date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227000/elkar-ekin-araba-euskaraz-2023ko-kanta-aurkeztu-dute.htm
Gizartea
'Elkar-ekin', Araba Euskaraz 2023ko kanta aurkeztu dute
Malen Urbegainek egin ditu hitzak, eta Ttek elektrotxarangak jarri die musika. Ekainaren 11n egingo dute Arabako ikastolen jaia, Olarizun.
'Elkar-ekin', Araba Euskaraz 2023ko kanta aurkeztu dute. Malen Urbegainek egin ditu hitzak, eta Ttek elektrotxarangak jarri die musika. Ekainaren 11n egingo dute Arabako ikastolen jaia, Olarizun.
Euskarak loratzen / Barne arrakalak / Periferiak batzen / Bat izateko prest. Euskararen periferia eta borta, biak da Araba, Malen Urbegain letragilearen arabera. Hark ondu ditu Elkar-ekin kantarako hitzak. Ttek elektrotxarangaren musikarekin batu, eta emaitza aurkeztu dute gaur eguerdian: Araba Euskaraz 2023ko jaiaren ...
2023-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/227001/bihar-hasiko-da-donostiako-giza-eskubideen-xx-zinemaldia-estibaliz-urresolaren-filmarekin.htm
Kultura
Bihar hasiko da Donostiako Giza Eskubideen XX. Zinemaldia, Estibaliz Urresolaren filmarekin
Inaugurazio ekitaldian emango dute 20.000 especies de abejas lana, eta bihar bertan estreinatuko dute zinema aretoetan.
Bihar hasiko da Donostiako Giza Eskubideen XX. Zinemaldia, Estibaliz Urresolaren filmarekin. Inaugurazio ekitaldian emango dute 20.000 especies de abejas lana, eta bihar bertan estreinatuko dute zinema aretoetan.
«Ai gaua, zer dezu,/ zer dezu isiltasunean?». Gaua kantua Lurdes Iriondoren ahotsean entzun daiteke Estibaliz Urresolaren 20.000 especies de abejas filmean. Isilik, bizi duena adierazi ezinik ageri da filmeko haur protagonista (Sofia Otero), eta zer bizitzen ari den antzeman ezinik, berriz, ama (Patricia Arnaiz). Maita...
2023-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/227002/klima-krisia-eta-biodibertsitatea-erro-bereko-bi-muin.htm
Mundua
Klima krisia eta biodibertsitatea, erro bereko bi muin
Gizakiak eragindako bi hondamendi horiek «batera» aztertzeko eskatu du nazioarteko ikerlari talde batek; ikerketako egileetako bat izan da Unai Pascual, Ikerbasqueko kidea. Krisiari aurre egiteko, erakundeen arteko diziplinarteko lankidetza sustatzea galdegin dute, besteak beste.
Klima krisia eta biodibertsitatea, erro bereko bi muin. Gizakiak eragindako bi hondamendi horiek «batera» aztertzeko eskatu du nazioarteko ikerlari talde batek; ikerketako egileetako bat izan da Unai Pascual, Ikerbasqueko kidea. Krisiari aurre egiteko, erakundeen arteko diziplinarteko lankidetza sustatzea galdegin dute...
Klima aldaketa eta biodibertsitatearen galera loturarik gabeko bi hondamendi balira bezala aztertu ohi direla salatu du nazioarteko ikertzaile talde batek, Science aldizkarian argitaratutako ikerketa batean. Haien arabera, erro bera dute bi krisiek: giza jarduerek sortutako gasen isuriak eragindako tenperatura globalar...
2023-4-20
https://www.berria.eus/albisteak/227003/jose-maria-ruiz-urtxegi-adegiko-idazkari-nagusi-ohia-zendu-da.htm
Ekonomia
Jose Maria Ruiz Urtxegi Adegiko idazkari nagusi ohia zendu da
25 urtetik gora egin zituen Ruiz Urtxegik Gipuzkoako patronaleko idazkaritzan. Bere lehengusu Joseba Lezetak bi hankak galdu zituen, Ruiz Urtxegiren autoan jarritako bonba batengatik.
Jose Maria Ruiz Urtxegi Adegiko idazkari nagusi ohia zendu da. 25 urtetik gora egin zituen Ruiz Urtxegik Gipuzkoako patronaleko idazkaritzan. Bere lehengusu Joseba Lezetak bi hankak galdu zituen, Ruiz Urtxegiren autoan jarritako bonba batengatik.
Urte luzetan Adegi Gipuzkoako patronaleko gidaria izan zen Jose Maria Ruiz Urtxegi gaur hil da, Donostian, 76 urte zituela. 25 urte egin zituen patronaleko idazkari nagusi, 2008an garai hartako Adegiko presidente Eduardo Zubiaurrek kargutik kendu zuen arte. Karguan aritu zen hogeitaka urteetan, besteak beste, industria...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227025/hiru-eguneko-su-etena-adostu-dute-paramilitarrek-eta-armadak-sudanen.htm
Mundua
Hiru eguneko su etena adostu dute paramilitarrek eta armadak Sudanen
Goizaldean sartu da indarrean menia, baina borrokak ez dira erabat eten Khartum hiriburuan. Azken orduetan Sudango 15.000 herritar baino gehiago heldu dira Txadera, gehienak emakumeak eta haurrak. Hildakoak 400dik gora dira, OMEren arabera.
Hiru eguneko su etena adostu dute paramilitarrek eta armadak Sudanen. Goizaldean sartu da indarrean menia, baina borrokak ez dira erabat eten Khartum hiriburuan. Azken orduetan Sudango 15.000 herritar baino gehiago heldu dira Txadera, gehienak emakumeak eta haurrak. Hildakoak 400dik gora dira, OMEren arabera.
Mundu osoko milioika musulmanentzat gaur amaituko da ramadana, baita Sudanen bizi direnentzat ere. Hala, Eid al-Fitr ospakizunak aintzat hartuta, hiru eguneko su etena iragarri du RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde armatuak gaur 06:00etan hasita. Borroketan harrapatutako zibilentzat ihesbide seguruak bermatzea litzate...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227026/erkorekak-baieztatu-du-irungoak-hilketa-eta-suizidioa-izan-direla.htm
Gizartea
Erkorekak baieztatu du Irungoak hilketa eta suizidioa izan direla
Jakinarazi duenez, Polizia Zientifikoak eta auzitegiko medikuek hipotesi hori berretsi dute: batek bestea hil zuen, eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen.
Erkorekak baieztatu du Irungoak hilketa eta suizidioa izan direla. Jakinarazi duenez, Polizia Zientifikoak eta auzitegiko medikuek hipotesi hori berretsi dute: batek bestea hil zuen, eta, ondoren, bere buruaz beste egin zuen.
Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak baieztatu egin du Irungo (Gipuzkoa) Olabarria auzoan atzo izandako hilketaren eta ondorengo suizidioaren hipotesia. 53 eta 47 urteko bi gizonezko indarkeria zantzuekin hilda agertu ziren, su armaz egindako tiroen ondorioz. Segurtasun sailburuak gertaerari buruzko ...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227027/patxi-izko-osasunako-presidente-ohia-hil-da.htm
Kirola
Patxi Izko Osasunako presidente ohia hil da
2002tik 2012ra izan zen klubeko lehendakaria. 2021ean, 23 urteko kartzela zigorra ezarri zioten klubarena zen dirua bidegabeki baliatzeagatik. 77 urterekin zendu da.
Patxi Izko Osasunako presidente ohia hil da. 2002tik 2012ra izan zen klubeko lehendakaria. 2021ean, 23 urteko kartzela zigorra ezarri zioten klubarena zen dirua bidegabeki baliatzeagatik. 77 urterekin zendu da.
77 urterekin zendu da Osasunako presidente izandako Patxi Izko Ilundain (Gazolaz, 1946). Hamar urtez izan zen klubaren lehendakaria: 2002an hasi zen karguan, Javier Mirandari lekukoa hartuta, eta 2012ra arte izan zen agintari. Klubak eman du heriotzaren berri, goizean. Osasuna Espainiako Ligako lehenbiziko mailan izan...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227028/langabezia-tasak-87ra-egin-du-gora-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Langabezia tasak %8,7ra egin du gora Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Eustaten arabera, urteko lehen hiruhilekoan 2.100 egin zuen behera landunen kopuruak.
Langabezia tasak %8,7ra egin du gora Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustaten arabera, urteko lehen hiruhilekoan 2.100 egin zuen behera landunen kopuruak.
Urte hasierak ez dira oso onak izaten lan merkatuarentzat, eta aurten ere ez da horrela izan, Eustaten Biztanleria Jardueraren Arabera sailkatzeko inkestaren arabera. Horrek dioenez, 2023ko lehen hiruhilekoan 92.100 langabe zeuden Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 2022ko azkenekoan baino 2.300 gehiago. Horrenbestez, lang...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227029/baztanen-egin-nahi-duten-meategiaren-aurka-kalera-aterako-dira-bihar-irunean.htm
Gizartea
Baztanen egin nahi duten meategiaren aurka kalera aterako dira bihar Iruñean
Erdiz Bizirik taldeak deituta, Antoniutti parketik abiatuko da manifestazioa, 17:00etan
Baztanen egin nahi duten meategiaren aurka kalera aterako dira bihar Iruñean. Erdiz Bizirik taldeak deituta, Antoniutti parketik abiatuko da manifestazioa, 17:00etan
Apirilaren 22a Landa Eremuaren Nazioarteko Eguna da, eta egun hori aukeratu du Erdiz Bizirik taldeak, Magna Magnesitas de Navarra enpresak Baztanen egin nahi duen meategiaren aurka kalera ateratzeko. Iruñean eginen dute manifestazioa, 17:00etan, Landa eremuaren defentsan leloarekin. Orain arte, Baztanen egin dituzte pr...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227030/garbi-nuen-herri-bateko-mediku-nahi-nuela-izan.htm
Gizartea
«Garbi nuen herri bateko mediku nahi nuela izan»
Familia medikuen biltzarra eginen dute Iruñean. Nafarroako Familia Medikuntzaren eta Medikuntza Komunitarioaren Elkarteko buru Pepa Redin Sagredo da antolatzaileetako bat: «Gazteei gure lanaren berri eman nahi diegu».
«Garbi nuen herri bateko mediku nahi nuela izan». Familia medikuen biltzarra eginen dute Iruñean. Nafarroako Familia Medikuntzaren eta Medikuntza Komunitarioaren Elkarteko buru Pepa Redin Sagredo da antolatzaileetako bat: «Gazteei gure lanaren berri eman nahi diegu».
Nabaskozeko kontsultako familia medikua da Pepa Redin Sagredo (Iruñea, 1990). Ikasketak hasi zituenetik garbi izan du herri batean egin nahi zuela lan, eta lortu du. Kezka du etorkizunarekin, halere, belaunaldi aldaketarik ez dagoelako. Nafarroako Familia Medikuntzaren eta Medikuntza Komunitarioaren Elkarteko burua da....
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227031/herri-kirolak-ikasteko-eskola-bat-sortu-dute.htm
Kirola
Herri kirolak ikasteko eskola bat sortu dute
Bizkaian herri kirolak, euskal pilota eta arrauna sustatzeko sortu dute Sustabiz fundazioa. Lehen proiektua Gernika-Lumoko Herri Kirol Zentroa izango da. Gaurko harri-jasotze tailerra prestatu dute.
Herri kirolak ikasteko eskola bat sortu dute. Bizkaian herri kirolak, euskal pilota eta arrauna sustatzeko sortu dute Sustabiz fundazioa. Lehen proiektua Gernika-Lumoko Herri Kirol Zentroa izango da. Gaurko harri-jasotze tailerra prestatu dute.
«Jesus Manuel Madariaga arratzuarra Gernikako Arkupe pilota elkartearen sortzaileetako bat izan zen. Ikusten du gaur egun gure kirolekiko lotura galduz doala, eta buelta bat eman gura izan dio egoera horri», azaldu du Joseba Etxebarria Bizkaiko Herri Kirolen Federazioko Kirol zuzendariak. Madariaga haienera joan zen, B...
2023-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/227032/saskia-merkatzeko-ahalegina.htm
Ekonomia
Saskia merkatzeko ahalegina
Bilboko Erriberako merkatuak 'Asteazkenetako Saskia' izeneko kanpaina abiatu du: merkatuko 30 postutan produktu bat merkatzen dute eguaztenero, bezeroei elikagaien garestitzeari aurre egiten laguntzeko. Ezagutzen duten bezeroek ondo hartu dute neurria, baina gutxi iruditzen zaie.
Saskia merkatzeko ahalegina. Bilboko Erriberako merkatuak 'Asteazkenetako Saskia' izeneko kanpaina abiatu du: merkatuko 30 postutan produktu bat merkatzen dute eguaztenero, bezeroei elikagaien garestitzeari aurre egiten laguntzeko. Ezagutzen duten bezeroek ondo hartu dute neurria, baina gutxi iruditzen zaie.
Sartu aurretik, argi dauka zertara doan: “Arraina behar dut; ea zer ekarri duten. Antxoa merke badago, ale batzuk erosiko ditut. Fruta atzo eroan nuen, eta datorren astera arte badut etxean”. Maria Pilar del Pino Bilboko Zazpikaleetan bizi da, eta sarri joaten da Erriberako merkatura. “Niretzat bakarrik kozinatu behar ...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227033/laquolehen-bizitza-sinpleagoa-zen-oraingo-gazteriari-ez-diot-inbidiarikraquo.htm
Kultura
«Lehen bizitza sinpleagoa zen; oraingo gazteriari ez diot inbidiarik»
Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei saria eman diote Xabier Amurizari. Pozez jaso du bizi osoko lanari egindako aitortza. Zorte handikotzat dauka bere burua, eta hala begiratzen dio munduari.
«Lehen bizitza sinpleagoa zen; oraingo gazteriari ez diot inbidiarik». Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei saria eman diote Xabier Amurizari. Pozez jaso du bizi osoko lanari egindako aitortza. Zorte handikotzat dauka bere burua, eta hala begiratzen dio munduari.
«Irabazi izan ditudan sari gehienak lehiatuta izan dira; hau ezustean etorri zait». Egindako ibilbideagatik Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei III. saria jaso zuen martxoan Xabier Amurizak (Etxano, Zornotza, 1941). Auto gorri bat gidatuz iritsi da Berrizko udaletxe zaharra dagoen aldameneko aparkalekura. Petril...
2023-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/227035/hunkigarria-izan-zen-eitbko-azken-eguna-negar-saio-ederra-egin-nuen.htm
Kirola
«Hunkigarria izan zen EITBko azken eguna, negar saio ederra egin nuen»
Ofizialki, Txemi Galarraga EITBko kirol kazetaria da oraindik, baina urrian hartu zuen erretiro aurreratua. 1986an hasi zen EITBn, eta 1988an, kiroletan. Arduratuta dago EITBren egoerarekin.
«Hunkigarria izan zen EITBko azken eguna, negar saio ederra egin nuen». Ofizialki, Txemi Galarraga EITBko kirol kazetaria da oraindik, baina urrian hartu zuen erretiro aurreratua. 1986an hasi zen EITBn, eta 1988an, kiroletan. Arduratuta dago EITBren egoerarekin.
Hiruzpalau aldiz eten behar izan du pausoa. “Aio” eta “bueno” artean, puntako kirolarien pare egin du Txemi Galarragak (Mutriku, 1959) Mutrikuko Atxukaleko begiratokira arteko bidea. EITBko kirol kazetari izan da 34 urtez, baina lan kontuak ahaztuta dauzka iazko urritik, errelebo kontratua sinatuta. Bizitzaren erritmoa...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227036/herri-txikietako-dendak-erosketak-bertatik-bertara.htm
Ekonomia
Herri txikietako dendak: erosketak, bertatik bertara
Janari dendarik gabe edo hala egoteko arriskuan egon izan dira Itsasondon, Ereñotzun eta Igeldon. Gaur egun, denda bana dute. Udalaren lokal batean dago denda Itsasondon eta Ereñotzun, eta, aldian-aldian, adjudikatu egiten da zerbitzuaren kudeaketa. Igeldon, kooperatiba batek egokitu du denda
Herri txikietako dendak: erosketak, bertatik bertara. Janari dendarik gabe edo hala egoteko arriskuan egon izan dira Itsasondon, Ereñotzun eta Igeldon. Gaur egun, denda bana dute. Udalaren lokal batean dago denda Itsasondon eta Ereñotzun, eta, aldian-aldian, adjudikatu egiten da zerbitzuaren kudeaketa. Igeldon, koopera...
Herriko ostatuarekin batera, janari denda herri txiki gehientsuenetan egoten da. Herritarrek, normalean, ez dute han egiten asteko erosketa handia, baina estimatzen dute herrian bertan ere izatea halako komertzio bat. Askotariko kudeaketa ereduak dituzte. Igeldo (Donostia)
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227037/farcen-adar-disidente-batek-fronte-bat-birfundatu-du-bogota-inguruan.htm
Mundua
FARCen adar disidente batek fronte bat birfundatu du Bogota inguruan
Segunda Marquetalia taldeak 53. frontea eratu du berriz, Kolonbiako hiriburutik 150 kilometrora. ELNri indarrak batzeko eta elkarlanerako deia egin dio.
FARCen adar disidente batek fronte bat birfundatu du Bogota inguruan. Segunda Marquetalia taldeak 53. frontea eratu du berriz, Kolonbiako hiriburutik 150 kilometrora. ELNri indarrak batzeko eta elkarlanerako deia egin dio.
FARC Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileen 53. frontea izandakoa berriz fundatu duela jakinarazi zuen atzo Segunda Marquetalia FARCen adar disidenteetako batek. Ivan Marquezek gidatzen duen gerrillak azaldu duenez, Sumapazen eratu du taldea, Bogota eskualdean, Kolonbiako hiriburutik 150 kilometro ingurura. «Gaur, atzo ...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227038/elak-beste-13-eguneko-greba-ziklo-bat-hasi-du-bizkaiko-zahar-etxeetan.htm
Gizartea
ELAk beste 13 eguneko greba ziklo bat hasi du Bizkaiko zahar etxeetan
Sindikatuak salatu du patronala ez dela negoziatzera jesarri 2021eko urritik
ELAk beste 13 eguneko greba ziklo bat hasi du Bizkaiko zahar etxeetan. Sindikatuak salatu du patronala ez dela negoziatzera jesarri 2021eko urritik
39. greba eguna dute gaurkoan Bizkaiko ELA sindikatuko zahar etxeetako langileek, azken hitzarmena onartu zenetik. Gaur eman diote hasiera beste 13 eguneko greba ziklo bati, manifestazio batekin. Martxoaren 15etik 24ra egin zituzten azkenengo grebak, baina sindikatuak azaldu du patronala ez dela eurekin bildu 2021eko u...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227039/asteartean-onartuko-du-jaurlaritzako-gobernu-kontseiluak-hezkuntza-lege-berria.htm
Gizartea
Asteartean onartuko du Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak hezkuntza lege berria
Bildarratzek dio Hezkuntza Legearen tramitazioak aldi «historiko eta pozgarri» bati irekiko diola bidea, gizartearen «erronka handiei» erantzun nahi dienez gero.
Asteartean onartuko du Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak hezkuntza lege berria. Bildarratzek dio Hezkuntza Legearen tramitazioak aldi «historiko eta pozgarri» bati irekiko diola bidea, gizartearen «erronka handiei» erantzun nahi dienez gero.
Jokin Bildarratz Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak jakinarazi duenez, datorren asteartean onartuko du Jaurlaritzak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hezkuntza lege berria. Espero da «akordio zabalak» ateratzea aitzinera, testu «estrategikoa» izanen baita. Jaurlaritzako kontrol saioan egin ditu adierazpen horiek, ...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227040/euskararen-hizkuntza-eskakizuna-duela-bi-mende.htm
Gizartea
Euskararen hizkuntza eskakizuna, duela bi mende
Aitor Pescador historialariak Twitterren euskararen eskakizunarekin lotura duten bi testu gogoratu ditu. Garruesen (Nafarroa) euskaraz ez zekien apaiz bat izendatzea saihestu zuten herritarrek 1830ean, eta 1832an Egillorren (Nafarroa) herriko apaiza lekualdatzera behartu zuten, euskaraz ikasi arte behintzat.
Euskararen hizkuntza eskakizuna, duela bi mende. Aitor Pescador historialariak Twitterren euskararen eskakizunarekin lotura duten bi testu gogoratu ditu. Garruesen (Nafarroa) euskaraz ez zekien apaiz bat izendatzea saihestu zuten herritarrek 1830ean, eta 1832an Egillorren (Nafarroa) herriko apaiza lekualdatzera behartu...
«Hizkuntza eskakizunak, lanpostuaren ezaugarrien ondorio dira, erabiltzaileek behar dituzten laguntzei dagokienez». Horiek izan ziren Uliazpiko langileen ordezkariek joan den martxoan egin zituzten adierazpenak. EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuelako legez kanpokoa dela euskararen ezagutza aintzat hartzea fundazioko ze...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227041/aurtengo-sugeen-mapa-osatzen-hasi-da-aranzadi-zientziauzolanean.htm
Bizigiro
Aurtengo sugeen mapa osatzen hasi da Aranzadi, 'zientziauzolanean'
Suge bat ikustean hari argazkia egiteko eta Twitterren bidez non ikusi duten kontatzeko eskatu die herritarrei zientzia elkarteak.
Aurtengo sugeen mapa osatzen hasi da Aranzadi, 'zientziauzolanean'. Suge bat ikustean hari argazkia egiteko eta Twitterren bidez non ikusi duten kontatzeko eskatu die herritarrei zientzia elkarteak.
Udaberriarekin batera, zulotik ateratzen hasi dira sugeak, eta etxe zulotik sugezainak. Aranzadi zientzia elkarteak martxan jarri du Sugebizi kanpaina beste sasoi batez, Euskal Herrian ikusitako sugeak sailkatzeko eta mapa batean kokatzeko. Zientziauzolana delakoa erabiliko dute aurten ere, hau da, zientzialari bihurtu...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227042/kopako-finala-ikusteko-pantailak-jarriko-ditu-iruneko-udalak.htm
Kirola
Kopako finala ikusteko pantailak jarriko ditu Iruñeko Udalak
Lau jarriko ditu, Gazteluko plazan, eta, partida hasi aurretik DJ bat ariko da, giroa bizitzeko. Gainera, apirilaren 27an udalak aukera emango du taldearentzako babes bideoak grabatzeko.
Kopako finala ikusteko pantailak jarriko ditu Iruñeko Udalak. Lau jarriko ditu, Gazteluko plazan, eta, partida hasi aurretik DJ bat ariko da, giroa bizitzeko. Gainera, apirilaren 27an udalak aukera emango du taldearentzako babes bideoak grabatzeko.
Iruñeko Udalak lau pantaila erraldoi jarriko ditu Gazteluko plazan Osasunaren Kopako finala ikusteko. Finala maiatzaren 6an jokatuko da, Sevillan, eta aurkaria Real Madril izango da. Pantailak plazako alboetan egongo dira. Gainera, giroa berotzeko, zortzi soinu dorre jarriko dituzte, eta DJ bat ariko da musika jartzen ...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227043/amnesiaren-aurka-borrokan.htm
Kultura
Amnesiaren aurka borrokan
Carmen Castillori eman dio Giza Eskubideen Donostiako XX. Zinemaldiak aurtengo bere ohorezko saria. Iluntzean, jaialdiari hasiera emateko ekitaldian jasoko du garaikurra. Memoria «etenik gabeko guda bat» dela aldarrikatu du dokumentalgile eta idazle txiletarrak.
Amnesiaren aurka borrokan. Carmen Castillori eman dio Giza Eskubideen Donostiako XX. Zinemaldiak aurtengo bere ohorezko saria. Iluntzean, jaialdiari hasiera emateko ekitaldian jasoko du garaikurra. Memoria «etenik gabeko guda bat» dela aldarrikatu du dokumentalgile eta idazle txiletarrak.
Augusto Pinocheten estatu kolpearen ondorioz, erbestealdi luze bat hasi behar izan zuen Carmen Castillok (Santiago, 1945). Txileko erresistentziaren aldeko laguntza bila batetik bestera ibili zen lehen urteetan, eta Paris hartu zuen bizileku gero. Han ekin zion dokumentalak egiteari, baita liburuak idazteari ere, sorte...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227044/nbek-nabarmendu-du-iaz-ere-aurrera-egin-zuela-klima-aldaketak.htm
Mundua
NBEk nabarmendu du iaz ere aurrera egin zuela klima aldaketak
Munduko Meteorologia Erakundearen urteroko txostenaren arabera, azkeneko zortzi urteak erregistratutako beroenak izan dira.
NBEk nabarmendu du iaz ere aurrera egin zuela klima aldaketak. Munduko Meteorologia Erakundearen urteroko txostenaren arabera, azkeneko zortzi urteak erregistratutako beroenak izan dira.
«Klima aldaketak aurrera egin zuen 2022an ere». Hori nabarmendu du Munduko Meteorologia Erakundeak gaur klimaren egoerari buruzko urteroko txostenaren aurkezpenean. Izan ere, aldagai guztiak aztertuta —batez besteko tenperaturaren igoera, ozeanoen berotzea, berotegi efektuko gasen metaketa, glaziarren masa galtzea...—,...
2023-4-21
https://www.berria.eus/albisteak/227045/ipar-kataluniako-bost-alkate-epaitu-dituzte-udalean-katalanez-egiten-uzteagatik.htm
Mundua
Ipar Kataluniako bost alkate epaitu dituzte, udalean katalanez egiten uzteagatik
Emmanuel Macronen Frantziako kabineteburu ondoko izandakoak salatu ditu udal agintariak, eta maiatzaren 9an emango dute epaia. Zigortzen badituzte, Europara jotzeko asmoa dute
Ipar Kataluniako bost alkate epaitu dituzte, udalean katalanez egiten uzteagatik. Emmanuel Macronen Frantziako kabineteburu ondoko izandakoak salatu ditu udal agintariak, eta maiatzaren 9an emango dute epaia. Zigortzen badituzte, Europara jotzeko asmoa dute
Udaletako osoko bilkuran katalana erabiltzea ahalbidetzeko udal araudia aldatu izana leporatuta, bost alkate epaitu dituzte aste honetan Montpellierren (Okzitania). Elna, Portvendres, Sant Andreu de la Sureda, Banys i Palalda eta Tarerac herrietako agintariak salatu dituzte Frantziako Errepublikako ordezkariek. Rodrig...
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227069/erabakitzeko-eskubidea-erdigunera-ekartzeko-konpromisoa-berritu-du-gure-esku-k.htm
Politika
Erabakitzeko eskubidea erdigunera ekartzeko konpromisoa berritu du Gure Esku-k
Itsasargia nazioarteko konferentzia egin du Gure Esku-k Irunen, bere hamargarren urteurrenean. Erabakitzeko eskubidea erabiltzea, burujabetzak lantzea eta lurraldeen arteko lankidetzan sakontzea «eginkizun kolektibo bat» dela nabarmendu du.
Erabakitzeko eskubidea erdigunera ekartzeko konpromisoa berritu du Gure Esku-k. Itsasargia nazioarteko konferentzia egin du Gure Esku-k Irunen, bere hamargarren urteurrenean. Erabakitzeko eskubidea erabiltzea, burujabetzak lantzea eta lurraldeen arteko lankidetzan sakontzea «eginkizun kolektibo bat» dela nabarmendu du.
Hamar urte bete dira Gure Esku sortu zutenetik. Irungo (Gipuzkoa) Ficoba erakustazokan egin zuten lehen agerraldia, aldarrikapen batekin: «Herri bat gara, erabakitzeko eskubidea dugu, herritarron garaia da». Bere helburuaren berri eman zuen Gure Esku-k orduan; hain zuzen, euskal herritarren erabakitzeko eskubidea erabi...
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227070/sei-udaletako-oroimenaren-webguneak-desaktibatu-dituzte-behin-behinean.htm
Politika
Sei udaletako oroimenaren webguneak desaktibatu dituzte behin-behinean
Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak hilabeteko epea eman zien beharrezko aldaketak egiteko, eta, Aranzadik «hala eskatuta», webgune horietarako sarbidea mugatu dute.
Sei udaletako oroimenaren webguneak desaktibatu dituzte behin-behinean. Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak hilabeteko epea eman zien beharrezko aldaketak egiteko, eta, Aranzadik «hala eskatuta», webgune horietarako sarbidea mugatu dute.
Oroimen historikoaren inguruko webguneen auziak bere horretan dirau. Azken orduetan, sei udaletako web orriak desaktibatu dituzte. Honela diote: «Aranzadik egindako lan zientifikoa behin-behinean ez da eskuragarri izango, zientzia elkarteak hala eskatuta». Galdakao (Bizkaia), Orio, Oiartzun, Hernani, Villabona-Amasa et...
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227071/harrerak-jarduera-indartuko-du-gradu-aldaketen-egoera-berriari-erantzuteko.htm
Politika
Harrerak jarduera indartuko du, gradu aldaketen «egoera berriari» erantzuteko
Preso eta iheslari ohiei «arta integrala» eman nahi die elkarteak. Sebas Barinagarrementaria orain arteko lehendakariari erreleboa hartu dio Batzar Nagusian Eba Ferreirak.
Harrerak jarduera indartuko du, gradu aldaketen «egoera berriari» erantzuteko. Preso eta iheslari ohiei «arta integrala» eman nahi die elkarteak. Sebas Barinagarrementaria orain arteko lehendakariari erreleboa hartu dio Batzar Nagusian Eba Ferreirak.
Euskal presoak eta iheslariak etxeratzean edo itzultzean «eskubide guztien jabe direnen pertsonei» askotariko laguntzak bermatzeko lanean da 2012. urtetik Harrera elkartea. Aurrerantzean ere jarduera horretan jardungo du, baina ahalegina «indartuz», gradu aldaketen aldiak ekarri duen «egoera berriari» erantzuteko. «Pre...
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227072/adolfo-plaza-izango-da-laboral-kutxako-presidente-berria.htm
Ekonomia
Adolfo Plaza izango da Laboral Kutxako presidente berria
Errentagarritasuna handitu duela baliatuko du bere eraldaketa bizkortzeko. Teknologian, zibersegurtasunean eta datuen tratamenduan inbertsioak handituko ditu.
Adolfo Plaza izango da Laboral Kutxako presidente berria. Errentagarritasuna handitu duela baliatuko du bere eraldaketa bizkortzeko. Teknologian, zibersegurtasunean eta datuen tratamenduan inbertsioak handituko ditu.
Espainiako Bankuaren baimena jasoz gero, Adolfo Plaza izango da Laboral Kutxako hurrengo presidentea, Txomin Garciaren ordez. Garcia 2009an izendatu zuten orduan Euskadiko Kutxako izena zuen kreditu kooperatiba, eta Laboral Kutxa izena hartu zuen 2012. urtean, Ipar Kutxarekin bat egin ondoren. Laboral Kutxako Kontsei...
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227073/jendetza-handia-bildu-da-bilbon-eta-gasteizen-osakidetzaren-egoera-larria-salatzeko.htm
Gizartea
Jendetza handia bildu da Bilbon eta Gasteizen Osakidetzaren «egoera larria» salatzeko
Bilboko Udalaren arabera, 13.000 pertsona elkartu dira bertako manifestazioan. Protestaren amaieran Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren dimisioa eskatu dute.
Jendetza handia bildu da Bilbon eta Gasteizen Osakidetzaren «egoera larria» salatzeko. Bilboko Udalaren arabera, 13.000 pertsona elkartu dira bertako manifestazioan. Protestaren amaieran Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren dimisioa eskatu dute.
«Jendea esnatzen ari da. Bere begiekin ikusten du Osakidetzan gertatzen ari dena, eta bere azalean nozitzen arreta okertzen ari dela. Horregatik bildu da jendetza hau». Esaldia Mireia Saiz Osasun Publikoaren Aldeko herri plataformako (OPA) bozeramailearena da. Elkarte horrek antolatu du gaur eguerdian Bilboko eta Gaste...
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227074/abortatzeko-pilula-eskuragarri-mantenduko-du-auzitegi-gorenak.htm
Mundua
Abortatzeko pilula eskuragarri mantenduko du Auzitegi Gorenak
Texasko auzitegi batek mifepristona botikaren erabilera debekatu zuen duela bi aste, eta erabakiari helegitea jarri zion AEBetako Gobernuak. Etxe Zuriak txalotu egin du Gorenaren ebazpena.
Abortatzeko pilula eskuragarri mantenduko du Auzitegi Gorenak. Texasko auzitegi batek mifepristona botikaren erabilera debekatu zuen duela bi aste, eta erabakiari helegitea jarri zion AEBetako Gobernuak. Etxe Zuriak txalotu egin du Gorenaren ebazpena.
Abortatzeko eskubidea murrizteko AEBetako zenbait epaitegik azken asteetan ezarri dituzten debekuen aurrean, esku hartzea erabaki du Auzitegi Gorenak, eta abortatzeko erabili ohi den mifepristona botikaren erabilera bermatzea ebatzi du, justiziak auzia argitu artean. Texasko auzitegi batek botikaren erabilera debekatu ...
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227075/sasoiko-helburu-nagusia-bete-du-jada-osasunak.htm
Kirola
Sasoiko helburu nagusia bete du jada Osasunak
Betisi 3-2 irabazi dio etxean, eta hala, ia ziurra da mailari eutsiko diola. Ikusgarri aritu da lehen zatian, eta orduan sartu ditu gol guztiak. Sufritu egin behar izan du gero.
Sasoiko helburu nagusia bete du jada Osasunak. Betisi 3-2 irabazi dio etxean, eta hala, ia ziurra da mailari eutsiko diola. Ikusgarri aritu da lehen zatian, eta orduan sartu ditu gol guztiak. Sufritu egin behar izan du gero.
Kopako saio handira inongo presiorik gabe iritsiko da Osasuna. Izan ere, bermatu du jada Lehen Mailako taldea izango dela etorkizunean ere. Baita aurrez bermatu ere: 30. jardunaldian gainditu du 40 puntuko langa. 38 zituen, eta beste hiru batu ditu Sadarren, Betisen aurka. Sailkapeneko azken postuez erabat ahazteko mod...
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227076/euskararentzat-aro-berri-bat-zabaltzeko-eskatu-dute-baionan.htm
Gizartea
Euskararentzat aro berri bat zabaltzeko eskatu dute Baionan
Euskalgintzak manifestazioa egin du Baionan, euskarak Ipar Euskal Herrian dituen trabak salatu eta hizkuntza politika berri bat exijitzeko. Adin guztietako jende andana bildu da.
Euskararentzat aro berri bat zabaltzeko eskatu dute Baionan. Euskalgintzak manifestazioa egin du Baionan, euskarak Ipar Euskal Herrian dituen trabak salatu eta hizkuntza politika berri bat exijitzeko. Adin guztietako jende andana bildu da.
Jendetza bildu da gaur Baionan euskarak Ipar Euskal Herrian dituen trabak salatu eta hizkuntza politika berri bat eskatzeko. Euskalgintzak manifestaziora deitua zuen arratsalderako, eta milaka lagunek bete dituzte karrikak. Euskararen aldeko aldarriak oihukatu dituzte. Ekhi Erremundegi BERRIAko kazetaria izan da zuzene...
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227077/erdiz-bizirik-elkarteak-ehunka-pertsona-bildu-ditu-irunean-baztango-meategi-proiektuaren-aurka.htm
Gizartea
Erdiz Bizirik elkarteak ehunka pertsona bildu ditu Iruñean, Baztango meategi proiektuaren aurka
Iruñeko eta Madrilgo agintarien «hipokrisia» salatu du taldeak, eta tramitazioa bertan behera uzteko eskatu du
Erdiz Bizirik elkarteak ehunka pertsona bildu ditu Iruñean, Baztango meategi proiektuaren aurka. Iruñeko eta Madrilgo agintarien «hipokrisia» salatu du taldeak, eta tramitazioa bertan behera uzteko eskatu du
Zintzarri eta joareen hotsa Iruñean entzun da gaur arratsaldean, Lurraren Nazioarteko Egunean. Erdiz Bizirik elkarteak hiriburura eraman du Magna Magnesitas de Navarra enpresak Baztanen eraiki nahi duen meategi proiektuaren aurkako aldarri ozena, eta zientoka lagun bildu dira Iruñeko Alde Zaharreko eta bigarren zabalgu...
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227078/athleticek-balio-handiko-hiru-puntu-lortu-ditu-almerian.htm
Kirola
Athleticek balio handiko hiru puntu lortu ditu Almerian
Athleticek nagusitasunez hartu du mendean Almeria eta hirugarren garaipena lortu du errenkadan gora begira jartzeko.
Athleticek balio handiko hiru puntu lortu ditu Almerian. Athleticek nagusitasunez hartu du mendean Almeria eta hirugarren garaipena lortu du errenkadan gora begira jartzeko.
Etxetik kanpo jokatu, irabazi eta barkatu egin dela esatea ez da ohikoa. Ez, behintzat ,Athleticen inguruan. Talde zuri-gorriak indar asko galtzen du zaleen babesetik urrun jokatzen duen bakoitzean. Ez ditu garaipen asko kateatzen eta irabazitako puntu gehienak asko sufrituta eskuratutakoak izaten dira. Bada, Almerian ...
2023-4-22
https://www.berria.eus/albisteak/227079/partidaren-amaieran-lortu-du-garaipena-realak.htm
Kirola
Partidaren amaieran lortu du garaipena Realak
2-1 nagusitu dira txuri-urdinak Anoetan Rayo Vallecanoren aurka. Bisitariak aurreratu dira, baina markagailua irauli egin du Realak.
Partidaren amaieran lortu du garaipena Realak. 2-1 nagusitu dira txuri-urdinak Anoetan Rayo Vallecanoren aurka. Bisitariak aurreratu dira, baina markagailua irauli egin du Realak.
Realak balio handiko hiru puntu eskuratu ditu Anoetan, Carlos Fernandezek buruz egindako gol bati esker. Aurrelari espainiarrak askatu du Rayo Vallecanoren mataza, eta Txapeldunen Ligako postuetan indartu da Reala. Ez aurrez lan asko egin gabe. Andoni Iraolak talde sendoa osatu du sasoi honetan, eta hori ageriko geratu...
2023-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/227116/inaki-mujika-kirol-kazetaria-hil-da.htm
Bizigiro
Iñaki Mujika kirol kazetaria hil da
Herri Irratian Realaren eta Bidasoaren garai loriatsuak kontatzen egin zen ezagun Mujika. Real Unioneko presidente ere izan zen. 72 urte zituela zendu da.
Iñaki Mujika kirol kazetaria hil da. Herri Irratian Realaren eta Bidasoaren garai loriatsuak kontatzen egin zen ezagun Mujika. Real Unioneko presidente ere izan zen. 72 urte zituela zendu da.
Euskal Herriko —bereziki, Gipuzkoako— kirol kazetaritzaren ahots ezagunenetako bat zendu da: Iñaki Mujika kirol kazetaria hilda topatu dute bart Hondarribiako (Gipuzkoa) haren etxean. «Arrazoi naturalengatik» hil da, 72 urte zituela. Ibilbide luzea egin du Mujikak kirol kazetaritzan; guztira, 30 urtetik gora egin ditu ...
2023-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/227118/salbuespen-legeek-behin-betiko-desagertu-behar-dutela-aldarrikatu-dute-presoen-senideek.htm
Politika
Salbuespen legeek behin betiko desagertu behar dutela aldarrikatu dute presoen senideek
Etxerat-ek deituta, euskal presoen bostehun senide eta gertuko inguru elkartu dira Bilbon: «Amaitu da, azkenik, horrenbeste sufrikario eragin eta utzi digun aro luze hau».
Salbuespen legeek behin betiko desagertu behar dutela aldarrikatu dute presoen senideek. Etxerat-ek deituta, euskal presoen bostehun senide eta gertuko inguru elkartu dira Bilbon: «Amaitu da, azkenik, horrenbeste sufrikario eragin eta utzi digun aro luze hau».
«Aro berri batean sartzen gara; orain salbuespen legeek behin betiko desagertu behar dute, gure senitartekoek etxera itzultzeko bidea burutu dezaten». Etxerat elkarteak deituta, euskal presoen bostehun senide eta gertuko inguruk agerraldia egin dute gaur Bilboko Elkarkidetza plazan, dispertsioaren amaieraren irakurketa...
2023-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/227119/remco-evenepoelek-iazko-garaipena-errepikatu-du-liejan.htm
Kirola
Remco Evenepoelek iazko garaipena errepikatu du Liejan
Tadej Pogacar erori egin da 167 kilometro falta zirela, eta ezin izan du bete Ardenetako hiru klasikoak irabazteko ametsa. Bakarrik helmugaratu da Evenepoel, nagusitasunez.
Remco Evenepoelek iazko garaipena errepikatu du Liejan. Tadej Pogacar erori egin da 167 kilometro falta zirela, eta ezin izan du bete Ardenetako hiru klasikoak irabazteko ametsa. Bakarrik helmugaratu da Evenepoel, nagusitasunez.
Begirada guztiak bi gizonengan jarrita zeuden gaur Liega-Bastogne-Lieja klasikoan: iazko irabazle Remco Evenepoelengan (Quick-Step), eta Ardenetako hiru klasikoak urte berean irabazi nahi zituen Tadej Pogacarrengan (UAE). Zoritxarrez erori ostean, ordea, ikuskizun hori gabe utzi ditu zaleak; 167 kilometro falta zirela ...
2023-4-23
https://www.berria.eus/albisteak/227120/erakustaldia-emanda-irabazi-dio-altunak-lasori.htm
Kirola
Erakustaldia emanda irabazi dio Altunak Lasori
Egungo txapelduna 5-2 aurreratu da, baina ordutik amaierara arte bikain jokatu du amezketarrak. Hamasei tanto egin ditu, eta bat galdu.
Erakustaldia emanda irabazi dio Altunak Lasori. Egungo txapelduna 5-2 aurreratu da, baina ordutik amaierara arte bikain jokatu du amezketarrak. Hamasei tanto egin ditu, eta bat galdu.
Unai Lasoren eta Jokin Altunaren arteko partida batek beti sortzen du ikusmina, baina gaur ez da lehia askorik izan: kantxan agindu egin du Altuna III.ak, eta erakustaldia emanda gailendu zaio egungo txapeldunari (9-22). Partida ederki hasi du Lasok, sakez min egiten eta eskuinarekin gozatuz. 5-2 aurreratu da, baina A...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227121/bera-berak-espainiako-kopa-irabazi-du-zazpigarren-aldiz.htm
Kirola
Bera Berak Espainiako Kopa irabazi du, zazpigarren aldiz
Donostiarrek hasieratik amaierara arte hartu dute mendean Granollers. Alice Fernandes da Silva atezainari eman diote jokalaririk onenaren saria.
Bera Berak Espainiako Kopa irabazi du, zazpigarren aldiz. Donostiarrek hasieratik amaierara arte hartu dute mendean Granollers. Alice Fernandes da Silva atezainari eman diote jokalaririk onenaren saria.
Ez da ezustekorik izan Espainiako Kopako finalean: Bera Berak ez dio aukerarik eman Granollersi, eta neurketa ona eginda hartu du mendean Kataluniako taldea (31-25). Atsedenaldira 16-11 irabazten joan dira Donostiakoak, eta, bigarren zatiko une batzuetan erasoan fin ibili ez diren arren, Alice Fernandes atezainak zapuz...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227122/gazte-bat-erietxera-eraman-dute-irunean-talde-batek-jipoitu-ostean.htm
Gizartea
Gazte bat erietxera eraman dute, Iruñean talde batek jipoitu ostean
Soraluzen bi pertsona atxilotu dituzte, gizon bat jipoitzea leporatuta
Gazte bat erietxera eraman dute, Iruñean talde batek jipoitu ostean. Soraluzen bi pertsona atxilotu dituzte, gizon bat jipoitzea leporatuta
Igande goizaldean ustez lapurreta saio bat egin zuten lau adingabek Iruñeko Sanduzelai auzoan. 18 urteko gazte bati telefonoa kentzen ahalegindu ziren, eta hark kontra egin ostean, jipoitu egin zuten. Erietxera eraman behar izan zuten, eta hainbat hezur hautsita ditu. Ziurrenik ebakuntza egin beharko diotela zabaldu du...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227123/atera-dituzte-primo-de-rivera-faxistaren-gorpuzkiak-erorien-haranetik.htm
Politika
Atera dituzte Primo de Rivera faxistaren gorpuzkiak Erorien Haranetik
Ekitaldirik gabe egin dute lana, eta ez da izan Espainiako Gobernuaren ordezkaririk. Gorpuzkiak San Isidroko hilerrirako bidean dira.
Atera dituzte Primo de Rivera faxistaren gorpuzkiak Erorien Haranetik. Ekitaldirik gabe egin dute lana, eta ez da izan Espainiako Gobernuaren ordezkaririk. Gorpuzkiak San Isidroko hilerrirako bidean dira.
Goizean ekin diote Madrilgo Erorien Haranean ohorezko lekuan hobiraturik dagoen Jose Antonio Primo de Rivera buruzagi falangistaren gorpuzkiak handik ateratzeko lanari, Oroimen Historikoaren Legeari jarraikiz. Francisco Franco diktadorearekin ez bezala, ekitaldirik gabe egin dute lana, eta Espainiako Gobernuaren ordez...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227124/bi-erizain-bizkaitar-daude-madrilgo-jatetxe-bateko-sutearen-biktimen-artean.htm
Gizartea
Bi erizain bizkaitar daude Madrilgo jatetxe bateko sutearen biktimen artean
Alexandra Velasco hil zen ezbeharrean, eta Maria Montes larri dago erietxean. Kateak jatetxe bat du Bilbon, apaingarri suharbera berdinekin. Bilboko Udalak «laster» egingo du ikuskapen bat lokal horretan.
Bi erizain bizkaitar daude Madrilgo jatetxe bateko sutearen biktimen artean. Alexandra Velasco hil zen ezbeharrean, eta Maria Montes larri dago erietxean. Kateak jatetxe bat du Bilbon, apaingarri suharbera berdinekin. Bilboko Udalak «laster» egingo du ikuskapen bat lokal horretan.
Ostiralean gertatu zen ezbeharra, baina asteburuan jakin da horien biktimetako bi bizkaitarrak zirela. Izan ere, Getxoko erizain bat hil zen Madrilgo Burro Canaglia jatetxearen sutean, eta beste bat larri dago ospitalean. Jatxete italiar gisa aurkeztu du bere burua Burro Canagliak, baina oihana irudikatzeko daude apai...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227125/ekonomia-04-hazi-da-urteko-lehen-hiruhilekoan-eaen.htm
Ekonomia
Ekonomia %0,4 hazi da urteko lehen hiruhilekoan EAEn
Enplegua %0,3 handitu dela kalkulatu du Eustatek.
Ekonomia %0,4 hazi da urteko lehen hiruhilekoan EAEn. Enplegua %0,3 handitu dela kalkulatu du Eustatek.
Iragarritako motelaldia oso arina izan da urte hasieran Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eustatek aurreratu dituen datuen arabera, hiru lurraldeetako BPG barne produktu gordina % 0,4 handitu da, 2023ko lehen hiruhilekoan aurreko hiruhilekoarekin alderatuta. 2022ko hirugarrenetik laugarrenera, berriz, %0,5 hazi zen. Eus...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227126/irantzu-gallastegi-eta-gregorio-eskudero-euskal-herriratu-dituzte.htm
Politika
Irantzu Gallastegi eta Gregorio Eskudero Euskal Herriratu dituzte
Gallastegi Zaballara eraman dute, eta Eskudero, Martutenera. Asier Borrero da Espainiatik Euskal Herriratzeko falta den azken presoa.
Irantzu Gallastegi eta Gregorio Eskudero Euskal Herriratu dituzte. Gallastegi Zaballara eraman dute, eta Eskudero, Martutenera. Asier Borrero da Espainiatik Euskal Herriratzeko falta den azken presoa.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Irantzu Gallastegi eta Gregorio Eskudero euskal presoak Euskal Herriko kartzelatan daude jada. Gallastegi Zaballara eraman dute, eta Eskudero, Martutenera. Bi preso horienak izan ziren Espainiako Espetxe Erakundeek martxoaren 24an iragarri zituzten euskal presoen azken mugimenduak. ...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227127/maiatzaren-6an-hasiko-da-iii-senora-sariketa.htm
Kultura
Maiatzaren 6an hasiko da III. Señora sariketa
Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgaitasuna du helburu lagunarteko txapelketak.
Maiatzaren 6an hasiko da III. Señora sariketa. Emakumeen eta hegemonikoak ez diren gainontzeko identitateen ikusgaitasuna du helburu lagunarteko txapelketak.
Hirugarren urtez, Señora bertso sariketa antolatu dute zenbait bertsolari eta bertsozale feministak. Maiatzaren 6an abiatuko da, Bilbon, eta, haren ondotik, Erratzun (Nafarroa) jokatuko da bigarren eta azken kanporaketa, hilaren 13an. Finala Oñatiko (Gipuzkoa) Verduri Hall gaztelekuan izango da, maiatzaren 27an. Bilbo...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227128/haurrak-babesteko-zerbitzuetara-2167-indarkeria-kasu-iritsi-dira-2021ean.htm
Gizartea
Haurrak babesteko zerbitzuetara 2.167 indarkeria kasu iritsi dira 2021ean
Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 18 urtez azpikoen aurkako indarkeriarekin lotutako 3.107 salaketa jarri ziren urte horretan, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburu Nerea Melgosak jakinarazi duenez.
Haurrak babesteko zerbitzuetara 2.167 indarkeria kasu iritsi dira 2021ean. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, 18 urtez azpikoen aurkako indarkeriarekin lotutako 3.107 salaketa jarri ziren urte horretan, Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako Sailburu Nerea Melgosak jakinarazi duenez.
Adingabeen aurkako erasoengatik 3.107 salaketa jaso zituzten Araba, Bizkai eta Gipuzkoako erakundeek, eta hiru lurralde horietako haurrak babesteko foru zerbitzuetara 2.167 kasu iritsi ziren 2021. urtean. Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak jakinarazi ditu datu hor...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227129/atzerritarrak-sudandik-ateratzeko-operazioak-ugaritu-dira-eta-erasoek-ez-dute-etenik-khartumen.htm
Mundua
Atzerritarrak Sudandik ateratzeko operazioak ugaritu dira, eta erasoek ez dute etenik Khartumen
Milioika herritar hiriburuan harrapatuta daude, eta janari eta ur eskasia gero eta handiagoa dute.
Atzerritarrak Sudandik ateratzeko operazioak ugaritu dira, eta erasoek ez dute etenik Khartumen. Milioika herritar hiriburuan harrapatuta daude, eta janari eta ur eskasia gero eta handiagoa dute.
Sudanen, atzerritarrak herrialdetik ateratzeko hainbat operazio egin dituzte azken orduetan. Estatu batzuk presaka ari dira lanean beren herritarrak Sudandik eramateko, ez daitezen harrapatuta gelditu apirilaren 15ean Sudango armadaren eta RSF Azkar Laguntzeko Indarren artean piztu zen gatazkan. Aldi berean, milioika l...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227130/gorenak-asteazkenean-aztertuko-ditu-barbadoren-eta-zelaiaren-kontrako-zigorrak.htm
Politika
Gorenak asteazkenean aztertuko ditu Barbadoren eta Zelaiaren kontrako zigorrak
«Armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea» egotzita atxilotu zituzten, 2019an. Defentsak absoluzioa galdegin zuen, «frogak lausoak» zirela argudiatuta. Ankerkeriari Stop dinamikak elkarretaratzeetara deitu du.
Gorenak asteazkenean aztertuko ditu Barbadoren eta Zelaiaren kontrako zigorrak. «Armak, munizioak eta lehergailuak edukitzea, eta horiek helburu terroristarekin gordetzea» egotzita atxilotu zituzten, 2019an. Defentsak absoluzioa galdegin zuen, «frogak lausoak» zirela argudiatuta. Ankerkeriari Stop dinamikak elkarretara...
Galder Barbadoren eta Aitor Zelaiaren aurka Espainiako Auzitegi Nazionalak jarritako zigor epaia aztertuko du Espainiako Auzitegi Gorenak, asteazkenean. Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak eskatuta zigortu zituzten. Defentsak absoluzioa eskatu zuen, argudiatuta «frogak lausoak» zirela eta «lekuz kanpoko epaiketa» izan zela...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227131/europako-gastu-militarra-gerra-hotzaz-geroztik-izandako-handiena-da.htm
Mundua
Europako gastu militarra Gerra Hotzaz geroztik izandako handiena da
SIPRIren arabera, Europako herrialdeen artean Finlandia, Lituania, Suedia eta Polonia dira 2013tik aurrekontu militarra gehien handitu dutenak. AEBei, Txinari eta Errusiari dagokie munduko gastuaren %56.
Europako gastu militarra Gerra Hotzaz geroztik izandako handiena da. SIPRIren arabera, Europako herrialdeen artean Finlandia, Lituania, Suedia eta Polonia dira 2013tik aurrekontu militarra gehien handitu dutenak. AEBei, Txinari eta Errusiari dagokie munduko gastuaren %56.
2022an, Europako estatuen gastu militarra Gerra Hotzaz geroztik erregistratutako handiena izan zen, Ukrainako gerrak bultzatuta, SIPRI Stockholmgo Bakearen Ikerketarako Nazioarteko Institutuak gaur argitaratutako datuen arabera. Europa izan zen azken 30 urteetan armen erosketetan igoerarik handiena izan zuen kontinente...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227132/ikerketa-batek-dio-talde-lanetan-emakumeak-ezkutuko-lanez-arduratzen-direla-eta-gizonak-lan-publikoez.htm
Gizartea
Ikerketa batek dio talde lanetan emakumeak ezkutuko lanez arduratzen direla, eta gizonak lan publikoez
Patricia Martinez Garcia eta Delicia Aguado Pelaez ikerlariek Emakunderen beka bat jaso dute ikerketa egiteko. Gaur aurkeztu dute lana, Gasteizen.
Ikerketa batek dio talde lanetan emakumeak ezkutuko lanez arduratzen direla, eta gizonak lan publikoez. Patricia Martinez Garcia eta Delicia Aguado Pelaez ikerlariek Emakunderen beka bat jaso dute ikerketa egiteko. Gaur aurkeztu dute lana, Gasteizen.
«Talde lanek ikasleen arteko ikasketa aktiboari bide ematen diote, eta beste zenbait gaitasun sustatzen dituzte; oinarrizko baloreak dira guztiak», adierazi du Patricia Martinez Garcia ikerlariak. Argi utzi du, baina, lan eredu horrek alderdi negatiboak ere badituela, badaudelako genero rolek eta arauek eragindako desb...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227133/badiolari-hamar-urteko-zigorra-jarri-diote-baina-ez-dute-espetxeratuko.htm
Kirola
Badiolari hamar urteko zigorra jarri diote, baina ez dute espetxeratuko
Epaileak hamasei hilabeteko zortzi zigor jarri dizkio, irainengatik. Zigor bakoitza ez denez bi urte baino gehiagokoa, ez dute kartzelatuko. Horrez gain, 180.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta 175.000 euro iraindutakoei.
Badiolari hamar urteko zigorra jarri diote, baina ez dute espetxeratuko. Epaileak hamasei hilabeteko zortzi zigor jarri dizkio, irainengatik. Zigor bakoitza ez denez bi urte baino gehiagokoa, ez dute kartzelatuko. Horrez gain, 180.000 euroko isuna ordaindu beharko du, eta 175.000 euro iraindutakoei.
Epaileak hamar urte eta zortzi hilabeteko zigorra ezarri dio Iñaki Badiola Realeko presidente ohiari, hainbat lagun iraintzeagatik Twitterren, tartean Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, eta haiei buruz gezurrak esateagatik. Hala ere, Badiolak ez du espetxera joan beharko, epaileak hamasei hilabeteko zortzi zigor ...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227134/hegoaldeko-hamar-herritarretik-batek-ezin-du-etxea-berotu.htm
Ekonomia
Hegoaldeko hamar herritarretik batek ezin du etxea berotu
Batez besteko errenta %5etik gora handitu zen iaz Hegoaldean. Pobrezia arriskuan daudenen kopurua pixka bat apaldu da.
Hegoaldeko hamar herritarretik batek ezin du etxea berotu. Batez besteko errenta %5etik gora handitu zen iaz Hegoaldean. Pobrezia arriskuan daudenen kopurua pixka bat apaldu da.
Bizi baldintzei buruz INE Espainiako Estatistika Institutuak urtero argitaratzen duen inkestak erakusten du herritar pobreenen egoerak pixka bat okerrera egin zuela 2022. urtean. Datu esanguratsu bat da handitu egin zela etxea «tenperatura egokian» mantentzerik izan ez zutenen kopurua —Euskal Herrian, uler daiteke hil...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227135/grebaren-eta-borroka-sindikalaren-balioa-aldarrikatuko-du-elak-maiatzaren-lehenean.htm
Ekonomia
Grebaren eta borroka sindikalaren balioa aldarrikatuko du ELAk Maiatzaren Lehenean
Sindikatuak adierazi du greba beharrezkoa dela gobernuen ekintzarik ezari eta patronalen blokeoei aurre egiteko. Greben bidez lortutako «garaipenak» biltzen dituen urtekaria aurkeztu dute.
Grebaren eta borroka sindikalaren balioa aldarrikatuko du ELAk Maiatzaren Lehenean. Sindikatuak adierazi du greba beharrezkoa dela gobernuen ekintzarik ezari eta patronalen blokeoei aurre egiteko. Greben bidez lortutako «garaipenak» biltzen dituen urtekaria aurkeztu dute.
ELAk badauka Maiatzaren Lehenerako leloa: Borrokan, irabazteko. Lelo horrekin, grebaren eta borroka sindikalaren balioa aldarrikatuko dute datorren astelehenean. «Borroka sindikala eta greba lotuta daude lorpenekin; grebarik gabe, ez dago lorpenik», adierazi du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak, gaur goizean Lang...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227136/enplegua-bermatzeko-neurriak-eskatu-dituzte-vw-landabeneko-eta-enpresa-hornitzaileetako-batzordeek.htm
Ekonomia
Enplegua bermatzeko neurriak eskatu dituzte VW Landabeneko eta enpresa hornitzaileetako batzordeek
Ibilgailu elektrikoa egiteko aldaketak inor kanpoan utz ez dezala eskatu dute batzordeek, eta Landabenek eta haren hornitzaileek «estrategikoak izaten» jarrai dezatela.
Enplegua bermatzeko neurriak eskatu dituzte VW Landabeneko eta enpresa hornitzaileetako batzordeek. Ibilgailu elektrikoa egiteko aldaketak inor kanpoan utz ez dezala eskatu dute batzordeek, eta Landabenek eta haren hornitzaileek «estrategikoak izaten» jarrai dezatela.
VW Landabeneko eta hura hornitzen duten enpresetako langile batzordeek elkarretaratzea egin dute gaur lantegiko atarian, ibilgailu elektrikoen fabrikaziorako trantsizio prozesuan Landaben eta haren hornitzaileak «estrategikoak» izan daitezela eskatzeko. Duela bi aste Landabeneko lanige batzordeak salatu zuen auto elekt...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227137/armeniak-salatu-du-azerbaijanen-kontrol-postuak-su-etena-urratzen-duela.htm
Mundua
Armeniak salatu du Azerbaijanen kontrol postuak su etena urratzen duela
Bakuk postu bat kokatu du Laçingo korridorearen hasieran; Karabakh Garaiko agintariek eskatu dute hori kentzeko. AEBek eta Errusiak bakea negoziatzera deitu dituzte bi aldeak.
Armeniak salatu du Azerbaijanen kontrol postuak su etena urratzen duela. Bakuk postu bat kokatu du Laçingo korridorearen hasieran; Karabakh Garaiko agintariek eskatu dute hori kentzeko. AEBek eta Errusiak bakea negoziatzera deitu dituzte bi aldeak.
Hilabeteak ziren Azerbaijanek eskari bat zuela: Karabakh Garaia eta Armenia lotzen dituen Laçingo korridorean kontrol postuak jartzea. Horrek arrisku bat zuen, ordea; errepidearen segurtasuna bermatzeaz arduratzen diren Errusiako «bake indarrekin» talka egitea. Azkenean, Bakuk atzo lortu zuen postu hori finkatzea, eta,...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227138/miren-agur-meabek-bere-ibilbide-poetikoa-balioetsi-du-euskaltzain-osoa-izateko-harrera-ekitaldian.htm
Kultura
Miren Agur Meabek bere ibilbide poetikoa balioetsi du euskaltzain osoa izateko harrera ekitaldian
Euskara eta literaturaren ateak zabaldu zizkioten pertsonak omendu zituen zapatuan, Lekeitioko baselizan eginiko irakurraldian.
Miren Agur Meabek bere ibilbide poetikoa balioetsi du euskaltzain osoa izateko harrera ekitaldian. Euskara eta literaturaren ateak zabaldu zizkioten pertsonak omendu zituen zapatuan, Lekeitioko baselizan eginiko irakurraldian.
2022ko otsailaren 25ean Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendaturik, Miren Agur Meabe ofizialki da euskaltzain osoa zapatuan, apirilaren 22an, harrera ekitaldia egin eta sarrera hitzaldia irakurri ostean. Lehendabizi, Lekeitioko udaletxeko batzar aretoak Euskaltzaindiaren osoko bilkura hartu zuen, eta, gero, bertako or...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227139/zazpi-euskal-preso-batu-zaizkio-etxeberriari-gose-greban.htm
Politika
Zazpi euskal preso batu zaizkio Etxeberriari gose greban
Tinko amnistiak jakinarazi duenez, zeldan bakarrik jar dezaten Garikoitz Etxeberriak Zaballan apirilaren 19an abiatu zuen gose grebarekin bat egin dute beste zazpi presok. → Garikoitz Etxeberriak gose greba utzi du, espetxeak haren baldintzak onartu ostean
Zazpi euskal preso batu zaizkio Etxeberriari gose greban. Tinko amnistiak jakinarazi duenez, zeldan bakarrik jar dezaten Garikoitz Etxeberriak Zaballan apirilaren 19an abiatu zuen gose grebarekin bat egin dute beste zazpi presok. → Garikoitz Etxeberriak gose greba utzi du, espetxeak haren baldintzak onartu ostean
Apirilaren 19tik gose greban dagoen Garikoitz Etxeberria Lizartzako (Gipuzkoa) euskal presoak bere seigarren eguna du gose greban, eta hamaikagarrena patio greban. Gaur beste zazpi preso batu dira Etxebarriaren protestara: Jon Kepa Preciado, Orkatz Gallastegi, Mikel San Sebastian, Aitor Cotano, Dani Pastor eta Jesus Ma...
2023-4-24
https://www.berria.eus/albisteak/227140/aturriren-eskuin-bazterra-berrantolatu-nahi-dute-baionak-eta-elkargoak.htm
Gizartea
Aturriren eskuin bazterra berrantolatu nahi dute Baionak eta Elkargoak
Auzokideekin modu parte-hartzailean egin nahi dute berrantolaketaren gogoeta; datozen egunetan hasiko dira inkestak. Baionako Unibertsitaterako eraikin berri bat eraikitzea dago mahai gainean.
Aturriren eskuin bazterra berrantolatu nahi dute Baionak eta Elkargoak. Auzokideekin modu parte-hartzailean egin nahi dute berrantolaketaren gogoeta; datozen egunetan hasiko dira inkestak. Baionako Unibertsitaterako eraikin berri bat eraikitzea dago mahai gainean.
Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak Aturriren eskuin bazterreko hirigintzako berrantolaketa proiektuaren berri eman du gaur. Proiektuak auzoaren «izaera propioa» mantentzea du xede, ingurumena kezka nagusitzat ukanda. Modu parte-hartzailean egin nahi dute berrantolaketaren g...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227169/zumaiako-jaietan-izan-diren-erasoak-salatzeko-protestara-deitu-du-mugimendu-feministak.htm
Gizartea
Zumaiako jaietan izan diren erasoak salatzeko protestara deitu du Mugimendu Feministak
Bi eraso matxista eta eraso homofobo bat salatu dituzte. Gaur Saregileen plazan 19:00etan biltzera deitu dute.
Zumaiako jaietan izan diren erasoak salatzeko protestara deitu du Mugimendu Feministak. Bi eraso matxista eta eraso homofobo bat salatu dituzte. Gaur Saregileen plazan 19:00etan biltzera deitu dute.
Amaitu berri diren festetan gertatutako hiru erasoren berri izan du Zumaiako Mugimendu Feministak. Horiek gaitzesteko, elkarretaratzea izango da bihar, asteartea, 19:00etan, Saregileen plazan. Zumaiako Mugimendu Feministak oharra kaleratu du herriko festetan gertatutako erasoak salatzeko. Izan ere, beren hitzetan, «ez...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227170/ezkabako-erasoa-salatu-duen-emakumearen-aurkako-prozedura-abiatu-dute-plantak-egiteagatik.htm
Gizartea
Ezkabako erasoa salatu duen emakumearen aurkako prozedura abiatu dute, plantak egiteagatik
Epaileak aske utzi du ustezko erasotzailea. Igandetik astelehenerako gauean atxilotu zuten, ustez emakumeari eraso egiteagatik, sumisio kimikoa erabilita.
Ezkabako erasoa salatu duen emakumearen aurkako prozedura abiatu dute, plantak egiteagatik. Epaileak aske utzi du ustezko erasotzailea. Igandetik astelehenerako gauean atxilotu zuten, ustez emakumeari eraso egiteagatik, sumisio kimikoa erabilita.
Igandetik astelehenerako gauean gizon bat atxilotu zuen Foruzaingoak Ezkaba mendian, Artikan (Nafarroa), sumisio kimikoa erabilita emakume bati sexu eraso bat egiteagatik. Gauerdia pasatu berritan topatu zuen Poliziak emakumea; eskuak lotuta zituen arren, erasotzailearengandik ihes egitea lortu zuen, eta sexu eraso bat...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227172/madrilek-ministro-bat-bidaliko-du-gernikara-estreinakoz-felix-bolanos.htm
Politika
Madrilek ministro bat bidaliko du Gernikara estreinakoz: Felix Bolaños
Espainiako Presidentetzarako eta memoria demokratikorako ministroak parte hartuko du bihar egingo den lore eskaintzan. Jaurlaritzak dio Gernikako bonbardaketari lotutako «barkamen ekitaldi bat» egin behar duela Madrilgo gobernuak
Madrilek ministro bat bidaliko du Gernikara estreinakoz: Felix Bolaños. Espainiako Presidentetzarako eta memoria demokratikorako ministroak parte hartuko du bihar egingo den lore eskaintzan. Jaurlaritzak dio Gernikako bonbardaketari lotutako «barkamen ekitaldi bat» egin behar duela Madrilgo gobernuak
Euskaldunon oroimen kolektiboan leku berezia duen gertaera bat gogoratzeko eguna da bihar: Gernikako bonbardaketa. Elkarte memorialistek eta erakundeek urtero egiten dute ekitaldi bat Gernikan (Bizkaia), Francok agindutako sarraski hura ahanzturan eror ez dadin, eta aurten ere horrela egingo dute 86. urtemugari lotutak...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227173/printzipioak-zehaztu-dituzte-hezkuntza-lege-proiektuan-euskara-lehenetsi-eta-zaurgarritasunari-erantzun.htm
Gizartea
«Printzipioak» zehaztu dituzte Hezkuntza Lege proiektuan: euskara «lehenetsi» eta zaurgarritasunari erantzun
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak onartu du Hezkuntza Lege proiektua. Ez du euskarazko murgiltzea jaso: hizkuntza ereduak mantenduko dituztela adierazi du Jokin Bildarratz sailburuak.
«Printzipioak» zehaztu dituzte Hezkuntza Lege proiektuan: euskara «lehenetsi» eta zaurgarritasunari erantzun. Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak onartu du Hezkuntza Lege proiektua. Ez du euskarazko murgiltzea jaso: hizkuntza ereduak mantenduko dituztela adierazi du Jokin Bildarratz sailburuak.
Heldu da. Hezkuntza akordiotik urtebete pasatxo igarota eta zenbait protestaren ostean —tartean, bi greba egun—, gaur eguerdian Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluan onartu du Hezkuntza Lege proiektuaren testua. Irailean egin zuten publiko lehen zirriborroa, eta harrabotsa eragin zuten zenbait gaik, batez ere euskarar...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227174/gipuzkoako-probintzia-auzitegiak-agindu-du-arkaitzerrekan-2020an-eta-2022an-izandako-isurketak-batera-ikertzeko.htm
Gizartea
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak agindu du Arkaitzerrekan 2020an eta 2022an izandako isurketak batera ikertzeko
Gipuzkoako 5. Instrukzio Auzitegiak ikerketa aktibatu beharko du orain. Zubietako erraustegitik Arkaitz errekara gai kutsagarriak isurtzen zirela salatu zuen Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Erraustegirako martxa antolatu dute larunbaterako, Lasarte-Oriatik abiatuta.
Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak agindu du Arkaitzerrekan 2020an eta 2022an izandako isurketak batera ikertzeko. Gipuzkoako 5. Instrukzio Auzitegiak ikerketa aktibatu beharko du orain. Zubietako erraustegitik Arkaitz errekara gai kutsagarriak isurtzen zirela salatu zuen Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak. Erraustegirak...
Gipuzkoako 5. Instrukzio Auzitegiak ikertu egin beharko du Zubietako ea erraustegiak gai kutsagarririk isuri zuen. Azarotik geratuta zegoen ikerketa auzitegian. Fiskaltzaren eta GuraSOSen eskaerak aintzat hartu ditu, ordea, Gipuzkoako Lurralde Auzitegiak, eta agindu du batera ikertzeko 2020an eta 2022an Zubietako errau...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227175/chelsea-carmichael-eta-samora-pinderhughes-gasteizko-jazzaldian-izango-dira.htm
Kultura
Chelsea Carmichael eta Samora Pinderhughes Gasteizko Jazzaldian izango dira
Principal antzokian ariko diren musikarien berri eman du musika jaialdiak. Adrian Royo Trio, Moises P. Sanchez & Marco Mezquida, Liberica eta Yamandu Costa ere bertan izango dira uztailaren 3tik 8ra.
Chelsea Carmichael eta Samora Pinderhughes Gasteizko Jazzaldian izango dira. Principal antzokian ariko diren musikarien berri eman du musika jaialdiak. Adrian Royo Trio, Moises P. Sanchez & Marco Mezquida, Liberica eta Yamandu Costa ere bertan izango dira uztailaren 3tik 8ra.
Gasteizko 46. Jazzaldiak «gaur egungo jazz sortzaileena» bilduko duen programazioa eskainiko du aurten Principal antzokian. Uztailaren 3tik 8ra bitartean, arratsaldero kontzertu bat izango da areto horretan. Zikloa astelehenarekin hasiko da, Gasteizko jazz inguruan ezaguna den musikari batekin, Adrian Royorekin. Urte ...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227176/biden-bigarrenez-aurkeztuko-da-presidentetzarako-bozetara.htm
Mundua
Biden bigarrenez aurkeztuko da presidentetzarako bozetara
Oraingoz, AEBetako presidentea eta Donald Trump presidente ohi errepublikanoa dira primarioetan irabazteko aukera gehien dituztenak.
Biden bigarrenez aurkeztuko da presidentetzarako bozetara. Oraingoz, AEBetako presidentea eta Donald Trump presidente ohi errepublikanoa dira primarioetan irabazteko aukera gehien dituztenak.
AEBetako presidente Joe Bidenek gaur iragarri du 2024ko presidentetzarako hauteskundeetara aurkeztuko dela. Sare sozialen bidez egin du iragarpena, hiru minutuko bideo batean. Hartan, bozkatzaileei eskatzen die utz diezaiotela «bere lana amaitzen». Gaur-gaurkoz, Bidenek bera eta haren aurretik AEBetako estatuburu izand...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227177/turkiako-poliziak-ehun-lagun-baino-gehiago-atxilotu-ditu-pkkrekin-harremana-dutelakoan.htm
Mundua
Turkiako Poliziak ehun lagun baino gehiago atxilotu ditu, PKKrekin harremana dutelakoan
Politikariak, kazetariak, abokatuak eta gobernuz kanpoko erakundeetako ekintzaileak daude atxilo eramandakoen artean. HDPk Ankarari egotzi dio presidentetzarako eta parlamenturako bozetan esku hartzea segurtasun indarren eta sistema judizialaren bidez.
Turkiako Poliziak ehun lagun baino gehiago atxilotu ditu, PKKrekin harremana dutelakoan. Politikariak, kazetariak, abokatuak eta gobernuz kanpoko erakundeetako ekintzaileak daude atxilo eramandakoen artean. HDPk Ankarari egotzi dio presidentetzarako eta parlamenturako bozetan esku hartzea segurtasun indarren eta sistem...
Turkiako presidentetzarako eta parlamenturako hauteskundeetarako hiru aste baino gutxiago falta diren honetan —maiatzaren 14an egingo dituzte—, herrialde horretako Poliziak ehun lagun baino gehiago atxilotu ditu «terrorismoaren kontrako» zenbait operaziotan. PKK Kurdistango Langileen Alderdiarekin harremana izatea lepo...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227178/al-assaden-zenbait-senide-zigortu-ditu-europar-kontseiluak-droga-trafikoagatik.htm
Mundua
Al-Assaden zenbait senide zigortu ditu Europar Kontseiluak, droga trafikoagatik
EBk salatu du anfetamina ekoiztea eta saltzea «negozio eredu» bihurtu dela Siriako Gobernuarentzat. Segurtasun pribatuko enpresa batzuk ere zigortu ditu, Damaskoren milizien «sasi-enpresak» izatea egotzita.
Al-Assaden zenbait senide zigortu ditu Europar Kontseiluak, droga trafikoagatik. EBk salatu du anfetamina ekoiztea eta saltzea «negozio eredu» bihurtu dela Siriako Gobernuarentzat. Segurtasun pribatuko enpresa batzuk ere zigortu ditu, Damaskoren milizien «sasi-enpresak» izatea egotzita.
Europar Kontseiluak Baxar al-Assad Siriako presidentearen hurbilekoen aurka jo du. Droga trafikatzen aritzea leporatzen die Bruselak, eta zigor ekonomikoak ezarri dizkie. Orotara, 25 norbanako eta zortzi erakunde zigortu ditu Bruselak gaur. Kontseiluaren esanetan, anfetamina trafikoa «erregimenaren negozio eredu bihur...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227179/gaizkile-taldeek-400dik-gora-lagun-hil-dituzte-haitin-azken-sei-hilabeteetan.htm
Mundua
Gaizkile taldeek 400dik gora lagun hil dituzte Haitin azken sei hilabeteetan
Krisi politikoaren eraginez, borroka armatuak asko ugaritu dira Port-au-Princen. Haitiko GKE batek salatu du agintariek «esku osoa» ematen dietela gaizkile taldeei zibilen aurka eraso egiteko.
Gaizkile taldeek 400dik gora lagun hil dituzte Haitin azken sei hilabeteetan. Krisi politikoaren eraginez, borroka armatuak asko ugaritu dira Port-au-Princen. Haitiko GKE batek salatu du agintariek «esku osoa» ematen dietela gaizkile taldeei zibilen aurka eraso egiteko.
Indarkeriak gora egin du Haitin. Azken sei hilabeteetan 400 pertsona baino gehiago hil edo desagertu dira Amerika Erdialdeko estatu horretan, Haitiko Giza Eskubideen Defentsarako Sare Nazionalak (RNDDH) berriki kaleratutako txostenaren arabera. 2022ko azarotik atzo bitartean, herritarren aurkako zortzi eraso armatu iza...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227180/itunpeko-eskoletako-langileek-manifestazio-jendetsua-egin-dute-lan-hitzarmen-berria-eskatzeko.htm
Gizartea
Itunpeko eskoletako langileek manifestazio jendetsua egin dute lan hitzarmen berria eskatzeko
Batez ere, Kristau Eskola eta IZEA Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa sareei eragiten die. 9.000 langile zeuden grebara deituta, eta, sindikatuen arabera, 5.000 irten dira kalera protesta egitera.
Itunpeko eskoletako langileek manifestazio jendetsua egin dute lan hitzarmen berria eskatzeko. Batez ere, Kristau Eskola eta IZEA Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoa sareei eragiten die. 9.000 langile zeuden grebara deituta, eta, sindikatuen arabera, 5.000 irten dira kalera protesta egitera.
Kristau Eskolako eta IZEA Irakaskuntza Zentroen Elkarte Autonomoko langileek kalera jo dute lan hitzarmen berria eskatzeko. ELAk, Steilasek, CCOOk, LABek eta UGTk deitu dute grebara, eta, eman dituzten datuen arabera, parte hartzea handia izan da: %65ekoa. Protesta egin dute Bilbon, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurr...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227181/garikoitz-etxeberriak-eta-protestan-ziren-beste-presoek-gose-greba-utzi-dute.htm
Politika
Garikoitz Etxeberriak eta protestan ziren beste presoek gose greba utzi dute
Zaballako kartzelako zuzendaritzak ziurtatu dio bakartzetik aterako dutela eta ez duela zelda partekatu beharko.
Garikoitz Etxeberriak eta protestan ziren beste presoek gose greba utzi dute. Zaballako kartzelako zuzendaritzak ziurtatu dio bakartzetik aterako dutela eta ez duela zelda partekatu beharko.
Amnistia osoaren aldeko Tinko erakundeak zabaldu duenez, Garikoitz Etxeberria presoak gose greba utzi du, Zaballako espetxeko zuzendaritzarekin akordioa eginda. Apirilaren 19an hasi zuen protesta, Arabako espetxera lekualdatu eta ia astebetera, zuzendaritzak beste preso batekin zelda partekatzera behartu nahi zuela jak...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227182/hezkuntza-legeak-euskara-gehiago-behar-duela-uste-du-kontseiluak.htm
Gizartea
Hezkuntza Legeak «euskara gehiago» behar duela uste du Kontseiluak
Esan duenez, gaur Jaurlaritzak aurkeztu duen testuak ez dakar euskararen normalizazioan lagundu dezakeen «egiturazko aldaketarik», iraileko aurreproiektuarekin alderatuta.
Hezkuntza Legeak «euskara gehiago» behar duela uste du Kontseiluak. Esan duenez, gaur Jaurlaritzak aurkeztu duen testuak ez dakar euskararen normalizazioan lagundu dezakeen «egiturazko aldaketarik», iraileko aurreproiektuarekin alderatuta.
Euskalgintzaren Kontseiluak balorazio bat plazaratu du gaur Jaurlaritzak hezkuntza arautzeko asmoz aurkeztu duen lege aurreproiektuaren inguruan. Legea ontzeko prozesua hasi zenetik, hainbat balorazio plazaratu ditu, eta xehe aztertu ditu honen aurretik idatzi diren testuak ere. Are gehiago, horiek moldatzeko ekarpenak...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227183/arantxa-urretabizkaiak-irabazi-du-111-akademia-saria.htm
Kultura
Arantxa Urretabizkaiak irabazi du 111 Akademia saria
'Azken etxea' nobelagatik jaso du aitortza Urretabizkaiak. Euskal Herriko irakurleek ematen dute sari hori, eta ekainean egingo dute hura banatzeko ekitaldia.
Arantxa Urretabizkaiak irabazi du 111 Akademia saria. 'Azken etxea' nobelagatik jaso du aitortza Urretabizkaiak. Euskal Herriko irakurleek ematen dute sari hori, eta ekainean egingo dute hura banatzeko ekitaldia.
111 Akademiak Arantxa Urretabizkaia idazleari (Donostia, 1947) emango dio urteko saria. Akademiako kideek idazlearen Azken etxea eleberria izendatu dute iaz argitaratutako libururik gogokoena, eta ekainean jasoko du saria, jendaurreko ekitaldi batean. Idazleak iazko apirilean plazaratu zuen liburua. Izenburuak iradoki...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227184/elak-esan-du-legeak-ez-dituela-konponduko-arazoak.htm
Gizartea
ELAk esan du legeak ez dituela «konponduko» arazoak
Uste du testua egungo hezkuntza sistema «betikotzeko» asmoz ondua dela, eta protestak «ezinbestekoak» izango direla sakoneko aldaketak lortzeko.
ELAk esan du legeak ez dituela «konponduko» arazoak. Uste du testua egungo hezkuntza sistema «betikotzeko» asmoz ondua dela, eta protestak «ezinbestekoak» izango direla sakoneko aldaketak lortzeko.
ELA sindikatuak Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren «behin-behineko» balorazioa egin du. Uste du lege horrekin «azaleko» aldaketa batzuk baino ez direla egingo, eta egungo sistema «betikotzea» duela helburu. Iruditzen zaio, besteak beste, hezkuntza sistemaren egungo «aje» batzuk «betikotuko» direla. Hona horietako ha...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227185/athletic-real-madrilen-aurka-arituko-da-kopako-finalerdietan.htm
Kirola
Athletic Real Madrilen aurka arituko da Kopako finalerdietan
Maiatzaren 24an jokatuko ditu finalerdiak Athleticek, Leganeseko Butarque futbol zelaian. Espainian lehen aldiz izango da VAR-a erabiltzeko aukera emakumeen futbol partida batean, baina finalean soilik.
Athletic Real Madrilen aurka arituko da Kopako finalerdietan. Maiatzaren 24an jokatuko ditu finalerdiak Athleticek, Leganeseko Butarque futbol zelaian. Espainian lehen aldiz izango da VAR-a erabiltzeko aukera emakumeen futbol partida batean, baina finalean soilik.
Real Madril egokitu zaio Iraia Iturregiren Athletici Espainiako Kopako finalerdietako partidarako. Gaur egin dute zozketa, Espainiako Federazioaren egoitzan, eta zuri-gorriek ez dute alde izan zortea. Real Madril bigarren da sailkapenean, eta sasoi honetan elkarren aurka jokatu dituzten bi partidak irabazi dituzte madr...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227186/testuan-zuzendu-beharrekoak-daudela-esan-du-pse-eek.htm
Gizartea
Testuan «zuzendu» beharrekoak daudela esan du PSE-EEk
Gaur aurkeztu duten testuak hezkuntza itunean ezarritako xede guztiei ez diela «erantzuten» uste du, eta aldaketak behar dituela
Testuan «zuzendu» beharrekoak daudela esan du PSE-EEk. Gaur aurkeztu duten testuak hezkuntza itunean ezarritako xede guztiei ez diela «erantzuten» uste du, eta aldaketak behar dituela
»Hezkuntza Legearen aurreproiektua da gaur Jaurlaritzak aurkeztu duena, findu egin beharko da orain Eusko Legebiltzarrean, eta prozesu horretan testuaren gaineko «desadostasunak» konpontzeko era egotea espero duela esan du gaur PSE-EEk ohar baten bidez. Gaur gobernu kontseiluan ez dutela legearen kontra egin esan du, e...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227187/17-parke-eoliko-eta-17-eguzki-parke-baimendu-dituzte-nafarroan.htm
Gizartea
17 parke eoliko eta 17 eguzki parke baimendu dituzte Nafarroan
Guztira 1.314 megawatt ekoiztuko dituzte. Parke guztiei eman dizkiete ingurumeneko eta hirigintzako baimenak, eta horietako hiruk badaukate jada martxan jartzeko baimena ere.
17 parke eoliko eta 17 eguzki parke baimendu dituzte Nafarroan. Guztira 1.314 megawatt ekoiztuko dituzte. Parke guztiei eman dizkiete ingurumeneko eta hirigintzako baimenak, eta horietako hiruk badaukate jada martxan jartzeko baimena ere.
Energia berriztagarrien 34 parke egiteko baimena eman du Nafarroako Gobernuak: horietatik 17 parke eolikoak izango dira, eta beste 17, eguzki parkeak. Guztira, 1.314 megawatt ekoiztuko dituzte; 420 megawatt, eolikoek, y 894 megawatt, eguzki panelen parkeek. Guztiei eman dizkie gobernuak ingurumeneko eta hirigintzako b...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227188/cooo-eta-ugt-batera-mobilizatuko-dira-maiatzaren-lehenean.htm
Ekonomia
COOO eta UGT batera mobilizatuko dira Maiatzaren Lehenean
Espainiako Gobernuarekin pentsio eta lan erreformen inguruan egindako akordioak nabarmendu dituzte bi sindikatuek.
COOO eta UGT batera mobilizatuko dira Maiatzaren Lehenean. Espainiako Gobernuarekin pentsio eta lan erreformen inguruan egindako akordioak nabarmendu dituzte bi sindikatuek.
COOOk eta UGT Euskadik batera egingo dituzte Maiatzaren Leheneko mobilizazioak, Gasteizen, Bilbon eta Donostian. Enpresen «gehiegizko irabazien» harira, soldatak igotzeko eta prezioak jaisteko neurriak galdegingo dituzte, eta, datorren hauteskunde ziklorako, herritarrei eskatuko diete babestu ditzatela «zerbitzu publik...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227189/usansoloko-udala-osatzeko-batzordea-maiatzaren-4an-sortuko-dute.htm
Gizartea
Usansoloko Udala osatzeko batzordea maiatzaren 4an sortuko dute
2019ko udal hauteskundeetako emaitzen arabera osatuko dute. Batzordeak Usansolo Herria plataformako zortzi parte hartzaile eta EAJko beste hiru izango ditu.
Usansoloko Udala osatzeko batzordea maiatzaren 4an sortuko dute. 2019ko udal hauteskundeetako emaitzen arabera osatuko dute. Batzordeak Usansolo Herria plataformako zortzi parte hartzaile eta EAJko beste hiru izango ditu.
Usansolo Bizkaiko herri izateko bideak aurrera jarraitzen du. Hain zuzen, maiatzaren 4an Usansoloko Udala osatzeko batzordea aurkeztuko dute. Eta, horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak 2019ko udal hauteskundeetan Galdakaon (Bizkaia) izandako emaitzak eskatu dizkio Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralari. Emaitza hori...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227190/baldintzapean-aske-gelditu-da-sebas-etxaniz-eta-aitzol-etxaburu-euskal-herriratu-dute.htm
Politika
Baldintzapean aske gelditu da Sebas Etxaniz, eta Aitzol Etxaburu Euskal Herriratu dute
20 urtetik gora eraman ditu espetxealdian Etxanizek. Martutenera lekualdatu dute Etxaburu; hamalau urte igaro ditu preso Frantzian.
Baldintzapean aske gelditu da Sebas Etxaniz, eta Aitzol Etxaburu Euskal Herriratu dute. 20 urtetik gora eraman ditu espetxealdian Etxanizek. Martutenera lekualdatu dute Etxaburu; hamalau urte igaro ditu preso Frantzian.
Sebas Etxaniz euskal presoa baldintzapean aske utzi dute, 20 urte eta erdi espetxealdian eman ostean, Etxerat elkarteak jakinarazi duenez. 80 urte beteko ditu aurten, eta EPPK-ko kiderik helduena da. 2019an bete zituen zigorraren hiru laurdenak. Etxanizi 2020ko uztailean eman zioten hirugarren gradua. Villabonako espe...
2023-4-25
https://www.berria.eus/albisteak/227191/olatura-igota-jarraitzen-du-osasunak.htm
Kirola
Olatura igota jarraitzen du Osasunak
Gorritxoek garaipen landu eta sufritua lortu dute Cadizen zelaian. Ruben Garciak egin du nafarren gola, eta Abdek txartel gorria ikusi du bukaeran
Olatura igota jarraitzen du Osasunak. Gorritxoek garaipen landu eta sufritua lortu dute Cadizen zelaian. Ruben Garciak egin du nafarren gola, eta Abdek txartel gorria ikusi du bukaeran
Belak zabalik, abaila batean doa Osasuna bere historiako bigarren finalerantz. Ligako jarduna pizgarri ari zaio izaten Kopako hitzordu handira bidean. Gaur, bigarren garaipena kateatu du jarraian, Cadizen zelaian ondo izerditutako garaipena lortuta. Beste baleko proba bat izan da maiatzaren 6ko neurketari begira, gorri...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227192/sufrituta-berdindu-du-realak-betisen-zelaian.htm
Kirola
Sufrituta berdindu du Realak Betisen zelaian
Ontzat eman daiteke talde txuri-urdinak lortutako puntua, etxeko taldea nagusi izan baita ia partida osoan. Berdinduta, Realak sei punturen aldeari eutsi dio.
Sufrituta berdindu du Realak Betisen zelaian. Ontzat eman daiteke talde txuri-urdinak lortutako puntua, etxeko taldea nagusi izan baita ia partida osoan. Berdinduta, Realak sei punturen aldeari eutsi dio.
Puntu batekin itzuliko da Reala Sevillatik (Espainia). Talde txuri-urdinak hutsean berdindu du Betisen zelaian. Emaitza ona da, Betis nagusi izan baita partida ia osoan. Eta emaitza ona da ere bai Realak eutsi egin baitio Espainiako taldearekiko zuen aldeari: sei puntura du. Laugarren da Reala, eta bosgarren Betis, bai...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227213/aurten-munduan-salduko-diren-autoen-18-elektrikoak-izango-dira.htm
Ekonomia
Aurten munduan salduko diren autoen %18 elektrikoak izango dira
Munduko auto elektrikoen salmenta %55 igo zen iaz, eta 10 milioiko muga gainditu zuen. Saldutako ibilgailu guztien %14 izan ziren elektrikoak. Aurten, berriz, %35 gora egin, eta saldutakoen %18 izango dira.
Aurten munduan salduko diren autoen %18 elektrikoak izango dira. Munduko auto elektrikoen salmenta %55 igo zen iaz, eta 10 milioiko muga gainditu zuen. Saldutako ibilgailu guztien %14 izan ziren elektrikoak. Aurten, berriz, %35 gora egin, eta saldutakoen %18 izango dira.
Ibilgailu elektrikoen merkatuari buruz argitaratutako urteko txostenean, Nazioarteko Energia Agentziak (IEA) azaldu du 2022an 26 milioi auto elektriko zeudela, 2018an baino bost aldiz gehiago. Ibilgailu horien erdiak baino gehiago (13,8 milioi) Txinan zeuden. Duela hamar bat urtetik hona gertatzen den bezala, Txinan da...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227214/gernika-lumo-laquomemoria-lekuraquo-izendatuko-du-espainiako-gobernuak.htm
Gizartea
Gernika-Lumo «memoria leku» izendatuko du Espainiako Gobernuak
Felix Bolaños Espainiako Gobernuko ministroa joan da arratsaldeko ekitaldira; Pedro Sanchez presidenteak iragarri du «memoria leku» izendatuko dutela Gernika. Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak, ordea, esan du «justizia errestauratiboko keinuren bat egiteke» duela Estatuak.
Gernika-Lumo «memoria leku» izendatuko du Espainiako Gobernuak. Felix Bolaños Espainiako Gobernuko ministroa joan da arratsaldeko ekitaldira; Pedro Sanchez presidenteak iragarri du «memoria leku» izendatuko dutela Gernika. Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak, ordea, esan du «justizia errestauratiboko keinuren bat egiteke...
Gernika-Lumo izango da Espainiako Memoria Demokratikoaren Legeak aurreikusten dituen «memoria lekuetatik» lehena. Arratsaldean jakinarazi du erabakia Felix Bolaños Espainiako Presidentetzarako eta Memoria Demokratikorako ministroak, Zalloko kanposantuan 1937ko apirilaren 26ko biktimak oroitu aurretik. Izan ere, Gernika...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227215/euskal-izenek-frantsesez-idatzirik-segituko-dute-kanbon.htm
Gizartea
Euskal izenek frantsesez idatzirik segituko dute Kanbon
Karriken izenak frantses ortografiarekin idaztea erabaki du herriko etxeak, abenduan kontseiluak hartu erabakia bazter utzita
Euskal izenek frantsesez idatzirik segituko dute Kanbon. Karriken izenak frantses ortografiarekin idaztea erabaki du herriko etxeak, abenduan kontseiluak hartu erabakia bazter utzita
Celhaya ala Zelaia zentroa? Karrikak izendatzeko hizkuntzaren hautuak kalapita sortu du Kanboko (Lapurdi) Herriko Etxean, Euskal Irratiek jakitera eman dutenez. Joan den abenduan, herriko kontseiluak erabaki zuen frantsesezko ortografiarekin idatziak ziren bideen izenak berriz euskaratzea. Baina adostutakoa zalantzan j...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227216/urteko-lehen-hiruhilekoan-1485-milioi-euro-irabazi-ditu-iberdrolak.htm
Ekonomia
Urteko lehen hiruhilekoan 1.485 milioi euro irabazi ditu Iberdrolak
Iazko datuekin alderatuta, %40 igo dira etekinak. Energia berriztagarrietarako erabili dituzte inbertsioen %90.
Urteko lehen hiruhilekoan 1.485 milioi euro irabazi ditu Iberdrolak. Iazko datuekin alderatuta, %40 igo dira etekinak. Energia berriztagarrietarako erabili dituzte inbertsioen %90.
Urtarriletik martxora bitartean, 1.485 euro irabazi ditu Iberdrolak, iaz epe berean baino %40 gehiago. Enpresa energetikoei aplikatutako zerga ordaindu behar izan duen arren, konpainiak goranzko joerari eutsi dio lehen hiruhilekoan —iaz inoizko irabazirik handienak izan zituen—. Salmentek ere %27 egin dute gora: 15.46...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227217/lege-proiektuak-itunpeko-sarea-blindatzen-du-steilasen-arabera.htm
Gizartea
Lege proiektuak «itunpeko sarea blindatzen du», Steilasen arabera
Hezkuntza Lege proiektuak «ohi baino laburrago» egingo du Eusko Legebiltzarreko prozesua, Steilas sindikatuaren arabera, «gobernuak dena lotuta eta ondo lotuta baitu».
Lege proiektuak «itunpeko sarea blindatzen du», Steilasen arabera. Hezkuntza Lege proiektuak «ohi baino laburrago» egingo du Eusko Legebiltzarreko prozesua, Steilas sindikatuaren arabera, «gobernuak dena lotuta eta ondo lotuta baitu».
Steilas hezkuntza alorreko sindikatuak salatu du «ordezkaritza pluralak alde batera utzita» egin duela Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Lege proiektua, «hezkuntza komunitatea» kontuan hartu gabe eta «aldarrikapen historikoak» bazter utzita. Gobernuaren eta hura «babestu duten alderdien espiritu pribatizatzaileari» erantzu...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227218/231-emakume-haurdun-artatu-ditu-jaurlaritzaren-indarkeria-matxistaren-aurkako-zerbitzuak.htm
Gizartea
231 emakume haurdun artatu ditu Jaurlaritzaren indarkeria matxistaren aurkako zerbitzuak
Indarkeriaren biktimentzat, haurdunaldia «zaurgarritasun bereziko bolada» dela azaldu du Nerea Melgosa sailburuak, eta indarkeria emaginen kontsultetan hautematen dela.
231 emakume haurdun artatu ditu Jaurlaritzaren indarkeria matxistaren aurkako zerbitzuak. Indarkeriaren biktimentzat, haurdunaldia «zaurgarritasun bereziko bolada» dela azaldu du Nerea Melgosa sailburuak, eta indarkeria emaginen kontsultetan hautematen dela.
231 emakume haurdun. Horiek guztiak artatu ditu Satevik, indarkeria matxistaren biktimentzat Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak, 2006az geroztik. Joan den urtean 22 emakume haurdun artatu zituen, eta 2021ean, berriz, 23. Bikotekideen edo bikotekide ohien bortizkeria pairatzen dute, Nerea Melgosa Jaurlaritzako Berdintas...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227219/tecnaliak-1500-adituren-langa-gainditu-du-eta-ia-7-handitu-du-fakturazioa.htm
Ekonomia
Tecnaliak 1.500 adituren langa gainditu du, eta ia %7 handitu du fakturazioa
Iaz, 128 milioi euroko diru sarrerak izan zituen. Tecnaliako lanpostu bakoitzeko, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6,88 lanpostu mantentzen direla azaldu du zentroak.
Tecnaliak 1.500 adituren langa gainditu du, eta ia %7 handitu du fakturazioa. Iaz, 128 milioi euroko diru sarrerak izan zituen. Tecnaliako lanpostu bakoitzeko, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 6,88 lanpostu mantentzen direla azaldu du zentroak.
Tecnalia ikerketa eta garapen zentroak 128 milioi euro fakturatu zituen iaz, 2021ean baino %6,7 gehiago. Taldeak gaur aurkeztu ditu iazko zenbakiak Bilbon, eta Jesus Valero zentroko zuzendari nagusiak azaldu du arazoak bata bestearen atzetik iritsi zaizkiela, pandemia atzean uzten ari ziren tartean Ukrainako gerra eta ...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227220/nbe-laquosudango-gerrako-bi-aldeetako-inor-ez-dago-prest-serioski-negoziatzekoraquo.htm
Mundua
NBE: «Sudango gerrako bi aldeetako inor ez dago prest serioski negoziatzeko»
Erakundeak azaldu du 72 orduko su etena «neurri batean» ari direla betetzen. Guterresek ohartarazi du gatazkak arriskuan jar dezakeela eskualdea.
NBE: «Sudango gerrako bi aldeetako inor ez dago prest serioski negoziatzeko». Erakundeak azaldu du 72 orduko su etena «neurri batean» ari direla betetzen. Guterresek ohartarazi du gatazkak arriskuan jar dezakeela eskualdea.
Sudango gerrako bi aldeak «neurri batean» ari dira betetzen 72 orduko su etena, eta hori errealitate baten erakusgarri da, NBE Nazio Batuen Erakundearen herrialde horretarako misioaren buru Volker Perthesen arabera: «Bi aldeetako inor ez dago prest serioski negoziatzeko». Ez Sudango armadak, ezta RSF Azkar Laguntzeko I...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227221/hiru-erregeen-mahaiko-frantzisko-xabierkoaren-agerkundea.htm
albisteak
Hiru Erregeen Mahaiko Frantzisko Xabierkoaren agerkundea
Gailurreko estatuaren jatorrizko burua agertu da, modu misteriotsuan, berrogei urteren buruan. Ezezagun batek herenegun helarazi zion Koldo Aldazi, Nafarroako Mendi Federazioko eta Nafarroa Kirol Elkarteko kideari. Elkartearen esku dago orain, eta aurki jakinaraziko dute zer egingo duten harekin.
Hiru Erregeen Mahaiko Frantzisko Xabierkoaren agerkundea. Gailurreko estatuaren jatorrizko burua agertu da, modu misteriotsuan, berrogei urteren buruan. Ezezagun batek herenegun helarazi zion Koldo Aldazi, Nafarroako Mendi Federazioko eta Nafarroa Kirol Elkarteko kideari. Elkartearen esku dago orain, eta aurki jakinara...
«Frantzisko Xabierkoak burua altxatuko balu...» pentsatu bide zuen Koldo Aldazek astelehenean, norbaitek helarazitako kutxa misteriotsu hura zabaldu zuenean. Herenegun, kaxa bat eskuetan zuela etorri zitzaion hurbileko bat Koldo Aldazi, Egillor herrian (Nafarroa). Mezulariari, berriz, beste batek helarazi zion kutxa, «...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227222/stephane-lemuno-pilotari-ohia-espetxeratu-dute-adingabeei-sexu-abusuak-egiteagatik.htm
Kirola
Stephane Lemuno pilotari ohia espetxeratu dute, adingabeei sexu abusuak egiteagatik
Hainbat biktimak jarri dute salaketa. Aurrez ere zigortu zuten, emazteari tratu txarrak emateagatik. Bigarren Mailako lau eta erdiko txapeldun izandakoa da.
Stephane Lemuno pilotari ohia espetxeratu dute, adingabeei sexu abusuak egiteagatik. Hainbat biktimak jarri dute salaketa. Aurrez ere zigortu zuten, emazteari tratu txarrak emateagatik. Bigarren Mailako lau eta erdiko txapeldun izandakoa da.
Jendarmeek Stephane Lemuno (Bogota, 1986) pilotari profesional ohia behin-behinean espetxeratu zuten atzo, Baionako Fiskaltzaren aginduz. Hark ikerketa bat zabaldu du, hainbat biktimak Lemunoren aurkako salaketa bat jarri ostean; adingabeei sexu abusuak egitea egozten diote. Ez da Lemuno epailearen aurrean eseriko den...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227224/bildarratz-harriturik-dago-pse-eek-hezkuntza-legeaz-esandakoarekin.htm
Gizartea
Bildarratz «harriturik» dago PSE-EEk Hezkuntza Legeaz esandakoarekin
Hezkuntza sailburuak dio PSE-EEk ez zuela «ezadostasun nabarmenik» jakinarazi atzoko gobernu kontseiluan. Anduezak esan du haren alderdiak ez duela onartuko «batzuek Legea baliatzea soilik abertzaleen eraikuntza nazionalerako». PPk ez du baztertu Espainiako Auzitegi Konstituzionalera jotzea.
Bildarratz «harriturik» dago PSE-EEk Hezkuntza Legeaz esandakoarekin. Hezkuntza sailburuak dio PSE-EEk ez zuela «ezadostasun nabarmenik» jakinarazi atzoko gobernu kontseiluan. Anduezak esan du haren alderdiak ez duela onartuko «batzuek Legea baliatzea soilik abertzaleen eraikuntza nazionalerako». PPk ez du baztertu Esp...
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratz «harriturik» azaldu da gaur, PSE-EEk Hezkuntza Lege proiektuaren inguruan izandako erreakzioa dela eta. Bildarratzek jakinarazi du atzoko gobernu kontseiluan alderdi horretako sailburuek ez zutela «ezadostasun nabarmenik» helarazi. PSE-EEk, ordea, proiektuaren iri...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227225/angularitza-profesionalizatu-eta-150-lizentzia-emango-ditu-eusko-jaurlaritzak.htm
Ekonomia
Angularitza profesionalizatu eta 150 lizentzia emango ditu Eusko Jaurlaritzak
Lakua eta angulariak ados jarri dira sektorea profesionalizatzeko. Bruselak jarritako oztopoak gainditzea lortu dute akordioarekin.
Angularitza profesionalizatu eta 150 lizentzia emango ditu Eusko Jaurlaritzak. Lakua eta angulariak ados jarri dira sektorea profesionalizatzeko. Bruselak jarritako oztopoak gainditzea lortu dute akordioarekin.
Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko Anguleroen Elkarteak akordio bat lortu dute sektorea profesionalizatzeko. Bittor Oroz Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordeak eman du akordioaren berri Euskadi Irratian, eta adierazi sektorea «profesionalizatu» beharra dagoela angulak harrapatze...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227226/irulegiko-zona-arkeologikoa-kultur-intereseko-ondasun-izendatu-du-nafarroako-gobernuak.htm
Kultura
Irulegiko zona arkeologikoa kultur intereseko ondasun izendatu du Nafarroako Gobernuak
Zehazki, gazteluaren arrastoei eta aurrez inguru horretan egoniko herrixkaren eremuari eragiten dio aitortzak. Izendapenari esker, zona hori gehiago babesteko neurriak bermatuko dira.
Irulegiko zona arkeologikoa kultur intereseko ondasun izendatu du Nafarroako Gobernuak. Zehazki, gazteluaren arrastoei eta aurrez inguru horretan egoniko herrixkaren eremuari eragiten dio aitortzak. Izendapenari esker, zona hori gehiago babesteko neurriak bermatuko dira.
Arangurengo ibarrak (Nafarroa) joan den azaroan erdietsi zuen inoizko arretarik handiena. Bertan Irulegiko Eskua aurkitu zenez gero, interes handia piztu du aztarnategi horrek, eta, gaurtik aurrera, halaxe aitortzen du legeak ere: Nafarroako Gobernuak kultur intereseko ondasun izendatu du Irulegiko zona arkeologikoa. ...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227227/netanyahuk-batasunerako-deia-egin-du-israel-eratu-zeneko-75-urteurrenean.htm
Mundua
Netanyahuk batasunerako deia egin du Israel eratu zeneko 75. urteurrenean
Herrialdea ospakizun ekitaldiak egiten ari da, inoiz izan duen krisi politikorik handienean murgilduta. «Fundazio balioak» arriskuan daudela salatu dute milaka herritarrek gobernuaren kontrako protesta batean.
Netanyahuk batasunerako deia egin du Israel eratu zeneko 75. urteurrenean. Herrialdea ospakizun ekitaldiak egiten ari da, inoiz izan duen krisi politikorik handienean murgilduta. «Fundazio balioak» arriskuan daudela salatu dute milaka herritarrek gobernuaren kontrako protesta batean.
Israel estatu gisa eratu zeneko 75. urteurrena ospatzen ari da, inoiz izan duen krisi politikorik handienean sartuta. 1948ko maiatzaren 14an egin zuen independentzia adierazpena David Ben Gurion aurreneko lehen ministroak, baina egutegi hebrearraren arabera gaur bete dira hiru mende laurden hura gertatu zenetik. Milaka...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227228/elkarrekin-podemos-iuk-osoko-zuzenketa-jarriko-dio-hezkuntza-legeari.htm
Gizartea
Elkarrekin Podemos-IUk osoko zuzenketa jarriko dio Hezkuntza Legeari
Miren Gorrotxategi bozeramailearen arabera, lege testuak ez du ardatz gisa hartu eskola publikoa, eta «ituntze unibertsala blindatzera» jotzen du.
Elkarrekin Podemos-IUk osoko zuzenketa jarriko dio Hezkuntza Legeari. Miren Gorrotxategi bozeramailearen arabera, lege testuak ez du ardatz gisa hartu eskola publikoa, eta «ituntze unibertsala blindatzera» jotzen du.
Elkarrekin Podemos-IUk babestu egin zuen iazko apirilean Eusko Legebiltzarreko gehiengoak adostutako hezkuntza ituna, baina ez dago ados Eusko Jaurlaritzak atzo aurkeztutako Hezkuntza Lege proiektuarekin, akordio hartan ezarritakoarekin bat ez datorrelakoan. Hala, egitasmoari osoko zuzenketa jarriko diola iragarri du g...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227229/burger-king-eta-halako-kateak-ostalaritzako-hitzarmenetik-ateratzeko-jokaldia.htm
Ekonomia
Burger King eta halako kateak ostalaritzako hitzarmenetik ateratzeko jokaldia
Jatetxe kate handiak bildu dira Espainiako Sukaldaritza Markak sektorearen hitzarmenean. ELAk itun hori baliogabetzeko eskatu du, ostalaritzako sektoreko itunei gailentzeko sortu dutelako. Soldatak itun probintzialetan zehaztutakoak baino %40 txikiagoak dira.
Burger King eta halako kateak ostalaritzako hitzarmenetik ateratzeko jokaldia. Jatetxe kate handiak bildu dira Espainiako Sukaldaritza Markak sektorearen hitzarmenean. ELAk itun hori baliogabetzeko eskatu du, ostalaritzako sektoreko itunei gailentzeko sortu dutelako. Soldatak itun probintzialetan zehaztutakoak baino %4...
Gaur-gaurkoz, ostalaritzako hitzarmenak ez die eragingo McDonald’s, Burger King, Goiko eta beste jatetxe kate handi batzuei. Izan ere, iazko azarotik Espainiako Sukaldaritza Marken hitzarmenak biltzen ditu horiek. ELAk, ordea, iritzi dio «modu artifizialean» sortutako sektorea dela, eta baliogabetzeko eskatu du. 2021e...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227230/lau-milioi-euro-gehiago-izanen-ditu-osasunbideak-itxaron-zerrendak-laburtzeko.htm
Gizartea
Lau milioi euro gehiago izanen ditu Osasunbideak, itxaron zerrendak laburtzeko
Osasun Departamentuak eragileekin hitzartutako neurrietako batzuk ezarriko dituzte finantzaketa osagarriari esker.
Lau milioi euro gehiago izanen ditu Osasunbideak, itxaron zerrendak laburtzeko. Osasun Departamentuak eragileekin hitzartutako neurrietako batzuk ezarriko dituzte finantzaketa osagarriari esker.
Nafarroako Gobernuak sei milioi euroren kreditu zabalkuntza onartu du, «Nafarroako osasun sistema indartzeko» eta aurreko hilabeteetan zenbait eragile, sindikatu eta talde politikorekin hitzartutako neurriak ezarri ahal izateko. Elma Saizek, Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, azaldu du kreditua handitzearen xede nagu...
2023-4-26
https://www.berria.eus/albisteak/227231/doikuntza-plana-duten-ebko-kideek-mugatua-izango-dute-gastu-publikoa.htm
Ekonomia
Doikuntza plana duten EBko kideek mugatua izango dute gastu publikoa
Europako Batzordearen proposamenaren arabera, zor handia duten herrialdeen gastuak ezingo du gainditu BPGaren hazkundea. Zorra eta defizita gutxitzeko plan propioak betetzen ez dituztenei %0,05eko isuna jarri ahal izango diete.
Doikuntza plana duten EBko kideek mugatua izango dute gastu publikoa. Europako Batzordearen proposamenaren arabera, zor handia duten herrialdeen gastuak ezingo du gainditu BPGaren hazkundea. Zorra eta defizita gutxitzeko plan propioak betetzen ez dituztenei %0,05eko isuna jarri ahal izango diete.
Neurrira egindako doikuntza planak, baina baldintza orokor batzuekin. Horrelakoak izango dira EB Europako Batasuneko kideek bete beharreko planak beren zor publikoak BPG barne produktu gordinaren %60 gainditzen duenean. Baldintzen artean izango da zorra gutxitu behar duten herrialdeen gastu publikoa ezingo dela BPGa ba...