date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226824/jaurlaritzak-aintzat-hartuko-du-mahai-sindikalera-deitzeko-labek-egindako-eskaera.htm | Gizartea | Jaurlaritzak aintzat hartuko du mahai sindikalera deitzeko LABek egindako eskaera | Sindikatuak uste du Hezkuntza Sailarekin izandako elkarrizketen ondorioz «langileen baldintzak hobetzeko akordiorako oinarria jartzea» lortu dutela | Jaurlaritzak aintzat hartuko du mahai sindikalera deitzeko LABek egindako eskaera. Sindikatuak uste du Hezkuntza Sailarekin izandako elkarrizketen ondorioz «langileen baldintzak hobetzeko akordiorako oinarria jartzea» lortu dutela | LABeko Irati Tobarrek eta Xabier Ugartemendiak azaldu dutenez, azken asteotan «elkarrizketa bide bat» zabaldu dute Eusko jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin, eta «greba eta mobilizazioei esker sortutako indarra» baliatuz langileen baldintzak hobetzeko «akordiorako oinarriak» jartzea lortu dute: «Aukerak daude adostasun... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226825/sara-pena-eta-goar-lopetegi-irabazle-enkarterri-extrem-proban.htm | albisteak | Sara Peña eta Goar Lopetegi irabazle Enkarterri Extrem proban | Ultra distantziako Euskal Herriko Kopako lehen proba izan da Enkarterrietakoa. Berako maratoi erdia jokatu da asteburuan. Ainara Urrutia eta Oier Ariznabarreta gailendu dira horretan. | Sara Peña eta Goar Lopetegi irabazle Enkarterri Extrem proban. Ultra distantziako Euskal Herriko Kopako lehen proba izan da Enkarterrietakoa. Berako maratoi erdia jokatu da asteburuan. Ainara Urrutia eta Oier Ariznabarreta gailendu dira horretan. | Enkaterri Extrem Trails ultra distantziako Euskal Herriko Kopako lehen proba jokatu zen larunbatean Bizkaiko eskualde hartako mendi eta herrietan. Ultra are ultrago egiteko, euria erruz izan zuten partaideek egun osoan, Ganekogorta gailurrean dezenteko hotza ere bai, eta probaren azken zatian, Apukotik Zaramillorako az... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226826/greba-mugagabera-deitu-dituzte-justizia-administrazioko-langileak.htm | Gizartea | Greba mugagabera deitu dituzte justizia administrazioko langileak | Nafarroan, CCOO, STAJ, Afapna, LAB, UGT eta CSIF sindikatuek salatu dute Espainiako Gobernuak ezarri nahi dituen aldaketak «langileen kalterako» izanen direla | Greba mugagabera deitu dituzte justizia administrazioko langileak. Nafarroan, CCOO, STAJ, Afapna, LAB, UGT eta CSIF sindikatuek salatu dute Espainiako Gobernuak ezarri nahi dituen aldaketak «langileen kalterako» izanen direla | Auzitegietako administrari eta bulegoko langileek lanuzte mugagabea abiatu dute, CCOO, STAJ, LAB, UGT eta CSIF sindikatuek deituta. Aldarrikatu dute Espainiako Gobernuak erreforma bat abiarazi duela sektore horretan, baina ez dituztela aintzat hartu langileak, eta ez zaiela eskaintzarik egin.
Gaurtik aitzinera, lanuzt... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226827/meloniren-migrazio-neurrien-kontra-egin-dute-italiako-zenbait-agintarik.htm | Mundua | Meloniren migrazio neurrien kontra egin dute Italiako zenbait agintarik | Sei hiri handik eta bost eskualdek ez dute bat egin lehen ministroaren asmoekin. Aurten iazko epe berean baino ia lau bider migratzaile gehiago heldu dira herrialdera. | Meloniren migrazio neurrien kontra egin dute Italiako zenbait agintarik. Sei hiri handik eta bost eskualdek ez dute bat egin lehen ministroaren asmoekin. Aurten iazko epe berean baino ia lau bider migratzaile gehiago heldu dira herrialdera. | Emilia-Romagna, Toscana, Campania, Apulia eta Aostako harana eskualdeetako presidenteak, batetik; eta Erroma, Milan, Napoli, Turin, Bolonia eta Florentzia hirietako alkateak, bestetik. Pixkanaka-pixkanaka, Giorgia Meloni Italiako lehen ministroak migrazioaren kontra harturiko neurrien eta asmoen kontra egiten hasi dira... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226828/ahmad-jamal-jazz-pianista-hil-da-92-urterekin.htm | Kultura | Ahmad Jamal jazz pianista hil da, 92 urterekin | Musikari estatubatuarrak eragin handia izan zuen bere ondorengo belaunaldietan. 2008an Donostiako Jazzaldiaren saria jaso zuen | Ahmad Jamal jazz pianista hil da, 92 urterekin. Musikari estatubatuarrak eragin handia izan zuen bere ondorengo belaunaldietan. 2008an Donostiako Jazzaldiaren saria jaso zuen | Ahmad Jamal musikari estatubatuarra (Pittsburgh, 1930- Ashley Falls, 2023) atzo hil zen, prostatako minbizi baten ondorioz, haren alaba eta bozeramaileak jakinarazi duenez.
Jazzaren urrezko aroaren ordezkari nagusietako bat izan zen arren, Jamali inoiz ez zitzaion gustatu jazz etiketa, «arrazista» zelakoan, eta nahiag... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226829/bollera-ez-binarioak-solasgai-hartu-ditu-eva-perez-ponsek.htm | Gizartea | «Bollera ez-binarioak» solasgai hartu ditu Eva Perez-Ponsek | Lisipe bildumako hamahirugarren liburua aurkeztu dute gaur Donostian. Egileaz gain, Jule Goikoetxea eta Marta Luxan izan dira bertan. | «Bollera ez-binarioak» solasgai hartu ditu Eva Perez-Ponsek. Lisipe bildumako hamahirugarren liburua aurkeztu dute gaur Donostian. Egileaz gain, Jule Goikoetxea eta Marta Luxan izan dira bertan. | «Bollera identitatea nola bizi dugun eta feminismoan nola erlazionatzen garen». Hori da Eva Perez-Ponsen azkeneko liburuaren solasgaia. Funtsean, bollera ez-binarioak dira kontakizunaren ardatza. Erresistentziarako gorputzak: bollerak du izena argitalpenak, eta Lisipe bildumako hamahirugarrena da. Gaur aurkeztu dute, D... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226830/salbuespen-politika-amaitzeko-aldarria-egingo-du-aurten-ere-lasterbidean-ek.htm | Politika | Salbuespen politika amaitzeko aldarria egingo du aurten ere Lasterbidean-ek | Egun osoko egitaraua antolatu dute: korrikaldia, herri bazkaria eta DJak izango dira Amasa-Villabonan, ekainaren 3an. | Salbuespen politika amaitzeko aldarria egingo du aurten ere Lasterbidean-ek. Egun osoko egitaraua antolatu dute: korrikaldia, herri bazkaria eta DJak izango dira Amasa-Villabonan, ekainaren 3an. | Lasterbidean-en hirugarren aldia antolatu dute ekainaren 3rako, Amasa-Villabonan (Gipuzkoa). Euskal presoen sakabanaketa amaitzear bada ere, salbuespen politikak amaitzeko herri mobilizazioa beharrezkoa dela iritzita, aurten ere antolatu dute egitasmo hori. «Badira oraindik salatzeko egoerak; Lasterbidean-eko kideek eg... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226831/otegik-babestu-egin-ditu-aranzadik-biktimen-inguruan-osatutako-webguneak.htm | Politika | Otegik babestu egin ditu Aranzadik biktimen inguruan osatutako webguneak | EAJk eta PSE-EEk EH Bilduren kontra egin nahi izana salatu du. | Otegik babestu egin ditu Aranzadik biktimen inguruan osatutako webguneak. EAJk eta PSE-EEk EH Bilduren kontra egin nahi izana salatu du. | Polemika bizi-bizi dago giza eskubideen urraketak pairatu dituzten biktimei buruzko udal webguneen inguruan. EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegik Aranzadi zientzia elkartearen lana babestu du gaur, eta adierazi gune horiek oniritzia jaso zutela alderdi politiko guztiei aurkeztu eta gero. Kritikatu egin du zi... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226832/errusiak-babes-bila-jo-du-latinoamerikara.htm | Mundua | Errusiak babes bila jo du Latinoamerikara | Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak bost eguneko bira bat hasi du Brasilen, eta, mundu multipolarra helburu hartuta, Venezuelako, Nikaraguako eta Kubako liderrekin ere bilduko da. | Errusiak babes bila jo du Latinoamerikara. Sergei Lavrov Errusiako Atzerri ministroak bost eguneko bira bat hasi du Brasilen, eta, mundu multipolarra helburu hartuta, Venezuelako, Nikaraguako eta Kubako liderrekin ere bilduko da. | Errusiak, Txinak bezalaxe, mundu multipolar bat aldarrikatzen du, Bigarren Mundu Gerra (1939-1945) bukatu zenetik indarrean dagoen statu quo-a indargabetzeko. Iruditzen zaio Latinoamerika dela gisa horretako munduko ordena bat eraikitzeko orduan lagungarriak izan dakizkiokeen lekuetako bat. Hori adierazi du gaur Maria ... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226833/onespena-soilik-baietz-da-baietz-legearen-ardatzean-mantentzeko-eskatu-dute-zenbait-eragilek.htm | Gizartea | Onespena 'Soilik baietz da baietz' legearen ardatzean mantentzeko eskatu dute zenbait eragilek | PSOEk legea aldatzeko proposamena egin du, eta PPrekin negoziatzen ari da, aste honetan onartzeko. Manifestu baten bidez, zenbait legelari eta kolektibok adierazi dute PSOEren proposamena ez dela eraginkorra izango, eta onespenaren kontzeptua alboratzen duela. | Onespena 'Soilik baietz da baietz' legearen ardatzean mantentzeko eskatu dute zenbait eragilek. PSOEk legea aldatzeko proposamena egin du, eta PPrekin negoziatzen ari da, aste honetan onartzeko. Manifestu baten bidez, zenbait legelari eta kolektibok adierazi dute PSOEren proposamena ez dela eraginkorra izango, eta ones... | PSOEk proposatu duen zuzenketak, onespenari zentralitatea kendu, eta sexu erasoak gauzatzen diren moduari ematen dio garrantzia. Hori uste dute Kode penalean onespen sexualaren zentralitatea defendatzeko manifestua sinatu duten kolektibo eta legelari feministek. Hain zuzen, gaur eta bihar Espainiako Kongresuko batzorde... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226834/gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen-aldentze-agindua-haustea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, aldentze agindua haustea egotzita | Emakume batengandik urruntzeko agindua zuen, baina hari kaletik jarraitu eta irain eta mehatxu egiteagatik atzeman zuen Poliziak. | Gizon bat atxilotu dute Gasteizen, aldentze agindua haustea egotzita. Emakume batengandik urruntzeko agindua zuen, baina hari kaletik jarraitu eta irain eta mehatxu egiteagatik atzeman zuen Poliziak. | Gasteizko Udaltzaingoak 63 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo eguerdian Gasteizen, emakume batengandik aldentzeko agindua haustea egotzita. Legutioko Atean atxilotu zuten. Udaltzaingoak jakinarazi duenez, gizonak emakumearekin topo egin zuen kalean, eta, hari jarraitzeaz gain, iraindu eta mehatxatu egin zuen. Leku... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226835/txirrindulari-bat-hil-da-legution-auto-istripuz.htm | Gizartea | Txirrindulari bat hil da Legution, auto istripuz | Hildakoa 68 urteko gizonezko bat da, eta furgoneta batek harrapatu du | Txirrindulari bat hil da Legution, auto istripuz. Hildakoa 68 urteko gizonezko bat da, eta furgoneta batek harrapatu du | 68 urteko gizonezko bat bat hil da Legution (Araba) auto istripuz, antza denez furgoneta batek harrapatuta bizikletan zihoala. Ezbeharra eguerdian gertatu da, N-240 errepidean, Bilborako noranzkoan. Istripuaren berri izan bezain pronto, ertzainak, suhiltzaileak eta Osakidetzako zerbitzuak bertaratu dira, eta hantxe ber... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226836/otegi-etxebizitza-legeaz-bukatu-da-segurtasun-juridiko-falta.htm | Gizartea | Otegi, Etxebizitza Legeaz: «Bukatu da segurtasun juridiko falta» | EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren ustez, Etxebizitza Legea «tresna bat» izango da «beste motatako» etxebizitza politika egiteko. EAJk adierazi du «nahaspila juridikoa» sortuko duela legeak. | Otegi, Etxebizitza Legeaz: «Bukatu da segurtasun juridiko falta». EH Bilduko koordinatzaile nagusiaren ustez, Etxebizitza Legea «tresna bat» izango da «beste motatako» etxebizitza politika egiteko. EAJk adierazi du «nahaspila juridikoa» sortuko duela legeak. | Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiak —PSOE eta Unidas Podemos—, ERC Esquerra Republicana eta EH Bildu bat etorri ziren aurreko astean, Espainiako Diputatuen Kongresuan Etxebizitza Legea onartzeko. Harrabotsa izan da akordioaren protagonistetako bat. EAJk ez du lege hori babesteko asmorik: salatu du «nahaspila ju... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226837/2019-urteko-zinemira-saridun-txepe-lara-atxilotu-dute-madrilen.htm | Politika | 2019. urteko Zinemira saridun Txepe Lara atxilotu dute Madrilen | Arriya, Aupa Etxebeste! eta Zigortzaileak filmak ekoitzi ditu, beste 70 filmen artean. 75 urte ditu. | 2019. urteko Zinemira saridun Txepe Lara atxilotu dute Madrilen. Arriya, Aupa Etxebeste! eta Zigortzaileak filmak ekoitzi ditu, beste 70 filmen artean. 75 urte ditu. | Bideo bat sareetan bolo-bolo zabaldu da asteburuan. Horretan, Madrilgo udaltzain talde bat agertzen da, adineko gizon bat lurrera botatzen eta atxilotzen. Azken orduetan jakin da gizonezkoa Txepe Lara zinema ekoizlea dela, euskal zinemako film askoren bultzatzailea.
Larunbat arratsaldean atxilotu zuten Lara. Lekukoen ... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226838/gipuzkoako-foru-aldundiak-helegitea-jarri-dio-uliazpiko-sententziari.htm | Gizartea | Gipuzkoako Foru Aldundiak helegitea jarri dio Uliazpiko sententziari | EAEko Justizia Auzitegiaren arabera, legez kanpokoa da 34 langile publikori euskaraz jakitea eskatzea. Eider Mendozaren iritziz, «sententzia guztiz bidegabea da euskaldunen eskubideen ikuspegitik». | Gipuzkoako Foru Aldundiak helegitea jarri dio Uliazpiko sententziari. EAEko Justizia Auzitegiaren arabera, legez kanpokoa da 34 langile publikori euskaraz jakitea eskatzea. Eider Mendozaren iritziz, «sententzia guztiz bidegabea da euskaldunen eskubideen ikuspegitik». | Gipuzkoako Foru Aldundia ez dator bat EAEko Justizia Auzitegiak Uliazpi fundazioko hizkuntz eskakizunei buruz ebatzi zuen epaiarekin. Horregatik, sententzia plazaratu bezain pronto iragarri zuen moduan, helegitea jarri dio martxoaren hasieran emandako epaiari; haren arabera, legez kanpokoa da euskararen ezagutza aintza... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226839/sagarduiosakidetzaren-historiako-lanpostuen-egonkortze-handienaren-aurrean-gaude.htm | Gizartea | Sagardui: «Osakidetzaren historiako lanpostuen egonkortze handienaren aurrean gaude» | Osasun sailburuak adierazi duenez, kirurgien itxaron zerrenda 84 egunetik 66ra murriztu dute azken zortzi hileetan. Langile faltari heltzeko galdegin dio oposizioak. | Sagardui: «Osakidetzaren historiako lanpostuen egonkortze handienaren aurrean gaude». Osasun sailburuak adierazi duenez, kirurgien itxaron zerrenda 84 egunetik 66ra murriztu dute azken zortzi hileetan. Langile faltari heltzeko galdegin dio oposizioak. | Osakidetzaren 2023-2025 Plan Estrategikoa aurkeztu du Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak gaur Eusko Legebiltzarrean, Rosa Perez Osakidetzako zuzendari nagusiarekin eta Maribel Romo kalitate zuzendariordearekin batera. Sagarduiren ustez, «etorkizuneko Osakidetzaren» oinarriak ezartzeko balioko du. Os... |
2023-4-17 | https://www.berria.eus/albisteak/226840/erretreten-kapitulua-ixten-saiatu-eta-batasunerako-deia-egin-du-macronek.htm | Ekonomia | Erretreten kapitulua ixten saiatu, eta batasunerako deia egin du Macronek | Herritarren «haserrea» entzuten duela erran badu ere, erreforma beharrezkoa zela berretsi du. Hiru ardatz jarri ditu ondoko hilabeteetarako: lana, justizia eta aurrebideak. | Erretreten kapitulua ixten saiatu, eta batasunerako deia egin du Macronek. Herritarren «haserrea» entzuten duela erran badu ere, erreforma beharrezkoa zela berretsi du. Hiru ardatz jarri ditu ondoko hilabeteetarako: lana, justizia eta aurrebideak. | Erretreten erreforma gainditu, eta ondoko fasera pasa nahi du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak. Helburu horrekin egin du telebistako mintzaldia astelehen arratsalde honetan, azken hilabeteetako mugimendu soziala baretu, eta ondoko hilabeteetarako Frantziako Gobernuaren norabidea azaltzeko asmoarekin. Ordu berean... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226868/kamioi-gidari-bat-hil-da-ap-1ean-erriberabeitian-ibilgailua-amilduta.htm | Ekonomia | Kamioi gidari bat hil da AP-1ean, Erriberabeitian, ibilgailua amilduta | 02:15 aldera jazo da ezbeharra, Eibarrerako bidean. 24 orduan Araban hil den bigarren kamioi gidaria da. | Kamioi gidari bat hil da AP-1ean, Erriberabeitian, ibilgailua amilduta. 02:15 aldera jazo da ezbeharra, Eibarrerako bidean. 24 orduan Araban hil den bigarren kamioi gidaria da. | Kamioi gidari bat hil da ordu txikietan AP-1 autobidean, Erriberabeitia (Araba) parean, ibilgailua bidetik atera eta amildu ostean. 02:15 aldera jazo da istripua, Eibarrerako bidean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gidaria harrapatuta geratu da ibilgailuan; suhiltzaileak hura erreskatatzen saia... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226869/tanttaka-konpainia-eta-pascal-gaigne-saritu-dituzte-max-sarietan.htm | Kultura | Tanttaka konpainia eta Pascal Gaigne saritu dituzte Max sarietan | Antzerki taldeak produkzio lan onenaren saria jaso du Sexberdinak obragatik, eta musikariak, berriz, konposizio onenarena Kukai konpainiaren Eta orain zer? dantza ikuskizunagatik. | Tanttaka konpainia eta Pascal Gaigne saritu dituzte Max sarietan. Antzerki taldeak produkzio lan onenaren saria jaso du Sexberdinak obragatik, eta musikariak, berriz, konposizio onenarena Kukai konpainiaren Eta orain zer? dantza ikuskizunagatik. | Espainiako Max arte eszenikoetako sariak banatu dituzte bart Cadizen, eta hainbat euskal konpainiak eta antzerkigilek sari banarekin amaitu dute gaua. Tanttaka euskal konpainiak produkzio lan onenaren saria jaso du, Mireia Gabilondok zuzendutako Sexberdinak obragatik. Kepa Errastik eta Telmo Iruretak idatzitako obra ho... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226870/cameron-jordanek-esku-pilotan-jokatuz-amaitu-du-euskal-herriko-egonaldia.htm | Kirola | Cameron Jordanek esku pilotan jokatuz amaitu du Euskal Herriko egonaldia | Azken egunean Erik Jaka pilotariarekin eta Mikel Merino Realeko jokalariarekin elkartu da NFLko izarra. 'Game recognize game' saioa AEBetatik kanpo grabatzen duten lehen aldia da. | Cameron Jordanek esku pilotan jokatuz amaitu du Euskal Herriko egonaldia. Azken egunean Erik Jaka pilotariarekin eta Mikel Merino Realeko jokalariarekin elkartu da NFLko izarra. 'Game recognize game' saioa AEBetatik kanpo grabatzen duten lehen aldia da. | Larunbatean, Bilbon, futbola ikusten; igandean, Gasteizen, herri kirolak probatzen; eta atzo, Donostian, futbolean eta esku pilotan. Azken egunetan ez da aspertu Cameron Jordan futbol amerikarreko jokalaria. NFL Network katerako Game recognize game saioaren atal bat grabatzen izan da Euskal Herrian, eta bertako hainbat... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226871/abdel-fatah-al-burhan-ibilbide-luzeko-militarra.htm | Abdel Fatah al-Burhan, ibilbide luzeko militarra | Abdel Fatah al-Burhan, ibilbide luzeko militarra. | Hauteskunderik irabazi ez duen arren, Abdel Fatah al-Burhan izan da hainbat urtez Sudango buruzagia. Ibilbide luzeko militarra da. Darfurgo gerran hasi zuen goranzko bidea —Omar al-Baxir orduko presidenteak ez bezala, Al-Burhanek ez zuen Nazioarteko Zigor Auzitegiaren aurrean erantzun behar izan gerra krimenengatik—, e... | ||
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226872/mohamed-hamdan-dagalo-darfurgo-gerran-hazitakoa.htm | Mohamed Hamdan Dagalo, Darfurgo gerran hazitakoa | Mohamed Hamdan Dagalo, Darfurgo gerran hazitakoa. | Sudango gizonik boteretsuenetako bat da Mohamed Hamdan Dagalo, baita aberatsenetako bat ere. Gamelu saltzailea zen Darfurgo gerra hasi zenean, eta, haren ingurukoek diotenez, miliziek familiako 60 kide hil eta jabetzak lapurtu zizkiotenean hartu zituen armak lehen aldiz. Yanyauid deituriko miliziekin bat egin zuen, ara... | ||
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226873/asensiok-kritikatu-egin-du-uliazpiko-epaiari-helegitea-jarri-izana.htm | Gizartea | Asensiok kritikatu egin du Uliazpiko epaiari helegitea jarri izana | Haren ustez, epaiak ez ditu zalantzan jartzen hizkuntza eskubideak, eta jokoan dagoena «enplegurako eskubidea» da | Asensiok kritikatu egin du Uliazpiko epaiari helegitea jarri izana. Haren ustez, epaiak ez ditu zalantzan jartzen hizkuntza eskubideak, eta jokoan dagoena «enplegurako eskubidea» da | Duela bi hilabete inguru, EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi zuen legez kanpokoa dela euskararen ezagutza aintzat hartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko Uliazpi fundazioan 34 lanpostu betetzeko oposizioan. Epaiak kontrako erreakzio ugari eragin zituen, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak erabaki zuen horren kontrak... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226874/etxegabe-bat-hilik-aurkitu-dute-irunean.htm | Gizartea | Etxegabe bat hilik aurkitu dute Iruñean | Arrotxapea auzoko Plazaolako tunelaren barruan aurkitu dute hilik. Hirugarrena da aurten Euskal Herrian. | Etxegabe bat hilik aurkitu dute Iruñean. Arrotxapea auzoko Plazaolako tunelaren barruan aurkitu dute hilik. Hirugarrena da aurten Euskal Herrian. | Iruñeko Arrotxapea auzoko Plazaolako tunelean hilik aurkitu zuten gizon bat atzo; han egiten zuen lo sarritan. 44 urte zituen. Gorpua Nafarroako Auzitegi Medikuntza eta Auzitegi Zientzien Institutura eraman dute; medikuen lehen azterketen arabera, berezko heriotza izan da. Gipuzkoako biribilgunearen azpian topatu zuten... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226875/gizon-bat-atxilotu-dute-iruntildeean-taberna-bateko-komunean-emakume-bat-bortxatzea-leporatuta.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Iruñean, taberna bateko komunean emakume bat bortxatzea leporatuta | Gizonari deklarazioa hartu ondoren, epaileak behin-behinean aske utzi du, eta emakumearengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dio. | Gizon bat atxilotu dute Iruñean, taberna bateko komunean emakume bat bortxatzea leporatuta. Gizonari deklarazioa hartu ondoren, epaileak behin-behinean aske utzi du, eta emakumearengana ez hurbiltzeko agindua ezarri dio. | Iruñeko Udaltzaingoak 50 urteko gizon bat atxilotu zuen igande gauean, Sanduzelai auzoko taberna bateko komunetan emakume bat bortxatzea egotzita. Epailearen aurrean deklaratu ondoren, hark behin-behinean aske utzi du gizona, eta emakumearengandik gutxienez 500 metro urruntzeko agindu dio.
Iruñeko Juaristi doktorearen... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226876/aireko-kutsadurak-osasunean-askotariko-kalteak-eragin-ditzakeela-ondorioztatu-dute.htm | Mundua | Aireko kutsadurak osasunean askotariko kalteak eragin ditzakeela ondorioztatu dute | Txosten baten arabera, eragina izan dezake fetuaren garapenean edo dementzia kasuetan. | Aireko kutsadurak osasunean askotariko kalteak eragin ditzakeela ondorioztatu dute. Txosten baten arabera, eragina izan dezake fetuaren garapenean edo dementzia kasuetan. | Londresko Imperial Collegeko ikerketa talde batek azken hamar urteetan aireko kutsaduraren inguruan egindako ikerketa zientifikoak aztertu ditu txosten batean, eta emaitza argia bezain larria da: aireko kutsadurak askotariko kalteak eragin ditzake osasunean. Esaterako, eragina izan dezake fetuaren garapenean, gaitasun ... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226877/ikusgunek-eta-ochk-lgtbifobiaren-kontra-lan-egiteko-akordioa-sinatu-dute.htm | Gizartea | Ikusgunek eta OCHk LGTBIfobiaren kontra lan egiteko akordioa sinatu dute | Datorren ekainaren 2an, 3an eta 4an LGTBIfobiaren aurkako Behatokien Nazioarteko II. Topaketak eginen dituzte, Bartzelonan. | Ikusgunek eta OCHk LGTBIfobiaren kontra lan egiteko akordioa sinatu dute. Datorren ekainaren 2an, 3an eta 4an LGTBIfobiaren aurkako Behatokien Nazioarteko II. Topaketak eginen dituzte, Bartzelonan. | «Legegintzaldiak aurrera doaz, baina LGTBIfobiak aurrera jarraitzen du», adierazi du Eugeni Rodriguez Homofobiaren Aurkako Kataluniako Behatokiko (OCH) presidenteak. Behatoki horrek eta Ikusgunek agerraldia egin dute gaur Gasteizen, eta LGTBIfobiaren aurka elkarlanean jarraitzeko akordio bat sinatu dute. Dokumentu horr... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226878/sudango-armadak-eta-paramilitarrek-adostutako-menia-ez-dute-bete.htm | Mundua | Sudango armadak eta paramilitarrek adostutako menia ez dute bete | Aurrez, bi aldeek 24 orduko su etena hitzartu dute, AEBetako Estatu idazkariarekin batera, baina tiroketak eta bonbardaketak izaten ari dira Khartumen. Borrokak hasi zirenetik 185 pertsona hil dituzte, gehienak zibilak. | Sudango armadak eta paramilitarrek adostutako menia ez dute bete. Aurrez, bi aldeek 24 orduko su etena hitzartu dute, AEBetako Estatu idazkariarekin batera, baina tiroketak eta bonbardaketak izaten ari dira Khartumen. Borrokak hasi zirenetik 185 pertsona hil dituzte, gehienak zibilak. | RSF Azkar Laguntzeko Indarrak eta Sudango armadak 24 orduko menia adostu dute gaur eguerdian, zibilentzako «pasabide seguruak» bermatzeko; 18:00etan zen indarrean sartzekoa, baina minutu gutxi batzuk besterik ez du iraun. Al-Jazeera eta BBC telebista kateek jasotako zenbait lekukoren arabera, bonbardaketak eta tiroketa... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226879/gipuzkoako-ostalaritzan-hitzarmen-berria-adostu-dute-elak-eta-patronalak-eta-soldata-12-igotzea-hitzartu-2023rako.htm | Ekonomia | Gipuzkoako ostalaritzan hitzarmen berria adostu dute ELAk eta patronalak, eta soldata %12 igotzea hitzartu 2023rako | Bost langile baino gehiagoko enpresek fitxaketa sistema bat ezarri beharko dute, «lanaldiaren abusua» eragozteko. 2026ra arte egongo da indarrean 17.000 langileri eragingo dien hitzarmena. | Gipuzkoako ostalaritzan hitzarmen berria adostu dute ELAk eta patronalak, eta soldata %12 igotzea hitzartu 2023rako. Bost langile baino gehiagoko enpresek fitxaketa sistema bat ezarri beharko dute, «lanaldiaren abusua» eragozteko. 2026ra arte egongo da indarrean 17.000 langileri eragingo dien hitzarmena. | ELA sindikatuak eta Gipuzkoako ostalaritza patronalak —AEHG Gipuzkoako Ostalaritza Enpresen Elkartea— adostasun bat lortu dute lurraldeko hitzarmena berritzeko, eta, aldaketarik izan ezean, ostiralean sinatuko dute akordioa. 17.000 langileri eragingo die hitzarmen berriak, eta 2023an soldatak %12 handitzea adostu dute ... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226880/enbak-todo-todo-katea-salatu-du-esnea-ekoizpen-kostuen-azpitik-saltzeagatik.htm | Ekonomia | ENBAk Todo Todo katea salatu du, esnea ekoizpen kostuen azpitik saltzeagatik | Sindikatuak jakinarazi duenez, Euskal Herria markako litro esnea 0,59 euroan saltzen ari da. | ENBAk Todo Todo katea salatu du, esnea ekoizpen kostuen azpitik saltzeagatik. Sindikatuak jakinarazi duenez, Euskal Herria markako litro esnea 0,59 euroan saltzen ari da. | ENBA sindikatuak Todo Todo banaketa katea salatu du, Elikadura Katearen Legea ez betetzeagatik. Jakinarazi duenez, esnea ekoizpen kostuen azpitik saltzen ari da; zehazki, Euskal Herria markako litro esnea, 0,59 euroan.
Ohar batean, ENBAk azaldu du esne marka horren 2x1 eskaintza berezi bat ari dela egiten banaketa kat... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226881/pablo-ibarren-abokatua-jasotako-babesagatik-ez-balitz-pablo-exekutatuta-legoke.htm | Gizartea | Pablo Ibarren abokatua: «Jasotako babesagatik ez balitz, Pablo exekutatuta legoke» | Joe Nascimento abokatuak «benetako esperantza» dauka apelazio berriak epaiketa berriz egitea ekarriko duela, absoluzioa lortzeko helburuarekin. Ibarrek kartzelan dirau 1994tik. | Pablo Ibarren abokatua: «Jasotako babesagatik ez balitz, Pablo exekutatuta legoke». Joe Nascimento abokatuak «benetako esperantza» dauka apelazio berriak epaiketa berriz egitea ekarriko duela, absoluzioa lortzeko helburuarekin. Ibarrek kartzelan dirau 1994tik. | Euskal Herrira etorri da Joe Nascimento Pablo Ibarren abokatua. Atzo prentsaurrekoa eman zuen Donostian, Kriminologia eta Zuzenbideko ikasleei hitzaldi bat eman aurretik, eta gaur Eusko Legebiltzarrean azaldu ditu kasuaren nondik norakoak. Bakartxo Tejeria legebiltzarreko lehendakariak hartu ditu goizean: Candido Ibar,... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226882/psoek-pprekin-adostu-du-lsquosoilik-baietz-da-baietzrsquo-legearen-erreforma.htm | Gizartea | PSOEk PPrekin adostu du ‘soilik baietz da baietz’ legearen erreforma | EAJk ere babestu du sozialisten testua; EH Bilduk, ordea, kontra bozkatu du. Ezustekorik ezean, etzi onartuko dute aldaketa Espainiako Kongresuko osoko bilkuran: bortizkeriaren eta larderiaren baldintzak berreskuratuko dituzte, sexu erasoen zigorrak handitzeko. | PSOEk PPrekin adostu du ‘soilik baietz da baietz’ legearen erreforma. EAJk ere babestu du sozialisten testua; EH Bilduk, ordea, kontra bozkatu du. Ezustekorik ezean, etzi onartuko dute aldaketa Espainiako Kongresuko osoko bilkuran: bortizkeriaren eta larderiaren baldintzak berreskuratuko dituzte, sexu erasoen zigorrak ... | Espainiako Kongresuko Justizia Batzordeak onartu egin du soilik baietz da baietz legea aldatzeko irizpena, eta, hortaz, erreforma etzi eztabaidatuko dute osoko bilkuran. Funtsean, PSOEk otsailean aurkeztutako lege proposamenak egingo du aurrera: kondena murrizketak saihesteko asmoz, sexu erasoen zigor tarteak zabalduko... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226883/tunisiako-oposizioko-alderdi-nagusiaren-buruzagia-atxilotu-dute.htm | Mundua | Tunisiako oposizioko alderdi nagusiaren buruzagia atxilotu dute | Ennahdak «bilakaera oso arriskutsutzat» jo du Ghannutxi atxilo eraman izana, eta hura berehala askatzeko exijitu du; gerora jakin da ospitaleratu egin dutela. Gobernuak debekatu egin ditu indar horren eta presidentearen kontrako FSN koalizioaren bilerak. | Tunisiako oposizioko alderdi nagusiaren buruzagia atxilotu dute. Ennahdak «bilakaera oso arriskutsutzat» jo du Ghannutxi atxilo eraman izana, eta hura berehala askatzeko exijitu du; gerora jakin da ospitaleratu egin dutela. Gobernuak debekatu egin ditu indar horren eta presidentearen kontrako FSN koalizioaren bilerak. | Tunisiako Poliziak Ratxed Ghannutxi atxilotu zuen atzo gauean, Ennahda alderdi islamistaren buruzagi eta parlamentuko presidente ohia. Haren etxean izan ziren, eta miatu egin zuten; gerora, El-Auinako atxilotze zentrora eraman zuten, han galdekatzeko, baina Ennahdak gaur esan du ez dakitela non dagoen. Gerora, alderdi ... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226884/elebiduneko-ikasleek-ere-brebeta-euskaraz-pasatzeko-eskubidea-izatea-eskatu-dute.htm | Gizartea | Elebiduneko ikasleek ere brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea izatea eskatu dute | Gutuna idatzi diote hainbat eragilek Pad Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroari. Kezka agertu dute sail elebidunaren egoerari buruz. | Elebiduneko ikasleek ere brebeta euskaraz pasatzeko eskubidea izatea eskatu dute. Gutuna idatzi diote hainbat eragilek Pad Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroari. Kezka agertu dute sail elebidunaren egoerari buruz. | Biga Bai, Euskal Haziak eta Euskara Geroan elkarteek gutuna idatzi diote Pap Ndiaye Frantziako Hezkuntza ministroari, sail elebiduneko ikasleek ere brebetako zientzietako proba euskaraz pasatzeko eskubidea izan dezaten. Urteetako mobilizazio gogorraren ondotik, orain dela hilabete onartu zien eskubide hori Seaskako ika... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226885/euskaltelek-joera-aldatu-du-eta-hazkundea-espero-du-aurtengo-ekitaldirako.htm | Ekonomia | Euskaltelek joera aldatu du, eta hazkundea espero du aurtengo ekitaldirako | Arduradunen arabera, inoizko bezero kopururik handiena du, eta azken hilabeteetako negozio datu onek baikortasuna zabaldu dute. | Euskaltelek joera aldatu du, eta hazkundea espero du aurtengo ekitaldirako. Arduradunen arabera, inoizko bezero kopururik handiena du, eta azken hilabeteetako negozio datu onek baikortasuna zabaldu dute. | Baikortasun zantzuak Euskaltelera itzuli dira, eta azken urteetan komunikazio zerbitzuengatik izandako diru sarreren jaitsieran hasi da joera aldaketa sumatzen. Iazko azken hilabeteetan hasi zuen goranzko bidea, eta aurtengoaren hasieran areagotu egin da: «Oso zuhurrak gara, baina aurtengo lehen hiruhilekoa nik hemen 2... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226886/baterajotze-berri-bat-eginen-dute-urrian-usurbilen.htm | Gizartea | Baterajotze berri bat eginen dute urrian, Usurbilen | Euskal Herriko Neska* Gazteek adierazi dute jardunaldiak eginen dituztela beren «potentzialtasuna artikulatu, norabidetu eta nola kristalizatu erabakitzeko» | Baterajotze berri bat eginen dute urrian, Usurbilen. Euskal Herriko Neska* Gazteek adierazi dute jardunaldiak eginen dituztela beren «potentzialtasuna artikulatu, norabidetu eta nola kristalizatu erabakitzeko» | «Neska gazteok sistema hau iraultzeko antolatuta gaudela ozen esatera gatoz». Horrela eman diote hasiera Euskal Herriko Neska* Gazteek Usurbilen (Gipuzkoa) egin duten agerraldiari. Azaldu dute deitua duten greba feminista orokorraren bidez exijitu nahi dutela «zaintza eskubidea izatea eta lan horren gaineko erabaki gai... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226887/laquoetxegabe-bat-kalean-hil-da-eta-jendeak-normaltzat-jo-du-gogoeta-falta-daraquo.htm | Gizartea | «Etxegabe bat kalean hil da, eta jendeak normaltzat jo du; gogoeta falta da» | Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataformak «konpromisoa» eskatu die erakunde eta alderdi politikoei, «ahulenen egoera hobetzeko». | «Etxegabe bat kalean hil da, eta jendeak normaltzat jo du; gogoeta falta da». Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataformak «konpromisoa» eskatu die erakunde eta alderdi politikoei, «ahulenen egoera hobetzeko». | Nafarroako gobernuz kanpoko erakunde eta gizarte eragile nagusiak biltzen ditu Gizarte Erakundeen Plataformak, eta «konpromisoa» eskatu die talde politikoei, hauteskundeen ostean hasiko den legealdian «politika publikoak gara ditzaten ahulenen egoera hobetzeko eta gizarte desberdintasunak ezabatzeko». Konpromiso horiek... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226888/putinek-tropak-bisitatu-ditu-khersonen-eta-luhansken.htm | Mundua | Putinek tropak bisitatu ditu Khersonen eta Luhansken | Kremlineko buruak informazioa trukatu du militarrekin. Ukrainako Gobernuak, berriz, «hilketa masiboak» egindako lurretara joan izana leporatu dio. | Putinek tropak bisitatu ditu Khersonen eta Luhansken. Kremlineko buruak informazioa trukatu du militarrekin. Ukrainako Gobernuak, berriz, «hilketa masiboak» egindako lurretara joan izana leporatu dio. | Vladimir Putin Errusiako presidenteak bere herrialdeko armadaren tropak bisitatu ditu Ukrainako Kherson eta Luhansk eskualdeetan. Kremlinek ohar baten bidez jakinarazi duenez, buruzagitza militarraren bilera batean parte hartu du Khersonen, eta Guardia Nazionalaren kuartel batean egon da Luhansken. Ez dute zehaztu bisi... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226889/karbono-dioxidoaren-isuriak-murrizteko-neurri-sorta-bat-onartu-du-europako-parlamentuak.htm | Ekonomia | Karbono dioxidoaren isuriak murrizteko neurri sorta bat onartu du Europako Parlamentuak | Eurodiputatuek gaur goizean bozkatu dute Fit for 55 delako lege proiektua. 2030erako CO2 isuriak %62 murriztea da helburua. Estatu kideek bozkatzea falta da araudia behin betiko onartzeko. | Karbono dioxidoaren isuriak murrizteko neurri sorta bat onartu du Europako Parlamentuak. Eurodiputatuek gaur goizean bozkatu dute Fit for 55 delako lege proiektua. 2030erako CO2 isuriak %62 murriztea da helburua. Estatu kideek bozkatzea falta da araudia behin betiko onartzeko. | Karbono isuriak murriztea helburu hartuta, pauso bat egin du aurrera EB Europako Batasunak. Izan ere, europarlamentuan bozketa egin dute gaur, ETS Isurien Salerosketa Plana eta CBAM Karbonoaren Mugak Doitzeko Mekanismoa erreformak onartzeko, eta baiezkoa gailendu da. Bi egitasmo horien helburua zera da: 2005eko datueki... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226890/zeledon-emakume-bat-izateari-atea-ireki-dio-neska-eta-blusen-elkarteak.htm | Bizigiro | Zeledon emakume bat izateari atea ireki dio Neska eta Blusen Elkarteak | Blusa eta Nesken Elkarteak aho batez onartu du hurrengo Zeledon aukeratzeko prozesua. Halaber, Zeledon izateko epeari bost urteko muga jartzea erabaki dute kuadrillek. | Zeledon emakume bat izateari atea ireki dio Neska eta Blusen Elkarteak. Blusa eta Nesken Elkarteak aho batez onartu du hurrengo Zeledon aukeratzeko prozesua. Halaber, Zeledon izateko epeari bost urteko muga jartzea erabaki dute kuadrillek. | Laster iritsiko da Zeledonen erreleboa emateko ordua. 2023an, Gorka Ortiz de Urbina azken aldiz izango da Zeledon, eta, ondoren, 2024. urterako lekukoa lagako dio hurrengoari. Astelehen honetan, apirilaren 17an, Gasteizko Blusen eta Nesken Elkarteak aho batez onartu du hurrengo Zeledon aukeratzeko kontuan izan beharko ... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226891/inoiz-behaturiko-galaxia-nanorik-urrunena-aurkitu-du-zientzialari-talde-batek-ehuko-irakasle-bat-tartean.htm | Bizigiro | Inoiz behaturiko galaxia nanorik urrunena aurkitu du zientzialari talde batek, EHUko irakasle bat tartean | «Kasualitatez» egin dute aurkikuntza, James Webb Space teleskopioaren bitartez. | Inoiz behaturiko galaxia nanorik urrunena aurkitu du zientzialari talde batek, EHUko irakasle bat tartean. «Kasualitatez» egin dute aurkikuntza, James Webb Space teleskopioaren bitartez. | Albisteak ematen jarraitzen du Tom Broadhurst Euskal Herriko Unibertsitateko eta Donostia International Physics Centerreko irakasleak. Azaroan zabaldu zen zientzialaria partaide duen nazioarteko talde batek unibertso urruneko supernoba baten hiru irudi lortu zituela. Orain, berriz, inoiz hautemandako galaxia nanorik ur... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226892/pablo-ferrandez-biolontxelo-jotzaileak-irekiko-du-kursaaleko-kontzertu-zikloa-donostiako-84-musika-hamabostaldian.htm | Kultura | Pablo Ferrandez biolontxelo jotzaileak irekiko du Kursaaleko kontzertu zikloa Donostiako 84. Musika Hamabostaldian | Abuztuaren 3tik irailaren 1era, 70 emanalditik gora izango dira jaialdian. Besteak beste, Mahlerren 8. sinfoniak Kursaaleko oholtzan 400 musikari bilduko dituela iragarri dute, baita Stravinskiren oratorio erdi-eszenaratu baten bertsio berri bat aurkeztuko dutela ere. | Pablo Ferrandez biolontxelo jotzaileak irekiko du Kursaaleko kontzertu zikloa Donostiako 84. Musika Hamabostaldian. Abuztuaren 3tik irailaren 1era, 70 emanalditik gora izango dira jaialdian. Besteak beste, Mahlerren 8. sinfoniak Kursaaleko oholtzan 400 musikari bilduko dituela iragarri dute, baita Stravinskiren oratori... | Orain dela aste batzuk aurkeztu zuen Donostiako Musika Hamabostaldiak bere 84. aldiaren kartela, Txomin Badiola artistak sortutakoa. Orain, berriz, aurtengo egitarauaren hainbat xehetasun aurreratu ditu. Abuztuaren 3tik irailaren 1era bitarte, Donostiako hainbat aretotan musika «eskaintza zabala eta askotarikoa» izango... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226893/hazia-zen-hasieran.htm | Iritzia | Hazia zen hasieran | Hazia zen hasieran. | Jose Maria Arizmendiarrieta, Arrasateko kooperatibismoaren sortzailea eta sustatzailea, 1915.eko apirilaren 22an jaio zen, Markina-Xemeingo Barinaga auzoan. Elkarlanaren zentzuz eta pentsuz, Arrasaten sortuko zituen hazirik ederrenak, geroan Euskal Herri osoan eta munduan zehar ere erakusgarri eta ezagun egingo zirenak... | |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226894/euro-7-bi-urtez-atzeratu-dadila-eskatu-dio-txibitek-europako-batzordeari.htm | Ekonomia | Euro 7 bi urtez atzeratu dadila eskatu dio Txibitek Europako Batzordeari | Enpleguan izan dezakeen ondorioez ohartarazi dio Mark Nicklas Europako Batzordeko Mugikortasun unitateko buruari, eta «nahiko baikor» atera da bileratik | Euro 7 bi urtez atzeratu dadila eskatu dio Txibitek Europako Batzordeari. Enpleguan izan dezakeen ondorioez ohartarazi dio Mark Nicklas Europako Batzordeko Mugikortasun unitateko buruari, eta «nahiko baikor» atera da bileratik | Konbustioko autoen emisio irizpideak gogortuko dituen Euro 7 araua 2025ean sartuko da indarrean. Auto elektrikoen produkzioranzko moldaketaren erdian harrapatuko du auto industria, eta hark azken hilabeteetan araua atzeratu dadila eskatu dio Bruselari. Ahots bat gehiago batu zaio: Maria Txibite Nafarroako Gobernuko leh... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226895/sudanen-gertatzen-ari-dena-ulertzeko-gakoak.htm | Mundua | Sudanen gertatzen ari dena ulertzeko gakoak | Urteetan elkarlanean aritu diren bi indarrak, armada eta paramilitarrak, elkarren aurka ari dira orain. Baina bien arteko ezinikusia ez da oraingoa: Omar al-Baxir presidente zela hasi zen. | Sudanen gertatzen ari dena ulertzeko gakoak. Urteetan elkarlanean aritu diren bi indarrak, armada eta paramilitarrak, elkarren aurka ari dira orain. Baina bien arteko ezinikusia ez da oraingoa: Omar al-Baxir presidente zela hasi zen. | Boterea eskuratzeko lehia dago Sudango armadaren eta paramilitarren arteko borroken atzean. Baina zergatik piztu da orain duela gutxi arte aliantza sendoa zirudiena? Hemen gako batzuk.
Nondik dator ezinikusia?
2013an, Omar al-Baxir presidenteak talde paramilitar bilakatu zuen RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde armat... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226896/eusko-jaurlaritzak-helegitea-ipiniko-dio-eskola-garraioko-enpresa-baten-euskara-eskakizunen-aurkako-epaiari.htm | Gizartea | Eusko Jaurlaritzak helegitea ipiniko dio eskola garraioko enpresa baten euskara eskakizunen aurkako epaiari | Garraio enpresako buruei ez zitzaien egokia iruditu langileei euskaraz aritzeko maila egokia eskatu izana administrazioarekin euskaraz egin ahal izateko.. | Eusko Jaurlaritzak helegitea ipiniko dio eskola garraioko enpresa baten euskara eskakizunen aurkako epaiari. Garraio enpresako buruei ez zitzaien egokia iruditu langileei euskaraz aritzeko maila egokia eskatu izana administrazioarekin euskaraz egin ahal izateko.. | EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak otsailean emandako epai batean ebatzi zuen Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskola garraioarekin lotutako kontratazio baterako jarritako hizkuntza klausulak ez zirela egokiak. Gaur, Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez, helegitea jartzeko asmoa dute.
Kontrat... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226897/pse-eek-dio-giltza-duela-gipuzkoan-eta-bilduren-kaosa-ez-dela-itzuliko.htm | Politika | PSE-EEk dio «giltza» duela Gipuzkoan, eta «Bilduren kaosa» ez dela itzuliko | Gipuzkoako ahaldungai nagusiek beren programen ildo nagusiak aletu dituzte Deustuko Unibertsitateak antolatutako eztabaida batean. Ongizateari eusteko «ekonomia sustatzearen garrantzia» azpimarratu du EAJko hautagai Eider Mendozak, eta «fiskalitate justu batekin» erronkei «aurrea hartzeko beharraz» aritu da Maddalen Ir... | PSE-EEk dio «giltza» duela Gipuzkoan, eta «Bilduren kaosa» ez dela itzuliko. Gipuzkoako ahaldungai nagusiek beren programen ildo nagusiak aletu dituzte Deustuko Unibertsitateak antolatutako eztabaida batean. Ongizateari eusteko «ekonomia sustatzearen garrantzia» azpimarratu du EAJko hautagai Eider Mendozak, eta «fiskal... | Gipuzkoako bost ahaldungai nagusiak ia euskara hutsean aritu dira Deustuko Unibertsitateak Donostian duen egoitzan egindako eztabaidan. Felix Arrieta unibertsitateko Zientzia Politikoetako doktoreak gidaturik, eta hauteskunde giro betean, ikasle batek gaztelaniaz egindako galdera bati erantzun dio ekitaldi hondarrean J... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226898/etxebizitza-legea-behin-betiko-onartu-arte-itxarongo-du-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Etxebizitza Legea behin betiko onartu arte itxarongo du Jaurlaritzak | Etxebizitza Legeak eskumenak errespetatzen ditu, Itxasoren arabera. ELAren ustez, etxebizitza «negozio bat» izatearen alde dago EAJ. | Etxebizitza Legea behin betiko onartu arte itxarongo du Jaurlaritzak. Etxebizitza Legeak eskumenak errespetatzen ditu, Itxasoren arabera. ELAren ustez, etxebizitza «negozio bat» izatearen alde dago EAJ. | Eusko Jaurlaritzak ez du iritzirik eman nahi izan Espainiako Gobernua osatzen duten alderdiek —PSOEk eta Unidas Podemosek—, ERC Esquerra Republicanak eta EH Bilduk berriki adostu duten Etxebizitza Legeaz. Denbora eskatu du gaur Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak: «Gobernu moduan itxaron egin behar dugu... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226899/jaurlaritzak-ez-du-helegiterik-jarriko-arabako-mahastien-debekuaren-aurka.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak ez du helegiterik jarriko Arabako Mahastien debekuaren aurka | Sor-marka horretako ardoa merkaturatzea eten du EAEko Auzitegi Nagusiak, Errioxa markakoei kalte egingo liekeelako. Bruselaren erabakian zain gelditzea erabaki du gobernuak. | Jaurlaritzak ez du helegiterik jarriko Arabako Mahastien debekuaren aurka. Sor-marka horretako ardoa merkaturatzea eten du EAEko Auzitegi Nagusiak, Errioxa markakoei kalte egingo liekeelako. Bruselaren erabakian zain gelditzea erabaki du gobernuak. | Eusko Jaurlaritzak ez du helegiterik aurkeztuko Arabako Mahastiak sor markaren komertzializazioa eten duen EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren kontra, eta «Europako Batasunak zer erabakitzen duen zain» geratuko da, Bingen Zupiria bozeramaileak azaldu duenez.
Jaurlaritzak iragan urrian baimendu zuen ABRA Arabako Errioxa... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226900/badon-opera-garaikidea-izango-da-korrika-kulturalaren-ekitaldi-nagusia-azarotik-aurrera.htm | Kultura | 'Badon*' opera garaikidea izango da Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia azarotik aurrera | Egitasmoa Korrika-AEK kultur sorkuntzarako lehenengo bekaren irabazlea izan zen. Azaroan estreinatuko dute, eta 2024ko Korrika amaitu bitartean hainbat emanaldi eskainiko dituzte | 'Badon*' opera garaikidea izango da Korrika Kulturalaren ekitaldi nagusia azarotik aurrera. Egitasmoa Korrika-AEK kultur sorkuntzarako lehenengo bekaren irabazlea izan zen. Azaroan estreinatuko dute, eta 2024ko Korrika amaitu bitartean hainbat emanaldi eskainiko dituzte | Korrikak eta AEK-k antolatutako bekaren epaimahaiak Badon* proiektua aukeratu zuen, joan den urteko maiatzean, bekara aurkeztutako hamahiru egitasmoen artean, eta, orduko hartan, proiektuaren bozeramaile Ines Osinagak eta Olatz Salvadorrek azaldu zuten egitasmo kolektibo eta korala izango zela, eta ikuskizun bat presta... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226901/nafarroan-eta-zuberoan-ibiltzen-den-claverina-hartza-kumeekin-ikustea-espero-dute-aurten.htm | Gizartea | Nafarroan eta Zuberoan ibiltzen den Claverina hartza kumeekin ikustea espero dute aurten | Pirinioetako hartz populazioa «erritmo onean» ugaltzen ari da. Azken zenbaketaren arabera, 76 hartz atera ziren hibernaziotik 2022an, 35 ar eta 39 eme, eta zehaztu ezin izan dituzten beste bi. | Nafarroan eta Zuberoan ibiltzen den Claverina hartza kumeekin ikustea espero dute aurten. Pirinioetako hartz populazioa «erritmo onean» ugaltzen ari da. Azken zenbaketaren arabera, 76 hartz atera ziren hibernaziotik 2022an, 35 ar eta 39 eme, eta zehaztu ezin izan dituzten beste bi. | Apirilaren 5ean argitaratu zuen Pirinioetako hartz arrearen inguruko txostena Frantziako Bioaniztasunaren Bulegoak. Horretan 2022. urteari dagozkion datuak argitaratu dituzte, eta, ondorioztatu dutenez, «aurreko urteetan baino gutxiago garatu bada ere, populazioa erritmo onean garatzen jarraitzen du». Besteak beste, Na... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226902/joseba-arregi-berriz-espetxeratu-dute-hirugarren-gradua-behin-behinean-eten-ondotik.htm | Politika | Joseba Arregi berriz espetxeratu dute, hirugarren gradua behin-behinean eten ondotik | Fiskalak gradu progresioari jarritako errekurtsoa ebatzi arte eten diote gradu aldaketa. Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) itzuli behar izan du, bigarren graduan. | Joseba Arregi berriz espetxeratu dute, hirugarren gradua behin-behinean eten ondotik. Fiskalak gradu progresioari jarritako errekurtsoa ebatzi arte eten diote gradu aldaketa. Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) itzuli behar izan du, bigarren graduan. | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Joseba Arregi Oñatiko (Gipuzkoa) presoak Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) itzuli behar izan du gaur, bigarren graduan, haren gradu aldaketari fiskalak jarritako errekurtsoaz Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak erabakia hartu bitartean. Kartzelara bueltatzen den bigarren ... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226903/konstituzionalak-ebatzi-du-madrilek-ez-duela-nahitaez-finkatu-behar-gaztelerazko-ikastordu-kopurua.htm | Gizartea | Konstituzionalak ebatzi du Madrilek ez duela nahitaez finkatu behar gaztelerazko ikastordu kopurua | Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 'Zelaa legea' babestu du. Ikasleak sexuka banatzen dituzten ikastetxeei buruz esan du hezkuntza eredu guztiek ez daukatela laguntza jaso beharrik. | Konstituzionalak ebatzi du Madrilek ez duela nahitaez finkatu behar gaztelerazko ikastordu kopurua. Espainiako Auzitegi Konstituzionalak 'Zelaa legea' babestu du. Ikasleak sexuka banatzen dituzten ikastetxeei buruz esan du hezkuntza eredu guztiek ez daukatela laguntza jaso beharrik. | Espainiako Auzitegi Konstituzionaleko osoko bilkurak onartu egin du Espainiako Hezkuntza Legea osorik onartzen duen epaia. Hizkuntzei dagokienean, jaso dute Espainiako Konstituzioak ez duela esaten «estatuak» ezinbestean ezarri behar duela gaztelera zein ehunekotan erabili behar den hezkuntza sisteman, baizik eta «hizk... |
2023-4-18 | https://www.berria.eus/albisteak/226904/espejoren-teniente-jeneral-izendapena-babestu-du-grande-marlaskak.htm | Politika | Espejoren teniente jeneral izendapena babestu du Grande-Marlaskak | Geroa Baik eta EAJk Mikel Zabalzaren familia «berriro biktimizatzea» leporatu dio Barne ministroari. | Espejoren teniente jeneral izendapena babestu du Grande-Marlaskak. Geroa Baik eta EAJk Mikel Zabalzaren familia «berriro biktimizatzea» leporatu dio Barne ministroari. | EAJk eta Geroa Baik Espainiako Senatuko kontrol saioa baliatu dute Fernando Grande-Marlaskari aurpegiratzeko Arturo Espejo Guardia Zibilaren teniente jeneral eta Sostengu Agintaritzako buru izendatu izana: «Torturatzaile bat saritu duzue». Grande-Marlaskak, ordea, Barne Ministerioaren jarrera babestu du, esanez Espejo ... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226929/euskal-herriko-zentral-eolikorik-handienetakoa-egin-nahi-dute-goizueta-eta-hernani-artean.htm | Gizartea | Euskal Herriko zentral eolikorik handienetakoa egin nahi dute Goizueta eta Hernani artean | Sustrai Erakuntzaren arabera, proiektua enpresa pribatu batena da, eta Madrilen ari dira tramitatzen. BERRIAk jakin duenez, gauzatuko balitz, Euskal Herrian egindako zentral eolikorik handienetako bat litzateke, 100 megawatt inguruko potentziako proiektu bat baita. | Euskal Herriko zentral eolikorik handienetakoa egin nahi dute Goizueta eta Hernani artean. Sustrai Erakuntzaren arabera, proiektua enpresa pribatu batena da, eta Madrilen ari dira tramitatzen. BERRIAk jakin duenez, gauzatuko balitz, Euskal Herrian egindako zentral eolikorik handienetako bat litzateke, 100 megawatt ingu... | Goizueta, Arano (Nafarroa) eta Hernani (Gipuzkoa) herrien artean parke eoliko handi bat eraiki nahi dutela jakinarazi du Sustrai Erakuntza fundazioak. Elkarte horren arabera, enpresa pribatu bat ari da proiektua sustatu nahian –ez dute zehaztu zein–, eta Nafarroako eta Gipuzkoako lur eremu handi bati eraginen dio. Fund... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226930/hamarretik-ia-bederatzik-uste-dute-demokrazia-hobea-dela-laquobeste-edozein-gobernu-mota-bainoraquo.htm | Politika | Hamarretik ia bederatzik uste dute demokrazia hobea dela «beste edozein gobernu mota baino» | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar gehienek, ordea, uste dute politikan eragiteko gaitasun «oso txikia» dutela edo ez dutela batere gaitasunik. ‘Demokraziari buruzko ulermenak gurean’ ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu Arantzazulab-ek, eta «politikarien eta herritarren arteko zatiketaren literatura» islatu du, beste... | Hamarretik ia bederatzik uste dute demokrazia hobea dela «beste edozein gobernu mota baino». Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritar gehienek, ordea, uste dute politikan eragiteko gaitasun «oso txikia» dutela edo ez dutela batere gaitasunik. ‘Demokraziari buruzko ulermenak gurean’ ikerketaren emaitzak aurkeztu ditu Arant... | Zer uste dute Araba, Bizkai eta Gipuzkoako herritarrek demokraziari buruz? Galdera horretatik abiatuta, ikerketa zabal bat ondu du Arantzazulab-ek, EHUren, Deustuko Unibertsitatearen eta Mondragon Unibertsitatearen lankidetzarekin. Demokraziari buruzko ulermenak gurean ikerketaren emaitzek islatu dute, besteak beste, «... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226931/lourdes-zabalza-ikertzen-ez-bada-ezinezkoa-da-norbait-inputatzea.htm | Politika | Lourdes Zabalza: «Ikertzen ez bada, ezinezkoa da norbait inputatzea» | Grande-Marlaskak esan du Arturo Espejo ez dutela «inoiz inputatu» Mikel Zabalzaren heriotzagatik, eta erantzun egin dio haren arrebak: «Betiko kontua da», esan du Radio Euskadin. | Lourdes Zabalza: «Ikertzen ez bada, ezinezkoa da norbait inputatzea». Grande-Marlaskak esan du Arturo Espejo ez dutela «inoiz inputatu» Mikel Zabalzaren heriotzagatik, eta erantzun egin dio haren arrebak: «Betiko kontua da», esan du Radio Euskadin. | Fernando Grande-Marlaska Espainiako Barne Ministroaren hitzek ez dute harritu Mikel Zabalza zenaren familia. «Betiko kontua da. Auzia zabalik zegoenean, bertsio ofiziala zalantzan jartzen zuten epaileak alboratu egiten zituzten. Horrela ezinezkoa da», esan du gaur Lourdes Zabalza arrebak, Radio Euskadiko Boulevard saio... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226932/zaintzaren-aldeko-itun-baten-oinarriak-ezarri-ditu-elkarrizketa-sozialerako-mahaiak.htm | Ekonomia | Zaintzaren aldeko itun baten oinarriak ezarri ditu Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak | Beste lantalde bat sortuko du erronka demografikoaren eragina aztertzeko. Gazteen enplegua sustatzeko itun bat landuko du, eta 45 eta 50 urtetik gorakoen okupazio tasak handitzeko moduak bilatuko ditu. | Zaintzaren aldeko itun baten oinarriak ezarri ditu Elkarrizketa Sozialerako Mahaiak. Beste lantalde bat sortuko du erronka demografikoaren eragina aztertzeko. Gazteen enplegua sustatzeko itun bat landuko du, eta 45 eta 50 urtetik gorakoen okupazio tasak handitzeko moduak bilatuko ditu. | Eusko Jaurlaritzaren babesean sortutako Elkarrizketa Sozialaren Mahaiak hurrengo hilabeteetarako bere eginbeharren programa osatu du. Horien artean ez da izango lau eguneko lan astearen bideragarritasuna eta egokitasuna aztertzea, gai horrek Confebasken betoa jaso duelako. «Ez dugu ikusten», justifikatu du Isabel Busto... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226933/baldintzapean-aske-geratu-da-gorka-vidal-euskal-presoa.htm | Politika | Baldintzapean aske geratu da Gorka Vidal euskal presoa | Hemeretzi urte egin ditu kartzelan, eta 2019an bete zituen zigorraren hiru laurdenak. | Baldintzapean aske geratu da Gorka Vidal euskal presoa. Hemeretzi urte egin ditu kartzelan, eta 2019an bete zituen zigorraren hiru laurdenak. | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Gorka Vidal euskal presoa baldintzapean aske geratu da. Zaratamarrak (Bizkaia) 44 urte ditu, eta hemeretzi egin ditu espetxean.
Vidal 2004tik dago preso, eta 2019an bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 2020an jakinarazi zuten Espainiako Espetxe Erakundeek Kordobako kartzelatik (7... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226934/borrokak-gogortu-egin-dira-khartumen-bi-aldeek-beste-su-eten-bat-adostu-arren.htm | Mundua | Borrokak gogortu egin dira Khartumen, bi aldeek beste su eten bat adostu arren | Dagoeneko 270 dira hildakoak, eta 2.600 zaurituak. Txadeko armadak Sudango 320 soldadu atxilotu eta armagabetu ditu. Guterres ABko eta Arabiar Ligako ordezkariekin biltzekoa da bihar. Japoniak hegazkin militarrak bidaliko ditu Sudanera, bere herritarrak handik ateratzeko. | Borrokak gogortu egin dira Khartumen, bi aldeek beste su eten bat adostu arren. Dagoeneko 270 dira hildakoak, eta 2.600 zaurituak. Txadeko armadak Sudango 320 soldadu atxilotu eta armagabetu ditu. Guterres ABko eta Arabiar Ligako ordezkariekin biltzekoa da bihar. Japoniak hegazkin militarrak bidaliko ditu Sudanera, ber... | Ez da etenaldirik izan Sudanen. Hasi baino lehen geratu zen bertan behera atzo paramilitarrek eta armadak adostutako menia. Inork ez du bere gain hartu erantzukizuna: militarrek RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde armatuei egotzi zieten, eta talde armatuak, Abdel Fatah al-Burhanek zuzendutako indarrei. Era batera edo b... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226935/jeff-mills-john-talabot-eta-dr-rubinstein-izango-dira-dantz-jaialdian.htm | Kultura | Jeff Mills, John Talabot eta Dr. Rubinstein izango dira Dantz jaialdian | Abuztuaren 24tik 26ra egingo dute festibala, Donostian. Antolatzaileek Dantz Point izeneko egitasmoa ere antolatuko dute Euskal Herriko eta Europako hainbat hiritan | Jeff Mills, John Talabot eta Dr. Rubinstein izango dira Dantz jaialdian. Abuztuaren 24tik 26ra egingo dute festibala, Donostian. Antolatzaileek Dantz Point izeneko egitasmoa ere antolatuko dute Euskal Herriko eta Europako hainbat hiritan | Musika elektronikoaren izen ezagunak bilduko ditu Dantz jaialdiaren zazpigarren aldiak, abuztuaren amaieran, Donostian. Besteak beste, Jeff Mills, Dr. Rubinstein, John Talabot, Blawan, DJ Plython, Interstellar Funk, Rene Wise eta A4 izango dira festibalean. Emanaldiak Donostiako hainbat tokitan izango dira, hala nola M... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226936/cfdtk-ere-emakume-bat-izango-du-buruzagi.htm | Ekonomia | CFDTk ere emakume bat izango du buruzagi | Laurent Bergerrek iragarri du ekainean Marylise Leonen esku utziko duela idazkaritza nagusia. | CFDTk ere emakume bat izango du buruzagi. Laurent Bergerrek iragarri du ekainean Marylise Leonen esku utziko duela idazkaritza nagusia. | Aste gutxiren buruan, emakumeen ahotsa izango dute Frantziako bi sindikatu nagusiek.
Martxoaren 31n, Sophie Binet bilakatu zen CGT Lanaren Konfederazio Orokorra sindikatuko idazkari nagusia, Phillippe Martinezen ordez. Ustekabeko izendapena izan zen, beste emakume bat baitzen faborito: Marie Buisson. Baina Martinezen ... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226937/zahar-etxeetako-langileak-kalera-atera-dira-nafarroan-ere-lan-baldintza-duinak-aldarrikatzeko.htm | Gizartea | Zahar etxeetako langileak kalera atera dira Nafarroan ere, «lan baldintza duinak» aldarrikatzeko | Atzotik, greban dira Nafarroako egoitzetako langileak, ELA, UGT eta LAB sindikatuek deituta. | Zahar etxeetako langileak kalera atera dira Nafarroan ere, «lan baldintza duinak» aldarrikatzeko. Atzotik, greban dira Nafarroako egoitzetako langileak, ELA, UGT eta LAB sindikatuek deituta. | «Ez gara esklaboak, langileak gara! Egoitzak borrokan!». Langileen aldarriak ozen aditu dira gaur goizean Iruñeko Vaguada zahar etxearen parean. ELA, UGT eta LAB sindikatuek deituta, hiru eguneko lanuztea egiten ari dira Nafarroako adinekoen egoitzetan. Bigarren greba eguna dute gaurkoa, eta kalera atera dira, lan hitz... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226938/maiatzaren-leheneko-baionako-manifestazio-bateratuari-eutsi-nahi-lioke-labek.htm | Ekonomia | Maiatzaren Leheneko Baionako manifestazio bateratuari eutsi nahi lioke LABek | Sindikatu abertzaleak haiek baztertzeko asmoa ikusten du intersindikaleko kide batzuengan, eta hori «gainditzeko lanean dabil». Guztira zortzi mobilizazio antolatu ditu ‘Egiteko beste mundu bat’ lelopean. | Maiatzaren Leheneko Baionako manifestazio bateratuari eutsi nahi lioke LABek. Sindikatu abertzaleak haiek baztertzeko asmoa ikusten du intersindikaleko kide batzuengan, eta hori «gainditzeko lanean dabil». Guztira zortzi mobilizazio antolatu ditu ‘Egiteko beste mundu bat’ lelopean. | LAB sindikatua Maiatzaren Leheneko Baionako manifestazio bateratuari eusteko lanean ari da. Erretreten adinaren atzerapenaren auzia puri-purian dagoen honetan, Frantziako Gobernuak bultzaturiko erreformari aurre egiteko mobilizazio erraldoiak antolatu dituzte, eta haien karietara sindikatu abertzaleak «azken urteetako ... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226939/zerealak-esportatzeko-ituneko-ikuskatzeak-hasi-dituzte-berriro.htm | Mundua | Zerealak esportatzeko ituneko ikuskatzeak hasi dituzte berriro | Errusiak eta Ukrainak elkarri egotzi diote azken bi egunetako blokeoaren erantzukizuna. Bulgariak betoa ezarri die Ukrainatik inportatutako laboreei. | Zerealak esportatzeko ituneko ikuskatzeak hasi dituzte berriro. Errusiak eta Ukrainak elkarri egotzi diote azken bi egunetako blokeoaren erantzukizuna. Bulgariak betoa ezarri die Ukrainatik inportatutako laboreei. | Bi egunez etenda egon ondoren, berriro hasi dituzte Itsaso Beltzetik barrena zerealak esportatzeko akordioaren ikuskatzeak. Iazko uztailean sinatu zuten ituna Ukrainak eta Errusiak, NBE Nazio Batuen Erakundeak babestuta eta Turkiaren bitartekaritzarekin, eta Kievek eta Moskuk baieztatu dute, azken horrek NBE aipatuta, ... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226940/gizonezko-bat-atxilotu-dute-gasteizen-bikotekideari-eraso-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita | Udaltzaingoak atzo atzeman zuen 42 urteko gizona, Judimendiko etxe batean. | Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, bikotekideari eraso egitea egotzita. Udaltzaingoak atzo atzeman zuen 42 urteko gizona, Judimendiko etxe batean. | Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, 42 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Gasteizen, bikotekideari eraso egitea leporatuta.
Judimendi auzoko etxe batean atxilotu zuten gizona, bikotekidearekin eztabaidatzen ari zela hari eraso egin ziolako eta sakelakoa lapurtu ziolako. |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226941/helegitea-jarri-diote-san-bartolomeko-merkataritza-zentro-ilegalaren-proiektuari.htm | Ekonomia | Helegitea jarri diote San Bartolomeko merkataritza zentro «ilegalaren» proiektuari | Merkataritza zentroa egiteko plan berezia legez kontrakoa dela diote Dendartean-eko abokatuek, eta zentroaren lanek zenbait arazo sortuko dituztela iragarri dute auzo elkarteek. | Helegitea jarri diote San Bartolomeko merkataritza zentro «ilegalaren» proiektuari. Merkataritza zentroa egiteko plan berezia legez kontrakoa dela diote Dendartean-eko abokatuek, eta zentroaren lanek zenbait arazo sortuko dituztela iragarri dute auzo elkarteek. | Donostiako Erdialdean, San Bartolome muinoan zehazki, 8.000 metro koadro baino gehiagoko merkataritza zentro bat eta 200 autorentzako lekua izango duen aparkaleku bat egin nahi ditu Donostiako Udal Gobernuak. San Bartolome hirigintza plan berezi horren aurkako helegitea jarri du Dendartean Gipuzkoako merkatarien elkart... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226942/darfur-sarraskiz-beteriko-hogei-urte.htm | Mundua | Darfur, sarraskiz beteriko hogei urte | Hogei urte igaro dira Sudan mendebaldeko Darfur eskualdean gatazka hasi zenetik. Ordutik, 300.000 lagunetik gora hil dira, eta milaka herritarrek etxetik ihes egin behar izan dute. | Darfur, sarraskiz beteriko hogei urte. Hogei urte igaro dira Sudan mendebaldeko Darfur eskualdean gatazka hasi zenetik. Ordutik, 300.000 lagunetik gora hil dira, eta milaka herritarrek etxetik ihes egin behar izan dute. | Larunbatean hasitako borrokek iraganeko ufadak harrotu dituzte Darfurren. Sudan mendebaldeko eskualde horretan orain hogei urte hasi zen gatazka. JEM Justizia eta Berdintasuna Mugimendua eta SLM Sudan Askatzeko Mugimendua talde afrikar errebeldeak Sudango Gobernuaren kontra matxinatu ziren 2003an. Omar al-Baxir zen pre... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226943/gipuzkoako-metalgintzan-ados-jarri-gabe-jarraitzen-dute-sindikatuek-eta-patronalak.htm | Ekonomia | Gipuzkoako metalgintzan ados jarri gabe jarraitzen dute sindikatuek eta patronalak | Patronalak soldaten beste igoera batzuk eta euskara sustatzeko planak proposatu ditu. ELAk egin dio harrerarik onena patronalaren proposamenari. | Gipuzkoako metalgintzan ados jarri gabe jarraitzen dute sindikatuek eta patronalak. Patronalak soldaten beste igoera batzuk eta euskara sustatzeko planak proposatu ditu. ELAk egin dio harrerarik onena patronalaren proposamenari. | Adegi patronala eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak ez dira ados jarri gaur ere, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena berritzeko mahaiaren seigarren bileran. Sindikatuek adierazi dutenez, Adegiren azken proposamenean soldata taulen aldaketa bat eta euskara sustatzeko plan bat sartu ditu patronalak, baina gehitu dute ... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226944/alfredo-cospito-anarkista-italiarrak-gose-greba-utzi-du-sei-hilabeteren-ondoren.htm | Mundua | Alfredo Cospito anarkista italiarrak gose greba utzi du, sei hilabeteren ondoren | Italiako Konstituzio Auzitegiak haren zigorra berriz aztertzea erabaki eta biharamunean eten du protesta. | Alfredo Cospito anarkista italiarrak gose greba utzi du, sei hilabeteren ondoren. Italiako Konstituzio Auzitegiak haren zigorra berriz aztertzea erabaki eta biharamunean eten du protesta. | Urriaren 19tik gose greban zegoen Italiako Alfredo Cospito preso anarkista, espetxean pairatzen zuen bakartze erregimen gogorraren aurka protestatzeko. Italiako Konstituzio Auzitegiak haren zigorra berriz aztertzeko bidea zabaldu zuen atzo, eta presoak gaur iragarri du greba bertan behera utzi duela.
Milango Opera esp... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226945/pogacar-aise-gailendu-da-fleche-wallonnen-eta-landa-hirugarren-izan-da.htm | Kirola | Pogacar aise gailendu da Fleche Wallonnen, eta Landa hirugarren izan da | Esloveniarrak bere legea ezarri du Huyko hormako azken metroetan. Landak ezin izan dio eutsi, baina balio handiko hirugarren postua lortu du. Pogacarrek Ardenetako bilduma osatu du, goizean Demi Volleringek egin bezala | Pogacar aise gailendu da Fleche Wallonnen, eta Landa hirugarren izan da. Esloveniarrak bere legea ezarri du Huyko hormako azken metroetan. Landak ezin izan dio eutsi, baina balio handiko hirugarren postua lortu du. Pogacarrek Ardenetako bilduma osatu du, goizean Demi Volleringek egin bezala | Erretiroa gaur bertan hartuko balu, ziklismoaren historiako garaipen zerrendarik ikusgarrienetako bat izango luke jada Tadej Pogacarrek (UAE). Irabazle petoa izan da duela lau urte profesionaletara jauzi egin zuenetik, baina sasoi honetan beste dimentsio batean ari da sartzen. Erakustaldi gogoangarriak egin zituen Flan... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226946/gerra-klima-krisia-eta-komunitatean-bizitzea-world-press-photoren-aurtengo-saridunen-artean.htm | Bizigiro | Gerra, klima krisia eta komunitatean bizitzea, World Press Photoren aurtengo saridunen artean | Aurtengo saridunek gerrari, klima krisiari eta komunitatean bizitzeari eman diote garrantzia, besteak beste. | Gerra, klima krisia eta komunitatean bizitzea, World Press Photoren aurtengo saridunen artean. Aurtengo saridunek gerrari, klima krisiari eta komunitatean bizitzeari eman diote garrantzia, besteak beste. | Aurtengo lau saridunak, eskualdeka banatutako 24 irabazleetatik hautatuak izan dira. 127 herrialdetako 3.700 lagunek baino gehiagok parte hartu dute, eta 60.000 pieza aurkeztu dituzte. Brent Lewisek, epaimahaiko kide eta New York Times egunkariko argazki editoreak aipatu du «2022ko gairik garrantzitsuenak eta larrienak... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226947/soilik-baietz-da-baietz-legearen-erreformaren-aurka-protesta-egin-dute-feministek.htm | Gizartea | ‘Soilik baietz da baietz’ legearen erreformaren aurka protesta egin dute feministek | Donostiako eta Bilboko Justizia jauregien aurrean antolatu dituzte mobilizazioak. Bihar dira erreforma Espainiako Kongresuan eztabaidatzekoak. | ‘Soilik baietz da baietz’ legearen erreformaren aurka protesta egin dute feministek. Donostiako eta Bilboko Justizia jauregien aurrean antolatu dituzte mobilizazioak. Bihar dira erreforma Espainiako Kongresuan eztabaidatzekoak. | Bihar dira soilik baietz da baietz legeari PSOEk egindako erreforma proposamena eztabaidatzekoak Espainiako Kongresuan, eta feministak legearen aldaketaren aurka agertu dira. Hain zuzen, protesta egin dute gaur, 20:00etan, Bilboko eta Donostiako Justizia jauregien aurrean. Hainbat talde, legelari eta teknikari feminist... |
2023-4-19 | https://www.berria.eus/albisteak/226948/gizonezko-bat-atxilotu-dute-miarritzen-bikotekide-ohia-jipoitzea-egotzita.htm | Gizartea | Gizonezko bat atxilotu dute Miarritzen, bikotekide ohia jipoitzea egotzita | Aurrekariak zituen gizonak, indarkeria matxistagatik | Gizonezko bat atxilotu dute Miarritzen, bikotekide ohia jipoitzea egotzita. Aurrekariak zituen gizonak, indarkeria matxistagatik | Gizon bat atxilotu dute Miarritzen, atzo goizaldean bikotekide ohia jotzea leporatuta. Emakumea gizonaren etxera joan zen bertan zeuzkan gauza batzuen bila, eta gizonak jo egin zuela salatu du. Gaur iluntzean atxilotu dute gizonezkoa; aurrekariak zituen indarkeria matxistagatik, Sud Ouest hedabideak zabaldu duenez. |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226974/sakanako-ibilaldiak-nepalgo-ospitale-bat-amaitzen-lagunduko-du.htm | albisteak | Sakanako Ibilaldiak Nepalgo ospitale bat amaitzen lagunduko du | Apirilaren 29an izango da Hiru Ermiten Martxa. Irurtzungo Iratxo Elkarteak, ibilaldiaren antolatzaileak, Iñaki Otxoa de Olza-SOS Himalaya Fundaziora bideratuko du mendi martxarako izen-ematearen ehuneko bat. Antolatzaileek 1.200 partaide baino gehiago espero dituzte. | Sakanako Ibilaldiak Nepalgo ospitale bat amaitzen lagunduko du. Apirilaren 29an izango da Hiru Ermiten Martxa. Irurtzungo Iratxo Elkarteak, ibilaldiaren antolatzaileak, Iñaki Otxoa de Olza-SOS Himalaya Fundaziora bideratuko du mendi martxarako izen-ematearen ehuneko bat. Antolatzaileek 1.200 partaide baino gehiago espe... | Datorren apirilaren 29an, larunbatez, egingo da Sakanako Ibilaldiaren 32. edizioa, eta Irurtzun, inoiz baino solidarioagoa izango da. Hiru Ermiten Martxak San Donato, Aralarko San Migel eta Trinitate ermitak lotzen ditu, ibilbide ikusgarrian, eta Euskal Herri osoko mendizaleak erakartzen ditu. Aurten, 1.200 partaide ba... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226975/gose-greban-da-garikoitz-etxeberria-euskal-presoa-bakartze-egoeratik-atera-dezaten-eskatzeko.htm | Politika | Gose greban da Garikoitz Etxeberria euskal presoa, bakartze egoeratik atera dezaten eskatzeko | Joan den astean lekualdatu zuten Goikoetxea Zaballako espetxera, Dueñaskotik. Zelda beste preso batekin partekatzera «behartu» zuten, eta horri uko egin zionez, bakartuta dute ordutik. | Gose greban da Garikoitz Etxeberria euskal presoa, bakartze egoeratik atera dezaten eskatzeko. Joan den astean lekualdatu zuten Goikoetxea Zaballako espetxera, Dueñaskotik. Zelda beste preso batekin partekatzera «behartu» zuten, eta horri uko egin zionez, bakartuta dute ordutik. | Gose greba hasi zuen atzo Garikoitz Etxeberria euskal presoak. Astebete darama Zaballako presondegian; joan den ostiralean lekualdatu zuten Dueñasko espetxetik (Gaztela eta Leon, Espainia). Duela hilabete iragarri zuten Espainiako Espetxe Erakundeek, besteak beste, Etxeberria Euskal Herriratuko zutela; Etxerat elkartea... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226976/zaldibarko-auziari-buruzko-saioa-bertan-behera-geratu-da-auzitegietako-grebarengatik.htm | Gizartea | Zaldibarko auziari buruzko saioa bertan behera geratu da, auzitegietako grebarengatik | Zaldibar Argitu plataformako kideak elkarretaratzea egiten ari dira, eta gertatutakoa azaltzen dabiltza bertaratzen diren guztiei | Zaldibarko auziari buruzko saioa bertan behera geratu da, auzitegietako grebarengatik. Zaldibar Argitu plataformako kideak elkarretaratzea egiten ari dira, eta gertatutakoa azaltzen dabiltza bertaratzen diren guztiei | Zaldibarko auzia dela medio, Eusko Jaurlaritzaren hiru teknikarik Durangon (Bizkaia) deklarazioak egin behar zituzten, baina saioa bertan behera gelditu da, justizia administrazioko langileen grebarengatik. Hala ere, Zaldibar Argitu plataformako kideak elkarretaratzea egiten ari dira. Taldeko kide Gaizka Zabarte gertat... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226977/elkarretaratzeak-egin-dituzte-donostia-ospitalean-txagorritxukoan-eta-gurutzetakoan-osasun-publikoaren-alde.htm | Gizartea | Elkarretaratzeak egin dituzte Donostia ospitalean, Txagorritxukoan eta Gurutzetakoan, osasun publikoaren alde | SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deituta egin dute protesta, eta larunbateko manifestazioetara joateko deia zabaldu dute. Sektoreko mahaira joateko eskariari erantzun ez izana leporatu diote Osasun Sailari. | Elkarretaratzeak egin dituzte Donostia ospitalean, Txagorritxukoan eta Gurutzetakoan, osasun publikoaren alde. SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuek deituta egin dute protesta, eta larunbateko manifestazioetara joateko deia zabaldu dute. Sektoreko mahaira joateko eskariari erantzun ez izana leporatu diote Osas... | Osakidetzako langileek protestak egin dituzte gaur goizean Donostia ospitalean, Txagorritxukoan eta Gurutzetakoan, lan baldintza «eskasak» pairatu behar dituztela salatzeko eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari «berehalako» irtenbideak eskatzeko. Salatu dute osasun publikoaren arazoak «egiturazkoak» direla eta berehal... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226978/juan-jose-etxeberria-deustuko-unibertsitateko-errektore.htm | Gizartea | Juan Jose Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko errektore | Gobernu Kontseiluaren proposamenez eta unibertsitateko kantziler eta Jesusen Lagundiko buru nagusi A. Arturo Sosa S.J-ren oniritziarekin, Deustuko Unibertsitateko agintari goren izendatu dute Etxeberria, eta har hartuko du Jose Maria Guiberten lekukoa. | Juan Jose Etxeberria, Deustuko Unibertsitateko errektore. Gobernu Kontseiluaren proposamenez eta unibertsitateko kantziler eta Jesusen Lagundiko buru nagusi A. Arturo Sosa S.J-ren oniritziarekin, Deustuko Unibertsitateko agintari goren izendatu dute Etxeberria, eta har hartuko du Jose Maria Guiberten lekukoa. | Zuzenbide Fakultateko irakasle titular eta Unibertsitateko Elkarteko eta 2030 Agendako errektoreorde Juan Jose Etxeberria (Tolosa, Gipuzkoa, 1966) Deustuko Unibertsitateko errektore izendatu dute. Jose Maria Guiberten lekua hartuko du, horrek bere hirugarren eta azken agintaldia bukatu ondoren. Guibert irakasleak Bosto... |
2023-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/226979/gipuzkoa-turismoak-astebururako-agenda-aurkezten-dizu.htm | albisteak | Gipuzkoa Turismoak astebururako agenda aurkezten dizu | Puntaik Punta, Debagoieneko bidezidorren jaialdia, Gorostidi Harriaren XV. Txapelketa, Gipuzkoan Gazte Tour 2023 eta umorezko saio paregabea astebururako. | Gipuzkoa Turismoak astebururako agenda aurkezten dizu. Puntaik Punta, Debagoieneko bidezidorren jaialdia, Gorostidi Harriaren XV. Txapelketa, Gipuzkoan Gazte Tour 2023 eta umorezko saio paregabea astebururako. | Puntaik Punta, Debagoieneko bidezidorren jaialdia. Bertan, Debagoieneko naturaz gozatzeko hainbat aukera izango dituzu. DEBAGOIENEKO mendi ibilien jaialdia apirilaren 21etik 23ra bitartean egingo da, Oñatin. Zazpigarren aldi honetan, mota askotako irteerak eta ekintzak egingo dira, adin tarte guztientzako. Gainera, iga... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226980/pablo-ibarren-bizi-guztiko-kartzela-zigorra-berretsi-du-floridako-apelazio-auzitegiak.htm | Gizartea | Pablo Ibarren bizi guztiko kartzela zigorra berretsi du Floridako Apelazio Auzitegiak | Floridako Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari dira Ibarren defentsa abokatuak | Pablo Ibarren bizi guztiko kartzela zigorra berretsi du Floridako Apelazio Auzitegiak. Floridako Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko aukera aztertzen ari dira Ibarren defentsa abokatuak | Pablo Ibar Bidezko Epaiketa elkarteak jakitera eman duenez, Floridako laugarren barrutiko Apelazio Auzitegiak Pablo Ibarren bizi osoko kartzela zigorra berretsi du, defentsaren helegitea atzera bota ondotik; hain zuzen, Ibarrek gaur egun betetzen duen zigorra baliogabetzea eta beste epaiketa bat egitea eskatzen zuen he... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226981/yemenen-gutxienez-80-pertsona-hil-dira-pilaketa-batean.htm | Mundua | Yemenen gutxienez 80 pertsona hil dira pilaketa batean | Merkatari batzuk dirua «ausaz» banatzen ari ziren eskola batean; ohitura izaten da ramadanean. Pilaketak hirurehun zauritutik gora ere utzi ditu, huthien arabera. | Yemenen gutxienez 80 pertsona hil dira pilaketa batean. Merkatari batzuk dirua «ausaz» banatzen ari ziren eskola batean; ohitura izaten da ramadanean. Pilaketak hirurehun zauritutik gora ere utzi ditu, huthien arabera. | Gutxienez 80 pertsona hil dira pilatuta Sanan, Yemengo hiriburuan, laguntza humanitarioa banatzen ari ziren eskola batean. Jende oldea erruz pilatu da merkatari batzuk dirua «ausaz» banatzen ari zirenean; ohitura izaten da ramadanean dirua eta donazioak ematea. Pilaketak hirurehun zauritutik gora ere utzi ditu, matxino... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226982/cafek-hidrogenozko-52-autobus-egingo-ditu-alemaniarako.htm | Ekonomia | CAFek hidrogenozko 52 autobus egingo ditu Alemaniarako | Solaris hidrogenozko autobusen lehen ekoizlea da Europan, merkatu kuotaren %60 baino gehiagorekin. | CAFek hidrogenozko 52 autobus egingo ditu Alemaniarako. Solaris hidrogenozko autobusen lehen ekoizlea da Europan, merkatu kuotaren %60 baino gehiagorekin. | CAFek Solaris Urbino modeloaren hidrogenozko 52 autobus egingo ditu Alemaniako Rostock eskualdeko garraio publikoko operadorearentzat. CAFen kontraturik handiena da hidrogenozko autobusei dagokienez.
2024. urtearen amaieran entregatuko ditu ibilgailuak. Autobus berrien hornidurarekin batera, GueÂÂstrow eta Bad Dobera... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226983/sanferminak-iragar-ditzaketen-hamar-afixak-aurkeztu-dituzte.htm | Bizigiro | Sanferminak iragar ditzaketen hamar afixak aurkeztu dituzte | Iruindarrek maiatzaren 2ra arte dute botoa emateko aukera. Finalistetako bat lehiatik kanporatu dute ez delakoan «originala» eta «argitaratugabea». | Sanferminak iragar ditzaketen hamar afixak aurkeztu dituzte. Iruindarrek maiatzaren 2ra arte dute botoa emateko aukera. Finalistetako bat lehiatik kanporatu dute ez delakoan «originala» eta «argitaratugabea». | Askok urtarrilaren 1ean hasi ohi dute sanferminetarako atzerako kontua. Beste batzuek, sanferminak iragar ditzaketen afixak aurkeztean. Gaur goizean agertu dituzte kartel lehiaketako hamar finalistak, eta, orain, iruindarrek erabakiko dute horietako zein izanen den 2023ko bestak iragarriko dituena. Maiatzaren 2ra bitar... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226984/soilik-baietz-da-baietz-legearen-erreforma-onartu-dute-psoek-pprekin-adostuta.htm | Gizartea | 'Soilik baietz da baietz' legearen erreforma onartu dute, PSOEk PPrekin adostuta | Aldeko 233 boto izan ditu legearen aldaketak, aurkako 59, eta 4 abstentzio. | 'Soilik baietz da baietz' legearen erreforma onartu dute, PSOEk PPrekin adostuta. Aldeko 233 boto izan ditu legearen aldaketak, aurkako 59, eta 4 abstentzio. | PSOEk Soilik baietz da baietz legeari otsailean aurkeztutako erreforma proposamenak egin du aurrera, PPren babesarekin: kondena murrizketak saihesteko, sexu erasoen zigor tarteak zabalduko eta igoko dituzte, erasoetan bortizkeria edota larderia dagoen kasuetan. Gaur goizean izan da erreforma eztabaidatzeko saioa Espain... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226985/inoizko-apirilik-beroena-jasaten-ari-dira-indian.htm | Mundua | Inoizko apirilik beroena jasaten ari dira Indian | Dagoeneko hamahiru lagun hil dira beroak jota, eta ospitalera eraman dituzte 60 herritar inguru. Asia hego-ekialdeko zenbait herrialdetan ere muturreko tenperaturak dituzte, hala nola Thailandian eta Txinan. | Inoizko apirilik beroena jasaten ari dira Indian. Dagoeneko hamahiru lagun hil dira beroak jota, eta ospitalera eraman dituzte 60 herritar inguru. Asia hego-ekialdeko zenbait herrialdetan ere muturreko tenperaturak dituzte, hala nola Thailandian eta Txinan. | Aurten inoizko apirilik beroena jasaten ari dira Asiako zenbait herrialdetan, Indian bereziki. Azken egunotan 40 gradutik gora izan dituzte ia herrialde osoan, eta, zenbait tokitan behin-behineko prebentzio neurriak martxan jarri dituzten arren, dagoeneko hamahiru lagun hil dira beroak jota, eta ospitalera eraman dituz... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226986/ezagutzaren-alde-jakin-mina-pizteko-izango-da-uda-ikastaroen-42-ekitaldia.htm | Gizartea | «Ezagutzaren alde, jakin-mina pizteko» izango da Uda Ikastaroen 42. ekitaldia | Gizarteak dituen desafioei erantzuteko asmoz, askotariko gaiak izango dituzte hizpide Uda Ikastaroetan: ekonomia sozial eraldatzailea, giza eskubideak, hezkuntza, hizkuntzaren etorkizuna, kultura, artea, gazteen egungo erronkak, bizi kalitatea, iraunkortasuna, digitalizazioa eta adimen artifiziala. | «Ezagutzaren alde, jakin-mina pizteko» izango da Uda Ikastaroen 42. ekitaldia. Gizarteak dituen desafioei erantzuteko asmoz, askotariko gaiak izango dituzte hizpide Uda Ikastaroetan: ekonomia sozial eraldatzailea, giza eskubideak, hezkuntza, hizkuntzaren etorkizuna, kultura, artea, gazteen egungo erronkak, bizi kalitat... | Uda Ikastaroen zuzendari akademiko Itziar Alkortak, EHUko Bizkaiko Campuseko errektoreorde Gorka Morenok eta BBVA fundazioaren zuzendariorde Laura Poderosok Uda Ikastaroen 42. ekitaldia aurkeztu dute, Bilbon. «Ezagutzaren alde jakin-mina piztu asmoz» dator aurtegoa. Gizarteko arlo guztietako eragileen «topagune» dira U... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226987/deslokalizazioa-zigortzea-babestu-du-eusko-legebiltzarrak.htm | Ekonomia | Deslokalizazioa zigortzea babestu du Eusko Legebiltzarrak | EH Bilduren lege egitasmoa babestu dute EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Horren arabera, alde egiten dute enpresek hamar urtetan jasotako diru laguntza guztiak itzuli beharko lituzkete. | Deslokalizazioa zigortzea babestu du Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduren lege egitasmoa babestu dute EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemos-IUk. Horren arabera, alde egiten dute enpresek hamar urtetan jasotako diru laguntza guztiak itzuli beharko lituzkete. | Eusko Legebiltzarrak tramiterako onartu du enpresen deslokalizazioa zigortzeko EH Bilduk eginiko lege proposamena. EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Podemos-IUren babesa jaso du egitasmoak, baina Jaurlaritza osatzen duten bi alderdien kasuan, ñabardurekin. PP+Ciudadanosek eta Voxek, aldiz, aurka bozkatu dute.
Proposamena ora... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226988/irunen-bi-pertsona-hil-dira-tiroz.htm | Gizartea | Irunen bi pertsona hil dira tiroz | Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi gorpuek «indarkeria zantzuak» dituzte; familiek aurkitu dituzte gorpuak. Ikerketa zabalik dago, eta hipotesi guztiak izanen dituzte kontuan. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak dio «oraindik argitu gabe» dagoela «zer-nolako baldintzetan» gertatu den dena. | Irunen bi pertsona hil dira tiroz. Ertzaintzak jakinarazi duenez, bi gorpuek «indarkeria zantzuak» dituzte; familiek aurkitu dituzte gorpuak. Ikerketa zabalik dago, eta hipotesi guztiak izanen dituzte kontuan. Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak dio «oraindik argitu gabe» dagoela «zer-nolako baldint... | Irungo (Gipuzkoa) Olaberria auzoko Aranburu baserrian bi gizon hil dira, tiroz. 53 eta 47 urte zituzten. Gertatutakoaren berri jakitean, Ertzaintza hara joan da, eta, jakinarazi duenez, hildakoen familiek aurkitu dituzte gorpuak, goizeko 11:30 aldera. Herritarren babeserako agenteak ere bertaratu dira, eta baieztatu du... |
2023-4-22 | https://www.berria.eus/albisteak/226989/eman-arnasa-gureari.htm | albisteak | Eman arnasa gureari! | Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak, 2023ko Nafarroa Oinez-en testuinguruan eta Sakanako Mankomunitatearekin elkarlanean, 'Eman arnasa gureari' jardunaldia antolatu du. | Eman arnasa gureari!. Etxarri Aranazko Andra Mari ikastolak, 2023ko Nafarroa Oinez-en testuinguruan eta Sakanako Mankomunitatearekin elkarlanean, 'Eman arnasa gureari' jardunaldia antolatu du. | Milaka urteko bizitza izan duen gure hizkuntza zaharrak gorabehera handiak eduki ditu historian zehar, zabalkundeari, erabilerari zein prestigioari dagokionez; baita jasotako erasoei zein aldeko mugimenduei dagokienez ere. Funtsezkoena, ordea, gaur egungo egoera da, eta etorkizuna. Baikorrak izan gaitezke Nafarroan eus... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226990/implikak-87-langile-kaleratu-nahi-ditu-bilbon.htm | Ekonomia | Implikak 87 langile kaleratu nahi ditu Bilbon | %90 emakumeak dira, eta langile batzordeko zazpi kide daude tartean. Enpresak antolakuntza eta ekoizpen arrazoiak argudiatu ditu lan erregulazioa egiteko; langileek, ordea, gezurra dela diote. | Implikak 87 langile kaleratu nahi ditu Bilbon. %90 emakumeak dira, eta langile batzordeko zazpi kide daude tartean. Enpresak antolakuntza eta ekoizpen arrazoiak argudiatu ditu lan erregulazioa egiteko; langileek, ordea, gezurra dela diote. | Implika hezkuntza zentroak gutxienez 87 langile kaleratu nahi ditu Bilbon. Lan erregulazio espedientearen derrigorrezko negoziazio epea iragan astean amaitu zen, eta jada iritsi dira kaleratze gutunak. Dena den, enpresak maiatzera arteko epea du jakinarazpenak banatzen jarraitzeko, eta Bilboko bulegoko langile batzorde... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226991/khartumgo-eta-inguruko-eskualdeetako-ospitaleen-70-zerbitzuz-kanpo-daude.htm | Mundua | Khartumgo eta inguruko eskualdeetako ospitaleen %70 zerbitzuz kanpo daude | OMEren arabera, 330 pertsona hil dira azken egunetako borroketan, eta 3.200 zauritu. Ramadanaren bukaerarako su eten bat eskatu dute Arabiar Ligak eta NBEk. | Khartumgo eta inguruko eskualdeetako ospitaleen %70 zerbitzuz kanpo daude. OMEren arabera, 330 pertsona hil dira azken egunetako borroketan, eta 3.200 zauritu. Ramadanaren bukaerarako su eten bat eskatu dute Arabiar Ligak eta NBEk. | Sudanen boterea bereganatzeagatik piztutako borrokek ez dute etenik. Herrialdeko armadak eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarrak beste menia bat onartu zuten atzo, joan den larunbatean bi aldeen arteko tentsioa lehertu zenetik bigarrena, baina aurrenekoarekin gertatu bezala, ez batak, ez besteak ez dute ... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226992/fant-jaialdiak-zorion-egileor-omenduko-du.htm | Kultura | Fant jaialdiak Zorion Egileor omenduko du | Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdia maiatzaren 5etik 12ra bitartean egingo dute | Fant jaialdiak Zorion Egileor omenduko du. Bilboko Zinema Fantastikoaren jaialdia maiatzaren 5etik 12ra bitartean egingo dute | Fant Bilboko Zinema Fantastikoaren 29. Jaialdiak Zorion Egileor aktoreari emango dio bere ohorezko sarietako bat aurten. Paco Plaza zinemagile kataluniarrak ere sari bera jasoko du, eta Belen Rueda aktore espainiarrak, berriz, Fant-eko Izarra saria. Jaialdia maiatzaren 5etik 12ra bitartean egingo da.
Burnin Percebes t... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226993/laquoekonomia-blokeaturaquo-eta-laquoborroka-iraunaraziraquo-nahi-izan-dute-baionan.htm | Ekonomia | «Ekonomia blokeatu» eta «borroka iraunarazi» nahi izan dute Baionan | Erretreten erreformaren aurka Baionako Ametzondo merkataritza gunea blokeatu dute protestariek. Maiatzaren Lehenean manifestazio «historikoa» espero dute sindikatuek Baionan. | «Ekonomia blokeatu» eta «borroka iraunarazi» nahi izan dute Baionan. Erretreten erreformaren aurka Baionako Ametzondo merkataritza gunea blokeatu dute protestariek. Maiatzaren Lehenean manifestazio «historikoa» espero dute sindikatuek Baionan. | Maiatzaren Lehenean Baionan espero den manifestazio handira arte ez dute itxaron haserrea kaleratzeko. 80 lagun inguru bildu dira beste ostegun batez Baionako Ametzondo merkataritza gunearen aurrean sarrera blokeatzeko. CGT, FO, FSU eta Solidaires sindikatuek deitu dute ekintzara. «Helburua ekonomiari min egitea eta bo... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226994/mikel-balentziagak-athletic-utziko-du-sasoi-amaieran.htm | Kirola | Mikel Balentziagak Athletic utziko du sasoi amaieran | Zumarragako atzelariak 12 denboraldi eman ditu Athleticen lehen taldean, eta 321 partida jokatu ditu guztira. 2015eko eta 2020ko Superkopak irabazi ditu zuri-gorriekin. | Mikel Balentziagak Athletic utziko du sasoi amaieran. Zumarragako atzelariak 12 denboraldi eman ditu Athleticen lehen taldean, eta 321 partida jokatu ditu guztira. 2015eko eta 2020ko Superkopak irabazi ditu zuri-gorriekin. | Sasoia amaitzean agur esango dio Athletici Mikel Balentziagak. San Mameseko prentsa aretoan eman du albistearen berri Zumarragako atzelariak, taldekide guztiak bertan zeudela. Hamabi urte egin ditu Athleticen lehen taldean, eta 321 partida jokatu ditu elastiko zuri-gorriarekin. Gainera, Athleticen azken bi garaikurrak ... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226995/europa-da-azkarren-berotzen-ari-den-lurraldea.htm | Mundua | Europa da azkarren berotzen ari den lurraldea | Europako Batasuneko Copernicus programak klimari buruz egindako azken txostenaren arabera, iaz 20.000 lagunetik gora hil ziren bero boladen ondorioz. | Europa da azkarren berotzen ari den lurraldea. Europako Batasuneko Copernicus programak klimari buruz egindako azken txostenaren arabera, iaz 20.000 lagunetik gora hil ziren bero boladen ondorioz. | Suteak, lehorteak, bero ikaragarriko denboraldiak. Horrelako fenomenoak ohiko bilakatu dira Europan, azken urteotan nabarmen egin baitute gora tenperaturek. Europako Batasuneko Copernicus programak klimari buruz egindako azken txostenaren arabera, iaz 20.000 lagunetik gora hil ziren bero boladen ondorioz.
Ikerketan ad... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226996/inoizko-suziririk-handiena-lehertu-egin-da-aireratu-eta-gutxira.htm | Bizigiro | Inoizko suziririk handiena lehertu egin da, aireratu eta gutxira | Elon Musken SpaceX konpainiak, edonola ere, «arrakastatsutzat» jo du saioa, 'Starship' suziriak «aurreikusi gabeko desmuntaketa azkarra» izan duela argudiatuta | Inoizko suziririk handiena lehertu egin da, aireratu eta gutxira. Elon Musken SpaceX konpainiak, edonola ere, «arrakastatsutzat» jo du saioa, 'Starship' suziriak «aurreikusi gabeko desmuntaketa azkarra» izan duela argudiatuta | Espaziorako suziri bat aireratu eta minutu gutxira lehertzen denean, porrot gisa hartzen da normalean. Baina konpainia pribatuak espaziorako lehian hasi zirenetik, enpresa hizkera erabiltzen hasi dira, eta suziria suntsitu duen eztanda, «aurreikusi gabeko desmuntaketa azkarra» bihurtu da. Hala gertatu da gaur. Elon Mus... |
2023-4-21 | https://www.berria.eus/albisteak/226997/nafarroako-200dik-gora-eragilek-bat-egin-dute-euskararen-ofizialtasunaren-aldeko-manifestuarekin.htm | Gizartea | Nafarroako 200dik gora eragilek bat egin dute euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestuarekin | Euskalgintzaren Kontseiluak dei egin die alderdi politikoei «ofizialtasunaren eskaria aintzat har dezaten» | Nafarroako 200dik gora eragilek bat egin dute euskararen ofizialtasunaren aldeko manifestuarekin. Euskalgintzaren Kontseiluak dei egin die alderdi politikoei «ofizialtasunaren eskaria aintzat har dezaten» | Ofizialtasunaren auzia agenda politikoan nahi du Euskalgintzaren Kontseiluak. Iazko abenduan, Nafarroako Euskararen Legearen 36. urteurrenaren karira, kanpaina bat abiatu zuen, hizkuntzaren inguruan «konplizitateak handitzeko» eta euskara herrialde osoan ofizial izan dadila eskatzeko. Lau hilabete geroago, inoiz baino ... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226998/eaeko-arartekoaren-gomendioen-27-onartu-dituzte-erakundeek.htm | Gizartea | EAEko arartekoaren gomendioen %27 onartu dituzte erakundeek | Arartekoaren legeari «baliabide gehiago» ematearen aurka bozkatu dute EAJk eta PSE-EEk. | EAEko arartekoaren gomendioen %27 onartu dituzte erakundeek. Arartekoaren legeari «baliabide gehiago» ematearen aurka bozkatu dute EAJk eta PSE-EEk. | Elkarrekin Podemosek legez besteko proposamen bat egin du gaur Eusko Legebiltzarrean, EAEko arartekoa arautzen duen 1985eko legea erreformatzeko eskatzeko. Zehazki, «baliabide gehiago eta esparru juridiko hobea» izan beharko lukeela adierazi du koalizioak; EAJk eta PSE-EEk ez dute proposamenarekin bat egin. Eztabaidan,... |
2023-4-20 | https://www.berria.eus/albisteak/226999/hiru-etapa-mamitsu-izango-ditu-aurtengo-itzuliak.htm | Kirola | Hiru etapa «mamitsu» izango ditu aurtengo Itzuliak | Maiatzaren 12tik 14ra jokatuko da Euskal Herriko itzulia. Guztira 370 kilometro izango ditu. Iazko irabazlea, Demi Vollering, irteeran izango da | Hiru etapa «mamitsu» izango ditu aurtengo Itzuliak. Maiatzaren 12tik 14ra jokatuko da Euskal Herriko itzulia. Guztira 370 kilometro izango ditu. Iazko irabazlea, Demi Vollering, irteeran izango da | Hilabete baino gutxiago dela, antolakuntzak eman ditu aurtengo Itzuliaren xehetasunak. Iaz bezala, lasterketak hiru etapa izango ditu. Maiatzaren 12tik 14ra jokatuko da. Etxebarrin (Bizkaia) izango du irteera, eta Donostian amaituko da. Guztira 370 kilometro egin beharko dituzte txirrindulariek. Hiru etapetako itzulia ... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.