date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/227919/tokiko-zura-helburu.htm | Ekonomia | Tokiko zura helburu | Oihanak dituzten Pirinioetako herrien batasunak tokiko zura eraikuntzan erabilia izan dadin nahi luke, berotzeko egurra bezala. Oihanzainetik zurginera, zerrategiak barne, sail oso bat berriz egitekoa dela ikusi dute. Merkatu publiko batzuetan hasiak dira eskatzen. Pirinioetako zur label bat ere sortu dute. | Tokiko zura helburu. Oihanak dituzten Pirinioetako herrien batasunak tokiko zura eraikuntzan erabilia izan dadin nahi luke, berotzeko egurra bezala. Oihanzainetik zurginera, zerrategiak barne, sail oso bat berriz egitekoa dela ikusi dute. Merkatu publiko batzuetan hasiak dira eskatzen. Pirinioetako zur label bat ere so... | Oihan Herri eta Erakundeen Elkarteak eraikuntza merkatu publiko deialdietan tokiko erakundeek lekuko oihanetarik jin zurak eska ditzaten nahi luke. Milou Castan, Atharratze-Sorholüzeko hautetsi, erakundeko kide eta Akitania-Berriko Oihan Erakundeen Eskualde Batasuneko lehendakariak eraikuntzarako tokiko zuraren merkatu... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227920/elikagaien-garestitzea-eten-egin-da-apirilean.htm | Ekonomia | Elikagaien garestitzea eten egin da apirilean | Hala ere, iaz baino %12,7 garestiago daude. Azpiko inflazioak 0,7 puntu egin du behera, eta %6,8ra jaitsi da. Inflazio orokorra handitu egin da berriz, %4,2raino, energien prezioengatik. | Elikagaien garestitzea eten egin da apirilean. Hala ere, iaz baino %12,7 garestiago daude. Azpiko inflazioak 0,7 puntu egin du behera, eta %6,8ra jaitsi da. Inflazio orokorra handitu egin da berriz, %4,2raino, energien prezioengatik. | Prezioak bere onera etortzen hasiak dira, oraindik normaletik urrun badaude ere. Apirilean, bereziki janarian nabaritu da prezioen garestitzea eten dela. Hainbat hilabetez, ia etengabea izan da goranzko joera, baina, lehenengo aldiz, jakien prezioen igoerak behera egin du Hego Euskal Herrian.
INE Espainiako estatistik... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227921/ofizialtasunaren-legealdia-izan-behar-du-hurrengoak.htm | Gizartea | «Ofizialtasunaren legealdia izan behar du hurrengoak» | Euskal Herrian Euskaraz taldeak protestara deitu du Iruñean: manifestazioa eginen dute gaur, 12:00etan, Baluarten hasita. Sugoi Etxarri kideak erran du asmoa dela ofizialtasuna erdigunean jartzea. | «Ofizialtasunaren legealdia izan behar du hurrengoak». Euskal Herrian Euskaraz taldeak protestara deitu du Iruñean: manifestazioa eginen dute gaur, 12:00etan, Baluarten hasita. Sugoi Etxarri kideak erran du asmoa dela ofizialtasuna erdigunean jartzea. | Atzo hasi zen hilaren 28ko foru eta udal hauteskundeetarako kanpaina. Euskal Herrian Euskaraz-ek euskara kokatu nahi du indar politikoen agendan, eta, horretarako, manifestazioa antolatu du, gaurko, Iruñean, 12:00etan, Baluartetik hasita. Herritarrak “aktibatu” eta zonifikazioa salatu nahi dutela azaldu du EHEko kide S... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227922/bilboko-san-ignazio-auzoko-kiroldegiko-sabaia-erori-egin-da.htm | Gizartea | Bilboko San Ignazio auzoko kiroldegiko sabaia erori egin da | Ez da inor zauritu, instalazioak itxita zeudela erori baita sabaia | Bilboko San Ignazio auzoko kiroldegiko sabaia erori egin da. Ez da inor zauritu, instalazioak itxita zeudela erori baita sabaia | Bilboko San Ignazio auzoko kiroldegiaren sabaia erori egin da 07:00ak aldera; zehazki, tenis eta padel pistetako sabaia. Lekua itxita zegoenez, ez da inor zauritu. Bilboko Udala zer gertatu den ikertzen ari da. Juan Mari Aburto alkateak Euskadi Irratian adierazi du instalazio «nahiko berria» dela, eta, hortaz, zer gert... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227923/zea-mays-taldeak-jasoko-du-adarra-saria.htm | Kultura | Zea Mays taldeak jasoko du Adarra saria | Bilboko rock taldearen 26 urteko ibilbidea saritu du Donostia Kulturak. Ekainaren 21ean, saria jaso, eta kontzertu bat emango dute Viktoria Eugenia antzokian. | Zea Mays taldeak jasoko du Adarra saria. Bilboko rock taldearen 26 urteko ibilbidea saritu du Donostia Kulturak. Ekainaren 21ean, saria jaso, eta kontzertu bat emango dute Viktoria Eugenia antzokian. | Zea Mays taldeak jasoko du aurten Adarra saria, Donostiako Udalak Donostia Kultura elkartearen bidez euskal musikarien ibilbidea omentzeko urtero ematen duen saria. Ekainaren 21ean emango diete, Donostiako Viktoria Eugenia antzokian, eta kontzertu bat emango dute ondoren. Emanaldi horretarako sarrerak maiatzaren 15ean ... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227924/javier-bardemek-jasoko-du-donostia-sarietako-bat.htm | Kultura | Javier Bardemek jasoko du Donostia sarietako bat | Jaialdiaren inaugurazio ekitaldian emango diote garaikurra antzezle espainiarrari. Hura da festibaleko aurtengo kartel nagusiko protagonista ere. Irailaren 22tik 30era izango da Zinemaldiaren 71. aldia. | Javier Bardemek jasoko du Donostia sarietako bat. Jaialdiaren inaugurazio ekitaldian emango diote garaikurra antzezle espainiarrari. Hura da festibaleko aurtengo kartel nagusiko protagonista ere. Irailaren 22tik 30era izango da Zinemaldiaren 71. aldia. | Bost urte dira Donostiako Zinemaldiak kartelak egiteko bide berri bati heldu ziola. «Zinematografia garaikidearen figura bat» izaten da ordutik jaialdiaren irudi ofiziala. Hala, eta aurrez Isabelle Huppert, Penelope Cruz, Willem Dafoe, Sigourney Weaver eta Juliette Binoche izan diren bezala, Javier Bardem du protagonis... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227925/year-of-the-shark-filmak-irabazi-du-fant-jaialdiko-sari-nagusia.htm | Kultura | 'Year of the Shark' filmak irabazi du Fant jaialdiko sari nagusia | Marc Martinez zuzendari katalanaren 'Tigre místico' laburra ere saritu du epaimahaiak, eta Lle Godoyren 'Encajada'-k jaso du Euskal Filmik Onenaren Saria | 'Year of the Shark' filmak irabazi du Fant jaialdiko sari nagusia. Marc Martinez zuzendari katalanaren 'Tigre místico' laburra ere saritu du epaimahaiak, eta Lle Godoyren 'Encajada'-k jaso du Euskal Filmik Onenaren Saria | Surflari baten desagerpenak hankaz gora jarri du Atlantikoko kostaldea. Marrazo bat dabil Frantziako uretan, antza. Majak, erretiratzeko zorian dagoen kostazainak, bere azken misioari ekiteko eta badia salbatzeko aukera probesten du momentu horretan. Horixe du abiapuntu Ludovic eta Zoran Boukherma anaien Year of the sh... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227926/inaki-iturriotz-eta-ibai-amillategi-nagusitu-dira-sailkapen-faseko-saioetan.htm | Kultura | Iñaki Iturriotz eta Ibai Amillategi nagusitu dira sailkapen faseko saioetan | Diman eta Muxikan jokatu ziren atzo arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko saioak. | Iñaki Iturriotz eta Ibai Amillategi nagusitu dira sailkapen faseko saioetan. Diman eta Muxikan jokatu ziren atzo arratsaldean Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko saioak. | Bigarren eguna izan zuen atzo Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak. Saio bi jokatu ziren, Diman eta Muxikan, eta Iñaki Iturriotzek eta Ibai Amillategik irabazi zituzten.
Dimako eskolan egin zen saioetako bat, eta 182 punturekin gailendu zen Iñaki Iturriotz Zuluaga. Haren atzetik, honela geratu zen sailkap... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227927/sudango-zibilak-babesteko-konpromisoa-hartu-dute-armadak-eta-paramilitarrek.htm | Mundua | Sudango zibilak babesteko konpromisoa hartu dute armadak eta paramilitarrek | Biztanleriaren premiak asetzeko engaiamenduak hamar eguneko su etena adostea du helburu, baina AEBek esan dute akordioa «urrun» dagoela oraindik. | Sudango zibilak babesteko konpromisoa hartu dute armadak eta paramilitarrek. Biztanleriaren premiak asetzeko engaiamenduak hamar eguneko su etena adostea du helburu, baina AEBek esan dute akordioa «urrun» dagoela oraindik. | Sudango gerra amaitzeko orain arteko urrats eraginkorrena egin dute armadak eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarrak. Izan ere, bi aldeek konpromisoa hartu dute zibilak babesteko eta laguntza humanitarioa bermatzeko. Armadako eta RSFko ordezkariek iragan larunbatean hasi zituzten lehen negoziazioak, Jidda... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227928/alarma-hotsak-piztu-dituzte-jerusalemen-aire-erasoen-laugarren-egunean.htm | Mundua | Alarma hotsak piztu dituzte Jerusalemen, aire erasoen laugarren egunean | Israelgo armadak bonbardaketei ekin die berriz gaur goizaldean. Jihad Islamikoko beste bi kide hil ditu. Tel Aviv erretiratu egin da su eten bat negoziatzeko zeharkako elkarrizketetatik. | Alarma hotsak piztu dituzte Jerusalemen, aire erasoen laugarren egunean. Israelgo armadak bonbardaketei ekin die berriz gaur goizaldean. Jihad Islamikoko beste bi kide hil ditu. Tel Aviv erretiratu egin da su eten bat negoziatzeko zeharkako elkarrizketetatik. | Hamahiru orduko barealdiaren ostean, suziri hotsekin iratzarri dira Gazan. Ezkutua eta gezia operazio militarraren laugarren eguna da gaurkoa, eta goizean goiz misilak jaurtitzen hasi da Israel. Palestinako Osasun Ministerioaren arabera, asteartetik 34 pertsona hil dira: 33 palestinar —hamabost zibil; horietatik sei ha... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227929/aske-geratu-da-urko-labeaga-euskal-presoa.htm | Politika | Aske geratu da Urko Labeaga euskal presoa | Baldintzapean aske zegoen 2021eko abuztutik. | Aske geratu da Urko Labeaga euskal presoa. Baldintzapean aske zegoen 2021eko abuztutik. | Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Urko Labeaga euskal presoa aske geratu da, 25 urteko zigorra beteta. 1998tik zegoen preso, eta 2017an bete zituen zigorraren hiru laurdenak. 2020an jaso zuen, ordea, hirugarren gradua, Villabonan preso zegoela (390 kilometrora, Espainia); orduan, Martuteneko espetxera (Gipuzkoa) lek... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227930/adegiren-eta-elaren-arteko-aliantza-gaitzetsi-du-labek.htm | Ekonomia | Adegiren eta ELAren arteko «aliantza» gaitzetsi du LABek | Aliantza hori gabe Gipuzkoako metalgintzan akordio hobeago bat lortu litekeela uste du sindikatu abertzaleak. | Adegiren eta ELAren arteko «aliantza» gaitzetsi du LABek. Aliantza hori gabe Gipuzkoako metalgintzan akordio hobeago bat lortu litekeela uste du sindikatu abertzaleak. | Gipuzkoako metalgintzan Adegik, ELAk eta UGTk aurreakordioa sinatu ostean, ELAk Gipuzkoako patronalarekin duen «aliantza» eta «elkarlana» salatu ditu LABek. Izan ere, sindikatu abertzalearen ustez, patronalaren lehen proposamena onartu dute sindikatu biek, eta «mobilizazioari uko» egitea egotzi die. LABen ustez, patron... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227931/sos-himalayak-omenaldia-egingo-dio-inaki-otxoa-de-olzari-maiatzaren-21ean-hil-zeneko-15-urteurrenean.htm | albisteak | SOS Himalayak omenaldia egingo dio Iñaki Otxoa de Olzari maiatzaren 21ean, hil zeneko 15. urteurrenean | Unanu herrian (Nafarroa) eta Beriain mendian, lagunek eta senideek Annapurnan zendutako mendizalea oroituko dute. Musika, gastronomia postuak eta bazkaria izango dira, besteak beste. Bildutako dirua Makaluko (Nepal) ospitalera bidaliko dute. Azken fasean dago fundazioaren gaur egungo proiekturik garrantzitsuena. | SOS Himalayak omenaldia egingo dio Iñaki Otxoa de Olzari maiatzaren 21ean, hil zeneko 15. urteurrenean. Unanu herrian (Nafarroa) eta Beriain mendian, lagunek eta senideek Annapurnan zendutako mendizalea oroituko dute. Musika, gastronomia postuak eta bazkaria izango dira, besteak beste. Bildutako dirua Makaluko (Nepal) ... | Iñaki Otxoa de Olza-SOS Himalaya fundazioak omenaldia egingo dio alpinista nafarrari maiatzaren 21ean, Unanu herrian, hil zela 15 urte bete diren honetan. Urteurrena gogoan, lagunek, senideek eta fundazioak berak jardunaldi solidarioa antolatu dute. 08:30ean hasiko dira ekitaldiak: ordu horretan, Beriain mendira igoko ... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227933/demi-volleringek-irabazi-du-itzuliko-lehen-etapa-erakustaldia-emanda.htm | Kirola | Demi Volleringek irabazi du Itzuliko lehen etapa, erakustaldia emanda | Txirrindulari herbeheretarrak erasoa jo du azken mendatean, Urkaregin, eta alde handia atera die aurkari guztiei helmugan: 47 segundo Marlen Reusserri, 49 Katarzina Niewiadomari, eta 51 Annemiek van Vleuteni eta Olivia Barili | Demi Volleringek irabazi du Itzuliko lehen etapa, erakustaldia emanda. Txirrindulari herbeheretarrak erasoa jo du azken mendatean, Urkaregin, eta alde handia atera die aurkari guztiei helmugan: 47 segundo Marlen Reusserri, 49 Katarzina Niewiadomari, eta 51 Annemiek van Vleuteni eta Olivia Barili | Euskal Herriko Itzuliko lehen ekitaldia amaitu zen bezala hasi da bigarrena: Demi Vollering (SD Worx) igo da podiumaren koskarik gorenera, soinean maillot horia duela. Txirrindulari herbeheretarrak erakustaldia eman zuen iaz Itzuliko hiru etapak irabazita, eta, gaur, beste erakustaldi bat eman du: nagusitasunez irabazi... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227934/baionako-auzitegi-berriaren-lehen-harria-ezarri-du-frantziako-justizia-ministroak.htm | Gizartea | Baionako Auzitegi berriaren lehen harria ezarri du Frantziako Justizia ministroak | Eric Dupont Moretti Frantziako Justizia Ministroak Baionako auzitegiaren lana laudatu du, eta justizia gune berriak lan baldintzak hobetuko dituela baieztatu du. Sindikatuek protesta egin dute erretreten erreformaren aurka | Baionako Auzitegi berriaren lehen harria ezarri du Frantziako Justizia ministroak. Eric Dupont Moretti Frantziako Justizia Ministroak Baionako auzitegiaren lana laudatu du, eta justizia gune berriak lan baldintzak hobetuko dituela baieztatu du. Sindikatuek protesta egin dute erretreten erreformaren aurka | Orain arte maketa bat zen, gaurtik lehen harria pausatua du. Eric Dupont Moretti Frantziako Justizia ministroak Baionako Auzitegia bisitatu du, eta eraikin berriaren obretako lehen harria ezarri du. Eraikinak 5.000 metro koadroko eremua izanen du, eta gaur egun Baionan diren auzitegi ezberdinak batuko ditu: justizia au... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227935/erdogan-jokoa-galtzeko-arriskuan-da-nahiz-eta-berak-ezarri-dituen-arauak.htm | Mundua | «Erdogan jokoa galtzeko arriskuan da, nahiz eta berak ezarri dituen arauak» | Buruzagi kurduak uste du ezkerrak lehen aldiz benetako aukerak dituela Erdogan garaitzeko, baina kezkatuta dago estatuburuak zer neurri hartuko dituen galduz gero | «Erdogan jokoa galtzeko arriskuan da, nahiz eta berak ezarri dituen arauak». Buruzagi kurduak uste du ezkerrak lehen aldiz benetako aukerak dituela Erdogan garaitzeko, baina kezkatuta dago estatuburuak zer neurri hartuko dituen galduz gero | Ertugrul Kurkçu HDP Herrien Alderdi Demokratikoko ohorezko presidentea da. Alderdi horixe da kurduek sortu duten azkena, Turkiako Auzitegi Gorenak, «terrorismoa» egotzita, bertze zazpi legez kanporatu ondotik. Kurkçu kazetaria eta HDPko diputatua ere bada, eta hamasei urte eginak ditu kartzelan; izan ere, hari eta 60ko... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227936/aldaketaren-aldeko-doinuak-turkian.htm | Mundua | Aldaketaren aldeko doinuak Turkian | Turkiako eta Kurdistango alderdi zenbaitek Lanaren eta Askatasunaren Aliantza ezkerreko koalizioa sortu dute hauteskundeetarako, eta kultura munduko jende ezagun ugari gehitu dute zerrendetara. | Aldaketaren aldeko doinuak Turkian. Turkiako eta Kurdistango alderdi zenbaitek Lanaren eta Askatasunaren Aliantza ezkerreko koalizioa sortu dute hauteskundeetarako, eta kultura munduko jende ezagun ugari gehitu dute zerrendetara. | Segur aski, Turkiako intelektualak, idazleak, musikariak eta zinemagileak ez dira inoiz egon hauteskunde kanpaina honetan bezain presente, hala hautagai gisa nola iritzi emaile eta aldaketaren aldeko aktibista gisa.
Batzuk erbesteratuak edo erdi erbesteratuak daude –zenbait behartuta, eta bertze zenbait, aldiz, haien ... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227937/joxan-oizek-irabazi-du-vii-hilbeltza-beka.htm | Kultura | Joxan Oizek irabazi du VII. (H)ilbeltza beka | Joxan Oizek irabazi du VII. (H)ilbeltza beka. | XIX. mendearen hasierako Donostian gertatzen da Joxan Oizek (H)ilbeltza bekarako aurkeztutako Zorigaiztoko lana. Jazoera historikoa eta kritika soziala; biak ala biak uztartu ditu proiektuan, eta, hain zuzen ere, horixe saritu dio epaimahaiak, besteak beste: «Nobela on baten abiapuntu izan daiteke hori». Joseba Otondo ... | |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227938/suitzako-herri-bat-hustu-behar-izan-dute-mendi-bat-gainera-erortzear-duelakoan.htm | Mundua | Suitzako herri bat hustu behar izan dute, mendi bat gainera erortzear duelakoan | Datozen zazpi-hogei egunetan, bi milioi metro kubo harri amiltzea litekeena dela uste dute geologoek. Klima larrialdiarekin lotu dute luizia azkartu izana | Suitzako herri bat hustu behar izan dute, mendi bat gainera erortzear duelakoan. Datozen zazpi-hogei egunetan, bi milioi metro kubo harri amiltzea litekeena dela uste dute geologoek. Klima larrialdiarekin lotu dute luizia azkartu izana | Suitzako herrixka bukoliko bat: belardi malkartsuak, behiak eta ahuntzak bazkan, eta atzean mendi eder bat. Arkadia hutsa ematen du, baina infernu petrala bilakatu da hango biztanleentzat. Agintariek gaur gauera arte eman diete Brienz herriko bizilagun guztiei handik ateratzeko. Izan ere, azterketa geologiko guztien ar... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227939/confebaskek-atea-itxi-dio-konfekoop-lanbiden-egoteari.htm | Ekonomia | Confebaskek atea itxi dio Konfekoop Lanbiden egoteari | Patronalak uste du kooperatibei ez dagokiela ordezkaritza izatea, eta eskubidea dutela jasotzen duen artikulua Enplegu Legetik kentzeko eskatu du. Konfekoopek nabarmendu du «funtsezko eragilea» dela, eta gogorarazi du eskumena Eusko Jaurlaritzarena dela. | Confebaskek atea itxi dio Konfekoop Lanbiden egoteari. Patronalak uste du kooperatibei ez dagokiela ordezkaritza izatea, eta eskubidea dutela jasotzen duen artikulua Enplegu Legetik kentzeko eskatu du. Konfekoopek nabarmendu du «funtsezko eragilea» dela, eta gogorarazi du eskumena Eusko Jaurlaritzarena dela. | Confebaskek argi eta garbi adierazi du: Konfekoopek ez luke Lanbideko administrazio kontseiluan egon behar. Patronalak erabat baztertu du kooperatibek ordezkaritza izatea enplegu politika aktiboak eztabaidatzen diren mahaian, eta hori bermatzen duen artikulua Enplegu Legetik kentzeko eskatu du. Izan ere, haren ustez «l... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227940/administrazioa-herritarrei-gerturatzeko-neurriak-hartuko-ditu-eajk.htm | Politika | Administrazioa herritarrei «gerturatzeko» neurriak hartuko ditu EAJk | Besteak beste, udal eta foru bulegoetan aurrez aurreko arreta berreskuratzeko konpromisoa hartu dute Beatriz Artolazabalek eta Ramiro Gonzalezek. | Administrazioa herritarrei «gerturatzeko» neurriak hartuko ditu EAJk. Besteak beste, udal eta foru bulegoetan aurrez aurreko arreta berreskuratzeko konpromisoa hartu dute Beatriz Artolazabalek eta Ramiro Gonzalezek. | EAJk Gasteizko Plaza Berria hautatu du gaur hauteskunde kanpainako lehen ekitaldi ofiziala egiteko. «Kudeaketa zorrotzaren» inguruko neurri sorta aurkeztu dituzte Beatriz Artolazabal Gasteizko alkategaiak eta Ramiro Gonzalez ahaldungaiak, Jose Antonio Suso EAJko Araba Buru Batzarreko presidenteak lagunduta. Neurrien be... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227941/eh-bilduk-gora-egingo-du-bilbon-donostian-eta-gasteizen-jaurlaritzaren-inkesta-baten-arabera.htm | Politika | EH Bilduk gora egingo du Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Jaurlaritzaren inkesta baten arabera | Koalizio abertzaleak zinegotzi bana irabaziko luke hiruretan, Elkarrekin Podemosek galduko dituen beste. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru hauteskundeetan EAJ izango litzateke lehen indarra; Gipuzkoan alde oso txikiarekin. | EH Bilduk gora egingo du Bilbon, Donostian eta Gasteizen, Jaurlaritzaren inkesta baten arabera. Koalizio abertzaleak zinegotzi bana irabaziko luke hiruretan, Elkarrekin Podemosek galduko dituen beste. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru hauteskundeetan EAJ izango litzateke lehen indarra; Gipuzkoan alde oso txikiareki... | EH Bilduk zinegotzi bana irabaziko du Bilbon, Donostian eta Gasteizen, eta Elkarrekin Podemosek beste horrenbeste galduko ditu. Gainerako indarrek 2019an lortutako emaitza berberak lortuko dituzte. Hori da, behintzat, Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur argitaratu duen txostenaren ondorioa. Ik... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227942/laba-elkartea-euskararen-erakusleihoa-handiagoa-izanen-da-terrazari-esker.htm | Gizartea | Laba elkartea: «Euskararen erakusleihoa handiagoa izanen da, terrazari esker» | Elkarteko kideak «pozik eta itxaropentsu» azaldu dira, Nafarroako Gobernuak auzitegiaren erabakia betearazi eta terrazarako lizentzia emanen diela jakin ostean | Laba elkartea: «Euskararen erakusleihoa handiagoa izanen da, terrazari esker». Elkarteko kideak «pozik eta itxaropentsu» azaldu dira, Nafarroako Gobernuak auzitegiaren erabakia betearazi eta terrazarako lizentzia emanen diela jakin ostean | «Guk ez dugu inoiz inoren kontra jo, euskararentzako espazio bat besterik ez dugu aldarrikatzen», esan du Lander Majuelok, Labako kideak, elkarte euskaltzalearen aurrealde osoa okupatzen duten mahaiei eta aulkiei begira. Iruñeko udal ordenantzaren eta Nafarroako Administrazio Auzitegiaren arabera, Labari dagokio espazi... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227943/auzitegi-nazionaleko-fiskaltzak-eh-bilduren-zerrendak-aztertuko-ditu.htm | Politika | Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak EH Bilduren zerrendak aztertuko ditu | Dignidad y Justiciak eskatu dio fiskaltzari ikertzeko ea Auzitegi Nazionalak zigortutako hautagaiek inhabilitazio zigorrak bete dituzten. | Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak EH Bilduren zerrendak aztertuko ditu. Dignidad y Justiciak eskatu dio fiskaltzari ikertzeko ea Auzitegi Nazionalak zigortutako hautagaiek inhabilitazio zigorrak bete dituzten. | EH Bilduren zerrenden auzian urrats bat gehiago egin nahi du Dignidad y Justicia elkarteak, eta Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzari aurkeztu dio kasua. Hura afera ikertzen ari da, helegite bat aurkezteko aukerarik baden zehazteko, nahiz eta zerrendek tokian-tokiko hauteskunde batzordeen onespena izan.
Covite b... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227944/ertzaintzaren-patruila-batek-itzuliko-lau-txirrindulari-harrapatu-ditu.htm | Kirola | Ertzaintzaren patruila batek Itzuliko lau txirrindulari harrapatu ditu | Laboral Kutxako Eider Merinok hartu du kolperik gogorrena, eta erietxera eraman behar izan dute. Ertzaintzaren autoa ez zen lasterketako segurtasun taldekoa. | Ertzaintzaren patruila batek Itzuliko lau txirrindulari harrapatu ditu. Laboral Kutxako Eider Merinok hartu du kolperik gogorrena, eta erietxera eraman behar izan dute. Ertzaintzaren autoa ez zen lasterketako segurtasun taldekoa. | Ertzaintzaren patruila batek aurrez aurre jo du gaur Euskal Herriko Itzulian parte hartzen ari ziren txirrindulari talde bat, eta horietako lau harrapatu ditu.
12:30 aldera gertatu da, etaparen 85. kilometroan, txirrindulariak Markina inguruan zeudenean. Laboral Kutxako Eider Merinok kolpe zuzena hartu du. Gurutzetako... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227945/foru-hobekuntza-berritu-eta-erreferenduma-egitea-proposatu-du-geroa-baik.htm | Politika | Foru Hobekuntza berritu eta erreferenduma egitea proposatu du Geroa Baik | Barkosek aldarrikatu du trafikoa eta espetxeko osasuna eurei esker esku aldatu direla, eta kritikatu du sozialistak haien lanaz «baliatu» direla | Foru Hobekuntza berritu eta erreferenduma egitea proposatu du Geroa Baik. Barkosek aldarrikatu du trafikoa eta espetxeko osasuna eurei esker esku aldatu direla, eta kritikatu du sozialistak haien lanaz «baliatu» direla | Autogobernuari erreparatu dio Geroa Baik, hauteskunde kanpainako lehen egunean.
Iaz, Foru Hobekuntzak 40 urte bete zituen; baina Nafarroako Parlamentuak antolatutako mahai-inguru bat salbu, oharkabean pasa zen efemeridea. Azken orduan, abenduan, Nafarroako Gobernuak ekitaldi politiko bana antolatu zituen; bata, Madril... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227946/gatibu-liher-eta-arima-taldeak-ere-izango-dira-ehz-jaialdian.htm | Kultura | Gatibu, Liher eta Arima taldeak ere izango dira EHZ jaialdian | Zabalik dago epea jaialdian laguntzaile aritzeko izena emateko. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra egingo dute festibala. | Gatibu, Liher eta Arima taldeak ere izango dira EHZ jaialdian. Zabalik dago epea jaialdian laguntzaile aritzeko izena emateko. Ekainaren 28tik uztailaren 2ra egingo dute festibala. | EHZ jaialdiaren antolatzaileak ari dira pixkanaka egitarau osoaren berri ematen. Gaur, beste izen batzuk sartu dituzte zerrendan: Liher, Gatibu, Vapa, Arima, Kuma No Motor eta Aho Zakil Konexion. Aurretik kontzertu gehiago ere iragarri zituzten.
Euskal kultura gazteengana zabaltzeko saio pedagogikoak egingo dituzte Ip... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227947/baisen-balentria-eta-faboritoen-epelkeria-giroko-zazpigarren-etapan.htm | Kirola | Baisen balentria eta faboritoen epelkeria Giroko zazpigarren etapan | Hautagai nagusiak elkarri begira gelditu dira Giroko lehen bukaera malkartsuan. Davide Baisek aukera baliatu du, ihesean. | Baisen balentria eta faboritoen epelkeria Giroko zazpigarren etapan. Hautagai nagusiak elkarri begira gelditu dira Giroko lehen bukaera malkartsuan. Davide Baisek aukera baliatu du, ihesean. | Gazte apal bat enperadore bihurtu da gaur Campo Imperatoreko helmugan: Davide Bais (Eolo-Kometa). Ihesean egin da handi, bere ibilbideko lehen garaipena lortuta; non, eta aurtengo Giroko mendiko lehen etapa garrantzitsuan. Xumean ameslari, ia ezinezkoa izan arren borrokalari aritu da Bais, Simone Petilli (Intermarche) ... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227948/irigoienek-eta-bellidok-irabazi-dute-zegama-aizkorri-ix-kilometro-bertikala.htm | albisteak | Irigoienek eta Bellidok irabazi dute Zegama-Aizkorri IX. Kilometro Bertikala | Naiara Irigoien burlatarrak (Nafarroa) eta Jose Antonio Bellido madrildarrak (Espainia) irabazi dute gaur arratsaldean 2023ko Zegamako asteburuko lehen proba, Kilometro Bertikala, 33:10 eta 38:42 denborarekin, hurrenez hurren. Eguraldiaren eraginez, ibilbidea aldatu egin behar izan dute. | Irigoienek eta Bellidok irabazi dute Zegama-Aizkorri IX. Kilometro Bertikala. Naiara Irigoien burlatarrak (Nafarroa) eta Jose Antonio Bellido madrildarrak (Espainia) irabazi dute gaur arratsaldean 2023ko Zegamako asteburuko lehen proba, Kilometro Bertikala, 33:10 eta 38:42 denborarekin, hurrenez hurren. Eguraldiaren er... | Zegama dardarka hasi da gaur arratsaldean, Zegama-Aizkorri kilometro bertikalaren bederatzigarren edizioaren aurreneko lasterketa zela eta. Proba kronometratuak aldaketak izan ditu ibilbidean, lurra lokaztu duten euri-baldintza zorrotzengatik. Jose Antonio Bellidok eta Naiara Irigoienek 33:10 eta 38:42-ko denbora egin ... |
2023-5-12 | https://www.berria.eus/albisteak/227949/eh-bilduk-kritikatu-egin-du-madrildik-heldu-den-zarata.htm | Politika | EH Bilduk kritikatu egin du Madrildik heldu den «zarata» | Maddalen Iriartek, Oskar Matutek eta Oihane Brionesek parte hartu dute koalizioak Irunen egin duen ekitaldian b «Akordioen» alde dira. | EH Bilduk kritikatu egin du Madrildik heldu den «zarata». Maddalen Iriartek, Oskar Matutek eta Oihane Brionesek parte hartu dute koalizioak Irunen egin duen ekitaldian b «Akordioen» alde dira. | Bidasoaldeko udal hauteskundeetako hautagaien ondoan egin zuen atzo kanpainako ekitaldia EH Bilduren Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaiak, Madddalen Iriartek. Irunen izan zen, Ficoban. Ondoan izan zituen, beraz, Irungo alkategaia, Oihana Briones, eta Hondarribikoa, Garoa Lekuona. Eta hitza hartu zuen ekitaldian... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227982/hil-egin-da-madrilgo-jatetxe-bateko-sutearen-ondorioz-larri-zen-emakumea.htm | Gizartea | Hil egin da Madrilgo jatetxe bateko sutearen ondorioz larri zen emakumea | Hiru aste zeramatzan Maria Montes getxotarrak erietxean; apirilaren 21ean izan zen sutea. Ezbeharrean bertan hil zen Alexandra Velasco, getxotarra bera ere. | Hil egin da Madrilgo jatetxe bateko sutearen ondorioz larri zen emakumea. Hiru aste zeramatzan Maria Montes getxotarrak erietxean; apirilaren 21ean izan zen sutea. Ezbeharrean bertan hil zen Alexandra Velasco, getxotarra bera ere. | Beste biktima bat eragin du joan den apirilaren 21ean Madrilgo Burro Canaglia jatetxean piztu zen suteak. Maria Montes getxotarra herenegun hil zen, 41 urterekin; hiru aste zeramatzan Madrilgo La Paz erietxeko ZIUn, larri. Erredurak zituen gorputzaren %25ean, baita barne zauri larriak ere.
Ezbeharraren egunean bertan,... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227983/baliabide-material-eta-humanoak-izanen-dituzte-euskal-hirigune-elkargoko-talde-politikoek.htm | Politika | Baliabide material eta humanoak izanen dituzte Euskal Hirigune Elkargoko talde politikoek | Bil Gaiten eta Elkarrekin Herriarentzat kolaboratzaile bana izateko diru partida ematea onartu du elkargoko batzarrak | Baliabide material eta humanoak izanen dituzte Euskal Hirigune Elkargoko talde politikoek. Bil Gaiten eta Elkarrekin Herriarentzat kolaboratzaile bana izateko diru partida ematea onartu du elkargoko batzarrak | Euskal Hirigune Elkargoak talde politikoei baliabide material eta humanoak ematearen alde bozkatu du. Bil Gaiten eta Elkarrekin Herriarentzat taldeek 85.000 euroko diru partida izanen dute, kolaboratzaile bana enplegatzeko. Halaber, funtzionamendu gastuei buru egiteko baliabideak izanen dituzte: Bil Gaiten taldeak 19.8... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227984/egingo-da-herri-urrats-gune-bakar-batera-mugatuta.htm | Gizartea | Egingo da Herri Urrats, gune bakar batera mugatuta | Uholdeen ondorioz Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia bertan behera geratzeko arriskuan egon bada ere, jaia murrizteko zenbait moldaketa eginda aurrera egitea erabaki dute antolatzaileek | Egingo da Herri Urrats, gune bakar batera mugatuta. Uholdeen ondorioz Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia bertan behera geratzeko arriskuan egon bada ere, jaia murrizteko zenbait moldaketa eginda aurrera egitea erabaki dute antolatzaileek | Goizeko lehen orduetan gelditu gabe egin du euria Ipar Euskal Herrian. Zaparrada mardulak uholdeak eragin ditu Senpereko lakuan (Lapurdi), Herri Urrats jaiaren bezpera den honetan. Hala ere, egoerari aurre egin, eta jaiarekin aurrera egitea erabaki dute antolatzaileek. 15:30ean joan dira prefeturako zerbitzuak lakura, ... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227986/berrindustrializaziorako-plan-bat-proposatu-du-psnk.htm | Politika | Berrindustrializaziorako plan bat proposatu du PSNk | Sektore ekonomikoekin eta sindikatuekin biltzeko prest agertu da Maria Txibite, industriaren eraldaketarako beharrak identifikatzeko «puntako sektore ekonomikoa izaten jarrai dezan» | Berrindustrializaziorako plan bat proposatu du PSNk. Sektore ekonomikoekin eta sindikatuekin biltzeko prest agertu da Maria Txibite, industriaren eraldaketarako beharrak identifikatzeko «puntako sektore ekonomikoa izaten jarrai dezan» | Hector Gomez Espainiako Industria ministroa, Jose Luis Arasti Espainiako Gobernuaren Nafarroako ordezkaria, eta Elma Saiz Iruñeko alkategaia alboan zituela, PSNko lehendakarigai Maria Txibitek industria eraldatzeko plan bat bultzatuko duela iragarri du, hauteskunde kanpainako bigarren egunean.
Parlamentuaren aurrean e... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227987/sunsundeguiren-fabrika-bisitatu-dute.htm | Sunsundeguiren fabrika bisitatu dute | Sunsundeguiren fabrika bisitatu dute. | Ekitaldia egin aurretik, Txibite eta Hector Gomez Espainiako Gobernuko industria ministroa Altsasun izan dira, Sunsundegui autobus konpainiaren fabrikan. Berriki, Sunsundeguik Volvorekin akordioa hitzartu du autobusak egiteko. Ekoizpen ahalmena bikoiztea eta 400 enplegu inguru sortzea espero du.
Ikusi gehiago: Sunsund... | ||
2023-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/227988/erdogan-gabeko-aro-bat-irudikatuz.htm | Mundua | Erdogan gabeko aro bat irudikatuz | Diplomaziako zenbait girotan, galdetzen hasiak dira nolakoa litzatekeen Turkiako oposizioarekiko harremana baldin eta hark hauteskundeak irabaziko balitu; izan ere, Erdoganek oso modu pertsonalistan bideratu ditu nazioarteko harremanak. | Erdogan gabeko aro bat irudikatuz. Diplomaziako zenbait girotan, galdetzen hasiak dira nolakoa litzatekeen Turkiako oposizioarekiko harremana baldin eta hark hauteskundeak irabaziko balitu; izan ere, Erdoganek oso modu pertsonalistan bideratu ditu nazioarteko harremanak. | Gaur presidentetzarako eta parlamenturako bozak dituzte Turkian, eta guztiz erabakigarriak izango dira, herritarrek ebatzi beharko baitute ea nahi duten Recep Tayyip Erdoganek presidente segitzea —hogei urte daramatza boterean— edo ea nahiago duten gobernua goitik behera aldatzea. Azken inkesten arabera, oposizioko zer... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227989/gutxieneko-pentsioak-1080-eurora-iristeko-eskatu-dute-pentsiodunek.htm | Ekonomia | Gutxieneko pentsioak 1.080 eurora iristeko eskatu dute pentsiodunek | Manifestazioak egin dituzte Iruñean, Donostian eta Gasteizen. Arratsaldean batuko dira Bilbon. | Gutxieneko pentsioak 1.080 eurora iristeko eskatu dute pentsiodunek. Manifestazioak egin dituzte Iruñean, Donostian eta Gasteizen. Arratsaldean batuko dira Bilbon. | Pentsio sistemari buruz Madrilen lortutako akordioek ez dituzte pentsiodunak isilarazi. «Ez da duela bost urte baino gehiagotik kaleetan eskatzen ari garen erreforma», ziurtatu du EHPM Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak, eta Hegoaldeko lau hiriburuetan manifestazioak egin ditu, aldarrikapen nagusi batekin: gutxien... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227990/azpeitiko-rallysprintean-parte-hartzen-ari-zen-pertsona-bat-hil-da-istripuz.htm | Kirola | Azpeitiko Rallysprintean parte hartzen ari zen pertsona bat hil da, istripuz | Istripua izan duen autoak su hartu du. Proba bertan behera utzi dute. | Azpeitiko Rallysprintean parte hartzen ari zen pertsona bat hil da, istripuz. Istripua izan duen autoak su hartu du. Proba bertan behera utzi dute. | Azpeitiko (Gipuzkoa) XXIII. Rallysprintean parte hartzen ari zen pertsona bat hil egin da, istripuz. Haren autoak su hartu du. Antolatzaileen arabera, istripua izandako autoaren gidaria da hildakoa; kopilotua zaurituta dago, eta Donostia ospitalera eraman dute.
Probaren lehen saioan gertatu da ezbeharra, eta bertan be... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227991/bigarrenean-ere-vollering-nagusi.htm | Kirola | Bigarrenean ere, Vollering nagusi | Herbehereetakoak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa. Iazko hiru etapetan eta aurtengo lehenengo bietan izan da garaile. | Bigarrenean ere, Vollering nagusi. Herbehereetakoak irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa. Iazko hiru etapetan eta aurtengo lehenengo bietan izan da garaile. | Nagusitasuna. Ez dauka beste definiziorik Demi Volleringenak (Sd Worx). Irabazle handien sena daukala erakusten ari da sasoi guztian zehar, eta Euskal Herriko Itzulian ere hala egiten ari da. Lehen etapan egin bezala, Volleringek irabazi du Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa, esprintean azkarrena izan ostean. Horre... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227992/donostian-autorik-gabeko-igandeak-izatea-proposatu-du-elkarrekin-podemos-iuk.htm | Politika | Donostian autorik gabeko igandeak izatea proposatu du Elkarrekin Podemos-IUk | Victor Lasak Donostiarako mugikortasun plan bat ondu du. «Pizgarrien eta murrizketen eredu bateratu bat» proposatu du EP-IUren alkategaiak. | Donostian autorik gabeko igandeak izatea proposatu du Elkarrekin Podemos-IUk. Victor Lasak Donostiarako mugikortasun plan bat ondu du. «Pizgarrien eta murrizketen eredu bateratu bat» proposatu du EP-IUren alkategaiak. | Udalen eskumen nagusietako bat udalerrietako mugikortasuna arautu eta antolatzea da. Herritarren egunerokoan alor horrek duen eraginaz jakitun dira alderdiak, eta udal hauteskundeetako programetan proposamen zehatzak txertatu dituzte. Elkarrekin Podemos-IUko Donostiako Udalerako zerrendaburuak, Victor Lasak, Gipuzkoako... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227993/nafarroan-euskara-ofizial-izatea-aldarrikatu-dute-ehunka-lagunek.htm | Gizartea | Nafarroan euskara ofizial izatea aldarrikatu dute ehunka lagunek | Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta, datorren legealdia «euskararen ofizializazioarena» izatea aldarrikatu dute eta alderdiei eskatu diete hauteskunde osteko negoziazioetan ez dadila lehen minutuan erori aldarrikapen hori | Nafarroan euskara ofizial izatea aldarrikatu dute ehunka lagunek. Euskal Herrian Euskaraz-ek deituta, datorren legealdia «euskararen ofizializazioarena» izatea aldarrikatu dute eta alderdiei eskatu diete hauteskunde osteko negoziazioetan ez dadila lehen minutuan erori aldarrikapen hori | «Hizkuntza haizea da, haizea ezin da ebaki, egin dute hiru zati». Jotaren doinu eta egituran abestuz, Maider Esparzak mezu labur horrekin laburbildu du gaur eguerdiko mobilizazio jendetsuaren mezu nagusia.
Euskara ofiziala eta kito lelopean, ehunka lagun, mila inguru, elkartu dira eguerdian, Iruñean, Euskal Herrian Eu... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227994/healyk-etapa-eta-roglicek-harramazka.htm | Kirola | Healyk etapa, eta Roglicek harramazka | Ben Healyk irabazi du Italiako Giroko zortzigarren etapa, azken 50 kilometroak bakar-bakarrik eginda. Primoz Roglicek erasoa jo du, eta 38 segundora hurbildu zaio Remco Evenepoeli | Healyk etapa, eta Roglicek harramazka. Ben Healyk irabazi du Italiako Giroko zortzigarren etapa, azken 50 kilometroak bakar-bakarrik eginda. Primoz Roglicek erasoa jo du, eta 38 segundora hurbildu zaio Remco Evenepoeli | Ardenetan erakutsi zuen Ben Healyk (Education First) mendateetan aritzeko daukan gaitasuna, eta irlandarrak bere lehen etapa garaipena lortu du Italiako Giroan, zortzigarren etapan. Eguneko ihesaldian sartu da Irlandakoa, eta helmugarako 50 kilometro gelditzen zirenean bakar-bakarrik egin zuen aurrera. Inork ez zion ja... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227995/su-etena-adostu-dute-jihad-islamikoak-eta-israelek.htm | Mundua | Su etena adostu dute Jihad Islamikoak eta Israelek | «Giza hondamendi bat» eragiten ari direla salatu du Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak. Hiru palestinar hil dituzte militarrek Zisjordanian, eta beste hiru zauritu. | Su etena adostu dute Jihad Islamikoak eta Israelek. «Giza hondamendi bat» eragiten ari direla salatu du Palestinar Iheslarientzako Laguntza eta Lan Bulegoak. Hiru palestinar hil dituzte militarrek Zisjordanian, eta beste hiru zauritu. | Laster beteko da astea Israelek Gazaren aurkako azken erasoaldia hasi zuela. Dagoeneko dozenaka dira hildakoak eta ehundik gora zaurituak. Kalte materialak ere handiak dira Tel Aviven politikek munduko espetxerik handienean bilakatutako eremuan. Jihad Islamikoa talde armatuaren aurkako operazio gisa aurkeztu du Benjami... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227996/realak-berdindu-egin-du-gironaren-aurka-anoetan.htm | Kirola | Realak berdindu egin du Gironaren aurka, Anoetan | 2-0 aurreratu dira txuri-urdinak, baina atsedenaldia iritsi baino lehen berdindu du markagailua Gironak | Realak berdindu egin du Gironaren aurka, Anoetan. 2-0 aurreratu dira txuri-urdinak, baina atsedenaldia iritsi baino lehen berdindu du markagailua Gironak | Ur hotza burutik behera botatakoan bezalaxe. Hala amaitu dute Realeko jokalariek eta Anoetara bildutako zaleek, eta ez euri jasarengatik. Txuri-urdinek puntu bat zakuratu dute Gironaren aurka, eta Europarako sailkatu dira matematikoki. Dena den, partidaren joanak izoztu ditu estadiora joandakoak. Realak laugarrenez jar... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227997/osasunak-urratsa-egin-du-europarantz-almeriari-erraz-irabazita.htm | Kirola | Osasunak urratsa egin du Europarantz, Almeriari erraz irabazita | Biharamun gozoa izan du Kopako finalaren ostean, aise gailendu baitzaio etxean Almeriari (3-1). Bigarren zatian egin ditu gol guztiak, Budimir, Abde eta Moi Gomezen bitartez. Ikusgarri aritu da Aimar Oroz | Osasunak urratsa egin du Europarantz, Almeriari erraz irabazita. Biharamun gozoa izan du Kopako finalaren ostean, aise gailendu baitzaio etxean Almeriari (3-1). Bigarren zatian egin ditu gol guztiak, Budimir, Abde eta Moi Gomezen bitartez. Ikusgarri aritu da Aimar Oroz | Ate bat ixten denean, leiho bat zabaldu ohi da: Kopako finala galdu ondoren, Osasuna sendotu egin da gaur Europako postuetan sartzeko hautagai bezala. Nagusitasunez irabazi dio Almeriari Sadarren, eta argi gelditu da denboraldia ez duela amaitutzat ematen. Ezin izan zuten Kopako txapeldun izateko ametsa bete, baina ilu... |
2023-5-13 | https://www.berria.eus/albisteak/227998/kolpe-latza-jaso-du-athleticek-la-ceramican.htm | Kirola | Kolpe latza jaso du Athleticek La Ceramican | Athleticek jipoia hartu du Zerramakinaren estadioan. Konferentzia Ligarako txartela urruntzen ari zaio talde zuri-gorriari. | Kolpe latza jaso du Athleticek La Ceramican. Athleticek jipoia hartu du Zerramakinaren estadioan. Konferentzia Ligarako txartela urruntzen ari zaio talde zuri-gorriari. | Kolpe gogorra hartu du Athleticek La Ceramica estadioan. Min ematen duen zaplaztekoa eman dio Vila-Realek. Porrota bezain mingarria izan baita galtzeko modua. Athletic erori egin da bigarren zatian. Amore eman du. Besoak jaitsi ditu. Ezina erakutsi du. Bosgarren urtez jarraian Europako trena aldentzen ari dela ikusteak... |
2023-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/228034/voxen-ekitaldiaren-aurkako-protestak-egin-dituzte-gasteizen-eta-irunean.htm | Politika | Voxen ekitaldiaren aurkako protestak egin dituzte Gasteizen eta Iruñean | Gasteizen, Ertzaintzak Ramon y Cajal kalea itxi zuen, baina ekitaldia egin den hotelera bertaratu dira manifestariak, «faxistak kanpora!» oihu artean. Ez da istilurik izan. | Voxen ekitaldiaren aurkako protestak egin dituzte Gasteizen eta Iruñean. Gasteizen, Ertzaintzak Ramon y Cajal kalea itxi zuen, baina ekitaldia egin den hotelera bertaratu dira manifestariak, «faxistak kanpora!» oihu artean. Ez da istilurik izan. | Udal eta foru hauteskundeetarako kanpainan ere ari da zeresana ematen Vox. Alderdi faxistak ekitaldi bat egin zuen bart Gasteizen, eta beste bat egin du gaur iluntzean Iruñean. Atzo hainbat lagunek egin zuten protesta Santiago Abascalen alderdiaren aurka, eta gaurko ere zabaldu dute haiei aurre egiteko deialdia. Bi eki... |
2023-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/228035/beasainen-30-urteko-gizon-bat-hil-da-tren-batek-harrapatuta.htm | Gizartea | Beasainen 30 urteko gizon bat hil da, tren batek harrapatuta | 07:30 aldera gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. | Beasainen 30 urteko gizon bat hil da, tren batek harrapatuta. 07:30 aldera gertatu da ezbeharra. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. | Beasaingo (Gipuzkoa) tren geltokian 30 urteko gizon bat hil da gaur goizean, trenak harrapatuta, 07:30 aldera. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko, baina oraingoz ez du xehetasun gehiago eman.
Tren zerbitzua ez da eten, baina Donostiako noranzkoan hogei minutu inguruko atzerapenak izan dira. |
2023-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/228036/manuel-merillas-eta-daniela-oemus-nagusitu-dira-zegama-aizkorrin.htm | Kirola | Manuel Merillas eta Daniela Oemus nagusitu dira Zegama-Aizkorrin | Espainiarrak Andraiztik behera irauli du gizonezkoen lasterketaren burua, eta Elazzaoui marokoarrarekin buruz buruko estua jokatuta irabazi du Zegaman, parte hartu duen zazpigarren aldian. Alemaniarrak ezustekoa eman du. | Manuel Merillas eta Daniela Oemus nagusitu dira Zegama-Aizkorrin. Espainiarrak Andraiztik behera irauli du gizonezkoen lasterketaren burua, eta Elazzaoui marokoarrarekin buruz buruko estua jokatuta irabazi du Zegaman, parte hartu duen zazpigarren aldian. Alemaniarrak ezustekoa eman du. | Euri jasek eta lokaztiek zaildu dute aurtengo Zegama-Aizkorri mendi lasterketaren 42 kilometroko ibilbidea. Neurria egoki hartu diotenak Manuel Merillas eta Daniela Oemus izan dira; espainiarrak zazpigarren partaidetzan irabazi du Zegama-Aizkorri, eta alemaniarrak bere lehenbiziko garaipen sonatua lortu du 34 urterekin... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228037/herri-urratsen-antolatzaileek-elkartasunerako-deia-egin-dute.htm | Gizartea | Herri Urratsen antolatzaileek elkartasunerako deia egin dute | Uholdeen ondorioz bertan behera geratzear egon bazen ere, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia egin zuten atzo, zenbait moldaketarekin. Galerak «izugarriak» izan dira.p> | Herri Urratsen antolatzaileek elkartasunerako deia egin dute. Uholdeen ondorioz bertan behera geratzear egon bazen ere, Ipar Euskal Herriko ikastolen jaia egin zuten atzo, zenbait moldaketarekin. Galerak «izugarriak» izan dira.p> | Kosta ahala kosta, 40. aldia bete zuen atzo Herri Urratsek. Nahi eta espero baino «sinbolikoagoa» izan zen atzokoa, ekitaldi asko ezin izan baitzituzten egin. Euria barra-barra egin du asteburuan, ikastolen jaia bertan behera geratzekotan egon zen, baina atera zuten kemena aurrera segitzeko. «Emozionalki ondo sentitzek... |
2023-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/228038/eibar-lehen-mailara-igo-da.htm | Kirola | Eibar Lehen Mailara igo da | Armaginek iaz galdu zuten maila, eta aurten berreskuratu dute. Osasunak kanporaketak jokatu beharko ditu Deportivo, Granada eta Cacereñorekin batera. | Eibar Lehen Mailara igo da. Armaginek iaz galdu zuten maila, eta aurten berreskuratu dute. Osasunak kanporaketak jokatu beharko ditu Deportivo, Granada eta Cacereñorekin batera. | Berriz ere Lehen Mailako taldea da Eibar. Azken jardunaldira igoera zuzena lortzeko aukerekin heldu dira Deportivo, Osasuna eta Eibar, eta, izandako emaitzei esker, armaginek igoera ziurtatu dute. Granadan 0-1 irabazi du Eibarrek; Deporrek hutsean berdindu du Logroñon, eta Osasunak 1-0 galdu du Cacereñoren aurka.
Bera... |
2023-5-14 | https://www.berria.eus/albisteak/228039/urkullu-200-zerrendatan-izen-bat-agertzea-akatsa-izan-daiteke-baina-44-agertzea-erabaki-bat-da.htm | Politika | Urkullu: «200 zerrendatan izen bat agertzea akatsa izan daiteke, baina 44 agertzea erabaki bat da» | EAJk ekitaldi politikoa egin du Arrasaten (Gipuzkoa), eta EH Bilduri kritika egiteko baliatu du: «Nazio eta gizarte eraikuntzan noiz izan da ezker abertzalea gure bidelagun?», galdetu du Egibarrek. | Urkullu: «200 zerrendatan izen bat agertzea akatsa izan daiteke, baina 44 agertzea erabaki bat da». EAJk ekitaldi politikoa egin du Arrasaten (Gipuzkoa), eta EH Bilduri kritika egiteko baliatu du: «Nazio eta gizarte eraikuntzan noiz izan da ezker abertzalea gure bidelagun?», galdetu du Egibarrek. | Gipuzkoan bederen, EAJk argi du zein den bere aurkari politikoa maiatzaren 28ko hauteskundeetan: EH Bildu. Hala erakutsi du gaur Arrasaten (Gipuzkoa) egin duen ekitaldi politikoan; jeltzaleen ordezkariek gogor jo dute koalizio abertzalearen aurka, eta hari buruz jardun dute agerraldiaren zati handi batean.
Hauek hartu... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228040/lidergoa-berreskuratu-eta-gutxira-utzi-du-giroa-evenepoelek-covidagatik.htm | Kirola | Lidergoa berreskuratu eta gutxira utzi du Giroa Evenepoelek, COVIDagatik | Geraint Thomasek du orain maglia arrosa. Bi segundo ateratzen dizkio Primoz Roglici, eta bost Tao Geogheghan Harti. | Lidergoa berreskuratu eta gutxira utzi du Giroa Evenepoelek, COVIDagatik. Geraint Thomasek du orain maglia arrosa. Bi segundo ateratzen dizkio Primoz Roglici, eta bost Tao Geogheghan Harti. | Gutxi iraun dio pozak Remco Evenepoeli (Soudal). Italiako Giroko bederatzigarren etapa irabazi, maglia arrosa berreskuratu eta ordu gutxiren buruan jakinarazi du lasterketa utziko duela, positibo eman baitu COVID-19a atzemateko kontrol batean. Flandriarrak Giroa utzi eta gero, Geraint Thomas galesa (Ineos) da orain lid... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228041/bigarren-itzulian-lehiatuko-dira-erdogan-eta-kiliccedildaroglu.htm | Mundua | Bigarren itzulian lehiatuko dira Erdogan eta Kiliçdaroglu | Orain arte zenbatutako botoen %49,5 lortu ditu egungo presidenteak; oposizioko buru Kemal Kiliçdarogluk, %45. Bigarren itzulia egin beharko dute hautagaitza batek botoen erdiak lortu ezean. | Bigarren itzulian lehiatuko dira Erdogan eta Kiliçdaroglu. Orain arte zenbatutako botoen %49,5 lortu ditu egungo presidenteak; oposizioko buru Kemal Kiliçdarogluk, %45. Bigarren itzulia egin beharko dute hautagaitza batek botoen erdiak lortu ezean. | Asko dago jokoan gaur Turkian, eta botoen zenbaketan ere nabaria da tentsioa. Presidentetzarako eta parlamenturako bozak egin zituzten atzo. Boz horiek guztiz erabakigarriak izango dira, herritarrek ebatzi beharko baitute ea nahi duten Recep Tayyip Erdoganek presidente segitzea —hogei urte daramatza boterean— edo ea na... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228042/otegi-laquoez-dago-ez-mailarik-ez-gogorik-eztabaida-politiko-jantzirakoraquo.htm | Politika | Otegi: «Ez dago ez mailarik, ez gogorik eztabaida politiko jantzirako» | Ekitaldi politikoa egin zuen atzo EH Bilduk Arrasaten. Otegik esan zuen eztabaida politikoa «oso zikina» dela. Iriartek «inertziarekin jarraitzeko politika» gerarazteko beharra erakutsi zuen. | Otegi: «Ez dago ez mailarik, ez gogorik eztabaida politiko jantzirako». Ekitaldi politikoa egin zuen atzo EH Bilduk Arrasaten. Otegik esan zuen eztabaida politikoa «oso zikina» dela. Iriartek «inertziarekin jarraitzeko politika» gerarazteko beharra erakutsi zuen. | EH Bilduren eta EAJren arteko lehia estuena Gipuzkoan izango da. Horren erakusle izan zen atzokoa, biek agerraldi bana egin baitzuten Arrasaten (Gipuzkoa). Koalizioak Biterin egin zuen berea; Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia, Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungai nagusia eta Maider Borras Arrasateko alkategaia iza... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228043/reusser-garaile-itzulian-ezustean.htm | Kirola | Reusser garaile Itzulian, ezustean | Demi Vollering taldekidea zen liderra, ia minutu baten aldearekin, baina Sd Worxek beste estrategia bat erabili zuen garaipena eskuratzeko | Reusser garaile Itzulian, ezustean. Demi Vollering taldekidea zen liderra, ia minutu baten aldearekin, baina Sd Worxek beste estrategia bat erabili zuen garaipena eskuratzeko | Atzo amaitu zen Euskal Herriko Itzulia, eta Marlen Reusser (SD Worx) izan zen garailea. Ezusteko handia izan zen, Demi Vollering taldekidea eta Annemiek van Vleuten (Movistar) baitziren faborito nagusiak. Atzo arte, Euskal Herriko Itzuliko etapa guztiak, iazkoak eta aurtengoak, irabaziak zituen Volleringek, eta sailkap... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228045/koalizio-gobernu-bat-eratzen-saiatuko-da-oposizioa-thailandian.htm | Mundua | Koalizio gobernu bat eratzen saiatuko da oposizioa Thailandian | Jarduneko ministro Prayut Chan-o-charen alderdia bosgarren izan da. 2014ko estatu kolpeaz geroztik, militarrek babestutako indarren esku dago gobernua. | Koalizio gobernu bat eratzen saiatuko da oposizioa Thailandian. Jarduneko ministro Prayut Chan-o-charen alderdia bosgarren izan da. 2014ko estatu kolpeaz geroztik, militarrek babestutako indarren esku dago gobernua. | Ezustekoa eman du Thailandiako Mugitu Aurrera alderdi sozialdemokratak atzoko bozetan. Aurre hartu dio inkestek faboritotzat zeukaten Pheu Thai alderdiari. Oposizioko bi indar horien emaitzek argi utzi dute herritarrek amaitutzat jo nahi dutela 2014ko estatu kolpe militarraz geroztik Prayut Chan-o-cha jeneral ohiak eza... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228046/berria-formatu-bertikaleko-ikus-entzunezkoak-sortzen-hasi-da.htm | Bizigiro | BERRIA formatu bertikaleko ikus-entzunezkoak sortzen hasi da | Webgunean, 'Motzean' atalean izango dira ikusgai, baita Tiktok sare sozialean sortu berri den kontuan ere. | BERRIA formatu bertikaleko ikus-entzunezkoak sortzen hasi da. Webgunean, 'Motzean' atalean izango dira ikusgai, baita Tiktok sare sozialean sortu berri den kontuan ere. | BERRIAk beste jauzi bat eman du ikus-entzunezkoen arloan. Bideo bertikalak ere ekoizten hasi da, eta webguneko Motzean atalean eta Tiktok sare sozialean izango dira ikusgai. Baita Youtubeko bideo motzen atalean ere.
Informatuta egoteko modua asko aldatu da azken urteetan, eta gaur egun geroz eta gehiago dira ikus-entz... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228047/laquourgentziazkoa-da-etbn-euskarazko-ikus-entzunezkoei-tokia-egitearaquo.htm | Bizigiro | «Urgentziazkoa da ETBn euskarazko ikus-entzunezkoei tokia egitea» | (H)Itzartu EITB taldeak elkarretaratzea egingo du larunbatean EITBren Bilboko egoitzaren aurrean, 'Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz' lelopean. | «Urgentziazkoa da ETBn euskarazko ikus-entzunezkoei tokia egitea». (H)Itzartu EITB taldeak elkarretaratzea egingo du larunbatean EITBren Bilboko egoitzaren aurrean, 'Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz' lelopean. | Irakaslea eta euskaltzalea da Mitxel Elortza (Gasteiz, 1988). (H)Itzartu EITB mugimenduko bozeramaile gisa lehen elkarrizketa du. Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz! lelopean antolatu duzue elkarretaratzea hilaren 20rako. Zergatik?
Urteak dira ETBk betoa jarri ziola nazioarteko edukiak euskaraz eskaintzeari; ur... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228048/aurreikuspen-ekonomikoak-hobeak-diren-arren-zuhurtziaz-begiratzen-die-europak.htm | Ekonomia | Aurreikuspen ekonomikoak hobeak diren arren, zuhurtziaz begiratzen die Europak | EB Europako Batasuna eta eurogunea %1,1 haziko dira aurten, baina azpiko inflazioak «oso gainetik» jarraituko duela ohartarazi du batzordeak. | Aurreikuspen ekonomikoak hobeak diren arren, zuhurtziaz begiratzen die Europak. EB Europako Batasuna eta eurogunea %1,1 haziko dira aurten, baina azpiko inflazioak «oso gainetik» jarraituko duela ohartarazi du batzordeak. | «Europak atzeraldi ekonomikoa saihestu du». Horixe nabarmendu du Paolo Gentiloni EB Europako Batasuneko Ekonomia komisarioak goizean egindako agerraldian. Udaberriko EBren aurreikuspen ekonomikoak iragarri ditu, eta espero baino hobeak dira. Bruselaren arabera, EB eta eurogunea %1 haziko dira aurten, eta goranzko joera... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228049/hiru-protesta-egunera-deitu-dute-munduko-bankuak-becen-egingo-duen-konferentziaren-aurka.htm | Ekonomia | Hiru protesta egunera deitu dute Munduko Bankuak BECen egingo duen konferentziaren aurka | Hilaren 23an elkarretaratzea egingo dute Barakaldon, eta 24an, manifestazioa Bilbon. Lobby energetikoen zuriketa ekintza bat dela salatu dute. | Hiru protesta egunera deitu dute Munduko Bankuak BECen egingo duen konferentziaren aurka. Hilaren 23an elkarretaratzea egingo dute Barakaldon, eta 24an, manifestazioa Bilbon. Lobby energetikoen zuriketa ekintza bat dela salatu dute. | Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak, EH Kapitalari Planto-k eta Jauzi Ekosoziala plataformak protesta dinamika bat antolatu dute Munduko Bankuak (MB) hilaren amaieran BECen antolatu duen konferentziaren aurka. Innovate4Climate izenburupean, MBk hainbat aditu elkartuko ditu klima larrialdiaz aritzeko. Protestaldiar... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228050/labek-protesta-egin-du-ama-bakarren-zaintza-eskubideak-defendatzeko.htm | Gizartea | LABek protesta egin du ama bakarren zaintza eskubideak defendatzeko | Auzitegi Gorenak ama bakarrei ukatu egin die bi gurasoz osatutako familiei zaintzagatik dagozkien baimenak hartzea, eta LABek zaintza eskubidearen garrantzia aldarrikatu nahi izan du protestan | LABek protesta egin du ama bakarren zaintza eskubideak defendatzeko. Auzitegi Gorenak ama bakarrei ukatu egin die bi gurasoz osatutako familiei zaintzagatik dagozkien baimenak hartzea, eta LABek zaintza eskubidearen garrantzia aldarrikatu nahi izan du protestan | Espainiako Auzitegi Gorenak martxoaren 8an argitaratu zuen epaia. Ama bakar bati ukatu egiten dio umearen beste gurasoari legokiokeen baimena gehitzea bere amatasun baimenari, eta, modu horretan, doktrina ezarri du antzeko kasuetarako. 32 asteko baimena dute bi gurasoz osatutako familiek. Guraso bakarrei, ordea, 16 ast... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228051/erresuma-batuak-irismen-luzeko-misilak-emango-dizkio-ukrainari.htm | Mundua | Erresuma Batuak irismen luzeko misilak emango dizkio Ukrainari | Londresek esan du 200 kilometrotik gorako irismena duten ehunka drone entregatuko dizkiola Kievi. Gerra hegazkinak ematea sustatuko duen herrialdeen koalizio bat sortzeaz mintzatu dira Zelenski eta Sunak. | Erresuma Batuak irismen luzeko misilak emango dizkio Ukrainari. Londresek esan du 200 kilometrotik gorako irismena duten ehunka drone entregatuko dizkiola Kievi. Gerra hegazkinak ematea sustatuko duen herrialdeen koalizio bat sortzeaz mintzatu dira Zelenski eta Sunak. | Duela hilabete batzuk arte, ematen zuen Ukrainari irismen luzeko misilak entregatzea marra gorri bat zela Mendebaldeko herrialdeentzat. Baina Kievi emandako laguntza militarrean aurrerapausoak ematearen aldeko ahotsak ugaritu dira 2023an NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko aliatuen eta EB Europako Batasuneko agin... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228052/eh-bilduk-industria-plan-berria-aldarrikatu-du.htm | Politika | EH Bilduk industria plan berria aldarrikatu du | Laura Aznalen arabera, sektore publikoak «zeregin garrantzitsua» izan behar du industriaren garapenean, baina, aldi berean, uste du laguntzak jasotzen dituzten enpresei klausulak ezarri behar zaizkiela «deslokalizazioari oztopoak jartzeko» | EH Bilduk industria plan berria aldarrikatu du. Laura Aznalen arabera, sektore publikoak «zeregin garrantzitsua» izan behar du industriaren garapenean, baina, aldi berean, uste du laguntzak jasotzen dituzten enpresei klausulak ezarri behar zaizkiela «deslokalizazioari oztopoak jartzeko» | Autogintza sektore estrategikoa bada ere, harekiko menpekotasuna arrisku faktore dela uste du Laura Aznal EH Bilduko Nafarroako lehendakarigaiak, eta industria «dibertsifikatua eta jasangarria» bilatu behar dela deritzo, langileen trebakuntzari ere garrantzia emanez.
Asteburuan PSNk egin bezala, kanpainaren laugarren ... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228053/asiron-euskara-jazarria-den-garaia-amaitu-egin-behar-da.htm | Asiron: «Euskara jazarria den garaia amaitu egin behar da» | Asiron: «Euskara jazarria den garaia amaitu egin behar da». | Iragan legealdian Joseba Asironen udal gobernuak euskararen ordenantza babestu zuen, baina oraingo legealdian Enrique Maiaren udalak bertan behera utzi eta, PSNren aldeko botoekin, ordenantza berria onartu du. Oposizioak hori ere ez betetzea aurpegiratu dio.
Kanpainako laugarren egunean, EH Bilduko Iruñeko alkategaiak... | ||
2023-5-18 | https://www.berria.eus/albisteak/228054/ez-da-jausiko-zubixe.htm | albisteak | Ez da jausiko zubixe | 'Eskutik hartu eta ez da jausiko zubixe/ Geu ga eusten daben herrixe!' Horixe aurtengo Ibilaldiko abestiaren errepika, elkar lagunduz bere nortasunari eusten dion herri baten adierazle garbia. | Ez da jausiko zubixe. 'Eskutik hartu eta ez da jausiko zubixe/ Geu ga eusten daben herrixe!' Horixe aurtengo Ibilaldiko abestiaren errepika, elkar lagunduz bere nortasunari eusten dion herri baten adierazle garbia. | Hain zuzen, Ondarroako Zubi Zahar Herri Ikastolari egokitu zaio 2023ko Ibilaldiaren antolaketa. Datorren maiatzaren 21ean, hirugarren aldiz ospatuko da kostaldeko herrian, aurretik 1993an eta 2011n ere egin zen eta. Ibilaldiaren jatorrizko arrazoiei eutsita ekingo zaio aurtengo hitzorduari ere, hots: Bizkaiko ikastolen... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228055/spotify-euskaraz-erabil-daiteke-gaurtik-aurrera.htm | Bizigiro | Spotify euskaraz erabil daiteke gaurtik aurrera | Musika entzuteko plataformak beste 11 hizkuntza gehitu ditu zerrendara: tartean, euskara eta galegoa. Denera 74 hizkuntzatan erabil daiteke. | Spotify euskaraz erabil daiteke gaurtik aurrera. Musika entzuteko plataformak beste 11 hizkuntza gehitu ditu zerrendara: tartean, euskara eta galegoa. Denera 74 hizkuntzatan erabil daiteke. | «Zure nahasketa nagusiak»; «Erreproduzitutako azkenak»; «Entzun berriro»; «Zure liburutegia». Sakelakoaren ezarpenak euskaraz badituzue, atal horiek eta gehiago topatuko dituzue gaurtik aurrera Spotify streaming plataforma ospetsuan. Bai, euskaraz.
Suediako enpresak iragarri duenez, lehendik erabilgarri zeuden 63 hizk... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228056/iruntildeean-adinekoentzako-atal-bat-sortzea-proposatu-du-upnk.htm | Politika | Iruñean adinekoentzako atal bat sortzea proposatu du UPNk | Cristina Ibarrola Iruñeko alkategaiak adin nagusikoentzako, familientzako eta gazteentzako proposamenak aurkeztu ditu. Gazteen etxebizitza beharrak asetzeko, UPNk 10.000 etxe eraikitzea proposatzen du. | Iruñean adinekoentzako atal bat sortzea proposatu du UPNk. Cristina Ibarrola Iruñeko alkategaiak adin nagusikoentzako, familientzako eta gazteentzako proposamenak aurkeztu ditu. Gazteen etxebizitza beharrak asetzeko, UPNk 10.000 etxe eraikitzea proposatzen du. | Lezkairu auzoko haur eskolaren aurrean egin du goizeko agerraldia Cristina Ibarrola Iruñeko alkategaiak. Gogora ekarri du 65 urtetik gorakoen kopurua %22koa dela hirian. «Merezi dute euren bizimodua hobetzeko neurriak ezartzea eta ahal dugun esfortzu guztia egitea».
Cristina Ibarrolak lortuz gero Enrique Maiaren agint... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228057/bizkaiko-zahar-etxeetako-langileen-baldintzak-laquogoitik-beheraraquo-aldatzeko-exijitu-du-elak.htm | Gizartea | Bizkaiko zahar etxeetako langileen baldintzak «goitik behera» aldatzeko exijitu du ELAk | 59. greba eguna izan dute gaur, eta manifestazioa egin dute Bilbon. Mitxel Lakuntzak adierazi duenez, «egungo zaintza eredua» aldatu behar da, eta langileei «aitortza politikoa» eman. LABek aste osoko greba hasi du. | Bizkaiko zahar etxeetako langileen baldintzak «goitik behera» aldatzeko exijitu du ELAk. 59. greba eguna izan dute gaur, eta manifestazioa egin dute Bilbon. Mitxel Lakuntzak adierazi duenez, «egungo zaintza eredua» aldatu behar da, eta langileei «aitortza politikoa» eman. LABek aste osoko greba hasi du. | Bizkaiko zahar etxeetako langileek 59. greba eguna izan dute gaur, ELA sindikatuak deituta. Euren aldarrikapenak Bilbon zehar zabaldu dituzte, Gu gabe ez dago zaintzarik, Bizkaiko erresidentziak borrokan lelopean egin duten manifestazioan. Bizkaiko Foru Aldundian hasi eta Ugaskon amaitu dute protesta, Gizarte Ongizatek... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228058/josetxo-mujikari-ikurrina-kentzen-saiatu-dira-munduko-triatloi-txapelketako-podiumean.htm | Kirola | Josetxo Mujikari ikurrina kentzen saiatu dira Munduko Triatloi Txapelketako podiumean | Zumarragakoa irabazle izan da 65-70 urte artekoen mailan, Eivissan (Herrialde Katalanak). «Espainiako jantziarekin parte hartzera behartu gintuzten, baina ondoren aldarrikapena egitea erabaki nuen». | Josetxo Mujikari ikurrina kentzen saiatu dira Munduko Triatloi Txapelketako podiumean. Zumarragakoa irabazle izan da 65-70 urte artekoen mailan, Eivissan (Herrialde Katalanak). «Espainiako jantziarekin parte hartzera behartu gintuzten, baina ondoren aldarrikapena egitea erabaki nuen». | Josetxo Mujikak bere kategoriako (65-70 urte artekoak) Munduko Triatloi Txapelketa irabazi zuen maiatzaren 5ean, Eivissan (Herrialde Katalanak). Orain, ordea, zeresana ematen ari da sari banaketan gertatutakoa: Mujikari antolakuntzako kide bat gerturatu zitzaion atera zuen ikurrina kendu nahian, baina triatloilariak uk... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228059/62-urteko-langile-bat-hil-da-azkoitian-garabi-batetik-erorita.htm | Ekonomia | 62 urteko langile bat hil da Azkoitian, garabi batetik erorita | Hiru metrotik erori zen joan den ostegunean, garabi bat maneiatzen ari zela. 62 urte zituen, eta Montajes Olaizola enpresan egiten zuen lan. | 62 urteko langile bat hil da Azkoitian, garabi batetik erorita. Hiru metrotik erori zen joan den ostegunean, garabi bat maneiatzen ari zela. 62 urte zituen, eta Montajes Olaizola enpresan egiten zuen lan. | Azkoitiko (Gipuzkoa) Montajes Olaizola enpresako langile bat hil egin zen joan den ostegunean, istripu bat izan ostean. LAB sindikatuak adierazi duenaren arabera, garabi bat maneiatzen ari zela erori zen langilea, hiru metrotik, eta hil egin zen. Datozen egunetan protesta ekintzak antolatuko dituzte sindikatuek, lan he... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228060/azukrea-ez-diren-edulkoratzaileak-pisua-kontrolatzeko-ez-erabiltzeko-aholkatu-du-omek.htm | Gizartea | Azukrea ez diren edulkoratzaileak pisua kontrolatzeko ez erabiltzeko aholkatu du OMEk | Aspartamoa, sakarina, estebia eta halakoak erabiltzeak luzera begira ez du onurarik gorputzeko gantza gutxitzeko ahaleginetan, eta kalteak eragin ditzake: besteak beste, 2 motako diabetesa garatzeko arrisku handiagoa sortu | Azukrea ez diren edulkoratzaileak pisua kontrolatzeko ez erabiltzeko aholkatu du OMEk. Aspartamoa, sakarina, estebia eta halakoak erabiltzeak luzera begira ez du onurarik gorputzeko gantza gutxitzeko ahaleginetan, eta kalteak eragin ditzake: besteak beste, 2 motako diabetesa garatzeko arrisku handiagoa sortu | Osasunaren Mundu Erakundeak gida berri bat plazaratu du, azukrearen ordez erabiltzen diren edulkoratzaileak pisua kontrolatzeko ahaleginetan ez erabiltzeko aholkatzeko.
Gaiaren inguruko ikerketak aztertu ditu erakundeak, eta, dauden datuen arabera, ikusi du sakarinak, estebiak eta antzeko produktuek ez dutela laguntze... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228061/isildutako-bizitzak-akordura.htm | Kultura | Isildutako bizitzak, akordura | Marilar Aleixandreren Emakume gaiztoak eleberria euskarara ekarri du Patxi Zubizarretak. XIX. mende amaieran preso zeuden andreen errealitateak eta fikzioa uztartu ditu egileak. | Isildutako bizitzak, akordura. Marilar Aleixandreren Emakume gaiztoak eleberria euskarara ekarri du Patxi Zubizarretak. XIX. mende amaieran preso zeuden andreen errealitateak eta fikzioa uztartu ditu egileak. | XIX. mende amaiera. 15 urte baino ez ditu Siscak, eta preso sartu dute Coruñako Galera espetxean, emakumeak ez baitira beren gorputzen jabe. Gazteak beste emakume batzuk ezagutuko ditu andreentzako espetxe horretan, gizarte arau zurrun eta matxistek giltzapetutakoak denak ere. Eta duintasunari eusteko haien eta beste e... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228062/galdera-bakarra-eh-bilduri-buruz.htm | Politika | Galdera bakarra, EH Bilduri buruz | PPko presidente Alberto Nuñez Feijook «EH Bildurekin apurtzeko» eskatu du Bilbon. | Galdera bakarra, EH Bilduri buruz. PPko presidente Alberto Nuñez Feijook «EH Bildurekin apurtzeko» eskatu du Bilbon. | Espainiako PPko presidente Alberto Nuñez Feijooren hauteskunde agendan, gaur goizean ekitaldi bat zegoen iragarrita: Bilboko kaleetan zehar egin beharreko «ibilaldia», Bizkaiko PPko buruzagi eta hautagaiek lagunduta. Hasieran, argazkirako ekitaldia baino ez zen, eta Feijook ez zuen adierazpenik egin behar, baina, azken... |
2023-5-15 | https://www.berria.eus/albisteak/228063/sanchez-eskuinak-etaren-mamua-erabiltzen-du-ez-duelako-zer-eskaini.htm | Politika | Sanchez: «Eskuinak ETAren mamua erabiltzen du ez duelako zer eskaini» | Espainiako gobernuburua Gasteizen izan da, Arabako hautagaiak babesten. Maider Etxebarria alkategaiak «aldaketa lasaia» agindu du. | Sanchez: «Eskuinak ETAren mamua erabiltzen du ez duelako zer eskaini». Espainiako gobernuburua Gasteizen izan da, Arabako hautagaiak babesten. Maider Etxebarria alkategaiak «aldaketa lasaia» agindu du. | Gasteizen egon da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, Maider Etxebarria eta Cristina Gonzalez PSE-EEko hautagaiei babesa emateko. Sozialistek Lakua auzoko pilotalekua aukeratu dute ekitaldia egiteko, eta militanteek lepo bete dute aretoa. «Haizea kontra izanda ere» sozialistek erdietsitako lorpen sozialak g... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228095/odol-delituak-egozten-dizkieten-eh-bilduko-zazpi-hautagaiek-uko-egin-diote-zinegotzi-kargua-hartzeari.htm | Politika | Odol delituak egozten dizkieten EH Bilduko zazpi hautagaiek uko egin diote zinegotzi kargua hartzeari | «Ahal den neurrian» erretiratu dituzte euren hautagaitzak, zerrendak ofizialak baitira jada: «Begien bistakoa da azken egunetan interes partidistak gailendu direla, elkarbizitzarekin eta bakearekin zerikusi gutxi dutenak». | Odol delituak egozten dizkieten EH Bilduko zazpi hautagaiek uko egin diote zinegotzi kargua hartzeari. «Ahal den neurrian» erretiratu dituzte euren hautagaitzak, zerrendak ofizialak baitira jada: «Begien bistakoa da azken egunetan interes partidistak gailendu direla, elkarbizitzarekin eta bakearekin zerikusi gutxi dute... | Maiatzaren 28an hautatuak izaten badira ere, EH Bilduko zazpi hautagaik ez dute zinegotzi kargua hartuko aurkeztu diren udalerrietan. Hori hitzeman dute gaur plazaratu duten gutun batean. Azken egunetan, Covite Euskal Herriko Terrorismoaren Biktimen Kolektiboak egindako salaketa bat tarteko, eztabaida politikoaren zent... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228096/zizurkilgo-udalak-eta-gipuzkoako-aldundiak-villabonako-erasoa-gaitzetsi-dute.htm | Gizartea | Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak Villabonako erasoa gaitzetsi dute | Larunbat gauean bikote bat jipoitu zuten, haien jatorriarengatik eta sexu orientazioagatik. | Zizurkilgo Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak Villabonako erasoa gaitzetsi dute. Larunbat gauean bikote bat jipoitu zuten, haien jatorriarengatik eta sexu orientazioagatik. | Bikote homosexual batek salaketa bat jarri du, joan den asteburuan Villabonan (Gipuzkoa) jipoitu egin zituztelako. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak dio gertatutakoa ikertzen ari dela. Bitartean, Zizurkilgo Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Arartekoak gertatutakoa gaitzetsi dute. Udalak babes osoa eskaini die biktim... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228097/inaki-alkiza-hil-da-89-urterekin.htm | Kirola | Iñaki Alkiza hil da, 89 urterekin | Donostiako lehen kudeaketa batzordeko kide eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Realeko presidente izan zen. | Iñaki Alkiza hil da, 89 urterekin. Donostiako lehen kudeaketa batzordeko kide eta Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Realeko presidente izan zen. | Iñaki Alkiza politikari eta Realeko presidente ohia hil da, 89 urterekin. Donostiako Herrera auzoan jaio zen, 1933an, baina, lau urte zituenean ama hil ondoren, Altza auzora joan ziren bizitzera aita eta hiru anai-arrebak. Haren izena Donostiako futbol klubarekin estuki lotuta badago ere, kargu aipagarriak bete zituen ... |
2018-7-19 | https://www.berria.eus/albisteak/228098/jaizkibelgo-itzulia.htm | albisteak | Jaizkibelgo itzulia | Mendilerro honetan dauden dorreak liberalek eraiki zituzten, XIX. mendean, 1874an, Hirugarren Karlistaldian, zaintzarako postu modura. | Jaizkibelgo itzulia. Mendilerro honetan dauden dorreak liberalek eraiki zituzten, XIX. mendean, 1874an, Hirugarren Karlistaldian, zaintzarako postu modura. | Irundik (Gipuzkoa) Donostiara doan Donejakue bidearen zati bat Jaizkibel menditik igarotzen da, Hondarribia eta Pasaiako herrien artetik, hain zuzen. Irun eta Hondarribia arteko zatia oso hiritarra da, baina, Jaizkibelera gerturatuz goazen heinean, asfaltoak nagusi izateari uzten dio. Guadalupeko Santutegira iristean, ... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228099/gobernuarekiko-bake-elkarrizketak-laquokrisianraquo-daudela-ohartarazi-du-elnk.htm | Mundua | Gobernuarekiko bake elkarrizketak «krisian» daudela ohartarazi du ELNk | Petrok esan du ez dagoela «gatazka ideologiko edo politikorik, legez kanpoko ekonomien aurkako borroka baizik». Bogotak ukatu egin du krisirik dagoela, eta esan du elkarrizketek aurrera jarraitzen dutela. | Gobernuarekiko bake elkarrizketak «krisian» daudela ohartarazi du ELNk. Petrok esan du ez dagoela «gatazka ideologiko edo politikorik, legez kanpoko ekonomien aurkako borroka baizik». Bogotak ukatu egin du krisirik dagoela, eta esan du elkarrizketek aurrera jarraitzen dutela. | Ez dago argi zertan diren maiatz hasieran Habanan abiatutako bake elkarrizketak. Asteburuan piztu zen krisia ELN Nazioa Askatzeko Armadaren eta Kolonbiako Gobernuaren artean, Gustavo Petro presidenteak egindako adierazpen batzuen ondorioz. Asteburuan armadarekin egindako ekitaldi batean, hauxe esan zuen estatuburuak: «... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228100/lassoren-aurkako-epaiketa-politikoa-hasi-du-gaur-ekuadorko-asanbleak.htm | Mundua | Lassoren aurkako epaiketa politikoa hasi du gaur Ekuadorko Asanbleak | Oposizioak ustelkeria egozten dio, estatu enpresa baten kontratu irregularrak ez eragozteagatik. Litekeena da eztabaida zenbait egunez luzatzea. | Lassoren aurkako epaiketa politikoa hasi du gaur Ekuadorko Asanbleak. Oposizioak ustelkeria egozten dio, estatu enpresa baten kontratu irregularrak ez eragozteagatik. Litekeena da eztabaida zenbait egunez luzatzea. | Ekuadorrek Guillermo Lasso presidentearen aurkako epaiketa politikoa hasiko du gaur Asanblea Nazionalean. Euskal Herrian 17:00ak zirenean hasi da saioa —10:00ak ziren Ekuadorren—. Oposizioak ustelkeria egozten dio, ustez, jakitun zelako Flopec petrolioa ustiatzeko estatu enpresak eta Amazonas Tanker konpainia pribatuak... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228101/ikusgunek-dio-lgtbi-kolektiboaren-kontrako-eraso-gehienak-toki-publikoetan-gertatzen-direla.htm | Gizartea | Ikusgunek dio LGTBI kolektiboaren kontrako eraso gehienak toki publikoetan gertatzen direla | Lumagorri HATek eta Gasteizko Udalak elkarlanean egin dute Ikusguneren 2022ko txostena | Ikusgunek dio LGTBI kolektiboaren kontrako eraso gehienak toki publikoetan gertatzen direla. Lumagorri HATek eta Gasteizko Udalak elkarlanean egin dute Ikusguneren 2022ko txostena | LGTBI kolektiboaren kontrako hamasei gertaera jaso dituzte Ikusguneren 2022ko txostenean. Horietako hamarrek osagai homofoboa izan dute, bostek transfoboa, eta batek LGTBIfoboa. Ikusgunek nabarmendu nahi izan du transek jasan dituztela eraso homofoboetako batzuk; izan ere, «batzuetan, sexu orientazioaren eta genero ide... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228102/kanporatzeko-prozedura-abiatuko-dute-baionan-eraikin-bat-okupatu-duten-gazteen-aurka.htm | Gizartea | Kanporatzeko prozedura abiatuko dute Baionan eraikin bat okupatu duten gazteen aurka | Gazteei etxebizitza bat eskaintzeko okupatu dute, eta 'Maurizia' izeneko proiektu sozial eta kulturala abiatuko dute. Okupatzaileei babesa ematera deitu dute. | Kanporatzeko prozedura abiatuko dute Baionan eraikin bat okupatu duten gazteen aurka. Gazteei etxebizitza bat eskaintzeko okupatu dute, eta 'Maurizia' izeneko proiektu sozial eta kulturala abiatuko dute. Okupatzaileei babesa ematera deitu dute. | Baionan Herriko Etxearena den eraikin bat okupatu duten gazteak kanporatzera joan da Frantziako Polizia arratsalde hasieran. Hori ikusita, gazteei babesa ematera deitu dute. Goizean gazteek hedabideen aurrean azaldu dutenez, proiektuan parte hartzen duten gazteei etxebizitza bat eskaintzeko okupatu dute etxea. Aurkezpe... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228103/deforestazioaren-aurkako-araudia-onartu-du-europar-kontseiluak.htm | Mundua | Deforestazioaren aurkako araudia onartu du Europar Kontseiluak | Basoen suntsitzea eragiten duten zenbait produktu inportatzea galaraziko du neurriak. Zazpi produkturi ezarriko zaie: palma olioa, behiak, soja, kafea, kakaoa, egurra eta kautxua. | Deforestazioaren aurkako araudia onartu du Europar Kontseiluak. Basoen suntsitzea eragiten duten zenbait produktu inportatzea galaraziko du neurriak. Zazpi produkturi ezarriko zaie: palma olioa, behiak, soja, kafea, kakaoa, egurra eta kautxua. | Deforestazioa eragiten duten produktu gutxiago inportatzeko araudi bat adostu zuten Europar Kontseiluak eta Europako Parlamentuak iazko abenduan, hilabeteetako negoziazioen ostean. Bost hilabete eta erdi geroago, araudi hori bere egin dute EB Europako Batasuneko estatuek. Neurriaren helburua da EBk munduko basoen soilt... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228104/paik-programa-izateari-uztea-eta-hezkuntza-eredu-bihurtzea-proposatu-du-upnk.htm | Politika | PAIk programa izateari uztea eta «hezkuntza eredu» bihurtzea proposatu du UPNk | Hezkuntzari buruzko proposamenetan, Javier Esparza hautagaiak adierazi du ikasliburuen edukiari buruzko «kontrolak» ezarriko dituztela | PAIk programa izateari uztea eta «hezkuntza eredu» bihurtzea proposatu du UPNk. Hezkuntzari buruzko proposamenetan, Javier Esparza hautagaiak adierazi du ikasliburuen edukiari buruzko «kontrolak» ezarriko dituztela | Pedagokikoki PAI ingelesez ikasteko programaren baliagarritasunari buruzko zalantzak badaude ere, Yolanda Barcinaren agintaldian hasitako bidean sakondu nahi du UPNk. PAIk programa bat izateari uztea eta hezkuntza eredu bilakatzea proposatu du Javier Esparza presidentegaiak, hezkuntzari buruzko agerraldian.
Liceo Monj... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228105/beste-37-hautagaiak-zerrendetatik-kentzeko-eskatu-du-orain-covitek.htm | Politika | Beste 37 hautagaiak zerrendetatik kentzeko eskatu du orain Covitek | Indar politiko batzuek onetsi egin dute zazpi hautagaien erabakia; beste batzuek, berriz, «isekatzat» jo dute. | Beste 37 hautagaiak zerrendetatik kentzeko eskatu du orain Covitek. Indar politiko batzuek onetsi egin dute zazpi hautagaien erabakia; beste batzuek, berriz, «isekatzat» jo dute. | Espainiako Auzitegi Nazionalak zigortutako EH Bilduren zazpi hautagaik zinegotzi karguari uko egiteko erabakiak erreakzio soka luzea ekarri du. Covite elkarteak abiarazi zuen polemika, eta orain pozik agertu da zazpi hautagaien erabakia dela eta; «albiste ontzat» jo du, baina gainerako 37 hautagaiei berdin egiteko exij... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228106/errusiak-kiev-bonbardatu-du-berriro.htm | Mundua | Errusiak Kiev bonbardatu du, berriro | Ukrainaren arabera, maiatzean hiriburuaren aurka egindako zortzigarren erasoa da. Hiru pertsona zauritu ditu. Kievek esan du aireko defentsa sistemek hemezortzi misil erorarazi dituztela, baina Errusiaren bertsioa bestelakoa da. | Errusiak Kiev bonbardatu du, berriro. Ukrainaren arabera, maiatzean hiriburuaren aurka egindako zortzigarren erasoa da. Hiru pertsona zauritu ditu. Kievek esan du aireko defentsa sistemek hemezortzi misil erorarazi dituztela, baina Errusiaren bertsioa bestelakoa da. | Errusiako indarrek Kiev bonbardatu dute goizaldean. Ukrainako iturri ofizialen arabera, hil honetan herrialdeko hiriburuari airez egindako zortzigarren erasoa izan da, eta «ezohiko intentsitatea» eduki du. Ez da hildakorik egon, baina bonbardaketak hiru zauritu eragin ditu gutxienez. Ukrainaren esanetan, Moskuk droneak... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228107/ela-jaurlaritzak-eta-nafarroako-gobernuak-argitu-behar-dute-ea-mutualitateen-akordioa-onartuko-duten.htm | Ekonomia | ELA: «Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak argitu behar dute ea mutualitateen akordioa onartuko duten» | Sindikatu abertzaleak gogor kritikatu du Espainiako Elkarrizketa Sozialeko akordioa, eta bake soziala «gomendio batzuen truke» saldu izana egotzi die UGTri eta CCOOri. | ELA: «Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak argitu behar dute ea mutualitateen akordioa onartuko duten». Sindikatu abertzaleak gogor kritikatu du Espainiako Elkarrizketa Sozialeko akordioa, eta bake soziala «gomendio batzuen truke» saldu izana egotzi die UGTri eta CCOOri. | ELA sindikatuak kritika oso gogorra egin dio iragan astean Espainiako Elkarrizketa Sozialean sinaturiko akordioari. CCOOri eta UGTri egotzi die bake soziala «gomendio batzuen truke» saldu dutela, eta langileen pobretzea ontzat eman dutela. Dena den, sindikatuak ohartarazi du oso zaila izango dela Euskal Herrian aplikat... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228108/bi-gizon-atxilotu-dituzte-arabako-mahastietan-etorkinak-esplotatzeagatik.htm | Ekonomia | Bi gizon atxilotu dituzte Arabako mahastietan etorkinak esplotatzeagatik | «Baldintza deitoragarrietan eta giza duintasunarekin bateraezinak diren baldintzetan» bizi ziren Portugalgo hamabost etorkin askatu dituzte. | Bi gizon atxilotu dituzte Arabako mahastietan etorkinak esplotatzeagatik. «Baldintza deitoragarrietan eta giza duintasunarekin bateraezinak diren baldintzetan» bizi ziren Portugalgo hamabost etorkin askatu dituzte. | Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu Arabako Errioxan, «lan esplotazioa helburu duen gizakien trafikoagatik». Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaritzaren arabera, otsailean hasi zuen Guardia Zibilak Worker operazioa, esplotazio saretik ihes egitea lortu zuen pertsona batek bizitakoa salatu ostean. Ikerketa hasi z... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228109/zazpi-hautagaien-erabakia-txalotu-du-eh-bilduk.htm | Politika | Zazpi hautagaien erabakia txalotu du EH Bilduk | «Ultraeskuinaren sektore batzuen jazarpen eta eraispen kanpaina» salatu du, eta haiekin bat egin izana leporatu die beste alderdiei. | Zazpi hautagaien erabakia txalotu du EH Bilduk. «Ultraeskuinaren sektore batzuen jazarpen eta eraispen kanpaina» salatu du, eta haiekin bat egin izana leporatu die beste alderdiei. | Presazko agerraldi batean Arnaldo Otegik irakurritako adierazpenean, EH Bilduk txalotu egin du hautagaiek hartutako erabakia, «keinu bat» delakoan koalizioak hartutako konpromisoen norabidean. Nabarmendu du EH Bilduren 4.500 hautagaiek bat egiten dutela «soilik bide baketsu eta demokratikoak» erabiltzeko konpromisoarek... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228110/aburtok-hitzeman-du-euskararen-erabilera-soziala-bultzatuko-duela.htm | Politika | Aburtok hitzeman du euskararen «erabilera soziala» bultzatuko duela | «Bilbo eta Bizkai elebidunak» lortzeko ekintzak aurkeztu ditu EAJren alkategaiak. Otaduik gazte euskaldun «erreferenteak» saretu nahi ditu. | Aburtok hitzeman du euskararen «erabilera soziala» bultzatuko duela. «Bilbo eta Bizkai elebidunak» lortzeko ekintzak aurkeztu ditu EAJren alkategaiak. Otaduik gazte euskaldun «erreferenteak» saretu nahi ditu. | Euskararen arloko bi erronka identifikatu ditu EAJk Bilbon datorren legealdiari begira: hirian euskararen «erabilera soziala» indartzea eta euskararen erabilera sustatzea udalaren barruko komunikazio hizkuntza gisa, «hizkuntza bera bultzatzeko, eta administrazioarekin euskaraz jardun nahi duten herritarrei kalitatezko ... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228111/zer-kilometro-koadrotan-dago-biztanle-gehien-euskal-herrian.htm | Gizartea | Zer kilometro koadrotan dago biztanle gehien Euskal Herrian? | Santutxuko (Bilbo) kilometro koadro bat da herrialdeko trinkoena, 41.000 biztanle baino gehiago baititu, eta Europako eremu populatuenetan 24.a da, Haritik Hirira geografo taldeak erakutsi duenez. | Zer kilometro koadrotan dago biztanle gehien Euskal Herrian?. Santutxuko (Bilbo) kilometro koadro bat da herrialdeko trinkoena, 41.000 biztanle baino gehiago baititu, eta Europako eremu populatuenetan 24.a da, Haritik Hirira geografo taldeak erakutsi duenez. | Dentsitatea hitza modan dago azken boladan hirigile, arkitekto eta ikertzaileen artean. Autoarentzat eginiko AEBetako hiri sakabanatuaren eredua baztertu, eta Europako hiri tradizionalen alde dabil haizea, adituen artean behintzat. Hiri dentsoek elkarbizitzarako ematen duten aukerak goraipatzen dituzte, zerbitzuak eska... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228112/arabako-lautadan-biosfera-erreserba-bat-sortzea-proposatu-du-eh-bilduk.htm | Politika | Arabako lautadan biosfera erreserba bat sortzea proposatu du EH Bilduk | Gasteiz eta Araba «erreferente» bilakatu nahi ditu klima aldaketaren aurkako borrokan. | Arabako lautadan biosfera erreserba bat sortzea proposatu du EH Bilduk. Gasteiz eta Araba «erreferente» bilakatu nahi ditu klima aldaketaren aurkako borrokan. | Krisi klimatikoari aurre egiteko asmoz, EH Bilduk udal eta foru erakundeetatik bultzatuko dituen hainbat neurriren berri eman dituzte gaur Rocio Vitero Gasteizko alkategaiak eta Felix Gonzalez Arabako Batzar Nagusietako hautagaiak. Besteren artean, konpromisoa hartu dute «irizpide ekosozialetan» oinarritutako trantsizi... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228113/trantsizio-energetikorako-legeak-klima-neutraltasuna-du-xede-2050erako.htm | Gizartea | Trantsizio energetikorako legeak klima neutraltasuna du xede 2050erako | Eusko Jaurlaritzak onartu du lege proiektua, eta Eusko Legebiltzarraren esku utzi du. Besteak beste, deskarbonizazioa sustatu nahi dute, energia ereduan, garraioan eta industrian | Trantsizio energetikorako legeak klima neutraltasuna du xede 2050erako. Eusko Jaurlaritzak onartu du lege proiektua, eta Eusko Legebiltzarraren esku utzi du. Besteak beste, deskarbonizazioa sustatu nahi dute, energia ereduan, garraioan eta industrian | Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburuak Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketari buruzko lege proiektua aurkeztu du, gobernu kontseiluak onartu ostean. Maila horretako eskumen nagusienak estatuei badagozkie ere, Jaurlaritzak bere eragin eremurako marko bat ezarr... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228114/magnus-cort-nielsenek-irabazi-du-italiako-giroko-hamargarren-etapa.htm | Kirola | Magnus Cort Nielsenek irabazi du Italiako Giroko hamargarren etapa | Danimarkarra eguneko ihesaldian sartu da, eta azkarrena izan da esprintean. Hiru itzuli handietan nagusitu den 105. txirrindularia da | Magnus Cort Nielsenek irabazi du Italiako Giroko hamargarren etapa. Danimarkarra eguneko ihesaldian sartu da, eta azkarrena izan da esprintean. Hiru itzuli handietan nagusitu den 105. txirrindularia da | Magnus Cort Nielsen (Education First) nagusitu da gaur Italiako Giroko hamargarren etapan. Danimarkarra eguneko ihesaldian sartu da, azken metroetara iritsi da Derek Geerekin (Israel) eta Alessandro de Marchirekin (Jayco), eta erraz gailendu zaie biei.
Etapa irabazita, hiru itzuli handietan garaipena lortu duen 105. t... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228115/bi-pertsona-hil-dira-orion-hilketa-matxista-batean.htm | Gizartea | Bi pertsona hil dira Orion, hilketa matxista batean | Arrantzale kalean gertatu da. Emakumezko bat eta gizonezko bat dira hildakoak. Urkullu lehendakariak baieztatu egin du gertaera hilketa matxista gisa ikertzen ari direla | Bi pertsona hil dira Orion, hilketa matxista batean. Arrantzale kalean gertatu da. Emakumezko bat eta gizonezko bat dira hildakoak. Urkullu lehendakariak baieztatu egin du gertaera hilketa matxista gisa ikertzen ari direla | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak oraintxe baieztatu du gaur Orion «deflagrazio» bat gertatu dela. Esan dute bi pertsona hil direla horren ondorioz, emakumezko bat eta gizonezko bat.
Arratsaldeko bost eta erdietan gertatu da, Arrantzale kaleko parkean. Hainbat lekukoren arabera, bi petardo lehertu izan balira beza... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228116/iaz-883-preso-exekutatu-zituzten-azken-bost-urteetako-gehien.htm | Mundua | Iaz 883 preso exekutatu zituzten, azken bost urteetako gehien | Amnesty Internationalen arabera, hildakoen kopurua handitu egin da bigarren urtez jarraian. | Iaz 883 preso exekutatu zituzten, azken bost urteetako gehien. Amnesty Internationalen arabera, hildakoen kopurua handitu egin da bigarren urtez jarraian. | Amnesty Intenationalek (AI) bere azken txostenean jaso duenez, iaz 883 pertsona exekutatu zituzten munduan, 2021ean baino %53 gehiago. Iaz, hildakoen kopuruak nabarmen egin zuen gora hainbat herrialdetan, hala nola Iranen, Saudi Arabian eta AEBetan.
AIren esanetan, Txinaren kasuan, heriotza zigorraren erabilerari buru... |
2023-5-16 | https://www.berria.eus/albisteak/228117/angulen-trafikoaren-aurkako-operazioan-atxilotutako-enpresari-bat-espetxeratu-dute.htm | Ekonomia | Angulen trafikoaren aurkako operazioan atxilotutako enpresari bat espetxeratu dute | Bordeleko (Frantzia) JIRS epaitegiak erabaki du enpresari gipuzkoarra espetxeratzea. Bidaxunen (Nafarroa Beherea) zegoen finkatuta, eta Euskal Herriko hainbat txokotan ditu egoitzak. | Angulen trafikoaren aurkako operazioan atxilotutako enpresari bat espetxeratu dute. Bordeleko (Frantzia) JIRS epaitegiak erabaki du enpresari gipuzkoarra espetxeratzea. Bidaxunen (Nafarroa Beherea) zegoen finkatuta, eta Euskal Herriko hainbat txokotan ditu egoitzak. | Joan den astean, angulen trafikoaren aurkako operazio bat egin zuten Bidasoaren alde bietan Espainiako eta Frantziako poliziek. Hogei pertsonatik gora atxilotu zituzten, eta, atzo gauean Frederique Porterie Bordeleko prokuradoreak adiearzitakoaren arabera, atxilotuetako bat espetxeratu zuten. El Diario Vasco-k argitara... |
2023-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/228146/kanoiak-ebakita-zeuzkan-eskopeta-bat-erabili-zuen-hiltzaileak-bikotekide-ohia-hiltzeko-orion.htm | Gizartea | Kanoiak ebakita zeuzkan eskopeta bat erabili zuen hiltzaileak bikotekide ohia hiltzeko Orion | Bikotekide ohia hil ostean bere buruaz beste egin zuen gizonezkoak kalean, parke batean alboan. | Kanoiak ebakita zeuzkan eskopeta bat erabili zuen hiltzaileak bikotekide ohia hiltzeko Orion. Bikotekide ohia hil ostean bere buruaz beste egin zuen gizonezkoak kalean, parke batean alboan. | Bi lagun hil ziren atzo arratsaldean Orion (Gipuzkoa), tiroketa baten ondorioz. Gizonak, ustezko hiltzaileak, kanoiak moztutako eskopeta bat erabili zuen bikotekide ohia hiltzeko; litekeena da jarraian bere buruaz beste egin izana. Emakumeak 50 urte zituen. Kale erdian izan zen hilketa, jendea erruz ibili ohi den parke... |
2023-5-17 | https://www.berria.eus/albisteak/228147/parisko-apelazio-auzitegiak-berretsi-egin-du-sarkozyri-ezarritako-hiru-urteko-kartzela-zigorra.htm | Mundua | Parisko Apelazio Auzitegiak berretsi egin du Sarkozyri ezarritako hiru urteko kartzela zigorra | Frantziako presidente ohiak ez du espetxera joan beharko, auzitegiak aukera eman baitio zigorra etxean betetzeko zaintza elektronikorako eskumuturrekoarekin. | Parisko Apelazio Auzitegiak berretsi egin du Sarkozyri ezarritako hiru urteko kartzela zigorra. Frantziako presidente ohiak ez du espetxera joan beharko, auzitegiak aukera eman baitio zigorra etxean betetzeko zaintza elektronikorako eskumuturrekoarekin. | Parisko Apelazio Auzitegiak gaur berretsi du duela bi urte Nicolas Sarkozy presidente ohiari ezarritako zigorra. Hiru urteko espetxealdia ezarri diote estatuburu izandakoari, baina haietako bi ez ditu bete beharko. Geratzen den urtebetea ere ez du espetxean igaro beharko; izan ere, auzitegiak etxean egiteko aukera eman... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.