date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229194/gipuzkoako-hamalau-udalerritako-botoak-berriz-zenbatuko-dituzte.htm | Politika | Gipuzkoako hamalau udalerritako botoak berriz zenbatuko dituzte | Stop alderdiaren errekurtso batek eragin du kontaketa berriz egitea. | Gipuzkoako hamalau udalerritako botoak berriz zenbatuko dituzte. Stop alderdiaren errekurtso batek eragin du kontaketa berriz egitea. | Donostialdea eta Bidasoa-Oiartzun hautesbarrutietako udalerri guztietan berriz ari dira egiten udal eta foru bozetako botopaperen zenbaketa, Donostialdeko Hauteskunde Batzordeak hala aginduta. Azaldu dutenez, Stop alderdiak jarritako errekurtso bat da arrazoia, eta hamalau udalerriri eragin die: Aduna, Astigarraga, Don... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229195/lausotasunak-ilundutako-asmoak.htm | Gizartea | Lausotasunak ilundutako asmoak | Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz? Galdera horri erantzuten saiatu dira Idurre Eskisabel, Asier Etxenike eta Iratxe Retolaza. | Lausotasunak ilundutako asmoak. Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak euskara eta euskal kultura al ditu ardatz? Galdera horri erantzuten saiatu dira Idurre Eskisabel, Asier Etxenike eta Iratxe Retolaza. | Euskara eta euskal kultura ditu ardatz Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuak, baina hori lortzeko eta gorpuzteko bidean lausotasuna da nagusi. Ondorio horretara iritsi dira Martin Ugalde foroan Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia, Asier Etxenike Hezkuntza Plazara taldeko kidea, eta Ir... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229196/sakabanatua-baina-arrakastatsua-izan-da-bizkaiko-eraikuntzako-lehen-protesta-eguna.htm | Ekonomia | Sakabanatua baina arrakastatsua izan da Bizkaiko eraikuntzako lehen protesta eguna | CCOOren arabera, lantaldearen %80k hartu du parte bost orduko etenaldian. ELAk egun osoko grebara deitu du. Mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, KPIaren araberako soldata bermatu arte. | Sakabanatua baina arrakastatsua izan da Bizkaiko eraikuntzako lehen protesta eguna. CCOOren arabera, lantaldearen %80k hartu du parte bost orduko etenaldian. ELAk egun osoko grebara deitu du. Mobilizazioekin jarraitzeko deia egin dute, KPIaren araberako soldata bermatu arte. | Sakabanatuta, baina borrokan ari da Bizkaiko eraikuntzaren sektorea. Gaur izan dute lehen greba eguna, eta lanuzteak antolatu dituzten sindikatuek esan dute parte hartzea «ona» izan dela oro har, nahiz eta bakoitzak bere bidetik antolatu dituen. Bizkaiko eraikuntza sektoreak 30 urtean egin duen lehen greba eguna izan d... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229197/elkarretaratzea-eginen-dute-antiguan-talde-faxistek-sorian-jipoitutako-donostiarrari-babesa-adierazteko.htm | Gizartea | Elkarretaratzea eginen dute Antiguan, talde faxistek Sorian jipoitutako donostiarrari babesa adierazteko | Bizilagunek salatu dute eskuin muturreko zenbait talde elkartu zirela maiatzaren 27an Sorian, eta erasoa «aurretik prestatu zutela». | Elkarretaratzea eginen dute Antiguan, talde faxistek Sorian jipoitutako donostiarrari babesa adierazteko. Bizilagunek salatu dute eskuin muturreko zenbait talde elkartu zirela maiatzaren 27an Sorian, eta erasoa «aurretik prestatu zutela». | Iragan maiatzaren 27an, ultra talde batek eraso egin zion Ion A. 44 urteko donostiarrari Sorian (Espainia), Numantzia eta Cornella taldeen arteko futbol partidaren aurretik. Hainbaten artean jipoitu zuten gizona, eta, zaurien ondorioz, Burgosko (Espainia) ospitaleko ZIU zainketa intentsiboetako unitatean izan da orduti... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229198/euskal-enpresek-ezkor-begiratzen-diote-hirugarren-hiruhilekoari.htm | Ekonomia | Euskal enpresek ezkor begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari | %23,7k soilik espero dute salmentak hobetzea. Hala ere, enplegua egonkor mantenduko dela uste dute | Euskal enpresek ezkor begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari. %23,7k soilik espero dute salmentak hobetzea. Hala ere, enplegua egonkor mantenduko dela uste dute | Enpresek tentu handiz begiratzen diote hirugarren hiruhilekoari. Soilik %23,7k espero dute fakturazioa hobetzea, eta %24,6k uste dute okerrera egingo duela. Laboral Kutxako Ikerketa Sailak inkestatutako 215 konpainiek planteatzen duten egoera bat dator BPGaren azken neurketek jardueretarako islatzen duten dezelerazioar... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229199/euskadi-irratiko-langileek-murrizketak-egiteko-irizpideak-gaitzetsi-dituzte.htm | Bizigiro | Euskadi Irratiko langileek murrizketak egiteko irizpideak gaitzetsi dituzte | Miramongo Euskadi Irratiko langile batzordeak eta erredakzio kontseiluak zuzendaritzari eta EITBren administrazio kontseiluari eskatu diete 24 orduko informazio zerbitzuari eusteko. | Euskadi Irratiko langileek murrizketak egiteko irizpideak gaitzetsi dituzte. Miramongo Euskadi Irratiko langile batzordeak eta erredakzio kontseiluak zuzendaritzari eta EITBren administrazio kontseiluari eskatu diete 24 orduko informazio zerbitzuari eusteko. | Euskadi Irratiko zuzendaritzak «alde bakarrez» erabaki hauek hartu dituela salatu dute langileen ordezkariek: «Uztailaren 3tik irailaren 3ra, Euskadi Irratiak ez du gaueko albiste emankizunik egingo, 01:00etik 04:00etara; astegunetan, 14:00etako eta 19:00etako albistegien iraupena laburtu egingo dute, baita asteburuko ... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229200/lks-next-aholkularitza-taldeak-53-milioi-fakturatu-ditu-2022an.htm | Ekonomia | LKS Next aholkularitza taldeak 53 milioi fakturatu ditu 2022an | Mondragon kooperatibako taldearen salmentak %28,8 handitu dira hiru urtean, eta ia berrehun langile gehiago ditu. | LKS Next aholkularitza taldeak 53 milioi fakturatu ditu 2022an. Mondragon kooperatibako taldearen salmentak %28,8 handitu dira hiru urtean, eta ia berrehun langile gehiago ditu. | Hazkunde prozesu betean da LKS Next aholkularitza taldea. Mondragon kooperatibako taldeak inoizko emaitzarik onenak izan zituen iaz: 53 milioi euro fakturatu zituen (+%28,8). Gaur eman ditu datuok Elena Zarraga aholkularitza taldeko zuzendariak, urtean behin egiten duten batzarrean, eta iragarri du lantaldea handitzeko... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229201/salatu-dute-hezkuntza-lege-proiektuak-ez-duela-sare-publikoa-lehenesten.htm | Gizartea | Salatu dute Hezkuntza Lege proiektuak ez duela sare publikoa lehenesten | Hezkuntza Batzordean, EHIGEk «ezezko borobila» eman dio Hezkuntza Lege proiektuari, eta Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak «errotik» aldatzeko eskatu du. Kristau Eskolaren ustez, «apustu ausarta» da. | Salatu dute Hezkuntza Lege proiektuak ez duela sare publikoa lehenesten. Hezkuntza Batzordean, EHIGEk «ezezko borobila» eman dio Hezkuntza Lege proiektuari, eta Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak «errotik» aldatzeko eskatu du. Kristau Eskolaren ustez, «apustu ausarta» da. | Hezkuntza Lege proiektuaren inguruan eztabaidatzen ari dira egunotan Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean, eta gaur, besteak beste, EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Elkarteak, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak eta Kristau Eskolak agerraldiak egin dituzte. Jarrera zeharo ezberdinak agertu dituzte hir... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229202/michelin-koska-bat-estutu-daiteke-lan-gatazka.htm | Ekonomia | Michelin: koska bat estutu daiteke lan gatazka | Gasteizko lantegian hirugarrenez egingo dute greba bihar, eta lanuzteekin jarraitu edo ez erabakiko dute astelehenean. Sindikatu guztiek baztertu dute zuzendaritzaren proposamena. | Michelin: koska bat estutu daiteke lan gatazka. Gasteizko lantegian hirugarrenez egingo dute greba bihar, eta lanuzteekin jarraitu edo ez erabakiko dute astelehenean. Sindikatu guztiek baztertu dute zuzendaritzaren proposamena. | Michelinen Gasteizko lantegiko lan gatazkak beste molde bat har dezake datozen egunetan: koska bat estutu daiteke, baldin eta langileek lanuzteekin jarraitzea erabakitzen badute. Orain arteko bi greba deialdiek oihartzun zabala izan dute, eta ekoizpena guztiz geratzea lortu dute. Bihar hirugarrenez daude lana uztera de... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229203/hilik-topatu-dute-jaizkibelen-desagertutako-65-urteko-gizonezkoa.htm | Gizartea | Hilik topatu dute Jaizkibelen desagertutako 65 urteko gizonezkoa | Sendiak asteartetik ez zuen haren berririk, eta ordutik aritu dira bila. | Hilik topatu dute Jaizkibelen desagertutako 65 urteko gizonezkoa. Sendiak asteartetik ez zuen haren berririk, eta ordutik aritu dira bila. | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Errenteriako 65 urteko gizonezkoa hilik topatu dute Jaizkibelen, arratsaldeko lehen orduan. Donostiako Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eraman dute haren hilotza, autopsia egin diezaioten.
Sendiak ez zuen haren berririk astearteaz geroztik, eta desagerpena salat... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229204/ebko-estatu-kideek-30000-asilo-eskatzaile-banatzea-adostu-dute.htm | Mundua | EBko estatu kideek 30.000 asilo eskatzaile banatzea adostu dute | Barne ministroek migrazio eta asilo legeak erreformatzea lortu dute. Zigorrak gogorragoak dira: ukaturiko iheslari bakoitzeko 20.000 euro ordaindu beharko dituzte. | EBko estatu kideek 30.000 asilo eskatzaile banatzea adostu dute. Barne ministroek migrazio eta asilo legeak erreformatzea lortu dute. Zigorrak gogorragoak dira: ukaturiko iheslari bakoitzeko 20.000 euro ordaindu beharko dituzte. | Urteotako borrokaren eta batez ere atzo arratsaldeko eta gaueko hamabi orduko negoziazioen ostean, EB Europako Batasuneko estatu kideetako Barne ministroek migrazio eta asilo legeak erreformatzea lortu dute. Akordioa «historikoa» da, Alemaniako Barne ministro Nancy Faeserren arabera; besteak beste, talde komunitarioare... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229205/osakidetzako-garbiketako-langileek-uztailaren-3ra-arte-jarraituko-dute-greban.htm | Gizartea | Osakidetzako garbiketako langileek uztailaren 3ra arte jarraituko dute greban | Lanuzteak 103 egun bete ditu, eta Donostian mobilizatu dira, lan baldintzak hobetu daitezela aldarrikatzeko. | Osakidetzako garbiketako langileek uztailaren 3ra arte jarraituko dute greban. Lanuzteak 103 egun bete ditu, eta Donostian mobilizatu dira, lan baldintzak hobetu daitezela aldarrikatzeko. | Bost urtez lan hitzarmenaren inguruko negoziazioak ez aurrera ez atzera izan ostean, otsailaren 27an Osakidetzan garbiketa lanak egiten dituzten langileek greba mugagabea hasi zuten. Gaur, 103. egunean, Donostian mobilizatu dira lanbide arloko garapen sariaren ordainketa exijitzeko eta negoziazioaren korapiloa askatu d... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229206/athletic-laquoez-gaude-erabat-pozik-lortutako-emaitzekinraquo.htm | Kirola | Athletic: «Ez gaude erabat pozik lortutako emaitzekin» | Athleticeko presidenteak, zuzendari nagusiak eta kirol zuzendariak denboraldiaren balantzea egin dute. Berretsi dute Iñigo Martinez klubean geratzea nahi zutela, baina jokalariaren ordezkariak adierazi ziela hori ez zela Martinezen nahia. | Athletic: «Ez gaude erabat pozik lortutako emaitzekin». Athleticeko presidenteak, zuzendari nagusiak eta kirol zuzendariak denboraldiaren balantzea egin dute. Berretsi dute Iñigo Martinez klubean geratzea nahi zutela, baina jokalariaren ordezkariak adierazi ziela hori ez zela Martinezen nahia. | Athleticen 2022-2023ko denboraldia hiru hitzetan laburbildu du Jon Uriarte klubeko presidenteak: autokritika, anbizioa eta baikortasuna. Gaur goizean San Mamesen egindako agerraldian, Uriartek aitortu du ez dituztela lortu hasieran ezarri zituzten helburuak. Europara ailegatzea zen gizonen taldearen helburua, eta seiga... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229207/zientziari-buruzko-bideo-labur-onenak-saritu-dituzte.htm | Gizartea | Zientziari buruzko bideo labur onenak saritu dituzte | Tabakaleran egin da Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek antolatutako On Zientzia bideo lehiaketaren sari banaketa | Zientziari buruzko bideo labur onenak saritu dituzte. Tabakaleran egin da Elhuyarrek eta Donostia International Physics Centerrek antolatutako On Zientzia bideo lehiaketaren sari banaketa | Aurten, 80 lan jaso dituzte On Zientzia teknologiari eta zientziari buruzko bideo laburren lehiaketan; horietako batzuk, nazioartetik —Poloniatik, Mexikotik eta Indiatik, besteak beste— .
Euskarazko bideo onenaren saria Ana Ibargoien arkitekto usurbildarrari eman diote, Mina edo pikante? lanagatik.
Gaztelerazkoa, ber... |
2023-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/229208/elnk-eta-kolonbiako-gobernuak-aldebiko-su-etena-adostu-dute.htm | Mundua | ELNk eta Kolonbiako Gobernuak aldebiko su etena adostu dute | Menia abuztuaren 3an sartuko da indarrean, eta urte erdi iraun beharko luke. Akordioak gizarte zibilaren parte hartzea jasotzen du negoziaturikoak arrakasta izateko. | ELNk eta Kolonbiako Gobernuak aldebiko su etena adostu dute. Menia abuztuaren 3an sartuko da indarrean, eta urte erdi iraun beharko luke. Akordioak gizarte zibilaren parte hartzea jasotzen du negoziaturikoak arrakasta izateko. | Orain arte bake elkarrizketetan emandako pausorik handiena da: ELN Nazioa Askatzeko Armadak eta Kolonbiako Gobernuak atzo jakinarazi zuten aldebiko su etena adostu dutela, «nazionala», eta urte erdi iraun behar lukeena. Menia datorren abuztuaren 3an sartuko da indarrean, Israel Ramirez Pineda Pablo Beltran gerrillaren ... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229209/eskola-publikoko-eragileek-ezezko-borobila-eman-diote-legeari-kalean.htm | Gizartea | Eskola publikoko eragileek «ezezko borobila» eman diote legeari kalean | Euskal Eskola Publikoaz Harrok deituta, manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen bGaitzetsi dutenez, Hezkuntza Lege proiektuak ez du eskola publikoa sistemaren «muinean» jartzen | Eskola publikoko eragileek «ezezko borobila» eman diote legeari kalean. Euskal Eskola Publikoaz Harrok deituta, manifestazioak egin dituzte Bilbon, Donostian eta Gasteizen bGaitzetsi dutenez, Hezkuntza Lege proiektuak ez du eskola publikoa sistemaren «muinean» jartzen | Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Lege proiektuari «ezezko borobilena» ematea. Horixe izan dute helburu gaur arratsaldean Bilboko, Donostiako eta Gasteizko kaleak hartu dituzten herritarrek. Hain zuzen, Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak antolatuta, protestak egin dituzte, iritzita Eusko Legebiltzarrean eztabaidatz... |
2023-6-9 | https://www.berria.eus/albisteak/229210/joseba-borde-presoari-hirugarren-gradua-kentzea-gaitzetsi-dute.htm | Politika | Joseba Borde presoari hirugarren gradua kentzea gaitzetsi dute | Fiskaltzak aurkeztutako helegiteak espetxera itzultzera behartu duela-eta, protesta egin dute Ugaon, bere segurtasun juridiko eza salatzeko. | Joseba Borde presoari hirugarren gradua kentzea gaitzetsi dute. Fiskaltzak aurkeztutako helegiteak espetxera itzultzera behartu duela-eta, protesta egin dute Ugaon, bere segurtasun juridiko eza salatzeko. | Joseba Borde presoari hirugarren gradua kendu diotela salatzeko bi manifestazio egin dira Bizkaian gaur. Bata, 19:30ean atera da, Bilboko Santutxu auzoko Egunkaria plazatik; bestea, Ugaoko Herriko plazatik.
Borderi hirugarren gradua emana zioten, eta Espetxe Zaintzak onartua zuen zigorraren bi herenak beteta zituela. ... |
2023-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/229238/gizonezko-baten-gorpua-aurkitu-dute-bilboko-itsasadarrean.htm | Gizartea | Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean | 10:20 aldera aurkitu dute hilotza. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko. | Gizonezko baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean. 10:20 aldera aurkitu dute hilotza. Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, autopsia egiteko. | Gizonezko baten gorpua aurkitu dute 10:20 aldera Bilboko itsasadarrean, Atxuri parean, Eusko Jaurlaritzren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Larrialdi zerbitzuek uretatik atera dute gorpua, eta bertaratu den auzitegi medikuak heriotza egiaztatu du.
Hilotza Bilboko Auzitegi Medikuntzako Institutura eraman dute, heri... |
2023-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/229239/eajk-eta-eh-bilduk-espainiako-gorteetarako-zerrendak-aurkeztu-dituzte.htm | Politika | EAJk eta EH Bilduk Espainiako Gorteetarako zerrendak aurkeztu dituzte | Ortuzarrek adierazi du euskal herritarren ordezkariak hautatzea dela uztaileko bozen helburua. Aizpuruak azaldu du ezker independentista dela «gobernu aurrerakoi bat» bermatu dezakeena. | EAJk eta EH Bilduk Espainiako Gorteetarako zerrendak aurkeztu dituzte. Ortuzarrek adierazi du euskal herritarren ordezkariak hautatzea dela uztaileko bozen helburua. Aizpuruak azaldu du ezker independentista dela «gobernu aurrerakoi bat» bermatu dezakeena. | Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezen bat-bateko iragarpenaren ostean, berehala ekin zieten alderdiek Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako lanei. Eginbeharretako bat da bozetarako zerrendak osatzea, eta behin betiko listak aurkeztu dituzte gaur EAJk, EH Bilduk eta PSOEk. Hirurek ere eutsi egingo diete azken lege... |
2023-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/229240/cafek-60-handitu-nahi-ditu-salmentak-hiru-urtean.htm | Ekonomia | CAFek %60 handitu nahi ditu salmentak hiru urtean | Akziodunen batzarrean, taldeko buruek adierazi dute espero dutela trenen negozioan «merkatu aurreikuspenen gainetik» aritzea. Amnesty Internationalek eta beste eragile batzuek protesta egin dute taldeak Israelen dituen egitasmoen aurka. | CAFek %60 handitu nahi ditu salmentak hiru urtean. Akziodunen batzarrean, taldeko buruek adierazi dute espero dutela trenen negozioan «merkatu aurreikuspenen gainetik» aritzea. Amnesty Internationalek eta beste eragile batzuek protesta egin dute taldeak Israelen dituen egitasmoen aurka. | Iazkoa «urte historikoa» izan zen CAFentzat, salmentek 3.000 milioi euroen langa igaro baitzuten lehen aldiz. 2026. urtera begira, erronka handi bat jarri dio bere buruari: «4.800 milioi euroren bueltako salmentak lortzea»; hau da, salmentak %60 igotzea, eta errentagarritasuna edo irabaziak ere handitzea, iazko jaitsie... |
2023-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/229241/zero-isuriko-enpresa-2045erako.htm | «Zero isuriko enpresa» 2045erako | «Zero isuriko enpresa» 2045erako. | 2026ra begira beste helburu batzuk ere jarri ditu CAFek: adibidez, isuriak %30-40 artean murriztu nahi ditu eta zero isurpen garbiko enpresa izatea 2045ean. Berak ekoizten dituen trenen eta autobusen kasuan, urte horretarako CAFen tren guztiak propultsio elektrikokoak edo hidrogenozkokoak izatea espero du. Hidrogenoare... | ||
2023-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/229242/ukrainak-kontraerasoa-abian-duela-aitortu-du-zelenskik.htm | Mundua | Ukrainak kontraerasoa abian duela aitortu du Zelenskik | Kieven arabera, bere tropek 1,4 kilometro egin dute aurrera Bakhmuteko frontean. Dnieper ibaia ohiko garaierara itzuliko da ekainaren 16rako, Kremlinen esanetan. | Ukrainak kontraerasoa abian duela aitortu du Zelenskik. Kieven arabera, bere tropek 1,4 kilometro egin dute aurrera Bakhmuteko frontean. Dnieper ibaia ohiko garaierara itzuliko da ekainaren 16rako, Kremlinen esanetan. | Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak lehenengoz aitortu du, gaur, herrialdeak kontraeraso bat duela martxan, baina ez du hari buruzko xehetasunik eman. «Kontraerasorako eta defentsarako ekintzak gertatzen ari dira». Adierazpen horiek egin dituen egunean, Ukrainako armadak erasora jo du Zaporizhia eskualdean, Donet... |
2023-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/229243/jendetza-bildu-du-sorionekuak-mugimenduak-iruntildeean-euskararen-alde.htm | Gizartea | Jendetza bildu du Sorionekuak mugimenduak Iruñean, euskararen alde | 'Euskara, nafar guztiona' lelopean, festa egin dute egunean zehar, eta manifestazioa arratsaldean. | Jendetza bildu du Sorionekuak mugimenduak Iruñean, euskararen alde. 'Euskara, nafar guztiona' lelopean, festa egin dute egunean zehar, eta manifestazioa arratsaldean. | «Batzuek pentsatzen dutenaren kontrara, euskara ez da inondik heldu: euskara hemen zen, euskara hemen da. Eta izango da». Jendetzak txalo zaparrada batekin hartu ditu Saioa Cresporen hitzak, manifestazioaren bukaeran. Tuterako Argia ikastolako zuzendariak (Nafarroa) mezu argia eta zorrotza bidali die euskara «toponimia... |
2023-6-10 | https://www.berria.eus/albisteak/229244/alain-touraine-hil-da-gizarte-mugimenduen-pentsalaria.htm | Kultura | Alain Touraine hil da, gizarte mugimenduen pentsalaria | 1960ko hamarkadaz geroztik, gizarte postindustrialetako mugimendu sozialen berriez egindako ikerketengatik da ezagun ikerlari frantziarra. | Alain Touraine hil da, gizarte mugimenduen pentsalaria. 1960ko hamarkadaz geroztik, gizarte postindustrialetako mugimendu sozialen berriez egindako ikerketengatik da ezagun ikerlari frantziarra. | Frantziako pentsalari nabarmenetako bat izan da Alain Touraine azkeneko mende erdian. Renaulteko langileen gaineko ikerketa batekin hasi zuen bidea, eta gizarte eraldatzeko indarren eta gaitasun kolektibo zein indibidualen gainean aritu da ikerketan geroztik, mundu postindustrialak sortutako gizarteen eta horietan akto... |
2023-6-11 | https://www.berria.eus/albisteak/229245/lehenengo-txapeldunen-liga-eskuratu-du-manchester-cityk.htm | Kirola | Lehenengo Txapeldunen Liga eskuratu du Manchester Cityk | Guardiolaren taldeak 1-0 irabazi dio Interri, Txapeldunen Ligako finalean. Rodrigok sartu du neurketako gol bakarra. Guardiolak 35. titulua eskuratu du entrenatzaile gisa. | Lehenengo Txapeldunen Liga eskuratu du Manchester Cityk. Guardiolaren taldeak 1-0 irabazi dio Interri, Txapeldunen Ligako finalean. Rodrigok sartu du neurketako gol bakarra. Guardiolak 35. titulua eskuratu du entrenatzaile gisa. | Guardiolak eta Manchester Cityk lortu dute, azkenean, horrenbeste desiratzen zuten Txapeldunen Liga. Ohikoa duen jokatzeko era eder horretatik urrun aritu da City, baina lehiaketa honetan orain arte izan ez gabeko zortea izan du. Rodrigok egin du txapeldunen gola, bigarren zatian. Lukakuk oso gertu izan du berdinketa a... |
2023-6-11 | https://www.berria.eus/albisteak/229273/donostiarra-eta-urdaibai-garaile-euskadiko-txapelketan.htm | Gizartea | Donostiarra eta Urdaibai garaile Euskadiko Txapelketan | Emakumezkoetan, Orio izan da bigarren, eta gizonezkoetan, berriz, Hondarribia. | Donostiarra eta Urdaibai garaile Euskadiko Txapelketan. Emakumezkoetan, Orio izan da bigarren, eta gizonezkoetan, berriz, Hondarribia. | Donostiarra arraun elkartea emakumezkoetan eta Urdaibai gizonezkoetan. Horiexek izan dira garaile gaur eguerdian Ondarroan (Bizkaia) jokatu den Euskadiko Arraun Txapelketan. Biek ere Gipuzkoako eta Bizkaiko txapelketak irabazi zituzten, hurrenez hurren, joan den asteburuan, eta erakutsi dute pronto direla udako sasoia ... |
2023-6-11 | https://www.berria.eus/albisteak/229274/lau-urte-eta-zazpi-hilabete-arteko-espetxe-zigorrak-eskatu-dituzte-tubacexeko-auzipetuentzat.htm | Ekonomia | Lau urte eta zazpi hilabete arteko espetxe zigorrak eskatu dituzte Tubacexeko auzipetuentzat | Ekainaren 15ean eta irailean epaituko dituzte Tubacexeko lan gatazkan atxilotutako langileak. Ertzaintzak izandako jokabidea salatu du langile batzordeak, eta protestak iragarri ditu auzipetu guztiei babesa emateko. | Lau urte eta zazpi hilabete arteko espetxe zigorrak eskatu dituzte Tubacexeko auzipetuentzat. Ekainaren 15ean eta irailean epaituko dituzte Tubacexeko lan gatazkan atxilotutako langileak. Ertzaintzak izandako jokabidea salatu du langile batzordeak, eta protestak iragarri ditu auzipetu guztiei babesa emateko. | Tubacexeko lan gatazkan auzipetuek eta horien senide eta lagunek Tubacex enpresako langile batzordearen eta Erresistentzia Kutxaren babesarekin jakinarazi dutenez, ekainaren 15ean eta irailean epaituko dituzte enpresa horretako lan gatazkagatik auzipetu dituzten langile gehienak. Lehen epaiketan – ostegunean, Gasteizen... |
2023-6-11 | https://www.berria.eus/albisteak/229275/eguraldiak-ez-ditu-euskaltzaleak-kikildu-eta-aterkia-eskuan-jende-andana-izan-da-olarizun.htm | Gizartea | Eguraldiak ez ditu euskaltzaleak kikildu, eta, aterkia eskuan, jende andana izan da Olarizun | Araba Euskaraz ospatu dute gaur Olarizun. Bildutako dirua Aguraingo Lautada ikastolaren azpiegiturak hobetzeko baliatuko da. | Eguraldiak ez ditu euskaltzaleak kikildu, eta, aterkia eskuan, jende andana izan da Olarizun. Araba Euskaraz ospatu dute gaur Olarizun. Bildutako dirua Aguraingo Lautada ikastolaren azpiegiturak hobetzeko baliatuko da. | Euria desiratua izanagatik, batek baino gehiagok begiratu du gaur goizean leihotik, Olarizu aldera. Han ari dira egiten Araba Euskaraz, gaur, eta, goizean goiz, ekaitza eta trumoia izan dira protagonista. Hori, baina, ez da nahikoa izan euskaltzaleak etxean geratzeko, eta, goizak aurrera egin ahala, geroz eta jende geh... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229276/kargurik-gabe-aske-utzi-dute-sturgeon-bederatzi-orduz-atxilotuta-egon-ostean.htm | Mundua | Kargurik gabe aske utzi dute Sturgeon, bederatzi orduz atxilotuta egon ostean | SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak beste erreferendum bat bultzatzeko jaso zituen dohaintzen inguruko auziarekin lotuta atxilotu dute. | Kargurik gabe aske utzi dute Sturgeon, bederatzi orduz atxilotuta egon ostean. SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak beste erreferendum bat bultzatzeko jaso zituen dohaintzen inguruko auziarekin lotuta atxilotu dute. | Bederatzi orduz egon da atxilotuta Nicola Sturgeon Eskoziako lehen ministro eta SNP alderdiko buru izandakoa. Atzo goizean atxilotu zuten, SNP Eskoziako Alderdi Nazionalaren finantzaketarekin eta Eskoziaren independentziari buruzko erreferendumeko kanpainarekin lotuta. Hasieran, Eskoziako Poliziak esan zuen 52 urteko e... |
2023-6-11 | https://www.berria.eus/albisteak/229277/herri-txiki-festa-handi.htm | Gizartea | Herri txiki, festa handi | Eskola Txikien Festa ospatu dute Lizartzan. Zirku tailerra, jolasak eta eskulanak, Jon Jokai jolasak, eta puzgarriak izan dira goizean; hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da arratsaldean ere. | Herri txiki, festa handi. Eskola Txikien Festa ospatu dute Lizartzan. Zirku tailerra, jolasak eta eskulanak, Jon Jokai jolasak, eta puzgarriak izan dira goizean; hainbat ekintzaz gozatzeko aukera izango da arratsaldean ere. | Festak hartu du Lizartza, eta herriko zazpi guneetan zabaldu dute: lehen gunea eskola da; bigarrena, plaza; hirugarrena, udaletxea; laugarrena, Plazasoro; bosgarrena, frontoia; seigarrena, Zimitorioa; eta, azkena, berriz, Irabarreneko zelaia.
Harrera ekitaldiarekin eman diote hasiera festari, 10:00etan, eta bertaratu ... |
2023-6-11 | https://www.berria.eus/albisteak/229279/arruti-arbelaitz-eta-gabirondo-telleria-bikoteek-irabazi-dute-binakako-pentatloia.htm | Kirola | Arruti-Arbelaitz eta Gabirondo-Telleria bikoteek irabazi dute binakako pentatloia | Bi bikoteek aurreko marka hobetu dute. Emakumezkoetan, 23.24ko marka jarri dute Arruti eta Arbelaitzek, eta aurrekoa 37 segundo hobetu. Gizonezkoetan, Gabirondo eta Telleriak hiru minutu eta erdi ondu dute aurreko marka, 36.15eko denbora eginda. | Arruti-Arbelaitz eta Gabirondo-Telleria bikoteek irabazi dute binakako pentatloia. Bi bikoteek aurreko marka hobetu dute. Emakumezkoetan, 23.24ko marka jarri dute Arruti eta Arbelaitzek, eta aurrekoa 37 segundo hobetu. Gizonezkoetan, Gabirondo eta Telleriak hiru minutu eta erdi ondu dute aurreko marka, 36.15eko denbora... | Euskal pentatloia jokatu dute gaur Tolosako (Gipuzkoa) zezen plazan, eta, emakumezkoetan, Arruti eta Arbelaitzek osatutako bikoteak irabazi du, eta gizonekoetan, berriz, Gabirondo eta Telleriak. Bi bikoteek, gainera, marka berria ezarri dute, eta han bildutakoek ikuskizun paregabeaz gozatu ahal izan dute.
Arruti eta A... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229280/alavesek-irabazi-egin-beharko-du-valentzian-lehen-mailara-igotzeko.htm | Kirola | Alavesek irabazi egin beharko du Valentzian, Lehen Mailara igotzeko | Joanekoan, Alavesek izan du jokoaren ekimena, baina Levante sendo aritu da defentsan. Partida bizi hasi da, baina, denbora aurrera joan ahala, taktikoago bihurtu. Bi atezainek ondo erantzun dute aurkariak abaguneak izan dituenean. | Alavesek irabazi egin beharko du Valentzian, Lehen Mailara igotzeko. Joanekoan, Alavesek izan du jokoaren ekimena, baina Levante sendo aritu da defentsan. Partida bizi hasi da, baina, denbora aurrera joan ahala, taktikoago bihurtu. Bi atezainek ondo erantzun dute aurkariak abaguneak izan dituenean. | Alavesek hutsean berdindu zuen atzo Mendizorrotzan, Levanteren kontra, Lehen Mailara igotzeko azken kanporaketan. Hala, datorren larunbatean irabazi egin behar du Valentzian baldin eta datorren sasoian onenekin lehiatu nahi badu. Etxean jokatuta, Alavesek izan zuen jokoaren ekimena, eta ahalegindu zen itzulikoari begir... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229281/leioan-gotortu-den-gizon-armaduna-etxetik-atera-dute.htm | Gizartea | Leioan gotortu den gizon armaduna etxetik atera dute | Hiru orduz egon da gotortuta gizona, eta atxilotuta eraman dute Gurutzetako ospitalera. Katana batzuk eta bi arma labur topatu dituzte; Ertzaintzak benetakoak ote diren ikertuko du. | Leioan gotortu den gizon armaduna etxetik atera dute. Hiru orduz egon da gotortuta gizona, eta atxilotuta eraman dute Gurutzetako ospitalera. Katana batzuk eta bi arma labur topatu dituzte; Ertzaintzak benetakoak ote diren ikertuko du. | 54 urteko gizon bat gotortu egin da Leioako (Bizkaia) bere etxebizitzan, Sabino Arana kalean, arma batekin. Udaltzainek 07:10 aldera jaso du abisua; dirudienez, bizilagun batek leihoan ikusi du gizona, arma bat zuela. Ertzaintza eta Udaltzaingoa orduan joan dira etxebizitza ingurura. Hiru orduz egon dira negoziatzen, e... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229282/xuntak-nos-diario-baztertu-du-makrojaialdi-baten-publizitatean.htm | Bizigiro | Xuntak ‘Nós Diario’ baztertu du makrojaialdi baten publizitatean | Xuntako Turismo Sailak Galiziako hedabide guztietan jarriko du O Son do Camiño Santiagoko musika makrojaialdiaren publizitatea, Nós Diario egunkarian eta Sermos Galiza aldizkarian izan ezik. | Xuntak ‘Nós Diario’ baztertu du makrojaialdi baten publizitatean. Xuntako Turismo Sailak Galiziako hedabide guztietan jarriko du O Son do Camiño Santiagoko musika makrojaialdiaren publizitatea, Nós Diario egunkarian eta Sermos Galiza aldizkarian izan ezik. | Beste behin ere, Galiziako Xuntak betoa ezarri dio Nós Diario galegozko egunkariari. Oraingo honetan, O Son do Camiño musika makrojaialdiaren sustapenean. Hilaren 15etik 17ra egingo dute jaialdi hori, Santiagon, eta Xuntako Turismo Sailak ia 30 hedabidetan jarriko du publizitatea. «Sustapen estrategiaren barnean», hain... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229283/silvio-berlusconi-hil-da.htm | Mundua | Silvio Berlusconi hil da | Italiako lehen ministro izandakoa joan den ostiralean ospitaleratu zuten, Milango erietxe bateko zaintza berezietan. 86 urte zituen, eta leuzemia kronikoa zuen. | Silvio Berlusconi hil da. Italiako lehen ministro izandakoa joan den ostiralean ospitaleratu zuten, Milango erietxe bateko zaintza berezietan. 86 urte zituen, eta leuzemia kronikoa zuen. | Silvio Berlusconi hil da, azken hamarkadetan Italiako politika beste inork ez bezala baldintzatu duen presidentea. 86 urte zituen, eta Milango San Raffaele erietxera eraman behar izan zuten joan den ostiralean, leuzemia kroniko baten ondorioz haren osasunak okerrera egin zuenean. 2020an COVID-19an positibo eman zueneti... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229284/tourraren-atarian-bizkaiko-ostalaritzak-lanuzteak-egingo-ditu-ekainaren-29an-eta-30ean.htm | Ekonomia | Tourraren atarian, Bizkaiko ostalaritzak lanuzteak egingo ditu ekainaren 29an eta 30ean | ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek antolatu dituzte lanuzteak, Hitzarmenik gabe, hotelik eta zerbitzurik gabeko Tourra lelopean. | Tourraren atarian, Bizkaiko ostalaritzak lanuzteak egingo ditu ekainaren 29an eta 30ean. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek antolatu dituzte lanuzteak, Hitzarmenik gabe, hotelik eta zerbitzurik gabeko Tourra lelopean. | Lan hitzarmena berritu ezean, egun osoko lanuzteak egingo ditu Bizkaiko ostalaritza sektoreak ekainaren 29an eta 30ean. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu du grebara, Hitzarmenik gabe, hotelik eta zerbitzurik gabeko Tourra lelopean. Izan ere, Bilbon hasiko da 2023ko Frantziako txirrindularitza itzulia, uztailaren... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229285/gizon-bat-atxilotu-dute-tuteran-indarkeria-matxista-leporatuta.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Tuteran, indarkeria matxista leporatuta | Udaltzaingoari ohartarazi diote gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola kalean. | Gizon bat atxilotu dute Tuteran, indarkeria matxista leporatuta. Udaltzaingoari ohartarazi diote gizon bat emakume bati eraso egiten ari zitzaiola kalean. | Poliziak 33 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, Tuteran (Nafarroa), indarkeria matxistako delitu bat egin duelakoan. Gizon hori emakume bati eraso egiten ari zitzaiolako abisua jaso zuen Tuterako Udaltzaingoak, eta poliziak bertaratu egin ziren. Gizona atxilo hartu zuten egoera aztertu ondoren, indarkeria matxista ego... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229286/michelinek-bilerara-deitu-ditu-sindikatuak.htm | Ekonomia | Michelinek bilerara deitu ditu sindikatuak | Sindikatuek gaur arteko epea eman zioten zuzendaritzari beste bilera bat antolatzeko. Horren arabera, lanuzteekin jarraitu edo ez erabakiko dute langileek. | Michelinek bilerara deitu ditu sindikatuak. Sindikatuek gaur arteko epea eman zioten zuzendaritzari beste bilera bat antolatzeko. Horren arabera, lanuzteekin jarraitu edo ez erabakiko dute langileek. | Sindikatuen eskaerak badu erantzuna: Michelinek bilerara deitu langileen ordezkariak biharko. Zentro arteko batzordeak hala eskatu zion zuzendaritzari ostiralean, eta hiru eguneko epea eman zion horretarako. Burgosen izango da lan ituna negoziatzeko bilera, 11:00etan.
Bilerarako deialdia Gasteizko lantegiko protesta e... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229287/viterok-gobernabiderako-ituna-proposatu-die-eajri-pseri-eta-epri.htm | Politika | Viterok «gobernabiderako ituna» proposatu die EAJri, PSEri eta EPri | «Akordio zabal bat» eskaini die, eta nabarmendu du EH Bilduri dagokiola hura gidatzea. | Viterok «gobernabiderako ituna» proposatu die EAJri, PSEri eta EPri. «Akordio zabal bat» eskaini die, eta nabarmendu du EH Bilduri dagokiola hura gidatzea. | Rocio Viterok, EH Bilduren Gasteizko alkategaiak, «gobernabiderako akordio bat» proposatu die EAJri, PSE-EEri eta Elkarrekin Podemos-IUri. Gasteizko Udalean gobernua osatu ahal izateko «akordio zabal bat» egitea da Viteroren helburua, eta nabarmendu du EH Bilduri dagokiola proiektu horren gidaritza hartzea. Izan ere, E... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229288/ukrainaren-arabera-kontraerasoa-etekinak-ematen-hasi-da-frontean.htm | Mundua | Ukrainaren arabera, kontraerasoa etekinak ematen hasi da frontean | Kievek jakinarazi du azkeneko 24 orduetan zazpi herri «askatu» dituela frontean, baina Errusiak gezurtatu egin du. Khersongo urtegiko txikizioaren ondorioz, gutxienez hamar pertsona hil dira. | Ukrainaren arabera, kontraerasoa etekinak ematen hasi da frontean. Kievek jakinarazi du azkeneko 24 orduetan zazpi herri «askatu» dituela frontean, baina Errusiak gezurtatu egin du. Khersongo urtegiko txikizioaren ondorioz, gutxienez hamar pertsona hil dira. | Ukrainako Gobernuak larunbatean jakinarazi zuen duela zenbait astetatik iragarritako kontraerasoa hasi zuela, eta armadak gaur adierazi du Storozheve, Marakariva Levadne eta Novodarivka herriak «askatu» dituela Donetsken, herrialdearen hego-ekialdean, eta beste bat Zaporizhian, Lobkove; atzo esan zuen eskualde berean g... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229289/heizek-eskola-publikorako-plan-estrategikoa-eskatu-du.htm | Gizartea | Heizek eskola publikorako plan estrategikoa eskatu du | Besteak beste, Heizek eta Save the Childrenek agerraldiak egin dituzte Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, lege proiektuari ekarpenak egiteko. | Heizek eskola publikorako plan estrategikoa eskatu du. Besteak beste, Heizek eta Save the Childrenek agerraldiak egin dituzte Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza batzordean, lege proiektuari ekarpenak egiteko. | Hezkuntza Lege proiektuak beste langa bat gaindituko du: gaur amaituko dira testuari ekarpenak egiteko eragileen agerraldiak Eusko Legebiltzarreko Hezkuntza Batzordean. Besteak beste, Heize sare publikoko zuzendaritza elkarteen federazioak eta Save the Childrenek hartu dute parte gaurko saioan. Josebe Azpirik, Heizeren... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229290/hasi-dira-faxismoaren-biktimen-gorpuzkiak-ateratzen-cuelgamurostik.htm | Politika | Hasi dira faxismoaren biktimen gorpuzkiak ateratzen Cuelgamurostik | Espainiako Gobernuak martxan jarri du 128 biktimaren gorpuzkiak ateratzeko saioa. Haien senitartekoak zain-zain egon dira urte askoan, senideen hilotzak berreskuratzeko. | Hasi dira faxismoaren biktimen gorpuzkiak ateratzen Cuelgamurostik. Espainiako Gobernuak martxan jarri du 128 biktimaren gorpuzkiak ateratzeko saioa. Haien senitartekoak zain-zain egon dira urte askoan, senideen hilotzak berreskuratzeko. | Hego Euskal Herrian ehortzita egon eta Erorien Haranera (Espainia) —egungo Cuelgamuros— eramandako pertsonen zerrenda luzea da oso; faxismoaren biktima horien artean gehienak euskal herritarrak dira, baina ez dira gutxi kanpotik indarrez Euskal Herrira ekarri eta, gero, hil ondoren, familien baimenik gabe Cuelgamuroser... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229291/nazioarteko-federazioak-uztailaren-29an-bozkatuko-du-euskadikoa-kide-izateko-estatutuak-aldatu-edo-ez.htm | Kirola | Nazioarteko Federazioak uztailaren 29an bozkatuko du Euskadikoa kide izateko estatutuak aldatu edo ez | Bozketan parte hartzen duten bi herenen babesa behar da estatutuak aldatzeko. Egun, 33 herrialdek dute ordezkaritza Nazioarteko Federazioan. Hori lortu eta estatutuak aldatuz gero, asmoa litzateke jarraian beste bozketa bat egitea erabakitzeko Euskadiko Federazioa kide gisa onartu edo ez. Bozketa horretan, gehiengo sin... | Nazioarteko Federazioak uztailaren 29an bozkatuko du Euskadikoa kide izateko estatutuak aldatu edo ez. Bozketan parte hartzen duten bi herenen babesa behar da estatutuak aldatzeko. Egun, 33 herrialdek dute ordezkaritza Nazioarteko Federazioan. Hori lortu eta estatutuak aldatuz gero, asmoa litzateke jarraian beste bozke... | Uztailaren 29a mugarri izan daiteke euskal pilotarentzat. Nazioarteko Pilota Federazioak ezohiko batzarra egingo du Mexiko Hirian, eta horretan bozkatuko dute Euskadiko Federazioa kide izateko estatutuak aldatu edo ez. Gai zerrendako puntu bakarra da.
Euskadiko Federazioak aspaldi egin zuen eskaera nazioartekoan kide ... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229292/goazen-en-katalanezko-bertsioa-hasi-dira-grabatzen-tv3entzat.htm | Bizigiro | ‘Go!azen’-en katalanezko bertsioa hasi dira grabatzen TV3entzat | Euskarazko formatua egokituko du Abacus ekoiztetxeak Jo mai mai egiteko. Go!azen 10.0 ere grabatzen ari dira; zazpi aktore berri daude euskarazko fikzioan; tartean, Nerea Arriola. | ‘Go!azen’-en katalanezko bertsioa hasi dira grabatzen TV3entzat. Euskarazko formatua egokituko du Abacus ekoiztetxeak Jo mai mai egiteko. Go!azen 10.0 ere grabatzen ari dira; zazpi aktore berri daude euskarazko fikzioan; tartean, Nerea Arriola. | Aurreneko aldiz, Kataluniako TV3 kateak euskarazko telesail baten bertsioa egingo du. Go!azen ETBko telesaila —Pausokarena da formatua— egokitu du Abacus ekoiztetxeak, eta Jo mai mai telesaila egingo du katalanezko katearentzat. Gaur bertan hasi dituzte grabaketak, Bartzelonan.
Go!azen haurrentzat pentsatuta dago, bai... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229293/hondarribiko-eta-loiuko-aireportuek-inoizko-daturik-onenak-lortu-dituzte-maiatzean.htm | Ekonomia | Hondarribiko eta Loiuko aireportuek inoizko daturik onenak lortu dituzte maiatzean | Pandemia aurreko datuetara gerturatu dira Hego Euskal Herriko aireportuak. | Hondarribiko eta Loiuko aireportuek inoizko daturik onenak lortu dituzte maiatzean. Pandemia aurreko datuetara gerturatu dira Hego Euskal Herriko aireportuak. | Hego Euskal Herriko aireportuetan hasia da nabaritzen turismoaren susperraldia, eta horren isla dira maiatzeko datu ikusgarriak. Urteko lehen bost hilabeteetan nabarmen egin du gora bidaiari kopuruak, eta pandemia aurreko datuetara gerturatu da. Dena den, datozen hilabeteetakoaren atarikoa izan daiteke.
Hondarribiko a... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229294/javier-uriarte-jairo-lantarongo-alkatea-hil-da-bihotzekoak-jota.htm | Politika | Javier Uriarte Jairo Lantarongo alkatea hil da, bihotzekoak jota | Egipton zendu zen, atzo, oporretan zegoela. Udal hauteskundeak irabazi zituen, eta larunbatean laugarrenez hartu behar zuen aginte makila. | Javier Uriarte Jairo Lantarongo alkatea hil da, bihotzekoak jota. Egipton zendu zen, atzo, oporretan zegoela. Udal hauteskundeak irabazi zituen, eta larunbatean laugarrenez hartu behar zuen aginte makila. | Javier Uriarte Jairo Lantarongo (Araba) jarduneko alkatea bihotzekoak jota hil zen atzo, Egipton, oporretan zegoela. 59 urte zituen. Emaztearekin batera zegoen han, bidaian. Espainiako Gobernuak Egipton duen enbaxadan dago haren gorpua, Euskal Herriratzeko zain.
EAJ alderdikoa zen Uriarte, eta hiru agintaldi zeramatza... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229295/bainatzea-debekatu-dute-kontxan-ontzi-bat-hondoratu-eta-gero.htm | Gizartea | Bainatzea debekatu dute Kontxan, ontzi bat hondoratu eta gero | Udalak jakinarazi du ontziak hidrokarburoak isuri dituela Santa Klara uhartetik gertu. | Bainatzea debekatu dute Kontxan, ontzi bat hondoratu eta gero. Udalak jakinarazi du ontziak hidrokarburoak isuri dituela Santa Klara uhartetik gertu. | Hamalau metroko yate bat urperatu da goizean Donostian, Kontxako badian, Santa Klara irlatik gertu. Udalak zabaldu duenez, ontziak hidrokarburoak isuri ditu, eta oraingoz bainatzeko eremuan sartu ez den arren, usaina nabarmena da. Horregatik, bandera gorria jarri dute Kontxako hondartzan, eta ez bainatzea gomendatu. On... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229296/tolosaldeko-asuncion-klinikako-langileek-24-orduko-kanpaldia-hasi-dute.htm | Gizartea | Tolosaldeko Asuncion klinikako langileek 24 orduko kanpaldia hasi dute | Astean 35 orduz lan egitea galdegin dute, eta soldatak KPIaren arabera igotzea. | Tolosaldeko Asuncion klinikako langileek 24 orduko kanpaldia hasi dute. Astean 35 orduz lan egitea galdegin dute, eta soldatak KPIaren arabera igotzea. | Zazpi kanpin denda, lo zaku andana eta hitzarmen duin baten aldeko aldarrikapena. 24 orduz, horiek definituko dute Tolosako Trianguloa plazako giroa. 11:30erako hamar minutu bakarrik falta zirenean, hainbat lagun buru-belarri ari ziren guztia prestatzen: batzuk kanpin dendak porlanera iltzatzen, eta bertzeak kartelak z... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229297/sergio-sayas-izanen-da-ppren-nafarroako-hautagaia-espainiako-kongresurako.htm | Politika | Sergio Sayas izanen da PPren Nafarroako hautagaia Espainiako Kongresurako | Alderdi Popularrak UPNko diputatu izandakoaren hautagaitza iragarri du, bi alderdiak nor bere aldetik aurkeztuko direla jakinarazi eta bi egunera. | Sergio Sayas izanen da PPren Nafarroako hautagaia Espainiako Kongresurako. Alderdi Popularrak UPNko diputatu izandakoaren hautagaitza iragarri du, bi alderdiak nor bere aldetik aurkeztuko direla jakinarazi eta bi egunera. | Urak nahasi dira Nafarroako eskuin espainiazalean. Iragan asteburuan, UPNk eta PPk iragarri zuten nor bere aldetik aurkeztuko direla Espainiako Gorteetako hauteskundeetara, koalizio bat adostu ezinda. Orain, berriz, PPk adierazi du UPNren diputatu izandako bat hautatu duela Espainiako Kongresurako hautagai izateko Nafa... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229298/eh-bilduren-aurkako-betoa-bertan-behera-uzteko-exijitu-dio-asironek-psnri.htm | Politika | EH Bilduren aurkako betoa bertan behera uzteko exijitu dio Asironek PSNri | Banaka, gaurdaino bi aldiz bildu da alderdi sozialistarekin, Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin. Argi utzi du ez dutela «onartuko bigarren, hirugarren edo laugarren biderik». | EH Bilduren aurkako betoa bertan behera uzteko exijitu dio Asironek PSNri. Banaka, gaurdaino bi aldiz bildu da alderdi sozialistarekin, Geroa Bairekin eta Zurekin Nafarroarekin. Argi utzi du ez dutela «onartuko bigarren, hirugarren edo laugarren biderik». | Egunak aurrera doaz, eta egoera bere horretan dago Iruñean. EH Bilduk fitxa mugitu du. Joseba Asiron alkategaiaren arabera, sozialistek ezarritako betorik gabe, «eskuinak ez du aukerarik Iruñeko Udala lortzeko». Aldiz, bazterketak bere horretan jarraituz gero, aukera handitu egiten zaio.
PSNk EH Bilduren hautagaiari b... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229299/osakidetzak-mahai-sektorialaren-bilera-batera-deitu-ditu-sindikatuak.htm | Gizartea | Osakidetzak mahai sektorialaren bilera batera deitu ditu sindikatuak | Etzi izanen da bilkura, eta helburua izanen da azaltzea udan nola antolatuko diren lehen arretako zentroak eta etengabeko arretako guneak. | Osakidetzak mahai sektorialaren bilera batera deitu ditu sindikatuak. Etzi izanen da bilkura, eta helburua izanen da azaltzea udan nola antolatuko diren lehen arretako zentroak eta etengabeko arretako guneak. | Mahai sektorialaren bilera bat eginen du Osakidetzak sindikatuekin etzi. Helburua izanen da azaltzea udan nola antolatuko diren lehen arretako zentroak eta etengabeko arretako guneak (EAG). Horrez gain, eskaintza bat aurkeztuko dute EAGetarako eta larrialdietarako autokontzertaziorako prezio berriak bilduta.
Osakidetz... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229300/asteburuan-bi-gizon-atxilotu-dituzte-gasteizen-indarkeria-matxista-egotzita.htm | Gizartea | Asteburuan bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxista egotzita | Udaltzaingoak gizon bat atzeman du koinata jotzea egotzita, eta beste bat, berriz, bikotekidearekiko urruntze agindua hausteagatik. | Asteburuan bi gizon atxilotu dituzte Gasteizen indarkeria matxista egotzita. Udaltzaingoak gizon bat atzeman du koinata jotzea egotzita, eta beste bat, berriz, bikotekidearekiko urruntze agindua hausteagatik. | Udaltzaingoak 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuen larunbatean Gasteizen, indarkeria matxista egotzita. Poliziek Gasteizko Kuadrilla kalean gelditu zuten ustezko erasotzailea, trafikoko arau hauste batengatik. Gizonezkoa, haren anaia eta anaiaren bikotekidea zihoazen autoan. Hirurak elkarrekin bizi dira Zaramaga auzok... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229301/bertso-eskolak-aztergai-dituen-liburu-bat-ondu-du-renoko-euskal-ikerketa-guneak.htm | Kultura | Bertso eskolak aztergai dituen liburu bat ondu du Renoko euskal ikerketa guneak | Eskolen urteotako bilakaera eta eragina ditu ikergai argitalpenak, eta hainbat bertsolarik egindako ekarpenak oinarrian. Nevadako Unibertsitateak ingelesez plazaratu du lana, Bertso eskolak. Basque Improvisational Poetry Schools izenburupean. | Bertso eskolak aztergai dituen liburu bat ondu du Renoko euskal ikerketa guneak. Eskolen urteotako bilakaera eta eragina ditu ikergai argitalpenak, eta hainbat bertsolarik egindako ekarpenak oinarrian. Nevadako Unibertsitateak ingelesez plazaratu du lana, Bertso eskolak. Basque Improvisational Poetry Schools izenburupe... | Kalean da azken hamarkadetan bertso eskolek izandako bilakaera eta eragina aztertzen dituen lan akademikoa: Bertso eskolak. Basque Improvisational Poetry Schools. Xabier Irujok, Larraitz Ariznabarretak eta Iñaki Arrietak koordinatuta, Renon (AEB) egoitza duen Nevadako Unibertsitateko Center For Basque Studiesek argitar... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229302/uemako-udalerrietan-hamar-osasun-langiletik-hiruk-ez-daukate-euskara-maila-egiaztatuta.htm | Gizartea | UEMAko udalerrietan hamar osasun langiletik hiruk ez daukate euskara maila egiaztatuta | Hamarkadotan egin diren aurrerapausoak aintzat hartu behar badira ere arazoak «egiturazkoak» direla esan du propio egoera aztertzeko bi urtean behin ateratzen duen txostenean, eta bi osasun sistemen arteko alde «handiaz» ere ohartarazi du. | UEMAko udalerrietan hamar osasun langiletik hiruk ez daukate euskara maila egiaztatuta. Hamarkadotan egin diren aurrerapausoak aintzat hartu behar badira ere arazoak «egiturazkoak» direla esan du propio egoera aztertzeko bi urtean behin ateratzen duen txostenean, eta bi osasun sistemen arteko alde «handiaz» ere ohartar... | UEMA udalerri euskaldunen mankomunitatean 101 udalerri daude; horietako osasun zerbitzu publikoetako datuak «behatu eta aztertuta», hizkuntza eskubideak bermatzen diren aztertu du ikerketa batean, eta horra ondorioetako bat: udalerri horietan ari diren hamar osasun langiletik hiruk ez daukate euskara maila egiaztatuta.... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229303/unai-laso-sei-hilabete-inguru-egongo-da-jokatu-gabe.htm | Kirola | Unai Laso sei hilabete inguru egongo da jokatu gabe | Baikoko aurrelariari gaur egin diote ebakuntza, hautsita baitzeukan eskuin aldakako labrum hezurra. Lesioaren ondorioz, ez du jokatuko udan, ez Lau eta Erdiko Txapelketa, ez binakakoaren lehen partidak. | Unai Laso sei hilabete inguru egongo da jokatu gabe. Baikoko aurrelariari gaur egin diote ebakuntza, hautsita baitzeukan eskuin aldakako labrum hezurra. Lesioaren ondorioz, ez du jokatuko udan, ez Lau eta Erdiko Txapelketa, ez binakakoaren lehen partidak. | Itxurra txarra zuen lesioak, eta gaur baieztatu da zorigaitzeko albistea: Unai Laso (Bizkarreta-Gerendiain, Nafarroa, 1997) denbora luzez egongo da jokatu gabe. Baikoko aurrelariak aspalditik zuen min eskuin aldakan, eta horrek ez dio utzi bete-betean aritzen. Horregatik erabaki du ebakuntza egitea.
Gaur egin diote, G... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229304/irungo-gizon-bat-espetxeratu-dute-sexu-eraso-bat-egitea-leporatuta.htm | Gizartea | Irungo gizon bat espetxeratu dute sexu eraso bat egitea leporatuta | Maiatz amaieran gertatu zen erasoa, biktimaren etxeko atarian | Irungo gizon bat espetxeratu dute sexu eraso bat egitea leporatuta. Maiatz amaieran gertatu zen erasoa, biktimaren etxeko atarian | Kartzelan sartu dute joan den barikuan atxilotutako 21 urteko gizona, emakume bati sexu eraso bat egitea leporatuta. Maiatzaren 28an gertatu zen erasoa: ustezko erasotzaileak biktimari jarraitu zion etxeko atariraino; barruan sartu, eta sexu eraso bat egin zion.
Ertzaintzaren arabera, andreak «gogor» egin zion aurre, ... |
2023-6-12 | https://www.berria.eus/albisteak/229305/abanton-gizon-bat-ospitaleratu-dute-eraso-lgtbifobo-baten-ondorioz.htm | Gizartea | Abanton gizon bat ospitaleratu dute eraso LGTBIfobo baten ondorioz | Bi gizoni eraso diete Gallartako jaietan, domekako ordu txikietan. | Abanton gizon bat ospitaleratu dute eraso LGTBIfobo baten ondorioz. Bi gizoni eraso diete Gallartako jaietan, domekako ordu txikietan. | Gizon bikote bat jipoitu zuten atzo, goizeko ordu txikietan, Abanton (Bizkaia). Tele7 katearen arabera, 30 urtetik behera dituzte gizonek, eta eskutik oratuta ari ziren oinez, txosnetatik hurre. Goizeko seiak aldera gertatu zen erasoa, Gallarta auzoko jaietan, eta, iseka egiteaz gain, ukabilkadak eman zizkieten bi gizo... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229327/mugerreko-pleita-gunearen-handitze-proiektua-salatu-dute-ingurunearen-defentsarako-elkarteek.htm | Gizartea | Mugerreko pleita gunearen handitze proiektua salatu dute ingurunearen defentsarako elkarteek | Elkargoak tren autobidea errezibitu nahiko luke Mugerreko pleita gunean. Baina, proiektu nagusi horren bidez «nahitaezkoak ez diren» beste batzuk egin nahi dituztela deitoratu dute elkarteek. Tokiko biodibertsitatea kaltetuko luke handitze proiektuak. | Mugerreko pleita gunearen handitze proiektua salatu dute ingurunearen defentsarako elkarteek. Elkargoak tren autobidea errezibitu nahiko luke Mugerreko pleita gunean. Baina, proiektu nagusi horren bidez «nahitaezkoak ez diren» beste batzuk egin nahi dituztela deitoratu dute elkarteek. Tokiko biodibertsitatea kaltetuko ... | Mugerreko pleita gunearen (Lapurdi) handitze proiektuaren gardentasun falta deitoratu zuten atzo CADE eta Mouguerre Cadre de Vie elkarteek. Besteak beste, «eragin ekologiko eta hidraulikoak» ukango ditu, Martine Bouchet Mouguerre Cadre de Vieko kidearen arabera. Horregatik, «benetako inkesta publiko» bat egin dadila al... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229328/prezioen-igoera-berriz-moteldu-da-hego-euskal-herrian.htm | Ekonomia | Prezioen igoera berriz moteldu da Hego Euskal Herrian | Iazko salneurrien aldean behera egin dute erregaien prezioek, eta elikagaien garestitzea ere geldotu egin da. Azpiko inflazioa %6,4ra apaldu da. | Prezioen igoera berriz moteldu da Hego Euskal Herrian. Iazko salneurrien aldean behera egin dute erregaien prezioek, eta elikagaien garestitzea ere geldotu egin da. Azpiko inflazioa %6,4ra apaldu da. | Pixkanaka bada ere, inflazioa geldotzen ari da Hego Euskal Herrian. Maiatzean, prezio igoerek berriz ere beheranzko bidea hartu dute, eta urte arteko inflazioa %3,5era apaldu da, apirileko igoeraren ostean. Aurretik, inflazioak gora egin zuen apirilean, martxoko %3,4tik %4,2ra.
Joan den hilabeteko inflazio samurragoar... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229329/gizonezko-bat-atxilotu-dute-nottinghamen-hiru-pertsona-hiltzea-egotzita.htm | Mundua | Gizonezko bat atxilotu dute Nottinghamen, hiru pertsona hiltzea egotzita | Poliziaren arabera, goizaldean aurkitu dituzte hiru hildakoen gorpuak, hiriko bi tokitan. Ikerketa zabalik dago oraindik. | Gizonezko bat atxilotu dute Nottinghamen, hiru pertsona hiltzea egotzita. Poliziaren arabera, goizaldean aurkitu dituzte hiru hildakoen gorpuak, hiriko bi tokitan. Ikerketa zabalik dago oraindik. | Erresuma Batuko Poliziak zabaldu duenez, 31 urteko gizonezko bat atxilotu dute goizean, beste hiru lagunen hilketarekin zerikusia duelakoan. Iturri ofizialen arabera, goizaldeko lauretan jaso dute abisua Polizian esanez bi gorpu agertu direla Nottingham hiriko Ilkeston kalean, eta handik gutxira topatu dute hirugarren ... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229330/eh-bilduk-laquoirmokiraquo-salatu-du-maiatzaren-27an-sorian-gertatutako-erasoa.htm | Politika | EH Bilduk «irmoki» salatu du maiatzaren 27an Sorian gertatutako erasoa | Ostegunean elkarretaratzea eginen dute Donostian, erasoa gaitzesteko eta biktimari babesa erakusteko | EH Bilduk «irmoki» salatu du maiatzaren 27an Sorian gertatutako erasoa. Ostegunean elkarretaratzea eginen dute Donostian, erasoa gaitzesteko eta biktimari babesa erakusteko | Donostiako EH Bilduk ohar bidez adierazi berri du «irmoki» salatzen duela maiatzaren 27an Sorian (Espainia) Ion Aranburu donostiarrari egindako erasoa. Era berean, biktimari eta haren ingurukoei «babes osoa» helarazi diete, eta dagokien erakundeek gertatutakoa argitu dezatela eskatu dute. «Kasu honetan zerikusia izan d... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229331/urkulluk-sanchezi-eskatu-dio-atlantikoko-makroeskualdea-lehenesteko.htm | Politika | Urkulluk Sanchezi eskatu dio Atlantikoko makroeskualdea lehenesteko | Sanchezek uztailaren 1ean hartuko du Europako Batasuneko Kontseiluko presidentetza, bozetako kanpainaurrea martxan dela. | Urkulluk Sanchezi eskatu dio Atlantikoko makroeskualdea lehenesteko. Sanchezek uztailaren 1ean hartuko du Europako Batasuneko Kontseiluko presidentetza, bozetako kanpainaurrea martxan dela. | Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk beste urrats bat egin du Atlantikoko makroeskualde bat sortzeko presio egiteko asmoz. Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezi bidalitako gutun batean, lehendakariak eskatu dio «ahalegin guztiak» egiteko Europar Kontseiluak urtea amaitu aurretik onartu dezan proiektua, eta Eu... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229332/zahar-etxeetarako-jaurlaritzaren-dekretua-aurrekoaren-laquoantzekoaraquo-dela-esan-dute-egoiliarren-senideek.htm | Gizartea | Zahar etxeetarako Jaurlaritzaren dekretua aurrekoaren «antzekoa» dela esan dute egoiliarren senideek | COVID-19aren izurriak ondorio gaiztoak izan zituen egoitzetan, eta testua hilabete haietan ikusitako gabeziak aintzat hartuta ondu duela argudiatu du administrazioak, egoitzetan moduluko 25 egoiliar baino gehiago ez egoteko, eta gaueko arta ere bermatzeko. | Zahar etxeetarako Jaurlaritzaren dekretua aurrekoaren «antzekoa» dela esan dute egoiliarren senideek. COVID-19aren izurriak ondorio gaiztoak izan zituen egoitzetan, eta testua hilabete haietan ikusitako gabeziak aintzat hartuta ondu duela argudiatu du administrazioak, egoitzetan moduluko 25 egoiliar baino gehiago ez eg... | Zaharren egoitzetako egoerak kezka handiak eragin zituen COVID-19aren pandemian. Gaitza bereziki erasokorra izan zen adinekoekin, eta haren ondorioak larriak izan ziren egoitzetan: Hegoaldeko zahar etxeetan, gutxienez 1.800 egoiliar hil zituen 2020ko martxoaren 1etik 2023ko irailaren 11ra bitartean. Bakarrik hil behar ... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229333/nekane-artola-izango-da-ikastolen-elkarteko-lehendakaria.htm | Gizartea | Nekane Artola izango da Ikastolen Elkarteko lehendakaria | Lehendakaria ez ezik, lehendakariordea eta idazkaria ere aldatuko dituzte: Erik Etxart eta Unai Mendizabal izango dira, hurrenez hurren. Kargu guztiak trantsiziozkoak izango dira; 2024ko ekainean erabakiko dituzte behin betikoak. | Nekane Artola izango da Ikastolen Elkarteko lehendakaria. Lehendakaria ez ezik, lehendakariordea eta idazkaria ere aldatuko dituzte: Erik Etxart eta Unai Mendizabal izango dira, hurrenez hurren. Kargu guztiak trantsiziozkoak izango dira; 2024ko ekainean erabakiko dituzte behin betikoak. | Ikastolen Elkarteak joan den astean iragarri zuen Koldo Tellituk elkarteko lehendakari lanak utziko zituela, hamalau urteko ibilbidearen ostean. Atzo Artezkaritza Kontseilua bildu zen, eta bertan erabaki zuten nork hartuko duen lekukoa: Nekane Artola izango da aurrerantzean Ikastolen Elkarteko lehendakaria.
Artola Lez... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229334/lehortea-apur-bat-hobetu-da-baina-zerealean-galerak-handiak-dira-nafarroan.htm | Ekonomia | Lehortea apur bat hobetu da, baina zerealean galerak handiak dira Nafarroan | Kaltetutako 40.000 hektareetatik 31.228k nekazaritza asegurua dute. Lur horien gaineko azterketaren arabera, Erriberan gari uztaren %90 galdu da, eta garagar uztaren %75. Orbaibarren, uztaren %70 galdu da, eta Lizarrerrian, %55etik gora. | Lehortea apur bat hobetu da, baina zerealean galerak handiak dira Nafarroan. Kaltetutako 40.000 hektareetatik 31.228k nekazaritza asegurua dute. Lur horien gaineko azterketaren arabera, Erriberan gari uztaren %90 galdu da, eta garagar uztaren %75. Orbaibarren, uztaren %70 galdu da, eta Lizarrerrian, %55etik gora. | Maiatzaren 2an bildu zen azkenekoz Lehortearen Mahaia Nafarroan, eta, orduz geroztik, han-hemenka izan diren ekaitzek eta euriteek apur bat leundu dute lehortearen lorratza. Idorreko laboreetan, batik bat gari eta garagar uztan, kaltea eginda zegoen, eta galera handia da. Aldiz, egoera zertxobait arindu da ureztatzen d... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229335/guadalupe-etxebarria-arte-sustatzailea-hil-da.htm | Kultura | Guadalupe Etxebarria arte sustatzailea hil da | Donostiako Bideo Jaialdia sortu zuen 1980ko hamarkadaren hasieran, eta Bordeleko Arte Eskolako zuzendaria ere izan zen. Donostia 2016ko kultur zuzendari ere aritu zen zenbait hilabetez. | Guadalupe Etxebarria arte sustatzailea hil da. Donostiako Bideo Jaialdia sortu zuen 1980ko hamarkadaren hasieran, eta Bordeleko Arte Eskolako zuzendaria ere izan zen. Donostia 2016ko kultur zuzendari ere aritu zen zenbait hilabetez. | Guadalupe Etxebarria (Bilbo, 1948) ikertzaile eta arte sustatzailea herenegun hil zen, Donostian, 75 urterekin.
Etxebarria arte garaikideari eta musikari egon zen lotuta oso gaztetatik. Hala, 1980ko hamarkadaren hasieran, Donostiako Bideo Jaialdia sortu zuen, eta hamarraldi berean Euskal Rock Erradikaleko hainbat bide... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229336/jaurlaritzak-hamarren-bat-igo-du-hazkunde-aurreikuspena-16raino.htm | Ekonomia | Jaurlaritzak hamarren bat igo du hazkunde aurreikuspena, %1,6raino | Aurten 11.000 lanpostu sortuko direla uste du, eta 2024rako beste 16.000. Azpiazuk esan du inbertsioei eusteko ahalegina egingo duela. | Jaurlaritzak hamarren bat igo du hazkunde aurreikuspena, %1,6raino. Aurten 11.000 lanpostu sortuko direla uste du, eta 2024rako beste 16.000. Azpiazuk esan du inbertsioei eusteko ahalegina egingo duela. | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ekonomia espero baino gehiago haziko da urte amaierarako. Eusko Jaurlaritzak hazkunde aurreikuspena berrikusi du, eta uste du igoera hamarren bat gehiagokoa izango dela, barne produktu gordinaren %1,6rainokoa. Gainera, gobernuak iritzi dio ekonomiak hobera egingo duelako aurreikuspenek ... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229337/errusiaren-eraso-batek-gutxienez-11-pertsona-hil-ditu-zelenskiren-jaioterrian.htm | Mundua | Errusiaren eraso batek gutxienez 11 pertsona hil ditu Zelenskiren jaioterrian | 30 bat zauritu eragin ditu Moskuk Krivii Rih hiriko etxebizitza bloke bati jaurtitako misilak. Kremlinek salatu du Kievek erasoak egin dituela Errusiako Kursk eskualdean. | Errusiaren eraso batek gutxienez 11 pertsona hil ditu Zelenskiren jaioterrian. 30 bat zauritu eragin ditu Moskuk Krivii Rih hiriko etxebizitza bloke bati jaurtitako misilak. Kremlinek salatu du Kievek erasoak egin dituela Errusiako Kursk eskualdean. | Kiev gerra frontean aurrerapausoak ematen ari dela nabarmentzen ari den honetan, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen jaioterri Krivii Rih-ko etxebizitza bloke bati eraso egin dio Errusiak misil batekin, eta gutxienez 11 zibil hil ditu, iturri ofizialek jakinarazi dutenez. Hiri hori ez dago, berez, gerra frontee... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229338/trumpek-errugabetzat-jo-du-bere-burua-sekretupeko-dokumentuen-auzian.htm | Mundua | Trumpek errugabetzat jo du bere burua, sekretupeko dokumentuen auzian | Miamiko Auzitegi Federalean deklaratu du AEBetako presidente ohiak, eta 37 kargu leporatu dizkiote. Aske utzi dute, kautelazko neurririk gabe. Hamar errepublikanotik zortzik uste dute Trumpen aurkako auziak interes politikoak bultzatutakoak direla | Trumpek errugabetzat jo du bere burua, sekretupeko dokumentuen auzian. Miamiko Auzitegi Federalean deklaratu du AEBetako presidente ohiak, eta 37 kargu leporatu dizkiote. Aske utzi dute, kautelazko neurririk gabe. Hamar errepublikanotik zortzik uste dute Trumpen aurkako auziak interes politikoak bultzatutakoak direla | Donald Trump AEBetako presidente ohi eta presidentegai errepublikanoak ez du aldatu bere bertsioa. Atzo iluntzean heldu zen, gorbata gorria soinean, Miamiko Auzitegi Federalera deklaratzera, Mar-a-Lagoko (AEB, Florida) luxuzko bere etxera baimenik gabe eraman zituen sekretupeko dokumentuengatik; jarraitzaileek harrera ... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229339/argindar-tarifa-arautu-berria-onartu-du-espainiako-gobernuak.htm | Ekonomia | Argindar tarifa arautu berria onartu du Espainiako Gobernuak | Etorkizuneko merkatuek pisu handiagoa izango dute, prezioen aldakortasunetik babesteko. | Argindar tarifa arautu berria onartu du Espainiako Gobernuak. Etorkizuneko merkatuek pisu handiagoa izango dute, prezioen aldakortasunetik babesteko. | Espainiako Gobernuko Ministroen Kontseiluak elektrizitatearen tarifa arautuaren (PVPC) erreforma onartu du astearte honetan. Prezioa kalkulatzeko formula berria ezarriko du, kontsumitzaileak prezioen aldakortasunetik babesteko, iaz Ukrainako gerrak eragindako krisi energetikoaren ondorioz gertatutakoak saihesteko. Madr... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229340/elak-mobilizazioetara-deitu-du-bizkaiko-etxez-etxeko-zerbitzuan.htm | Gizartea | ELAk mobilizazioetara deitu du Bizkaiko etxez etxeko zerbitzuan | Sindikatuak gogor gaitzetsi du martxo amaieran CCOOk eta UGTk patronalarekin sinatutako akordioa. Sei mobilizazio egun egingo ditu ekainean eta uztailean. | ELAk mobilizazioetara deitu du Bizkaiko etxez etxeko zerbitzuan. Sindikatuak gogor gaitzetsi du martxo amaieran CCOOk eta UGTk patronalarekin sinatutako akordioa. Sei mobilizazio egun egingo ditu ekainean eta uztailean. | ELAk iragarri du sei mobilizazio egun egingo dituela Bizkaiko etxez etxeko zerbitzuan. Ekainaren 19an, 22an eta 26an eta uztailaren 3an, 10ean eta 18an. Egun horiek aprobetxatuko dituzte salatzeko erosahalmena «galdu» dutela CCOOk eta UGTk martxo amaieran patronal nagusiekin sinatutako hitzarmenaren eraginez.
«Sinatut... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229341/datuen-babesa-urratzeagatik-beste-isun-bat-ebn-spotifyri-oraingoan.htm | Ekonomia | Datuen babesa urratzeagatik beste isun bat EBn, Spotifyri oraingoan | Datuak Babesteko Suediako Agintaritzak bost milioi euro ordaintzera zigortu du Spotify. 2019an jarri zuten enpresaren aurkako salaketa. | Datuen babesa urratzeagatik beste isun bat EBn, Spotifyri oraingoan. Datuak Babesteko Suediako Agintaritzak bost milioi euro ordaintzera zigortu du Spotify. 2019an jarri zuten enpresaren aurkako salaketa. | XXI. mendeko teknologia enpresa handiak etengabe topo egiten ari dira epaitegiekin Europako Batasunean: Meta, Google, Amazon... eta orain, Spotify. Datuak Babesteko Suediako Agintaritzak bost milioi euroko isuna ordaintzera zigortu du musika erreproduzitzeko aplikazioa, enpresak erabiltzaileen datuekin zer egiten duen ... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229342/astelehenean-eratuko-dituzte-arabako-batzar-nagusiak.htm | Politika | Astelehenean eratuko dituzte Arabako Batzar Nagusiak | Elkarrekin Podemosek atea ireki dio Araban EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzeari. | Astelehenean eratuko dituzte Arabako Batzar Nagusiak. Elkarrekin Podemosek atea ireki dio Araban EAJrekin eta PSE-EErekin negoziatzeari. | Datorren astelehenean eratuko dituzte Arabako Batzar Nagusiak, horretarako beharrezkoa den gutxieneko batzarkide kopuruak kredentzialak aurkeztu eta gero. Egun horretan aukeratuko dituzte Mahaia eta Batzar Nagusietako presidentea.
Bizkaian, datorren astelehena baino lehen eratu beharko dituzte Batzar Nagusiak, atzo au... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229343/haurren-aisialdia-euskaraz-bermatzeko-exijitu-dute.htm | Gizartea | Haurren aisialdia euskaraz bermatzeko exijitu dute | Gasteizko hemezortzi ikastetxetako guraso elkarteek eta Behatokiak salatu dute aisialdiko eskaintza ez dela beti euskaraz bermatzen. Instituzioei neurriak hartzeko galdegin diete. | Haurren aisialdia euskaraz bermatzeko exijitu dute. Gasteizko hemezortzi ikastetxetako guraso elkarteek eta Behatokiak salatu dute aisialdiko eskaintza ez dela beti euskaraz bermatzen. Instituzioei neurriak hartzeko galdegin diete. | Gasteizko Zabalgana auzoko gizarte etxea. 2021.urtea. Umeentzako psikomotrizitate ikastaroak antolatu ditu Gasteizko Udalak. Zabalganen ez ezik, hiriko beste bederatzi gizarte etxeetan ere ikastaro bera eskaintzen dute, baina guztien artean bitan bakarrik euskaraz. Gainontzekoak, ele bitan. Ikastaroa euskaraz eskaintze... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229344/urdaibaiko-guggenheim-proiektua-bertan-behera-uzteko-eskatu-dute.htm | Kultura | Urdaibaiko Guggenheim proiektua bertan behera uzteko eskatu dute | Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimenduko kideek salatu dute informazio falta dagoela, eta sinadurak biltzen hasi dira egitasmoa eteteko. | Urdaibaiko Guggenheim proiektua bertan behera uzteko eskatu dute. Guggenheim Urdaibai Stop herri mugimenduko kideek salatu dute informazio falta dagoela, eta sinadurak biltzen hasi dira egitasmoa eteteko. | Elixabete Etxanobe EAJren Bizkaiko ahaldungai nagusiaren arabera, «bai ala bai» egingo da Guggenheim museoa Urdaibain. «Busturialdearen birika» izango dela adierazi zuen duela aste batzuk Gernika-Lumon (Bizkaia) egindako ekitaldi batean, eta jakinarazi zuen uda ostean hasiko direla eraikin zaharrak eraisten, museoa era... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229345/alberto-catalan-eta-enrique-maia-dira-upnko-zerrendaburuak-espainiako-kongresurako.htm | Politika | Alberto Catalan eta Enrique Maia dira UPNko zerrendaburuak Espainiako Kongresurako | Maria Caballero, Merche Añon eta Maria Fabo dira Senaturako hautagaiak. | Alberto Catalan eta Enrique Maia dira UPNko zerrendaburuak Espainiako Kongresurako. Maria Caballero, Merche Añon eta Maria Fabo dira Senaturako hautagaiak. | UPNko Kontseilu Politikoak onartu ditu Espainiako Kongresurako hautagaiak: Alberto Catalan eta Enrique Maia dira zerrendaburuak, lehena lehen postuan eta bigarrena bigarrenean. Senaturako ere izendatu ditu hautagaiak UPNk; Maria Caballero, Merche Añon eta Maria Fabo dira. Uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako bozetan... |
2023-6-13 | https://www.berria.eus/albisteak/229346/cormac-mccarthy-idazle-estatubatuarra-hil-da.htm | Kultura | Cormac McCarthy idazle estatubatuarra hil da | Kritikak haren belaunaldiko nobelagile estatubatuar puntakotzat jo izan zuen. The Road, No Country for Old Men eta All the Pretty Horses idatzi zituen, besteak beste. | Cormac McCarthy idazle estatubatuarra hil da. Kritikak haren belaunaldiko nobelagile estatubatuar puntakotzat jo izan zuen. The Road, No Country for Old Men eta All the Pretty Horses idatzi zituen, besteak beste. | Iluna zen Cormac McCarthy idazleak bere nobeletan irudikatutako mundua. Providencen jaio zen, Rhode Islanden (AEB), 1933an, eta gizartearen bazterrean bizi ziren pertsonaiak bilakatu zituen bere lehen lanen protagonista. Istorio gotikoetan, westernetan eta mundu post-apokaliptikoetan girotu zituen, besteak beste, argit... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229367/n-121-a-errepidea-ireki-dute-lau-orduz-luizi-batengatik-itxita-egon-ostean.htm | Gizartea | N-121-A errepidea ireki dute, lau orduz luizi batengatik itxita egon ostean | Sunbillan (Nafarroa) lur jausi handia izan da ordu txikietan. Kamioiek ezin dute zirkulatu oraindik; N-1 eta A-15 errepideetatik ari dira bideratzen. | N-121-A errepidea ireki dute, lau orduz luizi batengatik itxita egon ostean. Sunbillan (Nafarroa) lur jausi handia izan da ordu txikietan. Kamioiek ezin dute zirkulatu oraindik; N-1 eta A-15 errepideetatik ari dira bideratzen. | Lau orduz itxita egon da N-121-A errepidea, Sunbilla parean (Nafarroa), ordu txikietan izan den luizi handi baten ondorioz. Errepidearen bi noranzkoak itxi egin behar izan dituzte, 56 kilometroan, zehazki. 03:30 aldera gertatu da lur jausia, eta 8:00ak alderako dagoeneko ireki dute errepidea ibilgailu arinentzat. Kamio... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229368/michelineko-langileek-72-ordu-dituzte-zuzendaritzaren-proposamena-bozkatzeko.htm | Ekonomia | Michelineko langileek 72 ordu dituzte zuzendaritzaren proposamena bozkatzeko | Michelinek eskaini du soldatak KPIaren arabera igotzea eta ituna adosteagatik langile bakoitzari 1.500 euroko ordainsaria ematea. ELAk ezezkoa eman du, eta mobilizazioekin jarraitzeko deia egin. | Michelineko langileek 72 ordu dituzte zuzendaritzaren proposamena bozkatzeko. Michelinek eskaini du soldatak KPIaren arabera igotzea eta ituna adosteagatik langile bakoitzari 1.500 euroko ordainsaria ematea. ELAk ezezkoa eman du, eta mobilizazioekin jarraitzeko deia egin. | Erlojua martxan da: sindikatuek 72 ordu dituzte erabakitzeko ea Michelinek proposatutako baldintzak onartu eta ituna adostu nahi duten, edo hura bertan behera utzi eta mobilizazioekin jarraituko duten. Halere, langileen iritzia kontuan hartuko dute zirt edo zart egin aurretik. Izan ere, «haiek erabaki behar dute ituna ... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229369/elkarrekin-podemosek-harremanak-hautsi-ditu-orain-deba-taldearekin.htm | Politika | Elkarrekin Podemosek harremanak hautsi ditu Orain Deba taldearekin | Orain Debak akordioa egin du EAJrekin, EH Bildu alkatetzatik kentzeko. | Elkarrekin Podemosek harremanak hautsi ditu Orain Deba taldearekin. Orain Debak akordioa egin du EAJrekin, EH Bildu alkatetzatik kentzeko. | Larunbatean eratuko dira Hego Euskal Herriko udalak, eta orduan aukeratuko dituzte alkateak. Deban (Gipuzkoa), atzo zabaldu zen Orain Deba plataformak akordioa egin duela EAJrekin, eta Alazne Txurruka jeltzalea babestuko duela alkate izateko.
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan, EH Bildu izan zen lehen indarra Gipuzkoako ... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229371/jabier-salutregi-kazetaria-hil-da.htm | Politika | Jabier Salutregi kazetaria hil da | 'Egin' egunkariko azken zuzendaria izan zen, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz hura itxi aurretik. Zortzi urtez egon zen preso. | Jabier Salutregi kazetaria hil da. 'Egin' egunkariko azken zuzendaria izan zen, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz hura itxi aurretik. Zortzi urtez egon zen preso. | Jabier Salutregi kazetaria (Bilbo, 1950 - Donostia, 2023) hil da, gaixotasun baten ondorioz. Egin egunkariko azken zuzendaria izan zen, Auzitegi Nazionalaren aginduz 1998an kazeta itxi aurretik. «Berrehun gizon armatuk itxi zuten, han papera eta tinta besterik ez bazegoen ere», esan zuen Salutregik berak 2005ean, ahozk... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229372/john-romita-komikigilea-hil-da.htm | Kultura | John Romita komikigilea hil da | Bereziki, Marvel Comics argitaletxean egindako lanagatik egin zen ezagun: hainbat pertsonaiaren sorkuntza prozesuetan parte hartu zuen, eta Spidermanen ohiko marrazkilarietako bat izan zen. | John Romita komikigilea hil da. Bereziki, Marvel Comics argitaletxean egindako lanagatik egin zen ezagun: hainbat pertsonaiaren sorkuntza prozesuetan parte hartu zuen, eta Spidermanen ohiko marrazkilarietako bat izan zen. | John Victor Jazzy Romita komikigile estatubatuarra hil da (New York, 1930). Marvel unibertsoa osatzen duten zenbait superheroiren sorkuntza prozesuan parte hartu zuen, eta Spidermanen ohiko marrazkilarietako bat ere izan zen. Herenegun zendu zen, 93 urterekin.
19 urte zituela murgildu zen Romita komikigintzan, 1949an.... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229373/nberen-arabera-110-milioi-desplazatu-daude-munduan-inoiz-baino-gehiago.htm | Mundua | NBEren arabera, 110 milioi desplazatu daude munduan: inoiz baino gehiago | Iaz, 19 milioi pertsonak egin behar izan zuten ihes etxetik, gehienbat Ukrainako eta Sudango gerren ondorioz. UNHCRko buru Filippo Grandik kezka agertu du, gero eta gehiago baitira iheslariak hartu nahi ez dituzten estatuak. | NBEren arabera, 110 milioi desplazatu daude munduan: inoiz baino gehiago. Iaz, 19 milioi pertsonak egin behar izan zuten ihes etxetik, gehienbat Ukrainako eta Sudango gerren ondorioz. UNHCRko buru Filippo Grandik kezka agertu du, gero eta gehiago baitira iheslariak hartu nahi ez dituzten estatuak. | UNHCR Iheslarientzako Nazio Batuen Goi Mandatariak iazko urteko desplazatu kopuruaren berri eman du gaur, eta datua ez da ona; iaz inoiz baino iheslari gehiago zeudela erregistratu dute: 110 milioi. 2022an, 19 milioi pertsonak ihes egin behar izan zuten etxetik, baina horiei gehitu behar zaizkie Sudango gerrak eraginda... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229374/psoek-ppri-egotzi-dio-voxi-alfonbra-gorria-jartzea-lerro-gorri-bat-jarri-beharrean.htm | Mundua | PSOEk PPri egotzi dio Voxi «alfonbra gorria» jartzea «lerro gorri bat» jarri beharrean | Valentziako Autonomia Erkidegoan elkarrekin gobernatzeko ituna egin dute Feijoo eta Abascal buru dituzten alderdiek. | PSOEk PPri egotzi dio Voxi «alfonbra gorria» jartzea «lerro gorri bat» jarri beharrean. Valentziako Autonomia Erkidegoan elkarrekin gobernatzeko ituna egin dute Feijoo eta Abascal buru dituzten alderdiek. | Maria Jesus Montero Espainiako Ogasun ministro eta PSOEren idazkari nagusiordeak gogor kritikatu du PP eta Vox elkarrekin gobernatzeko ados jarri izana Valentziako Autonomia Erkidegoan. Bi alderdi horien arteko akordioa, gobernabidea bermatzea helburu duena, Alberto Nuñez Feijook alderdi eskuindarraren buruzagitza hart... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229375/botere-gosea-edo-printzipioak-kontrajarri-ditu-eh-bilduk-araban.htm | Politika | «Botere gosea edo printzipioak» kontrajarri ditu EH Bilduk Araban | EAJk ukatu du PPrekin negoziatzen ari direla Bastida eta Guardia popularren esku uzteko. | «Botere gosea edo printzipioak» kontrajarri ditu EH Bilduk Araban. EAJk ukatu du PPrekin negoziatzen ari direla Bastida eta Guardia popularren esku uzteko. | Udalak osatzeko eta alkateak aukeratzeko hiru egunen faltan, partida zabalik daukaten plazetan indarrak jartzen ari dira alderdi politikoak. Foku horietako bat Arabako Errioxan dago, eta bereziki, Guardian eta Bastidan; bi herrietan, PP izan zen lehen indarra, baina EAJren esku dago gobernatzea edo ez; ziurrak ditu EH ... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229376/jaurlaritzak-aditzera-eman-du-ez-dela-onartuko-hizkuntza-eskakizunen-dekretua-legegintzaldi-honetan.htm | Gizartea | Jaurlaritzak aditzera eman du ez dela onartuko hizkuntza eskakizunen dekretua legegintzaldi honetan | Miren Dobaran Hizkuntza politikako sailburuordeak argitu du bigarren entzuketaren prozesuan dagoela haren taldea, eta «errealistak» izango direla 150.000 langile publikoren «egungo egoera linguistikoarekin». Ertzaintzari, Osakidetzari eta beste eragile batzuei «zenbat denbora behar duten» galdetu die sailburuordetzak, ... | Jaurlaritzak aditzera eman du ez dela onartuko hizkuntza eskakizunen dekretua legegintzaldi honetan. Miren Dobaran Hizkuntza politikako sailburuordeak argitu du bigarren entzuketaren prozesuan dagoela haren taldea, eta «errealistak» izango direla 150.000 langile publikoren «egungo egoera linguistikoarekin». Ertzaintzar... | Administrazio publikoko hizkuntza eskakizunak arautuko dituen lege dekretuaren azken zirriborroak berretsi du lanpostuaren ezaugarriaren araberako hizkuntza irizpideak are berezituagoak izango direla Araba, Bizkai eta Gipuzkoako administrazio publikoan. Edonola ere, «prozesuak luze joko du» oraindik, Miren Dobaran Hizk... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229377/hiru-atxilotu-bizkaian-haur-pornografia-edukitzea-eta-banatzea-egotzita.htm | Gizartea | Hiru atxilotu Bizkaian, haur pornografia edukitzea eta banatzea egotzita | Gizonak epailearen esku utzi dituzte, baina aske gelditu dira, epaiketaren zain | Hiru atxilotu Bizkaian, haur pornografia edukitzea eta banatzea egotzita. Gizonak epailearen esku utzi dituzte, baina aske gelditu dira, epaiketaren zain | Hiru gizon atxilotu dituzte haur pornografiarekin lotutako 1.000 irudi eta bideo baino gehiago edukitzeagatik eta horiek trukatzeagatik; bat Santurtzin atxilotu dute; beste bat, Portugaleten; eta azkena, Barakaldon (Bizkaia). Eusko Jaurlaritzak jakinarazi duenez, Bizkaiko Delinkuentzia Informatikoko Fiskaltzak gidatu d... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229378/etxeen-2-daude-jabe-handi-pribatuen-esku.htm | Ekonomia | Etxeen %2 daude jabe handi pribatuen esku | 1.765 jabe pribatu handi daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 22.325 etxe dituzte. Horietatik 492k hamar etxe baino gehiago dituzte. | Etxeen %2 daude jabe handi pribatuen esku. 1.765 jabe pribatu handi daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, eta 22.325 etxe dituzte. Horietatik 492k hamar etxe baino gehiago dituzte. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako etxeen %2,08 daude etxejabe handi pribatuen esku; alegia, bost etxe baino gehiago dituztenen esku. Horiei erakunde publikoen esku daudenak gehituz gero, portzentajea %3,9koa da. 42.376 etxe daude guztira jabe handien esku, eta horietatik 22.325 kudeaketa pribatukoak dira. Nafarroako Gobernu... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229379/petrolioaren-eskaerak-goia-joko-du-2026an-eta-behera-egingo-du-aurrerantzean.htm | Ekonomia | Petrolioaren eskaerak goia joko du 2026an, eta behera egingo du aurrerantzean | IEA Nazioarteko Energia Agentziaren arabera, munduko petrolio eskaerak %6 egingo du gora 2022 eta 2028 artean, baina behera egingo du hamarkadaren amaieratik aurrera. | Petrolioaren eskaerak goia joko du 2026an, eta behera egingo du aurrerantzean. IEA Nazioarteko Energia Agentziaren arabera, munduko petrolio eskaerak %6 egingo du gora 2022 eta 2028 artean, baina behera egingo du hamarkadaren amaieratik aurrera. | Petrolioaren merkatuan «erabateko eraldaketa» izango da hamarkada honetan. Horixe iragarri du IEA Nazioarteko Energia Agentziak, gaur argitaratutako petrolioaren merkatuko aurreikuspenen inguruko txostenean. 2026an joko du goia petrolioaren eskaerak, baina «nabarmen» egingo du behera urte horretatik aurrera.
Egun inda... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229380/rodrigo-cuevas-rebeca-lane-eta-olaia-inziarte-ariko-dira-atlantikaldian.htm | Kultura | Rodrigo Cuevas, Rebeca Lane eta Olaia Inziarte ariko dira Atlantikaldian | Hamargarren aldia beteko du jaialdiak. Irailaren 14tik 17ra egingo dute, Errenterian (Gipuzkoa). | Rodrigo Cuevas, Rebeca Lane eta Olaia Inziarte ariko dira Atlantikaldian. Hamargarren aldia beteko du jaialdiak. Irailaren 14tik 17ra egingo dute, Errenterian (Gipuzkoa). | Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdiaren hamargarren ekitaldia egingo dute aurten. Bitakora lelopean, itsas ibilbide luzeetan marinelek erabiltzen zituzten bidaia koadernoei egin nahi izan die erreferentzia, Aizpea Otaegi Errenteriako jarduneko alkateak kontatu duenez: «Bidaia koadernoan orrialde berriak id... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229381/lanean-dauden-emakumeek-gizonek-baino-11-ordu-gehiago-ematen-dute-adingabeak-zaintzen.htm | Gizartea | Lanean dauden emakumeek gizonek baino 1,1 ordu gehiago ematen dute adingabeak zaintzen | Aktibo dauden herritarren artean, lautik batek dio zailtasun ugari dituela lana zaintzarekin eta norbere bizitzarekin bateragarri egiteko. | Lanean dauden emakumeek gizonek baino 1,1 ordu gehiago ematen dute adingabeak zaintzen. Aktibo dauden herritarren artean, lautik batek dio zailtasun ugari dituela lana zaintzarekin eta norbere bizitzarekin bateragarri egiteko. | Gizonen eta emakumeen artean ezberdintasun nabarmenak daude oraindik ere adingabeen zaintzari dagokionez: etxetik kanpo lan egiten duten eta 15 urtetik beherako seme-alabak dituzten emakumeek 4,7 ordu ematen dituzte batez beste haurrak zaintzen, eta gizonek, berriz, 3,6. Mendekoak zaintzen ere 0,6 ordu gehiago ematen d... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229382/eh-bilduk-memoria-historikoaren-eta-demokratikoaren-legea-babestuko-du.htm | Politika | EH Bilduk Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea babestuko du | Eusko Jaurlaritzak adituek osatutako lantalde zientifiko bat sortuko du 36ko gerran eta Francoren diktaduran, 1936tik 1978ra bitartean, gertatutako giza eskubideen urraketak identifikatzeko. EH Bilduk azaldu du baliabideak eskainiko dizkiela biktimei legean aurreikusitako onurak jaso ahal ditzaten. | EH Bilduk Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea babestuko du. Eusko Jaurlaritzak adituek osatutako lantalde zientifiko bat sortuko du 36ko gerran eta Francoren diktaduran, 1936tik 1978ra bitartean, gertatutako giza eskubideen urraketak identifikatzeko. EH Bilduk azaldu du baliabideak eskainiko dizkiela biktim... | EH Bilduk Euskadiko Memoria Historikoaren eta Demokratikoaren Legea babestuko du. Halaxe jakinarazi du koalizio abertzaleak, «horren tramitazio parlamentarioan hainbat hobekuntza txertatu ostean». Julen Arzuaga legebiltzarkideak iragarri duenez, EH Bilduren eskariari jarraikiz, «Jaurlaritzak, Gogora institutuaren bitar... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229383/osakidetzako-mahai-sektorialean-gaur-laquourrats-txiki-batzukraquo-izan-dira-aurrerabidean.htm | Gizartea | Osakidetzako mahai sektorialean gaur «urrats txiki batzuk» izan dira aurrerabidean | Negoziazioek ia urtebete egin dute geldirik, baina sindikatuek ohar batean azaldu dute akordiorako bidean direla osagarrien ordainketaren eta garapen profesionalaren inguruko eskeak | Osakidetzako mahai sektorialean gaur «urrats txiki batzuk» izan dira aurrerabidean. Negoziazioek ia urtebete egin dute geldirik, baina sindikatuek ohar batean azaldu dute akordiorako bidean direla osagarrien ordainketaren eta garapen profesionalaren inguruko eskeak | «Osakidetzak urrats txiki batzuk egin ditu». SATSE, ELA, LAB CCOO eta UGT sindikatuek ohar bat plazaratu berri dute gaur Osakidetzaren mahai sektorialak eman duena azaltzeko, eta alde positiboak izan direla onartu dute. Gogoratu dute negoziazioek ia urtebete zeramatela blokeaturik, eta aspaldi honetan bileretara agertz... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229384/bruselak-google-salatu-du-publizitate-salerosketarako-tresnengatik.htm | Ekonomia | Bruselak Google salatu du publizitate salerosketarako tresnengatik | Batzordeak negozio horren zati bat uztera behartu dezake erraldoi teknologikoa | Bruselak Google salatu du publizitate salerosketarako tresnengatik. Batzordeak negozio horren zati bat uztera behartu dezake erraldoi teknologikoa | Europako Batzordeak uste du Google Europako lehia araudia urratzen ari dela Interneteko publizitatearen salerosketan. Hori dio asteazken honetan argitaratu duen aurretiazko ikerketa batek.
Batzordearen arabera, konpainia teknologikoak Interneten duen nagusitasun posizioa erabiltzen du bere publizitate sistemak nagusit... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229385/gutxienez-79-migratzaile-hil-dira-greziatik-gertu-ontzi-bat-iraulita.htm | Mundua | Gutxienez 79 migratzaile hil dira Greziatik gertu, ontzi bat iraulita | Nazioarteko uretan gertatu da ezbeharra, Itsaso Jonikoan. Ehun lagunetik gora erreskatatu dituzte bizirik. | Gutxienez 79 migratzaile hil dira Greziatik gertu, ontzi bat iraulita. Nazioarteko uretan gertatu da ezbeharra, Itsaso Jonikoan. Ehun lagunetik gora erreskatatu dituzte bizirik. | Greziako kostazainek eman dute abisua goizaldean; ontzi bat ikusi dute noraezean nazioarteko uretan, Pilosetik hego-mendebaldera, Peloponesoko kostaldean. Haizeteak zaildu egin ditu erreskate lanak, baina, hala ere, ehun lagunetik gora erreskatatu dituzte bizirik. Gutxienez 79 pertsona hil dira istripuan.
Bizirik ater... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229386/soralucek-lantegi-berria-ireki-du-bergaran-15-milioi-euroko-inbertsioa-eginda.htm | Ekonomia | Soralucek lantegi berria ireki du Bergaran, 15 milioi euroko inbertsioa eginda | Kooperatibak ekoizpen gaitasuna handituko du muntaketa planta berriari esker. Makinen gama berria ere aurkeztu du. | Soralucek lantegi berria ireki du Bergaran, 15 milioi euroko inbertsioa eginda. Kooperatibak ekoizpen gaitasuna handituko du muntaketa planta berriari esker. Makinen gama berria ere aurkeztu du. | Makina-erremintaren sektorean munduko liderren artean jarraitzeko oinarriak jartzen segitzen du Soraluce kooperatibak (Danobat Group). Fresaketan, mandrinaketan eta funtzio anitzeko teknologian aditua da Mondragon taldeko enpresa, eta jarduera sendotzeko apustua egin du berri du: lantegi bat zabaldu du Bergarako Osintx... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229387/justiziaren-kontrolpean-aske-utzi-dute-bere-umea-hiltzea-leporatzen-dioten-emakumea.htm | Gizartea | Justiziaren kontrolpean aske utzi dute bere umea hiltzea leporatzen dioten emakumea | Iazko uztailean aurkitu zuten ume sortu berriaren gorpua, emaztearen autoan, eta otsailean preso sartzea erabaki zuen epaileak. Auziaren funtsa da argitzea heriotza eragindakoa izan zen ala ez. | Justiziaren kontrolpean aske utzi dute bere umea hiltzea leporatzen dioten emakumea. Iazko uztailean aurkitu zuten ume sortu berriaren gorpua, emaztearen autoan, eta otsailean preso sartzea erabaki zuen epaileak. Auziaren funtsa da argitzea heriotza eragindakoa izan zen ala ez. | Paueko Zigor Auzitegiak ontzat eman du bere umea hil izana leporatuta akusaziopean ezarria den Hazparneko (Lapurdi) emakumearen askapen eskaera. Justiziaren kontrolpean libre uztea erabaki du epaileak, baina Pirinio Atlantikoetako Departamenduan bizitzeko debekua ezarri dio. «Bere erditze tragikoaren nahigabeari beste ... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229388/hizkuntza-gutxituetako-egunkarien-erronkak-aletu-dituzte-galeuscako-zuzendariek.htm | Gizartea | Hizkuntza gutxituetako egunkarien erronkak aletu dituzte Galeuscako zuzendariek | Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Maria Obelleiro 'Nós Diario'-koa eta Vicent Partal 'Vilaweb'-ekoa mahai inguru batean aritu dira, ONCEren Donostiako aretoan. | Hizkuntza gutxituetako egunkarien erronkak aletu dituzte Galeuscako zuzendariek. Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendaria, Maria Obelleiro 'Nós Diario'-koa eta Vicent Partal 'Vilaweb'-ekoa mahai inguru batean aritu dira, ONCEren Donostiako aretoan. | Igandero osatzen dute Zuzendarien Galeusca iritzi atala Otamendik, Obelleirok eta Partalek. BERRIAn, Nós Diario-n eta Vilaweb-en argitaratzen dira artikulu horiek, zeintzuetan nork bere herrialdeko gertakarien berri ematen baitie beste herrialdeetako irakurleei. Gaur, hiru zuzendariak aurrez aurre ikusi eta entzuteko a... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229389/izaskun-rekalde-pantailak-euskaraz-eko-bozeramaile-eta-lehendakaria-hil-da.htm | Bizigiro | Izaskun Rekalde Pantailak Euskaraz-eko bozeramaile eta lehendakaria hil da | 45 urte zituela hil da, gaitz larri baten eraginez. Binke aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, eta hedabideko batzarkidea ere bazen. | Izaskun Rekalde Pantailak Euskaraz-eko bozeramaile eta lehendakaria hil da. 45 urte zituela hil da, gaitz larri baten eraginez. Binke aldizkariaren sortzaileetakoa izan zen, eta hedabideko batzarkidea ere bazen. | Azkeneko bi urteetan Pantailak Euskaraz mugimenduaren aldarrikapenei ahotsa jarri die Izaskun Rekaldek (Usansolo, Bizkaia, 1977), Alex Aginagalderekin batera. Euskarari zion maitasunak eraman zuen Netflix Euskaraz mugimenduan parte hartzera, eta, ondotik, Pantailak Euskaraz mugimenduaren ahotsa izan da 2021eko ekainare... |
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229390/geroa-bai-ez-da-agertu-psnrekin-eta-zurekin-nafarroarekin-zuen-bilerara.htm | Politika | Geroa Bai ez da agertu PSNrekin eta Zurekin Nafarroarekin zuen bilerara | Koalizioak ohartarazi die sozialistei konfiantza urratu dela. eta zer gobernu eredu nahi duten argitu arte ez dutela aurrera egingo. Unai Hualde aurkeztuko dute ostiralean Nafarroak Parlamentuko presidente izateko hautagai gisa. | Geroa Bai ez da agertu PSNrekin eta Zurekin Nafarroarekin zuen bilerara. Koalizioak ohartarazi die sozialistei konfiantza urratu dela. eta zer gobernu eredu nahi duten argitu arte ez dutela aurrera egingo. Unai Hualde aurkeztuko dute ostiralean Nafarroak Parlamentuko presidente izateko hautagai gisa. | Sorpresa eman du Geroa Baik, eta mahai gainean kolpea jo du. Ez da agertu Nafarroako Gobernua osatzeko asmoz gaur arratsaldean PSNrekin eta Zurekin Nafarroarekin egitekoa zen bilerara. Negoziazioak abiatu dituztenetik, hiru alderdiak batera elkartuko ziren lehenengo aldia izango zen, eta akordio batera iritsi zitezkeel... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.