date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/229610/konpentsazio-araua-urratzen-duen-bizitegi-bat-okupatu-du-aldak-miarritzen.htm
Gizartea
Konpentsazio araua urratzen duen bizitegi bat okupatu du Aldak Miarritzen
450 euro ordaindu dituzte hiru egunerako, turismorako bizitegien plataforma baten bidez, baina horrek hiru urterako kontratu baten balioa duela diote. Etxeko jabea bortizki oldartu zaie Aldako kideei, eta haren kontrako salaketa jarri dute Miarrritzeko polizia etxean.
Konpentsazio araua urratzen duen bizitegi bat okupatu du Aldak Miarritzen. 450 euro ordaindu dituzte hiru egunerako, turismorako bizitegien plataforma baten bidez, baina horrek hiru urterako kontratu baten balioa duela diote. Etxeko jabea bortizki oldartu zaie Aldako kideei, eta haren kontrako salaketa jarri dute Miarr...
Euskal Hirigune Elkargoaren konpentsazio araua urratzen duen bizitegi bat okupatu dute Miarritzen (Lapurdi). Alda mugimenduaren arabera, erregistro zenbaki faltsu batekin agertzen zen Booking eta Gites.fr plataformetan. Horietako baten bidez, hiru egunetarako alokatu dute Aldako kideek 450 euro ordainduta, eta han inst...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229611/hiru-txartel.htm
Gizartea
Hiru txartel
Hiru txartel.
Pilatuz joaten dira txartelak karteran: badira egunero-egunero erabili beharrekoak, badira badaezpada aldean eraman beharrekoak, eta badira jadanik erabili ez arren zorrotik atera nahi izaten ez direnak, norbere historiaren zati ezinbestekoak direlako. BERRIAko kazetari-txartela azpi-azpian. Horitzen hasia da. Hamabost...
2023-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/229612/andoni-iraolak-bournemouth-entrenatuko-du.htm
Kirola
Andoni Iraolak Bournemouth entrenatuko du
Datozen bi urtetarako sinatu du Premier Leagueko taldearekin. Bere entrenatzaile ibilbideko laugarren taldea izango da. Aurrez, AEK Larnacan, Mirandesen eta Rayo Vallecanon aritu da.
Andoni Iraolak Bournemouth entrenatuko du. Datozen bi urtetarako sinatu du Premier Leagueko taldearekin. Bere entrenatzaile ibilbideko laugarren taldea izango da. Aurrez, AEK Larnacan, Mirandesen eta Rayo Vallecanon aritu da.
Andoni Iraolak (Usurbil, Gipuzkoa, 1982) hartu du erabakia. Datorren urtean Bournemouthen entrenatuko du, Premier Leaguean. Datozen bi denboraldietarako fitxatu du Cherriekin. Iragan sasoian lortu zuten Lehenengo Mailara igotzea, eta aurten hamabosgarren postuan amaitu dute liga, jaitsiera postuetatik bost puntura. Hel...
2023-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/229613/osakidetzak-suizidio-saioen-erregistro-bat-sortuko-du-prebentzioa-indartzeko.htm
Gizartea
Osakidetzak suizidio saioen erregistro bat sortuko du, prebentzioa indartzeko
Osakidetzako zuzendari Rosa Perezek azaldu du COVID-19ak kutsatutako pazienteak ebaluatzen dituztela, albo ondorioak edo sintoma iraunkorrak detektatzeko
Osakidetzak suizidio saioen erregistro bat sortuko du, prebentzioa indartzeko. Osakidetzako zuzendari Rosa Perezek azaldu du COVID-19ak kutsatutako pazienteak ebaluatzen dituztela, albo ondorioak edo sintoma iraunkorrak detektatzeko
Suizidioaren prebentzioa indartu nahi du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak, eta 2030. urterako Pazientearen Segurtasunerako Estrategiaren barruan sartuko du. Osakidetzak ezarri nahi dituen neurrietako bat da Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan gertatzen diren suizidio saioen erregistro bat sortzea. Osakidetzako zuzendari R...
2023-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/229614/ehuk-ikasle-desgaituen-arta-egokirako-gomendioa-beteko-duela-esan-du-eaeko-arartekoak.htm
Gizartea
EHUk ikasle desgaituen arta egokirako gomendioa beteko duela esan du EAEko Arartekoak
Unibertsitateak adierazi dio unibertsitateko irakaskuntza guztietara «zabalduko» duela aukera berdintasuna bermatzeko arautegia, eta onbidean 2023-2024ko ikasturtean jarriko dela aldaketa indarrean.
EHUk ikasle desgaituen arta egokirako gomendioa beteko duela esan du EAEko Arartekoak. Unibertsitateak adierazi dio unibertsitateko irakaskuntza guztietara «zabalduko» duela aukera berdintasuna bermatzeko arautegia, eta onbidean 2023-2024ko ikasturtean jarriko dela aldaketa indarrean.
Gomendioa egina zion EAEko Arartekoak EHU Euskal Herriko Unibertsitateari: unibertsitate irakaskuntza guztietara zabaldu behar du hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei aukera berdintasuna bermatzeko arautegiaren aplikazio eremua. Noelia Dacostaren kexu bat izan zen gomendio horren sorburua; EHUko ikaslea da, %82k...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229615/berriaren-hogeigarren-urteurreneko-gehigarria-bihar.htm
Gizartea
BERRIAren hogeigarren urteurreneko gehigarria bihar
Hogei urte beteko dira bihar, hilaren 21ean, BERRIAk bere lehen zenbakia kaleratu zuenetik. Ia ehun orrialdeko gehigarria izango du egunkariak, joan diren hogei urteetako ibilbidea bilduz, bai etxe kanpokoa, bai etxe barrukoa.
BERRIAren hogeigarren urteurreneko gehigarria bihar. Hogei urte beteko dira bihar, hilaren 21ean, BERRIAk bere lehen zenbakia kaleratu zuenetik. Ia ehun orrialdeko gehigarria izango du egunkariak, joan diren hogei urteetako ibilbidea bilduz, bai etxe kanpokoa, bai etxe barrukoa.
Xehetasun gisa: BERRIAren 6.210 zenbakia izango da heldu den asteazkenekoa. Haren aurretik argitaratu diren zenbaki guztietan daude metatuta berripaper honek argitaratu dituen albiste, erreportaje, elkarrizketa, zutabe, iritzi, analisi guzti-guztiak. Eta berezia izango da sei mila berrehun eta hamargarrena: hogei urte ...
2023-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/229616/basquevoltek-espero-du-bere-bateriak-auto-elektrikoetan-egongo-direla-2028rako.htm
Ekonomia
Basquevoltek espero du bere bateriak auto elektrikoetan egongo direla 2028rako
Bateria egileak bere zentro teknologikoa inauguratu du, Arabako Parke Teknologikoan. Proiektuak EBren funtsak merezi dituela ziurtatu du Urkulluk.
Basquevoltek espero du bere bateriak auto elektrikoetan egongo direla 2028rako. Bateria egileak bere zentro teknologikoa inauguratu du, Arabako Parke Teknologikoan. Proiektuak EBren funtsak merezi dituela ziurtatu du Urkulluk.
Bere garaian, ezerezean geratu zen proiektu handinahi bat izan zen Miñaoko Arabako Parke Teknologikoaren Albert Einstein kaleko 35 zenbakiko eraikina; orain, berriz, espektatiba onak dituen proiektu handinahi baten egoitza bihurtu da. Izan ere, Epsilon 1 Formulako taldearen egoitza izan nahi zuenaren zati bat Basquevol...
2023-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/229617/lasarteko-michelinen-ekoizpena-geratu-dute-berriro-grebalariek.htm
Ekonomia
Lasarteko Michelinen ekoizpena geratu dute berriro grebalariek
Goizeko eta arratsaldeko txandetan grebak %100eko erantzuna izan du ekoizpenean, LABen arabera.
Lasarteko Michelinen ekoizpena geratu dute berriro grebalariek. Goizeko eta arratsaldeko txandetan grebak %100eko erantzuna izan du ekoizpenean, LABen arabera.
Lasarte-Oriako (Gipuzkoa) Michelin multinazionalaren lantegian greba egin dute gaur ere, hitzarmen hobe bat eskatzeko. Joan den ostiralean hasi ziren lanuzteekin, eta, gaur, egun osoko greba egin dute alor guztietan. LABek adierazi du goizeko eta arratsaldeko txandetan grebaren erantzuna «%100ekoa» izan dela, eta, bera...
2023-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/229618/bateriak-30-merkeago.htm
Bateriak, %30 merkeago
Bateriak, %30 merkeago.
-Berritzailea. Gaur egun ion likidozko bateriak erabiltzen dira gehien autogintzan, baina Basquevoltek beste urrats bat egin nahi du aurrera, eta litio solidoko bateriak eraiki nahi ditu, fidagarriagoak, eta, batez ere, eraginkorragoak. -Kostua. Basquevolten lehen helburua da bateria merkeagoak egitea, hartara auto el...
2023-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/229619/espetxeratu-egin-dute-gallartan-sexu-erasoak-egitea-egotzitako-gizona.htm
Gizartea
Espetxeratu egin dute Gallartan sexu erasoak egitea egotzitako gizona
Jai eremuko barraketan hemeretzi gaztek salatu zituzten sexu erasoak, eta horren harira atxilotu zuten, atzo.
Espetxeratu egin dute Gallartan sexu erasoak egitea egotzitako gizona. Jai eremuko barraketan hemeretzi gaztek salatu zituzten sexu erasoak, eta horren harira atxilotu zuten, atzo.
Hemeretzi neskari sexu erasoak egitea egotzita atxilotu zuten igandean 26 urteko gizona, eta epaileak behin-behinean espetxeratzeko agindu du. Igande goizaldeko ordu txikietan atxilotu zuten, Abantoko Gallarta auzoan (Bizkaia) sexu erasoak egiteagatik, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Auzoko fes...
2023-6-19
https://www.berria.eus/albisteak/229620/proposatu-dute-konpainia-misto-bat-sortu-behar-lukeela-alarde-fundazioak.htm
Gizartea
Proposatu dute «konpainia misto bat» sortu behar lukeela Alarde Fundazioak
Hondarribiko etxeetan agiri bat banatu dute proposamenarekin; herritar talde batena da. Jaizkibel behin aipatu dute, «autokritika» eskatzeko
Proposatu dute «konpainia misto bat» sortu behar lukeela Alarde Fundazioak. Hondarribiko etxeetan agiri bat banatu dute proposamenarekin; herritar talde batena da. Jaizkibel behin aipatu dute, «autokritika» eskatzeko
Hondarribiko (Gipuzkoa) buzoietan agiri bat zabaldu dute. Saindua proposamena izenekoa da; Hondarribiko hamarnaka lagunek izenpetu dute eta beste hainbat herritarren babesa ere badutela jarri dute. Irekia da: nahi duen oro atxiki daiteke. «Gatazka luze bati irtenbidea ematea proposatzen du, inplikatutako eragile guztie...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229643/eh-bilduk-dio-koalizioko-alkate-bat-egotea-adostu-zuela-bermeoko-guzanekin.htm
Politika
EH Bilduk dio koalizioko alkate bat egotea adostu zuela Bermeoko Guzanekin
Iragarri du Nadia Nemeh Shomaly aukeratu dutela alkategai, koalizioaren Bermeoko zerrendako bigarrena.
EH Bilduk dio koalizioko alkate bat egotea adostu zuela Bermeoko Guzanekin. Iragarri du Nadia Nemeh Shomaly aukeratu dutela alkategai, koalizioaren Bermeoko zerrendako bigarrena.
Bermeoko (Bizkaia) Guzan plataformako kide Xabier Ortuzarrek hartu du Bermeoko aginte makila behin-behinean, EH Bilduko alkate ohi Asier Larraurik dimisioa eman eta gero, auto istripuaren afera dela eta. Guzanek EH Bildu babestu zuen aurreko larunbateko udal osaketan, eta EAJren alkategaiaren garaipena baliogabetu zuen...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229645/jaizkibel-konpainiak-konponbidearen-aldeko-laquolan-serioraquo-bat-eskatu-du.htm
Gizartea
Jaizkibel konpainiak konponbidearen aldeko «lan serio» bat eskatu du
Saindua taldeak atzo zabaldu zuen proposamenaren harira, konpainiako kideek esan dute «pozgarria» dela gero eta proposamen gehiago egotea emakumeen parte hartzearen alde. Igor Enparan alkateak esan du badirela gatazka konpontzeko «argiak» eta horietako bat dela Sainduak proposatutakoa.
Jaizkibel konpainiak konponbidearen aldeko «lan serio» bat eskatu du. Saindua taldeak atzo zabaldu zuen proposamenaren harira, konpainiako kideek esan dute «pozgarria» dela gero eta proposamen gehiago egotea emakumeen parte hartzearen alde. Igor Enparan alkateak esan du badirela gatazka konpontzeko «argiak» eta horieta...
Hondarribiko buzoietan agiri bat zabaldu zuten atzo Hondarribiko alardean aldaketak egiteko proposamen batekin. Saindua izeneko talde batek zabaldu du. Beren proposamena da egun andrerik onartzen ez duen desfilearen antolatzaileak, Alarde fundazioak, leku egitea konpainia «misto bati». Jaizkibel da egun Hondarribian at...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229646/anduezak-dio-eh-bildurekin-ituna-egin-izan-balute-pp-voxen-esku-geratuko-zela-moncloa.htm
Politika
Anduezak dio EH Bildurekin ituna egin izan balute «PP-Voxen» esku geratuko zela Moncloa
PSE-EEko idazkari nagusiak ukatu egin du PPrekin negoziazioa egon denik Gasteizen: «Esan nien ez nuela inolako akordiorik sinatuko. Nire hitza betetzen dut oraindik ere, eta akordio hori ez da egon».
Anduezak dio EH Bildurekin ituna egin izan balute «PP-Voxen» esku geratuko zela Moncloa. PSE-EEko idazkari nagusiak ukatu egin du PPrekin negoziazioa egon denik Gasteizen: «Esan nien ez nuela inolako akordiorik sinatuko. Nire hitza betetzen dut oraindik ere, eta akordio hori ez da egon».
PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak adierazi du «Moncloako ateak parez pare» irekiko zizkiola PP-Vox bikoteari udal eta foru hauteskundeen ostean EH Bildurekin adostu izanak. Herri Irratian egindako elkarrizketa batean, Anduezak azaldu du «oraindik» ezker abertzaletik urrun dagoela PSE, «terrorismoa ez gaitzesteaga...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/229647/oarsoaldea-familian-gozatzeko-eskualdea.htm
albisteak
Oarsoaldea, familian gozatzeko eskualdea
Oporretan, etxetik gertu ere badago aukera ugari. Oarsoaldea eskualdean familian egiteko plan eskaintza zabala prestatu dute.
Oarsoaldea, familian gozatzeko eskualdea. Oporretan, etxetik gertu ere badago aukera ugari. Oarsoaldea eskualdean familian egiteko plan eskaintza zabala prestatu dute.
Egun-pasa polit bat edota ihesaldi txiki bat egiteko, Errenterian, Lezon, Oiartzunen eta Pasaian mota guztietako planak aurkitu daitezke, etxeko txikien eta handien gozamenerako. Haurrekin egiteko mendi ibilbide errazak Ulia eta Jaizkibel mendiak, Lau Haizeta edota Aiako Harria parke naturala… Toki horietan guztietan...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229648/burutik-skabidean-eta-los-zopilotes-txirriaos-bilduko-ditu-28-hatortxu-rock-jaialdiak.htm
Kultura
Burutik, Skabidean eta Los Zopilotes Txirriaos bilduko ditu 28. Hatortxu Rock jaialdiak
Abenduaren 16an eginen dute festibala aurten. Euskal presoak sakabanatzeko politikak bukatuta, «amaiera berri baten» bila egin beharra dagoela aldarrikatuko dute. Sei musika talde iragarri dituzte oraingoz.
Burutik, Skabidean eta Los Zopilotes Txirriaos bilduko ditu 28. Hatortxu Rock jaialdiak. Abenduaren 16an eginen dute festibala aurten. Euskal presoak sakabanatzeko politikak bukatuta, «amaiera berri baten» bila egin beharra dagoela aldarrikatuko dute. Sei musika talde iragarri dituzte oraingoz.
Hatortxu Rocken helburua euskal preso eta iheslarien eskubideen alde egitea da, hasiera-hasieratik. 24 urte joan dira festibala lehenbiziko aldiz antolatu zenetik, eta egoera franko aldatu da azken urteotan, jaialdiko antolatzaileen azpimarratu dutenez, azkenik iritsi baita «sakabanaketa politika krudelen amaiera». Hal...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229649/gizarte-mugimenduei-buruzko-jakin-jardunaldiaren-hirugarren-saioa-egin-dute-gaur.htm
Gizartea
Gizarte mugimenduei buruzko Jakin jardunaldiaren hirugarren saioa egin dute gaur
UEUk, 'Jakin'-ek eta Usurbilgo Udalak antolatu dute 'Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune bereziak'. Euskal Herriko gizarte mugimenduek non, nola, norekin eta zertarako egiten duten borroka aztertzen ari dira.
Gizarte mugimenduei buruzko Jakin jardunaldiaren hirugarren saioa egin dute gaur. UEUk, 'Jakin'-ek eta Usurbilgo Udalak antolatu dute 'Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune bereziak'. Euskal Herriko gizarte mugimenduek non, nola, norekin eta zertarako egiten duten borroka aztertzen ari dira.
Atzo eta gaur artean, BERRIAk streaming bidez ematen ari da zuzenean UEU Udako Euskal Unibertsitateak, Jakin aldizkariak eta Usurbilgo Udalak urtero antolatu ohi duten jardunaldia. Aurtengoak ardatz ditu Euskal Herriko mugimendu sozialak; Gizarte mugimenduak: erronka berriei elkargune bereziak izena jarri diote jarduna...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229650/okupazio-aldetik-uda-beroa-espero-dute-gipuzkoako-hoteletan.htm
Ekonomia
Okupazio aldetik, uda beroa espero dute Gipuzkoako hoteletan
Gipuzkoako hotelen okupazioa %85 eta %90 artekoa izan da ekaineko lehen hiru asteetan, eta joera horri eutsiko dio uztailean eta abuztuan.
Okupazio aldetik, uda beroa espero dute Gipuzkoako hoteletan. Gipuzkoako hotelen okupazioa %85 eta %90 artekoa izan da ekaineko lehen hiru asteetan, eta joera horri eutsiko dio uztailean eta abuztuan.
Aurtengo udan ere, goranzko joerari eutsiko diote Gipuzkoako hotelek. Okupazioa %85 eta %90 artekoa izan da ekaineko lehen hiru asteotan, eta aurreikusten dute portzentaje horiek izango dituztela uztailean eta abuztuan ere. Gipuzkoako Hotelak elkarteak egindako inkesta batek eman ditu datuok. COVID-19aren pandemia ama...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229651/karpeta-urdinak-dokumentala-sarean-ikusi-ahal-izango-dute-berrialagunek-astelehenetik-aurrera.htm
Kultura
'Karpeta urdinak' dokumentala sarean ikusi ahal izango dute BERRIAlagunek astelehenetik aurrera
Torturaren inguruko dokumentala astebetez egongo da ikusgai BERRIAren webgunean. Azken hilabeteetan hainbat aitortza jaso ditu Ander Iriarteren lanak.
'Karpeta urdinak' dokumentala sarean ikusi ahal izango dute BERRIAlagunek astelehenetik aurrera. Torturaren inguruko dokumentala astebetez egongo da ikusgai BERRIAren webgunean. Azken hilabeteetan hainbat aitortza jaso ditu Ander Iriarteren lanak.
Torturaren inguruko Karpeta urdinak dokumentalak hainbat aitortza jaso ditu joan den irailean estreinatu zutenetik: Documenta Madrid jaialdiko publikoaren saria irabazi berri du, eta, aurretik, nazioarteko hainbat jaialditan ikusi ahal izan da. Besteak beste, Peruko Censurados jaialdian film onenaren saria jaso zuen. J...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229652/bizkaidendak-eta-bizkaiko-ehungintzak-akordioa-sinatuko-dute-bihar.htm
Ekonomia
Bizkaidendak eta Bizkaiko ehungintzak akordioa sinatuko dute bihar
ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak izan dira bitartekari. Besteak beste, 2015eko soldatekin alderatuta, %12ko soldata igoera adostu dute 2023rako.
Bizkaidendak eta Bizkaiko ehungintzak akordioa sinatuko dute bihar. ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuak izan dira bitartekari. Besteak beste, 2015eko soldatekin alderatuta, %12ko soldata igoera adostu dute 2023rako.
Zortzi urteren ostean, hitzarmena eguneratuko dute Bizkaiko ehungintza merkataritzaren sektorean. Hala iragarri dute gaur, eta bihar sinatuko dute sektoreko ordezkari sindikalek —ELA, LAB, CCOO eta UGT— eta Bizkaidendak eta Cecobi patronalek. Besteak beste, 2015eko soldatekin alderatuta, %12ko igoera adostu dute 2023ra...
2023-7-18
https://www.berria.eus/albisteak/229653/udako-agenda.htm
albisteak
Udako agenda
Bilboko eta Bizkaiko kultura eta itsas ondareak ezagutzeko esperientzia paregabea
Udako agenda. Bilboko eta Bizkaiko kultura eta itsas ondareak ezagutzeko esperientzia paregabea
• Tailerrak: Egun bat arrantzan taldeentzako edo udalekuentzako tailerra izango da uztailaren 28ra arte. Parte hartzaileek Bizkaiko golkoko arrain eta arrantza motak ezagutuko dituzte. Uztailean ere, Mater Museo Ekoaktiboa bisitan etorriko da, eta, museoarekin batera, bisita gidatuak, tailerrak eta Zabor eta Bio Itsas ...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229654/ebko-migrazio-eta-asilo-politiketan-bi-jokabide-kontrajarri-erabiltzea-kritikatu-dute-gkeek.htm
Mundua
EBko migrazio eta asilo politiketan «bi jokabide kontrajarri» erabiltzea kritikatu dute GKEek
Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna den honetan, UNHCRk ohartarazi du inoiz baino errefuxiatu gehiago daudela munduan: 35,3 milioi. Horietatik %75 errenta baxu eta ertaineko estatuek hartzen dituzte.
EBko migrazio eta asilo politiketan «bi jokabide kontrajarri» erabiltzea kritikatu dute GKEek. Errefuxiatuen Nazioarteko Eguna den honetan, UNHCRk ohartarazi du inoiz baino errefuxiatu gehiago daudela munduan: 35,3 milioi. Horietatik %75 errenta baxu eta ertaineko estatuek hartzen dituzte.
GKE gobernuz kanpoko erakundeak kezkatuta daude Europako migrazio politikaren noraezak izan duen bilakaera ilunagatik. Izan ere, deitoratu egin dute EB Europako Batasunak Ukrainako errefuxiatuei egindako harreran eta Mediterraneoa zeharkatuta iritsi diren migratzaileekin erabiltzen dituen «neurri kontrajarriak». Errefu...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229655/urtaran-hautagaitzatik-kentzea-laquoerabaki-onenaraquo-izan-zela-uste-du-eajk.htm
Politika
Urtaran hautagaitzatik kentzea «erabaki onena» izan zela uste du EAJk
Araba Buru Batzarreko presidente Jose Antonio Susok adierazi du «Gorka Urtaranentzat eta alderdiarentzat onena» izan zela hark Gasteizko alkategai gisa ez jarraitzea. «Ez genuen egunetik gauera hartu erabaki hori», erantsi du, eta ukatu du «ezkutuko plan bat» dagoela EAJren eta PPren artean.
Urtaran hautagaitzatik kentzea «erabaki onena» izan zela uste du EAJk. Araba Buru Batzarreko presidente Jose Antonio Susok adierazi du «Gorka Urtaranentzat eta alderdiarentzat onena» izan zela hark Gasteizko alkategai gisa ez jarraitzea. «Ez genuen egunetik gauera hartu erabaki hori», erantsi du, eta ukatu du «ezkutuko...
Araba Buru Batzarreko presidente Jose Antonio Susok onartu du EAJk lurralde horretan izan dituen emaitzak ez direla izan espero zituztenak, «eta kasu batzuetan txarrak» izan direla. Gasteizen alkatetza izan dute jeltzaleek azken legegintzaldian Gorka Urtaranekin, baina hura ez da izan azken bozetan alkategaia, Beatriz ...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229656/etengabeko-arretako-guneetako-egoerak-marra-gorri-guztiak-gainditu-dituela-salatu-dute.htm
Gizartea
Etengabeko arretako guneetako egoerak «marra gorri guztiak» gainditu dituela salatu dute
Gipuzkoako erizain eta mediku elkargoek ohar bat plazaratu dute Osakidetzaren zentro horietan dagoen egoeraren larriaz ohartarazteko
Etengabeko arretako guneetako egoerak «marra gorri guztiak» gainditu dituela salatu dute. Gipuzkoako erizain eta mediku elkargoek ohar bat plazaratu dute Osakidetzaren zentro horietan dagoen egoeraren larriaz ohartarazteko
«Sendagilerik gabeko arreta medikoa». «Medikurik gabeko erizaintzako arreta». «Behar bezalako arreta» jasotzen ez duten pazienteak. Horiek guztiak gertatzen ari dira gaur egun, Gipuzkoako erizainen eta medikuen elkargoen arabera, Osakidetzaren etengabeko arretako guneetan, eta ohar bat plazaratu dute egoeraren berri em...
2023-7-13
https://www.berria.eus/albisteak/229657/paradisu-berde-bat-gasteizen.htm
albisteak
Paradisu berde bat Gasteizen
Gasteiz hiri berde bat da, eta aukera ugari eskaintzen ditu jarduera interesgarriak egiteko naturarekin bat eginez. Halaber, ondare historiko oso garrantzitsua du, eta gastronomia aparta.
Paradisu berde bat Gasteizen. Gasteiz hiri berde bat da, eta aukera ugari eskaintzen ditu jarduera interesgarriak egiteko naturarekin bat eginez. Halaber, ondare historiko oso garrantzitsua du, eta gastronomia aparta.
Europan biztanleko berdegune gehien duen probintzia hiriburua da Gasteiz, eta, hori dela eta, 2012ko Europako hiriburu berde izendatu zuten. Horrela, Gasteizen dauden naturagune aberatsetan, Florida parkean zein Eraztun Berdean, lasaitasunaz goza daiteke, atseden hartu, eta ibilaldi ederrak ere egin daitezke. Gasteiz ...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229658/pirinioak-zeharkatzen-ari-dira-220-gazte-errefuxiatuen-gizarteratzea-aldarrikatzeko.htm
Gizartea
Pirinioak zeharkatzen ari dira 220 gazte, errefuxiatuen gizarteratzea aldarrikatzeko
Abiatu dute Pirinioez Haraindiko Elkartasun Elkarte Sozialen X. Mendi Martxa: 700 kilometro eginen dituzte, Euskal Herritik Kataluniara
Pirinioak zeharkatzen ari dira 220 gazte, errefuxiatuen gizarteratzea aldarrikatzeko. Abiatu dute Pirinioez Haraindiko Elkartasun Elkarte Sozialen X. Mendi Martxa: 700 kilometro eginen dituzte, Euskal Herritik Kataluniara
Bidea eginen dute mendian zehar, errefuxiatuen egoeraz ohartarazteko. TSS Pirinioez Haraindiko Elkartasun Elkarte Sozialaren X. Mendi Martxa hasi da aste honetan. Hondarribitik abiatuta (Gipuzkoa), Pirinioak zeharkatuko dituzte 220 gaztek, eta Bartzelonara iritsiko dira uztailaren 20an. Guztira, 700 kilometro eginen di...
2023-7-14
https://www.berria.eus/albisteak/229659/itsasoaz-eta-ondareaz-gozatu-ondarroan.htm
albisteak
Itsasoaz eta ondareaz gozatu Ondarroan
Itsasoaz, hondartzaz, naturaz, ondareaz eta historiaz gozatzeko plan bikainak egin daitezke Ondarroan, eta une ahaztezinak bizi.
Itsasoaz eta ondareaz gozatu Ondarroan. Itsasoaz, hondartzaz, naturaz, ondareaz eta historiaz gozatzeko plan bikainak egin daitezke Ondarroan, eta une ahaztezinak bizi.
Mendez mende pilatutako ondare aberatsa dago Ondarroan. 1327an sortu zen hiribildu moduan, arrantzaleen eta marinelen herri bat oinarri hartuta. Andra Mari eliza estilo gotiko berantiarrekoa da, eta 1480an eraiki zuten. Elizaren kanpoaldea Bizkaiko apainduena da. Haren hormetan, lorez eta animaliaz beteriko apaingarri...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229660/gipuzkoako-enpresek-zalantzaz-begiratzen-diote-urtearen-bigarren-erdiari.htm
Ekonomia
Gipuzkoako enpresek zalantzaz begiratzen diote urtearen bigarren erdiari
Bazkundeak uste du urte hasieran espero baino hobea izango dela 2023a, baina moteltzea aurreikusten du enpleguan eta inbertsioetan. Marjinak kezka dira enpresentzat.
Gipuzkoako enpresek zalantzaz begiratzen diote urtearen bigarren erdiari. Bazkundeak uste du urte hasieran espero baino hobea izango dela 2023a, baina moteltzea aurreikusten du enpleguan eta inbertsioetan. Marjinak kezka dira enpresentzat.
Gipuzkoako enpresak urte hasieran baino baikorrago daude orain, baina zalantzak ez dituzte guztiz uxatu, eta tentuz begiratzen diote urtearen bigarren erdiari. Izan ere, koiuntura ekonomikoa espero baino hobea izan da orain arte, baina inflazioari aurre egiteko hartutako neurriek moteldu egin dute hazkundea. Horrek kez...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229661/pse-eek-eta-eajk-gobernu-akordioa-lortu-dute-gasteizen.htm
Politika
PSE-EEk eta EAJk gobernu akordioa lortu dute Gasteizen
Bi alderdien artean banatuko dituzte sailak. PSEk, besteak beste, Hiri Eredua, Ogasuna, Ingurumena eta Ekonomia Sustapena kudeatuko ditu. EAJk, berriz, Gizarte Politikak, Segurtasuna eta Kultura.
PSE-EEk eta EAJk gobernu akordioa lortu dute Gasteizen. Bi alderdien artean banatuko dituzte sailak. PSEk, besteak beste, Hiri Eredua, Ogasuna, Ingurumena eta Ekonomia Sustapena kudeatuko ditu. EAJk, berriz, Gizarte Politikak, Segurtasuna eta Kultura.
Gobernu ituna «berehalakoa» izango zela iragarri zuen Maider Etxebarriak Gasteizko alkate kargua hartu berritan, eta hala izan da. PSEk eta EAJk legealdirako gobernu ituna lortu dute, eta gaur goizean aurkeztu dute, presazko agerraldi batean. Etxebarriak berak eta Beatriz Artolazabal EAJren zinegotziak aurkeztu dute it...
2023-7-5
https://www.berria.eus/albisteak/229662/natura-kultura-eta-ondare-aberatsa-tolosaldean.htm
albisteak
Natura, kultura eta ondare aberatsa Tolosaldean
Paisaia txundigarriz inguratuta, naturaz, kulturaz eta ondareaz gozatzeko askotariko planak egiteko aukera dago Tolosaldean. Halaber, erosketak Tolosan egin daitezke, eta tokiko ekoizleen askotariko produktu bikainak eskuratu.
Natura, kultura eta ondare aberatsa Tolosaldean. Paisaia txundigarriz inguratuta, naturaz, kulturaz eta ondareaz gozatzeko askotariko planak egiteko aukera dago Tolosaldean. Halaber, erosketak Tolosan egin daitezke, eta tokiko ekoizleen askotariko produktu bikainak eskuratu.
Tolosaldean, begi bistakoa da naturarekin eta inguruarekin dagoen lotura. Tradizio handiko eskualde bat da, ohiturak eta bizitzeko moduak bizi-bizirik mantendu diren Euskal Herriko txoko bat, eta naturak hamaika jarduera egiteko aukera eskaintzen du, pasaia zoragarri batean. Guztira, 28 herrik osatzen dute eskualde ho...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229663/etxebizitzen-prezio-garestiak-burbuila-berri-bat-sortzen-ari-direla-ohartarazi-du-elak.htm
Gizartea
Etxebizitzen prezio garestiak «burbuila berri bat» sortzen ari direla ohartarazi du ELAk
Hego Euskal Herriko etxebizitzaren egoerari buruzko txostena aurkeztu du sindikatuak. Haren arabera, 70.000 etxe huts baino gehiago daude, eta mila kaleratze inguru gertatzen dira urtean.
Etxebizitzen prezio garestiak «burbuila berri bat» sortzen ari direla ohartarazi du ELAk. Hego Euskal Herriko etxebizitzaren egoerari buruzko txostena aurkeztu du sindikatuak. Haren arabera, 70.000 etxe huts baino gehiago daude, eta mila kaleratze inguru gertatzen dira urtean.
Herritarrek gero eta esfortzu handiagoa egin behar dute alokairua ordaintzeko. Hala ondorioztatu dute ELA sindikatuak egindako Etxebizitza Hego Euskal Herrian: eskubide bat merkatuaren menpe txostenean. Gaur goizean aurkeztu dute txostena, eta, haren egile Aitor Murgiak azpimarratu duenez, egun Hego Euskal Herriko hiri...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229664/eh-bilduk-ohartarazi-du-harekin-hitz-egin-beharko-dela-laquogobernu-progresistaraquo-eratu-nahi-badute.htm
Politika
EH Bilduk ohartarazi du harekin hitz egin beharko dela «gobernu progresista» eratu nahi badute
Nafarroako Parlamentuko presidente Unai Hualdek elkarrizketa sorta bat egingo du datorren astean alderdiekin, inbestidura eztabaidara deitu ala ez erabakitzeko.
EH Bilduk ohartarazi du harekin hitz egin beharko dela «gobernu progresista» eratu nahi badute. Nafarroako Parlamentuko presidente Unai Hualdek elkarrizketa sorta bat egingo du datorren astean alderdiekin, inbestidura eztabaidara deitu ala ez erabakitzeko.
Ekainaren 27an eta 28an, Nafarroako Parlamentuko presidente hautatu berriak (Geroa Bai) elkarrizketa erronda bat egingo du alderdien ordezkariekin, eta elkarrizketa horien ondotik erabakiko dute inbestidura eztabaidara deitu legebiltzarrean ala ez. Mahaia eratu eta bozeramaileen lehen batzordea egin ondoren iragarri du...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229665/korsikako-asanbleak-uztailaren-4an-egingo-du-autonomiari-buruzko-saioa.htm
Mundua
Korsikako Asanbleak uztailaren 4an egingo du autonomiari buruzko saioa
Simeoni autogobernuaren inguruko proposamen bat aurkeztekoa da, eta baliteke oposizioak gutxienez beste testu bat ere prestatzea.
Korsikako Asanbleak uztailaren 4an egingo du autonomiari buruzko saioa. Simeoni autogobernuaren inguruko proposamen bat aurkeztekoa da, eta baliteke oposizioak gutxienez beste testu bat ere prestatzea.
Korsikako gobernuburu Gilles Simeonik iragarri zuen Asanblean uhartearen autonomiari buruzko ezohiko saio bat egingo zutela, Frantziako Gobernuari proposatuko zaion autogobernua zer-nolakoa izango den zehazteko. Bilkura hori, azkenean, uztailaren 4an izango da, France 3 Corse ViaStella telebista kateak jakinarazi duene...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229666/zumaiako-errekan-eta-santiago-hondartzan-bainua-hartzea-debekatu-dute.htm
Gizartea
Zumaiako errekan eta Santiago hondartzan bainua hartzea debekatu dute
Eusko Jaurlaritzak jasotako ur laginaren analisiaren arabera, 'E.coli' bakterioak muga onartua gainditu du hango uretan. Lapurdiko uretan bainatzea ere arriskutsua dela ohartarazi dute, ostreopsis mikroalga gehiegi dagoelako.
Zumaiako errekan eta Santiago hondartzan bainua hartzea debekatu dute. Eusko Jaurlaritzak jasotako ur laginaren analisiaren arabera, 'E.coli' bakterioak muga onartua gainditu du hango uretan. Lapurdiko uretan bainatzea ere arriskutsua dela ohartarazi dute, ostreopsis mikroalga gehiegi dagoelako.
Zumaiako (Gipuzkoa) Santiago hondartzan eta Urola ibaiaren itsasadarrean ezin da bainurik hartu. Hori erabaki du gaur Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, hango urek ez dituztelako betetzen araudian ezarritako kalitate irizpide mikrobiologikoak. Zehazki, E.coli bakterioak muga onartua gainditu du. Etzi, ostegunean, best...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229667/laquosoinuakraquo-atzeman-dituzte-titanic-en-hondakinetan-galduriko-itsaspekoa-salbatzeko-erreskatean.htm
Mundua
«Soinuak» atzeman dituzte 'Titanic'-en hondakinetan galduriko itsaspekoa salbatzeko erreskatean
Igande goizetik darama urpekoak galduta. Hiru turista milioidun, Frantziako militar ohi bat eta gidaria daude bertan. 30 ordurako oxigenoa dutela kalkulatu dute.
«Soinuak» atzeman dituzte 'Titanic'-en hondakinetan galduriko itsaspekoa salbatzeko erreskatean. Igande goizetik darama urpekoak galduta. Hiru turista milioidun, Frantziako militar ohi bat eta gidaria daude bertan. 30 ordurako oxigenoa dutela kalkulatu dute.
AEBetako eta Kanadako erreskate zerbitzuak baliabide guztiak erabiltzen ari dira Atlantikoko iparraldean galduriko itsaspekoa aurkitzeko eta barruan doazen bost pertsona bizirik erreskatatzeko. Inork ez daki oraindik zer atera zen gaizki igande goizean. Titan itsaspekoan turistak eta esploratzaileak eramaten dituzte T...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229668/hegoaldeko-hamar-herritarretik-zazpik-aire-kutsatua-arnasten-dute-ebk-proposatutako-legeen-arabera.htm
Gizartea
Hegoaldeko hamar herritarretik zazpik aire kutsatua arnasten dute, EBk proposatutako legeen arabera
Airearen kutsadurak gora egin du Hego Euskal Herrian, «ekonomia suspertzearen, trafikoa handitzearen eta klima aldaketaren ondorioz», Ekologistak Martxan-en arabera
Hegoaldeko hamar herritarretik zazpik aire kutsatua arnasten dute, EBk proposatutako legeen arabera. Airearen kutsadurak gora egin du Hego Euskal Herrian, «ekonomia suspertzearen, trafikoa handitzearen eta klima aldaketaren ondorioz», Ekologistak Martxan-en arabera
COVID-19aren krisiak eragindako joan-etorrien murrizketak amaituta, bero handiak eta euri faltak partikulen eta ozonoaren kutsadura handitu zuten iaz Euskal Herrian, Ekologistak Martxan taldeak airearen kalitateari buruz egindako urteko txostenaren arabera. Hego Euskal Herriko hamar herritarretik zazpik aire kutsatua a...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229669/argia-k-salatu-du-enpresa-batek-mehatxu-egin-diola-elkarrizketa-batengatik.htm
Gizartea
‘Argia’-k salatu du enpresa batek mehatxu egin diola elkarrizketa batengatik
Elkarrizketa ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu dio Solway enpresak ‘Argia’-ri. «Kontrakoa lortu duzue», erantzun dio hedabideak.
‘Argia’-k salatu du enpresa batek mehatxu egin diola elkarrizketa batengatik. Elkarrizketa ezabatzeko eta 15.000 euro ordaintzeko eskatu dio Solway enpresak ‘Argia’-ri. «Kontrakoa lortu duzue», erantzun dio hedabideak.
Argia-k salatu du Suitzan kokatutako Solway enpresa multinazionalak —meatzaritzaren alorrekoa da— mehatxu egin diola elkarrizketa bat egiteagatik Paolina Albani kazetari guatemalarrari. «Solway multinazionalak Espainiako Estatuan duen abokatu bulegotik Argia-k mehatxutzat hartu duena eskatu digute: Paolina Albani kazet...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229670/konpentsazio-arauari-egindako-mila-iruzur-aurkitu-ditu-miarritzeko-herriko-etxeak.htm
Gizartea
Konpentsazio arauari egindako mila iruzur aurkitu ditu Miarritzeko Herriko Etxeak
Auzitegietara jotzeko prest daudela erran du Etxebizitza axuantak. Araua urratzen duen etxebizitza baten okupazioa abiatu du Alda taldeak Miarritzen.
Konpentsazio arauari egindako mila iruzur aurkitu ditu Miarritzeko Herriko Etxeak. Auzitegietara jotzeko prest daudela erran du Etxebizitza axuantak. Araua urratzen duen etxebizitza baten okupazioa abiatu du Alda taldeak Miarritzen.
Euskal Hirigune Elkargoaren konpentsazio neurria errespetatzen ez duten mila etxebizitza identifikatu ditu Miarritzeko Herriko Etxeak (Lapurdi). Hala adierazi du Maud Cascino Etxebizitza axuantak Sud Ouest egunkarian. Martxoaren 1etik jabeei abisuak bidaltzen ari direla erran dute, eta ez dute baztertu auzitegietara jo...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229671/urre-koloreko-beste-txakal-bat-grabatu-dute-araba-eta-burgos-artean.htm
Bizigiro
Urre koloreko beste txakal bat grabatu dute, Araba eta Burgos artean
Proyecto Lobo taldeak grabatu du Iberiar penintsulan agertu den bigarren txakala ('Canis Aureus'), maiatza eta ekaina bitartean.
Urre koloreko beste txakal bat grabatu dute, Araba eta Burgos artean. Proyecto Lobo taldeak grabatu du Iberiar penintsulan agertu den bigarren txakala ('Canis Aureus'), maiatza eta ekaina bitartean.
Proyecto Lobo taldeko boluntarioek grabatu dute animalia, Araba eta Burgos (Espainia) artean. «Segurtasunagatik» ez dute zehaztu nahi izan zona, baina Anguloko eta Losako haranen artean aurkitu dutela azaldu diote Alea-ri. Fototranpeo izeneko teknikaren bitartez lortu dituzte irudiak, eta horietan ganadu gorotz baten i...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229672/goikoetxeak-erretiroa-hartuko-du-denboraldiaren-amaieran.htm
Kirola
Goikoetxeak erretiroa hartuko du denboraldiaren amaieran
Puntista zumaiarrak 43 urterekin utziko du lehia, 27 urtez profesionaletan aritu eta gero. Inork ez du hark baino palmares hoberik: hamahiru aldiz izan da buruz buruko txapeldun, zortzi aldiz binakakoa, eta bost aldiz irabazi du Hiruko Koroa AEBetan
Goikoetxeak erretiroa hartuko du denboraldiaren amaieran. Puntista zumaiarrak 43 urterekin utziko du lehia, 27 urtez profesionaletan aritu eta gero. Inork ez du hark baino palmares hoberik: hamahiru aldiz izan da buruz buruko txapeldun, zortzi aldiz binakakoa, eta bost aldiz irabazi du Hiruko Koroa AEBetan
Iñaki Osa Goikoetxea puntista zumaiarrak denboraldiaren amaieran hartuko du erretiroa, 43 urterekin, eta 27 urtez punta-puntan aritu eta gero. Winter Seriesen hirugarren ekitaldia amaituta esango dio agur lehiari: urriaren 30etik otsailaren 10era jokatuko da txapelketa hori, eta ondo bidean, lehian ariko da Goikoetxea....
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229673/baionako-bereizketa-zentroaren-berrikuntzak-aurkeztu-dituzte.htm
Gizartea
Baionako bereizketa zentroaren berrikuntzak aurkeztu dituzte
Baionako Canopia hondakindegiko bereizketa zentroaren 15,5 milioi euroko berrikuntzak inauguratu dituzte gaur. Herritarrei bereizketa erraztea eta hondakinak hobeki «balorizatzea» du helburu.
Baionako bereizketa zentroaren berrikuntzak aurkeztu dituzte. Baionako Canopia hondakindegiko bereizketa zentroaren 15,5 milioi euroko berrikuntzak inauguratu dituzte gaur. Herritarrei bereizketa erraztea eta hondakinak hobeki «balorizatzea» du helburu.
Baionako Canopia hondakindegiko bereizketa zentroa berritu dute berriki, eta inaugurazioa egin dute gaur. Etxeko hondarkin gehiago bereiztea eta horiek «balorizatzea» da berrikuntzaren helburua. 15,5 milioi inbertitu ditu Bil Ta Garbik proiektuan. Lehen emaitzen arabera, aurtengo urtarriletik maiatzera bilketa selektib...
2023-6-20
https://www.berria.eus/albisteak/229674/bob-dylan-argi-bat-itzaletan.htm
Kultura
Bob Dylan, argi bat itzaletan
‘Rough and Rowdy Ways’ bere azken kantu bilduman oinarritutako kontzertua eman du musikari estatubatuarrak Donostiako Kursaalean. Saioak ez dio lekurik utzi nostalgiari.
Bob Dylan, argi bat itzaletan. ‘Rough and Rowdy Ways’ bere azken kantu bilduman oinarritutako kontzertua eman du musikari estatubatuarrak Donostiako Kursaalean. Saioak ez dio lekurik utzi nostalgiari.
Ez zen ezustekorik espero, eta ez zen izan. Bob Dylanek atzo Donostiako Kursaalean eman zuen lehenengo kontzertua —gaur izango da bigarrena— esperotako bideetatik joan zen, nostalgiarako tarterik utzi gabe eta Rough and Rowdy Days (2020) kantu berriz osatutako bere azken diskoan ardaztuta. Ez zen ezustekorik izan, 2023...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229675/azaroaren-30ean-greba-feministara-zaintza-eskubide-kolektiboa-aldarri.htm
Gizartea
Azaroaren 30ean, greba feministara, zaintza eskubide kolektiboa aldarri
Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du mobilizaziora, «zaintza sistema publiko» baten aldeko deia eginda. Mugimenduak esan du «bizitza duinen aldeko» borroka dela zaintzarena.
Azaroaren 30ean, greba feministara, zaintza eskubide kolektiboa aldarri. Euskal Herriko Mugimendu Feministak deitu du mobilizaziora, «zaintza sistema publiko» baten aldeko deia eginda. Mugimenduak esan du «bizitza duinen aldeko» borroka dela zaintzarena.
Martxoaren 8an iragarri zuten greba feminista orokorra egingo zela, baina noiz zehaztea falta zen. Bada, zehaztu dute: azaroaren 30ean. Euskal Herriko Mugimendu Feministak grebara deitu du, «bizitzak erdigunera ekarriko dituen zaintza eskubide kolektiboa aldarrikatzeko». Adierazi dutenez, horretarako ezinbestekoa da «z...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229700/opus-deiren-eskola-segregatzaile-bati-ituna-kentzeko-prozesua-geldiarazi-du-nafarroako-auzitegiak.htm
Gizartea
Opus Deiren eskola segregatzaile bati ituna kentzeko prozesua geldiarazi du Nafarroako auzitegiak
Miravalles-El Redin ikastetxearen Batxilergoko ituna bertan behera utzi zuen Hezkuntza Departamentuak, ikasleak sexuaren arabera bereizteagatik. Nafarroako Auzitegi Nagusiak uste du erabaki horrek «konpondu ezinezko kaltea» eragin diezaiokeela eskolari.
Opus Deiren eskola segregatzaile bati ituna kentzeko prozesua geldiarazi du Nafarroako auzitegiak. Miravalles-El Redin ikastetxearen Batxilergoko ituna bertan behera utzi zuen Hezkuntza Departamentuak, ikasleak sexuaren arabera bereizteagatik. Nafarroako Auzitegi Nagusiak uste du erabaki horrek «konpondu ezinezko kalte...
Opusen eskola pribatuen itunak, epaileen babespean. Amaitzear den ikasturtean, Nafarroako Gobernuak bertan behera utzi zuen Miravalles-El Redin eskola erlijiosoaren Batxilergoko hezkuntza ituna, LOMLOE legeari men eginez, ikasleak sexuaren arabera bereizteagatik. Orain, baina, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak ebat...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229701/basaurin-gazte-bat-hil-da-trenak-harrapatuta.htm
Gizartea
Basaurin gazte bat hil da trenak harrapatuta
21 urte zituen gazteak, eta bart gauerdian harrapatu du Euskotren enpresako tren batek.
Basaurin gazte bat hil da trenak harrapatuta. 21 urte zituen gazteak, eta bart gauerdian harrapatu du Euskotren enpresako tren batek.
Basauriko (Bizkaia) Urbi geltokiaren inguruan 21 urteko gazte bat hil da trenak harrapatuta. Bart gauerdian gertatu zen ezbeharra, eta, Ertzaintzak jakinarazi duenez, Euskotren enpresako tren batek harrapatu du gaztea. Ertzainak eta suhiltzaileak ezbeharraren lekura joan dira, eta jakinarazi dute gaztea bertan hil del...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229702/ekaitzak-ez-zuen-zapuztu-camille-extremeko-festa.htm
albisteak
Ekaitzak ez zuen zapuztu Camille Extremeko festa
Lide Urrestarazu ordiziarra eta Iñigo Macias iruindarra izan ziren garaile proba nagusian. Goizeko tximisten, trumoien eta euriaren ondoren, ateri eutsi zion gero. Skyrunner World Serieseko Ultra Skyrunning Madeira lasterketan, berriz, podiumera igo ziren Oihane Azkorbebeitia eta Ainara Urrutia.
Ekaitzak ez zuen zapuztu Camille Extremeko festa. Lide Urrestarazu ordiziarra eta Iñigo Macias iruindarra izan ziren garaile proba nagusian. Goizeko tximisten, trumoien eta euriaren ondoren, ateri eutsi zion gero. Skyrunner World Serieseko Ultra Skyrunning Madeira lasterketan, berriz, podiumera igo ziren Oihane Azkorbe...
Camille Extrem lasterketa soil bat baino gehiago da: mendizaleen eta korrikalarien festa bat, euskal Pirinioetan eta Izabako kaleetan elkartzeko aitzakia ezin hobe bat. Egutegian ekitaldi finkoa da askorentzat Erronkariko proba hori. Eta Izabako ADI-IKE elkarteko antolatzaileentzat gozamena da, 17 urteren buruan, urter...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229706/ostia-kolektiboak-elkarretaratzera-deitu-du-lurraren-altxamenduak-sostengatzeko.htm
Gizartea
Ostia kolektiboak elkarretaratzera deitu du, Lurraren Altxamenduak sostengatzeko
Frantziako Gobernuak mugimendu ekologista desegitea erabakiko du gaur, ministroen kontseiluan. Hogei bat pertsona atxilotu zituzten atzo Frantzia osoan.
Ostia kolektiboak elkarretaratzera deitu du, Lurraren Altxamenduak sostengatzeko. Frantziako Gobernuak mugimendu ekologista desegitea erabakiko du gaur, ministroen kontseiluan. Hogei bat pertsona atxilotu zituzten atzo Frantzia osoan.
«Altxamendu bat ezin da desegin». Lurraren Altxamenduak talde ekologistaren kontrako jazarpenak babes zabala eskuratu du. Hura desegitea erabakiko du gaur Frantziako Gobernuak ministroen kontseiluan. Euskal Herrian, Ostia kolektiboak protestara deitu du, eta elkarretaratze bat antolatu dute; Baionako suprefetura aitzin...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229711/elordik-eta-larrazabalek-lehen-aldiz-jokatuko-dute-mastersa.htm
Kirola
Elordik eta Larrazabalek lehen aldiz jokatuko dute Mastersa
Iazko egiturari eta sistemari eutsi diete, eta sei bikote mistok jokatuko dute. Uztailaren 21ean hasiko da, Urrestillan, eta urriaren 1ean amaituko da, Iruñean, Nafarroa Arenan.
Elordik eta Larrazabalek lehen aldiz jokatuko dute Mastersa. Iazko egiturari eta sistemari eutsi diete, eta sei bikote mistok jokatuko dute. Uztailaren 21ean hasiko da, Urrestillan, eta urriaren 1ean amaituko da, Iruñean, Nafarroa Arenan.
Sei bikote misto ariko dira berriro Masters txapelketan: Elordi-Albisu, Altuna III.a-Imaz, Ezkurdia-Mariezkurrena II.a, Larrazabal-Zabaleta, Jaka-Martija eta Peña II.a-Rezusta. Iazkoaren aldean, Elordi, Peña II.a eta Larrazabal ariko dira Irribarriaren, Urrutikoetxearen eta Lasoren ordez. Larrazabal da berrikuntza nag...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229712/bidenek-diktadoretzat-jo-du-xi-aeben-eta-txinaren-arteko-tratua-hobetzeko-bilera-egin-ondotik.htm
Mundua
Bidenek «diktadoretzat» jo du Xi, AEBen eta Txinaren arteko tratua hobetzeko bilera egin ondotik
Etxe Zuriko maizterrak adierazi du Xik ez zekiela otsailean AEBetako zeruan eraitsitako ustez espioitzarako erabilitako aerostato bat zegoenik. Pekinen esanetan, adierazpen horiek «zentzugabeak eta arduragabeak» dira.
Bidenek «diktadoretzat» jo du Xi, AEBen eta Txinaren arteko tratua hobetzeko bilera egin ondotik. Etxe Zuriko maizterrak adierazi du Xik ez zekiela otsailean AEBetako zeruan eraitsitako ustez espioitzarako erabilitako aerostato bat zegoenik. Pekinen esanetan, adierazpen horiek «zentzugabeak eta arduragabeak» dira.
AEB Ameriketako Estatu Batuen eta Txinaren arteko tentsio diplomatikoa baretzeko konpromisoa hartu eta biharamunean, Joe Biden Etxe Zuriko maizterrak egindako adierazpenak pitzadura bat eragin du bi potentzia ekonomikoen artean. Izan ere, Bidenek «diktadoretzat» jo zuen Txinako presidente Xi Jinping, presidentetzarako ...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229713/eh-bilduk-salatu-du-eaeko-zahar-etxeek-espainiako-estatukoek-baino-baldintza-okerragoak-izango-dituztela.htm
Gizartea
EH Bilduk salatu du EAEko zahar etxeek Espainiako Estatukoek baino baldintza okerragoak izango dituztela
Jaurlaritzak zahar etxeen dekretua berritu du, baina Kortajarenak esan du testuan ez dagoela aldaketa nabarmenik. Egoera «larria» dela azaldu du.
EH Bilduk salatu du EAEko zahar etxeek Espainiako Estatukoek baino baldintza okerragoak izango dituztela. Jaurlaritzak zahar etxeen dekretua berritu du, baina Kortajarenak esan du testuan ez dagoela aldaketa nabarmenik. Egoera «larria» dela azaldu du.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburu Nerea Melgosak zahar etxeak arautzeko dekretua moldatzeko agindua onartu zuen joan den astean, eta EH Bilduk dekretu berri horren inguruko balorazioa egin du gaur Eusko Legebiltzarrean. Besteak beste, zera salatu du: EAEko zahar etxeek Espainiako ...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229714/islandiak-baleak-arrantzatzea-debekatu-du-aldi-baterako.htm
Mundua
Islandiak baleak arrantzatzea debekatu du aldi baterako
Aurten, abuztura arte behintzat, Hvalur konpainiak ezingo du arrantzatu zere arruntik, animalien ongizatearen legea urratzen duelako. Are gehiago: 2023an amaitzen zaio baleak arrantzatzeko lizentzia.
Islandiak baleak arrantzatzea debekatu du aldi baterako. Aurten, abuztura arte behintzat, Hvalur konpainiak ezingo du arrantzatu zere arruntik, animalien ongizatearen legea urratzen duelako. Are gehiago: 2023an amaitzen zaio baleak arrantzatzeko lizentzia.
«Animaliak azkar eta minik gabe hil behar dira [...]. Saihestu egingo da animaliei alferrikako mina edo beldurra sentiaraztea». Horixe jasotzen du Islandiako Animalien Ongizaterako Legeak bere 21. artikuluan. Ez dute bete, ordea: herrialdeko Elikadura, Nekazaritza eta Arrantza Ministerioak jasotako txosten batean, ondo...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229715/eusko-ikaskuntzak-lehendakari-berria-du-ipar-euskal-herrian.htm
Gizartea
Eusko Ikaskuntzak lehendakari berria du Ipar Euskal Herrian
Eusko Ikaskuntzaren administrazio kontseiluak erabaki du Claude Mehats izango dela elkarteak Ipar Euskal Herrian duen lehendakaria.
Eusko Ikaskuntzak lehendakari berria du Ipar Euskal Herrian. Eusko Ikaskuntzaren administrazio kontseiluak erabaki du Claude Mehats izango dela elkarteak Ipar Euskal Herrian duen lehendakaria.
Eusko Ikaskuntzak lehendakari berria du Ipar Euskal Herrian. Eusko Ikaskuntzaren administrazio kontseiluak erabaki du Claude Mehats izango dela elkarteak Ipar Euskal Herrian duen lehendakaria. Viviane Delpech, Anne-Marie Gale eta Maitena Urmeneta izango dira lehendakariordeak, Jean-Marie Izquierdo elkartearen idazkari ...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229716/psn-astelehena-baino-lehen-bilduko-da-geroa-bairekin.htm
Politika
PSN astelehena baino lehen bilduko da Geroa Bairekin
Zurekin Nafarroak ez du ulertzen zergatik utzi nahi duten kanpoan, baina adierazi du ez duela oztopatuko bi alderdien arteko topaketa, «betiere ez baldin bada erabakirik hartzen».
PSN astelehena baino lehen bilduko da Geroa Bairekin. Zurekin Nafarroak ez du ulertzen zergatik utzi nahi duten kanpoan, baina adierazi du ez duela oztopatuko bi alderdien arteko topaketa, «betiere ez baldin bada erabakirik hartzen».
Beste behin, Geroa Bai ez da agertu. Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioen barruan, PSNk bilera batera deituak zituen Geroa Bai eta Zurekin Nafarroa, baina Uxue Barkosek gidatutako taldea presio egiten ari da oraindik ere. Aurreko astean egin bezala, bertan behera utzi dute sozialistek hitzemandako bilkura, eta adi...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229717/psek-ohartarazi-duenez-subiranistek-plazara-aterako-dute-berriz-proiektu-independentista.htm
Politika
PSEk ohartarazi duenez, «subiranistek plazara aterako dute berriz proiektu independentista»
Uztailaren 23ko bozen zerrendaburuak aurkeztu ditu PSE-EEk, Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Dani Senderos; alderdiko idazkari nagusi Eneko Anduezak esan du «murrizketen arora itzultzea» dagoela jokoan.
PSEk ohartarazi duenez, «subiranistek plazara aterako dute berriz proiektu independentista». Uztailaren 23ko bozen zerrendaburuak aurkeztu ditu PSE-EEk, Patxi Lopez, Rafaela Romero eta Dani Senderos; alderdiko idazkari nagusi Eneko Anduezak esan du «murrizketen arora itzultzea» dagoela jokoan.
PSE-EEko idazkari nagusi Eneko Anduezak abisu argia eman du PP eta Vox Moncloara iristeak ekarriko lituzkeen ondorioen inguruan. Eskuin muturra Espainiako Gobernuan sartzeak «polarizazio handiagoa» ekarriko luke, Anduezaren arabera, eta, jokaleku horretan, «nazionalistek eta bereziki ezker abertzaleak» subiranismoaren ...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229718/enpresetan-adinak-oztopo-izateari-utzi-eta-aukera-izan-behar-duela-dio-mendiak.htm
Ekonomia
Enpresetan adinak oztopo izateari utzi eta aukera izan behar duela dio Mendiak
Adina kudeatzeko tresnak biltzen dituen gida bat sortu du Lan eta Enplegu Sailak. Lan egiteko adinean dauden guztiei aukera berberak bermatzea da asmoa.
Enpresetan adinak oztopo izateari utzi eta aukera izan behar duela dio Mendiak. Adina kudeatzeko tresnak biltzen dituen gida bat sortu du Lan eta Enplegu Sailak. Lan egiteko adinean dauden guztiei aukera berberak bermatzea da asmoa.
Gaur egun, 100.000 pertsona baino gehiago ari dira lan bila Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Enplegu sailburuak azaldu duenez, horietako askok 50 urte baino gehiago dituzte. Beste hainbat langile, gainera, beldur dira enplegua galduko ote duten aldaketatara egokitu ez...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229719/hondamendi-naturala-deklaratzeko-eskatuko-dute-ekaitzak-kalte-egin-dien-lapurdiko-herriek.htm
Ekonomia
Hondamendi naturala deklaratzeko eskatuko dute ekaitzak kalte egin dien Lapurdiko herriek
Kalte handiak eragin zituen astearte arratsaldeko ekaitzak. Laborari batzuek erran dute aurtengo ekoizpena osoki galdu dutela. Olaizolak erran du biper sailean gutxienez ekoizleen laurdenak ukituak direla
Hondamendi naturala deklaratzeko eskatuko dute ekaitzak kalte egin dien Lapurdiko herriek. Kalte handiak eragin zituen astearte arratsaldeko ekaitzak. Laborari batzuek erran dute aurtengo ekoizpena osoki galdu dutela. Olaizolak erran du biper sailean gutxienez ekoizleen laurdenak ukituak direla
«Itsusia izan da, sekula ikusi gabea». Panpi Olaizola Ezpeletako (Lapurdi) ekoizle eta Biper sindikatuko burua etsiturik mintzatu da, atzo pairatu zuten ekaitzaren ondotik. Bost eta sei zentimetro inguruko diametroa zuen kazkabarra erori zen Lapurdiko zenbait herritan, eta laborariek ekoizpenaren parte bat edo dena gal...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229720/gasteizko-aurtengo-jazzaldiak-ateak-ireki-nahi-dizkie-gazteei.htm
Kultura
Gasteizko aurtengo Jazzaldiak ateak ireki nahi dizkie gazteei
Artista ezagunekin batera, Chelsea Carmichael, Samora Pinderhughes eta Immanuel Wilkins musikariek hartuko dute oholtza
Gasteizko aurtengo Jazzaldiak ateak ireki nahi dizkie gazteei. Artista ezagunekin batera, Chelsea Carmichael, Samora Pinderhughes eta Immanuel Wilkins musikariek hartuko dute oholtza
«Musikaren kalitatea» eta «publikoaren konexioa» izan dira Gasteizko 46. Jazzaldia antolatzeko kontuan hartu dituzten ildoak. Uztailaren 3tik 8ra iraungo du festibalak, eta musikari hasiberriek berebiziko garrantzia hartuko dute oraingoan. Chelsea Carmichael, Samora Pinderhughes eta Immanuel Wilkins arituko dira, esate...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229721/eva-lopez-de-arroiabek-ahaldun-nagusi-izateko-hautagaitza-aurkeztuko-du-inbestidura-saioan.htm
Politika
Eva Lopez de Arroiabek ahaldun nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du inbestidura saioan
EH Bilduren Arabako hautagaiak «arduragatik» eta «lurraldearekiko konpromisoagatik» hartu du erabakia.
Eva Lopez de Arroiabek ahaldun nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du inbestidura saioan. EH Bilduren Arabako hautagaiak «arduragatik» eta «lurraldearekiko konpromisoagatik» hartu du erabakia.
Maiatzeko foru hauteskundeetan, EAJk lortu zuen boto gehien Araban, eta EH Bildu izan zen bigarrena. Eva Lopez de Arroiabe EH Bilduren bozeramaileak adierazi du Araban bi gehiengo osatu daitezkeela, «subiranista eta progresista», eta bi aukerak EH Bilduren inguruan artikulatzen direla. Hori dela eta, iragarri du Arabak...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229722/ertzaintzako-sindikatuek-baztertu-egin-dute-jaurlaritzako-segurtasun-sailaren-proposamena.htm
Gizartea
Ertzaintzako sindikatuek baztertu egin dute Jaurlaritzako Segurtasun sailaren proposamena
Lan baldintzen inguruko 37 neurri jasotzen ditu dokumentuak. Sindikatuek esan dute ostiraleko negoziazio mahaira joango direla.
Ertzaintzako sindikatuek baztertu egin dute Jaurlaritzako Segurtasun sailaren proposamena. Lan baldintzen inguruko 37 neurri jasotzen ditu dokumentuak. Sindikatuek esan dute ostiraleko negoziazio mahaira joango direla.
Zalaparta ez da baretu. Ertzainen lan baldintzak hobetzeko proposamena eguneratuko duela iragarri zuen Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, eta horren inguruko proposamena helarazi die gaur Ertzaintzako ERNE, Esan, Euspel eta SIPE sindikatuei; horiek, ordea, proposamena baztertu dute. Jaurlaritzak ostiraleko negoziaz...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229723/sumarreko-hautagai-martinezek-euskal-boto-aurrerakoia-eskatu-du-diazentzat.htm
Politika
Sumarreko hautagai Martinezek «euskal boto aurrerakoia» eskatu du Diazentzat
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zerrendaburuak aurkeztu ditu Sumarrek, Yolanda Diaz Espainiako presidentegaiarekin batera: Gustavo Presa, Lander Martinez eta Pilar Garrido.
Sumarreko hautagai Martinezek «euskal boto aurrerakoia» eskatu du Diazentzat. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako zerrendaburuak aurkeztu ditu Sumarrek, Yolanda Diaz Espainiako presidentegaiarekin batera: Gustavo Presa, Lander Martinez eta Pilar Garrido.
Uztailaren 23ko hauteskundeetarako Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako zerrendaburuak Yolanda Diaz koalizioko presidentegaiarekin batera izan dira gaur: Gustavo Presa, Lander Martinez eta Pilar Garrido. Bizkaiko zerrendaburu Martinezek nabarmendu du «Euskadin harro» daudela «proiektu aurrerakoi eta eraldatzailea» abiatu d...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229724/hamar-alkatetik-hiru-baino-ez-dira-emakumezkoak-euskal-herrian.htm
Politika
Hamar alkatetik hiru baino ez dira emakumezkoak Euskal Herrian
Maiatzaren 28ko bozen ondoren, Euskal Herriko 684 herrietatik soilik 199tan daude emakumezko alkateak. Hegoaldean, PSE eta PSNren alkateen %47 dira andreak, eta EH Bildu eta EAJrenen %33 inguru
Hamar alkatetik hiru baino ez dira emakumezkoak Euskal Herrian. Maiatzaren 28ko bozen ondoren, Euskal Herriko 684 herrietatik soilik 199tan daude emakumezko alkateak. Hegoaldean, PSE eta PSNren alkateen %47 dira andreak, eta EH Bildu eta EAJrenen %33 inguru
Hamarretik hiru. Edo beste era batera esanda: %29 baino ez. Euskal Herrian, hamar alkatetik hiru baino ez dira andreak. BERRIAk sexuaren arabera aztertu ditu maiatzaren 28ko udal hauteskundeek Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako udaletan utzitako mapa eta Ipar Euskal Herriko 2020ko udal hauteskundeek islatutak...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229725/atutxa-eudeleko-ordezkaritza-estatutuek-zehazten-dute.htm
Politika
Atutxa: «Eudeleko ordezkaritza estatutuek zehazten dute»
EAJren BBBeko presidenteak EH Bilduri eskatu dio 2019an onartu zituen estatutuak errespetatzeko.
Atutxa: «Eudeleko ordezkaritza estatutuek zehazten dute». EAJren BBBeko presidenteak EH Bilduri eskatu dio 2019an onartu zituen estatutuak errespetatzeko.
Eudel Euskal Udalen Elkartearen presidentetzaren inguruan EH Bilduren eta EAJren artean sortutako ika-mika ez da baretu. Asteon, Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak adierazi zuen koalizio subiranistari dagokiola elkartearen presidentetza hartzea, maiatzeko bozetan zinegotzi gehien lortu zuen indarra izan ...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229726/juan-manuel-inziartek-espetxean-jarraituko-du-bigarren-gradura-igarota.htm
Politika
Juan Manuel Inziartek espetxean jarraituko du bigarren gradura igarota
Sarek jakinarazi du 68 urteko euskal presoak hirugarren graduan egon behar zuela, baina martxoan jarritako helegite batek hirugarren gradua etetea ekarri zuela, eta berehalako espetxeratzea.
Juan Manuel Inziartek espetxean jarraituko du bigarren gradura igarota. Sarek jakinarazi du 68 urteko euskal presoak hirugarren graduan egon behar zuela, baina martxoan jarritako helegite batek hirugarren gradua etetea ekarri zuela, eta berehalako espetxeratzea.
Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak, bigarrenez, berretsi egin du fiskaltzak Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak martxoaren 2an hartutako erabakiaren aurka jarritako helegitea, Sare Herritarrak jakinarazi duenez. Hori dela eta, Juan Manuel Inziarte Errenteriako (Gipuzkoa) euskal presoak espetxean jarraitu beharko du, ...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229727/nadia-nemeh-shomaly-izango-da-bermeoko-alkatea.htm
Politika
Nadia Nemeh Shomaly izango da Bermeoko alkatea
EH Bilduk eta Guzanek berretsi egin dute udal gobernua osatzeko akordioa.
Nadia Nemeh Shomaly izango da Bermeoko alkatea. EH Bilduk eta Guzanek berretsi egin dute udal gobernua osatzeko akordioa.
Nadia Nemeh Shomaly izango da Bermeoko (Bizkaia) alkatea, Asier Larraurik dimisioa eman eta gero. Larraurik alkate kargua hartu zuen larunbatean, baina igande goizaldean ezbehar bat izan zuen autoz, eta positibo eman zuen alkoholemia kontrolean. EH Bilduk eta Guzan herri plataformak akordio bat lortu zuten Larrauri al...
2023-6-21
https://www.berria.eus/albisteak/229728/zea-maysek-lagunartean-jaso-du-adarra-saria.htm
Kultura
Zea Maysek lagunartean jaso du Adarra saria
Eneko Goiaren eskutik jaso du taldeak saria.
Zea Maysek lagunartean jaso du Adarra saria. Eneko Goiaren eskutik jaso du taldeak saria.
Donostia Kulturak urtero Musikaren Nazioarteko Egunean banatu ohi duen Adarra saria jaso du Zea Mays taldeak, Viktoria Eugenia antzokian eginiko ekitaldian. 25 urtetik gorako ibilbidean kalitateari eta arrakastari dagokionez arrakasta handia lortu izana aitortu diote, modu horretan, taldeari. Saria jaso ostean, kontzer...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229752/serum-miragarriaren-sortzaileak-euskadira-bueltatuko-dira-hamar-egunez.htm
albisteak
Serum miragarriaren sortzaileak Euskadira bueltatuko dira hamar egunez
Oraingoan, beren produktu berria aurkeztera datoz: eguzkitik babesten duen eta adinaren zantzuak murrizten laguntzen duen krema bat.
Serum miragarriaren sortzaileak Euskadira bueltatuko dira hamar egunez. Oraingoan, beren produktu berria aurkeztera datoz: eguzkitik babesten duen eta adinaren zantzuak murrizten laguntzen duen krema bat.
Joan den urtean, askok bi orduko ilarak egin behar izan zituzten Sibari Republic-en produktuen artean gehien saldutakoa lortzeko, eta, atzo, berriz gertatu zen fenomeno hori: oraingoan, euskal marka horrek atera berri duen produktu bat lortzeko itxoin behar izan zuen jendeak. Gainera, orain eta uztailaren 1era arte bai...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229753/ela-ordezkaritzarik-gabe-geratu-da-novaltian-eta-ccoorenak-dira-ordezkari-guztiak.htm
Ekonomia
ELA ordezkaritzarik gabe geratu da Novaltian, eta CCOOrenak dira ordezkari guztiak
Duela hiru hilabete bukatu zuten orduan Europako grebarik luzeena zena, eta CCOOk bereganatu du ordezkaritza guztia.
ELA ordezkaritzarik gabe geratu da Novaltian, eta CCOOrenak dira ordezkari guztiak. Duela hiru hilabete bukatu zuten orduan Europako grebarik luzeena zena, eta CCOOk bereganatu du ordezkaritza guztia.
Novaltia farmazia produktuen banaketa enpresan hauteskunde sindikalak egin berri dituzte, eta erabateko aldaketa egon da: ELA sindikatuak ez du ordezkaririk lortu, eta CCOOrenak dira ordezkari guztiak —hiru—. Lan hitzarmena berritzeko akordioaren ostean gertatu da aldaketa hori. Hiru urte eta zortzi hilabetez egon zir...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229754/aita-mari-k-172-pertsona-erreskatatu-ditu-mediterraneoan.htm
Gizartea
'Aita Mari'-k 172 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan
'Sea Watch' behaketa hegazkinak 294 lagun aurkitu zituen bart gauean. Larrialdian ziren, txalupa prekario eta gainkargatuetan. Salbamendu Humanitarioak Europako Batasunaren eta estatukideen jarrera salatu du.
'Aita Mari'-k 172 pertsona erreskatatu ditu Mediterraneoan. 'Sea Watch' behaketa hegazkinak 294 lagun aurkitu zituen bart gauean. Larrialdian ziren, txalupa prekario eta gainkargatuetan. Salbamendu Humanitarioak Europako Batasunaren eta estatukideen jarrera salatu du.
ISH Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen Aita Mari erreskate ontziak 172 pertsona erreskatatu zituen bart gauean Mediterraneo itsasoan. Saharaz hegoaldeko herrialdeetakoak dira gehienak, eta Tunisiatik abiatu zirela uste dute. Txalupa prekario eta gainkargatuetan zeuden, larrialdian. Lehen ebalua...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229755/baztertu-egin-dute-lurzoruaren-legea-aldatzea-espekulazioa-eragozteko.htm
Gizartea
Baztertu egin dute Lurzoruaren Legea aldatzea «espekulazioa» eragozteko
EH Bilduren lege proposamena atzera bota du Eusko Legebiltzarrak, EAJ, PSE-EE, PP+C's eta Voxen botoekin.
Baztertu egin dute Lurzoruaren Legea aldatzea «espekulazioa» eragozteko. EH Bilduren lege proposamena atzera bota du Eusko Legebiltzarrak, EAJ, PSE-EE, PP+C's eta Voxen botoekin.
EH Bilduk Lurzoruaren Legea aldatzea proposatu du gaur Eusko Legebiltzarrean, lege proposamen baten bidez. Legea erreformatuta etxebizitzaren prezioan eragin zuzena duen «lurzoruaren espekulazioa» eragotzi ahal dela argudiatu du Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideak. Espekulazioaren aurka indarrean diren tresna le...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229756/ana-otadui-hautatu-dute-bizkaiko-batzar-nagusietako-lehendakari-hirugarrenez.htm
Politika
Ana Otadui hautatu dute Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari, hirugarrenez
Batzar nagusietako 51 batzarkideetatik 34ren babesa jaso du Ana Otaduik gaurko osoko bilkuran: EAJrena, PSE-EErena eta PPrena. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek zuri bozkatu dute.
Ana Otadui hautatu dute Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari, hirugarrenez. Batzar nagusietako 51 batzarkideetatik 34ren babesa jaso du Ana Otaduik gaurko osoko bilkuran: EAJrena, PSE-EErena eta PPrena. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosek zuri bozkatu dute.
Ana Otaduik (EAJ) beste legealdi bat egingo du Bizkaiko Batzar Nagusietako lehendakari karguan. 2015ean eta 2019an ere hautatu zuten kargu horretarako, eta gaur Gernikan egindako bilkuran ere berak jaso du boto gehien. EAJko, PSEko eta PPko 34 diputatuen babesa jaso du, eta zuri bozkatu dute EH Bilduko eta Elkarrekin P...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229757/txinan-gutxienez-31-lagun-hil-dira-jatetxe-batean-izandako-leherketa-baten-ondorioz.htm
Mundua
Txinan gutxienez 31 lagun hil dira jatetxe batean izandako leherketa baten ondorioz
Gas isuri batek eragin du leherketa. Zer gertatu den ikertzen ari da Txinako Polizia, eta bederatzi lagun atxilotu dituzte istripuaren harira.
Txinan gutxienez 31 lagun hil dira jatetxe batean izandako leherketa baten ondorioz. Gas isuri batek eragin du leherketa. Zer gertatu den ikertzen ari da Txinako Polizia, eta bederatzi lagun atxilotu dituzte istripuaren harira.
Leherketa bat izan da bart Txinako Ningxia eskualdeko Yinchuan hiriko jatetxe batean, eta 31 lagun hil eta beste zazpi zauritu dira gutxienez. Gertatutakoa ikertzen ari da Polizia, baina, eskualdeko agintariek jakinarazi dutenez, gas isuri batek eragin du leherketa. Adingabeak eta adinekoak zeuden hildakoen artean. Zau...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229758/apirilean-212-hipoteka-gutxiago-egin-dira.htm
Ekonomia
Apirilean %21,2 hipoteka gutxiago egin dira
Urtea hasi denetik, 8.508 etxebizitza erosteko maileguak eman dituzte bankuek Hego Euskal Herrian, iaz baino %7,6 gutxiago.
Apirilean %21,2 hipoteka gutxiago egin dira. Urtea hasi denetik, 8.508 etxebizitza erosteko maileguak eman dituzte bankuek Hego Euskal Herrian, iaz baino %7,6 gutxiago.
Interes tasen igoera bortitza hasia da eragina izaten etxebizitzen salerosketan. INE Espainiako estatistika erakundeak gaur emandako datuen arabera, apirilean 1.563 hipoteka erregistratu dira Hego Euskal Herrian, iazko apirilean baino 421 gutxiago (-%21,2). Hilabetez hilabete ikus daiteke herritarrak gero eta uzkurrag...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229759/mariano-ferrer-kazetariari-eskainitako-liburu-bat-argitaratu-dute.htm
Bizigiro
Mariano Ferrer kazetariari eskainitako liburu bat argitaratu dute
EHUko udako ikastaroetako bat Mariano Ferrer kazetariari eskaini zioten iaz, eta han esan zirenak liburu batean jaso dituzte. Mariano Ferrer. El periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa du izenburua liburuak. Ereinek argitaratu du.
Mariano Ferrer kazetariari eskainitako liburu bat argitaratu dute. EHUko udako ikastaroetako bat Mariano Ferrer kazetariari eskaini zioten iaz, eta han esan zirenak liburu batean jaso dituzte. Mariano Ferrer. El periodismo reflexivo. Kazetaritza eta konpromisoa du izenburua liburuak. Ereinek argitaratu du.
Zuri-beltzezko argazki bat, 1970eko hamarkadaren amaierakoa. Donostiako Parte Zaharreko Konstituzio plaza edo Plaza Berria. Izkina batean udaltzain bat, bi mutiko hizketan, eta atzean Mariano Ferrer (Donostia, 1939-2019). Kazetaria pentsakor ageri da, behatzaile, kaleari begira. Argazki hori jarri dute Mariano Ferrer. ...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229760/gipuzkoako-egurgintzako-ituna-berritzeko-negoziazioei-ekingo-die-labek.htm
Ekonomia
Gipuzkoako egurgintzako ituna berritzeko negoziazioei ekingo die LABek
2003tik berritu gabe dute hitzarmena. Soldatak egungo KPI kontsumo prezioen indizera egokitzeko eskatuko du LABek, baita lanaldia murrizteko ere.
Gipuzkoako egurgintzako ituna berritzeko negoziazioei ekingo die LABek. 2003tik berritu gabe dute hitzarmena. Soldatak egungo KPI kontsumo prezioen indizera egokitzeko eskatuko du LABek, baita lanaldia murrizteko ere.
Gipuzkoako egurgintzaren sektorean, hitzarmena berritu gabe ari dira langileak lanean 2003. urtetik, eta sektorean gehiengoa duen sindikatuak, LABek, egoera hori amaiarazi nahi du. LABen arabera, 2009an egin zuten lan ituna berritzeko azken saiakera, baina Adegi patronalak alde bakarrez amaitu zituen negoziazioak, ados...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229761/krimea-eta-kherson-lotzen-dituen-zubi-bati-eraso-egin-dio-ukrainak.htm
Mundua
Krimea eta Kherson lotzen dituen zubi bati eraso egin dio Ukrainak
Moskuren arabera, leherketak ez du biktimarik eragin; bai, ordea, kalte materialak. Zelenskik aitortu du kontraerasoa «nahi baino motelago» doala.
Krimea eta Kherson lotzen dituen zubi bati eraso egin dio Ukrainak. Moskuren arabera, leherketak ez du biktimarik eragin; bai, ordea, kalte materialak. Zelenskik aitortu du kontraerasoa «nahi baino motelago» doala.
Gaur goizaldean eman du albistearen berri Krimeako buru Sergei Aksenovek. Salatu duenez, Ukrainako indarrek misilez eraso diote Txongar zubiari, Errusiak 2014an anexionatutako penintsula eta Kherson eskualdea lotzen dituenari. Aksenovek, Telegramean zabaldutako adierazpen batzuetan, azaldu du Storm Shadow irismen luzek...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229762/gure-esku-k-60000-ikurrin-banatuko-ditu-tourrean.htm
Politika
Gure Esku-k 60.000 ikurrin banatuko ditu Tourrean
«Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria munduan zabaldu» nahi du mugimenduak.
Gure Esku-k 60.000 ikurrin banatuko ditu Tourrean. «Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria munduan zabaldu» nahi du mugimenduak.
Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko da uztailaren 1ean, eta lehen hiru egunak Euskal Herriko errepideetan egingo ditu —hilaren 5ean ere Zuberoatik igaroko da—. Mundu mailako kirol ekitaldi bat izanik, horretarako ari da prestatzen Gure Esku erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika. Gaur jakinarazi du 60.000 iku...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229763/egin-dute-espainiako-ligako-hurrengo-egutegiaren-zozketa.htm
Kirola
Egin dute Espainiako Ligako hurrengo egutegiaren zozketa
Athleticek Real Madril hartuko du San Mamesen, eta Reala ere etxean arituko da, Gironaren aurka. Alavesek eta Osasunak, berriz, kanpoan jokatuko dute: Cadizen arituko da Alaves, eta Celtari egingo dio bisita Osasunak.
Egin dute Espainiako Ligako hurrengo egutegiaren zozketa. Athleticek Real Madril hartuko du San Mamesen, eta Reala ere etxean arituko da, Gironaren aurka. Alavesek eta Osasunak, berriz, kanpoan jokatuko dute: Cadizen arituko da Alaves, eta Celtari egingo dio bisita Osasunak.
Lehen Mailako euskal taldeek badute ligako egutegiaren berri. Espainiako Lehen Mailako egutegiaren zozketa egin dute, eta kategoria horretan jokatuko duten euskal taldeek, Alavesek, Osasunak, Athleticek eta Realak, euren bide orriaren berri izan dute. Denboraldia abuztuaren 11n hasiko dute. Bigarren mailan, Amorebietak...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229764/eh-bilduk-indar-handiagoa-izan-nahi-du-madrilen-asko-dagoelako-borrokatzeko-eta-eskuratzeko.htm
Politika
EH Bilduk «indar handiagoa» izan nahi du Madrilen, «asko dagoelako borrokatzeko eta eskuratzeko»
Kongresurako eta Senaturako Arabako zerrendak aurkeztu ditu koalizioak; Iñaki Ruiz de Pinedo eta Iosu Estarrona dira zerrendaburuak, hurrenez hurren.
EH Bilduk «indar handiagoa» izan nahi du Madrilen, «asko dagoelako borrokatzeko eta eskuratzeko». Kongresurako eta Senaturako Arabako zerrendak aurkeztu ditu koalizioak; Iñaki Ruiz de Pinedo eta Iosu Estarrona dira zerrendaburuak, hurrenez hurren.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira jarriak dira alderdiak, eta, gaur, EH Bilduk Kongresurako eta Senaturako Arabako zerrendak aurkeztu ditu Gasteizen. Iñaki Ruiz de Pinedo izango da Kongresuko zerrendaburua, eta Iosu Estarrona Senatukoa. Kongresuko zerrenda hautagai hauek osatuko dute: Maider Garcia de Vicuña...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229765/ion-aranburu-sorian-larri-zauritutako-euskalduna-komatik-irten-da.htm
Politika
Ion Aranburu Sorian larri zauritutako euskalduna komatik irten da
Talde ultraeskuindar batek eraso egin zion eta ordutik koman egon da Burgoseko ospitalean. Orain koma egoeratik atera da eta familia tramiteak egiten hasiko da Donostiako ospitalera ekartzeko.
Ion Aranburu Sorian larri zauritutako euskalduna komatik irten da. Talde ultraeskuindar batek eraso egin zion eta ordutik koman egon da Burgoseko ospitalean. Orain koma egoeratik atera da eta familia tramiteak egiten hasiko da Donostiako ospitalera ekartzeko.
Ion Aranburu donostiarra koma egoeratik atera da. Bere lehengusina eta familiaren eledun Irati Aranburuk eman du albistea NAIZ Irratian: «Bi aste eta erdi koma induzituan egon ondoren, komatik atera da». Aranburuk «egoera larrian, baina egonkor» jarraitzen duela azaldu du eledunak. Sorian (Espainia), futbol partida ba...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229766/nafarroako-ostalaritzan-ez-da-grebarik-izango-san-fermin-egunean.htm
Ekonomia
Nafarroako ostalaritzan ez da grebarik izango San Fermin egunean
UGTk eta CCOOk lan hitzarmena berritzeko akordioaren aurrekoa egin dute patronalarekin.
Nafarroako ostalaritzan ez da grebarik izango San Fermin egunean. UGTk eta CCOOk lan hitzarmena berritzeko akordioaren aurrekoa egin dute patronalarekin.
UGTk eta CCOOk bertan behera utzi dute Nafarroako ostalaritzan uztailaren 1erako eta 7rako deitutako greba. Bi sindikatu horiek gehiengoa dute sektorean (%60 inguru), eta lan hitzarmenaren inguruan ados jarri dira patronalekin. UGTk agiri baten bidez azaldu duenez, iazko soldatak %4 handituko dituzte, eta beste hainba...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229767/karmele-aranburu-kazetaria-hil-da.htm
Bizigiro
Karmele Aranburu kazetaria hil da
Herri Irratiko albistegietako zuzendaria izan zen 32 urtez, eta EHUren udako ikastaroetako komunikazio zuzendaria ere bai, 26 urtez.
Karmele Aranburu kazetaria hil da. Herri Irratiko albistegietako zuzendaria izan zen 32 urtez, eta EHUren udako ikastaroetako komunikazio zuzendaria ere bai, 26 urtez.
Karmele Aranburu kazetaria (Orio, Gipuzkoa, 1957) hil da gaur, minbiziaren eraginez. Herri Irratiko albistegietako burua izan zen 32 urtez. Euskadi Irratiko albistegietan ardura postu bat izan zuen, 2010etik 2013ra —Alberto Surio zen EITBko zuzendari nagusia—. Era berean, Aranburuk urte luzez egin du lan EHUren udako ...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229768/gida-bat-sortu-dute-indarkeria-matxistaren-biktimek-prozesu-penalari-buruzko-informazio-argia-izateko.htm
Gizartea
Gida bat sortu dute indarkeria matxistaren biktimek prozesu penalari buruzko «informazio argia» izateko
Eusko Jaurlaritzak eta EAEko Auzitegi Nagusiak aurkeztu dute dokumentua. Salaketa jartzeko garaian emakumeak «seguruago» sentitzea da helburua.
Gida bat sortu dute indarkeria matxistaren biktimek prozesu penalari buruzko «informazio argia» izateko. Eusko Jaurlaritzak eta EAEko Auzitegi Nagusiak aurkeztu dute dokumentua. Salaketa jartzeko garaian emakumeak «seguruago» sentitzea da helburua.
Indarkeria matxistaren biktimek bete behar duten prozesu penalaren inguruko gida bat aurkeztu dute gaur goizean Eusko Jaurlaritzak eta EAEko Auzitegi Nagusiak. Salaketa jarri ondoren eman beharreko hurrengo pausoak jaso dituzte hartan. «Justiziaren eremua arrotza egiten zaie hiritar askori; horregatik, ulergarria da bi...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229769/erruduntzat-jo-dute-ttattola-gaztetxeko-kidea.htm
Gizartea
Erruduntzat jo dute Ttattola gaztetxeko kidea
600 euroko isuna eta 6.200 euroko kalte ordaina pagatzera zigortu du Baionako Auzitegiak. 2021eko agorrilean Hazparneko etxe huts bat okupatu zuten, herriko etxeari lokal bat eskatzeko.
Erruduntzat jo dute Ttattola gaztetxeko kidea. 600 euroko isuna eta 6.200 euroko kalte ordaina pagatzera zigortu du Baionako Auzitegiak. 2021eko agorrilean Hazparneko etxe huts bat okupatu zuten, herriko etxeari lokal bat eskatzeko.
Zigor ekonomikoa ezarri diote Hazparneko (Lapurdi) Ttattola gaztetxeari. Baionako Auzitegiak erruduntzat jo du 2021eko agorrilean etxebizitza bat okupatzeagatik epaitu zuten gaztetxeko kidea. 600 euroko isuna ezarri diote, horietarik 400 euro gibelapenarekin –bost urtean maila bereko beste delitu bat egin ezean ez ditu...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229770/hezkuntzan-aurrerapausoak-emateko-eskatu-diete-sindikatuek-alderdiei.htm
Gizartea
Hezkuntzan «aurrerapausoak» emateko eskatu diete sindikatuek alderdiei
Nafarroako gehiengo sindikala alderdi politikoekin biltzen hasi da, legealdi honetan «akordio programatiko berria» ezartzeko.
Hezkuntzan «aurrerapausoak» emateko eskatu diete sindikatuek alderdiei. Nafarroako gehiengo sindikala alderdi politikoekin biltzen hasi da, legealdi honetan «akordio programatiko berria» ezartzeko.
Osatu berri da Nafarroako Parlamentua, eta hezkuntzako sindikatu gehienak hasiak dira talde parlamentarioekin biltzen. Steilas, LAB, CCOO eta ELA sindikatuek antolatuta, elkarretaratze bat egin dute Iruñean, eta adierazi dute «negoziazioetarako garaia» iritsi dela. «Bihur dezagun hasi berri den legegintzaldi hau gauzak...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229771/elektrizitate-enbata.htm
Kultura
Elektrizitate enbata
Zea Maysek energiaz beteriko kontzertua eman zuen atzo, Donostiako Viktoria Eugenian. Adarra saria jasotzeko ekitaldia izanik, hainbat gonbidatu izan zituen oholtzan: Igor Elortza, Elena Setien, Rafa Rueda, Olaia Inziarte, Francis Diez, Ainhoa Moiua eta Gorka Urbizu.
Elektrizitate enbata. Zea Maysek energiaz beteriko kontzertua eman zuen atzo, Donostiako Viktoria Eugenian. Adarra saria jasotzeko ekitaldia izanik, hainbat gonbidatu izan zituen oholtzan: Igor Elortza, Elena Setien, Rafa Rueda, Olaia Inziarte, Francis Diez, Ainhoa Moiua eta Gorka Urbizu.
Udaberriak udari paso eman zion egunean, kanpoaldean langarra nagusi zenean, Donostiako Viktoria Eugenia antzokia labe bero bat bilakatu zen. Negua azkenean joan dela ospatzeko eta udari behar bezalako ongietorria egiteko eguna izan zitekeen, baina antzoki dotorean bildutako jendetzak —bete egin zen— beste ospakizun ba...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229772/eh-bai-ez-da-aurkeztuko-frantziako-senaturako-bozetara.htm
Gizartea
EH Bai ez da aurkeztuko Frantziako Senaturako bozetara
Ezkerreko zerrenda «ez-jakobino bat» lantzea erabaki zuten biltzar nagusian, baina ez dute lortu Espagnac senatariarekin ados jartzea
EH Bai ez da aurkeztuko Frantziako Senaturako bozetara. Ezkerreko zerrenda «ez-jakobino bat» lantzea erabaki zuten biltzar nagusian, baina ez dute lortu Espagnac senatariarekin ados jartzea
Frantziako Senaturako hauteskundeetara aurkezteari uko egin dio EH Baik. Ekainaren 3an egin zuten biltzar nagusian, Frantziako ezkerrarekin aliantza bat egitea hobetsi zuten, eta Frederique Espagnac senatari sozialistak egin zien proposamena lantzea erabaki. EH Baik orduan jakinarazi zuenaren arabera, ezkerreko abertza...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229773/herri-irratiko-ahots-zorrotza.htm
Bizigiro
Herri Irratiko ahots zorrotza
Karmele Aranburu kazetaria hil da, 65 urte zituela, minbiziaren eraginez. Herri Irratiko albistegietako arduraduna izan zen hiru hamarkadatan. EHUko udako ikastaroetan komunikazio zuzendaria 26 urtez.
Herri Irratiko ahots zorrotza. Karmele Aranburu kazetaria hil da, 65 urte zituela, minbiziaren eraginez. Herri Irratiko albistegietako arduraduna izan zen hiru hamarkadatan. EHUko udako ikastaroetan komunikazio zuzendaria 26 urtez.
Donostiako Herri Irratian albistegiak gidatzeari oso gazte ekin zion Karmele Aranburuk (Orio, Gipuzkoa, 1957), eta horretan aritu zen 32 urte luzez. Herri Irratiko eguerdiko albistegiaren ahots sendo eta zorrotza izan zen, albistegietako ahots nagusi gehienak gizonezkoenak zirenean. Eta Herri Irratiaren urte arrakastat...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229774/laborategiko-haragiaren-kontra-protesta-egin-du-ehnek.htm
Ekonomia
«Laborategiko haragiaren kontra» protesta egin du EHNEk
Elkarretaratzea egin du, Eskuzaitzetako industrialdean haragi artifiziala ekoizteko eraikitzen ari diren lantegiaren atarian.
«Laborategiko haragiaren kontra» protesta egin du EHNEk. Elkarretaratzea egin du, Eskuzaitzetako industrialdean haragi artifiziala ekoizteko eraikitzen ari diren lantegiaren atarian.
Donostiako Zubieta auzoan, Eskuzaitzetako industrialdean, haragi artifiziala ekoizteko laborategi bat eraikitzen ari dira, eta, hori salatzeko, elkarretaratzea egin du gaur EHNE nekazaritza sindikatuak. Biotech Foods enpresak orain bederatzi hilabete lortu zuen eraikitzeko baimena, eta JBS konpainia jabeak dio 2024ko b...
2023-6-22
https://www.berria.eus/albisteak/229775/galduriko-itsaspekoaren-hondakinak-aurkitu-dituzte.htm
Mundua
Galduriko itsaspekoaren hondakinak aurkitu dituzte
'Titan' ontziaren lur hartzeko egitura eta atzeko estalkia identifikatu dituzte hondakinen artean. Litekeena da, beraz, gailuak inplosioa pairatu izana joan zen igandean, eta bidaiariak berehala hil izana.
Galduriko itsaspekoaren hondakinak aurkitu dituzte. 'Titan' ontziaren lur hartzeko egitura eta atzeko estalkia identifikatu dituzte hondakinen artean. Litekeena da, beraz, gailuak inplosioa pairatu izana joan zen igandean, eta bidaiariak berehala hil izana.
Gaur arratsaldean zabaldu dutenez, «hondakin multzo» bat aurkitu dute joan zen igandean Titan itsaspekoa galdu zen inguruan. Gailuak turista aberats batzuk zeramatzan Titanic itsasontziaren aztarnak ikustera, eta komunikaziorik ez zegoen ordutik. Hondakinenak itsaspekoarenak direla baieztatu dute AEBetako Kostazainen ...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229797/taghia-eguzkia-ura-eta-elkartasuna.htm
albisteak
Taghia: eguzkia, ura eta elkartasuna
Euskal Herriko eskalatzaile talde bat, Iñaki Arakistain eta Aitzol Ibarzabal tartean, proiektu bat bultzatzen ari da Marokoko herri hartako etxe guztietara ura eramateko. Asmoa da sistema bat instalatzea eguzki plaken bidez ura ponpatzeko eta etxe guztietara eramateko.
Taghia: eguzkia, ura eta elkartasuna. Euskal Herriko eskalatzaile talde bat, Iñaki Arakistain eta Aitzol Ibarzabal tartean, proiektu bat bultzatzen ari da Marokoko herri hartako etxe guztietara ura eramateko. Asmoa da sistema bat instalatzea eguzki plaken bidez ura ponpatzeko eta etxe guztietara eramateko.
Taghia herrixka berbere bat da, Atlas Garaian dagoena (Maroko), Azilal probintzian, Marrakextik 200 kilometro ekialdera. Kolore marroixkako kareharrizko horma ikusgarriek hartzen dute altzoan Taghia, itsas mailatik 2.000 metrora. 90 bat etxe eta 400 bizilagun dira. Errepiderik iristen ez den azken herrietako bat da Atl...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229798/helburuak-lortuta-miarritzeko-okupazioa-utzi-du-aldak.htm
Gizartea
Helburuak lortuta, Miarritzeko okupazioa utzi du Aldak
Konpentsazio arauari iruzurra egiten zion bizitegia urte osorako alokairuan jarri du jabeak. Ipar Euskal Herriko tentsio eremuan 1.600 eta 2.000 bizitegi irregular daudela uste dute
Helburuak lortuta, Miarritzeko okupazioa utzi du Aldak. Konpentsazio arauari iruzurra egiten zion bizitegia urte osorako alokairuan jarri du jabeak. Ipar Euskal Herriko tentsio eremuan 1.600 eta 2.000 bizitegi irregular daudela uste dute
Miarritzeko (Lapurdi) Pestre etorbideko 6. zenbakian abiatu zuen okupazioa bukatutzat eman du Alda mugimenduak, finkatu zituzten helburuak bete dituztelako. Euskal Hirigune Elkargoaren konpentsazio araua urratzen zuen bizitegi batean sartu ziren astelehenean, eta egoera erregularizatu bitartean bertan egoteko asmoa adi...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229799/elkargik-espero-du-iaz-bezala-zenbakietan-markak-haustea-berriro.htm
Ekonomia
Elkargik espero du iaz bezala zenbakietan «markak» haustea berriro
455 milioi euroren bermeak eman zituzten 2022an. Lander Artetxe izango da finantza erakundearen presidente berria.
Elkargik espero du iaz bezala zenbakietan «markak» haustea berriro. 455 milioi euroren bermeak eman zituzten 2022an. Lander Artetxe izango da finantza erakundearen presidente berria.
Inoizko daturik onenak lortu zituen joan den urtean Elkargi finantza erakundeak: 455 milioi euroren bermeak eman zituen 3.700 operaziotan. Finantzaketa lerro nagusia inbertsiorako izan da, utzitako diruaren %53 izan baitzen iaz, eta berme teknikoak bolumen totalaren %27 izan ziren. Kursaalean egin dute prentsaurrekoa ...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229800/lasarte-oriako-michelineko-langileek-enpresaren-proposamena-onartu-dute.htm
Ekonomia
Lasarte-Oriako Michelineko langileek enpresaren proposamena onartu dute
%60ko babesa izan du zuzendaritzak ituna berritzeko egindako proposamenak. 1.500 euroko plusa emango diote langile bakoitzari.
Lasarte-Oriako Michelineko langileek enpresaren proposamena onartu dute. %60ko babesa izan du zuzendaritzak ituna berritzeko egindako proposamenak. 1.500 euroko plusa emango diote langile bakoitzari.
Egun osoa izan zuten atzo Lasarte-Oriako Michelinen plantako langileek enpresaren proposamenaren alde edo aurka bozkatzeko, eta azkenean baiezkoa atera da, %60ko babesarekin. 300 langilek bozkatu dute alde, eta 161ek aurka (%32). Hitzarmena berrituta, azken asteetako grebekin amaitu dute sindikatuek, nahiz eta denak ez...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229801/donostiako-58-jazzaldiak-abdullah-ibrahim-enrico-rava-eta-yosuke-yamashita-sarituko-ditu.htm
Kultura
Donostiako 58. Jazzaldiak Abdullah Ibrahim, Enrico Rava eta Yosuke Yamashita sarituko ditu
Uztailaren 21etik 25era egingo dute jaialdia, eta 90 kontzertu izango dira, hamasei agertokitan
Donostiako 58. Jazzaldiak Abdullah Ibrahim, Enrico Rava eta Yosuke Yamashita sarituko ditu. Uztailaren 21etik 25era egingo dute jaialdia, eta 90 kontzertu izango dira, hamasei agertokitan
Sona handiko musikariak ariko dira aurten Donostiako Jazzaldian. Jaialdiak 58. aldia izango du, eta, uztailaren 21etik 25era bitarte, 90 kontzertu biltzen dituen egitarau bat prestatu dute antolatzaileek. Tartean izango dira Donostiako Jazzaldia sariak jasoko dituzten hiru musikarienak: Abdulah Ibrahim, Enrico Rava eta...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229802/emakundek-eta-eudelek-jaietan-eraso-matxistak-prebenitzeko-formakuntzak-egingo-dituzte-udalekin.htm
Gizartea
Emakundek eta Eudelek jaietan eraso matxistak prebenitzeko formakuntzak egingo dituzte udalekin
Hiru saio antolatu dituzte eratu berri diren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako eledunekin eta teknikariekin.
Emakundek eta Eudelek jaietan eraso matxistak prebenitzeko formakuntzak egingo dituzte udalekin. Hiru saio antolatu dituzte eratu berri diren Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako eledunekin eta teknikariekin.
Udako jaien atarian, Emakundek eta Eudelek formakuntzak antolatu dituzte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako udaletako politikariekin eta teknikariekin, festetako eraso matxistak prebenitzeko asmoz. Gaur egin dute lehen bilera Arabako udalekin, eta datorren astean jarraituko dute: astelehenean bilduko dira Bizkaikoekin, e...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229803/sindikatuak-ertzaintzaren-mahaitik-altxatu-dira-eta-immobilismoa-egotzi-diote-jaurlaritzari.htm
Gizartea
Sindikatuak Ertzaintzaren mahaitik altxatu dira, eta «immobilismoa» egotzi diote Jaurlaritzari
ERNE, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuek elkarretaratzea egingo dute asteartean, Lehendakaritzaren aurrean. Erkorekak «zentzuz» jokatzeko eta negoziazio mahaira bueltatzeko eskatu die sindikatuei.
Sindikatuak Ertzaintzaren mahaitik altxatu dira, eta «immobilismoa» egotzi diote Jaurlaritzari. ERNE, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuek elkarretaratzea egingo dute asteartean, Lehendakaritzaren aurrean. Erkorekak «zentzuz» jokatzeko eta negoziazio mahaira bueltatzeko eskatu die sindikatuei.
Eusko Jaurlaritzak bilera batera deituak zituen Ertzaintzako sindikatuak, baldintza ekonomikoak eta lan baldintzak negoziatzeko. Alabaina, ERNE, Esan, Euspel eta Sipe sindikatuek Ertzaintzaren mahaitik jaikitzea erabaki dute, irizten diotelako Eusko Jaurlaritzak «posizio immobilista eta gorreria» duela. Horren aurrean,...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229804/emakume-bat-hil-da-arizkunen-auto-batek-harrapatuta.htm
Gizartea
Emakume bat hil da Arizkunen, auto batek harrapatuta
Ezbeharraren ondorioz, bertan behera utzi dute gaur egitekoak ziren Arizkun Rock jaialdia.
Emakume bat hil da Arizkunen, auto batek harrapatuta. Ezbeharraren ondorioz, bertan behera utzi dute gaur egitekoak ziren Arizkun Rock jaialdia.
Emakume bat harrapatu zuen atzo auto batek Arizkungo plazan (Nafarroa), eta larriki zauritu zuen. Gaur jakinarazi dutenez, hil egin da 56 urteko emakumea. Foruzaingoak azaldu duenez, larrialdi zerbitzuek 19:20 aldera jaso zuten abisua. Osasun langileak istripuaren lekura joan ziren, eta biktima helikopteroz eraman zut...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229805/eraikuntzako-enpresari-bat-atxilotu-dute-donostian-langileak-esplotatzeagatik.htm
Ekonomia
Eraikuntzako enpresari bat atxilotu dute Donostian, langileak esplotatzeagatik
Langile horietako batzuk Ukrainako errefuxiatuak dira, eta nagusiak «mehatxu» egiten zien, esanez bere aginduetara makurtu ezean gerrara joango zirela. Egunean hamabi eta hamahiru ordu artean lan eginarazten zien, hilean 500 euroren truke.
Eraikuntzako enpresari bat atxilotu dute Donostian, langileak esplotatzeagatik. Langile horietako batzuk Ukrainako errefuxiatuak dira, eta nagusiak «mehatxu» egiten zien, esanez bere aginduetara makurtu ezean gerrara joango zirela. Egunean hamabi eta hamahiru ordu artean lan eginarazten zien, hilean 500 euroren truke.
Espainiako Poliziak enpresari bat atxilotu du Donostian, eraikuntzako lanetan langileak esplotatzeagatik. Langile horietako batzuk gerratik ihesi Euskal Herrira etorri ziren ukrainarrak dira; gainerakoak, berriz, Latinoamerikakoak, Errusiakoak eta Tajikistangoak. Enpresaburua ere ukrainar jatorrikoa da. Ekainaren 15ean...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229806/gobernantza-eredu-berri-bat-sortu-nahi-dugu-hondarribian.htm
Politika
«Gobernantza eredu berri bat sortu nahi dugu Hondarribian»
Alkate berria du Hondarribiak, eta beste talde batekoa: Igor Enparan, Abotsanitzekoa. Esan du EAJk «alde bakarrez» gobernatu duela, eta berak akordioak lortzen saiatu nahi du; besteak beste, alardearen auzian.
«Gobernantza eredu berri bat sortu nahi dugu Hondarribian». Alkate berria du Hondarribiak, eta beste talde batekoa: Igor Enparan, Abotsanitzekoa. Esan du EAJk «alde bakarrez» gobernatu duela, eta berak akordioak lortzen saiatu nahi du; besteak beste, alardearen auzian.
Asteartea da, eta Hondarribiko udaletxeko bulegoetako ateak itxita daude. “Horrela aurkitu dugu”, esan du Igor Enparan alkate berri eta Abotsanitz taldeko kideak (Hondarribia, 1977). Beste detaile bat: larunbatean, aurreko alkate Txomin Sagarzazu (EAJ) ez zen azaldu ere egin inbestidura saiora. 2014an sortu zen Abotsa...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229807/kosovo-iparraldean-udal-hauteskundeak-errepikatzearen-alde-agertu-dira-pristina-eta-belgrad.htm
Mundua
Kosovo iparraldean udal hauteskundeak errepikatzearen alde agertu dira Pristina eta Belgrad
EBko diplomaziaburu Josep Borrell ari da bitartekari lanetan, eta, hiru aldeak ados dauden arren, oraingoz ez dute akordiorik.
Kosovo iparraldean udal hauteskundeak errepikatzearen alde agertu dira Pristina eta Belgrad. EBko diplomaziaburu Josep Borrell ari da bitartekari lanetan, eta, hiru aldeak ados dauden arren, oraingoz ez dute akordiorik.
Bi herrialdeen arteko tentsioak baretze aldera, EB Europako Batasuneko diplomaziaburu Josep Borrellek bilera batera deitu zituen atzo Kosovoko lehen ministro Albin Kurti eta Serbiako presidente Aleksandar Vucic. Bi agintariak elkartu ziren Borrellekin, baina, bien arteko tentsioaren adierazgarri, nork bere aldetik hitz...