date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228849/joseba-borde-espetxera-itzuli-da-hirugarren-gradua-kenduta.htm | Politika | Joseba Borde espetxera itzuli da, hirugarren gradua kenduta | Ostegun iluntzean sartu zen Basauriko espetxean. 64 urte ditu. Bestalde, aske geratu da Patxi Markes presoa. | Joseba Borde espetxera itzuli da, hirugarren gradua kenduta. Ostegun iluntzean sartu zen Basauriko espetxean. 64 urte ditu. Bestalde, aske geratu da Patxi Markes presoa. | Joseba Borde Ugaoko presoa Basauriko espetxera itzuli zen bart gauean. Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman zion Borderi, baina erabaki horren aurka helegitea aurkeztu zuen fiskalak, eta, Auzitegi Gorenaren doktrinari jarraituta, kartzelara itzuli da, Espetxe Zaintzako Epaitegiak errekurtsoa ebatzi arte.
Bordek 6... |
2023-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/228850/artaziak-ilea-eta-beza-mozteko.htm | Ekonomia | Artaziak ilea eta BEZa mozteko | BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Elkarteak azaldu duenez, pandemia hasi zenetik 3.000 lanpostu inguru galdu dira irudi pertsonalaren sektorean. Hori dela eta, hiru urte daramatzate mobilizatzen. Haien ustez, BEZa %21etik %10era jaistea da sektoreko krisia konpontzeko bideetako bat. | Artaziak ilea eta BEZa mozteko. BIPE Bizkaiko Irudi Pertsonaleko Elkarteak azaldu duenez, pandemia hasi zenetik 3.000 lanpostu inguru galdu dira irudi pertsonalaren sektorean. Hori dela eta, hiru urte daramatzate mobilizatzen. Haien ustez, BEZa %21etik %10era jaistea da sektoreko krisia konpontzeko bideetako bat. | Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak, 2020ko martxoaren 13an, larrialdi egoera ezarriko zuela iragarri zuen, COVID-19a zela eta. Biharamunean sartu zen indarrean Hego Euskal Herrian. Etxeratze agindua jaso zuten herritar guztiek, batzuek izan ezik: ezinbestekotzat jotzen ziren lanetan zebiltzanek, hain zuzen... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228851/industriak-ekonomiari-bultzada-eman-dio-urtearen-hasieran.htm | Ekonomia | Industriak ekonomiari bultzada eman dio urtearen hasieran | Eustaten arabera, jardunaldi osoko baliokideak diren 3.400 enplegu sortu ziren lehen hiruhilekoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Industriak ekonomiari bultzada eman dio urtearen hasieran. Eustaten arabera, jardunaldi osoko baliokideak diren 3.400 enplegu sortu ziren lehen hiruhilekoan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. | Eustatek zuzendu egin du duela sei aste aurreratutako kontu ekonomikoen datua. Orduan esan zuen Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako barne produktu gordina %0,4 hazi zela 2022ko azken hiruhilekotik 2023ko lehenengora, baina orain hamarren bat handitu du hazkundea, %0,5eraino.
Ondorioz, hamarren bat handitu da urte arteko ... |
2023-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/228852/arrazakeria-oinarritik-eteteko-ahalegina.htm | Gizartea | Arrazakeria oinarritik eteteko ahalegina | Panpina zuri baten eta beltz baten aurrean egindako esperimentu baten bidez, haurrek dituzten aurreiritziak mahai gainean jarri ditu Donostiako Amara Berri ikastetxeko guraso talde batek. Amak Contra el Racismo taldea sortu dute, arrazakeriaren gaia lantzeko. | Arrazakeria oinarritik eteteko ahalegina. Panpina zuri baten eta beltz baten aurrean egindako esperimentu baten bidez, haurrek dituzten aurreiritziak mahai gainean jarri ditu Donostiako Amara Berri ikastetxeko guraso talde batek. Amak Contra el Racismo taldea sortu dute, arrazakeriaren gaia lantzeko. | Mahai baten gainean, bi panpina: zuria bat eta beltza bestea. Aurrean, 8 urtez azpiko umeak, banaka. Galdetu nor den zintzoena, nor den azkarrena, nor izango den medikua heldutan, nork izango duen diru gehien eta abar, eta hatzarekin panpina zuria seinalatzen dute haurrek. Galdetu nor den gaiztoena, nor den gezurtiena,... |
2023-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/228853/auto-partekatuak-abian-dira.htm | Ekonomia | Auto partekatuak abian dira | Aupa kooperatiba berriak sei auto partekatu jarriko ditu martxan, uztailean. Baionan, Angelun eta Biarritzen izanen dira lehenak. Bost urteren buruan hogei autora iragan nahi luke. | Auto partekatuak abian dira. Aupa kooperatiba berriak sei auto partekatu jarriko ditu martxan, uztailean. Baionan, Angelun eta Biarritzen izanen dira lehenak. Bost urteren buruan hogei autora iragan nahi luke. | Urte bat eta erdiren buruko sortu dute Ipar Euskal Herriko auto partekatuen kooperatiba: Aupa. Uztailean ibiltzen hasiko dira partekatzeko lehen sei autoak. Auto partekatuak proposatzen dituen Frantziako Citiz sarean sartu da Aupa. Kooperatibako partzuerretan ditu, besteak beste: Enargia, Bizi, COL Etxebizitzaren Langi... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228854/eajk-eta-psek-instituzioen-gobernabidea-bermatzeko-akordioa-egin-dute.htm | Politika | EAJk eta PSEk «instituzioen gobernabidea» bermatzeko akordioa egin dute | Bi alderdiek jakinarazi dute itunarekin koalizio gobernuak eratzen lagunduko dutela foru aldundi eta udal guztietan. | EAJk eta PSEk «instituzioen gobernabidea» bermatzeko akordioa egin dute. Bi alderdiek jakinarazi dute itunarekin koalizio gobernuak eratzen lagunduko dutela foru aldundi eta udal guztietan. | EAJk eta PSE-EEk itxi egin dute udaletako eta aldundietako akordioa, ohar bidez jakinarazi dutenez. Adierazi dutenez, maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundetako emaitzek hauteskunde «mapa plural eta zatikatua» utzi dute, eta hori ere «euskal gizartearen aniztasunaren» isla da. Hori horrela, eta egun bizi dugun «egoe... |
2023-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/228855/arte-garaikideko-galeria-bat-mantentzea-ekintza-heroikoa-da.htm | Kultura | «Arte garaikideko galeria bat mantentzea ekintza heroikoa da» | Emilia Epelde psikologoa da ikasketaz, eta arteak eta gastronomiak markatu diote bereziki bizitza. Bilboko zenbait arte galeriaren jabe izan da; batzuk, espazio okupatuetakoak. | «Arte garaikideko galeria bat mantentzea ekintza heroikoa da». Emilia Epelde psikologoa da ikasketaz, eta arteak eta gastronomiak markatu diote bereziki bizitza. Bilboko zenbait arte galeriaren jabe izan da; batzuk, espazio okupatuetakoak. | Bilboko Zazpikaleetan, Jardines kaleko etxe batean, bada txoko ezezagun eta sekretu bat artea eta sukaldaritza tradizionala uztartzen dituena: Epelde&Mardaras. Arte galeria eta jatetxea, dena bat. Emilia Epelde (Erandio, 1960) da bertako jabe eta gidari. Baita bizikide ere. «Emakume independente eta familiako amatzat» ... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228856/urteek-egonkor-egindako-eskaintza.htm | Kultura | Urteek egonkor egindako eskaintza | Basauriko Social antzokiak 30 urte bete ditu aurten. Inguruko enpresen ekimenez egin zen eraikina, 1957an, eta udalak bereganatu zuen zenbait urte geroago. Askotariko formatuak programatzen dituzte, eta lan garaikideak lehenetsi. | Urteek egonkor egindako eskaintza. Basauriko Social antzokiak 30 urte bete ditu aurten. Inguruko enpresen ekimenez egin zen eraikina, 1957an, eta udalak bereganatu zuen zenbait urte geroago. Askotariko formatuak programatzen dituzte, eta lan garaikideak lehenetsi. | Ardatz bat da, herriaren erdian, kulturaren askotariko adierazpenei eskainitako gune bat: hartzen ditu zinema, antzerkia, arratsaldeak girotzen ditu kontzertuekin, eta ekoizpen garaikideen erakustoki ere bada. Aurten, 30 urte bete ditu Basauriko Social antzokiak, eta ekintza sorta berezi batekin ospatu dute efemeridea,... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228857/ingurukoen-eta-talde-lanaren-kontzientzia-handia-daukat.htm | Kultura | «Ingurukoen eta talde lanaren kontzientzia handia daukat» | Etxetik jaso zuen Olatz Beobidek antzerkiarekiko eta euskal kulturarekiko maitasuna, eta ez da nekatu ibilian. Euskal konpainia askorekin aritu izan da lanean. Adierazi du gizarteak ez daukala kultur kontzientziarik. | «Ingurukoen eta talde lanaren kontzientzia handia daukat». Etxetik jaso zuen Olatz Beobidek antzerkiarekiko eta euskal kulturarekiko maitasuna, eta ez da nekatu ibilian. Euskal konpainia askorekin aritu izan da lanean. Adierazi du gizarteak ez daukala kultur kontzientziarik. | Pixka bat berandututa, barkamena eskatuz iritsi da elkarrizketara, baina presarik gabe askatu du barrua gero. Aktoretzat dauka bere burua Olatz Beobidek (Donostia, 1964), nahiz eta antzerki zuzendari eta aktoreen trebatzaile moduan ere bide luzea egiten ari den. Besteren artean, ETB1eko Goenkale saioan zuzendari izan z... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228858/denbora-irabaztea-da-erronka.htm | Gizartea | Denbora irabaztea da erronka | Maiatzaren 20ko uholdeak ezustean harrapatu zituen Bortzirietako herriak: Beran, bi orduan metro koadroko ehun litro baino gehiago bota zituen. 2019an, urak Tafalla hartu zuen, eta hango udalak ikasi du lezioa: alarma ahalik eta azkarren piztea helburu duen proiektu batean parte hartzen ari da. | Denbora irabaztea da erronka. Maiatzaren 20ko uholdeak ezustean harrapatu zituen Bortzirietako herriak: Beran, bi orduan metro koadroko ehun litro baino gehiago bota zituen. 2019an, urak Tafalla hartu zuen, eta hango udalak ikasi du lezioa: alarma ahalik eta azkarren piztea helburu duen proiektu batean parte hartzen ar... | «Berako irudiak ikusita, 2019an sentitu nuen beldurra datorkit berriz burura». Tafallako jarduneko alkate Jesus Arrizubietarenak dira hitzak (EH Bildu). Ekainaren 17an utziko du kargua, ez baita koalizioaren alkategaia izan joan den igandeko hauteskundeetan. «Etxeko lanak eginda» joanen dela nabarmendu du, halere.
201... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228859/muturreko-fenomenoak-dira-eta-gero-eta-maizago-ari-dira-gertatzen.htm | «Muturreko fenomenoak dira, eta gero eta maizago ari dira gertatzen» | «Muturreko fenomenoak dira, eta gero eta maizago ari dira gertatzen». | Berako maiatzaren 20ko euri erauntsia tren konbektibo deritzon ekaitz mota bat izan zela azaldu du Aemeteko Nafarroako ordezkari Peio Oriak (Iruñea, 1982).
Zer gertatu zen Beran?
Beran, Aranon, Goizuetan gertatu zena ekaitz mota bat izan zen; meteorologook tren konbektibo esaten diogu.
Zer da, zehazki?
Izen hori d... | ||
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228860/ppk-esan-du-gobernuan-sartzea-marra-gorria-dela-eider-mendoza-babesteko.htm | Politika | PPk esan du gobernuan sartzea «marra gorria» dela Eider Mendoza babesteko | Mikel Lezama PPren hautagaiak EAJri eta PSE-EEri ohartarazi die PP ez dela «makurtuko», eta botoak ez direla «doan» izango. | PPk esan du gobernuan sartzea «marra gorria» dela Eider Mendoza babesteko. Mikel Lezama PPren hautagaiak EAJri eta PSE-EEri ohartarazi die PP ez dela «makurtuko», eta botoak ez direla «doan» izango. | Udal eta foru hauteskundeen ondotik, askatzeko daude oraindik gobernabideari lotutako korapilo ugari. Horien artean dago Gipuzkoako Foru Aldundian nork aginduko duen argitzea. EAJk eta PSE-EEk akordioa itxi dute gaur, eta, orain, PPk du giltza EH Bilduri aginte makila kentzeko. Mikel Lezama PPren hautagaia Euskadi Irra... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228861/hamar-herritarretik-seik-ontzat-jotzen-dituzte-hauteskundeetako-emaitzak.htm | Politika | Hamar herritarretik seik ontzat jotzen dituzte hauteskundeetako emaitzak | Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abstenitu ziren lau herritarretik hiru konforme daude botoa eman ez izanarekin. | Hamar herritarretik seik ontzat jotzen dituzte hauteskundeetako emaitzak. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan abstenitu ziren lau herritarretik hiru konforme daude botoa eman ez izanarekin. | Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak udal eta foru hauteskundeen ondorengo inkesta argitaratu du, eta, horren arabera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hamar herritarretik seik uste dute bozetako emaitzak «oso positiboak» edo «gehienbat positiboak» direla; aldiz, %21ek negatibotzat dauzkate foru haut... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228862/nerea-eizagirrek-beste-urtebeterako-berritu-du-realarekin.htm | Kirola | Nerea Eizagirrek beste urtebeterako berritu du Realarekin | Erdilari tolosarrak zortzigarren denboraldia egingo du txuri-urdinen lehen taldean. «Polita da nire bizitzako taldean jarraitzea», esan du kapitainak | Nerea Eizagirrek beste urtebeterako berritu du Realarekin. Erdilari tolosarrak zortzigarren denboraldia egingo du txuri-urdinen lehen taldean. «Polita da nire bizitzako taldean jarraitzea», esan du kapitainak | Reala ari da datorren denboraldirako taldea osatzen. Eta gaur, talde horren zutabe nagusietako bat ziurtatu du: Nerea Eizagirrek (Tolosa, Gipuzkoa, 2000) beste urtebetez jarraituko du taldean.
Hilaren 30ean amaituko zitzaion kontratua talde txuri-urdinarekin, baina kluba eta bera ados jarri dira hitzarmen hori beste s... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228863/legazpiko-cieko-langileek-greba-mugagabea-hasiko-dute-asteartean.htm | Ekonomia | Legazpiko CIEko langileek greba mugagabea hasiko dute asteartean | KPIaren gaineko soldata igoerak eskatu dituzte. 205 langile ditu plantak. Legution ere greban daude maiatzaren 15etik. | Legazpiko CIEko langileek greba mugagabea hasiko dute asteartean. KPIaren gaineko soldata igoerak eskatu dituzte. 205 langile ditu plantak. Legution ere greban daude maiatzaren 15etik. | Legazpiko (Gipuzkoa) CIE fabrikako langileen batzordeak greba mugagabera deitu du ekainaren 6tik aurrera. Planta horretan 205 pertsonak lan egiten dute.
Enpresa Batzordea ELA sindikatuko zortzi kidek eta LABeko batek osatzen dute. Jakinarazi dutenez, maiatzaren 31n egindako batzarretan, langileen «gehiengo zabalak» be... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228864/merina-gris-olaia-inziarte-skabidean-eta-ets-iruneko-sanferminetan-arituko-dira.htm | Kultura | Merina Gris, Olaia Inziarte, Skabidean eta ETS Iruñeko sanferminetan arituko dira | Uztailaren 6tik 13ra izanen diren kontzertuak iragarri ditu Iruñeko Udalak: kontzertuak Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izanen dira. Foruen plazan DJak ariko dira, arratsaldez eta gauez. | Merina Gris, Olaia Inziarte, Skabidean eta ETS Iruñeko sanferminetan arituko dira. Uztailaren 6tik 13ra izanen diren kontzertuak iragarri ditu Iruñeko Udalak: kontzertuak Gazteluko plazan eta Konpainia plazan izanen dira. Foruen plazan DJak ariko dira, arratsaldez eta gauez. | Hilabete luze falta da Iruñeko sanferminak hasteko, eta Iruñeko Udalak gaur jakinarazi du aurtengo aldirako antolatu duen musika egitaraua. Joan den urtean bezala, Gazteluko plazan, Konpainia plazan eta Foruen plazan izanen dira kontzertuok. Antolaketari dagokionez, aldaketa bakarra dago: DJak Foruen plazan ariko dira,... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228865/epailea-eta-epaitua-mahaiaren-alde-berean.htm | Politika | Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean | Gizarte mugimendu ugarik antolatuta, ekitaldi bat egin dute Madrilen, ‘Egunkaria’-ren itxiera oroitzeko. ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi Martxelo Otamendirekin solasean aritu da Javier Gomez Bermudez, ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua. Nabarmendu du ‘Egunkaria’-ren itxiera «bidegabea eta legez k... | Epailea eta epaitua, mahaiaren alde berean. Gizarte mugimendu ugarik antolatuta, ekitaldi bat egin dute Madrilen, ‘Egunkaria’-ren itxiera oroitzeko. ‘Egunkaria’-ko zuzendari ohi Martxelo Otamendirekin solasean aritu da Javier Gomez Bermudez, ‘Egunkaria’-ko auzipetuak absolbitu zituen epaimahaiko burua. Nabarmendu du ‘E... | «Zure izena zein da: Marcelo edo Martxelo?». Madrilgo La Maliciosa ateneoko areto nagusian jendea esertzen hasia da, antolatzaileak mikrofonoak probatzen ari dira, eta ekitaldiaren ostean afalduko duten tokira nola joan paper zatitxoetan marrazten ari da Txepe Lara zinema ekoizlea, aulki batean eserita. «Nire izena Mar... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228866/jaurlaritza-ikertzen-ari-da-ertzainen-protestan-legea-urratu-ote-zen.htm | Politika | Jaurlaritza ikertzen ari da ertzainen protestan legea urratu ote zen | Erkorekak azaldu du «susmo sendoak» dauzkatela pentsatzeko diziplina araudia edo herritarren segurtasunekoa urratu zutela. | Jaurlaritza ikertzen ari da ertzainen protestan legea urratu ote zen. Erkorekak azaldu du «susmo sendoak» dauzkatela pentsatzeko diziplina araudia edo herritarren segurtasunekoa urratu zutela. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ikerketa bat zabaldu du, aztertzeko ostegunean Eusko Legebiltzarraren atarian zenbait ertzainek eginiko elkarretaratzean «ordenamendu juridikoaren aurkako jokabideak» egon ote ziren. Horren «susmo sendoak» dituztela esan du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak: diziplina araudia edo... |
2023-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/228867/hiru-dibortzio-disko.htm | Kultura | Hiru dibortzio disko | Hiru dibortzio disko. | Maitasun "erromantikoa" pop musikaren gai nagusia (eta, ondorioz, nekagarriena) dela esaten denean ahazten zaigu desamodioa, urruntzea eta banaketa/dibortzioa direla, ez gutxitan, kanta askoren eta are disko osoen zio eta motor nagusia. Hots, maitasunaren ifrentzua izango litzatekeena, amodioaren antonimoa. Eta, ados, ... | |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228868/psn-prest-dago-koldo-martinez-babesteko-iruneko-alkatetzarako.htm | Politika | PSN prest dago Koldo Martinez babesteko Iruñeko alkatetzarako | Ramon Alzorrizek esan du «prest» daudela «eskuinaren gobernu bat eragozteko». | PSN prest dago Koldo Martinez babesteko Iruñeko alkatetzarako. Ramon Alzorrizek esan du «prest» daudela «eskuinaren gobernu bat eragozteko». | Ramon Alzorriz PSNko Antolakuntza idazkariak azaldu du bere alderdia prest egon litekeela Iruñean Koldo Martinez Geroa Baiko alkategaiaren hautagaitza babesteko. Alzorrizen hitzetan, «Nafarroako Gobernua osatzen duten indar progresisten barruan boto gehien» dituenak eraman beharko luke lidergoa, baina erantsi du aztert... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228869/birziklatze-lantoki-batean-piztutako-suak-ke-toxikoa-eragin-du-cintruenigon.htm | Gizartea | Birziklatze lantoki batean piztutako suak ke toxikoa eragin du Cintruenigon | Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak etxean egoteko gomendatu die herritarrei, «segurtasun arrazoiengatik». | Birziklatze lantoki batean piztutako suak ke toxikoa eragin du Cintruenigon. Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak etxean egoteko gomendatu die herritarrei, «segurtasun arrazoiengatik». | Eraikuntzako materialak birziklatzeko planta batean sutea piztu da goizean, Cintruenigon (Nafarroa).
Suak hodei beltz trinkoa sortu du, eta, haizearen ondorioz, Erriberako herrirantz joan da. Twitter kontuan, 112 SOS Nafarroa Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzukoek etxean geratzeko gomendatu die herritarrei. Ha... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228870/pristinak-atea-ireki-dio-kosovo-iparraldean-udal-bozak-berriz-egiteari.htm | Mundua | Pristinak atea ireki dio Kosovo iparraldean udal bozak berriz egiteari | Lehen ministroak zehaztu du herrialdeko indarren aurkako indarkeria amaitzean eta Bruselako akordioa errespetatzean soilik egingo dituztela hauteskundeak. EBk Belgradi eskatu dio alde batera utz ditzala boikoterako deiak. | Pristinak atea ireki dio Kosovo iparraldean udal bozak berriz egiteari. Lehen ministroak zehaztu du herrialdeko indarren aurkako indarkeria amaitzean eta Bruselako akordioa errespetatzean soilik egingo dituztela hauteskundeak. EBk Belgradi eskatu dio alde batera utz ditzala boikoterako deiak. | Kosovoko albaniar alkate batzuen zilegitasunari buruzko desadostasunak areagotutako tentsioari amaiera emateko asmoz, EB Europako Batasunak Pristinari eskatu dio berriz egin ditzala udal hauteskundeak Kosovo iparraldean. Aleksandar Vucic Serbiako presidenteak eta Vjosa Osmani Kosovokoak bilkura izan zuten atzo Bulboaca... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228871/hezkuntza-sistema-publikoko-plantillei-eustea-adostu-dute-labek-eta-eusko-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Hezkuntza sistema publikoko plantillei eustea adostu dute LABek eta Eusko Jaurlaritzak | Lan baldintzei eta hezkuntza ereduari buruzko proposamenak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak mahai sindikalean, eta ontzat jo ditu LABek. Mahai sektorialetan jarraituko dute negoziazioek. | Hezkuntza sistema publikoko plantillei eustea adostu dute LABek eta Eusko Jaurlaritzak. Lan baldintzei eta hezkuntza ereduari buruzko proposamenak aurkeztu ditu Eusko Jaurlaritzak mahai sindikalean, eta ontzat jo ditu LABek. Mahai sektorialetan jarraituko dute negoziazioek. | Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak mahai sindikal orokorrean egindako azken proposamena ontzat jo du LAB sindikatuak, eta bi aldeek akordioa erdietsi dute. «Hezkuntza Sailak heldu behar izan dio Hezkuntza Legea langileokin eraikitzeko eskaerari», adierazi du LABeko koordinatzaile nagusi Garbiñe Aranburuk. Izan ere, a... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228872/onnera-groupek-lantegi-berria-zabalduko-du-onatin-17-milioi-euroko-inbertsioa-eginda.htm | Ekonomia | Onnera Groupek lantegi berria zabalduko du Oñatin, 17 milioi euroko inbertsioa eginda | Garbigailu industrialak fabrikatuko dituzte, egungo ekoizpen gaitasuna handituta. Kooperatibak inoizko salmenta handienak lortu zituen iaz: 380 milioi euro denera. | Onnera Groupek lantegi berria zabalduko du Oñatin, 17 milioi euroko inbertsioa eginda. Garbigailu industrialak fabrikatuko dituzte, egungo ekoizpen gaitasuna handituta. Kooperatibak inoizko salmenta handienak lortu zituen iaz: 380 milioi euro denera. | Ekipamendu industrialen fabrikazioan erreferente izateko oinarriak jartzen ari da Onnera Group azken urteotan, eta, orain, beste urrats bat egingo du helburu horrekin: lantegi berria zabalduko du Oñatin (Gipuzkoan), nazioarteko merkatuan duen lehiakortasuna eta posizionamendua indartzeko. Mondragon taldeko kooperatibak... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228873/kremlinen-kontrako-indarrek-bi-zibil-hil-dituzte-errusian.htm | Mundua | Kremlinen kontrako indarrek bi zibil hil dituzte Errusian | Belgorod eskualdean borrokan ari dira bi milizia eta Errusiako armada. Txinak «zail» ikusten du Kievek eta Moskuk negoziatzea | Kremlinen kontrako indarrek bi zibil hil dituzte Errusian. Belgorod eskualdean borrokan ari dira bi milizia eta Errusiako armada. Txinak «zail» ikusten du Kievek eta Moskuk negoziatzea | Moskuren aurkako indarrak Ukrainarekin muga egiten duen Errusiako Belgorod eskualdeari eraso egiten ari dira azken egunetan, eta gaur egindako bonbardaketa batean, bi zibil hil dituzte, eta beste bi zauritu. Eskualdeko gobernadore Viatxeslav Gladkovek Ukrainako armadari egozten dizkio azken egunetako erasoak. Kievek, o... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228874/alokairuen-legez-kanpoko-igoera-salatu-du-aldak-lehuntzen.htm | Gizartea | Alokairuen legez kanpoko igoera salatu du Aldak Lehuntzen | Salatu dute Lehuntzeko etxe baten jabeak ez duela errespetatu alokairuen mugatze neurria. 840 euroan alokatzen zuen lehen, eta orain 1.460 euroan jarri du alokagai. | Alokairuen legez kanpoko igoera salatu du Aldak Lehuntzen. Salatu dute Lehuntzeko etxe baten jabeak ez duela errespetatu alokairuen mugatze neurria. 840 euroan alokatzen zuen lehen, eta orain 1.460 euroan jarri du alokagai. | Eguzkitako betaurrekoak, bainujantziak, badminton sarea, olatuen eta itsasontzien hotsa... Itsas bazterreko paisaia baten irudia, hondarrik eta itsasorik begi bistan izan gabe. Aldako kideek hondartzako giroa sortu dute Lehuntzeko (Lapurdi) etxe baten lorategian. «Etxebizitza honen jabea Nizakoa da (Okzitania), eta, ik... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228875/drone-adimentsuak-hil-al-du-bere-giza-kontrolatzailea.htm | Mundua | Drone adimentsuak hil al du bere giza kontrolatzailea? | AEBetako Aire Armadako koronel batek adierazi duenez, adimen artifizial batek gobernaturiko drone batek bere kontrolatzailea hiltzea erabaki zuen ariketa birtual batean, bere xedea betetzeko oztopoa zela iritzita. Armadak ukatu egin du. | Drone adimentsuak hil al du bere giza kontrolatzailea?. AEBetako Aire Armadako koronel batek adierazi duenez, adimen artifizial batek gobernaturiko drone batek bere kontrolatzailea hiltzea erabaki zuen ariketa birtual batean, bere xedea betetzeko oztopoa zela iritzita. Armadak ukatu egin du. | Arma autonomoen garapenak berez beldurra eragiten badu, gehitu horri adimen artifiziala, eta gogoa ematen du babeslekura korrika joateko, «kontuz, badatoz geureak!» oihuka.
Izan ere, jendea bere kabuz hiltzea erabakitzen duten armen inguruko sagak beste atal bitxi bat utzi du azken orduotan.
Hainbat hedabidek jaso di... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228876/sorionekuek-ongietorri-erraldoia-eginen-diote-euskarari-ekainaren-10ean-irunean.htm | Gizartea | Sorionekuek «ongietorri erraldoia» eginen diote euskarari ekainaren 10ean Iruñean | Euskararen aldeko manifestazioaz gainera, egun osoko egitaraua prestatu dute plataforma osatzen duten eragileek | Sorionekuek «ongietorri erraldoia» eginen diote euskarari ekainaren 10ean Iruñean. Euskararen aldeko manifestazioaz gainera, egun osoko egitaraua prestatu dute plataforma osatzen duten eragileek | «Euskararen etorkizunari ongietorri erraldoia» egin nahi dio Sorionekuak egitasmoak Nafarroan. Mobilizazioa iragarria zuten lehendik ere: heldu den larunbatean izanen da, ekainaren 10ean, Iruñeko Antoniutti parketik abiatuta. Horrez gain, ordea, egun osoko kultur egitaraua ere antolatu dute Sorionekuak manifestuaren si... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228877/egungo-erronkak-aztertu-dituzte-39-circom-biltzarrean.htm | Bizigiro | Egungo erronkak aztertu dituzte 39. Circom biltzarrean | Danimarkako TV2 Nord kateak jaso du Gran Prix saria, Donostian. Ukrainako ‘Hromdaske’ hedabideko bi kazetarik hitzaldia eman dute. | Egungo erronkak aztertu dituzte 39. Circom biltzarrean. Danimarkako TV2 Nord kateak jaso du Gran Prix saria, Donostian. Ukrainako ‘Hromdaske’ hedabideko bi kazetarik hitzaldia eman dute. | Europako Zerbitzu Publikoko Eskualde Hedabideen 39. Biltzarra egin dute bi egunez, Donostian. Circom elkarteko bazkideak elkartzeko balio izan du, askotariko gaiez hitz egiteko, eta horrez gain, Circom 2023 sariak banatu dituzte. Gran Prix sari nagusia Danimarkako TD2 kateko Stand up med Tourettes programari eman diote... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228878/del-campo-herguera-leemans-eta-perez-sanudo-kimuak-en-katalogoan.htm | Kultura | Del Campo, Herguera, Leemans eta Perez Sañudo, Kimuak-en katalogoan | Hautatutako zazpi film laburretatik bakarra da euskara hutsezkoa: Iban del Camporen Sorbeltza. Itziar Leemansen Ximinoa euskaraz eta frantsesez da. | Del Campo, Herguera, Leemans eta Perez Sañudo, Kimuak-en katalogoan. Hautatutako zazpi film laburretatik bakarra da euskara hutsezkoa: Iban del Camporen Sorbeltza. Itziar Leemansen Ximinoa euskaraz eta frantsesez da. | Kimuak programaren 26. aldira aurkeztutako 60 proposamenak aztertu eta gero, epaimahaiak zazpi film labur hautatu ditu aurtengo katalogorako: Iban del Camporen Sorbeltza, Raul Camposen El aprendiz, Isabel Hergueraren La mujer ilustrada, Itziar Leemansen Ximinoa, Nitya Lopez Saituaren Deadly Draw, Tamara Lucarini Cortes... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228879/propinak-zergatik-nola-eta-norentzat.htm | Ekonomia | Propinak: zergatik, nola eta norentzat | Zer ematen dio propinak langileari, eta zer kentzen dio? | Propinak: zergatik, nola eta norentzat. Zer ematen dio propinak langileari, eta zer kentzen dio? | Urtebetetze bazkariko azken kondarrak. Ebakia edan, eta kontua eskatu. Ez da kopuru txikia ordaindu beharrekoa, baina zerbitzaria fin aritu da. Bi, bost, hamar? Gutxiegi izango da, ala gehiegi? Zenbateko propina eman, horixe izaten da galdera askotan, eta ez da erraza asmatzen. Ostalaritzan —eta beste zenbait lanbideta... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228880/propinak-aebetako-esklabo-ohiei-ez-ordaintzeko.htm | Ekonomia | Propinak, AEBetako esklabo ohiei ez ordaintzeko | XIX. mendearen amaieran hedatu zen propina AEBetara. Orduko 2,12 dolarrekoa da egun ostalaritzako langileen gutxieneko soldata | Propinak, AEBetako esklabo ohiei ez ordaintzeko. XIX. mendearen amaieran hedatu zen propina AEBetara. Orduko 2,12 dolarrekoa da egun ostalaritzako langileen gutxieneko soldata | Leku batzuetan kortesiazko keinua dena derrigor ordaindu beharreko tasa da AEB Ameriketako Estatu Batuetan. Legeak horretara behartzen ez duen arren, bezeroek %15 eta %20 arteko propinak utzi ohi dituzte, batez ere, ostalaritzan. Halere, propinak ez ziren han sortu, Ingalaterran baizik, Erdi Aroaren azken kondarretan. ... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228881/unibertsitate-lege-berri-bat-galdegin-du-nupeko-errektore-ramon-gonzalok-kargua-hartzeko-ekitaldian.htm | Gizartea | «Unibertsitate lege berri bat» galdegin du NUPeko errektore Ramon Gonzalok, kargua hartzeko ekitaldian | Honakoa bigarren agintaldia izanen du Gonzalok, martxoaren 30eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai bakarra izan ostean | «Unibertsitate lege berri bat» galdegin du NUPeko errektore Ramon Gonzalok, kargua hartzeko ekitaldian. Honakoa bigarren agintaldia izanen du Gonzalok, martxoaren 30eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai bakarra izan ostean | Seinale eta Komunikazio Teorian katedradun Ramon Gonzalok NUP Nafarroako Unibertsitate Publikoko hauteskundeak irabazi zituen iragan martxoaren 30ean, aurkeztutako hautagai bakarra izan baitzen. Hortaz, bigarrenez hartu du errektore kargua. Gaur goizean egin dute ekitaldia, eta bertan izan dira, besteak beste, Nafarroa... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228882/senperen-13-milioi-eurotako-jabetzaren-salmenta-hilabete-bateko-gogoetan.htm | Gizartea | Senperen 1,3 milioi eurotako jabetzaren salmenta hilabete bateko gogoetan | Saferrak prezioaren estimazio berri bat egingo du datorren asterako. Ekainaren 9an berriz ere denak bilduko dira eztabaidari segida emateko. | Senperen 1,3 milioi eurotako jabetzaren salmenta hilabete bateko gogoetan. Saferrak prezioaren estimazio berri bat egingo du datorren asterako. Ekainaren 9an berriz ere denak bilduko dira eztabaidari segida emateko. | Hamarnaka jende bildu da gaur arratsaldean Senpereko herriko etxe aurrean (Lapurdi), Espekulazioari ez! Gure amalurra zaindu dezagun! lelodun pankartaren gibelean. Herriko etxe barnean, berriz, 1,3 milioi eurotan salgai dagoen jabetzari buruzkoak zeuden mahai gainean. Bilkuran elkartu dira Senpereko herriko etxea, salt... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228883/plastikoen-nazioarteko-itun-lotesle-baterako-urrats-garrantzitsu-bat-eman-dute.htm | Mundua | Plastikoen nazioarteko itun lotesle baterako urrats «garrantzitsu bat» eman dute | NBEko estatu kideek 2024 amaierarako prest izan nahi duten hitzarmen baterako ardatz batzuk zehaztu dituzte: arrisku handiko plastiko produktuak eta polimeroak debekatzeko neurriak hartzea adostu dute, besteak beste. | Plastikoen nazioarteko itun lotesle baterako urrats «garrantzitsu bat» eman dute. NBEko estatu kideek 2024 amaierarako prest izan nahi duten hitzarmen baterako ardatz batzuk zehaztu dituzte: arrisku handiko plastiko produktuak eta polimeroak debekatzeko neurriak hartzea adostu dute, besteak beste. | Plastikoen kutsadura gutxitzeko nazioarteko itun bat lortzeko bidean, beste urrats bat eman dute gaur Parisen, NBE Nazio Batuen Erakundeko estatu kideek. NBIP Nazio Batuen Ingurumen Programak antolatuta, aste osoko goi bilera egin dute Frantziako hiriburuan, 2024ko amaierarako prest izan nahi duten itun loteslea presta... |
2023-6-2 | https://www.berria.eus/albisteak/228884/gutxienez-120-lagun-hil-dira-tren-istripu-batean-indian.htm | Mundua | Gutxienez 120 lagun hil dira tren istripu batean, Indian | Ipar-ekialdeko Balasore hirian gertatu da ezbeharra. 800 inguru dira zaurituak. | Gutxienez 120 lagun hil dira tren istripu batean, Indian. Ipar-ekialdeko Balasore hirian gertatu da ezbeharra. 800 inguru dira zaurituak. | Tren istripu handi bat gertatu da gaur Indiako Balasore hirian, herrialdearen ipar-ekialdeko kostan. Pradeep Jerna Odisha estatuko idazkari nagusiak jakinarazi du gutxienez 55 lagun hil direla, eta zaurituak 600 inguru direla. Geroago, ordea, Sudanshu Saranghi Odishako suhiltzaileen zuzendariak zehaztu du «120 gorpu» a... |
2023-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/228916/gutxienez-288-pertsona-hil-eta-800-zauritu-dira-indian-tren-istripu-batean.htm | Mundua | Gutxienez 288 pertsona hil eta 800 zauritu dira Indian, tren istripu batean | Trena bat bidetik atera da eta beste tren batek jo du ondoren. Mende honetan Indian izan den tren istripu larriena izan da. | Gutxienez 288 pertsona hil eta 800 zauritu dira Indian, tren istripu batean. Trena bat bidetik atera da eta beste tren batek jo du ondoren. Mende honetan Indian izan den tren istripu larriena izan da. | Indiako iturri ofizialek jakinarazi dutenez, atzo iluntzean Odisha eskualdeko Balasore hiriko geltokian izan zen tren istripu larrian hildakoak 288 dira jada, eta zaurituak 803; horietatik 650 ospitaleratuta daude. Ezbeharra bi trenen artekoa izan da. Lehenengo Bengaluru eta Kalkuta lotzen zituen tren bat atera zen bid... |
2023-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/228917/amagoia-mujika-izango-da-berriako-zuzendaria-martxelo-otamendiren-ordez.htm | Gizartea | Amagoia Mujika izango da BERRIAko zuzendaria, Martxelo Otamendiren ordez | BERRIA Taldearen akziodunen batzarrean jakinarazi dute nor izango den zuzendari berria. Euskaldunon Egunkaria-n, Egunero-n eta BERRIAn aritu da kazetari eta arduradun Mujika. Udazkenean BERRIAk egingo duen «jauzi garrantzitsua» xehatu du batzarrean. Otamendi Administrazio Kontseiluan sartuko da. Bea Zabalondok eskerrak... | Amagoia Mujika izango da BERRIAko zuzendaria, Martxelo Otamendiren ordez. BERRIA Taldearen akziodunen batzarrean jakinarazi dute nor izango den zuzendari berria. Euskaldunon Egunkaria-n, Egunero-n eta BERRIAn aritu da kazetari eta arduradun Mujika. Udazkenean BERRIAk egingo duen «jauzi garrantzitsua» xehatu du batzarre... | BERRIA Taldeak akziodunen batzarra egin du gaur goizean Andoainen, eta han jakinarazi du nor izango den uztailetik aurrera BERRIAko zuzendari: Amagoia Mujika Tolaretxipi kazetaria (Andoain, 1971) izango da Martxelo Otamendiren lekukoa hartuko duena. Otamendik erretiroa hartuko du hiru hamarkadaz Euskaldunon Egunkaria-k... |
2023-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/228918/irene-paredesen-bartzelona-txapeldunen-ligako-garaile.htm | Kirola | Irene Paredesen Bartzelona, Txapeldunen Ligako garaile | Kataluniarrek 0-2ko desabantaila irauli dute bigarren zatian, eta 3-2 nagusitu dira. Legazpiarra Txapeldunen Liga irabazi duen bigarren euskal emakumezko futbolaria da, Damaris Egurrolaren atzetik. | Irene Paredesen Bartzelona, Txapeldunen Ligako garaile. Kataluniarrek 0-2ko desabantaila irauli dute bigarren zatian, eta 3-2 nagusitu dira. Legazpiarra Txapeldunen Liga irabazi duen bigarren euskal emakumezko futbolaria da, Damaris Egurrolaren atzetik. | Futbolak hainbeste zale izateko arrazoietako bat ustekabeak ematen dituela da. Kasu honetan ez da ustekabea Bartzelonak Txapeldunen Liga irabaztea, Europako talde indartsuenetako bat baita, eta izarrez betetako multzo du. Baina bai, egin duen modua. Izan ere, atsedenaldian, Wolfsburg 0-2 zegoen aurretik. Bartzelonako z... |
2023-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/228919/zelenskik-adierazi-du-kontraerasorako-prest-daudela-eta-hori-arrakastatsua-izango-dela.htm | Mundua | Zelenskik adierazi du kontraerasorako prest daudela eta hori «arrakastatsua» izango dela | Ukrainako presidenteak esan izan du aliatuek agindutako blindatuak noiz iritsiko zain daudela kontraerasora jotzeko. Beste hiru lagun hil dituzte Errusiako Belgorod eskualdean | Zelenskik adierazi du kontraerasorako prest daudela eta hori «arrakastatsua» izango dela. Ukrainako presidenteak esan izan du aliatuek agindutako blindatuak noiz iritsiko zain daudela kontraerasora jotzeko. Beste hiru lagun hil dituzte Errusiako Belgorod eskualdean | Ukrainako agintariek esaten zuten urte hasieran udaberrian hasiko zutela Errusiako indarren kontrako kontraerasoa. Halakorik ez da gertatu, ordea. Horri buruz galdetu diote Volodimir Zelenskiri AEBetako The Wall Street Journal egunkariak gaur kaleratu duen elkarrizketa batean, eta Ukrainako presidenteak erantzun du era... |
2023-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/228920/haira-aizpuruak-irabazi-du-euskal-herriko-eskolarteko-txapelketa.htm | Kultura | Haira Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa | Iurretako frontoian jokatu da 35. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Aizpuruaren atzetik, Eki Mateorenak egin du bigarren | Haira Aizpuruak irabazi du Euskal Herriko Eskolarteko txapelketa. Iurretako frontoian jokatu da 35. Euskal Herriko Eskolarteko Bertsolari Txapelketa. Aizpuruaren atzetik, Eki Mateorenak egin du bigarren | «Udalekuko famili/ bat bada hemen dagona/ Ibai, Irantzu ta Haize/ zaizte nire zoriona/ Luma, zu gabe enintzake/ hain lasai helduko hona/ Unax, zuk eman diezu/ nire bertso denei forma/ Nire ondoan bihotzez/ bakotxa baita egona/ zuei esker dut ahots hau/ eta naiz naizen pertsona (bis)/ zuentzako da txapela/ amatxi eta am... |
2023-6-3 | https://www.berria.eus/albisteak/228921/berdintasuna-eta-berdinketa-ipuruan.htm | Kirola | Berdintasuna eta berdinketa Ipuruan | Bana berdindu dute Eibarrek eta Alavesek, eta Gasteizen erabakiko da igoera faseko lehen kanporaketa. Lehen zatian iritsi dira bi golak. Azken txanpan hamar jokalarirekin gelditu da Eibar | Berdintasuna eta berdinketa Ipuruan. Bana berdindu dute Eibarrek eta Alavesek, eta Gasteizen erabakiko da igoera faseko lehen kanporaketa. Lehen zatian iritsi dira bi golak. Azken txanpan hamar jokalarirekin gelditu da Eibar | Ikusteko dago oraindik Eibarrek edo Alavesek, bietako nork gainditzen duen Lehen Mailara igotzeko lehen kanporaketa. Gaur jokatu dute joaneko partida, Ipuruan, eta ez da ezer ere erabaki. Banako berdinketak dena zabalik uzten du datorren ostegunean Mendizorrotzan jokatuko den neurketari begira. Ligan oso berdintsu arit... |
2023-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/228957/publikoa-30-aldiz-babestua.htm | Gizartea | Publikoa, 30. aldiz babestua | Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dute gaur, Mungian. Bestaren bitartez eskola publikoaren aldeko aldarria egitea da ekitaldiaren helburu nagusietako bat. | Publikoa, 30. aldiz babestua. Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatuko dute gaur, Mungian. Bestaren bitartez eskola publikoaren aldeko aldarria egitea da ekitaldiaren helburu nagusietako bat. | Puzgarriak, tailerretarako materialak, bozgorailuak eta mikrofonoak. Dena prest dago jada Euskal Eskola Publikoaren Jaia ospatzeko. Gaur izanen da, Mungian (Bizkaia). Ekitaldian, bat egiten dute bestak eta eskola publikoaren aldeko aldarrikapenek. Bertzeak bertze, eskola publiko euskalduna, kalitatezkoa, inklusiboa, la... |
2023-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/228958/saiatzen-gara-nerabeak-erakartzen-ez-da-erraza-haiengana-iristea.htm | Gizartea | «Saiatzen gara nerabeak erakartzen; ez da erraza haiengana iristea» | Hilabeteak daramatzate EHIGEko kideek eta Mungialdeko eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoek Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaia antolatzen. «Oso gustura» daude jendeak izan duen jarrerarekin. | «Saiatzen gara nerabeak erakartzen; ez da erraza haiengana iristea». Hilabeteak daramatzate EHIGEko kideek eta Mungialdeko eskoletako ikasle, irakasle eta gurasoek Euskal Eskola Publikoaren 30. Jaia antolatzen. «Oso gustura» daude jendeak izan duen jarrerarekin. | Iritsi da jai giroa eta euskal eskola publikoaren aldeko aldarrikapena uztartzen dituen eguna. Lan eta esfortzu handiaren emaitza izan da, eta hori ongi daki Lurdes Imaz EHIGEko koordinatzaileak (Azkoitia, Gipuzkoa, 1973).
Lehenbizikoz eginen duzue Mungian jaia, eta urteurren borobilean, gainera. Nola hartu zenuten al... |
2023-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/228959/bi-lagun-hil-dira-beskoitzen-trafiko-istripu-batean.htm | Gizartea | Bi lagun hil dira Beskoitzen, trafiko istripu batean | Motorrean zihoazen biak, eta traktore bat jo dute. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra. | Bi lagun hil dira Beskoitzen, trafiko istripu batean. Motorrean zihoazen biak, eta traktore bat jo dute. Atzo arratsaldean gertatu zen ezbeharra. | Atzo arratsaldean, 45 urteko lagun bat eta 47 urteko beste bat hil ziren Beskoitzen (Lapurdi). Motorrean zihoazen biak, RD-936 errepidean, eta traktore bat jo zuten.
Larrialdi zerbitzuak saiatu ziren bi lagunak suspertzen, baina han bertan hil ziren biak. |
2023-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/228960/ehunka-lagunek-barbadoren-eta-zelaiaren-aurkako-epaia-gaitzetsi-dute-amurrion.htm | Politika | Ehunka lagunek Barbadoren eta Zelaiaren aurkako epaia gaitzetsi dute Amurrion | Ankerkeriari Stop plataformak deituta, epaileek Euskal Herria iraganera kateatu nahi dutela salatu dute: «Kartzelak hustu beharrean, horiek betetzeko ahaleginean tematuta jarraitzen dute». | Ehunka lagunek Barbadoren eta Zelaiaren aurkako epaia gaitzetsi dute Amurrion. Ankerkeriari Stop plataformak deituta, epaileek Euskal Herria iraganera kateatu nahi dutela salatu dute: «Kartzelak hustu beharrean, horiek betetzeko ahaleginean tematuta jarraitzen dute». | «Bada hamarkada luze bat herri hau bestelako testuinguru batean murgiltzeko ahaleginetan dabilela, baina badaude batzuk iraganera kateatuta nahi gaituztenak, horren prezioa edozein delarik ere». Hori eta gehiago salatu dute gaur ehunka lagunek Amurrion (Araba), Aitor Zelaiari eta Galder Barbadori launa urteko espetxe z... |
2023-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/228961/egia-jakiteko-garaia-dela-aldarrikatu-dute-ina-zeberio-oroitzeko-ekitaldian.htm | Politika | «Egia jakiteko garaia» dela aldarrikatu dute Ina Zeberio oroitzeko ekitaldian | Ina Zeberio lizartzarra Ertzaintzak hil zuen orain 25 urte, tiroz, Gernikan. Ekitaldi bat egin dute Lizartzan, Zeberio gogoan izateko batetik, eta egun hartan zer gertatu zen argitu dadila eskatzeko bestetik. | «Egia jakiteko garaia» dela aldarrikatu dute Ina Zeberio oroitzeko ekitaldian. Ina Zeberio lizartzarra Ertzaintzak hil zuen orain 25 urte, tiroz, Gernikan. Ekitaldi bat egin dute Lizartzan, Zeberio gogoan izateko batetik, eta egun hartan zer gertatu zen argitu dadila eskatzeko bestetik. | Jendetza elkartu da Lizartzako Askatasunaren plazan gaur egindako ekitaldian. Ina Zeberioren senideak ez ezik, bertan ziren hainbat herritar ere, eta eskualdetik joandakoak ere bai. Maider Agirrebarrena herritarrak gidatu du ekitaldia, eta, sarreran azaldu duenez, «Euskal Herriko gatazka politikoaren testuinguruan, mil... |
2023-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/228962/elordi-txapeldun.htm | Kirola | Elordi txapeldun | Buruz buruko estreinako txapela irabazi du Aitor Elordik, Bilbon, merezimendu osoz garaitu baitu Jokin Altuna. Goi mailako urtea osatu du mallabitarrak: hirugarren izan zen lau eta erdikoan, txapeldun binaka, eta buruz buru ere onena izan da. → Buruz buruko finalak %20,8ko ikusle kuota izan zuen | Elordi txapeldun. Buruz buruko estreinako txapela irabazi du Aitor Elordik, Bilbon, merezimendu osoz garaitu baitu Jokin Altuna. Goi mailako urtea osatu du mallabitarrak: hirugarren izan zen lau eta erdikoan, txapeldun binaka, eta buruz buru ere onena izan da. → Buruz buruko finalak %20,8ko ikusle kuota izan zuen | Azken orduan deitu zioten txapelketa jokatzeko, eta txapeldun egin du. Hitzez azal ezin daitekeen balentria lortu du Aitor Elordik, buruz buruko txapeldun izan baita, Jokin Altuna 22 eta 18 garaituta, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Duela urtebete, jaialdiko hirugarren partidak jokatzera ohitua zegoen, eta hanka eta erdi... |
2023-6-4 | https://www.berria.eus/albisteak/228963/osasunak-konferentzia-ligan-jokatuko-du-datorren-denboraldian.htm | Kirola | Osasunak Konferentzia ligan jokatuko du datorren denboraldian | Nafarrek nahikoa zuten gaurko partida irabaztearekin, eta horixe egin dute Sadarren Gironaren aurka (2-1). Athleticek bana berdindu du Bernabeun, eta Realak 2-1 irabazi dio Sevillari. | Osasunak Konferentzia ligan jokatuko du datorren denboraldian. Nafarrek nahikoa zuten gaurko partida irabaztearekin, eta horixe egin dute Sadarren Gironaren aurka (2-1). Athleticek bana berdindu du Bernabeun, eta Realak 2-1 irabazi dio Sevillari. | Hamasei urteren ostean, Osasuna Europara itzuliko da datorren denboraldian. Jagoba Arrasateren taldearentzat errazak ziren matematikak: gaur Gironari irabazita, eskuetan izango zuten zazpigarren postua. Eta hala egin dute nafarrek, Budimirren bi goli esker (2-1). Athleticek ere bazituen postu hori lortzeko aukerak, bai... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228964/michelinen-gasteizko-eta-lasarte-oriako-lantegiak-ia-erabat-geratu-ditu-langileen-grebak.htm | Ekonomia | Michelinen Gasteizko eta Lasarte-Oriako lantegiak ia erabat geratu ditu langileen grebak | Lan hitzarmenaren negoziazioak ez aurrera ez atzera daude. Soldatek erosahalmena berreskuratzeko eskatu dute sindikatuek. | Michelinen Gasteizko eta Lasarte-Oriako lantegiak ia erabat geratu ditu langileen grebak. Lan hitzarmenaren negoziazioak ez aurrera ez atzera daude. Soldatek erosahalmena berreskuratzeko eskatu dute sindikatuek. | Protesta eguna da gaur Michelinek Euskal Herrian dituen bi lantegietan, Gasteizen eta Lasarte-Orian (Gipuzkoa). Jarrerak oso urrun daude lan ituna adosteko negoziazioan. Sindikatuek ez dute babestu zuzendaritzak aurkeztutako azken proposamena, eta grebara deitu dituzte bi lantegietako langileak gaurko. Erosteko ahalmen... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/228965/netflixek-frantziako-tourrari-buruzko-dokumental-saio-bat-estreinatuko-du-ostegunean.htm | Bizigiro | Netflixek Frantziako Tourrari buruzko dokumental saio bat estreinatuko du ostegunean | Zortzi atalez osatua dago lana. Proba nola bizi duten kontatuko dute zortzi txirrindulari taldek. EITBk 'Tandema' podcasta estreinatu du gaur, Mikel Astarloza aurkezle. | Netflixek Frantziako Tourrari buruzko dokumental saio bat estreinatuko du ostegunean. Zortzi atalez osatua dago lana. Proba nola bizi duten kontatuko dute zortzi txirrindulari taldek. EITBk 'Tandema' podcasta estreinatu du gaur, Mikel Astarloza aurkezle. | Lau aste eskas gelditzen dira Frantziako Tourra Euskal Herritik irten dadin, eta Tourra barrutik nolakoa den ezagutzeko aukera emango die Netflix plataformak ikus-entzuleei. Ostegunean, Tour de France: Au Coeur du Peloton dokumental saioa estreinatuko dute. Zortzi atal ditu, eta txirrindulariek eta taldeetako zuzendari... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228966/petrolioa-garestitzen-ari-da-saudi-arabiak-milioi-bat-upel-gutxiago-ekoitziko-dituelako.htm | Ekonomia | Petrolioa garestitzen ari da, Saudi Arabiak milioi bat upel gutxiago ekoitziko dituelako | LPEE+ taldeko kideek uste dute oraingo prezioa apalegia dela. Errusiak ere agian murriztu beharko du bere ekoizpena. | Petrolioa garestitzen ari da, Saudi Arabiak milioi bat upel gutxiago ekoitziko dituelako. LPEE+ taldeko kideek uste dute oraingo prezioa apalegia dela. Errusiak ere agian murriztu beharko du bere ekoizpena. | Petrolioaren prezioa gora egiten ari da nazioarteko merkatuetan, Saudi Arabiak iragarri ondoren egunean milioi bat upel gutxiago ekoitziko dituela. Brent upela 78 dolarrean salerosten ari da, asteburuaren aurretik baino bi dolar garestiago.
Murrizketaren bitartez, Saudi Arabiak gutxienez 80 dolarretik gora igo nahi du... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228967/errusiak-adierazi-du-ukrainaren-laquoerasoaldi-handi-batraquo-zapuztu-duela.htm | Mundua | Errusiak adierazi du Ukrainaren «erasoaldi handi bat» zapuztu duela | Moskuk nabarmendu du Ukrainako armadaren 250 bat soldadu hil dituela Donetsken. «Informazio faltsua» zabaltzea eta «operazio psikologiko bat» martxan jartzea egotzi dio Kievek Kremlini. | Errusiak adierazi du Ukrainaren «erasoaldi handi bat» zapuztu duela. Moskuk nabarmendu du Ukrainako armadaren 250 bat soldadu hil dituela Donetsken. «Informazio faltsua» zabaltzea eta «operazio psikologiko bat» martxan jartzea egotzi dio Kievek Kremlini. | Errusiako Defentsa Ministerioak jakinarazi du, gaur, Ukrainako tropek Donetsk eskualdean egindako «eraso handi bat» zapuztu duela. Kaleratutako testuaren arabera, Ukrainako armadako 250 soldadu baino gehiago hil dituzte han azkeneko orduetan. Kieveko buruzagitza militarrak, goizero argitaratzen duen oharrean, azpimarra... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228968/erkorekak-esan-du-ertzaintzako-lan-gatazkak-ez-duela-tourra-baldintzatuko.htm | Politika | Erkorekak esan du Ertzaintzako lan gatazkak ez duela Tourra baldintzatuko | Segurtasun sailburuak uztailaren 1etik 3rako «segurtasun publikoaren gida plana» aurkeztu du; 1.700 ertzainek parte hartuko dute egunero. Ertzainak Borrokan plataformak, berriz, Urkulluri leporatu dio gatazkari konponbide bat bilatzeko aukera galtzea. | Erkorekak esan du Ertzaintzako lan gatazkak ez duela Tourra baldintzatuko. Segurtasun sailburuak uztailaren 1etik 3rako «segurtasun publikoaren gida plana» aurkeztu du; 1.700 ertzainek parte hartuko dute egunero. Ertzainak Borrokan plataformak, berriz, Urkulluri leporatu dio gatazkari konponbide bat bilatzeko aukera ga... | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak Frantziako Tourreko lehen hiru etapetako «segurtasun publikoaren gida planaren lerro nagusiak» aurkeztu ditu, Bilboko, Gasteizko, Donostiako eta Zornotzako (Bizkaia) udal ordezkariekin batera. Ertzainen protestak indar hartu duen honetan iritsi da aurkezpena, baina... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228969/milaka-lagun-elkartu-dira-mungian-euskal-eskola-publikoaren-30-jaia-ospatzeko.htm | Gizartea | Milaka lagun elkartu dira Mungian, Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia ospatzeko | Askotariko eragileek herritarrekin batera ospatu dute jaia, 'Jagon' lelopean. | Milaka lagun elkartu dira Mungian, Euskal Eskola Publikoaren 30. jaia ospatzeko. Askotariko eragileek herritarrekin batera ospatu dute jaia, 'Jagon' lelopean. | Mungiako Legarda eskolako patioan ospatu dute jaia, musikaz eta dantzaz lagundurik. Ondoren, hitza hartu dute Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailburu Jokin Bildarratzek, Mungiako alkate Ager Izagirrek eta EHIGEko presidente Arkaitz Aburtok. Datorren jaiaren lekukoa Ordiziako eskola eta institutuari eman diote, Euskal E... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228970/gazte-militante-bat-atxilotu-du-frantziako-poliziak-baionan.htm | Politika | Gazte militante bat atxilotu du Frantziako Poliziak Baionan | SDAT Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaordetzak egin du operazioa. Tolosara eraman dute atxilotua. 18:30ean elkarretaratzea eginen dute Baionan, atxiloketak salatzeko. | Gazte militante bat atxilotu du Frantziako Poliziak Baionan. SDAT Terrorismoaren Aurkako Zuzendaritzaordetzak egin du operazioa. Tolosara eraman dute atxilotua. 18:30ean elkarretaratzea eginen dute Baionan, atxiloketak salatzeko. | Frantziako Polizia antiterroristak gazte militante bat atxilotu du gaur goizean Baionan. Haren gurasoen etxea miatu, eta Tolosara eraman dute gaztea (Okzitania), Euskal Irratiek jakinarazi dutenez. Oraindik ez dute azaldu zer leporatzen dioten, baina printzipioz ez luke zerikusirik euskal gatazkarekin.
Euskal Irratien... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228971/buruz-buruko-finalak-208ko-ikusle-kuota-izan-zuen.htm | Bizigiro | Buruz buruko finalak %20,8ko ikusle kuota izan zuen | Euskaldunen artean lehiak %34,5eko kuota lortu zuen. ETBk hamahiru kamera erabili zituen. | Buruz buruko finalak %20,8ko ikusle kuota izan zuen. Euskaldunen artean lehiak %34,5eko kuota lortu zuen. ETBk hamahiru kamera erabili zituen. | Ikusmin handia piztu zuen atzo Aitor Elordiren eta Jokin Altunaren arteko buruz buruko finalak. Milaka herritarrek ikusi zuten pilota partida ETB1en, eta ikusle datu altua izan zuen emanaldiak: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, %20,8ko ikusle kuota lortu zuen lehiak —euskaldunen artean, %34,5ekoa—.
Partida osorik ikusi ... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228972/konferentzia-liga-eta-txupinazoa-sari-osasunak.htm | Kirola | Konferentzia liga eta txupinazoa sari Osasunak | Iruñeko Udalak jakinarazi du Osasunak jaurtiko duela aurtengo sanferminetako txupinazoa. Realak ere festa egin zuen Illarramendiren agurrean. Athletic Europatik kanpo gelditu da azkenean. | Konferentzia liga eta txupinazoa sari Osasunak. Iruñeko Udalak jakinarazi du Osasunak jaurtiko duela aurtengo sanferminetako txupinazoa. Realak ere festa egin zuen Illarramendiren agurrean. Athletic Europatik kanpo gelditu da azkenean. | Sari bikoitza jaso du Osasunak. Atzo Konferentzia ligarako sailkatu ostean, Iruñeko Udalak jakinarazi du Osasunak jaurtiko duela aurtengo sanferminetako txupinazoa. Sadarren festa handia egin zen atzo, gorritxoak Europan arituko baitira hamasei urteren ostean, eta txupinazoarekin jarriko dio ginga sasoiari. Hala ere, e... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228973/euskal-eskola-publikoa-gero-eta-babestuagoa.htm | Bizigiro | Euskal Eskola Publikoa, gero eta babestuagoa | Euskal Eskola Publikoa, gero eta babestuagoa. | Biribila izan da ekitaldia, 30.ez ospatu baitzuten atzo Euskal Eskola Publikoaren jaia, Mungian (Bizkaia); biribila izan da, halaber, hango Legarda ikastetxearen urteurrena, mende erdi bete baititu aurton; eta biribila izan da, orobat, festa bera: milaka lagun bildu ziren herrian, eta «giro oso ona» egon zen, Lourdes I... | |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228974/eh-bilduk-jarraitutasunaren-alde-egingo-du-espainiako-gorteetarako-zerrendetan.htm | Politika | EH Bilduk «jarraitutasunaren alde» egingo du Espainiako Gorteetarako zerrendetan | Otegik nabarmendu du ezker subiranista «balio ziurra» dela, eta hura dela bermea Espainiako Estatuan «gobernu aurrerakoi bat» egoteko. | EH Bilduk «jarraitutasunaren alde» egingo du Espainiako Gorteetarako zerrendetan. Otegik nabarmendu du ezker subiranista «balio ziurra» dela, eta hura dela bermea Espainiako Estatuan «gobernu aurrerakoi bat» egoteko. | EH Bilduk «jarraitutasunaren aldeko apustua» egingo du Espainiako Gorteetako hauteskundeetan aurkeztuko dituen zerrendetan: «Uste dugu oso lan ona egin dela legealdi honetan Madrilen, zentzu askotan», esan du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak: «Balio ziur bat izan gara; politika aurrerakoei eman diegun b... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228975/caparrosoko-makroetxaldea-handitzearen-aurkako-helegitea-aurkeztu-dute-ekologistek.htm | Ekonomia | Caparrosoko makroetxaldea handitzearen aurkako helegitea aurkeztu dute ekologistek | Makroetxaldeen Aurkako Nafarroako Plataformak gobernuari eskatu dio baimena ukatzeko Valle de Odieta enpresak bere milaka behien ur zikinak arazteko egin nahi duen plantari. | Caparrosoko makroetxaldea handitzearen aurkako helegitea aurkeztu dute ekologistek. Makroetxaldeen Aurkako Nafarroako Plataformak gobernuari eskatu dio baimena ukatzeko Valle de Odieta enpresak bere milaka behien ur zikinak arazteko egin nahi duen plantari. | Caparrosoko makroetxaldearen auzia Nafarroako Gobernuaren mahaira itzuli da. Makroetxaldeen Aurkako Nafarroako Plataformak bi helegite aurkeztu ditu Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Kontseilaritzak behitegi erraldoiaren inguruan eman dituen azken ebazpenen aurka.
Helegiteek zerikusia dute etxalde hori handitzeko asmo... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228976/90-ikuskizun-hartuko-ditu-arriaga-antzokiak-2023-2024ko-denboraldian.htm | Kultura | 90 ikuskizun hartuko ditu Arriaga antzokiak 2023-2024ko denboraldian | Beste urte batez, ekoizpen propioen aldeko apustua egingo dute. Antolatzaileek Die ersten Menschen, Saturraran eta Festen obrak nabarmendu dituzte, besteak beste. | 90 ikuskizun hartuko ditu Arriaga antzokiak 2023-2024ko denboraldian. Beste urte batez, ekoizpen propioen aldeko apustua egingo dute. Antolatzaileek Die ersten Menschen, Saturraran eta Festen obrak nabarmendu dituzte, besteak beste. | Bilboko Arriaga antzokiak prest du 2023-2024ko denboraldia. 90 ikuskizun inguru taularatuko dituzte denera, eta, nazioarteko proposamenak ekartzeaz gainera, tokiko eszena «bultzatzen» jarraituko dutela adierazi dute. Gaur aurkeztu dute, Arriaga antzokian, eta bertan izan dira Juan Mari Aburto Bilboko alkatea eta Calixt... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228977/eratu-da-lan-astea-32-ordura-murriztea-aztertzeko-mahaia.htm | Ekonomia | Eratu da lan astea 32 ordura murriztea aztertzeko mahaia | Soilik CCOOk eta UGTk onartu dute Idoia Mendiaren sailaren gonbidapena. | Eratu da lan astea 32 ordura murriztea aztertzeko mahaia. Soilik CCOOk eta UGTk onartu dute Idoia Mendiaren sailaren gonbidapena. | Pertsonen kudeaketaren berrikuntzarako taldeak aste honetan egin du lehen bilera, Eusko Jaurlaritzako Lan eta Enplegu Sailak jakinarazi duenez. Talde horren lana izango da, besteak beste, asteko lanaldia 32 ordura murrizteko proiektu pilotu bat probatzea, aztertzeko zer eragin izango lukeen halako neurri batek Araban, ... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228978/bost-urteko-kartzela-zigorra-ezarri-diote-gizon-bati-bikotekidea-hiltzen-saiatzeagatik.htm | Gizartea | Bost urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, bikotekidea hiltzen saiatzeagatik | Gidatzen zihoala, emakumeari segurtasun uhala kendu zion, autoko atea ireki, eta errepidera botatzen ahalegindu zen. | Bost urteko kartzela zigorra ezarri diote gizon bati, bikotekidea hiltzen saiatzeagatik. Gidatzen zihoala, emakumeari segurtasun uhala kendu zion, autoko atea ireki, eta errepidera botatzen ahalegindu zen. | Gizon bati bost urteko kartzela zigorra ezarri dio Gipuzkoako Probintzia Auzitegiak, bikotekidea hiltzen saiatzeagatik. Emakumea autotik botatzen ahalegindu zen, Irungo eta Hondarribiko (Gipuzkoa) San Martzial eta Jaizkibel mendien arteko errepidean. Kartzelaldiaz gain, urruntze agindua ere jarri diote: hemezortzi urte... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228979/labanak-eskuan-sortu-dute-gipuzkoako-ostalaritzan-lege-hausteak-salatzeko-plataforma.htm | Ekonomia | Labanak Eskuan sortu dute, Gipuzkoako ostalaritzan lege hausteak salatzeko plataforma | LAB eta ESK sindikatuek eratu dute, eta lurraldeko ostalaritzako lan hitzarmen berria betearaztea izango da haren helburua. | Labanak Eskuan sortu dute, Gipuzkoako ostalaritzan lege hausteak salatzeko plataforma. LAB eta ESK sindikatuek eratu dute, eta lurraldeko ostalaritzako lan hitzarmen berria betearaztea izango da haren helburua. | Dozena bat urtez iraungita egon ondoren, joan den apirilean berritu zuten azkenean Gipuzkoako ostalaritzako lan hitzarmena, ELA, LAB, CCOO eta UGTren babesarekin —ELAk %55eko ordezkaritza dauka—. Baina sindikatuak jakitun dira hitzarmenak dioena ez dela beti betetzen, eta irregulartasun horiek zuzendu nahi dituen plata... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228980/gerra-koska-bat-estutzeari-atea-irekiz.htm | Mundua | Gerra koska bat estutzeari atea irekiz | Gerra koska bat estutzeari atea irekiz. | Munduak arnasari eutsi zion iazko azaroaren 15ean. Misil bat erori zen Polonian, eta Errusiak jaurti zuela frogatzeak berekin ekar zezakeen NATOk bere kontrako erasotzat hartzea eta jokaleku hau sortzea: aliatuek Kremlini gerra deklaratzea. Aliantzaren lehen ikerketen arabera, baina, Ukrainak berak jaurti zuen, Errusia... | |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228981/gipuzkoan-eta-gasteizen-pse-eek-presioa-egin-dio-elkarrekin-podemosi.htm | Politika | Gipuzkoan eta Gasteizen, PSE-EEk presioa egin dio Elkarrekin Podemosi | Eneko Anduezak adierazi du EPrentzat ere «onuragarria» litzatekeela. Elkarrekin Podemosek baieztatu du ez duela babestuko EAJ egongo den gobernurik. | Gipuzkoan eta Gasteizen, PSE-EEk presioa egin dio Elkarrekin Podemosi. Eneko Anduezak adierazi du EPrentzat ere «onuragarria» litzatekeela. Elkarrekin Podemosek baieztatu du ez duela babestuko EAJ egongo den gobernurik. | Behin euren arteko akordioa berretsita, EAJk eta PSE-EEk ez dute PPren menpe soilik egon nahi. Elkarrekin Podemosen aukera ez dute baztertu nahi. Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak gonbidapena egin dio ezkerreko koalizioari Gasteizko Udalean eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan akordioak egiteko. Euskadi Irratiko Fak... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228982/airen-arabera-klima-aldaketak-kolokan-jartzen-ditu-oinarrizko-giza-eskubideak.htm | Mundua | AIren arabera, klima aldaketak kolokan jartzen ditu oinarrizko giza eskubideak | Amnesty Internationalek ohartarazi du klima larrialdiak arriskuan jarriko duela gizartearen iraupena. Giza eta diru laguntzak handitu ditzatela eskatu die herrialde aberatsenei. | AIren arabera, klima aldaketak kolokan jartzen ditu oinarrizko giza eskubideak. Amnesty Internationalek ohartarazi du klima larrialdiak arriskuan jarriko duela gizartearen iraupena. Giza eta diru laguntzak handitu ditzatela eskatu die herrialde aberatsenei. | Lurreko izaki bizidunen eta ekosistemen oreka kolokan jarri du klima aldaketak. Azken hamarkadotan, gero eta ohikoagoak bihurtu dira klima hondamendiak eta muturreko tenperaturak, eta AI Amnesty International erakundearen arabera, «giza eskubideen arloan inoiz ez bezalako krisi bat» sortu du larrialdi horrek.
Klima al... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228984/garraiolari-bat-hil-da-oiartzunen-istripu-ez-traumatiko-batean.htm | Ekonomia | Garraiolari bat hil da Oiartzunen, istripu ez-traumatiko batean | 61 urte zituen, eta Transportes Insausti enpresan egiten zuen lan. Aurten hildako seigarren garraiolaria da. | Garraiolari bat hil da Oiartzunen, istripu ez-traumatiko batean. 61 urte zituen, eta Transportes Insausti enpresan egiten zuen lan. Aurten hildako seigarren garraiolaria da. | LABek jakinarazi duenez, 61 urteko garraiolari bat hil zen igande gauean, istripu ez-traumatiko baten ondorioz. Oiartzungo (Gipuzkoa) Transportes Insausti enpresan egiten zuen lan. 2023an hildako seigarren garraiolaria da, sindikatuaren zenbaketaren arabera, eta urtea hasi denetik lanean bizia galdu duen 25. behargina.... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228985/hogei-urteko-espetxe-zigorra-ezarri-diote-carmen-gisasolari.htm | Politika | Hogei urteko espetxe zigorra ezarri diote Carmen Gisasolari | Espainiako Auzitegi Gorenak epaiketa berriro egiteko agindu ondoren iritsi da zigorra | Hogei urteko espetxe zigorra ezarri diote Carmen Gisasolari. Espainiako Auzitegi Gorenak epaiketa berriro egiteko agindu ondoren iritsi da zigorra | Espainiako Auzitegi Nazionalak hogei urteko espetxe zigorra ezarri dio Carmen Gisasola preso ohiari, 1990ean Galdakaon (Bizkaia) egindako atentatu batean parte hartu zuelakoan. Atentatu hartan, bizikleta batean jarritako lehergailua leherrarazi zuen ETAk, eta polizia bat hil zuen. Gisasolarekin batera epaitu zituzten O... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228986/bilbon-eraso-zioten-49-urteko-gizona-hil-egin-da.htm | Gizartea | Bilbon eraso zioten 49 urteko gizona hil egin da | Ertzaintzak jakin ahal izan duenez, 22 urteko gazte batek botila batekin jo zuen biktima | Bilbon eraso zioten 49 urteko gizona hil egin da. Ertzaintzak jakin ahal izan duenez, 22 urteko gazte batek botila batekin jo zuen biktima | Joan den larunbatean Bilboko Ibarrekolanda auzoan eraso zioten gizona hil egin da. Beirazko botila batekin buruan kolpe bat eman zioten, eta egunean bertan operatu zuten, zauri larriak zituelako. Baina gaur hil egin da. Ertzaintzak jakinarazi duenez, 49 urte zituen hildakoak. Larunbatean bertan 22 urteko mutil bat atxi... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228987/euskara-mailaren-kezka-eraman-dute-adituek-hezkuntza-batzordera.htm | Gizartea | Euskara mailaren kezka eraman dute adituek hezkuntza batzordera | Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean lege proiektuari zein zuzenketa egingo lizkioketen zehaztu dute hainbat adituk | Euskara mailaren kezka eraman dute adituek hezkuntza batzordera. Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean lege proiektuari zein zuzenketa egingo lizkioketen zehaztu dute hainbat adituk | Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean lege proiektua zorrozteko eragileen ekarpenak jasotzen segitu dute gaur goizean. Besteak beste, Beñat Amenabar EHUko Hezkuntza fakultateko dekanoa eta Nagore Ipiña eta Karmele Perez Mondragon Unibertsitateko Hezkuntza fakultateko irakasle eta ikerlariak izan dira legeari zein ... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228988/baionako-besten-prezioa-12-eurora-igoko-dute-aurten.htm | Gizartea | Baionako besten prezioa 12 eurora igoko dute aurten | Bost egunetik hiru dira ordainpekoak. Inflazioa eta segurtasun neurrien gainkostua jarri dituzte arrazoi gisa. | Baionako besten prezioa 12 eurora igoko dute aurten. Bost egunetik hiru dira ordainpekoak. Inflazioa eta segurtasun neurrien gainkostua jarri dituzte arrazoi gisa. | Askori 10 euroko prezioa gehiegizkoa iruditzen zitzaion; hemendik aitzina, ordea, 12 euro izanen dira. Baionako bestetara sartzeko eskumuturrekoaren prezioa emendatzea erabaki du Baionako Herriko Etxeak. Lehen astean egindako herriko kontseiluan onartu zuten neurria. Aurten ere, asteazkena eta osteguna dohainik izanen ... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228989/eh-bai-frantziako-senaturako-ezkerreko-aliantza-bat-egitearen-alde-azaldu-da.htm | Politika | EH Bai Frantziako Senaturako ezkerreko aliantza bat egitearen alde azaldu da | Espagnacek eskaini zien zerrenda bateratua osatzea, eta ontzat eman dute proposamena. | EH Bai Frantziako Senaturako ezkerreko aliantza bat egitearen alde azaldu da. Espagnacek eskaini zien zerrenda bateratua osatzea, eta ontzat eman dute proposamena. | Larunbatean, ezohiko Biltzar Nagusia egin zuen EH Baik, eta, hartan, kide gehienak Frantziako Senaturako hauteskundeetarako ezkerreko aliantza bat osatzearen alde azaldu ziren. Horrekin, hautetsi abertzale bat Senatura bidali eta «proiektu politiko abertzale, ezkertiar, ekologista eta feminista» indartu nahi dute.
Sen... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228990/gasteizko-eta-lasarte-oriako-michelinen-ekoizpena-ia-erabat-geratuta.htm | Ekonomia | Gasteizko eta Lasarte-Oriako Michelinen ekoizpena, ia erabat geratuta | Gasteizko ekoizpen lerroetan %93ko erantzuna izan du grebak, sindikatuen arabera; Lasarte-Orian, berriz, %100ekoa. | Gasteizko eta Lasarte-Oriako Michelinen ekoizpena, ia erabat geratuta. Gasteizko ekoizpen lerroetan %93ko erantzuna izan du grebak, sindikatuen arabera; Lasarte-Orian, berriz, %100ekoa. | Greba eguna izan dute gaur Michelin multinazionalaren Gasteizko eta Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) lantegietako langileek, eta, sindikatuek adierazitakoaren arabera, ekoizpena guztiz geratzea lortu dute zentro bietan. Lasarte-Oriako zentroko enpresa batzordeak aho batez esan dio ezetz zuzendaritzaren proposamenari, eta Gast... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228991/langile-klasearen-txapela.htm | Kirola | Langile klasearen txapela | Langile klasearen txapela. | Mallabitarrek botatako petardo eta bolandera hotsek izutu zituzten atarian igande iluntzeaz gozatzen ari ziren gure txakur biak; Mallabiarekin mugan dagoen baserria da gurea, eta bazuten ospakizunerako arrazoirik herrian: Aitor Elordi, buruz buruko txapeldun berria. «Olatu-aparretan zebilek», esan zidan Xabier Euzkitze... | |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228992/ina-zeberioren-hilketa-berriro-ikertzeko-eskatu-du-egiari-zor-fundazioak.htm | Politika | Ina Zeberioren hilketa berriro ikertzeko eskatu du Egiari Zor fundazioak | Gorpuak 24 bala zulo eta eskuburdinak zeuzkan epaileak heriotza egiaztatu zuenean. Bertsio ofizialaren arabera, Zeberiok egin zuen tiro lehenengo, eta ertzainek erantzun egin zioten. | Ina Zeberioren hilketa berriro ikertzeko eskatu du Egiari Zor fundazioak. Gorpuak 24 bala zulo eta eskuburdinak zeuzkan epaileak heriotza egiaztatu zuenean. Bertsio ofizialaren arabera, Zeberiok egin zuen tiro lehenengo, eta ertzainek erantzun egin zioten. | 25 urte bete dira gaur Ertzaintzak Ina Zeberio etakidea hil zuenetik Gernika-Lumon (Bizkaia) egindako sarekada batean, baina haren heriotzaren inguruabarrak oraindik argitu barik daudela uste du Egiari Zor fundazioak, eta kasua berriro ikertzeko eskatu du, 12/2016 legearen bitartez. Ainara Estaran fundazioko kideak ust... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228993/aitor-elordik-ametsetan-jarraitzen-du.htm | Kirola | Aitor Elordik ametsetan jarraitzen du | Duela bi hilabete binakakoan egin bezala, buruz buruko nagusia jokatu duen lehen aldian irabazi du txapela Aspeko aurrelari mallabitarrak. Inork ez du halakorik egin orain arte. | Aitor Elordik ametsetan jarraitzen du. Duela bi hilabete binakakoan egin bezala, buruz buruko nagusia jokatu duen lehen aldian irabazi du txapela Aspeko aurrelari mallabitarrak. Inork ez du halakorik egin orain arte. | Duela zortzi hilabete eskas, jaialdietako hirugarren partidak jokatzen ari zen Aitor Elordi (Mallabia, Bizkaia, 1996); telebistan ia inoiz ematen ez dituzten horiek. Ohituta zegoen itzalpean aritzera, eta bazekien kinka larrian sentitzea zer zen. Baina sekula ez zuen etsi: sinetsita zegoen eguneroko lan gogorrak saria ... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228994/preso-palestinarrek-gose-greba-mugagabea-abiatuko-dute-hilaren-18an.htm | Mundua | Preso palestinarrek gose greba mugagabea abiatuko dute hilaren 18an | Presoen Batzordearen eskakizun nagusia da Israelek nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatzea eta kartzeletako atxiloketa administratiboaren erregimena amaitzea; 4.900 presotik 1.014 daude erregimen horretan. | Preso palestinarrek gose greba mugagabea abiatuko dute hilaren 18an. Presoen Batzordearen eskakizun nagusia da Israelek nazioarteko zuzenbide humanitarioa errespetatzea eta kartzeletako atxiloketa administratiboaren erregimena amaitzea; 4.900 presotik 1.014 daude erregimen horretan. | Palestinako Presoen Batzordeak iragarri du atxiloaldi administratiboan dauden presoek gose greba mugagabea hasiko dutela ekainaren 18an, Askatasuna, iraultza, atxiloketa administratiboaren aurkako intifada lelopean. «Atxiloaldi administratiboan dauden presoek hasiera emango diote atxilotze administratiboari aurre egite... |
2023-6-5 | https://www.berria.eus/albisteak/228995/beskoitzeko-istripua-nahi-gabe-eragindako-homizidio-gisa-ikertuko-dute.htm | Gizartea | Beskoitzeko istripua nahi gabe eragindako homizidio gisa ikertuko dute | Motorrean zihoazen bi lagun hil ziren herenegun, traktore batekin talka egin ondoren. Traktoreko gidaria ikertzen ari dira. | Beskoitzeko istripua nahi gabe eragindako homizidio gisa ikertuko dute. Motorrean zihoazen bi lagun hil ziren herenegun, traktore batekin talka egin ondoren. Traktoreko gidaria ikertzen ari dira. | Iragan larunbatean Beskoitzen (Lapurdi) gertatu zen istripua nahi gabe egindako homizidio gisa ikertzen ari da instrukzioko epailea. Motorrean zihoazen bi lagun hil ziren D-936 errepidean, traktore batekin jo ondoren. Traktoreko gidaria, 54 urteko laboraria, atxilotu egin zuten, eta kontrol judizialpean aske utzi dute.... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229018/dnieperko-presa-estrategiko-bat-txikitzea-egotzi-diote-elkarri-ukrainak-eta-errusiak.htm | Mundua | Dnieperko presa estrategiko bat txikitzea egotzi diote elkarri Ukrainak eta Errusiak | Ibaiaren bi aldeetan bizi diren herritarrak ebakuatzen hasi dira Kiev eta Mosku. Zentral hidroelektrikoa kudeatzen duen enpresak jakinarazi du lau bat egun beharko direla emaria egonkortzeko. | Dnieperko presa estrategiko bat txikitzea egotzi diote elkarri Ukrainak eta Errusiak. Ibaiaren bi aldeetan bizi diren herritarrak ebakuatzen hasi dira Kiev eta Mosku. Zentral hidroelektrikoa kudeatzen duen enpresak jakinarazi du lau bat egun beharko direla emaria egonkortzeko. | Ukraina hegoaldeko zentral hidroelektriko bateko presari lehergailuekin eraso egitea eta hura suntsitzea egotzi diote elkarri Kievek eta Kremlinek. Nova Kakhovkan hirian dago presa, Dnieper ibaiaren ertzean, Errusiak partzialki okupatutako Kherson eskualdean, eta, Moskuk han ezarritako alkatearen arabera, «kontrolik ga... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229019/ekintza-ekologista-batean-parte-hartzea-egozten-diote-baionan-atxilotutakoari.htm | Gizartea | Ekintza ekologista batean parte hartzea egozten diote Baionan atxilotutakoari | 2022ko abenduan Lafarge enpresaren zementu fabrika bati eraso egiteagatik atxilotu dituzte hamabostak. Gaizkileen elkartzea eta taldean antolatutako hondatzea egozten diete. | Ekintza ekologista batean parte hartzea egozten diote Baionan atxilotutakoari. 2022ko abenduan Lafarge enpresaren zementu fabrika bati eraso egiteagatik atxilotu dituzte hamabostak. Gaizkileen elkartzea eta taldean antolatutako hondatzea egozten diete. | Frantziako Polizia Antiterroristak gazte bat atxilotu zuen atzo Baionan, eta beste hamalau Frantziako zenbait hiritan. Hasieran, ez zuten adierazi zergatik atxilotu zituzten, baina, atzo gauean, Frantziako hedabide batzuek adierazi zuten 2022ko abenduko ekintza ekologista baten harira atxilotu zituztela.
Mediapart hed... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229020/gaur-eta-bihar-hasiko-dira-selektibitate-azterketak-hego-euskal-herrian.htm | Gizartea | Gaur eta bihar hasiko dira selektibitate azterketak Hego Euskal Herrian | Nafarroan 3.822 ikaslek eginen dituzte probak. Lautik batek bakarrik hautatu du D eredua. | Gaur eta bihar hasiko dira selektibitate azterketak Hego Euskal Herrian. Nafarroan 3.822 ikaslek eginen dituzte probak. Lautik batek bakarrik hautatu du D eredua. | Urduritasuna, ordezko boligrafo andana eta apunte bildumak. Horiek izanen dira nagusi Hego Euskal Herriko unibertsitateetan egunotan. Izan ere, gaur eta bihar artean hasiko dira selektibitate probak. Gaur, Nafarroan, eta bihar, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroari dagokionez, 3.822 ikaslek eginen dituzte azterket... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229021/bieusek-film-bat-bikoiztu-du-aurrenekoz-prime-videorentzat.htm | Bizigiro | Bieusek film bat bikoiztu du aurrenekoz Prime Videorentzat | Amazonek ostegunean estreinatuko du 'Culpa mía' pelikula, euskaraz ere bai. Gazteentzako fikzio bat da. | Bieusek film bat bikoiztu du aurrenekoz Prime Videorentzat. Amazonek ostegunean estreinatuko du 'Culpa mía' pelikula, euskaraz ere bai. Gazteentzako fikzio bat da. | Bieuse bikoiztaile euskaldunen elkarteak Amazon Prime Video plataformarentzat euskarara bikoiztu duen lehen filma ikusi ahalko da ordainpeko zerbitzu horretan ostegunetik aurrera: Culpa mía pelikula. Mercedes Ron idazlearen Culpables eleberri trilogian dago oinarrituta filma, eta Pokeepsie Filmsek ekoitzi du —Alex de l... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229022/sindikatuak-parisera-begira.htm | Ekonomia | Sindikatuak, Parisera begira | Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Baionan erretreten erreformaren kontra, eta sindikatuek erran dute borrokan segitzeko borondatea dutela. | Sindikatuak, Parisera begira. Ehunka lagunek manifestazioa egin dute Baionan erretreten erreformaren kontra, eta sindikatuek erran dute borrokan segitzeko borondatea dutela. | Erretreten erreformaren kontrako bataila ez da bukatu, baina baliteke hemendik aitzina bestelako formak hartzea. Hala iradoki dute sindikatuek 14. mobilizazio egunaren karietara. Mobilizazio jendetsua egin dute Baionan, eta erreserban indarra gelditzen zaiela erakutsi dute. Martxoaren 7ko eta maiatzaren 1eko kopuruetat... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229023/liskar-artean-amaitu-da-inigo-martinezen-aroa-athleticen.htm | Kirola | Liskar artean amaitu da Iñigo Martinezen aroa Athleticen | 2018an iritsi zen San Mamesera, Reala utzi ostean, eta, geroztik, 177 partida jokatu ditu zuri-gorriekin | Liskar artean amaitu da Iñigo Martinezen aroa Athleticen. 2018an iritsi zen San Mamesera, Reala utzi ostean, eta, geroztik, 177 partida jokatu ditu zuri-gorriekin | Iñigo Martinezek Athletic uztea erabaki du. Ondarroako atzelariari hil honen amaieran amaituko zitzaion kontratua zuri-gorriekin, eta ez du berritu. 2018ko urtarrilean iritsi zen Athleticera, Realetik, neguko merkatuko azken-aurreko egunean, Aymeric Laportek utzitako lekua betetzeko. Bizkaitarrek 32 milioi euroko etete... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229024/behin-behineko-akordioa-lortu-dute-hollywoodeko-gidoilarien-sindikatuak-eta-zinema-eta-telebista-ekoizleen-aliantzak.htm | Kultura | Behin-behineko akordioa lortu dute Hollywoodeko Gidoilarien Sindikatuak eta Zinema eta Telebista Ekoizleen Aliantzak | Kontratuaren lehenengo urtean, soldata %5 igoko zaie gidoilariei. Ekainaren 30a baino lehen lan baldintza hobeak eskuratzen ez badituzte, aktoreek ere grebara deituko dute. | Behin-behineko akordioa lortu dute Hollywoodeko Gidoilarien Sindikatuak eta Zinema eta Telebista Ekoizleen Aliantzak. Kontratuaren lehenengo urtean, soldata %5 igoko zaie gidoilariei. Ekainaren 30a baino lehen lan baldintza hobeak eskuratzen ez badituzte, aktoreek ere grebara deituko dute. | Hilabete baino gehiago greban eman ostean, behin-behineko akordioa lortu du Hollywoodeko Gidoilarien Sindikatuak Zinema eta Telebista Ekoizleen Aliantzarekin. Zuzendarien Sindikatuak gaur berrikusiko du hitzarmena, eta, Zinema eta Telebista Ekoizleen Aliantzaren arabera, «akordio historikoa» izango da. Gidoilariek eska... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229025/txillardegi-hausnartu-sarietan-parte-hartzeko-deialdia-zabalik-dago.htm | Gizartea | Txillardegi-Hausnartu sarietan parte hartzeko deialdia zabalik dago | Euskararen soziolinguistika arloko ikerketak eta hausnarketak aurkeztu daitezke lehiaketara | Txillardegi-Hausnartu sarietan parte hartzeko deialdia zabalik dago. Euskararen soziolinguistika arloko ikerketak eta hausnarketak aurkeztu daitezke lehiaketara | «Euskal soziolinguistika teorikoaren eta metodologikoaren garapena eta berrikuntza». Hori da Txillardegi-Hausnartu sarien helburu nagusia. XV. aldia eginen dute aurten, eta zabalik dago jada parte hartzeko epea. Irailaren 15a izanen da lanak aurkezteko azkeneko eguna.
Euskararen soziolinguistika arloko ikerketak eta h... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229026/atzera-ere-eajk-gobernatuko-du-guardian.htm | Politika | Atzera ere EAJk gobernatuko du Guardian | Raul Garcia alkategai jeltzaleak ziurtatu du hautagaitza aurkeztuko duela, eta EH Bilduk babestu egingo du. PPk irabazi zuen herri horretan. | Atzera ere EAJk gobernatuko du Guardian. Raul Garcia alkategai jeltzaleak ziurtatu du hautagaitza aurkeztuko duela, eta EH Bilduk babestu egingo du. PPk irabazi zuen herri horretan. | EAJk jarraituko du Guardiako alkatetzan (Araba). Raul Garcia Ezkerro alkate eta alkategai jeltzaleak jakinarazi du hautagaitza aurkeztuko duela atzera ere alkate izateko. Ekainaren 17an osatuko dituzte udalak eta aukeratuko alkateak, eta, Arabako Errioxako herri horretan, PP izan zen lehen indarra.
Garciak azaldu du E... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229027/cafen-hidrogeno-trenak-lehen-probaldia-egin-du.htm | Ekonomia | CAFen hidrogeno trenak lehen probaldia egin du | Zaragoza-Canfranc linean egin du lehenengo proba. FCH2 Rail proiektuak 14 milioi euroko aurrekontua du. | CAFen hidrogeno trenak lehen probaldia egin du. Zaragoza-Canfranc linean egin du lehenengo proba. FCH2 Rail proiektuak 14 milioi euroko aurrekontua du. | Hidrogenoz bultzatutako tren bat garatzeko FCH2 Rail proiektuak lehen proba egin du, Zaragoza eta Canfranc arteko trenbidean, Aragoiko Pirinioetan. 14 milioi euroko aurrekontua du proiektuak.
Hainbat enpresak parte hartzen dute proiektu horretan, Beasaingo (Gipuzkoa) CAF buru, eta, tren fabrikatzaile horrek adierazi d... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229028/etxegarai-frantziako-senaturako-bozetara-aurkeztu-edo-ez-pentsatzen-ari-da.htm | Politika | Etxegarai Frantziako Senaturako bozetara aurkeztu edo ez pentsatzen ari da | «Eskari eta proposamen ugari» jaso dituela esan du. Senatari bihurtuko balitz, Baionako auzapez eta Elkargoko lehendakari izateari utzi beharko lioke. | Etxegarai Frantziako Senaturako bozetara aurkeztu edo ez pentsatzen ari da. «Eskari eta proposamen ugari» jaso dituela esan du. Senatari bihurtuko balitz, Baionako auzapez eta Elkargoko lehendakari izateari utzi beharko lioke. | Jean Rene Etxegarai Baionako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakariak adierazi du hausnartzen ari dela Frantziako Senaturako hauteskundeetara aurkeztu edo ez. Sud Ouest egunkariari esan dionez, «eskari eta proposamen ugari» jaso ditu bozetara aurkezteko: «Erabaki bat hartu behar dut, eta azkar hartuko dut».... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229029/lulak-plan-bat-aurkeztu-du-basogabetzea-2030erako-amaitzeko.htm | Mundua | Lulak plan bat aurkeztu du basogabetzea 2030erako amaitzeko | Araudi berrian, zigor gogorragoak aurreikusten dira legez kanpoko basogabetzearen aurka, eta jasoa dago 30.000 kilometro koadroko eremu babestu bat sortzea. | Lulak plan bat aurkeztu du basogabetzea 2030erako amaitzeko. Araudi berrian, zigor gogorragoak aurreikusten dira legez kanpoko basogabetzearen aurka, eta jasoa dago 30.000 kilometro koadroko eremu babestu bat sortzea. | Ingurumenaren Nazioarteko Eguna baliatuta egin zuen iragarpena Brasilgo presidente Luiz Inacio da Silva Lula-k. Euskal Herrian goizaldea zela aurkeztutako proposamenaren helburua da legez kanpoko basogabetzea amaitzea 2030erako. Duela bi urte Glasgowko goi bileran hartutako konpromisoekin bat dator egitasmoa. Araudi be... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229030/angeles-cruzi-emanen-diote-zinegoak-jaialdiko-ohorezko-saria.htm | Kultura | Angeles Cruzi emanen diote Zinegoak jaialdiko ohorezko saria | Zuzendari, gidoilari eta aktore mexikarraren «konpromiso soziala» nabarmendu dute festibaleko ordezkariek. Cruzek komunitate indigenetako errealitateak irudikatu ditu sarri. 2022an, jalaldiko Lesbianismoaren eta Generoaren saria jaso zuen, Nudo Mixteco lanagatik. | Angeles Cruzi emanen diote Zinegoak jaialdiko ohorezko saria. Zuzendari, gidoilari eta aktore mexikarraren «konpromiso soziala» nabarmendu dute festibaleko ordezkariek. Cruzek komunitate indigenetako errealitateak irudikatu ditu sarri. 2022an, jalaldiko Lesbianismoaren eta Generoaren saria jaso zuen, Nudo Mixteco lanag... | Angeles Cruz zinemagile, gidoilari eta aktore mexikarraren lanari eginen dio aitortza aurtengo Zinegoak jaialdiaren ohorezko sariak. Zinemaldiak hogeigarren aldia izanen du 2023an, eta, hain zuzen ere, gaur jakinarazi dute nork jasoko duen zinema ibilbideak omentzeko saria. Mexikoko zinemagintzaren erreferente argia da... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229031/kutxabankek-ezinbestean-hazi-beharra-daukala-iragarri-du-arriolak.htm | Ekonomia | Kutxabankek «ezinbestean» hazi beharra daukala iragarri du Arriolak | Bankuko presidenteak azaldu du azken urteetan «lotsatiak» izan direla, eta hazkunderako bi helburu lehenetsi ditu: enpresak eta Espainiako merkatua | Kutxabankek «ezinbestean» hazi beharra daukala iragarri du Arriolak. Bankuko presidenteak azaldu du azken urteetan «lotsatiak» izan direla, eta hazkunderako bi helburu lehenetsi ditu: enpresak eta Espainiako merkatua | «Kutxabank da gutxien hazten den bankua, eta joera hori aldatu beharra dago. Haztea, orain, ezinbestekoa da». Anton Arriola Kutxabankeko presidenteak anbizio handiko helburua jarri dio bere buruari bankuaren etorkizuneko erabakiak azaltzeko emaniko hitzaldian. Hazteko bide asko daudela zehaztu du, baina, «operazio hand... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229032/gizon-bat-atxilotu-dute-legorretan-indarkeria-matxista-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Legorretan, indarkeria matxista egotzita | Mugimendu feministak deituta, gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea eginen dute gaur, 19:00etan. Sanjuandegiko festetan salatutako zenbait sexu erasoren berri eman du Azpeitiko Udalak. Bi lagun atxilotu ditu Gasteizko Udaltzaingoak: bat, emakume bati ukituak egiteagatik; bestea, bikotekideari eraso egiteagatik. | Gizon bat atxilotu dute Legorretan, indarkeria matxista egotzita. Mugimendu feministak deituta, gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea eginen dute gaur, 19:00etan. Sanjuandegiko festetan salatutako zenbait sexu erasoren berri eman du Azpeitiko Udalak. Bi lagun atxilotu ditu Gasteizko Udaltzaingoak: bat, emakume bati uk... | Genero-indarkeria delitu bat egoitza, gizon bat atxilotu du Ertzaintzak Legorretan (Gipuzkoa). Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, akusatua eta haren bikotekidea eztabaidatzen ikusi zituzten larunbat goizaldean kalean; beste xehetasunik ez dute eman, baina orduan ikusitakoak bultzatu zituen gizona ... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229033/erreka-eta-buruzgain-finalerdietara.htm | Kirola | Erreka eta Buruzgain finalerdietara | Ezusteen asteburua izan da Berria Txapelketan. Izan ere, faborito zirenek huts egin dute. | Erreka eta Buruzgain finalerdietara. Ezusteen asteburua izan da Berria Txapelketan. Izan ere, faborito zirenek huts egin dute. | Pilota profesionalean ez ezik, afizionatuen munduan ere izan dira ustekabeak asteburuan. Besteak beste, LAPKE egungo txapelduna lehiatik kanpo geratu da, Doneztebeko Errekaren aurka galduta. Ultzamako Buruzgain ere lau onenen artean izango da, arazorik gabe gainditu baitu Gasteizko Txukun Lakua. Horiek horrela, Erreka ... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229034/astrud-gilberto-abeslari-brasildarra-hil-da.htm | Kultura | Astrud Gilberto abeslari brasildarra hil da | Bossa novaren ikur nagusietako bat izan zen, eta mundu osoan egin zen ezagun 1960ko hamarkadaren hasieran, 'Garota de Ipanema' kantuaren ingelesezko bertsioarekin. | Astrud Gilberto abeslari brasildarra hil da. Bossa novaren ikur nagusietako bat izan zen, eta mundu osoan egin zen ezagun 1960ko hamarkadaren hasieran, 'Garota de Ipanema' kantuaren ingelesezko bertsioarekin. | Astrud Gilberto, bossa nova musika mundura zabaldu zuten ahotsetako bat, gaur hil da, 83 urterekin, haren biloba Sofiak jakinarazi duenez: «Astrud izan zen Ipanemako bossa nova mundura eraman zuen benetako neska. Aitzindaria eta onena izan zen. 22 urterekin Garota de Ipanema ren ingelesezko bertsioari ahotsa eman zion,... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229035/ostegunean-kristalezko-begi-bat-liburua-irakurriko-dute-berrehun-lagunek-bilbon.htm | Kultura | Ostegunean ‘Kristalezko begi bat’ liburua irakurriko dute berrehun lagunek Bilbon | Miren Agur Meaberen lana aukeratu du aurten Bilbo Zaharra euskaltegiak Literatur Klasikoen XVI. Irakurraldirako. Bilboko Arriaga antzokian irakurriko dute, goizeko zortzietatik eguerdiko ordu biak bitarte. | Ostegunean ‘Kristalezko begi bat’ liburua irakurriko dute berrehun lagunek Bilbon. Miren Agur Meaberen lana aukeratu du aurten Bilbo Zaharra euskaltegiak Literatur Klasikoen XVI. Irakurraldirako. Bilboko Arriaga antzokian irakurriko dute, goizeko zortzietatik eguerdiko ordu biak bitarte. | Hamar urte bete dira aurten Miren Agur Meabek Kristalezko begi bat eleberria kaleratu zuela. Idazleak helduentzako idatzitako lehen nobela izan zen hori, eta berehala lortu zuen oihartzuna: 111 Akademiaren saria eta Zazpi Kale saria irabazi zituen, besteak beste. Efemeridea aprobetxatuz, beraz, liburu hori aukeratu du ... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229036/elak-uste-du-labek-laquobake-sindikala-eskuraraquo-jarri-diola-eusko-jaurlaritzari.htm | Gizartea | ELAk uste du LABek «bake sindikala eskura» jarri diola Eusko Jaurlaritzari | Sindikatuaren ustez, LABek eta Hezkuntza Sailak sinatutako akordioak ez ditu konpontzen Hezkuntza Legearen gabeziak eta mugak | ELAk uste du LABek «bake sindikala eskura» jarri diola Eusko Jaurlaritzari. Sindikatuaren ustez, LABek eta Hezkuntza Sailak sinatutako akordioak ez ditu konpontzen Hezkuntza Legearen gabeziak eta mugak | Joan den astean, LABek ontzat eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak hezkuntza publikoaren langileen lan baldintzen inguruan egindako proposamena, eta akordio horren edukiak plazaratu zituen. ELA, aldiz, kritiko agertu da eduki horiekin, uste baitu akordio horrek ez dituela konponduko Hezkuntza Legearen «gabez... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229037/braulio-vazquez-elkarrekin-sufritu-genuen-duela-bi-urte-eta-elkarrekin-gozatu-dugu-orain.htm | Kirola | Braulio Vazquez: «Elkarrekin sufritu genuen duela bi urte, eta elkarrekin gozatu dugu orain» | Osasunaren denboraldiaren balorazioa egin du eguerdian Braulio Vazquez kirol zuzendariak. Haren esanetan, sasoia, oro har, «klubaren historiako onena» izan da, Espainiako Kopako finalerako eta Konferentzia ligarako sailkatuta. | Braulio Vazquez: «Elkarrekin sufritu genuen duela bi urte, eta elkarrekin gozatu dugu orain». Osasunaren denboraldiaren balorazioa egin du eguerdian Braulio Vazquez kirol zuzendariak. Haren esanetan, sasoia, oro har, «klubaren historiako onena» izan da, Espainiako Kopako finalerako eta Konferentzia ligarako sailkatuta. | Osasunak egindako sasoia aztertzeko asmoz agertu da gaur prentsaurrekoan Braulio Vazquez, gorritxoen kirol zuzendaria. Galiziarrak esan duenez «zorioneko» daude, sasoia, oro har, «klubaren historiako onena» izan delako. Konferentzia ligan aritzeko aukera eta Kopako finalera iristea lorpen handia da, eta horrek datorren... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.