date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229038/caritasek-ohartarazi-du-bazterkeria-egoerak-gero-eta-konplexuagoak-direla.htm | Gizartea | Caritasek ohartarazi du bazterkeria egoerak «gero eta konplexuagoak» direla | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Caritas elkarteek 2022ko memoriak aurkeztu dituzte. 34.000 lagun baino gehiago artatu dituzte, eta, horretarako, ia zazpi milioi euro erabili. | Caritasek ohartarazi du bazterkeria egoerak «gero eta konplexuagoak» direla. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Caritas elkarteek 2022ko memoriak aurkeztu dituzte. 34.000 lagun baino gehiago artatu dituzte, eta, horretarako, ia zazpi milioi euro erabili. | Pandemiaren ondorio sozial eta ekonomikoak gainditu eta ekonomia «susperraldian» sartu bada ere, gizartearen parte batek «pobrezia eta kalteberatasun kate batean» harrapatuta jarraitzen du. Arabako, ÂBizkaiko eta Gipuzkoako Caritas elkarteek 2022ko memoriak aurkeztu dituzte gaur, eta, ohartarazi dutenez, bazterkeria e... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229039/bilboko-portuak-aurten-aterako-du-kai-nagusia-hedatzeko-lizitazioa.htm | Ekonomia | Bilboko Portuak aurten aterako du kai nagusia hedatzeko lizitazioa | Edukiontzien bigarren terminalerako lehiaketa hutsik geratu dela esan du Agintaritzak, eta gehitu du oraindik ez dutela Bilboko Olabarri jauregia saldu | Bilboko Portuak aurten aterako du kai nagusia hedatzeko lizitazioa. Edukiontzien bigarren terminalerako lehiaketa hutsik geratu dela esan du Agintaritzak, eta gehitu du oraindik ez dutela Bilboko Olabarri jauregia saldu | Bilboko Portuaren azaleraren %85 baino gehiago erabilita dago. Horregatik, Bilboko Portuko Agintaritzak kai nagusia hedatu nahi du. Izan ere, 2024 Enpresa Planean sartu dute Kai Mutur Nagusiaren Bigarren Faseko tramiteen hasiera eta lizitazioa. «Kai berriak 30 hektareako azalera izango du, eta proiektuaren zenbatekoa 9... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229040/jaurlaritzaren-hezkuntza-lege-proiektua-eta-euskara-aztertu-dituzte-martin-ugalde-foroan.htm | Gizartea | Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektua eta euskara aztertu dituzte Martin Ugalde Foroan | Idurre Eskisabel, Asier Etxenike eta Iratxe Retolaza aritu dira eztabaidan. | Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektua eta euskara aztertu dituzte Martin Ugalde Foroan. Idurre Eskisabel, Asier Etxenike eta Iratxe Retolaza aritu dira eztabaidan. | Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz? Galdera horri erantzuten saiatu dira gaur Martin Ugalde Foroan. Andoainen egin dute ekitaldia (Gipuzkoa), eta streaming bidez zabaldu dute BERRIAren webgunean, 19:00etan. Pil-pilean dago gaia, zeresan asko eman du azken hilabeteot... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229041/erkorekak-gaitzetsi-egin-ditu-ertzainak-borrokan-en-jarrera-anker-eta-desegokiak.htm | Politika | Erkorekak gaitzetsi egin ditu Ertzainak Borrokan-en «jarrera anker eta desegokiak» | Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak plataforma «asindikalari» leporatu dio Ertzaintzako sindikatuak negoziazio mahaitik altxatzera «behartu»« izana. Plataformak negoziazioetan parte hartu nahi du. | Erkorekak gaitzetsi egin ditu Ertzainak Borrokan-en «jarrera anker eta desegokiak». Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak plataforma «asindikalari» leporatu dio Ertzaintzako sindikatuak negoziazio mahaitik altxatzera «behartu»« izana. Plataformak negoziazioetan parte hartu nahi du. | Giroa gaiztotuta dago Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren eta Ertzaintzako sindikatuen artean. Josu Erkorekak, Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak, nabarmendu du Ertzainak Borrokan plataforma «asindikalak» hizkera eta jarrera «gogor, anker eta desegokiak» dituela, eta horiek gaitzetsi ditu. Gainera, lan baldintzak ... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229042/ez-da-kasualitatea-kausalitatea-baizik.htm | Kirola | Ez da kasualitatea, kausalitatea baizik | Ez da kasualitatea, kausalitatea baizik. | Denbora luzez itxaron behar izan du Denver Nuggetsek jakiteko zeinen aurka jokatuko duen NBAko finalean. Atseden hartzeko denbora izan dute haren jokalariek, baina, antza, ez nahikoa. 3-0 aurreratu zen Miami Heat Boston Celticsen kontra, baina Boston gai izan zen hiru partida jarraian irabazi eta kanporaketa berdintzek... | |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229043/psnk-onartu-du-parlamentuko-lehendakaria-geroa-baiko-hautagaia-izatea.htm | Politika | PSNk onartu du parlamentuko lehendakaria Geroa Baiko hautagaia izatea | Barkosen arabera, sozialistek ontzat jo dute mahaiko bost kideetatik bat EH Bildukoa izatea. Txibitek sozialistek «eskuzabal» jokatu dutela azpimarratu du, eta hori «alde bikoa» izatea espero du. | PSNk onartu du parlamentuko lehendakaria Geroa Baiko hautagaia izatea. Barkosen arabera, sozialistek ontzat jo dute mahaiko bost kideetatik bat EH Bildukoa izatea. Txibitek sozialistek «eskuzabal» jokatu dutela azpimarratu du, eta hori «alde bikoa» izatea espero du. | Iragan asteko lehen bilkuraren ostean, gaur 17:00etan aurrez aurre izan dira berriz PSNko eta Geroa Baiko ordezkariak.
«Lanean jarraitzen dugu, Nafarroako erakundeak eta gobernua osatzeko bidean aurrera eginez eta aurreko legealdiko lanari segida emateko asmoz». Ordubete pasako bilera egin ostean, Geroa Baiko Uxue Bar... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229044/sinfoniarik-handienak-400-musikari-bilduko-ditu-musika-hamabostaldian.htm | Kultura | «Sinfoniarik handienak» 400 musikari bilduko ditu Musika Hamabostaldian | Abuztuaren 3tik irailaren 1era egingo dute Donostiako 84. Musika Hamabostaldia. 70 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte; tartean, ekoizpen propio bat: Stravinskiren Oedipus Rex, Per Poc txotxongilo konpainiak eszenaratua. | «Sinfoniarik handienak» 400 musikari bilduko ditu Musika Hamabostaldian. Abuztuaren 3tik irailaren 1era egingo dute Donostiako 84. Musika Hamabostaldia. 70 ekitaldi baino gehiago antolatu dituzte; tartean, ekoizpen propio bat: Stravinskiren Oedipus Rex, Per Poc txotxongilo konpainiak eszenaratua. | Donostiako 84. Musika Hamabostaldiaren egitarauak jaialdiaren izena gaindituko du aurten ere: Donostian ez ezik, Gipuzkoako, Arabako, Nafarroako eta Lapurdiko herri batzuetan ere egingo dituzte kontzertuak; eta ez hamabost egunean, ia hilabetez baizik, datorren abuztuaren 3tik irailaren 1era. 70 ekitaldi baino gehiago ... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229045/erkorekaren-arabera-laquoerakundeen-arteko-komunikazio-hutsegite-batzuekraquo-eragin-zuten-mazonen-babes-falta.htm | Gizartea | Erkorekaren arabera, «erakundeen arteko komunikazio hutsegite batzuek» eragin zuten Mazonen babes falta | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aitortu du erakundeak ez direla «gauza izan» Gasteizen hildako emakumearen bizia bermatzeko eta babesteko. | Erkorekaren arabera, «erakundeen arteko komunikazio hutsegite batzuek» eragin zuten Mazonen babes falta. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak aitortu du erakundeak ez direla «gauza izan» Gasteizen hildako emakumearen bizia bermatzeko eta babesteko. | Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak hitza hartu du gaurko gobernu bileraren osteko agerraldian, eta xehetasunak eman ditu Ertzaintzak Gasteizko hilketaren aurretik izandako jokabideaz. «Ez da erraza bere burua arriskuan ikusten ez duen biktima bat babestea», esan zuen maiatzaren 28an eraildako Maial... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229046/laquogizonen-inplikazioaraquo-lortu-nahi-du-nafarroako-gobernuak-sexu-erasoen-aurkako-kanpaina-berriaren-bidez.htm | Gizartea | «Gizonen inplikazioa» lortu nahi du Nafarroako Gobernuak sexu erasoen aurkako kanpaina berriaren bidez | Aimar Oroz futbolaria, Kutxi Romero abeslaria eta Unai Laso pilotaria dira kanpainako protagonistak | «Gizonen inplikazioa» lortu nahi du Nafarroako Gobernuak sexu erasoen aurkako kanpaina berriaren bidez. Aimar Oroz futbolaria, Kutxi Romero abeslaria eta Unai Laso pilotaria dira kanpainako protagonistak | Nafarroako Gobernuak sexu erasoen aurkako kanpaina aurkeztu du gaur, auzoetako eta herrietako jaien denboraldia hasi berritan. Hiru protagonista nagusi ditu Nafarroa jaia da. Erasotzaileak stop izenburuko kanpainak: Aimar Oroz futbol jokalaria, Kutxi Romero abeslaria eta Unai Laso pilotaria. «Emakumeen eta gizonen arte... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229047/kontseiluak-dio-laquoeuskara-ardatz-duen-sistemaraquo-zer-den-zehaztu-behar-duela-hezkuntza-legeak.htm | Gizartea | Kontseiluak dio «euskara ardatz duen sistema» zer den zehaztu behar duela Hezkuntza Legeak | Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du Hezkuntza Batzordean, eta jakinarazi du 33 ekarpen aurkeztu dituztela, «hizkuntzaren korapiloa askatzeko». Eskatu dute zehazteko euskara izango dela ikasteko eta irakasteko hizkuntza orokorra. | Kontseiluak dio «euskara ardatz duen sistema» zer den zehaztu behar duela Hezkuntza Legeak. Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du Hezkuntza Batzordean, eta jakinarazi du 33 ekarpen aurkeztu dituztela, «hizkuntzaren korapiloa askatzeko». Eskatu dute zehazteko euskara izango dela ikasteko eta irakasteko hizkuntz... | Hezkuntza Lege proiektuaren inguruan eztabaidatzen eta ekarpenak jasotzen ari dira oraindik Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Gaur, besteak beste, Euskalgintzaren Kontseiluaren, UGTren eta CCOOren txanda izan da, eta agerraldiak egin dituzte eragile horietako ordezkariek. Euskalgintzaren Kontseiluaren izenean... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229048/zubietako-erraustegiaren-irregulartasunak-ikertzeko-kanpo-auditoria-bat-egitea-proposatu-dute.htm | Gizartea | Zubietako erraustegiaren «irregulartasunak» ikertzeko kanpo auditoria bat egitea proposatu dute | Legebiltzarrean izan da Gorka Bueno Ekopol taldeko kidea, eta erraustegiaren inguruan dagoen gardentasun falta salatu du. | Zubietako erraustegiaren «irregulartasunak» ikertzeko kanpo auditoria bat egitea proposatu dute. Legebiltzarrean izan da Gorka Bueno Ekopol taldeko kidea, eta erraustegiaren inguruan dagoen gardentasun falta salatu du. | Hasieratik eman du zeresana Zubietako erraustegiak. Ugariak dira kritikak eta zalantzak, eta horiek indartu baino ez dute egin Ekopol taldeak egindako ikerketek. Besteak beste, otsailean argitaratutako txosten baten arabera, Zubietako erraustegiak bi mila adiz gainditu zuen legeak ezarritako substantzia toxikoen kutsad... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229049/legutioko-bizilagun-bat-atxilotu-dute-hainbat-migratzaileri-iruzur-egiteagatik.htm | Gizartea | Legutioko bizilagun bat atxilotu dute, hainbat migratzaileri iruzur egiteagatik | Gizonezkoak 2.000 euro eskatzen zizkien etorkinei udalerrian erroldatzearen truke | Legutioko bizilagun bat atxilotu dute, hainbat migratzaileri iruzur egiteagatik. Gizonezkoak 2.000 euro eskatzen zizkien etorkinei udalerrian erroldatzearen truke | Legutioko (Araba) 63 urteko gizonezko bat atxilotu du Espainiako Poliziak, 40 bat migratzaileri iruzur egiteagatik. Espainiako Gobernuko Ordezkaritzaren arabera, gizonak 2.000 euro eskatzen zizkien pertsona horiei errolda agirien truke. Zehazki, zenbait etxola eraiki zituen legez kanpo herriko lursail batean, eta aloka... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229050/arartekoak-neurriak-eskatu-ditu-andreekin-diharduten-ertzainak-enpatiaz-aritzeko.htm | Gizartea | Arartekoak neurriak eskatu ditu, andreekin diharduten ertzainak enpatiaz aritzeko | Gutxienez hiru ertzain zigortu ditu Segurtasun Sailak, emakumeei komisarian tratu desegokia emateagatik. «Praxi okerra» antzeman du Arartekoak ere | Arartekoak neurriak eskatu ditu, andreekin diharduten ertzainak enpatiaz aritzeko. Gutxienez hiru ertzain zigortu ditu Segurtasun Sailak, emakumeei komisarian tratu desegokia emateagatik. «Praxi okerra» antzeman du Arartekoak ere | Emakumeari lekuz kanpoko iruzkinak egitea. Salaketa jasotzeari uko egitea. Biktima presiopean jartzea, deklarazioa alda dezan. Babes agindua tramitatu nahi ez izatea. Indarkeria matxista molderen bat salatzen duten emakumeek polizia-etxeetan jasaten duten tratu desegokia kezka iturri da aspalditik biktima taldeen eta e... |
2023-6-6 | https://www.berria.eus/albisteak/229051/isuna-jarriko-diete-sagarduiren-etxe-aurrean-protesta-eginiko-bost-pertsonari.htm | Gizartea | Isuna jarriko diete Sagarduiren etxe aurrean protesta eginiko bost pertsonari | Salatu dute manifestariek «kalteak» eragin zituztela Osasun sailburuaren etxeko ezkaratzean, eta «pegatinak eta eskuorriak» jarri zituztela | Isuna jarriko diete Sagarduiren etxe aurrean protesta eginiko bost pertsonari. Salatu dute manifestariek «kalteak» eragin zituztela Osasun sailburuaren etxeko ezkaratzean, eta «pegatinak eta eskuorriak» jarri zituztela | Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak bost pertsona zigortzea proposatu du, Osasun sailburu Gotzone Sagarduiren etxearen aurrean protesta egiteagatik. Ertzaintzak identifikatu zituen bost lagun horiek.
Segurtasun Sailaren arabera, bost pertsona horiek «kalteak» eragin zituzten sailburuaren etxebizitzaren kanpoaldean ... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229067/allozko-urtegian-desagertuta-zegoen-gaztearen-gorpua-topatu-dute.htm | Gizartea | Allozko urtegian desagertuta zegoen gaztearen gorpua topatu dute | Gour goizean bilatu dute 20 urteko gaztearen gorpua. Jaizkibel mendian galduta dagoenaren bila jarraitzen dute. | Allozko urtegian desagertuta zegoen gaztearen gorpua topatu dute. Gour goizean bilatu dute 20 urteko gaztearen gorpua. Jaizkibel mendian galduta dagoenaren bila jarraitzen dute. | Hilda topatu dute Allozko urtegian (Nafarroa) desagertuta zegoen gaztea. Bi lagun desagertu dira egunotan Hego Euskal Herrian: 65 urteko gizon bat Jaizkibel mendian (Gipuzkoa), eta 20 urteko gazte bat Allozko urtegian. Bada, gaur goizean topatu dute Allozen desagertutakoaren gorpua. Jaizkibelen galdutakoaren bila segit... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229068/espainiako-poliziak-jaiegunak-eskaini-ditu-irunen-atxilotutako-migratzaile-kopuruaren-arabera.htm | Gizartea | Espainiako Poliziak jaiegunak eskaini ditu Irunen atxilotutako migratzaile kopuruaren arabera | Baliogabetu egin dute agindua. Agiriak jasotzen duenez, etorkin bat atxilo hartzearen truke hiru jaiegun lortuko zituzten; bi atxilo hartuta, lau egun; eta hamar hartuta, bost. | Espainiako Poliziak jaiegunak eskaini ditu Irunen atxilotutako migratzaile kopuruaren arabera. Baliogabetu egin dute agindua. Agiriak jasotzen duenez, etorkin bat atxilo hartzearen truke hiru jaiegun lortuko zituzten; bi atxilo hartuta, lau egun; eta hamar hartuta, bost. | Harrabotsa sortu du Irungo komisarian agertu den agiri batek. Irungo Atzerritarren eta Mugen Brigadako buruak sinatutako ohar bat da, eta, bertan, jaiegunak eskaintzen dira atxilotutako migratzaile kopuruaren arabera. Atzo, astelehena, egon zen agiria jendaurrean, eta agindua bertan behera utzi zuen ondoren Poliziaren ... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229069/presa-suntsitzearen-ondorioz-40000-lagun-inguru-uholdeak-nozitzeko-arriskuan.htm | Mundua | Presa suntsitzearen ondorioz, 40.000 lagun inguru uholdeak nozitzeko arriskuan | NBEk esan du egun batzuk pasatu arte ez dela guztiz jakingo zenbaterainokoa izan den katastrofea. Zazpi pertsona desagertuta daude, Errusiaren arabera. Zelenskik esan du gertatutakoak ez diola eragingo Ukrainaren kontraerasoari. | Presa suntsitzearen ondorioz, 40.000 lagun inguru uholdeak nozitzeko arriskuan. NBEk esan du egun batzuk pasatu arte ez dela guztiz jakingo zenbaterainokoa izan den katastrofea. Zazpi pertsona desagertuta daude, Errusiaren arabera. Zelenskik esan du gertatutakoak ez diola eragingo Ukrainaren kontraerasoari. | Kieveko agintarien arabera, 42.000 pertsonari eragingo die Kherson eskualdeko Nova Kakhovka hirian atzo Dnieper ibaiko presan gertatutako txikizioak. Errusiak partzialki okupatuta dauka eskualde hori, eta han ezarri duen buruzagi militarrak esan du 22.000-40.000 pertsona daudela katastrofearen eremuan. Uholdeak nozitze... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229070/lasoren-zorigaitza.htm | Kirola | Lasoren zorigaitza | Baikoko pilotariari bi ebakuntza egingo dizkiote hamar egunean: joan den ostiralean, apendizea kendu zioten; datorren astelehenean, berriz, ebakuntza egingo diote eskuin aldakan, hautsia baitu labrum hezurra. Horren ondorioz, ia ezinezko du udan jokatzea. | Lasoren zorigaitza. Baikoko pilotariari bi ebakuntza egingo dizkiote hamar egunean: joan den ostiralean, apendizea kendu zioten; datorren astelehenean, berriz, ebakuntza egingo diote eskuin aldakan, hautsia baitu labrum hezurra. Horren ondorioz, ia ezinezko du udan jokatzea. | Unai Lasok (Bizkarreta-Gerendiain, Nafarroa, 1997) aurki egingo ditu bi urte profesionaletara itzuli zenetik. Baikoko aurrelaria ikusgarri aritu zen lehen urtean. Txapelketa garrantzitsu guztietako finalak jokatu zituen bata bestearen atzetik: sanferminetako lau eta erdikoarena, Lehen Mailako lau eta erdikoarena, binak... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229072/mikel-linazisoro-oso-pozik-espainiako-kopako-garaipenarekin.htm | albisteak | Mikel Linazisoro, «oso pozik» Espainiako Kopako garaipenarekin | Eskalatzaile bergararrak irabazi du blokeko Espainiako Kopa, hiru probak lehiatu ondoren. Hamalau urtez azpikoetan Eñaut Uson izan da txapeldun, eta 18 urtez azpikoetan bigarren geratu da Intza Elizalde. Linazisoro zailtasuneko Munduko Kopari begira jarri da orain. | Mikel Linazisoro, «oso pozik» Espainiako Kopako garaipenarekin. Eskalatzaile bergararrak irabazi du blokeko Espainiako Kopa, hiru probak lehiatu ondoren. Hamalau urtez azpikoetan Eñaut Uson izan da txapeldun, eta 18 urtez azpikoetan bigarren geratu da Intza Elizalde. Linazisoro zailtasuneko Munduko Kopari begira jarri ... | Aurreko asteburuan jokatu da Madrilen Espainiako Kopako blokeko hirugarren eta azken proba, eta, beste behin, emaitzak ezin hobeak izan dira euskal eskalatzaileentzat. Mikel Linazisoro bergararrak (Gipuzkoa) Kopako azken garaipena lortu du maila nagusian, Madrilen bigarren izan ondoren, eta Eñaut Uson tolosarrak (Gipuz... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229073/hasi-da-baxurako-hegaluzeen-salmenta-euskal-lonjetan.htm | Ekonomia | Hasi da baxurako hegaluzeen salmenta euskal lonjetan | Hondarribiko lonjan egin da lehen enkantea. 'Ama Martina' itsasontziak 12.000 kilo inguru atun deskargatu ditu | Hasi da baxurako hegaluzeen salmenta euskal lonjetan. Hondarribiko lonjan egin da lehen enkantea. 'Ama Martina' itsasontziak 12.000 kilo inguru atun deskargatu ditu | Euskal kostaldeko lonjetara iristen hasi dira Eusko Labela duten baxurako lehen hegaluzeak. Kofradia Itsas Etxeak adierazi duenaren arabera, Ama Martina itsasontziak 12.000 kilo inguru hegaluze deskargatu ditu Hondarribiko lonjan.
Ia amaitu dira berdelaren eta antxoaren arrantza kanpainak, eta urteko hirugarren kanpai... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229074/labek-bultzada-bat-eman-nahi-dio-nafarroako-zahar-etxeetako-langileen-borrokari.htm | Gizartea | LABek «bultzada bat» eman nahi dio Nafarroako zahar etxeetako langileen borrokari | Negoziazio mahairako deia «aldebakartasunez» egitea erabaki du; bilera ostiral honetan egitea da asmoa | LABek «bultzada bat» eman nahi dio Nafarroako zahar etxeetako langileen borrokari. Negoziazio mahairako deia «aldebakartasunez» egitea erabaki du; bilera ostiral honetan egitea da asmoa | Nafarroako zahar etxeetako langileek lan baldintza hobeak lortze aldera abian duten borrokari «bultzada bat» eman nahi dio LABek. Hori jakinarazteko agerraldia egin dute gaur goizean Iruñean sindikatuko ordezkariek. Orain arte bidea ELArekin eta UGTrekin egin dutela esan dute, baina negoziazio mahairako deia «aldebakar... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229075/koldo-tellituren-agurra-izango-da-bihar-ikastolen-batzar-nagusian.htm | Gizartea | Koldo Tellituren agurra izango da bihar, ikastolen batzar nagusian | Ikastolen Elkarteko lehendakari gisa egindako hamalau urteko ibilbidea amaituko du Tellituk. | Koldo Tellituren agurra izango da bihar, ikastolen batzar nagusian. Ikastolen Elkarteko lehendakari gisa egindako hamalau urteko ibilbidea amaituko du Tellituk. | Ikastolen Elkarteak ohar bidez jakinarazi duenez, Koldo Tellitu Mejiak Ikastolen Elkarteko lehendakari gisa azken aldiz hartuko du parte bihar egitekoak diren batzar nagusian. Hernanin (Gipuzkoa) egingo dute batzarra, Oronan, 18:00etan.
Tellituk hamalau urte egin ditu lehendakari Ikastolen Elkartean. 2009an Euskal Her... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229076/ppren-prezioa-guardia-eta-bastida.htm | Politika | PPren prezioa: Guardia eta Bastida | Iturgaizek esan du EAJri eta PSE-EEri gobernuak osatzen lagunduko dietela, baina ohartarazi die egonkortasuna zailduko dietela baldin eta Arabako Errioxako bi alkatetzak lortzen ez badituzte. | PPren prezioa: Guardia eta Bastida. Iturgaizek esan du EAJri eta PSE-EEri gobernuak osatzen lagunduko dietela, baina ohartarazi die egonkortasuna zailduko dietela baldin eta Arabako Errioxako bi alkatetzak lortzen ez badituzte. | «Ekainaren 17an bozkatuko da nork aginduko duen, baina gero lau urte etorriko dira». Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Alderdi Popularreko presidente Carlos Iturgaizek mezu argia helarazi du gaur: PP prest dago erakundeetan EAJren eta PSE-EEren alde bozkatzeko, gobernuak osatu ditzaten, baina hasiko den legealdiaren ego... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229077/eitbko-berrehun-langile-arituko-dira-tourraren-etapen-emanaldietan.htm | Bizigiro | EITBko berrehun langile arituko dira Tourraren etapen emanaldietan | Ander Izagirreren 'Maillot horia, Bilbotik Baionara' dokumentala estreinatuko dute hilaren 29an. | EITBko berrehun langile arituko dira Tourraren etapen emanaldietan. Ander Izagirreren 'Maillot horia, Bilbotik Baionara' dokumentala estreinatuko dute hilaren 29an. | EITBk ahalegin handia egingo du Frantziako Tourraren lehen hiru etapetan. Bilbotik, Donostiatik eta Baionatik irtengo dira lehen hiru etapa horiek, eta talde publikoak hedatze plan berezia prestatuko du: berrehun langile baino gehiago arituko dira beharrean lasterketa emateko —haien artean 40 kamerari eta 50 kazetari—.... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229078/mike-pence-presidentegai-laquobeste-garai-batzuek-beste-lidergo-bat-eskatzen-duteraquo.htm | Mundua | Mike Pence presidentegai: «Beste garai batzuek beste lidergo bat eskatzen dute» | AEBetako estatuburuorde ohiak iragarri du Alderdi Errepublikanoaren primarioetan lehiatuko dela. Urteotan Trumpengandik urrundu da, eta asko kritikatu du; batez ere, Kapitolioko erasoan izan zuen jarreragatik. | Mike Pence presidentegai: «Beste garai batzuek beste lidergo bat eskatzen dute». AEBetako estatuburuorde ohiak iragarri du Alderdi Errepublikanoaren primarioetan lehiatuko dela. Urteotan Trumpengandik urrundu da, eta asko kritikatu du; batez ere, Kapitolioko erasoan izan zuen jarreragatik. | Donald Trump presidente ohiaren eta Ron DeSantis Floridako gobernadorearen ondoren, teorian lehiakiderik indartsuenen artean hirugarrena dena ere sartu da AEB Ameriketako Estatu Batuetako Alderdi Errepublikanoaren primarioetan: Mike Pence presidenteorde ohia (2017-2021). Erabaki horrek aurrez inoiz ikusi gabeko jokalek... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229079/segurtasun-sailak-ez-dio-erantzun-arartekoari-ertzaintzaren-praxi-desegokiei-buruz.htm | Gizartea | Segurtasun Sailak ez dio erantzun Arartekoari Ertzaintzaren «praxi desegokiei» buruz | Arartekoak adierazi du Ertzaintzak ezin diola uko egin salaketa bat tramitatzeari. Haren arabera, Segurtasun Sailaren isiltasunak aditzera ematen du ez dituela beteko emandako gomendioak. | Segurtasun Sailak ez dio erantzun Arartekoari Ertzaintzaren «praxi desegokiei» buruz. Arartekoak adierazi du Ertzaintzak ezin diola uko egin salaketa bat tramitatzeari. Haren arabera, Segurtasun Sailaren isiltasunak aditzera ematen du ez dituela beteko emandako gomendioak. | Indarkeria matxista pairatu duten emakumeak artatzean «enpatiaz» jarduteko neurriak eskatu zizkion Ertzaintzari atzo EAEko Arartekoak. Izan ere, detektatu du Poliziak «praxi okerra» duela arta horretan. Gaur Eusko Legebiltzarreko Giza Eskubideen, Berdintasunaren eta Justiziaren Batzordean izan da, eta EH Bilduren galde... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229080/frantziako-asanbleak-ez-du-eztabaidatuko-erretreta-62-urtera-itzultzeko-proposamena.htm | Ekonomia | Frantziako Asanbleak ez du eztabaidatuko erretreta 62 urtera itzultzeko proposamena | Yael Braun-Pivet Asanbleako presidenteak baieztatu du blokeatu egingo duela LIOT taldearen eskaera. Gobernuaren aurkako zentsura mozio bat iragarri du Frantzia Intsumisoak. | Frantziako Asanbleak ez du eztabaidatuko erretreta 62 urtera itzultzeko proposamena. Yael Braun-Pivet Asanbleako presidenteak baieztatu du blokeatu egingo duela LIOT taldearen eskaera. Gobernuaren aurkako zentsura mozio bat iragarri du Frantzia Intsumisoak. | Beste bide bat itxi zaie Ipar Euskal Herrian eta Frantzian erretreta 62 urtean geratzeko borrokan ari direnei. Frantziako Asanblearen osoko bilkurara iritsiko da erreforma geratzeko LIOT taldeak aurkeztutako lege proposamena, baina mamiz hustuta helduko da.
Joan den astean, gizarte arazoetako batzordeak bertan behera ... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229081/legez-kanpoko-kaleratzeen-kontrako-gida-aurkeztu-dute-bilbon.htm | Gizartea | Legez kanpoko kaleratzeen kontrako gida aurkeztu dute Bilbon | Eragileen iritziz, «autodefentsarako tresna bat» da, baita «elkar babesteko modu bat» ere. | Legez kanpoko kaleratzeen kontrako gida aurkeztu dute Bilbon. Eragileen iritziz, «autodefentsarako tresna bat» da, baita «elkar babesteko modu bat» ere. | Bilboko zenbait eragilek legez kanpoko kaleratzeen kontrako gida aurkeztu dute San Frantzisko auzoan. Joan den azaroan, Bilboko udaltzainek epailearen agindurik gabe egindako etxegabetze baten berri izan zuten eragile horiek, eta, geroztik, Zeuena biolentzia, geurea auzodefentsa goiburua duen kanpaina bat abiatua dute.... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229082/gasteizko-michelineko-grebalariek-produkzioa-eten-dute-berriro.htm | Ekonomia | Gasteizko Michelineko grebalariek produkzioa eten dute berriro | Sindikatuen arabera, ekoizpen lerroetan %95ekoa da greba | Gasteizko Michelineko grebalariek produkzioa eten dute berriro. Sindikatuen arabera, ekoizpen lerroetan %95ekoa da greba | Gaur ere greba eguna dute Gasteizko Michelin multinazionalaren lantegian, eta, grebara deitu duten sindikatuen arabera, ekoizpen lerroetan %95ekoa da greba. Astelehenekoak baino oihartzun handiagoa biltzen ari da gaurko deialdia, langileen %93k babestu baitzuen orduan.
Goizean goiz, 08:30ean, manifestazioa egin dute s... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229083/bizilagun-bat-etxegabetu-dute-hernanin-eta-ertzaintza-oldartu-egin-zaie-bertaratutakoei.htm | Gizartea | Bizilagun bat etxegabetu dute Hernanin, eta Ertzaintza oldartu egin zaie bertaratutakoei | Hernaniko Udalak azaldu duenez, haren «baliabide profesional guztiak prest» daude kaleratutakoari irtenbide bat eskaintzeko. | Bizilagun bat etxegabetu dute Hernanin, eta Ertzaintza oldartu egin zaie bertaratutakoei. Hernaniko Udalak azaldu duenez, haren «baliabide profesional guztiak prest» daude kaleratutakoari irtenbide bat eskaintzeko. | Bizilagun bat etxegabetu dute Hernanin (Gipuzkoa), eta Ertzaintza oldartu egin zaie Etxebizitza Sindikatuak eta Kontseilu Sozialistak deituta kaleratzea eragozten saiatu diren herritarrei. Gutxienez pertsona bat atxilotu dute, eta hainbat lagun zauritu oldarraldietan.
Kontseilu Sozialistak sare sozialetan salatu du He... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229084/ertzaintzako-sindikatuek-premiaz-biltzeko-eskatu-diote-erkorekari.htm | Politika | Ertzaintzako sindikatuek premiaz biltzeko eskatu diote Erkorekari | ERNE, ESAN, Euspel eta SIPEk Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari egotzi diote «ataka estuan» jarri izana. | Ertzaintzako sindikatuek premiaz biltzeko eskatu diote Erkorekari. ERNE, ESAN, Euspel eta SIPEk Jaurlaritzako Segurtasun sailburuari egotzi diote «ataka estuan» jarri izana. | Urak harro daude oraindik Ertzaintzan. Atzo, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu Josu Erkorekak esan zuen Ertzaintzako ERNE, ESAN, Euspel eta SIPE sindikatuak «beldurtu» dituela Ertzainak Borrokan-ek, eta negoziazio mahaitik altxatzera «behartu» zituela. Gaur, ordea, sindikatu horiek Erkorekari egotzi diote lau sin... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229085/soilik-baietz-da-baietz-legeak-ezarritako-murrizketak-babestu-ditu-gorenak.htm | Gizartea | 'Soilik baietz da baietz' legeak ezarritako murrizketak babestu ditu Gorenak | Espainiako Fiskaltzak zigorren apaltzearen aurka jarritako helegite ia denak atzera bota ditu, | 'Soilik baietz da baietz' legeak ezarritako murrizketak babestu ditu Gorenak. Espainiako Fiskaltzak zigorren apaltzearen aurka jarritako helegite ia denak atzera bota ditu, | Soilik baietz da baietzlegeari helduta, indarkeria matxistagatik ezarritako hainbat zigor murrizteko helegiteak jarri dituzte hainbat probintzia auzitegitan, eta irizpideak askotarikoak izan dira horiek ebazteko orduan. Murrizketen aurkako doktrina ezartze aldera, Espainiako Fiskaltzak helegiteak jarriak zituen zigorra... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229086/ondo-badabil-ez-ukitu.htm | Iritzia | Ondo badabil, ez ukitu | Ondo badabil, ez ukitu. | 2012an, Europako Batzordeak sustatutako hizkuntza-gaitasunei buruzko Europako Inkestan, besteak beste, honako ondorio hau irakur zitekeen: «[...] ikastetxeek eskaintzen duten edukiak eta hizkuntza-ikaskuntza integratuak [CLIL, siglak ingelesez ] ez du inolako eragin argirik erakusten ikastetxeen batez besteko puntuazio... | |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229087/hezkuntza-lege-proiektuaren-zehaztasun-falta-kritikatu-dute-sindikatuek.htm | Gizartea | Hezkuntza Lege proiektuaren «zehaztasun falta» kritikatu dute sindikatuek | Steilas, ELA, LAB eta Ikastolen Elkartea Eusko Legebiltzarrean egon dira gaur, eta lege proiektuari proposamenak egin dizkiote | Hezkuntza Lege proiektuaren «zehaztasun falta» kritikatu dute sindikatuek. Steilas, ELA, LAB eta Ikastolen Elkartea Eusko Legebiltzarrean egon dira gaur, eta lege proiektuari proposamenak egin dizkiote | Hezkuntza Lege proiektuaren ekarpenak jasotzen ari dira egunotan. Gaur, Steilasen, ELAren, LABen eta Ikastolen Elkartearen txanda izan da, bertzeak bertze. Talde bakoitzak proposamen propioak egin baditu ere, eta legearen inguruko jarrera desberdinak dituzten arren, oro har, guztiek azpimarratu dute proiektuaren «zehaz... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229088/ikurrin-olatua-bultzatuko-du-gure-esku-k-tourraren-lehen-etapetan.htm | Politika | Ikurrin olatua bultzatuko du Gure Esku-k Tourraren lehen etapetan | Euskal Herria zazpi lurraldeko herri bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatuko dute, eta garrantzi berezia eman nahi diote uztailaren 3ko etapari, irudikatzeko Bidasoa ez dela muga, «topagunea baizik». | Ikurrin olatua bultzatuko du Gure Esku-k Tourraren lehen etapetan. Euskal Herria zazpi lurraldeko herri bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatuko dute, eta garrantzi berezia eman nahi diote uztailaren 3ko etapari, irudikatzeko Bidasoa ez dela muga, «topagunea baizik». | Uztailaren 1ean abiatuko da Frantziako Tourra, Bilbon, eta, hiru egunez, Euskal Herriko hainbat herri zeharkatuko ditu. Uztailaren 5ean ere bai, Zuberoan barna ibili eta Larüntzen amaituko baita. Abagune horren harira, Gure Esku-k herri erronka bat proposatu du, txirrindularitza itzuli guztietan garrantzitsuenak duen n... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229089/formatua-berrituta-egingo-dute-hitzareneskolaren-laugarren-aldiaazpeitian.htm | Kultura | Formatua berrituta egingo dute Hitzaren Eskolaren laugarren aldia, Azpeitian | Amets Aranguren, Irati Gorostidi, Joseba Sarrionandia eta Itziar Ugarte ariko dira irakasle, eta bakoitzak beste irakasle bat gonbidatuko du. Hiru hilabete iraungo du aurten eskolak, irailaren 2tik azaroaren 18ra. | Formatua berrituta egingo dute Hitzaren Eskolaren laugarren aldia, Azpeitian. Amets Aranguren, Irati Gorostidi, Joseba Sarrionandia eta Itziar Ugarte ariko dira irakasle, eta bakoitzak beste irakasle bat gonbidatuko du. Hiru hilabete iraungo du aurten eskolak, irailaren 2tik azaroaren 18ra. | Azpeitiko (Gipuzkoa) Kulturaz kooperatibak 2019. urtean jarri zuen abian Hitzaren Eskola, hitzari «beren-beregi» espazio eta proiektu bat eskaintzeko asmoarekin, Xabier Gantzarain proiektuaren sustatzaileetako batek gaur eginiko aurkezpenean azaldu duenez. «Ikusten genuen hitza adierazpide eta diziplina ezberdinetan ib... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229090/31-gradutik-gorako-tenperaturarekin-lan-jarduna-geldiaraz-daitekeela-uste-du-labek.htm | Ekonomia | 31 gradutik gorako tenperaturarekin lan jarduna geldiaraz daitekeela uste du LABek | Lantokietan beroari aurre egiteko gida bat eratu du, eta sentsazio termikoaren arabera atsedenak arautzeko eskatuko diete enpresariei. | 31 gradutik gorako tenperaturarekin lan jarduna geldiaraz daitekeela uste du LABek. Lantokietan beroari aurre egiteko gida bat eratu du, eta sentsazio termikoaren arabera atsedenak arautzeko eskatuko diete enpresariei. | Hogeita hamar gradu inguruko tenperaturara iritsi eta %70etik gorako hezetasuna badago lan jardunean etenak egitea proposatuko du LABek. Sindikatu abertzaleak protokolo bat idatzi du lantokietan beroaren arazoari aurre egiteko, eta hura indarrean jartzeko kanpaina abiatuko du. Tenperatura eta hezetasun baldintzak kontu... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229091/hamasei-sortzailek-parte-hartuko-dute-jardun-artistikoen-institutuaren-udako-eskolan.htm | Kultura | Hamasei sortzailek parte hartuko dute Jardun Artistikoen Institutuaren udako eskolan | Laugarren aldiz egingo dute aurten, eta arte ikasleek nazioarteko profesionalekin egoteko aukera izango dute. Ibon Aranberri, Asier Mendizabal eta Itziar Okariz izango dituzte tutore. | Hamasei sortzailek parte hartuko dute Jardun Artistikoen Institutuaren udako eskolan. Laugarren aldiz egingo dute aurten, eta arte ikasleek nazioarteko profesionalekin egoteko aukera izango dute. Ibon Aranberri, Asier Mendizabal eta Itziar Okariz izango dituzte tutore. | JAI Jardun Artistikoen Institutuaren udako eskola martxan da aurten ere. Laugarrenez antolatu dute Donostiako Tabakalera zentroak, Gasteizko Artium museoak eta Jorge Oteiza museoak (Altzuza, Nafarroa). Arte plastikoak oinarri hartuta, praktika artistikoa eta pedagogia esperimentala batuko ditu egonaldiak, eta, horretar... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229092/ozeano-artikoa-erabat-urtuko-da-datozen-hamarkadetan.htm | Mundua | Ozeano Artikoa erabat urtuko da datozen hamarkadetan | Ikerketa baten arabera, Ozeano Artikoaren urtzea ezingo da eragotzi isuriak murriztuta ere. Ondorioz, areagotu egingo dira muturreko klima fenomenoak eta hondamendiak. | Ozeano Artikoa erabat urtuko da datozen hamarkadetan. Ikerketa baten arabera, Ozeano Artikoaren urtzea ezingo da eragotzi isuriak murriztuta ere. Ondorioz, areagotu egingo dira muturreko klima fenomenoak eta hondamendiak. | «Beranduegi» da Ozeano Artikoaren urtzea eragozteko. Horixe ohartarazi dute zenbait zientzialarik, atzo argitaratutako ikerketa batean. Berotegi efektuko gasen isuriak asko murriztuta ere, 2030-2050 bitartean ez da izotzik izango Ozeano Artikoan. Ikerketaren arabera, gizakiak eragindako berotze globalaren ondorio da ur... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229093/pp-eta-upn-bananduta-aurkeztuko-dira-berriz.htm | Politika | PP eta UPN bananduta aurkeztuko dira berriz | Javier Esparzak salatu du alderdi popularrak ez duela elkarrekin aurkeztu nahi izan uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan | PP eta UPN bananduta aurkeztuko dira berriz. Javier Esparzak salatu du alderdi popularrak ez duela elkarrekin aurkeztu nahi izan uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan | Zatiketa erabatekoa da. 2019an Navarra Suma osatu aurretik ere, hauteskunde orokorretan eskutik helduta aurkeztu ohi ziren PP eta UPN. Behin eskuineko koalizioa hautsita, usadio politikoa zendu da. Begien bistakoa zena gaur baieztatu du El Mundo kazeta espainiarrak. Bertan, PPk azaldu du ez dela koaliziorik egongo Nafa... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229094/gipuzkoako-zahar-etxeetako-gainbehera-salatu-du-elak.htm | Gizartea | Gipuzkoako zahar etxeetako «gainbehera» salatu du ELAk | Egoitza zenbaitetan sei lan itun ezberdin ezartzen direla esan dute langileek, eta horrek «nahasmen« handia dakarrela | Gipuzkoako zahar etxeetako «gainbehera» salatu du ELAk. Egoitza zenbaitetan sei lan itun ezberdin ezartzen direla esan dute langileek, eta horrek «nahasmen« handia dakarrela | «Gainbehera». Pankarta zabal batean hitz hori nabarmendu dute gaur, elkarretaratze batean, Gipuzkoako zahar etxeetako langileek, ELA sindikatuak deituta. Ondoren, agerraldi bat egin dute, eta egoera horren erantzulea zein den adierazi dute: «Gipuzkoako Foru Aldundia egoitzetako sektorea desegiten ari da».
Janire Diaze... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229095/iriartek-gobernabiderako-akordio-bat-proposatu-die-eajri-pseri-eta-epri.htm | Politika | Iriartek «gobernabiderako akordio bat» proposatu die EAJri, PSEri eta EPri | «Gutxieneko akordio bat» egitea eskaini die EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak beste alderdiei, eta nabarmendu du koalizio abertzaleari dagokiola proiektua gidatzea. | Iriartek «gobernabiderako akordio bat» proposatu die EAJri, PSEri eta EPri. «Gutxieneko akordio bat» egitea eskaini die EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak beste alderdiei, eta nabarmendu du koalizio abertzaleari dagokiola proiektua gidatzea. | Maddalen Iriartek, EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusiak, «gobernabiderako akordio bat» proposatu die EAJri, PSE-EEri eta Elkarrekin Podemos-IUri. Gipuzkoako Foru Aldundian gobernua osatu ahal izateko «gutxieneko akordio bat» egitea da Iriarteren helburua, «oinarrizko proposamen baten inguruko adostasunak josita».... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229096/dokumentu-bat-faltsutu-izana-onartu-du-mixel-etxebeste-mauleko-auzapez-ohiak.htm | Politika | Dokumentu bat faltsutu izana onartu du Mixel Etxebeste Mauleko auzapez ohiak | Atzo epaitu zuten Paueko Zigor Auzitegian, Agerria hotelarentzat 450.000 euroko mailegua lortzeko hura kudeatzen zuen ekonomia mistoko sozietatearen akta faltsu bat idatzi izana leporatuta. 5.000 euroko isuna eta urtebetez edozein enpresa kudeatzeko debekua arriskatzen ditu. Uztailaren 4an deliberatuko du auzitegiak. | Dokumentu bat faltsutu izana onartu du Mixel Etxebeste Mauleko auzapez ohiak. Atzo epaitu zuten Paueko Zigor Auzitegian, Agerria hotelarentzat 450.000 euroko mailegua lortzeko hura kudeatzen zuen ekonomia mistoko sozietatearen akta faltsu bat idatzi izana leporatuta. 5.000 euroko isuna eta urtebetez edozein enpresa kud... | Mixel Etxebeste Mauleko auzapez ohia akusatuen aulkian eseri zen atzo Paueko Zigor Auzitegian. Agerria hotela kudeatzen zuen EMS ekonomia mistoko sozietateko presidente gisa dokumentu bat faltsutu izana leporatzen diote. Zehazki, EMSren bilkura baten akta faltsua idaztea, Credit Agricole bankuaren 450.000 euroko maileg... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229097/egiari-zor-ek-kritikatu-egin-du-jaurlaritzak-torturaren-aurkako-eguneko-ekitaldiak-atzeratu-izana.htm | Politika | Egiari Zor-ek kritikatu egin du Jaurlaritzak Torturaren Aurkako Eguneko ekitaldiak atzeratu izana | Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak azaldu du «alderdien konfrontaziorako elementuak sortzea eragotzi» nahi duela, aintzat hartuta Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egitekoak direla. | Egiari Zor-ek kritikatu egin du Jaurlaritzak Torturaren Aurkako Eguneko ekitaldiak atzeratu izana. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak azaldu du «alderdien konfrontaziorako elementuak sortzea eragotzi» nahi duela, aintzat hartuta Espainiako Gorteetarako hauteskundeak egitekoak direla. | Egiari Zor fundazioak haserrea adierazi du, ekainaren 26rako Torturaren Aurkako Nazioarteko Egunaren harira programatuta zeuden ekitaldi batzuk ez dituztelako egingo. Zehazki, fundazioak jakinarazi duenez, Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak azaldu zion asmoa zuela giza eskubideen ... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229098/esklabismoa-salatu-du-labek-bermeoko-itsasontzi-batean.htm | Ekonomia | «Esklabismoa» salatu du LABek Bermeoko itsasontzi batean | Sindikatuaren arabera, Beti Euskal Herria itsasontziak abisurik gabe eta kalte ordaina eman gabe bota ditu bere zortzi arrantzaleak. | «Esklabismoa» salatu du LABek Bermeoko itsasontzi batean. Sindikatuaren arabera, Beti Euskal Herria itsasontziak abisurik gabe eta kalte ordaina eman gabe bota ditu bere zortzi arrantzaleak. | LABek deituta, 30 lagun inguru batu dira gaur Bermeon (Bizkaia), Beti Euskal Herria arrantzontzian gertatutakoa salatzeko. Sindikatuak jakinarazi duenez, maiatzaren 8an, itsasoratzeko prest zeudela, armadoreak arrantzaleei esan zien portuan geratuko zela ontzia, «ezelako arrazoirik eman gabe». Kofradiara jo zutenean, h... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229099/bi-dira-asteleheneko-operazioan-atxilotutako-euskal-herritarrak.htm | Politika | Bi dira asteleheneko operazioan atxilotutako euskal herritarrak | Lafarge enpresaren zementu fabrika baten kontrako ekintzan parte hartzea leporatzen diete. Elkarretaratzea egin dute Baionako suprefeturan. | Bi dira asteleheneko operazioan atxilotutako euskal herritarrak. Lafarge enpresaren zementu fabrika baten kontrako ekintzan parte hartzea leporatzen diete. Elkarretaratzea egin dute Baionako suprefeturan. | Frantziako Poliziak operazio zabala egin zuen astelehenean, eta gazte militante bat atxilotu zuen Baionan, gurasoen etxean. Hainbat iturrik jakinarazi dutenez, beste euskal herritar bat ere atzeman zuten, Tolosan (Okzitania), bere etxean. Jatorriz Hendaiakoa da (Lapurdi). Astelehenean zabaldu zen hamabost atxiloketa iz... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229100/italiako-kostazainek-1400-bat-migratzaile-erreskatatu-dituzte-itsaso-jonikoan.htm | Mundua | Italiako kostazainek 1.400 bat migratzaile erreskatatu dituzte Itsaso Jonikoan | Herenegun eta atzo egin zituzten operazioak, Frontexen laguntzarekin. | Italiako kostazainek 1.400 bat migratzaile erreskatatu dituzte Itsaso Jonikoan. Herenegun eta atzo egin zituzten operazioak, Frontexen laguntzarekin. | Italiako kostazainek asteazken honetan iragarri dutenez, 1.400 pertsona baino gehiago erreskatatu zituzten herenegun eta atzo, Itsaso Jonikoan, Italia hegoaldeko Crotona hiritik gertu. Kostazainek Mugak eta Kostaldea Zaintzeko Europako Agentziaren (Frontex) laguntza izan zuten bi operazioak egiteko.
Astelehen goizalde... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229101/euskal-herriko-gizarte-mugimenduez-ariko-da-aurtengo-jakin-jardunaldia.htm | Gizartea | Euskal Herriko gizarte mugimenduez ariko da aurtengo Jakin jardunaldia | Euskal Herriko gizarte mugimenduen azken urteetako bilakaera, egungo egoera eta etorkizuneko erronkak izango dituzte hizpide hilaren 22ko eta 23ko ikastaroetan, UEUk, ‘Jakin’-ek eta Usurbilgo Udalak antolatuta. BERRIAk 'streaming'-ez emango du, zuzenean. | Euskal Herriko gizarte mugimenduez ariko da aurtengo Jakin jardunaldia. Euskal Herriko gizarte mugimenduen azken urteetako bilakaera, egungo egoera eta etorkizuneko erronkak izango dituzte hizpide hilaren 22ko eta 23ko ikastaroetan, UEUk, ‘Jakin’-ek eta Usurbilgo Udalak antolatuta. BERRIAk 'streaming'-ez emango du, zuz... | Iaz mende erdi bete ostean, ate joka datoz UEU Udako Euskal Unibertsitatearen Udako Ikastaroak, eta, urtero legez, Jakin jardunaldiak antolatuko dituzte Usurbilgo Udalarekin elkarlanean, zazpigarren urtez jarraian. Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune berriak ezarri diote izena aurtengoari, eta ekainaren 22an... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229102/uefak-espedientea-ireki-dio-osasunari.htm | Kirola | UEFAk espedientea ireki dio Osasunari | Europako Federazioak Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitakoa hartu du kontuan. Auzitegi Gorenak urtarrilean frogatutzat eman zuen Iruñeko taldeak 2013-2014 denboraldiko Espainiako Lehen Mailako bi partidaren emaitzak adostu zituela. UEFAk Osasuna errudun jotzen badu, Iruñeko taldeak ez du jokatuko Konferentzia liga | UEFAk espedientea ireki dio Osasunari. Europako Federazioak Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitakoa hartu du kontuan. Auzitegi Gorenak urtarrilean frogatutzat eman zuen Iruñeko taldeak 2013-2014 denboraldiko Espainiako Lehen Mailako bi partidaren emaitzak adostu zituela. UEFAk Osasuna errudun jotzen badu, Iruñeko talde... | UEFAk espedientea ireki dio Osasunari, Nafarroako klubak erakunde horren diziplina arauak urratu dituelakoan. UEFAren Diziplinaren eta Etikaren Kontrol Batzordeak Espainiako Auzitegi Gorenak ebatzitakoa hartu du kontuan Osasunari espedientea irekitzeko. Auzitegi Gorenak urtarrilean frogatutzat eman zuen Iruñeko taldeak... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229103/aeronautikak-ez-dio-etekinik-atera-ukrainako-gerrari-baina-uste-du-aterako-diola.htm | Ekonomia | Aeronautikak ez dio etekinik atera Ukrainako gerrari, baina uste du aterako diola | Hegan klusterreko enpresen fakturazioa %27,3 handitu da, eta pandemia aurreko jarduera berreskuratu dute. | Aeronautikak ez dio etekinik atera Ukrainako gerrari, baina uste du aterako diola. Hegan klusterreko enpresen fakturazioa %27,3 handitu da, eta pandemia aurreko jarduera berreskuratu dute. | Gerra ez da errenta, baina bai negozioa batzuentzat. Ukrainako gerraren eraginez, gastu militarra handitzen ari da, eta hortik etekina ateratzeko hautagaiak dira Euskal Herriko enpresa aeronautikoak, hegazkin militarren egileen hornitzaileak ere bai baitira. Jose Julian Etxebarria Hegan klusterreko presidenteak ziurtat... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229104/patxi-lopez-rafaela-romero-eta-daniel-senderos-izango-dira-pseren-zerrendaburuak-espainiako-kongresurako-hauteskundeetan.htm | Politika | Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Daniel Senderos izango dira PSEren zerrendaburuak Espainiako Kongresurako hauteskundeetan | Julia Liberal, Izaskun Gomez eta Txema Oleagak zuzenduko dituzte Senaturako zerrendak. PSEren lurraldeetako batzordeek berretsi behar dute proposamena. | Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Daniel Senderos izango dira PSEren zerrendaburuak Espainiako Kongresurako hauteskundeetan. Julia Liberal, Izaskun Gomez eta Txema Oleagak zuzenduko dituzte Senaturako zerrendak. PSEren lurraldeetako batzordeek berretsi behar dute proposamena. | PSEk argitu du zein izango diren uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako bere hautagaiak: Patxi Lopez izango da Kongresurako zerrendaburua Bizkaian, Rafaela Romero Gipuzkoan, eta Daniel Senderos Araban. Orain alderdiaren lurraldeetako batzordeek berretsi behar dute proposamena. Larunbatean erabakiko ... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229105/bizkaiko-sos-arrazakeriak-jasotako-salaketa-gehienak-poliziak-eraginak-izan-ziren.htm | Gizartea | Bizkaiko SOS Arrazakeriak jasotako salaketa gehienak poliziak eraginak izan ziren | 34 salaketa jaso zituzten 2022an; eta, datu horiekin, urteroko txostena landu berri dute. Adierazi dutenez, salaketa gehienak arrazakeria instituzionalari dagozkie. | Bizkaiko SOS Arrazakeriak jasotako salaketa gehienak poliziak eraginak izan ziren. 34 salaketa jaso zituzten 2022an; eta, datu horiekin, urteroko txostena landu berri dute. Adierazi dutenez, salaketa gehienak arrazakeria instituzionalari dagozkie. | Bizkaiko SOS Arrazakeriaren Informazio eta Salaketa Bulegoak 34 salaketa jaso zituen iaz, eraso eta tratu arrazistengatik. Urtero bezala, salaketa guztiak bildu, eta txosten bat sortu dute orain. Gaur aurkeztu dute Diskriminazioaren ahotsak txostena, Bilboko Zirika herri gunean. Azterlanaren arabera, herritarrek jarrit... |
2023-6-7 | https://www.berria.eus/albisteak/229106/sandra-pereira-frantzia-intsumisoko-hautagai-izanen-da-frantziako-senaturako.htm | Politika | Sandra Pereira Frantzia Intsumisoko hautagai izanen da Frantziako Senaturako | Pirinio Atlantikoetako Departamenduan NUPES koalizioarekin zerrenda bat osatzearen alde egin du | Sandra Pereira Frantzia Intsumisoko hautagai izanen da Frantziako Senaturako. Pirinio Atlantikoetako Departamenduan NUPES koalizioarekin zerrenda bat osatzearen alde egin du | Sandra Pereirak jakinarazi du hautagai izanen dela irailean iraganen diren Frantziako Senaturako hauteskundeetarako. Didier Bayensekin batera osatuko dute zerrenda, ohar batean jakinarazi dutenez. Iazko ekainean, Frantziako Asanblearako bozetan aurkeztu zen Pereira, 5. hautesbarrutian, eta Florence Lasserren kontra leh... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229125/pantailak-euskaraz-bi-urte-eta-aurrera.htm | Bizigiro | Pantailak Euskaraz: bi urte eta aurrera | Gaur bete dira bi urte Pantailak Euskaraz mugimenduak argia ikusi zuenetik. Mugimenduak bideo bat egin du bi urteotako lorpenak azaleratzeko. 'Jakin'-ek eta Gazte Euskaltzaleen Sareak bat egin dute Euskarazko Ikus-entzunezkoen Aldeko Manifestuarekin. | Pantailak Euskaraz: bi urte eta aurrera. Gaur bete dira bi urte Pantailak Euskaraz mugimenduak argia ikusi zuenetik. Mugimenduak bideo bat egin du bi urteotako lorpenak azaleratzeko. 'Jakin'-ek eta Gazte Euskaltzaleen Sareak bat egin dute Euskarazko Ikus-entzunezkoen Aldeko Manifestuarekin. | 2021eko ekainaren 8a zen, eta, ikus-entzunezkoetan euskarak aitzina egin zezan, mugimendu bat sortu zen: Pantailak Euskaraz. Alex Aginagalde bozeramaileak zera ohartarazi zuen: «Ezinbestekoa da aisialdian euskara sendo egotea».
Mugimenduak nabarmendu du zenbait gauza lortu dituela orduz geroztik: jendarteratzea nolako... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229126/gutxienez-bost-pertsona-hil-dira-presa-suntsitzearen-ondorioz.htm | Mundua | Gutxienez bost pertsona hil dira presa suntsitzearen ondorioz | Zelenskik salatu du Errusiak erasoak egiten jarraitzen duela erreskate lanetan ari diren bitartean. Nazio Batuen Erakundearen arabera, presa suntsitzearen ondoriozko kalteak areagotu egingo dira datozen orduetan. | Gutxienez bost pertsona hil dira presa suntsitzearen ondorioz. Zelenskik salatu du Errusiak erasoak egiten jarraitzen duela erreskate lanetan ari diren bitartean. Nazio Batuen Erakundearen arabera, presa suntsitzearen ondoriozko kalteak areagotu egingo dira datozen orduetan. | Gutxienez bost pertsona hil dira Kherson eskualdeko presa suntsitzearen ondorioz. Errusiak jakinarazi zuen zazpi pertsona zeudela desagertuta, eta gaur adierazi dute horietatik bost itota hil direla. Beste biak ebakuatzen ari dira. Gainera, berrogei lagun inguru ospitaleratu dituzte.
Ondorio larriak eragin ditu Kherso... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229127/elak-laquopolizia-ereduariraquo-egotzi-dizkio-ertzaintzaren-barne-arazoak.htm | Politika | ELAk «polizia ereduari» egotzi dizkio Ertzaintzaren barne arazoak | Mitxel Lakuntzak esan duenez, Ertzaintzan ideologia guztietako kideak daude, «baita eskuin muturrekoak ere» | ELAk «polizia ereduari» egotzi dizkio Ertzaintzaren barne arazoak. Mitxel Lakuntzak esan duenez, Ertzaintzan ideologia guztietako kideak daude, «baita eskuin muturrekoak ere» | Euskadi Irratiari egindako elkarrizketa batean, ELAko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak esan du «polizia eredua» dela Ertzaintzan azken bolada honetan azaleratu diren arazoen iturria, eta Ertzaintzak «goitik beherako aldaketa» behar duela. Eusko Jaurlaritzari egotzi dio «polizia eredu jakin baten alde» egin izana, «alde... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229128/ortuzarrek-adierazi-du-iriarteren-proposamena-ez-dela-laquoarrazoizkoaraquo.htm | Politika | Ortuzarrek adierazi du Iriarteren proposamena ez dela «arrazoizkoa» | Urruzunoren esanetan, «legitimoak» dira EH Bildu gabeko gehiengoak, baina azaldu beharra dago norekin eta zertarako egiten diren. | Ortuzarrek adierazi du Iriarteren proposamena ez dela «arrazoizkoa». Urruzunoren esanetan, «legitimoak» dira EH Bildu gabeko gehiengoak, baina azaldu beharra dago norekin eta zertarako egiten diren. | EH Bilduren Gipuzkoako ahaldungai nagusi Maddalen Iriartek «gobernabiderako ituna» proposatu zien atzo EAJri, PSEri eta Elkarrekin Podemosi, aldundian «proiektu partekatu bat» bideratzeko. EAJren Euzkadi Buru Batzarreko presidente Andoni Ortuzarrek, baina, ez du «arrazoizkotzat» jo, Gipuzkoako Foru Aldundia «parlamentu... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229129/gizon-batek-gutxienez-lau-ume-eta-bi-heldu-zauritu-ditu-labanaz-annecyn.htm | Mundua | Gizon batek gutxienez lau ume eta bi heldu zauritu ditu labanaz Annecyn | Umeetako bi eta heldu bat larri daude, ospitalean. Frantziako Poliziak erasotzailea atxilotu du. | Gizon batek gutxienez lau ume eta bi heldu zauritu ditu labanaz Annecyn. Umeetako bi eta heldu bat larri daude, ospitalean. Frantziako Poliziak erasotzailea atxilotu du. | Gizon batek gutxienez lau umeri eta bi helduri labanaz eraso die Annecyko (Frantzia) parke batean. Horietako hiru larri zauritu ditu –bi haur eta heldu bat–, eta haien bizia arriskuan dago. Poliziak jada atxilotu du erasotzailea, eta erasoaren arrazoiak zeintzuk izan daitezkeen ikertzen ari da.
Goizean izan da erasoa,... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229130/erretretaren-erreforma-geratzeko-azken-saioa-antzua-izan-da.htm | Ekonomia | Erretretaren erreforma geratzeko azken saioa antzua izan da | Debate garratz eta zaratatsu baten ondoren, LIOT taldeak kendu egin du erreforma bertan behera uzteko proposamena, aurretik Yael Braun-Pivet Asanbleako presidenteak edukiz hustu duelako. | Erretretaren erreforma geratzeko azken saioa antzua izan da. Debate garratz eta zaratatsu baten ondoren, LIOT taldeak kendu egin du erreforma bertan behera uzteko proposamena, aurretik Yael Braun-Pivet Asanbleako presidenteak edukiz hustu duelako. | Bost hilabeteren, hamalau protesta egunen, zentsura mozio baten, Kontseilu Konstituzionalaren ebazpen baten eta zenbatzerik ez dagoen haserre baten ondoren, gaur amaitu da Frantziako erretretaren erreformaren parlamentuko ibilbidea.
Legearen puntu garrantzitsuena bozkatu gabe amaitu da, Yael Braun-Billet Asanblea Nazi... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229131/azkorbebeitia-eta-inarra-garaile-eh-mendi-erronkan.htm | albisteak | Azkorbebeitia eta Iñarra garaile EH Mendi Erronkan | Biek ala biek Leitzako ultraren (67 km /7.200 m+) errekorrak ondu dituzte. Irati Trail proban, berriz, Ainara Alcuaz eta Beñat Katarain izan dira azkarrenak. Andorrako Travessa d’Encamp ultran (84 km) Goar Lopetegi eta Jone Urkizu nagusitu dira. | Azkorbebeitia eta Iñarra garaile EH Mendi Erronkan. Biek ala biek Leitzako ultraren (67 km /7.200 m+) errekorrak ondu dituzte. Irati Trail proban, berriz, Ainara Alcuaz eta Beñat Katarain izan dira azkarrenak. Andorrako Travessa d’Encamp ultran (84 km) Goar Lopetegi eta Jone Urkizu nagusitu dira. | Mendiko lasterketen denboraldia pil-pilean da. Aurreko asteburuan, hainbat probaren artean, ultra distantziako Euskal Herriko Kopako lasterketa nagusietako bat jokatu zen: EH Mendi Erronka, Leitzan (Nafarroa). Eta egun berean, ekainaren 3an, lineako Euskal Herriko Kopako beste proba bat ere izan zen: Irati Trail laster... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229132/txomin-perurena-txirrindulari-ohia-hil-da-79-urterekin.htm | Kirola | Txomin Perurena txirrindulari ohia hil da, 79 urterekin | Txomin Perurena txirrindulari ohia hil da, 79 urterekin. | Txomin Perurena txirrindulari ohia hil da, 79 urterekin, gaixotasun baten ondorioz. Hamasei urteko ibilbide luzea egin zuen bizikleta gainean (1963tik 1979ra), eta hainbat lorpen eskuratu zituen, besteak beste KAS, Fagor eta Orbea taldeekin. 158 garaipen lortu zituen guztira, baina esanguratsuenak Espainiako Vueltan, E... | |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229133/eurogunea-ere-atzeraldian-dago.htm | Ekonomia | Eurogunea ere atzeraldian dago | Eurostatek zuzendu egin du duela aste batzuk aurreratutako datua, eta %0,1eko uzkurtzea iragarri du urteko azken bi hiruhilekoetarako. | Eurogunea ere atzeraldian dago. Eurostatek zuzendu egin du duela aste batzuk aurreratutako datua, eta %0,1eko uzkurtzea iragarri du urteko azken bi hiruhilekoetarako. | Handia da Alemaniaren pisua euroguneko ekonomian —BPGaren %28 ekartzen du—, eta horregatik esan ohi da Alemaniak hotza duenean eurogune osoak doministiku egiten duela. Bada, esaldi hori berriro baliagarria dela erakutsi dute Eurostaten azken datuek.
Estatistika bulego horrek zuzendu egin du joan den apirilaren bukaera... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229134/energiaren-eta-lehengaien-prezioa-oraindik-galga-dira-paperaren-industriarentzat.htm | Ekonomia | Energiaren eta lehengaien prezioa oraindik galga dira paperaren industriarentzat | Jarduera apaldu arren, fakturazioa handitu zuten enpresek iaz. Aurreikuspenak, ordea, ez dira onak, eta, eskariak handitu ezean, baliteke kolokan geratzea enpresa batzuen errentagarritasuna. | Energiaren eta lehengaien prezioa oraindik galga dira paperaren industriarentzat. Jarduera apaldu arren, fakturazioa handitu zuten enpresek iaz. Aurreikuspenak, ordea, ez dira onak, eta, eskariak handitu ezean, baliteke kolokan geratzea enpresa batzuen errentagarritasuna. | Ekoizpen kostu handiek paperaren industriaren jarduera baldintzatzen dute oraindik ere. Argindarraren eta lehengaien salneurria zertxobait merkatu bada ere, oso garesti daude oraindik, eta galga da hori ekoizleentzat. Egoera horrek asko zaildu zion iazko urtea sektoreari, jarduera apaltzea ekarri baitzuen. Baina aurten... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229135/psnk-baztertu-egin-du-upnrekin-akordio-bat-egitea-eta-eh-bildurekin-elkartuko-da.htm | Politika | PSNk baztertu egin du UPNrekin akordio bat egitea, eta EH Bildurekin elkartuko da | Alzorrizen hitzetan, EH Bildurekin ere ez dute gobernua negoziatuko. Geroa Baik EH Bilduren hautagaia babestuko du Eguesibarren. Ortuzarrek adierazi du Iriarteren Gipuzkoarako proposamena ez dela «arrazoizkoa». | PSNk baztertu egin du UPNrekin akordio bat egitea, eta EH Bildurekin elkartuko da. Alzorrizen hitzetan, EH Bildurekin ere ez dute gobernua negoziatuko. Geroa Baik EH Bilduren hautagaia babestuko du Eguesibarren. Ortuzarrek adierazi du Iriarteren Gipuzkoarako proposamena ez dela «arrazoizkoa». | PSNren Nafarroako presidentegai Maria Txibitek argi azaldu zuen nortzuk nahi dituen koalizio gobernu batean: Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa. Negoziazioak hasiak ditu bi talde horiekin, baina, bien bitartean, gainerako alderdiekin ere bilduko da. Gaur goizean, UPNren txanda izan da, eta iragarri dute EH Bilduko kideekin... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229136/maurizia-laquokanporatzen-bagaituzte-okupazio-dinamika-bat-abiatuko-duguraquo.htm | Gizartea | Maurizia: «Kanporatzen bagaituzte, okupazio dinamika bat abiatuko dugu» | Baionan eraikin bat okupatzen ari dira Maurizia proiektuko kideak, eta edonoiz kanporatuak izateko arriskuan dira. Eragile politiko eta sozial andanaren babesa jaso dute. Azken egunetan Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezarekin izandako elkarrizketen berri eman dute. | Maurizia: «Kanporatzen bagaituzte, okupazio dinamika bat abiatuko dugu». Baionan eraikin bat okupatzen ari dira Maurizia proiektuko kideak, eta edonoiz kanporatuak izateko arriskuan dira. Eragile politiko eta sozial andanaren babesa jaso dute. Azken egunetan Jean Rene Etxegarai Baionako auzapezarekin izandako elkarrizk... | Damoklesen ezpata buru gainean dute Maurizia proiektuko kideek, eta edonoiz kanporatu ditzakete. Agerraldia egin dute egoeraren berri eman eta azken asteetan izan dituzten gorabeherak esplikatzeko. Hainbat auzokide eta LAB eta FSU sindikatuetako kideak agertu dira haiekin, baina eragile politiko eta sozial andanaren ba... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229137/literatura-azal-eta-mami.htm | Kultura | Literatura, azal eta mami | Miren Agur Meaberen ‘Kristalezko begi bat’ irakurri dute ahots goran Bilboko Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Irakurraldi Jarraituan. Meaberen berbak gorpuztu dituzte irakurleek. | Literatura, azal eta mami. Miren Agur Meaberen ‘Kristalezko begi bat’ irakurri dute ahots goran Bilboko Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako Irakurraldi Jarraituan. Meaberen berbak gorpuztu dituzte irakurleek. | Desagerpenak, hasieratik: ezkerreko begia galdu zuen 13 urterekin, ama hil zitzaion 38 zituenean, senarrarengandik banatu zen aspaldi, eta amoranteagandik berriki; umetokiz kanpoko pare bat haurdunaldiren ondotik, Falopioren tronpak erauzi zizkioten, eta galera horren arrasto bazterrezina du, sabelaldea bitan banatzen ... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229138/larrialdi-kimikoetarako-sirenak-aktibatuko-dituzte-bihar-hernanin-muskizen-santurtzin-lantaron-eta-luzueron.htm | Gizartea | Larrialdi kimikoetarako sirenak aktibatuko dituzte bihar Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Lantaron eta Luzueron | Datorren astelehenean eta asteartean ere piztuko dituzte. Aveq-Kimika plataformak egingo du proba, Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarekin lankidetzan. | Larrialdi kimikoetarako sirenak aktibatuko dituzte bihar Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Lantaron eta Luzueron. Datorren astelehenean eta asteartean ere piztuko dituzte. Aveq-Kimika plataformak egingo du proba, Jaurlaritzaren Segurtasun Sailarekin lankidetzan. | Arabako Gipuzkoako eta Bizkaiko bost udalerritan larrialdi kimikoetarako sirenak piztuko dituzte hilaren 9an, 12an eta 13an; hain zuzen, Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Lantaron eta Luzueron probatuko dituzte. Enpresen larrialdietarako protokoloak kudeatzen ditu Aveq-Kimika Enpresa Kimikoen Euskal Elkarteak, eta hark e... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229139/bizkaiko-eraikuntza-lehen-greba-30-urtean.htm | Ekonomia | Bizkaiko eraikuntza: lehen greba 30 urtean | Sindikatuek lanuzteak antolatu dituzte ostiralerako Bizkaiko eraikuntzan, KPIaren araberako soldata eguneraketak eskatzen dituztelako. 1994an deitu zuten grebara azken aldiz. | Bizkaiko eraikuntza: lehen greba 30 urtean. Sindikatuek lanuzteak antolatu dituzte ostiralerako Bizkaiko eraikuntzan, KPIaren araberako soldata eguneraketak eskatzen dituztelako. 1994an deitu zuten grebara azken aldiz. | Bizkaiko eraikuntza sektoreak azken 30 urteetako lehen greba eguna egingo du ostiralean. 1994an deitu zuten azkenekoz egun osoko lanuzteetara, eta orduz geroztik ez da arazo handirik egon lan hitzarmenak berritzeko garaian. Oraingoan, baina, sindikatu guztiek bat egiten dute eskaeretan: KPIaren araberako soldata igoera... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229140/eh-bildu-eta-erc-batera-aurkeztuko-dira-espainiako-senaturako-bozetara.htm | Politika | EH Bildu eta ERC batera aurkeztuko dira Espainiako Senaturako bozetara | Azken urteetako akordioak indartzeko urratsa dela adierazi dute bi aldeek. Batzarrek onartu du Sumarrekin batera aurkeztea. | EH Bildu eta ERC batera aurkeztuko dira Espainiako Senaturako bozetara. Azken urteetako akordioak indartzeko urratsa dela adierazi dute bi aldeek. Batzarrek onartu du Sumarrekin batera aurkeztea. | EH Bilduk jakinarazi duenez, koalizio subiranistak eta ERCk «pauso bat gehiago» eman dute bien arteko «proiektu bateratuan», eta batera aurkeztuko dira Espainiako Senaturako bozetara, Independentzia ezkerretik lelopean. EH Bilduko militanteek, gainera, gaur eta bihar artean aukeratu beharko dituzte Espainiako Gorteetar... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229141/bretainiaren-batasunari-buruzko-galdeketa-asanblean-ahotsa-eman-behar-zaie-interesik-handiena-dutenei.htm | Mundua | Bretainiaren batasunari buruzko galdeketa Asanblean: «Ahotsa eman behar zaie interesik handiena dutenei» | Bretainia eskualdea eta Loira Atlantikoa departamendua elkartzeaz erreferendum bat egiteko lege proposamena aurkeztu dute, eta gaur dira horretaz eztabaidatzekoak Frantziako behe ganberan. | Bretainiaren batasunari buruzko galdeketa Asanblean: «Ahotsa eman behar zaie interesik handiena dutenei». Bretainia eskualdea eta Loira Atlantikoa departamendua elkartzeaz erreferendum bat egiteko lege proposamena aurkeztu dute, eta gaur dira horretaz eztabaidatzekoak Frantziako behe ganberan. | Bretainia historikoko 25 diputatuk aurkeztuta, lurralde horren batasunaz erreferendum bat egiteko lege proposamen bat eztabaidatzekoak dira gaur Frantziako Asanblean; betiere, Paul Molac diputatuak ohartarazi duenez, horretarako tarterik izaten badute —eguneko agendan sartuta dago—. Edonola ere, galdeketaz testu bat au... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229142/ceaquak-salatu-du-nafarroako-probintzia-auzitegiak-uko-egin-diola-frankismoko-krimenak-ikertzeari.htm | Gizartea | Ceaquak salatu du Nafarroako Probintzia Auzitegiak «uko» egin diola frankismoko krimenak ikertzeari | 1972. urtean pairatutako legez kanpoko atxiloketa eta torturak iker zitezen, helegite bat jarri zuen andrazko batek, baina atzera bota du justiziak. | Ceaquak salatu du Nafarroako Probintzia Auzitegiak «uko» egin diola frankismoko krimenak ikertzeari. 1972. urtean pairatutako legez kanpoko atxiloketa eta torturak iker zitezen, helegite bat jarri zuen andrazko batek, baina atzera bota du justiziak. | 1972. urtekoak dira salaketak, Concepcion Edo Gilek egindakoak. Franco diktadorea bizi zen oraindik, emakume gaztea zen hura orduan, eta legez kanpoko atxiloketa baten eta torturen biktima izan zela kontatu du behin baino gehiagotan. Iruñeko Instrukzio Auzitegian salaketa aurkeztu zuen horren harira, artxibatu egin zut... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229143/mozorroak-gardenak-zaizkie.htm | Kultura | Mozorroak gardenak zaizkie | Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal bertsoaren eta fikzioaren mugez solastatu dira Iruñeko Laba aretoan antolaturiko mahai inguruan, Kalakak literatur zikloaren parte. Besteak beste, bertsolariek sakon gogoetatu dute sinesgarritasunaz. Dudak azaldu dituzte «azal batzuetatik» kantatzeko zilegitasunari buruz. | Mozorroak gardenak zaizkie. Sustrai Colina eta Nerea Ibarzabal bertsoaren eta fikzioaren mugez solastatu dira Iruñeko Laba aretoan antolaturiko mahai inguruan, Kalakak literatur zikloaren parte. Besteak beste, bertsolariek sakon gogoetatu dute sinesgarritasunaz. Dudak azaldu dituzte «azal batzuetatik» kantatzeko zilegi... | Nola eraiki fikzioa bertsotan? Nola bihurtu zerbait sinesgarri, sinesgaitza bada berez? Noraino abestu daiteke, inor mindu gabe? Jendea prest dago edozein fikzio aditzeko? Galdera horiek aise balioko zuten bertso saio bat gidatzeko, izan zitezkeen gai jartzaile batek esanak, baina atzo Iruñean hala gertatu zela esatea ... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229144/jerusalemgo-tren-arinak-ondorio-penalak-ekar-diezazkioke-cafi-aik-ohartarazi-duenez.htm | Mundua | Jerusalemgo tren arinak «ondorio penalak» ekar diezazkioke CAFi, AIk ohartarazi duenez | Gobernuz kanpoko erakundeak salatu du Palestinako lurralde okupatuetara hedatzen den azpiegiturak nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzen duela. Enpresak larunbatean egingo du akziodunen batzarra. | Jerusalemgo tren arinak «ondorio penalak» ekar diezazkioke CAFi, AIk ohartarazi duenez. Gobernuz kanpoko erakundeak salatu du Palestinako lurralde okupatuetara hedatzen den azpiegiturak nazioarteko zuzenbide humanitarioa urratzen duela. Enpresak larunbatean egingo du akziodunen batzarra. | Jerusalemgo tren arinaren hedatze proiektuak «ondorio penalak» eragin diezazkioke etorkizunean CAF enpresari, AI Amnesty Internationalek Donostian egin duen prentsaurrekoan ohartarazi duenez. Gobernuz kanpoko erakundeak beste behin eskatu dio CAFi Israelgo hiriburuko tren arinaren proiektutik irteteko, argudiatuta azpi... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229145/askatu-dituzte-astelehenean-atxilotutako-militanteak.htm | Politika | Askatu dituzte astelehenean atxilotutako militanteak | Lafarge enpresaren zementu fabrika baten kontrako ekintzarekin lotura izatea leporatu zieten. Euskal Herriko bi gazte zeuden atxilotuen artean. | Askatu dituzte astelehenean atxilotutako militanteak. Lafarge enpresaren zementu fabrika baten kontrako ekintzarekin lotura izatea leporatu zieten. Euskal Herriko bi gazte zeuden atxilotuen artean. | Ostia sareak zabaldu duenez, askatu egin dituzte astelehenean atxilotu zituzten militante ekologistak. Euskal herritarrak dira horietako bi. Bat Baionan atxilotu zuten, gurasoen etxean; bestea jatorriz Hendaiakoa da(Lapurdi), eta Okzitaniako Tolosan atxilotu zuten. Azken egunetan protesta bat baino gehiago egin dituzte... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229146/gora-garbitzaileak-taldeak-babesa-agertu-die-greban-dauden-osakidetzako-garbitzaileei.htm | Gizartea | Gora Garbitzaileak taldeak babesa agertu die greban dauden Osakidetzako garbitzaileei | Hainbat kidek eserialdia egin dute Eusko Legebiltzarraren sarreran elkartasuna agertzeko, eta Ertzaintzak indarrez atera ditu. | Gora Garbitzaileak taldeak babesa agertu die greban dauden Osakidetzako garbitzaileei. Hainbat kidek eserialdia egin dute Eusko Legebiltzarraren sarreran elkartasuna agertzeko, eta Ertzaintzak indarrez atera ditu. | Garbiketa sektoreko dozenaka langilek osatuta dago Gora Garbitzaileak taldea, eta babesa agertu die gaur Osakidetzak garbiketarako azpikontratatzen dituen beharginei. Osakidetzako garbiketa zerbitzuko langileek bi hilabete luze daramate greban, lan hitzarmena eskatzeko, eta Gora Garbitzaileak-ek gaurko protestarekin sa... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229147/elnren-eta-kolonbiako-gobernuaren-negoziazio-taldeek-denbora-gehiago-eskatu-dute-itunak-ixteko.htm | Mundua | ELNren eta Kolonbiako Gobernuaren negoziazio taldeek denbora gehiago eskatu dute itunak ixteko | Habanan da Kolonbiako presidentea, bake elkarrizketen hirugarren fasearen amaierako ekitaldirako. Bogotak aurreratu du sei hilabeteko su eten bat hitzartzekotan direla. | ELNren eta Kolonbiako Gobernuaren negoziazio taldeek denbora gehiago eskatu dute itunak ixteko. Habanan da Kolonbiako presidentea, bake elkarrizketen hirugarren fasearen amaierako ekitaldirako. Bogotak aurreratu du sei hilabeteko su eten bat hitzartzekotan direla. | Berez, gaur dituzte amaitzekoak Kolonbiako Gobernuak eta ELN Nazioa Askatzeko Armadak maiatz hasieran Habanan hasitako bake negoziazioen hirugarren fasea —aurrez Caracasen eta Mexiko Hirian bildu ziren—. Negoziatzaileen agerraldiaren aurretik, ordea, iragarpen bateratu bat egin dute bi negoziazio taldeek: Gustavo Petro... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229148/tellituk-gaurko-ikastolen-batzar-nagusian-esan-dio-agur-lehendakaritzari.htm | Gizartea | Tellituk gaurko Ikastolen Batzar Nagusian esan dio agur lehendakaritzari | Ikastolen Elkartean egin ditu hamalau urte lehendakari gisa | Tellituk gaurko Ikastolen Batzar Nagusian esan dio agur lehendakaritzari. Ikastolen Elkartean egin ditu hamalau urte lehendakari gisa | Koldo Tellitu Mejiak agur esan dio gaur Ikastolen Elkartean lehendakari gisa egindako bideari. Tellitu Barakaldon (Bizkaia) jaio zen, 1966ko uztailaren 9an. Zuzenbide ikasketak egin zituen, eta abokatua da ofizioz. Are, LAB sindikatuan zeregin horietan aritu zen lanean hainbat urtetan. Duela 25 urte, ordea, Euskal Herr... |
2023-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/229149/eskura-nahi-dute-euskara.htm | Gizartea | Eskura nahi dute euskara | Iruñeko kaleak hartzera deitu du Sorionekuak egitasmoak, «euskararen etorkizunari ongietorria egiteko». Arratsaldeko manifestazioaz gain, egun osoko festa prestatu dute gaurko. | Eskura nahi dute euskara. Iruñeko kaleak hartzera deitu du Sorionekuak egitasmoak, «euskararen etorkizunari ongietorria egiteko». Arratsaldeko manifestazioaz gain, egun osoko festa prestatu dute gaurko. | Erraz nahi dute euskara beren bizitzan. Telebista piztu, eta pelikulak, telesailak eta gainerako edukiak euskaraz ikusi ahal izatea. Errolda aldatzera, erosketak egitera edo bonobus txartela eskatzera joan eta leihatilako langilearekin lasai aritu ahal izatea euskaraz, aparteko tramiterik egin gabe. Ezer aldarrikatu ga... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229150/otano-bertsolaria-euskal-herrira-itzuli-da-hirugarrenez.htm | Bizigiro | Otaño bertsolaria Euskal Herrira itzuli da, hirugarrenez | Donostian hasi dira grabatzen 'Ombuaren itzala' filma. Patxi Bisquerten zuzendaritzapean ari dira, besteak beste, Joseba Usabiaga eta Sara Cozar. | Otaño bertsolaria Euskal Herrira itzuli da, hirugarrenez. Donostian hasi dira grabatzen 'Ombuaren itzala' filma. Patxi Bisquerten zuzendaritzapean ari dira, besteak beste, Joseba Usabiaga eta Sara Cozar. | Donostiako Trinitate plaza, gaua. XIX. mende amaiera aldeko jantziak soinean dituzten gizon multzo bat aurrera doa, kamerarantz. Baina ez dira Peaky Blinders gangster ijitoak. Euskaldunak dira. Izan ere, zuzendari baten aginduetara jarri dira, eta hiru kanta abestu dituzte. Ondoren, Pello Mari Otaño bertsolariarena egi... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229151/posta-bidezko-botoa-emateko-nahitaez-aurkeztu-beharko-da-nortasun-agiria-hegoaldean.htm | Politika | Posta bidezko botoa emateko nahitaez aurkeztu beharko da nortasun agiria Hegoaldean | Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako sartuko da neurria indarrean. Oporrak maiatzaren 30a baino lehen kontratatuak dituztenen alegazioek balio izango dute hauteskunde mahaian ez egoteko. | Posta bidezko botoa emateko nahitaez aurkeztu beharko da nortasun agiria Hegoaldean. Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako sartuko da neurria indarrean. Oporrak maiatzaren 30a baino lehen kontratatuak dituztenen alegazioek balio izango dute hauteskunde mahaian ez egoteko. | Espainiako Hauteskunde Batzordeak gaur ebatzi duenez, Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan posta bidezko botoa ematera doazenek nortasun agiria aurkeztu beharko dute Correosen. Orain arte, boto papera bidaltzeko orduan, ez zen beharrezkoa nortasun agiria erakustea Espainiako posta zerbitzuaren bulegoetan, baina uste... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229152/gure-esku-k-topa-egin-du-hamar-urteko-ibilbideagatik.htm | Politika | Gure Esku-k topa egin du hamar urteko ibilbideagatik | Hamar urte bete ditu gaur Gure Esku dinamikak, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi kulturala egin du gaur, Portugaleteko merkatuan. | Gure Esku-k topa egin du hamar urteko ibilbideagatik. Hamar urte bete ditu gaur Gure Esku dinamikak, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi kulturala egin du gaur, Portugaleteko merkatuan. | Hamar urte bete ditu gaur Gure Esku dinamikak –Irungo (Gipuzkoa) Ficoban aurkeztu zuten, 2013an–, eta urteurrena ospatzeko ekitaldi kulturala egin du Portugaleteko (Bizkaia) merkatuan. Dinamikarekin bat egin duten dozenaka lagun batu dira topa egiteko eta kulturaz gozatzeko. Duela hamar urte, dozenaka herritar bildu zi... |
2023-6-8 | https://www.berria.eus/albisteak/229153/alaves-izango-da-kanporaketa-erabakigarrian.htm | Kirola | Alaves izango da kanporaketa erabakigarrian | Arabarrek 2-0 hartu dute mendean Eibar, eta Levanteren aurka lehiatuko dira nor baino nor gehiago Lehen Mailara igotzeko. Igandean jokatuko da joaneko partida Mendizorrotzan. Luis Garcia Plazaren taldea eroso aritu da, eta Garitanorena, berriz, nahi baina ezinean. | Alaves izango da kanporaketa erabakigarrian. Arabarrek 2-0 hartu dute mendean Eibar, eta Levanteren aurka lehiatuko dira nor baino nor gehiago Lehen Mailara igotzeko. Igandean jokatuko da joaneko partida Mendizorrotzan. Luis Garcia Plazaren taldea eroso aritu da, eta Garitanorena, berriz, nahi baina ezinean. | Alavesen poza eta Eibarren samina. Horixe utzi du arabarren eta gipuzkoarren arteko Lehen Mailara igotzeko aurreneko kanporaketak. Luis Garcia Plazaren taldeak amesten jarraituko du Lehen Mailara igotzeko, Garitanorena 2-0 menderatu ostean. Abdek eta Villalibrek sartu dituzte golak. Aparteko estutasunik gabe kudeatu du... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229175/maurizia-etxe-okupatua-hustu-egin-du-poliziak.htm | Gizartea | Maurizia etxe okupatua hustu egin du Poliziak | Goizaldean hasi dute operazioa Baionako Santa Ursula kaleko eraikin okupatuan, eta orain materiala ateratzen ari da Frantziako Polizia. Proiektuaren bultzatzaileek elkarretaratzera deitu dute gaur arratsalderako. | Maurizia etxe okupatua hustu egin du Poliziak. Goizaldean hasi dute operazioa Baionako Santa Ursula kaleko eraikin okupatuan, eta orain materiala ateratzen ari da Frantziako Polizia. Proiektuaren bultzatzaileek elkarretaratzera deitu dute gaur arratsalderako. | Aurreikusten zuten, eta iritsi egin da. Baionako Maurizia etxe okupatua hustu egin du Poliziak goizaldean. Frantziako Poliziak baliabide handiak erabili ditu operazio horretan. Gutxienez hamabi furgoneta eta dozenaka agente baliatu dituzte eraikina husteko eta bertan bizi zirenak kanporatzeko egindako operazioan.
Atzo... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229176/la-moreako-hampmko-langileak-urte-erdi-greba-mugagabean.htm | Ekonomia | La Moreako H&Mko langileak, urte erdi greba mugagabean | 2009tik ez diete soldata igo langileei, eta, ELAren arabera, ordutik %25 apaldu zaie erosteko ahalmena. | La Moreako H&Mko langileak, urte erdi greba mugagabean. 2009tik ez diete soldata igo langileei, eta, ELAren arabera, ordutik %25 apaldu zaie erosteko ahalmena. | Urtarrilaren 9an, greba mugagabeari ekin zioten Cordovillako (Nafarroa) La Morea merkataritza guneko H&M dendako langileek. Protestaren bidez, salatu nahi dute 2009tik izoztuta dauzkatela soldatak, eta ELAk, denda horretan ordezkaritza duen sindikatu bakarrak, jakinarazi du orduz gero %25 murriztu zaiela erosteko ahalm... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229177/trump-inputatu-dute-mar-a-lagoko-sekretupeko-dokumentuengatik.htm | Mundua | Trump inputatu dute, Mar-a-Lagoko sekretupeko dokumentuengatik | AEBetako presidente ohiaren defentsaren arabera, zazpi delitu federal egozten dizkiote; besteak beste, justiziari traba egitea, konspirazioa, eta segurtasun nazionalerako dokumentuak atxikitzea | Trump inputatu dute, Mar-a-Lagoko sekretupeko dokumentuengatik. AEBetako presidente ohiaren defentsaren arabera, zazpi delitu federal egozten dizkiote; besteak beste, justiziari traba egitea, konspirazioa, eta segurtasun nazionalerako dokumentuak atxikitzea | Donald Trumpek jakinarazi du inputatu egin dutela Mar-a-Lagoko (Florida, AEB) luxuzko bere etxera baimenik gabe eraman zituen sekretupeko dokumentuengatik. 2017tik 2021era Etxe Zuriko maizterra izandakoaren arabera, auzia ikertzeko Justizia Departamentuak izendatutako fiskal berezi Jack Smithek delitu federalak egozten... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229178/manifestazioak-egingo-dituzte-gaur-hezkuntza-legearen-aurka-eta-sare-publikoaren-alde.htm | Gizartea | Manifestazioak egingo dituzte gaur Hezkuntza Legearen aurka eta sare publikoaren alde | Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, protestak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 18:00etan. | Manifestazioak egingo dituzte gaur Hezkuntza Legearen aurka eta sare publikoaren alde. Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak deituta, protestak egingo dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen, 18:00etan. | Hezkuntza Lege proiektuaz eztabaidatzen ari dira Eusko Legebiltzarrean, baina dagoeneko zenbait sektorek argi dute aurka daudela, eskola publikoari mesederik egiten ez diolakoan. Horregatik, Hezkuntza Legearen aurka eta sare publikoaren alde, kaleak hartuko dituzte gaur: Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak antola... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229179/podemos-ere-sumarren-barruan-aurkeztuko-da-hauteskundeetara.htm | Mundua | Podemos ere Sumarren barruan aurkeztuko da hauteskundeetara | Ione Belarrak nabarmendu du Montero «sakrifikatzeko» eskatu diela Diazek, eta «bidezko akordio bat» galdegin du. Koalizioak erregistratzeko epea bukatu baino ordu batzuk lehenago aurkeztu dute. Podemosek zortzi diputatu eskuratzeko aukera izango du. | Podemos ere Sumarren barruan aurkeztuko da hauteskundeetara. Ione Belarrak nabarmendu du Montero «sakrifikatzeko» eskatu diela Diazek, eta «bidezko akordio bat» galdegin du. Koalizioak erregistratzeko epea bukatu baino ordu batzuk lehenago aurkeztu dute. Podemosek zortzi diputatu eskuratzeko aukera izango du. | Erabaki du Podemosek: Sumarrekin batera koalizioan aurkeztuko da datorren uztailaren 23an egitekoak diren Espainiako Gorteetarako hauteskundeetara. Ione Belarra alderdiaren idazkari nagusiak eman du erabakiaren berri, gaur, agerraldi batean irakurritako adierazpen baten bidez, eta nabarmendu du akordioa posible egiteko... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229180/cerdan-izango-da-psnren-zerrendaburua-espainiako-kongresurako-bozetan-eta-remirez-senaturakoetan.htm | Politika | Cerdan izango da PSNren zerrendaburua Espainiako Kongresurako bozetan, eta Remirez senaturakoetan | Kongresura Adriana Maldonado eurodiputatua joango da bigarren, eta senatura, berriz, Nuria Medina PSNko Berdintasun eta Aniztasun idazkaria | Cerdan izango da PSNren zerrendaburua Espainiako Kongresurako bozetan, eta Remirez senaturakoetan. Kongresura Adriana Maldonado eurodiputatua joango da bigarren, eta senatura, berriz, Nuria Medina PSNko Berdintasun eta Aniztasun idazkaria | Santos Cerdan PSOEko Antolamendu idazkaria aurkeztu du PSNk Espainiako kongresurako zerrendaburu gisa, eta Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Funtzio Publikoko kontseilari eta lehendakariordea, berriz, senatuko bozetarako.
Kongresuko zerrendari dagokionez, Adriana Maldonado eurodiputatua izango da bigarrena, eta hare... |
2023-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/229181/txikitasuna-ospatzeko-eguna.htm | Gizartea | Txikitasuna ospatzeko eguna | Lizartzan egingo dute aurtengo Eskola Txikien Festa, igandean, eta herri txikietan eskola izateak duen garrantzia gogoratuko dute bertan. Ikasturte honetan, 66 ikasle ditu Lizartzako eskolak. Ikasle, irakasle eta gurasoen artean sortzen den «gertuko harremana» nabarmendu dute denek. | Txikitasuna ospatzeko eguna. Lizartzan egingo dute aurtengo Eskola Txikien Festa, igandean, eta herri txikietan eskola izateak duen garrantzia gogoratuko dute bertan. Ikasturte honetan, 66 ikasle ditu Lizartzako eskolak. Ikasle, irakasle eta gurasoen artean sortzen den «gertuko harremana» nabarmendu dute denek. | Urte berezia ari da izaten Lizartzako herri eskolako ikasle, guraso eta irakasleentzat, Eskola Txikien Festaren antolaketan murgilduta baitaramatzate azken hilabeteak. Igandean izango da, 10:00etatik aurrera. Maider Balerdi eskolako gurasoak esan du “ilusio handiz eta arduraz” antolatu dutela eguna. Ohi bezala, Eskola ... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229182/miren-odriozola-eskola-bakoitzak-erabakitzen-du-zer-metodologia-erabili.htm | Miren Odriozola: «Eskola bakoitzak erabakitzen du zer metodologia erabili» | Miren Odriozola: «Eskola bakoitzak erabakitzen du zer metodologia erabili». | Gipuzkoan 27 eskola txiki daude, gaur egun. Txikitasuna, adin aniztasuna eta landa eremuetan egotea dira haien ezaugarri nagusiak. Miren Odriozola (Oñati, 1977) Euskadiko Eskola Txikien koordinazio taldeko kideak esan du herrigintzari “oso lotuta” daudela eskola horiek, eta guraso gehienek umeak herrian matrikulatzeare... | ||
2023-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/229183/bertsoari-gehien-eskertzen-diodana-harreman-horiek-dira.htm | Kultura | «Bertsoari gehien eskertzen diodana harreman horiek dira» | Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa irabazi zuen bigarren aldikoz Aizpurua Ibargaraik larunbatean. Aste bat lehenago, Ipar Euskal Herrikoa irabazi zuen. Atzo, Errenterian aritu zen; gaur, Larresoron. | «Bertsoari gehien eskertzen diodana harreman horiek dira». Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa irabazi zuen bigarren aldikoz Aizpurua Ibargaraik larunbatean. Aste bat lehenago, Ipar Euskal Herrikoa irabazi zuen. Atzo, Errenterian aritu zen; gaur, Larresoron. | Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketako txapela jantzi zuen larunbatean, Iurretan (Bizkaia), Haira Aizpurua Ibargaraik (Sara, 2006). Bigarren txapela du, duela bi urtekoarekin. Ipar Euskal Herrikoak ere irabazi ditu 2020an, 2021ean, 2022an eta 2023an. Heldu den urtekoa azken eskolartekoa izanen du, 18 urtera hel... |
2023-6-11 | https://www.berria.eus/albisteak/229184/beren-historia-idatzi-ahal-izateko.htm | Gizartea | Beren historia idatzi ahal izateko | Harrotasun Eroaren Eguna ospatu zuten igandean Iruñean, Mejorana elkarteak antolatuta. Salatu zutenez, «egunero» urratzen dituzte sufrimendu psikosozialeko esperientziak izan dituztenen giza eskubideak. Mejorana formakuntza bat lantzen ari da, kolektiboari aurrera egiteko tresnak emateko. | Beren historia idatzi ahal izateko. Harrotasun Eroaren Eguna ospatu zuten igandean Iruñean, Mejorana elkarteak antolatuta. Salatu zutenez, «egunero» urratzen dituzte sufrimendu psikosozialeko esperientziak izan dituztenen giza eskubideak. Mejorana formakuntza bat lantzen ari da, kolektiboari aurrera egiteko tresnak ema... | «Oraingoa sufrimendua gure larruan pairatu dugunon garaia da». Eva Roncerorenak dira hitzak. Nafarroako Mejorana elkarteko kidea da Roncero; dibertsitate mentala dutenen eta sufrimendu psikosozialeko esperientziak izan dituztenen elkartea da. Harrotasun Eroaren Eguna ospatu zuten igandean, eta, besta eta aldarriak uzta... |
2023-6-11 | https://www.berria.eus/albisteak/229185/euskara-planetan-eraldaketa-eragin-dezake-adimen-artifizialak.htm | Gizartea | «Euskara planetan eraldaketa eragin dezake adimen artifizialak» | Adimen artifiziala da Josu Aztiria Elhuyar fundazioko kidearen lan esparrua. Zehazki, hizkuntzaren eremua. «Euskararako maila teknologiko altuko tresnak garatzea» jarri du etorkizuneko helburu nagusi gisa. | «Euskara planetan eraldaketa eragin dezake adimen artifizialak». Adimen artifiziala da Josu Aztiria Elhuyar fundazioko kidearen lan esparrua. Zehazki, hizkuntzaren eremua. «Euskararako maila teknologiko altuko tresnak garatzea» jarri du etorkizuneko helburu nagusi gisa. | Josu Aztiria Urtaranek (Zumarraga, 1978) urteak daramatza Elhuyar fundazioko hizkuntza sailean lanean. Hizkuntza Zerbitzuetako kudeatzailea izan zen, Hizkuntza eta Teknologia negozio unitateko zuzendaria ere bai, Adimen Artifiziala Hizkuntzan unitateko koordinatzailea… Elhuyar fundazioak sustatzen duen Orai NLP Teknolo... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229186/gizon-bat-hil-da-berroetan-aldamio-batetik-erorita.htm | Gizartea | Gizon bat hil da Berroetan, aldamio batetik erorita | Foruzaingoaren arabera, semearen etxean konponketa lanetan ari zen gizona. | Gizon bat hil da Berroetan, aldamio batetik erorita. Foruzaingoaren arabera, semearen etxean konponketa lanetan ari zen gizona. | Gizon bat hil da gaur goizean Berroetan (Nafarroa), semearen etxearen aurrealdea berritzeko lanak egiten ari zela. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gizonak 67 urte zituen, eta Gartzaingoa zen. Aldamiotik erori eta buruan kolpea hartuta hil da.
09:00etan gertatu da istripua, herriko kale nagusian. Semearen etxean lanean... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229187/obra-bukatzen-badute-ere-ezinen-dute-urtegia-bete.htm | Gizartea | «Obra bukatzen badute ere, ezinen dute urtegia bete» | Herritarren segurtasunari buruzko kezkagatik sortu zen Zangozan Esa + Ez elkartea, eta, denbora batez jarduera eten eta gero, martxan da berriz ere. Iker Aramendia da hasieratik aritu diren kideetako bat. | «Obra bukatzen badute ere, ezinen dute urtegia bete». Herritarren segurtasunari buruzko kezkagatik sortu zen Zangozan Esa + Ez elkartea, eta, denbora batez jarduera eten eta gero, martxan da berriz ere. Iker Aramendia da hasieratik aritu diren kideetako bat. | «Beldurrez ezin da bizi». Horixe erran du Esa + Ez elkarteko kide Iker Aramendiak (Zangoza, 1975). Hasieratik da taldean, eta ezagutu ditu kolektiboaren gorabeherak. Esako urtegia handitzeko lanen inguruko azken txostenek eta kide berri batzuen bultzadak martxan jarri dute Zangozako elkartea berriz ere.
Berriz jarri d... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229188/menua-zehazteko-mahaian-ezin-eseri.htm | Ekonomia | Menua zehazteko mahaian ezin eseri | Bizkaiko ostalaritza sektoreko lan hitzarmenak pandemia aurretik daude berritzeke. Sindikatuek salatu dute patronalak ez duela bildu negoziazio mahaia, eta ez duela asmorik konponbidea bilatzeko. Lanuzteak egin dituzte, blokeoa amaitu dadin; akordiorik ezean, protesta gehiago izango dira. | Menua zehazteko mahaian ezin eseri. Bizkaiko ostalaritza sektoreko lan hitzarmenak pandemia aurretik daude berritzeke. Sindikatuek salatu dute patronalak ez duela bildu negoziazio mahaia, eta ez duela asmorik konponbidea bilatzeko. Lanuzteak egin dituzte, blokeoa amaitu dadin; akordiorik ezean, protesta gehiago izango ... | Egun 20.000 pertsonak baino gehiagok osatzen dute Bizkaiko ostalaritza sektorea. Hain zuzen, hiru azpisektoretako langileak dira: jatetxe eta tabernak, hotelak, eta ospitaleak eta ikastetxeak hornitzen dituzten kolektibitateak. Azken hiru hamarkadetan, ostalaritza sektoreko lan hitzarmena sinatzea lortu dute, baina, az... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229189/kaleko-nekazarien-mediku.htm | Ekonomia | Kaleko nekazarien «mediku» | Furgobaratzak Gipuzkoako hogei baratze parketan eskaintzen du aholkularitza zerbitzua. | Kaleko nekazarien «mediku». Furgobaratzak Gipuzkoako hogei baratze parketan eskaintzen du aholkularitza zerbitzua. | Azken hamarkadan ugaritu egin dira baratze publikoak, eta, horiekin batera, erabiltzaileak. Gero eta gehiago dira lurra lantzeko sail publikoak ustiatzen dituztenak, eta, horrenbestez, norberaren kontsumorako nekazari bihurtu diren kaleko herritarrak. Egoera horretan diren herritarrek izan ditzaketen beharrei erantzute... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229190/egutegia.htm | Egutegia | Egutegia. | Gaixotasunak eta izurriak tailerra egingo dute ekainean Furgobaratzaren barruan:
Ekainak 12, astelehena.
Tolosan (18:00-19:30) eta Zestoan (18:00-20:00).
Ekainak 13, asteartea.
Ordizian (18:00-19:30).
Ekainak 14, asteazkena.
Hernanin (18:00-19:30).
Ekainak 15, osteguna.
Urnietan (18:00-19:30).
Ekainak 19, aste... | ||
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229191/m-28ko-hauteskundeak-pentsatu-beharreko-zerbait.htm | Iritzia | M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait | Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze batzuk baino garrantzitsuagoak direnik. Bai, orde... | M-28ko hauteskundeak: pentsatu beharreko zerbait. Bilera ofizialak, pasabideko bilerak, komunikabideetako azalaren bilatze larria, alkatetza eta presidentetza aunitzi buruzko ezbaia... zurrunbilo horretan murgildurik gara, eta, horrenbertze ahotsen artean, zenbait gai garrantzizko ari dira urtzen. Ez dut erraten bertze... | Zehaztasun handiagoetan sartu gabe, begi bistakoa da PP-Vox-en gorakada orokorra izan dela eta, ezustekorik ezean, PSOEri zeukan botere autonomikoaren parte handi bat kentzen ahal diotela: Aragoi, Valentzia, Balearrak, Extremadura, Errioxa, Kantabria... Gaur den egunean, ezustekorik ezean, irudi du babak zenbaturik dau... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229193/ofiziozko-txandaren-duintasuna-aldarrikatu-dute-abokatuek.htm | Gizartea | Ofiziozko txandaren «duintasuna» aldarrikatu dute abokatuek | Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren ezohiko batzarrera deituko dute, aldarrikapenak Jaurlaritzari helarazteko asmoz | Ofiziozko txandaren «duintasuna» aldarrikatu dute abokatuek. Bizkaiko Abokatuen Elkargoaren ezohiko batzarrera deituko dute, aldarrikapenak Jaurlaritzari helarazteko asmoz | Berrogei bat abokatuk elkarretaratzea egin dute Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, beren lanbidearen eta bereziki ofiziozko txandaren «duintasuna» aldarrikatzeko. Besteak beste, ordainsariak parekatzeko, jarduketa guztiak salbuespenik gabe kobratu ahal izateko, polizia etxeetan atxiloturik daudenei zerbitzua eskaint... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.