date
stringdate
2012-09-20 00:00:00
2023-12-01 00:00:00
url
stringlengths
47
182
category
stringclasses
10 values
title
stringlengths
3
140
subtitle
stringlengths
0
1.17k
summary
stringlengths
5
1.18k
text
stringlengths
2
35.8k
2023-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/229808/aurtengo-ehz-azkarra-izanen-da-biziki-argitsua.htm
Kultura
«Aurtengo EHZ azkarra izanen da, biziki argitsua»
Ekainaren 30etik uztailaren 2ra iraganen da Euskal Herria Zuzenean festibala, Irisarrin. Haranen aita lehen urteetako antolatzailea izan zen; bera, berriz, azken bost urteetakoa, bere belaunaldiko lagunekin batean.
«Aurtengo EHZ azkarra izanen da, biziki argitsua». Ekainaren 30etik uztailaren 2ra iraganen da Euskal Herria Zuzenean festibala, Irisarrin. Haranen aita lehen urteetako antolatzailea izan zen; bera, berriz, azken bost urteetakoa, bere belaunaldiko lagunekin batean.
Aitarekin ezagutu zituen lehen EHZ festibalak Kattina Haranek (Izturitze, 1997). 2021ean, hilabete batzuentzat, EHZ elkarteko langilea ere izan zen, garai batean bere aita bezala. Duela bost urte, bere adineko lagunekin, bere gain hartu zuen antolakuntza. Zein da zure esperientzia Euskal Herria Zuzenean festibalarekin...
2023-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/229809/herria-galdu-zutenen-dolua.htm
Gizartea
Herria galdu zutenen dolua
Inge Diez antropologoak Itoizko urtegiak azpian hartutako herrien inguruan egin du gradu amaierako lana. Artozki utzi beharrak herri horretako bizilagunengan utzitako arrastoa ikertu du, zehazki. Diezek adin eta sexu ezberdinetako zenbait herritar elkarrizketatu ditu.
Herria galdu zutenen dolua. Inge Diez antropologoak Itoizko urtegiak azpian hartutako herrien inguruan egin du gradu amaierako lana. Artozki utzi beharrak herri horretako bizilagunengan utzitako arrastoa ikertu du, zehazki. Diezek adin eta sexu ezberdinetako zenbait herritar elkarrizketatu ditu.
Barrua nahasi zidan”. Horixe erran du Inge Diez antropologoak (Iruñea, 2000), Itoizko urtegiak azpian hartutako herrien inguruko erakusketari buruz. 2003an eraitsitako zazpi herrien maketak egin dituzte Toño Villanuevak eta Juan Jesus Leatxek, eta martxoan Agoitzen erakutsi zituzten. Diezek 3 urte zituen Artozki bota z...
2023-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/229810/bilbo-eragozpenez-josiko-duen-frantziako-tourra.htm
Kirola
Bilbo eragozpenez josiko duen Frantziako Tourra
Frantziako Tourraren aurtengo aurreneko etapa Bilbon hasi eta bukatuko da, uztailaren 1ean. Bizkaiko hamaika errepide moztuta egongo dira ordu luzez, Tourreko tropela igaro ahal izateko. Bilbo, baina, gotortu egingo dute orduan: hiriko sarrera gehienak 06:30 eta 08:30 artean itxiko dituzte, arratsaldera arte.
Bilbo eragozpenez josiko duen Frantziako Tourra. Frantziako Tourraren aurtengo aurreneko etapa Bilbon hasi eta bukatuko da, uztailaren 1ean. Bizkaiko hamaika errepide moztuta egongo dira ordu luzez, Tourreko tropela igaro ahal izateko. Bilbo, baina, gotortu egingo dute orduan: hiriko sarrera gehienak 06:30 eta 08:30 ar...
Tourraren aurreneko etapa Bilbon hasi eta bukatuko da, datorren astean, larunbatean. Mundu osoan ikusiko dira Bilboko eta Bizkaiko hamaika lekutako errepideak, paisaia naturalak eta ondare arkitektonikoak. Hiru etapa Euskal Herritik igaroko zirela iragarri zenean, Christian Prudhome Frantziako Tourreko zuzendariak itzu...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229811/herriko-jaiak-etetera-behartuta.htm
Herriko jaiak etetera behartuta
Herriko jaiak etetera behartuta.
Urte berezia izan behar zuen 2023ak Loiuko gazteentzat. Bakarrak gazte elkarteak hamar urte bete ditu aurten, eta gogotsu ari ziren jaietako Gazte Eguna antolatzen. Jaiaren gurpilean, baina, makila bat sartu zaie, Frantziako Tourra izenekoa. Urtero ostiralean ospatzen dute gazteek euren eguna. Aurten, ostera, Tourrrak ...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229812/laquogutxiesten-ari-dira-jende-askoren-sufrimenduaraquo.htm
Gizartea
«Gutxiesten ari dira jende askoren sufrimendua»
Iruñeko aurreko udal gobernuak hartutako azken erabakietako bat izan da diruz ez laguntzea Ana Jakak idazketa erotikoari buruz eman duen tailer bat. 'Erotiko' hitzak eragin du betoa. Jakak hitz hori eta bertze anitz aldarrikatu ditu.
«Gutxiesten ari dira jende askoren sufrimendua». Iruñeko aurreko udal gobernuak hartutako azken erabakietako bat izan da diruz ez laguntzea Ana Jakak idazketa erotikoari buruz eman duen tailer bat. 'Erotiko' hitzak eragin du betoa. Jakak hitz hori eta bertze anitz aldarrikatu ditu.
Ana Jaka idazleak (Andoain, Gipuzkoa, 1973) Iruñeko Udalak ezarritako zentsura salatu du. E28 plataformak LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean parte hartzera deitu zuen Jaka: idazketa erotikoko tailer bat egin zuen idazleak, ekainaren 15ean. Udalak diruz laguntzeari uko egin zion, ordea, erotiko hitza zuelako izenb...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229813/adikzioen-inguruabarrak-ezagutzen.htm
Gizartea
Adikzioen inguruabarrak ezagutzen
Zenbait adikzio eta haien eragileak aztertu dituzte EHUren 'Adikzioak errealitatean' udako ikastaroan, Donostian. Adikzioei estigma kentzea izan da helburuetako bat.
Adikzioen inguruabarrak ezagutzen. Zenbait adikzio eta haien eragileak aztertu dituzte EHUren 'Adikzioak errealitatean' udako ikastaroan, Donostian. Adikzioei estigma kentzea izan da helburuetako bat.
Adikzio prozesuak identifikatzea; adikzioen ondorio soziosanitarioak ulertzea; adikzioen errehabilitazioan elkarri laguntzeko taldeek duten garrantzia nabarmentzea; eta adikzioari estigma kentzea. Helburu horiek zituen, besteak beste, EHUk Donostiako Miramar jauregian antolatutako Adikzioak errealitatean udako ikastaro...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229815/xabier-ezeizabarrena-hautatu-dute-gipuzkoako-batzar-nagusietako-lehendakari.htm
Politika
Xabier Ezeizabarrena hautatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari
EAJren, PSE-EEren eta PPren botoei esker izendatu dute. Sozialistek eta EH Bilduk lehendakariordetza bana eskuratu dute. Popularrek eta Elkarrekin-ek, berriz, idazkari karguak hartu dituzte.
Xabier Ezeizabarrena hautatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari. EAJren, PSE-EEren eta PPren botoei esker izendatu dute. Sozialistek eta EH Bilduk lehendakariordetza bana eskuratu dute. Popularrek eta Elkarrekin-ek, berriz, idazkari karguak hartu dituzte.
Gaur eratu dute Gipuzkoako Batzar Nagusien Mahaia, eta, berriro ere, Xabier Ezeizabarrena jeltzaleak hartu du lehendakari kargua. Ezeizabarrenak gehiengo osoa eskuratu du, aldeko 27 botorekin. Alderdi sozialistak eta popularrak jeltzaleen aukera babestu dute. EH Bilduk Zelai Amenabarro aurkeztu du hautagai gisa. Elkar...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229816/gasteizko-udalak-fiskaltzari-igorriko-dio-presoen-aldeko-topa-bati-buruzko-informazioa.htm
Politika
Gasteizko Udalak Fiskaltzari igorriko dio presoen aldeko topa bati buruzko informazioa
Judimendi auzoko San Joan jaietan egingo dute presoen aldeko ekitaldia, eta Covitek eta PPk debekatzeko eskatu dute. Maider Etxebarria alkateak kritikatu du «higuingarria» dela «ETAko kideak goratzea».
Gasteizko Udalak Fiskaltzari igorriko dio presoen aldeko topa bati buruzko informazioa. Judimendi auzoko San Joan jaietan egingo dute presoen aldeko ekitaldia, eta Covitek eta PPk debekatzeko eskatu dute. Maider Etxebarria alkateak kritikatu du «higuingarria» dela «ETAko kideak goratzea».
San Joan jaiak ospatuko dituzte asteburu honetan Gasteizko Judimendi auzoan, eta, besteak beste, presoen eskubideen aldeko kalejira eta topa antolatu dituzte gaurko 20:30erako. Asteon, Covite biktimen elkarteak eta PPk salatu izan dute «terrorismoa» goratzeko ekitaldiak egitekoak zirela jai horietan, eta instituzioei e...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229817/uztailaren-10ean-txosnagunea-izanen-du-iruneak.htm
Bizigiro
Uztailaren 10ean txosnagunea izanen du Iruñeak
Herri Sanferminak plataformak salatu du UPNk «baztertu» egin dituela. Herri bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte egun horretarako.
Uztailaren 10ean txosnagunea izanen du Iruñeak. Herri Sanferminak plataformak salatu du UPNk «baztertu» egin dituela. Herri bazkaria eta kontzertuak antolatu dituzte egun horretarako.
Egun bakarrez, baina txosnagunea izanen du Iruñeak aurtengo sanferminetan. Uztailaren 10ean izanen da, O-ko Andre Maria plazan. «Herri sanferminen biziraupena bermatzeko, egun bakarrean bildu behar izan dugu egitaraua», azaldu dute gaur goizean Laban eman duten prentsaurrekoan. «Erresistentzian bizirik jarraitzen dugu,...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229818/olinpiar-sua-euskal-herritik-igaroko-da-2024ko-maiatzean.htm
Kirola
Olinpiar sua Euskal Herritik igaroko da 2024ko maiatzean
Gaur iragarri dute Parisko Olinpiar Jokoak pizteko erabiliko duten suak egingo duen ibilbidea: datorren urteko maiatzaren 20an, Lapurdiko bost herritatik pasako da
Olinpiar sua Euskal Herritik igaroko da 2024ko maiatzean. Gaur iragarri dute Parisko Olinpiar Jokoak pizteko erabiliko duten suak egingo duen ibilbidea: datorren urteko maiatzaren 20an, Lapurdiko bost herritatik pasako da
2024ko uztailaren 24ean hasiko dira Olinpiar Jokoak Parisen. Horiek pizteko erabiliko dute olinpiar sua apirilaren 16an piztuko dute Olinpian (Grezia), ohi bezala. Ondoren, eskuz esku eramango dute Pariseraino, 11.000 txanda inguru eginez. Korrikalari bakoitzak 200 metro inguru egingo ditu. Maiatzaren 20an, Euskal Herr...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229819/osasuna-zigortzeko-gomendioa-egin-dute-uefako-ikuskatzaileek.htm
Kirola
Osasuna zigortzeko gomendioa egin dute UEFAko ikuskatzaileek
Talde gorritxoa haserre agertu da erabakiarekin, eta berretsi du Apelazio Batzordera joko duela, helegitea jarri, eta Konferentzia Ligan ez parte hartzeko erabakia atzera bota dezaten.
Osasuna zigortzeko gomendioa egin dute UEFAko ikuskatzaileek. Talde gorritxoa haserre agertu da erabakiarekin, eta berretsi du Apelazio Batzordera joko duela, helegitea jarri, eta Konferentzia Ligan ez parte hartzeko erabakia atzera bota dezaten.
Albiste txarrak Osasunarentzat. Astebeteko atzerapenarekin UEFAko Etika, Diziplina eta Kontrol Batzordeak eman du bere ebazpena, eta talde gorritxoaren aurkakoa da. Hala, Osasuna zigortzeko eta Konferentzia ligan ez parte hatzeko gomendioa egin du. Osasunak sei egun ditu orain erakunde horretako Apelazio Batzordean hel...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229820/maskara-ez-da-beharrezkoa-izango-osasun-zentroetan.htm
Gizartea
Maskara ez da beharrezkoa izango osasun zentroetan
Espainiako Ministro Kontseiluak datorren astean onartuko du neurria.
Maskara ez da beharrezkoa izango osasun zentroetan. Espainiako Ministro Kontseiluak datorren astean onartuko du neurria.
Orain arte, maskara beharrezkoa izan da Hego Euskal Herriko osasun zentro, erietxe, botika eta antzekoetan, baina laster aldatuko da hori. Espainiako Osasun ministro Jose Miñonesek bilera egin du Espainiaren administraziopean dauden lurraldeetako osasun sailburuekin, eta erabaki dute neurri hori bertan behera uztea: ma...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229821/hainbat-andre-gazte-plazatik-bota-dituzte-irunen-alardearen-entsegu-batean.htm
Gizartea
Hainbat andre gazte plazatik bota dituzte Irunen, alardearen entsegu batean
Atzoko entseguen amaieran gertatu zela salatu du Alarde Parekidearen Juntak. Mutil gazte talde bat oldartu zitzaien andreei, oihuka: «Joan daitezela, joan daitezela»
Hainbat andre gazte plazatik bota dituzte Irunen, alardearen entsegu batean. Atzoko entseguen amaieran gertatu zela salatu du Alarde Parekidearen Juntak. Mutil gazte talde bat oldartu zitzaien andreei, oihuka: «Joan daitezela, joan daitezela»
Ohar baten bidez jakinarazi du Alarde Parekidearen Juntak atzo Irungo alarderako entseguetan zer gertatu zen, hiriaren bihotzean, San Juan plazan: «Entseguen amaieran, txilibitua jotzen ari ziren emakume gazte batzuek San Juan plazatik alde egin behar izan zuten». Motiboa izan zen oldartu egin zitzaizkiela entseguan ze...
2023-6-23
https://www.berria.eus/albisteak/229822/salatu-dute-azken-asteetan-etxerik-gabeko-hiru-lagun-hil-direla-bizkaian.htm
Gizartea
Salatu dute azken asteetan etxerik gabeko hiru lagun hil direla Bizkaian
Joan den astean emakume bat hil zen Santurtzin; aurreko asteetan, beste bi gizon, Bilbon. «Porrota kolektiboa» dela salatu du Bestebi plataformak.
Salatu dute azken asteetan etxerik gabeko hiru lagun hil direla Bizkaian. Joan den astean emakume bat hil zen Santurtzin; aurreko asteetan, beste bi gizon, Bilbon. «Porrota kolektiboa» dela salatu du Bestebi plataformak.
Etxerik ez zuen emakume bat parke batean hilda aurkitu zuten pasa den astean Santurtzin (Bizkaia). Kalean bizi ziren beste bi gizon– Mohamed eta Iñaki– duela aste batzuk hil ziren, Bilbon. Etxerik gabeko pertsonen alde lanean diharduen Bestebi plataformak egin du salaketa, ohar batean. Zendutako pertsonen familia eta l...
2023-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/229854/prigozhinek-moskurako-martxa-gelditu-du.htm
Mundua
Prigozhinek Moskurako martxa gelditu du
Wagnerreko burua Bielorrusiako presidentearekin negoziatzen aritu da. Paramilitarrek Errusiako Rostov Don hiriaren kontrola hartu dute goizean, eta hiriburura bidean ziren, Defentsa Ministerioaren kontrako «matxinada» betean.
Prigozhinek Moskurako martxa gelditu du. Wagnerreko burua Bielorrusiako presidentearekin negoziatzen aritu da. Paramilitarrek Errusiako Rostov Don hiriaren kontrola hartu dute goizean, eta hiriburura bidean ziren, Defentsa Ministerioaren kontrako «matxinada» betean.
Kremlinen kontrako matxinadak ez du egun bat ere iraun. Jevgeni Prigozhin Errusiako Wagner talde paramilitarreko buruak onartu egin du Moskurako martxa gelditzea, Aleksandr Lukaxenko Bielorrusiako presidentearekin mintzatu ondoren; biek ala biek «egun osoa» pasatu dute hitz egiten, eta «onargarria den aukera bat» negoz...
2023-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/229855/gakoa-ez-da-sanchez-ala-feijoo-eajrentzat-madrilen-euskadi-defendatzea-baizik.htm
Politika
«Gakoa ez da Sanchez ala Feijoo», EAJrentzat, «Madrilen Euskadi defendatzea» baizik
Euskadiren ahotsa izango da jeltzaleen goiburua uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako bozen kanpainan. «EAJ da Euskadiren ahotsa Madrilen», aldarrikatu du Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak.
«Gakoa ez da Sanchez ala Feijoo», EAJrentzat, «Madrilen Euskadi defendatzea» baizik. Euskadiren ahotsa izango da jeltzaleen goiburua uztailaren 23ko Espainiako Gorteetarako bozen kanpainan. «EAJ da Euskadiren ahotsa Madrilen», aldarrikatu du Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak.
Euzko Alderdi Jeltzaleak uztailaren 23ko bozen kanpainara eramango duen lelo nagusia Euskadiren ahotsa izango da. Horrela eman du ezagutzera gaur Andoni Ortuzar EBBko presidenteak, Sabin Etxearen aurrean egin duten ekitaldi politikoan. Ortuzarrekin batera Mikel Legarda, Aitor Esteban eta Maribel Vaquero, Araba, Bizkai ...
2023-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/229856/mendiak-salatu-du-eskubideak-eserlekuen-truke-aldatzen-ari-dela-pp.htm
Politika
Mendiak salatu du «eskubideak eserlekuen truke» aldatzen ari dela PP
Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Mendiak esan du PP «eroen etxea» dela, Nuñez Feijoo «oso ahula» delako Voxen aurrean. UPNk, berriz, «Madrilen Nafarroaren ahotsa» dela aldarrikatu du; eta Sumarreko Bizkaiko zerrendaburu Lander Martinezek ziurtatu du «herritarren benetako beharrak» asebeteko dituela koalizio horrek.
Mendiak salatu du «eskubideak eserlekuen truke» aldatzen ari dela PP. Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Mendiak esan du PP «eroen etxea» dela, Nuñez Feijoo «oso ahula» delako Voxen aurrean. UPNk, berriz, «Madrilen Nafarroaren ahotsa» dela aldarrikatu du; eta Sumarreko Bizkaiko zerrendaburu Lander Martinezek ziurtatu ...
Maiatzeko udal eta foru hauteskundeen ostean, PSE-EEk Gasteizko alkatetza eskuratu berri du Maider Etxebarriarentzat, EAJren eta PPren babesari esker, baina aldagaia hori ez da oztopo izan Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde Idoia Mendiarentzat PP salatzeko garaian, Espainiako Gorteetarako bozen kanpaina aurrean. Izan ...
2023-6-24
https://www.berria.eus/albisteak/229857/garaik-eta-osesek-irabazi-dute-berria-txapelketa.htm
Kirola
Garaik eta Osesek irabazi dute Berria Txapelketa
Gasteiztarrak eta oñatiarrak Miren Larrarte eta Itxaso Erasun hartu dituzte mendean final oso estuan: 22-20.
Garaik eta Osesek irabazi dute Berria Txapelketa. Gasteiztarrak eta oñatiarrak Miren Larrarte eta Itxaso Erasun hartu dituzte mendean final oso estuan: 22-20.
Emozioa eta kalitatea izan ohi dira finalen aldagai nagusienetako bi, eta III. Berria Txapelketako finalak bietatik sobera du gaur, Andoaingo Arrate pilotalekuan (Gipuzkoa). Partida gogorra, ona eta emozioz betea jokatu dute lau pilotariek, eta azkenean Leire Garaik eta Uxue Osesek 22-20 menderatu dituzte Miren Larrart...
2023-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/229886/aita-mari-salernon-lehorreratu-da-172-migratzailerekin.htm
Gizartea
'Aita Mari' Salernon lehorreratu da, 172 migratzailerekin
Ostegunean egin zuen erreskatea, baina gaur arte ezin izan da portuan sartu, Italiako Gobernuak ez baitio baimenik eman.
'Aita Mari' Salernon lehorreratu da, 172 migratzailerekin. Ostegunean egin zuen erreskatea, baina gaur arte ezin izan da portuan sartu, Italiako Gobernuak ez baitio baimenik eman.
Portuan da Aita Mari. ISH Itsas Salbamendu Humanitarioa gobernuz kanpoko erakundearen erreskate ontziak 172 pertsona erreskatatu zituen ostegunean Mediterraneo itsasoan. Saharaz hegoaldeko herrialdeetakoak dira gehienak, eta Tunisiatik abiatu zirela uste dute. Neurriz gain kargatutako txalupa kaskarretan zeuden, larria...
2023-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/229887/oier-lazkanok-irabazi-du-errepideko-espainiako-txapelketa.htm
Kirola
Oier Lazkanok irabazi du errepideko Espainiako Txapelketa
Gasteiztarrak erasoa jo du 25 kilometroren faltan, eta bakarrik iritsi da helmugara. Alex Aranburu hirugarren izan da.
Oier Lazkanok irabazi du errepideko Espainiako Txapelketa. Gasteiztarrak erasoa jo du 25 kilometroren faltan, eta bakarrik iritsi da helmugara. Alex Aranburu hirugarren izan da.
Euskaldunak protagonista izan dira Espainiako txirrindularitza txapelketan. Oier Lazkano 23 urteko gasteiztarrak (Movistar) garaipen ikusgarria lortu du, helmugarako 25 kilometro falta zirela ihes eginda. Denboraldi bikaina egiten ari da Arabakoa. Bakarrik iritsi da helmugara, Juan Ayusoren (UAE) eta Alex Aranbururen (...
2023-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/229888/jose-antonio-sistiaga-hil-da-gaur-taldekoen-artetik-bizi-zen-artista-bakarra.htm
Kultura
Jose Antonio Sistiaga hil da, Gaur taldekoen artetik bizi zen artista bakarra
91 urte zituela hil da, Ziburuko (Lapurdi) bere etxean, bihotzekoak emanda.
Jose Antonio Sistiaga hil da, Gaur taldekoen artetik bizi zen artista bakarra. 91 urte zituela hil da, Ziburuko (Lapurdi) bere etxean, bihotzekoak emanda.
Gaur goizean hil da Jose Antonio Sistiaga artista eta zinemagilea (Donostia, 1932 - Ziburu, Lapurdi, 2023), Ziburuko bere etxean, bihotzeko baten ondorioz. 91 urte zituen. Ezaguna da, besteak beste, 1966. urtean Gaur euskal artista taldearen sortzaileetako bat izan zelako Amable Ariasekin, Rafael Ruiz Balerdirekin, Nes...
2023-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/229889/andoni-unzalu-politikari-sozialista-hil-da.htm
Politika
Andoni Unzalu politikari sozialista hil da
Patxi Lopezen gertuko aholkularia izan zen Jaurlaritzan eta Espainiako Kongresuan. Hainbat hedabidetan ere ohiko kolaboratzaile izandakoa da. 67 urte zituen.
Andoni Unzalu politikari sozialista hil da. Patxi Lopezen gertuko aholkularia izan zen Jaurlaritzan eta Espainiako Kongresuan. Hainbat hedabidetan ere ohiko kolaboratzaile izandakoa da. 67 urte zituen.
Denbora luzez gaixorik egon ostean, gaur hil da Andoni Unzalu politikari eta idazlea (Abadiño, Bizkaia, 1956) 67 urte zituela. Besteak beste, ezaguna da Patxi Lopezek gertuko aholkularia izan zuelako, bai Eusko Jaurlaritzan, baita Espainiako Kongresuan ere. Hainbat hedabidetan ere ohiko kolaboratzailea zen Unzalu, best...
2023-6-25
https://www.berria.eus/albisteak/229890/iruneko-oberenak-irabazi-du-xviii-berria-txapelketa.htm
Kirola
Iruñeko Oberenak irabazi du XVIII. Berria Txapelketa
Borrokatua izan da Ultzamako Buruzgainen aurkako finala. Hernanin elkartutako pilotazaleek eskerrak eman dizkiete Rufino Rekalde eta Martxelo Otamendi antolatzaileei; printzipioz, lehiaketa ez da berriz antolatuko aurrerantzean.
Iruñeko Oberenak irabazi du XVIII. Berria Txapelketa. Borrokatua izan da Ultzamako Buruzgainen aurkako finala. Hernanin elkartutako pilotazaleek eskerrak eman dizkiete Rufino Rekalde eta Martxelo Otamendi antolatzaileei; printzipioz, lehiaketa ez da berriz antolatuko aurrerantzean.
Pronostikoak bete dira XVIII. Berria Txapelketaren finalean: Iruñeko Oberena faboritoa izan da txapeldun, baina gogotik lan eginda. Ez dizkio gauzak erraz jarri Ultzamako Buruzgainek, eta emozioz betetako arratsaldeaz gozatu ahal izan dute pilotazaleek Hernaniko (Gipuzkoa) udal pilotalekuan. Izan ere, lehen partidan, ...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229891/bi-pertsona-hil-dira-nafarroan-errekan-itota.htm
Gizartea
Bi pertsona hil dira Nafarroan, errekan itota
Irunberriko arroilan hildakoak 68 urte zituen, eta Melidan zendutakoak, 27.
Bi pertsona hil dira Nafarroan, errekan itota. Irunberriko arroilan hildakoak 68 urte zituen, eta Melidan zendutakoak, 27.
Nafarroako Irati ibaian gizonezko bat hil zen, eta Aragoi ibaian beste bat, biak ere ur lasterrak eramanda. Irunberrin hildakoak 68 urte zituen. Familiarekin bainatzen ari zen Irati ibaian, eta 16:30 aldera galdu egin zen. Senideek larrialdi zerbitzuei deitu zieten, eta ur lasterrak gizonezkoa eraman zuela adierazi zi...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229892/kontserbadoreek-gehiengo-osoa-lortu-dute-greziako-hauteskundeetan.htm
Mundua
Kontserbadoreek gehiengo osoa lortu dute Greziako hauteskundeetan
Demokrazia Berriak botoen %40 irabazi ditu, eta ezkerreko Syrizari 23 puntu atera dizkio. Eskuin muturreko hiru alderdi sartu dira parlamentura.
Kontserbadoreek gehiengo osoa lortu dute Greziako hauteskundeetan. Demokrazia Berriak botoen %40 irabazi ditu, eta ezkerreko Syrizari 23 puntu atera dizkio. Eskuin muturreko hiru alderdi sartu dira parlamentura.
Kyriakos Mitsotakisen Demokrazia Berria alderdi kontserbadorea nagusitu da berriz Greziako hauteskundeetan. Maiatzean ere irabazi zuen, baina beste bozetara deitu zuen, gehiengo handiagoa nahi zuelako. «Aginte sendoa» lortu duela esan du bart. Eskuindarrek botoen %40,5 lortu dituzte. Gehiengo osoa eman die horrek, eta...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229893/belloch-beterano-bat-estatu-indarkeriaren-gorazarrean.htm
Politika
Belloch, beterano bat estatu indarkeriaren gorazarrean
Espainiako Justizia eta Barne ministro ohiak esan du «boluntario saldoa» zegoela GAL finantzatzeko, eta Galindo «zalantzarik gabe» igoko lukeela berriro jeneral kargura.
Belloch, beterano bat estatu indarkeriaren gorazarrean. Espainiako Justizia eta Barne ministro ohiak esan du «boluntario saldoa» zegoela GAL finantzatzeko, eta Galindo «zalantzarik gabe» igoko lukeela berriro jeneral kargura.
Juan Alberto Belloch Espainiako Justizia ministro izandakoak oihartzun mediatikoa eragin du berriro ere, estatu indarkeriaz eta GALez hitz eginda. «GALen kostua minimoa izan zen; boluntario saldoa zegoen hura finantzatzeko». Liburu bat argitaratu berri du Bellochek, eta haren inguruan elkarrizketatu dute El Periódico d...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229894/arartekoak-eskatu-du-torturaren-biktimei-laguntzeko-politikak-egiteko.htm
Politika
Arartekoak eskatu du torturaren biktimei laguntzeko politikak egiteko
Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazio Batuen Nazioarteko Eguna da gaur. EH Bilduk salatu du «justizia eta ez errepikatzeko bermeak atzean» geratu direla.
Arartekoak eskatu du torturaren biktimei laguntzeko politikak egiteko. Torturaren Biktimei Laguntzeko Nazio Batuen Nazioarteko Eguna da gaur. EH Bilduk salatu du «justizia eta ez errepikatzeko bermeak atzean» geratu direla.
Euskal Autonomia Erkidegoko Arartekoak erakundeei eskatu die jarrai dezatela torturaren biktima guztiei laguntzeko «politikak egiten eta babesa erakusten, modu inklusiboan eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidea errespetatuz, betiere indarrean mantenduz torturen biktimen eskubideen aitortza ezinbestekoa Euskadin». H...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229896/lurraren-altxamenduak-debekatuta.htm
Mundua
Lurraren Altxamenduak, debekatuta
Lurraren Altxamenduak mugimendua legez kanpo utzi du Frantziak. «Ekoterrorismoan» aritzea egotzi die Macronen gobernuak. Ahots ugari altxatu dira erabakiaren aurka.
Lurraren Altxamenduak, debekatuta. Lurraren Altxamenduak mugimendua legez kanpo utzi du Frantziak. «Ekoterrorismoan» aritzea egotzi die Macronen gobernuak. Ahots ugari altxatu dira erabakiaren aurka.
Ekainaren 21ean sinatutako dekretu baten bidez, Frantziako Gobernuak legez kanpo utzi du Lurraren Altxamenduak (LSDLT) erakundea. Bezperan, talde horretako kide izatearen akusaziopean, 15 lagun atxilotu zituen Poliziak. Neurri horrek erreakzio soka luzea ekarri du Frantzian eta Ipar Euskal Herrian, eta Emmanuel Macrone...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229897/espainiako-gobernuak-ez-du-igoko-elikagai-batzuen-beza.htm
Ekonomia
Espainiako Gobernuak ez du igoko elikagai batzuen BEZa
Nadia Calviñok ez du argitu zer gertatuko den garraiolarien gasolio deskontuarekin.
Espainiako Gobernuak ez du igoko elikagai batzuen BEZa. Nadia Calviñok ez du argitu zer gertatuko den garraiolarien gasolio deskontuarekin.
Ekainaren 30ean iraungiko da inflazioari aurre egiteko Espainiako Gobernuak urte hasieran indarrean jarritako neurri sorta bat, eta gobernuak zer egingo duen erabaki behar du. Neurri horietako baten inguruan zer erabaki duten iragarri du gaur goizean Nadia Calviño Ekonomia ministroak: aurrerantzean ere ez dute BEZik i...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229898/nerea-kortajarena-da-eh-bilduko-bozeramaile-berria.htm
Politika
Nerea Kortajarena da EH Bilduko bozeramaile berria
Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungai nagusiak orain arte egindako lanean hasiko da Kortajarena. Diana Urreak eta Roke Akizuk ordezkatuko dituzte Eusko Legebiltzarrean, Iker Casanova eta Maddalen Iriarte bera, hurrenez hurren.
Nerea Kortajarena da EH Bilduko bozeramaile berria. Maddalen Iriarte Gipuzkoako ahaldungai nagusiak orain arte egindako lanean hasiko da Kortajarena. Diana Urreak eta Roke Akizuk ordezkatuko dituzte Eusko Legebiltzarrean, Iker Casanova eta Maddalen Iriarte bera, hurrenez hurren.
EH Bilduk jakinarazi du Maddalen Iriartek eta Iker Casanovak legebiltzarkide karguari uko egin diotela ofizialki, maiatzeko hauteskundeetan batzarkide atera ostean, Iriarte Gipuzkoan eta Casanova Bizkaian. Talde parlamentarioan Diana Urrea Herrerak (Armenia, Kolonbia, 1987) eta Roke Akizu Aizpirik (Soraluze, Gipuzkoa, ...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229899/hamar-urtean-23-handitu-da-droga-kontsumoa-munduan.htm
Mundua
Hamar urtean %23 handitu da droga kontsumoa munduan
NBEk droga salmentari eta kontsumoari buruz egindako urteko txostenaren arabera, 296 milioi pertsonak kontsumitu zuten 2021ean; 2011n baino 56 milioi lagunek gehiagok. 500.000 lagun inguru hil ziren 2019an.
Hamar urtean %23 handitu da droga kontsumoa munduan. NBEk droga salmentari eta kontsumoari buruz egindako urteko txostenaren arabera, 296 milioi pertsonak kontsumitu zuten 2021ean; 2011n baino 56 milioi lagunek gehiagok. 500.000 lagun inguru hil ziren 2019an.
Drogak kontsumitzen dituzten pertsonen kopurua «nabarmen» handitu dela ohartarazi du NBE Nazio Batuen Erakundeko Droga eta Delituen Bulegoak. Atzo kaleratutako urteroko txostenaren arabera, 296 milioi lagunek hartu zuten drogaren bat 2021ean, eta, beraz, 2011tik urte horretara %23 handitu zen kontsumoa. Horrez gain, 13...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229900/eh-bilduk-dio-posta-bidezko-botoak-laquoinoiz-baino-garrantzitsuagoakraquo-direla.htm
Politika
EH Bilduk dio posta bidezko botoak «inoiz baino garrantzitsuagoak» direla
Espainiako Kongresurako Arabako zerrendaburu Iñaki Ruiz de Pinedok esan du «subiranotasunaren aldeko boto guztiak» zenbatu beharko direla. EAJko Gipuzkoako zerrendaburu Marinel Vaquerok, berriz, agindu du bere alderdiak «herritarren interesak erabakimenez» defendatu dituela.
EH Bilduk dio posta bidezko botoak «inoiz baino garrantzitsuagoak» direla. Espainiako Kongresurako Arabako zerrendaburu Iñaki Ruiz de Pinedok esan du «subiranotasunaren aldeko boto guztiak» zenbatu beharko direla. EAJko Gipuzkoako zerrendaburu Marinel Vaquerok, berriz, agindu du bere alderdiak «herritarren interesak er...
Uztailaren 23ko hauteskundeei begira posta bidezko botoak garrantzi handia izango duela azpimarratu du EH Bilduk. Espainiako Kongresurako Arabako zerrendaburu Iñaki Ruiz de Pinedok gogoratu duenez, «garrantzitsua da boto subiranista eta ezkertiar guztiak hauteskunde gauean zenbatzea», eta, horregatik, azpimarratu du ez...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229901/zaldibarko-zabortegian-premiazko-segurtasun-neurriak-hartzeko-exijitu-diote-jaurlaritzari.htm
Gizartea
Zaldibarko zabortegian premiazko segurtasun neurriak hartzeko exijitu diote Jaurlaritzari
Zaldibar Argituk, Ekologistak Martxan-ek eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak elkarretaratzeak egingo dituzte hilaren 29an eta 30ean.
Zaldibarko zabortegian premiazko segurtasun neurriak hartzeko exijitu diote Jaurlaritzari. Zaldibar Argituk, Ekologistak Martxan-ek eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Gutunak elkarretaratzeak egingo dituzte hilaren 29an eta 30ean.
Eusko Jaurlaritzak Geologia y Geoteknia Larrea SM enpresari eskatutako txostenak agerian utzi du Zaldibarko zabortegiaren orubea ez dela batere egonkorra. Jaurlaritzak txostena fiskaltzari helarazi dion arren, Zaldibar Argitu plataformak, Ekologistak Martxan taldeak eta Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak uste dute...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229902/prigozhinen-eskaera-gorabehera-xoigu-errusiako-tropekin-bildu-da.htm
Mundua
Prigozhinen eskaera gorabehera, Xoigu Errusiako tropekin bildu da
Errusiako hedabideen arabera, Wagnerrekoen buruaren aurkako zigor auzibidea irekita dago oraindik. Mertzenarioen liderrak esan du «protesta egitea» zela matxinadaren helburua. Putinek hiru aukera eman dizkie paramilitarrei: «familia eta lagunengana itzuli», armadan sartu edo Bielorrusian erbesteratu.
Prigozhinen eskaera gorabehera, Xoigu Errusiako tropekin bildu da. Errusiako hedabideen arabera, Wagnerrekoen buruaren aurkako zigor auzibidea irekita dago oraindik. Mertzenarioen liderrak esan du «protesta egitea» zela matxinadaren helburua. Putinek hiru aukera eman dizkie paramilitarrei: «familia eta lagunengana itzu...
Jevgeni Prigozhin Wagner taldeko buruak ohartarazpen bat egin zuen larunbat eguerdian, Kremlinen kontrako matxinada artean martxan zegoenean: ez zutela etsiko Sergei Xoigu Errusiako Defentsa ministroa atxilotua izan arte. Errusia Wagnerrekoekin borrokatu da fronteko zenbait gunetan, eta, besteak beste, muniziorik ez em...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229903/mundu-osoa-sorgindu-du-aleak.htm
Bizigiro
Mundu osoa sorgindu du aleak
Afrikan du jatorria kafe landareak, eta, gutxienez VI. mendetik, handik kanpo ere ekoizten da: gaur egun, eremu tropikalean hedatuta dago haren produkzioa. Munduan 12,5 milioi nekazarik egiten dute behar horretan, eta plantazioen %90 familienak dira, txikiak. Kooperatibetan batzen dira zenbaitetan.
Mundu osoa sorgindu du aleak. Afrikan du jatorria kafe landareak, eta, gutxienez VI. mendetik, handik kanpo ere ekoizten da: gaur egun, eremu tropikalean hedatuta dago haren produkzioa. Munduan 12,5 milioi nekazarik egiten dute behar horretan, eta plantazioen %90 familienak dira, txikiak. Kooperatibetan batzen dira zen...
Sorginkeria bat, funtsean. Hori da kafea, haren aurkikuntzari buruzko kondairan iradokitzen denez. Etiopiako artzain bat omen zen Kaldi, bere ahuntzak mendira eramaten zituena bazkatzera. Egun batean, itzultzeko ordua zela, animaliok ez zioten kasurik egin haren deiari; ez ziren agertu, nahiz eta hainbatetan oihu egin....
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229904/gobernuaren-egitura-argitu-dezala-eskatu-dio-geroa-baik-psnri.htm
Politika
Gobernuaren egitura argitu dezala eskatu dio Geroa Baik PSNri
Goizean sozialistekin izandako bileran, ontzat jo dute kontrol mekanismoetan egon diren arazoei buruz PSNk eman dien azalpena, baina uste dute oraindik ere hainbat puntu argitzeko daudela.
Gobernuaren egitura argitu dezala eskatu dio Geroa Baik PSNri. Goizean sozialistekin izandako bileran, ontzat jo dute kontrol mekanismoetan egon diren arazoei buruz PSNk eman dien azalpena, baina uste dute oraindik ere hainbat puntu argitzeko daudela.
Korapiloa ez da guztiz askatu, baina Geroa Baik elkarrizketetan aurrera egingo du, eta, gaur, 17:00etan, PSNk eta Zurekin Nafarroak legealdirako politiken edukiei buruz hitz egiteko bileran egongo da. Sozialistekin goizean egindako bileran, gobernu egiturari buruzko ikuspegia azal dezatela eskatu diete: «Ez digute argi...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229905/naziotasuna-identitate.htm
Gizartea
Naziotasuna identitate
Euskal Herria da BERRIAren nazioa, zazpi herrialdek osatutako errealitate kultural eta politikoa, eguneroko arretagunea. Nazio ikuspegi hori da BERRIAren eta haren kazetarien eguneroko lanaren oinarri nagusietako bat.
Naziotasuna identitate. Euskal Herria da BERRIAren nazioa, zazpi herrialdek osatutako errealitate kultural eta politikoa, eguneroko arretagunea. Nazio ikuspegi hori da BERRIAren eta haren kazetarien eguneroko lanaren oinarri nagusietako bat.
Egunkari nazionala da BERRIA. Euskarazko egunkari nazional bakarra. Naziotasuna da haren identitateetako bat, balio bereizgarrietako bat. Baina... zergatik? Zergatik du horrenbesteko garrantzia nazio ikuspegiak? Amagoia Mujika Tolaretxipik erantzun du, Martxelo Otamendiren ordez BERRIAko zuzendari izango denak: «Arrazo...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/229906/kazetaritza-betaurreko-moreekin.htm
Gizartea
Kazetaritza, betaurreko moreekin
Kazetaritza feminista egiten du BERRIAk; eguneroko jardunean genero ikuspegia sustatzen saiatzen da, eta hainbat hausnarketa eta eztabaida jarri ditu mahai gainean. Hain zuzen, egunkariaren hamar balioetan jasoa dago feminista dela. Apustu horren adierazle dira urteotan sortutako proiektu diferenteak.
Kazetaritza, betaurreko moreekin. Kazetaritza feminista egiten du BERRIAk; eguneroko jardunean genero ikuspegia sustatzen saiatzen da, eta hainbat hausnarketa eta eztabaida jarri ditu mahai gainean. Hain zuzen, egunkariaren hamar balioetan jasoa dago feminista dela. Apustu horren adierazle dira urteotan sortutako proie...
Kazetaritza feminista egiten du BERRIAk; eguneroko jardunean genero ikuspegia sustatzen saiatzen da, eta hainbat hausnarketa eta eztabaida jarri ditu mahai gainean. Hain zuzen, egunkariaren hamar balioetan jasoa dago feminista dela. Apustu horren adierazle dira urteotan sortutako proiektu diferenteak. Aspaldi egin zuen...
2023-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/229907/bideragarritasuna-jomugan.htm
Gizartea
Bideragarritasuna jomugan
BERRIAren urteroko erronka bideragarritasuna lortzea da, eta haren nahia, egonkortasun ekonomikoa bermatzea. Horretarako, ezinbestekoa da komunitatearen babesa. BERRIA Taldeak hogei urteotan izandako bilakaeraren eta gorabeheren laburpena da hau.
Bideragarritasuna jomugan. BERRIAren urteroko erronka bideragarritasuna lortzea da, eta haren nahia, egonkortasun ekonomikoa bermatzea. Horretarako, ezinbestekoa da komunitatearen babesa. BERRIA Taldeak hogei urteotan izandako bilakaeraren eta gorabeheren laburpena da hau.
BERRIAren urteroko erronka bideragarritasuna lortzea da, eta haren nahia, egonkortasun ekonomikoa bermatzea. Horretarako, ezinbestekoa da komunitatearen babesa. BERRIA Taldeak hogei urteotan izandako bilakaeraren eta gorabeheren laburpena da hau. KOMUNITATEAREN INDARRA BERRIA herri ekimenetik sortutako proiektua da. Ko...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229908/bi-krisi-bi-irtenbide-desberdin.htm
Ekonomia
Bi krisi, bi irtenbide desberdin
Azken hogei urteotan bi krisi ekonomiko larri izan dira: Atzeraldi Handia eta koronabirusaren krisia. Bati eta besteari erantzuteko modua, ordea, ez da bera izan: krisia luzatu zuen austeritatearekin aurre egin zitzaion lehenengoari, eta gastu publikoarekin bigarrenari.
Bi krisi, bi irtenbide desberdin. Azken hogei urteotan bi krisi ekonomiko larri izan dira: Atzeraldi Handia eta koronabirusaren krisia. Bati eta besteari erantzuteko modua, ordea, ez da bera izan: krisia luzatu zuen austeritatearekin aurre egin zitzaion lehenengoari, eta gastu publikoarekin bigarrenari.
Azken hogei urteotan bi krisi ekonomiko larri izan dira: Atzeraldi Handia eta koronabirusaren krisia. Bati eta besteari erantzuteko modua, ordea, ez da bera izan: krisia luzatu zuen austeritatearekin aurre egin zitzaion lehenengoari, eta gastu publikoarekin bigarrenari. Gertakari handiak maite ditu XXI. mendearen hasi...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/229909/munduko-oreka-aldatu-duten-hogei-urte.htm
Mundua
Munduko oreka aldatu duten hogei urte
Mendebaldeak zuzenduta egoteari utzi dio nazioarteak hogei urtean, eta «mundu multipolar» bilakatu da. AEBak dagoeneko ez daude bakarrik: Errusiak eta Txinak bat egin dute, eta joko zelaian duten tokia aldarrikatu.
Munduko oreka aldatu duten hogei urte. Mendebaldeak zuzenduta egoteari utzi dio nazioarteak hogei urtean, eta «mundu multipolar» bilakatu da. AEBak dagoeneko ez daude bakarrik: Errusiak eta Txinak bat egin dute, eta joko zelaian duten tokia aldarrikatu.
Mendebaldeak zuzenduta egoteari utzi dio nazioarteak hogei urtean, eta «mundu multipolar» bilakatu da. AEBak dagoeneko ez daude bakarrik: Errusiak eta Txinak bat egin dute, eta joko zelaian duten tokia aldarrikatu. Gerra hotsek betetzen zituzten duela hogei urteko titularrak ere, baina aldi hartan arabiarrak ziren ihe...
2023-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/229910/pauso-sendoak-bide-luze-batean.htm
Kirola
Pauso sendoak bide luze batean
Emakumezkoen kirolaren ikusgarritasuna handitu egin da azken bi hamarkadetan, eta urrats batzuk egin dira kirolarien baliabideetan eta prestakuntzan. Horri lotuta iritsi dira emaitzak.
Pauso sendoak bide luze batean. Emakumezkoen kirolaren ikusgarritasuna handitu egin da azken bi hamarkadetan, eta urrats batzuk egin dira kirolarien baliabideetan eta prestakuntzan. Horri lotuta iritsi dira emaitzak.
Emakumezkoen kirolaren ikusgarritasuna handitu egin da azken bi hamarkadetan, eta urrats batzuk egin dira kirolarien baliabideetan eta prestakuntzan. Horri lotuta iritsi dira emaitzak. Gizarteko beste alorretan bezala, nahiz eta oraindik bide luzea geratu, azken bi hamarkadetan kirolean ere egin dira urratsak berdinta...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229911/euskal-kirolarien-lorpen-nagusiak.htm
Euskal kirolarien lorpen nagusiak
Euskal kirolarien lorpen nagusiak.
2003 Apirilak 27. Futbola. Athleticek lehen aldiz irabazi zuen liga. Beste lau irabazi ditu gero. Abuztuak 17. Txirrindularitza. Joane Somarribak hirugarrenez irabazi zuen Frantziako Tourra. Urriak 13. Txirrindularitza. Igor Astarloak Errepideko Munduko Txapelketa irabazi zuen Hamiltonen (Kanada). 2004 Abuztuak 26. B...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229912/herria-oinarri-eta-helburu.htm
Gizartea
Herria oinarri eta helburu
Herria oinarri eta helburu.
Euskaldunon Egunkaria itxi zigutenean, berehala hasi ginen haren ordezko egunkaria izanen zena prestatzen eta egunkari berri haren sostengatzaile eta irakurle izanen ziren milaka lagunengana nola joan pentsatzen. Zergatik erosi egunero euskarazko egunkaria? Zergatik atera egunero zenbaki berri bat? Euskaraz delako eta ...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/229913/guk-egin-ezean-nork.htm
Gizartea
Guk egin ezean, nork?
Guk egin ezean, nork?.
Munduko bazter honetan sortu ginen, bada. Euskararen herria behar lukeen Euskal Herri honetan. Gure hizkuntzaren aurkako erasoak ez dira gaurko kontua, eta, hala ere, haietako bakoitza da mingarria, bere horretan. Halako baten ondorioz sortua da BERRIA, alajaina: zeinen urrun eta gertu, aldi berean, gelditzen den 2003a...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229914/oberenak-ez-du-nahi-azkena-izatea.htm
Kirola
Oberenak ez du nahi azkena izatea
Iruñeko klubak bigarrenez irabazi du txapela, finalean Ultzamako Buruzgaini nagusituta. Josu Irurita Oberenako kirol zuzendariak eskatu du txapelketa antolatzen jarrai dezatela: «Guretzat, txapelketarik politena da».
Oberenak ez du nahi azkena izatea. Iruñeko klubak bigarrenez irabazi du txapela, finalean Ultzamako Buruzgaini nagusituta. Josu Irurita Oberenako kirol zuzendariak eskatu du txapelketa antolatzen jarrai dezatela: «Guretzat, txapelketarik politena da».
Oberena Iruñeko Pilota Klubak bigarrenez idatzi du haren izena Berria Txapelketaren garaipen zerrendan. 2019an egin zuen lehen aldiz, finalean Tolosari irabazita, eta, igandean, bigarrenez, Buruzgain Ultzamako (Nafarroa) kluba mendean hartuta. 2-1 nagusitu zen finalean, Hernanin (Gipuzkoa). «Finala jokatzeko itxaropena...
2023-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/229915/eskerrak-bideari-ibil-bedi-revisited.htm
Gizartea
Eskerrak bideari (Ibil Bedi 'revisited')
Eskerrak bideari (Ibil Bedi 'revisited').
Uda korrika zebilen Eta gu esperoan Dena eginda al geneukan? Amesgaiztoa bukatu da? Ataundik mezu bat Maitane, Eli, Ioritz ukendurik ez, baina maitasuna tonaka Andoaingo erredakzioan Ekainak hogei Kafeak eta kirioak Eta hainbat lagun gogoan Ireki ez ixteko, maite duzuna zaindu Irri egiten elkar ikusi dugu Madrilen abso...
2023-6-26
https://www.berria.eus/albisteak/229917/arabako-zahar-etxeetan-bi-greba-egunera-deitu-dute-elak-eta-labek.htm
Gizartea
Arabako zahar etxeetan bi greba egunera deitu dute ELAk eta LABek
Ostegunerako eta ostiralerako deitu dute lanuztera, hitzarmen propioa galdegiteko.
Arabako zahar etxeetan bi greba egunera deitu dute ELAk eta LABek. Ostegunerako eta ostiralerako deitu dute lanuztera, hitzarmen propioa galdegiteko.
Arabako zahar etxeetako eta etxebizitza komunitarioetako langileak bi eguneko grebara deitu dituzte ELA eta LAB sindikatuek, lan hitzarmena eskatzeko. Ostegunerako eta ostiralerako deitu dute lanuzteetara. Sindikatuek salatu dutenez, patronalak eta Arabako Foru Aldundiak uko egiten diete lan hitzarmena negoziatzeari et...
2023-7-9
https://www.berria.eus/albisteak/229947/bizikletaz-arabako-naturarekin-bat-eginez.htm
albisteak
BIZIKLETAZ, Arabako naturarekin bat eginez
Arabako Foru Aldundiak argitaratu duen 'Bizikleta txangoak Arabako Ibilbide Berdeen Sarean' gidan hamasei ibilbide ageri dira; Arabako dibertsitatea, paisaiak eta aberastasun naturala bizikletaz ezagutzeko parada eskaintzen dute denek.
BIZIKLETAZ, Arabako naturarekin bat eginez. Arabako Foru Aldundiak argitaratu duen 'Bizikleta txangoak Arabako Ibilbide Berdeen Sarean' gidan hamasei ibilbide ageri dira; Arabako dibertsitatea, paisaiak eta aberastasun naturala bizikletaz ezagutzeko parada eskaintzen dute denek.
Familiarekin eta lagunekin bizikletaz egiteko aproposak dira Arabako Foru Aldundiak argitaratu duen Bizikleta txangoak Arabako Ibilbide Berdeen Sarean gidan ageri diren hamasei ibilbideak, eta, bidenabar, Arabako dibertsitateaz, paisaiez eta aberastasun naturalaz gozatzekoak. Arabako udalek eta Arabako Foru Aldundiak k...
2023-7-15
https://www.berria.eus/albisteak/229948/nafarroako-jauregia-erriberrin.htm
albisteak
Nafarroako jauregia erriberrin
Nafarroako errege-erreginen jauregia da Erriberri herriak duen erakargarri nagusia. Nafarroako gotiko zibilaren adibiderik nabarmenetakoa da.
Nafarroako jauregia erriberrin. Nafarroako errege-erreginen jauregia da Erriberri herriak duen erakargarri nagusia. Nafarroako gotiko zibilaren adibiderik nabarmenetakoa da.
Erriberriko Alde Zaharrean dago Nafarroako errege-erreginen jauregia, herriko erakargarri nagusia. Nafarroako errege-erreginen gortearen egoitza nagusia izan zen, Karlos III.a Nobleak hala erabaki zuenez geroztik. Hain zuzen ere, errege horren izena du jauregiak aurrean duen plazak. Nafarroako gotiko zibilaren adibider...
2023-7-30
https://www.berria.eus/albisteak/229949/itsasertzean-donibane-lohizunen.htm
albisteak
itsasertzean, donibane lohizunen
Donibane Lohizunen, ezagutzeko modukoak dira hondartza, arrantzale portua, itsasertzeko pasealekua, Santa Barbara muinoa eta baratze botanikoa.
itsasertzean, donibane lohizunen. Donibane Lohizunen, ezagutzeko modukoak dira hondartza, arrantzale portua, itsasertzeko pasealekua, Santa Barbara muinoa eta baratze botanikoa.
Donibane Lohizune itsasoak bustitzen du, baina mendiak ez daude urrun. Kortsarioen portu izandakoak bere nortasuna atxikitzen jakin izan du. Balea arrantzatzera Ternuara joaten ziren garai haiek urrun gelditu badira ere, sare eta amu arrantzaleak ikus daitezke oraindik portuan lanean. Itsasoa eta alde zaharra lotzen di...
2023-7-31
https://www.berria.eus/albisteak/229950/izturitze-eta-otsozelaiko-harpeak.htm
albisteak
Izturitze eta Otsozelaiko harpeak
Donamartiri herritik txango bat egin daiteke Izturitze eta Otsozelaiko harpe ikusgarriak ezagutzeko.
Izturitze eta Otsozelaiko harpeak. Donamartiri herritik txango bat egin daiteke Izturitze eta Otsozelaiko harpe ikusgarriak ezagutzeko.
Donamartiri udalerria Nafarroa Behereko erdialdean dago, Arberoa eskualdean. Erdi Aroko hainbat etxe aurki daitezke udalerri horretan, eta San Martin eliza XVII. mendekoa da. Hainbat eraikin historiko ezagutzeaz gain, Donamartirira joanez gero, historian bidaia luze bat egin daiteke, Izturitze eta Otsozelaiko harpe iku...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229951/pilar-kaltzada-hautatu-dute-save-the-children-erakundeko-espainiako-lehendakari.htm
Gizartea
Pilar Kaltzada hautatu dute Save The Children erakundeko Espainiako lehendakari
Hogei urtetik gorako eskarmentua du komunikazioaren alorrean; besteak beste, BERRIA Taldeko administrazio kontseiluko kide izan zen.
Pilar Kaltzada hautatu dute Save The Children erakundeko Espainiako lehendakari. Hogei urtetik gorako eskarmentua du komunikazioaren alorrean; besteak beste, BERRIA Taldeko administrazio kontseiluko kide izan zen.
Pilar Kaltzada (Donostia, 1970) da Save the Children erakundearen Espainiako presidente berria, larunbat honetan erakundearen gobernu organoak berritzeko prozesua egin ondoren. Lehendakaritza talde berria honako hauek osatuko dute: Gorka Aretxabaleta eta Gema Reig izanen dira lehendakariorde, eta Isabel Lazarok egingo...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229952/tourra-pasatzen-den-errepideak-lau-orduz-egongo-dira-itxita.htm
Gizartea
Tourra pasatzen den errepideak lau orduz egongo dira itxita
Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak espero du ertzainak «konpromisoz eta profesionaltasunez» arituko direla.
Tourra pasatzen den errepideak lau orduz egongo dira itxita. Josu Bujanda Ertzaintzaren buruak espero du ertzainak «konpromisoz eta profesionaltasunez» arituko direla.
Egun gutxi falta dira Frantziako Tourra Euskal Herritik igarotzeko. Gozamena izango da zenbaitentzat, baina gorabeherak ere espero dituzte errepideetan. Gaur goizean, Euskadi Irratian horien inguruko xehetasunak eman ditu Josu Bujandak, Ertzaintzaren buruak. Azaldu duenez, txirrindulari proba pasatuko den errepideak la...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229953/wagnerrekoen-aurkako-zigor-auzibidea-artxibatu-egin-du-kremlinek.htm
Mundua
Wagnerrekoen aurkako zigor auzibidea artxibatu egin du Kremlinek
Prigozhin Bielorrusian dagoela baieztatu du Lukaxenkok. Moskuren esanetan, Wagnerrekoak prest daude armadari armamentu astuna entregatzeko. Putinen arabera, «gerra zibil bat» hastear egon dira Errusian.
Wagnerrekoen aurkako zigor auzibidea artxibatu egin du Kremlinek. Prigozhin Bielorrusian dagoela baieztatu du Lukaxenkok. Moskuren esanetan, Wagnerrekoak prest daude armadari armamentu astuna entregatzeko. Putinen arabera, «gerra zibil bat» hastear egon dira Errusian.
Joan den larunbateko matxinadaren harira Wagner taldeko kideen aurka irekitako zigor auzibidea artxibatu egin du Errusiako FSB Segurtasun Zerbitzu Federalak. Hala jakinarazi du TASS berri agentziak, organo horren ohar bat aipatuz. FSBk egin duen ikerketaren arabera, matxinada delitutzat jo daitezkeen jarduerak eten zit...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229954/iazko-egiturari-eutsi-diote-sanferminetako-ferian.htm
Kirola
Iazko egiturari eutsi diote sanferminetako ferian
Uztailaren 7an hasiko da, lau eta erdiko finala jokatuta, eta 14an bukatuko da, binakakoaren finala jokatuta. Ia amaituta daude sarrera guztiak.
Iazko egiturari eutsi diote sanferminetako ferian. Uztailaren 7an hasiko da, lau eta erdiko finala jokatuta, eta 14an bukatuko da, binakakoaren finala jokatuta. Ia amaituta daude sarrera guztiak.
Ez da aldatu behar arrakasta daukana. Eta sanferminetako pilota feriak sekulako arrakasta dauka, urteak joan eta urteak etorri. Aspaldiko ohitura bilakatu da sarrerak salmentan jarri eta ziztu bizian ia guztiak amaitzea. Hori dela eta, Aspek eta Baikok ia ez dute aldaketarik egin aurtengorako, eta iazkoari eutsi diote:...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229955/eajk-eta-psek-laquoegonkortasunaraquo-eta-laquoelkarlanaraquo-eskainiko-dituzte-arabako-aldundian.htm
Politika
EAJk eta PSEk «egonkortasuna» eta «elkarlana» eskainiko dituzte Arabako Aldundian
Ramiro Gozalez ahaldungai nagusiak alderdi bien arteko gobernu akordioa azaldu du: «Eraldaketa ekonomikoa, zaintza sistemaren bultzada eta klima aldaketaren aurkako borroka» izango dira foru gobernuaren lerro nagusiak. Cristina Gonzalez PSE-EEko Arabako idazkari nagusiak «enplegua sortzeko» helburua nabarmendu du.
EAJk eta PSEk «egonkortasuna» eta «elkarlana» eskainiko dituzte Arabako Aldundian. Ramiro Gozalez ahaldungai nagusiak alderdi bien arteko gobernu akordioa azaldu du: «Eraldaketa ekonomikoa, zaintza sistemaren bultzada eta klima aldaketaren aurkako borroka» izango dira foru gobernuaren lerro nagusiak. Cristina Gonzalez ...
EAJk eta PSE-EEk Arabako Foru Aldundia osatuko dute datozen lau urteetarako, eta gobernu horren ardatz nagusiak azaldu dituzte ahaldun nagusi izango denak, Ramiro Gonzalez jeltzaleak, alderdi horretako Arabako buru Jose Antonio Susok eta PSE-EEko lurraldeko idazkari nagusi Cristina Gonzalezek. «Eraldaketa ekonomikoa, z...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229956/txernobyl-inguruko-89-haur-etorriko-dira-uda-pasatzera.htm
Gizartea
Txernobyl inguruko 89 haur etorriko dira uda pasatzera
Chernobil elkarteko familiek hartuko dituzte harreran. 49 ume lehenengo aldiz etorriko dira.
Txernobyl inguruko 89 haur etorriko dira uda pasatzera. Chernobil elkarteko familiek hartuko dituzte harreran. 49 ume lehenengo aldiz etorriko dira.
Txernobyl inguruko 89 haurrek pasatuko dute aurtengo uda Hego Euskal Herrian. Hain zuzen, Chernobil elkarteko familien etxeetan egingo dituzte bi hilabete inguru. 49 umek lehenengo aldiz parte hartuko dute programan; gainerakoak aurrez egonak dira. Ukrainako hiru begiralek eta elkarteko beste hiru kidek herenegun abia...
2023-8-1
https://www.berria.eus/albisteak/229957/mendi-ibilaldi-ederrak.htm
albisteak
Mendi ibilaldi ederrak
Larrainetik abiatuta, mendi ibilaldi ederrak egin daitezke. Besteak beste, Orhi mendira igotzeko, edo Kakuetako, Ehüjarreko eta Holtzarteko arroilak ikusteko.
Mendi ibilaldi ederrak. Larrainetik abiatuta, mendi ibilaldi ederrak egin daitezke. Besteak beste, Orhi mendira igotzeko, edo Kakuetako, Ehüjarreko eta Holtzarteko arroilak ikusteko.
Larraine (www.larrau.org) Zuberoako hego-mendebaldeko udalerri bat da, Basabürüa eskualdekoa. Udalerria oso menditsua da. Besteak beste, Orhi (2.022 metro), Belozkarre (1.173 metro), Zalhagaña (1.053 metro) eta Barazea (1.893 metro) mendiak daude han. Zuberoako udalerririk zabalena ere bada: 126,8 kilometro koadro ditu...
2023-7-19
https://www.berria.eus/albisteak/229958/asparrenetik-lezeko-haitzulora.htm
albisteak
Asparrenetik Lezeko haitzulora
Asparrena txangozale ugariren abiaburua da, mendi ibilaldiak egiteko, naturaz gozatzeko, eta Lezeko haitzuloa eta eraikin eta monumentu historikoen aztarnak ezagutzeko.
Asparrenetik Lezeko haitzulora. Asparrena txangozale ugariren abiaburua da, mendi ibilaldiak egiteko, naturaz gozatzeko, eta Lezeko haitzuloa eta eraikin eta monumentu historikoen aztarnak ezagutzeko.
Asparrena Arabako ipar-ekialdeko ertzeko udalerria da, Arabako Lautadako kuadrillakoa. Araia du udalburu, eta udalerriak baditu beste bederatzi herri ere. Arabako Lautadan badago ere, Asparrenak inguru menditsua du, eta, hori dela eta, udalerria txangozaleen abiaburu izan ohi da. Inguruetan, ezagutzeko modukoak dira Le...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229959/marijaia-eta-bihotza-bilboko-jaien-ikur.htm
Bizigiro
Marijaia eta bihotza Bilboko jaien ikur
Eulogio Omaetxebarria Solaegi diseinatzaile grafiko gernikarrak irabazi du Aste Nagusiko kartelen lehiaketa, ‘Bihotzez’ lanarekin. Epaimahaiak proposamenaren «argitasuna eta indarra» nabarmendu ditu. Jaiak abuztuaren 19tik 27ra ospatuko dituzte, eta uztailean iragarriko dute egitaraua.
Marijaia eta bihotza Bilboko jaien ikur. Eulogio Omaetxebarria Solaegi diseinatzaile grafiko gernikarrak irabazi du Aste Nagusiko kartelen lehiaketa, ‘Bihotzez’ lanarekin. Epaimahaiak proposamenaren «argitasuna eta indarra» nabarmendu ditu. Jaiak abuztuaren 19tik 27ra ospatuko dituzte, eta uztailean iragarriko dute egi...
Marijaia besoak igota, eskuekin bihotz bat irudikatzen, hondo gorri bizi baten aurrean. Hori izango da 2023ko Bilboko Aste Nagusiko kartela. Eulogio Omaetxebarria Solaegi diseinatzaile grafiko gernikarrarena da (Bizkaia), eta 573 proposamenen artetik gailendu da. Horietatik sei aukeratu zituen epaimahaiak, eta gustukoe...
2023-7-20
https://www.berria.eus/albisteak/229960/arantzazuko-parketxea.htm
albisteak
Arantzazuko parketxea
Arantzazuko parketxea Aizkorri-Aratz parke naturalaren bihotzean dago, Oñatiko Arantzazu auzoan, izen bereko santutegian.
Arantzazuko parketxea. Arantzazuko parketxea Aizkorri-Aratz parke naturalaren bihotzean dago, Oñatiko Arantzazu auzoan, izen bereko santutegian.
Oñatiko Arantzazuko santutegiko Gandiaga Topagunea II eraikinean dago Arantzazuko parketxea, Aizkorri-Aratz parke naturalaren bihotzean. Arantzazuko parketxean natura, kultura eta espiritualtasuna batzen dituen erakusketa bat topatu daiteke. Interpretazio zentroa bisitatuz, inguruko elementu natural eta kultural ugari ...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229961/otegik-esan-du-laquoakats-batraquo-izan-dela-eaj-laquofaxistaraquo-dela-esatea.htm
Politika
Otegik esan du «akats bat» izan dela EAJ «faxista» dela esatea
Joan den astean EH BIlduk sareetan zabaldutako hauteskunde giroko bideo batek PPrekin eta Voxekin alderatu du EAJ. Otegik esan du EAJ «lehiakidea» dela, «ez etsaia».
Otegik esan du «akats bat» izan dela EAJ «faxista» dela esatea. Joan den astean EH BIlduk sareetan zabaldutako hauteskunde giroko bideo batek PPrekin eta Voxekin alderatu du EAJ. Otegik esan du EAJ «lehiakidea» dela, «ez etsaia».
EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegiren arabera, EAJ «ez da alderdi faxista bat». ETB1 telebista katean egindako elkarrizketa batean, koalizioak joan den astean sare sozialetan zabaldu zuen bideo bati buruz galdetu diote Otegiri; bideo horretan, Aitor Esteban Kongresurako EAJren Bizkaiko zerrendaburua azaltze...
2023-7-21
https://www.berria.eus/albisteak/229962/gartxoten-bidea.htm
albisteak
Gartxoten bidea
Itzaltzu herritik abiatuta, Gartxoten Bidea egin daiteke, eta Elkorretanko Gartxoten Leizea ikusi. XII eta XIII. mendeen arteko bardoa izan zen.
Gartxoten bidea. Itzaltzu herritik abiatuta, Gartxoten Bidea egin daiteke, eta Elkorretanko Gartxoten Leizea ikusi. XII eta XIII. mendeen arteko bardoa izan zen.
Elkorretan, bada leize bat, eta herritarrek kontatzen dute Gartxot XII. eta XIII. mendeen arteko bardoa leize hartan hil zela. Mikelot semea hil zuen, monjeek haiekin eraman ez zezaten, eta bardoak berak aukeratu omen zuen zigorra han betetzea. Gartxoten egurrezko eskultura bat dago Itzaltzu herrian, kondairaren oroiga...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229963/literaturarekin-bakarrik-ikasten-dena-manifestua-aurkeztu-dute-laurogeitik-gora-idazlek.htm
Kultura
'Literaturarekin bakarrik ikasten dena' manifestua aurkeztu dute laurogeitik gora idazlek
Meettok fundazioaren ekimenez sortu da manifestua, eta, adierazi dutenez, dokumentua abiapuntua baino ez da: gerora etorriko diren ekitaldi batzuen ernamuina. Manifestuaren helburu nagusia irakurzaletasunari prestigioa ematea da, eta irakurtzea bera sustatzea.
'Literaturarekin bakarrik ikasten dena' manifestua aurkeztu dute laurogeitik gora idazlek. Meettok fundazioaren ekimenez sortu da manifestua, eta, adierazi dutenez, dokumentua abiapuntua baino ez da: gerora etorriko diren ekitaldi batzuen ernamuina. Manifestuaren helburu nagusia irakurzaletasunari prestigioa ematea da,...
Laurogeitik gora idazlek izenpetu dute Literaturarekin bakarrik ikasten dena manifestua. Meettok fundazioak aurkeztu du —izen bereko argitaletxetik sortua da—, eta helburu nagusia irakurzaletasunari «prestigioa ematea» da; baita irakurtzea bera sustatzea ere. Ramon Etxebeste Meetokeko kidearen esanetan, dokumentua «abi...
2023-7-22
https://www.berria.eus/albisteak/229964/bardozeko-ur-gaztelua.htm
albisteak
Bardozeko ur gaztelua
Bardoze herritik gertu, Miremonteko ur gaztelua dago. 77 eskailera maila metaliko egokitu dituzte haren inguruan, eta terrazatik ikuspegi paregabeez goza daiteke.
Bardozeko ur gaztelua. Bardoze herritik gertu, Miremonteko ur gaztelua dago. 77 eskailera maila metaliko egokitu dituzte haren inguruan, eta terrazatik ikuspegi paregabeez goza daiteke.
Bardoze herritik abiatuta, harizti baten barrena, txango bat egin daiteke Miremonteko ur gaztelua ezagutzeko. Hara iristeko, Miremonteko talaiara gidatzen duten bide seinaleei jaramon egin behar zaie. Ur gaztelua dorretzar baten moldean goititutako ur depositu erraldoi bat baino ez da. Itsaso mailatik 188 metrora dago....
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229965/21-hilabeteko-zigorra-ezarri-diote-audiko-zuzendari-ohiari-dieselgate-auziarengatik.htm
Ekonomia
21 hilabeteko zigorra ezarri diote Audiko zuzendari ohiari, 'Dieselgate auziarengatik'
Rupert Stadlerrek aitortu egin du beranduegi eten zuela CO2 emisio datuak manipulatuak zituzten autoen salmenta. Zigorra onartu duen VW konpainiako lehen goi karguduna da.
21 hilabeteko zigorra ezarri diote Audiko zuzendari ohiari, 'Dieselgate auziarengatik'. Rupert Stadlerrek aitortu egin du beranduegi eten zuela CO2 emisio datuak manipulatuak zituzten autoen salmenta. Zigorra onartu duen VW konpainiako lehen goi karguduna da.
Rubert Stadler Audi etxeko zuzendari nagusi ohiak 21 urteko zigorra eta 1,1 milioi euroko isuna onartu du Dieselgate auzian izandako inplikazioaren harira. Municheko (Alemania) Lurralde Auzitegiko zigor salako epaileekin akordio bat egin du, eta baldintzapean aske beteko du zigorraldia. Akordio horretan, Stadlerrek ait...
2023-7-23
https://www.berria.eus/albisteak/229966/gamueko-gaztelua.htm
albisteak
Gamueko gaztelua
Nafarroako Erresumaren lekukoa da Gamueko gaztelua. XI. mendekoa da, eta Aiziritze-Gamue-Zohazti udalerrian dago.
Gamueko gaztelua. Nafarroako Erresumaren lekukoa da Gamueko gaztelua. XI. mendekoa da, eta Aiziritze-Gamue-Zohazti udalerrian dago.
Gamueko gaztelua modu feudalean eraiki zuten, urak eraikina ingura zezan; defentsarako, beraz. XI. mendean eraikitzen hasi ziren, zurez. Geroago, XIV. mendean, harrizkoa egin zuten, eta XVI. mendean, handitu. Azkenik, XIX. mendean, 1850-1860. urteen artean gertatu sute batek partez desegin zuen, dorre bat barne, eta ga...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229967/gas-natural-likidotuak-gasbideetako-inportazioak-gainditu-ditu-europan.htm
Ekonomia
Gas natural likidotuak gasbideetako inportazioak gainditu ditu Europan
Historian lehenengoz, Europak gas natural gehiago inportatu du portuetatik gasbideetatik baino. Gas natural likidotuaren inportazioek ia %60 egin dute gora 2022an.
Gas natural likidotuak gasbideetako inportazioak gainditu ditu Europan. Historian lehenengoz, Europak gas natural gehiago inportatu du portuetatik gasbideetatik baino. Gas natural likidotuaren inportazioek ia %60 egin dute gora 2022an.
Europan aldaketa handia gertatzen ari da gas naturalaren inportazioan. Gas natural gutxi ekoizten da Europan –Errusia kontuan hartu gabe–, eta inportazioekiko oso menpeko da —munduko gas naturalaren %5,4 produzitzen du, eta produzitzen denaren %12,7 kontsumitu—. Europak Errusiarekin ditu gasbide konexio nagusiak, baina...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229968/cafek-190-milioi-euroko-beste-kontratu-bat-egin-du-renferekin.htm
Ekonomia
CAFek 190 milioi euroko beste kontratu bat egin du Renferekin
Iaz jasotako enkargua handitu du Renfek: beste lau tren eskatu ditu. Azken hiru urteetan 1.000 milioi euroko kontratuak sinatu ditu Espainiako tren zerbitzuen enpresarekin.
CAFek 190 milioi euroko beste kontratu bat egin du Renferekin. Iaz jasotako enkargua handitu du Renfek: beste lau tren eskatu ditu. Azken hiru urteetan 1.000 milioi euroko kontratuak sinatu ditu Espainiako tren zerbitzuen enpresarekin.
Renfe Espainiako trenbide konpainia publikoak 32 trenera handitu du iazko urrian CAFi eginiko enkargu handia. Distantzia ertainak egiteko trenak dira, hiru edo lau bagoikoak, eta enkargu berriak 190 milioi euroren kostua izango du. Azken hiru urteetan 1.000 milioi euroren akordioak sinatu dituzte bi aldeen artean. Iaz...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229969/energia-berriztagarrien-lurralde-plan-sektoriala-atzera-botatzeko-tramitea-aurkeztu-du-eh-bizirik-ek.htm
Gizartea
Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala atzera botatzeko tramitea aurkeztu du EH Bizirik-ek
Talde ekologistak salatu du plan horretan jasota dagoela «eskala handiko dozenaka zentral eoliko eta parke fotovoltaiko ezartzea»
Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala atzera botatzeko tramitea aurkeztu du EH Bizirik-ek. Talde ekologistak salatu du plan horretan jasota dagoela «eskala handiko dozenaka zentral eoliko eta parke fotovoltaiko ezartzea»
Eusko Jaurlaritzak jendaurrean ikusgai jarritako Energia Berriztagarrien Lurralde Plan Sektoriala «ezeztatzeko» eskatu du Euskal Herria Bizirik plataformak, «alegazio herritar» baten bidez. Erakunde ekologistaren arabera, plan horretan jasota dago «eskala handiko dozenaka zentral eoliko eta parke fotovoltaiko ezartzea»...
2023-7-24
https://www.berria.eus/albisteak/229970/maidalenako-ermita.htm
albisteak
Maidalenako ermita
Maidalenako ermita XV. mendekoa da, erromatarren aurreko tenplu pagano zahar baten gainean eraikia.
Maidalenako ermita. Maidalenako ermita XV. mendekoa da, erromatarren aurreko tenplu pagano zahar baten gainean eraikia.
Zuberoako lurren erdi-erdian, mendi multzo leun eta belartsu txiki bat altxatzen da. Mendilerro txiki horrek, iparraldetik hegoalderantz zabaltzean, altuera hartzen du, eta Maidalena tontorra da haren puntu gorena, 793 metroan. Maidalena oso ezaguna da, batik bat tontorrean bertan dagoen ermita xumeagatik. Horren ondoa...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229971/txibitek-ez-dauka-botorik-ziurtatuta-inbestidurarako.htm
Politika
Txibitek ez dauka botorik ziurtatuta inbestidurarako
Unai Hualde parlamentuko presidenteak lehen bilerak egin ditu ordezkari kopururik txikieneko hiru taldeetako ordezkariekin. Zurekin Nafarroako Begoña Alfarok baieztatu du «oraindik» ezin duela zehaztu zer egingo duten bozketan, «lan asko geratzen delako egiteko».
Txibitek ez dauka botorik ziurtatuta inbestidurarako. Unai Hualde parlamentuko presidenteak lehen bilerak egin ditu ordezkari kopururik txikieneko hiru taldeetako ordezkariekin. Zurekin Nafarroako Begoña Alfarok baieztatu du «oraindik» ezin duela zehaztu zer egingo duten bozketan, «lan asko geratzen delako egiteko».
Hondar aleek erortzen jarraitzen dute Nafarroako politikaren harea erlojuan. Gehienez bi hilabete geratzen dira Nafarroako Gobernuko lehendakariaren inbestidurarako. Unai Hualde parlamentuko lehendakaria hasi da lehen bilerak egiten taldeetako ordezkariekin. Txikienetik handienerako ordenari jarraituz, gaur Vox, Zureki...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229972/baso-tropikalen-suntsiketa-handitu-egin-zen-iaz-ere-herrialdeen-konpromisoek-huts-eginda.htm
Mundua
Baso tropikalen suntsiketa handitu egin zen iaz ere, herrialdeen konpromisoek huts eginda
4,1 milioi hektarea oihan desagertu ziren iaz munduan, ia erdiak Brasilen. Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Bolivian ere handitzen ari da deforestazioa, WRIk egindako behaketen arabera.
Baso tropikalen suntsiketa handitu egin zen iaz ere, herrialdeen konpromisoek huts eginda. 4,1 milioi hektarea oihan desagertu ziren iaz munduan, ia erdiak Brasilen. Kongoko Errepublika Demokratikoan eta Bolivian ere handitzen ari da deforestazioa, WRIk egindako behaketen arabera.
Iaz 4,1 milioi hektarea oihan tropikal galdu zituen munduak —Euskal Herriaren eremua halako sei—, hau da, hamaika futbol zelairen pareko galera izan zuen minutuero. Suntsiketa horrek, bioaniztasun galera itzelaz gain, 2,7 giganona CO2 isurtzea ekarri zuen, hau da, Indiak urtero isurtzen duenaren parekoa. Datu horiek e...
2023-7-25
https://www.berria.eus/albisteak/229973/arabako-mendialdean.htm
albisteak
Arabako Mendialdean
Ibilaldi politak egin daitezke Arabako Mendialdean, naturaz gozatzeko eta ondare aberatsa ezagutzeko.
Arabako Mendialdean. Ibilaldi politak egin daitezke Arabako Mendialdean, naturaz gozatzeko eta ondare aberatsa ezagutzeko.
Arabako Mendialdeko kuadrillan, bisitariak herri politak aurkituko ditu, baita Erdi Aroko herribilduak, baselizak eta leizeak ere. Natura eta ondare aberatsa. Eskualdean badira hainbat museo eta interpretazio zentro, parke eta jolasgune. Naturan murgilduta egiteko ibilbide interesgarriak daude, ongi seinaleztatuak daud...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229974/natura-leheneratzeko-legea-atzera-bota-du-europako-parlamentuko-batzorde-batek.htm
Mundua
Natura leheneratzeko legea atzera bota du Europako Parlamentuko batzorde batek
2030erako ekosistemen %20 leheneratzea du helburu. EAP kritiko azaldu da legearekin, «lehen sektorearen kontra» doalako. Europako Parlamentua uztailaren 11n da bozkatzekoa.
Natura leheneratzeko legea atzera bota du Europako Parlamentuko batzorde batek. 2030erako ekosistemen %20 leheneratzea du helburu. EAP kritiko azaldu da legearekin, «lehen sektorearen kontra» doalako. Europako Parlamentua uztailaren 11n da bozkatzekoa.
Europako Parlamentuko batzorde batek baztertu egin du natura leheneratzeko legea gaur, Ingurumen Batzordeko eurodiputatuek Europako Batzordearen proposamenari egindako aldaketei ezezkoa eman ostean. Ingurumena biziberritzeko lege proiektuaren helburua da 2030erako ekosistemen %20 leheneratzea, baina EAP Europako Alderd...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229975/garraio-publikoko-deskontuak-urtea-bukatu-arte-luzatu-ditu-madrilek.htm
Ekonomia
Garraio publikoko deskontuak urtea bukatu arte luzatu ditu Madrilek
Garraiolariek hamar zentimoko laguntza izango dute irailera arte, eta bost zentimokoa urritik abendura bitarte. Oinarrizko elikagaiek BEZik gabe jarraituko dute.
Garraio publikoko deskontuak urtea bukatu arte luzatu ditu Madrilek. Garraiolariek hamar zentimoko laguntza izango dute irailera arte, eta bost zentimokoa urritik abendura bitarte. Oinarrizko elikagaiek BEZik gabe jarraituko dute.
Inflazioaren aurkako neurriak gutxituz joateko eskariak hauteskunde egutegiarekin bat egin du, eta Espainiako Gobernuak erabaki du laguntza gehienak urtea amaitu arte luzatzea. Jakina zen oinarrizko elikagaiek ez dutela BEZik izango urtea amaitu arte, eta zalantzan zeuden beste laguntzak luzatzearen alde egin dute: ta...
2023-6-29
https://www.berria.eus/albisteak/229976/mitoak-aletzen.htm
Bizigiro
Mitoak aletzen
Fama txarra izan du kafeak urte askoan, baina ikerlariek mito asko eraitsi dituzte: kafeari botatakoek edo harekin batera hartutakoek eragiten dute kaltea, ez kafeak berak.
Mitoak aletzen. Fama txarra izan du kafeak urte askoan, baina ikerlariek mito asko eraitsi dituzte: kafeari botatakoek edo harekin batera hartutakoek eragiten dute kaltea, ez kafeak berak.
Ez da kafea, zigarroa da. Ez da kafea, azukrea da: edo txokolate ontza, edo galletatxoa, edo opiltxoa. Eta ez da kafea, likore zurrustatxoa da. Horiek egiten diote kalte osasunari, eta ez kafeak. Inguruan bildutakoek eta barrura botatakoek eman diote merezi ez duen fama kafeari, eta osasunean eragiten ei duen kalteari....
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229977/onespena-ebren-eta-zeelanda-berriaren-arteko-merkataritza-itunari.htm
Ekonomia
Onespena EBren eta Zeelanda Berriaren arteko merkataritza itunari
Europako enpresek urtean 140 milioi euro aurreztuko dituzte hitzarmen horri esker. Espero dute 2024. urtearen lehen erdian jartzea indarrean.
Onespena EBren eta Zeelanda Berriaren arteko merkataritza itunari. Europako enpresek urtean 140 milioi euro aurreztuko dituzte hitzarmen horri esker. Espero dute 2024. urtearen lehen erdian jartzea indarrean.
Europako Batasunak onespena eman dio Zeelanda Berriarekin merkataritza liberalizatzeko ituna sinatzeari. Bi aldeek duela ia bost urte hasi zituzten elkarrizketak, baina iazko ekainean negoziatu zituzten testuaren xehetasunak. Eta orain, prozesua amaitzea eta hitzarmen komertziala sinatzea onartu dute estatu kideek. Ez ...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229979/adingabeak-eskubideen-titulartzat-jotzen-dituen-lege-proiektua-onetsi-du-jaurlaritzak.htm
Gizartea
Adingabeak «eskubideen titulartzat» jotzen dituen lege proiektua onetsi du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak gaur onartu du Haurren eta Nerabeen Lege proiektua. Adingabeei politika publikoetan esku hartzeko bideak ireki eta «entzunak» izateko eskubidea bermatuko die.
Adingabeak «eskubideen titulartzat» jotzen dituen lege proiektua onetsi du Jaurlaritzak. Eusko Jaurlaritzaren gobernu kontseiluak gaur onartu du Haurren eta Nerabeen Lege proiektua. Adingabeei politika publikoetan esku hartzeko bideak ireki eta «entzunak» izateko eskubidea bermatuko die.
Eusko Jaurlaritzako gobernu kontseiluak Haurren eta Nerabeen Lege proiektua onartu du gaur. Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak azaldu du legearen xedea dela adingabeen oinarrizko giza eskubideak eta askatasunak bermatzea, «indarkeria eta babes gabezia mota guztietatik babestuta». Le...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229980/kontseiluak-nafarroako-gobernua-osatuko-duten-alderdiei-ez-egin-entzungor-ofizialtasunari.htm
Gizartea
Kontseiluak Nafarroako Gobernua osatuko duten alderdiei: «Ez egin entzungor ofizialtasunari»
Euskalgintzaren Kontseiluak gogorarazi du berrehundik gora gizarte eragilek bat egin dutela euskara lurralde osoan ofiziala izateko aldarriarekin
Kontseiluak Nafarroako Gobernua osatuko duten alderdiei: «Ez egin entzungor ofizialtasunari». Euskalgintzaren Kontseiluak gogorarazi du berrehundik gora gizarte eragilek bat egin dutela euskara lurralde osoan ofiziala izateko aldarriarekin
Nafarroako Gobernu berria osatzeko negoziazioak baliatu ditu Euskalgintzaren Kontseiluak, mahaiaren bueltan eseri diren alderdiei eskakizun zuzen bat egiteko: «Ez diezaiotela bizkarra eman euskararen ofizialtasunaren aldarriari». Zehazki, Kontseiluak gogora ekarri du apirilaren 20an Nafarroa osoko berrehundik gora giza...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229981/geruza-hutsen-soinuak.htm
Kultura
Geruza hutsen soinuak
Xabier Erkiziak eta Maialen Lujanbiok 'aHUTSAK HARTUa' proiektua aurkeztu dute. Pandemia garaian abiatu zuten proiektua, eta Bilboko Arte Ederren Museoko isiltasuna entzutea eta erregistratzea izan da asmoa.
Geruza hutsen soinuak. Xabier Erkiziak eta Maialen Lujanbiok 'aHUTSAK HARTUa' proiektua aurkeztu dute. Pandemia garaian abiatu zuten proiektua, eta Bilboko Arte Ederren Museoko isiltasuna entzutea eta erregistratzea izan da asmoa.
Pandemia garaian Euskal Herri osoan ezarritako itxialdiaren ondorioz, bisitarik gabe, ateak itxita, eta erabateko isiltasunean geratu zen Bilboko Arte Ederren Museoa duela hiru urte. Egoera hori abiapuntu gisa hartuta, aHUTSAK HARTUa proiektua lantzen hasi ziren Maialen Lujanbio bertsolaria eta Xabier Erkizia soinu art...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229982/ahanztura-onkologikorako-eskubidea-garatu-du-espainiako-gobernuak.htm
Gizartea
Ahanztura onkologikorako eskubidea garatu du Espainiako Gobernuak
Hego Euskal Herrian minbizia pairatu dutenek ez dute bereizketarik izango aurrerantzean aseguru bat kontratatzean.
Ahanztura onkologikorako eskubidea garatu du Espainiako Gobernuak. Hego Euskal Herrian minbizia pairatu dutenek ez dute bereizketarik izango aurrerantzean aseguru bat kontratatzean.
Minbizia pairatu dutenek aurrerantzean ez dute diskriminaziorik jasango Hego Euskal Herrian, aseguru bat kontratatzeko orduan. Espainiako Gobernuak onartutako errege dekretu baten arabera, minbiziaren aurkako tratamendua amaitu eta bost urtera, gaixotasuna jasan dutenek ez diete haien aurrekari onkologikoen berri eman ...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/229983/kafea-kozinatzen.htm
Bizigiro
Kafea 'kozinatzen'
Behin kafea bilduta dagoenean, Euskal Herrian kafea txigortu, eho eta merkaturatzeaz arduratzen diren hainbat enpresa daude. Horietako bi dira La Casa del Cafe eta Cafes la Brasileña. Bakoitzak kafea txigortzeko duen moduak asko aldatzen du bezeroek kikaran edango duten edariaren zaporea.
Kafea 'kozinatzen'. Behin kafea bilduta dagoenean, Euskal Herrian kafea txigortu, eho eta merkaturatzeaz arduratzen diren hainbat enpresa daude. Horietako bi dira La Casa del Cafe eta Cafes la Brasileña. Bakoitzak kafea txigortzeko duen moduak asko aldatzen du bezeroek kikaran edango duten edariaren zaporea.
Banaketako furgoneten eta kamioien joan-etorria itzela da Oiartzungo (Gipuzkoa) Zuaznabar kaleko industrialdean. Ibilgailuak merkantziaz bete edota hustu egiten dituzte, eta segituan egiten dute ospa. La Casa del Caferen biltegian ere, furgoneta bat kafe poltsaz betetzen ari dira, ostalaritzako bezeroen artean banatzek...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229984/bizkaiko-garraio-publikoetan-txartelaren-prezioaren-100-kobratuko-dute.htm
Gizartea
Bizkaiko garraio publikoetan txartelaren prezioaren %100 kobratuko dute
Neurria uztailaren 1ean sartuko da indarrean, eta pare bat astez iraungo du; gero, %50eko deskontuetara itzuliko dira
Bizkaiko garraio publikoetan txartelaren prezioaren %100 kobratuko dute. Neurria uztailaren 1ean sartuko da indarrean, eta pare bat astez iraungo du; gero, %50eko deskontuetara itzuliko dira
Iazko irailaren 1etik, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako garraio publikoetan txartelaren prezioaren erdia baino ez dute kobratzen, pandemiaren ondorioen kontrako neurri gisa eta garraio publikoak erabiltzea sustatzeko. Gaur bertan, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak onartu du sei milioi euro gehiago jartzea horret...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229985/okupazioa-abiatu-dute-senperen-jabego-baten-salmenta-espekulatiboa-salatzeko.htm
Gizartea
Okupazioa abiatu dute Senperen, jabego baten salmenta espekulatiboa salatzeko
ELBk, Lurzaindiak, Ostia kolektiboak eta herriko plataformak bultzatu dute ekintza, jabearekin eta eroslearekin abiatu zituzten elkarrizketak bukatutzat eman ondoren. Hautetsiak eta herritarrak babesa erakustera deitu dituzte
Okupazioa abiatu dute Senperen, jabego baten salmenta espekulatiboa salatzeko. ELBk, Lurzaindiak, Ostia kolektiboak eta herriko plataformak bultzatu dute ekintza, jabearekin eta eroslearekin abiatu zituzten elkarrizketak bukatutzat eman ondoren. Hautetsiak eta herritarrak babesa erakustera deitu dituzte
Abisatu zuten, eta iritsi da. Jabearekin eta eroslearekin abiatu zituzten elkarrizketak ezerezean gelditu ondotik, 1,3 milioi euroan saldu nahi duten Senpereko (Lapurdi) jabegoa okupatzea erabaki dute ELBk, Lurzaindiak, Ostia kolektiboak eta herriko plataformak. Edozein momentutan finkatu dezakete salmenta jabeak eta e...
2023-6-27
https://www.berria.eus/albisteak/229986/izatezko-bikoteek-ere-hamabost-eguneko-baimena-izango-dute-hego-euskal-herrian.htm
Gizartea
Izatezko bikoteek ere hamabost eguneko baimena izango dute Hego Euskal Herrian
Espainiako Gobernuak Familien Legearen parte izango ziren zenbait neurri onartu ditu; esaterako, urtean bost egun hartu ahal izango dira, «edozein bizikide» zaintzeko.
Izatezko bikoteek ere hamabost eguneko baimena izango dute Hego Euskal Herrian. Espainiako Gobernuak Familien Legearen parte izango ziren zenbait neurri onartu ditu; esaterako, urtean bost egun hartu ahal izango dira, «edozein bizikide» zaintzeko.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak aurreratu dituztenez, Espainiako Gorteetan ezin izango dute Ione Belarraren ministerioak —Gizarte Gaien eta 2030 Agendaren Ministerioak— prestatutako Familien Legea onartu. Hala ere, bihar indarrean sartuko den errege dekretu batek zenbait lege eta arau erreformatuko ditu, Familien...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/230006/indartsu-datoz-gazteak.htm
albisteak
Indartsu datoz gazteak
Kirol eskaladako zailtasuneko Euskadiko Txapelketa jokatu zen larunbatean Derioko (Bizkaia) Biwak Climbing rokodromoan. Haizea Oses eta Andoni Esparta nagusitu ziren maila nagusian. Ia 100 eskalatzaile lehiatu ziren sokako modalitatean.
Indartsu datoz gazteak. Kirol eskaladako zailtasuneko Euskadiko Txapelketa jokatu zen larunbatean Derioko (Bizkaia) Biwak Climbing rokodromoan. Haizea Oses eta Andoni Esparta nagusitu ziren maila nagusian. Ia 100 eskalatzaile lehiatu ziren sokako modalitatean.
Zailtasuneko azken txapelketa 2021ean jokatu zen zen Iruñeko Rocopolis rokodromoan, eta 2022ko hutsunearen ondoren, 2023an berriro berreskuratu du hitzordua Euskal Mendizale Federazioak. Indarrez berreskuratu ere. Larunbatean, ia 100 eskalatzaile lehiatu ziren maila eta kategoria guztietan. Bideak prestatzeko lanetan, ...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/230007/aurtengo-ehz-izanen-da-irisarriko-azkena.htm
Kultura
Aurtengo EHZ izanen da Irisarriko azkena
Ostiraletik igandera bitarte eginen dute EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 27. aldia; laugarren aldia izanen du Irisarrin. Iragarri dute heldu den edizioa «beste nonbait» eginen dutela. Oraindik ez dute zehaztu non.
Aurtengo EHZ izanen da Irisarriko azkena. Ostiraletik igandera bitarte eginen dute EHZ Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren 27. aldia; laugarren aldia izanen du Irisarrin. Iragarri dute heldu den edizioa «beste nonbait» eginen dutela. Oraindik ez dute zehaztu non.
Narrastiek larru zaharra uzten duten gisa berean erantzi du azala EHZ Euskal Herria Zuzenean festibalak. Jaialdiak 27. edizioa izanen du asteon, eta hori izanen da Irisarrin (Nafarroa Beherea) eginen den azkena. Antolatzaileek gaur eman dute aldaketaren berri, eta jakinarazi dute jaialdiak gogoeta aldi bat hasiko duela...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/230008/musikariak-ikastetxeetan-programa-etetea-erabaki-du-nafarroako-gobernuak-inolako-azalpenik-eman-gabe.htm
Kultura
Musikariak Ikastetxeetan programa etetea erabaki du Nafarroako Gobernuak, inolako azalpenik eman gabe
Antolatzaileek joan den ostiralean jaso zuten jakinarazpena, posta elektronikoz.
Musikariak Ikastetxeetan programa etetea erabaki du Nafarroako Gobernuak, inolako azalpenik eman gabe. Antolatzaileek joan den ostiralean jaso zuten jakinarazpena, posta elektronikoz.
Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Departamentuak 2018an abiatu zuen Musikariak Ikastetxeetan programa, 14 eta 18 urte bitarteko ikasleen artean euskara eta kultura bultzatzeko helburuarekin. Joan den ostiralean, baina, egitasmoa etetea erabaki zuen Nafarroako Gobernuak, aurrez inolako azalpenik eman gabe: antolatzaileek...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/230009/jose-mari-novoa-espetxeratu-egin-dute-berriro-hirugarren-gradua-kenduta.htm
Politika
Jose Mari Novoa espetxeratu egin dute berriro, hirugarren gradua kenduta
Sarek jakinarazi du Gasteizen bizi den euskal preso zigoitiarra Zaballako espetxera itzuli zela atzo gauean.
Jose Mari Novoa espetxeratu egin dute berriro, hirugarren gradua kenduta. Sarek jakinarazi du Gasteizen bizi den euskal preso zigoitiarra Zaballako espetxera itzuli zela atzo gauean.
Joan den astean, Jose Mari Novoa hirugarren graduan sailkatzeko asmoz Eusko Jaurlaritzaren Justizia Sailak hartutako erabakiaren aurkako helegitea jarri zuen fiskaltzak, hirugarren gradua eteteko eskatuz, eta, Espainiako Auzitegi Gorenaren doktrinari jarraituta, Novoak Zaballako espetxera itzuli behar izan du, Espetxe ...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/230010/poliziak-17-urteko-gazte-bat-tiroz-hiltzeak-istiluak-eragin-ditu-parisko-aldirietan.htm
Mundua
Poliziak 17 urteko gazte bat tiroz hiltzeak istiluak eragin ditu Parisko aldirietan
Bideo batean ikus daitekeenez, agente batek tiro egin zion atzo kontrol batean, auto bat gidatzen ari zela; polizia hori ikerketapean dago, homizidioagatik. Hildakoaren defentsaren arabera, agentearen erreakzioa ez zen «inondik ere zilegia» izan, eta gobernuak auzitan jarri du poliziaren jokabidea. 31 pertsona atxilotu...
Poliziak 17 urteko gazte bat tiroz hiltzeak istiluak eragin ditu Parisko aldirietan. Bideo batean ikus daitekeenez, agente batek tiro egin zion atzo kontrol batean, auto bat gidatzen ari zela; polizia hori ikerketapean dago, homizidioagatik. Hildakoaren defentsaren arabera, agentearen erreakzioa ez zen «inondik ere zil...
Frantziako Poliziako agente bat atxilotuta dago, ikerketapean; homizidioa leporatzen diote, Parisko aldirietako Nanterre hirian atzo auto bat gidatzen ari zen 17 urteko gazte bat tiroz hiltzeagatik. Motoan zihoazen polizia hori eta bere kide bat, eta, fiskaltzaren arabera, agente horrek argudiatu zuen, hasieran, tiro e...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/230011/euroguneko-bankuek-477000-milioi-euro-itzuliko-dizkiote-gaur-ebzri.htm
Ekonomia
Euroguneko bankuek 477.000 milioi euro itzuliko dizkiote gaur EBZri
Likidezia beharrak gordailuen truke gehiago ordaintzera eraman beharko lituzke finantza erakundeak, orain arte ez baitute egin.
Euroguneko bankuek 477.000 milioi euro itzuliko dizkiote gaur EBZri. Likidezia beharrak gordailuen truke gehiago ordaintzera eraman beharko lituzke finantza erakundeak, orain arte ez baitute egin.
Ordainketa eguna da gaur euroguneko bankuentzat. 477.000 milioi euro bueltatu behar dizkiote gaur Europako Banku Zentralari, Euskal Herriko barne produktu gordina halako bost, gutxi gorabehera. Pandemiaren okerrenean maileguak eman ahal izateko asmoz EBZk utzitako dirua da, eta gehien-gehienek arazo handirik gabe itzul...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/230012/errusiaren-eraso-batek-gutxienez-11-pertsona-hil-ditu-kramatorsken.htm
Mundua
Errusiaren eraso batek gutxienez 11 pertsona hil ditu Kramatorsken
Hirurogeitik gora pertsona zauritu dituzte Moskuk Donetskeko hiriko jatetxe bati jaurtitako misilek; hildakoen artean hiru adingabe daude. Kieven arabera, kontraerasoaren «emaitza nagusiak» iristeko daude.
Errusiaren eraso batek gutxienez 11 pertsona hil ditu Kramatorsken. Hirurogeitik gora pertsona zauritu dituzte Moskuk Donetskeko hiriko jatetxe bati jaurtitako misilek; hildakoen artean hiru adingabe daude. Kieven arabera, kontraerasoaren «emaitza nagusiak» iristeko daude.
Errusian urak zertxobait baretu diren honetan, Kieven eta Moskuren arteko borrokak gogortu egin dira gerra frontean. Esaterako, Errusiako indarrek bi misilekin eraso diote Donetsk eskualdeko Kramatorsk hiriko jatetxe bati, eta gutxienez 11 pertsona hil ditu, tartean hiru adingabe, Kyiv Post egunkariak hiriko alkate Ole...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/230013/etxebizitzaren-gastuak-eta-elikagaiak-familien-aurrekontuaren-erdia-dira.htm
Ekonomia
Etxebizitzaren gastuak eta elikagaiak familien aurrekontuaren erdia dira
Eustaten arabera, etxeetako batez besteko gastua 35.445 eurokoa izan zen iaz, 2021ean baino %7,5 gehiago. Ostalaritza gastuak handitu ziren gehien.
Etxebizitzaren gastuak eta elikagaiak familien aurrekontuaren erdia dira. Eustaten arabera, etxeetako batez besteko gastua 35.445 eurokoa izan zen iaz, 2021ean baino %7,5 gehiago. Ostalaritza gastuak handitu ziren gehien.
Inflazioaren pisua antzematen ari da familien gastuan. Eustaten arabera, 2022an gehien garestitu ziren ataletan —energia eta elikagaiak— egindako gastua etxeetako aurrekontuen %50,5 eraman zuten; 2019an, %47,6 izan zen. Eustatek dioenez, familia baten batez besteko gastua 35.445 eurokoa izan zen iaz; 2021ean baino %7,...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/230014/bolsonaro-inhabilitatzeko-eskatu-du-haren-kontrako-auziko-instrukzio-epaileak.htm
Mundua
Bolsonaro inhabilitatzeko eskatu du haren kontrako auziko instrukzio epaileak
Iazko hauteskundeen atarian boterekeriaz jokatzea egotzita ari dira epaitzen Brasilgo presidente ohia. Beste sei magistratu beren ebazpenak plazaratzekoak dira bihar,
Bolsonaro inhabilitatzeko eskatu du haren kontrako auziko instrukzio epaileak. Iazko hauteskundeen atarian boterekeriaz jokatzea egotzita ari dira epaitzen Brasilgo presidente ohia. Beste sei magistratu beren ebazpenak plazaratzekoak dira bihar,
Brasilen iaz egindako presidentetzarako hauteskundeen atarian boterekeriaz aritzea leporatuta epaitzen ari dira Jair Bolsonaro Hauteskunde Auzitegian, eta Benedito Gonçalves auziko instrukzio epaileak erruduntzat jo du herrialdeko presidente ohia (2019-2023); horrenbestez, hura zortzi urtez inhabilitatzearen alde bozka...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/230015/jaurlaritzak-abian-jarriko-du-sexu-transmisiozko-infekzioei-buruzko-informazio-kanpaina.htm
Gizartea
Jaurlaritzak abian jarriko du sexu transmisiozko infekzioei buruzko informazio kanpaina
Egitasmoan infekzio bakoitzari Tinder plataformako profil bana egokitu zaio, eta irudiei «Ez egin matchik STIekin» esaldia gehitu diete
Jaurlaritzak abian jarriko du sexu transmisiozko infekzioei buruzko informazio kanpaina. Egitasmoan infekzio bakoitzari Tinder plataformako profil bana egokitu zaio, eta irudiei «Ez egin matchik STIekin» esaldia gehitu diete
Eusko Jaurlaritzak sexu transmisiozko infekzioei (STI) lotutako informazio eta sentsibilizazio kanpaina bat abiatuko du uda hasieran. Egitasmo horren bidez preserbatiboa erabiltzeko beharra azpimarratuko dute, infekzio horiek ez transmititzeko «metodorik eraginkorren» gisa. Kanpainan, infekzio bakoitzak Tinder aplikazi...
2023-6-28
https://www.berria.eus/albisteak/230016/tourreko-kazetariei-prentsa-txosten-bat-banatu-die-gure-esku-k-euskal-herria-zer-den-azaltzeko.htm
Politika
Tourreko kazetariei prentsa txosten bat banatu die Gure Esku-k, Euskal Herria zer den azaltzeko
«Euskal Herria nazioartean proiektatzeko» baliatu nahi du elkarteak txirrindularitza probaren itzal handia.
Tourreko kazetariei prentsa txosten bat banatu die Gure Esku-k, Euskal Herria zer den azaltzeko. «Euskal Herria nazioartean proiektatzeko» baliatu nahi du elkarteak txirrindularitza probaren itzal handia.
Aurtengo Frantziako Tourreko lehen hiru etapak, uztailaren 1ean, 2an eta 3an, Euskal Herrian izango dira, hasieratik amaierara, eta Gure Eskuk Tourrak duen nazioarteko oihartzuna baliatu nahi du «Euskal Herria nazioartean proiektatzeko». Gure Eskuk zehazki azaldu duenez, «Europako txoko honetan zazpi lurraldez osatutak...
2023-7-26
https://www.berria.eus/albisteak/230017/toki-politak.htm
albisteak
Toki politak
Berastegi mendiz inguratuta dago, eta hainbat txango egin daitezke. Herrian, naturako elementuekin egindako parke bat zabaldu dute.
Toki politak. Berastegi mendiz inguratuta dago, eta hainbat txango egin daitezke. Herrian, naturako elementuekin egindako parke bat zabaldu dute.
Berastegi Tolosatik Leitzara doan errepideko Gipuzkoako azken herria da. Urto mendateko zelaigunean kokatuta dago, San Lorenzo, Ipuliño eta Gaztelumendi mendiez inguratuta. Mendi ingurune polita da, txango interesgarriak egiteko aproposa. Hainbat ibilbide ongi seinaleztatuak daude; webgunean ageri dira horiei buruzko x...
2023-7-27
https://www.berria.eus/albisteak/230018/arroila-ikusgarriak.htm
albisteak
Arroila ikusgarriak
Irunberrikoa eta Arbaiungoa dira Nafarroako arroila ikusgarrienetakoak. Naturaz gozatzeko eta hegaztiak ikusteko aukera eskaintzen dute.
Arroila ikusgarriak. Irunberrikoa eta Arbaiungoa dira Nafarroako arroila ikusgarrienetakoak. Naturaz gozatzeko eta hegaztiak ikusteko aukera eskaintzen dute.
Irunberriko eta Arbaiungo arroilak apartak dira paisaia ikusgarriez gozatzeko eta sai arreak eta beste zenbait hegazti ikusteko. Irunberri herrian Arroilen Interpretazio Zentroa dago, inguruko arroilei buruzko nondik norako guztiak ematen dituena. Nafarroako natur erreserba ederrenetako bat da Irunberriko arroila. Irat...