date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227715/dock-of-the-bay-jaialdiak-rock-chicks-im-not-female-to-you-dokumentala-saritu-du.htm
Kultura
Dock of The Bay jaialdiak 'Rock Chicks. I'm Not Female to You' dokumentala saritu du
Ilina Bathiaren 'The Color Orange' lanak film laburrik onenaren saria jaso du, eta Arriguren 'Esna kanta'-k, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia
Dock of The Bay jaialdiak 'Rock Chicks. I'm Not Female to You' dokumentala saritu du. Ilina Bathiaren 'The Color Orange' lanak film laburrik onenaren saria jaso du, eta Arriguren 'Esna kanta'-k, berriz, epaimahaiaren aipamen berezia
Marita Stockerren Rock Chicks. I'm Not Female to You filmak jaso du musika dokumentalik onenaren saria Donostiako Dock of The Bay jaialdian. Christina Rosenvingek, Dario Oliverak eta Lur Olaizolak osatutako epaimahaiak azaldu duenez, filmak «rock musika sortu zuten hainbat emakume figura» erakusten ditu, «eta bere boka...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227716/herritarren-erdiek-uste-dute-osasun-publikoak-baliabide-eskasak-dituela.htm
Gizartea
Herritarren erdiek uste dute osasun publikoak baliabide eskasak dituela
Erabakitzeko eskubidea izan behar dutela uste dutenak horren kontra daudenak halako hiru dira, baina lurralde guztietan egin du behera horien kopuruak.
Herritarren erdiek uste dute osasun publikoak baliabide eskasak dituela. Erabakitzeko eskubidea izan behar dutela uste dutenak horren kontra daudenak halako hiru dira, baina lurralde guztietan egin du behera horien kopuruak.
Osasun arretarako aurrez aurreko hitzordua eskatzeko aukera okertu egin da; hala uste dute hamar herritarretik zazpik. Are, osasungintzari lotutako zenbait aldagaik okerrera egin dutela uste dute herritar gehienek; hamarretik seik uste dute lehen mailako arreta eta osasungintzako langileen kopurua kaskartu direla, eta ...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227717/wagnerrek-baieztatu-du-moskuk-agindutako-armak-bidaliko-dizkiola-bakhmuten-segitzeko.htm
Mundua
Wagnerrek baieztatu du Moskuk agindutako armak bidaliko dizkiola Bakhmuten segitzeko
Donetskeko hiritik alde egiteko mehatxua egin ostean heldu da Prigozhin talde paramilitarreko buruaren adierazpena: «Munizioa jasoko dugulakoan gaude». Errusiak dozenaka misil jaurti ditu Ukrainako zenbait hiritara.
Wagnerrek baieztatu du Moskuk agindutako armak bidaliko dizkiola Bakhmuten segitzeko. Donetskeko hiritik alde egiteko mehatxua egin ostean heldu da Prigozhin talde paramilitarreko buruaren adierazpena: «Munizioa jasoko dugulakoan gaude». Errusiak dozenaka misil jaurti ditu Ukrainako zenbait hiritara.
Errusiako Wagner talde paramilitarrak badaramatza zenbait hilabete Donetsk probintziako Bakhmut hiria kontrolpean erabat hartzeko ahaleginean. Ukrainako armadak, ordea, ez du amore eman nahi bataila luzean, eta Wagnerreko buru Jevgeni Prigozhinek behin baino gehiagotan esana du taldeak munizio gabezia duela borrokan ja...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227718/arabiar-ligara-itzuli-berritan-siriak-errespetua-eta-elkarrekiko-babesa-eskatu-ditu.htm
Mundua
Arabiar Ligara itzuli berritan, Siriak «errespetua» eta «elkarrekiko babesa» eskatu ditu
Erakundeak ohartarazi du berriz kide izateko erabakiak ez dakarrela, oraingoz, harremanak normalizatzea. Hilaren 19an dute hurrengo goi bilera, eta Al-Assadek hartan parte hartu ahalko du.
Arabiar Ligara itzuli berritan, Siriak «errespetua» eta «elkarrekiko babesa» eskatu ditu. Erakundeak ohartarazi du berriz kide izateko erabakiak ez dakarrela, oraingoz, harremanak normalizatzea. Hilaren 19an dute hurrengo goi bilera, eta Al-Assadek hartan parte hartu ahalko du.
Hamabi urteren ondoren, Arabiar Ligara itzuli da Siria, eta, berriz ere, erakunde horretako eskubide osoko kidea da. Blokeko Atzerri ministroen atzoko bilkuran harturiko erabakia beste garaipen diplomatiko bat da Baxar al-Assad Siriako presidentearentzat, eta urteotako bakartzetik ateratzeko pauso garrantzitsu bat ere ...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227719/tolono.htm
albisteak
Toloño
Araba eta Errioxa arteko muga egiten du Toloñok, eta Nafarroako Pirinioetatik Urbionera, ikusmira paregabea eskaintzen du. Bastidako San Gines baselizaren ondotik abiatuta osatuko dugu txangoa.
Toloño. Araba eta Errioxa arteko muga egiten du Toloñok, eta Nafarroako Pirinioetatik Urbionera, ikusmira paregabea eskaintzen du. Bastidako San Gines baselizaren ondotik abiatuta osatuko dugu txangoa.
Guztiz argi ez badago ere, Toloñoko mendilerroak eta hau burutzen duen mendiak barduliarren jainko bati zor dio bere izena, hain zuzen Tullonio edo Tullonium jaikoari. Izan ere, gaur egun ikusgai dagoen kristau monasterioaren arrastoak dauden lekuan, jainko horri eskainitako tenplu bat zegoen eraikita. Aldiz, beste adi...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227720/desmobilizazioaren-mamua-eta-psnren-bozen-osteko-jarrera-nafarroako-gako-nagusiak.htm
Politika
«Desmobilizazioaren mamua» eta PSNren bozen osteko jarrera, Nafarroako gako nagusiak
Juan Kruz Lakasta, Amaia Alvarez, Ibai Fernandez eta Joxerra Senar aritu dira maiatzaren 28ko bozen giltzarriak aztertzen, Iruñeko Katakraken eginiko mahai-inguruan.
«Desmobilizazioaren mamua» eta PSNren bozen osteko jarrera, Nafarroako gako nagusiak. Juan Kruz Lakasta, Amaia Alvarez, Ibai Fernandez eta Joxerra Senar aritu dira maiatzaren 28ko bozen giltzarriak aztertzen, Iruñeko Katakraken eginiko mahai-inguruan.
Geroz eta gutxiago falta da maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetarako. Nafarroan, hainbat gai giltzarrik baldintzatuko dituzte bozak: eskuinaren zatiketaren ondorioek; PSNren, Geroa Bairen eta EH Bilduren arteko lehiak, nor geratuko aurretik; kanpainari begirako alderdien arteko estrategiek; eta maiatzaren 29tik...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227721/n-1eko-eta-a-15eko-bidesariak-ontzat-hartu-ditu-eaeko-auzitegi-nagusiak.htm
Ekonomia
N-1eko eta A-15eko bidesariak ontzat hartu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak
Gipuzkoako Aldundiak urtarrilean piztu zituen berriro kobratzeko arkuak. Autobideen ibilbide guztia ordainpekoa da orain, epaileek esan zutelako atzera botatako lehen bi arauak baztertzaileak zirela.
N-1eko eta A-15eko bidesariak ontzat hartu ditu EAEko Auzitegi Nagusiak. Gipuzkoako Aldundiak urtarrilean piztu zituen berriro kobratzeko arkuak. Autobideen ibilbide guztia ordainpekoa da orain, epaileek esan zutelako atzera botatako lehen bi arauak baztertzaileak zirela.
Lehen bitan kale, eta hirugarrenean bale. Gipuzkoako Aldundiak hiru foru arau egin behar izan ditu N-1 eta A-15 autobideetan kamioiei jarritako bidesariak auzitegien onespena jasotzeko. Lehen biak, 2016koa eta 2018koa, atzera bota zizkion EAEko Justizia Auzitegiak, kanpoko garraiolariak baztertzen zituelakoan. Hirugarr...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227722/eh-bildu-osakidetzako-lep-berriaz-ez-da-egia-mediku-eta-erizain-gehiago-izango-ditugunik.htm
Gizartea
EH Bildu, Osakidetzako LEP berriaz: «Ez da egia mediku eta erizain gehiago izango ditugunik»
Koalizio abertzaleak salatu du Osakidetzako LEP berriarekin ez dela murriztuko langileen behin-behinekotasuna. Aurreko LEPak ebazteko ere eskatu du.
EH Bildu, Osakidetzako LEP berriaz: «Ez da egia mediku eta erizain gehiago izango ditugunik». Koalizio abertzaleak salatu du Osakidetzako LEP berriarekin ez dela murriztuko langileen behin-behinekotasuna. Aurreko LEPak ebazteko ere eskatu du.
Osakidetzaren «historiako enplegu prozesurik jendetsuena» iragarri zuen Eusko Jaurlaritzak aurreko astean: aurtengo uztailetik azarora, 7.639 lanpostu aterako ditu Osasun Sailak «enplegua egonkortzeko eta finkatzeko Osakidetzan». EH Bilduk Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari leporatu dio Osakidetzak...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/227723/profil-teknologikoak-lan-merkatuko-eskarien-erdigunean.htm
albisteak
Profil teknologikoak, lan merkatuko eskarien erdigunean
Euneiz Unibertsitateak bost gradu teknologiko eskaintzen ditu, aitzindariak Euskadin, oraintxe etorkizunik handienekotzat jotzen diren lanbideetan trebatzeko espezializazioak: hala nola sorkuntza eta programazio digitala, zibersegurtasuna, bideojokoak, eta musika ekoizpena eta soinua.
Profil teknologikoak, lan merkatuko eskarien erdigunean. Euneiz Unibertsitateak bost gradu teknologiko eskaintzen ditu, aitzindariak Euskadin, oraintxe etorkizunik handienekotzat jotzen diren lanbideetan trebatzeko espezializazioak: hala nola sorkuntza eta programazio digitala, zibersegurtasuna, bideojokoak, eta musika...
Iraultza teknologikoak hainbeste eraldatu dizkigu bizitzeko eta erlazionatzeko moduak, non hutsik egin gabe esan ahalko baikenuke garai aldaketa bat dugula aurrez aurre. Jada ez dago oztoporik, ez fisikorik eta ez geografikorik, klik bakarrean esku-eskura baititugu edonolako zerbitzuak: besteak beste, adimen artifizial...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227724/etxebizitzaren-inguruko-eztabaida-egin-dute-euskal-hedabideetan.htm
Gizartea
Etxebizitzaren inguruko eztabaida egin dute Euskal Hedabideetan
Auzapezak eta Euskal Hirigune Elkargoko ordezkariak, eta Lurzaindiako eta Alda elkarteetako kideak bildu dituzte.
Etxebizitzaren inguruko eztabaida egin dute Euskal Hedabideetan. Auzapezak eta Euskal Hirigune Elkargoko ordezkariak, eta Lurzaindiako eta Alda elkarteetako kideak bildu dituzte.
Ezin herrian bizi. Arazoa bera da Euskal Herriko bazter askotan. Horren inguruan eztabaidatzeko saio berezia antolatu dute Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideak sareak. Bigarren etxebizitzak, Airbnb eta halako plataformen kalteak, espekulazioa eta nekazaritzako lurrak galtzea: besteak beste, gai horiek landu dituzte, b...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227727/gor-diskoetxea-itxiko-dute-udazkenean-patxi-gonik-erretiroa-hartzean.htm
Kultura
Gor diskoetxea itxiko dute udazkenean, Patxi Goñik erretiroa hartzean
280 bat lan argitaratu dituzte 32 urtean; tartean, ibilbide oparoa egin duten musikari askoren lehen diskoak: Berri Txarrak, Ken Zazpi eta Zea Mays taldeenak, besteak beste.
Gor diskoetxea itxiko dute udazkenean, Patxi Goñik erretiroa hartzean. 280 bat lan argitaratu dituzte 32 urtean; tartean, ibilbide oparoa egin duten musikari askoren lehen diskoak: Berri Txarrak, Ken Zazpi eta Zea Mays taldeenak, besteak beste.
Talde berriak plazaratzea eta euskal musikarien esparru estilistikoa zabaltzea izan dira, besteak beste, Gor diskoetxearen ardura nagusiak. Erreferentziazko zigilua izan da urte askoan. Orain, 32 urteko ibilbidearen ondoren, azkenera iristear da: udazkenean itxiko dute, Patxi Goñi diskoetxeko arduradunak erretiroa hart...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227728/donoztirin-etxalde-bat-milioi-bat-euroan-saldu-nahi-dutela-salatu-du-lurra-eta-etxebizitza-taldeak.htm
Gizartea
Donoztirin etxalde bat milioi bat euroan saldu nahi dutela salatu du Lurra eta Etxebizitza taldeak
Protesta bilkura bat antolatu dute etxaldean, maiatzaren 18rako
Donoztirin etxalde bat milioi bat euroan saldu nahi dutela salatu du Lurra eta Etxebizitza taldeak. Protesta bilkura bat antolatu dute etxaldean, maiatzaren 18rako
Etxebizitza hutsen eta espekulazioaren aurkako Lurra eta Etxebizitza taldeak protesta bat antolatu du gaur zortzirako —maiatzak 18—, Donoztirin (Nafarroa Beherea), hango etxalde bat 1.270.000 euroan saldu nahi dutela salatzeko. Baserri izandako etxalde zahar bat da, 1830. urtekoa, zenbait eraikin, baso eta zelai barne...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227729/1936ko-gerran-hildako-lau-soldaduren-gorpuzkiak-aurkitu-dituzte-zornotzako-hilerrian.htm
Gizartea
1936ko gerran hildako lau soldaduren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian
Uste dute inguruan gorpuzki gehiago egon litezkeela lurperatuta, eta eremu osoa induskatuko dute orain
1936ko gerran hildako lau soldaduren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerrian. Uste dute inguruan gorpuzki gehiago egon litezkeela lurperatuta, eta eremu osoa induskatuko dute orain
1936ko gerran hildako lau soldaduren gorpuzkiak aurkitu dituzte Zornotzako hilerriko lursail batean. Aranzadik eta Gogora institutuak gerra horretan hildakoak bilatzeko daukaten programaren bidez egin dute indusketa, eta Zornotzako Udalak diruz lagundu du. Dokumentazio historikoaren laguntzarekin aurkitu dituzte hilda...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227730/hezkuntzako-sindikatuek-manifestazioa-eginen-dute-nafarroan-hilaren-24an.htm
Gizartea
Hezkuntzako sindikatuek manifestazioa eginen dute Nafarroan hilaren 24an
Carlos Gimeno kontseilariaren dimisioa eskatu dute LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek, negoziazioari uko egin diola iritzita.
Hezkuntzako sindikatuek manifestazioa eginen dute Nafarroan hilaren 24an. Carlos Gimeno kontseilariaren dimisioa eskatu dute LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek, negoziazioari uko egin diola iritzita.
Adostasun sindikal ia erabatekoa erdietsi du Nafarroako Gobernuko Hezkuntza kontseilari Carlos Gimenok, bere kudeaketaren aurka. LAB, Steilas, CCOO, ELA eta UGT sindikatuek kontseilariaren kargugabetzea galdegin diote Nafarroako Gobernuari, eta manifestazioa eginen dute maiatzaren 24an, hauteskunde kanpaina betean, Hez...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227731/matthewsek-ginga-jarri-dio-jaycoren-lanari.htm
Kirola
Matthewsek ginga jarri dio Jaycoren lanari
Australiarrak esprintean irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa.
Matthewsek ginga jarri dio Jaycoren lanari. Australiarrak esprintean irabazi du Italiako Giroko hirugarren etapa.
Urteak bete arren, hasierako gose berarekin ekiten die Michael Matthewsek (Jayco) itzuli handiei. Italiako Giroan, Frantziako Tourrean eta Espainiako Vueltan etapa garaipen bat lortu duten txirrindularien talde pribilegiatuan dago, baina argi utzi du garaipenak pilatzen jarraitzeko asmoa daukala. Australiarrak irabazi ...
2023-5-8
https://www.berria.eus/albisteak/227732/pegasus-auziko-batzordeak-eskatu-du-europolek-esku-hartu-dezala-ikerketa-arintzeko.htm
Mundua
'Pegasus auziko' batzordeak eskatu du Europolek esku hartu dezala ikerketa arintzeko
Europarlamentuaren ikerketa batzordeak kritikatu du Espainiak ez diola eman eskatutako informazioa.
'Pegasus auziko' batzordeak eskatu du Europolek esku hartu dezala ikerketa arintzeko. Europarlamentuaren ikerketa batzordeak kritikatu du Espainiak ez diola eman eskatutako informazioa.
Ondorioen txostena onartu du gaur Pegasus auzia aztertzeko Europako Parlamentuak eratu zuen batzordeak. Idatziak ziurtzat jo du Espainiak politikari independentista gehiago espiatu zituela CNI Espainiako zerbitzu sekretuek aitortu baino, eta Europolek ikerketan parte hartzeko eskatu du. Halaber, salatu du Madrilek ez d...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227758/israelek-hamabost-palestinar-hil-ditu-gaza-bonbardatuta.htm
Mundua
Israelek hamabost palestinar hil ditu Gaza bonbardatuta
Gutxienez lau adingabe hil dituzte erasoaldian. Hamasek eta Jihad Islamikoak erantzun egingo dutela adierazi dute. Netanyahuk ohartarazi du Tel Aviv «edozein aukeratarako prest» dagoela.
Israelek hamabost palestinar hil ditu Gaza bonbardatuta. Gutxienez lau adingabe hil dituzte erasoaldian. Hamasek eta Jihad Islamikoak erantzun egingo dutela adierazi dute. Netanyahuk ohartarazi du Tel Aviv «edozein aukeratarako prest» dagoela.
Gaza bonbardatu du goizaldean Israelgo armadak. Jihad Islamikoa zuen helburu Ezkutua eta gezia deituriko operazio militarrak, eta, Tel Avivek berak jakinarazi duenez, talde armatuko hiru buruzagi hil dituzte erasoaldian. Palestinako Osasun Ministerioak, ordea, bestelako datuak eman ditu: gutxienez hamabost palestinar h...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227759/nagua-albak-juan-karlos-izagirre-babestu-du.htm
Politika
Nagua Albak Juan Karlos Izagirre babestu du
Gara-k argitaratutako artikulu batean, Ahal Dugu-ko idazkari nagusi ohiak dio EH Bilduko hautagaiak Donostia «zaindu» dezakeela.
Nagua Albak Juan Karlos Izagirre babestu du. Gara-k argitaratutako artikulu batean, Ahal Dugu-ko idazkari nagusi ohiak dio EH Bilduko hautagaiak Donostia «zaindu» dezakeela.
Nagua Alba Ahal Dugu-ko Euskal Autonomia Erkidegoko idazkari nagusi izandakoak Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Donostiako alkategaia babestu du maiatzaren 28ko udal hauteskundeei begira. Gara egunkariak argitaratutako iritzi artikulu batean, kexu agertu da Donostiaren egoerarekin, batez ere etxebizitzaren gaian, eta a...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227760/lan-merkatuan-euskal-talentua-nagusi-harrobia-ikastolaren-eskutik.htm
albisteak
Lan merkatuan euskal talentua nagusi, Harrobia ikastolaren eskutik
Harrobia ikastolak etorkizuneko langile prestatuak eskaintzen dizkio lan merkatuari, langile prestuak eta ondo prestatuak.
Lan merkatuan euskal talentua nagusi, Harrobia ikastolaren eskutik. Harrobia ikastolak etorkizuneko langile prestatuak eskaintzen dizkio lan merkatuari, langile prestuak eta ondo prestatuak.
Garai berriak datoz, horretan ez da zalantzarik. Eta garai berrietara egokitzen diren pertsonak nahi ditu lan merkatuak. Antzina ez bezala, espezializazioaren aldean balio anitzeko langileak beharko dira, teknologiarekin trebeak, jakintasunean murgiltzen iaioak, arazoei irtenbideak bilatzen abilak; azken batean, lan me...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227762/azkorbebeitia-eta-zubizarreta-garaile-domusa-teknik-40-mlk-proban.htm
albisteak
Azkorbebeitia eta Zubizarreta garaile Domusa Teknik 40 MLK proban
Azpeitiko ultra distantziako lasterketaz gain, Txindokiko kilometro bertikala eta Ioar-Kanpezu maratoi erdia ere izan dira asteburuan. Txindokiko igoeran, Naiara Irigoien burlatarra eta Ïu Net kataluniar gaztea nagusitu dira. Kanpezun, berriz, Maud Combarieu eta Walther Becerra.
Azkorbebeitia eta Zubizarreta garaile Domusa Teknik 40 MLK proban. Azpeitiko ultra distantziako lasterketaz gain, Txindokiko kilometro bertikala eta Ioar-Kanpezu maratoi erdia ere izan dira asteburuan. Txindokiko igoeran, Naiara Irigoien burlatarra eta Ïu Net kataluniar gaztea nagusitu dira. Kanpezun, berriz, Maud Comb...
Oihana Azkorbebeitia abadiñarra (Bizkaia) eta Borja Zubizarreta azkoitiarra gailendu ziren larunbatean Azpeitian, ultra distantziako Domusa Teknik 40 MLK mendi lasterketan. 500 korrikalari baino gehiago abiatu ziren Azpeitiko plazatik. Neurriak ez ziren berriketakoak (65 kilometro eta 3.700 metroko desnibela), eta egur...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227763/entzierroaren-irudi-batek-iragarriko-ditu-aurtengo-sanferminak.htm
Bizigiro
Entzierroaren irudi batek iragarriko ditu aurtengo sanferminak
Raul Lopez Martin diseinatzaile bizkaitarrak irabazi du kartel lehiaketa, Une bat izeneko lanarekin.
Entzierroaren irudi batek iragarriko ditu aurtengo sanferminak. Raul Lopez Martin diseinatzaile bizkaitarrak irabazi du kartel lehiaketa, Une bat izeneko lanarekin.
Enrique Maia Iruñeko alkateak gaur jakinarazi du zer kartel aukeratu duten aurten iruindarrek sanferminak iragartzeko. Entzierroaren irudi bat hautatu dute, Une bat izenburukoa, zeinetan ikusten den korrikalari bat zezena atzean duela. Kartelaren egilea Raul Lopez Martin diseinatzaile barakaldarra da. «Festaren istant ...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227764/frantziako-justiziak-herriko-etxeetako-osoko-bilkuretan-katalana-erabiltzea-debekatu-du.htm
Mundua
Frantziako Justiziak herriko etxeetako osoko bilkuretan katalana erabiltzea debekatu du
Montpellierko Administrazio Auzitegiak ebatzi du katalana erabiltzea konstituzioaren aurkakoa dela, «frantsesaren nagusitasuna» zalantzan jartzen duelako. Auzapezek helegitea aurkeztuko dute.
Frantziako Justiziak herriko etxeetako osoko bilkuretan katalana erabiltzea debekatu du. Montpellierko Administrazio Auzitegiak ebatzi du katalana erabiltzea konstituzioaren aurkakoa dela, «frantsesaren nagusitasuna» zalantzan jartzen duelako. Auzapezek helegitea aurkeztuko dute.
Elnako, Els Banys i Palaldako, Portvendreseko, Tareraceko eta Sant Andreu de Suredako herriko etxeek (Ipar Katalunia) beren araudiak aldatzea erabaki zuten osoko bilkuretan katalanaren erabilera bermatzeko, baina Montpellierko Administrazio Auzitegiak gaur ebatzi du bileretan hizkuntza horretan aritzea Frantziako Konst...
2023-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/227765/talentua-sustatzen-inmakulada-ikastolan.htm
albisteak
Talentua sustatzen Inmakulada Ikastolan
2023-2024ko ikasturtetik aurrera, osasun familiako hezkuntza-eskaintza areagotuko dute Inmakulada Lanbide Ikastolan, eta goi mailako Protesi Audiologiako teknikari izateko prestakuntza ere emango dute.
Talentua sustatzen Inmakulada Ikastolan. 2023-2024ko ikasturtetik aurrera, osasun familiako hezkuntza-eskaintza areagotuko dute Inmakulada Lanbide Ikastolan, eta goi mailako Protesi Audiologiako teknikari izateko prestakuntza ere emango dute.
Talentua sustatzearen alde egiten du Tolosako (Gipuzkoa) Inmakulada Lanbide Ikastolak, eta aitzindaria ere bada. Izan ere, 2023-2024ko ikasturtetik aurrera, osasun familiako hezkuntza-eskaintza areagotu egingo du, eta goi mailako Protesi Audiologiako teknikari izateko prestakuntza ere emango du. Beraz, Euskal Autonomia...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227766/sudango-militar-buruaren-esanetan-rsfk-khartumen-segituz-gero-ez-da-su-etenik-izango.htm
Mundua
Sudango militar buruaren esanetan, RSFk Khartumen segituz gero ez da su etenik izango
Gatazkari irtenbide bat emateko negoziazioetan ari dira armada eta paramilitar taldea, Saudi Arabian. Al-Burhanen arabera, «Sudango estatu guztietan egoera egonkorra da, hiriburuan izan ezik».
Sudango militar buruaren esanetan, RSFk Khartumen segituz gero ez da su etenik izango. Gatazkari irtenbide bat emateko negoziazioetan ari dira armada eta paramilitar taldea, Saudi Arabian. Al-Burhanen arabera, «Sudango estatu guztietan egoera egonkorra da, hiriburuan izan ezik».
Sudanen ehunka hildako eta zibilen exodoa eragin dituen gerrari irtenbide bat emateko lehen negoziazioetan ari dira bi aldeak, armadak eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarra, Jiddan (Saudi Arabia), AEB Ameriketako Estatu Batuen eta Hego Sudanen laguntzarekin. RSFren buruzagi Mohamed Hamdan Dagalok iragan...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227767/torturaren-inguruko-karpeta-urdinak-dokumentalak-publikoaren-saria-irabazi-du-documenta-madrid-jaialdian.htm
Kultura
Torturaren inguruko 'Karpeta urdinak' dokumentalak publikoaren saria irabazi du Documenta Madrid jaialdian
Ander Iriarte zuzendariak eskerrak eman dizkie Madrilgo ikusleei, ikus-entzunezkoak izan duen harreragatik: «Milaka eta milaka torturaturi esan diezue sinisten diezuela».
Torturaren inguruko 'Karpeta urdinak' dokumentalak publikoaren saria irabazi du Documenta Madrid jaialdian. Ander Iriarte zuzendariak eskerrak eman dizkie Madrilgo ikusleei, ikus-entzunezkoak izan duen harreragatik: «Milaka eta milaka torturaturi esan diezue sinisten diezuela».
«Bake prozesuan gauden honetan, bestearen mina aitortzeko lekua utzi behar da. Ez dakit lehen aldia den, baina Madrilgo ikusleek —eta hori, sinbolikoki, asko da— milaka eta milaka torturaturi esan diezue mina aitortzen diezuela, sinisten diezuela. Eta hori oso garrantzitsua da, eskerrik asko». Ander Iriarte zinemagilea...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227768/ikastolen-elkarteak-dio-hezkuntza-lege-proiektua-laquobalekoaraquo-dela-baina-laquogabeziakraquo-ere-badituela.htm
Gizartea
Ikastolen Elkarteak dio Hezkuntza Lege proiektua «balekoa» dela baina «gabeziak» ere badituela
Ikastolen Elkarteak Hezkuntza Lege proiektuaren balorazioa egin du. Uste dute hizkuntza ereduak «isilbidez indargabetuta» daudela, baina murgiltzea eskatu dute.
Ikastolen Elkarteak dio Hezkuntza Lege proiektua «balekoa» dela baina «gabeziak» ere badituela. Ikastolen Elkarteak Hezkuntza Lege proiektuaren balorazioa egin du. Uste dute hizkuntza ereduak «isilbidez indargabetuta» daudela, baina murgiltzea eskatu dute.
Pil-pilean jarraitzen du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Lege proiektuak, eta hezkuntza eragileak bata bestearen atzetik ari dira iritzia ematen. Gaur, Ikastolen Elkarteak egin du balorazioa, Donostiako Ikastolen Etxean, Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariaren eta Nekane Artola lehendakariordearen ...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227769/gazte-bati-hamabi-urte-eta-erdiko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-santurtzin-gizon-bat-hiltzeagatik.htm
Gizartea
Gazte bati hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote, Santurtzin gizon bat hiltzeagatik
Konplize gisa aritu zen 19 urteko gazteari zazpi urteko zigorra ezarri diote.
Gazte bati hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri diote, Santurtzin gizon bat hiltzeagatik. Konplize gisa aritu zen 19 urteko gazteari zazpi urteko zigorra ezarri diote.
2021eko apirilean Santurtzin (Bizkaia) 51 urteko gizon bat hil zuela onartu du 19 urteko gazte batek: hamabi urte eta erdiko zigorra ezarri diote, hilketagatik eta indarkeriaz lapurretak egiteagatik. Adin bereko bertze gazte bat, berriz, zazpi urtera kondenatu dute, konplize izateagatik. Epaiketa aste honetan egitekoa ...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227770/cebekek-greba-gehiegi-antolatzen-dituztela-egotzi-die-sindikatu-abertzaleei.htm
Ekonomia
Cebekek greba gehiegi antolatzen dituztela egotzi die sindikatu abertzaleei
Bizkaiko patronalak «astakeriatzat» jo du ELAk eta LABek negoziazioetan duten «malgutasun falta», eta goratu egin du CCOOk eta UGTk Madrilen duten jarrera
Cebekek greba gehiegi antolatzen dituztela egotzi die sindikatu abertzaleei. Bizkaiko patronalak «astakeriatzat» jo du ELAk eta LABek negoziazioetan duten «malgutasun falta», eta goratu egin du CCOOk eta UGTk Madrilen duten jarrera
«Euskal Herrian dugun lan gatazken kopurua onartezina da; sindikatu abertzaleen malgutasun gabezia astakeria bat da», Carolina Perez Toledo Cebekeko presidenteak hitz oso gogorrak izan ditu ELA eta LABentzat egoera ekonomikoaren inguruko urteroko inkestaren emaitzen aurkezpenean. Era berean, goratu egin du Espainiako E...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227771/hipotekaren-sarrera-ordaintzeko-abalak-emango-ditu-espainiako-gobernuak.htm
Gizartea
Hipotekaren sarrera ordaintzeko abalak emango ditu Espainiako Gobernuak
Adingabeak dituzten familiei eta gazteei zuzenduta dago ekimena. Etxeko hipotekaren %20a ordaindu ahal izango da abalekin
Hipotekaren sarrera ordaintzeko abalak emango ditu Espainiako Gobernuak. Adingabeak dituzten familiei eta gazteei zuzenduta dago ekimena. Etxeko hipotekaren %20a ordaindu ahal izango da abalekin
Kreditu Ofizialeko Institutuak etxeko hipotekaren %20a ordaintzeko abalak emango dizkie adingabeak dituzten familiei, zein 35 urtetik beherako gazteei. Gaur hartu du erabakia Espainiako Ministroen Kontseiluak, eta adierazi du gazteei eta familiei zuzendutako laguntza dela: «etxe bat erosteko kaudimena eta gaitasun ekon...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227772/lau-greba-egun-antolatu-ditu-lasarteko-michelineko-enpresa-batzordeak.htm
Ekonomia
Lau greba egun antolatu ditu Lasarteko Michelineko enpresa batzordeak
Ekainean eta uztailean izango dira greba egunak, eta sindikatu guztiek plataforma bat osatu dute negoziazio mahaian.
Lau greba egun antolatu ditu Lasarteko Michelineko enpresa batzordeak. Ekainean eta uztailean izango dira greba egunak, eta sindikatu guztiek plataforma bat osatu dute negoziazio mahaian.
Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Michelinen lantegiko enpresa batzordeak lau greba egunetara deitzea adostu du, ekainerako eta uztailerako, hitzarmen berriaren negoziazioa dela eta. LAB, CCOO, UGT, ELA eta CSI sindikatuetako ordezkariek osatzen dute batzordea, eta soldataren kontzeptu guztiak inflazioa adina igotzea babestu d...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227773/gipuzkoako-eraikin-eta-lokaletako-garbitzaileek-astebeteko-lanuztea-egingo-dute-maiatzaren-22tik-28ra.htm
Ekonomia
Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileek astebeteko lanuztea egingo dute maiatzaren 22tik 28ra
ELA sindikatuak deitu du grebara. Sindikatuaren arabera, sektore feminizatuen soldata arrakalaren eta prekarietatearen aurka borrokatzeko garaia da; Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileek bost urte daramatzate hitzarmena berritu gabe.
Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileek astebeteko lanuztea egingo dute maiatzaren 22tik 28ra. ELA sindikatuak deitu du grebara. Sindikatuaren arabera, sektore feminizatuen soldata arrakalaren eta prekarietatearen aurka borrokatzeko garaia da; Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileek bost urte daramatzat...
«Emakume aurpegia du prekaritateak». Horixe adierazi dute Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileen ELAko ordezkariek gaur goizean, sindikatuaren egoitzan egin duten prentsaurrekoan. Izan ere, 5.000 langile inguru daude sektorean, eta emakumeak dira %90 baino gehiago. Soldata txikiak, lanaldi partzialak eta lan k...
2023-5-15
https://www.berria.eus/albisteak/227774/usurbilgo-lanbide-eskola-bikaintasunaren-bila.htm
albisteak
Usurbilgo Lanbide Eskola, bikaintasunaren bila
Usurbilgo Lanbide Eskola Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Estatuko Sarean sartu da aurten, Energia Berriztagarrien esparruan.
Usurbilgo Lanbide Eskola, bikaintasunaren bila. Usurbilgo Lanbide Eskola Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Estatuko Sarean sartu da aurten, Energia Berriztagarrien esparruan.
Bikaintasuna da Usurbilgo Lanbide Eskolaren ardatz nagusi bat. Horrela, Lanbide Heziketako Bikaintasun Zentroen Espainiako Estatuko Sarean sartu da aurten Energia Berriztagarrien esparruan. Sare horren helburu nagusia kalitatezko prestakuntza-programen garapena sustatzea da, lan-merkatuaren beharrei erantzuteko eta ika...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227775/iraia-iparragirrek-erretiroa-hartuko-du.htm
Kirola
Iraia Iparragirrek erretiroa hartuko du
Lasarte-Oriako atzelariak zortzi denboraldi egin ditu Realean, eta 108 partida jokatu ditu gorengo mailan.«Oso lasai eta asebeteta»doa. Uzteko unea dela nabarmendu du. «Belaunaldi berriei lekukoa eman behar diegu. Zikloak amaitzen jakin behar da».
Iraia Iparragirrek erretiroa hartuko du. Lasarte-Oriako atzelariak zortzi denboraldi egin ditu Realean, eta 108 partida jokatu ditu gorengo mailan.«Oso lasai eta asebeteta»doa. Uzteko unea dela nabarmendu du. «Belaunaldi berriei lekukoa eman behar diegu. Zikloak amaitzen jakin behar da».
Maila gorenean zortzi denboraldi eta 108 partida jokatu ostean, Iraia Iparragirrek, Realeko kapitainetako batek, erretiroa hartzea erabaki du. «Oso lasai eta bakean noa, asebeteta, hustu egin naizen sentsazioarekin. Hori seinale ona da. Belaunaldi berriei lekukoa emateko momentua da», nabarmendu du klubak zabaldutako b...
2020-7-17
https://www.berria.eus/albisteak/227776/forau-daigualluts-menditxiki.htm
albisteak
Forau d'Aigualluts | Menditxiki
Forau, lurrazpiko haitzulo erraldoi bat da, urak kareharriaren gainean egindako higaduraz osatua, honen sabaia erori egin zelarik, dorretxo izena jasotzen duen hustubide handi bat agerian utziz. Aiguallutseko Forauak 40 metroko sakonera du eta fenomeno geologiko bitxia gertatzen da bertan.
Forau d'Aigualluts | Menditxiki. Forau, lurrazpiko haitzulo erraldoi bat da, urak kareharriaren gainean egindako higaduraz osatua, honen sabaia erori egin zelarik, dorretxo izena jasotzen duen hustubide handi bat agerian utziz. Aiguallutseko Forauak 40 metroko sakonera du eta fenomeno geologiko bitxia gertatzen da bert...
Besurta zelaigunetik hasi dugu ibilbidea. Egurrezko zubia pasa eta zuzen jarraitu dugu pistatik. Bidea xenda bihurtu eta 600 bat metrora, Renclusa aterpera doan bidea gure eskuinera utzi dugu. Ezkerretik jarraitu dugu haranaren hondoan Aiguallut tontorra ikusten delarik. Kilometro pare bat bete eta gero, 100 bat metrok...
2020-7-26
https://www.berria.eus/albisteak/227778/ordesako-ur-jauzien-ibilbidea-menditxiki.htm
albisteak
Ordesako ur-jauzien ibilbidea | Menditxiki
Ordesako ur-jauzien ibilbidea | Menditxiki.
Ordesako aparkalekutik atera eta Soasorantz zuzentzen den bide nagusitik aurrera egin dugu. Pilar Birjinaren irudiaren ondotik pasa, Cotatuerora doan xenda ezkerrera utzi eta aurrera segitu dugu. Laster, Arripaseko ur-jauzia ikusi dugu eta gorantz jararituz, eskuinera desbideratu eta Las Cuevas ur-jauzia ikusteko auker...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227779/zermatteko-lakuak-menditxiki.htm
albisteak
Zermatteko lakuak | Menditxiki
Zermatteko lakuak | Menditxiki.
Funikularrek Blauherd mendi estaziora eramaten dituzte mendizaleak, 2500 metrora. Handik, mendi ibilbideak Stellisee, Grindjisee, Grünsee, Moosjisee eta Leisee lakuetara eramaten du. Mendiko bost lakuek berezko forma, kolorea eta nortasuna dute. Leiseean bainugela eta haurrentzako dibertsioa dira nagusi. Grünseen, pais...
2021-12-10
https://www.berria.eus/albisteak/227780/gavarnieko-glaziar-zirkua-menditxiki.htm
albisteak
Gavarnieko glaziar-zirkua | Menditxiki
Naturaren benetako mirari bat da: 6,5 kilometroko zirkunferentzia, 1500 metroko altuera, 3.000 metrotik gorako tontorrak eta Europako ur-jauzi handienetako bat. Gavarnie herritik ikus daiteke, eta sartzeko ordubete behar da oinez edo zaldiz. UNESCOren Mundu Ondarea eta Pirinioetako Parke Nazionalaren gune enblematikoa,...
Gavarnieko glaziar-zirkua | Menditxiki. Naturaren benetako mirari bat da: 6,5 kilometroko zirkunferentzia, 1500 metroko altuera, 3.000 metrotik gorako tontorrak eta Europako ur-jauzi handienetako bat. Gavarnie herritik ikus daiteke, eta sartzeko ordubete behar da oinez edo zaldiz. UNESCOren Mundu Ondarea eta Pirinioeta...
Gavarnieren zirkuaren ospea, sortu ahal izan dituen esplorazio ezberdinei esker lortu da. XVI. mendetik, botanikariek, zientzialariek, poetek, erronka edo emozio handien bila zebiltzan mendizaleek Pirineismoa deritzonaren sorleku bihurtu dute Gavarnie. Ibilaldi erraz eta enblematikoaren ideiak, 2 ordu inguru joan-etor...
2021-11-12
https://www.berria.eus/albisteak/227781/troumouseko-glaziar-zirkua-menditxiki.htm
albisteak
Troumouseko glaziar-zirkua | Menditxiki
Troumouseko Zirkua, Gavarnie bezain bertikala ez dena, ordea, hiruretan handiena eta irekiena da, 11 kilometro inguruko zirkunferentziarekin.
Troumouseko glaziar-zirkua | Menditxiki. Troumouseko Zirkua, Gavarnie bezain bertikala ez dena, ordea, hiruretan handiena eta irekiena da, 11 kilometro inguruko zirkunferentziarekin.
Udan, Troumousek behi eta ardi talde ugari hartzen ditu. Bere handitasunak, giro lasai eta landaretsuarekin batera, xarma berezia ematen dio. Troumousera daraman errepidea, berez, benetako ikuskizuna da: kotxez Plateau du Mailleteraino joan daiteke, eta, ondoren, oinez edo trenez jarraitu Zirkora iristeko. Mendiko pais...
2022-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/227782/ingelesen-ur-jauzia-korsika-menditxiki.htm
albisteak
Ingelesen ur-jauzia (Korsika) | Menditxiki
Ingelesen ur-jauzia Agnone haranean, Vizzavonatik gertu, ur-jauzi txiki talde bat da. Altuak eta ikusgarriak ez badira ere, bikainak dira. Ibilaldi hau ezin hobea da ibiltari zaleentzat Vizzavonako baso eder eta atseginean, Monte d 'Oro mendiaren oinean.
Ingelesen ur-jauzia (Korsika) | Menditxiki. Ingelesen ur-jauzia Agnone haranean, Vizzavonatik gertu, ur-jauzi txiki talde bat da. Altuak eta ikusgarriak ez badira ere, bikainak dira. Ibilaldi hau ezin hobea da ibiltari zaleentzat Vizzavonako baso eder eta atseginean, Monte d 'Oro mendiaren oinean.
Ibilaldi hau aproposa da udan, bero garaian, ur putzu ugarien eta ur kristalinoen ertzean egarria freskatzeko eta asetzeko, nahiz eta udaberrian ur-jauziak ederragoak izango diren izotza urtzeak elikatuta. Vizzavonako geltokiaren irteera erraz aurki daiteke; kartel batek ur-jauzietara iristeko jarraitu beharreko norab...
2023-5-16
https://www.berria.eus/albisteak/227783/plaiaundi-institutua-mende-erdia-trebakuntza-beharrei-erantzuten.htm
albisteak
Plaiaundi Institutua, mende erdia trebakuntza beharrei erantzuten
Irungo Plaiaundi ikastetxeak 50 urte bete berri ditu. Enplegagarritasun handiko heziketa zikloak eskaintzen ditu, gaur egungo prestakuntza beharrei erantzuteko. Hiru ziklo berri emango ditu hurrengo ikasturtean.
Plaiaundi Institutua, mende erdia trebakuntza beharrei erantzuten. Irungo Plaiaundi ikastetxeak 50 urte bete berri ditu. Enplegagarritasun handiko heziketa zikloak eskaintzen ditu, gaur egungo prestakuntza beharrei erantzuteko. Hiru ziklo berri emango ditu hurrengo ikasturtean.
Irungo (Gipuzkoa) Plaiaundi institutuak 1973ko urtarrilaren 8an ireki zituen ateak, Bidasoko eskualdean Lanbide Heziketan zegoen irakaskuntza arautuaren premiari aurre egiteko. 50 urteotan, eremu zabal bateko prestakuntza beharrei erantzuten aritu da, enplegagarritasun handiko zikloak ematen. «Enpresek eta ikasleek esk...
2020-7-15
https://www.berria.eus/albisteak/227784/estany-llong-menditxiki.htm
albisteak
Estany Llong | Menditxiki
Estany Llong | Menditxiki.
Planell d 'Aigüestortesetik Estany Llongera ibilbidea Ribagorza Garaiko Aigüesttores Parke Nazionalean dago, Kataluniako Pirinioetan. Ibilbide hau maila errazekoa da. Planell d'Aigüallusetik abiatu eta, pista zabala jarraituz Estany Llong aterperaino igo gara. Aurrera segi eta izen bereko lakuaren ertzera heldu gara. I...
2020-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/227785/bujaruelo-otal-harana-menditxiki.htm
albisteak
Bujaruelo, Otal harana | Menditxiki
Bujaruelo, Otal harana | Menditxiki.
Bujarueloko San Nikolas ospitale zaharretik hasi dugu ibilbidea, gaur egun aterpetxe bihurtuta dagoena, eta garai batean haran horietan zehar Pirinioak zeharkatzen zituzten erromes, artzain eta merkatariei laguntzeko balio izan zuena. Gure eskuinera XII. mendeko baseliza zahar baten aurriak eta zubi erromanikoa utzi, e...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227786/plataforma-bat-sortu-dute-oinarrizko-errenta-unibertsala-bultzatzeko.htm
Ekonomia
Plataforma bat sortu dute oinarrizko errenta unibertsala bultzatzeko
Iazko maiatzean Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen egitasmoarekin jarraitzeko asmoa agertu du taldeak. Nabarmendu dutenez, Euskal Herrian «pobrezia eta desberdintasun soziala areagotzen» ari dira.
Plataforma bat sortu dute oinarrizko errenta unibertsala bultzatzeko. Iazko maiatzean Eusko Legebiltzarrak atzera bota zuen egitasmoarekin jarraitzeko asmoa agertu du taldeak. Nabarmendu dutenez, Euskal Herrian «pobrezia eta desberdintasun soziala areagotzen» ari dira.
Eusko Legebiltzarrak babestu ez arren, ez dute amore emango: lanean jarraituko dute herritar guztientzat eta baldintzarik gabe oinarrizko errenta bat lortu arte. Orain deituriko plataforma bat sortu dute, eta astearte honetan aurkeztu dute, Bilbon. Azaldu dutenez, Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako HEL herri ekinaldi ...
2022-9-25
https://www.berria.eus/albisteak/227787/bachimanako-iboiak-menditxiki.htm
albisteak
Bachimañako iboiak | Menditxiki
Bachimañako iboiak | Menditxiki.
Aragoiko Mendi Federazioaren Casa de Piedra aterpearen ondotik hasten da ibilbide hau, Panticosako bainuetxean, hain zuzen ere. Pirinioetako GR-11aren bide-seinaleek erakutsi digute hartu beharreko bide zuzena. Aldats gogorrak, Caldarés errekaren eskuineko ertz arrokatsutik eraman gaitu, gure eskuinean ur-jauzi desberd...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227788/espainiako-auzitegi-konstituzionalak-onespena-eman-dio-2010eko-abortuaren-legeari.htm
Gizartea
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak onespena eman dio 2010eko Abortuaren Legeari
PPk zuen jarria legearen kontrako helegitea, andrazkoek kasu jakin batzuetan bakarrik aborta dezaketela argudiatuta
Espainiako Auzitegi Konstituzionalak onespena eman dio 2010eko Abortuaren Legeari. PPk zuen jarria legearen kontrako helegitea, andrazkoek kasu jakin batzuetan bakarrik aborta dezaketela argudiatuta
Espainian abortuak arautzeko 2010ean ondu zuten legearen bidez, zabaldu egin zuten haurdunaldiak borondatez eteteko aukera; lehen hamalau asteen barruan inolako arrazoibiderik eman gabe aborta daiteke ordutik. Aurrez, legean ezarrita zegoen bortxaketen ondoriozko haurdunaldietan, fetuak malformazioak zituenean eta andr...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227789/maite-dituzten-filmetako-zer-argazki-hautatu-dituzte-euskaldunek.htm
Kultura
Maite dituzten filmetako zer argazki hautatu dituzte euskaldunek?
Maite dituzten filmetako zer argazki hautatu dituzte euskaldunek?.
"Maite duzun film bateko argazki bat, zergatia azaldu gabe". Euskaraz @josu_goiko erabiltzaileak hasi zuen haria, eta ez dira gutxi izan segida eman diotenak. Twitterreko hainbat erabiltzailek gustuko duten pelikula bateko fotograma bat txiokatu dute azken bizpahiru egunetan, eta, azkenerako, sorta zabala bildu dute. ...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227790/eh-bilduk-uste-du-erakunde-askotan-jauzi-handia-egingo-duela.htm
Politika
EH Bilduk uste du «erakunde askotan jauzi handia» egingo duela
«Herriz herri arnasten» ari da koalizio abertzalea «ilusioa eta baikortasuna». Ortuzarrek Otegiri erantzun dio «elkarbizitza lokatzera» eramateko saioaren adierazpena dela eta: «Lokatzan sartu nahi ez, eta eskuak sartu ditu sorbaldaraino».
EH Bilduk uste du «erakunde askotan jauzi handia» egingo duela. «Herriz herri arnasten» ari da koalizio abertzalea «ilusioa eta baikortasuna». Ortuzarrek Otegiri erantzun dio «elkarbizitza lokatzera» eramateko saioaren adierazpena dela eta: «Lokatzan sartu nahi ez, eta eskuak sartu ditu sorbaldaraino».
EH Bilduk 4.197 pertsona baino gehiago ditu hauteskunde zerrendetan, «herri eta hiri bizigarriagoak eta demokratikoagoak egiteko konpromisoa hartuta». Koalizioak azaldu du gizon baino emakume gehiago daudela hautagai gisa, eta, horietatik, «asko» direla gazteak. Politikarekiko «desafekzioa» dagoen arren, EH Bilduren pr...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227791/euskozenoa-aurkeztu-dute-euskal-nortasunaren-adierazpen-libreak-sustatzeko-plataforma.htm
Kultura
Euskozenoa aurkeztu dute, «euskal nortasunaren adierazpen libreak» sustatzeko plataforma
Euskalduntasunaren inguruko hausnarketa saioak antolatu dituzte, eta «interpretazio sortzaileak» adierazi, diziplina askotako artistekin lanean. Iruditeria berriak sortu nahi dituzte, «etorkizun posibleak irudikatzeko».
Euskozenoa aurkeztu dute, «euskal nortasunaren adierazpen libreak» sustatzeko plataforma. Euskalduntasunaren inguruko hausnarketa saioak antolatu dituzte, eta «interpretazio sortzaileak» adierazi, diziplina askotako artistekin lanean. Iruditeria berriak sortu nahi dituzte, «etorkizun posibleak irudikatzeko».
Plataforma bat da Euskozenoa, plataforma «independente, aske eta ireki» bat, eta «kultura astintzera dator», Ana Gazpio kidearen esanetan. Bilboko Dot kooperatibak jarri du martxan, Errenteriako (Gipuzkoa) Badalab Hizkuntza eta Gizarte Berrikuntzarako Laborategiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Euskaldunt...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227792/paret-peintrek-irabazi-du-giroko-laugarren-etapa-eta-leknessund-jarri-da-lider.htm
Kirola
Paret-Peintrek irabazi du Giroko laugarren etapa, eta Leknessund jarri da lider
Frantziarra eta norvegiarra eguneko ihesaldian sartu dira, eta bakarrik geratu dira aurrean azken igoeran. Ez da erasorik egon faboritoen artean
Paret-Peintrek irabazi du Giroko laugarren etapa, eta Leknessund jarri da lider. Frantziarra eta norvegiarra eguneko ihesaldian sartu dira, eta bakarrik geratu dira aurrean azken igoeran. Ez da erasorik egon faboritoen artean
Pozez gainezka amaitu dute Aurelien Paret-Peintrek (Ag2r) eta Andreas Leknessundek (DSM) Italiako Giroko laugarren etapa. Paret-Peintrek haren kirol ibilbideko garaipenik handiena lortu du: etapa bat itzuli handi batean. Bi garaipen besterik ez zituen lortuak sei urtean, baina biak lasterketa apaletan; ezer ez Giroan i...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227793/azaroaren-4an-manifestatzera-deitu-du-kontseiluak-oldarraldi-judiziala-salatzeko.htm
Gizartea
Azaroaren 4an manifestatzera deitu du Kontseiluak, «oldarraldi judiziala» salatzeko
Maiatzaren 10eko adierazpena agiria plazaratu du Bilbon, agerraldi jendetsu batean. Bertaratutako eragileek kezka adierazi dute, azkenaldiko epaiek hizkuntzaren biziberritze prozesua «galgatzen» dutelako.
Azaroaren 4an manifestatzera deitu du Kontseiluak, «oldarraldi judiziala» salatzeko. Maiatzaren 10eko adierazpena agiria plazaratu du Bilbon, agerraldi jendetsu batean. Bertaratutako eragileek kezka adierazi dute, azkenaldiko epaiek hizkuntzaren biziberritze prozesua «galgatzen» dutelako.
Kontseiluak agerraldi jendetsu bat egin du gaur Bilbon, azken hilabeteotan epaitegietatik euskararen aurka ateratako ebazpenen kontra protesta egiteko. Agerraldian Maiatzaren 10eko adierazpena agiria plazaratu dute, «oldarraldi judiziala» salatzeko. Azaroaren 4an Bilbon manifestatzera deitu dituzte herritarrak, «milaka...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227794/binarismoak-hausteko-poemak.htm
Kultura
Binarismoak hausteko poemak
Libe Goitia Artetxek bere lehen poesia liburua plazaratu du: Fast fatum. Bata edo bestea hautatu beharrean, olerkietan surrealismoa eta eguneroko hizkuntza uztartzea erabaki du.
Binarismoak hausteko poemak. Libe Goitia Artetxek bere lehen poesia liburua plazaratu du: Fast fatum. Bata edo bestea hautatu beharrean, olerkietan surrealismoa eta eguneroko hizkuntza uztartzea erabaki du.
Hizkuntzaren iturri jakin batetik edaten dute zenbait poemek; surrealismotik edo logikoak ez diren irudietatik. Beste iturburu bat dute beste zenbaitek; egunerokotasuna, alegia. Baina salbuespenak baino ez dira horiek, pieza bakanak. Libe Goitia Artetxek ohartarazi duenez, «beste olerki gehienetan bi modalitateek bat e...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227795/euskal-filologia-mantentzeko-eskatu-dio-euskaltzaindiak-espainiako-gobernuari.htm
Gizartea
Euskal Filologia mantentzeko eskatu dio Euskaltzaindiak Espainiako Gobernuari
Euskal Filologia Hizkuntza Modernoen edo Filologia Hispanikoaren barruan jartzeak «ez dauka inolako justifikaziorik eta ulertezina da, ez baitu onartzen behar bezala ezarritako eta erraz bereizitako errealitate zientifiko eta akademikoa», Euskaltzaindiaren arabera.
Euskal Filologia mantentzeko eskatu dio Euskaltzaindiak Espainiako Gobernuari. Euskal Filologia Hizkuntza Modernoen edo Filologia Hispanikoaren barruan jartzeak «ez dauka inolako justifikaziorik eta ulertezina da, ez baitu onartzen behar bezala ezarritako eta erraz bereizitako errealitate zientifiko eta akademikoa», Eu...
Euskaltzaindiak gutun bat bidali dio Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuari, Euskal Filologia «berariazko jakintza arlotzat manten dezala» eskatzeko. Akademiak gaur eman du gutunaren berri, baina maiatzaren 4an bidali zuela adierazi du, txio baten bidez. Gutunean, Andres Urrutia Badiola euskaltzainburuak «kezka» adie...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227796/trump-zigortu-du-epaitegi-batek-sexu-abusuengatik.htm
Mundua
Trump zigortu du epaitegi batek sexu abusuengatik
Salatzaileari bost milioi dolarreko kalte ordaina ematera kondenatu dute AEBetako presidente ohia. Epaiak baztertu egin du bortxaketa akusazioa.
Trump zigortu du epaitegi batek sexu abusuengatik. Salatzaileari bost milioi dolarreko kalte ordaina ematera kondenatu dute AEBetako presidente ohia. Epaiak baztertu egin du bortxaketa akusazioa.
Donald Trump AEBetako presidente ohia sexu abusuagatik kondenatu zuen atzo New Yorkeko epaimahai batek. Epaiaren arabera, Trumpek sexu abusuak egin zizkion E. Jean Carroll idazleari, eta iraindu egin zuen. Aldiz, epaimahaiak baztertu egin zuen presidente ohiaren aurkako bortxaketa akusazioa. Sententziak Trump zigortu ...
2023-5-9
https://www.berria.eus/albisteak/227797/rita-lee-konpositore-eta-abeslari-brasildarra-hil-da.htm
Kultura
Rita Lee konpositore eta abeslari brasildarra hil da
75 urterekin zendu da, gaixotasun baten ondorioz
Rita Lee konpositore eta abeslari brasildarra hil da. 75 urterekin zendu da, gaixotasun baten ondorioz
Brasilgo musikagile garrantzitsuenetako bat izan zen Rita Lee; erreferente izan zen 1970eko hamarkadako zenbait gitarra jotzaile hasiberrirentzat. Hainbat kanturen egile da; besteak beste, Ovelha negra, Mania de voc, Lança perfume, Agora so faltas tu, Baila conmigo, Baño de burbujas, Lo siento por tu, Hierba venenosa, ...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227819/arraunlari-talde-bat-erreskatatu-dute-zumaian-trainerilla-irauli-ondoren.htm
Gizartea
Arraunlari talde bat erreskatatu dute Zumaian, trainerilla irauli ondoren
18:30ak aldera gertatu da, Santiago hondartzaren parean. Olatuek Telmo Deun arraun elkarteko trainerilla bat irauli dute. Arraunlariak onik atera dira uretatik. Bideoa, albistearen barruan.
Arraunlari talde bat erreskatatu dute Zumaian, trainerilla irauli ondoren. 18:30ak aldera gertatu da, Santiago hondartzaren parean. Olatuek Telmo Deun arraun elkarteko trainerilla bat irauli dute. Arraunlariak onik atera dira uretatik. Bideoa, albistearen barruan.
Susto galanta izan zuen atzo arratsaldean Zumaiako (Gipuzkoa) Telmo Deun arraun elkarteko arraunlari talde batek. Trainerilla ligan murgilduta dago kluba, eta ontzi horietako batekin ari ziren entrenatzen mutilak Urolaren itsasadarrean. Bokalera hurreratu zirenean, baina, olatu batek eraman egin zuen ontzia, baita irau...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227820/bizkaiko-metaleko-hamar-grebalari-epaitegietan-deklaratzen-hasi-dira-sindikatuen-babesarekin.htm
Ekonomia
Bizkaiko metaleko hamar grebalari epaitegietan deklaratzen hasi dira, sindikatuen babesarekin
Deklaratzen hasi aurretik, elkarretaratzea eta prentsaurrekoa egin dituzte Barakaldoko (Bizkaia) epaitegien atarian. Hilaren 15ean beste bik dute deklaratzeko txanda.
Bizkaiko metaleko hamar grebalari epaitegietan deklaratzen hasi dira, sindikatuen babesarekin. Deklaratzen hasi aurretik, elkarretaratzea eta prentsaurrekoa egin dituzte Barakaldoko (Bizkaia) epaitegien atarian. Hilaren 15ean beste bik dute deklaratzeko txanda.
Bizkaiko metalgintzako grebarekin lotuta, sektoreko hamar grebalari deklaratzen hasi dira gaur Barakaldoko epaitegietan, ikertu gisa. Hitzarmena berritzeko negoziazioetan zegoen blokeoagatik deitu zuten grebara, eta hainbat egunetan istiluak izan ziren Ertzaintzaren eta manifestarien artean. Datorren astelehenean, maia...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227821/jaurlaritzaren-lpsak-57-udalerritako-mendiguneak-hautatu-ditu-zentral-eolikoak-egiteko.htm
Gizartea
Jaurlaritzaren LPSak 57 udalerritako mendiguneak hautatu ditu zentral eolikoak egiteko
Hautatutako kokapen eremuak izendatu dituzte zentral eoliko eta fotovoltaiko handiak ezartzeko. Eguzki instalazio handiak 53 udalerritan kokatuko dituzte.
Jaurlaritzaren LPSak 57 udalerritako mendiguneak hautatu ditu zentral eolikoak egiteko. Hautatutako kokapen eremuak izendatu dituzte zentral eoliko eta fotovoltaiko handiak ezartzeko. Eguzki instalazio handiak 53 udalerritan kokatuko dituzte.
Hasierako onarpena eman dio Eusko Jaurlaritzak Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektorialari, eta bere webgunean argitaratu du horren inguruko hasierako onespenaren agindua. Horiek horrela, maiatzaren 10etik hasita 45 egun izango dituzte udalek eta herritarrek alegazioak eta ekarpenak egiteko. Besteak beste, 2030e...
2020-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227822/ordesako-ur-jauzien-ibilbidea-menditxiki.htm
albisteak
Ordesako ur-jauzien ibilbidea | Menditxiki
Ordesako ur-jauzien ibilbidea | Menditxiki.
Ordesako aparkalekutik atera eta Soasorantz doan bide nagusitik aurrera egin dugu. Pilar Birjinaren irudiaren ondotik pasatu, Cotatuerora doan xenda ezkerrera utzi, eta aurrera segitu dugu. Laster, Arripaseko ur jauzia ikusi dugu, eta, gorantz jarraituz, eskuinera desbideratu eta Las Cuevas ur jauzia ikusteko aukera iz...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227823/desgaitasunen-bat-dutenentzako-zentroek-218-enplegu-sortu-zituzten-iaz.htm
Ekonomia
Desgaitasunen bat dutenentzako zentroek 218 enplegu sortu zituzten iaz
EHLABEko kideek pandemia aurreko enplegu kopurua gainditu dute. Diru publikotik jasotzen duten euro bakoitzeko, zazpi sortzen dituzte.
Desgaitasunen bat dutenentzako zentroek 218 enplegu sortu zituzten iaz. EHLABEko kideek pandemia aurreko enplegu kopurua gainditu dute. Diru publikotik jasotzen duten euro bakoitzeko, zazpi sortzen dituzte.
2022a oro har urte ona izan zen enpleguari dagokionez, eta hala gertatu da elbarritasunen bat dutenentzat ere. Haiei enplegua ematen dieten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako gizarte ekimeneko zentro bereziek 218 pertsona gehiagori eman zieten lana, eta gainditu egin dute jada pandemiaren aurretik zuten kopurua. EHLABE ...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227824/pakistango-ministro-ohiaren-atxiloketak-liskarrak-eragin-ditu-herrialdean.htm
Mundua
Pakistango ministro ohiaren atxiloketak liskarrak eragin ditu herrialdean
Islamabadeko auzitegi batek zortzi eguneko badaezpadako atxiloaldia ezarri dio Imran Khani, ustelkeria egotzita. Agintarien arabera, ia mila lagun atxilotu dituzte, eta gutxienez lau pertsona hil dira. Ministro ohiaren PTI alderdiak protestan jarraitzera deitu du.
Pakistango ministro ohiaren atxiloketak liskarrak eragin ditu herrialdean. Islamabadeko auzitegi batek zortzi eguneko badaezpadako atxiloaldia ezarri dio Imran Khani, ustelkeria egotzita. Agintarien arabera, ia mila lagun atxilotu dituzte, eta gutxienez lau pertsona hil dira. Ministro ohiaren PTI alderdiak protestan ja...
Pakistango ustelkeriaren aurkako indarrek Imran Khan ministro ohia atxilotu zuten atzo, Auzitegi Gorenean. Bada, atxilotu eta ordu gutxira, auzitegiak zortzi eguneko atxiloaldi prebentiboa ezarri dio gaur PTI Pakistango Justiziaren Aldeko Mugimendua alderdiko presidenteari. Khanen atxiloketak haserre olatua eragin du h...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227825/basurtuko-bihotz-kirurgia-lekualdatzeko-prozesua-etetea-babestu-du-eaeko-auzitegi-nagusiak.htm
Gizartea
Basurtuko bihotz kirurgia lekualdatzeko prozesua etetea babestu du EAEko Auzitegi Nagusiak
Auzitegiak eutsi egin dio zerbitzu hori Gurutzetako ospitalera lekualdatzeko asmoa behin-behinean eteteko epaileek hartutako erabakiari. Jaurlaritzak dio epaiak ez duela berritasunik, eta ez diola heltzen Osakidetzak bere zerbitzuak antolatzeko duen gaitasunaren aferari.
Basurtuko bihotz kirurgia lekualdatzeko prozesua etetea babestu du EAEko Auzitegi Nagusiak. Auzitegiak eutsi egin dio zerbitzu hori Gurutzetako ospitalera lekualdatzeko asmoa behin-behinean eteteko epaileek hartutako erabakiari. Jaurlaritzak dio epaiak ez duela berritasunik, eta ez diola heltzen Osakidetzak bere zerbit...
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak eutsi egin dio Basurtuko ospitaleko (Bilbo) Bihotzeko Kirurgia Zerbitzua Gurutzetako ospitalera (Bizkaia) lekualdatzeko proiektua behin-behinean eteteko Arabako administrazio auzitegiak hartutako erabakiari, eta, hala, atzera bota du Eusko Jaurlaritzak aurkeztutako apelazio helegitea. G...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227826/filologiak-deituriko-ezagutza-arloaren-barruan-egongo-da-euskal-filologia-madrilek-esan-duenez.htm
Gizartea
'Filologiak' deituriko ezagutza arloaren barruan egongo da Euskal Filologia, Madrilek esan duenez
Joan Subirats Unibertsitate ministroak esan du «aintzat» hartuko dituela bere dekretu proiektuak jaso dituen alegazioak, baina ez du bete EHUk eta Euskaltzaindiak eskatutakoa.
'Filologiak' deituriko ezagutza arloaren barruan egongo da Euskal Filologia, Madrilek esan duenez. Joan Subirats Unibertsitate ministroak esan du «aintzat» hartuko dituela bere dekretu proiektuak jaso dituen alegazioak, baina ez du bete EHUk eta Euskaltzaindiak eskatutakoa.
Espainiako Gobernuko Unibertsitate Ministerioak landu duen errege-dekretu proiektu baten arabera, Euskal Filologiak ezagutza arlo izateari utziko lioke, eta beste bi eremuren barruan kokatu beharko litzateke: Filologia Hispaniko eta Klasikoen arloan, edo Hizkuntza Modernoen eta Haien Literaturen arloan. EHU Euskal Herr...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227827/bidenek-esan-du-mexikoko-mugan-laquokaosaraquo-izango-dela-migrazio-politika-aldatzean.htm
Mundua
Bidenek esan du Mexikoko mugan «kaosa» izango dela migrazio politika aldatzean
Ostegunean bertan behera geratuko da 42. titulua, etorkinak iritsi ahala kanporatzeko AEBetako araua. Washingtonek jende oldea espero du, eta bi herrialdeen arteko «koordinazioa» iragarri du.
Bidenek esan du Mexikoko mugan «kaosa» izango dela migrazio politika aldatzean. Ostegunean bertan behera geratuko da 42. titulua, etorkinak iritsi ahala kanporatzeko AEBetako araua. Washingtonek jende oldea espero du, eta bi herrialdeen arteko «koordinazioa» iragarri du.
Egunak dira milaka migratzaile AEB Ameriketako Estatu Batuen eta Mexikoren arteko mugan biltzen ari direla. 2020ko martxoan, Donald Trumpek, koronabirusaren pandemia zela eta, erabaki zuen indarrean sartzea etorkinak iritsi ahala kanporatzeko araua, gatazka eta eztabaida handia eragin duen 42. titulua. Hain justu, neur...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227828/str-taldeak-egin-du-euskal-eskola-publikoaren-jaiaren-abestia.htm
Gizartea
STR taldeak egin du Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia
'Jagon' izenburua du Bizkaiko taldearen kantak. Ekainaren 4an egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Mungian (Bizkaia), Mungialdeko ikastetxe publikoek antolatuta.
STR taldeak egin du Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia. 'Jagon' izenburua du Bizkaiko taldearen kantak. Ekainaren 4an egingo dute Euskal Eskola Publikoaren Jaia, Mungian (Bizkaia), Mungialdeko ikastetxe publikoek antolatuta.
Gaur aurkeztu dituzte Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren abestia eta biodeoklipa: Bizkaiko STR taldeak egin du, eta Jagon du izenburua. Ekainaren 4an Mungian (Bizkaia) egingo dute Euskal Eskola Publikoaren jaia: 30. aldia izango du, Mungialdeko ikastetxe publikoek antolatu dute, eta Jagon eskola publikoa izango da egun ...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227829/ekuadorko-parlamentuak-erabaki-du-presidentea-kargugabetzeko-epaiketa-egitea.htm
Mundua
Ekuadorko Parlamentuak erabaki du presidentea kargugabetzeko epaiketa egitea
Bi aste barru izango da Lassoren aurkako epaiketa, eta 92 boto beharko dituzte hura erruduntzat jo eta presidente kargutik kentzeko. Funts publikoak bidegabe erabiltzea egozten diote.
Ekuadorko Parlamentuak erabaki du presidentea kargugabetzeko epaiketa egitea. Bi aste barru izango da Lassoren aurkako epaiketa, eta 92 boto beharko dituzte hura erruduntzat jo eta presidente kargutik kentzeko. Funts publikoak bidegabe erabiltzea egozten diote.
Abian da Ekuadorko presidente Guillermo Lassoren epaiketa politikoa. Euskal Herriko ordu txikietan hartu zuen erabakia Ekuadorko Parlamentuak, atzo. Epaiketa politikoaren alde bozkatu zuten 88 diputatuk, aurka 23k, eta abstenitu egin ziren bost. Parlamentuko presidente Virgilio Saquicelak bost eguneko epea du orain pre...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227830/usansolo-herri-bilakatzeko-proposamen-bateratua-aurkeztu-dute-eajk-eh-bilduk-eta-podemosek-kongresuan.htm
Politika
Usansolo herri bilakatzeko proposamen bateratua aurkeztu dute EAJk, EH Bilduk eta Podemosek Kongresuan
Usansolotarren borondatea errespetatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.
Usansolo herri bilakatzeko proposamen bateratua aurkeztu dute EAJk, EH Bilduk eta Podemosek Kongresuan. Usansolotarren borondatea errespetatzeko eskatu diote Espainiako Gobernuari.
«Orain arteko oztopoak gainditzeko» lege aldaketa bat proposatu dute gaur Espainiako Kongresuan EAJk, EH Bilduk eta Podemosek. Mertxe Aizpuruak esan duenez, Usansoloko herritarrek (Bizkaia) egin duten eskaera aintzat hartzeko baino ez dute eskatzen. Bizkaiko Foru arauak errespetatzea galdegin dute, eta Espainiako Gober...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227831/voxek-euskararen-aurkako-bideo-bat-egin-du-baina-nahastu-egin-da.htm
Politika
Voxek euskararen aurkako bideo bat egin du, baina nahastu egin da
Arabako Voxeko hautagaiak, besteak beste, Euskararen Etxearen kontra hitz egin du bideoan, baina jauregiz okertu da: Ruiz de Bergaratarren Jauregitzat hartu du Alamedako Markesaren Jauregia.
Voxek euskararen aurkako bideo bat egin du, baina nahastu egin da. Arabako Voxeko hautagaiak, besteak beste, Euskararen Etxearen kontra hitz egin du bideoan, baina jauregiz okertu da: Ruiz de Bergaratarren Jauregitzat hartu du Alamedako Markesaren Jauregia.
Maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeen atarian, euskarafobiaren jokalekura atera da Arabako Vox. Jonathan Romero lurraldeko presidente eta ahaldun nagusi izateko hautagaiaren eskutik, euskararen aurkako bideo bat plazaratu du alderdi ultraeskuindarrak, Vox: espainieraren defentsa euskararen inbasioaren aurrean ize...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227832/zaintza-arloko-beharginek-ertzainei-egotzi-diete-neurriz-kanpo-jokatzea.htm
Gizartea
Zaintza arloko beharginek ertzainei egotzi diete «neurriz kanpo» jokatzea
Atzo Bilbon egindako protesta batean hartutako irudiak zabaldu dituzte langileen ordezkariek, eta adierazi dute bi beharginek osasun arta behar izan dutela ertzainen bultzada baten ondorioz.
Zaintza arloko beharginek ertzainei egotzi diete «neurriz kanpo» jokatzea. Atzo Bilbon egindako protesta batean hartutako irudiak zabaldu dituzte langileen ordezkariek, eta adierazi dute bi beharginek osasun arta behar izan dutela ertzainen bultzada baten ondorioz.
Bideo bat zabaldu dute Gaude enpresako ordezkariek, salatzeko ertzainen jokaera «neurriz kanpokoa» izan zela atzo zaintzaren arloko Bizkaiko langileek egin zuten protesta batean . Aditzera eman dutenez, erasoak ugariak izan ziren, eta, bultzada baten ondorioz, osasun arta behar izan zuten bi beharginek. Andrazko bi dir...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227833/gizonezko-bat-hil-da-irunean-ustez-bikotekide-ohiak-labanaz-eraso-eginda.htm
Gizartea
Gizonezko bat hil da Iruñean, ustez bikotekide ohiak labanaz eraso eginda
14:15 inguruan gertatu da hilketa, Arrotxapean.
Gizonezko bat hil da Iruñean, ustez bikotekide ohiak labanaz eraso eginda. 14:15 inguruan gertatu da hilketa, Arrotxapean.
45 urteko gizonezko bat hil dute gaur arratsaldean Iruñeko Bernardino Tirapu kalean, Arrotxapea auzoan, labanaz eraso eginda. 14:15 eta 14:30 artean gertatu da erasoa, eta Udaltzaingoak atxilo hartu du emakume bat, erasotzailea delakoan; 31 urte ditu andrazkoak, eta gizonaren bikotekide ohia eta elkarrekin duten alabar...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227834/ondarroako-zubi-zahar-ikastola-herrira-zabaltzeko-baliatu-nahi-dute-aurtengo-ibilaldia.htm
Gizartea
Ondarroako Zubi Zahar ikastola «herrira zabaltzeko» baliatu nahi dute aurtengo Ibilaldia
Maiatzaren 21ean egingo dute aurtengo Ibilaldia, 'Xe' lelopean. Ibilbideak bost kilometro izango ditu eta lau gunetan banatuta egongo da.
Ondarroako Zubi Zahar ikastola «herrira zabaltzeko» baliatu nahi dute aurtengo Ibilaldia. Maiatzaren 21ean egingo dute aurtengo Ibilaldia, 'Xe' lelopean. Ibilbideak bost kilometro izango ditu eta lau gunetan banatuta egongo da.
Aurtengo Bizkaiko ikastolen jaiari buruzko xehetasunak eman dituzte gaur antolatzaileek. Ondarroan egingo da Ibilaldia, maiatzaren 21ean, eta Zubi Zahar ikastolak antolatuko du, Xe lelopean. Bost helburu izango ditu aurtengo jaiak, antolatzaileek jakitera eman dutenez. Batetik, «euskara eta euskal kultura» ardatz ditue...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227835/lufthansaren-6000-milioi-euroko-erreskatearen-aurka-egin-du-europako-justiziak.htm
Ekonomia
Lufthansaren 6.000 milioi euroko erreskatearen aurka egin du Europako justiziak
Epaitegiaren arabera, Europako Batzordeak «hainbat akats» egin zituen Alemaniako gobernuaren 6.000 milioi euroko erreskatea ahalbidetzean.
Lufthansaren 6.000 milioi euroko erreskatearen aurka egin du Europako justiziak. Epaitegiaren arabera, Europako Batzordeak «hainbat akats» egin zituen Alemaniako gobernuaren 6.000 milioi euroko erreskatea ahalbidetzean.
Ryanair eta Condor hegazkin konpainien helegitea babestu du Europako Batasuneko Auzitegi Orokorrak, eta indargabetu egin du Alemaniako gobernuak 2020an Lufthansa konpainiari eman zion 6.000 milioi euroko diru laguntza. Koronabirusaren krisiagatik, turismo eta aisialdi mugimenduak debekatuta egon ziren, eta asko egin zu...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227836/israelgo-armadak-beste-zazpi-palestinar-hil-ditu-gaza-bonbardatuta.htm
Mundua
Israelgo armadak beste zazpi palestinar hil ditu, Gaza bonbardatuta
Bi egunean gutxienez 22 palestinar hil dituzte, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez. Miliziek 270 suziri botata erantzun dute; Tel Avivek ez du biktimen berri eman.
Israelgo armadak beste zazpi palestinar hil ditu, Gaza bonbardatuta. Bi egunean gutxienez 22 palestinar hil dituzte, Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez. Miliziek 270 suziri botata erantzun dute; Tel Avivek ez du biktimen berri eman.
Israelgo armadaren bonbardaketen bigarren egunean, militarrek beste zazpi palestinar hil dituzte gaur, Gazan. Palestinako Osasun Ministerioak jakinarazi duenez, atzotik gutxienez 22 lagun dira hildakoak, eta 37 zauriturikoak. Ezkutua eta gezia operazioa Jihad Islamikoaren kontrakoa da, eta Benjamin Netanyahu Israelgo l...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227837/kanaldudek-casting-batera-deitu-du-telebistako-mus-txapelketa-batean-parte-hartzeko.htm
Bizigiro
Kanaldudek casting batera deitu du, telebistako mus txapelketa batean parte hartzeko
Bi sari izango dira jokoan: 3.000 eurokoa bata eta 1.500 euroko bestea, eta bikote irabazleek aukeratuko dute zer elkarteri eman dirua.
Kanaldudek casting batera deitu du, telebistako mus txapelketa batean parte hartzeko. Bi sari izango dira jokoan: 3.000 eurokoa bata eta 1.500 euroko bestea, eta bikote irabazleek aukeratuko dute zer elkarteri eman dirua.
Kanaldude Telebistak casting bat zabaldu du, telebista saio baterako muslariak hautatzeko. «Telebista emankizun moldean antolatua den mus txapelketa batean parte hartzeko» jokalarien bila ari da, eta parte hartzeko baldintzen berri eman du. Ezinbestekoa da euskalduna izatea eta 18 urtetik gora izatea, Euskal Herrian ed...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227838/errobi-taldearen-omenezko-kontzertua-egingo-dute-miarritzen-baina-duhalde-eta-ducau-gabe.htm
Kultura
Errobi taldearen omenezko kontzertua egingo dute Miarritzen, baina Duhalde eta Ducau gabe
Xabi Pery gitarristak bildutako zazpikote batek euskal talde horren kantuak interpretatuko ditu, hilaren 17an, Atabal aretoan. Duhaldek esan du balitekeela datorren urtean eurek «zer edo zer egitea».
Errobi taldearen omenezko kontzertua egingo dute Miarritzen, baina Duhalde eta Ducau gabe. Xabi Pery gitarristak bildutako zazpikote batek euskal talde horren kantuak interpretatuko ditu, hilaren 17an, Atabal aretoan. Duhaldek esan du balitekeela datorren urtean eurek «zer edo zer egitea».
Errobi musika taldea 1973an sortu zuten Anje Duhaldek eta Mixel Ducauk, eta data horren 50. urteurrena aurten betetzen denez, hainbat musikari elkartu ditu Xabi Pery gitarristak haren omenezko kontzertua egiteko. Hilaren 17an izango da emanaldia, Miarritzeko Atabal aretoan (Lapurdi), eta Atzar Hadi izena jarri diote, E...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227839/sanchez-zabalza-auziaz-ikerketa-judizialak-egin-dira-eta-espejo-jenerala-ez-dute-inputatu-ez-zigortu.htm
Politika
Sanchez, Zabalza auziaz: «Ikerketa judizialak egin dira, eta Espejo jenerala ez dute inputatu, ez zigortu»
Espainiako Gobernuko presidenteak esan du «ulertzen» duela Zabalza familiaren mina, baina bere egin du Barne ministroaren iritzia.
Sanchez, Zabalza auziaz: «Ikerketa judizialak egin dira, eta Espejo jenerala ez dute inputatu, ez zigortu». Espainiako Gobernuko presidenteak esan du «ulertzen» duela Zabalza familiaren mina, baina bere egin du Barne ministroaren iritzia.
Eneko Anduezak, PSE-EEko idazkari nagusiak, «lotsa eta haserrea» erakutsi zituen, apirilean, Mikel Zabalzaren auziaren eta Arturo Espejo Guardia Zibilaren teniente jeneral eta Sostengu Agintaritzako buru izendatu izanaren harira. Gaur, EAJk Espainiako Gobernuko presidenteari, Pedro Sanchezi, galdetu dio ea sentimendu b...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227840/angulen-trafikoaren-aurkako-operazio-bat-egin-dute-gipuzkoan-eta-nafarroa-beherean.htm
Gizartea
Angulen trafikoaren aurkako operazio bat egin dute Gipuzkoan eta Nafarroa Beherean
Oiartzunen, Getarian eta Bidaxunen miaketak egin dituzte, eta, EITBren arabera, gutxienez hogei pertsona atxilotu dituzte
Angulen trafikoaren aurkako operazio bat egin dute Gipuzkoan eta Nafarroa Beherean. Oiartzunen, Getarian eta Bidaxunen miaketak egin dituzte, eta, EITBren arabera, gutxienez hogei pertsona atxilotu dituzte
Angulen legez kanpoko trafikoaren aurkako operazioa egin dute gaur Guardia Zibilak, Jendarmeriak eta Europolek Gipuzkoan eta Nafarroa Beherean. EITBren arabera, gutxienez hogei pertsona atxilotu dituzte. Goizean hasi da operazioa. Gipuzkoan, Oiartzunen arrain produktuak banatzen dituen enpresa bat miatu dute, eta best...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227841/irati-komikia-berrargitaratu-egin-du-ereinek.htm
Kultura
‘Irati’ komikia berrargitaratu egin du Ereinek
Paul Urkijoren izen bereko filmak izandako oihartzunaren harira erabaki dute lana berriro argitaratzea. Lau albumek osatzen dute obra, eta erdaraz baino ez zeuden atalak itzulita; euskaraz osorik irakur daiteke orain.
‘Irati’ komikia berrargitaratu egin du Ereinek. Paul Urkijoren izen bereko filmak izandako oihartzunaren harira erabaki dute lana berriro argitaratzea. Lau albumek osatzen dute obra, eta erdaraz baino ez zeuden atalak itzulita; euskaraz osorik irakur daiteke orain.
Duela ia 30 urte jaio zen Irati, Juan Luis Landa marrazkilariaren eskutik. Pertsonaiaren istorioak jarraipena izan zuen lehen albumaren ondotik, irudigilearen eskuei Joxean Muñoz gidoilariarenak batu zitzaizkionean. Duela gutxi, pertsonaia biziberritu egin da, Paul Urkijoren izen bereko filmari esker. Eta pelikulak oin...
2023-5-10
https://www.berria.eus/albisteak/227842/evenepoelek-eta-roglicek-sustoa-izan-dute-eta-grovesek-etapa-irabazi-du.htm
Kirola
Evenepoelek eta Roglicek sustoa izan dute, eta Grovesek etapa irabazi du
Flandriarra bi aldiz erori da Giroko bosgarren etapan, eta esloveniarra, behin; baina arazorik gabe iritsi dira helmugara. Grovesek irabazi du etapa esprintean, eta Leknessund da lider oraindik ere
Evenepoelek eta Roglicek sustoa izan dute, eta Grovesek etapa irabazi du. Flandriarra bi aldiz erori da Giroko bosgarren etapan, eta esloveniarra, behin; baina arazorik gabe iritsi dira helmugara. Grovesek irabazi du etapa esprintean, eta Leknessund da lider oraindik ere
Txirrindularitzan, lasaia dirudien etapa bat korapilatu egin daiteke. Esan diezaietela, bestela, Giroa irabazteko hautagai nagusi diren Remco Evenepoeli (Quick Step) eta Primoz Roglici (Jumbo-Visma). Lehena bi aldiz erori da gaurko etapan, eta bigarrena, behin. Salernoko helmugara iristean arnasa hartu dute biek, eguna...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227869/gipuzkoako-metalgintzako-ituna-berritu-dute-adegik-elak-eta-ugtk.htm
Ekonomia
Gipuzkoako metalgintzako ituna berritu dute Adegik, ELAk eta UGTk
2023an, %5 handituko dituzte soldata taulak; 2024an, KPIaren igoera eta beste %0,7; eta 2025ean eta 2026an, KPIa adina. Urteko lanaldia bi ordu murriztea adostu dute, 2024tik aurrera.
Gipuzkoako metalgintzako ituna berritu dute Adegik, ELAk eta UGTk. 2023an, %5 handituko dituzte soldata taulak; 2024an, KPIaren igoera eta beste %0,7; eta 2025ean eta 2026an, KPIa adina. Urteko lanaldia bi ordu murriztea adostu dute, 2024tik aurrera.
Adegi patronala eta ELA eta UGT sindikatuak akordio batera iritsi dira gaur Gipuzkoako metalgintzako hitzarmena berritzeko. 2022ko amaieran osatu zituzten sindikatuek plataforma propioak negoziazio mahaian jarduteko, eta, zortzi bilera egin eta gero, patronalak mahaiko bi sindikaturekin lortu du akordioa, ELArekin (%47...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227870/israelek-gazara-jaurtitako-misilek-gutxienez-28-palestinar-hil-dituzte-bi-egunean.htm
Mundua
Israelek Gazara jaurtitako misilek gutxienez 28 palestinar hil dituzte bi egunean
Gazako miliziek 270 suziritik gora jaurti dituzte Israelera, eta pertsona bat hil da. Egiptok su etenerako deia egin du, eta bitartekaritza lanetan hasi da, baina ez da adostasunik.
Israelek Gazara jaurtitako misilek gutxienez 28 palestinar hil dituzte bi egunean. Gazako miliziek 270 suziritik gora jaurti dituzte Israelera, eta pertsona bat hil da. Egiptok su etenerako deia egin du, eta bitartekaritza lanetan hasi da, baina ez da adostasunik.
Zertxobait baretu diren arren, oraingoz ez dute etenik Israelgo armadaren bonbardaketek. Gazara jaurtitako erasoen hirugarren eguna da gaurkoa, eta militarrek dagoeneko 28 palestinar baino gehiago hil dituzte: horietatik gutxienez lau emakumeak ziren, eta, sei, haurrak. Gainera, Gazara jaurtitako misilek 80 lagunetik g...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227871/bero-handiko-egunetan-debekatuta-egongo-da-kalean-zenbait-lan-egitea.htm
Ekonomia
Bero handiko egunetan debekatuta egongo da kalean zenbait lan egitea
Hego Euskal Herrian, 37 eta 39 gradutik gora dagoenean ezarriko dira debekuak. Abeltzainek dirua jasoko dute pentsu garestiak konpentsatzeko.
Bero handiko egunetan debekatuta egongo da kalean zenbait lan egitea. Hego Euskal Herrian, 37 eta 39 gradutik gora dagoenean ezarriko dira debekuak. Abeltzainek dirua jasoko dute pentsu garestiak konpentsatzeko.
Negu eta udaberri hasiera bero eta lehorrek alarmak piztu dituzte Espainiako Gobernuan, eta lehortearen aurkako neurri sorta bat hartzera bultzatu dute. Baina batez ere nekazariei eta abeltzainei laguntzeko neurrien artean, bada askoz sektore gehiagori eragin diezaiekeen bat: muturreko beroa egiten duenean kalean zenba...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227872/diman-eta-muxikan-jokatuko-dira-gaur-bizkaiko-bertsolari-txapelketarako-sailkatzeko-saioak.htm
Kultura
Diman eta Muxikan jokatuko dira gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko saioak
Dimako eskolan eta Muxikako Ariatza auzoko eskolan izango dira, 18:30ean.
Diman eta Muxikan jokatuko dira gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko saioak. Dimako eskolan eta Muxikako Ariatza auzoko eskolan izango dira, 18:30ean.
Bigarren eguna du gaur Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseak. Diman eta Muxikan jokatuko dira bi saioak, 18:30ean. Herriko eskolan izango da Dimako saioa, eta bertsolari hauek arituko dira kantuan: Aitor Arrutia Azkueta, Ander Sarriugarte Garcia, Iker Garitagoitia Astigarraga, Iñaki Iturriotz Zuluaga, Kold...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227873/kremlineko-eledunak-aitortu-du-ukrainako-egoera-laquooso-zailaraquo-dela.htm
Mundua
Kremlineko eledunak aitortu du Ukrainako egoera «oso zaila» dela
Peskoven esanetan, Moskuk urtebete behar izan du hasieran ezarritako helburu batzuk lortzeko: «Baina operazioak bere horretan jarraitzen du». Wagnerreko buruak jakinarazi du Ukrainaren kontraerasoa «abian» dela.
Kremlineko eledunak aitortu du Ukrainako egoera «oso zaila» dela. Peskoven esanetan, Moskuk urtebete behar izan du hasieran ezarritako helburu batzuk lortzeko: «Baina operazioak bere horretan jarraitzen du». Wagnerreko buruak jakinarazi du Ukrainaren kontraerasoa «abian» dela.
Errusiak iazko otsailean Ukrainan abiatutako operazio militar berezia ez dago garairik onenean. Hala aitortu du Kremlineko eledun Dmitri Peskovek: «Nahiz eta operazioak bere horretan jarraitzen duen, egoera oso zaila da. Eta, noski, urtebete behar izan dugu hasieran ezarritako helburu batzuk lortzeko». ATV Bosniako tel...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227874/bbk-livek-herrian-jaialdia-egingo-du-lekeition-eta-mungian.htm
Kultura
BBK Livek Herrian jaialdia egingo du Lekeition eta Mungian
Lekeition, ekainaren 3an, Lorena Alvarez, Los Hermanos Cubero, eta Tapia eta Leturia taldeak ariko dira, besteak beste; Mungian, ekainaren 10ean, Goxua'n Salsa, Potato eta Sex Museum.
BBK Livek Herrian jaialdia egingo du Lekeition eta Mungian. Lekeition, ekainaren 3an, Lorena Alvarez, Los Hermanos Cubero, eta Tapia eta Leturia taldeak ariko dira, besteak beste; Mungian, ekainaren 10ean, Goxua'n Salsa, Potato eta Sex Museum.
BBK Live jaialdiaren «espiritua» eta «esperientzia» Bilbotik Bizkai osora zabaltzeko asmoz, Herrian izeneko jarduera osagarri bat sustatu dute BBK-k eta Kreatibo Industriak fundazioak. Ekainaren 3rako eta 10erako, doako kontzertuak antolatu dituzte Lekeition eta Mungian, hurrenez hurren. Lorena Alvarez, Los Hermanos Cu...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227875/eh-bilduk-laquolokatzetikraquo-atera-nahi-du-eztabaida-laquosoluzioakraquo-proposatzeko.htm
Politika
EH Bilduk «lokatzetik» atera nahi du eztabaida, «soluzioak» proposatzeko
EH Bilduren udal eta foru hauteskundeetako hautagai nagusiak eta Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia Gasteizen egon dira. EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta Voxek Arabako hiriburua aukeratu dute kanpaina hasteko.
EH Bilduk «lokatzetik» atera nahi du eztabaida, «soluzioak» proposatzeko. EH Bilduren udal eta foru hauteskundeetako hautagai nagusiak eta Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia Gasteizen egon dira. EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta Voxek Arabako hiriburua aukeratu dute kanpaina hasteko.
Gaur gauerdian hasiko da udal eta foru hauteskundeetarako kanpaina. Alderdi politikoek ordutik aurrera eskatuko diete herritarrei euren aldeko botoa eman dezatela maiatzaren 28ko bozetan. Motorrak berotzen hasteko, eta kanpaina ofizialki hasi baino ordu batzuk lehenago, hainbat ekitaldi egiten ari dira alderdiak. Goize...
2023-5-13
https://www.berria.eus/albisteak/227876/horrelako-film-dokumental-batek-ezin-du-ametsik-saldu.htm
albisteak
«Horrelako film dokumental batek ezin du ametsik saldu»
Ainara Vera zinemagileak (Iruñea, 1985) Trentoko Mendi Zinemaldiko sari nagusia eskuratu berri du, 'Polaris' filmarekin. Iraganeko zauriak sendatu nahian dabiltzan bi ahizpa frantziarren istorioa kontatzen du pelikulak. Frantziako aretoetan aurki estreinatuko da, eta Euskal Herrikoetan ere nahiko luke bidea egitea.
«Horrelako film dokumental batek ezin du ametsik saldu». Ainara Vera zinemagileak (Iruñea, 1985) Trentoko Mendi Zinemaldiko sari nagusia eskuratu berri du, 'Polaris' filmarekin. Iraganeko zauriak sendatu nahian dabiltzan bi ahizpa frantziarren istorioa kontatzen du pelikulak. Frantziako aretoetan aurki estreinatuko da,...
Nafarroako Unibertsitatean Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasi ondoren, Sorkuntzako Dokumentalen Masterra egin zuen Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitatean, eta, masterreko 32 ikaslerekin eta Viktor Kosakovski zuzendari errusiarrarekin batera, Demonstration filma ondu zuten. Geroztik, Kosakovskiren laguntzaile aritu d...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227877/ager-topaketak-andosillan-eginen-dituzte-ekainaren-3an.htm
Gizartea
Ager topaketak Andosillan eginen dituzte, ekainaren 3an
Euskara ardatz duten sei tailer antolatu dituzte. Parte hartzeko, izena eman beharko da maiatzaren 31 baino lehenago.
Ager topaketak Andosillan eginen dituzte, ekainaren 3an. Euskara ardatz duten sei tailer antolatu dituzte. Parte hartzeko, izena eman beharko da maiatzaren 31 baino lehenago.
II. Ager topaketak Andosillan (Nafarroa) eginen dituzte, ekainaren 3an. Lehenbizikoak iazko azaroan egin zituzten, Azkoienen (Nafarroa). «Kausalitatez zein kasualitatez euskara ere sustatzen aritzen garen bakoitzaren egitasmo ezberdinak ezagutzeko eta ideia berriak sortzeko balio izan zuen ordukoak. Eta horri segida em...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227878/egunean-10000-migratzaile-atzeman-dituzte-azken-astean-aebetako-hegoaldeko-mugan.htm
Mundua
Egunean 10.000 migratzaile atzeman dituzte azken astean AEBetako hegoaldeko mugan
Trumpek ezarritako 42. tituluak indarrean egoteari utziko dio gaur, baina beste neurri batzuk sartuko dira indarrean. Migratzaileei, legez kanpo sartuz gero, bost urtez ukatuko diete asiloa eskatzeko eskubidea.
Egunean 10.000 migratzaile atzeman dituzte azken astean AEBetako hegoaldeko mugan. Trumpek ezarritako 42. tituluak indarrean egoteari utziko dio gaur, baina beste neurri batzuk sartuko dira indarrean. Migratzaileei, legez kanpo sartuz gero, bost urtez ukatuko diete asiloa eskatzeko eskubidea.
Aspalditik iragarria da gaur indargabetuko dutela Donald Trump presidente zen garaian onartutako 42. titulua. Pandemia oinarri hartuta onartu zuten hura, eta neurriak ahalbidetzen zien migratzaileak unean bertan kanporatu ahal izatea. Osasun larrialdia amaitu izanak, ordea, ez ditu mugak zabalduko. Errepublikanoek ezar...
2023-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/227879/inflazioa-ote-erdoganen-ahulgunea.htm
Mundua
Inflazioa ote Erdoganen ahulgunea?
Asteburuan presidentetzarako eta parlamenturako bozak egingo dituzte Turkian, eta litekeena da emaitzek Recep Tayyip Erdoganen hogei urteko gobernua amaiaraztea. Lehia oso estua izango da, inkesten arabera. Inflazioaren krisia eta lurrikararen eragina dira hauteskundeetako eztabaidaren ardatza.
Inflazioa ote Erdoganen ahulgunea?. Asteburuan presidentetzarako eta parlamenturako bozak egingo dituzte Turkian, eta litekeena da emaitzek Recep Tayyip Erdoganen hogei urteko gobernua amaiaraztea. Lehia oso estua izango da, inkesten arabera. Inflazioaren krisia eta lurrikararen eragina dira hauteskundeetako eztabaidar...
Lurrikarek Turkia astindu zuten duela hiru hilabete, eta 55.000 lagun baino gehiago hil ziren haien ondorioz. Orain, Dogukanek erabat berrekin ahal izan dio bere lanari. Hamar urte daramatza Dukadiroglu intxaur enpresako salmenta arduradun, Kahramanmaras probintzian (Kurdistan), lurrikarak gogorren jo dituen lekuetako ...
2023-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/227880/botoak-irabazteko-neurri-espresak.htm
Mundua
Botoak irabazteko neurri espresak
Azken urtean gora egin du Erdoganen sostenguak, baina ez da %45era iristen. Boto emaileen %10ek ez dakite zer egingo duten.
Botoak irabazteko neurri espresak. Azken urtean gora egin du Erdoganen sostenguak, baina ez da %45era iristen. Boto emaileen %10ek ez dakite zer egingo duten.
Duela aste batzuk, Erdoganek iragarri zuen zenbait neurri ekonomiko indarrean sarraraziko zituela berehala, eta hori mesedegarri samarra izan zaio gero inkestetan, parlamenturako bozetako boto asmoan gora egiten lagundu baitio. Presidenteak iragarri zuen herritarrek hilabetez doan izango dutela gasa, eta urtebetez gas ...
2023-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/227881/txinako-auto-elektrikoak-abiadura-bizian.htm
Ekonomia
Txinako auto elektrikoak, abiadura bizian
BYD konpainia munduko lehen ekoizlea izatear dago. Europan saltzen ari da bere autoak, eta fabrika bat irekitzeko asmoa agertu du.
Txinako auto elektrikoak, abiadura bizian. BYD konpainia munduko lehen ekoizlea izatear dago. Europan saltzen ari da bere autoak, eta fabrika bat irekitzeko asmoa agertu du.
Azken urteetan auto elektrikoen salmentetan marka bat nagusitu bada, hori Elon Musken Tesla izan da. Baina nagusitasun hori amaitzear dago. Txina termometro ona da autogintzaren egoera neurtzeko eta, bereziki, auto elektrikoarenean gertatzen denaz eta gerta daitekeenaz jabetzeko. Herrialde hartakoa da BYD ekoizlea —sig...
2023-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/227882/egunean-behin-jokoak-12-sasoia-hasiko-du-astelehenean.htm
Bizigiro
Egunean behin jokoak 12. sasoia hasiko du astelehenean
Bederatzi aste iraungo du denboraldiak, uztailaren 16ra arte, eta oraindik ez dute erabaki finalik egingo duten edo ez
Egunean behin jokoak 12. sasoia hasiko du astelehenean. Bederatzi aste iraungo du denboraldiak, uztailaren 16ra arte, eta oraindik ez dute erabaki finalik egingo duten edo ez
Martxoaren 31n jokatu zuten Egunean Behin jokoaren finala, Donostiako Teknologia Parkean. Aurreko igandean amaitu zen 11. sasoia, eta, geroztik, abstinentzia sindromea izango zuen Egunean Behin-en zale batek baino gehiagok. Amaitu da Garizuma horientzat. Astelehenetik aurrera, galdera jokoaren 12. sasoia jokatu ahalko ...
2023-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/227884/orkidea-basatien-mapa-osatzen-hasi-da-aranzadi.htm
Bizigiro
Orkidea basatien mapa osatzen hasi da Aranzadi
Aranzadik eskatu du orkidea bat ikustean argazkiak eta koordenatuak partekatzeko, '#orkideabila' traola erabiliz.
Orkidea basatien mapa osatzen hasi da Aranzadi. Aranzadik eskatu du orkidea bat ikustean argazkiak eta koordenatuak partekatzeko, '#orkideabila' traola erabiliz.
#txiobatputzuan, #txiobatbasoan, #sugebizi, edo #lilipa. Anitz dira Aranzadi zientzia elkarteak abian jarri dituen zientzia kanpainak. Oraingo honetan, orkidea basatia izanen da protagonista. Izan ere, #orkideabila proiektuaren bidez, Aranzadik botanikari eta detektibe lanak uztartzera animatuko ditu herritarrak: «Proi...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227885/iaz-70-milioi-barne-desplazatu-baino-gehiago-zeuden-munduan.htm
Mundua
Iaz 70 milioi barne desplazatu baino gehiago zeuden munduan
Ikerketa baten arabera, desplazatu kopuruak %20 egin du gora aurreko urtearekin alderatuta. Inoiz erregistratu den daturik handiena da.
Iaz 70 milioi barne desplazatu baino gehiago zeuden munduan. Ikerketa baten arabera, desplazatu kopuruak %20 egin du gora aurreko urtearekin alderatuta. Inoiz erregistratu den daturik handiena da.
Tenperaturen gorakadak larriagotutako hondamendi naturalek eta gatazka armatuek 70 milioi barne desplazatu baino gehiago utzi zituzten iaz Barne Desplazamenduen Behatokiaren (IDMC) eta Errefuxiatuen Norvegiako Kontseiluaren (NRC) txosten baten arabera. 2013tik, zifrak gora egin du etengabe. Urte hartan 33,3 milioikoa z...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227886/laba-elkarte-euskaltzaleak-terraza-izango-du-irunean-navarra-sumaren-betoaren-gainetik.htm
Gizartea
Laba elkarte euskaltzaleak terraza izango du Iruñean, Navarra Sumaren betoaren gainetik
Epaitegiaren ebazpena betearaziko duela adierazi du Nafarroako Gobernuak. Iazko urrian eman zuten erabakia, baina eskuineko koalizioak lizentzia blokeatu du.
Laba elkarte euskaltzaleak terraza izango du Iruñean, Navarra Sumaren betoaren gainetik. Epaitegiaren ebazpena betearaziko duela adierazi du Nafarroako Gobernuak. Iazko urrian eman zuten erabakia, baina eskuineko koalizioak lizentzia blokeatu du.
Iruñeko euskaltzaleen egongelak terraza izanen du azkenean. Laba elkarteak Nafarroako hiriburuko euskaldunen elkargune eta atsedengune izateko asmoarekin zabaldu zituen ateak iazko urtarrilean, Gaztelu plazan. Kulturgunea, denda, ekitaldi aretoa eta kafetegia biltzen ditu egoitzak, eta terraza batekin osatu nahi zuten,...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227887/gelditasuna-ekaitzean-filma-bihar-iritsiko-da-zinema-aretoetara.htm
Kultura
‘Gelditasuna ekaitzean’ filma bihar iritsiko da zinema aretoetara
Alberto Gastesi zinemagileak Donostian girotu du bere lehen film luzea. Zuri-beltzean eta hiru laurdeneko formatuan kontatu du istorioa, gaztelerarekin batera euskara ere tartekatuz. Bizitzak har ditzakeen bide ezberdinez egiten du gogoeta.
‘Gelditasuna ekaitzean’ filma bihar iritsiko da zinema aretoetara. Alberto Gastesi zinemagileak Donostian girotu du bere lehen film luzea. Zuri-beltzean eta hiru laurdeneko formatuan kontatu du istorioa, gaztelerarekin batera euskara ere tartekatuz. Bizitzak har ditzakeen bide ezberdinez egiten du gogoeta.
Paristik Donostiara itzuli da Lara, Telmo bikotekidearekin, bertan behin betirako geratzekotan. Daniel, aldiz, inoiz ez da hiritik mugitu; Vera bikotekidearekin bizi da, eta amaren etxe-agentzian lan egiten du. Salgai dagoen etxebizitza bat erakutsiko dio Danielek bikote iritsi berriari, eta, etxe horretan, haren eta L...
2023-5-11
https://www.berria.eus/albisteak/227888/pedersenentzat-izan-da-garaipena-esprintean.htm
Kirola
Pedersenentzat izan da garaipena, esprintean
Danimarkarra hiru itzuli handietan garaipenen bat lortu duten txirrindularien zerrendan sartu da. Egun lasaia izan du tropelak. Andreas Leknessundek lider jarraitzen du.
Pedersenentzat izan da garaipena, esprintean. Danimarkarra hiru itzuli handietan garaipenen bat lortu duten txirrindularien zerrendan sartu da. Egun lasaia izan du tropelak. Andreas Leknessundek lider jarraitzen du.
Lau esprint jokatu dira aurtengo Giroan, eta bakoitzean garaile bat izan da. Artean etaparik irabazi gabe zegoen Mads Pedersen (Trek), nahiz eta herenegun bere taldeak horretarako lan egin. Danimarkakoari Giroan etapa bat irabaztea falta zitzaion, hiru itzuli handietan garaipenen bat lortu duen txirrindularien zerrenda...
2023-5-12
https://www.berria.eus/albisteak/227915/kaotikoak-izan-dira-lehen-orduak-mugan-42-titulua-bertan-behera-geratu-ostean.htm
Mundua
«Kaotikoak» izan dira lehen orduak mugan, 42. titulua bertan behera geratu ostean
«Kaotikoak» izan dira lehen orduak mugan, 42. titulua bertan behera geratu ostean.
«Mugak ez daude irekita». Hori ohartarazi du AEBetako Segurtasun idazkari Alejandro Maryokasek, 42. titulua indargabetuta geratu baino minutu bat lehenago. Gauerdian baliogabetu dute arau hori —Euskal Herrian 06:00ak zirenean—, AEBetara sartzen ziren migranteak unean bertan kanporatzeko bidea ematen zuen araua, hain zu...
2023-5-14
https://www.berria.eus/albisteak/227916/erositakoa-etxera-eramateko-zerbitzua-probatuko-dute-bilbon.htm
Ekonomia
Erositakoa etxera eramateko zerbitzua probatuko dute Bilbon
Bilbo Dendak elkarteko zortzi denda aplikazio bat erabiltzen hasi dira. Esan dute zerbitzu «bizkorra, jasangarria eta eragin sozialekoa» dela.
Erositakoa etxera eramateko zerbitzua probatuko dute Bilbon. Bilbo Dendak elkarteko zortzi denda aplikazio bat erabiltzen hasi dira. Esan dute zerbitzu «bizkorra, jasangarria eta eragin sozialekoa» dela.
Bilbo Dendak Bilboko merkatarien elkarteak erosketak etxera eramateko zerbitzu “bizkorra, jasangarria eta eragin sozialekoa” ipini du martxan. Achesles bidalketa arloan lan egiten duen start-up-arekin eta The Good Riders banaketa enpresarekin elkarlanean egin du. Oraingoz, elkarteko kide diren zortzi saltokitan probatu...
2023-5-15
https://www.berria.eus/albisteak/227917/klik-egin-aurretik-ondo-pentsatzen-eta-presatzen-dut-dena.htm
Bizigiro
«Klik egin aurretik, ondo pentsatzen eta presatzen dut dena»
Agustin Arenas 13 urterekin hasi zen inguruko guztiari argazkiak ateratzen. Gero, 33 urtez, argazki estudio bat izan zuen; 2011n itxi egin zuen, eta hegaztien ehizan aritzen da ordutik argazki kamerarekin. Txorizalea bai, baina, oro har, naturazalea da azpeitiarra.
«Klik egin aurretik, ondo pentsatzen eta presatzen dut dena». Agustin Arenas 13 urterekin hasi zen inguruko guztiari argazkiak ateratzen. Gero, 33 urtez, argazki estudio bat izan zuen; 2011n itxi egin zuen, eta hegaztien ehizan aritzen da ordutik argazki kamerarekin. Txorizalea bai, baina, oro har, naturazalea da azpei...
Elkarrizketarako hitzordua eskatzeko deitu, eta Urola ibaian sartuta harrapatu du kazetariak Agustin Arenas (Azpeitia, 1958). Noiznahi ikus daiteke Arenas Urolaren ibaiertzean edo uretan, hegaztien irudien ehizan. Umetan hasi zen argazkiak ateratzen, txoriei bereziki, eta afizio hura ofizio bihurtu zuen gerora. Argazki...