date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228399/bizitzea-merezi-duen-udalerri-baten-alde-lan-egingo-du-viterok.htm
Gizartea
«Bizitzea merezi duen udalerri baten alde» lan egingo du Viterok
Herritarren bizi kalitatea hobetzeko neurriak «modu partekatuan» adostu nahi ditu EH Bildukoak
«Bizitzea merezi duen udalerri baten alde» lan egingo du Viterok. Herritarren bizi kalitatea hobetzeko neurriak «modu partekatuan» adostu nahi ditu EH Bildukoak
Gasteizko EH Bilduren programan 200dik gora neurri daude jasota. Eskala handiko zein txikiko erronkei aurre egiteko proposamenak bildu ditu koalizioak dokumentuan: demografia eta zaintza esparrukoak, larrialdi klimatikoa eta trantsizio ekologikoari lotutakoak eta etxebizitza, mugikortasuna, industria, zerbitzuak eta ku...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228400/sudanen-eta-txaden-arteko-mugan-giza-hondamendia-gerta-litekeela-ohartarazi-dute.htm
Mundua
Sudanen eta Txaden arteko mugan giza hondamendia gerta litekeela ohartarazi dute
Borrokak ez dira erabat eten, armadak eta paramilitarrek su etena adostu arren. Milatik gora dira hildakoak eta milaka iheslariak.
Sudanen eta Txaden arteko mugan giza hondamendia gerta litekeela ohartarazi dute. Borrokak ez dira erabat eten, armadak eta paramilitarrek su etena adostu arren. Milatik gora dira hildakoak eta milaka iheslariak.
Hilabete luze joan da Sudango gerra hasi zenetik. Apirilaren 15ean izan zen, RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarrak hiriburuko hainbat gune hartu zituen eta armadak erantzun egin zuen. Ez dago argi nork egin zuen lehen urratsa, baina geroztik borrokak ez dira eten. Milatik gora dira hildakoak, eta ahal izan...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228401/almeidak-irabazi-du-giroko-16-etapa-eta-thomas-lider-jarri-da.htm
Kirola
Almeidak irabazi du Giroko 16. etapa, eta Thomas lider jarri da
Portugaldarra eta galestarra izan dira indartsuenak Monte Bondoneko igoeran. Roglicek 25 segundoko atzerapena izan du helmugan. Lastra ihes eginda ibili da
Almeidak irabazi du Giroko 16. etapa, eta Thomas lider jarri da. Portugaldarra eta galestarra izan dira indartsuenak Monte Bondoneko igoeran. Roglicek 25 segundoko atzerapena izan du helmugan. Lastra ihes eginda ibili da
Bakoitza bere tokian jartzen dute mendiko etapa handiek. Ziklistek halabeharrez erakutsi behar izaten dituzte beren gaitasun eta ahuleziak. Egia ezin da ezkutatu elkarren segidan kateaturiko mendate gogorretan. Kartak ondo gordean zituzten Giroko faboritoek, baina ahoz gora jarri dituzte gaur, Monte Bondonen bukatu den...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228402/errusiak-bukatutzat-eman-ditu-mugan-miliziekin-izandako-liskarrak.htm
Mundua
Errusiak bukatutzat eman ditu mugan miliziekin izandako liskarrak
Kremlinek jakinarazi duenez, azkeneko bi egunetan Errusiako Belgorod eskualdean Moskuko soldaduen aurka borrokatu diren «70 terrorista ukrainar» baino gehiago «ezereztu» ditu
Errusiak bukatutzat eman ditu mugan miliziekin izandako liskarrak. Kremlinek jakinarazi duenez, azkeneko bi egunetan Errusiako Belgorod eskualdean Moskuko soldaduen aurka borrokatu diren «70 terrorista ukrainar» baino gehiago «ezereztu» ditu
Kremlinek amaitutzat eman ditu azken bi egunetan Ukraina ekialdearekin muga egiten duen Errusiako Belgorod eskualdean piztutako borrokak, eta lurralde horren kontrola atzera bereganatu duela nabarmendu du. Errusiako Defentsa Ministerioak jakinarazi zuenez, «ezereztu» egin ditu atzo arratsaldean hara sartu ziren «70 ter...
2023-5-23
https://www.berria.eus/albisteak/228403/esku-eskura-du-ametsa.htm
Kirola
Esku-eskura du ametsa
Realak Almeriari irabazi dio Anoetan, eta Txapeldunen Ligarako sailkatuko da bihar Vila-realek ez badio irabazten etxean Cadizi. Kubok sartu du partidako gol bakarra, lehen zatiaren hondarrean
Esku-eskura du ametsa. Realak Almeriari irabazi dio Anoetan, eta Txapeldunen Ligarako sailkatuko da bihar Vila-realek ez badio irabazten etxean Cadizi. Kubok sartu du partidako gol bakarra, lehen zatiaren hondarrean
Realak esku-eskura du Txapeldunen Liga. Txuri-urdinek gol baten aldeaz menderatu dute Almeria, eta hiru puntuak eskuratuta, estu hartu dute Vila-real. Herrialde Katalanetako taldeak bederatzi puntu ditu jokoan, eta donostiarrek zortzi ateratzen dizkiote. Hortaz, bihar etxean Cadizi irabazi beharrean da. Bestela, Reala ...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228433/asier-illarramendik-ez-du-realean-jarraituko.htm
Kirola
Asier Illarramendik ez du Realean jarraituko
Txuri-urdinen kapitainari ekainean amaituko zaio kontratua, eta ez du berrituko. Futbolean jokatzen jarraitu nahi du. Malko artean egin du agerraldia hedabideen aurrean, euskaraz.
Asier Illarramendik ez du Realean jarraituko. Txuri-urdinen kapitainari ekainean amaituko zaio kontratua, eta ez du berrituko. Futbolean jokatzen jarraitu nahi du. Malko artean egin du agerraldia hedabideen aurrean, euskaraz.
Asier Illarramendik ez du Realarekin daukan kontratua berrituko. Hala iragarri du txuri-urdinen kapitainak sare sozialetan zabaldutako gutun batean. Ekainaren 30ean amaituko zaio kontratua 33 urteko jokalariari, eta Anoetako estadioan Jokin Aperribai presidentearekin batera emandako prentsaurrekoan eman ditu bere eraba...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228434/gipuzkoan-laquobake-sozialaraquo-lortu-dela-nabarmendu-du-adegik.htm
Ekonomia
Gipuzkoan «bake soziala» lortu dela nabarmendu du Adegik
Urtarrilean baino baikorrago daude lurraldeko enpresak. Aurten 3.000 eta 4.000 enplegu artean sor daitezkeela kalkulatu du patronalak.
Gipuzkoan «bake soziala» lortu dela nabarmendu du Adegik. Urtarrilean baino baikorrago daude lurraldeko enpresak. Aurten 3.000 eta 4.000 enplegu artean sor daitezkeela kalkulatu du patronalak.
Negoziazio kolektiboan azken hilabeteetan izan den aurrerakadarekin pozik agertu da Adegi. Gipuzkoako enpresaburuen elkarteak gogorarazi du azken urtean lurraldeko lan hitzarmen nagusiak adostu dituztela, eta sindikatu guztiek «batera edo bestera» parte hartu dutela akordioetan. Aurten indarrean sartu diren sei lan hi...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228435/euskal-eskola-publikoaren-jaiak-hiru-gune-izanen-ditu.htm
Gizartea
Euskal Eskola Publikoaren Jaiak hiru gune izanen ditu
Ekainaren 4an eginen dute, Mungian, eta 30. aldia izanen da. 'Jagon eskola publikoa' leloa hautatu dute.
Euskal Eskola Publikoaren Jaiak hiru gune izanen ditu. Ekainaren 4an eginen dute, Mungian, eta 30. aldia izanen da. 'Jagon eskola publikoa' leloa hautatu dute.
Hiru gunetan banatuko da datorren ekainaren 4an Mungian (Bizkaia) eginen den Euskal Eskola Publikoaren Jaia. 30. aldia izanen da aurtengoa, eta Jagon eskola publikoa lelopean eginen dute. Mungialdeko ikastetxe publikoek antolatu duten heinean, eremu horretan erabiltzen duten jagon hitza erabili dute: zaindu eta babestu...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228436/abortuak-sare-publikoan-egiteko-neurriak-hartzeko-eskatu-die-monterok-erkidegoei.htm
Gizartea
Abortuak sare publikoan egiteko neurriak hartzeko eskatu die Monterok erkidegoei
Espainiako Berdintasun Ministerioak gutun bidez gogoratu die kontzientzia eragozleak ez diren profesionalak izan behar dituztela, eta premiazkoa bada, jende gehiago kontratatu.
Abortuak sare publikoan egiteko neurriak hartzeko eskatu die Monterok erkidegoei. Espainiako Berdintasun Ministerioak gutun bidez gogoratu die kontzientzia eragozleak ez diren profesionalak izan behar dituztela, eta premiazkoa bada, jende gehiago kontratatu.
Abortuaren lege erreformarekin otsailean onartutako neurriak «premiaz» gauzatzeko eskatu die Espainiako Berdintasun Ministerioak autonomia erkidegoei. Haurdunaldia osasun sare publikoan eteteko aukera bermatu behar dela dio arauak, eta emakumeen etxetik ahalik eta hurbilen. Osasun langileen kontzientzia eragozpena erab...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228437/bi-enpresari-atxilotu-dituzte-bilbon-bost-langile-esplotatzeagatik.htm
Ekonomia
Bi enpresari atxilotu dituzte Bilbon, bost langile esplotatzeagatik
Hilean 200 euro irabazten zituzten asteko egun guztietan bederatzi ordu lan egiteagatik, arropa josteko lantegi batean. Espainiako Poliziak egin du operazioa.
Bi enpresari atxilotu dituzte Bilbon, bost langile esplotatzeagatik. Hilean 200 euro irabazten zituzten asteko egun guztietan bederatzi ordu lan egiteagatik, arropa josteko lantegi batean. Espainiako Poliziak egin du operazioa.
Espainiako Poliziak bi enpresari atxilotu ditu Bilbon, arropa josteko lantegi batean jarduten zuten bost langile esplotatzeagatik. Langileek ez zuten ez bizileku baimenik, ezta lan baimenik ere, eta asteko zazpi egunetan egiten zuten lan, 07:00etatik 16:00etara, hilean 200 euroren truke. Espainiako Poliziaren Atzerri e...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228438/karim-tabu-ekintzailea-atxilotu-dute-aljerren.htm
Mundua
Karim Tabu ekintzailea atxilotu dute Aljerren
Kaleko jantzita zihoazen pertsona batzuek eraman dute.
Karim Tabu ekintzailea atxilotu dute Aljerren. Kaleko jantzita zihoazen pertsona batzuek eraman dute.
Aljeriako Atxilotuen Askapenerako Batzordeak jakinarazi duenez, Karim Tabu ekintzailea atxilotu dute Aljerren. Zehaztu du atxilo eraman dutenek ez zutela polizia jantzirik eta ez dutela beren burua identifikatu. Tabuk berak eman du bere atxiloketaren berri, dei batean, baina ezin izan die senideei zehaztu nork atxilotu...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228439/ueuko-udako-ikastaroetan-hamazazpi-jardunaldi-egonen-dira.htm
Gizartea
UEUko Udako Ikastaroetan hamazazpi jardunaldi egonen dira
Ekainaren 12tik uztailaren 12ra bitarte izanen dira ikastaroak, Euskal Herriko txoko anitzetan. Matrikulazio epea zabalik dago.
UEUko Udako Ikastaroetan hamazazpi jardunaldi egonen dira. Ekainaren 12tik uztailaren 12ra bitarte izanen dira ikastaroak, Euskal Herriko txoko anitzetan. Matrikulazio epea zabalik dago.
51. Udako Ikastaroak aurkeztu ditu UEUk gaur, Iruñean. Orotara, hamazazpi jardunaldi eta topaketa egonen dira, «euskal gizartearentzat garrantzitsuak diren gaien inguruan hausnartzeko helburuarekin». Ekitaldi horiek guztiak «arnasgune akademiko eta euskaldunen topagune» direla adierazi dute arduradunek. Aurkezpena Iruñ...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228440/elkarri-lotutako-errealitateak.htm
Kultura
Elkarri lotutako errealitateak
Edurne Azkarate eta Itziar Ituño sorkuntzaz eta feminismoaz aritu dira hizketan ‘Urdin elektrikoa’ solasaldian. 'Pikara Magazine'-k eta Bira kulturguneak elkarlanean antolatu dute, eta June Fernandez kazetaria aritu da gidari.
Elkarri lotutako errealitateak. Edurne Azkarate eta Itziar Ituño sorkuntzaz eta feminismoaz aritu dira hizketan ‘Urdin elektrikoa’ solasaldian. 'Pikara Magazine'-k eta Bira kulturguneak elkarlanean antolatu dute, eta June Fernandez kazetaria aritu da gidari.
Bilboko Bira kulturguneko bozgorailuetan Irati filmeko soinu banda entzuten dela igo dira oholtza gainera Itziar Ituño eta Edurne Azkarate. Bi aktoreek Paul Urkijoren pelikula horretan ezagutu zuten elkar, eta, orduko eztanda pixka bat baretu dela aprobetxatuz, berriro ere elkartu dira orain Urdin elektrikoa solasaldia...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228441/berritzeguneetan-lanean-hasteko-proban-aldaketa-bat-egin-du-jaurlaritzak-ahal-bada-egingo-da-euskaraz.htm
Gizartea
Berritzeguneetan lanean hasteko proban aldaketa bat egin du Jaurlaritzak; «ahal bada» egingo da euskaraz
Izangaiek eskatutako lanpostuko gaitasun «espezifiko eta teknikoei» buruz egin behar izaten duten defentsa euskaraz egiteko derrigortasuna kendu du Hezkuntza Sailak; administrazioak esan du motibo «juridikoak» daudela aldaketaren atzean.
Berritzeguneetan lanean hasteko proban aldaketa bat egin du Jaurlaritzak; «ahal bada» egingo da euskaraz. Izangaiek eskatutako lanpostuko gaitasun «espezifiko eta teknikoei» buruz egin behar izaten duten defentsa euskaraz egiteko derrigortasuna kendu du Hezkuntza Sailak; administrazioak esan du motibo «juridikoak» daud...
Bi agiri erkatu behar dira aldea ikusteko: lehengo urtekoa, eta aurtengoa. Iazkoa maiatzaren 22koa da, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariarena. Aurtengoa ere harena da, apirilaren 27an egindakoa. Biek helburu bera dute: Berritzegune Nagusian «kolaboratzaile» jarduteko hainbat lanpostu ...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228442/desantisek-presidentetzarako-hautagaitza-aurkeztu-du.htm
Mundua
DeSantisek presidentetzarako hautagaitza aurkeztu du
Floridako gobernadorea Trumpen lehiakide nagusia izango da Alderdi Errepublikanoaren primarioetan. Politikari ultraeskuindarra da, eta oso kontserbadorea; gerra kulturala da haren lehentasuna.
DeSantisek presidentetzarako hautagaitza aurkeztu du. Floridako gobernadorea Trumpen lehiakide nagusia izango da Alderdi Errepublikanoaren primarioetan. Politikari ultraeskuindarra da, eta oso kontserbadorea; gerra kulturala da haren lehentasuna.
AEB Ameriketako Estatu Batuetan datorren urtearen amaieran egingo dituzte presidentetzarako hauteskundeak, eta boz horietara begirako lehiarik handiena Alderdi Errepublikanoaren primarioetan espero da. Oraingoan bai baitirudi Donald Trumpek lehiakide sendo bati aurre egin beharko diola errepublikanoen hautagai izateko,...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228443/elbarriek-eskubide-osoen-jabe-izan-nahi-dute.htm
Gizartea
Elbarriek «eskubide osoen» jabe izan nahi dute
Elbarrien «diskriminaziorik eza» bermatzeko eskatu diete maiatzaren 28ko bozetara aurkezten diren alderdiei. Dokumentu bat ondu dute legea betetzeko eskatzeko.
Elbarriek «eskubide osoen» jabe izan nahi dute. Elbarrien «diskriminaziorik eza» bermatzeko eskatu diete maiatzaren 28ko bozetara aurkezten diren alderdiei. Dokumentu bat ondu dute legea betetzeko eskatzeko.
Elbarritasun mota ezberdinak dituzte, baina denek nozitzen dituzte euren bizitza proiektuak garatzeko «eragozpen sistematikoak». Salatu dute alderdi eta instituzioek ez dituztela beti betetzen aukera berdintasuna bermatzeko legeak, eta, horrek, praktikan, «bigarren mailako herritarrak» izatera bultzatzen dituela. «Esku...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228444/tubacexek-azken-hamalau-urteetako-emaitzarik-onena-lortu-zuen-iaz.htm
Ekonomia
Tubacexek azken hamalau urteetako emaitzarik onena lortu zuen iaz
2021eko fakturazioa bikoiztu zuen iaz, eta 20,2 milioi euroko irabazi garbia lortu. 47 milioi murriztu zuen zorra, eta 280 milioikoa da egun.
Tubacexek azken hamalau urteetako emaitzarik onena lortu zuen iaz. 2021eko fakturazioa bikoiztu zuen iaz, eta 20,2 milioi euroko irabazi garbia lortu. 47 milioi murriztu zuen zorra, eta 280 milioikoa da egun.
«2022. urtea garrantzitsua izan zen Tubacexentzat, urte oso ona bat». Jesus Esmoris Tubacexeko kontseilari delegatuak ezin izan du bere baikortasuna ezkutatu iazko datuen berri emateko antolaturiko agerraldian. Izan ere, enpresak emaniko kalkuluen arabera, 2022ko datuak azken hamalau urteetako onenak izan dira. Altzair...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228445/astebetean-hamabost-lagun-hil-dira-hegoafrikan-koleragatik.htm
Mundua
Astebetean hamabost lagun hil dira Hegoafrikan koleragatik
Ia ehun lagun erietxera eraman dituzte, artatuak izan daitezen. Arduragabekeriaz jokatzea egotzi diote herritarrek gobernuari, ura garbitzeko borondaterik ez izategatik.
Astebetean hamabost lagun hil dira Hegoafrikan koleragatik. Ia ehun lagun erietxera eraman dituzte, artatuak izan daitezen. Arduragabekeriaz jokatzea egotzi diote herritarrek gobernuari, ura garbitzeko borondaterik ez izategatik.
Koleraren oldarraldia gogor ari da jotzen Hegoafrikako Gauteng eskualdea, herrialdeko probintziarik populatuena. Izan ere, Gautengeko osasun sailak iragan igandean kolera agerraldi baten berri eman zuen Hammanskraalen (Tshwane), Pretoria hiriburu administratibotik 50 bat kilometrora, eta gutxienez hamabost pertsona hil...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228446/energia-merkatzeko-laguntzak-kentzeko-eskatu-du-bruselak.htm
Ekonomia
Energia merkatzeko laguntzak kentzeko eskatu du Bruselak
Europako Batzordeak nahi du estatu kideek aldi berean zorra murrizteari ekitea eta inbertsioei eustea.
Energia merkatzeko laguntzak kentzeko eskatu du Bruselak. Europako Batzordeak nahi du estatu kideek aldi berean zorra murrizteari ekitea eta inbertsioei eustea.
Pandemia amaituta, hari aurre egiteko egindako ezohiko gastuak eta ahaleginak alde batera uzteko garaia dela uste du Europako Batzordeak. Datorren urtera arte ez da indarrean jarriko Europako Batasuneko Egonkortasun Itun berritua, baina gerrikoa estutzen hasteko garaia iritsi dela ziurtatu du Bruselak. «Ezkontza zaila»...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228447/senpereko-jabetza-bat-13-milioi-euroan-jarri-dute-salgai-eta-herritarrek-espekulazioa-salatu-dute.htm
Gizartea
Senpereko jabetza bat 1,3 milioi euroan jarri dute salgai, eta herritarrek espekulazioa salatu dute
Saferrek estimatu baino hiru aldiz garestiago dago jabetza salgai. Herritarrek, botere publikoen ezaxolakeria salatu, eta natura defendatzeko deia egin dute.
Senpereko jabetza bat 1,3 milioi euroan jarri dute salgai, eta herritarrek espekulazioa salatu dute. Saferrek estimatu baino hiru aldiz garestiago dago jabetza salgai. Herritarrek, botere publikoen ezaxolakeria salatu, eta natura defendatzeko deia egin dute.
Senpereko (Lapurdi) eta inguruetako herritar kolektiboak elkarretaratzea antolatu du gaur etxe baten salmenta espekulatiboa salatzeko. Senperen da etxea, eta 1,3 milioi euroan dago salgai. Herritarrek kezka adierazi dute laborantza eta naturagunearekiko «interes pribatu espekulatiboek» ukaiten ahalko lituzketen interes...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228448/elkarrekin-podemosek-lan-erreformaren-balioan-egin-du-azpimarra.htm
Politika
Elkarrekin Podemosek lan erreformaren balioan egin du azpimarra
Yolanda Diazek Elkarrekin Podemosen hautagaitzak babestu ditu Donostian. Lan ministroak «luzerako begirada» bat defendatu du.
Elkarrekin Podemosek lan erreformaren balioan egin du azpimarra. Yolanda Diazek Elkarrekin Podemosen hautagaitzak babestu ditu Donostian. Lan ministroak «luzerako begirada» bat defendatu du.
Ahal Dugu-ren eta espektro politiko bereko gainerako taldeen lorpenetako bat izan da Hego Euskal Herrian udal eta foru bozetara boto paper berean aurkeztea, EP Elkarrekin Podemos izenpean. Horrek lanak erraztu dizkio Espainiako ezkerreko taldeen gidaritza hartu nahi duenari, Yolanda Diaz Lan ministroari. Ahal Dugu-ko, ...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228449/ultzama-anue-eta-odietako-zenbait-eremu-premiaz-desjabetuko-dituzte-edateko-uraren-horniketa-hobetzeko.htm
Gizartea
Ultzama, Anue eta Odietako zenbait eremu «premiaz» desjabetuko dituzte, edateko uraren horniketa hobetzeko
Herri batzuetan ur horniketaren sarea hobetzea planteatzen dute, eta bertze batzuetan biltegiak berritzea
Ultzama, Anue eta Odietako zenbait eremu «premiaz» desjabetuko dituzte, edateko uraren horniketa hobetzeko. Herri batzuetan ur horniketaren sarea hobetzea planteatzen dute, eta bertze batzuetan biltegiak berritzea
Iraizozko (Ultzama, Nafarroa), Leazkueko, Burutaingo (Anue, Nafarroa) eta Gelbentzuko (Odieta, Nafarroa) edateko uraren horniketa hobetzeko obrak egiten dabiltza. Nafarroako Gobernuak gaur adierazi du lan horiek «bizkortzeko» zenbait lur «premiaz» desjabetu behar direla. Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitatea da Ultzama...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228450/elak-eta-labek-bertan-behera-utzi-dute-justizia-arloko-greba.htm
Gizartea
ELAk eta LABek bertan behera utzi dute justizia arloko greba
Ontzat eman dute Eusko Jaurlaritzarekin lortutako akordioa
ELAk eta LABek bertan behera utzi dute justizia arloko greba. Ontzat eman dute Eusko Jaurlaritzarekin lortutako akordioa
ELAk eta LABek batzarrak egin dituzte justizia administrazioko langileekin Araba, Bizkaian eta Gipuzkoan, Eusko Jaurlaritzarekin lortu duten akordioaren xehetasunak azaltzeko, eta batzar horietan akordioa berretsi dutenez, bertan behera utziko dituzte greba mugagaberako deialdia eta Bilbon egitekoa zen manifestazioa. ...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228451/segurtasuna-kale-arriskutsua-ezkerreko-sektoreentzat.htm
Gizartea
Segurtasuna: kale arriskutsua ezkerreko sektoreentzat
Segurtasun eza hedatzen duten eskuineko diskurtsoak eta askatasuna izan dute hizpide Galde aldizkariak Donostiako San Telmon antolatutako mahainguruan.
Segurtasuna: kale arriskutsua ezkerreko sektoreentzat. Segurtasun eza hedatzen duten eskuineko diskurtsoak eta askatasuna izan dute hizpide Galde aldizkariak Donostiako San Telmon antolatutako mahainguruan.
Hiri eta herrietako segurtasuna. Hori da hauteskundeen aurreko kanpainak izan duen zutabeetako bat. Ez da kasualitatea; izan ere, azken ikerketen arabera, segurtasun ezaren sentipena gora doa herritarren artean, eta geroz eta arrabots handiagoa hartzen dute hedabideetan ere lapurretez edo bortizkeriaz diharduten albist...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228452/ikerketa-batek-erakutsi-du-segurtasuna-ez-dagoela-bermaturik-esan.htm
Gizartea
Ikerketa batek erakutsi du segurtasuna ez dagoela «bermaturik» Esan
Urtegiaren eskuin hegalak «ez du egonkortasunik», Ingeotyc enpresako geologoen ustez. Espainiako Gobernuaren txosten bat hartu dute oinarritzat azterketa sakona egiteko. «Ur maila ez aldatzeko» gomendatu dute.
Ikerketa batek erakutsi du segurtasuna ez dagoela «bermaturik» Esan. Urtegiaren eskuin hegalak «ez du egonkortasunik», Ingeotyc enpresako geologoen ustez. Espainiako Gobernuaren txosten bat hartu dute oinarritzat azterketa sakona egiteko. «Ur maila ez aldatzeko» gomendatu dute.
«Esako urtegiaren eskuin hegalaren egonkortasuna ez dago bermaturik, eta, ondorioz, urtegiaren segurtasuna ere ez, ezta lurrikararik gabeko agertoki batean ere». Ingeotyc enpresako Valentin Ibarra Lozano eta Tomas Morales Juberias geologoen txosten zabal baten ondorio nagusia da hori. Zangozako Udalak (Nafarroa) eskatu...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228453/tina-turner-abeslaria-hil-da.htm
Kultura
Tina Turner abeslaria hil da
Rock-and-rollaren erregina «gaixotasun luze baten ondorioz» hil da, 83 urterekin.
Tina Turner abeslaria hil da. Rock-and-rollaren erregina «gaixotasun luze baten ondorioz» hil da, 83 urterekin.
50eko hamarkada amaiera aldera hasi zen Anna Mae Bullock Little Ann-ek oholtza gainean abesten, Kings of Rhythm taldean. Eta ez zen geratu mende erdiz baino gehiagoz. 1960an A Fool in Love abestiarekin aurkeztu zen Tina Turner gisa, Ike & Tina Turner bikotearen lehen abestian —bere gizona izan zen Ike Turner—, eta jaki...
2023-5-24
https://www.berria.eus/albisteak/228454/athletic-kopako-finaletik-at.htm
Kirola
Athletic, Kopako finaletik at
Talde zuri-gorriari ia hasieratik jarri zaio maldan gora Real Madrilen aurkako neurketa. Iraia Iturregiren taldea ezinean aritu da aurkariaren ahalmen fisikoaren eta erritmoaren aurrean.
Athletic, Kopako finaletik at. Talde zuri-gorriari ia hasieratik jarri zaio maldan gora Real Madrilen aurkako neurketa. Iraia Iturregiren taldea ezinean aritu da aurkariaren ahalmen fisikoaren eta erritmoaren aurrean.
Athleticek hiru aldiz irabazi du liga. Aurten bete dira 20 urte lehen garaikurra altxatu zuenetik. Baina badu arantza bat Espainiako Koparekin. Bi aldiz iritsi da finalera, 2012an eta 2014an, baina txapeldunorde izan zen. Denboraldi honetan ere ezin izango du atera. Finalerdietan amaitu da zuri-gorrien bidea aurtengo t...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228482/aldi-baterako-130-langile-behin-betiko-kontratatzera-behartu-dute-caf.htm
Ekonomia
Aldi baterako 130 langile behin betiko kontratatzera behartu dute CAF
LAB sindikatuak jarritako salaketari arrazoia eman dio Lan Ikuskaritzak. Behin-behineko kontratuen «iruzurrezko erabilera» egitea egotzi diote CAFi.
Aldi baterako 130 langile behin betiko kontratatzera behartu dute CAF. LAB sindikatuak jarritako salaketari arrazoia eman dio Lan Ikuskaritzak. Behin-behineko kontratuen «iruzurrezko erabilera» egitea egotzi diote CAFi.
Lan Ikuskaritzak aldi baterako kontratua zuten 130 langileri behin betiko kontratuak egitera behartu du CAF. LAB sindikatuak salatu zuen langile horien egoera ikuskaritzan, apirilaren 25ean, eta arrazoia eman diote. LABen ustez, CAF ekoizpenaren baldintzapeko behin-behineko kontratuen «iruzurrezko erabilera» egiten ar...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228483/ertzainak-borrokan-taldearen-protestek-bilboko-donostiako-eta-gasteizko-sarrerak-blokeatu-dituzte.htm
Gizartea
Ertzainak Borrokan taldearen protestek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko sarrerak blokeatu dituzte
Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiak atxiki dira grebara, ELA izan ezik.
Ertzainak Borrokan taldearen protestek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko sarrerak blokeatu dituzte. Ertzaintzan ordezkaritza duten sindikatu guztiak atxiki dira grebara, ELA izan ezik.
Ertzaintzaren protestek ondorioak izan dituzte Bilboko, Donostiako eta Gasteizko errepideetan. 8:30ean hasi dira auto ilarak hiru hiriburuetan, eta 10:30ak arte iraun dute. Bilbon Erandioko Carrefour saltokitik eta Zorrozgoitiko aparkalekutik abiatu dira; Donostian, Añorgatik, Belartzatik eta Mercachinatik; eta Gasteiz...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228484/pentsiodunen-martxak-iritsi-dira-gasteizera-1080-euroko-pentsioa-eskatzeko.htm
Ekonomia
Pentsiodunen martxak iritsi dira Gasteizera, 1.080 euroko pentsioa eskatzeko
Asteartean abiatu ziren oinez Bilbotik eta Bergaratik, eta atzo Aguraindik. Manifestazioa egin dute gaur guztiek batera.
Pentsiodunen martxak iritsi dira Gasteizera, 1.080 euroko pentsioa eskatzeko. Asteartean abiatu ziren oinez Bilbotik eta Bergaratik, eta atzo Aguraindik. Manifestazioa egin dute gaur guztiek batera.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deituta (EHPM), Hego Euskal Herrian gutxieneko pentsioa 1.080 eurora iristeko eskatu dute ehunka lagunek oinezko martxen bitartez. Astearte eguerdian bi martxa abiatu ziren Gasteizera, Bilboko eta Bergarako (Gipuzkoa) udaletxeen paretik. Atzo, berriz, Aguraingo (Araba) taldea abi...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228486/alemania-atzeraldi-teknikoan-dago.htm
Ekonomia
Alemania atzeraldi teknikoan dago
Euroguneko ekonomia handienaren BPGa uzkurtu egin da azken bi hiruhilekoetan, familien gastuen beherakadaren ondorioz.
Alemania atzeraldi teknikoan dago. Euroguneko ekonomia handienaren BPGa uzkurtu egin da azken bi hiruhilekoetan, familien gastuen beherakadaren ondorioz.
Futboleko VAR epaile laguntzailearen modura, Destatis Alemaniako estatistika erakundeak zuzendu egin du duela aste batzuk emandako epaia: orduan esan zuen Alemaniak ozta-ozta egin ziola ihes atzeraldiari, 2022ko lehen hiruhilekoan %0,5 uzkurtu ondoren, 2023ko lehenengoan %0ra iritsi zelako. Datu gehiago pilatu eta azte...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228487/maurizia-noiznahi-indarrez-hustua-izateko-arriskuan-da.htm
Gizartea
Maurizia noiznahi indarrez hustua izateko arriskuan da
Uxerrak aktan jaso du Maurizia proiektuko kideek uko egin diotela okupatutako eraikinetik ateratzeari. Hemendik aurrera, prefetak indarrez kanporatzen ahal ditu.
Maurizia noiznahi indarrez hustua izateko arriskuan da. Uxerrak aktan jaso du Maurizia proiektuko kideek uko egin diotela okupatutako eraikinetik ateratzeari. Hemendik aurrera, prefetak indarrez kanporatzen ahal ditu.
Baionako Lesseps kaian eraikin bat okupatua duen Maurizia proiektua kanporatze arriskuan dago. Uxerra bertaratu da gaur arratsaldean, lehen kanporatze aginduarekin, eta okupatzaileei eskatu die beren baitarik ateratzeko eraikinetik. Maurizia proiektuko kideek aginduari uko egin diotela jaso du akta batean, eta prefetar...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228488/israelgo-armadako-hiru-kide-espetxeratu-ditu-auzitegi-militarrak-palestinar-batez-abusatzeagatik.htm
Mundua
Israelgo armadako hiru kide espetxeratu ditu auzitegi militarrak, palestinar batez abusatzeagatik
Berrogei eta hirurogei egun arteko kartzela zigorra ezarri die auzitegiak. Yesh Din GKEaren arabera, 2017 eta 2021 bitartean soldadu israeldarrek palestinarren aurka ustez egindako 1.260 delitu kasu egon ziren, 409 hilketa barne. Israelgo indarrek hamahiru palestinar zauritu dituzte Zisjordanian.
Israelgo armadako hiru kide espetxeratu ditu auzitegi militarrak, palestinar batez abusatzeagatik. Berrogei eta hirurogei egun arteko kartzela zigorra ezarri die auzitegiak. Yesh Din GKEaren arabera, 2017 eta 2021 bitartean soldadu israeldarrek palestinarren aurka ustez egindako 1.260 delitu kasu egon ziren, 409 hilket...
Israelgo auzitegi militarrak kartzelara bidali ditu armadako hiru kide, palestinar bati tratu txarrak emateagatik. Soldaduetako biri hirurogei eguneko espetxe zigorra ezarri die; hirugarrenari, berriz, berrogei egunekoa, bere agintea baliatuz palestinarraren bizitza «arriskuan» jartzeagatik. Guztiak kategoriaz jaitsi d...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228489/ustelkeriaren-aurkako-bulegoak-laquopraxi-txarren-zantzuakraquo-antzeman-ditu-osasunbideko-esklusibotasunari-lotuta.htm
Gizartea
Ustelkeriaren Aurkako Bulegoak «praxi txarren zantzuak» antzeman ditu Osasunbideko esklusibotasunari lotuta
Erakundeak ikerketa abiatuko du, LAB sindikatuak eginiko salaketa ontzat emanda
Ustelkeriaren Aurkako Bulegoak «praxi txarren zantzuak» antzeman ditu Osasunbideko esklusibotasunari lotuta. Erakundeak ikerketa abiatuko du, LAB sindikatuak eginiko salaketa ontzat emanda
Sare publikoan soilik jarduteagatik osagarria kobratu, eta klinika pribatuan aritu. Osasunbidean, halakoak «praktika orokortuak» direla salatu zuen LAB sindikatuak iragan otsailean, eta hamar kasuren berri eman zion Jardunbide Egokien eta Ustelkeriaren Aurkako Nafarroako Bulegoari. Orain, erakunde horrek ebatzi du «egi...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228490/oraina-eta-geroa-linazisoro-eta-uson-garaile-espainiako-blokeko-2-proban.htm
albisteak
Oraina eta geroa: Linazisoro eta Uson garaile Espainiako blokeko 2. proban
Madrilgo azken probaren faltan, bi eskalatzaileak aukera handiarekin dira Kopa eskuratzeko, maila nagusian Linazisoro eta 14 urtez azpikoetan Uson. Elur Arteaga bigarren izan zen 18 urtez azpikoetan.
Oraina eta geroa: Linazisoro eta Uson garaile Espainiako blokeko 2. proban. Madrilgo azken probaren faltan, bi eskalatzaileak aukera handiarekin dira Kopa eskuratzeko, maila nagusian Linazisoro eta 14 urtez azpikoetan Uson. Elur Arteaga bigarren izan zen 18 urtez azpikoetan.
Blokeko Espainiako Kopako bigarren proba jokatu zen aurreko asteburuan Cuencan (Espainia), eta euskal selekzioko ordezkaritza zabala bertaratu zen. Emaitzak bikainak izan ziren: lau podium, eta horietatik bi koskarik gorenean. Kirol honek Euskal Herrian duen indarraren eta eskaladaren orainaren eta geroaren erakusle iz...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228491/ertzaintza-oldartu-egin-da-erandioko-etxegabetze-batean.htm
Gizartea
Ertzaintza oldartu egin da Erandioko etxegabetze batean
Polizia indarrez sartu da pisuan, eta barruan zeudenak atera ditu. Hainbat lagun elkartu dira etxepean kaleratzea eragozteko. Kaleratuak bost urte daramatza pisu horretan bizitzen.
Ertzaintza oldartu egin da Erandioko etxegabetze batean. Polizia indarrez sartu da pisuan, eta barruan zeudenak atera ditu. Hainbat lagun elkartu dira etxepean kaleratzea eragozteko. Kaleratuak bost urte daramatza pisu horretan bizitzen.
Goizean goizetik, hainbat lagun elkartu dira gaur Erandion (Bizkaia) etxegabetze bat eragozteko. Kaleratzea hainbatetan atzeratu ostean, gaurko zegoen ezarrita behin betiko eguna, 11:00etarako; Polizia garajetik etxebizitzara iristen saiatu denean, istiluak izan dira Ertzaintzaren eta manifestarien artean. Azkenean, 12...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228492/ep-iuk-hitzeman-du-fortuna-handien-zerga-ezarriko-duela-araban.htm
Politika
EP-IUk hitzeman du fortuna handien zerga ezarriko duela Araban
David Rodriguez Arabako ahaldungai nagusiak zerga hori ezartzeko «borondate falta» egotzi die EAJri eta PSE-EEri. Ohartarazi du gero eta familia gehiago hurbiltzen ari dela «bazterketa sozialaren mugara».
EP-IUk hitzeman du fortuna handien zerga ezarriko duela Araban. David Rodriguez Arabako ahaldungai nagusiak zerga hori ezartzeko «borondate falta» egotzi die EAJri eta PSE-EEri. Ohartarazi du gero eta familia gehiago hurbiltzen ari dela «bazterketa sozialaren mugara».
Espainiako Kongresuak azaroan onartu zuen aberastasun handien gaineko zerga bat, eta, Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, foru ogasunen esku geratu zen zerga horrekin bildutakoa nola kudeatu. Haatik, ogasunek ez dute oraindik foru agindurik garatu zerga hori ezartzeko, eta, beraz, aurten ez da aplikagarria izango. David Rodri...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228493/elena-setien-sara-dowling-eta-eri-yamamoto-ariko-dira-donostiako-58-jazzaldian.htm
Kultura
Elena Setien, Sara Dowling eta Eri Yamamoto ariko dira Donostiako 58. Jazzaldian
Festibala uztailaren 21etik 25era egingo dute. Mikel Legasak, Arnaud Labastiek, Damir Imamovik eta Albert Marquesek ere joko dute
Elena Setien, Sara Dowling eta Eri Yamamoto ariko dira Donostiako 58. Jazzaldian. Festibala uztailaren 21etik 25era egingo dute. Mikel Legasak, Arnaud Labastiek, Damir Imamovik eta Albert Marquesek ere joko dute
Trinitate plazak, Kursaal auditoriumak, Victoria Eugenia antzokiak, San Telmo museoak, Zurriolako Keler agertokiak eta Garbera merkataritza guneak dagoeneko jakinarazi dituzte 58. Jazzaldiko kartelburu izango diren 36 kontzertuak. Nolanahi ere, ohi moduan, Donostiako Jazzaldiak hiriko txoko guztietara zabalduko du jazz...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228494/gizarte-segurantzaren-izenean-iruzurra-egiten-saiatzen-ari-direla-salatu-dute.htm
Gizartea
Gizarte Segurantzaren izenean iruzurra egiten saiatzen ari direla salatu dute
SMS bat bidaltzen dute, osasun txartela «eguneratzeko» eskatzen, biktimaren datuak eskuratzeko asmoarekin.
Gizarte Segurantzaren izenean iruzurra egiten saiatzen ari direla salatu dute. SMS bat bidaltzen dute, osasun txartela «eguneratzeko» eskatzen, biktimaren datuak eskuratzeko asmoarekin.
Nafarroako Osasun Departamentuak ohartarazi duenez, «Gizarte Segurantzaren» izena erabilita iruzurra egiten saiatzen ari dira azken orduetan. Azaldu dutenez, mezu bat bidaltzen ari dira, SMS bidez. Horretan, herritarrari esaten diote «osasun txartela eguneratu» behar duela, eta horretarako esteka bat ematen dute. «Ko...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228495/ekainaren-22an-emanen-dute-ttattola-gaztetxearen-kontrako-auziaren-epaia.htm
Gizartea
Ekainaren 22an emanen dute Ttattola gaztetxearen kontrako auziaren epaia
Prokuradoreak 600 euroko isuna eskatu du auzipetuarentzat, erdia gibelapenarekin. Parte zibileko abokatuak 8.000 euro inguruko kalte ordainak eskatu ditu. 2021eko agorrilean, Ttattolako kideek Hazparne erdiguneko eraikin bat okupatu zuten. «Ekintza kolektiboa» izanik, txartzat jo dute epaiketa kide bakar baten kontrako...
Ekainaren 22an emanen dute Ttattola gaztetxearen kontrako auziaren epaia. Prokuradoreak 600 euroko isuna eskatu du auzipetuarentzat, erdia gibelapenarekin. Parte zibileko abokatuak 8.000 euro inguruko kalte ordainak eskatu ditu. 2021eko agorrilean, Ttattolako kideek Hazparne erdiguneko eraikin bat okupatu zuten. «Ekint...
Ttattola Hazparneko (Lapurdi) gaztetxe izandakoaren kide bat epaitu dute Baionako auzitegian, 2021eko agorrilean etxe huts bat legez kanpo okupatzea leporatuta. Herriko Davidenia etxea okupatu zuten gaztetxekoek, Ttattola zenaren falta adierazteko —jabeak urte bereko urtarrilean berreskuratu zuen aurreko egoitza— eta H...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228496/erresuma-batuak-inoizko-migrazio-saldorik-handiena-izan-zuen-iaz-600000koa.htm
Mundua
Erresuma Batuak inoizko migrazio saldorik handiena izan zuen iaz: 600.000koa
ONSen arabera, 1,2 milioi migratzaile heldu ziren 2022an Erresuma Batura; horietatik 925.000 EBko kide ez diren estatuetako herritarrak dira. Sunakek ukatu egin du gobernuak migrazio politikaren kontrola galdu duela.
Erresuma Batuak inoizko migrazio saldorik handiena izan zuen iaz: 600.000koa. ONSen arabera, 1,2 milioi migratzaile heldu ziren 2022an Erresuma Batura; horietatik 925.000 EBko kide ez diren estatuetako herritarrak dira. Sunakek ukatu egin du gobernuak migrazio politikaren kontrola galdu duela.
Erresuma Batuko Gobernuak migrazioari aurre egiteko politikak gogortu dituen arren, migrazioak goraka jarraitzen du. Izan ere, inoizko migrazio saldorik handiena izan zuen 2022an: 606.000 lagunekoa. Gisa horretara, toryek migrazio saldoa 245.000 pertsonatik behera murrizteko egindako promesak, gaur-gaurkoz, ez dituzte ...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228497/majarenas-eh-bilduren-zerrendatik-at-uztea-erabaki-du-hauteskunde-batzordeak-inhabilitazioagatik.htm
Politika
Majarenas EH Bilduren zerrendatik at uztea erabaki du Hauteskunde Batzordeak, inhabilitazioagatik
EH Bilduk esan du Sara Majarenasek ez zuela ezagutzen sufragio pasiborako erabateko gaitasungabetzea zuenik, eta gogoratu du Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu zuela haren hautagaitza, «ofizioz irregulartasunik antzeman gabe».
Majarenas EH Bilduren zerrendatik at uztea erabaki du Hauteskunde Batzordeak, inhabilitazioagatik. EH Bilduk esan du Sara Majarenasek ez zuela ezagutzen sufragio pasiborako erabateko gaitasungabetzea zuenik, eta gogoratu du Hauteskunde Batzordeak aldarrikatu zuela haren hautagaitza, «ofizioz irregulartasunik antzeman g...
Sara Majarenas preso ohia 2028ko apirilaren 6ra arte egongo da inhabilitaturik erabat sufragio pasiborako, eta, beraz, Hauteskunde Batzordeak erabaki du EH ezin duela EH Bilduren hautagai izan Astigarragan (Gipuzkoa). Erabakia Dignidad y Justiciaren salaketa baten ondorioa da: elkarte horrek fiskaltzari ohartarazi dio ...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228498/pompeloko-togaduna-erosteko-akordio-bat-lortu-du-nafarroako-gobernuak.htm
Kultura
Pompeloko Togaduna erosteko akordio bat lortu du Nafarroako Gobernuak
Iberiar penintsulan brontzezko bi estatua togadun bakarrik aurkitu dira, eta Pompelokoa da horietako bat
Pompeloko Togaduna erosteko akordio bat lortu du Nafarroako Gobernuak. Iberiar penintsulan brontzezko bi estatua togadun bakarrik aurkitu dira, eta Pompelokoa da horietako bat
Nafarroako Gobernuak 620.000 dolar ordainduko ditu Pompeloko Togadunarengatik –575.000 euro inguru–. Iberiar penintsulan brontzezko bi estatua togadun bakarrik aurkitu dira, eta Pompelokoa da horietako bat. Iruñean aurkitu zuten, 1895ean. Estatuaren kokalekua ezezaguna izan zen 2015 bitarte, Ipar Amerikako bilduma part...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228499/politika-klimatikoak-gipuzkoako-agendan-jarri-dituela-aldarrikatu-du-pse-eek.htm
Politika
Politika klimatikoak Gipuzkoako agendan jarri dituela aldarrikatu du PSE-EEk
Jose Ignacio Asensiok komunitate energetikoak aldarrikatu ditu, eta Jose Antonio Santanok, Irungo Artiako kanalaren birnaturalizazioa.
Politika klimatikoak Gipuzkoako agendan jarri dituela aldarrikatu du PSE-EEk. Jose Ignacio Asensiok komunitate energetikoak aldarrikatu ditu, eta Jose Antonio Santanok, Irungo Artiako kanalaren birnaturalizazioa.
«Gobernuetan gaudenean, sozialistok politika klimatikoak agenda sozialean eta politikoan jartzen ditugu». Hori izan da Jose Ignacio Asensiok, PSE-EEren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak, gaur helarazi nahi izan duen mezua. Irungo (Gipuzkoa) Osinbiribil parkean egindako ekitaldian, Bidasoa ibaiaren ertzean, harekin izan di...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228500/sagarduiren-bulegoa-okupatu-dute-osakidetzako-garbitzaile-batzuek.htm
Gizartea
Sagarduiren bulegoa «okupatu» dute Osakidetzako garbitzaile batzuek
Langileen arabera, Osakidetzak esku hartu behar du lan gatazkan, haren menpe daudelako garbiketarako azpikontratatzen dituen enpresak
Sagarduiren bulegoa «okupatu» dute Osakidetzako garbitzaile batzuek. Langileen arabera, Osakidetzak esku hartu behar du lan gatazkan, haren menpe daudelako garbiketarako azpikontratatzen dituen enpresak
Osakidetzak garbiketetarako azpikontratatzen dituen enpresetako bost langilek Gotzone Sagardui Osasun sailburuaren bulegoa okupatu dute Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusian, Gasteizen. Langileek azaldu dutenez, 90 egun daramate greban, eta guztira bost urtez aritu dira enpresekin lan hitzarmena negoziatzen. Besteak be...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228501/lukas-agirreren-oroimenezko-plaka-bat-jartzeko-eskatu-diote-donostiako-udalari.htm
Gizartea
Lukas Agirreren oroimenezko plaka bat jartzeko eskatu diote Donostiako Udalari
Hernaniko gaztea Eguberri egunean hil zuten, Okendo plazan. Udalari egindako lehen eskaeraren erantzuna «ezezkoa eta krudela» izan dela gaitzetsi dute haren gertukoek.
Lukas Agirreren oroimenezko plaka bat jartzeko eskatu diote Donostiako Udalari. Hernaniko gaztea Eguberri egunean hil zuten, Okendo plazan. Udalari egindako lehen eskaeraren erantzuna «ezezkoa eta krudela» izan dela gaitzetsi dute haren gertukoek.
Eguberri egunean Donostian hil zutenetik, Lukas Agirre gaztearen senide eta lagunek loreak jarri dituzte Okendo plazan haren oroimenez. Haren memoria bizirik mantentzeko, ordea, beste pauso bat emateko eskatu diote Donostiako Udalari: plaka bat jartzea nahi dute Okendo plazan. Twitterren salatu dutenez, lehen eskaerar...
2023-6-30
https://www.berria.eus/albisteak/228502/proba-hauteskundeak-iframe.htm
Gizartea
Proba hauteskundeak iframe
Proba hauteskundeak iframe irabazi ditu bozak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik hirutan, baina auzoak banaka begiratuz gero alde handiak daude batetik bestera. Ez dute berdin bozkatu Bilboko Otxarkoagan edo Donostiako Aieten, Gasteizko Mendizorrotzan edo Iruñeko Alde Zaharrean.
Proba hauteskundeak iframe. Proba hauteskundeak iframe irabazi ditu bozak Hego Euskal Herriko lau hiriburuetatik hirutan, baina auzoak banaka begiratuz gero alde handiak daude batetik bestera. Ez dute berdin bozkatu Bilboko Otxarkoagan edo Donostiako Aieten, Gasteizko Mendizorrotzan edo Iruñeko Alde Zaharrean.
BILBO (auzoetako emaitzak ikusteko egin klik beheko irudian edo hemen) Kolore berde ilunez margotu dute Bilbo azken udal hauteskundeek. EAJren alde egin dute bilbotarren %48,3k. Horietatik gehienak hiriburuko auzo aberatsetako biztanleak dira. Adibidez, jeltzaleen alde egin dute Abandon eta Indautxun; azken horretan, ...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228503/sartu-da-indarrean-etxebizitza-legea.htm
Politika
Sartu da indarrean Etxebizitza Legea
Hainbat berme ekarriko ditu lege berriak; besteak beste, alokairuen prezioen, maizterren eta etxegabetzeen arloetan. Etxebizitza eskumenen inguruan, izan da eztabaidarik.
Sartu da indarrean Etxebizitza Legea. Hainbat berme ekarriko ditu lege berriak; besteak beste, alokairuen prezioen, maizterren eta etxegabetzeen arloetan. Etxebizitza eskumenen inguruan, izan da eztabaidarik.
Gaur sartu da indarrean Hego Euskal Herrian, udal eta foru hauteskundeen atarian, hain zuzen. Espainiako Gobernuko alderdiek —PSOEk eta Unidas Podemosek—, EH Bilduk eta ERC Esquerra Republicanak adostutako testua da, eta haren helburua da «etxebizitza duin eta egoki baterako sarbidea izateko eskubidea bermatzea». Apiri...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228504/salatu-dute-siriak-bereganatu-egin-dituela-iheslarien-jabetzetako-asko.htm
Mundua
Salatu dute Siriak bereganatu egin dituela iheslarien jabetzetako asko
2012az geroztik, Al-Assaden gobernuak hainbat lege onartu ditu pribatuak ziren jabetzak eskuratzeko.
Salatu dute Siriak bereganatu egin dituela iheslarien jabetzetako asko. 2012az geroztik, Al-Assaden gobernuak hainbat lege onartu ditu pribatuak ziren jabetzak eskuratzeko.
Badira hamabi urte Siriako gerra zibila piztu zela eta milaka herritarrek etxea utzi behar izan zutela, beste eskualde batera edo atzerrira joateko —2015ean milioi batetik gora siriar heldu ziren Europara—. Iheslari haiek hartu zituzten herrialdeetako asko, baina, hasiak dira pentsatzen nola itzularazi errefuxiatuak Si...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228505/azpikontratatutako-anbulantzietako-langileek-osakidetzakoen-lan-baldintzak-eskatu-dituzte.htm
Gizartea
Azpikontratatutako anbulantzietako langileek Osakidetzakoen lan baldintzak eskatu dituzte
Sindikatuek salatu dute lan hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta daudela, eta bi urtean erosahalmena %12 txikitu zaiela
Azpikontratatutako anbulantzietako langileek Osakidetzakoen lan baldintzak eskatu dituzte. Sindikatuek salatu dute lan hitzarmenaren negoziazioak blokeatuta daudela, eta bi urtean erosahalmena %12 txikitu zaiela
Azpikontratatutako anbulantzietako langileek euren baldintzak Osakidetzako langileekin parekatzea eskatu dute gaur goizean. ELA, USO, LAB, UGT, CCOO eta ESK sindikatuek manifestazioa egin dute Txagorritxu ospitaletik Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusiraino. Horrez gain, eskatzen ari dira urte hauetan galdutako erosaha...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228506/planeta-bati-eta-haren-izarrari-su-eta-gar-izenak-jartzea-onartu-du-nazioarteko-astronomia-batasunak.htm
Bizigiro
Planeta bati eta haren izarrari 'Su' eta 'Gar' izenak jartzea onartu du Nazioarteko Astronomia Batasunak
EHUk egindako proposamena onartu du. Lehenbiziko aldia da planeta batek eta bere izarrak euskarazko izenak dituztela.
Planeta bati eta haren izarrari 'Su' eta 'Gar' izenak jartzea onartu du Nazioarteko Astronomia Batasunak. EHUk egindako proposamena onartu du. Lehenbiziko aldia da planeta batek eta bere izarrak euskarazko izenak dituztela.
Zerura begiratu, eta Su eta Gar han nonbaiten daudela esan daiteke. Gliese 486 eta Gliese 486b izenak zituzten Lurretik 26 argi urtera dauden izarrak eta haien exoplaneta batek. Orain arte: Nazioarteko Astronomia Batasunak planetari Su eta izarrari Gar izenak jartzea onartu du. Erakunde haren ardura da erabakitzea zein...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228507/berpiztu-egin-da-roglic-eta-itzali-almeida.htm
Kirola
Berpiztu egin da Roglic, eta itzali Almeida
Esloveniarra bere onera itzuli da Giroko hemezortzigarren etapan, eta bigarren jarri da nagusian, Almeidari aurrea hartuta. Estu ibili da portugaldarra, eta 21 segundo galdu ditu. Garaipena Zanarentzat izan da, ihesean
Berpiztu egin da Roglic, eta itzali Almeida. Esloveniarra bere onera itzuli da Giroko hemezortzigarren etapan, eta bigarren jarri da nagusian, Almeidari aurrea hartuta. Estu ibili da portugaldarra, eta 21 segundo galdu ditu. Garaipena Zanarentzat izan da, ihesean
Ahulaldia izan zuen Primoz Roglicek (Jumbo) asteartean, Bondonen gora. Joka hasi zitzaion alarma, eta zarata handitu egin da gaur, etapako lehen igoeran atzera eginda ibili denean. Mendiko beste saio gogor bat zuen Giroak, eta esloveniarra zalantzak hauspotzen ari zen. Haizatu egin ditu gero, ordea: erasora jo du amaie...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228508/janire-arrizabalagak-eta-bittor-altubek-irabazi-dituzte-udaberria-bertsotan-eko-azken-bi-saioak.htm
Kultura
Janire Arrizabalagak eta Bittor Altubek irabazi dituzte Udaberria Bertsotan-eko azken bi saioak
Gaur jokatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko azkenengo saioak, Busturian eta Zallan. Osatu da txapelketan parte hartuko dutenen zerrenda; guztira 29 bertsolari pasatuko dira Udabarria Bertsotan fasetik.
Janire Arrizabalagak eta Bittor Altubek irabazi dituzte Udaberria Bertsotan-eko azken bi saioak. Gaur jokatu dira Bizkaiko Bertsolari Txapelketako sailkapen faseko azkenengo saioak, Busturian eta Zallan. Osatu da txapelketan parte hartuko dutenen zerrenda; guztira 29 bertsolari pasatuko dira Udabarria Bertsotan fasetik...
A multzoko saioa Busturian jokatu da, herriko kultur etxeko aretoan. Saioko irabazlea Janire Arrizabalaga Munduate izan da, 174,5 punturekin, eta haren atzetik sailkatu dira Izaro Bilbao Arostegi (169), Eneko Aldana Carrasco (156), Asier Alcedo Cano (151). Irune Basagoiti Agirre (147) eta Nagore Beitia Telletxea (144,5...
2023-5-25
https://www.berria.eus/albisteak/228509/espainiako-auzitegi-gorenak-launa-urteko-espetxe-zigorra-berretsi-die-barbadori-eta-zelaiari.htm
Politika
Espainiako Auzitegi Gorenak launa urteko espetxe zigorra berretsi die Barbadori eta Zelaiari
Ankerkeriari Stop plataformak jakinarazi du albistea, eta adierazi du mobilizazioak egingo dituztela sententziaren aurka.
Espainiako Auzitegi Gorenak launa urteko espetxe zigorra berretsi die Barbadori eta Zelaiari. Ankerkeriari Stop plataformak jakinarazi du albistea, eta adierazi du mobilizazioak egingo dituztela sententziaren aurka.
Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren sententzia berretsi du, eta launa urteko espetxe zigorra ezarri die Galder Barbadori eta Aitor Zelaiari. Ankerkeriari Stop plataformak eman du epaiaren berri. Ertzaintzak 2019an atxilotu zituen, «material lehergarriak» edukitzea leporatuta. Ankeriari Stop taldeak salatu...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228510/amets-egiteko-garaipen-bat-lortu-du-osasunak-athleticen-aurkako-derbian.htm
Kirola
Amets egiteko garaipen bat lortu du Osasunak Athleticen aurkako derbian
Irabazita, Osasunak Athletic harrapatu du sailkapenean. Lehia estua izango dute bi taldeek zazpigarren postuaren lehian, Sevillarekin eta Gironarekin batera. Budimirrek eta Torrok sartu dituzte golak.
Amets egiteko garaipen bat lortu du Osasunak Athleticen aurkako derbian. Irabazita, Osasunak Athletic harrapatu du sailkapenean. Lehia estua izango dute bi taldeek zazpigarren postuaren lehian, Sevillarekin eta Gironarekin batera. Budimirrek eta Torrok sartu dituzte golak.
Kolpea jo du mahai gainean Osasunak. Jagoba Arrasaterenak 2-0 nagusitu dira Sadarren, Athleticen aurkako derbian. Ernesto Valverderenak Osasuna baino hiru puntu gehiagorekin iritsi dira partidara, Konferentzia ligarako sailkatzeko bidea ematen duen postu batean, zazpigarrenean. Baina emaitza horren ostean, Osasunak egi...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228539/itunen-onurak-eta-ajeak.htm
Politika
Itunen onurak (eta ajeak)
Itunen onurak (eta ajeak).
EAJk erabaki zuenetik PSE-EE lehentasunezko bazkidetzat hartuko zuela erakundeetan gobernatzeko, bi alderdi horien arteko itunen dinamika nagusitu da EAEko instituzio maila guztietan, Jaurlaritzatik udaletaraino. Bizkaian ere bai. Salbuespen txiki batzuk egon dira; adibidez, bolada batean Barakaldoko PSEk muzin egin zi...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228540/oraindik-ez-naiz-guztiz-ohitu-ospe-handiko-bizimodu-honetara.htm
Kultura
«Oraindik ez naiz guztiz ohitu ospe handiko bizimodu honetara»
La Oreja de Van Gogh taldearekin abenduan bi urte eta erdiko bira erraldoia bukatuta, atseden hartu eta senideekin egoteko tarte bat hartu du Leire Martinezek. Aitortu du «oso natural» daramala ospearen zama.
«Oraindik ez naiz guztiz ohitu ospe handiko bizimodu honetara». La Oreja de Van Gogh taldearekin abenduan bi urte eta erdiko bira erraldoia bukatuta, atseden hartu eta senideekin egoteko tarte bat hartu du Leire Martinezek. Aitortu du «oso natural» daramala ospearen zama.
2008tik arrakastaz beteriko ibilbidea izan du Leire Martinezek (Errenteria, 1979). Gaztetan, Errenteriako Ostadar taldean hasi zen kantuan, eta Euskal Herriko hainbat kale, plaza eta ezkontza girotzen ibili ondoren, La Oreja de Van Gogh taldearekin heldu zitzaion ospea. 2008tik, mundu osoko oholtzatara igo da. Egun, te...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228541/laquomin-ematen-dit-gerraren-gaiakraquo.htm
Gizartea
«Min ematen dit gerraren gaiak»
Osasungintza eta 36ko gerra elkartu ditu Jose Antonio Rekondo Bravo sendagile tolosarrak bere azken liburuan. Informazioa biltzea asko kostatu zaiola aitortu du. Sendagilea izan zuen aita, eta erizain boluntarioa ama.
«Min ematen dit gerraren gaiak». Osasungintza eta 36ko gerra elkartu ditu Jose Antonio Rekondo Bravo sendagile tolosarrak bere azken liburuan. Informazioa biltzea asko kostatu zaiola aitortu du. Sendagilea izan zuen aita, eta erizain boluntarioa ama.
Jose Antonio Rekondo Bravo sendagileak (Tolosa, 1944) hainbat liburu idatzi ditu erretiroa hartu ondoren, historiarekin, gerrarekin eta osasungintzarekin lotura daukatenak. La sanidad en la Guerra Civil (1936-39). Los médicos guipuzcoanos (Osasungintza Gerra Zibilean —1936-1939—. Mediku gipuzkoarrak) izan da azkena, be...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228542/korronteak-putzuak-eta-sareak.htm
Politika
Korronteak, putzuak eta sareak
Korronteak, putzuak eta sareak.
Alea jacta est. Gaur gauerdian bukatuko da udal eta foru hauteskundeetako kanpaina. Trabatua, tarteka; alderdiek ezarri nahi izan dituzten markoak eta mezuak behatzekoa, oro har. Baina, kanpainaren argietatik aparte, ur sakonak daude; azkeneko lau urteek sortutako azpiko korronteak. Segidan, Gipuzkoako batzuk: 1. Jarr...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228543/argako-erregina-betierekoa.htm
Bizigiro
Argako erregina betierekoa
Estefania de Paz aktoreak liburu batean jaso du Remigia Etxarren funanbulista iruindarrari buruz idatzitako antzezlana. Ahanzturari egin behar izan dio aurre De Pazek, lehen mailako artista horren bidea ezezaguna baita iruindar gehienentzat. Aktoreak Etxarren oroitu eta «imajinatu» nahi izan du.
Argako erregina betierekoa. Estefania de Paz aktoreak liburu batean jaso du Remigia Etxarren funanbulista iruindarrari buruz idatzitako antzezlana. Ahanzturari egin behar izan dio aurre De Pazek, lehen mailako artista horren bidea ezezaguna baita iruindar gehienentzat. Aktoreak Etxarren oroitu eta «imajinatu» nahi izan...
Remigia Etxarren jaio eta hil zen Iruñeko Alde Zaharrean, garai batean, teilatuz teilatu ibiltzen ziren katu guztiek Remigia izena zuten. Funanbulista oroitzeko eta omentzeko modu bat zen; Remigia Etxarren lehen mailako zirku artista bat izan zen, emakumeentzat etxetik kanpoko mundua debekatua zegoen garai batean. 1853...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228544/laquogaizki-egitea-ez-da-izan-behar-euskaraz-ez-hitz-egiteko-arrazoiraquo.htm
Gizartea
«Gaizki egitea ez da izan behar euskaraz ez hitz egiteko arrazoi»
Audrey Serranok Euskaltzaindiaren Mintzola beka jaso du, 'Irunñƒerriko gazteen hizkera' ikerketagatik. Nutrizionista da, baina DBHko irakasle izateko masterrak eman dio hizkuntzaren arloan sakontzeko aukera.
«Gaizki egitea ez da izan behar euskaraz ez hitz egiteko arrazoi». Audrey Serranok Euskaltzaindiaren Mintzola beka jaso du, 'Irunñƒerriko gazteen hizkera' ikerketagatik. Nutrizionista da, baina DBHko irakasle izateko masterrak eman dio hizkuntzaren arloan sakontzeko aukera.
DBHko irakasle izateko NUPeko masterrak eman dio Audrey Serranori (Iruñea, 1996) Euskaltzaindiaren Mintzola beka jasotzeko aukera: Iruñerriko gazteen hizkera izenburuko ikerketa egin du. Gaztelaniaren eragina nabarmendu du, batetik, eta egindako hutsez jabetzeko beharra, bertzetik. Gaizki bada ere, euskaraz egitea jo d...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228545/antibiotikoak-txarto-kudeatzen-badira-oso-arriskutsuak-dira.htm
Gizartea
«Antibiotikoak txarto kudeatzen badira, oso arriskutsuak dira»
Jendea kontzientziatu beharra dago, Juan del Arcoren arabera: botiken ontziak farmazietako edukiontzi berezietara bota behar dira, arrastoak zabortegietan pilatu ez daitezen; bestela, erresistentziak sor daitezke.
«Antibiotikoak txarto kudeatzen badira, oso arriskutsuak dira». Jendea kontzientziatu beharra dago, Juan del Arcoren arabera: botiken ontziak farmazietako edukiontzi berezietara bota behar dira, arrastoak zabortegietan pilatu ez daitezen; bestela, erresistentziak sor daitezke.
Hobetu liteke medikamentuen hondakinak birziklatzeko prozesua, baita edukiontzi batzuen garbiketa ere. Baina kutsadura eragozteko, eraginkorrena botiken soberakinak eta ontziak dagozkion tokira eramatea da, Juan del Arco (Gasteiz, 1960) Bizkaiko Farmazeutikoen Elkargoko zuzendari teknikoaren arabera. Bizkaiko Medikuen ...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228546/13-hipoteka-mailegu-gutxiago-sinatu-ziren-martxoan.htm
Ekonomia
%13 hipoteka mailegu gutxiago sinatu ziren martxoan
Iazko hilabete berean baino 387 mailegu gutxiago sinatu ziren Hego Euskal Herrian, baina aurtengo otsailean baino %8 gehiago. Maileguen batezbestekoa 155.000 eurokoa izan zen.
%13 hipoteka mailegu gutxiago sinatu ziren martxoan. Iazko hilabete berean baino 387 mailegu gutxiago sinatu ziren Hego Euskal Herrian, baina aurtengo otsailean baino %8 gehiago. Maileguen batezbestekoa 155.000 eurokoa izan zen.
Martxoan 2.806 hipoteka mailegu sinatu ziren Hego Euskal Herrian. Otsailean sinaturikoak baino %8 gehiago dira, baina iazko martxoan sinaturikoak baino %14 gutxiago. Interes motaren datuei dagokienez, Euskal Herriko galbahea ez dago egina, baina Espainiako datuak deigarriak dira: maileguen %61,5ek interes tipo finkoa z...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228547/sei-emakume-sexualki-esplotatzen-zituen-sare-bat-desegin-dute-bilbon.htm
Gizartea
Sei emakume sexualki esplotatzen zituen sare bat desegin dute Bilbon
Lau pertsona atxilotu dituzte; batek aurrekariak zituen adingabekoen pornografiagatik. Guztiak karguekin aske utzi dituzte.
Sei emakume sexualki esplotatzen zituen sare bat desegin dute Bilbon. Lau pertsona atxilotu dituzte; batek aurrekariak zituen adingabekoen pornografiagatik. Guztiak karguekin aske utzi dituzte.
Sei emakume prostituitzera behartzeagatik eta talde kriminal baten parte izatea egotzita, lau pertsona atxilotu dituzte Bilbon. Espainiako Poliziak zabaldu duen ohar baten arabera, Bolueta auzoko txalet batean behartzen zituzten emakumeak prostituzioan aritzera, haien osasuna larriki hondatzen zuten «abusuzko baldintze...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228548/avanza-pesako-gidariek-planto-egin-dute-autobusen-segurtasun-faltarengatik.htm
Gizartea
Avanza-Pesako gidariek planto egin dute, «autobusen segurtasun faltarengatik»
Gaur, bihar eta astelehenean, gutxieneko zerbitzuekin ariko dira Donostia-Bilbo, Donostia-Gasteiz eta Donostia-Arrasateko joan-etorrian dabiltzan autobusak. Pesako gidariek salatu dute «edozein momentuan istripu bat» gerta daitekeela, «gurpilen, balazten eta beste pieza batzuen mantentze lanak ez direlako egiten behar ...
Avanza-Pesako gidariek planto egin dute, «autobusen segurtasun faltarengatik». Gaur, bihar eta astelehenean, gutxieneko zerbitzuekin ariko dira Donostia-Bilbo, Donostia-Gasteiz eta Donostia-Arrasateko joan-etorrian dabiltzan autobusak. Pesako gidariek salatu dute «edozein momentuan istripu bat» gerta daitekeela, «gurpi...
Donostia-Bilbo, Donostia-Bilboko aireportua, Donostia-Gasteiz eta Donostia-Arrasate ibilbideetan dabiltzan autobusetako erabiltzaileek gutxieneko zerbitzuekin moldatu beharko dute gaur, bihar eta astelehenean. Gidariek planto egin dute, eta grebara deitu dute egun horietarako, gidatzen dituzten autobusetan «ez dagoelak...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228549/bi-milioi-boto-aldaketa-lortzeko.htm
Mundua
Bi milioi boto aldaketa lortzeko
Turkian presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute gaur. Kiliçdarogluk migratzaile siriarrekiko jarrera gogortu du, kontserbadoreen botoa erakartzeko itxaropenez.
Bi milioi boto aldaketa lortzeko. Turkian presidentetzarako hauteskundeen bigarren itzulia egingo dute gaur. Kiliçdarogluk migratzaile siriarrekiko jarrera gogortu du, kontserbadoreen botoa erakartzeko itxaropenez.
Bi milioi eta erdi boto gehiago behar ditu Turkiak aldaketarako. Hori da AKP Justizia eta Garapenaren Aldeko Alderdiko presidentegai Recep Tayyip Erdoganek bozen lehen itzulian atera zuen aldea. Estatuburuak abantaila du; izan ere, herrialdeko komunikabide nagusiak alde izateaz gain, haren aldeko botoa eskatu du hiruga...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228550/bi-hamarkada-aginte-makilari-lotuta.htm
Bi hamarkada aginte makilari lotuta
Bi hamarkada aginte makilari lotuta.
Etziko Turkiako presidentetzarako bozetan irabaziko balu, hau litzateke Recep Tayyip Erdoganen azken agintaldia. Izan ere, Turkian bi legealdi soilik egin ditzake presidenteak, baina 2014an sistema parlamentariotik presidentzialera igaro zirenez, Auzitegi Konstituzionalak ebatzi zuen ezin zirela kontuan hartu Erdoganek...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228551/oposizioburu-bilakatutako-ekonomialaria.htm
Oposizioburu bilakatutako ekonomialaria
Oposizioburu bilakatutako ekonomialaria.
Turkiako CHP Herriaren Alderdi Errepublikanoko buru Kemal Kiliçdaroglu ez da hasiberria politikan. Gazi Unibertsitatean Ekonomia eta Merkataritza Ikasketak egin zituen, eta 2002an agertu zen lehen aldiz politikako lehen lerroan, AKP Justizia eta Garapenaren Aldeko Alderdiko buru Recep Tayyip Erdoganek aurrenekoz parlam...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228552/laquoinklusioa-eta-batasunaraquo-aldarrikatu-ditu-nextor-grafitigileak-villabonan.htm
Kultura
«Inklusioa eta batasuna» aldarrikatu ditu Nextor grafitigileak Villabonan
Artistak bideo bat argitaratu du erakusteko nola sortu duen Fleming eskola publikoko horma batean eginiko irudia.
«Inklusioa eta batasuna» aldarrikatu ditu Nextor grafitigileak Villabonan. Artistak bideo bat argitaratu du erakusteko nola sortu duen Fleming eskola publikoko horma batean eginiko irudia.
Nextor Otaño grafitigileak ez du atsedenik hartzen. Urte hasieran, hark Pasaia (Gipuzkoa) jaioterrian eginiko horma irudi bat munduko ehun onenen artean sailkatu zuten, eta, orain, bideo bat argitaratu du erakusteko zer-nolakoa izan den Villabonan (Gipuzkoa) eginiko irudi bat sortzeko prozesua. Fleming ikastetxean egi...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228553/msfren-esanetan-lesbosera-iristen-diren-migratzaileen-egoera-laquookertzenraquo-ari-da.htm
Mundua
MSFren esanetan, Lesbosera iristen diren migratzaileen egoera «okertzen» ari da
Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Greziari eta Europako Batzordeari exijitu die iker ditzatela errefuxiatuen eskubideen urraketak. Hiru migratzaile hil dira Mikonostik gertu, haien ontzia hondoratuta.
MSFren esanetan, Lesbosera iristen diren migratzaileen egoera «okertzen» ari da. Mugarik Gabeko Medikuak erakundeak Greziari eta Europako Batzordeari exijitu die iker ditzatela errefuxiatuen eskubideen urraketak. Hiru migratzaile hil dira Mikonostik gertu, haien ontzia hondoratuta.
Indarkeria, atxiloketa arbitrarioak, elikagaien eta aterpeen pribatizazioa eta beste eskubide urraketa gehiago jasaten ari dira Greziako Lesbos uhartera iritsitako migratzaileak. Hala salatu du gaur MSF Mugarik Gabeko Medikuak GKE gobernuz kanpoko erakundeak. MSFren esanetan, iheslarien egoera «okertzen ari da etengabe...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228554/akordioa-urrun-gipuzkoako-eraikinetako-garbitzaileek-borrokan-jarraituko-dute.htm
Ekonomia
Akordioa urrun, Gipuzkoako eraikinetako garbitzaileek «borrokan» jarraituko dute
Gaur amaitu dute ELAk deitutako aste osoko greba. Ekainaren 1ean dute negoziazio mahaia, eta horren ostean erabakiko dute zer egin.
Akordioa urrun, Gipuzkoako eraikinetako garbitzaileek «borrokan» jarraituko dute. Gaur amaitu dute ELAk deitutako aste osoko greba. Ekainaren 1ean dute negoziazio mahaia, eta horren ostean erabakiko dute zer egin.
Gipuzkoako eraikin eta lokaletako garbitzaileek bosgarren greba eguna izan dute gaur; astelehenetik daude greban, hitzarmena berritzeko negoziazioa desblokeatzeko. ELAk, sektorean gehiengo absolutua duen sindikatuak —ordezkaritzaren %55 du—, gogorarazi du 2018tik hitzarmena berritu gabe dagoela, eta patronalaren propos...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228555/bailarako-lurrari-lotutako-esnea-da-bertakoari-atxikimendua-diona.htm
albisteak
«Bailarako lurrari lotutako esnea da, bertakoari atxikimendua diona»
Karrantzan errotuta dagoen Bizkaia Esnea kooperatibak hango abeltzainen esnea merkaturatzen du, 2009az geroztik. Bat eginda aritzeak hobekuntzak eragin dizkie kideei, eta Eroski ezinbesteko bidelagun bilakatu da.
«Bailarako lurrari lotutako esnea da, bertakoari atxikimendua diona». Karrantzan errotuta dagoen Bizkaia Esnea kooperatibak hango abeltzainen esnea merkaturatzen du, 2009az geroztik. Bat eginda aritzeak hobekuntzak eragin dizkie kideei, eta Eroski ezinbesteko bidelagun bilakatu da.
Bizkaia Esnea da bat eginda aritzeak eragin ditzakeen indarguneen adibidetako bat. Bizkaiko Karrantza herriko baserritarrek elkar hartuta abiatutako proiektuak kooperatiba bat izan zuen ondorio, orain dela ia hamabost urte. Orduz geroztik, beren ekoizpen naturalari etekin handiagoa ateratza lortu dute kooperatibako ki...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228556/israelgo-kolono-batek-palestinar-bat-hil-du.htm
Mundua
Israelgo kolono batek palestinar bat hil du
Militarren arabera, «terrorista bat» Zisjordaniako kolonia batean sartu da, labana bat eskuan zuela, eta tiro egin diote.
Israelgo kolono batek palestinar bat hil du. Militarren arabera, «terrorista bat» Zisjordaniako kolonia batean sartu da, labana bat eskuan zuela, eta tiro egin diote.
Israelgo kolono batek palestinar bat hil du gaur goizean, Zisjordanian. Militarrek esan dute «terrorista bat» Tene Omarim kolonia juduan sartu dela —Hebron hegoaldean—, labana bat eskuan zuela, eta, orduan, tiro egin dio zibil batek, zeina koloniako segurtasun taldeko kide den. Hilketa sinagoga baten inguruan gertatu ...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228557/michelinen-gasteizko-lantegian-lau-greba-egun-antolatu-dituzte.htm
Ekonomia
Michelinen Gasteizko lantegian lau greba egun antolatu dituzte
ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek deitu dute lanuzteetara. Datorren astean elkarretaratzea eta manifestazioa ere egingo dituzte.
Michelinen Gasteizko lantegian lau greba egun antolatu dituzte. ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek deitu dute lanuzteetara. Datorren astean elkarretaratzea eta manifestazioa ere egingo dituzte.
Michelinen Gasteizko lantegian lau greba egun antolatzea adostu dute ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek, lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta. Hurrengo bi asteetan egingo dituzte lanuzteak, maiatzaren 31n, ekainaren 2an, 3an, eta 5ean. Horrez gain, elkarretaratzea eta manifestazioa ere egingo dituzte datorren astearte...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228558/negoziazio-kolektiboa-desblokeatzen-ari-dela-dio-lhkren-azken-txostenak.htm
Ekonomia
Negoziazio kolektiboa desblokeatzen ari dela dio LHKren azken txostenak
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileen %40,9k lan hitzarmena indarrean zuten apirilean, iazko abenduan baino %14 gehiagok. Azken asteetan sinaturiko sektore mailako akordioen eragina gehitzeke dago.
Negoziazio kolektiboa desblokeatzen ari dela dio LHKren azken txostenak. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako langileen %40,9k lan hitzarmena indarrean zuten apirilean, iazko abenduan baino %14 gehiagok. Azken asteetan sinaturiko sektore mailako akordioen eragina gehitzeke dago.
Lan negoziazioa desblokeatzen ari da Araba, Bizkai eta Gipuzkoan. Cebek Bizkaiko patronalak iragan martxoan bere urteroko bilera orokorraren bezperan gatazka handiak zeudela kritikatu arren, LanHarremanen Kontseiluaren (LHK) azken txostenak aurkakoa dio, eta bat egin du Adegi Gipuzkoako patronalaren analisiarekin. Apir...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228559/nekane-diez-pribilegiatu-bat-izan-naiz-familia-honen-parte-izateagatik.htm
Kirola
Nekane Diez: «Pribilegiatu bat izan naiz familia honen parte izateagatik»
Athleticeko jokalariak hunkituta eta negarrari eutsi ezinda esan dio agur futbolari. Hamasei urte egin ditu talde zuri-gorrian. «Nire familiak eta nik txikitatik genuen ametsa bete dut».
Nekane Diez: «Pribilegiatu bat izan naiz familia honen parte izateagatik». Athleticeko jokalariak hunkituta eta negarrari eutsi ezinda esan dio agur futbolari. Hamasei urte egin ditu talde zuri-gorrian. «Nire familiak eta nik txikitatik genuen ametsa bete dut».
«Urte hauetan, denboraldia amaitzen zen aldiro, taldekide asko ikusi ditut erretiroa hartzen. Gaur niri tokatu zait. Bidaia hau ahaztezina izan da, zoragarria. Pribilegiatu bat izan naiz. Harro esan dezaket klub eta familia zuri-gorriaren parte izan naizela, eta nire familiarekin batera txikitatik nuen ametsa bete ahal...
2023-5-26
https://www.berria.eus/albisteak/228560/buitrago-izan-da-garaile-giroko-etapa-nagusian.htm
Kirola
Buitrago izan da garaile Giroko etapa nagusian
Kolonbiarrak ihesean lortu du garaipena, Derek Geeri buruz buru nagusituta. Roglicek hiru segundo atera dizkio Thomasi, eta 23 Almeidari. Kronoigoera erabakigarria jokatuko dute bihar.
Buitrago izan da garaile Giroko etapa nagusian. Kolonbiarrak ihesean lortu du garaipena, Derek Geeri buruz buru nagusituta. Roglicek hiru segundo atera dizkio Thomasi, eta 23 Almeidari. Kronoigoera erabakigarria jokatuko dute bihar.
Berriz ere nor baino nor gehiago aritu dira gaur Geraint Thomas (Ineos), Primoz Roglic (Jumbo) eta Joao Almeida (UAE), Giroa irabazteko hiru hautagai nagusiak. Tre Cime di Lavaredon, lasterketako mendaterik garaienean bukatu da etapa. Bada, han goitik ez da Erroma ikusten. Italiako hiriburuan bukatuko da Giroa, eta ora...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228589/kanpaina-amaituta-atseden-hartzeko-eguna-dute-gaur-hautagaiek.htm
Politika
Kanpaina amaituta, atseden hartzeko eguna dute gaur hautagaiek
Kirola egin, mendira joan, lagunekin elkartu, familiaz gozatu, saskibaloia ikustera joan... Gogoeta eguna da gaur, eta ohikotasunera itzuli dira alderdietako hautagai nagusiak.
Kanpaina amaituta, atseden hartzeko eguna dute gaur hautagaiek. Kirola egin, mendira joan, lagunekin elkartu, familiaz gozatu, saskibaloia ikustera joan... Gogoeta eguna da gaur, eta ohikotasunera itzuli dira alderdietako hautagai nagusiak.
Hauteskunde kanpaina bukatu, eta eten bat egin dute gaur alderdietako hautagaiek, gogoeta egunean. Kanpainaren zurrunbilotik atera, eta beste zeregin batzuetan ari dira gaur zerrendaburuak. Kirola egiteko, senideekin eta lagunekin egoteko, erosketak egiteko edota atseden hartzeko baliatzen ari dira eguna. Gipuzkoako a...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228590/berdintasunik-ezak-emakumeen-osasunari-kalte-egiten-diola-ohartarazi-du-emakundek.htm
Gizartea
Berdintasunik ezak emakumeen osasunari kalte egiten diola ohartarazi du Emakundek
Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunaren bezperan egin du oharra. Genero rola arrisku faktore da depresioa eta antsietatea izateko.
Berdintasunik ezak emakumeen osasunari kalte egiten diola ohartarazi du Emakundek. Emakumeen Osasunaren aldeko Nazioarteko Ekintza Egunaren bezperan egin du oharra. Genero rola arrisku faktore da depresioa eta antsietatea izateko.
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunik ezak eragin «zuzena» eta «negatiboa» du andrazkoen osasunean. Horixe ohartarazi du Emakundek gaur, Emakumeen Osasunaren Aldeko Nazioarteko Ekintza Egunaren bezperan. Herritarren osasunerako eskubideaz hitz egitean, ezberdintasun biologikoaz landa, emakumeen eta gizonen beharri...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228591/siemens-gamesak-asteasuko-lantegian-egin-nahi-duen-abeea-gaitzetsi-du-labek.htm
Ekonomia
Siemens Gamesak Asteasuko lantegian egin nahi duen ABEEa gaitzetsi du LABek
Enpresak dio lan karga baten jaitsieragatik aplikatu nahi duela espedientea, baina LABen ustez ez dago lan kargaren jaitsierarik.
Siemens Gamesak Asteasuko lantegian egin nahi duen ABEEa gaitzetsi du LABek. Enpresak dio lan karga baten jaitsieragatik aplikatu nahi duela espedientea, baina LABen ustez ez dago lan kargaren jaitsierarik.
LAB sindikatuaren arabera, Siemens Gamesa enpresak Asteasun (Gipuzkoa) duen plantan ABEE enplegua aldi baterako erregulatzeko espedientea egitea proposatu du, lan karga jaitsi egin dela argudiatuta. Sindikatuak dio ez duela espediente hori onartzen, ABEEa aplikatzeko arrazoi horiek egia ez direlakoan. Izan ere, LABen ...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228592/dozenaka-euskaltzale-bildu-dira-donostiako-mintza-egunean.htm
Gizartea
Dozenaka euskaltzale bildu dira Donostiako Mintza Egunean
Bagera elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak egun osoko egitaratua antolatu dute, Mintzapraktika egitasmoak 30 urte bete dituela ospatzeko.
Dozenaka euskaltzale bildu dira Donostiako Mintza Egunean. Bagera elkarteak eta Euskaltzaleen Topaguneak egun osoko egitaratua antolatu dute, Mintzapraktika egitasmoak 30 urte bete dituela ospatzeko.
Mintzapraktika egitasmoak aurten 30 urte beteko dituela eta, dozenaka mintzalagun, mintzakide eta berbalagun Donostian batu dira gaur, Mintza Egunean. Euskaltzaleek elkar ezagutzeko eta komunitatea trinkotzeko baliatu dute hitzordua. Donostiako Bagera euskaltzaleen elkarteak aurten 30 urte sortu zuen Mintzalagun, eta ...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228593/lsquobalenciagarsquo-udazkenerako.htm
Bizigiro
‘Balenciaga’, udazkenerako
Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik ia-ia amaituta dute ‘Balenciaga’ telesaila. Urrian, film bat grabatuko dute, Bartzelonan —katalanez eta gaztelaniaz izango da—. Eta 2024an, euskarazko film bat.
‘Balenciaga’, udazkenerako. Jon Garañok, Jose Mari Goenagak eta Aitor Arregik ia-ia amaituta dute ‘Balenciaga’ telesaila. Urrian, film bat grabatuko dute, Bartzelonan —katalanez eta gaztelaniaz izango da—. Eta 2024an, euskarazko film bat.
«Handia filmean erronka zen erraldoia egitea, La trinchera infinita-n denbora nola pasatzen zen eta pertsonaiak nola zahartzen ziren, eta Balenciaga telesailean epizentroa jantziterian egon da». Jantziteriaren arloa lantzea «oso intentsoa» izan dela nabarmendu zuen atzo Aitor Arregi zinemagileak, Donostiako Koldo Mitxe...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228594/gizon-bat-hil-da-jaizkibel-mendian.htm
Gizartea
Gizon bat hil da Jaizkibel mendian
60 urteko gizonezkoa ondoezik zegoen.
Gizon bat hil da Jaizkibel mendian. 60 urteko gizonezkoa ondoezik zegoen.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 60 urteko gizonezko bat hil da Hondarribian (Gipuzkoa), Jaizkibel mendian. Larrialdi zerbitzuek eguerdian dei bat jaso dute esanez gizon bat konorterik gabe zegoela Jaizkibel inguruan. Itxuraz, oraindik argitu ez dituzten arrazoiengatik, bat-batean erori da, eta ...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228595/motozale-bat-hil-da-leaburun.htm
Gizartea
Motozale bat hil da Leaburun
Auto bat jota hil da.
Motozale bat hil da Leaburun. Auto bat jota hil da.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, motozale bat hil da gaur Leaburun (Gipuzkoa). GI-2135 errepidean izan da istripua, Lekunberrirako (Nafarroa) noranzkoan. Azaldu dutenez, auto batek eta motor batek elkar jo dute 17:30 aldera. Larrialdi zerbitzuak bertara joan dira, baina ezin izan dute motozalea...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228596/maider-arregik-irabazi-du-iii-senora-sariketa.htm
Kultura
Maider Arregik irabazi du III. Señora sariketa
Oñatiko Verduri Hall gaztelekuan egin dute finala. Iruri Altzerrekak Bihotz saria jaso du.
Maider Arregik irabazi du III. Señora sariketa. Oñatiko Verduri Hall gaztelekuan egin dute finala. Iruri Altzerrekak Bihotz saria jaso du.
Maider Arregi Markuleta nagusitu da Señora sariketako hirugarren aldian. Bilboko eta Erratzuko (Nafarroa) kanporaketen ondotik, gaur arratsaldean jokatu dute finala, Oñatiko (Gipuzkoa) Verduri Hall gaztelekuan. Iruri Altzerrekak Bihotz saria jaso du. «Gaurko saioan bihotza gehien uzkurtu diguna izan da», esan dute anto...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228597/roglicek-balentria-egin-du-monte-lussarin-eta-giroa-irabaziko-du-bihar.htm
Kirola
Roglicek balentria egin du Monte Lussarin, eta Giroa irabaziko du bihar
Azkarrena izan da 18,6 kilometroko kronoigoeran, katea atera zaion arren, eta 40 segundo atera dio Thomasi; maglia arrosa bereganatzeko nahikoa. Hala, 2020ko Tourreko arantza atera du.
Roglicek balentria egin du Monte Lussarin, eta Giroa irabaziko du bihar. Azkarrena izan da 18,6 kilometroko kronoigoeran, katea atera zaion arren, eta 40 segundo atera dio Thomasi; maglia arrosa bereganatzeko nahikoa. Hala, 2020ko Tourreko arantza atera du.
Zoritxarra beti dabilkio inguruan Primoz Roglici (Jumbo). Erorikoek maiz utzi izan dute jokoz kanpo, eta gaur, matxura izan du Monte Lussarin. Giroa jokoan zegoen, eta Roglic segundoz segundo hurbiltzen ari zitzaion Geraint Thomasi (Ineos). Airean zegoen maglia arrosaren borroka. Alabaina, esloveniarrari katea atera za...
2023-5-27
https://www.berria.eus/albisteak/228598/justine-trieten-anatomie-dune-chute-filmak-irabazi-du-cannesko-sari-nagusia.htm
Kultura
Justine Trieten ‘Anatomie d’une chute’ filmak irabazi du Cannesko sari nagusia
Tran Anh Hungek lortu du zuzendari onenaren aitortza. Epaimahaiak Jonathan Glazerten The Zone of Interest-i eman dio bere sari nagusia.
Justine Trieten ‘Anatomie d’une chute’ filmak irabazi du Cannesko sari nagusia. Tran Anh Hungek lortu du zuzendari onenaren aitortza. Epaimahaiak Jonathan Glazerten The Zone of Interest-i eman dio bere sari nagusia.
Faboritoen artean ageri zen haren izena, baina baita Aki Kaurismaki eta Jonathan Glazer zuzendariena ere. Azkenean, Justine Triet zinemagile frantsesak irabazi du Cannesko zinema jaialdiaren sari nagusia, Anatomie d’une chute filmarekin. Jane Fonda aktorearen eskutik jaso du Urrezko Palma zuzendariak, iluntzean sariak ...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228625/txibitek-eskura-du-aurreko-agintaldiko-gobernuaren-formula-eta-eh-bilduk-dauka-giltza.htm
Politika
Txibitek eskura du aurreko agintaldiko gobernuaren formula, eta EH Bilduk dauka giltza
Voxek bi legebiltzarkide izango ditu Nafarroako Parlamentuan joera berresten bada, eta, haren botoak UPNkoei eta PPkoei batuta ere (21), ez dute gaindituko PSNren, Geroa Bairen eta Zurekin Nafarroaren gobernu bat (21) EH Bildu abstenitzen bada (9).
Txibitek eskura du aurreko agintaldiko gobernuaren formula, eta EH Bilduk dauka giltza. Voxek bi legebiltzarkide izango ditu Nafarroako Parlamentuan joera berresten bada, eta, haren botoak UPNkoei eta PPkoei batuta ere (21), ez dute gaindituko PSNren, Geroa Bairen eta Zurekin Nafarroaren gobernu bat (21) EH Bildu abste...
* Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. * Espainia, Katalunia eta Galizia. * Parte hartzea: Nafarroako foru hauteskundeetan ere jaitsi egin da parte hartzea * Kronika: Tantaka, 678ra heldu arte
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228626/mendizale-bat-hil-da-bastidan-eroriko-baten-ondorioz.htm
Gizartea
Mendizale bat hil da Bastidan, eroriko baten ondorioz
Errioxako 69 urteko gizon bat da hildakoa. Helikopteroan eraman dute gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora.
Mendizale bat hil da Bastidan, eroriko baten ondorioz. Errioxako 69 urteko gizon bat da hildakoa. Helikopteroan eraman dute gorpua Auzitegiko Institutu Anatomikora.
69 urteko gizonezko bat hil da gaur goizean Bastidan (Araba), mendian erorita. Ertzaintzak azaldu dutenez, larrialdi dei bat jaso dute 09:00ak aldera, mendizale bat gailurrean amildegian behera erori dela esanez. Ertzaintza, suhiltzaileak eta osasun zerbitzuak berehalaxe joan dira istripua izandako tokira, baina ezin i...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228627/nafarroako-foru-hauteskundeetan-ere-jaitsi-egin-da-parte-hartzea.htm
Politika
Nafarroako foru hauteskundeetan ere jaitsi egin da parte hartzea
Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, Nafarroako Parlamenturako bozetan parte hartzea 3,32 puntu handiagoa izan da goizean, baina 18:00ak arteko datuetan 1,82 txikiagoa izan da.
Nafarroako foru hauteskundeetan ere jaitsi egin da parte hartzea. Duela lau urteko hauteskundeekin alderatuta, Nafarroako Parlamenturako bozetan parte hartzea 3,32 puntu handiagoa izan da goizean, baina 18:00ak arteko datuetan 1,82 txikiagoa izan da.
Itxura guztien arabera, gaurko udal eta foru hauteskundeetan duela lau urte baino herritar gutxiagok hartuko du parte. 18:00ak arteko parte hartzeari buruzko datuak eman dituzte 18:30ean, eta, horien arabera, lau lurraldeetan jaitsi da parte hartzea 2019ko bozekin konparatuta. Aipagarria da Nafarroako kasua. 14:00ak ar...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228628/emakume-bat-hil-dute-gasteizen-eta-bilatzen-ari-ziren-gizona-atxilotu-dute.htm
Gizartea
Emakume bat hil dute Gasteizen, eta bilatzen ari ziren gizona atxilotu dute
32 urteko emakume bat zen, Gasteizkoa; hilketa matxista bat dela esan du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. → Hilketa matxisten mapa
Emakume bat hil dute Gasteizen, eta bilatzen ari ziren gizona atxilotu dute. 32 urteko emakume bat zen, Gasteizkoa; hilketa matxista bat dela esan du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak. → Hilketa matxisten mapa
Ertzaintzak jakinarazi duenez, emakume baten gorpua aurkitu dute gaur Gasteizen, aparthotel bateko logela batean. Gasteiz etorbidean dago. Ikerketa abiatu dute, gorpuak indarkeria zantzuak baitzituen. Poliziek xehetasun gehiagorik ez dute eman hasieran, eta hipotesi nagusirik ez zegoela esan dute, baina arratsaldean ba...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228629/tantaka-678ra-heldu-arte.htm
Politika
Tantaka, 678ra heldu arte
Lasai joan da hauteskunde eguneko goiza Deustu auzoko eskola publikoan, Bilbon, mahai batzuk kostata osatu dituzten arren. Oroitzapen eta pasadizo artean, kabina zaharkituez eta prozedura arkaikoez kexatu dira, halere, ordezkariak.
Tantaka, 678ra heldu arte. Lasai joan da hauteskunde eguneko goiza Deustu auzoko eskola publikoan, Bilbon, mahai batzuk kostata osatu dituzten arren. Oroitzapen eta pasadizo artean, kabina zaharkituez eta prozedura arkaikoez kexatu dira, halere, ordezkariak.
Nortasun agiria jaso duenak izen-abizenak kantatu ditu; alboan, hauteskunde mahaiko buruak erroldako paperak astindu ditu, lehen abizenaren bila, baina artekari bat aurreratu zaio, eta boto emaileari dagokion zenbakia bota du; azkenik, hirugarren kideak eskuz idatzi ditu datu guztiak. Eta orduan, bai: «Botoa eman dezak...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228630/erdogan-hautatu-dute-turkiako-presidente-botoen-52rekin.htm
Mundua
Erdogan hautatu dute Turkiako presidente, botoen %52rekin
Parte hartzea %85ekoa izan da, lehen itzulian baino hiru puntu txikiagoa. Oposizioa gailendu da hiri nagusietan eta hiriburuan, baita Kurdistanen eta atzerriko botoetan ere.
Erdogan hautatu dute Turkiako presidente, botoen %52rekin. Parte hartzea %85ekoa izan da, lehen itzulian baino hiru puntu txikiagoa. Oposizioa gailendu da hiri nagusietan eta hiriburuan, baita Kurdistanen eta atzerriko botoetan ere.
Beste bost urteko agintaldia ziurtatu du Recep Tayyip Erdoganek. Botoen %52 eskuratu ditu AKP Justiziaren eta Garapenaren Aldeko Alderdiko zerrendaburuak. Hala, azken agintaldia izango du hau 69 urteko buruzagiak; izan ere, konstituzioak bi legealdiko muga ezartzen dio estatuburuari. Hala ere, ez litzateke lehen aldia ...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228631/euri-jasa-handi-batek-urpean-utzi-ditu-lizarrako-kaleak.htm
Gizartea
Euri jasa handi batek urpean utzi ditu Lizarrako kaleak
Ordubete baino gutxiagoan metro koadroko 60 litro egin ditu.
Euri jasa handi batek urpean utzi ditu Lizarrako kaleak. Ordubete baino gutxiagoan metro koadroko 60 litro egin ditu.
Zortzi eguneko tartean bigarren aldiz gertatu da: maiatzaren 20an euri jasa bortitzek kalte handiak eragin zituzten Bortzirietan eta Urumea aldean, eta gaur Estellerrian gertatu da. Ordubete eskasean, 60 bat litroko jasa egin du metro koadroko, eta urak hartu ditu herri batzuetako kaleak. 16:00ak aldera hasi da euri j...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228632/eh-bildu-nagusitu-da-gasteizen.htm
Politika
EH Bildu nagusitu da Gasteizen
Koalizio abertzalea lehen indarra da Gasteizen, zazpi zinegotzirekin. Bigarren indarra da PSE-EE, sei zinegotzirekin. EAJk zinegotzi bat galduko du, eta laugarren indarra da, PPren atzetik. Araban, gehiengo osoa galdu dute jeltzaleek eta sozialistek.
EH Bildu nagusitu da Gasteizen. Koalizio abertzalea lehen indarra da Gasteizen, zazpi zinegotzirekin. Bigarren indarra da PSE-EE, sei zinegotzirekin. EAJk zinegotzi bat galduko du, eta laugarren indarra da, PPren atzetik. Araban, gehiengo osoa galdu dute jeltzaleek eta sozialistek.
Gasteizko Udala. EH Bilduk irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen. Rocio Vitero buru duen hautagaitzak lortu ditu boto gehien, eta lehen indarra da hiriburuan horrenbestez. Zazpi zinegotzi lortu ditu, orain arte baino bat gehiago. Bigarren indarra da PSE-EE, sei zinegotzirekin. PPk ere sei zinegotzi izango ditu, orain ar...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228633/eh-bilduk-aginte-makila-asko-lor-ditzake-aliantzen-bidez-arrasate-pasaia-andoain-deba.htm
Politika
EH Bilduk aginte makila asko lor ditzake aliantzen bidez: Arrasate, Pasaia, Andoain, Deba...
Koalizioaren hazkunde handiak 462 (+42) zinegotzi emango dizkio, eta udal gobernu garrantzitsuak, Elkarrekin Podemos-IUren babesa izanez gero. EAJk 259 zinegotzi aterako ditu (-31), eta udalerri jendetsu batzuk galduko ditu, esaterako, Tolosa, Arrasate eta Pasaia. Hondarribian ere aginte makilarik gabe gera daitezke je...
EH Bilduk aginte makila asko lor ditzake aliantzen bidez: Arrasate, Pasaia, Andoain, Deba.... Koalizioaren hazkunde handiak 462 (+42) zinegotzi emango dizkio, eta udal gobernu garrantzitsuak, Elkarrekin Podemos-IUren babesa izanez gero. EAJk 259 zinegotzi aterako ditu (-31), eta udalerri jendetsu batzuk galduko ditu, e...
Maiatzaren 28ak Gipuzkoan utzitako emaitzek nabarmen aldatuko dute lurraldeko mapa instituzionala udalerriei dagokionez. EH Bilduk botoen %37 lortu ditu, 462 zinegotzi (+42). Guztira, 123.008 boto lortu ditu, duela lau urte baino 2.000 gehiago, eta horrek ahalbidetuko dio EAJren esku zeuden zenbait udalerri jendetsuren...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228634/upnk-irabazi-du-irunean-eh-bildu-gertu-duela.htm
Politika
UPNk irabazi du Iruñean, EH Bildu gertu duela
Nafarroako Parlamentuan ere lehenbiziko indarra da ia boto guziak kontatuta, Maria Txibitek baina deia egin du berriro ere gobernu «aurrerakoia» eratzeko.
UPNk irabazi du Iruñean, EH Bildu gertu duela. Nafarroako Parlamentuan ere lehenbiziko indarra da ia boto guziak kontatuta, Maria Txibitek baina deia egin du berriro ere gobernu «aurrerakoia» eratzeko.
Iruñean lehenbiziko indarra da UPN, eta bederatzi zinegotzi ditu botoen %30,30 eskuratuta. EH Bildu atzetik du, zortzi zinegotzirekin, botoen %27,40 bilduta. PSNk bost zinegotzi lortu ditu oraingoz, Geroa Baik eta PPk, bi; eta Zurekin Nafarroak bat. Eskuineko alderdiek bi zinegotzi gutxiago izanen dituzte, eta EH Bildu...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228635/ppk-valentzia-balearrak-extremadura-eta-aragoi-berreskuratu-ditu-baina-vox-beharko-du.htm
Mundua
PPk Valentzia, Balearrak, Extremadura eta Aragoi berreskuratu ditu, baina Vox beharko du
PPk gehiengo osoa du Madrilgo Udalean. Valentziako, Sevillako eta Zaragozako udaletan ere gailendu da.
PPk Valentzia, Balearrak, Extremadura eta Aragoi berreskuratu ditu, baina Vox beharko du. PPk gehiengo osoa du Madrilgo Udalean. Valentziako, Sevillako eta Zaragozako udaletan ere gailendu da.
PPk PSOEri hainbat autonomia erkidegotako gobernua kentzeko modua izango du, baina gehienetan Voxen babesa beharko du. Alderdi Sozialistaren eskuetatik jaso ahalko dituen lurralderik preziatuenak Valentzia eta Aragoi dira. Lehenengoan, PPk 40 diputatu ditu, botoen %85,8 zenbatu diren honetan. Zortziren aldea ateratzen ...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228636/eajk-behera-egin-du-bilbon-eta-bizkaiko-batzar-nagusietan.htm
Politika
EAJk behera egin du Bilbon eta Bizkaiko Batzar Nagusietan
Botoen %100 zenbatuta, EAJk bi zinegotzi galdu ditu Bilbon —14tik 12ra— eta EH Bilduk bi irabazi—4tik 6ra—. Batzar Nagusietan ere berdintsu gertatu da: EAJ 25etik 23ra jaitsi da, eta EH Bildu 10etik 15era igo.
EAJk behera egin du Bilbon eta Bizkaiko Batzar Nagusietan. Botoen %100 zenbatuta, EAJk bi zinegotzi galdu ditu Bilbon —14tik 12ra— eta EH Bilduk bi irabazi—4tik 6ra—. Batzar Nagusietan ere berdintsu gertatu da: EAJ 25etik 23ra jaitsi da, eta EH Bildu 10etik 15era igo.
Boto guztiak zenbatuta, EAJk hamabi zinegotzi izango ditu Bilbon; EH Bilduk, sei; PSE-EEk, bost; PPk, lau; eta Elkarrekin Podemosek, bi. Juan Mari Aburtok alde handiz irabazi du, eta PSE-EErekin gobernatzeko gai litzateke biek akordioa berretsiz gero. Ikusi gehiago: Emaitza guztiak ikusi EAJren nagusitasuna zertxobai...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228637/donostiako-gizon-bat-koman-dago-burgosen-ultraeskuindar-batzuek-eraso-eginda.htm
Gizartea
Donostiako gizon bat koman dago Burgosen, ultraeskuindar batzuek eraso eginda
Naiz egunkariak jakinarazi duenez, 44 urteko gizonezko bat Soriara joan zen bart, Numantziaren eta Cornellaren arteko partida ikustera, lagun batzuekin. Gizonaren bikotekideak jakinarazi du Burgosko ospitalean dagoela.
Donostiako gizon bat koman dago Burgosen, ultraeskuindar batzuek eraso eginda. Naiz egunkariak jakinarazi duenez, 44 urteko gizonezko bat Soriara joan zen bart, Numantziaren eta Cornellaren arteko partida ikustera, lagun batzuekin. Gizonaren bikotekideak jakinarazi du Burgosko ospitalean dagoela.
Los Pajaritos estadioaren kanpoaldean gertatu zen, Jose de Tudela kalean, atzoko 17:30 baino lehenago. Ordu horretan hastekoa zen etxeko taldearen eta Cornellaren arteko futbol partida. Ultraeskuindar batzuek jo egin zuten Donostiako 44 urteko gizon bat. Gizonak konortea galdu zuen, eta ospitalera eraman zuten. Espain...