date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2020-11-3
https://www.berria.eus/albisteak/228148/urkuluko-dorrea.htm
albisteak
Urkuluko dorrea
Erromatarren garaiko dorre hau Akitania konkistatzeagatik eraikitako trofeo-dorre bat da.
Urkuluko dorrea. Erromatarren garaiko dorre hau Akitania konkistatzeagatik eraikitako trofeo-dorre bat da.
Urkulu mendia Euskal Herrian dugun mendi berezienetako bat da. Ez da oso altua, eta ez dauka silueta ederrik ere, baina haren tontorrean erromatarrek eraikitako dorre bat dago, eta horrek egiten du mendizaleentzat erakargarri. Hara igotzeko, hainbat abiapuntu daude. Errazena Arnoztegiko lepotik (Nafarroa) abiatzea da. ...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228150/euskalteli-datuak-lapurtu-dizkio-hacker-talde-batek-eta-xantaia-egin.htm
Ekonomia
Euskalteli datuak lapurtu dizkio hacker talde batek, eta xantaia egin
Euskalteli 100 gigabyte informazio blokeatu dizkio hacker taldeak, eta haren filial Mundo-R-ri, berriz, 3 terabyte.
Euskalteli datuak lapurtu dizkio hacker talde batek, eta xantaia egin. Euskalteli 100 gigabyte informazio blokeatu dizkio hacker taldeak, eta haren filial Mundo-R-ri, berriz, 3 terabyte.
Euskaltelen alta eta erregistroen sistemak pirata informatikoen eraso bat jasan zuen ustez joan den astean. Hala argitaratu du hacker taldeak dark web deituriko sarean dagoen blog batean, LockBit 3.0 Leak Data blogean; hainbat hedabide espezializatuk eman dute zibererasoaren berri, Xatakak eta Genbetak, esaterako. Zibe...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228151/lgtbifobiaren-kontrako-hainbat-agerraldi-eginen-dituzte-gaur-euskal-herrian.htm
Gizartea
LGTBIfobiaren kontrako hainbat agerraldi eginen dituzte gaur Euskal Herrian
Villabonako eta Zizurkilgo udalek elkarretaratzea eginen dute asteburuko eraso homofobo eta arrazista salatzeko
LGTBIfobiaren kontrako hainbat agerraldi eginen dituzte gaur Euskal Herrian. Villabonako eta Zizurkilgo udalek elkarretaratzea eginen dute asteburuko eraso homofobo eta arrazista salatzeko
LGTBIfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna den heinean, Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan ekintza andana eginen dituzte gaur. Santurtzin (Bizkaia) eta Zarautzen (Gipuzkoa), adibidez, ekintzak eta agerraldi instituzionalak eginen dituzte. Eginen diren agerraldietan parte hartzeko deia egin du EHGAMek: «Askatasunez et...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228152/fiskaltzak-artxibatu-egin-du-eh-bildu-legez-kanporatzeko-eskatzen-zuen-salaketa.htm
Politika
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bildu legez kanporatzeko eskatzen zuen salaketa
Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketa itxi egin du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.
Fiskaltzak artxibatu egin du EH Bildu legez kanporatzeko eskatzen zuen salaketa. Dignidad y Justicia elkarteak jarritako salaketa itxi egin du Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak.
Fiskaltzak ondorioztatu du Espainiako Auzitegi Nazionalak bere garaian zigortutako EH Bilduko 44 hautagaiek zigor osoak beteak dituztela eta ez dagoela arrazoirik hurrengo udal hauteskundeetara aurkezten ez uzteko. «Ez dago zirkunstantziarik hauteskundeetara aurkeztea eragozten dienik», dio oharrak. Fiskaltzaren araber...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228153/talgok-alemaniarako-56-trenetarako-bagoiak-egingo-ditu-ribabellosan.htm
Ekonomia
Talgok Alemaniarako 56 trenetarako bagoiak egingo ditu Ribabellosan
Deutsche Bahnek handitu egin du abiadura handiko trenen 2019ko eskaera bat. Talgok inoiz lortutako kontraturik handiena da, 1.400 milioi eurorena.
Talgok Alemaniarako 56 trenetarako bagoiak egingo ditu Ribabellosan. Deutsche Bahnek handitu egin du abiadura handiko trenen 2019ko eskaera bat. Talgok inoiz lortutako kontraturik handiena da, 1.400 milioi eurorena.
Aldi luze baterako lana bermatua dute Talgok Ribabellosan (Erriberabeitia, Araba) duen fabrikan. Alemaniako Deutsche Bahn (DB) tren konpainia publikoak abiadura handiko beste 56 tren egiteko eskatu dio Talgori, 1.400 milioi euroren truke. Tren horietako bakoitzak hamazazpi bagoi izango ditu, eta Ribabellosako lantegian...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228154/kartzelan-sartu-dute-xabier-sanchez-jaurlaritzako-kargudun-ohia-de-miguel-auziagatik.htm
Politika
Kartzelan sartu dute Xabier Sanchez Jaurlaritzako kargudun ohia, 'De Miguel auziagatik'
Auzi horrengatik kartzelan sartu duten lehen kondenatua da. Kultura Saileko Gazteriarako eta Ekintza Komunitariorako zuzendaria zen Jaurlaritzan.
Kartzelan sartu dute Xabier Sanchez Jaurlaritzako kargudun ohia, 'De Miguel auziagatik'. Auzi horrengatik kartzelan sartu duten lehen kondenatua da. Kultura Saileko Gazteriarako eta Ekintza Komunitariorako zuzendaria zen Jaurlaritzan.
Espetxeratu egin dute De Miguel auziagatik kondenatuetako bat: Xabier Sanchez Robles, Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Gazteriarako eta Ekintza Komunitariorako zuzendari ohia. Atzo sartu zen Zaballako espetxean (Araba), eta, horrela, kasu hori dela-eta kartzelaratu duten lehenengo zigortua da. Sanchezek zazpi urte ...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228155/mendi-martxak-bete-betean.htm
albisteak
Mendi martxak bete-betean
Iraupen luzeko mendi martxen egutegia unerik gorenean da. Asteburuero bada bat edo bi. Asteburu honetan, adibidez, Karrantza Harana 18. mendi ibilaldia, Gasteiz Mendi taldearen 41. iraupen-ibilaldia eta Urretxu-Zumarragako 25. Iñaki Beitia mendi martxa egingo dira.
Mendi martxak bete-betean. Iraupen luzeko mendi martxen egutegia unerik gorenean da. Asteburuero bada bat edo bi. Asteburu honetan, adibidez, Karrantza Harana 18. mendi ibilaldia, Gasteiz Mendi taldearen 41. iraupen-ibilaldia eta Urretxu-Zumarragako 25. Iñaki Beitia mendi martxa egingo dira.
Larunbatean, maiatzak 20, Karrantza Harana 18. mendi ibilaldia egingo da, Euskal Mendizale Federazioaren iraupen luzeko zirkuituko mendi martxen artean. Hiru ibilbide izango dira aukeran: luzeak 40 km eta 2.580 metroko goranzko desnibela izango ditu, eta irteera eta helmuga Concha auzoan izango dira. Martxa 07:30ean ha...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228156/gerra-hegazkinak-emateko-promesa-laquohasiera-on-batraquo-da-zelenskiren-esanetan.htm
Mundua
Gerra hegazkinak emateko promesa «hasiera on bat» da, Zelenskiren esanetan
Erresuma Batuaren arabera, Herbehereekin adostu du nazioarteko koalizio bat sortzea, Ukrainari F-16 abioiak emateko. Kieven esanetan, aurten eratuko dute.
Gerra hegazkinak emateko promesa «hasiera on bat» da, Zelenskiren esanetan. Erresuma Batuaren arabera, Herbehereekin adostu du nazioarteko koalizio bat sortzea, Ukrainari F-16 abioiak emateko. Kieven esanetan, aurten eratuko dute.
Mendebaldeak aurrera jarraitzen du Ukrainako gerra koskaz koska estutzen. Nahiz eta hilabete batzuk lehenago esaten zuen ez zuela urrats hori egingo, urtarril amaieran onartu zuen Ukrainako armadari erasorako tankeak ematea. Eta, orain, ateak guztiz zabaldu dizkio gerra hegazkinak entregatzeari, Erresuma Batuak atzo ga...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228157/korrikan-parte-hartzeak-eragin-psikologiko-positiboak-dituela-ondorioztatu-dute-ehun.htm
Gizartea
Korrikan parte hartzeak eragin psikologiko positiboak dituela ondorioztatu dute EHUn
Ikerketa baten bidez egiaztatu dute Korrikako parte hartzaileek «ongizatearen adierazle maila handiagoak» erakusten dituztela, eta kolektiboki ahaldunduago sentitzen direla.
Korrikan parte hartzeak eragin psikologiko positiboak dituela ondorioztatu dute EHUn. Ikerketa baten bidez egiaztatu dute Korrikako parte hartzaileek «ongizatearen adierazle maila handiagoak» erakusten dituztela, eta kolektiboki ahaldunduago sentitzen direla.
Korrika euskaldunak aktibatzeko eta ahalduntzeko tresna bat dela jakina da, baina, orain, zientziak frogatu egin du hori. EHU Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Psikologia CCE ikerketa taldeak zientifikoki egiaztatu du Korrikan parte hartzeak eragin psikologiko positiboak dituela gizarte ongizatean eta ahalduntze k...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228158/the-original-blues-brothers-band-eta-tia-carroll-batu-dira-bilboko-blues-jaialdira.htm
Kultura
The Original Blues Brothers Band eta Tia Carroll batu dira Bilboko Blues Jaialdira
Vasti Jackson and The Mississippi Trinity, Shakura's Aida, Anthony Paule Soul Orchestra, Indigo Blues eta Ghalia Volt ere izango dira festibalean, uztailaren 28tik 30era
The Original Blues Brothers Band eta Tia Carroll batu dira Bilboko Blues Jaialdira. Vasti Jackson and The Mississippi Trinity, Shakura's Aida, Anthony Paule Soul Orchestra, Indigo Blues eta Ghalia Volt ere izango dira festibalean, uztailaren 28tik 30era
Bilboko Blues Jaialdiak itxi egin du bere bigarren ekitaldiko programazioa gaur iragarritako artistekin. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, The Original Blues Brothers Band, Tia Carroll, Vasti Jackson and The Mississippi Trinity, Shakura's Aida, Anthony Paule Soul Orchestra, Indigo Blues eta Ghalia Volt gehitu zaizkio ...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228159/bost-urtean-15-graduren-langa-gaindituko-dela-ohartarazi-dute.htm
Mundua
Bost urtean 1,5 graduren langa gaindituko dela ohartarazi dute
Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, oso litekeena da datozen bost urteetako bat historiako beroena izatea, El Niño fenomenoak eta klima larrialdiak bultzatutako tenperatura igoeraren ondorioz.
Bost urtean 1,5 graduren langa gaindituko dela ohartarazi dute. Munduko Meteorologia Erakundearen arabera, oso litekeena da datozen bost urteetako bat historiako beroena izatea, El Niño fenomenoak eta klima larrialdiak bultzatutako tenperatura igoeraren ondorioz.
Datozen bost urteetako klima aurreikuspenei buruzko txostena plazaratu berri du Munduko Meteorologia Erakundeko idazkari nagusi Petteri Taalasek. Haren arabera, urteko batez besteko tenperaturak 1,5 graduko igoeraren langa gaindituko du, aldi baterako bada ere. Igoera horretan eragina izango du gizakiak bultzatutako kl...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228160/zer-dago-datuen-ziberbahiketen-atzean.htm
Ekonomia
Zer dago datuen ziberbahiketen atzean?
Zibergaizkile talde bat Euskaltelen datu basean sartu da, eta xantaia egin dio. Ekainaren 5era arteko tartea du ordaintzeko; hala izan ezean, argitara aterako dituzte eskuratu dituzten datuak.
Zer dago datuen ziberbahiketen atzean?. Zibergaizkile talde bat Euskaltelen datu basean sartu da, eta xantaia egin dio. Ekainaren 5era arteko tartea du ordaintzeko; hala izan ezean, argitara aterako dituzte eskuratu dituzten datuak.
Atzerako kontu bat pantaila batean, eta Euskaltelen logoa alboan. Epemuga 2023ko ekainaren 5eko 06:40ak dira, eta alboan mehatxua irakur daiteke ingelesez: «Datu guztiak publiko egingo dira». Hacker talde batek Euskal Herriko telefono eta komunikazio enpresarik handienari eginiko xantaia da, eta, bide batez, buruhauste...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228161/villabonako-erasoaren-biktimak-babestu-dituzte-herritarrek.htm
Gizartea
Villabonako erasoaren biktimak babestu dituzte herritarrek
Villabonako eta Zizkurkilgo udalek deituta, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi duenez, erasoan parte hartu zuten guztiak identifikatu dituzte.
Villabonako erasoaren biktimak babestu dituzte herritarrek. Villabonako eta Zizkurkilgo udalek deituta, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian. Josu Erkoreka Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi duenez, erasoan parte hartu zuten guztiak identifikatu dituzte.
«Aske izan nahi dugu». Horrela mintzatu da asteburuan Villabonan (Gipuzkoan) jipoitu zuten bikotea. Villabona eta Zizurkil (Gipuzkoa) lotzen dituen zubian agerraldi instituzionala egin dute, eta, biktimez gain, bertan izan dira bi herrietako udal ordezkariak, Nerea Melgosa Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizart...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228162/ekuadorko-presidenteak-parlamentua-desegin-du.htm
Mundua
Ekuadorko presidenteak parlamentua desegin du
Lassok argudiatu du herrialdea «krisi politiko larri batean» dagoela, diputatuak haren kontrako epaiketa politikoa egiten ari ziren honetan. Hauteskundeak «berehala» egitea nahi du.
Ekuadorko presidenteak parlamentua desegin du. Lassok argudiatu du herrialdea «krisi politiko larri batean» dagoela, diputatuak haren kontrako epaiketa politikoa egiten ari ziren honetan. Hauteskundeak «berehala» egitea nahi du.
Ekuadorko presidente Guillermo Lassok herritarren babesa izan zuen hauteskundeetan. Horregatik, bere burua behartuta ikusi du, esan duenez, «erabaki egokiak eta beharrezkoak» hartzera, eta, beraz, «erantzun bat ematera» herrialdea bizitzen ari den «krisi politiko larriari». Hau da, diputatuak haren kargugabetzeari buru...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228163/energiaren-agentzia-publikoa-sortzea-proposatu-du-zurekin-nafarroa-koalizioak.htm
Politika
Energiaren agentzia publikoa sortzea proposatu du Zurekin Nafarroa koalizioak
Begoña Alfaro eta Carlos Guzman hautagaiek adierazi dute agentzia hori beharrezkoa dela «oligopolio elektrikoaren eskuetan egoteari uzteko»
Energiaren agentzia publikoa sortzea proposatu du Zurekin Nafarroa koalizioak. Begoña Alfaro eta Carlos Guzman hautagaiek adierazi dute agentzia hori beharrezkoa dela «oligopolio elektrikoaren eskuetan egoteari uzteko»
«Ez da egun batetik bestera izango, baina bide hori egin beharra dago». Zurekin Nafarroa koalizioak trantsizio energetikoaren auziari erreparatu dio goizean, eta Begoña Alfaro zerrendaburuak aldarrikatu du Nafarroak energiaren agentzia publiko bat sortu beharra duela. Berez, iragan legealdiko akordio programatikoan ja...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228164/joan-mari-irigoien-idazlea-hil-da.htm
Kultura
Joan Mari Irigoien idazlea hil da
Bereziki, nobelagilea izan da Irigoien, baina poesia lanak eta haur eta gazteentzako literatura liburuak ere idatzi ditu. Esklerosia atzeman zioten duela urte batzuk.
Joan Mari Irigoien idazlea hil da. Bereziki, nobelagilea izan da Irigoien, baina poesia lanak eta haur eta gazteentzako literatura liburuak ere idatzi ditu. Esklerosia atzeman zioten duela urte batzuk.
Joan Mari Irigoien idazlea (Altza, Donostia, 1948) zendu da gaur, 74 urte zituela. Euskal literaturan, batik bat nobelagintzan arrasto sakona utzi du haren obrak, baina poesia lanak zein haur eta gazteentzako liburuak ere idatzi ditu. Hutsetik esperantzara poema liburua izan zen argitaratu zuen lehena, 1975. urtean, et...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228165/artolazabalek-hitzeman-du-alokairu-sozialeko-bi-mila-etxebizitza-eraikiko-dituela-gasteizen.htm
Politika
Artolazabalek hitzeman du alokairu sozialeko bi mila etxebizitza eraikiko dituela Gasteizen
Zabalganan eta Salburuan egingo dituzte etxeak. Amurrion adinekoen eguneko zentro berria egin nahi duela iragarri du Txerra Molinuevo EAJren alkategaiak.
Artolazabalek hitzeman du alokairu sozialeko bi mila etxebizitza eraikiko dituela Gasteizen. Zabalganan eta Salburuan egingo dituzte etxeak. Amurrion adinekoen eguneko zentro berria egin nahi duela iragarri du Txerra Molinuevo EAJren alkategaiak.
Etxebizitzaren arazoari irtenbidea emateko bide orri bat ondu du Gasteizko EAJk datorren legealdirako. Lau oinarri ditu: alokairu soziala sustatzea, Eusko Jaurlaritzarekin elkarlana bultzatzea, etxeak birgaitzea eta «larrialdietarako» etxebizitzak eraikitzea. Hauteskunde programak xehatuak ditu neurri horiek denak, eta...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228166/bizkaiko-merkatarien-hitzarmena-berritu-dute-33-bilera-egin-ostean.htm
Ekonomia
Bizkaiko merkatarien hitzarmena berritu dute, 33 bilera egin ostean
ELAk eta patronalak lortu dute 3.700 langileri eragiten dien hitzarmena berritzeko akordioa. 2023an %12 igoko dituzte soldatak, eta 2026rako %20koa izango da igoera.
Bizkaiko merkatarien hitzarmena berritu dute, 33 bilera egin ostean. ELAk eta patronalak lortu dute 3.700 langileri eragiten dien hitzarmena berritzeko akordioa. 2023an %12 igoko dituzte soldatak, eta 2026rako %20koa izango da igoera.
Bizkaiko merkataritzako lan hitzarmena berritzeko akordioa lortu dute patronalak eta ELA sindikatuak —gehiengo absolutua du sektorean—; 33 bilera egin behar izan dituzte 2015etik berritu gabe zegoen lan ituna hitzartzeko. 2023tik 2026 amaierara arteko iraupena izango du itunak, eta lehen urtean %12 igoko dituzte soldat...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228167/miresmenez-eta-karintildeoz.htm
Kultura
Miresmenez eta kariñoz
Joan Mari Irigoien zendu delako notiziak erreakzio soka luzea eragin du ziztuan. Batik bat, ibilbide profesionalean harengandik hurbil izan direnek irmo goraipatu dute haren lana. Oro har, miresmen eta esker mezuak dira nagusi.
Miresmenez eta kariñoz. Joan Mari Irigoien zendu delako notiziak erreakzio soka luzea eragin du ziztuan. Batik bat, ibilbide profesionalean harengandik hurbil izan direnek irmo goraipatu dute haren lana. Oro har, miresmen eta esker mezuak dira nagusi.
74 urterekin hil da Joan Mari Irigoien idazlea (Altza, Donostia, 1948), baina urteetan ondutako literatur obra ez da nolanahi iraungiko. «Obra miresgarria ekarri zion euskal literaturari eta bizipoza zabaldu zuen beti ingurukoen artean», adierazi du arestian Elkar argitaletxeak, idazlearen heriotzaren berri izan bezain...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228168/ackermann-garaile-zorigaiztoko-egun-batean.htm
Kirola
Ackermann garaile zorigaiztoko egun batean
Esprintean irabazi du UAEko txirrindulari alemaniarrak. Tao Geoghegan Hart sailkapeneko hirugarrenak eta Oscar Rodriguezek Giroa utzi behar izan dute, eroriko larrien ondorioz.
Ackermann garaile zorigaiztoko egun batean. Esprintean irabazi du UAEko txirrindulari alemaniarrak. Tao Geoghegan Hart sailkapeneko hirugarrenak eta Oscar Rodriguezek Giroa utzi behar izan dute, eroriko larrien ondorioz.
Pascal Ackermannek (UAE) irabazi du Italiako Giroko 11.etapa, esprintean. Lehen garaipena du aurtengo Giroan. Eguneko albistea, baina, bi ordu lehenago iritsi da: Tao Geoghegan Hartek (Ineos), sailkapen nagusiko hirugarrenak, Giroa utzi behar izan du eroriko baten ondorioz. Lehen bi sailkatuak ere eroriko berean joan d...
2023-5-17
https://www.berria.eus/albisteak/228169/ehunka-lagun-elkartu-dira-azken-hilketa-matxista-arbuiatzeko.htm
Gizartea
Ehunka lagun elkartu dira azken hilketa matxista arbuiatzeko
Emakumeen Mundu Martxak ohartarazi du: «Ez nahasi, hau patriarkatuaren muturreko ondorioa baino ez da, egunero emakumezkoon bizitza baldintzatzen duen egitura baten ondorioa». Autodefentsara eta feministak batzera deitu du.
Ehunka lagun elkartu dira azken hilketa matxista arbuiatzeko. Emakumeen Mundu Martxak ohartarazi du: «Ez nahasi, hau patriarkatuaren muturreko ondorioa baino ez da, egunero emakumezkoon bizitza baldintzatzen duen egitura baten ondorioa». Autodefentsara eta feministak batzera deitu du.
Herritar asko atera dira kalera Orion, atzoko hilketa matxista salatzera. Ordulaurdeneko isilunearen ostean hartu dute hitza deitzaileek gogorarazteko Lourdes Del Hoyoren hilketa ez dela kasu isolatu bat «egiturazko arazo bat baizik» emakumeak egunero kolpatzen dituena. Seme-alabak eta senideak izan dituzte gogoan, «er...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228201/labek-alde-handiz-irabazi-ditu-nafarroako-foru-administrazioko-hauteskundeak.htm
Ekonomia
LABek alde handiz irabazi ditu Nafarroako foru administrazioko hauteskundeak
Osasunbideko emaitzak aintzat harturik, sindikatu abertzaleak 77 ordezkari lortu ditu, 2019an baino zortzi gehiago. Afapnak 43 lortu ditu; CCOOk, 37; ELAk, 30; ANPEk, 20; UGTk, 18; eta Steilasek, 15.
LABek alde handiz irabazi ditu Nafarroako foru administrazioko hauteskundeak. Osasunbideko emaitzak aintzat harturik, sindikatu abertzaleak 77 ordezkari lortu ditu, 2019an baino zortzi gehiago. Afapnak 43 lortu ditu; CCOOk, 37; ELAk, 30; ANPEk, 20; UGTk, 18; eta Steilasek, 15.
Atzo Nafarroako administrazio publikoan lan egiten duten 32.444 langile zeuden deituta hauteskunde sindikaletarako. Gaueko txandan lan egiten duten Osasunbideko langileak direla-eta, azken emaitza gaueko ordu txikietan jakin da. Hala, LABek irabazi ditu bozak: 77 ordezkari lortu ditu, duela lau urte baino zortzi gehiag...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228202/osakidetzako-grebak-erantzun-laquooso-zabalaraquo-izan-duela-esan-dute-sindikatuek.htm
Gizartea
Osakidetzako grebak erantzun «oso zabala» izan duela esan dute sindikatuek
Manifestazioak egin dituzte 'Osakidetza salba dezagun' lelopean. Salatu dutenez, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren «utzikeriarengatik» jo dute lanuztera. Zerbitzu minimoak «gehiegizkoak» direla salatu dute.
Osakidetzako grebak erantzun «oso zabala» izan duela esan dute sindikatuek. Manifestazioak egin dituzte 'Osakidetza salba dezagun' lelopean. Salatu dutenez, Osasun Sailaren eta Osakidetzaren «utzikeriarengatik» jo dute lanuztera. Zerbitzu minimoak «gehiegizkoak» direla salatu dute.
Protesta eguna dute gaurkoa Osakidetzako langileek, eta goizean kalera atera dira hainbat lantokitan. Gaur eta bihar daude grebara deituta 37.000 behargin. ELA, LAB, SATSE, CCOO, UGT eta SME sindikatuek egin dute deia, Osakidetzaren «desegitea» salatzeko, eta langileentzako baldintza «duinak» eskatzeko. ELA sindikatuar...
2023-6-8
https://www.berria.eus/albisteak/228203/lautada-ikastola-ekin-eta-ekin.htm
albisteak
Lautada Ikastola, ekin eta ekin
Urtero lez, aurtengo ekainean ere Arabako ikastolen aldeko eguna ospatuko da Olarizun, Gasteizen.
Lautada Ikastola, ekin eta ekin. Urtero lez, aurtengo ekainean ere Arabako ikastolen aldeko eguna ospatuko da Olarizun, Gasteizen.
Ikastola guztiak batera, guztiak batuta. Arabako zortzi ikastolak elkarrekin ari dira aurten ere Araba Euskaraz antolatzen. Auzolana eta elkarlana ardatz hartuta, eskuz esku, buruz buru, haien jakintza elkarbanatuz, haien harremana aberastuz. Argantzonetik hedatu zen azken deiadarrari jarraika, Aguraingo Lautada Ikasto...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228204/esportazioak-154-ugaritu-dira-martxora-bitarte-hego-euskal-herrian.htm
Ekonomia
Esportazioak %15,4 ugaritu dira martxora bitarte Hego Euskal Herrian
Inportazioak ere igo egin dira, %10. Esportazioen eta inportazioen arteko arrakalak %39,5 egin du gora.
Esportazioak %15,4 ugaritu dira martxora bitarte Hego Euskal Herrian. Inportazioak ere igo egin dira, %10. Esportazioen eta inportazioen arteko arrakalak %39,5 egin du gora.
2023ko lehen hiruhilekoan 11.622,8 milioi euroren esportazioak egin dituzte Hego Euskal Herriko enpresek: joan den urteko epe berean baino %15,4 gehiago. Inportazioek ere gora egin dute, baina erritmo apalagoan: %10. Hala, 2022an baino 805,5 milioi euro gehiagoren inportazioak egin dira (8.981 milioi euro aurten). Espa...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228206/nina-coyote-eta-chico-tornadok-jaso-dute-min-sarietako-euskarazko-disko-onenaren-etxepare-saria.htm
Kultura
Niña Coyote eta Chico Tornadok jaso dute MIN sarietako euskarazko disko onenaren Etxepare saria
Bikoteak sari hori jaso duen hirugarren aldia da. Atzo banatu zituzten sariak, Palman (Balearrak, Herrialde Katalanak).
Niña Coyote eta Chico Tornadok jaso dute MIN sarietako euskarazko disko onenaren Etxepare saria. Bikoteak sari hori jaso duen hirugarren aldia da. Atzo banatu zituzten sariak, Palman (Balearrak, Herrialde Katalanak).
Niña Coyote eta Chico Tornadok irabazi dute musika independentearen MIN sarietako Euskarazko Disko Onenaren Etxepare Euskal Institutua saria. Palmako auditoriumean egin zuten sari banaketa, atzo gauean. Etxepare Euskal Institutuaren saria eskuratzeko hautagai finalistak ere bertaratu ziren ekitaldira: Merina Gris, Olai...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228207/hego-euskal-herriko-zazpi-enpresa-soilik-aurkeztu-dira-lanaldia-murrizteko-entsegura.htm
Ekonomia
Hego Euskal Herriko zazpi enpresa soilik aurkeztu dira lanaldia murrizteko entsegura
Espainiako Industria Ministerioak ordainduko ditu probak, eta enpresek gutxienez bi urtez murriztu beharko dute langileen lanaldia.
Hego Euskal Herriko zazpi enpresa soilik aurkeztu dira lanaldia murrizteko entsegura. Espainiako Industria Ministerioak ordainduko ditu probak, eta enpresek gutxienez bi urtez murriztu beharko dute langileen lanaldia.
Amaitu berri da Espainiako Industria Ministerioak apirilean zabaldutako dirulaguntzak eskatzeko epea, lanaldiaren murrizketaren entseguak egiteko. Guztira Hego Euskal Herriko zazpi enpresa soilik aurkeztu dira entsegura, eta ministerioak bost hilabeteko denbora tartean ikertuko ditu enpresek aurkeztutako proiektuak, et...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228208/aramaio-eta-eskoriatza-arteko-parke-eolikoak-zortzi-aerosorgailu-izanen-ditu.htm
Gizartea
Aramaio eta Eskoriatza arteko parke eolikoak zortzi aerosorgailu izanen ditu
Itsaraz proiektuaren ingurumen inpaktuaren txostena argitaratu dute gaur. Parkeak hartuko duen ingurunea zaintzeko, berriztapen eta birlandatze plan bat aurkeztu dute.
Aramaio eta Eskoriatza arteko parke eolikoak zortzi aerosorgailu izanen ditu. Itsaraz proiektuaren ingurumen inpaktuaren txostena argitaratu dute gaur. Parkeak hartuko duen ingurunea zaintzeko, berriztapen eta birlandatze plan bat aurkeztu dute.
Statkraft Norvegiako enpresak Aramaio (Araba) eta Eskoriatza (Gipuzkoa) artean egin nahi duen parke eolikoak, Itsaraz izenekoak, zortzi aerosorgailu izanen ditu, eta 60,4 megawatteko gaitasuna. Enpresak jakinarazi duenez, urtero 44.100 familia energiaz hornitzen ahalko ditu. Proiektuaren tramitazioa, beraz, aurrera doa...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228209/interes-tasa-handiagoek-etxebizitzen-salmenta-apaldu-dute.htm
Ekonomia
Interes tasa handiagoek etxebizitzen salmenta apaldu dute
Urteko lehen hiru hilabeteetan 8.005 etxebizitza salerosi dira Hego Euskal Herrian, iaz baino %2,4 gutxiago.
Interes tasa handiagoek etxebizitzen salmenta apaldu dute. Urteko lehen hiru hilabeteetan 8.005 etxebizitza salerosi dira Hego Euskal Herrian, iaz baino %2,4 gutxiago.
Eten egin da etxebizitzen salmentaren hazkundea. INE Espainiako estatistika erakundearen arabera, urtarrilean, otsailean eta martxoan 8.005 etxebizitza salerosi ziren Hego Euskal Herrian. Iazko lehen hiru hilabeteetan baino 201 etxebizitza gutxiago dira (-%2,4). 2014tik 2022ra arte gora egin zuen etxebizitzen salmenta...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228210/txinak-esan-dio-ukrainari-denei-dagokiela-laquogerra-bukatzeko-baldintzak-sortzearaquo.htm
Mundua
Txinak esan dio Ukrainari denei dagokiela «gerra bukatzeko baldintzak sortzea»
Kievek erantzun dio ez duela onartuko lurraldeak galtzea ekarriko duen proposamenik. Errusiak berriro bonbardatu du Ukrainako hiriburua. Afrikako herrialde batzuen ordezkaritza bat hartuko du Moskuk.
Txinak esan dio Ukrainari denei dagokiela «gerra bukatzeko baldintzak sortzea». Kievek erantzun dio ez duela onartuko lurraldeak galtzea ekarriko duen proposamenik. Errusiak berriro bonbardatu du Ukrainako hiriburua. Afrikako herrialde batzuen ordezkaritza bat hartuko du Moskuk.
Ukrainako gatazkari dagokionez ere, bitartekari rola hartu du Txinak, eta Pekinen goi diplomazialari Li Hiu Kieven izan da azkeneko bi egunetan. Han egin du lehen geldialdia, Europako beste hiriburu batzuetara eramango duen biran. Ukrainako Gobernuko agintariekin bildu da, eta, Txinako Atzerri Ministerioak gaur kalerat...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228211/lab-eraldaketa-sakonak-bultzatzen-jarraituko-dugu.htm
LAB: «Eraldaketa sakonak bultzatzen jarraituko dugu»
LAB: «Eraldaketa sakonak bultzatzen jarraituko dugu».
Hauteskunde kanpaina zaila eta gogorra izan dela onartu dute LABeko kideek, baina pozik agertu dira azken emaitzarekin. Iruñeko egoitzan egindako agerraldian, Isabel Artieda LABeko Administrazio Publikoko arduradunaren hitzetan, «oso pozik» daude, «energia berrituarekin eta ilusioarekin». «Bereziki garrantzitsutzat» j...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228212/bigarren-saioan-ere-ezin-izan-dituzte-identifikatu-pasaiako-segadan-parte-hartu-zuten-poliziak.htm
Politika
Bigarren saioan ere ezin izan dituzte identifikatu Pasaiako segadan parte hartu zuten poliziak
Senideen abokatuak esan du beste identifikazio saio batzuk eskatuko dituela polizien garai hartako argazkiekin.
Bigarren saioan ere ezin izan dituzte identifikatu Pasaiako segadan parte hartu zuten poliziak. Senideen abokatuak esan du beste identifikazio saio batzuk eskatuko dituela polizien garai hartako argazkiekin.
Pasaiako badian 1984. urtean Komando Autonomo Antikapitalisten kontrako segada batean parte hartu zuten poliziak identifikatzeko bigarren saioa egin dute gaur Donostiako Auzitegian. Santiago Gonzalez familien abokatuak amaieran azaldu duenez, ordea, ezin izan dute inor identifikatu. «Hainbeste urteren ondoren, zaila d...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228213/arabiarren-aurkako-oihuak-eta-mehatxuak-nagusi-israelen-banderen-martxan.htm
Mundua
Arabiarren aurkako oihuak eta mehatxuak nagusi Israelen Banderen Martxan
Arratsaldean milaka judu elkartu dira Jerusalem hiriaren «bat egitea» gogoratzeko egin den ekitaldian. Jordaniak salatu du Israelek ez duela eskumenik Jerusalemgo hiri zaharrean, eta Banderen Martxak ez lukeela handik igaro behar.
Arabiarren aurkako oihuak eta mehatxuak nagusi Israelen Banderen Martxan. Arratsaldean milaka judu elkartu dira Jerusalem hiriaren «bat egitea» gogoratzeko egin den ekitaldian. Jordaniak salatu du Israelek ez duela eskumenik Jerusalemgo hiri zaharrean, eta Banderen Martxak ez lukeela handik igaro behar.
Martxa hasi aurretik ere, tentsio giroa nabarmena zen Jerusalemen. Goizean goizetik ehunka judu bildu dira Meskiten Zelaigunean —han dago Al-Aqsako meskita ere—, eta haietako batzuk ahalegindu dira Israelgo banderekin sartzen ere, baina Poliziak kanporatu egin ditu. Aurreko egunetan, erakunde sionistek dei egin diete k...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228214/nico-denzek-irabazi-du-giroko-hamabigarren-etapa.htm
Kirola
Nico Denzek irabazi du Giroko hamabigarren etapa
Alemaniarra eguneko ihesaldian sartu da; bi ziklistarekin iritsi da azkeneko esprintera, eta azkarrena izan da. Ez da aldaketarik egon sailkapen nagusiko lehen postuetan
Nico Denzek irabazi du Giroko hamabigarren etapa. Alemaniarra eguneko ihesaldian sartu da; bi ziklistarekin iritsi da azkeneko esprintera, eta azkarrena izan da. Ez da aldaketarik egon sailkapen nagusiko lehen postuetan
Nico Denz alemaniarra (Bora) nagusitu da gaur Italiako Giroko hamabigarren etapan. Haren ibilbideko garaipenik handiena da. Denzek Toms Skujinsi (Trek) eta Sebastian Berwicki (Israel) hartu die aurre azken esprintean. Hirurek aurrera egin dute 30 txirrindulariz osatutako ihesalditik. Tartean zegoen Jonathan Lastra (Cof...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228215/hil-egin-da-joan-den-astean-burlatan-lan-istripu-larria-izan-zuen-gaztea.htm
Ekonomia
Hil egin da joan den astean Burlatan lan istripu larria izan zuen gaztea
Joan den ostiralean izan zuen istripua 22 urteko gazteak. Makina altxatzaile batek harrapatu zuen, eta lesio oso larriak zituen toraxean.
Hil egin da joan den astean Burlatan lan istripu larria izan zuen gaztea. Joan den ostiralean izan zuen istripua 22 urteko gazteak. Makina altxatzaile batek harrapatu zuen, eta lesio oso larriak zituen toraxean.
Gaur hil da joan den ostiralean Burlatako (Nafarroa) Iturrondo industrialdean lan istripua izan zuen gaztea. 22 urteko langileak Automoviles Torregrosa enpresan egiten zuen lan, eta makina altxatzaile batek harrapatu zuen istripuaren egunean. 11:20an jazo zen istripua, eta larrialdi zerbitzuak berehala bertaratu ziren....
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228216/ep-iuk-zerbitzu-publikoak-indartuko-ditu-landa-eremuan.htm
Politika
EP-IUk zerbitzu publikoak indartuko ditu landa eremuan
Lurralde «desorekak» saihesteko eskatu dute Garbiñe Ruizek eta David Rodriguezek. Herrietan hezkuntza publikoa «suntsitzen» ari direla salatu dute.
EP-IUk zerbitzu publikoak indartuko ditu landa eremuan. Lurralde «desorekak» saihesteko eskatu dute Garbiñe Ruizek eta David Rodriguezek. Herrietan hezkuntza publikoa «suntsitzen» ari direla salatu dute.
Arabako lautadan dago Dulantzi, Gasteiztik 14 kilometrora, eta 3.000 biztanle inguru bizi da bertan. Landa eremuko toki askotan dituzten «premia» berberak dituzte herrian: «Garraio publiko egoki eta on bat behar du, osasun zerbitzu hurbilagoak eta hornituagoak, ikastetxe publiko berri bat gazteek herrian bertan ikastek...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228217/greba-lehengo-gozotasuna-eskatzeko.htm
Gizartea
Greba, «lehengo gozotasuna» eskatzeko
Baraualdia egiten ari dira Bizkaiko zahar etxeetako LABeko langileak ratioak handitzea eskatzeko. Azken aldian, beharginen eta egoiliarren baldintzak txartu direla uste dute.
Greba, «lehengo gozotasuna» eskatzeko. Baraualdia egiten ari dira Bizkaiko zahar etxeetako LABeko langileak ratioak handitzea eskatzeko. Azken aldian, beharginen eta egoiliarren baldintzak txartu direla uste dute.
Bigarren baraualdi eguna daukate gaur Bizkaiko zahar etxeetako LABeko langileek. Maiatzaren 15etik 20ra ari dira egiten greba, eta Bizkaiko Foru Jauregiaren aurrean egin dute kanpalekua, Bilbon, aldundiari ratioak handitzeko eskatzeko. «Aldundiari exijitzen diogu uzteko enpresei dirua ematen eta langileei eta egoiliarr...
2023-5-18
https://www.berria.eus/albisteak/228218/ikerlanek-2021ean-baino-12-gehiago-fakturatu-zuen-iaz.htm
Ekonomia
Ikerlanek 2021ean baino %12 gehiago fakturatu zuen iaz
Guztira 28 milioi euro fakturatu zituen iaz teknologia zentroak. Enpresekin egindako proiektuei esker, 13,8 milioi euro lortu zituen: %11,2 gehiago.
Ikerlanek 2021ean baino %12 gehiago fakturatu zuen iaz. Guztira 28 milioi euro fakturatu zituen iaz teknologia zentroak. Enpresekin egindako proiektuei esker, 13,8 milioi euro lortu zituen: %11,2 gehiago.
Iaz inoiz baino diru gehiago sartu zen Ikerlan Mondragon taldearen teknologia zentroaren itsulapikoan. 28 milioi euro fakturatu zituen guztira, 2021ean baino %12 gehiago, eta horietako 13,8 milioi enpresekin egindako proiektuen bidez sartu ziren: 2021ean baino %11,2 gehiago. Urte «zaila» eta «ziurgabetasunak» mugatua i...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228219/psn-eta-euskara-ituna-eskaini-afixetan-baztertu.htm
Politika
PSN eta euskara: ituna eskaini, afixetan baztertu
Txibitek «bizikidetza itun bat» nahi du, «errealitate linguistikoa» aintzat hartuta Erriberako PSNk zortzi eletan egin du kartel bat; euskaraz, ez.
PSN eta euskara: ituna eskaini, afixetan baztertu. Txibitek «bizikidetza itun bat» nahi du, «errealitate linguistikoa» aintzat hartuta Erriberako PSNk zortzi eletan egin du kartel bat; euskaraz, ez.
Udal eta foru hauteskundeetako kanpainak lan erdiak egin ditu jada. Duela astebete abiatu zen kanpaina, eta, orain arte, apenas hitz egin den hizkuntz politikei eta euskarak izan beharreko trataerari buruz. Atzo, ordea, gaiaz jardun zuen Maria Txibite Nafarroako Gobernuko presidente eta PSNko lehendakarigaiak; proposat...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228245/xabier-ormazabal-gogoan.htm
albisteak
Xabier Ormazabal gogoan
Mendizale urretxuarra oroitzeko festa egingo da datorren ostiralean, maiatzak 26, Urretxun, eta han aurkeztuko da bere izena daraman bekaren 2023ko deialdia. Ekitaldien artean, besteak beste, Alex Areizagaren Itzalak eta Alex Txikonen Manaslu neguan filmak proiektatuko dira.
Xabier Ormazabal gogoan. Mendizale urretxuarra oroitzeko festa egingo da datorren ostiralean, maiatzak 26, Urretxun, eta han aurkeztuko da bere izena daraman bekaren 2023ko deialdia. Ekitaldien artean, besteak beste, Alex Areizagaren Itzalak eta Alex Txikonen Manaslu neguan filmak proiektatuko dira.
2004. urtean Xabi Ormazabal Aristegi urretxuar gaztea elurretako lehoinabar bihurtu zen. Sobiet Batasun ohian, 7.000 metrotik gora zeuden bost mendiak –Komunismo (7.495 m), Khan Tengri (7.010 m), Pobeda (7.134 m), Lenin (7.134 m) eta Korgenewskaya (7.105 m)– igotzen zituzten alpinistei ematen zitzaien ohore hori. Mendi...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228246/irunean-zinegotzi-kopuru-bera-lortuko-lukete-upnk-eta-eh-bilduk-eitb-focusen-inkestaren-arabera.htm
Politika
Iruñean zinegotzi kopuru bera lortuko lukete UPNk eta EH Bilduk, EITB Focusen inkestaren arabera
Gasteizen lehia estua aurreikusten du EAJ eta EH Bilduren artean, eta Bilbon eta Donostian aise irabaziko luke EAJk.
Iruñean zinegotzi kopuru bera lortuko lukete UPNk eta EH Bilduk, EITB Focusen inkestaren arabera. Gasteizen lehia estua aurreikusten du EAJ eta EH Bilduren artean, eta Bilbon eta Donostian aise irabaziko luke EAJk.
Gizakerrek EITBrentzat egindako udal eta foru hauteskundeetarako bigarren makroinkesta argitaratu dute. Galdeketak apirilaren 26tik maiatzaren 12ra egin dira EAEn, eta maiatzaren 3tik 11ra Nafarroan. Ia 8.000 pertsonari egindako galdeketaren emaitza da. Geroztik, kanpainak izan ditu gorabeherak, baina, egun haietan jen...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228247/tveko-conquis-julian-iantzik-eta-raquel-sanchez-silvak-aurkeztuko-dute.htm
Bizigiro
TVEko ‘Conquis’ Julian Iantzik eta Raquel Sanchez Silvak aurkeztuko dute
Kapitainak Patxi Salinas, Joana Pastrana eta Cesc Escola izango dira. 33 lehiakide egongo dira. Hilaren 25ean hasiko dituzte grabaketak, Dominikar Errepublikan.
TVEko ‘Conquis’ Julian Iantzik eta Raquel Sanchez Silvak aurkeztuko dute. Kapitainak Patxi Salinas, Joana Pastrana eta Cesc Escola izango dira. 33 lehiakide egongo dira. Hilaren 25ean hasiko dituzte grabaketak, Dominikar Errepublikan.
Hemeretzigarren denboraldian da ETB2ko El conquistador abentura reality-a, eta TVEk lehen aldiz emango du formatu hori datorren denboraldian. Hilaren 25ean hasiko dituzte grabaketak, Dominikar Errepublikan. ETBrentzat saioa egiten duen lantalde bertsua ariko da TVErentzat: zuzendaria Joxan Goñi izango da, eta ekoizle e...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228248/andy-rourke-hil-da-the-smiths-taldeko-baxu-jolea.htm
Kultura
Andy Rourke hil da, The Smiths taldeko baxu jolea
59 urte zituen, eta aspalditik zegoen gaixo
Andy Rourke hil da, The Smiths taldeko baxu jolea. 59 urte zituen, eta aspalditik zegoen gaixo
Andy Rourke, The Smiths taldeko baxu jolea izan zena, hil egin dela jakinarazi du talde hartan kide eta lagun izan zuen Johnny Marr gitarristak. Rourkek pankreako minbizia zuen azken urteetan. «Ezagutu genuenok arima atsegin eta eder gisa gogoratuko dugu Andy, eta musikazaleek, berriz, gaitasun ikaragarriko musikaria ...
2023-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/228249/musika-interesgarria-entzuten-genuenean-ezin-geldirik-geratu.htm
Kultura
«Musika interesgarria entzuten genuenean, ezin geldirik geratu»
Patxi Goñik erretiroa hartuko du udazkenean, eta, harekin batera, Gor diskoetxeak ateak itxiko ditu. Deskonektatzeko gogoa duela esan du musika editoreak, baina oraindik lan handia dagoela egiteko.
«Musika interesgarria entzuten genuenean, ezin geldirik geratu». Patxi Goñik erretiroa hartuko du udazkenean, eta, harekin batera, Gor diskoetxeak ateak itxiko ditu. Deskonektatzeko gogoa duela esan du musika editoreak, baina oraindik lan handia dagoela egiteko.
Hiru hamarkadatan editatutako diskoak kutxetan gorde ditu Patxi Goñik (Iruñea, 1960). Kutxa horietako batzuk Nafarroako Musikaren eta Arte Eszenikoen Artxibora bidaliko ditu; besteak, egileen etxera. Gor diskoetxearen ibilbidea udazkenean amaituko da, Patxi Goñi arduradunaren erretiroarekin batera. Marino Goñirekin eta...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228250/jan-edana-baino-gehiago.htm
Bizigiro
Jan-edana baino gehiago
Herri txikietan ezinbestekoak dira tabernak, hartu-emanen sustatzaile ere badirelako. Gehienetan, bakarra egoten da, eta, sarri, udalarena izaten da. Badakite zerbitzu publiko bat direna, eta saiatzen dira herriko bestelako gabeziak ere asetzen. Bizirauteko laguntza eskatzen dute.
Jan-edana baino gehiago. Herri txikietan ezinbestekoak dira tabernak, hartu-emanen sustatzaile ere badirelako. Gehienetan, bakarra egoten da, eta, sarri, udalarena izaten da. Badakite zerbitzu publiko bat direna, eta saiatzen dira herriko bestelako gabeziak ere asetzen. Bizirauteko laguntza eskatzen dute.
Trapagarango Larreineta auzoko taberna bakarra Irene izenekoa izan da azken urteetan. Lehenago bazeuden gehiago, baina itxi zituzten. Joan den Aste Santua pasatutakoan, ateak zarratu zituen, ugazabak erretiroa hartu duelako. Auzokoentzat galera handia izan da. Herrigunera ordubete luze dute oinez, 10-15 minutu autoz, e...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228251/langile-bat-larri-zauritu-da-barakaldon-bosgarren-solairutik-behera-erorita.htm
Ekonomia
Langile bat larri zauritu da Barakaldon, bosgarren solairutik behera erorita
Lan bertikalak egiten zebilen langilea, eta erori egin zen; ez dute argitu zergatik.
Langile bat larri zauritu da Barakaldon, bosgarren solairutik behera erorita. Lan bertikalak egiten zebilen langilea, eta erori egin zen; ez dute argitu zergatik.
ELA sindikatuak gaur jakinarazi duenaren arabera, langile bat larri zauritu zen atzo Barakaldon, bosgarren solairutik behera erorita. Antza denez, eraikin baten barruan lan bertikalak egiten ari zen, eta erori egin zen; oraindik ez da argitu zergatik gertatu zen. 12:30ean jazo zen ezbeharra. Istripuaren lekura anbulan...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228252/lehen-gerra-argazkilaria.htm
Kultura
Lehen gerra argazkilaria
Mende bat bete da Eustaquio Berriotxoa Marokora joan zenetik, Rifeko gerrara. Argazkiak atera zituen han, eta Urretxun ikusgai egon da erakusketa. Udalak beste herriren batera hedatu nahi du orain.
Lehen gerra argazkilaria. Mende bat bete da Eustaquio Berriotxoa Marokora joan zenetik, Rifeko gerrara. Argazkiak atera zituen han, eta Urretxun ikusgai egon da erakusketa. Udalak beste herriren batera hedatu nahi du orain.
Euskal herritar asko hil ziren Rifeko gerran, Marokon, 1911. eta 1927. urteen artean, baina oso jende gutxik du haren berri. Duela urte batzuk Eustaquio Berriotxoa urretxuarrak (1899-1987) gerra hartan ateratako argazki batzuk aurkitu zituzten, eta ondorioztatu zuten baliagarriak zirela gertakari hura ezagutarazteko. A...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228253/harrotzen-nau-arbasoek-emandako-irakaskuntzak-transmititzeak.htm
Bizigiro
«Harrotzen nau arbasoek emandako irakaskuntzak transmititzeak»
Mendian jasotako adaxkekin makila pertsonalizatuak egiten espezialista da Javier Irabien. Nostalgian erori gabe, ez dio begiradarik kentzen tradizioari. Kritiko azaldu da egungo baso ereduaz.
«Harrotzen nau arbasoek emandako irakaskuntzak transmititzeak». Mendian jasotako adaxkekin makila pertsonalizatuak egiten espezialista da Javier Irabien. Nostalgian erori gabe, ez dio begiradarik kentzen tradizioari. Kritiko azaldu da egungo baso ereduaz.
Urduñako zezen plazaren aldameneko etxe baten atarian argazkilariari adarra nola jo irakasten ari da Javier Irabien artisaua (Amurrio, Araba, 1953). Txantxetan ibil zitekeen, baina instrumentua du eskuetan. Halaber, beste dozena erdi bat du zintzilikatua detaile txiki eta bitxikeriarik falta ez duen tailerrean. Bertan ...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228254/munduko-lakuen-erdiek-baino-gehiagok-ura-galdu-dute-azken-30-urteetan.htm
Mundua
Munduko lakuen erdiek baino gehiagok ura galdu dute azken 30 urteetan
Orotara, urteko 22 gigatona ur gutxiago izan dute 1992az geroztik, ikerketaren arabera. Lehortea eragin duten faktoreen artean dira giza kontsumoa eta klima aldaketa.
Munduko lakuen erdiek baino gehiagok ura galdu dute azken 30 urteetan. Orotara, urteko 22 gigatona ur gutxiago izan dute 1992az geroztik, ikerketaren arabera. Lehortea eragin duten faktoreen artean dira giza kontsumoa eta klima aldaketa.
Munduko laku handien eta urtegien erdiak ura galtzen ari dira, klima larrialdiaren ondorioz, nagusiki. Science aldizkari zientifikoak atzo argitaratu zuen ikerketa baten arabera, munduko ur biltegi garrantzitsuenetako batzuek 1990eko hamarkadaren hasieran zuten baino ur gutxiago dute gaur egun; Europa eta Asia arteko K...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228255/nekane-diezek-futbola-utziko-du-denboraldi-amaieran.htm
Kirola
Nekane Diezek futbola utziko du denboraldi amaieran
Oraingoz, 379 partida eta 162 gol: kapitainak hamasei denboraldi eman ditu Athleticen. Bi partida ditu aurretik gutxienez. Bata, larunbatean, etxean; bestea, asteazkenean.
Nekane Diezek futbola utziko du denboraldi amaieran. Oraingoz, 379 partida eta 162 gol: kapitainak hamasei denboraldi eman ditu Athleticen. Bi partida ditu aurretik gutxienez. Bata, larunbatean, etxean; bestea, asteazkenean.
«Historia zuri-gorria. Klubeko ikur. Etorkizuneko eredu». 2007ko abuztuan egin zuen debuta Nekane Diez futbol jokalariak Athleticen, 15 urte zituela. Non-eta Txapeldunen Ligako partida batean; Athleticen zela, bere lehen gola orduan sartu zuen. Eta taldearekin «konpromiso hausgaitza» izan du gaurdaino. Debut hartatik h...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228256/ehigek-eta-steilasek-planifikazio-dekretua-inpugnatu-dute.htm
Gizartea
EHIGEk eta Steilasek planifikazio dekretua inpugnatu dute
Bi eragileen irudiko, legezkotasuna urratzen duten hiru elementu ditu. EHIGEren eta Steilasen esanetan, besteak beste, Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoak ez du «arau oinarririk».
EHIGEk eta Steilasek planifikazio dekretua inpugnatu dute. Bi eragileen irudiko, legezkotasuna urratzen duten hiru elementu ditu. EHIGEren eta Steilasen esanetan, besteak beste, Euskal Hezkuntza Zerbitzu Publikoak ez du «arau oinarririk».
Urak harrotuta daude hezkuntzan. Gaur goizean, Steilasek eta EHIGEk agerraldia egin dute, eta jakinarazi dute Eusko Jaurlaritzaren otsailaren 28ko 30/2023 dekretua, hezkuntza planifikatzen duena, inpugnatu dutela. Izan ere, sare publikoko bi eragileen irudiko, dekretu horretako hiru elementuk legezkotasuna urratzen dut...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228257/anjel-lertxundiren-inguruko-lehen-ziklo-monografikoa-egingo-dute-udako-ikastaroetan.htm
Kultura
Anjel Lertxundiren inguruko lehen ziklo monografikoa egingo dute Udako Ikastaroetan
Hamalau hitzaldi, zuzeneko irakurketa musikatu bat eta idazlearen beraren parte hartzea bilduko ditu. Ekainaren 29an eta 30ean izango da, Donostiako Miramar jauregian, eta, atariko gisa, Lertxundiri gorazarre egiteko programa berezia antolatu dute Zarautzen.
Anjel Lertxundiren inguruko lehen ziklo monografikoa egingo dute Udako Ikastaroetan. Hamalau hitzaldi, zuzeneko irakurketa musikatu bat eta idazlearen beraren parte hartzea bilduko ditu. Ekainaren 29an eta 30ean izango da, Donostiako Miramar jauregian, eta, atariko gisa, Lertxundiri gorazarre egiteko programa berezia a...
Euskal literaturaren izen handi bat eta haren obra literatur ikasketen erdigunean jartzea, urtetako lan eskergari aitortza egitea eta haren lanak ikergai gisa duen interesa agertzea, ikerketa eremu berriei ateak irekiz. Besteak beste helburu horiei erantzun asmoz antolatu dute Anjel Lertxundiren (Orio, Gipuzkoa, 1948) ...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228258/nbek-espainia-zigortu-du-puigdemonti-diputatu-kargua-eteteagatik.htm
Mundua
NBEk Espainia zigortu du Puigdemonti diputatu kargua eteteagatik
Giza Eskubideen Batzordeak ebatzi duenez, estatuak ez zituen presidente ohiaren eskubideak urratu hura telematikoki izendatzea galarazi zuenean
NBEk Espainia zigortu du Puigdemonti diputatu kargua eteteagatik. Giza Eskubideen Batzordeak ebatzi duenez, estatuak ez zituen presidente ohiaren eskubideak urratu hura telematikoki izendatzea galarazi zuenean
Espainiak Carles Puigdemont Kataluniako presidente ohiaren eskubide politikoak urratu zituen 2018an, hari diputatu akta eten zionean. Ondorio horretara iritsi da NBE Nazio Batuen Erakundearen Giza Eskubideen Batzordea Puigdemonten salaketa aztertu ostean, eta atzo eman zuen ebazpenaren berri. Generalitateko buru ohiar...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228259/erantzun-zabalagoa-izan-du-gaurko-grebak-osakidetzan.htm
Gizartea
Erantzun zabalagoa izan du gaurko grebak Osakidetzan
Manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, hitzarmen berriaren negoziazioak geldituta daudela salatzeko
Erantzun zabalagoa izan du gaurko grebak Osakidetzan. Manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, hitzarmen berriaren negoziazioak geldituta daudela salatzeko
40 urte bete ditu gaur Osakidetzak, baina, urtebetetze borobila izanagatik ere, ez da alaia izan langile askorentzat. Bigarren greba eguna izan dute, Osakidetzaren «desegitea» salatzeko. Jende andana bildu da sindikatuek Bilbon, Donostian eta Gasteizen deitutako manifestazioetan, eta salatu dute hitzarmen berriaren ne...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228260/new-york-hondoratzen-ari-da-etxe-orratzen-pisuarengatik-besteak-beste.htm
Mundua
New York hondoratzen ari da, etxe orratzen pisuarengatik, besteak beste
Urtean 1-2 milimetro ari da murgiltzen hiria batez beste, zientzialari talde batek kalkulatu duenez. Zortzi milioi biztanle baino gehiago bizi dira han, eta dagoeneko ari dira uholde arazoak pairatzen, itsasoaren maila igotzen ari dela eta.
New York hondoratzen ari da, etxe orratzen pisuarengatik, besteak beste. Urtean 1-2 milimetro ari da murgiltzen hiria batez beste, zientzialari talde batek kalkulatu duenez. Zortzi milioi biztanle baino gehiago bizi dira han, eta dagoeneko ari dira uholde arazoak pairatzen, itsasoaren maila igotzen ari dela eta.
Baliteke laster New Venice izena egokiagoa izatea AEBetako New York hiriarentzat. Zientzialari talde batek berriki argitaraturiko ikerketa baten arabera, hiria urtean 1-2 milimetro hondoratzen ari da, batez beste. Hiriko hainbat gune hori halako bi ari dira beheratzen. Ondorioztatu dutenez, hondoratzearen kausetako bat...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228261/ikergazte-kongresuaren-v-aldia-amaitu-da-sari-banaketarekin.htm
Gizartea
Ikergazte kongresuaren V. aldia amaitu da, sari banaketarekin
Irabazleek 300 euro jasoko dituzte, aldizkari zientifiko batean idazteko aukera izanen dute, eta horietako harpidetza ere emanen diete
Ikergazte kongresuaren V. aldia amaitu da, sari banaketarekin. Irabazleek 300 euro jasoko dituzte, aldizkari zientifiko batean idazteko aukera izanen dute, eta horietako harpidetza ere emanen diete
Ikergazte kongresuaren V. aldia amaitu da gaur, sariak banatzeko ekitaldiarekin. Bost alorretako lan hoberenak hautatu dituzte; bakoitzak 300 euro jasoko ditu, aldizkari zientifiko batean idazteko aukera izanen dute, eta bertako harpidetza jasoko dute. Donostiako Udalak babestu ditu lan horiek. Udaleko ordezkari laneta...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228262/alkate-zintzoa-iruna-okan.htm
Politika
Alkate «zintzoa» Iruña Okan
Eneko Anduezak esan du udalerria «eredugarria» dela. Aurreko alkateak dimisioa eman zuen 2020an, huts egindako operazio urbanistiko bat zela medio.
Alkate «zintzoa» Iruña Okan. Eneko Anduezak esan du udalerria «eredugarria» dela. Aurreko alkateak dimisioa eman zuen 2020an, huts egindako operazio urbanistiko bat zela medio.
Alkatetza bakarra du PSE-EEk Araban: Iruña Oka. Sozialisten gotorlekua da udalerria. Duela bi hamarkada eskuratu zuten aginte makila, eta, ordutik, beti egon da euren esku. Javier Martinez sozialista 2004.urtean iritsi zen agintera, eta 2020.urtera arte egon zen karguan. Urte horretan eman zuen dimisioa, EAEko Auzitegi...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228263/euskal-historiaren-parkea.htm
Kultura
Euskal historiaren parkea
Anai Artea elkarte humanitarioaren gaur egungo eramaileen azken lana izanen da Euskal Herriko historia ezagutaraztea xede duen Senpereko parkea. Hainbat historialariren laguntza ukan dute bideo bidez historiako 22 garai kontatzeko.
Euskal historiaren parkea. Anai Artea elkarte humanitarioaren gaur egungo eramaileen azken lana izanen da Euskal Herriko historia ezagutaraztea xede duen Senpereko parkea. Hainbat historialariren laguntza ukan dute bideo bidez historiako 22 garai kontatzeko.
Anai Artea elkarte humanitarioak bost hamarkadako ibilbidea bukatutzat jo duelarik, bere ohiko zereginetik doi bat urruntzen den azken lan bat utziko du Senperen. Piarres Larzabal eta Telesforo Monzonek bultzaturik, Anai Artea euskal iheslariak laguntzeko sare bat izan da hamarkadetan, 1969an sortu zenetik. Maiatzaren ...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228264/mikel-izpura-euskal-presoa-aske-geratu-da.htm
Politika
Mikel Izpura euskal presoa aske geratu da
Izpurak 23 urte egin ditu preso. Azken hilabeteak Iruñeko kartzelan egin ditu.
Mikel Izpura euskal presoa aske geratu da. Izpurak 23 urte egin ditu preso. Azken hilabeteak Iruñeko kartzelan egin ditu.
Etxerat elkarteak jakinarazi duenez, Mikel Izpura euskal presoa atzo geratu zen aske, 23 urteko espetxe zigorra bete ostean. Izpura 2000. urtean atxilotu zuten, Mexikon, eta jarraian Espainiaratu. Ordutik aurrera, Espainia hegoaldeko zenbait espetxetan egon zen preso, 2021eko martxoan Murtziatik (820 kilometro) Zuerako...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228265/loverdose-festibala-hasiko-da-gaur-baionan.htm
Gizartea
Loverdose festibala hasiko da gaur Baionan
Gaur emango dio hasiera bere lehen festibalari PAF elkarte feministak. Egitarau oparoa osatu dute «jendarte patriarkaleko maitasun eta harreman afektiboez» gogoetatzeko. 1.000 lagunek baino gehiagok parte hartuko dute ekitaldietan
Loverdose festibala hasiko da gaur Baionan. Gaur emango dio hasiera bere lehen festibalari PAF elkarte feministak. Egitarau oparoa osatu dute «jendarte patriarkaleko maitasun eta harreman afektiboez» gogoetatzeko. 1.000 lagunek baino gehiagok parte hartuko dute ekitaldietan
Loverdose festibalari hasiera emango dio gaur PAF elkarte feministak. «Maitasuna eta harreman afektiboen» gaia jorratuko dute, horiek «jendarte patriarkalean» garatzen direla jakinik. «Gaur egun erlazionatzeko ditugun moduez eztabaidatzeko aukera izango da», azaldu zion Nathalie Riobe Gorostiaga PAF elkarteko kideak BE...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228266/kanadako-sute-handien-kea-euskal-herrira-ere-iritsiko-da.htm
Mundua
Kanadako sute handien kea Euskal Herrira ere iritsiko da
Copernicus zerbitzuaren sateliteek datozen egunetarako iragarpena egin dute. Suteek ia milioi bat megatona CO2 aireratu dute.
Kanadako sute handien kea Euskal Herrira ere iritsiko da. Copernicus zerbitzuaren sateliteek datozen egunetarako iragarpena egin dute. Suteek ia milioi bat megatona CO2 aireratu dute.
Sute handiak piztu dira egunotan Kanadako iparralde Alberta eskualdean. Horien gasak datozen egunotan noraino helduko diren kalkulatu du Copernicus satelite sareak, eta Euskal Herrian ere izango direla iragarri du. Ikusi beharko gizakiek sumatu moduko kontzentrazioan heltzen diren. Kanadan eta Errusia iparraldean sute...
2023-5-19
https://www.berria.eus/albisteak/228267/einer-rubio-garaile-giroko-hamahirugarren-etapan.htm
Kirola
Einer Rubio garaile Giroko hamahirugarren etapan
Pinotekin eta Cepedarekin lehiatu da garaipena lortzeko, ihesean egon eta gero. Laburtu egin dute ibilbidea: 75 kilometro soilik izan ditu. Zeresan gutxi eman du faboritoen jardunak.
Einer Rubio garaile Giroko hamahirugarren etapan. Pinotekin eta Cepedarekin lehiatu da garaipena lortzeko, ihesean egon eta gero. Laburtu egin dute ibilbidea: 75 kilometro soilik izan ditu. Zeresan gutxi eman du faboritoen jardunak.
Txirrindulariak hotzez dira aurtengo Giroan. Eguraldi petrala ari dira izaten egunik gehienetan, eta planto egin dute atzoko etaparen bezperan. 199 kilometroko saio menditsua zuten aurretik, eta laburtzeko eskaera egin diote antolakuntzari. Bada, 75 kilometro eskaseko jarduna izan dute azkenean, eta ibilbide motzean ho...
2023-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/228298/euri-jasek-kalte-handiak-eragin-dituzte-bortzirietan-eta-urumealdean.htm
Gizartea
Euri jasek kalte handiak eragin dituzte Bortzirietan eta Urumealdean
Beran, azken 43 urteetan maiatzeko egun batean izan den jasarik handiena bota du. Lesakan, etxe batzuk hustu behar izan dituzte, luizi batek kanal bateko ura desbideratu duela eta. Hernanitik Goizuetara, dozenaka lekutan moztu dute errepidea luiziek.
Euri jasek kalte handiak eragin dituzte Bortzirietan eta Urumealdean. Beran, azken 43 urteetan maiatzeko egun batean izan den jasarik handiena bota du. Lesakan, etxe batzuk hustu behar izan dituzte, luizi batek kanal bateko ura desbideratu duela eta. Hernanitik Goizuetara, dozenaka lekutan moztu dute errepidea luiziek.
Bart gauean eta gaur goizaldean euri jasa handiak izan dira eskualde batzuetan, eta kalte handiak eragin dituzte, besteak beste, Bortzirietan, Urumealdean eta Basaburuan (Nafarroa). Euriteen ondorioz, zenbait errekak gainezka egin dute, eta urak etxeak eta saltokiak hartu ditu Beran, Lesakan, Goizuetan eta Aranon. Aeme...
2023-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/228299/eajk-alde-handiarekin-irabaziko-luke-araban-eta-bizkaian-eta-lehia-estuarekin-gipuzkoan-eitb-focusen-arabera.htm
Politika
EAJk alde handiarekin irabaziko luke Araban eta Bizkaian, eta lehia estuarekin Gipuzkoan, EITB Focusen arabera
EAJ gehiengo osoa lortzetik hurre egongo litzateke Bizkaian, baina EH Bildu puntu eta erdira du Gipuzkoan. Nafarroan, UPNren, PPren eta Voxen batura gehiengo osotik urrun geratuko litzateke.
EAJk alde handiarekin irabaziko luke Araban eta Bizkaian, eta lehia estuarekin Gipuzkoan, EITB Focusen arabera. EAJ gehiengo osoa lortzetik hurre egongo litzateke Bizkaian, baina EH Bildu puntu eta erdira du Gipuzkoan. Nafarroan, UPNren, PPren eta Voxen batura gehiengo osotik urrun geratuko litzateke.
EITB Focusek gaur argitaratutako inkestaren arabera, 2019ko udal eta foru hauteskundeetako kopuru berberak izango ez badira ere, azken emaitza berdintsua izango litzateke. EAJ izango litzateke lehen indarra Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta gobernua osatu ahalko luke hiruretan baldin eta orain PSE-EErekin duen elkarl...
2023-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/228300/alavesek-maila-galdu-du.htm
Kirola
Alavesek maila galdu du
Arabako taldeak Alhamari irabazi beharra zion Ibaian, baina bana berdindu du, eta Bigarren Mailan ariko da datorren denboraldian
Alavesek maila galdu du. Arabako taldeak Alhamari irabazi beharra zion Ibaian, baina bana berdindu du, eta Bigarren Mailan ariko da datorren denboraldian
Bi denboraldiz Espainiako Lehen Mailan jokatu eta gero, Alavesek Bigarren Mailan jokatuko du datorren denboraldian. Arabako taldea ataka estuan zegoen azken jardunaldian: Alhamari irabazi beharra zion Ibaian, eta Sporting Huelvak eta Vila-realek huts egitea behar zuen ere bai. Baina baldintza horietako bakar bat ere ez...
2023-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/228301/denzek-bigarrenez-irabazi-du-giroan-eta-armirail-jarri-da-lider.htm
Kirola
Denzek bigarrenez irabazi du Giroan, eta Armirail jarri da lider
Alemaniarrak berriro hartu die aurre iheskideei. Tropela 21.11ra iritsi da, eta horri esker, okzitaniarrak maglia arrosa jantzi du
Denzek bigarrenez irabazi du Giroan, eta Armirail jarri da lider. Alemaniarrak berriro hartu die aurre iheskideei. Tropela 21.11ra iritsi da, eta horri esker, okzitaniarrak maglia arrosa jantzi du
Nico Denz alemaniarra (Bora) bigarrenez nagusitu da Italiako Giroan, gaur, hamalaugarren etapan. Hamabigarren saioan egin bezala, eguneko ihesaldian sartu da, eta azkarrena izan da esprintean. Derek Gee (Israel) sailkatu da haren atzetik. Australiarra hirugarrenez sailkatu da bigarren ekitaldi honetan. Etapak beste pr...
2023-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/228302/zazpigarren-jarri-da-athletic.htm
Kirola
Zazpigarren jarri da Athletic
Talde zuri-gorriak Celtari irabazi dio San Mamesen, eta Gironari hartu dio aurre sailkapenean. Iñaki Williamsek eta Berenguerrek sartu dituzte golak
Zazpigarren jarri da Athletic. Talde zuri-gorriak Celtari irabazi dio San Mamesen, eta Gironari hartu dio aurre sailkapenean. Iñaki Williamsek eta Berenguerrek sartu dituzte golak
Arratsalde biribila izan du gaur Athleticek. 2-1 irabazi dio Celtari San Mamesen, eta bolada txarra eten du: puntu bakarra lortu zuen aurreko lau partidetan, eta bi aldiz galdu zuen etxean. Garaipenak, gainera, saria du: zazpigarren postua. Gironak 1-2 galdu du Vila-realen aurka, eta hori aprobetxatu dute zuri-gorriek ...
2023-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/228303/altunak-finala-jokatuko-du.htm
Kirola
Altunak finala jokatuko du
Amezketakoak nagusitasun handiz irabazi dio Joseba Ezkurdiari, Labriten, eta laugarrenez ariko da Buruz Buruko Txapelketako finalean
Altunak finala jokatuko du. Amezketakoak nagusitasun handiz irabazi dio Joseba Ezkurdiari, Labriten, eta laugarrenez ariko da Buruz Buruko Txapelketako finalean
Faboritoa zen Altuna: Ezkurdia baino askoz hobeto ari zen, eta irabazi egin zion elkarren aurka buruz buru jokatutako hiru partidetan. Hala ere, lehia estua espero zen. Baina ez da halakorik izan. Amezketarra hasi eta buka nagusitu da, eta espero baino errazago irabazi du. Beti joan da aurretik, dezenteko aldearekin: 4...
2023-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/228304/ehunka-lagun-bildu-dira-gasteizen-azpiegitura-proiektu-handien-aurka.htm
Gizartea
Ehunka lagun bildu dira Gasteizen azpiegitura proiektu handien aurka
Euskal Herria Bizirik plataformak natura «benetan» babestuko duen politikak aldarrikatu ditu
Ehunka lagun bildu dira Gasteizen azpiegitura proiektu handien aurka. Euskal Herria Bizirik plataformak natura «benetan» babestuko duen politikak aldarrikatu ditu
Landa eremuari eta natura guneei «erasotzen» dieten azpiegitura handiak arbuiatzeko eta eraikitzeari utzi diezaioten eskatzeko manifestazio jendetsua egin dute gaur, Gasteizen, Lurraren defentsan, Euskal Herria bizirik lelopean. Ehunka lagunek ozen salatu dute «makroproiektuek» ekosistemen eta landa eremuko bizimoduare...
2023-5-20
https://www.berria.eus/albisteak/228305/garaipen-historikoa-amets-egiten-jarraitzeko.htm
Kirola
Garaipen historikoa amets egiten jarraitzeko
32 urteren ostean, Realak irabazi egin du Camp Noun, eta aurrerapausoa eman du Txapeldunen Ligarako sailkatzeko
Garaipen historikoa amets egiten jarraitzeko. 32 urteren ostean, Realak irabazi egin du Camp Noun, eta aurrerapausoa eman du Txapeldunen Ligarako sailkatzeko
Premia gehien zuenean hautsi du Realak Camp Nouko madarikazioa. 32 urteren ostean, talde txuri-urdinak irabazi egin du gaur gauean Bartzelonaren estadioan: 1-2. Garaipen handia da, historikoa. Camp Noun nagusituta, Realak aurrerapausoa eman du hamar urteren ostean Txapeldunen Ligarako sailkatzeko. Liga bukatzeko hiru ...
2023-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/228339/barkos-azken-lau-urteetan-gure-autogobernuaren-alde-borrokatzeko-ausardia-falta-izan-da.htm
Politika
Barkos: «Azken lau urteetan gure autogobernuaren alde borrokatzeko ausardia falta izan da»
Geroa Baik kanpainako ekitaldi nagusia egin du Baluarte jauregian. «Eskuinaren alternatiba» izango diren akordioen aldeko apostua berretsi dute.
Barkos: «Azken lau urteetan gure autogobernuaren alde borrokatzeko ausardia falta izan da». Geroa Baik kanpainako ekitaldi nagusia egin du Baluarte jauregian. «Eskuinaren alternatiba» izango diren akordioen aldeko apostua berretsi dute.
«Egin genuen, eta berriz egingo dugu». Mezu hori zabaldu du gaur Geroa Baik, Iruñeko Baluarte jauregian egin duen kanpainako ekitaldi nagusian. Uxue Barkos Nafarroako lehendakarigaiak esan du instituzioetan «aldaketaren arnasa» berreskuratu nahi dutela: «Ez dugu nahi harroputzen, purtzilarien eta tutoretzapekoen gobern...
2023-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/228340/gizon-bat-atxilotu-dute-tuteran-indarkeria-matxistagatik.htm
Gizartea
Gizon bat atxilotu dute Tuteran indarkeria matxistagatik
05:25ak aldera atxilotu dute.
Gizon bat atxilotu dute Tuteran indarkeria matxistagatik. 05:25ak aldera atxilotu dute.
Tuterako (Nafarroa) Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du gaur goizaldean, indarkeria matxistagatik. 05:25 aldera atxilotu dute, eta Udaltzangoaren kalabozoetara eraman, epailearen aurretik pasatu bitartean. Oraingoz, ez dute beste xehetasunik eman.
2023-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/228341/mcnulty-garaile-ihesaldia-baliatuta.htm
Kirola
Mcnulty garaile, ihesaldia baliatuta
Estatubatuarrak esprintean hartu die aurrea Healyri eta Frigori. Eguneko ihesaldian ziren hirurak. Armirailek jarraitzen du lider, denbora galdu duen arren.
Mcnulty garaile, ihesaldia baliatuta. Estatubatuarrak esprintean hartu die aurrea Healyri eta Frigori. Eguneko ihesaldian ziren hirurak. Armirailek jarraitzen du lider, denbora galdu duen arren.
Brandon McNultyk (UAE) irabazi du Italiako Giroko 15. etapa. Txirrindulariek hainbat mendate gainditu behar izan dituzte 195 kilometroko ibilbidean, eta gaur, atzo bezala, eguneko ihesaldia helmugara iritsi da. Zazpi minutu inguru atera dizkiete faboritoei. Ihesaldiko hiru indartsuenak McNulty, Ben Healy (Education Fir...
2023-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/228342/euskaratik-eta-euskaraz-hezteko-aldarriak-hartu-du-ondarroako-ibilaldixe.htm
Bizigiro
Euskaratik eta euskaraz hezteko aldarriak hartu du Ondarroako 'IbilaldiXE'
Hasiera ekitaldian euskarazko hezkuntza jarri dute erdigunean: «Euskaraz hazi eta hezi nahi ditugu Ondarrun zein Itsasun». San Nikolas Ikastolari eman diote 2024ko Ibilaldiaren testigua. Egun osoko egitaraua izan da.
Euskaratik eta euskaraz hezteko aldarriak hartu du Ondarroako 'IbilaldiXE'. Hasiera ekitaldian euskarazko hezkuntza jarri dute erdigunean: «Euskaraz hazi eta hezi nahi ditugu Ondarrun zein Itsasun». San Nikolas Ikastolari eman diote 2024ko Ibilaldiaren testigua. Egun osoko egitaraua izan da.
Turrun hotsak hartu ditu gaur Ondarroako (Bizkaia) kaleak. Hasi da Ondarroako IbilaldiXE. Kaleak jendez bete dira eta ekimenak nonahi izan dira, adin eta gustu guztientzat. Zubi Zahar Herri Ikastolak antolatutako jaiari hasiera ekitaldia egin diote ikastolan. Han izan dira Josune Bañales Ibilaldiko lehendakaria, Eider...
2023-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/228343/aitor-elordik-jokatuko-du-buruz-buruko-finala.htm
Kirola
Aitor Elordik jokatuko du buruz buruko finala
Mallabikoak 15-22 irabazi dio Dariori, neurketarik onena jokatu gabe. Altuna III.aren aurka lehiatuko da finalean.
Aitor Elordik jokatuko du buruz buruko finala. Mallabikoak 15-22 irabazi dio Dariori, neurketarik onena jokatu gabe. Altuna III.aren aurka lehiatuko da finalean.
Aitor Elordik jokatuko du Buruz Buruko Txapelketako finala Jokin Altunaren aurka. Aspeko pilotariak Dario Gomezi irabazi dio gaur Gasteizko Ogeta pilotalekuan (15-22). Ordezko gisa sartu zen txapelketan, eta finala jokatuko du; Binakako Txapelketako txapeldun ere izan zen aurten. Urte ikusgarria egiten ari da Mallabiko...
2023-5-21
https://www.berria.eus/albisteak/228344/osasunari-zail-jarri-zaio-europarako-sailkatzea.htm
Kirola
Osasunari zail jarri zaio Europarako sailkatzea
Gorriek egurra jaso dute Madrilen, Atleticoren aurka (3-0). Carrasco, Saul eta Correa izan dira golegileak.
Osasunari zail jarri zaio Europarako sailkatzea. Gorriek egurra jaso dute Madrilen, Atleticoren aurka (3-0). Carrasco, Saul eta Correa izan dira golegileak.
Atletico Madril Osasuna baino gehiago izan da gaur Civitas Metropolitano estadioan (3-0). Etxekoek Txapeldunen Ligarako sailkapena ziurtatu dute garaipenari esker, eta bisitariei, berriz, urrundu egin zaie zazpigarren postua, zeinak Conference Liga jokatzeko eskubidea ematen baitu. Osasunak hiru puntura du Athletic, ba...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228345/mitsotakisek-uko-egin-dio-koalizio-bat-osatzeari-eta-indarra-hartu-du-bozak-errepikatzeko-aukerak.htm
Mundua
Mitsotakisek uko egin dio koalizio bat osatzeari, eta indarra hartu du bozak errepikatzeko aukerak
Greziako jarduneko lehen ministroaren alderdiak 146 aulki lortu ditu, gehiengo osotik gertu. Ezkerrak kolpe handia hartu du: Syrizak hamabost eserleku galdu ditu, 71rekin geratzeraino, eta MERA25 parlamentutik kanpo geratu da.
Mitsotakisek uko egin dio koalizio bat osatzeari, eta indarra hartu du bozak errepikatzeko aukerak. Greziako jarduneko lehen ministroaren alderdiak 146 aulki lortu ditu, gehiengo osotik gertu. Ezkerrak kolpe handia hartu du: Syrizak hamabost eserleku galdu ditu, 71rekin geratzeraino, eta MERA25 parlamentutik kanpo gera...
Greziako Parlamenturako hauteskundeetan zenbait sorpresa izan dira. Batetik, Kyriakos Mitsotakis jarduneko lehen ministroaren ND Demokrazia Berria eskuindarra espero baino askoz hobeto aritu da, eta gehiengo osoaren atarian geratu da. Bigarrenik, Syriza ezkertiarrak porrot egin du, 11 puntu jaitsi baita, eta NDtik oso ...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228346/28-urteko-gizonezko-bat-hil-da-arguedasen-gertaturiko-errepide-istripu-batean.htm
Gizartea
28 urteko gizonezko bat hil da Arguedasen gertaturiko errepide istripu batean
Murillo el Frutokoa zen hildakoa, Foruzainek esan dutenez.
28 urteko gizonezko bat hil da Arguedasen gertaturiko errepide istripu batean. Murillo el Frutokoa zen hildakoa, Foruzainek esan dutenez.
Auto istripua gertatu da gaur gauean NA-134 errepidean, Arguedasen parean (Nafarroa). 28 urteko gizonezko bat hil da, Foruzaingoaren arabera. Gaineratu dutenez, Murillo el Frutokoa zen hildakoa. Foruzaingoak adierazi du 22:00ak aldera gertatu zela istripua. Tuterako parkeko suhiltzaileek esku hartu behar izan dute, gi...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228347/israelek-hiru-palestinar-hil-ditu-nablusen.htm
Mundua
Israelek hiru palestinar hil ditu Nablusen
Palestinako Osasun Ministerioaren arabera, Balatako errefuxiatu gunean sartu dira militarrak bulldozerrekin, eta ez diete anbulantziei sartzen utzi.
Israelek hiru palestinar hil ditu Nablusen. Palestinako Osasun Ministerioaren arabera, Balatako errefuxiatu gunean sartu dira militarrak bulldozerrekin, eta ez diete anbulantziei sartzen utzi.
Israelgo armada Zisjordaniako Nablus hiritik gertuko Balata errefuxiatu gunean sartu da goizaldean. Armadako iturrien arabera Al-Aqsako Martirien Brigadaren aurkako operazio bat egitera sartu dira lurralde okupatuetara —Al-Fatahren adar armatua da taldea—, eta hainbat lagun atxilotu dituzte. Operazioan, ordea, tiroketa...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228348/ezkerreko-laquoboto-eraginkorraraquo-eh-bildurentzat-eskatu-du-diaz-de-rabago-epaile-ohiak.htm
Politika
Ezkerreko «boto eraginkorra» EH Bildurentzat eskatu du Diaz de Rabago epaile ohiak
«Bizkartzaina eduki dut hamar urte baino gehiagoz, epailea izateagatik. Horrek ez dit galarazten, ETA sakabanatu ostean, EH Bilduri botoa ematea», esan du Diaz de Rabagok.
Ezkerreko «boto eraginkorra» EH Bildurentzat eskatu du Diaz de Rabago epaile ohiak. «Bizkartzaina eduki dut hamar urte baino gehiagoz, epailea izateagatik. Horrek ez dit galarazten, ETA sakabanatu ostean, EH Bilduri botoa ematea», esan du Diaz de Rabagok.
«Boto eraginkorra» izan zen atzo EH Bilduk Gasteizko Andra Maria Zuriaren plazan eginiko ekitaldi politikoaren gakoa. Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusiak esan zuenez, «ezkerretik irabazteko boto eraginkor bakarra EH Bilduren fronte zabala da». Otegik zehaztu zuen ez zebilela «boto erabilgarriaz» ari, baizik eta «boto...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228349/pilotazaleak-zorteko-daude.htm
Kirola
Pilotazaleak zorteko daude
Jokin Altunak eta Aitor Elordik maila nagusiko buruz buruko finala jokatuko dute ekainaren 4an, Bilbon. Haien artekoa izan da txapelketako partidarik onena: amezketarrak 22-18 irabazi zuen, baina mallabiarrak oso estu hartu zuen.
Pilotazaleak zorteko daude. Jokin Altunak eta Aitor Elordik maila nagusiko buruz buruko finala jokatuko dute ekainaren 4an, Bilbon. Haien artekoa izan da txapelketako partidarik onena: amezketarrak 22-18 irabazi zuen, baina mallabiarrak oso estu hartu zuen.
Pilotazaleei galdetuz gero zein izan den aurtengo Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako partidarik onena, gehien-gehienek erantzungo lukete Jokin Altunak eta Aitor Elordik apirilaren 30ean Eibarko (Gipuzkoa) Astelenan jokatu zutena dela. Neurketa ikusgarria izan zen. Altuna III.ak 22-18 irabazi zuen, baina Elordik os...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228350/bilbotik-eta-bergaratik-oinez-gasteizera-1080-euroko-pentsioa-eskatzeko.htm
Ekonomia
Bilbotik eta Bergaratik oinez Gasteizera, 1.080 euroko pentsioa eskatzeko
Gaur eguerdian abiatu dira, eta ostegunean iritsiko dira Gasteizera. Beste martxa bat bihar hasiko da, Agurainen (Araba).
Bilbotik eta Bergaratik oinez Gasteizera, 1.080 euroko pentsioa eskatzeko. Gaur eguerdian abiatu dira, eta ostegunean iritsiko dira Gasteizera. Beste martxa bat bihar hasiko da, Agurainen (Araba).
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta (EHPM), Hego Euskal Herrian gutxieneko pentsioa 1.080 eurora iristeko eskatuko dute gaurtik ostegunera Gasteizera egingo dituzten oinezko martxen bitartez. Gaur eguerdian bi martxa abiatu dira, Bilboko eta Bergarako (Gipuzkoa) udaletxeen paretik. Bihar, berriz, Aguraing...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228351/ccook-ere-ez-du-sinatuko-gipuzkoako-metalgintzako-ituna.htm
Ekonomia
CCOOk ere ez du sinatuko Gipuzkoako metalgintzako ituna
Negoziazioa «bahitzea» eta Adegirekin «pribatuan» negoziatzea egotzi dio ELAri.
CCOOk ere ez du sinatuko Gipuzkoako metalgintzako ituna. Negoziazioa «bahitzea» eta Adegirekin «pribatuan» negoziatzea egotzi dio ELAri.
Sindikatuen aldetik, ELAren eta UGTren sinadura besterik ez du izango Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmen berriak. Duela egun batzuk, LABek gogor kritikatu zuen bi sindikatu horiek Adegirekin hitzartutakoa, eta espresuki aipatu zuen ELAk Gipuzkoako patronalarekin «aliantza» duela. Ildo horri eutsi dio CCOOk ere, la...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228352/ikastolen-elkarteak-eta-eusko-ikaskuntzak-jasoko-dituzte-elkar-sariak.htm
Gizartea
Ikastolen Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak jasoko dituzte Elkar sariak
Ibilbideari Elkar saria jasoko du elkarteak, Euskal Herria euskalduntzeko bidean egindako ekarpenagatik; Eusko Ikaskuntzarentzat, berriz, Proiektuari Elkar saria izango da, 'kultur politiken azterketa' proiektua garatzeko.
Ikastolen Elkarteak eta Eusko Ikaskuntzak jasoko dituzte Elkar sariak. Ibilbideari Elkar saria jasoko du elkarteak, Euskal Herria euskalduntzeko bidean egindako ekarpenagatik; Eusko Ikaskuntzarentzat, berriz, Proiektuari Elkar saria izango da, 'kultur politiken azterketa' proiektua garatzeko.
Elkar Fundazioak iragarri du 2023ko Elkar sariak norentzat izango diren: Ikastolen Elkarteak Ibilbideari Elkar saria jasoko du; Eusko Ikaskuntzak, berriz, Proiektuari Elkar saria. Maiatzaren 25ean izango da sariak emateko ekitaldia, Elkarren Adunako egoitzan (Gipuzkoa). Fundazioak ohar bidez azaldu ditu saritu horiek ...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228353/metari-inoizko-isunik-handiena-jarri-diote-ebn-pribatutasunagatik-1200-milioi-euro.htm
Ekonomia
Metari inoizko isunik handiena jarri diote EBn pribatutasunagatik: 1.200 milioi euro
Konpainiari egotzi diote erabiltzaileen datuak behar bezala ez babestea AEBetara bidaltzean.
Metari inoizko isunik handiena jarri diote EBn pribatutasunagatik: 1.200 milioi euro. Konpainiari egotzi diote erabiltzaileen datuak behar bezala ez babestea AEBetara bidaltzean.
Facebook, Instagram edo Whatsapp sare sozialen jabeari, Meta konpainiari, inoizko isunik handiena jarri diote Europako Batasunean pribatutasun arrazoiengatik: 1.200 milioi euro. Datuak Babesteko Irlandako Batzordeak jarri dio isuna, erabiltzaileen pribatutasuna ez babesteagatik. Konpainiak Irlanda du Europako egoitza f...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228354/sinn-feinek-orain-arteko-emaitzarik-onenak-eskuratu-ditu-ipar-irlandako-udal-bozetan.htm
Mundua
Sinn Feinek orain arteko emaitzarik onenak eskuratu ditu Ipar Irlandako udal bozetan
Errepublikanoek 144 zinegotzi izango dituzte hurrengo legealdian, 2019an baino 39 gehiago. DUP da bigarren indarra, 122 eserleku lortuta.
Sinn Feinek orain arteko emaitzarik onenak eskuratu ditu Ipar Irlandako udal bozetan. Errepublikanoek 144 zinegotzi izango dituzte hurrengo legealdian, 2019an baino 39 gehiago. DUP da bigarren indarra, 122 eserleku lortuta.
Historikotzat jo dituzte askok Sinn Feinek Ipar Irlandako udal hauteskundeetako lortutako emaitzak. Izan ere, duela lau urteko hauteskundeetan baino nabarmen babes handiagoa jaso dute errepublikanoek: 144 zinegotzi, 2019an baino 39 gehiago. Haiek dira lehen indarra orain, bai udaletan, baita legebiltzarrean ere. Hala, ...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228355/deustuko-unibertsitateko-errektore-kargua-hartu-du-juan-jose-etxeberriak.htm
Gizartea
Deustuko Unibertsitateko errektore kargua hartu du Juan Jose Etxeberriak
Esan du 2023-2026 urteetako plan estrategikoan ezarritako helburuei esker «errazagoa» izango dela aurrean dituzten erronkei erantzutea
Deustuko Unibertsitateko errektore kargua hartu du Juan Jose Etxeberriak. Esan du 2023-2026 urteetako plan estrategikoan ezarritako helburuei esker «errazagoa» izango dela aurrean dituzten erronkei erantzutea
«Errealitate konplexu bati» erantzuteko konpromisoarekin hartu du gaur goizean Deustuko Unibertsitateko errektore kargua Juan Jose Etxeberriak, egun munduan dauden arazoak hizpide hartuta. 09:30ean hasi da ekitaldia, eta bertan parte hartu du, era berean, orain arteko errektoreak, Jose Maria Guibertek. Eskerrak eman di...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228356/ahtaren-ibilbidearen-zundaketa-lanak-hasi-ditu-espainiako-gobernuak-aralarren.htm
Gizartea
AHTaren ibilbidearen zundaketa lanak hasi ditu Espainiako Gobernuak Aralarren
Ataungo eta Idiazabalgo udalek lan horiei buruzko dokumentazioa jaso dute. Trena Lakuntza inguruan sartuko litzateke lurpean.
AHTaren ibilbidearen zundaketa lanak hasi ditu Espainiako Gobernuak Aralarren. Ataungo eta Idiazabalgo udalek lan horiei buruzko dokumentazioa jaso dute. Trena Lakuntza inguruan sartuko litzateke lurpean.
Landarlan ingurumen elkarteak jakinarazi duenez, Espainiako Garraio, Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak hasi ditu jada AHT Abiadura Handiko Trenaren ibilbidearen zundaketa lanak Aralarren Nafarroako aldean, Sakanan. Iturri horien arabera, Nafarroako eta Gipuzkoako udalek jasoa dute lan horiei buruzko dokumentazi...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228357/urumea-aldeko-eta-bortzirietako-euri-jasen-kalteak-baloratzen-ari-dira.htm
Gizartea
Urumea aldeko eta Bortzirietako euri jasen kalteak baloratzen ari dira
Aranoko zenbait baserri urik gabe daude oraindik; zerbitzu hori martxan jartzeko lanean dabil udala.
Urumea aldeko eta Bortzirietako euri jasen kalteak baloratzen ari dira. Aranoko zenbait baserri urik gabe daude oraindik; zerbitzu hori martxan jartzeko lanean dabil udala.
Joan den ostiral gauetik larunbat goizaldera bitarte izan ziren euriteek kalte handiak eragin zituzten Urumealdean eta Bortzirietan (Nafarroa). Zehazki, herri kaltetuenak Arano, Bera eta Lesaka izan ziren. Asteburuan auzolanean aritu dira garbiketa lanak egiten, ahal zen neurrian, behintzat. Uholdeek utzitako lohia eta...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228358/martin-amis-idazle-britainiarra-hil-da.htm
Kultura
Martin Amis idazle britainiarra hil da
Ingelesezko eleberrigile garrantzitsuenetako bat izan zen 1970eko hamarkadatik aurrera.
Martin Amis idazle britainiarra hil da. Ingelesezko eleberrigile garrantzitsuenetako bat izan zen 1970eko hamarkadatik aurrera.
Azken hamarkadetako ingelesezko eleberrigile garrantzitsuenetako bat izan zen Martin Amis (Oxford, Ingalaterra, 1949). Hainbat lanen egile da: besteak beste, hamabost eleberri, kontakizun laburrak eta saiakerak argitaratu zituen. Umore eta ironia puntu batez ondu ohi zituen denak. Ibilbide oparoa eginda eta literaturan...
2023-5-22
https://www.berria.eus/albisteak/228359/bizkaiko-ostalaritzan-lanuzteak-egingo-dituzte-ekainaren-1ean-hitzarmen-duina-eskatzeko.htm
Ekonomia
Bizkaiko ostalaritzan lanuzteak egingo dituzte ekainaren 1ean, «hitzarmen duina» eskatzeko
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hiru orduko hiru lanuzte iragarri dituzte. Manifestazioa ere egingo dute, 20:00etan hasita.
Bizkaiko ostalaritzan lanuzteak egingo dituzte ekainaren 1ean, «hitzarmen duina» eskatzeko. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek hiru orduko hiru lanuzte iragarri dituzte. Manifestazioa ere egingo dute, 20:00etan hasita.
Bizkaiko ostalaritzako langileak lanuzteak egiten hasiko dira ekainaren lehenean, hitzarmen berriaren negoziazioa desblokeatzeko. Hiru lanuzte egingo dituzte: 07:00etatik 10:00etara lehena, 12:00etatik 15:00etara bigarrena, eta 19:00etatik 22:00etara azkena. Azken tarte horretan, 20:00etan, manifestazioa egingo dute, B...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228389/hasi-da-munduko-bankuaren-kongresua-becen-eta-ekin-diete-protestei.htm
Ekonomia
Hasi da Munduko Bankuaren kongresua BECen, eta ekin diete protestei
'Innovate 4 Climate' izenburupean, MBk hainbat aditu elkartuko ditu klima larrialdiaz aritzeko. Ekintzaileek errepidea oztopatu dute BECen aurrean.
Hasi da Munduko Bankuaren kongresua BECen, eta ekin diete protestei. 'Innovate 4 Climate' izenburupean, MBk hainbat aditu elkartuko ditu klima larrialdiaz aritzeko. Ekintzaileek errepidea oztopatu dute BECen aurrean.
Banku Mundialak aldaketa klimatikoa finantzatzen du!; Munduko Bankuari ez, kapitalismoa eta ingurugiroaren suntsipena borrokatu. Euskal Herriko dozenaka eragilek, bi plataformatan antolatuta, lelo horiek erabili dituzte Munduko Bankuak Barakaldoko (Bizkaia) BEC erakustazokan antolatu duen kongresuaren aurka protesta eg...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228390/edurne-correa-la-haine-hedabideko-kazetariak-espainiako-auzitegi-nazionalean-deklaratu-du.htm
Politika
Edurne Correa 'La Haine' hedabideko kazetariak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du
2021ean euskal preso baten ongietorriko bideo bat partekatzean «terrorismoa goratu» izana leporatu diote.
Edurne Correa 'La Haine' hedabideko kazetariak Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu du. 2021ean euskal preso baten ongietorriko bideo bat partekatzean «terrorismoa goratu» izana leporatu diote.
Edurne Correa La Haine hedabideko kazetaria deklaratzera deitu du Espainiako Auzitegi Nazionalak. Iñaki Etxeberria euskal presoaren ongietorriko bideo bat partekatu zuen Correak 2021ean, eta ekintza horrekin «terrorismoa goratu» izana leporatzen diote. Akusatuaren abokatuak adierazi du amaitu dela audientzia, eta emait...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228391/pedro-costak-egonaldi-bat-egingo-du-elias-kerejeta-zine-eskolan.htm
Kultura
Pedro Costak egonaldi bat egingo du Elias Kerejeta Zine Eskolan
Zinemagile portugaldarrak bere lan metodologian sakonduko du sorkuntzaren arloko ikasleekin. Ekainaren 3an, Sicilia! eta Où gît votre sourire enfoui? filmen emanaldi bat aurkeztuko du Tabakaleran.
Pedro Costak egonaldi bat egingo du Elias Kerejeta Zine Eskolan. Zinemagile portugaldarrak bere lan metodologian sakonduko du sorkuntzaren arloko ikasleekin. Ekainaren 3an, Sicilia! eta Où gît votre sourire enfoui? filmen emanaldi bat aurkeztuko du Tabakaleran.
Pedro Costa zinemagilea Donostian izango da datorren astean, Cannesko Zinemalditik itzuli berritan —As filhas do fogo laburra aurkeztu du emanaldi berezien sailean—, Elias Kerejeta Zine Eskolaren Zinemagileak egoitzan programan parte hartzeko. Programak zinemagile gonbidatuen proiektuak babesten ditu, eta, gainera, zin...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228392/bizkaiko-zahar-etxeetan-akordioa-lortu-dute.htm
Gizartea
Bizkaiko zahar etxeetan akordioa lortu dute
68 greba egunen ostean, lan ituna adostea erdietsi du ELA sindikatuak. Hitzarmen berriak 5.000 langileri eragingo die; gehienak, emakumeak. Soldata igotzea lortu dute: %23,22 bi urtean.
Bizkaiko zahar etxeetan akordioa lortu dute. 68 greba egunen ostean, lan ituna adostea erdietsi du ELA sindikatuak. Hitzarmen berriak 5.000 langileri eragingo die; gehienak, emakumeak. Soldata igotzea lortu dute: %23,22 bi urtean.
Sinatu dute, eta zabaldu dute xanpaina. 68 greba egun egin dituzte Bizkaiko zahar etxeetako ELAko langileek, eta goizean heldu dira akordiora patronalarekin. Bi urteko lan gatazkaren ostean, lortu dute hileko soldata 1.460 eurotik 1.800era igotzea 2025erako. Horrela, Gipuzkoan UGTk gutxiengoan lortutako hitzarmena bain...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228393/irulegiko-eskuaren-laquobalio-artistikoaraquo-aldarrikatuko-dute-iruntildeean-erakusketa-batekin.htm
Kultura
Irulegiko Eskuaren «balio artistikoa» aldarrikatuko dute Iruñean, erakusketa batekin
Iruñeko Plazara gunean zabalduko dute bilduma, eta maiatzaren 25etik ekainaren 30era izanen da ikusgai. 50etik gora eskultorek parte hartu dute.
Irulegiko Eskuaren «balio artistikoa» aldarrikatuko dute Iruñean, erakusketa batekin. Iruñeko Plazara gunean zabalduko dute bilduma, eta maiatzaren 25etik ekainaren 30era izanen da ikusgai. 50etik gora eskultorek parte hartu dute.
Aranzadi zientzia elkarteak Irulegiko Eskua aurkitzeak ekarritako zoriona ukatu ezinezkoa da, Nafarroako Eskuahaldunak eskultoreen elkartearen iritziz, eta, kideen esanetan, oraindik bada zer ospatua horren gainean. Baita zer aldarrikatua ere. Horiek horrela, aurkikuntza arkeologikoari eskainitako erakusketa bat ondu d...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228394/bilboko-aireportuko-ibilgailuek-bioerregaia-erabiliko-dute-hilabetez.htm
Ekonomia
Bilboko aireportuko ibilgailuek bioerregaia erabiliko dute hilabetez
Petronorrek ekoitzitako erregai organikoa erabiliko dute: 5.000 litro guztira. Kalkulatu dute 12,5 tona CO2 inguru gutxiago isuriko dituztela atmosferara.
Bilboko aireportuko ibilgailuek bioerregaia erabiliko dute hilabetez. Petronorrek ekoitzitako erregai organikoa erabiliko dute: 5.000 litro guztira. Kalkulatu dute 12,5 tona CO2 inguru gutxiago isuriko dituztela atmosferara.
Bilboko aireportuko ibilgailu batzuk bioerregaien bidez ibiliko dira aurrerantzean. Hegazkinei zerbitzua ematen dieten Iberia Airport Services konpainiako ibilgailuak dira, eta gaur hasi dira Petronorrek ekoitzitako erregai organikoa erabiltzen. Erregai mota hori erabiliko duen lehen aireportua izango da Euskal Herrian...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228395/espainia-komunikazioen-sekretua-galarazteko-presioa-egiten-ari-dela-erakutsi-du-filtrazio-batek.htm
Gizartea
Espainia komunikazioen sekretua galarazteko presioa egiten ari dela erakutsi du filtrazio batek
'Wired' hedabideak zabalduriko agiri baten arabera, Madrilek argudiatu du «ezinbestekoa» zaiola herritarren mezuak irakurri ahal izatea
Espainia komunikazioen sekretua galarazteko presioa egiten ari dela erakutsi du filtrazio batek. 'Wired' hedabideak zabalduriko agiri baten arabera, Madrilek argudiatu du «ezinbestekoa» zaiola herritarren mezuak irakurri ahal izatea
Espainiak debekatu egin nahi du herritarrek gutunak azal itxietan bidali ahal izatea. Konparazio horrekin argitu nahi izan dute sare sozialetan Madrilgo Gobernua komunikazioen segurtasunaren kontra Europako Batasunean egiten ari den ahalegina. Wired agerkari digitalari filtratu dioten agiri batean ikusi ahal denez, Es...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228396/erenotzuko-eta-pagoagako-inguruak-hondamendi-eremu-izendatzeko-eskatuko-dute.htm
Gizartea
Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak hondamendi eremu izendatzeko eskatuko dute
Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin biltzeko eskaria egin dute.
Ereñotzuko eta Pagoagako inguruak hondamendi eremu izendatzeko eskatuko dute. Urnietako eta Hernaniko alkateek eta Ereñotzuko ordezkariak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin biltzeko eskaria egin dute.
Urnietako eta Hernaniko (Gipuzkoa) alkateek eta Ereñotzuko (Hernani, Gipuzkoa) ordezkariak eskatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiarekin bilera bat egiteko. Nahi dute Ereñotzuko eta Pagoagako inguruneak hondamendi eremu izenda ditzatela joan den asteburuko euriteek egindako kalteengatik. Izan ere, Nafarroa mendialdean ez e...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228398/turkiak-pkkko-ustezko-hogei-kide-inguru-hil-ditu-kurdistanen.htm
Mundua
Turkiak PKKko ustezko hogei kide inguru hil ditu Kurdistanen
«Azken hilabetean 126 terrorista neutralizatu ditugu», esan du Hulusi Akar Turkiako Defentsa ministroak.
Turkiak PKKko ustezko hogei kide inguru hil ditu Kurdistanen. «Azken hilabetean 126 terrorista neutralizatu ditugu», esan du Hulusi Akar Turkiako Defentsa ministroak.
Turkiako Gobernuak jakinarazi duenez, PKK Kurdistango Langileen Alderdiko «hogei kide inguru» hil zituen atzo, Kurdistanen egindako operazio batzuetan. «Terrorismoaren aurkako gure borroka geroz eta erritmo azkarragoan doa. Azken hilabetean 126 terrorista neutralizatu ditugu», adierazi du Hulusi Akar Turkiako Defentsa ...