date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-4-1 | https://www.berria.eus/albisteak/226340/hainbat-guraso-elkartu-dira-osakidetzako-pediatria-zerbitzuaren-egoera-larria-salatzeko.htm | Gizartea | Hainbat guraso elkartu dira Osakidetzako pediatria zerbitzuaren «egoera larria» salatzeko | Kezka adierazi dute egungo sistemaren gabezien inguruan, Umeen Osasun Publikoa Aurrera plataforman elkartuta; manifestazioak antolatu dituzte hilaren 22rako | Hainbat guraso elkartu dira Osakidetzako pediatria zerbitzuaren «egoera larria» salatzeko. Kezka adierazi dute egungo sistemaren gabezien inguruan, Umeen Osasun Publikoa Aurrera plataforman elkartuta; manifestazioak antolatu dituzte hilaren 22rako | «Umeen Osasun Publikoa Aurrera gara, osasun publikoaren egoeragatik kezkatuta dagoen guraso eta tutore taldea». Hitz horiekin hasi dute gaur hainbat gurasok, umeen ondoan, Osakidetzak haurrei arta emateko orduan dituen «zailtasunen» gainean ohartarazteko egin duten agerraldia. Gasteizen egin dute. Haurrekin pediatraren... |
2023-4-1 | https://www.berria.eus/albisteak/226341/bigarren-etxebizitzen-kontrako-manifestua-aurkeztu-dute-baionan.htm | Gizartea | Bigarren etxebizitzen kontrako manifestua aurkeztu dute Baionan | 3.500 pertsonatik gora elkartu dira Herrian Bizi plataformaren mobilizazioan. Abisatu dute heldu den urtetik aitzina ez dute bigarren etxebizitza berririk onartuko | Bigarren etxebizitzen kontrako manifestua aurkeztu dute Baionan. 3.500 pertsonatik gora elkartu dira Herrian Bizi plataformaren mobilizazioan. Abisatu dute heldu den urtetik aitzina ez dute bigarren etxebizitza berririk onartuko | «Aski!». Haserre mezua zabaldu dute milaka herritarrek Baionan. Eta abisua eman dute: 2024ko urtarrilaren 1etik aitzina ez dute bigarren etxebizitza berri gehiago onartuko Ipar Euskal Herrian. «Tokiko biztanleek herrialdean ostatu hartzeko eta bizitzeko duten eskubidearen aurkako eraso zuzen eta onartezintzat hartuko d... |
2023-4-1 | https://www.berria.eus/albisteak/226342/el-polvo-ya-no-nubla-nuestros-ojos-filma-izan-da-garaile-ikuspuntu-jaialdian.htm | Kultura | 'El polvo ya no nubla nuestros ojos' filma izan da garaile Ikuspuntu jaialdian | Comes Chahbazianek lortu du zuzendari onenaren saria, Notre village filmarengatik. Sharon Lockharten Eventide filmari eman diote laburrik onenaren saria. | 'El polvo ya no nubla nuestros ojos' filma izan da garaile Ikuspuntu jaialdian. Comes Chahbazianek lortu du zuzendari onenaren saria, Notre village filmarengatik. Sharon Lockharten Eventide filmari eman diote laburrik onenaren saria. | Iraganaren kontakizunak eta haien irakurketa politikoak nabarmen ageri dira Ikuspuntu zinema jaialdian saritu dituzten lan askotan. Hasteko, sari nagusiak irabazi dituzten bi filmetan. Colectivo Silencioren El polvo ya no nubla nuestros ojos lanak eskuratu du film onenaren sari nagusia: Peruko borroka historikoen oroit... |
2023-4-1 | https://www.berria.eus/albisteak/226343/azken-laurdena-ez-da-nahikoa-gernikarentzat.htm | Kirola | Azken laurdena ez da nahikoa Gernikarentzat | Hamasei puntuz azpitik egon dira markagailuan gernikarrak, baina bi minuturen faltan hiru puntura hurbildu dira. Azkenean,ordea, Avenida nagusitu da | Azken laurdena ez da nahikoa Gernikarentzat. Hamasei puntuz azpitik egon dira markagailuan gernikarrak, baina bi minuturen faltan hiru puntura hurbildu dira. Azkenean,ordea, Avenida nagusitu da | Gertu izan du loria Gernikak, Espainiako Kopako finalerdietan. Final-laurdenetan Girona kaleratu ostean ezin izan du Avenidaren aurka, eta Kopako finaletik kanpo gelditu dira bizkaitarrak. Azken laurdenean 15-2ko partzial batek hiru puntura gerturatu du Gernika, baina presaren presaz jokatuta bizpahiru baloi galdu ditu... |
2023-4-2 | https://www.berria.eus/albisteak/226379/goikoetxea-v-aiestaran-eta-gurrutxaga-zaldua-i-dira-berria-txapelketako-finalistak.htm | Kirola | Goikoetxea V-Aiestaran eta Gurrutxaga-Zaldua I dira Berria Txapelketako finalistak | Zaldua I-Odei eta Irazu-Martirena bikoteak gainditu zituzten hurrenez hurren, Galarretan jokatutako finalerdietan | Goikoetxea V-Aiestaran eta Gurrutxaga-Zaldua I dira Berria Txapelketako finalistak. Zaldua I-Odei eta Irazu-Martirena bikoteak gainditu zituzten hurrenez hurren, Galarretan jokatutako finalerdietan | Goikoetxea V-Aiestaran eta Gurrutxaga-Zaldua I dira Berria Txapelketako finalistak. Jaialdiko lehen partidan Goikoetxea V.ak eta Aiestaranek 30-35 irabazi zioten Zaldua II-Odeiri. Partida hasi baino lehen urdinak faborito ziren, nahiz eta bere multzoan bigarren bukatu eta finalerdian baieztatu zuten. Hobeak izan ziren ... |
2023-4-2 | https://www.berria.eus/albisteak/226381/realak-eta-athleticek-bana-berdindu-dute-anoetan.htm | Kirola | Realak eta Athleticek bana berdindu dute Anoetan | Txuri-urdinek 13. minutuan hartu dute aurrea Eizagirreren penalti jaurtiketa bati esker, eta Landaluzek 50. minutuan berdindu du lehia. | Realak eta Athleticek bana berdindu dute Anoetan. Txuri-urdinek 13. minutuan hartu dute aurrea Eizagirreren penalti jaurtiketa bati esker, eta Landaluzek 50. minutuan berdindu du lehia. | Reala eta Athletic ez dira bolada gozoa bizitzen ari, baina derbi bat beti da derbi bat. Horixe erakutsi dute bi taldeek gaur Anoetan: partida lehiatua jokatu dute, eta, azkenean, 1-1 berdindu. Nerea Eizagirre eta Naia Landaluze izan dira golegileak.
Sailkapenean bederatzigarrena da Reala, eta hamargarrena Athletic, b... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226382/yolanda-diaz-espainiako-lehen-emakumezko-presidentea-izan-nahi-dut.htm | Mundua | Yolanda Diaz: «Espainiako lehen emakumezko presidentea izan nahi dut» | Aurten hauteskunde orokorrak egingo dituzte Espainian, eta haietara aurkeztuko da Sumar alderdi berria. Diazek proiektu hori aurkeztu du. | Yolanda Diaz: «Espainiako lehen emakumezko presidentea izan nahi dut». Aurten hauteskunde orokorrak egingo dituzte Espainian, eta haietara aurkeztuko da Sumar alderdi berria. Diazek proiektu hori aurkeztu du. | Yolanda Diaz Espainiako presidenteordea aspalditik ari da bere bidea egiten, eta azaldu du etorkizunean zein norabide hartu nahi duen: «Espainiako lehen emakumezko presidentea izan nahi dut. Emakumeon garaia da, emakumeok historiako protagonista izan nahi dugu», esan zuen Madrilen, atzo, Sumar alderdiaren proiektuaren ... |
2023-4-2 | https://www.berria.eus/albisteak/226383/elordi-zabaleta-merezita-txapeldun.htm | Kirola | Elordi-Zabaleta, merezita txapeldun | Aspeko bikoteak sendotasunez eta eraginkortasunez jokatu du, eta 22-13 menderatu dituzte Laso eta Imaz. Distira handirik gabeko finala izan da. | Elordi-Zabaleta, merezita txapeldun. Aspeko bikoteak sendotasunez eta eraginkortasunez jokatu du, eta 22-13 menderatu dituzte Laso eta Imaz. Distira handirik gabeko finala izan da. | Gidoia nola pentsatu, halaxe idatzi dute gaur Elordik eta Zabaletak, Nafarroa Arenan. Iruñeko pilotaleku distiratsuak gaur zuen binakako lehen finala, eta ez da espero bezain ona atera. Ez, behintzat, jokoari dagokionez. Pilotazaleek gozatzeko ezaugarri guztiak ziren: harmailak beteta, jende gazte ugari, finalista berr... |
2023-4-2 | https://www.berria.eus/albisteak/226384/porrot-mingarria-realarentzat-vila-realen-aurka.htm | Kirola | Porrot mingarria Realarentzat Vila-Realen aurka | Gol aukera onak izan dituzte txuri-urdinek, baina azken hamabost minutuetan bi gol sartu dituzte etxekoek. Parejo eta Jackson izan dira golegileak. | Porrot mingarria Realarentzat Vila-Realen aurka. Gol aukera onak izan dituzte txuri-urdinek, baina azken hamabost minutuetan bi gol sartu dituzte etxekoek. Parejo eta Jackson izan dira golegileak. | Olatu ona harrapatu ezinda dabil oraindik ere Reala. Ligako azken partida irabazi egin zuen etxean (Elxen aurka, 2-0), baina gaur huts egin du aurkari zuzen baten aurka. Txuri-urdinek ez dute partida txarra jokatu, baina azken minutuetan Vila-Real izan da bi gol sartu dituena.
Lehen zatian etxekoak hobeak izan dira. S... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226385/ahtaren-obrak-laquoberehalaraquo-geratzea-galdegin-dute-ondare-historikoa-babesteko.htm | Gizartea | AHTaren obrak «berehala» geratzea galdegin dute ondare historikoa babesteko | Joan den astean erromatar galtzada baten eta K.a. 3000. urteko herri baten aztarnak topatu zituzten Araban. AHTaren obrek horiek estaliko dituzte. Egungo trenbide sarea hobetzearen alde egin dute plataformek. | AHTaren obrak «berehala» geratzea galdegin dute ondare historikoa babesteko. Joan den astean erromatar galtzada baten eta K.a. 3000. urteko herri baten aztarnak topatu zituzten Araban. AHTaren obrek horiek estaliko dituzte. Egungo trenbide sarea hobetzearen alde egin dute plataformek. | Burgos (Espainia) eta Gasteiz arteko AHTaren obretan aurkikuntza arkeologiko garrantzitsua egin zuten joan den astean: K.a. 3000 urteko Neolito garaiko herri baten eta Iter 34. erromatar galtzadaren aztarnak aurkitu zituzten, Jundiz industrialde inguruan, Gasteiztik hurbil. Topo egin, eta estali. Qark arkeologia enpres... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226386/cafek-hemezortzi-tren-fabrikatuko-ditu-coradia-polyvalent-plataformarentzat.htm | Ekonomia | CAFek hemezortzi tren fabrikatuko ditu Coradia Polyvalent plataformarentzat | 161 milioi euroko kontratua sinatu du Frantziako plataformarekin. Horiek hala, 2.400 milioi eurokoa da konpainiak Frantzian duen eskarien zorroa. | CAFek hemezortzi tren fabrikatuko ditu Coradia Polyvalent plataformarentzat. 161 milioi euroko kontratua sinatu du Frantziako plataformarekin. Horiek hala, 2.400 milioi eurokoa da konpainiak Frantzian duen eskarien zorroa. | Coradia Polyvalent plataformarekin 161 milioi euroko kontratua sinatuta, CAFek hemezortzi tren fabrikatuko ditu. Horietatik 11 Akitania Berriko eskualderako, eta beste zazpi Senegalerako. Frantziako Garraio Ministerioaren mende dagoen Inbertsioen eta Obra Handien Sustapen Agentziarako izango dira tren horiek guztiak.
... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226387/bi-palestinar-hil-dituzte-tiroz-zisjordanian.htm | Mundua | Bi palestinar hil dituzte tiroz Zisjordanian | Ilargi Erdi Gorriaren arabera, 55 pertsona artatu behar izan dituzte negar gasa arnasteagatik, eta gizonezko bat militar baten zakurrak oinean hozka egin diolako. | Bi palestinar hil dituzte tiroz Zisjordanian. Ilargi Erdi Gorriaren arabera, 55 pertsona artatu behar izan dituzte negar gasa arnasteagatik, eta gizonezko bat militar baten zakurrak oinean hozka egin diolako. | Bi gazte palestinar, Mohamed Nasser-Said eta Mohamed Abu-Bakher, hil ditu Israelgo armadak gaur goizean Zisjordaniako Nablus hirian egindako operazio batean. Tel Aviven esanetan, joan den astean Hawara hirian bi militar zauritu zituzten hiru palestinarren bila ari ziren soldaduak, eta «eraso» egin diete, eta orduan tir... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226389/ryuichi-sakamoto-konpositore-japoniarra-hil-da.htm | Kultura | Ryuichi Sakamoto konpositore japoniarra hil da | Yellow Magic Orchestra taldeko kide izan zen, eta zinemarako musika ugari sortu zituen. Oscar saria jaso zuen 'The Last Emperor' filmaren musikagatik | Ryuichi Sakamoto konpositore japoniarra hil da. Yellow Magic Orchestra taldeko kide izan zen, eta zinemarako musika ugari sortu zituen. Oscar saria jaso zuen 'The Last Emperor' filmaren musikagatik | Ryuichi Sakamoto martxoaren 28an hil zen, 71 urterekin, atzo haren agentziak jakinarazi zuenez. 2020an koloneko minbizia diagnostikatu zioten, eta azkeneko hilabeteetan gorputzeko beste atal batzuetara zabaldua zitzaion gaitza.
Sakamoto XX. mendeko azken urteetako musikari japoniar ezagunena izan zen, nazioartean oiha... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226390/arabako-bizkaiko-eta-gipuzkoako-industria-jarduera-09-jaitsi-da-otsailean.htm | Ekonomia | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria jarduera %0,9 jaitsi da otsailean | Urtarrileko datuekin alderatuta, berriz, %1,3 egin du gora. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria jarduera %0,9 jaitsi da otsailean. Urtarrileko datuekin alderatuta, berriz, %1,3 egin du gora. | Iazko otsaileko datuekin alderatuta, %0,9 egin du behera Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako industria jarduerak. Hil arteko datuei erreparatuta, ordea, positiboagoa da balantzea, %1,3 egin baitu gora urtarriletik otsailera.
Industria jardueraren multzoan sartzen diren produkzio moten artean, gora egin dute batzuek, eta ... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226391/petrolioa-garestitzen-ari-da-lpee-taldeak-ekoizpena-murriztu-ondoren.htm | Ekonomia | Petrolioa garestitzen ari da, LPEE+ taldeak ekoizpena murriztu ondoren | Errusiak bere kabuz egindako murrizketaren ondoren, 1,6 milioi upel gutxiago izango dira egunero. | Petrolioa garestitzen ari da, LPEE+ taldeak ekoizpena murriztu ondoren. Errusiak bere kabuz egindako murrizketaren ondoren, 1,6 milioi upel gutxiago izango dira egunero. | Ustekabeko mugimendu batean, petrolio ekoizpena milioi bat upeletik gora txikitzera erabaki dute LPEE Lurralde Petrolio Esportatzaileen Erakundeak eta Errusia buru duten aliatuek. LPEE+ taldearen erabakiaren helburua da petrolioaren merkatzea etetea eta berriro ehun dolarren mugara gerturatzea.
Xede horretan urrats ba... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226392/ustelkeriaren-aurkako-fiskaltza-sortzeko-eskatu-du-eh-bilduk.htm | Politika | Ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortzeko eskatu du EH Bilduk | Koalizioak legez besteko proposamen batean galdegin du baliabide gehiago bideratzeko ustelkeria ikertzea. | Ustelkeriaren aurkako fiskaltza sortzeko eskatu du EH Bilduk. Koalizioak legez besteko proposamen batean galdegin du baliabide gehiago bideratzeko ustelkeria ikertzea. | Ustelkeriaren aurka borrokatzeko baliabide eta neurri gehiago nahi ditu EH Bilduk, eta, helburu horrekin, legez besteko proposamen bat aurkeztu du Eusko Legebiltzarrean. Josu Estarrona legebiltzarkideak eman du ekinbidearen berri, gaur goizean. Proposamenean, koalizioak eskatu du ustelkeriaren kontrako fiskaltza sortze... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226393/motel-baina-ugarituz-doaz-ekoizpen-ekologikorako-lurrak-eaen.htm | Ekonomia | Motel, baina ugarituz doaz ekoizpen ekologikorako lurrak EAEn | 2016tik hona ia hirukoiztu egin dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekoizpen ekologikora bideratutako lurrak. Halere, hazkundearen erritmoa moteldu da azken urtean. | Motel, baina ugarituz doaz ekoizpen ekologikorako lurrak EAEn. 2016tik hona ia hirukoiztu egin dira Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ekoizpen ekologikora bideratutako lurrak. Halere, hazkundearen erritmoa moteldu da azken urtean. | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan dauden nekazaritza lurren 9.104 hektareatik ekoizpen ekologikora bideratuta daude 1.199. Gaur zazpi urteko datuei erreparatuta, ia hirukoiztu egin da 2016tik hona ziurtatutako nekazaritza lurren eremua. Lur horien artean, abeltzaintza ekologikoak —haragitarako hegaztien eta behien ekoizpe... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226394/eskuina-nagusitu-da-finlandiako-parlamenturako-bozetan.htm | Mundua | Eskuina nagusitu da Finlandiako Parlamenturako bozetan | Koalizio Nazionalerako Alderdiarentzat izango dira 48 eserleku eta eskuin muturreko Finlandiarrak alderdiarentzat 46. Hirugarren tokian geratu da orain arteko lehen ministroaren Alderdi Sozialdemokrata, 43 eserlekurekin. | Eskuina nagusitu da Finlandiako Parlamenturako bozetan. Koalizio Nazionalerako Alderdiarentzat izango dira 48 eserleku eta eskuin muturreko Finlandiarrak alderdiarentzat 46. Hirugarren tokian geratu da orain arteko lehen ministroaren Alderdi Sozialdemokrata, 43 eserlekurekin. | Hamabi urtez oposizioan egon ostean, gobernua osatzeko negoziazioak hasteko prest da Petteri Orpok zuzentzen duen zentro eskuineko Koalizio Nazionalerako Alderdia. Botoen %20,8 eskuratu zituzten kontserbadoreek igandeko parlamenturako hauteskundeetan, eta, beraz, 48 eserleku izango dituzte behe ganberan —aurreko legeal... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226395/langile-bat-hil-da-andosillan-pabiloi-bateko-teilatutik-erorita.htm | Ekonomia | Langile bat hil da Andosillan, pabiloi bateko teilatutik erorita | Goizeko 10:00ak pasatxo jazo da ezbeharra, Andosillan (Nafarroa). 54 urteko langilea industria pabiloi bateko teilatuan zebilen lanean, eta erori ostean hil da. | Langile bat hil da Andosillan, pabiloi bateko teilatutik erorita. Goizeko 10:00ak pasatxo jazo da ezbeharra, Andosillan (Nafarroa). 54 urteko langilea industria pabiloi bateko teilatuan zebilen lanean, eta erori ostean hil da. | Andosillako industria pabiloi bateko teilatuan lanean zebilen langile bat hil egin da gaur, erori ostean. Nafarroako larrialdi zerbitzuak (medikuak, Polizia eta suhiltzaileak) istripuaren lekura bertaratu dira, baina ezin izan dute langilearen bizitza salbatu.
Oraindik ez dituzte istripuaren zergatiak argitu, eta Foru... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226396/kontseilua-laquohizkuntza-politika-ausarten-norabidean-jauzia-egiteko-garaia-daraquo.htm | Gizartea | Kontseilua: «Hizkuntza politika ausarten norabidean jauzia egiteko garaia da» | Euskalgintzaren Kontseiluaren arabera, inkesta soziolinguistikoek hizkuntza politika «sendo» baten beharra berresten dute, bi oinarrirekin: euskararen ezagutza unibertsalizatzea, eta euskaraz «eroso» aritzeko eremuak sortzea. | Kontseilua: «Hizkuntza politika ausarten norabidean jauzia egiteko garaia da». Euskalgintzaren Kontseiluaren arabera, inkesta soziolinguistikoek hizkuntza politika «sendo» baten beharra berresten dute, bi oinarrirekin: euskararen ezagutza unibertsalizatzea, eta euskaraz «eroso» aritzeko eremuak sortzea. | Azken asteotan argitaratutako inkesta soziolinguistikoen emaitzak aztertu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak. Nabarmendu du «positiboa» dela euskararen ezagutzak gora egin izana, baina hainbat arazo eta erronka ere plazaratu dituela azaldu du; besteak beste, euskararen erabilera ezagutzaren adinakoa izateko «zailtasuna»,... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226397/artatu-beharreko-kasuak-laquogoiz-identifikatzearaquo-du-helburu-osakidetzak-zainketa-aringarrietan.htm | Gizartea | Artatu beharreko kasuak «goiz identifikatzea» du helburu Osakidetzak zainketa aringarrietan | 2027ra bitarteko plana ondu du arlo horretarako; zainketa aringarri pediatrikoetarako «antolamendu eredu berezi bat» garatuko dute, eta zahar etxeetan bizi direnen arta hobetzea ere jarri dute helburuen artean | Artatu beharreko kasuak «goiz identifikatzea» du helburu Osakidetzak zainketa aringarrietan. 2027ra bitarteko plana ondu du arlo horretarako; zainketa aringarri pediatrikoetarako «antolamendu eredu berezi bat» garatuko dute, eta zahar etxeetan bizi direnen arta hobetzea ere jarri dute helburuen artean | Zainketa aringarrien «identifikazio goiztiarra» hobetzeko arloa da gaur egun osasun sisteman, eta, hori konpontze aldera, 2027ra bitarteko zereginak biltzen dituen planean identifikazio hori hobetzea da Osakidetzaren xedeetako bat. Gaur goizean aurkeztu dute plana, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuorde Jose Luis ... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226398/apirilaren-10etik-15era-egingo-dituzte-aulestiko-antzerki-topaketak.htm | Kultura | Apirilaren 10etik 15era egingo dituzte Aulestiko antzerki topaketak | Artedrama euskal laborategiak antzerki topaketak egingo ditu Aulestin, hemezortzigarren aldiz. Egunero, hamasei ikasle bilduko dituzte antzerki eskoletan, eta, gauero, askotariko ikuskizunez gozatzeko aukera izango da. | Apirilaren 10etik 15era egingo dituzte Aulestiko antzerki topaketak. Artedrama euskal laborategiak antzerki topaketak egingo ditu Aulestin, hemezortzigarren aldiz. Egunero, hamasei ikasle bilduko dituzte antzerki eskoletan, eta, gauero, askotariko ikuskizunez gozatzeko aukera izango da. | «Arnasgune bat». Horixe dira Aulestiko (Bizkaia) antzerki topaketak Ander Lipus antzerkigile eta Artedrama Euskal Laborategiko (ADEL) kidearen ustez. Lipus izan zen orain dela hemezortzi urte topaketei hasiera eman zietenetako bat, eta hura da egun jarraipena ematen dietenetako bat ere. Urtero-urtero arte eszenikoak eu... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226399/kosovoko-presidente-ohi-bat-epaitzen-hasi-dira-gerra-krimenak-egotzita.htm | Mundua | Kosovoko presidente ohi bat epaitzen hasi dira, gerra krimenak egotzita | Gerra garaian «enpresa kriminal bateko» kideak izatea leporatzen die Kosovorako Auzitegi Bereziko fiskaltzak Hashim Thaciri eta UCK gerrilla albaniarreko beste hiru buruzagi ohiri | Kosovoko presidente ohi bat epaitzen hasi dira, gerra krimenak egotzita. Gerra garaian «enpresa kriminal bateko» kideak izatea leporatzen die Kosovorako Auzitegi Bereziko fiskaltzak Hashim Thaciri eta UCK gerrilla albaniarreko beste hiru buruzagi ohiri | Kosovoko Gerran (1998-1999) gerra krimenak eta gizateriaren kontrakoak egitea egotzita, 2016 eta 2020 artean herrialde hartako presidente izandako Hashim Thaci eta Albaniako UCK Kosovo Askatzeko Armada gerrilla albaniarreko beste hiru buruzagi ohi epaitzen hasi da gaur Kosovorako Auzitegi Berezia, Hagan (Herbehereak). ... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226400/dolores-redondo-idazleak-jasoko-du-vianako-printzea-saria.htm | Kultura | Dolores Redondo idazleak jasoko du Vianako Printzea saria | Epaimahaiaren iritziz, Dolores Redondok Nafarroaren ondarea «berreskuratzen» eta «babesten» du, bere lanetan erabiltzen dituen erreferentzien bitartez. Arte Talentua Sustatzeko Saria Laura Txibite Ezkieta idazleari eman diote. | Dolores Redondo idazleak jasoko du Vianako Printzea saria. Epaimahaiaren iritziz, Dolores Redondok Nafarroaren ondarea «berreskuratzen» eta «babesten» du, bere lanetan erabiltzen dituen erreferentzien bitartez. Arte Talentua Sustatzeko Saria Laura Txibite Ezkieta idazleari eman diote. | Kulturaren eta Artearen Nafarroako Kontseiluak hala erabakita, Dolores Redondo idazleak (Donostia, 1969) jasoko du Kulturaren Vianako Printzea saria aurten. Nafarroako Gobernuko Kultur eta Kirol kontseilari Rebeca Esnaolak eman du irabazlearen berri, gaur goizean eginiko prentsaurrekoan. Agerraldi horretan, Redondoren ... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226401/abian-da-aurtengo-aldia.htm | Kirola | Abian da aurtengo aldia | Gasteiz eta Bastida arteko etapa jokatzen ari da. Lehen kilometroak mugituak izan dira, eguneko ihesaldia osatu asmoz. | Abian da aurtengo aldia. Gasteiz eta Bastida arteko etapa jokatzen ari da. Lehen kilometroak mugituak izan dira, eguneko ihesaldia osatu asmoz. | Abian da Euskal Herriko itzulia. Gaurtik larunbatera bitarte, txirrindularitza ikuskizun betea izango da, Euskal Herriko errepideetan. Lehen etapa Gasteiz eta Bastida artean jokatzen ari da, eta espero bezala mugituak izan dira lehen kilometroak, asko izan dira eguneko ihesaldia osatzen ahalegindu diren ziklistak. 17:3... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226402/jose-angel-iribarren-brontzezko-estatua-bat-jarriko-dute-san-mames-kanpoaldean.htm | Kirola | Jose Angel Iribarren brontzezko estatua bat jarriko dute San Mames kanpoaldean | Bi metro baino garaiago izango da, eta irailean edo urrian jarriko dute. Gaur aurkeztu dute proiektua. | Jose Angel Iribarren brontzezko estatua bat jarriko dute San Mames kanpoaldean. Bi metro baino garaiago izango da, eta irailean edo urrian jarriko dute. Gaur aurkeztu dute proiektua. | Athleticen historiako ikur nagusietako bat betiereko bilakatuko da: Jose Angel Iribarrek (Zarautz, Gipuzkoa, 1943) bere estatua bat izango du San Mames kanpoaldean. Atezain mitikoak 80 urte bete ditu aurten, eta klubaren 125. urteurrenaren testuinguruan egiten ari diren ekintzetako bat izango da haren estatua jartzea.
... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226403/grebak-erantzun-handia-izan-du-nafarroako-hezkuntza-publikoan.htm | Gizartea | Grebak erantzun handia izan du Nafarroako hezkuntza publikoan | LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuen arabera, irakasleen %55ek babestu dute lanuztea. Nafarroako Gobernuak esan du %21,3 izan direla. | Grebak erantzun handia izan du Nafarroako hezkuntza publikoan. LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuen arabera, irakasleen %55ek babestu dute lanuztea. Nafarroako Gobernuak esan du %21,3 izan direla. | Hezkuntza publikoa greban da Nafarroan. LAB, Steilas, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, protestan dira hezitzaileak, exijitzeko ratioak jaits ditzatela, lan karga arindu diezaietela, soldata igo diezaietela eta behin-behinekotasuna murriztu dezatela. Nafarroako Gobernuak emaniko datuen arabera, 2.024 irakasle batu... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226404/garraio-pribatuaren-erabilera-areagotu-egin-zen-2021ean.htm | Gizartea | Garraio pribatuaren erabilera areagotu egin zen 2021ean | Jaurlaritzaren arabera, pandemiak eragin zuzena izan du herritarren mugikortasun ohituretan. Lana da joan-etorriak egiteko arrazoi nagusia. | Garraio pribatuaren erabilera areagotu egin zen 2021ean. Jaurlaritzaren arabera, pandemiak eragin zuzena izan du herritarren mugikortasun ohituretan. Lana da joan-etorriak egiteko arrazoi nagusia. | «Pandemiak aldaketa eragin du mugikortasun ohituretan». Hala adierazi du Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Mugikortasunaren Azterlanak aurkezteko antolatu duten saioan. Datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2021ean, bate... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226405/akordiorik-gabe-bukatu-da-gipuzkoako-metalgintzako-ituneko-bosgarren-bilera.htm | Ekonomia | Akordiorik gabe bukatu da Gipuzkoako metalgintzako ituneko bosgarren bilera | Soldata igoera eta lan istripuak izan dituzte hizpide. Sindikatuen arabera, Adegik proposamen «integralago bat» aurkeztu behar luke. | Akordiorik gabe bukatu da Gipuzkoako metalgintzako ituneko bosgarren bilera. Soldata igoera eta lan istripuak izan dituzte hizpide. Sindikatuen arabera, Adegik proposamen «integralago bat» aurkeztu behar luke. | Gipuzkoako metalgintzan ordezkaritza duten lau sindikatuek —LAB, ELA, CCOO eta UGT— eta Adegi patronalak gaur goizean izan dute hitzarmena berritzeko bosgarren bilera. Beste behin, akordiorik gabe bukatu da. Bilkuran hizpide izan dituzte soldata igoerak, lan istripu eta gaixotasun profesionalentzako osagarriak edota li... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226406/hayter-izan-da-azkarrena-bastidan.htm | Kirola | Hayter izan da azkarrena Bastidan | Ethan Hayterrek (Ineos) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etapa. Jon Aberasturi (Trek) hirugarren izan da, eta Alex Aranburu (Movistar) laugarren. | Hayter izan da azkarrena Bastidan. Ethan Hayterrek (Ineos) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etapa. Jon Aberasturi (Trek) hirugarren izan da, eta Alex Aranburu (Movistar) laugarren. | Gogotik egin du lan Ineosek Euskal Herriko Itzuliko lehenengo etapan, eta helmugan merezitako saria jaso du. Ethan Hayterrek irabazi du lehenengo etapa Bastidan (Araba), Omar Fraile santurtziarrak bideratu dion esprintean nagusituta. Sasoiko lehen garaipena lortu du Ingalaterrako txirrindulariak, eta hamar segundoko ga... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226407/lucia-lakarrak-bere-konpainia-sortuko-du.htm | Kultura | Lucia Lakarrak bere konpainia sortuko du | Gipuzkoan kokatutako balletarekin, bere proiektuei eta sektoreko gainerako kideen lanei bultzada eman nahi die dantzariak. Donostiako Kursaalean ariko da ekainaren 3an, Matthew Goldingekin batera In The Still Of The Night ekoizpena eskaintzeko; emanaldiaren aurkezpenean egin du iragarpena. | Lucia Lakarrak bere konpainia sortuko du. Gipuzkoan kokatutako balletarekin, bere proiektuei eta sektoreko gainerako kideen lanei bultzada eman nahi die dantzariak. Donostiako Kursaalean ariko da ekainaren 3an, Matthew Goldingekin batera In The Still Of The Night ekoizpena eskaintzeko; emanaldiaren aurkezpenean egin du... | Bere belaunaldiko dantzaririk onenetakotzat jotzen dute Lucia Lakarra (Zumaia, Gipuzkoa, 1975). Urteak eman ditu Euskal Herritik kanpo, nazioarteko balletik eta antzokirik ospetsuenetan dantzatzen, eta bere ibilbide luzean dantzaren arloko nazioarteko sari nagusien aitortza irabazi du. Duela hiruzpalau urte itzuli zen ... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226408/ingalaterrako-selekzioak-galtzen-kolorea-aldatu-du-kontuan-izanik-jokalariek-hilekoa-izaten-dutela.htm | Kirola | Ingalaterrako selekzioak galtzen kolorea aldatu du kontuan izanik jokalariek hilekoa izaten dutela | Ohiko galtza zuriak erabili beharrean urdinak erabiliko dituzte Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Kopan. Jokalariek eskatu zuten aldaketa iazko Eurokopan. | Ingalaterrako selekzioak galtzen kolorea aldatu du kontuan izanik jokalariek hilekoa izaten dutela. Ohiko galtza zuriak erabili beharrean urdinak erabiliko dituzte Australia eta Zeelanda Berriko Munduko Kopan. Jokalariek eskatu zuten aldaketa iazko Eurokopan. | «Aldatuko dituztela espero dugu. Zuria ez da oso praktikoa hilekoa dugunean». Beth Meaden hitzak dira, Ingalaterrako selekzioko golegile nagusiarenak. Iaz esan zituen, etxean jokatu eta irabazi zuten Eurokopan; kezka agertu zuen jokatzeko erabiltzen dituzten galtzen inguruan: zuriak dira, eta hori arazo bilaka daiteke ... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226409/inoizko-cape-epic-gogorrena.htm | albisteak | Inoizko Cape Epic gogorrena | Martxoaren 19tik 26ra egin da, Hegoafrikan, mendiko bizikletako munduko probarik garrantzitsuena, 'MTBko Frantziako Tourra' esaten diotena: Cape Epic Aurten oso baldintza gogorrak izan dituzte ziklistek. Bost euskal bikote lehiatu dira. | Inoizko Cape Epic gogorrena. Martxoaren 19tik 26ra egin da, Hegoafrikan, mendiko bizikletako munduko probarik garrantzitsuena, 'MTBko Frantziako Tourra' esaten diotena: Cape Epic Aurten oso baldintza gogorrak izan dituzte ziklistek. Bost euskal bikote lehiatu dira. | Aurten 648 km eta 15.475 metro desnibel positibo gainditu behar izan dituzte partaideek, ibilbide tekniko eta ederrean. Beroa eta hautsa izan ohi dira, normalean, probaren bereizgarriak. Aurten, ordea, euriak, haizeak eta lokatzak zigortu ditu mundu osotik Cape Epicera bertaratu diren txirrindulariak. «Inoizko gogorren... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226410/artemis-misioaren-lehen-astronautak-aurkeztu-ditu-nasak.htm | Bizigiro | Artemis misioaren lehen astronautak aurkeztu ditu NASAk | Ilargira itzultzea helburu duen misioko lehen emakumea Christina Koch izango da, eta lehen beltza, Victor Glover. Jeremy Hansen kanadarra ere izango da misioaren lehen bidaian. | Artemis misioaren lehen astronautak aurkeztu ditu NASAk. Ilargira itzultzea helburu duen misioko lehen emakumea Christina Koch izango da, eta lehen beltza, Victor Glover. Jeremy Hansen kanadarra ere izango da misioaren lehen bidaian. | NASA AEBetako espazio agentziak jakinarazi du nortzuk izango diren ilargira itzultzea helburu duen Artemis misioko lehen astronautak. Gregory Wisman izango da komandantea, eta berarekin joango dira Christina Hammock Koch, misioko lehen emakumea, eta Victor Glover, lehen beltza. Eurekin joango da lauretatik estatubatuar... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226411/emb-eta-langile-batzordea-akordio-batera-iritsi-dira.htm | Gizartea | EMB eta langile batzordea akordio batera iritsi dira | Bizkaibusi zerbitzua ematen dion konpainiako langileek asteartean bozkatuko dute akordioa. %12ko soldata igoera bat eta behin behineko langileentzat hobekuntza nabarmenak lortu dituzte CCOO sindikatuaren arabera. | EMB eta langile batzordea akordio batera iritsi dira. Bizkaibusi zerbitzua ematen dion konpainiako langileek asteartean bozkatuko dute akordioa. %12ko soldata igoera bat eta behin behineko langileentzat hobekuntza nabarmenak lortu dituzte CCOO sindikatuaren arabera. | CCOO sindikatuak jakinarazi duenez, EMB autobus konpainia eta langile batzordea akordio batera iritsi dira gaur, eta bihar batzar batean bozkatuko dute langileek. EMBk Bizkaibusen autobus zerbitzua eskaintzen du Ezkerraldean, eta lan gatazka batean murgilduta egon da azken hilabeteetan. Zenbait egunetan sabotaiak izan ... |
2023-4-3 | https://www.berria.eus/albisteak/226412/malen-osa-eta-alain-santamaria-nagusi-kilimon-trail-lasterketan.htm | albisteak | Malen Osa eta Alain Santamaria nagusi Kilimon Trail lasterketan | Euskadiko lineako txapelketa ere bazen Mendaroko proba, eta, horretan, Malen Osa bera eta Ibai Larrea nagusitu ziren. Maite Maiorak 2018an ezarri zuen lasterketaren errekorra ere hobetu zuen Osak. | Malen Osa eta Alain Santamaria nagusi Kilimon Trail lasterketan. Euskadiko lineako txapelketa ere bazen Mendaroko proba, eta, horretan, Malen Osa bera eta Ibai Larrea nagusitu ziren. Maite Maiorak 2018an ezarri zuen lasterketaren errekorra ere hobetu zuen Osak. | XI. Kilimon Trail mendiko lasterketa jokatu zen aurreko larunbatean. Euskadiko lineako txapelketa eta Euskal Herriko Kopako bigarren proba zen Mendarokoa. Emakumezkoetan, Malen Osa bietan nagusitu zen, bai proban eta, horrenbestez, bai Euskadiko txapelketan. Oñatiarrak, gainera, Maite Maiorak 2018an ezarri zuen errekor... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226438/hegoaldeko-lan-merkatua-indartsu-dago-eta-8700-langile-gehiago-zenbatu-dira-martxoan.htm | Ekonomia | Hegoaldeko lan merkatua indartsu dago, eta 8.700 langile gehiago zenbatu dira martxoan | Inoiz baino kotizatzaile gehiago ditu Gizarte Segurantzak Hego Euskal Herrian, eta eskura du 1,3 milioiren langa. 2005az geroztik ez zen langabe kopurua hainbeste jaitsi. | Hegoaldeko lan merkatua indartsu dago, eta 8.700 langile gehiago zenbatu dira martxoan. Inoiz baino kotizatzaile gehiago ditu Gizarte Segurantzak Hego Euskal Herrian, eta eskura du 1,3 milioiren langa. 2005az geroztik ez zen langabe kopurua hainbeste jaitsi. | Lan merkatuak atzean utzi du azken hilabeteetako pattalaldia. Gorabehera handirik gabeko otsail baten ondoren, martxoan hazkunde handia izan du enplegatuen kopuruak, eta aspaldi ikusi gabeko jaitsiera handia langabeziak.
«Triunfalismorik» gabe, baina enpleguaren datuak «errekorra» direla ziurtatu du Idoia Mendia Eusko... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226439/lan-eskaintza-duingabeei-ezetz-esatea-erraztuko-du-enplegu-legeak.htm | Ekonomia | Lan eskaintza duingabeei ezetz esatea erraztuko du Enplegu Legeak | Lanbiden leihatila bakarra eratzea da asmoa, eta langabeen soslai profesionalak egitea. | Lan eskaintza duingabeei ezetz esatea erraztuko du Enplegu Legeak. Lanbiden leihatila bakarra eratzea da asmoa, eta langabeen soslai profesionalak egitea. | Enplegu lege berriak diseinu berri bat eragingo du Lanbide euskal enplegu zerbitzuan. Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluan onartu dute gaur, eta Eusko Legebiltzarreko tramiteen bidea hasi du. Enplegu Sailak langabeengandik gertuago egotea nahi du, eta leihatila bakar bat sortu. Prozesu burokratikoen bidea da helburua, er... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226440/etapa-gorabeheratsua-izango-da-bigarrena-leitzaraino.htm | Kirola | Etapa gorabeheratsua izango da bigarrena, Leitzaraino | Aurtengo etaparik luzeenari egingo diote aurre gaur txirrindulariek Euskal Herriko Itzulian. Atzoko garaipenaren ostean, Ineosek ezarriko du tropelaren erritmoa. | Etapa gorabeheratsua izango da bigarrena, Leitzaraino. Aurtengo etaparik luzeenari egingo diote aurre gaur txirrindulariek Euskal Herriko Itzulian. Atzoko garaipenaren ostean, Ineosek ezarriko du tropelaren erritmoa. | Vianatik Leitzara 194 kilometro egingo ditu tropelak gaur, Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan. Aurtengo aldiko etaparik luzeena izango da. Guztira lau mendate igoko dituzte txirrindulariek: Etxauri (11 kilometro eta %3,3ko pendiza), Uitzi (5,6 km; %4,2an), Saldias (2,3km; %9,2an) eta Arkiskil. Azken hori bi aldiz ... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226441/jada-eska-daiteke-posta-bidezko-botoa-maiatzaren-28ko-bozetarako.htm | Politika | Jada eska daiteke posta bidezko botoa maiatzaren 28ko bozetarako | Maiatzaren 18ra arte eskatu ahalko da posta bidezko botoa; hori emateko azken eguna 24a izango da. Gaur geratu dira deseginda Hego Euskal Herriko lau foru erakundeak. | Jada eska daiteke posta bidezko botoa maiatzaren 28ko bozetarako. Maiatzaren 18ra arte eskatu ahalko da posta bidezko botoa; hori emateko azken eguna 24a izango da. Gaur geratu dira deseginda Hego Euskal Herriko lau foru erakundeak. | Bi hilabete baino gutxiago geratzen dira maiatzaren 28rako: igande horretan, udal hauteskundeekin batera, Nafarroako Parlamenturako eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako batzar nagusietarako bozak izango dira. Gaur argitaratu dituzte lurralde bakoitzeko aldizkari ofizialetan foru erakundeak desegiteko dekretuak; horiek ... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226442/eh-bilduk-funtsezkotzat-jo-du-bateriak-muntatzeko-lantokia-irunean-izatea.htm | Ekonomia | EH Bilduk «funtsezkotzat» jo du bateriak muntatzeko lantokia Iruñean izatea | Multinazionalaren zuzendaritzak adierazi du ez dagoela dirurik fabrika hori Landabenen jartzeko, eta, horren harira, koalizio abertzaleak «konponbide eraginkor bat» galdegin dio Nafarroako Gobernuari. | EH Bilduk «funtsezkotzat» jo du bateriak muntatzeko lantokia Iruñean izatea. Multinazionalaren zuzendaritzak adierazi du ez dagoela dirurik fabrika hori Landabenen jartzeko, eta, horren harira, koalizio abertzaleak «konponbide eraginkor bat» galdegin dio Nafarroako Gobernuari. | VWeko langileen batzordeak aurreko ostiralean ohartarazi zuen Landabenen auto elektrikoetarako baterien zeldak muntatzeko fabrika kolokan dagoela. Albiste horren harira, Laura Aznal EH BIlduko lehendakarigaiak «erabat beharrezkotzat» jo du elektrifikazioaren prozesu osoa bermatzea, eta ondorioz, irizten dio funtsezkoa ... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226443/trumpi-34-delitu-leporatu-dizkiote-kontuak-faltsutzeagatik.htm | Mundua | Trumpi 34 delitu leporatu dizkiote, kontuak faltsutzeagatik | AEBetako presidentea ohia epailearen aurretik pasatu da, eta errugabetzat jo du bere burua. Segurtasun neurriak zorroztu dituzte New Yorken, protesten beldur. | Trumpi 34 delitu leporatu dizkiote, kontuak faltsutzeagatik. AEBetako presidentea ohia epailearen aurretik pasatu da, eta errugabetzat jo du bere burua. Segurtasun neurriak zorroztu dituzte New Yorken, protesten beldur. | Ordu batzuez atxilo eta zaintzapean, eskuburdinik ez eta hari ateratako argazkirik ere ez. Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohiak (2017-2021) trataera berezi bat jaso du, gaur, herrialde horren historiako unerik esanguratsuenetako baten protagonista bilakatu denean: Juan Manuel Merchan epaileare... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226444/elak-eta-labek-salatu-dute-arcelorreko-zuzendaritzak-ez-dituela-aintzat-hartzen.htm | Ekonomia | ELAk eta LABek salatu dute Arcelorreko zuzendaritzak ez dituela aintzat hartzen | Sindikatu abertzaleak mahaitik altxatu ziren iragan ostiralean izandako bileran. Altzairutegiak aldi baterako espediente bat egin nahi du. | ELAk eta LABek salatu dute Arcelorreko zuzendaritzak ez dituela aintzat hartzen. Sindikatu abertzaleak mahaitik altxatu ziren iragan ostiralean izandako bileran. Altzairutegiak aldi baterako espediente bat egin nahi du. | ELAk eta LABek kritika gogorra egin diote Arcelor altzairutegien zuzendaritzari. Sindikatu abertzaleek egotzi diote ez duela haiekin negoziatzeko asmorik, eta Asturiasko (Espainia) lantegietan ordezkaritza duten sindikatuak (CCOO, UGT eta USO) baino ez dituela aintzat hartzen. Haserre horren erakusgarri, ELA eta LAB ma... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226445/etorkin-adingabeen-harrera-laquoduinaraquo-bermatzeko-gomendatu-dio-arartekoak-bizkaiko-aldundiari.htm | Gizartea | Etorkin adingabeen harrera «duina» bermatzeko gomendatu dio arartekoak Bizkaiko Aldundiari | Galdakaoko zentro bat «gainezkatuta» dagoela adierazi du arartekoak, eta horrek egoiliarren artean esku hartzeko baliabideak gutxitu dituela. | Etorkin adingabeen harrera «duina» bermatzeko gomendatu dio arartekoak Bizkaiko Aldundiari. Galdakaoko zentro bat «gainezkatuta» dagoela adierazi du arartekoak, eta horrek egoiliarren artean esku hartzeko baliabideak gutxitu dituela. | Arartekoak Bizkaiko Foru Aldundiari gomendatu dio berma dezala etorkin adingabeen harrera «segurtasun eta duintasun baldintzetan» egitea. Galdakaoko (Bizkaia) Vivero zentroak familia erreferenterik gabeko etorkin adingabeei lehen harrera egin eta ostatu ematen die, eta arartekoak adierazi du adingabe horiei egindako le... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226446/escrivak-ez-du-kaleratzea-garestitu-nahi.htm | Escrivak ez du kaleratzea garestitu nahi | Escrivak ez du kaleratzea garestitu nahi. | 2021eko lan erreformak berritasunak ekarri zituen kontratazioan eta lan harremanetan, baina ez zuen ukitu kaleratzeen kostua, eta hori izan zen ELAk eta LABek egin zioten kritika handienetakoa.
Gaur egun, erreforma hori babestu zutenek ere eskatzen dute kaleratuei kalte-ordainak handitzeko, baina gaia Espainiako Gorte... | ||
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226447/zabalza-auzian-nahastutako-guardia-zibila-mailaz-igotzea-biktimak-umiliatzea-dela-salatu-dute-eajk-eh-bilduk-eta-ep-iuk.htm | Politika | 'Zabalza auzian' nahastutako guardia zibila mailaz igotzea biktimak «umiliatzea» dela salatu dute EAJk, EH Bilduk eta EP-IUk | 'Zabalza kasuarekin' lotutako guardia zibila mailaz igo izana kritikatu dute hiru alderdiek adierazpen instituzional batean. | 'Zabalza auzian' nahastutako guardia zibila mailaz igotzea biktimak «umiliatzea» dela salatu dute EAJk, EH Bilduk eta EP-IUk. 'Zabalza kasuarekin' lotutako guardia zibila mailaz igo izana kritikatu dute hiru alderdiek adierazpen instituzional batean. | Espainiako Gobernuak Zabalza auzian nahastuta egon zen Arturo Espejo guardia zibila mailaz igo izana salatu dute gaur EAJk, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk, adierazpen instituzional batean. Hiru taldeek ohar bateratua adostu dute Eusko Legebiltzarrean, eta horren berri eman dute goizean Iñigo Iturratek (EAJ), Jule... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226448/bizkaiko-ogasunak-489-milioi-euro-itzuliko-ditu-errenta-kanpainan-eta-383-milioi-euro-jaso.htm | Ekonomia | Bizkaiko Ogasunak 489 milioi euro itzuliko ditu errenta kanpainan, eta 383 milioi euro jaso | Guztira, 623.000 errenta aitorpen egingo dira lurraldean. Aurreikuspenak betez gero, 105,8 milioi euroko balantze negatiboa izango du ogasunak. | Bizkaiko Ogasunak 489 milioi euro itzuliko ditu errenta kanpainan, eta 383 milioi euro jaso. Guztira, 623.000 errenta aitorpen egingo dira lurraldean. Aurreikuspenak betez gero, 105,8 milioi euroko balantze negatiboa izango du ogasunak. | Bizkaiko errenta kanpaina hastear da, eta Bizkaiko Ogasunak 623.000 errenta aitorpen egingo direla aurreikusi du. Hala, 489 milioi euro itzuli behar izatea espero dute, eta 383,2 milioi jasotzea. Kontuak hala, 105,8 milioi euroko balantze negatiboa izango du Bizkaiko Ogasunak 2022ko errenta kanpainan.
Errenta aitorpen... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226449/adingabe-batek-eraso-matxista-bat-salatu-du-azkoitian.htm | Gizartea | Adingabe batek eraso matxista bat salatu du Azkoitian | Ostiral arratsaldean izan zen erasoa. Udalak irmoki salatu du gertatutakoa, eta bat egin du Itaiak arratsalderako deitu duen elkarretaratzearekin. | Adingabe batek eraso matxista bat salatu du Azkoitian. Ostiral arratsaldean izan zen erasoa. Udalak irmoki salatu du gertatutakoa, eta bat egin du Itaiak arratsalderako deitu duen elkarretaratzearekin. | Adin txikiko neska batek joan den ostiral arratsaldean gertatutako eraso matxista bat salatu du Azkoitian (Gipuzkoa). Urola erdialdeko Itaiak bart eman zuen erasoaren berri, eta elkarretaratzea antolatu du gaur arratsalderako; 19:00etan egingo dute, herriko plazan. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226450/vweko-langileen-batzordea-prest-dago-beharrezko-neurri-guztiak-hartzeko.htm | Ekonomia | VWeko langileen batzordea prest dago «beharrezko neurri guztiak» hartzeko | Volkswagenek dio ez dagoela dirurik fabrika Landabenen jartzeko. Langileen batzordeak Alemanian bilera bat egiteko eskatu du. | VWeko langileen batzordea prest dago «beharrezko neurri guztiak» hartzeko. Volkswagenek dio ez dagoela dirurik fabrika Landabenen jartzeko. Langileen batzordeak Alemanian bilera bat egiteko eskatu du. | VWeko langileen batzordeak aurreko ostiralean ohartarazi zuen kolokan dagoela Landabenen auto elektrikoetarako baterien zeldak muntatzeko fabrika. Langile guztiei gutun bat bidali die batzordeak, eta azaldu du «bidegabea» dela Landabengo plantako langileenganako tratua. Hori dela eta, adierazi du langileen eta plantare... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226452/ide-schelling-esprint-txikian-nagusitu-da-leitzan.htm | Kirola | Ide Schelling esprint txikian nagusitu da Leitzan | Herbehereetako txirrindulariak esprint luze bat jota irabazi du. Alex Aranburu garaipenaren bila abiatu da jaitsiera sigi-sagatsuan barrena, baina ez du biderik egin. | Ide Schelling esprint txikian nagusitu da Leitzan. Herbehereetako txirrindulariak esprint luze bat jota irabazi du. Alex Aranburu garaipenaren bila abiatu da jaitsiera sigi-sagatsuan barrena, baina ez du biderik egin. | Esprint luze batekin nagusitu da Ide Schelling (Bora) 2023ko Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapan. Bost kilometroko jaitsiera arriskutsua abiadura bizian egin dute dozena bat ziklistek, eta Herbeheretakoa gailendu da. Etapa irabazteaz gain, maillot horia ere jantzi du. Alex Aranburu (Movistar) urrutitik ahalegindu d... |
2023-4-4 | https://www.berria.eus/albisteak/226453/osasuna-sailkatu-da-espainiako-kopako-finalerako-115-minutuan-sartutako-gol-batekin.htm | Kirola | Osasuna sailkatu da Espainiako Kopako finalerako, 115. minutuan sartutako gol batekin | Gorritxoak Espainiako Kopako finalerako sailkatu dira, 115. minutuan Pablo Ibañezek sartutako gol ikusgarri bat esker. Arauzko denboran Athletic hobea izan da, baina luzapenean, Osasuna. | Osasuna sailkatu da Espainiako Kopako finalerako, 115. minutuan sartutako gol batekin. Gorritxoak Espainiako Kopako finalerako sailkatu dira, 115. minutuan Pablo Ibañezek sartutako gol ikusgarri bat esker. Arauzko denboran Athletic hobea izan da, baina luzapenean, Osasuna. | 1-0. Iñaki Williamsek (32 min.). 1-1. Pablo Ibañezek (115. min.). Osasunak Athleticen kontura hartuko du Espainiako Kopako azken tragoa. Pablo Ibañez izan da horretarako bidea eman ziona, luzapeneko 115 minutuan sartutako golari esker. Gol ikusgarria izan da, punpalasterrean jaurti baitu. Historiako bigarren finala iza... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226480/trump-gure-herrialdea-suntsitu-nahi-dutenengandik-babestea-da-egin-dudan-krimen-bakarra.htm | Mundua | Trump: «Gure herrialdea suntsitu nahi dutenengandik babestea da egin dudan krimen bakarra» | AEBetako presidente ohiari 34 delitu leporatu dizkiote, enpresa kontuak faltsutzeagatik. Epailearen aurretik pasatu denean errugabetzat jo du bere burua. | Trump: «Gure herrialdea suntsitu nahi dutenengandik babestea da egin dudan krimen bakarra». AEBetako presidente ohiari 34 delitu leporatu dizkiote, enpresa kontuak faltsutzeagatik. Epailearen aurretik pasatu denean errugabetzat jo du bere burua. | Ordu batzuez atxilo eta zaintzapean, eskuburdinarik ez eta hari ateratako argazkirik ere ez. Donald Trump AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidente ohia (2017-2021) modu berezian tratatu zuten atzo, herrialde horren historiako unerik esanguratsuenetako bateko protagonista bilakaturik: Juan Manuel Merchan epailearen a... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226482/sestaoko-ama-seme-batzuk-hil-dira-auto-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | Sestaoko ama-seme batzuk hil dira auto batek harrapatuta | Gidariak alkohol tasa onartua baino hiru aldiz gehiago eman du, bai eta positibo ere drogetan. Kantabrian (Espainia) gertatu da ezbeharra, Ribamontan al Mar herrian; autoa errepidetik atera delarik, beste pertsona bat ere harrapatu eta hil du. | Sestaoko ama-seme batzuk hil dira auto batek harrapatuta. Gidariak alkohol tasa onartua baino hiru aldiz gehiago eman du, bai eta positibo ere drogetan. Kantabrian (Espainia) gertatu da ezbeharra, Ribamontan al Mar herrian; autoa errepidetik atera delarik, beste pertsona bat ere harrapatu eta hil du. | Sestaoko bi lagun hil dira Kantabriako erkidegoan (Espainia) izan den auto istripu larri batean. Ama-seme batzuk dira, 42 eta 19 urtekoak, eta auto batek eragin die heriotza, errepidetik atera delarik eman dien kolpe larriaren ondorioz. Istripu berean beste pertsona bat hil da, Santo Domingo de la Calzadakoa (Errioxa, ... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226484/nico-williamsek-bere-sare-sozialak-ezabatu-ditu-irainak-jaso-dituelako.htm | Kirola | Nico Williamsek bere sare sozialak ezabatu ditu irainak jaso dituelako | Athleticeko aurrelariak bi aukera argi huts egin zituen Osasunaren aurkako finalaurrekoan. | Nico Williamsek bere sare sozialak ezabatu ditu irainak jaso dituelako. Athleticeko aurrelariak bi aukera argi huts egin zituen Osasunaren aurkako finalaurrekoan. | Ezbairik gabe, Nico Williams izan zen Athleticek eta Osasunak atzo jokatu zuten neurketako protagonistetako bat. Zuri-gorrien aurrelariak gola sartzeko bi aukera on izan zituen bigarren zatian, baina kanpora bota zituen biak. Haietako bat sartuz gero, Athletic Espainako Kopako finalerako sailkatuko zen zuzenean, luzape... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226485/peter-murrell-sturgeonen-senarra-atxilotu-dute-snpren-finantzaketaren-ikerketaren-harira.htm | Mundua | Peter Murrell Sturgeonen senarra atxilotu dute SNPren finantzaketaren ikerketaren harira | Alderdiko zuzendari exekutibo izandakoa ikertzen ari da Eskoziako Polizia, bigarren independentzia erreferendumerako jasotako donazioak SNPren beste gastuetara bideratzeagatik. | Peter Murrell Sturgeonen senarra atxilotu dute SNPren finantzaketaren ikerketaren harira. Alderdiko zuzendari exekutibo izandakoa ikertzen ari da Eskoziako Polizia, bigarren independentzia erreferendumerako jasotako donazioak SNPren beste gastuetara bideratzeagatik. | Eskoziako Poliziak Peter Murrel SNP Eskoziako Alderdi Nazionaleko zuzendari exekutibo izandakoa atxilotu du gaur «susmagarri» gisa, alderdiaren finantzaketan irregulartasunak egon direlakoan. Murrel Nicola Sturgeon lehen ministro ohiaren senarra da —2014az geroztik zen lehen ministro, eta dimisioa eman zuen otsailean; ... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226486/finalerdiko-luzapenak-85eko-ikusle-kuota-izan-zuen-etb1en-eta-404koa-la1n.htm | Bizigiro | Finalerdiko luzapenak %8,5eko ikusle kuota izan zuen ETB1en, eta %40,4koa La1n | Osasunaren eta Athleticen arteko atzoko partidaren lehen 90 minutuetan, La1ko emanaldiak %36,4ko ikusle kuota izan zuen; ETB1ekoak, berriz, %8,5ekoa. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak dira. | Finalerdiko luzapenak %8,5eko ikusle kuota izan zuen ETB1en, eta %40,4koa La1n. Osasunaren eta Athleticen arteko atzoko partidaren lehen 90 minutuetan, La1ko emanaldiak %36,4ko ikusle kuota izan zuen; ETB1ekoak, berriz, %8,5ekoa. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako datuak dira. | Ikusmin handia piztu zuen atzo Espainiako Kopako finalerdietako itzulerako lehiak. Finalerako toki bat zuten jokoan Osasunak eta Athleticek. Eta San Mamesen 51.544 futbolzale elkartu ziren partida ikusteko. Milaka izan ziren, era berean, partida telebistaz ikusi zutenak, euskaraz zein gaztelaniaz. Nafarroako daturik ez... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226487/gasteizko-udaltzainburuaren-izendapena-baliogabetu-egin-dute-genero-diskriminazioagatik.htm | Gizartea | Gasteizko udaltzainburuaren izendapena baliogabetu egin dute genero diskriminazioagatik | ELAk jakitera eman duenez, Gasteizko epaitegi batek atzera bota du izendapena, eta Gasteizko Udalari «botere abusua» egotzi dio. Gasteizko Udalak errekurtsoa aurkeztuko dio epaiari. | Gasteizko udaltzainburuaren izendapena baliogabetu egin dute genero diskriminazioagatik. ELAk jakitera eman duenez, Gasteizko epaitegi batek atzera bota du izendapena, eta Gasteizko Udalari «botere abusua» egotzi dio. Gasteizko Udalak errekurtsoa aurkeztuko dio epaiari. | ELA sindikatuak jakinarazi duenez, Gasteizko Administrazio auzietarako lehen epaitegiak atzera bota du Gasteizko udaltzainburuaren izendapena, lanpostura aurkeztu zen emakume bat genero arrazoiengatik diskriminatua izan zelako.Azken urteetan, Gasteizko Udaleko udaltzainburuaren lanpostua barne prozesuan zerbitzu eginki... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226488/martxan-da-inoiz-egin-den-ikurrinik-handiena-sortzeko-finantzaketa-kolektiboa.htm | Politika | Martxan da inoiz egin den ikurrinik handiena sortzeko finantzaketa kolektiboa | Gure Esku-k Tourrerako egin duen deialdiarekin bat egin du txirrindulari talde batek. | Martxan da inoiz egin den ikurrinik handiena sortzeko finantzaketa kolektiboa. Gure Esku-k Tourrerako egin duen deialdiarekin bat egin du txirrindulari talde batek. | Aurtengo Frantziako Tourraren lehen hiru etapek Euskal Herriaren zati bat zeharkatuko dutela aprobetxatu nahi du Gure Esku-k Euskal Herria «nazioartean proiektatzeko», eta dagoeneko martxan jarri du «inoiz egin den ikurrin erraldoiena» sortzeko finantzaketa kolektiboa. Lasterketa uztailaren 1ean hasiko da Bilbon, eta G... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226489/israelgo-polizia-al-aqsa-meskitara-indarrez-sartzeak-tentsioa-handitu-du.htm | Mundua | Israelgo Polizia Al-Aqsa meskitara indarrez sartzeak tentsioa handitu du | Poliziak 400 bat palestinar atxilotu ditu. Netanyahuk esan du «‘statu quo’-a mantentzeko» lanean ari direla. Hamasek ohartarazi du gertatutakoak «ondorioak» izango dituela. Arabiar Liga biltzekoa da | Israelgo Polizia Al-Aqsa meskitara indarrez sartzeak tentsioa handitu du. Poliziak 400 bat palestinar atxilotu ditu. Netanyahuk esan du «‘statu quo’-a mantentzeko» lanean ari direla. Hamasek ohartarazi du gertatutakoak «ondorioak» izango dituela. Arabiar Liga biltzekoa da | Musulmanak ramadana ospatzen ari dira, eta fededun palestinarrak Jerusalemgo Al-Aqsa meskitan, beren otoizlekurik sakratuenean, errezatzen ari ziren gaur goizaldean. Baina Israelgo Polizia han sartu da indarrez, eta 400 bat pertsona atxilotu ditu, Palestinako Wafa berri agentziak kaleratu duenez. Gainera, hamabi pertso... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226490/etzi-hasiko-da-buruz-burukoa-urrutikoetxea-elordi-partidarekin.htm | Kirola | Etzi hasiko da buruz burukoa, Urrutikoetxea-Elordi partidarekin | Finala ekainaren 4an jokatuko da Bilbon, eta final-laurdenetako ligaxkan pilotariek bi aste izango dituzte partida batetik bestera. Arangurenek jokatuko du Baikon Peñaren ordez. Eta lesioak tarteko, Elezkanok jokatu egingo du, nahiz eta atarikoan kanpoan geratu zen. | Etzi hasiko da buruz burukoa, Urrutikoetxea-Elordi partidarekin. Finala ekainaren 4an jokatuko da Bilbon, eta final-laurdenetako ligaxkan pilotariek bi aste izango dituzte partida batetik bestera. Arangurenek jokatuko du Baikon Peñaren ordez. Eta lesioak tarteko, Elezkanok jokatu egingo du, nahiz eta atarikoan kanpoan ... | Mikel Urrutikoetxearen eta Aitor Elordiren arteko partidarekin ekingo zaio ostiralean aurtengo Buruz Buruko Txapelketari. Lekeition jokatuko da partida hori. Finala ekainaren 4an jokatuko da, Bilbon. Hainbat berritasun izango ditu aurtengo aldiak. Nagusia: final-laurdenetako ligaxkan pilotariek bi aste izango dituzte p... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226491/osakidetzako-garbitzaile-azpikontratatuen-greba-apirilaren-30era-arte-luzatu-du-elak.htm | Gizartea | Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuen greba apirilaren 30era arte luzatu du ELAk | Sindikatuak salatu duenez, ia 40 eguneko lanuztearen ondotik lan gatazka ez da konpondu oraindik. | Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuen greba apirilaren 30era arte luzatu du ELAk. Sindikatuak salatu duenez, ia 40 eguneko lanuztearen ondotik lan gatazka ez da konpondu oraindik. | ELA sindikatuak erabaki du apirilaren 30era arte luzatzea Osakidetzako garbitzaile azpikontratatuen greba. Ia 40 egun daramatzate greban, euren lan baldintzak Osakidetzako langileenekin berdindu ditzatela exijitzeko, eta sindikatuak salatu du lan gatazka ez dela konpondu oraindik.
Ohar batean dioenez, enpresak eta Osa... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226492/nafarroako-hezkuntzako-sindikatuek-esan-dute-mobilizatzen-jarraituko-dutela.htm | Gizartea | Nafarroako hezkuntzako sindikatuek esan dute mobilizatzen jarraituko dutela | Gobernuak negoziatzeko orduan «edukiak» lantzeko borondate argia erakutsi behar duela esan dute LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek | Nafarroako hezkuntzako sindikatuek esan dute mobilizatzen jarraituko dutela. Gobernuak negoziatzeko orduan «edukiak» lantzeko borondate argia erakutsi behar duela esan dute LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek | Hezkuntza publikoaren arloko greba egin dute astelehen honetan LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek Nafarroan, eta, gaur jakinarazi dutenez, Nafarroako Gobernuak «edukiak» lantzeko «benetako negoziazio bati» ekiteko asmoa agertzen ez duen bitartean, mobilizazioen bidean jarraituko dute. ELA eta UGT sindikatuetak... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226493/labek-grebara-deitu-du-bizkaiko-adinekoen-egoitzetan.htm | Gizartea | LABek grebara deitu du Bizkaiko adinekoen egoitzetan | Sei eguneko lanuztera deitu du, maiatzaren 15etik 20rako. Txandakako baraualdia egingo dute, ratioei buruzko proposamena sozializatzeko. | LABek grebara deitu du Bizkaiko adinekoen egoitzetan. Sei eguneko lanuztera deitu du, maiatzaren 15etik 20rako. Txandakako baraualdia egingo dute, ratioei buruzko proposamena sozializatzeko. | Bizkaiko zahar etxeetako langileak grebara deitu ditu LAB sindikatuak maiatzaren 15etik 20rako. Egun indarrean diren ratioak salatuko dituzte protesten bidez; hala, txandakako baraualdia egingo dute, ratioei buruzko proposamena sozializatzeko. LABen ustez, egungo ratioa «ankerra» da, eta egoiliarrei eta langileei «eten... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226494/titulu-ederragorik-ez-genuke-asmatuko.htm | Kirola | «Titulu ederragorik ez genuke asmatuko» | Osasunaren jarraitzaileak kabitu ezinik dira atzotik. Athletici irabazita, Espainiako Kopako finalerako sailkatu dira gorritxoak; gaur argituko da Madril edo Bartzelona izanen duten aurkari. 2005ean jokatu zuten final bat azkenekoz. | «Titulu ederragorik ez genuke asmatuko». Osasunaren jarraitzaileak kabitu ezinik dira atzotik. Athletici irabazita, Espainiako Kopako finalerako sailkatu dira gorritxoak; gaur argituko da Madril edo Bartzelona izanen duten aurkari. 2005ean jokatu zuten final bat azkenekoz. | «Nola ez nintzen enteratuko, bada? Egunkarietan ez dago besterik!». Ozen aditu da txilioa Iruñeko Carmen kaletik behera, 11:00ak jotzear zirela. Postaria izan da, eta kale garbitzaileari ari zitzaion, atari batean egunkari mordo bat uzten zuen bitartean. Eskuetan zituen egunkari gehien-gehienen azaletan, argazki eta ti... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226495/zupiria-kontuz-ibili-behar-dugu-izugarrikerien-protagonistak-heroi-bihurtzearekin.htm | Politika | Zupiria: «Kontuz ibili behar dugu izugarrikerien protagonistak heroi bihurtzearekin» | Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aitortu du Mikel Zabalzaren kasuarekin lotura izan zuen guardia zibila mailaz igotzeak «ezinegona» sortu duela. | Zupiria: «Kontuz ibili behar dugu izugarrikerien protagonistak heroi bihurtzearekin». Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak aitortu du Mikel Zabalzaren kasuarekin lotura izan zuen guardia zibila mailaz igotzeak «ezinegona» sortu duela. | Espainiako Gobernuak Mikel Zabalzaren kasuarekin lotura izan zuen Arturo Espejo Valero guardia zibila mailaz igo izana zeresana ematen ari da oraindik. Gaur, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileari polemikaren inguruan galdetu diote Herri Irratian, eta zera esan du: «Kontuz ibili behar dugu izugarrikerien pro... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226496/baldintzapean-aske-geratu-da-jon-crespo-euskal-presoa.htm | Politika | Baldintzapean aske geratu da Jon Crespo euskal presoa | Baldintzapean aske geratu da Jon Crespo euskal presoa. | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Jon Crespo Galdakaoko (Bizkaia) euskal presoaren baldintzapeko askatasuna irmoa da. Eusko Jaurlaritzak onartutako hirugarren graduen aurkako lehen errekurtsoetako bat izan zen Cresporen kontrakoa. 20 urte eta erdi egin ditu espetxean, eta 2021eko irailean bete zituen zigorraren hiru... | |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226497/alferrikako-bilera-matignonen.htm | Ekonomia | Alferrikako bilera Matignonen | Frantziako sindikatuek uko egin diote beste gaiei buruz hitz egiteko Borne lehen ministroak egin dien eskaintzari. Erretretaren erreformaren aurkako hamaikagarren protesta eguna izango da gaur | Alferrikako bilera Matignonen. Frantziako sindikatuek uko egin diote beste gaiei buruz hitz egiteko Borne lehen ministroak egin dien eskaintzari. Erretretaren erreformaren aurkako hamaikagarren protesta eguna izango da gaur | Ordubete iraun du bilerak, baina minutu bakar batekin nahikoa zuten Elisabeth Borne Frantziako lehen ministroak eta zortzi sindikatuen buruak jakiteko alferrik ari zirela. Parisko Gobernuak elkarrizketa sozialari ekin nahi dio, baina itxi egin du sindikatuei gaur egun interesatzen zaien gai bakarra, pentsioen erreforma... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226498/hegan-doaz-hegan-datoz.htm | Bizigiro | Hegan doaz, hegan datoz | Udaberriko oporren atarian, bostehun hegaldi inguru espero ditu igandera bitarte Loiuko aireportuak. Zenbaitek asteburua erabiliko du atzerrira joateko, besteek Euskal Herria bisitatzeko | Hegan doaz, hegan datoz. Udaberriko oporren atarian, bostehun hegaldi inguru espero ditu igandera bitarte Loiuko aireportuak. Zenbaitek asteburua erabiliko du atzerrira joateko, besteek Euskal Herria bisitatzeko | Opor usaina dario Loiuko aireportuari (Bizkaia) goiza hasi orduko. Ehun hegazkin arituko dira joan etorrian Bilbotik hurbilen dagoen aireportuan. Igandera bitarte antzeko fluxua espero dute bertako langileek. Ohiko jarduna den arren, «dena ondo joan dadin» nahi lukete: «Ulertzen dugu data hauek bereziak direla eta guk ... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226499/nazioarteko-merkataritzaren-bolumena-17-haziko-da-aurten-eta-bpga-24.htm | Ekonomia | Nazioarteko merkataritzaren bolumena %1,7 haziko da aurten, eta BPGa %2,4 | Tentsio geopolitikoak eta inflazioa jo ditu WTOak merkataritzaren jaitsieraren erantzule. 2024an aurten baino are gehiago haziko da salgaien trukea nazioartean: %3,2 inguru | Nazioarteko merkataritzaren bolumena %1,7 haziko da aurten, eta BPGa %2,4. Tentsio geopolitikoak eta inflazioa jo ditu WTOak merkataritzaren jaitsieraren erantzule. 2024an aurten baino are gehiago haziko da salgaien trukea nazioartean: %3,2 inguru | Aurreko bi urteetan egin moduan, nazioarteko merkataritza bolumena eta munduko BPG barne produktu gordina hazi egingo dira aurten, baina erritmo apaleagoan. WTO Nazioarteko Merkataritza Elkartearen aurreikuspenen arabera, munduko BPGa %2,4 haziko da, eta merkataritza, berriz, %1,7. Hala ere, iazko urrian iragarritakoa ... |
2023-4-5 | https://www.berria.eus/albisteak/226500/vingegaard-nagusi-hikako-horman.htm | Kirola | Vingegaard nagusi Hikako horman | Azken 300 metroetan sua piztu du Vingegaarden erasoak, eta beste faboritoek ezin izan dute harrapatu. Mikel landa bigarren izan da, bi segundora. | Vingegaard nagusi Hikako horman. Azken 300 metroetan sua piztu du Vingegaarden erasoak, eta beste faboritoek ezin izan dute harrapatu. Mikel landa bigarren izan da, bi segundora. | Faborito nagusia gailendu da Amasa-Villabonan (Gipuzkoa). Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma) irabazi du Euskal Herriko Itzuliko hirugarren etapan. Etaparen lehen erdia lasaia bazen ere, mendate motzak eta lehergarriak zituzten bigarren erdian. Azken 16 kilometroetan %10 inguruko zenbait aldapari egin behar izan diete aur... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226501/zazpikotearen-bila.htm | Kirola | Zazpikotearen bila | Euskal Herriko Itzulia gizonezkoen egutegiko astebeteko zazpi itzuli nagusietako bat da. Primoz Roglicek zazpi horietatik sei irabazi ditu, orain arte inork egina ez zuen marka. Suitzako Itzulia baino ez du falta. | Zazpikotearen bila. Euskal Herriko Itzulia gizonezkoen egutegiko astebeteko zazpi itzuli nagusietako bat da. Primoz Roglicek zazpi horietatik sei irabazi ditu, orain arte inork egina ez zuen marka. Suitzako Itzulia baino ez du falta. | Hiru asteko itzulietako ziklista da Primoz Roglic, bere ibilbidean argi erakutsi duen bezala, eta hor du urteko helburu nagusia, hilabete barru: Italiako Giroa. Baina helburu nagusiak lortzeko urratu duen bidean, txirrindularitzaren historian inork egin ez duena lortu du: gizonezkoen egutegiko astebeteko zazpi itzuli h... |
2023-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/226520/josep-pique-itp-aeroko-presidente-ohia-hil-da.htm | Ekonomia | Josep Pique ITP Aeroko presidente ohia hil da | Espainiako ministro ere izan zen 1996 eta 2003 artean, Aznar presidente zen garaian. | Josep Pique ITP Aeroko presidente ohia hil da. Espainiako ministro ere izan zen 1996 eta 2003 artean, Aznar presidente zen garaian. | Josep Pique politikaria, ekonomialaria eta enpresaria hil da gaur, Madrilgo Urriaren 12ko ospitalean (Espainia), bere familiak jakinarazi duenez. 68 urte zituen. ITP Aeroko aeronautikako motor egileen presidente izandakoa zen Pique; 2017aren hondarrean izendatu zuten. Ricardo Martin Fluxa ordezkatu zuen, PPren gobernua... |
2023-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/226521/aberriaren-eguna-aberriaren-etorkizuna.htm | Iritzia | Aberriaren Eguna, aberriaren etorkizuna | Aberriaren Eguna, aberriaren etorkizuna. | Aberri Egunaren ospakizuna, urtero, Euskal Estatu independente baten eraikuntzarekin abertzale guztiok dugun konpromisoaren aldarrikapen publiko esanguratsuena bihurtzen da. Aurten bereziki etxeak berotu edo elikagaiak erostearen artean aukeratu behar duten milaka familien zailtasunek gero eta argiago erakusten digute ... | |
2023-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/226522/jendetza-batu-da-elorrioko-herriko-plazan-hasiera-emateko-ernairen-gazte-topaguneari.htm | Gizartea | Jendetza batu da Elorrioko Herriko plazan hasiera emateko Ernairen Gazte Topaguneari | Hiru egunez, mahai inguruak, kontzertuak eta tailerrak egingo dituzte herrian, eta, domekan, Iruñeko Aberri Egunera jotzeko deia egin dute. | Jendetza batu da Elorrioko Herriko plazan hasiera emateko Ernairen Gazte Topaguneari. Hiru egunez, mahai inguruak, kontzertuak eta tailerrak egingo dituzte herrian, eta, domekan, Iruñeko Aberri Egunera jotzeko deia egin dute. | Jende andana bildu da gaur Elorrioko Herriko plazan (Bizkaia). Horien artean da Ane Alaba Ernaiko bozeramailea; pozik egin die harrera bertan bildutako militanteei. «Ikaragarri pozten gaitu plaza gazte independentista eta borrokalariz beteta ikusteak», esan du. «Lau egunez, gure utopia errealitate bihurtzeko gai garela... |
2023-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/226523/eajk-akordio-zabalak-eskatu-ditu-autogobernu-esparru-berri-bat-eraikitzeko.htm | Politika | EAJk «akordio zabalak» eskatu ditu «autogobernu esparru berri» bat eraikitzeko | Jeltzaleek Bilbon ospatuko dute Aberri Eguna, 'Gure izaera. Gure aberria' lelopean. EH Bilduk, berriz, Iruñean. Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak «pertsonak eta herriak zaintzera» deitu du. | EAJk «akordio zabalak» eskatu ditu «autogobernu esparru berri» bat eraikitzeko. Jeltzaleek Bilbon ospatuko dute Aberri Eguna, 'Gure izaera. Gure aberria' lelopean. EH Bilduk, berriz, Iruñean. Mertxe Aizpurua EH Bilduko diputatuak «pertsonak eta herriak zaintzera» deitu du. | Gaur egin dute publiko jeltzaleek Aberri Egunari begira EAJren Euzkadi Buru Batzarrak onartutako agiria. EBBren idazkari Mireia Zaratek eta Xabier Barandiaran burukideak eman dute ezagutzera agiria, Bilbon. «Garai politiko berriak» erabakitzeko eskubidean oinarritutako «autogobernu esparru berria» behar duela adierazi ... |
2023-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/226524/eh-bilduk-eta-erck-proposatu-dute-onespena-erdigunean-egotea-eta-indarkeria-astungarria-izatea.htm | Gizartea | EH Bilduk eta ERCk proposatu dute onespena erdigunean egotea eta indarkeria astungarria izatea | Bi taldeek hogei bat zuzenketa aurkeztu dizkiote gaur PSOEren lege erreformari. | EH Bilduk eta ERCk proposatu dute onespena erdigunean egotea eta indarkeria astungarria izatea. Bi taldeek hogei bat zuzenketa aurkeztu dizkiote gaur PSOEren lege erreformari. | EH Bilduk eta ERCk hogei bat zuzenketa aurkeztu dizkiote gaur Soilik baietz da baietz legearen erreformari. Aurrez iragarrita zuten jarrera kritikoa berretsi dute zuzenketetan: proposatu dute indarkeria astungarritzat jotzea eta onespenaren definizioa zabaltzea, argiago gera dadin. Bi alderdiek ez dute indarkeria eta m... |
2023-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/226525/erretreten-erreformaren-aurka-milaka-lagun-bildu-dira-baionan.htm | Ekonomia | Erretreten erreformaren aurka milaka lagun bildu dira Baionan | Pentsioen erreforma atzera bota ezean, ezer negoziatzekotan ez direla berretsi dute gaur. Kontseilu Konstituzionalaren erabakia baino lehen aurreikusten dute hurrengo manifestazio jendetsua. | Erretreten erreformaren aurka milaka lagun bildu dira Baionan. Pentsioen erreforma atzera bota ezean, ezer negoziatzekotan ez direla berretsi dute gaur. Kontseilu Konstituzionalaren erabakia baino lehen aurreikusten dute hurrengo manifestazio jendetsua. | Baionako xingar feria hasi da gaur, baina ez da Baionako kaleak bete dituen ekimen bakarra. Hain zuzen, batzuk ospakizun giroan zeuden artean, beste hainbat lagunek erretreten erreformaren aurkako hamaikagarren manifestazioan parte hartu dute. Intersindikalak amaierako hitzartzean 15.000 pertsonako manifestazioa iragar... |
2023-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/226526/bake-elkarrizketak-ahalik-eta-azkarren-hasteko-eskatu-dute-frantziak-eta-txinak.htm | Mundua | Bake elkarrizketak «ahalik eta azkarren» hasteko eskatu dute Frantziak eta Txinak | Txinako estatuburu Xi Jinpingekin bildu da Frantziako presidente Emmanuel Macron Pekinen, eta eskatu dio egin dezala bere esku dagoen guztia Errusiak jarrera alda dezan. | Bake elkarrizketak «ahalik eta azkarren» hasteko eskatu dute Frantziak eta Txinak. Txinako estatuburu Xi Jinpingekin bildu da Frantziako presidente Emmanuel Macron Pekinen, eta eskatu dio egin dezala bere esku dagoen guztia Errusiak jarrera alda dezan. | Esperotako argazkia izan da gaurkoa: Frantziako presidente Emmanuel Macron eta Txinako estatuburu Xi Jinping elkarri eskua ematen, Pekinen. Bisita ofiziala izan da, aspaldian iragarritakoa eta Ukrainako gerra hotsek bultzatutakoa, neurri handi batean behintzat. Bi buruzagiek izan dituzte bestelako hizketagaiak ere, bai... |
2023-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/226527/dozenaka-suziri-jaurti-dituzte-libano-hegoaldetik-israelera.htm | Mundua | Dozenaka suziri jaurti dituzte Libano hegoaldetik Israelera | Otsailetik lehen aldiz, segurtasun batzordearekin bildu da Israelgo lehen ministroa. Libanoko iturrien arabera, suziriak palestinarren errefuxiatu guneetatik jaurti dituzte. | Dozenaka suziri jaurti dituzte Libano hegoaldetik Israelera. Otsailetik lehen aldiz, segurtasun batzordearekin bildu da Israelgo lehen ministroa. Libanoko iturrien arabera, suziriak palestinarren errefuxiatu guneetatik jaurti dituzte. | Israelgo Gobernuko iturriek zabaldu dutenez, gutxienez 34 suziri jaurti dituzte Libano hegoaldetik Israel iparraldera, haietatik 25 lurra jo aurretik suntsitu dituzte. Erasoaldiaren ondorioz, sirena hotsak entzun dira Shlomi eta Moshav Betzet kokaguneetan, eta gutxienez hiru pertsona zauritu dira. Libanoko agentzien ar... |
2023-4-6 | https://www.berria.eus/albisteak/226528/bigarrena-jarraian-vingegaardentzat.htm | Kirola | Bigarrena jarraian Vingegaardentzat | Mikel Landarekin egin du ihes liderrak La Asturianan gora, eta bien arteko esprintean erabaki da etapa. | Bigarrena jarraian Vingegaardentzat. Mikel Landarekin egin du ihes liderrak La Asturianan gora, eta bien arteko esprintean erabaki da etapa. | Jonas Vingegaardek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa. Atzo Amasa-Villabonan irabaztea nahikoa ez, eta atzo hasitako bideari jarraipena eman dio gaur Santurtzin irabazita. Mikel Landarekin (Bahrain) jokatu du etapa garaipena esprintean, La Asturianan sua piztu ostean, baina liderra azkarragoa izan da. E... |
2023-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/226549/israelek-ere-suziriekin-erantzun-die-libanori-eta-gazari.htm | Mundua | Israelek ere suziriekin erantzun die Libanori eta Gazari | Israelen arabera, Libanoko Hamasen azpiegitura suntsitu dute; Gazan, hainbat hiriri egin diote eraso, eta larri zauritu dute ume bat. Jerusalemeko Meskiten Zelaigunean dozenaka milaka musulman biltzekoak dira. | Israelek ere suziriekin erantzun die Libanori eta Gazari. Israelen arabera, Libanoko Hamasen azpiegitura suntsitu dute; Gazan, hainbat hiriri egin diote eraso, eta larri zauritu dute ume bat. Jerusalemeko Meskiten Zelaigunean dozenaka milaka musulman biltzekoak dira. | Jarraipena izan du erasoaldiak. Atzo, 34 suziri jaurti zituzten Libano hegoaldetik Israel iparraldera. Horietatik 25 lurra jo aurretik suntsitu zituzten, misilen aurkako ezkutua baliatuta; gutxienez hiru zauritu izan ziren. Libanoko agentzien arabera, Israelgo armadak beste hainbat misilekin erantzun zien.
Israelek Ha... |
2023-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/226550/euskal-preso-gaixoak-ahalik-eta-egokien-artatzeko-galdegin-du-sarek.htm | Politika | Euskal preso gaixoak «ahalik eta egokien artatzeko» galdegin du Sarek | Apirilaren 7a Osasunaren Nazioarteko Eguna da. Salbuespenezko espetxe politikak amaitzearen eta euskal presoak etxean artatzearen alde egin du Sare Herritarrak. Gaurtik sarean da Tipularen sehaska kanta dokumentala, BERRIAn ere bai. | Euskal preso gaixoak «ahalik eta egokien artatzeko» galdegin du Sarek. Apirilaren 7a Osasunaren Nazioarteko Eguna da. Salbuespenezko espetxe politikak amaitzearen eta euskal presoak etxean artatzearen alde egin du Sare Herritarrak. Gaurtik sarean da Tipularen sehaska kanta dokumentala, BERRIAn ere bai. | «Preso daudenen osasuna ere erdigunera ekarri nahi dugu». Gaurko eguna, apirilaren 7a, Osasunaren Nazioarteko Eguna da, eta Sare Herritarrak espetxeetan «larriki gaixo» diren presoak gogora ekarri nahi izan ditu. Egun, hamazazpi euskal presok dute gaixotasun larriren bat; «ahaztu gabe, gehiengoak orain arte betetako zi... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226551/kubatarrek-euskal-erreferentziak-izan-ditzaten-saiatzen-ari-naiz.htm | Gizartea | «Kubatarrek euskal erreferentziak izan ditzaten saiatzen ari naiz» | AEKn, Euskal Herrian, 21 urtez irakasle lanetan aritu ondoren, Kuban Habanako Unibertsitatean irakurle lanetan dabil Borja Arbelaitz, Joseba Sarrionandia idazleari lekukoa hartuta. Udan etorriko da Euskal Herrira, hilabete eta erdirako, bisitan. | «Kubatarrek euskal erreferentziak izan ditzaten saiatzen ari naiz». AEKn, Euskal Herrian, 21 urtez irakasle lanetan aritu ondoren, Kuban Habanako Unibertsitatean irakurle lanetan dabil Borja Arbelaitz, Joseba Sarrionandia idazleari lekukoa hartuta. Udan etorriko da Euskal Herrira, hilabete eta erdirako, bisitan. | Sei hilabete daramatza Borja Arbelaitz Villaquiranek (Errenteria, 1976) Kubako hiriburuan: Habanako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren arduraduna da. Etxepare Euskal Institutuak eta Habanako Unibertsitateak 2015ean hitzartutako lankidetzaren emaitza da zeregin hori. Programa akademikoaren edukia ... |
2023-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/226552/ahtaren-lanak-eta-lur-desjabetzeak-geldi-ditzatela-eskatu-dute-zenbait-alkatek.htm | Gizartea | AHTaren lanak eta lur desjabetzeak geldi ditzatela eskatu dute zenbait alkatek | Castejongo, Tafallako, Oltza zendeako, Uharte Arakilgo eta Berriozarko udalburuek manifestu bat sinatu eta aurkeztu dute. Tren sozial eta publiko baten alde egin dute bostek. | AHTaren lanak eta lur desjabetzeak geldi ditzatela eskatu dute zenbait alkatek. Castejongo, Tafallako, Oltza zendeako, Uharte Arakilgo eta Berriozarko udalburuek manifestu bat sinatu eta aurkeztu dute. Tren sozial eta publiko baten alde egin dute bostek. | Indarrak batu dituzte, erdigunean eskaera jakin bat jartzeko: abiadura handiko trenaren (AHT) lanak bertan behera utz ditzatela. Castejongo, Tafallako, Uharte Arakilgo, Oltza zendeako eta Berriozarko alkateek egin dute eskaera hori; manifestu bat sinatu eta zabaldu dute —Iruñean aurkeztu zuten, duela astebete, Nafarroa... |
2023-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/226553/490-milioi-euro-ahtaren-irunerriko-korridorea.htm | 490 milioi euro AHTaren Iruñerriko korridorea | 490 milioi euro AHTaren Iruñerriko korridorea. | Martxoko azken egunetan, Nafarroako Gobernuko lehendakari Maria Txibitek bitan jarri du erdigunean abiadura handiko trena eraikitzeko proiektua; martxoaren 28an, AHTaren Iruñerriko korridorearen berri emateko agertu zen hedabideen aurrean, Iruñean, Espainiako Gobernuko Garraio ministro Xavier Floresekin batera. Biharam... | ||
2023-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/226554/30-urteko-borroka.htm | 30 urteko borroka | 30 urteko borroka. | Abiadura handiko trenaren aurkako borrokak 30 urte bete ditu, eta, hori nabarmentzeko, egitarau berezi bat prestatu du Nafarroako AHT Gelditu taldeak. Batetik, apirilaren 24an AHTaren aurkako lanaren berri emateko prestatutako erakusketa inauguratuko dute, Iruñeko Zabaldin. Bertzetik, apirilaren 26an mahai inguru bat e... | ||
2023-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/226555/emigrazio-mota-desberdinak-aipatzea-interesgarria-da.htm | Bizigiro | «Emigrazio mota desberdinak aipatzea interesgarria da» | 2002an Parisko Euskal Etxeaz ikerketa egin, eta geroztik Camus beti ari da euskal diaspora ikertzen. Maulen ikusgai da Koldo San Sebastianekin prestatu duen erakusketa: ‘Euskaldunen herexak munduan’. | «Emigrazio mota desberdinak aipatzea interesgarria da». 2002an Parisko Euskal Etxeaz ikerketa egin, eta geroztik Camus beti ari da euskal diaspora ikertzen. Maulen ikusgai da Koldo San Sebastianekin prestatu duen erakusketa: ‘Euskaldunen herexak munduan’. | 2002an Parisko Euskal Etxeaz ikerketa lana egin zuen Argitxu Camusek (Onizepea, 1980); 2004tik 2009ra Renon (AEB) lan egin zuen, Nevadako Unibertsitateko euskal ikasketen ikergunean. Ezagutza handia du, oro har, euskaldunek masiboki egin migrazioetan. Logikoki, beraz, euskaldunek munduan utzi duten herexez erakusketa b... |
2023-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/226556/helduleku-bat-umearen-gaixoaldian.htm | Gizartea | Helduleku bat umearen gaixoaldian | Martxoan bete ziren hamar urte June Sanchez Tolaretxipi haurra hil zenetik, eta ekainean beteko dira hamar urte Juneren Hegoak elkartea sortu zutenetik. Elkartearen helburua da ume baten gaixotasunaren edo heriotzaren eraginez zaurgarri dauden familiei laguntzea, hainbat modutan. | Helduleku bat umearen gaixoaldian. Martxoan bete ziren hamar urte June Sanchez Tolaretxipi haurra hil zenetik, eta ekainean beteko dira hamar urte Juneren Hegoak elkartea sortu zutenetik. Elkartearen helburua da ume baten gaixotasunaren edo heriotzaren eraginez zaurgarri dauden familiei laguntzea, hainbat modutan. | Kolpe gogorra izan ohi da haur baten gaixotasun diagnostikoa jasotzea. Are gehiago haur baten heriotza. Gaixotasun eta heriotza horiek, gainera, zaurgarritasunera eraman dezakete familia osoa, izan ospitaleko egonaldietan beharko duen laguntzagatik, gaixotasunari lotutako kostu ekonomikoengatik, dolua nola igaro ez jak... |
2023-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/226557/mende-erdi-bat-euskara-irakasten.htm | Gizartea | Mende erdi bat euskara irakasten | Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegiak 50 urte egin ditu dagoeneko. Euskaltzaindiaren batzordeetan ibilitako hainbat lagunek sortu zuten. 1980ko hamarkadan, frankismoaren osteko erakundeen sorrerarekin, euskara ikasteko premia egon zen, eta ikasle andana bat izan zituzten. | Mende erdi bat euskara irakasten. Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegiak 50 urte egin ditu dagoeneko. Euskaltzaindiaren batzordeetan ibilitako hainbat lagunek sortu zuten. 1980ko hamarkadan, frankismoaren osteko erakundeen sorrerarekin, euskara ikasteko premia egon zen, eta ikasle andana bat izan zituzten. | Erretiroa hartzekotan zeuden irakasleak hasi ziren aipatzen, duela urte gutxi batzuk: Bilboko Bilbo Zaharra euskaltegia 50 urte betetzekotan zen. Gainera, bazuten bulegoetako batean 25. urteurrenean ondutako plaka bat, 1997koa. “Hemen historia bat dago, jaso beharko genukeena”, ondorioztatu zuten euskaltegiko egungo be... |
2023-4-7 | https://www.berria.eus/albisteak/226558/higuita-izan-da-azkarrena-zornotzan.htm | Kirola | Higuita izan da azkarrena Zornotzan | Lasterketa lehertzetik gertu egon den arren, esprinak erabaki du bosgarren etapa, eta Sergio Higuitak indar erakustaldia eman du. Itzulia gaur erabakiko da, Eibarko azken etapan | Higuita izan da azkarrena Zornotzan. Lasterketa lehertzetik gertu egon den arren, esprinak erabaki du bosgarren etapa, eta Sergio Higuitak indar erakustaldia eman du. Itzulia gaur erabakiko da, Eibarko azken etapan | Sergio Higuita Borako txirrindulariak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bosgarren etapa, esprintean indar erakustaldia emanda, Zornotzako helmugan. Ikuskizuna eta distira aurreikusten zituen etapa honek, eta pronostikoek ez dute hutsik egin. Ibilbide ikusgarria diseinatu dute antolatzaileek, eta ziklismo zaleek izan d... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226559/aske-geratu-da-faustino-marcos-euskal-presoa.htm | Politika | Aske geratu da Faustino Marcos euskal presoa | Martxoaren amaiera iragarri zuten haren Euskal Herriratzea, baina Darocako espetxean amaitu du zigorra. | Aske geratu da Faustino Marcos euskal presoa. Martxoaren amaiera iragarri zuten haren Euskal Herriratzea, baina Darocako espetxean amaitu du zigorra. | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, aske geratu da Faustino Marcos euskal presoa. Espainiako Espetxe Erakundeek martxoaren amaieran iragarri zuten preso donostiarraren Euskal Herriratzea, baina hura gauzatu baino lehenago bete du zigorra osorik Darocako espetxean (280 kilometrora, Espainia). Denera, 13 urte egin ditu ... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226560/gazte-gipuzkoar-bat-moto-istripuz-hil-da-vietnamen.htm | Gizartea | Gazte gipuzkoar bat moto istripuz hil da Vietnamen | Bidaia egiten ari zen Asiako hego-ekialdean, eta laster itzultzekoa zen. | Gazte gipuzkoar bat moto istripuz hil da Vietnamen. Bidaia egiten ari zen Asiako hego-ekialdean, eta laster itzultzekoa zen. | Aretxabaletako (Gipuzkoa) 25 urteko gazte bat motor istripuz hil da Vietnamen. EITBk eman du albistea, eta, azaldu duenez, gaztea bakarrik bidaiatzen ari zen motorrean Asiako hego-ekialdean, eta laster itzultzekoa zen.
Espainiako Atzerri Ministerioak gaztearen heriotza baieztatu du, istripuaren inguruko xehetasunik em... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226561/osakidetzaren-suntsitze-programatuaren-aurka-mobilizatzera-deitu-du-osasun-publikoa-aurrera-plataformak.htm | Gizartea | Osakidetzaren «suntsitze programatuaren» aurka mobilizatzera deitu du Osasun Publikoa Aurrera plataformak | Apirilaren 22an Bilbo, Donostia eta Gasteizen deitutako manifestazioetan parte hartzeko deia egin du. Salatu du Osakidetza erizainekin betetzen ari dela familia medikuek etengabeko arreta puntuetan utzitako hutsuneak. | Osakidetzaren «suntsitze programatuaren» aurka mobilizatzera deitu du Osasun Publikoa Aurrera plataformak. Apirilaren 22an Bilbo, Donostia eta Gasteizen deitutako manifestazioetan parte hartzeko deia egin du. Salatu du Osakidetza erizainekin betetzen ari dela familia medikuek etengabeko arreta puntuetan utzitako hutsun... | «Euskadiko osasun publikoaren egoera puntu kritiko batera iritsi da». Osasun Publikoa Aurrera herri plataforma kezkatuta dago Osakidetzak bizi duen egoerarekin, eta ohar baten bidez egoeraren larritasunaz ohartarazi du. Halaber, herritarrak deitu ditu apirilaren 22an deitutako manifestazioetan parte hartzera. «Osakidet... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226562/zatiketatik-batasunera-igaro-beharra-nabarmendu-du-euskal-herria-batera-k.htm | Politika | Zatiketatik batasunera igaro beharra nabarmendu du Euskal Herria Batera-k | Euskal Herriko zenbait fundaziotako kideek sinatutako manifestua aurkeztu dute Miramarren egindako ekitaldian: «Batera bagara eta indarra badugu». | Zatiketatik batasunera igaro beharra nabarmendu du Euskal Herria Batera-k. Euskal Herriko zenbait fundaziotako kideek sinatutako manifestua aurkeztu dute Miramarren egindako ekitaldian: «Batera bagara eta indarra badugu». | «Zatiketa baimendu ezin dugun luxua da», adierazi dute Euskal Herria Batera plataformako kideek. Aberri Egunaren bezpera baliatu dute batasunaren aldeko deia egiteko, eta Euskal Herriko arlo anitzetako ordezkariak bildu dituzte Donostiako Miramar jauregian; politikagintzatik kultur arlora, sindikalgintzatik kirol mundu... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226563/lehen-graduko-presoentzako-moduluak-sortzeko-eskatu-dio-arartekoak-eusko-jaurlaritzari.htm | Politika | Lehen graduko presoentzako moduluak sortzeko eskatu dio Arartekoak Eusko Jaurlaritzari | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzeletan ez dago lehen graduko erregimen itxiko modulurik, eta beste espetxe batzuetara lekualdatu behar dituzte presoak. | Lehen graduko presoentzako moduluak sortzeko eskatu dio Arartekoak Eusko Jaurlaritzari. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako kartzeletan ez dago lehen graduko erregimen itxiko modulurik, eta beste espetxe batzuetara lekualdatu behar dituzte presoak. | Lehen graduan dauden presoentzako moduluak sortzeko eskatu dio EAEko Arartekoak Eusko Jaurlaritzari, ebazpen batean. Gaur egun, Zaballako (Araba), Martuteneko (Gipuzkoa) eta Basauriko (Bizkaia) kartzelek ez dute erregimen itxiko modulurik lehen graduan dauden presoentzat, eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoatik kanpoko espet... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226564/ortuzar-gure-etorkizuna-askatasun-osoz-erabakitzeko-eskubidea-dugu.htm | Politika | Ortuzar: «Gure etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko eskubidea dugu» | EH Bilduk eta EH Baik «demokrazia eta subiranotasuna» aldarrikatuko dute Iruñean. | Ortuzar: «Gure etorkizuna askatasun osoz erabakitzeko eskubidea dugu». EH Bilduk eta EH Baik «demokrazia eta subiranotasuna» aldarrikatuko dute Iruñean. | EAJk eta EH Bilduk bakoitzak bere aldetik ospatuko dute bihar Aberri Eguna. Jeltzaleek Bilboko Plaza Berrian egingo dute. Koalizio subiranistak, berriz, Iruñean.
EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek Bizkargi menditik (Bizkaia) egin du Aberri Egunean parte hartzeko deia. Azaldu du «denentzat» iza... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226565/osasunak-partida-iraulita-irabazi-dio-elxi.htm | Kirola | Osasunak partida iraulita irabazi dio Elxi | Ez Abdek sartu ditu gorritxoen bi golak. Garaipenarekin 38 puntu ditu Osasunak, eta zazpigarren posturako borrokan sartu da. Albiste txarra Darko Brasanacen lesioa izan da. Proben zain, lesio larria izan dezake belaunean. | Osasunak partida iraulita irabazi dio Elxi. Ez Abdek sartu ditu gorritxoen bi golak. Garaipenarekin 38 puntu ditu Osasunak, eta zazpigarren posturako borrokan sartu da. Albiste txarra Darko Brasanacen lesioa izan da. Proben zain, lesio larria izan dezake belaunean. | Hiru hilabete falta dira Sanferminetarako, baina Osasunak eta haren zaleek festa betean jarraitzen dute. Asteartean Espainiako Kopako finalerako sailkatu zen talde gorritxoa, eta gaur Ligan, 2-1 irabazi dio Elxi. Ez Abde izan da partidako protagonista. Marokoarrak bigarren zati oso ona egin du, eta harenak izan dira Ja... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226566/sexu-eraso-bat-ikertzen-ari-da-ertzaintza-durangon.htm | Gizartea | Sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Durangon | Biktimak ostegunean salatu zuen erasoa. Durangoko Udalak gertatutakoa gaitzetsi du eta mugimendu feministaren protestetan parte hartzera deitu du. | Sexu eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza Durangon. Biktimak ostegunean salatu zuen erasoa. Durangoko Udalak gertatutakoa gaitzetsi du eta mugimendu feministaren protestetan parte hartzera deitu du. | Ertzaintza sexu eraso bat ikertzen ari da Durangon (Bizkaia). Ostegunean emakume batek salatu zuen sexu eraso bat jasan zuela, eta ordutik, erasotzailearen bila ari da Polizia.
Durangok Udalak gaitzespen oharra kaleratu du, bai eta «emakumeen aurkako edozein indarkeria mota» salatu ere. Jakinarazi du protokoloa abiatu... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226567/eibarko-etapa-eta-itzulia-vingegaardentzat.htm | Kirola | Eibarko etapa eta Itzulia Vingegaardentzat | Erakustaldia emanda irabazi du Jumbo-Vismakoak Eibarren. Landa eta Izagirre izan ditu ondoan podiumean. | Eibarko etapa eta Itzulia Vingegaardentzat. Erakustaldia emanda irabazi du Jumbo-Vismakoak Eibarren. Landa eta Izagirre izan ditu ondoan podiumean. | Jonas Vingegaardek (Jumbo-Visma) erakustaldia emanda irabazi du Euskal Herriko Itzulia, eta baita azken etapa ere. Izuan gora egin du aurrera Vingegaardek, eta aurkari guztiak atzean utzi ditu. Maldan behera ere arriskatu egin du danimarkakoak, eta indartsuena bera dela erakutsi du. Hortaz, Itzulian txapela jantzita, a... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226568/gutxienez-hiru-pertsona-hil-dituzte-tel-aviven-eta-zisjordanian-egindako-eraso-batzuetan.htm | Mundua | Gutxienez hiru pertsona hil dituzte Tel Aviven eta Zisjordanian egindako eraso batzuetan | Netanyahuk erreserbistak mobilizatu ditu, eta gogortu egin ditu Jerusalemgo segurtasun neurriak. Kolonoen erasoak salatu dituzte Hebronen eta Betleemen. | Gutxienez hiru pertsona hil dituzte Tel Aviven eta Zisjordanian egindako eraso batzuetan. Netanyahuk erreserbistak mobilizatu ditu, eta gogortu egin ditu Jerusalemgo segurtasun neurriak. Kolonoen erasoak salatu dituzte Hebronen eta Betleemen. | Azken egunak tentsioz beteak izaten ari dira Ekialde Hurbilean. Aste hasierako Al-Aqsako meskitan eta Meskiten Zabalgunean egindako Polizia operazioen ostean, suziriak eta bonbardaketak heldu ziren, eta atzo, berriz, eraso bat Tel Aviven eta beste bat Zisjordanian: guztira hiru hildako eta hainbat zauritu, eta gertatut... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.