date stringdate 2012-09-20 00:00:00 2023-12-01 00:00:00 | url stringlengths 47 182 | category stringclasses 10
values | title stringlengths 3 140 | subtitle stringlengths 0 1.17k | summary stringlengths 5 1.18k | text stringlengths 2 35.8k |
|---|---|---|---|---|---|---|
2023-6-14 | https://www.berria.eus/albisteak/229391/israelgo-oposizioak-erreforma-judizialaren-negoziazioak-eten-ditu-gobernuarekin.htm | Mundua | Israelgo oposizioak erreforma judizialaren negoziazioak eten ditu gobernuarekin | Parlamentuak batzorde judizialeko bederatzi epaileetako bi izendatu behar zituen, baina soilik bakarra hautatu du. Oposizioak Netanyahuri egotzi dio batzordearen eraketa «oztopatzea», eta horregatik geldiarazi ditu koalizio gobernuarekin zituen elkarrizketak. | Israelgo oposizioak erreforma judizialaren negoziazioak eten ditu gobernuarekin. Parlamentuak batzorde judizialeko bederatzi epaileetako bi izendatu behar zituen, baina soilik bakarra hautatu du. Oposizioak Netanyahuri egotzi dio batzordearen eraketa «oztopatzea», eta horregatik geldiarazi ditu koalizio gobernuarekin z... | Israelgo oposizioko alderdi nagusiek asteazken honetan iragarri dutenez, eten egin dituzte Benjamin Netanyahu lehen ministroak bultzatutako erreforma judizialari buruzko negoziazioak, parlamentuak herrialdeko epaileak hautatzen dituen batzordeko bi legegileetako bat soilik izendatu ostean. Yir Lapid oposizioko eta Yesh... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229412/israelgo-armadak-gazte-palestinar-bat-hil-du-nablusen.htm | Mundua | Israelgo armadak gazte palestinar bat hil du Nablusen | Preso baten etxea eraisteko operazioan bi gazte zauritu ditu balaz, beste bat ibilgailu militar batekin harrapatu du, eta 170ri arnasketa arazoak eragin dizkie ke poteak bota ondoren. | Israelgo armadak gazte palestinar bat hil du Nablusen. Preso baten etxea eraisteko operazioan bi gazte zauritu ditu balaz, beste bat ibilgailu militar batekin harrapatu du, eta 170ri arnasketa arazoak eragin dizkie ke poteak bota ondoren. | Nablusko Ilargi Gorriak jakinarazi duenez, bart gauean Israelgo armadak Jalil Jajia al Anis 19 urteko gazte palestinarra hil du operazio batean. Gaztea balaz zauritu dute buruan, eta, larri ospitaleratu ondoren, han hil da, Wafa albiste agentziaren arabera. Horrez gain, beste gazte palestinar bat ere zauritu dute solda... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229413/kamioi-bat-irauli-da-txorierrin-eta-bost-kilometroko-auto-ilarak-eragin-ditu.htm | Gizartea | Kamioi bat irauli da Txorierrin, eta bost kilometroko auto ilarak eragin ditu | Istripuan kamioilari bat zauritu da, eta erietxe batera eraman dute | Kamioi bat irauli da Txorierrin, eta bost kilometroko auto ilarak eragin ditu. Istripuan kamioilari bat zauritu da, eta erietxe batera eraman dute | Txorierriko korridorean (Bizkaia) kamioi bat irauli da 05:15 aldera, eta bost kilometroko auto ilarak eragin ditu. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Loiuko aireporturako bidean daude ilarak. Istripuan kamioilari bat zauritu da, eta erietxe batera eraman dute jada.
Iraulitako kamioiak N-633 erre... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229414/greziak-ehun-migratzaile-erreskatatu-ditu-mediterraneoan-500-inguru-desagertuta-daude-oraindik.htm | Mundua | Greziak ehun migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan; 500 inguru desagertuta daude oraindik | Orduek aurrera egin ahala, itxaropen geroz eta urriagoa dute desagertutakoak bizirik topatzeko. Oraingoz, 79 dira topatutako gorpuak. Greziako Poliziak bederatzi pertsona atxilotu ditu ezbeharrarekin lotura dutelakoan. 8.000 lagun inguru bildu dira Atenasen, EBren eta Greziako Gobernuaren migrazio politikak salatzeko. | Greziak ehun migratzaile erreskatatu ditu Mediterraneoan; 500 inguru desagertuta daude oraindik. Orduek aurrera egin ahala, itxaropen geroz eta urriagoa dute desagertutakoak bizirik topatzeko. Oraingoz, 79 dira topatutako gorpuak. Greziako Poliziak bederatzi pertsona atxilotu ditu ezbeharrarekin lotura dutelakoan. 8.00... | Greziako kostaldean, ehunka migratzaile zeramatzan ontzi bat hondoratu zen atzo, eta, ezbeharraren hurrengo egunean, 104 dira erreskatatutakoak, eta 79 aurkitu dituzten gorpuak. Ontzian zihoazen migratzaileen esanetan, 750 bidaiari inguru zeuden ontzian —horietatik ehun bat haur sotoan zeuden—, eta, beraz, 500 baino ge... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229415/gipuzkoako-batzar-nagusietako-lehendakaritza-eh-bilduri-eskaini-diote-eajk-eta-pse-eek.htm | Politika | Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaritza EH Bilduri eskaini diote EAJk eta PSE-EEk | Jeltzaleek eta sozialistek mahaia aukeratzeko proposamena egin diete beste taldeei, eta mahaian bost alderdiek izango lukete ordezkaritza, horren arabera. | Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakaritza EH Bilduri eskaini diote EAJk eta PSE-EEk. Jeltzaleek eta sozialistek mahaia aukeratzeko proposamena egin diete beste taldeei, eta mahaian bost alderdiek izango lukete ordezkaritza, horren arabera. | Gipuzkoako Ganberan izena eman dute EAJko batzarkideek, eta, horrekin batera, Batzar Nagusien Mahia eratzeko proposamena helarazi dute, PSE-EEren akordioarekin: Batzar Nagusietako Mahaian bost alderdiek izango lukete ordezkaritza, «handienetik txikienera, hurrenez hurren aukeratuta», Maria Eugenia Arrizabalaga EAJko bo... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229416/pandemiako-festen-aferan-johnsonek-laquoberariazraquo-esan-zien-gezurra-diputatuei.htm | Mundua | Pandemiako festen aferan, Johnsonek «berariaz» esan zien gezurra diputatuei | Erresuma Batuko Komunen Ganberako Pribilegioen Batzordeak ondorioztatu du lehen ministro ohia ikerketa prozesuaren kontrako kanpainaren «konplize» ere izan dela. Gobernuburu izandakoak erantzun du «erailketa politiko luze baten» biktima dela. | Pandemiako festen aferan, Johnsonek «berariaz» esan zien gezurra diputatuei. Erresuma Batuko Komunen Ganberako Pribilegioen Batzordeak ondorioztatu du lehen ministro ohia ikerketa prozesuaren kontrako kanpainaren «konplize» ere izan dela. Gobernuburu izandakoak erantzun du «erailketa politiko luze baten» biktima dela. | Boris Johnsonek, Erresuma Batuko lehen ministro karguan zegoela (2019-2022), «berariaz» esan zien gezurra Komunen Ganberako diputatuei koronabirusaren pandemiaren hasieran izandako festen aferan. Behe ganberako Pribilegioen Batzordeak, urtebete inguruko ikerketaren ondoren, gaur atera ditu argitara ondorioak, eta gaitz... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229417/pandemia-aurreko-egoerara-itzuli-dira-bertso-plazak.htm | Kultura | Pandemia aurreko egoerara itzuli dira bertso plazak | Bertsozale Elkarteak berretsi du 2019an eta 2022an egindako bertso plazen kopurua berdintsua dela. Handitu egin da emakumeen partaidetza: %20 izan ziren 2010ean, eta %46,8 iaz. | Pandemia aurreko egoerara itzuli dira bertso plazak. Bertsozale Elkarteak berretsi du 2019an eta 2022an egindako bertso plazen kopurua berdintsua dela. Handitu egin da emakumeen partaidetza: %20 izan ziren 2010ean, eta %46,8 iaz. | Bertsolaritzaren unean uneko egoera aztertzeko ikerketa bat egin du Bertsozale Elkarteak, eta, horretarako, 2022an egindako bertso plazen datuak bildu ditu urte osoan zehar. Xenpelar dokumentazio zentroaren bilketa sistemak eman dio bide datu bilketa horri, eta, oro har, lau bertso plaza mota aztertu dituzte: jaialdiak... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229418/ebzk-4ra-jaso-ditu-interesak-eta-iragarri-du-uztailean-ere-igoko-direla.htm | Ekonomia | EBZk %4ra jaso ditu interesak, eta iragarri du uztailean ere igoko direla | Christine Lagardek ez du argitu datorren hilekoa azken igoera izango ote den ala irailean beste bat izango den. Langileen soldaten eguneratzea inflazioa elikatzen ari dela ohartarazi du EBZk | EBZk %4ra jaso ditu interesak, eta iragarri du uztailean ere igoko direla. Christine Lagardek ez du argitu datorren hilekoa azken igoera izango ote den ala irailean beste bat izango den. Langileen soldaten eguneratzea inflazioa elikatzen ari dela ohartarazi du EBZk | Helmugarako bidean, urrats txikiak. Interes tasak beste puntu laurden igo ditu Europako Banku Zentralak, %4raino, eta, inflazioa kontrolpean izateko igoera gehiago behar direla ziurtatu duenez, iragarri du «oso litekeena» dela uztaileko bileran beste hainbat jasotzea. Hortik aurrera zer egingo duen ez du argitu Christi... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229419/laquoespainiaren-ustezko-etsaiek-eh-bildu-gehiago-egin-dute-espainiagatik-espainiazale-eskumuturrekodunek-bainoraquo.htm | Politika | «Espainiaren ustezko etsaiek [EH Bildu] gehiago egin dute Espainiagatik espainiazale eskumuturrekodunek baino» | Francisco Martin Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak barkamena eskatu die bere adierazpenengatik «minduta sentitu diren pertsonei» | «Espainiaren ustezko etsaiek [EH Bildu] gehiago egin dute Espainiagatik espainiazale eskumuturrekodunek baino». Francisco Martin Espainiako Gobernuak Madrilen duen ordezkariak barkamena eskatu die bere adierazpenengatik «minduta sentitu diren pertsonei» | «EH Bildurekin egindako akordioei buruz galdegin didazuenez, gogoeta pertsonal batez aritu nahi dut: azken bost urte hauetan, Espainiaren ustezko etsai horiek gehiago egin dute Espainiarengatik eta espainolengatik, espainiazale eskumuturrekodun guztiek elkarrekin baino». Horrela mintzatu da Francisco Martin Espainiak M... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229420/sindikatuek-eta-espainiako-gobernuak-bekadunen-estatutua-adostu-dute.htm | Ekonomia | Sindikatuek eta Espainiako Gobernuak Bekadunen Estatutua adostu dute | Bekadunen gastuak ordaintzera behartuko dituzte enpresak, eta ikasleek kotizatu egingo dute bekaldian. | Sindikatuek eta Espainiako Gobernuak Bekadunen Estatutua adostu dute. Bekadunen gastuak ordaintzera behartuko dituzte enpresak, eta ikasleek kotizatu egingo dute bekaldian. | Yolanda Diaz Espainiako Lan ministroak eta Pepe Alvarez eta Unai Sordo UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusiek Bekadunen Estatutua onartzeko akordioa sinatu dute gaur, Madrilen, urtebete eman ostean ez atzera eta ez aurrera. Diazen asmoa zen estatutuak CEOE Espainiako patronalaren baiezkoa ere izatea, baina ez da... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229421/ertzain-ugarik-erkorekaren-dimisioa-eskatu-dute-berriro-legebiltzarraren-aurrean.htm | Politika | Ertzain ugarik Erkorekaren dimisioa eskatu dute berriro legebiltzarraren aurrean | Ertzainak Borrokan plataformak eta sindikatuek protesta egin dute Gasteizen. Hurre dago Frantziako Tourra, baina ez dago argi segurtasuna bermatuta egongo den. | Ertzain ugarik Erkorekaren dimisioa eskatu dute berriro legebiltzarraren aurrean. Ertzainak Borrokan plataformak eta sindikatuek protesta egin dute Gasteizen. Hurre dago Frantziako Tourra, baina ez dago argi segurtasuna bermatuta egongo den. | Gaur goizean, kaleko jantzitako ertzainek protesta egin dute Eusko Legebiltzarraren aurrean, hitzarmen berri bat eta Josu Erkoreka Segurtasun sailburuaren dimisioa eskatzeko.
2.000-2.500 pertsona egon dira protestan, Gasteizko udaltzainen arabera. Ez da zifra makala, guztira 8.000 ertzain baino gutxiago daude eta. Ern... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229422/eusko-jaurlaritzak-eitbk-eta-kutxabankek-euren-logoak-jarri-dituzte-tourrerako-ikurrinetan.htm | Politika | Eusko Jaurlaritzak, EITBk eta Kutxabankek euren logoak jarri dituzte Tourrerako ikurrinetan | Hiru erakundeek 60.000 ikurrin atera dituzte euren logotipoekin eta 'Ongi eTourri' leloarekin, eta Kutxabanken bulegoetan eta kalean banatuko dituzte. | Eusko Jaurlaritzak, EITBk eta Kutxabankek euren logoak jarri dituzte Tourrerako ikurrinetan. Hiru erakundeek 60.000 ikurrin atera dituzte euren logotipoekin eta 'Ongi eTourri' leloarekin, eta Kutxabanken bulegoetan eta kalean banatuko dituzte. | Eusko Jaurlaritzak, EITBk eta Kutxabankek euren logoak jarri dituzte Frantziako Tourrerako atera dituzten 60.000 ikurrinetan. Gaur aurkeztu dituzte, eta, irudietan ikus daitekeenez, ikurrinaren behealdean ipini dituzte logotipoak: Euskadi Basque Country, EITB eta Kutxabanken K ikurra. Horiekin batera, lelo bat ageri da... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229423/gipuzkoa-turismoak-astebururako-agenda-aurkezten-dizu.htm | albisteak | Gipuzkoa Turismoak astebururako agenda aurkezten dizu | Jai Alive World Tour txapelketako finala, Tolosa eta Hernaniko Sanjoanak, Eibarko minbiziaren aurkako martxa eta Live Music Days edizioaren hasiera Donostian. | Gipuzkoa Turismoak astebururako agenda aurkezten dizu. Jai Alive World Tour txapelketako finala, Tolosa eta Hernaniko Sanjoanak, Eibarko minbiziaren aurkako martxa eta Live Music Days edizioaren hasiera Donostian. | Larunbat honetan, ekainaren 17an, jokatuko da Jai Alive World Tourreko Donostia Grand Slam 2023 txapelketako finala. Pilotazaleen gozamenerako aukera paregabea izango da. Iñaki Osa eta Gorka Sorozabal bikotea arituko da, nor baino nor gehiago, Erik Mendizabal eta Unai Lekerika beste bikotearekin txapelaren bila. Finale... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229424/pentagonoaren-arabera-ukrainako-gerra-ez-da-esprint-bat-maratoi-bat-baizik.htm | Mundua | Pentagonoaren arabera, Ukrainako gerra ez da «esprint bat, maratoi bat baizik» | Lloyd Austin AEBetako Defentsa idazkariak esan die NATOko kideei «luzaroan» jarraituko dutela Kiev babesten. Errusiak Odesa eta Zelenskiren jaioterria bonbardatu ditu berriro, baina ez du biktimarik eragin. | Pentagonoaren arabera, Ukrainako gerra ez da «esprint bat, maratoi bat baizik». Lloyd Austin AEBetako Defentsa idazkariak esan die NATOko kideei «luzaroan» jarraituko dutela Kiev babesten. Errusiak Odesa eta Zelenskiren jaioterria bonbardatu ditu berriro, baina ez du biktimarik eragin. | Volodimir Zelenski Ukrainako presidentea aldiro ari da laguntza militarra eskatzen, eta Mendebaldeak erantzuten dio behar beste denboraz lagunduko diola. Pentagonoak mezu hori nabarmendu du gaur, Bruselan, Ukrainaren Defentsarako Bitartekarien Taldearen bileran. Izan ere, Lloyd Austin AEBetako Defentsa idazkariak adier... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229425/bastidako-alkategai-jeltzaleak-dimisioa-eman-du.htm | Politika | Bastidako alkategai jeltzaleak dimisioa eman du | Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, Arabako Errioxako udalerri horretan EAJk hautagaitza ez aurkezteko agindua eman diolako Araba Buru Batzarrak. Alkatetza PPren esku geratuko litzateke, hortaz. | Bastidako alkategai jeltzaleak dimisioa eman du. Eduardo Barinagak uko egin dio zinegotzi akta jasotzeari, Arabako Errioxako udalerri horretan EAJk hautagaitza ez aurkezteko agindua eman diolako Araba Buru Batzarrak. Alkatetza PPren esku geratuko litzateke, hortaz. | Baliteke euskal politikagintzan lurrikara eragitea Bastidako (Araba) EAJren alkategai Eduardo Barinagak hartu duen erabakiak. Inbestidura saiorako 48 ordu falta diren honetan, alkategai jeltzaleak dimisioa eman du. PPri gobernatzen uzteko eskaera jaso duela jakinarazi du Euskadi Irratian. Hau da, Araba Buru Batzarrak e... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229426/hiru-enbaxadoreren-bilkura.htm | Gizartea | Hiru enbaxadoreren bilkura | BERRIAko, ‘Vilaweb’-eko eta ‘Nós Diario’-ko zuzendariek mahai inguru bat egin dute, hizkuntza gutxituetan egindako kazetaritzak dituen erronken inguruan. | Hiru enbaxadoreren bilkura. BERRIAko, ‘Vilaweb’-eko eta ‘Nós Diario’-ko zuzendariek mahai inguru bat egin dute, hizkuntza gutxituetan egindako kazetaritzak dituen erronken inguruan. | Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Galiziako errepubliketako enbaxadoreak izan zitezkeen, baina ez ziren. Hiru nazio horiek osatutako Galeusca-n, diplomazia kazetaritzaren bidezkoa da, besteak beste, eta alor horretako hiru enbaxadorek bilkura bat egin zuten atzo, Donostian. BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendi... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229427/nortasun-espainiarra-balantze-negatiboan-dago-hegoaldeko-biztanleen-artean.htm | Politika | Nortasun espainiarra balantze negatiboan dago Hegoaldeko biztanleen artean | Electomania estatistika guneak eginiko galdeketaren arabera, espainiartasun sentimenduaren balantzea -%6,8 litzateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta -%7,6 Nafarroan. | Nortasun espainiarra balantze negatiboan dago Hegoaldeko biztanleen artean. Electomania estatistika guneak eginiko galdeketaren arabera, espainiartasun sentimenduaren balantzea -%6,8 litzateke Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta -%7,6 Nafarroan. | Herritarren nazio sentimenduen inguruko galdeketa egin du Electomaniak Espainian eta Hego Euskal Herrian, eta ondorioek berriz utzi dute agerian zer-nolako aldea dagoen espainiarren eta euskal herritarren artean nortasun nazionalari dagokionez.
Gaur argitaratu dituzte ElectoPanel ikerketaren emaitzak. «Herritarren nor... |
2023-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/229428/aldi-hau-kontatzeko-kazetaritza.htm | Gizartea | Aldi hau kontatzeko, kazetaritza | Aldi hau kontatzeko, kazetaritza. | Hogei urteotan gertatutako gauza garrantzitsu asko ahaztuak ditugu seguruenik, nork bere barruan batzuk bakarrik gordetzen dituelako, hautuz edo burmuinaren mekanismoz, memoria onaren edo ez hain onaren arabera. Gure herriaren norabidea aldatu dute hainbat gertaerak; mingarriak izan dira asko, eta pozgarriak batzuk, ba... | |
2023-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/229429/pantailen-gatibu.htm | Gizartea | Pantailen gatibu | Interneten eta sakelakoen demokratizazioak, sare sozialen bilakaerak eta hiperkonexioak erabat baldintzatu dute azken hogei urteotako bizimoldea: erreminta zirenak eragile bihurtu dira. Anabasa horretan ordena jartzea izango da erronka. | Pantailen gatibu. Interneten eta sakelakoen demokratizazioak, sare sozialen bilakaerak eta hiperkonexioak erabat baldintzatu dute azken hogei urteotako bizimoldea: erreminta zirenak eragile bihurtu dira. Anabasa horretan ordena jartzea izango da erronka. | Presatik patxadarako igarobide eta zubi bilakatzea da erronka, ikusita patxadak presan nekez duela tokirik. Periodikoa leituz ilustratzen denik bada oraindik, baina jakinarazpenen tituluekin asebetetzen direnak dira gehiago. Pantailak ispilu bihurtu dira, eta isla desitxuratua dakarte bueltan. Haien bidez eta haiekin b... |
2023-6-21 | https://www.berria.eus/albisteak/229430/beste-mundualdi-bat-euskaldunontzat.htm | Gizartea | Beste mundualdi bat euskaldunontzat | Beste mundualdi bat euskaldunontzat. | Hogei urte eta mundualdi oso bat. Horixe da BERRIAk euskaldunoi kontatu diguna. Kontatu dizkigu XXI. mendeko lehen bi hamarkadak, xeheki: mendebalde hurbilak ekialde urrunetan egindako gerrak; etxeko ekonomiak gerrako bihurtu dituzten kapitalismoaren krisiak; etxea gerra dutenen Mediterraneoan barreneko ihesaldi itogar... | |
2023-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/229431/mila-esker-denoi-benetan.htm | Gizartea | Mila esker denoi, benetan | Mila esker denoi, benetan. | Munduko gauzarik errazena da egunkari bat zuzentzea, ondoan daukazun lankide taldea bikaina bada. Horrelako zoriona eduki dut nik, eta zuek ere bai, irakurleok. Kalitatetik bezainbeste grina profesionaletik daukan lantaldea eduki dugu eta daukagu BERRIAn. Horietako asko, injustuki eta bortxaz itxi zuten Euskaldunon Egu... | |
2023-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/229432/hiztegi-bat-kulturari.htm | Gizartea | Hiztegi bat kulturari | Duela hogei urte, BERRIAren lehen zenbakia iristeko zain zeuden kultur arloko hainbat lagun Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Haien izenak maiz agertu ziren gerora egunkarian. Luzea da bi hamarkadotan joan diren sortzaileen, eman dituzten lanen eta bidea amaitu duten egitasmoen zerrenda. Baina sortu dira berriak ... | Hiztegi bat kulturari. Duela hogei urte, BERRIAren lehen zenbakia iristeko zain zeuden kultur arloko hainbat lagun Andoaingo Martin Ugalde kultur parkean. Haien izenak maiz agertu ziren gerora egunkarian. Luzea da bi hamarkadotan joan diren sortzaileen, eman dituzten lanen eta bidea amaitu duten egitasmoen zerrenda. Ba... | AUZOLANA
Kolokan izan da zenbaitetan —2010ean eta 2017an, kasurako, euriteengatik—, baina auzolanean atera dute aurrera, urtez urte, EHZ Euskal Herria Zuzenean. Jaialdiaren doinuak Ipar Euskal Herriko hiru herrialdeetara iritsi dira, Arrosa, Idauze-Mendi, Heleta, Lekorne eta Irisarri aterpe hartuta. Gazte belaunaldi b... |
2023-6-22 | https://www.berria.eus/albisteak/229433/berria-hogei-urtez-ezinbesteko-bidaide.htm | Gizartea | BERRIA, hogei urtez ezinbesteko bidaide | BERRIA, hogei urtez ezinbesteko bidaide. | Beti eman dit errespetua itsasoak, agian lehorrekoa naizelako, ez dakit. Itsasontzirik handienak ere txiki ikusten dira itsasoaren handitasunean eta zer esanik ez txikiagoak direnak. Horrexegatik, miresgarria iruditu zait beti gaueko iluntasunean itsaso zakarrean sartzen direnen ausardia. Zerk bultzatu zituen lehen mar... | |
2023-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/229434/komunitatea-etxe-honetako-habeetako-bat-da.htm | Gizartea | «Komunitatea etxe honetako habeetako bat da» | Egunkariak euskaraz bizitzeko testuinguru oso bat eskaintzen duela nabarmendu du Zabalondok. Estilo liburuaren garrantzia azpimarratu du. | «Komunitatea etxe honetako habeetako bat da». Egunkariak euskaraz bizitzeko testuinguru oso bat eskaintzen duela nabarmendu du Zabalondok. Estilo liburuaren garrantzia azpimarratu du. | BERRIA Taldeko lehendakaria da Beatriz Zabalondo (Elgeta, Gipuzkoa, 1961). 2013an hartu zuen kargua, egunkariak hamar urte bete zituenean; hogeigarren urteurrena ospatuko du aurten: «Nabarmentzekoa da jende askori esker iritsi garela honaino; denei eskerrak eman behar zaizkie».
Hogei urte bete ditu aurten BERRIAk. Hog... |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229435/eusko-legebiltzarrak-atzera-bota-du-auzi-judizialak-euskara-hutsean-garatzeko-eskea.htm | Gizartea | Eusko Legebiltzarrak atzera bota du auzi judizialak euskara hutsean garatzeko eskea | EH Bilduren legez besteko proposamenaren aurka bozkatu dute EAJk, PSE-EEk, PP+C's-ek eta Voxek. Euskalduntze prozesua «bizkorregi» egitea alboratu dute. | Eusko Legebiltzarrak atzera bota du auzi judizialak euskara hutsean garatzeko eskea. EH Bilduren legez besteko proposamenaren aurka bozkatu dute EAJk, PSE-EEk, PP+C's-ek eta Voxek. Euskalduntze prozesua «bizkorregi» egitea alboratu dute. | Araba, Bizkai eta Gipuzkoako justizia administrazioa urrun dago oraindik euskararen normalizaziotik: gaur-gaurkoz ia ezinezkoa da auzi oso bat euskaraz egitea, eta herritarren hizkuntza eskubideak «sistematikoki» urratzen dira. EH Bilduk gaur egin du salaketa Eusko Legebiltzarreko osoko bilkuran, legez besteko proposam... |
2023-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/229436/egoera-politikoa-irauli-duten-urteak.htm | Politika | Egoera politikoa irauli duten urteak | Makrosumarioak, ETAren armagabetzea eta desegitea, presoen Euskal Herriratzea, Iparraldearen erakundetzea, estatus politiko berri baten aldeko ekina, Altsasu... Euskal politika zeharo aldatu da hogei urteotan, eta BERRIA hamaika gertakariren lekuko eta narratzaile izan da. | Egoera politikoa irauli duten urteak. Makrosumarioak, ETAren armagabetzea eta desegitea, presoen Euskal Herriratzea, Iparraldearen erakundetzea, estatus politiko berri baten aldeko ekina, Altsasu... Euskal politika zeharo aldatu da hogei urteotan, eta BERRIA hamaika gertakariren lekuko eta narratzaile izan da. | Ez da erraza Euskal Herriko politikagintzak hogei urteotan izandako aldaketaren berri hitz gutxitan ematea. Gertatutakoa behar bezala esplikatzeko, eskas dira lau orri, baita berrogei orri ere. Baina BERRIAren lehen zenbakiari errepaso azkar bat egiteak balio du aldaketa zenbatekoa izan den ulertzeko.
BERRIAren azalek... |
2023-6-23 | https://www.berria.eus/albisteak/229437/desio-eta-imajinazio-ariketa-bat.htm | Gizartea | Desio eta imajinazio ariketa bat | Desio eta imajinazio ariketa bat. | BERRIAk hogei urte, eta ezin gogoari Egunkaria itxi zuteneko drama eta BERRIA sortu zeneko epopeia hartara joaten ez utzi. Batzuontzat hor dago mugarria, batzuontzat hor egon zen aurretik eta ondoren bat. Ezin gogoa, ezta ere, Torrealdairengana joaten ez utzi. Egunkaria-k 25 urte betetzen zituela-eta —horietatik hamabi... | |
2023-6-15 | https://www.berria.eus/albisteak/229438/ion-aranbururen-aurkako-eraso-faxista-salatu-dute-donostian.htm | Gizartea | Ion Aranbururen aurkako «eraso faxista» salatu dute Donostian | Dozenaka lagun bildu dira Ion Aranbururi Sorian (Espainia) egindako erasoa salatzeko. Koman dago oraindik, «egoera kritikoan». | Ion Aranbururen aurkako «eraso faxista» salatu dute Donostian. Dozenaka lagun bildu dira Ion Aranbururi Sorian (Espainia) egindako erasoa salatzeko. Koman dago oraindik, «egoera kritikoan». | Maiatzaren 27an, Ion Aranburu Soriara (Espainia) joan zen lagun batzuekin Numantzia-Cornella futbol partida ikustera. Festa eguna izan behar zuen, baina ez zen halakorik izan azkenean: eskuin muturreko talde batzuek eraso egin zioten Aranbururi, eta, ondorioz, ZIUan amaitu zuen. Gaur arratsaldean, gertatutakoa salatzek... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229465/89-urteko-emakume-bat-hil-dute-bilbon.htm | Gizartea | 89 urteko emakume bat hil dute Bilbon | Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak BERRIAri baieztatu dio hilketa matxista bat izan dela. Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu du, hark bere burua entregatu ostean. Emakumezkoa labanaz hil duela aitortu du, Ertzaintzaren arabera. Ustezko hiltzailea eta biktima senideak dira. Epaileak espetxera bidali du gizo... | 89 urteko emakume bat hil dute Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak BERRIAri baieztatu dio hilketa matxista bat izan dela. Ertzaintzak 28 urteko gizonezko bat atxilotu du, hark bere burua entregatu ostean. Emakumezkoa labanaz hil duela aitortu du, Ertzaintzaren arabera. Ustezko hiltzailea eta biktima senideak ... | Bart gauerdian, gizonezko batek Ertzaintzaren patruila bat gelditu du Bilboko Santutxu auzoan. 28 urteko gizonezkoak esan die senide bat hil duela.
Poliziak gizonezkoak emandako helbidera joan direnean, 89 urteko emakumezko bat topatu dute hilda, labanaz eginiko zauriak zituela. Arma gorpuaren aldamenean topatu dutela... |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229466/kanaldudek-herritarrekin-gogoetatu-nahi-du-egiten-duenaz.htm | Bizigiro | Kanaldudek herritarrekin gogoetatu nahi du egiten duenaz | Hausnarketa egun bat antolatu du telebista kateak, ekainaren 24ko, Bidarrain. Herritarrei gomita egin die herri telebistari buruz gogoetatzeko. Internetez izena eman behar da parte hartzeko. | Kanaldudek herritarrekin gogoetatu nahi du egiten duenaz. Hausnarketa egun bat antolatu du telebista kateak, ekainaren 24ko, Bidarrain. Herritarrei gomita egin die herri telebistari buruz gogoetatzeko. Internetez izena eman behar da parte hartzeko. | Kanaldude telebistak hausnarketa egun batera gomitatu ditu herritarrak, ekainaren 24ko, Bidarrain, Arrume gelan (10:30). Internet banatzaileen boxetan sartzeak ekarri hedadura berriaren eta biharko telebistaren inguruko pentsaketak partekatu nahi ditu herri telebistak. Eguerditan, bertan bazkaltzeko manera izanen da; h... |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229467/elkartasuna-izan-nahi-zuten-pizgarri.htm | Ekonomia | Elkartasuna izan nahi zuten pizgarri | NUPeko ikasle Edurne Turrillasek 1970eko hamarkadako Iruñerriko lantegien inguruko ikerketa egin du. Mapa interaktibo bat osatu du fabrika nagusiekin, eta zentro horietan piztutako lan gatazkak aztertu ditu. «Frankismoaren aurka» egiten zuten. | Elkartasuna izan nahi zuten pizgarri. NUPeko ikasle Edurne Turrillasek 1970eko hamarkadako Iruñerriko lantegien inguruko ikerketa egin du. Mapa interaktibo bat osatu du fabrika nagusiekin, eta zentro horietan piztutako lan gatazkak aztertu ditu. «Frankismoaren aurka» egiten zuten. | Lantegi gehienak desagertu arren, gorde behar dugu egin zuten lanaren memoria. Ezin dugu hori galdu”. Horixe nabarmendu du Edurne Turrillasek (Iruñea, 2001), 1960ko eta 1970eko hamarkadetako Iruñerriko langile borrokari buruz. Turrillas NUPeko Historia eta Ondarea graduko ikaslea da, eta ikerketa bat egin du, Nafarroak... |
2023-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/229468/bixente-goihenexpe-laquoikastola-haurren-eskola-da-baina-bada-gure-eskola-ereraquo.htm | Gizartea | Bixente Goihenexpe: «Ikastola haurren eskola da, baina bada gure eskola ere» | Sohütako Epherra ikastolak 50 urte beteko ditu aurten, eta Alozekoa ere sartu da ospakizunetan, bost urte berantago sortu bazen ere. Bixente Goihenexpe da Sohütako ikastola kudeatzen duen elkarteko presidentea. | Bixente Goihenexpe: «Ikastola haurren eskola da, baina bada gure eskola ere». Sohütako Epherra ikastolak 50 urte beteko ditu aurten, eta Alozekoa ere sartu da ospakizunetan, bost urte berantago sortu bazen ere. Bixente Goihenexpe da Sohütako ikastola kudeatzen duen elkarteko presidentea. | Zuberoako ikastolen 50 urteak ospatzeko zenbait ekitaldi antolatu dituzte ikasturtean zehar, eta ekainaren 24rako ekitaldi nagusia antolatu dute, bertso ibilbide, bazkari eta Xiberoots, Kilimak, Frigo eta DJ Üzkülüzen kontzertuekin. Sohütako Epherra ikastola kudeatzen duen Habia elkarteko burua Bixente Goihenexpe da (P... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229469/laquonola-hil-nahi-dugun-esaten-ikasi-behar-duguraquo.htm | Gizartea | «Nola hil nahi dugun esaten ikasi behar dugu» | Organo emaileen 3.000. agiria jaso du Jose Roldanek, Transplanteak Koordinatzeko Nafarroako Bulegoaren arduradunak. Jasotako saria transplanteen inguruan hitz egiteko baliatu nahi du. | «Nola hil nahi dugun esaten ikasi behar dugu». Organo emaileen 3.000. agiria jaso du Jose Roldanek, Transplanteak Koordinatzeko Nafarroako Bulegoaren arduradunak. Jasotako saria transplanteen inguruan hitz egiteko baliatu nahi du. | Deiak eta mezuak erantzuten ditu etengabe Jose Roldan (Iruñea, 1971) Transplanteak Koordinatzeko Nafarroako Bulegoko arduradunak: nola izan organo emaile? Zer egin daiteke laguntzeko? Bulegoak, joan den urtean ireki zutenetik, gizartea informatzea izan du helburu. Bulegoko arduraduna izateaz gain, Roldan ospitaleko koo... |
2023-6-20 | https://www.berria.eus/albisteak/229470/laquooso-natural-bizi-izan-ditut-beti-euskara-eta-euskal-kontzientziaraquo.htm | Bizigiro | «Oso natural bizi izan ditut beti euskara eta euskal kontzientzia» | Gaztetatik abokatu lanetan aritu izan da Elena Laka Muñoz. Unibertsitateko ikasketak amaitu berritan ireki zuen bere bulegoa, lankide batekin, eta abokatu lanean ari da oraindik ere. Besteak beste, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari ere izan zen, 2014tik 2019ra. | «Oso natural bizi izan ditut beti euskara eta euskal kontzientzia». Gaztetatik abokatu lanetan aritu izan da Elena Laka Muñoz. Unibertsitateko ikasketak amaitu berritan ireki zuen bere bulegoa, lankide batekin, eta abokatu lanean ari da oraindik ere. Besteak beste, Euskaltzaleen Topaguneko lehendakari ere izan zen, 201... | Zuzenbide arloko liburuz betetako pareta bat alde batean, bulegoko mahaia eta ordenagailua beste aldean, eta, tartean, bezeroekin elkartzeko mahaia. Hantxe eserita dago Elena Laka Muñoz (Eibar, 1966). Abokatua da, gaztetatik argi izan zuen hori, baina euskaltzalea izatea ere bada haren izaeraren parte. Pausoa emanda, E... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229471/enpresaren-kalte-ordainak-jasoko-ditu-azpeitian-bere-buruaz-beste-egindako-langilearen-familiak.htm | Ekonomia | Enpresaren kalte ordainak jasoko ditu Azpeitian bere buruaz beste egindako langilearen familiak | Luis Enrique Soriano gazteari eragindako mina eta kalte moral eta materialak aitortu ditu Mecanizados Manuel Aizpuru enpresak, epaiketa eragozte aldera. | Enpresaren kalte ordainak jasoko ditu Azpeitian bere buruaz beste egindako langilearen familiak. Luis Enrique Soriano gazteari eragindako mina eta kalte moral eta materialak aitortu ditu Mecanizados Manuel Aizpuru enpresak, epaiketa eragozte aldera. | Epaiketarik gabe amaituko da Luis Enrique Soriano langilearen auzia. 20 urteko gazteak bere buruaz beste egin zuen 2021. urteko uztailaren 30ean, lan egiten zuen tokian, Azpeitiko Mecanizados Aizpuru SM enpresan. Senideek eta haiei babesa eman dien Elkar-ekin taldeak lantokian jasotako tratu txarrei egotzi zieten suizi... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229472/hualde-izango-da-nafarroako-parlamentuko-presidente-berriro.htm | Politika | Hualde izango da Nafarroako Parlamentuko presidente berriro | Geroa Baik, PSNk, EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak bozkatu dute Geroa Baiko hautagaiaren alde. UPNk Iñaki Iriarte aurkeztu du hautagai gisa, eta PPren eta UPNren botoak jaso ditu. Voxeko bi parlamentariek zuri bozkatu dute. | Hualde izango da Nafarroako Parlamentuko presidente berriro. Geroa Baik, PSNk, EH Bilduk eta Zurekin Nafarroak bozkatu dute Geroa Baiko hautagaiaren alde. UPNk Iñaki Iriarte aurkeztu du hautagai gisa, eta PPren eta UPNren botoak jaso ditu. Voxeko bi parlamentariek zuri bozkatu dute. | Hasi da ofizialki XI. legealdia Nafarroan. Behin 50 parlamentariek karguaren zina egin ostean, adin mahaiak zuzenduta, parlamentuko lehendakaria aukeratu dute. UPNk Iñaki Iriarte aurkeztu du, eta Geroa Baik, aurrez esan bezala, Unai Hualde.
Legebiltzarkideak banan-banan deitu dituzte, eta sekretupeko botoa eman dute, ... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229473/esne-beltza-ezpalak-eta-ibil-bedi-aste-nagusi-piratan.htm | Kultura | Esne Beltza, Ezpalak eta Ibil Bedi Aste Nagusi Piratan | Abuztuaren 12tik 19ra izango diren kontzertuak iragarri dituzte Donostiako Piratek. | Esne Beltza, Ezpalak eta Ibil Bedi Aste Nagusi Piratan. Abuztuaren 12tik 19ra izango diren kontzertuak iragarri dituzte Donostiako Piratek. | Bi hilabete eskas falta dira Donostiako Aste Nagusia hasteko. Abuztuaren 12tik 19ra egingo dute aurten, eta Donostiako Piratek prest dute egitaraua dagoeneko. Hamabost talde ariko dira guztira Flamenka guneko oholtza gainean.
Iratzar erromeriak irekiko du aurtengo aldia, abuztuaren 12an, eta hurrengo egunetan beste ha... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229474/nork-hartuko-duen-makila.htm | Politika | Nork hartuko duen makila | Larunbat honetan osatuko dira Bizkaiko 112 udalak. Gehienetan, maiatzaren 28an argi geratu zen nor izango den alkatea, baina hamabost bat herritan biharko bozketan jakingo da. | Nork hartuko duen makila. Larunbat honetan osatuko dira Bizkaiko 112 udalak. Gehienetan, maiatzaren 28an argi geratu zen nor izango den alkatea, baina hamabost bat herritan biharko bozketan jakingo da. | Udal hauteskundeek gehiengoak argi utzi ez zituzten lekuetan, bukatu da itxaronaldia. Bihar osatuko dira Bizkaiko 112 udalak. Hala ere, oraindik leku batzuetan ez da segurua zein alderditako alkategaiak lortuko duen aginte makila. EAJk eta PSE-EEk sinatutako akordioak gehiengoa erraztu du hamazazpi udaletan; tartean, B... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229475/aldaketa-esanguratsu-bat.htm | Politika | Aldaketa esanguratsu bat | Alkatea hautatzeko udalbatzarrak egingo dituzte bihar, eta Hondarribian Abotsanitzek EAJren tokia hartuko du. Deban plataformak EAJ babestuko du, EH Bilduren kaltetan. | Aldaketa esanguratsu bat. Alkatea hautatzeko udalbatzarrak egingo dituzte bihar, eta Hondarribian Abotsanitzek EAJren tokia hartuko du. Deban plataformak EAJ babestuko du, EH Bilduren kaltetan. | Bihar osatuko dituzte udalak, eta hautatuko alkateak. Lehen bozketan, hautetsien gehiengo osoa behar da alkatetza lortzeko; halakorik ezean, maiatzaren 28ko hauteskundeetako talde irabazleko buruak hartuko du aginte makila. Hondarribian gertatuko da aldaketarik esanguratsuena, alardearen auzia aintzat hartuz gero: Abot... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229476/sudango-armadak-rsfri-egotzi-dio-darfur-mendebaldeko-gobernadorea-hiltzea.htm | Mundua | Sudango armadak RSFri egotzi dio Darfur mendebaldeko gobernadorea hiltzea | Asteazkenean hil zuten, telebista kate batean esan ondoren talde paramilitarra «genozidio» bat egiten ari zela Darfurren. Gatazkak bi milioi desplazatu baino gehiago eragin ditu. | Sudango armadak RSFri egotzi dio Darfur mendebaldeko gobernadorea hiltzea. Asteazkenean hil zuten, telebista kate batean esan ondoren talde paramilitarra «genozidio» bat egiten ari zela Darfurren. Gatazkak bi milioi desplazatu baino gehiago eragin ditu. | Bi hilabete igaro dira Sudango armadaren eta RSF Azkar Laguntzako Indarrak talde paramilitarraren arteko borroka hasi zenetik, eta, ordutik, gatazkak ez du etenik izan. Boterea eskuratzeko lehian ari dira bi aldeetako buruzagiak, armadako buru Abdel Fattah al-Burhan eta RSFko Mogamed Hamdan Dagalo. Apirilaren 15ean Kha... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229477/hegoafrikako-presidentea-kieven-da-gerrako-bi-aldeei-bake-plan-bat-aurkezteko.htm | Mundua | Hegoafrikako presidentea Kieven da, gerrako bi aldeei bake plan bat aurkezteko | Ramaphosa Zelenskirekin batzartzekoa da gaur, eta, ondoren, Putinekin; «konfiantza sustatzeko neurri batzuk» proposatuko dizkie. Kievek salatu du Errusiak hiriburua bonbardatu duela. Txetxeniako indarrak Ukrainarekin muga egiten duen Belgorod eskualdera joango dira. | Hegoafrikako presidentea Kieven da, gerrako bi aldeei bake plan bat aurkezteko. Ramaphosa Zelenskirekin batzartzekoa da gaur, eta, ondoren, Putinekin; «konfiantza sustatzeko neurri batzuk» proposatuko dizkie. Kievek salatu du Errusiak hiriburua bonbardatu duela. Txetxeniako indarrak Ukrainarekin muga egiten duen Belgor... | Gaur goizean heldu da Hegoafrikako presidente Cyril Ramaphosa Kieveko tren geltoki batera, Afrikako estatuburuen misio baten buru. Hain zuzen, Ukrainako buruzagi Volodimir Zelenskirekin batzartzekoa da gaur, eta, ondoren, San Petersburgora joatekoa da Errusiako presidente Vladimir Putinekin aurrez aurre biltzeko. Bi he... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229478/metro-gutxik-salbatu-dute-suitzako-brienz-herria-oraingoz.htm | Mundua | Metro gutxik salbatu dute Suitzako Brienz herria, oraingoz | Maiatzean hustu zuten herria, aldameneko mendia erortzear zegoelakoan. Gaur gauerdian amildu da, eta milaka tona harri eskola harrapatzeko zorian geratu dira. | Metro gutxik salbatu dute Suitzako Brienz herria, oraingoz. Maiatzean hustu zuten herria, aldameneko mendia erortzear zegoelakoan. Gaur gauerdian amildu da, eta milaka tona harri eskola harrapatzeko zorian geratu dira. | Iragarrita zegoen, eta bart gertatu da. Suitzako ekialdeko Brienz herriaren ondoan dagoen mendia erori egin da. Oraingoz, ordea, zorionekoak dira hango etxeen jabeak, milaka metro kubo harri jausi diren arren eraikinetatik metro gutxira geratu baitira. Baina adituek oraindik ez dakite luizia amaitu den, edo gauerdikoa ... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229479/donostialdeko-esiko-langileen-arabera-osakidetzarekiko-negoziazioetan-hainbat-emaitza-atzeratu-dira.htm | Gizartea | Donostialdeko ESIko langileen arabera, Osakidetzarekiko negoziazioetan hainbat emaitza «atzeratu» dira | Bost eskabide nagusi egin dituzte osasun profesionalek, eta, «aurrerapauso txikiak» antzeman badituzte ere, beste batzuk bete gabe daudela salatu dute | Donostialdeko ESIko langileen arabera, Osakidetzarekiko negoziazioetan hainbat emaitza «atzeratu» dira. Bost eskabide nagusi egin dituzte osasun profesionalek, eta, «aurrerapauso txikiak» antzeman badituzte ere, beste batzuk bete gabe daudela salatu dute | Iazko abenduan sortu zen gatazka, eta agerian geratu zen Donostia ospitaleko atarian; hainbat langilek, tartean erietxeko zerbitzuburu asko, protestak hasi zituzten Donostialdea ESI erakunde sanitario integratuan egindako hainbat kargugabetzeren harira. Ondoren, aldarri gehiago ere egin zituzten, eta, ororen buruan, es... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229480/finlandiako-kontserbadoreek-eskuin-muturrarekin-batera-gobernatuko-dute.htm | Mundua | Finlandiako kontserbadoreek eskuin muturrarekin batera gobernatuko dute | Petteri Orpo eskuindarrak lau alderdiko koalizio bat eratu du, eta hurrengo lehen ministroa izango da. | Finlandiako kontserbadoreek eskuin muturrarekin batera gobernatuko dute. Petteri Orpo eskuindarrak lau alderdiko koalizio bat eratu du, eta hurrengo lehen ministroa izango da. | Zerbait aldatzen ari da Europa iparraldeko herrialdeetan. 2021eko udazkenean, hango bost estatuetako agintariak sozialdemokratak ziren, baina iaztik bestelako paisaia politiko bat irudikatzen ari da eskualde horretan: Suedian eskuinak gobernatzen du, eskuin muturraren kanpo babesarekin, eta orain Finlandian jarri dira ... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229481/aldaketa-baldin-eta-psnren-esku-ez-badago.htm | Politika | Aldaketa, baldin eta PSNren esku ez badago | Udal askotan, itunen menpe egonen da alkatetza, eta, gehienetan, sozialistek zirt edo zart egin beharko dute. | Aldaketa, baldin eta PSNren esku ez badago. Udal askotan, itunen menpe egonen da alkatetza, eta, gehienetan, sozialistek zirt edo zart egin beharko dute. | Bihar eratuko dituzte maiatzaren 28ko bozetatik ateratako udalbatzak Hego Euskal Herrian, eta, Nafarroan, indar politikoek adostuko dituzten itunen menpe dira udal garrantzitsu asko. Iruñean, Zangozan, Lizarran, Zizur Nagusian, Barañainen eta Eguesibarren, kasurako, zinegotzi kopuru bertsuak dituzte eskuineko eta ezker... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229482/euriborrak-4ko-langa-gainditu-du.htm | Ekonomia | Euriborrak %4ko langa gainditu du | Europako Banku Zentralak interes tasak handitu ondoren, 2008ko azarotik ikusi gabeko mailara heldu da hipotekak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea. | Euriborrak %4ko langa gainditu du. Europako Banku Zentralak interes tasak handitu ondoren, 2008ko azarotik ikusi gabeko mailara heldu da hipotekak kalkulatzeko gehien erabiltzen den indizea. | Ustekaberik ez da izan. Europako Banku Zentralak interes tasak puntu laurden igo eta biharamunean, beste salto bat egin dute bankuek elkarri kobratzen dizkieten interesek. Hamabi hilabeteko Euriborra, tasa aldakorreko maileguak kalkulatzeko gehien erabiltzen dena, %3,965etik %4,020ra igo da, eta azken hamalau urte eta ... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229483/gino-maeder-txirrindularia-hil-da.htm | Kirola | Gino Maeder txirrindularia hil da | Bahraingo txirrindulariak erorikoa izan zuen atzoko etapan, Albulapass mendatea jaisten ari zirela. 2021ean etapa bana irabazi zituen Italiako Giroan eta Suitzako itzulian. | Gino Maeder txirrindularia hil da. Bahraingo txirrindulariak erorikoa izan zuen atzoko etapan, Albulapass mendatea jaisten ari zirela. 2021ean etapa bana irabazi zituen Italiako Giroan eta Suitzako itzulian. | Gino Mader Bahrain taldeko txirrindularia hil da, atzo Suitzako Itzulian izandako erorikoaren ondorioz. Hala jakinarazi du bere taldeak, Bahrainek. Maeder suitzarra zen, eta 26 urte zituen. Pello Bilbaoren eta Mikel Landaren taldekidea zen. «Lur jota gaude Ginoren heriotzarengatik. Haren talentua, lana eta grina gure i... |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229484/udalak-osatzeko-eguna-gaur-hego-euskal-herrian.htm | Politika | Udalak osatzeko eguna gaur Hego Euskal Herrian | Goiz-goizetik hasiko dira bilkurak. Lehenak Gasteiz, Durango eta Eibar izanen dira, 09:00etan. | Udalak osatzeko eguna gaur Hego Euskal Herrian. Goiz-goizetik hasiko dira bilkurak. Lehenak Gasteiz, Durango eta Eibar izanen dira, 09:00etan. | Bilkura eguna izanen da gaur Hego Euskal Herrian, udalak osatuko baitituzte. Goiz-goizetik hasiko dira elkartzen: lehenbizikoak Gasteizkoak izanen dira, 09:00etan. PSEk EAJ eta PP behar ditu EH Bildu gainditu ahal izateko. Ordu horretan bertan, Durangon (Bizkaia) eta Eibarren ere (Gipuzkoa) bilduko dira. Durangon, EH B... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229485/piztu-da-sugarra.htm | Kultura | Piztu da sugarra | El Drogasen eta Ranciden kontzertuekin hasi da aurtengo Azkena Rock jaialdia. Rockaren zaleek harrera ona egin diete lehen jardunaldiko musika proposamenei eta talde guztiak ondo aritu dira oholtzan. | Piztu da sugarra. El Drogasen eta Ranciden kontzertuekin hasi da aurtengo Azkena Rock jaialdia. Rockaren zaleek harrera ona egin diete lehen jardunaldiko musika proposamenei eta talde guztiak ondo aritu dira oholtzan. | Ezpain gorridun aho bat, mingaina isekari edo lizunki ateratzen duena. Eta sugar txiki bat puntan. Rockaren iruditerian aspaldi txertatutako elementuak erabili ditu Azkena Rock jaialdiak aurtengo irudirako. Baita leloan —Burning since 2002 (2002tik sutan)— eta logoan ere —sua darie ARF hitzei 2010etik—. Atzo piztu zen ... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229486/munduko-tenperaturak-15-graduko-langa-gainditu-du-ekainean-udan-lehen-aldiz.htm | Mundua | Munduko tenperaturak 1,5 graduko langa gainditu du ekainean, udan lehen aldiz | Ez da lehen aldia industria aurreko batez besteko tenperatura baino 1,5 gradu altuagoa neurtu dutena munduan, baina orain arte beti neguan eta udaberrian gertatu da hori. | Munduko tenperaturak 1,5 graduko langa gainditu du ekainean, udan lehen aldiz. Ez da lehen aldia industria aurreko batez besteko tenperatura baino 1,5 gradu altuagoa neurtu dutena munduan, baina orain arte beti neguan eta udaberrian gertatu da hori. | Kezkatuta daude munduko zientzialariak klima aldaketak aurten erakusten dituen zantzuekin. Munduko itsasoetako uren tenperatura inoizko altuena da, eta Antartikako izotz geruza inoizko txikiena. Meteorologoek iragarri dute El Niño fenomenoaren eraginpean dela munduan jadanik —munduko tenperatura ohikoa baino beroagoa i... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229487/hilik-topatu-dute-bart-uribarri-ganboako-urtegian-galdutako-gizonezkoa.htm | Gizartea | Hilik topatu dute bart Uribarri Ganboako urtegian galdutako gizonezkoa | Atzo deia jaso zuten larrialdi zerbitzuek: bi pertsona uretatik atera ezinik zebiltzan. Bat erreskatatzea lortu zuten, eta bestea galdurik egon da gaur arte. | Hilik topatu dute bart Uribarri Ganboako urtegian galdutako gizonezkoa. Atzo deia jaso zuten larrialdi zerbitzuek: bi pertsona uretatik atera ezinik zebiltzan. Bat erreskatatzea lortu zuten, eta bestea galdurik egon da gaur arte. | Atzo iluntzean, 30 urteko gizonezko bat desagertu zen Uribarri Ganboako urtegian (Araba), bainatzen ari zela uretatik atera ezinik. Gaur topatu dute haren gorpua. Larrialdi zerbitzuen arabera, alga tartean harrapatuta ito zen.
Osteguneko 20:20 aldera galdu zen gizonezkoa, urtegian bainatzen ari zela. Aurretik, dei bat... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229488/bastidako-alkatetza-erabaki-gabe-dago-eajko-zinegotzigaiek-ez-baitute-baztertu-eskuratzea.htm | Politika | Bastidako alkatetza erabaki gabe dago, EAJko zinegotzigaiek ez baitute baztertu eskuratzea | Araba Buru Batzarrak agindu die hautagaitzarik ez aurkezteko, eta Eduardo Barinaga alkategaiak dimisioa eman du, baina ezin da baztertu EH Bildurekin akordioa egitea, PPk goberna ez dezan. Gasteizko Udalean, EAJ-PSE aliantzak PPren babesa behar du Maider Etxebarria alkate egiteko. | Bastidako alkatetza erabaki gabe dago, EAJko zinegotzigaiek ez baitute baztertu eskuratzea. Araba Buru Batzarrak agindu die hautagaitzarik ez aurkezteko, eta Eduardo Barinaga alkategaiak dimisioa eman du, baina ezin da baztertu EH Bildurekin akordioa egitea, PPk goberna ez dezan. Gasteizko Udalean, EAJ-PSE aliantzak PP... | Arabako udal gobernuen mapa asko aldatuko da egin diren eta egin ez diren akordioak tarteko. EAJren eta PSE-EEren arteko aliantza ez da nahikoa izan gehiengo absolutuak lortzeko oro har, eta PPk izango du giltza biko akordio horrek udalerri ugari har ditzan, kasu gehienetan jeltzaleen mesedetan, baina baita PPk ere biz... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229489/adinekoei-etxe-babestu-irisgarria-eskatzeko-aukera-emango-die-jaurlaritzak.htm | Gizartea | Adinekoei etxe babestu irisgarria eskatzeko aukera emango die Jaurlaritzak | Babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-alojamenduen araudia aldatuko du adinekoentzat eskuragarriagoak izan daitezen. Gaur aurkeztu ditu neurriok Iñaki Arriolak sailburuak Eusko Legebiltzarrean. | Adinekoei etxe babestu irisgarria eskatzeko aukera emango die Jaurlaritzak. Babes ofizialeko etxebizitzen eta zuzkidura-alojamenduen araudia aldatuko du adinekoentzat eskuragarriagoak izan daitezen. Gaur aurkeztu ditu neurriok Iñaki Arriolak sailburuak Eusko Legebiltzarrean. | Babes ofizialeko etxebizitzei buruzko araudia aldatuko du Eusko Jaurlaritzak, 65 urtetik gorako pertsonek halakoak eskatu ahal izan ditzaten. Iñaki Arriola Etxebizitza sailburuak gaur Eusko Legebiltzarrean azaldu duenez, jada etxebizitza baten jabeak direnek ere egiten ahalko dute eskaera, euren bizitokiak ez baditu ir... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229490/bertsolaritza-ondare-immaterialeko-kultur-ondasun-izendatuko-du-eusko-jaurlaritzak.htm | Kultura | Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko du Eusko Jaurlaritzak | Izendapen ofiziala datozen hilabeteetan egingo dela iragarri du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak. | Bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendatuko du Eusko Jaurlaritzak. Izendapen ofiziala datozen hilabeteetan egingo dela iragarri du Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak. | Bertsozale Elkarteko datuen arabera, XIX. mende hasierakoa da bat-bateko bertsolaritzaren laginik zaharrena. Ordutik, belaunaldiz belaunaldi joan da transmititzen, eta, gaur egun, garai loriatsuak bizi ditu diziplina horrek. Haren iraunkortasuna bermatze aldera, bertsolaritza ondare immaterialeko kultur ondasun izendat... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229491/gorpu-bat-topatu-du-ertzaintzak-ulia-mendian-beste-gizonezko-baten-bila-zebilela.htm | Gizartea | Gorpu bat topatu du Ertzaintzak, Ulia mendian beste gizonezko baten bila zebilela | Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du gaur topatu duten hilotzak «denbora luzea» zeramala han | Gorpu bat topatu du Ertzaintzak, Ulia mendian beste gizonezko baten bila zebilela. Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du gaur topatu duten hilotzak «denbora luzea» zeramala han | Donostian desagertutako gizon baten bila ari ziren miaketa dispositiboko kideek beste pertsona baten gorpua aurkitu dute gaur Ulia mendian. Hilotzak «denbora luzea zeraman han», Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Gaur goizean aurkitu dute gorpua, itsasotik bi metrora dagoen eremu malkartsu batean,... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229494/jaurlaritzak-774-hirugarren-gradu-onartu-ditu-espetxe-eskumena-duenetik.htm | Politika | Jaurlaritzak 774 hirugarren gradu onartu ditu espetxe eskumena duenetik | Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetan daudenen %47 lanean ari dira, Melgosaren esanetan. Ehun lagun inguru parte hartzen ari dira justizia errestauratiboko ekimenetan. | Jaurlaritzak 774 hirugarren gradu onartu ditu espetxe eskumena duenetik. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako espetxeetan daudenen %47 lanean ari dira, Melgosaren esanetan. Ehun lagun inguru parte hartzen ari dira justizia errestauratiboko ekimenetan. | «Zigorrak erregimen irekian betetzen laguntzearen aldeko apustua egiten jarraitzen dugu», adierazi du Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburu Nerea Melgosak Eusko Legebiltzarrean. Espetxe ereduaren inguruko hitzartze bat egin du, PP+Ciudadanos talde parlamentarioko Luis Gordilloren g... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229495/astelehenetik-tinder-aplikazioa-euskaraz-erabil-daiteke.htm | Bizigiro | Astelehenetik Tinder aplikazioa euskaraz erabil daiteke | Astelehenetik Tinder aplikazioa euskaraz erabil daiteke. | Pasa den astelehenetik Tinder aplikazioa euskaraz ere erabili daiteke. Gainera, jendea ezagutzeko irizpideen artean ere hautatu daitekeela jakinarazi du komunikazio taldeak, eta modu horretan euskara hautatu duten beste pertsona batzuekin jartzen du erabiltzea harremanetan. Ekainaren 12an bretoiera eta korsikera ere ge... | |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229496/bruselak-esan-duenez-bazekien-gerta-zitekeela-greziakoren-moduko-hondoratze-bat.htm | Mundua | Bruselak esan duenez, bazekien gerta zitekeela Greziakoren moduko hondoratze bat | Europako Batzordearen arabera, migratzaileak Mediterraneoan zehar eramateko beste «'modus operandi' bat» nagusitu da azken hilabeteetan. Erreskatatu dituztenen esanetan, ontzia Egiptotik abiatu zen. | Bruselak esan duenez, bazekien gerta zitekeela Greziakoren moduko hondoratze bat. Europako Batzordearen arabera, migratzaileak Mediterraneoan zehar eramateko beste «'modus operandi' bat» nagusitu da azken hilabeteetan. Erreskatatu dituztenen esanetan, ontzia Egiptotik abiatu zen. | Europako Batzordeko Barne komisario Ylva Johanssonek nabarmendu du, gaur, duela zenbait hilabetetik zekitela herenegun Grezian gertatu zenaren moduko hondoratze bat izan zitekeela Mediterraneo itsasoan. «Zoritxarrez, gertatu behar zela ikusi dugu, urte hasieratik beste modus operandi bat dagoelako. Arrantza ontziak abi... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229497/donostiara-itzuli-dira-sorollak-bertan-sortu-zituen-lanak.htm | Kultura | Donostiara itzuli dira Sorollak bertan sortu zituen lanak | Joaquin Sorolla margolariak Donostian pintatu zituen hainbat obra bildu dituzte San Telmo museoan, Margotzeko bidaiatu erakusketan. Une jakinak jasotzen dituzten kolore apunteak dira ugarienak. | Donostiara itzuli dira Sorollak bertan sortu zituen lanak. Joaquin Sorolla margolariak Donostian pintatu zituen hainbat obra bildu dituzte San Telmo museoan, Margotzeko bidaiatu erakusketan. Une jakinak jasotzen dituzten kolore apunteak dira ugarienak. | Hiru hamarkadaz, Donostia urtero bisitatu izan zuen udan Joaquin Sorolla margolariak (Valentzia, Herrialde Katalanak, 1863-Cercedilla, Espainia, 1923). 1889an zapaldu zuen hiria lehen aldiz, eta 1921ean ikusiko zuen azkenekoz. Bere egonaldietan hamaika margolan pintatu zituen, eta obra horiek dira, hain zuzen ere, San ... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229498/senpereko-jabetzari-buruzko-eztabaida-alferrikakoa-bihurtu-da-fite.htm | Gizartea | Senpereko jabetzari buruzko eztabaida alferrikakoa bihurtu da fite | Senperen 1,3 milioi eurotan salgai dagoen etxebizitzari buruzko bilkuratik atera dira gaur Senpereko Herriko Etxea, Lurzaindia, ELB eta FDSEA, besteak beste. Elkarrizketaren izaera «antzua» deitoratu dute. | Senpereko jabetzari buruzko eztabaida alferrikakoa bihurtu da fite. Senperen 1,3 milioi eurotan salgai dagoen etxebizitzari buruzko bilkuratik atera dira gaur Senpereko Herriko Etxea, Lurzaindia, ELB eta FDSEA, besteak beste. Elkarrizketaren izaera «antzua» deitoratu dute. | «Mintzatzeko garai bukatzen ari da, eta orain, borroka eta ekintzaren tenorea da», adierazi du Dominique Ameztoi Lurzaindiako kideak. Senperen (Lapurdi) 1,3 milioi eurotan salgai dagoen lurraren inguruko elkarrizketa hasi zuten ekainaren 2an. Jabetzaren salmenta prezio altuak piztu zuen eztabaida. Mahai beraren ingurua... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229499/gasteizko-michelinen-hitzarmen-berria-izango-dute-ezezkoak-irabazi-arren.htm | Ekonomia | Gasteizko Michelinen hitzarmen berria izango dute, ezezkoak irabazi arren | Espainiako plantetan langileek alde bozkatu dute eta lantegi guztietan ezarriko da, Lasarte-Oriakoan izan ezik. Gasteizen protestara deitu dute | Gasteizko Michelinen hitzarmen berria izango dute, ezezkoak irabazi arren. Espainiako plantetan langileek alde bozkatu dute eta lantegi guztietan ezarriko da, Lasarte-Oriakoan izan ezik. Gasteizen protestara deitu dute | Gasteizko Michelinek lan hitzarmen berria izango du datozen lau urteetarako, hango langileek zuzendaritzaren proposamenaren aurka bozkatu duten arren. Multinazionalak Espainian dituen plantetan izandako emaitzek baldintzatu dute bozketa. Guztira aldeko 3.297 boto (% 56,54) jaso ditu enpresaren proposamenak, kontrako 2.... |
2023-6-16 | https://www.berria.eus/albisteak/229500/gizon-baten-gorpua-aurkitu-dute-itsasoan-donostia-eta-orio-artean.htm | Gizartea | Gizon baten gorpua aurkitu dute itsasoan, Donostia eta Orio artean | Kostatik 400 metro ingurura zegoen. Ontzi batetik ikusi dute, eta larrialdi zerbitzuei dei egin diete. | Gizon baten gorpua aurkitu dute itsasoan, Donostia eta Orio artean. Kostatik 400 metro ingurura zegoen. Ontzi batetik ikusi dute, eta larrialdi zerbitzuei dei egin diete. | Espainiako Guardia Zibilaren patruila batek gizon baten gorpua atera du gaur arratsaldean itsasotik, Donostiaren eta Orioren (Gipuzkoa) artean. Ontzi batetik dei egin diete larrialdi zerbitzuei, kostatik 400 metro ingurura gorpu bat ikusi dutela ohartarazteko. Gorpua Pasaiara (Gipuzkoa) eraman dute identifikatzeko.
Be... |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229529/honela-kontatu-du-berriak-udalen-osaketa.htm | Politika | Honela kontatu du BERRIAk udalen osaketa | Honela kontatu du BERRIAk udalen osaketa. | Hego Euskal Herriko alkateak hautatzeko eguna da gaurkoa, eta goizean goiz ekin diote zenbait udaletan. Lau hiriburuetako alkatetzak zehaztu dira: Iruñean, PSNk zuri bozkatu du, eta Cristina Ibarrola egin du alkate. Maider Etxebarria (PSE-EE) izango da Gasteizko alkate berria, EAJ eta PPren botoekin. Donostian, Eneko G... | |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229531/beren-isiltasuna-entzunarazi-nahi-dute.htm | albisteak | Beren isiltasuna entzunarazi nahi dute | 'Isiltasunetik munduari begira' proiektuak eskuratu du aurten Joxe Takolo beka. Gorrek, keinu hizkuntzako interpreteek eta haien lagun batzuek Marokon barna eginiko bidaia dokumental batean jasoko dute, gorren errealitatea ezagutarazteko. | Beren isiltasuna entzunarazi nahi dute. 'Isiltasunetik munduari begira' proiektuak eskuratu du aurten Joxe Takolo beka. Gorrek, keinu hizkuntzako interpreteek eta haien lagun batzuek Marokon barna eginiko bidaia dokumental batean jasoko dute, gorren errealitatea ezagutarazteko. | Marrakexeko Jamaa el Fna plazan eta plazatik kapilar ugaritan hedatzen den zokoan, mila usain, kolore, zapore eta soinu suma ditzake bidaiariak: bat eta bestea deiadarka, hennarekin margorik egitea nahi duzun, lanpararik edo platerik erosi nahi duzun, plazaren inguruko errepideetan auto eta kamioiak anabasan klaxona jo... |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229534/gidoia-bete-du-psnk-alkatetza-upnren-esku-utzita.htm | Politika | Gidoia bete du PSNk, alkatetza UPNren esku utzita | UPNko Cristina Ibarrola da Iruñeko alkate berria, baina, gehiengorik gabe, zail izanen zaio gobernatzea. PSNk boto zuria eman du, EH Bilduren aurkako betoari eutsita | Gidoia bete du PSNk, alkatetza UPNren esku utzita. UPNko Cristina Ibarrola da Iruñeko alkate berria, baina, gehiengorik gabe, zail izanen zaio gobernatzea. PSNk boto zuria eman du, EH Bilduren aurkako betoari eutsita | Ez da azken orduko ezustekorik gertatu. Iragarria zegoen bezala, UPNko Cristina Ibarrola izanen da Iruñeko alkate datorren legealdian, PSNk EH Bilduri ezarritako betoaren ondorioz. Maiatzaren 28ko hauteskundeek sozialisten esku utzi zuten alkatetza alde batera edo bestera lerratzeko giltza, eta aukera baliatu dute, bot... |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229536/pp-makulu-hartuta-maider-etxebarria-alkate.htm | Politika | PP makulu hartuta, Maider Etxebarria alkate | Espero bezala, EAJk eta PPk Maider Etxebarriari eman diote botoa, eta PSE-EEren esku utzi dute Gasteizko alkatetza. Rocio Viteroren hautagaitzak EH Bildu eta Elkarrekin taldeen babesa jaso du. | PP makulu hartuta, Maider Etxebarria alkate. Espero bezala, EAJk eta PPk Maider Etxebarriari eman diote botoa, eta PSE-EEren esku utzi dute Gasteizko alkatetza. Rocio Viteroren hautagaitzak EH Bildu eta Elkarrekin taldeen babesa jaso du. | «Osoko bilkuraren gehiengo osoaren babesa jaso dut, eta, beraz, harro nago». Gasteizko Udaletxearen atarian, aginte makila eskuratu berritan, alderdiak babestuta eta kazetariez inguratuta, pozarren mintzatu da Maider Etxebarria komunikabideen aitzinean. Ordu erdi lehenago, EAJren eta PPren botoei esker, Gasteizko alkat... |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229537/lasaiago-hobeto.htm | Kultura | Lasaiago, hobeto | Arratsaldearen lasaitasunetik gauak eztanda egin zuen arte igaro zen Azkena Rock jaialdiko bigarren jardunaldia. The Pretenders, Incubus eta, batez ere, Calexico gailendu ziren beste izenen artean. | Lasaiago, hobeto. Arratsaldearen lasaitasunetik gauak eztanda egin zuen arte igaro zen Azkena Rock jaialdiko bigarren jardunaldia. The Pretenders, Incubus eta, batez ere, Calexico gailendu ziren beste izenen artean. | Igo bolumena, zorroztu gitarrak, astindu atabalak gogor eta oihukatu eztarria urratu arte. Edo ez. Rocka ez baita beti zarata. Rocka izan daiteke lasaitasuna, armonia, melodia. Eta horrek ez du zertan izan «gutxiago gehiago da» filosofiaren aldarrikapena, rock lasaia egiteko elementu ugari zaindu behar direlako. Salbue... |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229538/bastidako-eajko-hiru-zinegotziek-alderdia-utzi-dute.htm | Politika | Bastidako EAJko hiru zinegotziek alderdia utzi dute | Amaia Prietok adierazi du hiru zinegotziek «ezinegona eta nazka» sentitzen dutela. | Bastidako EAJko hiru zinegotziek alderdia utzi dute. Amaia Prietok adierazi du hiru zinegotziek «ezinegona eta nazka» sentitzen dutela. | Bastidan, PPren esku geratu da alkatetza, EAJk ez baitu hautagaitzarik aurkeztu aginte makila eskuratzeko. Aurkeztu izan balitz, EH Bilduren botoa izango luke, eta horrekin, agintea, baina ez da horrela suertatu. Hautaketaren ostean, Amaia Prieto EAJko hautatuak adierazi du hiru zinegotziek alderdi jeltzalea uzteko era... |
2023-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/229539/etxegarai-ez-da-frantziako-senatuko-bozetara-aurkeztuko-azkenean.htm | Politika | Etxegarai ez da Frantziako Senatuko bozetara aurkeztuko azkenean | Joan den astean adierazi zuen senatuko bozetara aurkeztea pentsatzen ari zela. 'Mediabask'-ek argitaratu du informazioa. | Etxegarai ez da Frantziako Senatuko bozetara aurkeztuko azkenean. Joan den astean adierazi zuen senatuko bozetara aurkeztea pentsatzen ari zela. 'Mediabask'-ek argitaratu du informazioa. | Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakaria ez da Frantziako Senatuko bozetara aurkeztuko azkenean. Joan den astean adierazi zuen horretarako asmoa zuela, baina azkenean ez da hala izango. Mediabask-ek argitaratu du Baionako auzapezaren azken erabakia.
Frantziako senatari balitz, Eu... |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229540/jose-maria-gorrono-hautatu-dute-gernikako-alkate-baina-laster-dimisioa-emango-du.htm | Politika | Jose Maria Gorroño hautatu dute Gernikako alkate, baina laster dimisioa emango du | EAJk baldintza hori jarri du Guztiontzako Herria plataformaren hautagaia babesteko; Iñaki Gorroño anaia izango da ordezkoa. | Jose Maria Gorroño hautatu dute Gernikako alkate, baina laster dimisioa emango du. EAJk baldintza hori jarri du Guztiontzako Herria plataformaren hautagaia babesteko; Iñaki Gorroño anaia izango da ordezkoa. | Ezustekoak espero ziren Gernika-Lumoko udalaren osaketan, eta hala gertatu da. Orain arteko alkate eta Guztiontzako Herria plataformako buru Jose Maria Gorroño alkate izendatu dute berriro, bere zerrendako zinegotzien eta EAJren babesarekin, baina, EAJk jarritako betoaren ondorioz, alkatetza laster utziko du, eta haren... |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229542/gauzatu-da-aldaketa-hondarribian-igor-enparan-da-alkate-berria.htm | Politika | Gauzatu da aldaketa Hondarribian: Igor Enparan da alkate berria | Abotsanitzek eskuratu du alkatetza, eta gehiengo osoa izango du, EH Bilduren babesari esker. 28 urtez EAJk izan duen tokia hartu du herriko taldeak, eta, besteak beste, alardearen auzian aldaketak espero dira. | Gauzatu da aldaketa Hondarribian: Igor Enparan da alkate berria. Abotsanitzek eskuratu du alkatetza, eta gehiengo osoa izango du, EH Bilduren babesari esker. 28 urtez EAJk izan duen tokia hartu du herriko taldeak, eta, besteak beste, alardearen auzian aldaketak espero dira. | Poza. Poz nabarmena gaur goizean Hondarribian. Goizeko hamaiketan zuten hitzordua jarria udal osaketa berria eratzeko, eta puskaz lehenagotik eta ospakizun aldartez bildu da jendea Kale Nagusiko 20. zenbakian. Izan ere, azken orduko aldaketarik ezean, urte luzez herriko agintea izan duen EAJk alkatetza galduko zuen min... |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229543/alkate-sozialista-izango-du-bartzelonak.htm | Mundua | Alkate sozialista izango du Bartzelonak | Comukoek azken orduan iragarri dute babesa emango diotela PSCko Jaume Collboniri, nahiz eta alderdia udal gobernutik at geratu. PPk ere babestu du zerrendaburu sozialista, agintaldiak irauten duen bitartean Comukoekin akordiorik ez egitearen truke. | Alkate sozialista izango du Bartzelonak. Comukoek azken orduan iragarri dute babesa emango diotela PSCko Jaume Collboniri, nahiz eta alderdia udal gobernutik at geratu. PPk ere babestu du zerrendaburu sozialista, agintaldiak irauten duen bitartean Comukoekin akordiorik ez egitearen truke. | Dena erabakita zegoela zirudienean, irauli egin da Bartzelonako testuinguru politikoa. En Comu Podemekoen eskutik heldu da ezustekoa, iragarri dutenean PSCko alkategai Jaume Collboniren alde bozkatuko dutela, nahiz eta udal gobernutik kanpo geratu. Ada Colau buru duen alderdiak jakinarazi du komunikatu batean erabakia ... |
2023-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/229544/badator-berria-berria-aldi-hau-kontatzeko.htm | Gizartea | «Badator BERRIA berria, aldi hau kontatzeko» | BERRIAren urteurreneko festa egin dute Tabakaleran. Musika, bertsoak eta dantza izan dira. Amagoia Mujika zuzendari berriak txalo zaparrada handiak jaso ditu oholtzan. Politika, kultura eta gizarte arloko hainbat ordezkari izan dira, besteak beste, Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailburuordea, Mar... | «Badator BERRIA berria, aldi hau kontatzeko». BERRIAren urteurreneko festa egin dute Tabakaleran. Musika, bertsoak eta dantza izan dira. Amagoia Mujika zuzendari berriak txalo zaparrada handiak jaso ditu oholtzan. Politika, kultura eta gizarte arloko hainbat ordezkari izan dira, besteak beste, Miren Dobaran Eusko Jaurl... | * BERRIAk hogei urte beteko ditu ekainaren 21ean, eta urtemuga ospatzeko ekitaldia egingo du Tabakaleran
* Uztailaren 1etik aurrera, Amagoia Mujika Tolaretxipi izango da zuzendari, Martxelo Otamendiren ordez
* «Kazetaritza egitea: hori da gure funtzioa» |
2023-6-17 | https://www.berria.eus/albisteak/229545/igo-egin-da-alaves.htm | Kirola | Igo egin da Alaves | Villalibrek luzapenaren hondarrean penaltiz sartutako gol batek eman dio garaipena Arabako taldeari Levanteren zelaian. Lehen Mailan ariko da datorren denboraldian | Igo egin da Alaves. Villalibrek luzapenaren hondarrean penaltiz sartutako gol batek eman dio garaipena Arabako taldeari Levanteren zelaian. Lehen Mailan ariko da datorren denboraldian | Alavesek urtebete eskas egingo du Espainiako Bigarren Mailan. Arabako taldeak 0-1 irabazi du gaur gauean Valentzian (Herrialde Katalanak), Levanteren aurka, eta horri esker, Espainiako Lehen Mailan jokatuko du datorren denboraldian, maila galdu eta urtebetera. Hala, lau euskal talde ariko dira maila gorenean: Reala, Os... |
2023-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/229583/getariako-portua-ordubetez-itxi-dute-amoniako-isuri-batengatik.htm | Gizartea | Getariako portua ordubetez itxi dute, amoniako isuri batengatik | Eguerdi aldera gertatu da gas isuria, Getariako portuan den izotz fabrika batean. Dagoeneko ez dago arriskurik, eta ireki dute porturako sarbidea. | Getariako portua ordubetez itxi dute, amoniako isuri batengatik. Eguerdi aldera gertatu da gas isuria, Getariako portuan den izotz fabrika batean. Dagoeneko ez dago arriskurik, eta ireki dute porturako sarbidea. | Getariako (Gipuzkoa) porturako sarbidea itxita egon da oinezkoentzat eta ibilgailuentzat gaur eguerdian, ordubete inguruz. Portuan bertan itzotz fabrika bat dago, eta amoniako isuria gertatu da 11:45 aldean. Langileak berehala ohartu dira gas isuriaz, eta ez da beste inongo kutsaketarik edo kalterik izan.
Larrialdi ze... |
2023-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/229584/gurtu-ikurra.htm | Kultura | Gurtu ikurra | Ekaitzak guztiz baldintzatu badu ere Azkena Rock jaialdiko azken egunaren hasiera, eguneko izar nagusiek normal jo dute; itxiera bikaina eskaini dute Iggy Popek, Lucinda Williamsek eta Ana Popovicek. | Gurtu ikurra. Ekaitzak guztiz baldintzatu badu ere Azkena Rock jaialdiko azken egunaren hasiera, eguneko izar nagusiek normal jo dute; itxiera bikaina eskaini dute Iggy Popek, Lucinda Williamsek eta Ana Popovicek. | Oholtzari begiratuz ez baizik zeruari so hasi zuten arratsaldea Azkena Rock jaialdiko zaleek. Iragarrita zegoen euria egingo zuela bazkalostean, eta batek baino gehiagok irrikaz espero zuen, ordura arteko bero sapa leuntzeko. Andre Maria Zuriaren plazan eguerdian aritu ziren Chuck Prophet & The Mission Express, eta ber... |
2023-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/229585/uztailaren-19tik-23ra-egingo-dute-iraultza-txikien-akanpada-izarran.htm | Gizartea | Uztailaren 19tik 23ra egingo dute Iraultza Txikien Akanpada, Izarran | Gaur aurkeztu dute ITAren hirugarren aldiaren egitaraua, herri mugimenduak biltzeko xedez. Mahai inguruak, hitzaldiak, kultur eskaintzak... antolatu dituzte. | Uztailaren 19tik 23ra egingo dute Iraultza Txikien Akanpada, Izarran. Gaur aurkeztu dute ITAren hirugarren aldiaren egitaraua, herri mugimenduak biltzeko xedez. Mahai inguruak, hitzaldiak, kultur eskaintzak... antolatu dituzte. | Hilabete barru ekingo diote ITA Iraultza Txikien Akanpadari, Izarran (Araba), uztailaren 19tik 23ra bitarte. Herri mugimenduetatik eta herri mugimenduentzako antolatutako topaketa da, eta hirugarrena dute aurtengo aldia. Beste hainbaten artean, haren helburua da Euskal Herriko mugimendu sozialen artean elkartzea, horie... |
2023-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/229586/gizon-bat-atxilotu-dute-gallartan-bederatzi-adingaberi-ukituak-egitea-egotzita.htm | Gizartea | Gizon bat atxilotu dute Gallartan, bederatzi adingaberi ukituak egitea egotzita | Barraka bateko segurtasun uhalak ondo zeudela egiaztatzeko aitzakiarekin egin zituen sexu erasoak. Biharko 19:00etarako elkarretaratzera deitu du Abantoko Udalak, horiek salatzeko. | Gizon bat atxilotu dute Gallartan, bederatzi adingaberi ukituak egitea egotzita. Barraka bateko segurtasun uhalak ondo zeudela egiaztatzeko aitzakiarekin egin zituen sexu erasoak. Biharko 19:00etarako elkarretaratzera deitu du Abantoko Udalak, horiek salatzeko. | 26 urteko gizon bat atxilotu dute bart ordu txikietan Abantoko Gallarta auzoan (Bizkaia) sexu erasoak egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Bederatzi adingaberi ukituak egitea leporatu diote. Auzoko festak dira asteburu honetan, eta bertako jai eremuan dagoen barraka bateko segurtasunaz ... |
2023-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/229587/bermeoko-alkateak-dimisioa-aurkeztu-du-auto-istripu-baten-ostean-gehiegizko-alkohol-tasa-eman-eta-gero.htm | Politika | Bermeoko alkateak dimisioa aurkeztu du, auto istripu baten ostean gehiegizko alkohol tasa eman eta gero | «Sinetsita nago kargudun publikoek portaera eredugarria izan behar dutela eta, hori gertatzen ez denean, pauso bat albora eman behar dutela», adierazi du EH Bildukoak. | Bermeoko alkateak dimisioa aurkeztu du, auto istripu baten ostean gehiegizko alkohol tasa eman eta gero. «Sinetsita nago kargudun publikoek portaera eredugarria izan behar dutela eta, hori gertatzen ez denean, pauso bat albora eman behar dutela», adierazi du EH Bildukoak. | Beste hainbat alkatek bezala, atzo Asier Larraurik ere kargua hartu zuen Bermeon (Bizkaia). Dimisioa aurkeztu berri du, ordea. Bart gauean, auto istripua izan zuen Solluben, eta gehiegizko alkohol tasa eman zuen. «Sinetsita nago kargudun publikoek portaera eredugarria izan behar dutela eta, hori gertatzen ez denean, pa... |
2023-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/229588/euskaltelek-ezin-izan-du-esloveniako-tourra-amaitu-bizikletak-lapurtu-dizkiotelako.htm | Kirola | Euskaltelek ezin izan du Esloveniako Tourra amaitu, bizikletak lapurtu dizkiotelako | Taldeko zazpi txirrindulari azken etapatik at geratu dira. Hamalau bizikleta lapurtu dizkiote txirrindulari taldeari, besteak beste. | Euskaltelek ezin izan du Esloveniako Tourra amaitu, bizikletak lapurtu dizkiotelako. Taldeko zazpi txirrindulari azken etapatik at geratu dira. Hamalau bizikleta lapurtu dizkiote txirrindulari taldeari, besteak beste. | Azken txanpa zuten aurrean, literalki, baina Euskaltel Euskadi taldeko zazpi txirrindularik ezin izan dute amaitu Esloveniako Tourra: Xabier Azparrenek, Carlos Canalek, Unai Iribarrek, Xabier Isasak, Txomin Juaristik, Andoni Lopez de Abetxukok eta Gotzon Martinek. Asteazkenean ekin zioten probari, Celjen, eta berez gau... |
2023-6-18 | https://www.berria.eus/albisteak/229589/etxerat-ek-euskal-presoen-senideei-babesa-ematen-jarraituko-du.htm | Politika | Etxerat-ek euskal presoen senideei babesa ematen jarraituko du | «Garai berri bat» da egungoa espetxe politikei dagokienean, eta «errealitate berriak» harekin dakartzan «beharretara» nola egokitu eta erantzun hausnartu dute. | Etxerat-ek euskal presoen senideei babesa ematen jarraituko du. «Garai berri bat» da egungoa espetxe politikei dagokienean, eta «errealitate berriak» harekin dakartzan «beharretara» nola egokitu eta erantzun hausnartu dute. | XX. Batzar Nazionala egin du Etxerat-ek gaur, Iurretako Montoste elkartean (Bizkaia). Euskal presoen sakabanaketa eta urruntzea amaitutzat eman osteko lehena izan da, eta beren ehunka senide eta lagun elkartu dira gaur eguerdian. 21 urte beteko ditu Etxerat-ek datorren urrian. «Garai berri bat» da egungoa espetxe polit... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229590/alavesek-milaka-zalerekin-ospatu-du-igoera.htm | Kirola | Alavesek milaka zalerekin ospatu du igoera | Jokalariak 19:00etan irten dira Mendizorrotzatik, autobusean, eta Andre Maria Zuriaren plazarainoko ibilbidea egin dute. Han izan da festaren erdigunea. Larunbatean lortu zuten mailaz igotzea. | Alavesek milaka zalerekin ospatu du igoera. Jokalariak 19:00etan irten dira Mendizorrotzatik, autobusean, eta Andre Maria Zuriaren plazarainoko ibilbidea egin dute. Han izan da festaren erdigunea. Larunbatean lortu zuten mailaz igotzea. | Alavesek urtebete bakarrik behar izan du Lehen Mailara itzultzeko. Handia da lorpena, eta ikusgarria izan zen lortzeko modua. Gogotik sufritu zuten babazorroek: Asier Villalibrek 129. minutuan sartutako gol bati esker lortu zuten igotzea, larunbatean. Eta hori, nola ez, ospatu beharra dago. Gaur izango da horretarako e... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229591/ortuzarrek-laquokezkagarritzatraquo-jo-du-laquopp-vox-bikotearen-arriskuaraquo.htm | Politika | Ortuzarrek «kezkagarritzat» jo du «PP-Vox bikotearen arriskua» | EAJko presidentearen arabera, EH Bilduk «faktura ordaindu» beharko du Bermeon EAJren kaltetan alkatetza hartzeagatik. Uste du PP «mendeku egarriz» dagoela Espainian. | Ortuzarrek «kezkagarritzat» jo du «PP-Vox bikotearen arriskua». EAJko presidentearen arabera, EH Bilduk «faktura ordaindu» beharko du Bermeon EAJren kaltetan alkatetza hartzeagatik. Uste du PP «mendeku egarriz» dagoela Espainian. | PPren babesa jaso du EAJk asteburu honetan, Euskal Herriko zenbait udaletan alkate makila jeltzaleen esku gera zedin, EH Bilduren kalterako, baina hori ez da oztopo izan EAJko presidente Andoni Ortuzar PPren aurka aritzeko Espainiako Gorteetarako uztailaren 23ko hauteskundeei begira: «EAJrentzat ez da gauza bera PSOEk ... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229593/guillermo-presa-eta-pilar-garrido-izango-dira-sumarren-arabako-eta-gipuzkoako-zerrendaburuak.htm | Politika | Guillermo Presa eta Pilar Garrido izango dira Sumarren Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak | Bizkaian, Lander Martinez izango da zerrendan lehena, eta Nafarroan, Idoia Villanueva. Gaur amaituko da Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako zerrendak osatzeko epea. | Guillermo Presa eta Pilar Garrido izango dira Sumarren Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak. Bizkaian, Lander Martinez izango da zerrendan lehena, eta Nafarroan, Idoia Villanueva. Gaur amaituko da Espainiako Gorteetarako hauteskundeetako zerrendak osatzeko epea. | Espainiako Gorteetarako hauteskundeetarako hilabete inguru falta da, eta zerrendak osatu dituzte jada EAJk, EH Bilduk, PSOEk, PPk eta UPNk. Gaur bertan itxiko da listak aurkezteko epea, eta Sumar koalizioak jakinarazi du zeintzuk izango diren Hego Euskal Herriko zerrendaburuak. Ahal Dugu-ko hautagaiak izango dira lehen... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229594/azpiazuk-dei-egin-du-eskualdeetako-esepe-proiektu-estrategikoak-aktibatzeko.htm | Ekonomia | Azpiazuk dei egin du eskualdeetako ESEPE proiektu estrategikoak aktibatzeko | Abendurako sei hilabete falta diren honetan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eskatu du EB Europako Batasunak 2021 eta 2023 bitarterako emandako funtsen zatirik handiena erabiltzeko eta proiektuak azkartzeko. | Azpiazuk dei egin du eskualdeetako ESEPE proiektu estrategikoak aktibatzeko. Abendurako sei hilabete falta diren honetan, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak eskatu du EB Europako Batasunak 2021 eta 2023 bitarterako emandako funtsen zatirik handiena erabiltzeko eta proiektuak azkartzeko. | Europako funtsen harira, Pedro Azpiazu Ekonomia eta Ogasuneko sailburuak agerraldia egin du goizean. Eusko Legebiltzarrean hartu du hitza, eta zera jarri du helburutzat urtea amaitzerako: 2023an SEM Suspertze eta Erresilientzia Mekanismorako funtsak hedatzea, eta abendurako funtsen zatirik handiena «konprometituta» gel... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229595/irma-basterra-jeltzalea-hautatu-dute-arabako-batzar-nagusietako-presidente.htm | Politika | Irma Basterra jeltzalea hautatu dute Arabako Batzar Nagusietako presidente | Gaur goizean eratu dira Arabako Batzar Nagusiak. Hauteskundeen ondoren egin beharreko lehen urratsa da, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusi berriaren inbestiduraren aurretik. | Irma Basterra jeltzalea hautatu dute Arabako Batzar Nagusietako presidente. Gaur goizean eratu dira Arabako Batzar Nagusiak. Hauteskundeen ondoren egin beharreko lehen urratsa da, Ramiro Gonzalez ahaldun nagusi berriaren inbestiduraren aurretik. | Arabako Batzar Nagusiak eratu dituzte gaur goizean, eta, hala, hasiera eman diote hamabigarren legealdiari. Irma Basterra jeltzalea aukeratu dute mahaiko presidente, EAJko eta PSEko batzarkide taldeen botoekin. Pedro Elosegi jeltzaleak azken zortzi urteotan bete duen postua hartuko du Basterrak. Datorren ostegunean bes... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229596/ia-ehun-lagun-hil-dira-indian-bero-bolada-betean.htm | Mundua | Ia ehun lagun hil dira Indian bero bolada betean | 45 graduko tenperaturak erregistratu dituzte herrialdearen iparraldean. Hildako gehienak 60 urtetik gorakoak dira. | Ia ehun lagun hil dira Indian bero bolada betean. 45 graduko tenperaturak erregistratu dituzte herrialdearen iparraldean. Hildako gehienak 60 urtetik gorakoak dira. | Azken hiru egunetan ia ehun lagun hil dira India iparraldean, bero bolada betean: gutxienez 54 pertsona iparraldeko Uttar Pradesh estatuan, eta beste 45 ondoko Bihar estatuan. Gobernuak esan du ikertzen ari dela heriotzek tenperaturen igoerarekin zerikusia duten; 45 gradukoak erregistratu dituzte eskualde horietan, ohi... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229597/irulegiko-aztarnategian-inoiz-egin-den-indusketa-kanpainarik-luzeena-abiatu-du-aranzadik.htm | Kultura | Irulegiko aztarnategian inoiz egin den indusketa kanpainarik luzeena abiatu du Aranzadik | Orain arte aztertu gabea zen ehun metro karratuko zona bat induskatuko dute, «potentzialtasun handikoa». Irulegiko Eskua zaharberritzeko lanak bukatzear dira, eta pieza «laster» izanen da ikusgai Nafarroako Museoan. | Irulegiko aztarnategian inoiz egin den indusketa kanpainarik luzeena abiatu du Aranzadik. Orain arte aztertu gabea zen ehun metro karratuko zona bat induskatuko dute, «potentzialtasun handikoa». Irulegiko Eskua zaharberritzeko lanak bukatzear dira, eta pieza «laster» izanen da ikusgai Nafarroako Museoan. | Irulegiko Eskuaren aurkikuntza iragarri eta ziztuan, Aranzadi zientzia elkarteak nabarmendu zuen horrek ez zuela inondik ere ekarriko zona horretako lanak bukatzea. Kontrara, lorpenaren bultzada nabarmen sumatu da ikerlarien jardunean, eta, aurrerantzean, inoiz baino denbora gehiago eskainiko diete Irulegiko aztarnateg... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229598/eh-bildu-jendea-eta-ez-alderdia-aurretik-jarrita-doa-udal-bozen-bigarren-itzulira.htm | Politika | EH Bildu «jendea eta ez alderdia aurretik jarrita» doa udal bozen «bigarren itzulira» | EAJren, PSEren eta PSNren «aliantza santuak» eskuin muturrarari «markoa erosi» diola uste du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Orain PP-Vox gelditzera deituko dutela ohartarazi du, eta hura ez dela «serioa jendearekin». | EH Bildu «jendea eta ez alderdia aurretik jarrita» doa udal bozen «bigarren itzulira». EAJren, PSEren eta PSNren «aliantza santuak» eskuin muturrarari «markoa erosi» diola uste du Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile nagusiak. Orain PP-Vox gelditzera deituko dutela ohartarazi du, eta hura ez dela «serioa jendearekin... | EH Bilduko mahai politikoak ontzat jo ditu Hego Euskal Herriko udal osaketak, 138 alkate lortu baititu (21 gehiago), eta 1.402 zinegotzi (138 gehiago). 366.000 botoek «lehen indar munizipalista» bihurtu dute koalizioa Hego Euskal Herrian, baina «zuhurtziaz» helarazi ditu «datu objektibo» horiek Otegik, «zirimiria bezal... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229599/ikerketa-batek-zalantzan-jarri-du-greziako-kostazainek-hondoratzearen-aferan-emandako-bertsioa.htm | Mundua | Ikerketa batek zalantzan jarri du Greziako kostazainek hondoratzearen aferan emandako bertsioa | BBCren arabera, asteazken goizaldean iraulitako itsasontzia ez zen mugitu gutxienez azken zortzi orduetan; kostazainek, berriz, esan dute ordu horietan Italiara bidean zihoala. Gertakariarekin lotuta atxilotutako bederatzi pertsona fiskaltzaren aurrean deklaratzekoak dira bihar. | Ikerketa batek zalantzan jarri du Greziako kostazainek hondoratzearen aferan emandako bertsioa. BBCren arabera, asteazken goizaldean iraulitako itsasontzia ez zen mugitu gutxienez azken zortzi orduetan; kostazainek, berriz, esan dute ordu horietan Italiara bidean zihoala. Gertakariarekin lotuta atxilotutako bederatzi p... | Greziako Peloponesoko kostaldetik gertu zazpiehun bat migratzaile zeramatzan itsasontzi baten hondoratzearen harira, Greziako kostazainek zabaldutako bertsioa zalantzan jartzen duten frogak lortu ditu Erresuma Batuko BBC irrati telebista publikoak. Kaleratutako informazioaren arabera, txaluparen inguruan aurrez ibili z... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229600/labek-langileen-osasunaren-aldeko-neurriak-eskatuko-ditu-osalanen-eta-noploin.htm | Ekonomia | LABek langileen osasunaren aldeko neurriak eskatuko ditu Osalanen eta NOPLOIn | Sindikatuak adierazi duenez, beharrezkoa da esparru guztietan «lehiatzea». Besteak beste, ikuskari gehiago jartzeko eskatuko dute, eta laneko gaixotasunen erregistroa sortzeko. | LABek langileen osasunaren aldeko neurriak eskatuko ditu Osalanen eta NOPLOIn. Sindikatuak adierazi duenez, beharrezkoa da esparru guztietan «lehiatzea». Besteak beste, ikuskari gehiago jartzeko eskatuko dute, eta laneko gaixotasunen erregistroa sortzeko. | Iaz Baionan egindako X. Biltzar Nagusian erabaki zuen LAB sindikatuak Osalanen administrazio kontseiluan sartzea; eta halaxe egingo du: Osalanek hilaren 29an egingo du bilera, eta LAB han izango da. 2010ean atera zen administrazio kontseilutik, ELA sindikatuarekin batera. Ordutik agintariak «oso eroso» egon direla adie... |
2023-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/229601/loraldi-feministaren-kronika.htm | Gizartea | Loraldi feministaren kronika | Hogei urteotan feminismoak erdietsitako lorpenen eta jasandako kolpeen lekuko eta bozgorailu izan da BERRIA: kontatu ditu, adibidez, greba feministak eta berdintasun lege batzuen sorrerak; baina 119 hilketa matxista ere bai. | Loraldi feministaren kronika. Hogei urteotan feminismoak erdietsitako lorpenen eta jasandako kolpeen lekuko eta bozgorailu izan da BERRIA: kontatu ditu, adibidez, greba feministak eta berdintasun lege batzuen sorrerak; baina 119 hilketa matxista ere bai. | 2003ko ekainaren 21ean argitaratu zen BERRIAren lehenbiziko zenbakia. Zalantzarik ez da hura hasiera berri bat izan zela, baina, egiazki, deus gutxi hasi zen hutsetik. Adibidez: nekez hitz egin daiteke BERRIAk kazetaritza feministarekin duen konpromisoaz, Euskaldunon Egunkaria-k urraturiko bidea aipatu gabe. Ordukoek z... |
2023-6-24 | https://www.berria.eus/albisteak/229602/beldurraren-beldur-izan-behar-da.htm | Gizartea | «Beldurraren beldur izan behar da» | «Beldurraren beldur izan behar da». | Paper horituak metaka. Zenbat kilo hartu ditu BERRIA egunkariak hogei urtez? Bota izerdiak, kalapiten oihartzunak, irri karkailak, presio, desilusio eta garaipenak... Sentitzen ote dira paper horitu horietan? Espazio digitaletan? Berezia da BERRIAn lan egitea. Mekanikeria honetan milimetro guztiak dabiltzala estu. Nond... | |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229603/garesen-eh-bildu-babestu-zuten-bi-zinegotziek-upn-utzi-dute.htm | Politika | Garesen EH Bildu babestu zuten bi zinegotziek UPN utzi dute | EH Bilduk gehiengo absolutua zuen Nafarroako herri horretan, baina, hala ere, UPNren hiru zinegotziren babesa jaso zuen. | Garesen EH Bildu babestu zuten bi zinegotziek UPN utzi dute. EH Bilduk gehiengo absolutua zuen Nafarroako herri horretan, baina, hala ere, UPNren hiru zinegotziren babesa jaso zuen. | Larunbatean, EH Bilduk lortu zuen alkatetza Garesen (Nafarroa). Ez zen sorpresarik espero; zazpi zinegotzi izanik, indar subiranistak gehiengo absolutua du eratu berri den udalean. Hala ere, sorpresarako tartea izan zen larunbateko saioan: UPNko hiru zinegotzik Itziar Imaz EH Bilduko alkategaiaren aldeko botoa eman zut... |
2023-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/229604/atzerako-indarrei-irabazi-ezinik.htm | Gizartea | Atzerako indarrei irabazi ezinik | Euskararen bilakaeran izan dira datu onak, baina aurrerabidean ahultasunak ere agerikoak dira. Traba administratiboek eta justiziak ezarritako mugak eragozpen dira oraindik ere; txanponaren beste aldean izan da, lehen eta orain, jendearen elkartasun oldea. | Atzerako indarrei irabazi ezinik. Euskararen bilakaeran izan dira datu onak, baina aurrerabidean ahultasunak ere agerikoak dira. Traba administratiboek eta justiziak ezarritako mugak eragozpen dira oraindik ere; txanponaren beste aldean izan da, lehen eta orain, jendearen elkartasun oldea. | Inkesta Soziolinguistikoa bost urtean behin egiten den azterketa izaten da, eta, aurten emaitzak argitaratzea egokitu den eran, hori bera gertatu zen orain dela hogei urte ere, 2003an. Irailean izan zen. Garai hartan, Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu zen Miren Azkarate, eta berak egin zuen datuen aurkezpena, Euskal... |
2023-6-19 | https://www.berria.eus/albisteak/229605/sanchezek-adierazi-du-eh-bildurekin-laquoakordio-puntualakraquo-baino-ez-dituztela-egin.htm | Politika | Sanchezek adierazi du EH Bildurekin «akordio puntualak» baino ez dituztela egin | Nuñez Feijook lehentasunen artean aipatu du EH Bilduren babesarekin onartutako legeak berraztertzea. | Sanchezek adierazi du EH Bildurekin «akordio puntualak» baino ez dituztela egin. Nuñez Feijook lehentasunen artean aipatu du EH Bilduren babesarekin onartutako legeak berraztertzea. | Bat egin dute alkateen aukeraketaren biharamunak eta uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako bozen kanpainaurreak, eta testuinguru horretan EH Bildu bilakatu da protagonista PSOEko eta PPko buruek egindako adierazpenetan. Alberto Nuñez Feijoo popularrak lehentasunen artean kokatu du Espainiako Gobernuak koalizioarekin ... |
2023-6-20 | https://www.berria.eus/albisteak/229606/aldi-hau-sormenez-kontatzeko-tximistak-itzalean-utzi-zuena-argitara.htm | Gizartea | 'Aldi hau sormenez kontatzeko', tximistak itzalean utzi zuena argitara | BERRIAren ikus-entzunezkoen taldeak sarean jarri du urteurreneko ekitaldian Tabakaleran erori zen tximistak eragotzi zuen lana. | 'Aldi hau sormenez kontatzeko', tximistak itzalean utzi zuena argitara. BERRIAren ikus-entzunezkoen taldeak sarean jarri du urteurreneko ekitaldian Tabakaleran erori zen tximistak eragotzi zuen lana. | Tximista bat, sormena ardatz duen ikuskizun batean. Gidoiaren parte da? Edo ezusteko gonbidatua? Ba, ez bat, eta ez bestea. Ez zegoen gidoian, eta inork ez zuen gonbidatu. Baina tximista erori zen, erori zenez, larunbatean BERRIAk 20. urteurrena ospatzeko Donostiako Tabakaleran egin zuen ekitaldian. Eta, ondorioz, han ... |
2023-6-25 | https://www.berria.eus/albisteak/229607/ez-genuen-merezi-baina-merezi-izan-du.htm | Gizartea | Ez genuen merezi, baina merezi izan du | Ez genuen merezi, baina merezi izan du. | Hogei urte ezer ez direla esaten zuen tangoak, eta egia izango da, askok gogoan bizi-bizi baitugu nola sortu zen BERRIA, nola itxi ziguten Euskaldunon Egunkaria, «euskara eta euskal kultura» defendatzeko, garai hartako Espainiako ministro Angel Acebes PPkoaren hitzetan. Halako burlarik! Halako gorrotorik! Baina zenbat ... | |
2023-6-26 | https://www.berria.eus/albisteak/229608/euskararen-bidea-urratuz.htm | Gizartea | Euskararen bidea urratuz | Euskararen osasunaren inguruan mintzatu da Irene Arrarats BERRIAko euskara arduraduna. Estilo liburuaren balioa eta garrantzia nabarmendu ditu, eta iraultza digitalaren ondorioak azaldu. | Euskararen bidea urratuz. Euskararen osasunaren inguruan mintzatu da Irene Arrarats BERRIAko euskara arduraduna. Estilo liburuaren balioa eta garrantzia nabarmendu ditu, eta iraultza digitalaren ondorioak azaldu. | BERRIA eta euskara. Euskaraz kontatzen du BERRIAk mundua, eta hizkuntza du eguneroko tresna. Euskaraz bizi da, eta euskarak lotzen eta osatzen du komunitatea. Honaino egindako bidea, baina, aberasgarria bezain malkartsua izan da. Lehengo eta oraingo garaiak aztertu ditu Irene Arrarats BERRIA egunkariko euskara arduradu... |
2023-6-26 | https://www.berria.eus/albisteak/229609/larrialdi-bihurtu-da.htm | Gizartea | Larrialdi bihurtu da | Duela hogei urte zalantzan jartzen zen errealitate gordina da gaur egun klima eta ekologia krisia. Euskal Herrian ere ez dira falta naturaren hondamenaren adibideak. Batzuk, zaharrak bezain aktualitatekoak. | Larrialdi bihurtu da. Duela hogei urte zalantzan jartzen zen errealitate gordina da gaur egun klima eta ekologia krisia. Euskal Herrian ere ez dira falta naturaren hondamenaren adibideak. Batzuk, zaharrak bezain aktualitatekoak. | BERRIA sortu osteko hogei urteetan nabarmen okertu da ingurumenaren egoera orokorra munduan. Klima krisia da horren adibiderik esanguratsuena. Biodibertsitatearen galera da beste adibide bat, ekosistemen hondamena eta espezieen galera. Agerikoak dira naturaren hondamenaren zantzuak: desertifikazioa, tropikoetako oihane... |
Subsets and Splits
No community queries yet
The top public SQL queries from the community will appear here once available.