date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227465/zortzi-ikasle-eta-segurtasun-agente-bat-hil-dituzte-belgradeko-ikastetxe-batean.htm
Mundua
Zortzi ikasle eta segurtasun agente bat hil dituzte Belgradeko ikastetxe batean
Poliziak hamalau urteko ikasle bat atxilotu du, erasotzailea delakoan. Aitaren pistola bat erabili du.
Zortzi ikasle eta segurtasun agente bat hil dituzte Belgradeko ikastetxe batean. Poliziak hamalau urteko ikasle bat atxilotu du, erasotzailea delakoan. Aitaren pistola bat erabili du.
Serbiako Barne Ministerioaren arabera, zortzi ikasle eta segurtasun agente bat hil dituzte gaur Belgradeko ikastetxe batean. Hamalau urteko ikasle bat atxilotu dute, erasotzailea delakoan. Oraingoz, jakinarazi dute motxila bat topatu dutela ikastetxean, eta barnean pistola bat eta substantzia sukoiak zeudela. Irakasle...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227466/vollering-eta-van-vleuten-izango-dira-euskal-herriko-itzuliko-izarrak.htm
Kirola
Vollering eta Van Vleuten izango dira Euskal Herriko Itzuliko izarrak
Herbehereetako bi txirrindulariek lehia estua izango dute probaren bigarren ekitaldian, hilaren 12tik 14ra. Lau euskal ziklista bakarrik daude behin-behineko zerrendan.
Vollering eta Van Vleuten izango dira Euskal Herriko Itzuliko izarrak. Herbehereetako bi txirrindulariek lehia estua izango dute probaren bigarren ekitaldian, hilaren 12tik 14ra. Lau euskal ziklista bakarrik daude behin-behineko zerrendan.
Demi Volleringek (SD Worx) erakustaldia eman zuen iaz, Euskal Herriko Itzuliaren lehen ekitaldian. Txirrindulari herbeheretarrak erabateko nagusitasunez irabazi zuen: hiru etapetan gailendu zen. Helburu bera du aurten, bigarren aldian, hilaren 12tik 14ra: podiumeko koska gorenera igotzea. Ikusgarri dabil; UCI World Tou...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227467/iazko-laquoekaitzaraquo-gaindituta-ia-9-hazi-da-makina-erremintaren-sektorea.htm
Ekonomia
Iazko «ekaitza» gaindituta, ia %9 hazi da makina-erremintaren sektorea
Eskaera zorroa «oparoa» dela adierazi du AFM klusterrak, baina iragarri du aurten moteldu egingo dela sektorearen hazkundea, eta %5era jaitsi.
Iazko «ekaitza» gaindituta, ia %9 hazi da makina-erremintaren sektorea. Eskaera zorroa «oparoa» dela adierazi du AFM klusterrak, baina iragarri du aurten moteldu egingo dela sektorearen hazkundea, eta %5era jaitsi.
Makina-erremintaren sektorea are gehiago hazi da 2022an, eta, AFM klusterraren arabera, 1.710,2 milioi euroko fakturazioa izan du sektoreak. 2020tik 2021era %18,6 hazi zen, eta iaz, berriz, %8,9. Esportazioek %3,8 egin dute gora, baina Hego Euskal Herriko eta Espainiako merkatua hazi da gehien (+%8), salmentak 438,5 mi...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227468/putin-hiltzen-ahalegindu-izana-egotzi-dio-moskuk-kievi.htm
Mundua
Putin hiltzen ahalegindu izana egotzi dio Moskuk Kievi
Errusiako Gobernuak salatu du Kremlin bonbardatzen saiatu direla, droneak erabiliz. Ukrainak erantzun du ez duela zerikusirik.
Putin hiltzen ahalegindu izana egotzi dio Moskuk Kievi. Errusiako Gobernuak salatu du Kremlin bonbardatzen saiatu direla, droneak erabiliz. Ukrainak erantzun du ez duela zerikusirik.
Salaketa larria egin berri du Kremlinek. Errusiako komunikabideek zabaldu dutenez, gobernuak salatu du Vladimir Putin presidentea hiltzen ahalegindu dela Kiev, Kremlin droneen bidez bonbardatuz. Horien arabera, Putin onik irten da eraso ahaleginetik —RIA berri agentziaren arabera, ez zegoen eraikinean—, eta Moskuk bi d...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227469/atsedena-aldarrikatuko-du-aurten-getxophoto-jaialdiak.htm
Kultura
Atsedena aldarrikatuko du aurten Getxophoto jaialdiak
Maria Ptqk-k egin ditu komisario lanak, eta ekainaren 1etik 25era bitarte, 22 artistaren lanak erakutsiko dituzte Algortako zenbait espaziotan.
Atsedena aldarrikatuko du aurten Getxophoto jaialdiak. Maria Ptqk-k egin ditu komisario lanak, eta ekainaren 1etik 25era bitarte, 22 artistaren lanak erakutsiko dituzte Algortako zenbait espaziotan.
«Ziztu bizian doan mundu honetan, bada garaia geldialdi bat egiteko». Jokin Aspuru zuzendariaren esaldi horrek laburbiltzen du Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren aurtengo espiritua. Etena! lelopean, ekainaren 1etik 25era bitarte egingo dute festibalaren hamazazpigarren aldia, eta atseden hartzearen «potentzial po...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227470/myanmarrek-2000-preso-politikotik-gora-askatuko-ditu.htm
Mundua
Myanmarrek 2.000 preso politikotik gora askatuko ditu
2021eko otsailean estatu kolpea izan zenetik, milaka pertsona atxilotu ditu Myanmarko armadak
Myanmarrek 2.000 preso politikotik gora askatuko ditu. 2021eko otsailean estatu kolpea izan zenetik, milaka pertsona atxilotu ditu Myanmarko armadak
Junta militarreko idazkari Aung Lin Dwek sinatutako adierazpen baten arabera, «arrazoi humanitarioak» direla medio, istiluak bultzatzea egotzita espetxeratutako 2.153 disidente askatuko dituzte, Al-Jazeerak aurreratu duenez. Hiru urterainoko espetxe zigorrak zituzten presoek. Myanmarko juntak onarturiko azken amnistia ...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227471/i-ener-ek-eguzki-parke-bat-eraiki-nahi-du-senperen.htm
Gizartea
I-ENER-ek eguzki parke bat eraiki nahi du Senperen
Bil ta Garbi sindikatuaren eskupeko Zaluaga gunean eraikiko lukete. Baiona, Urruña, Maule eta Behaskane-Laphizketan ere antzeko proiektuak egin nahiko lituzkete.
I-ENER-ek eguzki parke bat eraiki nahi du Senperen. Bil ta Garbi sindikatuaren eskupeko Zaluaga gunean eraikiko lukete. Baiona, Urruña, Maule eta Behaskane-Laphizketan ere antzeko proiektuak egin nahiko lituzkete.
Eguzki parke bat eraikitzeko baimena eskatu du I-ENER energia berriztagarrien ekoizleak Senperen (Lapurdi). Senpereko Zaluaga gunean egingo lukete 3 hektareako hedadurako proiektua, arriskurik gabeko hondakinak lurperatzeko instalazio ohiaren gainean. Bil Ta Garbi sindikatuaren eskupeko gunea da Zaluaga, eta proiektua ...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227472/mugimendu-abertzalearen-inkesta-eginen-du-bagira-prozesuak.htm
Politika
Mugimendu abertzalearen inkesta eginen du Bagira prozesuak
Abertzale sentitzen den orori dei egin diote parte har dezan, ahalik eta argazki errealena lortzeko
Mugimendu abertzalearen inkesta eginen du Bagira prozesuak. Abertzale sentitzen den orori dei egin diote parte har dezan, ahalik eta argazki errealena lortzeko
Bigarren fasean sartu da Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea birformulatu nahi duen Bagira prozesura. Inkesta zabal bat abiatuko dute ondoko hilabeteetan abertzaletasunaren diagnostikoa egiteko. Iritzi bilketa horren bidez gogoetari bide egin nahi diote, gaurko egoera aztertu eta etorkizunerako bideorria osatze al...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227473/eltxumendi.htm
albisteak
Eltxumendi
Eltxumendi.
Oteitza herritik atera eta berehala hartu dugu Iruñeko arroari bira ematen dion GR 220aren bide-seinale zurigorriak. Xenda erosotik Arrate izenez ezaguna den ingurura igo gara errekastoaren ondotik. Zabaldira ailegatzean balizajea segitu dugu eta aldapa pikoari aurre egin eta gero Eltxumendiko tontorrera igo gara. Ikus...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227474/musika-jaialdiak-auzitan-jon-urzelairen-su-festak-saiakeran.htm
Kultura
Musika jaialdiak auzitan, Jon Urzelairen 'Su festak' saiakeran
Musikaz ez ezik, «hiri eta nazio markez, turistifikazioaz eta folklorizazioaz» ere aritu da Urzelai, besteak beste, musika jaialdien fenomenoan sakontzeko. Susak argitaratu du.
Musika jaialdiak auzitan, Jon Urzelairen 'Su festak' saiakeran. Musikaz ez ezik, «hiri eta nazio markez, turistifikazioaz eta folklorizazioaz» ere aritu da Urzelai, besteak beste, musika jaialdien fenomenoan sakontzeko. Susak argitaratu du.
Uda garaian, musika jaialdiei buruzko albisteek hartu ohi dituzte hedabideetako kultura orriak: aurretik, zein izar bilduko dituzten esateko; ondoren, zenbat jende eta zenbat diru pilatu den kontatzeko. Jaialdien fenomenoa hobeto ulertzeko, horren guztiaren azpian mugitzen denari erreparatu dio Jon Urzelai Urbietak Su ...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227475/autobusak-aterako-dira-sevillarantz-gidariek-akordioa-lortu-ostean.htm
Kirola
Autobusak aterako dira Sevillarantz, gidariek akordioa lortu ostean
Sei urterako hitzarmena sinatu dute langileek. Ostiralerako eta larunbaterako deitua zuten grebara.
Autobusak aterako dira Sevillarantz, gidariek akordioa lortu ostean. Sei urterako hitzarmena sinatu dute langileek. Ostiralerako eta larunbaterako deitua zuten grebara.
ANET Nafarroako Garraio Enpresen Elkarteak eta sindikatuek —CCOO, ELA, UGT eta LAB— lan hitzarmenaren akordioa adostu dute gaur. Hala, azkenean, 150 bat autobus irtengo dira maiatzaren 5ean eta 6an Nafarroatik Sevillarantz. Datorren ostiralerako eta larunbaterako deitua zuten grebara; hain justu, Espainiako Kopako fina...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227476/ongizate-estatua-trantsizio-ekologikoa-eta-autogobernua-ditu-ardatz-geroa-baik.htm
Politika
Ongizate estatua, trantsizio ekologikoa eta autogobernua ditu ardatz Geroa Baik
Hauteskunde programa aurkeztu du goizean, eta Barkosek eskatu dio PSNri argitu dezala zeren inguruan eraiki nahi dituen gobernu aurrerakoiak
Ongizate estatua, trantsizio ekologikoa eta autogobernua ditu ardatz Geroa Baik. Hauteskunde programa aurkeztu du goizean, eta Barkosek eskatu dio PSNri argitu dezala zeren inguruan eraiki nahi dituen gobernu aurrerakoiak
Hauteskunde kanpaina hasteko astebeteren faltan, alderdi nagusiek oraindik ez dituzte hauteskunde programak aurkeztu. Geroa Baik gaur mahai gaineratu du berea. 164 orriko egitarauak hamasei gairen inguruko 800 proposamenak azaltzen ditu, baina nagusiki hiru ardatz izango ditu Javi Arakama programaren koordinatzaileare...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227477/erretreten-erreformari-buruzko-erreferenduma-ukatu-du-frantziako-konstituzionalak.htm
Ekonomia
Erretreten erreformari buruzko erreferenduma ukatu du Frantziako Konstituzionalak
Argudiatu du erretretaren legea ez dela «politika ekonomikoari buruzko erreforma bat». Mobilizazioek indartuta, protestari eutsiko diote sindikatuek.
Erretreten erreformari buruzko erreferenduma ukatu du Frantziako Konstituzionalak. Argudiatu du erretretaren legea ez dela «politika ekonomikoari buruzko erreforma bat». Mobilizazioek indartuta, protestari eutsiko diote sindikatuek.
Erreferendumaren atea behin betiko itxi du Frantziako Kontseilu Konstituzionalak. Bigarren aldiz, erakunde horretako bederatzi kideek atzera bota dute erretreten erreforma 62 urtetik 64 urtera atzeratzeari buruzko ekinaldi partekatuko erreferendum bat (RIP, frantsesezko laburduran) egiteko eskaera. Ezkerreko 253 senata...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227478/somoto-auziagatik-erantzukizuna-har-dezala-eskatu-dio-eh-bilduk-pse-eeri.htm
Politika
‘Somoto auziagatik’ «erantzukizuna har dezala» eskatu dio EH Bilduk PSE-EEri
Urtxuegiak egindako delituen «erantzukizunak araztu» behar direla uste du EH Bilduk.
‘Somoto auziagatik’ «erantzukizuna har dezala» eskatu dio EH Bilduk PSE-EEri. Urtxuegiak egindako delituen «erantzukizunak araztu» behar direla uste du EH Bilduk.
«Zurrumurrua zena egia da orain». Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) EH Bilduk «pozik baina zuhur» hartu du azken berria: PSE-EEko Ana Urtxuegiak, Lasarte-Oriako alkate ohiak, aitortu du Nikaraguara bideratutako udal funtsekin prebarikatu zuela eta funts haiek bidegabe erabili zituela. EH Bilduk eta EAJk bultzatuta iritsi zen S...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227479/eroskiren-mozkinak-38-murriztu-dira-irabazi-tartea-estutu-duelako.htm
Ekonomia
Eroskiren mozkinak %38 murriztu dira irabazi tartea estutu duelako
64 milioi euroren emaitza positiboa izan zuen, 2021ean baino 41 gutxiago. BEZaren murrizketa haragira eta arrain freskora ere zabaltzea eskatu du kooperatibak. 44 milioi euroan murriztu zuen zorra eta egun 909 milioikoa du
Eroskiren mozkinak %38 murriztu dira irabazi tartea estutu duelako. 64 milioi euroren emaitza positiboa izan zuen, 2021ean baino 41 gutxiago. BEZaren murrizketa haragira eta arrain freskora ere zabaltzea eskatu du kooperatibak. 44 milioi euroan murriztu zuen zorra eta egun 909 milioikoa du
Eroski taldeak 64 milioi euroren irabaziak izan zituen iaz, 2021ean baino 41 milioi gutxiago (-%38). Kooperatiba taldeak inflazioaren eraginari egotzi dio mozkinen murrizketa, eta kostuen gorakada osoa azken preziora eraman ez izanari. Hala ere, azken hamar urteetako bigarren emaitza onena zen iazkoa, salmenta bolumena...
2023-5-3
https://www.berria.eus/albisteak/227480/bornerekin-biltzera-batzuek-bai-besteek-ez.htm
Bornerekin biltzera, ­batzuek bai, besteek ez
Bornerekin biltzera, ­batzuek bai, besteek ez.
Ekainaren 8ko bozketarekin estrategia bateratua lantzeko denbora irabazi dute sindikatuek, baina egun hori iritsi bitartean, baliteke lehen arrakalak sortzea haien arteko batasunean. Horrela, CFDTk, CFTCk eta CGCk dagoeneko iragarri dute onartu egingo dutela Elisabeth Borne lehen ministroak ondoko egunotan biltzeko egi...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227502/inoizko-kotizatzaile-kopururik-handiena-du-hego-euskal-herriak.htm
Ekonomia
Inoizko kotizatzaile kopururik handiena du Hego Euskal Herriak
Beste 5.420 afiliatu lortu ditu Gizarte Segurantzak, eta 1,3 milioiren langa gainditu du. Apirilean, 2.297 langabe gutxiago zenbatu dituzte.
Inoizko kotizatzaile kopururik handiena du Hego Euskal Herriak. Beste 5.420 afiliatu lortu ditu Gizarte Segurantzak, eta 1,3 milioiren langa gainditu du. Apirilean, 2.297 langabe gutxiago zenbatu dituzte.
Hirugarren hilabetez jarraian, behera egin du langabeziak. SEPE Espainiako Enplegu Zerbitzu Publikoaren arabera, Hego Euskal Herriko enplegu bulegoetan 138.845 langabe daude erregistratuta: martxoan baino 2.297 gutxiago, eta iazko apirilean baino 10.135 gutxiago. Horrekin batera, lehen aldiz 1,3 milioi langileren langa...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227503/eltxumendi.htm
albisteak
Eltxumendi
Eltxumendi.
Oteitza herritik atera eta berehala hartu dugu Iruñeko arroari bira ematen dion GR 220aren bide-seinale zurigorriak. Xenda erosotik Arrate izenez ezaguna den ingurura igo gara errekastoaren ondotik. Zabaldira ailegatzean balizajea segitu dugu eta aldapa pikoari aurre egin eta gero Eltxumendiko tontorrera igo gara. Ikus...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227504/indar-ingeteameko-greba-bertan-behera-utzi-dute-zuzendaritzaren-proposamen-berria-dela-eta.htm
Ekonomia
Indar Ingeteameko greba bertan behera utzi dute, zuzendaritzaren proposamen berria dela eta
ELAk adierazi du enpresak hitzarmena berritzeko egin duen proposamenak «aurrerapauso garrantzitsuak» dituela. Bihar erabakiko dute langileek onartu edo ez.
Indar Ingeteameko greba bertan behera utzi dute, zuzendaritzaren proposamen berria dela eta. ELAk adierazi du enpresak hitzarmena berritzeko egin duen proposamenak «aurrerapauso garrantzitsuak» dituela. Bihar erabakiko dute langileek onartu edo ez.
Beasaingo (Gipuzkoa) Indar Ingeteam lantegian, gaurko deitua zuten greba bertan behera uztea erabaki dute, negoziazioetan «aurrerapauso garrantzitsuak» egon direla eta. ELA sindikatuak adierazi duenaren arabera, zuzendaritzak hitzarmena berritzeko beste proposamen bat egin du bart gauean: aurrekoa baino hobea, ELAren u...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227505/asier-ezeiza-euskal-preso-ohia-espetxeratzeko-agindu-dute.htm
Politika
Asier Ezeiza euskal preso ohia espetxeratzeko agindu dute
Ezeizak hamabi urte egin zituen preso; orain, hemeretzi urteko beste zigor bategatik espetxeratuko dute.
Asier Ezeiza euskal preso ohia espetxeratzeko agindu dute. Ezeizak hamabi urte egin zituen preso; orain, hemeretzi urteko beste zigor bategatik espetxeratuko dute.
Asier Ezeiza euskal preso ohia berriz espetxeratzeko agindu dute, Auzitegi Nazionalak ezarritako hemeretzi urteko espetxe zigorra betetzeko; gaur sartu daiteke kartzelan. Ezeiza 2020ko maiatzean geratu zen aske, hamabi urteko beste zigor bat beteta. Erabakiaren aurka mobilizatzeko deia egin dute Hernanin (Gipuzkoa): 19...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227506/israelgo-indarrek-lau-palestinar-hil-dituzte-tiroz-nablusen.htm
Mundua
Israelgo indarrek lau palestinar hil dituzte tiroz Nablusen
Tel Aviven arabera, sarekadan hildako hiru gizonetatik bik apirilaren 7an Jeninen izandako tiroketa batean parte hartu zuten ustez; hiru kolono hil zituzten. Bere adar armatuko kideak direla jakinarazi du Hamasek.
Israelgo indarrek lau palestinar hil dituzte tiroz Nablusen. Tel Aviven arabera, sarekadan hildako hiru gizonetatik bik apirilaren 7an Jeninen izandako tiroketa batean parte hartu zuten ustez; hiru kolono hil zituzten. Bere adar armatuko kideak direla jakinarazi du Hamasek.
Israelgo armadak palestinarren aurkako beste sarekada bat egin du gaur goizean Nablusen, Zisjordania okupatuan. Eraso horretan, hain zuzen, Israelgo indarrek gutxienez hiru palestinar hil dituzte tiroz, eta beste lau zauritu, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez. Hildakoetatik bi ezin izan dituzte identifi...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227507/usansoloko-udala-osatzeko-batzordea-sortu-dute.htm
Gizartea
Usansoloko Udala osatzeko batzordea sortu dute
Usansolo Herria plataformako zortzi parte hartzaile eta EAJko beste hiru ditu batzordeak. Hala ere, baliteke maiatzaren 28ko hauteskundeen ostean osaera aldatzea.
Usansoloko Udala osatzeko batzordea sortu dute. Usansolo Herria plataformako zortzi parte hartzaile eta EAJko beste hiru ditu batzordeak. Hala ere, baliteke maiatzaren 28ko hauteskundeen ostean osaera aldatzea.
Usansoloko Udala osatzeko batzordea sortu dute gaur Txapelena baserrian. Horretarako, Bizkaiko Foru Aldundiak 2019ko udal hauteskundeetan Galdakaon (Bizkaia) izandako emaitzak eskatu dizkio Espainiako Hauteskunde Batzorde Zentralari. Emaitza horien arabera, batzordearen parte izango dira Usansolo Herria plataformako zo...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227508/kirmen-uribek-irabazi-du-eusko-ikaskuntza-saria.htm
Kultura
Kirmen Uribek irabazi du Eusko Ikaskuntza saria
«Gaur mundua zabalik dago euskararekiko. Planetak osasungarri gisa hartzen du gureak bezalako hizkuntzak erabiltzea», adierazi du idazleak New Yorketik.
Kirmen Uribek irabazi du Eusko Ikaskuntza saria. «Gaur mundua zabalik dago euskararekiko. Planetak osasungarri gisa hartzen du gureak bezalako hizkuntzak erabiltzea», adierazi du idazleak New Yorketik.
Gauean telefonoa itzalia izaten du, eta gaur goizean «albistearekin esnatu» da Kirmen Uribe New Yorken. Idazleak irabazi du aurtengo Laboral Kutxa-Eusko Ikaskuntza saria. «Nazioartean arrakasta handia izan duen bere sormen lan bikainari esker, Kirmen Uribek curriculum nabarmenena irabazi du», epaimahaiak gaur iragarri ...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227509/etxebizitza-lege-berriaren-aplikazioa-moteldu-egingo-dute-eajk-eta-psek.htm
Gizartea
Etxebizitza lege berriaren aplikazioa moteldu egingo dute EAJk eta PSEk
EH Bilduk mozio bat eraman du ganberara, besteak beste alokairuen prezioen sistema bat ezartzeko eta tentsio handiko eremuak izendatzeko, baina EAJk eta PSE-EEk aurrera atera dute beren osoko zuzenketa, «Euskadin Espainiako lege berria aplikatzeko dokumentu bat» egin dadin ezeren aurretik.
Etxebizitza lege berriaren aplikazioa moteldu egingo dute EAJk eta PSEk. EH Bilduk mozio bat eraman du ganberara, besteak beste alokairuen prezioen sistema bat ezartzeko eta tentsio handiko eremuak izendatzeko, baina EAJk eta PSE-EEk aurrera atera dute beren osoko zuzenketa, «Euskadin Espainiako lege berria aplikatzeko...
Hauteskunde kanpainaren hotsa gero eta ozenagoa den egun hauetan, PSE-EEk ez du EAJ bakarrik utzi nahi izan Eusko Legebiltzarrean, Madrilen onartu berri den Etxebizitza Legea «lehenbailehen» aplikatzeko oposizioaren ekinaldi baten harira. Jaurlaritzan bazkide duen alderdiarekin batera osoko zuzenketa bat onartu du PSEk...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227510/sormen-bekak-haur-eta-familientzako-lan-bat-sarituko-du-aurten.htm
Kultura
Sormen Bekak haur eta familientzako lan bat sarituko du aurten
Edozein diziplinatako lanak aurkeztu ahalko dira Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak antolatutako bekara. Irailaren 21era arte bidali ahalko dira proiektuak, eta irabazleak Durangoko 2024ko azokan erakutsiko du.
Sormen Bekak haur eta familientzako lan bat sarituko du aurten. Edozein diziplinatako lanak aurkeztu ahalko dira Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak antolatutako bekara. Irailaren 21era arte bidali ahalko dira proiektuak, eta irabazleak Durangoko 2024ko azokan erakutsiko du.
Seigarren urtez antolatu dute Sormen Beka Gerediaga elkarteak eta Durangoko Udalak. Euskaraz egindako sorkuntza sustatu eta ezagutarazi asmo du proiektuak, eta aurten haur eta familientzako sorkuntza lana sarituko dute: edozein diziplinatakoak edota diziplinen arteko uztarketatik landutakoak izan daitezke, eta zabalik ...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227511/domusa-teknik-40-mlk-ultra-eta-txindokiko-kilometro-bertikala-asteburuan.htm
albisteak
Domusa Teknik 40 MLK ultra eta Txindokiko kilometro bertikala asteburuan
Larunbatean izango da Azpeitiko Lagun Onak taldeak antolatutako ultradistantziako proba (65 km, 3.700 m+). Bi ediziotan, zaleen eta korrikalarien «sekulako erantzuna» jaso du. Igandean, berriz, Euskadiko proba bertikalen txapelketa izango da Txindokikoa.
Domusa Teknik 40 MLK ultra eta Txindokiko kilometro bertikala asteburuan. Larunbatean izango da Azpeitiko Lagun Onak taldeak antolatutako ultradistantziako proba (65 km, 3.700 m+). Bi ediziotan, zaleen eta korrikalarien «sekulako erantzuna» jaso du. Igandean, berriz, Euskadiko proba bertikalen txapelketa izango da Txin...
Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketaren bigarren edizioa egingo da larunbatean. Ultradistantziako Euskal Herriko Kopako bigarren proba izango da Azpeitikoa. Neurriak, hauek: 65 km eta 7.400 metroko desnibel metatua (3.700 goranzkoa). Azpeitian bertan abiatu eta bukatu, ib...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227512/iruneko-udalak-aurkeztu-du-kopako-finalerako-plana.htm
Kirola
Iruñeko Udalak aurkeztu du Kopako finalerako plana
Gazteluko plazan lau pantaila handi jarriko dituzte partida ikusteko; udaletxean kamiseta erraldoi bat jarriko dute, eta Ziudadela argiztatuko dute.
Iruñeko Udalak aurkeztu du Kopako finalerako plana. Gazteluko plazan lau pantaila handi jarriko dituzte partida ikusteko; udaletxean kamiseta erraldoi bat jarriko dute, eta Ziudadela argiztatuko dute.
Argi dago asteburuan Sevillako protagonistetako bat Osasuna izanen dela, baina taldeak Iruñean izanen duen presentzia eta garrantzia ez da urrun geldituko. Iruñeko Udalak jakinarazi duenez, Gazteluko plazan lau pantaila handi jarriko dituzte –bost metro zabal eta hiru metro garai bakoitza–, partida ikusi ahal iza...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227513/nafarroako-eh-bilduk-1310-neurri-proposatu-ditu-bere-programan.htm
Politika
Nafarroako EH Bilduk 1.310 neurri proposatu ditu bere programan
Udal eta foru hauteskundeetarako programa politikoa aurkeztu du Laura Aznal lehendakarigaiak. Autogobernuaren garapena, gizarte eta lurralde kohesioa, eta klima aldaketari aurre egitea daude lehentasunen artean.
Nafarroako EH Bilduk 1.310 neurri proposatu ditu bere programan. Udal eta foru hauteskundeetarako programa politikoa aurkeztu du Laura Aznal lehendakarigaiak. Autogobernuaren garapena, gizarte eta lurralde kohesioa, eta klima aldaketari aurre egitea daude lehentasunen artean.
Autogobernu handiagoa aldarrikatuko du EH Bilduk hauteskunde kanpainan. Nafarroako programa politikoaren aurkezpenean, Laura Aznal EH Bilduko lehendakarigaiak aldarrikatu du Nafarroako gizartea subjektu politikoa dela, eta etorkizuneko erronkei aurre egiteko «tresna gehiago eta eskumen gehiago» behar dituela. Bide bere...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227514/gutxiago-igo-ditu-ebzk-interes-tasak-baina-375an-dira-jada.htm
Ekonomia
Gutxiago igo ditu EBZk interes tasak, baina %3,75an dira jada
Lagardek ohartarazi du ez dutela amaitu igoerekin, baina ez du argitu noraino iritsiko diren. Euroguneko bankuak mailegu gutxiago ematen ari dira, interes tasa handien ondorioz.
Gutxiago igo ditu EBZk interes tasak, baina %3,75an dira jada. Lagardek ohartarazi du ez dutela amaitu igoerekin, baina ez du argitu noraino iritsiko diren. Euroguneko bankuak mailegu gutxiago ematen ari dira, interes tasa handien ondorioz.
Gailurrera iritsi ahala, polikiago. Oxigenoaren gutxitzeak moteldutako mendizaleen antzera, Europako Banku Zentralak ere interes tasak motelago igotzea erabaki du, igoera fase hori goia jotzetik gero eta hurbilago baita. Gaurko bileran, puntu laurden igo zituen interes tasak, bai bankuek EBZn egiten dituzten gordailuen...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227515/moskuk-aebei-egotzi-die-kremlineko-bonbardaketaren-atzean-egotea.htm
Mundua
Moskuk AEBei egotzi die Kremlineko bonbardaketaren atzean egotea
Zelenskik adierazi du Ukrainak ez diola eraso egiten ez Moskuri, ez Putini. AEBetako 'think tank' baten arabera, Kremlinek berak antolatu zuen leherketa
Moskuk AEBei egotzi die Kremlineko bonbardaketaren atzean egotea. Zelenskik adierazi du Ukrainak ez diola eraso egiten ez Moskuri, ez Putini. AEBetako 'think tank' baten arabera, Kremlinek berak antolatu zuen leherketa
«Washington dago erasoaren atzean, badakigu». Hori esan du Dmitri Peskov Kremlineko bozeramaileak gaur, eguneroko prentsaurrekoan, atzo goizaldean Kremlinen gertatu zen bonbardaketaz galdetu diotenean. Vladimir Putin Errusiako presidentea droneak erabiliz hiltzen ahalegindu izana leporatu dio Moskuk Ukrainari. Kievek, ...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227516/gipuzkoako-metalean-sei-greba-egun-egingo-ditu-labek-patronalaren-azken-proposamenari-aurka-egiteko.htm
Ekonomia
Gipuzkoako metalean sei greba egun egingo ditu LABek, patronalaren azken proposamenari aurka egiteko
Sindikatuak dio Adegiren proposamenak ez dituela bermatzen KPIaren araberako soldata igoerak. Maiatzaren 24tik ekainaren 15era bitartean, sei greba egun egingo dituzte.
Gipuzkoako metalean sei greba egun egingo ditu LABek, patronalaren azken proposamenari aurka egiteko. Sindikatuak dio Adegiren proposamenak ez dituela bermatzen KPIaren araberako soldata igoerak. Maiatzaren 24tik ekainaren 15era bitartean, sei greba egun egingo dituzte.
Asteartean zazpigarrenez elkartu zen Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena berritzeko negoziazio mahaia, eta beste Adegik proposamen bat eraman zuen. ELA eta UGT sindikatuak izan ziren proposamena ondoen hartu zuten sindikatuak, baina LAB ez dago batere ados patronalak aurkeztutakoarekin, eta grebara deitzea erabaki du. ...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227517/manu-aierdik-eta-sodenako-arduradun-ohiek-ikertu-gisa-deklaratuko-dute.htm
Ekonomia
Manu Aierdik eta Sodenako arduradun ohiek ikertu gisa deklaratuko dute
Sodenak Davalor enpresari emandako 2,6 milioi euroren laguntzen inguruko ikerketan, Iruñeko 2. salako magistratuak deklaratzera deitu ditu, halaber, Davalorreko sustatzaile Juan Jose Marcos, eta Javier Baztarrika, bitartekari lanetan aritu zena.
Manu Aierdik eta Sodenako arduradun ohiek ikertu gisa deklaratuko dute. Sodenak Davalor enpresari emandako 2,6 milioi euroren laguntzen inguruko ikerketan, Iruñeko 2. salako magistratuak deklaratzera deitu ditu, halaber, Davalorreko sustatzaile Juan Jose Marcos, eta Javier Baztarrika, bitartekari lanetan aritu zena.
Manu Aierdik dimisioa eman zuenetik bi urte pasatu diren honetan, kanpainaren atarian, Iruñeko 2. Instrukzio Epaitegiko magistratuak ikertu gisa deklaratzera deitu du Garapen Ekonomikoko kontseilari ohia. Epaileak egindako eskaeran, Aierdirekin batera Sodena sozietate publikoan esertzen ziren beste goi kargudun publik...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227518/euskal-filologiak-ezagutza-arlo-izateari-uzteko-aukera-ulertezina-da-ehurentzat.htm
Gizartea
Euskal Filologiak ezagutza arlo izateari uzteko aukera «ulertezina» da EHUrentzat
Espainiako Gobernuak ondu duen dekretu proiektuan Euskal Filologia ezagutza arlotzat ez jotzearen aurka egin dute EHUk eta Euskaltzaindiak, besteak beste. «Ez du aitortzen ondo bereizitako errealitate zientifiko bat», salatu dute.
Euskal Filologiak ezagutza arlo izateari uzteko aukera «ulertezina» da EHUrentzat. Espainiako Gobernuak ondu duen dekretu proiektuan Euskal Filologia ezagutza arlotzat ez jotzearen aurka egin dute EHUk eta Euskaltzaindiak, besteak beste. «Ez du aitortzen ondo bereizitako errealitate zientifiko bat», salatu dute.
Martxoan onartu zuten Espainiako Gorteek Unibertsitate Lege berria, eta hura garatzeko Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministerioak ondu duen errege dekretuaren proiektuak harrabotsa sortu du unibertsitateetan. Proiektu hori onartuko balute, Euskal Filologiak ezagutza arlo izateari utziko lioke, eta beste bi eremure...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227519/triana-ingurua-osasunaren-zaleen-elkargune.htm
Kirola
Triana ingurua Osasunaren zaleen elkargune
Fernando de Magallanes parkean egongo da kokatuta Osasunaren zaleen gune larunbatean. Sevillako dorrearen inguruan dago, Triana auzotik 1,5 kilometroa, eta Cartujako estadiotik 42 minutura oinez.
Triana ingurua Osasunaren zaleen elkargune. Fernando de Magallanes parkean egongo da kokatuta Osasunaren zaleen gune larunbatean. Sevillako dorrearen inguruan dago, Triana auzotik 1,5 kilometroa, eta Cartujako estadiotik 42 minutura oinez.
Osasunaren zaleen multzorik handiena bihar eta etzi bitartean iritsiko bada ere, dagoeneko ikusten dira talde gorritxoaren elastikoak Sevillako ingururik ezagunenetan. Asko hiria bisitatzeko aprobetxatzen ari dira eguna, datorren zoramenaren zain. 20.500 zale gorritxok dute sarrera neurketa ikusteko, baina beste asko e...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227520/san-fermin-egunean-greba-egingo-dute-nafarroako-ostalariek.htm
Ekonomia
San Fermin egunean greba egingo dute Nafarroako ostalariek
Hitzarmena berritzeko negoziazioak «blokeatuta» daudela salatu dute sindikatuek, eta grebara deitu dute uztailaren 1erako eta 7rako, San Fermin egunerako.
San Fermin egunean greba egingo dute Nafarroako ostalariek. Hitzarmena berritzeko negoziazioak «blokeatuta» daudela salatu dute sindikatuek, eta grebara deitu dute uztailaren 1erako eta 7rako, San Fermin egunerako.
Ez aurrera ez atzera daude sindikatuak eta patronala Nafarroako ostalaritzako hitzarmena berritzeko negoziazioetan, eta sindikatuek grebara eta mobilizazioetara deitu dute, «blokeo» egoera horri aurre egiteko. Maiatzaren 11tik aurrera hasiko dira mobilizazioekin, eta uztailaren 1ean eta 7an egingo dituzte grebak. Azken...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227521/su-etena-zapuztu-da-sudanen.htm
Mundua
Su etena zapuztu da Sudanen
Bi aldeek elkarri leporatu diote akordioa urratzea. NBEk, berriz, liskarrak eteteko eskatu du laguntza humanitarioa sar dadin.
Su etena zapuztu da Sudanen. Bi aldeek elkarri leporatu diote akordioa urratzea. NBEk, berriz, liskarrak eteteko eskatu du laguntza humanitarioa sar dadin.
Hego Sudanek iragarri zuen eta gaur indarrean sartzekoa zen astebeteko menia berehala zapuztu da Sudanen. Herrialdeko armadako buru Abdel Fattah al-Burhanek eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarreko buru Mohamed Hamdan Dagalok borrokan jarraitzen dute gatazka hasi eta hiru astera. Gatazka armatua hasi ze...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227522/hirugarrenean-beharko-du.htm
Kirola
Hirugarrenean beharko du
Osasuna ondo lehiatu da, eta estu hartu du Real Madril Espainiako Kopako finalean; baina zuriek irabazi dute titulua. Vinicius eta Rodrygo izan dira gorritxoen amesgaiztoa.
Hirugarrenean beharko du. Osasuna ondo lehiatu da, eta estu hartu du Real Madril Espainiako Kopako finalean; baina zuriek irabazi dute titulua. Vinicius eta Rodrygo izan dira gorritxoen amesgaiztoa.
Osasunak ezin izan du bere historiako lehen titulu handia jaso: Espainiako Kopa. Gorritxoak ondo lehiatu dira, bigarren zatian Real Madril baino hobeak izan dira. Baina zurien bi jokalari brasildarrak,Vinicius eta Rodrygo, nafarren amesgaiztoa izan dira. Haiek esnarazi dute Osasuna Kopa irabazteko ametsetik. Lehenaren ...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227523/aranzadiren-biktimen-zerrenden-kontra-egin-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Politika
Aranzadiren biktimen zerrenden kontra egin du Eusko Legebiltzarrak
EH Bilduk ez beste talde guztiek babestu dute legez besteko proposamena. Elkarrekin Podemos-IUrekin adostutako zuzenketak tarteko, baztertu egin dute Galdakaoko Udala espresuki aipatzea.
Aranzadiren biktimen zerrenden kontra egin du Eusko Legebiltzarrak. EH Bilduk ez beste talde guztiek babestu dute legez besteko proposamena. Elkarrekin Podemos-IUrekin adostutako zuzenketak tarteko, baztertu egin dute Galdakaoko Udala espresuki aipatzea.
Aranzadi zientzia elkarteak gertuko memoriaren inguruan egindako udal webguneen afera Eusko Legebiltzarrera iritsi da gaur, EAJren eta PSE-EEren eskutik. Halere, ez du egin bi alderdi horiek lehen unean adostutako bidetik. Galdakaoko Udalari (Bizkaia) zuzendutako testuak izaera orokorrago bat hartu du Elkarrekin Podemo...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227524/sunsundeguik-autobusak-egingo-ditu-volvorentzat.htm
Ekonomia
Sunsundeguik autobusak egingo ditu Volvorentzat
Altsasuko fabrikaren etorkizuna bermatuko du bi ekoizleek egindako akordioak, ekoizpen ahalmena bikoiztea eta 400 lanpostu berri sortzea eragingo baitu.
Sunsundeguik autobusak egingo ditu Volvorentzat. Altsasuko fabrikaren etorkizuna bermatuko du bi ekoizleek egindako akordioak, ekoizpen ahalmena bikoiztea eta 400 lanpostu berri sortzea eragingo baitu.
Sunsundegui autobus konpainiak Volvo markako ibilgailuak egingo ditu datorren urtetik aurrera. Bi auto ekoizleek akordioa egin dute, eta, horri esker, Altsasuko (Nafarroa) fabrikaren geroa bermatua izango da hurrengo lau urteetan bederen, lantegiaren ekoizpen ahalmena bikoiztu eta langile kopurua hirukoiztu egingo bait...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227525/bere-bikotea-bortxatzeagatik-gizon-bat-espetxeratzeko-agindu-dute-irunean.htm
Gizartea
Bere bikotea bortxatzeagatik gizon bat espetxeratzeko agindu dute Iruñean
Urruntze agindua eta biktimarekin komunikatzeko debekua ezarri dio epaileak, biktima «arrisku objektiboan» dela iritzita.
Bere bikotea bortxatzeagatik gizon bat espetxeratzeko agindu dute Iruñean. Urruntze agindua eta biktimarekin komunikatzeko debekua ezarri dio epaileak, biktima «arrisku objektiboan» dela iritzita.
Emakumeen aurkako Indarkeriaren Iruñeko Epaitegiak agindu du gizon bat fidantzarik gabe behin-behinean espetxeratzeko; bere bikotearen kontrako bortxaketa delitua egotzi dio epaileak. Gizonaren abokatuak fidantzarik gabeko askatasuna eskatu du, haren «egoera irregularra» dela argudiatuz eta jasotzen duen laguntzaz hara...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227526/salatu-dute-hezkuntza-lege-proiektuak-sistema-publiko-pribatua-blindatu-duela.htm
Gizartea
Salatu dute Hezkuntza Lege proiektuak «sistema publiko-pribatua blindatu» duela
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak Hezkuntza Lege proiektuari egotzi dio hezkuntza «merkatuaren logikan» sartzea. LABek ez du aurrerantzean plataformaren «eguneroko dinamikan» parte hartuko.
Salatu dute Hezkuntza Lege proiektuak «sistema publiko-pribatua blindatu» duela. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak Hezkuntza Lege proiektuari egotzi dio hezkuntza «merkatuaren logikan» sartzea. LABek ez du aurrerantzean plataformaren «eguneroko dinamikan» parte hartuko.
«Lege proiektuak ez du eskola publikoa lehenesten». Kritiko mintzatu da gaur goizean Euskal Eskola Publikoaz Harro plataforma Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege proiektuaz. Eusko Legebiltzarraren atarian egin duten agerraldian salatu dutenez, lege proiektuan jasota dagoen Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoa...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227527/david-silvak-beste-urtebeterako-berritu-du-realarekin.htm
Kirola
David Silvak beste urtebeterako berritu du Realarekin
37 urteko erdilari espainiarrak hiru denboraldi daramatza Donostian, eta haren lana erabakigarria izan da talde txuri-urdinak gorakada handia izan dezan.
David Silvak beste urtebeterako berritu du Realarekin. 37 urteko erdilari espainiarrak hiru denboraldi daramatza Donostian, eta haren lana erabakigarria izan da talde txuri-urdinak gorakada handia izan dezan.
Ia ziurra zirudien, eta gaur baieztatu da: David Silvak beste urtebetez jokatuko du Realean, 2024ko ekainaren 30era arte. 37 urteko erdilari espainiarrari denboraldi honen amaieran bukatuko zitzaion kontratua, eta argitzeko zegoen ea jokatzen jarraituko zuen edo erretiroa hartuko zuen. Baina jokalariak prest ikusi du b...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227528/porrot-egin-du-eajk-eta-pse-eek-galdakaon-aurkeztutako-mozioak.htm
Politika
Porrot egin du EAJk eta PSE-EEk Galdakaon aurkeztutako mozioak
Biek eskatu diote udal gobernuari «terrorismoa erabili duten pertsonak» ateratzeko Aranzadik egindako oroimen webgunetik. Victor Trimiño PSE-EEko hautetsiaren arabera, Aranzadiren webgunea «aberrazio» bat da ikuspuntu politiko, sozial eta etikotik.
Porrot egin du EAJk eta PSE-EEk Galdakaon aurkeztutako mozioak. Biek eskatu diote udal gobernuari «terrorismoa erabili duten pertsonak» ateratzeko Aranzadik egindako oroimen webgunetik. Victor Trimiño PSE-EEko hautetsiaren arabera, Aranzadiren webgunea «aberrazio» bat da ikuspuntu politiko, sozial eta etikotik.
Apirilaren 11n hasi zen ika-mika, eta oraindik ez da amaitu. Jendez gainezka egon da gaurko udal batzarra Galdakaon, legegintzaldiko azkena. Aurrekontuari buruzko eztabaida zen puntu nagusietakoa, baina herritar asko oroimenaren webguneari buruzko mozio biren ingurukoak entzutera joan dira. EAJk eta PSE-EEk aurkeztu d...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227529/atzerapausoa-eman-du-athleticek-europarako-sailkatzeko-lehian.htm
Kirola
Atzerapausoa eman du Athleticek Europarako sailkatzeko lehian
0-1 irabazi du Betisek San Mamesen. Willian Josek sartu du partidako gol bakarra, Realeko aurrelari ohiak.
Atzerapausoa eman du Athleticek Europarako sailkatzeko lehian. 0-1 irabazi du Betisek San Mamesen. Willian Josek sartu du partidako gol bakarra, Realeko aurrelari ohiak.
Porrot mingarria jaso du Athleticek San Mamesen Betisen aurka. Zuzeneko aurkaria da Andaluziako taldea Europako postuengatiko lehian, baina bosgarren minuturako aurreratu da Betis, Willian Joseren gol batekin. Aukera garbiak izan ditu Ernesto Valverderen taldeak, baina, beste behin, kamuts aritu dira zuri-gorriak ate a...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227556/gutxienez-zortzi-pertsona-hil-dituzte-serbian-tiroketa-batean.htm
Mundua
Gutxienez zortzi pertsona hil dituzte Serbian, tiroketa batean
Hamahiru lagun zauritu dituzte. Ustezko erasotzailea 21 urteko mutil bat da.
Gutxienez zortzi pertsona hil dituzte Serbian, tiroketa batean. Hamahiru lagun zauritu dituzte. Ustezko erasotzailea 21 urteko mutil bat da.
Serbian izan den tiroketa batean gutxienez zortzi pertsona hil dituzte, eta hamahiru zauritu. Belgradetik 60 kilometrora dagoen hiri batean gertatu da. Hango hedabideek adierazi dutenez, goizaldean izan da erasoa; pertsona bat martxan zihoan, eta auto batetik tiroka hasi da. 600 polizia dabiltza erasotzailearen bila; R...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227557/ikastolek-diote-desorekak-atzeman-dituzten-eremuetan-ez-dutela-jaurlaritzaren-proposamena-onartuko.htm
Gizartea
Ikastolek diote desorekak atzeman dituzten eremuetan ez dutela Jaurlaritzaren proposamena onartuko
Ezohiko batzar bat egin zuten atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastola guztiek.
Ikastolek diote desorekak atzeman dituzten eremuetan ez dutela Jaurlaritzaren proposamena onartuko. Ezohiko batzar bat egin zuten atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastola guztiek.
Aurrematrikulazio prozesuan egon diren mugimenduak aztertzeko eta erabaki irmo bat hartzeko, Ikastolen Elkarteak ezohiko batzar bat egin zuen atzo Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ikastola guztiekin. Hala, ohar bidez adierazi dute kontziente direla segregazioari dagokionez «arazo handi» bati aurre egin behar diotela, e...
2023-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/227558/lanbide-heziketan-gero-eta-ikasketa-ordu-gehiago-enpresetan.htm
albisteak
Lanbide Heziketan gero eta ikasketa ordu gehiago enpresetan
Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikokoko Lanbide Heziketako ikasleek gero eta ikasketa ordu gehiago egiten dituzte enpresetan, praktiketan. Horrela, Goi Mailako Zikloetako ikasle guztiak maiatzaren 10etik 31ra enpresetara joango dira lan praktika egitera.
Lanbide Heziketan gero eta ikasketa ordu gehiago enpresetan. Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikokoko Lanbide Heziketako ikasleek gero eta ikasketa ordu gehiago egiten dituzte enpresetan, praktiketan. Horrela, Goi Mailako Zikloetako ikasle guztiak maiatzaren 10etik 31ra enpresetara joango dira lan praktika egitera.
Zarauzko Oteitza Lizeo Politeknikoan (Gipuzkoa), aurten bigarren urtez, Lanbide Heziketako lehen mailetako ikasleak, ikasturtea amaitzera doan honetan, enpresetara lan praktikak egitera joango dira. Formatu desberdinak badaude ere, Oteitzako ikasleen kasuan, Goi Mailako Zikloetako ikasle guztiak maiatzaren 10etik 31ra ...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227559/lau-ibarren-elkartea-irati-bizi-berritzeko.htm
Ekonomia
Lau ibarren elkartea, Irati bizi berritzeko
Lehenik, Zuberoako Mendi Sindikatua eta Zaraitzuko Biltzarra aritu ziren elkarlanean; ondotik, lau ibarrek bat egin zuten, Garaziko sindikatuarekin eta Aezkoako Biltzarrarekin, Poctefa deialdiaren diru laguntzekin. Elkarlanean segitu nahi dutelako, Irati, Lau Ibarrak elkartea sortu dute orain.
Lau ibarren elkartea, Irati bizi berritzeko. Lehenik, Zuberoako Mendi Sindikatua eta Zaraitzuko Biltzarra aritu ziren elkarlanean; ondotik, lau ibarrek bat egin zuten, Garaziko sindikatuarekin eta Aezkoako Biltzarrarekin, Poctefa deialdiaren diru laguntzekin. Elkarlanean segitu nahi dutelako, Irati, Lau Ibarrak elkarte...
Iratiko ibar desberdinen arteko harremanak ez dira berriak, baina galzorian ziren. Badira urteak orain Aezkoa, Zaraitzu, Zuberoa eta Garaziko instituzioak elkartzen hasi zirela. 2007an abiatu zuten lehen Poctefa programa, Europako diru laguntzez baliatzeko hastapen batean. Orain, programa horiek burura eramanak dituzte...
2023-5-4
https://www.berria.eus/albisteak/227560/badakitelako-zeinen-zaila-den.htm
Kirola
Badakitelako zeinen zaila den
Armata Rossa peñƒako ehun kide inguruk Madrilen ikusi zuten, duela hemezortzi urte, Osasunaren eta Betisen arteko Espainiako Kopako finala. Hainbat kide Sevillan izanen dira bihar. Finalak «ilusioa» piztu diela nabarmendu dute, eta taldeak berriz finalera heltzeko egindako ahalegina txalotu.
Badakitelako zeinen zaila den. Armata Rossa peñƒako ehun kide inguruk Madrilen ikusi zuten, duela hemezortzi urte, Osasunaren eta Betisen arteko Espainiako Kopako finala. Hainbat kide Sevillan izanen dira bihar. Finalak «ilusioa» piztu diela nabarmendu dute, eta taldeak berriz finalera heltzeko egindako ahalegina txa...
Javier Izkok urtarrilaren 30ean erosi zuen finalera joateko tren txartela. Bost egun lehenago, urtarrilaren 25ean, Osasunak 2-1 irabazi zion Sevillari luzapenean, Sadarren. Abdek sartu zuen gol erabakigarria egun hartan, gorritxoak Athleticen aurkako finalerdian sartu zituena. Osasunak txapelketatik kanpo utzi ditu bil...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227561/herritarren-265-euskaldunak-edo-euskaldun-hartzaileak-dira-nafarroan-duela-hamar-urte-baino-bi-puntu-gehiago.htm
Gizartea
Herritarren %26,5 euskaldunak edo euskaldun hartzaileak dira Nafarroan, duela hamar urte baino bi puntu gehiago
Nastat Nafarroako Estatistika Institutuak 2021eko ezagutza datuen berri eman du.
Herritarren %26,5 euskaldunak edo euskaldun hartzaileak dira Nafarroan, duela hamar urte baino bi puntu gehiago. Nastat Nafarroako Estatistika Institutuak 2021eko ezagutza datuen berri eman du.
Gora doa, baina mantso. Nastat Nafarroako Estatistika Institutuak gaur argitaratu du Nafarroako euskararen ezagutzaren gaineko txostena, eta, haren arabera, herritarren %26,5 dira euskaldunak edo euskaldun hartzaileak. Horien artean, herritarren %14,9 jotzen ditu txostenak euskalduntzat [B2, C1 eta C2 mailako ezagutza ...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227562/kamioilari-bat-hil-da-santakaran.htm
Ekonomia
Kamioilari bat hil da Santakaran
Caparrosoko 59 urteko gizonezko bat da hildakoa. Zerriak zeramatzan kamioian, eta ibilgailua errepidetik irten da. Ordu txikietan gertatu da ezbeharra, NA-5330 errepidean.
Kamioilari bat hil da Santakaran. Caparrosoko 59 urteko gizonezko bat da hildakoa. Zerriak zeramatzan kamioian, eta ibilgailua errepidetik irten da. Ordu txikietan gertatu da ezbeharra, NA-5330 errepidean.
Beste kamioilari bat hil da lan istripuz Euskal Herrian. Oraingoan Santakaran (Nafarroa) gertatu da ezbeharra, NA-5330 errepidean, 02:00etan. 59 urteko caparrosoarra da kamioilari zendua, eta istripuaren unean bertan hil da; kamioian zerriak zeramatzan, eta ibilgailua errepidetik irten eta irauli zaio. Animalia batzuk ...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227563/mundua-azkar-aldatzen-ari-da-prestatu-gabe-hartu-gaitu-eta-urduri-jarri-gara.htm
Gizartea
«Mundua azkar aldatzen ari da, prestatu gabe hartu gaitu, eta urduri jarri gara»
Osasuna ez da soilik medikuntzaren ardura, Ortizen esanetan. Horregatik, bestelako zientzia arloen arteko elkarlana sustatzen dute Bilboko Mediku Zientzien Akademian.
«Mundua azkar aldatzen ari da, prestatu gabe hartu gaitu, eta urduri jarri gara». Osasuna ez da soilik medikuntzaren ardura, Ortizen esanetan. Horregatik, bestelako zientzia arloen arteko elkarlana sustatzen dute Bilboko Mediku Zientzien Akademian.
1885ean sortu zen Bilboko Mediku Zientzien Akademia; Bilboko Sendalarintz Jakindia zuen orduan euskal izena. 128 urteotan lehen aldiz andre bat da erakundearen burua: joan den astean, Agurtzane Ortizek (Getxo, 1964) hartu zion Ricardo Francori lekukoa presidentetzan. Besteak beste, Neurozientzietako doktorea eta psikia...
2023-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/227564/gipuzkoako-ahaldungaiak-lehen-sektoreko-erronken-inguruan.htm
Politika
Gipuzkoako ahaldungaiak, lehen sektoreko erronken inguruan
Energia berriztagarrien azpiegiturak, otsoa, larre publikoen kudeaketa, herri txikien egoera eta beste hainbat gai konplexu ditu parez pare lehen sektoreak. Horietako zenbaiten inguruan duten jarrera azaldu dute Eider Mendoza, Maddalen Iriarte, Jose Ignacio Asensio eta Miren Etxebeste ahaldungai nagusiek, Zizurkilen.
Gipuzkoako ahaldungaiak, lehen sektoreko erronken inguruan. Energia berriztagarrien azpiegiturak, otsoa, larre publikoen kudeaketa, herri txikien egoera eta beste hainbat gai konplexu ditu parez pare lehen sektoreak. Horietako zenbaiten inguruan duten jarrera azaldu dute Eider Mendoza, Maddalen Iriarte, Jose Ignacio As...
Baserritarren arteko solasaldietan, esaldi baikor gutxi entzuten zen joan den ostiralean, Zizurkilgo Fraisoro nekazaritza eskolan, Gipuzkoako lehen sektorea eta landagunearen etorkizuna mahai ingurua hasi aurreko minutuetan. Esnearen prezioaz ari ziren bi lagun, berriz ere prezioa jaitsi dietela komentatzen. “Ez du ask...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227565/kilometroak-2023k-erriola-kantua-aurkeztu-du.htm
Gizartea
Kilometroak 2023k 'Erriola' kantua aurkeztu du
Jon Maia bertsolariaren eta Janus Lester taldearen elkarlanaren emaitza da
Kilometroak 2023k 'Erriola' kantua aurkeztu du. Jon Maia bertsolariaren eta Janus Lester taldearen elkarlanaren emaitza da
Gaur goizean egin dute iragarpena: «Kilometroak 2023k badu soinu banda: Erriola». Urriaren 1ean Errenterian egingo da Gipuzkoako ikastolen festa; jaiaren harira ekitaldi ugari egin dituzte dagoeneko iragan hilabeteotan, eta giroa berotzen lagunduko du orain kantuak. Erriola leloak ardaztuta antolatu da egitarau osoa o...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227566/bizitegia-lortzeko-gazteen-nekezia-agerian-eman-du-ikerketa-batek.htm
Gizartea
Bizitegia lortzeko gazteen nekezia agerian eman du ikerketa batek
Garapen Kontseiluak, Langile Gazteen Etxearekin batera, gazteen bizitegi arazoak azpimarratu ditu. Barnealdea ere hunkia da.
Bizitegia lortzeko gazteen nekezia agerian eman du ikerketa batek. Garapen Kontseiluak, Langile Gazteen Etxearekin batera, gazteen bizitegi arazoak azpimarratu ditu. Barnealdea ere hunkia da.
Ipar Euskal Herriko hamar gaztetarik bederatzik etxebizitza baten lortzeko zailtasunak dituzte. Garapen Kontseiluak eta Langile Gazteen Etxeak partaidetzan eraman ikerketa batek atera ondorioa da. 743 gazteren erantzunak bildu, eta hirurehun eragile inguru elkarrizketatu dituzte. Ondorioztatu dute arazoak barnealdeko g...
2023-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/227567/erakundeek-kalitatezko-arreta-bermatu-behar-dute.htm
Gizartea
«Erakundeek kalitatezko arreta bermatu behar dute»
‘Beldurrak gurekin jai’ saioa egin zuten ostegunean Iruñƒean, besta eremuetan andreen aurka izaten diren erasoak jorratzeko. Besteak beste, protokoloak berrikusteko beharra aipatu du Nafarroako Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformako Iratxe Alvarezek.
«Erakundeek kalitatezko arreta bermatu behar dute». ‘Beldurrak gurekin jai’ saioa egin zuten ostegunean Iruñƒean, besta eremuetan andreen aurka izaten diren erasoak jorratzeko. Besteak beste, protokoloak berrikusteko beharra aipatu du Nafarroako Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen Plataformako Iratxe Alvarezek.
Hasi dira Iruñeko auzoetako bestak, eta mugimendu feministak erdigunean jarri nahi izan du jai esparruetan gertatzen den indarkeria matxistaren auzia. Beldurrak gurekin jai mahai ingurua egin zuten ostegunean Iruñean, eta parte hartu zuten kolektiboen artean izan zen Nafarroako Indarkeria Sexistaren Aurkako Emakumeen P...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227568/sorionekuak-plataformak-bideoklip-bat-estreinatu-du.htm
Gizartea
Sorionekuak plataformak bideoklip bat estreinatu du
Euskararen susperraldirako soinu banda da abestia. Eremu eta egitasmo anitzetako kideak ageri dira bideoan.
Sorionekuak plataformak bideoklip bat estreinatu du. Euskararen susperraldirako soinu banda da abestia. Eremu eta egitasmo anitzetako kideak ageri dira bideoan.
«Herritarron garaia da, euskararen garaia da, urrats bat aurrera egitera goaz. Euskara nafar guztiona da». Adierazpen irmoa egin du Sorionekuak plataformak. Joan den urtarrilean aurkeztu zuten manifestua Iruñean, eta gaur Esku bat izeneko bideoklipa estreinatu dute. Sustrai Colinak idatzi ditu hitzak, eta musika, berri...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227569/bildarratzek-berretsi-du-hizkuntza-ereduak-mantenduko-dituztela.htm
Gizartea
Bildarratzek berretsi du hizkuntza ereduak mantenduko dituztela
Hezkuntza Lege proiektua izan dute hizpide Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Jaurlaritzak Elkarrekin Podemos-IUri egotzi dio «arrazoirik gabe» kanpoan geratu izana.
Bildarratzek berretsi du hizkuntza ereduak mantenduko dituztela. Hezkuntza Lege proiektua izan dute hizpide Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan. Jaurlaritzak Elkarrekin Podemos-IUri egotzi dio «arrazoirik gabe» kanpoan geratu izana.
Astebete pasatxo da Eusko Jaurlaritzak Hezkuntza Lege proiektua aurkeztu zuela, eta hizpide da oraindik ere. Gaur, Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, horri buruz galdetu diete Elkarrekin Podemos-IUk, PP+C's-k eta Voxek Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluri eta Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzi. Bereziki...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227570/aissa-intxaustik-eta-unai-mendiburuk-irabazi-dituzte-sailkatzeko-lehen-bi-saioak.htm
Kultura
Aissa Intxaustik eta Unai Mendiburuk irabazi dituzte sailkatzeko lehen bi saioak
Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea hasi zen atzo Urdulizen eta Durangon.
Aissa Intxaustik eta Unai Mendiburuk irabazi dituzte sailkatzeko lehen bi saioak. Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkapen fasea hasi zen atzo Urdulizen eta Durangon.
Udazkenean jokatuko da Bizkaiko Bertsolari Txapelketa, eta harako sailkatzeko sailkapen fasea atzo hasi zen. Saio bi jokatu ziren Urdulizen eta Durangon, Aissa Intxaustik eta Unai Mendiburuk irabazi zituzten. Urdulizko Kultur etxean egin zen saioa 203,5 punturekin irabazi zuen Intxaustik; jarraian gelditu ziren Beñat ...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227571/iriartek-eusko-legebiltzarra-utzi-du-gipuzkoako-ahaldungai-nagusi-gisa-kanpainaurreari-heltzeko.htm
Politika
Iriartek Eusko Legebiltzarra utzi du, Gipuzkoako ahaldungai nagusi gisa kanpainaurreari heltzeko
Esan duenez, Gipuzkoako «erronkei» konponbideak bilatzeko utzi du kargua.
Iriartek Eusko Legebiltzarra utzi du, Gipuzkoako ahaldungai nagusi gisa kanpainaurreari heltzeko. Esan duenez, Gipuzkoako «erronkei» konponbideak bilatzeko utzi du kargua.
Maddalen Iriartek Eusko Legebiltzarra utzi du gaur; EH Bilduren bozeramailea izan da 2016tik orain arte. Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan, EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusia izango da, eta kanpainaurreari heltzeko utziko du kargua. Iriartek bere azken saioa baliatu du agurra formalizatzeko; Iñigo U...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227572/bihozkada-gorriak-baietz-dio.htm
Kirola
Bihozkada gorriak baietz dio
Sevillara 25.000 zale inguru joatea espero da; autobusez, trenez, hegazkinez edo autoz. Baikor dira.
Bihozkada gorriak baietz dio. Sevillara 25.000 zale inguru joatea espero da; autobusez, trenez, hegazkinez edo autoz. Baikor dira.
Sevillak (Espainia) omen duen kolore berezia gorria dela sinetsirik egin dute Iruñetik harainoko bidea Osasunaren milaka zalek, Espainiako Kopako finala ikusteko. Zenbaitek atzo egin zuten joaneko bidaia, baina, egiazki, gaur eta bihar ailegatuko da —edo ari da ailegatzen— olatu gorriaren parte handiena. Trenez, hegazk...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227573/maiatzaren-10ean-bakhmutetik-erretiratzeko-mehatxua-egin-du-wagnerrek.htm
Mundua
Maiatzaren 10ean Bakhmutetik erretiratzeko mehatxua egin du Wagnerrek
Jevgeni Prigozhin talde paramilitarraren buruak munizio gabezia argudiatu du erretiratzeko erabakia hartzeko. Errusiako defentsa ministroa eta armadaren Estatu Nagusia iraindu ditu.
Maiatzaren 10ean Bakhmutetik erretiratzeko mehatxua egin du Wagnerrek. Jevgeni Prigozhin talde paramilitarraren buruak munizio gabezia argudiatu du erretiratzeko erabakia hartzeko. Errusiako defentsa ministroa eta armadaren Estatu Nagusia iraindu ditu.
Aspalditik zeuden gaiztotuta Wagner mertzenario taldearen buruzagitzaren eta Errusiako Defentsa Ministerioaren arteko harremanak. Mosku talde paramilitar horrekin ari da borrokatzen Bakhmuten (Donetsk), azken hilabeteetako batailarik ikonikoenean, eta horren buru Jevgeni Prigozhinek behin baino gehiagotan kritikatu du ...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227574/lanbiden-egotea-legez-jasotzea-eskatu-du-konfekoopek.htm
Ekonomia
Lanbiden egotea legez jasotzea eskatu du Konfekoopek
Enpleguaren Legean «aurrerapausoak» ikusi ditu kooperatiben konfederazioak, eta adierazi du Confebaskekin jarrerak hurbiltzeko ahalegina egin duela.
Lanbiden egotea legez jasotzea eskatu du Konfekoopek. Enpleguaren Legean «aurrerapausoak» ikusi ditu kooperatiben konfederazioak, eta adierazi du Confebaskekin jarrerak hurbiltzeko ahalegina egin duela.
Konfekoop kooperatiben elkarteak begi onez hartu du Eusko Jaurlaritzaren Enpleguaren Euskal Legearen aurreproiektua; konfederazioak aitortu du «aurrerapausoak» ikusten dituela, eta uste du «esparru egokia» eskaintzen duela Lanbideren administrazio kontseiluan egoteko eskaera historikoa bete ahal izateko. Izan ere, lege...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227575/eajk-irabaziko-lituzke-bozak-gasteizen-inkesta-baten-arabera.htm
Politika
EAJk irabaziko lituzke bozak Gasteizen, inkesta baten arabera
Udalak eginiko inkesta bat da; jeltzaleek zortzi zinegotzi lortuko lituzkete, orain baino bat gehiago, eta EH Bildu litzateke bigarren indarra.
EAJk irabaziko lituzke bozak Gasteizen, inkesta baten arabera. Udalak eginiko inkesta bat da; jeltzaleek zortzi zinegotzi lortuko lituzkete, orain baino bat gehiago, eta EH Bildu litzateke bigarren indarra.
Gizakerrek martxoan eginiko inkesta bat argitaratu du Gasteizko Udalak. Horren arabera, EAJ litzateke lehen indarra maiatzaren 28ko udal hauteskundeetan; zortzi zinegotzi izango lituzke, duela lau urte lortutakoak baino bat gehiago. Haren atzetik legoke EH Bildu; Rocio Vitero buru duen zerrendak gaur egun dauzkan sei z...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227577/zale-gorritxoek-sartu-dute-lehen-gola-sevillan.htm
Kirola
Zale gorritxoek sartu dute lehen gola Sevillan
Osasunaren zaleak nagusi dira Sevillako kaleetan. Baikor dira finalari begira, eta guztiek nabarmendu dute «egun bereziak» izaten ari direla.
Zale gorritxoek sartu dute lehen gola Sevillan. Osasunaren zaleak nagusi dira Sevillako kaleetan. Baikor dira finalari begira, eta guztiek nabarmendu dute «egun bereziak» izaten ari direla.
Bezperako «ilusioarekin eta gogoarekin». Halaxe daude Sevillara iritsitako zale gorritxoak. Atzo gutxi batzuk zeuden arren, gaur goizean jada elastiko gorriek hartu dituzte Sevillako txokorik ezagunenen inguruak: Giralda, katedrala eta Espainiako plaza, besteak beste. Gehienak hiria bisitatzeko ari ziren aprobetxatzen,...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227578/belar-mozketa-40-murriztu-da-araban-eta-bizkaian-eta-20-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Belar mozketa %40 murriztu da Araban eta Bizkaian, eta %20 Gipuzkoan
Arantxa Tapiak eman ditu datuak Eusko Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemos-IUren galdera bati erantzunez. Hala ere, ur-hornidura arazorik ez dagoela bermatu du.
Belar mozketa %40 murriztu da Araban eta Bizkaian, eta %20 Gipuzkoan. Arantxa Tapiak eman ditu datuak Eusko Legebiltzarrean, Elkarrekin Podemos-IUren galdera bati erantzunez. Hala ere, ur-hornidura arazorik ez dagoela bermatu du.
Nafarroan ez ezik, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ere nabaritzen ari da azken hilabeteetako euri falta. Elkarrekin Podemos-IUko Gustavo Angulo legebiltzarkideak lehorteari eta klima aldaketari buruz galdetu dio Arantxa Tapia Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuari gaur, Eusko Legebiltzarreko bilkuran, ...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227579/arrantzaleak-berdela-ezin-harrapatu-dabiltza.htm
Ekonomia
Arrantzaleak berdela ezin harrapatu dabiltza
Eusko Jaurlaritzak ikerketa bat eskatu du espezieri buruz. Biomasa egoera onean dago, baina bere ibilia aldatu egin da. Antxoaren kanpaina iazkoa baino hobea izan da.
Arrantzaleak berdela ezin harrapatu dabiltza. Eusko Jaurlaritzak ikerketa bat eskatu du espezieri buruz. Biomasa egoera onean dago, baina bere ibilia aldatu egin da. Antxoaren kanpaina iazkoa baino hobea izan da.
Zer gertatzen ari da berdelarekin? Martxoan kanpaina hasi zenetik maiz entzuten da galdera hori Euskal Herriko portuetan eta arrandegietan. Berdel gutxiago arrantzatzen ari da aurten. Arrantzaleen arabera, egon badago, baina ez ohiko lekuetan, beste modu batera mugitzen ari da eta ur sakonagoetan harrapatzen ari dira. ...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227580/koronabirusak-eragindako-nazioarteko-larrialdia-amaitutzat-eman-du-omek.htm
Mundua
Koronabirusak eragindako nazioarteko larrialdia amaitutzat eman du OMEk
Hiru urteren ostean hartu dute erabakia, baina ohartarazi dute arriskua ez dela amaitu, eta berriz deklara dezakete larrialdia, egoera okertuz gero
Koronabirusak eragindako nazioarteko larrialdia amaitutzat eman du OMEk. Hiru urteren ostean hartu dute erabakia, baina ohartarazi dute arriskua ez dela amaitu, eta berriz deklara dezakete larrialdia, egoera okertuz gero
Bukatu da covid-19 birusak munduan eragindako larrialdi egoera. Hala erabaki du Osasunaren Mundu Erakundeak gaur. Tedros Adhanom Ghebreyesus OMEko buruak egin du adierazpen ofiziala: «Atzo, Larrialdi Batzordeak 15. bilkura egin zuen, eta gomendatu zidan nazioarteko osasun larrialdia amaitutzat emateko». Gomendioa onar...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227581/salmentak-29-handitu-ditu-cafek-baina-eskaerek-behera-egin-dute.htm
Ekonomia
Salmentak %29 handitu ditu CAFek, baina eskaerek behera egin dute
952 milioi euro fakturatu ditu enpresak urteko lehen hiru hilabeteetan, iazko epe berean baino %29 gehiago. Hala ere, eskari zorroak eta kontratazioak behera egin du.
Salmentak %29 handitu ditu CAFek, baina eskaerek behera egin dute. 952 milioi euro fakturatu ditu enpresak urteko lehen hiru hilabeteetan, iazko epe berean baino %29 gehiago. Hala ere, eskari zorroak eta kontratazioak behera egin du.
Iazko kontratazio onaren fruituak jaso ditu CAFek 2023ko lehen hiru hilabeteetan. Enpresaren arabera iazko urte hasieran «garrantzia handiko hainbat kontratu» sinatu zituen, eta hein batean horregatik fakturatu dituzte 2023ko urtarrilaren lehenetik martxoaren amaierara 952 milioi euro, iazko epe berean baino %29 gehiag...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227582/tapiak-justifikatu-egin-du-helegiterik-ez-jarri-izana-arabako-mahastiak-eten-zuen-ebazpenari.htm
Ekonomia
Tapiak justifikatu egin du helegiterik ez jarri izana Arabako Mahastiak eten zuen ebazpenari
Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoen aholkuei jarraituz hartu zuten erabakia. Sor-markaren bultzatzaileen kritiken aurrean, Arabako Mahastiak sortzeko lanean jarraituko duela agindu du.
Tapiak justifikatu egin du helegiterik ez jarri izana Arabako Mahastiak eten zuen ebazpenari. Jaurlaritzaren zerbitzu juridikoen aholkuei jarraituz hartu zuten erabakia. Sor-markaren bultzatzaileen kritiken aurrean, Arabako Mahastiak sortzeko lanean jarraituko duela agindu du.
Ez zuen merezi, erantzuna bera izango zelako. Beste hitz batzuekin bada ere, horrela justifikatu du Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko sailburuak zergatik ez duten helegiterik jarri Arabako Mahastiak zigilua behin-behinean ez erabiltzeko EAEko Justizia Auzitegiaren ebazpenaren aurka. «Jaurlaritzar...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227583/erandioko-befesa-enpresaren-isurketak-ikertzen-ari-dira.htm
Gizartea
Erandioko Befesa enpresaren isurketak ikertzen ari dira
Guardia Zibila ari da azterketa egiten. Erandioko Auzokideok elkarteak salatu duenez, lantegiak urteak daramatza «kontrolik gabeko» isurketak egiten.
Erandioko Befesa enpresaren isurketak ikertzen ari dira. Guardia Zibila ari da azterketa egiten. Erandioko Auzokideok elkarteak salatu duenez, lantegiak urteak daramatza «kontrolik gabeko» isurketak egiten.
Urtebete baino gehiago darama Guardia Zibilak Erandioko (Bizkaia) Befesa aluminio enpresa ikertzen. «Kontrolik gabeko» isurketengatik salaketa jarri zuen Erandioko Auzokideok elkarteak Fiskaltzan 2021ean, eta hark agindu zion Guardia Zibilari ikerketa abiatzeko. Hamalau hilabete daramatzate enpresa aztertzen, baina ast...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227585/jagoba-arrasate-gu-izan-behar-gara-eta-detaile-txikiak-zaindu.htm
Kirola
Jagoba Arrasate: «Gu izan behar gara, eta detaile txikiak zaindu»
Osasunako teknikariak nabarmendu du «naturaltasunez» bizi dutela finala, eta «gogotsu» daudela. David Garcia kapitainak, berriz, «partida luzea» komeni zaiela.
Jagoba Arrasate: «Gu izan behar gara, eta detaile txikiak zaindu». Osasunako teknikariak nabarmendu du «naturaltasunez» bizi dutela finala, eta «gogotsu» daudela. David Garcia kapitainak, berriz, «partida luzea» komeni zaiela.
Jagoba Arrasate Osasunako entrenatzailea eta David Garcia kapitaina baikor azaldu dira biharko finalari begira. Arrasatek argi azaldu du partida aurreko prentsaurrekoan zeintzuk diren biharko partida irabazteko gakoak: «Gu geu izan behar dugu. Akats txikiak eta detaileak zaindu behar ditugu, eta Real Madrili ezin diogu...
2023-5-5
https://www.berria.eus/albisteak/227587/kattin-madariagak-irabazi-du-nafarroako-eskolarteko-txapelketa.htm
Kultura
Kattin Madariagak irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa
Sei bertsolarik kantatu dute Nafarroako Eskolarteko 37. Txapelketako finalean. Eki Mateorena izan da txapeldunordea. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan.
Kattin Madariagak irabazi du Nafarroako Eskolarteko Txapelketa. Sei bertsolarik kantatu dute Nafarroako Eskolarteko 37. Txapelketako finalean. Eki Mateorena izan da txapeldunordea. Biak izanen dira Nafarroako ordezkari Euskal Herriko Eskolartekoan.
Beñat Mendiola (Iruñea), Eki Mateorena (Leitza), Garikoitz Agirre (Zugarramurdi), Kattin Madariaga (Arantza), Loitzate Goñi (Bera) eta Manex Leone (Iruñea). Sei bertsolari horiek parte hartu dute Nafarroako Eskolarteko 37. Txapelketako finalean, Iruñeko Laban. Maialen Belarrak aurkeztu du saioa, eta Amaia Telletxea, Jo...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227588/ametsari-tiratzeko-hamaikako-bat.htm
Kirola
Ametsari tiratzeko hamaikako bat
Osasuna eta Real Madril amorratzen iritsiko dira gaurko hitzordura. 2005etik Espainiako Kopako finalik jokatu gabea da Osasuna; eta Real Madril ere ez 2014az geroztik. Hauek dira bi entrenatzaileek hasieran zelairatu ditzaketen hamaikakoak.
Ametsari tiratzeko hamaikako bat. Osasuna eta Real Madril amorratzen iritsiko dira gaurko hitzordura. 2005etik Espainiako Kopako finalik jokatu gabea da Osasuna; eta Real Madril ere ez 2014az geroztik. Hauek dira bi entrenatzaileek hasieran zelairatu ditzaketen hamaikakoak.
Osasunako zaleek ezingo dituzte Nacho Vidal eta Darko Brasanac ikusi finalean, baina hamaikako sendo eta gogotsu bat zelairatzeko aukerarik ez du faltako Jagoba Arrasate entrenatzaileak. Atean, segurua da Sergio Herrera. Atzealdean, Aridane, David Garcia eta Juan Cruz ere ia segurutzat eman litezke hasierako hamaikakoa...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227589/ainara-vera-zuzendari-iruindarraren-polaris-filmak-irabazi-du-trentoko-mendi-zinemaldiaren-sari-nagusia.htm
albisteak
Ainara Vera zuzendari iruindarraren “Polaris” filmak irabazi du Trentoko mendi zinemaldiaren sari nagusia
Veraren bigarren lan luzea da. Artikoan lan egiten duen itsas kapitain baten eta haren ahizparen istorioa kontatzen du filmak. Euskal zuzendari batek Trenton lortzen duen hirugarren sari nagusia da, Montxo Armendarizen Tasio eta Alberto Iñurrategiren Hire Himalaya filmen ondoren.
Ainara Vera zuzendari iruindarraren “Polaris” filmak irabazi du Trentoko mendi zinemaldiaren sari nagusia. Veraren bigarren lan luzea da. Artikoan lan egiten duen itsas kapitain baten eta haren ahizparen istorioa kontatzen du filmak. Euskal zuzendari batek Trenton lortzen duen hirugarren sari nagusia da, Montxo Armenda...
Ihesean ibiltzetik, norantza pertsonal eta familiar berri baten bila: Hayaten istorioa da, iraganeko oroitzapenetatik ihes egiteko ipar muturreko izotza aukeratu zuen itsas-kapitainarena, eta Trentoko 71. mendi zinemaldiko (www.trentofestival.it) epaimahaia hunkitu du. Ainara Vera iruindarrak zuzendutako Polaris filmak...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227621/eh-bilduk-salatu-du-cartuja-ondoan-jarri-dituen-iragarkiei-eraso-egin-dietela-sevillan.htm
Politika
EH Bilduk salatu du Cartuja ondoan jarri dituen iragarkiei eraso egin dietela, Sevillan
Osasunak Real Madrilen aurka Espainiako Kopako finala jokatuko du gauean futbol zelai horretan, eta Osasuna animatzeko kartelak jarri zituen atzo koalizioak. Sevillako Udalak horiek kentzeko eskatu du
EH Bilduk salatu du Cartuja ondoan jarri dituen iragarkiei eraso egin dietela, Sevillan. Osasunak Real Madrilen aurka Espainiako Kopako finala jokatuko du gauean futbol zelai horretan, eta Osasuna animatzeko kartelak jarri zituen atzo koalizioak. Sevillako Udalak horiek kentzeko eskatu du
Osasunak Espainiako Kopako finala jokatuko du gaur Sevillan, Cartuja estadioko futbol zelaian, Real Madrilen aurka. EH Bilduk Osasuna animatzeko iragarki batzuk jarri zituen atzo estadioaren kanpoaldean, eta gaur salatu du eraso egin dietela. Zehazki, horitako bat puskatu egin dute eta bestean ETA asesina idatzi dute (...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227622/beste-bi-palestinar-hil-ditu-israelek-zisjordanian.htm
Mundua
Beste bi palestinar hil ditu Israelek Zisjordanian
Tulkaremgo errefuxiatu kanpalekuan egin duen polizia operazio batean hil ditu bi gazte. 24 orduko greba orokor batera deitu dute Tulkaremen.
Beste bi palestinar hil ditu Israelek Zisjordanian. Tulkaremgo errefuxiatu kanpalekuan egin duen polizia operazio batean hil ditu bi gazte. 24 orduko greba orokor batera deitu dute Tulkaremen.
Palestinako Osasuna Ministerioak jakinarazi duenez, Israelek beste bi gazte palestinar hil ditu bart gauean Zisjordanian. Samer Sala al Shafei eta Hamza Jamil Jreyous zuten izena. Lehenengoari lepoan, bularrean eta sabelean egin diote tiro, eta bigarrenari, bularrean eta sabelean. Horiez gain beste bat ere zauritu du, ...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227623/eh-bilduk-magia-egiteko-gaitasuna-dauka-otegiren-arabera.htm
Politika
EH Bilduk «magia egiteko gaitasuna» dauka, Otegiren arabera
Koalizio abertzaleak ekitaldia egin du Bilboko Areatzan, duela hamabi urte leku berean egindako Bilduren plazaratzea gogoratzeko.
EH Bilduk «magia egiteko gaitasuna» dauka, Otegiren arabera. Koalizio abertzaleak ekitaldia egin du Bilboko Areatzan, duela hamabi urte leku berean egindako Bilduren plazaratzea gogoratzeko.
Bilduren sorreran parte hartu zuten hiru alderdietako ordezkariek hartu dute hitza koalizioaren urteurrena gogoratzeko ekitaldian: Arkaitz Rodriguez (Sortu), Eva Blanco (EA) eta Oskar Matute (Alternatiba). Gau hartan, Areatzako oholtzan izan ziren Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusi ohia eta Pello Urizar EAko ida...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227625/koparekin-edo-koparik-gabe-topa.htm
Kirola
Koparekin edo koparik gabe, topa
Partidan zer gertatuko arrastorik ez zenean ere, jai giroz lepo izan da Iruñea. Osasunaren aldeko kantuek eta oihuek guztiz hartu dute hiria, eta euforiak nabarmen egin du gora neurketaren hasiera hurbildu ahala; histeriak ere bai.
Koparekin edo koparik gabe, topa. Partidan zer gertatuko arrastorik ez zenean ere, jai giroz lepo izan da Iruñea. Osasunaren aldeko kantuek eta oihuek guztiz hartu dute hiria, eta euforiak nabarmen egin du gora neurketaren hasiera hurbildu ahala; histeriak ere bai.
Deus ez ospatu behar baino lehenago», eman ohi dute aholku zuhurrek. Baina inork ez zien eskatu gorritxoei zuhur jokatzeko, edo, inork halakorik esan bazien, ez entzunarena egitea hobetsi dute, aho batez. Ados baitirudite guztiek: Espainiako Kopa irabazi edo ez, Osasunak badu zer ospatua. Sevillako Cartuja estadioan Re...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227626/sanferminak-bi-hilabete-lehenago-eta-sevillan.htm
Kirola
Sanferminak, bi hilabete lehenago, eta Sevillan
Zale gorritxoak bete-betean ari dira bizitzen eta disfrutatzen partida aurreko orduez. «Ospatzeko eta gozatzeko» eguna dela nabarmendu dute. Giralda inguruak Gazteluko plaza zirudien eguerdi partean.
Sanferminak, bi hilabete lehenago, eta Sevillan. Zale gorritxoak bete-betean ari dira bizitzen eta disfrutatzen partida aurreko orduez. «Ospatzeko eta gozatzeko» eguna dela nabarmendu dute. Giralda inguruak Gazteluko plaza zirudien eguerdi partean.
Giroa gori eta gorri dago Sevillan. Gori beroa egiten duelako, eta gorri Osasunaren zaleek bete egin dituztelako Andaluziako hiriburuko kaleak goizean goizetik. Sevilla apirileko feriatik senferminetara pasatu da astebetean. Iruñeko jaien hasiera bi hilabetez aurreratu da, eta uztailaren 6a balitz bezala, ohitura guzti...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227627/geroaren-auzian-esku-hartzeko-eskatu-diote-jaurlaritzari.htm
Ekonomia
Geroaren auzian esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari
Beren prestazioak haiek nahi duten eran berreskuratzeko aukera aldarrikatu dute hainbat lagunek Donostian.
Geroaren auzian esku hartzeko eskatu diote Jaurlaritzari. Beren prestazioak haiek nahi duten eran berreskuratzeko aukera aldarrikatu dute hainbat lagunek Donostian.
Geroako Kaltetuak plataformak deituta manifestazioa egin dute larunbat honetan Donostian. Geroa BGAE borondatezko gizarte aurreikuspeneko erakundeari galdegin diote aukera eman diezaiela beren prestazioak haiek nahi duten eran berreskuratzeko, ez bakarrik hileko errentan, eta hori errazteko eskatu diote Eusko Jaurlarit...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227628/horrela-kontatu-du-berriak-finala.htm
Kirola
Horrela kontatu du BERRIAk finala
Bai Sevillan, baita Iruñean ere Osasunako zale andana elkartu da kaleetan.
Horrela kontatu du BERRIAk finala. Bai Sevillan, baita Iruñean ere Osasunako zale andana elkartu da kaleetan.
* Hirugarrenean beharko du * Analisia: Galdu arren, asko eman dio Kopako finalak Osasunari * Sanferminak, bi hilabete lehenago, eta Sevillan * Jai giroz lepo izan da Iruñea
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227629/tolosalderako-osasungintza-publikoa-eskatu-dute.htm
Gizartea
Tolosalderako osasungintza publikoa eskatu dute
Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde taldeak antolatuta, manifestazioa egin dute gaur eguerdian, Tolosan. Antolatzaileen esanetan, 2.000 lagunek bat egin dute.
Tolosalderako osasungintza publikoa eskatu dute. Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde taldeak antolatuta, manifestazioa egin dute gaur eguerdian, Tolosan. Antolatzaileen esanetan, 2.000 lagunek bat egin dute.
Tolosaldea Osasun Publikoaren Alde elkarteak deituta, manifestazioa egin dute gaur eguerdian, Tolosan (Gipuzkoa). Tolosaldeko osasungintza egoera larrian. Irtenbidea orain lelopean, ehunka herritar atera dira kalera. Hauxe eskaera: Tolosaldeko osasun arreta publikoa izatea. Antolatzaileek emandako datuaren arabera, 2.0...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227630/saudi-arabiako-aramcok-bilboko-erregai-sintetikoen-plantan-inbertituko-du.htm
Ekonomia
Saudi Arabiako Aramcok Bilboko erregai sintetikoen plantan inbertituko du
«Munduko instalaziorik handienetakoa bat» izango dela nabarmendu dute. Urtean 18.000 upel inguruko ekoizteko gaitasuna izango du.
Saudi Arabiako Aramcok Bilboko erregai sintetikoen plantan inbertituko du. «Munduko instalaziorik handienetakoa bat» izango dela nabarmendu dute. Urtean 18.000 upel inguruko ekoizteko gaitasuna izango du.
Saudi Arabiako Aramcok Bilboko portuan egingo den erregai sintetikoen plantan parte hartuko du, Repsolekin akordioa egin ostean. Bi konpainiek 103 milioi euroko inbertsioa egingo dute instalazioa eraikitzeko. Orain arte Aramco laguntzaile teknologiko gisa azaltzen zen proiektuan. Saudi Arabiako gobernuak kudeatzen du A...
2023-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/227631/sudango-paramilitarren-buruak-su-eten-iraunkor-bat-adostea-espero-du-negoziazioetan.htm
Mundua
Sudango paramilitarren buruak su eten iraunkor bat adostea espero du negoziazioetan
Armadak eta RSFk elkarrizketak hasi dituzte, Saudi Arabian. Argitu gabe dago zenbat iraungo duten eta horren edukia zein izango den.
Sudango paramilitarren buruak su eten iraunkor bat adostea espero du negoziazioetan. Armadak eta RSFk elkarrizketak hasi dituzte, Saudi Arabian. Argitu gabe dago zenbat iraungo duten eta horren edukia zein izango den.
Orain arteko saiakerarik seriosena da Sudango gerra gelditzeko. Saudi Arabiak, AEB Ameriketako Estatu Batuen eta Hego Sudanen laguntzarekin, lortu du borrokan ari diren bi aldeak, armada eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarra, toki berean elkartzea gatazkaz hitz egiteko, Jiddan (Saudi Arabia). Hori bai, ...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227632/evenepoelen-erakustaldia-giroa-abiatzeko.htm
Kirola
Evenepoelen erakustaldia Giroa abiatzeko
Evenepoelek irabazi du Italiako Giroko lehenengo etapa. Flandriarra izan da bizkorrena erlojupekoan, eta Maglia rosa jantzi du. Roglic 43 segundo mantsoago aritu da.
Evenepoelen erakustaldia Giroa abiatzeko. Evenepoelek irabazi du Italiako Giroko lehenengo etapa. Flandriarra izan da bizkorrena erlojupekoan, eta Maglia rosa jantzi du. Roglic 43 segundo mantsoago aritu da.
Erakustaldia emanda irabazi du Remco Evenepoelek (Quick-Step) Italiako Giroko lehenengo etapa, erlojupekoan. Saio laburra zen, eta ibilbidea laua, baina hegoak astindu balitu bezala aritu da txirrindulari gaztea. Hasieratik hartu du aurre behin behineko sailkapenean, eta aldeak gora besterik ez du egin. Horrela irabazi...
2023-5-6
https://www.berria.eus/albisteak/227633/habek-antolatutako-azterketak-egin-dituzte-14700-lagunek.htm
Gizartea
HABEk antolatutako azterketak egin dituzte 14.700 lagunek
OStegunetik gaur arte egin dituzte probak. Gehienak euskarako C1 mailara aurkeztu dira; %51,6, hain zuzen ere.
HABEk antolatutako azterketak egin dituzte 14.700 lagunek. OStegunetik gaur arte egin dituzte probak. Gehienak euskarako C1 mailara aurkeztu dira; %51,6, hain zuzen ere.
HABEk euskara gaitasuna egiaztatzeko azterketak egin ditu ostegunetik gaur arte, eta, Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, 13.662 pertsonak parte hartu dute: 7.894ek Barakaldoko BECen egin dute azterketa; 4.436k, Irunen (Gipuzkoa); eta 2.288k, Gasteizen. Gainera, Bartzelonan egin dute etsamina 35 lagunek eta bederatzi...
2023-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/227701/hilotz-bat-topatu-dute-ibaizabalen-bilbo-parean.htm
Gizartea
Hilotz bat topatu dute Ibaizabalen, Bilbo parean
Suhiltzaileek Euskalduna jauregiaren parean atera dute uretatik. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
Hilotz bat topatu dute Ibaizabalen, Bilbo parean. Suhiltzaileek Euskalduna jauregiaren parean atera dute uretatik. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.
Gizonezko baten gorpua agertu da bart Ibaizabal ibaian, Bilbon; zehazki, Euskalduna jauregiaren parean atera dute suhiltzaileek uretatik. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, larrialdi zerbitzuek gaueko 03:00ak aldera jaso dute abisua. Ordubete geroago atera dute hilotza ibaitik, eta oraindik ez dute identifikatu. Er...
2023-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/227702/galdu-arren-asko-eman-dio-kopako-finalak-osasunari.htm
Kirola
Galdu arren, asko eman dio Kopako finalak Osasunari
Osasunaren denboraldi onaren isla izan da finala. Kirol ikuspegitik ez ezik, sozialki ere oparoa izan da asteburua.
Galdu arren, asko eman dio Kopako finalak Osasunari. Osasunaren denboraldi onaren isla izan da finala. Kirol ikuspegitik ez ezik, sozialki ere oparoa izan da asteburua.
Txapeldunordeak etxean dira, Iruñean. Osasunako jokalariak Noaingo aireportura ailegatu dira, eta, bertan, Sevillara joan ez ziren zaleen berotasuna eta esker ona jaso dute. Andaluziara joandako zale askok gaur dute bueltatzeko eguna. Bihar izango da, berriz, harreren eguna, 17:00etan Iruñeko udaletxean, eta 18:00etan ...
2023-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/227703/jonathan-milan-nagusitu-da-giroko-lehen-esprintean.htm
Kirola
Jonathan Milan nagusitu da Giroko lehen esprintean
Bahraineko txirrindulariak erakustaldia emanda irabazi du bigarren etapa. Evenepoelek jarraitzen du lider.
Jonathan Milan nagusitu da Giroko lehen esprintean. Bahraineko txirrindulariak erakustaldia emanda irabazi du bigarren etapa. Evenepoelek jarraitzen du lider.
Italiako Giroko lehen esprintean Jonathan Milan (Bahrain) izan da indartsuena. Andrea Pasqualon taldekidearen laguntza baliatuta, 22 urteko txirrindulariak ondo irabazi die bere aurkariei. Bigarren izan da David Dekker (Arkea), eta hirugarren Arne Marit (Intermarche). Atzo hasi zen lasterketa, eta bigarren etapa izan d...
2023-5-7
https://www.berria.eus/albisteak/227704/bi-gizon-atxilotu-dituzte-urdunako-festetan-sexu-erasoak-egiteagatik.htm
Gizartea
Bi gizon atxilotu dituzte Urduñako festetan sexu erasoak egiteagatik
Hainbat emakumek salatu dute ukituak egin dizkietela, eta horren ondorioz atxilotu ditu Ertzaintzak.
Bi gizon atxilotu dituzte Urduñako festetan sexu erasoak egiteagatik. Hainbat emakumek salatu dute ukituak egin dizkietela, eta horren ondorioz atxilotu ditu Ertzaintzak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Ertzaintzak bi lagun atxilotu zituen bart Urduñako (Bizkaia) festetan, gauerdia baino lehentxeago. Hainbat emakumek salatu zuten ukituak egin zizkietela, eta haien egileak izateagatik atxilotu zituzten bi gizonak. Sexu erasoak egitea egozten diete biei. Horrez ...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227705/oso-burugogorra-eta-saiatua-naiz-eta-banekien-irabaz-nezakeela.htm
albisteak
«Oso burugogorra eta saiatua naiz, eta banekien irabaz nezakeela»
Apirilaren 23an, mendiko bizikletako munduko txapeldun izan zen Patxi Zia txirrindulari nafarra (1978, Lizaso, Nafarroa) Master 40 kategorian, Argentinako Patagonian. Munduko bigarren txapela du. Beste hainbat proba ere irabazi ditu aurten.
«Oso burugogorra eta saiatua naiz, eta banekien irabaz nezakeela». Apirilaren 23an, mendiko bizikletako munduko txapeldun izan zen Patxi Zia txirrindulari nafarra (1978, Lizaso, Nafarroa) Master 40 kategorian, Argentinako Patagonian. Munduko bigarren txapela du. Beste hainbat proba ere irabazi ditu aurten.
Eguberrietako oporraldian 15 eguneko egonaldia egin zuen Patxi Ziak Calp herrian (Herrialde Katalanak), eta, besteak beste, Remco Evenepoel eta Mathieu van der Poel profesionalekin entrenatzeko aukera izan zuen. Orduan hartutako oinarriarekin, denboraldi bikaina osatu du orain arte, eta proba asko irabazi ditu 40 urtet...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227706/27-urteko-gizon-bat-hil-da-auto-istripuz-ermuan.htm
Gizartea
27 urteko gizon bat hil da auto istripuz Ermuan
Autoak Ermuko sarrerako biribilgunea gainetik zeharkatu du, eta errepidearen hesiak jo ditu.
27 urteko gizon bat hil da auto istripuz Ermuan. Autoak Ermuko sarrerako biribilgunea gainetik zeharkatu du, eta errepidearen hesiak jo ditu.
27 urteko gizon bat eta haren txakurra hil dira auto istripuz Ermuan (Bizkaia). Gauerdi aldean jazo da ezbeharra, Ermura sartzeko N-634 errepidean. Autoak sarbideko biribilguneetako bat zeharkatu du gainetik, tuneletik atera bezain laster, eta errepidearen hesi bat jo du. Gidaria istripuan bertan hil da. Lekuko bat et...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227707/akuikultura-heziketa-mutrikun.htm
albisteak
Akuikultura heziketa Mutrikun
Akuikulturako goi mailako teknikaria izateko prestakuntza ematen du Mutrikuko Kardala LHII Akuikultura Eskolak.
Akuikultura heziketa Mutrikun. Akuikulturako goi mailako teknikaria izateko prestakuntza ematen du Mutrikuko Kardala LHII Akuikultura Eskolak.
Akuikultura arloan aritu nahi dutenei Mutrikuko (Gipuzkoa) Kardala LHII Akuikultura Eskolan emango diete prestakuntza egokia, Akuikulturako goi mailako teknikaria izateko. Akuikultura uretako izaki guztien —animaliak eta landareak— hazkuntzarako teknikak eta ezagutzak biltzen dituen arloa da. «Bai ur gazitakoenak, bai ...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227708/eskuin-muturra-izan-da-garaile-txileko-kontseilu-konstituziogilerako-hauteskundeetan.htm
Mundua
Eskuin muturra izan da garaile Txileko Kontseilu Konstituziogilerako hauteskundeetan
Pinochetek 1980an ezarri zuen konstituzioa ordezkatzeko asmoa duen testua onduko du kontseiluak, joan den iraileko plebiszituaren porrotaren ostean. Boto zuriak eta baliogabeak bostenak baino gehiago izan dira.
Eskuin muturra izan da garaile Txileko Kontseilu Konstituziogilerako hauteskundeetan. Pinochetek 1980an ezarri zuen konstituzioa ordezkatzeko asmoa duen testua onduko du kontseiluak, joan den iraileko plebiszituaren porrotaren ostean. Boto zuriak eta baliogabeak bostenak baino gehiago izan dira.
Txileko Kontseilu Konstituziogilea osatzeko hauteskundeak egin zituzten atzo. Organo hori osatuko duten 50 kideak arduratuko dira herrialdeko konstituzio berria idazteaz, Pinochet diktadoreak 1980an ezarri zuena ordezkatzeko asmoa duena. Eta, zenbaketa amaitzear dela, zerbait bada argi: eskuin muturreko Alderdi Errepub...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227710/harrera-beroa-egin-diote-osasunari.htm
Kirola
Harrera beroa egin diote Osasunari
Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak harrera ofiziala egin diete jokalariei eta zuzendaritzako kideei. Ehunka zale ere bildu dira taldea animatzeko eta esker ona adierazteko.
Harrera beroa egin diote Osasunari. Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuak harrera ofiziala egin diete jokalariei eta zuzendaritzako kideei. Ehunka zale ere bildu dira taldea animatzeko eta esker ona adierazteko.
Bigarrenean ere ezin izan du izan Osasunak. Espainiako Kopako finalera iristea, ordea, lorpena izan da, 2005 hartan izan zen gisara; txapeldunorde izatea ez da gutxi. Talde gorritxoa ez da itzuli kopa esku artean duela, baina milaka eta milaka zalek berdin-berdin egin diote harrera. Atzo eguerdian abiatu ziren Osasunak...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227711/jaiotza-kopurua-45-apaldu-da-eaen.htm
Gizartea
Jaiotza kopurua %4,5 apaldu da EAEn
2022an jaiotako umeen erdiak baino gehiago lehenbiziko seme edo alabak izan ziren. Hamar amatik zortzik 30 urte baino gehiago zituzten.
Jaiotza kopurua %4,5 apaldu da EAEn. 2022an jaiotako umeen erdiak baino gehiago lehenbiziko seme edo alabak izan ziren. Hamar amatik zortzik 30 urte baino gehiago zituzten.
Eustatek zabaldutako datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan jaiotza gutxiago izan ziren 2022an. 13.613 haur jaio ziren, aurreko urtean baino 644 gutxiago. Hiru lurraldeetan gertatu zen jaitsiera, baina Gipuzkoan nabaritu zen gehien, 428 haur gutxiago jaio baitziren, eta ia %9ko jaitsiera da hori. Araban, berriz...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227712/euskal-haizie-enpresak-parke-eoliko-bat-eraiki-nahi-du-ananan-eta-erriberagoitian.htm
Gizartea
Euskal Haizie enpresak parke eoliko bat eraiki nahi du Añanan eta Erriberagoitian
6,2 megawatt-orduko potentziako zortzi haize errota ezarri nahi ditu Arabako bi udalerri horietan.
Euskal Haizie enpresak parke eoliko bat eraiki nahi du Añanan eta Erriberagoitian. 6,2 megawatt-orduko potentziako zortzi haize errota ezarri nahi ditu Arabako bi udalerri horietan.
Euskal Haizie enpresak parke eoliko bat eraiki nahi du Añanan eta Erriberagoitian (Araba), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu duenez. Bertan jasota dagoenez, enpresak Cantoblanco parke eolikoa izeneko proiekturako administrazio baimena eta ingurumen eraginari buruzko azterketa eskatu ditu. Zortz...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227713/osasunaren-finalak-12ko-ikusle-kuota-izan-zuen-etb1en-nafarroan-eta-481ekoa-la1n.htm
Bizigiro
Osasunaren finalak %12ko ikusle kuota izan zuen ETB1en Nafarroan, eta %48,1ekoa La1n
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %8,7ko ikusle kuota izan zuen Osasuna-Real Madril partidak ETB1en, eta %37,4koa TVEn.
Osasunaren finalak %12ko ikusle kuota izan zuen ETB1en Nafarroan, eta %48,1ekoa La1n. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %8,7ko ikusle kuota izan zuen Osasuna-Real Madril partidak ETB1en, eta %37,4koa TVEn.
Osasunak eta Real Madrilek larunbatean jokatutako Espainiako Kopako finala herritar ugarik ikusi zuten telebistaz. Nafarroako datuak lortzea ez da erraza izaten, baina badira datu batzuk: Nafarroan, finalak %12ko ikusle kuota bereganatu zuen ETB1en; La1 kateko emankizunak, berriz, %48,1ekoa izan zuen. Araban, Bizkaian...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227714/pertsona-bat-hil-da-barakaldon-metroak-harrapatuta.htm
Gizartea
Pertsona bat hil da Barakaldon, metroak harrapatuta
Gurutzeta eta Sestao arteko tren zerbitzuak eten dituzte
Pertsona bat hil da Barakaldon, metroak harrapatuta. Gurutzeta eta Sestao arteko tren zerbitzuak eten dituzte
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, pertsona bat hil da Barakaldon (Bizkaia), metroak harrapatuta. Horregatik, Gurutzeta eta Sestao arteko metro zerbitzua eten dute. Ertzaintzak adierazi du 09:45ak aldera gertatu dela, Barakaldoko Bagatza geltokian. Bilboko Metroak adierazi du zerbitzuarenak «ez d...