date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226569/athleticek-garaipen-batekin-arindu-du-kopako-mina.htm | Kirola | Athleticek garaipen batekin arindu du Kopako mina | Williams anaiek sartu dituzte zuri-gorrien golak. Ernesto Valverderen taldeak partida serioa jokatu du, eta zelai erditik aurrera duen abiadura baliatu du garaipena lortzeko. | Athleticek garaipen batekin arindu du Kopako mina. Williams anaiek sartu dituzte zuri-gorrien golak. Ernesto Valverderen taldeak partida serioa jokatu du, eta zelai erditik aurrera duen abiadura baliatu du garaipena lortzeko. | Aste gogorra izan da Athleticentzat hau, asteartean luzapenean Espainiako Kopatik kanpo geratu ostean. Baina zuri-gorriek arindu dute apur bat min hori, Espanyolen zelaian 1-2 irabazi ostean. Valverderen taldeak Ligan jarri behar du arreta osoa, Europarako sailkatzeko duen lehia horretan. Jardunaldi honetan, behintzat,... |
2023-4-8 | https://www.berria.eus/albisteak/226570/realak-txapeldunen-ligako-postuei-eutsi-die.htm | Kirola | Realak Txapeldunen Ligako postuei eutsi die | Txuri urdinek lehen zatia amaitzear zela lortu dute lehen gola, eta bigarrenean lasaiago jokatu ahal izan dute. Oiartzabal eta Kubo izan dira golegileak. | Realak Txapeldunen Ligako postuei eutsi die. Txuri urdinek lehen zatia amaitzear zela lortu dute lehen gola, eta bigarrenean lasaiago jokatu ahal izan dute. Oiartzabal eta Kubo izan dira golegileak. | Realaren mamuetako bat izan da aspaldian Getafe Anoetan. Baina gaurkoan ez da hala izan. Txuri-urdinek 2-0 irabazi dute, eta laugarren postuari eustea lortu dute, Txapeldunen Ligako aukera ematen duen azken postuari. Azken bederatzi neurketatik bakarra irabazi eta gero atzeko taldeak gerturatzen joan zaizkio Imanol Alg... |
2023-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/226599/haserrea-eragin-du-javier-ares-kazetariaren-iruzkin-euskarafobo-batek.htm | Kirola | Haserrea eragin du Javier Ares kazetariaren iruzkin euskarafobo batek | Aurten, lehen aldiz, txirrindularien eta zuzendarien arteko elkarrizketak entzun ahal izan dira Itzulian. «Esperimentua ondo dago, baina hobetu egin behar da; gazteleraz ere hitz egin behar da», esan du Eurosporteko emisioan. | Haserrea eragin du Javier Ares kazetariaren iruzkin euskarafobo batek. Aurten, lehen aldiz, txirrindularien eta zuzendarien arteko elkarrizketak entzun ahal izan dira Itzulian. «Esperimentua ondo dago, baina hobetu egin behar da; gazteleraz ere hitz egin behar da», esan du Eurosporteko emisioan. | Aurtengo Euskal Herriko Itzuliaren emisioetan berrikuntza nagusi bat izan da: lehen aldiz, txirrindularien eta taldeetako zuzendarien arteko irrati bidezko elkarrizketak entzun ahal izan dira telebistan. Beste kirol batzuetan aspalditik egiten da hori —1 Formulan, adibidez—, baina txirrindularitzan kontu berria da.
Ta... |
2023-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/226600/eajk-eta-eh-bilduk-bakoitzak-bere-aldetik-ospatu-dute-aberri-eguna-hauteskunde-aurreko-giroan.htm | Politika | EAJk eta EH Bilduk bakoitzak bere aldetik ospatu dute Aberri Eguna, hauteskunde aurreko giroan | Ortuzarrek jeltzaleentzako botoa eskatu du Bilbon, «aberrigintza udaletatik eta aldundietatik ere egiten delako». Otegik «fronte zabalak» osatzeko nahia erakutsi du Iruñean. | EAJk eta EH Bilduk bakoitzak bere aldetik ospatu dute Aberri Eguna, hauteskunde aurreko giroan. Ortuzarrek jeltzaleentzako botoa eskatu du Bilbon, «aberrigintza udaletatik eta aldundietatik ere egiten delako». Otegik «fronte zabalak» osatzeko nahia erakutsi du Iruñean. | EAJk eta EH Bilduk bakoitzak bere aldetik ospatu zuten atzo Aberri Eguna. Jeltzaleek Bilboko Plaza Barrian ospatu zuten, eta koalizio subiranistak, berriz, Iruñean. Herenegun, bi eragileek (eta Elkarrekin Podemosek) egin zuten bat Euskal Herria Batera plataformarekin, batasunaren aldeko deia egiteko, baina bakoitzak be... |
2023-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/226601/mathieu-van-der-poelek-irabazi-du-paris-roubaix.htm | Kirola | Mathieu Van der Poelek irabazi du Paris-Roubaix | Bakarrik helmugaratu da Herbehereetakoa. Jasper Philipsen taldekidea izan da bigarren, eta Wout Van Aert hirugarren. Lokatza ez da protagonista izan aurtengoan. | Mathieu Van der Poelek irabazi du Paris-Roubaix. Bakarrik helmugaratu da Herbehereetakoa. Jasper Philipsen taldekidea izan da bigarren, eta Wout Van Aert hirugarren. Lokatza ez da protagonista izan aurtengoan. | Paris-Roubaix lasterketa mitikoaren 120. edizioak badu garailea: Mathieu Van der Poel (Alpecin). Herbehereetakoa izan da Compiegne eta Roubaix arteko 256 kilometroak egiten azkarrena. Roubaixko belodromora bakarrik iritsi da Van der Poel, helmugatik 17 kilometrora erasoa jota; Wout Van Aerten (Jumbo) zulatu bat baliatu... |
2023-4-9 | https://www.berria.eus/albisteak/226602/dario-final-laurdenetarako-sailkatu-da-aranguren-kanporatuta.htm | Kirola | Dario final laurdenetarako sailkatu da, Aranguren kanporatuta | Errioxakoak ez du ondo hasi neurketa, baina ondoren bikain jokatu du. | Dario final laurdenetarako sailkatu da, Aranguren kanporatuta. Errioxakoak ez du ondo hasi neurketa, baina ondoren bikain jokatu du. | Dario Gomezek buruz buru jokatzeko dohainak ditu. Hori erakutsi du gaur ere Ezcarayn (Errioxa), Buruz Buruko Txapelketako lehen kanporaketan: aise kanporatu du Aitor Aranguren (22-6).
Hasieran, partida parekatuagoa izango zela zirudien. Dariok dominatu du jokua, baina defentsa lanetan fin aritu da Aginagakoa. Azken ta... |
2023-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/226603/jon-rahmek-augustako-masterra-irabazi-du-eta-munduko-lehen-postura-itzuli-da.htm | Kirola | Jon Rahmek Augustako Masterra irabazi du, eta munduko lehen postura itzuli da | Augustako Mastersean gailendu da Barrikako golfaria; nagusitasunez amaitu du torneoa. Munduko sailkapeneko lehen postuan da berriro. Duela bi urte eskuratu zuen lehen 'major'-a, AEBetako Irekian. | Jon Rahmek Augustako Masterra irabazi du, eta munduko lehen postura itzuli da. Augustako Mastersean gailendu da Barrikako golfaria; nagusitasunez amaitu du torneoa. Munduko sailkapeneko lehen postuan da berriro. Duela bi urte eskuratu zuen lehen 'major'-a, AEBetako Irekian. | «Oraindik ez dut barneratu». Ez dago major bat irabaztearen modukorik; hau da, golfeko txapelketa nagusietako bat. Bada, Jon Rahm golfariak (Barrika, Bizkaia, 1994) bere bigarren major-a lortu berri du Augustako Mastersa irabazi ostean (Georgia, AEB). Atzo, laugarren jardunaldira bi kolperen desabantailarekin heldu zen... |
2023-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/226604/gizonezko-bat-hil-da-auto-istripu-batean-bilbo-parean.htm | Gizartea | Gizonezko bat hil da auto istripu batean, Bilbo parean | 02:00ak aldera jazo da ezbeharra. Istripuaren unean bertan hil da gidaria; autoan zihoan beste emakumezkoa zaurituta eraman dute Basurtuko ospitalera. | Gizonezko bat hil da auto istripu batean, Bilbo parean. 02:00ak aldera jazo da ezbeharra. Istripuaren unean bertan hil da gidaria; autoan zihoan beste emakumezkoa zaurituta eraman dute Basurtuko ospitalera. | Gizonezko bat hil da bart gauean auto istripu batean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. BI-636 errepidean jazo da istripua, 02:00ak aldera, Bilbo parean. Autoak kontrola galdu du, eta bidetik irten eta irauli egin da. Osasun langileek egiaztatu dute istripuaren unean hil dela gidaria; ibilgailuan... |
2023-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/226605/adingabe-palestinar-bat-hil-dute-zisjordanian.htm | Mundua | Adingabe palestinar bat hil dute Zisjordanian | Israelgo armadak bi operazio egin ditu, Jerikotik eta Nablusetik gertu. Milaka kolono Zisjordania okupatuko Evyatar kokalekurantz joan dira, Israelgo Gobernuari hura legeztatzeko eskatzeko. | Adingabe palestinar bat hil dute Zisjordanian. Israelgo armadak bi operazio egin ditu, Jerikotik eta Nablusetik gertu. Milaka kolono Zisjordania okupatuko Evyatar kokalekurantz joan dira, Israelgo Gobernuari hura legeztatzeko eskatzeko. | Mohamad Fayez Balhan 15 urteko adingabe palestinarra hil du Israelgo armadak Zisjordania okupatuan, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez. Jeriko hiritik gertu den errefuxiatu kanpamentu batean izan da sarekada, Aqbat Jabr delakoan. Ez da izan gaurko eraso bakarra: Zisjordaniako Nablus hirian ere bi palesti... |
2023-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/226606/beste-23-urteko-kartzelaldia-ezarri-diote-alicia-aristregiren-hiltzaileari-emakume-bati-eraso-egin-eta-bortxatzeagatik.htm | Gizartea | Beste 23 urteko kartzelaldia ezarri diote Alicia Aristregiren hiltzaileari, emakume bati eraso egin eta bortxatzeagatik | Bikotekide ohi bati eraso zion Jesus Gil Pelaezek Gasteizen, 2020ko urrian, hirugarren graduan zegoela | Beste 23 urteko kartzelaldia ezarri diote Alicia Aristregiren hiltzaileari, emakume bati eraso egin eta bortxatzeagatik. Bikotekide ohi bati eraso zion Jesus Gil Pelaezek Gasteizen, 2020ko urrian, hirugarren graduan zegoela | Nafarroako Auzitegiko herri epaimahai batek 22 urteko kartzelaldira zigortu zuen Jesus Gil Pelaez 2002. urtean, Alicia Aristregi atarrabiarra labankadaz hiltzeagatik. Orain, Arabako Lurralde Auzitegiak beste 23 urteko zigorra ezarri dio, bere bikotekide ohiari labanaz eraso egin eta bortxatzeagatik. Andrearen 12 urteko... |
2023-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/226607/sei-lagun-hil-dira-frantziako-alpeetan-elur-jausi-batean.htm | Mundua | Sei lagun hil dira Frantziako Alpeetan, elur jausi batean | Pazko igandean gertatu zen ezbeharra, Mont Blanceko mendikateko mendiko eskirako eta alpinismorako ohiko bide batean. | Sei lagun hil dira Frantziako Alpeetan, elur jausi batean. Pazko igandean gertatu zen ezbeharra, Mont Blanceko mendikateko mendiko eskirako eta alpinismorako ohiko bide batean. | Beste bi gorpu aurkitu dituzte gaur, atzo Frantziako Alpeetan izandako elur jausia izan zen tokian. Horiek hala, sei dira jadanik ezbeharrean hildakoak. Savoia Garaiko prefekturak atzo jakinarazi zuenez, 500 metro zabal zen elur jausia eta 1.500 metroko maldan jausi zen, eta, sei lagun hiltzeaz gain —haietako bi, mendi... |
2023-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/226608/soilik-baietz-da-baietz-legeari-zuzenketak-aurkeztu-dizkio-unidas-podemosek.htm | Gizartea | 'Soilik baietz da baietz' legeari zuzenketak aurkeztu dizkio Unidas Podemosek | Irene Monterok adierazi du «ERCren eta EH Bilduren zuzenketen ildotik» doazela Podemosenak ere | 'Soilik baietz da baietz' legeari zuzenketak aurkeztu dizkio Unidas Podemosek. Irene Monterok adierazi du «ERCren eta EH Bilduren zuzenketen ildotik» doazela Podemosenak ere | Unidas Podemosek hamar bat zuzenketa aurkeztu dizkio soilik baietz da baietz legearen erreformari. Espainiako Berdintasun ministro Irene Monterok esan du «ERCk eta EH Bilduk aurkeztutakoen ildotik» doazela bere taldearenak ere: proposatu dute indarkeria astungarritzat jotzea eta onespena «legearen ardatz» izatea. Monte... |
2023-4-10 | https://www.berria.eus/albisteak/226609/moto-gidari-bat-hil-da-luzaiden-bidetik-aterata.htm | Gizartea | Moto gidari bat hil da Luzaiden, bidetik aterata | Errepidetik atera, eta zirkulazio seinale bat jo du. Ipar Euskal Herrirako noranzkoan zihoan, beste bi moto gidarirekin batera. | Moto gidari bat hil da Luzaiden, bidetik aterata. Errepidetik atera, eta zirkulazio seinale bat jo du. Ipar Euskal Herrirako noranzkoan zihoan, beste bi moto gidarirekin batera. | Moto gidari bat hil da gaur arratsaldean Luzaiden (Nafarroa), NA-135 errepidetik atera eta zirkulazio seinale bat jota. Errepidearen 49,5. kilometroan izan da istripua. Foruzaingoak jakinarazi duenez, ezbeharra 15:40an gertatu da, hiru moto gidari Ipar Euskal Herrirako noranzkoan zihoazela. Hildakoa hiruretako lehena z... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226629/martxan-da-gasteizko-tranbiaren-salbururako-luzapena.htm | Gizartea | Martxan da Gasteizko tranbiaren Salbururako luzapena | Lehen eguna du gaur tranbiaren adar berriak. ELAk eta LABek protesta egin dute ETSko langileek hitzarmenik gabe jarraitzen dutela salatzeko. | Martxan da Gasteizko tranbiaren Salbururako luzapena. Lehen eguna du gaur tranbiaren adar berriak. ELAk eta LABek protesta egin dute ETSko langileek hitzarmenik gabe jarraitzen dutela salatzeko. | Gasteizko tranbiaren adar berria martxan da jadanik. Gaur du lehen eguna: 06:15ean ekin dio Salburutik Gasteizko erdialdera arteko bidea egiteari. 2,5 kilometro ditu, eta bost geltoki berri Salburua auzoan: Santa Luzia, Iliada, Nikosia, La Union eta Salburua. Linearen luzapenari esker, Judimendi, Santa Luzia eta Salbur... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226630/mila-migratzaile-mexikora-heldu-dira-han-asiloa-eskatzeko-asmoz.htm | Mundua | Mila migratzaile Mexikora heldu dira, han asiloa eskatzeko asmoz | Haien helburua da Mexiko hegoaldetik iparraldera joatea, AEBetan sartzeko. Migratzaileek ziurtatu dute ez direla beren sorterrira itzuliko. | Mila migratzaile Mexikora heldu dira, han asiloa eskatzeko asmoz. Haien helburua da Mexiko hegoaldetik iparraldera joatea, AEBetan sartzeko. Migratzaileek ziurtatu dute ez direla beren sorterrira itzuliko. | Venezuelatik, Hondurastik, El Salvadorretik, Guatemalatik eta Haititik irtendako mila migratzaile inguru iritsi ziren atzo gauean Mexikoko Chiapas estatura (hego-mendebaldea). Migratzaileek asiloa eskatzeko asmoa dute, herrialdea hegoaldetik iparraldera zeharkatzeko; hain zuzen, haien helburu nagusia da AEB Ameriketako... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226631/grebara-deitu-dituzte-arabako-landa-eremuko-osasun-zentroetako-langileak-hilaren-27rako.htm | Gizartea | Grebara deitu dituzte Arabako landa eremuko osasun zentroetako langileak hilaren 27rako | ELAk deitu du lanuztera. Osakidetzaren lan berrantolaketak osasun arretaren kalitatea eta langileen baldintzak okertuko dituela salatu dute. | Grebara deitu dituzte Arabako landa eremuko osasun zentroetako langileak hilaren 27rako. ELAk deitu du lanuztera. Osakidetzaren lan berrantolaketak osasun arretaren kalitatea eta langileen baldintzak okertuko dituela salatu dute. | Arabako landa eremuko osasun zentroko langileak grebara deitu ditu ELA sindikatuak hilaren 27rako. Osakidetza «desegitearen» aurka planto egitera deitu du sindikatuak. Arabako herrietako osasun zentroetako profesionalek eta pazienteek duela aste batzuk hasitako protesten ostean dator greba deialdia. Eusko Jaurlaritzak ... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226632/munduko-aberatsak-txiro-irudikatu-ditu-artista-batek-adimen-artifiziala-erabilita.htm | Bizigiro | Munduko aberatsak txiro irudikatu ditu artista batek, adimen artifiziala erabilita | Besteak beste, Donald Trump, Bill Gates, Mark Zuckerberg, Jeff Bezos eta Elon Musk Indiako txabola auzo bateko biztanle gisa irudikatu ditu Gokul Pillai sortzaileak. | Munduko aberatsak txiro irudikatu ditu artista batek, adimen artifiziala erabilita. Besteak beste, Donald Trump, Bill Gates, Mark Zuckerberg, Jeff Bezos eta Elon Musk Indiako txabola auzo bateko biztanle gisa irudikatu ditu Gokul Pillai sortzaileak. | Gizakia makinaren aurka. Artistaren eta adimen artifizialaren arteko harremana parametro horietan planteatu dute askok azken asteotan, baina errealitatea hori baino konplexuagoa dela eta izango dela erakusten ari dira sortzaileak. Azken adibidea Indiatik dator. Gokul Pillai artistak adimen artifiziala erabili du munduk... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226633/21-urteko-nekazari-bat-hil-da-ekoran.htm | Ekonomia | 21 urteko nekazari bat hil da Ekoran | Traktorearekin istripua izan du, finka pribatu batean lanean ari zela. Sindikatuen zenbaketaren arabera, hamahiru behargin hil dira aurten Hego Euskal Herrian. | 21 urteko nekazari bat hil da Ekoran. Traktorearekin istripua izan du, finka pribatu batean lanean ari zela. Sindikatuen zenbaketaren arabera, hamahiru behargin hil dira aurten Hego Euskal Herrian. | ELAk jakinarazi duenez, 21 urteko langile bat hil zen atzo, astelehena, Ekoran (Araba), udalerriko finka pribatu batean lanean ari zela gidatzen ari zen traktorea iraulita. Sindikatuaren zenbaketaren arabera, hamahiru behargin hil dira aurten Hego Euskal Herrian lan istripuen ondorioz.
Arratsaldeko ordu biak aldera ge... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226634/barriosek-eta-gulinak-espetxea-saihestu-dute-fiskaltzarekin-akordioa-eginda.htm | Politika | Barriosek eta Gulinak espetxea saihestu dute, fiskaltzarekin akordioa eginda | «Dokumentuak faltsutu» izana onartu dute. Auzitegi Gorenak atzera bota du Marixol Iparragirre absolbitzearen aldeko epai bat. | Barriosek eta Gulinak espetxea saihestu dute, fiskaltzarekin akordioa eginda. «Dokumentuak faltsutu» izana onartu dute. Auzitegi Gorenak atzera bota du Marixol Iparragirre absolbitzearen aldeko epai bat. | Iñigo Gulina eta Mikel Barriosi urtebete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eta 3.240 euroko isuna ezarri die Espainiako Auzitegi Nazionalak, baina ez dira kartzelara itzuliko. Fiskaltzarekin egindako akordioa tarteko, Gulinak eta Barriosek «dokumentuak faltsutzeko delitu» bana egin izana onartu dute, baina zigor... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226635/hiru-gizon-atxilotu-dituzte-azken-egunetan-gasteizen-indarkeria-matxista-egotzita.htm | Gizartea | Hiru gizon atxilotu dituzte azken egunetan Gasteizen, indarkeria matxista egotzita | Ostegunaz geroztik, 32 urteko gizonezko bat, 50eko beste bat eta 33ko beste bat atxilotu dituzte hiriburuan, genero indarkeria eta sexu erasoak leporatuta. | Hiru gizon atxilotu dituzte azken egunetan Gasteizen, indarkeria matxista egotzita. Ostegunaz geroztik, 32 urteko gizonezko bat, 50eko beste bat eta 33ko beste bat atxilotu dituzte hiriburuan, genero indarkeria eta sexu erasoak leporatuta. | Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, atzo 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten sexu eraso bat egotzita. Arriaga-Lakua auzoko taberna bateko terrazan zegoen emakume bati masailean musu eman eta bularra ukitu zion gizonezkoak. Biktimaren bikotekideak egindakoa aurpegiratu zion, eta gizonak alde egin zuen. Handik ... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226636/euskadiko-federazioa-onartu-edo-ez-aztertuko-du-nazioarteko-federazioak.htm | Kirola | Euskadiko Federazioa onartu edo ez aztertuko du Nazioarteko Federazioak | Euskadiko Euskal Pilota Federazioak Nazioarteko Federazioko kide izateko eskaera egin du, eta Xavier Cazauvon Nazioarteko Federazioko presidenteak proposatu du 90 eguneko epean ezohiko batzar bat egitea Mexiko Hirian, horri buruz eztabaidatzeko. | Euskadiko Federazioa onartu edo ez aztertuko du Nazioarteko Federazioak. Euskadiko Euskal Pilota Federazioak Nazioarteko Federazioko kide izateko eskaera egin du, eta Xavier Cazauvon Nazioarteko Federazioko presidenteak proposatu du 90 eguneko epean ezohiko batzar bat egitea Mexiko Hirian, horri buruz eztabaidatzeko. | Euskadiko Esku Pilota Federazioak Nazioarteko Federazioko kide izateko eskaera egin du, eta jaso du erantzuna: Nazioarteko Federazioaren zuzendaritzako kideek bilera telematikoa egin zuten herenegun, eta , hartan, Xavier Cazauvon presidenteak proposatu zuen 90 eguneko epean ezohiko batzar bat egitea Mexiko Hirian, Nazi... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226637/burger-kingen-hanburgesa-batek-euskal-kultura-iraintzen-duela-salatu-dute.htm | Ekonomia | Burger Kingen hanburgesa batek euskal kultura iraintzen duela salatu dute | 'Master Basque' izeneko produktu sorta atera du janari azkarreko kateak. Osagaien artean Ezpeletako piper «pixka bat» besterik ez dute. | Burger Kingen hanburgesa batek euskal kultura iraintzen duela salatu dute. 'Master Basque' izeneko produktu sorta atera du janari azkarreko kateak. Osagaien artean Ezpeletako piper «pixka bat» besterik ez dute. | Euskal Herriko jakiak ezagunak dira. Besteak beste, nazioartean ospetsuak diren hainbat jatetxe daude, eta hemen ekoizten dira ospe ona duten kalitatezko hainbat produktu ere. Euskal Herrian ez da jolasten janariarekin. Bada, Burger Kingek ere izen on hori baliatu nahi izan du bere azken produktua ezagutarazteko: Maste... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226638/nazioarteko-diru-funtsak-laquolaino-itxiraquo-baten-pean-ikusten-du-munduko-ekonomia.htm | Ekonomia | Nazioarteko Diru Funtsak «laino itxi» baten pean ikusten du munduko ekonomia | Uste du inflazioa ez dela maila normalagoetara jaitsiko 2025. urtera arte, eta beldur da finantza sisteman agertutako arazoak ez ote diren banku gehiagotara hedatuko. | Nazioarteko Diru Funtsak «laino itxi» baten pean ikusten du munduko ekonomia. Uste du inflazioa ez dela maila normalagoetara jaitsiko 2025. urtera arte, eta beldur da finantza sisteman agertutako arazoak ez ote diren banku gehiagotara hedatuko. | Gutxi iraun dio baikortasunak NDF Nazioarteko Diru Funtsari. Urtarrilaren amaierako txostenean uxatu egin zuen atzeraldiaren mamua, eta handitu egin zuen hazkunde iragarpena. Bi hilabete eta erdi geroago, kezka adierazten duten metaforak baliatu ditu egoera deskribatzeko. Besteak beste, esan du «ekonomia inguratzen due... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226639/de-miguel-kartzelarako-bidean-da-auzitegiak-haren-azken-helegitea-atzera-bota-ostean.htm | Politika | De Miguel kartzelarako bidean da, auzitegiak haren azken helegitea atzera bota ostean | Arabako Auzitegiak ez du aintzat hartu erregu errekurtsoa, eta Arabako EAJko bigarren buruzagi ohiak hamar egun ditu espetxean sartzeko. | De Miguel kartzelarako bidean da, auzitegiak haren azken helegitea atzera bota ostean. Arabako Auzitegiak ez du aintzat hartu erregu errekurtsoa, eta Arabako EAJko bigarren buruzagi ohiak hamar egun ditu espetxean sartzeko. | De Miguel auzian zigortutako bik, Alfredo de Miguel eta Aitor Telleria EAJren burukide ohiek, indultu partziala eskatu zuten espetxera sartu behar ez izateko, eta, horren ondoren, erregu errekurtsoa iritsi zen. Saio ustelak izan dira biak, azken hori ere atzera bota berri baitu Arabako Probintzia Auzitegiak. Hala, lurr... |
2023-4-11 | https://www.berria.eus/albisteak/226640/lasse-wellander-abbako-gitarrista-hil-da-70-urterekin.htm | Kultura | Lasse Wellander ABBAko gitarrista hil da, 70 urterekin | Taldearen grabaketa gehienetan parte hartu zuen musikariak, baita 70eko hamarkadako biretan ere. | Lasse Wellander ABBAko gitarrista hil da, 70 urterekin. Taldearen grabaketa gehienetan parte hartu zuen musikariak, baita 70eko hamarkadako biretan ere. | Lasse Wellanderrek (Suedia, 1952) 1974ko urrian egin zuen taldearekin lehen saioa; hain justu ere, Intermezzo No.1 eta Crazy World kantuak grabatu zituztenean. Geroago, taldearen albumetako gitarrista nagusi bihurtu zen, eta, orain dela pare bat urte, taldearen Voyage itzulerako albumean ere parte hartu zuen.
Gitarris... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226662/euskal-herria-batera-k-nabarmendu-du-aberri-egun-bateratua-antolatzeko-deialdiak-laquoatxikimendu-zabalaraquo-jaso-duela.htm | Gizartea | Euskal Herria Batera-k nabarmendu du Aberri Egun bateratua antolatzeko deialdiak «atxikimendu zabala» jaso duela | Ziurtatu dute «pozarren» daudela deialdiari eman dioten erantzunarekin. Uste dute «indarra eta muskulua» badagoela 2024rako erronkari heltzeko. | Euskal Herria Batera-k nabarmendu du Aberri Egun bateratua antolatzeko deialdiak «atxikimendu zabala» jaso duela. Ziurtatu dute «pozarren» daudela deialdiari eman dioten erantzunarekin. Uste dute «indarra eta muskulua» badagoela 2024rako erronkari heltzeko. | Euskal Herria Batera-k Aberri Egun bateratua ospatzera deitu zuen duela ia hilabete, eta, orain, Aberri Eguna pasatuta, aurtengo jardunaren balantzea egin dute. Ziurtatu dute «pozarren» daudela deialdiak jaso duen erantzunarekin: «Eremu guztietako eragileek erakutsi duten atxikimendua zabala bezain plurala izan da, eta... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226663/ibiltari-handiak-martxan.htm | albisteak | Ibiltari handiak martxan | Asteburu honetan egingo da Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuituko bigarrena, Ondarroako Boga mendi martxa. Guztira, hogei ibilaldi izango dira Euskal Herri osoan. Apirilean beste bi ere badira: Andoaingoa eta 32. Sakanako Ibilaldia. | Ibiltari handiak martxan. Asteburu honetan egingo da Euskal Herriko iraupen luzeko ibilaldien zirkuituko bigarrena, Ondarroako Boga mendi martxa. Guztira, hogei ibilaldi izango dira Euskal Herri osoan. Apirilean beste bi ere badira: Andoaingoa eta 32. Sakanako Ibilaldia. | Antxon Bandres EMFko presidentearen ekimenez sortu zen 2002an iraupen luzeko ibilaldien zirkuitua. Mendiko diziplinetan lehiaketak eta goi maila sustatzeko lan handia egin zuen Bandresek, baina garbi zuen oinarria ere zaindu behar zela, eta, horregatik, han eta hemen egiten ziren mendi martxei hezurdura bat eman, eta z... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226664/israelek-bi-palestinar-hil-ditu-tiroz.htm | Mundua | Israelek bi palestinar hil ditu tiroz | Tel Avivek debekatu egin die juduei eta turistei Al-Aqsa meskitara sartzea ramadana bukatu bitartean. | Israelek bi palestinar hil ditu tiroz. Tel Avivek debekatu egin die juduei eta turistei Al-Aqsa meskitara sartzea ramadana bukatu bitartean. | Bi palestinar hil zituen Israelgo armadak atzo, Mohammed Abu Dhraa eta Soud al-Titi. PAN Palestinako Aginte Nazionaleko segurtasun indarretako kidea zen Abu Dharaa, eta Israelgo espetxe batean zazpi urtez preso egondakoa Al-Titi. Tel Avivek zabaldutako informazioaren arabera, bi palestinarrek tiro egin zieten militarre... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226665/udalak-ukatu-egin-du-galdakaoko-biktimei-buruzko-pseren-salaketa.htm | Gizartea | Udalak ukatu egin du Galdakaoko biktimei buruzko PSEren salaketa | EAJk eta PSEk legez besteko proposamen batekin eskatu dute udalak web orria zuzendu dezala. | Udalak ukatu egin du Galdakaoko biktimei buruzko PSEren salaketa. EAJk eta PSEk legez besteko proposamen batekin eskatu dute udalak web orria zuzendu dezala. | Ez dira berriak Aranzadi zientzia elkarteak indarkeriaren biktimak zerrendatzeko egindako lan historikoak zenbait udalerritan; esaterako, Tolosan, Hernanin eta Azpeitian (Gipuzkoa). Lan horiek ez dira polemikarako bide izan, harik eta Galdakaoko (Bizkaia) zerrenda iritsi den arte, udal eta foru hauteskundeen atarian. P... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226666/alonso-eta-garcia-barberena-iruneko-hautetsiek-upn-utzi-dute-eta-ppra-iragan.htm | Politika | Alonso eta Garcia-Barberena Iruñeko hautetsiek UPN utzi dute, eta PPra iragan | Enrique Maia alkateak udal gobernutik kanporatu ditu eta kargua utz dezatela exijitu die. | Alonso eta Garcia-Barberena Iruñeko hautetsiek UPN utzi dute, eta PPra iragan. Enrique Maia alkateak udal gobernutik kanporatu ditu eta kargua utz dezatela exijitu die. | UPNk ez du oraindik aurkeztu Iruñeko Udaleko zerrenda, eta, azken orduan, Iruñeko Udaleko bi hautetsik alderdia utzi dute. PP alderdiak iragarri du Maria Garcia-Barberena eta Fermin Alonso zinegotziek UPN uzteko asmoa azaldu dutela, eta Alderdi Popularrarekin aurkeztuko direla datozen hauteskundeetan. Zehazki, Garcia-B... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226667/italiak-larrialdi-egoera-ezarri-du-sei-hilabeterako-migrazioari-aurre-egiteko.htm | Mundua | Italiak larrialdi egoera ezarri du sei hilabeterako, migrazioari aurre egiteko | Meloni buru duen gobernuak bost milioi euroko laguntza emango die estatuko egiturei, besteak beste, migratzaileak aberriratzeko eta kanporatzeko tresnak indartzeko. Erromaren arabera, %300 handitu da Mediterraneoko ibilbideetatik iritsitako etorkinen kopurua. | Italiak larrialdi egoera ezarri du sei hilabeterako, migrazioari aurre egiteko. Meloni buru duen gobernuak bost milioi euroko laguntza emango die estatuko egiturei, besteak beste, migratzaileak aberriratzeko eta kanporatzeko tresnak indartzeko. Erromaren arabera, %300 handitu da Mediterraneoko ibilbideetatik iritsitako... | Azken hiru egunotan 3.000 migratzaile baino gehiago Italiako kostaldean egoera gordinean lehorreratu diren honetan, Giorgia Meloni ultraeskuindarra buru duen Italiako Gobernuak larrialdi egoera ezarri du indarrean datozen sei hilabeteetarako, migrazioari aurre egiteko asmoz, Barne Ministerioko iturriek Efe albiste agen... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226668/gastu-militarraren-aurkako-xv-bizikleta-martxa-egingo-dute-larunbatean.htm | Gizartea | Gastu militarraren aurkako XV. bizikleta martxa egingo dute larunbatean | Zenbait kolektibo antimilitaristak, ekologistak eta internazionalistak antolatu dute. Arma industria industria zibil bihurtzea aldarrikatuko dute. | Gastu militarraren aurkako XV. bizikleta martxa egingo dute larunbatean. Zenbait kolektibo antimilitaristak, ekologistak eta internazionalistak antolatu dute. Arma industria industria zibil bihurtzea aldarrikatuko dute. | «Hemen armak egiten dituzte, eta beste herrialde batzuetan erabiltzen dituzte», argi utzi du Luis Garcia Kakitzat taldeko kideak. Hori dela eta, larunbaterako XV. bizikleta martxa antolatu dute zenbait kolektibo antimilitaristak, ekologistak eta internazionalistak; hain zuzen ere, Eguzki, Ekologistak Martxan, Biziz Biz... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226669/gizonezko-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekideari-tratu-txarrak-ematea-egotzita.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari tratu txarrak ematea egotzita | 40 urte ditu erasotzaileak. Udaltzaingoak Salburua auzoko etxebizitza batean atzeman zuen, atzo. | Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari tratu txarrak ematea egotzita. 40 urte ditu erasotzaileak. Udaltzaingoak Salburua auzoko etxebizitza batean atzeman zuen, atzo. | Atzo arratsaldean 40 urteko gizon bat atxilotu zuten udaltzainek Gasteizen, bikotekideari tratu txarrak ematea leporatuta.
Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 15:00ak aldera Salburua auzoko etxebizitza batera joateko eskatu zioten patruila bati. Bertan, eztabaida gogorrean ari zen bikote bat, eta gizona emakume... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226670/willis-drummond-soulfly-mice-eta-habia-taldeek-ere-joko-dute-ehzn.htm | Kultura | Willis Drummond, Soulfly, Mice eta Habia taldeek ere joko dute EHZn | AKts, Alarma Morea, Madmadmad eta Mandarine ere izango dira jaialdian, ekainaren 30etik uztailaren 2ra. Salgai daude hiru egunetako abonamenduak, 50 euroan. | Willis Drummond, Soulfly, Mice eta Habia taldeek ere joko dute EHZn. AKts, Alarma Morea, Madmadmad eta Mandarine ere izango dira jaialdian, ekainaren 30etik uztailaren 2ra. Salgai daude hiru egunetako abonamenduak, 50 euroan. | Aurten EHZn izango diren talde gehiagoren berri eman dute gaur jaialdiko antolatzaileek, ohar baten bidez. Ekainaren 30etik uztailaren 2ra egingo dute 27. EHZ Euskal Herria Zuzenean, laugarren aldiz Irisarrin (Nafarroa Beherea). «Aniztasuna» izango da aurtengo jaialdiaren indargunea: «askotariko estilo eta unibertsoeta... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226671/bidenek-ekonomiarekin-egin-dio-presio-dupi-ipar-irlandako-gobernabidearen-aferan.htm | Mundua | Bidenek ekonomiarekin egin dio presio DUPi Ipar Irlandako gobernabidearen aferan | AEBetako presidentea Irlandan da, Ostiral Santuko Akordioaren 25. urteurrena dela eta. Alderdi unionista nagusiak esan du estatuburuaren bisitak ez duela bere jarrera aldatuko. | Bidenek ekonomiarekin egin dio presio DUPi Ipar Irlandako gobernabidearen aferan. AEBetako presidentea Irlandan da, Ostiral Santuko Akordioaren 25. urteurrena dela eta. Alderdi unionista nagusiak esan du estatuburuaren bisitak ez duela bere jarrera aldatuko. | Ipar Irlandaren brexit osteko estatusa arautzen duen Windsor Esparru Hitzarmena adostuta, eta Ostiral Santuko Akordioak (1998) 25 urte bete dituela kontuan harturik, Joe Biden AEB Ameriketako Estatu Batuetako presidentearen bisitak ospakizunerako unea behar zuen. Hori zen, behintzat, hasierako asmoa; Asanblean hitz egi... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226672/talibanek-kolokan-jarri-dute-nazioarteko-laguntza-emakumeei-nberentzat-lan-egitea-debekatuta.htm | Mundua | Talibanek kolokan jarri dute nazioarteko laguntza, emakumeei NBErentzat lan egitea debekatuta | Joan den astetik etxean daude Nazio Batuen Erakundearentzat lan egiten duten 600 emakumezko afganiarrak. Erakundeak aitortu du ezin duela bermatu bere langileen segurtasuna. Beren erabakiak «errespetatzeko» eskatu dute talibanek. | Talibanek kolokan jarri dute nazioarteko laguntza, emakumeei NBErentzat lan egitea debekatuta. Joan den astetik etxean daude Nazio Batuen Erakundearentzat lan egiten duten 600 emakumezko afganiarrak. Erakundeak aitortu du ezin duela bermatu bere langileen segurtasuna. Beren erabakiak «errespetatzeko» eskatu dute taliba... | Talibanek emakumeei mugitzeko askatasuna mugatzen diete oraindik ere Afganistanen. Etxetik kanpoko lanak heldu ziren lehenik, unibertsitatea eta bigarren hezkuntza gero, eta NBE Nazio Batuen Erakundea orain. Joan den astean eman zuen Emirerri Islamikoak bere erabakiaren berri: emakume afganiarrek ezin izango dute aurre... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226673/hauteskundeen-ostean-primarioak-egiteko-eskatu-diote-kritikoek-eako-zuzendaritzari.htm | Politika | Hauteskundeen ostean primarioak egiteko eskatu diote kritikoek EAko zuzendaritzari | Eusko Alkartasuneko zuzendaritzak erantzun du eskaera «lekuz kanpo» dagoela, alderdiaren egungo estatutuek ez dutelako modurik ematen primarioak egiteko. | Hauteskundeen ostean primarioak egiteko eskatu diote kritikoek EAko zuzendaritzari. Eusko Alkartasuneko zuzendaritzak erantzun du eskaera «lekuz kanpo» dagoela, alderdiaren egungo estatutuek ez dutelako modurik ematen primarioak egiteko. | Gasteizko epaitegi batek bertan behera utzi zuen aurreko astean Eusko Alkartasunak ildo kritikoko lau kideren afiliazioa eten izana. Kritikoen buru Maiorga Ramirezen esanetan, ebazpenak agerian utzi du EAko idazkari nagusi Eba Blancoren «praktika diktatoriala». Hala, alderdiko zuzendaritzari eskatu dio maiatzaren 28ko ... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226674/lehen-mailako-arreta-lehenbailehen-berrantolatzeko-eskatu-du-gipuzkoako-sendagileen-elkargoak.htm | Gizartea | Lehen mailako arreta «lehenbailehen» berrantolatzeko eskatu du Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak | Elkargoak kezka agertu du Osakidetzako lehen mailako arretaren egoerarekin. Gutun bat bidali dio Osasun Sailari, neurri «eraginkorrak» eskatzeko. | Lehen mailako arreta «lehenbailehen» berrantolatzeko eskatu du Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak. Elkargoak kezka agertu du Osakidetzako lehen mailako arretaren egoerarekin. Gutun bat bidali dio Osasun Sailari, neurri «eraginkorrak» eskatzeko. | Lehen mailako arretaren nazioarteko eguna da gaur, eta Gipuzkoako Sendagileen Elkargoak kezka agertu du, ohar batean, Osakidetzako lehen mailako arretaren egoeraren inguruan. Profesionalen eta gaixoen beharretara egokitzen den «kalitatezko sistema bat» lortzeko neurriak eskatu ditu; besteak beste, lehen mailako arretak... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226675/arcelorrek-sei-hilabeteko-erregulazioa-ezarriko-du-etxebarrin-eta-lesakan.htm | Ekonomia | Arcelorrek sei hilabeteko erregulazioa ezarriko du Etxebarrin eta Lesakan | Planta horiek lehengairik gabe geratu dira Gijongo (Espainia) labean gertatutako matxuragatik. Lan hitzarmenaren negoziazioan hartu du erabakia CCOO, UGT eta USOrekin batera. | Arcelorrek sei hilabeteko erregulazioa ezarriko du Etxebarrin eta Lesakan. Planta horiek lehengairik gabe geratu dira Gijongo (Espainia) labean gertatutako matxuragatik. Lan hitzarmenaren negoziazioan hartu du erabakia CCOO, UGT eta USOrekin batera. | Arcelor Mittaleko Etxebarriko (Bizkaia) eta Lesakako eta Legasako (Nafarroa) langileei enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente bat ezarriko diete gutxienez sei hilabetez. Hala adostu dute enpresako zuzendaritzak eta UGT, CCOO eta USO sindikatuek. Espedienteak multinazionalaren beste altzairutegi batzuei ere era... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226676/iritsi-da-gazta-berria.htm | Bizigiro | Iritsi da gazta berria | Artzain eguna ospatu dute Ordizian. 2.000 ardi inguruk zeharkatu dute herria, eta, Idiazabalgo gaztaren denboraldi berria aurkezteko, Lurdes Errekondok moztu du aurtengo lehen gazta. | Iritsi da gazta berria. Artzain eguna ospatu dute Ordizian. 2.000 ardi inguruk zeharkatu dute herria, eta, Idiazabalgo gaztaren denboraldi berria aurkezteko, Lurdes Errekondok moztu du aurtengo lehen gazta. | Azoka eguna da Ordizian (Gipuzkoa), eta jendea dabil atzera eta aurrera herriko kaleetan. Pazko astea izanda, batzuek jai dute, eta nabari da hori azokako erosleen artean. Plaza nagusiaren inguruan, kalearen bi aldeetan jendea pilatzen ari da. Asko aterpetik gertu geratzen dira, «euria eman dute, eta goazen hemen jartz... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226677/hipoteka-maileguen-kuotak-93-igo-ziren-iaz-eaen-eta-73-nafarroan.htm | Ekonomia | Hipoteka maileguen kuotak %9,3 igo ziren iaz EAEn, eta %7,3 Nafarroan | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 720 eurokoa izan zen batez besteko kuota, eta Nafarroan, 658 eurokoa. Interes tipoek gora egin arren, 2021ean baino mailegu gehiago sinatu ziren Hegoaldean | Hipoteka maileguen kuotak %9,3 igo ziren iaz EAEn, eta %7,3 Nafarroan. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 720 eurokoa izan zen batez besteko kuota, eta Nafarroan, 658 eurokoa. Interes tipoek gora egin arren, 2021ean baino mailegu gehiago sinatu ziren Hegoaldean | Hipoteka maileguen hilabeteko batez besteko kuota %9,3 garestitu zen iaz Araba, Bizkai eta Gipuzkoan; Nafarroan, berriz, igoera leunagoa izan zen: %7,3koa. Eusko Jaurlaritzaren menpeko Etxebizitzaren Euskal Behatokiak eta INE Espainiako Estatistika Institutuak emaniko datuak dira. Igoeraren arrazoia duela urtebete hasi... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226678/bateriak-muntatzeko-lantokiaren-proiektua-aurkeztu-dio-vwek-nafarroako-gobernuari.htm | Ekonomia | Bateriak muntatzeko lantokiaren proiektua aurkeztu dio VWek Nafarroako Gobernuari | Konpainiako zuzendaritzako kideak gobernuko ordezkariekin bildu dira Nafarroako Jauregian | Bateriak muntatzeko lantokiaren proiektua aurkeztu dio VWek Nafarroako Gobernuari. Konpainiako zuzendaritzako kideak gobernuko ordezkariekin bildu dira Nafarroako Jauregian | VWek azaldu dio Nafarroako Gobernuari auto elektrikoaren bateriak muntatzeko baterien fabrika Landabenen ezarriko duela. Egitasmoaren xehetasunak eta lantokiaren diseinua erakutsi dio auto konpainiak Nafarroako Gobernuari.
Nafarroako Jauregian elkartu dira gobernuko eta enpresako agintariak. Gobernuaren izenean, beste... |
2023-4-12 | https://www.berria.eus/albisteak/226679/olaia-inziarte-eta-ibil-bedi-izango-dira-azken-arizkun-rocken.htm | Kultura | Olaia Inziarte eta Ibil Bedi izango dira azken Arizkun Rocken | Hamar urteren ondoren, aurten ospatuko da azkenekoz Arizkun Rock | Olaia Inziarte eta Ibil Bedi izango dira azken Arizkun Rocken. Hamar urteren ondoren, aurten ospatuko da azkenekoz Arizkun Rock | Martxoan eman zuten antolatzaileek berria: ekainaren 23an izango da Arizkun Rock jaialdiaren azken aldia. Horregatik, hain zuzen ere, aurtengoa «berezia» izango dela jakinarazi dute aurrez. «Aldi hau aspalditik ari gara maitasun eta ilusio handiz prestatzen».
Egun horretako egitaraua jakinarazi dute berriki jaialdiare... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226696/auzolanean-taberna-euskaldunen-bila.htm | Bizigiro | Auzolanean taberna euskaldunen bila | Euskara zaintzen duten tabernen mapa bat ontzen dabiltza Twitterren abiatutako egitasmo baten bidez. | Auzolanean taberna euskaldunen bila. Euskara zaintzen duten tabernen mapa bat ontzen dabiltza Twitterren abiatutako egitasmo baten bidez. | Euskara erabiltzea, eta haren presentzia zaintzea. Bi baldintza horiek betetzen dituzten tabernen bila dabiltza Euskal Herriko txiolariak. @goikone erabiltzaileak martxan jarritako egitasmoa da, eta helburua da Euskal Herriko taberna euskaldunak mapa batean kokatzea: «Ezagutza horrek lagunduko gaitu Euskal Herrian barn... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226697/aebek-mugatu-egin-dute-abortatzeko-pilula-baten-erabilera.htm | Mundua | AEBek mugatu egin dute abortatzeko pilula baten erabilera | Talde katoliko batek jarritako salaketaren harira debekatu zuen Texasko auzitegi batek mifepristona pilula. | AEBek mugatu egin dute abortatzeko pilula baten erabilera. Talde katoliko batek jarritako salaketaren harira debekatu zuen Texasko auzitegi batek mifepristona pilula. | Behin-behinean, eta orain arte baino baldintza zorrotzagoekin. Talde katoliko batek abortatzeko tratamenduetan baliatzen diren bi piluletako baten aurkako salaketa jarri ostean, Texasko auzitegi batek debekatu egin zuen hura erabiltzea, argudiatuta estatu bakoitzaren eskumena behar lukeela haren erabilera kudeatzeak, z... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226698/enpresek-lan-astea-lau-egunera-murrizteko-laguntzak-eska-ditzakete-gaurtik.htm | Ekonomia | Enpresek lan astea lau egunera murrizteko laguntzak eska ditzakete gaurtik | 250 langile baino gutxiago dituzten industria sektoreko enpresek jaso ahal izango dituzte diru laguntzak. Neurria bi urtez aplikatu beharko dute, eta ezin izango dute soldatarik murriztu. | Enpresek lan astea lau egunera murrizteko laguntzak eska ditzakete gaurtik. 250 langile baino gutxiago dituzten industria sektoreko enpresek jaso ahal izango dituzte diru laguntzak. Neurria bi urtez aplikatu beharko dute, eta ezin izango dute soldatarik murriztu. | Hego Euskal Herrian 250 langile baino gutxiagoko industria enpresek Espainiako Gobernuaren programa pilotuaren laguntzak eska ditzakete gaurtik hasita, eta hilabetez, lan astea lau egunera laburtzeko, soldata murriztu gabe.
Enpresek 200.000 eurorainoko laguntzak jaso ahal izango dituzte, baldin eta gutxienez bi urtez ... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226699/el-salvadorrek-onartu-egin-du-iazko-martxoan-ezarritako-salbuespen-egoera-luzatzea.htm | Mundua | El Salvadorrek onartu egin du iazko martxoan ezarritako salbuespen egoera luzatzea | Neurri hori beste 30 egunez egongo da indarrean; orotara, hamahirugarrenez luzatu dute. Giza eskubideen aldeko erakundeek, berriz, «larritzat» jo dute parlamentuak hartutako erabakia. | El Salvadorrek onartu egin du iazko martxoan ezarritako salbuespen egoera luzatzea. Neurri hori beste 30 egunez egongo da indarrean; orotara, hamahirugarrenez luzatu dute. Giza eskubideen aldeko erakundeek, berriz, «larritzat» jo dute parlamentuak hartutako erabakia. | Joan den urteko martxoan ezarritako salbuespen egoera beste 30 egunez luzatzea onartu zuen atzo gauean El Salvadorko Parlamentuak, indarkeriari aurre egiteko asmoz. Gisa horretara, Erdialdeko Amerikako herrialde horretako gobernuak, Nayib Bukele presidentea buru duela, hamahirugarrenez luzatu du salbuespen neurri hori.... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226700/lisabo-gailu-audience-eta-joseba-irazoki-egonen-dira-bidehutsen-jaialdian.htm | Kultura | Lisabo, Gailu, Audience eta Joseba Irazoki egonen dira Bidehutsen jaialdian | Ekainaren 2rako eta 3rako musika jaialdi bat antolatu dute Hondarribian. Bihartik aurrera egonen dira sarrerak salgai. | Lisabo, Gailu, Audience eta Joseba Irazoki egonen dira Bidehutsen jaialdian. Ekainaren 2rako eta 3rako musika jaialdi bat antolatu dute Hondarribian. Bihartik aurrera egonen dira sarrerak salgai. | Bidehuts musika kolektiboak musika jaialdi bat eginen du ekainaren 2an eta 3an, Hondarribian. Lisabo, Gailu, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak izanen dira bertan. Lehenbiziko egunean, Lisabo eta Gailu arituko dira, 22:00etan; bigarren egunean, berriz, Audience eta Joseba Irazoki eta Lagunak. Egun berean, 1:30ean ... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226701/idoia-zabalza-laquoalderdi-batzuek-aukera-galdu-dute-torturaren-praktikatik-aldentzekoraquo.htm | Politika | Idoia Zabalza: «Alderdi batzuek aukera galdu dute torturaren praktikatik aldentzeko» | Espainiako Gobernuak Mikel Zabalzari egindako torturen kasuarekin lotura duen Arturo Espejo guardia zibila saritu izana salatzeko, agerraldia egin dute Orbaizetan (Nafarroa). | Idoia Zabalza: «Alderdi batzuek aukera galdu dute torturaren praktikatik aldentzeko». Espainiako Gobernuak Mikel Zabalzari egindako torturen kasuarekin lotura duen Arturo Espejo guardia zibila saritu izana salatzeko, agerraldia egin dute Orbaizetan (Nafarroa). | Mikel Zabalzari egindako torturen kasuarekin lotura duen Arturo Espejo guardia zibila mailaz igo izana salatzeko, prentsaurrekoa egin dute Zabalzaren sendiak, Torturatuak sareak, Mikel Zabalza Gogoan plataformak, eta ibarreko herritarrek eta hautetsiek, Orbaizetako Olan (Nafarroa).
«Alderdi batzuek aukera galdu dute t... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226702/abatar-batek-aurkezle-lanak-egingo-ditu-lsquoerremontarirsquo-n.htm | Bizigiro | Abatar batek aurkezle lanak egingo ditu ‘Erremontari’-n | Oriamendi enpresak sortu du aurkezlea, adimen artifizialarekin. ETB1ek astelehenetik aurrera emango du Sagardoaren Txapelketa (22:30). Finala ekainaren 12an jokatuko dute, eta partidak hiru setekoak izango dira. | Abatar batek aurkezle lanak egingo ditu ‘Erremontari’-n. Oriamendi enpresak sortu du aurkezlea, adimen artifizialarekin. ETB1ek astelehenetik aurrera emango du Sagardoaren Txapelketa (22:30). Finala ekainaren 12an jokatuko dute, eta partidak hiru setekoak izango dira. | Adimen artifizialeko lau programa erabilita, Oriamendi enpresak pertsonaia digital bat sortu du, abatar bat, erremonteko sei jokalari erabilita. Erremontari deitu diote, eta Endika Barrenetxea jokalariaren ahotsa oinarri hartuta mintzatuko da. Abatarrak aurkezle lanak beteko ditu ETB1eko Erremontari saioaren hirugarren... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226703/ipar-koreak-jaurtitako-misil-balistiko-batek-nahasmena-eragin-du-japonian.htm | Mundua | Ipar Koreak jaurtitako misil balistiko batek nahasmena eragin du Japonian | Hasieran, Tokikok Hokkaido uharteko herritarrei agindu die babespean jartzeko, baina, handik gutxira, alerta indargabetu dute. Hego Koreak ez du baztertu jaurtigaiak erregai solidoa eduki izana. | Ipar Koreak jaurtitako misil balistiko batek nahasmena eragin du Japonian. Hasieran, Tokikok Hokkaido uharteko herritarrei agindu die babespean jartzeko, baina, handik gutxira, alerta indargabetu dute. Hego Koreak ez du baztertu jaurtigaiak erregai solidoa eduki izana. | Ipar Koreak gaur goizaldean botatako misil balistiko mota berri batek beldurra eta nahasmena eragin ditu Japonian, Tokiok kudeatutako airekoen kontrako alerta sistema batek ohartarazi ostean misila iparraldeko Hokkaido uhartetik gertu eror zitekeela. Hain zuzen, larrialdiko irrati sistemak Hokkaidoko milioika herritarr... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226704/kaurismaki-rohrwacher-haynes-eta-loach-izango-dira-cannesko-lehian.htm | Kultura | Kaurismaki, Rohrwacher, Haynes eta Loach izango dira Cannesko lehian | Erizeren Cerrar los ojos filma Cannes Premiere sailean emango dute, lehiaketatik kanpo. Andersonen, Kitanoren eta Hausnerren lan berriak ere erakutsiko dituzte. | Kaurismaki, Rohrwacher, Haynes eta Loach izango dira Cannesko lehian. Erizeren Cerrar los ojos filma Cannes Premiere sailean emango dute, lehiaketatik kanpo. Andersonen, Kitanoren eta Hausnerren lan berriak ere erakutsiko dituzte. | Izen handiz betetako Sail Ofizial bat izango du Cannesko 67. Zinemaldiak, Iris Knboloch jaialdiko presidenteak eta Thierry Fremaux zuzendari nagusiak gaur goizean egin duten agerraldi batean aurreratu dutenez. Parte hartuko duten film gehienen berri eman dute: lehian izango dira Aki Kaurismaki, Hirokazu Kore-eda, Marco... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226705/fbik-atxilotu-egin-du-pentagonoaren-dokumentuen-ustezko-filtratzailea.htm | Mundua | FBIk atxilotu egin du Pentagonoaren dokumentuen ustezko filtratzailea | Jack Teixeira izeneko gazte bat da atzeman dutena. 21 urte ditu, eta Massachusettseko Aireko Guardia Nazionaleko kidea da. | FBIk atxilotu egin du Pentagonoaren dokumentuen ustezko filtratzailea. Jack Teixeira izeneko gazte bat da atzeman dutena. 21 urte ditu, eta Massachusettseko Aireko Guardia Nazionaleko kidea da. | AEBetako Defentsa Departamentuaren ehunka dokumentu klasifikatu filtratu izanaren ustezko erantzulea atxilotu du FBI Ikerketa Bulego Federalak, erakundeak berak jakinarazi duenez. AEBetako fiskal nagusi Merrick Garlandek azaldu duenez, Jack Teixeira izeneko gazte bat da atzeman dutena, Massachusettseko Aireko Guardia N... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226706/jende-gutxiago-bildu-bada-ere-langileen-haserrea-ez-da-baretu.htm | Ekonomia | Jende gutxiago bildu bada ere, langileen «haserrea» ez da baretu | Erretreten erreformaren aurkako hamabigarren greba mobilizazioa egin dute gaur. Bihar jakinaraziko du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak legea baliogabetuko duen ala ez. | Jende gutxiago bildu bada ere, langileen «haserrea» ez da baretu. Erretreten erreformaren aurkako hamabigarren greba mobilizazioa egin dute gaur. Bihar jakinaraziko du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak legea baliogabetuko duen ala ez. | «Kexak badaude, Macronengatik daude; euria ari badu, Frantziako Gobernuarengatik eta Macron presidentearengatik ari du», entzuten zen CFDT sindikatuaren kamioiaren bozgorailuetatik, irrika. Izan ere, erretreten erreformaren aurkako hamabigarren greba mobilizazioa egin dute gaur Baionan, Frantzian zehar beste hainbat eg... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226707/osasun-zerbitzu-laquounibertsala-eta-kalitatezkoaraquo-aldarrikatuko-du-osasun-publikoa-aurrera-plataformak-apirilaren-22an.htm | Gizartea | Osasun zerbitzu «unibertsala eta kalitatezkoa» aldarrikatuko du Osasun Publikoa Aurrera plataformak apirilaren 22an | Herritarrak deitu dituzte Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioetan parte hartzera. | Osasun zerbitzu «unibertsala eta kalitatezkoa» aldarrikatuko du Osasun Publikoa Aurrera plataformak apirilaren 22an. Herritarrak deitu dituzte Bilboko, Donostiako eta Gasteizko manifestazioetan parte hartzera. | Gaur egungo «osasun krisiaren» harira, Osasun Publikoa Aurrera herri plataformak mobilizatzera deitu ditu herritarrak. Manifestazioak egingo dituzte apirilaren 22an, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Mireia Saiz eta Jose Ignacio Martinez bozeramaileek gaur Gurutzetako ospitalean (Barakaldo, Bizkaia) egindako agerraldian... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226708/emakumeen-ahotsak-eta-gerraren-arrastoak-donostiako-giza-eskubideen-zinemaldian.htm | Kultura | Emakumeen ahotsak eta gerraren arrastoak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian | Estibaliz Urresola euskal zinemagilearen '20.000 especies de abejas' 'opera prima'-k hasiko du festibala, apirilaren 21ean. Carmen Castillo idazle txiletarrari emango diote sari berezia | Emakumeen ahotsak eta gerraren arrastoak Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian. Estibaliz Urresola euskal zinemagilearen '20.000 especies de abejas' 'opera prima'-k hasiko du festibala, apirilaren 21ean. Carmen Castillo idazle txiletarrari emango diote sari berezia | Hogei urte bete ditu Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiak. Josemi Beltran jaialdiaren zuzendaria harro agertu da hogei urtetan edonola hazteko «tentazioari» eutsi izanaz. Aurtengo aldia giza eskubideen urraketen bila abiatuko duten bidaia izango dela azaldu du Beltranek, baina itxaropenaren alde eginez, egoerak iraul... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226709/sektore-pribatuan-ere-hizkuntza-eskubideek-atzera-egin-dutela-ohartarazi-du-behatokiak.htm | Gizartea | Sektore pribatuan ere hizkuntza eskubideek atzera egin dutela ohartarazi du Behatokiak | Agurne Gaubeka Behatokiaren zuzendaria: «Urteak aurrera joan ahala, euskaraz bizitzeko eskubidea erabat oztopatua dugu euskararen lurralde osoan» | Sektore pribatuan ere hizkuntza eskubideek atzera egin dutela ohartarazi du Behatokiak. Agurne Gaubeka Behatokiaren zuzendaria: «Urteak aurrera joan ahala, euskaraz bizitzeko eskubidea erabat oztopatua dugu euskararen lurralde osoan» | 1.071 kasu zenbatu ditu Hizkuntza Eskubideen Behatokiak urtero hizkuntza eskubideen egoeraren berri ematen duen txostenean. Horietatik %91 kexak dira. Gaur goizean eman dute horien berri, Bilbon egindako aurkezpen batean. Kasu gehienak administrazioekin lotuta daude, batez ere Eusko Jaurlaritzarekin eta Nafarroako Gobe... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226711/vweko-langile-batzordeak-esan-du-baterien-fabrikak-kolokan-segitzen-duela.htm | Ekonomia | VWeko langile batzordeak esan du baterien fabrikak kolokan segitzen duela | Lantegia Landabenen kokatzeko dirurik ez dagoela berretsi die zuzendaritzak langileen ordezkariei. Txibitek esan du laguntzak emateko prest dagoela. | VWeko langile batzordeak esan du baterien fabrikak kolokan segitzen duela. Lantegia Landabenen kokatzeko dirurik ez dagoela berretsi die zuzendaritzak langileen ordezkariei. Txibitek esan du laguntzak emateko prest dagoela. | VWeko langileen batzordeak ohartarazi du Landabenen auto elektrikoetarako baterien zeldak muntatzeko fabrikak kolokan jarraitzen duela. Enpresako zuzendaritzaren bildu ostean adierazi du argitu gabe jarraitzen duela proiektuaren geroak, besteak beste fabrika eraikitzeko dirurik ez dagoelako.
Modu horretan, gezurtatu e... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226712/europak-2030erako-egin-nahi-du-ahtaren-atlantikoko-igarobidea.htm | Gizartea | Europak 2030erako egin nahi du AHTaren Atlantikoko igarobidea | Europako Parlamentuaren Garraio Batzordeak data hori berresten duen txosten bat onartu du | Europak 2030erako egin nahi du AHTaren Atlantikoko igarobidea. Europako Parlamentuaren Garraio Batzordeak data hori berresten duen txosten bat onartu du | Europako Parlamentuko Garraio eta Turismo Batzordeak txosten bat onartu du Europako garraio azpiegituretan egin beharreko inbertsioen inguruan. Txosten horretan berretsi dute Bordele eta Akize (Okzitania) batuko dituen abiadura handiko trenaren Atlantikoko igarobidea 2030erako egingo dutela. Frantziako Gobernuak iragar... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226713/aranzadik-esan-du-memoria-lanetan-biktima-guztiak-dituela-aztergai.htm | Politika | Aranzadik esan du memoria lanetan «biktima guztiak» dituela aztergai | «Ikerketa integralak eta ez-partzialak» defendatu ditu, udalerriei «lurzoru zientifikoa» eskaintzeko. Gogora institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok «ikuspuntu kritikoa» eskatu du, izen-zerrendetatik harago. | Aranzadik esan du memoria lanetan «biktima guztiak» dituela aztergai. «Ikerketa integralak eta ez-partzialak» defendatu ditu, udalerriei «lurzoru zientifikoa» eskaintzeko. Gogora institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok «ikuspuntu kritikoa» eskatu du, izen-zerrendetatik harago. | Gogora, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak biktimen udal txostenak egiteko irizpideak eman zituen 2018ko ekainean, 'Giza Eskubideen eta Oraintsuko Memoriaren (1960-2018) Udal Txostenak egiteko oinarriak eta irizpideak' agirian, eta Aranzadi zientzia elkarteak irizpide horiek bete ditu Euskal Her... |
2023-4-13 | https://www.berria.eus/albisteak/226714/pertsona-bat-hil-da-los-arcosen-bi-ibilgailuk-talka-egin-ondoren.htm | Gizartea | Pertsona bat hil da Los Arcosen, bi ibilgailuk talka egin ondoren | Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute. Lagun bat zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitale Gunera. | Pertsona bat hil da Los Arcosen, bi ibilgailuk talka egin ondoren. Auto batek eta kamioi batek elkar jo dute. Lagun bat zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitale Gunera. | Istripu larria izan da gaur Los Arcosen (Nafarroa), 19:30 aldera. Foruzaingoak jakinarazi duenez, bi ibilgailuk, auto batek eta kamioi batek elkar jo dute, eta pertsona bat hil da. Bertze bat zaurituta eraman dute Nafarroako Ospitale Gunera.
NA-1110 errepidean izan da ezbeharra. Hildakoa autoan zihoan. |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226733/kontseiluaren-erabakiaren-zain-langileen-haserrea-ez-da-baretu.htm | Ekonomia | Kontseiluaren erabakiaren zain, langileen «haserrea» ez da baretu | Erretreten erreformaren aurkako hamabigarren greba mobilizazioa egin dute Baionan. Gaur jakinaraziko du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak legea baliogabetuko duen ala ez | Kontseiluaren erabakiaren zain, langileen «haserrea» ez da baretu. Erretreten erreformaren aurkako hamabigarren greba mobilizazioa egin dute Baionan. Gaur jakinaraziko du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak legea baliogabetuko duen ala ez | «Kexak badaude, Macronengatik daude; euria ari badu, Frantziako Gobernuarengatik eta Macron presidentearengatik ari du», entzuten zen CFDT sindikatuaren kamioiaren bozgorailuetatik, irrika. Izan ere, erretreten erreformaren aurkako hamabigarren greba mobilizazioa egin zuten atzo Baionan, Frantzian zehar beste hainbat e... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226734/administrazio-askok-beldurra-diote-euskararen-aldeko-neurriak-hartzeari.htm | Gizartea | «Administrazio askok beldurra diote euskararen aldeko neurriak hartzeari» | Zerbitzu publikoetan zein pribatuetan urratzen dituzte euskaldunen eskubideak, azaldu duenez. | «Administrazio askok beldurra diote euskararen aldeko neurriak hartzeari». Zerbitzu publikoetan zein pribatuetan urratzen dituzte euskaldunen eskubideak, azaldu duenez. | «Kezkaz» begiratzen diote Hizkuntz Eskubideen Behatokiak eta haren zuzendari Agurne Gaubekak (Bermeo, Bizkaia, 1984) Eusko Jaurlaritza prestatzen ari den kontsumitzaileen dekretu berriari, uste baitute hizkuntzaren arloan oraingoa baino «murritzagoa» izango dela.
Askotan uste dugu euskararen normalizazioarena hazkunde... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226735/eaeko-auzitegi-nagusiak-eten-egin-du-arabako-mahastiak-sor-marka-erabiltzeko-baimena.htm | Ekonomia | EAEko Auzitegi Nagusiak eten egin du Arabako Mahastiak sor-marka erabiltzeko baimena | Errioxako Kontseilu Arautzaileak jarri zuen helegitea, eta arrazoia eman dio. Auzitegiak argudiatu du kontsumitzaileei «nahasmen handia» eragiten diela Jaurlaritzak emandako behin-behineko baimenak. ABRAk eta Arabako Mahastiak elkarrekin jarri dute helegitea. | EAEko Auzitegi Nagusiak eten egin du Arabako Mahastiak sor-marka erabiltzeko baimena. Errioxako Kontseilu Arautzaileak jarri zuen helegitea, eta arrazoia eman dio. Auzitegiak argudiatu du kontsumitzaileei «nahasmen handia» eragiten diela Jaurlaritzak emandako behin-behineko baimenak. ABRAk eta Arabako Mahastiak elkarre... | EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi du Arabako Mahastiak sor-marka merkaturatzen hasteko Eusko Jaurlaritzak emandako baimena. Errioxako Kontseilu Arautzaileak jarritako helegitearen aurrean hartu du erabakia auzitegiak, Europako Batzordeak zigilu berria eratzeko eskaera ofizialaren behin betiko erabakia... |
2023-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/226736/bizkaia-armagintzaren-industriaren-podiumean-dago.htm | Gizartea | «Bizkaia armagintzaren industriaren podiumean dago» | Zenbait kolektibok deituta, bizikleta martxa egingo dute gaur Bilbotik Getxora, armagintzaren eta gastu militarren aurka. Armagintzan aritzen diren enpresak alor zibilera pasa daitezela eskatu du Luis Miguel Garciak. | «Bizkaia armagintzaren industriaren podiumean dago». Zenbait kolektibok deituta, bizikleta martxa egingo dute gaur Bilbotik Getxora, armagintzaren eta gastu militarren aurka. Armagintzan aritzen diren enpresak alor zibilera pasa daitezela eskatu du Luis Miguel Garciak. | Arma industria zibil bihurtzearen aldeko eta gastu militarraren aurkako Bizi martxara deitu dute biharko zenbait kolektibo antimilitarista, ekologista eta internazionalistak. Bilboko Foru Jauregiaren paretik abiatuko dira, 11:00etan, eta geldialdiak egingo dituzte armagintzarekin kolaboratzen duten Bizkaiko zenbait enp... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226737/inflazioa-34ra-jaitsi-da-baina-elikagaiak-158-garestitu-dira.htm | Ekonomia | Inflazioa %3,4ra jaitsi da, baina elikagaiak %15,8 garestitu dira | Iazko martxoko prezioekiko konparazioak eragin du beherakada, bereziki energienak. Azpiko inflazioak otsailean bezala jarraitzen du, datu historikoetan. | Inflazioa %3,4ra jaitsi da, baina elikagaiak %15,8 garestitu dira. Iazko martxoko prezioekiko konparazioak eragin du beherakada, bereziki energienak. Azpiko inflazioak otsailean bezala jarraitzen du, datu historikoetan. | Apal bada ere, Hego Euskal Herrian beheranzko joeran jarraitzen du inflazioak, baina ez produktu guztietan, elikagaienak KPI orokorretik oso gora jarraitzen baitu. INE Espainiako estatistika institutuaren arabera, kontsumo prezioen indizeak beste koska bat egin du behera otsailetik martxora, %5,9tik %3,4ra. Energiaren ... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226738/bake-epaitegiak-ixteko-arriskuan.htm | Gizartea | Bake epaitegiak, ixteko arriskuan | Bake epaitegiak, ixteko arriskuan. | Justizia Zerbitzu Publikoaren Antolamendu Efizientziari buruzko Lege Organikoaren aurreproiektuak aurrera egiten badu, desagertzear egon daitezke bake epaitegiak. Mahai gainean dagoen testuaren arabera, justiziako udal bulegoek ordezkatuko dituzte epaitegi horiek, «eta haien figura ordenamendutik desagertuko da». Ondor... | |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226739/errekonozimendua-jatorri-aniztasunari.htm | Gizartea | Errekonozimendua jatorri aniztasunari | Kultur aniztasuna, elkarbizitza eta parte hartzea oinarri hartuta, ‘Mundu bat Asteasun’ proiektua lantzen ari dira iaztik Asteasun; bilerak egin dituzte migratzaileekin eta asteasuarrekin. Harrera komunitarioa egiteko gida bat prestatuko dute, besteak beste. | Errekonozimendua jatorri aniztasunari. Kultur aniztasuna, elkarbizitza eta parte hartzea oinarri hartuta, ‘Mundu bat Asteasun’ proiektua lantzen ari dira iaztik Asteasun; bilerak egin dituzte migratzaileekin eta asteasuarrekin. Harrera komunitarioa egiteko gida bat prestatuko dute, besteak beste. | Jatorria 21 herrialdetan duten 150 etorkin inguru bizi dira Asteasun, Latinoamerikatik etorritakoak gehienak, Ekuador eta Kolonbiakoak. Gipuzkoako batezbestekotik (%8,6) ez da asko aldentzen Asteasuko etorkinen ehunekoa (%8,5). Pili Legarra Asteasuko alkateak adierazi du herrian behin ere ez dutela izan elkarbizitza ar... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226740/espainiako-gobernuaren-ordezkaritzak-biktimen-webguneak-aldatzeko-eskatu-die-sei-udali.htm | Politika | Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak biktimen webguneak aldatzeko eskatu die sei udali | Auzitara jotzearekin mehatxatu die. | Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak biktimen webguneak aldatzeko eskatu die sei udali. Auzitara jotzearekin mehatxatu die. | Giza eskubideen urraketak pairatu dituzten biktimei buruzko udal webguneen polemika ez da baretu, eta, orain, Espainiako Gobernuak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan duen ordezkaritza ere tartean sartu da. Denis Itxasok zuzentzen duen ordezkaritzak webguneak aldatzeko eta haietatik «ETAren biktimen eta kideen arteko pareka... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226741/zerbitzuen-sektoreak-60tik-gorako-pisua-du-hego-euskal-herriko-bpgan.htm | Ekonomia | Zerbitzuen sektoreak %60tik gorako pisua du Hego Euskal Herriko BPGan | 'Ikusmiran' azken txostenaren arabera, industria sektoreko afiliazioa %11,3 jaitsi da 2009az geroztik; zerbitzuena, berriz, %16,3 igo da | Zerbitzuen sektoreak %60tik gorako pisua du Hego Euskal Herriko BPGan. 'Ikusmiran' azken txostenaren arabera, industria sektoreko afiliazioa %11,3 jaitsi da 2009az geroztik; zerbitzuena, berriz, %16,3 igo da | Zerbitzuen sektorea etengabe hazten ari da Hego Euskal Herrian, eta, besteak beste, industriaren bizkar hazten ari dela ondorioztatu du Ipar Hegoa Fundazioak azken Ikusmiran txosten sozioekonomikoan. LAB sindikatuko fundazioaren arabera, bilakaera horrek kalte egin dio langileen erosahalmenari, eta ia ez du hobekuntzar... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226742/monarkia-eta-berdintasun-osoa-bateraezinak-dira-elkarrekin-podemos-iurentzat.htm | Politika | «Monarkia eta berdintasun osoa bateraezinak dira», Elkarrekin Podemos-IUrentzat | Errepublikaren aldeko ospakizun ekitaldietan parte hartzeko deialdia egin du PCE-EPK-ko idazkari nagusi eta Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkide Jon Hernandezek: «Beharrezkoa da hirugarren errepublika, eskubideak bermatzeko». | «Monarkia eta berdintasun osoa bateraezinak dira», Elkarrekin Podemos-IUrentzat. Errepublikaren aldeko ospakizun ekitaldietan parte hartzeko deialdia egin du PCE-EPK-ko idazkari nagusi eta Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkide Jon Hernandezek: «Beharrezkoa da hirugarren errepublika, eskubideak bermatzeko». | Espainiako Bigarren Errepublika oroitzeko ospakizun ekitaldietan «hirugarren errepublika» erreibindikatuko dute PCE-EPK-k eta Elkarrekin Podemos-IUk, «zerbitzu publikoak eta eskubideak bermatu daitezen». PCE-EPKko idazkari nagusi eta Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkide Jon Hernandezek esan du «bateraezina» dela «he... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226743/kongoko-errepublika-demokratikoak-baztertu-egin-du-m23rekin-hitz-egitea.htm | Mundua | Kongoko Errepublika Demokratikoak baztertu egin du M23rekin hitz egitea | Gerrillaren esanetan, berriz, gobernuarekin zuzenean hitz egin ezean ez da armagabetuko. Herrialdeko presidenteak talde armatuari egotzi dio «egoera ezegonkorraz» baliatzea; M23k Kinshasari, berriz, «xantaia» egitea. | Kongoko Errepublika Demokratikoak baztertu egin du M23rekin hitz egitea. Gerrillaren esanetan, berriz, gobernuarekin zuzenean hitz egin ezean ez da armagabetuko. Herrialdeko presidenteak talde armatuari egotzi dio «egoera ezegonkorraz» baliatzea; M23k Kinshasari, berriz, «xantaia» egitea. | M23 Martxoak 23 Mugimendua gerrillaren armagabetze prozesua are gehiago korapilatu da, nahiz eta martxo hasieran su etena indarrean sartu zen Kongoko Errepublika Demokratikoaren ekialdean. Izan ere, herrialdeko presidente Felix Tshisekedik berretsi du baztertu egin duela M23ko kideekin negoziatzea. «Ez da negoziazio po... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226744/abortatzeko-eskubidea-haurdunaldiaren-lehen-sei-asteetara-mugatu-dute-floridan.htm | Mundua | Abortatzeko eskubidea haurdunaldiaren lehen sei asteetara mugatu dute Floridan | Ron DeSantis gobernadoreak bart sinatu du legea, eta, Floridako emakumeei ez ezik, abortua debekatuta dagoen inguruko estatuetako emakumeei ere eragingo die. Bestalde, AEBetako Gobernuak eskatu dio Auzitegi Gorenari blokeatu dezala mifepristona abortatzeko pilularen gaineko debekua. | Abortatzeko eskubidea haurdunaldiaren lehen sei asteetara mugatu dute Floridan. Ron DeSantis gobernadoreak bart sinatu du legea, eta, Floridako emakumeei ez ezik, abortua debekatuta dagoen inguruko estatuetako emakumeei ere eragingo die. Bestalde, AEBetako Gobernuak eskatu dio Auzitegi Gorenari blokeatu dezala mifepris... | Zazpi orduz, Floridako Ordezkarien Ganberan (AEB) elkartu ziren atzo estatuko ordezkari errepublikano eta demokratak. Zeregina hauxe zen: abortu eskubidea haurdunaldiaren lehen sei asteetara murriztuko lukeen lege proiektu bat bozkatzea. Espero bezala, baiezkoa gailendu zen, errepublikanoek osatzen baitute ganberaren g... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226745/eh-bilduk-eta-erck-akordioa-lortu-dute-madrilekin-etxebizitzen-alokairuen-prezioa-mugatzeko.htm | Politika | EH Bilduk eta ERCk akordioa lortu dute Madrilekin etxebizitzen alokairuen prezioa mugatzeko | 2023an %2 igo ahal izango dute etxejabeek alokairuaren prezioa, eta 2024an, %3. 2025ekoa erabakitzeko dago, baina KPIaren azpitik egon beharko du. | EH Bilduk eta ERCk akordioa lortu dute Madrilekin etxebizitzen alokairuen prezioa mugatzeko. 2023an %2 igo ahal izango dute etxejabeek alokairuaren prezioa, eta 2024an, %3. 2025ekoa erabakitzeko dago, baina KPIaren azpitik egon beharko du. | ERCk eta EH Bilduk akordioa egin dute Espainiako Gobernuko alderdiekin, PSOE eta Unidas Podemosekin, Etxebizitza Legea onartzeko. Legeak marko juridiko bat ezarriko du, eta autonomia erkidegoek lege propioak onartu ahalko dituzte gehiago garatzeko. EH Bilduko Oskar Matute eta ERCko Pilar Vallugera diputatuek aurkeztu d... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226746/ultren-egutegia-abian.htm | albisteak | Ultren egutegia abian | Ultra distantziako Euskal Herriko Kopa jokatuko da aurten lehen aldiz. Bihar izango da lehen proba: Enkarterri Extrem (60 km, 3.890 m+). Ondoren etorriko dira Azpeitiko Domusa Teknik, Leitzako Euskal Herria Mendi Erronka eta Goierriko Bi Handiak. | Ultren egutegia abian. Ultra distantziako Euskal Herriko Kopa jokatuko da aurten lehen aldiz. Bihar izango da lehen proba: Enkarterri Extrem (60 km, 3.890 m+). Ondoren etorriko dira Azpeitiko Domusa Teknik, Leitzako Euskal Herria Mendi Erronka eta Goierriko Bi Handiak. | Latinezko ultra hitzak esanahi jakina du: harago joan nahi izatea, beste aldean zer dagoen jakin nahi izatea. Halaxe izan da mendiko lasterketetan ere: garai batean maratoiaren distantzia (42,195 km) ezinaren hurrengoa zen askorentzat, baina harago joan nahi horretan, batzuk distantziak eta desnibelak handitzen hasi zi... |
2023-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/226747/fikziotik-errealitatera.htm | Gizartea | FIKZIOTIK ERREALITATERA | Azken hilabeteetan ezaguna egin den GPT4 txatak agerian utzi du adimen artifiziala ez dela jada etorkizuneko kontua. Adituek diote aurrerantzean geroz eta arlo gehiagotara zabalduko dela, baina zer da adimen artifiziala? Nola funtzionatzen du, eta nola aldatuko du gaur egungo bizimodua? | FIKZIOTIK ERREALITATERA. Azken hilabeteetan ezaguna egin den GPT4 txatak agerian utzi du adimen artifiziala ez dela jada etorkizuneko kontua. Adituek diote aurrerantzean geroz eta arlo gehiagotara zabalduko dela, baina zer da adimen artifiziala? Nola funtzionatzen du, eta nola aldatuko du gaur egungo bizimodua? | 2029. urtea da, eta makinen menpe dago mundua. Gizaki talde bat matxinatu egin da eta haien aurka borrokan dabil, gizadia askatzeko. Hori da 1984an kaleratu zen Terminator filmaren argumentua, eta askorentzat adimen artifizialaren inguruko erreferentzia bakarrenetarikoa, orain arte. Adimen eta kontzientzia propioa dute... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226748/kronologia.htm | Kronologia | Kronologia. | 1956. Adimen artifiziala kontzeptua zehaztu zuten Dartmoutheko konferentzian. Definizio klasiko haren arabera, adimen artifiziala makinak egiten ahalegintzen den zientzia bat da. Gailu horiek egiten dituzten ekintzak pertsonek eginen balituzte, adimena dutela erranen litzateke.
1964. Lehenbiziko txatbota egin zuten; E... | ||
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226749/gerra-deklarazioa.htm | Gerra deklarazioa | Gerra deklarazioa. | Lehia betean daude munduko bi erraldoi teknologikoak, Microsoft eta Alphabet (Google). Eta, bide horretan, aliatuak eta etsaiak —Amazon eta Meta—, eta, akaso, inork espero ez duen beste protagonistaren bat ere azalduko da. Microsoftek aurrea hartu dio Alphabeti, Open AI egungo protagonistarekin batuta: urte hasieran, M... | ||
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226750/euskararen-esperantza.htm | Euskararen esperantza | Euskararen esperantza. | GPT solaskide artifiziala ingelesez entrenatu dute batez ere, baina ikusi dute beste hizkuntza batzuetan ere emaitza oso onak ematen dituela; islandieraz, esaterako. Eta euskaraz propio ez entrenatu arren, ariketa batzuk «ongi samar» egiten ditu, eta, hortaz, hizkuntzen teknologien sektorean ari direnei zuzenean eragin... | ||
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226751/kontseilu-konstituzionalak-oniritzia-eman-dio-erreformari.htm | Ekonomia | Kontseilu Konstituzionalak oniritzia eman dio erreformari | Sei xedapen utzi ditu bertan behera, baina legezkotzat jo ditu erreformaren aldaketa nagusiak, erretiro adina 64 urtera gibelatzea barne. Erreferendum proposamenari ezezkoa eman dio, eta Kontseiluak maiatzaren 3an erabakiko du beste erreferendum proposamen bati buruz. Macronen asmoa da erreforma asteburu honetan promul... | Kontseilu Konstituzionalak oniritzia eman dio erreformari. Sei xedapen utzi ditu bertan behera, baina legezkotzat jo ditu erreformaren aldaketa nagusiak, erretiro adina 64 urtera gibelatzea barne. Erreferendum proposamenari ezezkoa eman dio, eta Kontseiluak maiatzaren 3an erabakiko du beste erreferendum proposamen bati... | Frantzian erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratzen duen erretretaren erreformari oniritzia eman dio gaur arratsaldean Frantziako Kontseilu Konstituzionalak.
Irizpenaren arabera, Frantziako Gobernuak «ez dio izkinik Konstituzioaren eskakizunei», ez Gizarte Segurantzaren finantzaketa legearen zuzenketa erabiltzean, ez ... |
2023-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/226752/kontseiluaren-baiezkoaren-aurrean-ezetz-esan-dute-sindikatuek-baionan.htm | Ekonomia | Kontseiluaren baiezkoaren aurrean, ezetz esan dute sindikatuek Baionan | Hamahirugarrenez bildu dira sindikatuak Baionan. Erretretaren erreforma arratsaldean onartu du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak. Orain, sindikatuek Maiatzaren Lehenean dituzte begiak, indarberrituta mobilizatzeko. | Kontseiluaren baiezkoaren aurrean, ezetz esan dute sindikatuek Baionan. Hamahirugarrenez bildu dira sindikatuak Baionan. Erretretaren erreforma arratsaldean onartu du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak. Orain, sindikatuek Maiatzaren Lehenean dituzte begiak, indarberrituta mobilizatzeko. | Ostegunean esan zuen Argitxu Dufau LABeko bozeramaileak: «Ez dut inongo esperantzarik horrelako kontseilu batean». Hamahirugarrena zorte txarreko zenbakia omen da, baina ez da izan amore emateko aitzakia. Atzo arratsaldean erretretaren erreformaren aurka ekin zioten mobilizazioei, hamahirugarrenez, Baionan. 18:00etan b... |
2023-4-14 | https://www.berria.eus/albisteak/226753/gizon-bat-hil-da-urepelen-quad-batekin-izandako-istripuan.htm | Gizartea | Gizon bat hil da Urepelen, quad batekin izandako istripuan | Goizean gertatu da ezbeharra, mendian. 20 urteko bertze gizon bat zaurituta eraman dute ospitalera. | Gizon bat hil da Urepelen, quad batekin izandako istripuan. Goizean gertatu da ezbeharra, mendian. 20 urteko bertze gizon bat zaurituta eraman dute ospitalera. | Istripu larri bat gertatu da goizean Urepelen (Nafarroa Beherean). 51 urteko gizonezko bat hil da quad batekin gertatutako istripuan, mendi eremu batean. Suhiltzaileak arribatu direnean hura suspertzen saiatu dira, baina tokian bertan zendu da. 11:30 inguruan izan da ezbeharra, eta helikoptero bat erabili dute erreskat... |
2023-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/226783/macronek-indarrean-jarri-du-erretreten-erreformaren-legea-kontseiluaren-oniritziaren-ostean.htm | Ekonomia | Macronek indarrean jarri du erretreten erreformaren legea, Kontseiluaren oniritziaren ostean | Maiatzaren Lehena dute ikusmiran orain sindikatuek, erreformaren kontrako manifestazio handiak egiteko. | Macronek indarrean jarri du erretreten erreformaren legea, Kontseiluaren oniritziaren ostean. Maiatzaren Lehena dute ikusmiran orain sindikatuek, erreformaren kontrako manifestazio handiak egiteko. | Frantzian erretiro adina 62 urtetik 64ra atzeratzen duen erretretaren erreformari oniritzia eman zion atzo arratsaldean Frantziako Kontseilu Konstituzionalak, eta Emmanuel Macron presidenteak ez du denbora galdu: handik ordu gutxira indarrean jarri du legea.
Gaurko datarekin sartu da indarrean legea. «Gizarte Segurant... |
2023-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/226784/erandioko-oroimenaren-webgunean-1960tik-aurrerako-atala-blokeatu-dute.htm | Politika | Erandioko oroimenaren webgunean 1960tik aurrerako atala blokeatu dute | Besteak beste, polizia frankistak tiroz hildako Josu Murueta eta Anton Fernandezen inguruko informazioan sartzea ezinezkoa da orain. | Erandioko oroimenaren webgunean 1960tik aurrerako atala blokeatu dute. Besteak beste, polizia frankistak tiroz hildako Josu Murueta eta Anton Fernandezen inguruko informazioan sartzea ezinezkoa da orain. | Oroimen historikoaren inguruko webgune bat dauka Erandioko (Bizkaia) Udalak. Horretan, 1936ko gerran eta gerraostean herrian gertaturiko giza eskubideen urraketak jasotzen ziren, atal batean. Bestean, berriz, 1960. urtetik aurrerakoak. Bigarren atalerako sarbidea itxita dago orain, eta ezin dira ikusi horretan jasotako... |
2023-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/226785/ahta-zentzugabea-dela-iritzita-lanak-eten-ditzatela-eskatu-dute.htm | Gizartea | AHTa «zentzugabea» dela iritzita, lanak eten ditzatela eskatu dute | AHTaren aurkako borrokak aurten 30 urte beteko dituela eta, ekitaldi bat egin dute gaur Biriatun | AHTa «zentzugabea» dela iritzita, lanak eten ditzatela eskatu dute. AHTaren aurkako borrokak aurten 30 urte beteko dituela eta, ekitaldi bat egin dute gaur Biriatun | Inoiz Euskal Herrian planteatu den egitasmo «txikitzaileena eta xahutzaileena». Horixe da AHT abiadura handiko trena, AHTaren aurkako ekintzaileen irudiko. Haren aurkako borroka hasi zutenetik aurten 30 urte beteko direla eta, Biriatun (Lapurdi) elkartu dira gaur Euskal Herri luze-zabaleko ekintzaileak. Bertan, nabarme... |
2023-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/226786/athleticek-1-0-irabazi-dio-alavesi-derbian.htm | Kirola | Athleticek 1-0 irabazi dio Alavesi derbian | Oihane Baldezatek 95. minutuan sartutako golari esker nagusitu da talde zuri-gorria. Bizkaitarrek ia ziurtatua dute mailari eustea. Arabarrek azkeneko postuan jarraituko dute | Athleticek 1-0 irabazi dio Alavesi derbian. Oihane Baldezatek 95. minutuan sartutako golari esker nagusitu da talde zuri-gorria. Bizkaitarrek ia ziurtatua dute mailari eustea. Arabarrek azkeneko postuan jarraituko dute | Gehien saiatzen denak lortzen du saria. Eta, gaur, Athletic saiatu da gehien Lezaman, Alavesen aurkako derbian. Nagusi izan da minutu gehienetan, baina kosta egin zaio nagusitasunaren saria jasotzea. Aukera argiak izan ditu; batez ere, bigarren zatian. Bazirudien ez zuela Patricia Larqueren atea zulatuko. Baina azken u... |
2023-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/226787/armadaren-eta-paramilitarren-arteko-borrokak-piztu-dira-sudanen.htm | Mundua | Armadaren eta paramilitarren arteko borrokak piztu dira Sudanen | Paramilitarrek esan dute borrokan jarraituko dutela armadak amore eman arte. Egoera «kontrolpean» dutela adierazi du armadak. Borrokak eteteko eskatu die nazioarteak bi aldeei. | Armadaren eta paramilitarren arteko borrokak piztu dira Sudanen. Paramilitarrek esan dute borrokan jarraituko dutela armadak amore eman arte. Egoera «kontrolpean» dutela adierazi du armadak. Borrokak eteteko eskatu die nazioarteak bi aldeei. | Omar al-Baxir hiru hamarkadaz Sudango presidentea izandakoa boteretik kendu zuten militarrek 2019ko apirilean, eta trantsizio epe bat abiatu zuten. Baina, krisi ekonomiko betean, trantsizio hori bukatu ezinik jarraitzen dute, eta, hain zuzen, hori bideratzeko moduan dituzten desadostasunen ondorioz, armadaren eta Lagun... |
2023-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/226788/zuri-gorriak-nagusitu-dira.htm | Kirola | Zuri-gorriak nagusitu dira | Iñaki Williamsen bi golek garaipena eman diote Athletici Realaren aurka, San Mamesen. Zuri-gorriek kontrolpean izan dute lehia ia une oro, eta hobeto baliatu dituzte aukerak | Zuri-gorriak nagusitu dira. Iñaki Williamsen bi golek garaipena eman diote Athletici Realaren aurka, San Mamesen. Zuri-gorriek kontrolpean izan dute lehia ia une oro, eta hobeto baliatu dituzte aukerak | Iñaki Williams distiratsu dabil azkenaldian, baina egiari zor, Athleticen eta Realaren arteko derbietan beti izan da protagonista aurrelari bilbotarra. Gaur, partidako bi golak egin ditu, eta bere taldeari hiru puntuak eman. Ondo moldatzen da txuri-urdinen aurka, zazpi gol egin dizkio dagoeneko, beste inori baino gehia... |
2023-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/226789/paziente-baten-historia-medikoan-mezuak-idatzita-hertsatu-egin-dutela-salatu-du-aitor-montes-medikuak.htm | Gizartea | Paziente baten historia medikoan mezuak idatzita «hertsatu» egin dutela salatu du Aitor Montes medikuak | Gaixoari buruzko txostenak euskaraz egiteagatik idatzitako mezuak direla salatu du sendagileak; ingelesez idatzita daude oharrak, euskararen erabileraren kontra | Paziente baten historia medikoan mezuak idatzita «hertsatu» egin dutela salatu du Aitor Montes medikuak. Gaixoari buruzko txostenak euskaraz egiteagatik idatzitako mezuak direla salatu du sendagileak; ingelesez idatzita daude oharrak, euskararen erabileraren kontra | Salaketa bat jarri du gaur Aitor Montes medikuak Bergarako ertzain etxean (Gipuzkoa). Osakidetzako sendagilea, familia medikua Aramaion (Araba), eta ezaguna euskararen erabilera sustatze aldera egiten dituen ahaleginengatik. Salaketan azaldu du berak artatzen duen paziente baten historia medikoaren «erabilera okerra» e... |
2023-4-15 | https://www.berria.eus/albisteak/226790/katalanera-itzuli-dute-uxue-alberdiren-kontrako-eztarritik-saiakera.htm | Kultura | Katalanera itzuli dute Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' saiakera | Pol·len edicions (El Tinter SAL) argitaletxeari esker, katalanez irakurtzeko aukera izango da aurki | Katalanera itzuli dute Uxue Alberdiren 'Kontrako eztarritik' saiakera. Pol·len edicions (El Tinter SAL) argitaletxeari esker, katalanez irakurtzeko aukera izango da aurki | «Emakume modura irakurria izateak eragin al dizu? Eta eragin badizu, nola eragin dizu bertsotan egiteko orduan?». Galdera bakarra egin zien hamabost solaskide bertsolariri Uxue Alberdik Kontrako eztarritik (Lisipe, Susa, 2019) saiakera ontzeko. Hamaika izan ziren eurengandik jasotako erantzunak. Emakume bertsolarien ja... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226814/urruntzea-amaitu-izana-txalotu-du-eppk-k-eta-etxeratzeko-egin-beharreko-urratsak-egiteko-prest-dagoela-berretsi-du.htm | Politika | Urruntzea amaitu izana txalotu du EPPK-k, eta etxeratzeko egin beharreko urratsak egiteko prest dagoela berretsi du | Agiri bat atera du presoen kolektiboak, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna dela eta: «Luzez itxarondako albistea da». | Urruntzea amaitu izana txalotu du EPPK-k, eta etxeratzeko egin beharreko urratsak egiteko prest dagoela berretsi du. Agiri bat atera du presoen kolektiboak, Preso Politikoen Nazioarteko Eguna dela eta: «Luzez itxarondako albistea da». | Euskal Preso Politikoen Kolektiboak agiri bat atera du Preso Politikoen Nazioarteko Egunaren harira. Sakabanaketa politikaren amaieraz dihardu: «Luzez itxarondako albistea da». Politika horrek sufrikarioa baino ekarri ez duela salatu du agirian, babesgabetasuna indartzeaz gain «gure senideak gupidarik gabe zigortu ditu... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226815/azkar-laguntzeko-indarrak-talde-paramilitarra-desegiteko-agindu-du-sudango-armadaburuak.htm | Mundua | Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarra desegiteko agindu du Sudango armadaburuak | Nazioarteko esku hartzea eskatu du talde armatuak, eta «gerra krimenak» egotzi dizkio armadari. Asteburuan borrokak hasi zirenetik ehun zibil inguru hil dira, eta ia mila zauritu. Hainbat erietxek gelditu egin behar izan dituzte lanak borroken ondorioz. | Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarra desegiteko agindu du Sudango armadaburuak. Nazioarteko esku hartzea eskatu du talde armatuak, eta «gerra krimenak» egotzi dizkio armadari. Asteburuan borrokak hasi zirenetik ehun zibil inguru hil dira, eta ia mila zauritu. Hainbat erietxek gelditu egin behar izan dituzte la... | Sudango armadaren eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarraren arteko borrokak berehala hasi dira ondorioak izaten. Herenegun lehertu zen azken asteetan pilatutako tentsioa, eta jada gutxienez 97 lagun hil dira borroken ondorioz, gehienak Khartum hiriburuan. Sudango Medikuen Sindikatuak eman du hildakoen be... |
2023-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/226816/ligaxkako-lehen-puntua-lortu-du-ezkurdiak.htm | Kirola | Ligaxkako lehen puntua lortu du Ezkurdiak | Jaka hobeto hasi da, baina markagailua irauli du Ezkurdiak. Datorren ostiralean Darioren aurka jokatuko du. | Ligaxkako lehen puntua lortu du Ezkurdiak. Jaka hobeto hasi da, baina markagailua irauli du Ezkurdiak. Datorren ostiralean Darioren aurka jokatuko du. | Partida serioa jokatuta, Erik Jaka mendean hartu du Joseba Ezkurdiak (22-14) Eibarren (Gipuzkoa). Buruz Buruko Txapelketako final laurdenetako ligaxkako lehen puntua poltsikoratu du Arbizukoak, eta sentsazio onekin, gainera. Aitortu du ez dituela aste onak pasatu —mina izan du bikietan—, baina «pozik» amaitu duela egin... |
2023-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/226817/tadej-pogacar-nagusitasunez-gailendu-da-amstel-gold-racen.htm | Kirola | Tadej Pogacar nagusitasunez gailendu da Amstel Gold Racen | Helmugarako 30 kilometro falta zirela utzi ditu atzean gainontzekoak. Ben Healy izan da bigarren, eta Thomas Pidcock hirugarren. | Tadej Pogacar nagusitasunez gailendu da Amstel Gold Racen. Helmugarako 30 kilometro falta zirela utzi ditu atzean gainontzekoak. Ben Healy izan da bigarren, eta Thomas Pidcock hirugarren. | Edozein ibilbidetan gailentzeko gaitasuna du Tadej Pogacarrek (UAE): maila bereziko mendateetan, galtzada harrietan, edota, gaur bezala, 33 mendate zituen 255 kilometroko ibilbide batean. Eta nola, gainera: esloveniarrak 30 kilometroren faltan utzi ditu atzean bere joari eutsi dioten azken bi txirrindulariak, bigarren ... |
2023-4-16 | https://www.berria.eus/albisteak/226818/cameron-jordan-nflko-izarra-euskal-herrian-dabil-bertako-kirolak-ezagutzen.htm | Kirola | Cameron Jordan NFLko izarra Euskal Herrian dabil bertako kirolak ezagutzen | Futbol amerikarreko jokalaria Athleticen eta Realaren arteko derbian izan zen atzo; gaur herri kirolak probatzen aritu da Gasteizen, eta bihar esku pilotan jokatuko du Donostian. | Cameron Jordan NFLko izarra Euskal Herrian dabil bertako kirolak ezagutzen. Futbol amerikarreko jokalaria Athleticen eta Realaren arteko derbian izan zen atzo; gaur herri kirolak probatzen aritu da Gasteizen, eta bihar esku pilotan jokatuko du Donostian. | Cameron Jordan futbol amerikarreko jokalaria NFL ligaren NFL Network katerako Game recognize game saioa grabatzen dabil Euskal Herrian. New Orleans Saints taldeko izarra hainbat ekitalditan ikusi ahal izan da jada.
Lehenik, atzo, Bilbon. Eneko Atxa sukaldaria lagun hartuta, Poza Lizentziatuaren kalean ibili zen Athlet... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226819/12-urteko-mutil-bat-hil-da-sestaon-baloikada-bat-hartu-ostean.htm | Gizartea | 12 urteko mutil bat hil da Sestaon, baloikada bat hartu ostean | Atzo jazo zen ezbeharra, 19:15 aldera, La Salle ikastetxeko jolastokian. Futbolean jokatzen ari zela, baloikada bat jaso zuen bularrean. | 12 urteko mutil bat hil da Sestaon, baloikada bat hartu ostean. Atzo jazo zen ezbeharra, 19:15 aldera, La Salle ikastetxeko jolastokian. Futbolean jokatzen ari zela, baloikada bat jaso zuen bularrean. | 12 urteko mutil bat hil zen atzo Sestaon (Bizkaia). La Salle ikastetxeko jolastokian ari zen futbolean jokatzen, eta baloikada bat jaso zuen bular aldean. Oka egiten hasi zen jarraian; konbultsioak eragin zizkion kolpeak, eta bihotz-biriketako geldialdia izan zuen. 19:15 aldera jazo zen ezbeharra; ordu horretan haur as... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226820/kamioi-gidari-bat-hil-da-zanbranan-errepidetik-aterata.htm | Ekonomia | Kamioi gidari bat hil da Zanbranan, errepidetik aterata | AP-68 autobidean izan da istripua, 07:00 aldera. Larrialdi zerbitzuek ibilgailutik atera dute gidaria, baina azkenean bertan zendu da. | Kamioi gidari bat hil da Zanbranan, errepidetik aterata. AP-68 autobidean izan da istripua, 07:00 aldera. Larrialdi zerbitzuek ibilgailutik atera dute gidaria, baina azkenean bertan zendu da. | Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Kontseiluak baieztatu duenez, 39 urteko kamioi gidari bat hil da gaur goizean, AP-68 autobidean galtzadatik irten ostean, Zanbrana parean (Araba); zehazki, 75 kilometroan. 07:00 aldera jazo da ezbeharra, Zaragozarako bidean.
Ertzaintza ezbeharraren lekura bertaratu da, eta lerroetako ba... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226821/gobernuek-beldurra-diete-banaketa-konpainia-handiei.htm | Ekonomia | «Gobernuek beldurra diete banaketa konpainia handiei» | Felix Bariain UAGNko presidentearen ustez, lehen sektorea urte luzez alde batera utzi izanaren ondorio dira suteak eta despopulazioa. Prezioez ez ezik, lehorteaz ere kezkatuta dago, eta ureztatzeko kuotak izango direla ohartarazi du. | «Gobernuek beldurra diete banaketa konpainia handiei». Felix Bariain UAGNko presidentearen ustez, lehen sektorea urte luzez alde batera utzi izanaren ondorio dira suteak eta despopulazioa. Prezioez ez ezik, lehorteaz ere kezkatuta dago, eta ureztatzeko kuotak izango direla ohartarazi du. | Iazko ekainean Nafarroa erdialdean izandako sute handiak iltzatuak ditu oroimenean Felix Bariainek (Eslaba, Nafarroa, 1970). Bere herriko errepide nagusiaren bestaldean den mendirantz zuzendu du begirada, eta Galipentzuraino hedatu zen sutearen eremua deskribatu du. Azaldu duenez, inguruko herrietako biztanleek etxea u... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226822/maiatzaren-16an-hasiko-dituzte-elkarrizketak-farceko-disidentziarekin.htm | Mundua | Maiatzaren 16an hasiko dituzte elkarrizketak FARCeko disidentziarekin | Estatu Nagusi Zentrala gerrillak eman du negoziatzeko egunaren berri. Gobernuak ez du adierazpenik egin. | Maiatzaren 16an hasiko dituzte elkarrizketak FARCeko disidentziarekin. Estatu Nagusi Zentrala gerrillak eman du negoziatzeko egunaren berri. Gobernuak ez du adierazpenik egin. | Bi negoziazio mahai ditu abian dagoeneko Kolonbiako presidente Gustavo Petroren gobernuak: ELN Nazioa Askatzeko Armadarekin bata, eta FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileko talde disidente handienarekin bestea. Atzo jakinarazi zuen Estatu Nagusi Zentrala gerrillako bozeramaileak maiatzaren 16an hasiko dituztela elk... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226823/gorroto-delituak-57-igo-dira-urtebetean-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm | Gizartea | Gorroto delituak %57 igo dira urtebetean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan | 2022an 435 gorroto delitu erregistratu dituzte; gehienak (180), lesioak. Jaurlaritzaren esanetan, delitu gehiago erregistratu dituzte polizien «atzemate eraginkortasuna» handiagoa delako, baina baita benetan delitu gehaigo gertatu direlako ere. | Gorroto delituak %57 igo dira urtebetean Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 2022an 435 gorroto delitu erregistratu dituzte; gehienak (180), lesioak. Jaurlaritzaren esanetan, delitu gehiago erregistratu dituzte polizien «atzemate eraginkortasuna» handiagoa delako, baina baita benetan delitu gehaigo gertatu direlako ere. | Gorroto delituak «esponentzialki» igotzen ari dira azken hiru urteetan, eta igoera «zorrotzagoa» izan da azken urtean. Ondorio horixe atera du Eusko Jaurlaritzak gorroto gertakariei buruzko 2022ko txostenetik. Hitzak datuetara eramanda, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 438 gorroto gertakari erregistratu zituzten iaz, eta... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.