date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228638/realak-txapeldunen-ligan-jokatuko-du-datorren-sasoian.htm
Kirola
Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du datorren sasoian
Atletico Madrilen aurka galdu badu ere, Rayo Vallecanoren garaipenarekin helburua lortu dute txuri-urdinek.
Realak Txapeldunen Ligan jokatuko du datorren sasoian. Atletico Madrilen aurka galdu badu ere, Rayo Vallecanoren garaipenarekin helburua lortu dute txuri-urdinek.
Porrot gozoa izan du Realak Atletico Madrilen aurka. Txuri-urdinak Txapeldunen Ligan arituko dira datorren denboraldian. Gertu zeukaten helburua, eta, 2-1 galdu duten arren, Rayo Vallecanoren garaipenak Izarren ligan aritzea bermatu die. Laugarren urtez jarraian jokatuko du Imanol Alguacilen taldeak Europan, baina, ora...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228639/eh-bilduk-tolosako-eta-aguraingo-alkatetzak-kendu-dizkio-eajri.htm
Politika
EH Bilduk Tolosako eta Aguraingo alkatetzak kendu dizkio EAJri
PPk Mañuetako alkatetzari eutsi dio, eta Navaridas galdu du. EH Bildu lehen indarra da Arrasaten, Durangon eta Gernika-Lumon. PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek gehiengo osoa galdu dute Irunen. Ezkerraldean, EAJk lortu du boto gehien, baina zenbait zinegotzi galdu ditu.
EH Bilduk Tolosako eta Aguraingo alkatetzak kendu dizkio EAJri. PPk Mañuetako alkatetzari eutsi dio, eta Navaridas galdu du. EH Bildu lehen indarra da Arrasaten, Durangon eta Gernika-Lumon. PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek gehiengo osoa galdu dute Irunen. Ezkerraldean, EAJk lortu du boto gehien, baina zenbait zinegotzi...
Hiriburuetako gorabeheretatik haratago, hauteskundeek aldaketak eragin dituzte Hego Euskal Herriko udalerri askotan. Emaitzek gobernu eredu berriak osatzeko aukera utzi dute zenbaitetan, eta egungoak indartzekoa beste batzuetan. Ikusi gehiago: Emaitza guztiak ikusi Ekainaren 17ra bitarteko tartea izango dute orain al...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228640/osasunak-bere-esku-du-europa-athletici-ia-ezinezkoa-jarri-zaio.htm
Kirola
Osasunak bere esku du Europa; Athletici ia ezinezkoa jarri zaio
Gorritxoek galdu egin dute Getafen (2-1), eta zuri-gorriek ere bai, etxean, Elxen aurka (1-2). Nafarrak Konferentzia ligarako sailkatuko dira azken partidan Gironari irabazten badiote, Sadarren. Bizkaitarrek Real Madrilen zelaian irabazi behar dute, eta ezinbestekoa zaio gorritxoek ez irabaztea.
Osasunak bere esku du Europa; Athletici ia ezinezkoa jarri zaio. Gorritxoek galdu egin dute Getafen (2-1), eta zuri-gorriek ere bai, etxean, Elxen aurka (1-2). Nafarrak Konferentzia ligarako sailkatuko dira azken partidan Gironari irabazten badiote, Sadarren. Bizkaitarrek Real Madrilen zelaian irabazi behar dute, eta e...
Athletic eta Osasuna Konferentzia ligarako sailkatzeko aukera dutela iritsiko dira azkeneko jardunaldira. Hala ere, aldea dago baten eta bestearen egoeraren artean. Talde gorritxoak bere esku du berriz ere Europako kluben arteko lehiaketa bat jokatzea, hamasei urteren ostean. Helburua beteko du datorren igandean Sadarr...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228641/gasteizen-psek-ppren-babesa-behar-du-alkatetza-lortzeko-iruntildeean-eh-bilduk-psnrena.htm
Politika
Gasteizen PSEk PPren babesa behar du alkatetza lortzeko; Iruñean, EH Bilduk PSNrena
Arabako hiriburuan EH Bilduk irabazi du lehen aldiz, baina ikusteko dago alkatetza eskuratuko duen. Nafarroako hiriburuan UPN geratu da aurrena, baina ez du ziurtatua alkatetza. Bilbon eta Donostian EAJko kidea izango da alkatea.
Gasteizen PSEk PPren babesa behar du alkatetza lortzeko; Iruñean, EH Bilduk PSNrena. Arabako hiriburuan EH Bilduk irabazi du lehen aldiz, baina ikusteko dago alkatetza eskuratuko duen. Nafarroako hiriburuan UPN geratu da aurrena, baina ez du ziurtatua alkatetza. Bilbon eta Donostian EAJko kidea izango da alkatea.
Gasteiz - Hautetsiak. EH Bilduk 7 aulki (+1 duela lau urtetik), PSE-EEk 6 (berdin), PPk 6 (+1), EAJk 6 (-1) eta Elkarrekin Podemosek 2 (-1). - Akordioa. Emaitza historikoa lortu du EH Bilduk, lehen aldiz irabazi baititu Gasteizko udal hauteskundeak. Alkatearen inbestidura saioan (ekainaren 17an izango dira), bozetako l...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228642/trias-gailendu-da-bartzelonan-11-zinegotzirekin.htm
Mundua
Trias gailendu da Bartzelonan, 11 zinegotzirekin
Botoen %86 zenbatuta, 2,5 punturen aldea ateratzen dio Junts per Catalunyako alkategaiak PSCko Jaume Collboniri. Voxek ordezkaritza izango luke lehen aldiz. Santiago de Compostelan, gobernatzeko babesa bildu dezake BNGk.
Trias gailendu da Bartzelonan, 11 zinegotzirekin. Botoen %86 zenbatuta, 2,5 punturen aldea ateratzen dio Junts per Catalunyako alkategaiak PSCko Jaume Collboniri. Voxek ordezkaritza izango luke lehen aldiz. Santiago de Compostelan, gobernatzeko babesa bildu dezake BNGk.
Bartzelonan lehia bizian daude Xavier Trias Junts Per Catalunyako (JxC) hautagaia eta Jaume Collboni PSCkoa. Botoen %98 zenbatuta, JxC litzateke garaile 11 zinegotzirekin —duela lau urte baino sei gehiago—, eta Triasek 2,5 punturen aldea aterako lioke Collboniri. Hala, PSCk hamar zinegotzi izango lituzke Kataluniako hi...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228643/eajk-gipuzkoan-ppren-babesa-behar-du-nafarroan-azken-legealdiko-eredua-berriz.htm
Politika
EAJk Gipuzkoan PPren babesa behar du; Nafarroan, azken legealdiko eredua berriz
Araban eta Bizkaian EAJko kidea izango da ahaldun nagusia; PSEren babesa jasoko luke, gainera. Gipuzkoan EH Bildu-EP eta EAJ-PSE 24na daude, eta PPk du giltza. Nafarroan azken gobernuak 21 aulki lortu ditu, eskuinak hogei, eta EH Bildu erabakigarria izango da legealdian.
EAJk Gipuzkoan PPren babesa behar du; Nafarroan, azken legealdiko eredua berriz. Araban eta Bizkaian EAJko kidea izango da ahaldun nagusia; PSEren babesa jasoko luke, gainera. Gipuzkoan EH Bildu-EP eta EAJ-PSE 24na daude, eta PPk du giltza. Nafarroan azken gobernuak 21 aulki lortu ditu, eskuinak hogei, eta EH Bildu era...
Araba - Batzarkideak. EAJk 15 (-2 duela lau urtetik), EH Bilduk 14 (+2), PSE-EEk 9 (-1), PPk 9 (+1), EPk 3 (-1) eta Voxek (+1). - Akordioa. EAJk eta PSEk bat eginda, Ramiro Gonzalez jeltzaleak segituko du ahaldun nagusi karguan. Bizkaia - Batzarkideak. EAJk 23 (-2), EH Bildu 15 (+5), PSEk 8 (berdin), PPk 3 (+1) eta EP...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228644/espainiako-eskuin-muturrak-hiru-ordezkari-izango-ditu-foru-erakundeetan.htm
Politika
Espainiako eskuin muturrak hiru ordezkari izango ditu foru erakundeetan
Nafarroako Parlamentuan bi ordezkari izango ditu, eta Arabako Batzar Nagusietan, bat.
Espainiako eskuin muturrak hiru ordezkari izango ditu foru erakundeetan. Nafarroako Parlamentuan bi ordezkari izango ditu, eta Arabako Batzar Nagusietan, bat.
Koloretsua izango dira udal eta foru hauteskundeek margotu dituzten erakundeak, baina orban bat ere utziko du gaurko egunak. Vox Espainiako eskuin muturreko alderdiak ordezkaritza izango du, gutxienez, Euskal Herriko beste bi parlamentutan: Nafarroako Parlamentuan eta Arabako Batzar Nagusietan. Lehenengoan bi ordezkari...
2023-5-28
https://www.berria.eus/albisteak/228645/etxanobe-iriarte-ibarrola-vitero.htm
Politika
Etxanobe, Iriarte, Ibarrola, Vitero...
Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak emakumezkoak izango dira, baita Gasteizko alkatea ere.
Etxanobe, Iriarte, Ibarrola, Vitero.... Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak emakumezkoak izango dira, baita Gasteizko alkatea ere.
Nafarroako Legebiltzarrerako hauteskundeetan ez da berria emakume bat buru duen zerrenda gailentzea, eta oraingoan ere gerta liteke Maria Txibite izatea presidentea, nahiz eta ez dituen haren zerrendak irabazi bozak. Hala ere, beste hainbat erakundetan ez da aurretik gertatu emakumeak agintean izatea: Bizkaiko ahaldun ...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228655/lehia-estua-eusko-legebiltzarrean-emaitzak-estrapolatuz-gero.htm
Politika
Lehia estua Eusko Legebiltzarrean, emaitzak estrapolatuz gero
Udal eta foru hauteskundeetako emaitzak Eusko Legebiltzarra osatzeko baliatuz gero, EAJk 26 legebiltzarkide izango lituzke, eta EH Bilduk, 24.
Lehia estua Eusko Legebiltzarrean, emaitzak estrapolatuz gero. Udal eta foru hauteskundeetako emaitzak Eusko Legebiltzarra osatzeko baliatuz gero, EAJk 26 legebiltzarkide izango lituzke, eta EH Bilduk, 24.
Udal eta foru hauteskundeak igarota, laster Espainiako Gorteetarako bozak izango dituzte Hego Euskal Herriko biztanleek: uztailaren 23rako iragarri ditu Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak. Eusko Legebiltzarreko legealdia ere datorren urtean da amaitzekoa, eta, beraz, atzokoak hauteskunde ziklo berri bat zabaldu du ...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228656/elkarretaratzeak-gaur-gasteizko-hilketa-salatzeko.htm
Gizartea
Elkarretaratzeak gaur, Gasteizko hilketa salatzeko
12:00etan, Gasteizko Udalak deitutako protesta egingo da, eta, arratsaldean, mugimendu feministak antolatutako elkarretaratzea
Elkarretaratzeak gaur, Gasteizko hilketa salatzeko. 12:00etan, Gasteizko Udalak deitutako protesta egingo da, eta, arratsaldean, mugimendu feministak antolatutako elkarretaratzea
32 urteko andrazko bat, Gasteizen sortua. Euskal Herrian aurten jazo den bigarren hilketa matxistaren biktima da. Atzo aurkitu zuten, Gasteizko apartamentu hotel batean. Ondoan bere umetxoa zuen, hiru bat urtekoa. Hura bizirik aurkitu zuten amaren ondoan, eta, erietxean egin zizkioten azterketen arabera, bortxa zantzur...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228657/eajk-laquoegonkortasunaraquo-lortu-nahi-du-itunak-egiteko-orduan.htm
Politika
EAJk «egonkortasuna» lortu nahi du itunak egiteko orduan
EH Bilduk uste du «maniobratzeko tartea» duela hitzarmenak lortzeko
EAJk «egonkortasuna» lortu nahi du itunak egiteko orduan. EH Bilduk uste du «maniobratzeko tartea» duela hitzarmenak lortzeko
Alderdi politikoek gaur aztertuko dituzte xeheago hauteskundeetako emaitzak, baina eledunak hasi dira lehenengo balorazioak egiten, eta guztien adierazpenetan ageri da bozen osteko itunen afera. EAJren BBBko lehendakari Itxaso Atutxak elkarrizketak eman ditu zenbait irratitan, eta guztietan mezu bera eman du: erakundee...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228658/hauteskundeen-biharamuna-irauli-du-sanchezek-bozak-aurreratuta.htm
Politika
Hauteskundeen biharamuna irauli du Sanchezek, bozak aurreratuta
Udal eta foru hauteskundeetako EH Bilduren gorakada izan da hizpide nagusia lehen orduan bozen biharamunean. Zenbait erakundetan akordioek erabakiko dute, ordea, nork duen agintea. Ekainaren 17an osatuko dira udalak.
Hauteskundeen biharamuna irauli du Sanchezek, bozak aurreratuta. Udal eta foru hauteskundeetako EH Bilduren gorakada izan da hizpide nagusia lehen orduan bozen biharamunean. Zenbait erakundetan akordioek erabakiko dute, ordea, nork duen agintea. Ekainaren 17an osatuko dira udalak.
* EAJk «egonkortasuna» lortu nahi du itunak egiteko orduan * EAJk behera egin du nabarmen, eta EH Bilduk hazkunde handia izan du * Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa. * Akordio posibleak hiriburuetan, herrialdeka eta puntu beroak * Lehia estua Eusko Legebiltzarrean, emaitzak estrapolatuz gero * Emakumezkoak: Et...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228659/sanchezek-uztailaren-23ra-aurreratu-ditu-gorteetarako-bozak.htm
Mundua
Sanchezek uztailaren 23ra aurreratu ditu Gorteetarako bozak
Sanchezek bere gain hartu du sozialisten emaitza txarren erantzukizuna, eta herritarren esku utzi du «herrialdearen norabidea» erabakitzeko ardura. «Sanchismoa indargabetzeko unea» dela aldarrikatu du Feijook.
Sanchezek uztailaren 23ra aurreratu ditu Gorteetarako bozak. Sanchezek bere gain hartu du sozialisten emaitza txarren erantzukizuna, eta herritarren esku utzi du «herrialdearen norabidea» erabakitzeko ardura. «Sanchismoa indargabetzeko unea» dela aldarrikatu du Feijook.
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek aurreratu egin ditu udazkenean egitekoak zituzten Gorteetarako hauteskundeak. Uztailaren 23an egingo dira; hala jakinarazi du buruzagi sozialistak atzoko hauteskundeen emaitzak baloratzeko egindako agerraldian. Deialdia bihar egingo du ofizialki, Ministroen Kontseiluaren ...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228660/oier-sanjurjok-iragarri-du-erretiratu-egingo-dela.htm
Kirola
Oier Sanjurjok iragarri du erretiratu egingo dela
Lizarrako jokalariak 37 urterekin utziko du futbola. Osasunako kapitain izandakoak AEK Larnacan jokatu du azken denboraldian.
Oier Sanjurjok iragarri du erretiratu egingo dela. Lizarrako jokalariak 37 urterekin utziko du futbola. Osasunako kapitain izandakoak AEK Larnacan jokatu du azken denboraldian.
Osasuna utzi eta urtebetera, futbola utziko duela iragarri du Oier Sanjurjok (Lizarra, Nafarroa, 1986). Zale gorritxoek gogoan dute azken kapitain handiari Sadarreko zelaian egin zioten agur hunkigarria. 2008an egin zuen Osasunako lehen taldearekin debuta, Lehenengo Mailan. Geroztik 356 neurketa jokatu zituen Osasunako...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228661/gasteiz-nork-eskuratuko-du-aginte-makila.htm
Politika
Gasteiz: nork eskuratuko du aginte makila?
EH Bilduk boto gehien bereganatu baditu ere, ezin izango du bakarrik gobernatu. PSE-EE eta EAJren koalizio posible batek ere ez luke gehiengo osoa lortuko, eta PPren babesa beharko lukete.
Gasteiz: nork eskuratuko du aginte makila?. EH Bilduk boto gehien bereganatu baditu ere, ezin izango du bakarrik gobernatu. PSE-EE eta EAJren koalizio posible batek ere ez luke gehiengo osoa lortuko, eta PPren babesa beharko lukete.
Ekainaren 17an izango da udalen osaketa, eta, atzoko hauteskundeetako emaitzak ikusi ondoren, udaletan gobernatzeko akordio posibleetan jarri dute arreta orain alderdiek. Gasteizen EH Biduk boto gehien eskuratu ditu—bozen %22,8 eta zazpi eserleku—, baina EAJren, PSE-EEren eta PPren arteko koalizio posible batek hemezor...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228662/nafarroako-presidentea-aukeratzeko-negoziazioak-espainiako-bozen-kanpaina-betean.htm
Politika
Nafarroako presidentea aukeratzeko negoziazioak, Espainiako bozen kanpaina betean
Maria Txibite (2019), Uxue Barkos (2015) eta Miguel Sanz (2007) sanferminen ondoren izendatu zituzten Nafarroako presidente. Yolanda Barcina (2011), uztailaren 1ean. Kanpaina txupinazoaren egunean hasiko da.
Nafarroako presidentea aukeratzeko negoziazioak, Espainiako bozen kanpaina betean. Maria Txibite (2019), Uxue Barkos (2015) eta Miguel Sanz (2007) sanferminen ondoren izendatu zituzten Nafarroako presidente. Yolanda Barcina (2011), uztailaren 1ean. Kanpaina txupinazoaren egunean hasiko da.
Pedro Sanchezek irauli egin du udal eta foru hauteskundeen biharamuna Espainiako Gorteetarako hauteskundeak uztailaren 23ra aurreratuta. Uztailaren 23an egingo dira Espainiako presidentea izendatzeko balioko duten bozak, eta Euskal Herrian Nafarroako presidentea izendatzeko negoziazioen erdian izan litezke. Alderdiek a...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228663/arabako-probintzia-auzitegiak-ez-ditu-onartu-de-miguelen-alegazioak-eta-kartzelan-sartzeko-agindu-du.htm
Gizartea
Arabako Probintzia Auzitegiak ez ditu onartu De Miguelen alegazioak, eta kartzelan sartzeko agindu du
Ez da behin betiko erabakia: De Miguelek hiru egun ditu erregu helegitea jartzeko.
Arabako Probintzia Auzitegiak ez ditu onartu De Miguelen alegazioak, eta kartzelan sartzeko agindu du. Ez da behin betiko erabakia: De Miguelek hiru egun ditu erregu helegitea jartzeko.
De Miguel ustelkeria auziaren buruak, Alfredo de Miguelek, gertuago du espetxea. Arabako Lurralde Auzitegiak ez dizkio onartu aurkeztuak zituen alegazioak, eta agindu du zigorra bete eta kartzelan sartu beharko duela. Arabako EAJko bigarren buruzagi ohiari hamabi urte eta lau hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, b...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228664/eh-bildu-aldaketa-lasai-eta-sakona-bideratzeko-prest-azaldu-da.htm
Politika
EH Bildu «aldaketa lasai eta sakona bideratzeko» prest azaldu da
Aldaketa hori «nahi dutenekin» batera egiteko eskaintza egin du
EH Bildu «aldaketa lasai eta sakona bideratzeko» prest azaldu da. Aldaketa hori «nahi dutenekin» batera egiteko eskaintza egin du
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak esan du koalizioa «aldaketa sakon eta lasaia» bideratzeko prest dagoela, eta uste du horretarako «gutxieneko programak» eta «aliantza zabalak» behar direla. Aldaketa hori «nahi dutenekin» batera egiteko eskaintza egin du. Otegiren ustez, EH Bildu da hauteskundeetako garailea: «Hego E...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228665/hauteskundeetako-saioak-21eko-ikusle-kuota-izan-zuen-etb2n-eta-24koa-etb1en.htm
Bizigiro
Hauteskundeetako saioak %21eko ikusle kuota izan zuen ETB2n, eta %2,4koa ETB1en
Euskarazko katean bost ordu eta erdi luzeko emanaldia aurkeztu zuten Nerea Reparazek eta Xabier Usabiagak. 205.000 herritarrek bat egin zuten noizbait ETB1eko emankizunarekin.
Hauteskundeetako saioak %21eko ikusle kuota izan zuen ETB2n, eta %2,4koa ETB1en. Euskarazko katean bost ordu eta erdi luzeko emanaldia aurkeztu zuten Nerea Reparazek eta Xabier Usabiagak. 205.000 herritarrek bat egin zuten noizbait ETB1eko emankizunarekin.
Telebistari adi egon ziren atzo Euskal Herriko milaka herritar, udal, foru eta Nafarroako Parlamentuko hauteskundeetako datuak ezagutzeko jakin-minez. ETBko bi kateek zuzeneko emanaldiak egin zituzten, bospasei ordukoak. Eta ikusle datuak hauek izan ziren: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, ETB2ko hauteskundeetako saio be...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228666/txuri-urdinek-distira-egitearen-gakoak.htm
Kirola
Txuri-urdinek distira egitearen gakoak
Realak matematikoki eskuratu du datorren sasoian Txapeldunen Ligan aritzeko eskubidea. Txuri-urdinek multzo sendoa osatu dute, eta zenbait marka historiko ezarri dituzte
Txuri-urdinek distira egitearen gakoak. Realak matematikoki eskuratu du datorren sasoian Txapeldunen Ligan aritzeko eskubidea. Txuri-urdinek multzo sendoa osatu dute, eta zenbait marka historiko ezarri dituzte
Nahia zena errealitate bilakatu da. Realak lortu du helburua. Donostiako taldea Txapeldunen Ligan ariko da datorren denboraldian, azken aldiz aritu eta hamar urte geroago. Hasi eta buka, sasoi ona osatu dute txuri-urdinek. Gogoangarria da Imanol Alguacilen taldeak egin duena; zenbait lorpen historiko erdietsi ditu jada...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228667/jxck-eta-erck-bartzelonan-elkarrekin-gobernatzeko-nahia-adierazi-dute-beste-aukerak-baztertu-gabe.htm
Mundua
JxCk eta ERCk Bartzelonan elkarrekin gobernatzeko nahia adierazi dute, beste aukerak baztertu gabe
Triasek esan du hiriburuko alkate izango dela, eta errepublikanoak «gertu» nahi dituela. Independentismoak, oro har, behera egin du Katalunian: 350.000 boto galdu ditu.
JxCk eta ERCk Bartzelonan elkarrekin gobernatzeko nahia adierazi dute, beste aukerak baztertu gabe. Triasek esan du hiriburuko alkate izango dela, eta errepublikanoak «gertu» nahi dituela. Independentismoak, oro har, behera egin du Katalunian: 350.000 boto galdu ditu.
Udal hauteskundeetako emaitzen ondoren, arreta handia egongo da jarria Bartzelonan. Xavier Triasek irabazi du, JxC Junts per Catalunyaren hautagaiak, 149.235 boto eta 11 zinegotzi (+6) bilduta, eta atzetik gertu geratu da PSC Kataluniako Sozialisten Alderdia, 131.735 boto eta hamar ordezkari (+2) lortuta; Ada Colau 201...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228668/munduko-herritarren-10-goseak-jota-lotaratu-ziren-egunero-2021ean.htm
Mundua
Munduko herritarren %10 goseak jota lotaratu ziren egunero 2021ean
FAOren arabera, gosea jasaten dutenen bi herenak emakumezkoak dira. MEPek ekainean utziko dio 200.000 palestinarri laguntza emateari. NBEk eskatu du egoera larrian dauden herrialdeetara premiazko laguntza bidaltzeko.
Munduko herritarren %10 goseak jota lotaratu ziren egunero 2021ean. FAOren arabera, gosea jasaten dutenen bi herenak emakumezkoak dira. MEPek ekainean utziko dio 200.000 palestinarri laguntza emateari. NBEk eskatu du egoera larrian dauden herrialdeetara premiazko laguntza bidaltzeko.
Muturreko gosetearen areagotzeak ez du etenik. FAO Nazio Batuen Elikadura eta Nekazaritza Erakundeak datu kezkagarriak plazaratu zituen herenegun: 2021ean, munduko herritarren %10 —828 milioi pertsona inguru— goseak jota lotaratu ziren egunero, 2020an baino 46 milioi gehiago. Horrez gain, gosea jasaten dutenen artean, ...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228669/ertzaintzak-urtarriletik-zekien-emakumearen-bikotekide-ohiak-urruntze-agindua-urratzen-zuela.htm
Gizartea
Ertzaintzak urtarriletik zekien emakumearen bikotekide ohiak urruntze agindua urratzen zuela
Josu Erkorekak esan du urtarrilean hasi zuela Ertzaintzak ikerketa, bikotekide ohiak urruntze agindua hautsi zuenean, eta maiatzaren 18tik biktimaren arrisku maila aztertzen ari zela.
Ertzaintzak urtarriletik zekien emakumearen bikotekide ohiak urruntze agindua urratzen zuela. Josu Erkorekak esan du urtarrilean hasi zuela Ertzaintzak ikerketa, bikotekide ohiak urruntze agindua hautsi zuenean, eta maiatzaren 18tik biktimaren arrisku maila aztertzen ari zela.
Gasteizen izandako hilketa matxistaren inguruko argibideak eman ditu gaur Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak. Azaldu duenez, Ertzaintzak urtarrilaren 23an izan zuen lehenengoz emakumearen berri, bikotekidea izen faltsu batekin erregistratu zela esanez Gasteizko hotel bateko arduradunen abisua jaso ...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228670/hondarribian-eajk-alkatetza-galduta-aldaketak-espero-dira-alardearen-auzian.htm
Gizartea
Hondarribian EAJk alkatetza galduta, aldaketak espero dira alardearen auzian
Abotsanitz taldeak zazpi zinegotzi lortu ditu, eta helburuen artean du alarde «publiko» bat lortzeko urratsak eginez joatea «adostasuna» ardatz hartuta; EH Bilduk esan du bidean lagun izango duela
Hondarribian EAJk alkatetza galduta, aldaketak espero dira alardearen auzian. Abotsanitz taldeak zazpi zinegotzi lortu ditu, eta helburuen artean du alarde «publiko» bat lortzeko urratsak eginez joatea «adostasuna» ardatz hartuta; EH Bilduk esan du bidean lagun izango duela
EAJren plaza garrantzitsuetako bat izan da Hondarribia, Gipuzkoan. Hamarraldiak egin dituzte agintean. Aldaketa heldu da, ordea: Abotsanitz herri plataformak zazpi zinegotzi lortu ditu, EH Bilduk aurrez zituen biei eutsi die, eta gobernu aldaketa ahalbidetuko du orain horrek. Aldaketak, halaber, ikuskera berria eramang...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228671/osakidetzako-larrialdietako-langileek-salatu-dute-egutegi-berria-ezegonkorra-izango-dela.htm
Gizartea
Osakidetzako larrialdietako langileek salatu dute egutegi berria ezegonkorra izango dela
Langileek 1.500 orduko egutegia izango dute; eta gainerako orduak zuzendaritzak eskatzen duenean bete beharko dituzte. Biltegietako langileek ere protesta egin dute.
Osakidetzako larrialdietako langileek salatu dute egutegi berria ezegonkorra izango dela. Langileek 1.500 orduko egutegia izango dute; eta gainerako orduak zuzendaritzak eskatzen duenean bete beharko dituzte. Biltegietako langileek ere protesta egin dute.
Osakidetzako larrialdietako langileek ezarri nahi dizkieten ordutegiak eta egutegiak salatu dituzte gaur goizean Bilbon. ELA, CCOO, LAB, SATSE, ESK, SME eta UGT sindikatuek deituta, larrialdietako egoitza nagusiaren aurrean kontzentrazioa egin dute. Ruth Salaberria larrialdietako medikuak eta ESKren ordezkari sindikala...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228672/everest-70-urte-munduaren-talaia-izaten.htm
albisteak
Everest, 70 urte munduaren talaia izaten
1953ko maiatzaren 29an Everest tontorra zapaldu zuten lehen aldiz Tenzing Norgayk eta Edmund Hillaryk. Everest asko badira ere, munduko talaia, oro har, mendiko turismoaren ikur gorena bihurtu da. Aurten 600 igoera baino gehiago izan dira dagoeneko, 13 lagun hil dira, eta 4 desagertuta daude.
Everest, 70 urte munduaren talaia izaten. 1953ko maiatzaren 29an Everest tontorra zapaldu zuten lehen aldiz Tenzing Norgayk eta Edmund Hillaryk. Everest asko badira ere, munduko talaia, oro har, mendiko turismoaren ikur gorena bihurtu da. Aurten 600 igoera baino gehiago izan dira dagoeneko, 13 lagun hil dira, eta 4 des...
Gaur 70 urte, Tenzing Norgay sherpak eta Edmund Hillary zeelandaberritarrak Everest gailurra jo zuten. John Hunt militar britainiarrak zuzendutako espedizioak garaipena lortu zuen azkenean. Konkisten garaiko gutizia leku ziren garai hartan Himalaiako menditzarrak, eta Erresuma Batuak bere bandera ezarri zuen munduaren ...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228673/lurrikararen-erreplikak.htm
Politika
Lurrikararen erreplikak
Lurrikararen erreplikak.
Eta, ustekabean, hordago. Udal eta foru hauteskundeen biharamunean, hazkundeari zenbakiak jartzeko edo kalteen balorazioa egiteko tarterik utzi gabe, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Madrilera begira jarri du hauteskundeen fokua. Alderdiena eta Hego Euskal Herriko instituzioetako akordio posibleena. Lehe...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228675/oposizioak-euskaraz-egiteko-aukerarik-ez-die-eskaini-arkautik-suhiltzaileei.htm
Gizartea
Oposizioak euskaraz egiteko aukerarik ez die eskaini Arkautik suhiltzaileei
Arartekoak ebatzi du oposizioetako partaideen hizkuntza eskubideak «urratu» zituztela, eta ELA sindikatuak auzi eske bat jarri du epaitegietan.
Oposizioak euskaraz egiteko aukerarik ez die eskaini Arkautik suhiltzaileei. Arartekoak ebatzi du oposizioetako partaideen hizkuntza eskubideak «urratu» zituztela, eta ELA sindikatuak auzi eske bat jarri du epaitegietan.
Iazko azaroan, suhiltzaile ugarik oposizioak egin zituzten Gipuzkoan eta Araban. Arkautiko (Araba) Akademiak antolatu zituen azterketa horiek, eta parte hartzaileei ez zien eskaini probak euskaraz egiteko aukerarik, ELA sindikatuak salatu duenez. Parte hartzaile batzuek proba psikoteknikoa euskaraz egin nahi zutela adi...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228676/zorraren-mugaren-ituna-aebetako-kongresuko-kideen-esku.htm
Ekonomia
Zorraren mugaren ituna, AEBetako Kongresuko kideen esku
Joe Bidenek eta errepublikanoek asteburuan lortu dute akordioa AEBek bere zorra handitu ahal izateko, eta orain beren alderdikide askoren uzkurtasuna gainditu behar dute
Zorraren mugaren ituna, AEBetako Kongresuko kideen esku. Joe Bidenek eta errepublikanoek asteburuan lortu dute akordioa AEBek bere zorra handitu ahal izateko, eta orain beren alderdikide askoren uzkurtasuna gainditu behar dute
Aurkariekin ados jarri ondoren, adiskideekin konpondu behar dute orain Joe Biden AEBetako presidenteak eta Mike McCarthy errepublikanoen buruzagiak. Larunbatean, AEBetako zorraren muga gehiago zabaltzeko akordioa lortu zuten, eta orain Kongresuko kide demokraten eta errepublikanoen babes bila dabil, arriskua baitago ad...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228677/michelinen-gasteizko-lantegiko-greba-egunak-atzeratu-dituzte.htm
Ekonomia
Michelinen Gasteizko lantegiko greba egunak atzeratu dituzte
Ekainaren 5ean, 7an, 10ean eta 12an izango dira. Bihar elkarretaratzea eta manifestazioa egingo dituzte.
Michelinen Gasteizko lantegiko greba egunak atzeratu dituzte. Ekainaren 5ean, 7an, 10ean eta 12an izango dira. Bihar elkarretaratzea eta manifestazioa egingo dituzte.
Enpresa batzordearen gehiagoa izan ez arren, ELA, LAB, CGT eta ESK sindikatuek lau greba egun antolatzea adostu zuten iragan astean, lan hitzarmenaren negoziazioa dela eta. Lanuzteok aste honetan ziren egitekoak, baina atzeratu egin dituzte, «akats burokratikoengatik». Halere, biharko deituak zituzten bi protesta ekint...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228678/ankerkeriari-stop-plataformak-mobilizatzera-deitu-die-herritarrei-barbadori-eta-zelaiari-elkartasuna-erakusteko.htm
Politika
Ankerkeriari Stop plataformak mobilizatzera deitu die herritarrei, Barbadori eta Zelaiari elkartasuna erakusteko
Igandean agerraldi masibo bat antolatu dute Amurrion, eta mobilizazio gehiago izango direla aurreratu dute. Ohartarazi dute Zelaiaren eta Barbadoren aurkako zigorra «noiz betearaziko zain» daudela.
Ankerkeriari Stop plataformak mobilizatzera deitu die herritarrei, Barbadori eta Zelaiari elkartasuna erakusteko. Igandean agerraldi masibo bat antolatu dute Amurrion, eta mobilizazio gehiago izango direla aurreratu dute. Ohartarazi dute Zelaiaren eta Barbadoren aurkako zigorra «noiz betearaziko zain» daudela.
Espainiako Auzitegi Gorenak Auzitegi Nazionalaren sententzia berretsi zuen aurreko astean, eta launa urteko espetxe zigorra ezarri die Galder Barbadori eta Aitor Zelaiari. Ankerkeriari Stop plataformak prentsaurreko bat egin du gaur, prozesuaren «anakronismoa eta krudelkeria» salatzeko, eta herritarrei mobilizatzera de...
2023-5-29
https://www.berria.eus/albisteak/228679/udal-eta-foru-hauteskundeetako-emaitzak-kalez-kale.htm
Politika
Udal eta foru hauteskundeetako emaitzak, kalez kale
Bozetako atal bakoitzeko emaitzen mapa osatu du BERRIAk.
Udal eta foru hauteskundeetako emaitzak, kalez kale. Bozetako atal bakoitzeko emaitzen mapa osatu du BERRIAk.
Hego Euskal Herriko udalak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Batzar Nagusiak eta Nafarroako Parlamentuko ordezkariak aukeratzeko bozketa izan zen igandekoa. Jakinak dira emaitza orokorrak: EH Bilduk 366.024 boto eskuratu zituen, eta lehen indarra izan zen Gasteizen; EAJk, berriz, 322.347 boto jaso zituen, eta lehen ind...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228713/inflazioa-32ra-apaldu-da-maiatzean-espainian.htm
Ekonomia
Inflazioa %3,2ra apaldu da maiatzean Espainian
Azpiko inflazioak ere bost hamarren egin du behera, %6,1eraino.
Inflazioa %3,2ra apaldu da maiatzean Espainian. Azpiko inflazioak ere bost hamarren egin du behera, %6,1eraino.
Kontsumo gaien prezioen garestitzea moteldu egin da maiatzean Espainian, herrialdeko KPIaren datu aurreratuak erakusten duenez. Bederatzi hamarren jaitsita, 2021ko uztailaz geroztiko maila apalenean kokatu da urte arteko inflazioa, %3,2an. Indizea beherantz bultzatu dutenak, batez ere, argindarraren eta erregaien salne...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228714/mosku-bonbardatzea-egotzi-dio-errusiak-ukrainari.htm
Mundua
Mosku bonbardatzea egotzi dio Errusiak Ukrainari
Kievek ukatu egin du goizaldeko aire erasoaren atzean dagoela, baina «atseginez» hartu du gertatutakoa, eta molde horretako eraso gehiago iragarri ditu. Ukrainako hiriburua hirugarrenez bonbardatu du Errusiak azken 24 orduetan, eta zibil bat hil da.
Mosku bonbardatzea egotzi dio Errusiak Ukrainari. Kievek ukatu egin du goizaldeko aire erasoaren atzean dagoela, baina «atseginez» hartu du gertatutakoa, eta molde horretako eraso gehiago iragarri ditu. Ukrainako hiriburua hirugarrenez bonbardatu du Errusiak azken 24 orduetan, eta zibil bat hil da.
Mosku bonbardatu dute goizaldean, eta Errusiako Gobernuak Ukrainakoa egin du gertatutakoaren erantzule. Errusiako indarrek Kiev maiatzean hamazazpigarrenez, azken 24 orduetan hirugarrenez, bonbardatu duten egunean heldu da, hain zuzen ere, Kremlinek «eraso terrorista» deitutakoa. Errusiako Defentsa Ministerioaren arabe...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228715/eusko-jaurlaritzak-16-handituko-du-unibertsitateen-finantzaketa.htm
Gizartea
Eusko Jaurlaritzak %16 handituko du unibertsitateen finantzaketa
Eusko Jaurlaritzak zuzenean 1.642,4 milioi euro emango dizkie EHUri, Deustuko Unibertsitateari eta Mondragon Unibertsitateari. Agerraldian ez dute argitu unibertsitate bakoitzak zenbat jasoko duen.
Eusko Jaurlaritzak %16 handituko du unibertsitateen finantzaketa. Eusko Jaurlaritzak zuzenean 1.642,4 milioi euro emango dizkie EHUri, Deustuko Unibertsitateari eta Mondragon Unibertsitateari. Agerraldian ez dute argitu unibertsitate bakoitzak zenbat jasoko duen.
Gaur jakinarazi dute datozen urteetan (2023-2026) zenbat diru jasoko duten EHU Euskal Herriko Unibertsitateak —publikoa da— eta Deustuko Unibertsitateak eta Mondragon Unibertsitateak. —pribatuak dira—. Hain zuzen, gaur goizean aurkeztu dute 2023-2026 Unibertsitate Sistemaren Plana Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo ...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228716/hegoaldean-lehen-indar-sindikala-da-ela-eta-nafarroan-indartzen-ari-da.htm
Ekonomia
Hegoaldean lehen indar sindikala da ELA, eta Nafarroan indartzen ari da
Hego Euskal Herrian ordezkari gehien dituen sindikatua da ELA: 8.920 ditu. Bigarren indarrak halako bi ditu ia, CCOOk 4.919 ordezkari baititu.
Hegoaldean lehen indar sindikala da ELA, eta Nafarroan indartzen ari da. Hego Euskal Herrian ordezkari gehien dituen sindikatua da ELA: 8.920 ditu. Bigarren indarrak halako bi ditu ia, CCOOk 4.919 ordezkari baititu.
ELA Hego Euskal Herriko lehen indar sindikala da oraindik. Sindikatuaren Donostiako egoitzan egin duten prentsaurreko batean azaldu dituzte datuak Joseba Villarrealek eta Amaia Muñoak, sindikatuko hauteskunde sindikalen arduradunak eta idazkari nagusiaren albokoak, hurrenez hurren. 2023ko apirileko kontaketaren arabera...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228717/vucicek-pristinari-egotzi-dio-kosovoko-serbiarren-eta-natoren-artean-gatazka-eragitea.htm
Mundua
Vucicek Pristinari egotzi dio Kosovoko serbiarren eta NATOren artean «gatazka eragitea»
NATOk 700 soldadu gehiago bidaliko ditu Kosovora, atzoko liskarren harira. Kosovo Indarreko 30 militar eta 52 serbiar zauritu ziren atzo, estatuaren iparraldean izandako istiluetan.
Vucicek Pristinari egotzi dio Kosovoko serbiarren eta NATOren artean «gatazka eragitea». NATOk 700 soldadu gehiago bidaliko ditu Kosovora, atzoko liskarren harira. Kosovo Indarreko 30 militar eta 52 serbiar zauritu ziren atzo, estatuaren iparraldean izandako istiluetan.
«[Kosovoko] Leposaviq, Zubin-Potok eta Zvecan herrietako egoera lasaitu egin da, baina hauskorra da». Kosovoko Poliziak gaur goizean egindako adierazpenok dira, herrialdearen iparraldean, Kosovoko serbiarren eta NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea buru duen KFOR Kosovo Indarreko militarren artean liskar gogorrak i...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228718/urkulluk-ez-du-asmorik-eusko-legebiltzarreko-hauteskundeak-aurreratzeko.htm
Politika
Urkulluk ez du asmorik Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak aurreratzeko
Legealdia datorren urtean da amaitzekoa.
Urkulluk ez du asmorik Eusko Legebiltzarreko hauteskundeak aurreratzeko. Legealdia datorren urtean da amaitzekoa.
Jakina zen hauteskunde zikloaren egutegia: udal eta foru hauteskundeen ondoren izango dira Espainiako Gorteetakoak, eta datorren urtean, Eusko Legebiltzarrekoak. Baina Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak sorpresa eman zuen atzo, bozketa udazkenetik uztailaren 23ra aurreratuta. Egutegia egokituta, Iñigo Urkullu Jaurl...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228719/la-femme-anari-belako-eta-beste-donostiako-boga-boga-musika-jaialdiaren-lehenbiziko-aldian.htm
Kultura
La Femme, Anari, Belako eta beste, Donostiako Boga Boga musika jaialdiaren lehenbiziko aldian
Irailaren 8tik 10era bitarte eginen dute festibala, hiriko zenbait tokitan. «Musika independentearen alde egiteko jaialdia» izanen da, antolatzaileen esanetan. 25 kontzertu iragarri dituzte oraingoz.
La Femme, Anari, Belako eta beste, Donostiako Boga Boga musika jaialdiaren lehenbiziko aldian. Irailaren 8tik 10era bitarte eginen dute festibala, hiriko zenbait tokitan. «Musika independentearen alde egiteko jaialdia» izanen da, antolatzaileen esanetan. 25 kontzertu iragarri dituzte oraingoz.
Gaur egun antolaturik direnak aski ez, eta beste musika jaialdi bat antolatu dute Euskal Herrian: Boga Boga. Donostian eginen dute, eta iraileko bigarren asteburuan izanen du lehenbiziko aldia. Antolatzaileen esanetan, Donostiak aspaldi behar zuen hiriak «bertako DNA duen musika independente jaialdi bat» hartzea atzera...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228720/bruselak-neurriak-hartuko-ditu-inhabilitazioei-buruzko-poloniako-legea-indarrean-sartzen-bada.htm
Mundua
Bruselak «neurriak» hartuko ditu inhabilitazioei buruzko Poloniako legea indarrean sartzen bada
Europako Batzordeko Justizia komisarioak esan du «kezka bereziak» dituela Errusiaren influentziari buruzko ikerketa batzordeaz; politikariak, kazetariak eta zibilak zigortu ahalko ditu. Udazkenean egingo dituzte bozak.
Bruselak «neurriak» hartuko ditu inhabilitazioei buruzko Poloniako legea indarrean sartzen bada. Europako Batzordeko Justizia komisarioak esan du «kezka bereziak» dituela Errusiaren influentziari buruzko ikerketa batzordeaz; politikariak, kazetariak eta zibilak zigortu ahalko ditu. Udazkenean egingo dituzte bozak.
Poloniako Parlamenturako hauteskundeetarako urte erdi inguru falta den honetan, beste gatazka bat sortu da Varsoviaren eta Bruselaren artean. Oraingoan, Errusiak ustez herrialde horretan izan duen influentzia ikertzeko asmoak sortu du harrabotsa, horretarako onartu berri duten legeak politikariak inhabilitatzeko aukera...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228721/elma-saizek-iruneko-alkate-izan-nahi-duela-iragarri-du.htm
Politika
Elma Saizek Iruñeko alkate izan nahi duela iragarri du
PSNko Iruñeko alkategaia harremanetan jarriko da Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin, aginte makila hartzeko asmoz. EH Bilduko Joseba Asiron ez du babestuko, euskararekin «inposizioan aritu zelako».
Elma Saizek Iruñeko alkate izan nahi duela iragarri du. PSNko Iruñeko alkategaia harremanetan jarriko da Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin, aginte makila hartzeko asmoz. EH Bilduko Joseba Asiron ez du babestuko, euskararekin «inposizioan aritu zelako».
Elma Saizek Iruñeko alkate izan nahi du. PSNko hautagaiak aurretik ditu eserlekuetan UPNko eta EH Bilduko hautagaiak: PSNk bost zinegotzi atera ditu M-28ko hauteskundeetan; EH Bilduk, zortzi; eta UPNk, bederatzi. Baina hirugarren indarra izanda ere, Saizek argi helarazi du Iruñeko aginte makila nahi duela eta, horretar...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228722/ciudadanos-ez-da-aurkeztuko-uztailaren-23ko-bozetara.htm
Mundua
Ciudadanos ez da aurkeztuko uztailaren 23ko bozetara
Udal eta erkidegoetarako hauteskundeetan botoen %1,35 soilik lortu zituen alderdiak, eta bozak egin diren erkidegoetako gobernuetatik kanpo geratu da.
Ciudadanos ez da aurkeztuko uztailaren 23ko bozetara. Udal eta erkidegoetarako hauteskundeetan botoen %1,35 soilik lortu zituen alderdiak, eta bozak egin diren erkidegoetako gobernuetatik kanpo geratu da.
Joan den igandeko udal eta erkidegoetarako hauteskundeetako emaitzek eragindako zurrunbiloa ez da amaitu. Gaur Ciudadanos izan da urrats bat atzera egin duena, eta Batzorde Nazionalak egindako bilera baten ostean iragarri du alderdia ez dela aurkeztuko uztailaren 23an egitekoak dituzten Espainiako Gorteetarako bozetara...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228723/espainiako-gorteetarako-botoak-posta-bidez-eman-daitezke-ja.htm
Politika
Espainiako Gorteetarako botoak posta bidez eman daitezke ja
Gaur ireki dute epea, eta Correosen bidez egin behar da. Uztailaren 13a izango da posta bidez botoa emateko azken eguna.
Espainiako Gorteetarako botoak posta bidez eman daitezke ja. Gaur ireki dute epea, eta Correosen bidez egin behar da. Uztailaren 13a izango da posta bidez botoa emateko azken eguna.
Espainiako Gobernuko presidente Pedro Sanchezek eman zuen atzo ezusteko albistea: Espainiako Gorteetarako hauteskundeak uztailaren 23an egingo dituzte. Udazkenean egitekoak ziren arren, uda betean aukeratu beharko dituzte herritarrek Nafarroatik, Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik aurkeztuko diren diputatuak eta senat...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228724/erromeriak-izeneko-diskoa-kaleratu-du-kepa-junkerak.htm
Kultura
‘Erromeriak’ izeneko diskoa kaleratu du Kepa Junkerak
Emakumezko pandero joleak omendu ditu lan berrian. 2018an iktusa izan zuenetik, diskorik kaleratu gabe egon da musikaria.
‘Erromeriak’ izeneko diskoa kaleratu du Kepa Junkerak. Emakumezko pandero joleak omendu ditu lan berrian. 2018an iktusa izan zuenetik, diskorik kaleratu gabe egon da musikaria.
«Keparen betiko esentzia du diskoak». Hala definitu du Kepa Junkeraren lan berria Mikel F. Krutzaga soinu teknikariak. 2018tik diskorik kaleratu gabe egon ondoren, gaur goizean aurkeztu du Erromeriak lan berria musikariak. Emakumezko pandero joleei egin nahi izan die omenaldia. Bereziki, amari eta amamari. Gurpil aulk...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228725/colonnaren-hilketaren-ikerketa-batzordeak-agintarien-hutsegiteak-eta-ekintzarik-eza-salatu-ditu.htm
Mundua
Colonnaren hilketaren ikerketa batzordeak agintarien «hutsegiteak» eta «ekintzarik eza» salatu ditu
Diputatuek urte erdiko lanaren ondorioak aurkeztu dituzte, eta 29 gomendio eman dituzte; tartean, DPS estatusaren «beharrezko erreforma».
Colonnaren hilketaren ikerketa batzordeak agintarien «hutsegiteak» eta «ekintzarik eza» salatu ditu. Diputatuek urte erdiko lanaren ondorioak aurkeztu dituzte, eta 29 gomendio eman dituzte; tartean, DPS estatusaren «beharrezko erreforma».
Yvan Colonna Korsikako militante independentistaren hilketaren aferan «hutsegiteak», «ekintzarik eza» eta legea «ez betetzea» izan ziren nagusi agintarien artean, heriotza horri buruzko Frantziako Asanblearen ikerketa batzordeak ondorioztatu duenez. Bide beretik, Jean-Felix Acquaviva diputatu autonomista buru duen lant...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228726/euriborrak-4ko-atarian-bukatuko-du-maiatza.htm
Ekonomia
Euriborrak %4ko atarian bukatuko du maiatza
Kuota orain berritu behar dutenek askoz gehiago ordaindu beharko dute: 270 euro gehiago, hain zuzen, hilean etxea erosteko maileguan 150.000 euro oraindik itzultzeko dutenek.
Euriborrak %4ko atarian bukatuko du maiatza. Kuota orain berritu behar dutenek askoz gehiago ordaindu beharko dute: 270 euro gehiago, hain zuzen, hilean etxea erosteko maileguan 150.000 euro oraindik itzultzeko dutenek.
Egunak igarotzea eurotan neurtzen dute hipoteka aldakor bat dutenek. Azken asteetan ia egunero ari da igotzen tasa aldakorreko maileguak gehien erabiltzen den indizea, Euriborra, eta dagoeneko %4aren atarian dago; atzo, %3,965ra iritsi zen. Hilabeteko batezbestekoa pixka bat apalagoa da, %3,859ra iritsi baita. Bihar a...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228727/martxoaren-8a-ez-da-jaieguna-izango-araban-bizkaian-eta-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Martxoaren 8a ez da jaieguna izango Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzak ez du aldaketarik egin 2024ko opor egutegian.
Martxoaren 8a ez da jaieguna izango Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eusko Jaurlaritzak ez du aldaketarik egin 2024ko opor egutegian.
Ez du aurrera egin martxoaren 8a jaiegun ofiziala izendatzeko saioak. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Enplegu eta Lan sailburuak proposatu zuen otsailean, baina ez du babesik lortu mugimendu feministan, egun hori aldarrikapenetarako gorde nahi dute eta. Jaurlaritzak berak onartu du martxoaren 8a j...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228728/eaj-begi-bat-aliantzetan-bestea-madrilen.htm
Politika
EAJ: begi bat aliantzetan, bestea Madrilen
Jeltzaleek abiatu dute Espainiako Gorteetarako hautagaiak izendatzeko prozesua. Aldi berean, udalak eta aldundiak gobernatzeko negoziazioetan ari dira. Lehen indarrari gobernatzen uztea dago eztabaidan.
EAJ: begi bat aliantzetan, bestea Madrilen. Jeltzaleek abiatu dute Espainiako Gorteetarako hautagaiak izendatzeko prozesua. Aldi berean, udalak eta aldundiak gobernatzeko negoziazioetan ari dira. Lehen indarrari gobernatzen uztea dago eztabaidan.
Hauteskunde batetik irteterako hurrengoan murgildu dira alderdi politikoak. Udal eta foru bozak igarota, alkateak eta ahaldun nagusiak aukeratzeko elkarrizketak hasi dituzte buruzagi politikoek, eta, orain, eztabaidagaia da lehen indarra izan denari gobernatzen utzi behar zaion edo aliantzak osatzea zilegi den lehen in...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228729/casanovak-itun-artifizialez-ohartarazi-du.htm
Politika
Casanovak «itun artifizialez» ohartarazi du
EH Bilduri bidea ixteko asmoz EAJk, PSE-EEk eta PPk bat egiteko aukerari buruz, esan du «batuketa batzuk kenketa» bilaka daitezkeela.
Casanovak «itun artifizialez» ohartarazi du. EH Bilduri bidea ixteko asmoz EAJk, PSE-EEk eta PPk bat egiteko aukerari buruz, esan du «batuketa batzuk kenketa» bilaka daitezkeela.
EH Bilduren Bizkaiko emaitzak baloratzeko egindako agerraldian, koalizioa agintetik kanporatzeko asmoz «gehiengo artifizialak» sortzeko tentazioaz ohartarazi du Iker Casanova ahaldungai nagusiak: «Batuketa batzuk kenketa bilaka daitezke». Zenbait erakundetan, EAJk eta PSE-EEk PPren botoak ere behar dituzte EH Bilduri b...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228730/hirugarren-bideak-baztertzeko-eskatu-du-asironek.htm
Politika
«Hirugarren bideak» baztertzeko eskatu du Asironek
EH Bilduko Iruñeko alkategaiak PSNri ohartarazi dio koalizio subiranistari dagokiola alternatiba bat osatzeko lidergoa hartzea: «Inork ordezkaritza printzipioa ez errespetatzeko tentaldia baldin badu, ez dezala gurekin kontatu».
«Hirugarren bideak» baztertzeko eskatu du Asironek. EH Bilduko Iruñeko alkategaiak PSNri ohartarazi dio koalizio subiranistari dagokiola alternatiba bat osatzeko lidergoa hartzea: «Inork ordezkaritza printzipioa ez errespetatzeko tentaldia baldin badu, ez dezala gurekin kontatu».
Pasatu dira udal hauteskundeak, eta negoziazio mahaira joan aurretik jarrerak finkatzeko garaia dute alderdi politikoek. Elma Saiz PSNko Iruñeko alkategaiak bere hautagaitza aurkezteko asmoa azaldu eta ordu gutxira, Joseba Asiron EH Bilduko alkategaiak nabarmendu du berari dagokiola alternatiba bat osatzea UPN gainditz...
2023-5-30
https://www.berria.eus/albisteak/228731/uste-baino-lehenago-amaitu-da-baskoniaren-denboraldia.htm
Kirola
Uste baino lehenago amaitu da Baskoniaren denboraldia
Final-laurdenetako bigarren partida ere galdu egin du Baskoniak, eta amaitu da arabarren denboraldia. Kopan bezala, final-laurdenetan kaleratu du Joventutek
Uste baino lehenago amaitu da Baskoniaren denboraldia. Final-laurdenetako bigarren partida ere galdu egin du Baskoniak, eta amaitu da arabarren denboraldia. Kopan bezala, final-laurdenetan kaleratu du Joventutek
Sasoi erregular bikain baten ostean Baskonia zale askok amets egiteko parada zeukaten, baina ez dute begiak ixteko betarik ere eduki. Kolpe gogorra jaso dute Joventuten aurka final-laurdenetako bigarren partida galduta. Ezustean, baina lehen geltokian gelditu da Baskoniaren trena. Orain arte bezala, makal aritu da Bask...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228754/sare-herritarra-laquoatzera-garamatzan-sententzia-bat-da-galderri-eta-aitorri-ezarritakoaraquo.htm
Politika
Sare Herritarra: «Atzera garamatzan sententzia bat da Galderri eta Aitorri ezarritakoa»
Plataformak Zelaiaren eta Barbadoren aurkako espetxe zigorra salatu du, eta justizia «mendeku tresna gisa» erabiltzea kritikatu.
Sare Herritarra: «Atzera garamatzan sententzia bat da Galderri eta Aitorri ezarritakoa». Plataformak Zelaiaren eta Barbadoren aurkako espetxe zigorra salatu du, eta justizia «mendeku tresna gisa» erabiltzea kritikatu.
Aitor Zelaiaren eta Galder Barbadoren aurkako espetxe zigorra berretsi izana salatu du Sare Herritarrak: «Atzera garamatzan sententzia bat da Galderri eta Aitorri ezarritakoa, salbuespen politika atzean uzten ari garen garaiotan guztiz zentzugabea». Horiek horrela, ebazpenaren aurkako mobilizazioetan parte hartzera dei...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228755/txirri-zuriak-dabiltza-kontxako-hondartzan.htm
Gizartea
Txirri zuriak dabiltza Kontxako hondartzan
Artikoko tundran umatu ohi duen hegazti espezie bat da.
Txirri zuriak dabiltza Kontxako hondartzan. Artikoko tundran umatu ohi duen hegazti espezie bat da.
Artikoko tundran umatu ohi duen hegazti espezie txiki bat txirri zuria (Calidris alba), baina oso migrazio luzeak egiten dituzte, eta Kontxako hondartzan agertu ziren batzuk atzo. Itsasertzean ibili ohi dira, taldetan, olatuen atzetik korrika, urak hondarrera eramaten dituen animalia txikiak harrapatzen, elikatzeko. Z...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228756/ez-dute-donostia-festibala-antolatuko-aurrerantzean.htm
Kultura
Ez dute Donostia Festibala antolatuko aurrerantzean
Ez dute Donostia Festibala antolatuko aurrerantzean.
Last Tour International promotoreak azaldu duenez, aurrerantzean ez dute irailean egiten den Donostia Festibala antolatuko. Noticias de Gipuzkoa egunkariak jakinarazi du berria, eta nabarmendu du enpresa horrek ez duela azaldu zergatik erabaki duen hori, ezta asmorik ote duen ere etorkizunean jaialdia berriz antolatzek...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228757/sortzen-eta-eraldatzen-duen-gizakiari-begiratuko-dio-euskadiko-orkestrak-2023-2024ko-denboraldian.htm
Kultura
«Sortzen eta eraldatzen duen gizakiari» begiratuko dio Euskadiko Orkestrak 2023-2024ko denboraldian
Besteak beste, Mahlerren, Brucknerren, Straussen eta Prokofieven obrak interpretatuko ditu. Juraj Valcuha, Juan Mena, Marie Jacquot eta Ricardo Frizza ariko dira zuzendari. Bestalde, 2024ko otsailean Austrian bira egingo du EOk.
«Sortzen eta eraldatzen duen gizakiari» begiratuko dio Euskadiko Orkestrak 2023-2024ko denboraldian. Besteak beste, Mahlerren, Brucknerren, Straussen eta Prokofieven obrak interpretatuko ditu. Juraj Valcuha, Juan Mena, Marie Jacquot eta Ricardo Frizza ariko dira zuzendari. Bestalde, 2024ko otsailean Austrian bira eging...
Euskadiko Orkestraren abonu denboraldia 2023ko irailaren 29an hasiko da Gasteizen, eta 2024ko ekainaren 7an bukatuko da Donostian emango duen kontzertuarekin. Orotara, hamabi programa eskainiko ditu orkestrak ohiko dituen lau plazetan, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Guztira, 50 emanaldik osatuko dute EOren a...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228758/natok-ariketa-militarrak-hasi-ditu-artikoan-eta-finlandia-babesteko-konpromisoa-hartu-du.htm
Mundua
NATOk ariketa militarrak hasi ditu Artikoan, eta Finlandia babesteko konpromisoa hartu du
Wagnerreko buruak fiskaltzari eskatu dio iker ditzala Errusiako Defentsa Ministerioko goi agintariek Ukrainako inbasioaren aurretik eta bitartean egindako «krimenak». Moskuren arabera, Ukrainako armadak gutxienez bost pertsona hil ditu Luhanskeko herri errepublikan.
NATOk ariketa militarrak hasi ditu Artikoan, eta Finlandia babesteko konpromisoa hartu du. Wagnerreko buruak fiskaltzari eskatu dio iker ditzala Errusiako Defentsa Ministerioko goi agintariek Ukrainako inbasioaren aurretik eta bitartean egindako «krimenak». Moskuren arabera, Ukrainako armadak gutxienez bost pertsona hi...
NATO Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeko herrialdeek gaur ekin diete Artikoko ariketa militarrei, erakundeko kide berriena, Finlandia, babesteko konpromisoa hartuta. Eskandinaviako herrialdea apirilean sartu zen Mendebaldeko aliantza horretan, eta elkarrekin egingo dituzten lehen trebakuntza militarrak dira. Norvegiak...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228759/lur-indigenen-aitortza-mugatzen-duen-lege-proiektu-bat-onartu-du-brasilgo-behe-ganberak.htm
Mundua
Lur indigenen aitortza mugatzen duen lege proiektu bat onartu du Brasilgo behe ganberak
Senatuak bozkatu behar du orain, eta, onartzen badu, Brasilgo presidente Luis Inacio da Silva 'Lula'-ren esku egongo da hori onartzea edo betoa jartzea. Legeak baimena emango luke lur indigenetan labore transgenikoak ereiteko.
Lur indigenen aitortza mugatzen duen lege proiektu bat onartu du Brasilgo behe ganberak. Senatuak bozkatu behar du orain, eta, onartzen badu, Brasilgo presidente Luis Inacio da Silva 'Lula'-ren esku egongo da hori onartzea edo betoa jartzea. Legeak baimena emango luke lur indigenetan labore transgenikoak ereiteko.
Hauxe dio lege proiektuak: lur indigenak aitortzeko, han bizi diren komunitateek frogatu beharko dute han bizi zirela 1988ko urriaren 5a baino lehen ere —egun hartan sartu zen indarrean Brasilgo Konstituzioa—. Hori frogatzerik ez badute, «berehala» kanporatu ditzakete eremu horietatik. Zehazki, bi gauza frogatu beharko...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228760/geroa-baik-eh-bildu-babestuko-du-iruneko-udalean.htm
Politika
Geroa Baik EH Bildu babestuko du Iruñeko Udalean
Koldo Martinez alkategaiak bere burua eskaini du «blokeoa» desegiteko prozesua «gidatzeko». Arnaldo Otegik, berriz, Nafarroako Legebiltzarraren osaketaz hitz egin du; haren arabera, «ikusiko da» EH Bilduk abstentzioaren alde egiten ote duen hartara Maria Txibite presidente izan dadin.
Geroa Baik EH Bildu babestuko du Iruñeko Udalean. Koldo Martinez alkategaiak bere burua eskaini du «blokeoa» desegiteko prozesua «gidatzeko». Arnaldo Otegik, berriz, Nafarroako Legebiltzarraren osaketaz hitz egin du; haren arabera, «ikusiko da» EH Bilduk abstentzioaren alde egiten ote duen hartara Maria Txibite preside...
Iruñeko alkatetza lortzeko «boto gehien duen indar aurrerakoiaren alde» bozkatuko du Geroa Baik. Horrela jakinarazi du koalizio horren alkategai Koldo Martinezek. Hau da, EH Bilduko hautagai Joseba Asironen aldeko botoa iragarri du hitz horiekin. Zortzi zinegotzi lortu ditu EH Bilduk, eta indar aurrerakoien artean hark...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228761/teknologia-sektoreak-onartu-du-soldata-txikiak-arazo-direla-langileak-erakartzeko.htm
Ekonomia
Teknologia sektoreak onartu du soldata txikiak arazo direla langileak erakartzeko
Gaia klusterreko enpresak 2.000 lanpostu berezitu bete ezinda dabiltza Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hutsune hori dagoeneko oztopo da negozioan
Teknologia sektoreak onartu du soldata txikiak arazo direla langileak erakartzeko. Gaia klusterreko enpresak 2.000 lanpostu berezitu bete ezinda dabiltza Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hutsune hori dagoeneko oztopo da negozioan
Teknologia berrien sektoreko enpresen fakturazioa %7,5 hazi zen iaz, eta langile trebatuen gabeziarengatik ez balitz, bilakaera positibo hori %10etik gorakoa litzateke. Gaia klusterrak emaniko datuen arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan egun 23.500 langilek dihardute Jakintza Industrien eta Teknologia Aplikatuen se...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228762/euskal-eskola-publikoaren-aldeko-manifestazioa-eginen-dute-ekainaren-9an.htm
Gizartea
Euskal eskola publikoaren aldeko manifestazioa eginen dute ekainaren 9an
Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak adierazi du Hezkuntza Lege proiektuak ez duela eskola publikoa «lehenesten»
Euskal eskola publikoaren aldeko manifestazioa eginen dute ekainaren 9an. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak adierazi du Hezkuntza Lege proiektuak ez duela eskola publikoa «lehenesten»
«Euskal eskola publikoaren alde gaude, eta Hezkuntza Lege proiektuari ezetz esaten diogu», argi mintzatu dira Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformako kideak. Beren aldarriak kalera eramanen dituzte ekainaren 9an eginen dituzten manifestazioetan. Bilbon, Donostian eta Gasteizen izanen dira, 18:00etan. Haien erranetan...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228763/gipuzkoako-agintea-eta-arriskuak.htm
Politika
Gipuzkoako agintea eta arriskuak
Gipuzkoako agintea eta arriskuak.
Gipuzkoan nork aginduko duen EAJren esku dago orain, ia modu esklusiboan. Izan ere, alderdiek agindu dutena berretsiz gero, bi aliantza aurkeztuko dira inbestidurara: EAJ eta PSE-EE Eider Mendozarekin —24 boto—, eta EH Bildu eta Elkarrekin Podemos Maddalen Iriarterekin —24 boto—. Bozketa hori iristen bada botoa EH Bild...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228764/kontseiluak-sorionekuak-mobilizazioan-parte-hartzera-deitu-du.htm
Gizartea
Kontseiluak 'Sorionekuak' mobilizazioan parte hartzera deitu du
Herri mobilizazioa ekainaren 10ean izanen da, Iruñean.
Kontseiluak 'Sorionekuak' mobilizazioan parte hartzera deitu du. Herri mobilizazioa ekainaren 10ean izanen da, Iruñean.
Sorionekuak, euskara nafar guztiona egitasmoak herri mobilizazio bat eginen du ekainaren 10ean, 17:30ean, Iruñean. Manifestazioa arratsaldean izanen bada ere, egun osoko egitaraua aurkeztu dute, «ospakizun erraldoi» bat egiteko. Euskalgintzaren Kontseiluak atxikimendua eman dio egitasmoari, eta mobilizazioan parte hart...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228765/adimen-artifizialak-gizateria-desagertzea-eragin-dezakeela-diote-sektoreko-enpresariek.htm
Bizigiro
Adimen artifizialak gizateria desagertzea eragin dezakeela diote sektoreko enpresariek
Argitaratu duten gutunaren arabera, adimen artifizialak lehentasuna izan beharko luke gizadiarentzako arrisku potentzialen artean, hala nola «pandemiek edo gerra nuklearrek bezainbeste». Sinatzaileen artean da Open AIko Sam Altman.
Adimen artifizialak gizateria desagertzea eragin dezakeela diote sektoreko enpresariek. Argitaratu duten gutunaren arabera, adimen artifizialak lehentasuna izan beharko luke gizadiarentzako arrisku potentzialen artean, hala nola «pandemiek edo gerra nuklearrek bezainbeste». Sinatzaileen artean da Open AIko Sam Altman.
Adimen artifiziala pandemiak edota gerra nuklearrak bezain arriskutsua da gizateriarentzat. Mezu hori zabaldu dute arlo horretako 300 aditu eta enpresarik baino gehiagok, atzo plazaratu zuten gutun batean. Zehazki, azaldu dute litekeena dela algoritmo batzuek gizakientzat oinarrizkoak diren jardueren jabe egiteko gaita...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228766/adingabeak-galbideratzea-eta-sexu-erasoak-egitea-egotzita-gizon-bat-atxilotu-dute-gasteizen.htm
Gizartea
Adingabeak galbideratzea eta sexu erasoak egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute Gasteizen
25 urte ditu gizonak, eta Udaltzaingoak astelehenean atxilotu zuen. Gasteizko Adurtza auzoan adingabeekin geratzea eta diruaren truke haiei sexu erasoak egitea leporatzen diote.
Adingabeak galbideratzea eta sexu erasoak egitea egotzita, gizon bat atxilotu dute Gasteizen. 25 urte ditu gizonak, eta Udaltzaingoak astelehenean atxilotu zuen. Gasteizko Adurtza auzoan adingabeekin geratzea eta diruaren truke haiei sexu erasoak egitea leporatzen diote.
Gasteizko Udaltzaingoak 25 urteko gizon bat atxilotu zuen astelehenean, adingabeak galbideratzea eta sexu erasoak egitea leporatuta. Poliziak astelehenean bertan abiatu zuen ikerketa, eta egunean bertan atxilotu zuen ustezko erasotzailea. 092 telefonoan dei bat jaso zuen, eta ohartarazi zioten gizon bat sexu topaketak ...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228767/aiaraldean-beste-parke-eoliko-bi-egiteko-baimena-eskatu-du-enpresa-batek.htm
Gizartea
Aiaraldean beste parke eoliko bi egiteko baimena eskatu du enpresa batek
Hamabi haize errota ipiniko dituzte, eta 2.000 hektareatik gora erabili, Alea-k eta Aiaraldea.eus-ek argitaratu dutenez.
Aiaraldean beste parke eoliko bi egiteko baimena eskatu du enpresa batek. Hamabi haize errota ipiniko dituzte, eta 2.000 hektareatik gora erabili, Alea-k eta Aiaraldea.eus-ek argitaratu dutenez.
Laudioko, Amurrioko, Orozkoko eta Aiarako lurretan parke eoliko bi egiteko eskaera egin du Ferosca Wind SL enpresak. Astelehenean argitaratu zen EAEko aldizkari ofizialean, eta, ordutik, 20 eguneko epea zabaldu da helegiteak ipintzeko. Epe horretan, pertsona fisiko eta juridikoak aurkez daitezke baldin eta asmoa badute...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228768/otegik-eajri-gai-izango-al-zarete-gipuzkoako-aldundia-guri-pprekin-kentzeko.htm
Politika
Otegik EAJri: «Gai izango al zarete Gipuzkoako Aldundia guri PPrekin kentzeko?»
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak berretsi du ateak itxiko dizkiola eskuinari Iruñean eta Madrilen, eta akordio zabalak egitearen alde mintzatu da.
Otegik EAJri: «Gai izango al zarete Gipuzkoako Aldundia guri PPrekin kentzeko?». EH Bilduko koordinatzaile nagusiak berretsi du ateak itxiko dizkiola eskuinari Iruñean eta Madrilen, eta akordio zabalak egitearen alde mintzatu da.
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusia argi mintzatu da gaur goizean EAJk Gipuzkoako Aldundia gobernatzeko Eider Mendoza aurkezteko iragarri duen asmoaz. Igandeko hauteskundeetan, Maddalen Iriarte EH Bilduko hautagaiak lortu zuen boto gehien, eta, koalizioaren 22 batzarkideekin eta Elkarrekin Podemosek aurrera...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228769/el-silencio-izan-da-munduan-gehien-ikusitako-telesailetan-hirugarrena-netflixen.htm
Bizigiro
‘El Silencio’ izan da munduan gehien ikusitako telesailetan hirugarrena Netflixen
Fikzioa 80 herrialdetan dago lehen hamarren artean. Ingelesezkoak ez direnen artean, lehen tokian dago —maiatzaren 22tik 28ra arteko astea aintzat hartuz gero—.
‘El Silencio’ izan da munduan gehien ikusitako telesailetan hirugarrena Netflixen. Fikzioa 80 herrialdetan dago lehen hamarren artean. Ingelesezkoak ez direnen artean, lehen tokian dago —maiatzaren 22tik 28ra arteko astea aintzat hartuz gero—.
Bilbon girotutako El Silencio telesaila maiatzaren 19an estreinatu zuen Netflixek, eta munduko milioika ikus-entzule ari dira hiriko irudiak ikusten. Aitor Gabilondok (Donostia, 1972) sortu eta ekoitzi du El Silencio; thriller psikologiko bat da, sei ataletakoa. Netflixek eman dituen datuen arabera, maiatzaren 22tik 28...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228770/kamioilari-bat-hil-da-a-1-autobideko-istripu-batean-agurain-parean.htm
Ekonomia
Kamioilari bat hil da A-1 autobideko istripu batean, Agurain parean
Kamioi baten eta bi autoren arteko istripua izan da. Bi noranzkoetan moztuta dago autobidea.
Kamioilari bat hil da A-1 autobideko istripu batean, Agurain parean. Kamioi baten eta bi autoren arteko istripua izan da. Bi noranzkoetan moztuta dago autobidea.
Kamioi baten eta bi autoren artean istripu bat gertatu da asteazken arratsaldean A-1 autobidean, Agurain (Araba) parean, Gasteizko noranzkoan. Kamioi gidaria hil egin da; 61 urte zituen. Beste bi pertsona larri zauritu dira ezbeharrean, eta Gasteizko Txagorritxuko ospitalera eta Santiago ospitalera eraman dituzte. Ist...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228771/eztena-antzerki-jaialdia-kaletartuta-eta-gaztetuta-dator.htm
Kultura
Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator
Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.
Eztena antzerki jaialdia kaletartuta eta gaztetuta dator. Ekainaren 9an, 10ean eta 11n egingo dute Eztena antzerki jaialdia, Errenterian. Kalea kontzeptuaren inguruan osatu dute egitaraua.
Jendez bete da aretoa, Donostiako Liburutegi Nagusian; jendez, ileordez, txabusinaz, eguzkitako betaurrekoz eta umorez. «Zer jarri behar digute, ba?». Aurkezpena bera performance bihurtu dute Eztena antzerki jaialdiko antolatzaileek, eta horixe izan daiteke haren aurkezpenik argiena: ekainaren 9tik 11ra, era askotako e...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228772/egitaraua.htm
EGITARAUA
EGITARAUA.
Ekainaren 9a 19:00. Irekiera ekitaldia: Kale garbitzaileen manifestua, Zumardiko kioskoan. 19:15. Txaranga Urretabizkaia, Zumarditik abiatuta. 20:00. Ekintzak eta lekuak soinutu tailerraren erakustaldia, Gaztaño auzoan. Ekainaren 10a 17:30. Gorputzak pasieran tailerraren erakustaldia, Txirrita parketik abiatuta. 18:30...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228773/kanalduderen-laquogertutasuna-eta-zabaltasunaraquo-transmititzeko-iragarkia-estreinatu-dute.htm
Bizigiro
Kanalduderen «gertutasuna eta zabaltasuna» transmititzeko iragarkia estreinatu dute
Beste lau hornitzailetan ikusgai dagoela zabaltzeko komunikazio kanpaina egiten ari da telebista herrikoia
Kanalduderen «gertutasuna eta zabaltasuna» transmititzeko iragarkia estreinatu dute. Beste lau hornitzailetan ikusgai dagoela zabaltzeko komunikazio kanpaina egiten ari da telebista herrikoia
Kanaldude telebista zure etxean du izenburua Nafarroa Behereko kanalaren azken iragarkiak. Seinalea zabaltzeko egin duen kanpainaren izen bera da. Izan ere, Kanaldude beste hiru telebista hornitzailetan ikus daitekeela zabaldu nahi dute horren bidez, eta ekainean beste batean ere arituko direla gaineratu dute. «Kanald...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228774/elkartasunak-eraiki-sareak-maurizia-proiektuaren-eredua-goraipatu-du.htm
Gizartea
Elkartasunak Eraiki sareak Maurizia proiektuaren eredua goraipatu du
Etxegarairekin bilkura egin dute Maurizia-ko kideek. Uztailaren 6an aztertuko dute kanporatze prozedura gelditzeko helegitea
Elkartasunak Eraiki sareak Maurizia proiektuaren eredua goraipatu du. Etxegarairekin bilkura egin dute Maurizia-ko kideek. Uztailaren 6an aztertuko dute kanporatze prozedura gelditzeko helegitea
Elkartasunak Eraiki sareak trantsizio hirigintzari buruzko «azterketa eta gogoeta serios» bat abiatzeko eskatu du. «Baliagarria, egokia eta etikoa izan daitekeen aukera berri bat sor lezake, aldi baterako erabilgarri diren lurren erabilpena optimizatzeko, gizarte bokazioa duten lurraldeko proiektuen zerbitzuko», adiera...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228775/ingurumenaren-hondamenaren-marra-gorri-batzuk-gainditu-direla-ondorioztatu-du-nazioarteko-ikerketa-batek.htm
Mundua
Ingurumenaren hondamenaren marra gorri batzuk gainditu direla ondorioztatu du nazioarteko ikerketa batek
Nazioarteko ikerketa batek lehen aldiz neurtu ditu ingurumenaren narriadurak gainditu beharko ez lituzkeen segurtasun eta justizia adierazleak. Zientzialariek ondorioztatu dutenez, bederatzi marra gorri horietako zazpi gainditu egin dira dagoeneko, eta ondorio asko saihetsezinak dira.
Ingurumenaren hondamenaren marra gorri batzuk gainditu direla ondorioztatu du nazioarteko ikerketa batek. Nazioarteko ikerketa batek lehen aldiz neurtu ditu ingurumenaren narriadurak gainditu beharko ez lituzkeen segurtasun eta justizia adierazleak. Zientzialariek ondorioztatu dutenez, bederatzi marra gorri horietako z...
Nature aldizkarian argitaratutako ikerketa baten arabera, ingurumenaren hondamenaren adierazle batzuk marra gorriak gainditzen ari dira. Ikerketan nazioarteko dozenaka ikertzailek parte hartu dute, besteak beste, BC3 Klima Aldaketa Ikergai zentroko Noelia Zafrak. Klima aldaketari dagokionez, zientzialariek 1,5 gradutan...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228776/euskal-herrian-emazteak-sukaldean-gelditzen-dira-esan-du-baionako-aviron-taldeko-presidenteak.htm
Gizartea
«Euskal Herrian emazteak sukaldean gelditzen dira», esan du Baionako Aviron taldeko presidenteak
Philippe Tayeb errugbi taldeko buruak eta Pirinio Atlantikoetako kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserrek «adierazpen matxistak» egin dituzte kazetarien aurrean
«Euskal Herrian emazteak sukaldean gelditzen dira», esan du Baionako Aviron taldeko presidenteak. Philippe Tayeb errugbi taldeko buruak eta Pirinio Atlantikoetako kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserrek «adierazpen matxistak» egin dituzte kazetarien aurrean
«Nire emazteari zapatak nola garbitzen diren erakutsi beharko litzaioke», eta «Euskal Herrian emazteak sukaldean gelditzen dira». Baionako Aviron errugbi taldearen AB Etxea trebatokia inauguratu zuten atzo Lapurdiko hiriburuan. Ekitaldian izan ziren Pirinio Atlantikoetako kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserre et...
2023-5-31
https://www.berria.eus/albisteak/228777/ibermaticak-bere-fundazio-propioa-sortuko-du.htm
Ekonomia
Ibermaticak bere fundazio propioa sortuko du
Berrikuntza, formakuntza eta enplegua bultzatzeko helburua izango du fundazioak.
Ibermaticak bere fundazio propioa sortuko du. Berrikuntza, formakuntza eta enplegua bultzatzeko helburua izango du fundazioak.
Aurten 50 urte bete dira Ibermatica informazio eta komunikazio teknologien zerbitzu enpresa sortu zenetik, eta Donostiako Kursaalean egindako urterurreneko ekitaldian Ibermatica fundazioaren sorrera iragarri dute. Jose Luis Manzanares Ayesa taldeko kontseilari ordezkariak aurkeztu du fundazioa, eta berrikuntza, formaku...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228801/mendilibarrek-europa-liga-irabazi-du-sevillarekin.htm
Kirola
Mendilibarrek Europa liga irabazi du Sevillarekin
Jose Mourinhoren Erroma penaltietan hartu dute mendean. Prestatzailea martxoan iritsi zen Sevillara, taldea jaitsiera postuetatik bi puntura zegoela
Mendilibarrek Europa liga irabazi du Sevillarekin. Jose Mourinhoren Erroma penaltietan hartu dute mendean. Prestatzailea martxoan iritsi zen Sevillara, taldea jaitsiera postuetatik bi puntura zegoela
Sevillak irabazi du 2023ko Europa Liga, eta Jose Luis Mendilibar izan da lorpen horren gidaria. Zaldibarkoa martxoaren erdialdean iritsi zen Sanchez Pizjuanera, taldea jaitsiera postuetatik gertu zegoela, eta, geroztik, 180 graduko bira eman dio proiektuari. Europan aritzeko lehen esperientzia handia izan da Mendilibar...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228802/lsquoegunkariarsquo-ren-itxierari-buruzko-mahai-ingurua-madrilen.htm
Politika
‘Egunkaria’-ren itxierari buruzko mahai ingurua, Madrilen
Ekitaldian parte hartuko dute ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi eta BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendik, Auzitegi Nazionaleko epaile Javier Gomez Bermudezek, ‘El País’ egunkariko Luis Rodriguez Aizpeolea kazetariak eta Montserrat Galceran filosofoak.
‘Egunkaria’-ren itxierari buruzko mahai ingurua, Madrilen. Ekitaldian parte hartuko dute ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi eta BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendik, Auzitegi Nazionaleko epaile Javier Gomez Bermudezek, ‘El País’ egunkariko Luis Rodriguez Aizpeolea kazetariak eta Montserrat Galceran filosofoak.
Joan den otsailean hogei urte bete ziren Espainiako Auzitegi Nazionalak eta Guardia Zibilak Euskadunon Egunkaria itxi zutela; hogei urte, hainbat arduradun atxilotu eta torturatu zituztela. Hogei urte bete dira Egunkaria aurrera lelopean milaka herritarrek elkartasuna adierazi zutela. Euskal herritarrek ez ezik, beste ...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228803/autokontsumo-energetikoa-sustatzeko-legea-onartu-du-eusko-legebiltzarrak.htm
Ekonomia
Autokontsumo energetikoa sustatzeko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak
Eraikinetan eguzki plakak jartzeko eta auto elektrikoak kargatzeko instalazioetarako ez da obra lizentziarik beharko.
Autokontsumo energetikoa sustatzeko legea onartu du Eusko Legebiltzarrak. Eraikinetan eguzki plakak jartzeko eta auto elektrikoak kargatzeko instalazioetarako ez da obra lizentziarik beharko.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan energia berriztagarrien autokontsumoa bultzatzeko legea onartu du ostegun honetan Eusko Legebiltzarrak. EAEko Lurzoru eta Hirigintza Legea aldatzen du, eta, horri esker, erraztu eta arindu egingo da eraikinetan eguzki plakak jartzeko eta auto elektrikoak kargatzeko instalazioetarako behar...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228804/pertsona-bat-ospitaleratu-dute-donostian-sukar-hemorragiko-bat-izan-dezakeelakoan.htm
Gizartea
Pertsona bat ospitaleratu dute Donostian, sukar hemorragiko bat izan dezakeelakoan
Egin dituzten azterketen arabera, uste dute ez dela ebola kasu bat, baina pazienteari egiten ari zaizkion azterketen emaitzak falta dira oraindik; martxan dute infekzio tropikalak artatzen dituztenean ezarri ohi duten protokoloa
Pertsona bat ospitaleratu dute Donostian, sukar hemorragiko bat izan dezakeelakoan. Egin dituzten azterketen arabera, uste dute ez dela ebola kasu bat, baina pazienteari egiten ari zaizkion azterketen emaitzak falta dira oraindik; martxan dute infekzio tropikalak artatzen dituztenean ezarri ohi duten protokoloa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, ustez sukar hemorragiko batekin kutsatutako paziente bat artatzen ari dira Donostia ospitalean. Egonkor dago, baina ospitaleak abian jarri ditu «segurtasun eta bakartze handiko baliabide bereziak». Donostia ospitalean dago, Segurtasun Biologiko Handiko Unitatean. Ber...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228805/athleticen-emakumezkoen-lehen-taldea-utziko-du-iturregik-eta-baskoniaren-gizonezkoen-taldeko-lantaldean-ariko-da.htm
Kirola
Athleticen emakumezkoen lehen taldea utziko du Iturregik, eta Baskoniaren gizonezkoen taldeko lantaldean ariko da
Lehenbiziko aldia da emakume bat Lezamako gizonezkoen talde baten lantaldeko kide dela.
Athleticen emakumezkoen lehen taldea utziko du Iturregik, eta Baskoniaren gizonezkoen taldeko lantaldean ariko da. Lehenbiziko aldia da emakume bat Lezamako gizonezkoen talde baten lantaldeko kide dela.
Athletic entrenatzeari utziko dio Iraia Iturregik, eta Baskoniako, klubaren hirugarren taldeko, lantaldean hasiko da; Bittor Llopis izanen da entrenatzailea. Lehenbiziko aldia da emakume bat Lezamako gizonezkoen talde baten lantaldeko kide dela. Athleticeko jokalari ohiaren ibilbidean bertze pauso bat da hori; izan ere...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228806/lasarte-oriako-michelinen-lau-greba-egun-egingo-dituzte.htm
Ekonomia
Lasarte-Oriako Michelinen lau greba egun egingo dituzte
Soldata kontzeptu guztiak inflazioarekin lotzeko eskatu dute sindikatuek. Astelehenean manifestazioa egingo dute hiriko kaleetan. Gasteizko plantan ere deitu dute grebara, hurrengo astean.
Lasarte-Oriako Michelinen lau greba egun egingo dituzte. Soldata kontzeptu guztiak inflazioarekin lotzeko eskatu dute sindikatuek. Astelehenean manifestazioa egingo dute hiriko kaleetan. Gasteizko plantan ere deitu dute grebara, hurrengo astean.
Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Michelin lantegiko langileen batzordeak grebara deitu du ostiral, larunbat, igande eta astelehenerako. Adierazi duenez, sindikatu bat ere ez da prest agertu zuzendaritzak lan hitzarmenari buruz egindako azken proposamena babesteko. Michelinek %12ko soldata igoera eskaini du datozen lau urteet...
2023-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/228807/zetak-krav-boca-fm-belfast-eta-j-martina-batu-dira-ehz-jaialdiaren-egitaraura.htm
Kultura
Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martina batu dira EHZ jaialdiaren egitaraura
Aurretik iragarritako artistez gain, honako hauek ere izango dira Euskal Herria Zuzenean festibalean: Billie Brelok, Daudane, François del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisoo & OPH eta Estelle D. Modu horretan, osatuta utzi dute ekainaren 30ean, uztailaren 1ean eta uztailaren 2an Irisarrin (Nafar...
Zetak, Krav Boca, FM Belfast eta J Martina batu dira EHZ jaialdiaren egitaraura. Aurretik iragarritako artistez gain, honako hauek ere izango dira Euskal Herria Zuzenean festibalean: Billie Brelok, Daudane, François del Mundo, Ixabe, Nize, Ztah, DIA DJ's, Atzarbale, Sofa, Pisoo & OPH eta Estelle D. Modu horretan, osatu...
Euskal Herria Zuzenean jaialdia egiteko hilabete falta den honetan, antolatzaileek osatutzat eman dute aurtengo egitaraua gaur iragarritako artistekin. Antolatzaileek beraiek ohar baten bidez adierazi dutenez, azken asteetan «hedatu diren zurrumurruak gezurtatu edo egiaztatzeko» ordua da oraingoa, eta, prestatua duten ...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228808/maria-txibite-ez-gara-gobernu-akordiora-iritsiko-eh-bildurekin.htm
Politika
Maria Txibite: «Ez gara gobernu akordiora iritsiko EH Bildurekin»
PSNren presidentegaiak elkarrizketa sorta bat hasi du Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin. Aznalek adierazi du ez dela «bazterketarako» garaia, eta hitz egiteko prest azaldu da.
Maria Txibite: «Ez gara gobernu akordiora iritsiko EH Bildurekin». PSNren presidentegaiak elkarrizketa sorta bat hasi du Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin. Aznalek adierazi du ez dela «bazterketarako» garaia, eta hitz egiteko prest azaldu da.
Hitz egiten hasteko abagunea iritsi da Nafarroako alderdientzat. Nafarroako jarduneko presidente eta PSNren presidentegai Maria Txibite hasi da biltzen azken urteetan koaliziokide izan dituenekin. Geroa Baiko Uxue Barkosekin bildu da lehenik, eta Begoña Alfaro Zurekin Nafarroako zerrendaburuarekin gero. Bileren ostean,...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228809/hemezortzi-lagun-hil-eta-ehundik-gora-zauritu-dituzte-khartumgo-azken-bonbardaketetan.htm
Mundua
Hemezortzi lagun hil eta ehundik gora zauritu dituzte Khartumgo azken bonbardaketetan
RSFk armadari egotzi dio zibilen aurka «ekintza ankerra» egin izana. AEBek eta Saudi Arabiak «zalantza handia» dute bi aldeek beteko ote duten giza laguntza eskuratzeko konpromisoa.
Hemezortzi lagun hil eta ehundik gora zauritu dituzte Khartumgo azken bonbardaketetan. RSFk armadari egotzi dio zibilen aurka «ekintza ankerra» egin izana. AEBek eta Saudi Arabiak «zalantza handia» dute bi aldeek beteko ote duten giza laguntza eskuratzeko konpromisoa.
Sudango armada eta RSF Azkar Laguntzeko Indarrak talde paramilitarrak maiatz hastapenean Jiddan (Saudi Arabia) hasitako lehen negoziazioek ez dirudite bakerako fruiturik eman dutenik, oraingoz. Izan ere, apirilaren 15ean piztutako gerrak bere horretan jarraitzen du, eta bi aldeen arteko bitartekariak —AEB Ameriketako E...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228810/virginiako-gobernadoreak-militarrak-bidali-ditu-mexikoko-mugara.htm
Mundua
Virginiako gobernadoreak militarrak bidali ditu Mexikoko mugara
Texasko Gobernuak eskatu die buruzagi errepublikanoei bidal ditzatela guardia nazionalak AEBetako hegoaldeko mugara.
Virginiako gobernadoreak militarrak bidali ditu Mexikoko mugara. Texasko Gobernuak eskatu die buruzagi errepublikanoei bidal ditzatela guardia nazionalak AEBetako hegoaldeko mugara.
Muga militarizatzea, hori egotzi diote giza eskubideen aldeko erakundeei AEBetako Alderdi Errepublikanoari. Virginiako gobernadore Glenn Youngkin izan da urratsa egiten azkena. Bart gauean iragarri zuen Guardia Nazionaleko 100 kide eta laguntzarako 21 pertsona bidaliko dituela AEBak eta Mexikoren arteko mugara. «Mugako...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228811/esako-arrakalak-garaile-cvcephotoren-9-aldian.htm
albisteak
Esako 'Arrakalak' garaile CVCEPHOTOren 9. aldian
Carlos de Cos Azkona soraluzetarrarena da irudia. Bigarren saria Krystle Wright argazkilari australiarrak eskuratu du, eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdia iragarriko duen kartelaren saria, Yhabril Moro bilbotarrak, X-Man argazkiarekin.
Esako 'Arrakalak' garaile CVCEPHOTOren 9. aldian. Carlos de Cos Azkona soraluzetarrarena da irudia. Bigarren saria Krystle Wright argazkilari australiarrak eskuratu du, eta BBK Mendi Film Bilbao-Bizkaia jaialdia iragarriko duen kartelaren saria, Yhabril Moro bilbotarrak, X-Man argazkiarekin.
Izan liteke lehortearen atzaparkada agerikoa; izan liteke urtegiaren hondoan fosildutako zuhaitz adar idor baten metafora; izan liteke... Hori du CVCEPHOTO nazioarteko argazki lehiaketa entzutetsuaren aurtengo lan irabazleak, iradokitzailea dela oso. Carlos de Cos Azkona argazkilari soraluzetarrak (Gipuzkoa) Esako urte...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228812/hiru-zibil-hil-dira-kieven-errusiaren-bonbardaketa-baten-ondorioz.htm
Mundua
Hiru zibil hil dira Kieven, Errusiaren bonbardaketa baten ondorioz
Aireko defentsa sistema gehiago eskatu dizkio Zelenskik Mendebaldeari. Moskuren arabera, Kiev Errusiako Belgorod eskualdeari eraso egiten ari da.
Hiru zibil hil dira Kieven, Errusiaren bonbardaketa baten ondorioz. Aireko defentsa sistema gehiago eskatu dizkio Zelenskik Mendebaldeari. Moskuren arabera, Kiev Errusiako Belgorod eskualdeari eraso egiten ari da.
Goizaldean Ukrainako hiriburua bonbardatuz hasi du Errusiak ekaina ere. Kieveko buruzagitza militarrak jakinarazi duenez, armadak hamar misil jaurti ditu, eta, aireko defentsa sistemak denak erorarazi dituen arren, armen hondakinek eraikin batzuk jo dituzte, eta, horren ondorioz, hiru zibil hil dira; tartean, adingabe ...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228813/finala-mikroskopioan.htm
Kirola
Finala, mikroskopioan
Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak aukeratu dituzte binakako finalerako. Hautaketaren ondoren, Jaurlaritzaren dopin kontrola pasatu dute.
Finala, mikroskopioan. Altuna III.ak eta Elordik antzeko pilotak aukeratu dituzte binakako finalerako. Hautaketaren ondoren, Jaurlaritzaren dopin kontrola pasatu dute.
Xehetasun txikien finala izango da igandekoa, Jokin Altunak eta Aitor Elordik bat egin dute pilota aukeraketaren ondoren egindako analisian, eta esan dute kontrolpean gehien dituenak irabaziko duela. Finala mikroskopioan jarri, eta biek ala biek nabarmendu dute hasierak berebiziko garrantzia izango duela, eta Bilboko p...
2023-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/228814/udaberri-torneoaren-finala-zuzenean.htm
Kirola
Udaberri torneoaren finala, zuzenean
Pilota eta bertsolaritza uztartzen ditu Udaberri torneoak. Beasaingo Antzizar frontoian jokatzen ari dira.
Udaberri torneoaren finala, zuzenean. Pilota eta bertsolaritza uztartzen ditu Udaberri torneoak. Beasaingo Antzizar frontoian jokatzen ari dira.
Gaur jokatuko da Udaberri torneoaren finala. Kirola eta bertsolaritza bat egiten dira hartan: lau talde aritu dira torneoan, hiruna pilotarik eta bertsolari banak osatutakoak. Jokatu dituzte jokatu beharrekoak, eta Bitxiloreak (Etxebeste, Etxekolonea eta Ruiz de Infante; Nerea Elustondo bertsolaria) eta Kukuprakak (Itu...
2023-7-10
https://www.berria.eus/albisteak/228815/une-ahaztezinak-eskura-etxekoekin-bizitzeko.htm
albisteak
Une ahaztezinak eskura etxekoekin bizitzeko
Etxeko guztien oroimenean geratuko diren bizipenak sortzea uste baino errazagoa da. Bestela, ikusi uda honetan Urola Erdian zain dituzun 5 plan hauek.
Une ahaztezinak eskura etxekoekin bizitzeko. Etxeko guztien oroimenean geratuko diren bizipenak sortzea uste baino errazagoa da. Bestela, ikusi uda honetan Urola Erdian zain dituzun 5 plan hauek.
• Loiolako monumentu multzo artistikoa mundu osoan da ezaguna, eta bisitatu beharrekoa inguruan zaudete, baina ezagutzen dituzue bertako lorategi eta jolaserako zelaiak? Itzel pasatuko duzue bertan, ez zarete damutuko! • Azpeitiko Ekoetxean ikasi bai, baina jolastu eta dibertitu askoz gehiago bertako Xaguxatar parkean...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228816/txokolatezko-txalupa-bat-itsasoratu-du-gaur-albaolak.htm
Bizigiro
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak
Gozo Artisauen Elkarteak egindako eraikuntzak flotatzea lortu dute.
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak. Gozo Artisauen Elkarteak egindako eraikuntzak flotatzea lortu dute.
1.500 kilo txokolate. Edozeinek pentsatuko luke hamaika pastel egiteko osagai ezin hobea dela, baina Gozo Artisauen Elkarteak beste ideia bat zuen buruan: XVI. mendeko balea txalupa baten erreplika bat. Pentsatu eta egin. Apirilaren erdialdean ekin zioten erronkari, eta gaur uretaratu dute txalupa, Albaolan. Ez da err...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228817/protestara-jo-dute-bizkaiko-eta-nafarroako-ostalaritzako-langileek.htm
Ekonomia
Protestara jo dute Bizkaiko eta Nafarroako ostalaritzako langileek
Bizkaian lanuzteak egin dituzte goizean eta eguerdian, eta arratsaldean manifestazio bat egitekoak dira. Nafarroan mantendu egin dituzte uztailaren 1erako eta 7rako greba deialdiak.
Protestara jo dute Bizkaiko eta Nafarroako ostalaritzako langileek. Bizkaian lanuzteak egin dituzte goizean eta eguerdian, eta arratsaldean manifestazio bat egitekoak dira. Nafarroan mantendu egin dituzte uztailaren 1erako eta 7rako greba deialdiak.
Bizkaiko eta Nafarroako ostalaritzako hitzarmenak berritzeko prozesuan daude langileak, sindikatuak eta patronalak. Hala, Bizkaiko ostalaritzako langileek lanuzteak egin dituzte gaur goizean eta eguerdian, negoziazioen blokeoa amaitzeko. Arratsaldean beste lanuzte bat egitekoak dira, baita manifestazio bat ere, Bilboko...
2023-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/228818/zentzumenek-nola-engainatzen-duten-erakutsi-dute-urteko-irudipenik-onenaren-lehiaketan.htm
Bizigiro
Zentzumenek nola engainatzen duten erakutsi dute Urteko Irudipenik Onenaren lehiaketan
Neural Correlate Society neurologo eta artista taldeak aurtengo lilurapenik onenak zeintzuk diren ebatzi du, eta Harry Potterren geltoki magikoaren inguruko begitazioak irabazi du lehenengo saria.
Zentzumenek nola engainatzen duten erakutsi dute Urteko Irudipenik Onenaren lehiaketan. Neural Correlate Society neurologo eta artista taldeak aurtengo lilurapenik onenak zeintzuk diren ebatzi du, eta Harry Potterren geltoki magikoaren inguruko begitazioak irabazi du lehenengo saria.
Denbora da poligrafo bakarra, beste dena... begitazio. Zentzumenek engainatzen dute, bai; hori berri txarra da, agian, txarra bezain zaharra. Urteko ilusiorik onenaren bila, lehiaketa bat antolatzen du AEBetako neurologo elkarte batek, eta irabazleen berri eman dute. Harry Potterren geltoki magikoaren inguruko begitazi...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228819/aukerak-baliatu-eta-arriskuak-bridatu.htm
Gizartea
Aukerak baliatu eta arriskuak bridatu
Adimen artifizialari eta komunikazioari buruzko jardunaldiak egin dituzte Bilbon; aukerak eta kezkak azaleratu dituzte.
Aukerak baliatu eta arriskuak bridatu. Adimen artifizialari eta komunikazioari buruzko jardunaldiak egin dituzte Bilbon; aukerak eta kezkak azaleratu dituzte.
Bilboko Elizbarrutiak, Bizkaia Irratiak, Bilboko Herri Irratiak, Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak sustaturik, komunikazioari eta adimen artifizialari buruzko jardunaldiak egin zituzten atzo Bilboko Euskalduna jauregian. Hizlarietako batek baino gehiagok arrapaladan doan zaldiaren metafora era...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228820/amazonen-azpikontrata-batek-61-langile-kaleratu-ditu-gipuzkoan.htm
Ekonomia
Amazonen azpikontrata batek 61 langile kaleratu ditu Gipuzkoan
Akordiorik gabe amaitu da enplegua erregulatzeko espedientea. ELAk erakunde publikoen permisibitatea salatu du.
Amazonen azpikontrata batek 61 langile kaleratu ditu Gipuzkoan. Akordiorik gabe amaitu da enplegua erregulatzeko espedientea. ELAk erakunde publikoen permisibitatea salatu du.
Maiatzaren 4an SDR enpresak, Amazonek Gipuzkoan azpikontratatuta dituen hiru enpresetako batek, lurraldeko langile guztiak kaleratzeko prozesua abiatu zuen, EEE enpregua erregulatzeko espediente baten bitartez. ELA sindikatuak jakinarazi duenaren arabera, akordiorik gabe amaitu da EEEa, eta, beraz, langile guztiak kale...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228821/adierazpen-matxistengatik-barkamena-eskatu-du-baionako-aviron-taldeko-presidenteak.htm
Gizartea
Adierazpen matxistengatik barkamena eskatu du Baionako Aviron taldeko presidenteak
Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserrek, ordea, adierazi du «txantxa bat» izan zela
Adierazpen matxistengatik barkamena eskatu du Baionako Aviron taldeko presidenteak. Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserrek, ordea, adierazi du «txantxa bat» izan zela
Hautsak harrotu zituzten atzo Baionako Aviron errugbi taldeko presidente Philippe Tayebek eta Pirinio Atlantikoetako Kontseiluko presidente Jean-Jacques Lasserrek kirolariak trebatzeko AEB Etxea zabaltzeko ekitaldian eginiko adierazpen matxistek. Gaur, barkamena eskatu du Tayebek, baina Laserrek ez, eta adierazi du «tx...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228822/araba-euskaraz-en-egitaraua-aurkeztu-dute.htm
Gizartea
Araba Euskaraz-en egitaraua aurkeztu dute
Hiru gune izango ditu jaiak, Olarizun, ekainaren 11n.
Araba Euskaraz-en egitaraua aurkeztu dute. Hiru gune izango ditu jaiak, Olarizun, ekainaren 11n.
Arabako zortzi ikastolen artean antolatzen ari dira Araba Euskaraz jaia. Ekainaren 11n egingo dute, Olarizun, eta gaur egitaraua aurkeztu dute. 10:00etan egingo dute hasierako ekitaldia, eta horrekin batera zabalduko da artisau azoka, egun osoz zabalik egongo dena. 10:30ean, Arabako herrien arteko pilota txapelketare...
2023-6-1
https://www.berria.eus/albisteak/228823/borrasek-diputatu-akta-galdu-du-eta-kataluniako-parlamentuak-presidente-berria-hautatuko-du.htm
Mundua
Borrasek diputatu akta galdu du, eta Kataluniako parlamentuak presidente berria hautatuko du
Ganberak osoko bilkura deitu du ekainaren 9rako, parlamentuko presidente ohiaren ordezkoa aukeratzeko.
Borrasek diputatu akta galdu du, eta Kataluniako parlamentuak presidente berria hautatuko du. Ganberak osoko bilkura deitu du ekainaren 9rako, parlamentuko presidente ohiaren ordezkoa aukeratzeko.
Kataluniako Parlamentuko Mahaiak diputatu akta erretiratu dio gaur Laura Borras JxC Junts Per Catalunyako presidenteari. Astelehenean Espainiako Auzitegi Gorenak iragarritakoaren ondorio izan da ganberaren erabakia. Gorenak Borrasen helegitea baztertu du, eta ontzat eman du Espainiako Hauteskunde Batzordeak hari diputa...
2023-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/228824/zaldibarko-zabortegiaren-gainean-industrialde-bat-eraiki-zitekeen-aztertzeko-eskatu-zuen-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Zaldibarko zabortegiaren gainean industrialde bat eraiki zitekeen aztertzeko eskatu zuen Jaurlaritzak
Ez eraikitzea aholkatu du txostenak, askotariko arrazoiengatik, baina haien artean ez dago Joaquin Beltranen gorpuak bertan dirauela. Sprilur agentziaren bitartez egin zuen eskaera. Auziaren instrukzioa beste sei hilabetez luzatu dute.
Zaldibarko zabortegiaren gainean industrialde bat eraiki zitekeen aztertzeko eskatu zuen Jaurlaritzak. Ez eraikitzea aholkatu du txostenak, askotariko arrazoiengatik, baina haien artean ez dago Joaquin Beltranen gorpuak bertan dirauela. Sprilur agentziaren bitartez egin zuen eskaera. Auziaren instrukzioa beste sei hila...
Eusko Jaurlaritzak Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiaren gainean industrialde bat eraikitzeko aukera aztertu zuen. Horren froga da Sprilur agentziak Trion hirigintza aholkularitzari aukera horren inguruan eskaturiko ikerketa. Hark, baina, ez zuen aholkatu, arrazoi ugarirengatik gainera; argudio horien artean, baina, ez da...
2023-6-2
https://www.berria.eus/albisteak/228848/enpleguak-indarrez-egin-du-gora-maiatzean-8000-kotizatzaile-gehiago.htm
Ekonomia
Enpleguak indarrez egin du gora maiatzean: 8.000 kotizatzaile gehiago
Hego Euskal Herrian, apirilean baino 1.558 langabe gutxiago zeuden. Hirugarren hilabetez jarraian marka hautsi du afiliatuen kopuruak, eta dagoeneko 1,3 milioitik gora dira.
Enpleguak indarrez egin du gora maiatzean: 8.000 kotizatzaile gehiago. Hego Euskal Herrian, apirilean baino 1.558 langabe gutxiago zeuden. Hirugarren hilabetez jarraian marka hautsi du afiliatuen kopuruak, eta dagoeneko 1,3 milioitik gora dira.
Hego Euskal Herriko lan merkatuaren bilakaera onak ez du etenik izan maiatzean. Beheraka egin du berriro langabe kopuruak, nahiko kopuru apalean bada ere (-1.558), eta gora egin du nabarmen langileen kopuruak: apirilean baino 8.104 kotizatzaile gehiago ditu Gizarte Segurantzak. Ifrentzua, ohi bezala, emakumeen egoeran ...