar jauregian, preso politikoen urruntze politikaren lehen biktimak. Hala ere, ez ziren bakarrak izan:...